Bulegora bidaltzen ditu emaitzak eta honek balidatzen dituen hautagaien artean, dagokion Lizeoko edo Kolegioko Administrazio Kontseiluak hartzen du hautu erabakia. Horrela aukeratu ninduten duela 9 urte eta geroztik aukeratu diren kolegioetako zuzendariak ere. ESTHER GARAIALDE: Irakasle ikasketak bukatu eta lau egunetara Olaztiko guraso batek deitu zidan etxera telefonoz lanpostu bat zutela esanez. HHn eman nituen 7 urte eta erdi. Nire aurretik hiru zuzendari izan ziren Iñigo Aritzan eta hirugarrena ikasturte erdian joan egin zen eta probisionalki kargua hartuko al nuen galdetu zidaten. Baietza eman nuen eta 22 urte pasatu dira. Niri ere denetik egokitu zait. Atzera begira jarri eta oso ausartak izan ginela pentsatzen dut. 28 urte bakarrik nituen. Zuzendaritza hartu eta berehala ikastola enbargatzera etorri ziren bi gizon trajedun Madrildik. ‘Enbargo’ hitza entzun gabe nengoen artean. Gu ez geunden inbertsioetan pentsatzeko moduan.
8
Ikastola190 · apirila 2011
Zer giro aurkitu zenuten zuen ikastolan? RUPER: Garai hartan dena zen ametsa. Ni joan aurretik sekulako eztabaida eta zatiketaka egonak ziren ikastolan. Beste hainbat auziren artean ikastola legeztatu behar zen edo ez ere eztabaidatu zuten. Ni legeztatzearen aldekoek deituta joan nintzen. Legeztatzearen eta kalitatezko hezkuntzaren aldeko apustua egin zutenen proiektura iritsi nintzen, beraz. Gurasoengandik ikasi nuen asko. Sabin Ipiña, esate baterako, Babcok-eko langile batzordeko lehendakaria zen eta beste hainbat batzordetako jendea zegoen gurasoen artean. Asko ikasi nuen horiengandik. Garaiko mozkorraldia bizi izan genuen. Ni ez nengoen prestatuta kargurako, baina guraso talde horrek asko lagundu zidan. Hazkunde izugarria izan genuen. Nolakoa zen zuzendari baten lana kargua hartu zenutenean eta nolakoa da orain? Zer aldatu da? GILLERMO: Ordurik gabe egiten genuen lehen
lan eta egiten dugu orain ere. Hala izan da beti Seaskan. Zuzendari batek irakasleen koordinazioaz gainera, Administrazioarekiko harremana, irakasle ez diren langileen kudeaketa, gurasoen kontseiluarekiko harremanak eta beste hainbat ardura ditu denbora aldetik oso gutxi neurtzen direnak. Dena den, talde bat gara ez naiz bakarrik nire ondoan orientatzailea, hezkuntza arduraduna, Administrazio Kontseilua, irakasleak eta beste langileak ditut zeregin ezberdinetan laguntzeko. ESTHER: Zuzendari orokorraren
ordu sartzen zituzten gurasoak ezagutu genituen. 93ko legea zela-eta, 700 gurasoko batzarrak egin genituen. Guraso militante horiengandik gaurko guraso ‘bezero’etara jauzi handia dago. Irakasleak ere aldatu dira. Ikastolen taldea ere aldatu da. Gauza askotan onerako izan da aldaketa. Enpresaren ikuspegian, esate baterako, izugarri hobetu dugu. Niretzat ikastola lanbide izan da, baina baita proiektu pertsonal bat ere. Nire karguari zuzendari-gerente deitzen zaio estatutuetan. Kooperatibaren ordezkari izan naiz eta nire ondoan zuzendari pedagogiko bat egon da beti, eskola kontseilua zuzentzen duena. Nik zuzendari orokorraren zereginak bete ditut eta zuzendari pedagogikoarekin eta administrazio buruarekin batean osatu dut taldea. Paperean idatzi dauden betebeharren gainetik, hala ere, lidergoak egoten dira eta hori da garrantzitsuena.
Ez al dituzue lidergoa garatzeko gaurko zuzendari gazteek baino aukera handiagoak izan? ESTHER: Ez dakit. Guk ez genuen formaziorik. Gogoa, ausardia eta sinesmena genituen. Gure kasuan biziraupena zen helburua eta plangintzarik gabe egiten genuen lan. Orain beste modu batera egiten dugu lan. Oraingo zuzendariek helburuak markatu eta bere inguruan taldea sortzen jakin behar dute. Ezin da esan zuzendari on bat dagoen lekuan ikastolak automatikoki ondo funtzionatuko duenik, baina ikerketa askoren arabera garrantzitsua da figura hori. RUPER: Gaurko zuzendariak jakitunagoak dira, profesionalagoak. Nire ustez, gehiago eskatzen zaie eta hobeto ordaindu beharko zitzaien gainera. Erakundeak asko jokatzen du zuzendariarekin. Hezkuntzari buruzko egin diren ikerketa gehienek nabarmentzen dute
Ba al dago modurik zuen esperientzia ondoko belaunaldiari pasatzeko? RUPER: Zuzendari batek denetik egin eta jakin behar du, ezin da gauza batean espezializatu. Batak bestearengandik ikasten dugu asko. Ondasun handi bat dugu hor erabiltzen ez duguna. Ez da zuzendarien arazoa bakarrik. Irakasle onak aurkitu beharko genituzke, esperientzia handia dutenak, eta gazteagoei erakusten jarri. Ez dago esperientzia hori transmititzea baino gauza ederragorik. Hori egingo nuke jubilatzeko dauden irakasle askorekin. Erreta ez dagoen jendea izan behar du, bere buruarekin harro dagoena. Ezin dugu jende hori baztertu. Erabiltzen ez dugun kapitala daukagu hor. Irakasle eta zuzendari beteranoen jakituria transmititzen saiatu behar genuke. Estimu handitan genituen pertsonengandik ikasi genuen guk ere. ESTHER: Erabat bat nator Ruperrekin. Ederra izango litzateke gure artean eta modu antolatuan esperientzia hori transmititzeko zerbait asmatuko bagenu.•
zuzendariaren garrantzia. GILLERMO: Gure kasuan ez da erabat horrela. Norabide sakonak elkar-lanean egin izan ditugu ikastolak sortu zirenetik eta horrela segitzen dugu. Gaur zuzendari izateko ikasketa maila bat behar da eta Seaska ezagutu behar da ondo. Nire kasua aipatzeko, lizentziatura eta maistergoa dut Pedagogian eta doktoregoa egin nuen euskal ikasketetan eta Seaska hasieratik ezagutzen
UNA NUEVA GENERACIÓN DE DIRECTORES Desde hace una década se asiste a un relevo generacional en la dirección de las ikastolas. Los ‘históricos’ van cediendo sus despachos a personas mucho más jóvenes que en muchos casos han sido alumnos de ikastola. Tanto en la CAV, como en Nafarroa e Iparralde, llevan años organizando seminarios mensuales para los directores.Y, para responder al relevo generacional, los responsables de
nuen. Administraziori buruzko ezagutza gerora hartu dut. Seaskako ikastola txikietan, Lehen Maila eta Ama-eskoletan, irakasle batek hartzen du zuzendaritza eta ordu batzuk izaten ditu bere lanerako. Baina Seaskak zentralizatzen du Hezkuntza Administraziorekiko lotura eta beste hainbat arlo, nahiz eta ikastola bakoitzak baduen gurasoek osaturiko bulego bat, lehendakari, diruzain eta idazkari batekin. Zuzendariak segurtatzen ditu gurasoekiko loturak eta pedagogia. Lehen Maila eta Ama-eskoletako irakasle ez diren langileen hilabete sariak Seaskako bulegoan egiten dira.
GUK EZ GENUEN FORMAZIORIK. GOGOA, AUSARDIA ETA SINESMENA GENITUEN. GURE KASUAN BIZIRAUPENA ZEN HELBURUA ETA PLANGINTZARIK GABE ARITZEN GINEN. ORAIN BESTE MODU BATERA EGITEN DUGU LAN. ORAINGO ZUZENDARIEK HELBURUAK MARKATU ETA BERE INGURUAN TALDEA SORTZEN JAKIN BEHAR DUTE.
MOTZ GELDITU ZITZAIGUN ELKARRIZKETA. HIRU ZUZENDARIAK ONDORIO BATERA IRITSI ZIREN “EDERRA IZANGO LITZATEKE GURE ARTEAN ETA MODU ANTOLATUAN HAINBAT URTETAN JASOTAKO ESPERIENTZIA TRANSMITITZEN ASMATUKO BAGENU”; AMUA BOTATA DAGO!
“BATAK BESTEARENGANDIK IKASTEN DUGU ASKO. ERABILTZEN EZ DUGUN KAPITALA DAUKAGU HOR. ESTIMU HANDITAN GENITUEN PERTSONENGANDIK IKASI GENUEN GUK ERE”.
eta zuzendari pedagogikoaren (gure kasuan Mikel Agirre da) egitekoak paperean idatzita daude, baina guk proiektuen arabera funtzionatu izan dugu: proiektu batzuk ditugu esku artean eta horiek aurrera ateratzeko egiten dugu lana, askotan ordurik gabe. RUPER: Aldaketa izugarriak egon dira nik eman ditudan urteotan. Egoera administratibo, gobernu eta legeak aldatu dira. Klandestinitatetik herriko plazara atera gara. Gurasoak ere aldatu dira. Batzarretan mila
NOUVELLE GÉNÉRATION DE DIRECTEURS Ikastolen Elkartea organizan desde hace varios años cursos específicos para los nuevos directores y responsables de economía de las ikastolas. Hemos pulsado la opinión de varios de estos nuevos directores y hemos hablado, finalmente, con Esther Garaialde, Ruper Ormaza y Guillermo Etxeberria, tres directores ‘históricos’ que han liderado sus respectivas ikastolas.
Depuis une dizaine d’années on observe un passage de relais générationnel à la direction des ikastola. Les « historiques » sont de plus en plus nombreux à laisser la place aux jeunes, souvent d’anciens élèves. Aussi bien au sein de la CAB qu’en Naverre ou en Iparralde, des séminaires mensuels sont organisés pour les directeurs. Et, pour assurer ce
passage de témoin le mieux possible, les responsables de Ikastolen Elkartea proposent depuis ces dernières années des cours spécifiques destinés à ces nouveaux directeurs et trésoriers des ikastola. Nous avons recueilli le témoignage de nouveaux directeurs et nous sommes entretenus avec les « historiques » Esther Garaialde, Ruper Ormaza et Guillermo Etxeberria.
Ikastola190
9