Gipuzkoako Eskolarteko 30. Bertsolari Txapelketa 2010

Page 1

GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO 30. BERTSOLARI TXAPELKETA - 2010 - IKASTOLEN ELKARTEA

Antolatzailea


Gipuzkoako Eskolarteko 30. Bertsolari Txapelketa 2010-05-28 Lezoko Bekoerrota kiroldegia

Gipuzkoako Foru Aldundia Kultura eta Euskara Departamentua


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Sarrera

Tximeletak Liburu hau zabaltzen duenak udaberri bat aurkituko du, hogeitamargarrenez. Hizki txikiek melodiak konposatu eta koadroak marraztuko dituzte, alaitasun eta musikaz blai. Inon ez duelako hartzen zuri-beltzak hemen adina kolore eta tonalitate. Ikusiko ditu gaztetxoen hanketan gora inurriak korrika, eta tripetan tximeleta horiak hegan; oholtzan estrenatutako kamiseta morea eta galtxamotx gorriak, jendaurrean dotore. Oroitzen duguna bada gure mundua, ortzadarra da eskolartekoa. Urte askoan ibili nintzen ni ere erromako zubia den txirristan gora eta behera, hatzamar adina aldiz ia-ia. Albuma argazkiz eta memoria altxorrez betea geratu zait geroztik. Eguzki berotan gogoratzen ditut egun haiek, galtzarpeak izerditan. Karpeta beltz ilada egoten da hasieran, urrez idazten duen boligrafo zuriarekin. Gero, egurrezko oholtza eta lau mikrofono. Eta aurrean begiradak eta irrifarrak oso hurbil, hurbilegi, hankako behatz potoloan kilimak sentiarazteraino. Isiltasunak, pankartak, txaloak‌ Bertsolari beteranoen agur loratuak eta berriro eskilarak behera, eta orduan bai, arnasa lasai hartuaz bat uda lehertuko da. Hurrengo maiatza bitarte. Munduak bueltaka segiko baitu, eta bueltatuz udaberriek. Tximeletekin.

Mikel Olaizola (Elgoibar) Eskolarteko Bertsolari Txapelketetako parte hartzaile ohia .

-3-


Azala eta barruko diseinua: Iker Torres Argazkiak: Itziar Carrasco Testuaren transkribapena: Gorka Azkarate Lege gordailua: SS-1269-2010


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

2010eko finalista gaztetxoak, saioari ekiteko prest.

2010- V- 28

Lezoko Bekoerrota kiroldegia

-5-


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

BAT-BATEKO SAIOA GAZTETXOAK (14 urte artekoak) TALDE FINALISTAK * ZUMARRAGA-URRETXU Maialen Akizu Leire Akizu Jon Mendizabal * OIARTZUN Jon Otegi Aitzol Salaberria Iraitz Mateo Be単at Oiarbide * ZARAUTZ Amaia Urbieta Paul Beitia Ibai Goikoetxea Jone Makazaga * GOIERRI Aratz Igartzabal Paul Iruretagoiena Mikel Oria Eneko Araiztegi

EGIN BEHARREKO LANA:

Talde bakoitzaren agurra. Lau oinak emanda, taldeko bik, bertso bana. Gaia emanda, taldeko beste biek, bertso bana.

AURKEZLEA: Andoni Ega単a. Bertsozale Elkarteko gaijartzaile taldeak idatzitako gaiak EPAIMAHAIKOAK: Aitzol Astigarraga, Bakarne Urreaga eta Zigor Leunda. -6-


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

AGURRAK ZUMARRAGA-URRETXU taldea: (Maialen Akizu, Leire Akizu, Jon Mendizabal) Doinua: Trapu zaharrak (Iparragirre)

Atera, atera, ezpatak airera, begira portua estriborrera, mastan zutik dago bertsoen bandera, ta ea ez dan jausten behera!

Zarautz degu herri bat piratarik gabea, bakarrik daude turistak eta harea. Ta azpijokoa da beraien bidea, gaijartzailea dute herrikidea.

Beitu Goierritarrak gu gaituzte etsaitzat, atun, sardina, bonito, ta eskalu bat. Beraien ipurdik hartuz gero aintzat hilabeteko jana marrazoentzat.

Agur eginez sartu ginen untzi honetan, Iparragirre utzirik Ameriketan. Upelak sotoetan, kainoi sendoak ketan, itsasoan galdurik hilabetetan!

TRANPAAAAAAAA!!!!!!

Kantauri itsasoa zabala ta sakona, berau zeharkatuz heldu gera gaur hona. altxorra aurkitzea ez dugunez broma, ospatuko degu edanez rona!

LUUUUUUURRAAA!!

Oiartzungo patera joango da urpera Bob Esponjaren pi単ara festa egitera. Gaur horretara gatoz eta gu gurera, heldu da ordua abordajera!

Lezoko portu hontan nahi badezue jakin Jack Sparrow nauzue partxearekin. etorri naiz Garfio ta Bizargorrirekin, bueltatuko gera altxorrarekin!

Atera, atera, ezpatak airera, begira portua estriborrera, mastan zutik dago bertsoen bandera, ta ea ez dan jausten behera!

Atera, atera, ezpatak airera, begira portua estriborrera, mastan zutik dago bertsoen bandera, ta ea ez dan jausten behera!

-7-

Atera, atera, ezpatak airera, begira portua estriborrera, mastan zutik dago bertsoen bandera, ta ea ez dan jausten behera!


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LAU OINAK ETA GAIA EMANDA Oinak: ostirala, finala, dala, bezala

Leire Akizu

Maialen Akizu Doinua: Dama gazte xarmant bat

Nola guri iritsi zaigun ostirala, markatuta geneukan gaurkoan finala, nahiz jakin gaur txapela gauza zaila dala, kantatu nahi genuke dakigun bezala.

Doinua: Xarmegarria zira

Iritsi zaigu denoi gaurko ostirala, eta badakigunez normala ez dala, jakin badakit gaur da gaur gure finala, kantatu nahi genuke Ega単ak bezala.

Gaia: Udako oporrak hastear dituzue, baina gurasoek behartuta uda osoan klase partikularretara joan beharko duzue.

Jon Mendizabal

Maialen Akizu Doinua: Gogoan daukat ez du aspaldi

Matematikan eta lenguan suspentsoa, a ze pena, ikaste kontun ez naiz ni izan nere etxeko onena... Baina ibili nahi det hondartzan eta mendian barrena, liburu arten nola pasako det ba nik ia e(g)un dena, noiz jasoko det uda osoan me(re)zitako atsedena? (bis)

Doinua: Adixkidea Andoaindikan

Ikasketa ta holakoetan ibiltzea ez da normala, ta orain udan sufri(t)u beharko det Errealakin bezala, ta nola amak ondo badakin zigorra handia dala, Zumarragako festetan irten etzan izango makala...

-8-


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Maialen, Jon eta Leire.

-9-


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

OIARTZUNGO TALDEA: (Jon Otegi, Aitzol Salaberria, Iraitz Mateo, Beñat Oiarbide) (*) Agurra baino lehen ondorengo hitzak esan zituzten: “Kaixo, gu Oiartzungo taldea gera eta gure gaurko saioa Jon eta Ane Garziari nahi diegu eskeini, herenegun beren ama hil zelako”.

AGURRA

Doinua: Guretzat berdin dira

Oiartzundik etorri gara Lezoraino...

Oiartzundik etorri gara Lezoraino luzea egin zaigu ez da asko baino, nahiz oso urrutitik ez gatozen tira, igual helduko gera oso urrutira.

Denek esan digute aholku bezela: irabazten ta galtzen jakin behar dela. Galtzea zer den lehendik ere badakigu beraz irabaztea soilik falta zaigu

Hemen gaude Iraitz, Jon Aitzol eta Beñat hauei traba e(g)itera datorren talde bat. Ze sorpresa honaino garela heldu gu sorpesa handiena guk geuk hartu dugu

Badakigu txapela zaila dela berez, baina finala ere ez zegoen errez. Gu saiatuko gera saiatu gugatik eta gugan sinisten duten hoiengatik.

Ustegabean pasa gera finalera, joe nahi gabe ere onegiak gera. Ondo portatzen bada hor beheko jueza igual emango dugu bigarren sorpresa.

Oiartzundik etorri gara Lezoraino luzea egin zaigu ez da asko baino, nahiz oso urrutitik ez gatozen tira, igual helduko gera oso urrutira. nahiz oso urrutitik ez gatozen tira, gu jada heldu gara oso urrutira. - 10 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Iraitz, Be単at, Jon, eta Aitzol.

- 11 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LAU OINAK ETA GAIA EMANDA Oinak: paga, bolada, gisara, gara

Iraitz Mateo

Aitzol Salaberria Doinua: Kantatzera nihoa

Doinua: Kantatzera nihoa

Gaurko astean ez dit neri eman paga aurtengoa omen da krisien bolada aurten jarriko gera pobrren gisara edo hobeto esanda pobretxoak gara.

Oraintxe ni nagola pobrean gisara hori gertatzen dela gutxitu zait paga nik pentsatzen detela aurtengo bolada maitasuna dugu ta aberatsak gara

Gaia: Errealeko jokalariek sinatuta zeneukaten baloia, erabat lokaztuta ekarri du anaiak.

Jon Otegi

Be単at Oiarbide Doinua: Xarmegarria zira

Doinua: Xarmegarria zira

Baloia ez baina dut anaia tontoa, kaka eitera bota du baloia guapoa etxera iritsita joko diot kokoa neri etzait inporta ez naiz Realekoa.

Baloia utzi diot nik gaur nola-hala, baina esan diot beai ongi zain dezala, lokaztuta ekarri dit berak berehala, oain lababajillasen sartu behar dala.

- 12 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

ZARAUZKO TALDEA (Amaia Urbieta, Paul Beitia, Ibai Goikoetxea, Jone Makazaga)

AGURRA Doinua: Esnesaltzailearena

Kaixo ikusentzule, heldu zaigu zita (bis) Azkoititikan zuzen gera iritsita, indartsu has gaitezen tamainak utzita gaur ni naiz txikitoa eta zu txikita, hurrena etorriko naiz takoiak jantzita. (bis)

Klasiko bat ez al da bihurtu Goierri majoenak sarri Oiartzundikan ere taldea etorri ta ez dute kuadrila txikia ekarri laster entzungo degu guzti hauen berri, zer pasako dan inork ezin du igerri. (bis)

Lezo ezagutzen det hesiarengatik (bis) bertso agendan irten zinela badakit kantuan aipatzen dun teilatuengatik baina gaurtik aurrera beste zeozergatik gaur jokatuko degun finalarengatik. (bis)

Gaijartzailea ere aipatu beharko, makina delako, behian aulkik jartzera pasatu zalako gai errezenak utzi herritarrentzako guri erakusteko badu gauza franko, maisu ona genduke Etxebeltzerako. (bis)

Zuen lehen urtea eta lehen finala, (bis) banekien zurekin helduko ginala Irurako agurraz akordatu ahala, berekin babestuak sentitzen gerala Indiana Jonesekin hori da normala. (bis) Aurten ere parean hemen da Urretxu, (bis) Zarautza etortzen dira ta behin ere ez kexu, gaur suabe ibiltzeko eskatu zaiezu Maialen, Leire, Mendi, zenbat konpromezu, Paul ahizpetakon bat fitxatu al dezu? (bis)

- 13 -

Gure azken keinua jarraitzaileengana, (bis) andere単o, lagunak, anai edo ama, gozamenan aurreko nerbio andana, eskaini nahi dizuegu landutako dana, ziur saio bikaina aterako dana. (bis)


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LAU OINAK ETA GAIA EMANDA Oinak: buru, seguru, liburu, dugu

Ibai Goikoetxea

Jone Makazaga Doinua: Xarmegarria zira

Doinua: Triste bizi naiz eta

Honaino etortzeko ensaiatu dugu, ta Rosak eman digu milaka liburu, irabaziko deula ni nago seguru, eta izango gera bertso denen buru.

Bertsolaritzan nago ni gain-gainen, buru, irabaziko deula nago ni seguru nik irakurri ditut laupabost liburu jarraitzeile onena ere hemen dugu.

Gaia: Eskolako txangoa duzue, egunpasa joan zarete eta eguerdian bokadiloa motxilan sartzea ahaztu zaizuela konturatu zarete.

Amaia Urbieta

Paul Beitia

Doinua: Balentin Berriotxuarena

Doinua: Txoriak eta txoriburuak

Txango polit bat egiten gabiltz hainbat ikasle ta maixu, ta bazkaria etxen ahaztuta hona etorri naiz aizu. Ideia on bat bururatu zait zuk Paul entzun zaidazu, zure bokatan zati txiki bat emango ote didazu. (bis)

Ostiralean eskursiyua eskolakin euki dugu, Zestuaraino Ekainberrira joatea gendun helburu ta bokailloa etxen ahaztu zait sortu dit hainbat apuru, fallo tonto hau aman errua izango degu seguru. (bis)

- 14 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Amaia, Paul, Ibai eta Jone.

- 15 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

GOIERRIKO taldea (Aratz Igartzabal, Paul Iruretagoiena, Mikel Oria, Eneko Araiztegi) AGURRA Doinua: Kantatzen hastera goaz (Hitzako diskako trikiti pieza)

Kantatzen hastera goaz (bis) dienak ta ez dienak eta izan daitezela gu(r)e bertsorik onenak (bis) dienak ta ez dienak.

Ta Urretxuko C taldei (bis) bestek a ze inbidie, taldekin bete ez du(t)e ba abezedario guztie (bis) bestek a ze inbidie.

Urretxu eta Zumarra (bis) faboritoa da gaurkon ta hiru etorri die lauok aina dielakon (bis) faboritoa da gaurkon.

Oiartzuarrak datozte (bis) ia ia fronteratik baino alde ingo due etorritako bidetik (bis) ia ia fronteratik.

Ta oiartzuarran raza (bis) engainatu ohi du plantak bertsotan eskasak die ta kalekume galantak (bis) engainatu ohi du plantak.

Zarauztarren ibilera (bis) nik ezin det entenditu surfen etorri die ta hegan bialduko dittu (bis) nik ezin det entenditu.

Zarauzko lau umemoko (bis) honea etorri die kostan hainbeste e(g)uzki ta ho(r)i da aurpegi txurie (bis) honea etorri die.

Azkena hementxe dijo (bis) poliki eta xuabe gutxinez ez deu jun behar gerrarikan eman gabe (bis) poliki eta xuabe.

- 16 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LAU OINAK ETA GAIA EMANDA Oinak: jai, nahi, lasai, bai

Mikel Oria

Eneko Araiztegi Doinua: Dama gazte xarmant bat

Zapatu ta igande izaten dira jai astelehena heltzea inoiz ez degu nahi azterketa ugarikin inoiz ez gu lasai, baina ostirala heldu da garaia bazan, bai.

Doinua: Dama gazte xarmant bat

Aspalditikan banun nik horrenbeste nahi, behingoaz azterketa aprobatu dut bai oraintxe nago ta ikearri lasai, udaran egingo det nik nahi adina jai.

Gaia: Dentistarenera joan eta hortzetako aparatoarekin irten zerate. Bi urte egon behar zerate berarekin.

Aratz Igartzabal

Paul Iruretagoiena

Doinua: Dama, askoren engainagarri

Ostirala da arratsaldea ta ni noa dentistara, ta dentista dagoen lekura beraz ni Zumarragara, ta dentistari esan behar diot zu oso alua zara, lehen itsusiak baldin baginen orain gu zer ote gara?

Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak

Dentistarena bisita eginez nabil Beasaindik zehar, eta dentista jaunarengandik sorpresa bat det nik ear, aparatoa jarri dit baina ezin egingo da near, lenteja nahiko jaten dittegu burni gehioik ez da behar.

- 17 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Paul, Mikel, Eneko eta Aratz.

- 18 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

HELDUAK FINALISTAK

Elixabete Pagola (Hernaniko Langile Ikastola) Amaia Iturriotz (Urretxu-Zumarraga Ikastola) Txapelduna Mikel Iturriotz (Urretxu-Zumarraga Ikastola) Txapeldunordea E単aut Martikorena (Andoaingo La Salle Berrozpe Ikastetxea) Gema Urteaga (Ordiziko Oianguren Institutua) Ane Labaka (Antigua-Luberri Ikastetxea) Imanol Irazustabarrena (Alegiako Aralar Institutua) Izaro Zinkunegi (Ikasberri Azpeitiko Ikastola)

EGIN BEHARREKO LANA:

Agurra. Lau oinak emanda, bertso bana. Binaka gaia emanda, bina bertso, zortziko handian. Puntu bati erantzun. Gaia emanda bertso bana.

2010ko talde nagusiaren lehen bertsoak: Elixabete, Amaia, E単aut, Gema, Ane, Imanol...

- 19 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

AGURRAK

AMAIA ITURRIOTZ

ELIXABETE PAGOLA Doinua: Aizak hi mutil mainontzi

Doinua: Mundua uzten bazun

Itxuraz kanpotik jator, baina barrutikan sator, goseti geran zortzi bertsolai heldu gera gogor txapela lor edo ez lor, nahiz eta koxka egon hor lortu ez arren deneri gerra ematera nator.

Beheko errota jarri degu gori-gori oholtzatik ez luke inork nahi erori zortziok lana egin nahi genduke ongi soldata asko gustatzen baitzagu danori txaloz ta irriparrez ordaintzen den hori

MIKEL ITURRIOTZ

EÑAUT MARTIKORENA

Doinua: Blowing in the wind

Doinua: Saltarina da txepetxa eta

Tablaura igo eta jadanik borborka daukat odola, Lezora nator nere arrebai gaur sartu asmotan gola. Nahiz saio txarra ez nukeen e(g)in nahi gaurko honetan inola, gaizki e(g)inda´re e(d)ukiko degu bertso eskolan merendola

- 20 -

Arratsaldeon zermoduz gaude benetan ona eguna, euririk bate ez zaigu ari tenperatura leuna eztarriya´re ondo dakagu eta ondo osasuna, nahiz ta gaurkoan egin nahi degun saio benetan txukuna behintzat egin ahal deguna.


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

AGURRAK

ANE LABAKA

GEMA URTEAGA Doinua: Bertso polit bat kantatuko det

Doinua: Arratsaldeon eta muxu bat

Gema nauzue ordiziarra horra aurkezpena arin, gaurko eguna gora ta behera aitu naizenez aspaldin. Zuen aurrean kantatu nahi det ondo, dotore eta fin, gaur Lezoraino etorri izanaz inor damutu ez dadin.

Diferentzia pixkat badago agurretik agurrera duela hiru urte kantatu nuen “nere ametsa bete da”, duela bi urte “harro azaldu nintzen mutilen artera”, ta iazkoan etorri nintzen “gozaraziz gozatzera”, barkatu nere agurran mailak aurten egin badu behera, esan beharreko dena esan nahi det agurretikan aurrera.

IMANOL IRAZUSTABARRENA

IZARO ZINKUNEGI

Doinua: Gure munduak

Doinua: Gogoratuko zera

Alegitikan Lezora etorri eta gaude harrituak, txapelduna da gaijartzailea horrela dira kontuak, baina aldaketa ekarri zuen txapelketan iazkuak, ta uste nuen Lujanbiok jarri behar zitula puntuak behintzat eskerrak fijo jarrita daudela eserlekuak.

Arratsaldeon Lezo zermoduz kuadrila, bagatoz hiru mutil ta bost neskatila, nahiz eta natorren txapelaren bila finalak sortu ohi du ilusio pila, sorpresak maite ditut beraz has dadila.

- 21 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LAU OINAK ETA BINAKA GAIA EMANDA ELIXABETE PAGOLA

AMAIA ITURRIOTZ

Oinak: Lezora, gustora, denbora, izango da

Oinak: pausua, mezua, musua, sua Doinua: Zortzi senidetatik (Bordaxurirena)

Doinua: Bautista Basterretxe

Elkarri eskaini nahi diogu mezua, biok amesten dugu ezpainen musua, biok amesten dugu sortuko den sua, ea nork ematen dun lehenengo pausua.

Finalari begira daramat denbora eta azkenerako gatoz gu Lezora lasai kantatu eta gelditu gustora gaurkuan hoberena hori izango da

Amaia eta Elixabete, binakako lehen saioan.

- 22 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LAU OINAK ETA BINAKA GAIA EMANDA Gaia: Zuen arteko lehen zita da. Zuk Elixabet dirutza utzi duzu dendan lore-sorta erosteko. Joan zara lora sortarekin baina Amaiak izugarrizko alergia die loreei. Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak

ELIXABETE PAGOLA

AMAIA ITURRIOTZ

1 Hona etorri gerade eta lehenik Amaia bi musu, zuretzako da lore sorta hau bildu ditut jo eta su. Ta alergika omen zerala hona azaldu zera zu, ba gutxienian nere dirutza konpentsatuko didazu.

1 Zita hau biok adostu gendun zintzo joan zen astean, larrosa sorta jarri didazu berehalakon aurrean, atxiska hasi naiz ta ikusten zaitut aizu, larritu antzean, neska, berdin du zuri alergiarik ez dizudan bitartean.

2 Erantzun hori eman dezu ta aldatu didazu looka maitte zurekin nik eztabaidan ezin dudanez disfruta, dirutza asko utzi det eta nahiz ezin dan hori uka ez du inporta zuk askoz ere gehio balio dezu ta.

2 Holako lorak aspaldi hontan nik ez nituen hartuak, zure eskuen gainean jarri ditut nik nere eskuak, aurki behar ditut Eli maitea barru denak sendatuak, zure musuek isilduz gero nere doministikuak.

- 23 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LAU OINAK ETA BINAKA GAIA EMANDA MIKEL ITURRIOTZ

EĂ‘AUT MARTIKORENA

Oinak: kaia, usaia, arraia, garaia

Oinak: ligatu, gozatu, askatu, lotsatu Doinua: Bautista Basterretxe

Doinua: Xarmegarria zira

Nesken aurrean beti iten naiz lotsatu, eta hola bizitzan ezin da gozatu, nahi nuke lasaitu ta mingaina askatu, ta ea lortzen deten horrela ligatu.

Guk lehen zapaldu degu pasaiako kaia, eta nahiz eta erruz daukaten arraia, guri iritsi zaigu kantuko garaia, ta usaintzen zena zen garaipen usaia.

Mikel eta EĂąaut, txandaren zain.

- 24 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LAU OINAK ETA BINAKA GAIA EMANDA Gaia: Bi ikaskide zarete, bihar azterketa garrantzitsua duzue. Zuen irakaslearen ordenagailua piztuta dagoela konturatu zarete. Zuk, Eñaut, begiratu nahi duzu; zuk, Mikel, ez. Doinua: Erreguetan ari nintzela

MIKEL ITURRIOTZ

EÑAUT MARTIKORENA

1 Irakaslean ordenadora piztuta degu gertuko, baina gaur Eñaut begiratzerik hor, ez dezu, ez, lortuko, ze, ordenadora begiratzeai egin behar diot uko, lortu gabeko emaitzarikan inoiz ez det onartuko

1 Gaur zer diozu zuk beti-beti egiten dezu txuleta, ta bihar dakau hogei orriko gizarteko azterketa, hortxe daukagu pantaila hoixe galdera denez beteta etxean ondo beteko degu, bihar egin aldaketa.

2 Zure ikasteko moduakiko azaltzen natzaizu kexu, iruditzen zait iten diozula irakasleai mesprezu, ez gehio esan gaur niri Eñaut ez dizut egingo kasu, ta suspenditu behar badezu ba suspenditu ezazu.

2 Benga anima zaitez laguna goazen hau inprimitzera, hortxe baitaude bihar egongo baitiren mila galdera, gero hamar bat aterako deu onentsuenen antzera eta etxean gu oso harro e(r)akusten a(r)ituko gera.

- 25 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LAU OINAK ETA BINAKA GAIA EMANDA GEMA URTEAGA

ANE LABAKA

Oinak: lorea, ordea, hobea, gordea

Oinak: bila, mobila, isila, dadila

Doinua: Ene Lukas maitea

Doinua: Dama gazte xarmant bat

Bera nere maitea ta nere lorea, nere bihotz barnean hor daukat gordea, inoiz ez det bilatu mutil bat hobea, berak ni inoiz ez nau maitatu ordea.

Lehenago hortxe joka ari zen mobila ta izarok esana argitu dadila leheno bota duenez hain gezur isila ni ere gaur ez nator txapelaren bila.

Gema eta Ane, elkarrizketa betean.

- 26 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LAU OINAK ETA BINAKA GAIA EMANDA Gaia: Gema, etorkizunean zure aitaren arrantzontzian patroi izan nahi dezu. Ane, aita zera, eta unibertsitatera joateko esaten diozu behin eta berriz Doinua: Goizean goizik jaiki ninduzun

GEMA URTEAGA

ANE LABAKA

1 Egia esan ikasten pasa det jada ordu andana, karreraren bat ikasteko ta esanez aita ta ama, baina nik patroi sartu nahi nuke horixe da dudan plana, horrelaxe nik egingo baitet zuk egin ez dezun lana.

1 Ni patroia naiz ta agintzeko bidali det nahiko mezu, baina gaurkoan hitzegiteko ene, zenbat konpromezu, karrera asko daduzkazu zai ta animatu zaitez zu, orain ez dezu ulertzen baina noizbait ulertuko dezu.

2 Egia da bai mundua dago aukera onez beteta, baina nik patroi sartu nahi nuke horixe da nere meta, mesedez aita ulertu zazu eta ez belztu kopeta, etorkizuna nik bakarrikan aukeratu nahi det eta.

2 Baina akatsak egin ohi dira aukeratzeko unean, denok beldurra izaten degu orduan heltzen denean, liburu artean murgildu zaite ta hasi zaite lanean, zure ondoan izango nauzu hondoratzen zeranean.

- 27 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LAU OINAK ETA BINAKA GAIA EMANDA IMANOL IRAZUSTABARRENA

IZARO ZINKUNEGI

Oinak: txanpona, ona, broma, dagona

Oinak: horri, gorri, etorri, jatorri

Doinua: Hordago

Doinua: Euskaldun bat zen itsu

Larunbatean bota nahi det juerga ona, baina karteran soinuz ez dago txanpona, eta horretarako hori ez da broma, gutxinez gastauko det oraingoz dagona.

Deia egin diogu honi eta horri, Bruselasaino behintzat gurekin etorri, han erakuts dezagun geronen jatorri, eta marrazt ditzagun hainbat izar gorri.

Imanol eta Izaro, deituak izateko zain.

- 28 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LAU OINAK ETA BINAKA GAIA EMANDA Gaia: Zuek Erreala oso barruan sentitzen duzue; Imanolek, igoera egunerako festa antolatu nahi du eta Izarok nahiago du oraindik itxaron. Doinua: Zeru altuan zegoen Jaunak

IMANOL IRAZUSTABARRENA

IZARO ZINKUNEGI

1 Larunbatero zelaira irten ohi dira hamaika artista, nik badakit zer datorren gero eta naiz hain realista, hori dela ta lehen mailara luzaturik daukat bista, ez badezu uste izaro ez zera diozun bezain realista.

1 Imanol behintzat ez nago ados ta utz nazazu pakean, nik´e badakit Reala dabil aurten onenen artean, baina berdina esaten zendun zuk aurrekoen urtean eta nik ez dut ezer ospau nahi ametsa bete artean.

2 Egia da bai, hala nioen horretan ez zabiltz oker, hala ta guztiz ere aurtengoa esplikatu nahi det, aber: orain artean beti goi alden eta gehienean lider, zuretzat hori al da Izaro ez edukitzea ezer?

2 Bai lider dabil baina pasatu behar ditu mila froga, eta oraindik geratzen zaio jokatzen nahiko denbora, eta akaso igo liteke hau lehen mailara, gora, baina igotzen bada orduan festa bera sortuko da.

- 29 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

PUNTUA ETA GAIA ELIXABETE PAGOLA Doinua: Xarmegarria zira

Gaia: Gurasoak afaltzera irten dira eta bakarrik geratu zara etxean. Goizeko bostetan esnatu zara eta artean ez direla itzuli ohartu zara.

Puntua: Parrandarako ez da adinik izaten

Doinua: Denbora, leku, zeru ta lurrak

Atzo parrandan juan zinaten leheno gaztetan bezela uste al dezute ne´adinian naizela neska ergela handik parrandan pasa dezute zuek eginik gaubela ba al dakizute ia dagoneko goizeko bostak direla gero ez kejatu beti berandu ni bueltatzen naizela.

nahiz gurasoak beti ezetza esaten, nola denek adina desberdin daukaten, ni aterako naiz bai bai gaur edo aurten.

Elixabete, bakarkako lanean.

- 30 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

PUNTUA ETA GAIA AMAIA ITURRIOTZ Gaia: Telebistari begira ari zarela zure adineko gazteak ikusi dituzu gerran

Doinua: Xarmegarria zira

Puntua: Munduan bada gerra bazter guztietan

Doinua: Ez nau izutzen negu hurbilak

Zorion hutsa transmititzen dit nik daukadan inguruak, gazteok juergan ta ikasketetan soilik ditugu buruak. Balak ez dira gure xedeak ta ez gure helburuak, gure bizitzak benetan dira lasaiak ta seguruak, ta telebistan dauden horiek ingurun beti guduak, oraindik ere berdintasunaz asko ez daki munduak.

hola ibiltzen gera tiroak kopetan, zein bidetikan goaz gu mundu honetan? Zerbaitetan bagabiltz ez dakigu zertan.

Gaiari heldu aurreko isilunea.

- 31 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

PUNTUA ETA GAIA MIKEL ITURRIOTZ Gaia: Zure bikotearen SMS bat jaso duzu: "gure artekoa bukatu da". Ez du adorerik izan bestela esateko.

Doinua: Xarmegarria zira

Puntua: Ligatzeko orduan gorritzen al zera?

Doinua: Sentimenduak batzutan sartzen

Nik behin horrela ezagutu nun bihotzeko Alizia, berak alaitu ohi zidan triste zijoakidan bizia, bera zen neska bitxia, polita eta bizia, baina hartu du gure artekoa gaur mozteko gutizia, sarri larrosan azpian egon daitekeelako sasia, guzti hontatik atera nahi det ondorio nagusia: neska bat ez da guzia.

Sarritan iritsi naiz ni bai gorritzera. Arrantzan aritzen naiz batetik bestera, baina eskuak hutsik bueltatu ohi gera.

Hormaren aurrean etorkizunari begira.

- 32 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

PUNTUA ETA GAIA EÑAUT MARTIKORENA Gaia: Zuen ikaskide batek bi aste daramatza klasera azaldu gabe. Gaur irakasleak esan dizue haurdun dagoelako ez dela etorri.

Doinua: Xarmegarria zira

Puntua: Guraso izatea ez da lan erraza,

Doinua: Zure eskaerak egia esan

Egun batean aldegin zuen klasetik harek horrela, batzuk zioten horrek gaitzen bat edo izango zuela, beti larrua jotzen baitabil puta gehienak bezela, ta irakasliak hori esan zigun ezin zitekeen bestela, jakin dezala gauzak lehenago pentsatu behar direla.

esan dezun horrexek badauka akatsa, beti hor arpa jotzen ariz bere kasa, ta bazkaltzeko berriz barazki ta aza.

Eñaut, konpañia onean.

- 33 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

PUNTUA ETA GAIA GEMA URTEAGA Gaia: Haitiren aldeko jaialdia antolatu duzue irabazitako dirua bertara bidaltzeko asmoz. Jende andana hurbildu da.

Doinua: Xarmegarria zira

Puntua: Naturaren indarra kontrola ezina,

Doinua: Zure eskaerak egia esan

Katastrofea handia pasa zaigu Haiti inguruan, ekitaldi bat antolatu det oso era seguruan, ta zorionez lagundu asmoz jendea bildu degu han. Egia esan alaitasuna nagusi daukat buruan, jende umila geratzen dela ikusi baitut munduan.

hortan arrazoi dezu ze gauza jakina, natura gaizki dago ta ematen dit mina, mundua ez baita izango lehen zen berdina.

Gema, lehen aldiz eskolarteko helduen mailan.

- 34 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

PUNTUA ETA GAIA ANE LABAKA Gaia: Zure gurasoak haserretuta dabiltza. Gaur afaltzeko ordua iritsi da, mahai bueltan eseri zarete eta isil-isilik zaudete

Doinua: Xarmegarria zira

Puntua: Mahaiaren inguruan otordu ugari

Doinua: Arratsaldeon eta muxu bat

Parranda egin behar genula ta Hernani aukeratu, hurrengo goiza ere heldu zan ta ez ginen konturatu, pena bakarra nere amari ez niola abisatu... Mahai inguruan bilduta orain ez baitakit zer kontatu, esaten dedan lehen aldia ez da ta gogoan hartu hurrena txintxo ibiliko naiz bene-benetan barkatu.

eta ibiltzen gera gu kontu-kontari, platerean jarrita hainbeste opari eskerrak eman behar ama ta aitari.

Ane azken eskolartekoan.

- 35 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

PUNTUA ETA GAIA IMANOL IRAZUSTABARRENA Doinua: Xarmegarria zira

Gaia: Gaur koadrilakoek esan dizute ez direla irtengo. Kalera irten zera enkargu bat egitera eta koadrila guztia topatu duzu.

Puntua: Lagunak betirako izaten al dira?

Doinua: Sentimendua sartu zitzaidan

Sei t´erdietan beti bezela ama heldu da etxera, ogia falta eta bidali ez nau ba ni erostera. Hori dela ta jantzi eta irten behar izan dut kalera, ta lagunak han ikusi ditut noala denda aldera, zuek ere zer irten zerate enkarguak egitera?

nik betikoak ditut momentuan, tira, eta gustora nabil bestela begira, eta haiekin heldu nahi det urrutira.

Imanol hariari tiraka.

- 36 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

PUNTUA ETA GAIA IZARO ZINKUNEGI Gaia: Bihar egun ederra izango

Doinua: Xarmegarria zira

duzu. zure ama ezkonduko da bigarren aldiz.

Puntua:

Doinua: Mundu honetan holako gauzak

Ezkontzerik pentsatu al dezu sekula?

Albiste bitxi ta arraroak jasotzen dira tarteka, bihar emango du bizitza honek izugarrizkoa buelta: amak bilatu du gizonakin azken aldian oreka, ta ez pentsatu ezkontzarekin ni nagonikan erreta, bera gustora dagon artean hala egongo naiz eta.

ai, Ega単ak bota du gezurra mardula... Eliza niretzat da okerra ta ahula, ez zenun ba pentsauko hori nahiko nula?

Bakoitza bere ikuspuntuan.

- 37 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

BAT-BATEKO SAIOEN SARI BANAKETA Txikien mailan bi aipamen berezi daude. Hain zuzen, bi horiek izango dira Agurainera, Euskal Herriko Txapelketara, 2010eko ekainaren 19an joango direnak: Maialen Akizu (Urretxu) eta Aratz Igartzabal (Gabiria) Talde irabazlea: Goierriko taldea (Aratz Igartzabal, Paul Iruretagoiena, Mikel Oria, Eneko Araiztegi) Sari emaileak: Aritz Salaberria (Lezoko alkatea), Junkal Mintegia (PasaiaLezoko Ikastolako zuzendaria, Boston (Kilometroakeko maskota)

Goierriko taldea, Junkal Mintegia eta Haritz Salabarria sari emaileekin.

- 38 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Paul Iruretagoiena

Aratz Igartzabal Doinua: Dama, askoren engainagarri

Doinua: Mutil koskor bat

Nere txapela eskini nahirik Euxebio osabari, eta baita´re ikusten dauden aitatxo ta amatxori, eta baita´re irakasletan ne´lehengusu Endikari baina gehienbat azken finean Gabiria herriari.

Txapela eta trofeoa´re neretzat sorpresa bana, eskerrak Goiko, beak jartzen baito gogoa eta afana, geo Ordiziko bertso eskola Endika ta laun andana, baino eskeini nahi nioke gaur txapela eta dana neri bertsotan eakutsi ditten nere aittonarengana.

Eneko Araiztegi

Mikel Oria

Doinua: Ari naizela

Doinua: Xarmegarria zira

Ordizin hasi ginen kantari ahal izan gendun bezela, eta neretzat hona iristea meritu gutxi ez dela, eskerrik asko bertso eskolai nori emango bestela? Eta han dauden Xabi ta Julen haientzako da txapela.

Goierritikan hona korri hainbat bazter nahiz ta kantatzerakon nik egin dedan leher, gaurko saio honetan ez nun uste ezer, txapela hemen degu bertso eskolai esker.

- 39 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

HELDUETAN TXAPELDUNORDEA: Mikel Iturriotz (Urretxu) Sari emailea: I単aki Murua (Bertsozale Elkarteko lehendakaria)

Mikel Iturriotz Doinua: Blowing in the wind

Bigarren gerau naizela oaindik nik ez det asimilatu, egia esan nik agurrikan lehendik ez det ez prestatu ta tupustean orain Ega単ak egin naunez harrapatu urriak 3n Kilometrotan ia eiten geran elkartu.

Andoni, Mikel eta I単aki: Zorionak, aholkuak...

- 40 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

HELDUETAN TXAPELDUNA: Amaia Iturriotz (Urretxu) Sari emaileak: Estibaliz Alkorta (Foru Aldundiko Euskara departamentuko zuzendaria) eta Arantza Manterola (Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko lehendakaria), I単aki Murua (Bertsozale Elkarteko lehendakaria).

Amaia Iturriotz Doinua: Agur sagar beltzaran

Gaur pankarta etxean ahaztu ez dunari, Eroski husten duen mutil kuadrilari, gaur koroa egin dun laukotetxoari, ostiralak bihurtzen dituztenei sari, hainbeste maite dedan bertso eskolari.

Arantza Manterola, Estibaliz Alkorta eta I単aki Murua talde nagusiarekin.

- 41 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Bekoerrotako harmailetan aurpegi ezagunak.

Bakarne Urreaga, Zigor Leunda eta Aitzol Astigarraga, erabakitze lanetan.

- 42 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

BERTSOPAPERAK SARI BANAKETA

- 43 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Kattalinen bertso saritua.

Jokin Uranga eta Amaia Agirre, Paulo, Jone, Mikel eta Paul saritzeko unean.

- 44 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

BERTSOPAPERETAKO SARIAK

LH 2. Zikloa: Irabazlea: Kattalin Ibarzabal (Urretxu-Zumarraga Ikastola) Aipamenak: Elena Mendizabal (Zumaiako Herri Ikastetxea) Paula Ega単a (Zumaiako Herri Ikastetxea) Alaitz Tejedor (Hernaniko Langile Ikastola) Joseba Astigarraga (Elgoibar Ikastola)

LH 3. Zikloa: Irabazlea: Paulo Albisua (Urretxu-Zumarraga Ikastola) Aipamenak: Jone Zinkunegi (Orioko Herri Ikastola) Paul Iruretagoiena (Joxemiel Barandiaran eskola) Mikel Sarasua (S. Mitxelena Ikastola) Unai Elissalt (Errenteriko Orereta Ikastola) DBH Lehen Zikloa: 12-14 urte bitartekoak Irabazlea: Maialen Akizu (Urretxuko J.M. Iparragirre Institutua) Aipamenak: Amaia Urbieta (Zarauzko S. Mitxelena Ikastola) Haizea Beristain (Elgoibar Ikastola) Jone Urbieta (Zumaiako Herri Ikastetxea) Ane Zuazubiskar (Gaztelupe ikastola) DBH 2. Zikloa eta DBHO 15-18 urte bitartekoak Irabazlea: Ane Labaka (Antigua-Luberri Ikastetxea) Aipamenak: Amaia Iturriotz (Urretxu-Zumarraga Ikastola) I単aki Artola (Alegiako Aralar Institutua) Gemma Urteaga (Ordiziko Oianguren Institutua) Be単at Torres (Urretxu-Zumarraga Ikastola)

- 45 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LH- 2. Zikloa Kattalin Ibarzabal (Urretxu-Zumarraga Ikastola) Gaia: Igeri egiten ikasten ari naiz Doinua: Ama begira zazu

Nik igeri egiten ez dakit oraingoz baina gaur joango naiz piszinara gogoz.

Baina ia ito naiz hor dator amatxo eta besarkatu nau oso gox-goxo.

Paulo, Kattalin eta Aitor.

- 46 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Elena Mendizabal (Zumaiako Herri Ikastetxea)

Alaitz Tejedor (Hernaniko Langile Ikastola)

Gaia: Itsasoko urak geroz eta gorago datoz.

Gaia: Herriko bide gorrian istripua gertatu da.

Doinua: Minberatu zaizkigu

Doinua: Pasaiako plazatik

Ni hondartzan nengoen eguzkia hartzen bat-batean jendea joaten hasi zen olatu erraldoiak joan ziren handitzen ni orduan etxera korrika joan nintzen.

Bide gorrian dago ume bat bizikletan erori da ta hartu du min handia hanketan atzetikan zetorren ama patinetan konturatu denean jarri da penetan.

Paula Ega単a (Zumaiako Herri Ikastetxea)

Joseba Astigarraga (Elgoibar Ikastola)

Gaia: Itsasoko urak geroz eta gorago datoz.

Gaia: Itsasoko olatuak geroz eta gorago datoz.

Doinua: Markoxek egin eban

Doinua: Astoa ikusi nuen

Hondartzara joan nintzen ni larunbatean olatuak zeuden ta goian bat-batean azkenean txokau due tabernako atean lana emaen digu ai!, derrepentean.

Egun baten hondartzan andra potola bat joan zen uretara ta in zuen parrat ordun hortik aurrera barrea guretzat azkenean marea itsasoarentzat.

- 47 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

LH- 3. Zikloa Paulo Albisua (Urretxu-Zumarraga Ikastola) Gaia: Ordiziko ferian gauza asko ikusi-ikasi ditut. Doinua: Pello Joxepe

Ordiziako ferira goaz giro horretan sartzera soroetako elikagaiak bertatik ezagutzera porruez eta azaburuez galdetu mila galdera hainbat produktu ezagutzeko hori da gure aukera.

Proteinak eta koipe guztiak bereizten dakigu aski ikasi dugu baserritako hamaika gantz ta barazki helburua ere bete dugu ta ospatzeko bost argazki beste batzuetan ere itzultzea gure eskaria, noski.

Pauloren bertso saritua; atzean Paul, Jone eta Mikel.

- 48 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Paul Iruretagoiena (Ataungo Joxemiel Barandiaran eskola)

Gaia: Ordiziko ferian gauza asko ikusi-ikasi ditut. Doinua: Oh baserritxo (Balentin Berriotxuarena)

1 Autobusean etorria naiz banuenez diru nahiko ikasi ditut nekazarien lan-makinen izen asko, gustora nabil tresna artean ikusiz hamaika trasko hemen eguna pasako nuke eskolan baino hobeto. (Bis)

2 Gaur jarritako dendak ez dira inolaz ere astunak, gauza eder ta bitxiak dira ezagutu ditugunak, ikusitako gauzen artean hau gustatu zait lagunak: azokan gauden pertsonetatik denok gera euskaldunak. (Bis)

Mikel Sarasua (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola)

Gaia: Trenean ibiltzea oso gogoko dut. Doinua: Triste bizi naiz eta

1 Hegazkinak beldurra ematen dit jo単o trena ederrago da hegazkina baino lurretik bidaiatzen hemendik haraino bidaiatuko nuke Ameriketaino.

2 Txirritaren garaian han ferrokarrila horrek egiten zuen nahiko iskanbila orain alderantziz da arin ta isila tren elektrikoa da bizi ta abila.

- 49 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Unai Elissalt (Errenteriko Orereta Ikastola)

Gaia: Nire arreba txikia zaindu behar dut gaur arratsaldean. Doinua: Astoa ikusi nuen

1 Ni goizean esnatu eta entzun ditut entzun ez nahi nituen notizia batzuk “arreba zaindu� aitak eskatzearen truk nire gogoen aurka egin beharko dut.

2 Nire arrebak eman dit egundoko lata bizilagunek entzun dute zalaparta buruz behera mugituz beso eta hanka arrebatxo txikia negarti bat da ta.

Maialenek beste sari bat gehiago.

- 50 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

DBHko Lehen zikloa Maialen Akizu (Urretxuko Joxe Mari Iparragirre Institutua)

Gaia: Astebetean, argi-indarrik ez omen da izango herri osoan. Doinua: Martxa baten lehen notak

2 Izan behar ditugu guztiok buruan mila galdera. Egunez ondo baina gauean zortziretako etxera. Aspaldiko partez egongelan Famili dena batera, Afal garaian joango gera gu kandelen babesera. Linterna eta kriseiluekin Alde batetik bester. Mendian askan eskuarekin Arropa ondo garbitzera. Partxisen, bingon edo kartetan amona zaharren antzera. Lehen horrela bizi ohi ziren, gu´re moldatuko gera.

1 Nahiz denok jakin ingurumena arazo handi bat dela jokatzen degu mundua ondo joango balitz bezala argi-indarrik gabe parkea eliza, kale, udala. Gure jarrera alda dezagun ez degu modu makala Herria nahi ta oso haserre agertru den berehala. Ez berogailu, ez telebista Soilik eki ta itzala. Gauero izango da zeruan Izar ederrenen gala. Izan liteke astebeteko esperientzi mundiala.

- 51 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Amaia Urbieta (Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastola)

Gaia: Ez litzaidake gustatuko andereño/maixu izatea. Doinua: Txoriak eta txoriburuak 1 “Andereñoa” entzundakoan ez nengon aurpegi alaiz etorkizunaz hitz egiteko oraindik da oso garaiz handitan nik zer izan nahi dudan ez dut pentsatzen oso maiz ikasle naizen artean behintzat zoriontsu izango naiz.(Bis)

2 Eredu garbi degu eskolan gure maixua Eneko, gaixoa beti haserre eta ikasle denen menpeko beste zeozer ikasten badut agian askoz hobeto ni ez nago prest ni bezelako beste batzuk jasateko.(Bis)

Haizea Beristain (Elgoibarko Elgoibar Ikastola)

Gaia: Munduan zehar, milioika ume ez da eskolara joaten. Doinua: Itsasoari begira 1 Ura ekarri, anaia zaindu haziak erein lurrean milaka umek pasatzen dute egun guztia lanean nahiz eta asko egongo diren heriotzaren bidean irrifartxo bat egiten dute negar egin beharrean konturatu naiz bizi garela mundu desastre batean.

2 Ilusioak eta ametsak geratzen dira atzean negar malkoak irtetzen zaizkit ume hoiek ikustean itxaropena isladatzen da beraien bihotz tristean mundu berri bat sortu behar da orain guztiok batzean poza nagusi izango dugu berdintasuna lortzean.

- 52 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Jone Urbieta (Zumaiako Herri Eskola)

Gaia: Munduan zehar, milioika ume ez da eskolara joaten. Doinua: Oh baserritxo (Balentin Berriotxuarena)

1 Afrikan diot baina horrela lurralde askotan daude lan gogorretan egun guztian behin ere gelditu gabe arrantzale ta mehatzariak badira hainbat nerabe diru piska bat irabazteko eskolara joan gabe.(Bis)

2 Asteburua bukatu denez bagoaz gu eskolara gure artean lo aurpegia duen asko ere bada elkarri esaten”ez dut joan nahi” kexaka ibiltzen gera guretzat gogoz kontarko dena haur askoren ametsa da.(Bis)

Ane Zuazubiskar (Arizmendi Ikastolako Gaztelupe gunea)

Gaia: Astebetean, argi-indarrik ez omen da izango herri osoan. Doinua: Zazpi mendeko (Itsasoari begira)

1 Astebetean argirik gabe nahi baina sinetsi ezin; telebista ez, irratirik ez, kexaka hasi gera fin; guk ulertzeko besteek egin dute nahikoa ahalegin; “guztia orain konponduko da” egiten duten arren zin; mende honetan argindar gabe ezin digu ezer egin.

2 Sortu den arren gure herrian gaur nahikoa anabasa bakoitza dabil ahal bezala ta norbera berekasa nahiz egia den egoera hau ez dela oso erraza alde onetik begiratzeko izan ezkero kapaza planetak lasai hartu dezake aste honetan arnasa. - 53 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Be単at Gaztelumendi eta Imanol Lazkano, helduen mailako sarituekin: Be単at, I単aki, Amaia, Gema eta Ane.

Gorka Azkaraten ondoan Maialen, Amaia eta Ane.

- 54 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

DBHko 2. Zikloa eta DBHO. Ane Labaka (DonostiakoAntigua-Luberri BHI)

Gaia: Gauak, geroz eta gehiago argitzen nau. Doinua: Martxa baten lehen notak

2 Larunbat gaua iritsi da ta ez nago aldarte lasaiz hona etorri ta idazteak egingo ote dit ba gaitz? Sentitzen nintzen lagunengandik pixka bat aldentzeko nahiz nire barrua askatu asmoz nire indar eta dohaiz. Berdin zaienez gaugiro eder edo trumoiezko ekaitz mozkortu eta etxera triste itzuli izan dira maiz gaur tabenetan lagun guztiak dabiltza aurpegi alaiz ni lehen aldiz ez naiz hara joan ta arraro sentitzen naiz.

1 Ordulariak orratz txikia hamaikatik hamabira mugitu du ta idatzi nahi dut linterna honen argira izar iheskor baten atzetik eman ditut mila bira ipurtargiak ere iluna argiz janzten ari dira. Gauez zerua laztandu asmoz etorri ohi naiz mendira batzutan gure mundutik ihes egitea komeni da. Bertsoz adierazi nahi nuenez gauen berezko dizdira egunsentiak harrapatu nau ilargiari begira.

3 Gazteak gara eta alkoholak sarritan ohi du lagundu; beldurrak, kezkak eta damuak izotz artean bigundu. Nahiz ta farolen iluntasunak beti erotzen gaitun gu argia gauez lortzen duenak etorkizuna ilun du. Gauak minutu bihurtzen dira ta minutuak segundu, larunbat gaua, igande goiza aurkako diren bi mundu goizean jaiki eta ajea aspirinekin leundu gauak argitu egiten gaitu eta egunak ilundu. - 55 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Amaia Iturriotz ( Urretxu-Zumarraga Ikastola)

Gaia: Gauak, geroz eta gehiago argitzen nau. Doinua: Munduko ilunabarra

2 Musika txolin ozena “Lady Gager, Macarenaâ€?‌ lehenago ura zena gauez ginebra gardena euforiaren paradisuan utopikoa da dena bera, arima goibelentzako ez da tokirik onena topatu asmo zituen lurra bakea eta ordena etxe aldera bakarrik doa espaloietan barrena gauak irentsi ohi duelako gaua jaten ez duena.(Bis)

1 Izarren argi urdina ahula bezain duina Iluna hausteko zina zuten behinola egina, gauerdirako irentsi dugu tabernetako iskina amesten dugun lurra izaten egiteko ahalegina izan zintezke neska gogorra, izan zintezke panpina gau bat sekula ez da izaten aurrekoarenn berdina gu ez baikaitu ezerk argitzen iluntasunak adina.(Bis)

3 Larunbat harrigarriak igande goiz eroriak ajeak ta euforiak parrandaren alde biak nahiz eta esan zaintzen gaitula eguzkiaren argiak dudarik ez da gauak argitzen dizkigula aurpegiak sinestarazten ditu gezurrak, distortsionatu egiak iluntasunak baititu zantzu misteriotsuegiak musu orotan zerbaitegatik ixten ditugu begiak.(Bis)

- 56 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

I単aki Artola (Alegiako Aralar Institutua)

Gaia: Halako batean, estrainekoz, bazen garaia! Doinua: Gogoratuko zara

1 Begi berdeak eta hemezortzi urte nahiz nerekin ezer nahi zuenik ez uste lotsati esan nion nahiko bazenuke: zure goxotasuna nerearen truke gu biok oso ondo pasako genuke.

2 Nahiz ta ez nuen haren baietza espero bere auoan nintzen bi ordu ta gero urduri lehen aldia nuelako edo elkar hestu helduta plazerren bezero horrelakorik ez zait pasatzen gauero.

3 Egin ondorenean majinat igurtzi han emandako azken muxu eta guzi portalaren aurrean nindun autoz utzi nahiz orduantxe nintzen lainotatik jaitsi estrenatu ninzen ta hori ez da gutxi.

- 57 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Gemma Urteaga (Ordiziko Oianguren Institutua) Gaia: Halako batean, estrainekoz, bazen garaia! Doinua: Sentimendua sartu zitzaidan

1 Lagun taldean betidanikan egon zera hain gustura baina orain hain gustura zauden jada sortu zaizu duda, zure lagunak sartu baitira droga munduan barrura zure buruan nagusi dira kezka eta harridura ez dezulako salto egin nahi hautatu duten mundura.(Bis)

2 Hortxe zabiltza giro horretan Alde batetik bestera, dirudienez beraientzako marioneta baitzera. Behingoz bidali itzazu denak perretxikoak biltzera giro hortatik alde egiteko oraindik duzu aukera, edo arriskatu egingo zera etorkizuna galtzera?(Bis)

3 Sentitzen duzun hori esateko azkenik izan zera gai baibaitakizu giro horretan jarraituta duzula jai. Hitz hauek dizkiezu zuk irmo-irmo, lasai-lasai “zuen artetik joan behar dut badut eta nahiko dohai, nire bizitza ez dudalako zakarrontzira bota nahi�.(Bis)

- 58 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Be単at Torres (Urretxu-Zumarraga Ikastola) Gaia: Halako batean, estrainekoz, bazen garaia! Doinua: Lurraren pean sar nindaiteke

2 Nire burua ikus dezaket nik benetan zorteduna entzuten baitut negarren ordez txorien kantu leuna ikusten baitut eguzki izpia ta ez gaueko iluna eman zianetik neskatxa horrek baiezkoa erantzuna zoriontsuak izatea da gure erantzunkizuna bide luzea baita aurretik bioi geratzen zaiguna soilikan esan dezaket zeren polita den maitasuna.(Bis)

1 Ez nun espero momentu hauxe inoiz iritxiko zenik ez nuen uste inoiz ezpainik nik ikutuko nuenik eta dudatan ezartzen nuen izango ote zen lehenik baina ametsa benetakoa bilakatu da azkenik orain badakit bizitzan zehar badagola maitasunik ta gozokiro elkar ukitu egiten dute ezpain bik behin hau, bizitza momentu oro bizi nahi dut berriro nik.(Bis)

3 Bihotza bor-bor jartzen zait bela entzunda zure izena bera det ta nik bizitza honetan gertatu zaidan onena berak baitu nei irribarre bat ateratzeko ahalmena niretzat bait da, nire bihotza bizitza honetan dena lehen musuan atera nuen gorputz barnetik kemena ezin esplika dezaket ondo ordun sentitu nuena ea ez dedan bizi honetan ematen dedan azkena.(Bis) - 59 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Harmailetako beste ikuspegi bat.

Ane, bertso saritua kantatzen, Be単at, I単aki, Amaia eta Gema taldekideen aurrean.

- 60 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

Amaia, bat-bateko sari nagusiarekin.

Saioa amaitu ondorengo berriketaldia.

- 61 -


GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO XXX. BERTSOLARI TXAPELKETA

I単aki Murua, Estibaliz Alkorta eta Arantza Manterola, azken urteotan elkarrekin.

Eskerrik asko denoi eta hurrengo urterarte.

- 62 -



GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO 30. BERTSOLARI TXAPELKETA - 2010 - IKASTOLEN ELKARTEA

Antolatzailea


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.