"Ikastola" aldizkaria: 152.zenb. - iraila

Page 13

SAIOKA

men. Suhiltzaileei deitu, etorri ziren eta gero teknikari bat. Esan zigun: “Poliziari ezta deitu ere!”. Viva Cristo Rey jarri ziguten atean eta teknikariak: “Ezta deitu ere, egurra emango dizuete eta, egiten ari zaretena egiteagatik”. Irten ginen eta zer egin ez genekiela geunden. Orduan, baten batek esan zuen: “Zenbat diru daukazue?”, eta poltsikoetan begira hasi ginen. “Goazen parte zaharrera! Jan dezagun, eta edan, eta ikusiko dugu bihar!”. Hori da barruan geneukan indarra. K. BAELO: Niretzat oso esperientzia ona izan zen. Irakasle naiz eta maite dut nire lanbidea. Are gehiago, uste dut SAIOKAri esker maite dudala. SAIOKA izan da nire erreferentea, guztion eguneratu beharrak gorabehera. Dena dela, gaur egun irakaskuntza askoz konplexuago da orduan baino eta eskolak gaur egun dituen exigentziak ezberdinak dira. Guk gauzatu genuen proiektuak konplexutasuna zuen, baina hogeitaka urte igaro eta gero, konplexutasuna areagotu egin da. N.ARREGI: Ni oso pozik nago. Gainera, beste gauza askotarako plataforma izan genuen eta, beraz, etekin handia atera diogu SAIOKAri. Hala ere, gaurtik begira jarri eta badira zenbait gauza karranka egiten didatenak. Bestalde, garaiak erabat aldatu dira. Teknologia berriek ekarri duten aldaketa ere guztiz aintzat hartzekoa litzateke: irakaslearen egitekoa, testuen baliagarritasuna… Informazioa sarean dago eta leku guztietan, eta beraz, Inter-

SK

E /

“Hainbat ikastolatan ibili ginen metodologia ikastaro hauek ematen: Bergaran, Durangon, Elorrion, Urretxun, Legazpin, Oñatin, Ondarroan, Elgoibarren, Derion, Zornotzan, Galdakaon, Sto Tomas Lizeoan… Zegokion ikasmailako proiektu bati heltzen genion eta irakasleen artean garatzen genuen, taldeka lan eginez, arloak uztartuz eta arian-arian gogoeta metodologikoak egiten genituen. Oso giro atsegina eta emankorra lortu genuen guztietan.” (Imanol Añon)

netera sarbide egoki eta erraza eratu beharko da; bereziki eskolarako diseinatutako sarbidea, alegia. Esan nahi dut, gaur egun dena birpentsatu beharko genukeela. Eta, azkenik, oso pozik nago SAIOKA egin genuelako. Uste dut gauza handia izan zela. X. MENDIGUREN BEREZIARTU: Ni ados nago Natxok esan duenarekin, Interneten aroa eta, baina gurean dugun problema ekarri nahiko nuke gogora: zer gertatzen da Herri honetako argitaletxe eta testuliburuekin? Orobat Internetekin. Azukrea bezain erraz ari gara urtzen. J. ZULOAGA: Jende asko da gaur egunean gaitasun tekniko handia duena. Talde zientifiko serioak bildu behar dira, problemak aztertu eta konponbideak bilatzeko. X. MENDIGUREN BEREZIARTU: Kontsensu ideologikoa beharko da horretarako eta, gainera… J. ZULOAGA: Badakizu zer gertatzen den Euskadin? Alde batetik zerak dauzkagula, zer egin nahi duten, edo nondik jo behar den badakitenak; bestetik, egiten dutenak daude. Hori da kontua. E. MARTIN: Hara, hasi dugu eztabaida. Beste arlo bat lantzeko prest gara! IMANOL AÑÓN: Lehen bazala, kontatu nirekin! ikastola 2006/IRAILA* 152ikastola

13


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.