Bizikidetza araudia 2012 definitiboa 2012 10 30ean eguneratuta

Page 4

Bizikidetza Araudia Bizikidetza Araudia

1.3. Ikasleria: 1. Ikasturteko ordezkariaren aukeraketan parte hartuko du eta DBHk Eskola Kontseiluko ordezkariaren aukeraketan. 2. Ikasleria ikas jardueretara puntualki azalduko da (jarduera osagarriak barne), edozein hutsegite justifikatu beharko duelarik. Eskolaz kanpoko jardueren kasuan, jarduera ez egitekotan ikastetxera etorri beharko du ordutegi lektiboan. 3. Eraikuntza, instalazioak, altzariak eta ikastetxeko materiala errespetatuko ditu. 4. Giza bizikidetza jarrera mantenduko du, ordena, diziplina akademikoa, irakasleriari, ikaskideei eta ikastetxeko beste langileei errespetua adieraziz. 5. Edozein irakasleren argibideak jarraituko ditu, bere tutorea izan ala ez. 6. Adiskidetasun giroarekin bat ez datozen eraso-jokabideak, isekak edo hitz iraingarriak debekatuta daude. 7. Norberaren higiene eta garbitasun egokiak mantenduko dira. 8. Besteen ondasunak errespetatuko dira. 9. Ez da bere erabilerarako ez diren eremuetan sartuko, momentuan arduradun den pertsonak edo irakasleak lagunduta ez badoa. 10. Ez dira onartuko jokabide desegokiak eskolaz kanpoko jardueretan edo jarduera osagarrietan.

1.4. Irakasleria: 1. Puntuala izango da sarreran eta irteeran eta talde aldaketetan. 2. Ikastetxearen Bizikidetza Araudia bete dadin zainduko du, beharrezko neurriak hartuko dituelarik ikasleriak betetzen ez duenean, nahiz eta bere ikasleria ez izan. 3. Zigortutako ikasleriaren eta ikasgelatik ateratzen den ikasleriaren arduraduna izango da.

1.5. Familiak: 1. 2. 3. 4. 5.

Ikastetxearen eta familien arteko bizikidetza eta elkarlana errazteko: Ikastetxeak antolatutako bileretara joango dira. Irakasleriarekin kolaboratuko dute hezkuntza jardueran. Beren seme-alabei eskolarako beharrezko diren materialak emango dizkiete. Beren seme-alabak ikastetxera puntualtasunez, txukun... joan daitezen zainduko dute. Tutoretza bakoitzean ezarritako bisita orduak errespetatuko dituzte, larrialdirik ez bada.

1.6. Zerbitzu osagarriak: 1.6.1. ESKOLA JANTOKIA: 1.6.1.1. Eskola jantokia: 1. Ikasleriak eskuak garbituko ditu jantokira sartu aurretik. 2. Jantokirako sarrera lasaitasunez egingo da, ordenan, korrika egin gabe, bultzatu edo oihu egin gabe. 3. Bazkarian ikasleriak begiraleari eskatuko dio baimena altxatzeko. 4. Ikasleren batek zerbait behar izanez gero, eskua altxatuko du. Ez da beharrezkoa oihu edo txistu egitea. Begiralea ahal duenean joango da. 5. Jantokia heziketarako eremua da. Bertan denetarik jaten ikasten da. Ongi jaten ikasteak ohitura osasungarriak bultzatzen ditu. 6. Ikasleak ez dira janariarekin jolastuko. Ez da jakirik aterako jantokitik. 7. Jantokiko materiala errespetuz erabiliko da: platerak, edalontziak, mahai tresnak... Otsagabiko HH-LH-DBHI

4


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.