Egiturak Xabier

Page 1

EGITURAK


ZER DA EGITURA? ď ş Dagokien pisua jasan eta erori edo forma galdu gabe indar desberdinak eusteko gai diren elementu multzoari deritzaio egitura.


KONPONTZEN DITUZTEN ARAZOAK  Multzo bat babestu eta bere euskarri izan daitezke: hezurdurak, armazoiak...  Materialak biltzen dituzte: urtegiak, boteilak, tetra brikak,...

 Espazioak itxi eta estaltzen dituzte: teilatuak,gangak, kupulak, ...  Oztopo geografikoak saihestu; zubiak, tunelak, ...  Espazioan altuerak atzeman: dorreak, garabiak, antenak, ...  Azalerak sortu: karreterak, estadioak, aireportuak, ...


EGITURETAN SORTZEN DIREN INDARRAK  Estruktura batean sortzen den lehenengo indarra berezko pisua da, eta horretaz aparte jasan behar duten gainzama. Biak batera egiturak eragiten duen akzio indarra osatzen dute. Egitura mantentzeko, erreakzio indarrak akzio guztia jasan behar du.  Egitura mugikorrak inerzia indarrak jasan behar dituzte, biltegiak presioa, haizearen indarra, etb  Akzioaren eta erreakzioaren indarra berdina denean oreka estatikoa sortzen da.   .Akzioaren indarrak erreakzioarena gainditzen duenean oreka dinamikoa sortzen da. Hori automobiletan, bizikletetan, etab. gertatzen da.


ZERGATIK EGITEN DUTE HUTS EGITUREK  Akzio indarra erreakzio indarrak baino handiagoa denean, egiturek huts egiten dute eta erori egiten dira. Zergatik gertatzen da hau?  Batzuetan, eragiten duen etengabeko jarduerak duen indar batek eragin dezaken neke elastikoa.  Beste batzuetan, akatsak dituen diseinu edo fabrikazio baten eraginez. Edo zatien arteko loturak egokiak ez direlako.  Beste batzutan, ezusteko egoerak edo katastrofeak sortzen direlako.


GRABITATE ZENTRUA ď ş Bada gorputz guztietan puntu bat, non lurrak duen erakartzeko indarra konzentratzen dena. Puntu honi grabitate zentrua deitzen diogu. ď ş Gorputz edo objetu baten grabitate zentrua lurretik hainbat eta gertuago dagoelarik, orduan eta egonkorragoa izango da. Gainera grabitate zentruak trazatzen duen perpendikularra, oinarriaren barruan erori behar du.


ELEMENTU ERRESISTENTEAK  Zutabeak, habeentzat ez ezik, gainontzeko egitura osoarentzat euskarri bertikalak dira.  Habeak, bi puntutan apoiaturik pisuari eusteko gai diren pieza horizontalak dira.  Tiranteak edo tinkatzaileak elementu zintzilikari edo bertikalak eutsita mantentzen dituzten kableak dira.  Eskuairak, egiturak sendotzen dituzten triangelu angeluzuzenak dira.


JASATEN DITUZTEN INDARRAK Trakzioa eta konpresioa


JASATEN DITUZTEN INDARRAK FLEXIOA MOZKETA ALBOKO KONPRESIOA

Alboko konpresioa


JASATEN DITUZTEN INDARRAK BIHURDURA ETA MAKURDURA


Jasaten dituzten indarrak ONDORIO EZBERDINAK 1


ERAGINA DUTEN INDARRAK EFEKTU MULTIPLEAK 2

FLEXIOA KONPRESIOA

FLEXIOA FLEXIOA KONPRESIOA TRAKZIOA KONPRESIOA FLEXIOA

TRAKZIOA FLEXIOA KONPRESIOA KONPRESIOA TRAKZIOA


Erresistentzia

forma

Erresistentzi berdina duten bi profilen artean, arinenak, merkeenak, eraikitzeko material gutxi behar dutenak eta eraikitzen eta transportatzen errazak direnak dira hoberenak. ď ş Arkua, karga aldeetara eramateko gai den elementua da eta horregatik espazio hutsak eta babestuak lortzeko erabiltzen da. Bata bestearen jarraian kokaturiko arkuek osatzen duten azalerari deritzaio galga. ď ş Esferak, arkuaren ezaugarri berdina du, baina, ez ditu kargak aldeetara bakarrik eramaten, norabide guztietara baizik.


MATERIALAREN ERRESISTENTZIA ď ş Egituraren erresistentzia, erabiltzen den materialaren baitan dago.

Eraikin zaharretan egurra erabiltzen zen. Gaur egun hormigoia erabiltzen dugu. Hormigoia, zementuz, grabaz, altzairuz, eta bestelako metalez egina dago. Material hauek ere erabiltzen dira: marmola, plastikoak eta beste hainbat mineral.


ERRESISTENTZIA ETA PROFILAK

irikiak

itxiak

ď ş Profilak egitura arinagoak lortzeko erabiltzen dira, material gutxiago erabiliz pixu handiak jasan ditzakete eta indar asko aprobetxatu.


ERRESISTENTZIA TRIANGELUAK ETA ZERTXAK

Z E R T X A M O T A K

Triangelua, indar batek eragitean eraldatzen ez den poligono bakarra da


ERRESISTENTZIA ZERTXAK ETA SARETA


ZUBIAK Zubiak, gizakiak oztopo geografikoak saihesteko eraikitako egiturak dira. Ematen zaien erabilpenaren arabera ubide, zubi, igarobideak... aurkitu ditzakegu. Egurrezkoak merkeak, arinak eta eraikitzeko errazak dira, baina ahulak eta horrexegaitik ez dira ia eraikitzen. Harrizkoak oso iraunkorrak dira baina oso zailak eraikitzen. Aintzina erabiltzen ziren beste materialik ez edukitzeagatik.

Zubi metalikoak diseinu ikusgarriak egiten uzten digu baina eraikitzeko eta mantentzeko garaian oso garestiak dira. Hormigoiezkoak, berriz, eraikitzeko azkarrak eta mantentzeko merkeak dira. Horretaz gain bere erresistentzia altua da.


ZUBIAK

MOTAK

Zubien egiturek jasaten dituzten indarren baitan, hiru motakoak izan daitezke: Habedun zubiak: elementu horizontalez edo euskarri edo zutabeetan finkatuta dauden taulez osatuak. Arkuzko zubiak:euskarri edo estriboetan finkatzen den elementu kurbadun batez osatuak daude. Zubi esekiak: Zutabe batean edo gehiagotan tirante bidez tenkaturiko tablero horizontala


ZUBIAK GEZIA GUTXITZEKO ERAK

ARGIA GUTXITU -

TIRANTEAK EZARRI - KANTOIA GEHITU


KATEDRALAK Katedralak eraikuntza bereziak dira, non egiturek, indarrak era artistiko eta ingeniotsuan banatzen dituzte.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.