Alekaria7

Page 1

x. alea 2014 Abendua 7. alea 2015eko ekaina

Ideatk:

Mindfulness: Elkarrizketa:

I単igo Regil eta Laura Perez

Isabel Querejeta

David Sinisterra

8. orria

10. orria

5. orria


ALEDITORIALA

EDUKIAK KORRIKA..................................3 Lanbiderako prestakuntza...3 Jasotako hondakinak............3 Eskola, hornitzaile..................4 Ideatk........................................5 Ederlanena bisita....................5 Mahaien egokitzapena.........6 Ikasbidaia.................................7 Ahmed Abbassi........................7 Mindfulness............................8 Mekanizatuko lana..............9 Elkarrizketa: David..............10 Elkarrizketa: Aitor Bilbao..12

Ikasturtea bukatzen ari zaigu lagunok! ALEKARIA zuen eskuetara iristen denerako, okerrena pasata edukiko duzue (3. ebaluaketa, Ohiko azterketak, entregatzeko falta zitzaizkigun lanak, ‌), edo ez; batenbat oraindik ekainean hemendik ibiliko da irakasleei konpainia eginez. Dena gaindituta daukazuenei, zer esan?! Ba, ZORIONAK!! zalantzarik gabe, zuentzako udara hasi da jada !!! Bejondeizuela!! Oraindik zerbait bukatzeko edo berreskuratzeko daukazuenei, animoak, lasai hartu, azken txanpa da eta merezi du pixka bat estutzea. Zuentzako ere, udara zain dago!! Uda ona opa dizuegu guztioi! Ez ahaztu indarrak ongi berreskuratzea hurrengo ikasturteko erronkari ganoraz eusteko!

Elkarrizketa: Cristian.........14 Odol ematea............................15 Ale-Gailetak...........................15

Ale honetako partehartzaileak : Normalkuntza taldea, Lanbide, 1ME2, 2ME2, 1APD2, Laura eta IĂąigo, Isabel, Ahmed, David, Aitor, Cristian, Amaia eta Mintegi guztiak


KORRIKA 2015 Ttipi ttapa, ttipi ttapa... Korrika etorri eta ziztu bizian, joan zen. Eguraldi eta ordutegiari aurre eginez, euskararen aldeko maratoiak beroaldi aparta jaso zuen Aretxabaletan, eta zergatik ez esan: ALEren korrikalariei esker! Mila esker benetan, parte hartu zenuten guztioi. Euskararen aldeko erronka berezia da Korrika, eta denon elkartasuna premiazkoa da gure hizkuntza denona dela gogoratu, eta pixka bat geureago egiteko. Gogoratu dena den, gure hizkuntzari egin diezaiokegun ekarpenik handiena erabiltzea dela, eguneroko eta ahalik eta espazio gehienetako bidelagun egitea. Denok dugu eskura, batzuek dakiguna erabiltzen eta beste batzuek pixkanaka ikasten. Animo bide horretan!! Eta mila esker, nola ez, Daniri, gure ikasleari, sekulako grafitia egin baitzuen!!

Lanbiderako prestakuntza

7. alea 2015eko ekaina

3 www.iaretxabaleta.com

2014-15 ikasturtea bukatzear dago eta lanbiderako prestakuntzan (formakuntza ez arautua) balorazio orokor bat egiteko ordua heldu da. Jakingo duzuenez, lanbiderako prestakuntzan 3 arlotan lan egiten dugu. Alde batetik langileentzako prestakuntza, Hobetuz-ekoak direnak eta bestetik langabetuentzako ikastaroak, Lanbide edo okupazionalekoak direnak. Azkenik, enpresekin adostutako neurriko ikastaroak ere antolatzen ditugu. Aurten 5 enpresekin egin ditugu neurriko ikastaroak eta hauetatik bat Aretxabaletako udaletxearekin adostutako ikastaro bat izan da, hain zuzen ere, “Pertsonei etxean gizarte eta osasun arreta ematea�profesionaltasun ziurtagiri oso bat. Udaletxearekin hitz egin ondoren, beharrezkoa ikusten genuen bertako hainbat jenderi eta langileri irtenbidea ematea eta horregatik eskaini zen 480 orduko ziurtagiri hau. Neurriko beste ikastaro batzuk ere adostu ditugu hainbat enpresekin, horien artean, Fagor Ederlan, Fagor Industrial edo Asmobi daudelarik. Neurriko ikastaroetan guztira 68 langile pasa dira gure ikastetxetik; Hobetuz-etik 200 ikasle eta okupazionaletik 15 ikasle izan dira; guztira 273 ikasle. Ikusten duzuenez, arratsaldetan ere gure ikastetxean mugimendua egoten da.


14-15 IKASTURTEAN JASOTAKO HONDAKINAK Hauek dira jaso ditugun hondakinak ikasturte honetan, ikastetxean, denon artean. HONDAKINAK

PIXUA

BIRZIKLATUTAKOA

ORGANIKOA ONTZI ARINAK PAPERA ERREFUSA

347,2 KG 330,9 KG 628,1KG 1074,7KG

1305,12KG

1074,7KG

Oso datu onak konturatzen bazarete, errefusa moduan bota duguna baino gehiago birziklatu dugu, orokorki 1305,12 kg. Zorionak denoi!! eta jarraitu horrela

ESKOLA BERE HORNITZAILEA Barandillak, zakarrontzi soporteak, soldadura kabinak‌ hauek dira ALEk disenaitu, egin eta muntatzen dituen adibidetako batzuk. Ahal den einean gure eskola bere hornitzaile propioa bihurtu nahi dugu, honela ikasle eta irakasleak proposatutako lanak gauzatuz eta dirutza aurreztuz.

www.iaretxabaleta.com

4 Eskolak dituen baliabide desberdinak erabiltzea oso garrantzitsua dela ikusten dugu, honela,diseinu arloa garatu, lantegi eredua hobetu eta muntaia hobetzeko aukerak sortuz. Hau hola izanda, guzti honek alde pedagogikoa ere badaukala ikusten da, norberaren lanak egunero ikusi, ikutu eta kritikarako aurrez aurre jartzeak, langilearen izaeraren formakuntzarako eta hobetzearen aldeko jarrera bultzatzen bait du. Beraz, Alekaritik lan honetan jardutera eta bultzatzera animatzen ditugu eskolako ikasle, irakasle eta partaide guztiak. Aurrera ba.


IDEATK

7. alea 2015eko ekaina

5 www.iaretxabaleta.com

IĂąigo Regil eta Laura Perez irakasleak IDEATK-tik kudeatu den ikastaro interesgarri batzuk jaso dituzte Zein ikastaro mota jaso dituzue? Adimen Emozinalari buruzkoa bat, eta “pentsamendu Lateralaâ€? eta sormenari buruzkoa bestea. Zerbait positiboa atera duzue ikastarotatik? Bai asko. Prejuizio asko dauzkagu eta horrek errealitatea beti prisma berdinetik baloratzera mugatzen gaitu. Ikastaroan ikuspuntu desberdinak baloratzeko herramientak ezagutu ditugu. Adimen emozionalari buruz zer esango zenuke? Oso herraminta interesgarriak erakutsi dizkigute emozioak kudeatzeko baliogarriak direnak. Azken finean, pertsonek jokaera eta jarrera batzuk erakusten ditugu gure egunerokotasunean, emozioengatik baldintzatuta daudenak. Irakasle moduan orduan lagungarria izango zaizue? Bai irakasle moduan eta bai bizitza pertsonalean. Ikasleen jarrera eta jokabideak eta pertsonenak orokorren, epaitu aurretik komenigarria da gerturatzea eta interesa izatea ezagutzeko zer gertatzen ari zaion arazoak dituen persona horri, beti ere errespetu handiz, mugak zeintzuk diren ezagutuz, baina gertutasuna erakutsiz aldi berean. Eta pentsamentu Laterala eta sormenari buruz zer? Pentsamentu lateralak, herramienta desbedinak planteatzen ditu, gizartean, eskolan, lan munduan‌egon daitezkeen handicap desberdinei aurre egiteko erabilgarriak direnak eta konponbideak eta alternatiba desberdinak baloratzera bultzatzen gaituztenak.Pentsatzeko modelo tradizionala erabilita soilik, mugak izan ditzakegu arazoak konpondu irtenbideak topatu eta gizartearen exigentziei aurre egiteko. Orduan komenigarria ikusten duzu irakasleak hontan formatuak izatea? Komenigarria bakarrik ez, ezinbestekoa dela esango nuke. Guk azken finean edukin prozedimental eta teorikoen gainetik, pertsonak hezten ari gara. Martxan jarri behar ditugu herraminta desberdinak eta horietan gure ikasleak trebatu, etorkizunean persona autonomoak eta gizartearen exigentziei aurre egiteko kapazak izan daitezen.


1 MEKANIZATUKO TALDEA EDERLAN MARKULETEN BISITAN Maiatzak 12-an, 1. Mekanizatuko taldea Ederlanek Markuleten dauzkan plantak bisitatzera joan zen. Bertan, besteak beste, kotxendako balazta diskoen fundizio eta mekanizazio nola egiten zen ikusteko aukera izan zuten. Esan beharra dago, ikusgarria izan zela 20 Tm-ko laba burdin urtuz beteta ikustea. Aipagarria ere, Ederlanek planta hontan duen automatizazio maila, non beste plantan baino jende gutxiagorekin ekoizpen handiagoa lortzen duten.

114 GELAN EGINDAKO MAHAIEN EGOKITZAPENA

www.iaretxabaleta.com

6

114. gelan, automatismo gelan, ordenagailu mahaien egokitzapena egin dugu. Lehenik eta behin neurriak hartu eta jarri beharreko piezen krokisa burutu dugu, krokisa soldaduran Dual proiektuan dagoen ikasle bati pasa diogu, honek piezak moztu eta tolestu ditzan. Ondoren mekanizatuko ikasleek piezak karraskatu eta prestatu egin dituzte, Bukatzeko karrozeriakoek piezak zuriz margoztu eta prest egon dira 1. Mekanizatuko ikasleek montatzeko. Eskolako soldadura, karrozeria eta mekanizatuko ikasleen artean beraz egokitu dugu gela, guztiok erabiltzen dugun gela, guztion artean egokituta. Ondorengo argazkian ikus dezakezue lehen nola zeuden ordenagailuak eta ondoren nola gelditu diren.


IKASBIDAIA Jakin duzuenez pintxoen diruarekin eta APA-ren laguntzarekin APD-ko 1. Maileko ikasleek ikasbidaia antolatzeko aukera izan dute. Maiatzaren 5ean, goizeko 8:00etan Aretxabaletatik Madrilerantz joan ginen, 5 ordutako bidaia izan zen. Eguerdiko 13:00 Madrilgo Complutense unibersitatera heldu ginen eta han bertan bazkaldu genuen , 15:00ak arte bisitarik ez geneukalako. Bazkal ostean telekomunikazio fakultateko etxe domotikora joan ginen bisita egitera. Bertan bi ikertzailek nola funzionatzen duen azaldu ziguten, eta bat dibertsitate funtzionala zuen pertsona bat zenez erakustaldi praktikoa egin zuen. Horretaz gain, errealitate birtualak berrekuratze kognitiboa lantzeko balio duela ere sentitzeko aukera izan genuen. Harrituta geratu ginen teknologia hain aurreratuarengatik. Bukatu ondoren Madrilgo zentrora joan ginen buelta bat ematera. Han Neptuno, Cibeles, Sol, Mayor eta Callao enparantzak ikusi genituen eta denbora aprobetxatu genuen erosketak egiteko. 20:30etan autobusera itzuli ginen Fuenlabradara genuen hotelera joateko eta hotelean bertan afaldu genuen. Hurrengo egunean 9:00etan Toledora irten ginen, paraplejikoen hospitalera bisita egin genuen eta 3 ordutako bisita izan zen. Han hospitaleko historia, pazienteen zainketak eta erabiltzen zituzten teknikak azaldu zizkiguten. Instalazio batzuk ere erakutsi zizkiguten, esate baterako fisioterapia gela. Bukatu eta gero Toledoko erdiguneko jatetxe batean bazkaldu genuen eta geroago bi taldetan banandu ginen: batzuk denbora librea eduki zuten erosketak egiteko, eta beste batzuk hiria ezagutzera joan ginen, oinez eta tren turistikoan.

Ahmed abbassi 19 urteko erdi mailako galdaragintzako ikaslea dugu. Hona orain dela urte bete iritsi zen eta uda hori hemen pasa ondoren, ale-n matrikulatu zen. Bitxikerien artean, ez du txerrikirik jaten, ez eta alkoholik edaten. klasekideekin urtean zehar ondo moldatzen ari da. hemen dabilen bitartean bere osaba-izeba, lehengusu-lehengusi単a eta aiton-amonak faltan botatzen ditu, bai単o batzutan bisitak egiten dizkie. hona etorri aurretik beste leku batera emigratu zuten eta hasera batean kostatu zitzaion ohitzea, orain ondo sentitzen da, ohituta baitago. kirolak orokorrean ez ditu oso gustoko, bai単o korrika egitea bai. denbora librea duenean saiotxo batzuk egiten ditu. 7. alea 2015eko ekaina

7 www.iaretxabaleta.com

AHMED ABBASSI


Isabel Querejetarekin Elkarrizketa. “MINDFULNESS: ARRETA OSOA” IKASGELETAN

www.iaretxabaleta.com

8

Isabel, zer da, giro desberdinetan hainbeste entzuten den mindfulness (MFS) teknika? Jakin dugu zure talderen batean hasi zarela erabiltzen. Bueno, nik teknika hau erabiltzen dut irakasgaiaren programazioarekin koherentzia bat duenean. Adibidez, arrisku psikosozialen prebentzioa irakatsi behar diet: estresa, asegabeko lana...eta kasu hauetan, gero eta gehiago aipatzen da MFS terapia bezala; orduan, teknika hau ezagutzen dudanez, nire ikasleei era praktikoan, ahal den neurrian, transmititzen diet. MFS zer den erantzuteko garaian, definizio asko dago, baina ondorengo eman dezakegu: “MFSa une oro gertatzen ari denari, epairik gabeko arreta jartzen dugunean gugan sortzen den kontzientzia da”. Baina, praktika ezagutu gabe, ez dakit horrek zerbait argitzen duen...Hobeto ulertzeko, MFS era ohikoagoan, auto-ezagutza, oreka emozionala eta ongizate orokorrean laguntzen duten meditazio izaera duten praktika multzoa dela esango nuke. Praktikatzen urteak daramagunok, badakigu pertsonalki nolako ondorio onak ematen dituen. Baina orain ikasketa zientifikoek emaitza hauek bermatzen dituzte, gehienbat neurozientziaren garun-eremuen ikerketak. Frogatu da meditazio praktikak, ongizate psikologikoarekin lotuta dauden garun eremuei mesede egiten diela eta estresarekin erlazionatutakoei aktibitatea murrizten diela. Honek mundu zientifikoa irauli du eta gaur egun horri buruzko ikerketak areagotu dira. Nola inguratu edo trebatu zinan Mindfulnessen? Duela urte asko dut meditatzeko ohitura, barneratuta dudan zerbait da. Eta nire praktiketako nagusiena vipassana meditazioa da, mindfulnessen muina hain zuzen. Meditazioaren ikuspuntu neutro edo erlijiorik gabeko hau (MFS) ezagutu nuenean oso interesgarria iruditu zitzaidan, zeren ulertu nuen, era honetara, hainbeste onurak zituen teknika hau mendebaldeko gizartean sartzeko modua zela. Horregatik MFS instruktore bezala orain dela 3 urte prestatu nintzen eta gaur egun Estatu mailako MFSri buruzko lehenengo masterra dena egiten ari naiz, Zaragozako Unibertsitatean. Baina meditazioa ez al da zerbait budista edo hinduista? Ez,ez,ez. Meditazioa gizatasunarena da, gizakiok auto-behaketarako dugun ahalmenari lotua dago. Mindfulness, hain zuzen, metodo soila da, inongo tradizio erlijioso konnotaziorik gabea. Ateoak nahiz sinestunek praktika dezakete, interferentziarik sortu gabe. Zailak al dira MFSko ariketak? Ez, oso sinpleak dira, akaso horregatik dira hain eraginkorrak. Hori bai, praktika eskatzen dute. Gaiaz irakurtzeak edo zuzendutako saio batzuetara joateak ez du mindfulness kapazitatea garatzen. Praktikatu eta landu beharra dago.


Uste al duzu praktika hau heziketa mailan ezarri daitekeenik? MFS ikuspuntua EEUUtan eta Europan ezarrita dago, eta gehienbat osasun eta heziketa mailan sartu da. Noski MFSk heziketan zentzua duela. Nola ez du ba edukiko irakasle nahiz ikasleei, argitasuna, tolerantzia eta ongizatea ematen duen zerbaitek? Herrialde batzuetan irakasle formakuntzako irakasgai bezala ematen da. Espainian aitzindari diren esperientzia batzuk sortzen ari dira, MFSen oinarritutako esku hartzeak, programak, “mindful� irakasle koordinazio plataformak ere badira; iaz Donostian irakasle batzuei ikastaro bat eman nien, esperientzia ederra izan zen, eta MFS ikasgeletara eramateko motibazioz beteta atera ginen. Zabaltzen ari den mugimendu bat da. Uste dut asko zabalduko dela eta denbora gutxi barru era ofizialean ezarriko dela. Eta ikasleak nola jasotzen dute ezagupen mota hau? Oso ondo. Orokorrean ikasleei asko gustatzen zaie. Interesatzen zaie, beraientzat ezezagun den esperientzi batean murgiltzen dira eta bere onurak sumatzen hasten dira. Ikasleen harrera, aitortzen dut, teknika hau bideratzen duenarentzat oso atsegina izaten dela. Bukatzeko, laburbilduz, orokorrean zuk ezagutzen dituzun beste pertsonengan eta zure esperientzia pertsonalean oinarrituta. Zer uste duzu mindfulnessek ematen diola praktikatzen duenari? Meditazioa ezagutzea, bizitzak eman didan oparirik handienetakoa da. Pertsona bezala hazteko tresna oso egokia da.Uste dut, ikuspuntu zabala eta irekia, tolerantzia, elkartasuna, berotasuna norberarekiko eta besteenganako eta ASKATASUNA sortzen dituela.

MEKANIZATUKO 2. MAILAKO IKASLEEN LANA Ikusi nahi duenak mekanizazioko tailerrean daukazue ikusgai‌animatuuu!!!

7. alea 2015eko ekaina

9 www.iaretxabaleta.com

Mekanizatuko 2. Mailako ikasleek tailerrean egindako letrekin, gure institutuko izena egin zuten. Aitor Bilbao, irakaslearekin batera, eta Urradura moduloan, elektrohigaduraz eginiko piezak, osatzen dituzte errotuloa. Prozesua hauxe izan zen: Letrak zein zenbakiak marraztu autocad-en, hortik sortutako neurriekin harizko elektrohigadurako programa egin eta horren ostean, artezteko makinatik pasatu gainazalari akabera ona emateko. Bukatzeko, txapa baten kanalak egin fresatzeko makinan, letrak eta zenbakiak jarri ahal izateko, eta listo! Goiaz azokara eraman zen eta arrakasta handia izan zuen ere!. Datorren urterako zer prestatuko dute artista hauek?


ELKARRIZKETA: David Sinisterra David Sinisterra, Aretxabaleta Lanbide Eskolako Elektromekanikako 2.mailako ikaslea, Munduko Txapelketan egon berria da Turkian Kenpo arte martzial modalitatean parte hartuz. 24 urteko aretxabaltarrarekin egon gara bertan bizitakoari buruz hizketan:

-Noiz eta nola hasi zinen Kenpo arte martzialarekin? Orain dela 3 urte hasi nintzen Eskoriatzan nire neska lagunak animatuta eta ordutik oso gustora nabil. Defentsa pertsonala lantzen dugu nagusiki, gauza errealak. Horretarako, lau atal lantzen dira batez ere: eskuak, hankak, lurra eta armak.

www.iaretxabaleta.com

10

-Munduko Txapelketan parte hartu duzu Turkian orain dela gutxi. Nolako maila aurkitu duzu bertan? Apirila bukaeran izan zen Munduko Txapelketa Turkian eta konturatu nintzen Euskal Herrian dugun maila oso altua dela. Espainiako selekzioarekin joandako bost kidetatik lau euskal herritarrak ginen, Eskoriatzako taldekoak hain zuzen ere. Beste herrialdeetako partehartzaile gehienak profesionalak ziren eta gu , berriz, ez gara arte martzial honetaz bizi. Laguntza ekonomiko eskasa izan dugu eta bidaiaren gastu gehienak gure poltsikotik jarri ditugu. Dena den, emaitza oso onak lortu ditugu. -Zein emaitza lortu dituzu zuk eta zure taldeak? Nik, adibidez, laugarren postua eskuratu nuen borroka modalitatean eta nire taldeko Joseba Izurrategik bigarrena. Gure taldea, berriz, bigarrena izan zen defentsa pertsonala modalitatean. Profesionalekin lehiatzeko emaitza bikainak dira. Kontutan hartu behar da guk urtean zehar hiru entrenamendu soilik egiten ditugula astean zehar naiz eta azken bi edo hiru hilabetetan ia egunero ibili garen prestatzen txapelketarako.


-Nola baloratzen duzu bizitako esperientzia? Oso zirarragarria izan zen bertan bizitakoa. Beste herrialde batzuetako borrokalari batzuekin lehiatzea aberasgarria da benetan. Gainera, izugarrizko babesa dutela konturatu ginen Kenpon dihardutenak, jende asko eraman baitzuten Munduko Txapelketara. Hemen ez bezala bizitzen dute beste herrialdeetan arte martzial hau. -Lortutako emaitzek nazioarteko txapelketetako ateak zabalduko dizkizu? Modu batean bai. Hurrengo Munduko Txapelketarako txartela eskuratu dugu jada lortutako emaitzengatik. Honetaz gain, Errumanian edo Argentinan antolatu diztuzten txapelketetara gonbidatuak izan gara. Epe motzean, Madilen ospatuko dugun Espainiako Txapelketa ere hor dugu. -Zein da arte martzial honen egoera Euskal Herrian? Talde gutxi daude Euskal Herrian baina egia da Debagoienan egoera hobea dela 4 talde baitaude. -Beste edozer gehituko zenuke? Eskerrak eman nahiko nizkioke Eskoriatzako Kenpo Full Defence (ATAMA) taldeari emandako babesagatik beraiak gabe ezinezkoa izango zelako lortutako emaitzak eskuratzea. Hau guztia talde lanaren emaitza besterik ez da. Eta bukatzeko, gonbitea luzatuko nioke jendeari kirol hau probatzeko.

www.iaretxabaleta.com

11

7. alea 2015eko ekaina


(Bizitza = Ikasketa) + Ilusioa = Ametsak egi bihurtzea (Bizitza=Ikasketa) + Ilusioa = Ametsak egi bihurtzen dira. Hau da Aitor Bilbao mekanizatuko irakaslearen leloa. Aitor, zer ikasi zenuen? Arratzuko Barrutialde GLHi-n matrigintza eta moldetako goi mailako teknikari ikasketak burutu nituen. (1go ametsa egi bihurtua)

www.iaretxabaleta.com

12

Eta ikasi eta gero, nola bideratu zenuen zure lana? Ikasketak bukatu eta berehala praktikak egitera joan nintzen inguruko empresa batera, hasieran mota guztietako lanak egiten nituen, baina denbora gutxian CNC-ko tornura pasatu ninduten eta bertan oso gustora bukatu nituen praktikak. Praktikak bukatu baino arinago bertan lanean jarraitzeko aukera eskeini zidaten, baina nire helburua inguruko empresa hoberenean lan egitea zenez, uko egin nion eskaintzari. Denbora gutxira beste empresan nengoen lanean,hasiera gogorra izan zen,alde batetik taldekako lanpostu bat zelako, eta bestaldetik, goiz-arratsalde eta gaueko turnoetan lan egiten genuelako; 2 urteren buruan bazkide egiteko aukera eman zidaten (2. ametsa egi bihurtua) eta ez nuen dudarik izan; handik gutxira lantaldeko arduraduna izateko frogetara aurkeztu nintzen,gainditu eta lan maila,soldata‌etb hobetzea lortu nituen,bertan 9 urtez lanean egon nintzen; Hala ere amets gehiago nituen eta lortutakoarekin ez nintzen konformatzen eta burututako ikasketa mailari esker lan hobea eskeini zidaten eta lantegia utzi nuen.


Bazkide izanda, lan segurua,utzi eta‌. Horrela da, momentu horretan duda ugari izan nituen, bazkide nintzen amestutako empresan,soldata ona‌etab,baina galdera bat bueltaka eta bueltaka zebilen buruan: hainbeste urte ikasten eta fomatzen egon eta daukadanarekin konformatu behar naiz? Erantzuna berehala irtetzen zitzaidan muinetatik: ez ez eta ez‌,orain daukat hobetzeko aukera eta saiatzen banaiz 3. ametsa lortuko dut. Balantzaren alde batean bizi guztirako lana,soldata ona..alegia, segurtasuna; balantzaren bestaldean formakuntza jarraia bizitza guztian izateko aukera,denbora librea..alegia,bizi kalitatea. Bi hauetatik argi dago zein aukeratu nuen ezta? Ja ja ja. Empresa utzi eta irakaskuntzan hasi nintzen nire lehen pausoak ematen. Aitor irakaslea izateaz gain suhiltzailea ere bada. Zelan sortu zen suhiltzaile izatearena? Betidanik gogoko izan dut lanbide hori eta saiakera xume bat egin nuen enpresan nintzenean baina ordutegi hoiekin ezinezkoa zen behar den bezala ikasi eta fisikoki prestatzea hain exigenteak diren oposaketetan. Egoera berriak bai eman zidan aukera ondo prestatzeko eta honetan ere duda gabe burubelarri jarri nintzen eta froga guztiak gainditu nituen. (4. ametsa egi bihurtua) Horretarako ere ikasi egin behar da, zelakoa da prestaketa? Prestaketa oso gogorra,garestia eta iraunkortasun handia behar da,maratoian bezala. Nire kasua adibidez, ikasten hasi nintzanean ez nekien oposaketak noiz egingo ziren baina jo ta su irmo jarraitu nuen bi urtez; eta sortez edo behar izanez oposaketak irten ziren eta aurkezteko prest nengoen,baina ez jakintasun horrek sarritan uko egiteko gogoa ematen zidan,hala ere banekien egindako lanak bere fruituak ekarriko zituela.

Bukatzeko, gomendioren bat ikasleentzako? Noski baietz, ametsak egi bihurtzeko beraien bila joan behar garela, beldurrik gabe, ez dira gure gana etorriko ezer egin ezean eta‌; Ni 5. ametseko bidean naiz iada‌. 7. alea 2015eko ekaina

www.iaretxabaleta.com

Eta prestaketa fisikoa? Prestaketa ere gogorra da,kirol esparru askotan landu behar duzu zure13 gorputza zeren egin beharreko frogak: habilidadea, 60 eta 3000 m lasterkertak, dominadak, sokatik igotzea,igeriketa etab.. dira. Nire kasuan apur bat landu beharreko atala zan,zeren betidanik kirol esparru askotan ibili izan naiz eta horrek asko lagundu dit.


Cristian 1SC2ko ikaslea, radio kontroleko kotxeetan afizionatua. Nondik datorkizu afizioa? Ba‌ txiki txikitatik, igande goizetan Arrasateko zentro komertzial bateko parkinean biltzen ziren kotxe horiekin eta ni ikustera joaten nintzen.

www.iaretxabaleta.com

14

Ze motatako kotxeekin ibiltzen zarete? Bi motatako kotxeak daude gasolinazkoa eta elektrikoak, gu biekin ibiltzen gara. Ze diferentzi dago beraien artean? Esan genezake elektrikoak biziagoak direla eta gasolinazkoak abiadura punta gehiago dutela. Baimen berezirik behar al da ibiltzeko? Ez norbere kontura ibiltzeko. Konpetizioan hasten bazara lizentzia atera behar da. Zuk konpetitzen duzu? Pilotu bezala ez, baina talde batean mekanikari bezala aritzen naiz. Une honetan Euskadiko Txapelketan murgilduta gaude. Konpetizioan kategori ezberdinak daude? Kotxeak eskala ezberdinetan banatzen dira eta hemen gehien erabiltzen dena 1:8-koa da. Nolakoak dira karrerak? Lehenengo klasifikazioak egiten ditugu eta norberaren bira azkarrena hartzen da kontutan. Gero final erdiak eta saio hau 20 minutukoa izaten da, ea nork ematen dituen bira gehien. Azkenik, finala 45 minutuko saioa izaten da eta bira gehien ematen dituenak irabazten du. Txapelketan zenbat parte hartzaile zabiltzate? Normalean 20 eta 30 talde bitartean eta talde bakoitzean bi pilotu . Zenbat karrera izaten dira? Hilean behin gutxi gorabehera, gehienak gipuzkoan eta araban. Kontatu anekdotaren bat Orain dela bi urte Euskadiko Txapelketako azkeneko karreran, txapelketa irabazteko aukerekin geundela, lasterketako azkeneko biran motorra puskatu zitzaigun eta txapelketa gabe gelditu ginen.


ODOL EMATE KANPAINA Ikasturte hau izan da, odol ematearen kanpainak aurrera egin duen lehen urtea eta oso pozik eta oso arro gaude. Kanpainan ikastetxeko kolektibo guztiek parte hartu dute, ikasleak, irakasleak eta beste langileak. Elkartekoen esanetan “arrakasta osoa� kontutan izanda momentu honetan ikastetxean gaudenon % 50ko partehartzea eduki duela. Ziklo guztietako kideak parte hartu zuten eta denera 53 pertsona egon ziren prest odola emateko. Goizeko 9:30ak aldera etorri ziren 6 lagun, 5 mediku-erizain eta txofer-laguntzailea. Ordu erdi batean antolatu zuten areto nagusia, lau eremu ezberdin jarriz (historiala irekitzeko, konstanteak hartzeko, odola emateko eta mokadiloaren txokoa). 7 ohatila jarri zituzten emaileendako. 10ak aldera hasi ziren lehen ausartak pasatzen eta goiza aurrera zihoala konturatu ziren ezingo zutela denon odola jaso. Ze pena!!! Lagun dexente odola eman gabe geratu ziren. Denera 27 pertsonek eman zuten odola eta horrek 12litro eta 200ml inguru egiten du. Arrakasta handia!. Zorionak eta eskerrik asko denoi!! Datorren urtean bueltatuko dira eta langile gehiago etorriko dira.

GAILETAK

www.iaretxabaleta.com

APDko ikasleek, etxeko laguntza moduluan Goiaz Azokarako gailetak egin genituen. 15 Gailetak egiteko soldadura mintegitik egindako moldeak erabili genituen. Asier Moran moldeen arduraduna izan zen. Molde horiek egiteko plastiko mota bat erabili zuen 3mm, diametrokoa PLA izenekoa eta Aretxabaleta institutuko logotipoaren hizkien formakoak izan ziren. Gaileta hauek jende askoren gustukoak izan zirenez errezeta pare bat aurkeztuko dizkizuegu azken orrian, ea animatzen zareten! 7. alea 2015eko ekaina


Gurinezko gailetak

Txokolaztezko gailetak

Osagaiak

Osagaiak

0,5 Kg. Irin

125 g. gurin 70 g. Azukre beltz 150 g. Azukre txuria Gatz apur bat 5 g. banilla 300 g. irin 175 g. fondant txokolatea 5 g. bikarbonato sodiko 2 arrautza

170 g. Gurin 170 g. Azukre Arrautza bat 170 ml esne 8 g. legami

Prozedura Katilu batean gurina eta legamia nahaztu gero gurina giro tenperatuan arrautza eta azukrea gehitu eta dena nahastu.. Pixkanaka pixkanaka esnea gehitu eta nahasten eta oratzen jarraitu masa egokia geratu arte. Masa bukatzerakoan plastikoarekin batu eta hozkailuan sartu ordu bat.

Gatz pixka bat

Prozedura Gurina giro-tenperaturan utzi biguna egoteko. Katilu zabal batean bi azukreak gurina eta banilla gehitu eta oratu. Irina bahetu bikarbonatorekin batera eta katiluan bota. Arrautzak irabiatu, gatz pixka bat bota eta oratu berriro.

Ordua pasata plastikoa kendu eta berriro oratu.

Amaitzeko txokolatea urtu mikrouhin batean eta orearekin gehitu

Irin apur bat mahaian bota eta arrabolaz dena zabaldu zentimetro erdiko lodiera lortu arte..

Nahastutakoan jaikitzen utzi anbienteko giro-tenpetaturan ordu erdi.

Moldeekin gailetak egin eta labearen erretiluaren gainean laberako den papera jarri.

Labea 175Âş Z gradutan berotu behar da. Bitartean , intxaur tamaineko bolak egin orearekin eta arinki zapaldu.

Han gailetak ipini eta labean sartu (labea aurretik berotu behar da). 15 minutu labehatu behar dira 175Âş gradutan

Labearen erratilua laberako paperaz estali eta gailetak bera gainean kokatu. Labea bero egotean gailetak sartu eta 10-15 minutu utzi.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.