Kirolak atal edo esparru garrantzitsua betetzen du gaur egun jendartearen egunerokoan. Kirolari eta dakartzan onurei gero eta garrantzi handiago ematen zaio. Bada, kirolaren udal erakundeetan zein bestelakoetan oztopoak aurkitu dituzte herritarrek euskaraz jarduteko. “Iruñeko Sanduzelai auzoko igerilekuaren web orrian sartu naiz informazio eske eta ez dago euskaraz idatzia, gaztelania hutsean baizik. Beraz, non dira euskaldunon hizkuntza-eskubideak?
“Basauri Kirolaren Udal Erakundearen ´Baqueira Beret¨ izenburuko kartela gaztelaniaz dago ia osoki, eta euskaraz dagoen apurra, txarto”.
90
“Miarritzeko zesta-punta erakundearen komunikazioan, euskararik ez da agertzen. Kirola eta kulturaren arloan ere, euskarak bere tokia ukan beharko luke, are gehiago euskal pilotaren kasuan”.