HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA. 2016ko sinopsiak SEKTORE SOZIOEKONOMIKOA. MERKATARITZA HANDIA
Dosierra: 1413-2016 Nori: EROSKI Arrazoia: Eroskin, euskararekin sentsibilitate minimo bat erakusten badute ere, produktuen izen guztiak erdaraz baino ez daude, den-denak, baita arrandegian ere. Publizitate eta iragarki handiak euskaraz egiten dituzte, bai, baina produktuen izenak berriz, denak gaztelaniaz. Nola da posible? Ezagutzen ditudan Eroski guztietan gaztelaniaz izendatzen dira produktu guztiak. Adibidez, "cebolla" edo "acelga" aurkituko duzu, baina inon ere ez, "tipula" eta "zerba". Ez nire inguruan behintzat; ez Zumaian ez Zarautzen, ez Urbilen. Kontua xelebreago egiten zait arrandegian. Zumaiako Alai auzategia auzoko saltokian arrain guztien izenak erdaraz idatziak izan arren, arrain saltzaileari "dorada" eskatu eta berak "urraburua"? esango dizu berehala. Erantzuna: EROSKI - MK BEZERO ETA MARKA ZUZENDARIA: Ezer baino lehen, eskerrak ematen dizkizut gurekin harremanetan jartzeagatik; horrela, bezeroekiko arreta hobetuko dugulako. Gu hasiera-hasieratik saiatu gara eta, neurri handi batean, lortu ere bai bezeroekin haiek aukeratzen duten hizkuntzan komunikatzen, eta politika horrekin jarraitzen dugu, publizitate kanpaina masiboetan nahiz komunikazio pertsonalizatuetan. Gauzak erreklamazioan azaltzen diren bezala izanik, barkamenak eskatzen ditugu, gure dendetan produktu guztiak gaztelaniaz besterik ez direlako azaltzen. Argi dago gauzak ez genituela behar bezala egin. Guk euskaldunen hizkuntza eskubideei dagokienez gauzak behar bezala egin ez izana aitortzeak gertatutakoa konponduko ez badu ere, kontuan izango dugu bezeroaren kexa zerbitzua hobeto eta behar den bezala emateko.Horrenbestez, gure barkamenak gertatutakoagatik eta ahaleginduko gara hurrengoan euskaldunengana dagokien hizkuntzetan zuzentzen. Dosierra: 1482-2016 Nori: EROSKI Arrazoia: Jostailuen liburuxka elebidunean Olentzerori idazteko gutuna gaztelaniaz jarri du Eroskik. Erantzuna: EROSKI - MK BEZERO ETA MARKA ZUZENDARIA: Eroski hasiera-hasieratik saiatu izan da eta, neurri handi batean, lortu ere bai bezeroekin haiek aukeratzen duten hizkuntzan komunikatzen, eta politika horrekin jarraitzen dugu, publizitate kanpaina masiboetan nahiz komunikazio pertsonalizatuetan. Gauzak erreklamazioan azaltzen diren bezala izanik, barkamena eskatzen dugu; izan ere, jostailuen liburuxka elebidunean Olentzerori idazteko gutuna gaztelaniaz jartzeagatik. Argi dago gauzaka ez genituela behar bezala egin. Guk euskaldunen hizkuntza eskubideei dagokienez gauzak behar bezala egin ez izana aitortzeak gertatutakoa konponduko ez badu ere, kontuan izango dugu bezeroaren kexa zerbitzua hobeto eta behar bezala emateko. Horrenbestez, barkamena eskatzen dugu gertatutakoagatik eta ahaleginduko gara hurrengoan euskaldunengana dagokien hizkuntzan zuzentzen. Dosierra: 1488-2016 Nori: EROSKI Arrazoia: Eroskiren produktuetan euskararen presentzia gero eta urriagoa da. Aurrerapausoak eman beharrean, zergatik atzerapausoak ematen ditu hemengoa den Eroskik? Adibide baten argazkia igortzen dizuet, baina hamaika produktutan gertatzen da egoera. Gainera, euskara agertzen denean bigarren mailan izaten da eta informazio guztia ez da euskaraz egoten. Erantzuna: EROSKI - MK BEZERO ETA MARKA ZUZENDARIA: Eroski hasiera-hasieratik saiatu da eta, neurri handi batean, lortu ere bai bezeroekin haiek aukeratzen duten hizkuntzan komunikatzen, eta politika horrekin jarraitzen dugu, publizitate kanpaina masiboetan nahiz komunikazio pertsonalizatuetan. Gauzak erreklamazioan azaltzen diren bezala izanik, barkamena eskatzen dugu. Argi dago gauzak ez genituela behar bezala egin. Legeak behartzen du produktuen informazioa estatuaren hizkuntzan jartzea, hala ere, Eroski saiatzen da estatuaren lau hizkuntza ofizialetan jartzen, baina batzuetan ezinezkoa da etiketaren tamainagatik eta kasu horietan produktuaren izena lau hizkuntzetan baino ezin dugu jarri. Guk euskaldunen hizkuntza eskubideei dagokienez gauzak behar bezala egin ez izana aitortzeak gertatutakoa konponduko ez badu ere, kontuan izango dugu bezeroaren kexa zerbitzua hobeto eta behar bezala emateko. Horrenbestez, barkamena eskatzen dugu gertatutakoagatik eta ahaleginduko gara hurrengoan euskaldunengana dagokien hizkuntzan zuzentzen.
320