Urteko Txostena 2016: sinopsiak

Page 225

HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA. 2016ko sinopsiak

NAFARROAKO UDALAK Dosierra: 157-2016 Nori: IRUÑEKO UDALA Arrazoia: Iruñeko ukuiluetako aparkalekuan ikusitako seinaleak ez ziren euskaraz. Erantzuna: IRUÑEKO UDALEA - KULTURA ALORRA: Kontuan hartu da kexa eta dagokion udaleko sailera bidalia izan da, salatzen diren seinalizazioak elebitan jartzeko. Dosierra: 222-2016 Nori: IRUÑEKO UDALA Arrazoia: Gaur goizean Iruñeko Kultura zerbitzura deitu dut. "Cultura dígame" esanez egin didate harrera. Euskaraz hitz egin eta "espere un poco"rekin erantzun dit. Erantzuna: Dosierra: 250-2016 Nori: IRUÑEKO UDALA Arrazoia: Iruñeko udalaren "Recaudación ejecutiva" delakoa egiten laguntzen omen duen entrepesara deitu nuen kontsulta bat egiteko. Telefonoz artatu ninduena ez zen euskalduna, eta euskaldunik ba ote zegoen galdetuta, ez zegoela erantzun zidan. Beraz egin beharreko kontsulta erdaraz egin behar izan nuen. Honako telefonora deitu nuen: 948 24 92 50. Informazio gehiago lotura honetan: http://www.pamplona.es/VerPagina.asp?IdPag=20-52285&Idioma=1 (portzierto lotura soilik gazteleraz topatu dut). Erantzuna: Dosierra: 251-2016 Nori: IRUÑEKO UDALA Arrazoia: Iruñeko Udaltzaingora deitu dut 22:13ean, kartera bat topatu dudala esateko. Bada, hauxe izan da udaltzainaren erantzuna: "sí, sí, ya sé que has perdido la cartera, pero me lo dices en castellano!". Deia grabatuta edukiko dute. Erantzuna: Dosierra: 285-2016 Nori: IRUÑEKO UDALA Arrazoia: Nafarroako Gobernuak 338/1990 Foru Dekretuaren bidez Nafarroako hiriburuaren euskarazko izen ofiziala Iruña izango zela erabaki zuen. Hala ere, Euskaltzaindiaren arauak dio Iruñea dela Pamplona hiriaren euskarazko izena. Horregatik Iruñeko Udalari eskatzen diot hiriburuaren euskarazko izen zuzena ofizialtzeko urratsak abia ditzala Nafarroako Gobernuaren aurrean. Erantzuna: Dosierra: 289-2016 Nori: IRUÑEKO UDALA Arrazoia: Iruñeko Udalak martxoaren 2ko Aldizkari Ofizialean argitaratu zuen plantilla organikoa. Lanpostuen hizkuntza-profiletan apenas izan da aldaketarik. Horrela jarraitzekotan, euskaldunok Iruñeko Udalarekin euskara erabili ezinik segituko dugu. Erantzuna:

223


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.