HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA. 2016ko sinopsiak GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
OGASUNA ETA FINANTZAK DEPARTAMENTUA Dosierra: 199-2016 Nori: GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA - OGASUNA ETA FINANTZAK DEPARTAMENTUA Arrazoia: Gipuzkoako Ogasunak errenta kanpainarako lan poltsa eratzeko eginiko azterketan galdera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz idatzita eman zituzten, baina galdera batean euskarazko eta gaztelaniazko bertsioa ez zetozen bat. Azterketa-zaintzaileei jakinarazi eta alegazioa aurkezteko esan zidaten. Behin behineko emaitzak argitaratu zituzten gaztelerazko bertsioa ontzat emanda. Alegazioa aurkeztu nuen epe barruan, baina ez zuten ontzat eman eta behin betiko emaitzak argitaratu zituzten. Beste bide bat baliatuz alegazioa Funtzio Publikoko Zerbitzuraino iristea lortu nuen eta denbora tarte baten ondoren, akatsa zuzendu egin dute, aipatutako galdera bertan behera utziz. Gaia konpondu da, baina zegokiona baino bide luzeagoa eginez, eta babesgabetasun sentipena bizi ondoren. Erantzuna:
180