Euroituna 2014 nafarroako foru erkidegoa

Page 163

Bestetik, bi argitalpenek ez dute legezko balio bera. 29/2003 Foru Dekretuko bosgarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoaren arabera, saihestezina da gaztelaniazko bertsioa irakurri behar izatea: Agiri ofizialen gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak interpretatzean arazorik sortzen bada eta arazo hori ebatzi behar denean, Administrazio Publikoek eta haiei lotutako entitateek gaztelaniaz idatzitako agiriaren bidez ebatziko dute, lehen instantzian behar diren ondorioak izan ditzan. Inprimaki eta eredu ofizialei dagokienez, administrazioko zerbitzu gehienak lurraldeko hiriburuan, beraz eremu mistoa deritzonean kokatua daudela gogoratu behar dugu beste behin. Horrela bada, ondorengoa ezartzen du 29/2003 Foru Dekretuak: 16. Artikulua 1. Egoitza eremu mistoan duten Nafarroako administrazio publikoen eta haiei lotutako zuzenbide publikoko entitateen bulego, langela eta egoitzetako errotuluak, paperen idazpuru eta menbreteak, zigilu ofizialak eta gainerako identifikazio nahiz seinalizazio elementuak gaztelaniaz idatzi beharko dira. 2. Xedapenak, oharrak, argitalpenak iragarkiak eta mota guztietako publizitatea gaztelaniaz izanen dira. Hau da, eremu euskaldun deritzoneko herritarrek legeak ezarritako eremu mistoan soilik eskaintzen diren zerbitzuez baliatu behar dutenean, hizkuntzaren ofizialtasunak dakartzan eskubide guztiak de fakto galdu egiten dituzte. Ikusi adibideak,

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

420-2011 NAFARROAKO GOBERNUA - GIZARTE-POLITIKA, BERDINTASUN, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUA El Vergel zahar-etxeko karteldegia osoa ele bietan zegoen. Aldatu dute eta dendena gaztelania hutsean paratu dute.

Espedientea: Nori jakinarazia: Kexa:

1068-2012 NAFARROAKO OSASUN DEPARTAEMENTUA Nafarroako Osasun Departamentuko hizkuntza-paisaia osoa gaztelaniaz dago. Bai kalean dauden kartelak, baita barruko oharrak eta kartelak ere.

163


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.