Euskera

Page 1

EUSKARA

Sarrera Euskal Herriaren nazio eraikuntzan ari garela, euskararen berreskurapena dugu nazio eraikiduraren osagai nagusia. Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko abiatu duen prozesu politiko honetan, ezker abertzaleak egina du euskara berreskuratzeko Hizkuntza Politika Nazional eta Burujabearen pro­ posamen politikoa. Ezker abertzalearen proiektu politikoa independentista, sozialista eta euskalduna da. Aro politiko be­ rria irekitzen ari gara eta menpeko hizkuntz politikekin ezinezkoa da Euskal Herria berreuskalduntzea. Politika horien bultzadarik handiena minimoen azpian gelditzen baita. Eredu soziolinguistikoa aldatu beharra dago. Euskal Estatua baldintza beharrezkoa da Euskal He­rria euskaldun­tzeko, baina ez nahikoa. Irlandaren porrotak erakusten du hizkuntzak ez direla dekretuz bakarrik normaliza­tzen. Hizkuntz komunitatea bera da normalizazioa lortu behar duena eta, horretarako, euskal Estatua eta euskararen lege berria ere lortu behar dituena. Ahalegin guztiak egin behar ditugu hizkuntza gatazka kon­ pontzen. Horretarako, lehen helburua da euskararen gutxieneko demokratikoak lortzea eta Akordio Demokratikoa gauzatzea. “Euskaraz bizi” goiburutzat hartuta eta txapelaren azpian ekin behar dio­ gu bideari ezeren eta inoren zain egon gabe. Euskal Herri euskalduna berrosatzera goaz.


EUSKARA

Euskal Herriaren nazio eraikuntzan ari garela, euskararen berreskurapen osoa da nazio eraikuntzaren osagai nagusia. Euskal Herriak bere etorkizuna erabakitzeko abiatu duen pro­ zesu politikoan, ezker abertzaleak egina du euskara berreskuratzeko Hizkuntza Politika Nazionala eta Burujabearen proposamen politikoa.

1.- Euskararen gaurko egoera eta zergatiak. Euskararen egoeraren azterketa osoa eginez gero, alderdi ahul eta gabezia ugari bistaratuko zaizkigu. Badira datu eta faktore positiboak ere, baina ezintasun eta gabeziak gailentzen zaiz­ kio: gabezia politikoak, juridikoak, soziolinguistikoak, funtzionalak… Gabeziok eta ahulguneok, ordea, ez dira patuaren emaitza edo euskaldunon utzikeriaren ondorio. Zapalkuntza histo­ riko baten emaitza dira. Zapalkuntza horrek forma ugari hartu ditu —indarkeria, legeak…—, bitarteko ugari erabili ditu —administrazioa, eskola, hedabideak…—, eta ondorio nagusi bat ekarri du: euskararen ordezkapen prozesua aspaldi abiatu eta azkartu du. Gaur egun, azken urteotako aurrerakada eta atzerakadaren arteko balantzea gorabehera, euskara bere lurralde osoan hizkuntza minorizatua da, eta, denetan garrantzitsuena, ez dauka bere etorkizuna ziurtatua; ez dauka, azken batean, bere biziraupena bermatzeko behar diren bitarteko poli­ tiko, legal eta ekonomikoak.

2.- Hizkuntza politika ereduak: hiru aukera nagusi. (Aukera nagusien identifikazio zehatza barneratu) Euskararen gaurko egoeran zerikusi handia dute gaur egun ezartzen ari diren hizkuntza politi­ karako ereduak. Eta aurrera egiteko aukera nagusiak zein diren barneratu behar ditugu. Bi dira, nagusiki, eta aldea egon arren, biak ere aski ezak dira eta ez dute euskara berreskura­ tzeko balio. Bi politika eredu hauen gehienekoak, euskararen normalkuntza osoak eskatzen dituen gutxienekoen azpitik daude. Ez dira baliagarriak Euskal Herria euskalduntzeko. Ho­ nakoak dira ereduok: ∞ Espainiako eta Frantziako Estatuen hizkuntza politika suntsitzailea: Euskal Herria bera desagerraraztea du helburu, eta asimilazioa, kolonizazioa eta ordezkapena ezaugarri. ∞ Autonomismoaren garaiko hizkuntza politika menderatzailea: euskararen mendekota­ suna eta estatuen hizkuntzen nagusitasuna du ezaugarri, ordezkapen prozesua iraul­ tzeko aukerarik gabe. Egoera minorizatuan eta eskubidez mugatua mantentzen du hizkuntza, ez ditu herritar guztiak euskalduntzen eta euskarazko jardunguneen gabe­ zia iraunkorra da. Burujabetasunaren praktikari heldu ahal izateko, egin beharreko lan ideologikoaren ardatza da, egun, Euskal Herrian hizkuntz politikan dauden hiru aukera nagusien identifikazio zehatza barneratzea eta dinamika berriak koherenteki eragitea, euskara berreskuratzeko hizkuntz po­ litika nazionala eta burujabea gauzatzeko. 3.- Hizkuntza politika berreskuratzilea, nazionala eta burujabea. Hizkuntza politikarako ereduak agortuta daude; beraz, eredu-aldaketa ezinbestekoa da. Eus­ 2


1) bere hedapen demografikoan, euskal herritar guztien euskaraz bizitzeko gaitasuna ziurtatu arte;

EUSKARA

kararen berreskurapen prozesua irabazpidean jarriko duen Hizkuntza politika berria behar da, prozesu horretan benetako norabide aldaketa ekarriko duena, hau da,euskarazko jardunaren zabaltze progresiboa eta orokortzailea, lau ardatzotan:

2) bere hedapen geografikoan, Euskal Herriaren zazpi herrialdeetan euskarazko komunitatea berrosatu arte; 3) bere hedapen funtzionalean, jardungune sozial orotan euskarazko presentzia iraunkorra bermatu arte; 4) bere aukeren errepresentazioan ere, bizitza sozial osoa euskaraz gauzatuko denaren ustea orokorra izan arte euskal jendartean. Euskal hizkuntza komunitatea berrosatzeko behar diren minimoen gainetik aritzeko inflexio puntua finkatuko duena. Ondorengo, Zazpi lan ildo hauen multzoak gutxieneko izaera du eta euskararen berreskurapenerako inflexio puntua finkatzen du: - Euskara Euskal Herri osoan hizkuntza ofiziala izatea. - Belaunaldi berrien euskalduntasuna bermatzea. - Udalerri euskaldunen garapen iraunkorra lantzea, bizigune euskaldunak bermatuz. - Administrazio, enpresa eta zerbitzu publiko guztiak euskalduntzea. - Lan esparrua, eta bereziki enpresa pribatua euskalduntzeko baliabideak jartzea. - Hedabideetan eta kultur produkzioan euskara lehenestea, - Beharrezkoak diren baliabideak (pertsonalak, ekonomikoak eta azpiegiturak) berma足 tzea.

4.- Herri Programak osatzeko irizpideak Esan bezala, inflexio puntua finkatzen duen zazpi lan ildoen multzo bateratuak gutxieneko izaera du (Honen zehaztapena Hizkuntza Politika Berrian duzu). Ildo horiek dira garatu behar ditugunak herrietako gure plangintzetan. Programa egiteko eta planifikatzeko erabiliko ditugu ondoko jarraibideak (hurrengo orrial足 dean). Material osagarria: EAren ,Hizkuntza politika berria. Akordio Soziopolitikoan adostutako Ordenantza eredugarriak. (herrien tipologien araberako 3


EUSKARA

graduazioarekin). Euskararen esku-liburua. Orientabide modura, 200 neurri. (EH garaian emanak, beraz, gaurko­ tu beharrekoak). - UEMA, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko hizkuntza politikaren ildora bildu behar dira herri guztiok: Abaltzisketa, Aduna, Aia, Aizarnazabal, Ajangiz, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzaga, Altzo, Amez­ keta, Amoroto, Anoeta, Antzuola, Araitz, Arama, Aramaio, Arano, Arantza, Arantzazu, Arbizu, Areso, Arratzu, Arrieta, Arruazu, Arteaga-Gaztelu-Elexabeitia, Asteasu, Ataun, Aulesti, Azkoitia, Azpeitia, Baliarrain, Basaburua, Baztan, Beintza Labaien, Beizama, Belauntza, Bera, Beraste­ gi, Bermeo, Berriatua, Berrobi, Bertizarana, Betelu, Bidania-Goiatz, Deba, Dima, Donamaria, Ea, Elantxobe, Elduain, Elgeta, Elgorriaga, Eratsun, Ereño, Ergoiena, Errezil, Errigoiti, Etxalar, Etxarri Aranatz, Ezkio-Itsaso, Ezkurra, Forua, Fruiz, Gabiria, Gaintza, Gamiz-Fika, Garai, Gatika, Gautegiz-Arteaga, Gaztelu, Getaria, Gizaburuaga, Goizueta, Hernialde, Ibarrangelu, Idiazabal, Igantzi, Igorre, Ikaztegieta, Irura, Ispaster, Itsasondo, Ituren, Izurtza, Kortezubi, Larrabetzu, La­ rraul, Larraun, Leaburu, Legorreta, Leintz Gatzaga, Leitza, Lekeitio, Lesaka, Lizartza, Mallabia, Mañaria, Markin-Etxebarria, Markina-Xemein, Maruri-Jatabe, Mendaro, Mendata, Mendexa, Meñaka, Morga, Mundaka, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Murueta, Mutiloa, Mutriku, Muxika, Nabarniz, Oiartzun, Oitz, Ondarroa, Oñati, Orendain, Orexa, Orio, Ormaiztegi, Otxandio, Sal­ dias, Segura, Sunbilla, Urdazubi, Urdiain, Urrotz, Usurbil, Zaldibia, Zarautz, Zeanuri, Zeberio, Zegama, Zerain, Zestoa, Zubieta, Zugarramurdi, Zumaia.

5.- Herrietan euskara planak egiteko jarraibideak 1. Diagnosia: Ahalegin berezia egin behar da egungo mendeko politikak duen onespe­ naren berri ematen; halaber, euskararen kontzientzia eta euskaraz biziko den Euskal Herria irabazteko herri-gogoaren egoera zein den aditzera ematen. Lana planifikatu baino lehen udalerriaren egoera aztertu behar da, ahal den modurik osoenean. Azterketan aldagai soziolinguistikoak kontuan hartu behar dira (ezagutza eta erabileraren inguruko datuak, esaterako), eta baita aldagai politikoak ere. Horre­ taz gain, udalerriak izan litzakeen berezitasunak ere aztertu behar dira: orain artean jorratutako bideak, ezaugarri bereziak… Diagnostikoa egiteko metodoak eta teknikak badaude, eta eska litezke. 2. Lan-esparruak: Arlo guztietan lan iraunkor eta sakona egiterik ez badugu, lehentasu­ nak aukeratu behar dira. Diagnosiak lagundu behar digu horretan, eta, egoeraz gaine­ ra, egina dagoena eta egiteko dagoena begiratu behar da. Euskararentzat funtsezkoak diren esparruak zein diren aztertu behar da, eta baita lan eraginkor eta emankor bat egiteko aukera errealak zein diren ere. 3. Helburuak: Hautatutako esparru bakoitzean, norabidea erakutsiko digun helburu oro­ korra definitu beharko da; horrekin batera, plangintzaldi laburrago batean ezarriko ditugun helburu gauzagarri eta zehatzak ere definitu behar dira. Helburu politikoak ere zehaztea komeni da. 4


5. Baliabideak: Gure lan-ildoak eta ekimenak zehazteko garaian eskura dauzkagun ba­ liabideak ezagutu eta neurtzea komeni da, alferrikako urratsik ez egiteko, eta abiatu beharreko ekimenei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.

EUSKARA

4. Eragileak: Planteatuko eta diseinatuko dugun lanaren eragileak gu geu gara, noski, baina ez gara lanean bakarrik arituko; bestelako eragile batzuekin elkarlanean —ahal bada, behintzat— aritu beharko dugu, eta horiek zein diren eta bakoitzak zer funtzio beteko duen argi samar edukitzea garrantzitsua da.

6. Ekimenak: Gure jardunean martxan jarriko ditugun ekimenak definitu behar dira, ahal den zehaztasun handienarekin. Ekimenek gauzagarriak izan beha dute, epe jakin bat behar dute, arduradunak izendatu behar dira… 7. Epea eta ebaluazioa: Hiru urteko plana diseinatzea proposatzen dugu. Bestalde, egi­ ten den lana aldizka ebaluatzea ezinbestekoa da, planak zuzentzeko, hurrengo urra­ tsak hobeki egiteko eta etekinak handitzeko.

Diagnosia

Lan esparuak

Helburuak

Eragileak

Baliabideak

Ekimenak

Herri gogoa

Udalerria

Orokorrak/ Zehatzak

Euskalgintza …

Instituzionalak

Ekimen zehatzak

Ezagutza

Administrazioa

Erabilera

Justizia

Herri mugimendua …

Ekimen politikoak

Jarrera

Osasungintza

Egoera juridikoa

Hedabideak

Egoera politikoa Erakundeak

Ebaluazioa

Ekimen sozialak Ekimen instituzionalak

Hezkuntza Merkataritza Lan­mundua

`

Azpiegitura Baliabideak

Zure ahotsa, gure hitza!

5


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.