Page 1

jakintza ikastolako aldizkaria

udako aukerak ikasleen txokoa erreportaia

ASPERTU? BAI ZERA! OHOREZKO MATRIKULAK

JAURLARITZAK EGINDAKO B2 FROGA

2005eko ekaina 18


agenda

2005eko ekaina

jakintzazu

~ÖÉåÇ~ APIRILA HAUR HEZKUNTZA: Aquarium-era irteera. Zinema emanaldia: "Tira hariari" eta "Txoritxoak". LEHEN HEZKUNTZA Txotxongiloak Herri Antzokian "Txoritxoak" filma. Suhiltzaileei bisita. Ingurugiaren azterketa Oiangun. Goierriko zabortegien lanketa: - "Legazpian: birziklapen plantari bisita. - "Sasietan: zabor organikoen trataeraren azterketa. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA: Irratsaioa (DBH 4a,4b,4c) (DBH 1 A) Ikaspilota festa(DBH 4B) Filma "4:solairua"(DBH osoa) Klik eta Klik. Ikaspilota festa.

MAIATZA HAUR HEZKUNTZA: Ogia nola egiten den ikustera irteera. Saninazioko egoitza ezagutzeko bisita. Ikasturte amaierako irteerak Aramara eta Gopegira LEHEN HEZKUNTZA Landare-behaketa parkean Moxorroen behaketa. Bi eguneko irteera Espejora. Hiru eguneko irteera Zuazara. Hiru eguneko irteera Zarautza: itsas ekosistema aztertzera. Antzerki emanaldia DBH 2koek eskainia. Bertso emanaldia Herri Antzokian. Nekazari kooperatibara bisita: - "Altsasu: gozotegi eskola. - "Urnieta: Iparlat. Ohiko merkataritza-Bidezko merkataritza Barrenan. Tailerretako antzerki emanaldia. Antton Kazabon idazlearen bisitaldia. Euskaraz Bizi festa kalean. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA. Herri Kirolak ( DBH 1) Plaiaundira irteera. Euskaraz Bizi festa ( ikastola osoa) Irteera: Gernika, Bilbo. Euskaraz Bizi festa

EKAINA LEHEN HEZKUNTZA: Kidetutako DBH-ko ikasle helduekin Oiangura moxorroak eta landareak behatzera. Kidetutako DBH-ko ikasle helduekin jolasak eta kirolak. Antzerki emanaldia DBH-koen eskutik(euskaraz eta ingeleraz ) Ikastolaren eguna. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA: Ikasbidaia.: Cambrils-era.. Ikasbidaia: Pueyo de Jaca-ra. Miramon-era bisita. BATXILERGOA: Unibertsitateko autaprobak

2

^êê~ìå=âçåíì~â Ia konturatu gabe ekainenaren amaierara iritsi gara. Oporretan jendea aldatu egiten dela diote eta egia izango da. Aurpegietara begiratuz gero, irrifarra nagusitzen da eta nekearen ajeak desagertzen dira, ez da seinale txarra! Kontua da ikasturte berri bat amaitu dugula, aurtengoa ere bete betea izan da. Irailean hainbat helburu finkatu genituen, denak ez dira bete, baina asko eta asko bai. Ahalegin horretan berebiziko garrantzia du ikastolako familia osatzen dugun kide ezberdinen arteko elkarlanak eta elkarlaguntzak, alegia norabide berdinean arraunean egiteak. Jakintzako tripulazioa nahikoa fin dabilelakoan gaude. Estropada asko etorriko dira eta ea mantentzen dugun sasoia. Sasoi onean egoteko ordea, jakin badakigu, tarteka, zeinen garrantzitsua izaten den gorputza eta buruaren deskantsua. Irudimena martxan jarri eta bakoitzak bila dezala bere formula majikoa bete behar horretan. Ondo ondo pasa oporrak!

Casi sin darnos cuenta estamos a finales de junio, y de curso. Se dice que en vacaciones la gente cambia, y debe ser verdad ya que las señales del cansancio dejan paso a la sonrisa y eso no está nada mal. La cuestión es que estamos acabando un nuevo curso intenso; en septiembre nos propusimos unos objetivos de los cuales algunos no se han visto cumplidos pero muchos otros sí. En esa voluntad adquiere esencial importancia la colaboración y ayuda en el trabajo de los distintos miembros de esta nuestra familia, de manera que todos rememos en la misma dirección. Creemos que hemos remado basatante bien y que tenemos que mantenernos en forma ante nuevas y numerosas regatas. Sin embargo, para mantener este buen estado de forma, es imprescindible el descanso de cuerpo y mente. Que cada uno y una ponga en marcha su imaginación y consiga la fórmula mágica que le ayude. ¡Felices vacaciones! Y hasta septiembre.

bÖìåÉêç g~áçíò~â=Éí~ Ö~ìò~=ÄÉêêá~â eÉêáçíò~â áâ~ëíÉå Mila kilo zorion Amets eta Iker Otaegi, Jone Bendoiro, Izaro Oiharbide, Aritz Etxenike eta hauen gurasoei Urtzi, Aner, Aratz eta Laida ondo, ondo zain ditzaten. Abestu, ipuinak kontatu, kilimak egin, aurpegi arraroa jarri, janaria eman, garbitu, irrifarrea bota, jolastu, paseatu, musuak eman, orraztu... ene! Zenbat entretenimendu duzuen! eta ez ahaztu Urtzi, Aner, Aratz eta Laidak botatzen duten irrifar bakoitzean eskerrak ematen ari zaizkizuela egiten ari zareten guztiagatik. Eman musu bana gure partetik!

Ikasturteko hirugarren hiruhilekoan ere ikastolako langileriak, ordu ugari sartu ditu aurreikusitako hainbat formazio saio burutzeko. Esan behar, Wit ikastaroa amaitu dugula. Teknologia berrien ezagutza sakontzen jarraitzen dugu. Bestalde ikastolako pertsonal guztiak, Enbor aholkularitzaren gidaritzapean, Talde lana etengabeko hobekuntzaren oinarrian, gaia jorratu dugu. Lehen Hezkuntza eta DBH-ko irakasle talde batek Ramon Alzate kolektiboak gidatutako elkarbizitza saioak prestatu ditu.


udako aukerak

2005eko ekaina

jakintzazu

^ëéÉêíì\=_~á=òÉê~> ^fpf^iaf^k=wbo=bdfk\==w^qlw=g^hfkqw^o^>> Haur ugarik, ehun inguru, eman dute izena udaleku hauetan programatu dituzten jolas bideratuetan parte hartzeko, edota, plastikan, eskulanetan aritzeko, herria ezagutzeko, euskal jokuetan saltseatzeko, edo indioz jazteko, agian pirataz mozorrotu eta altxorraren bila abiatzeko, behar bada antzerkiak antzezteko edo irteeretan kanpora

crk qfjb Askok eman dute izena hemen ere, 100 haur inguru. Eleaniztasunaren planteamenduari aisialditik jarraipena emateko proposatzen dugun programa da hemen eskaintzen dizueguna. Helburu nagusia aisialdian testu inguratuta gure ikasleen artean ingeleraren erabilera bultzatzea da.

bazkaltzera joateko, hitz batez, gainezka egin arte gozatzeko.

Aukera hauek eta gehiago izango dituzte ikastolara hurbilduko diren haurrak.

ZER

Euskal udaleku irekiak

NON

Jakintza ikastolan (Villa Eugenian)

NOIZ

Ekainaren 20tik uztailaren 22ra 10:00etatik 12:30etara

NORENTZAT

2 eta 7 urte bitarteko haurrentzat

ZER

Udalekuak ingelesez

NON

Ikastola (Okorron)

NOIZ

Ekainaren 20tik uztailaren 8ra 10:00etatik 12:00etara

NORENTZAT

LH1, LH2

ZER

Udalekuak ingelesez

NON

Ikastola

NOIZ

Ekainaren 27tik uztailaren 15era 09:00etatik 12:00etara

NORENTZAT

LH3, LH4, LH5, LH6

lmloobq^k ^rql`^a

fh^pqli^qfh h^kml wbo\

Nork ez du entzun Batxiko 1-eko ikasleak, dena aprobatzen dutenak noski, maiatzaren erdialderako ikasturtea amaitu eta irailarte jai izaten dutela? Jakintzan zerbait probetxugarria egin litekela pentsatzen dugu tarte luze horretan eta aurtengo maiatzaren bukaeratik ekainaren erdialdea autocad lantzen aritu dira Batxiko ikasleak. Zalantzarik ez dugu gerora begira onuragarria izango dela ikasleentzat.

Badira ikastolatik kanpo aukera ugari, bakarren batzuk aipatuko ditugu ZER

Euskal udalekuak

NON

Oion

NORENTZAT

LH3, LH4, LH5, LH6

NON NORENTZAT

Durangon DBH1, DBH2

Beire-Lizarra

Lekeitio

Ondarroa

Sopela

LH3, LH4, LH5, LH6, DBH1, DBH2

LH5, LH6

DBH1, DBH2

DBH2, DBH3, DBH4

kl e^v qfbjml m^o^ bi ^_roofjfbkql Tenemos organizadas distintas actividades para que este verano resulte ameno y divertido. Para ello disponemos, como podéis ver en los cuadros de arriba

las fechas, lugares y tipo de actividad. Para los más pequeños, en Villa Eugenia, para los de Primaria colonias de inglés en Okorro y San Ignacio, Autocad para los

alumnos de DBHO1, y fuera de nuestras instalaciones tanto colonias en euskera como en inglés. No hay excusas para no aprovechar la ocasión.

Polita izatea bekatua balitz, zuk ez zenuke edukiko Jainkoaren barkamenik

3


erreportaia

2005ko ekaina

jakintzazu

a_eQâç=áâ~ëäÉÉå=Éìëâ~ê~=ã~áä~ ~òíÉêÖ~á Ikasturte honetan, hain zuzen ere, DBH 4ko ikasleek ez-ohiko azterketa edo ebaluazio batean murgildu ziren. Izan ere, ISEI erakundeak ( irakas-sistema ebaluatu eta ikertzeko erakundea), Eusko Jaurlaritzak eskatuta, IKASLEEN EUSKARA MAILA OINARRIZKO IRAKASKUNTZA AMAIERAN (DBH 4an) nolakoa den neurtu nahi izan du, maila zein eduki aldetik, Europako kontseiluko HIZKUNTZEN ERREFERNTZI MARKOa oinarri izanik. Europar marko horretan deskribatzen den B2 mailatik, eta ALTEK-k (Association of Language Testers in Europe) zehaztutako maila eta zertifikazioetatik hartu dira euskara maila ebaluatzeko irizpideak. Erreferentzi Marko honen irizpideak jarraituz, ikasleen gaitasun komunikatiboa eta linguistikoa neurtu dituzte; horren barnean hizkuntzaren lau trebetasun komunikatiboak ebaluatu dira: IRAKURMENA, IDAZMENA, ENTZUMENA eta MINTZAMENA. Horretaz gain, ikasleen hizkuntza ezagutza ere jakin nahi izan da. Beraz, B2 maila honetan oinarrituz, ikasleak gauza izan behar du testu konplexuen idei nagusiak ulertzeko, testu zehatzak, abstraktuak eta teknikoak bereganatzeko. Gainera, solasean jariotasun aski onez eta zailtasun handirik gabe parte hartzeko gai izan behar du, alegia, jatorrizko hiztunekin tentsiorik gabe hitz egiteko, testu argiak eta zehatzak ekoizteko eta gai orokor baten inguruan bere ikuspuntua azaltzeko, besteak beste.

4

fpbf=Éê~âìåÇÉ~âI=~òíÉêâÉí~=ä~ì=~í~ä ÉòÄÉêÇáåÉí~å=Ä~å~íì=ÇìK=^áé~íìI Ä~áí~=ÉêÉI=g^hfkqw^=áâ~ëíçä~âç áâ~ëäÉÉå=Éã~áíòÉâáå=Ä~íÉê~I=b^bâç Éí~=a=ÉêÉÇìâç=ÄÉëíÉ=áâ~ëíÉíñÉÉå Ç~íì~â=ÉêÉ=~ÇáÉê~òíÉå=ÇáêÉä~K 1.- Lehenengo atalean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikasleen emaitza orokorren inguruko informazioa ematen da. Esan, datu orokorrez gain, ikastetxeko sare, familia hizkuntza, eta ikasleen sexuaren araberako datuak ere agertzen zaizkigula. a) PROBA IDATZIEN EMAITZA OROKORRAK (ikus 1. irudia) EAEko ikasleen % 47, 3k gainditu badu proba, JAKINTZAren kasuan ikasleen % 85, 7k gainditu du. b) HIZKUNTZA EREDUEN ARABERAKO EMAITZAK (ikus 2. irudia) Aipagarriak dira lortu diren emaitzak, izan ere, alde nabarmena egon da B (gaindituak %27,5) eta D (gaindituak % 57,2 ) ereduan ikasten duten ikasleen artean. Jakintzako ikasleen % 85, 7k gainditu du proba. c) IKASTETXE SAREAREN ARABERAKO EMAITZAK Sare publikoan, bataz beste, 51,7k gainditu du froga; sare hitzartuan, ordea, % 43,6k. JAKINTZAN, aldiz, ikasleen % 85, 7k gainditu du proba.

d) FAMILIA HIZKUNTZAREN ARABERAKO EMAITZAK (ikus 3. irudia) Aipagarriak dira atal honetako datuak. Euskal Autonomia Erkidegoko D ereduan eskolatzen diren ikasle guztietatik, familian euskaraz hitz egiten ez duten ikasleen %38,6k soilik gainditu du froga, eta etxean ama edo aitarekin euskaraz hitz egiten dutenetatik ikasleen % 72,6k. JAKINTZAN, berriz, bere gurasoekin hitz egiten ez duten ikasleen % 83,3k gainditu du eta euskara erabiltzen duten ikasleetatik % 87,5ak. e) IKASLEEN SEXUAREN ARABERAKO EMAITZAK EAEko nesken %52, 9k gainditu du proba, eta mutilen % 41,7k, eta Jakintzan nesken %90ak eta mutilen % 75ak. 2.- Bigarren atal honetan, ikasleen hizkuntza trebetasunak hartu dira kontutan, irakurmena, idazmena, eta entzumenari dagokionean. a) ENTZUMENA EAEko ikasleen % 57k gainditu du proba, D ereduan 59,3k eta JAKINTZAN % 49,6k. Datu aipagarria baita ere, izan ere, JAKINTZAko ikasleek orokorrean portzentaia altuekin gainditu badituzte ere proba gehienak, honetan, aldiz, behera egin du. Aurrerago, irakasleek komentatuko dizkigute honi buruzko iritziak eta burutapenak. b) IRAKURMENA EAEko ikasleen % 56, 7k gainditu du


erreportaia

2005eko ekaina

jakintzazu

b) ELEBITASUNAREKIKO JARRERA Elebitasunarekiko jarrera neurtzeko ere galdera pare bati erantzun zioten ikasleek: Garrantzitsua al da bai gaztelaniaz bai euskaraz ikastea? "Guztiz ados" D ereduko ikasleen % 60,2k erantzun du, eta Jakintzako ikasleen % 71,4k. Bi hizkuntzak elkarrekin bizi al daitezke Euskal Herrian? "Guztiz ados" D ereduko ikasleen % 36,5k erantzun du, eta Jakintzako ikasleen % 42,9k.

1. irudia: PROBA IDATZIEN EMAITZA OROKORRAK

c) BESTE HIZKUNTZEKIKO JARRERAK Kasu honetan, atzerriko hizkuntzen inguruan ikasleek duten jarrera ezagutu nahi izan da. Euskara eta gaztelaniaz gain, beste hizkuntza bat gehiago ikastea garrantzitsua al da? "Guztiz ados" D ereduko ikasleen % 40,2k erantzun du eta Jakintzako ikasleen % 42,9k. Gustuko dut bi hizkuntza baino gehiago ikastea:? "Guztiz ados" D ereduko ikasleen % 58,5 erantzun du, eta Jakintzako ikasleen % 57,1ek.

2. irudia: HIZKUNTZA EREDUEN ARABERAKO EMAITZAK

Gure emaitzak dezente hobeak dira, espero genituen

g~âáåíò~âç=áâ~ëíçä~âç=eáòâìåíò~ jáåíÉÖáâç=áê~â~ëäÉÉâ=fpbf Éê~âìåÇÉ~â=~êÖáí~ê~íìí~âç=Ç~íìÉå áåÖìêì~å==Ü~ì=ÇáçíÉW=

3. irudia: FAMILIA HIZKUNTZAREN ARABERAKO EMAITZAK proba, D ereduko ikasleen 59,3k eta JAKINTZAN % 71,2k.

izan da: euskara, gaztelera eta atzerriko hizkuntzei dagokionean.

c) IDAZMENA EAEko ikasleen % 58k gainditu du proba, D ereduan 61,5k eta JAKINTZAN % 71,2k.

a) EUSKARAREKIKO JARRERA Euskararekiko jarrera neurtzeko galdera sorta zabaldu zen ikasleen artean: Garrantzitsua iruditzen al zaizu euskaraz hitz egitea? "Asko" D ereduko ikasleen % 67k erantzun du eta Jakintzako ikasleen % 78, 6k. Atsegin al duzu euskara hizkuntza? "Asko" D ereduko ikasleen % 76,1ek erantzun du, eta Jakintzako ikasleen % 85,7k.

d) HIZKUNTZA EZAGUTZA EAEko ikasleen % 61,6 k gainditu du proba, D ereduan 67,8k eta JAKINTZAN % 78, 2k. 3.- Hirugarrengo atalean, ikasleek Hizkuntzekiko duten jarrera neurtu nahi

Orokorrean, egin den azterketaz zer iritzi duzue? Ze inpresio jaso duzue? Ikasleek duten hizkuntza mailaren neurketa egiteko Europako markoa erreferentetzat hartu izana oso egokia iruditu zaigu, izan ere, Europako kontseiluan adostutako ebaluazio irizpideetan oinarritu den azterketa izan da. B2 maila erabili da, eta maila hori ideia bat egiteko, EGA maila baino baxuagoa da eta Ingelerako FIRST CERTIFICADE mailaren parean kokatzen da. Azken finean, Europarako balio duen eredua da eta hori garrantzitsua da. Gainera, ikuspegi komunikatiboan oinarritzen diren frogak dira; alegia, ahozko zein idatzizko trebetasun komunikatiboak neurtzen dira. Hain zuzen ere, ikastolan az ken urte hauetan ildo hau jorratu dugu,

Nire malkoa izango bazina, ez nuke negarrik egingo zu galtzeko beldurrez

5


erreportaia guretzat hizkuntza gaitasun komunikatiboen garapenak garrantzi handia duelako. Bestalde, datuak era orokorrean aztertuz gero, kezkagarriak direla esan genezake. Batez ere, orokorrean B eta D ereduko ikastetxeetan lortutakoak. Emaitza hauek, tamalez, euskalzaleok aspaldidanik geniona baieztatzen dute: irakaskuntzan ditugun hizkuntz ereduek ez diote erantzuten Euskal Herri honek behar duen benetako euskalduntze ahaleginari. Beraz, egungo ereduak kolokan jarri dira. B ereduaren porrota bistakoa da. Dena den, Ikastola Elkartetik, ekarpen modura, beste gogoeta bat ere egin da, izan ere, azterketa soilik euskararen inguruan egin da. Zergatik ez egin baita ere gazteleraren ezagutza mailaz ? Hauen ustez, gazteleraz ere egin beharko litzateke, ziur baikaude maila ona lortuko luketela ikastolako ikasleek, izan ere, D ereduko ikastetxea izateak ez du esan nahi gaztelera alde batera utzi, edota okerrago lantzen denik. Izan ere, gurean hizkuntzak era integratuan lantzen dira eta batean ikasitakoa besteetara transferitzen baita. JAKINTZAko datuak ikusita, ze iritzi duzue? Atal guztietan Jakintzaren emaitzak gainetik daude, entzumenaren atalean izan ezik. Zer deritzozue? Zein izan daitezke arrazoiak? Jakintzako ikasleen emaitzak beste ikastetxeetakoekin konparatuta, hobeak edo dezente hobeagoak izan direla ikusi

2005eko ekaina dugu eta horrek zerbait adierazi nahi du. Dena den, guk espero genituen emaitza horiek, entzumenean ageri direnak izan ezik. Emaitza onak lortzeko garaian, irakasleen euskara kalitatea, eta bizi garen inguru soziolinguistikoak zer esana izango duela ere ziur gaude. Entzumenaren atalekoak, berriz, benetan harritu egin gaitu. Zergatik? Bada, aurrez froga asko egin zaizkigulako ( Ikastolen Elkartekoan, ..........) eta inoiz ez delako horrelakorik azaldu. Ikasleak kexatzen dira grabaketa kaxkarra izan zutela entzungai, arazo teknikoak zeudela alegia, eta esan behar da ez dela berdina zinta edo zuzeneko elkarrizketa bat entzutea. Dena den, aztertu behar dugun atala izango da, arazoa zehazki zein izan den ikusteko, teknikoa edo bestelakoa, eta hobetu edo indartu beharreko atala bada, dauden gabeziak lantzeko lan egingo dugu, bai eguneroko jardueran baita plangintza ezberdinetan ere. Entzumen trebeziari, beraz, arreta berezia jarri beharko zaio, baina baita beste trebetasunei ere, lortu diren emaitzak oso onak izan arren, hobetzen jarraitu behar baitugu. Orokorrean, ikasleen euskara maila hobetzeko zer egin beharko litzateke edo zer proposatuko zenukete? Hasteko, egun indarrean dugun hizkuntz ereduen plangintza berraztertu eta berdefinitu beharko litzateke. Labur-labur esanda, murgiltze sistema trinkoa aplikatu beharko litzateke jatorrizko hizkuntza gaztelera dutenekin, eta jatorriz euskara

jakintzazu

jaso dutenekin egungo D eredua zenbait hobekuntzekin. Hauxe da ikastolek orokorrean eta Jakintzak espresuki indarrean duen euskalduntze bidea. Marko berri honen harira, ezinbesteko ardurak lirateke gizartea sensibilizatzea eta irakasleak prestatzea. Horrezaz gain, esan, ikasle askorentzat, tamalez, euskara soilik ikasketa tresna dela, eta ez eguneroko bizitzan erabiltzeko tresna gustagarria. Euskararen ezagutza pasiboa dute eta gaztelerarena, aldiz, aktiboa da. Izan daiteke, besteak beste, lagunartean erabiltzeko eta gozatzeko moduko euskararik erakusten ez dugulako, etxean edo lagunarteko harremanetan gaztelera nagusitzen delako, ... Beraz, oso argi dugu badugula zertan hobetu, batez ere, ikastola garelako, eta oso garbi dugulako eleaniztasunera heltzeko biderik egokiena eta errazena, euskararen atetik igarotzea dela. Beraz, euskara ongi irakastea da gure lehen helburua, ikasketak aurrera eramateko eta aldi berean eguneroko bizitzan eta esparru guztietan erabiltzeko.

Erabilpena: asko dago hobetzeko, kalean, lagunartean... Horrekin batera, garrantzitsua da ikasleak motibatzea erabiliz ikas dezaten eta ikasitakoa erabili dezaten. Horretarako hor ditugu Jakintzan HIZPRO-EUSKARAZ BIZI (hizkuntzen trataeraz eta euskararen erabilera sustatzeaz arduratzen dira) lan proposamenak. Dena den, guzti honetarako gurasoen laguntza ere ezinbestekoa da. Izan ere, euskara izaki bizidunen modura familian elikatu egin behar da, erabiliaz indartu egin behar da eta, nola ez, prestigiatu egin behar da. Plazaratu diren datuetatik, bereziki atalen batek harritu al zaituzte onerako edo txarrerako? Onerako izan dela aitortu behar dugu. Eta lehen esandakoaz gain, Jakintzan daramagun hizkuntz politikaren emaitza bat nabarmenduko genuke: jatorrizko hizkuntza gaztelera izan zein euskara izan antzeko emaitzak lortu baititugu. Hori, ordea, ez da horrela gertatzen orokorrean. Beraz, honek guztiak aspaldidanik indarrean dugun lankerarekin jarraitu behar

6


erreportaia

2005eko ekaina

jakintzazu

dugula adierazten digu, noski, etengabe hobekuntzak eginez. Zer iritzi dute ikasleek egin zuten frogari buruz eta lortu diren emaitzen gainean? Lasai hartu zuten froga, ohituta baitaude daude frogak egitera. Gainera, hau ez zen euren curriculum akademikorako, beraz, lasai zeuden alde horretatik. Aitortu dute era berean, ez zitzaiela zaila iruditu. Agian, EGA azterketa prestatzeko baliogarria izan zitekeela ere jakin zuten eta gustura azaldu ziren, izan ere, datorren urtean dute EGA azteketa, eta beti kezkati azaltzen dira azterketa horren aurrean. Gainera, emaitzen berri izan dutenean, oso pozik agertu dira, emaitza onak lortu dituztelako. Dena den, badakite ezin direla lasaitu, euskararen inguruan asko dagoelako hobetzeko, batez ere erabileran, eta are gehiago adin hauetan, izan ere, kalean, kuadrilarekin ez baitira euskaraz komunikatzen. A lo largo de este curso, el instituto IVEI (Instituto Vasco de Evaluación e Investigación Educativa), por petición del Gobierno Vasco, ha puesto en marcha una prueba en los diferentes centros escolares de la Comunidad Autónoma del País Vasco, con el objetivo de evaluar, con una baremación internacional, el nivel del alumnado en Euskara al final de la escolarización obligatoria, es decir, al finalizar la ESO. Tanto el nivel como las competencias incluidas en la prueba se han tomado del Marco común europeo de referencia para las lenguas definido por el congreso de Europa, concretamente del denominado nivel B2 o nivel independiente avanzado. Este nivel (B2) define entre otros, que el alumnado debe ser capaz de comprender tanto las ideas principales de un texto complejo, como de entender textos concretos y abstractos e incluso textos técnicos de la especialidad del alumnado. Además, teniendo en cuenta los criterios del citado marco, se han medido la competencia lingüística y comunicativa del alumnado, seleccionando para su evaluación las cuatro competencias comunicativas: comprensión oral, comprensión escrita, expresión oral y expresión escrita. La información recogida de los diferentes centros de enseñanza se ha dividido en 4 partes: 1.Porcentaje de aprobados totales y por modelos lingüísticos, así como porcentaje

de aprobados por redes educativas, sexo del alumnado y lengua familiar. 2.Habilidades lingüísticas citadas anteriormente. 3.Actitud del alumnado hacia las diferentes lenguas. 4.Expresión oral. Apartado en la que JAKINTZA no ha sido analizada. En líneas generales, y una vez analizada la información recogida del estudio, el profesorado de Jakintza, ha querido remarcar, los malos resultados obtenidos en la mayoría de las pruebas que se han llevado acabo. Por citar algunos datos cuyos resultados han sido bastante malos, señalar que, los centros que cuentan con el modelo B y D han obtenido unos porcentajes muy bajos, por lo que en opinión del profesorado, el actual sistema de modelos queda obsoleto y por su puesto los datos evidencian el claro fracaso del modelo B. Por otro lado, y en cuanto a los resultados obtenidos en este centro, señalar que JAKINTZA ha obtenido unos resultados muy buenos. Resultados que están muy por encima de los conseguidos en los centros de la CAPV, y en los centros que cuentan con el modelo D. Como datos muy significativos, señalar que, han sorprendido muy mucho los resultados obtenidos en el apartado referente a "lengua familiar", dado que, en la CAPV superó la prueba el 38, 6% del alumnado que no utiliza el euskara como lengua familiar, y el 72,6% del que habla euskara

con su madre o padre. Sin embargo, en JAKINTZA, ha superado la prueba el 83,3 % del alumnado que no utiliza el euskara con la familia y el 87, 5 del que si lo utiliza. Como se puede apreciar la diferencia es mínima. (ver gráfico). Sin embargo, y a pesar de los buenos resultados obtenidos en la ikastola, el profesorado de Jakintza, ha querido dejar claro, que no se puede bajar la guardia, dado que, para muchos alumn@s, sobre todo en la pre-adolescencia y adolescencia, el euskara es sobre todo, un instrumento para cursar los estudios y no para utilizarlo fuera del ámbito escolar. Por diferentes razones, no utilizan el euskara para afrontar o vivir las relaciones personales que se desarrollan en otros ámbitos. Por ello, la ikastola tiene muy claro que hay que incidir mucho en este aspecto, y trabajar mucho y duro dado que, "somos una ikastola, y creemos que la mejor manera de acceder a un planteamiento multilingüe es a partir del euskara y desde el conocimiento y uso del euskara. Para nosotros, es la ventana desde donde accederemos con más garantías al mundo y al conocimiento de las otras lenguas. Sin embargo, para poder conseguir todos estos objetivos, la implicación familiar es fundamental" concluyen.

Argitasuna ageri da gauean, baina zu besterik ezin zaitut ikusi

7


zertan gabiltzan

2005eko ekaina

jakintzazu

_~ê~íò~ Urtero bezala ,aurten ere,haur hezkuntzako haurrek baratza gertutik ezagutu eta lantzeko aukera izan dute. Horretarako,zenbait gurasoen laguntza jasotzen dugu lurra prestatu eta simaurtzeko . Lurra prest dagoenean,feriara bueltatxo bat ematen dugu taldeka , landareak erosteko:letxuak.marrubiak,kalabazinak… Eguraldi egokia duen egun bat aukeratzen dugu eta landareak landatzen ditugu haur guztien partaidetzarekin .Ondoren,txoriak uxatzeko,koloretako plastikoak ipintzen ditugu eta…dena prest dago. Orain egun batzuk itxaron eta…letxua ,marrubi eta kalabazin goxoak jatera.

la tierra) como los profesores (ayudándoles a comprar las plantas) como los alumnos

plantando y cuidando todo aquello al poco tiempo podrán degustar.

Los alumnos de Preescolar, como cada año han creado una huerta en la que han colaborado tanto los padres (preparando

bã~å=Éí~=à~ëçI=à~ëç=Éí~=Éã~å Ugariak dira Jakintza ikastolak, urtean zehar, burutzen dituen ekintzak ikasleen euskararen erabilera sustatzeko asmotan, bai arlo kurrikularrean eta baita arlo ezkurrikularrean ere. Bide berriak urratzeko asmotan, ikasle txikiek ikasle nagusiekin batera burutu dituzte hainbat ekimen. Besteak beste, ikasle nagusiek prestaturiko ipuinen kontaketa eta antzerkien emanaldiak. Elkarrekin ere oso gustura aritu dira jolas ezberdinetan: briletean, zinta jolasean, soka-saltoan… Baina, ematen duenak jaso egiten du eta jasotzen duenak, eman.

Honela, txikiek, irakaslearen laguntzaz, lorea euskararen sinbolotzat hartuz, bertso eder hau eskaini diete ikasle nagusiei: Honela, txikiek, irakaslearen laguntzaz, lorea euskararen sinbolotzat hartuz, bertso eder hau eskaini diete ikasle nagusiei:

Ni euskara nauzue alegri txikia ta zuek nire haize euri ta eguzkia behar dut zuen beroa ta zuen bustia egin nadin landare sendo ta handia (bis)

Konpromiso serioa hartu dute guztiek, lorea bezain ondo zainduko dutela euskara. Ea egia den eta guztiok eredutzat hartzen dugun konpromisoa! Numerosas son las actividades que se organizan a lo largo del curso tanto en el ámbito académico con el extraescolar, con el fin de fomentar el uso del euskera. Una de ellas ha sido el encuentro entre alumnos de Primaria y de Secundaria intercambiándose detalles entre ellos.

_Éêòáâä~íì\=_~á=ÜçêáñÉ> Sortzen dugun zaborrarekin zer gertatzen da? Nora daramate? Zer egiten dute? Ondo sailkatzen ote dugu gure zaborra?... Honelako galdera asko eta askoren erantzunen bila joan ziren laugarren mailakoak SASIETAra. Lehenik Legazpira joan ziren eta han plastiko edo ontzi horietan botatzen dugunarekin zer egiten duten agertu

8

zieten. Nola sailkatzen duten, multzo ezberdinekin zer egiten duten etab... Ondoren SALBATOREra etorri ziren eta hemen zabor organikoekin egiten dutena ikusi zuten. Nola sortzen dituzten geruza ezberdinak, ateratzen duten gasa nora doan etab. Lezioa ondo ikasita etorri ziren laugarren mailako ikasleak ikastolara.

Los alumnos de 4º de Primaria visitaron Sasieta con el fin de conocer el destino de la basura que generamos y de aquéllo que reciclamos. Así, vieron en Legazpia el reciclaje del contenedor amarillo y a continuación, en Salbatore, el de los restos orgánicos. A la vuelta, estaban realmente ccncienciados con el tema.


zertan gabiltzan

2005eko ekaina

jakintzazu

bìëâ~ê~ò=_áòá>=J=_áòá=bìëâ~ê~ò> Aurten ere, ohikoa baino beranduxeago izan arren, ospatu dugu Ordiziako kalean Euskaraz Bizi festa. Aurrez ikasleekin landu genuen gaia: horma-irudia diseinatu, ziklo zikloz eta ikasturtez ikasturte ardurak banatu, festaren barne esanahiaz hitz egin… Egia da, nola ez, eguraldia ez dugula lankide izan. Bazirudien, tamalez, euskararen egoera zein zen nabarmendu nahi zigula. Hori horrela bada ere, gure erantzunak arazoen aurrean dugun jarrera tematia jarri zuen agerian, alegia, arazoen aurrean ez garela kikiltzen. Aurtengoan, gainera, izan du gure aldarrikapen festa honek nola-halako familia kutsua. Izan ere, Jakintzako ikasle, irakasle eta zenbait gurasoz gain, aurkezpenean zein amaierako ekimenean Jakintzako ikasle ohiak izan ditugu lankide. Harrerakoan, hain xuxen, Alazne Iturrioz. Bera da, egun, Ordiziako "Euskara Biziberritzeko Planean" eta "Hitzaron" idazkari eta arduradun. Berak gogoratu zizkigun, besteak beste, honakoak: " Jakintzako umea naiz", " Nire gurasoek euskararen aldeko aukera egin zutelako,noski" eta " bizitzeko euskara hautatu dut" Eta amaieran, mezu hau zuzendu zigun irakasle, ikasle eta gurasoei: " Urteko egun guztiak bihur itzazue Euskaraz Bizi egun. Euskaraz bizitzearen aldarrikapena eraman ezazue herriko txoko guztietara. Izan ere, euskara zabaltzen duzuen neurrian, zuek ere zabalagoak izango zarete-eta. Alegia, laburtuz, : Euskaraz Bizi! Bizi EUSKARAZ! Jarraian, ikasle talde bakoitzak bere ekimena gauzatu zuen, eta txukun gainera. Hormairudia, adibidez, ikusgai izango duzue Ordiziako denda, taberna eta erakundeetan festa honen aldarrikapena islatuz. Eta amaieran, Izaro Garmendia ikasle ohiak, pailazo jakintsu modura, ezpainetan irribarrea sortaraziz agurtu gintuen. Noski, zer modu hobeagorik!

dçòçíáâ=Öçòçê~=áâ~ëáò=~Üçê~ Gozo-gozo ibili ziren bostgarren mailakoak lehengo egun batean. Izan ere, ikasten ari ziren gaiarekin lotuta, Altsasu eta Urnieta aldera egin zuten txangoa. Lehenik Altsasura joan ziren, bertako GOZOTEGI ESKOLA bisitatzera. Begirik kendu gabe jarraitu zuten gozo ezberdinak ekoizteko eraman ohi duten prozesua eta nola ez ekoiztutakoa dastatzeko prest agertu ziren denak eta baita dastatu ere. Ondoren Urnieta aldera joan ziren IPARLATera hain zuzen ere. Hemen esnearekin hainbat eta hainbat esneki ezberdin ekoizteko daramaten prozesua adi-adi jarraitu zuten guztiek.

Galderarik ere, ez zen falta izan eta bukatzeko ekoiztutako esnekiak dastatzeko aukera izan zuten. Ez ziren haserre etorri gure neska-mutilak eta agian ez zaie pixka batean ahaztuko han ikusi eta ikasitakoa. Los alumnos de 5º de Primaria, y en relación al tema que están tratando visitaron la Escuela de Repostería de Alsasua e Iparlat en Urnieta, donde conocieron el proceso de fabricación de dulces y productos lácteos de los que además pudieron dar buena cuenta.

Más tarde de lo habitual y con el acompañamiento de un pésimo tiempo (parecía ser el fiel reflejo de la situación del euskera en nuestra comunidad) se celebró el día de "Euskaraz Bizi" con la participación de alumnos, exalumnos, padres y profesores. La despedida corrió a cargo de Izaro Garmendia, exalumno que puso la sonrisa en la cara de todos los participantes. Buen final.

Ez dakit astronomoek zergatik galtzen duten izarretan denbora, horrelako izar disdiratsua lurrean egonda

9


ikasleen txokoa

2005eko ekaina

jakintzazu

lÜçêÉòâç=ã~íêáâìäÉâáå Hamasei urte egin dituzte Jakintza Ikastola, haur hezkuntzan murgildu ziren unetik, gaur egun arte. 1987. urtean jaio ziren Iñigo Mujika eta Jon Ander Aldasoro ordiziarrek, euren lan oparoaren fruitua jaso dute, Ohorezko Matrikula. Orain, datorren astean duten selektibitateko azterketa prestatzen dihardute batxi 2ko ikasleekin batera. Ikastola amaitu da beraientzat eta datorren kurtsotik aurrera, bizi berri bati ekingo diote. Beraiekin izan naiz solasean eta hauxe kontatu didate. Ikastolan hamasei urte igaro ondoren, oroitzapen ugari izango dituzue, ezta ? I.M. " Hamasei urte hauetan oroitzapen asko izan ditugu. Eskolaurretik hasita azken azterketaraino gertaera ugari igaro ditugu, lagunak, irakasleak... denetik. Urte guzti hauek konturatu gabe pasa zaizkit. Harrigarria bada ere, jada unibertsitatera begira gaude." J.A." Pixka bat ba Iñigok esan duena, esperientzia ezberdin asko bizi izan ditugu, irakasle pila batekin izan ditugu harremanak, lagun asko egin ditugu, nahiz eta gehienak txikitatik gaur arte batera mantendu garen." Zein izan da boladarik zailena zuen ikasketetan? I.M."Azken hau esango nuke. Azken azterketak izan ditugu eta selektibitatea hain gertu ikustean nerbio gehiago pasatzen dira. Etorkizuna gertu ikusteak errespetua sartzen du eta honen aurrean logikoa da urduritasuna izatea. Gainera, festarako gogoa ere handituz joaten da eta denbora gutxiagotu egiten zaigu. Momentu txarrak izaten dira, baina azkenean aurrera ateratzen zara. J.A."Azken kurtso hau izan da garai zailena edo behintzat buruhauste gehien eman dizkiguna. Batezbesteko nota behar izaten denean ba behartuta zaude emaitza onak lortzera eta horrek urduri jartzen du eta presio gehiago izaten duzu." Ohorezko Matrikula lortu duzue. Zein da lorpen honen "formula magikoa"? I.M."Gustuz ikastea, behintzat ez oso modu forzatuan. Niretzako beste arlo garrantzitsu bat da, ikastolaz kanpoko ekintzak inoiz ez albo batera uztea, ezta azterketa garaietan ere. Jende askok ekintza extraeskolarrak alde batera uzten ditu azterketa garaietan eta horrek ez du onurarik ekartzen, nire ustez. Behin ere ez lirateke utzi behar deskonektatzeko

10

ekintza horiek." J.A."Logikaz ikastea oso garrantzitsua da, hau da, zer ikasten ari zaren jakitea. Egunean egunekoa eramatea oso garrantzitsua da eta baita etxeko-lanak bidaltzen dituztenean egitea ." Behin Ikastolako egonaldia amaituta, zein ikasketa egiteko asmoa duzue? I.M."Zalantza asko izan ditut. Etxetik kanpo ikasi nahiko nuke, zerbait serio xamarra, lorpenarekin bat joango zena. Ez nuen gustukorik eta deskarteak egiten joan naiz. Ziurrenik etxetik kanpo joango naizela ikastera, nahiz eta oraindik ez dakidan ziur zer egin." J.A."Ingeniaritza industriala egiteko asmoa dut. Hasiera batean mekanika, baina ez da oraindik ezer segurua." Zer esango zeniekete datozen belaunaldiei? I.M." Beti etorkizuna begiratzeko eta gauzak gustuz hartzeko. Momentu txarrak denok pasatzen ditugu baina momentu hauek gainditu egin behar dira eta aurrera begiratu. Ez itsutzeko ikasketekin, ez direlako munduko gauza

bakarra. Denetarako denbora dago." J.A."Merezi duela ikasteak. Astebete txarra igaro dezakezu, baina ondoren lan horren saria jasotzen duzu. Gogorra izaten da, baina emaitza onak edukitzeak asko pozten du bat eta bere ingurukoak ere." Xiker Esnal (Batxi 2ko ikaslea) Iñigo Mujika y Jon Ander Aldasoro han sido los dos alumnos que han obtenido las mejores calificaciones de Bachillerato en este año académico y con ello se han hecho acreedores a sendas matrículas de honor que otorga la UPV. En una amena entrevista realizada por un compañero de clase nos han contado sus secretos para el éxito, aunque a juzgar por su naturalidad no parezca que le otorguen ningún mérito excepcional. También nos hablaron de sus expectativas de futuro y aprovecharon la ocasión para mandar un mensaje a sus sucesores. Por nuestra parte, no nos queda sino desearles los mejor; ¡suerte!


ikasleen txokoa

fâ~ëíçä~êÉå ÉÖìå~ Gaur alai eta presaka iritsi da Maider etxera. Ikastolan, ekainaren 18rako, ikastolaren egunerako egitaraua osatzen aritu dira eta ez da haserre gure Maider. Etxera iritsi bezain laster margoak hartu eta betizuko egutegi erraldoia margotzen hasi da. - Zertan ari zara, Maider? -galdetu dio amak. - Ekainaren 18a laranjaz margotzen ama.erantzun dio Maiderrek. - Ekainaren 18a? Zer da ba?. - Ikastolaren eguna ama, eta izugarrizko festa antolatu dugu. Joango gara ezta?. - Beno, afal orduan hitz egingo dugu. Orain ekarri dituzun lanak egin itzazu. Berehala bukatu ditu lanak Maiderrek eta egun horretarako mural bat egiten hasi da. Afalorduan familia osoa elkartu da mahaiaren inguruan,aita,ama,Ion anaia zaharra, Nagore ahizpa txikia eta Maider bera Hirurak elkarri txanda eman ezinik aritu dira. Ionek kirolak antolatu dituztela ikastolaren egunerako kontatu die, Nagore pailazoak datoztela eta Maiderrek, berriz, mendi buelta bat emateko asmoa dutela, argazki erakusketa eta abesbatzak abestuko duela Barrenan, eta bukatzeko trikitilariak alaituta hamabitakoa izango dela animatzen diren guztientzat. - Maider nora zoaz? -galdetu dio aitak, mahaitik altxatzen ikusi orduko. - Aitonari eta amonari deitzera noa, joan daitezen -erantzun dio Maiderrek. - Eseri zaitez afaltzen bukatu arte eta bihar esango diegu. - Eta izebari?,eta osabari? Eta... - Bai, guztiei esango diegu -lasaitu du aitak. Familia osoa joatekotan gelditu da. Denbora luzez aritu dira hizketan eta ikasturteari errepasotxo bat eman diote. Zein azkar igaro den, zenbat gauza egin dituzten, igarotako egun zoragarriak eta ez hain onak, guztiak ekarri dituzte gogora. Maider ohera joan da. Ezetz asmatu ze amets izan zituen Maiderrek gau hartan? El día 18 de junio celebraremos el día de nuestra ikastola con actividades tan diferentes como deporte, payasos, exposición de fotografías, la actuación en Barrena de la Coral y una bonita vuelta por el monte para acabar con un almuerzo amenizado por nuestros trikitilaris. Animaos y participemos todos.

2005eko ekaina

jakintzazu

p~êá=ÖÉÜá~Öç> Bikain portatu dira berriro ere Jakintza ikastolako ikasleak. Azkeneko hiruhilabetean eresari ugaru lortu dituzte. Ainhoa Jimenez Goñik irabazi du Urruzuno literatur lehiaketa poesia arloko A mailan. Lehiaketa honetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe guztiek parte hartzen dute. Ainhoa Mujika Mendia Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan batbateko finalera iritsi ondoren, Kurtsalen egindako saioan Gipuzkoako txapeldun atera da. Maite Mendia Soroak irabazi du Ordiziako udalak antolatutako piropo lehiaketa.

Gogoan hartzeko modukoa bere piropoa. "Zu arroza bazina eta ni esnea, a zer postrea" Zorionik beroenak denoi! Seguimos sumando premios. Enhorabuena a todos los alumnos y alumnas que en este trimestre han sido premiados. Ainhoa Jiménez ha recibido el premio Urruzuno de poesía. Ainhoa Mujika se ha clasificado para la final del concurso de "Bertsolaritza" escolar y Maite Mendia ha ganado el concurso de piropos organizado por el Ayuntamiento.

^ëã~âáòìå~â Batxilergoko 1. mailako ikasleek fisikako lan zientifiko baten erronkari aurre egin behar izan zioten aurreko aste santuetan. Lan bolondresa zuten hura, fisikaren arloan norberaren kalifikazioa igotzea helburu zuena. Lanaren edukia? ASMAKUNTZAK. Horrela, zientzietako zenbait ikasle inbentuen munduan murgildu ziren; asmakuntza handiak, txikiak, soilak, konplexu eta korapilotsuak... baina eguneroko bizitzan ezinbestekoak guzti-guztiak. Pertsonalki aukeraturiko bina asmakuntza jorratu zituen ikasle bakoitzak: bata, xaloa baina praktikotasunez betea; bestea, bihurria, hamaika formula eta kalkuluk baldintzatua. Arazoak arazo, begibistan dago gure ikasleen lanak ez direla ahuntzaren gauerdiko eztula. Hilabete baten buruan izango dituzue web-orrian ikusgai.

Los alumnos de 1º de Bachillerato realizaron una serie de trabajos voluntarios en torno a los inventos allá por Semana Santa. Curiosos, interesantes y elaborados, podréis verlos el mes que viene en nuestra web.

fê~áäÉ~å=åçáò\ j^fi^

a^q^h

e~ìê=eÉòâìåíò~ iÉÜÉå=eÉòâìåíò~ aÉêêáÖçêêÉòâç _áÖ~êêÉå=eÉòâìåíò~ _~íñáäÉêÖç~

bdrqbdf^

Irailaren 8tik-23ra

Goizeko 9etatik 12:30etara

Irailaren 26tik aurrera

Goiz eta arratsaldez

Irailaren 8tik-23ra

Goizeko 9etatik 12:30etara

Irailaren 26tik aurrera

Goiz eta arratsaldez

Irailaren 8an aurkezpena

Goizeko 11:00tan

Irailaren 12tik-23ra

Goizeko 8 :30etatik 14:30etara

Irailaren 26tik aurrera

Goiz eta arratsaldez

Irailaren 12an aurkezpena

Goizeko 11:00tan

Irailaren 13tik aurrera

Ordutegi arrunta

Eguzkia hilko nuke zure begiradak bakarrik argituko banindu

11


85eko promozioko ikasleak

Altamira auzoa z/g tfno. 943 16 05 40 faxa. 943 16 07 90 20240 ORDIZIA ordizia@ikastola.net

Jakintzazu 18  

Jakintzazu 18.aldizkari alea