2017 urtekaria guraso eus

Page 1

GURASO.EUS URTEKARIA 2017 2017. URTEKO KOLABORAZIO GUZTIEN BILDUMA


Guraso.eus urtekaria 2017

SARRERA Guraso.eus egitasmoan guraso eta hezitzaileentzako interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratzen saiatzen gara. Egunerokotasunari adi gaude eta kazetaritza lana ere egiten dugu, albisteak jarraituz eta sortuz, sare sozialak elikatzeak ere saiatzen gara.. Gaiak baina, beste patxada batekin lantzea ere bada gure asmoa eta honetarako daukagu gurasotasunaren eta etxeko hazkuntzaren ari ezberdinetatik tira egiten duten kolaboratzaileak. Gaiak lasai jorratzeko, presarik gabe. Gero eta zabalagoa da gure egitasmoa eta gero eta gai gehiago jorratzen ditugu, honetarako euskal Herrian zehar aurkitu ditugun kolaboratzaileak ditugu. Bakoitzak bere esperientziatik, jakintzatik, nahietatik idazten du eta guztion artean eraikitzen dugu guraso.eus. Urtekari honetan 2017ko uzta batu dugu. Kolaboratzaileen testuak. Eskerrik asko!

2


Guraso.eus urtekaria 2017

Maite Garitano Maite Garitano Lasa, Dietista Nutrizionista. Giza elikadura eta nutrizioaren maitale. Nutritxoko-ko arima. Nutrizioko alderdi profesionalean hainbat gai jorratzen ditudan arren, haur elikadurak txunditzen nau. Gainera gai honen inguruan hainbat kontzeptu argitzeko eta erakusteko daudela ikusirik “arre� esan eta lanari ekitea baino ez zait geratzen. Proiektu honetan murgildurik hainbat gauza ikasi eta haurrez disfrutatzea tokatzen zaigu. Hastera goaz

3


Guraso.eus urtekaria 2017

LEKATAKO ALEAK; LEKALEAK Urtea amaitzekotan dagoenez eta guraso.eus ek berriz atea jo didanez, elikadura gaiak bueltan hartu eta lekaleez idazteko aprobetxatuko dut oraingoan. Batez ere, Azaroaren 24an (Dietista-Nutrizionisten nazioarteko eguna), 2016. urtea lekaleen nazioarteko egun bezala aurkeztu zutelako.

Sarrera gisa, elikagai konkretuen ekarpenaz mintzatzea ez dudala oso gustuko, edo ez naizela eroso sentitzen, aipatu nahiko nuke. Batez ere horrelako gaien aurrean, elikagai konkretuak mitifikatu edo beraien ekarpen onuragarri zein kaltegarriak magnifikatzeko joera duelako gizarteak. “Nutricionismo” fenomenoa deritze hainbat profesionalek. Baina garrantzitsua iruditzen zait haurren elikadurari buruzko aholkuak plasmatzen ditudan txoko honetan, lekaleei tartetxo bat eskaintzea. Batez ere, orokorrean (heldu edo haurretan), elikagai talde honen kontsumoa behar baiño baxuagoa delako. Azken urteetan kontsumo datuak nabarmenki jatsi dira. Baliteke beste jaki edo produktu batzuek beraien lekua ordezkatu izana. Aipatu izan ohi dudan bezala, elikadura osasuntsu batek oinarria landare jatorriko elikagaietan dauka. Barazki eta frutatan printzipalki. Baina lekale, fruitu lehor, zereal osoek eta olio birjin extrak ere badute bere pisua. Lekaleen asteko kontsumo aholkua 3-4 alditan dago (intolerantzia edo alergiarik egon ezean). Ostera, elikagai hauek gure elikaduran barneratzeak ez gaitu jaki prozesatuak (bolleria, haragikiak, aurre prestatuak, esneki elaboratuak, freskagarriak…) kontsumitzeak eragiten dizkiguten kalteetatik (txantxarra, gluzemi mailan desoreka, hipertentsioa, ..) babestuko. Beharrezkoa dugu azken hauen presentzia gure elikaduratik aldentzea kalte hauek jasan nahi ez baditugu. Lekaleak hainbat ipuin magikotan agertu diren arren, gainontzeko jakiak bezala, ez dute propietate magikorik. Artean, badakigu hainbat nutriente interesgarritan aberatsak direla. Zuntza, karbohidrato konplexuak, kaltzioa, burdina eta B taldeko bitaminatan besteak beste. Izan ere, garbantzu batzuek ez dute haragikiek (adibidez; saltxitxak) eskaintzen dizkiguten koipe ase eta gatzak izango. Ezta galleta biribil marroiek eskaintzen dizkiguten azukre, koipe ase, trans koipe eta gehigarri artifizialak. Ezta patezko ogitarteko batek suposatzen duen gatz eta Koipe aseak. Talde zabala dugu lekaleen erreinua. Barietate zabaleko taldea, alegia. Gustukoen ditugunak aukeratu ditzakegu; garbantzu, dilista gorriak, dilista berdeak, dilista beltzak, ilarrak, babarrun zuriak, babarrun gorriak, lima babarrunak, azukiak, … edota ezagutzen ez genituenak dastatzera anima gaitezke. 4


Guraso.eus urtekaria 2017

Sukaldean irtenbide anitzeko jakiak dira eta erakargarriak izateko errezeta ugari aurki daitezke; garbantzu eta olo opilak, dilista gorrien patea, baba eta arrozezko “saltxitxakâ€?, dilista sopa, ilar eta barazki paella, humusa, ‌ bestalde, jatordu printzipaletan (bazkari edo afari) zein askari edo hamarretakoan kontsumitu ditzakegu. Gabonetako mahaian ere izan daitezke protagonista apartak. Lekaleak sukaldatzearen harira, kontutan izan: Komenigarria dela sukaldatu aurretik 6-8 orduz beratzen uztea eta ondo egostea. Horrela, eskaintzen duten nutrienteak hesteek bere osotasunean xurgatu eta gorputzean asimilatzea, (lekaleek) bere egituran izan ditzaketen antinutrienteen lana oztopatzea eta bide batez digestioa erraztea posible izango da.

Noiz hasi lekaleak kontsumitzen? Elikadura osagarriarekin hasteko aurkitu izan ohi diren egutegiak alde batetara uztea komenigarria litzateke. Hainbat Ikerketek erakutsi dutenez, ez dauka berebiziko garrantzirik zein elikagaiekin hasi eta jarraitu. Alergia/intolerantzia arriskua ez da ordena horren menpeko den zerbait. Haatik, elikagai berrien aurkezpena, kasu honetan lekaleak, polikipoliki egingo dugu. Kontutan izanik ez dela gomendagarria jakien barneratzea (orokorrean) 6.hilebetea baino lehen egitea. Haurraren seinaleei erreparatu beharko diegu noiz hasi jakiteko. Gainera nutriente iturri nagusia edoskitzea (amagandikoa edota artifiziala) izango da haurrak urtebete izan arte gutxi gora behera. Baina lekaleen egiturak (gogorra, txikia eta biribildua) arrisku bat aurkezten du. Eztarrian gelditzeko arriskua besteak beste. Izan ere, txikiak eta gogorrak dira. Hala, aurkeztuko dugun era eta momentuak haurraren adinaren edo manipulatzeko gaitasunaren araberakoa izateak berebiziko garrantzia dauka. Hasiera batean, asko egosiak eta apurtuak, hanburgesatan, pate erara, eskuekin apurtuak, saltsatako osagai izanik, ‌ eskaini ditzakegu. Guzti honekin geure eta txikitxoen menuetan lekaleen presentzia indartzera gonbidatzen dizuet. Sukaldean saltseatu eta errezeta berriak deskubritu txikitxoen eskuen laguntzaz.

5


Guraso.eus urtekaria 2017

Nire askaria, nire merendola Gosariaren inguruan hitz egin bagenuen, gaurkoan askariak lantzeko txanda da. Izan ere, gero eta garbiago ikus dezakegu nola bi otordu hauetako elikagaiak (ogi tartekoa, fruta …) hainbat produktu jangarrigatik ordezkatuak izaten ari diren. Eskola inguruko zakarrontzien edukiei erreparatzea baino ez dugu … Antzeman da azken hamarkadatan gizartean aldaketak izan direla. Funtzionamendua ezberdina da; presak areagotu dira, haurrei eskainitako denbora dezente murriztu da, erosotasuna eta praktikotasuna maximizatu ditugu, beharrak asetzeko bide motz edo erosoena hautatu ohi dugu, …

Ikusgarria da nola, aipatutako aldaketak elikaduran ere islatzen ditugun. Besteak beste, honakoa da egungo askarien tendentzia; liskarrik ez izateko produktu goxoak (galleta, opil, edari, ..), haurra zikindu ez dadin enbasatutako/aurreprestatutakoak fruta pureak, entretenitzeko marrazki koloretsuak /pertsonaiak duten esneki ultra prozesatuak, eskainitako dena amaituko dutela ziurtatzeko kaltziodun txokolatezko opilak, … Apenas eskaintzen diogu unetxo bat askaria prestatzeari.

Helduok haurren eredu garela eta txikitxoek une oro behatzen gaituztela gogoan izan beharrekoa da, baita elikaduran arloan ere. Beraz, askari osasuntsu bat konpartitzen hastea martxan jartzeko aukera bat izan daiteke. Askari alternatibo baterako ideiak: Tuperrean jogurta naturala platano eta pipekin, gazta freskoa eta tomatezko ogitarteko integrala, tortilla frantsesa ogitartekoa, azenario makilak humus edo jogurtarekin, almendra krema ogi integralarekin eta mahatsa, ogi integrala txokolate beltzarekin, sagar eraztunak kanelarekin eta jogurta natural bat,…. Baina nire askaria poltsako edukiaz aparte, badugu landu beharreko beste ohitura bat: merendolak! Honen inguruan so egin, erreflexionatu eta aukerak aurkitzea beharrezkoa ikusten dut. Izan ere, gozoki eta freskagarriz jositako jai hauek pairatzen ari garen desoreka nutrizionala areagotzea baino ez dute lortzen. Haur bakoitzak urte betetzea urtean behin beteko duen arren, jakina da ez duela soilik berea ospatzen. Eta batzuetan, berea bi aldiz ere ospatu dezake;

6


Guraso.eus urtekaria 2017

bat lagunekin eta bestea famili kideekin. Ekitaldi hauek oso noiz behinkakoak balira ez litzateke zertan arazo izan. Baina, zenbat da gure noiz behinka?? Hala ere, aldaketak egin eta aurrera pausuak eman nahi baditugu, jai hauetako osagaiak haurrei era erakargarrian aurkeztea ez da erronka bakarra izango. Hainbat gurasoren trabak gainditzea ere handicap bat izan daiteke. Denok ez baikaude aro honen egoeraz kontzientziatuta oraindik. Espainia mailan 6-10 urte bitarteko haurren %45,2ak gehiegizko pisua dauka. Debekuak ezarri bano, nahiago dut aholku bat eskaini. Ze iruditzen jaialdi hauetan jateko mahaia bigarren plano batetara pasatzea? Hots, jolasak, antzerkiak, dantzak, ipuin kontaketak, eskulanak‌ indartzea aukera jostagarri bat izan daiteke.

7


Guraso.eus urtekaria 2017

Jaten dugunean, jaten gaude? Txikitxoen elikaduraz hitz egitean, aholkuak eskatu edo ematean, oinarrizko kontzeptua ahaztu egiten zaigu: Jaten daudenean, jaten daudela ohartaraztea. Esku artean daukatenaz jabe izatea, daukaten horretaz kontzientzia izatea alegia. Nolako itxura duen jakiak, ze usain duen, ze testura, nondik datorren‌. Baina, heldu bezala, geure buruari erreparatzen badiogu, zenbatetan ohartu gara jaten ari garenaz? Zenbatetan itxi ditugu begiak, aho edo sudur aurrean dugun jakia esploratzeko? Zenbatetan jan dugu mugikor, Facebook edo telebistari begira? Ohartu al gara jan aurreko, bitarteko edo osteko sentsazioak zeintzuk diren? Noizbait ase al gara platera amaitu bano lehen? Hala ere, kontzientzia izate honen garrantzia ez da soilik haurren elikadurara mugatzen. Ezta elikadura arlora soilik ere. Orain arte, jatearen helburua soilik elikagai bakoitzetik nutriente kopuru finko bat bereganatzea dela ulertu dugu. Energia lortzea adibidez. Guraso edo hezitzaileen artean oso nabarmena da irakurketa hau, haurrek hazkuntza egokia izatearen kezkak harrapatuta. Hemen ere elikadura industriak esku hartze sakona izan ohi du. Kezka honetaz baliatuz sortuko dituen produktuak salduko ditu txikitxoen elikadura egokirako beharrezkoak balira bezala (Adibidez; kaltzioa duen txokolatezko opila, burdina ekarpen extra duen patea, frutaren bitaminak dituen batidoa, ..). Egunerokoan burutzen ditugun beste hainbat ekintzekin gertatzen den bezalaxe; jaten gaudenean, ez omen gaude jaten. Ez dauzkagu zentzu guztiak horretara bideratuta. Hau da, ez gaude momentuan momentukoari arreta jartzen. Gauden unea baino pauso bat aurrerago edo atzerago dugu pentsamendua. Esan daiteke jateari (edota jan behar duguna prestatzeari) ahalik eta denbora gutxien dedikatzen diogula. Baina txikitxoenak badute honetarako gaitasun aparta, ez daude oraingo momentua ez denaz okupatuta. Maisu paregabeak ditugu. Hala ere, poliki-poliki gizartean daukagun erritmo eta jokaera honekin, botere hau zapaltzen diegu. Nola? Otordutan pantaila aurrean jarriz dena jan dezaten, erlojupean janez, beraien kabuz jan beharrean geuk emanez, .. Jaten ari diren/garen momentua horretarako espresuki aprobetxatzea komenigarria da. Ekintzari dagokion espazioa eskaintzea. Horretara egotea. Lasaitasun eta armonia inguru batean. Batipat haurrek gose edo asetze sentsazioak ezagutu eta identifikatu dezaten. Beraien beharrez kontziente izateko baliagarria izanik. Egun dugun obesitate pandemia ekiditeko ere, pausu garrantzitsu bat dugu. Izan ere, badirudi, obesitate tasa altu hau gizartearen funtzionamenduaren isla dela.

8


Guraso.eus urtekaria 2017

Artikuluan zehar borobildu nahi den ideia azpimarratu nahiko nuke: nahiz eta egoera nutrizional egoki bat izateko ZER jan garrantzitsua izan, NOLA jaten den ere determinantea da (mastekatu edo zuzen irentsita, sentsazioei erreparatuta, gustuak esploratuta, presaka edo pazientziaz, disfrutatuta, bakarrik edo konpainian, behartuta, zigor bezala ‌). Aipatutako begirada hau aplikatzeak, berriz ere, guraso zein arduradunen partetik inplikazioa bat suposatzen du. Eguneroko erritmoan egokitzeak zaila dirudien arren, poliki-poliki egiten hastea posible da (asteburuak, jai egunak, otorduren bat edo beste, ‌ aprobetxatuz). Gomendio bezala, txikitxoekin praktikatzen hasi aurretik, norbere buruarekin hasteko esango nizueke. Esaten dugunak baino, egiten dugunak indar handiagoa baitu. Irakurri bezalaxe, oraingoan ere ez gara haur elikadurara mugatu. Hauen arduradun direnei ere begirada bat eman diegu. Egiten dugunak eta egiten dugun erak beraiengan ondorioak baitute. Ez ahaztu gu garela eredua. Beraz, jaki batekiko edo beste batekiko izango duten preferentziekin gertatzen den bezalaxe, jateko ekintzan guk aurkeztuko dugun jarreraren arabera ulertuko dute jatordua. Izan gaitezen geure bertsio onena, gure ondorengoak ere beraien bertsio onena izateko. Laster arte.

9


Guraso.eus urtekaria 2017

Maider Garcia de Vicuña

Maider García de Vicuña naiz, ikasketaz Psikologo eta Sexologoa. 2002tik Sexologiaaren esparruan lan egiten dut, tarteka bestelako lanak egin ditudalarik. Hainbat Maider ditut barnean, sexologoa, bi semeen ama, irakurzale, bidaiari, musikari…eta beste hamaika, unean uneko gogo eta baldintzen arabera azalarazten direnak. Bizitza erdia hezitzaile lanetan eman dut, Hezkuntza ez-formalean gaztetan eta Sexuen Hezkuntzan eta honekin bat datorren guztia (izate sexuduna, sexu-identitatea, sexualitatea osotasunean, aniztasunaren aberastasuna, sexuen arteko eskubide berdintasuna…) lantzeko saioak egiten helduaroan, haur eta gazteekin, baita eragile eta gurasoekin ere, honetarako aukerak urriagoak badira ere. Hezitzaile eta hezia naiz aldi berean, dakidana eman eta egunero besteek ematen didatena jasoz. Hala ulertzen dut bizitza, ikas prozesu amaigabe bezala, zeinean egunero, edonork eta edonon zerbait erakutsiko didan. Amatasuna duela 8 urte hasitako ikas prozesu konzientea da, nahigabe ordea, jaio bezain pronto hasi nuena, neska izateak suposatzen zuena ikastearekin batera ama izateko ereduak ere barneratu nituelako. Eta hala nola nabil hainbeste urtetan ikasitakoak ahantziz eta emakume, ama, lagun, bikote, feminista, langile,…izateko bide propioak bilatuz. “Ni” pertsonala, bakarra, berezia, askea eta asea eraikiz. Txikitandik idazteko grina izan dut eta proiektu interesgarri honetan nire aportazio xumea egingo dut hitzez baliatuz, nire hausnaketa pertsonalek zuentzako, beste gurasoentzako, baliagarriak izango direlaren itxaropenaz. Nire hitzetatik bakar bat poltsikoan sartuko bazenute, pozik!

10


Guraso.eus urtekaria 2017

Hasi etxetik eta kalera! Hausnarketarako ariketa xume bat proposatzea bururatu zait, bakoitzak nahi duenean egiteko. Bikotean bizi zaretenentzako gomendioa, bakoitzak bere kabuz erantzun galderak, lasaitasunez erantzuteko patxadaz eta amankomunean jarri baretasun uneren batean. Galdera errazak dira, erantzunak..,.ez hainbeste. Idatzi hau zuen hausnarketak egin ondoren irakurtzea gustatuko litzaidake. Zer da ama izatea? Eta aita izatea? Ama izatea da benetan emakume egiten gaituena? Aita ez den gizona hutsunerik al du bere baitan? Aita/ama izatean gure desioi erantzun diegu? Nork zaintzen ditu hobe umeak? Haurrek titia hartzen duten bitartean amaren parean egon behar dira? Ze ama/aita mota izan nahi dugu? Zer da gizon izatea? Eta emakume izatea? Zer da gurasotasuna?… Badira ama izanda parrandan ateratzeagatik, alde profesionala lantzen jarraitu nahi izateagatik, umeak haurreskolan matrikulatzeagatik edota bakarrik egoteko tartetxoak hartzeagatik errudun sentiarazten diguten pertsonak, ama izatean, momentu horretararte izandako langilea, laguna, kirolaria, parrandazalea…edo bestelakoak desagertu beharko balira bezala. Eta egia da lehen unetan desagertzen direla askotan, lehentasunak haurren beharrak asetzea, fisikoki indarberritzea eta egoera berrira ohitzea izaten direlako. Amatasunaren bitartez zaintzaile, erizain, sukaldari, gauzain…bihurtzen gara eta gehiegitan monopolio osoa gure gain hartzen dugu emakumeok, iturri horretatik ama garen guztiok edan dugulako eta ama izateko eredu estua barneratua dugulako. Ondorioz gure beste behar edo nahiei ez diegu nahikoa erreparatzen. Eta erreparatuz gero, zer? Maiz alboratzen ditugu bigarren mailakoak bailira eta errudun sentituz akaso.

Amatasuna haurra zaintzea da eta horrek ardura berriak sortzen ditu etxean, banatu beharreko ardurak. Baina amatasuna zaintza lanetatik haratago doa, haurraz eta haurrarekin gozatzea da ere eta hori lortzeko premiazkoa da gu ondo sentitzea. Emakumeok, ama izateaz gain, beste “ni” horiek entzuteko eskubidea dugula sentitzea eta lantzea ezinbestekoa dela uste dut. Honekin ez dut “superwoman” eredua aldarrikatu nahi, ez dugu guztia eta denetarik egin behar, ezta gutxiago ere. Honekin ama izatean gutaz ez ahaztearen garrantzia azpimarratu nahi dut, gure beharrak entzutearen garrantzia. Honetarako oinarrizko bi idei luzatu nahi ditut: batetik emakumeok zama banatzeko gai izan behar dugu, batzutan gure diskurtsoan oso argi duguna, ez dugulako hain erraz egiten. Bestetik tradiziozko aitatasun eredua aldatu behar dugu eta horretarako gizonen aktibazioa ezinbestekoa da.

11


Guraso.eus urtekaria 2017

Gutako zenbat emakume eta gizon sentitzen gara feministak?, zenbatek borrokatzen dugu lan baldintza duinen alde?, zenbatek matxismoaren kontra?, zenbatek eskubide eta aukera berdinak lortzeko? Zenbatek errol estereotipatuak hausteko? ‌

Zenbatek aplikatzen ditugu oinarri horiek gure amatasun eta aitatasun kasuan? Emakume guztien eskubideak defendatzen baditugu, zergatik ama bihurtzean gureak ahaztu? Ardurak banatzen ikasi behar dugu eta lehentasunak markatzean gu, emakumeak, amak izateaz gain, beste gauza asko garela argi izatea. Eta gizonek, beste gauza asko izateaz gain, aitak ere bazaretela, horrek dakarren guztiarekin. “Niâ€? guzti horien metaketa da garen pertsona egiten gaituena. Borroka feminista, iraultza gehienak bezala, eguneroko gauza txikitan datza eta amatasuna/aitatasuna bizitzeko moduan ere badu zereginik, nahiz eta batzutan barnean daramagun ama ala aita horrekin eztabaidatu beharko dugun. Kantak dioen bezala‌hasi etxetik eta kalera!

12


Guraso.eus urtekaria 2017

Genitalak bizitzaren zentrotik aterako bagenitu? Genitalak izango balira emakume edo gizon egiten gaituztenak, zakil handikoak gizonago lirateke eta bulbaren kolore, ile kantitate edo ezpainaren zabaleraren arabera neurtuko litzateke gure emetasuna. Ni emakumea naiz txikitatik (oroitzapenak ditudan unetik) hala sentitzen dudalako, ez nuen eraba- ki hori nik hartu; sentitu nuen, puntu. Bulba duten mutilak eta zakila duten neskak definitzeko modu ugari egon arren, guztiak ez dira egokiak: “Emakume izan nahi duen gizona da”, “Neska zen, bainagizon bihurtu zen operatuz”… Ez, ez eta ez. Gizon eta emakume hauek, beste guztiok bezalaxe, txikitatik sentitzen dira sexu bate- koak edo bestekoak, neska ala mutil direla sentitzen dute, nahiz eta jendarteak kontrakoa ikusi, genitaleibegira soilik gaudelako. Transexualitatea ez da pertsona hauen ezaugarria, gure gizartearen ezaugarria baizik, neska eta mutil hauen inguruak (senitartea, eskola, herria, mundua) bere sexu identitatea eta genitalak bat ez etorri arren, neska ala mutil sentitzen direla ulertu eta onartu arte bidea egin behar delako, luzeegia gehienetan. Gure sexu-identitatea, neska ala mutila garen, haurtzaroan deskubritzen da eta egonkor mantenduko da. Aldakorra izango da, ordea, gure emetasun edo gizontasun hori azaltzeko modua. Hau ulertzeko hezkuntza ezinbestekoa da. Material berriak sortzen ari dira, bai gelatan lantzeko, baita etxean gaia jorratzekoak ere. Adibide gisa abenduan argitaratutako Ni Nerea naiz, Nerea Garciak alabaren historia ipuin baten bidez kontatzen duena. Liburu honetan Emaizeko kideak bidelagun izan gara, ikuspuntu sexologikoak pertsonen arteko aniztasuna ulertzeko tresnak ematen dizkigulako.

Zakila duten neskak eta bulba duten mutilak nonahi eta noiznahi izan badira ere, azken urteetan errealitate hau eta ezagutzera emateko esfortzuak biderkatu dira. Adibide gisa urtarrilean zehar Chrysallis EH elkarteak haurtransexualitatea kalean ezagutarazteko martxan jarritako kanpaina dugu, Badira zakila duten neskak eta bulba duten mutilak lelopean. Haur transexualen familiek osaturiko elkarte honek ume hauen bizitza hobetzea du helburu, egoera hobeto ezagutuz, egun pairatzen dituzten oztopoak gutxitu eta edozein umeren moduan bizitzeko.

13


Guraso.eus urtekaria 2017

Kanpaina honen kontrako erasoak izan dira. Autobus markesina batzuk apurtu eta margotuta agertu dira Gasteizen eta Iruñan, besteak beste, eta talde ultraerlijioso batek fiskaltzari eskatu dio Chrysallis EH elkartea adingabekoen kontrako ustelkeria delituagatik salatzea. Hauek guztiek genitalei egin diete so, ustelkeria gorputzean eta genitaletan balego bezala eta ez guztia begi zikinez begiratzen duten pertsona horiengan. Erasoak izan badira, askoz handiagoa izan da jasotako babesa. Gure gizarteak gero eta argiago du transexualitatea ez dela “moda” edo “gaixotasuna”. Guztiok merezi dugu errespetu berdina. Maider Garcia de Vicuñak Emaizeren izenean idatzia Alea aldizkarirako

14


Guraso.eus urtekaria 2017

Feminismoa ekin Ikasturtea hastera doa. Gure seme-alabek, adin batekoak zein bestekoak izan, aurki irakasle eta gelakide berriak izango dituzte eta horrekin batera mezu berriak jasoko dituzte, horien artean neska eta mutil askeak izateko aukerak murriztu ala areagotuko dituztenak. Adinaren arabera egoerak eta horien aurrean jasotako mezuak ezberdinak izango dira. Kontrajarriak maiz. 2 urteko gelan mutil bati hatzazkalak margotzen dizkietela: “ze guapo zauden!” ala “azazkalak neskak bezala margotu dituzu!”, 6 urterekin neska batek futbolera apuntatu nahi duela: “primeran pasako duzu” ala “hori ez da neskentzat”, 10 urterekin neska batekin ligatzeaz aritzean: “Zein da gustuko duzun mutila? ala “zein da gustuko duzun pertsona?”…

Hauek adibide xume eta topikoak besterik ez dira, zoritxarrez nahi baino gehiagotan entzungo ditugunak, baina agerian uzten dute hitzek duten pisua. Azken adibidean argi ikus dezakegu hitz bakar batek erabat aldatzen duela errealitatea. Zein da gustuko duzun mutila? Gustuko duzuna beste sexukoa izatearen beharra barneratzen du, hau da, heterozentrismoaren ideia ari gara transmititzen. Baliteke neska horrek mutil bat gustuko izatea, baina kontrakoa ere baliteke. Gustuko pertsonaz aritzean ez dugu bere erabakia bideratzen, ezta bere askatasuna mugatzen ere eta bere benetako sentimenduak aske ahalko ditu azaldu, eredu konkretu batera moldatzeko beharrik ez duelako sentituko. Ohikoa izaten da kalean, patioan edota gelakideen senitartekoek esaten dituztenen aurrean harridura eta noiznahi amorrua sentitzea. Batzuetan mezu positiboak bidaliko ditugu, gustukoak ez diren horiek konpentsatzen saiatzeko. Bestetan, modu oldarkorrean erantzungo diogu egoerari, ezer onik aterako ez dugularik eta antzaz paso egingo dugu beste hainbatetan, kasuak kasu. Haserrea eta amorruari buelta eman eta lanean jarraitzeko energia bihurtzean dago arrakasta. Irakasleek ere badute zeregina eta zeresana. Badute bete beharreko curriculuma eta gai batzuk landuko dituzte nola edo hala. Hor dago koxka. Irakasteko modu aunitz dago eta feminismoak badu lekua irakaskuntzan, baina sexu eskubideak eta feminismoak behar duen zeharkotasuna ez dago zehaztuta eta irakasle bakoitzaren esku geratzen da hau egunerokotasunean lantzeko ardura. Zorionez, hurrengo ekimenak egiten dituztenak aurkitu ditut bidean eta eredugarri izatea nahiko nuke. Martxoak 8 bezalako egunak aprobetxatuz ikasleekin egunaren etorreraz aritzen direnak, gaur egun lan baldintzen eta eskubideen urraketa ere badela agerian utziz. Modu berean, edozein dinamika 15


Guraso.eus urtekaria 2017

aprobetxatzen dutenak emakumeen papera eta garrantzia historikoa aldarrikatzeko. Asmatzaileak lantzean betiko Edison, Guttenberg… lantzera mugatu ordez, ikasleak emakumeek asmatutako gailuak bilatzera animatzen dituztenak ere badira (Hedy Lamarr-wifi, Mary Anderson-kotxeetako leihatila garbitzekoak, Marion Donovan-fardelak, lanbasa…).

Badira buruketetan amak beti esnea erosi eta aitak beti bizikletan kilometro pila egin ordez, errolak aldatzeko ardura hartzen dutenak, umeen aurrean errealitate anitza aurkeztuz. Jaso ezazue nire eskerrik beroena gure gizarteko txikiak horrela hezteagatik. Etxean ere emakume eta gizon izateko ereduak ikusi eta barneratzen dituzte umeek. Gurasook estereotipoak berretsi edo haustu egiten ditugu, nahiz eta bata zein bestea beti ez egin nahiko genukeen heinean. Ez dugu gure buruarekin haserretu beharrik, ezta amorratzeko beharrik ere. Beharreko garrantzia emanez gero adi egongo gara eta agertuko diren egoerak aprobetxatuko ditugu. Feminismoaren botoia sakatuta mantenduz gero, feminismotik heziko ditugu. Sexuen arteko eskubide berdintasuna eta feminismos eguneroko gauza txikitan lantzeko aukera dugu, eguneroko “buruketetan”, eta aipatutako irakasle horiek bezala, eguneroko egoera arruntetan landu dezakegu. Etxean feminismoa zeharkako ikasgaia izan behar du gure jendartea hobetu nahi badugu. Ume eta gazteekin eredua da edozein sermoi baino eraginkorrago, beraz…feminista izan eta ekin.

16


Guraso.eus urtekaria 2017

Itxaro Mendizabal Amundarain Itxaro Mendizabal Amundarain Ez naiz psikologoa, ez naiz psikiatra, ez naiz nutrizionista, ezta medikua ere. Elikadura nahasteak ezagutzen ditut; batez ere bat, eta bertatik hitz egingo dut. Nire esperientzia eta bizipenetatik atera ditudan ondorioak dira hemen idatziko ditudanak, ez dira egia absolutuak izango‌. bai ordea nire egiak. Ama naiz, bi alaba ditut. Ikasketez Ingeniari Informatikoa, Marketin Digital eta SEOn aditua. Elikadura Pediatrikoan masterra ere badut, baina batez ere bizitzako bidaian ikasle naiz. Ttiklik izeneko ametsari forma emateak asko lagundu dit bide honetan.

17


Guraso.eus urtekaria 2017

Beldurrak jango nau Beti gustatu izan zait idaztea, niretzako terapia moduko bat da. Barruko korapiloak askatzeko garaian ahoz esatea baina errazagoa egiten zait paperean (ordenagailuan) idaztea. Badaramatzat urte batzuk kolaborazio desberdinak eginez, bai on-line eta bai irrati desberdinetan, eta gustatzen zait. Duela hilabete batzuk guraso.eus-etik kolaboratzen hasteko aukera suertatu zitzaidan, gustura jaso nuen berria. Baina idatzi behar nuen gaia zein zen ohartu bezain pronto halako beldur batek gainditu ninduen. ELIKADURA NAHASTEAK, gai potoloa eta zaila. Nire aurkezpenean diodan bezala, oso ondo ezagutzen dudan gai bat da hau. Ez da erraza gaixotasun hau pasatu dugunontzat jendearen aurrean ‘biluztea’. Ez da erraza guretzako pasatutakoa kontatzea, ez baita erraza berriro ere gure pentsamenduak infernura itzultzea. Azkenean horra garamatza eta, horrelako edozein gaixotasunak. Hala ere, gaixotasunetik baino, prebentziotik hitz egitea gustatuko litzaidake. Bizitzako beste arlo askotan bezala, gai honetan ere prebentzioak ikaragarrizko garrantzia duelako. Prebentzioan dago gakoa. Txiki-txikitatik gure seme-alabei oinarri sendoa ematea lortzen badugu, bai autoestimu, bai auto-kontzeptu eta bai bizitzako tresna onak badituzte, zailagoa izango da horrelako edo bestelako buruko gaixotasunetan erortzea. Hogei urte pasa ditut gaixo, nire bizitzaren erdia eta Beldurrak jango nau izenburua jarri diot kolaborazio artikulu honi. Aurten egingo ditu bost urte ondo nagoela. Bidea ez da erraza izan, eta alde batetik pasatutakoa ahaztea gustatuko litzaidake. Baina bestalde, nire esperientziatik hitz egiten badut, agian pertsona bati lagunduko diot…edo biri… edo auskalo! Agian bost izango dira testu hauek irakurri eta barruak mugituko zaizkienak … beraz, mereziko duelakoan nago. Batzuetan idaztea niretzako ez da erraza izango, iraganera buelta bat edo beste eman beharko dudalako, baina beldurrari ez diot jaten utziko, ez! Beldurrari aurre hartu behar zaio eta. Beldurrez josita gauden gizarte honetan hori da aurrena landu beharko genukeena. Saia gaitezen gure beldurrak identifikatzen, eta har ditzagun bidelagun. Beldurrek beti zerbait esan nahi baitigute, entzun diezaiegun eta atera dezagun bertatik gure barruko hoberena. Ni saiatu, saiatuko naiz. Batzuetan ipuin moduan izango da (ikusi Izenik gabeko ipuina), beste batzuetan berriz gutun moduan (Ospitalean gaixo dagoen alabari gutuna). Zuk irakurri, eta esango didazu ea barruan zerbait mugitu zaizun edo ez.

18


Guraso.eus urtekaria 2017

Artikulua sareratzeko erabili genuen argazkia, Kaizen psikologia eta nutrizio zentruaren webgunetik hartu genuen.

19


Guraso.eus urtekaria 2017

Grasa Gaur 7 urteko alabarekin hizketaldi interesgarri bat izan dut. Behobia-Donostia karrera egin nahi dudala eta entrenatzen hasi behar naizela komentatu diot. Hasieran oinez hasiko naizela eta gero, poliki-poliki korri egingo dudala. Bere erantzunak kezkatu nau. ‘ama, zuk ez duzu kirolik behar, ez daukazu grasa nik bezala’. Kirola ongi sentitzeko dela adierazi nahi izan diot, hezurrak, gorputza eta burua ondo egoteko beharrezkoa dala, ez dala bakarrik ‘grasak’ kentzeko.

Nire alaba ez dago gizena, bere gorpuzkera ez da alaba zaharrenarena bezalakoa. Zaharrenak jaten duena erretzen du eta gihar eta hezur da. Hau berriz, ni bezala, beste modu batekoa da. Bat batean nire haurtzarora itzuli naiz. Ni bera bezalakoa nintzen. Zoriontsua eta nintzen bezala izatearekin gustura… Kanpotik jasotzen diren mezuek ordea, minik ematen ez dutela ematen duten arren, denbora aurrera joan ahal min izugarria egin dezakete, eta ondorio latzak izan. Badirudi argala ez bazaude, gizartean lekurik ez duzula, eta hori txikitxikitatik sartu nahi izaten diguten mezua izan ohi da. Nire alaba, oraindik 8 urte ez dituen nire txikia, hasi da dagoeneko bere gorputza zalantzan jartzen. Hasi da dagoeneko kirola ‘grasa’ hori kentzeko egin beharko lukeela pentsatzen. Hasi da sufritzen. Hala ere elkarrizketa nola bukatu den gustatu zait. ‘Baino ama, zuk grasa ona dela esan zenidan ezta?’ eta nik baietz esan diot. Grasa bizitzeko beharrezkoa dela, bizitzarako behar dugula. Pentsatzeko, hezurrak eta giharrak ondo izateko, gorputzeko oinarrizko funtzioak ondo egiteko. Grasa onak eta txarrak daudela, eta horiek ezagutu behar direla. Ez dela berdina oliba olioa edo fruitu lehorrak jatea edo txokolatezko napolitana bat. Irri txiki bat egin dit eta ikastolarako geratzen zen bidea eskutik helduta pozik egin dugu. Badugu elkarrizketa honi jarraipena emateko gogoa eta beharra, eta aukera suertatu ahala joango natzaio hitz egiten. Ez dezala ni bezala bere gorputza gorrotatu. Ez dezala nik sufritu dudana sufritu. Jarrai dezala ‘handitan’ ere horrela, natural, alai eta zintzo izaten.

20


Guraso.eus urtekaria 2017

Haur baten etorkizuna nola zapuztu Beti izan dut niri gertatu zaidanaren zantzu bat, baina pasa den asteburu honetara arte ez naiz hain kontziente izan.

Inoiz ez zait kirola egitea gustatu, edo hori da sinestarazi izan didatena. Atzera begira jarri naiz beste behin, eta konturatu naiz hori ez dela horrela. Txikia(goa) nintzenean gogoko nuen korrika egitea, mendira joatea asko gustatzen zitzaidan, eta baita igerilekura joatea ere.

Ikastolan kiroletan futbolera apuntatu nintzen, lagunekin futbolean jokatu eta ondo pasatzeko asmoz baina, besteak bezalako gorputza ez nuelako, entrenadoreak ez zidan jolasten uzten. Eta egun ona bazuen eta jolastera aterako baninduen defentsa edo atezain jarriko ninduen, baloiak nire gain errebotatzen zutelako (bere hitzetan).

Hau horrela izanda, jolasteari utzi nion, mendira joateari utzi nion, ikastolan soinketa garaian ezer ez egiteko aitzakiak bilatzeari ekin nion ‌ eta honela izan da azkeneko 40 urtean.

Pasa den aste bukaera honetan mendi ibilaldi luze xamar bat egiteko aukera suertatu zait. 10 egun exkax izan ditut egin behar nuela jakin dudanetik, eta 10 egun horiek urduri pasa ditut gai ez nintzela izango pentsatuz. Urduri, haserre, berriro ere txikitako ondorioak/erantzunak jasoko nituenaren beldur. Baina ez, ibilaldia egin nuen. Azkenak izan ginen bukatzen, baina iritsi ginen. Ibilaldia egin ondorengo 2 egunak lur-jota pasa ditut. Egiteak suposatu zidan energia galerak zerikusia izango du, baina buruan dudan borrokak are eta handiagoa. Haserre nago, amorratuta, txikitatik baliogabetu zidatelako aukera polit hau. Txikitatik sinestarazi kirolerako txarra nintzela; eta agian hala izango da, agian ez dut tenisera jolasteko balio edo piraguan ibiltzeko, baina saiatzen ez banaiz ez dut inoiz jakingo.

Kontuz ibili behar dugu txikitatik haurrei ematen dizkiegun mezuekin. Gaitasunak denok ditugu, gaitasun ezberdinak. Haurrak gustatzen zaizkien gauzak egin behar dituzte eta ez badute hasiera batean trebetasunik, baina gustuko badute, aurrera jarraitzera animatu behar dira. Inor ez baita ikasia jaiotzen eta inork ez baitaki zertan den ona edo zer duen gustuko inoiz probatu ez badu.

21


Guraso.eus urtekaria 2017

Gai hau jorratzen duen ipuin herrikoi hau asko gustatzen zait haurrei kontatzeko (eta neuretzako). Niri balio dit. Ea zuri ere balio dizun:

“Baziren behin bi ume ur izoztuaren gainean patinetan zebiltzala. Arratsalde euritsu eta lainotua zen, baina haurrek kezkarik gabe jolasten zuten Bat-batean, izotza puskatu eta haurretako bat uretara erori zen. Beste haurrak, uretara erori zena itoko zela ikusita, harri bat hartu eta izotzari kolpeka hasi zen, izotza puskatu eta bere laguna atera zuen arte. Suhiltzaileak iristean eta gertatutakoa ikusi zutenean, zera galdetu zuten: – Nola egin du? Izotza oso lodia dago, ezinezkoa da harri horrekin eta hain esku txikiekin puskatu izana! Une horretan agure bat agertu eta esan zuen: – “Nik badakit nola lortu duen”… – “Nola?”. Galdetu zioten agureari. Eta honek erantzun:

– “ETZEGOEN BERE ONDOAN INOR, EZINGO ZUELA EGIN ESAN ZIONIK

22


Guraso.eus urtekaria 2017

Zihara Enbeita Zihara Enbeita Gardoki naiz. Ikasketaz kazetaria eta lanbidez ere bai hainbat urtetan. Aspaldion, baina, komunikazio munduan murgilduta nabil eta batez ere sarean atrapatuta. Horregatik Social Media graduondokoa egiten ari naiz Unibertsitat Oberta de Catalunyan. Hiru seme-alabaren ama ere banaiz eta ama izateak sekula amaitzen ez den desikasketa prozesu batera eraman nau, eguneroko inkoherentzietara. Hezkuntzaren inguruko kezkek eta kazetari zein komunikazio senak bat egin eta proiektu txiki bat jarri dut aurten martxan: Lagundu nire kabuz egiten. Inguruko guraso eta irakasleekin elkarbanatzen ditudan kezkak sarean elkarbanatu eta apurka apurka komunitate bat sortzea helburu. http://lagundunirekabuzegiten.com/ https://www.facebook.com/Lagundunirekabuzegiten http://www.scoop.it/t/lagundu-bakarrik-egiten-hezkuntzaz-hazkuntzaz

23


Guraso.eus urtekaria 2017

Desikastearen albo kalteak “Orain dakidana jakin izan banu orduan‌â€? Zenbatek eta zenbatetan errepikatu dugun ditxosozko esaldi hori. Eta geure burua zigortu ere bai, gure semealaben egunerokoa bestelakoa litzatekeelako, zoriontsuagoak liratekeelako, hura egin izan ez bagenu edo bestea egin izan bagenu. Eta bai, desikastea aberasgarria da, deskikasketa ibilbidea zoragarria da, beharrezkoa ere bai, hainbatetan aipatu dudan legez; baina albo kalteak ere badakartza, zoritxarrez. Ordura arte ikusi gabekoak ikusten ditugu, ordura arte zirenak ez dira dagoeneko gehiago izango. Ta gure seme-alaben zoriontasuna da jokoan dagoena. Dugun altxorrik handiena. Eta ez dago atzera bueltarik. Urterik garrantzitsuenak joan dira. Ta guk ez diegu behar zuten dena eman. Edo gehiegi babestu ditugu. Edo ez dugu entzuten jakin.

Desikastearekin batera euren beharrizanak zeintzuk diren, eurek behar dutena zer den ikasten dugu eta hori ematea gure esku badago ere neurri handi batean, etxetik kanpo dena ez dago gure esku eta eman ezin diegun horregatik zigortzen dugu geure burua. Bai zigortu. Guk beraiek sekula zigortuko ez genituzkeen moduan. Horixe desikasketaren albo kaltea. Eta batzuetan gaiztoegiak gara geure buruarekin. Nire kasuan hala geratu izan da behintzat. Desikastearekin batera erruduntasun sentimendu hori hazten joan da. Ahaztu gabe berezkoa dirudien guraso (ta areago ama) perfektua izan beharraren presio hori. Gure osabak behin esan zidan ez dagoela dena ondo egingo duen gurasorik, baina denok nahi dugula gure seme-alabontzat onena. Eta arrazoia eman nion orduan eta orain ere eman diezaiokedan arren, badaezpada perfektua izaten ahalegindu naiz behin eta berriro. Ekin ta ekin. Zeren truke? Errespetua eta konfiantza. Horixe da seme-alabek behar dutena eta horixe geure buruekin behar duguna. Hanka sartzeko aukera zor diegu eta zor diogu geure buruari. Ta egin gabekoei baino egindakoengan arreta jartzea. Gure seme-alabekin egiten dugun legez. Ta desikasten jarraitu. Ezin duguna da motxila pisutsua gainetik kentzearen truke, bestelako pisurik hartu. Biderako oztopoa baino ez da eta. Horixe da hartu dudan bidea. Motxila ahal denik eta txikienarekin bidaiatzea. Ahal denik eta ondoen egiten ahalegindu. Neure burua epaitu gabe. Errespetuz eta konfiantzaz. Eta detaile txikiez, memento txikiez gozatu. Konturatzeko perfektua ez denak zein eratako perfekzioa sortu dezakeen. Ta guk bidean galdu genuen sormena eta irudimena sekula galdu ez ditzaten bidelagun izan, lekua eskaini eta erremintak eman. Euren mundua nahi duten kolorekoa eraikitzen jarrai dezaten. Eta beste leku batzuetan gauzak ezberdin egiten badira ere, izan dezatela babesleku bat. Jakin dezatela badela eurek 24


Guraso.eus urtekaria 2017

nahi dutena izateko aukera ematen dien leku bat. Diren modukoak direlako maite dituzten leku bat. Eta hortik abiatuta konkistatu dezatela beste dena. Bakoitzak bere bertute eta gabeziekin. Eta ahal dela nire motxilarik gabe.

25


Guraso.eus urtekaria 2017

Dorleta Kortazar Gauza asko naiz, tartean ama eta ipuin kontalaria. Behinola , amatasuna ezagutzeaz bat ipuinen magiak ere harrapatu ninduen, eta ordutik hor nabil, bizitzaren kondairetan ezkutuko bidaiaren bila, nire egunerokoari kolorea eta bizipoza ematen dioten altxorren atzetik.

26


Guraso.eus urtekaria 2017

Ipuinen boterea Maite ditut ipuinak: maite dut ipuinak kontatzea; maite dut ipuinak irakurtzea; eta batez ere maite dut ipuinak entzutea. Nire buruari egiten diodan oparia da; ziztu bizian doan mundu zoro honetan atsedenerako tarte bat hartzeko aukera da, deskonektatzeko. Eta askotan semearekin partekatua izaten da tarte hori. Oherakoan elkarrekin ipuinak kontatzea edota irakurtzea bion artean eraiki dugun lotura afektiboaren zati da, zati garrantzitsua eta ederra, gustagarria. Bularretik ipuinetara salto egin genuen ia ohartu gabe. Eta guretzako gauza asko dira ipuinak, baina batez ere besteari elkarrekin egoteko tarte bat eskaintzea da. Elkarren ondoan eserita, kontaktuaren epelean, fantasia bera partekatzea.

“Nik ez dakit ipuinik kontatzen!!” sarri entzun izan dudan esaldia da hainbat gurasoren ahotik; edota semeari zuzenduta: “zuk bai zortea zuk, egunero etxean ipuin kontalari bat izatea, zuretzako bakarrik”. Baina gure haurrek ez dute etxean ipuin kontalari bat nahi; erreferentziazko heldu bat nahi dute, ipuinaren inguruan sortzen den gainontzeko guzti hori eskainiko diena: beraiekin egoteko tartea izango duen gurasoa, presak eta mugikorra alde batera utzi eta magalaren goxotasuna eskainiko diena, etxerako lanek agindutako irakurgaia izango ez den istorio ederra partekatzeko. Ipuinen edukia, garrantzitsua izanik, askotan gure haurrentzat gutxienekoa delako. Ipuinak gauza asko dira:

Gurasoekin lotura afektiboa eraikitzeko bidea izateaz gain, egunerokoan geldialdia egiteak, norbere barrura begiratzeko aukera ematen digu. Ipuinek hitza jartzen die gure barruan gertatzen diren gauzei: gure beldurrei, desirei, kontraesanei, alaitasunari, bizipozari, … gure emozioei. Eta haur baten garapenerako hau ezinbestekoa da: haurrak identifikatzen jakitea bizitzen dituen errealitateen aurrean zer gertatzen zaion, zergatik gertatzen zaion, … Eta ez dela munduan bakarra hori gertatzen zaiona, ezagutu berri duen pertsonaiari ere gertatzen zaiola. Eta pertsonaia horrek asmatu duela zer egin, nola jokatu, eta irabazle irten dela bere abenturan.

Ipuina ispilua da: aukera ematen digu, dio haurrari, bizitzari kanpotik begiratzeko. Ipuinaren protagonistaren eskutik egiten du bizitzako bidaia, eta aukera ematen dio distantzia batetik gauzak ikusteko, aztertzeko eta ondorioak ateratzeko. Distantzia honek, segurtasun gune bat eskaintzen dio haurrari.

27


Guraso.eus urtekaria 2017

Ipuinen bitartez,eguneroko bizitzari aurre egiteko erremintak eskuratzen joan daiteke modu dibertigarrian. Ipuinak egintzen ondorioak erakusten dizkio haurrari: egintza konkretuek ondorio batzuk dituztela,desioek emaitzak dituztela, ereiten duguna jasotzen dugula. Horrela, haurrak gai dira ipuinen bitartez ondorioztatzeko zer dagoen ondo, zer ez dagoen ondo eta jokamolde konkretu batek ondorio jakin batzuk dakartzala. Gainera, ipuinetan txikiak dira garaile, ahulak eta jakintsuak izan ohi dira irabazle, boteretsuaren eta maltzurraren aurrean. Eta hau izugarri tresna ederra da haurren jabetze prozesurako. Ipuinak bide eman diezaguke errazak ez diren gaiez aritzeko: zer garen, nondik gatozen, nora goazen ‌ Ipuinek askotan zailak zaizkigun gaiak jorratzen dituzte: bizitza, heriotza, aniztasuna, gatazkak, desioak, emozioak, sexualitatea ‌ eta lagungarri izan daitezke gure haurrei beren zalantzak argitzeko, edo guraso moduan arduratzen gaituzten gauzez aritzeko. Ipuina artea da, hitzak jostearen artea: hitzen esanahiak, hitz berriak, euskalkiak, errimak, melodiak, hitz-korapiloak, asmakizunak, ‌ Gure amamek eta aittittek utzi diguten ondarea mantendu, gorde eta txikienei transmititzeko ardura dugu. Ipuinek irudimena eta jakin mina pizten dituzte. Era dibertigarrian edukiak ikasteko bidea dira: jakintzak barneratu, kultura eta zibilizazio ezberdinak ezagutu, gertakizun historikoen berri izan, ‌ Eta batez ere ipuinak gozamena dira: irudimenaz eta fantasiaz gozatzeko aukera paregabea, maite ditugun txikiekin gozatzeko aukera. Ez pasatzen utzi!!!!

28


Guraso.eus urtekaria 2017

Nerea Mendizabal Harremanen arteko komunikazioa lantzen dihardut azken 10 urtetan. Haur, guraso eta irakasle/hezitzaileekin lanean aritu ondoren, egun, edozein erlazio motan asetzen gaituen komunikazioa bultzatzea dut helburu. Bilbon Gizarte Hezkuntza eta Psikopedagogia ikasi nituen eta, ondoren, haur masajean espezializatu nintzen Bartzelonan. Duela urte batzuk hasi nintzen hitzik gabeko komunikazio hau, kontaktuaren bidez haur masajeko ikastaroak eskaintzen Gipuzkoako herrietan eta orain, honetaz gain, ahozko komunikazioarekin buru-belarri nabil, komunikazio ez bortitzaren eredua oinarritzat hartuz. Konbentzituta nago heziketa aurretik bata bestearengandik urrutiratzen laguntzen dituzten oztopoak lantzeak heziketa eta ikasketa esanguratsuak izatea bermatu dezakela. Guraso eskolak ematen ditut Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat herritan. Hitzaldien eta ikastaroen bidez komunikazioa eta prebentzioa lantzen ditut heziketaren arloan. Bi haur ditut, eta ama izateari garrantzi handia ematen diot nire jardunerako. Esan dezaket askoz gehiago ikasi dudala ama naizenetik, bai ama izatearen esperientziagatik, bai eta ama izan ondoren sortutako interes eta beharren ondorioz jaso dudan prestakuntzagatik ere. Psikopedagogoa, gizarte hezitzailea, haur masaje guraso/hezitzaileen arteko harremanetan aditua.

29

hezitzailea,

ume

eta


Guraso.eus urtekaria 2017

Guraso seme alaben elkar ulertzea: Exijentziatik bat egitera Exijentziatik eskatzen ari garenean, haurra matxinatzea eta oposizioan egotera gonbidatzen dugu. Modu honetan guda aurreikusia dago. Helduak, exijentzi horren atzean dagoen beharrak deskubrituz eta haurraren jarrerarekin bat eginez benetako komunikaziorantz bidea egin genezake. Eta hau izan daiteke, bion interesak kontutan hartuko duen irtenbide bat topatzeko modurik eraginkorrena. Nola bat egin haurrarekin, nik nahi dudana egiten ez duenean? Adibidez, haurrak ez du ilea moztu eta dutxatu nahi eta amak telebistarik ezingo duela ikusi esan dio hori egin arte.

Haurra: Nik kriston famili kaka daukat Ama: familia kaka daukazula? Zer egiten du ba zure familiak kaka izateko? H: eske, ez banaiz dutxatzen eta ilea mozten, ezin dut telebistarik ikusi A: aaaahhh…, eta zuk telebista ikusi nahi duzu, dutxatzea erabaki edo ez, ezta? H: baaaaaaii, ta zuk esaten didazu ilea moztu eta dutxatu arte ez didazula utziko, ta hori kriston kaka da! A: noski, ze zuk zeuk erabaki nahiko duzu noiz dutxatu edo noiz ilea moztu, edo hori egitea nahi duzun edo ez, ezta? eta ez zure gustukoen duzun jarduera horrekin baldintzatu. Hori da? H: ba bai, ta hori txantajea da… gero nik esaten dizudanean nere gauzak jasotzen badizkidazu 10 muxu emango dizkizudala, zuk gauzak ez dituzula horrela egin nahi esaten didazu. A: ya…. Eta hori ez zaizu juxtua iruditzen… Egia da bai, batzutan ez dudala jakiten nola lortu neretzat importantiak diren gauzak eta modu horretan egiten ditudala…. Zergatik uste duzu horrenbeste nahi dudala zuk ilea moztu eta dutxatzea? H: igual ni zikina banago etxea zikinduko dudalako… A: bueno…, etxea txukun edukitzea gustatzen zait, bai. Honekin batera, zu txukun eta politta egotia nahi det jendea zure ondoan gaudenok zurekin gustoa egoteko, ze usain txarra eta zatar daudenen pertsonen ondoan egotea ez da hain atsegina… Ta egia esango dizut. Batzutan kalanbrea sartze zait kaleko jendeak ze pentsatuko duen neregatik, « halaaaa, baino nola lezake semea hain zikin edukitzea ama honek, ze ama txarra den! ». H : dutxatzea ez zait importa baino ez dut nahi ilea moztea… eta ez dut nahi telebista ikusi gabe gelditu

A: zuk esan hau al den esan nahi duzuna: Zuri fastidiatzen dizuna egin nahi ez dezun zerbait egin behar izatia da? bestela ondorio txarragoak izango ditulako? H: baiii, ze moztu arte ezin dut ikusi

30


Guraso.eus urtekaria 2017

A: ya, eta hori nik erabaki dudalako, ezta? H: eske, heldua izatea kriston txollua da! A: ya… ze inpotentzia eta etsipen, ezta? Zuk ikusten dezu hemen helduak hartzen dituela erabakiak eta zuk ere zuri dagozkizun gauzetan erabakitzeko aukera izan nahi dezula, ezta? H: bai. A: ta zuk zer erabakiko zenun, ilia ez moztea? Edo beste momentu batean moztea? H: neri ez zait axola moztea baino aspertu egiten naiz, asko tardatzen duzu A: ya, zuk nahi duzuna mozteko momentua azkarra izatea da edo behintzat dibertidua, ez? H: bai, eske aspertu egiten naiz… A: Ea ondo ulertu dudan… zuk esango didazu, eh! Ilea moztea aspergarria eta luzea egiten zaizu, baina prest egongo zinateke mozteko, baldin eta momentu hori eramangarri eta dibertigarri egiteko modua aurkituko bagenu. Eta aurkitu edo ez, telebista ikustearekin ez banuke baldintzatuko. Ez dakit hori al dan esan nahi didazuna? H: bai. A: bale, ni ere desiratzen nago eta gusto handiz nahi det gure neuronak martxan jartzia momentu hori atseginagoa izateko… Bion artian sortu ditzakegu. Ba dezu ideiarik? H: ba…. Ilea mozten ai zean bitartean ipuin bat edo… baino ez, ze ipuin asko beharko dira ze asko tardatzen dezu,… ta ez. A: ze iruditzen, aitari zurekin kartetan jolasteko eskatzen badiogu moztu bitartean? H: baino ezin da, ze eskuak toalla barruan edukitzen ditut, ze bestela ilea erortzen zait eta hazkura ematen dit… A: ya, ba orduan kartetan ez H: badakit!! telebista ikusi bitartean moztu ilea! A: baleeee! noski! Hola biok nahi genuena batera egin dezakegu gainera!!! Exijentziatik eskatzen ari garenean, haurra matxinatzera eta oposizioan egotera gonbidatzen du gure jarrerak. Modu honetan guda aurreikusia dago. Batetik, bi irtenbide bakarrik daude, ilea moztu eta dutxatu edo ez. Bestetik, heldua edo haurra inpotentzia, desesperazio eta frustrazioz beteta geratuko dira nahi duten hori ez lortzearren eta ulertuak ez izatearren. Amak, guda honetatik irteteko aukeraketa bat egin du, gelditzearekin eta bere exijentziaren atzean zer dagoen ikusiaz eta haurraren oposizioarekin bat eginaz, ezezko horren atzean zerri baietz esaten ari den deskubritzen duenean. Orduan hasten da benetako komunikazioa eta beraien arteko armonia berreskuratzen da. Honek eramaten ditu egoera horretarako mila irtenbide daudela ohartzera eta haurraren sormen, fantasia eta imajinazioak bientzat komenigarri, praktiko eta burutsuarekin topo egiteko aukerak zabaltzen dizkio. Ez balute irtenbiderik topatuko ere, elkarren arteko ulermenaren, bakoitzaren ezagutzaren eta bategite horren gozamena edukiko lukete eta hori da, ziurrenik harremanean faltan botatzen dugun elikagai nagusietako bat. Eta dudarik gabe, gure seme alabei eman diezaiokegun inbertsio eta oparirik baliotsuena.

31


Guraso.eus urtekaria 2017

Guraso errespetagarriak izatea, haur errespetagarriak izateko biderik zuzenena izan daiteke. Geure eta gure haurraren jokaerak ulertuz eta hauei erantzunaz, konfiantzazko oinarriak eraikiko ditugu. Giro honetan oinarritutako haziak, norberaren beharrak errespetatuak diren momentuan, bizitza osasuntsu eta eraginkor baterako aukera askoz gehiago izango ditu. Konfiantzazko oinarri hau da autoestimu indartsu baten eta elkar errespeturako klabea, gurasook seme alabentzat nahi duguna, dudarik gabe.

32


Guraso.eus urtekaria 2017

Nahia Alkorta Nahia Alkorta Elezgarai naiz, Sabeletik Mundura webgunearen atzean dagoen bihotza. Ama-haurren akonpainamenduan, haurdunaldiko eta jaiotzako galeretan, edoskitzean eta soinean eramatean aholkularia. Haurdunaldi aurretik haurrak 3 urte bitarterako haurdun dagoenaren, bikotekidearen eta ingurukoen eta haurtxoaren beharretan espezializatua.

33


Guraso.eus urtekaria 2017

Haurrak soinean eramateko asmoa duzu? Haur (zein helduontzat) kontaktua behar primarioa da, oso garrantzitsua. Are gehiago, jaio berrien lehen 1000 minutuetan (http://www.guraso.eus/1000minutu-2/) ezinbestekoa da eta kontaktuak berak onura fisiko zein emozional asko eskaintzen ditu (hemen gehiago) Haurrek ezinbestekoa duten kontaktu fisiko hori eskaintzeko bideak asko badira ere (besarkadak,kilimak, masajea, besotan hartzea…) segurtasunez eta beste ekintza batzuk egiten ditugun bitartean,kontaktu fisikoa eskaintzeko bide erraza da haurrak soinean eramatea. Baina nola hasi haurrak soinean eramaten? Lehendabizi, ez zaitez fidatu haur eramaile zehatz bat saldu nahi dizun pertsonaz. Familia bakoitzaren beharrak desberdinak dira, eta zorionez, merkatuak haur eramaile desberdin asko eskaintzen ditu gaur egun (informazio gehiago hemen). Haurraren ezaugarriez gain, har itzazu kontuan haur hori eramango duten helduen ezaugarriak ere: zer nahiago dute, lesiorik duten edo ez, zertarako nahi duten haur eramailea, haur eramailerik erabili duten, zein urte garai den… faktore askok eragin dezakete eta. Lagun, bizilagun edo dendariari balio izan dionak ez du zertan zuentzat egokia izan. Zein aukera daude?

Jaiotzetik erabil daitezken haur eramaileak asko dira: • Fularrak: elastikoak (9-12 kilo inguru arte), semielastikoak (12-15 kilo inguru arte) edo zurrunak (haur handiekin ere erabilgarriak). • Bandolerak. • Motxila ergonomiko ebolutiboak (haurraren neurrira erabat egokitzen direnak). • Mei-tai ebolutiboak (haurraren neurrira erabat egokitzen direnak). Aldiz, merkatuan dauden haur eramaile batzuk ez dira aukerarik egokiena: motxila ez ergonomikoak eta egokitzaileak dituzten motxilak adibidez. (Informazio gehiago hemen: http://sabeletikmundura.eus/soinean/nola-ez-da-eraman-behar/) Haurra hazi ahala eta bere kabuz eseritzeko gaitasuna lortzen duenean, motxila ergonomiko ohikoak, onbuhimoak eta mei-tai ez ebolutiboak ere erabiltzeko egokiak izango dira (18-24 hilabete inguru arte irauten dute posizio egokian). Ondoren, fular zurruna, motxila/ mei-tai ebolutiboak edo motxila toddlerrak (handientzat eginikoak) ere erabili ahal izango ditugu. 34


Guraso.eus urtekaria 2017

Haur eramaile guztiek eskatzen dute ondo erabiltzen ikastea. Akaso, gurasotasuna ez da ikasketa garai izugarria? Eta nola aukeratu guretzat egokia?

Sarean informazio fidagarria eskaintzen duten iturriak bilatu. Gazteleraz Red Canguro Elkartea duzu, 12000 erabiltzailetik gorako facebook kontsulta taldearekin eta Gipuzkoan zein Nafarroan talde presentzialekin. Soinean eramaten aholkularitza profesionala bila dezakezu, soinean eramatearen inguruko formazio espezifikoa eta eguneratua dugun pertsonak, geroz eta gehiago gara. Aholkulari batek beti, lehendabizi zure beharrei erantzungo die, inoiz ez da salmenta izango helburua. Eta beti, zure haurra eta zure ongizatea zuen ardura denez, esaten dizuten hori zalantzan jarri eta informazioa egokia den edo ez ikertzera gonbidatu nahi zaitut. Zer izan behar dut kontuan?

Hautatzen duzun haur eramaile hori, ondo ezagutu. Jaso bezain laster GARBITU (eskuz garbitzeko ohiturarik ez baduzu, garbigailuan programa suabe batekin eta leungarririk gabe, kolpeak eman ditzaketen osagai guztiak babesturik), haurrak ziur ahora eramango duela eta ez dakigu fabrikatik zer ekar dezaken oihalak eta. Gainera, garbitzean, asko leuntzen dira. Lehen probak panpin batekin egin ditzakezu, zu lasai sentitu arte. Ez zenekiel zertarako oparitu zizuten hartzatxoa? Orain badu helburu garrantzitsu bat Haurraren eta zure posizioa egokia dela ziurtatu. Haurraren pelbisak ondo kokatua egon behar du, bere irekidura naturalean eta zurekin kontaktuan perinea duelarik (ez pubisa). Belaunak, aldaka baina apur bat gorago eta oihala belaunetatik ateratzen delarik. Bizkarrak, jaio berriengan borobildu itxura hartuko du, eta gutxinaka, borobiltasun hori aldatuz joango da.

Oinak beti haur eramailetik kanpora dituelarik kokatu behar da haurra. Eta ez ahaztu ZU ERE OSO GARRANTZITSUA ZARA. Eroso eta pisua gorputzera itsatsita sentitu behar duzu. Makurtzen zarenean, pisua urruntzen bada, tentsioa falta du haur eramaileak. Altuera egokia, muxu ematera iristen zaren baina nahi gabe kokotzaz joko ez diozun hori da. Eta batez ere, GOZATU. Kontaktu fisikoaren onurak biek nabarituko dituzue, eta distantzia labur horretan ematen diren begiradek urrea balio dute. Baduzu soinean eramatean gertatu zaizun anekdota maitagarririk? Barregarririk? Zalantzarik baduzu, gustura lagunduko dizut.

35


Guraso.eus urtekaria 2017

Haurtxoentzat arropa: zein aukeratu? Udazkenarekin batera etxeko arropa guztiei astindu bat eman eta txikiak geratu direnak antolatzen igaro ditugu zenbait egun (zeinen azkar hazten diren!), ondo daudenak eta gorde nahi ditugunak haizerik gabeko poltsatan, ondo daudenak baina ez ditugunak gorde nahi emateko poltsatan eta oso zaharkituak edo hautsitakoak eskulanetarako oihal bihurtu dira. (zeinen azkar hazten diren!).

Arropak gorde ahala ohartu naiz zenbat geratu diren praktikoak ez izateagatik erabili gabe, politak izanik ere, berri-berri erosotasun eta segurtasunak beti egon behar duelako estetikaren aurretik eta Guraso.eus-en idazteko aukera baliatu nahi dut, haurtxoentzat arropa hautatzeko zenbait gako zuekin partekatzeko.

Ez erosi ia arroparik haurra jaio aurretik. Sarri, arropa txikia geratzen da haurra jaio aurretik edo jaio eta egun gutxira, hobe da benetan nolakoa den ikusitakoan eta lagun eta familiakoek emateko zuten arropa guztia jaso ondoren, benetan behar duzuena erostea.

Ez erosi kapela duen jertserik lehen 2-3 urteetan. Kapela traba iturri bihurtzen da bai kotxeko segurtasun aulkietan, kapazo edo paseoko aulkitxoetan eta haur eramaileetan. Gainera, sarri, haurraren buruarentzat txikiegia edo handiegia izaten da kapela. Hobe negurako kapela epel bat eta udarako eguzkitik babestuko duen solte bat. Kremailerarik gabe, hobe: kremaileradun arropak estetikoki politak izan badaitezke ere, deserosoak izaten dira haur txikientzat hartzen dituzten formengatik eta harramazkak egiteko arriskua dute (haurrari edo ingurukoei). Botoi txikiak = itotzeko arriskua: kontuz botoi txikiak dauzkaten arropekin, askatu eta oharkabean ahoan amaituz gero itotzeko arriskua dago eta. Ehun naturalak erabili, haurraren termo-erregulatzeko gaitasuna mugatua da eta hobe sintetikoak ez diren arropak erabiltzea tenperatura egokia mantentzen laguntzeko, gainera, dermatitisa sintetikoen laguna izan ohi da (kontuz futbol taldeen modako arropa sintetikoekin). Garbitu erabili aurretik: beti, dena. Arropa, jostailuak, janaria, haur eramaileak, kotxeko aulkitxoaren babesleak, izarak… erosi duzun edo utzi dizuten guztia garbitu haurrarekin kontaktuan jarri aurretik, azalaren bidez, edo ahoaren bidez -gogoratu dena zurrupatzeko ohitura dute-, hautsa edo beste produktu toxikoen hondarrak sar daitezke bere gorputzean.

36


Guraso.eus urtekaria 2017 

Bi pieza bakarraren ordez: oinetatik sorbaldetaraino doazen arropak, buzoak, petoak… ez dira erosoak egunez erabiltzeko. Haurra besotan hartzen dugunean, soinean daramagunean edo bularrean edo biberoia hartzeko kokatzen dugunean, oinetatik edo sorbaldetatik estutzeko arriskua dago, gorantz tiratzekoa eta ez dira eroso egoten. Hobe beti oinak libre uzten dituzten arropak. Galtzerdiak? Guraso askoren borroka izan ohi da galdutako galtzerdi eta zapatatxoena. Neguan, leotardoak erabiltzea (ehunak eta goxotasuna zainduta) ideia ona izan daiteke. Gaur egun badira galtzerdiak heltzeko osagarri batzuk, pertsonalki, oina estutzen dutela pentsatzen dut, baina familia askorentzat erosoak dira. Zapatak: haurtxoek ez dute zapatarik behar oinez ibili arte, hobe leotardo + galtzerdi lodi bat, edo patuko lodi batzuk, zapatak baino. Badira oinutsik ibiltzeak garunaren garapen egokiagoan laguntzen duela azaltzen duten zenbait ikerketa. Pixoihala: oihalezkoak erabili nahi badituzu, ez erosi mota berdineko bat edo bi baina gehiago hasieratik. Hobe da sistema desberdinak frogatu eta eroso zaizun horretan inbertitzea. Erabili eta botatzekoentzat, gomendio bat, bizkarrean geratzen den zatiaren goiko ertza barnerantz tolestu kaka bizkar osoan banatzea ez baduzu nahi Lotarako arropa: Ez erosi beroegiak diren arropak lotarako. Haurren gorputzeko tenperatura ez da apenas jaisten lo daudenean, eta beroa izan ohi da sarri esnatzearen arrazoietako bat. Eta bide batez, ez jarri manta eta estalki gehiegi ere.

Eta amaitzeko, helduen arroparen inguruko gomendiotxo batzuk:

 

37

Botoiak, kremailerak, tatxuelak…: kontuz halakoak dauzkaten arropekin haurra besotan hartu edo soinean daramazunean. Bularra emateko asmoa baduzu o Lepo zabaleko kamisetak bularra goitik ateratzeko gai bazara. o Azpian tiradun kamiseta estuak, bularra emateko gainean duzuna altxa behar baduzu gerria eta sabelaldea ez hozteko. o Kontuz soinekoekin, sarri bularra emateko arazoak sortzen dituzte ez badaude horretarako prestatuta. o Edoskitzerako prestatutako arropa geroz eta gehiago eta estilo anitzekoa dago gaur egun. o Bularretakoak, haurdunaldian zehar erosten badira, sarri ez da neurri egokia izaten. Eroso zaizuna topatzea zaila izan daiteke, pazientzia, topatuko duzu. o Nahi gabe irteten den esnea xurgatzeko babesle mota desberdinak daude, ehun naturalezkoak erosoak izan ohi dira eta oso erraz garbitzen dira.


Guraso.eus urtekaria 2017 

Pazientzia haurdunaldiaren ondoren zure gorputza ez da berdina, lasai hartu eta gozatu zure gorputz berriaz.

Eta zuk, zein arropa erosi eta erabili gabe gorde duzu berriro kaxetan?

38


Guraso.eus urtekaria 2017

Jabier Agirre Jabier Agirre Lasarte naiz, Donostian jaio nintzen 1952ko martxoaren 6an eta betidanik bertan bizi naiz. 3 urterekin eraman ninduten andereño Karmele Esnalen ikastolara, 8 urte bete arte, ondoren Santo Tomas Lizeoan egin nituen unibertsitateko aurreko ikasketak (batxilergoa, lehen mailakoa eta maila gorenekoa, eta Preuniversitario izeneko urtea; beste sei lagunekin batera guk osatu genuen 1969an Lizeotik irtendako aurreneko promozioa). Jarraian Medikuntzako ikasketak etorri ziren Bilbon, gorabehera ugariko urteak (Burgosko prozesua tarteko), baina urte ederrak hala ere, lagun giro bikainean egindakoak. Eta utre haien oroigarri, orduko ikaskide lagun talde harekin bizpahiru bazkari eta sagardotegi egiten jarraitzen dugu azken hogeitaka urteotan, bakar bat ere galdu gabe. Berehala sortu zitzaidan lanean hasteko aukera, Antiguoko anbulatorioan aurrena, oheburuko mediku bezala, baina horrekin batera eta gure osaba pediatra zela aprobetxatuz, hari laguntzen hasi nintzen, berak etxean zuen kontsultan. Eta horrelaxe egin nituen urte mordoska bat, apurka-apurka euskara medikuntzaren lekua hartu eta nire lan-ordu gehienak betetzera iritsi bazen ere. Izan ere, urte batzuk lehenago (1977an) sortu zen Unibertsitate Zerbitzuetako Euskal Erakundetik, UZEItik deitu zidaten, ea Medikuntzako hiztegi bat lantzeko hasitako lanean parte hartuko nuen galdezka. Eta hasieran ordu batzuetako zuzenketa-lana besterik ez zena, arduraldi osoko lana bilakatu zen urteen poderioz. Eta horrela, hainbat hiztegi osatu ditugu urte hauetan: Liseriketa hiztegia (gerora Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuak hitz hori ukatu eta Digestio mailegua hobetsi bazuen ere), Arnas aparatua, Pediatria, Kardiologia, Ginekologia, Gaixotasunen hiztegia, Otorrinolaringologia (ORL), Desgaitasunen hiztegia, edo Onkologia, jadanik argitaratutakoak bakarrik aipatzeko. Baina aurrekoekin batera, dibulgazio lana ere aipatu nahi nuk. Betidanik izan naiz “saltsero” samarra, eta ezetz esatea kosta egin zait beti. Beraz, ez da harritzekoa urte haietan sortu ziren euskal komunikabideetatik deika hasi zirenean, ea osasunari buruzko lanak euskaraz egingo nituen eskatuz, gustu handiz esan niela baietz. Eta horrela hasi zen oraindik ere amaitu ez den lankidetzen sail luzea: Herri Irratian izan nuen hasierako “bataioa” (Joseba Jauregi eta Alberto Iturbe lagunekin batera, irratiko Txaro Arteaga, Julian Beloki eta Iñaki Zubizarretak gauerdia baino pixkatxo bat lehenago egiten zizkiguten galderei zuzenean erantzunez, hura ausardia gurea!), eta atzetik etorri ziren Euskadi Irratia, ETB, Egin, Argia, Elhuyar, Emakunde, Egunkaria, HABE, Habe-Osatuz, Berria edo Txatxilipurdi bezalakoak, baina beti osasunaren inguruko gaiak jorratzeko, kasuaren eta bezeroaren arabera nire jarduna egokituz, edo horretan saiatuz. Esan dizuet lehen ere ezetz esaten ez dakidala!

egokia da, 12 kiloko zama eraman baitezake umeak horietako baten barruan, inolako arazorik gabe.

39


Guraso.eus urtekaria 2017

Txitxareak Oxiuruak tamaina txiki eta kolore zuriko har batzuk dira, sarritan haurtxo eta umeen hestean parasito bezala bizi direnak. Egoera horri normalean “txitxareak edukitzea” esaten dio jendeak kalean eta oxiuriasia, aldiz, medikuek. Ipurdiko azkura izaten da sintomarik nabarmenena, eta umeak hatz egitean ipurdian urratuak edo lesioak sortzeraino irits daiteke. Oxiuriasia nahiko arrunta da haurtzaindegi eta eskoletan, eta ohikoa da familia berean kasu bat baino gehiago gertatzea anai-arreben artean. Baina zorionez, infekzioa erraz diagnostikatzen da, eta tratamendua eraginkorra izan ohi da. Zer esan nahi du medikuak “umeak txitxareak dauzka” dioenean? Herri hizkeran txitxareak (edo baita bizioak ere Bizkaia aldean) esaten zaien harrak oxiuruak dira (Enterobius vermicularis da har horien izen taxonomikoa). Tamainaz txikiak dira (0,5-1 zentimetro luze), hari fin eta distiratsu baten itxurarekin hara eta hona etengabe mugituz. Har horiek munduko herrialde guztietan daude, baina gizakiei bakarrik erasaten diete. Infekzioa aski arrunta da 5 urtetik14 urtera bitarteko eskola-umeetan, eta Pediatriako Elkarteen txostenetan ikus daitekeenez, txitxareengatiko infekzioak adin horretako haurren % 40-50i erasaten die. Eta nola iristen da oxiurua umeen hestera? Haurrak aho bidetik hartzen du infekzioa, arrautza eta larbak dauzkaten objektuekin kontaktua izan eta hatzak ahora eraman ondoren; horrela, arrautzak heste meharrera iristen dira eta jarraian heste lodira, bertan har heldu bilakatuz. Eme ernalduak uzki aldera migratzen dute gauez, eta bertan larbaz beteta dauden arrautzak jartzen dituzte. Horrek azkura handia eragiten du, gauean batez ere, eta hatz egitean haurrak harren arrautza mikroskopikoak hartuko ditu azazkalekin, infekzioa zabaltzeko arrisku handiarekin. Baina arrautzak ez dira umearen azazkaletan bakarrik geratzen, haurraren arropa, oheko maindireak, jostailuak, objektu pertsonalak, etab. kutsa ditzakete. Horregatik ez da harritzekoa azkenean familiako gainerako senideak ere kutsatzea.

Sintomak: nola jakin zure umeak txitxareak ote dituen Txitxareek eragindako sintomarik usuena uzkiko azkura da, batez ere gau partean, orduantxe jartzen baitituzte emeek bere arrautzak inguru horretan. Horren eraginez, umearen loaldia ez da batere lasaia izaten, sarritan esnatzen da eta gaueko izu-ikarak ere eduki ditzake. Hatz egitearen ondorioz, azaleko

40


Guraso.eus urtekaria 2017

urratuak eta higadurak sor daitezke, eta lesio horiek kutsatuz gero azaleko infekzioak ere ager daitezke. Nesken kasuan harrek hurbiltasunez bagina ingurua ere parasita dezakete, eta horrek baginako azkura, aldaketak fluxuan eta baita molestiak pixa egiterakoan ere ekar ditzake, gernu-infekzioetan agertzen diren sintomen oso antzekoak (bi infekzio horien arteko diagnostiko diferentziala egin beharko da beraz, tratamenduari ekin aurretik). Gurasoek sarritan aipatzen duten beste sintoma bat bruxismoa da, loaldia bitartean gertatzen den hortz-karraska alegia..Sintoma hori ipurdiko azkurarekin batera agertzea oso argigarria da medikuarentzat, txitxareen susmoa pizteko. Umeak txitxareak dituen ala ez jakiteko metodoa oso sinplea eta erraza da: eginkarietan parasitoak bilatzea. Beste aukera bat haurraren ipurmasailak gure eskuekin banantzea izango da, uzkiaren ertzetan txitxareak agertzen ikusteko, gau partean batez ere. Edo bestela Graham-en testa izenekoa egin daiteke: paper itsasgarria jartzen da ipurdi inguruan, handik ordu batzuetara erretiratzeko. Gero paper hori mikroskopioan ikusten da, bertan arrautzak edo txitxareak itsatsita geratu diren jakiteko.

Tratamendua Txitxareengatiko infekzioaren tratamendua erraza eta oso eraginkorra da, zorionez: parasitoa hilko duen botika baten dosi bat ematean datza. Botika hori ez da antibiotiko bat, oxiuruak ez baitira bakterioak, eta gaur egun merkatuan antiparasitario asko dauden arren mebendazol da botikarik erabiliena. Posologia oso erraza da, dosi bakarra egun batean eta dosi hori bera 15 egunera errepikatu; horrela har guztiak desegingo direla ziurtatuko dugu aurreneko dosiarekin, eta baita hestean oraindik ere bizirik baina egoera sorrean geratutako arrautzak eta larbak ere bigarren dosiarekin. Garrantzi handikoa da gogoraraztea ez dela haurra bakarrik tratatu behar, baita berarekin bizi den familia osoa ere, oso litekeena baita haurrarekin kontaktuan egon direnak ere txitxareen arrautzak edukitzea eta, beraz, infekzioa zabaltzeko aukera ere edukitzea. Umeak azalean hatz egiteagatik lesioak gertatzen direnean, baltsamo lasaigarri bat erabil daiteke, eta zenbait kasutan baita pomada antibiotikoak ere zauria infektatzera iritsi bada (betiere pediatrari kontsultatu ondoren). Bestetik, tratamendu farmakologikoaz gain, beharrezkoa da umearekin kontaktuan egon den arropa guztia (azpiko arropa, pijamak, toallak, oheko arropa, etab.) ur oso beroarekin garbitzea, eta arropa hori ez astintzea, larbak eta arrautzak airean barrena zabaldu ez daitezen.

41


Guraso.eus urtekaria 2017

Nola aurrea hartu txitxareengatiko infestazioari Txitxareen epidemiak arazo larriagoa izan daitezke ordu askotan ume ugari pilatzen diren lekuetan, eskola edo haurtzaindegietan esate baterako, baina higienea ahalik eta gehien zorroztea da prebentziorik egokiena betiere. Higiene-neurrien artean ondorengoak aipa daitezke:  

  

42

Eskuak sarritan garbitzea, batez ere komunera joan ondoren eta otordu bakoitzaren aurretik. Azazkalak motz-motzak eramatea, bertan zikinkeria eta infekzioak eragin ditzaketen mikrobioak oro har, ez txitxareak bakarrik, pila ez daitezen. Zikinak daudenean, azazkalak eskuila berezi batekin garbitu behar dira. Komunera joan ondoren, ipurdi inguruko zona guztia ondo garbitzea. Haurtxoetan, pixoihalak sarritan aldatzea, zona hori paper-zapi bustiekin garbituz, baita itxuraz pixa besterik egin ez duten kasuetan ere. Pijama itxiak erabiltzea, hatz egitea umeentzat zailagoa izan dadin eta zuzenean azalaren gainean egin ez dezaten. Horrela arrautzekin kontakturik ez izatea lortuko dugu, infekzioaren hedapena eragotziz. Oheko maindireak sarritan aldatzea, eta azpiko arropa egunero-egunero aldatzea.


Guraso.eus urtekaria 2017

Nola jaitsi sukarra umeetan Zure umetxoak gaixotu eta sukarra baldin badu, aurreneko gauza da lasai egotea eta ez neurrigabe kezkatzea, sukarra nondik datorren eta nolakoa den jakiten saiatu bitartean. Gaurko lantxo honetan sukarraren inguruko argibide batzuk eman nahiko nizkizueke, umeetan nola jaitsi erakusteaz gainera.

Berez, sukarra esaten zaio galtzarbeko tenperatura 38 ºC-tik gorakoa (edo ipurdian hartuz gero 38,5 ºC-tik gorakoa) denean. 37 eta 38 ºC artean febrikula edo sukar-puntua esaten zaio. Tenperatura belarrian hartzea, ordea, ez da gomendatzeko modukoa, ez baita aurreko prozedurak bezain fidagarria. Sukarraren jatorriari dagokionez, prozesu akutuak dira arrazoi nagusia (infekzioak batez baina baita traumatismoak, nerbio-sistema zentraleko patologia, txertoen ondorengo erreakzioa edo bero-kolpea ere). Eta prozesu kronikoen artean, gaixotasun erreumatikoak, onkologikoak (minbizia) eta inflamazio-prozesuak daude. Sukarraren eraginak: deshidratazio-arriskua (umetxoen kasuan batez ere), egoera orokorraren erasana, buruko mina, gorakoak, zetosia (azetona usaina), mialgiak… Eta aurrekoez gain, bost urtez azpiko umeetan, kasuen % 3-5 artean sukar-konbultsioak ager daitezke. Mito faltsuak argitzeko: sukarra altuagoa izateak ez dakar sukar-konbultsioen arrisku handiagorik. Sukarrak, berez, ez du garunean kalterik ezta meningitisik ere eragiten. Sukar altuak ez du esan nahi arrazoia gaixotasun bakterianoa denik. Sukarrak botika antitermikoari ematen dion erantzunak ere ez du jatorri birikoa edo bakterianoa adierazten. Hortz-haginen agerpenak ez du zertan sukarrik ekarri behar. Pediatrian, kontuan hartuz umeak adinaren arabera erantzun immunitario oso desberdinak ematen dituela, eta potentzialki larriak izan daitezkeen infekzioak harrapatzeko arriskuak ere diferenteak direla, haurraren balorazio klinikoa hobeto egiteko ezinbestekotzat jotzen da umeak talde desberdinetan banatzea. Hauek lirateke mundu osoko Pediatria Elkarteek proposatutako adin-taldeak:   

43

3 hilabetez azpiko bularreko umea 3 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurra 3 urtetik gorako haurra


Guraso.eus urtekaria 2017

3 hilabetez azpiko bularreko umea

Haurtxo txikiak infekzio bakteriano larriak (IBL) izateko arrisku handiagoa dauka, bere sistema immunitarioa ez dagoelako oraindik behar adina heldua, batetik, eta infekzioek adierazpen kliniko oso mugatuak izaten dituztelako, bestetik (batzuetan sukarrik gabe edo are hipotermiarekin ere ager daitezke). Haurtxo horien kasuan berehala okerrera egin eta narriatzeko arriskua ere hartu behar da kontuan. Medikuarentzat balio handiko sintomak dira ohiko portaeraren alterazioak: janariari uko egitea, edo negar egiteko eta erreakzionatzeko moduaren aldaketa. Horregatik, haurtxoaren egoera klinikoa eta medikuaren hasierako susmo diagnostikoa kontuan hartuta, proba diagnostiko osagarriak egitea gomendatzen da adin-talde honetan, eta ez da harritzekoa ospitaleko larrialdietara bideratzea, hilabetez azpiko umetxoetan batez ere. 3 hilabetetik 3 urtera bitarteko haurra

Haurraren sistema immunitarioa helduz doa poliki-poliki, infekzioa lokalizatzeko gaitasuna ere handituz doan bitartean. Sintomek ere hobeto adierazten dute gaitzaren fokua non dagoen. Eragile infekzioso usuenak birusak izaten jarraitzen dute, pneumokokoa eta meningokokoa izanik adin honetan bakteriorik ohizkoenak, garai batean nagusi zen Haemofilus influenzae desagertu egin baita gaur egun txertaketei esker. Miaketa fisikoari dagokionez, kontuan hartu beharra dago zeinu meningeoak ez direla esanguratsuak buruko fontanela erabat itxi arte. Oso arraroa da egoera orokor onean dagoen bularreko haurrak IBL bat edukitzea. Haurtxoaren tenperatura, besapean neurtuta, < 39 ยบC baldin bada, antitermikoak, haurra etxean behatzeko argibideak eta 24 orduko kontrol klinikoa izango dira jarduera terapeutikoa osatzeko bideak. Baina tenperatura > 39 ยบC balitz, ordea, haurra ospitalera bideratuko genuke miaketa osagarriak egin ahal izateko hurrengo kasuetan: haurtxoa 6 hilabetez azpikoa izatea, sukarrak 4 egun baino gehiago irautea, elikadurari uko egitea, gaixotasun kronikoren bat edo aurreko egunetan larria izan daitekeen infekzio bakterianoren batekin kontaktua edukitzea.

44


Guraso.eus urtekaria 2017 3 urtetik gorako haurra

Umearen sistema immunitarioak garapen egokia lortu duenez, infekzioa hobeto kontrola daiteke, gaitza zabaltzeko arriskua guxituz eta infekzioa hobeto lokalizatuz. Umeak, gainera, bere sintomak ahoz adierazi eta lokaliza ditzake. Sukarraren aurreneko arrazoia koadro onaireak dira, eta horien artean aipatzekoa da infekzio ORLen (belarri, sudur eta eztarrikoen) maiztasuna, baina hala ere sekula ez dira baztertu behar sepsiaren edo meningitisaren aukerak. Umeak hobeto jasaten du likido-galera, eta horri esker deshidratazioa gutxiagotan gertatzen da. Jarrera terapeutikoa aldatu egiten da, sukarraren jatorriaren arabera. Horrela, koadroa birikoa denean tratamendua sintomatikoa soilik izango da, baina foku bakterianoa begi-bistakoa denean, ordea, tratamendu espezifikoa jarriko da. Fokurik gabeko sukarraren iraupena 3 egun baino laburragoa denean, egoera orokorra ukitua badago miaketa osagarriak eskatuko dira edo baita ospitalean ingresua ere umea behatzeko; eta umearen egoera orokorra ona denean, behaketa etxean egingo zaio, antitermikoekin eta osasun-zentroko pediatraren kontrolarekin. Nola jaitsi eta tratatu sukarra umeetan

Sukarra jaisteak umea hobeto sentitzea ekar dezake. Umetan sukarra jaisteko modurik onena zentzu komunekoak diren pauta edo erremedio sinple batzuk jarraitzea da: haurra giro freskoan mantentzea, ez abrigatzea eta hidratatzea. Zapi hezeak eta bainuak bezalako neurri fisikoak eztabaidatuagoak dira, izan ere zenbaiten ustez hodi-uzkurdura edo basokonstrizkio periferikoa eragiten dutenez, tenperatura jaitsi baino areagotu egin baitezakete. BOTIKAK Bai parazetamola eta baita ibuprofenoa ere , eraginkorrak eta seguruak dira sukarraren kontra. Umea suminkor badabil, eta sukarra baldin badauka aipatutako botika horietakoren bat erabil daiteke. Dosiak: Parazetamola, 15 mg/kg/dosi, gehienez ere 4 dosi egunean. Ibuprofenoa (ez da gomendatzen 6 hilabetez azpiko umeetan), 5-10 mg/kg/dosi, 6-8 orduz behin hartua eta 4 dosi gehienez ere egunean.

45


Guraso.eus urtekaria 2017

Antitermiko diferenteak konbinatuta erabiltzea ez da prozedura egokia ezta adituek gomendatua ere. Sukar-kontrako batek 1-1,5 ยบC jaisten du tenperatura, ez gehiago. Sukarra duen ume baten segimendua

Sukarra dela-eta ume bat larrialdietara eramanez gero, biharamunean bere pediatrak ikustea komeni da, infekzioaren eboluzioa eta tratamenduak izandako erantzuna baloratzeko, eta kasu batzuetan sukarra sortu duen prozesuaren behin betiko diagnostikoa egiteko. Dena den, pediatrak ikusten duenean umeak itxura ez-toxikoa eduki dezakeen arren, ez dago modurik esateko gerora okerrago ezin jar daitekeenik. Horregatik, gurasoei toxikotasun-zeinuei 4-6 orduz behin erreparatzeko esan behar zaie aurreneko egunetan, medikuak erabat sendatua dagoela baieztatu artean. Informazio egokiak eta gurasoekiko enpatiak segurtasuna hobetu eta familia osoaren estresa gutxitu dezakete.

46


Guraso.eus urtekaria 2017

Nerea Agirre Momentu hauetan nire aurkezpen formala horrelako zerbait izango litzateke. Nerea Agirre (Oñati, 1982). Pedagogian lizentziatua, Gizarte Hezkuntzan diplomatua, eta doktore-gaia da. Egun Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultatean (HUHEZI) dihardu irakasle eta ikerlari gisa. “Berrikuntza eta esku hartzea hezkuntza inklusiboan” ikerketa lerroan kokatzen den BETA ikerketa taldeko partaide da, eta bere jardun praktikoan langai nagusi gisa ikaste-irakaste prozesuen azalpena, antolaketa eta hobekuntza nola metodologiaren berrikuntza ditu; beti ere hezkuntza paradigmaren aldaketari lotuta. Hezkuntza Graduko irakasle eta Practicumeko koordinatzailea izateaz gain, “Berrikuntza didaktiko metodologikoko proiektuen garapena eta kudeaketa hezkuntza erakundeetan” unibertsitate masterreko irakasle ere bada. Egindako ikerketa ibilbidean hainbat argitalpen ditu aldizkarietan eta kongresuetan. Aurkezpen pertsonalagoa berriz beheko honen antzeko zerbait. Pertsonalki eta profesionalki beste ardura sozial batzuk izateaz gain,bereziki, bere luze zabalean hartuta, hezkuntza gaiek kezkatzen naute. Hezkuntza gaiek kezkatu, asaldatu eta eragiten naute. Azken urteotako jardunean, prestakuntza nahiz ikerketa alorrean, eta beste zenbait eremutan, hezkuntzaren alderdi soziala arretaz zaintzeko etengabeko saiakeran aritu naiz. Aurrerantzean ere horrela izatea espero dut; etengabe bila jarraitzea, utopiari so. Esperantza eta ametsik gabe ez baitago ez jendarte eta ezta hezkuntzarik ere

47


Guraso.eus urtekaria 2017

Aspertzeak, sormenak… eta testuinguruak haurren garapenean daukan eragina Aditu batzuek diote ona dela haurrei aspertzen uztea… Ez nago baieztapen horrekin guztiz ados. Ziurrenik “aspertzen uztea” horren atzetik zer esanahi den argitzen hasiko bagina, hainbat ideietan bat egingo genuke. Baina bere osotasunean hartuta baieztapen arriskutsuegia dela uste dut; ez ote dagoen helduon ikuspegitik egina, gure bizi-estilo, jendarte eredu eta begiradatik egina. Zergatik eman “aspertzeari” horrenbesteko zentralitatea? Zeinen beharretatik ari gara pentsatzen haurrei begira jartzen garenean? hau da, helduok, haur eta gazteak entretenituta, aktibo, pozik, lagun artean… ibil daitezen nahi dugu; baina beti ere gure eredu, arau eta tenpusen arabera. Guk markatutako denbora eta espazioetan.

Horrek bultzatuta egungo jendartean oso hedatua dago helduok haurrek “jolas egiten ikas dezatela” nahi izatea, edo “lagunak egiten ikasi behar dutela pentsatzea” edo eta “aspertzen ikasi behar dutela” pentsatzea. Berehala egiten dugu “instrukzioaren” paradigmara salto, eta gainera gu jartzen gara erdigunean: ikasi behar horretan nik zein paper joka dezaket? Zer egin, azaldu, erakutsi haurrari? Edo zer ez nuke egin beharko?… eta zurrunbilo horretan sartzen gara.

Haurrak ez du “besteekin jolasten edo bere kasa jolasten ikasi behar”; bere kabuz utziz gero, irtengo zaio, gaitasun naturala baita. Haurrek eskaintzen diegunaren araberako erantzunak dituzte. Uste dut haurren garapenean jarri beharko genukeela arreta gehiago. Eta garapen hori zentzu guztietan osasuntsua izateko testuinguruak izan beharreko ezaugarrietan. Zer eskaintzen diogu haurrari?

Helduon arteko ohiko elkarrizketa: atzo dentistarengana joan nintzen eta hantxe egon nintzen ordu erdi itxarongelan zain, asper-asper eginda. Azkenean bertako errebista guztiak irakurri behar izan nituen denbora azkarrago pasatzeko. (zain egoten, lasai egoten, finean, egoten ahaztu zaigu. Errebistak, mugikorra begiratzea.. behar dugu) Kotxean edo trenean egiteko bidaia prestatzen etxean: bidea luzea denez marrazki liburuak, , musika CD-ak, ipuinak, panpinak.. hartuko ditugu ez aspertzeko (haurrak entretenituta ez joatearen eraginak aurreikusten ditugu eta gure buruak imajinatzen hasten

48


Guraso.eus urtekaria 2017

gara, eta prebentzio gisa haurren maleta, eskuak eta gure esku-poltsak entretenitzeko balio dezaketen tresna-gailuz betetzen ditugu)

Gure etxeko nerabea egongelan lasai jarrita ikusten dugu: hor ezer egin gabe gelditu aurretik aprobetxatu denbora zure logela ordenatzeko… (denboraren aprobetxamendua zeregin produktiboekin, eta mota bateko produkzioari loturik ulertzen ditugu) Denbora zertan pasatu eta nola pasatzen dugunaren inguruko gogoeta egitea ezinbestekoa iruditzen zait eztabaida edo debate honetan. Uste dut badagoela gakoa izan daitekeen galdera: zerk ematen dio plazera haurrari? Ziurrenik erantzun komun batzuk eman daitezke: gauza berriak probatzea, esperimentatzea… baina horiez gain haur bakoitzaren izaera kontutan hartuz egongo dira erantzun espezifikoagoak ere. Ezaugarri horiek aintzat hartuz gure inguruan (eskolan, etxean, komunitatean) testuinguru lasaiak, haurrak seguru sentitzen direnak, esploratzeko aukerak eskaintzen dizkietenak, adierazpen anitzak erabiliz modu askean esperimentatzeko aukera eman dizkietenak, giro lasaian egoteko aukera ematen dutenak… eskainiz gero, plazeretik garatuko litzatekeela haurra. Ez dut esan ikasi, baizik eta garatu. Eta helduok ere gehiago gozatuko genuke garapen prozesu horretan. Testuingurua eta giroa lasaia izateko, helduok ere lasai egon beharko ginatekeela ez ahaztea ere garrantzitsua da.

Izan ere, “aspertzen ari naiz” esaldiak zenbaitetan “zurekin egon nahi dut”, “ekintza edo lagun talde honekin orain egiten ari naizenak ez nau asebetetzen” “talde edo espazio honetan ez nago eroso” “esperientzia berri bat bizi nahiko nuke”…. Adieraz baitezake. Beraz, “aspertzen ari naiz” guretzat seinale esanguratsu bat izan daiteke, eta “aspertzen ikasi behar dute” bezalako erantzun edo ideiek haurren beharrei erantzuten dion heziketatik edo erantzunen markotik aldentzea eragin dezake, horregatik iruditzen zait arriskutsua hasieran esan dudan bezala.

Sormena guztiok dugun gaitasuna da, eta bizitza osoan zehar gara daitekeena. Eguneroko arazo edo erronka txikienari erantzun bat bilatzeak sortzaile izatea suposatzen dizu. Baina gaitasun sortzaileak berez garatzeaz gain, testuinguruak ere lagun dezake horretan. Adibidez, norbait sortzaile da, testuinguruak sortzaile izaten uzten badio eta sortzailetzat hartzen badu. Gaitasun sortzaileak estimulatzeko testuingurua badugu aurrean, denok garatzen dugu sormena. Askatasuna ere klabe garrantzitsua da. testuinguruak, bere burua egiteko aukerak eskaintzeaz gain, aukera horiek modu askean bizi beharko lituzke haurrak txikitatik; ikertzen ari denean, probatzen ari denean, bere erara antolatzen ari denean… helduon epaiketa eta baloraziorik gabe, aske. Eta garatuko da. Sormena ere ezin da “irakatsi”, ezin da “instruitu”, “landu”, presioa sortuko litzateke eta haurrak ez luke ikasiko. Sormena garapenaren alderdi bat

49


Guraso.eus urtekaria 2017

izango da, eta testuinguruak laguntzen badu, urak ibaian bezala, egingo du bere bidea.

50


Guraso.eus urtekaria 2017

Haurren garapenaz dugun begirada. 6-12 urte bitarteko haurren garapenari buruz aritzea egokitu zaigu Irakasle ikasketak burutzen ari diren 1.go mailako ikasleekin. Oro har 18-22 urte bitartean dituzte ikasleok. Batzuetan kaletik, taldean, unibertsitatera bidean ikusten ditugunean nerabe gisa ikusten ditugu, eta gure begiradak ez digu beraiekin harreman heldu eta sanoa eraikitzen gehiegi laguntzen. Azken aste hauetan beraiekin asko gozatu eta ikasi dudala onartzea dagokit eta zuekin ikaskuntza hauek partekatu nahi ditut, guraso gisa ere ekarpena egin dezaketela uste baitut. Haurren garapenaz aritu garen saio hauetan eta ikasleen hitzak jasoz, orokorrean garapenaz hitz egiten denean definizio mugatu batetik egiten dela ikusi dugu. Adibide gisa, askotan pertsonak jaiotzen garenetik hil arte garatzen garela onartu barik, garapenaren ideia haurtzaroaz lotzen da. Beste adibide bat eskola testuinguruan gertatzen dena izan daiteke; hezkuntza munduan garapenaz hitz egiten denean, gehienetan definizioa garapen akademikora mugatzen dela ikusi dugu. Definizio hauek gainditu asmoz, ikasleei beraien garapenean zehar, hau da 18-22 urte hauetan beraien garapena nola bizi izan duten galdetu nien, eta zein elementu izan diren esanguratsuak. Gelan beraien kontakizunak partekatuz biluztu ziren ikasleak, eta honako elementu hauek jaso genituen. Gazte hauek beraien bizi ibilbidean zehar garatzen joan direla sentitu dute, eta hori esateko beraien jarrerak, afizioak eta izaera garatzen joan direla azaltzen zuten. Baina baita harremantzeko moduak, erabakiak hartzeko gaitasuna eta bizitzan baliagarriak izango zaizkigun estrategiak garatzeko gaitasuna. Alderdi fisikoetan bizi izan dituzten aldaketak ere aipatzen zituzten askok, baina baita trebetasun eta bestelako abilezien garapena ere. Norbere buruagan eta besteenganako konfiantza ere gara daitekeela aipatzen zuten beraien bizipen eta esperientzia konkretuak kontatuz, eta afektua eman eta jasotzeko moduetan ere bilakaera egon daitekeela azpimarratzen zuten. Gauzak ulertzeko edo ikusteko nahiz baloratzeko moduak ere garatzen direla baieztatzen zuten beraien bizi esperientzietan oinarrituz. Goiko elementu hauez gain, beste ideia multzo interesgarri bat ere jaso genuen gazteen kontakizunetatik. Familia eta lagunek garapenean eragina dutela garbi ikusten zuten gazteok. Bestalde, garatu ahal izateko besteak beharrezko ditugula ondorioztatzen duten. Aurreiritzi eta etiketek garapenean izan dezaketen eraginaz sakon hitz egiten zuten beraien esperientzia ugari mahai gainera ekarriz. Halaber, garapena batzuetan oso mantso eta poliki ematen dutela ohartarazten zuten, eta batzuetan ia aprezia ezina den arren, eman ematen dela. Garapenaren alderdiak aintzak direla esaten zuten eta askotan hainbat alderdi beraien artean kateatuta ageri direla (alderdi bat garatzeak, beste baten izan dezakeen eraginaz mintzo ziren). Arau sozialek ere normatiboa dena ezartzen dutela argi ikusten zen taldean, eta arau horien arabera izendatu, bizi eta “diagnostikatu� nahiz ezartzen dela normaltasuna. Honi lotuta, pertsona bakoitzak bere garapen prozesu propioa duela 51


Guraso.eus urtekaria 2017

ondorioztatu zen, eta pertsona guzti guztiak garatzen direla, gaitasunei lotutako zerbait baita garapena. Adibide zehatzetan oinarrituz, garbi ikusten zen pertsona guztiok gaitasun ezberdinak garatzen ditugula, baina esan bezala, denok garatzen ditugula gaitasunak. Beraz, aurrean ditugun pertsonak beti gaitasunez beteta ikusi beharko genituzkeela eta gure begirada horretarako entrenatu, hutsuneetan baino pertsona horrek bere dituen, ordu-arte garatu dituen eta garatzen jarrai dezakeen gaitasunez beteta irudikatzea. Pertsonak zuhaitzak bailiran irudikatu genituen, sustraiekin eta lurraren gainera ateratzen den txorten edo enborrarekin. Zuhaitzak garatuko dituen adaska edo adarretan ikusten genituen desberdintasunak; baina lurra ureztatuz gero, ongarriz maitatuz gero zuhaitz guzti guztiak irudikatu genituen hazten eta hazten. Oso interesgarria iruditu zitzaidan gela talde osoaren artean eraiki genuen Garapenaren ideia. Uste dut guraso gisa ere eskaintzen dituela geure alaba eta semeen garapena ulertzeko hainbat gako, denak ala denak kontutan hartzekoak. Puntu honetara iritsita ordea, guraso askoren galdera honakoa izango dela pentsatzen dut: eta guk, guraso gisa zer egin dezakegu gure seme eta alaben garapena ez oztopatu edo laguntzeko?

Ikasleekin gelan landu genuen bezala umearen baldintza gabeko onarpenean aurkitzen dut nik gako nagusia. Haurra jartzea erdigunean eta ez bere garapena edo garapenaren alderdi ezberdinak. Haurra baldin bada ardatza, gure zeregina haurrari testuinguru edo aukerak eskaintzea izango da; eta umea testuinguru edo aukera horietan murgiltzean garapena bakarrik etorriko da. Gurasoak alaba edo/eta semeak ezagutzen ditu, beraz ume bakoitzaren beharrak asetzeko behar duena eskaintzea litzateke. Ez dugu ezer irakatsi behar, egunerokotasunak hamaika aukera eskaintzen dizkigu. Bizitzak garapenaren alderdi ezberdinak garatzeko aukerak ematen dizkigu, bestela gogoan izan 18-22 urte hauetan gure ikasleek egin duten eta egun esplizitatu eta besteekin partekatzeko gai diren ibilbidea. Beste adibide batzuk aipatzearren, egunerokoan gure umeek galdera eta kuriositate ugari izaten dituzte‌ horratx garapen kognitiboa garatzeko aukera. Egunerokoan taldeetan bizi gara (etxean, gelan, parkean‌), gure umeak mikrogizarte horietako partaide gisa ikusten baldin baditugu horratx sozialki garatzeko aukera errealak. Aske bizitzeak bide emango dio haurren garapenaren alderdi guztiei, baina, momentu ebolutibo bakoitzean aske esperimentatu, adierazi, sentitu, galdetzeko aukera emanez gero, kanpoko juizio eta zentsurarik gabe identitate sexual askeei bide emango diegu.

Lankide eta lagun on batek dioen bezala, garrantzitsua da gurasotasunaren abenturan ere, bizitzako beste alderdietan bezala helburu argi bat izatea. Helburua pozik eta ahalik eta zoriontsuen bizitzea izan daiteke, eta umeen kasuan ere hala izan daiteke. Etxean haurrak pozik eta zoriontsu ikustea, pozik gauza berriak deskubritzen, pozik lagun berriak egiten, pozik besteei laguntzen, pozik laguntza eskatzen eta jasotzen, pozik direnak izaten. Etxea edo familia 52


Guraso.eus urtekaria 2017

leku segurua izatea garrantzitsua da, eta segurua izateko haurra onartua sentitu behar da‌ eta hori lortzen dugun momentuan garapena etorriko da.

53


Guraso.eus urtekaria 2017

Haziak egitasmoa Haziak proiektua: Gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea du helburu HAZIAK egitasmoak. Haurrak dira protagonista nagusiak, baina prozesu honetan guztiak behar dira, irakasleak eta hezitzaileak, gurasoak eta herritarrak, hezkuntza formala eta ez formala uztartzen baititu ekimen honek.

54


Guraso.eus urtekaria 2017

Botere harremanak Gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan botere harreman desorekatuak ematen dira. Zapalkuntza eta menderatze jarrerak, horiekin dute erlazio zuzena, bai eta lidergo eta menpekotasun egoerak ere, kolonizazio mentala, etabar. Jolas bat proposatuko dizuegu. Postura erosoan jarri (eserita, etzanda, zutik), sakon arnasa hartu eta begiak itxi. Begiak itxita dituzuela nahi beste hartu arnasa modu sakonean zuen barrua apur bat lasaitu dela sentitu arte. Hor zaudetela galdetu iezaiozue zuen buruari, zer da botere harremana? edo zein botere harreman ezagutzen ditut?

Agian, helduak haurrari eragiten dion boterea ikusiko zenuten, edo naturari eragiten dioguna. Beharbada inguruko pertsonaren batek eragiten dizuenak agertuko zen lehen planoan, akaso sistemak ezarritako ereduek eragiten digutena ikusiko zukeen norbaitek‌ Botereak forma ugari dituela ondorioztatu dezakegu, aurpegi desberdinak erakusten dizkigula. Gorputz bat bezala irudikatzen dugu guk. Gorputz horri puntu batetik begiratzean forma zehatz bat ikusi eta sentituko genuke. Behatokia aldatuko bagenu beste proiekzio baten eragina azalaraziko litzake. Hau da, ikuspuntu poliedriko batetik forma eta eragin ezberdinak eduki arren gorputza bera izango litzake. Egunerokotasunean bizi ditugun hainbat botere harreman ez ditugu ikusi nahi edo eta ezikusiarenak egiten gara. Itsutasuna nagusi izaten da egoera hauetan, izan ere, hain da zaila errealitateaz ohartzea eta bereziki onartzea! Gainera, botereak ezkutatzeko mekanismo ugari ditu eta, sarri, apaingarri politez jantzi eta estaltzen dute jazarpen edo bortizkeria egoerak. Edozein forma erakusten digula, bere izaera ikusi eta aldatzeko baliabideak eskaintzea edo edukitzea funtsezkoa da. Haurtzarotik gai honi heltzen badiogu pertsona horri egoerak gainditzeko bide berriak irekiko zaizkio.

HAZIAK proiektuak botere erlazioen iraultzeak bideratzea du helburu eta ikuspuntu zabaletik baliabideak sortzen eta eskaintzen ditu. Bizitza bera eta erlazioak dira gure lehengaiak, eta ekarpenak eraikitze-kolektiboan sortzen ditugu. Egitasmoaren ustez barne ahalduntzean eta kontzientzia kolektiboan dago botere erlazioen iraultzearen oinarria edo gakoa, barrukoa eta kanpoaren arteko elkarbizitza. Egoera zehatzetatik abiatzen da Haziak, lekuan lekuko errealitatea ezagutuz, aztertuz, eta ondorioz lanketak prestatuaz. Hezkuntza formalean du bere abiapuntu nagusia baina aisialdia edo hezkuntza ez formala eta herria ahaztu gabe.

55


Guraso.eus urtekaria 2017

Gai honi heltzea ez da batere erraza, baina ba al dakizue zer? behin arreta jarrita, konturatu gabe egoerak atzeman eta segituan horiek iraultzeko mekanismoak sortzen ditugula. Nahi duzuen egoeran egin ezazue proba. Erosoen egiten zaizuen zerbaitekin hasi, gauza txikiekin, adibidez. Hasieran soilik behatu, kanpoan egongo bazinete bezala eta noski, ikusten duzuena ez epaitzen saiatu. Egoerak maitasunez begiratzea ekintza sendagarri askatzaileenetarikoa da. Bakoitzak bere bilakaeran edukiko du eta ederra da hori‌ norberak balio dion errezeta sortuko du baina emaitza komunitatearekin eraikia izango da. Txoko honetan, gaiari heltzeko bizipen eta ikuspuntu desberdinen ekarpenak plazaratuko ditugu. Ongi etorri!

56


Guraso.eus urtekaria 2017

Etiketen Azoka Etiketaren bat daukazula uste al duzu? baten bat identifikaturik edukiko duzu agian, txikitan edo orain daukazuna. Zelan sentitzen zara, izan al du eraginik zugan? Harremanen eraikitzean etiketek ezinbesteko eragina dute, hauek markatzen baitituzte gizakion arteko loturak edo hausturak. Boterearen indarrek, etiketez baliatuz, zapalkuntza eta azpijoko ugari sortu dituzte ingurukoen artean. Guregandik ezberdina den hori, edo eta gizarteak ezarritako eredua jarraitzen ez duen hori markatzeko, mespretxatzeko, baztertzeko edo eta burla egiteko erabili ohi dira horrelako kartelak. Izendapen hauek estatikoak eta kategorikoak dira, ezaugarriak aldaezinak bihurtzen dituzte eta, beraz, zaila da horiengandik alde edo ihes egitea. Sarri, zigilua ezarri digutenik ere ez dakigu, baina, gugandik espero eta adierazten diguten hori ere, marka bat da. Molde horretatik ateratzen uzten ez digun eta besteek espero dutena izatera bultzatzen digun pisua. Badiren gauzak eta ez diren gauzak, denak, nahasten dira zentzumenetatik jasotako errealitatea, portaera eta nortasun berria osatuaz. Bakoitzak, behartuta ikasitako jokamolde hau bere bizitzaren zati egingo duelarik.

Aipatutako kartelek, nahiz eta bakoitzari modu ezberdinean eragin, gizakion harremanetan eragin eta ondorio zuzena dute. Horien eraikuntzan elementu klabeak dira, izan ere, taldeak, azpitaldeak eta baita bakardadeak ere sortzen baitituzte. Botere harremanen eredu garbiak bihurtzen dira, zapalkuntzaren lagun estua. Heldu eta haurrek ohitura handia dugu aurrean dugun hori markatu edo etiketatzeko. Baina, zek bultzatzen gaitu ezaugarri hertsi horiek erabiltzera edo jartzera? Harremanen mundu anitz honetan, parean duguna eta ezberdina den hori onartzea zaila egiten zaigu. Gizarteak oso eredu zehatzak markatzen ditu eta badirudi denak autobide horretan zuzen jarraitu behar dugula, berdin berdinak izan behar dugula. Sailkatzeak kontrola dakar eta botereak gure erlazioak kontrolatu nahi ditu, gure bizitzak ezaugarri homogeneotan itxi eta erabili. Ezingo genuke bizitza definitu, baina badakigu ez dela zurruna. Definitutako horretatik ateratzen diren gorputzei, jarrerei, janzkerei, mugitzeko eta maitatzeko moduei‌ orori modu ezkorrean bidezidorra hartu duenaren kartelen bat jartzen diogu. Ingurukoa nolabait izendatzea dagoen gauzarik errazena da, oharkabean edo jolasean hasi daitekeen gauza bat, betirako eta bidezidorrean utz dezakeen seinale bihur daiteke. Zergatik hartu behar dugu denak bide berdina? Honek lagunduko al digu ba harremanetan oreka bilatzen edo erlazioak estutuko al ditu?

57


Guraso.eus urtekaria 2017

Etiketa kentzea edo suntsitzea, oso zaila izaten da. Etiketen merkatu honetan ohikoena zigilu ezkorrak, edo burlakoak jartzea izaten da, nahiz eta norbanakoaren kualitate on bat goraipatzen duen etiketarik ere jartzen den. Askotan gertatzen da goraipatzekoa den hori ere ezkor edo burlazko bihurtzen dugula. Kontu handia izan behar dugu, haurrekin bereziki. Hausnarketarako tarte bat hartzea eskatzen digu gai honek. Harremanen eta botereen onurarako ahotik hitza ateratzen denerako esan behar dugun horren azterketa eskatu behar diogu gure buruari. Ez gara merkatuan dauden produktuak. Ez dugu etiketarik behar ezta nahi ere!

58


Guraso.eus urtekaria 2017

Miren Errasti eta Markel LarraĂąaga Miren eta Markel, psikopedagogian lizentziatuak eta coaching eta gatazken kudeaketan espezializatuak gara. Hezkuntza ez formalean hasi eta hezkuntza formalean lanean jarraitu dugu. Bizitzan izan ditugun esperientziek eraman gaituzte Nondik Nora proiektua sortzera. Bide honetan, hausnarketa sakon batean murgilduta etiketak eta estereotipoak alde batera utzi eta ezkutuan dauden indarguneetan apostu egitea nahi dugu.Haur eta gazteei egunerokotasunean izan ditzaketen erronka zein arazoiei beraien kabuz erantzuteko eta konponbideak aurkitzeko gaitasunak garatzen laguntzea baita gure helburua. Sentitzen, pentsatzen eta egiten dutenaren arteko erlazioa bilatzen dugu, nondik hasi eta nora iritsi nahi dugun galderari erantzunez bizi baikara. Beraz, hasi gaitezen!

59


Guraso.eus urtekaria 2017

Goraipamenak. Zerbaitetarako balio al dute? Zein azkarra zaren!, Zu bai ona! Gaitasun handia duzu! Hoberena zara! Azken hamarkadetan, goraipamenak eta hauen erabileraren ondorio positiboei buruz asko hitz egin da. Haurraren autoestimua, konfiantza eta bere buruarekiko duen irudia indartzeko ezin hobeak bailiran. Baina, zerbaitetarako balio al dute gugandik intentzio onenarekin eta maitasunez ateratzen diren hitz horiek? Gure seme-alaba edo ikaslearengan eragin positiborik ba al dute? Hala bada, nolako eragina dute?

Goraipamenek eragin positibo nahiz negatiboa izan dezakete gure seme alaba edo ikasleengan. Kasuan kasu, eragin positiboa lortu nahi badugu, honako eragile hauek izan beharko ditugu kontuan: hitzen aukeraketa, momentua eta ikasle edo seme-alabarekin dugun erlazioa. 2000. urteaz geroztik hainbat ikerketa argitaratu dira goraipamenen eraginak direla eta. Horien artean esanguratsuena eta froga gehien aurkeztu dituena Carol Dweck psikologoak eginiko ikerketa bat da. Ikerketa honetan, lehen hezkuntzako 5. mailako 400 ikasleek parte hartu zuten era indibidualean.

Ikerketaren lehenengo atalean ikasleek logika jolas erraz batzuk burutu zituzten. Lehenengo ariketa amaitu bezain laster guztiek jaso zituzten goraipamenak. Goraipamen hauek kontu handiz aukeratuak izan ziren, ikasleak bi multzotan banatuz. Ikasle erdiak egindako esfortzuagatik zoriondu zituzten (oso ongi egin duzu, benetan ahalegindu zarela ikusten da!); Beste erdiak berriz, beraien inteligentziagatik zoriondu zituzten (oso ongi egin duzu, oso azkarra zarela ikusten da!). Ikerketaren bigarren atalean ikasleek bi ariketen artean bat aukeratu eta burutu behar zuten. Aukeraketa egin aurretik argi adierazi zitzaien ariketa bat aurretik burututakoaren antzekoa zela eta bestea zailagoa. Momentu honetan gertatutakoak goraipamenek ikasleengan eragin zuzena dutela frogatu zuten.

60


Guraso.eus urtekaria 2017

Egindako esfortzuagatik zorionduak izan ziren ikasle gehienek (oso ongi egin duzu, benetan ahalegindu zarela ikusten da) ariketa zailago bat egitea erabaki zuten; aldiz, beraien inteligentziagatik zorionduak izan ziren ikasle gehienak (oso ongi egin duzu, ikasle azkarra zalera ikusten da) berriz, antzeko mailako ariketa aukeratu zuten. Guztiok atsegin dugu emaitza onak lortzea bai helduok baita umeek ere. Kasu honetan ikasle batzuek antzeko mailako ariketa bat aukeratu zuten emaitza ona lortzeko aukerak areagotuz. Beste ikasle batzuk berriz arriskatzea eta ariketa zailago bati ekitea erabaki zuten, beraien esfortzuari zuzendutako goraipamenek emaitza ona lortzeko gogoa baino zerbait garrantzitsuagoa sorrarazi baitzuten beraien barnean. Ausardia eta esperientzia berriei ekiteko gogoa hain zuzen ere. Gure txikiek gurasoen onarpena desio dute. Egunerokotasuneko egoera bat hartuko dugu adibide gisa. Bizikletan ibiltzen ikasi berri duen haur bat, bizikletan ibiltzen dakielako zoriontzen badugu (oso ongi egiten duzu, oso txirrindulari ona zara!), seguruenik ekintza berriz burutzeko nahia izango du. Ekintza bera burutuz bere guraso edo irakaslearen goraipamen eta onarpena lortuko baitu. Bestalde eta zoritxarrez kirol berri bati ekiteko gogo gutxi izango du. Ondorioz bizikleta gainean ibiltzeko gaitasuna garatuko du eta beste kirol berri bati ekiteko beldurra eta segurtasun falta handituz. Bere nahia berriz ere zoriondua izatea da, honela maitatua eta onartua sentitzen delako. Ekintzaren emaitzagatik zoriondu dugunez, hurrengoan ere emaitza onak lortzera bideratuko du bere ahalegina. Bizikletan ibiltzen ikustean berriz, burututako prozesua, esfortzua edo aukeratutako estrategiagatik zoriontzen badugu, egindako ahalegina baloratzen dugula sentituko du (oso ongi egiten duzu, ziur nago asko ahalegindu zarela!). Ondorioz berriz ere bizikleta gainean ibiltzeko nahia handituz eta ekintza berri baten aurrean bere buruarekiko konfiantza areagotuz. Ekintza berri bat burutzean maitatua sentituko da, konfiantza izango du ahalegintzean eta erabakiak hartzean, hori baita bere guraso edo irakasleek baloratzen dutena. Horregatik zoriondu baitzuten azkenengo aldiz.

Carol Dweck-ek egindako ikerketaren arabera haur eta gazteek bizitzan zehar jasotako goraipamenen arabera bi pentsamolde mota garatu ditzakete. Pentsamolde zurruna (gaztelaniaz “mentalidad fija�) edo pentsamolde irekia (gaztelaniaz “mentalidad abierta�). Izandako emaitzengatik zorionduak diren ikasleak pentsamolde zurruna garatzen dute, hau da, beraien ustean gaitasun pertsonalak, adibidez matematikarako gaitasuna, gaitasun sozialak, musikarako gaitasuna, edo beste edozein gaitasun zurrunak dira, jaiotzez ditugunak eta garaezinak. Beste modu batean esanda, garen bezalakoak gara eta hori ezin da aldatu. Honek eragin zuzena du haur edo gazteek erabakiak hartzen dituztenean, ekintza berriak

61


Guraso.eus urtekaria 2017

burutzean duten jarreran, ondorioz gaitasun berriak garatzeko aukerak gutxitzen dira. Burututako prozesuagatik, egindako ahaleginagatik eta aukeratutako estrategiengatik zorionduak izan diren ikasleek pentsamolde irekia garatzen dute. Haur eta gazte hauen ustetan, gaitasunak eginaren ondorioz garatzen dira. Hau da, korrika eginez hankak landuko ditugu, edo asko irakurriz gero irakurketa eta ulermen gaitasuna handituko da. Praktika, ahalegina eta dedikazioari esker gaitasunak garatzen dira. Pentsamolde zurrunaren aurkako eragina du honek haur eta gazteengan erabakiak hartzean, konfiantza handiarekin ekiten diete ekintza berriei eta esperientzia berriak bizitzeko aukera aprobetxatzen dute, ondorioz gaitasun berriak garatzeko aukerak handitzen dira. Hau irakurri ondoren zure etxean nahiz eskolan estrategia hauek martxan jartzeko nahia piztea lortu badugu, gogoratu helburua haur eta gazteengan pentsamolde irekia garatzea dela. Ez pentsamolde zurruna ezta goraipamenekiko dependentzia ere. Honetarako zuk zeuk ere goraipamenak erabiltzeko gaitasuna garatu beharko duzu. Gu irakasle gisa estrategia hau aplikatzen saiatzen gara eta honek ikasle guztiengan ez duela berdin eragiten ikasi dugu. Guk ere pentsamolde irekiari eutsi behar diogu, goraipamenak aplikatu eta honen ondorioak baloratuz. Lehenengoan haur edo gazteen pentsamoldean eragitea lortzen ez badugu, gogoratu gaitasuna eginaz garatzen dela eta guk geuk ere ahaleginari eta konstantziari garrantzia ematen badiogu errazago egingo zaigu pentsamolde hau haur eta gazteei transmititzea.

62


Guraso.eus urtekaria 2017

Zure seme edo alabak “ni horrelakoa naiz” erabiltzen du? Azken asteetan ditugun ikasleen artean, “ni horrelakoa naiz” erantzuna behin eta berriz entzun dugu. Akats bat egin eta beraien burua konpromezu batean ikusten dutenean, justifikazio bezala erabiltzen dutela ikusi dugu. Egoeraren aurrean nola jokatu ez dakitenean erabiltzen dute. Badakigu modu honetan erantzuteak ez diela aurrera egiten laguntzen, beraz nola lagundu ditzakegu egoerari beste erantzun bat ematen? Gure esperientziatik ikas dezakegu, noiz edo noiz denok erabili dugun erantzun bat baita. Egoera deseroso baten aurrean eman dezakegun azalpen sinple eta azkarrena da. Erantzun mugiezin edo aldaezina dela dirudi aldi berean gaiari buruz hizketan jarraitzeko ate guztiak itxi bagenitu bezala. Zoritxarrez, honek ez du gure burua lasaitzen ezta gure ingurukoak konbentzitzen ere. Hau da, guk geuk ere ez dugu sinesten erantzun hau baliozko arrazoi bat denik.

Honela bada, zergatik egin izan dugu? Zer sentitu duzu erantzuna eman baino segundo gutxi batzuk lehenago? Akats bat burutzearen arrazoi nagusia gaiarekiko dugun ez jakintasuna izan ohi da. Normalean, ikasle nahiz helduok besteen aurrean akatsak egiteri beldur diogu, hau gertatzen denean presio pean sentitzen garelako. Ondorioz, nola edo ala gure burua justifikatzen ahalegintzen gara. Hor duzu eragilea. Dudarik gabe segurtasun falta da honelako erantzun bat ematera eramaten gaituena, bai helduon kasuan baita haur eta gazteen kasuan ere. Azalpen sinplea dirudien arren, aipatzen dugun segurtasun falta hori sortzen edo eragiten diguten arrazoiak ugariak eta konplexuak dira. Hala ere, guk ikasleengan errepikatzen diren bi arrazoi azalduko ditugu, gure umeek bizi dutena gertuago eta eraginkortasunez ulertze aldera. Alde batetik, akatsa egin ondoren ingurutzen dieten ikasle nahiz irakasleekin komunikatzeko estrategia falta identifikatu dugu. Hau da, hanka sartzea egin duen ikasleak gertatutakoari buruzko azalpen bat emateko zailtasunak dituenean “ni horrelakoa naiz” espresioa erabiltzen du inongo azalpenik ez emateko, sentitzen duena ez adierazteko eta egoeratik onik ateratzeko. Erantzun honek ikaskideak beraien artean etiketak (moteak) jartzeko bidea errazten du, ni horrelakoa naiz mezua jasotzen duten ikasleek, mezua bera esan duenaren aurka erabil dezaketelako.

63


Guraso.eus urtekaria 2017

Bestalde, autoestima baxua duten ikasleen kasuan batez ere, ariketa batzuk egiteko zailtasunak dituztenean, egiteko gai ez direla eta ez direla izango sinesten dute, saiatzeari uzten diote eta “ni horrelakoa naiz� esanda justifikatzen dute beraien burua. Mezu hau behin eta berriz errepikatzea benetan arriskutsua izan daiteke, sinesmen hau identitatearen zati izatera pasa daitekeelako. Bi arrazoi hauetan oinarrituta, nola trebatu ditzakegu gure ikasleak honelako egoerei erantzuteko? Akatsak ikaste prozesuaren parte dira, beraz, gure ikasleei hauek onartzen eta modu eraikitzaile baten erantzuten irakatsi beharko diegu. Ekintza berri bat burutzen dugunean hanka sartzeko probabilitate handia dagoela eta hauek jarraitu beharreko bidea irakatsiko digutela transmitituko diegu; ikasten jarraitzeko ezinbestekoa dela esperientzia berriak bizitzea eta aldi berean, akatsei gehiegizko garrantzia ez ematea.

Honetarako, gure papera funtsezkoa da; akats bat egiten duenean egoera naturaltasunez hartzen dugu, ikasleari gertaera arrunta dela transmititzeko. Laguntza eskaintzen diogu eta momentua aprobetxatzen dugu gertaeratik ikasteko. Burutzen ditugun ekintza hauekin aurretik aipatutako mezua helarazten diogu.

Behin espazio hori emanda eta akatsetik ikasi ostean, sentitu duenaren inguruan galdetzen diogu. Galdera hauen bitartez, ikasleak sentitu duenaz kontzientzia hartzea lortzen dugu, emozioak identifikatu eta hauek hartzen dituen erabakietan nola eragiten dioten ezagutuz. Emozioak identifikatu eta ekintzekin lotura egitea lortzen duenean, beste antzeko egoera bati, bere buruarekiko konfiantza gehiagorekin, erantzuteko prest egongo da. Zure seme alabak sentitzen duena bizi eta ulertu nahi baduzu, erantzun hurrengo galderei: noiz izan zen zerbait lehen aldiz egin zenuen azkenengo aldia?; eta, nola sentitu zinen?

64


Guraso.eus urtekaria 2017

Koldo Gilsanz Kaixo, Koldo Gilsanz nauzue, psikologian lizentziatua. 2008. urtean hasi nintzen psikologo moduan Sopelako Sorkari taldean lanean eta momentu honetan horrek jarraitzen du nire ogibidea izaten. Zorioneko naizela pentsatzen dut, nire lanak nire burua ezagutu eta garatzeko aukera ematen didalako, eta aldi berean beste pertsonek euren bizitza nola hobetzen duten testigu izatea ahalbidetzen didalako. Nire zaletasunak bidaiatzea eta naturaz gozatzeko aukera ematen didaten kirolak praktikatzea dira. Bidai horietariko batek Indiara eraman ninduen eta bertan meditazio teknika ezberdinak ezagutu nituen, horiek gure ongizatean izan ditzaketen eragin positiboak bizi ahal izan ditudalarik. Bestalde, bizitzarekiko jakin-minak heriotza eta doluan sakontzera eraman nau (Masterra Dolu Terapian Bartzelonako Unibertsitatean). Mina bizitzaren parte da eta hori barneratzen bada bizitasuna eta hazkuntza ekar dezake. Bizitzaren bidai honetan guraso.com plataformarekin egin nuen topo eta elkarrekintzak aberasten gaituela sinesten dudanez, itsasontzi honetara igo nintzen. Espero dut ibilbide hau zuretzat, irakurle, niretzat bezain aberasgarria izatea. Bidai ona izan!

65


Guraso.eus urtekaria 2017

Zuhaitz bat landatzea seme-alaba bat izatearen metafora bezala Gurasotasunari buruzko hainbat ideia nahi ditut gaur zurekin partekatu. Horretarako zuhaitz bat naturan landatzeko ekintza erabiliko dut gida bezala, paralelismo ugariek azaldu nahi ditudan gogoetak oso ondo ilustratzen dituzte eta. Inoiz mendian zuhaitz bat landatu duenak badaki erronkaren lehen urratsa toki egokia aukeratzea dela. Leku aproposaren bila goazenean, zorrozki aztertu egiten ditugu aukera ezberdinak: hau lehorregia udaran, beste honek itzal gehiegi du, hango hura haizetsuegia‌ Horrela ibiltzen dira bikote asko, gurasotasunari ekiteko une perfektuaren zain: etxea txukuna eta handia dugunean, biok lanpostu hobea lortzen dugunean, bizitzaz pixka bat disfrutatu dugunean‌ . Egia da seme-alaba bat ekartzea mundura erabaki serioa dela eta zilegi da gure ondorengoei ahalik eta baldintza onenak eskaini nahi izatea. Hala ere, zuhaitzak ez ditu baldintza perfektuak behar. Izan ere, zuhaitz asko landatu izan dira tokia edo momentua egokia ote zen hausnartu gabe, etorri delako, eta gero ederki ondo egin dute aurrera. Dena kontrolpean izateko desioa ameskeria hutsa da. Bizitzak ez ditu baldintza perfektuak behar, nahikoak diren baldintzak baizik. Behin tokia aukeratuta zuloa egin eta lurra lantzea tokatzen da. Honek sinbolizatzen du ikusten ez den hori lantzea, heldu gabe ditugun alderdi horietan arreta jarri eta gure zauriak sendatzea. Alde batetik gure frustrazioak landu eta onartu beharko ditugu, gure seme-alabengan proiektatu ez ditzagun. Betidanik dantza egin nahi izan badugu baina ez badugu aukerarik edo ausardiarik izan, alabak bost urte betetzen dituenerako dantzetara apuntatuko dugu. Edo gure eskola garaia porrota sentsazioarekin gogoratzen badugu, agian gure seme-alabari hasieratik kitzikagarriak diren ariketak proposatuko dizkiogu. Ikusten ez diren kontuak errebisatzeak ere guk jasotako hezkuntza errebisatzea eskatuko digu. Gure guraso eta senideek gurekin erabilitako hezkuntza estilo eta metodoak errebisatu behar dira, ez kritikatzeko edo guk hobeto egingo dugula aldarrikatzeko, baizik eta errebisatu eta ontzat ematen ez ditugun gauzak kentzeko. Zuloa egiten dugunean, lurrarekin batera ateratzen dena errebisatzen dugu, eta tartean harriak edo bestelako zikinkeriarik balego, horiek guztiak baztertzen ditugu eta ez ditugu erabiltzen zuhaitzaren sustraiak estaltzeko. Hau funtsezkoa da gure gurasotasunaren erantzukizuna hartzeko. Jokaera bat mantentzen

66


Guraso.eus urtekaria 2017

badugu nire familian hori beti egin izan delako horrela, edo nirekin ere horrela egin izan zelako, hausnarketa kritikorik gabe, ez dugu gure ardura hartuko. Hala ere, errebisio hau errespetuz egin behar da. Guk jaso duguna baliagarria izan da neurri handi batean, bestela ez ginateke hemen egongo testu hau irakurtzen. Gainera, gure gurasoen jokaeraren bat errespeturik gabe baztertu nahi dugunean, orduan jokaera hori bera errepikatzeko probabilitatea areagotzen ari gara. Errespetuz errebisatzea da gure izaera eta bizitza ulertzeko moduarekin bat datorren gurasotasuna eraikitzeko modu bakarra. Beste gauza bat, ikusten ez dena eta oso beharrezkoa dena, pazientzia da. Zuhaitza landatu eta gero pazientzia behar da. Gaur egungo gizartean epe motzerako emaitzak lortzen saiatzen gara alor guztietan (galdu itzazu 10kg sei astetan! Edo ikasi txinera hiru hilabetetan!). Lorezaintzan eta hezkuntzan, aldiz, horrelako presarik ezin dugu izan. Lurra lantzen dugu, ongarria botatzen dugu eta espero dugu, egunen batean, horrek onurak eragitea. Baina guk ezin dugu zuhaitzaren prozesua azkartu. Gure papera nahikoak diren baldintzak bermatzea izango da, eta ondoren itxaron egin beharko dugu, pazientziaz. Azkenik, ikusten ez den alderdi horretan guraso harremana dago. Zuhaitza landatzean beharrezkoa izango da noizean behin gerturatu eta sustrai inguruan hasitako sasi eta sastrakak kentzea. Askotan lan hau ez da atsegina, makurtu beharra dago, mindu gaitzaketen arantzekin aritu behar gara, nahiz eta dena ondo garbitu ostera ere belar txar horiek aterako dira eta berriz makurtu beharko gara‌ Baina zuhaitza ondo hazteko oso garrantzitsua da hau zaintzea. Ezinbestekoa da ezberdintzea guraso harremana eta bikote harremana. Semealaba bat izatean konpromisoa hartu behar dugu guraso harremana zainduko dugula (guraso izaten jarraitzen dugun bitartean, behintzat), nahiz eta bikote harremana eten. Gertatu daiteke momentu batean bikoteak elkarrekin jarraitu nahi ez izatea edo pentsatzea banatuz gero hobeto egongo garela. Hori posible da, baina seme edo alaba baten/batzuen guraso garen heinean gure arteko kalitatezko komunikazioa mantendu behar dugu, hots, guraso harremana zaindu behar dugu. Bestalde, zuhaitza landatzearekin batera gomendagarria da babestuko duen hesia jartzea. Ulertu behar dugu zuhaitza mendian jartzen dugula, ez lorategi pribatu batean. Seme-alabak, ere, munduan bizitzeko edukitzen ditugu, ez gure altzoan gelditzeko. Esan dezakegu Bizitzaren seme alabak direla eta guk ezin dugula kontrolatu nor dabilen aldi berean bizitza horretan. Horregatik, hesi hori gurasook ematen dizkiegun oinarrizko beharrak asetzeko zaintzak dira: jana eta etxea bermatu, ez daitezela hoztu edo busti, paseoan irten, medikuarenera eraman‌ Hauek kanpotik ikusi daitezkeen zaintzak dira, txikia, ahul eta erkin den zuhaitzak aurrera egitea ahalbidetuko dutenak. Horrela, hortik pasatzen den lehenengo ahuntzak ez ditu kimu guztiak jango eta zuhaitz txikiak aurrera egiteko aukera gehiago izango ditu.

67


Guraso.eus urtekaria 2017

Hesia, ordea, ezin da bizitza guztian zehar mantendu. Zaintzak aldatzen doaz, haurrak malgutasuna behar du eta pixkanaka-pixkanaka testuinguruarekiko elkarrekintza gehiago beharko du. Momentu horretan gurasook hezia kentzen joango gara, zuhurtziaz eta saiakerak egiten. Badakigu ezin ditugula betiko gure babesean eduki eta laster edo beranduago hesia kendu beharko diegula.

Hesia malgutzea oso zaila da. Artisauaren abilezia behar da haurren gaitasunak eta beharrak interpretatu eta horiekin bat datorren zaintza proposatzeko. Gehiegizko babesa eman gabe eta arriskuan aske utzi gabe. Prozesu horretan, gure erantzunak konstanteak izan badira eta haien beharrei momentuan erantzun badiegu, espero dezakegu hesia sinbolikoki integratuko dutela. Zuhaitz nagusiak ere hesia barneratu duela esan dezakegu bere azala gogortu duenean. Horrek gertuko arriskuengandik babestuko du, kanpoko hesiaren beharrik izan gabe. Baina prozesu hau ez da lineala eta gainera aldagai askok hartzen dute parte, hortaz ezin da inolaz ere emaitza bat ziurtatu. Gurasotasuna, mendian zuhaitz bat landatzea bezala, ziurgabetasunari irekitzea da, ezin baitugu jakin gauzek nola egingo duten aurrera. Honek Saramagori egotzitako testu hau ekartzen dit gogora: Sema-alaba bat Jaungoikoak utzi digun izaki bat da, ikastaro bat egin dezagun. Ikastaro horretan gauza ezberdinak ikasten ditugu, esate baterako nola maitatu norbait geure burua baino gehiago, nola aldatu gure gabezi nabarmenenak haiei adibide onak eman ahal izateko eta batez ere adorea izaten ikasteko. Bai. Hori da! Guraso izatea bizitzan dagoen ekintza adoretsuena da, mota askotako mina sentitzeko egoeran jartzen gaitu eta, hala nola ondo ari ote garen ez jakitearen zalantza edo eta hainbeste maite dugun zerbait galtzeko beldurra. Galdu? Nola? Ez al da gurea? Ez, mailegu bat baino ez da. Mailegurik berezi eta zoragarriena, izan ere gureak dira bakarrik haien kabuz moldatu ezin daitezkeen bitartean. Horren ondoren, bizitzarenak dira, patuarenak eta haien familienak. Jaungoikoak bedeinka ditzala beti gure seme-alabak, gu dagoeneko bedeinkatu bait gaitu haiekin.

68


Guraso.eus urtekaria 2017

Etxekolanak onak ala txarrak Azkenaldi honetan maiz hitz egiten da etxekolanei buruz. Familia batzuk, gehiegizkoak jotzen dituztelako, etxekolan greba egin izan dute. Hala ere, aditu askok hezkuntza prozesuan ezinbestekoak direla diote. Nork ote du arrazoia? Zertan dira onak etxekolanak? Zertan txarrak?

Etxekolanak ez dira ezinbestekoak. Ezinbestekoa da hezkuntza sistemak ikasleen autonomia sustatzea. Unibertsitatera heltzen diren ikasleen heldutasun maila geroz eta baxuagoa dela ikusten ari gara: tutoretzetara gurasoak lagunduta iristen diren kasuak areagotu dira eta muturreko kasu batzuetan ikasleek negarra eta txantai emozionala erabiltzen dute gainditu ahal izateko errekurtso gisa. Anekdotikoa izan zitekeen egoera hau, tamalez, errealitateren adierazgarri esanguratsua da. Gure gizarte hedonistak (ez hezkuntza sistemak soilik) heldutasun eredu mugatua transmititzen du. Hori dela eta, Euskal Autonomi Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren kurrikuluma zehazten duen dekretuak ezartzen du ikaslea gai izan behar dela bere ikaskuntza prozesua modu autonomoan antolatzen.

Beraz, zertan dira onak edo onuragarriak etxeko lanak? Ba ikasleen autonomia eta lan gaitasuna areagotzen laguntzen badute lagungarriak izango dira. Gaur egun, ordea, helburu horretatik urruntzen gaituzten ondorio sekundario batzuk ematen ari dira. Alde batetik, etxeko lanak eta eskolatik kanpoko ekintzak direla medio, lehen hezkuntzako haur batzuk egunero 10-11 orduko jardunaldiei aurre egiten diete. Honek nekea eta saturazioa sortzen du. Kontzentrazioa gutxitzen da eta haurren berezko jakin mina ito egiten du. Ondorioz, askotan, ohitura sortu baino lanarekiko gorrotoa sortu dezake, haurra eta eskolaren arteko harremana okertuz. Bestalde, guraso askok, agian haurren arrakasta akademikoa ziurtatu nahian, euren gain hartzen dute eskolako lanen erantzukizuna: “Gaur ikasi behar dugu, bihar azterketa dugu eta� edo “Matematika gehiago kostatzen zaigu�. Sinbiosi egoera horrek, motibazio positibo batek eraginda ere, kontrako ondorioak eragiten ditu: ikasleen autonomia ez sustatzeaz gain, guraso batzuk etxeko lanak intrusio bezala bizi dituzte, guraso eta eskolaren arteko harremanean tentsioa areagotuz. Hau gertatzen denean esan dezakegu etxerako lanak ez dutela jatorrizko helburuan laguntzen, berori oztopatzen baizik. Badago etxeko lanekiko alternatibarik? Zein alternatiba garatu ahalko lituzkete irakasleek edota hezkuntza zentroek?

69


Guraso.eus urtekaria 2017

Aipatutako joera negatibo horiek konpentsatu aldera, hezkuntza sistemak hainbat alderdi zaindu beharko lituzke: Lehenik eta behin, irakasleen arteko koordinazioa egon beharko da etxerako bidaltzen den lan karga erregulatzeko (badaude mailaren arabera asteroko ordu kopurua mugatzeko proposamen desberdinak. Ikastetxe bakoitzak zentro autonomia baliatu dezala haien populaziora moldatzen den proposamena zehazteko). Horretaz gain, funtsezkoa izango da haurren interesetan oinarritzen diren lanak bidaltzea. Batez ere Lehen Hezkuntzan gelan eta haien bizipenekin harremana duten edukiak landu beharko dira. Bigarren Hezkuntzan, ordea, helduen bizitzara prestatzen dituzten egoerak planteatuko dira. Honekin batera lan mota ere moldatu behar da: Lehen Hezkuntzako lehen zikloetan, klasean ematen ari diren edukiak errepasatzeko lanak bidali behar dira nagusiki. Horretaz gain, tartean lan egun bat baino gehiago eskatzen duten proiektuak sartzen hasi gaitezke. LH-ko azken zikloetan eta Bigarren Hezkuntzan, ordea, errepasoa integratuagoa dagoen heinean proiektuek pisu handiago izan beharko dute, ikasleek autonomiaz -eta hasieran gainbegiratutakudeatu ditzaketenak. Beste alternatiba interesgarri bat klaseko ordutegiaren barruan lan autonomorako tarteak uztea da. Modu horretan lanerako giroa eta baldintzak ematen direla ziurtatzen dugu eta ikasleek beraien prozesuaren erantzukizuna hartzen dute, egin beharrekoa aukeratuz. Honek, gainera, etxerako lanak murriztea du sari bezala. Azkenik, autonomia eta ikasleen interesak kitzikatzeko, etxeko lanen zati bat aukerazkoa izan daiteke. Ikasle bat justu badabil asignatura batean, edo eta oso gustuko badu, aukera izango du lan gehigarriak egiteko. Beroriek nolabaiteko eragin positiboa eduki beharko lukete notetan, motibazioa areagotzeko, baina azken finean ikaslearen eta familiaren erabakia da hori egitea ala ez, beraien lehentasun eta aukeren arabera.

Alternatiba horiei begira, zer egin ahalko lukete gurasoek? Familiaren papera ere oso garrantzitsua da etxeko lanek ondorio positiboak izan ditzaten. Guraso bezala egin behar dugun gogoeta honako hau da: Noiz dauka gure seme-alabak haurra izan eta haurra bezala jolasteko aukera? (eta ez dugu hemen telebistan edo bideo-jokoetan ematen den denbora kontatzen, haurren aisialdi sozial eta aktiboaz ari baitgara). Jolasa eta denbora librea funtsezkoak dira alderdi akademikoa konpentsatzeko: derrigorrezko asignaturak dira. Horretaz aparte, ulertu behar dugu etxeko lanen helburua, edukien bereganatzea baino, lan autonomia sustatzea dela. Beraz, lehen momentutik, beraien kabuz lan egitea faboratuko dugu. Eskuragarri egongo gara, laguntza behar badute eskatu dezaten. Distraktoreak kenduko ditugu eta ergonomia baldintza egokiak eskaintzen dituen toki bat egokituko dugu. Haurrak nahi badu,

70


Guraso.eus urtekaria 2017

edo eta eskolak eskatzen badigu, haurren lana gainbegiratuko dugu, baina egin dela ziurtatzeko, eta ez ondo egin dela bermatzeko. Izan ere, guraso batzuk kexatzen dira eurak ez direla gai sentitzen seme-alabei hainbat lanekin laguntzeko, hizkuntzagatik dela edo edukien konplexutasunagatik dela. Baina gurasook beti lagundu dezakegu ikasten ikasten, ekintza horretan edukiei lotutakoez gain bestelako prozesuek hartzen dute parte eta. Motibazioa sustatu dezakegu eredu izanda. Adibidez, denbora horretan irakurtzen edo bestelako lanak egiten bagaude haien lan ohiturak hobetzen lagundu ditzakegu. Bestalde, ikasle bat frustratzen bada mate buruketa batzuk ezin dituelako ebatzi, aita edo ama laguntza handikoa izan daiteke frustrazio hori kudeatzen ikasteko orduan. Eta lanak amaitzerakoan edo eta lanean aurreikusitako denbora eman ostean beraien ahalegina baloratzen badugu ere autonomia ezartzen laguntzen arituko gara. Adituek adierazten duten bezala, familiaren jarrera etxerako lanen inguruan oso garrantzitsua da: ikasleen bizitza akademikoan bultzada ikaragarria eman ahal dio, edo gainditu ezinezko oztopoa bihurtu daiteke. Hau da gertatu ohi dena gure jarrera negatiboa adierazten dugunean: “horrenbesteko etxeko lanak zertarako? Etxean egin behar al dugu haiek klasean egiten ez dutena?� edo “Erro karratuak egiten ikasteak edo historia ikasteak ez du ezertarako balio. Noiz erabili dugu guk hori gure eguneroko bizitzan?�. Horrelako adierazpenak entzuten dituen ikasleak, ia ia automatikoki, klaseko lanen kontrako jarrera garatuko dut, gurasoekiko leiala izan behar du eta. Ordea, etxeko lanek eskola eta familia arteko harremana hobetzeko balio dezakete, komunikazio positibo bat sortzen bada. Eta, bestalde, gurasoek seme-alaben ikaskuntza prozesuaren berri izateko ere balio dezakete, beraien ekintzak indartu edo gaitzetsi ahal izateko, edo eta familia aisialdian eskolako edukiekin harremana duten ekintzak planteatzeko.

Ba ahal dago etxekolanei muzin egin eta alternatibaren bat martxan jarri duen hezkuntza zentro edo proiekturik? Funtzionatzen dute? Orain arte aipatutako ideiak etxeko lanen inguruko hausnarketan sartu beharreko galderak lantzen ditu. Nire ustez, galdera ez da etxeko lanak bai ala ez, baizik eta hauek zertarako, zenbat eta nola. Hala ere, badago etxeko lanen erabilgarritasuna zalantzan jartzen dituzten ereduak. Zaila da horrelako formula bat hezkuntza sisteman hedatzea, baina eskola libre edo demokratikoak gure inguruan ugarituz joan dira, eta haien planteamenduak erabat alternatiboak dira. Ikasleek beraien erritmoan ikasten dute, beraien interesei jarraituz. Horrelako eskoletan ez da egoten etxeko lanik, ezta azterketarik ere. Ikasleek proiektuka egiten dute lan, eta horietariko batean sakontzeko gogoa izanez gero lana eraman dezakete etxera; haien aukera da.

71


Guraso.eus urtekaria 2017

Argi dutena da etxeko lan hauek ez direla derrigorrezkoak. Ez da gainditu ahal izateko bete beharreko baldintza. Eta hala ere, ikasle askok gustura egiten dituzte! Noski, haien lanen onerako da eta.

Honen adibide bat Nafarroan topatu dezakegu, Iltzarben. Bertan Ur Tanta Eskola dago eta esan bezala, eskola libreen pedagogia jarraitzen dute. Ebaluaketa ere ezberdina da bertan, edukien bereganatzea baino ikasleen interesak, haien buruarekiko harremana eta besteekiko harremana baita ebaluatzen dutena. Hala ere, eskola hau Haur eta Lehen Hezkuntzako haurrak baino ez ditu hartzen. Horregatik, Bigarren Hezkuntzara bestelako ohiko ikastetxe batean sartzeko prozesua errazteko, aldaketa handia da eta, azken urteetako ikasleek etxerako lan batzuk eraman egiten dituzte “Matemagia” eta “Hitza-dantza” tailerretan (matematika eta hizkuntza). Kasu horietan ere aukerazkoak dira. Gehiago bidali aurretik lehengoak egin dituen hartzen da kontuan eta hori gogoratzen zaio, zigortu edo lan karga handitu beharrean. Luze hitz egin genezake alternatiba hauen inguruan, metodoak, eraginkortasuna, arrakasta… Baina, funtsean, aipatu nahi nuena da ikasleen autonomia sustatzeko etxeko lanak ez direla modu bakarra. Badaudela bestelako pedagogiak, pertsonalizatuagoak, malguagoak. Baina momentu honetan, ohiko ikastetxeetan, beharbada etxeko lanak kentzea baino, nahiko dugu aipatutako baldintzak zaindu, familia eta ikastetxeen arteko elkarlana indartu eta etxeko lanen helburua argi edukitzearekin.

72


Guraso.eus urtekaria 2017

Amaia Agiriano Kaixo lagunok! Ama izateak ekarri nau guraso.eus-eko txoko hontara, izan ere, seme-alabak izan dira adimen gaitasun handiko haurren errealitatera inguratu nautenak eta azken urte hauetan bidea erakutsi didatenak. Bederatzi hilabete besterik ez zituen alabak Txusak, biziki eskertzen dugun homeopatak, adimen gaitasun handikoa izan zitekeela esan zigunean. Garai hartan arkitektoa nintzen ogibidez eta gai hori berria zen niretzat; ez nekien ezer garbirik berorren inguruan eta poliki-poliki liburuak irakurtzen eta hitzaldietara joaten hasi nintzen, mitoak baztertu eta errealitatea ezagutuz. Jeanne Siaud-Facchin psikoterapeuta eta gaian adituak dioen eran, adimen gaitasun handiko izatea C.I. altu bat izatea baino munduan egoteko modu bat dela ikusi nuen eta batez ere, ez dela arazo bat; ondo bideratuz gero, dohain eder bat baizik. Haurrak ikastolan hasi zirenean ordea ikastetxe gehienak ez zeudela haur hauek identifikatu eta arreta egoki bat eskaintzeko prestatuak ohartu ginen eta beharrak bultzatuta, Fundación Avanza-ko “Identificación y atención del alumnado con superdotación intelectual en Infantil y Primaria” eta Uned-eko “Experto Universitario en Diagnóstico y Educación de los Alumnos con Alta Capacidad” egin nituen. Gerora, Irakaskuntzan irakasle gisa aritzeko gaitzen duen unibertsitate masterra ere bai. Azken urte hauetan Aupatuz, Euskal Herriko Adimen Gaitasun Handiko Haurren Elkarteko talde tekniko kide naiz, guraso eta irakasleei zuzendutako ikastaroak prestatzen eta ematen gabiltzalarik eta guraso.eus-eko tartetxo honetan ere haur hauei tokitxo bat eskainiko diegu, gurasoen parte-hartzea behar beharrezkoa baita da beraien identifikazioan eta arreta egoki bat emateko prozesuan. Elkarrekin gauza asko ikasiko dugulakoan nago

73


Guraso.eus urtekaria 2017

Esango al diogu haurrari adimen gaitasun handia duela? Adimen gaitasun handia duten haurren guraso askoren kezka izaten da beraien seme edo alabari horren berri eman edo ez eman. Izan ere, askok dioten bezala, “ez diogu etiketarik jarri nahi”. Jakin behar dugu, ordea, haurrak jada, ezkutuan bada ere, badituela etiketa horrek zehazten dituen ezaugarriak eta guraso eta inguruko hezitzaileon esku dagoela bere esanahia behar bezala ulertu, interpretatu eta haurrari berak ulertzeko eran azaltzea.

Sekula hortaz ezer esan ez badiogu ere, haurrak txikitatik daki ezberdina dela eta baita bere inguruko beste haurrek ere. Inork azaldu ez badio, oraindik ez du jakingo zergatik den desberdina, baina bai ez dela besteak bezalakoa; azkarrago ikasten duela, sentsibilitate berezia duela bai harremanetarako eta bai gai sozialetarako, besteek barre egiten duten zenbait gauzekin sufritu egiten duela, bere adiskideekiko interes ezberdinak dituela,… “Zer da gertatzen zaidana? Arraroa al naiz?”– zalantzaz betetzen da haurraren burua.

Orduan, azalduko al diogu zer gertatzen den? Edo… goazen betiko konparaketara: demagun gure semea/alabafutbolean oso ona dela. Ez al genioke esango talentua duela? Eta ona izatea nahi badu saiatu egin beharko duela? Bai, eta gainera, ahal dugun neurrian, lagundu egingo genioke; bai kiroletan, bai musikan, dantzan,…

Zergatik ez esan, beraz, adimen gaitasun handia duela? Gaian aditua den Maite Garnica pedagogoak dioen eran, bakoitzaren trebetasun eta ahalmenak ezagutzea edozein ikaslerentzat onuragarria da eta, are gehiago, ikaslea gutxietsita dagoen kasuetan. Autokontzeptu eta autoestimu ona mesedegarri da edonorentzat, bai proposatutakoa lortzeko eta baita zoriontsu izateko ere. Ildo berean, Javier Tourón, UNIR-eko Hezkuntza Berrikuntza eta Garapenerako erretoreordeak eta adimen gaitasun handien gaian adituak, hezkuntzak bakoitzaren auto ezagutza bultzatu behar duela azpimarratzen du: “norberaren burua ezagutzea aske haztea da; pertsona bezala haztea, hau da, heztea. Horregatik, beharrezkoa da gure seme-alabei beren burua ezagutzen laguntzea, poliki-poliki beren burua onartuaz eta beren bizitzen ardura hartuaz joan daitezen”.

Garrantzitsua da, beraz, haurrak bere adinekoen batez bestekoak baino gaitasun intelektual askoz handiagoa duela adieraztea, baina kontu handia izan 74


Guraso.eus urtekaria 2017

behar da azalpenak ematerakoan, esaten diogunaren arabera, haurrak gauza bat edo beste ulertuko duelako. Hasteko, argi izan behar dugu zer esan nahi diogun, bere egoera are gehiago nahastu eta okertu ez dezagun. “Adimen gaitasun handia” duela jakiteak haurrak bere buruan darabilena egiaztatzeko balio dezake, baina baita zalantzak, ziurgabetasuna, gaizki ulertzeak eta batzuetan antsietatea ere sortzeko. Hori ekiditeko, erantzun argi, ulerkor eta zehatza behar du; lasaigarri gertatuko zaiona. Hona hemen gure seme/alabari erantzun hori ematerakoan lagungarri gerta dakizkigun zenbait ideia:

1- “Adimen gaitasun handia” esateko modu bat baino ez da. Ingelesez adibidez, “gifted” erabiltzen da, hau da, opari bat eman zaiona. Izan ere, ederra da zerbait erraztasunez egitea: irakurri, marraztu, hitz egin, problemak ebatzi,… Baina, honek ez du esan nahi, albokoa baino gehiago garenik. Pertsonak arrazoi ezberdinengatik dira bereziak eta adimen gaitasun handia izateak ez zaitu albokoa baino bereziago egiten. 2- Ikastetxean aspertu egiten zinela esaten zenuen eta horregatik (edo bakoitzaren arrazoiak) egin genituen testak; ikastetxean gauza interesgarriagoak egin ahal izateko eta aukera ezberdinak edukitzeko. Ikasketetan gehixeago kostatzen zaienei beste era batera lagundu behar zaien eran, adimen gaitasun handia duzuenok, azkarrago eta beste era batera ikasten duzue eta horregatik behar dituzue aldaketak.Guri berdin zaigu zu adimen gaitasun handikoa zaren edo ez, edo zer emaitza lortu duzun froga horietan. Guretzat zu zeu zara garrantzitsua, zaren bezalakoa. (Ez da ideia ona haurrari bere CI-aren berri ematea).

3- Adimen gaitasun handia izatea zure berezko ezaugarria da; zure altuera edo begien kolorea bezalatsu. Zurekin daramazun zerbait da; ez ikastetxeko emaitzen arabera dagoena. Zaren bezalakoa izateak benetan gauza interesgarriak, bereziak, ezberdinak,… egiteko aukera ematen dizu (adibide ezberdinak erabili ditzakegu: kirolariak, musikariak, zientzialariak, idazleak,… bai gizonezko eta baita emakumezkoak ere). Lan egiten baduzu, gauza asko lor dezakezu, baina bestela, zure ahalmenak eskaintzen dizkizun aukerak galdu egingo dituzu. Zeuk erabakitzen duzu ahalmen horiek nola erabili, baina oso ederra da daukazun hori ahalik eta ongien garatu eta ingurukoei laguntzea.

4- Adimen gaitasuna esparru eta intentsitate ezberdinetan ematen da. Batzuk onak dira hizkuntzetan, beste batzuk marrazten, beste batzuk matematiketan, beste batzuk musikan, kiroletan,… Badira gauza askotan onak direnak ere, baina denok ditugu gure ahalmen eta ahultasunak. Zuk ere ona zaren eta gustatzen zaizun horretan zure energiak jarri eta aurrera egin dezazun nahi dugu, baina gehiago kostatzen zaizun edo hainbeste atsegin ez dituzun zenbait alorretan ere saiatu egin beharko duzu aurrera egiteko.

75


Guraso.eus urtekaria 2017

5Adimen gaitasun handiko haurrak batzuetan beste haurrengandik ezberdinak sentitzen dira; normala da hori. Askotan ikusiko zenuen interes ezberdinak dituztela, baina beraiekin egotean ohartuko zara antzekotasunak ere badituzuela eta saiatuko gara eskolan tokirik ez duten zure zaletasunei eskolaz kanpo tokia aurkitzen. Amaitzeko, esan, aipaturiko ideia horiek elkarrizketa baten abiapuntu baino ez direla, bakoitzak bere egoerara moldatu beharko dituenak, baina batez ere argi izan behar dugu gure semea/alaba zoriontsu izan dadin nahi badugu, ezin diogula ezkutatu adimen gaitasun handia duela, ezinezkoa baita nor edo nolakoak garen eta zer lortu dezakegun jakin gabe, zoriontsu izatea. Iturriak: http://www.altascapacidadesytalentos.com/se-lo-digo/ http://www.javiertouron.es/2012/04/mi-hijo-tiene-alta-capacidad-se-lo-digo.html http://giftedchallenges.blogspot.com.es/2013/06/what-to-say-to-your-giftedchildabout.html

76


Guraso.eus urtekaria 2017

Gorka Torre Gorka Torre naiz, 1974an Baionan sortua. Nire gurasoek Ipar Euskal Herriko ikastolen hasieran eta garapenean lan oso handia luzaz egin dute. Beste hamar ikaskiderekin, Ipar Euskal Herrian ama eskolatik batxilergoraino ikasketak osoki ikastolan egin dituen lehen belaunaldikoa naiz. Batxilergotik landa ikastolen laguntzaile izan naiz, bereziki ikastetxeen eraikuntza lanetan. 1999 garren urteaz geroztik, Biziaren eta lurraren zientziak ikastolan irakasten ditut, 10 eta 15 urte tarteko ikasleei. Hamasei urte inguru nituelarik, hezkuntzari buruzko interesa piztu zitzaidan eta geroztik gai honetan gogoeta etengabe sakondu dut. 2009 garren urtean, dozena bat lagun bildu ginen, dagoen hezkuntza sistemarekin (etxekoa, eskolakoa eta jendartekoa) bat ez gentozenak, eta “nolako hezkuntza sistema beharrezkoa ikusten dugu?” galderaren inguruan elkarrekin gogoetatzen hasi ginen. Gaur egun indarrean diren etxeko hezkuntza, eskolak, programa (curriculum) ofizialak, hezkuntzari lotutako legeak, jendartean zabalduak diren baloreak… tarte batez bazterturik, gure baitarik ondoko galderen inguruan hausnartzen hasi ginen: bizi honetan haurrekin zer bizi nahi dugu? Zer transmititu nahi diegu? Hainbat hilabetez hori gogoetatu ondoren, eztabaidak eskola alternatibo baten proiektua irudikatzera eraman gintuen. Ondotik, eskola alternatibo eredu franko aztertu genuen, irakurriz eta bisitak eginez. Hausnarketa segitu genuen antropologia, historia, ekonomia, politika eta beste hainbat arloetan egindako irakurketek aberasturik, eta horrek “eskola alternatibo” kontzeptua gainditzea eta “eskolari alternatiba” kontzeptura heltzera eraman gintuen. Azken honek, hezkuntza, problematika orokorrago batean, politikoa, ekonomikoa, soziala eta kulturala, kokatzen du. Bi urte eta erdiko hausnarketa teoriko honen ondotik, ideiak praktikara eramaten hasi ginen, beti ere gogoetak segituz. 2011 garren urtean, Ipar zein Hego Euskal Herriko hogei bat heldu eta haurren artean, Baxe Nafarroako Behauze herrian Bizi Toki espazio kolektiboa sortu genuen, non geroztik, funtsezkoak zaizkigun baloreen arabera jendarte proiektu eder bat eraikitzen dugun, non besteak beste, eskolari alternatiba bat bizitzen dugun (argibide gehiagorentzat Bizi Tokiri buruz, ikus www.bizitoki.org gunea).

77


Guraso.eus urtekaria 2017

Hezkuntza komunala Guraso.eus egitasmoarentzat aitzineko idazkietan eskolari eta hezkuntzari buruz garatu ditudan ideien ildotik, nire iritziz, haurrei transmititu nahi dieguna, haurren hurbilekoek, bereziki gurasoek eta gurasoen lagunek, egunerokotasunean bizitzen duguna izatea da zentzuzkoena. Nire ustez, haurren hezkuntza, belaunaldi ezberdinak biltzen dituen talde batean, hau da komunal batean, egitea da interesgarriena, hezkuntza hori haurren inguruko mota anitzeko praktika sozialetan oinarrituz. Gauzak hola, Bizi Toki egitasmoaren inguruko hainbat lagunek gure haurren hezkuntza osoki gure gain hartzen dugu, irakasleei edo bidelagunei delegatu gabe. Beraz, gure haurrak ez eskolarizatzea dugu helburu, ez ohizko eskoletan, ez eta ere eskola alternatiboetan. Eskolari alternatiba bat praktikan ezartzen dugu.

Nahiz eta gure ustez haurren hezkuntzaren ardura gurasoek dugun nagusiki, ardura hori haurren inguruko haur helduago, adineko eta zahar guziek elkarrekin bermatzea zentzuzkoena dela iruditzen zaigu, hots berreraikitzekoa den herria hezitzaile izatea.

Hain zuzen, merkatuaren logikak, hau da gure jendartearen gaur egungo sistema ekonomikoaren logikak, giza taldeak, komunitateak, herriak, desegin ditu. Alta, norbanakoak, giza talderik gabe galduak gira. Horregatik hain larria da gaur egun bizi dugun krisi soziala; nora ezean gira, alegia deuse egiten badugu ere, dena ongi dabilela antzezten badugu ere. Beraz, guretzat, lehentasunezko helburua, komunalak sortuz herria berreraikitzea da.

Ez dugu haurren hezkuntzaren zati handi bat, ezagutzak beren testuingurutik aterata pertsona batetik bestera transmititzeko ahaleginak egiten dituen eskolaren esku utzi nahi. Ez dugu nahi, hezkuntza, aparte den jarduera bat izatea, banandutakoa, bereizitakoa, instituzionalizatutakoa. Gure ustez, ez da irakasle edo bidelagun izendaturiko pertsonaiarik behar, hau da, jakintzaren hedapenean espezializatua den jenderik, ez eta ikasle izendaturiko haurrik ere. Gure iritziz, biziki onuragarria da hezkuntzaz ez egitea bereiz den espazio batean kokatzen den jarduera bat, oso emankorra da klaserik ez egitea, ez behartzea haurrak eskolaren hormen artean egotera. Oso emankorra da haurrei, sortzen diren unetik, egunerokotasunean herritarren arteko harremanetan murgildurik egoteko parada ematea.

78


Guraso.eus urtekaria 2017

Nere iritziz, hezkuntza egokia bermatzeko, gure zeregina ez da pedagogia gogoetatzea, ohizkoa edo alternatiboa, baizik eta haurrekin egunerokotasuna bizi ahal izateko baldintzak sortzea, hau da gure behar ekonomikoak asetzeko ez haurrak beste norbaiten ardurapean utzi behar izatea; ez merkatuan gure lan indarra salduz gure behar ekonomikoak asetzea, baizik eta hezitzaileak izanen diren praktika sozialen bidez asetzea, belaunaldi ezberdinak biltzen dituzten taldeetan. Merkatutik kanpo, haurren hezkuntza, beren inguruko mota anitzetako praktika sozialetan oinarritzen da beraz. Adibidez, gure praktika sozial garrantzitsu bat autosufizientzia ekonomikoa izanik, haurrei, nahi baldin badute, beren adinari egokitutako lanekin helduak lagunduz, lan kooperatiboetan esku hartzeko aukera ematen diegu.

Pertsonalki pedagogia gaia anitz landu dut, sobera nire ustez, ohartu bainaiz hezkuntza ongi bermatzeko pedagogia gauza oso sinplea dela, eta gogoetaren lehentasuna ez dela batere horretan ezarri behar. Hain zuzen, ninia, sortu eta hilabete batzuetara, begiratzen dituen inguruko ekintzak bere gisara berregiten hasten da. Imitazio jokoa sortu da, ikasketarako oinarrizko tresna dena, funtsezkoa.

Urratsez urrats, umeak begiratzetik parte hartzera pasatzen dira. Haur zaharragoak eta helduak imitatzeko joera hori nahita nahiez agertzen da. Hain zuzen, haurrek, beren ingurukoen jardueretan esku hartu nahi dute eta ingurukoen interesak bizi nahi dituzte, haur zaharragoek eta helduek osatzen dugun taldearen kide izatearen nahikundea dutelako. Jarduera horiek taldea ezaugarritzen dutelarik, beraz balore sozial handia dutelarik, erakargarriak bilakatzen dira haurrentzat. Haurrek, esplorazio sena badute, munduaz ahal duten guzia ulertzeko nahikunde sutsua dute, eta mundu horretan pertsona handiek egiten ditugun gauzak gauzatzea. Ondorioz, haurrei, haur zaharragoek eta helduek burutzen ditugun jardueretan esku hartzeko aukera eman behar zaie, esku hartze hori beren ahalen arabera egokituz. Jarduera guzi horiek ikasketetarantz sarbideak dira, eta ikasketa horiek, haurrek beren ekimenez burutzen dituztenez, ez zaizkienez inposatzen, ongi barneratuak dira eta ez dira ahanzten. Haur baten ikaskuntza prozesua beraz, bere inguruko jakitateen eta praktiken berezko eskuratzea da, eskuratze naturala, informala. Ikasketa informala, ekiteko molde kontzienterik eta espliziturik gabe egiten da, behaketaz, imitazioz eta asimilazioz. Hau da pedagogia nere ustez, sinplea bezain eraginkorra. Garrantzitsuena beraz, helduok komunalean elkarrekin zer bizi nahi dugun argitzea da; bizi dugun hori naturalki transmitituko diegu haurrei, bizitzak eta ikasketak bat eginez.

79


Guraso.eus urtekaria 2017

Mikel Egibar Mikel Egibar Mitxelena, 1963-11-14, Donostia Gorputz hezkuntza diplomatua (Belgika), espezializazioa psikomotrizitatean Gorputz hezkuntza lizentziatura (Gasteiz) oziologia lizentziatura (UNED) Xiba proiektuko partaidea Euskal jolas eta jokoak kontzeptualizazioa eta lanketa praktikoa Euskal Curriculumarako Gorputz hezkuntza arloko lanketarako partaidea Datozen asteetan, “Gurasoak.eus� plataforma baliatuz (mila esker ematen didaten aukeragatik) hainbat gogoeta aztergai jarriko ditut. Idazlea baino guraso ikusten dut nire burua eta denok dakigun bezala, gurasoa garen neurrian, zalantza iraunkor batean bizi ohi gara, ez baitakigu beti egiten duguna zuzena ala okerra den. Guretzat, beraz, eztabaida sustatzea behar-beharrezkoa da eta eztabaida elikatzeko nire idatzi hauek tresna gisa eskaini nahi ditut. Espero dut baliagarriak suertatuko zaizkizuela, eta, neurri berean, zuen ekarpenaren bitartez niretzat ere prozesu aberasgarria izatea nahiko nuke.

80


Guraso.eus urtekaria 2017

Aisialdia, Euskal Herriko jaiak Kilometroak Gipuzkoako Ikastolen jaia da. Arrazoi handiz, gero eta zabalduago dago Ikastolen aldeko jaiek doikuntza sakona behar dutela;beraz, eta jai honi eredu berri bat eskaintzeko asmoz, duela urtebete prozesu bat martxan jarri genuen.Konbentzituta gaude prozesu honetatik atera daitezkeen ondorioak Euskal Herrian ospatzen diren edozein jaietarako ere baliagarri izan daitezkeela. Horregatik ausartu naiz azterketa honen zati hau zuekin konpartitzen, honako ondorio hauek aberasgarri izan daitezen edozein testuinguru ludiko beste begi batzuekin aztertzeko. Martxoaren 25ean Txantxiku Ikastolan (OĂąati), bertan antolatzen baita aurtengo Kilometroak, Aisialdia eta auzolana aztertzeko topagune bat antolatu genuen. Testuinguru horretarako, Gipuzkoako Ikastola guztietara inkesta bat zabaldu genuen eta jarraian irakurriko dituzuenak, bertatik jasotako ondorioak dira.

Inkestaren irakurketa eta emaitzak Ikastolen jaia, bertara hurbiltzen den pertsonen astialdian oinarritzen da. Astialdi horretatik pertsonek egiten duten hautuaren arabera, beren aisialdia osatzen doa (denbora librearen programazioa), eta horrela, gure jaietara etortzeak aisialdi horren programazioaren barruan kokatzea ekartzen du. Hori dela eta, aisialdia zer den eta Ikastolen jaia antolatzeak zer aisialdi mota eskatzen duen aztertzea interesgarria iruditzen zaigu.

Nahiz eta jakina izan, ez dago inolako zalantzarik aisialdiaren ezaugarri garrantzitsuena ludikotasuna dela esateko (%58). Hala ere, ludikoa ez ezik, gure eremu pedagogikoarekin bat eginez, hezitzailea ere izan behar dela azpimarratzen da.

Aisialdi ludikoak pertsonaren zoriontasuna elikatzeko gaitasuna izan beharko luke. Baina aisialdia norbanakoaren ezaugarri bat baino haratago doan fenomeno bat da: aisialdia testuinguru kultural batekin lotu beharra dago (%50), hau da, komunitate kultural batek aisialdian egiten diren jarduerei ematen dien zentzua ulertzeko eta interpretatzeko hain zuzen ere.

Hala ere, aisialdia pertsonaren errealitatera eramaten badugu, aisialdia soberanoa dela azpimarratzen da (%50). Aisialdi soberanoak pertsonak bere 81


Guraso.eus urtekaria 2017

astialdia programatzeko eta gauzatzeko kanpotik inolakointromisioaez egotea eskatzen du. Horretarako, hainbat egituratatik printzipio hau bermatzeko sentsibilitatea erakutsi behar da (ikastoletatik etxeko lanak bidaltzeko bolumena, besteak beste) batetik, eta bestetik, heziketaren bitartez gure ikasleei tresnak eskaini behar dizkiegu bere astialdia hainbat baloreren arabera osatzeko, programatzeko.

Aisialdia esperientziarako ezinbesteko esparrua da eta pertsonaren garapenerako esperientziak aberasgarriak izan behar dira. Baloreak ezinbesteko tresna dira horretarako, eta balore horiek testuinguru sozialetik, kulturaletik, artistikotik, emozionaletik, ‌ sortu behar dira. Aisialdiak eraikitzailea izan behar du. Esperimentazioaren bitartez, pertsona bir sortu (recreo) egiten da. Esperientziak ez dira soilik erreproduzitu behar, sormenaren bidez esperientziak egoera berriak produzitzeko oinarri izan behar dira ere.

Aztertzeko interesgarria iruditzen zaigun gai bat sakondu nahiko genuke. %50ak Ikastolen jaia aisialdian kokatzen dela iristen duen bitartean, % 42-ak kontrakoa esaten du. Puntu hau argitu nahian, modu aleatorion inkesta honetan parte hartu duen hainbat pertsonari bere iritzia azaltzea eskatu diogu. Ikastolen jaia aisialdia baino askoz gehiago dela esaten denean, jaia misio zehatz bat aldarrikatzeko dela azpimarratu nahi da (misio politikoa ala hezitzailea). Dena den, honekin batera argitu beharreko beste zalantza bat sortzen zaigu: aldarrikapenerako jitea ez al da aisialdiarekin lotu behar?

Ikastolen jaian pertsonen partizipazioa desbideratzen joan dela baieztatzen da. Partizipazio aktiboa eta pasiboaren arteko ezberdintasuna azpimarratzen da. Jendeari gure jaietara etortzeko eskatzen diogu, baina sortu dugun jai ereduaren arabera jaia bera kontsumitzea besterik ez diogu eskaintzen. Jai ereduak ere jaia norentzat den zehazten du. Gazteek ez dute bertan parte hartzeko aukerarik izaten, ez bada, eredu kontsumitzaile baten arabera. Arazo honen aurrean aldaketak erradikala izan behar du eta gerturatzen den jendea jaiaren ekintzetan gehiago inplikatu behar dela azpimarratzen da.

Jaia ospatzeko erabiltzen den eredua da, beraz, behin eta berriro ateratzen den eta eztabaidan jartzen den gaia. Sormenari aukera eman behar zaio eta horretarako inbertsio berezia egin behar da. Izan ere, sormena partizipazioari ematen zaion aukeratik indartzen joaten da: gero eta partizipazio handiagoa (autogestioa maila gorena), orduan eta sormenerako aukera gehiago (eta alderantziz). Gauza berriak esperimentatzeko konfiantzazko testuingurua behar da, egiten denari errespetua bai, baina beldurrik ez da egon behar; izan ere,

82


Guraso.eus urtekaria 2017

egoera honek sorrarazten duen ziurgabetasuna zentzu positiboan hartu behar da.

Ikastolen aldeko jaia benetako kapital soziala bilakatu da. Boluntarioen lanak gaur egun auzolana (iraganeko nostalgiatik urrunduz) gaurkotzeko balio du eta gurea bezalako antolakundeek ekarpen aberasgarria egiten dio orokorrean jendarteari. Ikastola lankidetzan oinarritzen da (kooperatiba) eta errealitate hori da jendartean erakutsi behar dena. Neoliberalismoak, gaur egun, boluntarioen bidez egiten den lana barregarritzat hartzeko joera du, eta ikuspuntu merkantilistatik profesionala bilakatzen da “kalitatea” lortzeko bide serio bakarra. Ikastolen mugimendua horren antitesi praktikoa da oraindik ere.

Esparru digitala guztiz sartu zaigu gure aisialdian. Honen erabilpenerako aldeko eta kontrako iritziak egon badaude, baina inkestan jasotzen diren erantzunetan, oraindik ere, zalantza asko antzematen da. “Ondo erabilita interesgarria izan daiteke…, gure mezua zabaltzeko balio badu…, partehartzea sustatzen badu…, …” dira, besteak beste, jasotzen diren iritziak. Baina, hala ere, orokorrean honako gogoeta azpimarratzen da: teknologia berriekin aisialdian egiten den erabilera desbideratzen doa, eta beharrezkoa ikusten da heziketaren bitartez aisialdirako IKT-ren alde positiboa berreskuratzea eta lantzea. Kontuan hartzeko beste zalantza bat honako hau da: nahiz eta heziketa eraginkorra eman, ezin dugu, ez gara gai multinazionalek beren ideologia zabaltzeko erabiltzen duten IKT medioei aurre egiteko. Nola bermatu, beraz, gure gazteen aisialdi soberanoa modu, ia, kontrolatugabean IKT-ren kontsumitzaileak badira?

Kultura transmisioa da. Horren harira gure galdera: aisialdiak kulturaren transmisiorako esparrua izan behar du? Horrela bada, zein da bere curriculuma? Zeinek eta nola osatu behar du? Jaia aisialdiaren barruan kokatzen den jarduera unibertsala da. Hala ere, kultura bakoitzak bere izaera, bere nortasuna ematen dio jaiari. Zilegia al da, Euskal Herrian “Euskal jaiak” antolatzea? Zer da euskal kulturan murgilduta dagoen jai bat? Saia gaitezen Euskal Herrian Euskal Kulturarekin bat egiten duen jai bat zer den zehazten… Jaia gozamenarekin lotzen da. Dibertitzea norbera bere esperientziatik, hainbat emozio piztuz, antzematen duen sentimendua da. Pertzepzio hori komunitate kultural baten partaide garela eta horrekin erakusten dugun engaiamenduan oinarritzen da. Euskararen erabilerak jaia berak islatzen duen giroaren ondorioa izan behar du, edo jaia benetan euskal giroan gauzatzeko euskararen erabilera derrigorrean bermatu behar da? 83


Guraso.eus urtekaria 2017

Idatzi honetan jasotako ideiak eta galderak, Ikastolen jaia aberasteko ez ezik, Euskal Herriko jaiak ere indartzeko baliagarriak izatea espero dut, eztabaida elikatzeko hasiera eman nahian.

84


Guraso.eus urtekaria 2017

Marrak eta pertsonak Gehiegizko planifikazioak pertsona ikuspuntu holistiko batez aztertzea galarazten digu. Gure jendartea industrializazioaren paradigmarekin begi itxiz ezkondu zenetik, balizko emaitza bat jomugan, garatu beharreko ibilbidean, maiz, pertsona dagoela ahantzi egiten zaio. XX. mendeko lehenengo erdian, “Fordismo” izenez ezagutzen den ereduak kotxe bat eraikitzeko eman beharreko pausuak, eta bereziki hartu beharreko denbora, zehatz-mehatz aztertu zuen. Emaitza guztiak eskuragarriak ziren, beti ere plangintza ona bazen.

XXI. mendeaz geroztik gure denbora planifikatzeko erakundeetatik erabiltzen den metodoa ez da asko aldatu. Emaitzari erreparatuz, bidean erabili beharreko baliabideak azken xede horretara egokitzea besterik ez zaie gelditzen. Prozesuaren ikuspuntu holistikoa, beraz, galtzen joan gara. Hezkuntzan aritzen diren erakunde asko ere bide horretan murgildu dira eta “Fordismoan” bezala, hezkuntza prozesuan ere erabili beharreko baliabideak diseinatutako prozesuari egokitzea derrigortzen zaie. Horretarako marrak eta mugak erabili ohi dira. Paperean egiten den planifikazioa bere horretan hartu eta ikasgeletara eramaten saiatzen da. Gelari eta gelaz kanpokoari, bakoitzari zer dagokion bereizten da eta, nahiz eta ikaslearekin errealitate hori bat ez datorren, adin goiztiarretik umeari ordutegi bat jartzen zaio aisialdia noiz hasten den jakin dezan.“Fordismoan” planifikaziorako erabiltzen zen metafora mekanika bazen ere, gaur egun, aro digital honetan, sistemak, sareak eta softwareak dira inposatzen zaizkigun ereduak, eta pertsona eredu horren arabera garatzen saiatzen da. Marra hori, bisturia balitz, ez dator bat gure naturarekin, eta metafora digitalarekin ezartzen zaizkigun ereduaren arabera inputs eta outputsak bereizten dira. Orduz kanpoko ekintzak eta aisialdia outputs-ak izango lirateke; inputs-ak berriz, geletan aurrera eramaten den curriculuma. Euskal Herrian gero eta gehiago Konfiantza pedagogia hedatzen ari da, eta zalantzari gabe, haurra subjektu holistiko gisa zaintzeko ahalegin handiak egiten dira. Baina pedagogia berri honekin marrak egiteko joera hori gainditu al dugu? Pertsonak holistikoak gara, behar fisiologikoak izateaz gain, behar sozialak ere ditugulako. Luze litzateke bi atal hauen azterketan sartzea eta gehiegi luzatu gabe, bakoitzari kontzeptu bat lotuko diet: mugimendua lehenengoari, ludikotasuna bigarrenari. Gu ez gara programatzen den software bat; gu sistema biologiko-sozial konplexua gara zeinaren garapenak elkarekintza eta oreka eskatzen dituen. Maiz, gaur egun oraindik ere, gure ikasgelek XIX. mendeko eredu 85


Guraso.eus urtekaria 2017

pedagogikoari erantzuten diotela esan ohi da.,Hezkuntza formala haurraren mugimendua “zibilizatzeaz” arduratzen omen da,haurrak,senaz, mugimendurako duen joera ahaztuta, hau da, gela baten barruan sartzea, “urbanizatzea” nolabait ere. Ludikotasuna ere murrizten joan behar da: ez omen da serioa dibertitzen ikastea… Konfiantza pedagogia pertsonaren garapen holistikorako hurbilketa serioa da. Gela barruko espazioak zabaltzen ari dira; elementu naturalak gela barruan inkorporatzen ari dira. Mugimendurako gure ikastetxeak askatasunean eta ludikotasunean indartzen doaz. Baina noizko konfiantzazko aisialdia?

Ez gara nekatuko esaten aisialdia ez dela “soberan” dagoen denbora; pertsonak egiten gaituen esparrua baizik. Interes komertzialek (eta ideologikoek) beren baratza gisa erabiltzen dute guztion aisialdia: garaia da aisialdia babesteko, indartzeko, emantzipaziorako tresna bihurtzeko. Ezin dugu jarraitu pertsonaren errealitatearekin bat ez datozen marrak inposatzen. Mugimendua eta ludikotasuna bizitza osoan garatu beharreko bi faktore dira. Txikitatik marrak inposatuko ez balitzaizkiguke argi izango genuke mugimendua eta ludikotasuna ez direla gehiago edo gutxiago praktikan jartzen adin jakin baten edota espazio-esparru zehatz baten arabera. Dagoeneko hasi gara ikastetxe barruko paretak botatzen; has gaitezen sarrerairteerak zabaltzen! Mikel Egibrrekin hitz egin dugu artikulua oinarri hartuta

86


Guraso.eus urtekaria 2017

Larraitz Arando Aupa! Larraitz naiz. Aspalditik konturatu nintzen pertson arteko harremanek eta bertan sortzen diren energiak liluratzen nauela. Kuriositate horri tiraka‌ ikasketa (Psikologia, terapia mundua, sexologia, psikopedagogia, haur eta nerabeen terapia) eta bizipen asko bilatu ditu bizitzako ibilbidean zehar. Azkenean nire pasio hauek nire ogibide bilakatu ditut.

87


Guraso.eus urtekaria 2017

Ipuin klasikoak eta harremanak Azken bi asteetan ipuin klasiko bi izan ditut esku artean. Ez dakit klasikoak diren edo ez baina niri ume nintzenean kontatu zidaten eta sasoi hartako gehientsuenoi. Lehengoa Marizikin. Kontatu ama, kontatu… Bueno… zer egingo dut? ez naiz oso ondo gogoratzen zer kontatzen zuen baina banekien ez zela nire gustukoa. Halere gustatzen ez zaizkidan mezuak lantzeko erabiliko dut… Hasi orduko damutu nintzen. Nola eman buelta ipuinak kontatzen duen mamiari? nondik heldu ere ez nuen jakin. Hurrengo ipuina kontsulta baten esperoan geundenean. Edurne Zuri eta zazpi ipotxak. Enee… sentsazio bera.

Pentsakor jarri naute bi ipuin hauek. Jakin banekien sexistak zirela. Baina ipuin kontalari bati entzun nion ipuin tradizionalak aldatzea berarentzat akats bat zela. Ipuin bertsuak errepikatzen baitira gizaldi eta kultura ezberdinetan. Eta mende, gerra, gizaldiak … pasa badituzte zerbaitegatik dela. Barnean daramaten mezua uste baino indartsuago delako alegia. Ipuinaren arkeotipoak daramana oso boteretsua omen da gizakiontzat. Ideia hori present nuela saiatu nintzen ipuina kontatzen baina ez nuen lortu. Honen inguruan nire semearekin hitz egin nahi dut. Eta zera kontatu nahi diot; ez zaizkidala bi ipuin hauek gustatu. Zergatik ama? Hemen agertzen diren harremanak ez ditut gogoko. Emakumeen arteko konfrotasioa, lehiakortasuna dute ardatz. Ez dira aliatuak, ez dute elkar laguntzen. Etsaiak dira biak ala bietan. Edertasunagatik lehiatzen dute. Edertasuna da emakumeetan garrantzitsuena eta horren arabera gorrotatzen edo goraipatzen dituzte. Edertasunarekin zer lortzen duten…

Gero umetatik entzuten dugu neskok sorginak garela. Mutilak baino sorginagoak. Intentzio okerrak ditugula harremanetan. Ideia hori belaunaldizbelaunaldi pasatu da. Eta ez dut uste zuzena denik. Emakume gure artean ez gara etsai.Gure artean aliatzen gara. Zaindu egiten gara. Ez dugu printze batengatik lehiatu nahi. Ez dugu beste bati begira bizi nahi. Gure ametsak bete nahi ditugu.

Ipuin hauetako pertsonen arteko harremanak oso arriskutsuak iruditzen zaizkit. Harreman mota hauek tratu txarren oinarri dira. Beraz, klasiko izango badira

88


Guraso.eus urtekaria 2017

ere, nik ezin izan dut dauden horretan trasfondoa azaldu gabe kontatu. Baliteke ipuin hauek klasikoak ez izatea eta honek nire buru hausteak erraztuko lituzke.

89


Guraso.eus urtekaria 2017

Itsaso Pagoaga Kaixo denoi, Haur Hezkuntzako ikasketak egin izanagatik ez naiz irakasle. Aspalditik gehiago interesatu zait hezkuntza ez formaleko esparrua (eskolaz kanpokoa), hezkuntza formala baino. Jolasarekin erlazionatutako gaiak interesatzen zaizkit: jolasak, jostailuak, eskulanak, jolaserako espazioak, jolas ohiturak etab. Jolasteaz gain margotzea, musika ikus-entzutea, zinema eta literatura ere gustuko ditut. Ingurukoek diotenaren arabera, berba zalea eta umoretsua naiz. Guraso.com-eko leiho honetan ere jolasaren inguruan nire hausnarketa, ideia eta proposamenak zuekin partekatzen saiatuko naiz. Eta nola ez, noizean behin jolaserako gonbidapena ere luzatuko dut. Izan ere, ez al dago jolasean ondo pasatzea baino gauza atseginagorik? Itsaso Pagoaga ZaloĂąa (Arrasate, 1985)

90


Guraso.eus urtekaria 2017

JOLASTU NIREKIN MESEDEZ! Nola izan bidelagun haurraren jolasean. Edo ez. Jolasteko beharrezkoa da ordena haustea, egunerokoa, errutina eta maiz, arauak alde batera uztea ere eskatzen du jolasak. Ohiko sistema aldatu eta berria onartzea dakar jolasak, sortutakoa edota asmatutakoa. Eta heldu gisa, hau onartu eta praktikan jartzea asko kostatzen zaigu. Itsasorekin elkarrizketa Jolasean bestelako harremanak sortzen ditugu pertsonekin (gure berdinkide edo helduekin), objektuekin eta inguratzen gaituen gertuko munduarekin. Jolasean denak du kabida. Ordularia bat-batean izoztu egiten da eta momentu eta leku horretan dena da posible. Helduoi baina kosta egiten zaigu jolasean parte hartzea, agenda kontuak direla, etxeko zereginak direla, bestelako konpromezuak direla‌ ardurek zaildu egiten digute jolasean parte hartzea. Alde batetik egunerokotasunak segurtasuna eskaintzen digulako eta aldiz, jolasean, dena sortzeke dagoenez testuinguru arrotzean sentiaraztea dakarrelako. Horri, haurraren jolaserako eskaera gehitu ezkero, baldintzatu edo zaildu egin dezake gure parte hartzeko gogoa edota parte hartzea bera. Ez dugu beti pirata izan nahi ez eta lau hankatan jarri eta zaldiarena egiten hastea. Ez dugu nahi eta aitor dezagun. Guretzat, heldu gisa, kontuan izanda gure egunerokotasunean arauen edota jarraibideen arabera funtzionatzen ohituta gaudela, errazagoa da eskema jakin bat jarraitzea. Adibidez, nahiago dugu jolas librean aritzea baino mahai jolas batean aritzea. Edota ipuina kontatzerako orduan, nahiago dugu testua duen ipuina testu gabekoa baino. Testuak, arauak‌ bitartekoak dira guretzat, makuluak, heldulekuak. Bitarteko ezak, biluzik sentiarazten gaitu. Biluzik sentitze horrek pentsamendu ez konkretua, fantasia martxan jartzea dakar eta askotan uste izaten dugu hori, ezinezkoa dela. Ondorioz, jolasetik at geratzen gara maiz edo jolasean ari garenaren itxurak egiten ditugu.

Zer egin dezakegu beraz, jolasean bidelagun izateko? Edota jolasteko proposamena jaso baina gogorik ez baldin badaukagu? Jolaserako eskaera jasotzen dugunean, gelditu. Entzun barrenak eskatzen dizuna, pentsatu eta garrantzitsuena, zintzo jokatu. Ezer erantzun baino lehen ez legoke gaizki gure buruari honako galdera hauek egitea:

91


Guraso.eus urtekaria 2017

1.- Non nago? Burua hemen daukat edo beste gairen batean daukat pentsamendua? 2.- Jolaserako gogoz nago? 3.- Badut jolasteko denborarik? 4.- Zereginen bat izan ezkero (erosketak egin, afaria prestatu, arropa garbitu…) itxaron dezake zeregin horrek? Galdera hauen erantzunari buruz hausnartu ostean eta jolasteko gogorik ez baldin badaukagu, zergatik ez horrela adierazi? Sarri jasotzen dugun proposamena gure gustukoa ez bada, beste alternatiba edo proposamen batekin erantzuten diogu haurrari. Baina ez gara konturatzen guk egindako proposamena kanpo proposamen bat dela haurrarentzat. Eta ez duela elikatzen ez eta errazten bere benetako jolasa, jolas askea alegia. Horrelako proposamenei erantzuna ematerako orduan, garrantzitsua da zintzo jokatzea eta ni-tasunetik erantzutea. Jolasteko gogorik ez baldin badut hala adieraztea onena: “momentu honetan ez dut jolasteko gogorik”, “momentu honetan nekatuta nago, apur batean atseden hartu ostean elkarrekin jolastuko dugu, ados?” edota “ez daukat jolasteko gogorik baina zurekin egongo naiz, begira egongo naiz”. Azken hau esan ezkero, garrantzitsua iruditzen zait baieztapena zintzo betetzea. Horrek eskatzen du benetan haurrarekin egotea (mugikor gabe, bestelako ardura edo distrazio gabe). Askotan haurren jolasean parte hartzeko eskaria, presente egoteko eskaria da. Haurrek gure presentzia behar dute, gure gertutasuna, begirada. Eta momentu hori, laburra izanik ere, benetazkoa bada, haurra seguru sentituko da. Eta nola ez, gogotsu jardungo da bere jolasean fantasia eta pentsamendu ez konkretu horren makinaria martxan dela.

Bestalde, jolasteko eskaeraren aurrean jolasteko gogoa izan ezkero, aurrera. Eskaini diezaiogun gure buruari jolasean jarduteko aukera. Hemen eta orain, araurik gabe, horrek gure baitan sorrarazten dituen sentsazioetan arreta jarriaz. Eta gure inguruarekin eta ingurukoekin gozatuaz. Barruan lozorroan dugun umea esnatzeko aukera izan daiteke jolaserako proposamena eta bide batez, gure izatearekin bat egiteko momentua. Saia gaitezen bidelagun izanda edo jolasean modu aktiboan parte hartuaz, jolasean gozatzen.

92


Guraso.eus urtekaria 2017

Gabonetako opariak aukeratzeko 4 arauak Azkenean iritsi da egutegiko azken orria, abendua. Eta horrekin batera, etxeko txikienentzako urteko sasoirik magikoena. Gabonak. Neuk ere, txikitako gabonen oroitzapen goxoak ditut. Etxeko mahaian elkarrekin elkartu, bapo jan, barre egin, berriketaldi luzeak (eta guretzako asperdura une luuuzeak) igarotzen genitueneko sasoiak ziren horiexek‌ Baina batez ere, irrikaz gogoratzen dudan momentua, oparien momentua da. Desiatzen egoten nintzen/ginen, bakoitzak bere oparia zabaltzeko. Zer ote, zer ote? Hura momentua! Hasiera batean, Olentzeroren magia bizirik zegoela, inoiz ez genekien zer opari jasoko genuen baina, hazi ahala, jakin genuen Olentzero gurasoak zirela. Momentu hartatik aurrera, oparien artean bat amonak egindakoa zela banekin eta ondo jakin ere, opari paperean batutakoa liburu bat izango zela. Gaurkoan, akordura ekarri gura dut etxeko amonak, Modesta zenak, nola aukeratu eta erosten zituen bere 13 bilobentzako opariak. Bitxia bezain interesgarria iruditzen baitzait. 13 biloba izanik, amonak nahiko garbi izaten zuen opariak nola egin. Aise egin ere!Horretarako, sasoi batean Arrasaten zegoen Hire liburudendara joaten zen eta Piliren (bertako ugazaba) laguntzarekin biloba bakoitzarentzat liburu bat aukeratzen zuen amonak. Urteren batean lagundu nion (koxkortuago nintzela) errekadu horiek egitera eta izugarria iruditzen zitzaidan. Amonak biloba bakoitzaren adina esan eta Pilik, adin horretarako egokia zen euskarazko liburu bat gomendatzen zion. Amonak buruarekin baietz esan eta aurrera‌ horrela 13 liburuak aukeratu arte. Denak opari paperan txukun batu, bakoitzari izena ipini eta listo. Prest zeuden etxeko txikientzako opari guztiak. Di-da! Amonarekin gabonak familian pasatzen. Argazkia: Itsaso Pagoaga Erraza dirudien ariketa hau, gaur eguneko guraso eta aitona-amonentzako buruhauste handi xamarra dela dirudi. Zer oparitu haurrari gabonetan? Zenbat oparitu? Uste dut, sarri helduok, erraza dirudien hori konplikatzeko abilidade berezia dugula. Amonaren esperientzia hori aintzat hartuta gaurkoan gabon hauetarako baliagarriak izan daitezkeen lau arau proposatu nahi dizkizuet. Edo hobe esanda, lau opari aukeratzeko irizpideak eskaini nahi dizkizuet. Gabonetarako, zein urteko beste sasoi bereziren batentzako. Horra hor zerrenda:

93


Guraso.eus urtekaria 2017

1. Oparia: izan dadila haurrak eguneroko bizitzarako behar duen zerbait: oinetakoak, lotarako sakua ibilaldirako, osagarriren bat… 2. Oparia: Irakurketarekin erlazionatutakoa. Liburua, komikia, ebook-a…. 3. Oparia: Haurrak ikaragarri nahi duen objekturen bat izatea; jostailua, patinak, baloia… Bere desira asetzeko asmoz. 4. Oparia: Familian gozatzeko zerbait; mahai jolasa, txangoa, esperientzia bat… Denok elkarrekin gozamen une bat pasarazteko helburua duena. Uste dut lau arauen zerrenda hau aplikatzea ez dela oso zaila eta sasoi honetan sortzen zaizkigun hainbat buruhauste, urduritasun, presio etab. Ekiditeko lagungarria izan daitekeela. Baina horretaz gain, bada aplikagarria den beste arau edo ezaugarri bat eta amonaren esperientzian oso presente dagoena. Herrian bertan erostea. Zerbait erosi beharra baldin badaukagu behintzat. Konfiantza, ezagutza, gertutasuna… transmititzen dizkigute herriko dendek eta bertako ugazaba zein langileek. Hori da behintzat gure amonak Hire-ko Pilirekin sentitzen zuena. Ea ba, aurtengo gabonetan ere, opariak zabaltzeko une hori momentu atsegin eta magiko bihurtzen den eta gozatzeko, barre egiteko, goxo eta lasai egoteko balio digun. Azken finean, horixe baita helburua, maite ditugun horiekin lasai eta goxo egotea. Gozatu dazazuela familian. Hurrengo arte

94


Guraso.eus urtekaria 2017

Txusma Azkona eta Alfredo Hoyuelos "Txusma Azkona. Haur Hezkuntzan Diplomatua. Lizarrako Arieta Haur Eskolako zuzendarihezitzailea". "Alfredo Hoyuelos. Filosofia eta Hezkuntza zientzietan europear doktorea. IruĂąeko udal haur eskolaren tallerista. Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakaslea". Biak, Oinherri egitasmoaren kideak.

95


Guraso.eus urtekaria 2017

Pixoihalen aldaketa Historia Ez dut inoiz herrialderik konkistatu. Ez dut penizilina asmatu, ezta formula matematikorik ere. Ez dut izurriterik gelditu, ez dut gerra egin inoren kontra. Ez dut itunik sinatu, ez dut Nobel saria merezi. Baina umeari fardela aldatzen diodan bitartean badakit Historia idazten ari naizela.

Zaila da Karmele Jaiok bere olerkian azaltzen duen baina hobeto adieraztea. Budapesteko Loczy Institutoan urteak daramazkite Historia egiten. Haur bakoitzari pixohial aldaketa batean eskeintzen diotena Historia da. Nor bere Historia egitea. Pixoihalak aldatzerakoan haurrarekin bizi dugun harremanaren intentsitatea errepika ezina da. Arrazoi hau dela eta, momentu hauek atseginak egitea komeni da eta, lehenik eta behin, beharko dugun guztia eskura izaten ahaleginduko gara: pixohialak, toallitak, beste zapiak, etab..

Pixoihala aldatzen dugun bitartean, gure keinuak leunak, arinak eta adeitsuak izango dira. Horrexegatik adi egon behar dugu: adibidez, umetxoentzat hankak orkatiletatik eustea mingarria izan daiteke. Garbitzerakoan ere tentuz ibili behar dugu izur guztiak behar bezala garbitzen eta gunerik sentikorrenak samurki zainduz. Bada egiz betezen den esaldia:

Tratatuak izan garen moduan, tratatuko dugu guk ere.

Momentu hau haurrarekin dugun harremana edo lotura sendotzeko baliagarri izan behar litzateke; era berean, hizkuntzaren erabilera sustatzeko ere balizkoa izango zaigu: gertatzen ari denari izena jartzea eta berau deskribatzea, ingurua

96


Guraso.eus urtekaria 2017

ulertzen laguntzen die, modu honetan gertatu behar dena hobe ulertzen dutelarik, honek, ziurtasuna ematen duelarik.

Hasiera batean aldaketa haurra etzanda dagoela egingo dugu. Niniaren mugimenduaren garapena aurrera doan heinean eta zutik jartzeko gai denean, pixohialaren aldaketa haurra zutik dagoela burutu ahalko dugu, modu horretan haren mugimendu garapena errespetatuko dugularik. Pixoihalaren aldaketarekin erabat harremanduta esfinterren kontrola legoke. Ez da kontrol fisiologiko hutsa; alde afektiboa oso garrantzitsua da eta prozesu honetan helduok hartutako jarrera erabat esanguratsua da -ikerketen emaitzek aipaturiko prozesua nerabezaroan norberaren burua zaintzeko moduarekin erlazionatzen dute-.

Hori guztiagatik funtsezkoa da prozesu hau haurraren doktrinatzea ez bilakatzea. Haurraren erritmoa errespetatzea ezinbestekoa da. “Handi izatearen� desioak, helduak imitatzea ekarriko du eta honenbestez, helduok bezala pixa eta kaka egitearen nahia sorraraziko die. Modu honetan, bere eskaera, interesa eta jolasaren bidez erakutsiko digute prozesuarekin hasteko prest daudela – gainera bere atxikipen maila handituz doala behatu beharko dugu-. Helduak jarrera adeitsu baten bidez prozesua errazteko garaia izango da beraz. Pixontzian edo komunean egiten hasten denean ez da ospakizunik egin behar, izan ere, ez errefortzu positiboek ez eta kexek ere ez baitute akonpainamenduan laguntzen; prozesua modu naturalean hartu behar da. Aurreko batean Lorea Agirreri entzuten nion moduan, prozesu guzti hauetan bi dira gakoak:

Denbora eta presentzia Atxikimendu ziurra lortzeko bidean, pixohial aldaketa eta esfinterren kontrola, oso lagungarri dira. Eta atxikimendu horretarako, denbora eta presentzia ezinbestekoak dira.

97


Guraso.eus urtekaria 2017

Ez da erraza baina zoragarria da Nire lehenengo semea jaio zeneko eta gure begiradak lehen aldiz topo egin zuteneko oroitzapen garbia dut oraindik ere. Emozio berri bat zen. Hozkirriaren forma zuen sentsazio bat gorputzean barrena ibili zitzaidan. Sentsazio arrotz bat nuen; alde batetik aurretik elkar ezagutzen ginela eta bestetik, gure historia osoa oraindik ere idaztear zegoenaren sentsazioa. Erantzunik gabeko galdera asko pilatzen ari zitzaizkidan. Momentu zoragarri eta beldurgarri horretan, aurretik ikasitako, irakurritako eta ikertutako guztia ez balit balio izango bezala zen . Bigarren semearekin ordea, dena jakina zirudien, baina dena ezezaguna zen berriz ere. Zalantza berriak nituen.

Nire kezkarik handiena bere ideiak, izaera, iniziatibak, sentimenduak, negarrak, erabakiak eta porrotak ez errespetatzea zen. Laister ulertuko nuen mundura ez zirela paper txuri baten moduan heltzen. Beterik etortzen ziren; inteligentziaz beterik eta norberak duen begiratu, ikusi, entzun eta ukitzeko modu propioaz haien bizitzei zentzua emateko irrikaz beterik. Ezjakin sentitzen nintzen. Zer egin orduan? Nire aurrean bi gizaki ezberdinen burmuinen bi neuro irudi ditut. Batean euste afektiboa eta akonpainamendua eskaini ez zaizkion eta erlazio sozial gutxi dituen haurrarena agertzen da. Besteak, maitasunarekin eta heziketa proposamen aberatsez inguraturik bizi dena irudikatzen du. Bigarren hau esanguratsuki handiagoa da eta lehenengoak baino lotura neuronal gehiago ditu. Neuro-zientziak haurrek pertsona inteligente eta gaitasunez beterikoak bezala tratatzeko eskubidea daukatela irakasten digu. Eta ez ordea, oraindik ez dakitenagatik, “oraindik” edo “oraindik ez” ezizenekin ezagutuak izateko eskubidea: oraindik ez dabil, oraindik ez du esfinterren kontrolik, gutxi falta zaio zutik jartzeko, irakurtzeko. Ikerketa neurologikoek baieztatzen dute haurrak hizkuntz-kontzeptu, kontzeptu-matematiko, -geometriko, besteekin elkarrizketa konplexu bat ezartzeko gaitasunarekin eta bereziki ikasteko gaitasun apartekoarekin iristen direla mundura. Gertatzen dena, haien kontzeptualizatzeko modua gurearen ezberdina dela da. Ahaztu egin dugu. Ez dut ezer berririk esango gizakien kalitatezko bizipenen sustraia maitasuna dela babesten badut. Baina maitatzea eta nahi izatea ez da gauza bera. Nahia, bestearen jabe izateko irrika da, gure itxaropen eta desioekin estaltzeko nahia, bere egiteko erritmoak -batzuetan zuzenki motelak direnak- apurtzea da. Maitatzea aldiz, bere izaera eta bere “ez”-ak onartzea da; bere aniztasuna eta autonomia errespetatzea da, aurreratu gabe eta ez dagokion lekura joateko prozesuak estimulatu gabe. Bereziki ez inorekin konparatu, haur hori bere aniztasun eta originaltasunean errepika ezina baita.

98


Guraso.eus urtekaria 2017

Honek guztiak ez du esan nahi “nahi duenaâ€? egingo duenik. Gizakiak ez gara osasuntsuki hazten muga eta frustraziorik gabe. Hau da, erabaki, jarrera, emozio, irri, negar, haserrealdi, begirada, hitz‌bakoitzarekin esaten digutena barrutik ulertzea da. Batzuetan gure arazo eta ulertezintasunak agerian uzten dituzten ispiluak bezala dira. Ez da erraza baina zoragarria da, ez dakiguna ikasteko aukera eta bagenekiena uste genuena zalantzan jartzeko aukera ematen digutelako. Hau guztirako, gure seme-alaben hazkuntzan adituak diren pertsona eta testuinguru profesionalengatik akonpainatuak izateko eskubidea daukagu. Gehien bat, bakardade ikaragarria ekidin ahal izateko eta horrenbestek aholkatu nahi digunean eta erabakitzen ez dakigunean irizpide osasuntsu batzuk aurkitu ahal izateko. Ez dago errezetarik baina, norberak badu bere menua osatzeko sukaldatzeko osagaiak aurkitzea.

99


Guraso.eus urtekaria 2017

IĂąaki eizmendi IĂąaki Eizmendi Arsuaga naiz, Lasarte-Oriakoa naiz eta 1973an jaio nintzen. Gizarte hezitzaile ikasketak egin nituen. Urteak daramatzat euskararen erabileran eragiteko egitasmoetan parte hartzen. Hainbat urtetan euskara elkarte bateko teknikari moduan aritu ondoren, 2007an ebete sortu nuen eta ordutik hona Euskal Herri osoan zehar nabil.

100


Guraso.eus urtekaria 2017

Lagunartean erdaraz ari badira, euskaraz egiteko eskatzea egokia al da? Ohiko egoera da: haurra lagunekin parkean jolasean eta erdaraz ari dira. Gurasoetako bat hurbildu eta egin euskaraz! esaten die. Zenbatek ikusi edo egin dugu hori? Eta lehen ere horrela izaten zen, zenbatetan esan ziguten guri euskaraz egiteko? Baina eraginkorra al da? Gehienetan ez. Haurrak isilik geratu daitezke edo behar bada euskaraz has daitezke, baina gaztelaniarako joera baldin badute berriz ere gaztelaniara itzuliko dira. Guraso asko deseroso sentitzen dira, gainera, horrela jokatzerakoan: nire semeari edo alabari euskaraz egiteko eskatzen diot, baina baita bide batez bere lagunei ere. Eta behar bada beraien gurasoek ez dute kezka hori eta ez zaie ondo iruditzen hori eskatzea. Beraz, hobea al da ezer ez esatea?

Abiapuntua argi eduki: guk nahi dugu beraiek lagunartean euskaraz egitea. Gurea da helburua. Ezin dugu besterik gabe ardura beraiengan utzi. Beraz, nola lagundu pentsatu beharko dugu eta laguntzerakoan mugak ditugula ere onartu beharko dugu. Bestalde, ez da zaila erdarara zergatik jotzen duten ulertzea. Adibidez: bere lagun batek beri erdaraz egiten badio, ez da batere erraza berak euskaraz egitea. Hori helduoi ere gertatzen zaigu. Edo ingurune nahiko erdaldunetan haurrek oro har erdaraz jolasten badute, beraiek ere giro horretan jolastu behar dutenez joera ulertzeko modukoa da. Are gehiago, erdararen presioa oso handia da testuinguru nahik euskaldunetan ere. Beraz: gure seme-alabek lagunartean euskaraz egitea nahi dugu, baina euskaraz aritzea nahiko genukeen egoera edo harreman batzuetan gaztelaniaz ari direla ohartzean zer egin? Nola eragin?

Lagunartean euskara gehiago erabiltzen laguntzeko, hauek ideia batzuk:

 

101

Mezu egokiak eman Tartean sartzea


Guraso.eus urtekaria 2017  

Helburu txikiak adostu Gaiari buruz hitz egitea eta errefortzu positiboak eman

• Guk nahi dugu berain artean euskaraz egitea eta egokia da gure nahia azaltzea.

Kontuan izan:

• Tonua zaindu, ulertu beti ez dela erraza. Lagundu egin nahi diegu. Mezu egokiak ematea

Gertatuko dela dakigunez, aurretik hitz egin.

• Hobe berari eskatzea une jakin batean, jolasten ari diren lagun guztiei batera baino.

• Adibidez: parkera goaz. Badakizu zure lagunak han egongo direla. Nik nahi nuke zuk euskaraz asko egitea. Ulertzen dut batzuk beti erdaraz egiten dutela, baina hala ere… • Ahal duzuenean tartean sartu eta beraiekin batera jolastu, laguntzeko modua da.

• Mugatua da, ezin dugu beti tartean egon. Baina zenbat eta gehiagotan aritu beraiekin batera, orduan eta gehiago laguntzen diegu. Hizkuntza-ohiturak finkatu gabe dituztenekin benetan interesgarria da hau. Tartean sartzea

• Lagungarria da jolas edo egoera berriak proposatzea eta hizkuntza-errutinak sartzea. Gaztelaniaz ikasi eta erabiltzen duten jolas bat euskaraz egitea eskatzea baino, hobea da jolas berriak euskaraz proposatzea, horietan hizkuntza-errutinak txertatzea (euskaraz errepikatu behar diren lelo, esaldi edo abestiak). Horietara euskaraz jolastea errazagoa da. • Adibidez: Sardina bat, bi sardina, elkartu ziren … Edo Ikusimakusi, zer ikusi, ikusten dut ikusten dut gauza bat … Horrelako jolasetan hizkuntza-errutinak daude eta beraien kabuz ari direnean ere errazagoa da euskara mantentzea.

Helburu txikiak adostea

• Hizkuntza aldetik gustukoa ez den egoera eman daitekeela ikusten baduzue, baina egoera nahiko babestua izan daitezkeenez zuek lagundu dezakezuela, adostu helburu txikiak seme-alabekin.

• 102

Adostu dugun horren aurrean nola jokatuko dugun


Guraso.eus urtekaria 2017

adierazi. • Seme-alaben lagunei adieraztea ere, egoera batzuetan egokia izan daiteke. • Aurreikusitako eta adostutako egoera horren amaieran, hitz egin berarekin. • Beste gurasoen konplizitatea bagenu, askoz hobe, Eragina handiagoa izan daiteke. • Adibidez: Gaur zure bi lagun datoz etxera.Badakizu nik zuek euskaraz egitea nahi dudala, gure etxean euskaraz bizi nahi dugu. Zu saiatu zaitez. Konturatzen banaiz erdaraz ari zaretela batzuetan zuengana hurbilduko naiz, eta batzuetan eskatu ere egingo dizuet euskara egiteko … • Errefortzu positiboak emateko modua ere aurkitu beharko dugu, bereziki gure nahia azaltzea eta ahalegina eskatzea hautatu badugu. Agian guri ez zaigu iruditzen baina beraientzat ahalegin bat izan daiteke lagun batzuekin edota egoera batzuetan Gaiari buruz hitz kontzienteki euskaraz aritu behar izatea. egitea eta • Hitz egin tarteka gaiari buruz. Gaiari buruz hitz errefortzu egiterakoan gure jokabideei buruz hitz egin (zer eta nola positiboak ematea

egiten dugun, guk gure harremanetan nolako zailtasunak ditugun …), zergatik bizi nahi dugun euskaraz, eta abar.

• Adibidez: Konturatu naiz zenbat euskara erabili duzun gaur. Zuen taldean badaude bi beti erdaraz egiten dutenak eta hala ere zuk behintzat asko erabili duzu. Ez dakizu zenbat pozten nauen horrek! Niri ere pasatzen zaizkit horrelakoak …

Kontuan har ditzakezuen ideia batzuk besterik ez dira. Ziur zuei beste hainbat tresna ere bururatzen zaizkizuela. Segi horretan!

103


Guraso.eus urtekaria 2017

Izan dadila etxea euskararen arnasgune: zaindu presentzia eta erabilera.

Guraso askok nahi dugu gure seme-alabak euskaraz bizitzea. Baina gehienok ez gara bizi eremu oso euskaldunetan, arnasgune deitutakoetan. Gure inguruan erdararen presentzia handia da, eta hainbat eta hainbat harremanetan gure seme-alabek (guk bezala) erdaraz egin beharko dute edo beraien hizkuntzaohiturek erdarara jotzeko arriskuak nabarmena da. Gertuko harremanetan ere euskara bermatzea kosta egiten zaigu erdaren indarra dela eta. Horregatik, txikiak direnetik, oso argi izan behar dugu etxean euskararen lekua zaintzeak duen garrantziaz. Horretaz arduratu gaitezke eta etxea euskararentzat arnasgune (neurri batean behintzat) izan dadin lor genezake. Hori ez da seme-alabei telebista euskaraz jartzera mugatzen. Askoz baliabide eta aukera gehiago ditugu. Are gehiago, ondoko zerrenda honetan seme-alabei begirako adibide batzuk aurkezten dizkizuegu, baina hori zaintzea baino garrantzitsuagoa da gurasook ere etxean euskarari lekua egitea. Bai gurasoon arteko harremanena baita beste arloetan ere: prentsa euskaraz irakurtzen al dugu? Ikusten al dugu euskarazko telebista? Irratia entzuten dugu? Euskarazko ekitaldietara joaten gara? Eta abar. Oso argi eduki: seme-alabentzat euskara hizkuntza indartsua, erakargarria eta baliagarria izatea nahi badugu, guretzat ere izan behar du. Etxean seme-alabei euskara eskaintzeko hainbat adibide eta proposamen

Seme-alabei begira, hemen proposamen batzuk. Ziur beste asko ere erabiltzen dituzuela edo bururatzen zaizkizuela: Musika: musikaren erabilera aukera bikaina da etxean euskararen lekua zaintzeko. Kotxean ere ohikoa da musika jartzea eta txikiak direnean nagusiki euskaraz izaten da. Adibidez, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abestiak behin eta berriz jarri ondoren buruz oso ondo ikasi ditugu gutako askok. Baina etxean ere musika jar dezakegu, eta estilo ezberdinetakoak gainera. Adibidez: Goizetan, seme-alabak esnatu aurretik, musika jar dezakegu suabe suabe bost minutu lehenago, eta ondoren hurbildu esnatzera. Eskulan bat edo bizkotxo bat egiteko asmoa dugunean, musika jar dezakegu girotze lan moduan. Larunbatetan etxe garbiketa egiteko ohitura badugu, familia osoa horretan gabiltzan bitartean musika jar dezakegu.

104


Guraso.eus urtekaria 2017

Noski, nola ez, musika bera izan daiteke jolasaren oinarria: abestu, karaokeak egin, dantzatu‌ Primeran pasa dezakegu horretan.

Irratia: irratia tresna bikaina da etxean euskararen presentzia zaintzeko. Etxe askotako ohitura da irratia jarrita edukitzekoa. Behar bada tarte batzuetan ez diogu kasu handirik egiten, baina han dago jarrita. Euskarazko irratiak jartzen baditugu, euskaraz ari dira. Irratiak, gainera, euskara balio indartsuekin lotzen lagunduko digu: erreferenteak eskaintzen ditu, pertsonai askoren eta oso ezberdinen berri izaten dugu, munduaren berri euskaraz izango dugu, eta abar.

Ipuinak: egunero ipuinak kontatzea edo irakurtzea ohitura bikaina da. Besteak beste harreman afektiboa indartzen laguntzen du eta hainbat balio transmititzeko ere lagungarria izaten da. Nola ez, hizkuntza garatzeko eta euskararekin jolasteko tresna bikaina erebada. Hainbat aukera ditugu hemen ere: Ipuinak kontatzea: guk dakizkigunak edo asmatzen ditugunak. Ipuinak irakurtzea: erosi dituguna edo liburutegian hartu ditugunak. Entzuteko ipuinak jartzea: elkarrekin eseri edo etzan, eta ipuin bat irakurri edo kontatu aurretik, beste bat entzutea elkarrekin eta horri buruz hitz egitea. Interneten hainbat gunetan aurkitu ditzakegu ipuinak: etxegiroan.com, www.aittu.net, www.symbaloo.com/mix/ipuinklasikoak, eta abar.

Aldizkariak: irakurtzen ikasten hasten direnean, euskarazko aldizkarietara harpidetza egitea aukera polita izan daiteke. Hilabetero etxean aldizkaria jasotzeak ilusio handia ere egin diezaieke. Aukera politak dira, adibidez, Berria egunkariaren Mantangorri gehigarria (larunbatetan) edo, nola ez, Irrien Lagunak hilabetekaria.

Jostailuak: jostailuak aukeratzerakoan kontuan izan zein hizkuntzatan dauden. Hainbat jostailuren kasuan hizkuntza ez dago aurretik ezarrita ez delako hizkuntzan oinarritzen (panpinak, eraikuntza jolasak eta beste hainbat). Baina jostailu batzuen kasuan hizkuntza diseinuan bertan dago: hitz egiten duten panpinak, galdera-erantzun jolasak, eta abar. Horiek erdarazkoak badira, oso zaila da jostailu horiekin euskaraz jolastea. Aldiz, euskarazkoak badira, hizkuntza horretan jolastea izango da ohikoena. Beraz: aurretik hizkuntza ezarrita ez duten jolasak badira, beraiekin jolastu eta erakutsi euskaraz

105


Guraso.eus urtekaria 2017

jolasten. Hizkuntza ezarrita duten jolasak direnean, saiatu euskarazkoak aukeratzen. Hainbat aukera hemen biltzen dira: katalogoa.eus

Hizkuntza-paisaia: etxean zehar jartzen ditugun orriak, posterrak, egutegiak eta abar. Horiek osatzen dute etxeko hizkuntza-paisaia. Hizkuntzarekin jolasteko eta presentzia zaintzeko aukera polita dira: urteko egutegia, hozkailuan itsasten ditugun mezu eta oharrak, posterrak, beraiek egindako marrazkiak eta bertan idatzitako esaldiak, eta abar. Honekin ere jolastu dezakegu, eta aukera ona da euskara bistan jartzeko.

Telebista euskaraz jartzea: noski, hau ere bada aukera bat. Telebista ikustea gure etxeko ohituren artean baldin badago, euskarazkoa ikus dezaten zaindu dezakegu. Behar bada euskarazkoa soilik ez, baina euskarazko programek leku duina izan dezatela. Gaur egungo programazioan ez badugu gustuko gauza gehiegi aurkitzen erabili interneteko aukerak. euskal-encodings.com gunean telebistan hainbat urtetan zehar eman dituzten marrazki bizidunak serieak eta pelikulak eskura daude. Bi aukera behintzat ematen dizkigu honek: etxean telebista ikusterakoan aurretik seme-alabekin aukeratutakoak jartzea, eta DVDtan jartzea kotxean goazenean marrazkiak edo pelikulak ikusteko ohitura badute horiek jartzeko.

Ingurune hurbila, erreferenteak eta euskara balio indartsuekin lotzea

Ez da beharrezkoa baliabide guztiak erabiltzea, baina bai txikiak direnetik baina baita nerabezaroan ere arlo hauek zaintzeak garrantzia duela argi edukitzea. Are gehiago, kontua ez da erdarak debekatzea, euskarari leku handia egitea baizik. Etxean euskararen lekua zaintzeko jarrera baldin badugu, seme-alaben hizkuntza-ohiturei begira oinarri on bat lantzen ari gara. Hiru ikuspegu hauek gutxienez lantzen ditugu: Inguru hurbilean euskara eskaintzeko bide eraginkorra da: etxean eta inguruan euskara entzun eta erabiltzeak eragin zuzena du hizkuntza-ohituretan. Euskarazko erreferenteak eskaintzeko modua da: erdarazko erreferenteak etengabe ari dira jasotzen, eta euskarazkoak eskura izan ditzaten bide eraginkorra da modu honetako baliabideak erabiltzea. Euskara balio indartsuekin lotu dezakete: etxean euskararen lekua zainduz guretzat euskarak balio duela ikusten dute, euskaraz gauza asko eta oso ezberdinak egiten direla ere barneratzen dute eta gainera erreferenteak ere

106


Guraso.eus urtekaria 2017

eskaintzen ari gara. Euskara balio indartsu eta erakargarriekin lotzeko bide ezin hobea da hori.

107


Guraso.eus urtekaria 2017

Aingeru Mayor Aingeru Mayor, Crysallis EH ko idea da, sexologoa eta gurasoa. Haur transexualen gaia jorratzen du guraso.eus egitasmoan.

108


Guraso.eus urtekaria 2017

Neskak eta mutilak. Sexu aniztasunaren altxorra “I have a dream” esan zuen Martin Luther King. Eta nik ere amets bat daukat. “El mundo que queremos es uno donde quepan muchos mundos” esan zuen Marcos Subkomandanteak. Eta nik ere mundu guztiak kabitzen diren mundu bat amesten dut, gizon eta emakume guztiak, neska eta mutil guztiak kabitzen diren mundu bat. “La città dei bambini” amestu zuen Francesco Tonuccik. Haurren hiria. Eta nik ere haurren mundua amesten dut, haurrentzako mundua. Haurrentzako egokia den mundu bat guztientzako egokia izango delako. 2.000 miloi haur baino gehiago daude munduan. Eta ez daude bi berdin. Nik, neska eta mutil guztiak kabitzen diren mundua amesten dut. Amestu… “Koloretako ametsak, esna nagoenean” kantatzen dute Porrotxen lagunek. Eta nik ere koloretako ametsak izaten ditut askotan esna nagoenean. Eta halako batean liburu bat amestu nuen. Kolorez betetako liburu bat. Haurrentzako liburu bat. Guztiontzako liburu bat. Ortzadarraren kolore guztiak jasoko lukeen liburu bat. Koloreak, ñabardurak, berezitasunak… Haurren bizitzen kontakizunak jasoko lukeen liburu bat. Liburuaz gain ispilu bat izango zena. Errealitatearen islada emango lukeena. Irakurlearentzat ispilu ere bihurtuko zena. Eta amets horrekin, abentura eder batean sartu nintzen. Laster lagun askoren abentura bihurtu zena. Abentura honetan 27 familia izan ditut bidaikide, hurbileko eta urruneko familiak. Baita Litera argitaletxeko Juan Romero, eta liburu honi forma eman dion Susana Monteagudo diseinatzailea. Eta euskarara itzultzen, Bertol Arrieta, nire lagun handia. Eta amets horren fruitua “Neskak eta mutilak” liburu ederra izan da. Baina, batez ere, liburu honen protagonistak, bertan agertzen diren 27 neska eta mutilak, haiek dira liburu honen egileak. Haienak dira argazkiak, haienak bizitza-kontakizunak. Haiena da liburua. Oso eskuzabalak izan dira haien bizitzak partekatzen, liburu eder hau osatzeko. Tjokro, Izadi, Amanda, Greta, Erik, Lluvia, Awa, Angel, Nabil, Elvira, Candela, Jara , Zuhar, Izei, Alai, Josue, Unai, Nuga, Nur, Unax, Candela, Gael, Maren, Manel, Zaloa, Laia eta Mikele. 27 neska eta mutil hauen kontakizunen bidez ikus dezakegu norbera, den bezalakoa dela. Norbera bere erara dela neska edo mutila. Eta hauxe da gizakiok dugun altxor baliotsuenetako bat: aniztasuna…

109


Guraso.eus urtekaria 2017

Liburuan orriak ireki eta ikusten dugu badaudela neska asko ile luzea eramaten dutenak, eta beste batzuek berriz motza. Badaudela ile motza duten mutilak eta ile luzea dutenak ere. Dantza egiten duten mutilak… eta jira eta bira, salto eta brinko dabiltzan neskak. Candelari esaten diote mutilen gauzak egiten dituela eta hori entzuteak gogaitu egiten du. Berak oso argi dauka: “Ez daude mutilen gauzak, ezta nesken gauzak ere”. Badaude galtzak daramatzaten neskak, eta soinekoak maite dituzten mutilak ere. Eta zein ederra den norbera den bezalakoa izan ahal izatea! Mutil gehienek zakila daukate, eta neska gehienek bulba. Halaber, badaude zakila duten neskak eta bulba duten mutilak ere. Tjokro jaioberria da eta zakila duenez, mutila izango da ziurrenik. Baina hitz egiten hasten denean soilik jakin ahal izango dugu ziurtasun osoz. Baina orduan, zer da mutil edo neska egiten gaituena? Zergatik gara neskak edo mutilak? Futbolean aritzea edo panpinekin jolastea maite dugulako? Zakila edo bulba daukagulako? Ile luzea edo motza daramagulako? Soinekoak edo prakak jantzen ditugulako? Ez.

Laiak oso argi erantzuten digu «Ni neska bat naiz, neska naizela badakidalako». Norberak soilik jakin dezake neska edo mutila den, eta norbera bere erara da neska edo mutila. Eta norberaren izateko moduak bakarra egiten du munduan. Gurasook, hezitzaileok, irakasleok haurrei aukera eman nahi badiegu norbera dena izan ahal izateko, norbera den moduan hazi ahal izateko, norberak nahi duen moduan bizi ahal izateko, haien bidelagun izan nahi badugu, gure aurreiritziak, gure espektatibak, gure usteak alde batera utzi, gelditu eta entzun egin beharko diegu. Entzun eta ikusi zer diren, nolakoak diren… Entzun… Liburu honetan horixe saiatu gara. Haurrek esaten dutena entzuten. Haiei hitza ematen. Eta horrela jakin ahal izan dugu nolakoak diren, zer gauzak dituzten gogoko, zeintzuk ez… Liburu honetako neska eta mutilen ahotsak, begiradak… beste edozein haurrenak bezalakoak… Eta liburua irakurriko duten haurrek, liburuko protagonisten ezaugarrien eta berezitasunen edertasuna ikusi, eta ispilu batean bezala, bere izateko modu propioa, bere edertasun propioa, ikusi eta maitatu ahalko dute. Haurrentzako liburu bat baino, haurrekin batera irakurtzeko liburua da hau. Erantzunak baino, galderak margotzen dituen liburua delako. Eta galdera horien harietatik sortuko da elkarrekin hitz egiteko bidea, elkarrekin hazteko bidea. Etxean, gurasook eta seme-alabak besarkatuta, mesanotxeko argi goxoaren epelean, hamaika elkarrizketa sortzeko aukera. Eskolan, irakasle eta hezitzaileok haurrekin sexu-heziketa lantzeko oinarrizko baliabidea.

110


Guraso.eus urtekaria 2017

Liburu hau liburu bat baino gehiago da. Ispilua. Galderez betetako altxor kutxa. Koloretako ortzadarra. Liburu hau kolorez betetako amets batekin hasi zen. Eta amesten jarraitzen dugu‌

111


Guraso.eus urtekaria 2017

Mireia Baz Mangana Mireia Baz, Orbela hezkuntza komunitatean bidelaguna da. Natura eta hezkuntzaren arteko harremanaz idazteko eskatu diogu guraso.eus egitasmoan.

112


Guraso.eus urtekaria 2017

Basoa bidelagun baten begietatik Azken bolada honetan, naturak haurren garapenean duen eraginaren inguruan hitz egin da. Baina naturak ematen dizkigun onurak ez dira haurrengan bakarrik ikusten, helduengan ere antzematen dira. Nik nire bizipenetatik hitz egingo dut, basoan, umeen bidelagun bezala lan egiteko dudan pribilegioren inguruan. Nik ere, haurrek bezala, naturak jasaten dituen aldaketa eta ezaugarri guztiak, modu bibentzialean bizitzen ditut ; tenperatura aldaketak, kolore aldaketak, animaliak, usainak, argiak zuhaitzen hostoak zeharkatzean sortzen dituen itzalak, ‌. Hala ere, gustukoen dudan sentsazioa, begiak itxi eta basoan dauden soinu guztiez gozatzeko aukera da, magikoa baita.

Basora joaten gareneko egun bat deskribatuko dut jarraian. Haurrak etxetik iritsi aurretik, helduok, hau da, bidelagunok, motxilak prestatzen ditugu; aldatzeko arropa, ura, eguzkitako krema, botikina, toldoa, eskuak garbitzeko boteak, etab. hartuz. Behin dena prest dugunean, basora irteten gara bai haurrak eta baita familiak agurtzeko. Tarte honetan, familiekin elkarrizketak txikiak konpartitzen ditugu: umeek gaua nola pasatu duten eta ezer berezirik egon ezkero, hauek aipatzeko, adibidez. Umeak bildu eta goiza pasatzera joango garen lekua beraiekin adostu ondoren, basoan murgiltzen gara. Hemen hasten da, egun bakoitzeko abentura. Bidean, putzuak, elurra, lokatza, area edota aurreko egunean ez zeuden makilak lurrean botata aurkitzen ditugu. Egunero basoan murgiltzen garenean, gure testuingurua aldatu egiten da. Honek, gatazken edo erronken aurrean, erabakiak hartzeko gaitasuna garatzen laguntzen digu. Izan ere, gu gara naturara moldatzen garenak eta ez alderantziz, honekin, gure inprobisazioa garatuz.

Bidelagunak beti, umeengandik distantzia batera kokatzen gara, haurrak begi bistan ditugula,baina beraien jolasean murgildu barik. Batzuk, zuhaitzetara igotzen dira, beste batzuk harritxoekin eraikuntzak egiten dituzte, beste batzuk putzuetan salto egin dute edota harrapaketara jolasten dute. Taldean edo bakarka. Azken finean, espazio irekiak hori egiteko aukera eskaintzen baitu, gogoen arabera, besteekin edo zure buruarekin egoteko

113


Guraso.eus urtekaria 2017

aukera. Basoan bizitzen ditugun soinuak ez direlako espazio itxietan sorrarazten diren soinu bortitzak bezalakoak. Umeek jateko momentuaz gozatzen duten unea, berriro ere, taldea biltzen den momentua da. Bertan, beraien artean eta gurekin hitz egiteko aukera dago etxetik ekarritako jaki gozoak konpartitzeaz batera. Bakoitzak bere hamaiketakoa jasoondoren, bidelagunok aurreko egunetan behatutakoan oinarrituz,dinamika bat proposatzen diegu. Adibidez, ibaian ibili eta zapaburuak ikustea. Gertaera honek, haurrengan jakin-mina sortzen du, beraz, hau aprobetxatuz, igelaren garapenaren zikloa lantzeko aukera sortzen da. Galdera berriei ateak irekiz: errekan bakarrik bizi dira? Denek tamaina berdina dute? Zenbat arrautza ipintzen dituzte? Nola arnasten dute? Zenbatuko ditugu ea zenbat dauden?‌ Dinamika hauen helburua taldea batzeaz gain, haurrek berezkoa duten ikasteko grinari erantzutea izango litzateke. Beti ere, beraien nahietatik abiatuz eta jolasa oinarri izanez. Bidelagunoi dinamika bat ondo edo txarto planteatu diegun jakiteko, momentu horretan haurrek izan duten jakin minak esango digu. Gainera, honelako egitasmoetan, adinak nahastuta daudenez, denentzako interesgarria izaten ahalegindu behar gara.

Dinamikaren ondoren, berriro ere, umeengandik aldentzen gara. Haurra izango da beti, norekin, non, zenbat denbora eta nola jolastuko den erabakiko duena. Jolasa garatzen den bitartean, gatazkak sortu ohi dira. Izan ere, basoak lankidetza eta negoziazioaren ahalmena sustatzeko aukera eskaintzen du.Gu momentu hauetan, haurrengana hurbildu eta beraiei gatazka konpontzeko aukera ematen diegu, guk hitz egin gabe. Askotan, gure presentziarekin nahikoa izaten da. Goiza amaitzeko, ipuin bat kontatuko diegu. Euskarririk gabeko ipuina, beraien irudimenari lekua utziz. Batzuetan guk kontatuko diegu, baina beste batzuetan umeekin batera eraikiko dugu ipuina. Goizaren amaieran etortzen dira familia, hauek agurtu, umeei bihar arte esan eta goiz horretan bizitakoa aztertzeko eta bidelagunen artean konpartitzeko momentua iristen da. Ez, ez daude bi egun berdin, egun bakoitzean etengabe aldatzen den testuinguruaz gain, umeek abentura eta gertaera desberdinak bizitzen dituzte. Ikasturte hasieratik bukaeraraino. Abenturaren parte izateak, ilusioz eta poztasunez betetzen nau. Egunero, haurrengandik, familiengandik eta naturarengandik ikasteko aukera dudalako. Zoragarria da umeek daukaten irudimena, erronken aurrean erabakitzeko daukaten gaitasuna, ume bat zure alboan eseri eta atzo arratsaldean egin 114


Guraso.eus urtekaria 2017

zuenazugaz konpartitzeko irrika edota haurrak beraien jolasean konektatuta daudenean naturarekin bat egiten dutenaren sentsazioa. Mila sentsazio, mila bizipen. Azken finean, MayaAngelou-ek dion bezala, ume bakoitzarekin konpartitutakoa ez da inoiz ahazten. “Esan zenuena ahaztuko dute, egin zenuena ahaztuko dute, baina senti arazi zeniena beti gogoratuko dute�

115


Guraso.eus urtekaria 2017

Maider Egino Maider Egino Sagasta, Arrasaten jaioa. Logopedian diplomatua eta azken lau urteetan eta gaur egun Arrasateko IRATZARRI fisioterapia-logopedia zentroko eta aurten, zabaldu berria dugun Gasteizko HITZAK Logopedia zentroko jabekide eta logopeda. Hemendik aurrera, nire ezagutzak zuekin konpartitzeko asmotan, ‘Guraso.com’ orrialdean kolaboratzaile ere izango nauzue. Pixka bat gehiago ezagutu nazazuen, hona hemen nire prestakuntza osatzeko jarraitu dudan bidea. Hasiera batean, Haur Hezkuntzan diplomatu nintzen, ondoren, Logopedian eta ikasketekin amaitzeko Burmuineko lesioetako tratamenduan masterra egin nuen. Ikasketak amaituta lanean hasi nintzen bai Bartzelonako zein Euskal Herriko ospitale, zentro eta elkarteetan. Hala nola, Bartzelonan Santa Creu i Sant Pau ospitalean, Parkinson Elkartean, Laringektomizatu Elkartean edota CRIL zentroan (Centro de RehabilitaciĂłn y Lenguaje). Azken honetan, 5 urtez aritu naiz logopeda zein diagnostikoen arduradun gisa. Baita etxez etxeko logopedia tratamenduak egiten ere Bartzelonan bertan. Amaitzeko, Donostiako Aita Menni eguneko zentroan eta Arrasateko Aita Menni ospitalean eta Gasteizko EMA gabinete pribatuan logopeda lanetan ere aritu naiz.

116


Guraso.eus urtekaria 2017

Ahoko frenilloak arazoak sor ditzake ahoskatzerako orduan Azkenaldian, beraien seme-alabak R letra ahoskatzeko arazoa duten guraso asko etorri zaizkit gabienetera. Egoera aztertu bezain pronto errua mihipeko frenillo motzak duela konturatu naiz eta hau esandakoan gurasoak harrituta geratu izan dira. Kasu askotan gainera otorrinolaringoloarengana bideratu ditut, frenillo hori baloratzeko eta moztu beharra dagoen ala ez jakiteko, falta den hizki hori errezago lortzearen aldera. Gure ahoan hiru fernillo dauzkagu eta hauen anomaliek, arazoak ekar ditzakete bai elikatzeko orduan, eta baita letrak ahoskatzerako orduan ere, batez ere mihipeko frenilloa motza bada. Ahoko frenilloak, ahoan dauzkagun menbranatxoak dira. Hiru daude hain zuzen ere: mihipekoa frenilloa, ezpain gaineko frenilloa eta ezpain azpiko frenilloa. Ezpain azpiko frenilloa Beheko hortzen eta beheko ezpainaren artean dagoen frenilloa da, honako hau da hiruretatik arazorik ematen ez duen frenillo bakarra. Goiko ezpaineko frenilloa Frenillo hau goiko ezpainetik aho gaineko hortzoi edo entziaraino iristen da. Honako frenillo honen eraketa nolakoa den kontutan izanda, batzuetan goiko hortzen (paleten) artean banaketa sor dezake (paleta banaketa horri diastema deitzen zaio). Hau moztea ala ez erabakitzeko, dentistarekin hitz egin behar da, arazoak ekar ditzakeen ala ez baloratuz, batez ere hozkadan. Ahoskera aldetik ez du arazorik sortzen. Mihipeko frenilloa Frenillo hau mihia ahora lotzen duen frenilloa da eta honen anomaliak dira arazo gehien ematen dituenak. Arazoak desberdinak izan daitezke: Haur jaio berriari ahoa aztertzerakoan, frenilloa motza bada, mihiaren mugimendua murriztuta geratzen da eta horrelako haur txikiengan elikadura arazoak sor ditzake; batez ere, haurrari ongi xurgatzen uzten ez diolako, eta adur ugaria ere eragin diezaiokeelako.

Horrelako haur txikiei frenilloa moztu behar zaien ala ez eztabaida izaten da askotan eta horren aurrean, haurrari eragin diezaiokeen kaltea baloratu behar da, hala nola, elikatzerako orduan, hazten den heinean hitz egiteko arazoak ekar diezazkiokeen ala ez‌ Hala ere, ikuspuntu desberdinak daude: Mediku batzuek diote, frenilloa lehenbailehen moztea hobe dela, horrela txikitatik arazo guzti horiek ekiditen dizkiogulako ongi “elikatukoâ€? da, ez du ahoskatzeko arazorik izango, mihia bere lekuan kokatuko da ahoari forma emanez eta sudurreko arnasketa egokia 117


Guraso.eus urtekaria 2017

ezarriz, eta batik bat, haurra ez delako lokartu behar ebakuntza txiki horretarako. Beste batzuen ustez berriz, hobe da haurra nagusiagoa denean moztea, honako aukera honetan aipatzekoa da, nahiz eta ebakuntza erraza izan, umea guztiz lokartu behar dela frenilloa mozteko. Mozterako orduan arriskua baitago haurra mugitu eta min emateko. Erabakia hartzeko gurasoek profesionalarekin hitz egin beharko dute. Zeintzuk dira frenillo motzak sor ditzazkeen arazoak? Puntu honetan, aurrez aipatutako arazoak sakonduko ditut. Jaiotzerakoan haur denek ahosabai altu eta estua dute. Baina mihiak ahoan mugimendu egokiak egiterakoan, ahosabai hau jaitsi eta zabaldu egiten da. Mihiak ez badauka egoki mugitzeko eta altxatzeko aukerarik, hau da, frenilloa motza bada, ez da aho barruko aldaketarik gertatzen eta aho guztiaren egiturari kalte egiten dio, bere forma egokia hartzea eragotziz. Ahosabaia altua geratzerakoan, koanen (sudur-zulo barneko zabalera) diametroa txikiagoa izaten da. Honek, haurrek sudurretik beharrean, ahotik arnastea eragiten du. Ondorioz, ahoa irekita dutela egiten dute lo eta zurrunka egiten dute. Halakotan, arazoa hauxe da: ahotik zuzenean sartzen da haizea biriketara. Haizea ez da, ez filtratzen ezta sudurretik arnasten dugunean bezala garbitzen ere; eta partikula kaltegarriak sartzen dira. Gainera, hotzagoa ere badenez, bronkiti eta neumoniak hartzeko arriskua handitzen da eta baita otitiak izateko aukera ere. Hortzen itxiera desegoki bat ere eragiten die haurrei. Hortzak irteten hasten direnean, banatuak edota pilatuta irten daitezke, ahosabaiaren eraketa desegokia eraginez, gerora haurrak aparatu beharra izatera bultza ditzake. Mihipeko frenillo motza duten haurrak hazten doazen heinean, ahoskera arazoak izan ditzakete (dislaliak eta letren ahoskera desegokiak) kontsonanteak ahoskatzerako orduan: /r/, /rr/, /l/, /t/, /d/, /n/, /s/ y /z/. Mihi punta ez baita artikulazio puntu egokietara heltzen, letra hauek ondo ahoskatzeko. Nola antzeman dezakegu haurrak frenillo motza ote duen? Hainbat puntu behatu behar ditugu: Alde batetik, mihiaren mugimendua nolakoa den begiratu behar da. Baita mingaina ezpainetatik kanpora ateratzen den ala ez, edota ahoa irekita dagoela, mingaina ahosabaira igotzen den ala ez. Honetaz gain, kontutan izan behar dugu mingaina ezpain alde batetik bestera mugitzen den, mingaina deformatua izan gabe. Beste bat aipatzekotan, frenilloak beheraka tiratzearen eraginez, mihiak, aho barruan jasotzerakoan, bihotz forma hartzen ote duen. Aipatutakoez gain, beste hainbat egoera ere, eman daitezke. Garrantzitsua da kezkaren bat izanez gero logopeda bati galdetzea, honek frenilloa aztertzeko eta moztu behar den ala ez erabakitzeko, gurasoak otorrinolaringologoarengana bideratuko ditu. Azken honek aholkatuko die,

118


Guraso.eus urtekaria 2017

aurrez logopedarekin finkatutako helburuak lortzeko, frenillo motzak kalte egingo dion ala ez.

119


Guraso.eus urtekaria 2017

Itziar Bartolome Itziar Bartolome Aranburuzabala nauzu. Arrasaten jaio nintzen arren, Arabako herri txiki batean bizi naiz orain, Ilarduian, Sakana eta Arabako Lautadaren arteko mugan. Txatxilipurdi euskara elkarteko kidea naiz eta aldiro, bertako langilea ere bai. Formazioz psikologoa naiz. Hezkuntzaren psikologia maite dut eta ikaskuntza prozesu zailetan nola esku hartu izan zan nire lehenengo erronka. Batez ere, hezkuntza ez formalaren esparruan egin dut lana, hau da, eskolatik kanpo. Lan eremu hori horren zabala eta anitza izanik, esperientzia ezberdinak bizitzeko aukera izan dut; batez ere haur eta gazteen aisialdiko hezkuntzan aritu banaiz ere, helduentzako formazio saioak gauzatu ditut (begiraleak, gurasoak, emakumeak zein irakasleei zuzendutakoak), eta baita, material didaktikoa sortzeko proiektu ezberdinetan parte hartu (hezitzaileei zuzendutako gidaliburuak, hezkuntza proiektuak, jostailuak..). Gaur egun, Gurasoei zuzendutako Familia Orientazio Bulegoa martxan jartzeko lehengo urratsak ematen ari naiz Asparrengo Udalarekin elkarlanean. Ildo beretik, GURASO.COM webguneko kolaboratzailea naiz psikologia arloko gaietan. Elkarrengandik asko ikasiko dugulakoan, gero arte eta ondo bizi!

120


Guraso.eus urtekaria 2017

Negarra sendagai Bizitzako lehen adierazpena izan arren, nagusituz joan ahala negarra eten, ukatu, ezkutatu, zein disimulatzen ikasten dugu. Negarra sozialki konpartitzerakoan besteengandik jasotzen ditugun mezuek gure malkoen jario askea oztopatzen dute, momentu intimo eta bakartietara zokoratzeraino. Baina, zergatik kostatzen zaigu horrenbeste negarra onartzea eta are gehiago konpartitzea? Itziar Bartolomerekin hitz egin dugu bere kolaborazioa oinarri hartuta.

Poliki poliki bagoaz aurrera alfabetatze emozionalean urratsak emanez. Gero eta garrantzia handiagoa dauka emozioetaz jabetu eta hauek sozialki adieraztearen kulturak bai etxean, kalean, lagun artean… hala ere, adierazpen batzukin torpe xamar gabiltza oraindik. Gaur negarrari buruz hitz egin nahi dut.

Negarra emozio eta sentimendu ezberdinen adierazpen fisiologikoa da. Minak, pozak, tristurak, beldurrak, amorruak, maitasunak, haserreak, hunkipenak negarra eragin dezakete gugan. Negarra izan daiteke zalapartaria, isila, itogarria, lasaia.. negar egiteko modu asko dago, aldakorra da, pertsona eta egoeraren arabeherakoa. Pozak eragindako negarra erraz onartzen da. Barreak eragindako negarra oztopatzen duen mezurik ez dugu jasoko, eta aske sentituko gara nahi beste “barre-malko” botatzeko. Baina gainontzeko emozio edo sentimenduekin lotutako negar malkoekin zer gertatzen da? Zenbat aldiz entzun dugu “ez egin negar” gure bizitzan? Ahots tonua alda daiteke (goxoa, aginduzkoa, neke kutsuduna.. ) , esateko modua ere bai (zakarra, astuna, maitasunez betea…) baina mezua berbera da,”eten ezazu negarra mesedez”. Triste dagoenari animuzko hitzak esango dizkiogu bere aldarte emozionala alda dezan, mina daukanari ez dela horrenbesterako , amorratuta dagoenari lasaitu dadin eskatuko diogu… Era batera ala bestera, negar egiteari utz diezaion eskatuko diogu bai besteari eta baita gure buruari ere. Egingo dugu negar ezkutuan, bakardadean baina ez horrenbeste besteekin edo besteen artean. Negarrak ezeroso sentiarazten gaituela iruditzen zait.

Zergatik gertatzen da? Agian ez dakigulako negarraren atzean dagoen emozioa edo sentimendua nola kudeatu? Agian uste dugulako negarra etenaz bat gure emozioa ere eten egingo dela? Ondotxo dakigu ez dela horrela. Negarra ukatzen edo oztopatzen dugunean negarra eragin duten emozio edo sentimenduen adierazpen naturala oztopatzen ari gara. Emozioak aldiz ez dira

121


Guraso.eus urtekaria 2017

desagertzen eta beste askapen bideak bilatu beharko dituzte sarritan konplexuagoak edo korapilatsuagoak izango direnak. Kontatuko dizkizuet negarra bezalako adierazpen soilak dituen onurak eta gero erabaki zuek zer egin zuen zein ingurukoen malko jarioekin. Negarra tentsio zein emozioak askatzen laguntzen digun mekanismo naturala da. Negar egiten dugunean estres maila eta min fisikoa gutxitu egiten dira. Arnasketa erritmoa orekatzen zaigu (zotinka ez bada‌), begiak garbitu, adrenalina eta magnesio mailak doitzen zaizkigu eta efektu lasaigarria daukaten hormonak jariatzen ditugu. Guzti hau gutxi balitz, negarrak gure izaera hobeto ezagutzeko atea zabaltzen digu, gure ahulezi zein beharretaz jabetzeko aukera ematen digulako. Negarra barrearen parera onartu beharko genuke, trabarik gabe, lasaiki konpartituz eta batzuetan kontagiatuz. Negarrari errespetua zor diogu, denbora eta espazioa. Negarrari besarkada zabala eskain diezaiokegu, laguntza, aukera. Negargurea dugunean aske utzi dezakegu malkoen jarioa, dramarik edo lotsarik gabe, hasieratik amaierara arte, nekatu arte, lasaitu arte, bakarrik zein taldean gaudenean. Negar egite hutsagatik ez diogu inori kalterik egiten. Negarrak ez gaitu ahulago egiten, alderantziz, negarrak indartu egiten gaitu, sendatu, lagundu. Onartu dezagun negarra, beraz, adierazpen natural soil gisa eta utzi malkoak libre irtetzen!

122


Guraso.eus urtekaria 2017

123


Guraso.eus urtekaria 2017

124


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.