Braque boletina

Page 1

museoaren lagunak Georges Braque, Natura hila mahai-zapi gorriarekin (Nature morte à la nappe rouge), 1934. Olio-pintura mihise gainean, 81 x 101 cm. Bilduma pribatua. © Georges Braque VEGAP, Bilbo, 2014. Argazkia © Laurens / Leiris SAS Paris

Georges Braque 2014ko ekainak 13 – irailak 21 • bigarren solairua komisarioa: brigitte leal, zuzendariordea, centre national d’art et de culture georges pompidou

Erakusketa hau Guggenheim Bilbao Museoak eta Réunion des Musées NationauxGrand Palais-ek antolatu dute, Parisko Centre national d’art et de culture Georges Pompidou-rekin lankidetzan

Georges Braque artista 50 urte zendu zela, Guggenheim Bilbao Museoak orain arte artista horri eskainitako atzera begirako handiena aurkeztuko du. Braque (1882–1963) xx. mende hasierako abangoardietako irudi gailenetako bat izan zen, eta erakustaldi honetan haren ibilbide osoko lanak egongo dira: hasierako lan fauvistetatik hasi eta Varengevillen egindako azken paisaietara heldu arte. Centre Georges Pompidou-ren eta beste erakunderen, publiko zein pribaturen, mailegu bikainei esker, 250 bat lan izango dira erakusketan, tartean, maisulan handiak. Braque Kubismoaren aitzindarietako bat izan zen, Pablo Picassorekin batera, eta papiers collés edo itsatsitako paperak —collage teknika bat — asmatu zituen. Garai horretako zenbait lan garrantzitsu egongo dira ikusgai, eta bestelako lanetan ere sakonduko da: natura hiletan (mahaitxoak eta frutaontziak behin eta berriro jasotzen dituztenak), kaneforetan eta gerraosteko billarretan, bai eta bizitzaren amaieran egindako tailer eta txorietan ere, Braqueren ikerketa artistikoak biribiltzen eta laburbiltzen baitituzte azken horiek. Erakusketa osatzeko, askotariko dokumentuak ipiniko dira ikusgai, artistaren lanen bestelako ikuspegiak eskaintzeko, esaterako, musikarekin eta poesiarekin lotura, bai eta artistaren harremanak, garaiko intelektualekin, besteak beste, azaltzeko. Babeslea:

Brigitte Leal-en hitzaldia: Georges Braque

Ekainak 10, asteartea Brigitte Leal-ek, Parisko Musée national d’art moderne, Centre Georges Pompidou-ko zuzendariorde eta erakusketaren komisarioak, erakusketaren eta artelanen inguruan jardungo du. lekua eta ordua: Entzungela, 18:30. sarrerak: doakoak (nahitaezkoa Museoko txarteldegian edo webgunean hartzea)

inaugurazio-koktela

25 gonbidapen bikoitzen zozketa Inaugurazio-koktelera etortzeko gonbidapenak zozketatuko ditugu. Begiratu www.guggenheim-bilbao. es webgunean (Babesleak eta kideak/ Museoaren Lagunak/Gune pribatua) irabazleetako bat zaren. Irabazleek postaz jasoko dute gonbidapena


Film & Video Ragnar Kjartansson: The Visitors Artea ikasbide 2014ko ekainak 6−abuztuak 31 hezkuntza gune berria

Erakusketa honetan 6 eta 12 urte bitarteko 115 ikaslek egindako artelanak bistaraziko dira. Guztiek 2013–14 ikasturteko Artea ikasbide hezkuntzaprograman parte hartu dute, eta artelanok egin dituzte sei artistaren eta hamar irakasleren laguntzaz. Artea ikasbide programak helburu du Lehen Hezkuntzako curriculuma sendotzea arte-jarduerak eginez. Babeslea:

Ragnar Kjartansson. Bisitariak (The Visitors), 2012. Bederatzi kanaleko HD bideo-proiekzioa. Iraupena: 64 minutu. Hauen eskaintza: artista, Luhring Augustine, New York eta i8 Gallery, Reykjavik. Argazkia: Elísabet Davids

2014ko maiatzak 30–irailak 7 • 103. aretoa komisarioa: álvaro rodríguez fominaya

Ragnar Kjartansson-ekin solasean

Ekainak 3, asteartea Álvaro Rodríguez Fominaya, erakusketaren komisarioa eta Solomon R. Guggenheim Museum-en arte arduraduna, eta Ragnar Kjartansson artista solasean izango dira azken horren sortze-prozesua eta Bisitariak (The Visitors) artelana gai. lekua eta ordua: Entzungela, 18:30 sarrerak: doakoak (nahitaezkoa Museoko txarteldegian edo webgunean hartzea)

Film & Video aretoa bideoarteari eta irudia mugimenduan darabilten lanei eskaini zaio. Oraingo honetan ikusgai izango da Ragnar Kjartansson artista islandiarraren Bisitariak (The Visitors, 2012). Kanal anitzeko instalazioa da, bederatzi proiekzio dituena, eta New Yorkeko estatuko Rokeby etxaldean egindako musika-ekintza bat jasotzen du. Etxe historiko horretara 2007tik joaten da artista, eta lan hau egiteko lagun-talde bat gonbidatu zuen; tartean zeuden jaiotza-hiriko, Reykjavikeko, musikari batzuk. Lanaren izenburua Abba musika-taldeko azken diskotik hartu zuen, eta bideoko abestiaren letrak Ásdís Sif Gunnarsdóttir-ek idatzitako poema bat du oinarri. Musika artistak berak eta Davíð Þór Jónsson-ek moldatu zuten. Bideoinstalazioko pantaila guztietan, batean izan ezik, partaide bat ikus daiteke, etxaldeko gune batean, kanpoan zein barruan, jotzen. Partaideak banaka grabatu zituzten, eta, guztien emanaldiak batzean, performancea sortu eta osatu zuten, eta, horrela zentzua eman zioten lanari.

horrez gain, gogoratu, irailaren 4 arte ikusgai:

Yoko Ono. Half-A-Wind Show. Atzera begirakoa komisarioak: ingrid pfeiffer, álvaro rodríguez fominaya eta jon hendricks

Schirn Kunsthalle Frankfurt-en erakusketa bat, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan

Mozte lana (Cut Piece), 1965. Antzezlea: Yoko Ono, Carnegie Recital Hall, New York, 1965. Argazkia: Minoru Niizuma. Honen eskaintza: Yoko Ono Babeslea:


bisitaldiak

Lagunentzako bisitaldiak: Georges Braque DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK*

Gozatu aldi baterako erakusketa honetaz eta ezagut ezazu Lagunentzako gidaridun bisitaldietan. Hurrengo bisitaldiak: Ekainak 24, asteartea, 18:00–19:30 [gaztelaniaz] Ekainak 27, ostirala, 18:00–19:30 [euskaraz eta gaztelaniaz] Ekainak 29, igandea, de 11:30 a 13:00 [euskaraz eta gaztelaniaz]

LAGUNARTEAN Museoko Lagunentzat soilik Georges Braque*

Bazkalorduari zein arratsaldeari probetxua ateratzeko egin gidaridun bisitaldia aurkeztu berri den erakusketaren inguruan; amaieran, bazkaria edo afaria hartu Bistró Guggenheim Bilbao jatetxean. Lagunartean egongo zara.

Ekainak 19, osteguna, 14:00−16:00 prezioa: Lagunak 20 €/pertsona, Lagun batekin datorrena 30 €/ pertsona. Barne daude gidaridun bisitaldia eta bazkaria. Ekainak 19, osteguna, 19:00−22:00 prezioa: Lagunak 30 €/pertsona, Lagun batekin datorrena 40 €/ pertsona. Barne daude gidaridun bisitaldia eta bazkaria. *Datetan aldaketak egon litezke eskaeraren eta zerbitzuaren erabilgarritasunaren arabera. Gutxieneko partaide kopurua. Menua begira dezakezu Museoaren webgunean (Jarduerak)

Nazioarteko Kideentzat soilik bisitaldi pribatua

Ekainak 11, asteazkena Georges Braque erakusketara gidaridun bisitaldia, komisarioaren eskutik. Erakusketaren gakoak eta artelanen aukeraketaren zergatiak ezagutzeko aukera paregabea. Nahitaezkoa da etorriko zarela baieztatzea: deitu Museoaren Lagunen Zuzendariordetzara.

inaugurazio kokteka

Ekainak 12, osteguna Posta arruntez jasoko duzue Nazioarteko Kideek bi pertsonarentzako gonbidapena; arren, aurkeztu sarreran.

partekatutako hausnarketak*

Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi hauetan ezagutu erakusketetako lan esanguratsuenak, muntaiaren nondik norakoak eta bestelako bitxikeriak. funtsezko kontzeptuak

Ekainak 11, asteazkena Artea ikasbide: Marta Prado, Hezkuntza Teknikaria Ekainak 25, asteazkena Georges Braque: Luz Maguregui, Hezkuntza Koordinatzailea arte ardura arloaren ikuspegia

Ekainak 18, asteazkena Georges Braque: Petra Joos, Museoko Jardueren Zuzendaria

lekua eta ordua: Informazio mahaia, 18:30–19:30. sarrerak: 2 € Lagunak eta 3 € publiko orokorra, webgunean soilik (ez dago barne Museorako sarrera). Gutxienez: 8 pertsona taldeko; gehienez: 20.

*Babeslea: Fundación Vizcaína Aguirre

erosi lagunartean eta erreserbatu gidaridun bisitaldiak ekainaren 9tik aurrera: www.guggenheim-bilbao.es webgunean edo 944 359 090 telefonoan, astelehena–ostirala, 09:00–14:0


familientzako jarduerak eta tailerrak

Sormen saioak +18 Collagearen sekretuak aurkitu

Uztailak 1, 2 eta 3 Georges Braquek papiers collés edo itsatsitako paperak asmatu zituen. Teknika hori izango da tailer honen abiapuntu: helduek collagearen nondik norakoak ikasiko dituzte, hots, “moztu” eta “itsatsi” baino gehiago dela. Collagea egunero dugu inguruan, komunikabideetan, publizitatean, ikusizko arteetan eta modan. Irudi erabilgarri eta egoki bat lortzeko gakoak azalduko dizkiete. lekua eta ordua: Zero Espazioa, 10:30–12:30. erreserbak: nahitaezkoa da aurretik webgunearen bidez erreserba egitea. 24 € Lagunak eta 30 € publiko orokorra. Gutxienez: 8 pertsona taldeko; gehienez: 20.

3. ARKITEKTURAREN HASTAPENAK HAURRENTZAKO IKASTAROA Urrian, Maushaus ikastaroa: arkitekturaren hastapenak tailerrak berriro ere abian jarriko ditugu. Horietan, 5 eta 10 urte bitarteko haurrek arkitekturaren inguruan ikasten hasiko dira, jolasen eta esperimentuen bidez. Eman izena! Lehen hiruhilekoa: urriak 7, 14, 21 eta 28; azaroak 4, 11, 18 eta 25; abenduak 2, 9 eta 16 (asteartetan) prezioa: 100 €/hiruhileko Lagunak eta 125 €/hiruhileko publiko orokorra.

Izena emateko epena zabalik LAGUNENTZAKO UDAKO TAILERRAK

Bost egun Museoan: ikasi, sortu eta lagunak egin. Haurrak Museoan izango dira eta argazkigintza, pintura, marrazkigintza eta gorputz adierazpena, besteak beste, erabiliko dituzte sormena askatzeko. Georges Braqueren lanak aztertu eta musika margotzen, ametsetako agertokietarako mozorroak egiten, collagea eta bestelako teknikekin esperimentatzen eta Kubismoaren askotariko aukerak baliatzen ikasiko dute. Ekainak 23–27, 10:00–13:00 3 talde. 2: 3–6 urte [1: gaztelaniaz; 1: euskaraz]; 1: 7–12 urte [gaztelaniaz] Ekainak 30−uztailak 4, 10:00–13:00 2 talde. 1: 3–6 urte [gaztelaniaz]; 1: 7–12 urte [euskaraz]

artearen izkina

Gune honetan, 2 eta 8 urte bitarteko haurrek ongi pasa dezakete helduek erakusketak ikusten dituzten bitartean. Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00−14:00 Ekainak 24–abuztuak 31, egunero, 11:00–17:00. sarrerak: haur bakoitzeko 2 € Lagunak eta 3 € publiko orokorra (ez dago barne helduarentzako Museorako sarrera). iraupena: 1 h 30 min gehienez

Uztailak 7–11, 10:00–13:00 2 talde. 1: 3–6 urte [euskaraz]; 1: 7–12 urte [gaztelaniaz] Uztailak 14–18, 10:00–13:00 2 talde. 1: 3–6 urte [gaztelaniaz]; 1: 7–12 urte [euskaraz] Uztailak 21–24 eta 28, 10:00–13:00 2 talde. 1: 3–6 urte [gaztelaniaz]; 1: 7–12 urte [euskaraz] doako zaintza zerbitzua: haurrak 09:00etan utzi edo/eta 14:00etan jaso

nahi badituzu, mesedez, ohartarazi erreserba egitean.

lagunak: 60 €/asteko [erreserbatu ekainaren 2tik aurrera] publiko orokorra: 80 €/asteko [erreserbatu ekainaren 9tik aurrera]


agertokian

ART AFTER DARK [+18] Ekainak 13, ostirala Hilean behin, ostiral batean, Museoa gauez irekiko da arteaz eta Atrioko nazioarteko DJ saioez gozatzeko. . lekua eta ordua: Museoko Atrioa, 10:00–01:00 sarrerak: 11 € Lagunak eta 15 € publiko orokorra, txarteldegian eta webgunean. Ikusle kopuru mugatua. Ez dago barne Fever kluberako sarrera

2014KO GAU ZURIA

Ekainak 14, larunbata New Yorkeko Yoko Onoren giroa gogorarazteko asmoz, jarduerak Onoren bi lagun min izango ditu ardatz: Merce Cunningham koreografoa eta John Cage musikaria. Cesc Gelabert dantzariak eta Jordi Camell pianistak New Yorkeko 1950eko eta 1960ko giroa ekarriko dute Museoko Atriora, txandakako emanaldietan. lekua eta ordua: Museoko Atrioa, 22:00−02:00

ARTEA ETA JAZZA: Guggenheim Bilbao Gauak Abuztuak 19–22 Aste Nagusiko ospakizunei batuko zaie Museoa: gauez zabalik egongo da, 11etatik goizaldeko ordu 2etara, bisitariek erakusketez eta Atrioko jazz kontzertuez goza dezaten. 19 asteartea: Sheila Cooper 20 asteazkena: Aruán Ortiz & Raynald Colom Duo 21 osteguna: Cuban Jazz Quintet 22 ostirala: Carme Canela & Joan Monné Trio lekua eta ordua: Museoko Atrioa, 23:00−02:00

sarrerak: 8 € Lagunak eta 15 € público general (incluida la entrada al

Museo y la actuación), publiko orokorra, txarteldegian eta webgunean uztailaren 1etik aurrera. Egitarauan aldaketak egon daitezke.

Act jaialdia Mirage antzerki konpainiarekin solasaldia. Afrikatik Lavapiésera

Ekainak 5, osteguna Mirage konpainiak solasaldi bat eskainiko du taldeko sormen-lanen inguruan, 2014ko ACT Jaialdian Quijotadas lana aurkezten dutela eta. Konpainiak izaera fisiko handiko antzerkia egiten du: antzezleak, gorputza eta hitza erabiliz, irudi poetikoak sortzen ditu, beste toki batzuetara ikuslea eramateko. Aurkezleak konpainiaren zuzendariak izango dira: Miguel Oyarzun, Isla Aguilar eta Daniel Gallardo. lekua eta ordua: Zero Espazioa, 12:00 sarrerak: doakoak (nahitaezkoa Museoko txarteldegian eta webgunean hartzea).

zinema emanaldia Picasso & Braque Go To The Movies

Ekainak 26, osteguna Dokumental hau Martin Scorsese-k eta Robert Greenhut-ek ekoitzi zuten eta Arne Glimcher arte-merkatari eta galeristak zuzendu zuen. xx. mende hasierako aurrerapen teknologikoek, hegazkinak, kasu, eta, batez ere, zinema-industriak, hainbat artisten lanetan izandako eragina azaltzen du, esaterako, Georges Braqueren eta Pablo Picassoren artegintzan. Dokumentalean parte hartzen dute nazioarteko arte giroko irudi handiek, besteak beste, hauek: Julian Schnabel, Chuck Close, Bernice Rose, Coosje van Bruggen, Lucas Samaras, Adam Gopnik, Eric Fischl eta Martin Scorsese. Cinedigm Entertainment. lekua eta ordua: Zero Espazioa, 19:00 sarrerak: doakoak (nahitaezkoa Museoko txarteldegian eta webgunean hartzea). [Ingelesezko jatorrizko bertsioa]


bidaiak

Hurrengo bidaien aurrerapena Urte amaiera arte, honako kultur bidaia hauek proposatzen dizkizugu.

ITSAS BIDAIA DANUBIOTIK: ALEMANIA, AUSTRIA, HUNGARIA ETA ESLOVAKIA Lagun guztientzat Irailak 2–8 Munichera joango gara hegazkinez, eta, hurrengo egunean, Passaura hurbilduko gara. Bavariako herri eder horretan, Austriako mugan, Danubio, Eno eta Ilz ibaiak elkartzen diren lekuan, Tui Melodia itsasontzia hartuko dugu. Horretan Danubio ibaian zehar ibiliko gara, eta Vienan, Budapesten eta Bratislavan geldituko. Azken geralekua Melk herria izango da; bertan ikusiko dugu beneditarren monastegia, Danubioaren goiko ikuspegi paregabea eskaintzen duena. Bertatik Passaura itzuliko gara, Bilbora bueltatzeko.

Gune pribatua LAGUNAK SAREAN

• Erakusketeten entzuteko gidak doan jaitsi, bai eta Museoari egindako dohaintzaren ziurtagiria; agiri horrek errenta aitorpenean dagokizun zergaarintzea egitea ahalbidetuko dizu. • Zure profila begiratu eta bete nahiz zuzendu. Gogoratu: zure e-posta helbidea badaukagu, hala nahi izatekotan, bertara bidaliko dizkizugu buletinak eta azken orduak. Arinago izango duzu informazioa eskuragarri. Posta arruntez jakinarazpenik jaso nahi ez baduzu, aukeratu horretarako laukitxoa zure gune pribatuko profilean. Zure datuekin, zerbitzu hobea ematen laguntzen diguzu

© Enrico Cano

Sartu Lagunen gune pribatuan, www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta Kideak/Lagunak), honakoak egiteko:

ART CONECTION TURIN Feria Artissima Lagun guztientzat Azaroak 6–9 Azaroko lehen egunetan, Artissima azoka, arte garaikide giroko ekitaldi handienetako bat, egiten da Turinen, Italia iparraldeko hiririk ederrenetako batean. Piamonteko hiriak aspalditik du lotura artearekin: aldirietan dago Castello di Rivoli gaztelua, Italiako arte garaikide bilduma onenetako baten egoitza; hirian bertan, beste erakunde gailen batzuk daude: arte egipziar museo handi bat —Cairokoa bezain bikaina— , Arte Moderno Galeria Nazionala eta Zinema Museo Nazionala, Molle Antonelliana-n. Horrez gain, aipatzekoak dira Saboia etxeko jauregi handiak eta Italiako kafetegi dotorenetako batzuk, bai eta Lingotto eraikina. Azken hori Fiat autoen antzinako lantegi bat da; gaur egun, kulturgune bihurtu dute, eta, berrikuntza egitean, Renzo Pianok museo fin bat diseinatu zuen Agnelli bildumako lanak gordetzeko. Museoaren webgunean dituzu bidaien xehetasun guztiak. Zatoz eta bidaiatu gurekin! argibideak: 944 359 081


lankidetza berriak

Axel Hütte. Uharteko lainoa [Island Fog], 2002. Argazkia, 117,8 x 147,3 cm

ERAKUSKETA: LA PIEL TRANSLÚCIDA. OBRAS DE LA COLECCIÓN IBERDROLA Ekainaren 13 arte

Museoaren Babesle Estrategiko Iberdrolak gidaridun bisitaldi pribatu batera gonbidatzen zaituzte, haren bilduma lanen aukeraketa bat ezagut dezazuen. Erakusketa Iberdrola dorreko 25. solairuan dago, eta hiru atalen inguruan egituratu da: “Euskal eskola (xix. mendeko amaieran eta xx. mendeko hasieran)”; “Espainiako artea 1957tik aurrera”; eta “Egungo nazioarteko argazkilaritza”. data eta ordua erreserbatu behar dira:

• Gonbidapena Iberdrola dorreko atondoan hartu, La piel translúcida erakusmahaian: astelehena–ostirala, 16:00–20:00; asteartea eta osteguna, 12:00–14:00. • Deitu 900 119 119 telefonora, astelehena-ostirala, 12:00–14:00 eta 17:00–20:00. Gogoan hartu: bisitaldia hasi baino lehen, NAN eta Museoaren Lagun txartela eskatuko dizuete. argibideak: www.lapieltranslucida.com

GETXOKO XXXVIII. NAZIOARTEKO JAZZALDIA Uztailak 2–6, 21:00

Biotz Alai plaza (Algorta) argibideak: www.getxo.net sarrerak: Kutxabank zerbitzu anitzeko kutxazainetan, www.kutxabank.es eta Algortako kultur aretoan (tel. 94 491 40 80) Murriztutako sarrerak salgai soilik: Algortako kultur aretoan (Villamonte, A-8) eta jaialdiko txarteldegian. Lagun txartela eska daiteke: sarrerak erostean edo batzean zein kontzerturako atean. prezioa (lagunak): uztailak 2, 8 €; uztailak 3, 9 €; uztailak 4, 12 €; uztailak 5, 20 €; uztailak 6, 16 €; Abonua, 52 €.

Los Miserables musikala

Bilboko Euskalduna Jauregia Abuztuak 21–irailak 6

Los Miserables musikala Bilbon izango da. Guggenheim Bilbao Museoko Lagunek %15eko beherapena duzue sarrerak ekainaren 15a baino lehen erosten badituzue. Baliagarria da eskaintza astearte eta ostegun arteko emanaldietan (abuztuaren 21ean izan ezik), antzokiko edozein eserlekuetako sarreretarako. sarrerak:

Euskalduna Jauregiko txarteldegian eta www.losmiserables.es webgunean. Gehienez 4 sarrera Lagun txartel bakoitzeko

horrez gain, estreinaldira gobidatzen

zaitugu: bi pertsonarentzako 4 gonbidapen

zozketatuko ditugu Lagun guztien

artean, abuztuaren 21eko estreinaldirako.

Uztailaren 15etik aurrera begira dezakezu www.guggenheim-bilbao.es webgunean (Babesleak eta Kideak/Museoaren Lagunak) irabazleetako bat zaren.


w w w . g u g g e n h e i m - b i l b ao . e s

Museoaren Lagunen Zuzendariordetza Abandoibarra et. 2 - 48009 Bilbo 944 35 90 12 - 944 35 90 80 Jarrai gaitzazu:

Lagunak %5eko beherapena Bistró eta Nerua jatetxeetan eta %10ekoa tabernan, Lagun txartela aurkeztuz gero. Beherapenok ez dira beste eskaintza batzuekin bateragarriak.

GASTRONOMIA Hiru gune daude Museoan sukaldaritza gozoenaz gozatzeko:

Nerua. Guggenheim Bilbao Museoko jatetxea da eta bertan esperientzia ahaztezina bizi dezake bezeroak, gastronomia onena arkitektura gune berezian dasta dezake. Josean Alijak zuzentzen du estatuko sukaldaritza-talde garrantzitsu eta sortzaileenetako bat: Michelin gidako “izar” batez eta Repsol gidako hiru “eguzki”z saritu dituzte haien plateren bikaintasuna. telefonoa: 944 000 430 [nerua.com]

Udako ordutegia UZTAILA ETA ABUZTUA

Bistró Guggenheim Bilbao. Jatetxe honek etxeko sukaldaritzaren urban food bertsioa eskaintzen du: abangoardiako ikuspegitik interpretatzen dituzte usadiozko jaki eta edariak, eta nortasun handiko gune informal baina berezian dasta daiteke karta neurrizko prezioan. Terraza ikusgarria, gainera, goizaldeko ordu 1etara arte zabalik dago.

Ohi bezala, Museoak ordutegia zabalduko du udan: egunero, astelehenetan ere, irekita egongo da, ekainaren 30etik irailaren 2 arte (biak barne), 10:00etatik 20:00etara

Uztailean eta abuztuan egunero zabalik bazkaria: 13:00–15:30; afaria: 20:30–22:30 karta: 25,4 € + BEZ dastatzeko menua: 36,5 € + BEZ telefonoa: 944 239 333 [bistroguggenheimbilbao.com] Bar Guggenheim Bilbao tabernan inguruko produktuak eta abangoardiako sukaldaritzak bikainki bat egiten dute. telefonoa: 944 239 333


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.