Merkataritza eta kontsumo eredu justuak eta eraldatzaileak, tokiko eta global eremuan

Page 73

Praktika egokiak

harra dago. Agrotoxikoen erabilerarik gabe produktibitate on bat izatea posible dela erakutsi du, plagen kontrolak eginez, hazien ekoizpena, uraren erabilera egokia, etab. eginez. 12 herritan banatutako 4.400 hektareek “agroekologiak lursail txikientzat soilik balio duela� eta arrozaren ekoiezpena, Brasilgo arroz ekoizle eskualderik handiena den Rio Grande do Sul estatuan oso ainguratua dagoena, “propietate handietan soilik da bideragarria� sinesmena desmitifikatzen dute.

diskurtsoa gainditzea beharrezkoa da, jardueraren planifikazioetan eta estrategietan genero berdintasuna bermatzen duten neurri zehatzak hartzeko. Ikuspegi publiko batetik, gizonen eta emakumeen baldintzak eta posizioak kontutan hartzen dituzten instituzio publikoetatik politika desberdinduak egotea beharrezkoa da.

Trantsizio agrokologikoko prozesu honek, errenta modu berriak sortzeaz gain, bereziki, familia nekazarietan ezagutza eta gaitasun berriak sortu ditu, ondorioz, prozesuan pertsona gehiago barneratzea motibatzen du. Agroindustria eraginkorrak alde batera utzita, giza kokaguneetan enplegu aukerak minimoak dira. Egoera hau jasan behar duten pertsonak emakumeak eta gazteak dira. Pertsona hauen alternatiba, askotan, hirietara emigratzea da, edo etxeko lanak burutzearekin konformatzea, etorkizunean beste alternatibarik izan gabe. Mota honetako ekimenek, kooperatibaren oinarri produktiboa osatzen duen eta lan kolektiboaren antolakuntza modu berriak sortzea posible egiten duen, gizarte kolektiboaren hazkunde bat sortzen du, hiri handietara migrazioak ekidin egiten dira eta gazteentzat eta emakumeentzat enplegu aukera berriak sortzen dira. Era berean, egituran gardentasun eta kontrol maila handia duten ekimenak dira, tokiko sustraitze sendo batekin eta sareak eta aliantzak sortzeko bokazioarekin.

8. Ekimenaren iraunkortasunerako mehatxu nagusiak COOTAPen bezain azkar gertatu den hedapeneko prozesu bat ez da modu armonikoan gertatzen eta zailtasun eta gatazkak izaten ditu. Ekimenaren iraunkortasunerako mehatxuak bezala ondorengoak nabarmentzen ditugu: - Azoka instituzionalen menpekotasuna: : Elikagaien erosketako programa publikoen salmentak, funtsezko paper bat betetzen du produktu ekologikoen eskaera eta lehentasunezko prezioa bermatzearen zentzuan. Hala ere, merkaturatzeari dagokionez instituzio publikoen aurrean ahultasun eta menpekotasun izugarria duen faktore bat da, gobernu aldaketak politika publikoetan eragin dezakelako. Zentzu honetan, komenigarria da merkaturatze bideak dibertsifikatzea eta tokiko edo nazional beste azokak finkatzea. - Antolamendu egitura finkatzea: Jardueraren antolamenduan eta kudeaketan eman diren aurrerapenak esanguratsuak izan dira. Kudeaketa egiturak (enpresa eta politika-sozial egiturak) aldatu eta exekuzio- eta eskualde-koordinazioko dinamikak eguneratu dira, jardueraren hazkundeari modu ordenatuan erantzuteko helburuarekin. Hala ere, antolamenduko aldaketa hauek guztiek bere finkatze denbora behar dute. - Genero ekitatea: Gizonen eta emakumeen artean dagoen hausturaren sentsibilizazioari eta ikustera emateari dagokionez, burututako lana garrantzitsua izan da. Baina, 73


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.