Agenda: Ekonomi Solidarioa

Page 22

4. koadroa. Ekonomia Solidarioaren Gutuna (laburpena)

1. Ekitatearen printzipioa * Ekitateak berdintasunean printzipio etiko bat edo justiziazko printzipio bat txertatzen duela uste dugu. Pertsona guztiei duintasun bera zor zaiela aitortzen du balore horrek eta, beren egoera soziala, generoa, adina, etnia, jatorria, gaitasuna, etab. edozein direla ere, mendekotasunean oinarritutako erlazioetara behartuak ez izateko duten eskubidea babesten du. * Pertsona guztiak eskubide eta aukera aldetik berdintzat jotzen dituena eta pertsonen eta taldeen artean dauden desberdintasunak aintzat hartzen dituena da gizarte bidezkoena. Hori lortzeko, pertsona guztien interesak modu ekitatiboan ase behar ditu. * Berdintasuna funtsezko helburu soziala da, hura gabe duintasun-gabezia sortzen den egoeretan. Desberdintasunaren errekonozimendu eta errespetuarekin lotzen denean, “ekitate� izena ematen zaio.

2. Lanaren printzipioa * Iruditzen zaigu lana funtsezko osagaia dela pertsonen eta komunitatearen bizi-kalitatean eta herritarren, herrien eta estatuen arteko erlazio ekonomikoetan. Hori dela eta, ekonomian eta komunitatean parte hartzen deneko testuinguru sozial eta instituzional zabal batean kokatzen dugu lanaz dugun ikuspegia. * Lanaren dimentsio humanoa, soziala, politikoa, ekonomikoa eta kulturala berreskuratu beharra dagoela iruditzen zaigu, lanaren bidez pertsonen gaitasunak garatzeko, ondasun eta zerbitzuak ekoizteko eta herritarren benetako beharrak asetzeko (gure beharrak, gure gertuko ingurunearen beharrak eta komunitate osoarenak). Hori dela eta, lana lanpostu edo lanbide bat baino askoz gehiago da guretzat. * Jarduera horiek banaka nahiz taldeka egin ditzakegu, diru-truke edo ez (borondatezko lanaren bidez), eta langileak kontratu bat izan dezake edo beren gain hartu dezake ondasun eta zerbitzuen ekoizpenaren gaineko azken erantzukizuna (auto-enplegua). * Lanaren dimentsio sozialaz ari garela, azpimarratu beharra dago gure gizarteak ezingo lukeela aurrera egin pertsonen zaintzaren esparruan egindako lanaren ekarpenik gabe, eta lan hori emakumeek egiten dutela gehienbat. Lan horrek ez du behar besteko errekonozimendurik jasotzen oraindik gizartearen aldetik, eta ez dago modu ekitatiboan banatuta.

- 20 -


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.