Mundua helburu: Geografia eta Historia 4. DBH. Lagina

Page 1

PROIEKTU DIGITALA

4 GEOGRAFIA ETA HISTORIA

DBH Munduahelburu LAGINA

M. Burgos, M. C. Muñoz-Delgado 1. hiruhilekoa
12HILEKO LIZENTZIADAUKA

Aurkibidea Ikasturtearen oinarrizko jakintzak

Trebetasunak

Komunak: Apunteak; Ebaluazio-proba bat prestatzea

Historikoak: Testu historikoen iruzkina; Mapa historikoak; Iturri historikoak; Ikerketa historikoa; Historia-lanak; Kausak eta ondorioak; Irudi historikoekin lan egitea; Arte-estiloen konparazioa IKASKUNTZA-EGOERA

1 XVIII. mendea. Ilustrazioaren

garaia

1. Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa

2. Aldaketa politikoak

3. Aldaketa ekonomikoak (I)

4. Aldaketa ekonomikoak (II)

Txosten grafikoa. Esklabotzaren ibilbidea

5. Gizartea eta eguneroko bizitza

6. XVIII. mendea Espainian (I). Borboiak

7. XVIII. mendea Espainian (II). Erreforma borbonikoak

8. Kultura eta artea

9. Euskadi XVIII. mendean

Aplikatu, hausnartu eta jarri proban zure konpetentziak

Protagonistak: Mary Wortley Montagu eta Kizzmekia Corbett

2 Iraultzen aroa (1770-1871)

1. Prozesu iraultzaileak

2. Estatu Batuetako iraultza

3. Frantziako Iraultza (1789-1799)

4. Frantziako Iraultzaren bilakaera

Txosten grafikoa. Eguneroko bizitza Iraultzan

5. Europa napoleonikoa (1799-1814)

6. Berrezarkuntzaren garaia

7. XIX. mendeko iraultza liberalak

8. Nazionalismoak. Estatu berrien sorrera

Aplikatu, hausnartu eta jarri proban zure konpetentziak

Protagonistak: Anne Pauline Léon eta Dialla Diarra

3 Industria Iraultza

1. Industria Iraultzaren oinarriak

Britainia Handian (I)

2. Industria Iraultzaren oinarriak

Britainia Handian (II)

3. Industriaren mekanizazioa. Fabrika

4. Industrializazioaren hedapena

5. Industria Iraultzaren ondorio ekonomikoak

6. Industria Iraultzaren ondorio sozialak

Txosten grafikoa. Soldatapeko lanaren baldintzak

7. Langileen mugimendua

8. Kultura eta artea Iraultzaren garaian

Aplikatu, hausnartu eta jarri proban zure konpetentziak

Protagonistak: Victoire Léodile Béra eta Cristina Morales

4 Espainia. Antzinako Erregimenaren krisia 98

1. Krisi politikoa. Karlos IV.a eta Frantzia iraultzailea

2. Independentziaren gerra eta iraultza liberala (1808-1814)

3. Fernando VII.aren erregealdia. Absolutistak liberalen aurka

4. Finkatze liberala (1833-1874)

5. Modernizazio ekonomikoa (I). Biztanleria eta nekazaritza

6. Modernizazio ekonomikoa (II). Industria eta beste sektore batzuk

7. Klase-gizartea

8. Kultura eta artea (I). Goya

9. Kultura eta artea (II). Erromantizismoa eta errealismoa

10. Antzinako Erregimenaren krisia Euskadin

30

Aplikatu, hausnartu eta jarri proban zure konpetentziak

Rosario Weiss eta Julieta Silla

Eranskinak

Hiztegia; Aplikatu konpetentziak

54

5 I nperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

1. Politika eta nazioarteko harremanak

2. Bigarren Industria Iraultza

3. Ekonomiaren eta kapitalismoaren aurrerapenak

4. Bigarren Industria Iraultzaren ondorio sozialak

5. Inperialismoa XIX. mendean (I).

6. Inperialismoa XIX. mendean (II). Hedapen koloniala

7. Lehen Mundu Gerra (I). Arrazoiak

8. Lehen Mundu Gerra (II). Gertaerak eta ondorioak

9. Kultura eta artea (I). Arkitektura

76

10. Kultura eta artea (II). Lehen abangoardiak

Aplikatu, hausnartu eta jarri proban zure konpetentziak

Protagonistak: Isabelle Eberhardt eta Lalla Essaydi

6 G erren arteko aldia eta Bigarren

Mundu Gerra

1. 1917ko Errusiar Iraultza. SESBen sorrera

2. Ekonomia (I). Oparotasunetik krisira

3. Ekonomia (II). Depresio Handia

4. Totalitarismoen gorakada

5. Faxismoa eta nazismoa

6. Bigarren Mundu Gerra (I). Kausak

150

Itzala uzten duten erronkak: Goya XXI. mendean 28
Ikaskuntza-egoera. Portfolioa 122
Protagonistak:
Trebetasunak: Komunak eta historikoak IKASKUNTZA-EGOERA Itzala uzten duten erronkak: XX. mendea kartografiatzen 124
126

Aurkibidea Ikasturtearen oinarrizko jakintzak

Trebetasunak

Komunak: Apunteak; Ebaluazio-proba bat prestatzea

Historikoak: Testu historikoen iruzkina; Mapa historikoak; Iturri historikoak; Ikerketa historikoa; Historia-lanak; Kausak eta ondorioak; Irudi historikoekin lan egitea; Arte-estiloen konparazioa IKASKUNTZA-EGOERA

1 XVIII. mendea. Ilustrazioaren

garaia

1. Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa

2. Aldaketa politikoak

3. Aldaketa ekonomikoak (I)

4. Aldaketa ekonomikoak (II)

Txosten grafikoa. Esklabotzaren ibilbidea

5. Gizartea eta eguneroko bizitza

6. XVIII. mendea Espainian (I). Borboiak

7. XVIII. mendea Espainian (II). Erreforma borbonikoak

8. Kultura eta artea

9. Euskadi XVIII. mendean

Aplikatu, hausnartu eta jarri proban zure konpetentziak

Protagonistak: Mary Wortley Montagu eta Kizzmekia Corbett

2 Iraultzen aroa (1770-1871)

1. Prozesu iraultzaileak

2. Estatu Batuetako iraultza

3. Frantziako Iraultza (1789-1799)

4. Frantziako Iraultzaren bilakaera

Txosten grafikoa. Eguneroko bizitza Iraultzan

5. Europa napoleonikoa (1799-1814)

6. Berrezarkuntzaren garaia

7. XIX. mendeko iraultza liberalak

8. Nazionalismoak. Estatu berrien sorrera

Aplikatu, hausnartu eta jarri proban zure konpetentziak

Protagonistak: Anne Pauline Léon eta Dialla Diarra

3 Industria Iraultza

1. Industria Iraultzaren oinarriak

Britainia Handian (I)

2. Industria Iraultzaren oinarriak

Britainia Handian (II)

3. Industriaren mekanizazioa. Fabrika

4. Industrializazioaren hedapena

5. Industria Iraultzaren ondorio ekonomikoak

6. Industria Iraultzaren ondorio sozialak

Txosten grafikoa. Soldatapeko lanaren baldintzak

7. Langileen mugimendua

8. Kultura eta artea Iraultzaren garaian

Aplikatu, hausnartu eta jarri proban zure konpetentziak

Protagonistak: Victoire Léodile Béra eta Cristina Morales

4 Espainia. Antzinako Erregimenaren krisia 98

1. Krisi politikoa. Karlos IV.a eta Frantzia iraultzailea

2. Independentziaren gerra eta iraultza liberala (1808-1814)

3. Fernando VII.aren erregealdia. Absolutistak liberalen aurka

4. Finkatze liberala (1833-1874)

5. Modernizazio ekonomikoa (I). Biztanleria eta nekazaritza

6. Modernizazio ekonomikoa (II). Industria eta beste sektore batzuk

7. Klase-gizartea

8. Kultura eta artea (I). Goya

9. Kultura eta artea (II). Erromantizismoa eta errealismoa

10. Antzinako Erregimenaren krisia Euskadin

30

Aplikatu, hausnartu eta jarri proban zure konpetentziak

Rosario Weiss eta Julieta Silla

Eranskinak

Hiztegia; Aplikatu konpetentziak

54

5 I nperialismoa eta Lehen Mundu Gerra

1. Politika eta nazioarteko harremanak

2. Bigarren Industria Iraultza

3. Ekonomiaren eta kapitalismoaren aurrerapenak

4. Bigarren Industria Iraultzaren ondorio sozialak

5. Inperialismoa XIX. mendean (I).

6. Inperialismoa XIX. mendean (II). Hedapen koloniala

7. Lehen Mundu Gerra (I). Arrazoiak

8. Lehen Mundu Gerra (II). Gertaerak eta ondorioak

9. Kultura eta artea (I). Arkitektura

76

10. Kultura eta artea (II). Lehen abangoardiak

Aplikatu, hausnartu eta jarri proban zure konpetentziak

Protagonistak: Isabelle Eberhardt eta Lalla Essaydi

6 G erren arteko aldia eta Bigarren

Mundu Gerra

1. 1917ko Errusiar Iraultza. SESBen sorrera

2. Ekonomia (I). Oparotasunetik krisira

3. Ekonomia (II). Depresio Handia

4. Totalitarismoen gorakada

5. Faxismoa eta nazismoa

6. Bigarren Mundu Gerra (I). Kausak

150

Itzala uzten duten erronkak: Goya XXI. mendean 28
Ikaskuntza-egoera. Portfolioa 122
Protagonistak:
Trebetasunak: Komunak eta historikoak IKASKUNTZA-EGOERA Itzala uzten duten erronkak: XX. mendea kartografiatzen 124
126

1

XVIII. mendea. Ilustrazioaren garaia

Josefa Amar eta Borbón dut izena, Zaragozan jaio nintzen 1749an, eta idazlea, itzultzailea eta pedagogoa naiz. Kultura eta letrak nire bizitzaren parte izan dira gaztetatik, ideia ilustratu berriek eragindako giroan hezi baininduten, eta prestakuntza zabala jaso nuen, latina, grekoa, ingelesa, frantsesa edo italiera bezalako hizkuntzen ikasketari esker. Horri esker, nire garaiko lan batzuk itzuli ditut. Nire ekoizpen literarioan askotan landu dut hezkuntzaren gaia, berdintasunezko irakaskuntza baten defentsan zentratuz.

1782an, Real Sociedad Económico Aragonesa de Amigos del País errege-elkartean sartu zen lehen emakumea izan nintzen. Elkarte horien bitartez, fisiokraziaren ideia berriak zabaldu dira Espainian; teoria horrek nekazaritza defendatzen du herrialdeen aberastasun-iturri gisa, eta liberalismo ekono-

GALDERAK ETA ERANTZUNAK

1 Zein errege-elkarteko kide izan zen Josefa Amar eta Borbon? Zer ideia berri zabaldu ziren elkarte horien bitartez?

2 Zein beste esparrutan garatu zuen ilustratu jarduera?

mikoa, lehia askearen eta merkataritza askearen alde egiten duena.

Ilustrazioaren garaia hobeto ulertzeko, honako hauek ezagutuko dituzu:

Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa.

• Aldaketa politikoak: despotismo ilustratua.

• Aldaketa ekonomikoak eta teoria ekonomiko berriak.

• Nekazaritza-eraldaketak eta merkataritzaren aldaketak.

• Gizartea eta eguneroko bizitza.

• xviii. mendea Espainian. Borboiak: Ilustrazioa, erreformak eta kanpo-politika.

• Kultura eta artea: rococo eta neoklasizismoa.

3 Egiaztatu. Egiaztatu. Bikoteka edo taldeka, ebatzi eskuineko orriko atal bakoitzean planteatutako gaiak. Horretarako, unitatean dagoen informazioa kontsulta dezakezue.

30
Josefa Amar eta Borbón. Idazlea, itzultzailea eta pedagogoa

Espazioa

Zein herrialdetan ezarri ziren hobekuntzak nekazaritza-tekniketan xviii mendean?

Zein herrialdetan hasi zen arte neoklasikoa?

Denbora

Noiz sinatu ziren Utrecht eta Rastatteko itunak?

Zein urtetan argitaratu zuen Adam Smithek Nazioen aberastasuna lana?

Kontzeptuak

Definitu: manufakturak, Familia Itunak, Planta

Berriko Dekretuak

Adierazi zein baliabideren bidez zabaldu zen pentsamendu ilustratua.

Beste begirada bat

Unitatearen amaieran, Mary Wortley Montaguren historia ezagutuko duzu: bidaiaria, idazlea eta zientzialaria, baztangaren txertoari buruzko ikerketak egin zituen. Kizzmekia Corbett birologoa ere ezagutuko duzu.

Ikertu emakumeek Ilustrazioan izan zuten paperari buruz, eta bilatu Mary Wortley Montagu edo Josefa Amar eta Borbón bezalako pertsona ospetsuen urratsak jarraitu zituzten beste emakume batzuen adibideak.

IKASKUNTZA-SEKUENTZIA

SARRERA-ARIKETAK

1.1 Lehenik eta behin, gure aurretiko ezagutzak aztertuko ditugu. Nola bizi ziren xvii mendean? Zeintzuk ziren talde pribilegiatuak eta ez pribilegiatuak? Ondoren, lantaldeak osatuko ditugu.

1.2 Gogoeta eta elkarrizketarako tarte bat izango dugu, pribilegiorik gabeko taldeetan, emakumeen paperean, esklabotzan eta gerra-gatazketan zentratuz.

1.3 Unitate bakoitza amaitzerakoan, aurretik aipatutako talde horietako bateko edo gehiagoko protagonistekin, kontakizunekin edo giza taldeekin topo egin izango dugu. Talde bakoitzak, irakasleak gidatuta, erreskatatu nahi duen memoria hautatuko du, eta portfolioan idatzi eta artxibatuko du.

ANTZINAKO ERREGIMENA

2.1 Antzinako Erregimenaren ekonomia ezagutuko dugu, eta horri eusten diona: nekazariak.

2.2 Pertsonaia ilustratuak behatuko ditugu eta geure buruari galdetuko diogu zergatik ez diren emakumeak agertzen eta non ote dauden.

2.3 xviii. mendeko arteaz hausnartuko dugu; zer islatzen du? Noren zerbitzura dago? Munduaren zer ikuspegi transmititzen du?

LAN INGURUNE PARTEKATUA SORTUKO DUGU

3.1 Hodeiko karpeta bat izan daiteke, edo Googleren dokumentu partekatuen formatua erabiliz. Talde bakoitzak gehien interesatu zaizkion memoriak bilduko ditu eta ahotsa nola eman eta zein formatutan erabakiko du.

3.2 Gelan eztabaidatzeko eta, erabakitzen bada, sare sozialetan profilak sortzeko unea da, hala nola Instagramen edo TikToken, ikerketak zabaltzeko eta ahaztutako pertsonei ahotsa emateko.

+ jakiteko anayaharitza.es webgunean

31

Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa

1.1 Zer izan zen Antzinako Erregimena?

Iraultzaile frantsesek Antzinako Erregimenaren adierazpena baliatu zuten Frantziako Iraultzaren aurreko egoera izendatzeko.

Ezaugarri hauek zituen: sistema politiko absolutista, herrialde gehienetan nagusitzen zena; nekazaritza-ekonomia; talde pribilegiatuen mendeko gizarte estamentala; eta erlijioaren eragin nabarmena pertsonengan, kulturan, hezkuntzan eta artean.

Ondoren, historiografiak xv . eta xviii. mendeen arteko garaia izendatzeko erabili zuen hitz hori. Garai horretan, Erdi Arotik oinordetutako sistemak aldaketa handiak izan zituen, eta mundu garaikidearen oinarriak ezarri ziren.

1.2 Zer izan zen Ilustrazioa?

xviii. mendeko aldaketak Iustrazioak sustatu zituen. Frantzian sortutako ideologia-mugimendua izan zen, eta ideia nagusi hauek izan zituen:

– Konfiantza arrazoimenean edo giza adimenean jarri zen, mundua ulertzeko eta aurrerapena eta zoriontasuna lortzeko bide bakar gisa. Ilustratuen ustez, arrazoimena sinesmen tradizionalek, ezjakintasunak eta sineskeriak sortutako iluntasuna argitzen duen argia da. Horrenbestez, xviii. mendeari «Arrazoimenaren Mendea» edo «Argien Mendea» esaten zaio.

– Fedea giza aurrerapenean, zientziaren aurrerapenei esker lortutakoa, pertsona guztientzako zorionera eraman behar duena.

– Antzinako Erregimenaren kritika, giza aurrerapena eta zoriontasuna eragozten dituela pentsatzeagatik. Horren haritik, ilustratuek absolutismoa kritikatu zuten, jarduera ekonomiko guztiak bultzatu zituzten, gizarte talde pribilegiatuak kritikatu zituzten, erlijioen intolerantzia kondenatu zuten arrazoimenean oinarritutako arau moralak proposatuz eta zientziaren, hezkuntzaren eta kulturaren garapena sustatu zuten erlijioaren eraginetik aldenduta.

1.3 Pentsamendu ilustratuaren hedapena

Ilustrazioaren eraginik handiena Frantzian nabari zen; izan ere, teorialari ospetsuak izan zituen: Montesquieu, Rousseau eta Voltaire, besteak beste.

Frantziatik, ideia ilustratuak Europan eta Amerikan hedatu ziren hiru bide hauetatik: aretoak edo berriketaldiak, etxe partikularretan; komunikabide berriak, hala nola aldizkariak, egunkariak, panfletoak eta liburuxkak; eta, Entziklopedia, Diderotek eta D’Alembertek 1751tik 1772ra bitartean argitaratutako 28 liburukiko lana. Entziklopediak pentsamendu ilustratua biltzen zuen eta garaiko ezagutza laburbiltzen zuen, grabatu askorekin lagunduta.

Ideia ilustratu batzuk

Konfiantza arrazoimenean

«Giza espeziearen etorkizunean dugun esperantza hiru puntu garrantzitsu hauetan laburbil daiteke: nazioen arteko desberdintasuna suntsitzea, herrien barneko berdintasunaren aurrerapenak, eta, azken batean, gizakiaren erabateko perfekzionamendua. Izan ere, noizbait Eguzkiak gizon askeak bakarrik argituko ditu lurrean, arrazoimena jaun bakartzat aitortuko duten gizonak».

N. Condorcet (1743-1794), giza eskubideak eta arrazoimena defendatu zituen filosofoa eta politikaria.

Zoriontasunaren bilaketa

«Arrazoimenezko izaki batek bere buruaren eta bere kideen zoriontasuna bilatu beharko luke ekintza guztietan. Erlijioak (…) abantaila gutxi eskaintzen dizkigu, gure bizitza mundu honetan zoriontsu egiten duen heinean eta hurrengo bizitzarako egiten dizkigun promes iruzurtiak beteko dituela ziurtatatzen digun heinean… Gizon gehienek ohituragatik bakarrik eusten diote erlijioari».

P.H. Holbach (1724-1789), erlijioa arrazoimenaren aurkakoa eta tradizioaren eta sineskerien emaitza dela defendatu zuen filosofoa.

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Erabili kontzeptuak

1 Bereizi eta idatziz azaldu Antzinako Erregimena eta Ilustrazioa.

Argudiatu gaiei buruz

2 Azaldu gertakizun hauen arrazoiak: Antzinako Erregimen, Arrazoiaren Mende eta Argien Mende izendapenak; Antzinako Erregimenari egindako kritika ilustratuak.

Erabili testu idatziak

3 Irakurri goiko testuak eta idatzi Ilustrazioko zer ideia ikusten diren bakoitzean.

Sortu eduki propioak

4 Idatzi esaldi bat hitz hauek erabiliz: Ilustrazio, arrazoimen, aurrerapen, zoriontasun eta Antzinako Erregimen.

32
1

Ilustrazioa hedatzeko bide batzuk

Irakurketa Madame Geoffrinen aretoan, Gabriel Lemonnier-ena (1755). Andreak astean bitan hartzen zituen Saint Honore kaleko aretoan, eta (12) Ilustrazioko ideien hedapenean lagundu zuen. Ilustratu frantsesak eta atzerriko enbaxadoreak bertaratzen ziren haren bileretara.

Aretoko gonbidatuen artean hauek agertzen dira: D’Alembert (7) eta Diderot (9), Entziklopediaren egileak; Montesquieu (14) eta

Rousseau (3), eragin handiko ilustratu frantsesak; Buffon kondea (1), matematikaria; Daubenton (2), medikua eta naturalista; Le Klain (4) aktore arrakastatsua, Voltaireren Txinako umezurtza liburua irakurtzen; Choiseul (5), diplomazialari frantses ospetsua; Helvetius (8), filosofoa; Turgot (10), ekonomista ospetsua; Conti printzea (11), aristokrata; Fontenelle (13), filosofoa eta zientzialaria. Voltaireren bustoa denen gainetik (6)

Entziklopediak, aldizkako prentsarekin batera, ideia ilustratuak zabaltzen lagundu zuen. Entziklopediako grabatuekin egindako artikuluetan Ilustrazioko pentsalari nagusiek parte hartu zuten. Bere arrakasta berehalakoa izan zen, eta 1782 eta 1832 bitartean Encyclopédie méthodique argitaratu zen (irudian), edizio berritxuratu, berregituratu, hedatu eta berraztertutako batean.

Erabili irudiak

5 Ilustrazioari buruzko zer informazio ematen du aretoen irudiak?

Eraiki ezagutza Bidaiak denboran eta espazioan garrantzitsuak

6 Imajinatu xviii. mendeko ilustratuak egungo garaira etortzen direla. Gizartaren zer alderdi kritikatuko lituzkete, zure ustez? Zergatik?

U 1 33
Aretoak 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14
TREBETASUNA Kontsultatu lana irudi historikoekin

2.1 Monarkia absolutuaren aurkako kritikak

Antzinako Erregimenean eskubide jainkotiarrean oinarritutako monarkia absolutua ezarri zen Europan; izan ere, erregearen boterea Jainkotik zetorkiola defendatzen zuten. Ondorioz, erregeak botere legegilea, betearazlea eta judiziala metatzen zituen, eta ekonomia eta armada gidatzen zituen. Are gehiago, ez zituen hiru estamentuak (noblezia, apaizeria eta herria) ordezkatzen zituzten Gorteak edo Parlamentuak deitzen. Erregearen boterea Parlamentuaren bitartez mugatzen zuten sistema politiko parlamentarioak urriak ziren, eta Ingalaterrakoa nabarmendu zen. xviii. mendean, ilustratu batzuek absolutismoa kritikatu zuten; adibidez: Voltairek erregearen boterea Parlamentuaren bitartez mugatzea proposatu zuen, Ingalaterrako ereduari jarraituta; Montesquieuk botere legegilea, betearazlea eta judiziala bereiztea defendatu zuen, eta erregean metatzearen aurka agertu zen; eta Rousseauk baieztatu zuen subiranotasuna edo boterea herritarren nazioan edo multzoan datzala, eta, beraz, gobernariek horien borondate orokorra izan behar dutela gidari.

2.2 Despotismo ilustratua

xviii. mendearen erdialdean, Europako hainbat erregek ideia ilustratu batzuk hartu zituzten. Horrela sortu zen despotismo ilustratua deiturikoa, absolutismoa eta Ilustrazioaren aurrerabide-ideiak bateratzen saiatu zena. Erregeek botere guztia metatzen jarraitu zuten, baina erreformak egin zituzten mendekoen zoriontasuna eta aurrerabidea lortzeko: hezkuntza sustatu zuten, ospitalak ireki zituzten, nekazaritza babestu zuten, industria eta merkataritza sustatu zituzten, etab. Gobernu-forma hori printzipio honetan laburbiltzen zen: «Dena herriarentzat, baina herririk gabe». Ilustrazioko erregerik nabarmenenak hauek izan ziren: Luis XV.a Frantzian, Karlos III.a Espainian, Jose I.a Portugalen, Katalina II.a Errusian, Josef II.a Austrian eta Frederiko II.a Prusian.

2.3 Nazioarteko harreman berriak

Antzinako Erregimenean, estatu europarrek kontinenteko eta kolonietako hegemonia edo gailentasuna lortzeko borrokatu zuten. xvi mendean eta xvii. mendearen zati batean, Austriako etxeak hegemonia hispaniarra inposatu zuen, Karlos I.ak Europan jasotako lurralde-oinordetza handiari esker eta Amerikan konkistatutako kolonia-inperio zabalari esker. Horrek etengabeko gerrak sortu zituen Europako gainerako potentziekin. Ondorioz, xvii. mendearen erdialdean, monarkia hispaniarrak Europako hegemonia galdu zuen Frantziaren alde, eta kolonietako hegemonia Probintzia Bateratuen, Ingalaterraren eta Frantziaren alde. xviii mendean, oreka europarraren printzipioa ezarri zen kontinentean, Britainia Handiaren bultzadarekin. Europako potentziek indarrak orekatuta izan behar zituztela defendatzen zuen, bata besteen gainean jartzea saihesteko. Kolonien eremuan, Britainia Handiaren borrokek eta garaipenek munduko kolonia-potentzia nagusi bihurtu zuten.

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Erabili kontzeptuak

1 Idatzi hauen arteko desberdintasuna: a) monarkia absolutua eta despotismo ilustratua; b) hegemonia europarra eta oreka kontinentala.

Garatu ezagutza

2 Irakurri monarkiaren bilakaerari buruzko testuak, eta azaldu horietako bakoitzak defendatzen dituen ideia politikoak.

3 Horren aurretik, bilatu egileei buruzko informazioa, eta laburbildu bost lerrotan, gehienez ere.

Erabili mapak

4 Aztertu mapak eta testua, eta erantzun galdera hauei: a) Zer sistema politiko nagusitu zen Europan xviii. mendean? Zein izan ziren ordezkaririk nabarmenenak? b) Zeintzuk izan ziren sistema politiko errepublikarra zuten Europako hiru lurraldeak? c) Zer kontinentetan daude kolonia hauek: Brasil, Kalkuta, Mexiko, Angola, Louisiana, Txile, Java? Erlazionatu dagozkien metropoliekin.

5 Erlazionatu monarka hauek Europako lurralde batekin: Katalina II.a, Frederiko II.a, Karlos III.a, Luis XV.a, Josef II.a, Jose I.a.

Erabili testu idatziak Zer dela eta diozu hori?

6 Erlazionatu esaldi hauek sistema politiko batekin, eta arrazoitu erantzuna: a) «Dena herriarentzat, baina herririk gabe». b) «Estatua ni naiz». c) «Subiranotasuna, funtsean, bodondate orokorrean oinarritzen da».

34
2
Aldaketa politikoak

Monarkiaren eboluzioa

Monarkia absolutua

«Nire pertsonan bakarrik datza botere subiranoa, zeinaren izaera propioa aholkuaren, justiziaren eta arrazoiaren izpiritua baita;

Despotismo ilustratua

«Nik nahiko nuke printze batek bere herria zoriontsu egitea baino ez pentsatzea. Herri zoriontsu batek bere printzea galtzearen beldur handiagoa du, herriaren ongilea delako, subiranoak berak boterea galtzearen gainean izan dezakeen beldurra baino (...) Ondasun bakarra dago: estatuarena, oro har. Subiranoak estatua ordezkatzen du; berak eta bere herriak gorputz bakarra osatzen dute… Printzea gobernatzen duen gizartearentzat burua gorputzarentzat den gauza bera da: komunitate osoarentzat ikusi, pentsatu eta ekin behar du, eskubidez espero ditzaFrederiko II.a Prusiakoa.

Espainiar jabetzak

Portugaldar jabetzak

Britainiar jabetzak

Daniar jabetzak

Frantziar jabetzak

Holandar jabetzak

Errusiar jabetzak

(Britainia Handiko erresuma)

Monarkia absolutuak

Monarkia mugatuak

Errepublikak

Gainerako lurraldeak (dukerriak, printzerriak...)

Austriaren lurraldeak

Prusiako erresumaren lurraldeak

Errusiar inperioaren lurraldeak

Germaniako Erromatar Inperio Santua

. mendean potentzia berriak jaio ziren kontinentaren iparraldean, hala nola Prusia eta Errusia. Era berean, Poloniaren banaketa esaten zaiona gertatu zen

Ingalaterrak itsasoko eta merkataritzako hegemonia lortu, eta kolonia-gailentasu-

U 1
Txile Brasil Peruko Erregeorderria Kuba 7 8 Azoreak Madeira Kanariak Cabo Verde Granada Berriko Erregeorderria Guatemala Espainia Berriko Erregeorderria Louisiana Guyana Fr. Frantzia Berria Hamahiru koloniak 1 5 6 4 3 2 Eskozia Berria Bahamak Guyana Ternua Rupert’s Land Groenlandia Nicobar uharteak Angola Ekialdeko Timor Zeilan Sumatra Java Borneo 9 Filipinak Mozambike Lurmutur Hiria Surinam Senegambia Maurizio Madagaskar 10 Celebes Mexiko Bogota Lima Buenos Aires Rio de Janeiro Sacramento Bahia Yanaon Calcutta Madras Fort Dauphin ESPAINIA FRANTZIA PORTUGAL BRITAINIA HANDIA TXINA JAPONIA OTOMANDAR INPERIOA PERSIA SIAM 1 Bermudak 2 Florida 3 Belize 4 Moskitoen kostaldea 5 Jamaika 6 Haiti 7 Santo Domingo 8 Puerto Rico 9 Malaysia 10 Singapur 0 1500 3000 4500
km
6000
1 PROBINTZIA BATUAK 2 FLANDES (AUSTRIA) 3 SUITZA 4 VENEZIA 5 GENOVA 6 TOSKANA (AUSTRIA) 7 ELIZ ESTATUAK 8 MILAN (AUSTRIA) 9 PIAMONTE 10 SARDINIA 0 250 500 750 km OZEANO ATLANTIKOA Mediterraneo itsasoa NAPOLIKO ERRESUMA (ESPAINIA) 4 3 4 4 2 2 5 6 8 9 10 7 FRANTZIAKO ERRESUMA ALEMANIAKO BESTE ESTATU BATZUK AUSTRIA
PRUSIAKO ERRESUMA
ERRESUMA Gibraltar
INPERIOA POLONIAKO ERRESUMA ERRUSIAKO INPERIOA DANIMARKA ETA NORVEGIAKO ERRESUMA 1 SUEDIAKO ERRESUMA BRITAINIA HANDIKO ERRESUMA IRLANDAKO ERRESUMA PORTUGALGO ERRESUMA OTOMANDAR
HUNGARIA
ESPAINIAKO

Aldaketa ekonomikoak (I) 3

3.1 Politika ekonomiko berriak

Antzinako Erregimenean merkantilismoa ezarri zen; hau da, herrialdeen aberastasuna merkataritzaren bitartez metal preziatuak metatzetik zetorrela uste zuen politika ekonomikoa. Hori lortzeko, Estatuak ekonomia zuzendu behar zuen; metal preziatuen esportazioa debekatu; merkataritza sustatu, esportazioak bultzatuz eta inportazioak zailduz; eta beren produktuak metropoliari bakarrik erosi eta salduko zizkioten koloniak lortu.

xviii. mendean, ideia ilustratuek merkantilismoa baztertu zuten politika ekonomiko berrien sorrera babestu zuten: fisiokrazia eta liberalismo ekonomikoa.

– Fisiokraziaren defendatzaile nagusia François Quesnay izan zen. Herrialde baten aberastasunaren oinarria lurra (nekazaritza eta meatzaritza) zela defendatu zuen, izan ere, elikatzeko aukera ematen du eta artisautzarako eta merkataritzarako artikuluak ematen ditu. Are gehiago, estatuak ekonomia kontrolatzearen aurka agertu zen, eta askatasun ekonomikoa defendatu zuen.

– Liberalismo ekonomikoa Adam Smithek aldarrikatu zuen Nazioen aberastasuna liburuan (1776). Aberastasunaren jatorria lan indibiduala dela esan zuen, onura partikularrik handiena lortu nahi duena. Hortaz, nazioak aberasteko modu bakarra banakoak aberastea da, etekin partikularrak, azkenean, gizarte osoari onura egiten diolako. Ondorioz, estatuak ez du ekonomian esku hartu behar, ekonomia bere kabuz erregulatzen delako eskaintzaren eta eskariaren legearen bitartez: ondasun edo baliabide baten eskaintza eskaria baino handiagoa bada, prezioa jaitsi egiten da; bestela, igo egiten da. Estatuaren egitekoa honako hauetara mugatu behar zen: gizartea kanpo-mehatxuetatik defendatzea; banakoak bidegabekerietatik babestea; eta, kostu handiaren ondorioz, partikularrentzat errentagarriak ez diren onura publikoko lanak eta zerbitzuak sortzea.

Politika berri horiek aurrerapen ekonomikoa eta demografikoa ekarri zuten xviii. mendean.

3.2 Hazkunde demografikoa

Antzinako Erregimenean biztanleriaren hazkundea urria zen. Jaiotza-tasa altua zen, kontrolatzeko sistema eraginkorrik ez zegoelako, eta heriotza-tasa ere altua zen, elikadura txarraren, medikuntzaren atzerapenaren eta higienerik ezaren ondorioz. Are gehiago, hazkundea negatiboa izan zitekeen, goseak, gerrek eta izurri handiek (izurri beltza) eragindako heriotza-tasa izugarri txarreko uneetan.

xviii. mendean, Europako biztanleen kopurua 130 miliotik 190 milioira igo zen. Heriotza-tasaren beherakada izan zen horren eragile nagusia, elikadura hobetu zelako, izurri handirik izan ez zelako eta gerren kopurua murriztu zelako.

Merkantilismoa

Estatuak ekonomian esku hartzen zuen, esportazioak bultzatuz eta inportazioak zailduz, eta koloniatako baliabideak ustiatuz. Politika horren azken helburua metal preziatuak metatzea zen.

36

Ilustratuen kritikak merkantilismoari

François Quesnay (1694-1774)

Gorte frantseseko medikua izan zen, baina bere teoria ekonomikoengatik lortu zuen ospea.

Nekazaritza defendatu zuen, aberastasunaren oinarri gisa, eta merkataritza-askatasuna babestu zuen.

Nekazaritzak elikagaiak ekoizten ditu

Horiekin, gizakiak eta abereak elikatzen dira, eta salerosten dira

Hortaz, nekazaritza da aberastasuna ematen duen jarduera bakarra

Manufakturak ordaintzeko dirua sortzen du

«... III. Gobernuak eta nazioak ez dezatela inoiz ahaztu lurra dela aberastasun-forma bakarra eta nekazaritza dela balioa biderkatzen duena. Aberastasunaren hazkundeak biztanleriarena bermatzen duelako; gizonek eta aberastasunak nekazaritza aurrera eramaten dute, merkataritza zainduz, industria bultzatuz, aberastasuna handituz eta betikotuz.

IX. Nazio batek laborantzako lurralde handia badu eta merkantzien merkataritza gordina egiteko aukera badu, ez dadila gehiegi fidatu diruaren eta gizonen erabileran manufakturetan eta luxuzko merkataritzan, nekazaritzaren lanen eta gastuen kaltetan...

XXV. Ahalik eta merkataritzarik askeena gara dadila, barne- eta kanpo-merkataritzako politikarik seguruena, zehatzena, eta nazioarentzat eta estatuarentzat oparoena erabateko konkurrentzia-askatasunean oinarritzen baita...».

Quesnay, F. Arau orokorrak, 1758.

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Antolatu informazioa

1 Egin taula bat kontzeptu hauek konparatzeko: merkantilismoa, fisiokrazia eta liberalismo ekonomikoa.

Egin harremanak

2 Azaldu hauen zergatia: a) Merkantilismoaren defendatzaileek metalen esportazioa debekatzen zuten. b) Fisiokraziaren aldekoek nekazaritza-garapena sustatzen zuten. c) Liberalismo ekonomikoaren defendatzaileek prezioak eskaintzaren eta eskariaren legearen bitartez erregulatzen direla defendatzen zuten.

Erabili testu idatziak

3 Irakurri goiko testuak eta kopiatu fisiokraziaren eta liberalismo ekonomikoaren ideiak adierazten dituzten bi esaldi testu bakoitzetik.

Liberalismoa

Ekonomista eta filosofo eskoziarra izan zen, eta liberalismo ekonomikoaren sortzailetzat jotzen da. Ekonomia merkatuaren legeen bidez bakarrik arautzen zela defendatu zuen, enpresen arteko lehia askean eta eskaintzaren eta eskariaren joko askean oinarrituta.

«Banako bakoitzak arreta guztia jartzen du eskura duen kapitala etekinik handienarekin erabiltzeko biderik egokiena aurkitzeko. Zalantzarik gabe, helburua interes propioa da, eta ez gizartearena...; baina, kasu horretan eta beste askotan, esku ikusezin batek gidatuko balu bezala, bere asmoetan inoiz egon ez zen helburu bat sustatzen du... bere interes propioaren helburuak taldearen interesak sustatzen dituelako...».

«Salgaiak saltzen diren prezioa merkatuko prezioa da. Merkatuan dagoen produktu kantitatearen (eskaintza) eta erosleen konkurrentziaren (eskaria) arabera erregulatzen da».

Adam Smith. Nazioen aberastasuna, 1776.

Erabili irudiak eta grafikoak

4 Egin barra-grafiko bat beheko datuekin, eta erantzun: nola eboluzionatu zuen Europako biztanleriak xviii. mendean? Zer herrialdetan igo zen neurri handiagoan? Zer eragile eta ondorio izan zituen demografiaren eboluzio horrek?

U 1 37
Biztanleria 1700 (milakotan) 1800 (milakotan) Ingalaterra-Gales 5 11 Espainia 8 10 Frantzia 22 29 Italia 11 19 Errusia 15 37 Alemania 10 23 Teorialaria Teorialaria Teoria Teoria Fisiokrazia
Adam Smith (1723-1790) B axua a ltua asko gutxi gutxi asko Merkatu askea Produktuaren prezioa eskaintza Saltzaileak Erosleak eskaria produktuen eskaria produktuak eskaintzen dituzte

Aldaketa ekonomikoak (II) 4

4.1 Nekazaritza-eraldaketak

Antzinako Erregimenean biztanle gehienek landa-inguruan lan egiten zuten, zerealen laborantzan nagusiki, garaiko elikaduraren oinarria baitziren. Landu gabeko laborantza-teknikak erabiltzen zituzten. Funtsean, bi edo hiru urtez behingo txandakatzean oinarritzen ziren, lurraren erdia edo herena lugorri utziz urtero. Ondorioz, errendimenduak baxuak ziren. Horrez gain lur gehienak nobleziaren eta apaizeriaren jabetzako jaurerriak ziren, eta biztanleek zerga edo jaun-eskubide asko ordaindu behar zizkieten.

xviii. mendean, nekazaritzak aurrera egin zuen. Amerikatik ekarritako laboreak (artoa, patata...) hedatu eta elikadura dibertsifikatu zuten. Hobekuntza teknikoak ezarri ziren herrialde batzuetan, hala nola Probintzia Bateratuetan eta Britainia Handian, eta lugorria laboreen etengabeko txandakatzearekin ordeztu zenean, errendimenduak handitu ziren. Hala ere, jaunen erregimenari eutsi zitzaion.

4.2 Eskulangintzako aldaketak

Antzinako Erregimenean, eskulangintzako produkzioa urria zen eta ehungintzan eta metalaren sektorean oinarritzen zen. Gremioen kontrolpeko hiri-lantegietan egiten zen lana. xviii. mendean, eskulangintzako produkzioak gora egin zuen, funtsean biztanleriaren eta eskariaren gorakadaren ondorioz. Gainera, beste produkzio-forma batzuk garatu ziren gremioen kontrola saihesteko: etxetiko lana eta manufakturak.

– Etxetiko lana laborariek egiten zuten euren etxean bertan, enpresari batek eskatuta. Enpresariak soldata ordaintzen zien, lehengaiak eta tresnak ematen zizkien, eta produktuak merkaturatzeaz arduratzen zen.

– Manufakturak espezializatutako lantegi handiak ziren, eta eskulangile askok soldata baten truke lan egiten zuten Estatuarentzat edo partikularrentzat, luxuzko salgaiak egiteko.

4.3 Merkataritzako aldaketak

Antzinako Erregimenean, barne-merkataritza gurdiekin edo diligentziekin egiten zen bide txarretan zehar, eta hiri-azoketan egiten zen astero, nekazaritzako produktuak eskulangintzako produktuekin trukatuta. Kanpo-merkataritza portu-hiri handietan oinarritu zen; geografia-aurkikuntzen eta Afrikako, Asiako eta Amerikako ezarpenen ondoren, batez ere.

xviii. mendean, barne-merkataritzak aurrera egin zuen bideen hobekuntzari, ubide nabigagarrien eraikuntzari eta nekazaritzako eta eskulangintzako produkzioaren gorakadari esker. Kanpo-merkataritzan, koloniek metal preziatuak eta landaketako produktuak (kotoia, kafea, tea, kakaoa, azukrea) ematen zituzten, eta manufakturak eta esklaboak eskatzen zituzten. Lortutako etekin handiek merkataritza-kapitalismoa, kreditua, merkataritza-konpainiak, bankuak eta burtsak bultzatu zituzten.

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Identifikatu aldaketak

1 Nekazaritza-jardueren zer ezaugarri aldatu ziren xviii. mendean Antzinako Erregimenarekin alderatuta? Zer ezaugarri ez ziren aldatu?

Erabili irudiak eta grafikoak

2 Erreparatu nekazaritza-teknikei buruzko irudiari, eta deskribatu ematen den informazioa.

3 Erabili testuko eta irudietako informazioa, eta konparatu xviii mendean eskulangintzan lan egiteko bi moduak.

Erabili mapak

4 Begiratu merkataritzaren mapari eta erantzun: Zein ziren merkataritzapotentzia nagusiak? Munduko zer eremurekin aritzen ziren merkataritzan? Zer produktu trukatzen zituzten?

Txertatu kontzeptuak

5 Bilatu testuan azpimarratutako terminoen esanahia. Ondoren, azaldu lurralde- eta jurisdikzio-jaurerrien arteko; eta banku, burtsa eta merkataritza sozietateen arteko desberdintasunak.

38

Txosten grafikoa

Esklabotzaren ibilbidea

Kolonietako merkataritza metal prezia tuak eta produktu tropikalak Europara eramateko antolatu zen hasieratik. Hala ere, meategietan eta landaketa handietan egiten zen lanerako langile asko behar ziren. Horregatik, langilez hornitzeko, laster esklabo beltz afri karrak salerosteko sistema antolatu zen. xvi. mendean zehar, trafiko ho rrek 900 000 pertsona inguru kaltetu zituen; baina zifra 3 edo 4 milioira igo zen xvii. mendean, eta 7 edo 9 milioira xviii. mendean.

Esklaboen negozioa holandarrek, in gelesek, danimarkarrek eta frantsesek gauzatu zuten, batez ere.

Rona,azukrea,kafea,tabakoaetametalak

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Ulermena, adierazpena eta IKTak

1 Esklaboen salerosketa triangelu-formako merkataritzaren adierazgarria zen. Irudien laguntzarekin, azaldu nolakoa zen.

2 Deskribatu esklabo beltzen ibilbidea, harrapatzen zituztenetik saltzen zituztenera arte.

3 Jarri binaka, eta bilatu gaiari buruzko informazio osagarria. Lortutako informazioarekin, egin horma-irudi bat Amerikarekin egindako esklaboen merkataritzari buruz. Adierazi kausak eta ondorioak, eta idatzi garaikideek gaiari buruz zituzten iritzi batzuk.

Azkenik, astebetez erakutsi gelan edo ikastetxeko korridoreetan.

Bi hilabete inguru irauten zuen bidaia bakoitzean, itsasontziek 600 eta 800 pertsona bitartean garraiatzen zituzten baldintza txarretan. Estalkiak konpartimentuetan banatzen ziren, non emakumeak eta neskatoak, eta gizonak eta mutilak bananduta jartzen ziren.

Batzuetan, espazioa txikiegia zen eta etzana edo makurtuta bidaiatu behar zuten.Ontziaren barnean, airea kirastuna zen, beroa zapaltzailea eta zorabioa sarria, eta hainbat gaixotasun ohikoak ziren, adibidez, disenteria eta baztanga.

Gizonak, eskuak eta hankak girgiluz lotuta eta elkarri kateatuta zihoazen. Esklaboek egunean bitan jasotzen zuten janaria, eta jateari uko egiten ziotenak indarrez jatera behartzen zituzten.

Eguraldi ona zegoenean, itsasontziaren gainaldera eramaten zituzten eta ariketa fisikoa egitera behartzen zituzte. Baina, garraioen egoera latzen ondorioz, ibilbidean heriotza-tasa izugarri handia zen.

40
A r m a k, o i ha lak, a lkoola e ta kinkila Esklaboak
Ipar Amerika
Mendebaldeko
Europa OZEANO ATLANTIKOA OZEANO ATLANTIKOA
triangeluarra
Hego Amerika
Antillak
Afrika
Merkataritza

Esklaboen merkataritza

Azukrea, kafea, tabakoa eta metalak

Ehunak, armak, alkohola eta kinkila

Atlantikoaz haraindiko salerosketa

Saharaz haraindiko salerosketa

Indiar ozeanoranzko salerosketa

Beltzen salerosketarako europar edo amerikar portua

Salerosketaren portu garrantzitsua

Banatze-zentroa

Harrapatze-zona

Esklaboak inportatzeko zona

Eskualde bakoitzera iristen diren

XV. eta XVI. mendeetako deportazioak

XVII. mendea

XVIII. mendea

3. Salmenta Amerikan

Amerikara iristean, bidaian bizirauten zuten esklaboak burdin gori batekin markatzen zituzten, legezko moduan sartu zirela eta zegokion zergak ordaindu zirela adierazteko. Haien balioa txalo-jotzea eginez zehazten zen, hau da, neurtuz eta haien egoera aztertuz. Ondoren, enkante publikoan saltzen ziren, banaka edo loteetan, eta meategietan edo landaketetan lan egitera eramaten zituzten.

41 U 1
% 40 % 40 % 10 % 10 0 1 500 3 000 4 500 km INDIAKO OZEANOA OZEANO OZEANO BAREA OZEANO BAREA ATLANTIKOA Cabo Verde Kuba Jamaika Puerto Rico Sokotora Gorea uh. Maurizio Madagaskar Azoreak Kanariak Charleston Santo Domingo Cartagena de Indias Valparaiso Rio de Janeiro Pernambuco Luanda Cabinda Aden Elmina Tonbuktu Akkra Bahia Buenos Aires Lisboa Nantes Bordele Londres Liverpool Bristol Amsterdam Rotterdam Kopenhage Sevilla Erroma Venezia Alexandria Tripoli Istanbul Goa Karatxi Zanzíbar Basora Malaca Nagasaki Macau Kanton
Santo Domingoko matxinada (1791) Guadalupeko matxinada (1737) Guadalupeko matxinada (1656) 100000 100000 100000 100000 200000 400000 70 0 000 55 0 000 03 0 0 0 400000 70000 1700000 1300000 700000 7000000

Gizartea eta eguneroko bizitza

5.1 Antzinako Erregimeneko gizartea

Antzinako Erregimenean, Erdi Aroko gizarte estamentala mantendu zen. Horren baitan, nagusiki jaiotzetiko hiru estamentu bereizten ziren.

– Bi estamentu pribilegiatuak noblezia eta apaizeria ziren. Ez zuten lanik egiten, ez zuten zergarik ordaintzen, beren lege propioak eta hainbat ohore zituzten.

– Hirugarren estatuan edo pribilegiorik gabeko estamentuan laborariak eta hiriko taldeak biltzen ziren. Lan egiten zuten, zergak ordaintzen zituzten, eta ez zuten pribilegiorik.

5.2 xviii. mendeko gizarte-aldaketak

xviii. mendean gizarte estamentala apurtzen hasi zen.

– Ilustratuek pribilegiatuak kritikatu zituzten eta merezimenduan, balio pertsonalean eta gizarte-erabilgarritasunean oinarritutako gizarte-banaketa defendatu zuten. Noblezia kritikatu zuten, gizartearentzat funtzio baliagarririk betetzen ez zuelako; izan ere, iraganeko funtzio militarra dagoeneko armada profesionalak betetzen zuen. Eta apaizeria kritikatu zuten, asko zirelako, aberastasunak zituztelako, eta gizartean eta irakaskuntzan eragina zutelako.

– Burgesiak geroz eta kide gehiago zituen, eta geroz eta aktiboagoak ziren. Jarduera ekonomikoen bitartez aberasten ziren. Aberastasuna sortzen zutela eta, bidegabeki, gizarte-aitorpena eta eragin politikoa falta zitzaiela uste zuten, eta, beraz, gizartean eta politikan garrantzi egokiagoa aldarrikatu zuten. Mugimendu burgesa oso garrantzitsua izan zen Frantzian; izan ere, mende amaieran iraultza-prozesua —1789ko Frantziako Iraultza— bultzatu zuen, eta horrekin Antzinako Erregimena amaitu zen.

Gizarte estamentala eta kritika ilustratuak

Gizarte estamentalaren justifikazioa

«Ordena izan behar da gauza guztietan (…), ezinbestekoa da batzuek agintzea eta beste batzuek obeditzea. Agintzen dutenek hainbat maila dituzte: Estatuko pertsona guztien gainetik agintzen duten jaun subiranoak agintea handien gainean betez, handiek erdipurdikoen gainean, erdipurdikoek txikien gainean, eta txikiek herriaren gainean (...). Batzuk Jainkoaren zerbitzariak dira; beste batzuek, armen bitartez Estatua kontserbatzen dute; besteek estatua elikatzen eta mantentzen dute bakea landuta. Horiek dira Frantziako gure hiru ordenak».

Charles Loyseau, Aginduen eta duintasun soilen tratatua, 1610.

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Ulertu denbora historikoa

1 Erantzun gizarteari buruzko galdera hauei: a) Zertan oinarritzen zen gizarte estamentala? b) Zer gizarte taldek osatzen zuten estamentu bakoitza?

2 Nola kritikatzen da gizarte estamentala Voltaireren testuan?

Erabili testu idatziak

3 Irakurri testuak eta erantzun galderei: a) Zer argudio erabiltzen dira gizarte estamentala defendatzeko? b) Zer kritika egiten zaio nobleziari?

Ikertu prozesuak

4 Zertan bereizten ziren bi estamentu pribilegiatuen eta Hirugarren Estatuen etxebizitzak eta elikadura?

Erabili irudiak Taldeka interpretatu

5 Bikoteka, begiratu eskuineko orriko irudiei eta aurkitu bost desberdintasun aristokraziaren eta herri-klaseen janzkeren artean.

Kritika gizarte estamentalari

«Merkataritzak Ingalaterrako hiritarrak aberastu ditu eta askatasuna eman die, eta askatasun horrek, era berean, merkataritza zabaldu du. Horrela, Estatuaren handitasuna eratu da... Horrek guztiak bidezko harrotasuna ematen dio merkatari ingelesari...

Frantzian noblea negoziatzailea baino askoz gehiago da. Negoziatzaileak etengabe entzuten ditu bere lanbideari buruzko iritzi txarrak, eta tuntunen moduan lotsatu egiten da. Hala ere, ez dakit nor den erabilgarriagoa estatuarentzat: erregea zer ordutan altxatzen eta oheratzen den ongi dakien eta ministro baten gelaurrean esklaboaren papera eginean harroputz agertzen den jauna; ala herrialdea aberasten duen, bulegotik Suraterako edo Kairorako aginduak ematen dituen eta munduko zoriontasunean laguntzen duen negoziatzailea».

Voltaire, Gutun filosofikoak, 1734.

42
5

Janzkera eta ohiturak

Janzkerak posizio soziala markatzen du

5.3 Eguneroko bizitza

Gizarte-desberdintasunak eguneroko bizitzako alderdi guztietan nabari ziren, eta, neurri handiagoan, etxebizitzan, janzkeran eta elikaduran.

– Nobleak etxandietan bizi ziren, eta gela asko zituzten, hala nola egongelak, liburutegiak, sukaldea, logelak eta zerbitzarientzako gelak. Janzkerari dagokionez, ehunen eta apaingarrien aberastasuna nabarmentzen ziren, Versaillesko modari jarraitzen ziotenak, eta ileorde edo orrazkera konplexuak zeramatzaten. Elikadura oparoa, fina eta askotarikoa zen. Haragi- eta gozogintza-produktu asko kontsumitzen zituzten, eta txokolatea eta tea edo kafea hartzeko ohitura garatu zuten. Goi-apaizeriak eta goi-burgesiak nobleziaren antzeko bizimodua zuten.

– Talde herrikoiak nekazari-etxeetan bizi ziren, eta normalean bi gelatan eta nekazaritza-eremuan bereizten ziren. Beste batzuk hainbat solairuko hiri-etxeetan bizi ziren; lantegia behe-solairuan kokatzen zen, eta burgesiaren eta gainerako gizarte-taldeen etxebizitzak, goiko solairuetan.

Ehun merkeekin janzten ziren eta ogi beltza, zopa eta barazkiak jaten zituzten, baita Amerikatik iritsitako elikagai batzuk ere, hala nola artoa eta patata, makurtzat eta arrunttzat jotzen zituztenak. Haragia ohiz kanpo kontsumitzen zuten.

Gizonek galtza motzak edo belusezko galtza estuak eramaten zituzten, zetazko galtzerdiak, alkandora parpailekin, jaka edo atorra, gorputzera egokitutako kasaka belaunetaraino, satenezko zapatak hebilla handiekin, eta ileorde zuriak.

Emakumeek eskote zabaleko gerruntze estua eta gona bikoitza eramaten zuten, armazoi batekin gonei forma emateko; ileordeak edo orrazkerak ile-kiribilekin, txanoak, eta takoi altuko eta punta estuko oinetakoak eramaten zituzten.

Gizonek alkandora, atorra eta galtzak eramaten zituzten.

Emakumeek alkandora, jaka, belaunerainoko gona eta mantala eramaten zuten, eta ilea motza eta motots batean jasoa.

Txokolatea klase aberatsen artean zabaldu zen. Edari hori, ehotzerakoan kakaoa azukrearekin nahastean hobetua, gosari eta askari gisa hartzen zen, eta bere kontsumoa bereizketa sozialaren zeinu bihurtu zen aristokraziaren eta apaizeriaren artean. xviii mendearen bigarren erdian tableta moduan ere kontsumitzen hasi zen.

U 1 43
A. Aristokrazia eta goi-burgesia B. Klase herrikoiak Txokolatea Gerruntzea Jaka Galtza motzak Kasaka Zetazko galtzerdiak Satenezko zapatak, hebillarekin Gona-gainekoa Gona Gona Mantala
A B
Alkandora Atorra Galtzak

Espainian (I).

6.1 Borboien ezarpena

xviii. mendea ondorengotza-arazoarekin eta dinastia-aldaketaren hasi zen Espainian. 1700ean, Karlos II.a ondorengorik gabe hil zen, eta Austriako etxea amaitu zen. Testamentuan, Filipe Anjoukoa izendatu zuen bere ondorengo, Frantziako errege Luis XIV.aren biloba, eta Filipe V.a izenarekin hartu zuen koroa. Harekin, Borboiko etxe frantsesa ezarri zen Espainian.

Espainia eta Frantzia elkartzeko aukerak oreka kontinentala hautsi zezakeen, eta, ondorioz, Europako potentzia nagusiek Austriako Karlos artxidukea Alemaniako enperadorearen bigarren semea, babestu zuten ondorengo gisa. Horrekin, Espainiako koroari Ondorengotza Gerra deiturikoa piztu zen.

6.2 Ondorengotza Gerra (1700-1713)

Gatazkak izaera bikoitza izan zuen: alde batetik, Frantzia eta Espainia eta, bestetik, Alemania, Britainia Handia, Pribintzia Bateratuak, Saboia eta Portugal aurrez aurre jarri zituen nazioarteko gerra izan zen; eta, era berean, gerra zibila izan zen, Gaztela eta Aragoiko koroak aurrez aurre jarri zituelako. Gaztela Filipe Anjoukoaren aldekoa zen, eta Aragoi Karlos artxidukearen alde zegoen, Borboiek, Frantzian egin zuten bezala, politika zentralista jarriko zuten beldur zelako.

Espainian, Filiperen aldekoek irabazi zuten gerra, eta 1715era arte iraun zuen. Europan, gatazkan zehar Alemaniako enperadorea eta haren seme zaharrena hil ziren, eta Karlos artxidukea enperadore bihurtu zen (1711). Horretaz gain, Espainiako koroa lortu izan balu, Karlos I.aren inperioa berrezarriko litzateke. Hortaz, Borboien arerioek Utrecht-ko (1713) eta Rastatt-ko (1714) bakeak sinatu zituzten.

Itun horietan Filipe V.a aitortzen zuten Espainiako errege gisa. Trukean, honek Frantziako tronurako eskubideei uko egin zien, eta eta honakoak laga zituen: Austriari, Espainiako jabetzak Europan (Herbehereak eta Italia); Savoiari, Sizilia uhartea; eta Britainia Handiari, Menorca uhartea, Gibraltar eta Amerikan zenbait abantaila komertzial.

6.3 Borboiak. Ilustrazioa eta erreformak

Espainiako lehen Borboi erregeak Filipe V.a (1700-1746), Fernando VI.a (1746-1759) eta Karlos III.a (1759-1788) izan ziren. Ideia ilustratuak sartu eta erreforma esanguratsuak egin zituzten.

– Ideia ilustratuak burgesiako gutxiengo intelektualen eta politikarien artean errotu ziren, eta, neurri txikiagoan, behe-noblezian eta apaizerian. Ilustratu espainolen artean Feijoo aita, Jovellanos, Campomanes, Floridablanca eta Aranda nabarmendu ziren.

– Erreformak Filipe V.aren erreinaldian hasi ziren, eta Karlos III.arekin lortu zuten unerik gorena. Hala ere, irismen mugatua izan zuten, Espainian burgesiaren garapena urria zelako, noblezia eta apaizeria aurka zeudelako, eta herriari axola ez zitzaiolako edo kontra egin zielako.

Denbora-lerroa

FERNANDO VI.A

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Antolatu informazioa

1 Osatu zure koadernoan Ondorengotza Gerrari buruzko laburpen-taula hau:

Lehiakideak Ondorioak

44
6
xviii. mendea
Borboiak
Kausak
Karlos IV.a 1716 1713 1714 1715 1733 1707 1700 1743 1746 1759 1766 1767 1763 1761 1788 Utrecht-ko
bakea
Planta
berriko dekretuak Aragoirako eta Valentziarako Lehen familia-ituna Bigarren familia-ituna Hirugarren familia-ituna. Espainia Zazpi Urteko gerran sartu zen Eskilatxeren matxinada Versaillesko Bakea Sierra Morenako kolonizazioaren hasiera Rastatt-ko bakea Planta berriko dekretuak Kataluniarako
Planta berriko
dekretuak Mallorcarako
1783

SUEDIAKO ERRESUMA

BRITAINIA HANDIKO ERRESUMA

OZEANO

PORTUGALGO ERRESUMA

X. Errege Katolikoak Britainia Handiko Koroari lagatzen dio Gibraltarreko hiriaren eta Gazteluaren jabetza...

XI. Errege Katolikoak, era berean, Britainia Handiko Koroari lagatzen dizkio Menorca uhartea, Puerto Mahongo gotorlekua, hiria eta portua...

XII. Errege Katolikoak errege britainiarrari eta helburu horretarako eratutako basailu-taldeari eman eta aitortzen dizkie Errege katolikoaren agindupeko Amerikako hainbat lurretan beltzak sartzeko eskumena, era arruntean beltzen jarleku esaten zaiona, hogeita hamar urtez jarraian.

Artikulu gehigarria:

Errege katolikoak... jarleku honetako konpainiari eskaini dio bostehun tonako ontzi bat zehaztutako hogeita hamar urteetako bakoitzerako, Indiekin salerosketa egin ahal izan dezan.

Ulertu denbora historikoa

ESPAINIAKO ERRESUMA

Gibraltar (Britainia Handia)

Ceuta (Espainia)

Melilla (Espainia)

DANIMARKA ETA NORVEGIAKO ERRESUMA

PROBINTZIA BATUAK

FRANTZIAKO ERRESUMA

ERRUSIAKO INPERIOA

POLONIAKO ERRESUMA PRUSIA

ALEMANIAKO

Menorca (Britainia Handia)

1720an elkarri emandakoak

Europa Utrecht-ko Itunaren ostean

Karlos Austriakoaren lurralde aliatuak

Filipe V.aren lurralde aliatuak

Espainiak galdutako Filipe V.aren lurralde aliatuak

Sizilia (Saboya)

Mediterraneo itsasoa

Karlos Austriakoaren garaipenak

Filipe V.aren garaipenak

1 Herbehereak (Austria)

2 Luxemburgo (Austria)

3 Milan (Austria)

4 Mantua (Austria)

5 Presidio Estatuak (Austria) a Ramillies b Blenheim

0 500 1000 1500 km

Erabili mapak

2 Orain, dagokion testuaren eta maparen laguntzaz, erantzun galdera hauei:

a) Zer alderdi zeuden aurrez aurre gerran?

b) Zer eremu zegoen alderdi bakoitzaren eraginpean?

c) Nola adierazten dira gerrako erasoaldiak?

d) Zein ziren aliatuen alderdiko kideak? Eta, Borboien alderdikoak?

e) Non gertatu ziren alde bakoitzaren garaipen nagusiak?

3 Erreparatu Europako mapari eta erantzun galdera hauei:

a) Zein ziren Karlos Austriakoaren aliatuak? Zergatik babesten zuten?

b) Zein ziren Filipe V.aren aliatuak?

c) Non gertatu ziren alderdi bakoitzaren garaipen nagusiak?

d) Nori laga zizkion Espainiak Europako jabetzak?

Bilatu informazio garrantzitsua

4 Bilatu ilustratu espainol bati buruzko informazioa, eta idatzi horren biografia. Laburbildu informazioa ardatz kronologiko batean.

45
Vigo 1702 Badajoz 1706 Lisboa Gibraltar 1704 Cádiz 1702 Ciudad Rodrigo 1706 Alcántara 1706 OZEANO ATLANTIKOA
golkoa Ipar itsasoa Norvegiako
Itsaso Baltikoa
Adriatikoa
Beltza
Bizkaiko
itsasoa
Itsaso
Itsaso
ATLANTIKOA
Brihuega
Villaviciosa Turin a b Sardinia (Austria)
Napoliko Erresuma (Austria)
INPERIOA OTOMANDAR INPERIOA AUSTRIAKOINPERIOA
ELIZ ESTATUAK VENEZIA 1 2 SAVOIA BAVARIA SUITZA 3 5 4
IRLANDAKO ERRESUMA LORRENA GENOVA TOSKANA
Utrecht-ko Bakeko artikulu batzuk

7.1 Erreforma politikoak

Borboiek monarkia absolutua finkatu zuten Espainian, despotismo ilustraturantz eboluzionatu zuena. Era berean, politika eta administrazioa zentralizatu zituzten.

– Monarkia absolutuak erregearen pertsonan metatu zuen botere guztia. Horretarako, Borboiek noblezia boteretik baztertu zuten, elizako gaietan esku hartu zuten, ia ez zuten Gorterik deitu, eta gobernuko hainbat gaiez arduratzen ziren idazkarien eta ministroen laguntzarekin gobernatu zuten.

– Politikaren eta administrazioaren zentralizazioa Filipe V.ak ezarri zuen 1707ko, 1715eko eta 1716ko Planta Berriko Dekretuen bitartez. Horien bitartez, Aragoiko, Valentziako, Kataluniako eta Mallorcako lege eta erakunde propioak ezabatu zituzten, eta Gaztelako eredua ezarri zuten. Euskadik eta Nafarroak bakarrik eutsi zieten beren foruei. Gainera, probintzia-banaketa berria ezarri zen, gobernuak lurralde osoaren gaineko kontrola izatea bermatzeko.

7.2 Erreforma ekonomikoak

Ilustrazioak Herrialdearen Adiskideen Elkarte Ekonomikoak sortzea bultzatu zuen, garaiko berrikuntzak zabaldu zituztenak.

– Nekazaritzan labore amerikar berriak hedatu ziren (artoa eta patata), eta ongarrien erabilera, lugorrien murrizketa eta ureztatzea bultzatu ziren. Era berean, lantzeko lur libreak bilatu ziren, eta Sierra Morenako lur-azalera handiak biziberritu ziren.

– Industrian tekniken modernizazioa sustatu zen; gremioen kontrola kritikatu zen; eta manufakturak bultzatu ziren, hala nola ontzigintzarako eta armak eta luxuzko salgaiak (zapiak, zeta, beira, tapizak eta portzelana) ekoizteko errege-fabrikak.

– Garraioaren hobekuntzak barne-merkataritza bultzatu zuen; izan ere, bide zabalagoak egin ziren eta harriz zolatu ziren, zubiak eraiki ziren, eta Madril periferiako portu nagusiekin lotzen zuen errepide-sare erradiala diseinatu zen. Kanpo-merkataritza ere biziberritu zen, bereziki kolonia amerikarrekiko merkataritza-askatasuna dekretatu zenetik (1778).

7.3 Gizarte-erreformak

Gizartean, pribilegiatuak kritikatu ziren gizarte-onurarik ez zutelako, eta nobleziaren eta lanaren arteko bateraezintasun legala ezabatu zen. Jesuitak kanporatu ziren, erreforma ilustratuen aurka zeudelako; eta, lanbide guztiak ohoragarritzat aitortu ziren.

Gainera, herri-ohitura batzuk erreformatu ziren; adibidez, hegal zabaleko txanoak eta kapa luzeak debekatu ziren, gaizkileak identifikatzea zailtzen zutelako. Neurri horrek Eskilatxeren matxinada eragin zuen.

Estatu-eredu berria

«Aragoiko eta Valentziako erreinuak eta bertako biztanle guztiak haien erreboltaren ondorioz galdu direla aintzat hartuta, eta euren legezko Errege eta Jaun naizenez egin zidaten fideltasun-zina guztiz urratu dutela aintzat hartuta, (...) erreferentziazko Aragoiko eta Valentziako erreinuetan orain arte onartutako foruak, pribilegioak, jardunak eta ohitura osorik indargabetzea eta ezeztatzea komenigarritzat epaitu dut, eta nire erabakia da horiek guztiak Gaztelako legeetara murriztea...».

Aragoiko eta Valentziako foruen ezeztatze-dekretua, 1707. Bilduma Berria, 3, 3, 1.

BizkaiaGipuzkoa

Borboiek antzinako erreinu penintsularrak ezabatu zituzten. Horien ordez, lurraldea kapitaintza jeneraletan eta intendentziatan antolatu zen. Kapitaintzei aurrerago probintzia izena jarri zitzaien (eta kapitain jeneral batek gobernatzen zituen), eta intendentziak probintzietako Ogasunaz eta garapen ekonomikoaz arduratzen

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Antolatu informazioa

1 Irakurri Planta Berriko Dekretuen testua eta erantzun galdera hauei: a) Zeri egiten dio erreferentzia «haien erreboltaren ondorioz» esaldiak? b) nola islatzen du testuak erregearen botere absolutua? c) Zertan nabari da politikaren eta administrazioaren zentralizazioa? Aipatu hori adierazten duen esaldi nagusia.

46
xviii. mendea
7
Espainian (II). Erreforma borbonikoak
Galizia Asturias
León Ávila Extremadura Sevilla Granada Ceuta Gibraltar Melilla Murtzia Jaén Kordoba Toledo 7 Cuenca Mantxa Salamanca Zamora Burgos 1 1 2 2 1 3 4 4 8 3 6 5 10 9 Soria Aragoi Baleares Valentzia Katalunia Palentzia Araba Kanariak Probintzia-banaketa berria 1 Toro 2 Burgos 3 Madril 4 Segovia 5 Ávila 6 Toledo 7 Guadalajara 8 Valladolid 9 Nafarroa 10 Menorca: 1713tik 1782ra eta 1798tik 1802ra britainiarren agindupean
ziren.
Probintzia-banaketa berria

Erreforma ekonomikoak eta sozialak

Bizkaiko

Oviedo

Santiago

OZEANO ATLANTIKOA

Jaca Tàrrega Segovia Medina del Campo

Zamora Plasencia Madril Tarragona

Talavera de la Reina Yepes San Clemente Trujillo

Jaén

Montilla Kordoba Constantina Lucena

Bartzelona Palma Valentzia Requena Cuenca

Santa Cruz Palmakoa

La Laguna

Jerez de la Frontera

Sevilla Cádiz

Puerto Real

Málaga MedinaSidonia

17640 100 200 km

M e d i t e r r a n e o itsas o a

Murtzia

berrikuntza

ideia berriak zabalduta.

7.4 Kanpo-politika berria

Borboiek Europan galdutako lurrak berreskuratu eta kolonia amerikarrak mantendu nahi izan zituzten. Helburu hauek lortzeko, Frantziarekin aliatu ziren Familia Itun esaten zaien agirien bitartez (1733, 1743, 1761).

– Filipe V.ak Utrecht-ko Itunaren politika errebisionistari ekin zion, Isabel Farnesiorekin izan zituen bi semeentzat jabetza europar batzuk berreskuratzeko. Napoli eta Sizilia konkistatu zituen Karlosentzat (1734), eta Parmako dukerria Filiperentzat, handik gutxira galdu zena (1737).

– Fernando VI.a kanpo-politika neutral baten aldekoa zen.

– Karlos III.ak bi gatazketan parte hartu zuen Frantziarekin aliatuta. Europan, Zazpi Urteko gerran (1761) parte hartu zuen, eta Pariseko Bakean (1763) Florida laga zion Britainia Handiari eta Louisiana jaso zuen Frantziaren aldetik. Amerikan, hamahiru kolonia britainiarretako iraultzan parte hartu zuen, metropoliaren aurka, eta Versaillesko Bakean (1783) Florida eta Menorca berreskuratu zituen.

Erabili mapak

2 Begiratu mapari eta aipatu zure erkidegoan sortu ziren Herrialdearen Adiskideen Elkarte Ekonomikoen izenak.

a) Zer helburu zuten?

Errege Fabrikaren laburdura da

ATLANTIKOA Bizkaiko golkoa

Ezkarai Oihalen E.F. Eugui Orbaizeta Macharaviaya Naipeen E.F. Jimena de la Frontera Cartagena San Sebastià

Lanbide guztien zintzotasuna

«Aitortzen dut (...) arotz, jostun, zapatari, zurgin eta horien erako gainerako lanbide eta arteak zintzoak eta duinak direla: horietan jarduteak ez duela familia nahiz diharduen pertsona doilortzen, ezta udal-enpleguak lortzeko gaitasunik gabe uzten ere (...) eta arteek eta lanbideek ere ez dutela kalterik egin behar kaparetasunaren gozamenerako eta prerrogatibetarako (...)

Karlos III.aren Errege Agiria (1783).

Egin harremanak

3 Azaldu zer helburu izan zituen Espainiako kanpo-politikak xviii. mendean.

Horrez gain, erlazionatu itzazu errebisionismoa eta familia-itunak terminoekin.

U 1 47
koa bultzatzeko helburua zuten, tenikoak eta fisiokraziako eta liberalismo ekonomikoko
golkoa
León Lugo Ponferrada Burgos Benavente
Bergara Motril
Vera Cabra Baeza Guadix Baza
Almuñécar
Ciudad Rodrigo Valladolid Medina de Rioseco Herrera de Pisuerga Soria Sto. Domingo de la Calzada Tutera
Vélez-Málaga Granada Osuna
Priego de Córdoba
Zaragoza
Las Palmas Kanaria Handikoa San Sebastián de la Gomera 1774 Fundazio-data 1775 - 1779 1780 - 1784 1785 - 1789 1790 ondoren
Muga Segovia Oihalen E.F. Sevilla Tabakoen E.F. Cádiz La Cavada Liérganes Ávila Ehunen E.F. La Granja Beiraren E.F. Madril Tapizen E.F. Portzelanaren E.F. San Fernando de Henares Ehunen E.F. Guadalajara Ehunen E.F. Brihuega Ehunen E.F. Talavera de la Reina Ehunen E.F. Ferrol Armategiak Erregeak sortutako manufakturak Estatuaren monopolioko fabrika Helburu militarreko siderurgikoak Kapital mistoko fabrikak E.F.
0 100 200 km
eta, hor, eskulangileek gremioen kontroletik kanpo lan egiten zuten.
OZEANO
Mediterraneo itsasoa
de la
Ureztatzearen hedapena eta merkataritza-askatasuna
Ureztatzearen hedapena ubide handiak eraikiz gauzatu zen, hala nola Gaztelakoa eta Aragoiko Inperiala (irudian). Gainera, Karlos III. ak Amerikarekiko merkataritza Espainiako portu guztietara zabaldu zuen.

Kultura eta artea 8

8.1 Kultura ilustratua

Ilustratuek hezkuntza publikoa sustatu zuten, ezjakintasuna eta elizaren kontrol ideologikoa saihesteko, aurrerapen ekonomikoa lortzeko eta gizartea aldatzeko.

Helburuak lortzeko, hizkuntza eta historia bultzatu zituzten; xvii. mendean hasitako «iraultza zientifikoarekin» jarraitu zuten, eta zientzia «erabilgarriak» sustatu zituzten, hala nola medikuntza, natur zientziak, matematikak, fisika, kimika eta geologia.

8.2 Rococo arte-estiloa

xviii. mendearen lehen erdialdean arte-estilo berri bat agertu zen Frantzian: rokokoa, arte aristokratikoa, gorteetakoa, fina eta friboloa.

– Rococo dekorazioa estukoz egiten zen, forma leun, uhindun eta irregularrekin, eta areto eta kabinete txikietan aplikatu zen. Espainian arrakasta txikia izan zuen arren, Madrilgo Errege Jauregiko eta Segoviako La Granja Jauregiko areto batzuk apaintzeko erabili zen.

– Pinturak marrazketa lausotua, kolore leunak eta askotariko gaiak erabili zituen: gortea ohiturak, maitasuna, gai exotikoak eta erretratuak. Frantzian, Watteau eta Fragonard (Kulunka lanaren egilea) nabarmendu ziren, eta Espainian, Luis Paret, Antikuarioaren denda margotu zuena

8.3 Arte neoklasikoa

Frantzian hasi zen xviii. mendearen bigarren erdialdean. Arte burgesa, soila eta arrazionala zen. Hala ere, eredu grekoak eta erromatarrak imitatzeko nahi kontzienteak eta arte ederretako akademiek (adibidez, Madrilgo San Fernandoko akademiak) ezarritako ikaskuntza zorrotzek sormena mugatu zuten.

– Arkitekturak eredu grekoak eta erromatarrak imitatu zituen, eta forma garbiak eta bakunak erabili zituen. Eraikin nagusiak elizak, jauregiak eta eraikin publikoak izan ziren, hala nola ikastetxeak, espetxeak, azokak edo ospitaleak. Frantzian Panteoia nabarmendu zen; Erresuma Batuan, Museo Britainiarra eta Galeria Nazionala; Alemanian, Brandeburgoko Atea; eta, Espainian, Alcaláko Atea, Sabatinirena, eta Pradoko Museoa eta Astronomia Behatokia, biak Juan Villanuevarenak.

– Eskulturak edertasun ideala, soiltasuna eta baretasuna bilatu zituen. Gairik gogokoenak mitologikoak, antzinako historia eta erretratuak izan ziren. Eskultorerik ospetsuena Antonio Canova italiarra izan zen. Espainian Madrilgo Cibeles iturria (Francisco Gutierrez) eta Zaragozako Defentsa Monumentua (Álvarez Cubero) nabarmentzen dira.

– Pinturak marrazketaren bikaintasuna bilatu zuen eta ez zuen kolorean arretarik jarri. Gairik gogokoenak mitologikoak eta historikoak izan ziren. Frantzian, David nabarmendu zen, Horazioen Zina eta Sabinen Bahiketa lanen egilea. Eta, Espainian, Mengs alemaniarra nabarmendu zen; Errege Jauregiko sabai batzuk apaindu zituen, eta San Fernandoko Errege Akademiako zuzendari izan zen.

terearen indar emankorrak bikaintasunera eramatea soilik horren esku dagoela zalantzan jarri al daiteke? Arruntzat jotzen da joritasun eta botere hori gobernatuen neurritasunaren eta arretaren bitartez lor daitezkeela, baina irakaskuntzaren sustapenaren bitartez ez bada, benetan beste bide batetik bilatu al dezakete?».

G. M. Jovellanos. Instrukzio Publikoko Plan Orokorra.

«Aplikatu konpetentziak» atalean, proba

48
golkoa M edit erraneo itsasoa Salamanca Ávila Valladolid Burgo de Osma Iratxe Oñati Granada Osuna Baeza Zaragoza Huesca Cervera Málaga Sevilla Cádiz Oviedo Gijón Santader A Coruña Ferrol Madril Sigüenza Alcalá de Henares Toledo San Lorenzo del Escorial Almagro Bartzelona Palma Valentzia Cartagena Orihuela Gandia Santiago Unibertsitateak Zentro militarrak Eskola teknikoak
OZEANO ATLANTIKOA Bizkaiko
duzu: Correos.
hau

Rococoa gorteetako artea

Aretoen dekorazioa

Neoklasikoa, arte burgesa

Arkitektura

Wiblingeneko abadiako liburutegia. Rococo alemaniarraren adibide onenetako bat da. 1093an sortua, barroko estiloko berrikuntza sakona bizi izan zuen XVIII. mendean; eliza izan ezik, estilo neoklasikoan.

Parisko panteoia (Frantzia). 1758 eta 1791 artean eraiki zuen Jacques-Germain Soufflot arkitektoak estilo neoklasikoan. Hasiera batean eliza bezala sortua, gorabehera politikoek Frantziako pertsona ospetsuen monumentu bihurtu zuten.

denda, Luis Paret. 1772an datatua, Espainiako rococo pinturaren adibide onenetakoa da. Eszenak oihal-biltegi baten edo zaharki denda baten barrualdea erakusten du, preziosismo eta xehetasun handiz.

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Antolatu informazioa

1 Gogoratu ikasitakoa hiztegia kontsultatuz, eta erantzun: a) Zer izan zen enpirismoa? b) Zer nolako eragina dute zientzia-aurrerapenek eguneroko bizitzan?

Eraiki iritzi propioak

2 Hezkuntzari eta zientzia erabilgarriei buruzko ideia ilustratuekin ados al zaude? Arrazoitu zure erantzuna.

Horaziarren zina, Jacques-Louis David. Pintura neoklasikoaren erreferente, Jacques-Louis Davidek Erroma eta Albako herrien arteko K.a. 669. urte inguruko lehia erakusten digu kutsu klasikoko eszena honetan.

Aztertu estiloak

3 Aztertu irudiak eta egin ariketa hauek:

a) Laburbildu rococo dekorazioaren ezaugarriak.

b) Aipatu arkitektura grekoaren eta erromatarraren eragina adierazten duten arkitektura neoklasikoko ezaugarriak.

c) Konparatu pintura rococoaren eta neoklasikoaren ezaugarriak.

U 1 49
Rococo pintura Pintura neoklasikoa Antikuarioaren
TREBETASUNA Kontsultatu estilo artistikoen alderaketa

Mende berriak aurreko mendeko krisia gainditu eta hazteko aldia ekarri zuen. Biztanleria hazi egin zen: 111 000 biztanle Bizkaian, 105 000 Gipuzkoan eta 70 000 Araban. Gainera, mende berriak dinastia berri bat ekarri zuen Espainiako tronura, Borboiak, euskal eliteen baldintzarik gabeko babesa jaso zutenak.

9.1 Ekonomia

Nekazaritza

Teknika berriak sartzeak eta labore berriak martxan jartzeak jarduera horren hazkunde handia eragin zuen. Artoa eta sagarrondoa izan ziren kostaldetik gertu zeuden labore nagusiak, eta mahatsa, berriz, Arabako Errioxan.

Arrantza

Utrecht-eko Itunean ezarri zen ontzi ingelesek eta holandarrek bakarrik egin zezaketela arrantzan Ternuan. Ondorioz, euskal arrantzaleek balearen eta bakailaoaren arrantza utzi eta beste aukera batzuk bilatu behar izan zituzten; Kantauri itsasoan; adibidez, sardinen eta bestelako espezieen harrapaketa, eta kontserbetan eraldatzea.

Industria

Euskal meatzaritzako esportazioek gora egin zuten Europako metalurgia-industriaren garapenari esker. Erdi Aroko burdinolak indarberritu ziren, eta Bilboko eta Vitoria-Gasteizeko merkatariek antzinako bideak konpontzea sustatu zuten, zonaldeko hazkunde ekonomiko biziagoa ahalbidetzeko: bide berri baten bitartez, Euskadi Goi-ordokiarekin komunikatu zen, Urduñako bide zaharra erabilita. Era berean, Vitoria-Gasteiz Bilborekin, Irunekin eta Logroñorekin lotzen zuten bideak hobetu ziren.

Merkataritza

Merkataritzak hazkunde nabarmena izan zuen. Bilbon, eragin handiko merkataritza-burgesia garatu zen portuaren inguruan, protagonismo handiarekin. Arrantzale-kofradiek arrainak olio-ozpinetan kontserbatzeko lantegiak sortzeko lanean parte hartu zuten; lehenengoa Mutrikun eraiki zen 1764an; ondoren, Lekeitiokoa, 1784an; Bermeokoa, 1791n; Ondarrokoa, 1795ean; Elantxobekoa, 1798an; Hondarribikoa, 1805ean; eta, Mundakakoa, 1818an.

9.2 Ondorengotza-gerra Euskal Herrian

Karlos II.aren heriotzak eta oinordekorik ez egoteak gerra luzea piztu zuen Felipe Anjoukoaren eta Karlos Habsburgokoa artxidukearen artean. Gatazkan zehar, 1701 eta 1713 artean, euskal probintziek eta Nafarroak erregegai frantziarraren alde egin zuten; aitzitik, Aragoiko Koroak artxidukearen alde. Hortik ondorioztatzen den lehen ondorioa Aragoiko, Kataluniako, Mallorcako eta Valentziako foruak Planta Berriko Itunetatik kentzea izan zen; aldiz, euskal lurraldeetan mantentzea erabaki zuen Felipe V.ak, emandako laguntza eskertzeko.

Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra

1728an, donostiar merkatari talde batek Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra sortu zuen, Gipuzkoa beste merkataritza-zirkuitu batekin hornitzeko, eta, horrela, kolonietako produktuak probintziara ekartzeko.

Konpainia sortu aurretik, Sevillak eta Cádizek itsasoz haraindiko merkataritzaren gaineko monopolioa zuten, eta Konpainia honek horrekin amaitu zuen.

Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen aita izan zen Peñafloridako konde Frantzisko Munibe izan zen konpainiako presidentea. xviii. mendeko azken herenean, monopolioa galdu zuen, eta Filipinetako Konpainian sartu zen. Horrela, desagertu egin zen.

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Erabili testu idatziak

1 Erantzun galderei:

a) Aipatu Euskadiko xviii. mendeko jarduera ekonomiko nagusiak.

b) Zer ondorio izan zituen arrantzan Utrecht-eko Itunak?

c) Nola eragin zuen burgesiak merkataritzaren garapenean?

Ulertu denbora historikoa

2 Labur azaldu matxinadak zer diren.

3 Zer funtzio izan zuen Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak?

Erabili aplikazio informatikoak

4 Bilatu Interneten Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarrari buruzko informazioa eta egin aurkezpen bat PowerPointen gure erkidegoko ekonomian izan zuen garrantziari buruz.

50
Euskadi xviii. mendean 9

9.3 Gizarte gatazkak

1717an, errege-dekretu bidez, Filipe V.ak aduanak barrualdeko egungo lurraldeetatik Bizkaiko eta Gipuzkoako kostaldeetara aldatzeko agindu zuen, eta horrek matxinada handiak eragin zituen. Izen hori 1718an erabili zen lehen aldiz, eta matxino gerrazaleen eta protestazaleen oroitzapenean du jatorria; euskal burdinoletako langileak ziren, eta euren zaindaria San Martin zen.

Mugak lekualdatu zirenean, inportazioen prezioak gora egin zuen, kolonia espainoletako produktuen merkatariak eta kontsumitzaileak kaltetzen zituen muga-zerga batekin kargatzen zirelako. Protesten eraginez, koroak artilearen gaineko Bilboko merkataritza-monopolia ezabatzeko mehatxua eman zuen. Hiria inguratzen zuten elizateetako bizilagunen erantzuna hiriburuko dirudunak erasotzea izan zen. Liskarrik larrienak Bizkaian eta Debako haranean gertatu ziren. Azkenik, probintzien eta Gortearen arteko negoziazio baten ondoren, 1727ko Kapitulatua izeneko behin-behineko akordio batera iritsi zen, aduanak beren ohiko lekura itzultzeko.

Hala ere, lekualdaketa berri bati buruzko berriak airean jarraitu zuten. 1765eko uztailaren 11ko pragmatikak zerealen zirkulazio askea ahalbidetu zuen, eta, ondorioz, espekulatzaileek salgaiak atxiki eta prezioak igo zituzten. 1766ko matxinada espekulazioaren aurkako iraultza izan zen, biztanleriaren elikadura arriskuan jartzen zuelako. Klase herrikoiek liskar larriak eragin zituzten lurjabeekin eta merkatariekin.

9.4 Ilustrazioa

Ilustrazioa xviii . mendearen erdialdean jaio zen, zientzian eta arrazoimenean oinarritutako Antzinako Erregimenari egindako kritika gisa. Gure erkidegoan, mugimenduaren sustatzailea Peñafloridako konde Xabier Maria Munibe Idiakez izan zen; Gipuzkoako diputatu nagusia 1750etik aurrera.

1748an, Peñafloridako kondea, Jose Maria Egia eta Manuel Inazio Altuna kultura-bilerak egiten hasi ziren Azkoitian. «Azkoitiko Zalduntxoak» ezizena jarri zitzaien, eta akademia ilustratu bat sortu zuten, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen jatorria. Kondea akademiako zuzendari iraunkor izendatu zuten. Elkartearen helburuak hauek ziren: «Euskadiko nazioaren zientziekiko, arte ederrekiko eta arteekiko joera eta gustua lantzea; ohiturak zuzentzea eta leuntzea; aisia, ezjakintasuna eta horien zorigaiztoko ondorioak baztertzea; eta, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru euskal probintzien arteko lotura estutzea».

Ilustrazioa Euskadin

Insaustiko jauregia

xviii. mende erdialdean eraikitako jauregia; Ilustrazioak markatutako kanonei jarraitzen die. Peñafloridako kondea hor bizi izan zen, maisu dekoratzaile bat ekarri zuen Italiatik eta garaiko gustura erreformatu zuen. Euskarazko lehen operaren probasaioen eszenatoki izan zen: Mozkorra Parregarri. Era berean, Juan José eta Fausto Elhuyar anaiek hor izan zuten laborategia, eta tungstenoa edo wolframioa aurkitu zituzten bertan.

Bergarako Errege Mintegia

1769ko abuztuan, Karlos III.ak, errege-agiri baten bitartez, Bergarako jesuiten eskola Euskalerriaren Adiskideen Elkarteari eman zion. Bergarako Errege Mintegia euskal ilustratuen hezkuntza-arloko jakin-minaren eredu izan zen. Erabateko mugarria izan zen goi-mailako irakaskuntzan eta ikerketan.

U 1 51

APLIKATU

1 Definitu laburki kontzeptu historiko hauek: ko Erregimena, Entziklopedia, Despotismo ilustratua eta Fisiokrazia

2 Idatziz azaldu zergatik igaro diren historiara per tsonaia historiko hauek: Adam Smith, Montesquieu, Carlos III.a eta Felipe V.a.

3 Aztertu hurrengo testua eta erantzun egiten diren galderei.

«Izaki arrazoidun batek bere ekintza guztietan bere eta bere hurkoen zoriona proposatu beharko luke. Erlijioak, orok gure denborazko eta betiereko zorio nerako objekturik inportanteena bezala agertzen di gutenak, gure existentzia mundu honetan zoriontsu egiten duen heinean eta beste bizitzarako egiten diz kigun promesa engainagarriak beteko dituela ziurta tzen digun heinean bakarrik ditu abantailak guretzat... Gizonek, gehienek, ohituragatik bakarrik eusten diote erlijioari... ia inoiz ez dira kezkatu beren sinesmena ren motiboetan pentsatzen».

Holbach. Kristautasun argitua, 1767.

a) Ilustrazioaren zer ideia bereizgarri daude testuan?

b) Antzinako Erregimenari kritikarik egiten al zaio bertan? Idatzi dagokion paragrafoa.

c) Zein beste ilustratuk kritikatu zuten Antzinako Erregimena? Idatzi testu labur bat zeintzuk izan ziren eta kritika horiek zertan oinarritu ziren azaltzeko.

4 Zer desberdintasun daude kontzeptu-pare hauen artean?

a) Hegemonia kontinentala eta oreka kontinentala.

b) Hiru urteko errotazioa eta errotazio jarraitua.

c) Artisau-ekoizpena eta manufaktura.

HAUSNARTU ETA BALIOETSI

Gure museoa, Antzinako Erregimena aztertuz hasi ginen prestatzen. Hausnartu banaka eta partekatu taldean inplikatutako ariketei buruzko balorazioa. Horretarako, dagokion errubrika deskargatu anayaharitza. es webgunean.

JARRI PROBAN ZURE KONPETENTZIAK

Egin konpetentzien autoebaluazioa: anayaharitza.es webgunean aurkituko duzu.

6 Begiratu beheko irudiari. Zer estilotakoa da? Zergatik? Zeintzuk izan ziren Europan eta Espainian bere egilerik adierazgarrienak?

52
OZEANO ATLANTIKOA Mediterraneo itsasoa Brihuega Villaviciosa Turin Ramillies Blenheim Sardinia (Austria) Napoliko Erresuma (Austria) Sizilia (Savoia) 1720an elkarri emandakoak Melilla (Espainia) Ceuta (Espainia) Menorca (Britainia Handia) Gibraltar (Gran Bretaña) ESPAINIAKO ERRESUMA PORTUGALGO ERRESUMA FRANTZIAKO ERRESUMA PROBINTZIA BATUAK DANIMARKA ETA NORVEGIAKO ERRESUMA POLONIAKO ERRESUMA PRUSIA ERRUSIAKO INPERIOA ALEMANIAKO INPERIOA OTOMANDAR INPERIOA AUSTRIAKOINPERIOA SUEDIAKO ERRESUMA BRITAINIA HANDIKO ERRESUMA IRLANDAKO ERRESUMA LORRENA GENOVATOSKANA ELIZ ESTATUAK VENEZIA SABOYA BAVARIA SUITZA Herbehereak (Austria) Presidio Estatuak (Austria) Mantua (Austria) Milan (Austria) Luxenburgo (Austria) Europa Utrecht-ko Itunaren ostean
Kulunka, Jean-Honoré Fragonard.

PROTAGONISTAK

ATZO Mary Wortley Montagu

Oinarrizko datuak

Izena: Mary Wortley Montagu

Jaioterria: Londres (Ingalaterra)

Garaia: 1689-1762

Lana: bidaiaria, idazlea, zientzialari autodidakta eta baztangaren aurkako txertoaren aitzindaria.

Aldaketa-garai bat bizitzen ari gara, eta espero dut laster jendeak ezagutza izango duela gidari. Familia liburutegiko liburuek, baina baita bidaiek eta esperientziak ere, buru landua eta irekia izaten lagun-

GAUR

Kizzmekia Corbett

Oinarrizko datuak

Izena: Kizzmekia Corbett

Jaioterria: Hurdle Mills, Ipar Carolina (AEB)

Jaiotza-data: 1986ko urtarrilak 26

Lana: zientzialari birologoa.

Kizzi Corbett oso gaztetatik nabarmendu zen ikasketetan. Institutuan eman zituen urteetan, karrera zientifikoak jarraitu nahi zituzten gazteentzako ProjectSEED izeneko programa batean parte hartu zuen eta, ekimen horri esker, udak laborategi ezberdinetan lanean igarotzen zituen.

2008an Zientzia Biologikoetako eta Soziologiako titulua lortu zuen Marylandeko Unibertsitatean, eta hamar urte geroago, mikrobiologian eta immunologian espezializa-

du didate. Gainera, Voltaire edo Mary Astell (emakumearen eskubideen aldeko borrokalari nekaezina)

bezalako pertsona garrantzitsuak ezagutu eta haiekin adiskidetu naiz.

Maitasun handiz gogoratzen dut 1716an Turkiara egindako bidaia; hango emakueak ezagutu nituen, bere janzteko modua, hizkuntza... eta bere medizina, ere, baztangaren aurkako borrokari aplikatu niona Ingalaterrara itzultzean. Anaia bat galdua nuen gaixotasunaren ondorioz, eta nire aurpegiak birusak utzitako markak ditu. Nire seme-alabek har ez zezaten, birusa inokulatu nien; hala ere, esfera zientifiko eta klerikal ingelesek eragozpen asko jarri zizkieten beti horrelako probei. Dena den, espero dut etorkizunean halako birusei aurre egiten dieten antzeko azterketak erraztuko diren unea iritsiko dela.

tutako ikasketak amaitu zituen. 2009 eta 2014 urteen artean, dengearen birusa aztertu zuen Sri Lankan, eta, gaur egun, koronabirusarentzako txertoa aurkitzeko borrokan ari den proiektuetako baten buru da. Kizzi ez da COVID-19aren aurkako txertoa bilatzen ari den emakume bakarra: Txinan, Chen Weik zuzentzen du CanSi-

1 Idatzi Mary Wortley Montaguren aipamen biografiko bat.

2 Bilatu baztangaren txertoari buruzko informazioa eta adierazi nori ematen zaion merezimendua eta noiz aurkitu zen.

3 Koronabirusari buruzko zein hiru ikerketa-proiektu aipatzen dira testuan? Zein lekutan ari dira garatzen?

4 Bilatu Espainiako emakume zientzialariren bati buruzko informazioa eta idatzi aipamen biografiko bat.

no farmazeutikaren proiektua, eta Londresen, Sarah Gilbert da Oxfordeko Unibertsitatean egiten ari diren ikerketaren buru. Asko dira Mary Wortley Montagu bezalako emakume borrokalarien lekukoa hartu duten zientzialariak.

53
GALDERAK

2

Iraultzen aroa (1770-1871)

Claire Lacombe.

Herritarren eskubideen defendatzaile eta aktibista

xviii. mendearen amaierara hurbiltzen ari gara eta eraldaketa sozial, politiko eta ekonomikoak ugaritu diren garaia bizi dugu. 1789an Frantzian prozesu iraultzailea hasi zenean eta Hirugarren Estatuko ordezkariak Batzar Nazional izendatu zirenean, herritarren artean askatasunaren, berdintasunaren eta anaitasunaren sentimenduak zabaldu ziren.

Claire Lacombe dut izena, 1765ean jaio nintzen Pamiersen, Frantziako hegoaldeko herri batean. Iraultza hasi zenean, Parisera joan nintzen nire ahotsa nire herrikideenarekin batera altxatzeko eta herritar guztien eskubideen aldeko borrokarekin bat egiteko, Antzinako Erregimenaren amaiera bultzatzen ari ziren gertaeretan aktiboki parte hartuz.

GALDERAK ETA ERANTZUNAK

1 Zein datatan eman zuen Claire Lacombek hitzaldia Batzarrean?

2 Noiz hasi zen iraultza-prozesua Frantzian? Zer sentimendu zabaldu ziren herritarren artean?

1792ko uztailaren 25ean hitzaldi bat eman nuen Batzarrean, eta bertan nire iritziak azaldu nituen, gure borrokarekin jarraitzeko beharra aldarrikatuz eta askatasunarekiko dudan maitasuna defendatuz.

Iraultzen aroa hobeto ulertzeko, hau ezagutuko duzu: Iraultza burgesak eta Antzinako Erregimenaren amaiera.

• Estatu Batuetako iraultza.

• Frantziako Iraultza. Arrazoiak eta bilakaera.

• Europa napoleonikoa.

• Berrezarkuntzaren garaia.

• xix . mendeko iraultza liberalak.

• Nazionalismoak. Estatu berrien sorrera.

3 Egiaztatu. Bikoteka edo taldeka, ebatzi eskuineko orriko atal bakoitzean planteatutako gaiak. Horretarako, unitatean dagoen informazioa kontsulta dezakezue.

54

Espazioa

Zein eremu geografikotan ardaztu ziren 1820ko eta 1830eko iraultzak?

Zein uhartetara erbesteratu zuten Napoleon Bonaparte?

Denbora

Zein urtetan sinatu zen Versaillesko Bakea?

Adierazi Vienako Kongresua ospatu zeneko data.

Kontzeptuak

Definitu: klase-gizartea, Estatu Jeneralak, girondinoak, jakobinoak

Zein gertakarik markatu zuen Aro Garaikidea izeneko garai historikoaren hasiera?

Beste begirada bat

Unitatearen amaieran, Anne Pauline Léonen historia ezagutuko duzu, Emakume Errepublikar

Iraultzaileen Elkarteko presidentea, Claire Lacomberekin batera sortu zuena. Dialla Diarra ere ezagutuko duzu, emakumearen eskubideen defendatzailea.

Zein idazle frantsesek argitaratu zuen Emakumearen eta Herritarren Eskubideen Adierazpena?

IKASKUNTZA-SEKUENTZIA

IRAULTZA LIBERALAK

4.1 Iraultza Amerikarraren garrantzia eta kausak.

4.2 Frantziako iraultza bere konstituzioen eta bere deriba autoritarioaren bitartez.

4.3 Napoleon eta bere inperioa, bai eta xix . mendean agertzen den gerraosteko mundua ere, demokraziaren porrotari eta hori edozein unetan gertatzeko arriskuari arreta berezia eskainiz.

INFORMAZIOA ETA HAUSNARKETAK PARTEKATZEKO INGURUNE DIGITALA SORTZEA

5.1 Blog bat da ohikoena, baina ez dago arrazoirik Instagramen edo TikTok sareetan profila ez sortzeko.

5.2 Beste ikastetxe eta talde batzuen profilak eta hezkuntza-kontuak bila ditzakegu, inspiratzeko eta gure proiektua muntatzeko eta zabaltzeko modurik onenari buruzko tutorialak bilatzeko.

+ jakiteko, anayaharitza.es webgunean

55

Prozesu iraultzaileak 1

Erreforma ilustratuek ez zituzten Antzinako Erregimeneko arazoak konpondu.

Horregatik, sistemaren amaiera iraultzaren bidetik iritsi zen, oro har, aurreko egoera batekiko aldaketa azkar eta sakon gisa ulertuta.

1.1 Iraultza burgesak eta Antzinako Erregimenaren amaiera

Iraultzak xviii mendearen amaieran hasi ziren. «Iraultza burgesak» esaten zaie, protagonistak burgesak izan zirelako. Aldaketaren etekinik handienak burgesiak lortu zituen. Hala ere, beste talde batzuek ere aldaketan parte hartu eta etekinak atera zituzten.

Iraultza burgesak, beste ezeren gainetik, iraultza politikoak izan ziren. Eta, bizitzako beste alderdi batzuetan ere aurreko egoera aldatzeko eta apurtzeko nahiaren ondorioz gertatu ziren.

1.2 Aldaketa iraultzaileak

– Arlo politikoan, iraultzaileen helburua absolutismoarekin amaitzea eta sistema politiko liberala ezartzea izan zen, hiritarren eskubideak, subiranotasun nazionala eta botereen banaketa errespetatzean oinarrituta.

Hori lortzeko asmoarekin agertutako lehen iraultza politikoak Ipar Amerikan garatu ziren, 1766an, eta Frantzian, 1789an. Biak eredu bihurtu ziren Europako eta Amerikako beste herrialde batzuetarako.

Frantziako Iraultzaren oiartzun handiak argi uzten du zergatik hartu den Aro Modernoaren amaiera-puntutzat eta beste garai historiko baten hasiera-urtetzat; izan ere, Aro Garaikidearen hasiera markatzen du, gaur egun arte luzatu dena.

– Arlo ekonomikoan, Industria Iraultzak nekazaritza-ekonomiaren nagusitasunarekin amaitu zuen, eta industria- eta hiri-ekonomia berri bat ezarri zuen.

– Arlo sozialean, gizarte estamentala jaiotzan eta pribilegioan oinarritzen zen, eta aldaketen ondoren, aberastasunaren bitartez neurtutako balio eta merezimendu pertsonaletan oinarritutako klaseen gizartea ezarri zen. Klase-gizarte horretan, burgesia gizarteko talde nagusi bihurtu zen.

– Arlo artistikoan, Neoklasizismoa Erromantizismoarekin eta Errealismoarekin ordeztu zen. Bi estilook geroko arte-abangoardiei bidea ireki zieten.

denboran zehar

IRAULTZA AMERIKAKO IRAULTZA

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Ikertu prozesuak Gurpil logikoa

1 Erantzun galdera hauei. Behar izanez gero, bilatu informazio osagarria:

a) Zer desberdintasun dago iraultzaren eta erreformaren artean?

b) Zeri esaten zaio «iraultza burgesak»?

Antolatu informazioa

Ondoren 1776 1791 1793 1796 1781 1783

56
Aurretik
Politika Ekonomia Gizartea Artea Bilakaera
1773 1787 1789 1799 FRANTZIAKO
Indepenentzia
Yorktwongo
Asanblea
Luis
2 Osatu zure koadernoan aldaketa iraultzaileei buruzko taula hau: Direktorioa Kontsulatua
aldarrikatzea
porrota Versallesko Bakea Legegilea eta Konstituzioa XVI.a exekutatzea Tearen motina Estatu Jeneralak deitzea

Iraultzaldia. Denbora eta espazioa

NAPOLEONEN ALDIA

BERREZARKUNTZA ETA IRAULTZA LIBERALAK ETA NAZIONALISTAK

3 Kontsultatu ardatz kronologikoa. Ondoren, egin ariketa hauek:

a) Aipatu iraultzak gertatu ziren urteak.

b) Izendatu iraultza horiek.

4 Erantzun goiko mapa erabiliz: a) Europako zer herrialdetan izan ziren iraultzak xviii mendea baino lehen? b) Zer herrialdek hasi zituzten iraultzak xviii mendean? c) Zer kontinentetan izan ziren iraultzak xix mendean?

U 2 57
1800 1815 1871
Napoleonen inperioaren gehienezko hedapena Napoleonen erorialdia Lehen iraultza-bolada Bigarren iraultza-bolada Hirugarren iraultza-bolada Viktor Emanuel II.ak bere burua Italiako errege izendatzea Italiaren batasuna osatzea Alemania batzea 1804 1811 1820 1830 1848 1861 1870 1814 Napoleon, enperadore
Vienako Kongresua
Cádizko matxinada liberalak
Bismarck Zirkulu polar artikoa Kantzer tropikoa Ekuatorea Kaprikornio tropikoa Greenwicheko meridianoa INDIAKO OZEANOA OZEANO BAREA OZEANO BAREA O Z E A N O A T L A N T I K O A XVIII. mendea baino lehen XVIII. mendearen amaiera XIX. mendea Iraultza-zikloaren eraginpeko eremuak 0 1500 3000 4500 6000 km
1848ko Iraultza Frantzian
Garibaldi

Estatu Batuetako iraultza 2

xviii mendearen amaieran, Ipar Amerikako ekialdeko kostaldeko hamahiru kolonia britainiarrak Britainia Handitik independizatu ziren eta iraultza politikoa abiarazi zuten.

2.1 Gatazkaren kausak

Iraultza-prozesuaren kausa nagusia kolonoen pozik eza izan zen; izan ere, ez zuten ordezkorik Parlamentu britainiarrean, Britainia Handiaren eraginpean zeuden merkataritzari zegokionez, eta ezin zituzten okupatu kolonien mendebaldera kokatutako lurralde zabalak, britainiarrentzat erreserbatuta zeudelako. Egoera horretan, Ilustrazioaren ideien hedapenak gobernu britainiarra despotikotzat jotzera eraman zituen.

Gatazka piztu zuen txinparta Britainia Handia zerga gehiago ezartzen saiatzea izan zen. Besteak beste, 1765eko Zigiluaren Legeak zuzenbidezko eta merkataritzako dokumentuetan zerga bat ordaintzera behartzen zuen; eta 1773ko Tearen Itunak kolonietako tearen monopolioa Indietako Konpainia Ingelesari ematen zien, zergetatik salbuetsiz, eta beste produktu batzuen inportazioaren gaineko zergak jarri zituen (adibidez, papera, beira eta beruna).

Kolonoek ez zituzten karga horiek onartu, Parlamentu britainiarrean ordezkorik ez zutenez gero, haien izenean inork bozkatu ez zituela adierazita, eta hainbat protesta egin zituzten. Garrantzitsuena tearen motina izan zen, Bostonen, 1773an. Indiarrez mozorrotutako kolono talde batek hiru ontzi britainiarretako te-karga itsasora bota zuen.

2.2 Independentzia Gerra

Britainiar agintarien errepresio gogorrak Independentzia Gerra (17751783) eragin zuen, eta errebeldeek armada bat osatu behar izan zuten George Washingtonen gidaritzapean. Gatazkaren baitan, hamahiru kolonietako ordezkariek, Filadelfian elkartuta, Independentzia Adierazpena onartu zuten 1776ko uztailaren 4an. Azkenean, Frantziaren eta Espainiaren babesarekin, Yorktown-en britainiarrak garaitu zituzten (1781), eta Versaillesko Bakearen (1783) bitartez, kolonia amerikarren independentzia aitortu zuten. Amerikako Estatu Batuak jaio ziren.

2.3 Iraultza politikoa Eta estatu berria

Gerran zehar, kolonoek iraultza politikoa ere egin zuten. Hala, 1776ko Independentzia Adierazpenak pertsona guztien berdintasuna, bizitzarako, askatasunerako eta zoriontasunerako eskubideak eta, eskubideok bermatzeko bide gisa, subiranotasun nazionala aitortzen zituen.

Gerraren ondoren, Estatu berri bat sortu zen. Horren sistema liberala eta funtzionamendua 1787ko Konstituzioan arautu ziren; historiako lehen konstituzio idatzia izan zen. Estatu berria errepublika federal eran antolatu zen, eta subiranotasun nazionala eta botereen banaketa ezartzen zen Presidentearen, Kongresuaren eta Auzitegi Gorenaren artean. Amerikako iraultzak ideia ilustratuak praktikan jarri zitezkeela frogatu zuen, eta, ondorioz, eragin handia izan zuen Europan.

Ipar Amerikako hamahiru kolonia britainiarrak xvii mende hasieran sortu ziren, Virginian Jamestown sortu zenean (1607), eta pixkanaka ekialdeko kostaldean zehar hedatu ziren (1)

xviii mende amaieran, Ingalaterraren aurkako hainbat protesta antolatu zituzten, adibidez, tearen motina, eta metropoliaren aurkako gerra hasi zuten. Britainiarren porrotarekin amaitu zen Yorktowngo batailan (2) eta estatu berriaren onarpenarekin 1783ko Versaillesko Itunean.

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Antolatu informazioa Denboralerroa

1 Egin ardatz kronologiko bat Amerikako independentzia-prozesuari buruz.

Argudiatu gaiei buruz

2 Arrazoitu estatu amerikar berriak zergatik ezarri zuen sistema liberala.

Erabili sareak

3 Bilatu nor den Estatu Batuetako dolar bateko billeteetan agertzen den pertsonaia. Erlazionatu unitate honetako edukiekin eta idatzi bere biografia.

58
TREBETASUNA Kontsultatu historiako lanak

Hamahiru koloniak eta Ingalaterrarekiko gatazka

Estatu berri baten sorrera

1787ko Konstituzioa

Gobernu-forma

Errepublika federala

Estatu bakoitzak gobernatzeko autonomia dauka

Bateratuak dituzte

– Kanpo-politika

– Armada

– Finantzak

«Egia hauek agerikotzat jotzen ditugu: gizon guztiak berdin sortu direla; Sortzaileak eskubide besterenezinak eman dizkiela; eskubideon artean bizitza, askatasuna eta zoriontasunaren bilaketa daudela; eskubideok bermatzeko gizonen artean gobernuak eratzen direla, gobernatuen onespenaren bitartez lortzen dituztenak euren legezko botereak; gobernu-forma bat printzipio horien suntsitzaile den edozein kasutan, herriak erreformatzeko edo indargabetzeko eskubidea duela, eta printzipio hauetan oinarritutako beste gobernu bat eratzeko ...».

Jefferson, 1776.

1. artikulua. Konstituzio honen bidez emandako botere legegile guztiak Estatu Batuetako Kongresuari emango zaizkio, eta Senatuaz eta Ordezkari Ganbera batez osatuko da.

2. artikulua. Botere betearazlea Estatu Batuetako Presidenteari emango zaio.

Kongresua

Ordezkarien Ganbera

Legeak egiten ditu

Aurrekontua onartzen du Gobernua kontrolatzen du

Zuzeneko hautespena

Boterebanaketa Hiritarrak

Betearazlea

Judiziala Legegilea

Presidentea Auzitegi Gorena

Senatua Gobernua

Idazkariak Epaileak

Legea betetzen dela bermatzen du

Zeharkako hautespena

3. artikulua. Estatu Batuetako botere judiziala Auzitegi Gorenaren eskuetan eta Kongresuak aurrerantzean eratzen eta ezartzen dituen beheragoko auzitegien eskuetan egongo da.

4. artikulua. Estatu Batuek gobernu-forma errepublikarroa emango die batasunaren barruko estatu guztiei eta inbaditzaileen aurka babestuko ditu (...)

I. Zuzenketa. Kongresuak ez du inolako legerik egingo erlijio bat Estatuko ofizial gisa onartzeko edo askatasunez praktikatzea debekatzeko, ezta hitzezko edo inprimategi bidezko askatasuna murrizteko, zein modu baketsuan biltzeko herriak duen eskubidea mugatzeko ere (...).

1787ko irailaren 17a.

U 2 59
Hamahiru kolonietako iraultza politikoa Britainia Handitik askatu ziren hamahiru koloniak Hamahiru koloniak Estatu Batuetan geroago sartu ziren lurraldeak
MASSACHUSETTS RHODE ISLAND CONNECTICUT NEW YORK NEW JERSEY NEW HAMPSHIRE DELAWARE PENSILVANIA VIRGINIA IPAR CAROLINA HEGO CAROLINA GEORGIA MARYLAND 0 250 500 750 1 000 km 1 2
1820tik aurrera, Maineko estatua 1863tik aurrera, Mendebaldeko Virginiako estatua Independentzia Adierazpena Konstituzioaren eskema 1787ko Konstituziaren artikuluak

Frantziako Iraultza (1789-1799) 3

3.1 Iraultza historikoaren kausak

Frantzian, iraultza hainbat kausaren ondorioz hasi zen:

– Politikoak eta ideologikoak. xviii. mendearen bigarren erdian, Ilustrazioak dagoeneko absolutismoa kritikatu zuen, eeta iraultza amerikarrak erakutsi zuen posible zela hura eraistea.

– Sozialak eta ekonomikoak. Gizarte talde guztiek pozik eza nabari zuten. Nobleziak eta apaizeriak boterea galdu zuten errege-absolutismoaren ondorioz, eta, aberastasunak zituzten arren, askok zailtasun ekonomikoak zituzten gastu handiak zituztelako.

Burgesiak ez zuen eragin politikorik, eta monarkiak ekonomiaren gainean zuen kontrolak haien negozioak oztopatzen zituen. Nekazariak zergekin itota zeuden, eta ia ez zuten bizirauteko nahikoa. Eta, hirietako talde herrikoiak miserian bizi ziren.

3.2 Iraultzaren txinparta

Iraultza piztu zuen berehalako txinparta edo eragilea krisialdi ekonomiko bikoitza izan zen: aurreko urteetako uzta txarren ondoriozko elikagaien krisialdiak gosea herrialdeko zona zabaletan hedatzea ekarri zuen; bestalde, armadako eta gorteko gastu handien ondoriozko Estatuaren zorpetzeak finantza-krisialdia ekarri zuen.

Azken arazo horretarako konponbide bakarra pribilegiatuek zergak ordaintzea zen. Ezetz esan zutenean, Luis XVI.a erregeak Estatu Jeneralak deitu zituen 1789an. Batzar honen jatorria Erdi Aroan zegoen, eta 1614tik bildu gabea zen. Hiru estamentuetako ordezkariek osatzen zuten, eta zerga berriak onartzeko boterea zuen erakunde bakarra zen.

Bileraren aurretik, estamentu bakoitzak «kexu-koadernoak» idatzi zituen, ordezkariek aurkeztu zitzaten.

3.3 Iraultzaren hasiera. Estatu Jeneralen deialdia

Batzarraren bilerak 1789ko maiatzaren 5ean hasi ziren. Hasierako eztabaida bozkatzeko moduari buruz izan zen. Nobleziak eta apaizeriak boto bat nahi zuten ordena edo estamentu bakoitzerako, eta hirugarren estatuak, ugariagoa, aldiz, pertsona bakoitzeko boto bat eskatu zuen.

Eskaerari uko egin ziotenean, hirugarren estatuko ordezkariek Batzar Nazional edo nazio osoaren ordezkari izendatu zuten beren burua. Luis XVI.a kezkatuta zegoen eta batzarra desegiten saiatu zen, baina ez zuen lortu. Aitzitik, ordezkariak Jeu de Paume (Pilota Jokoa) aretora mugitu ziren, eta konstituzio bat onartu arte ez mugitzeko zin egin zuten.

Horrela hasi zen iraultza-prozesua. Mundu osoan eragina izan zuen eta geroko iraultza askotarako eredu izan zen.

Kexu-koadernoak

Amonteko kexu-koadernoa

«Nobleziak garai guztietan izan dituen pribilegio pertsonalen eta sarien kontserbazioa, funtsean besteengandik bereizten duten atributuak dira, eta ezingo dira eraso edo suntsitu».

Orleansko kexu-koadernoa

«Elizgizonek edozein izaerako hamarren guztiak gozatzeko eskubidea manten dezatela, inork ezein arrazoirengatik jabetza horien aurka adierazteko aukerarik izan gabe».

Nimesko kexu-koadernoa

«Apalki erregutzen diogu Errege Gorenari nobletzat hartzen diren lur guztiei emandako pribilegio guztiak kentzeko agindu dezala..., eta edozein izaeratako zergak... lur guztien artean bana daitezela, nobleak zein plebeioak izan, katastroan duten balioaren arabera».

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Ulertu denbora historikoa

1 Zein ziren gizarte-estamentu Bakoitzaren pozik ezaren zergatiak?

2 Zer desberdintasun dago iraultza lehertarazi zuten kausen eta txinpartaren artean?

Aztertu iturri historikoak

3 Irakurri goiko testuak eta erantzun: Zer ziren kexu-koadernoak? Zer eskaera egiten dira eta zer estamenturekin erlazionatzen da bakoitza?

60

Iraultza-prozesuaren hastapenak

Erregea:

«Gure mendeko leialen laguntzaren beharrean gaude bizi ditugun zailtasun guztiak gainditzen laguntzeko, gure finantzen egoerari dagokienez (...). Arrazoi horiengatik, gure borondatea gure erresumako Estatu libreak eta jeneralak egiten hastea dela ohartarazten eta jakinarazten dizuegu (...); eta, aipatu diputatuei instrukzio eta botere jeneralak eta nahikoak hornituko zaizkie Estatuaren beharrekin lotuta dagokion guztia proposatzeko, ordezkatzeko, ohartzeko eta onartzeko...».

1789ko urtarrilaren 24a.

«Batzar Nazionalak, kontuan hartuta (...) ezerk ezin duela eragotzi bere eztabaidekin jarraitzea, ezartzera behartuta dagoen edozein lekutan ere, eta (...) kideak bilduta dauden leku guztietan Batzar Nazionala bertan dagoela (...). Zera erabakitzen du: Batzar honetako kide guztiek unean bertan zin egin dezatela ez direla inoiz bananduko, eta inguruabarrek hala eskatzen duten leku guztietan bilduko direla, erresumaren konstituzioa ezarrita egon arte».

1789ko ekainaren 20a.

Azaldu argudioak

4 Goiko testuak aztertu ondoren, ahoz eta ozen erantzun Estatu Jeneralei buruzko galdera hauei:

a) Zer ziren eta nork deitzen zituen?

b) Zertarako bildu zituen Luis XVI.ak 1789an? Deialdiaren zer esalditan adierazten da?

Interpretatu iturriak Aztertu eta lotu

5 Zer gertakizun adierazten da Jeu de Paume (Pilota Jokoa) aretoko zinaren irudian? Zein izan zen bere kausa eta zer ondorio izan zituen?

6 Grafikoak iraultzaren aurreko urteetako gariaren prezioaren gorakada adierazten du. Egin iruzkina eta erlazionatu iraultza-kausa batekin.

U 2 61
1 Zazpi Urteetako Gerra 3, 5 eta 6 Finantza-krisia 2 Parisko Bakea 7 Bankarrota 4 Estatu Batuen Independentzia Gerra 14 1756 1760 1765 1770 1775 1780 1785 1790 18 22 26 30 16 20 24 28 32 34
Urteak 1 2 3 5 4 6 7
Libra frantsesak (XVIII. mendea) Gariaren prezioaren bilakaera Frantzian, 1756-1790 Estatu Jeneralen inaugurazioa Estatu Jeneralen deialdiaren gutuna Zina, Pilota Jokoaren aretoan Bilkurako akta

Frantziako Iraultzaren bilakaera

4.1 Batzar Konstituziogilea (1789-1791)

1789ko uztailaren 7an, bozketa bidez, Batzar Nazionalak Batzar Konstituziogile bihurtzea erabaki zuen, Frantzia konstituzio batekin hornitzeko. Hala ere, armadak batzarra desegitearen beldur, Parisko herriak Bastillako gotorleku-espetxea jazarri zuen, armak hartzeko eta ordezkariak defendatzeko. Hurrengo egunetan, istiluak beste hiri batzuetara eta landa-ingurura hedatu ziren, eta nekazariek jaunen etxeak eta jabetzak eraso zituzten.

Batzar Konstituziogileak onartutako lehen xedapenen artean, feudalismoa ezeztatzea erabaki zuen, jaunen eskubideak eta hamarrenak ezabatuta eta Elizaren ondasunak nazionalizatuta. Era berean, Gizonaren eta Hiritarraren Eskubideen Adierazpena (1789) onartu zuen, legearen aurrean askatasun, jabetza eta berdintasun eskubideak aitortzen zituena. Bi urte geroago, lehen konstituzio frantsesa onartu zuen: 1791ko Konstituzioa. Herriaren subiranotasuna aldarrikatzen zuen, botereen banaketa eta errolda-sufragioa ezarri zuen; hau da, jabetzak zituzten gizonei mugatutako sufragioa. Horren bitartez, absolutismoa kendu eta sistema politiko liberala ezarri zen.

4.2 Batzar Legegilea (1791-1792)

Konstituzioa onartu ondoren, Batzar Konstituziogilea desegin eta Batzar Legegilearekin ordeztu zen.

Denbora gutxi iraun zuen arren, hainbat arazori aurre egin behar izan zien. Besteak beste, erbesteratutako nobleak aurka zeuden, eta atzerritik iraultzaren aurka konspiratu zuten; erregea ere aurka zegoen, eta herrialdetik ihes egiten saiatu zenean atxilotu zuten (1791); gainera, Austria eta Prusiarekin gerran zeuden, eta herrialde horiek iraultzaren aurkakoak babestu zituzten, iraultza euren lurraldeetara hedatzearen beldur. Era berean, iraultzaile neurritsuen —girondinoen— eta talde erradikalen —jakobinoen— arteko gatazkak izan ziren. Erradikalek sans culottes taldeak berotzen zituzten; hau da, langile independenteez, saltzaile txikiez eta eskulangileez osatutako talde herrikoiak. Gatazkak ebazteko, Batzar Legegileak beste batzar bat izendatu zuen: Konbentzioa.

4.3 Konbentzioa (1792-1795)

Konbentzioa hasiera batean girondinoen menpean egon zen. Denboraldi horretan monarkia ezeztatu zen, Errepublika aldarrikatu zen (1792), eta Luis XVI.a epaitu eta gillotinatu zuten (1793). Horren ondorioz, Europako potentzia absolutistek Frantziaren aurkako gerra aldarrikatu zuten.

Herria ez zegoen pozik gerrarekin, hori dela eta, jakobino erradikalak boterera iritsi ziren, 1793an. Taldeko liderra Robespierre izan zen, eta atzerritarren inbasioa arbuiatu zuen; konstituzio demokratikoagoa aldarrikatu zuen (1793), gizonezkoen sufragio unibertsala ahalbidetzen zuena; herriaren aldeko neurri ekonomikoak eman zituen; bide batez,oposizioa ezabatu zuen, beldurra eta gillotina baliatuta. Iraultzaren aldirik odoltsuena izan zen.

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Erabili kronologia

1 Egin ardatz kronologiko bat Frantziako Iraultzaren etapekin eta gertakizun nagusiekin, Estatu Jeneralen deialditik hasita.

Argudiatu gaiei buruz

2 Azaldu erregeak, nobleziak, apaizeriak, burgesiak eta herriak iraultzan izan zuten papera.

62
4

Prozesu iraultzailearen kronologia

Bastilla hartzea

… Batzar Nazionalak... gizonaren eta hiritarraren eskubide hauek aitortzen eta adierazten ditu:

1. artikulua. Gizonak eskubidez berdinak eta askeak jaio eta bizi dira. Gizarte-bereizkeriak guztion erabilgarritasunean oinarri daitezke bakarrik.

2. artikulua. Elkarte politiko ororen helburua gizonaren eskubide naturalak eta besterenezinak kontserbatzea da. Eskubide horiek askatasuna, jabetza, segurtasuna eta jazarpenaren aurkako erresistentzia dira.

3. artikulua. Subiranotasun ororen printzipioa, funtsean, Nazioan datza.

6. artikulua. Legea borondate orokorraren adierazpena da. Hiritar guztiek legea egiteko lanean laguntzeko eskubidea dute, beren kabuz edo ordezkarien bitartez. Lege berberakizan behar dira guztientzat... Hiritar guztiak legearen aurrean berdinak direnez gero, denak dira onargarriak duintasun, kargu edo enplegu publiko orotan, beren gaitasunen arabera eta bertuteen eta talentuen arabera bakarrik neurtuta.

Errege-armadak Batzar Konstituziogilea desegingo zuen beldur, Parisko herria Batzarra defendatzera irten eta Bastillako gotorleku-espetxea jazarri zuen, 1789ko uztailaren 14an, armak hartzeko helburuarekin.

Ekintza horren ondoren, istiluak beste hirietara eta landa-ingurura hedatu ziren, eta bere garaian «Beldur Handia» esan zitzaion gatazka eragin zuten».

1791ko Konstituzioa

Atarikoa

Batzar Nazionalak... eskubideen berdintasuna eta askatasuna urratzen zituzten erakundeen ezeztatze atzeraezina agintzen du. Jada ez dago nobleziarik, ezta oinordeko bereizkeriarik, erregimen feudalik, zein ondare-justiziarik. Jada ez dago lanbide publikoen oinordetza bidezko esleipenik. Jada ez dago, ez nazioko ezein alderentzat, ez ezein gizabanakorentzat, frantses guztien zuzenbide komunarekiko inolako pribilegio edo salbuespenik.

1. artikulua (11). Subiranotasuna (...) Nazioari dagokio.

3. artikulua (13). Botere legegilea herriak libreki hautatutako aldi baterako ordezkariez osatutako Batzar Nazionalari dagokio (...).

Beldurtuta, Konbentzioak Robespierre eta bere aldekoak boteretik kendu eta gillotinatu zituen. Boterea erdiko diputatuen eskuetan geratu zen, eta 1795eko Konstituzioa idatzi zuten, neurritsuagoa eta sufragio mugatuarekin.

4.4 Direktorioa eta Kontsulatua (1795-1799)

Konstituzioan ezarritakoaren arabera, botere betearazlea bost kideko Direktorio baten esku jarri zen (1795). Direktorioak hainbat kanpaina militar bideratu zituen Italian, Prusian, Austrian eta Egipton. Horietan Napoleon Bonaparte jeneral gaztea nabarmendu zen, eta honek, bere izen ona aprobetxatuz, estatu-kolpea eman eta Direktorioaren ordez hiru kontsulez osatutako Kontsulatu bat jarri zuen. Azkenik, Napoleon lehen kontsul izendatu zuten eta boterea eskuratu zuen.

Adierazi eskubideak 1-2-4 eta askatasunak

3 Irakurri Gizakiaren eta Herritarraren Deklarazioaren eta 1791ko Konstituzioaren dokumentuak, eta erantzun:

a) Zer printzipio demokratiko agertzen dira?

b) Konstituzionalismoaren aldeko zer ekarpen ikusten duzu horietan?

c) Zergatik dira garrantzitsuak, zure ustez?

U 2 63
Luis XVI.aren erorketa
TREBETASUNA Kontsultatu testu historikoen iruzkina
Gizonaren eta Hiritarraren Eskubideen Adierazpena

Txosten grafikoa

Eguneroko bizitza Iraultzan

Frantziako Iraultzak aldaketa asko ekarri zituen eguneroko bizitzan, bizimodu tradizionalak hautsi eta arrazoimenean eta ideal iraultzaileetan oinarritutako bizimoduak ezartzeko nahia izan baitzen.

Besteak beste, aldaketak alderdi hauetan nabari ziren: iraultza-ikurrak, eguneroko bizitzako objektu asko apaindu baitzituzten; Frantziako himno nazionala, Marsellesa ; janzkera eta hizkuntza, ondarearen, konpromiso politikoaren eta berdintasun-ideiaren adierazpen gisa; balio zibilak, iraultzak erlijio-erako balio tradizionalen gainetik bultzatu zituenak; eta emakumearen parte-hartzea bizitza politikoan.

IRAULTZA-IKUR BERRIAK

Frantziako Iraultza ikur hauen bitartez aldarrikatu zen:

• Lepoko hiru koloreko bandak (gorria, zuria eta urdina) iraultza adierazten du, horiek baitziren iraultzaile paristarrek intsignietan edo bereizgarrietan erabiltzen zituzten koloreak.

• Palmek garaipena adierazten dute bertutearen eta adorearen sari gisa.

• Askatasuna txano frigiarraren bitartez adierazten da, antzinako Erroman esklabo askatuek erabiltzen baitzuten.

• Berdintasuna galgaren bitartez adierazten da, igeltseroek azalerak berdintzeko erabiltzen zuten tresna baitzen.

• Anaitasuna, esku elkartuen bitartez.

MARSELLESA

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Ulermena, adierazpena eta IKTak

1 Zer ikur erabili eta zabaldu zituzten iraultzaileek? Bilatu gaur egun oraindik erabiltzen diren ala ez.

2 Eguneroko bizitzako zer alderditan hautematen zen abertzaletasun iraultzailea? Eta balio zibilen sustapena?

3 Adierazi zein izango litzatekeen zure urtebetetzearen urtea eta hilabetea iraultza-egutegi frantsesean.

4 Bilatu nondik datorren sans culottes izena, zer pertsona edo talde biltzen zituen, eta zer paper bete zuten iraultza-prozesuan.

5 Gillotina Frantziako Iraultzarekin lotu ohi da. Bilatu zergatia, eta azaldu koadernoan.

SANS CULOTTES

Marsellesa Frantziako himno nazional bihurtu zen.

Claude-Joseph Rouget de Lisle konpositoreak konposatu zuen 1792ko apirilaren 20an, «Les enfants de la patrie» izeneko ofizialek abesteko; ofizial horiek Estrasburgo defendatzeko betebeharra zuten, Austriaren inbasioaren aurka.

Sans culottes —galtzagabeak— edo paristar talde herrikoien janzkera iraultzaren ikur bihurtu zen.

Irudikapenetan, gizonak pikarekin agertzen dira, herri armatuaren ikur, eta emakumeak, askatasunaren palmarekin eta, batzuetan, pikarekin.

Hizkuntzan hitanoa nagusitu zen, berdintasunaren adierazgarri gisa, eta hizkera arrunta ezarri zen, aristokraziaren hizkera finaren aurka, iraultzaren aurkakotzat jotzen zelako.

64

BALIO ZIBIKOAK

Iraultzaileek askatasunaren, berdintasunaren eta anaitasunaren sentimendu etikoak eta balio abertzaleak bultzatu zituzten. Era berean, festa zibilak ezarri zituzten; adibidez, Izaki Gorenaren Festa.

EMAKUMEEN PARTE-HARTZEA IRAULTZAN

EGUTEGI ERREPUBLIKANOA

Izena Esanahia Noiztik Noiz arte

Mahaxte Mahatsbilketarena irailaren 22tik urriaren 21era

Lainote Lainoena urriaren 22tik azaroaren 20ra

Izozte Izotzena azaroaren 21etik abenduaren 20ra

Elurkor Elurrena abenduaren 21etik urtarrilaren 19ra

Eurikor Euriena urtarrilaren 20tik otsailaren 18ra

Haizekor Haizeena otsailaren 19tik martxoaren 20ra

Germinal Haziena martxoaren 21etik apirilaren 19ra

Lilidun Loreena apirilaren 20tik maiatzaren 19ra

Belardun Belardiena maiatzaren 20tik ekainaren 18ra

Bihilis Uztarena ekainaren 19tik uztailaren 18ra

Berolis Beroarena uztailaren 19tik abuztuaren 17ra

Frutilis Fruituena abuztuaren 18tik irailaren 21era

Konbentzioak egutegi berri bat onartu zuen, 1792ko irailaren 22an hasten zena; hau da, errepublika aldarrikatu zen egunean, I. urtetzat hartuta.

Emakume frantsesek parte-hartze aktiboa izan zuten iraultza-mugimenduetan.

• Ogiaren urritasunagatik eta prezio altuagatik protestatzeko Versaillesera egindako martxa baten protagonistak izan ziren, eta errege-familiak jauregitik alde egin behar izan zuen.

• Elikagaiak lortzeko ilarak egin zituzten.

• Espetxeratutako ahaideak bisitatu zituzten eta gudularientzako bendak josi zituzten.

• Iraultzako auzitegietara eta iraultzaren arerioen exekuzioetara joan ziren.

EMAKUMEEN ALDARRIKAPENAK

Emakumeek ere beren eskubide politikoak eta hiritarrak aldarrikatu zituzten.

Horren adibide dugu Olimpia Gouges idazlea; Emakumearen eta Hiritarraren Eskubideen Adierazpena argitaratu zuen

«Amek, alabek, ahizpek, nazioaren emakumezko ordezkariek, Batzar Nazionalean elkartzeko eskatzen dute. Emakumearen eskubideekiko mespretxua, ahaztea eta ezjakintasuna zorigaitz publikoen eta gobernu-iruzurren eragile bakarrak direla aintzat hartuta, emakumearen eskubide naturalen, besterenezinen eta sakratuen hotsandiko adierazpena aurkeztea erabaki dute.

1. Emakumea aske jaio da eta gizonaren berdina da eskubideetan. (…)

3. Subiranotasun ororen printzipioa, funtsean, nazioan datza, hau da, emakumeen eta gizonen multzoan. (...)

6. Legeak borondate orokorraren adierazpena izan behar du. Emakumezko eta gizonezko hiritar guztiek parte hartu behar dute, zuzenean edo ordezkarien bitartez, legea egiteko lanean. Legeak denontzat bera izan behar du. Emakumezko eta gizonezko hiritar guztiak, horren begietan berdinak, duintasun, leku eta enplegu publiko orotan onargarriak izan behar dira, beren gaitasunen arabera eta bertuteen eta talentuen arabera neurtuta».

65 U 2

5.1 Napoleon. Kontsulatutik Inperiora

Lehen kontsul izan zen garaian (1799-1804), Napoleonek iraultzaren konkistak sendotu zituen, herrialdea baketzea lortuta eta barne-erreforma ugari gauzatuta.

– Herrialdea baketzeko, oposizio erradikala ezabatu zuen, erbesteratutako noblezia itzultzea ahalbidetu zuen, eta akordio edo konkordatu bat sinatu zuen Egoitza Santuarekin (1801). Horren bitartez, erlijio katolikoa aitortu zuen eta, trukean, Elizak ez zituen iraultzan zehar apaizeriari konfiskatutako lurrak eskatuko.

– Barne-erreformarik garrantzitsuenak hauek izan ziren: 1804ko Kode Zibila, iraultzaileen lorpenak biltzen zituena (berdintasuna legearen aurrean, askatasuna, jabetza eta Elizaren eta Estatuaren arteko bereizketa); askatasun ekonomikoaren ezarpena; gizarte-laguntza publikoaren sorrera; hezkuntza publikoaren sustapena; eta monumentu askoren eraikuntza Parisen.

Lorpen horiek ospe handia eman zioten Napoleoni. Horregatik, 1802an, biziarteko kontsul izendatu zuten, eta, aurrerago, 1804an, frantsesen enperadore, plebiszitu edo herri-kontsulta batean adierazitako herriaren onespenarekin.

5.2 Inperio napoleonikoa (1805-1815)

Era berean, Napoleonek iraultza zabaldu eta Frantziaren eraginpeko inperio europar handia eratu nahi izan zuen. Horren haritik, 1805etik 1810era bitartean, haren aurka eratutako Europako herrialdeen hainbat koaliziori aurre egin behar izan zien, eta garaitu egin zituen, hurrengo guduetan: Austerliz, Ulm, Jena, Eylau, Friendland eta Wagram. Europako mendebaldearen zati handi bat menperatu zuen. Salbuespen bakarra Erresuma Batua izan zen; izan ere, ontzidi napoleonikoa garaitu zuen Trafalgarren (1805) eta Napoleonek dekretatutako blokeo ekonomikoari eutsi zion (1806).

Napoleonek konkistatutako herrialdeetan, gobernua senideen edo jeneral frantsesen eskuetan jarri zuen. Horiek guztiek ideia iraultzaileak zabaldu zituzten, konstituzioak aldarrikatu zituzten, Kode Zibil napoleonikoa ezarri zuten, eta jaunen zergak eta hamarrenak ezeztatu zituzten.

5.3 Napoleonen gainbehera

Herrialde askok ez zuten onartu Frantziaren menpe egotea eta, ondorioz, mugimendu nazionalistak sortu ziren. Errusiaren aurka bidalitako Armada Handiaren porrotaren (1812) eta Espainian porrot berri bat jaso ostean (1814), Erresuma Batuak, Austriak, Prusiak eta Errusiak osatutako potentzia europarren koalizioa Parisen sartu zen. Napoleon Elba uhartera erbesteratu zuten, eta monarkia berrezarri zuten Frantzian, Luis XVIII.arekin. Hurrengo urtean, Napoleonek uhartetik ihes egin eta boterea berreskuratu zuen ehun egunez. Baina, aliatuek behin betiko garaitu zuten Waterloon (1815) eta Santa Elena uhartera erbesteratu zuten. Hor hil zen 1821ean.

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Aztertu iturri historikoak

1 Esaldi hau Napoleonena da: «Nire benetako loria ez da berrogei gudu irabazi izana; Waterlook hainbat garaipenen oroitzapena itzaliko du. Ezabatuko ez dena, betiko bizirik egongo dena, nire Kode Zibila da».

Zergatik ematen zion Napoleonek hainbesteko garrantzia bere Kode Zibilari? Behar izanez gero, informatu erantzun aurretik.

Erabili sareak

2 Bilatu Napoleoni buruzko informazioa Interneten eta idatzi haren biografia.

Lagundu ezazu bere bizitzako gertakari nagusien ardatz kronologiko batekin.

3 Interneten bilatu EBk hartutako balioak.

Ba al dago bateragarritasunik Frantziako Iraultzak defendatu eta Napoleonek sendotu zituen balioekin?

Erabili mapak

4 Aipatu inperio napoleonikoak jazarri eta horren menpean zeuden herrialdeak.

Zein izan ziren inperioaren arerio nagusiak?

66
5
Europa napoleonikoa (1799-1814)

Napoleon Bonaparteren gorakada eta erorketa

Napoleon Bonaparte (1769-1821). Karrera militarra zuen, eta jenio militar gisa nabarmendu zen Direktorioaren gobernuan, Marengon austriarrak garaitu ondoren, eta sultan turkiarra Egipton garaitu ondoren, Piramideetako guduan. . Arrakasta hauek Frantziako pertsonaiarik ospetsuena bilakatu zuten.

1802an, biziarteko kontsul izendatu zuten eta, bi urte geroago, bera eta bere emaztea Josephine Frantziako enperadore eta enperatriz koroatu zituen Pio VII.a

U 2 67
Koroatzea Austerlitz Trafalgar Ulm Waterloo Jena Friedland Eylau RHINGO KONFEDERAZIOA AUSTRIAKO INPERIOA VARSOVIAKO DUKERRI HANDIA PRUSIAKOE. ITALIAKO ERREPUBLIKA SARDINIAKO ERRESUMA NAPOLIKO ERRESUMA SIZILIAKO ERRESUMA FRANTZIA ESPAINIAKO ERRESUMA OTOMANDAR INPERIOA ERRUSIAKO INPERIOA SUEDIAKO ERRESUMA DANIMARKA-NORVEGIAKO ERRESUMA SUEDIA ETA NORVEGIAKO ERRESUMA HOLANDAKO ERRESUMA PORTUGALGO ERRESUMA Valakia MoldaviaBesarabia WESTFALIA SAXONIA BAVARIA MONTENEGRO DANZIGKO ERREP. TOSKANAKO DUKERRI HANDIA MECKLENBURGEKO DUKERRI HANDIA BERG-EKO DUKERRI HANDIA ERREPUBLIKA HELVETIKOA LUCCAKO DUKERRIA PIOMBINO ELIZ ESTATUAK ILIRIAKO PROBINTZIAK Melilla (Espainia) Ceuta (Espainia) Gibraltar (EB) Korfu Korsika Elba Joniako uharteak M e d i t e r r aneo i t s a s o a Ipar itsasoa Itsaso Baltikoa OZEANO ATLANTIKOA
inperioa Frantziar inperioaren mendeko estatuak
etsai
inperioaren aliatu
1805
1815
gudu nagusiak
Konfederazioaren mugak
Europa 1812an Jena 0 250 500 km
Frantziar
Frantziar inperioaren
ziren estatuak Frantziar
ziren estatu independenteak
eta
arteko
Rhineko
Napoleonen
1 2
Napoleonen kanpainak: gorakada eta erorketa

Napoleonen behin betiko porrotarekin beste garai bat hasi zen Europan, eta absolutismoa berrezartzen saiatu ziren. Hala ere, liberalismoa eta nazionalismoa gailendu ziren, Frantziako Iraultzan sortutako ideologia berriak.

6.1 Absolutismoaren itzulera

1814tik 1815era bitartean, Napoleon garaitu zuten potentziak (Erresuma Batua, Austria, Prusia eta Errusia) Vienako Kongresuan bildu ziren. Bi helburu zituzten:

– Antzinako Erregimena berrezartzea. Horretarako, Napoleonek kargutik kendutako monarkak tronura itzuli ziren.

– Europako mapa politikoa berregituratzea. Horretarako, Frantzia 1791ko mugetara itzultzera behartu zuten, eta lurraldeak euren artean banatu zituzten. Hala ere, mugak herri batzuen nahiak kontuan hartu gabe egin ziren, eta euren gogoz kontrara bananduta edo elkartuta geratu ziren.

Vienan, era berean, kongresuak aldiro deitzea erabaki zen, herrialdeen artean izan zitezkeen gatazkak diplomatikoki aztertzeko; eta, iraultza baten mehatxupeko edozein herrialdetan potentziei esku hartzeko baimena eman zitzaien.

Azkenik, 1815ean, bi aliantza talde eratu ziren, ezarritako ordena bermatzeko: Aliantza Santua, Austriak, Prusiak eta Errusiak zutena, eta gero beste estatu batzuk hartu zituena; eta, Aliantza Laukoitza, Austriak, Prusiak, Errusiak eta Erresuma Batuak osatuta.

6.2 Ideologia berriak

Ahalegin absolutistak gorabehera, Berrezarkuntzak ezin izan zuen eragotzi liberalismoaren eta nazionalismoaren bitartez adierazitako ideia eta balio berriak Europan zabaltzea.

– Liberalismoak banako askatasuna defendatzen zuen, hiritarren eskubideen aitorpenaren bitartez; legearen aurreko berdintasuna babestu zuen, pribilegioak ezabatuta; eta subiranotasun nazionalean eta botereen banaketan oinarritutako konstituzio-erregimenak ezarri nahi zituen.

Ideologia liberala hiri handietako burgesen eta klase herrikoien artean zabaldu zen, batez ere.

– Nazionalismoak pertsonen bizitzaren funtseko esparrua nazioa dela defendatu zuen; hau da, historia, hizkuntza eta kultura bateratu batzuetatik ondorioztatutako ezaugarri propioak dituen komunitatea. Helburua nazio bakoitzak bere Estatua (estatu nazioa) izatea zen; eta, beraz, nazioen mugak Estatuen mugekin bat etortzea aldarrikatzen zuen.

Ideologia nazionalista atzerriko botere baten mendeko lurraldeetan zabaldu zen; adibidez, Grezian. Baita Estatu bateratua eratu nahi zutenetan ere; adibidez, Italian eta Alemanian.

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Erabili kontzeptuak

1 Idatzi esaldi bat kontzeptu hauekin, eta azaldu jardun hauetako bakoitzaren helburua zein zen: absolutismoa, kongresuak, esku hartzeko printzipioa, Aliantza Santua.

Ulertu denbora historikoa

2 Irakurri Aliantza Santuaren eratze -dokumentua eta erantzun galdera hauei:

a) Nork sinatu zuten?

b) Zer «gertakizun handiei» egiten die erreferentzia?

c) Zer adostu zen eratze-dokumentuan?

Erabili mapak

3 Begiratu 1815eko Europako mapari eta erantzun:

a) Zer helbururekin berregituratu zen Europako mapa?

b) Zer herrialdek erantsi zituzten lurraldeak? Zergatik?

Azaldu argudioak

4 Konparatu ideologia liberala absolutismoarekin. Aurretik, pentsatu nola egingo duzun eta zer teknika erabiliko duzun.

68
Berrezarkuntzaren garaia 6

Vienako Kongresua eta Aliantza Santua

Esku hartzeko eskubidea

«(...) iraultza bortitzen ondorioz ordena publikoa Estatuan izugarri urratuta dagoen eta gobernuak indarra galtzen duen muturreko kasuetara hedatzen da bakarrik (...). Egoera horretan, esku hartzeko eskubidea (...) uholde iraultzaile batek eramatearen arriskupean dagoen gobernu orori dagokio».

«Hirutasun Santu eta zatiezinaren izenean. Berorren gorentasun Austriako Enperadoreak, Prusiako Erregeak eta Errusiako Enperadoreak, Europa azken hiru urteetan egoera markatu duten gertakizun handien ondorioz (...).

Horren ondorioz, Maiestateek artikulu hauek hitzartu dituzte:

I. art. Testu Santuetako hitzekin bat etorriz, gizon guztiak anaiak bailiran tratatzera agintzen dituztenak, hiru monarka kontratugileek anaitasun zatiezin eta zintzo baten bitartez elkartuta jarraituko dute, abertzale eran jardungo dute, eta une eta leku orotan laguntza, sorospen eta asistentzia emango diote elkarri.

II. art. Ondorioz, indarreko printzipio bakarra, aipatu gobernarien artean nahiz euren mendekoen artean, elkarri zerbitzu ematea izango da.

Hiru aletan idatzita eta sinatuta geratzen da jaunaren 1815. urteko

Europa 1815ean

Anexioak:

Austria

Danimarka

Prusia

Suedia

Piemonte Sardiniako Erresuma

Errusia

Erresuma Batua

Austriaren kontrolpeko lurraldeak

Belgika, Luxenburgo eta Holandaren Batasuna

Aliantza Santuko Estatuak

Germaniar Konfederazioaren mugak

Norvegiako itsasoa

SUEDIAKO ERRESUMA

Finlandia

Ipar itsasoa

BRITAINIA HANDIKO ETA IRLANDAKO ERRESUMA BATUA

Uharte Anglonormandarrak (EB)

OZEANO

ATLANTIKOA

DANIMARKAKO ERRESUMA

Helgoland (EB)

HERBEHEREETAKO ERRESUMA

Luxenburgo

FRANTZIAKO ERRESUMA

Saboya

Niza

ESPAINIAKO ERRESUMA

Gibraltar (EB)

Ceuta

Melilla

PIEMONTESARDINIAKO ERRESUMA

Itsaso Baltikoa

PRUSIA

Berlin

BAVARIA

Viena

Polonia

KRAKOVIAKO ERREP.

AUSTRIAKO INPERIOA

Norvegia MoldaviaBesarabia

San Petersburgo

a Lauenburg b HANNOVER c SAXONIA d WÜRTTEMBERG e KONFEDERAZIO HELVETIKOA f ANDORRAKO PRINTZERRIA g Lonbardia-Veneto h Parma

i Modena

j Genova k LUCCA l Toskana m ELIZ ESTATUAK

ERRUSIAKO INPERIOA

Valakia

Itsaso Beltza

Serbia

PORTUGALGO ERRESUMA OTOMANDAR INPERIOA

BI SIZILIETAKO ERRESUMA

Mediterraneo

MONTENEGRO

Joniako uharteak (EB)

Malta (EB)

itsasoa

U 2
b a c f h g i k j l m d e
0 250 500 1 000 km

xix . mendeko iraultza liberalak 7

xix mendearen lehen erdialdean, absolutismoaren berrezarkuntzak eta liberalismoaren zabalpenak iraultza-bolada berriak ekarri zituzten.

7.1 1820ko eta 1830eko iraultzak

– 1820ko iraultzak mediterraneoko eremuan eta Errusian oinarritu ziren. Armadako ofizialek eta sozietate sekretuek paper oso garrantzitsua izan zuten. Liberalek absolutisten aurkako matxinadak egin zituzten Espainian, Portugalen, Napolin, Piamonten eta Errusian. Hasiera batean, monarka batzuek konstituzioak onartu behar izan zituzten; baina, amaieran, absolutismoa ezarri zen.

– 1830eko iraultzak ia Europa osoan hedatu ziren, eta liberalak boterean jarri zituzten Estatu askotan. Frantzian hasi ziren, Karlos X.a kargutik kendu eta Luis Filipe Orleansekoaren monarkia konstituzionala ezarri zenean. Ondoren, iraultza Belgikara zabaldu zen, eta Holandarekiko independentzia lortu zen; baita Espainiara, Portugalera, Poloniara eta hainbat estatu italiarretara eta alemaniarretara ere. Dena dela, boterea lortu ondoren, liberalismoak eskubideak eta askatasunak mugatu zituen eta errolda-sufragioa edo sufragio mugatua ezarri zuen, hala, talde herrikoiak politikatik eta boteretik kanpo geratu ziren.

7.2 1848ko iraultzak

1848ko iraultzek hedadura eta herri-partaidetza handiagoa izan zuten, eta erradikalagoak izan ziren. Frantziatik abiatu ziren; izan ere, Luis Filipe tronua uztera behartu zuten, Bigarren Errepublika aldarrikatu zen, eta gizonen sufragio unibertsala ezartzen zuen konstituzioa onartu zen. Iraultzak Prusia, Austria-Hungaria, Suitza, Germaniar Konfederazioa eta hainbat estatu italiar eraginpean hartu zituen. Horietan guztietan, iraultzaileek barrikadak eraiki zituzten kaleetan eta eskubide gehiago, herriaren subiranotasuna, gizonen sufragio unibertsala eta gizarte-berdintasuna eskatu zuten. Eskakizunek burgesia beldurtu zuten, eta burgesek iraultzak zapaldu eta liberalismo kontserbadorea ezarri zuten.

7.3 Iraultzen ondorioak

Bere mugak gorabehera, iraultza liberalen emaitza ona izan zen, hainbat konkista iraultzaile sendotu zituztelako. Europako mendebaldeko herrialde askok liberalismoa ezarri zuten, eta gizonen errolda-sufragioa aitortzen zuten konstituzioak idatzi zituzten. Frantziak gizonezkoen sufragio unibertsalari eutsi zion. Eta, morrontza Europako erdialdeko eta ekialdeko ia herrialde guztietan ezeztatu zen, Errusian izan ezik.

Burgesia izan zen iraultza liberalen garaile handia, eta ordenaren kontserbatzaile eta babesle bihurtu zen. Talde herrikoiak, berriz, zapalduak izan ziren, eraldaketa politiko eta sozial sakonagorik lortu ez zutelako. Hala ere, klase kontzientzia hartu zuten, eta sortzen lagundu zuten Estatu liberalari eta burgesiari aurre egiteko antolatzen hasi ziren.

EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Ulertu denbora historikoa

1 Konparatu iraultza liberalen hiru boladak, hedadura eta emaitzak kontuan hartuta.

2 Zer paper izan zuten burgesiak eta talde herrikoiek iraultzetan? Zer emaitza lortu zituzten esku-hartzearen bitartez?

Sortu norberaren iritziak

3 Irakurri testu hau eta erantzun galderei.

«Ez nituzke klase langileak kaltetu edo iraindu nahi. (...) Baina, aberriaren izenean hiltzeko adorea ematen duen abertzaletasuna, bere interesak ongi ezagutzeko gauza denaren desberdina dela ulertzen dut. Hortaz, jaiotzaz edo adin-heldutasunaz gain, beste baldintza bat ere behar da. Aisia da baldintza hori, kultura eta irizpide zuzena lortzeko esinbestekoa baita. Jabetzak bakarrik egiten ditu eskubide politikoak egikaritzeko gai diren gizonak». B. Constant. «Politikako printzipioak», 1815.

a) Zer sufragio motaren aldekoa da idazlea? Testuaren zer zatitan oinarritu zara erantzuteko?

b) Eman zure iritzia eta erantzun: idazlearekin ados al zaude ala ez? Zergatik?

Erabili mapak

4 Aztertu mapak eta erantzun:

a) Zer herrialdetan garatu ziren iraultzak hiru bolada iraultzaileetan?

b) Zer estatu independente berri sortu ziren Europan?

70
TREBETASUNA Kontsultatu mapa historikoak

PRUSIAKO ERRESUMA

Errusian, mugimendu iraultzailea 1825eko abenduan gertatu zen, Alexandro I.a tsarraren heriotzaren ondoren. Zenbait sozietate sekretu liberalek Konstantinoren koroatzea sustatzeko konspiratu zuten, Alexandroren anaia nagusia zen Nikolasen ordez. Altxamenduak porrot egin zuen eta bortizki zapaldu zuten.

Frantzian, Karlos X.ak 1830eko uztailean Diputatuen Ganbera desegin eta hautesleak murrizten zituzten ordenantzak sinatu zituen; hau da, botoa emateko eskubidea zuten pertsonen koGertaera honek Parisko herriaren matxinada eta Karlos X.aren abdikazioa eragin zituen. Azkenik, burgesiak konstituzio liberala

Frantzian, iraultzak barrikadez bete zuen Paris. Luis Filipe Orleansekoa eraitsi zuten eta II. Errepublika aldarrikatu zen. Gizonezkoen sufragio unibertsala aitortzen zuen konstituzioa ezarri zen. Horren ondoko hauteskundeetan gehiengoa kontserbadoreei eman zitzaien, eta hauek aurreko neurriak ezeztatu, eta Pariseko langile-errebolta zapaldu zuten.

U 2 71 Estatu independente berriak Iraultza-mugimenduen eraginpeko herrialdeak 1820ko iraultza-mugimenduak 1820ko iraultzak Germaniar Konfederazioaren mugak 0 500 km 250 Ipar itsasoa Itsaso Beltza OZEANO ATLANTIKOA Serbia BI SIZILIETAKO HERBEHEREAK KONFEDERAZIO HELVETIKOA PORTUGALGO ERRESUMA Moldavia Finlandia Polonia Norvegia Zaragoza Oporto A Coruña Lisboa Bartzelona Napoli Turin
Estatu independente berriak Iraultza-mugimenduen eraginpeko herrialdeak 1830eko iraultza-mugimenduak 1830eko iraultzak Germaniar Konfederazioaren mugak 0 250 500 km Ipar itsasoa Itsaso Baltikoa Itsaso OZEANO ATLANTIKOA FRANTZIA HERBEHEREAK BELGIKA KONFEDERAZIO HELVETIKOA ERRUSIAKO INPERIOA Polonia Finlandia
DANIMARKAKO ERRESUMA BRITAINIA HANDIKO ETA IRLANDAKO ERRESUMA BATUA AUSTRIAKO INPERIOA SUEDIAKO ERRESUMA Norvegia Paris Parma Modena Varsovia Krakovia Berlin Dresde Frankfurt Brusela
Iraultza-mugimenduen eraginpeko herrialdeak 1848ko iraultza-mugimenduak 1848ko iraultzak Germaniar Konfederazioaren mugak 0 250 500 km Sardinia Sizilia Korsika Ipar itsasoa Itsaso Baltikoa Itsaso Jonikoa ItsasoAdriatikoa Itsaso Beltza OZEANO ATLANTIKOA Mediterraneo itsasoa ELIZ ESTATUAK FRANTZIA HERBEHEREAK BELGIKA KONFEDERAZIO HELVETIKOA OTOMANDAR GREZIA INPERIOA ERRUSIAKO INPERIOA Polonia PRUSIAKO ERRESUMA DANIMARKAKO ERRESUMA BRITAINIA HANDIKO ETA IRLANDAKO ERRESUMA BATUA ESPAINIAKO ERRESUMA PORTUGALGO ERRESUMA AUSTRIAKO INPERIOA PIEMONTESARDINIAKO ERRESUMA Aljeria (Francia) BI SIZILIETAKO ERRESUMA Moldavia Paris Ceuta Melilla Erroma Napoli Palermo Florentzia Genova Turin Zagreb Iasi Debrecen Budapest Krakovia Berlin Dresde Praga Viena Hannover Frankfurt Stuttgart Kolonia Munich Milan Venezia

Nazionalismoak.

Estatu berrien sorrera

Ideia nazionalistek bateratze-prozesu batzuk bultzatu zituzten, besteak beste, Italian eta Alemanian. IZen ere, herri horietan Estatu liberal bateratu bat eraikitzeko ideiak zabaldu zituzten. Era berean, inperio turkiarra desegiteko prozesua eta Estatu berrien sorrera bultzatu zituzten.

8.1 Italiaren bateratzea (1859-1870)

Bateratze-prozesua Piamonte-Sardinia erresumak gidatu zuen. Protagonistak hauek izan ziren: Viktor Emanuel II.a erregea eta haren lehen ministro Cavour, Korronte nazionalista nagusien konfiantza izan zutenak; eta Garibaldi iraultzailea. Bateratzea hainbat alditan egin zen.

– Lehenik, Viktor Emanuel II.ak Austriaren aurka borrokatu eta Lonbardia Piamonte-Sardinia erresuman sartu zuen, eta, gero, Italiako erdialdeko dukerriak. Aldi berean, Garibaldik, hegoaldean, Bi Sizilietako erresuma konkistatu zuen, «mila alkandora gorriak» izeneko armadarekin.

– Bateratze partzial horren ondoren, Italiako erresuma aldarrikatu zen (1861). Azkenean, Venezia txertatu (1866) eta Aita Santuaren Estatuak konkistatu (1870) zituztenean, batasuna osatu zuten.

Estatu berriak errolda-sufragioan oinarritutako sistema politiko liberala ezarri zuen.

8.2 Alemaniaren bateratzea (1864-1871)

Bateratzearen protagonistak Prusiako erresuma, Gilen II.ak zuzendua, eta Bismarck kantzilerra izan ziren. Biek Alemania bateratzea erabaki zuten, Austria, bere aurkari politikoa, kontuan hartu gabe.

Bateratze-prozesua bi alditan egin zen. Lehenik, Prusiak Sadowan (1866) Austriari aurre egin eta garaitu zuen, honek iparraldeko estatu alemaniarrak bateratzea ahalbidetu zuelarik. Ondoren, Frantzia garaitu zuen Sedanen (1870), Alsazia eta Lorena gehituz; eta hegoaldeko estatu alemaniarrak bateratu zituen. Horrela hasi zen II. Reich edo alemaniar inperioa (1871).

Estatu berriak sufragio unibertsal maskulinoa ezartzen zuen konstituzio bat onartu zuen, baita sistema politiko federala ere, eskumen zabalak zituzten estatuez osatua.

8.3 Nazionalismo independentistak

Mugimendu nazionalista independentistak atzerriko botereen mendeko herrialdeetan hedatu ziren, eta liberalismoarekin aliatu ziren.

Latinoamerikako kolonia espainiar gehienen independentzia gertatu zen (1825); turkiar inperioko Greziarena (1829); eta Herbehereetako erresumako Belgikarena (1839). Irlandak, aldiz, XVII. mendean Ingalaterrari atxikia, ez zituen bere helburuak lortu.

Nazionalismoek ez zuten ideologia zehatzik izan. Kasu bakoitzean helburuak lortzeko egokien jotzen zuten ideologiarekin aliatu ziren. 1848ko iraultzak iritsi arte, nazionalismoa liberalismoarekin aliatu zen. Urte horretatik aurrera, sektorerik kontserbadoreenekin elkartu zen, Italiako eta Alemaniako bateratzeak lortzeko.

Nazionalismoak eta ideologia EGIN AURRERA KONPETENTZIETAN

Erabili kronologia

1 Kokatu ardatz kronologiko batean Italiako eta Alemaniako bateratze-prozesuetako gertakizun nagusiak.

Antolatu informazioa

2 Egin taula bat Italiako eta Alemaniako bateratze-prozesuak konparatzeko.

Sarrera hauek izan behar ditu: aurreko egoera, protagonistak, aldiak, eta bateratu ondoren ezarritako sistema politikoa.

72
8

Italia: eszenatokiak eta protagonistak

SAVOIA NIZA

Italiaren bateratzea

Piemonte-Sardiniako

Erresuma 1815etik 1859ra

Lonbardia eranstea eta hegoaldeko erresumak konkistatzea (1859-1860)

Frantziari 1860an lagatako

lurraldeak

Veneziaren anexioa (1866)

Gainerako Eliz Estatuak konkistatzea (1870)

Italiaren muga 1870ean

PIEMONTESARDINIAKO ERRESUMA

SUITZA

Genova Turin

Niza

LONBARDIA VENETO

Venezia

AUSTRIA-HUNGARIAKO INPERIOA

Viktor Emanuel II

Giuseppe Garibaldi

Milan

TOSKANA PARMAMODENA

Bolonia

Florentzia

OTOMANDAR INPERIOA

Erroma

Mediterraneo

Napoli

Tirreniar itsasoa

Palermo

Korsika Sizilia

Itsaso Adriatikoa

Itsaso Jonikoa

Bateratu aurretik, penintsula italiarra zazpi estaturen artean banatzen zuten, eta horietako batzuk atzerriko estatuen menpean zeuden. Hauek ziren garrantzitsuenak: iparraldean, Sardinia-Piamonte; erdian, Aita Santuaren Estatuak; eta, hegoaldean, Bi Sizilietako erresuma. Gainera, monarkia austriarrak beste erresuma batzuen gaineko kontrola zuen; adibidez, Lonbardia, Veneto, eta Toskanako, Modenako eta Parmako dukerriak.

Ipar itsasoa

Ipar Alemaniako estatuak bateratzea (1866)

Iparreko estatu autonomoak

Hego Alemaniako estatuak bateratzea (1871)

Prusiak Frantziari irabazitako lurraldeak

Ipar Alemaniako Konfederazioaren mugak (1867)

Alemaniar inperioaren mugak (1871)

ERRESUMA BELGIKAKO ERRESUMA 2 1 ERRUSIAKO INPERIOA AUSTRIA-HUNGARIAKO INPERIOA Polonia PRUSIAKO ERRESUMA DANIMARKAKO ERRESUMA BRITAINIA HANDIKO ETA IRLANDAKO ERRESUMA BATUA SUEDIAKO ERRESUMA HANNOVER Lorrena Alsazia Pomerania Brandeburg Silesia Posnania SAXONIA BAVARIA WÜRTTEMBERG MECKLEMBURG HESSE TURINGIA NASSAU BADEN Westfalia FRANTZIAKO INPERIOA Renania SUITZA

1 OLDEMBURG

2 LUXENBURGOKO DUKERRI HANDIA 0 100 200 km

Bateratu aurretik, Alemania estatu subirano txiki ugariz osatutako konfederazio bat zen. Horien artean, Prusia eta Austria nabarmentzen ziren.

Sardinia
SAN MARINO MONTENEGRO BI SIZILIETAKO ERRESUMA
ESPAINIAKO ERRESUMA ELIZ ESTATUAK
ANDORRAKO PRINTZERRIA
FRANTZIAKO INPERIOA
SCHLESWIG
Itsaso Baltikoa HOLSTEIN
HERBEHEREETAKO
Prusiako Erresuma (1815-1866)
Alemaniaren bateratzea
Otto von Bismarck Guillermo I

APLIKATU

1 Labur azaldu zergatik gertatu zen gertaera historiko hau:

5 Irakurri testua eta erantzun galderei..

2 Kronologikoki ordenatu, zaharrenetik berrienera, gertaera hauek:

a) Napoleonen koroatzea.

b) Filadelfiako Independentzia Adierazpena.

c) Luis XVI.aren heriotza.

d) Waterloo.

e) Vienako Kongresua.

f) Bastillaren aurkako erasoa.

g) 1830eko iraultza.

3 Osatu zure koadernoan laburpen-taula hau:

Iraultzak Kausak Ondorioak

Amerikarra

Frantsesa

Liberalak

4 Esleitu esaldi bakoitza Frantziako Iraultzaren etapa bati. Azaldu, jarraian, zure izendapenaren zergatia.

a) Gure politikaren lehen araua izan behar da jendea arrazoiaren bidez gidatzea, eta herriaren etsaiak izuaren bidez.

b) Ni haserre nengoen eta korrika joan nintzen, erregea bazihoala uste nuela esatera.

c) Era guztietako hamarrenak (...) ezabatu egingo dira.

d) Nire ondorioa da Konbentzioak tiranoa epaitzea eta haren zigorra heriotza izatea.

«Izua» 1793ko irailean hasi zen eta 1794ko martxora arte iraun zuen. Frantziako Iraultzaren garairik odoltsuena izan zen, hain denbora laburrean 40.000 pertsona baino gehiago hil baitziren gillotinan. Robespierre izan zen protagonista nagusia, izua kontrairaultzaileen aurkako «justizia azkar, zorrotz eta zurruntzat» jotzen baitzuen. Izan ere, 1794ko otsailaren 5ean Konbentzioaren aurrean emandako hitzaldian, honako hau adierazi zuen: «Errepublikaren barneko eta kanpoko etsaiak ito behar ditugu edo hilko gara».

a) Zer arrazoi eman zituzten iraultzaileek egin zuten bezala jokatzeko?

b) Justifikazio horiek zilegiak ala legez kontrakoak iruditzen zaizkizu? Eman iritzi arrazoitua.

6 Azaldu pertsonaia eta gertaera hauen garrantzi historikoa:

a) Napoleon.

b) Vienako Kongresua.

c) Garibaldi.

d) Bismarck.

e) 1848ko iraultza.

HAUSNARTU ETA BALIOETSI

Lanean jarraituko dugu iraultza liberalen arrazoiak eta ondorioak ezagutuz. Hausnartu banaka eta partekatu taldean inplikatutako ariketei buruzko balorazioa. Horretarako, dagokion errubrika deskargatu anayaharitza.es webgunean.

JARRI PROBAN ZURE KONPETENTZIAK

Egin konpetentzien autoebaluazioa. anayaharitza.es webgunean dago..

74
Tearen motina Bostonen

PROTAGONISTAK

ATZO Anne Pauline Léon

Oinarrizko datuak

Izena: Anne Pauline Léon

Jaioterria: Paris (Frantzia)

Garaia: 1768 - 1838

Lana: iraultzailea eta Emakume Errepublikar Iraultzaileen Elkartea sortzailea.

Nire herriak XVIII. mendearen amaieran bizi izan zituen gertaera garrantzitsuetan parte hartu nuen; horrela, 1789ko uztailaren 14an Bastilla hartzean presente egon nintzen, eta ondorengo hilabeteetan hainbat elkarte iraultzailetara jo nuen, hala nola Cordeliersen Klubera eta Abertzaleen Anaiarteko Elkartera; azken

GAUR

Dialla Diarra

Oinarrizko datuak

Izena: Dialla Diarra

Jaioterria: Damina (Mali)

Jaiotza-urtea: 1976

Lana: Legki Yakaruko presidentea eta emakumearen eskubideen defendatzailea.

Oraindik mende erdi bat ere bizi izan ez duen arren, Diallak Afrikako herri batzuen diskriminazioa eta tradizio negatiboenak pairatu ditu jadanik. Bizitzako egun gutxi zituenean mutilazio genitala jasan zuen; praktika horri oraindik ere neska askok aurre egin behar diote munduan. Hamahiru urte besterik ez zituela ezkondu zen, eta hamabost urterekin Kataluniara iritsi zen, aurretik emigratu zuen senarrarekin elkartzeko. Hamar urte geroago alargundu egin zen, eta bederatzi urte eta zortzi hilabete bitarteko bost seme-alabaren ardurapean geratu zen.

honen baitan, emakumeok zin bat egitea erabaki genuen: aristokraziako kideekin ez ezkontzea.

Urte hauetan, nire kideek Batzar Nazionalari egiten zizkioten eskaera asko babestu nituen; hirurehun emakumek baino gehiagok emakumeen Guardia Nazionala antolatzeko baimena eskatu genuen, eta nire sinadura erregearen heriotza eskatzen zuen dokumentu batean ere jarri nuen, 1792. urtearen amaieran. Mugimendu handiko hilabeteak izan ziren, eta 1793ko maiatzean Emakume Errepublikar Iraultzaileen Elkartea sortu nuen Claire Lacomberekin batera; handik gutxira horren lehendakaria izan nintzen.

Hala ere, gure ekintza, eskaera eta helburu asko Konbentzio Nazionalak geldiarazi zituen, elkarte horiek

guztiak desegin baitzituen. 1794an, Segurtasun Orokorreko Batzordeak atxilotu ninduen, eta hilabete batzuk eman nituen espetxean. Handik irtetean, Paristik alde egin eta Lyonera joatea erabaki nuen. Gero, Parisera itzuli eta irakasle gisa lan egin nuen, baina, azkenean, Bourbon-Vendéen jarri naiz bizitzen, nire familiako kide batzuek inprimategi batean lan egiten duten lekuan.

Ordutik, inposatutako tradizioen aurka borrokatu da, bere inguruan batzuek uste baitute senarraren familiako gizon baten ardurapean egon beharko lukeela. Dialla, Legki Yakaru Banyolesko Saharaz hegoaldeko emakumeen elkarteko kide da. Elkarte hori bere komunitateari laguntzeko eta emakume afrikarrak gizartean integratzen laguntzeko sortu zen. Elkarte horren ahaleginen zati handi bat ezkontza behartuaren eta ablazioaren aurkako borroka da. Diallak eta bere kideek arreta berezia jartzen dute

1 Egin Frantziako Iraultzaren faseen eskema bat, eta kokatu horietan Pauline Léonen gertaera nagusiak.

2 Ikertu eta idatzi Frantziako Iraultzan protagonista izan zen beste emakume baten aipamen biografiko bat.

3 Mali geografikoki kokatu, eta adierazi Afrikako zein tokitan dagoen, zein herrialdek mugatzen duten eta zein den hiriburua.

4 Zeintzuk dira Legki Yukaruren helburu nagusiak? Zergatik uste duzu dela garrantzitsua bere lana? Arrazoitu erantzuna.

hezkuntzan, mutilazio genitalak geldiarazteko bide gisa; horregatik, neskatilekin eta neska gazteekin ez ezik, praktika horiek defendatzen dituzten gizon-emakumeekin ere hitz egiten dute.

75
GALDERAK

© GRUPO ANAYA, S.A., 2022 - C/ Valentín Beato, 21 - 28037 Madrid.

Eskubide guztiak gordeta. Legeak lan honen edukia babestu eta espetxe-zigorrak edota isunak eta kalte-galeren ondoriozko kalte-ordainak ezartzen ditu honako hauentzat: edozein literatura-lan, artelan zein zientzia-lan, edo horren eraldaketa, interpretazioa edo gauzapena (edozein euskarritan finkatuta edo edozein eratan komunikatuta), oso-osorik edo zati batean, baimenik gabe erreproduzitu, plagiatu, banatu edo komunikatzen dutenentzat.

Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.