Auzoetako salaketa

Page 1

Arratsalde on. Hemen gaur bildu garenok IruĂąeko ia auzo guztietako jai batzorde edota koordinadora kulturaletako ordezkariak gara, 11 auzoetako ordezkariak hain zuzen ere. Ordezkaritza txikia zuen aurrean duzuena, izan ere, askoz gehiago gara egunerokoan gure auzoetan lanean ari garenok. Gaurkoan zuen aurrean agertzearen arrazoia UPNk udaletxean jarritako salaketari erantzuteko da. UPNk, beste behin ere, auzoetako Jai Batzorde eta Koordinadora Kulturalok jasotzen dugun diru-laguntzen aurka egin du, hauek kentzeko eskatuz. . Lehenengo eta behin adin, helburu (kultural, kirol arlokoak, gazte, heldu eta abar), eta ideologia ezberdineko pertsona eta eragileak garela argi utzi nahi dugu, gure auzoetan ekimen ezberdinak burutzen ditugunak, auzoan kultura sortzen dugunak, auzoko lagun guztiendako ekimenak burutuzm inongo irabazirik lortu gabe, ez bada auzoaren kohesioa. Ekimen hauek prestatzen dihardugun lagunon helburua hori da, auzoari, kaleei eta plazei bizitza ematea, auzotarron arteko harremanak sendotzea. Hemen gaude, beraz, 11 auzoetako jai batzorde eta koordinadora kultural: Azpilagaina, Txantrea, Donibane, Arrosadia, Alde Zaharra, Mendillorri, Etxabakoitz, Arrotxapea, Sanduzelai, Buztintxuri eta Iturrama. Hauetako jai batzorde edota Koordinadora bakoitzak hainbat eragile eta pertsona barnebiltzen ditu. Argi dago beraz, hamarnaka garela egunerokoan gure azuoetan lanean ari garenok, hamarnaka lagun eta eragile, gure auozetan ekimenak antolatuz auzokideen gozamena helburu dugunok, auzoa egitea helburua dugunok, auzokideen parte hartzea bultzatuz, bai ekimen antolaketan baita ekimenen gozamenean ere. Auzo hauetako eragileok urteak daramagu ekimenak antolatzen, horietako urte asko UPNk gobernatutako Udaletxe autoritario horren pean, oztopoz betetako urteetan. Beti lortu dugu aurrera egitea, beti izan ditugu auzokideen ekarpen ekonomiko ezinbestekoak lagun, baita gure auzoetako komertzio txikien laguntza eta babesa, eta nola ez, bolondres aritu diren horien guztien laguntza. Aurreko urtarrilaren 23an UPNk auzo batzuen aurka egin zuela irakurri genuen prentsan, antza jaiak antolatzeko diru-laguntza bikoizta jasotzen dutelakoan. Hau gezurra dela argi utzi nahi dugu, eta beraiek ere jakin badakite. Izan ere, Parte Hartze Hiritarretik jasotzen dugun dirulaguntzak ez du helburu hori eta bestetik 2016tik Kultur Arloarekin jaiei begira sinatzen dugun hitzarmena dago. Parte Hartze Hiritarrak ematen digun dirua urte osoko ekimenetan inbertitzen dugu, auzo guztiarendako gozamenareko diren ekimenetan (Olentzero, Erregeen kabalgatak, jaiak, auzoko eguna eta abar), ekimen hauek egiteko dirua da, auzoarendako doakoak diren ekimenak. Bestetik, Kultur alorrarekin sinatzen ditugun hitzarmenen bidez, udalak azpiegitura ezberdinak errazten dizkigu, esate baterako komunak, eta horiengatik guk ez dugu zentimo bat bera ere jasotzen. UPNk egindako salaketa hau lotsagarria iruditzen zaigu, jaietan komun publikoak egotea edota udalak hesiak erraztea intituzioen betebehar moduan ulertzen baitugu, azken urte hauetan egiten ari den bezala, udaltzaingoen presentzia indartuz kaleen mozketarako, guztion onurarako kontuak baitira, udala guztiona den heinean.


Hitzarmen hauen bidez Udala auzoetako jaietako laguntzailea da, eta horri esker tasak ere ez ditugu ordaintzen, orain arte gertatzen ez zen bezala, UPNk gure auzoetako edozein plazatan edozer ekimen egiteagatik kobratzen baitzigun, izan dantza batzuk, izan haur jolas batzuk. Bazen garaia udalaren laguntza izateko, eta ez oztopoak eta isunak. Ezin irudikatu deazkagu Nafarroako herri batean udalak bere auzokideei kalean ekimen ireki eta doako bat egiteagatik tasak kobratzea. Horregatik uste dugu tasa hori ez dela guretzat egindakoa, baizik eta irabaziak helburu dituen edozein enpresarentzat. Auzoetako jaiak Udalak lagunduta eta babestuta izan behar direla uste dugu eta azken urte hauetan hala izaten ari dela esan dezakegu, ez orain arte bezala oztopatuak, isunduak eta jazartuak. UPNren pretsa oharrean udala bere lagunak laguntzen ari dela irakurri ahal izan dugu. Berriro ere onartezina den baieztapena, inolako interes propiorik gabe lanean ari garenon aurka, gure helburu bakarra auzoei bizitza ematea denean, gure kultura sustatzea denean, parte hartze irekia bultzatzen dugunean, auzokide guztiok gozatzea helburu dugunean. Eta hau guztia argi ikusteko edozein auzotako jai egitaraua hartzea besterik ez dugu, bertan argi ikusiko dugu zer nolako ekimenak ematen diren, antzerkiak, jotak, berbenak... Beti ekimen berrietarako prest, beti pertsona berrien ekarpenen zai, beti eragile ezberdinen ekimenen zai. Eta beti, inolako irabazi ekonomikorik gabe. Horregati guztiarengatik, UPNri eskaera zuzena egin beharrean gaude. Kendu ezazu salaketa hori, milaka herritarron aurka ari zara, udala iristen ez den, edo iritsi nahi izan ez den, kultura egiten eta bultzatzen ari gara eta. . Egun hauetan auzoetan egiten dugunaren beste adibide bat izanen dugu, ihauteriak ospatzeari ekinen baitiogu, eta kalera aterako gara, kaleak eta plazak musikaz eta kolorez betetzera. Hortaz, egun hauetarako prestatutako ekimenetan parte hartzera animatu nahi ditugu iruindar guztiak, baita jaietako antolakuntzan ere. Lastera ba izanen dira auzoetako jaiak, apirilean Sanduzelaikoekin hasi eta urrian Etxabakoitzekoekin amaituz. Bukatzeko, jakin ezazue, auzoetan egiten ditugun ekimenen txostena prestatzen ari garela adierazi nahi dizuegu, laster batean honen berri ere emanen dizuegularik.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.