1 minute read

sarrerakoa I

Next Article
artikulua I

artikulua I

ELKARREKIN ERRONKAK GAINDITZEN, GURE BALIOEK SUSTRAITZEN

JORGE MANCISIDOR GOIERRI ESKOLAKO ZUZENDARIA

Advertisement

Erronka ugari gainditu behar izan ditugu azken urteetan, eta malgutasuna eta egoera berrietara egokitzeko gaitasuna ezinbestekoak ari dira izaten Goierri Eskolako ikasleen etorkizuneko prestakuntza planak garatu ahal izateko. Pandemiak ekarritako hainbat egoera modu oso positiboan gainditu ditugu, eta etapa horren amaiera ere gertu dagoela antzematen dugu: eskoletan musukoaren derrigorrezko erabilera desagertu da eta nazioarteko hainbat ekintza berreskuratu ditugu dagoeneko. Apustu urtea ere izan da aurtengoa, eta hainbat proiektu estrategiko martxan jarri ahal izan ditugu. Horren adibide da, esaterako, END gelaren sorrera. Alor honetan eskaintzen ditugun ekintzetarako espazio eta ekipamendu egokiak prestatu ditugu, eta lan ildo honi proiekzio bat eman diogu. Digitalizazio alorrean ere egin dugu apustu. Gaitasun digitalerako erakundearen ebaluaketa egin dugu, eta gela digitaletan inbertsio nabarmenak egin ditugu baita ere. Orain, aurrerantzean eremu hauen erabilerarako material didaktikoa sortzeko eta programak egokitzeko erronka dugu aurretik. Goierri Eskolan gustuko ditugu erronkak, gure bizkarrezurretako bat dira. Eta ikuspuntu horretatik heldu diogu baita ere Lanbide Heziketako lege berriaren aplikazioari. Pauso garrantzitsuak eman ditugu norabide honetan, eta hala, goi mailako lehen mailako ikasleek lehen aldiz praktikak egiteko aukera izan dute aurten. Nola ez, prozesu honetan ezinbesteko papera izan dute Ikaslan Fundazioak eta eskualdeko enpresekin, haiekin elkarlanean eman baitira aipatutako pausoak.

Goierri Fundazioaren lerro estrategikoa berdefinitzeko prozesua ere garatu dugu aurten, interes talde guztien beharrak eta etorkizunerako dituzten ikuspuntuak jasoz: ikasleak, irakasleak, familiak, eskualdeko udalak, enpresak eta erakundeak, aliatuak, administrazioa… Lerro hauen bidez eskerrak eman nahi dizkiet prozesuan parte hartu duten guztiei. Azken hilabetetan egin dugun hausnarketa ere elkarbanatu nahi dut zuekin, urte honek erakutsi baitigu Goierri Eskolaren balioak indartsuak izaten jarraitzen dutela, batez ere berrikuntzari, ardurari, proaktibitateari, integritateari eta berdintasunari dagokionez. Aurrerantzean ere, jarrai dezagun elkarrekin erronkak gainditzen, gure balioek sustraitzen jarraitu dezaten.

This article is from: