
1 minute read
artikulua I
from Goierrikaria-2122
SAIAKUNTZA EZ-SUNTSIKORREN GUNE BERRIA MARTXAN DAGO GOIERRI ESKOLAN
Advertisement
Goierri Eskolak Saiakuntza Ez Suntsikorren laborategi berria jarri du martxan. Kalterik eragin gabe, piezen edo materialen ezaugarriak egiaztatzeko egiten diren entseguen gune berria izango da, ikasgai hauetan irakasleria propioa duen Espainiako lanbide heziketako zentro bakarra eta CERTIAEND ziurtapen erakundeak onartutakoa. Goierri Eskolak helburu du hezkuntza integral bat eskaintzen jarraitzea, eskaintza arruntean lantzen diren konpetentziez harago ikasleen zeharkako konpetentziak eta gaitasunak ere garatuz. Lan lerro horien artean dago, besteak beste, estrategikoak diren ezagutza arloetan pausoak ematen jarraitzea. Eta puntu horretan kokatzen da gaur aurkeztutako Goierri NDT Lab gunea. Mikel Iparragirre Goierri NDT Lab gunearen koordinatzaileak azaldu duenez, gune berri hau “beste urrats bat” da. Goierri Eskolak 20 urte baino gehiago darama SES-en formakuntzan lanean, irakasleriaren formakuntzan eta zertifikazioan sakonduz, horretarako instalakuntzak egokituz eta ekipamenduetan inbertsioak eginez, beti ere enpresen beharrei erantzutera bideratuta eta formakuntzara zabalduta.
URTEAN 200 PERTSONA TREBATUKO DITU GOIERRI ESKOLAK Goierri NDT Lab gune berria martxan jarrita, urtean 200 pertsona inguru formatuko ditu Goierri Eskolak, SES-en arloan eskualdeko premiei erantzungo dieten profesionalak trebatuz, eta Espainiako iparraldean erreferentziazko zentro bihurtuta. Izan ere, Goierri Eskolak, pertsonen prestakuntza integrala bilatzen eta bultzatzen du, irakasleen etengabeko formakuntzarekin, eskolaren eta enpresen arteko harremana sustatuz eta kalitatezko hezkuntza bat eskainiz: pedagogikoki gaurkotua, aniztasunari erantzuten diona, metodologia aktiboetan oinarritutakoa eta ikasleen artean ingurumenarekiko eta segurtasunarekiko begirunea zabaltzen duena. Eskualdeko egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuten dien zentroa da Goierri Eskola, hiru arlo teknologikotara bideratzen dena: Informazio eta Komunikazio Teknologietara, 4.0 industriara eta Saiakuntza Ez Suntsitzaileetara (SES). Gaur egun 1200 ikasle baino gehiagori eskaintzen dio zerbitzua Goierri Eskolak, lau zutabetan banatuta: Batxilergo eskaintza, Lanbide Heziketa, ingeniaritza ikasketak eta master bat. Lau zutabe horietan ahalik eta eskaintzarik egokiena eta eraginkorrena eskain- tzen jarraitzeko lan lerro estrategikoak eguneratzen ari da egun Goierri Eskola, gaur egun martxan dituen zutabeak indartzen jarraitu eta Goierri eskualdeari zein gizarteari punta-puntako proiektu jasangarri bat eskaintzen jarraitzeko.

