56 pdfsam peto petoa 2012

Page 7

Badirudi lehengusinak zarataka entzun ninduela nitaz galdezka etorri zenean eta nire ahotsa ezagutu zuela. Halako batean etxeko gizona kanpoan zegoela leiho batetik sartu eta nire logelako atea irekitzea lortu zuen. Bai, berari esker nago orain nagoen tokian. Berari esker daukagu daukagun guztia. Berari esker ezagutu duzu mundua. Hainbeste sufriarazi ninduen gizon hartaz ez dut gehiago ezer jakin. Herrian zabaldu zen ni ez aurkitzean bere buruaz beste egin zuela, baina ez da inoiz bere gorpua aurkitu. Nire motxila pisutsuaren erruduna. Zu ere lau horma haiek inguratuta bizi zintezen nahi zuen animalia. Zu ere bortxatzeko intentzioak zeuzkan burugabea. Lehengusinarekin hizketaldi luzeak izan nituen. Errealitatera itzultzen lagundu zidan. Azkenean ulertu nuen zergatik eraman zidaten animalia horren etxera: nire aita zen. Bai, zikin hori nire aita zen. Bost urtez ezkutatu dut daukadan gaixotasun hau. Minbizia daukat. Bularreko minbizia. Ez nuen uste nirekin bukatuko zuenik, baina badirudi oker nenbilela. Badakit ez zaidala askorik falta. Badakit laster beste nonbaiten egongo naizela. Gogora nazazu urte hauetan izan naizenagatik. Gogora nazazu zure ama izan naizelako. Guztia eman dizudalako. Babestu izan zaitudalako. Maite izan zaitudalako. Maite zaitudalako. Maitatuko zaitudalako. Gutun hau irakurtzen duzunerako joanda egongo naiz. Gauero zerura begira dezazun nahi dut. Izarrik distiratsuena izango naiz. Bidea argituko dizun izarra. Babestuko zaituena. Begira ezazu zerura eta zurekin egongo naiz behar nauzun bakoitzean. Zaindu zeure burua, eta zaindu gainerakoak. Egon bakarrik behar duzunean, zure bakardadean hegaz ari den txoria izango naiz. Egin negar behar duzunean, nik nire eskua luzatuko dizut. Egin amets behar duzunean, koloreen munduko atea irekiko dizut. Haserretu zaitez beharrezkoa denean, nik ulertuko dizut. Egin barre behar duzunean, nik ere barre egingo dut. Ez zaitut inoiz ahaztuko. Agur, txiki.

Â

63


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.