139 pdfsam peto petoa 2010

Page 1

140


IÑAKI ZABALETA IDAZLEA INSTITUTUAN “Iñaki Zabaleta Urkiola, Leitzan (Nafarroan) jaio zen, hala ere Iruñean, New Yorken eta Bilbon ere bizi izan da. Iñaki kazetaritzako unibertsitate-katedraduna da Euskal Herriko unibertsitatean. Bere hitzaldian azaldu zigun bezala, doktore-tesia eta telebistako masterra New Yorken egin zituen. New Yorken bizi izan zen urte batez, eta gehien harritu ninduena, ingelesa hiru hilabetetan soilik ikasi zuela izan zen. Hala ere, gehitu zuen hizkuntza bat guztiz ondo menperatzeko, urte bat baino gehiago behar dela. Bakarrik joan zen New Yorkera, inoren konpainiarik gabe, eta bertako kazetari unibertsitate batean aritu zen ikasketak burutzen eta doktoretza prestatzen. Liburua idazteko, uda osoa aprobetxatu zuen, izan ere, neguan ez zuen denbora libre askorik. Zabaletak, lau alor burutu ditu: literatura, literatura akademikoa (hainbat liburu eta artikulu hizkuntza desberdinetan), kazetaritza eta euskalgintza. Bi poesia liburu eta hainbat istorio labur ere argitaratu ditu. Gasteizko Ignacio Aldekoa Saria eta Iruñeko

141


Xalbador Poesia Saria irabazi zituen. New Yorketik itzuli eta euskarazko hedabide nagusietan lankide eta kolaboratzaile izan da (Anaitasuna, E. Egunkaria, E.T.B. eta Egin) “110. Street-eko geltokia” liburuari buruz hitz egiterakoan, argi utzi zigun istorioa kokatzen den espazioa erreala dela, hau da, istorioan agertzen diren New Yorkeko, kale, metro, geltoki… benetan existitzen direla, eta pertsonaiak fikziozkoak diren arren, bertan ezagutu zituen pertsona batzuen izaeran, jokaeran eta abarretan oinarritu zela argi utzi zigun. “110. Sreeteko geltokia” liburua orain ez dela berea dio, irakurleena baizik. Iñakik esan zigun liburu hau idatzi eta hogeita hamar urtera, berriz New Yorkeko kale haietan izan zela, eta nahiz eta argi eduki Joseba istorioko pertsonaia bat zela eta ez pertsona erreal bat, hilerri batera abiatu zen Josebaren hilobia aurkitzera. Ez zuen aurkitu. Gauza askoren artean, idazlea bere pertsonaiaren hilobiaren bila hilerrira joatearenak eman dit atentziorik handiena” Ane Abaskal Alberdi (1.E)

142


“Iñaki Zabaletaren “110. Streeteko geltokia” nobela irakurri ostean, aurrez-aurre idazlearekin egoteak merezi izan duela uste dut. Bitxia egin zait, hitzaldia gidatzeko erakutsi duen erraztasuna, jarraian liburuaz mintzatu ordez, bere bizitzaren joan etorriez, nobela idatzi zueneko New Yorkeko egonaldiaz, epilogoaren garrantziaz… aritu baita. Berak esan duen moduan , nobela eta idazlea ezin baitira banandu. Bestalde, Bilbo bezalako hiri batean, euskararen aldeko jarrera ere harrigarria iruditu zait, baita eredugarria ere, ez baititu edonork, erdaraz mintzatu zaizkiolako erreklamazio orriak eskatzen. Horrez gain, gure aditasuna mantentzea lortu du, naturaltasunez hitz eginez, neska mutilen harremanak aipatuz, eta guganaino helduz. Baina beharbada amaiera iruditu zait ederrena: Oso gutxitan entzun ohi dugun “zoriontsuak zarete?” galdera hori eta ingelesezko “Slow Dance” poemak helarazten duen mezua, hau da, bizitza laburra dela eta momentua bizi behar dela, hitzaldiari amaiera emateko era bikaina iruditu zait. Laburbilduz, saio interesgarria izan dela esan dezaket, eta dudarik gabe, Iñaki Zabaletak idazle zein pertsona legez esateko gauza asko dituela” Elene Lejarzegi Anakabe. (1. batxilergoa)

143


Iùaki Zabaleta Urkiolak lehen momentutik erakutsi zituen hitzaldia emateko eta gurekin berba egiteko gogoa. Galderak modu zehatz eta garatuan erantzun zituen eta berak ere egin zizkigun beste batzuk. Ez nekien bere gaztaroa hain lotuta zegoenik gure eskualdearekin. Busturialdeak berarentzako duen garrantzia eta eskualde hau nola gogoratzen duen azaldu zigun. Dudarik gabe, hitzaldi bat emateko modu interesgarri eta bitxia iruditu zitzaidan. Amaieran, heriotzarekin lotuta irakurri zuen olerkia, berak esan zuen bezala, benetan ederra iruditu zitzaidan� Sergio Melcón Hernåndez (1.F)

144


“Planetako animaliarik argienak garela esaten dute askotan. Hala ere sarritan kostatu egiten zaigu gauzez jabetzea. Horregatik asko gustatu zait 110. Street-eko geltokia irakurri eta gero, nire ikuspegitik ezezik bere egilearen ikuspegitik ulertu ahal izatea ere. Maiz, kontu txikiei ez diegu garrantzirik ematen eta beharbada horiek dira liburuaren garrantzitsuena, liburuari bizia ematen diotenak, beste liburu guztietatik bereizten dutenak. IĂąaki Zabaletak eskeini digun saiotik, bestalde, gehien gustatu zaidana bukaera izan da. Amaierak borobilak izan behar direla uste dut eta niretzako bete-betean asmatu du. Oso berezia izan da irakurri digun poema. Izan ere ez ditugu egunero entzuten minbizia duen pertsona batek idatzitakoak. Gainera uste dut oso ondo laburbiltzen zuela nobela eta baita bizitza bera ere. Azkarregi goaz, beti azkarregi, biharraren zain, beti biharraren zain, gaur ere, noizbait, bihar izan zela konturatu barikâ€? Ane Gartzia Rivero. (1.D)

145


JOXEMARI ITURRALDE “Lehen amodioa Suedian”. LIBURUA ETA IDAZLEAREN ETORRERAZ ZENBAIT AIPU. Egilea, Joxemari Iturralde da. Liburua 1997ko azaroan argitaratu zen Ibaizabal argitaletxean. Pertsonaiak: Risky, ama, aita, Anuxka, Ingrid… dira, baina pertsonaia nagusia Risky. Istorioan Risky da narratzailea, berak kontatzen duelako istorioa. Gotzon Tercero Irujo (2.B)

Risky izeneko mutikoak Suediara joan beharra dauka aitak bertan egin behar duelako lan, eta bertan dagoela neska batez maitemintzen da, lagunak egiten ditu, festa batera doa… Azkenean, bere aitak bertan zuen lana bukatzen du eta bueltatu beharra dauka. Koldo Muñiz Aldamizetxebarria (2.B)

Suedian etxe bereziak daude bertako hotza barrura ez igarotzeko.Bertan -30ºko tenperaturak daude eta normaltzat hartzen dituzte. Jokin Abaitua Undagoitia (2.D)

146


Hasieran bertako ohiturak oso arraro iruditu zitzaizkion: Suediako janarien artean, arrain ustela jatea. Hango jendea ere oso diferentea da gure aldekoarekin konparatuz gero. Negua oso luzea denez, egunak eta egunak pasatzen dituzte etxe barruan sartuta. Etxeak oso ondo prestatuta daude. Ibai Bilbao Gangoiti (2.B)

Joxemarik gauza asko kontatu zituen bertora etorri zenean. Esate baterako, etxe batera sartzeko zapatak kendu behar dituzula. Behin bera lagun batekin etxe batera joan zela, zapatak kendu eta bere lagunak gartzerdi batean zuloa zuela. Ze lotsa ! Gorka Lanzadabal Eizagirre (2.B) Idazleak esan zigunez, Espainiatik kanpo bidaian bagoaz, bertako ohiturak jakitea komenigarria izango litzateke. Iera Olea Ormaetxea (2.A)

147


Suedian, hemen ez bezala, ez dira perretxikoak biltzen, ezta arrainak ere. Garoa Andia Gondra (2.D) Aurkezpen polita iruditu zitzaidan Joxemarik eskainitakoa, oso entretenigarria izan zelako. Hainbat gauza ikasi nituen, batez ere, Suediako kulturaren inguruan. Uxue Ojanguren San Miguel. (2.A) Eskoletara eskiekin: Eskolara eskiatzen joaten dira, ez oinez. Eskiak eta botak eskolako patioan uzten dituzte eta galtzerdietan ibiltzen dira eskolatik. Dani Rodriguez Egia (2.D)

Idazleak era dibertigarrian antolatu zuen saioa eta ederki pasatu genuen, nik bai behintzat. Bego Sainz Egurrola (2.D) Nire ustez, liburua oso polita izan da baina liburua bera baino gehiago Joxemarik kontatu zizkigun istorioak dibertigarriagoak eta interesgarriagoak iruditu zaizkit. Maitane Ortuzar Zenigaonaindia (2.A)

148


Niri liburua ez zait gehiegi gustatu, baina ez da liburu txarra delako, iaz amodiozko beste liburu bi irakurri genituen eta jadanik asko errepikatzea dela iruditzen zait. Horregatik argumentuan ez dut interes askorik izan. Eneko Izagirre Arrien (2.D)

Nire ustez, oso liburu erraza da. Interesgarria da batez ere 14-14 urtekoentzat. Ez zara aspertzen eta horrez gain, Suediako kulturari buruz zerbait ikasten duzu. Irakurle guztiei gomendatuko nieke liburua, asko gozatuko baitute, nik egin dudan bezalaxe. Naia Jauregi Zuzaeta (2.B)

Idazleak, Suedia benetan leku zoragarria dela esan zigun, eta espero dut bertara joateko aukera izatea. Nagore Diez Estrada (2.B)

Nik ere Suediara joan nahiko nuke opor batzuk pasatzen bertako familia batekin. Jon Gerekiz Uriarte (2.A)

149


FERNANDO MORILLO IDAZLEARI ELKARRIZKETA Fernando Morillorekin solasaldi bat edukitzeko aukera izan genuen Martxoaren 11an DBH 4.mailako ikasleok, klasean “Izar-Malkoak”( Haur eta Gazte literatura saria 2003an) eta “Gloria Mundi” (Agustin Zubikarai saria 2004an eta Gaztea Saria 2006an) nobelak irakurri ondoren. Fernando Morillo (Azpeitia,1974), Filosofia eta Fisika ikasketak egina da , baina idazlea bokazioz. Azpeitiarra da izatez, baina toki askotan bizia da. Une hauetan Xiburun bizi da. Ordubete ezinhobea igaro genuen barre eta barre elkarrekin. Oso sinpatiko eta xelebrea iruditu zitzaigun, hitzaldiaren erdian bere motxilatik hainbat bitxikeria atera zituelarik. Hizketan zebilen bitartean, makila eta ezpata batekin jolasean ibili zen bera bakarrik. Arte martzialak gustuko zituela konturatu ginen eta baita berari buruzko beste hainbat gauza eta istorio ezagutu genituen elkarrizketa honen bitartez.

Zihara Jainaga (4.DBH) 150


Roke: Zelan bururatu zitzaizun Gloria Mundi idaztea? Fernando Morillo: Zaila da esatea. Ez dakizu nondik etortzen zaizun inspirazioa. Baten, ni oso abenturazalea naizenez, Pontevedra ‐ra tren bat hartu eta bertan hasi nintzen Gloria Mundi idazten. Lorea: Zelan hasi zinen idazten? F.M: Hori luzea da. Betidanik izan dut idazteko joera. Horretaz gain, niri institutuan neskak asko gustatzen zitzaizkidan baina lotsatia nintzelez, ez nintzen beraiekin hitz egiten ausartzen; hortaz poesiak idazten nizkien. Poesiak idazten hasi nintzen beraiengatik. Poesiatik ipuinetara pasatu nintzen, eta azkenik nobeletara. Iker: Nola deskribatuko zenuke zure bizitza literarioa? F.M: Ba.. Txikitan beti nengoen istorioak asmatzen, baina bat‐batean etorri zitzaidan. Idaztea asko gustatzen zait eta niretzako oso ederra da. Idaztea Itsaso handi eder baten modukoa da. Ni marinel txiki‐txiki bat naiz itsaso handi eta zabalean. Literaturak ez du helmugarik, beti ikasten duzu berarengandik.

151


Christian: Nozbait gertatu al zaizu “Izar Malkoak” liburuan gertatzen denaren antzekorik? F:M: Bai. Nik gertatutako gauzak idazten ditut, errealago izan dadin liburua. Baten, Galiziara joan nintzen eta han neska bat ezagutu nuen. Oso gauza xelebreak gertatu zitzaizkidan neska horrekin, gauza horiek oso irreal gertatu ziren arte. Oso gauza arraroa da, pasarte batzuetan egia guztia kontatuko banu gezurra dela pentsatuko zelako. Luis: Zergatik “Gloria Mundi” izenburua? F.M: Normalean ez ditut nik nire liburuen tituluak aukeratzen. Horrekin problema handi bat dut, erropekin bezala; ez dakit konbinatzen. Nire liburuen titulu asko, nire lagunek (neskek gehienbat) aukeratzen dituzte. Gloria Mundi ordea, nik aukeratu nuen gustatzen zitzaidalako eta Nietzscheren esaldi bat du oinarrian (liburuaren 3. kapituluaren atarian agertzen da): “Ikusten ditudanean gorriz tintaturiko lainoak,arrosen itzaltze arina eta urretxindorraren kanta sakon eta tristea ostargi‐belarren girlanden artean, hau baino ezin dezaketa ohika bihozminez: sic transit gloria mundi! (Horrelaxe igarotzen da munduko loria! (latinez). Eta gizakiok elkarri mokoka bizi gara.

152


Eneko: Nola bururatzen zaizu zein gairi buruz idatzi? F.M: Liburu pila bat irakurri eta entzuten ditut; autoan gidatzen noala liburuak entzuten ditut, eta hortik ideia asko etortzen zaizkit, oso taktika ona da, nahiz eta aspergarria dirudien. Orain 33 liburu ari naiz idazten gutxi gora‐ behera. Ideiak bat‐batean etortzen zaizkit, eta gainera gai guztiak ditut gogoko. Garazi: Nola pentsatzen dituzu liburuen egiturak? F.M: Oso despistatua naizenez, zentratzeko arte martzialak eta horrelako ekintzak praktikatzen ditut. Asko laguntzen didate. Xabier: Gustura zaude zure emaitza literarioekin? F.M: Niretzat idaztea kriston esperimentua da, zeren bizitza gogorra baita. Nik dibertitzeko eta esperimentatzeko idazten dut. Ahal dudana egiten dut, nahi dudan bezala eta nahi dudan lekuan. Nik libre idazten dut. Ane: Arriskatuko zinateke Josebak “Gloria Mundi‐n” duen papera hartzen? F.M: Bai. Bizitza jokoa da eta nik gogoko dut jokoa eta arriskua. Dena bizi nahi dut. Oso gogoko ditut era honetako ekintzak. Ander: Mireia bezalako fisikaria izatea gustuko izango zenuke? F.M: Mireia errealitatean, nire ikaskidea izan zen, eta bera izatea baino gehiago bere laguna izatea gustatu zait.

153


Ane: Zergatik “izar Malkoak” izenburua? Nola bururatu zitzaizun? F.M: Hanka sartze baten ondorioa izan zen. Asko gustatzen zaizkit izarrak eta Einstein, hortaz, gai honi buruzko hiztegi bat ari nintzen ikusten eta bat batean “Izar Melkoak” irakurri nuen; akatsa zela pentsatuz, Liburuari “Izar Malkoak” jarri nion izenburu gisa. Ondoren, beste liburu bat ikusten ari nintzela, konturatu nintzen ez zela akatsa. Amaia: Zein da zure idazle gogokoena? Zergaitik? F.M: Hori oso zaila da erantzutea, asko irakurtzen baitut, eta hortaz astero aldatzen dut. Bat aipatzekotan, Sapkoski poloniarra esango nuke. Edo beste Poloniar bat, Lem. Nire genero gogokoenak fantasia, zientzia fikzioa, abentura, grina,… dira. Asier: Einsteini buruz kontatu duzun guztia egia da, edo zerbait asmatu duzu? F.M: Gehiena egia da; izaera aldetik, anekdotak,.. Gezurra den bakarra Pandoraren Kutxaren istorioa da.

154


Ane: Proiektu berririk badaukazu? F.M: Pilo bat. Beti ari naiz gauzak asmatzen. Gauza xelebre asko egiten ditut; asko idazteko, gustura eta lasai bizitzea komenigarria da. Sara: Idazteaz aparte beste hobbie‐rik? F.M: Mendira joan, txokolatea jatea, komikiak, neskak, mutikak,.. Eider: Zer lortu nahi duzu idazteaz? F.M: Bizitzea. Asko gustatzen zait. Idaztea desesperazio ederra da, eta emaitza da fruiturik ederrena. Asko sufritzen duzu, baina gero emaitza oso ederra da. Engells: Espero zenituen irabazi dituzun sariak irabaztea? F.M: Ez, ez nituen espero. Nire ipuin guztiak ziren “frikigoreak”. Lehenengo saria ematean flipatuta geratu nintzen eta baita bigarrenarekin. Euskadi saria ez nuen inondik inora espero.

155


Anaitz: Zenbat liburu dituzu idatzita? Zein duzu gogokoen? F.M: Hogeita hiru gutxi gora‐behera. Gogokoena ez da erraza aukeratzea; amari bere seme‐alabetatik zein duen gogokoena galdetzea bezalakoa litzateke. Denak dira gustukoak, baina bat aipatzekotan orain argitaratu berri dudana: “Bilbo Samurai”. Michael: “Izar Malkoak” eta “Gloria Mundi”‐ ren artean zein gomendatuko zenieke 16 urteko gazteei? F.M: Hori nik ezin dezaket esan. Norberaren araberakoa dela uste dut. Mireia: Pertsonaien izakerarako zertan oinarritzen zara? F.M: Ba oso sortzailea naizenez beti ibiltzen naiz kuxkuxean. Bizitzaren energia hartzen duzu.

156


Sharay: Zergatik pentsatu duzu Einsteinen inguruan idaztea? F.M: Txikitatik bere zale naizelako. Oso despistatua nintzen eta orduan deskubritu nuen Einstein. Behin, bere liburu bat irakurtzen ari nintzela deskubritu nuen bera ere despistatua zela; geroztik dut atsegin. Jon: Zer sentitzen duzu idazten duzunean? F.M: Normalean, idazten hasi aurretik tentsioa. Ondoren, gustura, askatasunez,.. Nik erabakitzen dut non, nola eta zer idatzi. Idaztean libre sentitzen naiz. Ane: Lehenengo nobelatik azkenengora ikusi al duzu eboluziorik zure idazkeran? F.M: Bai, eboluzio ikaragarria. Lehen esan dudan moduan, poesiarekin hasi nintzen neskekin komunikatzeko, eta gaur egun ipuinak idazten ditut, nahi dudana kontatzen dut. Zenbat eta hobetu pasatu zuk ipuina idazten, orduan eta hobeto pasatuko du irakurleak ipuina irakurtzen. Gero eta askeago eta gero eta “ni” –ago naiz testuetan.

157


Nikan: Idazleen artean lehiakortasuna sentitzen duzue? Eta lankidetasuna? F.M: Idazle asko gaur egun lagun onak ditut; oso jende jatorra da. Norbaitek liburu on bat idazten badu, orduan eta irakurle gehiago sortuko ditu eta hori da gure helburua. Idazle onak behar dira irakurleak sortzeko eta horrela, kultura aberasteko. EZ, ez dago lehiakortasunik gure artean. Jasone: Kontatu al duzu zure libururen batean zure bizitzako atalik? F.M: Ba baietz esan dut lehen. Gertatutako zerbait idazten badut errealago ematen du. Liburuetan nire sentimenduak idazten ditut. Nile: Leku gustukorik idazteko ba al duzu? F.M: Bai. Orain bizi naizen herrian aurkitu dut kanposantu abandonatu bat tontor batean, oso leku aproposa da idazteko eta gainera bertotik itsasoa ikus dezaket. Horrelako lekuak (lasaiak, itsasoa bistan dutenak,…) ditut gustuko. Eta horrez gain, etxea ere leku ona da idazteko. Jon: Idatziko zenuke Gernikako Bonbardaketaren inguruan? F.M: Nik edozein gairen inguruan idatziko nuke. Lehen esan bezala, arriskua eta gauza berriak ditut gustuko. Behin esan nuen ez nuela gerra‐ostearen inguruan idatziko, eta idatzi nuen. Esperientzia gustukoa gertatu zitzaidan.

158


Idazlearen sinatura:

Egilea: Eider Basterretxea 4.DBH

159


Literatur kritika (4.DBH) FERNANDO MORILLOREN “IZAR-MALKOAK” Leire Astoreka Nerabeei zuzendutako eleberri hau, argudioz nahiko sinplea izan arren, oso ondo idatzia dagoela iruditu zait. Liburu osoan zehar, narratzailea da protagonista. Bere historioa kontatzeko eragatik, une bakoitzeko Beñaten sentimenduen berri izan dezakegu. Hori, oso garrantzitsua izan daiteke eleberrian kokatzeko orduan. Horretaz gain, hainbat onomatopeia eta hizkuntzaren erabilera poetikoa ere erabiltzen ditu idazleak. Guzti horri esker, Testua ulerterrazagoa egiten du. Bukaerako klimax‐a ere, oso puntu interesgarria dela uste dut. Duen akats bakarra, nobela honen istorioak ez duela irakurlearen interesa piztea lortzen da. Gaiaren enfokea izan daiteke, horren arrazoietako bat. Idazleak, nerabeei loturiko gai egokiak aukeratu ditu. Horietako batzuk dira; desengainua, informatika eta sexua. Gerta daitekeena da arazoa gaiak bideratzeko moduan egotea. Egituraren aldetik, eleberri hau, 45 kapitulu edo eszenatan banaturik dago. Horietako bakoitza, hurrengoarekin lotuta dago. Zati batek ere ez du izenbururik, horrela irakurlearen intriga piztea lortzen baita. Intriga pizteko, beste bide bat ere erabiltzen du idazleak. Bide hori, eszenen arteko etenak, era egoki batez egitean datza. Pertsonaiei begiratuz, nerabe ezberdinen profilak aurki ditzakegu. Nahiz eta desberdinak izan, guztiak dira sinesgarriak, bakoitza bere ezaugarriekin. Niri gehien gustatu zaidan pertsonaia Beñat izan da, berarekin oso identifikatua aurkitu bainaiz. Bizitza arruntean ere, sarritan gertatzen zaigu bi gauza edo pertsona guztiz desberdinen artean aurkitu eta beti errazenera beharrean, zailenera jotzea. Nahiz eta, gero, askotan damutu edo jendeak atzipetu. Niri pertsonaiarik erakargarriena, Maider iruditu zait. Berarekin identifikatua aurkitu ez arren, historiako pertsonaiarik harrigarriena da, bukaeran, espero gabeko agerraldia egiten baitu.

Esaldirik gustukoenen bilduma: -

Zu, bada, izarrei begira zeunden. Ni, ez. Ni ez nengoen izarrei begira. Nik ez nuen izarrik behar: zuri begira nengoen. ( 24.or) Horrelakoa da jokoaren araudia: guztiok gezurra esan eta guztiok gezurra jasan. Ederra izan daiteke, joko den bitartean. Gero… Gero min. (26.or) Dena da jolasa. Kontua da arauak, benetako arauak ezagutzea. Ezagutzea eta, noski, haiek erabiliz jomugak burutzea. (109.or) Bizitza jolasa da eta zerbait irabazteko apustu egin behar da. (111.or) Orokorrean, irakurtzeko eta ulertzeko oso erraza izan da eleberria. Gaia ere,gure adineko nerabeentzako egokia iruditu zait. Nire gusturako, argudioa linealegia izan da. Ez du nire arreta bereganatzea lortu, baina, hizkuntzaren hainbat erabilera poetikori esker gusturago irakurri dut. 160


Ainhoa Goitia Izar- malkoak liburua gure adineko gazteentzat aproposa iruditu zait gaiagatik eta baita idazkera ulerkorragatik ere. Gaur egun hainbat gazteri ez zaigu irakurtzea askorik gustatzen eta zaila da liburu bat erraz eta gustora irakurtzea, baina liburu hau atseginez irakurri dut. Maitasunari buruzko nobela honi, ukitu originala ematen dio ordenagailuaren istorioak. Honen bidez, gaur egungo gazteon egoeran gehiago barneratzen da nire ustez. Beraz, liburu honek bi gai dituela esango nuke, alde batetik maitasunak eragiten dituen korapiloak eta bestetik ordenagailuen mundua. Gazteoi asko interesatzen zaizkigun bi gauza. Sexua ere aipatzen da batzuetan, maitasunaren korapiloei eta sentimenduei lotuta. Eleberri honen argudioa nahiko sinplea da, baina sentimendu asko azaltzen dira Beñaten ikuspuntutik, bai onak eta bat gogorrak ere. Istorioan zehar Beñatek badaki Maider ez dela berarentzat neska aproposa, baina hala eta guztiz ere txoratuta dauka. Jaione ere tartean dago, neska atsegina baina ez hain erakargarria. Istorioa guztiz erreala da nire ustez, pertsonok zerbait ona ez dela jakin arren, hori aukeratzen baitugu. Nobela honetako pertsonaiekin identifikatua sentitzea oso erreza da, eguneroko bizitza normal bat daramatelako. Ni neu Jaionerekin sentitu naiz identifikatua, mutil berari denbora luzez itxaroten dagoena. Maiderrek askotan errepikatzen den fidagarria ez den neskaren papera betetzen du nire ustez. Bi pertsonai hauek, kontrastea sortzen dute beraien artean, eta protagonista, hauen artean ibili da. Izar- malkoak liburuaren egiturak irakurketa errazten du. Atalak oso laburrak dira, eta hauen amaierak intriga sortzen dute. Atal bat amaitzean, hurrengoa segituan irakurtzeko gogoa nuen. Idazkerak ere istorioa jarraikorragoa egiten du eta gazteon artean erabiltzen dugun berbaera erabiltzea originala iruditu zait. Eleberri honetako esaldi batzuk asko gustatu zaizkit eta oso landuak direla uste dut. Adibidez, “Kandelen sua malko piztuak iruditu zitzaizkidan. Malko piztu gorriak. Odol- malkoak.” Hiru esaldi labur hauetan progresio bat ere ikusten da. Erakarri nauen beste esaldi bat hau izan da, “Lainoak beltzak direnean, haurrak bakarrik ausartzen dira, nonbait, begietara begiratzera.”. Azkenik gehien gustatu zaidana hau izan da, “Erortzean berriro jaiki, hori esaten du Laboak kanta batean”. Izar- malkoak liburua edozein gazteri gomendatuko nioke, baina gehien bat erromantikoei. Bost egunetan irakurtzeko eleberri atsegina baita.

161


Amaia Naberan •

Gaiari buruz

Istorio honetako gai nagusia maitasuna dela esan dezakegu, eta maitasun honen barruan gorrotoa, desengainua… Gazteei zuzendutako liburu gehienen gaia izan ohi da maitasuna, horregatik ez nau askorik harritu. Baina esango nukeen da; idazlea gai izan dela liburuan planteatzen denari erabateko buelta emateko hasieratik amaierara bitartean. Hau da, istorioa maitasun perfektu batekin hasten da, ondoren dudak eta galderak ageri dira eta azkenik gorrotoa eta engainua. Gehienetan, maitasun istorioak ondo hasi eta bukatzen dira, baina kasu honetan, ondo hasi arren, okerrera egiten du. •

Pertsonaiei buruz

Protagonista, Beñat, da gehien gustatu zaidan pertsonaia. Mutil sinplea, ordenagailuarekin harreman handiagoa duena neskekin baino eta lagun min bat beti bere ondoan. Ordenagailu arloan hacker bihurtzeko bidean egon arren, nahiko mutil inuzentea iruditu zait, bera konturatu gabe, biziak bat batean buelta ematen diona, horregatik gustatu zait pertsonai hau. Bigarren protagonistak, Maiderrek, ere badauka berezitasun puntua. Liburuko pertsonaia gaiztoa bezala ageri da, protagonistari min ematen diona; baina niri ez zait horrela iruditzen, badakit eta horrelako pertsona asko dagoela munduan, maitasun hitza ulertzen ez dutenak eta jendea erabili eta botatzeko gai direnak hauen sentimenduak kontuan hartu gabe. •

Gehien gustatu zaizkidan esaldien bilduma

>Hilerriko sarrerara iritsi ginen. Burdinazko barrak zeuzkan ateak, lantza antzekoak, muturrak zorrotzak. Bi unibertso desberdin banatzen zituzten barra haiek. Bi munduren arteko atalasea zen atea. Bizia eta heriotza desberdintzeko erabili dituen metaforak zeharo originalak eta ederrak iruditu zaizkit. >Bizitza jolasa da eta zerbait irabazteko apustu egin behar da.. Esaldi hau asko gustatu zait egia biribila esaten duelako. Bizitzan arriskatu beharra dago, bestela zure ingurukoek zapalduko zaituzte. >Ederragoak ziren txikitako ipuinak eta itxaropen fantastikoak. Denborak desengainuak ekartzen ditu ordea.

162


Amaia Naberan (Aurreko orrialdearen jarraipena) Hau da, agian, gehien gustatu zaidan esaldia, nire ustez, denoi gertatutako zerbait kontatzen duelako. Txikitako ipuinetan dena polita eta ederra dela sinestarazten digute, eta gero, nagusitzen garenean, bizitzan aurrera egiteko kolpe asko jasan beharra dagoela ikasten dugu. >Ordenagailua banintz neure burua reseteatu egingo nuke. Itzali eta berriro piztu alegia. Berriz hasi ahal izateko. Konparazio ederra erabiltzen du bizitza eta ordenagailua konparatuz. Ni zeharo identifikatuta sentitzen naiz esaldi honekin, zenbat bider ez ote dudan nik hauxe egiteko gogoa eduki, gertatutakoa ezabatu, berriro hasieratik hasteko.

Ane Ramos Izar malkoak amodiozko beste istorio bat iruditu zait, hau da, amodioaren beste ikuspuntu bat eman dit. Orokorrean ez zait askorik gustatu, errealitate irreal bat iruditu zait, simulazio bat. Argudioa ez zait gustatu, oso sinplea izan da-eta. Gai orokorra ondo egon da, nahiz eta eszena batzuk oso exageratuak izan nire ustez. Gai informatikotik gehiago sakonduko balu ere ondo egongo litzateke, misteriotsuagoa egingo luke argudioa. Egitura ondo egon da, kapitulu laburrek arintasuna eta abiadura eman diote istorioari. Bi pertsonaia nagusi (Beñat eta Maider) eta bigarren mailako beste pare bat (aita, Jaione eta Ibon) daude. Beñat izan da pertsonaia borobil bakarra. Berarengan eboluzio bat ikusten da, ume izatetik heldutasunera heltzen da (“bizitzaren bidexka berri bat hasi …”) Gustatu zaidan esaldi bat hori izan da, nahiko sakona izan delako istorioaren aldean. Beste bat, hasieran agertzen den “inertzia etilikoa” da, garbi erakusten duelako alkoholak eragiten duena, batez ere gazte ‘arduragabeengan’. Orokorrean istorio sinplea eta ez oso sakona iruditu zait. Irakurterraza eta arin bukatzekoa izan da.

163


Paul Madariaga Argudioa: Liburua asko gustatu zait aise irakurtzen delako eta nire adinerako egina dagoelako. Liburu ulerterraza da eta hiztegia benetan erreza da. Arazorik gabe irakurri dut. Asko gustatu zait gazteen pentsamenduak nola idazten eta azaltzen dituen eta gainera gutxitan gertatzen ez den istorio bat kontatzen du: norbaitek beste pertsona bat erabiltzen duela berak nahi duena lortzeko. Idazleak izarrak protagonistarekin nola lotzen dituen gogoko dut, niri mitologia eta historia asko gustatzen zaizkidalako eta Orionen eta Izar malkoen istorioa ez dudalako ezagutu. Ez dudana gustuko izan liburuak kapitulu gehiegi eduki dituela izan da eta horrek liburua nekagarriago bihurtu du, gainera kapituluak zenbaki erromatarretan gaizki idatzita daude amaieran, ezin dira lau x segidan jarri. Gaia: Gaia maitasuna da baina pertsona txarrarenganako maitasuna. Gaia atsegina egin zait klase honetako liburuak gustatzen zaizkidalako eta gainera ondo pasatu dudalako, batez ere, amaieran zer gertatuko zen argi zegoelako. Sorpresa eman didan gaia hackerrarena izan da, informatika eta maitasuna ez datozelako bat. Egitura: Liburua iraganean idatzita dago eta niri hori ez zait gustatzen interesa kentzen diolako. Lehen zatia diskotekan ezagutu eta Maider etxera laguntzen dionerarteko ez zait gustatu, inoiz ere ez delako horrelakorik gertatzen. Maider berriro ikusi arteko zatia egokia iruditu zait, irakurtzeko gogoz utzi nauelako. Elkarrekin dabiltzan tartean Maiderren amak dutxan harrapatzen ditueneko kapitulua oso barregarria izan da, Beñaten aurpegia imajinatu dudalako. Dutxako kapitulutik elkarrekin harremana apurtu arteko atala gogoko izan dut, nola amaituko zen jakiteko gogo izugarria nuelako. Maiderrek Beñat zertarako erabili duen asmatzen du eta hori horri ez deritzot zuzen, Maider amaieran ere bera engainatzen saiatu delako. Istorioa ez da hain gaizki amaitzen Jaionerekin geratzen delako Beñat. Izar‐malkoak istorioa hasteko eta amaitzeko erabiltzen ditu eta aipagarria dela uste dut dena lotzeko era zuzena delako. Pertsonaiak: Nire iritziz Beñat izan da pertsonaiarik aipagarriena, bere izaera gustatzen zaidalako eta, bera ere, informatikan interesaturik dagoelako. Gainera berak egoera kontrolatuta duela esaten du baina badaki ez dela egia, eta horrek niretzat pertsonaia interesgarriago bihurtzen du. Berarekin apur bat identifikatuta sentitu naiz. Urko ere gustatu egin zait majoa eta parranda zalea dela erakusten duelako. Maider ez da nire gogoko pertsonaia izan beste pertsona batzuk erabiltzen dituelako berak nahi duena lortzeko. Ibon ere, nahiz eta askotan agertu ez, pertsona ona iruditu zait aholku onak ematen dituelako eta informatika zalea delako. Jaione pertsona lasaiegia iruditu zait Beñat bere eskuetan edukita joaten uzten diolako Gehien gustatu zaidan zatia edo esaldia: Beñatek ume bati lore sorta eman, Maiderri eraman eta Orionek Izar‐malkoak uzten dituela esateko agintzen dionean izan da atentzioa gehien deitu didan zatia, horrela beraien arteko harremana eten egin dela aditzera emateko. Maiderrek Dark Side dela esaten dion esaldia ere gustatu egin zait, bera haserretuta joaten denean Beñat gehiago mintzeko erabiltzen duelako.

164


Zihara Jainaga Fernando Morilloren gazte literaturako nobela hau nahiko sinplea iruditu zait, gazteen inguruan gertatzen diren ekintzak jorratzen dituelarik. Argudioa begiratuz ez dit ezer berririk eman, nerabeen arteko amodioa eta honen oztopoak. Protagonistak bi neska ditu gustuko, ederrena aukeratzen du baina konturatuko da aukeraketa okerra egin duela. Horretaz gain, informatika munduan aurkitzen diren hitzak ezagutzeko aukera ere eman dit. Gai nagusia maitasuna dela esango nuke, zer esan handia duen gaia da. Nerabezaro garaian ia guztiek nahi izaten dute maitasuna, amodioa, sexua zer den jakin eta probatu, askok eta askok eguna baino lehenago, horregatik izaten dituzte espero ez dituzten ustekabeak. Bada harritu nauen zerbait, maitasun istorio gehienak ongi bukatzen dira, nobela honetan ordea sorpresa handia dago. Ez baita horrela gertatzen. Egitura aldetik ez zait batere gustatu narratzaileak, protagonistak, kontatzen duen era. Batzuetan lehenengo pertsonan ondoren hirugarrenean, horrek nahiko nahastu nau. Bestela errez irakurri dut kapitulu laburrak izateak asko arindu eta baita laguntzen du ere. Euskara zuzena erabili du idazleak, hiztegi errez batekin. Pertsonaiak deskribatzerako orduan protagonistak deskribatu ditu bere sentimenduekin,ez detaile askorekin baina horrek asko lagundu dit nik neure buruan imajinatu ahal izateko. Pertsonaia batekin identifikatu behar izango banuke, Jaione aukeratuko nuke. Neskak pena handia eman dit bere gustuko mutila beste harroputz batekin zebilela ikusterakoan. Harroputz hori, Maider, izan da nola ez gutxien gustatu zaidan pertsonaia, honek erakusten du nolako jendea aurkitu daiteken oraindik gure inguruetan. Pertsonaia gustukoena aldiz Beñat izan da, gizartea ikusteko bere ikuspuntuak atentzioa deitu dit. Esaldi bat aukeratu beharko banu 111.orrialdean aurkitzen diren “Bizitza, baina, eboluzioa ere bada”, “Dena,maitasuna,bakardadea bera, jolasa da” eta “ Bizitza jolasa da eta zerbait irabazteko apustu egin behar da.Arriskatu” hirurak aukeratuko nituzke, bizitza zer den argi eta garbi azaltzen dutelako.

165


LITERATUR KRITIKA (4.DBH)

FERNANDO MORILLOREN “GLORIA MUNDI” Nile Uribarrena Zientzia

munduan

inspiratutako liburua izan da hau. Egia esan, ez da nire genero gogokoena eta horregatik ez zait gustatu baina Pandora delako sekretu horrek ekarri dituen

hilketa,

ikerketak,

arriskuak,

amodioak

jakinminez

bete

… eta

erabateko bultzakada eman dit aurrera jarraitzeko. Argudioa berez, ez da oso konplexua izan baina istorio nagusiaren barnean tartekatzen den zientifikoei buruzko istorioak eta lehen esan bezala intrigak , gorputza eta osotasuna ematen diote ipuinari. Zortzi kapitulutan banatutako egituran oinarritzen da istorioa eta horrela zatitu izanak erreztasuna ematen dio irakurketari. Pertsonaien aldetik ez da beraien sentimenduei buruz asko sakontzen. Hala ere gehien gustatu zaidana Joseba izan da, bere neska ohiaren hilketaren zergatia bilatu arte tinko jarraitzen duelako, errenditu gabe. Pertsonaiekin jarraituz, puntu aipagarri bat Newton, Einstein… bezalako pertsonaiak agertzea izan da, ez nituelako fisika nahiz matematiketako liburuetatik kanpo imajinatzen. Hainbat esaldi politez hornituta dagoela iruditu zait, baina sakonena eta gehien gustatu zaidana hau izan da: “Neskak begiak itxi zituen orduan, mundu osoa ametsa izan zitekeela gogoratzeko bezala. Maindireen azpian babesten den umearen antzera, inor ez ikustean inork ikusiko ez duela sinetsita.”

166


Ane Ibarzabal Fernado Morilloren thriller honek suspensea, amodioa, misterioa eta fisika lantzen ditu.

Argudioan puntu guzti hauetaz hitz egiten da eta gai hauen arteko

lotura oso ondo garatuta dago. Argudioak suspense eta misterioa ditu eta amaieran ere ez jakin puntu horretan gelditzen gara. Baina misterioa landuta dagoen arren, ez da nobela poliziako ona, ez baita hilketaren intriga amaieraraino gordetzen duen horietakoa ezta hiltzailea inondik inora imajina ez dezakezunetakoa. Liburu batzuetan ez bezala imajina dezakezu hiltzailea eta Pandoraren misterioa zeren inguruan doan. Gaia oso ondo jorratuta dago, puntu didaktiko batetatik idatzita dagoela esango nuke gainera. Hau da, helburua entretenitzeaz gain, irakastea ere baduela. Irakurtzen zauden bitartean fisika arloko hainbat eduki agertuz doaz traman, horietako asko fundamentalak izanik. Beste alde batetik materia hau liburuan agertzeak irakurtzea zailarazten eta ulermena gaitzesten du. Egitura konplexua du. Nobela bi zati nagusitan dago bananduta, XX. mendea, Einsteinen garaia eta gaur eguna. XX. mendean, hasten da istorioa beraz, gaur egungoa ere bi zatitan banatuta dago. Mireiaren hilketaren inbestigazioa eta Pandoraren sekretua gordetzeaz arduratzen direnen zatia. Hiru zati hauek XX. mendeko eta gaur egungo biak beraien artean tartekatzen dira, nobelari partikularitatea emanez. Gainera amaiera irekia du, lehen aipatutako misterioari jarraipena emanez. Pertsonai nagusiak, Joseba, Amaia, Mireia, Dianne eta Ramirez dira. Joseba pertsonai sakonduena da. Erreala da, bai sentimendu eta bai pentsamendu errealak dituelako. Egia da Mireiaren hilketa inbestigatzera doanean heroi, pelikula heroi itxurak hartzen dituela, baina azken batean erreala da. Amaia pertsonaia errealena da, laua. Jeloskor jartzen da, Haserretzen da, bere onera itzultzean Joseba laguntzen du eta hori erabat erreala dela iruditzen zait, Filmetan askotan jeloskor jarri gabe laguntzen dio neskak mutilari baina kasu honetan errealagoa da jeloskor jartzea. Mireia ordea ez da asko sakontzen hasieran hiltzen baitute, beraz bere fisikako zaletasun amorratua bakarrik ageri da. Hasieran berak sartzen dio Josebari hilketaren ideia, gero atzera botatzen da Dianne, azkenik berriz ere dena kontatzeko.Oso pertsonaia aldakorra da, irreala da zentzu horretan. Ramirezek duen jarrera autoritarioa ere gaur egunerako irrealtzat jo dut, duela urte batzuetako politikarien jarrera gogora ekarriz, ez gaur egungo norbait. Lehenagorik ezagutzen nuen arren oso gustuko dudan esaldi bat agertu da liburuan, “izena duen guztia omen daâ€?. Â

167


Ainhoa Goitia Gloria Mundi liburua irakurtzea ez zait oso atsegina suertatu, argudioa gogokoa izan arren, erabilitako idazkera ez baitzait gustatu. Argudioa ez da oso konplikatua, zientzialari talde batek garatutako proiektu arriskutsu bat sekretuan mantentzeko prozesua, baina azkenean argitaratu egiten da eta mundua suntsituz doa. Amaiera horrek harritu egin nau baina ukitu originala eman dio istorioari. Eleberri honetan hitz tekniko nahikotxo agertzen dira, eta orrialde amaieretan definizioak eduki arren, ez zait gustatu; ez baitit liburua atseginez irakurtzea erraztu. Hala eta guztiz ere zientziari buruz zerbait ikasten da. Gainerako idazkera nahiko ulerkorra izan da baina piska bat kalekoiagoa izatea gustatu izango zitzaidakeen. Eleberriko pertsonaiekin ez nahiz batere identifikatuta sentitu, nahiko irreala iruditu zait istorio guztia ere, nire ustez ezinezkoa baita gaur egun munduan horrelakorik gertatzea. Pertsonaiak hiru taldetan banatuko nituzke, alde batetik CIAkoak, bestetik zientzialariak, Einsteinen garaikoak eta baita gaur egungoak ere, eta azkenik Mireiaren hilketaren zergaitia bilatzen duten protagonistak, Joseba eta Amaia. Istorioko protagonista nagusiak Mireia eta Joseba dira, bikotekide ohiak, baina Amaiak ere garrantzia du hilketaren ikerketan. Istorio honen barruan gai desberdinak nahasten direla esango nuke, alde batetik eta nagusiena zientzia, bestetik armak azken atalean eta bonbaren inguruan, bizitzako korapiloak ere, eta azkenik amodio piska bat, Mireia eta Josebaren artekoa eta mutila eta Amaiaren artean. Azken gai honek garrantzi handiagoa izatea espero nuen. Liburuaren egitura ez zait gustatu, irakurketa motel eta astunagoa egin baitit. Atalak nahiko luzeak dira, eta II. Mundu Gerraren garaiko istorioa eta 2004koa tartekatzen dira. Denboran salto hauek, istorioaren haria piska bat galtzea egin didate. Atal batzuetan, Einstein bezalako zientzialariei buruzko informazioa agertzen da, eta honek historia piska bat irakasten du liburua irakurtzeaz batera. Eleberri honetan, esaldi oso landu batzuk erakarri naute, horietako bat “Hizkuntza nagusia ingelesa izan arren, kolore guztietako zipriztinak zeuden nonahi: gaztelania, frantsesa...eta hosto txiki baten moduan, oihan erraldoiaren erdian, euskara apur bat ere bai.”. Esaldi horretan erabilitako metafora edo konparazioa izugarri gustatu zait. Beste lerro batzuk ere asko gustatu zaizkit, “Neskak begiak itxi zituen orduan, mundu osoa ametsa izan zitekeela gogoratzeko bezala. Maindireen azpian babesten den umearen antzera, inor ez ikustean inork ikusiko ez duela sinetsita.”. Esaldi horiek unkitu egin naute eta oso original baina guztiz erreala iruditu zait. Gloria Mundi liburua, zientziaren alorra ezagutzen dutenei gomendatuko nieke gehien bat, ni piska bat galduta sentitu bainaiz irakurtzean.

168


Leire Astoreka

Zientzia eta espioitza gai nagusi bezala hartzen dituen eleberri honek, irakurtzera ohituta ez gauden literatura bat erakusten digu. León Blum-ek esan bezala, gizon askea da bere pentsamenduaren mugaraino joateko beldur ez den hura. Esaldi hori, historiako Josebarekin lotuko nuke, bukaeraraino heldu baino lehen, bideko oztopo guztiak saihesten bait ditu nobelan zehar. Kementsua, indartsua, adoretsua… izateagatik gehien gustatu zaidan historiako pertsonaia izan da. Sinesgarriena eta erakargarriena nire ustez. Oso argudio landu eta interesgarriko nobela iruditu zait. Gaiaren aldetik ordea, ez zait askorik gustatu, zientziaren inguruko gauza asko, oso ulergaitzak egin baitzaizkit. Liburuaren egitura zortzi kapitulutan bakarrik banatua egotea, uste dut, ez dela egokiena irakurlearen interesa pizteko. Kapitulu bakoitza, oso luzea bihurtzen da, horrenbestez, aspergarri suerta daiteke. Baina, idazleak erabiltzen dituen eszenen arteko plano aldaketak eta baita zenbait zientzialarik esandako esaldiak nobelan zehar tartekatzeak, irakurketa interesgarriagoa egiten dute. Hasieran esan bezala, gehien gustatu zaidan esaldia León Blum-ena izan da: “Gizon askea da bere pentsamenduaren mugaraino joateko beldur ez den hura”. Esaldi sinplea da baina esanahi garrantzitsukoa. Orokorrean, azkar irakurtzeko eleberria izan da, nahiz eta, zientziarekin loturiko zenbait zati ulertzeko arazoak izan. Zerbait ikasteko baliagarri izan zaidala uste dut, baina nik jende helduagoari gomendatuko nioke, baita, zientzia atsegin duten guztiei ere.

169


Sharay Hernandez Fernando Morillok nobela hau 2004. Urtean idatzi zuen. Thriller honen barruan zientzia, armak, ezjakintasuna, amodioa eta hilketak nahasten dira. Puntu interesgarri bat idazleak zientzialari eta filosofo handiek esandako esaldi batzuk tartekatzen dituela da. Irakurlea entretenitzea lortu duela pentsatzen dut. “Batzuetan teoria on batean garrantzitsuena ez da zuzena ote den, garrantzitsuena ederra izatea da “. ( A.Einstein) Oso nabaria da idazleak zientzia arloko gaiari buruz asko dakiela, eta horrek irakurtzerakoan segurtasuna eman dit. Erabilitako hiztegia oso aberatsa izan da. Nobela hau ez zait askorik gustatu, baina behintzat suspenseak azkeneko uneraino iraun du. Zientziari buruz irakurtzen dudan lehenengo liburua da, orain literaturan errepertorio zabalagoa daukadala esan dezaket. Hasiera batetik egitura jarraitu bat izan du. Idazleak oso ondo interpretatu ditu denboraren saltoak eta honek misterioa sortu baitu. Kapitulu bat luzea izan da, horrek irakurtzeko erritmoa moteldu du. Pertsonaien aldetik Donostiko bi gazte, Mireia eta Joseba izan dira protagonistak. Hauek ez didate benetakotasuna adierazi. Alde batetik, Mireiak ordu larregi ematen dituelako ikerketan oso obsesionatuta eta bestetik Josebak misterio guztia argitu arte leku guztietara doalako informazio eske. Normalean arazo hauek poliziaren eskuetan uzten dira. Beste alde batetik, Dianne ageri da, pertsonaia borobila. Hasiera batean Mireiaren lagun bat da, baina azkenean fisikalari aparta dela konturatzen da irakurlea. Mireia bere proiektutik urrundu nahi zuen neska, munduaren sekretua airera atera ez dadin. Einstein bezalako zientzialari asko deskribatzen dira. Gehien gustatu zaizkidan esaldiak honako hauexek izan dira: Neskak begiak itxi zituen orduan, mundu osoa ametsa izan zitekeela gogoratzeko bezala. Maindireen azpian babesten den umearen antzera, inor ez ikustean inork ikusiko ez duela sinetsita. Einsteinek musika izan zuen beti narkotiko, ezinbesteko droga. Baina inongo melodiak ez zuen lehen bezala hipnotizatzen bere arima lehertua.

170


Inge Urionabarrenetxea Fernando Morilloren Gloria Mundi liburua, nahiz eta oso landua eta historian dokumentatua izan, ez da izan nire gustokoa. Nire ikuspuntutik bere gaien arteko nahasteak, hau da, amodioa, misterioa, hilketak, fisika...‐en arteko nahasteak ez du emaitza ona izan eta horrek, liburua irakurtzeko gogoa kendu dit. Liburu hontako gaiak nahiz eta oso interesgarriak izan, amodioa, hilketak, fisika...beraien nahastea ez dut gustoko izan, behar bada gai bakoitzak liburu bat beharko lukeelako. Nire pertsonairik gustokoena, Mireia izan da. Bere fisikarenganako zaletasunak heriotzara eraman du eta horretaz gain neuk ere zaletasun hori daukat, fisika. Gloria Mundiko liburutik, hiru puntu izan ditut gustokoen, lehenengokoa, fisika gaitzat izatea eta ez izatea liburu zientifiko bat, hau da, fisika modu errazago batean azaltzea. Bigarrena, fisikari askoren esaldi garrantzitsuenak agertzen direla eta hirugarrena eta azkena, hitz arraroen eta laburduren azalpena ematen duela orri amaieran. Albert Einstein‐en bi esaldi ditut gustoko liburu honetan, bat, 55,orrialdean kokatua dagoena, Batzuetan, teoria on batean garrantzitsuena ez da zuzena ote den;garrantzitsuena ederra izatea da. Eta bestea, 207,orrialdean kokatua dagoena, Aukeratu egin behar dugu: edo arma nuklearren erabateko debekua, edo gizakion deuseztapena. Azken hau izan da nire gustokoena, oraindik gai hau kalean eta gaur egunean dagoelako.

171


Garazi Goikolea Izugarria iruditu zait. 10eko nobela. Argudioak gorakada ikaragarriak ditu, hori izugarrizko suspensea, akzioa eta intriga sortuz lortzen du Fernando Morillok liburu honetan “Gloria mundi‐n”. Aipatu beharra daukat momentu ahul batzuk ere izan direla, batez ere 1947.urteko ataletan, pixka bat astuna iruditu baitzait. Baina beharrezko zatiak dira istorioaren zergatia eta nondik norakoa ulertu ahal izateko. Gaiari dagokionez nobela zabala da, eta nobela honen irakurlearen esku dago gaia nondik eutsi. Josebaren ekin eta ekina, nahi duena ateratzeko ikuspuntutik hartu dut nik .Istorio honetan oso ondo islatzen da Josebaren lana behar dituen froga guztiak lortu arte. Gaia eta jorratzeko modua gustatu zait. Honen bitartez kontura gaitezke askotan bizitza honetan norbera bere buruaren alde borrokatzen dela,hori ondo dago, baina bide horretatik goazela aurki ditzakegu beste zenbait pertsona helmuga berberaren bila doazenak. Nahiz eta ez gustatu eta elkarren arerioak izan, besteari errespetu berbera zor zaiola ere ulertu daiteke Morilloren nobela honetan. Lehen esan bezala ikuspegi asko izan ditzaken liburu bat da, baina nire ustez zerbait ikasteko baino denbora pasatzeko liburu hobea da eta arlo horretan ikaragarria da. Egitura berezi bat jarraitzen du “flash back” deiturikoa hau da:nobela ez dagoela orden kronologiko batean kontatua .Liburu honetan esaterako 2004.urtean oinarritzen da istorioa nahiz eta tarteka‐marteka 1947.urteko bizipenak kontatzen dituen. Hala eta guztiz ere liburua 8zatitan zatituta dago eta atal bakoitzaren hasieran antzinako zientzialari zein filosoforen zenbait hitz ageri dira. Bitxia eta originalak iruditu zaizkit. Egiturari dagokionez ere aipagarria da ez dela Morilloren egitura gehienetan oinarritzen, gehien bat horri gutxiko kapitulu laburrak izaten baititu idazleak bere liburuen egituren oinarri. Pertsonaiak bi multzotan bana ditzakegu. Lehen mailakoak,pertsonaia nagusiak eta bigarren mailakoak, hauek gabe istorioak zentzua eta grazia galduko luke. Beraz lehen mailakoen multzoan Mireia (nahiz eta hilda egon, bera gabe ez litzateke istoriorik egongo) eta Joseba (Mireiaren mutil ohia). Bigarren mailako pertsonaiak Dianne,Amaia Ramirez kapitaina eta honen laguntzailea izango lirateke. Beste pertsonaia batzuk ere agertu dira, baina aipamen soila egiten zaie. Horiek adibidez Sánchez patologoa zein Karlos Otxotorena dira. Aipagarria iruditzen zait idazleak nola landu dituen pertsonaia bakoitzaren sentimenduak:maitasuna,atsekabea,ezjakintasuna,traizioa,laguntasuna,mina,gorrotoa… Guztiak oso ondo jorratuta daude, esate baterako;maitasuna,mota ezberdinetan eta zentzu askorekin landua.Josebak Amaiagatik sentitzen duena, nahiz eta Mireiaren gorabehera guztia agertzean konturatzen den berak ere maite duela, nahiz eta berriz elkartu ezingo diren .Amaiaren zeloak ere lotzen ditu sentimendu honekin eta oso ondo transmitituak dira. Jarraian amaiaren ulergarritasuna…Sentimenduak landuz progresio ikaragarriak ikusten dira. Ramirez kapitainaren gorrotoa, gogorra izateko sentimendua...Nahiz eta bukaeran ikus daitekeen pertsonaia gogor baten atzean bihotz bigun bat ezkutatzen dela.

172


Garazi Goikolea (Aurreko orriaren jarraipena) Oraingoan esaldi aipagarri bat baino aipagarriagoa iruditzen zait liburuko irudi bat,oso interesgarria eta bitxia iruditzen baitzait. Escher margolariaren ur‐jauzia. Ezinezkoa den marrazki bat. Uraren jauzi betiraunkorra, zirkuitu etengabean. Behin betiko energia!

173


Olinpiada Matematikoak 2009/2010. Testua: Fernando Garatea Argazkiak: Irati Agorria

Zer dira? DBHko ikasleek atsedenaldietan Matematikarekin jolasteko antolatzen diren txapelketak dira Olinpiada Matematikoak.

Nork hartzen du parte? Batez ere ikastetxetik ateratzeko debekua duten DBHko 1. zikloko ikasleek hartzen dute parte olinpiadetan. Olgeta-benetan ohikoa ez den problema bati egiten diote aurre, ostegunero. Ogitartekoari emandako haginkada problema ebazteko estrategiarekin uztartuz igarotzen dute atsedenaldia, oso entretenituta.

174


Zelan antolatzen dira? Hiru olinpiada antolatu ditugu aurtengo ikasturtean: udazkenekoa, negukoa eta udaberrikoa, azken hau beste formatu batean egin badugu ere. Udazkenekora 20 hirukote aurkeztu ziren eta lehia bizia izan zuten taularen buruan zihoazen talde biek. Azken uneraino ez zen irabazle garbirik izan. Azkenean, Udazkeneko Olinpiada Asier Galarza, Markel Ortuondo eta Koldo Gezuragak osatutako hirukoteak irabazi zuen. Ondoko argazkian ageri dira hirurak irribarretsu. Eta argi ikusten denez argazkia ez dago udazkenaren amaieran aterata.

175


Neguko Olinpiadara ere 20 hirukote aurkeztu ziren, baina hemen ez zen lehia esturik izan, erraz irabazi baitzuten ALA taldeko neskek: Amaia de Pablok, Lorea Ojangurenek eta Aroa Bilbaok. Beheko argazkian ageri dira hiru neskak irribarretsu.

Udaberrikoan, logika jokoei eta sudokuei egingo diete aurre aurkeztu diren ikasleek.

Anekdotarik kontatzeko? Udazkeneko Olinpiadako irabazleentzako txapelak enkargatu genituen eta txapelen bila joan ginenean, sorpresa: Olinpiada-ren ordez Olimpiada zeukaten txapelek hari gorriz josita eta jostunaren oharra papertxo batean, esanez, ea zelako eskola irakatsiko dien umeei, p kontsonantearen aurrean m idatzi behar dela ez dakien irakasleak, eskerrak bera zegoela han zuzenketak egiteko. Horren ondorioz Udazkeneko Olinpiada Matematikoaren sari banaketan irabazleek ezin izan zuten jaso txapelik, jostunari berak bidalitako paper berean igorri baikenion oharra, esanez, euskaraz Olinpiada n-rekin idatzi behar zela.

176


Zelako problemak ebazten dituzte Olinpiadetan? Hemen adibide batzuk: 2009ko urriaren 8ko problemaren enuntziatua.- Zer dira dadoak?

Dadoetan honako lege hau betetzen da: aurkako aurpegien batura beti da zazpi. Orduan, zein da 3koaren aurkako aurpegia?.Eta 5ekoarena? Eta 4koarena? Hori jakinda, ediren honako irudi honetan ikusten ez diren bost aurpegi horizontalen arteko batura:

2009ko urriaren 29ko problemaren enuntziatua.- Zenbat karratu daude guztira honako irudi honetan?

177


2009ko azaroaren 12ko problemaren enuntziatua.- Gogoko ditudan zapatilak %18ko beherapenarekin jarri dituzte salgai eta erosi egin ditut. Ordaintzeko, 50 euroko billetea eman diot dendariari eta berak bost euroko billetea, euroko txanpon bat eta hogei zentimoko lau txanpon itzuli dizkit. Zenbat balio zuten zapatilak beherapena egin aurretik? 2009ko azaroaren 19ko problemaren enuntziatua.- Institutuko boleibol txapelketako finalaurrekoetara DBHko lau mailetako taldeak iritsi dira, maila bakoitzetik bat. Taldeei A, B, C eta D izenak jarri zaizkie. Eman diguten informazioaren arabera: 1. A taldea ez da ez lehenengo ez bigarren mailakoa. 2. B taldea ez da ez hirugarren mailakoa ez laugarrenekoa. 3. Ez A ez C dira 4. mailakoak. 4. B taldea ez da 2. mailakoa. Jakingo zenuke esaten zein talde den zein mailatakoa? Urtarrilaren 14ko problemaren enuntziatua.- Honelaxe banandu dute pizza bost lagunen artean. Pizzaren ehuneko zenbat jan du bakoitzak?

178


2010eko martxoaren 4ko problemaren enuntziatua.- 2C-ko 20 ikasleei egindako inkesta

baten emaitzak dira honako hauek: 12k kirolen bat praktikatzen dute, 9k musika tresnaren bat jotzen dute eta 6k gauza biak egiten ditu. Inkestatutako zenbatek ez du gauza bietako batik ere egiten?

2010eko martxoaren 25eko problemaren enuntziatua.- 1 × 1 × 1 neurriko zenbat kubo falta zaizkie honako 12 irudi hauei 3 × 3 × 3 neurriko kubo bat osatzeko?

179


INSTITUTUKO BI IKASLE - LEIRE EGIA ETA MARIA MADARIAGA GEOLOGIAKO TXAPELKETETAN Aurten, geologia irakasgaia ardatz hartuta, antolatu diren bi txapelketetan hartu du parte gure zentruak: EHUko Geologia fakultateak antolaturiko Geologia Olinpiadan eta Bilboko I. Argazki Geologikoen Lehiaketan. Institutuko bi ikasle animatu ziren erronka horri erantzuten eta, hara non, biek lortu duten emaitza ezinhobea. Leire Egiak Euskadiko Geologia Olinpiada irabazi du eta Maria Madariagak 6. postua lortu du argazki lehiaketan. Ikasleak 2.DBHOko Lurraren eta Ingurumenaren Zientzietako taldean daude eta, euren irakasleak adierazi duen moduan, nabarmen erakutsi dute geologiaren eta ingurumenaren gainean duten interesa.

Maria Madariagarekin berbetan:

Kurtsoaren hasieran Lur-eko irakasleak esanda enteratu zen Maria Geologiako argazki lehiaketaz eta, etxean eta irakaslearekin komentatu ondoren, animatu zen parte hartzera. Mariari betidanik gustatu zaio argazkiak ateratzea; neba du horretan oso trebea eta berari zor dio zaletasuna. Familiarekin egiten dituen bidaiak aprobetzatzen ditu erosi berria duen argazkikamararekin praktikatzeko eta, modu horretan, natura eta argazkilaritza uztartzeko aukera paregabea duela aitortzen du. Irteera horietako batean Pirinioetako Holtzarteko arroilak ikustera joan ziren eta bertan atera zuen saritua atera den argazki zoragarria. Argazki lehiaketan, antolatzaileek esandakoaren arabera, 66 ikaslek hartu dute parte eta 143 argazki bidali dituzte. Horien artean Holtzarteko zubiarena 6. postuan gelditu da. Ez du irabazi baina hainbeste argazkiren artean ez da lorpen txikia!! 180


Leire Egia: Euskadiko Geologia Olinpiadaren irabazlea

Leirek aspalditik dauka aparteko interesa geologiaren inguruan eta horrek bultzatuta geologia ikasketak egiteko asmoa. Horrela izanik, unibertsitatean geologiako praktikak egiteko aukeraz enteratu zenean, berehala eman zuen izena. Momentu horretan, orientatzaileak olinpiadaren berri eman zion; ez zuen duda handirik izan, ez zuen ezer galtzen joateagatik, beraz, apuntatu egin zen. Berak adierazi duen moduan, momentu horretan, Lur irakasgaian geologiaren atala ematen ari ziren eta gaia nahiko landuta zutela kontuan izanda ez zuen esfortzu handia egin froga prestatzeko. Froga test modukoa zen: lehenik 12 galdera praktiko harriak eta fosilak identifikatzeko eta, ondoren 50 galdera teoriko. Antolatzaileek esanda bazeuden galdera batzuk apur bat zailagoak Madrilean izango zen Nazio mailako frogara eramango zituzten hiru irabazleak aukeratzeko. 30 ikasle inguru aurkeztu ziren frogara eta lehenengo hiruren artean gelditu zen Leire Egia. Sari modura hirurek joan ziren, bidaia ordainduta, Madrilera. Hemengoek ez zuten irabazi fase nazionalean baina, Leireren esanetan, oso esperientzia interesgarria izan zen; hainbat pertsona ezagutu, geologiaren inguruko gauza berriak ikasi, geologiako ikasketak egiteko motibazio ikaragarria... suposatu du eta. Leireren ustez ikasle gehiago animatu beharko zen, beldurra, lotsa eta konfidantza falta alde batera utzita, honelako lehiaketetan parte hartzera zeren eta pentsatzen duguna baino askoz gehiago lor baitezakegu. ZORIONAK LEIRERI BIHOTZ BIHOTZEZ, SEGI HORRELA UNIBERTSITATEAN ERE!!

181


182


EMAKUMEAREN EGUNA INSTITUTUAN

Ikasleek egunerako prestatu zuten antzerki laburtxoak hainbat ikusle batu zituen

Â

183


IRITZIA 4.DBHn

EMAKUMEA IZATEA ARRISKUTSUA?

ANDER GOMEZ URIBARRI ______________________________________________________________________________

Emakumea izatea arriskutsu bihurtu al da gaur egun? Nik baietz esango nuke eta batez ere neska gaztea bazara. Bortxakeria gizon koldar eta balore gabekoek erabiltzen duten arma da. Gaitz hau sufritu dituzten emakume asko daude geure gizartean, batzuk zoritxarrez hilda daude eta ez hiltzeko garaia iritsi zitzaielako; eta ez gara oso urrun joan behar horrelako kasu bat ikusteko, ziur geure herriko norbaiti gertatu zaiola noizbait antzerako zerbait. Baina zergatik gertatzen da hau? Gizakiaren burmuina oso konplexua dela diote eta are gehiago pertsona bakoitzaren pentsamenduak kontrolatzea. Txikitan izandako trauma gogor bat izan daiteke honen erantzule, empatia falta behar bada … Mila gauza izan daitezke, baina argi dago emakume bat bortxatzea edo gaizki tratatzea batere eskrupulurik gabe kapaz den edonor ez dagoela burutik sano. Eta noski horrelako pertsona batek laguntza psikologikoa behar duela argi dago, baina horrek ezin du justifikatu emakumeari egindako min fisiko nahiz min psikologikoa. Beraz, nola konpondu daiteke arazo hau? Boikot sozial bat eginez horrelako pertsonei? Kartzela zigor gogorragoak jarriz? Umeak txikiak direnean ongi heziz? Beharbada bai, baina denok, emakume zein gizon, lanean eta borrokan jarraitu beharra daukagu, emakumeak guztiz libre izatea lortu nahi badugu.

184


EMAKUMEENGANAKO INDARKERIA AMAIA NABERAN URKIAGA ____________________________________________________________ Lagunekin etxera bidean, gaueko hamabiak aldera eta kalean inor ez. Zu zara etxea urrunen daukazun pertsona eta badakizu etxeko atetik banatzen zaituen zatia, bidea, bakarrik egin beharko duzula. Une horietan, ez dakigu nola baina oinak azkarrago mugitzen zaizkigu, eskuek poltsa barruan mugikorra aurkitzen dute badaezpada, begiek inguratzen gaituen guztia aztertzen dute gelditu gabe. Bihotzaren taupadak sentitzen ditugu gorputz guztian zehar, eta galdetzen diogu gure buruari, Zergatik? Badakigu galdera horren erantzuna, eta askotan engainatzen dugu gure burua esanez bortxaketak gure herrian ez direla gertatzen, errealitate horretatik urrun bizi garela, baina hala ere ez gara gure pausoek daramaten erritmoa jaistera ausartzen. Azkenean etxeko portalean sartzen gara, eta a zelako lasaitua! Bihotzak azeleragailua pixkanaka askatzen du 20km/h‐ra jaitsi arte, pausoen abiadura geldoagoa da eta arnasa sakon hartu eta begiak ixteko baimena ematen diogu gure buruari. Hauxe da, neska gazte askok eta askok gaueko ordu txikietan pasatu behar izaten dugun froga gogorra, kaletik etxerainoko bidean dauden oztopoak gainditzea etxera bizirik eta onik heltzeko. Horregatik guztiagatik, bortxatuak eta jipoituak izan diren emakume eta neskengatik, emakumeon bizi eskubideengatik eta kartzela zigorra beteko ez duten erasotzaile koldarren aurka, ez dugu etsiko erasotzaileek bizitzen eta bizitzen uzten ikasten duten arte.

185


ALDAKETA BEHAR DA ASIER ORTUONDO BASTERRETXEA ____________________________________________________________ Munduko toki askotan, gehiegitan, emakumeak objektu hutsak bailiran tratatzen dituzte, haiek gizonezkoek gizonezkoentzako sortutako gizarte batean bizi dira eta eskubideak izate utopia hutsa da. Hirugarren Mundu deritzen tokietan bizitzen dute egoera kaskarrena emakumeek eta zenbait erlijioren jarduerek isilpean ezkutatzera behartzen dituzte emakumeak. Baina, orokorrean, emakumeen arazoa ez da erlijioa, baizik eta gizonezkoek beraiekiko duten jarrera baino. Gizonezkoak dira emakumeak beraiek baino ahulago direla pentsatzen dutenak, beraiek baino gutxiago balio dutela edo zenbait gauza egiteko gai ez direla uste dutenak. Azken hamarkadetan emakumeak bere eskubideak lortzeko, berdintasunezko gizarte batean bizitzeko, lehenago izan ez dituzten aukerak lortzeko egin duen borroka txalotzekoa izan da. Baina ez dira emakumeak behin eta berriro emakume bat bere bikotekidearen eskuetan hil ostean aldatu behar direnak, gizonezkoak dira aldatu behar direnak. Beltz bat ezin izango zitekeen Estatu Batuetako presidente izatera iritsi zuriek arrazakeria kontuak alde batera utzi izan ez balituzte. Hainbat manifestazio eta aldarrikapen egin daitezke gizon eta emakumeen arteko berdintasunagatik, baina boterearen gehiengoa duten gizonezkoek ez badituzte begiak irekitzen, ez dago zereginik.

186


EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA ETA TRATU TXARRAK ANE RAMOS ETXEANDIA ____________________________________________________________

Gaur egun oso argi ikusten da edozein indarkeria mota (atentatuak, gerrak) baina batek bereziki atentzioa deitzen du: emakumeen aurkakoak. Zer arrazoi egon daitezke pertsona baten buruan hau gertatzeko? Jakina da (serieko hiltzaileen kasuan bezala) mota honetako erasotzaileek ez dutela arazo psikikorik, eta beraz, beraien buruan oso argi daukate zertan ari diren. Emakumeen aurkako erasotzaileak hilketak daudenean ematen dira aditzera, baina bakoitzak bere etxean zer jasaten duen oso desberdina da. Irainak (“ez duzu ezertarako balio!” bezalakoak) tratu txarrak dira. Kontrolak (“non egon zara?, deitu egin dizut eta ez didazu erantzun, Norekin egon zara eta zer egin duzue?”) tratu txarrak dira. Honelakoak, askotan, ez dira argi ikusten, eta inork ez ditu nabaritzen, baina jaso dituenaren buruan grabatuta geratzen dira, azken tantak edalontzia bota arte eta batek daki hori eta gero, norarte. Bikote batean hau gerta daiteke, baina kalean “maitasuna antzezten” dute. Azkenik, tratu txarrak salatzen direnean, gertatu beharko litzatekeena oraindik oso argi ere ez dago, eta zigorrak oso bigunak izan ohi dira (tratu txarrak, bortxaketa sexuala eta hiltzeko saiakera baten ondorioz, erasotzaileak sei urte (sei!) eman ditzake kartzelan . Kontenedor bat erretzeagatik, hogeita bost.

187


ERASOAK JOSEBA DOMINGO AMPARAN Gaur egungo gizartean, munduko emakume askok jasotzen dituzte erasoak gizonen aldetik. Jasandako erasoak, bai gauean kaletik bakarrik doazenean edo baita ere etxean, senar edo mutilagunaren eskutik etorritakoak izaten dira. Baina hau ez da orain bakarrik gertatzen, hau aintzinatik dator. Betidanik aurkitu ditugu gizonezkoak boterean, emakumeen gainetik, hala ere, gauzak pixka bat aldatu dira, baina egoerak antzekoak izaten jarraitzen du. Nire ustez, botere gehiago izateak, gizonezkoei indartsuagoak sentitzea egin die, eta hemendik dator emakumeenganako erasoak. Honetaz aparte, hezkuntzak aintzina ere zertxobait eragin izan du kontu honetan. Erasoak ez dira hemen bakarrik gertatzen, mundu osoko emakumeek jasotzen dituzte erasoak, beraien etxeetan ere ezin dira lasai bizi, gizonen kontrolpean daude, eta gizonek agintzen dietena egiten ez badute, gizonek iraundu, bortizki kolpatu eta denbora luzez etxean egotera derrigortzen dituzte kalera irten barik. Denbora horretan emakumeak ez dituzte jasandakoak salatzen, eraso gehiago jasatzearen beldurrez eta asko azkenean hil egiten dituzte bizitza gogor bat pasatu ondoren. Etxeetan gertatzen direnez aparte, asko kalean gertatzen dira, ia guztiak gauean. Emakume bat gau batean kaletik bakarrik doanean, halako batean gizon batek edo talde batek bortxatu egiten du, eta ondoren gehinetan hil. Egoera muturretara iristen ari da. Horregatik, eta guztiok batera egoera konpontzeko, orain dela urte batzuk, azaroaren 25a, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko nazioarteko eguna bihurtu zen. Egoera hau nola edo hala konpondu behar da.

188


ERASO MATXISTAK EIDER BASTERRETXEA AMUTIO ___________________________________________________________ ERASO MATXISTENGATIK HILTZEN DIREN EMAKUMEAK geroz eta gutxiago diren arren, oraindik asko dira. Gaur egun, horren aurkako neurriak hartzen hasiak diren arren (publizitatea, kanpainak, telefono zenbakiak,…), ez dira nahikoak, emakumeak egunero baitira eraso hauen biktima. Baina ez dira soilik emakumeak erasoen beldur direnak; ume ugari bizi dira eraso horien menpe. Emakume zein umeak jipoitzen eta bortxatzen dituzten gizon horien jarrera azaltzeko, hona hemen zenbait arrazoi: Alde batetik, pertsona horiek ere jasan dutelako horrelako hezkuntza eta horrelako erasoen biktima izan direlako; etxean eta kalean horrelako jarrera ikusita imitatzen saiatzen direlako. Ez dut uste erasook arazo psikologikoen ondorio direnik. Beste alde batetik, beraien gizontasuna frogatu nahi izaten dute emakume zein umeen aurka eginez, beraiek beste inork baino indar gehiago dutela erakutsiz. Beraien boterea emakume eta umeengan erakutsi nahi izaten dute, eraso, irain zein bortxaketa gogorren bidez. Dena dela, eraso horiek ez dira gaur egungo gauza, antzinatik datorren zerbait da. Gizonak beti izan du emakumeak baino botere handiagoa, historia osoan zehar, eta horren erakusle daude gaur egun erabiltzen ditugun testu liburuak (Napoleon enperadorearen botere izugarria, Cristobal Colónen fama, Hitlerren diktadura, Frankorena, …) Historiaren ia %100ean izan dira protagonista gizonezkoak, kasu batzuk salbu (Juana De Arco martiria, …) Egoera honen kontrako kanpainak abian dira; geroz eta gehiago gara berdintasunaren alde borrokan gaudenak. Komunikabideak jada abian dira eta erasoen kontrako telefono zenbakiak (016) babesa eskaintzen du. Gainerakoa gure esku dago, gure erabakia da erasotzailea salatzea ala honen mehatxupean bizitzea. AURRE EGIOZU EGOERARI! 016‐a Tratu Txarren kontrako telefono zenbakia.

189


EMAKUMEEI ERASOAK NEREA OÑARTEETXEBARRIA SAGREDO __________________________________________________________________________________________________________

Gizona, munduko errege den gizarte batetan bizi gara. Emakumeok beraien desiorako edo esklabutzarako soilik jaioko bagina bezala. Jaiotzen garen une beretik, emakume izanda, dohain daukagu, ametsik gaiztoenerako bidaia. Txiki‐txikitatik gaude izendatuta egoerarik zakarrenean bizitzeko; bestela jaio eta segituan, zergaitik zulatzen dizkigute belarriak? Eta zergaitik gizonei ez?, gabonetako arbolei bezala bitxiez betetzen gaituzte, edertasuneko objektu bagina bezala, batez ere, kalean gizonek zenbat maitatzen gaituzten erakusteaz arduratzen dira, eta etxeetan gehienen izaera aldatu egiten da, inpernuko jabe bat bezala. Orduantxe entzuten dira emakume gahienen oihu gogorrak, kolpe odoltsuak eta mehatxuak gizonen partetik. Orain dela gutxi Riahana, abeslariak bere mutil lagunarekiko erasoak jaso zituen, mutilak barkatzeko eskatu zion eta honek barkamena jaso zuen asko maite zuela esanez; hori ez da maitasuna askok horrela pentsatu arren, mehatxu baten menpean bizitzea baizik. Desioa, hitzik egokiena da beraien buruak zeren menpe dauden adierazteko. Gizon gehienak desioa kontrolatu gabe eramaten uzten dira eta gehienetan komeni ez zaizkien erasoen biktima bihurtzen dituzte emakume asko. Bortxatuak izan diren emakume asko daude munduan, beraien arima galdu eta berreskuratzeaz ahalegintzen diren emakumeak; baina gertatutakoaren ostean gutxik lortzen dute ohetik jaiki eta egun berri bati egun on esatea edo eguzki izpiek aurpegi irribarretsu bat onartzea. Beti izango dituzte begietan grabatuta irudi haiek, inpernuan sartu eta irtetzea lortu ez duteneko irudi haiek.

190


BERDINTASUN FALTA NILE URIBARRENA L. DE LARRUZEA ___________________________________________________________

Txikitatik desberdindu izan dira bi sexuak. Neskak larrosaz janzten dira, kolore apal, triste, indargabea… Mutilak berriz urdinez, kolore ilun, indartsu, gogorra… Koloreen jolas hori gaur egungo gizartean islatzen den berdintasun falta da. Gizonentzako, bere lantokiko liskarrak ahazteko, desioak betetzeko, nahikoa da bere emazte nahiz neskato bat esku artean hartu eta bortizki bortxatzea, bera lasai gera dadin, horrela, beraien gizontasuna une oro nagusi dela adieraziz. Emakumezkoak koloreen jolas horretako atal gorrian bizi dira. Inpernuan, beldurta, makurtuta. Ezkutatzen saiatu arren, beraien ikara nabaria da gizonek beraien deabru begiak beraien gorputzetan finkatzen dituztenean, edozein momentutan bere sexu makina gisa har zaitzakeela pentsatuz. Umeen kasua are gogorrakoa da oraindik. Beraien inozentziak eramanda bortxaketa batera heldu eta zulo ilun amaigabe batean sartzen dira betirako, bere aitak berarenganako maitasunaren limitea aspaldi pasatu duelako. Ume horrek ez du berriz zoriona zer den jakingo. Benetan zorigaitza zoriona ez ezagutzea.

191


192


EMAKUME IZATEA LEIRE ASTOREKA ATXIKALLENDE ____________________________________________________

Gauak eguna estali du, eta euri ttanttak jendearen aurpegietan ugaritu egin dira. Batez ere, emakumezkoen margotutako begi triste eta ilun askotan. Egunero eta edonon entzun ditzakegu, gizonek bortxatu edo eraildutako emakumeen kasuak. Egoera penagarria da, eta zifrak edonor harritzeko modukoak dira. Udaberrian sartu berriak gara eta 16 dira jada, urte honetan, bere bikotekideen eskuetan bizia galdu duten emakumeak. Egunkarian, artikulu batekin topo egitean deskubritu dut nik, gaur egungo gizartean ikus dezakegun, emakumezkoaren egoera. Argazki horietako bat ikustea nahikoa da, mina sentitzeko. Emakume izateagatik bakarrik onartezina egiten den mina. Gehienetan, gizonezkoaren menpe aurkitzen da emakumezkoa. Gizonezko askoren ustez, gizon jaiotze hutsagatik dute boterea bere eskuetan. Hemen egoera horrelakoa baldin bada, beste herrialde batzuetan emakumezkoek txikitatik jasan behar izaten dutena, negargarria dela uste dut. Ikasteko aukera oso eskasak, beren gurasoek hitzartutako ezkontzak … Gehienetan horrelakoak ikustea atsegin ez dugunez, bira eman eta beste aldera begiratzen dugu. Oso berekoiak gara eta egoerari sorbalda ematen diogu. Ez gara konturatzen, egunkarian agertutako hurrengoa, hamazazpigarren biktima, gutariko edonor izan daitekeela. Gizon batek ez baitu argala, lodia edo itsusia izateagatik pertsona hori erailtzen; emakume izate hutsagatik egiten du.

193


Tamara de Lempicka: “Andromeda” 194


TEORIA FEMINISTA ETA SUBJEKTUA Josan Kerexeta

Teoria feministan, subjektuaren auzian jokoan dago emakumeek autoizendapenerako duten gaitasuna.Simone de Beauvoiren arabera,”Emakumea” gizonen diskurtso-gaia da , alegia,gizonek “Beste” bezala instituitzen dute, bestetasunaren eremuan baztertzen dutelarik. Bazterketa horren bitartez, gizonak bere burua subjektuz janzten du, bere gain hartuz Bataren (emakumeen dispertsioaren kontra), Esentziaren (emakume inesentzialen bestearentzat-izatearen kontra) eta Transzendentziaren (gizonak ematen omen dizkio bizitzari zentzua eta balioa) posizioa. Simone de Beauvoiren aburuz, emakumeek gizonek ematen dieten posizioa eta gizonak bere buruari ematen diona eraldatuko dituzte, baldin eta subjektu-estatutura heltzen badira, alegia:autoizendatzeko gaitasuna eskuratzen badute.Bizi-proiektu indibidualdua gauzatzeko nahitaezko baldintza dute emakumeek hau:eurek esan ahal izatea zer diren. Emakumeek (ez,ordea,gizonek) esan behar dute zer diren, zer izan eta egin behar duten. Emakumeek instituitu behar dute beren burua subjektu bezala.Subjektua inorengandik datozkion predikatuak zein bere buruari ematen dizkion predikatuak administratzen dituena da. Bada, noiz eta emakumeak subjektu-posizioetara heltzen ari diren garai honetan, Postmodernitateak erabaki du subjektua hil egin dela. Ez da harritzekoa,zeren subjektua Modernitateko abstrakzioa besterik ez baita batzuentzat. Nietzschek berak kritikatu zituen subjektu intentzional eta kontzientea ,eta subjektuaren kontzientziaren ustezko gardentasuna. Bestalde, Freudek ni kontzientearen arazoak logelako “sekretutxo zikin”-era eraman zituen, non amaren desirak, aitaren errepresioak eta umearen gurasoekiko anbibalentziak eszenatoki duten. Levi-Strauss antropologoak esango zuen geroago, subjektua diskurtsoan eta diskurtsoak eraikia dela, alegia,subjektuak lege estruktural inkontzienteen arabera funtzionatzen duela. Beraz, subjektua diskurtsoko posizioa izatera murrizten du LeviStraussek. Subjektua “esanahiaren kateako kate-maila” besterik ez da. Hortaz, subjektua deszentratuta” dago diskurtso-prozesuan. Wittgensteinen ikuspegi pragmatikotik begiratuta, ez du subjektu hiztunaren intentzionalitateak oinarritzen zentzua, baizik eta subjektuak zentzuz hitz egin nahi badu, hizkuntz jokoen erabilera publikoko erregelak erabili behar ditu testuiguru jakin batean, bestela zentzugabekeria, ezin ulertzea edo efektu komikoa gertatzen dira. Bestetsuek ere kritikatu dute subjektua, baina izan bekizkigu haiek nahikoa inplikazioak ateratzeko. Inplikazio nagusiak hau diotso teoria feministari: subjektua hil egin denez geroztik ,feminismoaren proiektu emantzipatzailea kimera baino ez da. Emakumeak ere dira autonomia-ilusioa sortzen duten diskurtsoak edo/eta indar irrazional joko batek ekoitziak.

195


Frida Kahlo: “Autoerretratua ile ebakiarekin”

196


Katharina Sieverding: “Transformer”

Baina, zer egin behar dute teorilari feministek ataka horretan? Teorilari feminista batzuen arabera, bi aukera dituzte,alegia: 1.a Auzitan jarri subjektuaren heriotza baieztatzen dutenen teoria, berorretan susmatuz Patriarkatuaren ezkutuko presentzia. 2.a Subjektuaren heriotzari buruzko subjektu gizonezkoen diagnostikoa baliozkotu eta teoria feministaren autonomia onartzen ez duten gizonezko batzuen proiektu filosofikoetako “sección femenina” delakoa eratu. Hori egin ahal izateko baldintzen artean bizi izan zen Simone de Beauvoir (baldintzok bere maite eta maitalea zen Sartreren Existentzialismoak bazituen sorturik), baina ez zen berorietara guztiz egokitu eta feminismo existentzialista teoriko nahiko autonomoa sortu zuen. Gai izango al da feminismo teoriko eta praktikoa, bere esperientzia militantetik abiatuta, bere burua eta bere aliatuak definitzeko? Baina,benetan dago hilik feminismoaren subjektua? Hilik ez badago, baina bai makal-makalik,emakumeen behar Emantzipatzaileek (alegia,bortxakeria,soldata-diskriminazioa,emakumeen hutseratzea gizarte-elkarrizketan, emakume etorkinen egoera, erlijioek egiten duten emakumeen manipulazioa,e.a.) bizitu egingo ote dute?

197


MENDATAKO BERTSOLARITZEN 2010 BERTSO IDATZIEN LEHIAKETA

198


INSTITUTUKO SARIDUNAK D MAILA, 2. SAILKATUA: Nile Uribarrena Lopez de Larruzea (Txapelduna: Maria Gorri単o; Andra Mari Ikastola; Zornotza) AIPAMEN BEREZIAK: B MAILA: Asier Galarza Garai Lourdes Ondaro Mallea D MAIA: Iker Ares Ortuzar Garazi Goikolea Lopez de Munain Eneko Garzia Sainz-Maza

199


200


Hamazazpi urtegaz aman kontrolpien etxien preso nago pareten artien askatasun faltie dekot bihotzien bixerko egune heltzeko nau ni bai eskien. Geur hamazortzi urte egun alaitsue baia amak egin doste barretxu faltsue ez zara kezkatu biher badekot burue droga munduen ez dot sartuko eskue. Beste ikuspuntu bat dekot oin bizitzaz txikiparkeko umie jada orain enaz hegoak aske eukinde hasiko naz hegaz nire beharra orain gozatu bizitzaz.

Nile Uribarrena L.de Larruzea

201


202


Euskal ikasleok urteak daramatzagu Euskal Herriko heziguneetan gure eskubideak defendatuz, gure proiektu politikoa den Euskal Eskola Nazionala aldarrikatzen. Edukiz eta hizkuntzaz euskalduna izango den eskola, hots, euskaraz ikasiz, gure herriko historia nahiz kultura ikasteko eskubidea bermatuko digun eskola nahi dugu. Garai hauetan utopia dirudien arren, ikasle guztiak euskaldunduko dituen eskola aldarrikatzen dugu. Baina ez hori bakarrik, hezkuntzak jendarte eraldaketan izan dezakeen paper garrantzitsuaz kontziente izanik, ikasleak balore askatzaileetan heziko dituen eskola ere aldarrikatzen dugu. Autoritarismo eta infantilizazioaren gainetik, kritikotasunean eta elkartasunean heziko dituen eskola, hain zuzen ere. Bestelako hezkuntza eredu hau aldarrikatze bidean, ikasleok inposaketak marra gorriz markatu ditugu: mapa arrotzak, euskal historiaren ukazioa, kartelak jartzeko ezintasuna, kontrol soziala, greba egiteko ezintasuna, Bologna prozesuaren inposaketa... Eta marra horiek borrokatzen dihardugu. Hala ere, egunerokotasunean bizi ditugun urraketez gain, EAEko Hezkuntza Saila egoera larri hau are eta gehiago okertuko duen neurriak hartzen ari da. Isabel Celaà k eta Alberto Catalånek euskal ikasleok ditugun eskubideak guztiz urratuko dituen hezkuntza eredua martxan jarri dute martxaoren 3an. Bortitzak dira pairatu ditugun erasoak; Euskal Herria terminoaren debekua, euskara hirugarren mailako hizkuntza bihurtzen duen eredu hirueleduna, Bologna prozesuaren inposaketa, Bigarren Hezkuntzako ikasleon infantilizazio eta alienazioa, UPVko Unibertsitateetan Ertzaintzaren presentzia baimentzen duen akordua‌ Espainiar eta Frantziar gobernuek hezkuntzaren bitartez espaùol eta frantses bilakatu nahi gaituzte, etorkizunerako jendarte sumiso eta akritikoa nahi dute eta. Baina egoera honen aurrean, ikasleok ezin dugu eskuak gurutzaturik gelditu. Eta horrela izan da; Gernika BHIko ikasleok ikasturte osoan zehar egoera hau salatu dugu. Urte oso bat aritu gara borrokan, manifestazio, kontzentrazio, asanblada eta egunerokotasunean gure eskubideak aldarrikatuz, bestelako jendarte posible baten sinetsita eskola eredu alternatibo batekin amestuz. Horregatik, gure ahotsa entzuna izan dadila exijitzen dugu; gure gain erabaki nahi dugu eta ikasleok erabakita dugu dagoeneko zer den nahi duguna: euskal herritar eta ikasle bezala, neska zein mutil bezala, gure eskubideak errespetatuko dituen eskola nahi dugu, Euskal Eskola Nazionala, hain zuzen ere. Gure ametsak bete bidean, ikasturte honetan, Institutuko ikasleok adreilu zutabe bat gehiago jarri dugu guztion artean eraikitzen ari garen ametsez beteriko eraikin horretan.

Ikasleon hitza errespetatu!

Gora Eskola Euskalduna!

Ikasle Abertzaleak

203


ALEMANIARA BIDAIA Oso esperientzia atsegina izan da bidai hau egin izana, nire ustez hurrengo urteko batxilergoko ikasleak aukera hau aprobetxatu beharko lukete, klase aste bat galtzeaz gain, hainbat leku eta lagun berri ezagutu ditzakezu. Alemaniarrak oso pertsona atseginak dira eta bertara heltzean oso harrera beroa egiten dizute, zure logelan txokolatinaren bat edo detailetxoren bat uzten dizute. Orokorrean asko gozatu dut bertan eta aukera izango banu, berriz joango nintzateke atsegin handiz. Olga Egia

Ikasturte honetako urtarrilean Batxilergoko hainbat ikasle Alemaniara joan ginen ikasle alemaniarren etxeetan aste bete pasatzera. Aurretiaz gure etxeetan egon ziren alemaniarren familiekin egotea aukera paregabea izan zen, bertakoen bizitza barnebarnetik ikusteko, norbere kabuz bidaiatzean hain erraza izaten ez dena. Egia aitortzeko, bidaia ezustekoz betea egon zen, batzuetan barregarriak eta beste batzuetan ez hain barregarriak izan ziren bat-bateko gertakariez. Baina hala ere, orokorrean esperientzia baikorki baloratuko nuke. Institutuko ikasleon arteko giro atseginaz bustirik, kultura ezberdina ikusi eta hartatik ikasi ahal izan genuelako. Teresa Larruzea

204


Bigarren aldia da honelako bidai bat egiten dudana eta uste dut oso esperientzia polita dela. Familia aldetik ez dut arazorik izan, etxean gustura egon bainaiz. Hala ere, etorri diren alemaniar gehienak ez dira izan oso atseginak eurekin harremanetan jartzeko orduan. Baina bidai hau egitera mundu guztia animatzen dut.

Leire Gomez

Lagunak, giro ona, aukerak, toki berriak bisitatu‌ Dena du bidai honek! Lagun berri asko egin ditugu, familiak atseginak ziren, kultura ezberdina ere ezagutu dugu. Zer gehiago eska dezakegu? Argi dago, ezertxo ere ez! Beraz nire aldetik eskerrak eman gurako nituzke bidai hau posible egin duten guztiei, eta gure ondorengoei bidai hau egiteko gonbidapena luzatzen diet. Eskerrik asko.

Iraide Azkarate

205


Nire ustetan oso esperientzia aberasgarria izan da, ez soilik beste lurralde batzuetako jendea ezagutu dudalako, bazik eta kulturalki. Beste herrialde batera joateak %100-eko partehartzea eskatzen du, gure adimena irekitzea. Ezin da espero Euskal Herriaren berdina izatea, ezta gutxiago ere. Hala eta guztiz ere, bertako familiek gu gustora sentitzeko ahaleginak egin zituzten eta hizkuntza ezberdintasuna ez zen eragozpen izan beraien helburuak lortzeko. Beste alde batetik, institutuko jendea ere bertan egoteak, hau da, guztiz bakarrik ez egoteak, segurtasuna ematen dizu nonbait. Guztiok batera egin genituen ekintza antolatuek eta guk bertan antolatu genituenek, bertako egonaldia interesgarria eta dibertigarria izatea ahalbidetu ziguten. Iraide Sierra

Gernikako institutuari Alemaniara joateko aukera ematea eskertu nahi diot. Alemaniara joatea esperientzi berria izan da; hemendik nahiko hurbil egonda ere, bertako bizimodua eta ohiturak oso desberdinak dira eta baita klima ere!. Hotz handia egiten zuen eta goiz goizetik jaikiten ziren goiz iluntzen zuelako eta eguna gehiago aprobetxatzeko, baina guzti horrek merezi izan du, lagun asko egin ditugulako eta taldekoak ere gehigo elkartu garelako.

Ainhoa Mintegi

206


Alemaniatik gehien eta gutxien gustatu zitzaizkidan gauzak: alde batetik esan interesgarria izan zela, baina antolatu gabe zegoela, gainera, beraiek esan zuten guk ez genuela Gernikan ezer antolatu, baina beraiek gutxiago antolatu zuten han, guk egun guztian geneukan zerbait egiteko, beraiek gu han bakarrik uzten gintuzten bitartean, non geunden jakin gabe. Bestealde esan, laburregia egin zitzaidala eta zertxobait luzeagoa izan behar zela. Ioar Garro Alemanian oso ondo pasatu nuen, nahiz eta herria ez zitzaidan askorik gustatu. Familian ondo egon nintzen, nahiz eta ohitura ezberdinak izan. Gogorrena, goizero goizeko seietan esnatzea egin zitzaidan. Ikusi genituen herriak oso interesgarriak izan ziren. Janire Irusta Pforzheimera egin nuen bidaia nire gustukoa izan zen. Alemaniako etxean, familiko beste kide bat izango banintz bezala tratatu ninduten. Etxean gehien gustatu zitzaidana amaren janaria izan zen eta familiakoekin izan nuen adiskidetasuna. Nire etxekoek Kroaziar atzerritarrak ziren eta bi kultura ezagutu nituen, alemaniarra eta kroatarra. Itxaso Amunategi

207


Umberto Boccioni: “Espazioaren jarraipenean forma bakarrak”

208


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.