Ekoliderrak 2011

Page 43

Komunikazioa eta lidergoa

«Presidentea, ohi bezala, entzuleak hunkitu nahian ari zen; baina, zirudienez, hunkitu baino gehiago, entzuleei barre eginarazten ari zen, batez ere. Zer ariko ziren pentsatzen? Ez zioten ulertzen, agian? Edo, beharbada, ondoegi ulertzen zioten?» Historian zehar lidergoa eta komunikaziorako trebetasuna eskutik etorri dira, agian txanpon berdinaren bi aldeak direlako. Hortxe ditugu, adibidez, Zizeron, Churchill, Martin Luther King edota Hitler, denak masa-lider izugarriak, ematen zituzten diskurtsoak guztiz eraginkorrak baitziren euren komunikazio-gaitasunei esker. Erlazio hau oso argi azaldu zuen Makiavelok bere “Printzeari” eskaini zizkion aholkuetan. Idazlearen ustez, agintari batentzat ez zen hain inportantea nolakotasunak izatea, baizik eta hauek izatearen itxura egitea, betiere herriaren aurrean. Horrela, komunikazio politikoaren irizpideak ezarri zituen, irudiaren garrantzia azpimarratuz. Politikaren munduan hainbat urteetan ibilitako gizona, kultur klasikoaren maitale, Makiavelok ondo zekien zertaz idazten zuen. Antzinako grekoen erretorika eskoletan bezala, jakin bazekien zein inportantea zen limurtzeko abilezia lantzea gobernura iristeko. Horren guztiaren ondorioz, etika politikatik bereizi zuen eta behin betiko geratu ziren balio moralak egokitasun sozialaren menpe. Mendez mende hamaika era ezberdinetan izan da mezu hau egokitua, eta badirudi ez duela indarrik galdu, kontuan izanik gaur egungo agintariak disimuluaren errege bilakatu direla, komunikabideen hedapen zorabiagarria dela medio. Ondoegi barneratu dutenez iritzi publikoarentzat “dena” baino gehiago “uste dena” dela funtsezkoena,

errealitatearen eta itxuraren artean mugitzen ikasi dute, euren benetako intentzioak ezkutatuz, estrategiazko joko batean ariko balira bezala. Baina sarritan gertatzen da etxean ezaguna egiten den erretorika, gaizki aditzen dela atzerriko belarrietan. Are gehiago, arazoak agertu daitezke lidergoa soilik komunikazio-ahalmen zein teknikenetan oinarrituta dagoenean (eta ez eraginkorragoak —benetakoak— diren akzio edota politiketan). Hauxe bera irudikatzen du Oliver Sacks-ek bere «Emakumea kapelarekin nahasi zuen gizona» liburuan, honako kasuan: Ospitale batean presidentearen hitzaldia telebistan. Gaixoen artean ohizkoa ez den publikoa adi-adi: afasikoak. Hauek garuneko desoreka batengatik ezin dituzte hitzak ulertu eta hizkuntza ez-berbalean oinarritzen dira besteek diotena ulertzeko. Presidentearen keinuak, bere hitz jarioa ez bezala, kontrolaezinak (pentsaezinak) direnez, afasikoek gezurtzat hartzen dituzte, hauen algara eta txantxak eraginez. Beste guztiek ordea, liluratuak dirudite; buruarekin baieztatzen, ezpainekin irribarre egiten presidentearen irudi pixelatuari. Garunean desorekarik ez badute, eta bai hitzak bai keinuak ezagutzeko eta ulertzeko gai badira, orduan hausnartzekoa da zergatik dauden hain gustura hitzaldiaren efektuaren menpe. Ez ote dira azken hauek benetako gaixoak?

Ilia Zamarreño

Los pacientes de un hospital están viendo en la televisión el discurso de su presidente. Entre el público se encuentran personas afásicas, que debido a su trastorno no son capaces de entender las palabras y deben reparar en el lenguaje no verbal para entender el mensaje. Los gestos del presidente, a diferencia de sus palabras —aprendidas de antemano, estudiadas minuciosamente—, son espontáneos, imposibles de controlar del todo. Por eso, mientras la mayoría de enfermos parecen fascinados con las palabras del presidente y asienten con sus cabezas, sonrientes, los afásicos estallan a carcajadas ante las mentiras del mismo. Oliver Sacks en su libro «El hombre que confundió a su mujer con un sombrero».


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.