Gure_ipuinak_5

Page 1


Bazen behin zaldi batek janari asko jaten zuela baina egun batean zaldiari sartu zitzaion tripako mina eta ziztu bizian abiatu zen bere lagunarengana tripako mina zeukala esatera. -Tripako mina daukat! lagundu! lagundu! lagunak! lagunak! Tripako mina haundia daukat! Eta bere lagunak eta zaldia joan ziren medikurarengana eta medikuak galdetu zion zaldiari. -Zaldia tripako mina haundia daukazu? eta zaldiak esan zion medikuari -bai, bai tripako mina haundia daukat eta ziztu bizian joan zen komunera eta hain mina haundia zuen non ia ia kaka egin zuen lurrean. Zaldia berriro itzuli zen medikuarengana eta han aspirina batzuk eman zizkioten. Azkenik zaldiak aspirina hartu zuen eta oso ondo jarri zen. Eta ala bazan ez bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Beraungo plazan. Dani.


-

Bazen behin, Zumaian bi sorgin itsusi eta gaiztoak bizi zirenak, bata Ipina deitzen zen eta bestea Rapina. Zuhaitz baten puntan bizi ziren. Gehien gustoko zituzten gauzak tartak ziren. Jendeak ez ikusteko, bakarrik gauetan ateratzen ziren zeren eta argia ikustean igel bihurtzen baitziren. Egunero egunero, beren bola magikoan zeintzu haurrek betetzen zituzten urteak begiratzen zuten eta txanda tokatzen zaienei haien etxetara sartzen ziren eta hozkailutik tarta lapurtzen zuten. Gau batean, Lilo izeneko neskatxo baten txanda izan zen baina neska oso azkarra zenez eta zerbait txarra sorginen aldetik espero zuenez, ohera joan baino lehenago, hozkailutik tarta atera eta bere ordez plastikozko pusketak txiki-txikiak jarri zituen. Sorginak bere etxera iristean hozkailua ireki eta tarta zati hain txikia eginda ikusi zutenez pentsatu zuten ezin zutela haien artean banatu.

Ipina eta Rapina borrokatzen hasi ziren, gau osoa eman zuten borrokan eta eguzkia atera zenean igel bihurtu ziren . Lilok, esnatzean, bi igelak hartu eta maskotatzat hartu zituen. Eta ala bazan edo ez bazan zar dadila kalabazan eta atera dadila Beraungo plazan.

Estrela Cano


Aita eta Ander gaur goizean joango dira igerilekura eta gero aitak esan zuen: - goazen eta semeak erantzun zion -bai eta gero joango gara etxera -bai! Joan ziren etxera eta Anderrek etxeko lanak egin zituen. ondoren joan zen jolastera gero ipuin bat entzuten lo egin zuen. Den-denak zoriontsu izan ziren zu izan ezik, eta ipuin hau bukatu dut nik.

Frania


Bazen behin mutil bat oso jakintsua zela, ilea berdea eta begiak urdinak zituen eta oso mutil polita zen. Gau batean etxerako bidean bahitu egin zuten. Hurrengo goiz batean esnatu zen eta bere ondoan beste mutil bat zegoen eta esan zuen mutilak - Kaixoยก Mutil jakintsua beldurtu zen. Orduan mutilak esan zuen - ez da ezer gertatzen.

Hortik aurrera mutil jakintsua bere laguna egin zen. Egun batzuk igaro ondoren, lagun minak egin ziren baina egun batean bahitzailea etorri zen eta biak batera garaitu zuten. Eta hau horrela ez bazan sar dadila kalabazan . Jonathan


Bazen behin mutil bat Jokin izenekoa, bera oso jatorra zen. Gau batean Jokin lo egitera joan zen, eta minutu batzuk beranduago bere ohea bakar bakarrik mugitu zen. Jokin altxatu zen eta ohe azpian begiratu zuen baina ez zegoen ezer, berriro oheratu zen eta berriz ohea mugitu zen, bat batean oheak Jokin zerura eraman zuen, zeruan planeta guztiak erakutsi zizkion: Merkurio, Artizarra, Marte, Jupiter...Ortzian denbora luze gelditu ziren eta ondoren etxera bueltatu ziren. Hurrengo egunean Jokinek bere amari gertatutakoa kontatu zion baina bere amak ez zuen sinetsi eta Jokin ohera joan zen haserre-haserre. Esnatu zenean, hurrengo egunean, bere amak musu bat eman zion eta Jokinek barkatu zion gertatutakoa. Eta hori hala bazan sar dadila kalabazan eta atera dadila Beraungo plazan. Christian


Aspaldi, herri txiki eta pobre batean mutiko oso jatorra, bere ama gaixoarekin eta aita maltzurrarekin etxetxo txiki batean bizi zen . Mutikoa Jon deitzen zen eta bederatzi urte zituen . Jon altu samarra zen, ilea horia eta begi urdinak zituen . Egun batean Jonek perretxikotara joan zen eta etxera itzultzean ez zegoen inor, kezkatua zegoen eta orduan lagun bat etorri zen ziztu bizian eta esan zion bere ama ospitalean hilzorian zegoela. Jon, goibel korrika abiatu zen ospitalera bere ama ikustera. Ama ikustean oso triste jarri zen eta negarrez hasi zen. Mutiko gizajoa etxera joan zen oso triste. Bere aita maltzurra aprobetxatu zen mutikoaz, etxeko lan guztiak mutikoak egin behar baitzituen. Denbora pasa zen eta Jon nazkatua zegoen bere aita maltzurrak beraz aprobetxatzeaz. Poliziari deitu zion eta bere aita maltzurra gartzelara eraman zuten. Jonen ama ondo jarri zen, eta biok lasai betirako bizi ziren eta ipuin hau bukatu dut nik.

Bryan


Neska bat, Edurne izenekoa, astelehenero eta ostegunero, liburutegira joaten zen. Neska altua zen eta ile luzea eta kizkurra zuen. Oso neska xumea zen. Liburu bat irakurtzera joan zen Baina, gauza bat nabaritu zuen. INTERESGARRIA ZEN ยก berarentzako eta denontzako.

Edurneri asko gustatu zitzaion. Gero, liburutegiko arduradunari,galdetu zion: -Ibai, mesedez, eraman dezaket etxera liburu interesgarri hau? -ez hobeto oparituko dizut -eskerrik asko. Agur! Beranduago, Edurne etxera itzuli zen bere amak merienda prestatu zuen eta Edurnek merienda jan zuen. Gero Edurne bere amari liburu interesgarria erakutsi zion eta bere amak pegatinak oparitu zizkion. Edunernek liburuan pegatinak itsatsi zituen.

YARA


Etxalde batean, duela denbora asko jenio txarragoa Pigi txerria eta bere laguna buru argi Leo igela bizi ziren. Egun batean oso harrituta geratu ziren otso batek jan nahi zituelako. Biak korrika hasi ziren baina Pigi eta Leo harrapatuta geratu ziren. Etxe zahar batean Leo saltoka lehiotik joan zen eta ideia bat bururatu zitzaion. Hau izan zen herriko gustiei deizea eta horrela herrikoek Pigiri salbatu zioten . Herrixkakoek pozik festa bat antolatu zuten, gertatutakoari buruzko gaiarekin, otsoari kolpeak ematea ...eta denak panpin berberari kolpeka ari ziren . Oso ongi pasa zuten Izan zenik ez da sinetsi behar , izan ez zenik ez da esan behar . Moncho


Bazen behin herritxo txikitxo batean zegoen katutxo bat eta bere jabea oso gaiztoa zen eta ez zion janaria ematen. Egun batean katua joan zen etxetik eta txakur batzuk aurkitu zituen,txakurrek katuari mina egin zioten eta katua korrika hasi zen. Gero katua txakurtegi batera eraman zuten eta han oso gaizki pasa zuen, txakurrek mina egiten baitzioten eta katuek ere bai. Azkenik txakurtegira mutil bat joan zen eta katua hartu eta eraman zuen bere etxera eta han katua lo egin zuen eta berarekin batera bizitzen geratu zen. Hori ala ez bazan,sartu dadila kalabazan.

Ibai


Bazen behin Jorge izeneko mutiko bat bere ama, aita, amona eta bere arreba zaharrarekin bizi zena. Egun batean,mutila eta bere arreba baso batera joan ziren eta kutxa bat diruz beteta aurkitu zuten . Jorge eta bere arreba lasterkaz itzuli ziren etxera , hor bere amari,aitari eta amonari kutxaren berri eman zieten . Mutilak urtarrilaren 8ean 10 urte betetzen zituen , bere aita, ama, arreba eta amonak jertse bat eta kontsola bat oparitu zizkioten . Jorge basora itzuli zen eta han aurkitutako kutxa berreskuratu zuen eta han ikusi zuen harri arraro bat eta bere aitari eman zion. Harria oso magikoa zen eta diru asko atera zuen. Bere aita, ama, amona eta bere arreba harrituta geratu ziren eta Jorge eskolara joan zen oso pozik, eta bere lagunek galdetu zioten _zergatik , etorri zara hain pozik eskolara? Eta haurrak erantzun zien _Oso aberatsa naizelako Eskolatik bueltatzean bere ama eta bere aitak , txakur txiki bat erosi zioten eta mutilak esan zien eskerrik asko Azkenik ondo bizi ziren eta etxaleku bat erosi zuten . Eta sar dadila kalabaza . . Joana


Bazen behin, herrialde txiki batean txori bat bizi zena. Bere izena Marko zen. Marko beti burukominarekin zegoen: jolastean baskaltzean, lo egitean, beti negarrez zihoan! Oso azkarra zen, borobila eta gauza asko kontatzen zuen. Baina gau batean ehiztari bat etorri zen Marko harrapatzera. -non zaude txori ona ? Etorri zure lagunekin jolastera mesedez- Esan zuen ehiztariaMarko harrapatu nahian. Marko txori azkarra zen eta esan zion: -utzi tontakerietan eta lagunak izango gara. -Beno bale zizpoleta utziko dut eta lagunak izango garaยก Goazen bazkaltzera ยก Horrela Markori desagertu zitzaion buruko mina, bere lagunekin zegoelako.

HORIEK ONDO BIZI BAIZIREN GU HOBETO BIZI GAITEZEN! Miguel


Bazen behin herri txiki batean, hiru kale besterik ez baitzuen, gizon bat bizi zena . Gizona potoloa eta zaharra zen , baina oso jakintsua eta dibertigarria zen haurrekin ,ia 98 urte zituen eta jadanik ez zuen lehen bezala haurrekin jolastu nahi . Egun batean Ohetik altxatu zen , eta komunera joan zen , gero erosketara joan zen . Bueltatu zenean etxera, aurkitu zuen komuna urez beteta eta dena garbitu zuen . Hurrengo egunean aurkitu zuen komuna urez beteta erebai . Garbitu zuenean joan zen beste komuna bat erostera . Jarri zuen komuna eta hurrengo egunean aurkitu zuen komuna urez beteta erebai . Orduan Ideia bat bururatu zitzaion

-Etxe berri bat erosiko lukeela . Etxez aldatu zen . Hurrengo egunean komunera joan zen eta ez zuen aurkitu komuna urez beteta , eta oso pozik jarri zen . Eta orain jadanik ez du arazorik komunarekin. Hori ala bazan sar dadila kalabazan eta irten dadila Bitorioko plazan .

Maria Menda単a


Egun batean Mikelek katu bat aurkitu zuen eta eraman zuen bere etxera eta Mikelek jateko eman dio katuari eta ez zen konturatu katuak hanka bat puskatuta zeukala eta albaiteroarengana eraman behar zuela. Honek esan zuen igeltsu jarriko ziola eta bueltatu beharko zuela katuarekin eta igeltsua kenduko ziola. Hilabete batzuk pasa ziren eta pertsona bat joan zen Mikelen etxera, txirrina sakatu zuen eta Mikel atera zen eta ea ikusi bazuen katuren bat galdetu zion Mikelek, ezetz erantzun zion eta pertsona hori joan zen bere etxera eta Mikelek geratu zuen katua. Den-denak zoriontsu izan ziren katua galdu zuena izan ezik eta ipuin hau bukatu dut nik. Hamza


Bazen behin, herri txiki batean,bi ahizpak Estrela eta Katherin izenekoak bizi zirenak .Egun batean, basora joan ziren tximeletak hartzera. Basoan ,errekaren ondoan, etxe zahar bat aurkitu zuten, harantz abiatu ziren,sartu ziren eta saguzarra ugari ikusi zuten. Hor mamu zahar bat bizi zen eta katherinen oihuekin esnatu zen.Mamua ikustean Katherin eta Estrela korrika hasi ziren baina ikusi zuten mamua beraien atzean ez zen joaten.Eta EstrelaK ezan zuen. -zergatik ez zara gure atzean etortzen? -ba ni ona naizelako eta ez dudalako jendea izutu nahi. Nik lagunak izatea nahi ditut eta jendeak pentsatzen du gaiztoa naizela. -Nahi duzu gure laguna izatea?- esan zuen katherinek. -bai-esan zuen mamuak oso pozik. -Nahi duzue zure etxea konpontzea ? -bale dibertigarria izango da -esan zuen mamuak. Estrela eta katerin joan ziren basora egurra ekartzera mamuaren etxea egiteko. Katherin, Estrela eta mamua hasi ziren mamuaren etxea egiten. Egiten ari zirenean haize gogorrak jo zuen eta etxea apurtu zen, mamu oso triste basora korrika sartu zen. Gero katherin eta Estrela joan ziren mamuaren bila baina basoa oso handia zenez galdu ziren. Mamua bueltatu zenean ikusi zuen katherin eta Estrela ez zeudela eta haien zain egon zen etxearen ondoan baina ez ziren agertzen , eta mamua gau osoa egon zen itxoiten . Hurrengo egunean , Katherin eta Estrela bueltatu ziren eta mamuarengana hurbildu ziren. Katherinek esan zuen . -nahi al duzu gurekin bizi? -bai esan zuen mamuak. -gure amari ez zaio inporta gurekin bizitzea. Estrela, katherin eta mamua joan ziren ospatzera eta mamuari arropa jarri zioten eta ileorde batekin jantzi zuten mamua. Eta hori hala bazan zar dadila kalabazan eta irten dadila Gasteizeko plazan. Katherin


Duela denbora asko tximu bat bidali zuten espaziora, baina galdu egin zen. Pasa ziren egunak eta egunak eta janari guztia bukatu zen., Egun batean ikusi zuen planeta bat Marte deitzen zela eta hor abiatu zen. Ez zegoen ezer, ez janaririk, ez jenderik baina gauza arraro bat zegoen, satelite bat alegia Satelite hori Lurratik etortzen zen eta Lurrakoek nabaritu zuten espazioan norbait edo zerbait zegoela . Mutil bat joan zen tximua bilatzera , Neil Amstron izenekoa, aurkitu zuen eta eskatu zion berarekin Lurrara etortzea eta tximuak esan zion baietz eta biak itzuli ziren . Haiek ondo bizi baziren gu hobeto bizi gaitezen !! Hodei


Bazen behin herritxo txikitxo batean, txakur axolagabe bat zegoena. Bankuetan lo egiten zuen eta gauean zakarrontzietan janaria bilatzen zuen. Egun batean gizon batek aurkitu zuen bakarrik eta etxera eraman zuen . TxakurraK dutxa bat hartu eta bazkaldu zuen. Azkenik gizonak, Potxolo izena jarri zion eta biok poz pozik bizi ziren eta hau horrela bazan ez bazan sar dadila kalabazan.

Unai


Egun batean Amaia joan zen bere amarekin basora tximeletak harrapatzera. Amaia hile horixka eta luzea zuen bi txirikordekin. Begi urdinak , betile luzeak eta behar zuenez, betaurreko arrosak eramaten zituen. Amaiak perretxiko bat ikusi zuen , eta hartzerakoan nogmo bat hantzeman zuen. Nogmo hori hasi zen garrasika eta neskatxoa izututa korrika joan zen bere amarengana . -ama! non zaude? Neskatxoa galdu zen. Amaia, hasi zen negarrez eta orduan nogmoa agertu zen bere atzean eta esan zion: - kaixoยก zer moduz ? - Gaizki, -erantzun zuen- nire ama ez dudalako aurkitzen . orduan nogmoak esan zion : - nik aurkitzen lagunduko dizut baina baldintza batekin , zuk nire jabea izatea . -baina zure familiakoak kezkatuko dira.-Ez, nik ez dut familiarik . -bale orduan bai , GOAZEN!!!!!! Hiru egun basoan galduta egon ondoren Amaiak aurkitu zuen bere ama . Nogmoa ,ama eta Amaia joan ziren etxera. Eta hor bizi ziren urte luzeak. HORI ALABAZAN ZAR DADILA KALABAZAN !!!!! LYDIA


Behin batean txori bat oso pobre zena bere familiarekin kalean bizi zen.Bere familiak ez zuen txoria maitatu.Txoria oso triste jarri zen eta alde egin zuen kalera bizitzera. Kalean txoriak ez zuen lagunik. Gero joan zen beste familia baten bila. Azkenean txoriak beste familia bat aurkitu zuen Txoriaren izena Lola zen. Gero Lola joan zen baso batera.Eta gero txori ehiztari batek harrrapatu zuen eta ondoren saldu zuen animalia-denda batean. Azkenik neska batek erosi zuen eta txoriak oso pozik bizi zen . MANU


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.