Revista Galde 05 completa

Page 61

Ez dago garantiarik Searching For Sugar Man

Sei aldiz ekin nion euskaraz leku eta erakunde ezberdinetan, sei aldiz arrapostu zidan espainolez solaskideak. Milioi bat hiztun dituen hizkuntzan, jostorratz sentitu nintzen gure hizkuntza deserriratuaren lasto artean»). Emaitza: izorratuta nago. Eta, ondorioz, izorratuta gaude. Egia da, nire aurreko artikuluan azpimarratu nuen bezala, orain arte ezagutu dugun profesionalizazio eredua kolokan dagoela, arrazoi askorengatik. Aldaketa garaian gaude, ez bakarrik literatur munduan, baizik eta kulturaren alorrean, oro har, eta aldaketa hori ez da soilik gurea, globala baizik. Baina horrek ez du esan nahi datorrena okerragoa izango denik derrigorrez (hobea izango dela aurreratzeko motiborik ez dagoen bezala): artearen merkatu burgesak (orain arteko profesionalizazio eredua bermatuduena, hain zuzen) antzinako mezenasgo feudala ordezkatu zuenean egoera «traumatikoak» gertatu ziren, orobat. Eta egia da, modu berean, gure abiapuntua, kultur eskaerari dagokionean, defizitarioa dela halabeharrez, eta, ziurrenik, hala izaten jarraituko duela. Txikiak gara, eta txikitasun hori da gure ezinbesteko aurrebaldintza: ezin haltzara fruitu bila joan. Harritzen nauena, ordea, da nola onartzen duen Aristik, nahiko modu akritikoan, sistema ekonomikoak alor horretan ezartzen dituen kondizioak («euskara kapitalista bat nahi nuke»). Horretan ematen du idazle urrestildarrak bat egingo lukeela Su Ta Gar taldeko Aitor Gorosabelekin, zeinak, elkarrizketa batean, antzeko ildo batetik jo baitzuen: «Zergatik eskatzen zaio doan lan egitea musika talde bati eta iturgin bati ez? Doan lan egiteko prest dagoen iturgin bakar bat ez dagoelako, baina doan jotzeko prest dauden

Galde 05 - negua/ 2014

taldeak ehunka» (Argia, 2014-II-9). Agian zalantzan jarri beharko litzatekeena zera denean, zergatik erabaki behar duen merkatuaren «esku ikusezinak» iturginaren lanaren ordaina (eta irakaslearena, eta bankariarena, eta garbitzailearena...); ez ote dagoen beste biderik langile ororen sarrerak zeintzuk izango diren esleitzeko… Baina, bego, onar ditzagun sistemaren funtzionamenduaren oinarriak. Hala eginda ere, labaingarrialirudike artista jakin baten zirkunstantziak (kasu honetan txarrak) herrialde bateko arteen egoera orokorrarekin lotzeak, besterik gabe. Sistemaren izaeran bertan baitago arrakasta eta, beraz, profesionalizazioosoaren aukerak ez egotea bide horretan saiatzen diren guztien eskura. Arrakasta lortzea (ala ez) faktore askoren mende egon baita betidanik: ahaleginarenean, talentuarenean, testuinguru sozial eta politikoarenean, etazoriarenean, besteak beste. Eta batzuetan horietako bat nahikoa da (zoria, adibidez) artistaren patua ebazteko. Searching For Sugar Man dokumentalean (M. Bendjelloul, 2012) Sixto Rodriguez 1960ko hamarraldi amaierako folk-pop kantari estatubatuarraren istorio bitxia kontatzen da: guztizoharkabean pasatu zen Estatu Batuetan, nahiz eta bere diskoak kalitate handikoak izan (eta arrakasta itzelekoak Hego Afrikan, kantariahorren jakitun izan gabe: igeltsero lanetan aritu zen urteetan Detroiten, beste hemisferio batean izar statusa zuela ohartu gabe). Halako batean, elkarrizketatzaileak galdetzen dio Rodriguezi ea arrakasta faltak harritu egin ote zuen. Eta kantariak arrapostu: «Harritu al ninduen? Musikaren negozioa da, beraz ez dago garantiarik, ezta?».

61


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.