"Fracking, Apustu arriskutsua" Monografikoa

Page 116

jartzen bagara, “aurretiazko txostenak” idazten eta Ministeriora eramaten bukatuko dugu. Erregimen zaharrean, “ordezko proposamenei” kexen koadernoak esaten zitzaien… Denbora batez funtzionatu zuen… Mundu guztia ez da ados egongo jarrera hauekin. Askok “hiritar” bidean jarraituko dute, legeari dioten errespetuagatik, Jose Bové-rekiko begikotasunagatik, politikan edo demokrazian duten sinesmenagatik, errespetagarritasunagatik duten kezkagatik, ohitura “militanteengatik”, abenturazaletasunari beldurra edo beste edozein arrazoirengatik. Eskistoen gasen ustiaketaren kontrako erantzun antolatutik sei hilabete pasa direnean, badirudi jada oposizio “ofiziala” badagoela. Hasieran Estatuari kezka sortarazi ziona, bere izaera herrikoia eta, horregatik, aurreikusezina, indarra galtzen ari da. Burokratizatzen ari da. Badira galtzen diren amorruak. Larzak7 berri batez hitz egiten da, eta berriro Europako Parlamentura bueltatzen gara. Modu nagian egiten dira informazio bilerak eta bertan gehiegi esatera ez gara ausartzen, lerroarekin bat ez etortzearen beldur garelako… Eta, dena den, horrela konpontzerik egongo balitz, zergatik ez? Ahal den bitartean… Baina arazoa ez da ezinezkoa dela bakarrik, Estatuak aurkako ekintzaileen kontrako bere armei buelta ematen ari diela baizik. Berriro, eskistoetako gasen kontrako legera joko dute eskistoko gasak legalizatzeko. Arautzen duten hori onartzera behartzen duten araudiak sortuko dituzte, nahi ez genuen zerbait bada ere. Eta abar: abestiaren doinua ezagutzen dugu. Grenellekoa da, garapen jasangarriarena, kooperazio eta kogestioarena bere izaera guztietan… Eta bitartean, hasieran haserre zeudenak jada ez dute ezer ulertzen, eta galdetzen dute: Aizu, irabazi dugula esaten digute, eta gero kontrakoa, haserretu behar gara, edo ez?, zaila da, nork dauka arrazoia? Nor dago oker? Eta abar luze bat. Eta bozkatzera joango gara berriro, helegiteak jartzera, Europa mailan errekurtsoak bilatu, agian Konstituzio Gortea, zergatik ez? Aita Santua azkenean, zeruko santuak. Eta 2012ko zerumugan… dena konplikatzen dugu. Mundu guztia nekatzen dugu. Istiluen kontrako pelotoi batek baino gehiago desmobilizatzen dugu. Baina guri araudiak, meatze kodea, arau baten paragrafo baten artikulu zehatzak, berdin digute. Guk gure ibaiak mantendu nahi ditugu, edo gaur egun gelditzen dena. Intsektuak eta animaliak nahi ditugu, hori dena desagertzen bada, haiekin desagertuko garelako gu ere. Bizi nahi dugu momentu oro bizitza gero eta zailago dela esan gabe. Eta ez da bakarrik eskistoen gasen kontua. Guk badakigu haiei, Estauari eta Kapitalari, horrek guztiak berdin diela. Euren postuak, euren akzioak eta hazkunde aurreikuspenak dira kezkatzen dituztenak. Euren hazkundeak hondatzen gaitu. Nerbioak eta ura eta bizitzeke gelditzen zaigun denbora agortzen digute. Nahi duten guztia dena etengabe berdin mantentzea da. Garapena, jasangarria. Nahiago genuke, horrela denbora luzez jarraitu dezan.

116

Azken batean, hauxe da galdera: “hiritar” jarrerak, legearen mugak hainbeste zehazten ez dituzten beste batzuekin, tokian toki eta hainbat momentutan behintzat, bateragarriak dira? Hiritar taldeak oposizioaren ahultzearekin konformatuko dira, azkeneko gaseztatzea arte, edo komunean jarriko ditugu beste ekintza modu ezberdinen kontua? Gutako bakoitzak gure posizio politikoan, gure kaperan, geldituko gara, alde bateko “anarkistak” eta besteko “hiritarrak”, gauzak modu praktiko batean inoiz planteatu gabe? Elkartze puntuak aurki ditzakegu? Non? Noiz? Nola? Faltan duguna ezetzaren fronte bat da. Esan badaiteke, fronte baxua: zezenaren ezetza, ergela eta egoskorra, eztabaidatzera inondik inora prest egongo ez dena. Estrategia eta zuhurtasuna ez ditu baztertzen. Baina ezetza da garrantzitsuena. ezetza sortzean, mantentzean eta zabaltzean elkarrekin lan egin behar dugu. Bestela, beste porrot bat izango da. Les Cévennesen, 2011ko apirilaren 24ean Kontaktua: gasbull@voila.fr

1 Eta horrela izan da haustura hidraulikoa debekatzen duen 2011ko ekainaren legearen onarpenarekin. (IO, Itzultzailearen Oharra) 2 Bide legal eta instituzionaletan oinarritutako oposizio mota bati buruz ari da (IO) 3 Manifestazioak eskistoetako gasen ustiaketaren debekua bilatzen zuen, izan ere, aztertu behar zuten testua, gasa ateratzeko erabili beharreko teknika baino ez zuen aztertzen (IO) 4 UMP-ko Diputatua, Sarkozyren alderdikoa (IO) 5 Frantziako ekonomia egunkaria (IO) 6 Europe Écologie, alderdi ekologistako Diputatua (IO) 7 1973an lurraren, edo lurraldearen, borrokaren aldeko lehendabiziko topaketa gogoratzeko, abuztuan 30. Urteurrenaren manifestazioa egon zen Frantziako eskualde honetan. Borroka hau azaltzen duen pelikula bat dago: “Tous au Larzac”.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.