Literatur sormena 2012

Page 16

izan balu bezala. Nik karroa zeraman zaldiari begiratu nion; hantxe zegoen, geldi-geldi, iturriaren hertzeko belar gizen batzuk jaten. Martin, esan nion nire buruari, memento honetan dagoen bururik hoberena zaldi horrena duk. Hik segi egiok bere exenpluari! Eta esan bezala bere exenplua jarraitu nuen, apostura lasai-lasai iritsiz. Tabernariak bioi begiak estali zizkigun eta jarraian, bere lankidearen laguntzaz, buelta pare bat eman zigun. Nahiko zorabiatuta nengoen baina hala ere, zutik eta guztiz kontzentratuta jarraitzen nuen. Tabernariak “aurrera!â€? esan eta segituan entzun nituen Beltzaren harrien hotsak edonon kolpeka; baina nik nahiago izan nuen harriaren norabidea ondo kalkulatu eta jaurti arte pixka bat gehiago itxarotea. Eta itxarote horrek bere fruituak eman zituen, lehenengo jaurtiketan bete-betean asmatu bainuen. Ni hasieran ez nintzen gertatutakoaz ohartu baina jandea ohiuka entzutean berehala suposatu nuen. Desafioa irabazi nuen!! eta gainera ez nion edozeini irabazi, Beltza harroputzari baizik! Gertatutakoaz ohartu zenean, begietatik zapia kendu eta lurrera bota zuen amorru bizian. Gertatutakoaren ondoren, ni zaldi zaharrarekin gelditu nintzen eta Beltza berriz‌herritik alde egin eta ez zen inoiz gehiago itzuli. Eta dena txuleta bakar batengatik izan zela pentsatzea ere‌

16


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.