Bert solaria, fabrikako langilea, emakumea. Joxepa Antoni Aranberri Petriarena, Xenpelar. XIX-XX. mendeetako errenteriar emakume baten ahot sa XXI. mendeko plazan
Jaunart zea egin duen Enrike Elizet xearen seme Juan Mariri, “Enhorabuena”. 1/ Suponitzen det pozez beterik danok zeratela ari, zuen biotzen naitasun danak azalduaz semiari; lendabiziko enhorabuena aitari eta amari, baita zuri’re, goguan izan gaurko eguna, Juan Mari.
2/ Oso ederki azaldu zera, zaude txit gora jasua, etzegoen gaur zuri begira zure amona gaxua; zurekin beti izan dedilla Trinidadeko usua, eta izan zaitez esan dituzun biziyo danen mazua.
Hau ere helburu berekoa da: Adiskide bat zuen alabat xoak lehen jaunart zea egin du. Geroxeago berriz ere aipatuko dugu: Adiskide on, biyotz leiala beti dirazu agertu, zure pozkida gozatsuetan nitaz zerade oroitu. Zure alaba biyotzekua zaizunian komulgatu, afari eder, postre goxua dirazu erregalatu.
Jakob bat iya egin zerade, ume-talde ugariya, nere gogoko senar-emazte, famili maitagarriya. Ez dakit nola eskerrak eman ni izanik ain urriya, Jaun Zerukuak emango dizu karidadien sariya.
Jose Goñi zenak gogoan jaso eta Zavalari kantatutako batean ere, ez dakigu nori egin zizkion, baina badirudi neska jaioberriaren familia zoriondu eta umet xoari desio onak bidalt zeko egina dela: Oraiñ eman dirate notizi berria, añaditu zaiela beon familia; errezatu dizkiyot sei Abe Maria, nexka izan deiela umil ta garbia.
Lehen ere aipatu dugu bert so hau. Hil den Don Jose apaiza agurt zeko. “Don Joseri”: 1/ Pena aundi bat ezin kendu det gau eta egun burutik, badaki nola faltatu zaigun sazerdote bat mundutik; negar gogotik egiñak gera difuntuaren atzetik, obretan ala ekusi degu, pena degu biotzetik.
2/ Dudarik gabe berak zerutik eman ziyen baloria negarrikanen etzuten egin bañan aien doloria! Kuadro triste au ekusi eta negarrez zeguen jendia, esaten zuten: “Ai, gure apaiz puntuala ta noblia!” 241