Kriseilu 03

Page 16

zer esan >>>>

iñaKi olano KaZetaria

urtarrilak 8... zer zegoen ba bilbon? urtarrilak 8, larunbata baina ez edozein larunbat. “Zer dago ba gaur bilbon?” galdetzen zuen harriduraz gasteizko bus geltokian tiketak saltzen ziharduen emakume gazteak. lehenengo busa beteta, bigarrena mobilizatu behar... emakume karibearra haurra karritoan daramala, jakinminez hasi da autonomiako zebrabidea pasatzen; jendetza ailegatzeko dago oraindik. - Zer dago ba gaur Bilbon? Ikaragarrizko autobus ilara dago, gelditu gabe datoz. - Egundoko manifestazioa izango da, Euskal Presoak Euskal Herrira ekartzeko. - Ah, beno... horrek ez dauka nirekin zerikusi handirik. Istilurik izango al da? arrastorik, axola handirik ez, baina izan zuten aldarrikapenaren berri. “beste mundu batean” bizi direla pentsatzea erraza da manifaren beroan baina makinatxo bat halako. manifestazioak agente politiko eta sozial ugariren atxikimendua segurtatua zuen eta horrek jendetza esan nahi du, baina agente

14

Kriseilu

denak espetxe politika ankerraren aurka biltzea ere urtetako lan gogorraren fruitua izan da. "ni joango naiz", “egin dezagun bidea”... irudiz, bideoz eta esloganez itxaropen kutsu jatorra izan du kanpainak... Kaleetan, hedabideetan, baina baita sarean ere, atejoka aritzeko tresna eraginkorra izan bait da. garai berriak datoz, autonomia kaleko elkartasun uholdeak hazi beste erremediorik ez du baina adimentsu, baliabide eta ahaleginetan fin, mezua hedatuz; ez da norabiderik gabeko olatua izango. “beste munduko”ek orain zipriztinak somatzen dituzte aurpegian... ez da hori olatuaren zaparradak egin dezakeen guztia. bilboko udaletxeko balkoitik urtez-urte esan izan den moduan: “egin beza norberak ahal duena” euskal Presoen senideak, bikotekide, lagunak... gorputz-arimaz ari dira eta. eta ekin ziegetako barroteei, bota arte. etxerat-eko kideok ondotxo dakizue: itxaropena ez da izango “penaz itxaroten” dutenena, etorkizuna lantzen dutenena baizik.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.