Ekaineko hilabetekaria

Page 1

ETXERAT ELKARTEAREN

HILABETEKARIA 2012ko EKAINA


Sarrera 634 presok osatzen dute egun Euskal Preso Politikoen Kolektiboa. 634 preso horiek 87 espetxetan sakabanatuta daude. Preso guzti hauetatik 8 soilik daude Euskal Herriko espetxetan, eta hauek ere 4 espetxetan sakabanatuta daude. Preso kopururik handiena Espainiako espetxeetan aurkitzen da, 466 preso politiko daude 47 espetxetan sakabanatuta. Frantziako espetxeetan 140 preso aurkitzen dira 32 espetxetan sakabanatuta. Preso bana daude Portugalen, Ipar Irlandan eta Mexikon, eta 3 Ingalaterran. Honez gain, 11 preso daude etxean eta preso bat Erroman dago etxean atxilotuta. Bi preso daude konfinatuak Franztian; bata Autunen dago eta bestea Brienne le Château herrian. Senide eta lagunok hilabete gogorra bizi dugu, gure senide eta lagunen egoera ez baita aldatu. Gertaera gehienak negatibotzat jo ditzakegu. Urte hasi denetik lehen hilabetea da preso kopuruak behera egin ez duena, izan ere, askatasunak egon diren arren, espetxeratzeak ere ugariak izan dira. Bereziki larria da Antton Troitiñoren kasua; 24 urte preso igaro ostean, 2011ko apirilean kalera irten zen, baina, ekainaren 29an berriro atxilotu zuten Iñaki Lerinekin batera Londresen. Antton Troitiñok zigorra beterik du, baina bizi osorako espetxe zigorra ahalbidetze duen 197/2006 doktrina aplikatu zioten zigorra luzatuz. Hau da, bizi osoa espetxean igaro beharko du. Honek bere senide eta lagunak ere bizi osorako zigorrera kondenatzen dituelarik, 24 urtetan bizi izan zituzten sakabanaketa eta errepresioa jasaten jarraitu beharko baitute. Horregatik, gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Troitiñoren senide eta lagunei; eta era berean, bere berehalako askatasuna eskatu nahi dugu. Aipatu bezala, gertaera nagusiak negatiboak izan diren arren, bada positibotzat jo genezakeen albiste bat: Espainiako Arartekoak gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten 14 presoen informazioa eskatu baitu. Positibotzat jotzen dugu, beti delako interesgarria informazioa eskatzea, baina, honekin batera Maria Luisa Cava Arartekoari arduraz jokatzeko eskatu nahi diogu, eta espero dugu bere eskumenetan dagoen guztia egitea gure senide eta lagunak etxera ekartzeko. Hala ere, Espainiako eta Frantziako gobernuek argi erakutsi dute immobilismoan oinarritutako jarrera bat dutela, eta gure senide eta lagunei salbuespeneko espetxe politika gogor eta anker bat aplikatzen jarraitzen dutela. Horren adierazle, aste betean gure senide eta lagunek jasan dituzten bi erasoak. Ruben Ribero, Julen Mujika eta Ibon Goieaskoetxean funtzionarioen jipoi bortitzak jasan zituzten, eta Aitor Liguerzanak preso sozial baten erasoa jasan behar izan zuen. Gertaera hauek argi eta garbi erakusten dute gure senideek zein egoera bizi behar izaten dituzten, eta senide eta lagunok jasan behar izaten dugun tentsioa eta kezka zenbatekoa den. Egunero gure senideak eta lagunak nola ote dauden galdetzen baitiogu geure buruari. Eskubideak, eskubide dira, eta beraz, errespetatuak izan behar dute. Eta hori da guk eskatzen duguna, gure eskubideak eta gure senide eta lagunenak errespetatuak izan daitezela.

ekaina_hilabetekaria

01


1. -E

ESPETXEA ETA OSASUNA

Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoak Espainiako Arartekoa den Maria Luisa Cava de Llano Etxerat Elkartearekin harremanetan jarri da gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau presoen inguruko dokumentu medikoak eskatzeko. Etxerat Elkartea EAEko Arartekoa den I単igo Lamarkarekin bildu zen martxoaren 27an, eta Nafarroako Arartekoa den Francisco Javier Enerizen ordezkari batekin bildu zen martxoaren 30ean. Bilkura hauen helburua gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau presoen inguruko egoeraren larritasunaren berri ematea zen. Bai EAEko Arartekoak eta baita Nafarroakoaren ordezkariak ere gai honen inguruko eskumenik ez zutela adierazi zien Etxerateko ordezkariei, baina Gorte Nagusietako Arartekoari Etxeratek emandako dokumentuak helaraziko zizkietela esan ziguten. EAEko Arartekoak Espainiako Espetxeetako Zuzendaritzari ere bidaliko zizkiola gaineratu zuen. Bilkura hauek burutu eta egun batzuetara Etxeratek Maria Luisa Cava de Llano Arartekoaren gutun bat jaso zuen. Bertan gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten presoen inguruan Etxeratek duen kezkaren berri izan zuela, eta beraiek gai honen inguruan arrazoi humanitarioengatik izan dezaketen esku-hartzea baloratzeko izaera medikua duten hamalau presoen dokumentuak eskatu zituen. Ekainaren 8an, Etxeratek beharrezkoak diren dokumentu guztiak bildu eta Nafarroako Arartekoaren bulegoaren eskuetan jarri zituen, honek Espainiako Arartekoari bidaltzeko. Etxerat Elkartetik positibotzat jotzen dugu Maria Luisa Cava Aratekoak gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten gure senide eta lagunen inguruko kezka azaltzea. Gu oso kezkatuta gaude gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten gure senideek espetxean bizi duten egoerarekin, eta era berean euren egoera aldatu eta etxeratu ahal izateko eman behar liratekeen pausuak ematea ezinbestekotzat jotzen ditugu. Espero dugu Cavak duen eskumenarekin berak duen ardurari egoki erantzutea eta egoera honetan esku-hartzea. Izan ere, gure senideek etxean egon behar dute berehala dagokien asistentzia mediku egokia jaso ahal izateko.

ekaina_hilabetekaria

02


Gaixotasun larri eta sendaezinak dituzten hamalau preso politikoak: Iñaki ERRO ZAZU (Iruñea) - ESPETXEA: Almeria. 1960an jaioa. 1987an atxilotua. Miokardioko Bihotzeko Akutua (kateterismoa: stent hodi batean), eskuineko aldakako protesia, belauneko artroskopia, Protusio diskala, Hiperkolesterolemia, Koxartrosia. JosetxoARIZKUREN RUIZ (Iruñea) - ESPETXEA: A Lama (A Coruña). 1958an jaioa. 1999an atxilotua. Kardiopatia iskemiko larria. Kateterismoa:Stent hodi batean. Isidro GARALDE BEDIALAUNETA (Ondarroa) - ESPETXEA: Puerto I (Cádiz). 1951ean jaioa. 1985ean atxilotua. Miokardioko Bihotzeko Akutua-Kardiopatia iskemikoa- (SCASEST erakoa) Prostatako hiperplasia benignoa, Kataratak. Jose Ramon LOPEZ DE ABETXUKO LIKINIANO (Gasteiz) - ESPETXEA: Villabona (Asturias). 1949an jaioa. 1989an atxilotua. Bradikardia sintomatikoa. Fibrilazio aurikularra, Prostatako adenoma. Josu URIBETXEBERRIA BOLINAGA (Arrasate) - ESPETXEA: Mansilla (León). 1955ean jaioa. 1997an atxilotua. Giltzurruneko minbizia. Gotzone LOPEZ DE LUZURIAGA FERNANDEZ (Agurain) - ESPETXEA: Martutene. 1959an jaioa. 1989an atxilotua. Bularreko minbizia. Jose Angel BIGURI CAMINO (Menagarai) - ESPETXEA: Martutene. 1955ean jaioa. 1989an atxilotua. Prostatako adenokartzinoma (minbizia). Inmaculada BERRIOZABAL BERNAS (Zegama/Elorrio) - ESPETXEA: A Lama (Pontevedra). 1951ean jaioa. 2009an atxilotua. Psoriasi artropatia, Diabetesa (DM-II), Diabetes oina, hipertentsioa, azkazaletako psoriasia, Asma bronkiala, belaunetako protesia. Gari ARRUARTE SANTA CRUZ (Hernani) - ESPETXEA: Almeria. 1980an jaioa. 2003an atxilotua. Espondilitis ankilosantea (Espondiloartropatia HLA-B27 +). Artralgiak beheko gorpuz adarretan. Errotula Kondropatia. Uveitis 2 episodio. Aldebiko sakroilitisa.) Iñaki ETXEBERRIA MARTIN (Iruñea) - ESPETXEA: Topas (Salamanca). 1964ean jaioa. 1996an atxilotua. Eboluzio luzeko Miopia Magnoa. Eskuineko begiko erretina hemorragia, Ikusmen zorroztasunaren galera, ezkerreko begiko afaquia. Jesus Mª MENDINUETA FLORES (Arbizu) - ESPETXEA: Zuera (Zaragoza). 1968an jaioa. 1991ean atxilotua. Gaixotasun erreumatikoa, afektazio sistemikoarekin (HLA-B27 +: Espondilitis ankilopoetikoa). Hori dela eta, aurrealdeko uveitisa . Bi disko-eten (lepoaldean eta gerrialdean, lepoko mina eta ziatikarekin) . Sinupatia aldi errepikariak. Aitzol GOGORZA OTAEGI (Orereta) - ESPETXEA: Basauri. 1975ean jaioa. 1999an atxilotua. Nahaste obsesibo konpultsiboa. Medikatua. Jose Miguel ETXEANDIA MEABE (Larrabetzu) - ESPETXEA: Topas (Salamanca). 1960an jaioa. 2003an atxilotua. Nahaste obsesibo konpultsiboa, Hepatitis C.

ekaina_hilabetekaria

03


2. -E

BIZI OSORAKO ESPETXE ZIGORRA

Euskal preso politikoei bizi osorako espetxe zigorra aplikatzen zaie. Frantzian bizi osorako espetxe zigorra legeztatua dago, eta Espainian euskal presoei bizi osorako espetxe zigorra aplikatzea ahalbidetzen duen 197/2006 doktrina aplikatzen zaie. Bizi osorako espetxe zigorra 20 urtetik gorako zigorrak izendatzeko ere erabiltzen da; egun 95 dira 20 urtetik gorako espetxealdiak beteak dituzten euskal presoak, eta 29 presok 25 urte baino gehiago daramatzate espetxean. Auzitegi Konstituzionalak euskal presoen helegiteak atzera bota zituenetik, hainbat presori aplikatu diete 197/2006 doktrina. Hori gertatu da German Rubenach iruindarraren kasuan ere. 1990. urtean espetxeratua izan zen Rubenach, eta irteera data finkatua izan aurretik 197/2006 doktrina ezarri diote. Orain ere ez diote irteera datarik finkatu. Frantzian bizi osorako espetxe zigorra betetzen ari diren presoak: Jakes Esnal, 1990. urtean atxilotua. Frederik Haranburu, 1990. urtean atxilotua. Joan Parot, 1990. urtean atxilotua.

ESPETXEAN DOKTRINAREN ZIGORRA BETETZEN: 55 1. OSCAR ABAD PALACIOS (Basauri. Topas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010eko abenduaren 31rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021era arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 2. JON AGINAGALDE URRESTARAZU (Donostia. Granada): 1984ean espetxeratua. Irteera data 2010eko uztailaren 4rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 3. IÑIGO AKAITURRI IRAZABAL (Zornotza. A Lama): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010ko apirilaren 15erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2012ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 4. JUAN CARLOS ARRUTI AIZPITARTE (Azpeitia. Cordoba): 1989an espetxeratua. Irteera data 2009ko martxoaren 5erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi.

ekaina_hilabetekaria

04


5. JOSEBA ARTOLA IBARRETXE (Bilbo. Daroca): 1986an espetxeratua. Irteera data 2006ko maiatzaren 18rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 6. LUIS MARI AZKARGORTA BELATEGI (Bergara. Zuera): 1988an espetxeratua. Irteera data 2007ko urriaren 8rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2018ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 7. SANTOS BERGANZA ZENDEGI (Amurrio. Villena): 1989an espetxeratua. Irteera data 2011ko ekainaren 15erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 8. JOSE ANGEL BIGURI CAMINO (Menagarai. Martutene): 1989an espetxeratua. Irteera data 2010eko ekainaren 9rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 9. JESUS BOLLADA ALVAREZ (Barakaldo. Albocasser): 1987an espetxeratua. Irteera data 2006ko maiatzaren 20rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 10. FERNANDO DEL OLMO VEGA (Bilbo. Almeria): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2012ko otsailerako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2020ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 11. INES DEL RIO PRADA (Tafalla. Curtis): 1987an espetxeratua. Irteera data 2008ko uztailaren 5erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 12. JUAN IGNACIO DELGADO GOÑI (Legazpi. Topas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2012ko otsailaren 19rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2012ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 13. JOSU DIAZ DE HEREDIA RUIZ DE ARBULU (Gasteiz. Topas): 1986ean espetxeratua. Irteera data 2009ko urriaren 15erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 14. FERNANDO DIEZ TORRE (Bilbo. Villabona): 1992an espetxeratua. Irteera data 2011ko maiatzaren 30erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 15. IÑAKI ERRO ZAZU (Iruñea. Almeria): 1987an espetxeratua. Irteera data 2010eko maiatzaren 16rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 16. JOSE ETXEBERRIA PASCUAL (Donostia. Daroca): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010eko martxoaren 26rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi.

ekaina_hilabetekaria

05


17. ELIAS FERNANDEZ CASTAÑARES (Bermeo. Villabona): 1986an espetxeratua. Irteera data 2011ko maiatzaren 27rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 18. IÑAKI FERNANDEZ DE LARRINOA PEREZ DE LUKO (Gasteiz. Puerto I): 1989an espetxeratua. Irteera data 2008ko urrirako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 19. NICOLAS FRANCISCO RODRIGUEZ (Lasarte. Herrera de la Mancha): 1987an espetxeratua. Irteera data 2009ko maiatzaren 26rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 20. JUAN MARI GABIRONDO AGOTE (Itziar. A Lama): 1986an espetxeratua. Irteera data 2007ko abenduaren 1erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 21. ISIDRO GARALDE BEDIALAUNETA (Ondarroa. Puerto I): 1985ean Frantzian espetxeratua, 7 urteko zigorrarekin. 1990an aske utzi zuten eta, urte berean, espetxeratua eta espetxeratua berriro Frantzian. 1992ean Espainiara estraditatua. 2010ko otsailaren 2rako zuen irteera data, baina 2009ko abenduan, Entzutegi Nazional espainiarreko fiskaltzak 197/2006 doktrina aplikatzea eskatzen du. Irteera data 2020ean utzi dute. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ez du tramitera onartu. 22. XABIER GOLDARAZ ALDAIA (Mugiro. Zuera): 1992an espetxeratua. Irteera data 2011ko irailaren 17rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 23. PATXI GOMEZ LOPEZ (Ortuella. Basauri): 1989an espetxeratua: Auzitegi Gorenako 197/2006 sententziaren irizpidea aplikatuz, Patxi Gomez 2018rarte ez askatzea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 2006ko ekainaren 14ean askatu behar zuten Patxi, eta kaleratze data 2018ko irailaren 19ra atzeratu diote, 30 urteko zigorra osorik bete arte. 2009-04-29an kaleratu zuten, kondena 20 urtetan ezarriz. 2009ko abenduan, ebazpen horren aurka, Auzitegi Gorenak 30 urtetan ezarri zion zigorra, beste 10 urtez kondena luzatuz. 2012ko otsailaren 9an berriro atxilotzen dute geratzen zaizkion urteak betetzeko. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 24. RAUL IBAÑEZ DIEZ (Basauri. Dueñas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2010eko urriaren 8rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 25. JUAN JOSE LEGORBURU GEREDIAGA (Zornotza. Castelló II): 1986ean espetxeratua. Irteera data 2009ko apirilaren 2rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 26. GOTZONE LOPEZ DE LUZURIAGA FERNANDEZ (Agurain. Martutene): 1989an espetxeratua. Irteera data 2010eko abuztuaren 11rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du.

ekaina_hilabetekaria

06


27. ANTXON LOPEZ RUIZ (Elorrio. Puerto I): 1987an espetxeratua. Irteera data 2006ko uztailaren 24rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 28. FRANCISCO LUJANBIO GALDEANO (Hernani. Herrera de la Mancha): 1984ean espetxeratua. Irteera data 2008ko otsailaren 17rako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 29. JOSE RAMON MARTINEZ DE LA FUENTE INTXAURREGI (Gasteiz. Logroño): 1985an espetxeratua. Irteera data 2009ko urtarrilaren 1erako bazuen ere, 197/06 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2020ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 30. JABI MARTINEZ IZAGIRRE (Usansolo. Jaen): 1992ean espetxeratua. Irteera data 2010eko irailaren 22rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. zigorra 2022ko Maiatzaren 5ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 31. ITZIAR MARTINEZ SUSTATXA (Galdakao. Topas): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2009ko ekainaren 4erako zuen, baina 197/2006 doktrina aplikatu zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 32. JESUS MARI MENDINUETA FLORES (Arbizu. Zuera): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2011ko Maiatzaren 4rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 33. INMACULADA NOBLE GOIKOETXEA (Hernani. Algeciras): 1987an espetxeratua. Irteera data 2008ko azaroaren 8rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 34. PEIO ODRIOZOLA AGIRRE (Tolosa. Zuera): 1988ean espetxeratua. Irteera data 2008-07-02an zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2018ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 35. IÑAKI OROTEGI OTXANDORENA (Lasarte. Zuera): 1986ean espetxeratua. Irteera data 2008ko abenduak 17an zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 36. IMMA PACHO MARTIN (Bilbo. Malaga): 1991ean espetxeratua: irteera data 2008-03-11rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 37. JUAN MANUEL PIRIZ LOPEZ (Portugalete. Algeciras): 1984an espetxeratua. Irteera data 2009ko Martxoan zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2014ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 38. IÑAKI PUJANA ALBERDI (Otxandio. Villena): 1987an espetxeratua. Irteera 2009ko Otsailaren 23rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du.

ekaina_hilabetekaria

07


39. KEPA REZABAL ZURUTUZA (Lasarte-Monterroso): 1987an espetxeratua. Irteera 2006ko abenduren 30erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 40. MAITANE SAGASTUME ARRIETA (Donostia. Curtis ): 1991an espetxeratua. Irteera 2009ko Uztailaren 26rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 41. JOKIN SANCHO BIURRUN (Iruñea. Zuera): 1989an espetxeratua. Irteera 2009ko Abenduaren 8rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 42. KEPA SOLANA ARRONDO (Legazpi. Bonxe): 1991an espetxeratua. Irteera 2009ko Urriaren 10ean zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura tramitera onartu du. 43. TXOMIN TROITIÑO ARRANZ (Donostia. Curtis): 1987an espetxeratua. Irteera 2006ko maiatzaren 5erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 44. MITXEL TURRIENTES RAMIREZ (Lasarte. Herrera de la Mancha): 1986ean espetxeratua. Irteera 2009ko apirilaren 10rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. 45. JOKIN URAIN LARRAÑAGA (Mendaro. Herrera de la Mancha): 1986ean espetxeratua. Irteera 2009ko abuztuaren 29rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016 ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 46. IÑAKI URDIAIN ZIRIZA (Barañain. Valencia III): 1989ean espetxeratua. Irteera 2009ko Urriaren 9an zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 47. JON ANDER URKIZU ORMAZABAL (Pasai San Pedro-Teruel): 1986an espetxeratua: irteera 2007ko uztailaren 22rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2016ra arte luzatu diote. Epaitegi Konstituzionalak ez du oraindik Doktrinaren etenduraz ebatzi. 48. MARITXU UZKUDUN ETXENAGUSIA (Errezil. Granada): 1991ean espetxeratua. Irteera 2009ko abuztuaren 27rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 49. JOSE FELIX ZABARTE JAINAGA (Elorrio. Puerto III): 1985an espetxeratua. Irteera 2008ko apirilaren 11rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2015ra arte luzatu diote. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 50. GONZALO RODRIGUEZ CORDERO (Ezkio-Itxaso. Herrera de la Mancha): 1993ean espetxeratua. Irteera data 2013ko uztailaren 11rako du, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2023ra arte luzatu diote.

ekaina_hilabetekaria

08


51. IÑAKI ZUGADI GARCIA (Barakaldo. Murcia II): 1992an espetxeratua. Irteera data 2012ko apirilaren 30erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. 52. JUAN JOSE ZUBIETA ZUBELDIA (Lekunberri. Monterroso): 1991ean espetxeratua. Irteera data 2012ko apirilaren 30erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2021ra arte luzatu diote. 53. JOSUNE ONAINDIA SUSAETA (Barakaldo. Murcia II): 1992an espetxeratua. Irteera data 2012ko ekainaren 9rako zuen, baina urte bereko maiatzean 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. 54. ALBERTO PLAZAOLA ANDOAGA (Oñati. Curtis): 1990ean espetxeratua. Irteera data 2016ko azaroaren 26rako zuen, baina 2012an 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2026ra arte luzatu diote. 55. ANTTON TROITIÑO ARRANZ (Donostia): 1987an espetxeratua. Irteera 2011-02-04rako zuen. Baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten. 2011Ko apirilean aske geratu zen, baina 2012ko ekainaren 29an berriro atxilotu zuten. DOKTRINA EZARRITA irteera finkatu aurretik: 12 1. JOSU AMANTES ARNAIZ (Bilbo. Bonxe): 1992an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen. 2. IÑAKI ARAKAMA MENDIA (Gasteiz. Sevilla II): 1997an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 3. SANTIAGO ARROZPIDE SARASOLA (Lasarte. Zuera): 1987an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 4. JOSE MARIA BERISTAIN URBIETA (Itziar. Puerto III): 1989an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 5. OSKAR CADENAS LORENTE (Donostia. Murcia II): 1996an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 6. JORGE GONZALEZ ENDEMAÑO (Portugalete. Mansilla): 1995ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 7. MANU GONZALEZ RODRIGUEZ (Laudio. Sevilla II): 1989an espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 8. UNAI PAROT NAVARRO (Baiona. Puerto III): 1990ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 9. LURDES TXURRUKA MADINABEITIA (Soraluze. Huelva): 1994ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion.

ekaina_hilabetekaria

09


10. JOSE JAVIER ZABALETA ELOSEGI (Hernani. Zuera): 1990ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak Doktrinaren etendura ukatu zion. 11. ASIER ORMAZABAL LIZEAGA (Hernani. Teruel): 1997ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Irteera datarik ez diote finkatu. 12. GERMAN RUBENACH ROIZ (Iruñea, Puerto III): 1990ean espetxeratua. Irteera data finkatua izan aurretik, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. KALEAN (Doktrina ezarrita baina Doktrinaren zigorra bete gabe): 4 1. ANDER MITXELENA (Oiartzun): 2001tik baldintzapeko askatasunean dago. 2008ko Otsailaren 25ean bukatzen zuten zigorra, baina 197/2006 Doktrina aplikatu zioten 2014 arte. 2. BAUTISTA BARANDALLA IRIARTE (Iruñea): 1990ean espetxeratua. Irteera data 2009-06-30rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2020ra arte luzatu diote. Bere gaixotasuna dela eta 2009an kaleratu zuten, kontrol neurriekin etxean. 2012an Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen. 3. INAXIO MENDIBURU ITURRAIN (Oiartzun): 1984ean espetxeratua. 2014ko ekainera arte luzatu zioten zigorra. 2009Ko maiatzean 197/2006 Doktrina aplikatu zioten. 2012an Epaitegi Konstituzionalak tramitera onartu zuen. 4. MARIO ARTOLA MENDIBE (Donostia. Daroca): 1992an espetxeratua. Irteera data 2012ko apirilaren 17rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2022ra arte luzatu diote. 2012Ko ekainaren 5ean aske geratu zen. KALEAN (Doktrinaren zigorra beteta): 13 1. KANDIDO ZUBIKARAI BADIOLA (Ondarroa): 1989an espetxeratua. 2006ko urriaren 26an askatu behar zuten , baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten. 2. JOSE MARIA SAGARDUI MOJA (Zornotza): 1980ean espetxeratua. Irteera 2009ko abuztuaren 20rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten. 3. JON AGIRRE AGIRIANO (Aramaio): 1981an espetxeratua. Irteera 2006ko urriaren 28rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arterte luzatu zioten. 4. JUAN CARLOS PEREZ OJUEL (Iruñea. Kalean): 1990an espetxeratua. Irteera data 2008-04-16rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. 2009ko abuztuaren 19ra arte luzatu zioten. 5. FERNANDO ETXEGARAI GAZTEARENA (Plentzia): 1987an espetxeratua. 2008 urtarrilaren 43ean kaleratua izan zen, baina urte bereko apirilean berriro atxilotu zuten zigorra 25 urte arte luzatuz. Urte bereko maiatzean berriz, epaileak 20 urtetan finkatzen du bere aurkako zigorra, eta kalera atera zuten. 6. ANTXON GARCIA DEL MOLINO: irteera 2010eko abuztuarako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zitoen. 7. TXERRA MARTINEZ GARCIA (Basauri-kalean): 1991an espetxeratua. Irteera 2006ko abuztuaren 24rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2011ra arte luzatu zioten.

ekaina_hilabetekaria

10


8. ESTANIS LOPEZ AGIRIANO (Oiartzun): 1986an atxilotua. 2011ko maiatzaren 10ean kaleratu zuten. 9. ANDER ERRANDONEA ARRUTI (Oiartzun): 1986an atxilotua. 2011ko maiatzaren 10ean kaleratu zuten. 10. JUAN MARIA IGARATAUNDI PEÑAGARIKANO (Zestoa): 1987an atxilotua. Irteera data 2009rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017-06-06 arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten. 11. JOSE IGNACIO GAZTAÑAGA BIDAURRETA (Arrasate): 1988an espetxeratua. Irteera 2006ko martxoaren 29rako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2018ra arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten. 12. JOSE MARI PEREZ DIAZ (Zarautz): 1987an espetxeratua. Irteera 2008ko abenduaren 15erako zuen, baina 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2017ra arte luzatu zioten, baina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten. 13. PEIO ETXEBERRIA LETE (Soraluze. Castelló I): 1989an espetxeratua. Irteera data 2006ko irailaren 10erako bazuen ere, 197/2006 Doktrina ezarri zioten. Zigorra 2019ra arte luzatu ziotenbaina Epaitegi Konstituzionalak 2012an, bere kasuan Doktrinaren etenduraz baiezkoa erabaki zuen, eta kaleratu zuten.

ekaina_hilabetekaria

11


3. -E

ZIGORRAREN 2/3 ETA 3/4 BETETA DITUZTEN PRESOAK

Egun 167 euskal preso politikok zigorraren 2/3ak edo 3/4ak beteta izateagatik baldintzapeko askatasunari esker kalean beharko lukete, eta hala ere espetxeraturik mantentzen dituzte. Beste behin Euskal Preso Politikoei salbuespeneko neurriak ezartzen zaizkiela ikus daiteke. 167 pertsonek urteak daramatzate espetxean eta zigorraren 2/3 eta 3/4ak beteta baldintzapeko askatasunean beharko lukete, baina espetxean jarraitzen dute. Hona hemen aske beharko luketen presoen zerrenda: ABAD PALACIOS OSKAR ABAD SAN PEDRO ENDIKA AGIRRE LETE JUAN LUIS ALMARAZ LARRAÑAGA AGUSTIN ALONSO ALVAREZ RAUL ALONSO CURIECES ANUNTZI ALONSO RUBIO IÑAKI APARICIO BENITO JON KOLDO APEZTEGIA JAKA JOXE KARLOS ARANBURU MUGURUZA XABIER ARISTI ETXAIDE PATXI ARKAUZ ARANA JOSU ARREGI ERROSTARBE JOSEBA ARRIAGA ARRUABARRENA RUFINO ARRIETA ISMAEL ARROZPIDE SARASOLA SANTIAGO ARTOLA MENDIBE MARIO ASENSIO MILLAN PAUL ASKASIBAR GARITANO MIKEL BALANZATEGI AGIRRE XABIER BALERDI IBARGUREN XABIER BALERDI ITURRALDE JUAN CARLOS BEASKOA RODRIGEZ JON BEAUMONT BARBERENA JOSU BELLON BLANCO ARKAITZ BELOKI RESA ELENA BENAITO VILLAGARCIA MIGUEL ANGEL BERISTAIN URBIETA JOSE MARIA BERISTAIN URIZARBARRENA IKER

ekaina_hilabetekaria

BETOLAZA VILAGRASA GORKA BILBAO BEASKOETXEA IÑAKI CABELLO PEREZ ANDONI CADENAS LORENTE OSKAR CAÑAS CARTON IÑAKI CASTRO SARRIEGI ALFONSO DORRONSORO MALAXETXEBARRIA JOSE MARIA EGIGUREN ENBEITIA OLATZ ERNAGA ESNOZ JOSEPA ERRAZTI ELORZA JOKIN ESNAL JUANTXU ESTONBA ITURRIZA ARATZ ETXEANDIA MEABE JOSE MIGEL ETXEBARRIA MARTIN IÑAKI ETXEGARAI MENDIGUREN MARTIN FAGOAGA IGANTZI IÑAKI FERNANDEZ BERNALES JULEN FERNANDEZ CASTAÑARES ELIAS GABIOLA GOIOGANA ANDONI GALARZA QUIRCE LUIS ANGEL GAÑAN RAMIRO GAIZKA GARAIZAR SAN MARTIN NEREA GARCIA MIJANGOS JOSE GARCIA RAZKIN SERGIO GARCIA SERTUTXA GORKA GOIENETXE ALONSO IÑAKI GOLDARAZ ALDAIA XABIER GOMEZ LARRAÑAGA ARATZ GONZALEZ RODRIGUEZ MANUEL

12


GONZALO CASAL IÑAKI GRAMONT DABID GUEMES OIARBIDE ITXASO GUNDIN MAGUREGI PATXI HIDALGO LERTXUNDI AIMAR IPARRAGIRRE ARRETXEA IMANOL IRASTORZA OTEGI AINHOA JUARISTI ARRIETA XABIN CORTA CARRION MIKEL LARRINAGA MARTIN JULEN LARRINAGA RODRIGUEZ ASIER LASA MITXELENA JUAN LORENZO LEGAZ IRURETA ARMANDO LESENDE ALDEKOA TXOMIN LIGUERZANA AJURIAGERRA AITOR LOIZAGA LOINAZ IÑAKI LOPEZ DE ABETXUKO LIKINIANO JOSE RAMON MAJARENAS IBARRETA SARA MARKEZ DEL FRESNO KEPA MARTINEZ IZAGIRRE JABIER MARTINEZ PEREZ LEIRE MUJIKA GARMENDIA FRANCISKO OIARTZABAL UBIERNA ANARTZ OLAIZ RODRIGUEZ JORJE OLANO OLANO JUAN MARIA ONAINDIA SUSAETA JOSUNE ORMAZABAL GAZTAÑAGA JON MARKEL OTAZUA URRESTI IÑIGO PEREZ DE ANUNCITA URKIJO EDUARDO PABLO PLAZAOLA ANDOAGA ALBERTO PRIETO JURADO SEBASTIAN RODRIGUEZ CORDERO GONZALO ROJO GONZALEZ JUAN RAMON RUBENACH ROIZ GERMAN RUIZ JASO ZIGOR SADABA MERINO FRANCISCO JAVIER SAEZ ARRIETA ARKAITZ SALEGI GARCIA OROITZ SAN EPIFANIO SAN PEDRO FELIPE SOLA TORRES JOSE DOMINGO TAPIA ZULAIKA ASIER TERRONES ARRETE JAGOBA TOBALINA RODRIGUEZ JUAN TODA IGLESIA TERESA TXIMENO INZA XABIER TXURRUKA MADINBEITIA LURDES

ekaina_hilabetekaria

UGALDE ZUBIRI ANDONI UGARTE VILLAR XABIER URIBE NAVARRO RAMON URIZAR DE PAZ GERMAN URIZAR MURGOITIO JOSE GABRIEL URRA GURIDI KEPA VIRUMBRALES AMENABAR ASIER ZABALA ERASUN GABRIEL ZABARTE ARREGI JESUS MARI ZARRABE ELKOROIBIDE MIKEL ZELARAIN ERRAZTI JULEN ZELARAIN OIARTZABAL PEIO ZIGANDA SARRATEA JOSU ZUBIA URRUTIA IKER ZUBIETA ZUBELDIA JUAN JOSE ZUBIZARRETA BALBOA KEPA ZUGADI GARCIA IÑAKI ZULAIKA AMUTXASTEGI GORKA (2012an gehitutakoak) ARREGI IMAZ XABIER ASKASIBAR BARRUTIA BIXENTE BEROIZ ZUBIZARRETA ANDONI BRAVO MAESTROJUAN JOSU COLOMA UGARTEMENDIA ASIER ESKISABEL BARANDIARAN ANITZ ESPARZA ORTEGA JOSEBA HERNAEZ BOLINAGA AILANDE GANDIAGA IBARZABAL ESTEBE GAZTELU OTXANDORENA JOSE MIGUEL GONZALEZ PAVON JOSEBA IBARRA IZURIETA BIGARREN LEJARZEGI OLABARRIETA ENDIKA LIZARRALDE PALACIOS ANA OLARRA AGIRIANO JOXE MARI OSTOLAZA IKARAN ENEKO PASCUAL MUNETA GARIKOITZ SAENZ OLARRA BALBINO SALUTREGI MENTXAKA JABIER TRENOR DICENTA KARLOS VARGAS OLASOLO MIKEL ZUBIMENDI IZAZA ARAITZ ZENARRUZABEITIA IRUGUENPAGATE ZALOA ZALAKAIN GARAIKOETXEA JESUS MARIA ZUBIAGA LAZKANO XEBER

13


ESTATU FRANTSESA FREDERIK HARANBURU INIGO ELIZEGI JACKES ESNAL JUAN CARLOS ESTEVEZ PAZ AITOR KORTAZAR MAITE JUARROS JON KIRRU OTXOANTESANA JON PAROT IÑAKI REGO RAMUNTXO SAGARZAZU. BEÑAT SANSEBASTIAN. PEIO ALCANTARILLA PEIO HIRIGOIEN MARINA BERNADO BONADA MIKEL ALMANDOZ MATTIN OLZOMENDI. GALDER CORNAGO ITXASO LEGORBURU IBAI SUESKUN JEAN MARIE SAINT PEE

ekaina_hilabetekaria

14


4. -E

GERTAERA LARRIAK

Isolamendua eta bakartzea Bakartze edo isolamenduaren aplikazio zorrotza euskal preso politikoen bereizgarri bat da. Isolamendua edo bakartzea egoera oso zehatzetara zuzendutako neurria bada ere, espetxe arautegian (zigor puntual gisako neurritzat hartzen dena), gure senide eta lagunen kasuan ohiko edota behin-betiko neurri gisa aplikatzen da. Esan bezala, euskal presoen kasuan isolamendua edo mitarda maiz ezartzen den zigor bat da. Baina zenbait kasutan presoak agian isolamenduko moduluan egon ez arren bakarrik egoten dira, hau da, beste kiderik edo euskal preso politikorik gabe egoten dira, eta kasu hauetan bakartuak daudela esaten da. Hona hemen momentu honetan Espainiako eta Frantziako espetxeetan bakarturik dauden preso politikoen zerrenda: Euskal Herria Txus Martin (Zaballa) Espainiar estatua Oihane Bakedano (Jaen) Egoitz Garmendia (Alcala Cumplimiento) Oskar Zelarain (Alcala Meco) Sara Majarenas (León) Dani Pastor (Puerto III isolamendua) Frantziar estatua Saint Pee, Jean Marie (Mont de Marsan) Mikel Almaroz (Tarascon) Juan Carlos Estevez (Toulon) Xabier Aranburu (Bourg en Bresse) Konfinatua Agustin Figal santurtziarra konfinatu dute Brienne Le Chateau herrian (Aube departamentuan). 10 urte preso igaro ostean ekainaren 19an aske geratu behar zuen, baina konfinamendu agindua ezarri zioten. 20:00etatik 18:00etara etxean egon behar du. Egunez lau aldiz sinatu behar.

ekaina_hilabetekaria

15


Eraso fisikoak Foncalent Ekainaren 28an Aitor Liguerzana presoak Foncalenteko espetxean eraso bat pairatu zuen. Gertakariak 10:30ak aldera jazo ziren, presoek dutxetara sartzeko ilara egiten ari ziren bitartean. Une horretan, preso arrunt batek Aitor Liguerzana puntzoi batekin erasotu zuen. Eraso bortitza izan zen, hiru edo lau aldiz errepikatu baitzen, eta odoletan zegoela ikusita Aitor erizaintzako zerbitzuen beharra izan zuen. Zauriak sendatu eta antitetanikoaren txertoa jaso ondoren, 10 ordu espetxeko erizaintza zerbitzutan igaro ondoren bere ziegara itzuli zen. Sendagaiak eta lasaigarri muskular baten beharra izan zituen erasoaren ondorioak arintzeko. Senideek berarekin egoteko aukera izan zuten. Horrelako erasoak ekiditeko asmoz, Foncalenten dauden zortzi euskal preso politikoek modulu berdinean elkartuak izatea eskatu dute. Villefranche sur Saône Villefranche sur Saôneko funtzionarioen jarrera oso gogorra da presoekiko, eta bereziki bortitza da euskal preso politikoekiko. Tentsio handiko uneak bizi dituzte Villefranchen. Gainera, senideek bisitak burutu ahal izateko ere arazo ugari izaten dituzte eta funtzionarioek bisitak debekatzeko mehatxua erabiltzen dute sarri. Ekainaren 29an, hiru euskal preso politikoak espetxeko zuzendariarekin bildu ziren egoera salatzeko, baina egoera ez da aldatu. Ekainaren 30ean, senide bati bisita debekatu zioten. Honegatik, senideek eta presoek protesta egin zutenean, tentsio uneak bizi izan ziren. Guzti honen ondoren, uztailaren 1ean, funtzionarioen talde bereziak sartu ziren, kaskoz eta armez hornituak, hiru euskal presoen ziegetan, eta bortizki jipoitu zituzten, presoei zauriak eraginez. Jarraian, mitardera eraman zituzten eta inkomunikatuta daude ordutik. Fleury Olga Comes funtzionario batekin eztabaidatzen ari zarela, beste funtzionario batek bultzatu egin zuen eta lurrera bota zuen. Gose grebak Belmarsh Belmarsh espetxean aurkitzen den Eneko Goieaskoetxea euskal preso politikoak gose greba bat hasi zuen ekainaren 6an, bisitekin izaten dituen arazoak salatzeko. Bisitekin duen arazoa aspalditik datorren arren, azkeneko asteetan egoerak okerrera egin du; gose greba hasi aurreko bost asteetan senideek eta lagunek hiru bisita galdu zituztelarik. Belmarsh espetxean erregimena oso zorrotza da, eta egoera ez da erraza. Eta honi Eneko Goieaskoetxeak eta bere senide eta lagunek bisitekin dituzten arazoak gaineratu behar zaizkio. Izan ere, bisita guztiak ingelesez egitera behartzen dituzte, eta ingelesa ez dakitenen kasuan itzultzaile batek edo grabatzaile bat egon behar du. Astean hiru ordu ditu bisitak jasotzeko, eta bisita hauek burutu ahal izateko baimena bi aste lehenago eskatu behar da. Eneko Goieaskoetxearen kasuan, berak itzultzaile bat ere eskatzen du idatziz. Eta itzultzailea eskatu arren eta bertan itzultzailea edo grabatzailea izango dela baieztatu arren, bisitara iristen direnean, itzultzaile edo grabatzailerik gabe aurkitzen dira, eta bisita bertan behera utzi behar izaten dute.

ekaina_hilabetekaria

16


Gose greba bertan behera utzi zuen ekainaren 7an. Espetxeko zuzendariarekin bildu zen, eta honek arazoa konpontzeko borondatea azaldu zuenez gose greba bertan behera uztea erabaki zuen. Poitiers Vivonne Gorka Azpitarte eta Saioa Sanchez bikote dira eta euren arteko komunikazioetan dituzten arazoak direla eta, borrokaldia burutu dute; mitardean egon dira, plantoak egin dituzte... Espetxe berean aurkitzen diren Eneko Zarrabeitiak eta Maite Aranaldek elkartasuna adierazteko hainbat ekimen burutu dituzte. Ekainaren 12an, Gorka Azpitarte mitardetik isolamendu modulura eraman zuten; orduan, gose greban sartu zen. Ekainaren 15ean diziplina komisiotik igaro ostean, isolamendutik atera eta modulura eraman zuten; orduan gose greba bertan behera uztea erabaki zuen. Espetxearekin adostasun batera iristea lortu dute, azkenean.

ekaina_hilabetekaria

17


5. -E

BESTELAKO GERTAERAK

Espainiar estatua A lama Hodei Ijurkoren senideak aurrez aurreko bisita egiteko zain zeudela, funtzionarioek aitari deitu zioten eta zerbait zuela uste zutelako kanpoan gelditu beharko zuela esan zioten. Aurretik arkua pasa eta bestelako eginbeharrekoak egin zituen. Azkenean, ez zioten utzi bisitara sartzen. Algeciras Elikadurak okerrera egin du. Euskaraz bidaltzen dizkieten gutunak jasotzea asko kostatzen zaie. Castello II Harriet Iragik kexa bat sartu du aurrez aurreko bisitetan biluztera behartzen zutelako. Due単as Murrizketak direla eta, aurten ez dute igerilekurik izango. Estremera Ekonomatotik produktu asko kendu dizkiete. Granada Senideen miaketekin jarraitzen dute, soilik euskal preso politikoen senide eta lagunei egiten dizkiete. Herrera Senideen miaketekin jarraitzen dute Bisitetako ordutegia oso desegokia da: ostiralean goizeko 8etan edo igandean azken orduan. Jaen Janari gutxiago izaten dute, eta dutena eskasagoa. Uzkurdura bat izan zuen, eta arazoak izan zituen medikazioa jasotzeko. Murrizketekin medikamentu gutxiago omen dago espetxean. Murcia II Maiatzaren 24an, Urko Labeaga isolamendura bidali zuten funtzionario batekin eztabaidatu ondoren; honek, bost minutuko telefono bateko hiru minutu kendu baitzizkion.

ekaina_hilabetekaria

18


Sevilla II Janaria eskasa dute. Sevillako zenbait presok Entzutegi Nazionaleko epaile batekin hitz egiteko aukera izan zuten bideokonferentzia baten bidez, eta euren bizi baldintza txarrak salatu zituzten. Epaileari egindako kexengatik, mendeku moduan, miaketa gogorrak izan zituzten. Hau salatzeko presoek itxialdi bat burutu dute. Soria Senideei miaketak egiten jarraitzen dute aurrez aurreko bisitak dituztenean. Hilero senideren bati egiten diote miaketa. Maiatzaren 21ean I単aki Loizagaren senideak aurrez aurreko bisita galdu zuten. Texeiro Ate automatikoen funtzionamendua txarra da, eta arazo honegatik Andoni Murgak hatzak harrapatu zituen atearekin. Ondorioz, ospitalera joan behar izan zuen sendaketa egitea. Azterketatan egon denez, honek idazterakoan arazoren bat eragin dio. Topas Senideak miatzen jarraitzen dute. Euskal preso politikoen artean txandakakoak izaten dira miaketak, baina beti senideren bat miatzen dute. Aurrez aurreko bistetara sartzeko, arkutik pasa aurretik senideen ondotik zakurrak pasatzen hasi dira. Elikadura desegokia eta desorekatua dute. Josune Arriagak Iru単era lekualdatzeko eskaera egin zuen, oso gaixo dagoen bere ama ikusteko. Eskaera ukatu egin diote. Valladolid Senideak miatzen jarraitzen dute eta papera sinarazten diete miaketa onartzen dutela esanez. Villena Internet bidez bisitak hartzeko arazoak dituzte.

ekaina_hilabetekaria

19


Frantziar estatua Fleury Elikadura eskasa eta txarra da. Demandaderoatik barazkiak eta oinarrizko elikagaiak kendu dizkiete. Emakumeen moduluan bizi duten egoera tentsio handikoa da. Patiora ateratzeko haztapenarekin miatzen dituzte, eta honi uko egiten badiote patiora irten gabe geratzen dira edo indarrean miatzen dituzte. Tentsi egoera horren adibide da, Olga Comes funtzionarioekin eztabaidan ari zela, gizonezko funtzionario bat etorri eta bultzatuta lurrera bota zuela. Fresnes Oroitz Gurrutxaga bakartua dagoenez, espetxeko euskal preso politikoek mobilizazioak burutu dituzte; mutilak mitardean sartu ziren ekainaren 8an eta 9an, eta neskek itxialdiak burutu dituzte. D1eko mutilek plantoa egin zuten patioan, eta mitardera bortizki eraman zituzten (eskumuturrak lotuta, besoak okertzen, presoren batek kolpeak jaso zituen...). Lyon Corbas Euskal prentsa zentsuratu diete, apirilaren 27tik maiatzaren 22ra arte. Apirilaren 13ko egunkarietan Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren mintzakideen elkarrizketa zela eta mintzakideen argazkiak lehen orrialdean argazkiak agertu zirela aitzakiatzat hartuta, Lyonera iritsi diren euskal argitalpen guztiak blokeatu zizkieten: Gara, Berria, Ekaitza, Goiena, Ardatza, Uribe Kosta... Kartzelak ez zien presoei inongo azalpenik eman. Meaux-Cahuconin Janaria eskasa eta txarra da; arroz asko jaten dute eta haragia eta arraina ez diete inoiz ematen. Janaria nahi badute dendatik erosi behar dute, eta horrek gastu handia suposatzen die senideei. Muret Sysses Funtzionarioen jarrera geroz eta oldarkorragoa da. Bi hilabetetan hiru aldiz miatu dizkiete ziegak. Egunero edozein mugimendu egiteko miaketak egiten dizkiete; hau bertan dauden euskal presoei bakarrik (Itziar Moreno eta Oihana Garmendia) egiten diete. Maiatzaren 4an, patiora ateratzeko biluzarazi egin zituzten. Itziar Morenok astebete pasa du mitardean, bisita ostean miatzerakoan kuleroak eskura emateari uko egiteagatik. Ostegunetan bisita bikoitzak egiteko aukera onartua duten arren, ekainaren 14an, Oihana Garmendiari bisita erdia igaro zenean, zuzendaritzaren aginduz bisita amaitu zela esan zioten. Villefranche sur Sa么ne Bertako bizi baldintza eskasak salatzeko gutunak idatzi dituzte OIP eta espetxe administraziora, eta iritzi artikulu bat ere argitaratu dute Le Journal egunkarian. Senideak arkutik pasatzen dituzte bisitetara sartzeko, eta soinua ateraz gero ez diete sartzen uzten. Bisitetarako presoak sistematikoki biluzarazten dituzte. Patiora ateratzeko presoei ukimenezko araketak egiten dizkiete. Leihoetan burdinez gain, sareak dituzte (gainontzekoek ez dute). Gauean hiru aldiz pizten diete argia eta atea kolpatzen diete.

ekaina_hilabetekaria

20


6. -E

ASKATASUNAK, ESPETXERATZEAK ETA LEKUALDATZEAK

Askatasunak Mario Artola (Donostia), ekainaren 5ean. 20 urte espetxean igaro ostean. Jazint Ramirez (Donostia), ekainaren 8an. 20.000 euroko bermea ordainduta. Aiala Zaldibar (Gasteiz), ekainaren 14an. 30.000 euroko bermea ordainduta. Agustin Figal (Santurtzi), ekainaren 19an. Konfinatua geratu da. Iñigo Gonzalez (Barañain), ekainaren 26an. 10.000 euroko bermea ordainduta. Beñat Lizeaga (Zumaia), ekainaren 28an. 30.000 euroko bermea ordainduta. Bergoi Madernaz (Gasteiz), ekainaren 28an. Bermea ordainduta. Xalbador Ramirez Cruz (Donostia),ekainaren 28an. Bermea ordainduta Aitziber Plazaola (Bergara), ekainaren 28an. Bermea ordainduta Espetxeratzeak Xabier Aranburu (Ondarru), maiatzaren 27an Caunan atxilotu zuten, eta Bourg-en-bressen espetxeratu zuten. Oroitz Gurrutxaga (Orereta), maiatzaren 27an Caunan atxilotu zuten, eta Moulins-Yzeuren espetxeratu zuten. Lander Fernandez (Santutxu), ekainaren 13an atxilotu zuten Erroman, eta oraingoz etxean dago preso. Ugaitz Errazkin (Hernani), ekainaren 26an Albin atxilotu zuten, Fresnesen espetxeratu zuten. Jose Javier Oses (Burlata), ekainaren 26an Albin atxilotu zuten, eta Fleuryn espetxeratu zuten. Antton Troitiño (Donostia), ekainaren 29an Londresen atxilotu zuten, eta Belmarshen espetxeratu zuten. Iñaki Lerin (Iruñea), ekainaren 29an Londresen atxilotu zuten, eta Belmarshen espetxeratu zuten.

Lekualdatzeak DESTINU ALDAKETAK Espainiar estatua Irantzu Gallastegi (Bilbo): Almeria-tik Puerto III-ra. Ibon Fernandez Iradi (Hernani): Valdemoro-tik Extremera-ra. Xabier Agirre (Gasteiz): Soto del Real-etik Villena-ra. Josu Ginea (Larrabetzu): Extremera-tik Almeria-ra. Aitzol Maortua (Larrabetzu): Cáceres-etik Huelva-ra. Lierni Armendariz (Donostia): Mansilla-tik Aranjuez-era. Aitor Liguerzana (Gasteiz): Aranjuez-etik Foncalent-era.

ekaina_hilabetekaria

21


Dani Pastor (Bilbo): Huelva-tik Puerto III-ra. Kandido Sagarzazu (Donostia): Martutene-tik Murcia II-ra. Mikel Orbegozo (Donostia): Mansilla-tik Badajoz-era. Ibai Peña (Gasteiz): Muret Sysses-etik Soto del Real-era.

Frantziar estatua Joseba Segurola (Azpeitia): Nanterre-tik Lannemezan-era. Olga Comes (Iruñea): Fleury-tik Chalons en Champagne-ra. Naia Lacroix (Senpere): Gradignan-etik Chalons en Champagne-ra. Julen Mujika (Donostia): Osny-tik Villefranche sur Saône-ra. Joseba Aranibar (Bera): Fleury-tik Moulins-era. Asier Ezeiza (Donostia): Soto del Real-etik Fresnes-era.

DILIJENTZIAK Asier Uribarri (Portugalete): Zuera-tik Valdemoro-ra. Lander Maruri (Santurtzi): Dueñas-etik Valdemoro-ra. Paul Asensio (Algorta): Zaballa-tik Villena-ra. Kepa del Hoyo (Galdakao): Badajoz-tik Valdemoro-ra. Xabier Garcia Gaztelu (Galdakao): Puerto III-tik Navalcarnero-ra. Kandido Sagarzazu (Donostia): Alcala Meco-tik Martutene-ra. Josetxo Arizkuren (Iruñea): A Lama-tik Mansilla-ra (Valdemoro-ra zihoan, baina epaiketa bertan behera gelditu zela eta berriz ere A Lamara eraman zuten).

ekaina_hilabetekaria

22


ekaina_hilabetekaria


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.