BPI IV: Afrika, inperialismoaren altxor preziatua

Page 1

BPI IV: Afrika, inperialismoaren altxor preziatua


1. AFRIKA Kontinente afrikarraren historiaren zantzuak (ahozko transmisioa, nork idatzi du?) Zer ote dakigu Afrikaz? Dakigun hori non entzun, irakurri edo ikusi dugu? Kontinente “pobreena” dela esan izan digute, baina zertan “pobrea”? Baliabide naturaletan aberatsenetakoa da Afrika eta kulturaren arloan, zer esanik ez. Mendebaldeko gizon zuriak idatzitako istorioa jaso dugu txiki txikitatik eta horrela, zinez zaila da kontinenteko herrien bizipenak gertutik ezagutzea. Izan ere, istorioa kontatzen duenak nahieran alda ditzake elementu zein gertaera ezberdinak. Imajinatu zein ezberdina izango ote zen mundua emakume indigena baten begietatik ikusarazi izan baligute... Afrikako historia ezaguna bada, ahoz aho transmititutakoa kontu handiz gordetzen jakin dutelako izan da. Euskal Herrian gure hizkuntzak eta hainbat ohiturek ahozko transmisioari esker bizirik diraute eta munduko kontinente zaharrenean ere giltza izan da euren memorian altxor preziatu gisa gordetzen baita. Begi aurrean duzuen lan honi “Afrika: inperialismoaren altxor preziatua” deitu diogu bi arrazoi nagusirengatik. Batetik, esan bezala, Afrika ezezagun hori (balore zein baliabideetan aberatsa) altxor bat dela azpimarratu nahi izan dugulako. Bestetik, kontinente honetan begirada zorrotz jarria duen inperialismoak interes izugarriak dituelako bertako baliabide naturalak nork ustiatuko. Mendeetan zehar esku batetik bestera igaro dira Afrikako herriak baina azken hamarkadetan eta sboietar Batasunaren eraginak nabarmen eraginda, euren burujabetza aldarrikatu eta herri libreak izateko hautua egin dute. Goazen bada maparen zati handi honi begiratu bat ematera eta bere historia barna nabigatzera!


2. KOLONIALISMOA 2.1. Afrika: Kolonializazio prozesua 1. Portugalek XV. eta XVI. mendeetan, Indiako Ozeanoko merkataritza kontrolatu ahal izateko, Afrika Ekialdeko hiriak bereganatu zituen, esaterako Mombasa (Kenia), eta Kilwa (ekialdeko kostaldean), merkataritzarako lantegiak bertan eraikiz. Garai honetan, europarrek eta arabiarrek esklabuen salerosketa areagotu zuten. XVIII. mendean ordea, ingeles eta holandarrek, portugaldarrek egindako konkisten zati handi bat bereganatu zuten. 2. XVIII. mendean zehar Afrikako lurraldearen %90a bertoko botereen esku zegoen, europarren presentzia kontinentean oso txikia zelarik: kostaldeko eremu estrategikoak kontrolatzen zituzten soilik. Kontinentearen barnealdera sartzea oso zaila zen, malaria eta sukar horia moduko gaixotasunak medio. 3. Afrikako mendebaldean, europarrak esklabuen salerosketan ari ziren. Ekialdean aldiz, arabiarrak. Kontinentearen iparraldean, arabiar printzipatuak eta bereberrak aurkitzen ziren eta berehala Europako herrialdeekin merkataritzan hasi ziren eremuok. 4. Hegoaldean holandarren koloniak osatu ziren, biztanle zuri asko zutenak. Holandarrak Hegoafrikara 1652. urte inguruan iritsi ziren, baina mende bat itxaron zuten herrialdearen barrualdera sartzeko. Europarrak, berrikuntza arma-


mentistiko eta zientifikoak lagun zituztela, kontinentearen bihotzera sartzen joan ziren pixkanaka. Horrek kolonizazioaren areagotzea ekarri zuen, hamarkada luzeetan zehar, kostaldean eta kanpoaldeko zonaldeetan bakarrik aurkitzen baitziren europarrak. 5. Europarrek lurralde afrikarren kolonizazioa, XIX. mendera arte, batik bat, merkatuak lortzera bideratu zuten, euren industrializazio garaiek hala eskatzen zutelako, baina XIX. mende amaieran potentzia ahaltsuak Asia eta Afrikako lurraldeak pixkanaka inbaditzen joan ziren. Europan, batez ere Alemanian eta Italian gertatzen ari zen nazionalismoen gorakadak, politika horiek bultzatu zituen. Nazionalismoen goraipatze horrek, eta potentzia ezberdinen arteko lehiak, Alemania, AEB, Ingalaterra, Frantzia, Belgika, Italia eta Espainia gisako inperioek Afrikan eta planetako beste zenbait eremutan konkista militarrei ekitea eta kolonizazio prozesuen areagotzea ekarri zuen. 6. 1869. urtean Suez-eko Kanala inauguratu zen, Egiptoko lurraldean, kanal hau interes inperialistentzat helburu estrategikoetako bat izan zelarik. Kanal artifizial bat da, Itsaso Gorria eta Mediterraneoa elkartzen dituena. Egiptoarren akzioak %44-a ziren eta gainontzekoa frantsesen esku zegoen. Egiptok, kanpo zorra zela-eta, zituen akzio guztiak saldu zizkion Ingalaterrari 1875. urtean. Hiru urte beranduago, Egiptok bere finantzen kontrola Ingalaterra eta Frantziari utzi behar izan zion, herri horiekiko zuen kanpo zorraren interesak ezin ordainduta. 1882. urtean, britainiarrek tropak jarri zituzten kanalaren alboetan, eta finean, kanalaren inguruko eremua zeharo okupatu zuten.

2.2. Kolonizazioaren areagotzea: Berlingo konferentzia Afrikaren egungo mugen forma geometriko ia perfektuak, afrikar biztanleek beraien lurraldeetan jasan behar izan zuten aldaketa bortitzaren oroitzapen tragikoa dira, kolonialismoaren areagotzearen hasiera. Izatez, mapek errealitate geografikoa islatzeko balio badute, esperientzia honetan justu kontrakoa gertatu zen, Berlinen sortutako Afrikako mapak kontinentean bizi ziren biztanleen inolako onespenik gabeko mapa adierazten baitu. Baina paperean sortutako mapa, gero lurraldera eraman beharra zegoen, eta huraxe izan zen afrikarrentzat europarrek zituzten planak ezagutzeko unea; eta historialari ofizialek diotenaren aurka, esan beharra dago, afrikarrek sutsuki erresistitu egin zutela, nahiz eta bortxaz garaituak izan ziren. Ondorio gisa, Berlingo konferentzia honetan ezarritako mugak, apenas mugitu dira gerora ere. Hortaz, konferentzia hau kolonialismoaren sakontze eta erabakitze une gisa ulertu beharra dago. Bestalde, Europako potentzien artean zituzten interesak negoziatu eta banatzea bazuten helburu, azkenean, Lehenengo Mundu Gerrako gatazken eztanda izaten bukatu zuen Berlingo konferentzia hark. Konferentzia hartan 14 Estatutako ordezkariak bildu ziren, guztiak gizonak (nola ez) eta Otto Von Bismarck kantziler alemaniarrak antolatu zuen batik bat bilkura. Afrikarren ordezkaririk ez zuten gonbidatu batzarrera, baina euren perspektiban, hori zilegi zen, izan ere, afrikarrak Europako zuzenbideen arabera, umeen antzerako erabakitze eskubidea zuten. Horregatik, europar ordezkari gutxi b tzuk kontinente oso baten etorkizuna era-


bakitzea, garaiko ikuspegi kolonialaren arabera, guztiz zilegi zen. Konferentzia honen ondorio zuzenena: 1879. urtean kontinentearen %90a afrikarrek gobernatua bazen, 1900. urtean, eremu txiki batzuk kenduta, gainontzekoa, metropoli europar gutxi batzuen pean aurkitzen zen. Konferentzia honetako negoziazioek, bai Afrikako lurraldean bertan, bai Europako potentzien artean tira-bira handiak piztu zituen: nork lurralde gehiago kolonizatu. Finean, Berlingo Konferentzia Afrikako herritarrentzat euren burujabetzaren erabateko galera izan zen, baina azpimarratu beharra dago, erresistentzia handiz erantzun ziotela mugen inposaketei.


3. KONTRABOTEREA 3.1. Askatasun korapilatsua Lehen eta Bigarren Mundu Gerrak faktore nagusi bilakatu ziren Afrikaren askatasun kontzientzia sustatzerako orduan. Tarte hauetan Afrikako herrien izaera eskuairaz eta kartaboiz marraztu ziren. Hala, haiekin zer ikusirik ez zuten bi gerra pairatu izanak, kontinenteko koloniak hausnarketa sakon bat ematera bultzatu zituen. Zer dela eta mantendu behar gara Europar metropoliaren morroi? Existitzen al da Afrikarrok gure herri, kultura eta etorkizunaren jabe izateko aukera? 1950eko hamarkada askatasun prozesuen irteera-puntua dugu. Metropoliak metropoli, Afrikako kolonia bakoitzak bere erritmo eta formen arabera eskuratu zuen askatasuna: Kolonia britanikoak izandakoak: Kenya, Nigeria, Uganda, Tanzania, Botswana, Namibia, Ghana eta Hego Afrika Kolonia Espainiar eta Portugesak izandakoak: Mozambique, Guinea Bissau, Sahara eta Angola Kolonia Frantsesak izandakoak: Argelia, Kamerun eta Mauritania

-Kolonia britainiarrak izandakoen kasuan, orokorrean, hauteskunde baketsuen bitartez lortu zuten independentzia. Erresuma Batuak bizkortasunez, gatazka armatua baztertu zuen koloniei askatasuna erraztuz, baina Ingalaterrako koroaren influentzia betikotuz independizatutako lurraldeei Commonwealth sistema barruan kokatzera behartuz. Horren adibide ditugu: Kenya, Nigeria, Uganda, Tanzania, Botswana, Namibia, Ghana eta Hego Afrika. -Portugal eta Espainiar gobernuetan diktadura faxistek agintzen zuten. Oliveira Salazar eta Francisco Francok ez zuten inolaz ere euren inperioen desegitea onartuko. Mozambique, Guinea Bissau, Sahara eta Angola borroka armatura heldu behar izan ziren


indar okupatzaileekin haustura lortzeko. Behin Krabelinen iraultza emanda eta Frankoren heriotzarekin batera, 1974 eta 1975 hurrenez hurren, atzerritarrek borroka antzu eta higatzaileetan parte hartzeari uko egin zioten kolonietatik alde eginez. Mendebaldeko Saharan, ordea, espainiar ejertzitoak alde egin bazuen ere, Marokoren esku gelditu zen inork zilegitzat jotzen ez dituen akordio ezkutu batzuk sinatu ondoren.

Kolonia britanikoak izandakoak: Kenya, Nigeria, Uganda, Tanzania, Botswana, Namibia, Ghana eta Hego Afrika Kolonia Espainiar eta Portugesak izandakoak: Mozambique, Guinea Bissau, Sahara eta Angola Kolonia Frantsesak izandakoak: Argelia, Kamerun eta Mauritania

- Argelia edo Kamerun bezalako herriak Frantziar estatuen menpe ziren. Frantziar errepublika bi mundu gerretan garaile irten zenez, Afrikako koloniengan gobernatzen jarraitzeko zilegitasuna zuela uste zuen, gerra mozkin modura. Argelia, Mauritania eta beste hamaika herriren autonomia grinak, Parisko zentralismo jakobinoaren aurka egiten zuen talka. Askatasunaren aldeko borroka odoltsuak eta Charles de Gaulle presidentearen gobernuak ergindako errepresio bortitzak herri altxamenduak areagotu zituen. Batzuek, indarrez eskuratu zuten askatasuna, beste batzuk ordea, itun eta akordio bidez. Hala ere Argeliarren borroka dugu bereziki eredugarri, nazio askapen prozesuetan berebiziko garrantzia izan baitzuen, horien artean Euskal Herrikoak.

3.2. Fronteen sorrera; askatasuna iraultzatik dator Independentzia prozesuak orokorrean frente edo askatasun mugimenduen eskutik heldu ziren. Behin independentzia eskuratuta edo prozesua aurrera zihoala, azkar ulertu zuten sistema kapitalista burgesak ez zuela inperiotik askatasun sozial eta ekonomiko guztia bermatuko. Gauzak horrela eta formula ezberdinen bitartez, Afrikar kontinentea oligarkia txotxongilo autoktonoaren aurka altxatu edota borrokan jarraitu zuten gerrilla taldeekin eta abangoardiako fronte politikoekin batera.


-Arestian aipatu dugun bezala, Portugal eta Espainiar inperioetatik askatzeko borroka armatua beharrezkoa izan zen hainbat kasutan. Borroka hau aurrera eramaten zuten taldeak, inertziaz, iraultzaren aldeko gerrillak bilakatu ziren. Mozambiken liberaziorako fronteak (FRELIMO) Sobietar Batasunaren influentziaz gidatua, Mozambike kolonia izatetik, herrialde subiranoa eta sozialista izatera pasa zen. Angolan, Liberaziorako Mugimendu Herritarra (MPLA) kolono portugesak bota ostean Hego Afrikaren inbasioren aurka borrokatu ziren. Lehenik apartheid sistemari aurre eginez eta bigarrenik Angolako talde paramilitar erreakzionarioen aurka sozialismoaren bidean borrokatuz.

Namibian eta Hego Afrikan gobernu arrazisten aurkako fronteak sortu ziren. Angola, Mozambike eta Saharan sortu ziren fronte iraultzaileak Portugal eta Espainiako gobernu faxisten aurka.

Fronte Polisariok Sahararen askatasunaren alde borrokatu zuen Espainiar gobernu faxistaren aurka. Behin Franco hilda Maroko eta Mauritania estatu okupatzaileen aurka borrokan jarraitu zuen eta egun ere borrokak aurrera darrai. Azpimarratu behar da, baina, potentzia deskolonizatzailea Estatu espainiarrak izaten segitzen duela. Hego Afrika eta Namibian Afrikako Kongresu Nazionalak (ANC) eta South West African People’s Organization (SWAPO) taldeek Hego Afrikako gobernu zuri eta arrazistak hedatzen zituen dogmen aurka borrokatu zuten. Antzinako inperio zaharrak kinka larrian zirenean, apartheid-a kontinentearen hegoaldean zabaltzen saiatu ziren inbasio militarren bitartez. ANC eta SWAPOk afrikar ororen berdintasunaren aldeko borroka sustatu zuten kapitalismo zuria gaindituko zuen sistema baten bila.


3.3. Bi mundu gerran Gerra hotza izenez ezagututako garaian, Afrika bi potentzia handien xake taula erraldoia bilakatu zen. Bloke sozialista eta bloke kapitalistaren norgehiagoka etengabean, euren influentziak hedatzeaz arduratu ziren aliatu estrategikoak eratuz eta herrialdeen marko politiko eta ekonomikoetan esku hartze aktiboa bultzatuz. Inperio zaharren koloniak izan zirenak, orain, bi bloke handiren lehen lerroko peoi bilakatu ziren. -Sobietar Batasunak jarraitzaile leial ugari izan zituen, Etiopia eta Mozambike ditugu adibide. Kasu askotan eraikitako sistemak, SESB-en sistemaren kopia oso antzekoa ziren, herriaren errealitate eta idiosinkrasiei egokitu gabe.

Etiopia eta Mozambike Sobietar Batasunaren jarraitzaileak izan ziren. Hego Afrika eta Kongo (Errepublika demokratikoa) Estatu Batuen mesedetako diktadurak izan ziren.

-Bloke kapitalistan, Ameriketako Estatu Batuen gidaritzapean, gobernuak egin eta desegiteaz arduratu ziren (eta oraindik dihardute). Lider politiko iraultzaileen erailketaz eta estatu kolpe erreakzionarioen bitartez, influentzia sakona garatu zuten kontinentean barrena. Mobutu, Kongo-ko diktadorea, CIAk hauspotuta edota Hego Afrikako gobernu arrazistak euren interesen enbaxadore bilakatu ziren, herri baliabideen ustiaketa bermatzen zen bitartean.

3.4. Alternatiben bila Bi blokeen arteko lehiak, argi erakutsi zuen Afrikar herrien burujabetza eta autodeterminazioa kolokan mantenduko zuela, bloke hegemonikoen mesedetan. Alternatiba be-


rrien eraikuntza premiazko zen, alde batetik nazio garapenaren esparruan, ezker mugimenduak afrikar jendarteari egokitu behar zitzaion sistema sozial eta parekidea berrasmatu behar zuen. Bestetik, bloke bat edo bestearen alde kokatzeak berriro, gobernu txotxongilo bat sortzea ekarriko luke. Aitzitik, Kuba eta Jugoslavia garatzen hasi ziren alineatu gabeko herrien filosofiak, marko aproposa eskaintzen zuen sistema berritzaile bat sortzeko, afrikarra eta afrikarrentzat egina:

Tanzania

– 1961an Tanzaniak, britainiar inperiotik askatu zenean, Julius Nyesrere-ren sozialismo afrikarraren praxiari ekinbidea eman zion 60ko hamarkadan barrena. Nyerere premierrak, Ujamaa -familia edo batasuna swahiliz- izenez ezagututako sistema proposatu zuen. Labean garatzen ari zen panafrikanismoa eta kwanzaa filosofiatik aterata, maila lokal zein nazionalean produkzio medioen kolektibizazioari ekin zion. Era berean, herri antolakuntza berri bat garatu zen tribu eta etniei egokituz kooperatibismo, lan kolekt boan eta autodeterminazioan oinarrituta.

Burkina Faso

– Burkina Fason, Thomas Sankara buruzagiak, Afrika mendebaldea irauli zuen 80ko hamarkadan. ”Che Afrikar” ezizenaz ezagututa, militar eta politikari honek Alto Volta herrialdea zena “gizon zuzenen aberria”n -Burkina Fasoren itzulpena Moore hizkuntzanbilakatu zuen. Sankararen politikak, nekazal erreforma, kanpo politika antiinperialista sutsua, lur eta produkzio medioen nazionalizazioa eta osasun sistema publiko bat bultzatzeagatik egin ziren ezagunak. Erlazio sendoak sustatu zituen Kubako gobernuarekin


eta Fidel Castrorekin bereziki, euren sistema politikotik zenbait gako inportatzeraino. Hala ere, sistema kapitalistaren eta neokolonialismoaren talkak eta kontraesanak azalarazteak bere bizitzarekin amaitu zuten, Blaise Compoar-ek estatu kolpe bat gidatu zuenean. Compoarek 27 urtez gobernatu zuen herrialdea, 2014ko urrira-arte. Gazteriak, diktadura ustelaz nazkatua, herri matxinadari ekin zion Thomas Sankararen izpiritua gogora ekarriz eta Compoaren erregimenarekin amaituz.

4. BOTERE HEGEMONIKOEN ERAGINA Afrika. Kontinente beltza. Zibilizatu gabeko kontinentea ere deitua, hirugarrenmundua, herrialde zibilizatuon laguntza beharrezkoa duena. Kolonialismo gara tik egon da herrialde zibilizatu horien menpe, esklabu. Eta garai hartatik gaur arte mantendu du afrikar herriak aske izateko asmo sendoa. Garapenerako laguntzaren eta karitatearen itxurapean, zauriaren azala baino ez da estali. Kontinenteak barren barrenean duen zauria zabalik mantentzen du, herrialde zibilizatuon dominazioa, hau da, gobernu kapitalistei sobratzen zaizkien ogi puxketak eman, katez lotuta mantentzen dituzten bitartean. Joan den mendearen erdialdetik aurrera hasi ziren Afrikako deskolonizazio prozesuak, arrazismoaren, esplotazioaren eta dependentziaren kateetatik askatzeko asmoz. Sobietar Batasunaren sorrerak eta 2. Mundu Gerran lortu zuen garaipenak, eragin nabaria izan zuen Afrikako nazio askapen mugimenduen ildoetan eta lorpenetan. Afrikako herrien askapen nazional eta sozialean oinarriturik, eta kontinentearen batasuna oinarri, Panafrikanismoaren ideiak indar berezia hartu zuen. Filosofia berri honen sortzaileetako bat izan zen Thomas Sankara Burkina Fasoko gerrillari eta presidentea eraila izan zen. Afrikako herrien burujabetza ez omen zitzaion inperioari komeni... Herrialde kapitalista eta inperialistek Afrikaren beharra izan dute beti euren garapen amaiezinarekin jarraitzeko. Horretarako kolonialismotik inperialismorako jauzia eman zuten, esklabutzatik esplotazioan oinarritutako lan harremanetara: betiere, Afrikako baliabide naturalak eta lan esku merkea erabiltzetik lortzen duten etekina, estatubatuar eta europar transnazional handien poltsikoetara bideratuz, noski. Afrika kontrolpean izateko estrategia ez da inondik inora berria. Batzuetan inbasio militarren bidez gauzatua, eta beste batzuetan kolpe leunak deitutakoen bidez. Horretarako sortu zuten Estatu Batuek hain zuzen, AFRICOM komandoa, indar armatu yankien besoetako bat, deskolonizazio prozesuen garaian sortua. Ezezaguna eta isildua bada ere, Estatu Batuek komando paramilitar honen bidez egindako lana luzea da. Hasierako estrategia Nazio Askapen Mugimenduei aurre egingo zien disidentzia eta bestelako talde paramilitarrak sortu, finantzatu eta armatzea zen; antolakunde iraultzaileen aurkako gerra zikina sustatuz. Bitartean, Estatu Batuek gobernu txotxongiloak sortu zituzten, ahalik eta estatu gehien Estatu Batuen orbitan mantentzeko, eta bide


batez bertako baliabide naturalak ustiatzeko. Beharrezkoa izan denean laguntza ekonomiko zein militarra eskaini, eta diktadurak ere sortu dituzte. Garapenaren eta demokraziaren izenean estatu batuar eta europar transnazionalak ezartzea presazko kontua izan da beti, afrikar herriaren aurkako esplotazioa bermatzeko, eta Afrikako baliabide natural aberatsak lapurtzeko. Transnazionalekin batera base militarrak ezartzen joan dira herrialde ezberdinetan NATO erakundea horretarako baliatuz. Inperialismoaren kontrolpetik kanpo geratzen diren herrialdeen aurkako estrategia ere argia izan da hasierako momentutik: desegonkortasuna sortu, kontrairaultza bidez gobernu txotxongiloak eratzeko. Azken urteotako Libia eta Siriako kasuak argigarriak dira oso. Estatu Islamiarra hauspotu, finantzatu eta armatu zuten yankiek (besteak beste) Siriako gobernu antiinperialista botatzeko helburuarekin. Orain terroristak izendatuak diren ISISeko soldaduak errebelde iraultzaileak eta demokraziaren aldeko borrokalariak deituak izan ziren masa-komunikabideengatik Sirian. Libian ere, panafrikanismoaren ber-ideologoa bilakatzen ari zen Gadafi presidentea boteretik kentzea lortu zuten kontrairaultza bidez, gaur egun herrialdea suntsiturik utziz. Ruandako genozidioak, edo Angola, Mozambike zein Kongoko gerra zibilek inperialismoaren estrategia berari erantzuten diote. Munduko mineral baliotsuenen lurraldeak dira azken hauek... a ze kasualitate! Kongoko inbasioan esaterako, Afrikako lehen mundu gerra deiturikoan, inplikaturiko 7 herrialdeetatik zazpiei eman zizkien armak eta laguntza militarra Estatu Batuek. Kongok nazionalizatze prozesuak hasi zituenean, yankien titere ziren Ruanda eta Ugandako gobernuek abiarazi zuten gerra hau, koltanez beteriko lurraldean, kasualitate hutsa beste behin ere! Herrialdeen ezegonkortzea erlijio gerren finantziazioan ere oinarritu dute. Boko Haram taldearen sorrera, kasu. Bere finantziazioa Erresuma Batutik eta inperialismoaren alde lerrokatutako Saudi Arabiako gobernuen eskuetatik irten dela frogatuta dago. Libiako errebelde deitutako mertzenarioei ere armak eman zizkieten herrialde hauek 2011an. Hau guztia egiten ari ziren bitartean, Afrikar herria laguntzen ari zirela zioten Estatu Batuek eta Europar Batasuneko agintariek. Garapenerako laguntza bidali izan dute beti, Gobernuz Kanpoko Erakundeen bitartez. Afrikan sarraskia egiten duten gobernu berek finantzatzen dituzte GKE horietako gehienak, euren aurpegia zuritzeko, betiere ikuspuntu asistentzialista, humanitarista, paternalista eta eurozentrista batetik lan eginez, noski, eta herrialde inperialisten sistema politikoideologikoa inolaz ere zalantzan jarri gabe. AFRICOMek, ordea, kanpo etsai garrantzitsu bati egin behar izan dio aurre azken urteetan, eta egin beharko dio hurrengo urteetan ere. Mundu mailan Estatu Batuei eta Europar Batasunari hegemonia ekonomikoa irabazten ari dion BRICS blokea, Brasil, Errusia, India, Txina eta Hegoafrikaz eratua, indarra hartuz doa Afrika preziatuan. Bestelako harreman ekonomikoen bidez lortzen ditu Txinak bereziki bere transnazionalen kontratuak; Banku Mundialak eta Nazioarteko Diru Funtsak behartutako murrizketa eta interes altuekin


alderatuz, guztiz ezberdina. Hegemonia posible berri horri aurre egiteko Estatu Batuek estrategia aldatu behar izan dute, eta kontinentearen desestabilizazio politiko-militarra da indarrean dagoena. Horri erantzuten dio bereziki Boko Haramen sorrerak eta Libia, Nigeria edo Maliko gerrek ere. Kaosa sortzea bihurtu da AFRICOMen ildoa, Txinaren harreman ekonomikoak egitea galarazteko. Herrialdeak zatitzea beste estrategia bat izan da; Sudanen baitako Darfur eskualdearen independentzia, esaterako, herrialdearen zati bat kontrolpean izateko helburuz sustatu zuten, Txinaren hegemoniari aurre egin eta baliabide natural aberatsei beste hozkada bat emateko. Mundu mailako hegemonia aldatuz doan honetan eta inperialismoaren ofentsibak aurrera egiten duen honetan, Afrikan panafrikanismoaren ideia indarra hartuz doa berriz ere, inperialismoari, zapalkuntzari eta arrazismoari aurre egiteko, hainbeste urteetako pisua duten kateak hausteko eta Afrika batu eta aske bat lortu asmoz. Inperio zaharren kateetatik askatu ziren modu batean, independentzia lortuz, baina inperio berrien esku daude orain. Benetako askatasuna lortzeko bide bakarra bigarren independentzia lortzea da, Latinoamerikako herrien borroka eredu hartuz, inperialismoari hortzak erakutsiz. Egun Burkina Fason bezala. Thomas Sankara panafrikanistak zioen bezala, “inperialismoarentzat garrantzitsuagoa da kulturalki dominatzea militarki baino. Dominazio kulturala zabalagoa da, eraginkorrena eta gastu gutxien exijitzen duena. Gure egin beharra norbere mentalitatea deskolonizatzea da. Iraultza gure baitan hasten da�.


https://youtu.be/5tqm9xNqY0Y


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.