Andima Ibinagabeitia. Gutunak 1

Page 1

ANDIMA IBINAGABEITIA. GUTUNAK (1) Nemesio Etxanizekin trukatuak (1951-1967)

Eskertza: Euskaltzaindiaren Bilboko Azkue bibliotekari

1


Lan hau Creative Commons Aitortu-Ezkomertziala-PartekatuBerdin 3.0. bertsioan lizentziapean dago

2


AURKIBIDEA SARRERA: Andima Ibinagabeitia: Gutunak (1935-1967). HITZAURREA 1. 2. 3. 4.

Euskaltzale eta abertzale kristaua Parisen Euskaltzaleen tabernakulotxoa Ameriketan

GUTUNAK EPILOGOA 1. Adiskidetzetik Guatemalan elkartzeko eskarira 2. Tirabiratxoak eta kidetasun sakonak 2.1. Herri-literatura versus literatura jasoagoa 2.2. Euzko-Gogoa versus Egan 2.3. Alderdi-n idatzi ala ez 2.4. Belaunaldi talkan, biak alde berean 2.5. Israelen alderako miresmena 3. Adiskidetasuna gorenean zela, Ibinagabeitiaren

heriotza

3


SARRERA Duela hogei urte inguru deskubritu nuen Ibinagabeitia, justu gutunen bidez, gutunetatik jo nuen artikuluetara. Han zeuden Gasteiz ondoan, Estibalitzeko beneditarren komentuan: J. Zaitegiri, J. Miranderi, N. Etxanizi eta beste hainbesteri egindakoak, eta jakina, berari eginak. Lehentxeago N. Etxanizekin egina nuen buruz buru, gero Ibinagabeitiarekin, eta bi horiekin batean gutunetan aipatzen ziren izenekin, batzuk ezagunagoak besteak baino; gutun horiek, esan gabe doa, axolazkoak izan ziren nire baitan 50eko hamarkadako euskal literatura ezezaguna berreskuratzeko gogoa piztu zedin. Nire ibili ikertzaileen berri emateaz batera, goiko paragrafoak beste hau uzten du agerian: lagunarte hori gabe, gutunen bitartez ehunduriko euskal idazleen sare sozial hori gabe ezinezkoa dela A. Ibinagabeitia ulertzea; eragile handia izan zen, eta sare horren eraginpean egin zuen lan; eta hortaz, elantxobetarraren obra ulertzeko ezinbestekoa da idazle sare horretaz jabetzea, eta edizio honek horixe du xede: Andima Ibinagabeitiaren gutunak argitaratzearekin, beraren gainean ez ezik, gerraondo latz horretan euskara baztertu ez zuten idazle eta euskaltzaleen berri ematea, eta gisa honetan guztiei merezi izan zuten gorazarretxoa egitea. 1947an, Bilboko Deustua auzoan bizi zela, polizia espainola etxera etorri eta ihesi atera zenetik, harik eta 1967ko azaroan, Caracasen hil zen arteraino, Ibinagabeitia erbestean bizi izan zen; lehenbizi, Parisen (1947-54); Guatemalako hiriburuan (195456), eta buruenik, Caracasen (1956-67). Deserriko urte horietan idatzi zituen gutunetatik 1000tik gora daude Euskaltzaindiaren Azkue bibliotekan, eta berari eginak, 750etik gora, ehun bat kenduta, beste guztiak euskara txukunean. 250 gutun-jasotzaile baino gehiago. Eskutitz horietatik asko idazle jendeari eginak dira edo haiengandik jasoak: 50 bat, gehienak euskal idazleak; eta, beste zenbait, 15 bat, euskal politikari jeltzale famatuekin gurutzatuak; gainerakoak familiakoei, eta euskal aldizkarien harpidetzak zirela eta egindakoak. Gutun-harreman handiena Iokin Zaitegi, Jon Mirande eta Nemesio Etxanizekin izan zuen; horietako bakoitzarekin, gordeak ditugunen arabera, 200 bat gutun trukatu zituen. Iokin Zaitegirekikoak argitaratuak daude argitaletxe honetan bertan (P. Iztueta, J. Diaz, 2007, II, III, IV.); eta Jon Miranderekikoak Patri Urkizuk (Erbestetik barneminez, Susa, 2000, eta Jon Miranderen gutunak, Susa, 1995); eta horregatik, N. Etxanizekin izan zuen gutun-trukearekin hasiko gara. Honen aurretik 42 gutun zeuden argitaratuak Erbestetik barne-minez-en, Andimak Nemesiori eginak; guk hemen, 186 gutun argitaratzen ditugu, 103 Andimarenak eta 83 Nemesiorenak, hamasei urteren buruan elkarri eginak, 1951ko azarotik 1967ko azarora (azaroaren 2an hil zen Ibinagabeitia); lehenbizikoa Andimarena eta azkena Nemesiorena, hark adiskide zenduaren ilobei bidalia. Gutunak gurutzatuak argitaratzen ditugu, idatzi ziren bezalatsu, hartara jakingarriagoak eta atsegingarriagoak gerta daitezkeelakoan. Tamalez, hutsuneak badira, hots, idatzi baina galdu diren gutunak, eta irakurle zaletuak haien mira egingo du

4


behin baino gehiagotan, baina, dauzkagunak ere ez dira gutxi, batez ere kontuan izanik frankismo garai betean elkarri igorriak direla, eta polizia frankistak ahaleginak egiten zituela gutun-trukeari behaztoparriak ezartzeko. Gutunak irakurtzeko gogoz heldu denak, besterik gabe, ekin biezaio irakurketari, hitzaurre hau alde batera utzirik. Hitzaurre honetan gako axolazko batzuk ematen ditut A. Ibinagabeitiaren ezagutzara hurbiltzeko; I. Zaitegik eta J. Mirandek tarte zabala dute bertan. Eta gutunen ondotik, epilogoan, N. Etxanizen gainean argitasun zenbait, eta halaber, gutunon irakurketak sortutako gogoetak plazaratzen ditut. Andimak Zaitegirekin berrogeitaka urteko adiskidetasuna izan zuen, elkarren artean izandako gorabeherak gorabehera harreman iraunkorrena haretxekin izango zuen hain segur; Miranderekin harreman usua eta estua izan zuen Parisen bizi zela bospasei urtetan eta gero gutun bidez harreman handia eta ona atxiki zuen; baina, ez pentsa, Nemesio Etxanizekin izan zuen gutun bidezko harremana ez zen batere kaxkarra izan, gorago aipatutakoekin izandako harremanari ezer kendu gabe, Etxanizekikoa ere bekaizteko modukoa izan zen. Epilogoan egiten dut inbidia emateko moduko hartueman horren deskribapen xehe samarra.

5


HITZAURREA 1. Euskaltzale eta abertzale kristaua Jesuita heziketa jasotako kristauaz gainera, euskaltzale eta abertzale izan genuen Andima Ibinagabeitia bereziki hemezortzi bat urte zituenetik Caracasen hil zen arte. Hemezortzi bat urte zituela, Ibero aita kaputxino nafarraren -Ramon Goikoetxea Orokieta Ebangelista de Ibero erlijioso izenez- Ami vasco liburua irakurri zuen J. Zaitegirekin batean. Jokin Zaitegi, Euzko-Gogoa-ren sortzaile eta zuzendari kementsua, adiskide hartuenetako bat izan zuen Azpeitiko Loiolan jesuita nobiziokide eta junioratokide izan zirenez geroztiko guztian. Batzuek sigi-saga ugari egiten dute euren bizialdian; oraintxe kristau hurrengo ez; noiz euskaltzale, noiz ez hain euskaltzale; noiz euskal abertzale noiz espainol abertzale; Ibinagabeitiak ez, beti kristau eta bereziki euskaltzaletasunean eta euskal abertzaletasunean beti tinko eta suhar, Caracaseko erbestealdiko lurrean hezurrak utzi arteraino. Euskal nazionalismoaren doktrinatzat hartu izan den liburuxka horren irakurketak tximistak bezala argitu aurretik, bazeramatzan sei-zazpi urte jesuitetan ikasten; lehenbizi Tuteran –Orixe izan zuen, besteak beste, maisu-, eta hamabost urte egitearekin batean Azpeitiko Loiolan, apaizgaitegian. Zaitegiri berari jasota J.M. Velez de Mendizabalek kontatu izan duenez (Iokin Zaitegi, 1981, 34-35), Loiolan, Zaitegi eta Ibinagabeitia junioratoan zirela, Aita Apalategi donostiar irakasle euskaltzaleak 1922an eratu bide zen Euskal Akademiaren zuzendariak, Zubiri filosofoaren osabak, baimena eman zien beraren liburuak aztertzeko; haren liburuen artean aurkitu zuten Ami vasco, eta Ibinagabeitia nobizioak Zaitegi nobizioari: “Nire aita liburu hau dela eta hil zen” –eta, zertaz ari da, ba? –A, nik ez dakit. –Nik hartu nion liburua eta esan nion: Seme batek jakin behar du zer dela-eta hil den bere aita”. Jesuitagaiek astero egin ohi zuten irteeran erreka ertz batera joan ziren eta sasien abaroan –ezkutuan- goitik behera irakurri zuten. Eta bukatu zutenean Zaitegik Ibinagabeitiari: Gu euskaldunak gara eta euskara sakon ikasi behar dugu. Zabaldu zuten liburua nobiziokideen artean eta denak erori! Salatari bat tartean! Deitu zioten Zaitegiri eta berebizikoa! Begitan hartu zituzten! Gertaera horrek merezi du arreta jartzea eta osatzea. Gertaeraren xehetasun batzuk ez daude oso argi, baina, garrantzizkoenak bai (“Jesuiten pedagogiaren eragina Lauaxetarengan” P. Iztueta. Euskera, 2005, 658). Andimaren amak sartu ote zuen Loiolan; Aita Apalategiren liburutegitik L. Sagastune juniorrak atera ote zuen, kontua da Zaitegirentzat haren irakurketak garrantzi itzela izan zuela, eta Ibinagabeitiarentzat ere bai. Ekintza hori zela eta, ikasketa-buru zen Aita Errandoneak bekatu astuna egin zuela aurpegiratu zion junior gazteari, eta negar ugari eragin. Hitza Zaitegiri emanik: Leenik Ibinagabeitiatar Andima-k eta biok irakurri genuen. Aurten (1974ean) 50 urte bete dira: Loiola atzekaldeko galbani-iturri bazterrean eseri ginen udako

6


arratsalde batetan biok: irakurri-ala, auxe esan nion gure Andima zenari: gu geu euskaldun gara, izan ere, ta euskera ikasi egin bear dugu. Egia esateko, ezkenuen euskera aazturik erabat, galduxe baizik. Liburuxka ura izan ezik, eztakit euskaldun bezala iraungo ote genukeen. Euskaldunen artean zabaldu genuen ixilpean. Tarteko ziren Urkiaga, geroko Lauaxeta, Goenaga-tar Iñaki, gero Schiller-en Wilhelm Tell euskeratu zuena, Mujika, geroko euskal-iztegile bikaina, Larrañaga, Karakas-ko Andima Ibinagabeitia saria leenik irabazi zuen Azkoiti-ko semea, Argarate, Urretxu-ko seme den Euskal-idazle eta olerkari zoragarria: orren lan eder batzu euskal-langileei buruz Goatemala-ko Euzko-Gogoan argitarazi nituen. Sarobe, Lesaka-koa, Estrabon-i buruz azterketa sakona eman zuena. Martikorena, emengo azken gerratean Kapellau ari zelarik il zuten Betelu-ko semea. Azpeiti-ko Korta anaiak, Gaztelumendi, geroko eliz-izlari ospatsua. Gutarteko zen Zubiaga, Zorion-bidea liburu zoragarria argitaratuberri duena ta gerraondoko euskal-izlaririk maitatuena ta zuzenena, nik uste. Azken onek liburuxka au irakurri zuenik enaiz gogoratzen, egia esateko, baina, gu baino urtebete aurreratuagokoa izan-arren, euskaltzaletasunean iritzi berdineko ginen». Hemezortzi laguneko talde horretan, denak Junioratuko ikaskideak ziren, erdiak urte horretan Erretorikako lehen urtea egiten ari zirenak, hauen artean Andima Ibinagabeitia, Plazido Mujika, Esteban Urkiaga eta Jokin Zaitegi bera, eta beste erdiak, Erretorikako bigarren urtea eta Humanitateak egiten ari zirenak.(P. Iztueta, ibidem, 658). Andimaren aita Galo Ibinagabeitiak urtebete egin zuen Larrinagako kartzelan (1907-1908) gertaera itxura batera xume honengatik: Elantxobeko maisu D. Cornelio Bilbora joan zen batean, eskola-umeak zaintzen Galo utzi zuen (“Andima Ibiñagabeitia, gerraosteko euskaltzaletasunaren zutabe” Txema Larrea, HABE 46, 1984). Hark baliatu zuen aukera haurrei Ami vasco erakusteko. Guraso batzuek salatu egin zuten eta hortik kartzelara; han tuberkulosia harrapatu zuen eta laster hil zen, 1909an, Andimak hiru zituela. Labur: Andimaren aita Galo Ibinagabeitiari Sabino Aranaren laguna izateak –S. Aranak ere ezagutu zuen espetxea- eta haurrei Ibero kaputxinoaren doktrina nazionalista erakusteak kartzela eta heriotza ekarri zion; eta haren seme Andimari eta Zaitegiri eta beste euskaltzale juniorrei aita jesuitek begitan hartzea, bereziki Zaitegi, hura jo baitzuen errudun Aita Errandonea ikasketaburuak, eta Zaitegiren beraren esanetan, aita beratar horrek, grekoa eta latina eta autore greko-latindar garrantzizkoak erakusten zizkien aita horrek nahiko negar eragin baitzion, bekatu astuna egin zuela leporaturik. Gertaera horrek garamatza jesuita espainol izatearen eta euskaltzale-abertzale izatearen arteko talka bizipenezko eta emoziozko gogorrera Orixek, Zaitegik eta Ibinagabeitiak nork bere erara, eta nork bere aiurriaren arabera larriago edo lasaiago bizitako barneurradura edo borroketara. Egungo PNV/EAJ gogoan, ez zaizkio inori bururatzen doktrina nazionalista erein zen aroko jazarpenak eta atxilotzeak, egungo eliza katolikoari begira jarrita, lehen mendeetako kristauek pairatu zituzten jazarpen, martiritza eta katakonbetako bizitza bururatzen ez zaizkigun bezala, baina esapide, beharbada, poetikoegia erabiliz, esan liteke sutegi hartan gorituak zituztela Jokin Zaitegik eta Andima Ibinagabeitiak harrezkero guztian ezaugarri izan zituzten euskaltzaletasuna eta abertzaletasuna. Bi horiekin batean, fede kristauari ere eutsi zion, hiru zimendu moral horiei, Espainia eta Europa eta mundu osoa inarrosi zuten gerra suntsigarriak –fisikoki eta

7


moralki- eta hogei urteko erbestealdi latza gorabehera, lehenik Parisen, gero Ameriketan, Guatemalan eta Caracasen. Hiru zimendu horietatik: euskara, aberria eta kristau fedea; gerraondoan esango nuke hurrenkera horretan sentitu eta defendatu zituela; 1. Sutsuen euskara; 2. Kartsu Euskadiren askatasun osoa; eta, 3. Eliz katolikoaren hierarkiarekiko oso kritiko, Kristoren jarraibidean bermaturik, fedea eta esperantza. Gorago nabarmendu dugun gertaerara itzuliz, Ibero kaputxinoaren Ami vasco liburutxoaren irakurketara; 1922an Euskal Akademia sortu zen Loiolan, pare bat urte lehenago Oñan bezala –Orixe buru-, Lehen Mundu Gerraren ondotik aberri txikien aldera, batez ere herri hizkeren aldera sortu zen begirune hein batekoaren eraginera, Euskaltzaindia sortu berriaren ildoan. Aita Apalategi buru lehenik, R. Olabide, eta bereziki Aita Estefania eta Aita Errandonea irakasle zirela (Irakurri P. Iztuetaren aipatu artikulua). 1932an jesuitak Espainiatik ohilduak izan arte iraun zuen. Gerra ondoan frantziskotarrak euskalgintzan nagusi, gerra aurrean jesuitak eta kaputxinoak. Zaitegi eta Ibinagabeitiaren arteko harremanean gauzak nola bideratu eta garatu ziren ere zirriborratzen digu gagozkion gertaerak: Zaitegi buru eta Ibinagabeitia laguntzaile leialen, hots, bigarrena, gero gerraondoan Euzko-Gogoa-ren kudeaketan hala gertatuko zen. Noiz atera zen Ibinagabeitia jesuitetatik?, zerk eraginda? Lehen galderarentzat badugu erantzuna, bigarrenarentzat, ez oso ziurra lauso samarra baizik. 1935eko apirilaren 21ean, Belgikako Marneffen, pazko egunez datatua, Zaitegiri egin zion gutunak honela dio: Orra eman zenidan idaztiñoa, irizgarri, nere zoritxarraren berri jakiteke. Biotza dardaraz, ta begiak iturri berriz ere zuri uzten dizut. Idazkortzak ezin dio nere gogoari men egin. Agur Zaitegi, adiskide maite, ta agur ere zuk ain trebeki zuzentzen dezun Elerti-bazkuneko guziei. Biotz aratoletan irarrita zaramazkit, inoiz ere ez zuetzaz aanzteko. Etzazula aaztu ainbat urtetan lagun izan zaizun errukarri au. Otoi eta gero-arte. Zure Josu baitan (P. Urkizu. Erbestetik barne-minez, 2000, 19). Erabaki ikaragarri mingarria gertatu zitzaion nonbait. Zoritxarra aipatzen du, emozionalki oso gogorra: biotza dardaraz ta begiak iturri; Elerti Bazkuneko guztiei dien atxikimendu errotikoa agerian uzten du, eta haren buruari zuzentzen zaio, ez ahazteko erregutuz, bere buruari: errukarri etsiaz. Otoi eta gero arte hori Elantxobeko hilerrian Andimaren aitaren lagun handia zen Gorgonio Renteriak ezarri zuen goiburua da; beraz, hilda bezala sentitzen zen, berpizteko itxaropenez?, adierazgarria da azken esaldi jesuitikoa, Josuren baitako fedea agertze hori. Gerra aurrean, nik dakidala, gutxi idatzi zuen. Jesuitek argitaratzen zuten Bilboko Jesus´en Biotzaren Deya-n hiru artikulu eta “Idazti berriak” iruzkinduz beste bat argitara eman zituen –gerraondoan sail berari jarraituko zion, euskaraz argitaratzen ziren liburu eta aldizkarien berri emanez-. Lehenbizikoa “Pio XI-garrena ta eleizabestiak” deritzana, 1930ean argitaratua, Oñatik egina (Oñan filosofia egin zuen 192629), eta sinadura gisa “ANDIMA, S.I.”, hots, Andima Societas Iosu, josulagun gisa; eta gainerakoak Belgikako Marneffetik “Ibiñ” batean, bestean “Ibin”sinadurapean, hots, familiaren abizena, ez erlijiosoa.

8


Beharbada, garrantzi gehiegi ematea da sinadurari, baina adierazgarria ematen du badela: Oñan filosofia egiten ari zela jesuita gisa sinatzen zuen, eta Marneffen etxeko deiturarekin. Oñan filosofia amaitu 1929an, eta hiru urte Kolonbian egin zituen maisu, Bogotan eta Bocaramangan, eta 1932an Marneffera joan teologia egitera, eta 1935eko pazko egunez hil zen jesuitatzarako. Maisu egindako aldian ikusi zuen jesuita bokaziorik ez zuela?, Espainiako II. Errepublikaldian gertatu zen euskal pizkundean parte hartu nahiak gehiago tiratzen zion jesuita bizitzak baino?, ez dakigu bilakaera, errazegia da, menturaz, esatea jesuita eta euskaltzale ezin uztartuzko jotzeagatik atera zela, baina, era berean esan behar da aurkakotasun gogor hori egon zela; hona bi adibide: Aita Errandonearena eta Patxi Sarobe lesakar jesuita behiala euskaltzalearena. Zaitegiren arabera, Aita Errandonea oportunista izan zen, eguzkia nora zapiak hara bezala, politika eta erlijio buruzagien haizeak nora, bera hara!: “Arkitu genuen leengo oztopoa gure arduraduna izan genuen, Errandonea gure latin eta eladera irakaslea, alegia. Eztut esker txarreko gizon izan nai. Alare, egiari berea zor diot: ezkenuen arengan elkarrekiko begirunerik arkitu. Salatari-aginpidea zeraman, eta liburuxka ura atzeman zuen: errudun neu egin ninduen [Ami vasco]. Ark esan zizkidan astakeriek negar onik eragin zidaten: liburuxka ura zela-ta, ogen larririk egin nuela ta abar. Berak uste etzezaken bidez nere burua xuritu aal izan nion, erantzukizun osoa neuk artuta. Errandonea lau eratara ezagutu nuen: leenik euskeraren aurkako amorratua, Oxford-etik etorri berri zenekoan. Gero, errepublikaren garaiean, euskeraren eta euskaldunen arteko gertatu zen. Garai ontan Marneffe-ra etorri, dei egin eta parkeske egin zorionka erabili ninduen, Antigone euskeratu ta argitarazi nuela-ta. Elkarrekin izan genuen burutu-ezina inoren errurik gabe gerta zitekela-ta parkeske egin zidan, eta artuta nuen bidea barrena iarraitzeko. Gertatu bear etzitzaigun zoritxarra euskaldunei gertatzerakoan, Razón y Fé-n euskaldunen aurka ixuri ziren irainen erantzukizuna izan zezakeen berak, Errandonea bera baitzen aldizkari aren zuzendari. Azkenik, Madride utzi ta berriro Donostiratu zenean il arte euskeraren eta euskaldunen aldeko iarri omen zen bearrik. Orrelako gizonak eguzkia nora, zapia arakoak omen dira gure erritarren ustez.” (P. Iztueta. 659-660). Literatura Oxforden ikasitako aita jesuita nafar honentzat Espainiako Primo de Riveraren diktadura garaian Ibero aita kaputxinoaren ami vasco doktrina nazionalista zabaltzea bekatu astuna zen; II. Errepublikaldian Sofoklesen Antigona tragedia famatua euskaratu eta Antzerti-n argitaratzea goragarria –Sofoklesen tragediak aztertuak zituen-; Franco nagusitzean, jesuiten Razón y Fe aldizkaria haren erregimenaren zerbitzuko jartzea ezinbesteko Jainkoaren loriarako eta Francoren mesederako –zuzendari 1941etik 47ra, Radio San Sebastian-etik Francoren aldeko sermoiak egina (Auñamendi, Bernardo Anaut)-; eta, Madriletik Donostiara etortzean, azken urteetan, euskararen aldeko? (1970ean hil zen). Oso bestela, zinez, Zaitegi eta Ibinagabeitia, haiek galtzaileen alde! Aita Errandoneagandik Sarobe aita jesuita lesakarrarengana etorriz, Loiolako junior garaian Patxi Sarobe Zaitegi, Lauaxeta eta Ibinagabeitiaren gogaide izandakoa euskara lantzeko zaletasunean, gerraondoan Francisco Sarobe jesuita mistiko bilakatu zen. “Euskalerria Jesukisto´ren Garaian Strabon´aren arauz” deritzan idazlana Ibinagabeitiari utzi zion argitaragarri ez zen garaian, are gutxiago Euskadin; beraz, gerraondoan, eta Andimak Zaitegiri ziostanez, Sarobek eman zionean ez zion

9


argitaratzea eragotzi (Erbestetik barne-minez, 2000, 34); ikusi zuenean Eusko-Gogoa-n argitaratzeko aukera gutuna egin zion Tuterako jesuita komentura 1950ean: Urteak igaro dira, adizkide maite, azkenengoz elkar-mintzatu giñanetik. Gomutan dukezu, alaz ere, ene eskuetan utzi zenidan euskel-lan bikaña (...) Nere paper artean zetzan zure lan ederra Paris´era erakarri dut eta birraldaturik, lau kopia eder atera dizkitzut, gure adiskide min Zaitegi´tar Iokin´i Guatemala´ra bialdu diot, “EUZKO-GOGOA” bere aldizkari ederrean argitara dezan. Beraz, STRABON´aren GEOGRAFIA, “EUZKO-GOGOA” ren yorrailari dagokion zenbakian argitaratua izango da (...) Barkakizun izango âl nazaizu, egin dizudan okerkeritxoagatik. Barneximikorik ordea, ez didala sortu aitortu bear dizut. Lênik eta aurrenik euskerari zor gatzazkio. Lana zure izen-abizenakin agertuko da. Originala nere esku daukazu eta nai dukezunean igorriko dizut baita kopia bat ere (...) Nun dituzu zomorroetzaz burutu zenun lantxo ikusgarri ura? Beste euskel idazlanak ere izango dituzu noski or nunbait gordeak. Bidali izkidazu, otoi, argitara ditzagun. Landareetaz ere ari izan ziñala ba´dakit. Bial itzatzu lan oro. Gure aldizkingiaren ateak zabal-zabal daude idazle oroentzako. Euskera sendotu, euskera bizkortu; beste asmorik ez darabilgu. Gu bizi geran bitartean euskera ere biziko da naiz norbaitzuk beste bat uste eta nahi [sic] ere. Or ba, zure berrien zai gelditzen naiz. Bainan beste nere antxiñako adizkide maiteen berriak ere bialiko âl dizkidazu. Nundik nora dabiltz Lasa, Larrañaga eta beste beredin adizkide? Ni ona ezkeroz badakit zuen artean gorabera aundiak izan dirala: Yainkoak baturik zeukana txerrenek erdibitu du...Bainan urak beti ere bere bidera eginen du noski eta luzaro gabe. Euskelerriaren aitzi oldartu diran etsaiak oro suntsituak izanen dira, errukigabe gañera [sic] guretzako ere ezpaidute izan. Agur adizkide maite, eta meza-bitartean Xabier deunari otoi eginen al diozu nire alde sinesmenean gotor iraun dezadan, gogorra baite [sic]. Ene laztanik samurrena orizu. (Parisen, 1950-02-21. Erbestetik barne-minez-en argitaratu gabea. Egun Azkue Bibliotekan.). Luze aldatu dugu asko esaten duelako. Euskarari zor gatzaizkio diotso jesuitetan Elerti Bazkuneko kide ohia zuenari; beste lanik baduzu bidali; jesuiten artean EuzkoGogoa-ren lankide izan litekeenik ohartzen baduzu, jakinarazi eta erakarri gure eginkizun handira; otoitz egin nire alde sinesmenari eutsi diezaiodan; eta Ibinagabeitiak berak azpimarraturiko esaldia: Euskal Herriaren aitzi oldartu direnak suntsituak izanen dira errukigabe, berak ere errukirik gabe jokatu direlako; Itun Zaharreko Jainkoaren mendeku kutsuzko esaldia. Aski luze erantzun zion Sarobe jesuitak gaztelaniaz: Me perdonarás que por falta de tiempo y de entrenamiento no te responda en euskera. Desde que nos vimos la última vez, Dios ha tenido a bien, en su infinita misericordia, concederme a mí, el peor de todos, muchas gracias espirituales. Diversos han sido los medios por los que ha llegado a mí la gracia de Dios, uno de los más importantes ha sido la lectura de las Obras de San Juan de la Cruz y de San Alonso Rodriguez. Hace algunos años que mi anhelo y ejercicio, aunque ejercitado con muchas imperfecciones, consiste en desnudar mi alma de todo afecto a cosa creada, vaciar mi memoria y entendimiento, en cuanto lo permiten mis débiles fuerzas, de todo otro Pensamiento que el de la Infinita Perfección de Dios y para que a El sólo ame con toda mi alma, con todo mi corazón, con toda mi mente y con todas mis fuerzas, según el primer mandamiento de la Ley de Dios (...) Ojalá! que desde el comienzo de la vida hubiera hecho constantemente esas peticiones, porque en mucho menos tiempo, y con

10


menos trabajo y con más merecimiento habría llegado ya para ahora a la perfección e incluso a la Patria eterna donde me encontraría a estas horas disfrutando de Dios. Dios tenga misericordia de mí pecador! Pero por falta de humildad y de mortificación no entendí los engaños del demonio, el cual ordinariamente tienta a los religiosos so especie de bien. Y bajo la especie del bien sobrenatural de nuestro pueblo me indujo a preocuparme de las cosas terrenas de la patria terrena. Estas pobres patrias terrenas, mezcla confusa y escalofriante de vanidades y pecados, de vicios y virtudes, que necesariamente tienen que desaparecer! ¡ Cuánto tiempo perdido! ¡Ojalá que en vez de haberme ocupado en trabajos y cosas deleznables al margen de la obediencia, hubiera estado barriendo los tránsitos y cuartos del convento por amor de Dios!(...) Con estos datos, querido Andima, no te extrañaras de que me encuentre muy satisfecho y contento de haber hecho profesión de vivir en obediencia; y por consiguiente de ninguna manera puedo ni quiero autorizar la publicación de nada mío, sin censura y permiso de mis superiores (...) En cuanto a una colaboración ulterior en la revista Eusko-gogoa nada puedo ofrecerte por falta de salud, por falta de tiempo, y sobretodo por falta de intimación de la voluntad de Dios. A mi lo mismo me da barrer que escribir de bichos o de ascetica. Mi placer es complacer a Dios (...) Pido tambien que nos guarde de pecado. Y con esto entenderás muy bien la respuesta a lo que pones al final de tu carta: “Euskalerriaren aitzi...” Mi respuesta es la del evangelio: “Bienaventurados los misericordiosos porque ellos alcanzarán misericordia”. Los pobres exilados ¿tan seguros estan de la misericordia de Dios en la salvación de sus almas, que no estiman necesario conciliarse Aquella, haciendo misericordia a los que los ofendieron? (...) ¿No sabes que nuestro Señor Jesucristo murió en la Cruz rogando por los que le crucificaban? ¿No sabes que “el que odia a su hermano es un homicida y que todo homicida no tiene vida eterna permanente en sí mismo?” (...) Advierte hasta dónde te ha llevado el demonio con sus engaños a tí que obtuviste un alma mucho más noble y mejor que la mía. Rompe los lazos en los que te ha enredado el Malo, haz penitencia, vuelve a aquel primer amor con el que solicitó Nuestro Señor Jesucristo recién despertado al uso de la razón. Ora, que con la oración se quebranta la fuerza del demonio, que es inmensa. Tu oración por tí vale mucho más que la mía por ti. Con todo no dejaré de ayudarte con mis súplicas. Siervo en Cristo. Francisco Sarobe S.J. (Tudela 5-III-1950. .Jokin Zaitegiri egindako gutunak II, 2007, 1257. Gutunaren data, martxoaren 5a da, ez 3. Azken paragrafoa eskuz idatzia) Jainkoari plazer emateak agintariei men egitera ekartzen zuen eta garai bateko adiskideak maitasun berrira erakartzera, deabruaren atzapar nahaslegalbideratzaileetatik askatzearen bidez, beti inperioaren hizkuntzaz; ez zuen baina, ez Andima gogatu eta ez Zaitegi ere, hari ere idatzi baitzion Sarobek. Ibinagabeitiak: Nere errukigabe´k, agiri danez, zer pentsa aundia eman dizu. Egia esan nere biotzian ez da bat ere gorrotorik, gorroto-biderik izan ba´dut ere. Esakeratxo ori uste gabean nere biatzetatik i[t]zuri zitzaidan, ez nere eskuz iñor garbitzeko asmoz. Odolzalea ez nazu, ortarako aski España ederrean bizi diran agintari lekaide ta eliz-gizon españazaleak. Bainan ene ustez, Yauna´k bere bide ez-ezagunez, neurri gabeko gorrotoz erri osoa ito naiez dabiltzanak suntsituko ditualakoan naukazu, eta orixe eskatzen diot biotz-biotzetik. Nerea baño birao gogorragorik irakurri duzu noski itun-zar-berriak zear. Ez da arrigarri pobres exilados batek esateko. Bertzalde, mende ontako yantzi oroz erantzia zaitugu, gogokoetaz yantzita. Ni, zoritxarrez, maila ortara ez naiz iritxi, ezta iritxiko ere: ezur-aragiz inguratuta diraugun bitartean ala bearko. Eraztekotan ordea, erderaz zearo erantzia nai nuke eta

11


euskeraz biziki yantzia. Zu, berriz, bestela ari zaitugu: erderaz yantzi eta euskera eranzten imperio aundi orren onerako, bearba. Orkoak Yainkoaren seme ba´dituzu, ludia zear ari gaituzun euskotar erbestetuak ere ba´gaituzula derizkiot, naiz zuek murritz gaiztoz zapuztu. Zaitegi´ri idatzi diozun eskutitza gogorxkoa duzu: “el desierto floreció” irriz idatzi duzu. Zuen arteko Isla doakabea eta Gracian aipatuak (au maiteago bai´dut) etzun eden gehiago yarriko esakeratxo ortan. Zuek aundi ta deun ba´zerate, Zaitegi ez duzute txikiago. Eman dizun erantzun ederrari nagokio. Edota zeruko yaurerria ere imperio ospetsu orrek monopolizatu ote digu? Orixe bear genuke; laister zeruko erreinua ere yan eta ondatuko digute (Jokin Zaitegiri egindako gutunak II, 2007, 1260). Zaitegiri idatzi zion Sarobek, goian aipatutako “El desierto floreció” esaldi ironikoaz gainera: Pido al Señor que le conceda a V. Un don todavía mayor, mucho mayor, el de renunciar, por su amor, y en favor de las almas por él redimidas, a su sobrepujante maestría del euskera y al afecto natural a su pueblo vasco para consagrar todo su persona a la salvación eterna de dos millones de Guatemaltecos casi del todo privados de sacerdotes (Zaitegiri egindako gutunak I, 2007, 124). Zaitegi eskarmentatua zegoen jesuitekin Saroberen eskariak erasan egin ziezaion: Lagundikoengandik gorriak ikusia nauzu, zoritxarrez. Ez da arritzekorik. Lagundia bat duzu ta lagunak beste. Iñori gorrotorik ez diot. Biotzez barkatzen diet neri ere Jaungoikoak barkatu dezaidan. (Jokin Zaitegi gutunak, 2007, 129) Oso erantzun neurritsua eta hartzaileari egokitua eman zion: Jaungoikoari esker, Euzko-Gogoa aurrera doa. Irugarren zenbakia aterea dugu. Euskaldunen gogoak ez ote dituzu Jesukristo´ren odolaz erosiak? Nik baietz uste. Erbesteratuen alde ere zerbait egin bear dugulakoan nago, oiek ere Jaungoikoanatzeko, orkoak baño bear gorriagoa bai-dute. Jaungoikoaren alde dagidan apurra, nire Nagusiaren baimenez egiten dut, nire Artzobispo jaunaren baimenez, alegia, ori baitut orain nire nagusi bakarra, Erroma´ko Elizpuruaren mendean. Guatemalakoen alde zerbait egiten dudalakoan nagokizu: ikastetxe baten nagusi nauzu, naiz ta ikastetxea nerea ez izan (...) Aurten, gaiñera, Instituto nazionalean ere irakasle nauzu, apaiz bakarra bertan (...) Orko euskota´rren alde beste orrenbeste egiten ba´duzu, nik uste Jaungoikoak begi onez ikusiko lukela ta badakizu Elizaren agindua: Euskaldunei euskeraz. Zoritxarrez orko apaiz ta Lagundiko aunitzek agindu ori ez dute betetzen, lurreko agintarien beldurrez edo koipekeriz. Yardunbide ori ontzat ote duzu? (...) Nondik ateratzen duzu, ostera, nire Euskalerriarenganako maitasuna naturala dala? Zergatik ez uste izan izatez goitikakoa danik. Beretarrak ez al zitun maite Paul bidali deunak? Ortan utsik yarri al dezaiokezu Bidali deunari?Ni gaiztoa izan-arren, Bidali aundi orren antzeko aleginka ari nauzu, nere txatxarkerian. Zergatik zapuztu Jainkoagandik iritxitako onaldeak? Zapuzte orrek zer onik ekarri lezake? Nik ez ikusten, itxuturik nago, nonbait, zure ustez (...) Jesukristo´ren baitan zure otsein oni agindu (ib.). Frantzisko Sarobe gutunez eztabaida hau izan Ibinagabeitia eta Zaitegirekin, eta, urte berean hil zen, San Tomas egunez, berrogeita lau urtetan! (Santi Onaindia. Euskal Literatura V. 150).

12


Zaitegiren bizitzan zer esanik ez, eta Ibinagabeitiarenean ere, jesuita heziketa ezin da inola ere ahaztu haien euskaltzaletasun-abertzaletasunean arakatzean. 1933an, Jesukristo gurutzean hil zela ofizialki mila eta bederatzi ehun urte betetzen zirela, artikulu bat argitaratu zuen Ibinagabeitiak jesuiten Jesusen Biotzaren Deyan-n. Literatura kontuan Aita Estefania bezala hizkuntza kontuan maisu izan zuten R. Olabideren Itun Berria-z baliatuz, ebanjelarien pasio kontaketaren eta apostolu gailen Paulo eta Petriren zati hautatuak harilduz osaturikoa da artikulua: <<Guk berriz, Kisto gurutzetua aldarrikatzen dogu, yuduentzat tapustarri [sic], elendarrentzat tentelkeri, deituentzat, ordea, yudu elendarrentzat, Yainkoaren indar ta yakintza dan Kisto>>, zion Paul Deunak (I Kor.1,23) Erospena! Misteri arrigarri ta bazterbakoa! Aurten, zorionezko egun artatik emeretzi garren aldiz eun urte osatzen dira; eskutapen au baizen bizkor, ezda bezte oroimenik bizi izan! Baña gaur egunean, asko ta asko, yuduak lez, Yesu alderdi guztietatik yaurti guraz dabiltz. Orra gure aberri maitean bertan, otso amorratuak darabilten lana. Zuk, ordea, irakurle, Yesu gurutzetua zeure biotzean geruago ta barruragotu egizu, maminmamiñian, Bernardo Deunak diñon lez, gorde ezazu; zeure bular-ataria gurutzez zaindu egizu. Gurutzari beti tinko begiratu egiozue eta orrelan errezago zeuen naigabeak, Yaunarenak ikusita, eroango dozuez! Erospen eun-urtebetetze ospatsu au, zorion iturri izango al yatsu! (J.B. Deya, 196, 1933-IV). Hogeita zazpi urte zituela idatzi zuen hori Andima Ibinagabeitiak, Belgikako Marneffen jesuitekin teologia egiten ari zela. Handik bi urtera atera zen gorago aipatu bezala, jada gizon gazte heldua. Euskararen alde sakrifikatu beharra –euskarari lur berriak urratzerakoan eta euskal testuak irakurtzean atsegina sentitzea eragotzi gabe-, Jainkoak euskaldunei euskaraz egitea agintzen ziela, Jainkoak euskotarra sortu zuenez gero haien zerbitzuko bizi beharra zuela, eta aldi berean, Saroberi ziotsona: “otoitz egizu sinesmena sendotu dakidan”, ahuldua zuen seinale; eta, era berean, zeruko erresuma ere jan eta hondatu behar digute espainiar inperiozaleek, agintariek bezala lekaide eta eliz-gizon espainiarzaleek; eta Euskal Herriaren aurka oldartu direnak suntsituak izanen dira errukirik gabe, berak ere errukirik gabe jokatu direlako; Itun Zaharreko Jainkoaren mendeku kutsuzko esaldi gogorra; gogo-printza horiek guztiak daude Ibinagabeitiarengan, eta horrekin guztiarekin batean, batere kontraesanik eta bateraezintasunik gabe, jesuitek 1936ko gerran izan zuten jokabidearen salaketa latzena, gaitzespen bortitzena, elerti-bazkunekide izandako P. Muxikak Svenson-en Noni eta Mani itzuli izanaren karietara: Aunitz urte zakar igaro ditugu bai, Muxika' tar Palgida Aitak itzulpen ori burutu zunetik! Aitzol'ek «YAKINTZA» aldizkarian 1935'grn. liburutxo ori irarriko zuela iragarri zigun. Aitzol izan zenuten aurrenekoz itzulpen ortaz mintzatu zitzaiguna. Aitzol ordea, Kisto'k aiñako nekaldia aberri ta euskeragatik Pranko odolgorriaren eskuartean egari, lur ontatik itzuri zitzaigun. Orratx, iriz-gai dugun liburuxkaren itz-aurrean, idatzi ba'lu, lendabizi aitortu bear zukeana. Ondorengo esatekoak ere, etzitezkean goxoagoak. Etsipen, samin, negar, naigabe eta gaitzezpenez oretutakoa bear zukean itzaurre orrek. Ogi latza ordea, egiogia! Eta Pranko'pean ez dago egiarentzat tokirik; ogiarentzat ere ez, bestalde!(...)

13


Amazazpi urte auetan Euskera ta Euzkadi'ren aurka aiek egiñak ez zaizkigu ez oraingo ez geroko euskaldunei aztuko. Gure erri eta izkuntzak, mundua mundu, ez dute orlako yasarpenik ezagutu. Zeinen erruz? Pranco ta aren laguntzalleen erruz. Yesuitek ludi guzian oldartu ziran Franco'ri laguntzeko eta Euskalerria itotzeko. Buruxkilak (Caudillo) sema, sarraski ta odolegarriz bere burua yaso zunekoxe, Ledochowsky yaunak, yesulagun guzien buru garai artan, agindu gogor bat eman zien lur-zabalean barreiatuta zeuden bere menpekoei. Eskutitz bat egin zien, yakiña, erlijio amarruyantzipean bere politika gaiztoa zugurki estalirik. Onatx eskutitz ortako itz batzu: «Españi'ko gudak erabakiko du kristautasun eta gizarte-zuzentzaren oñarriak betiko iraungo duten ala ondatuko diran. Arazo orren aitzinean ezin gindezke mintzul. Aunitz, kristauen artean ere, gezurrak barreialzen ari dira egiaren eta are katolikotasunaren kaltetan». Idazki orrekin yesuita guziak Franco'ren alde yarri nai izan zitun «mundu guziak il edo biziko garatz ontan argia eta egia ikusi ditzan». (Bayle Constantino. «Diario Vasco», 18 septiembre 1937). Unamuno'k nun edo an idatzi zuen «yesuitentzako oro duzu garatz». Matxinada ua ere bai nonbait. Ledochosky yaunak txotxa yaso orduko, yesuita guziak palangisten gurutzgudaren ederrak lur-zabalean izkera guzietan kantatzen asi ziran, gure apaiz eta erria bidenabar larrutuz. Alemania'n José Marcelo'k «Ritter der Kreuzes» idazten du: Austria'n Carrillo de Albornoz'ek «Was jeder Katholik uber den Spanischen Krieg wissen soll»; Castillo'k, Ipar-Ameriketa'ko «The Queen's Work» aldizkarian «General Franco Leads his legions not again but for Governement». Quito'n ere «A los Héroes del Alcazar de Toledo» argitara zuten. Italian, Ledochowsky'ren urbillean, gogor ari ziren Pranco'ren alde «Lettres de Rome» aldizkarian. Aita Beltza are sakonago ibili zan. Mundu guziko Luistar eta Maria'ren Kongregazioetara itzaldi eta ikas-gaiak biali zizkien, Buruxkilaren ontasunak zabaltzeko, «Españi'ko erlijio yasarpena» gaitzat. Etzenuten olondar auxe lo egon Pranco'ri laguntzeko. Yainkoak bereganatu zuen; an garbituko zitun bere kontuak. Bere aberri doakabea ere, Pranko-zale purrukatu agertu zitzaigun garai artan: zoritxarrik gorrienak ikusi ditu arrezkero eta ikusten ari da oraindio, antxiñako adiskide maltzurrak zirkiñik ere egiten ez duela aien zorigaitzaren aitzinean. Eta gain-gainetik baizik ez naiz ari, bestela liburu mardulenak beteko nituke. Iberia'ko yesulagunak etziran nagusiaren zai egon Franco'ren baranoan txaloka eta poz-lekaioka asteko. Aurreneko egunetik, zoro-galduak bezela, buruxkila goraipatzen oyuka ziarduten. Ikusi besterik ez daukazute «Razon y Fe» Burgos' en, «Broteria» Lisboa'n, «El Mensajero del Corazón de Jesús» eta argitara oi dituten aldizkariak. Aldizkari orietan gure erri maitea eta gure apaiz santuak ere lokaztera yarri ziran. Bayle yauna, yesulaguna gero, ipernuko etsaia baño amorratuago lerdeyario zebillen, gure aurka, gure apaiz on eta gurbillen aurka. Eta bere lerde zikiña nunnai okatzen zun Yesu'ren Lagundi'ko nagusien onespean. Ba'ziran bear bezelako yesulagunak ere euskaldunen artean. Laister munduko lau-zokoetara iraitzi zituten, bear-bezelako ziralako, giza gora-bera eta erri gudutan nasi nai ez zutelako. Erbestean il ziran aunitz, zakur ustelak antzo, zokondoratuta: Agirrezeziaga Aita, Estefania Aita, Agirre Aita, Olabide Aita..., Ledochowsky yauna eta aren inguruko beste yaunak, españarrak batik bat, narda lotsagarrienarekin martiri aien azken-ats eta erio-zotiñak begiratzen zituten bitartean. Yakiña, euskera yesulagunen artean debekatua izan zan. Argitaratzen zuten aldizkari bakarra «Yesus'en Biotza'ren Deya» suntsitua, euskal idazle geienak erbestetuak. Euskera ez-ezik Euzkadi ere zatitu ta lauskitu dute, «oyal batez yantzitako lau aizpak» elkarrengandik bakandurik, «Castellana Orientalis, Castella Occidentalis» ezizen lotsagarripean laurak estalirik, gure erriaren izenik aipatu ere ez dedin; «nec nominetur inter vos» Paul bidaliak pekatu satsuaz zion bezela.

14


Egunen baten Euskadi buru-yabe izatera eltzen ba'da, eta elduko da alayinkua, edestiaren biderik ezin baiditeke saiestu, ez du bere mugartean Kastilla sor ta sartaldeko yesulagunik baizik arkituko. Zer egingo ote gure erriak? Logika bidez ain maite duten Kastilla aipatuan sar-erazi. Zertako gordeko ditu berena ez duten lurraldean ez izanez eztare izanez? Laido gorriagorik ezin zitekean asmatu ere Euskalerri eta Euskeraren aurka, ezta euskaldunen aitzi.(Euzko-Gogoa, 1952, 1-2). Ondo dokumentatua dirudi –ez naiz erkatzen ibili aipatzen dituen iturriak baina sineste ematen diet-; lehenik, jesuitak, hurbilekoenak ez alferrik hemeretzi bat urte egin baitzituen haiekin, eta geroxeago Francopean erdara sakatzen ari ziren erlijioso guztiak, apaiz nahiz lekaide edo lekaime. Eta jesuitak ez ezik era guztietako erlijiosoak, apaiz, lekaime eta lekaide, beti bezain kristau zintzo iraunez: Gure euskeraren ondabideak arkitzen diran tokian billa bear ditugu, eta Eliz barnean ondabiderik kaltegarrienak arkitzen dira. Ni beti bezin kristau zintzo naiz bainan kristautasun orrek ez dit egia azaltzerik eragozten, gure erri, izkera ta oiturak auzitan dabiltzanean (A. Labaien, 1952-08-23). Barne-borroka gogorrak ere bai, beltzaldi handiak. Hona Nemesio Etxanizi egiten dizkion aitorpenak: Zure berriak ere oso samiñak dira. Elizaren gurekiko ibilbideak ezin ditezke makurragoak izan. Agiri denetik euskaldunak inpernu bidetik eramatea baizik ez du nai. Ez zaio asko kostako ori iristea, beste bidea baño zabalago eta atsegiñago baita. Sinismena galtzeke aurrera iarraitzeko diozu. Ez da orixe errexa. Ondo dakizunez, sinismena Iainkoaren doai bat baizik ez da, eta berak kendu ala eman dezaiguke. Iainkoaren ordezkariak lurrean eliz agintariak izaki, aiek ere sinismen ori eman ala kendu lezaiguteke “operibus credite non verbis”. Eta aipatu elis-agintari orien egiñak sinismena guregandik eradokitzeko baizik ez dira. Egia esan, xarisma ori ene baitan geruago eta suntsitzenagotzen ari zait. Ene fede-krisalluak ba du olio bearrik argi iraungo ba´du diaspora zatar ontan (1953-10-07). Itxura guztien arabera, borroka horretan iraun zuen, inoiz delako karisma hori erabat galdu gabe.

2. Parisen 1936ko gerrak Portugalgo Trafarian harrapatu zuen, Tajo ibaiaren bokalean, Explosivos de Río Tinto lehergai enpresako bulegoan, administrazio lanean. Ez zuen gerra frontean bizi izan eta atzeragoardian ere ez, eta horregatik ez zuen espetxea edo erbestea orduan bizi beharrik izan, baina 40ko hamarkadan, buru-belarri sartu zen Francoren aurkako erresistentzia politikoan, espioitza lanean, Jose Antonio Agirrek deiturik, Andoni Zugadirekin batean. Berak idatzita utzi du hau: “Ni luzaro bizi izan nintzen Madrid´en ene lanbideak bortxatuta...” ez dakigu seguru noiz, eta “luzaro” hori zenbateko egonaldia izan zen “Euskerari buruz” Alderdi 1953-12.)-, hango erresistentzia-sarea osatzen. Oraindik

15


orain irakurri dut hau: “Lo contaba Iñaki Anasagasti en su blog: “como consecuencia de un viaje del Lehendakari Aguirre a Caracas en 1943, éste le solicita ayuda a Txomin con objeto de formar una célula de información en Madrid donde, entre otros, participaron Sabin Barrena, Jesús Insausti “Uzturre”, Peio Irujo, Máximo Andonegi, Andima Ibiñagabeitia, y otros más”. El historiador Iñaki Egaña afirma, por el contrario, que Letamendi llegó a Madrid para establecer una red que trabajara para la OSS, primero, y luego para la CIA” (“Letamendi y Urresti, de estirpe abertzale” in Euskal memoria, 2011ko uztaila, 3, 12. or.). A. Zugadik baieztatu zidan AEBetako Bilboko Kontsuletxetik jasotzen zutela dirusaria (Andimaren idazlan hautatuak, 1999, 30). Segur aski 1943tik 45era Madrilen bizi izan zen, gero Bilboko Deustuan, eta han bizi zela, sarri joaten bide zen Bartzelonara Zugadirekin batean, harik eta 1947an, etxera poliziak etorri eta ihesi Parisera joan zen arte. Parisen zela, -bi urte pasatxoko hutsunea dago gutunetan: 1947-IX-26tik 1949XII-12ra gutunik ez zion egin Zaitegiri, eta ez besteri; azken data horretakoa, honela hasten da: Ostera txiki bat egin ondoren, berriz ere Parisen arkitzen naiz- Portugalera itzuli zen, J.A. Agirreren agindupean, han zeuden espainiar monarkikoekin hitz egitera, Francoren erregimena uzkailtzeko aukeraz mintzatzera edo -Prieto sozialisten buruaren ideia, oker ez banago, monarkikoekin bat eginda, oposizio guztiak erregimena eraistekoa-. Eta 1950etik aurrera, bereziki Euzko-Gogoa-rako egin zuen lan, Zaitegiren laguntzaile leialena izaki. Gutunetan irakurtzen dugunean ez duela aberrira itzultzerik, Francoren erregimenaren ikuspegirako orban handiak dituelako, gogoratu beharko dugu ez dela arrazoirik gabe erresistente heroikoarena egiten ari, baizik eta zinez, 40ko hamarkadan gogor borrokatu zela espioitza lanean, Francoren aurka. Zertatik bizi izan zen Ibinagabeitia Parisen? Gorago aipatu dugu jesuitetatik aterata Portugalen lan egin zuela, eta gero espioitzan, Francoren erregimenari buruzko informazio garrantzizkoa lortzen, J.A. Agirreren agindupean. Eta Parisen? Quentin Bouchart Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu-etxean, Jaurlaritzaren zerbitzuan eta soldatapean, baina tirabira handiekin, bereziki Ibinagabeitiak euskara eta kultura lotzeko zuen temagatik, segur aski, Jaurlaritzako jeltzaleek ez baitzuten euskara kultur hizkuntza bilakatzea lehentasunen artean. Pare bat idazkaritza ere eraman zituen Parisen. Bata, Eusko-Yakintza-rena, J.M. Barandiaranek hala eskaturik, eta bestea, Edinburgoko PEN International-arena. Zaitegiri kontatu zionez, 1951eko otsailean izendatu zuten PEN Euskal Bilkurako idazkari –izen hori eman zion-, eta lehen batzarra martxoan egin zuten: Iragan Epailaren 24ean, iragarri bezala, PEN Euskal Bilkuraren lendabiziko batzarra egin genuen. Lagun gutxi bildu ginan, eta geienak idazkiz gure batzarrari eratxiki ziran. Ondo dakizu nunbait, ezinezkoa dala euskal idazleak biltzea oro sakabanatuta bizi gaituzulako. Bearrezkoa genuen ordea, batzar ori egitea. Gure PEN ibiltzen asiko bazan. Araudia aztertu genun eta zuk adirazi aldakuntzatxoa onartua izan zan. Orrez gainera, Batzar Buru edo nagusiak ere izentatu genitun. Zu, ain zuzen ere, euskal-arloan langile adoretsuenetik bat zaitugun ezkero, buruetarik izendatu zindugun (Erbestetik barne-minez, 46).

16


Jon Miranderi lanak eta laguntza eskatzen zizkion aldizkarian euskal idatzien iruzkinak agertzeko. Arazo handiekin ibili zen PENera lanak bidaltzeko. Eta gutunen arabera, 1952ko abenduan, F. Krutwig eta J. Miranderi pasatu nahi izan zien idazkaritza, haiek prest omen zeudela-eta (Erbestetik..., 116). Ahalegin apala bezain aipagarria, euskal kulturari unibertsaltasuna eman nahia adierazten duenez gero. Gorago eten dugun hariari berriz lotuz, J.A. Agirreri idatzi zion gutun hau oso argigarria da, alderdikideekin izan zituen tirabiren berri jasotzeko: Ez al zakidaz arrituko itzez bearrean idatziz natorkizulako. Aspaldi zurekin itz-aspertu bat egiteko gurariz nindagokizun, bainan ez dut nere gurari ori betetzeko mugonik izan beti ere lanpetu eta inguraturik arkitzen zeralako oraingo etxe berri ortan. Dana dala, nere ausardikeri auxe barkatuko al didazu, gaiztoz ezpainatorkizu, onez baizik. Norbaitek, gaur, urrutizkinez esan du ni “Ordezkaritzan ez-ezaguna naizela eta ez daukadala zer ikusirik ere”. Eta norbait ori nor ote litekean bila ibili ez zaitezen, orra argi ta garbi: Alberro jauna. Ez dut aren esanik gaitzesten lendik ere ondo nekialako “Ordezkaritzan ez-ezagun ta utsa nintzala” ez bakarrik aipatu jaun orrentzako, beste zenbaitentzako ere bai, naiz-ta oiek mintzoz olakorik aitortu ez. Jainkoak ez nindun zozo ta tentel sortu, argitasun aundirik eman ezpazidan ere, baina nere ingurukoak ikusteko beste bai noski. Muzin ta nardarik asko egari bear izan ditut. Geienetan, ixilean ta irribarrez, barne-minez ere bai ordea. Beste norbaitek, nere tokian, abarrotsik aski aterako zuen. Nik ez, ezpainago ortara oitua, nere lera ta irritsak ezitzera baizik: ortan ere zenbait urtez saiatu nintzalako edo gibel-aundi jaio nintzalako. Neurri guziek ordea, euren mugak dituzte. Gaurkoan, nereak behintzat, bere muga jo du ta ezin nengokean gainezka orren berri zuri eman gabe. Itzez ez nauzu arro ezta omen eta aintza-gura, alabaina ez dut nai ere izan edozein[ek] oinpean dabilan xomorro, luginak barea lez zapaldua izateko. Oriek horrela, ene Lendakari maitea, ez al zera arrituko Ordezkaritza berrian nere itzalik gehiago ikusiko ezpazenu; ez-ezaguna naiz toki ortan eta ez-ezagunek ez daukagu zertan sartu. Ez nizun esan, bainan zearka jakin duzu Guatemalara ostera gertatzen ari nintzala. Zergatik ez nizun esan? Esku-artean nerabilzkin arazoek zer ondoren izango zuten ez nekialako. Gaurkoan ori ere esan d[i]ezakezut. IROren laguntasuna iristeko egin ditudan lan guziak alperrekoak izan dira (...) Zer dala-ta nai nuen Guatemalaratu? Nere ango adiskide aundia deiez zebilkidalako eta nere Ordezkaritzako egokera utsa ikusten nualako (...) Ara joango banintza Aberri ta batez ere euskeraren alde lan egiteko izango litzake, besterako ez noski, eta ori ederki daki nere ango adiskide onak. IROren ukapena gora-bera, lurralde aietara aldatu nindeke, zorrak eginaz, jakina. Ori egiteko ere gerturik nengoke, atseginago zait bada Paris ontan “ez-ezagun ta ezdeusetarako izan baino”, ludiaren ipurdian ezagun ta zerbaiterako izan. Orra, Lendakari maite, esan gogo nizkizunak. Ez al dituzu gaiztoz artuko, diotsut berriz ere, onez baizik. Jakizu, bestalde, zuri laguntzeko gertu naukazula, edonoiz ta edonun, eta zure menpeko zintzoenen arteko izatea nai nizukela Euskera ta Aberriaren onerako. (1951-XII-13. Erbestetik barne-minez. 2000. 76-77.). Jaurlaritzaren Ordezkaritza berrian ezezaguna –urte hartan bertan bidali zituzten aurreko ordezkaritzatik, Francoren presioz, eta Frantziako gobernuaren amore ematez-, ezdeustzat hartua eta egoera hartan baino Guatemalan nahiago euskararen aldeko borrokan. Aldi berean J.A. Agirreren menpeko leialena.

17


Gisa horretako gutunen bitartez hobeki ulertzen dira jendaurreko artikuluetan isuritako hauek bezalako esaldiak: Iñun eta iñoiz izan ote da arek eraman zun neurrira euskaltzaletasunik erakarri dun gurasorik? Orra eni ederrenik agertzen zaidan Etxeberriren bizitzako gertaria. Semea bialtzen du aita xamurrak Uztaritzeko biltzarkide prantseztuen gogoak euskeraren lotsa ta itzalez betetzeko. Semea bere lan aundiaren aurrerapidea izan zedin. Ez nolanai, baizik berak ondu lanak egoki zitezkela euskaldunak euskeraz mundu ontako iakintzaz iazteko, adirazi naiez. Biltzarkideak, ango ta emengo arrozkeriz kutsututa bizi ziran, izkuntzari, aberri izkuntzari, zegokion gorarik emateke. Hori izan duzute gure arbasoen obenik larriena, orretxek ekarri zun gure ondamendia. Arrituta, zurtuta gelditzen naiz gaur ere gure arbaso ta agintarien euskerakiko zabarkeriaz. Etzuten euskerarik erabiltzen batzar aietako autsi-mautsietan, ezta artu erabakiak idazteko ere; batzu gazteleraz, bestetzu prantzeraz ari ziran batzar liburu tzarretan, aberri izkuntza bertanbera utzirik. Erri-agintari eroagorik etzun beste lurraldek iñoiz izan: gutxi edo asko, aiek beintzat, buru-jabe ziranean, izkuntza iatorrez idatzitako monumentu zaarrak utzi zituten: gure arbasoek ondaretzat utzitakoak oro erderaz idatziak dituzute. Lotsagarriagorik..! Zentzun gutxi erakutsi ziguten arbaso izkuntzagabekoek (...) Etxeberri gizajoa! Semea Uztaritz'a biali zenun gure agintariak euskalbidera erakartzeko. Alperrik ordea. Gaur ere, ari dituzu gure artean agintari aien iarraileak, ots, erdera idazlan, batzar-agiri ta goraberetan erabili naiago dutenak. Zuk Etxeberri, zere semeari latiña euskeraren bidez irakatsi zenion. Gaurko guraso baldarrak, aurrai euskera erauzten ari dituzu, erdera mordollo ta zentzungabekoak burmuñeratuz. Zuk, orain berreun urte, euskera iakintza biderako gai zala erakutsi zenigun, eta arrezkerokoek ez diogu zure yarraibide yaukalari kasurik egin. Uztaritz'en Biltzarrekoek ameslari ta txorotzat yo ziñuzten nunbait. Emen ari gaituzu zure iarraile euskaltzale mordoxka bat, gure izkuntza aurrera atera gurarik. Gu ere, zu bezela, txoro ta ertzotzat gauzkate euskotar eta are abertzale geienak, diruketa, atseginketa, alperketa, beste ametsik ez duten gizon GURBIL eta izatez gainetiko oriek. Naiago dugu ordea, Etxeberri maite, zuk bezela gere bizitza guzia euskeraren onean erre, txiro, beartsu baita ere euskeratik ertzo izan, ez euskotar geienak bezela diru-atsegin lokatzartean, Epikur'en zerri-taldeak antzo, muturrak sartuta uxarka ibili. Oien aintza, egun batekoa, elbitz liliarena bezela, zurea ordea, Etxeberri, betikoa, euskeraren maitariak diraukegun artean beintzat.(“Joanes Etcheberry” EuzkoGogoa, 1951, 9-10.) Beste bi urtez etsi behar izan zuen Parisen Guatemalaratu gabe; halere, oker ibiliko ginateke beti sufrimenduan bizi izan zela begitanduko balitzaigu. Beharbada, urterik bizienak eta emankorrenak 1952 eta 1953 izan zituen. J. Zaitegiri Gautemalara Paristik, 1952ko ekainaren 23an: Ni nola bizi naizen? Len baino pixkat obekixeago, irabazpidea ere geitu zaidalako. Egia esango badizut, ez dakit zer izango den obekien, emen gelditu ala orra joan. Bainan gogoz eta egiz diotsut, ez neri buruz arduratzeko lanik aski ta buru-austerik ugari dituzulako inorenak bilatzen ibili gabe. Nola nai ere nere esker beroenak egiten dizkitzut zure arduragatik, eta

18


erakutsi didazun ondonaiagatik. Nere diruz, inoiz orra osteratxo bat egin al baneza, pozik egingo dut zu ikustearren. (Erbestetik barne-minez, 2000, 103). Gutun berean Ovidiusen MAITA-BIDEA-ren (Ars Amandi) itzulpenaren berri ematen zion: Arrituko zera baina Ovidiusen MAITA-BIDEA (Ars Amandi) aurreneko liburua itzuli dizut, eta bigarren-irugarrena ere, ia bukatuxe daukat. Itzulpen ederra atera zaidalakoan naukazu, bialiko nizuke, bainan bear ba ez dukezu orlakorik irakurri nahiko. Badakit argitaragarri, aldizkarian beintzat, ez dala, bainan liburu baten argitaratzeko itxaropenik ez dizut galdu. Lan txukun ta jakingarria egin gogo nizuke, itzulpenaz gainera oarrez argitua. Esango didazu zer derizkiozun.(ib.) Zaitegiri bidaltzen ausartzen ez zen itzulpen hori –Guatemalako apaizak lizun samarra iritziko ziolakoan edo- Miranderi, Salbatore Mitxelenari eta Aingeru Irigarairi igorri zien, besteak beste, eta hirurei atsegin izan zitzaiela-eta pozik zegoen: Orra Mitxelena Aitak diostana: “Zure ta Ovidiusen “Maita-bidea” pozik eta bi aldiz irakurri dizut. Erakutsi didazun lenbiziko zati onek urrengoak are ta biziago izango dirala agintzen du. (Erbestetik barne-minez, 106). Eta gutun berean: Ene egoitza berria: 7 Commandant Riviére-Paris (VIII). Inoiz Parisera etorriko bazina nere etxean izango duzu kokategi, apala baina aterpe. Iru gela eder dauzkat Parisko tokirik dotoreenean. Ez dakit noiz arte iraungo duen zorion onek, gureak, nereak beintzat iraizekoak izan oi dirate [sic]. Dana dala etorri zaitez bueltatxo bat egiten eta zure ama ta senideak Hendaian agurtu al izango dituzu. Inperiora joaten ezpazera. Biotz onenaz nere eskeintzatxo au egiten dizut. Onartuko al duzu! Agur (107). Aldarte gorabeherako handiak; beheraldiak eta susperraldiak txandakaturik, gutunen bitartez oso ongi jarraitzen direnak. 3. Euskaltzaleen tabernakulotxoa Harreman handiena Zaitegirekin izan zuen; Jon Miranderekin ere harreman luzea eta sakona izan zuen, eta halaber, Nemesio Etxanizekin. Gutunak begiraturik ohartzen zara bere etxera joateko lehen gomita 1949ko maiatzaren 18an egin ziola Mirandek Andimari, Peillen anaien bitartez: Bena aizina amini bat ba-duzie jin zitie ene ikhûstera dagun igantean, bethiko tenorean; Andima ere khumitatzen dit.(Jon Miranderen gutunak, 1995, 26). Honela kontatzen du Txomin Peillenek, gorago aipaturiko gutun liburu horren “eskutitz aurrea”-n gutunen funtzionaltasun eta nondik norakoaren berri: Jon Mirande Aiphasorhok eta gure gazte garaiko euskaltzale gazteok etxeetan ez geneukan telefonorik. Pariseko harremanetan eskutitz laburrak egiten genizkion elkarri Andimarekin eta Jonekin, Euskal Herriarekin, orduan telefonoa garestiegi zitzaigulakoan, lotura urrunak gutunez berdin. Lanetik euskaraz dei egitea? Gure lankideez gaizki ikusia zen. Oi ingeleraz edo alemaneraz hitzegin bagenu miretsia! Gure lankide maiteek, gure untersprache delakoa ez zuten entzun nahi. (...) Uste dut Jon Miranderentzat ez zela batere egiteko aspergarria; besteekin, gisa batez edo besteez, komunikatzea beharrezkoa zitzaion eta idazteko erraztasun haundia zeukan. Jon

19


Mirandek mundu guztian zeuzkan eskutitzkideak, linguistikako eta literaturako adituekin, batik bat. Euskaldunenak eta euskaltzaleenak, zorionez salbatu ditugu, besteak arrebaren eskuetan daude nonbait. (...) Jonen eskuko idazki guztiak ez dira berdin garrantzitsuak: laburrenak hilabetean behin biltzen zuen euskal tertuliakoak ziren. Halan, larunbat arratsaldetan, F. Krutwig, A. Ibiñagabeitia eta Tx. Peillen deitzen gintuen. Euskarazko irakurketez, idazketaz, idazgaiez, egitasmoez hitz egiten genuen, euskaraz eta erdarazko aldizkariak trukatzen, <<akeita eta txola>> tartean hartzen. Noizpeinka beste lagunik etorri zen Iñaki Renteria, Jokin Zaitegi, Nemesio Etxaniz, P. Irizar (11). Gutunak irakurrita, ikusten da gutxiz gehienetan Miranderen etxean biltzen zirela. Haatik, bere etxe apal baina hiru gela ederrekikoan ere zenbaitetan elkartu izan ziren, esaterako, 1952ko irailaren hasieran: “Iragan larunbatean Krutwig, Mirande ta ni bildu giñan nere etxean. Bost ordu atertu gabe ekin genion euskal auziari. Mirande´k ez zun ezagutzen iaun ori ordurarte. Ene iritxi laburrean, Krutwig iaunak akats aundi bat dizu, bere uste eta bulkoekiko itsatsiegia dala. Ez ditu besteen arrazoiak eta lanak bear bezala ikasi ta onartzen. Nik argi ta garbi esan nion, arrokeri geiegirik ez zaigula zilegi euskal idazleei eta biotz zabal bear dugula euskeraz ari diran guziekiko” (A.M. Labaieni 1952-09-08). Batzuetan Mirande eta Ibinagabeitia Parisko Alma kafetxean ere bai; nolanahi ere, ematen du eskuarki Mirande zela gonbidatzailea, eta gehienetan haren gurasoen etxean elkartzen zirela. Tx. Peillenek euskal tertulia esaten dion hori, Ibinagabeitiak judu tradizioko euskaltzale tabernakulotxoa deizioz izendatzen du: “Emengo euskaltzale tabernakulotxoak (lau besterik ez gaituzu, Mirande, Peillen anai biak eta ni) asmo ederrak ditugu asi berri dugun urte ontarako [1951]”. (Erbestetik barne-minez, 41), juduek Jainkoak Israel herri hautatuarekin egindako ituna jaso ohi zuten bezala denda edo santutegi batean, Parisko euskaltzaleek ere euskara lantzeko zina berritzeko egiten zituzten bilerak izendatzeko (“tabernakulo”-tik “tabernazulo” ere gertu dago oso, fonetikoki; biltokia ere esan nahi du). Bilera horiek garrantzizkoak ziren, besteak beste, Euzko-Gogoa artikuluz hornitzeko, eta Ibinagabeitiaren asmo nagusia segur aski horixe zen: Miranderenak, oro dituzu jakingarriak. Geroago eta trebeagotzen ari zaigu olerkari gazte auxe. Au ere, izatez berarizkoa dezu, bainan nerekin oso ederki konpontzen da eta bere bidean aurrera jarraitzeko adoreak ematen dizkiot (Erbestetik barne-minez, 47). Eta, jakina, Miranderentzat ere Ibinagabeitia garrantzizkoa zen, biek izaten zituzten beheraldiak, beltzaldiak, eta elkarren sostengua axola handikoa zen: Zeure aitzineko eskutitzak naigabeturik utzi ninduen; ez nion erantzun, uste bainuen, biok soilki elkar ikusi bear genuela biar, eta zure problemetaz mintzatu âl izateko gisan. Nik ere zuk dituzun beltzaldiok ezagutzen ditut. Orain duela denbora zenbait euskal-ekintza utzi nai nuela gogoratzen zera, neu ere euskaldunetaz nardaturik bainengoen (eta nago). Zure kausaz, ez nuen utzi...eta orain zuk duzu utzi nai. Mingarska edireiten dut ori! Euskaldun adiskide guti ditut, beintzat asmokide guti. Peillen anaiak, Krutwig, eta zu batez ere, naiz izkuntzari buruz ez ditugun beti asmo berak. Lauzpabost lankide ukanki, zerbait lan egin dezaket, bainan guztiek bata

20


bestearen ondotik arloa uzten ba dute, ez du valio [sic] jarrai nakien... (Jon Miranderen gutunak, 66). Pozaldiak eta umore oneko aldiak ere izaten zituzten, eta horrelakoetan elkarri oparo eskaintzen zizkioten xerazko eta ferekazko hitzak: Mirandek Ibinagabeitiari: Nire lili garbi ori...Lugus Aundiak begira zaitzala osasunean, argian, gentzan, druiduntasunean, eta beste tasun guzietan, segaiduntasuna âztu gabe, jakiña (32); Ene izar bakoitza!...Agur zuri bat zuri (33, 34); Lili eder...Larunbatean ikusi arte, agian. Agur izardun bat (34, 35); Ene panpin eder ori! (36). Eta Ibinagabeitiak Miranderi: Zitori kutun...Laztan bat (50); BAKE, ZORION TA ALUON! Inguma ñabar...Blüiaren buztan igurtzi bigunena opa dizut. Agur (56). Adixkide mami...Iganderartio, adiskide, artean jainko-jainkosen laztan txut-garriena jaso ezazu (59, 60). Iritzi ezberdintasunik izan zuten. Hizkera kontuan Krutwigek Mirande lapurtera klasikoa erabiltzera erakarri zuen; Andima ez; jarraitu zuen gipuzkera osotuan. Talka ideologiko gogorrena irlandar eta juduen kontuan izan zuten. Mirande europarzale arrazista eta irlandarren miresle; Andima, aldiz, juduek II. Mundu Gerrako holokaustoaren ondotik egindako mirariaren miresle kartsu –egun ez bezala, 50eko hamarkadan euskaltzale gutxiz gehienak judu miresle ziren-, eta irlandarrek 36ko gerran Francoren alde egindako borroka ahazten ez zuela, eta gain-gainetik aberri hizkuntzari zegokionez irlandarrek erakutsi zuten epelkeria ezin onarturik. Tinko eutsi zioten, haatik, adiskidetasun bekaizteko modukoari, Parisen bezala, Andima Amerikaratu ondotik ere, hil arte. 4. Ameriketan Hispanoamerika ez zuen ezezaguna Ibinagabeitiak. Jesuita garaian hiru urte eginak zituen Kolonbian maisutzan, Bucaramangan, eta Bogotan. Ez zen amerikazaletasunak bultzaturik joan, bada, Zaitegiri laguntzera baizik. Guatemalako hiriburuan bi urte eskas egin zituen, 1954ko hasieratik 1956ko hasiera arte. Latina irakatsi zuen, Euzko-Gogoa-ren ataurrekoak idatzi zituen, eta Zaitegi aberriratu ondotik ere (1955eko azaroan) han jarraitu zuen hilabete batzuetan, diru-kontuak eta garbitzen. Zaitegirekiko bizikidetzan zenbait tirabira izan zituzten elkarren artean, gutunetan ageri direnak (epilogoan xehatzen ditugu). Nolanahi ere, eutsi zioten adiskidetasunari. Han idatzi zuen Ibinagabeitiak, Erronkariko euskalkia hiltzear zela profitatuz, honako ataurreko hau: Alabaiña, izkera aunitzek ikusi izan zuten beren burua gaur euskerak dakusan zori ber-berean edo okerragoan. Izkera orien iabeak ordea, kemen eta gizontasunik erakutsi dute, berriz ere izkerok piztu ta iasotzeko. Or duzute katalanera, argibiderako.

21


Gure erriak, berriz, ez du izan iñoiz ere ortarako kemenik, euskera aintzat artu ta zegokion gaindegira eramateko. Aitzitik, betidanik erakutsi izan du erri-elearekiko arbuiorik lotsagarriena, eta arbuio ortan darraiki oraindik ere. Abertzaletasunak, itsualdi ontatik euskotarrak aterako zitula esan edo uste zitekean. Ez ba... Gurean Jel-alderdia izan da abertzaletasunaren arrobia, baita euskeraren illobia ere. Ez noski, asmoz ta iakitez, bai ordea, bear bezelako gizontasunik ukan ez duelako izkera-auzi latz ontan; etzun euskera artu alderdiko ele bakartzat, alderdikide guztiak aberri-izkera itzez ta idatziz erabiltzeko bearturik, enda-ezaugurri bakar ta garaientzat euskera ezarririk. Erdera izan du ele nagusi; oraindik ere, ez du euskeraren miñik bere aratoletan nabaitu. Euskera ez dala aski abertzale zintzo izateko darasate... Eta erdal merkatari etoi biurtu zaizkigu euskaldunak oro. Merkatari lotsagabeak euskel izenpean erdera besterik ematen ez diguten ainbeste ta ainbeste albistari. Txepel utsak, euskera baiño erdera erabilli naiago duten alderdikideak. Etoi batzu, iakintza ta kultura erderaz sakatzen diguten guztiak. Saldu batzu erdera elizetan barreiatzen duten gotzai, apaiz eta lekaideak. Ziraun batzu, erdera betiko zapuizten ez duten euskaldunak euskera soilik erabiltzeko. Zer itxaron ote dezakegu txepel, saldu, etoi ta ziraunez iositako erri baten gandik? Irakurleak asma beza. Gure erria, aberri-izkera bein betiko iasotzeko kemenik gabe, amildegirik beltz eta ilgarrienera lerratu zaigu, etoikeriaren leize-zuloan betiko usteltzeko. Garrazki diardugula esango du norbaitek. Bearko... ez gaude bada, xuriketan ibiltzeko garaian. Beste iñori baiño len, «Euzko-Gogoa»ri dagokio gaiñera, onen garrazki mintzatzeko eskubidea. Ez dut uste iñork arririk iaurti lezaiokenik euskerari arnas ta adore ematen ez diolako. Gaur beintzat, gure aldizkariak darraiki euskal-auzi bakarra. Euskaldunak! Nagiak eten eta euskera ito nai diguten oztopo ta kate guztiak apurtu ditzagun. Kopet arroz erakus dezagun euskaldun gerala, euskaldun iraun nai dugula; oraindik ez daukagula iltzeko asmorik, Erronkariko euskerarenik ez dakigun gerta. (“Amilbera” Euzko-Gogoa, 1954, 5-8). Eta 1956an, Caracasera heldu eta hiru bat hilabetera, honako aitorpenak egiten zizkion jada aberrian zen Zaitegi adiskideari: Pozgarria benetan gure lan eskaxa aintzat artzen duten adiskide zintzoak badirala ikustea, eta Euskalerrian gainera. Maiz esan izan dut nik, gure asmo, xede ta lan guziak Euskalerrira zuzenduak bear dutela, eta ez beste inora. Biotz urragarria benetan aberritik landa bizi diran euskoen jokabidea, euskerakiko batez ere. Emen inun baino euskaldun gehiago izango dira noski, alare ez dut emen baino saieskeri aundiagorik ikusi euskerakiko. Erderaren itsaz itogarrian murgilduta bizi zaizkigu, eta euskeraren alde norbaitek aotsa jasotzen duneko, arrigarri gertatzen zaie, noiz irrigarri gertatzen ez zaienean. Egia esan oraindik eztaramazkit iruilabete, baina laster jabetu naiz euskerakiko emengo izozkeriaz. Biotza urraturik nago, adiskide, nola osatu ez dakidala. Euskera gabeko abertzaletasun aizun batek darabilzki aunitz emengo eusko. Alare ezer onik inoiz ez dute ontzen. Geienak kultur-mailan ez dira gauz andirik, alare arrokeri zoroenak eraginda, zerbait baino geitxoagotzat dauzkate euren buruak. Diru erlantza aski zaie nunbait, edozein jakintza mailan ere gailen agertzeko. Ez da benetan xuria euntzen ari natzaizun oial au, egia bai ordea. Ni Eusko-etxeara ez naiz joaten. Zertako? Obe dut nere etxean euskeraren alde ekin, ez erdal-etxe artan alperkerian

22


astia igatu. Ez orixe. Proselitismua egin bear nukela esango didazu bear bada...Desertuan aldarrika aritzea baino okerrago litzake. Bienbitartean, nere bizimodua nolarebait antolatzen ari naiz nere moldez ta kemenez; emengo eusko ospatsuen gandik ez dut inolako laguntasunik izan nere auzi latz au askatzeko. Ala obe, orrela aske ta jarei nunnai nere burua erakutsi al izango dut...non pro toto libertas venditur auro. Txanpon batzu egiteko zoria jaunak emango balit, laster joango naiz or gaindi euskeraren alde diruok erretzeko (1956-V-11. Erbestetik barne-minez, 191). Berdin jarraitu zuen bada Ameriketan ere, euskara landu nahian, lantzen, eta euskara bazterturik erdaraz ari ziren euskoen artean, haien ondoan eta haiengandik urrun sentitzen. Eta euskararen aldeko proselitismoa egiten: hark bultzaturik idatzi zuen Martin Ugaldek Iltzalleak deritzan ipuin bilduma, eta Andimaren beraren hitzaurrea darama: Eta nor da Martin Ugalde? Oraindik gizon gaztea da andoaindar jator au. Euskaldun sutsua, aberri-izkera biotzez maite duen euskotar bikaña. Lendik ere argitaratuta zeuzkan erderaz, ipui-sorta ernagarri bi. Caracas´ko “El Nacional” izparkariak urtero egiten dituen ipui-sariketa sonatuetan, bi aldiz irabazi du Martin Ugalde´k lenbiziko saria. Ondo irabazita gaiñera, bere-berea duen estilu berezi baten jabe dalako. Euskerazko ipui auek ordea ez dute zer ikusirik erderazkoekin. (...) Nork ez du biotz-dardaraz irakurriko “Gizerailtza” deritzan ipuia? Gure gudu garaiko gertatu bat bizi-arazten du Ugalde´k ipui orretan. Nemexio gizajoa! Etsaiek garbitu zuten “ñaxoñalista zalako. Erri guztiko gizonik onena. Nemexio txapel gabe ikusten dudanean, Euskadi euskera gabe begitanduten zait. Eta amaikatxo Nemexio errukarri izan ditugu gure errietan. Beste lau ipuiak, euskal burrukak erne-arazitako frutu beroak dituzute. Bearrezkoa genuen euskotarrok ere gudu-literatura gartsu bat, eta literatura orri asiera ezin obeagoa ematen dio Martin Ugalde´k bere ipui auekin. Negargarria, baiña oraindik euskaldun batek ere ez ditu liburuetan euskeraz eman orduko gertari deitoragarriak. Mututasun lotsagarrienean diraute oraindik ere. Eta bearrezkoa izan kanpora aizatzea, gazteak jakin dezaten zer-nolako naigabe eta atsekabeekin oretuak izan diran gure askatasun naiak. Gertari samiñok iñoiz gure gaztediak aztuko balitu, akabo gure itxaropena (“Itz bi”, Iltzalleak, Caracas, 1961). Artean oso gutxi jorratua zegoen gudu literatura euskaraz (A.M. Labaienen Lurrikara antzerkia, Sebero Altuberen Laztantxu eta Betargi). Caracasen azken hamaika urte igaro zituen. Frantzian bezala euskal kulturgintzari lotu zitzaion batetik, Bergiliren Unai eta Alor-kantak euskaratzen eman zituen bere azken urteak; eta, bestetik, Frantzian baino askatasun politiko gehiagorekin artikulu politikoak idazten enplegatu zen. Dakidala, hiru idatzi zituen Caracaseko politikaz, eta mordoxka Euskal Herrikoari zegokionaz, Imanol Fernandez Etxeberria Matxari-rekin batean Irrintzi zeritzan aldizkarian. Marcos Pérez Jiménez jeneral diktadorea Larrazabal almirantearen gudugizonek-eta garaitu zutenean “Herri bat gainezka” deritzan artikulua idatzi zuen bozkarioz blai. Hangoa deskribatzen ari, bere aberria zuen gogoan: Harrigarria benetan Caracasko herriak erakutsi duen askatasun-nahia. Hamar urte beltz hauetan noiztenka agertu izan zuen bere egonezina, baina egonezin hori indarka gogorrez baketzen zuen Perezek. Espetxeak gainezka, erbestean milaka herri-gizon aurkitzen ziren (...)

23


“Seguridad Nacional” horretakoak guk hain ondo ezagutzen dugun beste “Seguridad” batean ikasiak ziren, Franco diktadorearen giza ankerren ikastolan. (...) Baina euskotarrok zer ikusi eta ikasi handiak ditugu Venezuelako matxinada eder honetan (...) Hementxe ikusi dugu argi eta garbi herri oso baten gorrotoari eutsiko dion diktadurarik ez dela oraindik sortu. Denak gizon bat bezala jaikitzen direnean ez dago Perezik, ezta Francorik ere esango nuke nik. (...) Larrazabal jaunak atzoko hitzaldian esan zuenez, “mundu guztia dago Bolivar-en herrira begira hango soldaduak askatasunaren ezpata erabiltzen ikusteko eta ez jauntxoaren idizila. “Gora eta gora uztarria jaurti duen herri azkarra!” (Andimaren idazlan hautatuak, 1999, 276-278). Eta garai bertsuan abiarazi zuten Matxari eibartarrak eta berak euskal gudarien Irrintzi aldizkaria. Gaitzesten zuten Alderdi Jeltzaleak Parisen egindako I. Mundu Batzarrean hartutako erabakia: Franco uzkailtzeko indar espainiar errepublizaleekin lankidetzan aritzea: Ez dezagula Aberri maitea galdu gorroto gaituztenekin ibiliz, nardatzen gaituztenekin pakto ahul eta burugabekoetan nahasiz. Espainiarrak oro berez zinausle (perjuro), berez gezurti, berez saltzaile politika eta hartu-emanetan. Eta berriz ere salduko gaituzte gure indar eta ahalmena erakusten ez baldin badiegu, geu geurez, Euskadi askatzeko gai garela erakusten ez badiegu. Ez dugu behar espainiar monarkiarik, ez dugu espainiar errepublikarik behar geure auzia garbitzeko. Baditugu lankide hobeagoak askatasuna iristeko. Hurrengoan horretaz (Andimaren idazlan hautatuak, 1999, 283). Lankide hobeago horiek: gutxiengo nazionaletako kideak. 1960an haserretu egin zen Matxari-rekin eta utzi egin zion Irrintzi-n argitaratzeari. Beste gutun idazkide maite bat Nemesio Etxaniz izan zuen. Aurrez aurre, dakidala, inoiz elkar ikusi ez bazuten ere, gutun bidez primeran etorri ziren elkarrekin. Elkarri egindako gutun hauetxek dira horren froga argiena. Horra hor Euskal Herrian hazi, eta, Espainian, Frantzian, Belgikan, Portugalen, Kolonbian, Guatemalan eta Venezuelan bizi izanagatik, atzerrian hil izanagatik, euskara eta Euskal Herria eta adiskideak eta fede kristaua inoiz saldu ez zituen gizona; meritu gutxiagogatik Euskaldun Unibertsala saria eskuratu du zenbaitek. Bi hitzetan: gure mendebaleko munduko euskaldun jantzia.

24


1 Paris´tik 1951´gko Azillak 30 Etxaniz´tar Nemesi Apaiz jaunari Santa Krutz Azkoitia´koan Agur Jauna: Atsegiñez gainezka irakurri ditut Euzko-Gogoan argitara dituzun lan ederrak naiz itz-lauz naiz itz-neurtuz. Benetan bikañak euskal arima ta azalez jantziak. Berriki urratzen asi zeran bideak, batez ere, egoki-egokiak dituzu. Euskera bizi-bide guzietan sartzera oldartzen zera, yolas ta dantzaldiak barna. Orain arte uzkur ibili gaituzu euskalidazle geienak alde ortatik, eta ezin ukatu ibilkera orrek ekarri dizkigun kalte neurkaitzak. Euskeraren makurrak zuzentzeko mugonik izango ote dugu oraindio? Dana dala nere zorionik kartsuenak yaso itzatzu beñepein. Oraindik ez dut zure azken liburua ikusi, ala ere, aurretikoak bezela, ernegarria izango dala uste dut1. Eskatuta daukat Donostia´ra, bainan nere lankideak alper edo beintzat soraio-xamar dabiltza agiri danez, eta ez didate oraindik bidali. Inguru abetan ari gera euskaltzale zenbait gure izkerari indarr berriak eman gurarik. Iru edo lau gazte, batik bat, ederki saiatzen dira euskeraz idatzi ta mintzatzen. Irurak Auñamendi´tik onuzkoak dituzu2, aruzkoek ortarako gogorik gutxi baiño ez dute erakusten. Erdera zitalak, emen ere, gaztelaniak gero, euskotarren artean sarraski negargarrienak egiten ari duzu. Lotsagarriagorik... Ezagutzen ditut asko, abertzaletzakoak, erdera besterik ez darabiltenak elkarren arteko itzezko artu-emanetan, zer esanik ez idatzizkoetan. Ergelak. Euskera galdu ezkero besteri[k] izango dugula uste ote dute? Pentsaketa abek barne guzia irakiten yartzen didate. Ain zuzen ere orko adiskide bati orantsu idatzi nion euskal auziaren inguru nere asmoak irauliz. Erri bakoitzean kelulatxo bat sortu bear genuke euskaldunei euskeraz irakurri ta idazten ikasteko. Zarata gabe. Gazte-jendea gure izkuntzaz zaletutzeko. Ez ote egingarri? Bide ortaz edo beste batez, erria euskal-zaletutera bearturik gaude. Zuek, guk baño obeki, orko berri dakizute baita ere nola egokien joka zindezken. Guk ere alegiñak egingo genituke nolarebait laguntzeko. Ez al zera iñoiz ere zure lan goragarri ortan atertuko. Egunen baten, erriak, ere, gure lanari erantzungo. Agur jauna, beste bat arte. Agindu beti ere, zure menpeko oni. [Sinadura eskuz: Ibinagabeitia´tar Andima] Ene egoitza: Andima de Ibinagabeitia 1

Halabeharrez, gutun-liburu honetan gisa da aipatzea Nemesio Etxanizen lehen liburua hain justu, Kartak nola idatzi euskaraz, izan zela. Andima Ibinagabeitiak Euzko-Gogoan-n iruzkindu zuen. Kartak (idazkiak) nola idatzi euskeraz? / Nemesio Etxaniz / Itxaropena, 1950. “Kartak (idazkiak) nola idatzi euskeraz?” Ibinagabeitia'tar Andima'k / Euzko Gogoa, 1951-02. Hurrengo urtean, kanta-liburua, klasikoak eta modernoak ere: Kanta-kantari, Euzko-Gogoa-n (1952-01) iruzkindua, eta 1952an, bi antzerki-lan, komedia eta drama: Izeko aberatsa-Irulearen negarra (1952-09)-n iruzkindua. 2

Jon Mirande, eta Robert eta Txomin Peillen.

25


5, rue Quentin Bauchart PARIS (VIII)

2 Paris, 1951´gko Lotazillak 17 Etxaniz´tar Nemesi Apaiz J´ri Santa Kutz Azko[i]ti[a]´kon

Urrutiko adiskide: E[s]kuartean daukadaz zure eskutitz eta liburutxoak ere. Akats eta miztorrik ugari izan dituzula argitarazteko? Ez nau batere arritzen diozunak, ain baitaukagu gure izkera gaiztetsi ta zokoratua. Atsegin jario irakurri dizut KANTA KANTARI. Neretzat nai nizuke zure euskera errikoi eta jatorra. Nik beintzat ez dizut zure lan bikañean gaizpiderik arkitu, ez det uste beste iñork ere arki dezakenik, gure betiko pariseu ta mandakoek izan ezik. Oyei begira ezin gindezke euskal-bidean ari, bestela ez degu gure izkera datzan leozpetik3 iñoiz ere jarei aterako. Eta ortara saiatu bearrik arkitzen gera euskal idazle guziak. Gure zeregiñik beñena, euskera, inguratzen gaituten erderak darabilzkiten izkilluz apaintzea dezu. Ba´dakigu, ondo baño obeto, izkillu oriek zein diran, kantak, nobelak, eta beste zenbait. Zer dala-ta ez ote ditugu tango ta sanbak euskeraz jantziko? Zabal, asmo oriek, idazki oni atxikita bialtzen dizudan iritzian, arakatzen ditut. Ondo dakit nere kritikatxo zenbaiti gordiñegi irudiko zaiela. Or konpon eta idatziak idatzi, nik ere, Pilatus´ek bezala. Aurrenekoz irratiz4 zure liburuaren berri zabalduko det, urrengo EuzkoGogoan argitaraziko dut iritzi bera. Emengo izparkarian ere5 zerbait idatziko dut, baita liburu berria iragarri-aziko ere, norbaitek erosi nai badu. Emen gaindi, zenbait ale salduko dizkitzut nere adiskideen artean, bainan oraindik ez dakit zenbat, gutxi-gorabera ere. Askorik ez, euskaltzale urri geralako, bainan alegiñak egingo ditut alik-geienak saltzeko. Antolatuko naiz dirua saldu ondoren zuri bialtzeko. Agur adiskide ona eta milla esker. Goraintzi gartsuenak artu ezatzu euskeraren baitan.

3 Azkoiti – 1952´ko Orrillak 6 Ibinagabeitia´tar Andima J. Paris

3

Zigor ziega. Euzkadi-Irratiaz ari da. Mitterrand-ek 1954an debekatu arte, hor saio mordoxka eman zituen edo prestatu zituen Andima Ibinagabeitiak, euskal idazle eta literaturaz. Joseba Rezola zen arduraduna, eta erbesteko Eusko Jaurlaritzaren, eta JEL alderdiaren eskutan zegoen. 5 Pariseko Euzko-Deya. Bizpahiru urtetan euskal orriaren arduraduna izan zen. 4

26


Adiskide saiatu ori: Aspaldi zorretan naukazu: bialdu zenizkidan guztiak, jasoak ditut. Eskerrik asko. Gernika aldizkingira ez det oraindik ezertxo bialdu, ta Fagoagak ez nau ezagun. Or ere musua sartzen, saiatuko naiz. Gure Herria ta Herria, ez ditut artzen. Euzko-Gogoa emen zabaltzeko, oso garesti jotzen digu. Len argitaltzen ditugun liburutxoak ordaintzeko lanetan dabilzkigu or-emengo euskalzale apurrak, eta amar dolarreko orrek gora jotzen du. Aberatsak elkortuta dauzkagu eta lagun-arteak ezin gure usaikoak sortu. Donosti ta Bilbon ikasle gazteen artean ba-dabil euskal-azkura pixkat. Errian ere bada gosea, baña bai “zentzungabekoen” infinitus est numerus ere. Nere liburuei egin diezun goraipena Jaunak ordain dakizula. Oso aita-punteko ona billatu zaitut nere aurren bataiorako. Politika alde batera utzi, ta Euskera indartzen asi bear genuke guztiok. Lotsagarria benetan euskaldunoi Londres´ko B.B.C.en gerta zitzaiguna. Katalanez, galegoz eta euskeraz alako poliki asi ziran, eta gureak bereala porrot egin zigun: besteak an diraute. Euzkadi-irratiak egunero baño, lan eta edakunde aundiago genuke noizean bein B.B.C.´k euskeraz egitea. ¿Zer egiten dute Onaindia6 ta besteak irratsaioetan erdera dariotela? Euskerari ere baztartxo bat gorde dezaiotela. Eta gure irratsaioa katalanena eta gallegoena bezela, euskera utsez bear genduke. Zirika itzazu orko lo-artuak. Goraintzi ta osasun. Zure gogoetan batua dezun adiskide [sinadura eskuz: Etxaniz´tar Nemesi]

4 Paris´tik 1952´gko Azilak 15 7. r. du Commandant Riviere-Paris VIII Etxaniz´tar Nemesi Apaiz jaunari Santa Kutz Azkoitiko´n Adiskide maite, Bi azken Euzko-Deyak igortzen dizkitzut zure aipu arkituko duzulako. Irizar jauna Venezuela´ra aldatu zitzaigunetik ni ezarri naute “euskal-orriya”ren arduradun. Etzait bat ere atsegin, bainan euskeraren onez dan ezkero, ezin ukorik eman. Orain arte orrialde bakarra agertzen zan euskeraz, engoitik bi argitaratzen ditut. Alare nai nuken beste tokirik ez daukat. Orrialde auxe zerbait pizkortu nai nuke. Ondo dakit, nere idazkera astunegia da; ondo litzake zu bezalako idazle yatorraren lantxoak ere noiztanka argitaratzea. Pozik zure zirikaldiak artuko nituke. Or ikusiko duzu “Liburu lizunetaz” bizkaitar batek7 idatzi [sic]. Dagoneko “Xemein´en erantzuna artu dut, bainan ezin nezake argitara datorren zenbakian tokirik ez daukatalako. Oso erantzun xantu ta betiko leloz ernari. Arrigarria: yaun ori gertu daukazu euskerari uko egiteko iñoiz gure izkera lizunbide gertatuko ba´litz. Eta ez du bat ere alkerik erdera lizun, zikin, 6

Alberto Onaindia noski, ez, Santi Onaindia. “Euzkera ta liburu lizunak” artikuluaz ari da (1952-11-1). Ikus Andimaren idazlan hautatuak, 1999, 125, eta “Olerki erotikoak eta hauen ingurunea” in Egan, 1992, eta 1993-1.

7

27


izorkeritsuak aotan noiz nai erabiltzeko. Nun dago emen logika? Orixe bai benetan euskerari bizitza eta arnasa ukatubearra! Pozik zure berriak yasoko ditut. Agur adiskide

5 Etxaniz´tar Nemesi, Apzª AZKOITI´ko Santa Kutz´en Gipuzkoa -52-XII-9Ibinagabeitia´tar Andima Jª PARIS´en Adiskide berri: Zure idazkia jaso nizun egunak dirala, baño nere liburu berria irarkolatik artu-zai nengon, zuri onekin batera bialtzeko. Azkoitiarrok oso “xanuak” omen-gera, baña zu ere etzera “xano” txikia. Paris´ko Euzko-Deya zure orrekin batera bialtzen didazu. Beste norbaiti ori egin ba-zenio, onuzkero bildurrez dardaraz zeneukan. Ni, azkoitiarra naizelako-edo, ez nintzan bat ere “plametitu”. Len bezin trankil gelditu nintzaizun, polizi-bildurrik gabe. Ameriketatik ere, oso ondo artzen ditut, Buenos Aires´ko ta Mexiko´ko Euzko-Deya´k. Euzko Gogoa berriz, eztago esan bearrik. Orain, ez det uste gure gauzeri len aña bildur dionik poliziak. Eta gañera, nik iñoiz otsegin didatenean, oso garbi adierazi diet nere asmo ta erabakia. Politikan sartzeko gogorik ez dedala, apaiz naizenez: baña Euskeraalde, bear dan guzia sufritzeko gertu nagola. Ta orrela garbi itzegin ezkero, emengo poliziak ez dit geiago lanik sortu. Zuen irrati ori, ez da beti ondo aditzen: baña lengo baten zerbait jaso nizun Xemein´ek idatzia. Zerbait idazteko asmotan nago “integrista” orren arira. Euskera galtze onetan, neretzat negargarriena, auxe dezu: abertzaleak ere, ez dutela gure izkuntza maite. Banaka batzuek, kendu ezkero, beste guztiak dirua ta jan-poza besterik ez dute agertzen. Bergara ta Deba, bi erri abertzale oso-osoak giñuzen. Erri euskaldun osoak guda-aurrez: ta ala ere, erri oietan guraso abertzaleak, kaikukeri aundiena erakutsiaz, beren aurrei euskera galtzen utzi die. Abertzale oiek, mitiñetarako ta erromerietarako bakarrik ziran abertzale. Aizea zegon aldera, aixa zebilzkigun. Euskera gordetzeak lan pixkat eskatu dienean, ez dute ezertxo ere egin nai izan. Prantzin oraintsu izandako euskaltzale batek, beste au esan zidan: Euskera baño beren alderdia maiteago dute. Irrati orretan ere ezin al-diteke euskera geiago sartu?. Lau aldiz lelo bera botatzen ari zaizkigu. Lau irratsaio oietatik bat, euskeraz ezin al-diteke egin?. Atsaldeko ordubatekoa bai pozik euskeraz entzungo genukela. Gipuzkoa´ko Aldundiak eratutako irratsaio oien zai-zai egoten dira gure baserritar gizajoak. Eztakizu nolako pozik entzuten duten, ematen dien euskera apurra. Zuek or, zuen esku bizi zeratenok, euskerari garrantzi aundiagorik ematen ezpadiozue, erriak bereala esaten du: Euskera´rekin iñora ezin joan ditekela. Loiola´n zure NONI TA MANI´ri buruzko

28


iritzia8, eztakit nolatan artuko zuan Muxika Abak. Zurea baño lentxeago, ni zerbait asi nintzaion Lagundi bedeinkatu orretzaz zerbait esaten, eta oso pipertu zitzaidan. Emen eta an, guziok banaka oso apalak gaituzu: baña kontu ikutu gure Alkarteari. Orduan apal-aize danak utzi, ta arro jasotzen degu mokoa. Nere iritziz, orain politika bidez nekatzea, ailperrikako lana degu. Orren ordez, gure izkuntza-alde lan egin bear genuke. Horrela ez genuke izango emen ere orrenbeste eragozpen. Aizazu! ta nor izan da Times´era Arantzazu´tzaz kertenkeri oiek bialdu dituan txatxua?. Alako ederki asiak giñan Euskal-idazleok batzekotan9, eta orra orain, artikulo zorioneko aregatik, berriro bildurtuta ateak itxi dizkigute. Zertarako egiak gezurrez nasi bialtzen dizkigute?. Ta gañera, emen alegin aundi ta luzeen bitartez zerbait iristeko bidean geranean, orrelako iñusokeri batek atzeratuta uzten gaitu. Kontuz ibilli ditezela, or kanpotik orren baliente diran oiek. Nere liburu berria laster jasoko dezu. Lenengo antzerkia, KANTA-KANTARI´ko abestiz ornitua det: eta integrista oiek lengoari billa zizkioten akatsak billatuko dizkiote. Pralletan izan det eskrupulo gutxieneko jendea. Arritzekoa, al-ezta?. Zure “Lizunkeria”ri buruzko jarduna ikusi det. Ain zuzen, beste ainbeste gertatua da alde onetan. Lagun bat joan zaio euskalzale jator bati, gordinkeri oiek euskeraz ezin ditezkela adierazi, esanaz. Euskalzaleak, lagunaren ezjakiña esnatu nairik, artu du luma, ta ordu laurdenean, sudur-aurrean egundoko lantxoa jarri dio. ¡ Alako lantxoa, ala ere!. Egun gutxi barru bialduko dizut olerki au (bertsotan baita egiña); ta ikusiko dezu eztiola iñori zor gordiñean. Olerki orren izen-burua “SUSAAK”. Orrekin batera, beste bi olerki, lengoaren aizpak, egin dizkizu. Irurak or joango zaizkizu beste egun batean; ta zuk ere nai dezunean bial ditzakezu zure oiek. “Vanguardistok” euskera-sailla arrotzekotan gera oraintxe. Bakar-bakarrik auxe eskatzen dizut. Nere euskalzale ori, lagun aundia det, eta ixillik eta aren izena iñori ez esatekotan erakutsi zidan olerki ori. Etzazula beaz noranai eta edozeñen begietan zabaldu lantxo ausarditsu ori. Esan bearrik eztago, egille orrek eztuala lizunkeri-asmorik izan ori idazterakoan. Euskaldun iñosoen kaikukeria [b]aztartu-asmotan egin zuan. Luzetu zait nere au. Urreago ba-zinduzta!. Zaitegi´ri arpidedun zemait billatu dizkiot. Bat ez beste guztiak, apaizak dituzu arpidedun berriok. Eliz-gizonen artean dituzu oraindik euskalzale ugarien: ta eliz-gizonen artean ere ditugu areriorik miñenak. Agur. Goraintzi orko adiskide guztiei. Zaitegi´ri amar eskumin. Bota bostekoa, ta Jauna gurekin Sinadura eskuz: Etxaniz´tar Nemesi

6 Paris´tik 1952´gko Lotazillak 19 Etxaniz´tar Nemesi j. Apaizari

8

“Noni eta Mani” (Muxika) 1952, 1-2. Nemesio Etxanizek artikulu hau “Euskal-idazleak Arantzazura” in Aranzazu, 327, 1952. Eta “Embattled Basques” in Times 1952-09-22. Ikus “Euskaltzaleen saminak” in Egan, 1995-1, 110-111.

9

29


Azkoiti´ko Santa Kutz´en Adiskide min, Egun batzu lenago zure gutun yoria eskuetaratu zait eta atzo “Izeko aberatsa. Irulearen negarra” antzerki liburua. Xoratuta irakurri nitun antzerkiak eta gutuna ere. Idazle bikaña zaitugu, gure euskeraren matilak oro muin-muinetik ezagun dituzuna. Ai [ba]nu neretzako zure ixuriaren laurdena. Emen erbestean, guk ezin dezakegun orlako lanik, ain euskera yator errikoiean burutu. Izkera arrotzez inguraturik, burmuinak elkortu zaizkigu neri beintzat, eta aizun ta utsak besterik ez zaizkit luma muturretik ateratzen. Beaz, ortik ikusi dezakezu zer nolako arreta ta goxotasunez irakurtzen ditudan zure lan mamitsu ta aberatsak. Yaunak gordeko al dizut [sic] zure urrezko luma ori urte aunitzez. Oraindik ez dut kritikarik ondu zure azkeneko teatru-lan ortaz, bainan gaur bertan saiatuko naiz zerbait idaztera. Euzko-Deian iritzi labur bat, datorren zenbakian, argitaratuko dut, zabalago bat Euzko-Gogoarako idatziko dut eta beste bat gure irratirako. Al ditudan edo eskuan dauzkadan bide guziak erabiliko ditut zure lan ederraren zabalkundea egiteko. Bialiko dizkitzut nere iritziok irakur ditzazun. Esan bearrik, merezi duzunez, goi mallan ezarriko zaitudanik. Ala obe, polizikoek gure lanetaz len baino gutxiago arduratzea. Gainera nere bialkunek ezingo dizute istillurik sortu korrioz dioazkitzun ezkero, beaz legez ta bidez. Zerbait esango ba´lizueke, sobrea erakustea aski nundik nora iritxi diran ikus dezaten, zuk ez dituzula eskatu gaineratuz. Irratiari buruz diozuna tresna orren arduradunari igorri diot erantzuteko eskatuz. Oraindik ez dit yardetsi, bainan laster idatziko diala nik uste. Ondo dakizu ez dala egunero ordu erdiko euskal-jarduna betetzea ain errexa. Oso gutxi gera euskal idazleak emen gaindi, eta kemen ta adore aundia bear dira egunero, aspertu gabe, kronikaren bat euskeraz idazteko. Nik uste alare, egingarri dala zuk diozuna, euskal idazle zenbait ortara yarriko ba´giña, eta egunero ordu-erdiko edo iru ordulaurdeneko irratsaioa egingo genukela. Bainan euskeraz izango diralako ain zuzen, gauza yakingarri ta ernegarria bear luke, ez txiro ta arruntegi, geiegi gerta oi za[i]gunez euskeraz ari gerala. Dana dala, irrati arduradunak zer erantzuten didan idatziko dizut. Min dut, Arantzazuko ateak idazle-batzarrerako itxi dizkitzuelako. Ez genuen guk zer ikusirik Times´ek argitara zuen artikulu txoro arrekin. Zuen artean ibili zan korresponsal ua, Arantzazu ta inguruetan, nobela ori asmatzeko. Egia esango ba´dizut neri bat ere ez zitzaidan atsegin izan, argi ikusi nuelako barneko euskalzaleentzat elorriuak besterik ekarriko ez zituala artikulu madarikatu orrek. Gañera gutxi palta praileak ateak euskal lanari ixteko! Orain okerrago ibiliko dira Arantzazu´ko praileok Lete aita il danetik. Galtze larriegia euskal-letrentzat. Dana dala, batzar ori eginbearreko duzute euskal idazle guziak eralguntza baten barnean artzeko, gure euskerari indar geiagoz ekin dezaioten. Ez gabiltz ondo, onela barreiaturik bakoitza bere bideak barna. Idazleak batu bearra dugu, eta sakon ikusi nola gure errietan euskeraren ondamendia betiko eragozteko bideak. Zerbait egin ditekela nik uste ontan ere. NONI ta MANI´z idatzi nuena ez dakit nola artu duen nere adiskide Muxika´k. Egi garratzak yalki nituen noski. Bearrezko da zorioneko lagundi orri n[o]iztanka amarru-zapiak erauztea. Ez dezatela uste beatza aoan gaudenik, beaiek egin eta egiten ari diran kalteak, Euskalerri ta euskeraren aurka, ixiltzeko: ez Lagundiak eztare Elizestatuak edo Estatu elizak, orain ezbait dugu aski klarki ikusten zein-zein diran ain daude lizunki elkar itsatsirik. Politikaz diozuna konprome. Nerea politika, aspaldi ontan,

30


euskeraren berpizte eta burruka duzu, eta ez det besterik erabiliko ere gure euskal ametsak egi biurtu arte. Eta euskera aurrera ateratzeko eliz agintariak yo bear ba ditut ere, erruki gabe joko ditut. Ez gera bizi erdizka ibiltzeko garaietan, txepel ta ergel. Ez orixe. Zure “Euskera ta griñak” oraingoxe zenbakian argitaratuko ditut. Bete-beteko erantzuna, Xemein´en ergelkeriei. Zurearen gainera Mirande´rena ere argitaratuko dut. Onena ere idazlan ederra, ausartagoa eta gogorragoa zure[a] baino. Ez dakit zer erantzungo lezaieken gure arteko “integrista” ezin-etsi oiek. Or ikusiko dugu. Dana dala, pozik nago orain arte erdi ilik eta kolore gabe agertzen zan “euskal-orriya” pizkortzen ari dalako, zuei eskerrak. “Vanguardistak” ari dira edo ari gaituzu, ni ere aien taldeko naizelako. Lanarteka Ovidius´en “Ars Amandi” ots “MAITA-BIDEA” euskerara itzuli dizut. Gerturik daukat irarkolarako, sarrera ta oarrez yantzia. Gordiña, bainan ederra. Pozik bialiko nizuke irakurri dezazun eta orraztalditxo bat ere eman dezaiozun, zure ikutuz asko irabaziko bait du nere itzulpenak. Beldur naiz ordea bidean ez ote zaidan aldenduko, bada ez daukat bat ere gogorik berriz ere garbitan ezarteko. Dana dala, esaidazu ta pozik igorriko dizut, atzera itzultzekotan ordea, zure oar ta zuzenbidez apaindua. Yakiña ez da baserritarrentzako egiña, alare norbaitek irakurriko ba´lie aixa ulertuko lukete, nik uste. Orrez gainera, Mirande´n olerkiak ere gerturik dauzkat argitaratzeko. Olerkari gazte onek euskera betiko lelotik atera ta maite-lelotan sartu du, gordinki ta ausarki. Olerkari bezala meritu andikoa dala, nik uste, filosofiz zerbait naasia izan arren. Euskera danerako gai dala erakutsi bear dugu, eta euskal idazle gazteak emen gertu daude gure izkerari indar berriak txertatzeko. Gutxi izan gu ordea...A! Ni ez naiz gero gaztea, gu ori yarri ba dut ere. Itzurri [sic] egin zait. Pozik jasoko ditut agintzen dizkidatzun olerki vanguardistok. Zaude trankil, ez ditut lau egaletara barreiatuko, eta ikaratu ere ez naute egingo. Emen gaindi, gordinkeriak igari irakurria naukazu euskeraz. Boccacio´ren ipuiak euskeratzekotan gabiltz. Or bialtzen dizut batxo, Mirande´k antolatua, irakur dezazun. Poliki dago. Zure argazkia oso jatorra. Brijideta´ko Elizpeari antz eman diodala uste dut zure aldamenean ageri diran arri landuetan. Ez ote? Oraindik zintzilik al daukazute, elizerdian lanpara zoragarria ua? Ez al dizkiotzute San Pazifiko´ri prakatxoak aldatu? Egia esan, mundua zear ikusi ditudan eliz guzietan lilluragarriena Santa Kutz´ko ezpaigabe. Inka gorritan10 sartua naukazu oraintxe. Zaitegi´k Guatemala´tik idazten dit bere ondora joateko ta joateko. Ba dakizu, Landibar Ikastetxearen jabe dala. Aurten beste etxe bi artu ditu akuran, ikastetxea zabaltzeko, ikasle ugari bai ditu. Ikastola artan irakasle bezala nai nau, eta bidebatez Euzko-Gogoari indar berriak emango geniozkala ere esaten dit. Egiten didan proposizioa ez da bat ere zokoragarria. Bainan ez dakit zer egin ere. Nere adiskide miña duzu Zaitegi aspalditik eta lagundu nai nioke ikastetxean eta Euzko Gogoan ere. Bainan ortarako Euskalerritik urrunagotu bear. Zer egin bear nuke? Zer derizkiozu adiskide? Salkeria ote litzake aberritik urruntzea? Ez diot oraindik erantzun eta emen naukazu pentsa-pentsari. Nere emengo erbestaldia ez da ez urrezkoa, ezta gutxiago ere, bainan diru-leinuruak ez nau iñoiz ere menperatu. Inka gogorrean nabilkizu. Nik ere zu ikusteko gogo aundia dizut, itz-aspertu bat egiteko. Ez arritu alakoen batean Santa Kutz´en agertzen ba nazaizu. Len ere egin ditut orrelakoak eta aundiagoak ere. Artean ene agurrik beroenak artu itzatzu eta Gabon-urteberri opa onezkoenak.Agindu beti ere zure mirabe oni 10

“Kinka gorrian”, “ataka gaiztoan”. Olabideri hartua

31


7 52-XII-27 Paris´ko txolarre; sukalde txokoan, sudurretan egundoko jarioa dedala, epelean eta bakarrik, Lizardi´ren “Paris´ko txolarrea” burura zait. An det nik ere, ezagun ez dedan lagun bat. Gudak aizetutako egazti gaxoa: gure errian beste asko bezela. Zure gorapen eta intzentsuak jaso ditut. “Izeko aberatsa” ta “Irulearen negarra” xoratuta irakurriak dituzu, diozunez. Nere urrezko luma ori, dezu ames. Ni oraintxe konturatzen ari naiz zenbat balio dedan, nere adiskide aize-emalleei eskerrak. Baña euskal-baratzan gabiltzanok, ditugun akatsak jakitea obe genukela uste det, beti okerrak eta utzuneak zuzentzen eta betetzen joan gaitezen. Orregatik, urrengoan zertan obetu diteken nere euskera, garbi adierazi bearrean zera. Mirande´tar Yon´ek gordin-otsa ba-du. Nik gaur bialtzen dizkizudan neurtitzok, askok uste dutenez, arenak dira: baña ez da orrela. Gutxik dakigu oso, norenak diran bertso auek. Nereak ez dirala, irakurri ta beste gabe igarriko diezu. Ez da or ageri nere idaztankera ta lexikoa. Nereak izan ba´lira, bildurrik ez nuan izango: baña lagun ezkutuko orrek ez luke nai, iñork bertsolari ori nor danik jakiterik: eta bere bertsuok gizon zentzudunei bakarrik erakustea nai du. Orregatik, ez dizut esaten norenak diran. Gordiñak dira, baña asmo txarrik gabe egiñak. Betiko euskaldun leloen gezur-iritxiak lurpera ditezen lenbailen, bertso oiek berealako batean egin zituan. Etzan motz gelditu gordiñean: baña indar aundia ta “realismo” gogorra du bere lanean. Lagunarenak diralako, berriro ere kontuz erakusteko eskatzen dizut: edozeiñi ezin bai-lekizkio begietaratu. “Maita-bidea”z diozuna, ez dakit onartu ala ez. Bidean gal ba´litza, neke aundia zenuke berriro garbi idazten. Ta bildurra ematen dit. Nere ikutuen bearrik ez du iñolaz ere izango. Bakoitzak geure idazkera degu, ta nere ikutuak bikoiztu egingo lukete. Gañera oso motza naiz kritikan. Ez dakit ezer esaten ortan. Bakar-bakarrik, atsegin dedan ala ez: baña nere atsegiñaren zijorik ez dakit billatzen. Mirande´ren olerkiak pozik ikusiko nituzke. Baña erdirik ere eznuke ulertuko. Euskeraren maratillak muin-muinetaraño ezagun ditudala, diozu. Ez det parrealgara txikia egin ori irakurrita. Laburdi´ko euskeran galdu egiten naiz. “Oxobi”ren ipuiak ez ditut ulertzen askotan. Mirande´renak askoz gutxiago. Gipuzko onetan egiten deguna, ta Bizkai´ko euskeran poliki nabil: baña ortikaldeko izkelgietan, bereala galtzen nazaizu. Gure elizako lanpara ta San Pazifiko´ren prakatxoak, lenak diraute. Bein, Aizarna´ko ama-seme batzuek etorri zitzaizkidan. San Pazifiko´ri meza eskeintzera zetozen. An gaude Santu etzanari begira, ta amak onela dio: “-Au, inguruetakoren bat izango zan”. -“Ez, darantzuiot, au, martirien autsetatik egiña dezu”. Baña ari etzitzaion nere esanik buruan sartu, ta onela bukatu zuan: -“Nolanai gaztea mutilla”. Zaitegi´k Guatemala´ra eraman nai zaituala jakiteak, naigabea sortzen dit. Onenbeste joan zaizkigu beste mundura! Ta onenbeste Ameriketara!...Alkarri bero pixkat emateko, urbil nai lagunak. Prantzi-alde ortan ere, euskera biotzean duten gutxi ikusten ditut. Zu joaten ba-zera, utzune ori betetzekorik izango al-degu?. Ala ere, ni ez naiz iñor zu atzeratzeko. Zaitegi´ren ondoan lan ederra egin zenezake, egia: ta Euzko-Gogoa´k ere zure laguntza onezkoa luke: baña onen gutxi gelditzen gera, emen auetan; eta alkar pozteko onen premi aundia degu...Neuk ere, aldi 32


batzuetan, emengo negargarrikeri auek ikusita, or ziar joateko aizeak ibilli izan ditut. Gure erri gaxoa!. Ez da errez asmatzen. Zeuk derizkiozuna egizu: baña Paris ortan zure zuloa bete dezaken bat, aurrez billa zazu, Ameriketako bidea artzen ba-dezu. Onera agertzeko asmorik izaten ba-dezu, aurrez adierazi noiz etor zintezken. Bestela, ni etxetik kanpora izan nindeke zu etor-egunean. Euskal-idazleok batzeko alegiñak, ez ditut aztu. Bide nekeza izango degu orretarako. Bitartean, bijoakizu nere apaiz-agur eta lagun-besarka estua. Jauna gurekin [Sinadura eskuz]

8 Azkoiti –1953-ko Ilbeltzak 19Andima adiskide! Eztakit nere azkenengo idazkia artu dezun. Adiskide bati eman nion botatzeko eta ari aztu ote zaion, bildur naiz. An bialtzen nizkizun iru olerki (“Susaak” eta abar) nere lagun batenak. Artu ezpadituzu, urrengoan oartu. An ere, zure azkenengo galderei erantzuten nien. Nik ez det berririk. “Txanton Piper” ikusten izan nintzan, eta poz izan nuan antzokia bete-betean txartel guziak salduta ikustea. Euskera, ikasle artean “modan” jartzen ari da. Ai genu ortik esnaldi berria! Zure Guatemala´rako inka oiek, alditan neuri etortzen zaizkit. Aldi oietako bat, oraintxe det. Ez da erreza emen egotea! ¿Zertan zera zure asmoetan? Atzo zure “Hamlet” euskeralduari buruz egin artikulua, irratiz entzun nuan. Gaur beste erdia entzuteko naiz. Langille zaude, ta gure arloak orrelako langille asko bear. Ontan, a[ra]ko arena gertatzen zaigu. Ari da izlaria “pobrezia” goraltzen, eta entzule batek onela dio: -¡ Bai dik orrek goraldu-bearra! Dirua, izan ere, berez orrazten da. Orko lagunei gorantzi. Azkenengo “Euzko-Gogoa” alea ez det oraindik jaso. ¿Atera al zan? Urteberriak onez gaitzala ta agur biotzez. [sinadura eskuz]

9 Paris´tik 1953´gko Ilbeltzak 21 Etxaniz´tar Nemesi Apaiz J.´ri Santa Kutz Azkoiti´kon Adiskide maite: Bai yaso nituen zure idazki ederra eta “Susaak” ere. Barka ezaidazu arren lenago yardetsi ez dizudalako. Lanpeturik egon naizela esango ba nizuke, ez nuke gezurrik yalgiko. Alare, lentxego erantzun ba´nizun obe izango zan, zure kezkak baztertzeko. 33


Iru olerkitxoetatik bi lendik ezagutzen nituen. “Susaak” ez. Prantzi´ko idazleen surrealismua gibel utzi dizu bertsu oien olerkariak. Ba´dakit zureak ez dirana bertsuok; idazkerak berak ozen aski aitortzen dit. Bainan ez nuke lan andirik izango zeinenak diran igartzeko. Euskal lorategiko loreak bereiztera egiña naukazu. Ez dakit artu ba´dituzu ilabete lentzea11 igorri nizkizun “Euzko-Deya”ren azken zenbakiaren bi aleak. Antxen argitaratu nuen zure “Euskera ta griñak” Mirande yaunaren “Liburu lizunetaz” idazlanarekin batera. Sekulako abarrotsa atera dugu gure eztabaida onekin. Zenbait erabe, ikaratu dira Mirande jaunaren esanekin batez ere. Pierre Lafitte´k azkeneko HERRIAN, artikulu gogor bat argitara du zuen ustekizunen aurka, izenik eta aldizkaririk aipatu gabe. Beste bitxikeri askoren artean au ere ba´dio: “Zikinkeria dariogula izkiriatuz, ba omen ginuke arrakasta biziki geiago, eta euskarazko liburua bickotcha bezala sal omen litake... Holakorik gogoratzea bada zerbait, aiphatzea ez da gutiago: mozkor batek, ez dakienean zer mintzo den, athera ditzazke gisa hortako arrazoin ahulak; harrituak gaude nola odol hotzean norbaitek izkiriatu ahal dituen eta agerkari batek argirat eman. Idazle biok, zu eta Mirande, eta E.D ere yotzen gaitu Lafitte´k esakera orrekin. Ondoren Mirande´n aitzi biziki gotortzen da, izenik aipatu gabe yakiña. Zure idazlana, azpitzuki aldatu du aphez orrek, eta ori ez da zilegi. Datorren zenbakirako “Labur...” deritzan lantxo bat idatzi dut, erdi lapurdieraz, zuen izena garbitzeko eta goratzeko, Lafitte´n gezurtxoa nabarmenduz. Lantxo orrekin irakurgai lizunen inguruko eztabaida bukatu nai nuke. Zerbait iritxi dugu, zenbait yende euskarari begira ezartzea. “Gure idazle biak ez daude mozkor, adichkide, ez Bordeleko, ez Tafalla´ko arno beroz ez eta “Benedictine” deitu edari bizigarriz. Edari-mota zenbeitez mozkor bai diteke. Aunitzek aldiz, egiak erran edo izkiriatzen direnean zailuegi eta errexegi erraiten dute: “to mozkorra”. Bertze nunbait ere, hori bera gerthatu zen: “Eta bertzek trufatzen ziradela, zioiten, mahatsarno eztiz betheak dirade hauk” (Leizarraga, Apostoluen Aktoak). Eta gero gerokoak...Irakurriko duzu. Zerbait bear dugu euskeraren inguruko lozorroa betiko astintzeko. Ez dut Guatemalarako erabakirik oraindik artu. Zaitegiren erantzunaren zai nago. Zuk adiskide, ez duzu pentsatu bear ere tokiz aldatzerik. Zu bezalako euskalzale gartsuak ortxe bear ditugu. Nik emen egiten dedana, Guatemala´n ere egin nezake, zuk or egiten duzunik ezin dezakezu Euskalerritik kanpora egin. Ondo dakit bizitza garratz eta nekea dana orkoa, bainan garai obeagoak ere etorriko dira: etsi-etsita nago. Pozten naiz ikasleen artean euskeraren moda sartzen ari dalako. Bai etorriko al zaigu ortik pizgarri sendo bat. Ni emen ari naiz “euskera basikoa”ren gramatikatxo bat egiten “English Through Pictures” en antzera, oro iduriz apaindua eta euskera utsez. Bide egokiena dala nik uste, euskera mintzatzen ikasteko. Venezuela´ko ene adiskide batek eskatu dit egiteko, eta aurten argitaratuko dute. Ia egiña daukat. Ez da Euzko-Gogoaren beste alerik argitaratu igazko II gn. zenbakia ezkero. Oso atzera gabiltza. Zaitegi gizajoa ezin orotara eldu nonbait. Zure antzerkietaz E.G rako idatzi nuen lantxoaren aldaki bat igortzen dizut. Irratitik ere irakurri zuten. Entzun ote zenun? HAMLET antzerkiaren ale bakarra iritxi da Paris´a. Eskatu ditut iru ale Buenos Aires´a, bata zuri igortzeko. Ez dakit noiz iritxiko diran. Itzulpen gogorxkoa, bainan lan yakingarria. Agur biotzez adiskide eta Urte-on.

10 1953-II-? 11

Lehenean; seguru asko.

34


Ibinagabeitia´tar Andima Jª PARIS Agur, adiskide: Zurea pozik jaso nizun (Ilbeltzak 21´koa): baña an aitatzen dizkidazun Euzko Deya´ren ale biok, ez ditut eskuratu. Orregatik, sortu degun ezpaiari buruz, illun naukazu. Alerik ba-dezu, bial zaidazu berriro ale bat bada ere. Lafitte´k (barka idaz-utza) aintzakotzat artu gaituanean, ez da gaizki. Hollyvood (¿onela idazten al-da?) oraingoan garaitu degu, nunbait. An ere, pelikula bat edatu nai danean, eskandalo txiki batzuek asma oi-dituzte, ta guk aien trapukeriak ikasi. Gora goaz euskaldunok. Guatemala´rako ez naizela, beaz?. Emen ere ez ta, ba, giro. Gure Jaungoikoak, eutsiko al-du gure fedea, ta etorkizun-itxaropena!. “Euskera basico” ori ez det ezagutzen. Poz izango det ateratzen ba-dezu. Donosti´n, oso ederki egiña du ikastun batek, euskal-aditza erakusteko gurpil bat. Asko erreztuko du gure aditza ikastea. Zure irratikoa entzuna nuan. Egun bietan aukera izan nuan orretarako. Hamlet´en euskeralbena bialtzeko [sic] didazulako, aurrez nere esker ona. Euskal-idazleok, nere iritxiz, ez genuke iñoren zai egon bear alkartzeko. Geuk, alkar artu, ta bakoitzari bere lana ta argitaltzeko paperak izentatu egin bear geniozke. Onela, euskerak sarrera duan papel guzietarako, naikoa artikulu batuko lirake. Ar ditzagun gere artean erabakiak, ta aukera bakoitzarentzat, bete bear dituan aldizkingiak. ¿Zer derizkiozu?.-Irratiz ez da aldaketarik, ikusten dedanez. Bakar-bakarrik auxe esan nai nizuke: gure irratiak egunero jardutzeak baño askoz geiago lagunduko digula, B.B.C.´k12 noizik-bein euskeraz egiteak. London´eko esanak askoz geiago edatzen baitdira. Ezertan gastatzekotan, onetan eralgi bear genuke. Al-dan bezin sarriena, andik artikulu onak zabaltzen. Ondoren, zure aldizkingirako or dijoakizu, nere erantzuna. Agur, lagun. Urrengorarte jo ta ke. Gogoan zaitu beti [sinadura eskuz, eta ondoren, Pariseko Euzko-Deya-n, 1953-3-01ean argitaraturiko artikulua. Izenburua: “Lafitte apez yaunari”]

11 Paris´tik 1953´gko Otsailak 18 Etxaniz´tar Nemesi Apaiz Iaunari Santa Kutz Azkoiti´kon Adiskide, Arrituta nago igorri nizkizun Euzko Deya´ren bi aleak iaso ez dituzulako. Sobre itxian biali nizkizun gainera. Norbaitek, nonbait, bide-erdian edo beretzakotu ditu. Beiun daiola [sic], euskera irakurri ta maitatzeko akulatuko ba´dute lapurtxo ori. Egun

12

Maiz aipatzen zion hori Nemesiok, hobe zela BBCn Euzkadi Irratian baino. Andima BBCra ere heldu zen inoiz, bere ahots propioz. Ikus 15. gutuna.

35


beste bideren bat arkitu bearko dugu euskal-aldizkariok zure eskuetara ziurtasunean eldu ditezen. Atzo Guatemalako berriak izan ditut, Zaitegirenak alegia. Argitara omen du Euzko-Gogoa´ren beste zenbaki bat. Oso atzeratua dabillala dio guztiz lanpeturik arkitzen delako, eta irarkolakoak ere oso nagi dabiltzalako. Ez naiz arritzen bat ere, bada Zaitegi gizajoak lerrenak egin bear ditu bere burura [sic] eta aldizkaria ere aurrera ateratzeko. Berriz ere dei egiten dit arat ioateko eta nere erabakia len-bait-len adierazteko diost. Ni ara ezkero, aldizkaria ere garaiz atera al izango dugula dio... Bere “Bidalien Egiñak” Zarautz´era igorri ditu irar dezaten. Liburu eder eta betea izango. Euskal apaiz erdelzaleak iarraibidetzat artuko al dute. Orixe´ri ez omen zaio bat ere atsegin izan Obidi´ren “Maita-bidea” euskeratu dudala iakitea. Ni naizelako, bestela sekulako astiñaldi bat emango omen lidake. Ez naiz arritzen bat ere Orixe´k ori esana. Bainan nere ustez, nolarebait gure euskaldun astoak iratzarri bear ditugu. Bide asko erabilli ditugu, eta ondorioak nik bezik [sic] ongi ezagutzen dituzu. Bide berriok ere ibilli-bearrak genituen, eta ortan ari gaituzu. Ikusiko ditugu [sic] zer dakarten. Bainan, eskandalu pizkat euskeraren inguruan sortzea bearrezko dugu, Kine-Star´ak (ez iztarrak) bezala zuk poliki diozunez. Ain zuzen, Mirande´tar Ion, jo ta ke ari da bere olerkiak orrazten liburu baten argitaratzeko. Berriak ere egin ditu, oso ederr [sic] eta bakanak. Ogeitazazpi poema izango dira guzitara, bata baino bestea ernegarriago. Lizunak bat edo bi, besteak gai sakon ta bitxiz apainduak, intelektudunentzat egokiagoak erri-abarrarentzat13 baino. Diru pixkat ere ba daukagu poema-liburu ori irartzeko. Geien ere 100 edo 200 orrialde izango ditu. Bainan apaina nai genuke, irudi gabe ordea. Or argitarazi nai genuke, Euskal-erri ortan errexago salduko litzakelako. Ondo dakit baimenak eta bearko lirakela, bainan orko agintariek ez dute iñoiz ere baimen ori emango, olerkien-gaia dala bide, eta olerkaria orkoa ez dalako. Alaz ere ixilpean atera ditekela nik uste. Irar lanetan oiturik zauden ezkero, zenbat kostako litzake ni [sic] eman neurrietako liburua irartzea? Beri[ro] [sic] ere emen baino merkeago noski, bainan esaidazu zerbait, gutxi-gora-bera baino ezpadare, gere ardurak ar ditzagun. Liburu orrek yenderik aunitz iñarrosiko ditu... Ez dizkidate oraindik Argentina´tik igorri Hamlet´en iekiak. Aita Urrutiak itzalditxo bat egin zuen euskeraz BBC´tik liburu ortaz. Il ontan ere beste euskal-saio bat egingo dute irrati beretik, bainan ez dakit zein egunetan. Gurea beti bezala ari da, auzolanean ari geranon laguntasunez. Zuk ere, adiskide, zerbait idatzi bear zenuke. Neoni biali ezadazu, eta nik barreia eraziko dut irratiz. Pozik izango da ango zuzendaria. Beti zure adiskide

12 -53-II-28Ibinagabeitia´tar Andima Jª PARIS Egun on Jaungoikoak, adiskide: Nere sukaldeko epelean, ingurua lañotan itxu, zure azkenengoari erantzuten asten naiz. Gabiltzan azkar eta motz.

13

Bitxia egiten da “intelektuduna”, “intelektuala” esateko, eta “erri-abarra” berriz, Orixeren arrastoan edo, “herri xehea”.

36


Oraingoan ere, zure aldizkingiak bidean ito dituzte. Nere eskuetara eztator alerik. Orregatik beste bide bat artu dizut gaurko au zuri bialtzeko. Zuk ere, jakingo dezu nola erantzun, txoriak jan ez dezaten gure garia14. Irratiz nerea edatu zenutela, jakin det. Bordari adiskideak esan zidan Donostian. Neronek ez nizun entzun. Egun auetan ez degu ezer entzuten zuen irratsaiorik. Ixillik aldago? ala, beste irratetxeren batek estaltzen al-digu?. Guatemala´ko orrek azkenean eraman bear zaitu. Larri ibili. Gure gauzetarako egokien datorrena asmatuko al-dezu!. Orixe´k ez dizu amor egingo zure “pornograpi” lan oietan. Mutil ona dek ba!. Lagun batek ba-aldakizu ze akats arkitzen zion zure euskaralben orri?. Kontu zarra, ta zarrerara egiña dala Ovidius´en idazkun ori. Gaurkotasunik ez ote-duan, alegia. Emengo irarkolak zerbait ezagun ditut. Zarauz´ko Itxaropena´k oso ederki ateratzen ditu euskal-lanak, eta esandako egunean bukatzen ere, yayoa dezu. Merkeago egiten dituzte lan oiek Bilbo´ko “GRAFICAS ORDORICA”nean. Bilbo´ko Mixerikordian ere merke ateratzen ote-dituzten, entzuna det. Gasteiz´en ala ere, Bilbo´n baño merkeago egin didate nere azkenengo antzerti-lana. Nik, “Montepío Diocesano”ko irarkolan atera det, dakizunez: baña “Editorial Católica”n ere, merke lan egiten dutela, diote. Montepio´n ez dute euskaldunik irarkolan, eta bear ba, antxe ez lirake konturatuko Mirande´ren poema oien lizun-usaiaz. Guretako batek lan ori artuko ba´lu, baimenik gabe atera ditekela derizkiot. Nik ez det beñere baimenik eskatu: bestela...oraindik sortu gabe zegozken nere lanok. Gotzai-etxeko on-iritzia jaso, ta beste gabe argitaldu izan ditut. Apaiz etzeratenok, ez dezue bide ori, errezago argitaltzeko. Baña iñon izatekotan, Gasteiz´en errezen argital ditezkela derizkiot lan oiek, baimenik eskatu gabe. An ez bai-lirake konturatuko akats ori duanik idazleak. Eta Gasteiz´en argitaldutako idaztiak, an bear diran baimenez atereak dirala, sinistuko digute emengo ertzaiñak. Orregatik, Donosti ta Bilbo´n bildurrik gabe zabalduko lirakela, uste det, Gasteiz´en argitalduta. Nere azkenengo idaztia, lau milla laurlekotan argitaldu didate. Gero, “cliche”ak (azal-aurrea, antzerkia ta musikak) beste milla laurleko jan dizkidate. Guztira bost milla laurleko eta milla ijeki danera. Ortik igarriko diozu, Mirande´rena zenbat kosta diteken. Joan dan astelenean, Urrutia Aba´ren irratsaioa, B.B.C´tik entzuten asi nintzan, baña bereala ito zuten Errusi´tik-edo, eta ezin izan zan geiago entzun. Ez gaituk gu bakarrik makillapean. Euzko-Gogoa ikusteko pozik nazu. Zer pozik Zaitegi´ren ondoan lan egingo nuken!. Emen dijoakizu beste idaz-lan bat ere. Nai dezun paperetan ager dezakezu. Eguzkia jabetzen asia degu oraintxe. Aurtengo udean ez ete-gera alkar ikusteko aukeran izango?. Jainkoak ala dezala!. Bota bostekoa zure adiskide [Sinadura eskuz, eta ohar hau ere bai:] Oarra: Zure “Irulearen Negarra”ri buruzko iritzian, “Kataliñ”en ordez, Uxanda jartzen dezu.

13 -1953´go Jorraillak 414

Irakurri beharraren irakurri beharraz ohitu egiten zara, baina erreparatu beharra dago: oztopo franko gaindituz ehunduriko gutundegia duzu hau.

37


Ibinagabeitia´tar Andima Jª PARIS Pasku ON, adiskide: Zure osasunaren berri jakin det. Garizuma aukeratu dezu gaxotzeko, ta ori eztago ondo. Garai ontan, penitentzi gogorrak egin bear ditugu, ta orretarako osasuna bear da. Onuzkero aitortuko zenun pekatu ori, ta pakean gaitezen. Zure azkenengoa, bereala eldu zan onera, ta ez didate ezkutatu. Ez det nik uste, beste zure papelen ezkutatzallea Azkoiti´n ditekenik. Nai ba-dezu, egizu berriro beste prueba bat: ia geldokirik [sic] billatzen digun bidean berriro zure Dei orrek. Irratsaioak berritu dituzuela, ikusten det. Zer pozik batuko nintzaken lagun batzuekin, irrati ori egunero Euskera-alde jartzeko. Gure etsaien lana, gu sakabanatzea izan da. Batu gaitezen beaz aien asmoa galtzeko. Euskera modan jartzea, ortitxik ekin bear genuke, ta irratontzi indartsuagoa eros balezakete, gureak egin dezaketen diru-eralgiketa onurakorrena, orixe litzake. ¿Zertan da zure Ameriketa?. Ez neri inbidirik eman, gero. Ta Ovidius lapurtar klasikoz agertu bear dezu, diozunez. Zu ere, Krutwig´ek bereganatu al-zaitu?. Etzazula gero, esperantoz idatzi, Ormaetxeberria´k [sic] dion bezela. Au ere ba-degu zoritxarrik euskaldunok. Orko euskera ba-darabilzu, emengoak jai dute ori irakurtzetik eta erostetik. Euskalzale Quijote batzuek bakarrik gaituzu orrelako liburuen erosle. Euzko Gogoa ez det oraindik jaso. Azkar elduko al-zaigu!. Guatemala´ko matxinadak galtzen ezpadigute ori ere... Bitartean gabiltzan, eta kontu gero berriz gaxotu!. Euskalzaleok ez degu astirik gaxotzeko. Jo ta ke gure lanari lotu bear gatzaio urte auetan. Gorantzi ta osasun beaz. Pasku-arkume eder bat opa dizu zure lagun biotzeko [sinadura eskuz]

14 Paris´en 1953´gko Jorraillak 17 Etxaniz´tar Nemesi Apaiz j.´ri Askoiti´ko Santa Kutz´en Adiskide mami, Bide berritik zure idazkia eta lantxoa artu nituen. Nik ere gaur, bide berri ortatik erantzuten dizut. Lenago ezin idatzi izan dizut, eri-andi arkitzen nintzalako. Ez dakit nundik nora sortutako sukar bero batek oe-xuloan beartuta eduki nau. Oetik zibirro [sic] batzu idatzi nizkitzun, ez dakit iaso ote dituzun. Orain Y.e., onik arkitzen naiz, sendabidean sarturik. Nere aipatu gutuntxoan, gogortxoegi mintzo nintzen zuk bidali maitabidearen iritxiaz, ez zure iritxia, beste norbaitek emana baizik. Baliteke arrazoi izatea zure adiskide orrek. Bainan nai ta nai ez, Ovidius´ek beti ere zaar kutsua eduki bear. Yakiña garai aietan baino askoz errexago egiten ditute egun maite-lanak, batez ere Cadillac eder baten iabe diranak. Bainan nik ezin ipiñi Cadillac ederrean Ovidius garaiko erromatartxoak. Gainera, billus gorrian daukagun euskera ontan, oro da on, naiz

38


zarrkutsudunak naiz berrikutsudunak. Orixe ezin dute gure arteko euskalzale zenbaitek iñola ere ikasi [sic]. Interesa, interesantea bear duela esaten dute liburuek. Interesa, oraingo lapurtarr klasiku zaleak esango luketenez, personala da, eta beste ezer baino personalagoa. Erderaz idazten diran liburu geienak, neretzat ez dira interesanteak, euskeraz idazten diranak ordea, alako eliz liburu iñozoen bat izan ezik, danak dira neretzat interesanteak. Orra nere iritzia! Ikusten dudanez, igorri dizkitzudan “Euzko-Deia” guztiak galdu dira. Nere ustez, zure errian bertan arkitzen da lapurra, bada Donosti´ra igorri ditudanak ondo eskuetaratu ditute nere adiskideak. Gaur-gero, bide berri ontatik igorriko dizkitzut. Paketetxo lodi xamarra izango, bada lau edo bost E.D. bederik igorrik bearko dizkitzut. Emen daukat zuretzat “Hamlet” ere. Esaidazu nola igorri bear dizudan. Atzo bukatu nuen nere euskal ikasbide berria eta argitaltzalleari igorri diot, lenbai-len irar dezan. Zure esku ikutua ederki etorriko zitzaion nere liburu kume orri, bainan ez dut zure eskuetara el-erazteko betarik. Geiegi luzatuko litzake liburuaren irarpena. Seireun itzen gainean eraikirik dago liburuxka. Esakera guztiak irudiz argituak. Gramatikarik bat ere ez, ikaslea nekatu ez dedin. Irureun orrialde izango ditu, gutxi gora-bera. Or ikusiko duzu argitaratzen danean. Uts asko ixuri zaizkit, arrapaladan ari izan naizelako, bainan baten batzu pruebak zuzentzerakoan garbituko ditut. Zuk idazleei egin deiari, neonek erantzuten diot datorren E.D´an. Mundu guztian gure idazleak baino alperragorik ez dagoela, postura egingo nuke. Gu bai gerala iente kontenta errexa! Euskeraz bi lerro idatzi ezkero, nor nairi idazle izena ematen diogu. Oitura ori erro-errotik erauzi bear genuke. Idazle izena, ez dute merezi etengabe euskeraz edozertan idazten ari diranak baizik. Erdel-iarioak ez dira idazleak, gure ondatzalleak baizik, eta kito. Pozik zure berriak iasoko ditut, eta zure idazlan muintsuak ere bai. Ondo dakit bide berri onek gure arteko artu-emana bear baino geiago luzatuko duena. Zer egingo diogu ordea? Agur adiskide, beste bat arte.

15 Paris´en 1953´gko Jorrailak 29 Etxaniz´tar Nemesi A.j´ri Azkoitia´n [Gutun honek erantzuten dio Nemesio Etxanizen jorrailaren 4koari, eta ez honen aurrekoak. Polizien jazarpenagatik, gutun batzuk galdu dira bidean, eta beste batzuek ez diote kronologia estuari jarraitzen arrazoi berberagatik]. Adiskide, Zure arkume guria atzo yaso nizun. Mila esker. Nik ere inguru orietako guriena opa dizut pazko-argiak izio dirauen bitartean bederik. Ereti auxe ez dut galdu nai izan “Hamlet” liburua zuri igortzeko Azkoitiko neska panpoxa baten bitartez. Onela ez da biderdian galduko, beste paperak bezala. Beaz esker onenak zorko dizkiotzu gure etxeko-andre Aranbarri´tar Pruden´i. Aren etxian nago ostatuz sei ilabetez geroz. Nun eta Paris´en ere azkoitiarrak. Nere erritarrak ibiltariak omen, zuek ere ez zerate makalak. Onela euskeraz iarduteko mugona noiz nai izaten dizut, eta ainbeste kaskoin

39


tartetuko ez ba´litzaizkigu, are euskera geiago ere egingo genuke. Bainan zerua ere kaskoinez arnari dagoela nik uste. Orregatik ez dut bat ere arako gogorik... Gure irratsaioak?...Aspaldi ontan ni ixilik egon naiz, bainan berriz ere asi naiz zenbait lantxo idazten. Igorri dizkiet bi edo iru, barreia ditzaten. Zureak ere pozik artuko genituke, beaz bial izkidazu zure eztenkadak beti ere onurakorrak izango baitira gure aberetxoak pizkortzeko. Irratontzi indartsuagoa bear genukela? Bai noaski [sic]. Bainan irratsaioak, errien artean egiune bitartez antolatuta daude, eta bakoitzak ezin lezake iñola ere nai luken neurriko irratontzirik ezar. Gainera guk, ainbat gutxiago. Pozik tramankulotxo horrekin zerbait irra dezakegunean. Eta luzaro iraungo al du. Zure asmoak ezin ditezke egi biurtu, gere etxearen yabe izango geranean baizik. Irrati kontu ontan, alare, berriak eman bearrean naukazu. Erañegun B.B.C´en idazki bat artu nuen, eta ene laguntasuna eskatzen didate ango euskal irratsaioetarako. Gaia, amaseigarreneko euskal literatura. Ene lenbiziko iarduna antolatua daukat, eta Bernard Detchepare´ri buruz. Geroago beste gai batzu ere erabil al izango ditut, bainan beti ango zuzendarien ardurapean. Badakizu, ez da gurea etxe ura, iabeen naitara iardun bear eta ez gure gurarien ariora. Laster ene abots eztia irrati orren bitartez entzungo duzu. Dizkoak bertan, Paris´en, egiteko ustea edo erakusten didate B.B.C.´koak. Beti ere naiago ditut nere lanak neonek irakurri, gure artean euskal-irakurle gutxi diralako. Ziur nago nik irakurrita, askoz ere geiago eta obekiago ulertuko ditutela nere idazlanak. Proba ori egiñik naukazu. Donosti´ra aspaldi iritxi zan E.G., igasko irugarren banakoa alegia. Arriturik nago oraindik zuk ez eskuratu izatea. Polliki dator, zure zenbait olerki ere antxen irakurri ditut. Indar berriak eman bear dizkiogu aldizkari orri. Oraintxe ari naiz zerbait sakon eta argi idazten. Bainan guk idaztea ez da aski, beste euskal idazleak idazten ez dutelarik. Zertan dira bada? Alperkeri goxoan geienak, eta besteak etimologiak txorrozten... Naska ematen didate neri. Ainbeste gauza esateko ta idazteko euskeraz eta or daude kokotza leuntzen... Erri gaixoa gurea auleriz usteldua. Ene “Maita-bidea” agertzeko asmorik ez daukat oraindik. Bearrezko litzakela nik uste, euskal letren inguruan eskandalu pixkat eraikitzeko. Bestela betiko loak artu eta itoko gaitu. Egia esan, literatura gordin eta ausarditsu baten bearrizanean arkitzen gera, bestela jai dago. Eliza ez da bere loalditik esnatu euskeraz pekatu mortala ikusten duenean baizik. Aingeruen izkerak ez die ardura tipienik ere ematen. Miranden “E.D.”ko artikulua Dax´eko gotzaiak ere irakurri du, eta ez zaio atsegin izan. Bainan irakurri du. Beste eliz-gizon askorentzat ere tupustarri izan da. Dana dala irakurri dute. Ez daukat geio paperik. Agur bada. Paris´etik igortzen dizugun maiatzeko lore ederrak berri geiago emango dizkitzu. Agur.

16 [Data gabea. Segur aski: 1953-V-] Euskera ere, Jainkoak emana (Au, nik esana) Ibinagabeitia´tar Andima Jª Paris´en Adiskide axal: Orrela egon-bide-zera zure sukar-ondoren. Ezur eta axal. Zure biak eta Hamlet etxean ditut. Eskerrak zuri. Egia esan: Ametzaga´k lan gorria artu-bide digu, euskeralben ortan, baña ez det uste oso goi gelditzen danik. Irarkolan ere uts asko egiñak ote-zaizkion, det susmo. Baña bere eskua ere, itzulpenetarako eldu-gabea dagola, deritzat. 40


Goazkien zureei. Zure osasuna, luzeroko dezazula, aurreneko. Nere arkume guria, zuen artean artua, zor dizuet. Zure E.D´koa, irratiz atzo, kasualidadez, (klasikoa onela ote?) entzun nizun. Obeto esateko: erdi-entzun nizun. Belarriak astoak baño tenteago jarri arren, ezpaita zuen txita-pipi ori entzun al-izaten, sarri beintzat. Nik ere, makal-aldia igaro-berri det, eta gaurkoan ezingo dizut eztenkadarik bialdu. Zure Ovidius ori, gizon panpiña aterako zaigulakoan nago. Gure irakurleak, trope-xamarrak ez pa-giñuz...Euskal-ikasbide berria ostera, besoak zabalik artuko dugu. Ortan, nere iritziz, oso bikaña degu Zipitria andereñoa. Zure paketetxo lodia, etxeko gela nagusian artuko det. Zuen etxekoandrea, ez dut oraindik begiz jo: baña bildur naiz, geiegi minberatuko ote-naun. Ez al-gera beintzat Miranderenetara irristatuko. London´diko aize oiek, oso pozgarriak zaizkit. Al-genu sarri-sarri orixe eskuratu! Zure abots-yoria, apari-lagun eroso etorriko zait. E.G. el zitzaidan. Euskaldunok lotsa-arrastorik ba-genu, aldizkari orren inguru bildu bear genuke: baña, baña...gure betiko lo-zorroa!. Aizu!, etzaite orren ao-betekoa izan. “Arantzazu” aldizkariko ida[z]leei bota diezun bostekoa ez-ezik, amarrekoa ere, beroarena kentzekoa da, gero. Amar milla ukondo gorago besten gain jarri nazu, arraietan!15. Sevilla´n jaioa al-zaitut, ala?. Asarrebidea jartzeko ez dira txarrak orrelako esanak, eta Jaungoikoagatik, etzazu beste orrelakorik ixuri. Ba-dakit nik zer gertatzen zaizun. Gure bion gogaketak eta barne-asaldaketak, oso antzekoak ditugu. Ortik, nerekin eta nere gauzekin “txiflatu” (au ere, klasikoa) egin zera. Beti da gozo, orrelako gorapenak il-aurrez jakitea: baña neurriz. Geure etxe-alde, oso sinisberak gaituzu, ta kontu! ez dakizudan sinistu bete-betean. Baña egia ori da. Zu oraingo eliz-gizonen jokabidez ler-mindua zaude. Ni, areago. Zu, jokabide ori dala-ta, sinismena aize-truke saltzeko arriskuan zabiltz. Ni, albotik noakizu. Zu, onenbeste okerbide ta dollorkeri Eliz-babesean nausitzen ikusita, maita-bideak orrenbeste gaiztestea [sic], txorakeritzat jotzeko bidean zoaz. Neri, beste orrenbeste gertatzen zait. Gure gogoak, purgatorio batean daude: ta lagunegi artu nazu. Etzaite ba, geiegi txiflau nerekin. Bestela inguru guzia asarretuko zaigu. Jaunak euki gaitzala bere-eskuz!. Ostiralean baztartu nuan idazki au. Berriro gaur, asteazkenean jarrai darraikiot nere lan oni. Nere makal-ondoak ez dit gogor lanean uzten. Erañegun jaso nitun Ameriketako aize berriak. Mexiko´n dedan debar-lagun batek, ango E.D., Guatemala´ko E.G. ta Beiris´ko Alderdi bialtzen dizkit. Ikusten dezunez, Azkoiti´n ez det aldizkingilapurrik. Beste nunbaiten eten ditute zure bidal-bat[z]uak. Gaurko au bide azkarretik igortzen dizut. Zuzen artuko dezula, uste det. Ia laster beste zerbait bialtzekotan nazaizun. Udazkenerako Donosti´ra aldatuko dedala uste det, nere bizilekua. Noanean, gaztigatuko dizut. Gaurko naikoa al-degu!. Zure etxekoandrea lengoan ikusia dut. Ba-du Paris´ko ikutua. Ta zu, ez al-zatoz alde ontara buruzuri au ikustera?. Urrengorarte, agur. Beti laguntzeko nazu, adiskide-legez [sinadura eskuz].

17 15

Arantzazuko frantziskotarren Aranzazu-ren 1952ko 5. sortaz honela zioen: “Banako au euskal pertsularien gorazarrez egiña duzute. Idaz-lan geienak erderaz, bainan bat oso yakingarria euskeraz Etxaniz'tar Nemesi idazle yatorrak idatzia, ots, «Bertsolaria, erdi-apaiz», erderazkoak ere baino ederragoa. Ene uste laburrean aldizkari ortan beren artikuluak erderaz idatzi ditutenen amarmilla ukondo gorago dago Etxaniz. Labur ta giartsu, zozokeri gabe (“Aldizkariak-barna” in EuzkoGogoa,1952, 5-6).

41


Paris´en 1953´gko Garagarrillak 8 Etxaniz´tar Nemesi A.j.´ri Azkoitia´n Adiskide on, Emen nago nere lan-maian paper eta liburuz inguraturik, euskeraz zerbait idazteko gertu, bainan ez zait ezer ere nere luma-muturretik ateratzen. Elkorraldi baten mende nagokizu aspaldi ontan. Bat-batean oroitu naiz zurekin zorretan nagola. Ez bat ez bi, idaztera iartzen nazaizu zer aterako zaidan iakin ez-arren. Zure karta ederrean oraingo eliz-gizonen ioeraz aspertuta nengoela esaten zenidan. Bai, adiskide, aspertuta bainan alperrik. Oiekin ez daukagu deus egiterik. Ederrak bota dizkiet bainan gorrarena egiten dute eta berenari tematsu iarraiki. Ez. Ez daukagu ezer egiterik elizarekin eta bere gizonekin. Pekatari gogortuak euren lizunkerietan baino amilduago dabilzkigu zure aurrideak erdal lizunkerian. Eta zuk diozun bezala, euskaldun askotxo, gazteen artean batez ere, eliz-bidetik saiesten ari zaizkigu. Alperrik ari zerate erligiogabeko euskaldunik ezin amestu ere ditezkela esaten: asko ezagutzen ditut, eta erligiodunak baino askoz ere euskaldun zintzoagoak. Enda-berri bat sortzen ari da gure artean euskaldun-fedegabeena. Eta oiek, ain zuzen, euskera nai dute gauza guztietarako, ez baserritarrai lau ergelkeri esateko soilik, orain arte bezala. Mota guztietako foklorez aseak daude bai eta gure artean ain garrantzi aundia daukan eliz-fokloreaz ere. Flokloreak [sic] ez digu ez aberririk ez euskerarik gaizkatuko, eta gure izkerak goimailaetaradiño iasota, bai. Auxe da egia, eta beste guzia gezur utsa. Laster izango duzu esku-artean Mirande iaunaren olerki liburua. Izen onekin argitaraziko ditu: Mirande´tar Jon – 25 POEMA. Egun gutxi barru irar-lanean asi zaizkigu eta idazti apain eta egokia argitaratuko dugula deritzat. Abarrotsik sortuko da nunbait idazle gaztearen inguruan. Zenbat eta aundiago izan abarrots ori, ainbat obetoago. Zerbait bear du gure erriak bere loaldi zakarretik betiko ateratzeko. Garai [sic] da ikus dezan euskera ere, beste izkerak bezela, edonolako gogoetak adirazteko gai dela. Eta liburu orrek dakartzin gogoetan ez dira gure artean oraindaño argitaratu. Amaikatxo soñeko urratze eta kulpitu ukabiltze izango dira noski. Or konpon. Poeman artean ba´dira bi edo iru, lizunak, beste bi edo iru blasphemak, gañontzekoak pantheista eta iainkogabeak, philosophiz, naiz eta Iainko izenik aipatu ez. Ez dira iakiña baserritarrak ulertzeko moduan idatziak. Ulertu nai litukenak, sarri irauli bearko ditu poesiok. Dana dala nere uste eskaxean, Mirandek olerti-izkera berezi eta egin-egiña aukeratu du. Or ikusiko duzu. 10.000 ukondo goitik iarri zindudala beste Arantzazuko idazle guztien artean? Merezi ere duzu. Gainera prailetxoak eta erdal idazletxo funts eta zentzunbakoak zirikatu nai nituen. Iritxi ote dut? Oraindik ale ederragoak idazteko nago. Fagoaga´ren berriak izan ditut. Urtearekin ilgo omen zaigu Gernika. Ez omen dauka dirurik luzaroago aldizkariari eusteko. Tamala benetan, bada orrelako aldizkari askatu ta zabalik ez geneukan euskaldunen artean bakoitzak bereak botatzeko. Datorren zenbakiak lan aipagarri bat argitaratuko du euskeraz “Euskaldungoaren etsaiak”. Ez dut gau[za] gogorragorik irakurri eliza eta menderatzen gaituten bi estatuen aurka. Euskeraz idatzia dator eta askotxok ez dute ulertuko noski, eta orregatik urrengo zenbakian idazlan orren erdal-itzulpen bat argiraziko du erderaz, prantsesez edo gazteleraz, orok entzun dezaten. Zaitegi´ren berriak ere izan ditut. Bi E.G.´ren zenbaki omen dauzka irarkolan: bata euskaldun-motz batenean, bestea erdaldun irarkolan. Euskaldun motzak zenbaki guztia ondatu omen dio: irar-utsez iosita atera omen dio, eta lanak izango ditu

42


zenbaki ori zuzentzeko. Erdalduna, bertzalde poliki ari omen zaio. Beraz ez daukagu iltzeko E.G. eskerrak gure adiskide sutsuaren kemen eta adoreari. Zenbait egun dirala, zear-bidetik igorri nizkizun zenbait emengo paper. Laster eskuetaratuko zaizkitzu nonbait. Bukatzera noa adiskide. Idatzi arren, zure eskutitz ederrak bizigarri zaizkit eta. Galdera bat: Zergatik ez duzu eleberri bat idazten? Ortarako zure luma ebakiena.

18 Paris´en 1953´gko Garagarrillak 30 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Azkoitia´n Agur adiskide, Beldur naiz, goitxo ez ote dudan ezarri petxa, paper-maindira au betetzeko lanak izango ditu[t] bada. Mandeuli n[a]gi batek iota bezala nago. Dana dala, astindu ditzadan nagiok, zurekin itz aspertu bat egiteko. Esan bearrik ez, gure nexka panpoxak ekarri zidan zure idazkia pozik irakurri nuela. Bete-betean naukazu zurekin, zure amets oztin eta argiekin. Laurok bilduko ba´giñake, lan onik egingo genuke ezpai gabe. Bainan, nun xurga gure soin zantzail16 auentzako eztia... Ai erle ba´giña landako lore kukulek darien goxoa xurgatuz bizi âl izateko. Ez ordea izan. Ba´dantzut zure iardespena... euskoaberatsak... Ai enetxo! oiekin ez daukagu deuz [sic] egiterik, oiek bere erriko arkaitzetako lapak baino itsatsiago bizi dira diru madarikatuari... Bainan zer edo zer egin bearko dugu... Bear bearreko dugu, zuk diozun bezalako Instituzino azke baten sortaraztea, euskera iakintza-mota guztietan sar eta erabiltzeko. Lanak ez ginduke beldurtuko, ez orixe. Nik, dolar miliun batzu ba nituke, ba´dakit engoitik nun eta nola sortu zuk nai zenuken Instituzino orren antzeko zerbait... Irratetxe ozen bat ere iarriko nuke, euskeraz soilik iarduteko, eta gure gureak aize soko guztietara barreiatzeko. Eta orrela bakarrik euskera gaizkatu al izango genuke, liburu ederrak argitaratuz, irrati ozenak erabiliz... Urre-meta ori nun arkitu ordea? Gaurko eliz-gizonen iardun bideaz naskatuta zaudelazkoak ez nau batere arritzen. Lengo baten “Arantzazu” (maiatzeko banakoa) eskuratu nuen. Ageri da bai ango praileak kollonduta daudela. Ainbeste erderaz inguratutako euskera gaxoak ez du, ez orixe, gure izkera indartuko. Alderantziz, basetxe urrutienetan ere aldizkari orrek ederki erdera zabalduko du noski. Ori dalata, irratirako lantxo gogor bat idatzi nuen. Ez dut uste irakurri dutenik... Ba dakizu gure artean zer gertatzen [sic], eliz gizonak iorratzeko beti erabe eta beldur izaten dira... Eta guk iorratzen ez ba´ditugu, nok iorratuko ditu. Noiztik ona dira eliz-gizonak ikut-eziñak? Erri agintariekin egin duten sasi-ezkontza lizun ori ez ote da iorragarri? Nik beintzat ez dut etsiko. Ez da azki otapur batzu, txakur goseari bezala, euskerari iaurtitzea, euskaltzale beldurtiak ixiltzeko... Ez euskaltasun bete eta osoa nai dugu Elizan eta elizatik landa. Biotza erdiratzen zait gure erri eta euskera errukarriak narda zikiñenaren menpean ikustean... Zure olerkiak ederrak benetan. Rimagabekoak benetan begiko. Era berri oiek ere zaratu [sic] bear ditugu eta bikainki ari zera bide berri orietatik ere. Mirande´ri asko gustatu zitzaion bere tantarekin egin zenuena. Lapurdieraz iarri zuan... Sarri esan dizut 16

Pikaro, mandil, frikun.

43


lenago ere, olerkari aundi zaitudala. Ekingo al diozu nobelari ere oraingotasunez beteriko gai ernegarri autatuaz. Ortarako, ene gardiz, doai bereziak dituzu, eta zuk bezin ondo egingo lukenik ez dago gaurkoz, bat ere gure artean. Beaz saia zaite len-bait-len, iosulagun eta beste oien antzeko Aristarko ergelen kritika extuen sareak urratuz eta nardatuz. Euskerak ere arnas zabala bear du, egurats betea bizi al izateko. Artuko zenituen, nonbait, zear-bidez igorri nizkitzun E.D´ak. Sei al[e] gutxienez, aspalditik ezkerokoak. Esaidazu arren, alik lasterren iaso ez baldin ba´dituzu, baleike bada eskuz igortzeko egokiera ere eizatea [sic]. Irakaslearen eriotzatik 50´garren urteburua dalata, “Alderdi”´ren banako berezi bat gertatzen ari dira. Nik artikulu luzexka bat idatzi “A-G, euskel-idazle”. Zu ere saiatu zaitez zerbait idaztera eta pozik argitaratuko dizutegu [sic]. Zaitegi ere ari A-G. olerkari idazten. Miranderen poemak ez dira oraindik argitaratu, nik ez dakit beñipein berririk. Datorren illabetean or izango da olerkari gaztea, eta orduko zu Donostiara aldatua ba´zaitut, ikusiko zaitu. Nik ere laster ene oporraldia artuko dut, oso laburra ene poltxiku ikolak ez bai dit besterik laketzen... Agur adiskide eta ar ezazu ene besarkada extu-extu bat.

19 Azkoiti –1953´ko Uztallak 3Ibinagabeitia´tar Andima Jª PARIS´en Gogo beteko adiskide: Zurea jasotzea egin det. Intzentsuz ondo betea utzi nazu ala ere; ta ni, gizontxoa nolanai ere, zure goraltzak gozoro irensten geldi nazaizu. Ain eztia zaigu gorapenak millizkatzea!. Poz det era berriko nere olerkiak zure begiko izatea. Mirande´k nerea nola laburderatu duan ere, pozik ikusiko nuke. Zure aldizkingirik ez det jaso oraindik bat ere. Oztopo aundiak dituzte nere bidean, nunbait. Aranzazu-aldizkingiaz diozuna, egia da: baña oietxek ditugu zerbait egiten ari zaizkigun bakarrak. Eliz-gizonok bildurti ta nardagarri ari zaizkigu asko ta asko: batez ere agintariok. Baña zoritxarrez erri-gizonen artean (abertzaleak alboratu gabe), orobat ikusten degu. Ez abertzale erdeldunak bakarrik: abertzale euskaldunak ere, beren aurrei euskera galtzen utzi die ardura gabe. Ontantxe izan degu frakasorik aundiena oraingo ontan. Beste giza-mota guzien artean, eliz-gizonen artean ditugu, beste aldetik, euskalzalerik geien. Guk, euskalmin au bide degula, kalte egin dezaiokegu euskerari, euskalzale bildurtiak gogortxo jorratuaz. Arantzazu-aldean, benetako euskalzaleak ditugu: ta borondate osoz ari zaizkigu. Baña alde batetik agintariak bildurti diralako; ta bestetik, gaur emen lotuak gaudelako, arreta aundiz ibilli bearra degu, zerbait zabaldu ditugun bideak, zearo itxi ez dakizkigun goitik. Orregatik, nik uste, obe dezula zure indarrak Aranzazu´ren aurka ez eralgitzea. Emen gure egitekoa, auxe da: euskeraz idazteko dauzkagun aukera guziak, onartu; ta al-degun guzia oietan yalki gure lanak. Euskal-lanetarako dirua biltzeko zer egin genezaken, askotan egon naiz asmatzen nere artean. Ikastetxetan, asko irabazi oi-dute lekaideak. Guk, Zaitegi´rekin batuta orrelako etxe bat gure kontu artuko ba-genu: agian, dirua sor genezake, ta diru ori, euskera-alde ixuri. Baita ere, erderazko alkarte bat sortuko ba-genu, nobelak erderaz argitaltzeko: nork daki EL COYOTE ta orrelako tentelkeriekin gertatu dan bezela, dirua erruz eskuratzea?.-Gero erderazko liburuetan irabazia, euskal-idaztietan eralgi genezake. –

44


Amesak!. Ezta ala?. Ta oso ames urdiñak. Baña nork daki jardunean, gure asmoei bideren bat arkituko ote-diogun?. Diozun berrogeitamar urteburuko orretarako, ez dakit zer idaz nezaken. Al ba-det, bialduko dizut zerbait, baña ez da erreza izango. Eleberrietara jotzeko zirikatzen nazu. Nai nuke benetan: baña ez dakit nundik asi ere. Olerkietan ere, beste orrenbeste gerta izan zait. Idazten asterakoan, olerkiaren susmorik ere ez nuan izaten: eta gero, ez nundik eta ez andik, uste gabeko argi-aldiak sortzen zitzaizkidan. Astekotan, orrela asi bearko det: itxu-itxuan. Nere Arantzazu-aldizkingiko deia, Laburdi-aldean entzuna dute. An ibillitako bati beren gogoa erakutsi diote. (Lafitte-ta dira tartean). Pozik etorriko omen-lirake, ta eguna ta lekua izentatzeko, esan didate. Zu, ezingo al-ziñake zure opor-aldiak artuta, gure artera etorri?. Oraindik ezea dago batzar ori. Alde askotara idatzi-bearrean naiz aurrez. Ikusiko degu zer ateratzen zaigun. Mirande´ri nere gorantziak. Nik, egia esan, ezin ulertu izaten ditut aren olerki asko. Ortan oso motela naiz. Laburdi´ko euskera jasotzen, nekez ibilli oi naiz. Izkuntzarik ere, eztakit. Pantzera ta Englandera ba-nekizki, bai ederki letozkidakela eleberrietan argi pixkat arkitzeko!. Baña oietan ere motz nago oso. Panpoxa´ri eskumiñak. Beste arekin joan zaizkigun azkoitiarrei, orobat. Zuk berriz, apaiz-heresiarka onen besarkada edendua, ar zazu. [sinadura eskuz]. Oarra: Zergatik etzatoz egun batzuetarako Santa Kutz´era. Ementxe astebete ederra botako genuke biok. Merke gañera.

20 Paris´en 1953´gko Agorrak 3 Etxaniz´tar Nemesi J´ri Azkoitia´n Adiskide maite, Zure gutun ederra eta olerkiak irakurri nituen. Ez dizut lenago erantzun, oporegunak ematen Donibane´n egon naizelako. Andik igorri nizun idazkitxoa artua duzu onuzkero. Emen naukazu berriz ere, ogei egun Euskalerrian igaro ondoren. Egun ederrak eta atsegiñak benetan. Zuen arteko zenbait adiskide ikusi ditut, Labayen, Irigarai, Etxaide, Bordari eta abar. Bisitan etorri zitzaizkidan eta ordu onik eman dugu euskeraren inguruan mintzari. Ba´dago gar pizkat zuen artean, bainan ez nik ames dudan baizen bizia. Ez da arrigarri, ezarten dizkitzuen eragozpen larriei begiratuki. Noizbait eragozpenok leunduko al dira, soin ta gogo euskal arloan ekiteko. Orko Euskalerrian ez-eze, emengoan ere atzerapen aundia egiten ari dala gure euskera miñez ikusi dut. Emen gertatzen dana arrigarria da izan (da) ere. Errextasunak ba ditute gure mintzaira erabil eta zabaltzeko ere, bañan emengoek ez die euskerari begiko zakarrari baño kasu geiago egiten. Orratz [sic] argi, euskaldun izatea ez dela aski euskerari berean eutsi eta are zabaltzeko. Beste igi-tailurik [sic] bear du euskaldunak, zuk eta nik ondo ezagutzen dugun igitailua. Ori gabe ez daukagu deus egiterik, ez emen eta ez or. Emengo aphezak ia zearo utzi dute euskera beren itzaldietan. Ba´ditute eskola-libro deritzaten oietakoak ere, beren eta seroren eskuartean geienak, gobernu eskoletatik bereziak. Eskola-libro oietan ez die gure izkerari sarrerarik ematen eta frantsesa da

45


aietan nagusi. Gauzak ein ontan iarraitzekotan, gurean baino laisterrago galduko da emen euskera. Zorionak ere eman bear dizkitzut irabazi duzun sariagatik, ots, Iparragirre´ren omenez egin eralguntzan irabazitakoa. Nere uste kaxkarrean, zuk bear zenukean, betebetean, aurreneko saria. Ikusi dut Bordarik aurkeztu zuen erri poema ere. Ez dago gaizki, bainan errikoiaren errikoiez, inspirazino laburreko arkitu dut. Zer dugu “euskera popular” ori? Poetan ametsak kabian bertan sakailtzeko asmatu duten ezpata gaizto bat. Orrela beartu nai ditute gure poeta euskaldunak garaiko ezer ere ez idaztera. Argi ikusi da ori Iparragirre´ren batzaldian. Amaika lan baizik ez ditute aurkeztu euskeraz. Zergatik? Olerkari sentitzen diranen inspirazinoa popularkeri orrekin ito dutelako. Ikusiko zenuen egak libre utzitzekotan [sic] zenbat aurkeztuko ziren. Garaiago dugu onuzkero txorakeri oiek al[bo] batera uzteko. Erriak ez du euskerarik irakurtzen, ez popularrik ez eta bertzerik, ain ederki Orixe´k esan zuenez. Beaz alper-lan ori utzite, obe dugu gere bidetik euskera goi mailatara iasotzen ekin, bakoitzak bere almenaren neurriak. Gero ere, literatura guztietan bezela, gurean idazlan garaiok izkera eta erria bera ere goraltxatuko dute. Pozten naiz idazleen inguruko zure deiak oiartzun arki duelako Laburdiko aphezen artean. Bañan oiartzun ori ez du “Arantzazu” aldizkariaren bitartez arkitu, zuk diozun lez, E.D.[Pariseko Euzko-Deya]´ren bitartez baizik. “Herria”k ez zuen esaten ori, bañan nik argi ta garbi ikuzi [sic] nuen Lafitte´k gure izparkaria irakurri ondoren idatzi zuela lantxo ori. Beaz ez da “Arantzazu” izan zure oiua zabaldu duena, E.D. baizik. Iturrioz´ek Mexiko´tik erantzun dizu, eta azkeneko zenbakian argitaratua ikusiko duzu aren lantxoa. Beaz ez gure lana urritu, guk ere merezi dugu itz adoregarririk eta. Besterik ere ikusi eta egin dut nere Euskalerriko egotaldian. Nere liburutxoaren argitaltzallea alegia. Gerturik dauka ikasbide berria eta Iainkoak ones, datorren illabeterako eskuartean eukiko duzu. Oso polita agertuko da, bainan zuzengarri asko billatuko dituzu bere orrialdeen artean. Urrengo edizinorako bialiko al dizkidazu zuzenbear guztiak, bada oraingo onek arrera ona ba´du, laster bigarren ekoizpena egingo dugu. Mirande´ren olerki liburua ere, garai berean argitaratuko da. Au erdi gerturik dago, irudi nabarmen zenbaitez apaindua. Euskalerriko gotzaitegi bakoitzera ale bat igorriko dut irakur eta ikus dezaten. Naiago nuke eskumikuz liburutxoa ioko ba´lute, ugariago salduko da noski eta bidenabar propaganda ederra egingo digute euskeraren onerako. Ikus dezatela, obispuok, argi ta garbi, ari dirala gazte aindor [sic]17 eta ausartak euskeraren inguruan azaltzen. Liburu asko ta asko zentzuraz io dituzte, Miranderena baño askoz ere xantuagoak doktrinari buruz. Aspaldi ontan ez dut Guatemalako berririk. Ez dut E.G´rik iaso ere. Zertan ote dabil gure adiskidea? Lengo batean idatzi nion eta zenbait idazlan berri ere igortzen nizkion atera gogo dituen ale berrietarako. Pozik nago eleberri bat idazteko amesetan zabiltzalako. Len ere esan nizun eta orain berriz diotzut: zuk bezin ondo iñork ere ezin dezakela bete egiteko ori gaurko euskaldunen artean. Txurikeri gabe. Saia zaitez len-bait-len, luzatu gabe, gaurko giroz oretutako nobela eder bat idaztera. Zure berrien zai nagokizu. Bitartean ene besarkada sutsuena ar ezazu adiskide maite. Paris´en landatu Azkoitiko lili ederrek goraintzi egiten dizute. Agur

17

Haidor, batez ere, “harroa” omen da, baina “langilea” ere bai, hots, izenondoa, “lan asko egiten duena”, eta hemen hala ulertu beharko da, konnotazio positiboz hornituak daudenez.

46


21 1953-VIII-??? Andima adiskide: Azkoitiar bat zuengana joateko dala jakin det. Arekin dijoakizu gaurko au. Onuzkero eskuetan dituzu Bergara-nexka-bitartez igorri nizkizun idazki ta olerkiak. Eztakit, alabaña, olerkietatik zein utzi nizun bialdu gabe. Presaka bai-nintzan, eta ez nuan olerki guziak idazteko astirik izan. Olerki bat utzi nizulakoan nago. Bi emen jarriko dizkizut. Auetako bat, zein eztakit, utzi nuala uste dut. -GOIZO TA BERANDUGure izar biak lengoan alkar jo zigutenan. Nork zekin izar biak nora joango diran?... Ire izarra goraka zetorrenan. Nerea, beraka zijoanan. Eten den betiko gure begi-soka. Gure zillar-lorratzak ba-ziazen alkarri bizkarka. Ta i... egun argi bi intzanan, nere bide illa esnatzen. Ta ni...antzi bi niñunan, ames galdu bat urratzen. Zergatik etorri ote-nindunan onen goizo bizi maira?. Zergatik agertu intzanan orren berandu lur-bazkaira?. Ai!. Ez euki bear ik urte batzuk geiago!. Ai!. Ez euki bear nik, batzuk gutxiago!. -AIN URRUTI TA AIN URBILAin urruti ta ain urbil!. Au izan den gure gurpil!. Ogei urte dizkiñagu, alkarren albo lanean. Nik, ire gose biotzean: i, nere egarri ixillean. Begiratu niñan bildurrez beingoan: ik, bestera begiratu unan. Begiratu idanan beste bein bildurrez: nik jetxi nizkiñan begiak samiñez. Ain urruti ta ain urbil!. Ogei urte onen ixil. Asperen bat nik. Ik: -Gaxo al-ago?.-Burua astun diñat. Ez diñat geiago.Itzegin nai unan, baña sorgin batek alda ziñan ire itza. –Aidean lañoak zeudek.Ain urruti ta ain urbil!. Orrek din gure biotza il!. Elbira Zipitria Aezkoa-aldean ibillia da. An, senar-emazteak alkarri “i” esate omendiote. Ta “unan” ordez, “zunan” –“z” ori ez dute galdu. Zertan dira orko euskal-idazle-batzarrak?. Baiona´n egin zutenak ondorenik baal-du?. Emen aurki Donosti´ra bizi izatera joatekoa naiz; ta an, J.l. [Jainkoa lagun] ezer al-ba-det, aztartu bear det jendea. Gure jokaerarik egikorrena, Amigos del País bazkunaren itzalpean lan egitea izango genuke. Orrela baimenak errezago iritxi genezazke. Gañera, karlista euskalzale batzuek gurekin artzea, mesede genuke. Aldundiko Lendakaria, Caballero, ta Arrue´tar Antonio, lege-gizona, ortarako egokiak

47


izango ditugula, uste det. Zuek ere, saia zaitezte Lafitte apeza ta aren lagunak zuenganatzen. Eztira oso gure iritxikoak, baña ba-dute euskal-irrika. Ori naikoa degu alkarren laguntza billatzeko. Gutxi gera iñor ezezteko18. Zuen irrati ori egun auetan atsaldeko ordubatean entzun izan det. Sarri alperrik da zuen jarduna. Ezpaitegu ezer entzun al-izaten. Aidea edo irratontzia etsai dituzue. Nobelak irakurri ta irakurri ari naiz. Ia zerbait ikasten dugun gurea sortzeko. Zailla da ontan kanpaia jotzea. Agur, Andima. Ba-aldakizu EGINTZA KATOLIKOAK Gipuzkoa´ko Got[z]aiagandik zer “consigna” duan?. Euskeraz ez egiteko beren itzaldiak. Ori dok “Teología pastoral” jatorra. Azpeiti´ra “propaganda” egitera etorri ziran. Ba-zan euskeraz egin zezakena, ta nai zuana: baña Gotzaiaren “consigna” gorde bear, ta Azpeiti´n itzaldi guziak erderaz eman zizkioten euskaldun erriari. Onek sendabide bat besterik ez du. Diru-eske datozenean, txanponik ez eman. Eliz-eske guziak txakurren salara bialdu. Ori egin bitartean alperrik gabiltz. Urretxu´n, Iparragirre´ri egin zioten gorasarre egunean, erritarrak boicot egin zioten jaiari. Erria mendira edo auzora atera zan. Egun artan bi orri zabaldu zituzen jaiaurka. Oietako batek onela zion: EL BARDO Alguien remueve mis cenizas, que quieren dormir en paz. ¿Quién es el sacrílego profanador de mi tumba? LOS GUITARRISTAS: Somos nosotros los que hoy tañemos tu guitarra: los mesmos [sic] que en 1833 y en 1873 nos echamos al monte para defender la religión y los Fueros vascos. Regocíjate Iparragirre, que al fin vencimos y aquí estamos todos tan contentos, todos presentes, dispuestos a comer y beber “al respective”. Ah! y a hablar con nuestras mejores retóricas!. EL BARDO: Decís que habeis vencido; y dónde están, pues, vuestras devoluciones?. Dónde están los Fueros?. No cabe duda de que teneis más poder que Carlos V y Felipe II juntos; y que de un solo plumazo, sin miedo a Parlamento ni Consejo alguno podríais devolver los Fueros al Pueblo Vasco: Porqué no lo hacéis? Y si no lo habéis hecho, ni pensais hacerlo, a qué viene esta juerga sobre mi tumba? LOS GUITARRISTAS: Porque estás muerto, Iparragirre, no oyes nuestras voces, ni nuestros discursos. Cantamos a la Tradición hecha carne con este Régimen que nos ha llovido del cielo. EL BARDO: Vaya si oigo vuestras voces de tiplones. Qué alegremente asistís a los funerales de los Fueros! Para cantar y defender los Fueros, hay que ser un hombre de verdad, un hombre con toda la barba, como lo fuí yo. Desterrado y no galardonado por el Gobierno de Madrid. Esto de hoy son unos malos Juegos Florales con reina y sin rey. Venga mi vieja guitarra. A que no me dejais cantar con libertad?. Yo nunca pedía permiso a Madrid para cantar mi GERNIKAKO, ni me preocupaba jamás de que sus notas sonaran mal en los oidos de los belarri-motxas...que siempre nos han querido tanto. En cambio, vosotros, ¡oh excelentes oradores! estais temblando de miedo ante el temor de que esta juerguecita que habeis armado, caiga mal en Madrid. Y pues ha de caer mal en Madrid, y ahí me estais jorobando con tanta hipocresía, os diré que esto pasa de raya: lo del frontón y lo de fuera del frontón. Dejadme en paz mamarrachos!. Gaur ez det astirik geiagorako. Urrengo batean berriro Euskal-Idazle-Batza´ri buruz beste zerbait bialduko dizut. 18

Jokabide posibilista, pragmatikoa erakusten du. Antonio Arruek nahigabeak eman zizkion gero, aurrerago aitortzen duenez.

48


Agur, Andima. Sionistagandik ikas dezagun guzien aurka burrukatzen sinismena galdu gabe19. Egia aurrera!. [sinadura eskuz, eta ohar hau ere bai] Noizko emango ote dute olerki-gudu-erabakia Guatemala´n? Ta Euzko Gogoa il al-zaigu? Zure Mintegi aurkako itzik ez dut jakin. “Gernika”ren eriotzari buruz, irratsaioz entzun nizun. Negargarria euskaldunon lozorroa!

22 Azkoiti 53-IX-18 Ibinagabeitia´tar Andima j.a Paris Kaxo, Andima: Zure katilinaria artu det. Bergara´ko panpoxak atzo zuzen ekarri zizkidan zure opillak. Bart pozik irakurri nituan euskal-orriak. Bai, gizona!. Oraintxe santutu dira gezurra ta erailketa. Bereala sortu du zitu ederra. Aita Gaztelumendi Huesca´ra bialtzen digute. Olaz´ko Ama´ren jaietatik urtebetera opil eder au eman diote. Jesulagunak len euskal-izlariz urri ba-zebiltzan, oraintxe morroztuta [sic] gelditzen dira. Dagonilla´ren 1´goan ba-dakizu Loiola´n nolako eliz-jaia oi-degun. Aurten luzitu dira “nostrates”ak. Izlaria Moneo Aita ekarri ziguten Vallalodid´tik. Espiritu Santuak egundoko aizea eman zion: itzaldian Patxi´ri odol geiago eskeñi zion. (Len ixuria gutxi nunbait!). “Gaurko agintariak berenak omen-dira, ta emengo onenak.” Orratx “nostrates”ak edukatutakoak zeñen bitxi-lora ditugun. Meza-erdian Errandonea Abak txaneuskinlariari, arren baño arren, “txin da, txin da” jotzeko. Bada-ezpada ere an zegon eliz-atadian banda militar bat. Onek, txañeuskiñak baño lentxeago eraso zion “txindata”ri. Atea, elizakoa, zabal-zabalik zuten, eliz-barrukoak zeruko jario ura obeto entzun zezaten. Loiolako erretoreak penatxo bat. Organua aurrena ez asia txindata jotzen. Gure gizonak ondo morroitu dira. Eliza katepean estu-estu artu digute. ¡Utikan!. Gure batzarra eztakigu noiz egin al-izango dugun. Orkoak Baiona´n egiña dutela entzun det. Nere olerkiak ontzat ematen ditu Lekuona´k, baita Artetxe´k ere. Txepelen esanak gutxitzearren, izen-ordez argitaltzeko, esaten didate. Ala egin bearko. Beste olerki batzuek emen dijoazkizu ¿”K ta N” bialdu al-nizun? Ez naiz gogoratzen: baietz, uste det, baña. Gorantzi. Donostia´n Labaien´i, Etxaide´ri edo Zeleta´ri bialtzen ba-dizkiozu zerok, artuko ditut. Jorra ta astindu ergelak. Lenean beti lagun. [Sinadura eskuz]

23 Urriak 7-1953 19

Andimak 1952ko lehen alean argitaratu zuen “Israel” deritzan artikulua, guztiz sionisten aldekoa. Hala iraun zuen hil arte. Nemesio Etxanizek 1960an hitzaldi bat egin zuen Donostiako Circulo Cultural Guipuzcoano-n “El rebelde de Jerusalen” Ben Yehuda hebreeraren suspertzaileaz. Biak izan ziren oso israelzaleak. Ikus epilogoa.

49


Adiskide mami, Zureak oro emen ditut, bergaratar nexka panpoxak ekarriez gainera azkoitiar mutiko pijuak eman dizkidanak. Mila esker. Zure oler-iturria miretsi âl izan dut, zure irudi goxo, argi eta benetan euskaldunak dastatuz. Miresgarrienik, nola ain euskera errex eta kantarian zure bulko sakonak ixurtzen dituzun. Autsak dituzu benetan, nere errian esan oi dutenez. Ez amor eman, iarrai sendoki bide berri orri gure izkera errukarria izarretaraino iasoko duzu-ta. Bai, besteai esan bear jarraitzeko. Ni neu, etsialdirik larrienaren mende naukazu. Eliz, dolar eta erailketaren arteko izkepot20 lizunaren ondoren, gure itxaropenen zerua betiko itxi zaigu. Nora bear dut erbestetu gaixo onek? Ez daukat orra-biderik. Nai ere ez naiago baitut gabetasun gorrienean ito, nere erri eta izkera maitearen ondamenaren lekuko izan baino. Ez daukagu nora io, zeru ta munduak ere sekulakotz urruñatu bai gaitute. Indarra nagusi orain ere, gezurra garai. Ainbeste urtetan erri ta gizonen eskubideak ikurritzat artuz titikumeak bai gintzazan engañatu gaituzte. Ez dakit etsipen onek noradiño eran [sic] nindeken... Zure berriak ere oso samiñak dira. Elizaren gurekiko ibilbideak ezin ditezke makurragoak izan. Agiri denetik euskaldunak inpernu bidetik eramatea baizik ez du nai. Ez zaio asko kostako ori iristea, beste bidea baño zabalago eta atsegiñago baita. Sinismena galtzeke aurrera iarraitzeko diozu. Ez da orixe errexa. Ondo dakizunez, sinismena Iainkoaren doai bat baizik ez da, eta berak kendu ala eman dezake. Iainkoaren ordezkariak lurrean eliz agintariak izaki, aiek ere sinismen ori eman ala kendu lezaiguteke “operibus credite non verbis”. Eta aipatu elis-agintari [sic] orien egiñak sinismena guregandik eradokitzeko baizik ez dira. Egia esan, xarisma ori ene baitan geruago eta suntsitzenagotzen ari zait. Ene fede-krisalluak badu olio bearrik argi iraungo ba´du diaspora zatar ontan. Betiko alde egin eta munduaren ipurdian iskutatzeko gogo bizi bat daukat iñork ere nere berririk iakin ez dezan, ain luzaro nere biotzean kulunkatu ditudan ametsak ere betiko ukatuz. Ez dut ikusten, etorkizunerako, beste biderik. B[a]inan zuek, iarrai ezazute gure argi motel oni eusten, Euskalerrian bizi zeraten ezkero. Nik ezin nezake geiago iarraitu, nere onenak ere eman ditut eta. Nere barne-burruka zoro onek gogoa eta soña ere sekulako antzutu dizkit. Ez dut uste iñork ere emaitza beteagorik egin zezakean nortasun osoa aberri-oparrian erretzea baiño. Ori ere egin dut eta ez daukat aurrerantzean zer-egiñik. Gaur gero ez dut geio idatziko, nere lan guztiak alperrak diralako. Ez diot Elizari ere ikutuko legena baitario. Labur esan, nereak egin du. Mark Porkâ´kin zenbait paper bialduko diskitzut baitare lenago aipatu euskalmetodu berria. Ez dit bat ere pozik ematen liburutxo orrek eta ez dakit zertako egin dudan ere. Guatemalako berririk ez daukat lau illabete auetan, ez dakit zertan diran ere. Nere agurrik samiñena ar ezazu adiskide.

24 Urrillak 29-1953´go urtea 20

Koito, sexu batzea: Eliza katolikoaren, estatubatuarren eta Francoren erregimenaren arteko izkepota. Francok Pio XII.a buru zuen Vatikanoarekin Konkordatoa, eta estatubatuarrekin hitzarmena, sinatu berri.

50


Andima gogaldua: zure 7´koa korreoz jaso nizun aspaldi, ta orain atzotik nerekin ditut Mark Forka´k ekarriak. Zure 7´koa neretzat neurri-neurrikoa dator. Ez naiz arritzen zure sinismen-esola koloka jartzeaz, geuk ere lanak ditugu gure etxeari eusten. A ze bi batuko giñaken mundu guzia ipurdiz gora botatzeko!. Azkenean ere, Guatemala´ra zoaz!. Nik ere orixe nuke bearren. Zuen ondoan nere gogo eroria jasotzeko, ta alkarren albo lan egiteko poz geiagoz. Egia diotzut. Neretzat an lekurik ba-zenute, poz-pozik zuengana nioake. Zure urrengoan esaidazu nere gogo au bete ote-diteken. Donosti´ra aldatzekotan nago: baña ez det bat ere berotasunik ara joateko. Emen aspertu naute, gure erria nola galtzen ari diran ikusiz. Ta Donostia´n ere, beste ainbeste gertatuko ote-zaidan, bildur naiz. Askatasunik ez baidegu gure lanean aritzeko21. Zure liburutxoa eskuan dut. Eskerrik asko. Euskera basico ori zer dan ez dakit oraindik. Gramatikerietan ez nazu oso sartua. Aditzean bakarrik nazu zerbait jarduna. Saiatuko naiz zure liburuko asmoa ikasten. Poz det Guatemala´ko aldizkingi ori ez illa. Guziok an alkartuta, ez al-genuke diru geiago batuko gure izkuntza gaxoaren alde eralgitzeko?. Mirande ere, gurekin izatea, mesede genukela, uste dut. Eta beste idazleren batzuek ere, poz lukete gurekin lotzea. Benetan asmo au ondo begiratzekoa degu. Nere olerkiak goraipatzen dituzu. Koipez ondo uzten nazu benetan. Baña nere zoritxarrerako, ez daukat orain liburu berririk ateratzerik. Len poliki nengon urtero zerbait orretan dirua galtzeko: baña orain apaiz baten bitartez, egundoko ipurdikoa artuak gaituzu. Iru illabeterako dirua eskatu zigun, irabazi aundiak zirala-ta. Eman diogu ortarako al-genduana, ta gure diru guziak lapur baten eskura alda zizkigun. Lapurra giltzapean dago: baña nik urteroko poza nuana (liburutxo bat euskerari ematea) galdu dut puxkaterako. Eskerrak nolabait zulotik atera al-ba-naiz. Baiona´n euskal-idazle batzuek batu dirala, diozu. Pozten naiz. Gu ere, aiekin bat egin nairik gabiltz. Orretarako, politika alde batera utzita, Gipuzkoa´ko Aldundian batzea degu, egokien. Caballero jauna, benetako euskalzale agertzen zaigula, dirudit. EGAN aldizkingia ere, anditxik ateratzen zaigu. Beaz, legez onartuta dauden bietara inguratzea degu onena. Orrela zerbait egin al-izango degu. Bestela, ezertarako biderik ez degu. Euskerari leku ematen dioten alderdi guzietan, gure lanak zabaldu bear genituke. Ori izango zaigu, zuhur jokatzea. Sinismenaz, etzazu barne-burrukarik aintzakotzat artu. Utziozu Jainkoaren esku: ta ez orretan bururik berotu. Burua lepo-gañean tajuz duan edozeñentzako, ikusten ditugun gauza asko adi-eziñekoak dira. Zalantza, gizon ikasiaren gurutze bat da. Okerrean ba-geunde ere, ez litzake gure erru izango. Gizonak ezin litzake burutik jaurti, txikitan ikasitakoak. Beti bildur du gure adimenak. Eziñik ez digu eskatuko gure Jainkoak22. Noizko izango degu Guatemala´ko olerki-gudu erabakia?. A!, ta beste kontu bat. Nerekin dudan nexka panpoxa (Lastur´ko alaba bera), len ere Paris´en egona da. Berriro illabeterako-edo, prantsesa gogoratzera, joan nai luke. Billatuko al-zenioke etxeren bat serbitzeko?. Sukalde-lanetan berebizikoa dezu. Etxea gobernatzen ere, ez nolanaikoa. Gañera langille purrukatua.

21

Guatemalan 1954ko ekainean estatu-kolpea gertatu zen. Behin baino gehiagotan egin zien eskaria Zaitegi eta Ibinagabeitiari beren ondora joateko. Ez zioten aurrerabiderik eman, eta Donostian etsi eta laketu zen. 22 Nemesio Etxanizen fede-zalantzen eta haiek uxatzeko borrokaren berri ematen diguten esaldiak. Interesatuz gero, irakur Izotz-kandelak, Elkar, 1992.

51


Gaurko naikoa degu. Ez etsi. Goazen gure alegiñak alkartzen. Gure azia, erne diteke geroko batean. Jauna lagun eta lagunak ezagun. Zure erantzun-zai dezu, adiskide ta apaiz-lagun [sinadura eskuz] O.- Zuen agintariekin ez al-dezu itzegiten?- Zer dio Olaso´tar Telespor´ek?. Beren alegiñak izkuntza aldera itzultzeko ordua ez al-dute?.

25 Paris´tik 1953´gko Azaroak 2 Adiskide ezin-ântzi: Emen daukat zure 29´koa. Gantzugailu egokia nere barne asaldatu au baretzeko. Pozik nago Mark´en bidez igorriak eskuetan dauzkatzulako. Eranegun, ain zuzen, Kanto[n]-Bar´era bialdu nuen azkeneko E.D.ren ale bat, bide ortatik errexago eta lasterrago zureganatuko dalakoan. Lenago zure zuzenbidera bialdu nitunak bezalako zoritxarrik ez al du izango. Onik artzen ba´dituzu, aurrera ere bide ortatik igorriko dizkitzut emengo papertxoak. Esan bada. Oriek orrela, ara emen ni zurekin itz aspertutxo bat egiteko gertu. Irtera auek nere biotzari emango ez banizkio, bizi ere ezingo nintzake. Bear-bearrekoa dugu elkarren arteko asmo aldaketa au. Ain bizi gera bakar eta [its?] euskal arloko langille apurrok. Inguratzen gaitun lekaro gorri onek itoko ez bagaitu, bildu eta elkar berotu bearko dugu nolarebait. Mingarria benetan elkarrengandik ain urruti bizi bear au. Noizbait ere urratuko al dira erbesteko esi gogorrok betiko batu gaitezen gure izkeraren inguruan gure indarrak oro erretzeko. Noiz ordea? Alorodunak23 esango du. Idazle-Batzari buruzko aburuak aurrera eraman bear dituzu. Datorren zenbakian zure emengo apaizei deia argitaratuko dut. Pena aundia ematen dit zuen ertsiera ikustean euskerari laguntzeko. Ezin ote ditezke errextasun geiago iritxi orko agintarien gandik? Arantzazu´ko praileak astekari bat argitaratzeko asmotan omen dabiltz, egia ote da? Zerbait litzake ori ere. Egokia izango litzake Bilbao eta Donostia´ko irratontzietatik ere astero bederik euskal ordutxo bat ematea. An ere eziñezkoa ote da? Al ditugun sendagailu guztiak ezarri bear dizkiogu gure izkerari, bestela txerrenak eramango digu eta sekulakotz. Gañera ez zenuke etsi bear Arantzazun idazle batzar bat egiteko lenago erakutsi zenituen asmoen aurrean. Ez dut uste ango praileek eragozpenik iarri lezaketenik politikarekin zer ikusirik ez daukan batzar ori ospatzeko. Idazle batzar ortan zeatz-meatz ikusi bear zenitukete euskerari indar berriak emateko bide guztiak idazle guztiak batasun osoenera erakarririk. Ez ori bakarrik, euskal-editorial berri baten antola bideak ere ikasi bear zenitukete, euskal idazleen lanak aterabidea izan dezaten. Ba dakizu zer gertatzen dan bestela. Iñork ere ez du nai izaten burua urratu ondoren ernelanak lakaripean izkutatzeko.Euskal idazleak, eta gazteak batez ere, beren lanak irartzea baño gauza oberik ezpaitago. Bai, azkenean Guatemala´ra noa. An nik uste, emen baño giro osasuntsuagoa arkituko dut euskal arloan orain arte baño sendoago ekiteko. On litzake bai zu ere gure artera etorriko ba´ziña, bañan or ere euskalzale gartsuak bear ditugu gure txinpartari beti ere eusteko. Zu bezalako euskalzaleak alde egiten ba´dute nor geldituko zaigu or? Ala ere, emendik ezin nezaioke zure galdeari erantzun, Guatemala´ko bizimoduaren berririk ez bai daukat. Ara iristen naizenean, zerbait esango dizut. Ziur ziur zaude egokien deritzaidana aolkatu[ko] dizudala. Neri min ere ematen dit lurrez alda-bear onek, bañan noraezekoa dut. Paris ontan biotza zitaltzen ari zait, nere gogoa kemen-gabetzen [sic]. 23

Ahalguztidunak, alegia.

52


Beldur naiz urrutxoegi [sic] joango ez ote naizan makaltasun ontan. Indarrak jaso bear ditut, eta ori ezin egin nezake erri ontatik kanpora baizik. Zuen ingurune zoragarri oietan ere laster iritxiko nuke nik nere gogo pake eta osasuna ere Izarraitzen egaletako ikusgarriekin neure begi eta arima ere beterik. Ez eman ordea orrelako zorionik erbestetu doakabe oni! Ez dakit noizko izango dugun olerki guduaren erabakia. Zaitegi´k, bere azkeneko gutunean, ez zidan ezertxo ere aipatzen ortaz. Gure euskera basikuak ez dauka iñungo ez iñolako sekreturik. Ni ere ez naiz gramatikari. Basiko deritzaio itz-gutxiren oinarrietan eraikita dagolako ikasbidea. Irakur zazu liburua bañan ez secreturik [sic] billa utsak baizik eni adirazteko [sic]. Ez dut uste egingarri denik zure neskamearentzako illabeterako etxea arkitzea. Galdetu dut, bainan danak erantzuten dute ilabetekoagatik ez dula merezi ezer egiterik. Paris ez dago Atzerrekan, nunbait ere..., eta joan etorria soilik, milla peseta baino geiago kostatzen da. Iñork ez ditu orrelako nekeak artu nai illabetekoagatik. Gure agintariak diozu? Buru austerik aski daukate gixajoak bizirik irauteko ere. Alegiñik asko ere egiten dute gure izkuntzaren alde, zuek uste baño geiago, bañan emen egiten ditugun alegiñak deabruak bere buztanakin garbitzen ditu. Bestela esaidazu: nork argitaratu ditu gure agintariak baiño euskal liburu eta aldizkari geiago? Gañera agintari ok ez dute zergarik iasotzen, beaz diru-etorririk ere ez daukate: bizitzeko ozta ozta eta amaikatxo neke-lanez inguraturik24. Or or egin biar dira euskeraren alde alegin guztiak, tokiaren gainean. Gure emengo E.D. Arantzazuk baiño askoz ere euskera geiago dakar illero, ori ez didazu ukatuko. Eta Euskalerrian bizi diran apaiz eta praile talde alperrak guk beste lan egingo ba´lute euskeraren alde, beste txinta batek ioko lioke euskerari. Bai orixe. Alperrek bear lukete mugitu... Gaurkoz aski, adiskide. Ene oneretxia

26 -PaxEtxaniz´tar Nemesi, Apaiza Victor Pradera, 79, 2º izqda. -DONOSTIA-53-XI-29 Ibinagabeitia´tar Andima Jª PARIS Agur, Andima adiskide: Mitxelena Abak, Eusko Gogoa´ren olerki-guduko erabakia jakin-arazi dit. Poz det erabaki ortan. Mitxelena Abaren Kanta ori aspalditik artua neukanez, oso gogokoa nuan-da. Etzazuela ba, bildurrik izan, ni minduta egon nitekenenik [sic]. Euskera jasotzea da gure amesa, ta gure izkuntzari diogun maitasunak, ez digu uzten iñoren inbidirik izaten. Azkenengo bidali nizunaren erantzunik ez det oraindik. Mark Forka´gandik artu ditut zuen orko lan-agerkariak. Zure Detxepare´tzazko solasa ezin izan gendun entzun. Irratia oso nastua bai-dabil. 24

Gehienetan Parisko agintari jeltzaleen aurka hitz egin zuen, haien erdalzaletasunaren eta euskararen alderako axolagabeziaren aurka, baina, hemen, begira, alde; ez dakit beste inon horrela mintzo den.

53


Emen, betiko kertenkeriz ezin gera ase. Araba´n Martinez abizendun apaiz argi bat ba-dute, nunbait. Au, lekaime-etxeak ikertzen ibillia dezu; ta lekaime errukarri aiei, euskeraz iztegitea debekatu omen-die. Orratx Araba´ko lekaimetxe-gaitz guziak uxatu!. Zerutik begira degun Jainkoak, zenbat astakeri barkatu bearko dizkigun eliz-gizonoi!. Azkenengo Euzko Gogoa ez det oraindik artu. Arutz joaten zeranean, banaketa ori bere sasoian egiten saia bear dezu. Donosti´ra baño pozago nuke zurekin potzuz bestaldera iges egitea. Besterik ez det gaurko. Urtero, nere ustez, oso onuragarri diteke, sariketa oiek berritzea. Agur. Zaude zeure ortan. Ta gogora aide garbitan bizi zeratenok, itomen ontan galduak gabiltzanotzaz. Zu ortik joaten zeranean, beste aiskideren bat utzi zaidazu Paris´en, idazkiz alkarrekin poztu gaitezen. Or dijoazkizu nere biotz eta besoak. [sinadura eskuz eta ohar hau ere bai] -Oraindik Santa Kutz´en nago: baña amabost egun barru, Donosti´ratuko naizela, uste dut. Nolanai, idaz zenezaidake Azkoiti´ra, ta Donostiratu bezin laster, beste idazki bat egingo dizut. Nere Donosti´ko zuzenbidea goian dijoakizu.

27 -PaxEtxaniz´tar Nemesi, Apaiza Victor Pradera, 79, 2º izqda. -DONOSTIA-25 -53-XII-28 Andima gogabetua: Zurea jaso nuan. Mark Forkak ere, artu zituan berari bidaliak: baina aietatik Fagoaga´rena dendatik norbaitek ostu zion, eta emen gelditu gera goserik. E.D. ere kendu zioten, eta guretzat kale. Nere etxe-aldaketa onek ipurdiz gora erabilli nau. Orain, Donostia´n nazu nere lanak berritzeko. Labaien´i egundokoa idatzi dio Orixe´k. “Griñen loa” gaiztesten [sic] du likitsez26. Elertiari buruz, burua galdu omen-degu zuk, nik eta beste zemaitek. Mitxelena´ri ao batez saria eman omen-diote, baña estilo guzietara begiratuta, ni geiago omen-naiz. Ezta gutxi ori jalkitzea Orixe´k. Donosti ontara bidali zenezake zernai. Ia emen lapurrik ote-dedan zuk igorriak ezkutatzeko. Noiz zoaz Guatemala´ra?. Zoazenerako, Mirande´tar Yon eta Urrezta´tar Andoni nai nituzke nere idazki-lagun. Esaiezu idaz dezaidatela eta orrela ez dut galduko Paris´ko txolarterik. Mirande, oso proselitista dabil bere paganismu-gorasarrean. Zaitegi, bildur degu nere “Griñen loa” ta “K ta N” olerkiei buruz. Arritzekoa da orrenbeste mundu-ibilli eginda gero, Lekuona xuxenak baiño bildur geiago izatea gai orri. Nolanai, bi olerki oiek ez dira agertuko aldizkingian. Tori bostekoa 25

Lehenbizikoa Donostiatik. Horregatik ezarri dugu zuzenbidea. Jakin-ek argitaratu zuen estreinako 1978an, “Griñen loa” olerkia. Gero nola nahi duzu literatura aberatsa izatea, gutxi izateaz gain, zentsuratzaileak ugari izan baditugu, Orixe barne.

26

54


[“Amillaitz” eskuz eta ohar hau] Oarra- Mitxelena Aba Donosti´ko Atotxan bizi da. Guatemala´ra bidali zuan lana, “Arantzazu-poema”ren irugarren kanta da. Orren zati batzuekin irabazi zuen Laburdi aldean beste sariketa bat. Oso ederra da ta amaika aldiz nere sermoietan bota ditut bertso oietatik batzuek.

28 Paris´en 1954´gko Urtarrillak 15 Etxaniz´tar Nemezi´ri Donostian Adiskide goi, Gaur etxe berrira natorkizu nere berriak ematera. Alare emengo egunak lasterregi mugatzen ari zaizkidan arren, ez dut uste oraingo nere gutuna azkenekoa izango danik. Iarraitu baño len, zer nola bizi zera kabi berri ortan? Neretzat nai nuke Donostiako txoko ori eta ez Guatemalako bazter urrutia... Bainan, erbestetu errukarriok ez daukagu beste erremediorik, ni bezalako erbestetuek alegia, mundua nekez ta penaz beterik mundua goldatu bearra baizik. Zuek, nik uste, ez duzute ondo edo beintzat garbi ikusten, gure kalbario gorria. Atsegin pitzetan bizi gerala uste geienak... Gaxoak... nere biotz barne samintasun poxi bat emango nieke nik dasta dezaten, orrela uste duten ergel askotxori. Utz ditzadan ene atsekabeak alde batera. Orixe beaz, gu xeatzen ari da? Alperrik ari da bada, aren astiñaldiak gora bera, nik nere bidetik iarraituko dut bat ere saiestu gabe. Zuk ere beste ainbeste egingo duzula deritzat.. Labayenek ere, ori esaten zidan azkeneko bere eskutitzean: Orixe´k, alegia, ez zidala barkatuko nere Ovidius´en itzulpena. Bost ajola neri.. Ez uste euskal idazle argi orrekin aserre naizenik, ondotxoegi ezagutzen dut Orixe arekin aserretzeko... Bañan zertako esan burua galdu dugula? Nik nere nerean daukat burua, Iainkoari eskerrak, alare buruak ez dit biotz-zabala izaten eragozten. Ez orixe. Euskal idazle guztiak ez dira nik nai nuken bidetik ari, ez izkeraz eztare mamiz, alare guztiak biotz zabalenaz artzen ditut eta gañera euskal bidetik iarraitu dezaten adoretzen ditut. Ez daukagu eskubiderik gure idazleak konkortu eta bildurtzeko. Ain aberats ote gera? Eta gure euskerak era guzietako idazlanak bear ditu, txuri, gorri ta muskerrak ere bai. Zergatik ez? Beñipein zuk eta nik ez ditzagun gere buruak ertsi. Esan nion Labayen´i: Eusko Gogoa´ko sariketa nere eskuan egon izan ba´litz, zuri, iñungo kezka gabe, lenengo saria emango nizun. Ez ditutela zure olerkiak argitaraziko? Ori ikusteko dago oraindik. Ara ezkero alegin guztiak egingo ditut zureak ere publikatzeko. Zaitegi´k, bere gutunean, ez zidan zure olerkien aurka ezer ere idazten, baizik eta, poesi guzietaz mintzo zela, auxe esaten zidan: “olerki zoragarrienak artu ditugu”. Beaz ez du zureetan kaltegarririk arkitu. Bitxiena oraindik. Ametzaga´tar Bingen´ek, Omar Keniyyam-en “Rubayat” euskeratuta dauka, beste lan aundi askoren artean. Nik “Ars amatoria”ri dituen kezkak omen dauzka ark ere liburu ori argitaratzeko27. Ageri denez, idazle guztiok ari gera gerentzen... Ametzaga´k oraintsu argitaratu du Juan Ramón Jimenez´en “Platero y yo”. Ementxe daukat berak igorrita. Oso ederki dago eta txukun aski irarria Montevideon. Ba ditu kutsu batzu, bainan danak barkakizunak. 27

Askatasun politikorik ez; askatasun kultur-literariorik ere ez; askatasun guneak irabazi nahian euskararentzat, aspaldiko literatura klasikoaren itzulpenetan, besterik ez bada ere.

55


Esan diot Urrestarazu´ri zurekin ar-emanetan asteko. Onen zuzenbidea auxe duzu: 7, Av. President Wilson-Paris (16). Luzaro ez dala Pôrkari biali nizkion paper batzu. Egun zuri bialtzen dizkitzut etxe berrira. Ene atsegiñak ar itzazu adiskide.

29 Paris Otsailak 2-54 Etxaniz´tar Nemesi J. Donostia Adiskide maitea, Nik ere parrik aski egin dut zure azken eskutitza irakurtzean. “Integrista” baño areago duzu gure Orixe Aundia. Okerrena, ez digula amorrik emango gure elertiaren mugak zabaltzeko darabilgun burruka gorri ontan. Ezin gentzake idazle guztiak bide batera ekarri, ori txorakeria da. Literaturan egak zabal bear ditu idazle bakoitzak. Nire eritxia ezagun duzu, eta nik ere ez dut amor emango. Bainan aski ontaz, oso asti-urri bai nabilkizu. Adiskide, nik ere gogoz emango nizuke besarka estu bat urak urratzen asi baino len, bainan ezinezkoa dateke nunbait. Alare, il onen 10´an Endaian izango naiz nere adiskideak agurtzeko. Egun ortan bertan, Pariserako trena artuko illaren 11´grn. goizetik berriz ere emen izateko. Bederatzian iritxiko naiz Endaia´ra, bainan egun ori neure amari osorik eskeini nai nioke, urrengoa adiskideei opatzeko. Telefonorik ba´al duzu? Bestela pozik otsegingo nizuke, ariz bederik elkarren mintzoa entzun dezagun28. Zurearekin batera Zaitegirena ere artu nuen. Azken E.G. igortzen didala esaten dit, ez dut oraindik jaso ordea. Orrez gainera beste au ere ba diost: “Euzko-Gogoaren inguruan idaztiak ere argitarazi ditzakegu, nik uste. Aurrez zenbait arpidedun egin eta urtean barrena bospasei idazti argitara ditzakegu”. Orra zure asmoa, olerki sarituak liburutxo batean argitaratzekoa, nola bete dezakegun. Lan onik egingo dugu, eta ni gartsu nago ortarako. Pozik dago gañera Zaitegi, orko obispotxuak nihil obstat eta imprimatur eman dizkiolako bere liburuari. Ez zen goizegi. Forkak idazlantxo bat igorri dit euskeraz, euskeraz idatzi duen lenbizikoa. Ez dago gaizki eta zerbait ikasiko ba´lu gure izkera lan onik onduko luke noski. Agur adiskide. Onatx nere azkeneko gutuna Paris ontatik. Alare beti izango zaitut gogoan eta urrutitasunak ere ez du gure arteko gogo-lokarri au etengo. Besarka estu bat ar ezazu

30 Guatemala 1954´gko Otsaillak 18 Etxaniz´tar Nemesi j´ri 28

Hitz egin ote zuten telefonoz?; aurrez aurre ez dut uste inoiz hitz egin ahal izan zutenik. Horrek ez zuen inola ere oztopatu –agian, lagundu- gutun bidezko harreman eder hau.

56


Donostia´ra Urrutiko adiskide, Orduak eta egunak lasterka batean dioazkit orain ia illabete egin gutunari erantzuteke. Biotz-aldi batek eman dit gaur erantzun bear dizudala. Goazen beraz arlora. Zure “Euskal-Egazti” aurtengo lenbiziko banakoan, ots, ilbeltz-otsaillekoan, argitaratu dugu. Zure eskuetara noiz iritxiko dan ez iakin arren, erañegun bidai-etxean iarri genitun. Ezin egazkiñez biali, oso garezti baita, bestela laster ukanen zenituke eskuartean. Poemaz ez noakizu ezer esatera, neri ere, zuri eta euskaldun guztiei bezala, iritxiak ematen aztu egin zait. Nerau Paris´en nengola, neonek egotzi nere ango egitekoa Urrestarazu iaunari, beraz zuk esan gabe ere ba´nekien E.D.´ko euskal atalaren ardura zeukala. Ez didazu sinistuko bear bada, emen nagonetik ez dut ango aldizkariaren ale bat ere ikusi. Ortik atera zein mundu-zokotan bizi geran emen. Ez onuntz etorri, bestela errimiñez ilgo zera. Aldizkaria aurrera daramagu, dakutsunez. Aurtengo lenengo zenbakia, aizatu dugu, bigarrena ta irugarrena ere irarkolan dauzkagu. Txintxo aterako dugu, baiñan ortarako idazleen laguntza ere bearko dugu, bestela egarriz itoko da Euzko-Gogoa. Orixe´k dionez, lerro-motx (bertsu alegia) geiegi argitaratzen omen ditu gure aldizkariak. Nik ere ala uste dut. Esan diot Zaitegi´ri poeten orrialdeak murriztu bear ditugula, baiñan au ez da gu bion asmokide. Ala ere zuk artuko duzun zenbakian bezin poema asko ez ditugu aurrerantzian argitaratuko. Zure egaztiak orri pilla ian digu. Bertsolariok ere zergatik ez zerate iakintza gaietan, edesti gaietan murgiltzen? Gañera ni nere teman naukazu, zuk eleberriak idatzi bear zenitukela; aldizkarian ere esaten dizut. Etorkizuna beltz dakusula? Gizona, nik eztakit zure kolkoaren berri, baiñan izan baietz alako agizko kexkaren bat biotza bezten dizuna. Postura egingo nuke! Uxa itzatzu otezko kexkok, eta ekiozu eleberrigintzan, orrela argiago ikusiko duzu etorkizuna. Urtemuga baño len bukaturik bear duzu bat, zere biotzak agintzen dizun bezala idatzia, ingurukoen zer-esanetaz arduratu gabe. Onaindia karmeldarrak idatzi zigun lengo baten. “Milla Olerki Onenak” irartzen ari zaizkio Zarautz´en. Oso pozik dago karmeldarra berak uste baño liburu txukun eta ederragoa argitaratuko dalako. Idazti orren “Itzaurrea” bialdu dizudan banakoan irakurri zenezake: sakon ta luze ari da gure olerki ta olerkarietzaz. Goraintzi miñenak astero biltzen zeraten taldekoei, zuri bostekoa

31 -54-III-17 -Zaitegi ta Andima adiskideok: Onuzkero biok alkartuak izango zerate uraz ortik. Erbesteko miña orrek arinduko zizuen asko. Bijoakizue ba, nere poz-agurra zuen elkarmiñen kabira. Ain zuzen (obeto esateko: ain oker) neu ere, Donosti ontara etorri berri izanik; emendik aldegiteko bearretan arki nindeke. Gure okerrak ez dute azkenik izango. Zer dedan?. Zerbait esan nizun, Andima, gure “realismoa”ri buruzko eztabaidan genebiltzala. Zorioneko gai ortan gure Eliz Amak ba-dakizue nola jokatzen duan: beste pekaturik ezpalego bezela; ta ontan bakarrik zigor estuak jartzen dizkigu. Orra ba!. Gai ortan guzia etzala astuna, ta orretan neurri zabaltxoak ba-zituztela zemait erakuslek, esan ziguten aspalditxo. Aita Vermeschek, iñolaz ere, ala esan oi-

57


zuala sarri bere erakutsi ixillekotan. Au, lekaide euskaldun eta jakintsu batek adierazi zigun iru apaizi. Erroman ikasia zan bera. Lenbizi arri eginda gelditu nintzan ori entzunaz: baña, gerora, ari ta ari kontu orri, Aita Vermesch edozein etzala-ta, guri iritzi ori zabaldu ziguna ere etzala edozein, eta gutxiago gezurti, ta nere buruan iritzi orren posibilitatea egosten joan zan. Gerora, gudateko txarkeri beltzak ikusi genitun. Alde bateko txarkeri guziak nola ixiltzen ziran ere bai. Gure Eliz Amaren ordezkariak txarkeri oien egilleak bedeinkatzen ere bai. Ta lenez gain buruan sartu zitzaidan, oker aundi oiek guziak orrela garbi ba-zitezken, errezago zitekela realismo ta izorkerietan, argalkeri-ogenak diranez, arin-bidea billatzea. Gero zoritxarrez, sartu nintzan nere errian. Konbentuko mojatxoak mundu guziak bezela, beren kezkak zituzten seigarren ortan. Batzuek, gaxo-itxurako habitudines nerveas ere ba-zituzten. Nik berriz, aitorle bezela, bigunago artu nituan, len esan degun iritzi aren neurritan. Baña Loiola urbillegi zegon, eta bereala jo zuten gora nere iritzi ori lasaiegia nuala-ta abar. Ta orain, emen esaten didatenez, Erroma´tik zigor kanoniko gogorrak etorriko omen-zaizkit. Ni berriz, neurri oiek etortzen ba-zaizkit, ezingo naiz emen gelditu: bestela, nabarmen litzake ba zigor ori guzientzat. Norabait ezkutatu bear beaz, zigorgarai ori igaro arte. Ta neretzat, zuengana joatea izango litzake egokien eta pozgarrien. Andima. Zuk esaten zenidan bezela, neri ere gertatzen zait emen. Burua nastu bear zait emen ikusten ditugun negargarriekin: eta pakean lan egiteko biderik ez det arkitzen. Zuen ondoan berriz, oixe nuke eder: pakea lanerako ta emen begien aurrean ikusi bear ditugun bidegabekeriak ayenatu neregandik. Zer esaten didazue?. Biderik izango al-nuke zuengana joan, eta or bizibideren bat arkitzeko zuen ondoan?. Urte batzuek zuen alboan eginda gero, etorri nindeke berriro onuzkaldera, pakerik arki ba-neza29. Zaitegi. Zure “Bidalien Egiñak” aurrera dijoalako, zorionak. Zuri ere, Andima, beste ainbeste zure Euskera básico ta “Ars Amandi” sortu dituzulako. Ez dizut nere iritzirik esan gañera. Ain motza naiz iritzia emateko!. Ez det jakiten zer esan. Orretan zu jatorra zera; eta euskal-idazle guziok gorapenez betetzen gaituzu. Zuen lan goragarriak, geroak onartuko ditu, noski. Gaur lañopean gaude. Atzo idatzi nien Mirande ta Urrestarazu´ri. Irrati edo aldizkingirako ere, zerbait igortzen nien. Ta orain, emen dijoakizue egun auetan egosi dedan olerkia: Biok giñoazela/besotik bidean,/begiak urdiñean:/sagar ustel baten/irrist egin niñan./Ta nerekin ankaz-gora/zalapartan,/laster intzanan lurrean./Ustegabeko/lazten aretan,/izarrak nastu/zitzaizkigunan/oñetan. [eskuz idatzia]: “Griñen loa” baño espiritualago dago au. Al´ezta? Orixeri egun auetako baten erantzun bear diot. “K ta N” Pais´ko Egan aldizkarian argitalduko didate. “Griñen loa” gogorragoa deritzate; geientsuk olerki bezela onartzen didate, baña gure erria, ori irakurtzeko gertu gabe dagola, diote. Orain zuen zai gaude, Euzko Gogoa indarberrituta ikusteko pozetan. ¡Zeñen pozik joango nintzaken zuengana!. –Agur, milla bider!. Gogoz eta biotzez adiskide dezuen [sinadura eskuz].

32 -54-IV-22 29

Beldur zen zigor kanonikorik ez zuen jaso, eta Guatemalara joateko gogo guztiak kendu zizkioten Zaitegik eta Andimak.

58


Ibinagabeitia´tar Andima Jª Guatemala Adiskide aizatua: Zure azkenengoa, Amerika-aizez ezotua, jaso nizun. Baita zuen 1952´go 9-10 zenbakia ere. Eskerrik asko. Zure bide argi orretan izan dituzun ikusgo ta lagunak gure zartzaroa zerbait poztu dute. Emengo illunpetan urruti-gosea egiten zaigu. Zuei berriz urrun oietan onerako miña sortzen zaizue. Ori degu ludi ontan gure gurutzea. Eskuan degunaz iguin; eta ez deguna, ames. Onuzkero beste bidez bidali nizuen idazkia, jasoko zenuten. Zure azkena ta nerea, bidean agurtu ziran, nunbait. An diodanaz, nere barruko berri igarriko zenun. Nere gogoak pake geiago bear luke lanerako. Giro txarra dut oraingoz eleberrietan asteko. Benetan mindua nazu aldi ontan. Mirande´k bi idazki egin dizkit oraingoz. Bigarrena, oso minbera. Olerkarion galtzara ez da gozoa, dirudienez30. Urrestarazu´k ere idatzi zidan. Zuk len zenun lana, ari egotzi diote. Langille ona duzu, ta alegiñak egingo dituala, uste dut. Orixe Donosti´rako amesetan dala?. Poz nuke ba-letor. Baña bildur naiz. Emen ere denbora gutxiko pakea ez ote-luke?. Astero batzen gera Labaien, Zeleta, Irigarai31 ta abar. Aldundian epel samar dabiltz euskal-ikastolak. Sarritxo irakaslea gaxorik ibilli da, ta ikasleak oztu orrekin. Bi astetan, neu ibilli naiz ikastola orretan, irakasle-ordeko egiten. Zerbait piztu ditut, baña berriro lengo irakaslez epelduko ote-diran, bildur naiz. Mitxelena Luis ere jator dabilkigu lanean. Circulo Cultural´ean du ber[e] euskalikastola. Nere etorkizuna illun ikusten dut. Orregatik zer egin asmatu eziñik nabilkizue. Zuen lanak eta liburu berriak, argi pixkat ekarriko al-didate nere goibel ontara. Gorantzi asko Zaitegi´ri. Beso biak zuri. [sinadura eskuz].

33 -54-VI-20 Ibinagabeitia´tar Andima Jª GUATEMALA Beste munduko adiskide ori: Zure azkenari erantzutera noakizu. Ikusten dudanez, 1952´go azken-banakoa ez didazue bialdu. Baña, ain zuzen, Mexiko´tik igorri didate. Osatua nago beaz. Aurtengo ortan nere “EUSKAL-EGAZTI” argitara duzuela?. Ez nuan uste orrelakorik. Tira!. Gure bertso berriok aizatzekotan dira. Luzetxo joko du lukainka orrek. Zirika etzaude txarra, ala ere: iritzi-yalkitzea ahantzi zaizula, alajaña!. Etzaude zu arpa-jotzalle txarra!. Niketz egi-uts da ori, baña zuketz, ziri-uts. Obeto esateko: ni ezin niteken ahantzi iritzi-emateaz, beñere ez dut yakin-eta. Paris´ko berriak zuzen jasotzen ditut. Urrestarazu ta Mirande, ango izperkari ditut orain, eta ango aldizkingia ere zintzo datorkit. Zure “Euskera-irudi-bidez” sail bat 30

Pena da hor aipatzen diren gutunen berririk ez izatea, nahiz diotenez, inor alaitzekoak ez ziren. Euzko-Gogoa bultzatzen zuten Zaitegi, Zeleta (Garmendia), eta Etxaniz; Egan bultzatzen eta gidatzen zuen Aingeru Irigarairekin batean. Ez zebiltzan hain urrun bi kazetetako idazleak. Ez da hau lekua bi kazeten arteko bat-etortzeak eta berezi ibiltzeak seinalatzeko.

31

59


ere artu det. Emen iru ogerlekotan saltzen dabiltz zuk egin lan ori. Ta poliki saldu ere, entzun dedanez. Olerkiz diozuna, arrazoizkoa deritzat. Olerkiok aldizkingia geiegi betetzen dizuela, alegia. Baña zure beste galderak, nere aldetik erantzun erreza du. Zergatik ez geran edesti-gaietan murgiltzen?. Ur oietan igari egiten ikasi ez dudalako, adiskide. Alboan lagun bat euki ezik, ez nuke jakingo zein liburu irakurtzea merezi duan ere. Eskuz idatzitako agiri zarren izkia ez dakit irakurtzen bestetik. Nola nai dezu beaz, lur ori nik urratzea?. Bertan ere gaitz ori degu. Aldundiko Seminario Filológico dalako ortan buru-gabe gabiltz. Aukeratu duten Maixua, euskal-arloan saildu-gabea [sic] dugu: guk berriz zein bide artu ez dakigu. Etxe artan sartzeko eskubidea ez galtzearren, astero an izan oi-gera euskalzale batzuk: bada ez dugu lan-biderik asma-al. Nere ustez, munduzear dabiltzan euskalzale guzien lokarri guk izan bear genuke emen; ta orretarako Idazkaritza bat sortzea, onurakor genuke oso. Baña ez dago lapikoa nai bezela sutaratzerik. Aurtengo udazkenean gauzak obeto moldatuko ote-diraneko itxaropen-apur bat ba-dugu, ala ere. Berriro, zure eleberri-leloa aitatzen didazu. Irakurri ta irakurri jarduna nauzu, orretarako gauza egiten ote-naizen. Baña ez dut uste aundirik. Euskaltzaindiak eratutako gudurako zerbait idazten asi nintzaizun (Polizi-nobela bat). Bereala il dut neskatx bat: baña or zegok ba koxka. Nola azkatu mataza?. Nork il ote-du neskatx ori?...Asma zak. Ikus dezazun, or dijoakizu asiera. Zazpi orrialde besterik ez ditut idatzi, ta iñola ere ezin nindeke gudu ortara agertu. Ez dut amaitzeko astirik. Bion artean burutuko al-dugu eleberri ori?. Zuk aria asma zaidazu, ta nik zure polizi-yakintza arilduko dut. Axular´en “GUERO” [sic] bereala dugu. Onaindia´ren “MILLA EUSKAL OLERKI EDER” ere irarkolan aurrera daramate. Bi ale ederrak izanen ditugu gure sagastirako. Azkenik zure Eliz-guraso itzei erantzuna doakie. Andima!. Paris´tik oso aldatua zaitugu: ez lekuz bakarrik, gogo-giroz ere bai. Nere barru beltz au goza nairik zatoz: baña zu emendik eta Paris´tik zergatik aldendu ziñan aztua zaude, itxura dagonez. Ez alzera oroitzen nolako iguiña ta gogo-asperraldia txertatzen digun, emengo gure erriaren eta elizaren galbidea ikusteak?. Gero, gu euskalzale Quijoteok, ez dugu sendabiderik. Nere biotzak agindu bezela idazteko?. Ala egin dut azken-aldi ontan, eta zertarako?. Zuen eta “EGAN” aldizkariak ere porrot egiteko. Mitxelena´tar Luis´ek esan didanez, igorri dizu aldizkingi orren azken-banakoa. An irakur zenitzake nere amaika olerki. Geiago ere argitaratu nai zituan, baña azken-orduan, bildurtu egin da, ta orregatik ez ditu argitaratu nere “K ta N” ta “Rodin´en arlan-aurrean” izeneko olerkiak. Orrez gañera, lagun gutxiri eta zintzoei bakarrik erakusteko esan zidaten nere olerki-gordiñok: baña gure Euskera-goseak eraginda geitxori erakutsi dizkiot, nunbait, eta orratx!. Nolako eskandaloa apaizak sortu dituan olerki nabarmen oiegatik!. Nere “GRIÑEN LOA”ri buruz, aitarenka gelditu dira batzuek. Gauza auek ez didate laguntzen bat ere eliz-agintariekin pakean ibiltzeko, ta lenez gain naskatua naukazu. Ez duzu beaz arritu bear aldiz, emendik iges egiteko gogotan ikusten ba-nazu. Ez da gozoa gure emengo jokoa. Ala ere, aldi txar oiek igarotzen zazkidanean, emen jarraitzeko asmoak berritzen ditut: bertan ere batzuek egon bearra dugu gure ele onen onerako-ta. Agur, Andima. Zaitegi´ri milla gorantzi. Euskalzale guzion batasuna egin dezagun geroago ta estuago mundu osoan. Zuekin nazue biotzez. [sinadura eskuz] [oharra eskuz] Orixe, oneratzeko asmotan dugula entzun dut. Thalamas Landibar ere, emen izain dugu agor[rrila]-alderako. Ugaltzen dijoake beaz, emengo langilletaldea.

60


34 Guatemala´n Uztak 17-54 7a. Avenida 5-41-Guatemala, C.A. Etxaniz´tar Nemesi Ap.´ri Donostia´n Adiskide ona: Or nunbait lotuta egon diran gutun-pilloa eskuratu zait egun auetan, aien artean zurea, iori eta eder. Ez da arritzekoa bear baiño geiago idazkiok luzatu ba´dira, emen izan ditugun istillu ta matxiñadekin. Zure belarrietara ere elduko zan nunbait, aien abarrotsa, alare ez duzu ezer aipatzen. Egazkiñak buru gainetik ibili zaizkigu alako susko konpitak bialtzen gure bizi aspergarri au gozatu naiez. Gudua zala esan ziguten, bañan emengo guduak eta auntzaren gauerdiko estula berdiñak, utsak alegia. Gutxien uste gendunean bukatua zala esan ziguten, eta orra gu, agintari berrien mende goizetik gabera. Bildur aski izan dute emen askok eta askok eta igesika ta gordeka ibilli dira zer gerta ere. Ni ez naiz igitu ere, eta emen naukazu etorkizunaren zai agintari berri ok zer esango. Emen gauden arrotzak galbaitzen ari omen dira gorri ala txuri geran iakiteko. Ari bitez, ni neu ez naiz bat ere minduko biar goizean emendik alde esango ba´lidate ere. Bañan gudu onek, gure aldizkariari buruz, kalteak ere ekarri dizkigu. Irarkolan geneuzkan bi zenbaki, eta an daude oraindik irartzeke: orra nundik berriz ere atzerapena, ta ez iakin noiz ukanen dugun aurrerapenik. Ari gera lenbailen ateratzeko alegiñak egiten, bañan emengo mandoak oso nagiak baitira, ez dakit noiz atera al izango ditugun. Orrez gaiñera zuen orko buruxkilaren ordezkaria datorrenean ez ote gurekin ere sartuko? Oraindik ez ditugu ikusteko guztiak ikusi. Geroak esango du. Ez gero onuntzko ametsik egin: egia diotzut; biderako txanponik ez daukat, bestela biar bertan egalontzia artuko nuke orra joateko. Auxe duzu egi berdaderua! Ondo derizkiogu emengo euskaltzale biok or idazkaritza bat sortzeari munduan barreiatuta gabiltzan euskaltzale guztion lokarri izan dadin. Ez ori bakarrik, euskerazko (utsezko) aldizkari bat ere sortu bear zenukete, baiñan, ontan ere egia esango dizut, ez dut uste ortara iritxiko zeratenik. Uzkurregi eta bildurtiegi bizi zerate or oraindik. Garaia duzute noski euskal eralguntza aundi bat sortzeko, Euskadi´ko erri bakoitzean batzorde bat leukaken eralguntza aundi bat: erriketagabekoa noski, bañan euskerari indar ematekoa, gizon argi ta kementsuz antolatua. Bestela ez duzute ezertxo ere iritxiko, eta bien bitartean gure ondasun bakarra galduko dugu. Zerbait bada liburu batzu argitaratzea, ez da ordea aski aipatu liburuok irakurriko dituten gizosteak gertutzen ez ditugun artean. Eta orixe iritxi bear dugu lenbailen. Nere liburuxka poliki saltzen ari dala diozu: euskeraren onerako izango al da, neri onturrerik ezpaidakarkit. Beste norbaitek ortik idatzi dit euskalikasbide berri bat egiteko disku ta guzti pozik ordainduko dutela-ta, oraingo izkera berrietakoa bezelakoa. Mundu guztian ospetsuenetarik duzu emen Amerika´n sortu “Cortina” deritzaion methodua. Oso bikaiña da izan ere eta euskeraz ere ederki iarri ditekena. Bañan oso gogo-akiturik arkitzen naiz ia ezertarako ere adore gabe. Zure orko buruausteak utsak dira nik emen ditudanen onduan: amaikatxo kirtenkeri egin-arazten dizkigu txerrenak. Bañan ontaz aski, ene barne-gonak geiegi jaso baiño len ixil nadin. Ez dugu emen oraindik “EGAN”ik iaso. Ikusmiñez naukazu zuen orko idazlan ederrak irakurtzeko. Polizi eleberrigintzan ari zaitut noski. Beti esan dizut eleberritarako egin egiña zerala eta oraintxe berresaten dizut. Bañan eleberri mota asko daude eta polizi mota ez da zure gogogiroari dagokiona; lirikuegi zaitugu ortarako. Ez naiz arritzen, dagoneko neskatx bat il duzulako. Ar zazu beste gai bat, oitura eleberri bat maitasunaren ariz arildua. Nik uste gauz eder eta egokirik onduko zenukela. Papera bukatu zait eta ni ere amaitzera noa. Ar itzatzu gure eskumiñak

61


35 Donostia-27-VII-54Andima lagun goibeldua: Zure Miserere-idazkia jasoa det. Labaien´i biali diozuna, nerearen senidea dala esan dit jaun orrek.¡Gizona!. Ez al-dezu zure adiskide Zaitegi´rekin zure barrua uztutzeko aukerarik?. Zure barne-gonak jaso baño len, bukatzeari eman diozu32. Biok izketan asiko ba-giña, a ze bi nolako!. Zureak eztira makalak izango: baña nereak ere ba-dute gantza. Gudak soiñetan baño, naste geiago sortzen gogoetan. Ta goazen zurearen arira. Orko matxinada orrek naskatuta utzi gaitu. Mundu ontan etsairen bat galdu nai ba-dezu, bide erreza duzu. Rusia-aldean ba-zera, zure etsai ori fatxistatzat [sic] jo zazu: ta gure alde ontan ba-zera, komunistatzat jo zazu; ta zure etsai ori galdu dezu. Geroago ta kutsatuago agiri da demokrazia-aldekoen jokoa. Jaungoikoak aparta gaitzala azalkeri ta azpikeri oietatik. Zuk bidalitako aurtengo lenbiziko alerik ez det artu oraindik. Zuk ere, diozunez, eztuzu EGAN´ik jaso. Luze dabiltz itxas-bideak. Nere orko lanak, ezagunak dituzu. Guatemala´ra biali nituanetatik amaika olerki azaldu dizkidate EGAN´en. Orregatik ezduzu or nere lan berririk arkituko. Azkenengo egin ditudan bi olerki bialtzen dizkizut oraingo onekin. Ta ¡arritzekoa!. Mirande´ri biali nizkion Guatemala´ra bidaliak eta azkenengo auek biok; eta onek erantzun didanez, guzietatik geien ARGATIK atsegin izan zaio. Oker esan dizut. KATALIN, ez diot igorri oraindik. Beste guzietan, gogozkoagoak izango zituala uste nuan, bertso libre´an eta era-berrietako olerkiak. Baña ez: lengo erara egiña atsegiñago izan zaio. Eleberriari buruz, auxe esango dizut. Igorri nizun ori, ez dut aurrera eramateko asmorik. Nik buruan dudan eleberria, ez litzake argitalgarri izango gure egurats puritano ontan. Aspaldi dabilkit eleberri orren idazburua durundioan. Izena auxe luke: BESTEAK EZETZ ZION. Ta gai berriz, dijoakizun auxe: Apaiz bati joan zaigun guda madarikatuak eragin diona. Gure eliz-agintarion jokabidea ikusiz, bi ondamen sortu zaizkio; egazkiñean erortzen datorrenarena lenbizikoa: lurra nai, eta oña nun jarririk ez. Bere orañarteko sinismena oñarri gabe gelditu zaio. Ez daki nola aldeztu gure sinismenaren egia. Guzia lauso ta gandu du. Emakume-gaietan ostera, len estua ta lotsatia zana: orain guzia iratxo-bildurra izan ote-dan oraindañokoa. Errespetoa galdu dio alor debekatu orri. Oso gordiña litzake, al´ezta?. Izango luke mingañik eta miztorrik!. Baña eleberria, nere iritzi apur ontan, gierria ta zaintsua ateratzeko, norberari gertatuak, edo oso urretik ikusitako gaiak artzea bezelakorik eztago. Orduan asmatzen ibilli bearrik ez duzu, ta barrendik igotzen dizu liburura aldatzekoa33. Orixe onuntza etortzekoa dugula, entzun dut. Betor nai dezanean, baña ez du emen uste duan poz betea arkituko. Gure aldean, aren lana pozgarria duzu: Badiola´tar Maritxu´k egin-ala ordaintzen bai-dio bere ixuria. Guk, iñusuok, gere patrika astindu bear izaten dugu, gure lanok ateratzeko. Etzi Laburdi-aldera joatekoa nuzu, an Iñaki Donearen eguna igarotzera. EuskoIkaskuntza-Batzarrak ere galdera asko ditu: baña gauden egurats ontan, kostako zaie burubide ona ateratzea. Zu berriz, oso aztuta zaitugu emengo eragozpenak nolakoak ditugun. Bildurpean gabiltzala, ta eztakit zer dariozun. Gu bildurpean egotea, ez da arritzeko. Ainbeste buruko artuak bai-gaude...Baña emen bildurtiak, karlista euskaltzaleak dituzu. Lengoan Euskaltzaindiko Batzarrean izan niñuzun Aldundian. 32

Zaitegi eta Ibinagabeitia elkarrekin oso ondo ere etortzen ez ziren lehen susmoa, Etxanizek adierazia. Nahi izanez gero, ikus epilogoan, zabalago, Zaitegi eta Andima Guatemalan. 33 Hamar urte beranduago idatzi zuen: “Izotz-kandelak”, eta argitaratu berriz 1992an. Gure miseriak!

62


Oleaga ta Etxaide zarra, an buru. Galde egin zien ia zertan zan Euskaltzaindiko aldizkingi EUSKERA´ren baimena; ta Oleaga´k erantzun: etzutela oraindik ezertxo egin. Obe zala, alegia, arazo ori pixkat aztutzen lagatzea. Baña ez amesik ere egin guk emen euskerazko aldizkingirik atera dezakegunik. Ezer egitekotan, EGAN´en, ARANTZAZU´n edo beste aldizkingi sortuen orrietan argitaldu-bearrean gaude. Guri iñola ere ez ligukete baimenik emango. Zuk eztakizu nola dabiltzan Prantzizkotarrak Zarautz´en uzkeri batzuek euskeraz azaltzeko. Ortik eztago gure artean pausorik ematerik. Ezer egitekotan Laburdi´n egin bearko dute. Emen eralguntzarik egitea, pikupean bizitzea da. Egiten dan apurra ere, ixillik eta ardura aundiz egin bearra dugu. Bestela, guk eztugu bildurrik: baña eziñak erakusten du nundik dugun zerbait egiteko bide bakarra. Azkenengo egunotan ziatikak mindua narabill. Gabetan oetik nai-ta-nai-ez, jaiki egin bear. Nolabait denbora eman bear, eta ordu oietan egosi det nere KATALIN. Orregatik, Erreumetako Katalin deitzen dut olerki au. [eskuz]: Aitu da papela, ta amaitzera noakizu. Zaitegi´ri nere eskumiñak. Zuri negar zapiak. Egunen baten txukatuko al dira gure malkoak. Zurekin dezu gogoz eta biotzez [sinadura eskuz] [Oharra, orriaren ezkerreko ertzean]: Eleberriko BESTEA, Apaizari sortu zaion “alter ego” ori duzu, nastu ori. Apaiza il-zai dago azkene[t]an sinismen-egintzak egiten aoz: baña “Besteak ezetz zion” aren barnean. Bukaera illuna, ezta ala? Eleberriak apaizaren barne-giro-edestiz gain, beste maitasun-ari bat izan dezake gazte-artekoa. Baña leku onean dago oraindik eleberri au egostea!...

36 Guatemala´n 1954´gko Dagonillak 25 Etxaniz´tar Nemesi j´ri Donostia´n. Adiskide ortzargi, Zorioneko ziatika “Katalin” ederra ernerazi dizulako; orrelako bes[te] “felix kolpe” ren bat bear zenuke eleberri bat egiteko (eta ekin nere leloari). Errexago da onuak saltzea norberak lan egitea baiño. Karlista zarrak diozu? Ederki ezagutzen ditut. Esku ederretan dago euskal-zadabea [sic]. Panderu berririk erosten ez duzuten artean, dantza gutxi egingo du gure euskera errukarriak. Gizona, gaiñera bide guziak laparrez iosita ageri zaizkizue orti gaindi. Ez ote daukazue sasiok erretzeko poxpolorik ere? Auxe da gero elorriua...Zer dariodan diozu, beldurra dala ta eztala...Zer darioket bada? Euskera ikusi nai nukela kantari ta dantzari Euskadi guztian eta orrexek erasotzen dizkit ainbeste itz ergel. Ongi derizkiot dauzkazutenetaz baliatzeari, ala ere nik niozun eralguntza eginkorra bear-bearrezkoa da gerean iraungo ba´dugu. Parrastan dioakiguz gure gazteak erdel-oxiñera; ez ote gentzake euskal putzurat eraman. Ibaiak bidez aldatzea lan gogorra nunbait ere, bañan egingarria eta egingarri dana io ta ke egin bear dugu...Eta goazen beste batera. Dagoneko or dukezu noski, aurtengo lenengo banakoa. Orain ari gera bigarrena irartzen. Aspalditik zegon erdi irarria, bañan egari bear izan ditugun ixtilluok, atzeratu ziguten. Gaiñera, ertzañak ibilli zitzaizkigun irarkolan, eta arkitu zituten paper guziak, originalak alegia, gureak eta besterenak ere, eraman zituten, eta ezin izan ditugu iñola ere eskuratu. Bertan bera utzi bear izan ditugu, eta berriak sartu. Eskerrak irarri galeradak beste etxe batean zeudena, bestela oiek ere galduko genitun. Dala dala [sic]

63


laster dukezue or bigarrena ere. Zure azken olerkiak, irugarrenean sartuko ditut. Katalin´en musika orratio, ezingo dugu irarri polita eta itsaskorra izan arren; Gardel´ek etzun zapuiztuko, beste ritmu batekin. Alare egia da euskerak mintzorrik ez duela (azenturik alegia), bañan baditu beste gurpil batzu itzak melodiari egokitu bear diranean. Atzo, ain zuzen, nunbait irakurri nun: “Il n´en est pas moins vrai que dans notre langue tous les mots sont a desinence masculine. Ex. AITA? AURRA,, comme GRANDEUR et BONTE et ne sonnent jamais como SAGESSE PRUDENCE. Par consequent le rythme final doit etre toujours masculin, c´est-a-dire s´achever sur un temps lourd, a un seul son (de forme iambique: v-). Beraz itzamaikera aunitz arrak ditugu euskeraz, be- eresgintzan [sic] ardura artu bear da notak itzekin bear bezela egokitzeko. Zure melodian, itz arrak maiz emetu dituzula derizkiot, ala ere oiek peccata minuta dituzu eta ez dute zure olerki ederra ezertan murrizten. Eleberrirako antola duzun gaia guziz ernegarria. Barne auzi oriek euskeraz ere iraultzea benetan lan ederra. Iñork baiño obeto iritxiko duzu zuk ori. Bakoitzak bere auziak, bañan auziok beste askorenak ere izaki, atsegiñez irakurriko ditugu guziok ere. Bai adiskide, amaikatxu itz iario egingo genuke iñoiz elkar arkituko ba´genu. Baleike egun ori ere noizbait iristea. Anartean, gogoz dakiogun geure arloari; zerua ta lurra ere ukakor ditugu; batbederaren kemenak ez al digu ukorik egingo...eta iritxiko gera io-mugara, teologu, pilosopu, apaiz, lekaide ta lekaime erdelzale guzien aurka34. Onak barka, ta gaizkiak onar. Gorantzi ta besarkak

37 Lazkao-54-IX-11 Ibinagabeitia´tar Andima Jª -GuatemalaAdiskide-akulu: Ni “ortzargi” beaz?. Bota dezu ederra!. Aoko erreminta guziak postizuak ditut-eta...Emen nazu ba Lazkao´ko beneditarretan udaldia igarotzen, eta pralle-usaia artzen. Baña laster berriro Donostiratuko nazaizu. Zuen lenengo banakoa jaso nizun. Naikoa lan izango duzute zuen aldizkingi ori pixkortzen eta emengo arpidedunak batzen. Euskalzaleok ere gure iritzietan banatuak bai-gaude. Lengoan Ibar´ek egiten zidan, euskera gogorregia darabilzutela, ta erriari eztiola ezertan lagunduko. Orixe ere gogortzen ari zala lendik. Eta Ibar´ek ez du borondate txarrik: baña iritzien burruka onek ere, gogo-illun jartzen gaitu. Euskal susperketak urte txarrak ditu. Laburdi aldeko Eusko-Ikaskuntza batzarrean ere, ez dira erabaki jaxoak [sic] artu. Gure jokoa nekeza degu, izan ere. Mintzor-arazoan ez dut zearo garbi ikusten. Orrelako zerbait Lekuona´rekin noizbait aitatu izan dut bai. Ala ere ni kantatzen entzungo ba-niñuzu, ez dut uste mintzoakatsik sumatuko zenidakenik: ezpai-dut kantatzen bidali nizun bezela. Orain beste musika-ritmua igortzen dizut. Oraingo au, nere abeskera igartzeko obea duzu. Gregoriano antzera, biko eta irukoak (itzak eska-ariora) egiten ditut, eta orrela arsis eta thesis oiek barreiatzen dizkizut. Baña ni oso aske kantatzen det, eta estrofa bakoitza, itzak ala eskatzen ba-du, zerbait aldatu egin oi det nota bakoitzaren iraupenean edo laburpenean. Ala ere, esaidazu arren neuk obeto ikusteko nun ikusten dituzun silaba eme ez bearreko oiek. (Kontrapunto batzuek ere, ikusiko dituzu). Aizu! ta igaz

34

Etsipen aktiboa, pesimista aktiboak oso.

64


sariketarako artu zenituzten olerkiak argitaltzeko asmorik ba-al-duzute?. Len ala egin oi-zan urteroko olerki-guduetan. Gorantzi asko Zaitegi adiskideari. Dostoiyesky´z betekada bat egiña naiz. Onen eleberri-lagun iñosoak, gogait eragiten didate. Idazle orrek nola du orrelako izena? Agortu naiz. Bota bostekoa, ta agur. [sinadura eskuz].

38 Guatemala´n Urrillak 3-1954 Etxaniz´tar Nemesi Ja. Donostia Adiskide: Mezetatik nator zure [sic] itz-aspertu bat egiteko gogoz. Zu ere, Ibar´ek erasi dizkitzunak dirala-ta, guri arrika asteko gertu zaudela dirudi. Aitortu bear dizut aipatu marmariok sutan iarri nindutela, bai ni baita Zaitegi ere35. Ibar´en aurka artikulu gogor bat idaztekotan nengon, bañan lenago “Orixe”ren iritxia iakin nai nun, eta zure esanak aldatuz, galdezka idatzi nion. Orra zer erantzuten didan: “Itxi egiozu bakean “Ibar”eri euskera erreza dalako ortan. Aspaldiko buru-ioera edo mania dau beraren aita zanaren ta “Larreko” zanarena. Goazan geure bidetik. Nire artikulua ondu nebanean, Altube ta Ibar euki nebazan gogoan. Nik beti au erantzungo deutset: “Erri erriak ez dauz irakurriko ez “Ibar”, ez “Altube”, baiñan erriak bai Olabide”. Etxaniz´ek ere txoraldi antzeko batzuk izaten ditu gauza orretan. Idatzi dagiela euren euskeran. “Orixe ere gogortzen ari da”. Berak esan ebalako, ala? Arean, Villasante Aitaren zerak irakurtean esan neban ori. Osterantzean zuk ala uste dozu, Andima? Orixe berantza asi ei da, polemikan batez bere, Ibar´ek neuri esana eskutitz batean. Ba-dakizu zegaitik esan dauan? “Euskadi ala Euskalerri” auzi artan esan nebanagaitik. Miñ emon eutson, nik bene benetan ez baiña “disputandi gratia an esan neban zerbaitek. Lentxua Jemein´ekin izan neban eleta eusk ala euzk guztiz ondo iruditu iakon. Daborduko berantza egin ete neban? Ez, ez Iainkoari esker, Orixe oindiño poema egin ebanean baiño argitasun obean dago. Orixe ointxe asi bear leuke idazten. Orixe´k Lanbion´en (Landes´etan) 1941´garrenean io eban gorena, ta ustez, gandor berean dago ietxi barik. Kardaberazek iñoan antzera “Orixe´k bere burua idazle antzo garaitutea (emendik ara), Iaingoikoak nai du” ta alan gertatuko da, Berari esker. Aupa, beaz zuek bere, zuo[n] bidetik!” Orra Orixe´n erantzun ederra. Ia eskutitz guzia aldatu dizut, nik eman nezaizueken baiño erantzun ederragoa dalako (zuri ta Ibar´i). Nun da ordea Ibar´ek aipatzen dun erri ori? “Ez diogula erriari ezertan lagunduko?” Laguntzen ote dio Ibar´ek? Laguntzen ote die gu erderaz maziatuz ari diran beste guztiek? Obe lukete erderaz ain gora aldarrikatzen duten erri euskera ortan idatzi, aldenduta gabiltzanok bidea arkitu dezagun...Bañan ez dut uste gure aldizkarian aldenduta gabiltzanik. Gu euskera aintzat artzen dutenentzat irakurten eta idazten dutenentzat ari gera; eta gure erriak ez du euskerarik oraindik aintzat artu, ez daki euskeraz ez irakurtzen ez idazten. Zer obari aterako genuke irakurtzen ez dakien batentzat ipui er[r]ex eta izkirimiri irritsuenak iardungo bagenuke ere? “Euskal susperketak urte txarrak ditu. Gure jokoa nekeza degu, izan ere” diozu. Bai noski, bañan ez dugu amor eman bear, eta ez diegu kasurik egin gure kemena ito naiez azpi-lanean ari diran oriei. Zure ur-baldakada ori, gogorra izan zaigu Nemesi, bañan ez gera gure bidetik arrabete ere saiestuko.. Izan ditugu ordea, eskutitz pozgarriak ere, Ibar´en beteko gizonenak, eta Euskalerritik bertatik iasoak batzuk. Baten batzu aipatuko 35

Izan zuten lehen tirabira; beste banaka batzuk ere izan zituzten, baina berehala gainditu zituzten, elkarrekin batere haserretu gabe.

65


dizkitzut, zuk iaso duzun azkeneko zenbaki ortaz ari diranak: “Gaur eskuratu dut zuen aurtengo Otsailleko agerpena eta, -egitan-, gutxitan irakurri dut alako pozarekin euskel albistari bat. Lan on aunitz dakarzki, baña batez ere, Ibinaga, Onaindia eta Artzai´renak zaizkit samur eta [b]igunenak. Zelako gauza iakingarriak aurkitzen ditudan la[n] oietan. Aspalditik nengon bide ori artu bear genula, eta ez beste asko...” Dr. Garate´k IX-10-54. “Guatemala alde ortan argitaratzen duzuten E.G.aren ale batzuk irakurri ditut ta guztiz bikain ta bearrekoa irudi zaidala-ta, arren eskatzen dizut aurrenekotik asita illeroko ale guztiak bialtzeko” Murua´k Gabiria´tik 1954-IX-21). “Zuen aldizkaria eta an agertzen dituzuten lan ederrak, berandu bedere, gogoz irakurtzen ditut. Nik esan bearrik eztuzute noski, lan bikaña egiten ari zeratela jakiteko. Euskal gaietan iñoiz egin denik ederrena, nik derizkiodanez. Mitxelena´k Errenteritik 54-IX-12). Ba ditut ederragoak ere bañan luzegi ari naiz ta gai ontaz bukatzera noa. Auxe esan bear dizut; zuk uste ez arren, gure aldizkaria geroago ta geiago sartzen ari dala Euskalerrian, batere zabalkunderik egin gabe. Zabalkundea egingo ba´litz... Ez gera, beraz, itsasoa goldatzen ari, ez orixe! Bidean duzu aurtengo bigarren banako ere, zure “Irristan”ekin. Atzo zuzendu nitun irugarrenerako, zure “Katalin” eta “Argatik”en probak. Zenbaki au ikusgarri berezi baten, gabonak baño len agertuko dira Zaitegi´ren itzaurre eder batekin irar-lana ez galtzeko, liburutxo berezietan ere argitaratuko ditugu, “E.G.ren Idaztiak” II´garrena. Beude maxiolariak eta goazen aurrera. Zurearen irrikaz...

39 -54-X-17 Ibinagabeitia´tar Andima Jª Adiskide minbera: Ederra egin diagu!. Ordu txarrean aitatu nizun Ibar´en esana. Zure karta ori alper-alperrikakoa izan da neretzat. Nik, KATALIN´en silaba emeak nun ote-ziran jakin nai nizun; batez ere, organista aundia zaitugula jakin nuanetik: eta zuk, aspaldi egosita dauzkadan kontuak jalki dizkidazu. Nik ba-dakit akatsik gabeak etzeratena, baña baita ere, ondo asko dakit, gaur Euskera-alde egiten dezuen lana, ez dala beste iñun malla goi ortan egiten. Bete-betean zuekin nago beaz. Baña ni, odoletik naiz gogo-illunekoa (nere aitagandik dut ori): ta itz aiekin auxe adierazi nai nizun: “Euskalzale-artean iritxi bakanak ikusten ditudanean, oso illun jartzen naizala”. Baña, ain minbera gaude ta ain erretuak!...Pazientzi geien geron artekoekin bear degu. Edozer esanek min zorrotza sartzen bai-digu zaurietan. Nolanai, ez det uste, Ibar´en kontu ori zuen aldizkingian astinduko dezuenik: eta askoz gutxiago, aren izena aitatuz. Ibar, oso dezu juxtua: beretzat aurrena. Orregatik ez du, nere ustez, lan geiago argitaltzen. Bere gurutze bat du ori, nik gogo-illuna bezela. Ibar´ek ez du zurekiko asmo okerrik: baña euskeraren emengo berakada negargarria ikusita, estutu egiten da; ta lagun-artean zerbait biotza lasaitu-nairik, ateratzen zazkio orrelako esanak. Egun artan ere, beste kontu asko esan genitun alkarrekin: eta, pasaizuan bezela, geiagoko garrantzirik eman gabe bere itzei, atera zitzaion esan ura. Zuen kontrako itza baño geiago zan, bere barruko min eta itomenaren azalpen bat. Gogo-Jardunak egitetik etorri-berria zan, eta buruan auxe sartua zekarren: Euskera eusteko, eliz-gai liburuak sortzea izango genuala onena. Apaiz gazteak euskera gai guzietan erabiltzeko aukera izan dezaten, alegia. Urrengo batean beste aize batek joko dio burua. Beti lanean degu izan ere gure barne mindu au, euskera il-zoritik ateratzeko zer egin ote-genezaken, asmatu nairik. Ta naikoa ortik. Errikoi-arazo ortan berriz, ba-dezue kalte aundi bat: erritik orren urrin egotea. Neuk ikusi det, nolako aldea dagon Azkoiti´n bizitzetik emen bizitzera. An, Euskera

66


bizi-bizi bait-dago, egunero esaera berriak ikasten dituzu. Emen berriz, euskera limosnaz bezela bizi da, ta eztezu alako aberastasunik itz eta esaeratan. Zuek ere, emen ba-zeundete, mesede aundia izango zenukete, zuen liburu ta idatzietan erri-usai ori jalkitzeko. (Mitxelena Aba´ren AMA-SEMEAK Arantzazu´ko kondairan-liburuan, nik uste, erri-usai ori ikus genezakela. Itza ain xalo, korriente, suelto ta jolaskoi dijoakio) Nere iritziz, lengo puritanismo artatik asko sendatu gera: baña oraindik ezin degu ziaro aizatu erderatiko itzak jalkitzeko narda); ta sarri norbera dabil bere buruari galdezka: beso bat ebakitzen ez uzteagatik, gure Euskeraren bizia galtzen ote-gabiltzan. Izkuntza onen egoera larrian ikusteak bildur auek sortzea, ez da arritzeko. Baña etzazute orregatik bildurrik izan. Gu, alegiñez zuei laguntzeko gaude. Ibar bera ere bai. Etzaiozue beaz ezer aitatu lagun-bezela nik zuei esana. Oso minbera eta sentikorra baida. Orixe noiz etorriko, poz eta bildur degu. Aren jakite zabala etxean eukitzeak, poz; baña aren aur-gogoa, jakiteak, bildur damaigu. Lazkao´ko pralletan etsiko al-du?. Jaungoikoak doaiak zabaldu egin oi-ditu askoren artean: eta Orixe´k doai aundiak artuaz bat, beste doai batzuk ukatuak izan ditu. Bere kontra ezer aditzen ba-du: aur bat bezela zapuztu ta, lotsarik gabe agertzen du, bere arroxko-aizea. Baña ala ere, aundia da36. Nik nere etxera begiratuta, ez det arrotzeko biderik. Akats asko ta larriak ikusten bai-ditut nerean. Baña, otoi, neri ez ezkutatu nere liburuetako akatsak. Oiek batez ere jakin nai nituzke: geroago ta obeto lan egiteko gure izkuntzaren alde. Ta maiz bildurtu egiten naiz, zenbaiti egiten diozkazun gorapenak irakurrita. Nere artean orduan esaten det: “Agian, nere liburuei egiten diozkan gorapenak ere, orrelakoxe geiegikeriak izango ditut”. Eta bildurrez eukitzen nazu, gorapen aizetan txoratuko ote-naizen eta obeto lan egitetik aldenduko ote-nazuen. Zuen aldizkingiaz, auxe aditzen det sarri. Eskatu dizuela, ta eztiezuela bialtzen. Ontan egizue alegin: banakola-lanak ez ditezela oker ibilli. Aurten, Mitxelena´tar Luis jarri digute Aldundi´ko Urkixo-Aztegi-Buru. Ortik mesede aundia izango dute gure lanak. Ni, nere aldetik, Circulo Cultural Guipuzcoano´n artu naute Euskal-Maixu. Negu au zerbait pozgarriago izango degula, uste det. Ai, alako bat!. Euzko-Gogoa´k jarrai bitza bere bideak: eta bakoitzak idaz beza al-duan Euskera. Guzion idaz-lanetatik sortu bear du azkenengo aukera. [oharra eskuz, orriaren ezkerreko ertzean]: Eleberria oraindik auzo dabil. Dostoyeski, Oscar Wilde ta beste batzuk irakurriak ditut zerbai ikasteko, baña oraindik gordin eta eze nago. Noiz elduko ote? Auskalo. Iñaki Deun egunean Montzon´ekin bazkaldu nizun. Arek “Orixe”ri esan zion ona!. Poema “Euskaldunak” etzeukala poesiarik. Bai Orixek ere´erantzun goxoa: “Ikusten dedana, Lafitte´k eta zuk ipurtzulo batetik egiten duzue kaka”. Zoro-etxe baten al-gera?

40 Guatemala´n Azillak 3-1954 Adiskide maite: Bai noski, minbera ta errerik gaude euskalzaleak, gure lanak bear luken arrerarik ez duelako lenik, eta urrenik, euskalzaleen artean darabilzkigun eztabaida antzu ta banaketa ilgarriak dirala bide. Ta ori ain biotz ertsiak izatetik datorkigu. Erri kaxkarra benetan gurea ertsikeriz ta inbiriz ustelduta dagoen erria. Kopetok zabaltzen ez ditugun bitartean, ez dugu onik izango iñoiz ere. Beste zerbait ere esan nai nizuke, izugarrizko kaltea gure literaturari egiten diona. Bakoitzak gere bideetatik ibilli-azi nai ditugu euskal idazleak, eta ori eziñezkoa bai gure artean, bai beste munduko literatura 36

Orixeren izaeraren karakterizazio ernea, kontuan hartzekoa.

67


guzietan. Idazle oro tenperamentu berdiñekoak ote dira? Ez noski. Bakoitzak bere idazkera, burukera ditugu, eta bat bederaren bideak barna ibiltzen utzi bear ditugu. Nik, esate baterako, ez nuke olerki bat ere egingo. Zertako beartuko naute bertso-berriak egitera? Ez nuke ipui bat idatziko; zertako ipuiak eragingo dizkidate? Auxe dugu gaur egunean gure makurrik aundiena, eta idazle guziak bide bakarretik sartu naia. Eta betiko erri euskera ori, atergabeko leloa. Badira idazleak erri euskeraz idazteko jaioak; bioaz beren bidetik. Ondo baino obeto derizkiot. Euskera jasoagorako sortu diranak, aldiz, ez ditzatela makur erazi eta irainez bete. Bakoitzak Jainkoak eman dizkion doaiez landu beza gure izkera eta derizkion elerti sailak37. Auxe da bidea. Nere iritxietan gorapen geiegi egiten dizkiedala euskal idazleei diostazu. Bai euskeraz idazten duten guziak nerekiko gorapenak baizik ez ditute jasoko. Neonek dakit euskeraz idaztea zer dan, eta ortaratzen diran idazle guziak goragarri dira, noski. Ez gaude ain aberats gure literatura arloan, artara urbiltzen zaizkigunak errukigabe makilka ta arrika artzeko. Ez, eta oraiñarte bezela, txalorik beroenak ioko dizkiet gure sorora urbiltzen diran idazle guziei. Neregatik beintzat, ez dedilla bat ere euskera idaz-lanetan erabiltzetik baztertu. Ez dut uste nere gorapenak dirala-ta iñortxok euskera astanduko duenik. Ezagutzen ditut bat baiño geiago, nork goraipa ta iaso ukan ez dutelako, euskera betiko bertan bera utzi dutenak. Gaiñera edonun arkitu ditezke goragarriak eta obe da oiek aizatzea, ez beragarriak maizegi gure arteko euskera errikoiaren erdel maizuak egiten duten bezela. Nik euskal idazle guziak biotzik onenaz artzen ditut, errikoiak eta besteak. Auxe da bidea. Zure gutuna iritxi zanean Orixe gure artean arkitzen zan agur esatera etorrita. Idazki guzia irakurri nion ipi-apa; aurrarena, arroxkoarena ta alare etzan batere sumindu. Lazkao´n etsiko ote zuelazkoa ere entzun zun. Par pixkat ere egin genun au irakurtzerakoan, bada El Salvador´en komentuan baiño bakarrago ta lotuago egon baita. Bost egun atsegiñak pasa ditugu elkarrekin, eta iakiña, zu ere gure artean izan zera. Nemesio, Comillas´en ezagutu zun mutikoa, oraindik gogoan daduka [sic] eta idazle bikaintzat dauka, bai orixe. Ioan zakioz ikustaldi bat egitera Lazkao´ra poztuko baita. Asmo bikaiñak ditu, oraindik gordin, sendo xamar arkitzen baita. Onenak eman bear ditu Lazkao´n. Irureun orrialdeko liburu bikain bat onduko du, mistika eta orrelako gaietaz; ekaiak bilduta dauzka. Il onen lenbizikoan ontziratu zan, beaz ogei egun barru or izango da zuen artean. Arrera on bat egingo al diozue! – Zenbaki berri bat antolatzen ari gera. Emen bialtzen dizut arkibidea. Ezin dut iñolare burutu emengo irarle alperrekin. Oiekin burrukan jardutzea askoz ere nekegarriago zait patxaran exerita euskeraz idaztea baiño. Zuek ezin dezakezute asmotu [sic] ere zer nolako buru austeak ditugun aldizkaria irarri ta ateratzeko. Orixe´k zerbait esango dizu ortaz. Idatzi dit Labayen´ek eta pozik nago. Ikusi ditut EGAN´en zure olerkiak; aurreak artu dizkiguzu. Eta bukatzera noa nere iz-jarioa. Beste bat arte. [hemendik aurrera: eskuz] Biotzon, adiskide maite. Sinadura. Mitxelena Ameriketara datorrela entzun dut. Orrek ere nunbait euskal arloa laster salduko du. Gutxi dira lurralde auetan euskalzale dirauten prailleak. Agur. Zure azkeneko olerkiak oso bikañak “Katu eztaiak” batez ere. “Arantzazukoari pozjarioak” ez dira aurkeztekoak; derriorrekoak dirudite; erria ukan zenun begipean eta irudimena ta biotza ere legortu zitzaizkizun. Lazkao´ko Birjiñarena askoz ederragoa.

41 37

Bizi-bizi egon zen polemika hori: lehentasunez zer genero literario landu behar zen. Landu nahia ere bazegoen seinale.

68


-54-XII-13 Ibinagabeitia´tar Andima Jª GUATEMALA Adiskide laztangaitz: Urruti joan ziñan, Andima, ta guk ezin gure besorik zureganaño luzatu. Besarkada gaitza gurea! Gogo-besoz or dijoakizu, nolabait nere Gabon-agurra. Zaitegi´ri ere beste ainbeste. Azillak 26 zitula, goiz-argia izan nun etxean. Ate-joka gurean. Nor ote? ta Orixe aundia atean! Etzan makala izan alkarri egin genion ongi-etorria!. Etzekarren egon luzerik. Eguardirako Tolosa´rako bidea artu zigun berriro: ta an dabil arrazkero senitartea ikustatzen. Egun auetako baten espero degu emen Labaien adiskidearekin. Asmo ederrak ditu. Bete bitza, Jauna lagun! Zure euskalzaleoi-buruzko iruzkiñak irakurri ditut. Gure ertsikeria agirikoa degu, bai. Minbera egoteak, erretu egiten digu gañera gaitz ori. Euskal lanak biotz zabalez artzea, eztezu oker-bidea: baña obe genuke, gorespenez puztu-ala, akatsez ere garbitzea. Nik poz aundia izaten det, norbaitek nere okerren bat agiri jartzen didanean. Euskerak aurrera egitea det pozik aundiena: ez nere lanak gezurrez geiegizko gorapenetan ketzea. Gure idazkera obetzen joateko, lagun onen oarrak mesede zaizkigu. Neri beintzat bildur gabe erakus nere utsegiñak idaz-lanetan. Orrela urrengorako ikasi egingo det. Aspaldi legor-xamar nabilkizu. Zure nobela-gogoa betetzeko asmoa ba-det, baña lenbizi nobela motxetan leiatu bearko det. Noiz asiko ote? Eztakit. Beti ere, ondo eldu gabe nagola deritzait lan orretarako. Nere azkenengo olerkietzaz diozuna, egia. Arantzazu´ko Ama´ren bertsoak, motelenak atera zaizkit. Atsaldeko lokomuxa utzita, ordubetean egin nizkizun. Presa zuten: eta gañera erderazko GOZOS-tankera eman bear zitzaien. Mitxelena´ren AMASEMEAK artu, ta aren idaz-buruetatik jalki nun gaia. Ala ere, exito aundia izan dute. Praille Praixkoak pozik: bertso-eske etorri zitzaidan andrea, pozik: Aita Donosti´ren musikaz apainduak, gañera. Ta politena: bertso arlote oiegatik, milla peseta ordainduko dizkidate! Ikusten dezu? Gure Euskera gaxoak noizbait loteri pixkat ekartzen digunean ere, ezta ezer. Eusko-Ikaskuntza-Batzar-Deia´ri buruz zerbait idatzi diet Paris´koei. Ango aldizkingian argitalduko dute. Onuzkero, artuko zenun paper ori, nik uste. An diodana bera berridazten dizut zuri ere. Orko langilleak oso alperrak dituzue, nunbait. Zuen aldizkingiak betiko gaitza ekarriko du, or irartzen dezuen bitartean: berandu ibillibearra. Zergatik ez aldatu irar-lekua Laburdi-aldera? Or baño merkeago ez allitzaizueke aterako? Ta azkarrago lanak egingo lizkizuekete. Euskal-lanak Argitaldari Nagusi bat ez al-dute merezi mundu guzirako? Zenbat ames gure buru ontan! Donostia´n poliki gabiltz. Aldundian oso itzaldi atsegiñak izan ditugu azkenengo illabete bietan. Azkenengoa Elosegi´tar Josek oso xaloa ta bikaña egin zigun. Illa ontan, Lekuona Jaunak digu egitekoa. Gaur amabost urte baño askoz obeto gabiltz ontan. Gure Jaunak lagunduko al-digu aurrerontzean ere! Euskal-ikastolak beren lan ixilla gelditu gabe daramate. Ikasle-artean esnaldi pixka bat degula, esan diteke. Erri xea degu lokartua. Belarrietatik sartzen utziko ba ligukete gure izkuntza, besterik litzake. Teatro ta Irrati, gure esku ba-genitu, erria ere esna genezake, baña...Luza dezagun gure itxaropena, ta itxu-itxuan lanari jarrai! Ez dizut lan berririk oraingo ontan. Ez olerki, ta ez itz-laurik. Zuen aldizkingi ori egunetara etorri-orduko, zerbait igorriko al-dizuet!

69


Ta oraindik zure musika-eskola zai nazu. Nere KATALIN´i buruz esan zenidana jakiteko gogoz naukazu. Nun ditu kanta orrek azentuak oker musikan? Esaidazu urrengoan, arren. Aita Donosti ereslaria, sarri ikusi dut azken-aldi ontan. Aregandik ere zerbait ikasi det. Zure Euskera básico orrekin zerbait egiten dugu gure Circulo Cultural´eko ikastolan. Ibarra Jauna oso entzute aundikoa duzu ikasle-artean. Orain Eguberri-poza bijoakizue itxaso-zear! Urteberriak aurrerapideren bat bekarkigu euskal-arloan! Eta betorkigu diru nazkagarria gure lan bakanak ugaltzeko ta edatzeko! Orra iru eske Jaunari ta euskaldun lotiei egitekoak. Agur, Andima. Gabon-aparitarako zuekin izango nazue biotzez. [sinadura eskuz]

42 Guatemala´n Gabonillak 18-54 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Adiskide laztan-gogor: Nere gaurko iardunak laburragoa bearko zure azkenekoak baiño, oso nabil bada lanpeturik, gabon-idazkiak dirala-ta. Orra nundik, Orixe´k aurreak artu zizkitzun! Beraz, ondo orniturik zaudeke noski emango kontuz. Berriak beude beste baterako. Bañan, aztu baiño, bioakizu nere gabon-besarkada sendoena, agurrerako utzi gabe. Eguerri ta urte berri on adiskide, eta datorkigun euskal-izarra oraiñartekoak baiñon dirdiratsuagoa izango al zaigu! Bearko bestela, eztakit nora bear dugun! Or igorri dizut zenbaki berria ere, mardula egun[d]o bada! 64 orrialde, letra txikiz eta lan ederrez apaindua. Azaleko ipurdi edo ikurdi ori ere kendu diogu oraingo oni, bazterrak geiegi lurrindu ez ditzan. Dakusunez, gertu gaude zuen esanetara makurtzeko. Betiko ibilliko gerala berandu diozu...eta obe genukela aldizkaria Lapurdi´n edo irarri... Eta zergatik ez or? Merkeago, milla bider merkeago egingo liguteke [sic] Lapurdi´n baiño. Ondo ezagutzen ditut ango salneurriak, eta ez dut uste emengoekin alde aundirik eukiko luketenik. Eta beste bat oraindik! Aldizkaria, Zaitegi´k nai bezela agertuko ote litzake? Or iarriko luken ordezkariak, ez ote luke bere legea ezarriko? Au kendu, bestea ezarri... Eta Guk emen besten menpean egon bear eta gaiñera sakeletik dirua ateratzen... Eta nun billatu, guk bezin euskaltzaletasun beroz buru gaiñean egiteko ori artuko lukena? Aldizkaria, bear bezala ateratzea ez da txantxetako gauza, eta lanak ematen ditu eta aundiak alajaña! Obe zenukete, aldizkingi berri bat zeuek egin, gureari itzal egingo ba´lio ere. Baiña guk bezela, dana euskeraz..., ez erdera ta euskeraz, are obekiago gure erria arroztutzeko. Ez dut irakurri Ikaskuntzaren Deiari egin diozun erantzuna. Emen urrutitxo bizi gera, ala ere il ontako Euzko-Deya iaso genun, -egalontziz bialtzen didate- bañan an ez nun zurerik ikusi. Urrengorako utziko zuten noski. Dei orrek iruskinik merezi luke. Ez ditut zenbait esan aintzat artzen. Betiko lelo au, beste askoren artean: “oraingoan euskera ondatzeko iñoiz baiño bide ugariago ditutela gure etsaiek” Egia baiki, baña egun “iñoiz baiño bide ugariagoak ere ba ditugu euskera indartzeko, ondatzeko darabilzkiten bide ber-berak. Gareztiegiak dirala, gure eskumenean ez daudela...aitzakiak...Euskaldun lukurren aitzakiak. Orain arte bezin lukur badiraute gure aberatsek eta euskadunek, ez dugu iñoiz euskerarik iasoko. Bai adiskide: kinema, irratia, egunerokoa, dantzaleku euskaldunak, aldizkari ederrak, aur-liburu apaiñak, dana dana bear dugu euskerari eusteko, naiz gareztiak izan. Baiñan guztion gaiñetik, zaletasun, adore, kemen eta barrabil, eta erderari maite ta loxintzak egiteari utzi, euskera zakarra lantzeko. Beraz, argi dago, galbideak neurrikoak ditugu, xusperbideak ere.

70


Pozten naiz, ikasleak euskeraganatzen ari diralako. Ala ere Ibarra iaunak, neri, atsekabe aundiak eman dizkit: ogi bedeinkatua bezela zabaltzen ibilli omen dira liburutxo ori ortik zear, eta idatzi saltzaille batzuk aserretu dira eurak ordaindu ondoren ezin saldu ditutelako... Nere negoziuak ondagarriak izango dira beti ere. Auxe da elorria! Euskera beti debalde eman bear, eta erdera diru ederren truke erosteko ez daukate lotsarik euskaldun ergelek...Urrengoan azentuetaz. Zure Katuarena datorren zenbakian dioa eta betorkigu lenbailen eleberria... Milla gorantzi ezagunei. Eta berriz ere besarkada

43 -55-I-26 Adiskide minbera: Zure igan-illeko 18´garrenean egin zenidana aurrean dut. Ba-du matazarik erantzuteko! Noakion ariz eta neurriz. Lenbizi, Urteberri agurra bijoakizu. Betor euskallanez eta zorion-saskiz aberats! Ta goazen zure esanetara. Zenbaki berria artu-gose naukazu; oraindik ezpaidut jaso. Mila olerki ederrenak laster argitaltzekotan ditugu. Illa ontan zabaltzen asiko zaizkigula entzun diot Onaindia´tar Jagoba Aba´ri. Euskerak etzula literaturarik entzuten aspertuak giñan. Orain erdi-erditik milla olerki jalki ta otarran gelditu bear zaizkigu jalki-gabeak. Onenbeste literatur [sic] ba-genun beraz. Zemait euskaldun kaiku ao-zabal uzteko ere ba-degu au. Aldizkingiaz dizkiozunak egiak dira geienak. Baña emen ateratzeko eztegu askatasunik. Bestela, ederrena emen ateratzea litzake. Laburdi´n garestiago, baña askatasun-bidez ateratzeko lasaitasuna izango zenukete. Gero, zuek dirua jarri ezkero, zuen ordezkariak ez luke aldatzeko eskubiderik izango. Zuen esana bete, ta zuek nai bezela argitaldu bearko luke aldizkari orrek. Rezola jauna oso euskalzaletua ikusten dut Donibane Lohitzun´en. Ez al-zenukete lagun ona ortarako? Emen EGAN mardultzen astekoak gera. Asko irabaziko duala deritzat Mitxelena´tar Koldo´ren begipean. Asmo aundiak dituzte beintzat. Len iru illabeteko zana, orain bi illabeteko egin nai dute. Ta gero illeroko jartzeko asmotan ditugu. Kinema ere euskera-alde erabiltzeko gogoa ba-dute. Emendik aurrera Euskera utsez agertuko da. LUBERRI ere, euskeraz mardul dator baserritarrentzat. ANAITASUNA prantzizkotar irugarrendarren illeroko orria ere euskera utsez azaltzen zaigu. Zerbait da onenbeste negarbide-artean. ANDRE JOXEPA TRONPETA ikusten jendea erruz zan. Bi agertaldi izan ziran Santo Tomas´etan, eta bietan leku guztiak beteak eta aseak gelditu ziran. ANBOTO eres-antzerkia ere nausiki agertu dute San Sebastian egunean. Donosti onetan, iñoiz baño euskal-kutsu geiago degula deritzat. Irratian ere zerbait sartzeko alegiñak egiten ari naiz. KANTA-KANTARI´ko abestiak eta euskal-olerki batzuek zinta magnetofonikan jartzeko asmoa dut. Gero aldegunean [sic], irrati bidez zabaltzeko. Nere E. Ikaskuntzaren Deiari buruzko idazlana, ez dute oraingoan ere argitaldu. Beste nere bi idazlan, bai. Igarriko diozu Donosti´ko berriak eta “Orixe gurean” idazlanak noren usaia duten. Euskaldunen zabarkeria dugu, diozunez, gure etsairik okerrena. Auxe gure egirik negargarriena. Abertzale asko etziran euskalzaletu, ta orain ikusten ditugu gaitz orren ondorioak. Mexiko´tik Ogoñope´ren idazki bat artu-berri naiz. Ango E.D´rako emengo berriak eskatzen dizkit. Pozik egingo diot al-dedana, baña diru-ezak galtzen nau. Toki askotara idazteak, batezere Ameriketara ta aidez korreoa ezta duan egiten dana. Buenos Aires´ko EUSKALDUNA ere bialdu didate oraintsu. Euskalzaleak eta E.D. ere aldizka

71


artzen ditut. Caracas´ko E. Gaztedia ikusi dut. Orrenbeste alegin banatu ezin al-diteke batu? Orain zurekin naiz. Zer entzun dut, Andima?. Maiatzerako emen zaitugula berriz?. Egia ote? Neretzat poz aundia litzake, zu oneratzea. Or urrunegi zaudete euskaldun lokartuak esnatzeko. Zaitegi ortik diru-laguntzen eta zu aren aldizkingia emen aurrera ateratzen, biderik azkarrena litzake E.G. ezagutu-arazteko ta zabaltzeko gure artean. Arantzazu´ko poz-jarioak igorriko nizkizula, agindu nizun nere aurrenekoan, baña oraindik ez dizkizut igorri. Oraingoan bialtzen saiatuko nazaizu. Eleberria oso elkor dabilkit. Lengoan zerbait egiten asi nintzan, eta orrialde bi lardaskatu nizkizun; baña ain gezak ziran...Ez dut biderik ikusten orretarako. Olerkiz ere oso elkor naukazu. Donosti onek nere irudimena moteldu-bide-du38. Poz-aldi ta illun-aldi, emen nabilkizu nere biziko gau-egunak egosten. Zaitegi´ren BIALDU-EGINAK gañean dugu. Liburuz ez gabiltz ain gaizki; irakurlez gaude atzerati. Laburdi-aldean izana nazu Gabon-illean. An ere aizatu-bear aundia dugu euskal-miña. Labaien eta beste adiskideen gorantziak ar itzazue. Zaitegi´ri gure zorion-agurra alda zaiozu. Zuen iruron argazkiak Arantzadi jesulagunak kendu zizkidan lagunei erakusteko. Zatoz ordu onean gure artera, Andima. Orain Paris-aldera egiteko bideak erreztuta ditugu. Alkar ikusteko aukera genuke, Europa ontara itzuliko ba-ziña. Bitartean, beude gure asmoak itxas-gain batuak. Zurekin dezu biotzez [sinadura eskuz].

44 Guatemala´n Otsaillak 9 –1955 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donosti Adiskide zoli, Azkenengo zera nere idazki-zerrendan (ez makala ere) baiña zugandik astera nijoa, arrita [sic] pixkat egiteko gogoarekin iaiki bait naiz. Aundia zerate gero! Izarpean ez ote dago Zaitegi baiño beste dirudunik euskerari laguntzeko? Aren ondasunak derriorrekoak ote dituzute aldizkari bat or ateratzeko? Ark egiten duna, errexa da bada guziz. Lan sendo, txanponak ateratzeko, eta lan gogozago euskerari laguntzeko. Iakiña, laguntasun ori lenengo bere barrutian, ta gero ere bai. Nola utziko luke aldizkaria besteren eskuetan? Errex da esatea berak diruak bildu ditzala, euskeraz idatzi dezala eta diru ta lanok beste norbaiti igorri dezazkiola, norbait orrek gogo lukena egin deza[n], bada Ameriketatik ezin diteke zuzendu Europan argitaratzen dan aldizkaririk. Ioko polita orixe. Nun daude beste euskaldunak? Nun daude Aberatsok? Oriek bai dirua eman lezakete, eta gaiñera ez lukete euskeraz lan egiteko ardurarik izango: aski lukete dirua biltzea, eta aldizkariaren arduradunai igortzea. Au askoz ere egingarriago da. Nun arkitu ordea, Zaitegi´k bezela bere irabazi urriak euskeraren oiñetan erre nai litukenik? Orra billatu bear duzutena. Ez beraz amets zororik egin. Zaitegi´k dionez, bera ere pozik egongo omen litzake euskeraz lan egiten soillik, beste norbaitek ortarako diruak irabaziko balizkioke; egia esan, ez diot sinisten, ez dut uste bada iñoren menpean 38

Olerki onenak, nik uste, Azkoitiko Santa Kutzen zegoela ondu zituela, ez Donostian. Egan-en 1953an argitara emanak, han tolestuak zituen.

72


egoteko danik, agintzeko jaio baita39. Eta bestetxuok ere, amaika neke ta lanez ari gera euskerari laguntzen. Zuk usteko duzu nonbait, ni emen urrez apaintzen ari naizela; ez enetxo, ez dut irabazten nere kartetako silloak ordaintzeko ere, eta atsartetzat, zigarrotxo mengel bat erosteko. Orra nere ondasunak, ori gero euskal-lanean ez-eze beste lanetan ere ari naizelarik. Eta beste zerbait: orra ioango ba´nitza, enuke iñoren laguntasunik onartuko, are gutxigo Zaitegi´renik, aski zamaturik baitago. Oraindik zorretan nago berekin, ez dizkiot bada ordaindu biderako igorri zizkidan lareun dolar, eta itz eman nion ordainduko nizkiola, eta ala egingo dut Iauna lagun eta laster. Beraz, ez uste, euskal-lanean ari banaiz diruagatik danik, ez zuk eta ez bestek ez dezatela ori uste. Orra ia menderdian euskerak ekarri dizkidan ondasunak: toki oparoak utzi-erazi, gabe ta noarroin gertatzeko. Beraz, guk bezela, edozein euskaldunek lagundu dezaioke euskerari eta aldizkariak sortu ditzake. Aski ontaz. Beste zure berriak pozik irakurri nitun. Azkenean, euskal aldizkari bat sortzera zoazte. Ala obe. Ala ere, Euzko-Gogoak bere bideari orain arte bezela ekingo dio. Beti ere kanpotik, barnean idatzi ez ditezken gauza ugari ta bearrezkoak idatzi al izango dira aldizkari ortan. Iakin dut azken zenbaki bikoitza iaso duzula. Esango didazu zer derizkiozun. Urrengoa ere ia bukatuxe daukagu eta 54´ko azkena ere gerturik. Bizkaian ari dira gogoz gure aldizkariaren alde lan egiten. Aste betean 50 arpidedun berri igorri dizkigute eta oraindik askoz ere geiago bialduko dizkigutela esan digute. Orra euskerari laguntzeko bidea, erosta ioka ibilli orde. Bukatzera noa Zaitegi´ri lerro batzu uzteko. Bear bada, ark ere zerbait esan gogo dizu. Eta idatzi, silluak lapurtu bear badituzu ere. Tori besarka sendo bat.

45 -55-II-22 Zaitegi eta Andima adiskide pistolatuak: Zer gertatzen zaizue nere idazkiei buruz?. Euliren batek eldu bai-lizue bezelaxe erantzuten didazue, alegia. Nere itzei nik uste ez dudan indarra jasotzen diozue, adiskideok. Nori bururatuko zaio, ba, Zaitegi´k dirua bialdu, ta beste batek nai duan bezela aldizkaria atera bear lukelako amesik? Polita litzake ori, alajaña! Ez, adiskideok. Ez nuan orrelako inbentorik aizatu nai nerean. Nolabait izatekotan, Zaitegi´k agindu bearko lioke emen legoken laguntzailleari nola atera aldizkaria, ta aren esku bearko luke idazlanak aukeratzea ta abar. Zaitegi´k egundoko lana ta diru jalkitzea duala aldizkari ortan? Ori guretzat aspalditik dezu fedeko egia. Etzegoan, beraz, ori neri jakiñerazten orrenbeste lan artu bearrik. Zuen lana gurekiko gorenekoa dezue, ta ba-dakigu ezti-lorarik ez dezuela zuen egiteko ortan. Ta zenbat kontu esango nizkizueken, eskura ba-zinduzketet! Andima: larri ibilli ziñan neri orrera joateko gogoa kendu-erazten. Ortan lagundu ba-zenidaten ere, ez dut uste emendik aldegiteko kemenik izango nuanik. Ala ere nere illun-aldietan, maiz uste izan dut, orixe nukela biderik onena zuei lagunduz, euskera-alde geiago irabazi ta geiago lan egiteko. Emen guk bezelako euskal-miñik ez dizut billatzen. Euskal idazleartean ere, nere aldean oso patxara aundiko jendea ikusten dut nik. Zerbait esaten ba-

39

Argitasun gehiago nahi izatera, epilogora jo, Zaitegi eta Ibinagabeitia arteko harremanei buruzko digresiora.

73


diezu, “integrista” zerala-ta erasotzen dizue; lengo aldean asko egiten dala, gauzak astiro artu bear ditugula... “Prudentetan” ba-dago inguruan! Nik, berriz, ez dut Zaitegi´ren kemenik bakarrik lan egiteko. Ain nazue illunabar-zalea! Eztakizue nere illun-aldi auek zenbat ordu eder galarazten didaten lanerako! Orregatik uste izan dut askotan, zuek bezelako langille sutsuen ta euskalminduen ondoan askoz geiago emango nukela neretik. Zer gauza ederragorik irabazpide on bat iruron artean euskera-alde jalkitzeko bidea lortzea baño? Gero, gogoa bakarrik ez da naikoa lan bikaña egiteko. Orretarako jakintzasailletan sartua izan bear du norberak. Zuen aldean oso motz naukazue ortan. Gerkera ta eberkera, jorratu gabeko soroak dira neretzat. Elerti-arloan ezer ikasi-gabea nazue. “Apostolado de la Prensa” ta jesuiten erakuste txaldana besterik ez dut batu nere bizitzan. Euskel-idazti zarretan ere, oso atzera nazue. Bein ere ez dut pazientzirik izan “notak” artzeko. Irakurri ere ez dizkizuet egin oraindik. Laburdi´ko euskera bera, zail egiten zait. Onen jakintza arlotez zer egitea nai dezue? Ez dakizu, Zaitegi, zenbat lan egin izan bear nun zure Rabelais´i buruzko idazlana aditzeko! Azkue´ren iztegia ondo dantzatua izan zan. Ala ere irabazirik ba-nu, zuek bezela euskera-alde pozik eralgiko nuke. Baña orrelako euskal-martiri gutxi degu gure artean. Idazleen artean ere ba-dituzu irabazpide ta diru-poltsa ona dutenak; baña gure izkuntzari bere irabazitik laguntzeko borondaterik ez dute. Gure artean, gañera, ba-dakizu zenbat lotura ditugun lan egin nai izanda ere. Ta ba-noa beste kontu batera. Idazki au Prantzi-zear igorri bearko dizuet. Ez nuke nai bidean galtzerik. Zuen egiñalak izan dute orain ere beste oztopo bat. Emen Donosti´n zuen aldizkingi ortatik 50 bat ijeki korreoan petralen batek gelditu-arazi ditu. Zensurako bat izan da lan ori egin dizuena. Ala ere, norbaitek, zensurakoak zuen 50 zenbaki oiek eraman baño lenago, amazazpi bat ijeki kendu ditu moltsotik eta gorde dizkie artzeko zeudenei. Ezin izan degu jakin noren izenetan igorriak ziran zensurakoak jaso dituzten ideki oiek. Nolanai Labaien´ek ere ez du artu zuen azkenengo zenbakirik. Zensura-artetik kendutako ijekien artean, bat Gabiri´ko Murua´ri bialdua izan da. Onek iritxi du, beraz, zuen zenbakia. Ikusten dezuenez, emen eztago zuek uste dezuen lasaitasunik lanerako. Beti petralkeriren baten bildur egon bearra degu. Mokoroa´k ere jaso du zuen banakoa40. Dirudienez, Gipuzkoa´ra bialtzen dituzuen ijeki guziak Donostia´ko zensuran igaro-bearra izaten dute. Ez det uste, beintzat, Labaien´i ta Murua´ri Donosti´ko zuzenbidez igorriko zenizkietenik zuen banako oriek. Berriro orrelakorik gerta ez dakizuen, zer egin genezake? Gure artean asmatzen ibilli gera bide egokiagoren bat guziak zuzen ar ditzaten zuen papelok, baña ez dakit asmatu ote-degun. Ez da, ba, erreza jende onekin asmatzea. Gorrotoz gañera, beren “puestoa” galtzeko bildurrez egiten bai-dituzte orrelako txaldankeriak; eta ezin jakin dezakegu bildur orrek zer eragingo dien bakoitzean. Ikurdia azaletik kendu dezue; baña barruan len bezain garbi utzi dezute. Barrutik ere kenduko ba-zenukete, obe litzakela uste dut. Zuen aldizkingiari izena aldatzea ere, ez al-litzake on?. Lengoaren ordez ELERTI edo GORAMIN edo beste izenen bat jartzeak mesede egingo ote-liguke zuzenago artzeko zuen papel ori? Jainkoak asma! Nolanai zuen artean ausnar itzazue gertakizunak, eta derizkiezuena erabaki orretan. Ta nere iritzia zuen azkenengo banako orretaz? Ni bezin konforma-berak ba-lira danak; oso ederki legoke guzientzat zuen lana. Baña errez-zale oiek beti arkituko dizkizue akatsen batzuk. Ala ere jarrai dezakezue kezka gabe. Alperren esanak baño geiago lagunduko digute zuen lan goragarriak. 40

Guatemalan sortutakoa barnean zabaltzeko laguntza ederra! Urte hartan erabaki zuen Zaitegik hona etortzea, besteak beste, arazo horiengatik.

74


Euskal-idazleak bear-bearreko dute aldizkari bat; eta zuen ori ortarako ederki baño obeto dator. Idazleok nunbaiten alkar artu bearra dugu. Zuen bidez gure Batzarleku egokia degu. Eguan auetan eskuratu dut MILLA EUSKAL OLERKI EDER izeneko liburu zoragarria. Onaindia Aba´k bere baikortasun-bidez egundoko idazti egokia burutu digu. ARANTZAZU aldizkaria geroago ta arrak joagoa dator. Goitik dirua bear baidute, ipur-garbiketa geitxo egiten asiak ditugu. Ez dira entzun gabe gelditu, baña prailleak beti praille. Gure aldetik ez diegu pakerik ematen aldizkaria euskal-usai geiagoz ornitu dezaten. ZERUKO ARGIA asmo ederrez dator, baña elerti-aldetik beratxo. Ala ere ez da gutxi asmo ederrez beteak daudela ikustea. Auei gogoz lagunduko diegu. EGAN´en banako berria oraintxe azaltzekotan dugu. Lendik asko irabaziko duala diote, ta gu pozik ikusteko. Ta orain, Andima, utzi izkidazu neri azkenengo kartako jardunak, eta urrengoan beste berri-mota batzuk igor izkidazu: Agur, bioi. Zaudete urte luzetarako euskera-alde lan egiteko ta gure erria leize ontatik ateratzeko. Zuekin dezue beti biotzez eta gogoz [sinadura eskuz eta oharrak]: Andima, ikusten dedanez ez dezu onera itzultzeko asmorik. Zu ikusteko amesak urtu zazkit [irakurtezina]. Korreoan zensurakoak konturatu ez ditezen, obe dezue korreo bakoitzean ijeki gutxi bialtzea. Etxaide gaztea asarre da, aren izena aitatu dezutelako. Len ere orregatik espetxeratu zutela-ta41, kontu berriz bera aitatu! Ikusten dezu nola gabiltzan. Azkoiti´n Karnabaletan dantza lotua nagusitu da plazan. Or dituzue bertso berriak. Auek ez azaldu nere izenez. Azpian daramate “Erriko” izenordea. [“Lengo pake santua” eta “Maite!” izeneko bertso-saila, hemen kopiatzen ez ditugunak, eta ondoren testu hau]: Kaxo, Andima: Ari ta ari, azkenean nere eleberri txikiari asiera eman diot. Zatika zuri bialtzen asten ba-naiz, jarraitu egin bearko. Or dezu, beraz, nere GUDAORBELAK. Azkoiti´ko dantza lotuari buruz, beste bederatzi puntokoa dijoakizu. Azkenik, erderaz abestu oi-dan MAITE zortzikoa, euskal-itzez jantzi dizut Laborda apaiz abeslariak eskatuta. Ba-al-dakizu nik emen ez dedala billatzen igazko EGogoa´ren bigarren zenbakia?. Nik emen 1-2 eta 5-8 zenbakidunak bakarrik arkitzen ditut. Ez naiz gogoratzen 3-4 zenbakiduna artu nuanik. Gaur artu det Paris´ko E.Dª. Bialdu, beraz, neri bildur gabe nai dituzunak. “MILLA OLERKI EDERRAK” idaztiaz oso kontu polita darabilgu. Aita Olaso´ren liburua dalakoaz, ez dira ba, aren eske etorri? Parregarri gelditu dira, baña ez dute zaputza galdu. Emengoak baimenik ematen etzutelako, liburu-baimena Madrill´etik ekarri izan da aspaldi ontan. Orain emengo jauntoak min dute aien eskutik igaro gabe baimen oiek ekarri diralako, ta olerki-liburu oietako batzuek eskaparetatik jasotzen asi zaizkigu. Orixe oso ongi dago. Lengoan ikusi nai izan nun; baña eragozpena izan nun orretarako. Bere erreuma orrek ematen dio neke pixkat. Diru-ez onek ematen dizkigun lanak! Korreoz gastatzeko ere, papela neurtzen ibilli bear. Beti juxtuan, eta kontu artuz. Noiz izango ote-degu loteriren bat euskal langilleok! Erramu-igandean oso sariketa pozgarria izan genun Donosti´ko OARGUI´n. Egintza Katoliko-etxean gazte-talde bat oso jator ari da euskeraz lanean. Gazte-sail ederra degu, eta beaiek sortu dituzte euskallan-sariketak. Egun ortan SEMINARIO URQUIJO´ko artezkariak an ziran sari41

1951n espetxeratu zuten, Euzko-Gogoa eta Gernika aldizkarietako ale mordoxka zituelako. Aita, zuena izateak, ez zuen Martuteneko espetxetik libratu, nahiz hiru bat hilabete baino ez zituen egin bertan.

75


banaketa ori egiteko. Urrengorako ere, beste sariketa eratu dute. Bi mailletako lanak jartzen dituzte. Lenengo maillan Edesti edo Erti-kritika bat eskatzen dute. Bigarren mallan, gaia izendatu gabekoa, gazteak errezago lan egin dezaten bere ariora. Agur, Andima. Gazteak ondora datoz eta pozik il gindezke. Zaitegi´ri bizkarreko bat nere aldetik. Biar Pazku-jaia! Gora biotzak! Au dek sasoia! [sinadura eskuz]

46 Guatemala´n Epailla´k 12 –1955 Adiskide maite, Eztakizu zer nolako pozarekin iaso dugun gaur goizeon zure igaro illabeteko 22´koa. Ageri du inguruka ibillia dana. Baiñan emen daukagu eskuartean. Urduri geunden gure azken zenbakiarekin gertatua iakiteko: orain arte bagenekigun zerbait agitu zela, ez ordea nola. Aurreneko berriak Jon E´k bialdu zizkidan gutun-sumin eta aserre baten bitartez bere izena zenbaki artan aipatzen nulako. “Ez omen dakat bera salatzeko eskubiderik”. Nik salatu? Bide bereziz erantzun nion berea baiño eskutitz gogorrago batekin. Errexegi burua galtzen dugula nik uste okerreko zerbait gertatzen zaigunean. Ni urruti nagola esango didazu eta bizkarra ondo babesturik daukadala. Or ere bizi nintzan oraingoak baiño aldi larriagoetan, eta zerbait egin nun. Baña garai okerrenian gertatu zaigu gertatzeko ori. Oraintxe ari giñan, ain zuzen, indar pixkat artzen, eta arpidedunak iñoiz baiño ugariagotzen zioazen. Eta orra... Bizkai´ra oso ederki iritxi dira, ango agintariek ez dute bildu. Ala ere zuenean iazoa an egunen batean iazotzea ez litzake arrigarri. Ala ere ainbeste nekez ateratzen dugun paper au zuengana eldu dedin alegin guztiak egin bear ditugu. Gu ez gera ziztako batekin usten diran puxikak bezelakoak. Orain astebete edo, betiko bidetik igorri genun argitara-berria dan zenbaki dotorea. Zuri ale bi igorri dizkitzut, bata paper arruntez, bestea paper bikaiñean irarria. Zenbaki batzu, ingi onean irarri ditugu gure idazleentzat. Zure bi olerki argitara ditugu banako ontan “Ixo” eta “Katu eztaiak”. Gaiñera ikur guztiak kendu ditugu kanpotik eta barrutik. Bizkaitik ere ori bera eskatu ziguten. Beraz dakusunez, gertu gaude gure idazle eta irakurleen gurariak betetzeko euskeraren onerako izango baldin ba´dira. Tolosa´ko adiskideari ere beste bi igorri nizkion bizi dan tokira. Zenbaki berri au zuen eskuetara iristen ezpaldin bada, bide berriak billatu bearko ditugu, gu oraindik ez gaude gertu iltzeko eta gudua eman digutenei, guduz erantzungo diegu. Ez dago besterik. Ezin dezakegu gure euskera maitea iltzen utzi zenbaiten ergelkeri, erra ta gorrotoa dirala-ta. Gertu bada, ale berri ori iristen danerako. Izen-aldaketaz diozuna ere, ikasi eta ikusiko dugu. Dagonetik diotzut ordea, gure etsaien gorrotoa ez dala orrekin ere baretuko. Gaiñera, ikurrak kendu arren, naiz eta izena aldatu arren, guk ezin dezakegu epeldu iñola ere euskeraren alderako darabilgun burruka au. Datorren zenbakian izugarrizko artikulu bat agertuko da bat baiño geiagori illeak ere laztuko dizkiona; “elizama euskera urkatzen” du izenburu. Bizkai´ko eliza euskeraren aurka egiten ari dan lan maltzur eta gaiztoa argi-argitan iartzen ditut, baiñan dokumentuz sendotuta. Ikaragarrizko txosten bat bialdu didate andik. “Prudente”kin aspertuta nago aspalditik; askoz errexagoa “prudente” longainpean alperkeri-xuria estaltzea, euskeraren alde gizonki lan egitea baiño. Ar ga[i]tzatela “integristatzat” nai badute. Zu ta gu bezelako “integrista” geitxoago bear genituke gure erri doakabean euskera iasotzeko. Eta zure eskutitzeko exordiua aldebat utzi dut. Esan bearrik [ez] iruron artean lan garaiena egingo genukenik, bai orixe. Irurok irabazten eta irurok euskeraren oiñetan 76


irabaziak erretzen... A zer iru Kixote! Baiñan Kixoteek panzistak baiñon lan geiago egin dute beti, eta guk ere lan ederra burutuko genuke, noski. Eta zure luma apaiñak merezi du zerbait... Ez naiz batere arritzen illunaldiak noiztanka itotzen zaitutelako. Nik ere izaten ditut, eta ez makalak. Bai adiskide, euskal idazleok egiten dugun baiño geitxoago elkar-berotu bear genuke. Auxe batez ere ikusten dut nik argi ta garbi: oraindik soraio xamar arkitzen dirala euskal idazleak lan aundi ta sakonetan murgiltzeko. Orra ale bat, gure elerti sariarekin gertatua. Urtebete baiño geiago da iragarri genula, eta iñor etzaigu batzaldira urbildu, eskatzen dugun lana zabala dalako nunbait ere. Ala ere saria ez da kaxkarra 150 dolar, ots, 6.375 peseta. Lendik daukagun diruari 50 dolar geituko dizki[o]gu iragarriko dugun batzaldi berrirako, 8.500 peseta alegia, danera. Orrela ere ez ote zaigu iñor urbilduko? Euskeraz ere, era guztietako lanak bear ditugu, ariñak eta sakonak. Ariñak ba´ditugu, sakonak palta ditugu. Ba´leike eleberri norlenka ere iragartzea. Ai Rochil´en diruak bageneuzka. Baiña euskal idazleok lan sakonetan ez sartze ori bear bezela elkar berotzen ez dugulako da. Gei[e]nok burukoiegiak gera, gere lantxoeri begira egoten gera eztizko bañu batean sartuta bezela. Eta bakoitzak bereak miazkatze soil orrek, sekulako kaltea dakarkio gure elertiari. Beste toki eta lurraldetan elkar aipatu ta goratzen ibilli oi dira, gu ordea, idazle berri ta gazte baten lanaren aurrean abereak baiño zurrunago geratzen gera. Ori zartaillua eskuartean artzen ez dugunean ondo iorratzeko. Nere bidea besterik nai nuke; lenago ere esan nizun, bat ere ez dedilla euskal-idazketatik baztertu. Urbiltzen zaizkidan gazte guztiei sekulako txera ona egiten diet, naiz ta lapurrtarr klasikoz idatzi. Gutxi gera eta ezin dezakegu idazlerik galdu. Gaiñera, adiskide, geiegitxo kaxkartzen duzu zure burua. Ez dizut Iupiter ostotsgillearena egitekorik esango, bai ordea Iainkoak eman dizkitzun doaiak aintzatago artzeko. Zu iñor gutxi bezela gaiturik arkitzen zera euskerazko lan ederrak egiteko. Are geiago. Oraiñarte egin dituzunak edozein erderazkoen parean iartzekoak dituzu, bai orixe. Eta biotzetik diotzut, iñola ere ez xuritzeko... Amaikatxo ergelkeri irakurririk nago gure pralletxoen erdel aldizkarietan. Ez ote dira prailleok beren burua kaxkartzen dutela ain erdel lan zistriñak a[r]gitaratzean. Arantzazu´n bertan “Sorkunde Garbiari” buruz irakurri dudan euskerazko idazlana, beste guztiak baiñon ederragoa da amarmilla ukondoz ere. Baiña nork kendu gure prailletxoei erderaz idazten dutenean artzen duten pox machokista hura? Eta Prailleai gertatzen zaiena erri-gizonei ere gertatzen zaie. Azkeneko zenbakian zure erritar baten lantxo polit bat irakurri al izango duzu: Porkada´ren “Egun On”. Neonek pixkat zuzendu nion, ia ezer ez, eta polliki xamar dago. An ageri dira zure erriko xelebre guztiak, oso ederki margoztuak. Ni or banengo, sekulako idazle taldea sortuko nuke gazteen artean. Milesker gure azken zenbakiari buruz bialtzen dizkiguzun itz beroan aldera. Baiñan bukatzera noa, nere eskutitz au bear baiño luzeagoa baita. Gure adiskideei ez kemenik galtzeko, gertatuak gertatu, emen gaude gu, zuen laguntasun ederrarekin, euskeraren alde esteak bota arte lan egiteko. Orixe´ri idatzi bear diot. Nola ote dago gizajo ura? Erpai gaude “Milla-olerki ederrak” ikusteko. Datorren zenbakiarako [sic] ez daukat bat ere liburu berririk epaitu dezadan. Ar ezazu adiskide ene besarkarik sendoena. Euskera bedi beti gure goiburu!

47 Guatemala´n Iorraillak 13-1955 Etxaniz´tar Nemesi Iaupariari

77


Donostian Adiskide, Urduri nago zure ixiltasunarekin. Ez al duzu iaso Epailaren 12´ko nere eskutitz luze-luzea, zure azkenekoari erantzuna ain zuzen? Urduri gaude ortik berri beltzenak gure aldizkariaren inguruan iaso genitulako, eta arrezkero ez digu iñortxok ere idatzi; beltzak bota eta zurik [sic] aipatu ez, balin ba dira ere. Danok ote zaudete zearo koilonduta? Ori ere baliteke. Idatzidazu, arren len-bait-len, egonezin ontatik atera gaitezen. Laster duzute or 1955´gko 9-10 zenbakia ere, dagoneko iritxi ez baldin bada. Urte bereko azkena ere, egunotan aizatuko dugu urte berriarekin asteko. Ez daukat bat ere zure olerkirik “Azkoiti´ko Karnabalak” Paris´ko E-D´an agertu baita, eta erabaki sendo bat artuta daukagu gure aldizkarian beste aldizkarien baten agertutako idazlanik ez argitaratzeko. “Katu-eztaiak” ere “Zeruko Argia”n ikusi ditut. Beraz guri bialtzen diguzunik ez bestetara igorri, edo bestetara igorririk ez guri bialdu. Aldizkari gutxitxo dauzkagu euskeraz idazlan berdiñak irakurleei emateko paper guzietan. Guk original iraun nai dugu. Gaurkoz aski, adiskide. Zure berrien zai.

48 Guatemala´n loreillak 19-1955 Etxaniz´tar Nemesi I´ri Donostia´n Adiskide miñ, Gaur Salbatore eguna eta mutiko mukizu oriek bakean utzi naute egun guzirako; ara emen ni zuri lerroño batzu idazteko gertu, nundik asi ez dakidala, ordea. Ari nazaizun ordu ontan Azentzio egiña dukezu nonbait zuk, gu erdi azten oraindik, zazpi orduren aldia baitaukagu tartean zuek eta guk. Zure azken gutuna eztitan irakurri nizun bialtzen zenizkidan berri onak sinistu-ezinik. Danok iritxi duzute beraz gure azken zenbakia. Ez ditut nik ondo ulertzen orko goraberak, batean gorde bestean eman. Biali dizkiguzun berriak ez izatekoan, erabaki garratzak artzekotan geunden emen, ots, aldizkaria il. Zertako lerrenak egiten ibili gure irakurleen eskuetara iritziko ezpalitz? Beraz, asmoa aldatu bearrez aurkitu gera, eta aurrerantzean ere, orain arte bezala agertuko da E.G. nik uste. Bidean dioakizu 11-12´gna ere, orainartekoak baiño askoz mardulagoa. Lan ederrik arkituko dute irakurri nai dutenak. Eta apaizak ere bai; arretaz irakurri dezatela Bizkaiko gotorkian euskeraren aurka ari dituztenen txosten iakingarria...Or ere iakingarriak izango dira noski iaupari alper eta erdelzaleek gure elea ondatu naiez darabilzkiten bide makurrak. Sortuko al da apaizen bat orien berri gordinki Euzko-G. [sic] emateko, baiñan zuek giputzok bizkaitarrak baiñon emeagoak zerate, eta ez dut uste iñor ortaratuko danik...Bear litzake bada... Zoragarria gazteen arteko esnaldi ori. Gaiak ere berriak. Gazteok gure bidetik gogor datoz euskerarentzat aspalditik aldarrika ari geran gai berriak biltzen. Beti ibili bear ote dugu xantu-xantu gure idazgai eta irakurgaietan? Oargui´ko ori gure aldizkarian argitara emango dut, biotz xuspergarria baita. Ikusi ditut “Milla olerkiak” ere. Liburu gizena, arrobi aberatsa. Ala ere milla bildu bearrak bilduman sartu bear ez zituken olerki ta olerkari sar erazi dizkio. Dana dala orotarik arkitu diteke arrobi ortan, onenetik eta txarrenetik eta ezin ukatu

78


Onaindiak lan aundi onurakorra bete digunik42. Pozten naiz irakurleak arrera onena egiten ari zaizkiolako liburu orri. “Bidalien Egiñak” ere iritxi zaigu, egalontziz. Berriz irakurtzen ari naiz; giartsu ta iori arkitu dut, gure arteko eliz liburutxo axalen artean sakon. Azalez ere eztago gaizki, baiñan ni or izatekotan beste era batera irar-araziko nun. Orain Nemesi, berriz ere zure aldi, zure eleberriarena. Ez gero lenbiziko atalean planto egin... Bota botatzeko dauzkatzunak, iñolako bildur gabe eta io gogor ezkereskubi. Mexico´ko E.D.´rik ez duzula aspaldian ikusi diñostazu. Ez dakit noizko zenbakian an ikusi dut zure idazlantxo bat gaiñean zure irudi iaukala zekarrela. Guk ere orrelako zerbait egin bearko dugu; idazlanak idazlearen irudi ta guzti argitara...Baiñan beldurtiegiak dira gure idazle geienak. Ezin dut asmatu ere norañokoa dan orko beldurra...Pentsazazu...gure aldizkariaren zenbaki zarrak ikurdia estalita bialtzeko agindu digute, eta emen ari naiz pintore, ikurdiak margozten obeto esan marrozkatzen [sic]. Ez dakizu zelako miña ematen didan gure euskalduntxoak ain aul ain beldurti ikusteak. Esango didazu zer derizkiozun gure aldizkariaren tankera berriari...Ondo dakit aitzakia bat arkituko diozuna, lan luzeegiak agertzen ditugula alegia...Berariz egiten dut ori, euskeraz ere lan sakon eta luzeak irakurtzen oitu ditezen. Ez dezatela uste lau lerroñoko lantxo kaxkarrak egiteko soilik dala euskera. Gizona aundia gertatu zait; elizolerkiak besterik ez ditut datorren zenbakirako; Arantzazukoari Lurdeskoari ta orrelakoak. Goratzarre deunak. Saia zaitez bestelakoak idazten arren, bestela “Parroki Ostotzat” artuko dute laister gure aldizkaria. Eta emen punto. Porkaa ikus bazeneza galde ezaiozu ikusi ote dun bere idazlana, igorri nion bada. Ene besarka bero bat zuretzat.

49 Donosti –1955´go Garagarrillak 3Andima adiskide: Zure azkenari erantzutera noakizu. Au aidez bialtzeko; beste idazki bat ere igorriko dizut itxaso-bidez. Bigarren ontan, beste eleberri labur bat dijoakizu: “Ollasko-iturri” du izena. Donosti Aba´k konta zidanetik zerbait moldatu ta geitu dizut bigarren au. Lengo eleberriaren jarraipena, emen bialtzen dizut. Zuk berriro bialdu dizkidazun E-G´ren zenbaki biak ere jasoak ditut. Zuzen gabiltz, beraz. Gure izkuntzaaurka eliz-gizonen jokoa ba-dabil Gipuzko ontan ere. Ta inguratuko dizut gai ortarako dantza txiki bat. Errietako zenbait apaiz lagunei ortarako xeetasunak eskatu dizkiet, eta urrengo batean or joango zaizkizu. Ez uste giputzok, bizkaikoai ontan ezer zor diegunik. Oso bestera agertu da emen kemena. Auteskunde-izunetan-eta, gure eliz-gizonak askoz gizonago agertu izan dira angoak baño. Bizkai-aldeko apaizak ollo bildurti agertu ziran aldi aietan. Gu ez giñan autarkia ematera agertu; angoak geienak bai. Euskera-arazoan ere, oso makal jokatzen dute, len ao-aundi izanak. Baña ez dezadan luzatu ezpai au. OARGUI´ko gazte-taldearena azkenengo EGAN´en ere agertu dizue. Pozgarri da gazte oien lana. EGAN berriz, geroago ta mardulago argitaltzen zaigu. UrkixoMintegia biziki saiatzen asia da. Mitxelena´tar Luis degu orko suspertzalle argia. Gizon onek asko daki, ta bere buru argiz egundoko aizea eman-bide dio aldizkingi orri. Asteroko bat argitaltzeko asmotan ere ba-dabiltz zenbait lagun pixkor. Legezko bide bat billatzen dira kontuak. Aurrentzako literatura pixka bat ere bear-bearrekoa degu; bestela zarrentzat bakarrik izango dira gure lanak. Baña goxoa zegok bidea! Noizbait urratuko al-degu bide ori! “Milla Olerki” ederki dijoa. Oraindik baimenik ezin izan du iritxi; ta eun eta berrogei ta amar bat ale kendu dizkiote biltzalleari; bada denboraz danak berriro 42

Gutun pribatuetan kritika gehixeago egiten zuen, hedabideetan baino.

79


eskuratzeko itxaropenik ez dute galdu. Onaindia bera emengo Jaurlariarekin egona dezu, ta berantetsi arren, azkenerako baimen guziak iristeko bidea izango duala uste du biltzalleak. “BIDALIEN EGIÑAK” liburu zoragarria dator. Itz zarrak billatzen duan lana, aundi-xamarra irudituko zaie euskaldun alperrai, baña ortik kanpora pozteko ta euskera aundiesteko ederki datorren liburua degu. Ez dedilla Zaitegi adiskidea illundu sal-bide azkarrik izaten ezpadu ere. Emen erakutsiko nizkioke nik zenbat “KANTAKANTARI” eta “KRISTAU IKASBIDEA BERTSOTAN” eta “IZEKO ABERATSA” ditudan nere etxean oraindik saldu ezinda. Nik uste, gerora azalduko dala liburu orren onura aundia. Emengoen bildurra ezta arritzekoa. Nik ez dut bildurrik, eta orregatik korreoz igortzen ditut aldizkingietara bialtzen ditudan idazlanak. Baña apaizok eztegu emazterik eta seme-alabarik, eta gizonago ager gindezke. Urte luzeak dijoaz eta argirik ikusteke oraindik. Ezta arritzeko emengo kemena gutxitzea. Ta gañera, askotan ez dakizu gogor jokatzeak, ala azpijan ta zuriketa zerbait egiñaz jokatzeak mesede geiago ekarriko otedigun. Len ere garbiegi jokatu nai izan genualako, ate asko itxi genizkion geron buruari. Gure etsaiak maltzurkeriz ba-datoz, guk ere azpijan eta maltzurkeri pixka bat erabilli gabe, ezin genezake jokoa irabazi. Euzko-Gogoa´ren aldea oso pozgarri zaigu. Gogor jotzen du Euskera-saillean, eta gure lo-artuak esnatzeko berebizikoa degu. Jarrai zuen adore ta aurrerako bultz gogor ortan. Lengo astelenez, Pazku-bigarrena genun. Guretzat egun betea izan zan. Olaberri´ko errixka atsegiñean, egundoko lagun-billera egin genun eguardiko maiinguru bikaña sortuaz. Orixe´ri pixka bat puztuko zitzaizkion barrengo aideak. Donosti´tik joanak giñan geienok. Bat Iruñe´tik etorri zitzaigun. Beste bat Legazpi´tik. Tolosa´tik ere zer esanik ez. Iru argazki-ateratzalle ere ba-genitun. Zinea ateratzekoa ere ba-genun. Lazkao´n artu genun gure Orixe, ta or goaz aldapan gora beste iru bat kilometro. Tolosarra ta aren lagunak mendiz jo zuten Beasain´dik. Ura maikada ederra goian bildu giñana. Ta ura sakea jaten! Orixe´k, oi dun bezela, danbolin-aidea eskuz mai-ola joaz emanaz, “animadore”-papela egin zigun. Neri ere, “Katalin” eta “Maite” kanta-erazi zidaten. Erretratoz ornituak gera. Eskuratzen ditudanean, ia bialtzen dizkizuedan. Datorren igandean “Declamación Vasca”ko gelatan Euskera [sic] ikasten ari diranak, Oiartzun´go Gurutze baserrian dute urteko bazkaria. Barrensoro´ren arreba dute Irakasle urte aurten, eta ari eskeintzen diote ikastarobukaeran bazkari au. Umore ederra izatekotan dira. Villasante ta Iturria Abak beste bi liburu eman dizkigute egunotan. “Goi-argi” Ars´ko apaizaren bizitza degu, Villasante Aba´k egiña. Bestea ingurti bat dugu, Bizkai ta Gipuzko´ko aditza kuadrotan oso poliki jarria dakarrela. Au, prantziskotar biak batera eman digute. Euskal-liburu-baratze onek morroztu [sic] bear ditu gure zakelak. Olerkirik ez dizut aldean. Burua ere ez dago beti ernemin. Gañera estutxo artzen dituzu kontuak. Orrutz bialdutako lanik bestetan ez agertzea euskeraren kalte dala deritzat. Zeruko Argia ta beste aldizkariak irakurle geiago dituzte, ta aietara bialduaz, irakurle geiagoren begietara dijoaz gure lanak. Ori bai, saiatuko natzaizu lenbizi EGogoan lenbizi [sic] argital ditezen orrutz igortzen dizkizudan lanak. Agur, Andima. Zaitegi´ri nere zorion-agurra. Betoz egun yoriak gure izkuntzarentzat. [eskuz idatzia] Zabaldu biotza ta besoak. Nereak or dituzu. [sinadura].

80


50 Guatemala´n Garagarrillak 27-55 Amillaitz adiskide: Zure iruko gutunari erantzutera natorkizu. Ondo izorra benetan, nereak baiño askoz ernariago edonolako berriz. Iakiña zer esango dizut nik Inditako erreinu berri auetatik? Lenago, antziñatean esan nai dut, konkistadore aiek zenbat nai berri izango zituten, egungo konkistatu errukarriok ez dugu ezer ere esateko. Zuek azkarragoak zeratela diozu, nere Bizkai ederreko apaizak baiñon...Baliteke...nere susmo okerrak ditut ordea orko apaizok askoz lasterrago ez ote dizkiek [sic] eleizetako atea iriki erderari Bizkaikoek baiñon. Bizkaian bertan baiño ariñago galtzen ari da euskera Gipuzkoan, ori gero euskalerriz inguraturik, euskeraz inguraturik zaudetela alderdi guztietatik, gu ordea erdalerriz alde guztietatik. Baiñon oiek esamesak dira papera nolabait betetzeko. EGAN (1954 2-3-4) ikusi, beraz azkenik ez oraindik. Zenbaki ortan iragartzen du ain zuzen, geroko asmoa, asmo iakingarria noski. Orra nundik, gure asmoak, Euzko-Gogoak aspaldi aldarrikatuak, berandu badare aragituz dioaz Euskalerrian. Ez dago beste biderik bide integrala, euskera utsik edozertarako, ta danerako. Aldizkariak ere euskeraz soilik. Errevista elebiko oriek kaltegarri baiño ez dira “Aranzazu” ta orrelakoak, erdera zabaltzeko obeak euskera baiño. Gaiñera atsegiñez irakurri ditut zenbaki ortako idazlanak; ba ditu idazle pikuak [sic], Mitxelena Lojendio beraren itzaldia t.a., besteak ezagunak izaki. Baiñan eztitan irakurria dut Larrañagaren itzulpena “Erraldoi berekoia”. Badu apaiz onexek itzulpenerako doai berezi [sic], gure artean iñork gutxik bezelakoa. Idatzi dio Mitxelenari eskutitz antxul bat zorionak emanaz aldizkari berriaren alderako, ez geiegi bada Irigarai´k dionez ez omen ditute nai ez laudorioak ez lausenguak, naiz ta berak laudorio ederrak io, aldizkarian bertan, Destinoko Pla erdal idazleari. Gureak ere laudoriotxoak artze ditute. Laudorio batek garaiz egiñak, askoz ere euskal idazle geiago sor litzake, gure arteko kritika extu porrokatzalleak baiño. Nik beintzat, laudorio bidea baizik ez dut erabilliko euskal idazleekiko, kritika zoro, extu, minagarriak [sic] erderaz ari diranentzat utziz, iakiña, erderaz ari diran euskaldunentzat. Au ez diotzut nigaitik. Nereak egin du! Bakardade gorri ontan ito bearrean arkitzen naiz deusetarako ere kemenik gabe nago, idaztea ere neke egiten zait; nere burua adarra baiño elkorrago dago ezer ernetzeko gai ez dala: zartzaroaren zantzu ondagarri guztiak nere izate osoan nabaitzen ditut. Nere mixioa bukatu dala uste, mixiorik iñoiz ukan balin badut, eta obe dut betiko bazterreratu. Egun ori ere, Amillaitz, ez dago ain urruti, baiñan ixillean konplitu nai ditut nere asmoak oro, barreia gabe, iñori ezer esateke itxas zakarrean ondatzen dan itsasontsi [sic] ezpaldua bezelatsu. Zuek iarrai ortik, toki aren gaiñean zaudeten ezkero, nik bertanbera laster utzi bear dudan arlo oni. Beltzegi ari naizela esango duzu! Ez adiskide, nere biotz izurretako erdiak ere ez dizkitzut ialki, eta ezagun bazenituke, xuriegi ibili nazaizula aitortuko zenuke. Bakoitzak gere orduak ditugu, eta nere ordua ere eldu da ezpai gabe43. Ikusi nitun Olaberrin atera zenituten argazkietarik bat. Baiña zure piruarik [sic] ez da ageri ona bialdu zuten argazkian; Tolosakoa, Begoñakoa, Errenterikoa ta Orexakoa soillik. Aldarte polita egin zenuten ageri denez, eta pozik nago zuek oraindik ere biotzak nolarebait altxatu ditzaketzutelako. Orexakoak telegrama bat bezelako gutun bat egin dit, eta ez du zuen iai ori aipatu ere egiten. Ez nau arritzen, bada Nikolas´ek uste bitxiak izaten ditu noiztanka. Ez du orrek esan nai zuen gorazarretxoa biotzez onartuko etzunik. 43

Urte eta hilabete horretan bertan idatzi zion Orixeri gutun bat Zaitegiren jokaeraz kexu. Garbi dago oso ere bakarrik sentitzen zela aldi horretan. Ikus epilogoa.

81


Idazki ontatik bertatik antz eman zenezaioke nere zaiñak nola dabiltzan; utsez beterik dioakizu. Zure kitarra ariak baiño askoz dardaritsuago, bai orixe. Itz asko burutik makiñara orduko galtzen zaizkit. Ez dago “mirikurik ez barberarik” eritasun orixe sendatuko didanik. Agur adiskide eta tori nere beso biak.

51 Donosti 55-X-10 Andima, adiskide! Zure Iraillak zortzikoa, emen dut lendik. Gaur zure Urrillak 3´koa jaso dizut. Biotzak alako bat egin dit zure berriok irakurri ditudanean. Bildur bainazu Zaitegi´k bere aldizkingia il ote-duanik. Emen biotz-ondoko asko artuko ditu. Itz on eta arrera beroak izango ditu arestian, baña gerora laguntasun gutxi arkituko du. Emen Guatemala´ko irabazirik ez du izango, antza; ta besteren diruz ez du Euzko-Gogoa´rik iraun-araziko. Santo Tomas-inguruan beste batzartxoa egitekotan gaituzu Olaberri´n batu giñanok. Azkenengo, Asteasu´n bildu giñan amazazpi bat lagun. Maikada ederra, alajaña! Ordurako emen ba-dugu, Zaitegi ikus-gose sortuko da lagunik bazkaitarako. Santo Tomas´etan, beraz, Zaitegi ta zu, biok, konbidauta gelditzen zerate Donosti-inguruan bazkaltzeko. Orain lagun biok berriro banatzen zerate. Damurik! Alkartzeko orrenbeste bide aztalkatu-ondoan, ez duzute urte askorik alkarrekin eraman. Langilleak sakabanatuta, gure Euskera indargeago ta aulago. Len gutxi izan, eta bakoitza munduko lau muturretara zabalduta: Emengo jendeak aitaren egingo dute zuen aldaketa-berri aditzen duanean. Joan dan asteartean, Iruñe´n nintzan. Agerre jaunak egun artan jaso zizun azkenengo zuen banakoa. Tolosarrak ere jaso du; baña guri etzaigu agertzen. Oraingoan ere, norbaiten esku zitalak tartean ezkutatu ote-digute? Orrenbesteko luzapen onek, usai txarra zabaldu digu. Neguko Euskal-ikastolak asiak ditugu. Ni, nere aldetik Círculo Cultural´ean or nabilkizu. Iru ikasle besterik ez ditut: baña aurtengoak gogoz artu dute Euskera ikastea. Ortarako elizti berria sortzen asia nazu. Beste Gramatika gaudeneko? –galdetuko didazu. Bai, enetxua. Urrestarazu´rena oraintsu argitaltzekotan dabiltz: Arrigarai Ataun´ena ere, buruñurdunak berriro argitaltzekotan dira. Agortu bai-dira orren banakoak. Baña guk emen jendea oso gramatika-etsai ikusten dugu. Berealaxe bildurtzen zaizkizu gramatika legorrekin. Orregatik “Método Assimil diario” artu dut nerekiko bide. Izkuntza alkar-izketen bidez erakusten du irakasbide orrek. Gero ikaslea konturatu gabe, oarretan ematen dizu gramatika. Zuk ez al-duzu orrelakorik eginda? Neri arazo onek lan aundia sortzen dit. Gaurdañoko gramatikak euskal-aditza oso nastua ematen digute; ta ortik bildurtzen zaizkigu, baitipat, ikasle geienak. Aditz ori errezteko, begiztakari edo clavetan emanaz, asko errezten da ikas-bidea. Ontan, uste dut nik, gure alegiñak bitu bear ditugu. Zure aldaketak baño len, artuko dituzu nunbaitetik gure Asteasu´ko bazkariargazkiak. An zan Zaitegi´ren anaia ere. Orixe pizkor dabil. Ala ere negurako bildur. Lazkao ezpaita tropikoa, ta erreuma orrek ezpaitio barkatzen. Arriola osagilleak oso gogoz artu du Orixe´ren osasuna, ta euskalzale sutsu danez, gure Uitziarra, Donosti´ra erakarri nai luke. Caracas´en gaztedi sutsua arkituko duzu. Ango euskaldunen artean, laguntasun zerbait izango al-duzu! Guk ez ote-dugu beñere dirurik egingo gure izkuntzaren alde jokatzeko? Auxe da beti dirua etsai billatzea! 82


Astirik ba-nu, luzatuko nizuke nere au; baña luzatu gabe erantzun nai nizuke, ta gaur bertan korreora bialtzeko, emen ematen diot etena. Olerkirik ez dizut. Len bidaliak, noiz-edo-noiz agertzen ba-dira, irakurriko ditut. Iruñen irakurri labur bat egin nion zuen azkenengoari, baña oso axaletik. Lagunei zuen berriak aldatuko dizkiet. Zaitegi ikusteko pozetan gelditzen gera. Zu urrutirago zoazelako, min dut benetan. Euskalerrian nai zinduzket, zurekin sarri txolarte batzuek egiteko. Ain antzekoak ditugu gure illun-aldiak eta euskal-kezkak! Gorantzi miñenak Zaitegi´ri. Zuri berriz, nere oiurik larriena. Etzaite galdu Euskalerrirako, Andima. Jaungoikoak euki gaitzala onenbeste gogo-naste ta sinismenilluntze ontan! Zure Caracas´ko zuzenbidea luzatu gabe bial zaidazu. Zurekin duzu buru ta biotz. [sinadura eskuz].

52 Guatemala´n Azaroak 12-1955 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Adiskide on, Oraindik emen nago. Ez dira uste bezin errexak etxe-aldaketak. Caracas´en ari zaizkit arako baimena iristen, ez didate oraindik biali damuz. Ala ere, itxaropen andiak ditut, nere gurariak erabaki bezala gertatu diralazkoan. Ala idazten didate beintzat, aste ontan bai[men] ori ango iaurlaritzak emango didala...Baiñan, sarri, guk nai baiño astiroago ibiltzen dira Iaurlari ta enpaiduak [sic]. E[g]on kamiñero! eztago besterik. Naizta baimena iritxi, nere ibillaldia zerbait atzeratu bearrean arkitzen naiz, pare bat illabete gutxienez, Zaitegi´ri laguntzearren...Berau il onen 26´an dioakigu, doixtar ontzi batean, eta nik mutillak ikastetxean utzi dituten zorrak bildu bear ditut, txanpon geiegitxo bait dira bertan bera uzteko. Eta ori eskatu dit Zaitegi´k; zorrok, alik geienak beintzat, bildu arte emen gelditzeko. Eta ez diot ezetzik esan diruok galdu ez ditzan...Gero anka, nere etxe berrira. Zernolako aurrezkuak daragizkidan zuen buruxkila ergel orrek. Anartean emen ari naiz, bakar-bakarrik, aldizkariaren azken banakoa irartzen. Ez dakizu zenbat buru-auste ematen dizkidan eun orrialdeko zenbaki onek, azkenerako zoratu eragingo didate linotipista, irarle ta ingurumari guziek. Antolatu, zuzendu, irarri ta banatu, neonek egin bear dana. Egia esan, idazteko gogo guzia ere kentzen dit lan nekegarri onek. Bestelako pakea artuko dut Caracas´en, nere lantxoak maitasunez, astiro ta presagabe gertutzeko. Azken banako ontan, batzaldian saritu genitun olerkiak agertzen dira; Mitxelena´ren Bizi (osorik), zure amalau olerki. Aurraitzenak eta Onaindiarenak, gaiñera beste olerkari batzuenak ere bai. Beraz, olerkariak jaten digute aldizkariaren zatirik aundiena. Ezkerrak elatz txikiz irartzen ditudana lanok, bestela berreun orrialde gutxienez izango lituke aldizkariak. Neurtu itzatzu gure aldizkariaren orrialdeak beste edozeñenarekin, eta or ikusiko duzu guk beste lan ta iaki iñork ere ez dula ematen...Pozik ikusiko dute gure azken zenbaki au irakurleek, beste sail guztiak ere oso ederki bait datoz. Beñipein azken txinta au (emengoa alegia) ozena izango da. Ementxe egingo nuke puntto, ain nago antzu ta elkor, nakar, aul ta ezeztuta. Eskari bat orregatio; erantsita dioakizun eskutitz ori Etxaide´ri emateko. Agur adiskide, laster artio...

83


53 Donostia-55-XI-28Andima, azken-portu: Zure Guatemala´koak egin du oraintxe. Zure bakar-aldi ori zerbait arintzera noakizu, adiskide. Onuzkero, or dezu Zeleta´ren erantzuna, ta arren, bial zaizkiozu zuen aldizkari orren ale bi (etzaio eldu azkenengo au-ta). Urrengoa gizena dator, antza. Pozik bazkatuko gera aren orrietan. Gizajoa! Zu zeran ezkor eta illunpe, ta bakar-bakarrik Guatemala´ko puntan. Nork esan zezaken gaur urtebete, Orixe onuntza etorri zanean, Zaitegi´k orren azkar artuko zituanik onuntzako bideak? Zu azkenen orrutz joana, ta, nunbait, azkena bear dezu onuntza urreratzen. Jaunak laster zaitzala gure artean! Bitartean, Caracas´ko euskaldunen berri jakingo duzu. Bai besterik orko ta emengo euskaldunen jokaera! Fede-arazoetan batezere. Baña errez al-da onenbeste ostiko artutako erriak guraso zarren sinismena gordetzea? Ain gixonki jokatzen du gure eliz-agintari-samalda orrek! Caracas´ko gaztedi sutsu orrek pozik artuko zaitu, nik uste. Emen ba-ditut Oargui´ko zemait berri; baña oraingo azken-zenbakian ezingo dituzu berri oiek sartu. Nolanai, ona emen laburki:... [eskuz idatzia] Agur, Andima. Aberastu zaite azkar, eta atoz euskera-alde zure dirua ipintzera. Emen jendea gexatuta dago. Karakas´tik berri asko bialdu. Betiko jardule. Sinadura.

54 Guatemala´n Lotazillak 12-1955 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostian Adiskide, Zure gutuntxoa eskuetan, eta ederki etorri zitzaidan ene bakardade au arintzeko. Milesker beraz. Zaitegi Azillaren 26´an ontziratu zan, dagoneko Europe´ko [sic] aize oxkirriak gozatzen ari zaigu. Oraindik ni emen nago, aren ordari, diru kontuak garbitu eta aldizkariarena bukatzeko. Egunotan aizetaratuko dugu emengo azken Euzko gogoa. Atsegiñez ikusiren duzute noski. Venezuelara´ko baimena amar egun ezkeroz antolaturik daukat, nai nukenean ioan nindeke beraz. Zaitegi´ren zeregiñok lotu naute emen nere asmoa Caracas´en gabonak egiteko bait zan. Eta orain lanik izanen dut emen otsaillerarte edo. Bear baiño geiago luzetu zait emengo egotaldia. Dana gure ele errukarriaren onerako izango al da. Oargui´ko sariketarena irarkolarako doi iritxi zan. An sartu dut berrietan. Ageri denez, lan sakonetan murgiltzeko gerturik daude gure idazle gazteak. Pozgarria benetan! Baiña zuk diozuna; oraindik ere praileak nagusi. Noiz erri-gizonek buru belarri sartu bear ote zaizkigu gure arlo ontan? Bestetxo bat. Oarguikoek ez ote ditute saritu lanak argitaratzen? Ezezkoan alperreko lanean, edo erdi alperrekoan ari zaizkigu. Ixilpean gelditzen diran lanak ezin dezaiokete onurarik euskarari ekarri. Gaiñera idazleak zirikatzeko biderik onena, zuk ondo dakizunez, idazlanak argitaratzea da. Bear bada sariak baiño onexek askoz ere geiago pizkortzen ditu idazleak. Gabonak gain-gaiñean ditugu, baita urte berria ere. Buka baiño len biotzetik opa dizkitzudan iai ederrenetarako ene naikari gartsuenak ar izkitzu. Gabonak onak, eta urteberria are obeagoa izango al zaizkitzu. Agur eta besarka ertsi bat. 84


55 Donostia 56-I-11 Andima adiskide bakarti: Zure lengo illekoari erantzun ote nion ere aztu zait. Emen dijoakizu gaurko nerea. Bide batez nere izketaldi baten egitaraua bidaltzen dizut, zerbait poztu zaitezen. Emengo Circulo Cultural´en ere euskera pixka bat entzun-arazi nuan egun orretan. Irrati-etxean ere sartzen ari gera zerbait. Abestiekin asiak gera: izketan asi nai genuke ta pixkanaka iritxiko degula uste dut. Zaitegi ta bere anaiak emen egin zuten gau-pasa gure etxean, etorri zanean. Gerora Tolosa´n izana dugu; baña Donosti´ra etzaigu birragertu. Salamanca ta Madril´era joateko asmotan izan bear du. Itzul-inguru ori eginda gero, berriro ikusiko degulakoan gaude. Gero, aldizkingia aurrera eramateko Laburdi´n edo Paris´en kokatu bearko du. Emen ez luke orretarako baimenik. Noiz zoaz Karakas´era? Idazki au lengo zuzenbidera dijoakizu: berri ori ezpaitakit. Agur, minkide! Noiz ikusiko ote zaitugu zu ere gure artean? Biotzez, agur [sinadura eskuz].

56 -56-III-26 Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS Adiskide lurraldatua: Zure Epailla´ren 6´koa emen dut egunetan. Zure ibilliak, Paulo Donearenak ondu dituzte. Bote-boleo zabiltz mundu zabalean gudu-ekaitz-ondorioa jasotzen. Karakas ortan urrezko txekorrari emanak ditugu, beraz, gure erritarrok? Ez naiz arritzen; jainkoxko orrek baitu gure giza-emakumeen buru-biotz-espetxea. Gure Sinai noiz asiko ote-da, su ta gar, erri bidekatu au zentzaraz dezan? A. Manzizidor´i nere gorantzi miñenak. Ba-nekian bere berri, nere KANTAKANTARI´ri buruz. Bera ta Zugasti Anizeto Apaiza izan zenitun lan ortan arituak. Baña esaiozu ez nintzala orregatik ez arritu, ez asarratu. Nik jakin baño len aldegin zuan Venezuela´ra, eta orregatik ezin izan nuan, nere gogoa zan bezela, Manzizidor orrekin itzik egin. Zugasti´rekin itzegin nuan gai orri buruz, eta gure iritziak trukatu genituan. EUZKO-GOGOA´ren azken-alea jaso genduan guztiok. Mardul eta sakon dator idazlanetan. Nere olerkietan ez dituzue guziak eman; olerki batzuek beste liburu edo aldizkingietan argitalduak eman dituzue; beste olerki batzuek, iñun azaldu-gabeak izan arren ez dituzue agertu. Bakoitzak gure aukera degu, ba, buruan, eta ez da arritzeko. LUR-IKARA´ri buruz diozuena, ez al-da geiegi? Nik ez diot ainbesteko gatzik billatzen. Zuen geiegizko gorapenez, ez al-gaituzue txoratuko?44 Zaitegi emen dabilkigu, jo ta tira, bere aldizkingia nun argitalduko zirika. Bizkai´an argitara ematea nai luke, ta bideren bat zabalduko ote dioten, itxaropen apur bat ba-du; baña larri ibilli! Ijito-artean baikaude, ta gaur bai ta biar ez esatea, oso legezko baita lur ontan. Iru aldiz nere etxean lo egiña da; lengo astean azkenengo. Bere

44

A.M. Labaienen antzerkia, Euzko-Gogoak 1955eko azken alean argitaratua. 36ko gerra zibilaz, jeltzaleen ikuspegiz burutan aterea; oso irakurgarria, nahiz Etxanizi hainbestekoa ere ez iruditu.

85


baimenak eta papelak berritzera etorria genduan Donosti´ra. Berriro, Pazku bigarrenean batzekoak gaituzu mai-inguru batean. Orixe erori-samarra ikusi zuan lengoan, eta ala esan zion Zaitegi´k Arriola osagilleari. Bere arteko sendakintza-zale baita gure Orixe, ta beneditar-arte artan ez dakit zer burubide ibilliko duan. Labaien eta beste adiskideok betiko bidetan dabilzkigu. Joan dan ostegunean izan nuan nere txangoa Aldundi´ko liburutegian. Bizkai´ko gazte batek lengo illean egundoko euskera jaxoa eman zigun. Lengo idazle-bideak zapuztu, ta bide berri bat artu bear genduala, alajaña! Zikin-zale izena artu digute euskalzale berri auek. Krutwig´en inguru ibillitako ondarrak ditugu. Gazteak izaki, ta, oi-danez, lengo berri ez dakite. Beraien aurrez iñor jaio ezpalitz bezela itzegin zigun. ESPAZIOAREN KONZEPTUA, PARALELOKI, SUBJETIVOA TA OBJETIVOA (sic), PUBERTADEA, SEXUAREN INDARRA, ta abar dira eskola berri ontako itz autuak. Nik nereak eta bi bota nizkion oraingo ontan; eta asarretzeke gure erantzuna jaso du Irigoien gazteak. Au ta Aresti dituzu eskola ortako Apezpiku irtenenak. Bizkai ortan beti oso ertz-zale zerate. Len garbira ta orain zikiñera saiestuak dituzu erkide oiek45. Datorren illean beste itzaldi bat eman nai nuke Circulo Cultural´en KantaKantari´ko abestiei buruz. Abeslariak inguratzen, ba-det naiko lan. Iñor billatzen ezpadet, neuk abesteko ere, etzait ezer palta. Pazku-ondorenean Laburdi´ko adiskideak ikustera joateko asmotan naiz. Aldi ontan, muga zerbait itxiagoa dugu, ango papelak jasotzeko. Marruekos´ko arazoak bide onez dijoazela dirudi, ta berriro zabalagotuko zaizkigu bideok. BIOTZ-BEGIETAN bigarren agerkaldi ontan oso ederki atera du Valverde adiskideak (Orixe´k Urdinaran deitzen dio irarle oni). Kirikiño´ren bost ipui ere (Abarrak´etatik artuak) txoragarri azaldu ditu, Egun auetan asiko dira liburuxka au zabaltzen. [eskuz idatzia] Nere papelarenak egin du: ta gure lanak ere ba-dute naikoa oztopo. Gure arteko “prudenteak” beti prakak bildurrez jaso eziñik dabilzkigu. Agur eta zori obea izango aldezu lur ortan! Nere besoak itxaso zear luzatuaz, bijoakizu nere besarkadarik estuena. Sinadura.

57 Donosti´tik Uztaillak 6, urtea 1956´garrena Andima, adiskide betillun ori: Zure Garilla´ko 3´koa jaso nizun pozik. Aspaldian illa ote-ziñan ere, ezpaigenekin. Bizi zera, ta betiko zure euskal-min biziz, bizi ere. Zuri erantzuteko, Zaitegi´k Aldundian joan dan ostegunean egin zigun itzaldi-zai egon nazaizu. Sokarte pilosopoari buruz jardun luze ta ernagarri bat egin zigun. Etzazula uste ernegagarri esan nai dudanik. Ori ez. Lana beti bezela ta Zaitegi´rena bezela, zailtxoa zan. Ni bildur nintzan aspergarri egingo ote zitzaienentz; baña ulertzen ez dan sermoian gerta oi-dana, emen ere gertatu zan. Jendea adi egon zan, eta itzaldi sakon eta goi-maillakotzat jo zuten. Itzaldi arek aurtengo izketa-aroari muturra jarri zion. Orain udazkenerarte jai degu. Zaitegi, bere aldizkariari buruz ez da atzeratzen. Madril´eko agintarienganaño jo digu, ta iñork alegiñak egin ba-ditu, onetxek eman digu zuenetik eman zezaken guztia. 45

50eko hamarkadan gertatu ziren hizkuntza eztabaidak ikasteko, ikus 50eko hamarkadako euskal literatura I, Utriusque Vasconiae, 2011, 77 or. eta ond.

86


Tovar´ek oso abegi ona egin zion. Ibañez Martin´ek ere, egundoko arrera egiña dio. Aren erantzun-zai degu orain Zaitegi; baña bitartean ez dago geldi. Orain Baiona´ra joana dugu, an Euzko-Gogoa´ren urrengo alea ateratzeko. Gero, emen uzten ba-diote, ondorengo aleak emen argitalduko ditu. Bai ote? Ez ote?...Geroak argituko du etorkizuna. Zaitegi´ren beste ames [sic] bat: Euskal-Idazle-Etxea sortzea. An, lau-bost lagun batu, ta euskera-alde lanean astea. Au Laburdi´n bearko. Emengo alde ontan eragozpen biziak bai-lituzke ortarako. Donosti´ra datorrenetan, nere etxean lo egiten du. Sarri ikusten dut, beraz. Zu or giro txarrean ikusten zaitut. Lan asko ta ordain attala, Azkoiti´n esango luketenez. Gu diruaz asarratuta jaio giñan, noski. Ametzaga´k berriro Montevideo´rako itzula [sic] artu dizula, esan didate. Galdu dezu, beraz, lagun ori ere. Orko EuskoEtxe´ko lagunak etzaizu [sic] oso atsegin; baña emengoak ez daude gozoago. Euskaldunok alderdi onak izango ditugu, bai. Ala ere, jakintza aldetik begiratzen bazaigu, kaikuterdi´tik gora gerala, esan bearra dugu. Akats au gorengoa dugu, ta sendagaitza gañera. Diruak amaika euskaldun lokartu ditu. Zakela bete dutenezkero, Euskal-miñak senda zaizkiote arras. Banaka batzuek bakarrik gabiltz minberatuta gure ezarekin. Garagarrilleko lenbiziko igandea izan zala, uste det. Bilbo´n Arriaga antzokian egundoko euskal-jaia eratu ziguten. Arrue legegizonak (karlista bera, alabearrez) euskeraz eman zigun jardun bizigarri bat. Aren esanetatik bat, auxe: Euskera nundik datorren aztartzea baño geiago jakin nai dugula Euskera nora dijoan. Txalo aundiak jaso zituan. Ondoren Mitxelena Koldo´k erderaz Euskaltzaindia´k zerabilzkin asmoak azaldu zituan. Dindirri´ko gazteak, alkarrizketa ta dantza, areto gañezka betea alaitu zuten azkenik. Sarrera ordainduta zan, baña etzan lekurik gelditu ikusle geiagorentzat. Orain Azkue´ri goratzarre gallen bat eratu nai diote. Ta poliki dijoaz lan ortan. Bizkai-aldea oso otzildua geneukan, eta jai auekin esna-aldi berebizikoa emango diote. Naparrua zarrean (Orixe´k lesakenez) ere ez daude guziak lo. Firma asko ta asko eskatu dituzte, Euskera-alde jokatzeko. Aldundiko lendakaria euskal-mindua dabillela, diote. Ai, orrelako bat! Baiona-aldean sarri-samar izan naiz joan dan neguan. Azkenengo Mendiola apaiza ikusten izan nintzan. Bide batez, ango beste ezagunak ere, ikustatu nituan. Bestalde ortan gertatzen zaiguna ere, negargarria degu benetan. Orrenbeste urteren buruan, ango ta emengoak bakoitza bere aldetik dabiltz. Ez da iñundik batasun-alderik ikusten, ez asmo ta ez egiñetan. Belloc´eko beneditarrak oso lan ederra egiña digute Yondone Yon Batista eta Pasionea “microsurco”-discotan jarriaz. Nausiki egiña diote musika ta euskal-itzak ere, oso egoki. Orixe, Lazkao´ko konbentua utzi ta bere illobarenera etorria dugu Tolosa´ra. Bere gaitzak lanak ematen dizkio. San Agustin´en AITORKIZUNAK irarkolan ditu, ta aurrera daramate lana. Orain, azkenengo ASTE GURENA euskeraz jartzen ari zaigu. Eztakit azkenengo dakizkizun liburu berriak zeintzuk ditezken. A. Manzizidor´ek GURE PATROI AUNDIA atera digula jakingo duzu. Aita San Inazio´ren bizitza duzu ori. Karmeldar batek iru liburuxka argitaldu dizkigu, Fatima´ko Andre Mariatzaz, eta beste zenbait gaiz. Barandiaran jesulagunak ILIAS´ena izenburuz, Iliada euskeratu digu. Kirikiño´ren bost ipui ere, Valverde´k oso poliki argitu ditu. Atzo ikusi nuan PERU ABARKA´ren argitalben berria. Luzaro egon dira baimen-zai, ta alako batean eldu da baiezko ori. Nere Yorgi Manrique´rena azken-ikutu-zai dut. Aspaldi burutu nizun, baña zuzenketak egiteko, besteren iritxi-begira nago. Arrue´k itzaurrea egiteko asmoa dio, ta

87


dotore azaldu nai dute. Arantzazu´k aurten olerki, eresi ta antzerki-gudua eratua digu. Azkenengo orduan antzerki bat sortzen asia nauzu. Eztakit zer aterako zaidan. Udazkeneko Batzarrera joan nai nuke, baña eztakit zer egingo dedan. Zu nolanai etzaitut an ikusiko. Urrestarazu ta Mirande´rekin ibiltzeko gogoa ba-dizut. Arantzazu ta Loiola “Konpetentzian” dabilzkigu aurten erromesak karriatzen. Alkarri pixka bat amor-emanaz bietara zuzentzen dituzte pelegrinazioak. Jendea zirikatzalle dugu, ta jai oiei buruz asmatu ere bai: Año Ignaciano, año negociano. Au Loiola´ko ostatu-jabe batek esana omen dugu. Ba-al-dut besterik? Al obeak! Zu Etzaite gogaitu orko euskaldunekin. Orrelakotxe kaiku ta diruzale dugu gure erria, baña oiek ditugu senda-bearrak. Agur, Andima. Erromantikuontzat ez da onoko mundu au. Nereak egin du. Zaude jator eta pijo. [sinadura eskuz].

58 56-X-22 Andima, adiskide: Zure (noizkoa eztakit, egunik ezpaitiozu jarri) jasoa dut. Egun batzuetan egosten euki dut emen, gure Arantzazu´ko azkeneko batzaldia burutu-zai. Emen, batzarre-aize aundia izan dugu udazken onetan. Iraillaren 14, 15 eta 16´an Arantzazu´n batu zan Euskaltzaindia. Batzarre artan lagun asko izan zituan gure Izkuntz-Batz goienak. Eundik gora batu-bide ziran, eta oso egun pozgarriak izan zituzten an bildu ziranak. Ni ez niñuzun an. Beste zeregin batzuek lotua neukaten Donosti ontan. Amaikatxo zirika ta eztenkada izan zuten euskaltzaiñok iru egun oietan. Beti bezela, euskaldunok ezpai-zale. Au egin bear litzake; ura aurrena bear luke. Bestaldetik ere Lafitte eta Mirande azaldu ziran aitz-arte artan. Bildur-antxa nabaitu zuan Lafitte´k batzarkideetan. Baña azkenengo bazkaritan, esiak ausi-bide zituzten, eta ujolak ibaiertzak gaindi zituan, itxura dagonez. Pozik zan Lafitte jauna ango aide ta jardunaz. Zaitegi ta ni, beste aldetan izan gera batzarkide. Batzar orokarrak [sic] zure bizileku zarrera eraman giñuzen. Astebete osoan gure arloak goldatu-nairik ibilliak gaituzu. Zure lankide zarra Batzarreko gizona izan degu; batezere, euskal-gaietan. Ernandorena ta Zaitegi´k betiko ezpaia berritu ziguten. Arek, euskera errexa bear genduala; ta onek, danetik bear dugula. Ango emaitzik ederrena, batasuna izan da. Beste alderdietakoak ere, euskeraz itzegin zan egunean, etzuten alde egin. Berenak entzuten an egon giñala gu ere, ta beurak ere an egongo zirala, esan ziguten aurrez. Ta bai egon ere. ONU´ko batzarre bat zirudian. Venezuela´koak ere izan genituan lagun. Aiek eramango dizkizue egun oietako berriak. Emendik ere mordoxka bat izan zan. Orain asmo aundiak dizkigu Zaitegi´k. Baiona´n etxe bat erostekotan dira. Bestaldeko apaizak ere tartean ditugu. Alkarrekin lanean asten ba-gera, lana ta euskalarloa zabal genezake. Jakakortajarena onera etor-zai dezu. Arekin itzegiña dugu, alkarrekin lanean ekiteko Baiona-alde ortan. Oraintxe agur egin diot emendik Baiona´runtz dabillen beribillean. Eztakit urrengo noiz alkar ikusiko dugun. Atzo berriro Arantzazu´n izan giñan. Jendea lodi zan. Idazle-alkartasuna sortu nairik dabilkigu Zaitegi, ta mutil gogorra degu berea aurrera eramaten. Eztabaida miña sortu zigun emen Euskaltzaindi´ko idazlari-ordeak egiten dituan gazte batekin. Alkartasun ori Zaitegi´k Euskaltzaindi´tik at nai lizuke; gazte arek, berriz, Euskaltzaindi-babesean. Zaitegi´k diplomazi gutxi dizu orrelakoetan, eta gogortxoak ere irauli zizkioten alkarri.

88


Onuzkero elduko zitzaizun Baiona´n ateratako Euzko-Gogoa. Daudet´ena ezta nerea. Nik (Maritxu Barriola´ren eskez) pantzeratik ITUN ZARREKO KONDAIRA euskeratu det. Aurrentzako “santu” askoz egindako liburuxka dezu. Orixe´k Agustin Donearen AITORKIZUNAK eman-berri du. Euskal-langilleak piztu-samartuak dabilzkigu aldi ontan. Legeak ere zabaltzen ari zaizkigu pixka bat. Ez guk nai genduken bezin azkar. Orixe atera zan Lazkao´tik. Tolosa´n bere illobarenean egon da aldi batean. Azkenik bere Orexa´ko etxera bildu zaigu, ta an izango du onuzkero bere azken-borda. Osasunez eskas dabil, ta obe-usterik eztu. Emendik aurrera, beraz, ezin izango du lan aundirik egin. Benetan tamalgarri! Orko euskaldunekin lan egizu. Orko ta emengo berdiñak ditugu, baña guk oietxek ditugu gure erriko, ta geienen ganoragabekeria esnatzen degu gure egitekoa. Ia orkoak pizten dituzun apur bat. Ta lenbailen dirutu, euskal lanetarako astia izan dezazun gero. Zaitegi´k gorantzi asko eta eztuala zaputzik batere zurekiko. Ez orren kezkarik izan, beraz46. Arantzazu´ko sariketa batean nere antzerki-lana saritu didate. Sari bakarra genuan, eta biren artean erdibi egin digute sari ori. Agur, Andima. Ez etsi. Or dijoakizu nere bostekoa itxas-zear [sinadura eskuz].

59 Caracas´tik Lotazillak 4-56 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostian Adiskide mutu: Gaur etzait aztu beintzat eguna iartzea. Lengoan ez dakit nola alde batera utzi nun. Egia esan, egunok ez dute asko kontatzen neretzako, beraz obeto ere bada ahanztea [sic]. Orduan ere nonbait, biotzak ziona eskuak bete zun; batere iarri ez eta kito. Erdi aserre ere izango zera noski nerekin. Ala bear ere, ainbeste denboran idatzi gabe naukazulako. Baña zer idatzi emetik? Ondo nagola? Gaizki nagola? Ederki jaten detala? Lan asko egiten dudala? Ergelkeri auek esateko obeto ixildu bat ere idatzi ez. Eta ortan ari naiz iñortxori ere ez idazten. Baña oraingo ontan Gabonak ere badatozkigu-ta, lerro auek bialtzea otu zait nere zorion agurrik egun zoragarri (?) orietarako bializ. Ar ezazu bada, biotzik onenaz baita urte berrirako ere bidenabar. Orrela egun guztiok kompliturik geldituko dira. Ez didazu sinistuko, baiña aurreko ori idatzita gero, planto eginda gelditu naiz, zer idatzi ez dakidala. Baiña zer edo zer asmatu bearko dut lerrotxo batzu geitutzeko. Zera...euskal-misioak izan ditugula emen Aita Amurketak eman-da. Zabalkunde gutxi egin zan eta iakiña oso iente gutxi urbildu zan aipatu mixioetara. Gaiñera emengo euskaldunek mixioak baiño gauza beiñagorik badute, dirua egin. Eta ori es [sic] da elizetan egiten, apaizen iarioa entzuten. Ni egunero ioan nintzan, eta poliki eman zitun Amurketak bere Azkoitiko izkera apaiñean. Gaiñera mixioa baiño len eztabaida aundi bat izan zan Amurketa eta Zabala bilbaotar apaiz eusko erdaldunaren artean. Zabalak euskeraz mixiorik ez emateko, iñor etzala [joango] ta. Amurketak euskeraz, edo bestela etzitula mixioak emango, eta gogor egin zion Zabalari. Ortan zeudela, neri ots egin 46

Zer zaputz izan zezakeen Zaitegik Andimaren alderako?, Aberrira, Ipar Euskal Herrira berarekin joateko gomita egin 1955ean, eta ezezkoa eman izana, hots, beraren borondatez geratu izana Ameriketan? Epilogoan gogoeta zenbait.

89


zidaten telefonotik; jakiña, nik Amurketari arrazoi guztia. Eta azkenean euskaldunok atera giñan garai. Eusko erdaldunek alako giro negargarri ta ustel bat sortu dute emengo eusko-etxean, euskotar geienak erdaldunak dirala alegia eta erderaz egin bihar dirala itzaldi, konperentzi ta abar. Eta uste zital ori ezurretaraño sartu die emengo euskaldunei ere, eta konprome guztiak erdalzale arro orien itzaldi xistrin ta ganora gabekoak entzuten. Eta euskaldunak ere, sinistuta daude, erderaz egin bihar dirala itzaldi guziak, geienak ulertu dezate[n], gu euskaldunok gutxientzat bai gauzkate. Zenbait euskaldunek alako begi larri batzu iarri zizkidaten mixioak euskeraz soilik izango zirala esan nienean. Ez dek iñor etorriko? Obe, preskoago egongo gera elizan...Baiña azken egunerako, poliki bete gendun eliza...eta danak pozik, orrelako zerbait urtero bi aldiz gutxienez egin bear litzakela esaten. Pentsazazu: ez da euskal itzaldi bat ere euskalkristauentzat emen egin iñoiz! Erdeldunek sortu duten giro ustel orri gudu gogor bat egiten ari naiz: eta aundiagoa, euskaldunak geiago gerala baiesztu [sic] bear dut, eusko erdaldunak baiño. Eta or ikusiko ditugu erdalzale askotxoren arpegi mukerrak. Euskeraren egunez neuk daukat itzaldia...Geroago gazteentzat beste itzaldi bat “Gudu-ondoko gazteak eta Euskera” gaitzat. Orain arte [bezala] arpa jotzen iraungo badute ere, entzun bearko dizkidate. Eta bukatzera noa, beste bat arte. Goiko agurrak emen berritzen dizkitzut. Gabon ta urte-berri zoriontsuak. Besarka sendo bat

60 56-XII-23 Andima azpijorratzalle: Gaur Gabon-bezpera ta Eguberriak gañean. Poztu gaitezen egun auetan bada ere, gure barru miña txakurraren salara bialduaz. San Tomas´ak igaro-berri ditugu. Aurtengoa ere, euskal-antzerkiz gantzutua izan degu. BOST URTIAN eta EZER EZTA FESTA eman zizkiguten. Beorlegi ta bere lagun zarrak, ez dute antzerki berririk egin nai. Beti lengo antzerki leloak berritzen. Egia esan: jendea bete-betean zan, eta txaloka asko izan ziran; baña neri negargurea ematen zidan. Onenbeste aurreratu degu urte auetan euskal-elertian, eta teatro ergel oiek ez dira gaurko egiten. Urtean beingoa izaten dalako, ta gure erriak euskal-gosea duelako betetzen da antzokia. Poz da ori; baña zenbat antzerki geiago ...dutenak sortu diran arrazkero [sic], ta gu lengo lelokeriak ematen. Segura´n apaiz batek Egintza Katolikoa bide dala, irratontzi bat jarri du, ta jator ari dira egunero euskeraz. Azkoiti´tik ere entzuten da ederki. Donostia´n berriz, URI-AURREZKI-KUTXAK iru aldiz astean euskeraz eta erderazko irratsaioak eratuko dizkigu. Zerbait da gure miñen artean. Lengo batean (Lotazillak 12) egundoko itzaldia eman nizun CIRCULO CULTURAL´en. Lenbiziko zatian, Juan Ramon Jimenez´i goratzarre txiki bat eskeñi nion. EGAN´erako lau olerki euskeratuak nituan, eta aiek eman genituan. Bigarren zatian nere KANTA-KANTARI´ko abestiak aidatu nituan. An atera ziran nere rumba, fox, tango ta Cha cha cha ere. Au eztakizu zuk. Onela da itza: Txa txa txa, gure neska motxa –Ai, ai, gure neska motxa! –moztu diote mototxa- illun du begi zorrotza- eta negarrez biotza – Txa txa txa, negarrez daukat biotza –Txa txa txa, moztu diote mototxa. Zinta magnetofonika´n jarriak genitun kantak, eta jendeak parre naikoa egin zidan. Egundoko exitua izan degu ustegabean, eta orain Iruña´ra ta Bilbo´ra eraman nai naute nere izketaldi ori ematera. Ona emen García Sanchiz berria.

90


Zaitegi bere asmoak aurrera eraman naian burruka bizian ibillia dezu. Arantzazu-aldean ezpai biziak sortu ziran lengoan Euskal-Idazle-Batza Euskaltzaindi´aren babesean ala arengandik etenda izan bear ote-zuen. Zaitegi´k berea aurrera atera zuen: Euskaltzaindia eztala iñun egikorra, ta idazleak ari lotuta bizitzeko bearrik etzutela. Eztakit lengoan kontu auek esan ote-nizkizun ala ez. Nolanai, jakingo dituzu andik edo emendik. Paris´koa ere jakiñean egongo zera. Mirande´rekin an egon nintzan. Denbora gutxian egon ba-giñan ere, naikoa eman nion nere barru minberatuaren berri. Arritu zan pixka bat; baña mesede izango duala uste det, apaiz batek bere barruko berri estalki gabe emateak. Onelakoak gu azal-uts ote-geran zalantzan izan oi-baitira. Barruan bat eta mingañean bestea ote-darabilgun alegia. Ez dakit gauza auek bigarren aldiz zuri esaten ari naizen ere47. Il onen 30´an eta Ilbeltzaren 6´an egundoko jaiak dituzte Bilbo´ko COLISEO ALBIA´an Azkue zanaren goratzarrez. Oste aundia batuko dala uste degu. Naparroko Aldundiak euskera-alde urtero laguntza aundia emateko asmoa izan bear du. Polikipoliki gure agintariak esnatzen ari bide-dira. Gure aberatsei ere jo nien nere izketaldian. Ordua zala euskera-alde beren diru-indarra iraultzeko. Ikusten dezun bezela irakin diraki gure aberaskak. Bai-ote degu zerbait ikusteko? Jainkoak nai izan dezala! EGAN´ek eratu digun antzerki-gudura 22 antzerki azaldu dira. Bizkaitarrak garaille atera dira. Arantzazu´n izan genduan antzerki-guduan, neuk izan nuen lenengo saria, beste apaiz batekin berdiñean. Erdi bana izan degu, beraz, saria. [eskuz idatzia] Agur, Andima. Eguberri, Gabon zar eta Urteberri on! Zure adiskide ta negarlagun!

61 57-III-30 Andima, adiskide: Zuri idatzi-berri naiz, baña berriro idatzi-bearrean nazu. Egundoko istillua sortu digu SALVADOR´en Orixe´k izan zuan etxeko andreak. Orixe´ri eskutitz bat egin dio, gutxi-gorabera auxe esanaz. Zure Guatemala´ko lagunak, LICEO LANDIBAR etxekoandre zalako aren diruz erosi zuala. Gero onuntza etorri zala berari ezer esan gabe ta LICEOA salduaz. Oraindik zortzi milla dolar zor dizkiola emakume orri, ta orain kontu artzeko guk, emen darabizkian etxe-erosketarako dirua eskatzen ba-digu, ta abar... Orixe´k Labaien´i erakutsi dio idazki ori, ta bereala beste aldera idatzi dio Urrestarazu´ri, onek Lendakaria kontuan jarri dezan. Gauzak garbiago jakin arte, zure Guatemala´ko lagunak susmo-aidea izango du beraz, inguruan. Nik garbi adierazi nizkion arrasatetarrari sortu zitzaizkion istilluak. Berak au erantzun zidan. LICEO LANDIBAR erosi aurretik SALVADOR´eko etxekoandre orren senarrari dirua aurreratuta zeukala. Diru ura gizonari ateratzea zailla izango zala, ta andreak eman ziola diru zerbait. Diru, au, berak senarrari aurreratutakoa baño gutxiago izan zala. Berea zuala, beraz, andreagandik artutako diru ori. Ala ere, diru ontatik irabazia eskeñi ziela SALVADOR´eko sendikoei. Irabaziak erdibana banatzeko agindua egin ziela aiei; ta ala, LICEOA saldu zuanean senarrari, aren andreagandik artutako 47

Inondik ere hamarkada edo garai ondo berezia izen zen 50eko hura, Mirande nietzschezalea eta Etxaniz apaiz berezia elkarri atsekabeak eta koitak kontatzen ikusi zituena, barru minberatuaren berri ematen. Pena da dokumentu gehiago gorde ez izana, harreman horren nondik norakoa jarraitzeko. Garbi dago elkarri gutunak egin zizkiotela, eta aurrez aurreko harremana ere izan zutela bi poeta hain ezberdinok, Parisen, Lehen Mundu Batzarraren kariaz, eta Arantzazun, 1956ko iraileko euskal batzarrak zirela medio.

91


dirua ta irabaziaren erdia eman zizkiola. Orduan, gizonak lendik apaizagandik artuak zituan diruak oni biurtu zizkiola. Etzuala, beraz, zorrik utzi Ameriketa-alde ortan. Dalako etxekoandre ori, iru aldiz burutik nastu-samartua ibillia dala, ta gure laguna onuntza etorri zanean ere, gaxo-etxean zegola. Orregatik emakume orri ezin ezer esan izan ziola. Ta orra gure gogoa. Bi istori oietan, nun degu egia? Arrasatetarra ez al-da piatzekoa diru-tratuan? Ala, emakume ori buruz arindua dabil, esan dizkigun kontuetan? Auxe zugandik jakin nai genduke garbi. Naigabe bizia genduke emakumearen eskutitzak jartzen dizkigunak egia ba-lira. Emen akullu aundia degu arrasatetarra jende lokartua esnatzeko ta zirikatzeko; ta gure izkuntzak galera aundia luke, apaiz ori burugabea edo diru-ondatzallea dala egi aterako ba-litz. Erantzuidazu, arren, lenbailen! Oso kezkati gaude-ta. Poz aundiarekin, emakumearen esanak egi aterako ezpalira. Baña, Jaungoikoagatik, egia garbi esan guri. Okerrago litzake, gero, dirua eman eta arrasatetarraren eskuetan diru ori galtzea48. Irratiz gogor gabiltz astean bi aldiz. Beste irrati-etxean ere, astean bein badiardute. Naparru´tik ere, galdezka ditugu, ango irratian euskeraz asteko asmoz. Gasteiz´en, beste ainbesteko asmotan ditugu. EGAN eta EUZKO-GOGOA biurri-samar darabilzkigu. Ari-talka bizitxoa sortu digute, azkenengo zenbakietan. Beti zezenak mantsotzen ibilli bear izaten degu tartean. EUSKERA mardul dator azkenengo onetan. EUSKALTZAINDI´aren aldizkari ortan, lan asko datoz euskeraz egiñak. Arantzazu´ko Batzarrean egin ziran itzaldi sakonak bertan ditugu. Lengo batzaldian, zure idazkia aitatu zuten euskaltzaiñak. Euskal-Iztegia egiteko laguntza ortik iristeko zer egin bear genduken asmatzen ibilliak dira. Zuen IPUI-SARIKETA´z zenbait laguni itzegin diet. Arantzazu´tik zerbait bialiko ote-dizuen, nago. Etxaide´k ere ba-diteke lantxoren bat ortarako bialtzea. MIANGOLARRA emen dabilkigu. Ikusi nai nuke. Lengoan Forkada azkoitiarrari esan nion, ia orretarako bidea egiten zidan. Onek ikusi baitu gernikar ori. EUZKO-GOGOAN ez dira argitaratuko bialdu nizkizun ipuiak, zuk artarako baimenik eman baño len. Labaien´ek zuretzako milla gorantzi. Jakingo dezu nola sortu duten EDAALKARTEA. Euskal-liburuen edakunde ta zabalbidea indartzeko sortua. [eskuz idatzia] degu alkarte ori. Agur, Andima. Zure erantzun-zai oso kezkati gelditzen nazaizu. Erantzun zaidazu, bada, alik lasterren. Adiskide biotzeko dezun “sinadura”.

62 Caracas´tik Iorraillak 7-1957 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Adiskide maitea: Naigabez irakurri dut zure azken gutuna arrasatetar ene adiskidearen buru gainean zemari dakustalako Damokel´en ezpata emakume sumindu baten bidegabeko 48

Hurrengo gutunean Andimak emandako erantzunak salbatu zuen Zaitegi izen ona galtzetik. Zaitegi ez zen Leitzara joan 1957. urte amaieran, Orixe euskaltzain egin zuten ospakizunera, artean minbera zuelako Orixek delako emakume horri sineste ematean eragin zion zauria. Labaienekin ere guztiz haserretu zen Zaitegi.

92


iardunbidea dala-ta. Eta ezpata donge ori aren buru gainetik baztartu nai dut. Argi ta garbi mintzatuko natzaizu adiskide, gezurrik gabe, neonek ikusi, egin eta dakizkidanak guztion bakerako bear bezala azalduz. Nere eskutitz au ordea, ez duzu edonoren eskuetan uztekoa; zeuk eskatu dizkidazu garbitasunak eta zeuretzat dira. Beraz aitorentzule bati dagokion neurri ta zuhurtasunez [sic] erabilliko dituzu. Ondo dakit nere aitor auek dirala-ta, baten batzu suminduko dirala, baña biotzeko adiskide baten izen ona etsaigo ta aserre guztien gaiñetik dago neretzat beintzat. Adiskidea zuritzeko ez dukezu zeapen guztiak edonori ta edonun azaldu bearrik izango. Ala ere, bear duenak iakin ditzala. Arrasatetarrak aoz ialki dizkitzunak egi-egiak dira. Lizeu´ko garatzaren asipenak alaxe izan ziran. Izan ere, etxekandrearen senarraren eskuartean garatz ortarako andreak emanak baiño diru geiago zeukan arrasatetarrak. Maiz entzun nien esaten bai batari bai besteari. Beraz, iñork eta iñun ez bezelako garatza opa izan zion etxekandreari apaizak; irabaziak erdibana eta gaiñera ziurtasun osoa. Naiz ta Lizeuak porrot egin, etxekandreak an zeukan, senarraren eskuartean, ezarria baiño diru geiago. Kontu-liburuetatik ikusi ahal nuenez, irabaziaren erdiak txintxo ematen zitzaizkion etxekandreari, asieran batez ere. Gerora ere, Ikastetxea saldu zanean, kontu guztien garbiketa egin zuten apaizak etxekoandrearen senarrak eta aren seme batek. Konporme gelditu ziran. Senarra bai beintzat, eta semea ere bai nik entzun nienez. Beraz iñork etzun igesik egin diruak iasota. Egia esan, garbitasun artan nik ez nun sudurrik sartu. Eurak euretara antolatu ziran. Baiña andiak entzun bear izan nitun etxekandrearen ezpañetatik. Garbitasunok zearo amaitu baiño len, etxekandrea buruzauldu ta klinikan sartu bear izan zuten. Artean gure adiskidea, senar eta semearekin arazoa bukatu ondoren, Europeratu zitzaigun. Andik lasterrera sendatu zan etxekandrea. Ikastetxeari zor andiak utzi zizkien ikasleak, eta ni gelditu nintzan beste iru illabete aipatu zorren diruak biltzeko. Apaizaren tresna batzu ere neonek saldu nitun. Beraz ni gelditu nintzan apaiz eta etxekandrearen ordari ikasleen zorrak biltzeko. Eta poliki bildu nitun. Nik bildu diruetatik erdia etxekandreari neonek eman nion eskura, eta beste erdia apaizari biali nion txintxo-txintxo. Eta au iñork ezingo dit ukatu. Gaiñera diruok eman nizkionean etxekandreak berak esan zidan: ez nuen ainbeste espero, benetan diotzut. Eta ementxe dauzkat agiriak, ikusi nai litukenarentzat. Diru geiago nai zuela etxekandreak? Diru geiago irabaz zezakeala apaizak? Ori besterik da. Aurrenekotan, entzuna dudanez, etzuen alako diru-zaletasun bizirik erakutsi etxekandreak, baiña gero izan istilluak. Era artan ezitzaion apaizari komeni ikastetxearekin iarraitzerik eta saltzeko erabakia artu zuen. Egia esan, ikusiak ikusi eta entzunak entzun ondoren, neonek ere saltzeko esan nion adiskideari. Eta ala egin zan. Etxekandreak ordea min aundia artu zuen. Eta miñ orrek, andiak esan erazi dizkio. Orra garbi nik dakizkidanak. Egitan nabillen ezkero, auxe ere esan bear dizut: apaiza, berak besterik uste arren, ez dala iñola e[re] administradore gallen orietakoa, ez orixe. Eraman zitun baiño askoz obekiago eraman zitzakean garatzok. Baiña lapurretarik ez du egin, ez iñola ere. Eta bestetxo au: etxekandrea oso andre ona da, baiña auzi ontan itsutuegi ibilli da eta oraindik ere dabil. Orixe´rekin artu-eman aundia du, eta Orixe´k aren esanak oro bete-betean sinisten ditu. Ni izan naiz emen, iñorekin ezkondu ez naizena, ez apaizarekin, ez eta etxekandrearekin. Iru aldiz idatzi diot etxekandreari emen nagonez gero, beti pakeak egin naiez apaiz eta aien artean, ain luzaroko adiskidetasuna autsi etzedin. Baiña agiri denetik, ez exiturik ukan. Orra, adiskide, nere erantzuna. Ez otoi esanok edonun erabilli. Askoz luzezago idatziko nizuke, baiña ementxe bukatzen dut. Ar ezazu ene besarka estu bat.

93


63 Donostia-Jorraillak 16-57 Andima jator: Zurea jasotzea egin dut oraintxe...Eztakizu norañoko poza artu dedan zure berri ta zeaztasunak irakurriz gero. Lenbailen egin bearra zegon lan au, eta poz det neronek aurreratua lanak [sic]. Emen oso gutxik dakizki Orixe´ren bitartez etorritako berri txar aiek. Okerrekoak jakin dituztenak, neregandik artuko dituzte berri zuzenak. Eta Zaitegi´ri ere nere poza jakin-araziko diot. Arrasatetarra pixka bat tentea da, ta berez etzan makurtuko kontu auen garbiketa zuri eskatzera49. Orregatik emen luzaroan egon gindezken susmo oker oien eztenpean. Orain nik garbituko ditut kontuak, eta ez det uste ezeren lañorik geldituko zaigunik. Orixe benetako gizajoa dago bere erreumekin. Beti ikustera joatekoa naiz, baña laguna atzeratu zait, eta ez det aukerarik izan orain arte. Lengoan Zaitegi´k ikusi zuan, eta berriro milla laurleko eman zizkion. Ala ere, berari etzion Orixe´k ezer esan orko etxekoandrearen karta-berri. Ni ibilli naiz emen garbi itzegiten bai Zaitegi´ri, ta bai beste guziei. Ez nuan, ba, nai gure artean kezka ta susmo-kerizarik. Zaitegi´k eztu dirurik maite emengo aberaskumeen antzera. Emen dirudunak ere, oso kontuz ixurtzen dute diru ori. Zaitegi, berriz, etortzen dan bakoitzean, dirua errekara botatzen ibiltzen da; eta orrek bildurtu ditu emengo diru-poltsa estudunak. Lendakariari esaiozu garbi guzia. Okerreko berriak jakiña da, ba; ta gure lagunaren izen ona bere lekuan jarri bear degu. Ni zoratu-bearrean nabilkizu euskera erakusteko METODO CCC dala-ta. Emen Donostian degun Akademi bat dezu CCC ori. Izkuntza-erakusketa du beste gauza askoren artean. Izkuntza oiek liburuz eta diskoz erakusten ditu, ta orain buruan sartu zaio euskera ere orrelaxe jarri bear degula erakusteko diskotan ta liburuetan. Ni, berriz, gizajo au ez egon orren gertatua lan oietarako, ta eman nabil milla oztoporen artean metodo ori aurrera eraman nairik. Borondate aundia dizut, baña jakintza motxa orretarako. Gure gramatika benetan luzea egiten da orrenbeste aditzjokabidez eta atzezkiz eta esaeraz. Jainkoak libra berriz orrelako lanetik! Irratiz oso poliki goaz. Iñoren bildurrik gabe diardut, jende xeeari atsegin zaizkion neska-mutil arazoak dantzatzen. Beti bezela asieran “prudente” batzuek etorri zitzaizkidan, apaiz batek orrelako gauzak aitatzea ez ote-zan ongi ikusia izango... Euskaltzaindia´n asarre ditu zenbait gizon gure arrasatetarrak. Berak esaten duan bezela, diplomazirik ez du gauzak esateko, ta or irakurriko dituzu nolako akulukadak sartzen dizkioten alkarri. Mitxelena Koldo ta gure apaiza zerbait zirikatuak dira alkar50. Bildurtiak pakerik ez dute. Denok konprometitu bear omen-gaitu apaiz orrek. Azkenengo EUZKO-GOGOA ziaro abertzale ei-dator, eta ezbearren bat sortuko omendigu. Eztakizu zenbat txistu irentsi bear izaten degun orrelako koldarkeriak entzunda. Ia, ba, Andima. Saia zuek ortik euskaldun guzion alegiñak batzen. Eta guk geron aldetik egiñalak egingo ditugu. Berealaxe Zaitegi´ri idaztera noakio; eta zuk ere aitatu nai dezun guzia, zabaldu dakion biotza.

49

J.A. Agirrek ere eskatu zion Zaitegiren diru-kontuei buruzko txostena Andimari, eta bai hark egin ere, gutun horretan adierazitakoaren harikoa. 50 Zerbait baino gehiago zirikatu zuten elkar, eta polemika horrek ondorio mamitsuak izan zituen. Ikus 50eko hamarkadako euskal literatura I, Utriusque Vasconiae, 2011, 74 or. eta ond.

94


Gure artean eztegu azpi-armonirik bear. Deguna mai-gañera atera bear degu. Garbi ta lagun oso izan gaitezen51. Nere erantzun au lenbailen el dakizun, oraintxe bertan igorriko dizut aidez. Miangolarra emen dabillela ba-dakit. Ikusiko nuke pozik, baña eztakit etorriko ote-zaidan. Agur, eta tori esku biak. [eskuz idatzia] Bialdu nizkitzun ipuietatik bat “Euzko-Gogoa”an agertua nuan. Aztuta nengoan orra bialdu nuanik. Ken ezazu, bada, “Etxe bakarra” leiaketa ortatik.

64 Caracas´tik, Loreillak 1-1957 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostian Adiskide maitea: Bete-betean iritxi zan zure azkeneko idazkia. Poztu naiz erabat, gure lagunaren buru gainetik ezpata zemariok nolarebait alderatu izana. Emen dago oraindik gure Lendakaria Eusko-Etxearen hamabost urteak ospatutzera etorrita. Jai andi ta ugariak izan ditugu astebetean itzaldi, antzoki-iai, pilota-partidu, eta abar. Eta sariketa egunean iñoiz ez beste iente urbildu zan gure etxera, ez noski sariketagatikLendakariak aginduta zeukan itzaldiagatik baizik. Ain zuzen Gernika erre zutenetik urte-urrena ospatzen zan egun ortan. Esan bearrik ez ipui-sariketari ere ederki etorri zitzaiola ainbeste euskaldun elkartuta agertzea. Neonek egin nuen itzalditxo bat, dana euskeraz, sari-banaketa egin aurrean eta pozik entzun zuten guziak. Gure idazle kementsuentzat txalo bero bat eskatu nien entzuleri, eta egundoko txalotsa izan zenuten. Iaiok dirala-ta LOS VASCOS EN VENEZUELA deritzan aldizkari apain aski bat argitaratu da oroigarritzat. Baña nere bidetik zerbait aldendu naizelakoan nago. Lendakariak ots egin zidan eta izketaldi luze bat izan nuen berakin. Badakizu zertaz. Gauzak, zuri bezela, argi ta garbi azaldu nizkion, eta gure laguna zearo zutitu nuen. Gaiñera esan nizkion gai guziekin txosten bat egiteko esan zidan, eta ala egin nion sei orrialdekoa. Txosten orri gaiñera zure idazkiak eta nik zuri erantzundakoa gaiñeratu nizkion. Pozik zan Lendakaria ere nere bitartez berriok iakiterakoan. Auzi au zuk uste baño gogortxoagoa izan da oraindik. Ala ere gogoz eskatu nion Lendakariari gure gizonari sendo eusteko, esamesa ta gezur guztien gaiñetik. Ala egingo du noski. Eta gaurkoz aski adiskide. Geitxoegi idatzi izan baitut egun, sariak dirala-ta. Or biali dizkiet Arantzazuko prailetxo biei ere zuri bezelako txekeak. Bejon daizuela. Zure berrien zai

51

Gutun hauen arabera, halaxe jokatu zutela ematen du elkarrekin eta halaxe izan zirela, elkarren lagun osoak miragarriro.

95


65 Caracas´tik, Loreillak 1-1957 Etxaniz´tar Nemesi I´ri Donostian Adiskide maitea: Onatx ni emen epai-maikoen ordez zuri zorionak eman eta txanponak gure batzalditxoan irabazi duzun sariaren orderako. Gutun oni atxikita arkituko txeke bat Nº032922 60,...(irurogei) dolarrekoa BANCO DE VENEZUELA´k “Guaraty Trust Company of New York”en bitartez ordainduko dizuna. Zeori konponduko zera txeke orri al dituzun peseta geien ateratzen, berrogeitamar, gutxienez, atera zenezaiozke dolar bakoitzeko merkatu librean. Horrela ez da sari au ain eskaxa izanen. Txalo ederrik io zizuten sariketa egunean. Gure etxea ientez gaiñezka arkitzen zan. Antxe zegoen Paris´tik etorrita, gure Lendakari maitea ere. Beraz aren txaloak ere ukan zenitun. Egia esan, sariketa au arnaska antolatua izan da, eta ezertarako astirik gabe. Etzan bat ere zabalkunderik egin. Ala ere ez giñan ain gaizki atera zueri eskerrak. Domiñak emengo idazleen artean banatu genitun. Urrezkoa eraman zuen ipuia ala ere, batzaldira etorritakoetan bikaiñena zan du[darik] gabe. Or domiñak baiño dolarrak atsegiñago izango zitzaizkizuelakoan. Ementxe bialtzen dizut epai-maikoen ERABAKIA ikus dezazun. Ar itzatzu adiskide gure agurrik kartsuenak. Ibinagabeitia´tar Andima

66 Caracas´tik Orrillak 24-1957 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Arri bezin larri arkitzen naiz, adiskide, zure erantzunik gabe. Il onen bigarrenean gutun bat idatzi nizun eta bertan gaiñera emengo ipui-sariketan irabazi zenitun irurogei dolar bialtzen nizkitzun txeke batean. Ez ote da idazki ori oraindik zure eskuetaratu? Baezpada ere, ziurtatuta, zertifikauta, alegia, biali nizun. Iaso ezpaldin baduzu, idatzi ezadazu len-bait-len, bear diran alegiñak egin ditzadan diruok galdu ez ditezen. Egun berean, zuri bezela, Arantzazuko Berasaluze eta Zurutuza´ri ere, zuri bezelako idazki bana egin nien eta aiei ere irurogei dolarreko txekea bialtzen nien bakoitzari. Oiek ere ez didate oraindik ezertxo ere esan. Beldur naiz beraz...idazki auek ere lapurtu edo ez ote dituten egin. Oiek ere zertifikauta zioazen. Urrutizkiñez edo, galde ezaizu oriei ere Arantzazura, ez nuke nai bada diruok gal ditezen. Zure berrien zai. Barka, otoi, Zeleta adiskide ene ausardikeritxo au. Zure liburutegira zuzendu diot Etxaniz´i eskutitz au lapurren eskuartean, lapurrik balin bada, eror ez dedin. Milesker aunitz eta besarka sendo bat.

96


67 Etxaniz´tar Nemesio, Apzª 57-VI-2 Andima larritu: Aundia egin dizugu. Eskerrak emateko, irurok alper ibilli gatzazkizu! Egunetan nenbillen beti idatzi bear nizula-ta; baña gaur biarko, biar etziko, azkenean bigarren aldiz, Zeleta´ren bidez, zurea jaso det, nerea zuri idatzi baño len. Nik bere sasoian artu nuan zure txekea, eta Arantzazu´koak ere artuko zutela, nik uste. Ez det iñoiz orren neke gutxiren truke orrenbeste diru jaso gure Euskera koittau onen bidez. Iru milla pezta borobil-borobil jaso al-izan ditut zure txeke orren truke. Atzo zortzi (Orrillak 25) bestaldean izan ninduzun. Miarritz´en Zaitegi´rekin bazkaldu ta arratsaldea Baionan eman genduen. Zaitegi bera emen izan-berri genun bere papel-berritzen. Aldundian illero izaten ditugun izketaldietan gazte batzuek agertzen ari zaizkigu. Epallekoa Txillardegi, injeniero gazteak eman zigun. Euskaldun berri degu au, ta gaur zazpi urte tutik ere etzekian euskerarik. Gaur guk bezin jator egiten digu. Bere gaia Unamuno´ren pilosopia izan zuan, eta jator azaldu zigun gai ori. Beti apaiz edo pralleren bat ikusten oituak orrelako lanetan, pozik ikusi genizun gazte prakaduna izlari. Jorrallekoa Ansola gazteak eman zigun. Onek Europa´ko batasunaz itzegin zigun. Lengo ostiralean (Orrillak 31) Gotzai kaputxino bat genun izlari. Txina´n 27 urte egiña mixiolari, ta ango oituren berri eman zigun garbi. Aldaba´ko semea degu Larrañaga Apezpikoa, Tolosa-ondoko auzo txiki batekoa. Gure Udalaizpe zerbait lasaitu zaigu bere istilluetatik. Ala ere kontu auek eztira beñere azten. Labaien´en jokabidea etzaio aztuko Zaitegi´ri Orixe´ri entzundakoak irrista-arazi egin dio tolosarrari. Au pixka bat lotsatua dabilkigu. Gure aldizkingiak (berandutxo EGAN) aurrera dijoaz. EUZKO-GOGOA gogor dabil; arrasatetarra ezta lo artzen dutenekoa. Ala ere Orixe ta zure artikuloen bearrean dala uste det. Ipui geitxo dakarrela ez al-deritzazu? Zaitegi´k EUZKO-GOGOA EGAN´en gain dagola uste du. Nik besteraka uste det. EGAN aldizkingi bezela, bai gaiz eta bai formaz obeto datorrelakoan nazu. Ala ere ez diot orrelakorik esan gure mutillari. Bestela ere naikoa erremin izateko bidea ba-du beste istilluekin. Ni beti pakeak egiten nabilkizu. Euskaltzaindikoak asarre baitira EUZKOGOGOA´tik izan dituzten akulukadagatik. Eta oso erretuta zebiltzan alkarrekin. Zerbait ixilduak ditugu liskarrok. Irratiz or gabiltz amaika nagusiren mende gure lana egiten asma eziñik. Onek, au egin bear genukela; arek, beste ura egin bear genukela. Ba-dakizu nolakoak geran euskaldunok. Ala ere zerbait degu, astean iru aldiz euskal-irratsaioak entzun al-izatea. Astelenetan, ostiraletan eta larunbatetan. Ostiraletan bi beterinario etortzen zaizkigu itzegitera, eta zoragarri daramate lana. Basarritarra oso gogo-eroria zebilkigun, eta bi albaitero oiek oso bizi ta jator erakusten die artu bear dan bidea. Udara ontan ba-det naikoa lan Euskera erakusteko metodo berria sortzen. Akademia CCC degu Donostian. Akademi onek izkuntz, joste, kontu-ateratze ta abar erakusten ditu. Ta orain Euskera erakusteko metodoa sortzeko asmoa artu du. Diskotan oso dotore agertuko da, eta liburuak ere oso apain argitaltzen ditu Valverde adiskideak. Nola izaten diran kontuak. Akademi ortako buruzagi, katalan bat dezu, gerra-denboran onera etorria. Azkenean kanpokoak erakutsi bear guri etxea jasotzen.

97


Gure lanak gutxika dijoaz, eta ipui-aldia gaindurik, egiteko aundiagotara jo bear genukela, uste det. Gobernuak laguntzen ez duten lekuetan eskola katolikoak jasotzen dituzten bezela, guk ere gure eskolak eratzen asi bear degulakoan nago. Euskaldun dirudunak diru ori ematen ikasi bear digute ezer ganorazkorik egin nai ba-dugu. Olerkirik ez dizut aspaldi ontan ezertxo ere egin. Egun jakiñerako lan egin bearrak ziaro agortzen du irudimena. Olerkietarako lasai eta ordu jakiñik gabe lan egiteko aukera bear dala deritzat. Ni beintzat beste lanen kezkak arras antzutzen nau. Karakas´en izan dituzuen jaien berri pozik jakin det. Zure zirikadak orko jendeari mesede egingo diola uste det. Liburu ta aldizkingiak euskeraz ugaritzen ari zaizkigu. Irakurleak geitzeko bidea asmatu bear orain. Bestela or gelditzen zaizkigu apaletan gure liburuok. Ba-noakizu. Milla esker zure txeke orregatik. Gure poltxa-ondoa zerbait marduldu zaigu orren bidez. Noiz ikusiko zaitugu berriro gure artean? Agur, adiskide. Zaude beti orrelaxe langille ta euskaltzale [sinadura eskuz].

68 -57-VIII-18 Andima, adiskide min: Zure uztaillak 27´koa emen det goxoro lotan. Noiz edo noiz iritxi zaio erantzunepea. Berriotxoa´ri “salbajietan” bezela. Ari, ala ere, “plazoa” eldu zitzaion. Ori Bizkai´ko Anaitasuna´k on-artzeko izango zan. Igaz Arantzazu´ko antzerki-gudurako lanean aritu nintzan udean. Irabazi genduen nolabait...Sinistuko al-zenidake oraindik saria kobratzeke gaudena?...Ala da, ba! Praillien morala ta pulamentua ezagutzen ditugunok, ez al gera eskandalizatzen! Zure 60 dolarrak azkarrago egosi ziran. Aurtengo uda, Euskal-Ikastaroa Metodo CCC –arauz gertatzen dijoakit. Uda ezezik, urtea ere agortuko dit lan onek. Ikaskai bakoitzean diskotan jartzeko alkar-izketa bana sortu bearra det, eta ba-da emen korapilloa ta maratilla naikoa. Ikaskai bakoitza mendi igo-gaitz bat bezela jartzen zait aurrean, eta burua ederki berotzen zait egiteko ontan. Gure irrati-izketaldiak atertu gabe jarraitzen dute. Nekazarien gaiak aztartzeko bi abeltzain etortzen zaizkigu ostiralero. Batek basarritar bezela itzegiten du, ta besteak abeltzain bezela. Basarritar-legera itzegiten duanak JOXE MIEL artu du izen; eta oso jator egiten du bere lana. Gure nekazarien kemena jaso nai dute ta era berriak erakutsi lanerako. Astelenetan arrantzale-gaiak erabiltzen ditugu. Gu ezkera teknikoak ortan, eta nolabait bete bear izaten degu arlo au. Asteko arrantzoak nola joan diran eta abar, or aitatzen ditugu. Azkenerako JOANIXIO, Irazusta´ren nobela aldika ematen ari gera, gerorako entzun-gosea utziaz, ariak dakarrenez. Orañarte ezer entzun gabe zegoen erriak, poz egiten dio gure jardunari. Ala ere, petralkeri pranko ba-dabil gure lan onen inguruan. Askotan danak txakurraren salara bialtzeko gogoa sortzen zaigu, baña auxe izan gure joka-lekua ta ementxe eutsi bear gure izkuntza-burrukari. Beste berri on bat ba-dizut udazkenerako. Aldundiak ordainduta, lau ikastetxe nagusienetan Euskera erakusten astekoak ditugu. Poz aundia auxe. Ikastetxe aundietan Euskera aintzat artzen ba-dute, bestetan ere gutxiago ez izatearren, ezingo dute baztartu. Ia oraingo ontan gure elea modan sartzen degun!

98


Zure etxe-aldaketa pozik jakin det. Leku egokiago danez, gozoago lan egingo dezu; ta illobarekin batuta etxe-giro ta sendi-giro beroagoa arkituko al-dezu! Ala opa dizut, beintzat. Orixe geienean oean sartuta egoten zaigu. Arenak egin du. Bere ezu[e]ri orrek galtzen dio lanerako gaitasuna. Labaien´ek ikusten du sarri. Tolosa´tik eskura baitu. Loiola´n zerbait esnatuak ditugu jesulagunak. Etxeberria´k aurrera darama ITUN ZARRA. Olabide´k eztu lan makala utzi il-ondorengo. Beste gazteren batzuek ere gure izkuntzari begira jarriak ditugu ta Psalmoak euskeratzen ari zaizkigu Prantzi´ko eran abesteko. Arantzazu´koekin pujan asten ba-dira, etzaigu oker etorriko. Euskaltzale-Biltzarra Irailla´ren 5´an degu aurten; eta an agertzeko alegiñak egitekotan gera. Orain muga igarotzeko baimen guziak artuak ditut eta noiz-nai an agertzen naiz. Zaitegi´ren 51´garren urte-burua, nausiki ospatu genizun Arrasate´n. Lenbizi ordubata-inguruan meza organu ta kanta eman zigun gure apez tenteak. Gero maian 60 bazkaldar batu giñan umore ta apetito ederrean. Etxeberria jesulaguna ere, gurekin genduen. Euzko-Gogoa ari da bere lanean. Aren zirikadak mesede aundia egiten dute emen. Bestela, zemaitek lo artuko lukete. Asarratzen dira mutillak, baña lanerako aizea berritzen da onela. Caracas ortan esnatzen al-da gure jendea? Sortu gure psicosis berria. Aldarri ta oiu egin bearra degu: euskaldunok ezin gindezkela goxo-goxo sendatu ta indartu; gure erriak neke, izerdi ta opari miñak bear dituala. Eldu naiz muturrera. Agur, Andima. Joka gogor ta jorra orko euskaldunen lozorroa. Gorantzi ta besarkada luzea ar zazu.

69 Caracas´tik Urrilak 31-1957 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Adiskide: Alako otzikara batekin idaztera natorkizu, ur otzean sartzera dioanak ukan oi duen bezelakoa. Ainbeste gauza entzun bait ditut aspaldion, or, inguru-mari orietan gertatuak...Ez al dute zerok zurekin zer-ikusterik ukan. Ala nai nuke beintzat. Orregatik luzatu dut neurriz gora zure azken gutunari erantzutea...Ia aztu ere egin zaizkit gutun artan zenerabilzkinak...Ez dio ajolik zerbait aterako dut nere burmuñ antzu ontatik. Nere biotzeko sakonena irauli nai nizuke...Oso nago naigabeturik euskal idazle ta euskaltzaleen artean gertatzen ari diranagatik. Geroago ta nakarrago arkitzen naiz gure arloan iarraitzeko atergabeko istillu ero oriek dirala-ta. Esanak esan, egiñak egin, ez dut uste euskaldun jendearentzako sendabiderik ote danik. Ni neuk ez dakust beintzat, eta gure erria amilbera dioakigu, izkerarekin batean...eta iñor izan ez gure artean amil-bear ortatik aterako gaitunik, ez lur ontan are gutxigo zeruan...ango indarrek aspaldi bertanbera utzita bai daukate munduan izan dan erririk jainkozaleena...Eta baiespen onek ez du merezi ukatzerik...Orra nere naigabeen iruditxo labur bat. Bestalde kanpotik gabiltzan euskaldunok ergel batzu besterik ez gaituzu, diru-ametsak zearo ustelduak. Oiekin ez dago ezer egiterik ez emen ez or...Negargura ematen dit emetik orra ikustaldiak egitera ioaten diranakin mintzatzen naizenean...Zearo utsik etortzen dira

99


eta aberrian izan diranik ere ez du ematen. Ez dakite deus ere an gertatzen danaz, eta okerragoa oraindik...gure auziaren aztarrenik ere ez dutela iakin nai ematen du. Ori gizonezkoek, zeorrek asma dezakezu emakumezko txoriburuak zer usma dezaketen... Gizona! Geroago eta aztunago egiten zait euskeraz idaztea...eta ia idazten ere aztu zait. Orrez gaiñera antxiñako nere adiskideak ain soraio ta urrutiratuta ikusteak, iñortxok ez dit idazten, maiz ezta erantzuten ere nere gutunei, luma ta paperak oro komunetik bera botatzeko gogoa sortzen zait, bakartasun osoan, iñorekin ikustekorik gabe bizitzeko...Eta auxe egingo dut gauzak laister zuzentzen ezpaldin badira. Baña, kisnearen azken kanta bezela, nere maita-bidea (Ovidius´en Ars amatoria!) argitaratuko dut aurten idazle orren bimilaria ospatzeko. Sor bedi eskandalua! Or konpon, etzait batere ajolarik, nazkatuta bainaukate munduak eta mundukoek eta zoritxarrez zerukoetan itxaropen andirik ez52. Eskuratuko al zaizu idazki beltz au beaztopa gabe. Ala nai nuke. Anartean ar izkitzu ene agurrik kartsuenak. [sinadura eskuz]

70 Caracas´tik Lotazillak 12-1957 Avenida de las Fuerzas Armadas San Ramón a Crucecita Edificio Andrea Doria Apartamento 14 Etxaniz´tar Nemesiori Donostia´ra Adiskide mintzul: Aundia gertatu zait. Ez dut bada nere paperen artean idoro, bialtzeke, ioan dan urrillaren 31´grn. egin nizun eskutitza. Olakorik...Zeru ta inpernua lekuko iarriko nituen bialdu nizula eta ala esaten nion gure arrasatetarrari ere orantsu idatzi diodan eskutitzean eta arrituta nengoela gaiñera, erantzuten ez zenidalako. Baña obe izan dala nik uste, idazki ori emen gelditzea...Beltzegia da, eta orain berriz irakurri dudanean idatzi nuenean baño beltzagoa irudi zait. Ez noski zu naigabatzekorik paper artan idatzi nuelako, nere gogo-giroa beltza zalako baizik garai artan. Eta orregatixe ez dizut bialtzen. Biok arkitu gera E.G´an liburu baten inguruan, EGUNKARI EZKUTUAREN inguruan alegia. Eta pozik nago biok batera txalo beroak ioten dizkiogulako idazle azkarrari. Eztitan irakurri nuen liburutxo ori orrialde bakoitza ondo aztertuz. Iakiña, zure kritika askoz ere bikañagoa da nirea baño. Ez da mirari! Niri euskera aztu ere egin zait dagoneko. Ez dut iñoiz ere nere burua ain muker ikusi idazteko. Ekiten diodaneko eskuartetik erortzen zait luma, eta burmuñak ere legortuta dauzkadala dirudit, ez dit bada buruak laguntzen ezertxo ere. Ez dakit nola iaso al izango dudan nere gogo akitu au...Noiztanka nai biziak sortzen zaizkit, baña asi ta kito, bertanbera uzten ditut nere asmo guztiak. Orrez gaiñera geroago ta bakarrago arkitzen naiz...Lenago ba nituen adiskide zenbait Euskalerrian idazten zidatenak...gaur berriz iñortxo ere ez da nerekin oroitzen, eta ezin dut etsi nere adiskide euskalzaleen berririk gabe...Eta etsi egin bear. Ala ere pizkortu nauen gutun bat iaso dut egunotan Colombia´tik, Aita Batiz argiak eginda.

52

Burura datorkigu: zer eskandalu sortuko du, bada, duela bi mila urteko maitasunari buruzko idazlan klasiko batek? Zein xaloa!; 1957an idatzia. Bi denbora bizi ditugu, edo bi denbora bestelakok bizi gaitu!

100


Ondo dakizu zuk euskal soroa berez dala zakarra lanean iarraitzeko, eta are zakarragoa biurtzen nirea bezelako bakartasunean. Zure berriak ukan ditut zearka badare, baña zuzenean nai nituke. Zertan gera euskal-idazleok? Arrasatetarrak eskutitz minkaitz bat idatzi zidan inguru guzietatik etsaiak sortzen ari zaizkiola esanaz. Auxe ba adu53 txarra euskerarena! Noiz zentzatuko ote gera? Ez dakit ikusi ote duzun Aita Manzisidor. Emen zegonean itz-aspertu luzeak egiten genitun elkarrekin...orain ori ere ioan zan ta ez dut iñor arkitzen euskel gaietaz sakonki jarduteko. Elbarrituta ioan da, gaixotuta alegia, baña uste onenak eraman ditu bere santuen bizitzak aurrera ateratzeko. Idatzi ezadazu, otoi, zure berrien zai naukazu bada. Eta iaiak ere gaiñean ditugun ezkero, artu izkitzu nere opa beroenak Gabon eta urteberrirako. Orain arteakoak [sic] baiño egun pozgarriagoak etorriko al zaizkigu. Adiskide zintzo

71 [Donostia, [1957-12-29] bertan ematen duen informazioagatik. “Leitza´ra bidean” deritzan artikulua, Leitzan, 1957-12-22an, Orixeri egin zitzaion omenaldiaren kronika hitz lauz, eta harako prestatu zituen bertsoak “Pestaburu berri” eta “Larraun´go aurrak “Orixe”ri” izenekoak, eta gutun labur hau:] Andima, adiskide: Zurea atzo jaso nizun. Ta gaur goizetik zure gosea ase nairik, ari natzaizu tiki-taka makiñan. Leitza´ko jai ta arako nere bertsuak emen dijoazkizu. Zaitegi etzitzaigun joan ara. Bere miña berria baitu oraindik, eta barruak ez agintzen, nunbait. Donostia´n josu-lagunak ikastetxean euskera erakusten aziak [sic] dituzu. Gasteiz´en, iru aldiz astean oruerdiko euskal-ikastaroa ematen dute irratiz. Naparroan ere zerbait esnatzen asi zaizkigu, Aldundiak emandako diru sariak zabalduaz. Gasteiz´ko Institutoan ere, euskal-eskola zabaldu digute. San Tomas´etan, Barriola zanaren LAGUN TXAR BAT antzeztu ziguten. Emen, EUZKO-GOGOA legez zabaltzeko baimena eskatua dugu. Zai gaude, ta zerbait iristeko itxaropena ba-dugu. EGAN atzera-xamar dabilkigu, baña oso jator. Euskaltzaleen artean asarreak eta ukabilkak ere izan ditugu. Negargarri zaigu, liskargabe lan egiten ez jakite au. Labaien´ek ere jaso du zure eskutitza. Bera izan da ORIXE´ren jai ori eratu diguna. Pozik dago ainbestean atera zaionean. Ni, berriz, nere CCC´ko euskal-metodo ori egiten itoa naukazu. Nola agertu gure izkuntza, ikaslea bildurtu gabe? Ezta lan samurra! Euskal-asterokoa noiz sortuko ote-degu berriz? Arantzazu´tik aurrentzako ere azaldu dira alako T.B.O´ren antzera egindako istorioak: PIPO konejotxoa ta abar. ZERUKO ARGIA´koak ere ba-dituzte beren amesak. Lengo LUBERRI sortu nai lukete izen berriz, Zaitegi´k ere, bere aldizkaria berriro bataiatu bearra izan dezake. Agur, Andima. Gabonzar eta Urteberriok, ondo igaro! Ba-dakizu nun dezun adiskide ta lankide [sinadura eskuz].

53

Patu, zori.

101


72 Caracas´tik Daguenillak 15-58 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Aspaldiko lagun etorritsua: Pekundo ta Pakundo zurekin bat eginda daudela dirudi; ala ematen du beintzat, zure idazkiaren iarioak. Ez dut uste neurri ortan erantzun al izango dizudanik, ain gutxi gutun au dioakizun tokira dioalako. Ala ere auxe aitortu bear dizut; ederki etorri zitzaizkidala zure botaldiak gure paper xixtriña zerbait iazteko. Iñaki deunaren egunez agertu zan pinpirin asko, beti bezela zartallua galanki erabilliz. Ez dago emen besterik, eztia ona izaten da euliak arrapatzeko, baiña guk ez dugu bear eulirik, legoiak bear ditugu, eta oriek ez dira aberaska goxoaren zuloetan atzitzen, ez orixe. Esamesa aundiak eman ditugu, eta pozik gaude. Ez genuen besterik nai, ientea esnatu gure aurka edo gure alde, eta bein esnatu ezkero oldartuko dira zerbaitera. Oldarra, oldarra...Orra guri palta zaiguna. Nundik edo andik agertuko zaizu gure ipurt-ingitxoa, gogor xamarra ala ere, uzkia garbitzeko54. Ez otoi lotsatu, azken esakera auekin...badakizu surrealismu gogorraren garaian bizi gera...ta dum Romae fueris romano vivito (eta bibito) ere bai, more. Ez dakit nere antxiñako latiñak uts-egiten ote didan. Ez litzake miragarri ain luzaroan izkuntza arruntetan murgilduta ibilliz gero. Pozten naiz arrasatetarra ain sarri ikusten duzulako. Olabideren omenez zenbaki berezi bat egin nai lukela-ta idatzi zidan aspaldi, baña ni emen naukazu, ezertxo ere gertatzeke. Orain zenbait urte lan luze bat antolatu nuen “Olabideren aurretiko Idazteun Itzultzalleak” edo olako zerbait zeritxo [sic], baña ez dakit nundik nora dabillen, Biarritz´en edo lurperatuta noski ango Batzar aietako batera biali bait nuen. Eta emen ez daukat aren neurriko beste lan bat egiteko ez betarik, ez gairik eta ez ere kemenik. Auxe izan egia. Or ikusiko zer gai aukeratzen dudan Olabide´ri goratzarre egiteko, ez nuke nai bada alako idazle andi bati nere omena erakusteke gelditu. Gure Mantxisidor´en berri gabe nago eta izan nai nituke. Nik uste Loiolan izango dala, Andik urbilduko baziña, erakutsi ezazkiozu nere errespetuak eta ezaiozu bidenabar, idazteko bere eskutitzak neretzat gure itsas-aldeko aize ozkirria baiño atsegiñago zaizkidalako. Santuen bizitzak ere, or nunbait, aterako ziran onuzkero kalerdira. Ez ote? Orain etxe berrian bizi naiz, etxe aundi ta apain batean, amaikagarren oiñean...Caracas guztia nere oiñetan zabaltzen da zoragarriro, eta benetan da atsegina alako toki ederrean bizitzea. Gaiñera zerutik urbillago, ala ere inspirazinoa beti bezela urruti. Lan berrian ai naizenezkero, ordu guztiak zearo artuta dauzkat, eta etxeratzen naizenean zearo nekatuta iristen naiz ezertarako ere gogo gabe. Zerbait irakurri ta...kito. Luma eskuartetik erortzen zait txo[l]arre zarrari baiño errezago. Zer ote da gaztetasuna! Yakin´go idazlea[k] berriz ere idazki luze bat egin didate. Aiek ere elorrio ta buruausterik naiko darabille euren aldizkaria aurrera ateratzeko. Azken zenbakian irakurri nuen eztabaida, gogortxoegia dala deritzat. Zer ta nor gera GARAKO idazle gaitzetsiok? Gu ere talde orretan sartzen ote gaitu idazki gogor aren egilleak? Noiz bear dugu bat etorri euskal-idazleok alkarri arrika ibiltzeke. Gutxi izan eta gutxiok, makil54

Caracasen Matxari-rekin batean atera zuten Irrintzi aldizkari politikoaz ari da. Andimak euskaraz eta Matxari-k gaztelaniaz. EAJk, 1956an, Parisko I. Euskal Mundu Batzarrean hartutako erabakiaren aurka egiten zuten; ez zioten irizten egoki indar espainiar errepublikarrekin bat egiteari Franco boteretik kentzeko. Bi urtez iraun zuen aldizkari horretan, harik eta J.A. Agirre hiltzean, haren omenez egindako artikulu baten kariaz, bere bazkidearekin erabat haserretu, eta bertan idazteari utzi zion arte.

102


dantza gogorrean ari gera, atertu gabe ibilli ere. Ortaz idatzi zenuena oso ederki dago, baiña ez dut uste iñor zentzatuko duzunik zure itz ederrekin. Izan ere gure kasta, aparteko kasta da, iñoiz ezi eziña55. Berriketarik aski adiskide, eta ia noiz idazten didazun berriz ere alako idazki eder bat. Au ez da esateko, erantzuna, oiartzuna baizik. Labur, baiña erantzuna ipurtingian arkituko duzu. Agur eta milla goraintzi orko euskalzale iatorrei. Gauden beti euskaldun.

73 -58-I-9Lagun naigabetua: Zure amaren il-berria eldu zait lengoan. Zure erbestez gañera, naigabe ori gañeratu zaizu orain. Gure bizia benetan garratza zaigu urte auetan. Ama gaxoa zeruetan artu-bide du onezkero. Jainkoak, eta gu emen gelditzen gera gure miñetan murgilduta. Jainko berak arindu deizula zure atsekabe berri au; eta geroak batu gaitzala guztiok zorion betean. (G.B.) Zure azkenengoari egin nion erantzuna or izango dezu, noski. Arrezkero Zaitegi´nean izana nazu Errege-egunez. An ziran beste lagunak ere, illeroko euskeraaldeko batzarrean. Miarritz´en txango polita egin genduen. Biar nere urteroko itzaldia det Donosti ontako Circulo Cultural´en. Aurtengo itzaldia Pio Baroja´z dizut. Apaiz batek idazle ori gai aukeratzea, arritzekoa izango zaie norbaitzuei, baña jendea gure izketaldira erakartzeko, gai ernagarriak aukeratu-bearra degu, ta oraingoan neri auxe bururatu zitzaidan aukerakoena. Gure euskal-ikastolak poliki bada ere, ugaltzen dijoazkigu zorionez. Oraindik lan aundia degu, baña, nere ustez, beste gure lanak jolas-utsak ditugu, gure eskolak eratzen ez ditugun bitartean. Noiz asiko ote-gera euskaldunok, dirua parra-parra ontan eralgitzen! Bitartean, gabiltzan beintzat. Goraintzi miñenak berriro ta zaude urrenarte. [sinadura eskuz].

74 Caracas´tik Iraillak 16-1958 Etxaniz´tar Nemesi Donostia Adiskide iorratzaille: Ez genuen besterik palta, zu ere gure aldizkaritxoa iorratzen?56 Ala ere ez gera aserretzen, ezta aserretuko ere. Txorakeririk aundiena litzake danak gurekin bat eginda euki nai izatea, eta kaltegarria gaiñera. Batasunak loa edatzen du geienetan, eztabaidak aldiz pizkortasuna eta zerbait egin naia. Orretxen billa ari gera gu gure iende lokartuak birbiztu ta pizkortu naiez. Iritxiko ote dugun? Ez da errex erantzuten. Dana dala berri 55

Txillardegik eta Iñaki Bastarrika orduan frantziskotar ikaslea zenak izan zuten polemikaz ari da. Iñaki Bastarrikak Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua-ren kritika bat egin zuen; eta hari egindako erantzunean aipatu zituen Txillardegik eta gaitzetsi “garako” idazleak. Etxanizek berriz “Eskuak batu ditzagun” idatzi zuen Euzko-Gogoa-n, batasunerako deia eginez, baina alferrik, belaunaldi talka hasia zen, eta lehenbizi, hizkuntza alderdia izan zuen, eta gero ideologikoa. Ikus epilogoan: “Belaunaldi talkan, alde berean paratu”. 56 Etxanizen gutuna falta da, Irrintzi jorratzen zuenekoa.

103


onenak izan ditugu gure aldizkaritxoaren inguruan ortik eta emengo lur-ataletik ere bai, gutun adoregarrienak artu ditugu. Izan da, eta au ere esan bear dizut, kakatara biali gaituna, eta gogor bialdu ere. Eta danak ikus dezaten gure aurkakoak ere estaltzen ez ditugula, datorren zenbakian argitaratuko dugu eskutitz kakatsu ori. Ikus dezatela eta erabaki abertzale zintzoen artean, zeiñek duen arrazoi, gorotz zaleak ala guk! Ez dio gure zabalkundeak on andirik ekarriko alako idazki urrintsuaren egilleari. Min artzen asi dira zenbait, eta au ere gure programakoa dugu, paper-xixtriña laugarren zenbakira iritxi dalako. Askotxok nonbait, bigarren banakorako porrot egingo zuela uste zuten, eta laugarrena ikusi dutenean irakiten iarri dira gal-gal. Txoro batzuen iolasak, aur-ipuinak zirala uste zuten, eta aur iolasik izan ez gure auzi larrien inguruan, ez orixe. Pipertu bearko dute oraindik, laugarrena ez-ezik, bosgarrena ta amabigarrena ere ikusi bearko ditutelako. Guri ere, aldizkarian ez bear aundi bat gertatzen zaigu, niri bat ere gustatzen ez zaidan ezbearra: erdal idazleak, perretxikuak euriondoan baiño ugariago sortzen ari zaizkigu, euskal-idazleak berriz iñundik agertzen ez. Ala ere Ion Mirande´k lan ederrak biali dizkit, eta pozik nago alde ortatik...Besteak mutu daude, eta sail geiena neonek bete bear izaten dut Iainkoak daki nola. Egia esango badizut, lanez leporaño nago egunez...eta bein gaua etorri ezkero, ez zait ezertarako ere gogorik gelditzen...Ala ere aberriaren deiari ezin entzungor egin, eta andik eta emetik kemenak ateratzen ditut lan ori egiteko. Asmo ederrak dauzkagu aurrerantzerako, eta ez al dira asmotan soilik geldituko. Ni ere Olabidetzazko omenaldi ortan zearo atzeraturik nago, eta okerragoa, aspaldion ez diot Zaitegi´ri idatzi. Beti egitekotan, eta beti atzeraka. Illabete au bukatu baiño len zerbait egin bearko dut. Eta badakizu, ainbeste millaka euskotar izan arren emen Caracas alu onetan, beti etortzen zaizkigu betikoai eskean zerbait, itzaldi naiz idazki, egin bear danean. Datorren astean Israel´i buruz itzalditxo bat egin bear dut alderdiko batzarrean...Bereak eta asto-zarrarenak entzun bearko ditute, eta eztabaidarik gorriena sortuko dut. Ez enetxo, ez gaude amen-amenka ta konprome, konprome esaka ibiltzeko garaian. Inguruak iñarrosi bear ditugu...eta gizaldi auxe, obeto esan, gizaldi ontantze [sic] euskaldunak xuspertzen ezpaditugu gure erriaren osasun betea iristeko, gureak betiko egin du. Gizaldi auxe dugu gure etorkizunaren giltzarri: giltzarri au erortzen balin bada, akabo gure katedrala, irentzia izango da betiko lurpean. Oiek idazten dizkizut, bin-bitartean ordea, eusko-konpormistak erkal-zitalarekin muxuka ta laztanka ari dira. Egunotan ere berriz ikusi alako lotsagarrikeri bat emen gaindi. Zeletak igorri dizkidan liburuen zain nago. Polita arkitu dut POLI Anabitarterena. Beste euskal-idazlen berririk ez dut, ni bezelakoekin ez dute artuemanik nai or nunbait. Bejon dakiela [sic]. Ar itzatzu ene partez goraintzi miñenak. Beste bat artio.

75 -59-IV-15 Andima, ixildua: Aspalditxo erantzun niolakoan nago zure azken-idazkiari. Arrazkero, zure erantzunik eztet jaso. Mututua al-zaitugu?...Gu emen gera, ba, betiko arazo ta erre-miñez garraztuak. Beti, laster, laster...entzunaz, eta beti luzapen negargarripean. Zaitegi, sarri etortzen zaigu onuzkaldera, ta ni sarri joaten natzaio andikaldera. Orri eskerrak; bestela, arnasarik ez genduke artuko gure betiko itomen ontan. Idazki au ere, Endai-aldetik botako dizut, garestitxoago joko ba-dit ere. Azkenengo, Pazku-astean izan nintzaizun beste Euskalerri ortan. Pazku-astelenez, Baiona´n ospatu genduen

104


Aberri-Eguna, Baiona´ko Itunbena ta Galindez´i buruzko goratzarrea. Ba-zan egun artan aize otz eta euri. Donibane´ko atari batean, otzak eta bustita, bertso batzuek oretu nizkitzun, eta gero Baiona´ko oturuntzan aidatu nituen nere jardunean. Gerora, emengo euskal-ikastoletako aurrei ere erakutsi dizkiegu, ta poliki ikasi dituzte aurrok. Kwai gañeko zubiari jarri nizkion euskal-itzak ere ikasiak dituzte euskal-ikastoletan, eta parregurea ematen dute aurrok nola abesten dituzten ikusiaz. Zipitria´ren lana ikusgarria dezu aur oiekin; jolasean eta arrigarriro erakusten dizkie txikiei gure izkuntzak dituan bide-xoko guziak. Erderaz ere oso ongi prestatuta bialtzen ditu erdal-ikastetxetara. Galdu det aria...Baiona´ko egun aretan, an ziran Paulino Gómez eta beste Euskal-Jaurlaritza´ko ordezkariak. C.N.T.ko ordezkaria oso lagun det Paris´en Euskal Batzar Orokarrean alkarren ondoan bazkaldu genduan ezkero. Bereala ezagutu ninduen Paris´en teknikolor jantzita joan nintzan abade kamuflatua nintzala, ta berriro itzak trukatu genituan adiskide-girotan. Itz ederrak dituzte guretzat, baña, baña...Len ain eskarmentatuak gaude...ta an, abertzaleak besterik ez giñan Jaurlaritzako ordezkarietatik kanpo. Ezkertar jendea, banaka bat izan ezik, ezta agertzen gure jai oietara. Ala ere, itxaropenari leku pixka bat utzi bearko diogu. Bazkaria Nautikoan genduen, eta jendea poliki batu zan. Aurrez, Ander Deunaren elizan izan genduen, eta Zaitegi´k, oi duanez itzegin zigun meza-tartean, ingelesen eran, bere “honestidadetik urten barik”, Bergara´n esan oi-dutenez. Andik bi egunera, berriro gabez jo genduen Donibane´ra. Oraingoan, Montzon´en MENDITARRAK ikusteko asmoz. Antzokia bete-betea zegoen, eta antzezlariok ederki egin zuten beren lana. Antzerkia zoragarri egin zitzaigun. Ala ere ikutu batzuk ar ditzake. Azken-aldera, pralle olerkari artzai gazteak zauritzen duan ezkerokoa, luzetxo egin zitzaidan. Azken ori azkarragoa ba-lu, indar aundiagoa izango luke antzerki bukaerak. Goizeko ordu biak aldean etxeratu giñan gautxoriok. Alderdi´n irakurriko zenituan emengo konturen batzuek. Adibidez, emengo Gotzai bedeinkatuari buruz idatzi bear izan ditugunak. Burua galduta dabilkigu aspalditxo, bere agintariekiko makurrera orrekin. Azkenengoa ere, ezta txikia izan. Gure euskal-ikastoletako aurrak Sendotza artzeko, euskal-Gotzaia billatua zuten: Aldaba´ko seme dan kaputxinoa berau. Txina´n Gotzai izana degu, ta orain Ondarribi´ko Buruñurdunetan bizi da, edozein kaputxino arrunt ba-litz bezela. Onek eman zien gure aurroi igaz Sendotza-Ikurtona. Ba, aurten ezin izan die eman. Gure Gotzai zorioneko orrek, ALDERDI´k berari buruz esan dituanagatik, debekatu egin dio Gotzai euskaldunari Sendotza ematea. Ta gu emen gaude “al borde de un abismo”. Berak ain txuri ta bide onetik! Zuen IRRINTZI oso pozik irakurtzen dute emengo alde auetan. Ez uste betebetean erdeñatzen zaituztenik iñork. Bakarrik joka al-ba-gendu gure burruka onetan, zer oberik? Baña gauden egunotan, zerbait gogortxo ari ote-zeraten iruditzen zaie norbaitzuei. Erdaldunekin ere batu bearra izango degula uste dute askotxok, gure lapuragintariok itxulazteko. Gurea utzi gabe, noski. Nolanai, or izan dezue egun auetan Lendakaria, ta aren aoz entzungo zenituen auzi orri buruzko itzak. Euskaltzaindia txoraska-samar dabilkigu euskal-itz jatorrak zeintzuk diran erabaki nairik. Itz-zerrenda jarri digu, bere agiri batean, itz berriak baño jatorragotzat erabiltzeko. Adibidez: AMODIO, GRAMATIKA...ta abar, MAITASUN, Elizti...ta abar baño erabilgarriagotzat saldu dizkigu. Gure arteko xima berriro erreminduta dabil, agiri ori dala-ta. ORIXE´k bere ostikatxoa bota die Euskaltzain erdal-minduei...ta emen gaituzu euskaltzaleok betiko alper-ezpaietan eta erderazko agiri orrekin erdaldunei gure burua parregarri erakutsiz. EUZKO-GOGOA zabaltzeko baimenik ezin degu iritxi. Madril´etik, urtebeteren buruan erantzunik ere eztegu jaso. Bidaiz bialtzen ditugun aleak, eztira arpidedun

105


askoren eskuetara eltzen, eta azpika ta ixilka zabaltzen asi bearko ote-degun erabakitzekotan gera. Nere Aberri-Eguneko bertso ta doñua emen jartzen dizut, kanta ditzazun zere bakarrean: “Aberri-min”... Doñua zarra da, dakizunez; bertsuok ez dute arnas aundirik. Baña...onen kottau gabiltz euskera-arazoetan...bereala etorri zitzaizkidan Untzeta, Errezola ta EuskoIndarre´koak bertso oien eske. Ba-zirudin Amerikak arkitu nituala! Amesetan ezkera aspertu. Udarako Ikastaro Nagusi´ren bat sor-nairikan, or dabiltz Euskal-Kultura´ko batzarkideak. Euskal-sariketak ere modan ditugu. Loramendi´ren izenean jairen bat egitekotan dira bere errian. Mendian lendik zuan arri-oroigarria berriro bere lekuan jasotzeko asmoz. Euskaltzaindi´ak ere, igaz asi zuan bere eleberri-sariketa. Aurten, antzerki-sariketa sortzeko du. Nere azkenengo liburuak lau antzerki ta bi ipuin-eleberri motx ditu. Etzenduan ikusiko, noski. Ikusiko det, ia lenbailen bialtzen dizudan. Ugalde´tar Martiñ´ek, (zuk esanda-edo), bere erdal-ipui idaztiak bidali dizkit. Eztakit aren zuzenbidea, ta zure bitartez nere eskerrak egin nai dizkiot. Esaiozu oso pozik irakurri ditudala. Euskera-alde jarri ditzala bere doai ederrok57. Artetxe´k au esan dio LA VOZ DE ESPAÑA´n: alegia, gauza onak ere ba-dirala bazterretan, eta saia dedila gauza zuzen oiek ere adierazten. Modan degu oso, munduko txokoetan diran gorputz eta animako auts eta zikiñak argitara ateratze ori, egia. Tremendismo deitzen diote emen literatura mota orri. Ugalde´k ederki etxeratu du orko erdera ta orko criollo-esaera. Ba-dirudi bertan jaioa dala. Jator idatzia dagoenik bere ipui-sorta, ezin uka dezakegu. Neri oso atsegin izan zaizkit. Esaiozu, mesedez. Beno, Andima! Ikusten dezu, nere idazki au nolako intxaur-saltsa egiña dijoakizun. Naste-borraste idatzi dizut. Zaude, zure euskal-su ortan. Agur eta gorantzi miñenak zurekin euskal-lanean dabiltzanei. Bejondaizuela! Urrenarte. [sinadura eskuz]

76 Caracas´tik Iorraillak 21-1959 Etxaniz´tar Nemesi Bereter Iaunari Donosti´ra Nemesi iztun: Oraintxe egin dut zurearen iasotzea. Biok ibilli gera elkarren antzera, diplomazi geiegiz...eta baita ere nagitxo. Nik ere ez nekien nor giñan biokiko zordun. Dana dala, zure gutun luzeak benetan poztu nau. Zaitegi´k sarri egiten dizkitzula orruzkaldera agertuak? Oraingo ontan marka urratu du benetan. Etzait bada neri agertu ementxe berton? Etxean dauka-[?] lau egun ezkeroz Guatemala´ra bidenabar. Asperraldi luzeak egiten ari gera, eta luzeagoak egingo genituke lanera bearrik ezpanuke. Ondo ezagutzen duzu arrasatetarraren iarioa, gu biona baiño ugariagoa. Iakiña “honestidadea galdu barik”, Baionako txadonean bezela. Oraindik ordea ez ditugu inguru-mari guztiak astindu. Zure berriak, orregatio, zeatz-meatz eman dizkit eta pozik nago umore onez ta osasunez bizi zeralako diskogintzan gogoz. Ala ere neretzako dakarren pillipika EBB´koen partez (erregalu ederra benetan) ariltzen asi besterik ez da egiñ eta susmo dudanez, matas ederra izan bear du. 57

Andimak hala egin zuen, eta Martin Ugaldek Iltzalleak (1961) ipuin bilduma, lehen ipuin bilduma modernoa euskaraz atera zuen Caracasen, Ibinagabeitiaren hitzaurrearekin.

106


Emen dagonik iñori ere ez esateko esan dit apaiz iaunak, baiña zuri nola ixkutatu alako notizi andia? (Notizi iartzen dut, zure gutunarekin batera Akademikoen letani berria artu dudalako “con el ruego de su publicación” gaiñera izkuntza berezien gaiñetik dauden kultura eta zivilizaziozko itzak, ala eskatzen dutelako (Akademia dixit). Ez diozu gero iñori ere esango berri andi au58. Bidalien Egiñak´en iruzkinlariak bere aberrian paperak berritu-ala, berriz ioko omen du Euzkadi´ra. Zuk esango didazu iristen denean, ogei-ogeitamar bat, egun barru. Emengo egunak ere ez lituzke alperrik galdu nai, eta or dabilkigu emengo aberatsei dirua nola atera asmatzen. Garai okerrenean etorri da, lendakariak ederki ixuskitu [sic] ditu emengo poltsak...eta badakizu zer gertatzen dan bi eskale ate batera iristen diranean...bigarrenari Dios lanpare! Dana dala or ikusiko dugu zer ateratzen duen. Gaiñera alako konperentzi andi bat ere eman bear omen digu E-etxean...Urrengoan esango dizut. Centro soriano artan euskera iardutzen baldin badu, amaikatxo ikusi bearko ditu arrauzika...Lan asko egin ditekela dio berak, emen...Baita Turkian ere Mustapat´en semeak gu bezelako iñozo ta ameslariak balirake. Obe luke apaizak kitarra bat artu eta zenbait tango abestuko balituzke etxe artan: “exitu asonbrosua” izango luke eta diru pixkat ere aterako luke. Bera emendik iun baiño len “komite” bat sortuko dugu E-G´ren alderako (Komite Didakus). Orra ia danak esan. Akademiaren ateraldia Perrando Amezketarrarenak baiño “jokosu”agoa izan da. Nor dira gizon oriek idazleei mugak ezarteko? Eta gaiñera izparringietan barreiatu mundu guziaren irrigarri gu iartzeko. Orixe besterik ez genuen bear...”Ni naiz kapitan pillotu...neri bear zait obeditu...” Ez dut uste euskal-idazleak zentzu-zentzuna galduta zuntzunduko diranik. Denganiño denganiñua (au eztago zerrendan): noiz suntsituko ote dira gure arteko ditadoreak? (au ere ez, zergatik?). Irrintzik ezti baiño beazun geiago sortzen dizkit, ala ere aurrera goaz gere bidean. Kirtenkeri andiak esaten ditugu, baiña bearrezkoak dirala nik uste, gure iende koldarren barne-muiñak nolarebait iñarrosteko. Etzan goxoa izan Irrintzikuok lendakariarekin izan genuen elkar-izketa, etekintsua ala ere. Gure idazle guztiak ez dira iosulagunen kortan eziak, ni bezela, eta arrantza andiegiak egiten dituzte...Eta nork ixilarazi...ezta ezta buztanetik eun killoko arri andi bat zintzilik ipiñita ere. Zure bertsoak zoragarriak. Gure aldizkarian argitaratuko ditut, al badut musika ta guzi. Ez naiz konturatu oraintze arte: mai gaiñean L´OEUVRE DE PLATON Esango diot Martin´i idatzi didazuna, eta biali len bait len, zuk ere, argitara duzun liburu berria: ene felizitazio komplituenak! Mila goraintzi orko euskaltzaleentzat, eta zuretzat sudur-tenkada bat...Urren arte.

77 -59-VIII-8 Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS Agur, Andima: Zurea artu-berri det. Andik jakin det, nik idatzitako erantzuna eztezula artu. Arritzekoa! Nik, beñepein, bereala ta luze erantzun nizun. Arrazkero, Ugalde´tar Martiñ´ena ere jasoa dut. Nere lanak goregi jotzen ditu. Ba-dakit, zoritxarrez, oraindik lumatzeke gabiltzala gure ipui ta antzerkietan. Jardunaren jardunez ikasiko al-dugu!

58

1955ean elkarren artean izandako haserrealdiak igaroak zituzten, nonbait!

107


Zaitegi´ren orrerako itzul-ingurua ere, guretzat oso arritzekoa izan zan. Ez, joan zalako; baizik iñori esateke joan zalako. Lagunarteak konfiantza pixka bat eskatzen du. Iru egun lenago gure etxean zan. Ni urrengo astean joango nintzaiola esan nion; ta ala ta guziz ere, etzidan ezertxo esan. Gero, ni ao zabalik gelditu nintzan Miarritze´n aren etxe-aurrean, leio guziak itxita arkitu nituanean. Bere neskameari ere, ederki erakutsi zion. Beti gurean ziran; nere illobak amaika laguntza egin dio, zekarzkiten zamak beribillera eramaten, eta abar. Baña nagusia Ameriketara ezkero, gure etxe-aurrean bein da berriz igaro arren, etzan gurera sartu. Norbera euneko eun konfiantza ematen, eta lagun-ustekoa eunetik bost gordetzen bere kontuak! Au ere ba-dek, ba! Azkenerako eztakizu ze neurritan artu zenbaiten lagunartea. Euzko-Gogoa berriro irarkolan darabilte. Egia esateko, aldizkari asko, aulkeriz jota baño, obe genuke bat mardul. Onaindia karmeldarrak, beste aldizkari bat sortu digu, OLERTI izenekoa. Esan nion gure Zaitegi´ri: aldizkari berri au ostopo gabe argitaltzen ba-da, Euzko-Gogoa´ren ekiña Olerti´ra aldatu bear genukela. Biekin bat egin, alegia. Bestela, Euzko-Gogoa beti eragozpenez izango da emen sartzeko, ta alperrik lirake gure alegiñak, emen sartzen uzten ezpadiote. Eztakit zer erabakiko duan arrasatetarrak. Irrintzi´ren bi ale eskuratu al-izan nituan korreoz. Julio Urkixo´ren Mintegian iru ale artu zituzten, eta Egaña´tar Gotzon´ek bi ale geiago. Korreoan zuen aldizkari ori ezkutatzeko agindua dute emen, baña etziran oartu, nunbait . Batasun-auzia darabiltzue gure agintariekin. Egia esan, alde ortatik auzi gogorrik eztegula deritzat. Zuek akulua zorroztu arren, nagusien mende lan egin dezakezue. Gure agintariak ere, pixkat bigunduak egon ditezke. Alkarrekin itzegiñaz, erdira etorri gindezke guztiok. Zure asmoetako Pastoral orren premia aundia degu emen. Urteak luze dijoaz, eta gure Seminarioetan gauzak lotsagarri daude euskerari buruz. Geu ere, zerbait gogor jotzeko gogotan egoten gera sarri. Baña mundu au beti negargarri izan da orrelako auzietan: Lapurrak eta gaizkileak, agintari izatera eldu izan diran guzietan, naikoa Gotzai arkitu izan dituzte beti beren egiñak goratzeko ta bedeinkatzeko. Carlomagno ta edesti zear gizanditzat saldu dizkiguten lapur billabak [sic], Eliz agintarien onespenak esku-bete jaso izan dituzte gizaldi-zear. Gizon txatxar oiek beren lurrekin eta ondasunekin etziran beñere betetzen; beti, ingurukoen lur eta ondasunak nola lapurtuko asmatzen ibilli oi-ziran. Ala ere, oiek dira gure eskoletan gizaunditzat jarri dizkigutenak. Ta jokaera onek euskaldun askori fedea galdu dio azken urte auetan. Emen ikusten degu ondamena. Fedea zegoen lekura sartu ziran españar gurutzetu santuak, eta gure erria beren mallara jetxi digute. Len gizon zintzo ta andre-maiteak ziranak, orain emagalduetara jota. Etxetan gure emakume gaxoak negarrez, beren gizonen aldaketa ikusita. Au da gure artean ikusten deguna59. Jakiña! Ayerra´rena diote onelakoak: goikoak dirala aurrena, federik ez dutenak; eta guk zertarako izango degu fede ori? Laster iltzekoak gerala, alegia, ta emen ezer eztagoen ezkero, goza dezagun bizi geran artean. Emen dabilkigu egunotan gure Patxi txiki Donosti´ko uri ederra lardaskatzen. Eta guk Eoka´rik ez, gizon ori beste auzora bialtzeko. Noizbait, sortu bearko degu, ba, burrukalari-talde gaztea, zikin auek garbitzeko60. [eskuz idatzia] Euskaldun aberats askok, astabelarri aundiak merezi dituzte. Ta oraindik sortzeko degu Kaikulandia´ko Unibertsidadea, doktore oientzat.

59

Ez dakit zenbat aldiz irakurri ditudan esaldiok; halere, beti geratzen naiz, zer-pentsa! Nondik atera ote zituen ideia horiek? 60 Hemen ez dago libururik atzean, hemen esperientzia ernegagarria dago!

108


Ustu dizkitzut nereak. Datorren astean Baiona´ra noa, ta andik botako dizut idazki au. Agur, Andima. Ugalde´ri ere eman beste idazkia. Aurre-Apraiz´i ere goraintziak. Zaude tinki. Sinadura.

78 Caracas´tik Epaillak 1-1960 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´ra Ixiltasun luzexkoa gure artekoa, lagun zar. Zer dala-ta? Bear bada, neu naiz ixillaldi ain luzearen kausa. Baiñan, ba´ditut nere kezkak ere. Ez ote gera biok ertzak artzen ziurregiak? Nik zuri, zuk nirika geitxoegi ez ote gabiltz? Dana dala, errua nirea baldin bada, barkazioa eskatzen dizut, barkazioetan ain esku-zabal zeran apaiz orrek ukatuko ez didazulakoan. Baduzu gaiñera esku barkalari ori nere buru gaiñean luzatzeko ziorik. Aspaldion oso makal ibili naiz. Nere biotza joku makurrak jokatzen ari zait. Ain joku makurrak...azkenean osagillearen gana joan bearrik arkitu naiz. Burutik biatzetara ikertu ninduen, delako biozlariak (euskera apaiñez kardiologoak). Koroi-zana arkitu dit ertsi-xamartuta; ortik nere nekeak, ortik nere ondoezak. Eta zaiñak zabaltzeko osakaiak eman dizkit, eta emen naukazu dieta eta osakaiz inguraturik angina pectoris´en zema uxatu naiez. Jainkoak nai duena bedi, baiña ez nuke nai il oraindik eskuarten derabilzkidan zenbait egiteko andi burutu baiño len. Atsedena ta emoziño andirik eza, agindu dizkit doktore iaunak. Atsedena ez beste guztia ederki betetzen dut...Biziko banaiz ordea, lan egin bear, gogoz gaiñera. Orra nere makaltasunak esan. Luzaro ez dala EUSKERA 1959 iritxi zitzaidan. Mokoz-eperdi gelditu nintzan bertako zenbait itzaldi irakurri-ta. Gizona, ba zeok gure artean kopetik! Berrogeitamar azken urte auetan idatzi dana MUNSTROKERIA dala idatzi lezake iñork? Gu eskizofreniadunak? Gu setatiak? Beraz arpa jo ta euskera ondatu besterik ez dugu egin? Irakiten iarri nintzan, eta oraindik ere irakiten diraut itzaldi artako esakerak gogoratzen ditudanean. Zuk esanak ere irakurri nituen...Ederki, baiña biguñegi mintzatu ziñan. Kopetadunei, kopeta erakutsi bear zaie. Zer, berak nai dutena esan ta gu ixillik? Egia, euskeraren inguruan batasuna on litzake, eta batasun ortara danok zabaltasun pizkat erakutsiaz baizik ezin gindezke iritxi. Nun dago ordea zabaltasuna? Olakoak idazten ari diranetan? BATASUNA bearrezkoa da, batasunera iristeko oiñarri sendo bat bear dugu, zerbaiten inguruan batasun ori egite[ko]. Izkera gaian errex arki diteke oiñarri ori. Baita beste gaietan ere: esaterako euskotar guzion batasuna iristeko oiñarria. Batasun ortarako oiñarri AZKATASUNAK bear du izan derrigorrean. Eta ontan bai, gogor ekin bear diogu eskubide ori ukatzen digutenen aurka. Bein gure erria buru-jabe ta azke denean, orduan berak aukera dezala nai lukean bizi-bidea; baiña azkatasun gabe ori ezin diteke. Nola egin nezake zurekin itunbenik biok azke ezpaldin bagera? Ituna zuk niri edo nik zuri ezarri nai baldin badiogu, ez da benetako itunbena, indarrezkoa baizik, beraz bere zain-zaiñetik ustela. Auxe da irrintzikuon ustea...Dirudinez, zuek gugandik aldendu zerate gogor ari geralako. Orrela ariko ezpagiña egon ziur ziur oraingo otsemallen atzetik gure erria ondamendira joango litzakela eta betiko joan ere. In necessarias unitas, eta azkatasuna bearrezkoa dugu, eriotzatik gure erria aterako baldin badugu. Eta aski orietaz. Ez zuen ixkanbilla makala atera emen Azpiazu apaizak. Orixe duzu benetako apaiza, errien eskubideak eta giza-eskubideak iñolako beldur gabe aldezten dakien jauparia. Politika gabe, itzerdi maltzur gabe, argi ta garbi. Emengo Eusko-etxean, sekulakoak esan zituen eta ondo esanak gaiñera. Ark ere azkatasun gabe gure erriak ezin dezakela ezer aukeratu esan zigun. Emengo patxi zaleak amurru gorritan i[a]rri ziran

109


gure apaizarekin eta bide guztietatik beztu nai izan zuten. Izparringietan artikulurik iraingarrienak argitara zituten Azpiazuren aurka, baiña bera joanda gero, emen zegola ausartzen ez ziralako. Alako balientiak dituzu gezurraren morroiak, “Bizarroak” Larramendi´k liokenez. Emen oiu egitea errexa dala esango duzu. Utziozu or sartzen eta gero esango didazu, or ere, Cuban bezela, ikusiko nolako zaparrada sortuko luken. Borondate oneko gure agintariek ez dute euren bizi guzian Azpiazuk emen egin zuen lanaren erdirik ere gure erriaren alde. Bukatu baiño len zerbait esnatu nai nizuke gogotik: Manzisidor, zure erritarra ikusten joateko nere partez. Ara zergatik. Idatzi didatenetik Portugal´ko nere adiskide bat ioan omen zan Manzisidor´en gana nire galdezka eta ez omen zuen jakin nere zuzenbidea, eta ezin eman izan zion aurrepiderik aren naiari. Galdetu esaiozu, arren, nor zan Portugal´ko iaun ori, ni arekin artu-emanean iarteko. Bidenabar, nere goraintzi miñenak emango dizkiozu Mantxi´ri eta galde ezaiozu gaiñera nola dijoan bere SANTU-BIZITZAK´etan. Ez al didazu ukatuko mesede auxe. Dakizunez orain Donostian dago. Orko idazti-saltzalleek baru-mendi ikaragarri batean naukate; naiz-ta aurrez diruak igorri ez didate euskal-liburu bat ere igortzen. Eta dakidanez ainbeste argitaratu dira. Diruak agortu zaizkielako bear bada? Idatzi dezatela eskatuz, pozik bialduko dizkiet eta ortarako. Biali dizkitzut gure izparringiaren azken bi zenbakiak zuzenean orra. Ez dakit iaso ote dituzunik. Bazpadan ere, gaiñeko azalean auxe iarri nien: E Rev. “Flatos Celestiales”. Noizbait iritxiko al dira zure eskuetara zorioneko zeru-putzok. Zaitegi´ren berri gabe nago. Tentzioneakin dabillela iakin dut ala ere. Eta zertan da bere aldizkari? Zure metodua nola dijoa? Idatzi ezadazu arren oiek eta beste berriak igorriz. Asko eskertuko dizut. Bin-bitartean ar izkitzu nere agurrik gartsuenak Gaur Iñauteri irugarrena. Zer dabil inguruotan oiu, deadar, ur, goxo, papertxiki. Zoratuta dabiltz Iñaute jauna ezin goratuz. Bejondeiela. Ni zurekin izketan askoz ere pozikago nago. Ia, adiskide, laster idatzi zureak ondo artuak izaten baitira gurean.

79 Etxaniz´tar Nemesio Apzª DONOSTIA -60-IV-2 Ene adiskide: Joan dan astelenean, Lendakariaren illetatan izana nazu Donibane Lohitzun´en. Paris´en aurreko larunbatean izanak ziren. Ango berriak arrigarriak zetozkigun. Alde guzietatik, egundoko samin-agerpenak egin zizkioten, eta asko ta asko ministro, diputadu ta enbajadoretan asma-ala. Ango lore ta koroe bialtzea! Ango elizan kabitu eziña, ta eliz-ateak zabaldu bearra!. Agirre´k zabal emana zuan bere gizontasunaren ezaupidea. Igandean, arratsaldeko bostak inguruan, an geunden lendakariaren zerraldo-zai, Bidasoz emendik eta andiko jende lodia!. Alperrik ibilli ziran emengo zakurrak gu izutu nairik. Jendetza aundiak muga urratu ta Donibane´ra jo zuan egun aretan. Iñaki Azpiazu, apaiz ain aitatua, lendakariaren gorputz illarekin iritxi zitzaigun. Ain zuzen, orduntxe eldua zan Ameriketatik Paris´era, ta andik onera. Montzon´en etxe aurrean geunden zerraldoaren zai, ta sartu zuten etxe artan. Lenbizi, errespontsoa

110


Azpiazu´tar Iñaki apaizak bota zigun, eta ondoren, antxiñako gauilletako legea bete bear genduala gure Lendakariarekin, eta neuk gertu eraman nituan eresi-bertsoak kanta nizkion gorputz maiteari. Or dijoazkitzu beste orrian bertso min oiek. Etxe-barruan eta Agirre´ren seme ta anai ta agintarien aurrean abesteak uste baño zarrada aundiagoa egin zigun. Ala ere bukatu al-izan nituan nere eresi-itzak. Ondoren, asi zan inguruan zegoen jendea, zerraldo-aurrean igarotzen. Gau guzian lagun egin zioten txandaka, beti ere gorputz illa lagunduta zegoela. Onela eldu zitzaigun astelen-goiza. Bederatziterdietan, gorputzaren billa apaizak agertu ziraneko, aurreko egunean baño askoz jende geiago zegoen Montzon´en etxe-aurrean. Bereala bi zapi beltz zabaldu zituzten, eta aren ertzei elduta, an jarri ziran Bidasoz aruzko ta Ameriketako euskaldunen ordezkariak. Aien atzetik irurogei bat apaiz, pralle ta abar ginjoazen. Ondoren zetorren Lendakariaren zerraldoa, Euzkadi´ko ikurdi aundi batekin estalia. Atzetik, Agirre´ren seme, ta senideak eta osteuntzeko jendea. Donibane´ko kaleak ixil eta ben61 zeuden begi biak zabalik, alako illetak ikustez arri-arri eginda. Gurekin genituan Artzobispo bat, Txina´koa baña euskal-odolekoa; Akitz´eko Gotzai, Mathieu agurgarria ta Belok´eko beneditarren Abade Nagusia. Lazkao´ko beneditarren Nagusia ere, lagun genduen. Bi pralle pasionista ere, bagenituen gurekin. Eliza ikusgarria gelditu zan. Goiko iru sapailluak eta eliz-bela, jendez gañezka, orratz bat kabitzen etzala. Meza gregoritar kantuz emana. Epistola ta Ebanjelioa latiñez kanta ondoren, euskeraz irakurriak. Kulpitotik, Onaindia´tar Txomin Apaizak noizik bein irakurtzen zizkigun Agirre´ren eta Euskalerriaren aldeko otoitzak. Jaunartzea bi apaizek zabaldua meza-erdian. Gure erri zintzoa an urreratu zan luzaroan bukatu eziñik. Ta azkenik, Akitz´eko Apezpiku jatorrak, orduerdi ta geiagoan eman zigun Agirre´ren giza-mallaren berri. Itzaldi sakona ta bete-betea, Agirre´ren bizitza ta jokabidea azaltzen zigula. Ta gaur ikusi-berri gera Donosti´ko Artzai Ona´ren elizan illetarik ederrena. Noiz bete al-izan da eliz ori? Ba, gaur etzegoen an sartzerik. Gure agintari auen amorroa! Jendea bildurtzen saiatu dira, baña erriak bete-betean erantzun du. Elizatik irten geranean, an zeuden priji-priji eginda lau-bost-pat palankista [sic] txatxu. Auek orri batzuek aidera bota zituzten, baña jendeak norenak ziran ikusi ondoren, berriro puskatu ta lurrera botatzen zituan. Ontan, aietako bat asten zaigu deadarka: Viva la unidad de España!...Osteak erantzunik ez...Berriz ta berriz bere txotxolo-karraxia zabaldu zuan, baña an kendu zuten azkenik, eta jendeak etzien pozik eman, guretako norbait kartzelara sartzeko bidea egiñaz. Jendea ixillik zabaldu zan ezer erantzun gabe, ta ala ao-bete ortzekin gelditu ziran txatxu aiek. Kontu guziak esateko eztet astirik. Pasai´n gudontzi bat egon da, itxasoz iñor etzedin igaro Donibane´ra. Mugan gure polizi ederrak, an artu zizkiguten izen-abizenak eta abar. Dena alperrik izan zan. Bildurti batzuek izan ezik, beste guziok aurrera egin genduen. Donibane´ko kanposantuan zirrarakorra izan zan, Agirre´ren gorputz-aurrean Leizaola jaunak egin zuan ziña: Agirre´k Gernika´n bezela, nik ere Agirre´ren gorputz aurrean zin egiten det, alegin guziak egingo ditudala Euzkadi aldezteko...Aren ondoren Donibane´ko alkateak euskeraz irakurri zuan: Poz-pozik artu ta gordeko degu Agirre´ren gorputza, emendik beste aldera eraman ezin diteken bitartean...

80 61

Triste, serio.

111


Etxaniz´tar Nemesio Apzª DONOSTIA -60-IV-4 Kaixo, Andima: Agirre´ren illeten berri, beste orri batean ematen dizut. Baña ortaz ezkera aspertzen. Ba-dirudi aziak lurperatuta erne indartsua eman digula. Aren eriotzak egundoko jaikia eman dio gure erriari. Donibane, gure Sukarrieta berria billakatu da. Ta, begira, Andima, gizon ura, BATASUN-GIZONA izan degu. Orregatik, bene-benetan eskatzen dizut: IRRINTZI´n txertatu dezazula batasun-aide pixka bat. Zure Irrintzi biak ederki eldu zaizkit; eta idazkiak askotan egun askoren buruan artzen ditut. Noiznai, gelditu egiten dizkidate lagunen idazkiak ere. Orregatik, obe duzu neri idazten dizkidazun idazkiei, beste izen bat jartzea, ez nerea. Martinez, García edo onelako beste bat; ia orrela ez dizkidaten gelditzen korreoan zensuratzeko. Azpiazu´tar Iñaki ere, orain Endaia´n bizitzen jarri zaigu, ta aren bitartez artu genitzake zuen papel eta idazkiak ere. Mugatik bereala dago, berak aukeratu duan etxea. (Villa Arrate-Quartier Santiago-Endaia). Etxe ortara idatzi dezaiokezue, ta andik ederki jasoko ditugu zuen berriak. Irrintzi´ri buruz zer esango dizut? Egia besterik ez. Jagi-jagi´ren usaia artzen diodala, ta sarri naigabe-antza ematen du: abertzaleen aurka jardutzea beste lanik ez otedezuen... Nerekiko, auek esango nizkitzuke: 1)- Gure iritziak ezin ditezke beti batera ekarri, ta lenbizi sinistu bear deguna au da: besteak ere asmo onez ari dirala bere iritzietan. Fede onez ari danari, ezin dezaiokegu itzegin irainka bezela. Goza itzazue, beraz, zuen iritzi-azalketak. 2)- Politika, ez da nai dan guzia eskatzea; al-dana eskatzea baizik. Ez al-zerate [gogoratzen], nola galdu ziguten Estatutoa karlatarrak? FUEROS sí; ESTATUTO no, esanaz. Ez gaitezen, beraz, itxu-itxuan, batu-zaleen aurka karraxika. Bai zuek, eta bai españar-errepublikanoekin batuta lan egin nai dutenak, asmo berdiña dezue; gure erriaren askatasuna. Bidea, zuek uste dezutenez, beste bat izan bear luke; baña gure artean beste geienak, batasun-bidea obea degula uste dute. Zertan astia ta indarrak galdu oien bide ori madarikatzen? Españarrak nolakoak diran, ondo baño obeto dakigu guziok: bere lapurreta iraun-arazi nai lukete oiek: bereganatu duten gure erria, beren mende euki; baña edestiak jolas asko gertatzen ditu, ta berena egiteko asmotan gurekin batzen ba-dira, gu batu gaitezen ge[u]rea egiteko asmotan. Lenbiziko bidegurutzera alkarrekin eltzen geranean, aiek, beti bezela, beren bidetik aurrera jo naiko dute. Gu, geren bidetik jotzen aleginduko gera, ta ikusiko degu aiei ala guri laguntzen digun geiago etorkizunak. 3)- Sarri deadar geien egiten duten gizonak, oso eskasak izaten dira eralguntzarako. Ta deadar bakarrik egiten duanak, eztu ezer egin oraindik. Zerbaiten eralguntza aurrera eramaten ezpadu, bere lana ortan urtuko da: zarata eta iskanbilla sortzen, eta lanean ari diranei kalte egiten. 4)- Zuen bidetik joatekotan, tiroka asi bearko genuke. Ortan asteko erabakita ezpazaudete, aize-uts izango dira zuen garraxiak. Joan dan gudaketan, au ikusi izan da: lenago geien deadar egiten zutenak, bildurrak jota edo ezertarako gauza ez ziralako, lotsagarri gelditu zirala erriaren aurrean. Gogora itzazu Altzeta baten itzaldi sutsuak...Etorri zan burruka, ta gure ao-putza, bildurrez itota, Agirre ta aren lagunen aurka itzegiten ibilli zitzaigun. Berdin gertatu zitzaion Patxi Agirreola, jesulagunari ere. Matxari´ren bildur ere, asko dira. Len berak egiñak buruan eta gogoan baitituzte...Euzkadi roja´ra aldatu zala, an geiago eskeñi ziotelako, ta edanari emana izan dala...Baita oso “aventurero”-aizea duala, diotenez.

112


Ala ere, ez nizuke esango ortik aldegiteko. Euskeraz, bizi-bizi eta ugari idazten dezue. Goza itzazue zeuen esanak, eta mesede egin dezakezue. Gure artean batzuek bide gogortxoagoa, eta besteak bide biguntxoagoa aldeztu dezakete; bakoitzari bere barruak eta izaerak eskatzen diona, baña gure asmoak iñor mindu gabe azaldu ditzakegu. Orixe bear dezue, nere iritziz. Matxari ere, eztet esaten baztartzekoa danik. Ondo jokatzen duan bitartean, betor orren alegiña ere. Erri guziak Agirre´ren gogo-alde egundoko illetak egiten ari zaizkigu. Au bai dala berpizte zoragarria. Eriotz orrek, bere bizitzako lanak baño kalte geiago egin die gure etsaiei. Goazen, ba, guziok batera, ta sartu dezaiogun erriari burutapen au: Orain asi gera! Atzo Sara´n nintzan. Ernandorena´k eratutako bertsolari-gudua genduan. Poliki aritu ziran Mattin, Xalbador, Mitxelena ta Enbeita. Egualdi zoragarria ta Laburdi! Arratsalde ederra eman genduen. Agur. Gorantzi asko Aurre-Apraiz lagunari. Ekin eta yarrai! [eskuz idatzia] Ederrena, gure ikastetxeetan euskera sartzen ari zaigula. Datorren ikastaroan beste ikastetxeak ere leiaketan asiko zaizkigu euskera erakutsi nairik. Au bai dela bide eragillea! Lendakaria il da! Gora lendakari berria! [Sinadura eskuz]

81 Caracas´tik Jorraillak 18-1960 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostira Agur adiskide: Zure bigarren gutuna ez nuen uste ain arin etorriko zitzaidanik. Bai, gertari mingarri eta negargarriegia izan da ixilik egote [sic] gure Lendakari maitearen eriotza. Berri naigabetsu ori iakin nuenean ni ere burutik orpora iñarrosi nintzan. Ez nuen alakorik uste, gure gizonik aundi eta zintzoenak ain arin utziko gindunik, be[a]rrezkoen genduen garaian alabearrik. Argi erakutsi du aren eriotzak, or eta mundu guzian ere bai, gizon garaia zena, ona zintzoa, bere aberriari zearo emana. Zuk diozun lez, azia lurperatu-ala asi zaigu erne indartsuena ematen. Ortik jaso ditudan berriak beñepein, argi asko erakusten digute ala dana. Ondo ezagutzen nuen gure Lendakari izana; ez nituen alperrik eman bere ondoan ainbeste urte, eta gure errietan gertatu danak eta oraindik ere gertatzen ari danak ez nau bat ere arritu. Banekien lendik ere, bere izen aundia ondo sartuta zegoela gure erriaren biotzean. Izango al da Lendakariaren eriotza gure erri doakabea berpizkunde oso batean sartuko duen gertaria. Jainkoak ala nai beza! Emen ere egin genituen illetak: ez nituen ainbeste euskotar batean iñoiz ikusi Caracas´en; irumillatik gora bildu giñan: Lendakariaren ordezkaria ikusi nuenean eliz artan, eta ainbeste euskotar batera, ezin izan [nion] eutsi negarrari, eta ni bezela beste asko ere malkoak txukatzen ikusi nituen. Atzo egin genuen aberri eguna, baiño jolas gabe: arratsaldean lore-eskeintza egin zuten eralguntza eta aurrek Agirre zenaren oroitzapenetan. Eta orrelaxe eman genuen egun ori, miñez ta naigabez, batez ere igazko aberri-egunean Lendakaria gure artean arkitzen zala oroiturik. G.B. Irrintzi´tzaz esaten dizkidazunetan, zurekin nago bete-betean. Batez ere erdel saillekoek, oso gogor idazten dute eta geienetan ganora gabe, eta errespetu gutxirekin. Baiña nere alegin guztiak oien estiloa gozatzeko, alperrekoak izan dira. Ezin izan dut ezer lortu, buru-gogor, setati, arro eta ao-zabal nazkagarri batzuk diralako. Baten batzuk, biotzaren ordez ziraun-kabi bat daukatela dirudu bularpean. Oraintxe asi zaizkit neri ere traidore esaten, beren geiegikeriak iñausi nai izan ditudalako, edonori eta edonoiz ezarten dien epitetu polit ori. Aldizkari orrek, atsegin baiño burukomiñ geiago

113


eman dizkit, egia esan. Euskera izan ezpalitz, ez nion eutsiko, ori ederki dakite paper ortan idazten dutenak. Nik ez dakit konturatu ote diran, baiña zirikada ez gutxi botatzen ditut euskal-zatian erdel-saillekoen aurka. Goxoak jarriko dira amargarren zenbakiarekin! Biotz-biotzetik idatzitako lantxo bat egin dut Lendakari zanaren oroitzapenetan, goitik jarriaz, gizon andi ark merezi zuen lez. Baten batzuk, gora-goraka iarriko dira. Jarri bitez, ez dut bada tiltxo bat ere aldatuko, ez orixe, eta nerekin bukatu nai baldin badute, or konpon62. Zure illeta ere zenbaki ortantxe agertuko da. Irarkolan dago. Ez dakit nola konponduko diran gure naspilketa auek. Bai bearrezkoa dugu batasuna, baiña geiegizko mantxokeria ere kaltegarria da, eta kritika zintzo bat bearrezkoa, gizonki egiña, ez energumenuak bezela. Min artuko nuke euskeraren gatik, Irrintzi utzi bearra, nik ez dut bada beste paper bat arkitzen gure izkuntzaren alde osoosoan ekiteko, ezta ere ain zabalune aundia ematen dion beste gure aldizkaririk, politikurik esan nai dut. Nik Irrintziren bitartez, auxe erakutsi nai izan dut: politika gaiak ere, nai izan ezkero eta ortara jarri ezkero, euskeraz ere erderaz bezin ondo edo obeto azaldu ditezkela. Eta euskera, Alderdi´tik asita, zearo baztertuta daukate. Eta orixe ezin dut nik iñola ere jasan. Auxe da nere elburua baita nere goiburua ere: euskera gabe, ez dago Euzkadi´rik, eta orixe sartu nai nuke gure erdel-jarioen biotzetan. Baiña merezi ote ainbeste neke eramatea, nere elburu onek gure jendeak euskerakiko ain muker ikusita? Benetan erdiragarria gure artean gertatzen dana. Egia esan, askoz ere erosoago biziko nintzake ezertan sartu gabe, literatura lanak egiten...baiña au ere koldarkeria da, eta ondo ikusten dut guk ezik, iñortxok ere ez duela arpegirik aterako euskeraren alde; deitorak jo bai, baiña erderaz. Aurraitz´ek eta biok irakurri dugu zure gutuna. Emen dabil gizajoa, bere burua aurrera atera nairik; oso aldi txarrak igarotzen ari gera emen gaindi: lanik eza, eta onen ondorea dirurik eza. Gauzak laister zuzentzen ezpaditute oraingo agintari berriok, laister erreka joko du erri onek. Zaitegi´k, zuk bezela, bi gutun egin dizkit, eta gaur edo biar erantzun bear diot. Ni binbitartean, nere osasuna zaitzen. Obeki arkitzen naiz, ala ere oraindik geiegi eta errexegi nekatzen zait biotz ustel au. Or dioakizu onekin batean, Lendakariaren gomutakia; atzo banatu zuten mezatan. Agur, eta gauden beti euskaldun

82 Caracas´tik Loreillak 12-1960 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donosti´ra Agur zeuri: Gertabearra gertatu da. Irrintzi´ko buruzagi iakitunak nerekin aserretu dira Lendakaria zanaren omenez artikulu bero [sic] idatzi dudalako. Matxari senetik kanpora aterata gelditu zan, eta bion artean itz beroak izan genituen, eta bertan bukatu genduen izparkari ortazkoa. Nik beintzat ez dut geiago idatziko ezta letra bat ere. Ez ori bakarrik, Lendakariazko artikulu ori zenbaki guztietan mozten ekin diote guraizekin. Beraz zenbaki irenduak zabaldu ditute. Ala ere nik oso bat bialtzen dizut, zeorrek ikusi ta konpara ditzazun erdel 62

Artikulu horixe izan zuen azkena. Egia esateko, oso kontsekuente ere ez zuen jokatu hor Andimak: bi urte haiek kritikatzen, eta burua hiltzean haren gorazarrezko artikulua kritika izpirik gabea. Berak dioenez, aurretik ere nahiko nazkatuta zegoen idazkideekin; idazkide bai oso gogaide ez nonbait.

114


atala eta euskal atala. Erderazkoa kirtenkeriz gaiñezka dator, iñoiz baiño eroago, sakerreago ta nazkagarriago. Or ikusiko duzu. Bururaño nago emengo bizitzakin, zearo aspertuta eta gaiñera ondatuta, osasunez eta ondasunez. Ez nijoa geiago politikaz ezertxo ere idazten. Literatura xokoan sartu ta kitu. Or konpon. Après moi le dilouge! Agur eta beste bat arte. Egin nizun eskutitz luzea, or dukezu noski.

83 60-VII-29 Ibinagabeitia, adiskide: Zure “Nicasio Estebánez´i egin eskutitza63, aspalditxo jaso nuan. Ordu larri artan, bero-bero giñan gure Lendakari-eriotz-albiste ta erriesnatzez. Orrelako ustegabeko erri-jaikiera onek, zearo kakatara bota ditu gure etsaien uste ustelak. Ba-zan, uste etzan txingar bizia, auts-estalpean gordea izan arren. Gazteak, batezere, ez nundik eta ez andik sortu zaizkigu euskal-senak azkortuak; eta au zaigu pozgarri: gure etsaien alegiñak, utsetan gelditu dirala. Gure erriak izango du bere burrukarako gizaldi gazte-berria. Ala dakigula Jainkoak! Arrazkero orko “Irrintzi” bi ikusiak ditut. Lenbizikoa, irenduta zetorren; zure lana ebakita bialdu ziguten ale ura. Bereala uste izan genuen zure idazlana izango zala orri ausi artan irarria. Orrelako miztor setati oiengandik ederki zaude etenda. Ez dute ezer merezi, ezta arreta ta kezka geiegirik ere. Begira, gure ipurterre oiekin, España´n zenbait politikakin gertatzen dana berbera gertatzen da. España´n, Izquierda Republicana ta orrelako politikoak eztute erririk berekin, baña sozialistekin batuta beren diputau-lekuak iristen dituzte. Gure errian ere, Eusko-Alderdiak bakarrik du bere ondoren erria. Gure gudu-ezkero, egia, ba-dugu ezkerrerako tirria, eliz-agintariekiko etsaikeria. Onen arlote ta indar-alde jokatu dute gure obispu bedeinkatuak...Erria aspertuta degu oien jokaera ustelez; baña gure ezkeraizea ederki ase diteke Alderdia utzi gabe; ta beste Jagi-jagi ta Irrintzi ta abar, zarata pixka bat atera arren eztira ezer gure errian. Zerbait egiten ba-degu, Eusko-Alderdia´ri eskerrak egiten degu, ta guregana edo sozialistengana batzen ezpadira, miztor luze oiek ez dute gizon bat ere aterako botoz. Orregatik, utzi dezaiegun beren kaka ustutzen, Deskantsu ederra artuko dute barruko simaurra botatzen dutenean. Baña oien karraxiak ez digute kalterik egingo. Zerbait egiteko, guregan edo sozialistengana batu bearko dute. Nolanai, atze zikiña du Matxari orrek; eta komunistak gu nasteko bidali ba-dute gure artera, eztakigu ezer, baña alako moduz ari da lanean. Emen, ba-ditugu burrukak, Euskaltzaindia´ren Laguntzalleak bide dirala. Sail onek, zerbait geiago egin nai zukean euskera-alde. Euskaltzaindia´n gaur ditugun jaunak ezpaidira bildurrez bizi, ta beti oso “prudente” lan egin nai lukete. Orrela, eztegu aurreraka aundirik egiten. Asi giñan, ba, zerbait arrotu nairik baztarrak, eta gizon zuhur [sic] oien erasoa berala izan dugu. Euskaltzaindi´ko Batzarretan egundoko liskarra sortu zan. Gaur zan berriro auzi ori mugatzeko asmoa. Eztakit azkenean zertan gelditu diran; baña bada emen alkar konpondu-eziña. Euskaltzaindia´ren Laguntzalleak eratuta, antzerki-taldeen leiaketa izan degu. Ta ustegabeko antzezlari bikañak atera zaizkigu gazte-talde auetan. Donostia´n bertan, len 63

Poliziei izkin egiteko, izen-abizen asmatuak, espainiar arrunt tankerakoak.

115


irakurtzen ere motel zebiltzan gazteak, oso ederki antzeztu digute ETXE-ALDAKETA. Erriz-erri ibilliak gaituzu, or-emengo antzezlari talden lana ikusten, eta oso pozik gera aurten neguan beste txapelketa eratzeko. Bertsolariak ere, bizi-bizi dabilzkigu, Gipuzkoa´n ezezik, Naparroa ta Bizkaia´n ere. Bertsoz eta antzerkiz gure erria pizten aldugu! Oraintsu irakurria dut “EL REBELDE DE JERUSALEN” idaztia. Idazti erakusgarria benetan! Nolako lana egin zuen Israel´en Ben-Jehuva´k Dabid´en garaiko izkera aztua errian nagusi jartzeko. An ere, emengo burrukak eta iritzi banatuak zituzten. Ala ere, gizon orren eragiñak sortu du gaurko mirari ori. Ta Israel´ek ba-du bere erria ta izkera piztua. Guretzat eredu bikaña. Ba-dugu nun ikasi, izkera-burrukan eta gudu-bidean ere erri orrengandik. Ba-noakizu onenbestekin. Nere jarioa eten bearrean natzaizu. Jo euskerari, ta nai dezun aña idatzi euskeraz Alderdi´rako, pozik artuko dizue-ta. Zure eztena ta eragiña, oso ongarri zaizkigu abertzale-saillean. Gure kaikukeria esnatuko al-zaigu lenbailen ganoraz lan egin dezagun euskal-bidean. Agur, Andima. Berritu ditzagun gure alegiñak. Jo ta ke! Urrenarte, adiskide [eskuz idatzia] Etzi Baionaruntz noake, ta andik botako dizut idazki au. Pasaportea iritxi ezinda ibili naiz; baña neu ere ijitokeriak asmatzen ikasia naiz. Aurraitz´i milla goraintzi.

84 Caracas´tik 1960´gko. Agorrilak 26 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donosti´ra Jaun agurgarri: Arrigarri idaztekotan nengoen, baiña agurgarri obeto izango zalakoan edo irrist egin didate atzak nere makiña koxkor onetan. Zure gutun ederra iaso nuela, orra nere berrietan irtenena, eta gaiñera atsegiñez irakurri nuela. Gure irrintziko ixtilluak bukatuxe dira. Bestelako bakea. Orain beintzat patxara osoan neure lantxoei ekin dezaieket. Alderdi´n idazteko diñostazu. Egia esan ez dut bat ere gogorik politika gaietaz aritzeko. Kokoteraño nago politikarekin eta erabakita gaiñera gai orietaz ezertxo ere ez idazteko euskeraz gure aldizkari erdeldunetan. Ez dut ikusi nai gure aberri izkera eskean erdal-aldizkarietan. Alderdiak euskera utsezko aldizkaria sortzen ez duen bitartean, ez dut ezer ere idatziko. Alperrik ari zerate zu eta Zaitegi nere lantxoak Alderdirako eskatzen. Lotsagarria da, eta lotsakizun ori urte asko dira Alderdiak bere lepo-gainean daramala, abertzale izeneko eralguntzak erderaz aritzea, eta erderaz gaillenki. Okerrok zuzentzen ez ditugun bitartean, ixilik egongo naiz ni beintzat. Nola eska dezaiokegu menperatzaileari euskera aintzat ar dezala, geu, abertzale izenezkook arbuiatu ta baztertzen ari geran bitartean? Gai ontan, ele auzian alegia, gizonkiago iokatzen ezpaldin badute gure agintariek, alea jacta est, gureak egin du, naiz-ta apaiz bateri atsegin izan ez esaera ori, GUREAK EGIN DU NOSKI Ez nauzu erdikide españar alderdi txatxu, itsu eta ertsi oriekiko erakusten duzun zure biotz onegi orrekin. Ez ditugu iñoiz ere gureganatu aal izango, ez eztiakin eztare ospiñakin. Beraz gure alegin guztiak gureari arnas eta indar ematera zuzendu bear genituke, gutar ez direnekiko xurikeri ta legunkeriak aldebat utzi-ta. Naizta aipatu alderdiok jorratu ez, utz ditzagun eurak euretara, atzetik ibilli gabe txakurtxoak bezala. Indar ta arnas artzen ikusten baldin bagaitute, eurak etorriko dira guregana. Olerki polit bi ikusi ditut EGAN´en zuk itzulirik. Euskeraz onduak esan ditezke, ain daude ederki biurtuta. Zenbaki berean nere lantxo bat ere agertzen da

116


MONDRAGOEKO ERREKETAREN KANTUA, irakur-saio bat ozta. Ez dakit zer derizkiozun nere saio orri eta iakin nai nuke. Orainartekoak baino askoz argiago dagoela nik uste. Zeletak ezertxo ere ez dit bidali, eta ainbeste liburu argitaratu dira nik ez dauzkatanak: Txillardegirena: ZIRIKA, S. Martin´ena. Manzisidor´en bigarren liburua, eta beste asko, orain burura ez datozkidanak. Egia esan emen ere oso gaizki gabiltz dirukontuan, ala ere liburuok ordaintzeko beste inguratuko nukela nik uste. Bialtzekotan, esaiozu neri zuzenean igortzeko, bitartekoekin ibilli gabe, gaiñera Urresti jauna niregandik milla kilometro baiño urrunago bizi dira, eta ortik aisago etortzen dira gauzak korrioz emen barruan baiño. Gure Platon´ek zer dio? Zorretan nago arekin ere, zor bikoitza. Eskatu gabe amabi Goldaketan biali zizkidan eta emen nabil nori saldu ezin asmaturik. Zuek or ez zerate ondo konturatzen, baiña emengo euskotarrek ez dute ezta erderarik ere irakurtzen, ain gutxi euskararik: banku-paperen lumeroekin itsututa dabiltza eta ez dakite beste gauzarik irakurtzen. Eta orain diru-paperak ere urritzen ari dira, eta nola! Ni neu, orrako gogoz nago eta emengo askok bezela bidea garbi banuke or sartzeko, ez bat ez bi, aberrira joango nintzake. Ortik ikus nora iristen ari geran emen. Asko ta asko ari dira emendik iges egiten etorkizunik ez dutelako ikusten. Txaldankeri askotxo idatzi ditudalakoan nago areago nere eskutitz au luzatzeko. Beraz ementxe dagit kulatz. Egan´ekoek lioketenez eta beste bat artio. Orixe zertan dabilkigu? Ez dut aspaldi ontan aren berririk. Zer edo zer esango al didazu. Anartean adiskide onen ostikadarik leunena ar ezazu. Agindu beti ere

85 -60-IX-9 Gabon, Andima: Donostia´ko illunak artu gaitu, ta zure eskutitza berriro irakurri det, zerbait erantzuten ote-dizudan. Irrintzi´ko seta-aidea utzi dezula-ta pozik zaude. Alderdi´ko epelkeriak mermioak aidean jartzen dizkizu. Orra beti gure aspergarrikeria. Or eta emen, euskaldunok gure izkuntzarekiko bide zuzenik ez digute artzen. Eta guk askar [sic] eta gogor nai. Orrela gaude beti prijitzen. Ala ere, Alderdi´koak borondatez jartzen dute euskal-saioa. Egia esan: beti euskerazko idazlanak eliz-usaia edo kontu gezak izaten dira. Arazo bizi eta nagusienak, erderaz egosten dituzte. Ori, aspaldiko gaitza degu alderdian. Lapurdi´n ere zerbait esnatu dira EUSKALTZALEBILTZARREKOAK, baña lenengo egin duten agiria, prantsesez eman dute. Españar-alderdiak, eztira gure lagun zintzo, ez. Baña guk ezin dezakegu nai genduken biderik aukeratu. Aiek beren jokoa, ta guk gurea egin bearko degu, besterik ezin degun bitartean. Bide-zatia aiekin eskuak batuta egin al ba-geneza, aurrera; gero andik aurrera aiek berea egiten asten zaizkigunean, orduan gurea aurrera ateratzen saia bearko. Nola? Ori geroak esango du. EGAN´en nere olerkiok eztute argi aundirik. Zurea ondo ote-dagoen esateko ez naiz jakitun. Gauza oietan oso motza nazu. Zure Irrintzi´ko lan biziak, aiek bai gogoz eta pozik irakurri izan ditut. Emen ARESTI dabilkigu gallen. Eta bereala sinistu du bera olerkari dala. Euskal-Aste´ko egunotan entzun diogu orri itzaldi bat. Olertia zer dan. Aita Santu bezela erabakitzen du guzia. Mordollokeriak arro botatzen ditu, erronka joz bezela...Olerkari, euskera garbian POETA omen-da...Poeta izateko, berriz, mandatúa,

117


mandatúa, mandatúa bear omen-da. Erderazko azentu nardagarriz eta ezer aditzen ez niola egon nintzan. Azkenerako begiak itxita entzun bear izan nion; ezin baiziteken eraman aren imintzio, errenkura ta kiñu-sailla. Orixe´k Euskaltzaindi´ari ta euskaltzañei, jorraldi batzuek eskeintzen dizkie bere eskutitzetan, baña arenak ez dute argitzerik EGAN´en. Aresti´ren aldrebeskeriak, bai. Zeleta´ri adieraziko diot zuk zer diozun. Ia oraingoan zerbait bialtzen dizun. Platon emen izan nuen lengo egunean. Berriro astelenean izango det Arrasate´tik itzulean. Orrek eztu besterik, Platon, Sokartes, eta Elade´ko jakinzaleen gorapenak. Bakoitzak ba-degu gure ikutua. Onera etortzeko poz aundirik ezin euki leike. Apaizon agiriak egundoko zalaparta sortu digu baztarretan, eta piper-miña emengo agintarien artean. Emen nabil ni Gobernadoreari ere eskutitzak bialtzen, ta aren erantzunak artzen. Baña emen eztago lege jakiñik eta irau[n]korrik. Egunean eguneko legea izaten dute eta lenago esanak berak urratzen dizkigute. Orain pasaporterik ere eztigute ematen, eta ni ezin joan Lapurdi-aldera. Karakas´etik etorritako bi andereño emen ikusi ditut. Zu ezagutzen omen zaituzte, ta auekin bialtzen dizut gaurko idazki au. Aurraitz´i milla goraintzi. Erri-miñez negarti dabilkigu; ta gu emen leporaiño eginda gabiltz. Ez da erreza asmatzen. Nere disko ta abar azkenetan dira oraintxe; baña censura ta abar gure lan orrek urte-azkena izango du argitaltzerako. Bururaiño egiña nago lan orrekin eta orrelako eginkizun batek, burua zearo lotzen du, beste ezertarako ez gerala. Agur, Andima. Assimil-eran ere argitaldu digu Estornes´tar Joxe´k bere EuskalIkasbidea. Bravante´ko Genobeba ere berriro argitaratu digute, Aita Mokoroak zuzenduta aren liburuko xeetasunak. Ba-noakizu oraingoan. Urrengoan beste berri pozgarri batzuek bial zaizkidazu. Zurea ikusi arte, zaude pijo! Uxa biotz orren ajeak; errota bere lanean bebil. Beti lenean eta beti uste obetan, emen dezu adiskide zaar eta mindu dezun [sinadura eskuz].

86 Caracas´tik Lotazillak 8-1960 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donosti´ra Agur lagun: Muxika aizpakin igorri zenidan gutuna ondo eldu zitzaidan eskuartera. Baiña nere bizitzako garairik okerrenean arrapa ninduen. Orduntxe nerabilzkin nere buruausterik aztun eta naigabetsuenak. Burutik egingo nuela ere iruditu zitzaidan, eta azkenean lan egiten nuen tokiko jabearekin asarretu, eta lana utzi nuen. Egia esan, erabaki ori nere biztaldi [bizialdi?] guztian artu dudan zuzenena da. Arrezkero lan gabe egon arren, pozik nago eta illabete auetan baretu dala dirudi nere biotz asaldatu eta nekatua. Ala ere nere egokera ez da bat ere airosoa: lan gabe. Eta gaiñera emen igarotzen ari geran garairik e[l]korrenean. Ala ere itxaropenik ez dut galdu eta lan ori ere nundik edo andik, sortuko dut Goikoa lagun. Bear bada Zaitegin´gandik jakiñak izango dituzu noski nik emen esan dizkitzudanak, zerbait idatzi nion bada, ortaz. Illebete auetan euskerari ekin diot. Ez ikaratu, baiña nik ere diskutarako metodu bat gertu dut emengo euskaltzale batek eskatuta. Erabakita dago gizon ori metodu ori argitaratzeko. Berrogeitama[r] izketa dira laburrak, oraingo Ameriketako metodu

118


berrien ariora egiñak. Gramatikarik bat ere ez, eta azkenian, metoduan, iztegi bat izketaldietan agertzen diran itz eta aditz-era guztiekin. Diskoak bi izango dira, mikroildo orietakoak. Ez uste gero zuri konpetentzia egiteko egin dugunik metodu ori, ez orixe. Nere aldetik zerbait egin bearrak eta gaiñera txanpon batzu irabazi bearrak eragin dit. Bi aldiz idatzi ditut izketaldiak, baita manetoponoan atera ere. Orain irugarrenez jarriko naiz azken idazketa egitera emengo euskaltzale batzuek egingo dizkidaten oarrak kontuan artuz. Orra dana esan. Ez dakit ordea, noiz argitarako dan. Eragin didanak albait ariñen argitara nai luke. Entzun nuen aipatu aizpa biak ekarri zuten zure manetopon-galartzuaren64 kopia bat ere, oso ederki egiña. Osorik entzun nuen zure abots ederraren eta kanta ederragoen eztia gozatuz: Antoni, Antoni, ate ondoan nago ni, ai Anton e.t. Batez ere lendakariaren il-eresia izan zitzaidan atsegin. Alare Nemexio, zu eta ni ere bai, urteetan aurrera goazela salatzen gaitu manetoponak gure abitsarekin. Baiña gu beti aurrera, eta ala bearko euskera maite oni eutsiko badiogu. Ba al dakizu zoro aldi artan zure eskutitza galdu nuena? Eta ez dakit zertaz iarraitu. A bai: Zaitegi´k idatzi zidan, berak ez dakiela nork eta noiz esanda, Euskaltzaindiko urgazle izentatu nautela jakin zuela. Eta arrotuta nagoanez esaten zidan berari ez idazteko. Egia esan, nik oraindik ezertxo ere ez dakit, eta Zaitegi´ri gezurren bat sakatu ote dioten nago. ¿Zuk ezer entzun al duzu? Egia balitz ez nitzake pozez zoratuko ezta gezurra balitz ere naigabez ilko, ondo dakit bada, Euskaltzaindi artako santu debotua ez naizena. Baiña egia izatekotan, adiskide zenbaitek apari bat eskeiñi nai didate, eta apari bat ez da nolanai galtzekoa bixigu ta angula garai onetan. Eta galtzen badet ere, or konpon. Garmendiari esaiozu ondo jaso nituela berak igorritako idaztiak: bat palta zan Jauregi´ren Xenpelar. Espondaren Izartxo guziz izan zitzaidan atsegin. Emen ere euskal libru [sic] berri bat argitaratuko dugu, Ugalde´ren bost ipui euskeraz nere itzaurre batekin. Laister aterako da irarkolan iasota dago ba. “Izkutuan” irakurtzekoak dira, ala ere zuri aletxo bat bialiko dizut. Liburu apaiña oso. Olentzero tripaundi gaiñean dugu eta urte berria ere bai bere galdatz (?) aundiarekin65. Zer esango dizut? Zorionez gaiñezka opa dizkitzudala. Eskumuiñak orko euskaltzale gartsuei nere partez, eta zuretzat besarka estu bat. “Orixe”ren zuzenbidea igorriko al zenidake?. Or bizi dala irakurria dut nunbait.

87 -60-XII-16 Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS´en Andima jator: Zurea emen artu-berri det. Gañean dituzu Gabon-jaiak, eta alik eta zoriontsuenak opa dizkitzut. Urte berria ez al-da aurretik joanak bezain zekena guretzat izango. Zaitegi “estratosfera´n” bizi oi-dala, ba-dakizu, ta emen izan dedan arren, zure idazkietako berririk ez dit jalki. Min det zure laneza ta dituzun buruausteen azkenik eza. Lenbailen zerbait sortuko al-zaizu!. Elkarren kide gabiltz ortan. Ni, ba-al-dakizu 64 65

zinta magnetofonikoa. Galde ikurra, galdera marka.

119


zeintsuk utzi nauten baztarrera? Geuretar epel batzuek. Euskaltzaindi´aren laguntzalleak nere etxean batzen ziran; ortarako oso ona nintzan aientzat, naiz ta aietako zenbaitek, nik baño etxe zabalagoa izan. Baña sortu zuten Liceo berria, arratsaldetan euskera ta goizetan bachillera erakusteko gaztetxoei. Ni omen nintzan artarako kapellaurik egokiena, baña ni abertzale agiriegia nintzala, ta beste apaiz bat artu zuten ortarako. Emengo ikastetxetan ere, sortu ziran euskal-irakasketak. Ni ez nintzan ortarako egokia; ta beste batzuen billa ibilli zitzaizkidan. Azkenean, besterik billa etzutenean, neregana etorri ziran lan orretarako. Nik konprometitu egingo nituan-da...Ba-da munduan txepelik ugari! Poz det zure metodu ori atera dezulako. Oraindik geiago bear ditugu. Eskoletako textoak ere, bear-bearrekoak ditugu. Muxika aizpei, nere gorantzi miñenak. Baña nere abotsa ez uste zartzaroko kontua danik. Nik beti eztarria oso aula izan det, eta orain betiko antzekoa dut, zerbaitxo loditua, bai, lendik. Nere metodua azkenetan da oraintxe. Iztegia [ez] beste guztiak bukatuak ditugu irarkolan. Ezta motxa lan auxe! Zure euskaltzain-urgazle izentapena, egia da, noski. Zenbait urgazlek baño obeto irabazi zenduen aulki ori. Ta zenbait euskaltzañek baño jatorkiago ere bai. Aurten, Circulo Cultural Guipuzcoano´n Israel´go izkeraren piztuera artu det gai. Buenos Aires´en argitaldu duten EL REBELDE DE JERUSALÉN liburua artu det ortarako. Idazti zoragarria ta oso erakusgarria da euskaldun gazteria azkortzeko ta esnatzeko. Liburu ori orko euskaldun txepelen artean eta emengoen artean zabaldu bear genduke. Ez al-dezu irakurri? Eska ezazu Editorial Candelabro´ra ta bialduko dizue Buenos Aires´tik. Ura da gizon bakarraren lana ta eragiña, bere erria lozorrotik ateratzeko! Astinaldi ederra eman bear diet, zenbait euskaldun aberats berri lelori! Miangolarra anai bietatik bat, aspalditxo ezkondu zan emengo aberats purrukatu batekin. Emazteak Donostia´n ba-du egundoko txalet eta lorategi eder-zabala. Ai, ta ez bururatu bear orrelakoei alperrik duten leku ori gure aurren Liceo ta josta-toki izan dedin! Zeñen toki zoragarria ta egokia litzaken ortarako! Garmendia´ri zure idazki-berri eman diot, eta alegiñak egingo ditu, Xenpelar´en liburua zuretzat billatzen. Orixe´ren zuzenbidea, auxe duzu: GRANJA ZABALEGUIAÑORGA (Guipuzcoa). Basarritar gazteentzako ikastola jarri nai lukete or, lur-lan berriak berei erakusteko. Oso pixkortua dabil, eta Euskaltzaindi´ko zenbaiti bere makilla zorrotz bizkarreratu dio. Ezpaia sortu ezkero, zearo pizten zaigu Mikolax. Lengoan bere etxean bazkaldu genduen, irurogei ta amabi urte betetzen baitzituen gure mutikoak. Zaitegi, Oiartzabal eta Gaztelu idazlea giñan egun artan maiko. Aurtengo San Tomas´etan, bertsolari-gudua, bi antzerki-talde euskeraz eta beste euskal jai pozgarriak ditugu. Juduek bezela, aurrera egin bear degu, naiz ta zapalduak bizi. Oraindik apaiz izenpetzalleei, eztigute bestalderako pasaporterik eman nai. Emen nabil, gure espetxeratuen alde ta beste zenbait arazoen [sic] alde Donostia´ko Gobernadoreari idazten noizean bein. Erantzuten dit, eta bein multa asko barkatu zituan nere idazkiagatik. Txakur auek, bildurtiei zaunka egiten die; baña bildurrik eztiegula ikusten dutenean, atzeraka egiten dute. Negargarria da, Andima, zu Euskalerritik kanpo bizitzea. Gure burruka emen jokatu bear degu, Israel´en bezela. Kanpoko euskaldunen laguntza-bidez, baña emen. Ta zu burrukalaririk onenetakoa zeranez, emen bear zaitugu. Aukerarik ba-dezu, atoz lenbailen onera. Emakume batek auxe esan zidan: Agirre zanak bein berari auxe esan ziola: asko saiatu zirala, Zaitegi beste langille-talde batekin jarri zedin euskera-alde elkartuta lan egiten: baña ezin izan zutela Zaitegi ortara erakarri; bakarrik eta bere iritziz bakarrik lan egitekoa baita gure arrasatetarra.

120


Emen Endaian bear genuke Euskal-lantegi-etxea. Talde aukeratua billatu eta gure agintariak, beste ezer baño lenago, orixe egin bear lukete. Zuk ikasi dezuna orrelako Lan-etxe baten ustuko zenuke egokien, gure erriaren onerako. Endaia´ra joatea oso erreza zaigu alde ontakoei, ta ango langilleak alde bietarako eragin aundia izango lukete. Ez al-da gure artean lan onen bearra ikus dezakenik? Lotsagarria da zu bezelako idazle egiñak, beste lanetan beren bizia ateratzen egotea, gure erriaren alde egin bear zenuketen lana atzeratuaz. Amerika oietan ba-dira, ba, zuri onerako itzulera ordaindu dezaizuketenik ugari? Eguerri ta Urteberri on, adiskide! Orobat Aurre-Apraiz eta Ugalde´tar Martiñ´i. Poz det onen ipuiok euskeraz ateratze-bidetan zeratelako. Muxika aizpei, gorantzirik miñenak. Aberastu zaite azkar, eta atoz gure artera. Edo billa zazu lagun aberatsen bat, guregana biltzeko. Beti euskal-arloan lan egiteko adiskide bero dezun [eskuz idatzia] O. Azpiazu´tar Iñaki Endaia´n etxea artuta bizi da. Oso egoki datorkigu bere lana, ta orren eskura egotea guregandik. Poliki ari da ortik lanean. Sinadura.

88 Caracas´tik Ilbeltzak 24-1961 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´ra Apaiz argi: Abenduaren amaxeiko zure gutuna atzo eskuetara zitzaidan, urtarrillak 23. Ez da beraz bareak baiño lasterrago ibilli jet-egalontzien garai tximista onetan. Idazkazalean liberatxo bat ipiñi bearrean, libera erditxo bat iarri zioten eta or etorri da zure mezua. Ez da ba nerea izan errua, erantzuna ainbeste luzatzea. Ala ere milesker ainbat berri bidali dizkidazulako. Emen nabilkizu ni oraindik nere buruausteak konpontzeke. Urte-berriak ez dit argi berririk ekarri nere lañoak uxatzeko. Alper alperrik ibili naiz kask ate batean eta kask bestean, lan eske. Itz onak, orra zer atera dudan nere ibillaldi minkaitz auetan, besterik deus. Aundia da izan ere gure artean gertatzen dana, ez or bakarrik baita emen ere. Askok eta askok esaten zidaten lanean negoenean, ia nola iarraitu nezakean lan artan. Utzi nun ba...eta gaur iñork ere ez dit ezer galdetzen ezta ere laguntzen beste lan bat arkitzeko. Bai zera! oso garai okerretan bizi gerala, aldi obeagoak etorriko dirala, pixkat itxoiteko, abar eta abar. Ezta Drotxil banintzake ere. Diru-iabe izatekotan, auskalo nora biali nituen emengo lurralde au eta bertako euskaldun eta biztanle guztiak ere, zakurraren salara bai gutxienez. Baiña ementxe ibili bear arik eta zerbait billatu arte eta ez da gauz errexa izango. Ni ere or pozikago egongo nintzake eta gaiñera euskallanean ere gogozago ariko nintzake. Egia esan, elkorraldi zakar baten menpean arkitzen naiz emen ezertarako ere ez adorerik ez gogorik gabe. Ez dakizu zenbat denbora galtzen dudan nere gogoeta illunen artean. Aki, aki eginda nago. Utz ditzadan alde batera ames beltzok zuk, gaixo orrek, ez duzu bat ere errurik neri gertatzen zaidanarekin-eta. Aspaldi irakurri nuen zuk diozun “El rebelde de Jerusalem” eta pozik irakurri ere. Zer ikasi ugari daukagu euskaldunok liburu ortan eta ederki egingo duzu bere mamia euskaldunen artean banatzea, gure txepelak noizpait pizkortzen ote diran Ben 121


Iehudak darion berotasunera. Baiña bada beste liburu bat orren aiñakoa edo garaiagoa “Rebelión en Tierra Santa” deritzaiona. Irgum´eko buru izan zan Beguin´ek idatzia. Ortxe agiri da bizi-bizirik israeldarren burruka gorria beren lurraldea askatzeko. Idazti onek ere on asko egingo luke euskotarren artean, irakurtzen balekite. Buenos Aires´en billa dezakezu, nai balin baduzu antxean [sic] argitaratua izan baita hebreotik itzulita. Orrelako liburu beroak irakurri ondoren auxe etortzen zait neri burura: “gu euskotarrok, txepel batzu gerala eta bizitzerik ere ez dugula merezi”. Aiek, israeldarrak, lenengoz izkuntza askatu zuten eta ondoren aberria. Eta guk, euskera askatzen ez dugun bitartean ez dugu lurrik ere askatuko. Ez dezagula txakur-amesik egin. Bada beste liburu bat ere, oso egokia ebertarren auziaz, eta or argitaratua gaiñera, Barzelonan, EXODO deritzaiona, Talleres Gráficos de EDITORIAL BRUGUERA, s.a.-Mora la Nueva (antes Proyecto), 2-Barcelona. Dagoneko bost argitaraldi izan ditu. Eleberri antzera egiña da, baiña irakurgarria oso. Zure asmoak oso dira garaiak eta egokiak gure euskerari laguntzeko. Baiña nork ortara ekarri gure aberatsak? Begiko makarrik ere emango ez luketen gizon auekin ez dago zeregiñik. Izkuntzari laguntzen milla bider mutillagoak izan dira katalan aberatsak. Aiek bai, beren ondasunak parrastan iarri zituten katalana zegoen zulo beltzetik argitara ateratzeko. Gure aberatsak berriz, zerbait aundi egiteko daude oraindik. Au ere gure kaxkarkeriaren agiri bat besterik ezta! Pozten naiz gure Orixe ain pijo arkitzen delako. Eskutitz bat egin nion Orexara emengo baten asmoak azalduz. Bear bada, itzez ere esango zizkion oraingo, ortik dabil bada gizon ori. Ikus badezazu, emaizkiozu nere goraintzirik beroenak Orixeri. Ez dut aberasterik izango noski, ezta orra joaterik ere. Ala ere Jaunari ez dakiola emen nere ezurrak uzterik. Erregalu ori baiño ezpada ere, Euskalerriari utzi nai nioke. Euskaltzaindikoek ez didate oraindik ezertxo ere esan, beraz ez dut urgazlearenik sinesten. Bizkaiko apaizen berriak oso samiñak dira. ¿Noiz moztuko dizkiote egoak ango episkopo ergelari? Benetan agintariaren begiraleak, ez artzai are gutxigo gotzai eliz ama deunak naiko lukenez. Baiña, okerrena, erria elizatik aldenduko digutela, eskisma bideratzen ari dira-ta. Urrengoan, bidali arren, orko euskal jai eta beste gora-beraren berriak. Emen naukazu ni ere euskerari laguntzeko beti prest. Ar ezazu bada, adiskide duzun onen agur bero bat.

89 Caracas´tik, 1961´gko. Otsaillak 26 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donosti´ra Apaiz argi: Oraingoan bai, garaiz iaso nuen zure idazki atsegiña. Milesker bertan nerekiko erakusten dituzun ardura eta biotz onbera. Nolarebait nere auzi larri au askatuko dalakoan nago, ezkontzara io gabe. Argi zirrinta ageri da beñipein, ikusi egin bear ordea zirrinta ori aragitzen ote dan. Orregatik ez dut lekaiorik io nai garaiz len. Ainbeste ikusirik nago lurralde txatxu onetan: oparoak dira emengo gutarrak ere eskeintzen, eskeñia betetzen ordea guztiz nagiak. Dana dala, laister iakin bearko dut beintzat neri eskeñi didatena zertan gelditzen dan, eta orduan esango dizut. Gaur igandea, errolde eguna. Emen ari zaizkizu erri errolketan gogoz ari ere. Arratseko seirak arte etxean egoten beartu gaitute, eta emen naukazu gela-zuloan sartuta zuri idazten. Uri guztian ez da arima bat ageri kaleetan, ez eta gurdirik ere. Iñun ez dut ikusi errolketak onela egiten, biztanle guztiak espetxean sartuta. Ezin ukatu bide erosoa

122


danik. Eta or etorri zaizkigu paper aundi batzuekin amarmilla galdera egitera. Aberria dagoen amil-zulotik ateratzeko omen dira gure erantzunak. Amaikatxo gezur esan oi ditute agintari eta jaurlariek. Bide ortatik beintzat, ez dute iaiki-araziko erri erori au. Atzo, larunbata, Olarso´k zure goraintzi eta berriak eman zizkidan. Elkarrekin bazkaldu genuen Olariagaren etxean baita itz-aspertu egin ere zure inguruan. Pozik iakin nituen zure berriak batez ere zure osasunarenak. Iñoiz baiño sendoago arkitzen omen zera. Hori duzu sasoia, Nemexio! Iaunak gordeko al dizu luzaroan sasoi ori gure euskera gaxoaren alde lan egiteko. Olarsok berak emango dizkizu, nik baiño obeto, nere eta emengo berriak ere. Arratsalde atsegiña eman nuen orko berri eta batez ere euskeraren ingurukoak entzuten. Ez uste orrako gogo gabe nagoenik, ez orixe. Baiña erantzun bear aundia daukat nik zuen agintari odolgorrien aurrean, eurak diotenez, eta eskuartean arrapatuko banindukete, urte biko espetxealdia izango litzateke gutxiena. Esaizu ze, nere errian esan oi dan lez, bi urteko hotela beintzat seguru izango nukela eta ni bezelako sakel ikol batentzat ez da bertanbera uztekoa alako eskaintza ederra. Bai ondo dakit or dagoela gure burruka zelaia, eta ortxe erabilli bear ditugula gure iskilluak, diranak diralakoak, gure euskera eta gure erria argitara eramateko. Atzerrian, usteltzen ari gera eta ez dugu onik ezertxo egingo iñoiz ere. Or ere badirala diruzale itsuak, dirua beste io mugarik ez dutenak. Emengoen itsukeria ordea, neurriz gaiñetikoa da, bolibarraren atzetik ibilli bearra. BOLIBAR gizandiaren atzetik balitz, tira, baiña zoritxarrez olako amesik ez darabilgu. “Tierra vasca”n ikusi dut orko zure itzaldiaren berria. Zorionak, ondo atsegindu zenituen entzuleen belarriak. Ala ere “eberkeraren aldean euskeraren egoera ez dela etsitzekoa” esan omen zenuen. Ben Iehudaren garaian bear bada bai, baiña gaur ez dakit ba...Eberkerak mendez mende izan zituen beren aberri izkera gogoz landu zuten iakitun aundiak, gure iakitunak erdera lantzeari, besteri ez diote ekin eta okerrena oraindik ere ez diote ekiten. Parre pixkat ere egin nuen ezkontzarekiko diostazuna irakurri nuenean. Dabid erregearen adiñekoa izan ez arren, nerekin batuko litzakenak ez dut uste Abisag Sunam´etarrak baiño zori obeagorik izango ote lukean: “neska eder-ederra zan...bañan errege ez zitzayon nasi”, Dabid gizajoa adiñez elduxegia izaki “soñekoz estalita ere ezin berotu zan” eta diru[die]nez neska ederraren ikutura ere ez. Ala ere nork esan “bioa ura bere bidetik ez dut edango-ta? Amaikatxo eldu-xamar ikusi ditugu maitasunak zorabilduta erokeri nabarmenak egiten. Nere burua galdu ote nezake neurri ortaraño? Anartean egin dezagun parr [sic], naizta negarrerako garai obea izan. Ez diot zure ipuirik Arantza´ri esan. Nere ikasbide berria agertu da “Aprenda el vasco en 60 horas” izenburupean. Itxaropenan irarri dute, baña diskuak oraindik egiteko daude. Ez dakit nun egin dituzten. Ala ere magnetoponoa gerturik dago Mª Dolores Agirre eta Manuel Oñativia´ren abotsekin. Entzun dut eta poliki xamar dago, baña baditu uts batzuk diskoak egin baño len zuzendu bearrak. Egia esan, ez nago bat ere pozik nere metodu orrekin lasterka bizian egin bear izan nuelako, eta lasterka eta arnaska egiten diran lanak beti izaten dira eskaxak. Dana dala eginda dago. Ez dizut bialtzen ale bat baiño ez daukadalako. Gaiñera oraindik iztegitxoa erantsi bear diote, beraz ez dago oso-osorik nik nai nukeanez. Dakusunez, izena irrikitsua da eta ez dala nik asmatua esan bear dizut. Izenaren irrikiak sutuko al ditu eusko erdaldunak beren aberri izkera ikasteko. Or ikusiko dugu gure irizle zorrotzek zer dioten ikasbide ortako euskerari buruz. Ziur-ziur nago nereak eta bost entzun bearko ditudana, alde bietatik gaiñera, garbi ta mordollozaleengandik, ez dut uste bada, bat ere asebeteko duenik nere euskerak66. 66

Erdibide polita aurkitu zuen Ibinagabeitiak.

123


Emen datoz gure neskamutikoak, nere billobatxoak, Aitortxu eta Itxasu eta laister asi bearko dut “ingizko egalontziak” egiten bestela ez dut pakerik izango. Eta onen bestez, bukatzera noa gure aurtxoen euskera zaitzen asteko. Oiek, zorionez, ez dute metodorik bear eta ederki ikasten dute. Ikusiko bazenitu zeñen poliki ari diran euskeraz. Eta guk emen egiten duguna, ezin ote dezake orko gurasoek egin? Txaldanik bada eguzkipean, batez ere gure errian! Agur adiskide beste bat arte.

90 1961-03? Andima ta Balendin, adiskide negartiak: Zuen Jeremiadak irakurriak ditut aspaldi. Guk ere, ba-dakigu illeta jotzen; eta gure barruko prijimentu-berri ederki emango dizue emendik dijoakigun ezkongai moxkote onek. Atzo egin genduen, ain zuzen, gure agur-aparia. Egaña bapo gelditu zan asteburu ederra alkarrekin eginda. Larunbatero alkartzen gera ortarako, ta atzokoa, bestetan baño nagusitxoago ospatu genduen gure lagunaren igesiagatik. Zuen idazkiok, aztuak neuzkan, eta berriro eman diot irakurtzeari, zerbait erantzun al-dizuedan jakiteko. Lenbizi zureari, Andima. Ia oraingoan irabazpide guriren bat iristen dezun, urte gutxi barru emen auetan “haiga” eder batekin agertzeko eran. Zer dezu errolde itz ori? Ez dut Azkue´nean, ez Bera-Mendizabal´enean arkitu. Errolda, bai, baña errolderik ez. Berdin izango al-da! Oraindik ikasi bearrean gaudela euskerasaillean. Nere osasuna pitzatzeke dabil oraindik. Gure prijimentu ontan, gaxotzeko astirik eztegu, nunbait. Zure onera etorri-eziña aitatzen didazu. Nik eztut esaten Bidasoz onuzkaldera etortzekorik; Zuk Endai-aldean bear zenuke, ta Zaitegi orren bakana ta bakarrik lan egitekoa ezpalitz, onuzkero zuretzako lekuren bat egokitu be[ar] zukean. Errezola´ri ere esana diogu, zuk emen bear zenukela. Nere etxean izan nuen, ortik etorritako eskoriazar mixiolari bat. Motiloi´etan lanean ibillia bera. Berriro etorriko zala, esan zidan, baña ez da agertu. Inditar gizajo oiei zenbat txakurkeri egin izan dizkien, kontatu zizkidan. Gure gizadi onek eztu barkaziorik, eta zuriok izan gera odolzalerik gorrotagarrienak. Aldizkariren bat sortzeko asmoa zendutela ere, esan zidan. Eta beste kontu bitxia ere bai: gazte batzuek, alegia, Israel´era bialtzekotan ote-ziran Hagana´n gudu-egiten ikasteko. Azkenerako ori egin bearko degu, bai. Baña gure agintariok integrismoa uzten ez duten bitartean, eztegu ezer iritxiko. Orain ere apaizon agiri ura dala-ta, egin dizkigutenak, txatxukeririk aundienak dira. Onaindia´k emengo Doipuru-ordezkoari idazkiren bat idatzia dio; baña gure agintariok ez omen dute nai idazki ori zabaltzerik. Ta EGI-BILLA´n esaten digutenez, gu ixilik gelditzeak Erroma´n eta munduan oso zirrada aundia sortu-arazi omen-du. Aundiagoa eragingo zuan, bizi-bizi gure eskubidea aldeztu ba-gendu. Orrelako epelkerietan dabilzkigu oraindik gure Bayona´ko pralleok eta Paris´ko bare-zaleak. Eta bitartean Erroma´ko indar-zale jendea pozik, gu ixildu gaituztela-ta. Zartzaroko ezkontzak ere, ba-du bere goxoa ta alderdi ona. Gaxo-zai merkeena eta onena, emaztea da; ta oraintxe bear degu geien orrelakoren bat, ez osasunez beteta gaztetan gabiltzanean. Zure Metodua eztet ikusi. Nerea, oraintxe da “zensura”ra eramanda. Bereala egingo zutela orren baimen-iristea, baña luzatu zaigu pixka bat. Estornes-lasa´k ere bere

124


Assimil-Metodoa egin zigun. Orain, aurrentzako len-mallako beste Metodoa ere atera digu. Orixe´k eta Villasante´k ere beren eliztia argitaltzekotan dira. Estornes´ek, beste gramatika-irrikia ere ba-du. Ez al-da gramatika-euri ugaria? Gure izkuntza-giroa loditzen ari zaigula adierazten du onek. Neretzat obe zitekean, agian, besterik ez argitaltzea, baña euskerak mesede izango du ugaritasun ontatik. Loiola´n gure “nostrates”ak irratetxea jarria digute. Ta orain dira istilluak. Castilla orientalekoak kendu ziguten Loiola´tik nobiziadua, ta Aragoi´ra aldatu. Orra, ba, nun dabiltzan estu ta larri gure billa, euskel-irrasaioak eman al-izateko; Loiola´n ezpaitute naikoa langille euskerazko lanak sortzeko. Gazte-taldea ba-degu lendik irrati-lanak Arrate´ko irratetxera bialtzen dituana. Segura ta Tolosa´en ere, euskal-irratsaioak entzuten dira. Loiola´koarekin, lau irratetxe ditugu, euskeraz poliki asiak. Donosti´ko irratedatzalle biak ere zerbait ematen digute astero. Gu emengo Marianistetan euskera erakusten izaten gera. Egunero gaxotuta jesten naiz ikastetxe ortatik. Ba al-dakizu zer egiten diguten? Gurasoei ikastaroa kobratu, ta gero, gure eskola-denboran, beste eskoletako irakasleok mutikoak zigortuta uzten dizkigute, gure ikastolara ezin etortzeko eran. Berok kobratu ta berok galazi ikastolara etortzea. Nun dago kontzientzia? Astoak jan zuala diotenak ba-dira, ta gure gauzei buruz, beintzat, egia izan bear du. Ta ba-natorkizu, Aurre-Apraiz, biozbera ori (...) Gure pake-goseak, eta euskal-atzerapenak ematen digun miñak, nunbait ezkutatzeko gogoa sortzen digu. Gure erriaren zoritxar berririk jakingo ez dan tokiren batera iges egin, eta antxe pakean iltzeko gogo bizia esnatzen zaigu. Baña ori egiten badegu, zer egin dezake gure erri epelak? Ba-da emen naikoa asma-eziñeko buruauste. Egaña´ren eztaietan ondo ibilli, tartean ba-zerate. Onek ustuko dizkizue emengo kontu ta txaldankeriak. Eta ez bildurtu orko paperak guri bialtzen. Al dituzuen aldizkari guziak bialdu kezkarik gabe. Ematen ba-dizkigute, arnasa artuko degu. Nolanai, bidean gal ez ditezen, gure izena ipiñi bearrean, obe beste erdal abizen bat asmatzea: Rodriguez, Perez, Martínez oietakoa. Horrela, agian, ez dute geldi-araziko emengo korreotan. Agur, mutilzarrok. Zuek uztartzekorik ez al-da sortuko? Ia, ba, eroalditxoren bat atzematen dezuen, eta eder, on eta dirudunen bat etxeratzen dezuen. Gu aberasten ba-gera, euskerak laguntza izango du. Agur, berriro. Emen gelditzen gera Prankope zoragarri ontan, euskera klasikoa aizatzen diguten idazle berriak miatuaz. Aresti ta aren aidekoak ornitu bear digute euskal-baratzea. Zaudete lenean. Gaitezen geurean. Luza bostekoa. Urrenarte. [sinadura eskuz]

91 Caracas´en Garillak 10-1961 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´ra Adiskide berritsu: Egañak ekarri zidan zure gutun luzeari erantzuteko nago oraindik, ala ere, bitartean, Ugalderen Liburu berri ILTZAILEAK igorri nizun. Artua dukezu onezkero, 125


gure adiskide mamiek, gorde ez baldin badute sarri egin oi dutenez. Esango didazu urrengo zure gutunean zer gertatu dan aipatu ipuiokin. Idatzi dizu or nunbait Gotzonek emengo berri emanaz eta ezkontza eguneko goraberak azalduaz. Gu piñak gera izan ere, eta aren pintasuna orren laiñera iritxiko zan noski. Baezpada ere, nik neretik, zerbait esango dizut, bada nere ikuspegia bear bada, arena baiño iakingarriagoa izango da. Iñor ez omen igarle norbere errialdean eta hura ere ez bere gauzetan. Ezin ap[a]iñ eta ederragoa izan zan ezkontza ori. Antxe bildu giñan zenbait euskaldun eta euskera uts-garbian ezkondu zituen Iturbe karmeldar zure ezagunak. Ezkontza orregatio, gure etsai aundienen elizan egin zan, agustindarren elizan alegia. Ondo dakizu zer noraiñokoa dan eliz gizon aipatu auen gureganako adiskidetasun eta maitasun bizia. Arrituta utzi ninduen praile azkoitiarrak bere euskerarekin. Agi danez, Txile´n ez du baztertuta izan euskera. Gero Eusko etxean iataldi ikaragarri bat, amabietan asi eta gaueko amarrak arte: jan, edan, abestu, dantzatu, pianua io, nik dakita! Wiskia barra-barra ibilli zan eta alaitasuna ere bai. Matsaren orpotik dator mama goxoa eta gaiñerakoa. Artean ezkon berriak aldendu zitzaizkigun eta an ioan ziran Margarita ugartera eztei-ondoa egitera. Luzaroan an egonda gero emen ikusi ditut arrezkero. Izan ditut itz-aspertu zenbait Antxetarekin, ala ere ez dit berri aundirik eman. Nik ez dakit zer gertatzen zaien ortik datozenai: iñork ere ez dit esaten funtsezko gauzarik. Dirudinez, erdi ilda arkitzen zerate or ezertarako kemenik gabe. Egia esan ez nau orrexek batere pozten, eta gure erriarenak egin dualazkoa edo burutantzen [sic] zait. Aberri barnean txepel baldin bazabiltzate, akabo gure amesak. Zuek bear bada atzerrietako euskaldunengan ezarrita izango dituzute itxaropenak. Ala balitz, ezin okerrago zabiltzate. Atzerrietako euskaldunak aberriarekin zearo aztuta bizi gera, eta noiztanka agertzen ditugun maitasun asperenak, platonkeri utsezkoak dira. Atzerriko euskotarrak ez dute iñola ere Euzkadirik azkatuko. Baiña nora noa ni? Orain ere esango duzu beti nagoela kopetillun. Bearko, kopetargi ibiltzeko iñundik ere ezbai datorkigu eragiñik. Esan zidan, zer nolako ioko-garbia iokatu dizuten San Tomas Akademiakoak. Ori ere bai! Zu bazterrean utzi, eta beste artu! Ez nuen iñoiz uste izango gure arteko zitalkeria neurri ortara iritxiko zanik. Ni ere ondo ikusirik nago orren antzeko iokomakurrak. Orain, lanean edo erdi lanean ari naiz, ez dakit noiz arte. Baiña egunen baten esku artean darabildan lan onek uts emango ba´lit, ez dakit zer egingo dudan: oyan beltzeko komenturen batean sartu eta bertan il. Belok´eko OTOIZLARI´n ikusi dut Loramendiren olerkiak argitara eman ditutela. ¿Nora eskatu bear ditu? Bada aldizkari orretan gure Iratzeder´ek ez digu ematen iñolako zertzeladarik. Poztuko nintzake ortaz (edo orren gañean) zerbait esango bazenida. Baita ere entzuna dut Orixe´ren “Jainkoaren Billa” agertu dala. Bai ote? Ementxe bizi naiz ni desertu e[l]korrenan, erdal sasiartean. Or agertu da Eusko-gaztedi, dana erderaz. Nazka neri. Ez dut irakurri eta ez diot iñori ere bialduko. De su alma y de su pluma ere argitara dute. Erderak gaizkatuko omen gaitu: k.k. zarra! Eta onen bestez pot egitera noa. Ikusi dut “Sagardoaren Graziya”, aundia izango da sagardoarena baiña ez ainbestekoa Artolaren neurtitzena. Urruzunoren ipuiak askoz ere iakingarri eta ernegarriagoak dira Artolaren garaiko bertsolari guztien asmakizunak baiño. Orrelako liburuei putz emango al dio auspoak. Agur eta arin erantzun, ondo dakizu bada, zure berriek izaten ditudala nere azkengabeko egarri onen berdingarri. Ondo izan.

126


92 -61-VI-17 Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS Adiskide berritsu-zale: Demófilo oso onik dago ta poliki moldatu da Ugalde´ren txapel-okerrekin. Arjentina´tik ere, oitura ori artu dute, ta oso bataio politak egiten dizkidate. ILTZALLEAK oso poliki dago. Jarrai dedilla euskal-lanean; ba- da orrelako batzuen premia gure artean-da. Ta zuek jarrai or dituzuen papelok bialtzen. Nik eztet bildurrik orrelako bezuzak artzeko. Egaña´k eztu merezi idazterik ere. Joan zanetik ezta asko gogoratu bere lagunekin. Oraindik artzeko nago bere berriak. Eskerrak neronek bere arrebai deitu ta orko eztai-argazkiak ikusi ditudan. Gure aste-buruko [sic] lagunei erakutsi dizkiet, eta gure iruzkiñak egiñak ditugu. Oso satisfazio podridua azaltzen du argazki batzuetan, eta besteetan, berriz, ILTZALLEAK liburuko txapel-okerrak baño kopeta beltzagoa eskeintzen du. Lapur onarena esan bearko diogu lagun aztu orri: Jauna, oroi zaitez gutaz zure erresuman sar zaitezenean. Emengo gauzen egarri zuek, eta emendik dijoazenak, sustantziko konturik ez. Berbera gertatzen zaigu guri, mugaz bestaldera joaten geranetan. Iñortxok ere ez du kontu zipitzik. Euskaldunok burgestu egin gera; dirutu ta bigundu. Guztiak seme-alabak karreradunak nai dituzte. Laster euskaldunok, kapitalista gorrotagarri egingo gera, eta koeranoak izango dira emengo proletarioak. Gure artean, gañera, egundoko integrismopixua degu: lengoan, Zipitria andereño erremin ori, ao bete ortzekin gelditu zitzaidan, Patxi gorra beste mundura bialtzeko kezkarik ez nukela izango esan niolako. Ezin zitekela ori egin; etzala zillegi. Esan niona: zillegi ezezik, barkamen osoa irabazteko lana zitekeala. Erria zapaltzen eta ainbeste urtetan, guzien eskubideak jaten bizi dana, ezin garbitu, alajaña! Orrelako burukerak galtzen eztiran bitartean, eztegu ezer aundirik egiterik. Euskaldunok, bide bat besterik eztegu: israeldarrak artu zutena: izkuntza piztu ta indartu, ta izkilluak zorroztu. Ori egiten ez duan erriari, eztio iñork begiratzen, ez demokratak eta ez Elizak. Gaizkillerik aundienak, berriz, aurrera irtetzen ba-da, naikoa begiramen iristen du bai demokraten aldetik, eta bai Elizaren aldetik. Gizon aunditzat saldu oi izan dizkiguten Carlomagno ta aren kidekoak, zer ziran, lapur eta gaizkille aundi batzuek baizik? Beren gurasoengandik jaso zituzten lurrez etziran asetzen eta inguruko kristau-erregei lapurtzen zizkieten beren lurrak. Ala ere, aginpidea iristen zuteneko, beti inguratzen zituzten beren gaizkigiñak bedeinkatuko zizkien nai aña obispo. Zoritxarrez, ori da edestia, ta horrela jokatu izan dute gure gañetikoak...Gure arteko prudenteak, ostera, azkenik ez dute67. Ala ere, egun ederrak izaten ditugu. Lizardi´ri Tolosa´n egin zitzaion omen-jaia, oso ederra atera zan. Beti bezela, euskerak egun ortan Tolosa mendean artu zuan; aspaldi ikusi ez genituan lagunak bilduta ikusi genituan eta zezen-plaza bete-betean egon zan gure dantza ta bertsolariei begira. Jai eratzalleak, uste baño diru geiago jaso dute, ta euskal-ikastolari ta beste gure arteko lanei laguntzeko asmotan dira diru orrekin. Basarri´ri ere, joan dan igandean egundoko goratzarrea egin diote Zarautz´en. Ni ez nintzan izan. Ba-dakizu: Basarri oso bertsolari azkarra da, baña gizon bezela, oso bildurtia. Ta neri pixka bat negargurea ematen dit. Ala ere, egun ederra gerta bide-zan 67

Ikus esaldi hauek eta antzekoek adierazten duten historiaren filosofiari buruz, epilogoan “Israelen alderako miresmena” atala.

127


eta gure etsaiek beste asmotan joan arren, orrelako egunetan, abertzaleok gure eguna izan oi-degu. Zeleta´k ez al-dizkizu bialtzen liburu berriak?...Neronek inguratuko dizkitzut, nai dituzunak. Donostia´n egin zan bertsolari-txapelketako bertsoekin ere, atera dute beste liburua ta baita Azpeitia´tar Julen´eren ipui sorta ere. Auek KULIXKA-SORTA´n argitalduak dira. Nai ba-dituzu, esan. Estornes Lasa´k ere, beste METODO ELEMENTAL bat argitaldua du aurrentzat, euskera ikasteko. Poliki dago asteko. Nere Metodoa, or da Censura´n luzaroan. Oraintxe esan didate, baimena iritxi ote-dan. Ikusi arte, ez sinistu. Orixe´k eztu azaldu oraindik bere JAINKO BILLA. Bizkaia´n Kerexeta´z gañera beste apaiz gazte batek ere argitaldu du olerki-liburua. Orixe urbil degu orain eta noiz-nai ikusten det. Atzo ere, an nintzan eta an nengoela, Basarri iritxi zitzaigun. An utzi genduen Orixe´rekin. SAGARDOAREN GRAZIYA ezkero, beste liburu bat ere, argitaldu du AUSPOA´k. Neri ez didate pozik ematen orrelako pellokeriak. Ordua da aurrera egiteko gure euskerarekin. Gure gazteak ere, aurreneko burrukalari-lana, euskera ikastea bear lukete. Ori egiteko arnasik eztuan euskal-gazteak eztu ezertarako balio. ENBATA oso ederki asia da, Auñamendiz bestaldean. Labigerie [sic] osagillea ta bere lagunak gogor asi dira itzegiten. Euskeraz oraindik gutxitxo, baña oso bide onez datozela iruditzen zait. Gu emen ari gera, Arrate´ko irratirako ta Loiola´ko irratirako lanak asmatzen. Nostrates´ak, oi bezela, egin dizkigutenak egin da gero, orain ere musu-truk nai dituzte artu gure idaz-lanak. Joan ditezela orain Castilla occidental eta orientalekoei eske. Lotsagarria da Loiola´n gertatzen dana: irratetxea jartzeko baimena iritxi dute, ta euskallanetarako ez dute idazlerik. Ta gero...gure ondoren lan-eske. Ala ere, Gipuzkoa´n Donosti´ko irratetxe bietan zerbait egiten da astero euskeraz. Eta Arrate, Segura, Tolosa ta Loiola´n euskal-ordu asko dituzte. Arrate´koa dabil jatorren. Ia beti euskeraz ari da, ta lendik Eibar´en dagon Falanje´ko irratetxea atzean utzi du. Egaña ta Aurre-Apraiz´ekin aste-buru egiten ez altzera asi? Gorantzi asko batzen zeratenerako. Gu gaur ere an izango gera Bar Uranga´n asteko junta-aizea egiten. Euskera joka asi bearrean degu; ez beti atzeraka. Gure aldizkarietan geroago ta gogorrago eraso bear diegu, erdal-jario oiei. Agur, adiskide. Zaitegi´ren idazki batzuek izan ditut: baña etenda bizi gera elkarrengandik. Guk pasaporterik ez aruzko; ta arek onuntzako bidea itxita. Urrenarte, jo gogor epelak; eta or lanik ezpadezu iristen, etorri Laburdi aldera. Emen izango gaituzu laguntzeko al-deguneño Beti negarpean eta beti burrukarako prest dezun [sinadura eskuz: Demófilo].

93 Caracas´tik, Garillak 25-1961 Etxaniz´tar Nemesi Iauna Donostia Adiskide mami: Orko atxonez gaiñezka eldu zitzaidan zure gutuna. Milesker. Bereala otsegin nion Antxetari zure berriak emateko, ez zidan ordea iñork erantzun. Ezkonberriok, bear bada, maitasunaren egoetan zebiltzan egariñ. Berriz deituko diot, guk ez dugu bada alkar ikusteko aukerarik izaten. Zuek or aste-burukoa egiten duzute, guk berriz asto-buruarena. Emen baiño kristau mandoagorik ez dut eguzkipean ikusi:

128


zaldalea (bolibarra alegia) beste amesik ez dute. Zaldaleakin itsututa bizi dira, patariak bezelatsu noizipeinka Euskadiren alde irrintzi ergel batzuk botiaz. Guk aberria iarei egin? Baita zera ere! Iruzpalau euskaltzale bagera emen ere, baiña nork gu alkartu? Eta lan polita egin genezake. Ementxe nabilkizu egun auetan euskera utsez egindako aldizkari aberkoi bat argitara bear genukela-ta: txipia baiñan bizkorra. Ben Yehuda´ri eskeñi diozun olerkia irakurri ondoren, Berrien berri irakurri “Yeruslango Gorpiztua”. Guk ere ez dugu beste biderik. Oraiñarte bezela txepelkerietan ibili bagabiltz, ez dugu onik izango, ez guk ez gure erri maiteak. Euskerari eutsi bear diogu gogor, nun-nai ta noiz-nai, iñoren eta ezeren lotsa gabe. Euskerak bear du gaillen gure arazo eta bizi-bide guztietan, elizan etxean, ika[s]tolan eta kalean. Orixe lortzen ez dugun bitartean, alperrik ari gera. Gaiñera, izkuntzari eusten ez dion erri batek, ez du bizitzerik merezi. Gaurko gutun au laburra izango da. Euskal idazti zenbait eskatu nai dizkitzut: Manzisidor´en SANTU BIZITZAK (bigarrena eta irugarrena baldin argitara bada). LORAMENDIREN OLERKIAK.- Bertsolarien Txapelketa, eta Azpeitia´tar Julene´ren ipuiak, baita bizkaiko apaizaren bertsoak ere. Datorren astean igorriko dizkitzut 30 (ogeitamar dolar) nere liburuok ordaintzeko. Orrez gaiñera erderazko beste au ere bialiko didazu: HISTORIA DE LA LITERATURA HEBREA, Editorial Gredos´ek argitaratu duen liburu aundi bat da. Ementxe ikusi dut, baiña diru geiegi eskatu zidaten eta ez nuen erosi. Eta beste liburu iakingarriren bat anartean argitaratu bada, biali ori ere68. Ementxe bukatzera noa. Datorren astean diruarekin batera, luzegoa idatziko dizut. Artean, ar ezazu ene besarkadarik ertsiena. Porta zera adiskide. Emen dut zure eskutitz iatorra. Pozik irakurri nuen. Bereala otsegin nion Antxeta´ri urrutizkiñez, baiñan ez zidaten erantzun eta oraindik ez dizkiot zure berriak eman. Berriz otsegingo diot egunotan ez dugu bada, alkar ikusteko aukerarik izaten. Zuek or aste-burukoa, guk berriz asto-buruarena.

94 Caracas´tik 1961´gko Uztaillak 14 Etxaniz´tar Nemesi Donostia Adiskide: Eskuartean dukezu onezkero orain lenago egin nizun gutuna. Bear baiño geiago luzatu dut gaurko au, txanponak biltzea ez dalako ain erreza naizta emen, urrezko Ameriketan bizi. Dena den, emen dioazkitzu ogeitamar dolar len esandakoez gainera beste mesede batzuk ere egin ditzadazun: lenik Labayen´i ordainduko diozu AUSPOA´ren arpidearena eta dirua ortarako ba´litzaizu, erosidazu Aita Donosti´ren EGUBERRI ere. Iakiña, zure ibilbide eta silluenak ere, nere kontura; bai porsierto! Eta eskerrik asko aurretiez, baita barkatu ematen dizudan nekea. Iaunak ordainduko dizu. Lengo batean Platonolaren berriak69 ukan nituen, eta berri onak alajaiñetan. Argitaratzera omen dioa bere liburu goitarra, dagoneko argitaratu ezpaldin badu, bada idatzita gero illabetean gorde zuen gutuna maindire artean, letrak berotzeko edo...Dionez, “nik bai omen dezaket” (gaxoa, ez daki ondo zer dion) eta zenbait ale 68

Andima hamahiru urtez baino ez zen bizi izan aberrian, beti atzerrian: Espainia, Portugal, Frantzia, Belgika, Amerika...nola elikatzen zen euskal jakiz? Ikusten duzue: Nemesiok bidaltzen zizkion zintzo hemendik, euskaraz ateratzen zen oro, gehi erdaraz ateratzen ziren beste hainbat, gehienak euskal gaiak jorratzen zituztenak, eta Israel edo juduei zegozkienak. 69 Zaitegirenak noski!

129


emen gaindi saltzeko mesedez. Ez dakit nola, baiña alegiñak egingo ditut beintzat liburu batzuk saltzeko, ez noski berak nai lituken beste. Onak zeudek emengo euskaldunak Platon euskeraz irakurtzen asteko! Diru paperen lumeroak, eta kito! Oiek ez dute besterik irakurtzen. Gal-gal iartzen naiz, eta oraintxe ere itzalak botako nituke euskaldun kirtenen aurka. Nagon ixillik, Jainkoaren amorioarren! Zamuka zuri au beztu nai, eta ez iakin nola! Auek istilluak! Iakingo duzu, noski, nere adiskide aundi bati iazo zaiona: mugara eldu eta martutenen sartu dute, illabete or igarotzera ioan dan gizona, emengo igarobidearekin eta orko agintariaren ordezkoaren baimenarekin ioan dan gizona. Nik baiño urte bete geroago alde egin zuen ortik (amairu urte aundi) eta oraindik ere or diraute len bezain setati giza odolgorriok. Zoaz, zoaz orra! Ni arrapatuko baninduteke, txiki txiki egingo nindukete. Egunen baten ala ere igarobidea aterako dut eta orko ordezkariarengana ioango naiz baimen eske. Ematen baldin badit, bereak eta zakur beltzarenak entzun bearko dizkit, bai orixe! Ez dago eskubiderik, orren beste urteren buruan, nere lagunari egin diotena egiteko70. Emen dana iakiten da, Nemesio, eta urgazlearen kontua ere oso osorik iakin dut. Badakit nork eragotzi zuen nere izentapena batzar osoak ontzat artuta gero. Ez uste bat ere sumindu naizenik orregatik. Ala ere nere erriko arrantzaliek kontatzen zuten Getariko apaiz zarraren ipuia datorkit gogora: Agertu omen zan kulpituan bere sermoia egiteko eta ala asi omen zan “Zenbat otarka lur ditu Santiantongo mendi tontor orrek?” (Baldin bizkaitar zitalikan arkitzen bada templu santu onetan, irten dedilla kanpora!) Berriz ere diot: “Zenbat otarka lur ditu Santiantongo mendi tontor orrek?” Eta bizkaitar batek korutik: “Iauna otarra mendiaren neurrikoa bada, “BAT” Ala ere bizkaitarrak, tenplutik irten bear izan zuen. Naiago dut ordea bizkaitar zital izan, merkatari etoi baiño. Antxetaren berririk ez dut. Gizon ori galdu edo eginda or nunbait. Satisfasio podriduak usteldu edo egin digu, arin gaiñera. Badakit Aurrek idatzi zizula. Atzo ioan zan gizajoa El Tigre´ra ea an zerbait arkitzen ote duen. Oso zori txarra izan du gizajoak emen behintzat. Guk ere ez dugu askoz obeagoa izan esatea lotsagarria bada ere. Naiko kirtenkeri idatzi ditudala uste dut, beraz ementxe bukatzera noa ia papera ere bukatu da-ta. Milla goraintzi orko adiskideei, eta zuk artu ezazu erbestetu zar onen euskalagurrik gartsuena. Beste bat arte.

95 -61-VII-21 ANDIMA TA AURRE-APRAIZ, adiskide bikote jatorra: Zuen idazkiak berriro irakurri ditut, eta betikoa negarretan urtzen zerate. Ori ikusia dago: gure erriak, beste gizaldi gogorragoa azi bear du, Euzkadi askatzeko. Gu, bigunegi ta klerikalegi aziak gera. Odolak, eztigu onik egiten; eta odolik ixuri gabe, ez Elizak, ez demokratak, ez dute iñungo erririk aintzakotzat artzen. Jendea iltzen asi ezkero...A! orduan, bai! Elizak ere, ilunjentzi poltsa parra-parra zabaltzen du. Lapur

70

Oker ez banago, Sabin Barrenaz ari da; Andima bera bezala J.A. Agirrek 1943an antolaturiko espioi sarean ibilia. 1966an eskatu zuen Andimak espainiaratzeko baimena, baina, gutunetako argitasunak irakurriaz, ematen du ez ziotela inoiz eman, nahiz eta horri bihotzeko gaitza erantsi behar zaion, ez aberriratzeko arrazoien artean.

130


guztiak, suberte ona izan dutenean, beti arkitu izan dute naikoa Gotzain, beren gaizkiñak bedeinkatzeko. Len bezela, Elizan, pariseo ta eskribak dabiltz azalean igari, Jesukristo, berriro Gurutzean. Zure ogei ta amar dolarrekoa artu det, Andima: ta zuen paperak ere, alako bataio politekin datozkit etxera. Jarrai, orrelaxe. Eskatzen dizkidazun liburuetatik geienak, Zarauz´ko Itxaropenetik bialduko dizkizue; ta nik ordainduko dizkiet. HISTORIA DE LA LITERATURA HEBREA, eztet emen arkitu; ta Bartzelona´ra bialdu det eske, emengo liburutegiren bat. KULIXKA-SORTA´n ere arpidetu zaitut, eta onela merkeago artuko dituzu sail ortako liburuak. Estornes-Lasa´k ere, ba-du bere sorta. Auñemendi-Sorta´n, bi liburu oso jakingarriak argitaldu ditu. Erderaz izan arren, pozik irakurriko zenituzkela uste det: GEOGRAFIA HISTÓRICA DE LA LENGUA VASCA dute izenburu. Oso agiri ederrak biltzen ditu, euskera antziña noraño zabaldua zan erakusteko. Lendik dakargu gaitza: Huesca´n, Udalak ebertarrez eta euskeraz enparantzan egitea debekatu etzuan, ba? Orduko euskaldun-agintariak ere, gaurkoen parekoak. Nai badezu, bi liburu auek ere, bialduko dizkizut, erderaz idatziak egon arren. Zuek, orko euskaldunen iguiña dezue...Guk, zer esango ote-degu, emengo EUSKALTZAINDI´ko zenbait jauntxoei buruz?...Nere zorioneko METODOA badakizue noiztik dabillen erditu eziñik. Emen dira zezenak! Eztakizue asko, nola dabiltzan Metodo ori galdu naian. Ezta berealakoan azalduko, gauzak horrela ba-dijoaz. Oien lana auxe besterik ezta: gure gizaldiak euskerari eragin dion aurrerapena, ondatzea. Ba al-dakizu Arrue´tar Antonio, (Asteasu´ko Beltza du lendik gaitz-izena), nolako setati dabillen nere Metodo ori aurrera pasa ez dedin? Nik “rr” ta “ll” erabiltzen, zoritxarrez nere liburuan. Ai, ene, bada ta! Gizon ori eden-utsa degu, ta komediante ederra gañera, bere burua euskaltzale agertzen maixu jende-aurrean; baña pixka bat aztartu ezkero, politiko zikin bat besterik ezta. Joan da lengo batean CCC´ko Zuzendariarengana, ta itz txukunekin auxe esan dio: NOS QUIERE METER POR LOS COJONES. Gizajoa, nunbait barrabillak mindu dizkio nere Metodo galgarri orrek. Orrelakotxeak dira gizon azpikeriz betetako orren lanak. Azkenean, nere izenik gabe azaldu bear du Metodoak. Onelaxe erabaki du gizontxo orrek. Eta utzi dezagun onenbestean. Geroak neurtuko du orren azalkeri ta billaukeria71. Emen gabiltz beste aldetik, Arrate ta Loiola´ko irratirako euskal-lanak idazten. Batak eta besteak neregana jotzen dute, bear gaituztenean; gero, gu baztartzen maixu diranak ere. Baña irrati-lan onek, mesede ederra egingo digu, ta ontan dabiltzan gaztetaldea ta emakumeak, jator jokatzen dute. Emengo Udalak, bere eskoletan euskera erakusteko asmoa azaldu du. Irakurriko dezu ALDERDI´n berri au. Emen ere, etsai asko dira lan ori aurrera eraman ez dedin. Eztakit zenbaterañoko eragiña izango duan asmo orrek. Erria, bizi-bizi dago euskal-jaietarako. Tolosa´ko Lizardi-Omenaldia, oso pozgarria izan zan. Or dabiltzan txorimaloak, asmo batzuek dituzte; baña egun oiek, abertzaleok biltzeko egunak izaten dira. Karlistak, lau katu besterik eztira agertzen; eta berak tripa jaten, gure erria ta gaztediaren biotza beste aldetik dijoala ikusiaz. Agur, bikote langille ori! Al ba-dezue, zatozte Laburdi-aldera. Emen jokatu bear degu gure burruka. Egaña´k eztu txintik egiten. Gizon orren paperak, onera orduko, gu lurpean izango gera, nunbait. 71

Egan aldizkariaren eta halaber Euskaltzaindiaren zurkaitzetako bat izan zen, besteak beste, erregimenekoa, eta euskal idazlea ere.

131


Beti zuen berrien pozetan. [eskuz idatzia] O. Idazki au egunetan euki det emen, Lapurdi´ra joan dedin baten zai. Bitarte ontan, inguratu det Historia de la Literatura Hebrea, ta bialdu nizun korreoz. Irureun pezeta da bere sa[l]neurria. Garestia benetan. “Jesuitak” irratetxea jarri dute Loiola´n, eta Eneko Deunaren egunean, bi watioko indarrean jarri dute. Radio Popular Loyola deitzen diote. Euskera aidez poliki zabaltzen du, ez guk nai aña, baña tira “Jesubitak” egiteko, dexente. Sinadura.

96 Caracas´tik 1961´gko. Daguenillak 12 Etxaniz´tar Nemesi Donostia Adiskide on: Milesker aunitz eman nai nizkizuke ain askar eta orren zaletasun aundiz iardun duzulako nere eskariak betetzen. Ez nuen gutxiago espero zuregandik. Damuz nik zuri ezin ordaindu merezi zenuken neurrian, baña egunen batean nere sakel ikola beteko balitz, ez zinduzket aztuko, ez orixe. Ondo egin duzu “Kulixka Sortan” ni arpidetzeaz. Paris´en nengoala sortu zan “sorta” ori eta arpide-txartel bat igorri zidaten, ez nizuke esango nundik, eta bereala beteta Zarautza bialdu nuen, bañan ez zidaten iaramonik egin. Bear bada nere izen ozenak beldurtu edo zituen, asko bezela, eta ez zidaten ale bat ere bialdu. Ala ere zearka, ta nere diruz, eskuratu izan ditut argitara dituten ale guztiak. Delako “Literatura Hebrea” liburu gareztia dala diozu. Emen erosi baldin banuen, askoz gareztiago aterako zitzaidan 585,...peseta alegia. Dakusunez, zure bitartez negozio polita egin dut. Estornes´en “Geografía Histórica de la Lengua Vasca”ren lenengo zenbakia nere liburuen artean daukat, ots, Irigarai, Villasante eta beste zenbait idazleen idazlanak gai ortaz dakartzina. Ez dut bigarren alerik, Oska´ko iudu ta euskaldunen kontuak dakartzina. Igor ezadazu, mesedez, ieki ori. Esango ere duzu bear bada: “Orra Peru zikoitz, diru gutxikin asko erosi nairik”. Orain arte bezela lanean iarraitzen baldin badut, diru-utsunea ere betiko dut. Eta besterik ez ontaz, irrikitzen nagoala baizik liburuok irakurtzeko. “Enbata” bestaldeko gure anaiek argitaratzen duten izparkaritxoaren lau zenbakiak ementxe ditut. Ioranez irakurri ditut. Aien asmoa Europa-alkartu batean Euskadi oso bat eta aske bat” da. Egia esan gazte auek naaskillo aundiak egiten ditute beren izparringian, baiñan barkakizun dira alderdi ortatik, oraindik ezpaitira zearo iabetu gure auzi larriaz. Arra beñipein, barnean daramate zimikoka, eta ez da gutxi. Aunitz idazlan poliki borobilduak iduri zaizkit, mamiz ta azalez. Sua ere nabari da lerro askoren artean. Zerbait egingo dute, noski, gazte azkarrok, eta gazteak bear ditugu gure auzia erabakitzeko. Entzun dudanez, alderdi-sanedrinekoak, beldurtuta omen daude “Enbata” dala-ta Prantzi´ko agintariak ez ote duten makilla iasoko euren aurka. Ai gizajoak, ori baiño ikuspegi zorrotzagoaren iabe dira agintari ok, prantzikoak alegia, sanedrineko agurok batere parterik ez dutela gazteen eragiñean ikusteko. Baiña izparkari au ere, ertun jaio da, ertuntasun aundienarekin gaiñera: erderaz alegia. Izkera arrotzez bere eskubideak eskatzen dituen erriak ezin dezake onik izan. Bearrezkoa dugu euskera utsezko aldizkari bat Euskera ta Euskadiren eskubideak euskeraz gogor eskatuko dituen bat. Bearrezkoa du gaiñera gure erriak bere izkera landu eta erabiltzea bere nortasuna mundu guztiaren aurrean nabarmentzeko. ¿Zer litzake Euskadi erdaldun

132


bat? Españakerizko oxin ustel bat, besterik deus. Askatasuna erdal-kultura lantzeko? Baiagok obarik!72 Ortan eusko-alderdiak bista kaxkar bat izan du beti, sortu zan egunetik, erdera euskerari gallendu zionean bere, propaganda, aldizkari, izparkari eta bere bizibide guztian eta jokabide orrekin izugarrizko kaltea egin zion Euzkadi´ri. Deitoragarri benetan, baiña deitora utsarekin ez dugu ezer egingo: euskera utsezko bide berriak urratu bear ditugu: Euskera eta askatasuna. Au guzi au amar atzetatik ixuri zait “Enbata” dala-ta. Jasotzen al duzu? Ezezkoan, esaidazu eta neonek igorriko dizkitzut, bai pozik ere. Aundiak dira “Asteasuko Beltza”ren ipuiak. Ez nuen usteko orren setati zanik ere. Nere Birraitona, Martin Beobide, Asteasuko semea zan eta Gernika´ra ezkondu zan bere jatorri-garbitasunak Batzarrari erakutsi ondoren. Karlista piña, egundo bada, ala ere ez zan batere setati euskaldun oso baizik, amonak esan zidanez maiz aski. Gangartxo batek ¿ nola bero lezazkio ainbestean barrabillak gizon bati? Ez atzerarik egin Nemesio: zure metodoak zeure izenarekin eta zeure gangar guztiekin agertu bear du. Setati bati, are setatiago agertu zatzakio, zu zeure eskubide osoan zaude-ta. Badakit KARMEL itotzeko ere, beltz orrek alegiñik aundienak egin dituela, baña Xanti´k aurrera iarraitzen du, gizon orren tripako alak gora-bera. Zer, ¿karka pirri baten jostaillu izan bear dugu ala?73 Josta dedilla bere ba (ia esan nuen astakeri bat) nai baldin badu. Aurre[-Apraize]k ez du oraindik zure eskutitza ikusi. Biar igande, gurera etorriko da eta erakutsiko diot. Len esan nizun bezela, gizajoak ez du onik izan emen gaindi. Alegiñak egin ditugu lana billatzen, baiña oraindik ez dugu arkitu. Izan ere, beraka aundi bat izan du erri onek lan kontuan. Millaka lan gabe ateratzen dira emendik beren errietara. Itxasontzi guztiak beteta omen dioaz eta lau illabeterako gutxienez, toki guztiak artuta omen daude ontzi orietan. Demokraziaren atzetik ibilli giñan, baiña demokrazi orrek emengo ekonomi guztia lokaztu du. Lenago lana ta dirua barra-barra zebilzkin, gaur berriz, ez dirurik ez lanik. Zergak berriz, izarretaraiño iaso dituzte. Lengoez gaiñera zerga berriak asma ditute74 eta orain 900 bolibarretik gora irabazten ditutenek %3,50 illero ordaindu bear ditute, lenagoko beste zerga askoren gaiñera. Iñoiz baiño diru geiago iasotzen du gobernuak, eta iñoiz baiño txiroago dago arrotz erriekin enprestituka. Pizti ase-ezin batzu iabetu dirala esan diteke emengo ondasunekin. Ai erri onen etorriaren laurdena eskuartean bagenuke, nolako Euskadi ederra genukean. Auek barriz eze ez dute egiten, eta gobernuaren eskuartean erori diren enpresa guztiak porrotean bizi dira, miliunka bolibar zor ditutela. Emengo ekonomi-egokera onekin kanpoko kapital guztia uxatu da, eta iñork ere ez du nai emen dirurik sartu nai [sic]. Lenago etxegintza izugarri indartsu bizi zan, gaur berriz iñork ez du nai etxe berri bat egin gobernuak iarri dituen traba ikaragarriak dirala-ta. ¿Nor ortan sartu? Eta Caracas´en beintzat, eraikintza zan diru etorbiderik nagusiena, eta eraikintzaren inguruan millaka industri eta langille bizi ziran. Gobernuak orain arteko ioka-bidea zuzentzen ezbaldin badu, laster ioko du erreka erri doakabe onek. Amerika´ren aurrerapenerako Kenedy´k eskeñi dituen miliunka dolarren erlantzera, begiak ñir-ñir daude lur-erdi ontako enderri guztiak, baita emengoak ere. Eraentzalle (administradore) obarik arkitzen ezpadute Ipar-amerikarrok, laister garbituko ditute miliun guztiak emengo lapur zitalek alakoek. Aberats okitu asko dago lurralde auetan euren diruak ondo gordeta daukaztenak, erria binbitartean mixeri gorrienean ondatuta bizi dan bitartean. Ez litzate bat ere arrigarri emen ere Castro bezelako bat iaikiko balitzake. Cuba beti izan da errukarri, kapitalista biotz gabe batzuen eskuartean, ipar-amerikarrak barne; atsegin-etxe bat besterik ez zan aientzat erri kupigarri hura. Eta orain zer? Ez 72

Ez dute gaurkotasunik galdu, idatzi eta berrogeita hamar urtera. “Karka pirri”, bazuen adierazkortasuna bai! 74 Beti horrela darabil, oker ez banago, Orixe maisuaren arrastoan. 73

133


naiz batere Castro-zale, ala ere gertakizunak barrenki aztartu bear ditugu egiaz iabetzeko, eta itxu ez den batek aurki ikus dezake oraingo lokatz beltzak oretu dituen iturburua. Komunismoa ez da zartailluz eta aldarrika garaitzen, erriaren ekonomi-mailla eta bizi-bidea jasoaz baizik. Noiz ikasiko dute aberats-okituek euren ondasunetatik erriaren onerako parte bat usten?75 Gizona geiegi luzatu naiz sail ontan, uste-ustegabe gaiñera. Ez al zaitut aspertu! Egañak kalparra moztu du eta Muxolini´rena baiño buru-borobillago batekin agertu zitzaigun Eneko Deunez Centro Vasco´n. Pozten naiz aren berriak ukan dituzulako. Barka nere jario au eta beste bat arte. Ar ezazu besarkada estu bat.

97 Caracas´tik 1961´gko Iraillak 9 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia: Adiskide ona: Miraz nago zure barririk ez-ta. Zer gertatzen zaizu? Illabete bada, idazki luze bat egin nizula eta ez dut aren zantzurik zeregandik iaso. Oraindik okerrago: zearka iakin dut Orixe il dala, eta ez dut ortik oraindik berri zuzenik izan. Zerbait iakin nai nuke gure idazle garai eta adiskide onaren eriotzaz. Idazki au Burgos´tik doakizu, ez ni an nagoelako baizik eta mesede ori eskatu diot nere arrebari zure eskuetara ziurrago elduko zaizulakoan. Atzo jaso nuen “Historia de la Literatura Hebrea”, ondo iritxi da, baiña ez zekarren batere lokarririk eta paketea zabalik zetorren. Or ala emen kendu ote dizkiote lokarriok? Dana dala emen dago eta pozik asi naiz irakurtzen. Euskerazkorik ez zait oraindik agertu. Gure gaztedia egun beltzak igarotzen ari dala iakin dugu emen gaindi. Beltzak errexago ikusiko ditugu guk, bestelakoak baiño. Eta ementxe bukatzera, ez esan gabe, Orixe´ren eriotzaren berriak zeatz meatz bialtzeko. Agur eta berriz arte

98 -61-IX-16 Andima, adiskide: Zure Daguenillaren 12´koa, erantzuteko asmoz irakurtzen ari naizela, oraintxe jaso det zure azkena, Burgos´tik itzulean. Egaña´ri ere, zorretan nagokio. Zuk ikusiko al-dezu? Zure bitartez erantzun nai nioke; beste idazki bat idazteko zai gelditzen ba-naiz, ez det sekula egingo. Emen gerta diran gazte atxilotu oien jorraldi negargarri oiek ikusi; ta guziak ixilik gelditzen gerala...Lenez gain, eraso naute nere bera-aldiak. Ezertarako gogorik gabe nauzue. Gure sinisteak galaziko ezpaligu, zenbat aldiz nere burua garbitu nuen, jende irendu ontatik iges egiteko!76

75

AEBak politikoki aldezten eta komunismoa arras gaitzesteaz batera, alderdi sozialetik bazekien kapitalismoa kritikatzen ere. 76 Espainiar poliziek eragindako torturen itzala zein luzea den gurean!

134


Zure idazki luzea jaso nuen aspaldi. Estornes Lasa´ren liburua bialduko dizut. “Enbata” bakarra, Apirillekoa, ikusia det. Besterik eztet irakurri. Zuk beste zerbait jaso dedan galdetzen didazu. Eztizut ulertzen zertaz diozun ori. Nik zuek bialdutako guztia bildur gabe jasotzen det; eta bialdu sortzen dan edozer, nere izena aldatuta, orrela errezago el dakidan. Egaña´ren idazkia jaso nuen baña berarek esaten zizkidan beste paperak, eztira nere eskuetaratu. Asteasu´ko Beltzarenak, oraintxe dira azkenetan. Oraingoan bukatuko degula uste det, gure Metodo zorioneko ori. Aldaketa batzuek egiñak ditugu; beste zerbait kendu...ta Beltzarenak egin ditugu. Valverde gizajoari diru-kaltea ez egiteagatik, zerbait amor eman det; baiña orregatik izan ezpalitz, ez nion poz txikienik ere emango barrabillero orri. Aurraitz´en idaz-lanak or ikusten ditut Karmel eta Olerti´n. Ezta makala mutilla. Jaunak lanbideren bat sortuko al-dio arnasa ar dezan! ORIXE´ren eriotzak, ustegabean artu ginduen. Astero, beregana joatea nuen nere asteroko lasai-aldia; ta ain zuzen, oraingoan aste bi baiño geiago nituen gure idazle zana ikusteke. Egun artan arratsaldean joango nintzala, ta aurreko gabean il zala! Karmel´en zerbait azaldu det bere azkenaz. Irakurriko dezue. Illetak, astegun arratsaldean, Añorga´ko elizan izan ziran. An giñan adiskide zarrok; eta pozik aundiena eman zidana: apaiz eta praille ta jesulagun gazte asko bildu ziran ilkizunetara. Ba-datoz gure ondoren gazteak ere; eta Linguistika-saillean sartuak batzuek, Altuna, jesulagun azpeitiarra bezela. Baña negargarriena auxe: gureak ba-dijoazela, eta eden-jende au eztala iltzen. Aterpe gabe gelditzen ari gera, basapiztiz inguratuak. Orixe aspaldi ontan, beti gaixotu ta sendotu zebillen. Erdi-sendatu, egia esateko; ta oraingoan ere, bere illoba apaizak etzuen uste joango zitzaionik. Ortan zegoela, eskuetan gelditu zitzaion osaba, ez elizako ta ez ezertarako astirik gabe. Or utzi ditu argitaltzeko, Ebanjelioak, erri-euskera errezean euskeratuak. Maritxu Barriola´k ditu argitaltzeko. Psalmoak ere, bere rima ta guzti kantatzekoak; eta azkenik JAINKO BILLA, bere mistika-bideak azalduaz. Au, karmeldarrak argitaltzeko asmotan dira. Garaiz etorriko al-zaizkigu liburu ernagarri oiek! Joan da Orixe, ta nere illunpea lenez gain loditzen ari da. Askotan egoten naiz nere artean asmatzen: oean iltzea zozoa litzakela, ta norbait garbitu aurretik eta nere bizia gal bear nukeala. Oldozpen beltz auek jabetzen zaizkidanean, amesetan bizi naizela iruditzen zait. Loiola´n irratetxea jarri dute, dakizuenez. Baiña laguntzailleak musu-truk nai lituzkete. Bi karta gogor idatzi dizkiet. Ezta erantzunik, ezta dirurik ere, irrati-lanak bialtzen dizkienentzat. Gero RERUM NOVARUM eta beste epelkeriak aitatzen ariko gera katoliko epelok! Jesulagun batek esaten zidan: sei illabeteko zisma bat sortu bearko degula, Euzkadi iñoiz aske jaikitzen ba-da. Menderatutako errien zuzentasunik aitatu nai eztuen Eliza onek, izan ere, ostiko eder bat besterik eztu merezi. Erroma aundi ortatik zabaldu izan da “totalitarismorik” gogorrena. Sinistausleak bizirik erretze ura, ta abar...Eztizkigu astakeri ta barrabaskeri txikiak egin gure Ama Dontsu orrek! Egaña: zure illargitik noizbait erori zera. Emen esan didatenez, orain atxilotu dituzten zenbait gaztek, zure izena eman dutela. Barrena´k ere, Zugadi´ren izena eman duala, diote77. Gazte oiekin egin dituztenak, txakurrarenak dira. Ba-da bat iru saiets-ezur ausita utzia. Egundoko jo-aldiak egin dizkiete. Arantzazu´n Uztaillaren 18´an, Aita Goitia, prantziskotarrak, oso itzaldi gogorra bota zuen gure mandatari beltz auen aurka. Gure gudaldia, etzala arro oroitzekoa, damuz eta garbaiz eta maitasunez aztu-araztekoa

77

Hortaz, Sabin Barrenak Andoni Zugadiren izena eman zuen?; azken hau Andimarekin batean ibili zen Madrilen eta Bartzelonan espioitzan.

135


baizik78. Tolosa´n apaiz azkoitiar gazte batek ere, gogor itzegin du, oraingo poliziaren jorraldi oietzaz. Ni, emengo gobernadoreari idazten astekotan naiz. [eskuz idatzia]: Andima, Aurraitz, Egaña. Iruroi, agur. Gaur, larunbata. Aste-buru egiterakoan, gogoan izango zaituztegu. Zuek or, eta guk emen, ba-degu naikoa negar-bide. Jaunak argi gaitzala! Sinadura.

99 1961ko azaroa? Andima, adiskide ta aren alboko Aurre-Apraiz eta Egaña mutu: Eztakit ezer idatzi ote-didazuen. Nik eztet ezer artu. Azkenengotik onera, gizon aundi egin naiz. Eymar koronelak deituta, militar-auzitegian aitor-egiten izana nazue. An egon nintzan berrogei ta amar miñututan aren galderei erantzuten. Eskerrak gurekin gogor egitea kaltegarri zaiena! Bestela, gure Gotzaigotik degun laguntzagatik, or giñake gizatxar borrero oien eskuetan galduak. Zer uste dezu? Gizatxar orri, apaiza bere auzitegira emateko baimena eman diote Gotzaigoan, eta neri ez didate paper-puntarik bialdu auzitegira joateko baimena emanaz. Ala asi nintzan, lenbizi, koronelari adieraziaz, ez nekiala ezer aitortzeko eskubiderik nuan ala ez. Ezpai nuen ezertxo ere artu nere eliz-agintariengandik. Orrelaxe gertatzen gaituzte militar-auzitegira joateko gure eliz-gurasoak. Entzun zituan egi batzuek gure Eymar orrek! Eliz-guraso baiño legunago ta katolikoago itzegiten du koronel zorionekoak. Legunegi, gauza ona izateko. Azkenengo atxilotu dituzten gazte oietako batek, oiñazez beartuta ni aitatu ninduen, nunbait. Orain iru urte, Oiartzun´en egin genduen bazkari bat zan guzia. Ainbeste galdera ta erantzun izan genitun. Politenetako bat au izan zan: Eymar´ek dio: ¿Qué hubiera sucedido si llegan a ganar los otros? Gure gudatean, alegia. Nere poza erantzuten: ¿Y qué hubiera sucedido si llega a ganar su amigo de Uds. Hitler? Con el desprecio que sentía para con los latinos, nos hubiera tratado como a judios y gitanos. Ixillik gelditu zan gure koronela. Beste ainbat gauza nastu genituen gure saltsan. Azkenerako esan nion: Mire Ud. Cada vez que se ventila un asunto fuerte ocurre lo mismo. Cuando las guerras de Independencia de las repúblicas americanas, los jesuitas españoles opinaban que era pecado luchar contra España, y los jesuitas americanos opinaban que era pecado luchar a favor de España. Y lo triste es eso: que disintamos, no Uds. y nosotros, sino dos curas de idéntica carrera, tan brillante el uno como el otro; cuando llega la ocasión, el uno opina que es inmoral, lo que el otro juzga lo más conveniente. Galdetu zidan ere, ia propagandarik artzen nuan; eta korreoz baietz, askotan artzen nuala erantzun nion. Orregatik, korreoan neretzat datozen kartak ondo miatuko dituzte. Bestela zuen idazkirik jasoko ezpanu, Endaia´ra zuen eskutitzak nora zuzendu esango nizueke. Gobernadoreari ere, bi idazki egin dizkiot. Beste gauzen artean, au esaten nion: Desde luego, el menos autorizado para condenar tal sabotaje (tren-bidekoa, alegia), es este régimen, que asaltó el Poder sacrificando un millón de compatriotas.

78

Gaur gutxitxo iruditzen zaigu, “ahaztekoa” dela esatea, baina orduan, harrotzekoa ez zela esatea aurrerapauso ausarta dudarik gabe.

136


Egundoko eskutitz luzea erantzun zidan Jaurlariak. Ba-dakit Ameriketara joanak dirala nere eskutitz oiek. Agian, or ikusiko dituzue. Ta orain, beste berri bat. Nere ditxosozko Metodoa argitaldu da azkenean. Makiña bat oztopo izan du aurgintza ontan. Asteasu´ko beltzak eztu nere izenik jartzen utzi; baiña mesede egin dit horrela. Orain nere Erakusbide ori onela azaldu da: REALIZADO BAJO LOS AUSPICIOS DE LA ACADEMIA DE LA LENGUA Y DEL SEMINARIO “JULIO DE URKIXO”. Ikusten dezu? Luis XIV´garrenak “El Estado soy yo” esaten zuen antzera, nik ere gaurtik berdin esan nezake: “La Academia soy yo” “Julio Urkixo” soy yo”. Oso dotore atera du Valverde´k liburua. Zoragarria plastikozko zorroa, ta bertan disko ta ingurraztiak. Ameriketara ere, iritxiko da C.C.C´ko edakundea. Agur, adiskideok. Andima, esaidazu libururik artu dezun. Itxaropenak beste liburu bat atera du: “Aitonaren uzta”. Neri kobratu dit. Ia, ba, artzen dezun. Gorantzi asko. Agur. [eskuz idatzia:] Gaur lagun batzuek Endaia´ra dijoaz eta aiekin bialtzen dizuet idazki au. Sinadura.

100 -61-XII-23 Egaña, Andima ta Aurre-Apraiz Jaunak CARACAS´en Lagun irukoitza: Egaña´ren 16´koa azkar iritxi da onera. Andima´ren Gabonagurra ere, emen iritxi zitzaidan, nere korreora bialduta gero. Nere aldetik, iruroi Eguberri ta Urteberri zoriontsuenak opa dizkitzuet. Nere Jaurlariari ta Gotzaiari egindako idazki-erantzunak, aspaldi bialdu zituzten emendik Ameriketara. Eli adiskideak bereala orruzkaldera bialduko zituala, esan zidan. Nik ez det irarkolarik, eta guzien kopiak ateratzeak lenago ere, asti asko jan dit. Zailla det, beraz zuei orain oien aldaketa osoa bialtzea. Ain zuzen ere, batek eta besteak kendu dizkit, aldatzeko, ta etxean ez det alerik. Nolanai, onela asi zan: Urrillean, Jaurlariari lenengo idazkia idatzi nion. Lenbiziko idazkian, nere buruaren agerpena egiten nion. Arekin batera zijoan idazkian, Agote ta Gereka, gure pasaporteak eta azkenengo atxilotuen arazoak dantzatzen nizkion. Aren erantzuna, illabetera eldu zitzaidan. Iru orrialde aundi ia beteak. Erantzun luzea. Lengo Jaurlaria baiño zakartxoagoa degu oraingo au; baiña bere zakarrean, ainbeste begirapen agertzen zidan. Azaroan artu nuan erantzun ori. Tarte ortan, (Abenduaren 4´an), etxera etorri zitzaidan Donostia´ko Gudal-auzitegiko idazkaria. Eskuan neretzako deia zekarren: MINISTERIO DE JUSTICIA.- Juzgado Especial de Actividades Extremistas. Gero beratxoago: SECRETO jartzen zuan. Beian Enrique Eymar´en izenpea zuan. Illaren 6´rako deia nuan, goizeko amaikaterdietarako. An joan nintzan Gobierno Militar´era, ta an arkitu nituan, auzitegiko idazkaria ta beste gudal-jantziko gizon zartxo bat. Nik enekian Eymar bera zanik, baiña gerora ziur jakin det, bera zala. Katu-narrua baiño leunago asi zitzaidan: Siéntese, Padre...Nik, enekiala ezer adierazi nezakean, ezpainuan Gotzaigotik auzitegi artara joateko baimenik jaso. Arek orduan, gure Gotzaigo´ko agiria erakutsi ta irakurri zidan. Gotzaiak, ari baimena eman zion neri deitzeko, ta neri papel punta bat ere etzidan bialdu ara joateko baimena emanaz.

137


Berrogei ta amar miñetutan, an egon nintzan aren galderei zegokien erantzuna ematen. Luzetxo litzake xeetasun guziak emen jartzea. Ni enitzan ixildu ta bear zanez erantzun nion. Eymar zala jakin ba-nu, geiago esango nizkion. Nolanai, arena bukatu zan. Gero Gotzaigora bialdu nuan beste idazki bat. Egin zidaten txakurkeria ta Eymar´en eskuetan apaiza orrela uztea zer ziran galdetuaz. Ia etzeukaten neri baimena bialtzeko eginbearrik, eta abar...Gotzaiaren Idazkariari idatzia nuen azkenengo au, ta onek Gotzaiari idazteko erantzun zidan “en términos más correctos”. Artu nuen luma ta erantzun nion arira; ia ori urkatuaren etxean soka aitatzea ez al-zan. “Incorreccio” ori ez al-zan Gotzaigokoa izan eta abar. Gotzaiari ere, berea bialdu nion. Eta jendea or dabil alde batera ta bestera, nere idazki oiek zabaltzen. Madrid eta Bartzelona´ra ere, eldu dira, ta egundoko arripena sortu die ango jendeari, gure ausarkeri dalako onek. An makur-makur zigorpean bizitzen oituak bai-ditugu. Nere Metodoa ere, or dabil. C.C.C´k, egundoko edakundea egin du egun auetan. Ameriketara ere, bialdu bearko ditugu, or ezagutu dezaten. Egun auetan, San Tomas´ak igaro berri dira. Bezperatik asita, Euskal-Biltzarrak izan ditugu Udaletxe zarrean. Betiko ergelkeriz asper-asper egin nintzan, eta San Tomas-arratsaldean, ez nintzan agertu izketaldi oietara. Beren setakeria azaltzen besterik ez dira saiatzen zenbait euskaltzain, atzeko atetik Euskaltzaindian sartuak. Villasante prantziskotarrak, HISTORIA DE LA LITERATURA VASCA argitaldu digu. Praixko onek, oso patxarakoa dirudi, baiña orain ere, bere zaputza agertu du. Arana-Goiri´ri auxe egosten dio. Ondarrabi´n euskera-batasunerako egin zan batzarrera “acudió con 150 indocumentados, que hicieron imposible toda unión” Eta orren antzeko itz legunak. [Eskuz idatzia:] Motellak. Au luze dijoa ta agur iruroi. Zaitegi Guatemala´ra dijoanik esan al nizuen? Itxura danez, bere papelak legepean pasatzera dijoa ez an gelditzera. Agur ba, ta urrenarte. Beste idazkia ere egin det, Jaurlariari berriro erantzunaz. Ni aotan, eta jendea mar-mar! Sinadura.

101 Caracas´tik Ilbeltzak 30-1962 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Adiskide, Aspalditik nabilkizu zuri idatzi bear dizudala-ta, baña batean nagiak bestean eztakit zerk, nere asmoa bear baño geiago atzeratu didate. Egia esan, zer esan aundirik ez daukat, emengo bizi-moldea betikoa baita, ots, eguneroko kalaka atertu gabekoa. Ala ere noiztanka izaten ditugu gure ustegabeko gora-berak, azken aldi auetakoak bezelakoak, esate baterako. Zer izan da au! Berrien berri, gorriak kalera atera dira eta ikaragarrizko kalteak egin ditute, zorioneko “Punta del Este”ko batzarre ori dala-ta. Baztarrak erre ditute, eta zortzi egunean emengo iendetxoak miruak oilloak baiño beldurtuagotuta ukan ditute. Nik ez dut emengo kontu au ondo aditzen. Demokrazian bizi gera, nere ustez ordea, demokraziak ere bere burua zaitzeko dituen legeetaz baliatu bea[r] luke, gogor baliatu ere. Baiñan emengo iaurlaritzak ez du iñoiz iakin bere burua aldezten. Indarrean datorrenari indarrez erantzun bear zaio, eta gorri auek oldar betean etortzen dira, iñoren eta ezeren beldurrik gabe. Beñipein egun batzuetan laterri bizitza erdi itota ukan dute kastrokumeak. Zer derizkiozu. Amaikatxo 138


tiro entzunak ditugu, gauez eta egunez. Ez dala goxoa esango didazu. Bai ez da goxoa, baiña azkatasuna, ondo dakizunez, ez da munduko urre guztiagatik ere saltzeko. Zuen orko pake ustela ere ez da goxoagoa, gizon ustel eta kemen gabekoentzat izan ezik. Nik naiago dut emengo giro eragiña, orko egona baiño. Egonak urari gertatzen zaion bezela, oro andeatzen du eta or ere gureak andeatuta bizi dirala esango nuke nik, zu bezelako gizon azkarren bat landa.- Baiña nere gutun au mitiñ antzak artzen ari zait. Goazen bada atsegiñagoetara. Zer liburu iaso ditudan ortik galdetzen didazu. Mementu onetan ez naiz ondo gogoratzen, baiñan urrengo auek bai beñipein: “Amandraren” eztakit nik zer, Julene´rena, Aitonaren Uzta, Villasanterena, “Plo[re]ntxi zan nere izena” au ere egille berarena, “Santu Bizitzak” lena ta bigarrena, “Bertsolarien Dema” eta “Literatura Hebrea”. Besterik ez zait gogoratzen. Eta Milesker oroengatik. Pozik iakin dut zere ikasbidea argitara duzula, apain argitaratu ere. Emen nai nuke ikasbide ori esaidazu zenbat kostatzen dan eta laster bialiko dizut dirua ere. Iakiña biali-eralkiñak ere neuk ordainduko dizkizut. Ala ere ezin dut aantzi Asteasuko beltzak iokatu dizun ioko makurra. Etorriko dira aldi obeak eta orduan izango dira ortz-karraskak eta besteak. Poztekoa da Mintegi eta Euskaltzaindi erabat biurtu zeralako. Atzo izan zuen Aurrek Zaitegiren gutuna: il onen 26´an egaldatu omen da Guatemalara; Euzkadin ez omen dago bere bear izanik [sic] eta anka. Amaikatxo aldendu zaizkigu aberritik etsipenez beteta, gure Zaitegi bezela. Ez dut uste gure asmoak aldebat utziko dituenik, ala ere mingarria da hura bezelako euskal-idazle iatorrak alde egitea. Gure adiñean gaiñera, naita ere ez dugu bada luzarorako bizia. Platon´ena argitaratzen danean, igorri esaidazu nere kontura. Ez dit ezertxo ere neri idatzi. Aserre samar dagolakoan nago nirekin, gutuntxo bat bear baiño gogorragoa egin niolako. Baiña nik ezin nezakean besterik, naiz-ta berak besterik uste. Eta orra, gure Eusko Gogoa, zakurraren salan. Iñoiz berriztuko ote du? Neke egingo zaio. Ari naiz, Karmel´en, zure Ben Iehudarena irakurtzen. Oso ederki idatzita dago. Gure iendek pizkortuko al ditu zure lan eder orrek. Egia al da Karmel, Olerti eta Iakin galazo ditutela? Ez nintzake bat ere arrituko. Nor dabil or tartean? Betiko beltza ote. Artikulu luze bat idatzi bear zenuke auzi ortaz, gauzak argi bezin garbi esanaz, eta suge zitalak zital geiagoz zapalduaz. Ementxe argitaratuko dizut. Iakiña, izenik gabe. Egidazu mesede ori, edo bestela neri bialdu zeaztasunak neonek idatzi dezadan. Nere berriak? Zera atzo artu nuela Euzkaltzaindiak biali-ta neure urgazle titulua. AGUSTUAREN 20´an emana (sik) [sic]. Ez ote dakite Agustua baiño itz egokiagorik illabete ori izentatzeko? Erra, gorrotoa besterik ez da ageri tzaindi orrek ari dituen euskal lan guztietan. Orixe gizajoa, amaikatxo ikusi bear izan zuen gizon oriekin. Biarritzen aldizkari berri bat argitaratzekotan omen dabil Krutwig “Barojaren ispirituarekin” eta Axular´en izkuntzan. Idatzi dit neri ere. Gure gauza guztiak bezela au ere kamus [sic] geldituko da or nunbait. Gu beti amesetan eta amesak iñoiz mamitzen ez. Gaurkoz naiko. Ar ezazu nere besarkada bero bat.

102 62-II-2 Egaña, Andima ta Balendin adiskideok: Egunak dira Egaña´rena jaso nuana; ta gaur jaso det zurea, Andima. Gure lagunartean, esaten deguna, gertatzen zaizue: emendik irten ezkero, eztezue gogoratzen ongi gure giroa. Askotan esan dizuet, neri edozer bialtzeko; ez dedala bildurrik-eta. Ala da. Ni enaiz beiñere geiegi estutu oraingo nere idazki oiek dirala-ta. Baiña ez det itxusi gelditu

139


nai oraingo agintarien aurrean. Nerekin zerikusirik ez duten berriekin, edozer gauza pozik artzen det. Nere kontua danean ere, ez det ardurarik, itxura itxusirik artu ezin badezake nere arazoak. Baiña oraingoan, au gertatzen da: Nik Jaurlariari bere etxeko atean ematen nizkion nere eskutitzak eskuz. Jaurlariak ere, bere mendeko baten bidez eskuz bialdu dizkit nere etxeko atera. Eskutitzak, beraz, ixillean gordetzekoak ziran. Nik esan gabe argitaldu dituztela, ta ortik neri istilluak sortzen zaizkidala? Ni garbi gelditzen naizen bitartean, etzait axola geiegi. Ta oiekin edakundea egin al izan dutelako, nere errurik gabe, alde batera pozik naiz. Baiña zuek asten ba-zerate neri idazten gorapen aundiak aidatuaz, eta neri aurrez esanaz orrenbeste ale onera bialduko dituzuela ta abar, emengo agintariak orduan da geiago sinistuko dute neronek agindu dedala oiek argitaltzeko. Au ezta egia, ta gezur orri itxura ematen zaio orrelako eskutitzekin. Orregatik orain etzan komeni Egaña´k bialdu didan bezelako eskutitzik idazterik. Ortik kanpora, nik ez det estuasunik, eta azkenengo bi aste auetan ez det Auzitegi´rako deirik; baiña urrengoan Audientziko irugarren Auzitegira deituko naute. Ze karta etzait, beraz, komeni? Eskutitz oiek argitaratzea neronen lana izan dala, sinistarazi dezaken edozein eskutitz. Itxusi baita neretzat, ixilleko eskutitzak argitara eman-araztea. Arrisku ori sortzen ez duten eskutitzak ez didate ardurarik sortuko. Begira orain zer gerta diran emen. Egaña´ren eskutitz biak, Maria Aizpuru´ren izenean bialduak, zuzen artu ditut. Lenengoan bialdu zidan “Mundo” aldizkariaren zerrenda ere, artu nuan. Baiña eztakit poliziak ikusi duan ala ez karta ori. Nolanai, eskutitz orretan Egaña´k esaten zidan nere idazkien ale bat aidez bialtzen zidala, ta bosteun bat ale bialduko zituztela onuntza, ta abar. Orrelako albisterik ez jarri aurrez; bestela polizia zai jarri diteke ta papelik ezta iñora iritxiko. Bi aldiz oraingoan beintzat pakete mordoa arrapatu dute: Gudari, Alderdi ta abar... Beraz, askoz obe zan orrelako berririk ez bialtzea, emengo txakurrak usairik ar ez dezaten. Gero, Egaña geiago aitatu dizuet nereetan, au oso joan-berria zalako orrera, ta orregatik gure lagunak geiago arritzen ziralako arek idatzitakoaz. Ba-daki Gotzon´ek eskua izkutatzen, eta jarrai dezala izkutu jokatzen eta guri alperrikako nekerik sortu dezaiguken esanak ixiltzen. Nere kontuekin emen ere, jendea asko piztu da. Madril´en eta Bartzelona´n ere zabalduak izan dira, ta Bizkaia´n zer esanik ez. Gauza negargarria dana ni bakarrik izatea orrela jokatzen: ori guztion bidea bear bai-luke. Nik ez det uste izan beste munduko gauzarik egin dedanik; baiña lagunik ez dedala ikusten det, eta jendeari ausardi egundokoa izan dedala iruditzen zaio. Ba-dakit dirua beste norbaitek jarriko duala, ta Gudari´koak tartean izateak ez nau arritzen. Urrengorako, askeago gelditzeko, nere izenean nuan etxebizitza ta abar, besteren izenean jarri ditut, eta orrela ezingo didate ezer kendu dirutan. Nolanai, Salegi´tar Joxeba´k bere baitura eman dit oraingoan eta berak artzen du nere amar milla pezeten erantzupidea. Dirurik eztegu oraindik ipiñi bearrik izan79. Villasante´ren liburua bialduko dizut. Jorra zazu ongi, merezi du-ta. Ain praixkoa dirudi, baiña ba-du sima80 pantxo-itxurako praille orrek. Beste liburu bat joango zaizu Kulixka-Sortakoa, 50´garrena; neri ordain-agiria aurkeztu bai-didate. Arantzazu´n oso liburu polita atera dute: LAU EBANJELIOAK izenez. A[u]spoa´k ere beste ale bat geiago argitara du. Zerorrek esango didazu nai dituzun ala ez, Andima. Azkenengo onek Trueba´ren euskeralbena dakar. [Eskuz idatzia:] 79 80

Garbi dago borrokalaria izan zela, eta horrek ondorio ekonomikoak ere ekarri zizkiola. Zima, hots, jenio txarra, gaiztoa.

140


Sari asko dabil euskal-lanetarako. Eleberri-sariak, antzerki-sariak, laster Lizardi saria, olerki onenarentzat; irrati-ariak (guiones radiofónicos) ipuientzako iru sari: 10.000´00, 5.000´00 ta 2.000´00 pezetakoak, eta abar. Gure Aste-buru orain Elkano kalean, Lasarte´ren barrean egiten degu Uranga´rena saldu egin dute-ta. Agur eta ia oraingoan asmatzen degun idazki-arazo ortan. Sinadura.

103 62-II-2Ibinagabeitia´tar Andima, Aurre-Apraiz eta Egaña adiskideok: Azkenengo idazkia Egaña´ri bialdu nion, iruroi erantzunaz; baiña Egaña´k bere azkenengoan esaten didanez, etzaituzte ikusten iñun eta nere eskutitz ori zuei erakusteko aukerarik eztu izan. Gaurkoa, zure etxera dijoa, beraz, Andima; orrela nere aurreko idazkiaren berri jakin dezazuen irurok. Batuko al zerate noizbait elkarrekin! Nik uste, Andima, orko Eusko-Etxea´n euskal-usairik ezpada, orduan da areago agertu bear zendukete etxe orretan euskal-giroa sortu-arazteko ta bertako erdal-aidea uxatzeko. Ia lotsa apurrik duten emendik joandako ta erdera-dariola dabiltzan euskoabertzaleok. Ta orain zurekin naiz, Egaña. Zu joan berri zera, ta ba-dakizu emengo berri. Nola asten zera, neri orko periodikoetako artikulu oiek bialtzen? Ni, egia esan, ez naiz estutzen; baiña zoro-zoro ere, eztegu gure bururik polizi onen eskuetan ipiñi bearrik; eta kanpotik dabiltzan ainbeste “balientek” gauzak obeto pentsatuta egin bearko lituzkete. Eztakit zein izan dan, nere Gobernadorearekiko idazkiak orrenbeste soiñurekin argitaldu dituana; baiña aurrez, gutxienez, neuri galdetu bear zidaten, egoki alzeritzaidan oiek argitaltzea. Ta neri iñork ere eztit ez baimenik, ez iritzirik eskatu. Idazkiak kontu ixillak dira, ta argitara emateko erabaki ori, bati baiño geiagori itxuragabea iruditu zaio. Nolanai ere, nik eztet uste beste munduko lanik egin dedanik, karta oiek idazterakoan, eta Gobernadorearen erantzunak asko erakutsi digu. Oraindik, ez dit iñork ezer esan, baiña Gobernadorea gaizki iritzita, galdezka etortzen ba-zait, erantzuna gertu det. JARRAI taldekoak, or dabiltza bere lanetan aurrera. Nere euskeralbena, ITO...EDO EZKONDU izenekoa, Gabon egunean eguardian bota zuten Donosti´ko Antzoki Zarrean81. Jendea bapo etorri zan. Aurreko igandean, erderazko antzerkira baiño geiago, beintzat. Gerora, Arrasate´n eta Orio´n izan dira ta ikusleak parre “subelto” egin zuten. Jorraillean botako dute KRISTALEZKO IRUDITXOAK, el ZOO DE CRISTAL´en euskeralbena. Gure jendea eztet uste ortarako gerturik dagoenik. Nere Euskal-Ikastaroa txirrilloz lagundua, or dabil emengo denda ta egunerokoen orrietan. Ameriketan ere, laster egingo dutela, uste det edakundea. Ulazia, apaiz azkoitiarra, emen dabil egunotan. Epaikariak berriro deitu du, ta bera lenean: ez duala ezer erantzungo, epaikariak berari itzaldi-kontua eskatzeko eskubiderik eztuala-ta. Orain erantzun nai izan ez dualako, beste auzia sortu diote “por desobediencia”, ta Donostia´ko Audientzian agertu bearko du. Jendea, xaltxa auekin oso pozik ibilli oi-da. Baliente asko baitegu, bestek martiri ikusi ta pozten diranak. Jaurlariak, igaro-bidea ukatu egin zidan, emengo espetxeratuak jorratu egin dituztela esan dedalako. Erantzuna joan zaio, len[go]en antzekoa. Baiña ez nuke nai, ni 81

Beovidek aitortu izan duen bezala, asko lagundu zien Etxaniz “zaharrak” Jarrai antzeztaldeko gazteei testuak euskaratzen-eta.

141


nere burua arrotuta, exibizionista jarri naizenik uste izatea iñork. Motellak! Zerbait balio nuana, ba-nekian; baiña ez onenbeste balio nuanik. Il baiño [lehen] enteratu geranean ere, ez da ezer. Zaitegi joan zaigu azkenean. Endaia´ko jaietan, Bitxintxotan, egin nuan politena: igarobiderik ez didatela eman nai?...Papelik gabe joan, da kito! Ez aruntzakoan, ta ez onuntzakoan, iñori enion ezer erakutsi, ta zubi erdi-erditik joan nintzan bestaldera igarobiderik gabe82. Nere parreak bestaldera igaro nintzanean!. Zaitegi´rekin bazkaldu eta Iñaki Azpiazu´rekin zubiraiño itzuli nintzan pantxo-pantxo. Egun ederra igaro nuan gureak an ikusiaz. Ia, ba, adiskideok, nola zabiltzaten, eta elkarren laguntasunean, euskal-giro pixka bat sortzen dezuen Karakas alde ortan. Milla gorantzi eta idatzi kontu polit asko, Urrenarte, agur. [sinadura eskuz].

104 Caracas´tik Otsaillak 21-1962 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´ra Adiskide zin: Nere ilbeltzeko 30´ekoa eta zure otsailleko 2´koa, biderdian agurtu dira or nunbait, ala ere zureari erantzutera noa aspertuxe nago bada arratsalde onetan itzaspertutxo bat egiteko gogoarekin. Ez da mirari giro zital onen mendean zearo gogaitzea. Batu giñan Egaña, Aurraitz eta irurok zure berriak gozatzeko. Maizago elkartu bear genukela diozu emengo centro sorianori euskal-giro pizkat ezartzeko. Bai, egia, ez dakizu ondo ordea zeiñen indartsua dan etxe ortako erdal-giroa. Euskeraz asten zeraneko, or agertzen zaizu belarrimotxen bat inguruan zure asmo ederrenak lardaskatzera, eta basurde zakar gelditu nai ezpaduzu, or asi bear duzu erderaz, eta orrek neri ezin esan alako amorrua ematen. Naiago dut etxean gelditu igande arratsaldetan nere euskal liburuekin edo beste zerbaitekin. Geienetan Aurraitz etortzen zait, eta onekin euskeraz ekiten diot arratsalde guztian. Orra zergatik ez naizen centro[ra] maizago ioaten nere gogoa areago ez erdalduntzearren. Etxean bai, beti egiten dugu euskeraz eta ikustekoak dira nere billobatxoak zeñen ederki euskeraz mintzatzen diran, ori gero beren aitak oso gutxi baiño ez dakiala. Or etorriko dira gero guraso alperrak, etoyak ez esateko, ezin ditekela euskerarik aurrari irakatsi esaka. Zantzaillak alakoak, urkabetik esegitzea merezi lukete. Zuek or, guk baiño giro egokiagoa duzute euskeraz ekiteko eta idazteko. Jasarpenak, beti ere, gogoa pizkortzen du eta orko euskaltzale pizkorren ikutuak are geiago. Emen ez dago benetako euskalzalerik diran gutxien artean ere. Zillarraren atzetik itsututa dabiltza danak, eta itsumen orrek ez die ezertxo ere egiten uzten. Au ez da gu bezalakoentzako giroa. Zorionak beraz ari dituzun euskal lan ederren alderako. Egunen batean igorriko al dizkiguzu, argitaratuta, zure antzerki berriak emen ere antzeztu ote ditzakegun ikusteko83. Ez dut uste. Haran pilotaria izan da emen. Iru partidu iokatu ditu eta gaiñera itzaldi bat eman zuen eusko-etxean, erderaz. Enbatako oriek, ez omen dute nai antxiñako gauzekin 82

Ikustekoa izango zen On Nemesio bere sotanarekin zubia tente-tente igarotzen! Martin Ugaldek idatzitako “Ama gaixo dago”, ama euskararen gaixotasuna eta bizia ardatz zuena behinik behin antzeztu zuten; eta antzezleen artean Andima bera.

83

142


ezertxo ere, recedant vetera, nova sint omnia, beraz ez omen dute onartzen gure goiburua Iaun-goikoa eta lege zarra. Nere ustez ez dakite gizaio [sic] oriek zer esan nai duen ez Iaungoikoak eta are gutxiago legezarrak. Alde batetik prantzitarren laicismu igatua ezurretaragiño sartuta daukatela dirudi bestetik berriz, lege zarra esaten dugunean antxiña bezela ezkurpean batzartuko gerala iruditzen zaie or nunbait gaurkotasunari uko biribillena egiñaz. Ez dakite gaxoak, gure antxiñako legeak lege berrienen azi oparoena izan ditezkenik, eta lege-zarra gure azkatasunaren ezaugarria besterik ez dala Sabinen goiburuan. Zoratuta gabiltz euskotar guztiok suge pozoitsu batek aztoratuta bezela. Talde ta elitxotan zatituta, bakoitza bere asmakizun eta uste kaxkarrenari ikatz egiñaz. Enbatakoek ekonomia-oiñarritzat artuta iritxiko omen dute askatasuna, politika gabe. Ortxe ere ez dute argi ikusten, bada maiz, beti ez esateko, ekonomia politikari itsatsita bizi da. Zer? Europa elkartua sortzerakoan, Prantzi, Españi, eta Alemani eta beste erreiñu bedeinkatuak gure erriari askatasuna emango dietela uste al dute? Eseri bitez ondo eta ipurpekoa ere maiz arrotu bearko dute aipatu enderriengandik ezer iritxi baiño len. Ala ere, araindiko Euskualerriak abertzaletasuna pizkortzen baldin badute, lan ederra egingo dute Enbatakuok. Esan nizun lenago, Krutwig eta ere or dabiltzala beste mogimendu berri bat sortu naiez, oiek euskera oinarritzat artuta. Nik uste, auxe izango dugula mogimendurik zigurrena, euskera indartzea. Argi andi bat sortuko al da nunbaitetik gure illunpeak argitzeko. Polita benetan gotzaiak egin dizu. Ez ixildu alako eliz-agintari salduen aurrean, jo gogor. Ia aztu zitzaidan. Ni ere arritu nintzan zure gobernadoreari eskutitzak argitara zitutelako: ortik artu zituztela esan zidan egin zuenak, eta argitaratzeko aginduaz84. Badakit gaiñera nork biali zizkion. Egia esan, nik oraindik ez ditut irakurri eta egañak esan zidanez, berak ez omen zuen ortan ez arterik ez parterik izan, eta egia da. Ez al zaituzte komprometitu [sic]. Eta orain eskabide bat. Biali ezaidazu Villasante´ren Historia de la Literatura Vasca. Nik uste nuen euskeraz idatziko zuela, eta orra nundik ori ere erdera gogorrean. Baita esaidazu arren, zenbat zor dizudan. Eta kito ementxe. Urren arte, agur.

105 Donostia-62-II-28 Aurraitz, Andima ta Egaña adiskideok: Karakas´ko Euskal-Irusta egiñak ikusten zaituztet. Zuri aurrena, nerea, Aurraitz minberatu orri. Arreba laztanaren eriotzak jo dizu biotz-ondoa. Orrelaxe gabiltz emen, bata bestearen ondoren euskaltzale zarrak iltzen ikusita. Orixe, Mendiola apaiza...Barandiaran gelditzen zaigu bakarrik, lengo zarretatik. Urrengo, gerok gera zarrenak. Au da bakar gelditzea! Zurea, ordea, biotzmamirago jotzekoa izan da. Etxekoren bat joaten zaigunean, orduan ikasten degu, eriotza zer dan. Etengarri miña benetan! Jaunak bere pakean artua izango du, noski, zure arreba maitea. Zeruan gerta dedilla! (G.B.) Ta goazen nere papelen argitaratze ortara. Nik, uste dedanez, Eli Etxeberria izan da, argitaltzeko agindua ta idazkiok orra bialdu bide-dituana. Ezta ala?...Esaidazu, arren, erantzuten didazunean, orrela dan ala ez. Gauza baterako jakin nai nuke, zein izan dan: urrengoetan, kontu artzeko ta garbi esateko, ez ditzala argitaldu neri esan gabe. Ta, zu, Egaña, Jainkoagatik! etzaite asi neri ta Lecreck Karmele´ri ta orrelakoei korreoz 84

Barneko EAJk erabaki zuen hortaz gutun horiek Venezuelan argitaratzea. Etxanizen ustez Eli Etxeberriak hartu zuen erabakia.

143


GUDARI bialtzen. Gure izenetan bialdutakoak, korreotan arakatu egiten dituztela badakizu-ta. Aspalditik neukan GUDARI, Donibane´tik eskuz bialdu bai-zidaten. Beste bi GUDARI, emen barrutik korreoz artu nituan atzo. Ezer gerta zaidan? Bai, adiskideok. Etzi, irugarren aldiz joango naiz Auzitegira, emengo Audientzian, Juzgado nº 2´era. Azkenengo izan nintzanean, orko GUDARI zorioneko ori erakutsi zidan epaikariak, eta galdetu, ia neronek bialdu al-nituan orrera idazkiok...Nik, ezetz. Ia nork bialdu zituanik, nekian. Nik, ezetz. Lengo Jaurlariarekin ere, orrelaxe jokatu nuala, ta iñork etzuala nere idazkirik argitara eman, eta orregatik nerau izan nintzala, aurrena arritu nintzana, ori gertatuaz...Ortan, izenpetu ta atera nintzan kanpora. Etziko ortan, eztakit zer esango didaten. Ulazia, beste azkoitiar apaizari, amar milla pezeta eskatu dizkiote azkenengo juezarekin egon danean, eta bear bada, neri ere orrelakoren bat egingo didate. Ikusiko degu zer egin diteken; al dedan bitartean, beiñepein, ez dute nere zentimorik artuko. Naiago det Komentu batean aldia igaroaz ordaindu, ta kontua Gotzaigora bialdu dezatela. Asko arritu nau, emengo agindua orra joate orrek. Zenbaitek, bai poliki jokatzen dutela besteren lepotik! Nolanai, ni lasai nago. Gizontxo aulak baitira emen agintzen digutenak. Beti, erri-bildur eta beren goitik dituzten agintarien ikaraz bizi baitira jaurlari ta inguruko auek. Pozik irakurriko dot, Aurraitz, zuk euskeratutako antzerkia. Orrela aberastu bear degu, aurrenengo, gure antzerki-sailla. Etxaide´ri ere zure berri emango diot. Andima, guk min izan arren, guretarren erdal-girora joan bearra degu. Ala ta onela, ixiltzeke eraso bear diegu, beren erdalkeri ori arpegira botata. Ta gure euskal-giroa sartu al-degun leku guzietan. Mitxelena Xalbatore, prantziskotarra, etorri-berri degu alde ontara. Udazkenartekoa gure artean egitera etorria da, nunbait. Haran pillotariaren berri ba-det lendik, eta alkarrekin ezagunak gara. Pixka bat despistatuta dabiltz, baiña giro ederra sortzen ari dira bestaldean. Gaurko gure gazteena, da arritzekoa. Guraso abertzale jator askok, eztie ezertxo ere erakutsi beren seme-alabei. Guduan ain bikain jokatu, ta gero burruka otzean ez dute asmatu. Etxe oietako seme-alabak, ezertxo ere ez dakite gudaaurreko gertakizunez. Gizaldi berria, guregandik etena sortu da, ta gure gauzetan ezjakin osoa85. Villasante´ren “Historia de la Literatura Vasca” bidaliko dizut. Or ikusiko dezu, praille karabiñerokume orrek, nolako zima dion Sabin eta aren ingurukoei. Baiña oraindik, ez dezu zorrik nerekin. Zure dolarrekin 1795´50 pezeta jaso nituan, eta gaur arte zuri bialdutako liburuak, 711´45 pezeta kosta zaizkit. Oraindik ba-dezu, beraz, ordaingarria naikoa. Zuek, Laburdi-aldera etorri bear zenukete. Len ere esan dizut. Or, usteltzen zaudete. Etorri emen [sic], burruka ontara al-dezuen bezin laster. Loiola, Segura ta Arrate´tik, gure irratiak euskera aidatzen dabiltz asko-gutxi. Ba al-dakizu Arrue´k egin didan azkenengoa? Irrati-lanen leiaketa sortu zuten, eta neri eman bear, ba, aurrenengo saria, ta or ibilli dira erabakirik eman nai ezik. Azkenean “desierto” deklaratu dute txapelketa. Desierto ori ezta Erandio´koa izan, noski. Orrelako xaltxan parre egitea izaten da onena. Estornes Lasa´k argitalduko duala uste det, nere azkenengo antzerki euskeratua: ITO...EDO EZKONDU dalako ori; R. Añibarro´ren MUJERES EN BERRIGORRIA´ren itzulpena. Motellak! Joan dek papera ta agur [eskuz idatzia:] O.- Zerbait guri bialtzeko, obe dezue Donibane´ra Errezola´ri bialdu ta andik zuzen artuko ditugu. Andima: nere euskal-Metodoak Ameriketan 30´15 dolar balio ditu

85

Zenbat aldiz adierazi duen hau Nemesio Etxanizek!

144


disko ta guzti. Diskorik gabe, 16´15 dolar. Orrelatsu izan bear du, gutxi gora-bera. Nai ba-dezu, bialduko dizut, Andima. Sinadura.

106 Donostia, 5-III-62 Adiskideok: Lengoa emen euki det lotan, norbait Lapurdi aldera noiz joango. Gaur baten bat ba-dijoala ta zerbait luzatuko dizuet nere idatzia. Joan dan aste ortan, berriro Auzitegian izan naiz. Azkenerako, amar milla pezeta eskatu dizkidate. Nere aldetik, alegiñak egin ditut, aiei xentimorik ez emateko. Nere etxe-bizitza, besteren izenean jarri ta abar, or ibilli naiz. Baiña, agian, berandutxo egin dedala esango didate. Nolanai, gauza auek eztira utsean egiten, eta dakizuenez, ni enaiz aberats bizi. Orregatik, nunbaitetik laguntza bearko det iraun al-izateko egoera ontan. GUDARI´koei esan bearko diezue zeuen aldetik, zer gertatzen zaidan. Ni lasai nago; baiña dotoreago izango zan idazki oiek argitaldu ezpalituzte. Atzo-edo, iru Joakiñ´i deitu die poliziak, eta an erakutsi dizkie pakete sail bat Polizia´k arrapatuak. Alderdi, nere kartak eta abar zetozen JOAQUIN DEL ANTIGUO´ren izenean. Sistiaga, Zubiaga ta beste Joakin bat izan dira deituak. Baiña iñork ere ezin esan, ba, zein dan Antigua´ko Joakin ori, ta ortan geldituko dira, uste danez. Atzo, Ondarrua´ko antzerki taldea izan genduen emen. Bi saio eman zituzten Victoria Eugenia Aretoan. Goizeko 11´tan eta arratsaldeko iruretan. Jendea pozik atera zan oso. Erri ortako antzerkilari ta abestaldeak lan ederra erakutsi digute. Zubikarai jaunak txalo aundiak jaso ditu. Jendea zaletzen ari da antzerki aldetik. Erderaren ondoan euskera ere maiz azaltzen zaigu. Atzo zortzi, Tagore´ri gorazarrea egin zioten. Maria Dolores Agirre´ren taldeak eman zion asiera, ta oso bikain jokatu zuten. Gero erdeldunak askoz berago egon ziran beren lanean. Kidetzen asi gera ta onek asko pizkortuko du gure jendea, lengo pellokerietan eztedin pozik gelditu. Bazkaitarako ordua det, eta ezingo ditut zai euki etxean ditugun Zugadi´ren andre ta alaba. Agur, mutillok. Iraun gogor eta etorri Laburdi-aldera, al-dezuenean. Beti zuekin dezuen [sinadura eskuz].

107 Caracas´tik Epaillak 27-1962 Etxaniz´tar Nemesi Jaunari Donostia Adiskide ozen, Irurokiko zure azken gutuna irakurri baikoz, “Gudari”koei aldarri garratz batzu egitera ioan nintzan. Arrai eta biotz onez artu ninduten. Zuri gertatua zeatz-meatz edesi ondoren, baietz erantzun zidaten, baietz izun [sic] ori eurak ordainduko zizutela. Zuk diozun gizonak gaiñera, etzizkien igorri aipatu idazkiak, apaiz batek baizik86. Dirudinez, apaizek zer edo zer igortzen dietenean, “argitalgarri” da iartzen omen du edo bestela ez argitaratu. Zureak bialdu omen zituen ezertxo ere ipiñi gabe, beraz argitalgarri zirala uste omen zuten eta ala egin ere. Ni egia esan, arrituta gelditu nintzan argitara zitutela iakin nuenean. Ez zekiten ondo zer nolako “polañak” ekarriko zizkitzun argitalpen 86

Eli Etxeberriak ez baizik apaizen batek bidali zituela. Nork?

145


orrek. Onez zuzenduko al dira ezbear guztiok. Badakizu beñipein, emengoak gertu daudela izun ori zuri ordaintzeko. Egañak ere zerbait idatzi nizulakoan nago ortaz. Egia esan ez da errexa zuekin azartatzea; paperak bialtzen baldin badizkitzugu, erosta eta ezpadizkitzugu bialtzen berdi[n]. Nik ez dizut ezertxo ere bialdu orrexegaitik. Esan ba, argi ta garbi, nola iokatu bear dugun aurrerantzean. Gozoa iarri zitzaidan Egaña zure idazkiaren berri eman nionean! Mementu ontantxe iaso dut Zaitegi´ren gutun bat. Guatemalan dago erri koxkor batean apaiz izenez San Antonio Aguas Kalientes [sic]. Bakardade ederrenean bizi omen da, ludiaren ipurdi-ipurdian, ez egunkari, ez irrati, ez ezer, antziñako euskaldunak bezalatsu. Pozik dago agiri danetik. Platon´ena saltzeko baimena iritxi omen dute, eskerrak zure adiskide kutun Asteasu´ko beltzari. Onek idatzi omen dio noiz arte iraungo ote duen lur alde aietan galdetuz. Erantzuna, orko agintariak lur jo arte eman omen dio Platon-zaleak. Ez da errex gizon auek ulertzea. Zaitegi´k Mexiko´ko irarkola batean utzi omen du irartzeko bere olerki-liburu berria, “Berriz ere Goldaketan”, azken aldi auetan egin dituen olerkiz ornitua. Gizon au ondasunez lur jota dagoela, eta ez dakit nola konpontzen dan liburu berriak argitaratzeko. Oraintxe idatzi bear diot bere berriak zearo poztu nautela esanaz. Laister emengo Eusko-etxearen ogeigarren urtea ospatzekotan dabiz, eta iakiña, iaiak eta egin gogo dituzte, baita aldizkari berezi bat atera ere. Nere laguntasuna eskatu didate aldizkari ori (zenbaki bakarra) ateratzeko eta idaz-lan[a] eskatu didate. Argi ta garbi erantzun diet ni[k] ez dudala erderaz idatziko euskeraz baizik. Eta emen nabilkizu gaia ezin aukeratuta. Orrez gaiñera idazteko nere almena asko urritu zait aspaldi ontan. Ala ere zerbait idatzi bearko dut, bestela gure euskera maketo zital orien artean zearo kamus geldtuko da. Bialdu ezaidazu bai, len-bait-len, Villasante´ren Elerti Edestia. Orretxek bai eman dizkigula azak. Nik uste nuen euskeraz idatziko zuela, baiña apaiñagoa izan or nunbait erderaz idaztea. Kritika bero bat egin bear diot, eta oingoan ez duzute esango goxoegia naizenik nere kritikatan. Nik goxotasuna euskeraz idazten dutenentzat gordetzen dut, erdel idazleentzat egurra. Mendiola gizajoa. Egia esan min eman zidan aren il-berriak. Maiz ikusten genuen elkar Paris´en bizi giñanean. An etorri zitzaidan geltokira agur egitera andik irten nuenean. Azkenekoz emen ikusi nuen Ameriketako lurraldeak zear ibillaldian etorrita. Agur onen bestez. Gure eskumuñ beroenak. Egia al da Onaindiari Karmel eta Olerti argitaratzea eragotzi egin diotela? Esango didazu. Ikusi al duzu Mirande´k eta paris´en egiten duten IGELA aldizkaria? Benetan bakana, baiñan dana euskeraz, eta au goragarria da txit naizta dakarren gaia urrintsu xamar eta orlegi utsa izan. Orizu besarkada sendo bat.

108 Caracas´tik Iorraillak 9-1962 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´ra Adiskide, Larunbat eguerdian, etxerakoan, zurea ta Zaitegi´rena iaso nituen, biak batera. Alako gutun mauka gozorik ez nuen espero. Badugu zerbaiten bearrizana erbestetu igatu

146


eta erdi irolduok87. Zurekin asiko naiz berriketan, Zaitegi gerorako utzita. Bai gizona, arrazoi guztiak zurekin daude. Ez du Egañak oraindik ikusi zure gutuna baña nerekin eta zurekin bat etorriko dala ziur ziur nago. Neri ez zitzaidan buruan sartzen zure zorioneko idazkiak argitara zitezkenik. Naizta urte askotan ortik kanpora egon, ez ditut oraindik aantzi orko arrisku aundiak ezta berealakoan aztuko ere. Baña, reziztentziko mutil dontsuok, ez dituzte, emen behintzat, orko galbideak bear bezela aztatzen. Ez al zaizu okerragorik iazoko. Nerekiko beintzat, zaude lasai asko ez zinduzket itxusitu nai bada orko agintarien aurrean. Ari duzun lan ederra, aizatzeko baiño gordetzeko obea da, orain beintzat. Izkutukoak izkutuan bear du, agerikoak agerian. Garai auetan arrokeria baztertu obeto da aoberokeritan iardun gabe. Emenguok ezpaitugu ezer egiten, errexegi iantzi nai izaten ditugu gure buruak besten luma distiratsuekin eta ez dakite lumak bear bezela aukeratzen, ez lumak ez gaiak. Eta ortaz, ez nijoa luzatzen. Antxeta aste gurenez, Colombi´ra ioatekoa da emaztearekin. Ni ementxe geldituko naiz beratzi eguneko opor egunak igarotzen. Lan aundi bat burutu nai nuke egun santu orietan; “Erbestaldiko Euskal-elertia” deritzan idazlan luze bat ondu nai nuke. Asi naiz gertakizunak egiten, beldur naiz ordea, kemenik izango ez ote dudan burutzeko. Eta bearrezkoa dala nik uste alako lan bat oraingo elerti-edestigille batzuen esamesa gaiztoak ukatzeko. Eta erbestaldiko edestia ain zuzen gure elertian beintzat, iakingarrienetakoa: Olabide, Orixe, Monzon, Zaitegi, Larrakoetxea eta abar, ai[n]beste eta ai[n]beste idazle aundi itz-lauz eta itz-neurtuz. Ez al dira oiek ere goraipatzekoak? Eta gaiñera aldizkari samalda, gutxi edo asko euskeraz idatzi dutenak [sic]. Idaz-lan au Eusko-etxeako ogeigarren urtea dala-ta argitaratuko duten aldizkari berezirako nai nuke, aldizkari ortan euskalduno[n]tzat zerbait ernegarri agertu dedin. Beldur naiz bestalde, nere lanaren luzerak ez ote dituen beldurtuko aldizkari orren eragilleak. Dana dala, aste santuko beratzi egunetan, lan orri ekingo diot, gogoz ekin ere, gure gizon aundiak dagokien gaindegian ezarteko, praixku ta pantxo guztien esamesak birrintzeko. Zer derizkiozu nere asmo oni? Ez dut eskuartean, damuz, Villasanteren liburu berria nere lana nolarebait zuzentzeko edo okertzeko. Eta lan eder guztiak, orain lorrindu nai diguten gizon aundi baten itzalpean egiñak izan dira, aren arnasa gabe ez zuten euskalidazle azkarrek ainbeste nekerik iñoiz artuko. Ondo dakizu, izenik aipatu gabe, nortaz ari naizen. Polita iazo zait AUSPOArekin. Bai ia illabete amar dolar bialduaz idatzi niela, bidenabar laugarrenetik ezkeroko ale guztiak igortzeko eskatuz. Ezta putzik ere. Agian auspoa apurtu zaie. Al balin baduzu, esaiezu mesedez nere dolarrak artu ote dituten esanaz erantzuteko. Aita Zabalaren izenean bialdu nuen txekea. Bialdu ezadazu bai Arantzazukoen Lau Ebanjelioak. Iaso dut Kulixka sortako Anabitarterena, beste zerbait agertu baledi, esaidazu. Beraka izugarria egin du emengo diruak dolarrakiko. Euneko 40 gutxienez gareztituko zaigu bizimodua agintariak oraintsu artu duten neurri berri orrekin. Bitartean Castrok zirikatuta baso-gudutaldeak sortzen ari dira emengo mendi oiantsuetan eta estu dabiltz agintariak eizatu nairik. Dakusunez, bizardo´ren almena urruti xamar eltzen da, eta gizon ori garbitzen ez duten bitartean, istillu larriak izango dira errialde auetan88. Nere gorantzi miñenak asteburuko zure lagunei. Berriz arte. Ar ezazu kaiku onen bostekoa. [sinadura eskuz].

87 88

Zaharkituak. Poz hartuko zukeen Fidel Castro garbitu izan balute.

147


109 Caracas´tik Jorraillak 11-1962 Etxaniz´tar Nemesi Donostia´ra Adiskide: Labur natorkizu gaur erañegun egin nizun gutunean egin ez nizun galderatxo bat egitera. Garrantzi aundiko galdera. Onatx. Nere adiskide on Olariaga´tar Kepa´ren illoba Anton Mari Olariaga´k Marianistatarako Iaunaren deia artu omen du eta datorren iraillean sartu nai luke Marianista. Bere osabak eliz-gizon edo lekaide oriek zer nolakoak diran jakin nai luke, mezadunak ala mezagabeak. Badaki beren lan geiena irakaskintzan ematen dutena. Zerbait idatzi zazu praile berri orietaz. Ona litzake Anton Mari ere ikus bazeneza, aren bokazioa benetakoa dan ikusteko. Oso omen da mutil zintzo eta euskaldun jatorra. Orra dana esan. Gaur artu dut “Kulixka”´ren 50´garrena. Badut jaki egun batzuetarako. Onen bestez agur bero bat.

110 62-IV-16 Andima adiskide: Zure 9´koa azkar eldu zait. Zaitegi´rena ere, artu dezula diozu; baiña aren berririk ez didazu ematen. Nun demontre dago San Antonio Aguas Calientes hori? Gure etxean dagoen Zugadi´ren andreak eztaki orren berri. Ta ori, Guatemala´n egona dalarik. Basarteren bat al-da? Txulo batetik pozik ikusiko nuke, nola dagoen pantxo-pantxo, emendik iges ondoren, gelditu geranoi lanbide argiak erakusten. A ze bizkarrekoa emango nioken, eskura ba-nu. Arantzazu´koak LAU EBANJELIOAK argitaldu dituzte euskeratuta. Ba-zekiten Maritxu Barriola´k, ORIXE´ren lau ebanjelioak argitaltzekotan zeuzkala; baiña ala ere, aren lana bera, aurrez argitaldu bear. Elkarren traban lan egin bear negargarria. Beste saillik ezpalego bezela euskera alde jorratzeko. Bialduko dizut idazti ori ere. Estornes Lasa´k, orko bere anaiaren aginduz, iztegi bat euskeratzeko eman digu. Iru apaizen artean banatu degu lana; baiña eztegu lan ortan konfiantza aundirik. Guk ezpaitakizkigu euskerak dituan itz asko ta asko. Esaten digute guk ajolarik ez artzeko alde ortatik. Azkenengo zuk aukeratuko dezula bear dan itza. Egia esan, zu nere alboan ba-zindut, pozik artuko nuke eginkizun ori ta Mitxelena Koldo´rekin egin bear ba-nu ere, bai. Onek oso buru aundia baitu iñungo liburu ta idazletan arkitzen diran itzak gogoratzeko; baiña itz asko nola ipiñi ezingo degu asmatu, ta lan parregarria egingo otedegun bildur naiz. Azkeneko ikutua zuk eman bear ba-diozu iztegi orri, esan zaidazu urrengoan lan orri zer deritzazun. Nere Metodoa, Ameriketarako dedala esaten ba-diet, dolarretan eskatuko lidakete ordaiña; baiña nik Metodo ori onerako ba-litz bezela atera dezaket, eta zeuk orrela nai ba-dezu, emengo salneurrian bialduko dizut. Txirrillo ta guzti 1.425´00 laurleko, ta txirrillorik gabe 605´00 laurleko kostatzen da emen. Bialtzea zerbait geiago kostako litzake, baiña dolarretan baiño askoz gutxiago. Nere auzi-kontuak lotan daude iru aste auetan. Gaiñera, kontu bitxia jakin det eraiñegun: nere eskutitzak, Audientzia´tik, lagunik-lagun, zabaltzen eta irakurtzen ari dira ixillean. Oraingo ontan, “exito itzala” [sic] izan dute nere idazkiok. Ba-dirudi 148


agintariok eztutela azkarregi eraman nai nere auzi ori. Zerbait atzeratu ote-diran esango nuke. AUSPOA´rena kontuan izango det, eta Zabala Aita Donostia´n bizi da, ta zure idazkian diozuna esango diot. Ia esnatzen diran. Zer dio Aurre-Apraiz´ek? Egaña, aisa bizi da, dirudienez. Orain ere, Kolombia aldera ibillaldia. Ori dek bizitzea, eta ez gure iñoso-jokaera au. Gaur bialdu dizut zertifikatuta Villasante´ren Elerti-Edestia. Ia azpi ta azal jorratzen dezun. Gure EuskeraMonopolioa duten gizonok, bi edo iru lelo dituzte beren jardunetan. Len lan egin zutenen lana beratzea ta gutxiestea. Pizkortu ditezke, lengoen maillara iritxi nai ba-dute. Agur, Andima. Zaitegi´ren berri bial zaidazu. Pantxo arek, legorra baitu irudimena, ta beti baraurik eukiko gaitu bere zai ba-gaude. Gorantzi ta eskumuñak irraka89 zabaldu. Al dezun bezin laster, etorri Laburdi aldera. Emen burrukatzera, arri ta orma. Ta besterik gabe, urrenarte. [Eskuz idatzia]: O.: Zure bataioak oso politak datozkit. Karteroak ere parre egiten du. [...?] Pereda´ren Gonzalo Gonzalez de la Gonzalera´tik atera al dezu azkenengo au? [Ezin ondo irakurri, baina arrazoia garbia da: “gaitz-abizen” espainiar arruntenak baliatzen ditu Ibinagabeitiak gutunok poliziak ikuska ez ditzan!].

111 62-IV-23 Andima idazle agor-eziña: Zure 11´koa jaso det eta gaur izan naiz Marianistetan. Apaiz izatea ez da bearrezkoa. Bakoitzak, Nobiziadu-azkenean apaiz izatea erabakitzen ba-du, eskabidea egin dezake, eta betiko eskeintzak egiterakoan, bere asmo ori berritzen du. Gaur eunetik bost-edo dira apaiz, besteak anai meza-gabeko. Geroago ta geiago dijoaz, nunbait, apaizgora. Beren eginkizun nagusiena, orain arte, Irakaskintza izan da; baiña orain alde guzietara jokatzen asiak dira. Umezurtz-etxeak, mixioak eta abar...Diozun mutiko ori nun bizi da? Nik ikustea nai ba-dezu, aurrena non bizi dan jakin bear dut. Geiago jakin nai ba-zenu, emen dut prailladi orren kontuak luzeago dakartzen liburua. Ala nai ba-duzu, bidaliko dizut lenbailen. Atzo artu dut EUSKERA 1961´koa. Oso mardul dator. Beste askoren artean. auetxek ditu: Mitxelena Koldo´ren Errenderi´ko goratzarrea ta an esan zuan itzaldia ta Villasante´ren erantzuna. Algunas frases inéditas del euskera antiguo. B. Fagoaga´rena. Villasante´ren Despojo sistemático de la lengua de Axular. Flexiones verbales “Urteco domeca guztijetarako verbaldi icasbidecuak” Fr. Pedro Aranguren´ena. Catecismo manuscrito en euskara alto navarro. A. Irigaray´rena. Justo Garate´k iru idazlan eta abar eta abar. Nai ba-duzu eskatuko dut zuretzako. AUSPOA´rena esan nion Labaien´i, ta onek zerbait egingo du A. Zabala´rekin. Gure egunak pakean dijoaz oraiñaldian. Aurrekoan esaten nizkitzunak izango dituzu erantzuterakoan. Azparren´en90 bachillerato guzia euskeraz erakusteko asmoa dute, lendik an duten Ikastetxean. Seireun bat ikasle ba-dituzte bertan, ta an[go] 89 90

Haziak lurrera bezala. Lapurdiko Hazparnen.

149


euskerazko ikasgoak Europa guziko balioa emango die bertan ikasiei; gertakizun ederra, asmo ori mamitzen ba-da. Zerorrek etorri bear zenduke Ikastetxe ortan erakustera. Asterokoren bat ere, laster sortzekotan ari dirala esan didate. Gure izkerak mesede aundia luke orixe. Aurten. Donostia´ko Centro de Atracción y Turismo´ak, emengo Udala´rekin elkartuta, oso Club de Teatro polita jarri digute. Erderazkoen alboan, euskerazkoak ere eman dira, ta guretzat asko ikasteko bidea izan da ikusgarri oietan ikusia. Atzo, Pazkujaia, eta euskeraz itzulia eman zuten: El zoo de cristal antzerkia. Ezagutuko dezu, noski. Zailla berez, eta euskaldunentzat zaillago. Ala ere, oso poliki atera ziran beren jokaeran. Eta geiago gabe, ba-noakizu idazki au emen bukatzera. Gorantzi asko, eta Egañari gogora dedilla bere Paradisuan, lorpean bizi geran gizajuez. Agur, Andima. Zaude pizkor eta urte askotarako. [sinadura eskuz] O.: Eztakit esan ote dizudan lenago Zaitegi´ren PLATON´EN ATARIAN argitaldu eta eskuetan dugunik. Obeto esateko PLATON´ENEKO ATARIAN. Betiko Zaitegi´ren kera ta pixua ageri du. Noizbait Euskerak izan dezala gure jendeak ori irakurtzeko bear duan zaletasuna!

112 Caracas´tik Loreillak 3-1962 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Adiskide Oentsu: Olabide zanaren ANTZ-BIDEAN ikasi nuen oentsu, zuri ezin egokiago datorkizun itz ederra, auzitegian eskuz-esku zarabilten ezkeroztik. Ezta gurenda makala iritxi duzuna. Ikus dezatela auzi-gizonok, badirala oraindik gure artean ardoa ardo eta ogia ogi, esaten dakiten gizonak. Banakak baiñan bikaiñak. Ez al zakidaz puztuko loxintxa lotsagabetxo auekin, puztu bearrean poztu zaitez. Zure bi gutunak artolak-daukaka etorri zitzaizkidan eskutik elduta. Badakit Balendin´ek idatzi dizuna, ala ere zerbait berri esan alko dizkitzut nik nai nituken beste izan ez arren. Esango zizun nunbait; Aurre berriz ere Guayanara dio[a]kigu, Iaunaren erreinuetara, munduaren bazterrera. Eta ba al dakizu zertara? Urre billa gizona. Oraintxe bai izango dugula euskal idazleok nai aña diru, euskerari ekiteko, gogoz ekin ere. Aurrek arkituko duen urrearekin, euskarak onik ukanen du noski baiño noskiago, Zaitegik liokenez. Ez uste gero gure gizona, Aurre alegia, “aizea buruan eta ibilli munduan” dabilkigunik. Ez orixe. Bearrizanak eragiten dizkio txango ikaragarri oriek. Oraingo onta[n] sirats (zori) obeagorik izango al du orain arte baiño. Nik lagun bat galtzen dut, iganderoko laguna, edo obeto esan, aste buruko laguna, beti bildu oi giñan bada, gure gauzei euskeraz ekiteko. Aberastuta etorriko al da, danon pozerako. Datorren illean nere ekonomi-giroa apur bat obetuko dalakoan nagokizu, eta orduan eskatuko dizut, obeto esateko, bialduko dizut dirua zere metodu aipatu ori biali dezaidazun. Ni bezelako txiro arloteak, beti ibilli bear olaxe, iñora ere ezin iritxita. Marianisten berriak eman nizkion mutil orren osabari, eta konporme gelditu zan. Ez duzu beraz, zertan beste berririk biali, ezta libururik ere, ni beintzat ez naiz Marianista sartuko-ta. Gaztetxoagoa banintza, baliteke. Pozgarriak benetan Azparne´ko berriak. Izango ote dute euskal gurasoen laguntasunik asmo eder orren eragilleak? Gure iende zabar eta ajolakabeak, ez dut uste ainbesteko maitasuna diotenik gure euskera laztanari.

150


Ala ere zerbait pizkortzen ari dala gure gaztedia euskeraren alde dirudi. Ementxe daukagu gaztedi motelenena, oiek ez dira ezertaz ere arduratzen are gutxiago euskerarekin. Negargarria da emengoa, orrexegaitik nago ni benetan nazkatuta. Ikaragarria da emen gertatzen dana. Ba aldakizu zenbat paper eta aldizkaritxo agertarazten dituten? Lotsa zaitez: “gudari”, eusko-gaztedi, irrintzi, azkatuta, aberri, zutik, euskal-izen ederrekin, erderaz kakaztuta guztiak. Orain Sabin-etxea irekitzera doaz, abertzale piñ otsezko batzuk, eta etxe orren inguruan beste paper bat, sabindar. Ez dakit nora jo bear dugun...Idazlan bat idaztekotan nabil paper eta talde guztion arteko batzarre bat deituz, eta adarra galanki joaz. Negargarria ez beztekoa emen gertatzen da[na]. Eztago benetako abertzaletasunik, benetako euskaltzaletasunik eztagolako, eta neretzako euskera gabeko abertzaletasuna, ezta abertzaletasuna, etsaizaletasuna baizik. Eta ortik ez nau iñork ere aterako, ezta zuk ere. Ikusi nai nuke EUSKERAren zenbaki ori. Nik ez dut irakurri ez 1960´korik, ezta 61korik ere. Agertu ote zan lenengoa? Al bazenu igor ezaizkidatzu biak. San Antonio Aguas Calientes, Antigua´tik urbillen dagoen errizka bat da. Esaiozu Mari Zugadiri ain arin aztu dituen Guatemalako inguruak. Sacatepequez eskualdean dago, eta aski duzute erriaren izena ipintzea Dpto. Sacatepequez ipiñirik gure apaizaren eskuetara idazkiak iristeko. Eta Mari Zugadi aipatu dudan ezkero, nere gorantzi beroenak emango dizkiotzu, baita bere alabatxo Maite´ri ere. Mari bezelako gurasoak bear genituke, eta euskerak beste bizimolde aberatsagoa izango luke. Esaiozu gaiñera, beti nagoela bere berrien irrikaz. Gure aurrak il onen 26´an dioazkigu Euzkadi´ra udara guztirako. Mutiltxuak oso poliki egiten du euskeraz, 3 urte t´erdi, eta neskatotxuak dana ulertu arren ez du oraindik bere mintzo motela azkatu. Beldur naiz or gaindi euskeraz askatu bearrean erderaz ez ote digun azkatuko. Ez dezala Jainkoak olakorik nai. Auspoa´koek artu dituzte nere eskutitz eta diruak, emen jaso ditut bada beren liburuak, baiña zuzenbidea erdia besterik ez zuten ipiñi, eta eztakit nola iritxi ziran liburuok nere eskuetara. Esaiezu mesedez, nere zuzenbidea oso-osorik ipintzeko, bestela emengo karteru alperrek ez dizkidate etxera ekarriko Auspoa´ko liburuak. Egun auetan agertuko da beste aldizkari berri bat “Gero”, igikunde berri baten organua. Dana erderaz, baiña euskeraren alde gogor joten duena. Asmo bikaiñez gaiñezka dator, eta burutu al balira laister genuke gure askatasuna. Egia esan gure arteko diruzale geienek, ameslaritzat joko ditute aldizkari orren egilleak, baiña ameslariak izan oi dira geienbat, aberrien askatzalleak, ez diruzale zikoitz eta ustelduak. Agertu-ala igorriko dizut, paper biblian agertuko baita. Bai, joko polita jokatu diote praiskuok Maritxu Barriolari. Ezin izan dute Orixe´n itzulpenari itxaron. Gu beti betikoak. Esan nizun lenago; erbestaldiko euskal-literatura deritzan lan aundi bat idazten ari naiz. OLABIDE´ren zatia egiña dut, eta eusko-etxeak argitara gogo duen aldizkari berezian agertuko da zati ori, orain Orixekin ari naiz. Berrogeitaz [sic] erbesteko euskalidazleen izenak eta lanak bilduta dauzkat. Zure luma azkarraren iabe banintza, ikaragarrizko lan ederra egingo nuke. Baiña ondo dakizunez, txori txikiak txio txikia besterik ezin egin. Eta biarko uzten dut gaiñerako zuritasuna, zerbait besterik esan nai nizuke bada. Emen nago berriz ere zurekin baezpadako lo-aldi baten ondoren, eta egia esan ez dut beste berririk arkitzen zuri esateko. Ementxe noa beraz, kito egitera. Nere gorantzi miñenak asteburuko zure lagunentzat, Labayen´entzat bereziki. Pozik irakurri nuela Egan´en Aresti poetari erantzuna. Ez dut kemenik izan aren

151


“Tobera mustra” irakurtzeko, “monstra” iruditu zait...eta amar milla peseta. Bear bada, gu ari gera ederraren sena galtzen91. Tori nere bostekoa eta beste bat arte.

113 Caracas´tik, Loreillak 29-1962 Etxaniz´tar Nemesiri Donostia Adiskide, Zenbait astebete dira gutun luze bat egin nizula, eztakit ordea eskuetara zaizun ala ez. Zerbait aztu zitzaidan gutun artan zuri esatea. Estornes´en iztegiari buruz alegia. Aspalditik darabilki iaun orrek lan ori esku-artean emen dituen IBM tramankulu berriek erreztasun aundiak ematen dizkiolako ortarako. Ni ere sartu nau, edo obeto esan, artu nau lan ortan berari laguntzeko, baiña ez dut gauz aundirik egin ortarako bat ere astirik ez daukadalako. Iztegi lanak aztunak eta luzeak izan oi dira, astiz bizi diran prailleak egitekoak edo bestela bizibideari arpegi eman bearrik ez dutenak. Baiña nik, zoritxarrez, lipar batzuk besterik ezin dizki[ot] euskerari eskeiñi, eguneroko ogiak beta guztia iaten didalako. Baiña egia esan, gure lenengo asmoa, euskera utsezko iztegi bat egitea zan, eta oraindik ere asmo orretan iraungo duela Estornes´k nik uste. Larousse´n antzeko zerbait egin gogo genuen itzen azalpenak euskeraz emanik. Eta gauza iakingarria eta bearrezkoa litzake olako iztegi bat, euskeraz ezpaitaukagu. Orain zeuk ikusiko duzu, baiña ondo ordaintzen baldin badizute, ekiosu [sic] lan orri oso ondo egingo duzu bada. Geitxoegi gutxiesten duzu zeure burua, eta gutxiespenok baztertu itzatzu euskeraz zu bezin gaituak oso dira gutxi-ta. Ikusi dut praiskuen “Lau ebangelioak”. Poliki dago baiña euskeraz Villasante´ren eragin geitxoegi ez ote daukan nago. Errexera io-bearrak kastillano uts biurtuko digu laister gure euskera, ez itzetan soilik baita esakeretan ere. Ala ere, Maritxu Barriolak ez dezala utzi itzalpean Orixe zanaren itzulpena. Nik uste praisku guztiena baiñon bikaiñagoa eta errikoiagoa izan dala. Eta gaiñera zabalkunde pizkat egiten baldin badute, erruz salduko da ez da bada alperrekoa izango gure idazle gaillenak baztarretan zabaldu zuen ospea. Onaindiaren berrian izan ditut, eta laister argitaratuko omen dira Olerti eta Karmel. Agi danez, lortu du azkenean aurrean iarri dizkieten oztopoak gainditzeko era. Ezta makala prailetxu ori. Gaiñera beste asmo bat darabilkigu biok, ots, Enbeita zanaren bertso guztiak liburu mardul batean argitaratu. Ortarako onaindiak izugarrizko lana egin du: antxiñako euzkadi izparringiaren 24 urteak arakatu ditu eta ia irureun Enbeitaren bertso-berri eta olerki bildu ditu, geienak, uste dezakezunez aberkoiak. Nik uste Muxika´ko urretxindorrari egin dezaiokegun goratzarrerik andiena bere olerki guztiak argitaratzea dala, eta ez dira alperrekoak izango bertsolari iñozo guztien neurtitz aspergarriak argitaratzen ari zaizkigun garai ontan. Ikasbide ederra izango da gaiñera Enbeita, bertsolari gazteentzat ere. Zer derizkiozu asmo oni? Beti bezela arri koxkorrik sortuko zaigu bidean, baiña aurrera eraman bear dugu asmo ori sasi eta lar guztien azpitik ere. Ameriketako euskotar guztien artean ortarako dirua biltzen asiko gera laister. Or ikusiko dugu nola erantzuten duten gure abertzale ao beroek. Aste onetan asten dira Eusko-etxearen ogeigarren urteburuko jaiak. Egitarau betea argitara dute, eta aldizkari mardul bat ere irarriko dute, erderaz jakiña, gure 91

Etxanizek ez zion Arestiren lanari oniritzi eta Ibinagabeitiak ere hortxe nonbait.

152


euskera ederra goraltzeko eta aberri menperatua oiuka goraipatzeko. Betiko kontua. Emen, euskaldun batzuen artean, sabin-etxea bat zabaldu dugu eta euskera irakasten asiko gera bertan, laister asi ere. Beldur naiz bear ainbeste euskal ikasle izan ez ote ditugun, ain dabiltza soraio eta euskerakiko alderoka emengo euskotar diru-zaleak. Dana dala, guk beintzat, ikastaldiok zabalduko ditugu eta izkera-ikasbide berrienak erabilliko ditugu. Gramatika, asieran beintzat, zearo bastertuko dut, erderarekin batean. Gure iendea orra juna da. Esan nion nere illobari zuri agertu bat egiteko, baiña beldur naiz ez ote dizun egingo, beti ibiltzen baita astiz urri. Igorri baiño len, esaidazu zenbat dolar edo peseta biali bear dizkitzudan zure ikasbide berri ori ordaintzeko. Urri nabil diruz, baiña zuretzako beintzat zerbait aterako dut. Aita manzisidor´en irugarren liburua ere biali esaidazu arren, eta besterik sortu baldin bada esaidazu, oiek ordaintzeko ere dirua biali dezaizudan. Platon´ik ez dut oraindik ikusi. Oxobi´ren lanak agertu al dira? Ortan zebiltzala esan zidan beintzat Zaitegi´k. Orko pake-giroaren berriak ugari izan ditugu emengo egunerokoetan. Goraintziak asteburuko adiskideei, eta [t]ori nere bosteko zar au.

114 Donostia´n 62-VI-4 Andima, izkiriatzaille aspergaitz ori: zure Jorraillekoa jaso nuan aspalditxo. Orain, Loreilla´n bi idazki artu ditut. Zure biak baiño lentxoago izan nuan Aurraitz´ena. Onezkero Guyana´ra joana izango degu gizajua. Urre-biltzailleen bizikera gai artuta, eleberri ederren bat egiten ba-digu, ori izango degu etekin. Zuen lagunartea illabete oietan etenda gelditzea, mingarri benetan. Enazu puztu bearrean. Ni patxara osoan bizi naiz, nere auzitegiko nasteak gora-bera. Irurogei urtetik gora, iltzea ere ezta zorigaitz. Mundu zikin oni iges egitea, lasaipide genuke, alajaiña! “Oentsu” itz ori nondik atera dezu? Nik eztet arkitu, ez Azkue´n, ez Bera-Mendizabal´en. Zuek izan ere, liburu zarrak aztartzeko umorea izan dezue; ni, ostera, enaiz gauza papel zarretan burua berotzeko.Aspergarri egiten zait, eta orregatik onen motz nago itzez. EUSKERA, Mitxelena´tar Koldo´k bialduko dizu. Igazkoa ere, bialtzeko esango diot. Urgazle ta euskaltzaiñoi, duan bidali oi-digute. Zuri ere, orrela bialduko dizue, nunbait. Aurraitz gizajoari emaizkiotzu nere gorantziak eta berriak. Egaña, urrutitxoago izango duzu. Ikus dezazunean, ari ere milla eskumuin. Egan´en ez dut ikusi Tagore “Txitra”rik oraindik. IZUIKARA eta DONIBANEAK bai. Gure mutil onek eztirudi basarriko seme; kalekume ikasiari ere jango lioke orrek alkia. Ayangiz´ko mutilla ezta xaguxarra. Zure literatura arrotz-errietan lenbailen agertu dedilla. Gure IZTEGI arazoaz emen ari gera nola asmatuko...Gaurkoz euskera utsez idatzitako iztegia, geienentzat illuna izango litzake; gure euskaldun atzeratuok ezpailukete jasoko gure itzaren adierazpena bera ere sarri. Euskaldun geienentzat askoz adigarriagoa da: ARKESI= ACACIA jartzea, ARKESI= Lekazidun landarea jartzea baiño. Ezpailukete jakingo zer dan “lekazidun”. Ta ori bera gertatuko litzaiguke beste itz askorekin. Gaiñera, noizko egingo ote-dugu lan ori? Gu ere zure antzera baikabiltza. Beti gogoz kontrako lanetan, zerbait aora ekartzeko, ta gaiago ta gogozkoago ditugun lanetan ezin ari. Beti tarteak billatzen onelako lanentzat. Eta orrela luze jotzen du lorrak. Estornes Lasa ikusten ba-duzu, au esaiozu. Bere anai Bernardo´rekin jardun gerala esanaz, askoz probetxu aundiagoa lekarkigukela, Azkue´k eta Lhande´k bildu itz guziak Erdera-Euskera ta Euskera-Erderaz biltzea, esaerarik gabe, ta itz soillak liburu batean agertzea. Bernardo´k egiña dauka Azkue´ren alderantzia fitxetan. Ez litzake,

153


beraz, asko kostatuko Azkue´ren Erdera-Euskera ori antolatzea, ta oni Lhande´k dakarzkian itzak erastea. Au genduke orain bearren eta ongarrien; gero, jo dezakegu euskera-utsezko iztegi orrekin. A[U]SPOA´koei eman diet zure zuzenbide osoa. Oraingoan obeto osatuak bialduko al dizkizue beren liburuok. Ni diruz enabil oparo, ta ez naiz arpidetu ARLOTE SORTA ortara92. Nere giro ta lanetarako bear-bearrenak artu ta besteak nolabait irakurtzen ditut, ezer ganorazkorik ote-dan ikusteko. Arantzazu´koen LAU EBANJELIOAK ikusi dituzula, diozu. Oraindik nik ez dizkitzut bidali. Nai al-dezu neronek ere bialtzerik? Nere Metodoa erosteko etzazu presarik artu. Nik oraindik eztet ezer jaso ortik, eta emango didatena gutxi izango da, ematen ba-didate. C.C.C.ko nagusia katalana baita...eta or dabiltz VALVERDE´k oso garesti jarri diola kontua, ta abar...Bitartean, lan egin dugunok, jai. Noizbait zerbait jasotzen ba-dugu, pozik. Nik emen, milla laureun eta ogeita bost laurlekotan aterako nizuke CCC´tik, eta gero orrez gain bidaia izango litzake. Beraz, 1.425 laurleko ta bidaia izango zenuke ordaiña. Ta or zabaldu nai ba-zenitu beste ijeki batzuek, esango nieke CCC´koei eta beste ijeki salduakatik, zure komisioa emango lizueke. Zerorrek erabaki zer egin, baiña ez neri laguntzeagatik. Naikoa duzu zerorren bizimodua or atera bearra. Auzitegia onezkero zabalduko zuten orko aldizkariak. Ederra izan zan. Urteko mitiñik ederrena, zion an izan zan batek. Egun artan Auzitegian sartu nintzanean, artean iñor etzan agiri. Poliki-poliki or-emetik asi zan jendea biltzen eta apaiz-prailletan bakarrik larogei ta amar kontatu genituan. An geunden Auzitegi´ko gela noiz zabalduko zai, guziok mar-marrean. Polizikoa or-emen larri jende-artean; apaizok euskeraz ari baikiñan guziok. Orduerdi atzerago ideki zuten auzi-gelako atea ta an sartu zan sardiñak bezela zutik estu-estu gure jendea. Prakadun eta gonadunak ere, sotanadunekin ugari [sic] (Ulazia´ren auziaz ari naiz). Gerora lotsatan geldituak bide-dira gure Jaurlari ta ingurukoak. Ala esana izan bear dio gure Jaurlari orrek PALANKAKO93 aundizkiren bati: ¡Vaya espectáculo que hemos dado! Eta orain nere auzia arrotzeko gogo gutxi gelditu bear izan zaie. Gaiñera, gerora etorri diran oporketak, gure kezkak aztu-erazi dizkiete. Orregatik, askok uste dute, nere auzirik ez dutela egingo. Baiña nik uste, jendea pixka bat aztu-zai egongo dirala, ta alako batean berriro deituko didatela. Orrek enau kezkatzen; gure eliz-agintarien jokaerak ematen dit negargurea. Nik uste, goiko jende ori irendu egiten dutela, izentatu baiño lenago94. Gure euskaldun erdel-zaleoi ere, noizean beiñ adarra jotzeko, egin izan ditut erderazko olerki estribillante batzuek. Circulo Cultural´en oraingo gazte batzuek alako Olerki-irakurketa eman ziguten. “Uin berri”ko ta [k]idekoak ziran. Entzun nien, eta nerekiko esan nuan, emango ziegu, ba, geure aldetik erantzuna, ta egin nituan alako erdal-olerki xelebre batzuek eta bialdu nizkien irakur zitzaten: “POESIA DE PLASTICO”...I. Cuando yo te amaba/llovía de arriba abajo/Ahora que me amas.../Llueve de abajo arriba.//Y lloraba la tonta,/como un tejado/en días de temporal!/No me digas: “Amor mío!”/Díme: “Maldita sea!”/ que suena mejor.//¿Cómo pudiste creer/que después de aquello/Volviera a llover//Y lloraba la tonta/como un inpermeable/EL BUFALO/atrapado por una ola/en el puente del Kursaal (beste 65 bertso-lerro plegu berekoak...) Erderazko ziri-bertso oiekin erantzun nien emengo erdal-zaleei. Circulo Cultural´eko nere aurtengo itzaldian botatzekotan nintzan; baiña ez didate ortarako 92

Gogor samarra gertatzen da, baina edukiaz ez baizik argitaletxeko bulegari jendearen arduragabeziaz edo arlotekeriaz dioela hori ulertu beharko da. 93 Falanjekoa izango da, ezta?, Bilboko San Frantziskori ere esan izan zaio. 94 Ezin esango da behintzat gutun hauek biziak eta piperdunak ez direnik, nahiz kontu hauek oso subjektiboak ohi diren.

154


baimenik iritxi; nere auzi-arazoengatik bildurtu egin dira Ateneo´ko jauntxoak eta aurten ez det itzaldirik eman al-izan. Nai ba-dezu, orko euskaldun erdal-zaleei adarra jotzeko, bialdu ditzakezu aldizkari maketo oietara. Orrelakoak idazteko “kapaz” gerala ikusita, askoz aintzakotzago izango bide-gaituzte zenbait kaikuk. POESIA DEL MENSAJE bear omen degu. Au Aresti´ren MANDATUA, MANDATUA, MANDATUA bide-da ori. Jakiña!, azentua “u”ren gaiñean jarrita esan bear da: ¡Mandatúa! Auentzako, beste euskal-olerki bat egin dut: Orra: OGIA: Ogia, ogia!/millaka gizonen/garraxi goria!/gosepe beltzean,/eriotz larria!//Kristaudi antzuan,/milloiak pillatzen/gutxiren eskuan./Geienak uluka/eztarri urratzen!//Zertan zabiltz, Jauna,/Lazaro piztutzen/Utziozu bere/zuloan usteltzen! Alboan duzu olerki social ori. Ia, ba, MENSAJISTAK paketzen zaizkigun kukurruku onekin. Azparne´ko berriak eztira ugaldu, baiña itz-zerrendak egiten ibilliak dira norbaitzuek bachillerato gaietarako. Ta Bilbo´n ere zerbait egin naia izan bear du. Emengo LICEO SANTO TOMAS´en antzera, euskera ikasteetan sartzeko. Dirua badutela ta gaiñera Gasteiz ta Iruña´n ere beste ainbeste egin nai luketela, da otsa. Ai, alakorik! Zaitegi´rena jaso det bitarte ontan. Ni, prijitu egiten naiz gure Udalaizpe´ren lan pixuekin. Asmorik onena izango du, baiña gaurko gure euskal-gogoa sortzeko eztirala gai, deritzat. Ontan ezin luzeegi jardun, bakoitzari zerbait esan eta aurrera al-dugun bidetik. Zugadi´ren andreak gorantzi asko zuretzat. Zerbait aztu ba-zait, urrengoan osatu bearko. Gaurko au, Lapurdi´ra dijoan norbaitekin bialduko dizut. Aukera noiz sortzen zaidan ikusiko dut. Agur, Andima. Aurraitz eta Egaña´ri bizkarreko bana, ta zuri nere agurra [sinadura eskuz] O.: Enbeita´ren bertsoak argitaratzea, zoragarria genuke. Aita Mantxi´ren irugarrena bidaliko dizut. Oxobi´renik ez dut ikusi, ez ezer jakin. Willians´en iztegia bialdu digute euskeratzeko. Mitxelena´k dio, obe genukeala emengo iztegi bat, ta ez Ameriketakoa... Euskera ikasteko Metodo berriak sortzen ba-dituzue, poz nuke nola diran jakitea. Ta gaurkoz, naikoa. Agur, berriro ta idatzi noiznai. Nere izena aldatzea baiño, ez al zenuke obe bein aukeratu bat eta beti izen artan zure idazkiak bialtzea. Karteroak ere, parre egiten du gure bataio berriak irakurrita. Ala ere, gaur arte, zure idazki guziak eldu zaizkit. Aurrera, ba, ta urrenarte.

115 Caracas´tik 1962´gko. Uztaillak 18 Etxaniz´tar Nemesi Jaunari Donostia Olerkari goitar, Garaia dut onuzkero zure 62-VI-4´koari erantzuteko. Lenago egin ezpadut nagitasun izugarri batek bere armiarma sareetan bilduta iduki nauelako izan da. Nagitasuna emengo eritasun itsaskorra, adi lanetarako batik bat. Eztakizu eguzki etoi onek nola urtutzen dizkidan muiñak eta kirioak ere. Egin nai eta erabaki ezin ari naiz, amesetan lasterka egin nai duanaren antzera. Garaiz aberriratzen ezpaldin banaiz, eritasun onexek janda ilko naiz ezertxo ere burutu gabe. Eztakizu ondo nolako

155


samintasuna sortzen didan aulkeri onek batez ere urteak aurrera dioazkidala konsideratzen dudanean. Iaunak emango al dit kemen kate gogorrok etetzeko95. Egia esan, zure erdal olerki edo delako ori, ez zitzaidan batere atzegin izan, euskerazkoa ordea bai. Erdal izkera iñozo eta antxul arkitu nuen eztakit izkeragatik ote dan ala darabilzun gaiagatik. Bearbada oraingo olerkari berri orientzat polita oso izango da, neretzat batere. Nik uste gure euskera mota guztietako olerki lanetarako egiñagoa dala auzoko erdera guztiak baiño, batez [ere] oraingo modako olerki depouillé edo erantzi orretarako. Eztakit nun argitara al izango dudan emen zure erdal-olerki ori aldizkari humoristaren [sic] batean izan ezik, baiña emengo aldizkari humoristak LENGUA LARGA eta GALLO PELON, “nere ibarra” baiño askoz ere orlegiagoak dira. Gaiñera zure olerkian darabilzkizun irudiak ulertu ere ez lituzkete egingo. Orko aldizkariren batean argitara bearko dituzu BOLETIÑEAN onartzen ezpaldin badizkitzute. Oraintxe irakurri dut RAPSODIA EUSKARA. Zer esango dizut? Atsegin izan zaidala gainkiro eman lenengo begiraldi onetan. Eta zuk zer derizkiozu? Ala ere obe lukete olerkario[k] erdal-kitarra baiño euskal-kitarra jo. Egin nion zure mandatua Estornes´eri, eta ez ni ez hura [sic] ezkatoz zurekin bat, ezta aren anaiarekin ere. Zuk diozun bezelako iztegia beste asko bezelakoa izango litzake, eta guk gauza berri bat egin nai genuke euskal-iztegi arloan, oraindaño egiteko daukagun lana. Asi Landucchiotik eta Muxikaragiño, amaikatxo iztegi agertu dira erdera-euskera eta euskera-erderazkoak. Beraz berri bat egitea ergelkeri aundi bat litzake. Noski, itzen azalpenak alik argienak izan bear dute erri euskera errexenean emanak. Ondo dakit zailla dena, baiña azalpen oriek egiterakoan ondo legoke erderazko itzen batzuk erabiltzea ere, azalpenok argiago ditezen. Ala ere euskerazko azalpenak maiz, erderazkoak baiño argiagoak gertatuko dira teknika itzenak bereziki. Eta zeorrek ikusiko duzu. Garaia dugu gure kaxkar-komplexuaren kateak izkera gaian urratzeko euskera ere beste izkuntzen maillan ezartzeko. Polita auziaren kontua (apaizarena alegia). Orren inguruko zeaztasun guztiak argitaratu ditute zuk ondo ezagutzen duzun emengo izparkari batean. Ikusiko dugu zurekin nola portatzen diran. Auspoa´koek txintxo eta zuzen bialtzen dizkidate beren liburutxoak. Orain azkenik, Bilintx´en olerkiak iaso ditut eta gogoz irakurri. Baiña olerki auek unkigarriagoak dira musikarekin irakurtze soillarekin baiño. Saio orixe egin nuen lengo batean etxean, eta an abestu genituen Joana Bishenta´renak, buruz zekizkiten ondarrutar andre bik eta nik (jakiña nik, liburura begira). Musikak bertso legortxook apaindu eta piztu egiten ditu. Ementxe ari naiz zure metodo goraipatua erosteko txanponak biltzen, baita zuk biali dizkidatzun liburuen ondoren agertu diran beste euskerazkoak ere erosteko. Nik uste San Iñaziotarako or izango duzula txekea. Irakurri ditut lekeitiarraren eleberriak kulixka sortakoak. Egia esan, ez naute batere ase. Gure artean arkitzen da berriz ere Aurraitz Guayanako urre-bilketak aldebatera utzita. Eztu onik arkitu lurralde izugarri aietan eta ementxe dago beste lan bat nun billatuko. Bitartean Tagore´n “Txori galduak” ipiñi ditu euskeraz, eta oso ondo jarri ere. Baiña berriz itzul-lanean asteko gogoa jun zaio lan orrek dakazkin oztopo aundiak gatik. Aski berriketarik gaurko. Nere gorantzi miñenak Mari Zugadirentzat, eta zuretzat euskal-agurrik beroena. Ementxe bialtzen dizut GERO ikus dezazun. Esan zer derizkiozun, mobimendu orren eratzalleak irrikaz baitaude gure jendeak zer uste duen jakiteko igikunde orren inguruan.

95

Zein paragrafo literarioa!, askotarikoak dira gutunok, eta askotarako eman dezakete baliatzen asmatuz gero.

156


Ai egia balitz ikastetxe guztietan, edo zenbait ikastetxeetan [sic], euskera onartuko dutela iraka[s]pidetzat. Berri atsegiñak benetan auzi orren inguruan ematen dizkidazunak. Eta despeida berria: agur laster arte.

116 Donostia –62-X-1Zaitegi, Andima, Egaña ta Aurraitz adiskideok: Zuen idazkiei, aspalditxo egin nien erantzuna; baiña beste aldera eraman zituenari, polizia ondoren joan zitzaion, eta nere eskutitzok erre egin bear izan zituzten aren etxean. Gaur, Caudilloaren egun eder ontan, Katalunia aldeko eriotz eta ondamenagatik kokordilo-malkoak ixurtzeko aukeratu duten egun ontan berriro idazten dizuet. Lenagokoa eztet buruan, eta orain berri-berriro asmatu bearko esatekoak. Ikatzorri bat atzean jarri, eta lauroi beingoan idatziko dizuet. (...) Andima: Beroak jan zaitu, itxura danez. Emen ere, oso bero egiña digu aurtengo udaran. Eta oso legor, baztarrak erreta. Noiz edo noiz, asi da euria ta giroa ere gozatu zaigu. Ba-zan ordua! Nere erdal-olerkiok, ez dute iñungo argitalpenik merezi. Parre egiteko bakarrik asmatuak ditut. RAPSODIA EUSKARA´n Zelaia olerkariak, politak botatzen dizkigu. Arrituta gelditu gera, ori argitaltzen utzi dutelako. Jakiña! Liburua erdal-miñez ergelduta dator. Iztegiaz diozuna, bear bada, ala izango da. Baiña eztakizu asko, liburu zar eta Azkue´ren iztegia buruz ikasteko lanik artu ez degunontzat, nolako bearrekoa dan, iztegi guzietan orainarteraiñokoan atera diran itz zarrak liburu batean biltzea! Ezpaitakigu lendik zer degun ortan. Orain Gaztelu ta biok, Liceo Santo Tomas´erako, beste Metodo bat asi berria degu. Bost urterako ikasbidea egitekotan gera, ango Irakasleen aginduz. Onela, Batxilleratoan gure izkuntza sartzeko bidea erreztu nai dute. Langille gutxi ta asko egiteko...Noizko beteko ote-ditugu gure izkuntzak dituan utsuneak. Ulazia ta nere kontuak, lo artuak egon dira. Nereak piztu-berri dira oraintsu. Fiskalak, sei illabeteko baitegia, ta bi milla pezetaterdi ta Auzi-eralgiak eskatzen dizkit eskaeran. Orain nere aldezlariak berea agertuko du, ta Epaikariak izendatu bearko eguna. Noiz eztakigu oraindik. Beste apaiz-erromeria izango degulakoan gaude. Auspoa bere bidean dijoa. Ta ni, Bilintx´en alargun egin nazu. Ez orrenbeste, Andima. Zure idazkiak egundoko bataioak sortzen dizkidate. (Aurraitz:...) Irakurri det, GERO, eragikunde berri ori. Luzetxo dago gure gauzetan berotu gabeak irakur dezan. Baiña bestela, ongi deritzait. EUSKAL ASTE BI izan ditugu Agor onetan. Ta illabete osoa ontarako artuko ote-duten, diote, urrengo urtetan. Euskal-liburuen erakusketa, ergel-utsa izan da; erdalliburua pranko gure gaietzaz, baiña euskeraz ezer gutxi. Azkue ta Orixe´rik etzan ageri iñun, eta ortik pentsa...Nolanai, antzerkietan, Montzon´en MENDITARRAK sartu genduen, izena ta antzez-lagunen gauzak azkenengo ordurarte igarri etzezaten gure etsaiak, aldatuaz. Tagore´ren AMAL ere, oso poliki antzeztu zuten. Itzaldiak, geienak erderaz. Bi, euskeraz. Ontan ere, beren zitalkeria erakutsi digute Asteasu´ko Beltzak eta bere lagunak. Lekuona´tar Imanol´i itzaldi bat emana zioten; baiña 339 apaizetakoa dalako, kendu egin dute itzegitetik. Ta, lotsagarriok, anai apaiza ta besteren bat ere il egin zizkiotela, barka-eske joan bear litzaizkio[ke]nak, oraindik ere, itzaldietatik aldentzen gure idazle jatorra. Nerekin, beste gertaera bitxi bat izan degu. Euskal-Ipui eta Irrati-lanen txapelketa izan degu aste bi oien artean. San Telmo´n iriki zituzten egilleen izenak

157


zekarzkiten estalkiak; eta lenengo saria bi txapelketa oietan, neronek irabazi, gizona. Irakurrarazi zidaten nere ipui ori ta jende askok jakin zuten nori emana zan gai bietan lenengo sari ori. Baiña nik ba-nekian, bitxikeriren bat egingo zidatena, ta urrengo eguneko izparringietan azaldu zuten beren ziztrinkeria. Diario Vasco´k, egun artako ezertxo ere etzuan jarri. Ta La Voz de Guipuzcoa´k berriz, lenengo saria nork irabazi zuanik etzuan ekarri. Beste sari guziak nork irabaziak ziran, utsegin gabe zetozen; nere izenik ez...Jakiña! Jendea alako bitxikeria zala-ta, geiago enteratu da zer eta nola ziran egilleen izen-abizenak. Ikusten dezue noraiñoko umekeri ta zitalkeriz inguratuak gabiltzan. Ni, ostera, ezer enintzalakoan nengoen au, egindoko sinbola [sic] egiña naute ta lideratoa erregalatzen ari zaizkit, orrelako petralkeri-bidez. Oraindik, eztizut bialdu, Andima, Mantxisidor´en irugarren liburua. Egingo aldet lenbailen! Berriro, espetxeratuak ditugu emen. Entzun dedanez, gogor jokatu du norbaitek epai-barruan. Comunista ote-dan, galdetu diote, ta berak erantzun: Yo no soy comunista, pero Sr. Ormaetxe, (eztakit onen izena zuzen), desde ahora cuénteme entre los afiliados. Ormaetxe edo Ormazabal edo dalako ori, beste espetxeratutako bat da, komunista, ta epaikariaren aurrean orixe esan zion epaitu batek besteari. Beno! Naikoa degu gaurko. Nere kontuak, berandu iritxiko zaizkitzue. Zaudete tinko ta atozte onuntza, berriro gure lurrean burruka bizi-aztera. Beti gogoan zaituztedan [sinadura eskuz].

117 Caracas´tik 1962´gko. Urrillak 16 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostian Adiskide on, Zure barano-gutuna luzaro eztala eskuetaratu zitzaidan. Eiztari piña zu, tiro batekin lau txori era[i]tsi bait dituzu. Egia esan, aspalditik nengoen zure erantzunaren zai, beldurrez ere bai zer edo zer gertatu ote zitzaizulakoan, baiña dakustanez, pozik ikusi ere, oraindik ere tente zaude eta gogor, batzaldietan kukurrukuka burruka leialean oillar gangargorri guztiak menperatzen. Gora zu! Ez naiz batere arritzen sinbola gaillen gertatzea. B[a]iña sinbola geiegitxo ez ote ditugun nago Euskadi[n] eta au eztiot zuregatik; ene uste kamutsean, conbola-k bear genituke ugariago gure etsai zital eta erdelzale guztiei arpegi emateko. Bestela, erdal-erdoiak zearo jango gaitu. Emen gaindi, naiz etsaiengandik urruti bizi, erdal erdoi orrek euskotar guztiok jan gaitu agertzen diren paperetatik ikus dezakezunez. Eta emengo eusko-etxea delakoan zure sudurra sartuko bazenuke mementu batez, nazkaz burua itzuliko zenuke bestaldera ango erdal-kiratsa usmaturik. Goragalea ere etorriko litzaizuke, esteak botatzerañokoan gaiñera. Lengo batean, dantzaldi bat iragarri zuten eta iragarki-buruan auxe iartzen zuen: “Menea el esqueleto con el twist”. Eztago gaizki ezurrai eragitea, baña esatea da beste bat. Ortik ikus gure gaztedia nungo munduan bizi zaigun: Euskadin ez beste edonun. Eta zoaz alakoak konkistatzera...Beren etxeetan, geienak abertzale senitartekoak omen, entzuteko daude oraindik euskotarrak nor eta zer geran. Eta ortik etorriberriak barriz, ezjakin utsak dira gure gauzatan. Euskera aspaldi bota zuten zakur amorratuaren salatik barrena. Laurki96 alaia ezta?

96

Kuadro, panorama, ikuspegi.

158


Zaitegirekin auziren bat izan duzun nago erri-literatura dala-ta. Aspaldiko eztabaida, iñork garbituko eztuen eztabaida, are gutxiago erriagandik amar milla kilometrura bizi geranok. Eztakit zertako sartzen naizen auzi onetan, aleungarrenez sartu ere. Baiña auxe esan nai dizut. Gu bezin euskaltzale ta idazle porrokatu izan balira euskaldunen artean erdiak, eztut asko eskatzen, beste arpegi bat agertuko zuen euskerak dudarik gabe. Beti egon gera edozertara joteko euskal idazketan; aurrentzako liburuak ere antolatu ditugu. Zertako? Zitzak janda papel ustelen artean gordetzeko. Or, or bizi ziretanoi [sic] dagokizute batez erriarentzako idaztea, erriarentzako ekitea. Ala ere alperreko lana izango ez ote dan nago euskeraz irakurtzen ez dakian erri batentzat idaztea. Zertan ari dira gure eliz-gizon alperrak eta erdel-zaleak (arroak alakoak) elizlegedi eta konkordatuaren barnean erri bakoitzean euskerazko ikastolak sortu gabe? Ortik asi bear genuke, erri osoa euskerarekin zaletzeko, irakurtzeko eta idazteko gaituz. Eta gero ukabilka asiko dira kulpituak apurtu bearrez, zikinkeria, biraoa eta beste gauza asko sartu diralako gure errietan. Zertako zabaldu dizkiete erderari ateak elizakoak batik bat? Ez uste gero erri gizonak azke gaudenik [sic] onda-lan negargarri ortatik, ez orixe. Baiña eliz-gizonak errudunago dira milla bidar euskera zaitzeko armak eskuartean euki eta erabilli eztituelako. Sinbola utsak gertatu dira elizgizonok, beti ipurdiz gora gotzai etoi eta agintari arrotzen aitzinean. Eliz-batzarrean agertuko al da norbait erri izkera azpiratuen alde. Baiña nere dudak ditut ortaz ere. Gaiñera alperrik dugu euskal-mailla erriarentzat sortu, erdal-malla ikasientzat utziz: goiz edo berandu bigarren mailla orrek euskera itoko du orain arte gertatu dan bezela. Erriari euskeraz, apaizak eta beste askok, gero euren artean erderaz. Ori eziñezkoa da, eta orrela ezin dezakegu jarraitu. Osorik euskera danok artzen dugu, erri ta ikasi, edo bestela euskerak orain arte bezela, erromes iraun bearko du zearo galdu arte. Apain naiz mordollo idatzi. Or ari da AUSPOA erriarentzat irakurgaiak ateratzen, eta zer? Erosten al ditute? Irakurtzen al ditu gure erriak? Ondo errikoiak dira bada irakurgaiok, ala ere ni bezelako erria izan ezik ez dut uste bestelakoek irakurriko ditutenik Erri ta iente zurrunarekin egin dugu topo Euskalerria, biotz gabeko ientia [sic] su gabeko ientea, eta oriek izozpetik ateratzeko labe-andiak bearko ditugu. Begira zer gertatu zaigun emen, eta ortik atera dezakegu garbi asko gure iendearen etoikeria. Euskal-eskolak iragarri ditugu, euskera ikasteko. Ni gertu nengoen asi-berriei astean iru aldiz irakasteko, eta beste bat bi aldiz euskera mintzatzen dakitenei. Ba al dakizu zer gertatu zaigun? Iñortxo ere ez zaigu etorri, eta orra nundik gure asmo bikaiñak zearo lurjota gelditu diran. Eta zuk eztakizu ondo zer nolako nekea artu bear nuen iru aldiz astean eskolok emateko, egun osoan atertu gabe lan egin ondoren. Ezta gero txantxetako emengo giroa, batez ere adin batera eltzen geranean. Erabaki auxe artu, zearo nere gelan baztertu, antxiñako padarrak97 bezela, eta euskerari ekin, ia zerbait burutzen ote dudan gelditzen zaizkidan urte gutxiotan. Nazkatuta ere banago emen dabillen setakeri eta politika ustelarekin, “no soy español” esan eta kitu, egikerakin españar ezezik, bi aldiz españar dirala erakutsirik. Ez Nemesio, eztaukagu erremediorik, atomu-lerkaiarena izan ezik: orrexek bakarrik garbitu lezake gure erria. Eta alaxe naiago nuke, erdaldun baiño eta orixe biotzetik diotzut gaiñera. Ez dizut oraindik dirurik bialdu liburu berriak erosteko, baiña laister bialiko dizkitzut zenbait dolar. Ni beti lanak ematen. Egia esan, aspaldion eztakit zer agertu dan ere, berririk. EGAN´ik ere ez zait oraindik iritxi, eta eztakit argitaratu badute ere. Zaitegi´ren BERRIZ ERE GOLDAKETAN ementxe daukat. Badu gauza politik, baiña ikurriñarena zuk diozun lez, luzeegia eta gaiñera pixkat bortxatua. Oraintxe jakin dut OLERTI agertu dala. Dena den zeorrek esango didazu liburu kontuetaz zerbait. Nai 97

eremutar.

159


nuke AMIGOS en Boletiñera ere arpidetu, bada uzten zidan nere adiskide, Olariaga alegia, Euskadi continentalera ioan zitzaidan, eta orain eztaukat nundik inguratu aldizkari ori. EGAN´ekin batean iaso nai nuke. Esango didazu zer egin bear dudan. Emen ari zait idazkolako andereñoa idazmakina bear duela esaka. Utzi bearko diot bestela berton itoko nau. Euskalduna da eta emen beti egiten dugu euskera...zer erremedio. Agur eta barkatu nere kirtenkeriok. Urren arte eta ondo izan.

118 Caracas´tik Lotazillak 18-1962 Etxaniz´tar Nemesi Jaunari Donosti´ra Adiskide ona, Arrituta ere banago zure aspaldiko ixiltasun orrekin. Zer gertatzen zaizu? Zuk egin-barano-gutunari illabete batzu badira erantzun niola, baiñan zure zantzurik ez dut iñondik ere iaso. Ez al zendun artu? Ori ere ditekena da. Baiña Eguberriak ain urbil ikusirik ezin izan naiz lotu zenbait lerrotxo zuri zuzendu gabe. Torizkizu bada nere naikaririk bizienak egun señalagarri orietara gabonetarako adinbat urteberrirako ere. Datorkiguna oraiñartekoak baiño ozkarbiago etorriko al zaigu gure izkuntza eta aberri doakabean onerako. Aita Onaindiak idatzi zidan aspaldi eztala eta arengandik iakin nuen Zornotzan izan ziñala. Idazki bat egin nion zuok guztiok agurtuteko olerki-igandean, baiña berandu eldu omen zan. Beraz ezin izan nuen muturrik sartu zuen artean. Asmo berri baten albiste ematen dit, Orixe zanaren goratzarrez egin gogo duen liburuxkarena alegia. Asmo bikaiña benetan eta gogotik eskeiñi nion nere lankidetza ORIXE Euskeraltzalle titulupean idaz-lan bat egiteko. Zure izena ere ikusi nuen biali zidan zerrendan. Eta zer geiago? Bai, ementxen igortzen dizkitzut ogei dolar euskal liburuak erosteko. Bear bada zorretan edo nago zurekin. Baldin ala balitz, esaidazu diru geiago bialtzeko. Arantzazuko praillien libururik ez erosi, ementxe dauzkat bada atera dituzten guztiak, azkenengoak barne. Aspaldion EGAN´ik ere eztut iaso eta eztakit zer liburu berri agertu diran or, beraz ezin nezaizuke izenik aipatu. Zeorrek ikusiko duzu zer bialdu, euskerazko agertu-berriak oro bai beñipein, eta erderazko iakingarririk gure gaietaz azaldu baldin bada, orobat. Iñoizko baru-mendirik gogorrenean bizi naiz oraintxe, iñork ere ezpaitit idazten. Dirudinez antxiñako lagun zar guztiak aztu dira nirekin. Egaña New-York´en dago emaztearekin eguberriak igarotzen ioanda. Aspaldi da ikusi eztudala. Aurraitz gizarajoa El Tigren dago lan gogorretan bere bizitza aurrera atera bearta. Orra ni emen bakar, neure euskal gelan sartuta iñora ere irtetzeke. Zure berrien aiduru

119 -30-XII-62Zaitegi, Andima, Aurre-Apraiz eta Egaña adiskideok: Zurea jaso berri dut, Andima, ta nik uste nuan zuei erantzunda nengoela. Bidean idazkiren bat galdu ote zait, ba? Emen nator, ba, berriro, Eguerri ta Urtebarri zorionak zuei bialtzeko asmoz. Aldi ontan, makiña bat istillu erabilli det, nere jaurlariarekiko idazkiak dirala-ta. Baiña egun ederra izan zan, Abenduaren amabia. Berreun apaizetik gora inguratu ziran Auzitegira, 160


nerekin bat zeudela, agertzeko. Prakadun eta gonadunak ere, saillean etorri ziran. Baiña ateak itxita zan auzia, ta ni bakarrik sartu nintzan barrura, besteak mar-marka kanpoan gelditzen zirala. An zegoen Bilbo´ko Vice-consul doixtarra ere, ta ingeles eta amerikar bat ere bai. Ni “veddetta” eginda guzien artean. Eztakizu nolatan arrituta nabillen nere burua, len ain izkutazale ta uxkurra, orain egoera ontan ikusita. Auzian, etzidaten iztegiten uzten; bereala ixil-arazten ninduen, eta aspergarri izan zan; ezpaizan bear zan aldetik aztertzen gure ezpaia. Azkenik fiskalak eskatzen zuanari amor eman zion epaikariak. Emen nazu, beraz, sei illabete ta egun bateko espetxe txikiaz, eta bi milla t´erdi pezeta ta auzi-eralgiketak nere gain ditudala. Nolanai, urtebete baiño gutxiagoko kartzelarik ezta bete bearrik izaten, eta gaiñera, Madril´era jo degu, Supremo´ra, erabakiaren aurka. Eguerri gabaz, egundoko egualdi txakurretan, elurte ta guzti, an atera nintzan Madril´era bidean, nere aldezlari ta prokuradoreak autatzera. Ruiz Jimenez, Vaticano´an ministro izana, ta Patxi´rekin ere ministro izana, dugu apaiz biok, aldezlari aukeratua. Euskera aldetik, pozgarri izan zan atzoko eguna. ASTORIA antzokian, Donostia´ko zabalenean, egundoko jendetza bildu zan Euskalerriko Bertsolarien txapelketa erabakitzeko. Uztapide aitortu zuten, Basarri´ren gain, txapeldun. Ta eztakizu, errietatik nola ibilli dan jendea, txartel eske barrura sartu nairik. Baiña Centro de Atracción y Turismo´a ta gure Arrue ta abar ziran tartean, eta egundoko zikinkeria izan da txartel kontu orretan. Takillan txartelik ez; eta sarrera guziak ixilpean saltzen ari izan dira. Auek esku artean artzen duten guzia, zikindua azkenerako. Donostia´ko Radio Club Norte´k, Arrateko, Loiolako ta Segura´ko irratetxeak, (lau irratietatik batera) Alde guzietara zabaldu dute bertso-joko ori. Ta ari dirala, ikasten ari zaizkigu euskal-izlariak irratietatik parra-parra egiten izketan. Emen ba-zeunde, asko poztuko ziñake egun auetan. Donostia´n, euskera “modan” jartzen ari da; ta ames egiña nago, emen euskera arro itzegiten eta erakusten ikusten dutenean, erri txikietakoak ere, arro itzegiten asiko dirala gure izkuntzaz. San Tomas egunean, Miangolarra ezagutu nuan, bazkaltzen ari giñan barrean. Zeleta, Labaien eta beste lagun batzuekin bazkaltzen ari nintzan eta an sartu zan jaun ori ere bazkaltzera. Zerbait alkarrekin itzegin genduen, eta orain Caracas´eruntz joatekoa dala zion; baiña gero onuntza etorri ta emen gelditzekotan. Arekin onuntza egin bear zenduke zuk ere, ta Lapurdi aldean kokatu. Aurre-Apraiz´ek ere, Eguerri-zoriona bialdu dit bere leku berritik eta nolako poza izango nukean, lagun ori ere gure artera etortzeko aukeran jarriko ba-litza. Urrillean, an izan nintzan Larrea´ko praille-etxean. Gure Onaindia Xanti´k ogei ta amar inguru bildu ginduzen, eta oso txango polita izan genduan. Enbeita´ren seme ta billoba ta beste bi bertsolari laurak gogor jo zuten bertsotan; gogor eta jator. Balendin! Zu ikusi nai zinduzket berriro, Larrea´ko zelai polit artan, euskal-aidez eta aizez biriak betetzen. Zure olerki-giroa berriro pizten. Egaña´ri eztiot ezer esaten; ori, aberastu ta eztitan bai-dabil (...) Aztu baiño len, Andima. Zure txekea berriro artu det. Ogei dolarrekoa. Nik oraindik ba-nuan zure dirua. Eralgiak: 943´45 laurleko ditut, eta zuregandik artutako diruak: 1.795´50 laurleko. Beraz, etzendukan diru geiago bialdu bearrik. Orain birritan zordun nagokizu. Ailperrez [sic], eztizut bialdu oraindik Manzisidor´en irugarren liburua. Ta naste aundi bat det buruan, zer bialdu asmatu eziñik. Esaidazu urrengoan garbi ze liburu dituzun azkenaldi onetan artuak. Eta onela, ia asmatzen dedan ze liburu ez dituzun aldean. Azkenaldi ontan, Villasante´ren GURE FEDEAREN SUSTRAIAK, asko pamatzen dute. Oskillaso´k egundoko liburu bitxia sortu du, (Durangoarra ote-dan esan didate), Lapurdi´ko izkelgiz beste euskera osatu bat erakutsiaz. Bere aurtzaroa oso poliki azaltzen du bere ortan. AMIGOS DEL PAIS´en Boletiña ere eskatzen zenidan

161


aurrerokokoan [sic]. Ta ni ezer egiteke. Neronek arpidetuko zaitut. Ia oraingoan liburuarazo au bere arian sartzen dugun. Egun auetako batean ZERUKO ARGIA asteroko egiña aterako da. Guzia euskeraz eta periodiku tankeran. PANPIN ere bere ibillian dabil. Gure SANTO TOMAS LICEOA [sic] ere ari da; ta gu emen ari gera beste Metodo bat egiten euskera batxillerato barruan eskoletan erabilli dezaten. Aizue! ta lotan, burkopean entzutekoa jarri ta izkuntzak ikaste ori, ezagutzen aldezue? Miangolarra´k esan zidanez, berari eztio ongi irten ikasbide orrek. Kirioak tirtiritu ta ezer ikasi ez, esan zigunez. Ta orain, zurekin naiz, ZAITEGI (...) Ikusten dezuen bezela, emen ari naiz burura etortzen zaizkidanak zuei jalkitzen, ez anka ta ez buru. Nere berriak izango dituzue an-emendik, eta ez noa geiago luzatzera. Noizbait Andaluzia aldera bialdu nautela entzuten ba-duzue, ez arritu. Ezpainaiz agortzen nere jaurlariekiko eskutitzez. Gabon-egunean, eguerdi-eguerdian eman nion azkena. Ijito auek ba al-dakizue zer egin zidaten Udaberri aldean? Polizi bat etxera bialdu, Bizkai´tik igesi zetorren gaztea zala esanaz, eta mugaz bestaldera igarotzen lagunduko ote-nion galdezka. Baiña guk susmo txarra artu genion, eta ez lagundu. Bestela, Errekalde legegizonari egin diotena egingo ziguten. Baiña, nik etxe batera bialdu nuan lo egitera ta ango sendi beartsuari, milla pezeta multa bota dizkiote, ostatuko izendegian mutil aren izena jarri etzualako. Onelako ijitorik ez da azaldu bazterretan98. Mutillok! Onuzkero agur egin bearko dizuet. Zaitegi (...) Abenduaren 21´an Lartzabal´en ETXAHUN bota zuten Maria Dolores Agirre´ren taldeak; eta 23´an, JARRAI taldeak ERTZAÑA ETXEAN. Au Lekuona Manuel´en illoba gazte batek euskeratua. Oso ederki azkenengo au. Euskerak aurrerapena izan du antzerki orrekin. Agur, noiz edo noiz, lagunok. Gabon zar eta Urteberri gozoak igaro. Erregenetan, berriz, monarkiko portatu. Zuen adiskide jorratu [sinadura eskuz].

120 Caracas´tik 1963´gko Urtarrillak 15 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Adiskide, Zure iragan illabeteko gutunak loza astun bat kendu dit biotz gañetik. Kezketan nengoen aspalditik zure berririk ezda [sic], eta are kezkatuago [a]uzia egin bear zizutela iakin nuenetik. Gaiñera zure auzi ori egin urrengo egunean, berri illun xamarrak iaso nituen Donibane´tik. Beraz, zeorrek ikus dezakezu nolako egunak igaro ditudan zure berri gabe. Dakustanez zu ni baiño askoz arrai ta alaiago ibilli zera buruausteak gorabera. Biun daizula [sic] adiskide, eta Supremo ortakoek zure alde aterako al zaizkizu, baiñan beldur naiz oiek ere orko epaikari dollorren erabakia ez ote dute[n] aintzat artuko: enintzake bat ere arrituko orlako zerbait egingo balukete buruxkillaren esanetara “zintzo egoteko” zin egiten duten epaikariok. Emengo zuk ezagutzen duzun izparkarian, zure auziaren akta argitaratu dute, eztakit nundik nora lortuta. Baiña ortik ez zaizu nekerik sortuko, sortzekotan ere tribunal ortako beste norbaiti sortuko zaizkio. Eta eskerrik asko zure berri pozgarriokatik. 98

Gure benetako historia ezagutzeko argigarria oso.

162


Gu beti bezela, zerbait egin guraz baiña ezertarako ere adore gabe. Aita Onaindiak esanda iakin nuen Larreako biltzarrean izan ziñala. Nik ere eskutitz bat bialdu nuen zuek agurtzeko, baiña agi danez, berandu eldu zen. Gure Aurraitz ere pozik ioango litzake aruntza, baiñan ezin. Orain gizajoa, lan gogorretan sartuta ari zaigu, orra itzultzeko txanpon batzuk aurreratu bearrez. Euskaldun baten menpean ari da, baña emengo euskotar asko benetako negrero batzuk baiño ez dira. Biotza urratu zidan azkeneko bere eskutitzak. Bi orduz eragiten omen dio lan orduz gaiñera ezertxo ere ordaindu gabe. Eta lan egin bear, zerbait aterako badu. Olakoxe ientea duzu emengo eusko-kastakoa... Egaña igandez ikusi nuen, Ameriketako gabon-ostera egin ondoren. Lord bat dirudi bere muxu gorri eta betearekin. Labur itz egin genduen eta bere etxeraño urreratzeko esan zidan wiskitxo batzuk artzeko, baiña urruti bizi hura [sic] eta karrorik ez nik...Ala ere ikusiko dut alakoen baten agur bat egitera ioaten natzaion. Zaitegi´ren berririk eztaukat. Saltzalletzat artuta naduka eta irurogei “Berriz ere Goldaketan” saltzeko biali dizkit, bi dolarreko sa[l]neurrian gaiñera, dolar bat exkas balio luken liburuxka...Jakiña oraindik ez naiz auzartu iñori ere amar bolibar eskatzen, eta ementxe daduzkat saldu gabe. Ara nik orain azkenean artu ditudan liburuen izenak: Villasante´ren FEDEAREN SUSTRAIAK eta Auspoa´ko guzi-guziak. Beraz oietakorik ez batere bialdu arren. Arantzazuko prailleai dirua biali diet ELORRI eskatuaz, beraz ori ere ez bialdu. BOLETIÑE´ko arpidea Mitxelenak egingo dit, beraz ez ortan sartu. Gaur bialdu dizkiot txanpon batzuk ortarako. Urrengo liburu auek biali ezazkidazu: PLATON´EN ATARIAN; ELURRA ETA SUA; MANZISIDOR´EN IRUGARRENA; MAMUTXAK Orixe´rena; OSKILLASO´ren diozun liburua; PELAY´ren PIO BAROJA, eta nik aipatu gabeko besterik balego. Poztu naiz alako indar aundia artzen ari dalako euskera donostiarren artean. Emen eztugu olakorik ikusten. Emengo CENTRO ospetxuan [sic] euskera zearo baztertuta daukate, eta frontoiak eta pizinak eta egiten ari zaizkigu ekiñalean dirua neurri gabe gastatuz. Zurearekin batera EGAN ere etorri zait, aspaldiko partez. Arrapaladan ari nazaizu idazten, eta utsez gaiñezka dioakizu eskutitz au. Laister idatziko luzeagoa eta politagoa. Agur eta ondo izan.

121 5-III-63 Andima, adiskide: Eta zurekin batera dijoakie nere au, Aurre-Apraiz, Egaña ta Zaitegi jaunari. Azkeneko au, ixildua zaigu betiko-ala? Nik ez det, beintzat, nere azkenengo bi idazkien erantzunik aregandik. Baztarren batean galdu danik, ere eztakigu. Zuk ba al-dezu aren zantzurik? Eta asi gaitezen gurea. Zure azkenengo idazkia ezkero, korreoz bialduak dituzu zenbait liburu: Platon´en Atarian, Elurra ta sua, Mantxi´ren irugarrena, Orixe´ren Mamutxak, Oskillaso´ren liburua, Pelay´ren Pio Baroja, Poesía Popular de los Vascos, Mitxel´ena ta Los Titanes de la Cultura Vasca”. Zuk diozun zerbait ez det aditzen: “Urte-Bitza” Egieder´ena eta lenago argitara zuena ere-diozu zurean. Eztakigu orren berririk eta ezin bialdu izan dizugu. Librería Manterola´tik bialdu dizkizue liburuok, eta onezkero laster izango dituzu eskuetan, nik uste.

163


Aurre-Apraiz´en idazki bat artua nuala, uste nuan; baiña ez det emen arkitzen. Eztakit, erantzun ote-nion ere. Eztakit orain bere zuzenbiderik. Zerorrek idazten diozunean, esaiozu zerbait. Egaña´k eztu gozagarririk bear. Geiegi eman dizkio bere ezkontzak. Ori da bizitza aldatzea! Jo ta tira alde batetik bestera. Baiña gogoratu dedilla bere lengo asmoez. Noiz argitaldu bear dizkigu bere eskola-liburuak? Dirutu da, itxura danez; baiña ez digu oraindik bere asmorik bete. Lenbailen izan dedilla, beraz. Emengo kontuak ez dira denak okerrak. Naparru´ko Opus Dei´ko Unibersitateak on asko ekarriko digu euskaldunoi. Ikastetxe barruko tokiak, euskal-izenez daude bertan. Gaiñera, ikasle naparrez betea dago, ta lengo ezjakiña asko aizatuko du etxe orrek. Mitxelena Koldo´ri ere, Principe de Viana aldetik eskeintz ederra etorri zaio, diotenez: ogeitaka milla pezeta illeko eskeiñi bide-diote an Euskal-jakintzako IkasIrakasle jartzearren. Ori ikusita, emengoak zerbait lotsatu dira ta eskeintz itxurazkoa egin diote Gipuzkoa´n geldi dedin. Gotzai berri-zai gaude orain. Jainkoak bialdu deigula bere aidekoa! Nolatan zera, iztegi arekin? Zuk artu omen zenduan lan ori. Pozten naiz Diccionario Enciclopédico Vasco-Castellano-edo onelako zerbait eragin nai digu Bernardo´k. Ta Joxe onuntza etortzeko dan ezkero, ezin ekarri al-zaitu onera bere ondoan lan egitera? Zu ta Balendin etziñakete txarrak Baiona aldean lan egiteko. Lanez buru-gain nabil aldi ontan, eta lenbailen bukatzera noakizu. Gorantzi emengo lagunen aldetik guzioi. Beti bezela, larunbatetan biltzen gera, ZERUKO ARGIA, oraintxe asi da astero, argitaltzen. Euskera utsez eta lengo ARGIA´ren itxuran dator, ez aldizkingi itxuran. Etxaide gaztea jarri dute zuzendari. Agur, Andima ta lagunok. Bialdu zuen kontuak ugari. Aztu gabe...Lopez Mendizabal´en Manual de Conversación ere, berriz argitaldu digute. Nai al-dezu? Arzazu lagun onen besarkada estu-estuena [sinadura eskuz].

122 Caracas´tik 1963´gko Epaillak 14 Etxaniz´tar Nemesi Jaunari Donostia Adiskide pizkor, Bosteko zure barano-gutun berria ementxe daukat begipean eta ez nijoa erantzuna luzatzen. Beraz, ementxe natorkizu itz-aspertutxo bat zurekin egitera, pozik etorri ere. Zure barano-gutun auekin gotzai tankerak artzen ari zera, eta ederki egiten duzu obispo-papera. Orkoa Jainkoak bere magal berora eraman duen ezkero, ezlegoke gaizki Bere begi amultsuak zuregan iarriko balitu zenduaren alki-utsa bete dezazun. Ez naiz txantxetan ari gero, etsi etsita nago bada beste apezpiku askok bezin ondo edo obeto beteko zenukela Donostiko gotzai-alkia. Noiz ukanen ote ditugu Euskadin gotzai euskaltzale eta euskal idazleak? Elizpuru berriak Jon ogeitirugarrenak alegia, erdaldunen bat orrako izentatzen baldin badu nere orain arteko berekiko begirune guziak betiko galduko ditu, bai orixe. Ez neri esan, erri-agintarien esanetara makurtu bear dutenik eliz gizonak, batez ere elizako zeretan. Ori egingo balu, ñar geldituko litzake Aita Santu ori Doibatz dontsuaren aurrean. Aspalditik dakigu eliz-legedia eztala euskaldunentzat egin, eliz agintariak setati eta gure etsai beti ere izan diralako. Baña or dago eliz legedia kristau guztiontzat, eta baldin oraingo ontan betetzen ezpadira ango

164


legeak, bijoaz zakurraren salara eliz agintari guztiak, asi aundienetik kaxkarrenera. Ni Kristorekin eta Kristorekin bakarrik geldituko naiz99. Eta au esaten ari dan onek De Ecclesia eta ingurumari guztiak ikasita dauzka baita ius-kanonikoa ere zeatz aski, naizta orain orduan ikasiak pizkat atzenduak izan. Emen gure inguruan, ainbeste apaiz euskaldun gazte daude, eta oraindik beste amaxei eskatu omen dituzte (euskal barrutietako apaizak jartzen dute tarjetatan) eta artean orko errian erdal apaizez betetzen ari zaizkigu, erdal-apaiz euskeraren etsaiez. Ori euskaldunei burutik bera k.k. egitea eta eliz-ama dontsuak ere eztauka ortarako eskubiderik, eta besterik liokenak guzurra dio eta aundia alajaña. Eta gu beti mantxo-mantxo. Sortuko al da [E?]stelari Euskal-eliza bat (Haereses opportet esse) zearo euskalduna, besteok ipurzoloa itxi eta begiak iriki ditzaten. Biblia beintzat or daukagu gertu! Ez gizona, ezta “Urte-bitsa” URRE-BITSA baizik nik eskatzen nizun olerki liburua, Egieder Mungia´ko apaiz batek egindako olerkiak. Joan dan urtean berriz beste liburutxo bat argitara zuen USKERIAK, biak bikaiñak. Ementxe dauzkat ez beraz nekatu billatzen. Gañera arrigarria, zuek or ta ni emen, eta zuek baiño obeto ezagutzia nik or agertzen diran liburuak. Dirudinez, euskalzaleak bakoitza bere oskolean sartuta bizi dira, ingurukoari jaramateke [sic], norberak egin lantxuak ausmartu eta ausmartu [sic], ukulluan beiak bezela...Eta ori ezta legea. Biotz zabalagoak ez geran bitartean, aurrerapen gutxi egingo du gure elertiak. Nik dana erosi eta irakurtzen dut, eta asko ikasi al izaten dut gure idazleak argitaratzen dituzten liburuetan, baita BOST PIPAR´en olerkietan ere, gezurra dirudienarren. Atzo ukan nuen Aita Onaindiaren gutun eder bat. Au bai gizona! Ni izututa ere banago arek egiten dituen euskal-lan eder eta ugariekin. Dagoneko bildu ditu Enbeita bertsolari sonatuaren bertso guztiak (346) eta gerturik dauzka argitaratzeko itzaurre, bitarteko, musika, azalpen eta guzti. Olerti ere, or ari da argitaratzen, oztopo eta tupustarri guztien gaiñetik, edota bizkaitar zarrak esaten zuten lez ZOZTOR guztien ganetik [sic]. Illabete batzu lenago eskatu zidan lan bat Orixe zanaren goratzarrez argitara nai duen liburu mardul baterako. Eta nola ukatu ezer alako langille porrokatu bateri? Emen ari naiz io ta ORIXE EUSKERATZALLE idazpurupean, lan andi bat egiten, gogoz ari ere, ondo dakit bada Onaindiak agindu bezela, goratzarre-liburu ori argitaratuko duela. Zu ere noski, zeuri eskatu zizuna ariko zera nunbait ere (egiten´ek iges egin dit), eta ez nuke motx gelditu nai gure maixuaren goratzarrea egiteko aukeratu dituen idazle jatorren artean, zuen artean alegia. Oraingo onetan, ondo kontu alaiak bialdu dizkidazu ortik. Opus ari dela Iruñe´n euskeraren alde? Zerbait egingo al du, etzaio neke izango guk egin duguna baño geiago (abertzale otsezkoak alegia) euskeraren alde egiten. Batez ere asko poztu nau Vianakoek Mitxelenari egin dizkien eskeintza ederrak. Noizbait asiko al gera xuxpertzen eta geure euskera eta geure ikaskuntzak aintzat artzen. Ni dakizunez, euskeraren alde dauden guztiekin nago Opus ala mopus izan. Baiña beldur naiz orien ekiña ere urrutiko intxaurren kontua bezelakoa izango ez ote dan. Nunbait Orixe´k idatzi zuen euskaldunak kontentagaitzak gerala, baña nik uste kontent-errexegiak gerala. Obispu batek euskeraz puzkar bat botatzen dunerako, danok gelditzen ao zabalik arrituta, aren durundi ederra ezin sinistuta. Ez al zaigu orrelako zerbait gertatuko Naparroako IKASTOROKAR ortako euskerarekin ere. Zer? Iztegiaren ardura nik artu dudala? Nola liteke ori esatea. Nere lanak egiteko asti gabe nagoen onek, nola artu nezake alako erantzubearrik? Ez enetxoa, ez, ori lan aundiegia da nere bizkar gaiñean artzeko, itokarrean ari naizen onek ezin dezaket burutu

99

Bere kristautasunaren, hots, kristozaletasunaren aitortza argia.

165


ametsetan ere orlako lanik. Orain Estornes orra dijoa betiko, eta bear bada aukera obeagoak izango ditu egin gogo duen iztegi ori burutzeko, bai orixe. Lengo batean izan nintzan berakin, eta ortaz ere itzegin genuen baiña oso axalki. Beste orko gauza batzuk ere esan zizkidan, eta oso baikor arkitu nuen orko bizimoduarekiko, baiñan nik esanak esaten dizkidanagandik etorriak bezela artzen ditut, geiegi poztutzeke. Ni pozten naiz orra dioalako. Or bear genukelako (al duenak beintzat) euskaldun guztiak batez euskalzaleak, emen baño askoz beroago ekin genezakelako euskeraren alde. Atzo Bernardo´k fitxa bat bialdu ziran [sic] egin gogo duen Renacimiento Literario Vasco libururako. Gaur igorri diot ondo beteta. Ez al da ori izango zuk esaten zenidan Diccionario enciclópedico Vasco-Castellano... Eta aztu baiño len, arpidetu nazazu arren ZERUKO ARGIA´ra eta bialdu dezaizkidatela argitara diran zenbaki guztiak, irakurri nai ditut bada. Eta milla esker aunitz igortzen dizkidatzun liburuak gaitik. Oraindik eztira iritxi, baña elduko dira noski. Ez gero Zeruko Argiarena aantzi100. Aurre gizajoa KATAMOTZULO´ko beltzen artean dago lerrenak egiten txanpon batzuk aurreratzen, betiko Euskadiratzeko. Bero dabil gizona olerki liburua argitaratzeko, eta nik uste laister argitaratuko duela. Bizkaiko olerkariak kiputs eta beste guztiei aurreak artzen ari zaizkitzue: Arantzibia, Egieder, Gandiaga, Erkiaga, AurreApraiz ta.ta...Ori loraldia! Ori gero, zuek or bizkaitarrak baiño aixatasun eta errextasun aundiagoak dituzutela... Bai, bialdu ezadazu Lopez Mendizabal´en Manual ori ere. Antxiñako kontuak berriztuko ditu, eta Iraurgiko ibarrean ari naizela begitanduko zait. Zergatik eztiozu esaten Bernardo Estornes´i antxiñako textu zarrak, euskerazkoak alegia, liburu batean biltzeko? Codex Emilianense eta Aymerik eta beste olako asko. Oraindik eztaukagu alako liburu bat, eta nire ustez euskel-apurrok garrantzi aundikoak dira gure literatura txiroan. Gu emen gabiltz, ni ez, austeskundietan sudurreraño sartuta. Ezta inguruetan beste otsik, la[p]urretak eta erailketak landa. Nor aterako da gaillen? Ezta errex esaten baiña; nik uste, gobernuak ez dituela galduko auteskundeok. Gorriak eta bizar zaleak gogor ari dira, baiña orien alderdiak, legetik kanpora ezarriko ditute or nunbait. Aspaldi eskatu zuten ori, baña oraindik Goi-epaikaritza erabakitzeko dago. Congresuan, bestalde, gobernuaren aurkakoak dira geien, eta neke izango da erabaki ori artzea. Aurten izango da emen gaindi istillurik eta dantzaldirik aski. Esango dizut. Gogaitu al zera? Goraintziak asteburuko adiskidiei, baita Mari eta Maite Aristondo´ri ere. Eta zuretzako sudur-tenkada bat. Beste bat arte.

123 Caracas´tik 1963´gko Epaillak 28 Etxaniz´tar Nemesi Jaunari Donostia Jaun Goien, Bizpairu lerro Manterola´netik artu ditudan liburuen berri zuri emateko. Atzo eldu zitzaizkidan urrengoak: 1-Platonen Atarian, 2-Elurra ta Sua, 3-Kurloiak (Okillaso), 4- Mamutxak, 5-Poesia Vasca (Michel), 6-Los Titanes (Múgica), 7-Pio Baroja (Pelay). Badut zati baterako zaldale. Platon´ekin asi naiz, eta egia esan bear dizut, atsegin 100

Ez zitzaion euskarazko aldizkari bakar bat ere itzurtzen, eta nola, bada, Zeruko Argia! Miresgarria Andimaren euskarazko idatzien gosea eta egarria!

166


zaidala guztiz. Gure idazle sakonak, bestetan baiño euskera zailuago eta malguagoa darabillela dirudi. Kritika bat eskatu zidan, eta egingo diot, Guatemalako zoko artan poztu dedin. Nire kritikak fama txarra dute oraingo ontan, biguñegia naizelako nere iritzietan, baña Bost Piper eta bere kidekoak bezela asiko banintza, laister aizatuko genituke, uxatu esan nai nuen, gure arlotik ollo guztiak, eta eztut uste alakorik komeni zaionik gure elerti makal xamar oni. Dena den, nik eztut nai beñipei[n] nere barnerako alako lorrik. Eta eskerrik asko, niregatik artu duzun nekeagatik. Esaiozu, mesedez, Manterola´ri, urrengo idazti auek ere bialtzeko: 1- Clavería, LEYENDAS DE VASCONIA 2- Clavería RELIEVES DEL GENIO VASCO 3- Urrutia EL VASCUENCE EN LA RIOJA 4- G. Herria ETCHAUN (Extra 1962) 5- López LEYRE, Historia, Arqueología, Leyenda 6- M. Pidal EN TORNO A LA LENGUA VASCA (Austral) 7- Alzo. Estudios sobre el Euskera 8- Etcheverria, DEBOCIOZCO BIZITZARACO SARRERA 9- Gorostiaga, ANTOLOGÍA DE LA POESÍA POPULAR VASCA 10- P. Urbel SANCHO EL MAYOR DE NAVARRA Manterola´k bialdu dizkidan kataloguetan [sic], eztut arkitu ez daukadan euskerazko libururik. Eztakit ainbeste liburu ordaintzeko iritxiko ote zaizun biali nizun dirua; esan beldur gabe, eta iristen ezpaldin bada, igorriko dizut berriz ere. Or dijoakizu emengo izparkarietan ingelesa errex ikasteko ematen ari diran iragarkia. Loarena antza, erabakita dago, orain emen ari naiz ni txurrut, futbol eta bestelako kirol-aldietan euskera ikasteko tramunkulu [sic] bat asmatzen, orrela laister zabaldu al izango dugu gure izkera Euskalerriko lau bazterretara. Eta ez nijoa zure gogoa eskuartean dituzun lan aundietatik areago barreiatzera. Artua dukezu or nunbait, egun batzu lenago egin nizun idazkia. Ondo izan eta sendo iraun Adiskide

124 Caracas´tik 1963´gko Bagillak 14 Etxaniz´tar Nemezi Iaunari Donostia Adiskide luzakor, Iaso nuen zure gutuna eta andik iru egunera etorri zitzaizkidan liburuak, bat ez beste guztiak. Bat ori P. de Urbel´en Sancho el Mayor de Navarra zan. Ea bialtzen didaten ori ere praille orren esankizunak nolarebait azter eta ikas ditzadan. Eta euskerazko berririk ez al da agertu? Antzu dabilkigu oraingo ontan gure literatura oparoa. Zer gertatzen da? Aldizkariak ere, guztiz dabiltza atzerakor. EGAN agertu zala esan zidaten ala ere ezta nere eskuetaratu oraindik. Zeruko Argia bai etorri zaizkit, 7-8 gn. zenbakiak. Ederra egin didate ordea. Izena aldatu eta abizena ere bai. Nork eman die iaun oriei ortarako eskubiderik. Karta gogor bat idatzi nien, eta ementxen bialtzen dizut aldaki bat ikus dezazun. Gogorra da baña etzuten besterik merezi egin didaten laidoa aundia izan da-ta. Zer uste dute? Nere adiñean nere izenabizenak ukatuko ditudala. Ez orixe, ezta munduko bizar guztiekaitik ere. 167


Zaitegi´ren berri galdetzen zenidan. Azken aldi onetan bi idazki egin dizkit. Ageri denez, oso dago lanpeturik bere parroku arazoekin; “ez omen txantxetakoa” egiteko ori. Alako erri koxkor batean ater unerik aski izango du noski euskerari eskeintzeko, baña ezetz dio, eta Orixeren goratzarrerako aita Onaindiak eskatu zion lantxoa, beste bateri eragiteko idatzi omen zion, euskerazko ez libururik ezta papermuturrik ere eztaukalako. Bestela, ondo omen dago gure Platon txikia. Beste zure barano-gutuneko nor´ak ere, ongi daude, dakizunez bakoitza bere bidetik, bata el Tigren eta bestea bere pradizuan [sic]. Aspaldion ikusi ere eztut egin Egañarik. Lengo batean ots egin zidan ala ere nere osasuna nola zijoan galdezka. Oso ibilli naiz gaizko [sic] oñeko biatz batekin. Zoldu zitzaidan eta sekula oñazeak egari bear izan ditut, eta oraindik etzait zearo sendatu. Zartzaroko ajeak...Okerrena lorik egiten ere etzidala usten, ala ere enuen bein ere lanera uts egin. Zarra baña zalla, ez oraingo gazteak bezela edozein pupurekin etxean gelditzen direnak... Eta orko gotzaitzat nor izendatu dute? Ezer eztut oraindik iakin, eta soka-tira gogorrean dabiltzala dirudit. Naigabe aundia artu nuen Jon´ogeitairugarrenaren eriotzarekin. Kostako zaio eliz-ama dontsuari beste alako doipuru [sic] billatzea. Beñipein egurats garbi ederra eman zion Jon´en eliz zahar [sic] oni. Bukatu dut Orixe´ri buruz ari nuen idazlana. Luze xamarra atera zait, baiñan naiko iakingarria. Barkatu nere goraltzak neonek egiten baditut, besten zai ez egotearren da. Datorren astean igorriko diot Onaindiari, zenbait zita eta textu, zendotu ondoren. Besterik...deus. Ez ainbeste berantzeko zure gutunak, ezta zure eleberriak ere. Irrikatzen nago esaten didazun eleberri gordinsko ori irakurtzeko. Nola nai, ezta Mirande´ren AUR BESOETAKOA bezin gogorra izango. Eleberritxo, gordiña, baiña bikaiña. Zurea zer esanik ez, bikaiña izango da noski, ain idazle aundi [sic] dagokion bezela. Eta orko mutur-iokak, bukatu al dira? Akademikoak alegia... Agur bero bat, eta bosteko sendo bat.

125 -13-VIII-1963 Andima, adiskide arpa-jotzaillea: Zure azkenengoa emen det aspaldi ontan. Biar norbait joango da bestaldera, ta arekin bialtzen dizut nere gutun au. P. Urbel´en SANCHO EL MAYOR DE NAVARRA, agortu-bide-da. Orregatik ez dizue bialdu Manterola liburutegitik. Estornes Lasa´k beste iru liburu jakingarri argitaldu ditu. Beste iñundik artu ezpadituzu, bialduko dzikitzut. Lenbizi, Goikoetxea´tar Inazio, (GAZTELU, izen-ordeduna), euskerazko idazti mardulez jantzia agertu zaigu euskeraz. Orixe´k egiten dio Itzaurre mamitsua. Izena, MUSIKA IXILLA du, ta Gurutzeko Yon Donearen eta Fray Luis Leon´goaren euskeralbena dakar bertsotan. Orixe ta Onaindia´tar Xanti praillearen euskeralben batzuek ere, ba-dakarzki. Beste liburuak, erderaz dira. Bata, Kaperotxipi´k Uranga margolariaz atera duana. Bigarrena ACADEMIA ERRANTE, Agirre´tar Lope etoiaz egindako izketa aldi batzuek dakarzki. Au, lagun-talde batek, mai-inguru sortu zuten esan-aldia da, Araotz´en, Agirre´ren jaiotetxe-auzoan. Aien egun artako esanak biltzen ditu. Zulaika´tar Erramon´ek ere, egin du beste liburu bat, Donostia´ko GUIA SENTIMENTAL. Idazle ernea da, baiña euskerari dagokion gai aundirik ez dakar. Esango didazu, zer bialtzea nai dezun.

168


Beste liburuxka bat, apaiz batek atera du. Au, apaiz gazteen artean argitaldu dute. Talde au, asko biltzen da, euskal-liburuak argitaltzeko asmotan. Liburu onek, GAZTETXO du izena, ta gaztearen esnaeraz ari da. Aurra mutil edo neskatzen daneko istillua du gai. Jator dago. Mementu untan, ez dut besterik gogoan. AUSPOA saillean beste liburu batzuek sortuak dira, baiña oiek artzen dituzu, nik bialdu gabe. Azkenean, ba-dugu Gotzaia! Kosta da, arraiepola! Ez da gure tartekoa aburuz eta erri-bidez; baiña euskalduna bai, ta gaiñera, Patxi´ren oso gogokoa ez dana. Ako “referendum”101 ura ezpaizun onartu, ta etzan botorik ematera agertu. Erroma´tik gogor jokatu dute oraingoan. Euskalduna ta agintarien gogokoa ez dan Gotzaia irentsi-arazi diete emengo agintariei. Ezta gutxi! Zaitegi´ren idazki bat jaso nuan, zure azkenengoa bidean zala. Lanik asko omendu bere parroki ortan. Gizon ori, kamaleoia bezela, bereala jartzen da giro berrira. Eta emen, euskal-langille bearrean gu. Estornes Lasa´tar Joxe ere, onuntza etortzekoa dala jakingo dezu. Ai arekin zerori etorriko ba-ziña! ENBATA, dotore ari zaigu bestaldean, ango euskaldunak esnatzen. Urte auetako erbestetuen lana orain ari da agertzen. Emengoek angoei txertatu diete bear zan sua. EUSKALTZAINDIKO atxo-berriketak or jarraitzen dute. Bizkaia´n asarre dira, Irigoien euskaltzain egin dutelako. Beti orrela jokatzen dute “Asteasu´ko Beltza´k” eta beste bere besapekoak. Batzar aspergarri batzuek sortzen dituzte, ta guziok banan-banan alde egin bear izaten degu Batzar-lekutik. Gero, beraiek bakarrik gelditzen diranean, nai dutena egin da kito! Bellok´en egin zuten euskaltzain berri ori izendatzea. Ate batetik sartu ta bestetik atera-arazi omen zuten, eta orra gure Irigoien euskaltzain! Altube´tar Seber´ek ederra egin die! Gernika´n goratzarre bat egin nai ziotela ta joan zitzaizkion. Altube´k etzuala nai goratzarrerik, eta aobete ortzekin utzi ditu Euskaltzaindiko maniatzailleak. Aldi ontan, gutxi urbiltzen naiz oietara. Bertsolari-kontua ere, or darabilte. Noizean bein Basarri muturtzen da ta alako artikuluak idazten ditu. Baiña emen, ari gera; emen degu giroa ta burruka egin bearra. Orregatik, utzi zazu orko giro epel ori ta zatoz al-dezun bezin laster, Donibane-aldera. Udara, oso aldrebesa dijoakigu. Ujolak, laiñoak eta trumoiak ugari. Udazaleok, ez dute nai beste eguzki. Ala ere, ba-dabil naikoa jende Donosti ta Gipuzko txiki ontako ondartzetan. Egaña´ren amagiarreba ta bi “goñeta” emen dabiltz. Gure Gotzon eta aren emaztea, oso “usapal” omen-dabiltz oraindik. Eztai-garrak eta Ezti-Illargiak etzaizkie, nunbait, amaitu. Ni, beti bezela nabil. Oraingoan, Castiella´ri ta Nuntzioari sartu dizkiet idazki bana, gure “pasaporteen” kontua konpondu dezatela eskatuaz102. Atzo eman nion eguardian Nuntzioari nere gutuna, ta arratsaldean bildu zan Castiella´rekin. Eztakit nere gutunagatik izan zan elkartze ori, baiña, nolanai, zerbait aitatuko zuten, noski, nere gutun ori. Agur, Andima; Egaña´ri, nere gorantziak. Beste ainbeste Aurraitz´i, ikusten badezu. Urrengorarte, bijoakizu nere besarkadarik estu ta luzeena [eskuz idatzia: sinadura eta ohar hau] O. Beste iru ipui bialdu ditut aurtengo Euskal Asteko leiaketara. Bigarrena ta irugarrena 3 R´tik gorakoak eta azkenengoa Alain Robbe Grillet´enak (La Celosía ta El año pasado en Marienbad) irakurrita gero idatzia. Oso existentzialista atera zait. Ikusiko degu aurtengo erabakia nola datorren. 101 102

1947an egin zen. Frankotiratzaile lanean aurrera!

169


126 Caracas´tik 1963´gko. Uztaillak 3 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Adiskide maitea, Mendiz bestaldeko zure gutuna onik eta ederrik iritxi zen nere eskuetara. Eztut uste zuk diozun bezelako errarik ote dizuten orko gure agintari biotzekoak. Zelatariak gareztiegiak dira zure atzetik erreinu guztietan ibiltzeko. Ez beraz kezkatu: orko eta ango gutunak oro, ederki eltzen dira. Eta zer arraio! Baldin eiza-zakurrik zure gutunen atzetik badabil, poliki ikasiko dute euskeraz idazten. Bai alaiainkoa! Ementxe naukazu etxean sartuta Loyolako Iñaki Deunak bezela nere anka alkitxo baten gaiñean dudala. Zergatik? esango duzu bear bada. Ara...Aspaldi zauri txikitxo bat egin zitzaidan oiñeko erdiko biatzean, eta etzan iñola ere sendatzen. Gaiñera izugarrizko oñazeak ematen zizkidan eta ainbeste eta ainbeste gau igaro nituen lorik ezin eginda. Azkenean etsi, eta osagillearen menpean iarri bear izan nuen zauri txiki ori zala-ta beste gabe. Emengo endokrinologu ospatsu batek sekulako soin-aztarketa egin dit, txoko guztiak miatuaz. Odolean goxoki geitxo arkitu dit, eta gaiñera nere odol baldar au etzebillela bear bezela. Orra ba, esan zidan, sendatuko banaiz, atseden au derriorrean artu bear nuela, ziztada, osakai eta beste zenbait erremedioz gaiñera. Eta emen naukazu, boskarren egunean, belarkiak ian eta patxara ederrean. Sendabidean iarri naizen ezkero oiñazeak aldendu zaizkit eta zauria ere itxiaz doala oartu naiz. Beraz amabosta baiño len sendatuko naizela uste dut. Ala bekio gure Iaun aundiari. Kezkaz nago ala ere nere etorkizunari buruz, lanetik ez ote nauten iraitziko eritasun au dala-ta. Eta ala gertatuko balitz, zer egin? Etxera ioan, Patxik eman duen BARKAPEN OSOAREN babesean. Zer derizkiozu? Baiña ezta bat ere par egitekoa nere gaurko egoera au, ez orixe. Emengo paperetan ikusi ditut orko akademi famatuan darabilzkiten istilluak, euskaltzain berrien izentapenak diralata [sic]. Gizona zertako ainbeste istillu? Beti ez al dute egin eurak nai izan dutena? Iarraitu dezatela beraz betiko bidetik, eta or konpon. Irakurri dut EGAN´en Oskillasoren Villasanteri erantzuna. Azkenean lapurtar klasiko zaleak ere elkarren artean muturka. Au dek au! Noiz zentzatu bear ote dugu? Amaikatxo eskola ta eskolatxo bada gure artean, iñor ere ez ordea bildu ta alkartuko gaituenik. Bakoitza bere opillari ikatz egiten. Ori bear ote du gure patua? Bizanziokoak baiñon okerrago gabiltza, artean euskera amildegira dioakigunean. Ez ote ditugu begiak zabaldu eta eskuak alkartuko danok batera gure ondasun bakarraren inguruan alkartzeko? Eta nor da zorioneko OSKILLASO ori? Lenago ere galdetu nizun, baiña ezertxo ere ez didazu esaten. Zu ere idazkietan egiten dzkitzudan galderai jo ta paso egin zalea zera, eta egia esan, jakin nai nuke nor den Oskillaso ori. Ez beraz, erantzun gabe utzi. Idazle ontzat daukat, naizta erdi lapurtarrez idatzi. Zer besterik? Emen beti bezela, berri aundi gabe. Oraintxe bukatu bear dut Onaindiarentzat ari dudan lan luze au Orixe´ren gorazarrerako. Eskerrak nere osasun eskas oni, bestela eztakit nola bukatu al izango nuen. Idatzi adiskide, beti nago bada zure berri atsegiñen aiduru. Artean ar ezazu nere besarkadarik sendoena.

170


127 Caracas´tik 1963´gko. Daguenillak 22 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Adiskide mutua, Aspaldi egin nizun gutun au atzera biurtu didate iaberik etzutelako arkitzen kale ortan. Txakurrak baiño ezagunagoa ziñela uste nuen. Aztu egin zitzaidan etxearen zenbaki[a] iartzea eta emen igortzen dizut berriro, etorri zitzaidan bezela. Gu beti bezela, lanez leporaño. Ala ere bialdu nion Onaindiari ORIXE EUSKERATZALLE 30 orrialdeko lan luzea eta agi danez atsegin izan zaio gure praileari. Beste berririk deus. Zuenak itxaroten gaudela beti. Biar dioa orra eta betiko Estornes´tar Ioseba. Berri aundirik ez du eramango noski. Auteskundetan sartuak gabiltza. Emengo istilluak! Zortzi lendakari-gai aurkeztu dira dagoneko. Antxiñako agintaria ere azkenean ekarri dute, eta dirudinez, bere adiskideek, asko ditu, onen kandidatura aukeratu nai dute lendakaritzarako. Eztakit zer iazo bear duen. Agur onenbestez eta idatzi aguro Tori bostekoa

128 Caracas´tik 1963´gko Daguenillak 24 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Adiskide berankor, Zure 13´ko emen dut [124] berri onez gaiñezka. Eskerrik asko nere bakardade gorri alako ezti-tantoz goxatu didazulako. Artean, egunotan biurtu didate ortik, aspaldi xamar egin nizun beste idazki bat eta atzo, ain zuzen, zurea iaso aurretik, igorri nizun berriz ere estalki garbi baten barnean etorri zitzaidan bezelatsu. Ala ere zure gaurkoak erantzun bat merezi du eta orregatik iarri naiz ain arin zuri idazten. Aipatzen dizkidatzun liburuen artean urrengo auek igorri izkidatzu mesedez: NOBELAK EZPALDIN BADIRA (kontuan ondotxo artu auxe) Estornes´ek argitara dituen iru liburu berriak zuk diozun bezin iakingarriak baldin badira. Goikoetxea´tar Inazio (Iñaki saldu egin zuen?)´ren MUSIKA IXILLA eta apaiztxoaren GAZTETXO. ACADEMIA ERRANTE ere biali ezadazu Lope de Agirretzaz zer dion ikusteko. Zergaitik iartzen diozu gizon oni ETOI izenondoa? Etzen ez etoia, garbikusle bat baizik. Nik ez nioke iñoiz ere alako izenondo gaiztorik erantsiko. Asti piskaten iabe eta patxara eder baten iaun banintza, Lope Agirre´ren biograpi aundi bat idatziko nuke euskeraz, eta egitan diotzut, nolanaiko eleberri bikaiñena baiño ernagarriagoa gertatuko litzake. Igorri baita ere gure adiskide Villasante´k argitarazi duen “Añibarro´ren Iztegia” Viscai´co Ahorro Caxaren edizinoa. Onaindiak idatzi zidan eta diostanez, ON-BIDEA Teresa Amaren “Camino de Perfección” argitarazi omen du baita OLERTI ere, baña oiek biok bidean datorzkit eta laister iritxiko zaizkit. Gu emen auteskunde beteetan [sic] sartuta gabiltza, zabalkunde lanetan alegia...Dagoneko zortzi kandidato aurkeztu dira eta emen dabiltz ixtilluak. Uste dezakezunez, alkarri arrika eta gogor gaiñera, bakoitza aurkakoak beztu bearrez. Gaiñera egun auetan ekarri dute San Juan de los Morros´ko espetxera Perez Jimenez 171


sonatua, eta an dago auziaren zai. Orrek ere esamesa ugari sortu ditu eta askotxo, uste baiño geiago, antxiñako ditadorearen alde daude, oraingo agintariekin zearo etsita. Eta aundiagoa: Perezen kandidatura aurkeztu nai dute sortu berria dan PAN alderdikoek. Onatx auteskunde burrukan sartuta dabiltzan alderdi batzuen izenak: PAN (Partido Autentico Nacionalista) lendakari-gai Perez Jimenez AD-Gob, Leoni, AD-Op, Ramos Gimenez, URD Jóvito Villalba, MAN (Movimiento Acción Nacional (patxikoaik [sic]) Germán Borregales; AVI (Onek eztu kandidatorik) BADA, Uslar Pietri, COPEI (demokristauak) Caldera, PUN Larrazabal. Gaiñera beste bi alderdi, MIR eta Comunista, biak Moskupekoak eztira burruka ortan sartzen, legez eragotzita daudelako. Eta orain zeorrek esango didazu zeiñeri eman bear diodan nere autarkia, nere kandidatura aurkezten ezpaldin badut. Eta giroa geroago eta berotzenago dioa eta laister ler-gaizto egingo du noski, iñor ere ezpaita konformatuko irabazlearekin. Dagonetik dakit nik nor izango den irabazle, gobernuaren lendakari-gaia alegia, ezpaitzituten alperrik irabazi orainlenagoko auteskundeak eta ez dute besterik gabe, eskuartean daukaten agintaritza galduko. Auek dira emengo ez-ezik edonungo iokabideak103. Urrengoan beste zerbaitez, politika aldebat utzita, ariko naiz. Aurraitz emen izan zan ni ikusten etorrita, eta pozik dago lan errexagoa eta irabazi obeagoa dituelako. Datorren urtean (64) biok orrako asmotan gaude. Baiña ontaz urrengoan luzeago. Ar zazu adiskide, ene besarka sendoena. [sinadura eskuz].

129 Data gabea, baina 1963-09 edo 1963-10 Andima, adiskide: Manterola liburu-zaleak beste mordoxka bat bialdu dizu. Ona emen zeintzuk diran: Oteiza...”Quosque tandem... 180 laurlk. Gaztelu...”Musika Ixilla”... 135 “ “Lope de Agirre descuartizado 80 “ “Homenaje a Barandiarán”... 80 “ Añibarro.”Voces Bascongadas”110 “ “Gaztetxo”... 15 Guztira 600 Ortik jetxitakoa... 65 Gelditzen zaizkizunak 535 Bialtzea 15 Ordaintzekoa 550 Liburuak goraka dijoaz sa[l]neurrian. Ala ere, zerbait merkeago ematen dizkigu Manterola´k. Zure nerekiko kontua, onela gelditzen da: Zuk onera bialdutako bi txeketan...2.980´10 Oraiñarteko liburu bialduak... 2.788´45 Zure alde... 191´65 Egunotan, egundoko astoramena ibilli dute zenbaitek. Kontua ixillik gorde bear omen-da, baiña geitxok dakite arazo ori, ixillik gordetzeko. Agorraren 28´an, Erroma´n 103

Hauteskunde horietaz Zeruko Argia-n argitaratu zuen artikulu bat. Bere guztizko hautagaia Rafael Caldera kristau-demokrata zen.

172


eskura eman dute Batzarreko Idazkaritzan, euskal apaizok izenpetutako beste agiri bat. Lengoan, 339 giñan izenpetuak. Oraingo au, askoz geiagok izenpetu dute. Diotenez, zazpireun da geiago dira izenpetuak. Erroma´tik Nuntzioari jo diote, ta Nuntzioak emengo Gotzaiari. Au, jatorra da ta euskalduna oso. Bidania´ko semea. Zerbait egin bearrean arkitu da, goikoei amor emateko, ta apaizok deitu ta kontu ori ixillik eukitzeko esan digu. Ni ez naiz deitua izan. Izan ere, aspaldi ontan meza-utsarekin euki naute, ta bizi naizenik ere ez dira gogoratzen. Horrela eskuak aske ditut nai dedana egiteko. Agiri orretan, lenbizi Aita Santu edo Kardenalen baten itzak dakarzki, eta gero Elizaren askatasuna eskatzen zaie, Batzarreko Gurasoei. Kendu dezatela, alegia, agintariak Gotzaien izentapen oietan sudurra sartzea. Erroma´n egunkarietako txakur sudur-luzeak, atzemango dute agiri orren arrastoa ta aizatuko dute, noski lengoaren antzera. Orduan ikusi bearko nolako setakor jartzen diran gure agintariok. Gure Gotzaiak bere dei oiekin zuritu nai du bere burua, baiña bere baitan ez dirudi kontu ori oso bero artu duanik. Orain ENBATA´koak ere, Gotzai euskalduna eskatzen asiak ditugu. Geldi bedi ori ortan betiko. Ba-da ordua Elizak bere legeak gurekin betetzen asteko. Estornes Bernardo, txakal-samar dabil aspaldi ontan, eta ez da zearo indartzen. Lenago ere, orrelako aldiak izana da maiz; baiña orain urteak aurrera ta ezin len bezin errez sendatu. Joxe, aren anaia ere ikusi degu askotan, eta lanean bizi asteko asmotan da. Oñatibia, Ipar-Ameriketatik etorri ta Arrate´ko irratetxean lanean ari zaigu. Orain euskal-diskak egiten astekoak dira, ta ortarako lagunarte bat sortu dute. ZERUKO ARGIA ere, bere aldetik joka dator. GOIZ-ARGI, Agirretxe prantzizkotarrak ateratzen du, ta gure AUSPOA ta AUÑAMENDI sortak ere aurrera dijoaz. Bestaldetik, Lhande jesulagunaren iztegia ekarri didate, ta orrekin batera Laffite´ren Euskal-Gramatika, Jean Etchepare´ren MENDEKOSTE GEREZIAK ETA BESTE, ITCHULINGO ANDEREA, Minaberry´rena ta Herria´ren ALMANAKA ere ekarri dizkidate. Mayi Ariztia´k ateratako AMATTOREN UZTA ere ezagutuko dezu, noski. Gure erri lokartu onek zirikada asko bear du ta ekarriko al-degu bere buruaren ezaguera ta burrukara! Agur, Andima. Emengo lagunen gorantziak irraka dijoazkitzu. Eutsi gureari! [sinadura eskuz].

130 Caracas´tik Urrillak 27-1963 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Agur adiskide, Zure egun gabeko gutuna [128] baiño lentxeago iaso nituen liburuak Manterolak bialduta. Eskerrik beroenak bi-biori. Baña Añibarroren VOCES BASCONGADAS eta GAZTETXO ez dizkit bialdu zure liburu saltzalleak, nik beintzat, oraindik eztitut iaso. Aaztu egin ote zitzaion igortzea, edota beste pakete batean biali ote dizkit? Esaiozu baezpadan ere. Beste laurak bai, emen dauzkat, eta uste dezakezunez “Musika Ixilla” irakurri dut gogozenik. Olerki geienak ezagutzen nituen lendik ere OLERTIn irakurrita, bañ[a] Orixe zenaren Sarrerak bakarrik balio du liburu osoak adin bat. Orixeren idazlanak ezagutzen ditugunontzat eztu berri aundirik ematen sarrera artan, ondo genekigun bada zeñen begiko zituen ark Luis Leon eta Jon Gurutz baita gaztelako urre-garaiko beste zenbait idazle ere, baña ala ere irakurgarria da guziz euskera iaso eta gaitu bear 173


onetan buru-belarri gabiltzanontzat. Zer esanik ere ez Gazteluren eta bere lagunen itzulkizunak bikain bikain diranik. “Academia Errantekoen” liburu biak iakingarriak, baiña erdel itxason [sic] ondatuegi dakustaz mutikoak, nik batere maite eztudan erdalitxaso galgarrian. “Quosque tandem”, eztut oraindik irakurtzeko betarik izan, ala ere eman diodan gainbegiratu ariñegian, euskerari buruz bitxikeri zenbait esaten dituela iabetu naiz...etimologi kontu ortan batez ere itzak norbere usteekin ezkondu bear ortan, bortxaz ezkondu bearrean. Bai, goraka izugarria egiten ari dira liburuak eta nere diru-kontua beraka izugarriagoa, utsean kokatu baita. Laister igorriko dizkitzut zenbait dolar nere itxulapikua bete dezazun euskerazko liburuak erosteko. Ala ere Francisque Michel´en bigarren liburua nereen artean ukan nai nuke lenengoa ere emen dudan ezkero. Apaizen gutun-kontu ori, zearka bada ere entzunda nedukan ez ordea garbi. Eskutitza bera irakurri nai nuke ala ere nere iritzia biribiltzeko apaizei buruz. Orain arte beintzat euskal-apaizak etxekoetan baiño auzoko auzietan sartuegi ibilli diralakoan nago. Ba dugu auzirik naiko etxean, Euskalerrian alegia, Españakoetan naasi gabe. Zoritxarreko “eman da zabalzazu” arako “charitas a semetipso incipit” baiño areago ote da? Euskaldunontzat bai noski. Or ikusiko dugu ze bide artzen duten euskal-apaizak eta gotzaiak erri-izkuntzekiko Batzar-nagusiak artu dituen erabakiei buruz, brobiarioari [sic]104 buruz batez ere. Ni or banengo eta gure apaizak erderaz mezak ematen (gazteleraz alegia edo prantsesez) eta beren otoitzak esaten ariko balira, mezagabe geldituko nintzake batere barne kezkarik gabe izadi-legea eliz barnean apurtzen ari diran eliz-gizonak, seigarren agindua kalegorrian lotsagabe urratzen dutenak baiño askoz galgarriagoak diralako: kaleko gizajoak aragiak bortxatuta ari dira errukarriak, elizakoak berriz, arrokeriz Goteunaren aurka, Iainkoak berak euskal-biotzetan erein dituen aziak esku gaiztoz erauzten. Azken igandea gaur Urrillak. Zu ere or izango zera noski Larrea´ko euskal kabi beroan olerti iaia ospatzen. Bakarrik nago etxean eta nere biotza zuen artean dago. Orra eliz-gizonak egin dezakezuten lanik goraipagarriena: gure euskera indartu eta zabaldu, eliz guztietan beste izkuntza guztien gainetik iarri. Oyek dira gure benetako eskubideak, gizarte-eskubideak baiñon askoz ere beñagokoak. Euskera indartu eta Euskadi askatzen ditugunean bai, orduan ekin dezaiogun gizarte-eskubideak iristen ere105. Baiña apaizak, gure eskubide elementalak utzi egiten ditute bazterrera, beste baitezpadako eskubideei ekiteko. Ez dut onekin gizarte-eskubiderik ukatu nai, ez orixe, baiña gure gizartearena lenengoa, euskera da eta askatasuna. Beste guzia, gaiñez emango zaigu. Erroma´ko Batzarrean Euskalerrian sortu bear duen izkuntzarteko burruka islatzen ari da, eta erri doakabea gurea, burruka ori sortzen ezpaldin bada. Goraintzi eta agur aste-buruko adiskideei, eta zuretzako besarkada sendo bat.

131 Caracas´tik Abenduak 23´ 1963 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostian Agur adiskide,

104 105

Brebiario, otoitz orduen liburua. Horra hor argi azalduta, hurrenez hurren, Ibinagabeitiaren lehentasunak.

174


Lotsagarria litzake luzaroago ixillik irautea Abendu santu onetan, zeuri zorion otarka eder bat bialdu gabe. Gabon madariak banituke, pozik bialiko nizkitzuke, bañan lurralde gorri auetan eztaukagu ez madaririk, ez udarerik, ezta makatsik ere. Emengo fruktuak ezagunak dituzu, platanoak, neurri askotakoak, bat aundia, geok platanotu ondoren. Eta emen danok platanotzen gera, goiz edo berandu. Dana dala, iai alai eta urteberri zoriontsua opa dizkitzut. Eta urtero bezela au ere esan bear: urte berria, zarra baiño oparo ta pozgarriagoa izango al da: Ala biz. Pakete txiki batean iaso nituen Añibarroren iztegia eta beste liburutxo, beraz, liburu guztiak esku-artean ditut. Ikusiko bazenu nere gela, liburuz gañezka. Ia ibilli ere ezin naiz, eta eztakit nola antolatu neure liburu maiteok. Nere poz bakarra dira, eta ordu goxorik igaro oi dut aiek irakurtzen. Luzaro eztela Zaitegi´ren berriak izan nituen. An dago oraindik S. Antonio´ko zuloan, baña eztit esaten euskerazko lanik egiten ote duenik. Nik uste baietz, oitura zarrak eztira bada bereala galtzen. Agirre sarirako bialiko omen ditu Platon´ena eta bere azken olerki bilduma. Or ikusiko dugu zeñek iasotzen duen sari ori. Baña dirudinez ez daude oso aberats, bada amabost egun lenago EKA´koen eskutitz bat iaso nuen sari ori antolatzeko diru eske. Lenago aberats batek milla dolar eman zituela ortarako esan ziguten, eta orain eske. Bear bada etzen agertuko aberats okitu orren dirurik. Ogeitabi dolar igorri nizkien antola dezaten, nere txirotasunetik. Naiago nuke zeuri emango balizkitzueke sari ori. Bañan, agertu ote duzu azken lau urte auetan liburu berririk? Or zeok ba... Emen asiak dira apaizak eliz-batzarrera igorri gutunaren aleak eskuz-esku zabaltzen. Nik oraindik eztut ikusi, baña nerean nago orain ere, españarkeriz kutsatuta egongo dala noski-baño noskiago zuen gutun guztiak bezela. Beti Patxi eta españia aurretik. Zertako eskatu ez gure erriari berez dagokion askatasun osoa? Bañan ortarako barrabillak bear dira, eta orixe palta zuen eta gure artean ere, ori gero Jon XXIII´ren eskutitz-aipatua agertuta gero. Nik eztakit zuek zer asmo dituzuten datorren urterako. Laupabost euskaltzale elkartu gera emen eta datorren urte euskal-urte biurtu nai genuke. Eta zerbait lortuko dugulakoan gaude. Beñipein lenengoz emen illero euskotarrok izaten dugun meza, euskeraz izango da eta ori danen gaiñetik, naizta maketo guztiak aserretu. Orrez gaiñera illero ikasbatzarrak egingo ditugu euskeraz bakarrik eta noiztanka itzaldi mamitzu batzu, oiek ere euskeraz soilik. Or ikusiko dugu nola erantzuten diguten euskaldunak. Euskaldunen artean euskera indartu eta ontzea da gure asmoa, euskeraz dakitenen artean alegia. Ezkera beti gramatika eztakitenei irakasten ibilliko. Ikasi dezatela euskaldunek idazten, irakurtzen eta mintzatzen bear bezela, beste izkuntzetan bezela. Eta zure berriak bialdu. Zeruko-Argia bakanki baizik etzait eltzen. Atzo ain zuzen Urrilleko bat etorri zitzaidan eta antxen irakurri nuen E´tar N izenpetutako dantzari bati buruzko artikulu polit bat. Zu izango zera noski. Zorionak. Baña zenbaki geienak eztitut eskuratzen, bidean edo galtzen dira. Onen bestez, agur adiskide, eta idatzi sarri, zure berriak legorteko euria baño pozgarriagoak zaizkit eta106.

132 -64-II-10Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS 106

Euskaltzale nekatzen eta etsitzen eta kontentatzen ez zena, eta Nemesioren gutunen gero eta zaleago.

175


Adiskide: Zure bitartez, bijoakie idazki au beste adiskide, Egaña, Aurraitz eta Zaitegi´ri. Onek ez du erantzuteko astirik nunbait, eta alperrik izango da berriz deika aritzea. Gure aurtengo ekiña, ZERUKO ARGIA mutiltzen izango dugu. Oraingoan aurrera sartu naute euskal-asteroko orretan, eta laukote bat biltzen asiak gera astero. Lanak izango ditugu onenbeste lotura artean gauzak bere bidez antolatzen. Negargarri da, zuri asteroko ori zuzen ez iristea. Emendik aurrera, alde ontako berririk geiena ortik jasoko bai-zenuke. Esan diet zuk diozuna, ta an diotenez, beti zintzo bialtzen dizue asterokoa. Oraingo aldi ontan, egundoko leiaketa mordoa dugu euskeraz. AGORA´k aurreko urtetan bezela, euskal nobela-saria eratu du: Apirillaren azkenerako bialdu bear dira nobelok, bi ale bakoitzak. Eta 25.000 laurleko da eskeintzen duten saria. Igaz baiño milla ogerleko gutxiago. Ontan eztugu irabazi. Beste leiaketa bat S.E.U.´k (Palanje´ko Ikasle-Elkarteak) antolatu du. Gauza bitxia da oso: nobela-leiaketa, Salamanca´ko S.E.U.´ra bialdu bear da; Olerki-sariketarako, Santiago´ko S.E.U.´ra; ta Ipuileiaketarako lanak, Murcia´ko S.E.U.´ra. Euskal-lanak, erri oietara bialtzeak ba-du, gero, gatza! Donostia´ko “Turismo Zaigoak” urterokoa zabaldu du. Aundientzako Ipui Sariketa; Olerki-Sariketa ta aurren artean beste leiaketa bat ipuietara. Kontu auen berri, zeatz-meatz dakar aste ontako ZERUKO ARGIA´k. OLENTZERO ta AGATE DEUNAREN ESKEA legez egin dira Donostia´n. Erri batzuetan ere, ibilliak dira ortan. EKA´ko sariketara ezingo naiz agertu. Ezpaitut urte auetan libururik argitaldu. Izan ere, beti emen nabil lan-puxketak egiten irratirako ta asterokorako. Sarri azkenengo orduan etortzen dira, azkar egiteko esanaz, eta lan sakonik egiteko asti [sic] ta umorea kentzen dizue. Labegeri´ren abestiak onezkero entzungo zenituan, ezta ala?...Oso egokiak dira ta Iparragirre´ren ariora, kitarraz lagunduta gaiñera. Emen asko zabaldu dira, ta jendeak abegi ona egin die. Antzerkietan ere, poliki dijoa lana. Beti bezela, apaizok gabiltz erderatatik euskerara antzerkiok aldatzen. Nik O NEIL´en antzerki bat euskeratu dut, eta JARRAI taldekoak agerrarazteko dira lan ori. Labaien´ek ere, bere lantxo batzuek egin ditu ontan, eta beti ari da ortaz iruzkiñak idazten. EUSKALTZAINDIA´ren Batzarra, joan dan illaren azkenengo ostiralean izan genduan. An zabaldu zizkiguten, aurtengo euskera-aleak. Lodia dator oso ta lan asko ditu jakingarriak. Prailleok ere, beren aldizkariak noizbeinka bialtzen dizkigute. NORALa Salletarrak ateratzen dute Zarautz´n. Orritxo bat besterik ez da; baiña oso gatz eta piper bizikoa. LAIAKETAN, Urretxu´ko Pasiotarrak ateratzen dute; Arnas, Sakramentinoak; eta EREIN, Oñati´ko kalonjeak. Aizu, ta MUSIKA IXILLA irakurriko zenun, ezta?...Zer deritzazu Gaztelu´ren piko ta oin-neurketa orri. Nik ez dut entzuten arek dion azenturik. Ortan oso motela naiz. Len ere, ORIXE ta ALTUBE zanak, izan zituzten naikoa kontu azentuari buruz; baiña nik ortan ez det federik. Gaiñera, erri bakoitzean, doiñu ta piko arazo ori, ezberdiña da. Aurten Euskalerrira etortzekoak ziñatela esan zenuten Aurraitz´ek eta zuk. Noiz dezue etorrera ori? Emen langille asko bear ditugu. Lenbailen onuntza itzuli. Ta gure Zaitegi tenplek107 ze asmo ote-ditu ortan? Ez ote du geiago onuzko biderik artuko? Kalte litzake an irautea. 107

Emozionalki gorabehera gutxikoa denari, tenplerik edo lasaitasunik erraz galtzen ez duenari esateko moduko izenondoa.

176


Gure asteroko billera betiko lekuan egiten dugu, ta elkarrekin pixka bat lasaitzen gera. Adiskide guzien aldetik, milla gorantzi ta eskumuin. Ba-dakizu, nun ta nola gabiltzan. Oraintxe il-berri dut nere aurreko anaia (G.B.) Ba-goaz emendik! Au dek mundu gezurtia! Agur, adiskideok

133 Caracas´tik Otsaillak 16-1964 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Adiskide ona, Murcia´ra-ta euskerazko idazlanak igortzeak eztakit izango ote duen gatzik baña satzik bai beñipein. Nere errian satza, simaurra da; orko agintarien iokabide ergel ori euskerari eta euskalerri osoari burutik beera kaka egitea baño besterik eztalako diotzut satzik etzaiola pal[ta] burugabeko sariketa orri. Gorotza, orra aspalditik eskeñi oi dioten ianari goxoa gure erri doakabeari prankoniak eta elizak, biak alkartuta, eta lenbaitlen [sic] saiatzen ezpagera gorotz ori eskuartean artu beaien musu zikiñetan lardaskatzen gorotz-itsaso betean itoko gaitute euskaldun guztiok mundu guziaren parregarri gaiñera. Eskerrak gazte batzuk (etakoak alegia) saiatzen dirana zerbait egiten erri bat badala zapaltzalleari erakusteko, bere izatea eta etorkizuna ukatu nai ez dituen erri bat, bestela onak gautxeudek [sic] zugurtasun, gurbiltasun eta neurritasunez apindutako [sic] gure gizon koldarren eskuetan: bizi-siñalerik ematen eztuen erria, illotza bezela, ilda dago. Emen ere asi dira etako gazteak zerbait egiten, eta pizkor asi ere, oraingo ontan beintzat. Agate deunaren eskea egin dute eta ia milla dolar bildu ditute espetxekoen senide ta gurasoei bialtzeko. Baña or ari duten lanak gaduzka pozez gaiñezka. Bear bada zuek ez dituzute aien egintza arrigarri guztiak iakingo, iakingarriak dira ba biziki. Nik uste gazte oiek erri osoaren arnasa merezi dutela baita laguntasuna ere. Ez dizut emen argitaratzen duten izparkaria bialtzen burukomiñik ez zuri sortzeko, baña poliki astintzen dituzte orko polizi eta agintari eta apaiz aundi batzuk ere euskeraren aurka ari duten lan galgarria dala bide. Eta olaxe iokatu bear dugu, saltzalle guzti[ei]ere arpegiko narrua eratziz, izen ta abizenak eta zuzenbideak izparkarietan iarriz. Baña ortaz aski. Ederki derizkiot Zeruko-Argiari indar berriak emateari. Izparkaritxo orrek on aundia egin dezakelakoan nago euskaldunen artean. Ezta errexa orko giroan, dana dala alegiñak egin bear ditugu gure euskera bide guztietatik indartzeko. Nik emengo auteskundeak gaitzat artuta idazlan bat bialdu nuen astekari ortara, baña dirudinez ez dute aintzat artu, zuk beñipein ez duzu ezertxo ere esaten zure gutunean eta zakarretara botako zuten or nunbait. Etzuen besterik merezi ere. Nik beintzat eztut ikusi, eta laister bi illabete bialdu nuena. Egia esan, oso bakan iristen zait izparkari ori, eztakit zergatik: emengo bidarien lasaitasun aundiegiagatik, or nunbait. Bai, irakurri nuen Musika ixilla, baña zuk diozun zatia eztut bear bezela aztartu erantzunik emateko. Saiatuko naiz eta zerbait esango dizut, naizta ni neurtitz gaietan txepela izan guziz. Nik eztiot esan iñori ere aurten orra ioango naizenik, ezin esan ere. Kontu larriegiak ditut nik or oraindik zintzilik, eta nere lagun bati gertatuak eztit orrako gogorik ematen, baldin nere burua urkatu nai ezpadut108. Amalau urte emen igarota, bertoko igarobidearekin eta orko agintarien baimenarekin atera zan emendi dirala bi urte, eta oraindik Soria´ko baitegian dago katepean, ateratzeko itxaropen gabe; eta egia esan, eztirudit bat ere goxoa emengo bizitza Soriakoagatik trukatzea. Ala ere, gure

108

Sabin Barrenaren patuaz ari dela esango nuke.

177


euskera eta aberriaren onerako balitz, ori ere pozik egingo nuke, bai noski. Aurre bai, aurten ioango zaizue, ark ordea, eztu or nere korapillorik. Banatu dizutela [d]iozu Euskaltzaindiko aldizkaria. Nik eztut aspaldi iaso aldizkari ori, azkena 1961´garrenekoa, arrezkero bat ere ez: poztuko nintzake norbaitek nere izenera bialiko balizkit azkenekoa eta aurrerago[ko]a ere. Eta nere naigaberik aundiena ar ezazu anaiaren eriotzeagaitik. Bai bagoaz mundu zital ontatik amaikatxo neke ta naigabe artean. G.B. –Emen daukat Kerexetaren “Eguneroko Meza” Orixenaren bixitasunik eztu, ala ere euskera atsegiña arkitu diot. Nere diosalak asteburuko adiskideei eta zuri bizkarreko aundi bat.

134 Caracas´tik 1964´gko Epaillak 18 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Adiskide mintzul, Emen natorkizu txanpon batzuk zuri igortzen zurekin zorretan ere izango naiz-ta, bear bada. Ezta diru pilla aundia, aundiegia orregatio nere etorri eskaxentzako. Ogei dolar,uskeri bat. Eztakit liburu berririk argitara ote den azkenekoz idatzi nizunetik, agertu baldin bada eta gaur dioazkitzun txanponak ortarako iritxi, biali ezadazu arren. Ez aztu gaiñera “Michel”en bigarren liburua bialtzea. Arkitu al bazeneza, Mikel Garikoitz Deunaren bizitza, azkeneko Egan´en epaitua, ere igor ezadazu arren. Liburu au Bayonan agertu zan. Atsegiñez irakurtzen ditut Zeruko Argia´ko zure lan politak eta nik uste besteak ere atsegin berarekin irakurriko ditutela. Ikusi det nere artikulu luzea ere, baña zenbait esakera, ez asko, galbaian gelditu dira zulotik igaro gabe. Bi edo iru eztenkada...zorrotz xamarrak. Pizkunde eta Aberri-egun zoragarri bat egingo al dituzu eta Kristo bezela, gure erri doakabea ere eriopetik piztuko al da. Milla goraintzi asteburukideei ere Erantsita: B. de Demercio 53481 txekea: US&20,--

135 -64-III-29Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS Adiskide: Pazku-zoriona ugoldeka opa dizut. Aberri Eguna alde oietan urrunmiñez garraztua izango dezue. Guk, emen, berriz, ikusten degunaren naigabez egosia. Bi idazki zor ditzut, eta egundoko izenak asmatzen dituzu nere izenaren truke. Etzazu orrela aldatu bakoitzean izen-abizena. Jarri zazu bein Larrañaga edo beste deitura korriente bat eta beti bati eutsi. Obe degu orrela. Berriro irakurri ditut zure azkenengo bi eskutitzok. ETA´koei buruz diozuna, etzait arrigarri. Ni ari natzaio beti ere Txillardegi´ri esaten buruz joka dezatela. Gogorrean asteko aurrez ongi ikasita asi bear dala, ta burugabekeria litzakela merkeegi bizia ta askatasuna saltzea. Guk eztegu ETAkoen artean buruzagi zentzudunik ikusten, eta orregatik ezin dugu onartu. Orko papelak, bildurrik gabe bialdu ditzakezu nere 178


izenera. Orren kezkarik ez det. VASCONIA ta ETA bide dala, Madril´eko egunkariak egundokoak idazten asi zaizkigu. Azkenengo, QUE PASA? aldizkariak, lenengo orrialdean alakotxe gauza bitxiak esaten ditu Azpiazu´tar Iñaki´ren aurka. Beste orrietan, RAZÓN Y FE´ko ta INCUNABLE´ko idazlan batzuen aurka berebizikoak esaten ditu. Aldizkari ori ba al-dakizu nork zuzentzen duan? Ba...Errepublikako PEREZ MADRIGAL, jabali arek!...Ikustekoak dira emengo kontuak. Len alako ezkertarra izana, gero oso eskuitar biurtua degu. Zure lana ZERUKO ARGIAN AGERTU zala aztu ere egin zitzaidan. Orain or sartua nabil, eta periodista bat artu degu asterokoari gatz pixka bat ematen dion. Azkeneko aleak zerbait gazitzen asiak dira. Aurraitz ba-datorrela jakiteak, poz aundia sortu dit. Zuk, eztezu emen sartzerik, jakiña!, zure lekua Endai-aldea litzake, andik alde bietarako lan egiteko toki aukerakoa. Ia ikusten zaitugun emen auetan. ENBATA´koen jokaera ere oso pozgarri zaigu. Europa´ko Batasun-barruan, euskal-sendiarentzako batasuna ta giza-eskubideak eskatzen dituzte. Oso bide onez ari dirala ikusten det. Zure bigarrenean txekea artu det. Oraindik trukatu gabe daukat, baiña nolanai, lengotik ere, zerbait gelditzen zitzaizun. Nere kontuak ondo ba-dira, zuk len bialduak: 2.980´10 ziran. Eta zuri bialdutakoak, 2.832´45 pezetaren zorra sortu dizue. Oraingo auekin zerbait geiago bialdu algo [sic] dizut. Liburu berriak Orixe ta Oiartzabal´en LENGUAJE VASCO ta beste batzuek dira. Bada-ezpada ere, esaidazu, azkenengo artu dezun EUSKAL-LIBURUA zein dezun, andik gerokoak bial dezazkizudan. Sasoez joan dakizun nere eskutitz au, besterik gabe bukatzera noa. Zaitegi´k ez dit ezer erantzun, Eguerritan egin nion idazkiaren ordaiñean. Eztakit zer ariko dan Ameriketako Urberoaga artan. Beste zure orko lagunei ere, gorantzi ta eskumiñak esku betean. Eta zuk ba-dakizu nun dezun zure adiskide zintzo ta apaiz gizajo [sinadura eskuz].

136 Caracas´tik 1964´gko. Iorraillak 1 Etxaniz´tar Nemesi Iauna Donostia´n Adiskide, Bizpairu lerrotxo baño ez Zeruko Argia´rako idatzi dudan artikulotxo bat zuri bialtzeko, beldur naiz bada ez ote duten argitara nai izango. Zerbait ez esatekotan, obe da bat ere ez idaztea. Ezpadute onartzen, igorri berriz ere emen edo beste nunbaiten argitara dezadan. Berri onak etorri zaizkigu ortik emen bialtzen dizudan izparringi txataletik ikus dezakezunez. Zure berri atsegiñen aiduru

137 Caracas´tik 1964´gko Iorraillak 11 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia

179


Kaxo lagun! Gure azkeneko gutunak Telestar´en inguruan edo elkar agurtu zuten; berea bialdu eta urrengo egunean behintzat iaso nuen zurea. Gaurkoa laburragoa izango da. Urrengo liburuak bederen igorri ezazkidazu: Oiartzabal-Orixe´ren LENGUA VASCA Francisque Michel´en Bigarrena Garicoitzen Bizitza (al baduzu) Neri besterik etzait bururatzen zer argitaratu den or ezpaitakit. Zeorrek ikusi. Eta barkatu nere eskabide ergelokin ematen dizkitzudan buruauste eta lanak. Euskeraz geroago eta illunago ari naizelakoan nago ezpai ditute nere gutunak ulertzen. Idatziak idatzi, oraindik ez ditut iaso EGAN´en iragan urteko aleak. Eztakit zer gertatzen dan. Eskatu dizkitzudan liburuekin euskaltzaindiak argitara berri duen EUSKERA ere igorriko bazenidake, poztuko nintzake. Pozik iakin ditugu Gernika´ko berriak. Agiri danez, gure erria gertu dago bere indarra erakusteko agintari egokiak balituke. Ez ote zaigu aien LAGI ZARRA NAGI ZAR betean aldatu. Jainkoari alako[rik] ez dakiola. Eta [s]etak alde bat, zerbait egin gogo duten gazteai lagundu egin bear zaie, ez aien kemenak esku ximelez ito; lagundu eta zuzendu aolku onez, bide okerretik baldin badabiltz eta beste edozer baiño geiago xuspertu eta adoretu. Euzkadi bizi dala sendo erakutsi dezaten. Lengoan nago ni, ots, bizirik erakusten eztuen erria ilda dagoela, eta bizitza ostikoka eta beste modu askotara erakusten ez eonean goxo egiñaz. Ene diosalak asteburuko adiskideei. Tori bostekoa

138 Caracas´tik 1964´gko Loreillak 12 Etxaniz´tar Nemesi Iauna Donostia´n Adiskide ona, Zure iragan illeko 28´garrengo idazkia emen dut. Eskerrik asko bialtzen dizkidatzun liburuak gatik. Baño bidean datozkidan zazpi liburuetatik lau beñipein etxean nituen, Fonética Vasca, Altzo´ren Estudio sobre el euskera hablado, Añibarroren Voces Bascongadas eta Atxaga´ren Gaztetxo Mitxelenaren Fonética ez beste guztiak Manterolak berak lenago igorrita. Eskerrak ala ere, norbaiti erregalatzeko ongi etorriko zaizkit, batez ere Mitxelenaren liburu mardula. Bañan aurrerantzean ez bialdu arren, neonek eskatu gabeko libururik. Laister izango duzute or Aurre; dagoneko ibillaldirako gertakizunak egiten ari da. Ai nork lezaken beste ainbeste egin...Baña nik emen bearko dut usteldu arte, batik bat nik dakidan baten perleziaren zai baldin bagaude. Ark guk baño luzaroago iraungo du perlezi ta gusti. Nik eztakit zertan ari diren guretarrak alako garrantzi aundia ematen norbaitzuen gaxotasunei. Orain dirala urte batzu biziarena zeukala ipurzuloan esan zuten, baña or zegok oraindik tente asko. Beti izango ote gera gu orain arte bezin ergelak? Gazteak zerbait aundi egiten ezpaldin badute akabo gu ta gutarrak. Nora [aldizkariak] zenbait artu ditut zure erritar arzallus´ek bialduta. Oso aldizkaritxo atsegiña arkitu dut eta pizkorra guziz. Nunaitik ageri du Arzallus´ek azkoitiar kutsua109. Idatzi nion eskerrak emanaz.

109

Xabier Arzallus egun politikari famatua denaz ari da, noski!

180


Zer besterik? Ezer ere ez. Emen beintzat beti bezela ari gera, ni, iñoiz baiño betillunago nere lantokian ari dituten aldaketak dirala-ta. Eztakit oraindik zer bear duen nere etorkizunak. Eta ez nijoa beste berririk ematera, zuek ere oso gutxi ematen dituzute-ta. Auxe bai esan bear dizut; oso bakan iristen zaidala Zeruko Argia eta saltoka bezela. Eztakit zer gertatzen dan aldizkari orrekin. Agur eta ondo izan

139 Caracas´tik 1964´gko. Uztaillak 10 Etxaniz´tar Nemesi Iauna Donostia´n Adiskide lukur, Zure gutuna emen dut eta pozik irakurri nuen eta ona nun natorkizun lasterketa gogor batean zeuri idazten lantokitik gaur bertan gutun au igortzeko asmoarekin. Eztaukat iñolako berririk, beraz laburra izango naiz gaurko eskutitzetan. Aztu baño len auxe eskatu nai nizuke: bialtzeko Aresti´ren HERRI TA HARRI, au noski ezta izango astoari aurrera eragiteko, eta Mujika´ren BIDE GIRO alako aipa[me]nez inguratua ikusi baitut Zeruko Argian. Izparkari au bakan baizik ezta nereganatzen. Atzo iazo nuen Basarriren Omenaldiari dagokiona. Nik eztakit zer gertatzen dan eta ala ezin diteke iñola ere orko berri preskorik ukan naita ere. Zure erritar Arzallus´ekin artu-emanetan nago eta eskutitz oso jatorrak idatzi dizkit gazte orrek. Nora ere zintzo bialtzen dit. Pozgarria benetan orko berpizkundea, batez ere eta [sic] gazteen zudu110 eta indarra. Oriei lagundu bear zaielakoan nago ni bai eta aolku onak eman ere, baña ez gazteei bideak itxi zenbait zahar-akituk [sic] egin oi dutenez. Udara ontan nik uste, berri uzta aundia egingo duzula ia noiz idazten didazun berriz ere. Kritikatxo bat idatzi dut Mitxelenaren Textos arcaicos dela-ta, eta berari igorri diot. Berak ere ale bat bialdu zidan eskeintz pozgarri batekin. Parkatu ain labur nabilkizulako urrengoan egingo dut luzeago, baña gaur ezin iñola ere. Agur bero bat

140 Caracas´tik 1964´gko Daguenillak 19 Etxaniz´tar Nemesi Iauna Donostia´n Adiskide zur, Ez nizun ainbesteko lanik eman nai lengo idazkian lukur esan nizunean, ez orixe. Lukur, berriz exkax zeralako esaten nizun ez beste ezerengatik. Beraz, etzazula io bear eztan bidetik bizkaiko itz ori miatzean. Bestela ondo dakit eskuzabal zaitu[da]na eta ondo eskuzabala gaiñera.

110

Interes, dedikazio.

181


Ementxe ditut Euskera eta azkeneko Egan ere, ez beraz kezkatu neretzako oriek billatzen. Ni ere asi nintzan Medeie irakurtzen, bañan ezin izan dut bukatu, lenago ere irakurrita neukalako eta gaiñera astirik izan ez dudalako. Nik ere, itzulpen orri, alako azal gogortxoa arkitzen diot. Ori gero aspaldi onetan asko biguindu dela aren euskera. Orain beste erri batean dago apaiz, parroku alegia; gongotzañak saritzat eman omen dio eliz berri ori lan ederra egin duelako len zegoen tokian. Ala esaten zidan beintzat bere azkeneko gutunean, eta gaiñera laupabost urtean borobildu al izango omen du len urteetan egin zuen dirupillatxoa. Ezta makala, Nemesio, guk eztugu alako aukerarik izaten. Bañan, ala obe, gu ezpada ere, besteak aberastu ditezela beñipein. Emen ari naiz io ta ke nere Alor-kantak (Georgikak) bukatzen Onaindiari bialtzeko. Aurten argitara nai lituke Bergiliren lan guztiak liburu batean biok itzulita. Egia esan egiteko zailla poemok itzultzea, ala ere poliki ari naizela derizkiot eta iraku[r]garri ere aterako zaizkidala. Alegiñak beñipein egiten ditut. Eta benetan dira iakingarriak, nik beintzat ikasiago eta maiteago ditut Bergiliren poemok. A[n]txiñateak orainaldiak ez bezelako muin illezkor bat dari[o], beti ere berria, naizta zaarra izan adiñez. Liburu mardula aterako da, eta ori beñipein, eginda eukiko dugu euskeraz. Dana dala gure lana aberkoiagoa dela nik, uste, beste askorena baño, erdel iario gogorrean edota atergabeko txurrutean, kirtenkeriak esaten ari diranena baiño. Egunez lan, eta gabaz ekiten diot baita igandetan ere eta horrela iarraituan ori egiteko, kemena bear da, askoz ere atsegiñago eta errexagoa baita wiski botilla baten aurrean televista [sic] ikusten egotea. Bañan aberriak nekeak eskatzen ditu, eta euskerak berriz, zuk ondo dakizunez, aundiagoak oraindik. Etzenuke igarriko, baña emen ari naiz ofiziñan zuri gutun au idazten. Zazpiretan sartu naiz lanera zazpiterditan asteko, eta emen nabilkizu ordu erditxo oni ekiten zuri erantzuteko. Gazteak, ondo diozunez, gogor ari zaizkigu, eta euskeraren aldetik ere, bide onak artzen dabiltzala dirudi, neri beintzat ala iruditzen zait. Euskera izkera ofizialtzat nai dute eta ez besterik. Baña naiago nuke egiten duten baño geiago aberri izkuntzaz baliatuko balire euren zeregiñetarako. Ori ere iritxiko dute noski. Eta bukatzera noa, adiskide, ez esan gabe asteburuko adiskideei gorantzi miñenak emateko. Artu ezazu besarkada aundi bat.

141 Caracas´tik 1964´gko Iraillak 24 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Agur adiskide, Ez diot lenago zure gutunari erantzun egin zenidan mandatua bete nai nuelako, baña zoritxarrez, oraindik ezer ere ezin nezaizu [sic] esan, Mexikon daukadan adiskidearen zuzenbidea lortu arte. Emengo Aita Joaristi´k ere idatzi zidan zerbait egiteko eskatuaz bere anaiaren zorioneko liburu orren alde. Lenegotik gaizki asi ziñaten, Miangolarrak irarkola iabe izan arren, eztira iñoiz ere liburugilleak izan. Bestelako lanetan, diru emankorragoetan alegia, egin izan dute lan irarkolarekin. Eta iakiña, aiek eztute bat ere artu-emanik iñungo editorialekin. Ikusiko dugu zer gertatzen den nere adiskidearekin, bañan onek zerbait egin lezakela nik uste Mexico´n beñipein. Eta zerbait esango dizut. Ezer egitekotan, nik Joaristi apaiza iarriko dut adiskide orrekin

182


artuemanean biok antola ditezen. Eta neke guztiok, neri ain atsegiñ zaizkidan erderazko liburuak argitaratzeko. Jo zak Txomin konketa...[sic] Atzo artu nuen Donibaneko nere adiskideak igorrita zure Donapaleu´ko txarteltxoa...Gizona, ori duk umorea. Ni baiño alaigo bizi zerate inguru orietan, bai orixe. Ni beti nago kopetillun eta biotz-illun. Batean lana dala, bestean osasuna dala, emen eztaukat onik are gutxiago zorionik. Eta gaiñera emetik alde egiten dutenak eztira emen gaudenontzaz geiago oroitzen. Alde batetik ederki egiten dute, guk erbestetu errukarriok, eztugu besterik meresi ere ta. Gogoz ekin diot ala ere Bergili´ren Alor-kanten itzulketari. Bukatu ditut eta ez ain gaizki ere. Zuek ez didazute txalorik iotzen eta neonek io bear nere buruari. Sarrera gogor batekin azalduko da: antxen izuriko dut nere gibeleko beazun guztiak eta minduak mindu, or konpon. Zeruko Argian irakurri ditut Ondarruko berriak baiña beste bide batetik berri zeatzagoak izan ditut Agirre´ren jaietan gertaturikoetaz. Auek pozgarriagoak izan zaizkit zuek izparkari orretan argitaratuak baiño. Bada oraindik kemenik gure erriaren baitan. Aspaldi esan zenidan Arri ta irri [sic] biali zenidala bai ta Muxikaren olerki liburua ere. Eztira oraindik azaldu. Beldur naiz ez ote den biderdian lotu. Eta zer besterik? Deus. Emen izan dugula zuen auzo erreinuko agintaria, bañan nik ez diot muturrik ikusi ori gero aski luzea duela. Betiko kontua, izjarioa ugari; parregarriena [sic] ala azkatasunaren alde itzegiten oñazpian zapalduta erriak dauzkatenak. Besterik ez, eta goraintziak asteburukoei baita nirekin oroituko litzakenari ere. Besarkada aundi bat

142 64-X-17 Andima adiskide: Emen det zure Irailleko 24´n idatzia. Ta lenbailen erantzun nai nizun, baiña luzatu zait, nere beste arazoen arian. Aurrena gure Aurre-Apraiz´en zoritxarra jakin-arazi bear dizut. Beso biak eta saiets ezurrak ausita Basurto´ko Gaixotegian dago. Zugaitzera, intxaurrera igo ta konortea galdu zuan, antza, ta lurrera jausi. Illa zegoelakoan azken igurtzia-ta eman zizkioten, baiña gerora bere senera etorri zan da Basurto´ra eraman zuten. Ikusi dutenak diotenez, poliki dago. Eztakit zer gertatzen zaion gure Balendiñ´i. Aurreko egunean ere, pikora igo ta zentzua galdi bide zuan, eta adar bati elduta ozta-ozta gelditu omen zan. Idatzi nai ba-diozu: Hospital de Basurto, Pabellón Aztarain, cama 7-Bilbao. Dirudienez, oraingo ontatik aterako da. Donapaleo´n oso tentabide gaiztoa jarri zidaten alboan, eta aren begi irri gaiztoak lanak eman zizkidan. Sasi-muga igaro ta egun ederra joan zitzaigun ainbeste bazkaldarren artean. Labegerie medikuari bere emaztea bat-batetan il zaio. Paris´a irtetzekotan zeudela, enbolia batek jo ta garbitu du gaixoa. Bost aurrekin gelditzen da gure ordezkari yayoa. Biar Donosti´ko bere lagunak meza bat eskeintzen diogu ta Labegeri bera ere etortzekoa dugu. Illaren 12´garrenean, Larrea´n izan giñan urteroko EUSKAL OLERKI EGUNA ospatzen. Egualdi txakurra sortu zitzaigun, baiña gure egitekoa ederki bete genduan. Sariak onela banatu ziran: Olerki liriku saillean, Muniategi´tar Sabin txapeldun. Poemasaillean, Ugarte´tar Martin eta bertso txikietan, Enbeita´tar Balendin. San Martiñ Juan´ek egin zigun izketaldi bat olerti buruz. Bazkaritan betiko kanta ta bertso, umore ederrean bota genduan eguardia.

183


Erbestetuon bakarraldia jotzen dezu zere idazkian. Bai, ezta goxo emen, baiña urruti oietan ere, gure jendearen ganora eskaxa ikustea ere ezta biotza jasotzekoa. Atoz lenbailen Baiona aldera. Emengo giroak biotza sendatuko dizu aisa. Or Bergili´ren Alor-kantagiñan ari zerala? Onera etortzen ba-zera, beste xaltxa batean sartuko zera ta or alako amar lan egin al izango dezu. Ondarrua´n biziro jo du jendeak. Arrazkero ere izan ditugu komeriak an, Urretxua´n, Zumarraga ta Gernika´n. Komeriante ta arpa-jotzailleak tartean izan dira batak besteari azpi-jorra egin nairik. Baiona´ko Euskal Idazkaritza´k zabaldu dituan orriak igorri al-dizkizue? Txillardegi ari da an bere euskal-bideak guzioi sartu nairik. Euskaltzaindia´k lo artu ez dezan, ongi etorriko zaio Idazkaritza ori. Ezpaitio ixillik uzten. Ala ere “H” orren inguru sortu dan ezpaia, alperrikakoa degula uste det oraindik. Gure erria eztago “H”ekin asteko gertu. Ikastolak indartzea degu nere ustez, aurrenengo eman bear degun urratsa. Ori gabe ez “H” ta ez ezer. Erriari bultz eragiteko, ikastolak bear ditugu. ZERUKO ARGIA´k ematen dit lanik geiena. Loiola´ko euskal-irratirako ere ari naiz zerbait egiten astero. Lan auek ezpalira, nere burua errekara edo botako nukela uste det. Mundu zikin onek ezpaidu bizitzerik ere merezi. Alde guzietan gezurra dugu nagusi, ta egiarekin jokatzen asten danari, Jesukristo´ri gertatu zitzaiona eltzen zaio. Mundu ontan ezin diteke “logico” izan. Lojikak ormaren kontra eramaten zaitu111. Ao-putz asko dabiltza baztarretan, baiña egintzak motz gelditzen zaizkie. Bi oiñen gaiñean ibilli nai, baiña isatsa agertzen zaie jaka-azpitik. Herri ta Harri ta Musika´ren olerkiak etzaizkitzula iritxi? Esango diot Manterola´ri berriro ta onezkero artu ba-dituzu obe. Zaitegi´ren berririk ez dut, zuk emanak izan ezik. Gure arrasatetarra dirugiñan ari danean eztago lagunentzat, antza. Dirutzen danean musua ikusiko al-diogu! Agur, Andima. Asteburuko adiskideen gorantzi miñak eta nere besarkada estuena. Jarrai ondo [sinadura eskuz]

143 Caracas´tik 1964´gko Urrillak 23 Etxaniz´tar Nemesi Izparlari gallenari Donostia´n Adiskide zindo, Atzo eskuetaratu nuen zure gutun atsegiña, dena berriz gaiñezka. Berrien batzu etzizaizkidan ain atsegiñak gertatu, batez ere gure Balendin ospetsuari ger[ta]tutakoak. Zer dabil arbola gañetan gure olerkariak? Txori biurtu dela uste al du? Eta bigarrenez erori ere, alan be ikasi ez. Bein adin batera ezkero ezin gi[n]dezke arbastarik arbasta ibilli txoriak antzo, lurrean oñak sendo ezarrita baizik. Eztiot oraindik idatzi, ala ere laupa bost letratxo egingo dizkiot, ni berakin oroitzen naizela ikusi dezan, bera oroitu ezarren, erbestean diraugunokin. Eztut oraindik irakurri, bañan emen dago Juaristi zure erritarraren esku-idatzia. Bere anaiak igorri dit ikus eta irakur dezadan. Iesuiten eskuartean dago oraindik, baña nere ustez, eztire iesulagun oro Joaristirekin bat etorriko, zuk Zeruko Argian Iñaki gurenari buruz zeniona egia baldin bada beintzat. Eztut gogo aundirik liburu ori irakurtzeko, erderazko gauzetan beta galtzerik ezpaizait batere atsegin. Or ikusiko dugu 111

Maiz jotzen du horra, gorago ere adierazi izan dugun bezala.

184


ze egiten dugun liburu orrekin, baña eztut uste Mexiko´n ere argitara ditekenik. Argi ta garbi esan nion Joaristi iesulagunari, eta konturatu dela nik uste, zailla izango dela errialde artan argitaratzea. Politena, erderaz idatzi zidan Joaristi iesuitak eta nik, iakiña, euskeraz erantzun nion, eta atzo ain zuzen idatzi zidan berak euskera ederrean, nere gutunak zirikatuta. Zer ba? euskaldunok geure artu-emanetan ezpadarabilgu nork erabilliko du Patxik ala? Alor-kantak nere astiune guziak iaten dizkit. Mitologiaren azalpenak egiten ari naiz, eta landareenak, errienak eta abar. Gezurra dirudi, baña ainbeste ta ainbeste itz azaldu bearko ditut, liburua berez txikia izanar[r]en. Iztegi eran egingo dut, bestela notaz iozi bear izango nuke liburutxoa, oraingo irakurleek iainko zarren esan-naiez iabetu ditezen. Baña astia goxoki ematen dut, eta ori da onena, nere praile gela ixillean kokatuta. Bear bada oraingo idazle xelebre orietakoren batek Onaindia eta nerea izango den liburu ori Patagoniako lengusuaren [sic] bati igorriko dio, norbaitek IDAZTEUNA Mexikora igorri zuen bezala. Bejondakiola, baña ni ez naute zapalduko oraingo berrikeri nabarmen oriek, ez orixe eta Ala Iainkoa! Iaso nituen Muxika´rena eta Herri ta Harri. Iñoiz astirik izatekotan nik ere olerki liburu bat ondu bear dut izena berriz HIRRI TA ZIRRI izango du. Eztut uste gañera asko kostako zaitanik lerro motxetan idaztea aora datorkidan guzia iñungo ataka gabe iaulkiaz. Ez al derizkiozu? Baña bizkaieraz bearko du izan oraingo errekomendazio oentsuei iarraituz. Ez gero giputxok bizkaieraz idatzi, zeuen izkelgiz baizik. Ondarruko bertso-txapelketan antza, lezio ederra eman die Alpontso ta bere kastakoei. Bazan ordu...Baña nundik nora sortzen dituzute Zeruko argi ortan ainbeste irar-uts? Motellak...azkenaldi ontan txapelketak ere TXEPELKETA biurtu ditute zorioneko astekari ortan. Ainbeste itz berri ikasi ditut gaiñera iñoiz entzungabekoak. Agur adiskide eta onik izan. Ni ez nabil ain ondo ere. Milla goraintzi asteburukideei

144 Caracas´tik 1965´gko Urtarrillak 18 Etxaniz´tar Nemesiori Donostia´n Adiskide ona: Zure gabon-agurra eta idazki mamitsua pozik irakurri nituen. Nik aurten eztiot iñori ere gabon-agurrik igorri ezta zuri ere; eztakit zergatik, bañan nere gogoa garai artan, ezta oraingoan ere etzegoen poz-iarioetarako. Etzait damu gainera, agurrak igorri ez izatea. Datorren urtean or ikusiko dugu. Urte au liturgi berriarekin euskeraren kalterako etorri ote zaigun nago. Gaur iakin ditut Ondarruako berriak, erri euskalduna zearo, eta meza geienak erderaz egiten ditute. Bizkaiko euskal-erri batean, igande batez euskeraz eman omen zuten meza, eta ainbeste iente ioan omen, urrengo igandean erderaz eman zuten. Eta ala iarraitzen dute. Nik uste, eztaukagula beste biderik erria elizatik alderatzea baiño; ez ditezela urbildu ere erdal-mezatara eta are gutxiago dirurik apaiz erdelzaleeri ematera. Eta ezlitzake pekatu izango, erria, pekatu egiten ari diranen ondotik alderatzea, pekatuan ari baita erri izkuntzak itotzen ari dan Eliza dontsua ere. Oietxek ari baitira Espiritu Santuari pekatu eragiten, beren naikari usteletara Goteuna bortxatzen: orixe da Espiritu Santuaren aurkako pekatua eta ez besterik: goteuna bide okerretatik eraman alegia. Iakin dut liburu berri zenbait argitara dirala. Urrengoak igorri izkidazu: GORROTOA LEGE, eta diozun Oñatibiarena. Erderazkorik, Mitxelenarena izan ezik, eztut besterik nai. Dirua bereala igorriko dizut.

185


Opor-egunetan izan naiz, eta bukatu ditut nere Bergiliren lanak. Oraindik ez dizkiot aita Onaindiari biali baña egunotan igorriko dizkiot, Sarrera bukatu-ala. Txepelkeritzat ioko duzute zenbaitek gure lana, txepelkeria obea da beti ere Elizaren gaiztakeria baiño; zu ere nirekin zaude noski. Lantokian ari natzaizu idazten, eta emen ari zait idazkaria, makina eskatzen. Beraz amaitzera nioa, eta barkatu karta ain ergel eta zuztarbako au Ene goraintziak adiskideei eta zuk ar ezazu besarkada sendo eta sut[s]u bat.

145 -65-II-13 Adiskide min: Zure azkenengoa emen daukat txanda-zai. Eta gaur, igande goiz ontan ortarako beta artu bearko det. Zu goibel ba-zaude, guk ere ba-degu naikoa illunpe. Joan dan ostiralean lur eman genion Laborda´tar Erramun, apaiz kantari ta euskaltzalearen gorputzari. (G.B.) Aita Olano, apezpiku jatorra izan genduan illeta aietako Buru, ta apaiz eta erritar ugari giñan elizan, ildakoen abestiak aren animaren alde eskeintzen. Gure lagun jatorrenak iltzen ari zaizkigu ezker-eskuin, eta gure bakar-aidea loditzen ari zaigu. Liturji berria emen burrukarako izango da; baiña burrukak gure barru-giroa nolabait pizkortu egiten du. Jakiña! Apaiz bildurtiak eta erdelzaleak erderari ziaro emango diote beren jarduna. Ala ere, beste aldetik, euskeraz beiñere egin ez dan leku ta Donosti´ko parrokietan orain euskera ere aintzat artzen ari dira. Egun auetan or ibilli dira Artzai Onaren elizan eta Kaputxinoetan, egun batean erderaz, eta urrengoan euskeraz, Mezak gero izango diran bezela ematen. Ba-dira emen liburu berriak. Zeruko Argia´n zerbait aitatu dira; baiña zuzen artzen ezpadezu asteroko ori, zuretzat ezpalira bezela. Gure asteroko ori degu orain ardurarik aundiena. Astea berealaxe joaten da ta astero lan asko egin bear izaten ditut euskeratzen eta euskal-idazkaiak sortzen. Ederki ari da erria pizten, eta antzerki-giroa ere indartzen ari zaigu gure inguruan euskeraren onerako. Eskatzen dizkidazun liburuak bialduko dizkitzut, beti bezela, Manterola liburutegi bidez. Colección Auñamendi´n 40´garren zenbakian REFRANERO VASCOLos Refranes y sentencias de 1596- argitaldu dira. Urrengo zenbakietan ere beste Atsotiz eta esanak argitaltzen joango dala uste det. Liburu au nai ba-dezu, esan. Aita Onaindia´k bialdu al-dizkitzu “GURE BERTSOLARIAK” eta “ONDARRAK”? Biak ederki datoz gure euskal-liburu sailla gizentzeko. “BIDEA”, Opus Dei´ko dotriñarekin dator, baiña Lekuona´tar Imanol apaiza izan da euskaratzaillea ta oso euskera bikaiña du. Auetatik nai dituzunak eskatu. Zuk onuntza etorri bear dezu, orko “kriollo” jende ori txakurraren zerera bialduaz. Gure biziak ez du argirik, emengo giro ta burrukatik urruti. Zatoz eta alkarren urrean, mugaz bi aldetara izan arren, bizitzeko gogo pixka bat geldituko zaizu. Nik, euskera ezpalitz, enuke egun bat geiago bizitzeko gogorik. Gure negargarrikeririk aundiena, munduan –eta Eliza munduan degu- erdiipurdiko jendeak agintzea da. Norbait zuzentasun osoan azkeneraiño iritxi nairik asten ba-da, gizarteak zapaldu egingo du, Jesukristo bezela. Oillokeria da geienen jokaera lur onetan. Eta gizonik agertzen ba-da, oillokerizaleak ito egiten dute. Au da erri txikien zoritxar-iturria. Indarra nagusi ta agintari okerrak gizon onen ixillak eta buru-makurtzeak gizentzen ditu. Agur, Andima. Zaude gizon eta atoz guregana. Beti zurekin [sinadura eskuz].

186


146 Caracas´tik 1965´gko Otsaillak 27 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Adiskide zintzo, Larunbata gaur, lanik egiten eztugun eguna, ala ere gaur lanera etorri bear izan dut, iñauteri-astearte[r]ako orduak irabaztera eta egun artan lanik ez egiteko. Ain pin iokatzen dute gure nagusi lukurrok. Eta emen naukazu lantegian goizeko zazpiretan zure gutun atsegiñari erantzuten. Artzen ditudan zenbakietan nabaitzen diot Zeruko Argiari zure aide ukatu eziña; euskeraz irakurtzen oituta gaudenok laister antzematen diogu orrialde aietan dabillen euskera zeinena den. Palakatzeko ez, bañan egitan diotsut, zurea dela orrialde aietan ageri den euskerarik bikainena. Eztuzu lan makala artu zeregainean [sic] asteroko ori borobiltzeko; dabillenak bakarrik daki astero idazlanak borobiltzea zeinen neketsua den. Euskerak, bestela eztakit, nork, eskertu dizkitzu artu dituzun neke aundiok. Zure orrera ioateko deiak, egia esan, ia-ia benetan orrako bidea artzera makurtu naute. Eztakit zer gertatuko den orain lanean ari naizen lantegiakin; bear bada illabete zenbait barru, beste leku batera aldatzekotan dabiltza, eta orduan baliteke emen ari geran langille zenbait kalegorrian gelditzea, ni aien artean. Orduan eztaukat batere gogorik lan berri billa aterik ate asteko, gure edadean, batez ere emen, ezta errexa lanik arkitzea-ta. Eta pardelak artu eta Euzkadiratuko naiz, Karabantxelen nere azken egunak emateko arriskuarekin ere. Ori ikusiko dugu zer gertatzen den. Beste nunbait ere irakurri dut “Camino” Opus Deiko irakaslearen liburua euskeratuta agertu dala. Nik eztut ikusi oraindik. Onaindiak bialdu zidan “Gure bertsolariak” bere liburu bikaiña, baiña Ondarrak eztut oraindik ikusi. Gure bertsolariak oso bikaina arkitu nuen. Gizon ori langille errimia112 da gero...Laster idatzi bear diot Onaindiari eta neonek eskatuko diot liburua ere. Bialduko dizut ale bat, zartallua erabilli dezazun zere kritikan gogor erabilli ere. Beraz poztuko nintzake urrengo liburuak bialiko bazenizkida: “Bidea”, “Refrauak” eta egia esan, eztakit zein beste, lenago eskatu nizkitzunen gainera. EGAN ere urtean bein bakarrik argitaratzen baita, eztakit nundik nora dabillen euskal bibliografia. Nere ustez illeroko euskal-aldizkingi mardul bat bear litzake, ioria, iasoa, sakona, zabala, ta gizabetekoa, euskal idazleak beren lumak zorroztu eta erabil ditzaten; ez ote liteke alako illeroko ederrik or sortu? Erañegun, ain zuzen, Balendin Aurreren idazki bat iaso nuen. Sendatzen ari omen da oraindik, eta miñak ez omen zaizkio zearo aldatu. Or eztagola lengo konturik esaten dit, eta oker dabiltzala emengo abertzaleak oraindik ere 36´gko amesekin. Or, Aurrek dionez, gauzak asko aldatu omen dira, eta neri ere lo ez egoteko esaten dit ames zaharrez [sic] inguraturik. Nik aspaldi utzi nituen ames zarrak, eta beti ibilli nabil gaztedi berriari leku egiten, oiek baitira gure etorkizuna, bañan zoritxarrez alderdiko agureak eztute olakorik nai ere, eta or dabiltza oraindik ere ergelkeri aundian, españarrei datxikiela. Aurtengo Agate deunaren egunez, aberriko oiturari iarraituz, aterik ate ibilliak dira etakoak espetxetuentzat txanpon-eske. Naizta abertzale (?) sonatu askotxok mutur-muturrean io ateekin, sei milla bolibar bildu ditute, dirupill[a] ederra noski. Ari

112

Handia, gogotsua.

187


da gaztedi berria bidegiten, eta orain bide aundiagoak egingo ditute, zaarrek amesetan dirauten bitartean113. Bai gizona, badioazkigu, eske-eskubi, adiskide zarrak. Zuk esan arte, eztut iakin Labordarena. Urteak dira Prantzian ikusi nuela azkenekoz. Bego Iaunaren magalean. Eta onen bestez kito, besarkada ertsi batekin.

147 Caracas´tik 1965´gko Iorraillak 14 Etxaniz´tar Nemesio Donostia´n Adiskide ona, Labur natorkizu egun, US&25 dolarreko txekea igortzeko. Eztakit zer den obea, dolarrak ala pesetak igorri. Oraingoan dolarrak bialtzen dizkitzu[t], esan urrengorako zer den obeagoa. Diru orrekin urrengo libruak igorriko dizkidatzu; baldin lenago bialdu ezpadizkidatzu: GORROTOA LEGE Etxaide BIDEA (Opus) IZTEGIA (Lopez-Mendizabal berria) eta besterik euskeraz argitara balitz. Gaiñera diru orrekin ordainduko duzu ZERUKO ARGIAREN nere aurtengo saria, bai AURTENGOA, igazkoa neonek ordaindu baitnuen zuzenean. Aste guren eroso eta atsegiñena igaro ondoren, Pazko igande zoriontsuena opa dizut biotzetik, gure aberri doakabearen zorionaren aitzindari. Zure berrien zai

148 Caracas´tik 1965´gko Loreillak 11 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Adiskide, Asteazken gurenez idatzi nizun eta 25 (ogeitabost dolar) ere igorri nizkitzun gutun arekin batera, eta arriturik nago zure berririk gabe ain luzaro naizelako. Ez ote zenuen gutun ori iaso, ezta txekea ere? Galdu balira, ainbat okerrago. Gaur emen argitara dugun liburuxka igortzen dizut EUSKAL-MEZA alegia. Ondo dakit akats asko aterako dizkiozutela or gaindi, dena den, guk beintzat euskeraz egin genuen aberrieguneko meza ederra. Ez orregatio ixtillurik gabe, emengo euskotar erdalzale zirala-ta. Ala ere gainditu eta zapaldu genituen erdal-kumeak zapaldu bear ditugunez, euskerak burua iasotzea nai baldin badugu beintzat. Beste guztia, gezurra da, euskera gabeko zorioneko abertzaletasuna bezin gezur aundia. Eta ementxe noa bukatzen, ez orregatio esan gabe, idazteko eta zure berriak bialtzeko. Laster arte

113

Andima gehienetan zaharrekin kritikoago eta gazteekin samurrago Nemesio baino.

188


149 Caracas´tik 1965´gko Loreillak 25 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Agur adiskide, Asteazken gurenez idatzi nizun eta idazki arekin batean 25 dolarreko txeke bat igorri nizun; geroago ill onen amaikagarrenean beste gutuntxo bat igorri nizun EUSKAL-MEZA emen argitara dugun idaztiñoa igorriaz. Eztut ala ere zure berririk ez erantzunik izan eta kezkaz nago nere 25 dolarrak artu ez eta bidean galdu ote diran, eta zenbait iakin nai nuke bankuan bear den erreklamua egiteko. Gaiñera beste txeke bat ere eginda daukat zure izenean, larogeitamar dolarrekoa (bost milla ta irureun laurleko gutxi gora bera) Orixe zenaren atera gogo duzuten omen idazti[a]ri laguntzeko. Bañan ez naiz igortzen ausartzen, zure berriak lendik izan gabe. Poztuko nintzake lerroño zenbait egingo bazenizkida. Ar izkitzu, adiskide, ene agurrik kartsuenak. Atzo iakin nuen, Loiolako erri irratia, gotzaiak ito duela. Aparajo ederra gotzai zital ori. Milla makillakada merezi lituke erriaren aurrean, eskuartean darabillen makuluarekin emanda, saldu doakabe orrek.

150 -65-VI-1Andima adiskide: Gaur jasotzea egin det zure idazkia. Zure guziak zuzen artuak dauzkat, eta azkenengoaren aurrekoa bere txeke ta guzti ere bai. Nere kontuetan zure diruak, oraiñarteko liburuak kontatuta, zure alde dituzu: 1.385´00 laurleko. Nai dezunean bialdu beste txeke ori ere. Bereala biurtuko ditugu laurlekotan. Aldi ontan pixka bat sortuta bezela arkitzen naiz. Orain ere, or ibilliak gera Madrill´en eta Bilbo´n apaizen erromerietan. Bestaldetik izan ditut beste ezbear batzuek ere. Zeruko Argia´tik bota nai ninduten, zapukeriz, eta egia esan, gizonak beti burukoak artzen bere neurria betetzen zaionean, alako beste mundurako gogoa ere artzen du azkenerako. Ez uste ala ere, gure burrukatan etsiko degunik. Emen dago bizia, ta geran arte emen arkituko gaituzte zuzentasun eta egiaren alde jokatzen. Zuk eskatutako liburuekin zer egin dedan ere, aztuta nago. Ikusiko det zer garbitzen dedan nere papeletan. Jorrailla´ren 14´garrenekoan, GORROTOA LEGE, BIDEA ta Lopez-Mendizabal´en IZTEGIA eskatzen zenizkidan. Otsailla´ren 27´garrenekoan, berriz, BIDEA ta REFRAUAK eskatzen zenizkidan. Auetatik ezer artu al-dezu? Ez det lengo batean bezela, bi aldiz liburu berak bialtzen ibiltzerik, nai. Gazteak esnatzen ari zaizkigu ederki. Deba´ko Euskal Jaialdia ta Eibarko Aurren Euskal-Jaia izan berri dira. Erri oietan sinistu eziñeko berotasuna ta jaikia ikusi da. Gaiñera jai oiek diru asko sortzen diote erriko Udalari ta onengatik poliki-poliki, erri guzietan ortarako egarria sortuko da. Madril´goa ta Bilbo´ko apaiz-billerak, gure anai epaituaren alde egin diranak, zoragarriak izan dituk. Apaizok alkartzen ikasi degu ta alkartasun onek eman digu 189


indarra. Gure zeruko Jauna errukituko al-da noizbait gure erriaz eta bialduko al-digu bear degun argi ta laguntza! Manterola liburutegian galdetuko det ere, TECNOLOGIA QUIMICA´z galdetzen didazuna...Aurre-Apraiz´ek idatzi dizu, beraz?...Bai, egia dio arek. Au ezta 1936´garrengo Euskalerria. Baiña gazteak arritzekoak datoz. Ez bakarrik neska-mutil soillak, baita apaiz eta praille gazteak ere. Gure garaietan txintik egiten ere ez giñan ausartzen; baiña orain iñork ez du bildurrik goikoen okerrei erantzuteko. Eliz-agintariak ere, ondo neurtu bearrean daude beren aginduak. Zuri eskerik ez dizut oraindik bialduko. Azkenengo eskea bidean izango dezula uste det: GORROTOA LEGE ta abar...Orain Aita Muxika sakramentinoaren URDIN ETA BURNI azaldu da Auñamendi-Sortan. Euskal-olerkiak dira, alboan beren erderalbenarekin. Nai ba-dezu, au ere igorriko dizut. Urrengoan esaidazu ze liburu artu dituzun eta orduan bialduko dizkitzut nai dituzunak. TECNOLOGIA QUIMICA´k sei tomo ditu ta telan, 2.736´00 lko. kostatzen da; eta rustikan, 2.490´00 lko...Bialtzea nai ba-dezu, esan. Zaitegi´ren berririk? Nik ez urtebeteterdi ontan. Nere 1963´go Gabonetako idazkiari etzion erantzun, eta arrazkero baraurik nauka arrasatetar egoskor orrek. [eskuz idatzia paperaren goiko ertzean eta albokoan] Madril´go Auzitegi Goenean nere alde erabaki didate, emen oker emandako epaia. Zurizuri gelditu naiz, beraz. Agur, Andima. Orixe zanaren alde bialtzeko dezun txekeagatik eskerrik asko. Motel zebillen kontu ori, baiña orain Euskaltzaindiaren ardurapean jarri degu arazoa ta ondo aterako da. Gorantzi asko emengo lagunoi! Asteburuak berdin jarraitzen dute. Noiz zatoz onuntza? Urrenarte. Sinadura.

151 Caracas´tik 1965´gko Bagillak 9 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Adiskide ona, Eztakizu ondo zer nolako lasaitasuna artu nuen zure gutuna eskuetara zitzaidanean; kezketan nengoen, egon ere, zure ixiltasun ain luzearekin zerbait ez ote zitzaizun gertatu edo. Dakustanez, gaiñera, nereak oro iaso dituzu, txekea barne, ondo iaso ere. Batez ere, osasunez ondo arkitzen zerala iakiteaz pozten naiz, ez ainbeste, iasan bear izan dituzu[n] beltzaldiekaz Zeruko Argia´ko gora-berak dirala-ta. Nor da andik iraitzi nai zaituen zapo ori; nor ta zu bota? Zurea bezelako lumarik eztago beste bat izparkari ortan, ezta urrik eman ere. Baña oraingo gazteen artean, buru-antu geitxoegi sortu zaizkigulakoan naukazu, eta oritakoen bat izango zen dudarik gabe. Eutsi tinko, eta aurrera amor emateke. Errex da esaten, baña zeuk diozunez, beti kaxkarrekoak eta ostikadak iasotzen bizitzea ere, ezta batere atsegiña, ez orixe. Eskatu dizkitzudanetatik urrengo liburuak baizik etzaizkit eskuetaratu, eta zure gutuna baño iru egun lenago ain zuzen: GORROTOA LEGE eta Oñatibiaren SEI IPUIAK, besterik etzait etorri. Biali izkidazu beraz, urrengoak ere: BIDEA, REFRAUAK, IZTEGIA, URDIN ETA BURNI (zergatik ez BURDIN?) iakiña, lenago orretarikoren bat biali ezpaldin badidazu. Ementxe dioakizu US&88,90´ko txekea emengo B/Metropolitanon erosia 44227 zenbakiz, Orixe zenaren omenaldi libruari laguntzeko. Ezta diru aundia, bañan utsa

190


baiño zerbait geitxoago. Nik uste Euzkadiko erri guztietan sortu bear zenituketela batzordeak egiteko ortarako diruak bildu ditzaten. Iakiña lan aundia noski, baña egin bearra eta gure iendeek erantzungo lukete noski, zer esanik ere ez. Eta diruokin gaiñera, gure idazle aundienaren lan osoak argitaratu. Ez ote da egingarri. Ortarako, Deba eta Eibarko egunak bezelakoak izango lirake egokienak, diru pixkat inguratzeko. Pozik iakin dut zeiñen zoragarri izan diren aipatu egunak, eta ori bide askotatik iakin dut. Apaizen erromeriak ere, eztira makalak izan. Ordua dugu onuzkero euskaldunok buruzut munduaren aurrean agertzeko, ez beti makur eta zapalduta. Emen eztago besterik, eliz-agintari eta bestelakoei ortzak erakutsi bear zaizkie, bestela danon artean betiko ondatu dugu gure erri ta izkuntza doa[ka]beak. Iratzeder´ek idatzi dit gure Euskal-meza iaso duela esanaz. Au g[a]iñeratzen dit: “Min egiten dauku halare [sic] ikusiz eskualde bezenbat eskual-liturgia badela. Noiz izanen gara gure lanetan bat?” Ezta errex izango batasun ori lortzea. Berrogei urte lenago elizak alako erabakia artu izan balu, dagoneko euskeraren batasuna egiña zegoen, liturgian beintzat eta baita beste gauza askotan ere bear bada. Baiña gure erri doakabe au za[t]ituta eta zapalduta bizi ta iltzeko sortu zen or nunbait Bai, “Gure zeruko iauna errukituko al da noizbait gure erriaz”. Zuritu zaitue beraz Madrilleko puntan? eta zer diote orko beltzlariek? Zeorrek salatu bear zenituke orain, gotzaiagandik asita-, neke ta galenak eskatuaz. Eztuzu iruzkinik egiten Loyolako irratia ixiltzearen inguruan. Nortzuk izan dira errudun? Ene gorantzi miñenak asteburukoei eta zuk ar ezazu adiskide onen besarkadarik sendoena.

152 -65-VII-18Andima, adiskide: Zure azkenengoa emen det egunetan. Manterola´rekin egon naiz, Kimi liburua aidez bialtzeko zuk esaten didazula ere, esan diot, baiña bi milla pezetatik gora kostatuko litzaioke bialtze utsa aidez, eta ezta ausartzen aidez bialtzen. Madril´go baimenaren zai omen dago ta baimen ori artu bezin laster itxasoz bialduko dizu. Ongi al-da? Zaitegi´ren berri onak izan dituzu, beraz. Nik eztut konprenditzen Zaitegi´k bere ondora nola etzaituen eramaten. Nik diru ori ba-nu, beintzat, pozik aundiena zu bezelako bati laguntzea izango nuke. ZERUKO ARGIA´ren arpide ordaiña zure izenean egin det, eta Salegi´tar Joxe´k ordain-agiria eman dit. Emen dijoakizu eskutiz onekin batera. Gaur Leon aldera aterako naiz, nere arreba lekaimeak ikustatzeko asmotan. Gure mojal alde aietan, eta angoak emen. Orra Elizaren legeak gurekin nola betetzen diran. Zarauz´ko azkoitiar baberoduna ongi dabil, burruka ta lan. Agorraren 5´garrenean egundoko Euskal-Aur Jaia dute erri orretan. Iñun baiño jatorrago ari dira Zarautz´en gure aurren arazoa eramaten. Mauru leialak azpijorra aundia egiten diote gure jai auei, baiña ala ta guziz ere, gure alegiñak ez dira atertzen. Ia azkenengo EUSKERA artzen duzun. Zaitegi´ren zuzenbidea ere bialduko diot Irigoien´i. Presaka naiz ta bukatzera noakizu. Gorantzi ta agurrik biozkorrena. Zaitegi´ri esan bear diot zu artu ta biok onuntza etortzeko. Urrenarte bizkor ibilli. [sinadura eskuz].

191


153 Caracas´tik 1965´gko Daguenillak 20 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Adiskide ona, Zenbait lerroño, zure azkeneko gutuna iaso nuela esateko baita Manterolak biali dizkidan urrengo liburuak: Mendizabal´en Iztegia, BIDEA, Teatro Vasco, Urdin eta Burni. Eztut uste zuk liburuok ordaindu dizkiotzunik, neonek ordaindu dizkiot bada txeke bidez Kimi-liburuekin batera; beraz zuk ez txanpon bat ere eman liburu auen kontura eta eman baldin badizkiotzu, kendu. Kimi-liburuak oraindik eztira iritxi bainan aspaldi ordaindu nizkion. Nik uste auek ere etorriko dirala. Poztuko nintzake Lekuonaren Bertsolarien liburua igorriko bazenidake, baita beste euskerazkoren bat ere agertu baldin bada. Berriz antzu arkitzen naiz oraingo onetan. Eztaukat deus esatekorik. Aundia da gero. Iñaki deunaren eguna nolabait egin ge[n]duela ez guk nai genuen euskaldunki. Egia esan emen ezta batere errexa gauzak euskaldunki egitea; auxen bai benetako euskal-kolonioa ez noski kolonia. Bakoitza bere bidetik ari da, eta Eusko-etxea deritzaion erdal-etxea berriz, dena ditadorez beterik beaiek ezer egin ez eta iñori ere ezer egiten lagaten ez. Ara, ni asper asper eginda nago. Gañera bazkide saria 35 (ogeita amabost) bolivarrera iaso digute, eztakit nik noren onerako. Nire onerako ez beintzat ni an bakan baizik agertzen ez pait naiz. Badabil inguruotan ale bakoitza...Euskerarik ez aipatu aien artean. Oraintxe asi dira Acción Vascacoak ACCION deritzaion izparkaritxo bat argitaratzen. Lengo batean iaso nuen lenengo zenbakia. Goitik bera erderaz, esan bearrik ez...eta gaiñera auxe diote: “nosotros no tenemos tabús de ninguna clase; ni raciales ni religiosos ni tampoco linguísticos”. Dakutsunez zantzail auentzat euskera tabú [sic] bat besterik eztuzu...Zoaz, zoaz oiekin eta oien antzekoekin...Euskadi erdelduna besterik eztute nai oiek, eurak agintari izateko; eta egia esan, erdal agintaridun Euskadi bijoa zakurraren salara, bere erdera ta guzi. Alper kuadrilla bat besterik eztituzu gure alderdietakoak, alperrak, euskerarik nai eztutenak...ezta aberririk ere esango nuke nik. Tabú euskera...oraindik entzun bear ditugunak. OTOIZLARI artu dut benetan aldizkari bikaiña beneditarrak Belok´en egiten ari dirana. Ainbeste laguni biali diet emen argitaratu dudan Euskal-meza eta iñork eztit ezertxo ere esan ezta eskarrik eman ere; alako kaballeroak gera gu euskaldunok...Baña gure Iratzeder txintxoak, antxen aipatzen du bere aldizkarian. Eta benetan lan bikaiña liturgian egiten ari zaizkiguna: zuek or etzerate iristen aien oskietara ere. Itz ugari bai, bañan egiñak gutxi. Nik uste euskal liturgiaren bitartez iritxi ditekela errexen euskeraren batasuna ere...Obispu maketozaleak aldebat utzita edo urkatuta, iakiña. Aita Onaindia egingo baluteke Euskadiko gotzai bakar, laister iritxiko genuke batasun ori...artean beti egon bearko dugu obispu maketozaleen oiñ-kiratspean...aiek dariek [sic] gorroto usain zikiña artuaz. Irakurtzen dut beranduka iristen zaidan Z.Argia ere. Nork idazten ditu au eta bestea egin bear genitukela, prailliek argitaratzen dituten aldizkariekin on bat alegia eta abar...Esatea errex da baña praille gazteak ari duten lana benetan da iakingarria eta obe da aiek egiten dutena ezer ez baiño. Or iritxi gera urtean aldizkari bakar bat izatera EGAN alegia...Eta lumak sarriago erabilli bear dira. Barkatu adiskide nere umore txar au eta urrengo arte. Goramtziak [sic] asteburukoei. 192


154 -65-IX-14Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS Adiskide min: Zure Daguenillaren 20´koa emen det aspaldian. Agorra ba-dijoakigu erdialdean eta ni zuri erantzuteke. Ez gaitezen Zaitegi´ren egoskorkerian sartu. Gizon ori illargitara joana bide degu, ezpaidu erantzuten. Manterola´ri ordaindu dizkiozunak kontuan artzen ditut, eta Lekuona´ren “Literatura Popular” liburu berria ta besteren bat ikusten ba-dut, or joango zaizu. Orko Eusko Etxeaz diozuna, euskaldunok zerbait ba-degu alderdi guzietan. Emen ere, asko ta asko degu “kaikulandia”ra bialdu bear genitukenak. Baiña noizbeinka, bada ere, poz bizi batzuek ere artzen ditugu. Oraintxe sortzen ari zaigu euskeraz kanta berriak asma ta kantatzen dituzten emakume talde bat. Sei badira gitxienez, nexka gazte liraiñak, kitarra artu ta abesti berriak berak asma ta kantatzen asi diranak erriz-erri. Sendagille gazte bat ere asia da oiekin. Orain, kantari guziak talde batean bildu nai ditugu, gero abesaldiak eta diskoak barreiatzen asteko. Urnieta´ko nexka gazte bat ere asia da oiekin. Orain, kantari guziak talde batean bildu nai ditugu, gero abesaldiak eta diskoak barreiatzen asteko. Urnieta´ko nexka gazte batek, batez ere, zoragarri abesten du. Zarauz´ko Euskal Jaietan azkenengo entzun nion. Gero irratiz bota zuten an artutakoa. Ederki baiño ederkiago entzuten zaio. Ta nola oguzi euskeraz. Gure “s” ta “z” aren agoan ederki bereizten dira. Ikasbide ederra beste emakume txepelentzako! Euskal-Jaietan aurrekin lanean asi dira jator. Auek euskeraz idazten jarri dituzte ta Euskal Idazketa Txapelketak or eta emen esna aldi ederra sortu du errietan. Berriketak alde batera utzi ta ortik eta gure ikastolak ugaltzetik etorriko zaigu izkuntzaren indarbidea. Datorren astean, Antzerti-Astea degu. Iru egunetan emen Donostia´n izango ditugu itzaldiak. Epherre kalonjeak, Zuberoa´ko Pastoralak aizatuko dizkigu. 25´garrenean, gure Labaien izango degu izlari Erriko Etxe Zarrean. Aren itzaldiari azalbideak emanaz, Euskal Iztundekoak eta Jarrai taldekoak antzerki-zati batzuek emango dizkigute erakusbide bezela. Seminarioan naste biziak dabilzkigu. Apaizgai batzuei ordenak atzeratu ta abar. Gotzaiak ba-du buruausterik pranko ta gure erriak ez gitxi. Asteburuko lagunak beti bezela diardue biltzen. Auek eztira gauza aundiak, baiña emen xaltxan bizi geranok, ba-degu bizi-zergatia. Or kanpoan galduta zabiltzatenok, Euskalerriko alegin auetan sartzeko erosotasunik ez dezue. Orregatik, aldezuen bezin laster onuntza itzuli bear zenuke[]ta. Entzun dedanez, Lopez-Mendizabal ere, onuntza datorkigu bere egunak emen bukatzera. Irurogeitik gora geranok, gure azken urteak aurrean ditugu. Egunero adiskideren bat galtzen degu ta gure eriotza gaiñean degula, azkenengo gure arnasak burruka ontan jarriaz, nolabait arintzen ditugu gure kezkak. ZERUKO ARGIA poliki dijoa. Ni alde guzietan “idazle izengabekoa” nazu. Guziak bildur baitira nere izena tartean sartzeko. Neri bost ardura zait. Lan egin eta kito! Ori bear du gure izkuntzak. Agur, Andima. Lan eta bizi! [sinadura eskuz]

193


155 Caracas´tik 1965´gko Iraillak 19 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia Adiskide pin: Zeuri ker-ker114 idazteko nengoela orra nun agertu zitzaidan zure il onen 14´ko gutun atsegiña. Berantetsirik ere banengoen, udaldiari zure ixiltasunaren erru guztiak egotzirik, ondo baitakit udaroan gogoak lasai eta gorputzak lasaiago bizi izaten zeratela or gaindi. Ederki egiten duzute gaiñera. Okerragoa gertatzen zaigu guri lasaitasun ortan beti ere bizi oi geralako tropiku madarikatu onetan, ezertarako ere gogorik gabe ur prexkua eta ugorkiak edateko izan ezik. Eskerrik asko beraz. Iaso nuen Arbelaitz iaunaren eskutitxoa ere artu zuela nik biali txekea esanaz. Berak igorri liburu guztiak ongi iritxi dirala esaiozu eta emen daukadala beste zerrenda bat liburu geiago eskatzeko. Eztut uste ortik ikusiko duzunik Yurre´tar Julen aita kaputxinoa bizitzez Alsasua´n dagoena. Ikus bazeneza esaiozu arren aspaldi biali niola txeketxo bat bere bost liburu eskatuaz, eta oraindik eztudala bere berririk izan. Beldur naiz nagusiren batek edo praileren batek txeke ta eskabidea beretzat gorde ez ote dituen, ondo dakizu bada euskeraren etsaiez gainezka daudela konbentu guztiak batez ere kaputxindarrenak. Ez nuke nai nere diruak alako txatxuren baten eskuartean erortzerik, ez orixe. Pozgarria benetan neska-kitarlarien berriak. Kitarraz naiz trompetaz, euskera indartu eta zabaltzera datoztenak ongi etorriak bitez, emakumezkoak batez ere. B[a]iña benetan biotz erdiragarria Loiola eta beste euskal irratiekin gertatu dena zuen gotzai txatxuori bide dala. Orrek eztu beste buruausterik agintariari nola txatxan egingo baizik. Obispu zital orrek eztu beste ametsik españiko agintariei eder egite izan ezik eta ortarako gurasoak ere salduko lituzke ergel alako orrek. Zer besterik ari da seminarioan egiten? Jakin ditugu emen gaindi seminarioko berriak eta gaiñera Erromatik gotzaia beartu egin dutela apaizgai baztartuak ordenatzera. Zer darabil baserritar alu orrek? Esaiozu nere partez orrela jarraitzen baldin badu, laister eraikiko diogula urkabe eder bat Artzai Onaren eliza-aurrean aberri saltzalleai dagokien saria berari ere emateko. Alako gotzaiek eztute besterik merezi ere. Emen ere ari dira euskeraren alde zerbait egiten umien artean. Oraintxe iriki dute “Ikastola Euzkadi” kinder eta lenengo mallako aurreneko urtearekin. Kinderrean dena egiten dute umetxuak euskeraz, lenengo urtean bietara, erderaz eta euskeraz. Irakaslemeak euskaldunak dira eta iolasaldietan aurrak euskera erabiltzen beartuta daude naiz euskerarik iakin ez. Gure iru aurtxoak, bi neskato eta mutiko, ikastola ortara asi dira eta oso pozik dabiltza. Ikastola, uste dezakezunez, Muxika andereñoen ardurapean dago naizta eurak izan ez irakasleak, eta Gotzon Egañari zor zaio ikastola ori sortu al izatea. Eta ogeitamar urtetan eztira orrelako zerbait egiteko gai izan emengo abertzale sonatuak. Euskera ondatu, orra egin izan duten lana eta emengo euskal gazteria, erdal-gazteria besterik ezta, euskera gorroto dutenak gaiñera biotzez gorroto. Eta aaztu baino len auxe eskatu bear dizut: biali izkidatzula or argitara dituen euskalingurraztiak euskeraz idazten ikasteko, baita letrak ikasteko Edili´k argitara duen euskal-liburua ere. Emen ezer ere eztute ezagutzen, ain bizi baitira egungo euskaldunak gure literaturatik aldenduta eta eztakite euskeraz zer agertzen dan ere. Biali izkidatzu beraz zenbait ingurrazti eta iruzpalau kartilla margotu letrak ikasteko.

114

Hurrenez hurren.

194


Ustekabe orri osoa beztu dut. Baña baditut oraindik berri zenbait zuri emateko, ez noa nere iarioa ate[r]tzera arik eta bukatu arte. Joaristi zure erritarraren liburua oraintxe agertu da eta berton Caracas´en irarri dute. Diru ederrik kostako zitzaion, bear bada norbaitek lagunduko zion. Ementxe dio[a]kizu Monseñor Hernandez´ek El Nacionalen liburu ortaz argitara duen kritikatxoa. Hernandez ori gure parrukoa da eta sail bat izparkari ortan “Campanario” deritzaiona eta egunero idazten du artikulutxoren bat. Ernagarriak izaten dira geienak. Langille porrokatua, ikustekoa da nola daukan parrokia ere bere ikastola ta guzti: irureun aur gutxienez badabiltza parrokiko ikastolan, neska ta mutillak. Emen parroki guztiak dute beren ikastola. Eta orko apaizak zer egiten dute? Ez al daukate ikastolak zabaltzeko eskubidea konkordatuak emanda? Baña errexegoa izan oi da alperkerian egunak eta urteak eman euskerari ikastolen bidez edo nolanai lagundu baiño. Idatzi zenuen zuk zerbait Zeruko Argian kristau-ika[s]bidea zala-ta; kristau-ikasbidea irakasteko ere nagituta dauden apaizen gandik zer espero liteke? Ondamendia eta k.k. zarra. Emen beintzat parrokuak leiatzen dira ikastola ederrak sortzen eta lan egiten, ez orkoak bezela...Baiña nere bidetik aldendu naiz, Ioaristi´gandik alegia. Nik eztut, egia esan, artu emanik izan liburu orren agerpenean; lenengotan Joaristi aitak idatzi zidan zerbait egin nentzakenez galdetuz: erantzun nion berak nai zuenekin [sic] ezin zitekela ezer egin eta geroztik ez nuen ezer ere ortaz iakin. Atzo ain zuzen iakin nuen izparkaritik agertu zala. Nik eztut oraindik liburua ikusi eta eztaukat erosteko itxaropenik edo usterik ere; baiña zuk nai baldin baduzu erosiko dut eta pozik igorriko dizut. Esan ba . Zeruko Argian irakurri nuen laister agertuko dala Orixeren omenaldi liburua ere. Pozten naiz eta ez gutxi ere. Eta astekari au eltzen zait nolarebait beranduka badare. Aurten agi denez, iztegi urtea izango da: Muxikarena ere laster omen dator. Euskera bizkortu eta indartzeko izango al dira iztegi guztiok. Eta agur onen bestez adiskide maitea, asteburukoak aantzi gabe. Pozago izango nintzake ni ere zuen xaltxa ortan. Zer egin ordea? Ondo izan eta laister arte. Zuk aspaldi agindu zenidan euskaltzaindiko EUSKERA aldizkaria etzait oraindik iritxi. Bidean galdu ote da? Igorri ezaidazu Manterolaren bitartez edo, albait ariñen biadu ere. Milesker

156 -15-XI-1965Adiskide: Zure Irailleko 19´koa jasoa det aspalditxo ta zorretan naukazu arrazkero. Eta orain konturatzen naiz zure Yurre´tar A. Yulen´i buruzko mandatuaz. Zerbait galdetu ote-nion det zalantza, baña berriro galdetuko diot zure diruen berri. Zure liburu eskeari erantzunaz or bidali zaizkitzu onoko auek: -10 “IKASI”...180´00 lko. -20 ingurraztitxo idazten ikasteko: 40´00 -Diccionario Castellano-vasco “Auñamendi” 100´00 -Guzira 320´00 -Kenduak 35´00 -Gelditzen diranak 285´00 -Bialtze-gastuak 15´00 -Ordain ondarra 300´00 lko. Auñamendi´ren iztegi ori “Enciclopedia” bezela azaldu dute. Lenengo ale onek “A” izkia ere bukatu gabe du. Beraz, amabi bat liburu bearko ditu iztegi osoa burutzeko.

195


Joaristi´ren liburua emen det. Egilleak berak bialdu dit. Neri gogo gitxi ematen dit irakurtzeko; gure egun auetan galdera aundiagoak bai-ditugu Elizaz. Irakaskintzan bere bidea galdu ote duan jakiteko, baiño garratzagoak dira gure galderak. Galdera auetan itoak gabiltza gure zoritxarreko gudua ezkero, eta gizonen irispidea azpikoz gora aldatu oi-da, bizitzak buruko asko artzen jartzen gaituan unetik aurrera. Orixe´ren liburua oso aurreratua dago. Azkenean iritxi dute baimena, baiña lan batzuei, (eta zureari ere zerbait), zatitxoren batzuek kendu dizkiote gure miatzailleok. Bitartean, gure gazteak esnatu xamar dabiltza. Indar ori euskera alde erabiltzen asmatzen ba-degu, aurrerako mesede izango da. Zeruko Argi onetan ere, gazteak or ari dira egundokoak esaten. Euskera askotan narrax xamarra agertzen zaie, baiña eskolarik eta laguntzarik gabe, orrenbeste nun ikasi duten ere, eztakit nik. Nolanai aide ederrean lan egiten degu astekari orretan eta orrek lotzen gaitu aste barruan. Euskal disko ta liburuen Jaialdia Durango aldean, oso ondoren ederrekoa izan da. “Gerediaga” Elkarteak, Durango aldeko “merindade” osoa bizi-bizi jaso du gure liburuen azkurez. Ogei bat argitaldari Etxe agertu dira iru egunetan Durango´ra ta salmenta aundia izan omen dute gure liburu-zaleak. Lenbiziko Jaialdi orren etekiñak ikusita, orain Tolosa´n, Donostia´n eta beste Euskalerriko alde batzuetan beste ainbeste egitekotan dira. Euskaldunen lozorroa esnatzen ari zaigula esango nuke. Gure lana astiro ta pixkaka ari gera burutzen. Agur, Andima. Zaitegi´ri astiñaldi bat idazten diozunean. Zure lagun zar eta apaiz minberatu [sinadura eskuz].

157 Caracas´tik 1965´gko Azillak 25 Etxaniz´tar Nemesi A.A.´ri Donostia´n Adiskide piju, Berantetsirik nengoen, zure gutunik artzen ez nuelako. Bañan or iritxi zitzaidan lengo egunean, eta emen natorkizu ni ere ariñeketan etorri ere, zu bezelako adiskideekiko zintzo izan nai dudalako kontu onetan. Eta milesker eskatu nizkitzun liburuak eta ingurraztiak bialtzen dizkidazulako. Eztakit nola ordaindu al izango dizkitzudan ainbeste mesede. Diru gorabera eztut ondo ulertzen zuk iarri dizkidatzun kontuetan; neoni nagoelakoan zurekiko zorretan naukazu; ez al da ala? Nik uste bezela balitz, esan txanpon batzu biali dezaizkitzudan, ainbat ariñen biali ere. Egun auetan buruko miñez nabil etxaldaketa dala-ta; ez goaz urrutira bañan naiko buru-austerik: amai[ka]garrenetik amargarrenera aldatzen gera, eta egia diotsut, nere liburuekin gora ta bera ez ibiltzearren dirua emango nuke. Ba al dakizu zer den ori? Liburu guziak artu eta leiotik botatzeko gogoa ematen dit. Baña ori egingo banuke gero izango lirake negarrak ere, gu ezin baikera bizi liburu gabe. Yurre aitarena konpondu zen. Artu zituen nere dolartxoak eta biali zizkidan bere bost liburuak ere, eskatu nizkionak alegia. Ez beraz ortaz arduratu. Lengo igandez gurean izan zan bazkaltzen Argarate´tar Erraimun Aita Iosulaguna, Urretxuko semea eta nere adiskide aundia. Ogeitamar urte daramazki Euskaditik alde, amabost Txinan mixiolari eta beste amabost Filipinasetan, komunistek Txinatik iraitzi zuten ezkero. Arratsalde atsegiña eman genuen etxeko guztiok. Bost illabete Euskadi´n eginda etorri da onuntza bere antxiñako adiskideak ikusten. Lur-bira osoa egin du eta ibillaldi eder gaiñera zenbat nai lurralde ikusiz. Euskalerrin ainbat abesti eder iaso zituen magnetofonoz baita Zizurkil´go Otañoren iaialdiko

196


bertsolarienak ere. Emen izan giñan gaztetango oroitzapenak berpizten. Gu danok bezela, Argarate ere Orixezale aundia da eta aren liburuak beti eskuartean erabiltzen ditu oraintxe ere. Esan nion zuk esaten zenidana, oroimen liburua laister agertzekoa dala. Bi ale gutxienez bialiko al dizkidatzute liburu ori bukatzen duzutenean, bat Argarate´ri bialtzeko. Zenbait mozketa egin ditula diozu, liburu ortan sartu dituzten gure lanetan. Badakit gutxi gora-bera zer moztu didaten, nere lanean beintzat. Nik uste eztaukala ortarako eskubiderik zentzore gogorregi orrek. Ez al du irakurri moztaile orrek (eztakit nor diteken) azkenengo EUSKERA´n agertzen den goraipamena AranaGoiriri? Iosulagun batek eginda gañera...Geu gara agintariak eurak baño are gogorragoak, beldurti utsak geralako. Prailletxoen beste aldizkari baten ere, Arana´ren urteurrena goraipatzen ikusi ditut...Eta neri uskeri batzuk moztuko zizkidan or nunbait euskal-Aristarko galbai-extuk. Urte azkenean agertuko da gure beste liburu mardula ere: Bergili´ren idazlanak osorik Onaindiak eta biok itzulita. Amaikatxo maxiaketa izango da liburu orren inguruan...zantzail ta kirtenik ezpaita gure artean palta; mende berri onta[n] antxiñako klasikoak? Atenas´ko PIRAIKON THEATRON eta gerkeraz eman dizkigute Sopokel´en Elektra eta Euripideren MEDEIA Theatroa gonburu zegoen millaka ikuslez. Gauza ederragorik eztut iñoiz ikusi; aiek artistak; Zaitegi´ren itzulpenekin iarraitu nion. Xoratuta atera giñan ikusle guztiok. Etzaitut areago aspertu nai ta bukatzera noa. Urrengo batean geiago Zaitegi marraskilloak baiño ixillago dago aspaldion. Gorantziak asteburukoei, eta zuretzat besarkada aundi bat.

158 Caracas´tik 1966´gko Urtarrillak 4 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donosti´n Adiskide mami, Berandutxo, bainan erregeak eztira oraindik iritxi eta, aiekin bialtzen dizut nere urteberrirako agurra, eguberriak onuzkero igatu xamarrak ditugu-ta. Ar izkitzu beraz ene zorionik bete eta ugarienak asita daukagun urteberri ontarako, eta goi ta beko ondasun eta ontasunez gaiñezka igaroko al duzu. Orretxek dituzu nere opakundeak. Barkatu ain berandu idozkitzulako [sic]. Zure gutunak asko ta biziki poztu ninduen batez ere Orixeren omen liburuaren berri ona ekartzen zidalako. Gaiñera bozt [sic] ale igorri dizkidatela diozu; lau beintzat saldu egingo ditut, garezti saldu ere gure maizu aundia zanaren illobirako diruak biltzeko. Nik uste beste bost igorriko balizkidate ere, aixa salduko nitukela, bañan nik berriz esan arte ez bialdu, biar bada bostok baiño geiago salduko ditut eta liburua eskuartean daukadanean erosleei erakusteko. Eta jakiñaren gainera eskatuko dizkitzut liburuok. Eztaukazu zuzenbidea zertan aldatu; gure etxaldaketa errexa izan da; azkenean am[a]ikagarren bizitzatik amargarrenera ietxi gera; orixe izan da guzia; zenbakia aldatu ta kitu 110 bearrean 100 ipiñi eta beste guztia berdin. Ala ere buruausterik naiko eman zidaten nere liburuek eta orain emen nabil erdiak ezin billzturik [bildurik?] denak gelditu baizitzaizki- euren lekuetatik kanpo. Ala ere txarragoa izango zan etxetik urrunago atera izan baldin bagiña. Badakizu beraz; zuzenbide berdiña, 110, 100 biurtuta. Besterik deus.

197


Gabonak naiko poliki eman ditugu, eskerrak gure umetxo zoragarriei. Ainbeste gabon-abesti ikasi ditute Euzkadi-Ikastola ortan danak euskeraz eta alako Iaiotza irudiak agertu ere bai, dena euskeraz. Eta gureak eztira atzean gelditu. Entzutekoak diran [sic] izan ere aiek abesten dituten abesti zoragarriak. Lekuonaren gabon-kanta geienak buruz dakizkite. Ortxen agiri da zenolako lanak egingo genituken ikastola eskuartean bagenuke; amar urte baiño lenago euskadi osoa Euskalerri zor[a]garri biurtuko genuke batez [ere] gaur ortarako dauzkagun errextasunekin, zinemak dirala, irratiak, telikuskiñak, izparringiak eta abar. Noiz izango ote dugu zori aundi ori? Madrilletik eta Parisetik beintzat eztigute olakorik laketuko, ez orixe eta gerok, txikiegiak izan gerez iristeko. Alare esana da eztagoela etsai kaxkarrik, eta ori erdaldunak, gure etsai apartak esan daroe, beraz gu ere ortara ezkero, ez gera kaxkarra, kontuan artzekoak baizik. Oraintxe irakurri dut Txillardegi´ren liburu berria “Huntaz eta hartaz”. Lan sakonak dakazkinak eta ederki idatziak; ainbeste h´ek begiak lausotzen dizkidatela...bestela benetan irakurgarria liburutxoa. Beñipein gazteok etxenplu ederrik ematen die gure politiku zarrakituei, iñoiz ere euskerarik lumartean artzen ez duten oriei eta artuko ere ez. Liburu au ezpaldin badaukazu, neonek igorriko dizut bertatik. Esan bera[z]. Arpideak ordai[n]tzeko garaira iritxi naiz, eta bigarren amabostekoak [sic] beteko dut egin bear hori [sic] ezpaitut horain [sic] txanponik. Onaindiaren iritxia irakurri Z-Argian Hiru Hiztegietaz, eta dionetik Estornesen bigarren liburua ere agertu da. Igorri esaidazu baita Lekuonaren Poesia Vasca au (Literatura Oral dalakoa) au ere ezpait zait oraindik iritxi. Anartean, adiskide, ar ezazu besarkada sendo bat, eta asteburuko adiskide oneri nere opakunderik onek urte berri ontarako Agur adiskide.

159 -8-II-1966Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS´en Lagun jator ori: Zure Urtarrilla´ren 4´goa emen daukat erantzun zai orrenbeste egunean. Onezkero, galdu ote-daneko kezka ere izango dezu. Lenbizi, Manterola´nean izan naiz, eskatzen dizkidazun liburuak igorri ditzaizula aginduaz. “ORIXE”ren esanetatik, zerbait beratxoago gelditu dira. Esan didatenez “lau” ale eta ez bost dira bialdu dizkitzutenak. Irakurri dut zurea. Nere ta beste batzuenaren aldean luzea ta sakona lana. Guk, arintxoa egin degu geurea. Orain, nere liburu bat, argitaltzekotan nastuta nabil. Liburu ori, azken urte auetan irabazi ditudan eta argitara ez dituzten lanekin bete nai nuke. An jarri nai ditut, nere Irratsaio-Txangoak, ipuiak, eleberri laburra, olerkiak eta KANTA KANTARI ezkero atera ditudan abesti berriak. Presupuesto eske ibilli naiz alde batean eta bestean, eta lenengo artu dedana, berrogei ta amabost milla pezetakoa izan da. Leku onean daude gure diruak! Norbait arkitu bearko det, diru ori jarri dezakena. Aita Onaindia´k Ikastoletako aurrentzat alako “Enziklopedi” bat egitea nai luke; baiña ni larri ibiltzen naiz egun askotan nere ZERUKO ARGIA´rako lanekin, eta eztakit noiz egin al izango diodan eskatzen didan itzulbena. Ilbeltza´ren 23´an, Donosti´ko VICTORIA EUGENIA Antzokian, zoragarrizko jaialdia izan genduan. Gure gazteak esnatu dira, gu ez aiña, ta or atera zaizkigu, teatro

198


betearen aurrean gaurko kanta berri ta ye-ye aideak euskeraz jantzita ematen. Ba-zan antxe jendea ta txaloka beroa. Beti bezela, izan da norbait orrelakorik euskeraz ez degula bear esan duana; baiña iñosokeri oietan astia alperrik galtzeko biderik ez degu. Aurrera joan bearko degu, gure izkuntza gaurko jolasetan sartzen. Gaztediaren sailletan, euskera entzun dedilla, ta joan ditezela zakurraren zerera, euskeraz sermoiak bakarrik entzun nai dituztenak. Eguberriak aurren euskal-kantekin poztu dituzuela diozu. Emen, talde aundiak izaten ditugu OLENTZERO´ka ta Jaiotzekin txikiak dirala. Santa Yageda eskea ere alde guzietan egin da. Gasteiz´en eta Iruñe´n ere bai. Foklore aldetik ainbestean gabiltza. Ai, izkuntza ikasten beste ainbeste saiatuko ba-litz gure gaztedia! Txillardegi´ren liburuak kea dario, foklore ta “tar” utsez asetzen diran oien aurka. Gizon argia da; ain biurria ezpalitz, gure zaarrekin errezeago konponduko litzake; baina bere izaera nausi izatekoa du ta ez da errez emen asmatzen. Ni beti lagun agertzen nintzaion, emen bizi zanean. Ezpaizaigu geiegi daukaguna, alkarrekin muturka ibiltzeko115. ZERUKO ARGIA´ren arpidea ordaindu nizun, eta bialdu nizula uste det, agiria ere. Artu al-dezu? Zaitegi mintzularen berririk bai al-da Ameriketa aldean? Lurrak irentsi ba-lu ere, etzan galduago gertatuko. Arenak egin zuan guretzako. Orain, LIZARDI SARIRAKO olerkiak irakurri bearrean nazu; maiko izendatu bai naute aurten, olerkien aindasuna neurtzeko. Aresti´renak izan bear dute irakurri ditudanak. Ain luze ta aspergarri ta entzun-gaitzak! Jauna! ta ori omen-degu gaurko olerkaririk onena euskeraz. Nik ezer ez dakit eta ezer ez det ulertzen aren lanetan. Ta noiz zatoz Euskalerrira?...Ai, Endai aldean ba-ziña! Itz-aspertu bat egingo genuke alkarrekin. Agur, Andima. Lagunak, ezker-eskuin iltzen ari zaizkigu, ta gure azkena ere, gero ta urbillago somatzen degu. Au dek bizitzaren laburra!. Ta zenbat “krisis” fede kontuan! Jaunak ar gaitzala! Zure lagun zar [sinadura eskuz].

160 Caracas´tik 1966´gko Otsaillak 15 Etxaniz´tar Nemesi Donostia Adiskide, Eztira egun asko idazki bat egin nizula. Bear bada eskuartean izango duzu. Bost dolar igorri nizkitzun Zeruko Argiako aurtengo nere arpide-saria ordaintzeko. Arrezkero zure gutun atsegiña eskuetara zait, eta ordaindu zenuela diostazu. Eztio ajolik, bost dolarrok zurekiko nere zorra ordaintzeko izango dira, eta kito. Arriturik nago nola oraindik EGAN´en ale bat ere agertu eztan urte guztian. Zer gertatzen zaio aldizkari orri? Zerbait esan zidan Mitxelenak orain aspaldi urtean ale bakarra edo aterako zuten...Bear bada laister agertuko da. Bai gizona! Egin dezakezun gauzik onena zure lan guztiak, olerkiak ere bai, liburu batean argitaratzea izango litzake. Oraindixik diotsut liburu bikaiña gertatuko dela zure mailako idazlerik ezpaitugu oraingo onetan euskaldunen artean. Bilduko al duzu nunbait ere ortarako dirua; berrogeita amabost milla pezeta ezta diru aundia or bizi 115

Nemesiok bere buruari ezarria zion egitekoa: zahar zentzudunak gazte zentzudunengana hurbiltzea.

199


diren ainbeste ta ainbeste aberats okituentzat, euskotartzat euren buruak ditutenentzat...Baña gure zikoizkeria aundiegia da izan, batez ere euskerari laguntzeko. Ala ere, eskatu ezazu eta emango dizute baita ori baiño geiago ere. Eta laister ikusiko al dugu zure liburu bikain ori. Nik ere alako zerbait egin nai nuke; or an, aldizkarietan eta barreiatuta dabiltzan nere idazlanak bildu eta liburu batean argitara eman. Orrela zerbait laguntasun emango diote gure euskera errukarri oni. Gaiñera, zenbait urte lenago, oraintsu il zaigun Salbatore Mitxelena Aitak orixe egiteko esan zidan, eta egin ere egingo dut, naizta nere txanpon guziak erreko baditut ere. Urteak aurrera dioazkigu eta Erio azkar dabil gure artean bere sega zorrotzegia erabiltzen...Eman dezaigula asti pizkat gure lantxoak argitaratzeko bederik. Irakurri dut Txillardegi´ren liburu berria; arekin bat nator gauza askotan, eta arrazoi guziak ematen dizkiot euskera kontuan batez ere. Gure abertzale ergelak ez besteak, euskera ondatu besterik ez ziguten egin. Etzuten iakin aberri izkuntzari daukan garrantzirik ematen, eta oraindik ere eztute ikasi...Gazteok barriz euskera daukate gure aberriaren zimendutzat, eta ortan arrazoi guztia daukate euskotar izeneko orien aurka...Jakingo duzu zer nolako artikuluak agertu diran Tierra Vascan euskeraren aurka (sic) aurka eta erderaren alde...Alderdi ortakoak eta bestelakoak erdera goraipatzen ari diranak alegia, españar ustel batzu besterik eztira, eta ez euskaldun, gañera gure arerioak bañon are arerioagoak eta kaltegarriagoak. Ni ez naiz eztabaida ortan sartu, nere burua eztudalako kakaztu nai. Gabonetan ere eztut Zaitegi´ren berririk izan. Total dago mintzul aspaldion gure parroku iauna. Txanponak metatzen nunbait...Nere etxekoak aurten Bilbora dioaz eta ni ere Donibanera ioatea nai dute. Baliteke, beraz, Endaian edo elkar ikustea aurten. Alegiñak egingo ditut beintzat, eta ia bazkai eder bat egiten dugun alkarrekin. Goraintziak aste-burukoei eta ondo izan.

161 -66-III-8Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS Adiskide zintzo: Emen ditut zure bi idazki Otsail barruan bialdu dizkidazunak. Lenengoa, nerea ere bidean zala artu nuan. An esaten nizun bezela, zure ZERUKO ARGIA´ren arpidea ordaindua dago. Zure diruak oraindik umeak egiten ditut [sic] emen. Manterola´k % amar merkatzen dizkit zuri igorritako liburuak; alde ori zure mesedean dijoa ta nere kontuetan neu naiz zurekin zorretan nagoena. Eskutitz au artzen dezunerako, or izango dezu A. Onaindia´k argitaldu duan JOLASKETAK liburua. Ia seireun orrialde ditu ta ikastoletako aurrentzako jolasak, abestiak eta ipuiak dakartz illerik ille, sei illabete bizkaierazko idazlanekin, eta beste sei illabete gipuzkoerazko lanekin. Orra poliki batasun biderako lan egin. Alkarren euskera ezagutzeak ondoen batuko du gure euskera, nik uste. Bitartean eman ditzagun onelako liburuak. Auñamendi Sorta´n Labaien´ek beste liburu bat argitaldu du euskal antzerkiaz. Au ere naiko dezula uste det. Nere liburu ori eztakit nun argitaratu. Bilbo´n askoz merkeago atera diteke Donostia´n baiño, ta nere poltsak merkeenera jo bearko du. Zure liburua ere, betor lenbailen. Txillardegi´ren azken liburua ere giar askoduna da. Buru biurria ta besteren mendean lan egiteko ain egoskorra ezpalitz mesede aundia egingo lioke gure erriari.

200


Euskera aldetik eta Elizaren jokaera aldetik arrazoi osoa du. Euskaldunok alkarren aurka aritze onek kalte aundia egiten digu, ta ori nai dute gure etsaiak. Ba aldakizu polizia ETA´ko orriak zabaltzen ikusi dutela? Jakiña! Ori komeni oiei: gu zatitzea ta alkarrekin asarre aritzea. ZERUKO ARGIA´n ere izan ditugu istilluak. Gazteak bi orri betetzen zizkiguten: Herriak eta gizonak eta GAZTE NAIZ. Gure prailleak alde batetik eta bestetik, gazte oien esanak ausartegiak zirala ta marxista aidea dutela ta abar, milla illeta artu dituzte. Abertzale zaarrak, beste aldetik ere beren iritzia gazteon aurka eman izan dute. Auek, gaiñera, geienak ETA´koak ote diran susmoa dago. Onela, azken zenbakietan ez dute idatzi gazteak: baiña urrengo zenbakitik berriro asiko dira lanean. ZERUKO ARGIA aidez zenbat kostatuko litzaken, galdetzen didazu. Amabi bat pezeta bakoitzaren bidekoa. Baiña obe dezu onuntza etorri ta Donibane´n kokatzea. Gurrutxaga ta besteen ondoan askoz obeto lan egingo zenduke gure erri ta izkuntzaren alde. A ze egun ederra izango genduken an alkartuko bagiña. Igarobiderik ez det, baiña asmatuko nuke aruntza joateko bidea. Orixe´ren liburua ari da saltzen; ez guk nai genduken bezin azkar, baiña emen jokatu bear degu gure burruka. Ameriketan, gure jendea ziaro maxkaltzen zaigu. Euskaldunen aurrak andaluz izketa egiñaz entzuteak min ematen du. Agur, Andima. Aurre Apraiz Larrea´n ikusi oi det ango Olerki Egunean. Pozik dabil berriro bere kabiratuta. Zu ere ala nai zaitugu. Asteburuko lagunen gorantzi miñenak. Eta nere besarkadarik estuena. [eskuz idatzia] Aizu! Zure lanetan “ba-genduke, ba-luke” ta beste onelakoak irakurtzen ditut. Ez al-da zuzenago “ba-gendu, ba-lu” ta abar idaztea?...Guk ala entzun izan degu: “ba” duten aditz-jokabideak, alperrik dutela atzeko “ke” ori. “Genduke, luke” bakarrik, bai.

162 Caracas´tik 1965´gko Epaillak 20 Etxaniz´tar Nemesi I. Donostia´n Adiskide pijo, Emen dut zure zortziko idazkia eta gaurko igande arratsalde auxe zuri eskeini nai nizuke zenbait lerro idatziaz. Eztaukat alako gogo andirik idazteko, baña emen natorkizu nagitasunari aurka egiñaz zerbait esatera naizta esateko aundirik izan ez. Zeruko Argiaren nere urteko arpide-saria ordaindu zenuela diostazu. Ala ere lengo batean aldizkari ortako sobre bat iaso nuen eta barnean fakturatxo bat zekarren Pts.210ekoa batere kitatu gabe, kantzelatu gabe alegia. Begira ezazu berriz ere nere kontua; ez dezatela uste praille bizartsuok beren kontua ordaindu naiezta nabillenik. Lengo astean ain zuzen, iru arpidedun biali nizkien amairu dolarreko txekearekin iruron aurtengo arpide-sariak ordaintzeko. Eztakit artu dutenik ere, eta ain dira iente piñak prailleok gaiñera, kapaz ezertxo ere ez esateko. Ainbeste txeke bialdu ditut urte onen asieran ainbat euskal aldizkarietara, eta ba al dakizu? Iruk baizik ez didate idatzi iaso dutela esanaz, Egan, Lazkao eta Auspoak, beste guztiak mutis, itzik ere ez. Alakoxeak dira prailleak, piñak oso...Nik uste iru oriek artu baldin baditute besteak ere iasoko zitutela txanponok...Bañan nik eztakit... Oraindik ezta iritxi Onaindiaren JOLASKETAK. Ori gizona. Ni arrituta nago gizon orrek nundik ateratzen duen ainbeste astirik iakin ezinda. Orain garizuma santuan, erririk erri dabil itzaldiak euskeraz egiten eta esaten zidan berrogeikaroa [sic] osorik 201


komentutik kanpora emango zuela erririk erri. Eta ala ere, postura egingo nuke euskeraz idazteko betarik aterako duela. Iarraibide ederra ni bezelako alperrentzat. Txillardegiren azken liburua neri ere oso atsegin izan zait, euskal-auziari dagokion sailla batez ere. Arrazoi guztiak ditu beintzat. Oso izan da eta oraindik ere da lasaia abertzaleen iokabidea euskeraren auzi larrian. Iñoiz buru jabe gertatzen baldin bagera, ni neuk enuke iñoiz ere bilinguismorik onartuko; lenengo egunetik euskera bearrezkotzat ezarriko nuke Euskadiko ikastola guztietan españarren eta prantsesen bideak iarraituaz. Ni eskolara nintzanean etzidan iñork galdetu erderarik ote nekien; bertan asi zitzaizkidan erderaz, eta ala erdaldundu digute gure erri doakabea. Guk ere beste ainbeste egin bearko dugu, eta ori egiten ezpaldin badugu laister egingo du euskerarenak, Irlanderarenak Irlandan bezela; bilinguismoa dala-ta eztira gai izan berrogei urtean euren izkuntza iatorra berpizteko, eta osotoro i[n]gelestuta or dabiltza errukarri; nai dutena esango dute, bainan neretzat irlandarrak ingelesak baizik eztira baitezpadako askatasunaren iabe izan arren. Eta egia esan ACCION VASCA eta PARTIDUKO erdel-jarioen menpean bizi baiño naiago dut Aprikako zuluen artean bizi. Bijoa zakurraren salara euskera gabeko Euskadi maketua. Auzi ontan, Txillardegik bezela, nik ere eztut amor ematen, ezta emango ere. Eskerrak gazte iendea gogor datorkiguna, bestela zarrakaitik eta aziñokoagaitik, kakazarra...zearo daude maketuta, eta ez dute besterik nai agintaritza baino, ez noski Euskadiren onera, eure protxurako baizik. Esan nizula uste dut lenago euskerazko meza dalata emen izan ditugun istilluak; ezin burututa ibilli gera emengo abertxaleekin; bada gero...Azkenean geuk irabazi genuen. Bear bada aurten elkar ikusiko dugu Donibanen edo. Orrako baimena eskatuko dut ala ere nere auzia nola dagoen jakiteko. Etxeko guziak dioaz Bilbora gure mutikotxuaren lenengo iaunartzea an ospatzeko. Dena dela garaiz adieraziko dizut. Gure aurrak poliki dakite euskeraz; emen ere guraso zintzoek badakite euskera zaitzen. Eta agur. Besarkada sendo bat [eskuz idatzia. Pozik irakurri dut Mitxelena Salbatoreren “Erri bat guruzbidean” benetan bikaina. (Esaldi bat ezin ulertua) ...moldatuta. Ementxe daukat il aurretik berak bialita. G.B. adiskide maitea]

163 -19-IV-1966Adiskide: Zure Epaillaren 20´koa emen dut lotan. Egun auetan beste kontu batek lotu nau. Nere ondorengo arreba min biziarekin daukagu ebaikuntza eginda, ta aren arduran, beste kontu guziak atzeratu zaizkit. Laugarrena degu etxean gaitz orrek artu duana. Geroago ta ondorago datorkigu eriotza. Bitartean igaro dira emengo Pazku-istilluak. Gazteak eta zarrak ere, alkarrengandik ebakita dabilzkigu. Alde bateko ta besteko ertz zaleak or ditugu burugogorkerian alkartu nai ez dutela. Gero, gure etsaiak ederki baliatzen dira ortaz. Benetan negargarri izan da lenengo aldiz Pazku poza alkarrekin ez ospatzea. Caracas alde ortan ere nazkagarria da Matxari egiten ari dan lana. Alderdiko jendea salatzeraiño jetxi da, ta bere lengo jokaera ere, etzan iñori erakustekoa izan. ZERUKO ARGIA´ren arpidea egiña dago, ta ortik eztezu kezkarik. Onaindia´ren JOLASKETAK iritxiko zitzaizun, noski. Lan ederra izan da. Gure ikastoletako irakasleak liburu ederra izango dute aurrei kanta, ipui ta jolasak erakusteko. Orain gure lana, gazte ta zaarrak alkarrengana batzen egin bear degu. Ia zuk ere ortan zure alea jartzen dezun. Or tartean dabiltzan etsaiak dira okerrenak. Ardi-jantzian

202


sartu zaizkie gazteei komunista eta polizi aldeko batzuek. Oiek dira or etena iraun-arazi nai dutenak. Bestaldetik, zarren artean ere ba-dira ertz-zale batzuek, iritzi estuegia dutenak, eta auek ere kaltegarri ditu gure erriak bere bidean. Alde bietako jatorrak alkartzen egin bear dugu guziok lanik nagusiena. Gernika inguruan ere egundoko asarrea sortu da alde guzietan. Erri jorratu orren aitzakiz, politika zikin bat egitekotan ziran batzuek. Eta orain alde guzietatik ango Udalak asmatu dituan jaiak ustel geldituko dira. Iñork ezpaitu lagundu nai gezurrezko politika arrotzen. Gure arteko erdalzaleak ere beren ajolagabekeriz kalte ederra egiten digute gure lanean. Nolanai, aurrera egin bear degu ta al dan neurrian gure ikastolak sendotzen eta ugaltzen saiatu bearko degu. Jator ari dira orretan zenbait aldetan. Irratiz euskal-saioak poliki dijoaz. Ikastolatarako irakasleak ere erriz-erri sortzen ari zaizkigu. Maiatzean Eibar´era joan bear det, ango Euskal-Jaialdira. Egun auek oso onak ditugu gazteak esnatzeko. Kanta berriak aidatzen ere, oso poliki ari dira gazte batzuek. Betiko setatiak asi zaizkigu kitarra gurea eztala esanaz, baiña okerrago litzake, kanta berrietan guziak erderara jotzea. Endai aldera etortzen ba-zera, alegiñak egingo ditut muga gezurrezkoa urratzen. Ezpaidit oraindik eman nai arako igaro-biderik, emengo Pilatos´ek. Bost urte muga itxia degula. Gere aldetik geroago ta ardura gutxiago diogu etsaien gogorkeri ta etsaikeriei. Zenbat eta okerrago jokatzen duten, guk garbiago erakutsiko degu gere iritzi-bidea. Ainbeste denboran, aztu zait ze liburu eskatu dizkidazun ere. Urrengoan esango didazu besteren bat bear ba-dezu. Agur, adiskide. Zaude pijo ta osasunez. Azkenengo urte auek gure alegiñak geitzeko artu bear ditugu. Urrengorarte jarrai ondo. Beti gogoan zaitu zure lagun zar [sinadura eskuz].

164 Caracas´tik 1966´gko Iorrailak 24 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Adiskide ona, Bai gizona; Erio atergabe ari zaigu inguruka, leoi orrukaria iduri, noiz i[r]entsiko. Atzo ain zuzen, egin genuen emen orain illabete il zen nere koñatuaren illeta. Aberrian lateraz egin zituen, emen berriz euskeraz egin ditugu illetok. Apaiz euskaldun gazte batek antolatu ditu meza artarako abestiak Orixe´ren misaletik itzak artuta. Oso illen-meza polita egin du eta errex ikastekoa. Ementxen bialtzen dizut ale bat ikus eta abes dezazun. Manetofonoz iaso nuen arrebari igortzeko. Aita Txomin´ek zu ondo ezagutzen zaitu eta zuk ere ezagutuko duzu noski, gaztea izanarren. Eztakit aren abizenik. Bai, (baika ari naiz gaur), emen ere izan ditugu Pazko istilluak orkoak dirala-ta. Telegramak iritxi ziran emengo Centro Asco´ra [sic], bata Gasteiz´ko berri zekarrena, bestea berriz Irungo berriekin. Eta etxe artako norbaitek, lenengoa irakurri zuen, bestea berriz apurtu, Irungoekin zer-ikusirik etzeukala esanaz. Baiña arrats-apalean dantzaldiak ikusten geundela frontoian, etako bat azaldu eta Irungo urrutidazkiña irakurri zuen. Ango oiuak, ango zalapartak...Baña besteak amorrik eman ez arik eta telegrama zearo irakurri arte. Nere ustez emen ez geneukan alako bereizkuntzarik zertan egin; abertzale guztien egintzak aintzat artzekoak dira, niretzat beintzat, eta beste guztientzat ere ala

203


izan bear lukete. Baiñan emen eztago itsukeria besterik, alderdi bietatik, eta alderdi zarretik berriz ere itsukeria eta setakeri geiago. Gaiñera ERDALZALEAK (besterik ez esatearren) eta EUSKERAREN ARERIOAK dira Centro Asco ortan agintzen dutenak. Ortxe ari dira orain etako zenbait kanpora botatzekotan, danak euskaldun jatorrak eta abertzale zintzoak gazteak izanarren; bi, aberri egunez dantzan egin etzutelako, bestea telegrama pamatua irakurri zuelako. Eta oietxek izan ain zuzen, abertzale eta euskaltzaleenak. Ni beintzat, ondo nazkatuta nago etxe orrekin, eta etxe ortakoek Euzkadi nazkatu bai, bañan eztut uste azkatuko dutenik. Emen bizi den gaztedia ere zearo andeatuta daukagu, orrako uste gabe. Beraz alperrik ari gera emen lanean; or bear ditugu gure kemenak eta alegiñak oro akitu. Emengoa ikusita daukagu; utsaren urrengoa. Eztut oraindik iaso zuk biali didazun Onaindiaren JOLASKETAK ezta berak Onaindiak zuzen bialdu didanik ere. Eztakit zer gertatzen den. Zeruko Argia´rik ere eztut aspaldion iaso; Patagoniako desertuan bizi naizela uste diteke. Beraz ezin dezaizuket ezertxo ere esan liburuetaz, azkenengo biali dizkidazunak iaso arte. Laster iritxiko al zaizkit. Azi naiz igarobidea ateratzeko neurriak artzen. Aurten orra ezpada Endaia aldera iritxiko naiz beintzat: nere illobak ori nai dute beintzat. Ala ere or[r]ako baimena eskatuko dut emengo españar kontsuladoan, nere auzia zertan dan iakiteko baño ezpadare. Ondo dakit ezezkoa emango didatena, bañan garbi iakingo dut zeri nagokion. Uste ezarren, ogei urte igaro dira ortik alde egin nuenetik. Agur adiskide maitea, eta ene goraintzi miñenak asteburuko adiskideei. Zuk artu ezazu adiskide zaar onen besarkada sendoena.

165 [Data gabea. 1966ko uztailekoa, segur aski, Andimaren hurrengo gutunaren arabera] Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS Adiskide galdua: Aspaldi ontan eztet zure berririk. Okerrik ez al-dezu izango! Erañegun izan nintzan Manterola liburutegian eta zuri azkenengo aldiz bialdutako liburuak ordaindu nituan. Emen etorriak ditugu Ameriketatik Ixaka Lopez Mendizabal eta Gotzon Egaña. Lenengoarekin askotan egon naiz, eta dirudienez aldi ontan eztabil oso lasai diruz. Bere etxeak eskuratu arte, gauzak etzaizkio lasai agertzen eta emen berak uste zuan laguntzarik eztu, nunbait, arkitzen. Egaña bein bakarrik egokitu zait kalean. Onek ere eztet uste gauza aundirik dakarrenik ortik. Guziok besterengandik berri aundiak nai ditugu, ta iñork eztakigu ezer. Ori da gure bizibidea. Asti gutxi det gaur idazteko ta eskutitz au lenbailen joan dakizun, labur idatziko dizut. Ez al-zatoz Endai aldera? Ala ba-litz zuregana joango nintzake nolabait. Gure sariketa, jaialdi ta abar bere bidean dijoaz. Erri askotan poliki dijoaz gazteen billerak. Euskaltzaletasuna ere pizten ari zaigula uste det, gazteon artean. Asteburuko lagunok geroago ta zaarrago gaude. Nere aldetik oso ondo nabil, baiña lagun artean ba-dira txakalduta dabiltzanak. Illak, berriz, ezker-eskui noiznai gure ezagun eta adiskidetan.

204


Ia, ba, Andima, zuk zaitu zere osasuna ta bestaldera joan gaitezen baiño lenago, etorri Euskalerrira. Zaitegi´ren keizerik116 eztegu. Gizon ura galdu zan Euskalerrirako. Mitxelena Xalbatore´k ere egin zigun ederra. Ai, gure idazle bikaiñenak! Gorantzi asko, adiskide, ta urrenarte, ibilli pixkor. Ba-dakizu nun dezun zere adiskide ta apaiz zaar [sinadura eskuz]

166 Caracas´tik 1966´gko Dagunillak 1 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Adiskide arkitua, Eskuetan dut zure egun gabeko gutuna, laburra bainan gozoa. Aspalditik zeundela nere berri gabe? Baita ni ere zureak gabe. Azkeneko idatzi nizun, eta ez da oraindik ain luzaro, Illeta eguneko Meza igorriaz, musikari ontzat zaukadazalako; ez diozu ezertxo ere, beraz etzenuen iasoko or nunbait. Ezta nere errua beraz nere izillaldia ain luzea egin baldin bazaizu. Dena dela, elkar arkitu dugu beintzat zuk eta nik. Atzo Iñaki deunaren eguna. An izan giñan mezatan, baña beste urteetan baino iente gutxiago urbildu zela elizara irudi zitzaidan. Ezta arritzekoa ere...egunaurrean dantzaldi eragin bat izan baitzuten gure Night Club ospatsu artan eta ondo dakizunez...”gabian errondan da goizia logure...” ezta beraz arritzekoa alako eskasia mezatan oartu izatia. Aita Arriola, Bilboko iosulaguna izan genuen meza emalle eta poliki egin zigun euskeraz eta erderaz ere, emengo maketuentzat, Iñaki gurenaren zenbait alderdi erakutsiaz...Izlari bikaiñ iruditu zitzaigun izkuntza bietan, bikain eta iakintsu. Elizatik etxera ioan nintzan Centro Vasco´n oinik ezarri gabe. Gañera igaro Bagillaren lenegotik baxa emana naiz etxe artan, ango giroa batere etzaidalako atsegin, eta zikinkeri ez gutxi egin dizkidatelako ango agintari zitalek. Dakizunez Club oriek, eta Centro Asco hori club besterik eztuzute, norbere atsedenerako izan oi dira, patxaran egon, pizka bat egon eta lagunarte atsegin batean astia emateko...baña norbera zapaldu eta ostikoka erabilli eta gaiñera illero txanponak ordaindu eta ez gutxi? Ez orixe...eta neonek eman diot ostikada bat etxe santu orri...Ederki etorriko zaizkit an ematen nituen txanponak euskerari laguntzeko...Orra guztia, edo geiena beintzat esan... Aita Arriolak esan dit Bilbao´ko papar zuriek euskerazko aldizkaritxo bat argitarazten dutela. Nundik nora dabil zure erkide Arzallus. Aspaldion eztut aren berririk...Zarautzetik beste toki batera bialdu zutela iakin nuen, nunbait euskeraren alde lan geiegi egiten zuelako erri artan. Esango didazu datorren zure gutunean Anai paparzuri orrekin zer gertatu, ezertxo ere ixildu gabe, emen eztaukat zensurariketa. Ageri denez, eliza, Euskadin beintzat, beti berdin Kontzilio eta enziklika eta lege berriak gora bera; Ius kanonikorik ere guretzako etzala idatzi, liburu orren alderdi onak beintzat, esanda naikoa eta geiegi ere bada. Elizarentzat folklore utsa besterik ezta izan euskera eta eztut uste orain ere besterik ote den... Azkeneko iaso nituen liburuak urrengoak izan ziran: Lekuonaren “Literatura Popular” eta beste bat edo bi (au nere burua) Manterolak igorrita. Onaindiak bere JOLASKETAK igorri zizkidan eta Kulixkak Enbeitaren olerkiak. Il onen amabostean edo dolar batzuk bialduko dizkitzut argitaratzen diren euskal liburu berriak neretzako erosteko. Lan ordua dut, eta gaurkoz besterik ez. Kalen arki bazeneza berriz ere Egaña, 116

Arrastorik, gerizarik, itzalik.

205


emaizkiotzu nere gorantziak, baita Lopez Mendizabal´i ere nere eskumin beroenak. Aurten ez naiz Euskadiratuko, urrengoan esango dizut zergaitik, bañan nere illobak il onen azkenetan ioango dira eta agertu bat egingo dizute nere partez. Diozalak aste buruko adiskideei eta zuretzat adiskide zaar onen besarkada sendoena.

167 [Data gabea, baina -66-IX-28-] Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS Adiskide ixildu ori: Aspaldi ontan bildurrez nengoen, gaixorik ote ziñan-edo...Baiña zorionez, Zarautz´en zure illobak ikusi nituan eta aiengandik jakin nuan onik ziñala. Zer darabiltzu aspaldi ontan orrela mututzeko? Mintzul al-zaude, ala? Agorra, urteko illerik jatorrena gertatu zaigu. Il ontan, izan ere, gure EuskalJaiak eta Asteak antolatzen dizkigute, ta zenbait erritan zoragarriak izan dira Jaialdiak. Zarautz´en adibidez, Euskal Jairik zaarrena ospatu oi-da. Zinkunegi osagilleak eta Kaperotxipi´k asia baita aspalditxo. Ta aurten ere ederki antolatu du ango gaztediak EUSKAL ASTEA. Aste osoan errian bete-bete egin du erriko Pelota-tokia. Ta egunero, jai ikusgarriak asmatu dituzte. Nolako “Ikusgarriak” eta “Lore-gurdiak” sortu dituztela! Illobak esango dizu an ikusi duana. Antxe, pelota-lekuan etorri zitzaidan itza ematera. ZERUKO ARGIA´n ere irakurri al izango dituzu ango jaiak. Azken orrialdean an nago atzeratxo ezkerraldera nere buru zuriarekin, Lizardi´ren oroitarriari lenengo arria bedeinkatzen gauden argazki orretan. Ia billatzen nazun. Agorra´ren 10´n, gabeko amarderdietan, Mitxelena´tar Xalbatore Aitari omenaldia eskeiñi zioten. An giñan Aita Agirretxe, prantzizkotarra ta onoko au Xalbatore´ren omen-itzaldia ematen. Arantzazu´tik abestalde ugaria etorri zan, aren kantak aizatzera. Agorra´ren 11´garrenean, Lizardi´ren omenaldia. Len debekatu egin zien jai au, baiña orain erosoago ibilli dira erriko agintariak eta an jarri degu lenengo arria, gero oroitarria aren gaiñean jasotzeko. Bere etxeko baratzean, (amonaren baratzean), jarri diogu bere oroitarri lekua, ta nola itzegin zuan bertan erriko gazte batek! Eguardian, EUROMAR ostatu berrian zan bazkaria. Ba-zan antxe kantari jatorrik pranko! Bazkaritan asi nintzan ni nere kanta berriak aidatzen eta nun-naitik sortzen ziran abeslaririk bikaiñenak. Azkenerako gure aldeko abesti guziak ustu genituan mai-inguruan. Aste zoragarria benetan! Loiola´ko Santutegian ere, “jesubitak”, Aita Larramendi´ri beren goratzarrea antolatu diote, Agorraren 24 ta 25´an. Euskaltzaindia´k ere an zuan 2´an bere Agorreko batzaldia, ta guzia gertatu zan Larramendi´ren giza-mailla obeto ezagutzeko ta zabaltzeko eran. Mutilla izan zan, gero, jesulagun ura, orain berreun urte illa! Orain euskal ikastolak berriro irikiko dira ta udaran alkarrekin bilduta ibilli dira euskal-andereñoak ere, Getaria´n, jesulagunak duten udarako etxean. Euskal-Ikastoletako aurrak ere, Araba aldean, Agurain aldean, iru taldetan txango ederra igaro dute beren irakasleekin. Poliki-poliki, ikastoletako sail au indartzen ari da. Bi aldiz idatzi dizut eta eztet zure erantzunik artu. Zu ere, Zaitegi Basaurdearenak egiten asi al-zera? Ia, ba, esnatzen zeran. Agur, adiskide ta lotatik jaiki. Zure adiskide attal [sinadura eskuz]

206


168 Caracas´tik 1966´gko Iraillak 24 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Adiskide mami, Igaro astean Lore nere illobaren gutun bat iaso nuen eta bertan esaten zidan Aita Mitxelena zanaren omenaldian ikusi zindula eta aspalditik nere berri gabe arkitzen ziña[la] esan zeniola. Arritu nintzan, ni nengoen bada arrituta zure berririk ezaz. Baña gaur ondartzatik etxeratu naizenean nere arritasunetik atera naiz: eztet bada gutun kutxan orain aspaldi egin nizun idazki bat Donostiatik biurtuta arkitu? Eta bertan igortzen dizut iaso dudan bezalaxe, iriki ere egin gabe. Errua baña neronena izan da; zenbakiz erratu nintzan eta or ibilli dira bidai-mutillak 29´garrenean Larrañagarik ezin arkituta. Gaitzerdi berriro idazkia biurtu didatenean. Gaur zeure izenean bialtzen dizut baezpadare. Enago ziur, eztut irikita, idazki ontan esaten ote nizun txanponak igorriko nizkitzula...Egia esan eztut aukerarik izan dolarrok erosteko eta datorren erdiraño edo itxaron bearko duzu txanpon berriak iasotzeko. Azkenekoz artu ditudan liburuak auek izan dira: Lekuonaren Literatura oral, Filosofiaren Kondaira, Europa eta Gaztelu argitaratzen ari dan iztegi[a]. Esaidazu idazti saltzaillearekin zorretan ote nagoen, lenbailen txanponak bialtzeko. Pozik irakurtzen ditu[t] Z-Argian zure idazlanak; beranduegi artzen dut emen, damuz, aldizkari ori. Zurea izango da noski “Apaizak gal[tza]dun ala gonadun” idazlana; zure pizkortasuna nabari du beintzat eta zure gatza. Ni aspaldion, guztiz nago alpertuta idazketan; ames aundiak bai, baña egite txikiak. Alare asi bearko dut zerbait egiten betiko luma erdaituko [sic] ezpaldin bazait. Ez nioakizu nere berri gei[ag]orik ematen nere illobak emango dizkitzute-ta. Donostiara ioango diranean nik uste agertu bat egingo dizutela, eta eurak esango dizute zergaitik aurten ioan ez naizen Ipar-euskalerrira. Datorren urtean, Iainkoak ones, or agertu[ko] naiz sasi guztien azpitik eta odei guzien gaiñetik, sorgin makalak bezela. Biar igandea, eta oraintxe iarri nai nuke idazki au bidai-etxean bestela astelena arte ezta aterako. Barkatu beraz ain labur natorkizulako. Goraintzi miñenak asteburuko adiskide iaioeri, eta zuk ar ezazu ene besarkadarik sendoena. Agur

169 Caracas´tik 1966´gko Urrillak 5 Etxaniz´tar Nemesi Iauna Donostia´n Adiskide zintzo, Ikur-zildaitik atera dut zure egun gabeko eskutitzaren eguna, igaro illeko 28´koa alegia, eta atzo iaso nuela esan bear dizut baita pozik irakurri ere. Onuzkero iakingo duzu zer gertatu den gure arteko gutun artu-emanean ezta bada oraindik aspaldi ortik itzuli zidaten zuretzako idazki bat beste karta batekin biali nizula. Esan nizunez, errua nerea zan zure etxeko zenbakian erratu nintzalako; orra zergatik egon geran ain luzaro alkarren berri gabe. Oraingo ontan lasterka bizian natorkizu zureari erantzuten, goizeko 207


seiterdietan, idazkolara eldu baikoz. Ez dezazula esan nagitu naizenik edo aztu, beste norbaitzu bezala. Ez, nik eztitut iñoiz ere adiskide zintzoak aazten, are gutxiago zu bezalakoak. Illobak idatzi zidan Zarautz´ko euskal-iaien berri emanaz; ango lore-gurdiena, ango Mitxelena zanari egin omenaldia a. ta a. Pozik zegoen alako iai ederrak ikusteko aukera izan zutelako baita zu agurtu al izan ziñutelako. Lenago egun baten Artzalluz anaia ere agurtu zuen Zarautz´en bertan beste iai batean, eztakit ondo aste ortakoan zan ala ez. Benetan pozgarriak zure berriak, eta biotz altxagarriak batez ere euskal-ikastoleri buruz esaten dituzunak. Bai ori da izan ere gure etorkizunaren oñarria, ikastola alegia, eta ori gabe ez gera ain urrun ioango, ain urrun diot, ezta urrera ere. Emen ere zerbait egiten da euskeraren alde ez bear litzaken beste, baña ontan ere gorrotoa eta seta besterik ezta ageri gure ABERTZALE SONATU oriengandik. Eta´koek euskal klaseak iriki ditutela eta sail ortakoak dirala-ta etzaiela iñola eta ezertan ere lagundu bear, euskera partidu akitu baten iarauntsia bailitzan. Ala ere ari dira eta mailla bikoa ikastolak iriki ditute; eztakitenena, eta analfabetoena. Berrogeitik gora dabiltza bietan. Nik badakit beste sail goragoko bat ere iarri nai izan dutela eta euskaltzale argi bati eskatu ziotela ikastola orren ardura artzeko: erantzuna...ALDERDI SONATUAK iñola ere etziola uzten etakoen gauzetan parterik artzen...eta euskera baztarrean utzi zuen. Zer derizkiozu? Ez gero neri muxiñik egin, oiek egi-egiak dira-ta. Eurak ezer egin ez eta besteak egiterik nai ez euskeraren alde. Ori geitxo ere bada. Garaia dugu euskera maite eztuten alderdi eta partiduei aurpegiko estalkia kentzeko argi ikus dedin beren euskerakiko gorrotoa. Ondo dakit nere gaurko mitin au batere etzaizula atsegin izan, baña egia auxe da naizta garratza izan. Ezer berririk azaldu al da Aita Larramendi´ri buruz? Aundia izan zan gizon ori eta oraindik eztugu euskaldunok aren giza-malla bear bezala aztertu. Ni emen nabil arako GABO[N]-SARIA Azkoitiko Luisak egin zuela diotena, Larramendik egiña dala egiztatu nairik, baña ez ditut bear nituken liburu eta gaiak emen ori egiztatzeko. Neretzako Gabon-gertari ori, Larramendik idatzia da duda izpirik ere gabe; gure serora edo monjak, ez orduan ezta gaur ere, etzeuden gertuta alako gauza ederrik idazteko. Eta gaurkoz aski sermoirik, lanean asi bear dut, lagunak eltzen ari dira-ta. Ene agurrik beroena aste-burukoentzat eta zuretzat besarkada estu bat. Eztu[t] batere berririk Guatemalatik.

170 -66-X-4 Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS Ene lagun arkitu ori: Noiz edo noiz zurea jaso det. Garbitu da, orreatik, gure traba nun zegoen, eta berriro josi degu gure idazki zerrenda. Zure bi idazkiok eskutan ditut. Biei erantzun bearko diet. Lenengoan diozunari, erantzun bearrean nago. Zure Illeta-Meza aspaldi artu nuan. Ez dizut ezer esan, ezpainaiz oso tekniko musikan, naiz ta musika-zale izan. Nik euskeragatik ekin nion kanta berriak asmatzen. Euskeraren onerako ez danean, musikak gitxi berotzen nau. Nere maieko karpetan daukat ain zuzen, zure Meza ori, ta egia esateko begiratu bat eman nion aspaldi ta armonirik eztakidalako, ez naiz asi zuri nere iritzirik ematen. Beste egunen batean aztertuko det zerbait eta bururatzen zaidana, esango dizut, kontu au aztutzen ezpazait, beintzat.

208


Arriola jesulaguna, ondarruarra izango dala uste det. Donostia´n bizi du anai sendagille bat, eta beste anai bat nerekin Lekarotz´en egona da. Oso euskaltzale jatorrak dira biak. Banco Vizcaya´k euskerazko aldizkaria ateratzen du ta Idaho aldeko euskaldunei bialtzen diela entzun det. Bilbo´ko paperok euskeraz asi ote-diran, eztakit. Donostia´ko biak asi zaizkigu, beiñipein, eta onela euskal-zerrendatxoa ba-degu orain. “La Voz de España´n Basarri bertsolariak egiten du, euskeraz eta erderaz gai bera emanaz. Diario Vasco´n zumayar batek idazten du euskeraz. Au, “Orixe” il zan etxean, (Zabalegi´n) arkitzen da nekazari gaietan a[d/r]itua danez, ango basarritarren Irakaskintza zuzentzen. Arzalluz papar-txuriduna, Bilbo aldera bialdu zuan bere probintzialak. Au, azkoitiarra da gaiñera. Erri batekoak eta orrelakotxe itxuak beren erabakietan. Eztakit Bilbo bertara ala Barakaldo edo Sestao´ra bialdu zuan. Urrengoren batean jakingo det. Baiña arek Zarautz´en utzitako txingarrak, gar bizi biurtu dira, ta erri ontan ikustekoa da nola esnatu dan euskaltzaletasuna. Aurreneko Euskal Jaialdiak emen sortu bai-ziran, Zinkunegi sendagille zanak eta Kaperotxipi´k piztuta. An ziran zure illobak eta nere lana bukatu nuanean, poliki ondoratu zitzaizkidan. Gerora ez ditut ikusi. Pozik artuko ditut nere etxean. Zure liburu guziak ordainduta dauzkat nik. Atzo egon nintzan Manterola´rekin, eta egun auetako batean emango dizkit gerora agertu diran euskal liburuen izenak. Nik emen ditudan kontuetan, oraindik zure alde dituzu 509´00 laurleko, (bosteun da bederatzi lko.). “Apaizak gonadun ala galtzadun” nere lana zan, bai. Ori bezela beste lanetan ere, nere izenik eztet jartzen. Nazkatuta nago inguruan nere izenari dioten bildurra ikusita. Gero, ala oi-da prailleen diru-banaketa. Illean onenbesteko bat bear nuke, zentzuz jokatuko ba-lute; baiña, bai zera!...Nai dutenean lan geiago ta nai dutenean lan gutxiago ematen didate, ta illetik illera 1.500 laurlekoren aldea izaten det noiz nai. Onela nere irabazia beti koloka dabil. Besterik eziñean etorri ziran neregana, ta egunen batean, prailleren bat euskeraz lan egiteko gai egitn ba-zaie, ostiko bat emanda or utziko naute, noski, zokoratuta, ez aseguru ta ez zartzaroko laguntza. Onela dira eliz-gizonen Gizarte-jokaerak”. Bestei aundiak esan kurpitutik eta berak okerren langilleak ordaintzen. Datorren urtean, pozik joango naiz orruntza, zu Euskalerriratzen zeranean. “Pasaporte” gabe asmatuko degu muga nola urratu. Zure illoben zai gelditzen naiz zure berri geiago jakiteko. Zure Zeruko Argia´ren arpide-agiria neronek daukat. Ez, ba, orren kezkarik izan. Beste zuk bialdutako iru arpidedunen ordaiña jaso duten, galdetuko diet bizardunei. Agur, Andima. Urrengoan Manterola´k jarriko dizkitzu euskal liburuen izen berriak, nai ba-dituzu eska dakizkiguzun. Etxeberria´tar Juan Anjel ari da aspaldian liburuxka txikiak argitaltzen, txukun eta argi. Latiñetik itzuliak dituanean, euskeraz alde batean eta latiñez bestean jartzen du. Nik uste, alperrikako gastua dala latiñez jartzea. Datorren urtean eztizut barkatuko onuntza etortzen ezpazera. Eutsi osasunari ta jarrai euskal-lanetan. Nere liburu berria atzeratzen ari da beti. Noizbait argitalduko al-didate! Beti zure adiskide [sinadura eskuz].

171 Caracas´tik 1966´gko Urrillak 24 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n Adiskide pijoa,

209


Eskuartean dut zure azkeneko gutuna. Ni ere asko poztu naiz elkar ain arin arkitu dugulako. Ez zitekean bestela izan ere. Gaur, astelena izan arren, etxetik ari natzaizu, irarlarien iaieguna delako, eta dakizunez, nik ere irar-lantegi aundi bateko bulegoan lan egiten dudalako bestela...ari bearko nuen zerbaitean etxean patxaran zuri idazten egon orde. Ala ere, uste baiño lasterrago natorkizu. Orra zergatik. Atzo, igandea, emengo izparringi UNIVERSAL irakurtzerakoan, Nobel-sari berriaren zenbait zeapen eta ipui txiki bat iberkeratik [sic] itzulita zetozten; oietxek bialdu bear dizkiot gure Nemesiori, egin nuen nere baitan, Zeruko-Argian edo zerbait argitara deza[n] Schmuel Josef Agnon´i buruz, Ipuitxoa gaiñera labur-laburra da oso errexa euskeraz iarteko117. Noiz izango ote dugu euskaldunok Nobel-sariren bat? Emen beintzat eztira pozik saria idazle orri eman diotelako; iñoiz ez dira pozik egoten eta Venezuelara datorrenean baizik eztira poztuko. Aspalditik ari dira Nobel-saria emengo idazle andi Romulo Gallegos´entzat iaritxi nairik; ainbeste diru eralgi ditute asmo ori lortzeko, baiñan ezin izan dute lortu oraindik beintzat...eta ikusteko. Egun auetan txakurrenak idatzi ditute emengo izparkarietan Suecia´ko Akademiaren aurka: ondo dakizunez, ele-zaingo ori da sari ori banatzen duena. Aurten ain zuzen iudar [sic] biren artean banatu dute sari ori, elerti-saria alegia. Bigarrena olerkari bati eman diote, baña olerkari orren izenik ezta ainbestean emengo paperetan aizatu; nik eztut ikusi beintzat. Dena den eber idazleatzaz azaldu den lan sakonena bialtzen dizut. Bear bada or nik bialtzen dizudana baiño gauza iakingarriagoak agertuko ziran. Barkatu ala balitz, bañan iakizu nere asmoa garbiena izan dala. Zure gutuna artu-ala, nere illobari idatzi nio[n] zuk esaten zenidana adiraziaz eta zu ikustera Donostiara ioateko aolkatuaz. Eztakit ioan ote zaizkitzun agertu bat egitera. Egun gutxi baiño eztira or egongo, amabost geien ere. Poztuko nintzake or agertuko balitzaizkizu. Orra ostera bat egin ondoren onuntza berriz ere etorri den emakume batekin izan nintzan atzo, guztiz berau abertzale zintzoa. Pozik dator euskera ari dan garrantzia artzen ikusita. Bilbaon bertan iñoiz baiño euskal-zaletasun geiago nabaitzen omen da, eta aur ikastolak ere ugaritzen...Ala ere penaz bete omen zitzaion biotza ZumarragaUrretxu´n ango euskal-iai batean; bertako gaztedi guztia erderaz ari omen zan...Lotsagarria benetan eta biotz erdiragarria. Ea noiz agertzen dan zure liburua; nik uste ogi bedeinkatua bezela salduko duzula...saltzaile on bat arkitzen baldin ba-duzu. Onaindiak idatzi dit Kiri[ki]ño zanaren lanakin irureun orrialdeko liburu mardul bat argitara duela...Ori, ori gizona. Eta bukatzera noa bidai-etxera len bait len ioateko eskutitz au expresoz zuri bialtzera arin arin eldu dakizun. Milla goraintzi asteburuko adiskidieri, zuretzat berriz besarkada sendo bat. Agur eta ondo izan.

172 66-X-27 Andima, adiskide: Zure 5´koa ta 24´koa emen ditut. Biak oso pozgarri. Ba-du zure orrek alako min giroa, ETA´koak dirala-ta. Egia esan, abertzale zaarren artean, ba-da alako “geldokeri” bat euskerakiko; ta baita alako erremin bat ere gazteen ezer ontzat ez emateko. Emen oietako erreena, Elbira Zipitria da. Lanik ederrena egin du euskal ikastola ta andereñoak 117

Israel, hebraierazko literatura, bien zaletasun handia.

210


sortuaz. Baiña zoritxarrez berak bakarrik uste du lana zuzen egiten duala, ta eztu alkartuan ezer egin nai. Beste guziak txakurren zerera bialtzen ditu ta jendeak asko estimatzen ba-du ere, albora utzi bear izaten dute. Bestela berarekin asarratzeko arrixkua sortzen du. ETA´KOAK euskera alde lan egiten dutenean, gure laguntza merezi dute. Ala egiten dut nik emen, JARRAI´koekin eta abar. Baiña abertzale zaarretan ere, ba-dira jatorrak eta ez uste ETA´koak indar geiegi artzen dutenik. Gazteak zaarren aurka itzegiten aspertu samartu dira, ta Alderdi´ko gazteak ere beren indarra artzen ari dira. Orko ETA´koak, beraz, laguntzea merezi dute ikastola oietan. Baiña ba-dira or MATXARI´ren gisakoak, oso oker dabiltzanak beren lanean. Abertzale zaarren aurka ari dira, baiña gezur-bidez. Onen semea oraintxe zan orra joatekoa. Emen izan nuan euskera pixka bat ikasi nairik. Emen euskera, ortik ekarri zuana, aztu bai-du. Zerbait egiten du, baiña oso zail egiten zaio itzegitea. Oni esan nion aitari esateko alde bietako jatorrak biltzen saiatu bear zuala, ez abertzaleak zatitzen. Banatze kontu ori ta gezurbidez, komunistei eta emengo poliziari komeni zaio. Euskaldunoi ez. Eta bildur naiz, MATXARI ori komunistak bultzata ez ote-dan ari bere gezurrezko esanak zabaltzen. Ala iritxi zuten, gazte batzuek Aberri Eguna Irun´n ospatzea, egun ortako batasuna urratuta. Emen Ikastola arazoa ari da pizten benetan. Berrogetaka andereño, bildu ziran joan dan udaran Getaria´n, jesulagunen uda-etxean. Eta egun auetan ere, emengo Liceo Santo Tomas´en alako pelikula euskeraz aldatuak eta irakaskintzako makiñak erakutsi dizkigute. An ziran gazte talde bat irakaskintzan dabiltzanak. Lengoan, Urrillak 23, Mañari´n nintzan. Gure KIRIKIÑO´ri omenaldia eskeintzera joan giñan. Erri polit aretan oso egun ederra igaro genduan. Datorren igandean, Urrillak 30, Larrea´ko konbentuan gera, gure A. Onaindia´k antolatzen digun OLERTI-EGUNA OSPATZEN. Azaroaren lenengo igandean, berriz, oraingo euskalkanta berriak kantatzen dituzten gazteak Bilbo´ra dijoaz, an Santiago Apostoluaren Ikastetxean beren kanta berriak, kitarra lagun dutela, ematen. Ba-da, beraz, euskal-kezka; baiña ala ere eztaukagu lo artzerik, jende ezjakiña euskera galtzen ari baita gure errietan. Zure ZERUKO ARGIA´ren arpide saria ordaindua det eta neronek det emen ordain-agiria. Beste zuk egindako arpidedunen berri ez dakit oraindik. Galdetuko det. Nai ba-dezu, urrengoan esaidazu zein diran arpidetu oiek eta ikusiko degu, oien izenik emen ote dan. Gotzon Egaña joan zaigu emendik orruntza. Sinistu nai al-dezu, bere asteburuko lagunetara eztala agertu? Gaiñera, egundoko bildurra zuan bestaldeko gure jendea ikustera joateko; ta ez det uste Baiona aldekoekin egon danik. Diruak nola aldatzen eta makaltzen gaituan!. Ni egon naiz berarekin, kalean arkitu dedalako; baiña ortik gora negargurea ematen zidan, aren bildurra ta maskalkeria ikusteak. Or euskera alde lan egiten ba-du, ori on! Eta ortan jarrai dezala. Agur, Andima, gure gorantzi ta agur beroenakin. Urrenarte, ba. [eskuz idatzia:] Onaindiak liburu ederra atera du “Abarrak” biak eta beste ainbeste lan liburu batean bilduaz. Nere liburua oraindik gordin dago. Ari naiz zirika ta zirika irarkolajabearekin. Nobel-sariarekin zerbait egiten saiatuko naiz.

173 Caracas´tik 1966´gko Azillak 4 Etxaniz´tar Nemesi´ri

211


Donostian Adiskide ona, Zure 27´koak laister bañon laisterrago egin ditu ortik onakoak, bai orixe, eta emen dut eskuartean. Zureak oro bezala, ioranez irakurri dut, ez bein bakarrik, birritan baizik bertako esanak ondo ausnartuaz. Ezta arritzekoa zuk diozun “min-giroa” eskutitz arrek izatea Eta´koak dirala-ta. Egia esango ba dizut, ni ez naiz etakoa, alare al dudan guzian laguntzen diet, nere laguntasuna exkaxa eta kaxkarra izan arren. Gure zaarren artean arrokeri geiegitxo dagolakoan nago eta orrez gaiñera buru-eritxikeriz ustelduta arkitzen dira, geienak beintzat. Eurak gabe ezin ditekela Euzkadirik zorionera eraman uste eta euren bidetik gaiñera. Ez dute ikusi nai gaurko giroa eztala orain berrogei urtekoa bezalakoa batez ere gazteen artean. Eta alaxe bizi ere dira zarrok, Buda bezelan, euren txilborra miresten. Eta bitartean, gazteak aspertu egin dira, euren bideak barrena ibiltzeko. Ni enago ados (Lafitte) etakoekin aunitz gauzetan, ez orixe. Alare gizarte auzian ematen ari diran gurpil berria, zenbait aldetatik, bearrezkoa dugu. Iñoiz gure erriaren iabe gertatu nai baldin badugu, langilleak eskuratu bear ditugu. Ori lortzen ezpaldin badugu, alperrekoa izango da gure lan guztia. Eta langilleak eskuratzeko aldaketa aundiak egin bearko ditute askotxok euren kapitalismoz betetako buruetan. Egun eztago anbiolakorik. Eliza ere, ondo dakizunez, langille ta txiroen alde iarri gogoz batez Ion XXIII´grna. ezkeroz eta azken Vaticano´ko batzarraren ondoren. Bearko, bestela Eliza ere aizeak eramango du. Beste onik ere arkitzen dut etakoen artean; oraindañoko euzko-alderdi guztien artean baño euskal-zaletasun aundiagoa. Etako agintariek beñipein, euskeraz ikasi dute etzekitenak, eta batxok ere eztu nai euskera gabeko Euzkadirik eta zoritxarrez, nazionalista askotxo ezagutzen ditut euskerari begiko zakarrari baño garrantzi geiago ematen eztiotenak: ez ori bakarrik, erderaren aldare zikiñean gure aberri izkuntza bakarra pozik erreko luketenak ere bai. Ezetz? Iru, lau, amarmillen izenak emango nizkitzuke abertzale doatsuen artean ala pentsatzen dutenak. Euskera kontuan beintzat nik nere laguntza osoa emango diet naizta osasunez erdi makal ibilli eta igandeak atseden pixkak artzeko bear. Gu baño beñago da euskera; nola beraz, abertzale den abertzaleak uka lezaioke laguntza euskera zabaldu nai duen nor nahiri? Ortan uko egiten duena, ezta abertzale; ez neri esan. Eta mitintxo au luzetxoegi dioalakoan nagokizu...Beraz, goazen beste zerbaitera. Gure erriko arloteen arteko euskerari ataka sendo bat iarri bear diogu, denok iarri ere. Bainan nork obeki iarri dezaioke, gaur ere, ataka ori? Erri agintari odolgorriek, gure erria ondatu besterik nai eztuten Madrilleko agintariei salduta bizi diren erri-agintarien gandik ezin dezakegu ezer espero. Nork beraz, eutsi bear dio euskerari gure erri arlote ez-iakiñean? Elizak, eta Elizak bereziki, eta ortarako ere balio ezpadigu Eliz orrek, ostelari [sic] biurtu bearko gera oiek ere Kristorekin baitabiltza. Eztugu Kristo erdaldunik nai Euskalerrietan. Kristo euskaldunarekin ibilliko gera beraz, naizta ostelariena izan. Or duzu, zuk diostazun mutillari gertatua: emetik ioan zenean ederki euskeraz egiten zuen eta izebarenean egon zen bitartean Donostian, euskeraz egiten zizkien bere gutuntxoak gurasoei, poliki egin ere. Arrezkero Lekarotz´en sartu zutela uste dut, eta an prailletxo doatsu oriek mutillaren ezpaiñetan euskera sakaildu zuten. Zer merezi dute alako praileek? Urkamendi eta bizkarretik kalitzea, etoi, salduei dagokien bezela. Benetan pozgarria ikastolari buruz diostazuna. Pizkortze orrek beste ezerk baiño geiago poztu nau. Gipuzkoan zintzo ari zerate noski, eta Bizkaian ere zerbait egiten dute. Dakizunez nire senideak andik dabiltza eta neskato txiki biak illabete onetan euskal ikastolara ibilli dira lengusiñatxoarekin. Lareun aur omen dabiltz ikastola artan zenbait andereñoren mende. Andereñoak irakasleak dira, irakasteko erdal dituluakin

212


[sic], bañan euskeraz ondo trebetuta, eta eztut uste Egikoak diranik. Dana dala, euskaldunak dira eta zintzo ari dira aurrei euskera irakasten. Gaur edo biar etorriko dira nere senideok eta aiek ekarriko dizkidate orko berri prexko eta onak. Eztakizu zeñen artega nagoen noiz elduko diren orko gauzak iakiteko. Zuenean agertu ote ziran or Donostian? Nik beintzat birritan idatzi diet esanaz Donostian zu ikusi gabe onuntza ez etortzeko...Bañan beldur naiz nere agindurik ez ote duten bete. Txintxo bialtzen didate Bancaya´tik Idahakoentzat [sic] argitaratzen duten Boletiña. Dagoneko 14´grn. zenbakira iritxi dira. Egia esan, oso atsegiña arkitzen dut aldizkaritxo ori, errietako berriz gaiñezka etortzen delako, eta urrutietan bizi geranontzat beti ere atsegin izaten zaigu gure zokoetako berriak iakitea. Bertan ikusten ditut ainbeste berri iakingarri zueneko Zeruko Argian arkitzen ez ditudanak. Eukera errex eta garbia erabat ekartzen du aipatu aldizkariak. Nik uste, Erkiagaren zuzendaritzapean edo arkitzen dela. Nik pozik eta gustora irakurtzen dut. Etxeberria´tar Juan Angel´ek ere argitara dituen liburuxka guztiak igorri dizkit. Politak eta bikaiñak alajaña, liburutxuok. Guztiz darabil euskera iatorra euskaldun berri orrek. Agustin deunaren eskutitzak bikainki euskeratuta daude, baita Fedroren alegiak ere. Martial´en ziri-bertsoak ez ainbestean. Izan ere idazle au, Fedro bainon askoz zailagoa da darabilzkin gaiakatik ere. Iztegi saiotxoa, ikusgarria, euskeraz ematen dizkigun itzen zeapenak gaitik. Ezta beraz euskal-idazleen zaña oraindik aldendu. Alako gazteekin itxaropenez gainezka begiratu dezaiokegula nik uste gure aberri izkuntzaren etorkizunari. Atzo, kaxketaldi batek eman zidan, eta Zaitegi Arrasateko Iaupal andiari eskutitz bat egin nion adarra joaz, galanki gaiñera. Eztago ortarako eskubiderik: urtebete baño geiago da idatzi ez didala. Emetik igaro zen Guatemalako euskaldun baten bitartez iakin nituen aren berriak: dirudinez katapaz [sic] ere biurtu zaigu gure apaiz aundia; bide berri bat zabaldu eragin omen die bere ardiei. Ori artzaia, ori. Eztut uste gerria asko nekatu zuenik berak. Dana dala, ni ere guztiz nago lausotuta gizon ori dala-ta: zergatik alako ixiltasuna? Or ikusiko dugu erantzuten duenez. Onaindiak biali dit Kirikiñoren liburu berria. Zeruko Argiaren arpide-saria, laister berria ordaindu bearko dugu urte au aurrera dioa-ta. Orain txintxoago eltzen zaizkit: eskupeko bat eman nio[n] bidai-mutillari eta laisterrago iristen zaizkidalakoan nago. Len ere eman izan diot baña...Eta au ere bai: datorren asten, beranduen, txanpon berriak igorriko dizkitzudala liburu berriak ordaintzeko. Arri ta zur gelditu nintzen gure adiskideatzaz dizkiozunak irakurri ondore[n]. Ainbestean? Sinistu ere ez egitekoa. Emen norbaiti, nik eztut ikusi, esan zion bestaldeko gure ientea ikustera etzela ioan orko abertzale zaar eta zintzo batzuek ala agindu ziotelako eta aiek burua naasi besterik etziotela egingo-ta. Neri eztit ezer esan, nik eztut oraindik ikusi-eta. Baleike datorren igandean elizan arkitzea. Eztuzu esango niregatik noski mintzul eta idatzul (zer derizkiozu neologismo berriari?) biurtu naizenik, Arrasatekoa bezala. Egungo kalaka onekin aspertu ere zaitudalakoan nago. Amaitzera noa beraz ez ordea, asteburuko adiskideei agurrik kartsuena biali gabe. Eta zuk adiskide, agindu beti ere erbestetu oni. Datorren udaberrian alegiñak egingo ditut zuek ikustera ioateko.

174 Caracas´tik 1966´gko Azillak 24 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostia´n

213


Adiskide zintzo, Zurearen zai egoteke, emen natorkizu, labur, dolartxo batzuk zuri bialtzeko nere liburuen ordainsaritzat, erosi ala erosiko dituzunena: ori zeorrek iakingo duzu zure eskuetan esku ezin obeetan daude-ta diruok. Dena dela, txeketxo artzerakoan, idatzi ezadazu otoi onik iritxi zaizula esanaz, kezkaz egon ez naiten. Zure erritar papar zuriaren berriak izan ditut, nundik eta Txiletik. Arrituta lotu nintzan aren eskutitza iaso nuenean. An esaten zidan zergatik nerekiko artu-emana eten bear izan zuen: galbae (zenzura) biren menpean bizi omen, bata kanpokoa bestea berriz barrukoa. Badakizu Zarauztik nola Sestaora aldatu zuten, baña Arzalluz´ek euskaltzale eta abertzale zintzo bati dagokion lez, an ere gure gauzen alde ekin zion, onurarekin gaiñera Zarautz´eko euskal-astean denak ikusi al izan zenutenez. Eta orain, aberritik erbesteratu dute seguru aski abertzaleegia zelako. Berak ez dit ezer esaten ortaz; ez omen dio iñori ere ezer esan, baña eguzkia baño argia[go] dago tentela eztenarentzat bere euskalzaletasunagaitik Txilera baztartu dutela. Orra euskaltzaleen zoritxarra, beti erbestean bizi bear kastillano txerriak gure erriaz iabetzen diren bitartean. Benetan polita gure hermano eta prailien iokabide ori. Ara egia esan, buruz gainetik nago ola ari den eliza eta eliz-gizonekin. Gañera orain dagoen lekuan, praile papar-zuri españazalez inguratuta omen dago. Idatzi nion esanaz ia nolarebait moldatzen den ona etortzeko emen beti ere giro obeagoa izango duelako bere asmoetarako. Or ikusiko dugu. Baña egia esan, prailien iokabide zital ori euskaldunak habituak zugaitz batetik esegitzekoak besterik eztira. Kuku euskararen etsai diren eliz-gizon, praile, monja eta apaizak eta eliza: su alakoei! Emen nai nuke Aita Zavala jesuitaren “Boceto de una historia del bersolarismo” deritzaion liburua. Al ba dezu igorri ezadazu, baita beste berririk argitara balin bada ere. Emen irakurri dut atzo iritxi zitzaidan “Boletin de los Amigos...” edo delako ori; antxen irakurri nuen Larramendiren gutun arkitu berria euskeraz. Ura bai idazle pizkor eta bikaiña. Ez ote beste euskarazko zerik arkitu? Labur esan dizut eta ementxe etetzera nioa nere eskutitz aspergarri au. Barkatu, baña eztut zer esanik ere. Nere goraintziak asteburuko adiskideei, zuretzat berriz besarkada bat

175 -66-XI-30Adiskide: Gaur San Andres eguna ta zure bigarrena artu det, neronek erantzun baiño len. Kezketan egon etzaitezen, lenbailen erantzuten dizut, zure txekea (33 dolarrekoa) jaso dudala zuzen. Zertarako zabiltz nik esan baiño len neri diru bialtzen? Oraindik ba-dezu emen artzekoa, ta neronek esango dizut ordain-bearra dezunean. Datorren urterako garestitu egin dute ZERUKO ARGIA: 225 laurlekotan izango da erbestetan diranentzat. Neronek ordainduko det, eta patxaran egon. Esaidazu ere, zuk noren arpide-sariak bialdu zenituan, emen izendatu dituzten jakiteko. Emen, naikoa jai darabilgu zorioneko gure Patxi´ren lege berria dala-ta. Onelako komedirik ezta munduan bein ere antolatu. ETA´koak oso nastuak dabiltza, entzun dedanez. Gauza garbirik ez dakit, baiña iru edo zati geiagotan banatuak dabiltz, diotenez. Gazte oiek izango al dute norbait beren alegiñak alperrik gal ez ditezen. Zuk orko Euskal-Ikastolaz diozuna, emen ere ba-degu zerbait. ETA´koak laguntza eskatu ta ukatu egiten diote. Ortan sartua dabillen gizon zugur batek esan

214


didanez, ezta zaarren egoskorkeria beti. Gazteok laguntza eskatzen dute, baiña gero ez dute diru-banaketa orren berri zeatz eraman nai; ta zaarrak diotena: gu ez goaz iñori laguntzera, gero gere kaltean lan egin dezaten diru orrekin. Asmatzen lanak dira emen. Xanti Onaindia´k Kirikiño´ren liburu ederra atera du. Bialduko dizula, uste det. Lengo ABARRAK eta beste ainbeste aren lan agertu ditu liburu berri orretan. Langille purrukatua praille ori! Papardun orren kontua lotsagarria benetan. Txile´ra bialdu gizona! Ta Anai Nagusia azkoitiarra da, okerrago izateko guzia. Galdetu nion erbesteratuari, ia neronek nagusiari idaztea nai zuan; baiña etzuan nai. Gauza okertu zitekela-ta. Euskal Jai ta Ikastolak aurrera dijoaz. Or ibilli naiz Bilbo´n, gazte kanta berridunekin. Iruñe´n ere an nintzan, ango Bertsolarien azken-txapelketa entzuten. Kirikiño´ren omenean ere esango nizun izan nintzela. Mañari´ko erri polit ura maitagarri egin zitzaidan. Durango´n GEREDIAGA´ko taldeak Euskal-Liburu Azoka jarri zuan, gu Larrea´n giñan egunean, eta arratsaldean Durango´raiño iritxi giñan. Jakintza bidean aurrera goazela ikusten det, eta auxe degu pozgarri. Aurten, emengo Jesulagunen Unibersidadean, Euskal Ikastaro Bildua [sic] ematekotan dira. Lengo igandean, Jesulagunen elizan izan zan Sabiñ´en aldeko meza. Izlekutik garbi ta zorrotz esan zuan Aita izlariak, euskera beren seme-alabei erakusten etzioten gurasoak, oben egiten zutela. Ta geiago oraindik: Noren izenean zan meza agirian adierazi ta areago: iñor asmo txarrez ba-zegoen elizan, irtetzeko kanpora. Ba-zan bear bezela, bildurrik gabe gure elizetan itzegiteko ordua. Jendea oso pozik. Ba-noa bukatzera. Zeruko Argia´ra oraintxe noa, lanak jasotzera aste ontarako. Agur eta iraun gogor. [eskuz idatzia] Oarra: Ixaka L-Mendizabal´i emaztea il zaio (G.B.). Bera gogor dago 87 urterekin. Nere etxetik urbil bizi da Donosti onetan eta sarri joaten naiz izketaldi bat berarekin egitera. Illetetara jende aundia bildu zan. Erria kantuan eta euskera parra-parra izlariak. Olano Gotzaiak eman zuan meza. Sinadura

176 Caracas´tik 1966´gko Gabonillak 12 Etxaniz´tar Nemesi Iauna Donostia´n Amillaitz adiskide, Poztu nintzen zure lelo atsegiñekin baita ere paketu igorri nizkitzun txanpon urriak iaso dituzulako. Baña gaur beste zeregin batek nakar zuri idaztera; gain-gaiñean ditugun Gabon jaiak alegia. Egubarri eta urtebarri zoriontsuenak egingo al dituzu aberri maite ortan senitarterik goxoenean eta datorren urtea ames ditugun naikariz ernari etorriko al zaigu gure euskera eta aberri doakabearen zorionerako. Ala biz, ala biz. Gurean dago, larunbatean ona iritxita Panamara bidez, Batiz´tar Nikola aba karmeldarra biar edo etzi bideratzeko asmoarekin. Uste dezakezunez, orko goraberak irauli eta iñarrosi ditugu aspergabeko itzetan eta iakiña zure izena gure artean ibilli zan; an izan zala olerti egunez Larrean esan zidan zure itzaldi bikaiña entzuten. On daizula, adiskide, oraindik ere alako itzaldi ederrak egiteko giro duzulako. Eta au ere bai, zure Zeruko Argia´ko idazlanak ere zure giro eder ori salatzen dute, eta nola salatu ere. Aurrera bada, ea zartzaroan ematen ditugun gure arnaririk umo eta ederrenak. Datorren ostirales [sic] ospatuko dugu emen gaindi euskeraren eguna. Aurten bestetan baiño ospe-aire bereziago bat txerta nai diogu; or ikusiko dugu nola erantzuten

215


digun emengo maketeriak; nik eztaukat itxaro aundirik. Ementxe igortzen dizut egitaraua ikus dezazun. Nere itzaldiaren asmoa urtero euskal idazle onenari milla dolar emateko saria sortzekoa da. Eun bazkide bildu nai genituke emen gaindi urtero 0 berrogeitamar bolibar emango lituzketenak sari ori antolatzeko. Ia zer ateratzen den ortik. Goraipamen aundienak entzun ditut Oñatibiaren euskal-ikasbideari buruz. Biali ezazkidazu EUSKERA IRRATI BIDEZ biak Gipuzkerazkoa eta bizkaierazkoa, alegia. Ia aztu zitzaidan: gure euskal jai ortan euskera ikasten ari diranak eramango dute parte nagosia [sic]; aien itzalditxoak ere entzungo ditugu. Eta zer besterik? Nere gabon eta urteberria agurrak asteburuko adiskideen ganaño luzatzeko, aztu gabe. Agur adiskide eta besarkada sendo bat.

177 -Donostia- 66-XII-27Andima adiskide ameslari: Emen ari naiz, buruz gain, liburu argitaldu bearreko ta Gabon-zorion mordoa nola gaindu asmatu eziñik. Aurraitz adiskideari ere oraintxe erantzun diot. Eztu berriro ezurrik ausi, zugaitzetik bera egan eginda. Eskatzen dizkidazun liburuak arkitzen saiatuko naiz. Oñatibia´ren EuskalIkastaroa Irratiz oso ederki dijoa, baiña liburuak agortuta ditu. Ikusiko det berak alerik ote-duan. Eztu asko erakusten, baiña poliki darama ikaslea bildurtu gabe bere lana. Gabon jai aurrez emen izan ditugu bi aldiz jai-aldi ederrak abesti berridun gazteak Victoria Eugenia Antzokia bete-bete egiñaz. Zoragarri esnatu da kanta berrien giro au. Bilbo´n, aurtengo Euskal-Abesti Leiaketara 13 abesti berri bialdu dituzte. Oietatik amabi onenak aukeratu dituzte, (nererik ez da tartean), eta orain beste aukera egingo dute sei onenak artuaz. Ikastoletako aurrak ere, beren saioak eman dituzte Zarauz´tik irratiz. Emen ere, Kursal Antzokian izan zuten berea Sariketa ortan sartu diran aurrak. Liceo Santo Tomas´ko aurrak izan dira saririk geienak irabazi dituztenak, eta COCA COLA´k New York´erako joan etorria ordaintzen dio aurrena atera dan mutikoari ta beraren Irakaslemeari. Astiz urri nabil eta bijoazkitzu nere Gabon Jai eta Urtezar eta Berri´ko gorantzi ta zorion agurrik beroenak. Zaitegi´k basaurdearekin igaroko ditu, nunbait. Agur, Andima. Asteburuko lagunak ere zorion pilloa opa dizue. Ia noiz besarkatzen zaitugun Euskalerrian. Beti gogoan zaituan [sinadura eskuz].

178 Caracas´tik 1967´gko Otsaillak 3 Etxaniz´tar Nemesi Donostia Adiskide zintzo,

216


Emen dut zure gutuna eta eztut uste zorretan gaudenik elkarrekiko; aspaldion naiko txintxo gabiltzala derizkiot idazki kontu onetan. Iraungo al dugu aurrerantzean ere alako zintzotasunean. Esan nizula uste dut, bañan baezpada ere, berriz diotsut: Onaindiak irarkolatik atera-ala igorri zidala gure liburu mardularen lenengo alea; gabon-aurrean atera eta gabonetarako eskuartean neukan egalontziz etorrita; lasterrago, ezta tximista ere. Azalez, alako liburu bati dagokion lez, oso dagoela ederki uste dut; papera ona, irudiak tajuzkoak eta ala beste guzia. Barruarekiko eztut ezer esan nai; ortarako euskal-alorrak irizle errimiak ditu, batez ere idazleak larrutzeko; aien eskuartean usten [sic] dut beraz mamiaren auzia. Emen dagoneko izan du oiartzuna gure itzulpenak, Caracas´ko izparkari aundienean ala ere, EL UNIVERSAL´en. Ementxe bialtzen dizut agertu den ataltxoa ikus eta irakur dezazun. Eztio gauza aundirik bañan asmoa beintzat ona da, gañera ori idatzi duena eztago gaituta euskal-liburuak bear bezela kritikatzeko, ezta orko kritiko asko ere, baña kritika egin gaitute, eta nola gero!, orkoak alegia...!118 Izan ditut Zaitegiren berriak aspaldiko partez: ez omen dit idazten euskal-lanetik nere gogoa barreia eztedin...Esan ere...Idazki luze xamarra egin dit. Eztu gauza aundirik egin euskal-alorrean; betiko kontuak; Bidalien Egiñak berriz itzuli omen du “Leizarraga eta Olabide” begi aurrean izaki. Oraingo ontan euskera eztabilkigu makal berri-onaren itzul lanetan. Ortik ikus dezakezu Zaitegik eztuela gauza aundirik egin aspaldi onetan. Eztaukala ezertarako betarik esaten dit, bururaño sartuta dabillena parrokiako apaiz lanetan. Dakizunez Guatemalako gongotzaia, Zaitegiren adiskidea, il egin zen eta orain gongotzai berria daukate, eta enago ziur españarra ez ote den, eta ajola aundiz ibilli biarko du gure apaizak ala balitz. Baña parrokiatik kenduko balute ere, ondo bizitzeko lain egin duela nik uste. Orra gure apaizaren azkeneko berriak. Esan nion aurrerantzean ez egoteko idatzi barik “donec auferatur luna”... Emen izan zan Batiz karmeldarra ere gabon aurretik, beste zeregin gabe ni ikustera etorrita Panamara bidez. Esan zidan zurekin izan zela Larrean olerti egunez eta oso itzaldi bikaña egin zenuela. Baita beste orko berri asko ere eman zizkidan. Orain berriki Panamatik idatzi dit eta dirudinez ango prailetxoek eztiote alako arrera onik egin. Guk emen, ezin obea egin genion, eta pozik izan gure artean...bañan ai prailetxoak goimaitasuna besteai aldarrikatzen ari zeraten prailetxoak...zeok bear zenukete goi maitasun ori besteri erakusteko...Ala ere gu baño obeto bizi dira praileok, bai orixe. Nire orrako asmoak aurten...Eztakit ba...garaia urbillago eta gogoa aulago izaten ditut; indarrez bearko ditut emen lotuta naukaten lokarriak eten...Eztaukat iñora mogitutzeko batere gogorik; aberrian sartzen utziko balidate bederik...etxekoekin eta egoteko. Bañan erbestean egoteko? Dena dela laster artu bearko dut erabaki sendo bat eta esango dizut. Biali nizun EMAN...emen argitaratzen dugun aldizkaritxoa; iaso ote duzu? Iru Z-Argia etorri zaizkit batera aien artean Gabonetako zenbakia; ederra biziki...Irakurri nuen S. Martin´en artikulua, baña idazlan ori baño beteagorik irakurri nuen zenbaki berean; Onaindiarena eta Loidi´rena eleberriari buruz, bikainki idatzia; artean S. Martin´ek eleberriak eztuela alako loratzerik izan dio...Axala arkitu dut aren idazlana, axala baña pozoitsua; zeintsu ote dira “orain eun urteko eraz” idazten dutenak eta aipatzerik ere merezi eztutenak? Oraingo kritikarien artean seta besterik eztut nik ikusten, eta setakeriz, bekaizkeriz ta itsukeriz dabiltzen kritikariek ez diote on aundirik egingo gure euskerari eta gure elertiari. Geitxoegi ari naizelakoan nago idazten, zu aspertzen. Ementxe bera[z] etetzen dut. Onik izan eta laister arte. Goraintzi aste-burukoei. 118

Poz hau dastatu eta ospatu ahal izan zuen behinik behin; bestea ez, bere artikuluen antologia prestatzearena.

217


Esan nio[n] Onaindiari gure liburuaren ale bat zuri igortzeko. Biali al dizu nere tarjetatxoarekin? Beste batzuei ere beste ainbeste egiteko agindu nion. Agur

179 Caracas´tik 1967´gko Epaillak 1 Etxaniz´tar Nemesi Donostian Adiskide on, bizpairu itz itsatsita igortzen dizudan artikulutxoa zure izparkarian argitarazi dezazun. Diodan idazlana irakurkeran, egia esan, irakiten jarri naiz eta orixe idatzi dut. Erdal ikastolen alde ekingo dio ba eta euskeraz gañera. prailleok argitara nai ezpaldin badute, txakurraren salara dijoazela esaiezu nere partez, au baño idazlan gogorragoak ikusi bai titu[t] Z-ARGIAN/ Besterik gabe, ar ezazu ene euskal-agurrik kartsuena.

180 Caracas´tik 1967´gko. Iorraillak 13 Etxaniz´tar Nemesi Donostia´n Adiskide zintzo, Bart iaso nuen zure gutuna eta emen natorkizu goizetik erantzuten. Egia esan, enuen geio espero praile bizardo zerri orien gandik. Gazte hatxemerkeeri zer-nai esaten uzten die zorioneko beren izparkari ortan, guri berriz atakak eta esiak iartzen dizkigute naizta aien erdirik esan ez. Kintana batek 209´gn. zenbakian nai izan duen guztia esan du Olabideren aurka baita sabindarren aurka ere. Gizon orrentzat idatzita daukadana bialduko banieke prailesto oriei, kantoira baiño len aen bizarrak ikara lirake, eta ikara gorrian. Zer? Eurak nai duten guztia esan eta gu mintzul lotu bear? Eztago eskubiderik ortarako...Illen eta beren buruak ezin [aldeztu] ditzakenen aurka idazterik ezluke ontzat artu bear Z-Argia orrek; eta gaur beintzet, sabindarrek ezin dezakete euren bururik aldeztu naita ere, ainbat gutxiago Z-Argia orretan. Dana dala, iñun argitaratuko ezpada ere, Kintanaren eskuetara iritxi araziko dut nere erantzuna; eta mindu ditezela mindu nai duten guztiak. Eurak ere ez dute iñor mintzeko bildur izaten. Birritan bialdu dizut emen argitaratzen dugun EMAN aldizkaritxoa, azkenekoan berriz egalontziz. Ez didazu iñolako iruzkiñik egiten, eta artu ez duzulakoan nadukazu. Ala balitz esaidazu, edota jaso baldin baduzu esaidazu zer derizkiozun. Erdera askotxo dakar euskaldunentzako barik, emengo amerikano erdeldunentzat zuzendua delako batez ere, eztira gutxi-ta. Baña euskerari ematen zaion toki apurra neonek bete bear izaten dut. Labayen´i bialdu nion eta onek ondo artu du. Esaiozu emen daukodala bere gutuna eta bere idazlan “Unamuno eta Euskera” datorren EMAN´en argitaratuko dugula. Oraintxe ari gera 3 y [sic] 4 gn. zenbakiak antolatzen, bikoitza izango baita. Zabalaren “Bosquejo...” aspaldi biali zidaten Manterolaneta [sic] esan nizun, baña guri zarrori errex aztutzen zaizkigu gauza guztiak, neri beintzat. Atsegin izan zait 218


gainera, Zabalaren liburutxo ori, oso ederki idatzia, eta ikuspegi egokienetik gure bertsolariak ikusten dituelako. Eta orain, bukatzeko zorionak zure LUR BERRI BILA dala-ta. Ementxe naukazu erpai noiz iritxiko, eta gure EMAN´en kritikatxoren bat egingo diot, baldin oraindik ere aldizkari orrek eusten badio. Nik emen iaitxo batekin ospatu nuen gure BERGILI´ren agerpena, txanpan da guzti. Emen oitura da liburu berriak txanpanarekin bataiatzea...baña guk ez kenuen [sic] txanpanik bota, edan baizik. Etxean egin genuen, eta an ziran gure arteko euska[l]tzalerik pizkorrenak, Martin Ugalde, Egaña eta bestetzu zuk ezagun dituzunen artean. Noiz egin al izango ote dugu beste ainbeste gure aberri menperatuan? Berriz ere atzeratu bearrik arkitu naiz orreako nere ibillaldia. Eritasunak direla eta beste ezpiar [ezbehar] zenbait, txanpon-eraltze aundiegiak izan ditugu etxean...eta beste baterako utzi dut nere asmoa. Gaiñera datorren urtean nork daki betiko aberrira ioan izango al naizen? Gorantzi miñenak asteburuko adiskideei, eta zuk adiskide ar ezazu ene besarkadarik sendoena.

181 -67-V-9 Ibinagabeitia´tar Andima Jª CARACAS Ene adiskide ori: Zurekin zorretan nazu Jorraillaren 13´an zuk idatziari erantzuteke bai-nago. Zuk bialdutako EMAN aldizkariaren bi zenbaki ere aspalditik emen ditut, eta eztizut oietzaz ezertxo ere esan. Egunotan, anai bat gaixorik det, eta presaka samar ari naiz zuri erantzuten. Lenbizi, zuen aldizkari ori eder zait. Baiña bildur naiz, ez ote-dezuen lagunik asko izango lan orri iraunazteko. Emengoentzat batez ere, garestitxo jotzen du, ta idazleok banan banakoak zeraten arren, ALDERDI ta beste aldizkari asko ditugula esango dizue, zuenaren antzekoak. Martin Ugalde, Amezaga, ta zu etzerate txantxetako idazleak; baiña gure erri txiki onek lendik du jaso bear ugari. Etzaitezte, nolanai, eten lan orretan. Gaizki badijoakizue, eten eskerrik jasotzen ez duan lan ori, ta lengo aldizkarietan idatzi. AGIRRE SARIA Onaindia prailleari eman diote, GURE BERTSOLARIAK liburuagatik. Gogoratzen al-zera, nola Mitxelena prailleak jan zidan EUZKOGOGOA´ko leiaketa aretan txapela? Berdin-berdin gerta zait oraingoan, beste praille onekin. Eta okerrena, Labaien or ibilli zaidala aurrez, saria neretzat zala esanaz. Ta badakizu: geron gauzetan beti oso atzipetuak bizi oi-gera. Neri esan ba-zidaten, GURE BERTSOLARIAK liburuak nere txapela arriskuan jarriko zebala [sic], arri ta zur geldituko nintzan. Mitxelena praillearen ARANTZAZU poemak aurrea artzeak, ez nituan arritu; baiña GURE BERTSOLARIAK bezelako liburu batek Literatura saria jasotzeak, benetan arritu nau. Nik uste, gure Xanti´k egin duan lana, ainbeste euskal liburu argitalduaz, ori izan da begien aurrean maikoak izan duten zijoa [sic], sari ori Onaindia prailleari emateko. Ta ontan bai, esan dezakegu, lan ikaragarria egin duala liburu mardul oiek argitaratzen.

219


Aurreko atal ori, dena erdal-sintaxis tajukoa atera zait. Nolanai, nik nere aldetik laguntzak izan ditut emen, eta laguntza ori, ia Agirre-Saria aiñakoa izan det. Beraz, ez naiz mindua gelditu ortik. Bijoa aurrera gure euskera, ta kito. ZERUKO ARGIA´ko zuzendari egiten duan bizardunari esan dizkiot zuk eta beste askok uste ditugun guziak. Eztuala berdin jokatzen gure ta beste mukizu berri oien iritziei buruz; baiña beren ezjakiña, gaztetxo oietxen aurrean arkitzen da estalia, ta orrelako jendearekin pozikago aritzen dira. Nere liburu berria oso ederki zabaldu da Donostia´n. Esan diteke, emen salbatu dala liburua. Gipuzko ta Bizkaia´n barrena eztegu oraindik zabalkunde aundirik egin. Ala ere lasai nago. Izan ditudan laguntzekin eta emen saldu danarekin, osatua bai-det, nere poltsikoa119. Biurri gabiltza egun auetan. Alde askotako erasoak izan ditu gure jendeak, eta ba-da emen naikoa istillu. Jainkoak zain gaitzala! Berriro ere, atzera bota dezu, zere onuntza etortzea. Damurik! Ia urrengoan, Ugalde ta biok zatozten. Agur, lagun eta gorantzi [sinadura eskuz]

182 Caracas´tik 1967´gko Loreillak 18 Etxaniz´tar Nemesi Iaunari Donostian Adiskide zintzo, Zure azkenengo gutunak merezi du arin erantzutea, eta emen natorkizu lasterka zenbait lerro zuri egitera. Egia esan eztaukat esateko andirik, alere zerbait aterako da. Ni ere zurekin nago, Onaindiari Agirre-saria eman ziotela bere lan aundien esker-onerako, ez, bear bada, Gure Bertsolariak´en kariaz. Eztut zure liburua, zure liburu berria ezagutzen, bañan zigur zigur nago, sari orren ezik aundiagoaren ere gai dela. Ondo baño obeto etorriko zitzaizun, iñolako zalantzik gabe, sari ori ainbeste eralpenen alderako. Ematen dizkidatzun berriak ordea pozgarriak dira, alako arrera ona izan baitu zure liburuak, eta argitaltzen eralgi dituzun txanponik geienak eskuratu bait dituzu. Zorionak beraz. Nik eztut uste, gure Bergilirenarekin, laumaiko bat ere iasoko dudanik; eralpenak ugari, besterik ezer ere ez. Zabalkunde pizkat Bizkaian eta Gipuzkoan egin, eta irabazi ere egingo duzula nik uste. Dana dala, atsekabea eta poza nastean izan dituzu, eta beti ere atsekabe utsa baiño naste ori obeagoa da. Igorri nizun azkenen EMAN...3-4 gn. zenbakia alegia eta dagoneko zure eskuartean izango da galbaien batean lotu ezpada. Bikoitza denez gero, mardulagoa da lenengo biak baiño. Eztago gaizki, baña idazle biren arteko lana, beti ere aspergarri gertatzen da, naizta gai ernagarriak erabilli. Orainarte nola-ala eutsi diogu, eta or ikusiko dugu luzezago eusten diogun. Baña lankide berriak nai genituke...Zergaitik eztiguzu olerkiren bat edo bialtzen? Zure idazlanak ere pozik iasoko genituke; ori bai, laburrak bearko dute, orrialde gutxiren iabe baizik ez gera-ta. Ia zerbait idazten duzun EMAN..erako. Tamalez, nere orrako ibillaldia berriz ere atzeratu egin dut...beti datorren urteko itxaropenez. Urte onek zer ekarriko ote digu? Bete-betean irikiko ote dizkigute Aberriko ateak? Ala balitz, enuke emen ordubete geiago ere egingo, ez orixe. Bai, or dago gure 119

Nemesiok ere izan zuen poz hau, Andimak berea argitaratzearekin bezala. Nahigabe askoren berri eman zioten elkarri, baina pozaldiona ere bai, beharrik!

220


zeregiña. Emengo euskaldunak, geienak beintzat, bertokotuta daude eta eztute orrako asmorik. Ni berriz, or bizi naiz, nere biotza or daukat, eta emen, naizta gaizki egon ez, atzerri eta desterruan arkitzen dut nere biotza. Euskera, euskera iaso bear dugu, iaso eta gaizkatu eta Euskalerri guztian zabaldu120. Zuri ere senidea il zaizu, eta neri ere illoba gazte bat il zait Bilbaon. Emen izan zan gurekin eta elbarriak io zuen, eta elbarri (paralisis) orrek eraman digu gure nexka polita lau urteko erialdi gogor baten ondoren. Datorren larunbatean egingo ditugu emen bere illetak, euskeraz egin ere. Aspaldion pizkortxo zabiltzatela dirudi or gaindi, eta pizkortasun ori pozgarria da, ondoren onik ekarriko baitu. Betiko zuur eta prudenteentzat bear bada, kaltegarria izango da...baña don bildur urruntze[n] ari dela dirudi, eta gauz ona da ori. Onenbestez beraz, bukatzera nioa. Goraintzi eta eskumin asteburukoei, zuretzat berriz euskal-agurrik kartsuena. Adiskide beti ere

183 Caracas´tik 1967´gko Bagillak 17 Etxaniz´tar Nemesi´ri Donostia´n Adiskide ona, Eskuartean izango duzu onuzkero Bogotatik igorri nizun agurra. Zenbait egunetarako aldatu nintzan uri aundi artara, ama[r] egunerako, nere illobak eta antxiñako nere adiskideak ikusteko. Baña larri ikusi nuen nere burua biotzondoko gogor batekin; tokiaren garaitasunagaitik edo eztakit zergatik, gaizki ibilli zan nere biotza. Eskerrak biozlari onak daudena uri artan...eta eguerdiko izu-ikara arratseko patxara biurtu zan. Ala ere iru egun eman bear izan nituen oean etzanda. Baña oraindik lerro auek idazteko gai naiz, naizta oraindik osagilleak agindu didan atsedenaldian egon. Astelenean asiko naiz nere gogoz besteko lanetan berriz ere... Emen daukat zure liburu ederra eta esan bearrik ez gogoz irakurri nuela. EMAN´en emango dut eritxi naiko zabala, gure aldizkariak eman dezaken zabaltasunean iakiña. Ala ere oraindixek diotsut atsegin izan zaidala zure liburua. Eman nion Martin´i Juaristiri berriz eztiot oraindik eraman, betarik izan ez dudalako nere ibillaldi eta gaxoaldiekin. Iritxiko naiz ortara ere. Mesede bat eskatu bear dizut. Aspalditik nago Ixidoro Fagoagari, nere adiskidea, idaztekotan baña eztakit aren zuzenbiderik; igorriko al zenidake? Milesker aurretiaz. Luze idatzi nai nizuke, baña nekatu egiten naiz oraindik, eta obe dut bertan bukatu ergelkeriz papera bete baño. Ala ere iakin ezazu zure berrien aiduru nagokizula, ea noiz igortzen dizkidatzun. Eta asko poztu nintzan iakiñaz ain ongi atera zerala zure liburu berriareki, salerosketa gaian. Zorionak. Zer derizkiozu isrraeldarrenari? Oriek bai mutillak...badugu guk ere nun ikasi121. Goraintzi asteburukoei, eta zuretzat besarkada aundi bat, il-piztu batek eman dezakelakoa. Agur

120 121

Hil zen urtean idatzia. Arabiar eta Israelen arteko Sei Eguneko gerra, Israelek irabazia.

221


184 -67-08-14 Ibinagabeitia´tar Andima Jª Ene adiskide ori: Bart Caracas txiki izan zan Donostia. Gabeko amaikak eta laurdenetan, teleikuskiñaz geunden, eta ontan gure jarleku ta ormak ikara egiten asi ziran. Irudipena zalakoan jaiki giñan eta beste etxetatik ere denak leiotara irtenda alkarri galdezka nabaitu genduzen. Egia zan guk nabaitutako lur-ikara. Zorionez, txikia izan zan eta ezta ildakorik, ez zauriturik, ez etxe eroririk. Ernani ta Irun aldean ikara aundiagoak izan dituzte, entzun dedanez. Bizi zerate kontatzeko. Luzio Aretxabaleta gizajoak eztu orrelako aukerarik izan. Bizkaia´n Begoña´ko elizan bildu zan jendea aren illetetan. (G.B.). Motellak! Utzizue Ameriketa aldea ta zatozte etxera. Juaristi apaiz azkoitiarraren idazkia ere izan det eta arek ere zerbait kontatzen digu orko berri. Gure Eliz Ama narras aski dabil, antza, alde oietan. Eta Europa zaarrean ere egundoko giro aldaketa nabaitzen da. Noiz esnatuko ote-dira gure Artzai dontsuak! Erroma´k ere asko aldatu bearko du errietako agintariekiko; bestela erri osoak galtzeko zoritan jarriko da. Oñatibia´tar Yon´ek antolatu zuan Euskal-Ikastaroa erañegun amaitu genduan. Oteiza´tar Gorka, eskultore ezaguna ere an ibilli da egunik utsegiteke, euskera ikasten. Kai´ko elizan bildu giñan guziok Meza entzuten, eta gero Donosti zaarreko txoko batean gure bazkaria umore ederrean joan zan. Jesukideak, oraindik beste illabetean luzatuko dute beren ikastaroa. Ta “Liceo Santo Tomas´en” ere ez dira atertu euskal ikasaldiak. Andra Mari bezpera gaur. Biar Araba aldera joango naiz, Barria´ko San Bernardo´ra. An, mojategi zaar baten ostatuan beren udaldia igarotzen ari dira euskal ikastoletako aurrak. Biar aurren gurasoak beren seme-alabatxoak ikustera joango dira ta aientzat meza ematera joango naiz, Jauna lagun. Ta zer dio gure basaurde Zaitegi´k? Bizi al-da? A ze nolako burukoa emango nioken bere basa-kaikuan! Euskalerrirako galdua bizi zaigu bazter oietan. Eta Azpiazu´tar Iñaki ere ez da bereala etortzen onuntza. Ameriketa alde orrek zenbat euskaldun iresten duan! Atzo, berriro San Inazio´ko eliza-dorrean gure ikurriña jarri ziguten. An egon zan eguardi arte denen pozgarri. Baiña ori oso gitxi da gure erriaren osabiderako. Euskal-kultura jasotzen saiatuko ba-giña, besterik izango litzake gure etorkizuna. Ugalde´ri ere idatzi nion lengoan. Onezkero jasoko al-zuan nere eskutiz [sic] ori! Egaña, datorrenean ikusiko degu. Agur, Andima. Juaristi´ri idaztera noa oraintxe. Laster zeuen etxean sartzeko baimena izango al-dezu! Ta eztakizuela orrelakorik berritu. Lagun zaarrak emen biltzen gera asteburuetan. Guzien gorantziak esku betean. Urrenarte emen nazu besoak zabalik artzeko. Adiskide ta apaiz-lagun [sinadura eskuz].

185 Caracas´tik 1967´gko. Iraillak 12 Etxaniz´tar Nemesi Donostia 222


Adiskide ona, Zure azkenengo gutuna eskuartean daukat. Lendik ere zurekin zorretan nengoen, eskerrik asko beraz bigarren onengatik. Egia esan eztaukat esateko aundirik emengo berriak zearo baitakizkitzute. Guri gertatuak eta inguru-marian iasoak. Oraindik eztigute etxea konpondu eta emen arkitzen gera: ni egia esan, beste etxerako gogo aundiz, au bañon aundi eta erosoagoa delako. Baña pozik, gertatu zaigunaren ondotik nun sartu billatu dugulako. Eztakit esan ote dizudan, lur-ikararen ondoren oso gaizki ibilli naiz bi illabete auetan biotzetik, zain-koroia edo delako ortatik, lanera ere joan gabe; benetan gaizki. Orain obeki arkitzen naiz, baña sendabidean, zearo aulduta iarri didaten dieta gogorrarekin. Ezkerala il, esango didazu, baña askotan eriotza izan oi da osakairik ederrena. Ez al naute lanetik botako gu bezelako zarrak bultzadatxo batekin bota oi duteta...Or ikusiko dugu zer gertatzen dan. Beraz zoritxar ez gutxi etorri zaizkit zori oneko lurrikara orrekin. Oraindik eztitu[t] iaso aspaldi eskatu nizkitzun Auñamendiko Lorea ezta Oñatibiaren elistia ere. Al bazeneza biali izkidatzu lenbailen. Lengo baten Labayen eta Pelai´k Filandiatik bialitako lerro batzu iaso nituen. Nere gorantziak emaizkietzu ikus bazenitza. Joxe Mari Arzellus´en zuzenbidea jakin nai nuke eta biali ezadazu aztu gabe arentzat zerbait badut-eta. EZ AZTU OTOI. Ez nau batere arritu baberua uzteak: ondo egin du aren probintzial zitalak ezpaitu besterik merezi ere. Zer ba? Jaunaren Deiarekin ere jolasean ibilli ditekela uste dute pralle zikin askotxok, eta eztago iñorekin jolasterik, ze arraio batez ere euskaldunekin, oiek izan baitira pralle guztientzat jostaillu jostarienak. Eskumuñak orko adiskideei, eta zuretzat agurrik beroenak. [O.] Itxasoz bialdu dizut CENTRO ASCO´co aldizkaria: aztunegia zan egazkiñe[z] bialtzeko eta dena erderaz gaiñera, neure idazlana ez

186 Andima´ren illoba maiteok: Azkoiti´tik eman didate ortik bialdu didazuen telegramaren berri. Andima il zaigula! Au miña! Bereala zabaldu det berria Donostia´n. Artetxe idazlariak oso min aundia izan du, berak Andima´ri bialdu zion artikulua, onek eztualako irakurri al-izan. Fagoaga´tar Ixidor´i, ta beste lagunei ere berri negargarri au zabaldu diet. Nik emen diru pixka bat banuan, Andima´k emengo liburuak erosteko bialdua. Onekin Meza Nagusi bat eman-araziko det Donosti´ko Euskal Meza bere animaren alde. (G.B.) Zeruko Argia´n ere il-berria emango det. Ai, nere tristea! Aren eskutitzak nituan gogokoenak eta orain amaitu zaizkit122. Ugalde´tar Martiñ´i ta beste lagunei eska zaizkiezue Andima´ren berri zeatzagoak. Emen luze-ta zabal eman nai nuke beraren berri. Idatzi luze, lagunok. Nere karta au artu bezin laster esan nora nik idaztea nai dezuen, erantzuterakoan. Agur, lagunok. Andima´k zerutik lagun deigula! Samiñean bat dezue, zuen lagun benetako [sinadura eskuz].

122

Nemesioren aitormen ederra hildako adiskidearen alderako: Aren eskutitzak nituan gogokoenak eta orain amaitu zaizkit.

223


EPILOGOA 1. Adiskidetzetik Guatemalan elkartzeko eskarira XX. mendeko lehen zatiko bi gerra handien ondoan, bereziki 1936ko Espainiako gerraren ondorio fisiko –erbesteratze handia- eta espiritualen arrastoan, hark euskaltzale eta abertzale zenbaitengan euskararen eta Euskal Herriaren etorkizunaren gainean eragindako kontzientzia agoniko, ekintzaile eta antiderrotistaren testuinguruan, irakurtzeko aukera izan dugun gutunok bi kontzientzia erne eta biziren arteko harreman espiritual bikaina segitzeko modua eskaini digute. Kidetasun ideologikoak eta izaera aldetikoak ere tarteko, elkarren artean izandako tirabiratxoek eta gai batzuen gaineko iritzi ezberdintasunek hautsi ez baizik sendotu egin zuten harremana, eta hamabost urte pasatxoren buruan, bien arteko adiskidetasuna gorenean zegoenean, eten beharra gertatu zitzaien, Ibinagabeitia hiltzean, Etxanizen nahigaberako, haretxen gutunak noiz helduko zain egoten baitzen, haietxek baizituen maiteenak. Bizikidetza fisikorik gabe, behin eta berriz elkarri elkar ikusteko edo telefonoz bederen elkarren ahotsak entzuteko gonbitak eta asmoen berri emanez, baina asmo horiek zinez inoiz gauzatu gabe –onenean, telefonoz entzun ahal izango zuten elkarren ahotsa Andima Parisetik Hendaiara etorritako aldiren batean!-. Ibinagabeitiak, hil zen aurreko urtean, ilobei agindu zien Etxaniz agurtzera joateko, eta bai haiek joan ere; Andima bera behin ere ez! Lehenbizi, Paristik Azkoitira; geroago, Guatemalatik eta Caracasetik Donostiara, eta alderantziz; Azkoititik Parisera, eta Donostiatik Guatemalara eta Caracasera irazkitu eta bilbatu ziren harreman espiritual eder honen letrazko hariak. Lehen gutuna Ibinagabeitiak egin zuen Pariseko VIII. barrutiko Quentin Bauchart kalean zeuden Eusko Jaurlaritzaren “(inteligentzia) zerbitzuak” zeritzan egoitzatik, Azkoitiko Santa Kutz brijidatar mojen komentura, han kapilau baitzen Nemesio Etxaniz 1951ko azaroan. Erabili zuen agurra, adeitasunezkoa: “Agur Jauna”, gisa denez, ez baitzuten elkar ezagutzen, eta Etxaniz, Ibinagabeitia baino sei urte zaharragoa baitzen, eta apaiz jaun katolikoa. Ibinagabeitiak begiz joak zituen Etxanizek Euzko-Gogoa-n argitara emandako idatziak, eta ez zuen batere gupidarik goresmenak herabetasunik gabe eskaintzeko: Atsegiñez gainezka irakurri ditut Euzko-Gogoan argitara dituzun lan ederrak itz-lauz naiz itz-neurtuz. Benetan bikañak euskal arima ta azalez jantziak. Berriki urratzen asi zeran bideak, batez ere, egoki-egokiak dituzu. Euskera bizi-bide guzietan sartzera oldartzen zera, yolas ta dantzaldiak barna. Orain arte uzkur ibili gaituzu euskal-idazle geienak alde ortatik, eta ezin ukatu ibilkera orrek ekarri dizkigun kalte neurkaitzak. Euskeraren makurrak zuzentzeko mugonik izango ote dugu oraindio? Dana dala nere zorionik kartsuenak yaso itzatzu beñepein.(1) Euskara erabili gabeko alorretan erabiltzea goresten zion, hots, lur berri bila ibiltzea, eta goresmen –hasieran adoretu zuten goresmen hitzok Etxaniz, aurrerago ase zuten; goresmenak utzi eta akatsak adierazteko eskatzen zion!- eta azpimarra horiekin

224


batean Parisen euskararen alde zer egiten ari ziren: Inguru abetan ari gera euskaltzale zenbait gure izkerari indarr berriak eman gurarik. Iru edo lau gazte, batik bat, ederki saiatzen dira euskeraz idatzi ta mintzatzen. Irurak Auñamendi´tik onuzkoak dituzu, aruzkoek ortarako gogorik gutxi baiño ez dute erakusten (ib.); eta zertan ari ziren azaldurik, aberrian zer egin behar litzatekeen aditzera ematen zion, eta zertarako betebeharra zuten bera bezalakoek: Ain zuzen ere orko adiskide bati orantsu idatzi nion euskal auziaren inguru nere asmoak irauliz. Erri bakoitzean kelulatxo bat sortu bear genuke euskaldunei euskeraz irakurri ta idazten ikasteko. Zarata gabe. Gazte-jendea gure izkuntzaz zaletutzeko. Ez ote egingarri? Bide ortaz edo beste batez, erria euskalzaletutera bearturik gaude. Zuek, guk baño obeki, orko berri dakizute baita ere nola egokien joka zindezken. Guk ere alegiñak egingo genituke nolarebait laguntzeko.(ib.) Lehen gutunetik beretik azalduak daude helburuak, esplikatuak zertan ari ziren berak erbestean, zer egin behar zen haien ustez aberrian, hots, erbeste eta aberri arteko elkarlana aldarrikatzen da, errekara eramandako euskara handik ateratzen ahalegintzeko, eta modernotasunari dei egiten zaio; euskara beti on hotseko gauzetarako bakarrik ez! Ohartaraztea merezi du halaber, Ibinagabeitiak ez zuela batere gutxiesten herri dinamika, euskal herri bakoitzean euskal zelula bat sortzea gazte jendeari euskaraz irakurtzen eta idazten irakasteko. Jakina denez, Euzko-Gogoa-k goi mailako kultur aldizkaria izan nahi zuen, euskara herrikoiak soilik salbatuko ez zuelakoan euskara, baina, haatik, herri euskarari eta herri dinamikari muzinik egin gabe. Aurrerago gehiago honetaz. Damurik, ez dugu Etxanizen erantzuna; bigarren gutuna ere Ibinagabeitiarena; agurrean: “urrutiko adiskide”, “agur jauna”-tik “urrutiko adiskide” esapidera urratsa egina, eta hirugarren gutunean, guretzat Etxanizen lehenbizikoan, “Adiskide saiatu ori” esapidea irakurtzen dugu, hots, euskaltzaletasun ekintzaile moderno-nahikoak adiskidetuak zituen ordurako. Jarraitu nahi dugun gutun bidezko adiskidetasun horrek maila bat egiten du gora 1953. urtean, hots, gutun-harremanari ekin eta urtebete pasatxora. Andimak sail bat zuen Euzko-Gogoa aldizkarian “Aldizkariak-barne” zeritzana; bertan orduko Euskal Herriko aldizkarien iruzkin laburra egin ohi zuen. Arantzazuko frantziskotarren Arantzazu-ren 1952ko 5. sortaz honela zioen: Banako au euskal pertsularien gorazarrez egiña duzute. Idaz-lan geienak erderaz, bainan bat oso yakingarria euskeraz Etxaniz'tar Nemesi idazle yatorrak idatzia, ots, «Bertsolaria, erdi-apaiz», erderazkoak ere baino ederragoa. Ene uste laburrean aldizkari ortan beren artikuluak erderaz idatzi ditutenen amarmilla ukondo gorago dago Etxaniz. Labur ta giartsu, zozokeri gabe. Yakingarriak baitare Basarri'ren bertsuak «Gazteak dirala-ta». Mixioetaz eta Bartzelona'ko Eukaristi-batzarraz ere ba´diardu. (“Aldizkariak-barna” in Euzko-Gogoa,1952, 5-6). Aipamen goresgarri hanpatu horren harira honela idatzi zion Etxanizek 1953ko maiatzean: Aizu!, etzaite orren ao-betekoa izan. “Arantzazu” aldizkariko ida[z]leei bota diezun bostekoa ez-ezik, amarrekoa ere, beroarena kentzekoa da, gero. Amar milla ukondo gorago besten gain jarri nazu, arraietan!. Sevilla´n jaioa al-zaitut, ala?. Asarre-bidea jartzeko ez dira txarrak orrelako esanak, eta Jaungoikoagatik, etzazu beste orrelakorik ixuri. Ba-dakit nik zer gertatzen zaizun. Gure bion gogaketak eta barne-asaldaketak, oso antzekoak ditugu. Ortik, nerekin eta nere gauzekin “txiflatu” (au ere, klasikoa) egin

225


zera. Beti da gozo, orrelako gorapenak il-aurrez jakitea: baña neurriz. Geure etxe-alde, oso sinisberak gaituzu, ta kontu! ez dakizudan sinistu bete-betean. Baña egia ori da. Zu oraingo eliz-gizonen jokabidez ler-mindua zaude. Ni, areago. Zu, jokabide ori dala-ta, sinismena aize-truke saltzeko arriskuan zabiltz. Ni, albotik noakizu. Zu, onenbeste okerbide ta dollorkeri Eliz-babesean nausitzen ikusita, maita-bideak orrenbeste gaiztestea [sic], txorakeritzat jotzeko bidean zoaz. Neri, beste orrenbeste gertatzen zait. Gure gogoak, purgatorio batean daude: ta lagunegi artu nazu. Etzaite ba, geiegi txiflau nerekin. Bestela inguru guzia asarretuko zaigu. Jaunak euki gaitzala bere-eskuz!.(16. gutuna). Eta, gutun berean gonbidapena Andimari, bisitan ez al zaion joango: Ta zu, ez al-zatoz alde ontara buruzuri au ikustera?.Urrengorarte, agur. Beti laguntzeko nazu, adiskide-legez (ib.). Ibinagabeitiaren lehen gutunean euskararen aldeko ekintza zen muina, modernotasunari ateak irekiko zizkion ekintza euskaldun suharraren premia larria; Etxanizen gutun horretan berriz, sinesmena haize-truke saltzeko perila da muinetako bat, orduko eliz-gizonen jokabide malurusaren kariaz; eta, maitabideak horrenbeste gaitzestea txorakeriatzat jotzeko arriskua bigarrena: kristau sinesmena bota ez botako, eta seigarren manamenduaren ildoko eskrupuluez askatuko ez askatuko! Etxanizen intuizio emozionalean, Andima eta biak, arima bikiak ziren, gogoaren barne-azpildurak elkarren irudiko harrek alatuak izaki, baina ez zen hala; Andimak erantzunean sinesmen kontuari soilik heldu zion, ez maitasun profanoari, eta sinesmenari besteri legokiokeen gisan, gazteei, berari baino, eta aldi berean, barnebarnean zein ideia zuen gidari aditzera emanik: Zure karta ederrean oraingo eliz-gizonen ioeraz aspertuta nengoela esaten zenidan. Bai, adiskide, aspertuta bainan alperrik. Oiekin ez daukagu deus egiterik. Ederrak bota dizkiet bainan gorrarena egiten dute eta berenari tematsu iarraiki. Ez. Ez daukagu ezer egiterik elizarekin eta bere gizonekin. Pekatari gogortuak euren lizunkerietan baino amilduago dabilzkigu zure aurrideak erdal lizunkerian. Eta zuk diozun bezala, euskaldun askotxo, gazteen artean batez ere, eliz-bidetik saiesten ari zaizkigu. Alperrik ari zerate erligiogabeko euskaldunik ezin amestu ere ditezkela esaten: asko ezagutzen ditut, eta erligiodunak baino askoz ere euskaldun zintzoagoak. Enda-berri bat sortzen ari da gure artean euskaldun-fedegabeena. Eta oiek, ain zuzen, euskera nai dute gauza guztietarako, ez baserritarrai lau ergelkeri esateko soilik, orain arte bezala. Mota guztietako foklorez aseak daude bai eta gure artean ain garrantzi aundia daukan eliz-fokloreaz ere. Flokloreak [sic] ez digu ez aberririk ez euskerarik gaizkatuko, eta gure izkerak goi-mailaetaradiño iasota, bai. Auxe da egia, eta beste guzia gezur utsa. Laster izango duzu esku-artean Mirande iaunaren olerki liburua. Izen onekin argitaraziko ditu: Mirande´tar Jon – 25 POEMA. Egun gutxi barru irar-lanean asi zaizkigu eta idazti apain eta egokia argitaratuko dugula deritzat. Abarrotsik sortuko da nunbait idazle gaztearen inguruan. Zenbat eta aundiago izan abarrots ori, ainbat obetoago. Zerbait bear du gure erriak bere loaldi zakarretik betiko ateratzeko. Garai [sic] da ikus dezan euskera ere, beste izkerak bezela, edonolako gogoetak adirazteko gai dela. Eta liburu orrek dakartzin gogoetan ez dira gure artean oraindaño argitaratu. Amaikatxo soñeko urratze eta kulpitu ukabiltze izango dira noski. Or konpon. Poeman artean ba´dira bi edo iru, lizunak, beste bi edo iru blasphemak, gañontzekoak pantheista eta iainkogabeak, philosophiz, naiz eta Iainko izenik aipatu ez. Ez dira

226


iakiña baserritarrak ulertzeko moduan idatziak. Ulertu nai litukenak, sarri irauli bearko ditu poesiok. Dana dala nere uste eskaxean, Mirandek olerti-izkera berezi eta egin-egiña aukeratu du. Or ikusiko duzu.(17. gutuna). Ibinagabeitiaren eta Zaitegi eta beste bakan batzuen sinesmen sendoa zen euskaldunok euskal literatura goitar bat sortzeko gauza baginen, aurrera egingo genuela herri gisa, eta bestela ez, eta horretarako eliz-gizonek ez zutela beren egitekoa betetzen; bete behar zutela baina ez zutela betetzen. Zergatik ematen zion halako garrantzia elizgizonen jokabideari? Estatua, Francoren agintepean, aurka geneukan, eta harengandik ezin genuen ezer espero; esperantza bakarra beste boterean zegoen, Eliza katolikoan, euskaldun eliz-gizonengan, baina, ez ziren euren papera betetzen ari; muin-muinean horixe zen Ibinagabeitiaren ikuskera. Hori zen funtsean, Euzko-Gogoa (Zaitegi, Ibinagabeitia...); goi mailako aldizkaria Euskal Herria salbatzeko, biharko euskal estatu independente kristauaren eustazpi izateko, gerraurrean Aitzolek-eta herri-literaturaren bitartez ikusten zuten egingarri, eta gerraondoan, Zaitegik eta Andimak goi mailako literaturan, eta Andimaren lehen bulkada Nemesio bere gutun sarean biltzeko horixe izan zen hain segur: euskaltzale eta aski moderno agertzen zen eliz-gizona gogatzea, berenganatzea. Andima ez zegoen benetan fede zalantzekin arranguratua, eta seigarren manamenduarekikoak ere ez zuen estutzen ez larritzen. Nemesio, bai! Maiz ahazten zaigu XXI. mende honetatik, duela hirurogei bat urtera atzera begira jarrita, Elizak garai hartan zuen indar soziala, espirituala. Andimak hurrengo gutunean: Gaurko eliz-gizonen iardun bideaz naskatuta zaudelazkoak ez nau batere arritzen. Lengo baten “Arantzazu” (maiatzeko banakoa) eskuratu nuen. Ageri da bai ango praileak kollonduta daudela. Ainbeste erderaz inguratutako euskera gaxoak ez du, ez orixe, gure izkera indartuko. Alderantziz, basetxe urrutienetan ere aldizkari orrek ederki erdera zabalduko du noski. Ori dalata, irratirako lantxo gogor bat idatzi nuen. Ez dut uste irakurri dutenik... Ba dakizu gure artean zer gertatzen [sic], eliz gizonak iorratzeko beti erabe eta beldur izaten dira... Eta guk iorratzen ez ba´ditugu, nok iorratuko ditu. Noiztik ona dira eliz-gizonak ikut-eziñak? Erri agintariekin egin duten sasi-ezkontza lizun ori ez ote da iorragarri? Nik beintzat ez dut etsiko. Ez da azki otapur batzu, txakur goseari bezala, euskerari iaurtitzea, euskaltzale beldurtiak ixiltzeko... Ez euskaltasun bete eta osoa nai dugu Elizan eta elizatik landa. Biotza erdiratzen zait gure erri eta euskera errukarriak narda zikiñenaren menpean ikustean...(18). Eta Etxanizen erantzuna, puntu horren gainean: Aranzazu-aldizkingiaz diozuna, egia da: baña oietxek ditugu zerbait egiten ari zaizkigun bakarrak. Eliz-gizonok bildurti ta nardagarri ari zaizkigu asko ta asko: batez ere agintariok. Baña zoritxarrez errigizonen artean (abertzaleak alboratu gabe), orobat ikusten degu. Ez abertzale erdeldunak bakarrik: abertzale euskaldunak ere, beren aurrei euskera galtzen utzi die ardura gabe. Ontantxe izan degu frakasorik aundiena oraingo ontan. Beste giza-mota guzien artean, eliz-gizonen artean ditugu, beste aldetik, euskalzalerik geien. Guk, euskalmin au bide degula, kalte egin dezaiokegu euskerari, euskalzale bildurtiak gogortxo jorratuaz. Arantzazu-aldean, benetako euskalzaleak ditugu: ta borondate osoz ari zaizkigu. Baña alde batetik agintariak bildurti diralako; ta bestetik, gaur emen lotuak gaudelako, arreta aundiz ibilli bearra degu, zerbait zabaldu ditugun bideak, zearo itxi ez dakizkigun goitik. Orregatik, nik uste, obe dezula zure indarrak Aranzazu´ren aurka ez eralgitzea. Emen gure egitekoa, auxe da: euskeraz idazteko dauzkagun aukera guziak, onartu; ta al-degun guzia oietan yalki gure lanak.(19).

227


Gorago adierazi dugu Etxanizi zegokionez, oso sentituak zituela fede-zalantzak eta gizon-emakume arteko maitasun harremanen gorabeherekikoak. 1953ko urte amaieran, Azkoititik Donostiara aldatu zen; eta, Andimak berriz, 1954ko otsailean, Paristik Guatemalara egin zuen, Zaitegiri Euzko-Gogoa ateratzen laguntzera. 1954ko martxoan gutun larria eta eskaria egin zien Etxanizek Guatemalan elkartu berri ziren Zaitegi eta Andima adiskideei: Onuzkero biok alkartuak izango zerate uraz ortik. Erbesteko miña orrek arinduko zizuen asko. Bijoakizue ba, nere poz-agurra zuen elkarmiñen kabira. Ain zuzen (obeto esateko: ain oker) neu ere, Donosti ontara etorri berri izanik; emendik aldegiteko bearretan arki nindeke. Gure okerrak ez dute azkenik izango. Zer dedan?. Zerbait esan nizun, Andima, gure “realismoa”ri buruzko eztabaidan genebiltzala. Zorioneko gai ortan gure Eliz Amak ba-dakizue nola jokatzen duan: beste pekaturik ezpalego bezela; ta ontan bakarrik zigor estuak jartzen dizkigu. Orra ba!. Gai ortan guzia etzala astuna, ta orretan neurri zabaltxoak bazituztela zemait erakuslek, esan ziguten aspalditxo. Aita Vermeschek, iñolaz ere, ala esan oi-zuala sarri bere erakutsi ixillekotan. Au, lekaide euskaldun eta jakintsu batek adierazi zigun iru apaizi. Erroman ikasia zan bera. Lenbizi arri eginda gelditu nintzan ori entzunaz: baña, gerora, ari ta ari kontu orri, Aita Vermesch edozein etzala-ta, guri iritzi ori zabaldu ziguna ere etzala edozein, eta gutxiago gezurti, ta nere buruan iritzi orren posibilitatea egosten joan zan. Gerora, gudateko txarkeri beltzak ikusi genitun. Alde bateko txarkeri guziak nola ixiltzen ziran ere bai. Gure Eliz Amaren ordezkariak txarkeri oien egilleak bedeinkatzen ere bai. Ta lenez gain buruan sartu zitzaidan, oker aundi oiek guziak orrela garbi ba-zitezken, errezago zitekela realismo ta izorkerietan, argalkeri-ogenak diranez, arin-bidea billatzea. Gero zoritxarrez, sartu nintzan nere errian. Konbentuko mojatxoak mundu guziak bezela, beren kezkak zituzten seigarren ortan. Batzuek, gaxo-itxurako habitudines nerveas ere ba-zituzten. Nik berriz, aitorle bezela, bigunago artu nituan, len esan degun iritzi aren neurritan. Baña Loiola urbillegi zegon, eta bereala jo zuten gora nere iritzi ori lasaiegia nuala-ta abar. Ta orain, emen esaten didatenez, Erroma´tik zigor kanoniko gogorrak etorriko omen-zaizkit. Ni berriz, neurri oiek etortzen ba-zaizkit, ezingo naiz emen gelditu: bestela, nabarmen litzake ba zigor ori guzientzat. Norabait ezkutatu bear beaz, zigorgarai ori igaro arte. Ta neretzat, zuengana joatea izango litzake egokien eta pozgarrien. Andima. Zuk esaten zenidan bezela, neri ere gertatzen zait emen. Burua nastu bear zait emen ikusten ditugun negargarriekin: eta pakean lan egiteko biderik ez det arkitzen. Zuen ondoan berriz, oixe nuke eder: pakea lanerako ta emen begien aurrean ikusi bear ditugun bidegabekeriak ayenatu neregandik. Zer esaten didazue?. Biderik izango al-nuke zuengana joan, eta or bizibideren bat arkitzeko zuen ondoan?. Urte batzuek zuen alboan eginda gero, etorri nindeke berriro onuzkaldera, pakerik arki ba-neza.(31). Eskari horrek zer erantzun jaso zuen aditzera eman aurretik, gogora ekar beza irakurleak urte hartan bertan aldegin zuela Ameriketara Etxanizen adiskide eta gogaide handi Salbatore Mitxelenak, Eibarren emandako misioetan egindako sermoi bategatik salaketa jaso ondoan. Gogoa hautsirik, Bizi-nai poeman zioenez “adio” zerion Euskal Herri tradizionalaren heriotza bihotzean iltzaturik, amore emanik, bere bihotz zaurituari

228


atseden eman eta arnas berriaren bila Ameriketara, hots, noranahi urrun, bestelakotze bidean aurrera eta aurrera sumatzen zuen Euskal Herri ezin jasanetik ihesi. Etxanizi ez zioten aurrerabiderik eman Zaitegik eta Ibinagabeitiak Ameriketarako bidea hartzeko. Hona etorri behar duzula: etzazula pentsatu ere egin!, eurek bazuten nahiko lan han; gainera martxoan elkartu eta ekainean, CIAk amaraunduriko estatu-kolpea (des)egokitu zitzaien: Egazkiñak buru gainetik ibili zaizkigu alako susko konpitak bialtzen gure bizi aspergarri au gozatu naiez. Gudua zala esan ziguten, bañan emengo guduak eta auntzaren gauerdiko estula berdiñak, utsak alegia.(...) Bañan gudu onek, gure aldizkariari buruz, kalteak ere ekarri dizkigu. Irarkolan geneuzkan bi zenbaki, eta an daude oraindik irartzeke: orra nundik berriz ere atzerapena, ta ez iakin noiz ukanen dugun aurrerapenik. (...) Oraindik ez ditugu ikusteko guztiak ikusi. Geroak esango du. Ez gero onuntzko ametsik egin: egia diotzut; biderako txanponik ez daukat, bestela biar bertan egalontzia artuko nuke orra joateko.(34). Haien ondora joateko eskariari ezezkoarekin erantzuteak ez zuen mindu Etxaniz. Handik denbora batera honela ziotson Andimari: Andima: larri ibilli ziñan neri orrera joateko gogoa kendu-erazten. Ortan lagundu ba-zenidaten ere, ez dut uste emendik aldegiteko kemenik izango nuanik. Ala ere nere illun-aldietan, maiz uste izan dut, orixe nukela biderik onena zuei lagunduz, euskera-alde geiago irabazi ta geiago lan egiteko. Emen guk bezelako euskal-miñik ez dizut billatzen. Euskal idazle-artean ere, nere aldean oso patxara aundiko jendea ikusten dut nik. Zerbait esaten ba-diezu, “integrista” zerala-ta erasotzen dizue; lengo aldean asko egiten dala, gauzak astiro artu bear ditugula... “Prudentetan” ba-dago inguruan! Nik, berriz, ez dut Zaitegi´ren kemenik bakarrik lan egiteko. Ain nazue illunabar-zalea! Eztakizue nere illun-aldi auek zenbat ordu eder galarazten didaten lanerako! Orregatik uste izan dut askotan, zuek bezelako langille sutsuen ta euskal-minduen ondoan askoz geiago emango nukela neretik. Zer gauza ederragorik irabazpide on bat iruron artean euskera-alde jalkitzeko bidea lortzea baño? (45). Haatik, ez dakigu orduan Etxanizek nola erreakzionatu zuen. Handik laster, jakinda estatu-kolpea gertatu zela Guatemalan, Nemesio Andimaz errukiturik dakusagu, eta aldi berean, AEBen jokaerarekin kritiko, Andima ez bezala: Andima lagun goibeldua: Zure Miserere-idazkia jasoa det. Labaien´i biali diozuna, nerearen senidea dala esan dit jaun orrek.¡Gizona!. Ez al-dezu zure adiskide Zaitegi´rekin zure barrua uztutzeko aukerarik?. Zure barne-gonak jaso baño len, bukatzeari eman diozu. Biok izketan asiko ba-giña, a ze bi nolako!. Zureak eztira makalak izango: baña nereak ere ba-dute gantza. Gudak soiñetan baño, naste geiago sortzen gogoetan. Ta goazen zurearen arira. Orko matxinada orrek naskatuta utzi gaitu. Mundu ontan etsairen bat galdu nai ba-dezu, bide erreza duzu. Rusia-aldean ba-zera, zure etsai ori fatxistatzat [sic] jo zazu: ta gure alde ontan ba-zera, komunistatzat jo zazu; ta zure etsai ori galdu dezu. Geroago ta kutsatuago agiri da demokrazia-aldekoen jokoa. Jaungoikoak aparta gaitzala azalkeri ta azpikeri oietatik.(...) (35). A.M. Labaieni Andimak bere orduko gogo-aldarteaz honela ziotson: Iñoiz ez bezalako gogo-goibelaldi batean sarturik arkitzen naiz: odei belun auek suntzituko dizkidan argi-xinta len-bai-len sortuko al zait, gure arloari orainarte baiño gogozago dakiodan.(54-VII-19). Kontu egin berariaz hartaraxe joan zela, euskal arloari ekitera,

229


hots, Euzko-Gogoa-ri. Eta lau hilabete baino ez zituela han. Esan liteke Zaitegirengan ez zuela sostengu handirik aurkitzen, ez zirela oso ongi etortzen, Nemesiok idaroki bezala. Bestalde, uste izatekoa zen Ibinagabetiaren aldetik jarrera kritikoagoa Guatemalako egoera politikoa astindu zutenen aldera, kontuan izanik euzkogogoatarrak ere astindu zituela eta lana zaildu zitzaiela, baina ez, Labaieni egindako gutunarekin jarraituz: Ekaitza uste baiño len baretu da, ta eguraldi betean erri au sartu zaigula esan diteke. Alare guk oraindik ezin dezakegu kukurrukurik io, batez ere nik, ez dakit bada geroak zer ekarriko didan. Agintari berriak emen bizi geran atzerritarrak galbaituko omen gaitute, gariak gorde ta laztoa aizatzeko. Bear ba laztotzat ioko naute; ni ordea, ez naiz nere buru-bidetik xeme bat ere alderatuko, ez orixe (ib.). Hipotesirik gogobetegarriena hau da: Andima ibilia zen 40ko hamarkadan espioitza sarean CIAren zerbitzuko, eta haren jukutriek ez zuten atsekabetzen, alderantziz baizik, nahiz euren euskal lana eragotzi. Komunisten aurka gogor agertu izan da Andima, eta era berean gogor estatubatuarren alde. Bestalde, Venezuelan zela, hango presidente militar diktadorea Marcos Pérez Jiménez uzkaili zutenean, hitzaurrean adierazi dugun bezala, sekulako goresmenak eta laudorioak jo zizkion venezuelar herriari, gauza izan zelako diktadore bat eraisteko, Euskadin ere beste horrenbeste gerta zitekeen kemen gehiago balitz Franco boteretik kentzeko –Espainian aterpetu zen militar hori-. Gorago iruzkingai hartu dugun Etxanizen gutunak, besteak beste, hiru gai zituen azpimarragarri: Andimaren aldarte goibelaren aldera erakutsitako urrikia, kapitalista estatubatuarren trikimailu politikoen alderako kritika, eta Etxanizen beraren gogo aldarteari buruzko argitasunak eskaini izana. Pare bat zirikaldi boteak zizkion Andimak eleberrigintzari ekin behar ziola eta; hona erantzuna: Eleberriari buruz, auxe esango dizut. Igorri nizun ori, ez dut aurrera eramateko asmorik. Nik buruan dudan eleberria, ez litzake argitalgarri izango gure egurats puritano ontan. Aspaldi dabilkit eleberri orren idazburua durundioan. Izena auxe luke: BESTEAK EZETZ ZION. Ta gai berriz, dijoakizun auxe: Apaiz bati joan zaigun guda madarikatuak eragin diona. Gure eliz-agintarion jokabidea ikusiz, bi ondamen sortu zaizkio; egazkiñean erortzen datorrenarena lenbizikoa: lurra nai, eta oña nun jarririk ez. Bere orañarteko sinismena oñarri gabe gelditu zaio. Ez daki nola aldeztu gure sinismenaren egia. Guzia lauso ta gandu du. Emakume-gaietan ostera, len estua ta lotsatia zana: orain guzia iratxo-bildurra izan ote-dan oraindañokoa. Errespetoa galdu dio alor debekatu orri. Oso gordiña litzake, al´ezta?. Izango luke mingañik eta miztorrik!. Baña eleberria, nere iritzi apur ontan, gierria ta zaintsua ateratzeko, norberari gertatuak, edo oso urretik ikusitako gaiak artzea bezelakorik eztago. Orduan asmatzen ibilli bearrik ez duzu, ta barrendik igotzen dizu liburura aldatzekoa. (35. gutuna). Gordina edo ez, hamar urte beranduago arte ez zuen idatzi, eta argitaratu berriz 1992an (Nemesio Etxaniz: Izotz-kandelak eta Gobernadore jaunari, Iñaki Segurola, Elkar, 1992), autorea bera hil eta handik hamar urtera, beraz, guztiz denbora eta garaiz kanpo, 1954an idatzi eta argitaratzera, garaiaren lekukotasun gisa izan zezakeen balioa guztiz galdurik, alde batera utzita eleberria bera askatasunari opa izandako kantu alaia den edota bere aroaren kode moralaren pean amore eman duen idazle baten nobela antzeko erreportaje maskal samarra (Oraingo gazte eroak, Joxe Azurmendi, Enbolike, 1998, 24 or eta ond.).

230


Andimagana etorriz, Guatemala astindu zuen estatu-kolpeari buruzko Etxanizen kritika politikoari ez-irakurri egin zion, eta Zaitegirekiko aipamen zuzenari ere ez zion erantzun, baina eleberriari zegokionez adoretu zuen, eta bera gogo-goibelalditik aterea zela aditzera eman zion: Eleberrirako antola duzun gaia guziz ernegarria. Barne auzi oriek euskeraz ere iraultzea benetan lan ederra. Iñork baiño obeto iritxiko duzu zuk ori. Bakoitzak bere auziak, bañan auziok beste askorenak ere izaki, atsegiñez irakurriko ditugu guziok ere. Bai adiskide, amaikatxu itz iario egingo genuke iñoiz elkar arkituko ba´genu. Baleike egun ori ere noizbait iristea. Anartean, gogoz dakiogun geure arloari; zerua ta lurra ere ukakor ditugu; batbederaren kemenak ez al digu ukorik egingo...eta iritxiko gera io-mugara, teologu, pilosopu, apaiz, lekaide ta lekaime erdelzale guzien aurka.(36). 2. Tirabiratxoak eta kidetasun sendoak Bat-etortzeak handiagoak iritzietan, dudarik gabe, berezi ibiltzeak baino Nemesio eta Andimaren artean: euskaltzaletasun aktiboan, kristautasunean, Vatikanoaren eta Espainiako eliz hierarkiaren hautu politikoaren alderako kritika gogorra barne zuen kristozaletasuna, eta Euskadiren askatasunaren aldeko hautuan, eta Israelen jokabide linguistiko eta politikoa miresteko orduan, besteak beste, baina, lehenbizi, begirada bat eman diezaiegun tirabirei. 2.1. Herri-literatura versus literatura jasoagoa Estatu-kolpeak astindutako Guatemalara joateko ametsak bazter uzteko gomendiotik berehala izan zuten lehen tirabiratxoa Nemesiok eta Andimak; nik uste, harrituena Nemesio bera izan zela, bere lerro batzuek horrelako erantzun bortitzemozionala eragin izanaz. Etxanizek, itxura guztien arabera, batere maliziarik gabe, honela idatzi zion: Naikoa lan izango duzute zuen aldizkingi ori pixkortzen eta emengo arpidedunak batzen. Euskalzaleok ere gure iritzietan banatuak bai-gaude. Lengoan Ibar´ek egiten zidan, euskera gogorregia darabilzutela, ta erriari eztiola ezertan lagunduko. Orixe ere gogortzen ari zala lendik. Eta Ibar´ek ez du borondate txarrik: baña iritzien burruka onek ere, gogo-illun jartzen gaitu. Euskal susperketak urte txarrak ditu. Laburdi aldeko Eusko-Ikaskuntza batzarrean ere, ez dira erabaki jaxoak [sic] artu. Gure jokoa nekeza degu, izan ere.(37) Itxura batera, kritika linguistiko soil bat zen: ala euskaldunen ahozko jardunetik aukeratutako esaldiak erabili behar ziren, Etxanizek berak egin ohi zuen bezala, olerki, ipuin edo antzerkietan, ala bereziki Zaitegi batek egiten zuen bezala, Olabideren itzulpenetatik-eta hartutako esapidez osatu behar zen testua; baina, Andimaren erantzuna luzea izan zen, Zaitegiri eta Orixeri erakutsi ondoan idatzia, eta, beraz, esan liteke barneko euzkogoatarrek erbestekoei egindako kritikatzat hartu zela Etxanizen paragrafo hori: Zu ere, Ibar´ek erasi dizkitzunak dirala-ta, guri arrika asteko gertu zaudela dirudi. Aitortu bear dizut aipatu marmariok sutan iarri nindutela, bai ni baita Zaitegi ere. Ibar´en aurka artikulu gogor bat idaztekotan nengon, bañan lenago “Orixe”ren iritxia iakin nai nun, eta zure esanak aldatuz, galdezka idatzi nion. Orra zer erantzuten didan: “Itxi egiozu bakean “Ibar”eri euskera erreza dalako ortan. Aspaldiko buru-

231


ioera edo mania dau beraren aita zanaren ta “Larreko” zanarena. Goazan geure bidetik. Nire artikulua ondu nebanean, Altube ta Ibar euki nebazan gogoan. Nik beti au erantzungo deutset: “Erri erriak ez dauz irakurriko ez “Ibar”, ez “Altube”, baiñan erriak bai Olabide”. Etxaniz´ek ere txoraldi antzeko batzuk izaten ditu gauza orretan. Idatzi dagiela euren euskeran. “Orixe ere gogortzen ari da”. Berak esan ebalako, ala? Arean, Villasante Aitaren zerak irakurtean esan neban ori. Osterantzean zuk ala uste dozu, Andima?(...) Orra Orixe´n erantzun ederra. Ia eskutitz guzia aldatu dizut, nik eman nezaizueken baiño erantzun ederragoa dalako (zuri ta Ibar´i). Nun da ordea Ibar´ek aipatzen dun erri ori? “Ez diogula erriari ezertan lagunduko?” Laguntzen ote dio Ibar´ek? Laguntzen ote die gu erderaz maziatuz ari diran beste guztiek? Obe lukete erderaz ain gora aldarrikatzen duten erri euskera ortan idatzi, aldenduta gabiltzanok bidea arkitu dezagun...Bañan ez dut uste gure aldizkarian aldenduta gabiltzanik. Gu euskera aintzat artzen dutenentzat irakurten eta idazten dutenentzat ari gera; eta gure erriak ez du euskerarik oraindik aintzat artu, ez daki euskeraz ez irakurtzen ez idazten. Zer obari aterako genuke irakurtzen ez dakien batentzat ipui er[r]ex eta izkirimiri irritsuenak iardungo bagenuke ere? “Euskal susperketak urte txarrak ditu. Gure jokoa nekeza degu, izan ere” diozu. Bai noski, bañan ez dugu amor eman bear, eta ez diegu kasurik egin gure kemena ito naiez azpi-lanean ari diran oriei. Zure ur-baldakada ori, gogorra izan zaigu Nemesi, bañan ez gera gure bidetik arrabete ere saiestuko.. Izan ditugu ordea, eskutitz pozgarriak ere, Ibar´en beteko gizonenak, eta Euskalerritik bertatik iasoak batzuk.(38). Etxanizek gozo erantzun zion, desenkusatuz bezala, haien lanaren balioa aitortuz eta errua beraren izaera gogo-ilunari egotziz: Adiskide minbera: Ederra egin diagu!. Ordu txarrean aitatu nizun Ibar´en esana. Zure karta ori alper-alperrikakoa izan da neretzat. (...) Nik ba-dakit akatsik gabeak etzeratena, baña baita ere, ondo asko dakit, gaur Euskera-alde egiten dezuen lana, ez dala beste iñun malla goi ortan egiten. Betebetean zuekin nago beaz. Baña ni, odoletik naiz gogo-illunekoa (nere aitagandik dut ori): ta itz aiekin auxe adierazi nai nizun: “Euskalzale-artean iritxi bakanak ikusten ditudanean, oso illun jartzen naizala”. Baña, ain minbera gaude ta ain erretuak!...Pazientzi geien geron artekoekin bear degu. Edozer esanek min zorrotza sartzen bai-digu zaurietan. Nolanai, ez det uste, Ibar´en kontu ori zuen aldizkingian astinduko dezuenik: eta askoz gutxiago, aren izena aitatuz. Ibar, oso dezu juxtua: beretzat aurrena. Orregatik ez du, nere ustez, lan geiago argitaltzen... (39). Literatur hizkuntzari zegokionez, bestela bezala, Etxanizek aditzera ematen zien euskaldunen eguneroko hizkeratik urrunduak zebiltzala, atzerrian bizi izaki, eta artean ere puritanismoari, garbizalekeriari, gehitxo opa ziotela: Errikoi-arazo ortan berriz, ba-dezue kalte aundi bat: erritik orren urrin egotea. Neuk ikusi det, nolako aldea dagon Azkoiti´n bizitzetik emen bizitzera[Donostian, alegia]. An, Euskera bizi-bizi bait-dago, egunero esaera berriak ikasten dituzu. Emen berriz, euskera limosnaz bezela bizi da, ta eztezu alako aberastasunik itz eta esaeratan. Zuek ere, emen ba-zeundete, mesede aundia izango zenukete, zuen liburu ta idatzietan erri-usai ori jalkitzeko. (Mitxelena Aba´ren AMA-SEMEAK Arantzazu´ko kondairanliburuan, nik uste, erri-usai ori ikus genezakela. Itza ain xalo, korriente, suelto ta jolaskoi dijoakio) Nere iritziz, lengo puritanismo artatik asko sendatu gera: baña oraindik ezin degu ziaro aizatu erderatiko itzak jalkitzeko narda); ta sarri norbera dabil bere buruari galdezka: beso bat ebakitzen ez uzteagatik, gure Euskeraren bizia galtzen ote-gabiltzan. Izkuntza onen egoera larrian ikusteak bildur auek sortzea, ez da

232


arritzeko. Baña etzazute orregatik bildurrik izan. Gu, alegiñez zuei laguntzeko gaude. Ibar bera ere bai.(39). Horregatik ez ziren batere hoztu edo urrundu Andima eta Nemesio. Hirugarren gutunean gozo erantzun zion Andimak, gauzak bere onera ekarriaz: era guztietako idazleak behar ditu euskal soroak, herri-herriari herrikoi idatziko diotenak eta eskola gehiagoko irakurzale konplexuagoei goitarrago eta konplexuago: Adiskide maite: Bai noski, minbera ta errerik gaude euskalzaleak, gure lanak bear luken arrerarik ez duelako lenik, eta urrenik, euskalzaleen artean darabilzkigun eztabaida antzu ta banaketa ilgarriak dirala bide. Ta ori ain biotz ertsiak izatetik datorkigu. Erri kaxkarra benetan gurea ertsikeriz ta inbiriz ustelduta dagoen erria. Kopetok zabaltzen ez ditugun bitartean, ez dugu onik izango iñoiz ere. Beste zerbait ere esan nai nizuke, izugarrizko kaltea gure literaturari egiten diona. Bakoitzak gere bideetatik ibilli-azi nai ditugu euskal idazleak, eta ori eziñezkoa bai gure artean, bai beste munduko literatura guzietan. Idazle oro tenperamentu berdiñekoak ote dira? Ez noski. Bakoitzak bere idazkera, burukera ditugu, eta bat bederaren bideak barna ibiltzen utzi bear ditugu. Nik, esate baterako, ez nuke olerki bat ere egingo. Zertako beartuko naute bertso-berriak egitera? Ez nuke ipui bat idatziko; zertako ipuiak eragingo dizkidate? Auxe dugu gaur egunean gure makurrik aundiena, eta idazle guziak bide bakarretik sartu naia. Eta betiko erri euskera ori, atergabeko leloa. Badira idazleak erri euskeraz idazteko jaioak; bioaz beren bidetik. Ondo baino obeto derizkiot. Euskera jasoagorako sortu diranak, aldiz, ez ditzatela makur erazi eta irainez bete. Bakoitzak Jainkoak eman dizkion doaiez landu beza gure izkera eta derizkion elerti sailak. Auxe da bidea.(40). 2.2. Euzko-Gogoa versus Egan Beste gai bat tirabira-sortzaile gertatu zitzaiena Euzko-Gogoa versus Egan izan zen. Zein zen bietatik beharrezkoagoa, egokiagoa, euskaldunentzat. 1955. urtetik aurrera gertatu zen hori, orduraino Euzko-Gogoa baitzen nagusi alde handiz, eta erbestean egiten zena, Euzkadi Irratia, Pariseko eta Ameriketako Euzko-Deyak...Baina 1955-56 urteetan aldaketa erabakigarriak gertatu ziren, balantza barnekoen aldera makurtu zutenak erbestekoen kaltean, hots, Francopean zentsurapean egiten zenak gaina hartu zion pixkanaka erbestetik egiten zenari; besteak beste, Euzko-Gogoa barnera etorri zelako, nahiz Euskal Herriaren periferian kokatu beharra gertatu. Tamalez, ez dakigu Andimak zer erantzun zion Nemesioren iritzi honi: Gure aldizkingiak (berandutxo EGAN) aurrera dijoaz. EUZKO-GOGOA gogor dabil; arrasatetarra ezta lo artzen dutenekoa. Ala ere Orixe ta zure artikuloen bearrean dala uste det. Ipui geitxo dakarrela ez al-deritzazu? Zaitegi´k EUZKO-GOGOA EGAN´en gain dagola uste du. Nik besteraka uste det. EGAN aldizkingi bezela, bai gaiz eta bai formaz obeto datorrelakoan nazu. Ala ere ez diot orrelakorik esan gure mutillari. Bestela ere naikoa erremin izateko bidea ba-du beste istilluekin. Ni beti pakeak egiten nabilkizu. Euskaltzaindikoak asarre baitira EUZKOGOGOA´tik izan dituzten akulukadagatik. Eta oso erretuta zebiltzan alkarrekin. Zerbait ixilduak ditugu liskarrok.(67).

233


Gero ez da ahaztu behar, Euzko-Gogoa-k era askotako zailtasunekin batean – funtsean, ekonomikoak eta politikoak-, askatasuna ere esan nahi zuela, Francoren mendeko erregimenarekiko askatasuna, mendetasun ekonomikorik eza, eta Egan-ek berriz, erraztasun politiko eta ekonomikoekin batean mendetasuna adierazten zuela, kolaboratu beharra erakunde eta pertsona frankismoari atxikiekin; Jakin esaterako Euzko-Gogoa-ren arrastoan sortu zen 1956an ez Egan-en arrastoan nahiz 1959tik aurrera modernotasuna erantsi, eta hain zuzen eredu menpegabe horri jarraitzen ziolako 1961ean debekatu frankismoak. Digresiotxo bat egingo dut Euzko-Gogoa-ren atzerritik aberriratzeko hautuaz, Nemesio-Andima gutunketatik sobera aldendu gabe. Etxaniz, A.M. Labaien-eta, hots, barneko euzkogogoatarrak goiz hasi ziren Ibinagabeitiari eta Zaitegiri argi esaten Guatemalatik Ipar Euskal Herrira etortzeko ordua joa zela: Francok ez zuela Hego Euskal Herrian argitaratzen utziko, baina Iparraldean ez zegokeela oztoporik. 1955. urtea aurrera, Orixe jada Lazkaoko komentuan, aberrian aldizkariaren aleak sartzeko ezin konta ahala oztoporekin –poliziek ebasten bidean- eta Egan jada euskara hutsez ateratzen zela Euzko-Gogoa-ri lehia eginez, Zaitegik aberrira itzultzea erabaki zuen, eta Euzko-Gogoa ahal bazuen Hego Euskal Herrian ateratzea eta bestela, Iparraldean. Zergatik ez zuen Ibinagabeitia berekin ekarri, hura Paristik Guatemalara erakartzeko gai izan zenak? Bai, Andimak eragozpen politikoak zituen Espainian sartzeko, bere 40ko hamarkadako espioi-lan politikoagatik baina Iparraldean ez; zergatik abiatu zen Zaitegi bakarrik? Biak etorri izan balira, beharbada, ez genuen iruzkintzen ari garen gutun-truke hau izango, laburragoa izango genuen, uste izatekoa baita aurrez aurre maizago elkartuko zirela Andima eta Nemesio... Alde batera garbi dago haserrealdiak izan zituztela Zaitegik eta Ibinagabeitiak Guatemalan. Nemesiori Andimak 1955eko otsailean: Zaitegi´k dionez, bera ere pozik egongo omen litzake euskeraz lan egiten soillik, beste norbaitek ortarako diruak irabaziko balizkioke; egia esan, ez diot sinisten, ez dut uste bada iñoren menpean egoteko danik, agintzeko jaio baita (44). Azpimarra nerea da. 1955eko ekainaren 10ean, askoz nabarmenago, honela idatzi zion Andimak Orixe maisu miretsiari, 1955eko Euzko-Gogoa-ren lehen alea prestaturik baina Zaitegik geldiarazia ziola-eta: Banakoa gertutzen ari nintzanean aldarrika auxe esan zidan: “engoitik banako guziak irarkolara baiño len neronek ikusi nai ditut, eta zeatz meatz gertu bear dizkidazu aurreneko lerrotik azkenekoraiño”. Min eman zidan onexek neregan bate ere entzimenik erakusten ez dulako. Zitalkeriok ez dira nik emen erroak egiteko egokienak. Beti nago noiz alde egin pentsaketan eta batez ere orain argi ikusten baitut arroputz onekin ez dagola ezer egiterik. Aldizkaria poliki zijoan, gaiñera emen nagonetik iñoiz baiño arpide geiago etorri zaizkigu, zorionak ere upelka iaso ditugu len baiño txukun, bete eta sakonago datorrelako. Baiñan miñ ematen dio aipamenok neronek irabaziak ez ote diralazkoak. Eta aspaldi danik, banako berria gordeta dauka. Umekeriok biotza zearo samintzen eta emengo bizimodua iasankaitz biurtzen. Lenago nizunez, berriok zuri bakarrik ematen dizkitzut, zuretzako berri ere ez diralako. Euskerak soilik eutsi dit, bestela...Gaiñera aldizkaria bear bezela eta bear danean argitaratuko ezpada, nik ez dut emen zer egiñik, agintari obeagoak nun-nai arkituko ditut, bai noski. (argitaragabea).

234


1954an Andima Guatemalaratuz gero, Euzko-Gogoa-ren 5 ale atera zituzten Andima langile nagusia zela, eta 1955ekorik artean atera gabe ziren ekainean –guztira hiru ale atera zituzten urte horretan-. Agintari harroputza, bekaiztia, hitz batean txarra, eta Orixeri egiten zizkion aitorpen horiek, hots, harentzat estonagarriak izango ez zirelakoa, hura ere bizi izan baitzen Zaitegirekin; ez dira txantxetako salaketak. Lehen arrazoia beraz, Zaitegiren ikuspegia eskas dugula, Andima Zaitegirekin ez joateko Iparraldera, edota Zaitegik Andima ez eramateko, bien arteko konponezinak. Horien froga argia da gutun hori eta azpimarratu beharra dago. Badaude beste dokumentu batzuk honekin zerikusia izanik aipatzea merezi dutenak, nahiz ez duten dokumentu horren pisurik. Andimak Orixeri gorago aldatutako gutuna egin baino hiru egun lehenago, Zaitegik Argentinako Panpako Mones Cazon herrixkatik Txomin Jakakortexarenak egindako eskutitza jaso zuen: Euzkadik Prankogandik artu dun miñik eta sakailketarik mamikoena eta giarrekoena orixe izan da. Euzko langille sakabanaketa! Oraintxe noski gure agintariek batzar aundi bat egiteko dabiltza noski Paris´en. Ez ote dute gai au aztondatuko? Batez ere apaizak eta apaiz artekoak bear genuke gai oni buruz zerbait egin? Zartuxe gera erbestean lan egiñaz aki gera, ez atsedenetarako baña lan bikañago ba egin dezagun ez ote genezake etxe bat, apaizetxe bat, barreiatuen bil-etxe, euzko-ikastetxe bat antolatu Auña aruzko erritxo batean ezpada ere danok euskerari lotuz, elkarrekin arnas emanez, euzko idazkietara (bildu, biurtu, irarri, eta abar) azken urteak ortan eman ditzagun?Lagundi txiki bat egin genezake Gotzai baimenez eta an urteak eman gel zaizkiguken apurrak, eusko baratza lantzen...Zer deritzazu? Zu langile bizkorra, atontzale auta, zerbat orrelako gerta al bazeneza? ...Gure diru apurrak ortxe eralgi genezazke benetako arazo orretan eta ori antolatzeko asmoa ar ezkero emengo euskaltzale aberatsak eta beste Ameriketa guztietakoa ere lagunduko ligukete naski eta orixe izango litzake euskerarentzat bene benetako sendagaia, akademia, eta ikastetxe nagusia. Nire baia gaurdanik zenuke eta agian beste askorena ere bai, erbesteaz ere okitzen baita eta orixe izango litzake guretzat jaitetxerako itzulera goxoa(...) (Jokin Zaitegiri egindako gutunak I, Utriusque Vasconiae, 2007, 434 or.) Zaitegik zer erantzun zion ez dakigu; Txominek jarraitu zuen Zaitegi zirikatzen, baditugu beste hiru gutun, hark 1955ean eginak Zaitegiri. Velez de Mendizabalek dio J. A. Agirre eta Tx. Jakakortexarena izan zirela Zaitegi gehien bultzatu zutenak Euskal Idazleen Etxea irekitzera. Txomini andre aberats batek eskaini omen zion etxearen alderako dirua. Baina hiru urtez ibili behar izan omen zuen andre horrek senarrak utzitako ondare-auzia garbitu arte, eta bizkitartean Zaitegik espero zuen dirurik ez (Iokin Zaitegi 1981, 137 or.) Beraz, Zaitegiri Jakakortexarenak eskaintza egin zion. Aberriratu eta EuzkoGogoa han ateratzeko finantza-bideak bermatzeko, erbesteko Eusko Jaurlaritzaren, hots, J.A. Agirreren laguntza behar zuen eta Txominena izango zuela uste zuen. Egitasmo horretan Andimak ezin zion lagundu, ez diruz, eta ez J.A. Agirreren laguntza lortzeko; ez zen urtebete Guatemalan zegoela egindako atariko gogor batean jeltzaleen erdalzaletasuna bortitz salatu zuela: Gurean Jel-alderdia izan da abertzaletasunaren arrobia, baita euskeraren illobia ere. Ez noski, asmoz ta iakitez, bai ordea, bear bezelako gizontasunik ukan ez

235


duelako izkera-auzi latz ontan; etzun euskera artu alderdiko ele bakartzat, alderdikide guztiak aberri-izkera itzez ta idatziz erabiltzeko bearturik, enda-ezaugurri bakar ta garaientzat euskera ezarririk. Erdera izan du ele nagusi; oraindik ere, ez du euskeraren miñik bere aratoletan nabaitu. Euskera ez dala aski abertzale zintzo izateko darasate... Eta erdal merkatari etoi biurtu zaizkigu euskaldunak oro. Merkatari lotsagabeak euskel izenpean erdera besterik ematen ez diguten ainbeste ta ainbeste albistari.Txepel utsak, euskera baiño erdera erabilli naiago duten alderdikideak. Etoi batzu, iakintza ta kultura erderaz sakatzen diguten guztiak. Saldu batzu erdera elizetan barreiatzen duten gotzai, apaiz eta lekaideak.Ziraun batzu, erdera betiko zapuizten ez duten euskaldunak euskera soilik erabiltzeko. (“Amilbera” in Euzko-Gogoa, 1954, 5-8.). Ibinagabeitia ez zen Zaitegik behar zuen pertsona diplomatikoa erbesteko Eusko-Jaurlaritzaren laguntza lortzeko, eta dirua emateko moduan ere ez zegoen. Egitasmo hori buruan marraztean areagotu ote zuen Andimaren gaineko kontrola, batez ere JEL alderdiaren jokaera erdalduna sala ez zezan?, horrek esan nahi du “amilbera” delako atarikoa Zaitegiren oniritzi gabe argitaratu zuela Ibinagabeitiak? Gehitxo dirudi hori pentsatzea, baina aipatutako egitasmoa buruan piztu ondoan gehiago kontrolatzea gertagarri dirudi. Bestalde, badirudi Zaitegik ez zuela dohainik talde-lanerako, lider maitatua edo errespetatua izateko. Hona lekukotasun bat, Nemesio Etxanizek ekarria: Emakume batek auxe esan zidan: Agirre zanak bein berari auxe esan ziola: asko saiatu zirala, Zaitegi beste langille-talde batekin jarri zedin euskera-alde elkartuta lan egiten: baña ezin izan zutela Zaitegi ortara erakarri; bakarrik eta bere iritziz bakarrik lan egitekoa baita gure arrasatetarra (87). Beste esaldi honek berriz, Nemesiok Andimari 1956an egindako gutun batean: Zaitegi´k gorantzi asko eta eztuala zaputzik batere zurekiko. Ez orren kezkarik izan, beraz.(58); pentsarazten du Andimak eman ziola ezezkoa Zaitegiri, ezta ala? Nolanahi ere, badirudi euskaltzaletasunak eutsi ziola Andimari, Orixeri ziotson bezala, eta ez zela Zaitegirekin gehiegi samurtu. Elkarri egindako gutunak irakurririk, ikusten da elkarrengandik banandu orduko –harrezkero ere egon ziren elkarrekin, ikus 76. gutuna- bere onera etorri zirela, eta 1957an, Zaitegik beraren izen ona mantentzeko izan zuen arazo larrian –dirua gaizki erabili zuela salatu zuen Mercedes Contreras Mameme ezizeneko emakumeak; Orixek emakume horri erabat sinetsi eta Labaienek ere bai- Ibinagabeitia izan zuen defendatzaile handiena eta bikainena, hari esker ez zuen izen ona galdu, hark Nemesiori egindako gutunari (Ikus hemen, 62. eta 63. gutunak) eta bereziki J.A. Agirreri egindako txostenari esker (argitaragabea)! 2.3. Alderdi-n idatzi ala ez Etxanizek eta Ibinagabeitiak izan zuten beste desadostasunetako bat alderdiaren aldizkari Alderdi-n idatzi ala ez izan zen. Hitzaurrean aipatu bezala, Caracasen diktaduratik demokrazia kapitalistara igaro eta berehala abiarazi zuten Matxari eibartarrak eta biek euskal gudarien Irrintzi aldizkaria. Txarresten zuten Alderdi Jeltzaleak Parisko I. Mundu Batzarrean hartutako erabakia: Franco boteretik kentzeko indar espainiar errepublizaleekin lankidetzan aritzea; zioten ez genuela espainiar monarkiarik ez eta espainiar errepublikarik behar geure auzia garbitzeko; bagenituen

236


lankide hobeak askatasuna iristeko, hots, gutxiengo nazionaletako kideak. J.A. Agirre hiltzean, haren omenez egindako artikulua zela kausa –artizar, ipar eta gidari jotzen zuen zendu berria, eta deslai, artzain, gidaririk gabe geratu ginela euskaldunok, indar errepublikar espainiarrekin batzeko hautua eginagatik bi urtez oker gidatzeaz salatu ondoan (Andimaren idazlan hautatuak, Elkar, 1999, 307)-, haserretu egin zen Irrintzi aldizkariko bazkidearekin, eta utzi egin zion aldizkari horretan politikaz idazteari, baina baita Alderdi-n idazteari ere. Alderdiaren aldizkarian idazteko esaten zioten Zaitegi eta Etxanizi honela erantzun zien gutunez: Gure Irrintziko ixtiluak bukatuxe dira. Bestelako bakea. Orain beintzat patxara osoan neure lantxoei ekin diezaieket. Alderdin idazteko dinostazu. Egia esan ez dut bat ere gogorik politika gaietaz aritzeko. Kokoteraino nago politikarekin eta erabakia gainera gai orietaz ezertxo ere ez idazteko euskeraz gure aldizkari erdeldunetan. Ez dut ikusi nai gure aberri izkera eskean erdal-aldizkarietan. Alderdiak euskera utsezko aldizkaria sortzen ez duen bitartean, ez dut ezer ere idatziko. Alperrik ari zerate zu eta Zaitegi nere lantxoak Alderdirako eskatzen. Lotsagarria da, eta lotsakizun ori urte asko dira Alderdik bere lepo-gainean daramala, abertzale izenezko eralguntzak erderaz aritzea, eta erderaz gailenki. Okerrok zuzentzen ez ditugun bitartean, ixilik egongo naiz ni beintzat. Nola eska dezaiokegu menperatzaileari euskera aintzat ar dezala, geu, abertzale izenezkook arbuiatu ta baztertzen ari geran bitartean? (84). Nemesiok ere salatu izan zuen alderdiaren erdalzalekeria baina Andimaren heineraino inoiz heldu gabe. ETAren aldera –artean mugimendu kultural eta politikoabegikotasun gehiago agertu zuen Andimak, baina Nemesio bera ere gerora arte –1968tik aurrera bereizi zen erabat- zahar eta gazte zentzudunak elkartu nahian ibili zen; beraz, elkarrengandik hurbil zebiltzan gai horretan. 2.4. Belaunaldi talkan, biak alde berean Tirabira hauek gorabehera, zerk batzen zituen biak? Bi puntu nabarmenduko ditugu; bata, belaunaldi talka gertatzean biak alde batean paratu izanak, eta bestea, Israel estatua egiten ari zenaren alderako miresmena eta hura eredu jarri izana, hebreeraren berpizkundea bezala behialako lurralde galduaren konkista armatu amaiezina, 1967ko sei eguneko gerra barne, Andimak behinik behin. Belaunaldi talkarenak bi alderdi behinik behin izan zituen, linguistikoa eta filosofikoa, eta lehenbizi, linguistikoa lehertu zen. Iñaki Bastarrikak eta Txillardegik azken honen Leturiaren egunkari ezkutua eleberri existentzialista aitzakia zutela izan zuten polemikaren harira, alde linguistikoari helduz, honela ziotson Txillardegik Bastarrikari: Zure ustez, konparazio batera, zoragarriak dira 1900 ezkerozko “garako” idazleak, eta berai zarraizkiete dudarik gabe. Eta onelakoak entzuteko nazkaturik nagoen ezkero, enaiz gaur ontatik pasako. Zu –eta zu bezelako guziak- euskera il nai duzute, zuen laguntzarik gabe ere arriskuan ez balego bezela; eta asmo gaiztoz eta apropos ari zeratela pentsa liteke, euskera akabatzekotan, noski!. Ezjakin utsak bakarrik eutsi ditzake zuen txorakeriak (Ikus 50eko hamarkadako euskal literatura I. Hizkuntza eta ideologia eztabaidak, Utriusque Vasconiae, 2011, 106). Horretaz ziharduela, Andimak Nemesiori: Zer ta nor gera GARAKO idazle gaitzetsiok? Gu ere talde orretan sartzen ote gaitu idazki gogor aren egilleak? Noiz

237


bear dugu bat etorri euskal-idazleok alkarri arrika ibiltzeke. Gutxi izan eta gutxiok, makil-dantza gogorrean ari gera, atertu gabe ibilli ere. Ortaz idatzi zenuena oso ederki dago, baiña ez dut uste iñor zentzatuko duzunik zure itz ederrekin. Izan ere gure kasta, aparteko kasta da, iñoiz ezi eziña (72). Andimak aipatzen duen artikuluan honela zioen Etxanizek: Edozeñek esango luke asarre ta gorroto-premia degula. Len larri ezpagiña bezela, emen ari gera alkarri arritiraka. Ta ori euskalzaleok, ez beste taldekoak. Baña ez omen-dugu gaitz au gaurkoa. Egunotan egon gera lengo Euskaltzaindi'ko gizonak ezagutu zituztenekin; eta len ere onela oi-omen ziran gure arteko auziak. Euskal-gai batean bi iritxiko ziraneko, egundoko zaputzak eta pipermiñak izaten omen-zituzten. Gazteok! Eta au nere burua pozteko esaten det; ezpainaiz atzo jaioa. Aiza ditzagun erremiñak sekulako gure artetik. Aitortu dezagun, izan ditugun eztabaidak eztirala luzatzekoak. Nork du errua? Ez zuk, eta ez nik: guziok pixka bat, baizik. Gure izakera onek menderatzen gaitu, ustegabean, eta or gabiltz zaputzez galduta.(“Eskuak batu ditzagun” in Euzko-Gogoa, 1958, III-IV). Geroxeago Etxanizek Ibinagabeitiari: Euskaltzaindia txoraska-samar dabilkigu euskal-itz jatorrak zeintzuk diran erabaki nairik. Itz-zerrenda jarri digu, bere agiri batean, itz berriak baño jatorragotzat erabiltzeko. Adibidez: AMODIO, GRAMATIKA...ta abar, MAITASUN, Elizti...ta abar baño erabilgarriagotzat saldu dizkigu. Gure arteko xima berriro erreminduta dabil, agiri ori dala-ta. ORIXE´k bere ostikatxoa bota die Euskaltzain erdal-minduei...ta emen gaituzu euskaltzaleok betiko alper-ezpaietan eta erderazko agiri orrekin erdaldunei gure burua parregarri erakutsiz.(75). Ibinagabeitiaren arrapostua: Akademiaren ateraldia Perrando Amezketarrarenak baiño “jokosu”agoa izan da. Nor dira gizon oriek idazleei mugak ezarteko? Eta gaiñera izparringietan barreiatu mundu guziaren irrigarri gu iartzeko. Orixe besterik ez genuen bear...”Ni naiz kapitan pillotu...neri bear zait obeditu...” Ez dut uste euskalidazleak zentzu-zentzuna galduta zuntzunduko diranik. Denganiño denganiñua (au eztago zerrendan): noiz suntsituko ote dira gure arteko ditadoreak? (au ere ez, zergatik?) (76). Gai honek goritasunean gora egin zuen, ez zen berehala ibitu. Andimarena da hau: Luzaro ez dala EUSKERA 1959 iritxi zitzaidan. Mokoz-eperdi gelditu nintzan bertako zenbait itzaldi irakurri-ta. Gizona, ba zeok gure artean kopetik! Berrogeitamar azken urte auetan idatzi dana MUNSTROKERIA dala idatzi lezake iñork? Gu eskizofreniadunak? Gu setatiak? Beraz arpa jo ta euskera ondatu besterik ez dugu egin? Irakiten iarri nintzan, eta oraindik ere irakiten diraut itzaldi artako esakerak gogoratzen ditudanean. Zuk esanak ere irakurri nituen...Ederki, baiña biguñegi mintzatu ziñan. Kopetadunei, kopeta erakutsi bear zaie. Zer, berak nai dutena esan ta gu ixillik? Egia, euskeraren inguruan batasuna on litzake, eta batasun ortara danok zabaltasun pizkat erakutsiaz baizik ezin gindezke iritxi. Nun dago ordea zabaltasuna? Olakoak idazten ari diranetan? BATASUNA bearrezkoa da, batasunera iristeko oiñarri sendo bat bear dugu, zerbaiten inguruan batasun ori egite[ko]. Izkera gaian errex arki diteke oiñarri ori. (78). Idazten ari zen paragrafoa eten gabe, hizkuntza polemikatik eztabaida politikora jauzi egiten zuen Andimak: Baita beste gaietan ere: esaterako euskotar guzion batasuna iristeko oiñarria. Batasun ortarako oiñarri AZKATASUNAK bear du izan

238


derrigorrean. Eta ontan bai, gogor ekin bear diogu eskubide ori ukatzen digutenen aurka. Bein gure erria buru-jabe ta azke denean, orduan berak aukera dezala nai lukean bizi-bidea; baiña azkatasun gabe ori ezin diteke. Nola egin nezake zurekin itunbenik biok azke ezpaldin bagera? Ituna zuk niri edo nik zuri ezarri nai baldin badiogu, ez da benetako itunbena, indarrezkoa baizik, beraz bere zain-zaiñetik ustela. Auxe da irrintzikuon ustea...Dirudinez, zuek gugandik aldendu zerate gogor ari geralako. Orrela ariko ezpagiña egon ziur ziur oraingo otsemallen atzetik gure erria ondamendira joango litzakela eta betiko joan ere. In necessarias unitas, eta azkatasuna bearrezkoa dugu, eriotzatik gure erria aterako baldin badugu. Eta aski orietaz. Ez zuen ixkanbilla makala atera emen Azpiazu apaizak. Orixe duzu benetako apaiza, errien eskubideak eta giza-eskubideak iñolako beldur gabe aldezten dakien jauparia. Politika gabe, itzerdi maltzur gabe, argi ta garbi. Emengo Eusko-etxean, sekulakoak esan zituen eta ondo esanak gaiñera. Ark ere azkatasun gabe gure erriak ezin dezakela ezer aukeratu esan zigun. Emengo patxi zaleak amurru gorritan i[a]rri ziran gure apaizarekin eta bide guztietatik beztu nai izan zuten. Izparringietan artikulurik iraingarrienak argitara zituten Azpiazuren aurka, baiña bera joanda gero, emen zegola ausartzen ez ziralako. Alako balientiak dituzu gezurraren morroiak, “Bizarroak” Larramendi´k liokenez. Emen oiu egitea errexa dala esango duzu. Utziozu or sartzen eta gero esango didazu, or ere, Cuban bezela, ikusiko nolako zaparrada sortuko luken. Borondate oneko gure agintariek ez dute euren bizi guzian Azpiazuk emen egin zuen lanaren erdirik ere gure erriaren alde (ib.). 2.5. Israelen alderako miresmena Gatozen Israelen alderako miresmen partekatura, Andimak eta Nemesiok bizi izan zutenera. Miranderekin izan zuen desadostasunik handiena horretxegatik izan zuen: hark juduak hastio zituen eta Andimak, aldiz, miresten zituen. Andimak lehenagokoa zuen israelzaletasuna Nemesiok baino. Hona 1952ko Euzko-Gogoa-ren lehen alean, Israelen historiaz idatzi zuen artikuluaren amaierako paragrafoak: Iudarrek, gizaldi ontako miraria, erri baten miraria burutu dute. Legor zana, ezotu; elkorra, loreztatu, illa berpiztu. Maometarrek oin zakarrez igartua, israeldarrek lan ta arteziz berriz ere pizkortu dute. Aberri bat eraiki dute geroaren itxaro betea, eta ainbeste naibageren ondoren yoria. Utsa zegona bete dute. Lantegi, soro oparo eta uri ederrez yantzi dute. Txinaurrien lana utsa duzute aienaren ondoan. Ilik zetzan eberkera, Israel'go semeen ezpainetan berpiztu dute ta or dabil egalari yuduen aberria zearo beretuz. Yarraibide galanta euskotarrak. Gu ere, yuduen antzera, zelai-samin au barna gabiltza; batean ostikoz garabilzkite, bestean bultz, bestean ondiko. Arrotzek aberriaz iabetu zaizkigu. Ito nai gaitute, izkuntza, gure pitxi bikañena, biotzmingañetatik erauzi nai digute. Gure mendiak zitalez bete nai dituzte. Naiaren indarrez, burrukaz, oldarrez, izkilluz, Israeldarrek beren miraria egin dute, ainbat mendetako ametsa aragitu dute. Ez noski, demokrazi francozaleen, demokrazi ustelen laguntasunez. Omen zuri Israel, erri zar eta erri berria. Aintza zuri. Zure azkazia itxasoko ondarrak bezin ugari bedi! Bil semeak zere baitara, eda mugak lengo einera. Zorion

239


osoa opa dizutegu euskotarrok. Yarrai-bide izan zakigu gure aberri errukarrian burutu nai degun lan gogorrean. Gora Israel. (“Israel”). Hil arte heldu zion ikuspegi horri; haren iritzian, Israelek, Euskadik bezala, preskribatzen ez diren eskubideak zituen Jainkoak emanak behialako lurrak bereganatzeko, eta hizkuntza aldetik eta politika aldetik jarraibide genuen; israeldarrak miresten zituen bezainbeste gaitzesten zituen arabiar mahometarrak: Legor zana, ezotu; elkorra, loreztatu, illa berpiztu. Maometarrek oin zakarrez igartua, israeldarrek lan ta arteziz berriz ere pizkortu dute. Gogoratu beharra dago gehienak zirela orduan euskaltzaleen artean Israel eredutzat zutenak, Andimaren neurriraino heldu gabe ere. 1952an agertu zen Andimaren artikuluaren aurka inork ez zuen idatzi, dakidala. Etxanizek 1953an Andimari: Agur, Andima. Sionistagandik ikas dezagun guzien aurka burrukatzen sinismena galdu gabe (21). 1960an: Oraintsu irakurria dut “EL REBELDE DE JERUSALEN” idaztia. Idazti erakusgarria benetan! Nolako lana egin zuen Israel´en Ben-Jehuva´k Dabid´en garaiko izkera aztua errian nagusi jartzeko. An ere, emengo burrukak eta iritzi banatuak zituzten. Ala ere, gizon orren eragiñak sortu du gaurko mirari ori. Ta Israel´ek ba-du bere erria ta izkera piztua. Guretzat eredu bikaña. Ba-dugu nun ikasi, izkera-burrukan eta gudu-bidean ere erri orrengandik (83). 1960ko urtearen amaieran, ildo beretik: Aurten, Circulo Cultural Guipuzcoano´n Israel´go izkeraren piztuera artu det gai. Buenos Aires´en argitaldu duten EL REBELDE DE JERUSALÉN liburua artu det ortarako. Idazti zoragarria ta oso erakusgarria da euskaldun gazteria azkortzeko ta esnatzeko. Liburu ori orko euskaldun txepelen artean eta emengoen artean zabaldu bear genduke. Ez al-dezu irakurri? Eska ezazu Editorial Candelabro´ra ta bialduko dizue Buenos Aires´tik. Ura da gizon bakarraren lana ta eragiña, bere erria lozorrotik ateratzeko! Astinaldi ederra eman bear diet, zenbait euskaldun aberats berri lelori! (87). Andima ez zebilkion atzetik Israelganako miresmenean, ez denboran eta ez kartsutasunean: Aspaldi irakurri nuen zuk diozun “El rebelde de Jerusalem” eta pozik irakurri ere. Zer ikasi ugari daukagu euskaldunok liburu ortan eta ederki egingo duzu bere mamia euskaldunen artean banatzea, gure txepelak noizpait pizkortzen ote diran Ben Iehudak darion berotasunera. Baiña bada beste liburu bat orren aiñakoa edo garaiagoa “Rebelión en Tierra Santa” deritzaiona. Irgum´eko buru izan zan Beguin´ek idatzia. Ortxe agiri da bizi-bizirik israeldarren burruka gorria beren lurraldea askatzeko. Idazti onek ere on asko egingo luke euskotarren artean, irakurtzen balekite. Buenos Aires´en billa dezakezu, nai balin baduzu antxean [sic] argitaratua izan baita hebreotik itzulita. Orrelako liburu beroak irakurri ondoren auxe etortzen zait neri burura: “gu euskotarrok, txepel batzu gerala eta bizitzerik ere ez dugula merezi”. Aiek, israeldarrak, lenengoz izkuntza askatu zuten eta ondoren aberria. Eta guk, euskera askatzen ez dugun bitartean ez dugu lurrik ere askatuko. Ez dezagula txakur-amesik egin. Bada beste liburu bat ere, oso egokia ebertarren auziaz, eta or argitaratua gaiñera, Barzelonan, EXODO deritzaiona, Talleres Gráficos de EDITORIAL BRUGUERA, s.a.-Mora la Nueva (antes Proyecto), 2-Barcelona. Dagoneko bost argitaraldi izan ditu. Eleberri antzera egiña da, baiña irakurgarria oso (88).

240


Caracasen, EAJko alderdikoen batzarraren aurrean egina zuen 1958an, Israelen jokabidearen aldeko hitzaldia: Datorren astean Israel´i buruz itzalditxo bat egin bear dut alderdiko batzarrean...Bereak eta asto-zarrarenak entzun bearko ditute, eta eztabaidarik gorriena sortuko dut (74). Nemesio Andimaren atzetik zebilen Israelen historiaren berri jakiteari zegokionez, baina bizitzaren une desberdinetan ziren: Ibinagabeitia nazkatua zegoen Irrintzi aldizkariaren bitartez eramandako borroka politikoarekin, artean utzi berria zion han idazteari, eta Etxaniz berriz Gipuzkoako gobernadore zibilarekin istilutan zen, elkarren artean trukatutako gutunak Caracaseko hedabide batean argitaratu zirelako; epaiketa zain zen. Garai politiko iskanbilatsu horretakoak ditu Etxanizek lerro harrigarri hauek: Gure artean, gañera, egundoko integrismo-pixua degu: lengoan, Zipitria andereño erremin ori, ao bete ortzekin gelditu zitzaidan, Patxi gorra beste mundura bialtzeko kezkarik ez nukela izango esan niolako. Ezin zitekela ori egin; etzala zillegi. Esan niona: zillegi ezezik, barkamen osoa irabazteko lana zitekeala. Erria zapaltzen eta ainbeste urtetan, guzien eskubideak jaten bizi dana, ezin garbitu, alajaña! Orrelako burukerak galtzen eztiran bitartean, eztegu ezer aundirik egiterik. Euskaldunok, bide bat besterik eztegu: israeldarrak artu zutena: izkuntza piztu ta indartu, ta izkilluak zorroztu. Ori egiten ez duan erriari, eztio iñork begiratzen, ez demokratak eta ez Elizak. Gaizkillerik aundienak, berriz, aurrera irtetzen ba-da, naikoa begiramen iristen du bai demokraten aldetik, eta bai Elizaren aldetik. Gizon aunditzat saldu oi izan dizkiguten Carlomagno ta aren kidekoak, zer ziran, lapur eta gaizkille aundi batzuek baizik? Beren gurasoengandik jaso zituzten lurrez etziran asetzen eta inguruko kristau-erregei lapurtzen zizkieten beren lurrak. Ala ere, aginpidea iristen zuteneko, beti inguratzen zituzten beren gaizkigiñak bedeinkatuko zizkien nai aña obispo. Zoritxarrez, ori da edestia, ta horrela jokatu izan dute gure gañetikoak...Gure arteko prudenteak, ostera, azkenik ez dute (92). Baina Nemesio Etxanizek historiaren filosofia nietzschetar hori ez zuen ordukoa bakarrik, zertzelada jakin batzuek bat-batean sortua amorrualdi iragankor batean baizik eta aski errekurrentea. Gorago adierazi dugu Guatemalan 1954an gertatu zen estatu-kolpe CIAk lagundurikoaz zer kritika egin zuen; errepara beste hauei ere: Zure asmoetako Pastoral orren premia aundia degu emen. Urteak luze dijoaz, eta gure Seminarioetan gauzak lotsagarri daude euskerari buruz. Geu ere, zerbait gogor jotzeko gogotan egoten gera sarri. Baña mundu au beti negargarri izan da orrelako auzietan: Lapurrak eta gaizkileak, agintari izatera eldu izan diran guzietan, naikoa Gotzai arkitu izan dituzte beti beren egiñak goratzeko ta bedeinkatzeko. Carlomagno ta edesti zear gizanditzat saldu dizkiguten lapur billabak [sic], Eliz agintarien onespenak esku-bete jaso izan dituzte gizaldi-zear. Gizon txatxar oiek beren lurrekin eta ondasunekin etziran beñere betetzen; beti, ingurukoen lur eta ondasunak nola lapurtuko asmatzen ibilli oi-ziran. Ala ere, oiek dira gure eskoletan gizaunditzat jarri dizkigutenak. Ta jokaera onek euskaldun askori fedea galdu dio azken urte auetan. Emen ikusten degu ondamena. Fedea zegoen lekura sartu ziran españar gurutzetu santuak, eta gure erria beren mallara jetxi digute. Len gizon zintzo ta andre-maiteak ziranak, orain emagalduetara

241


jota. Etxetan gure emakume gaxoak negarrez, beren gizonen aldaketa ikusita. Au da gure artean ikusten deguna.(77). Eta beste honi ere: Nere etxean izan nuen, ortik etorritako eskoriazar mixiolari bat. Motiloi´etan lanean ibillia bera. Berriro etorriko zala, esan zidan, baña ez da agertu. Inditar gizajo oiei zenbat txakurkeri egin izan dizkien, kontatu zizkidan. Gure gizadi onek eztu barkaziorik, eta zuriok izan gera odolzalerik gorrotagarrienak. Aldizkariren bat sortzeko asmoa zendutela ere, esan zidan. Eta beste kontu bitxia ere bai: gazte batzuek, alegia, Israel´era bialtzekotan ote-ziran Hagana´n guduegiten ikasteko. Azkenerako ori egin bearko degu, bai. Baña gure agintariok integrismoa uzten ez duten bitartean, eztegu ezer iritxiko. Orain ere apaizon agiri ura dala-ta, egin dizkigutenak, txatxukeririk aundienak dira. Onaindia´k emengo Doipuruordezkoari idazkiren bat idatzia dio; baña gure agintariok ez omen dute nai idazki ori zabaltzerik. Ta EGI-BILLA´n esaten digutenez, gu ixilik gelditzeak Erroma´n eta munduan oso zirrada aundia sortu-arazi omen-du. Aundiagoa eragingo zuan, bizi-bizi gure eskubidea aldeztu ba-gendu. Orrelako epelkerietan dabilzkigu oraindik gure Bayona´ko pralleok eta Paris´ko bare-zaleak. Eta bitartean Erroma´ko indar-zale jendea pozik, gu ixildu gaituztela-ta (90). Hau ere Nemesiorena: Gure negargarrikeririk aundiena, munduan –eta Eliza munduan degu- erdi-ipurdiko jendeak agintzea da. Norbait zuzentasun osoan azkeneraiño iritxi nairik asten ba-da, gizarteak zapaldu egingo du, Jesukristo bezela. Oillokeria da geienen jokaera lur onetan. Eta gizonik agertzen ba-da, oillokerizaleak ito egiten dute. Au da erri txikien zoritxar-iturria. Indarra nagusi ta agintari okerrak gizon onen ixillak eta buru-makurtzeak gizentzen ditu. (145) Joxe Azurmendik gutun hauek irakurtzean honelako iruzkinak egin zituen: Alferrik da: herri honetan kontzientzia moral estuenak horixe pentsatzera heldu izan diren herrian gaude. Esperientzia horixe egin behar izan duen herrian. Desengainu tragikoenaren esperientzia. Derrotarena eta (Elizaren, demokrazien) isekarena. (Oraingo gazte eroak, 1998, 66). Ikus era berean (Nemesio Etxanizen biografia eta ideologia, 1996, 202). Esplikatua ez dagoena da historiaren filosofia hori bereganatzeko Etxanizen bideak zein izan diren, norberaren esperientziez gain –haiek garrantzizkoenak- zein irakurketak eraman duten kontzientzia horretara; inoiz ere hautsi gabe “gure Jainkoak gida gaitzala” pentsakera hori; aitzitik, gogo-ilunaldi ilunenetan ere pentsamendu kontsolagarri horretara etorriz. Nemesiogandik Andimarengana etorriz, arabiar estatuen aurka Israelek 6 eguneko gerran Gazako Zerrenda, Sinaiko Penintsula, Golango Gainak eta Zisjordania mendean hartu zituenean 1967ko ekainean, Andimak Nemesiori esaldi hau paratu zion: Zer derizkiozu isrraeldarrenari? Oriek bai mutillak...badugu guk ere nun ikasi. (183). Caracasen argitaratzen zen eta egun ere den Correo del pueblo (El Universal) egunkarira bidaltzeko artikulu bat idatzi zuen –ez dakigu argitaratu zen, eta data zehatzik ere ez-. Gauza jakina da uraren gaineko eskumenak gatazka-iturri jarraitua izan direla Israel eta inguruko herrialde arabiarren artean; uraren afera luze horretako une jakin batean, Libano, Siria eta Irakeko agintariak Caracasera heldu ziren Venezuelako

242


gobernuaren aldekotasuna lortze aldera. Ibinagabeitiak ez zuen batere dudarik Israelen eskubideez eta herrialde arabiarren eskubiderik ezaz: Lo cierto es que quedamos altamente sorprendidos con la aparición en Caracas de los Cancilleres del Líbano, Siria e Iraq para mendigar el apoyo del Gobierno de Venezuela a la campaña Bélica que los paises árabes están llevando a cabo contra Israel bajo la égida de Nasser, tomando ahora por excusa el aprovechamiento que piensa hacer ese progresista país de sus aguas territoriales, para regar los áridos desiertos del Neguev y convertirlos en tierras fecundas. Por lo visto no deben de estar muy seguros los árabes de la justicia de su causa, cuando con tanta insistencia buscan el apoyo de las cancillerías extranjeras. Las causas justas se mantienen por sí mismas sin mendigar de puerta en puerta (argitaragabea. Euskaltzaindiaren Azkue bibliotekan). Ibinagabeitiari gutxien interesatzen zitzaiona zen azterketa inpartzial bat, berak hautua egina zuen Israelen alde, eta batere ñabartu gabe agertzen zuen: La derrota del Sinaí (1956) no le deja descansar a Nasser y quiere sacarse la espina que lleva clavada en su corazón sea como sea, aun provocando una guerra injusta contra Israel en torno de las aguas. Olvidan los árabes que las Patrias y las Naciones NO PRESCRIBEN. (...) Israel pues, está en su pleno derecho para hacer en la tierra que históricamente le pertenece y que con todo derecho también ha reconquistado, en parte, lo que más le convenga. (...) Y si se repitiera un nuevo Sinaí, que Dios no lo quiera, que se atengan a las consecuencias. Y que no vuelvan a meterse en el asunto ni la UNO ni tampoco las famosas grandes potencias para apoyar nuevamente a Nasser y demás fautores de guerra en detrimento de Israel. Se me olvidaba: el que esto escribe no es, ni remotamente, judío, pero es un admirador del pueblo de Israel (ib.) Artikuluaren izenburua ere oso argia da: Mendicantes y fautores de guerra; hots, arabiarrak; israeldarrak, aldiz, duela bi mila urte indarrez galdu zuten aberria indarrez berreskuratzeko eskubidea osoa zuten abertzale eredugarriak, eskubide historiko iraungi ezinen jabeak. 3. Adiskidetasuna gorenean zela, Ibinagabeitiaren heriotza

Adiskidetasuna erein Andimak egin zuen, hark bildu zuen Nemesio EuzkoGogoa-ra, eta aldi txar batean Nemesiok Zaitegi eta Ibinagabeitiarengana joateko ilusioa egin zuen, Guatemalara joatekoa...; mantsoagatik hoztu zuten; haatik, Caracasen kokatu zenez geroztik Nemesio ibili zitzaion esaka Hendaiara etorri behar zuela, han jarri behar zuketela Zaitegik eta Jaurlaritzak euskal idazleentzat lan-etxe bat, eta han aritu behar zuela lanean Andimak euskal idazgintzan, eta ez Caracasen bizimodua ateratzeko lan bila. Konfiantza eta barnekotasuna haziz joan zen bien artean; 1966an hil aurreko urtean bero-bero ibili zen Andima Europa zaharrera etortzeko, baina, atzera egin zuen, espainiaratzeko baimenik jasotzen ez zuelako, bihotzeko gaixotasunak ahultzen eta ezintzen zuelako; azkenik ilobak bidali zizkion Nemesiori beraren ordez, eta adiskideen ziren garaian, eten zen. Andima Nemesiori, aitorkizunetan::

243


Emen nabilkizu ni oraindik nere buruausteak konpontzeke. Urte-berriak ez dit argi berririk ekarri nere lainoak uxatzeko. Alper alperrik ibili naiz kask ate batean eta kask bestean, lan eske. Itz onak, orra zer atera dudan nere ibilaldi minkaitz auetan, besterik deus. Aundia da izan ere gure artean gertatzen dana, ez or bakarrik baita emen ere. Askok eta askok esaten zidaten lanean negoenean, ia nola jarraitu nezakean lan artan. Utzi nun ba...eta gaur inork ere ez dit ezer galdetzen ezta ere laguntzen beste lan bat arkitzeko. Bai zera! Oso garai okerretan bizi gerala, aldi obeagoak etorriko dirala, puxkat itxoiteko, abar eta abar. Ezta Drotxil bainintzake ere. Diru-jabe izatekotan, auskalo nora biali nituen emengo lurralde au eta bertako euskaldun eta biztanle guztiak ere, zakurraren salara bai gutxienez. Baina ementze ibili bear arik eta zerbait bilatu arte eta ez da gauz errexa izango. Ni ere pozikago egongo nintzake eta gainera euskallanean ere gogozago ariko nintzake. (...) Aki, aki eginda nago. Utz ditzadan alde batera amets beltzok zuk, gaixo orrek, ez duzu bat ere errurik neri gertatzen zaidanarekin-eta. (88). Hurrengo gutunean, berriz ere Andimak: Oraingoan bai, garaiz iaso nuen zure idazki atsegiña. Milesker bertan nerekiko erakusten dituzun ardura eta biotz onbera. Nolarebait nere auzi larri au askatuko dalakoan nago, ezkontzara io gabe. Argi zirrinta ageri da beñipein, ikusi egin bear ordea zirrinta ori aragitzen ote dan. Orregatik ez dut lekaiorik io nai garaiz len. Ainbeste ikusirik nago lurralde txatxu onetan: oparoak dira emengo gutarrak ere eskeintzen, eskeñia betetzen ordea guztiz nagiak. Dana dala, laister iakin bearko dut beintzat neri eskeñi didatena zertan gelditzen dan, eta orduan esango dizut. (89) Nemesiok Andimari: Donapaleo´n oso tentabide gaiztoa jarri zidaten alboan, eta aren begi irri gaiztoak lanak eman zizkidan. Sasi-muga igaro ta egun ederra joan zitzaigun ainbeste bazkaldarren artean. Labegerie medikuari bere emaztea bat-batetan il zaio. Paris´a irtetzekotan zeudela, enbolia batek jo ta garbitu du gaixoa. Bost aurrekin gelditzen da gure ordezkari yayoa. Biar Donosti´ko bere lagunak meza bat eskeintzen diogu ta Labegeri bera ere etortzekoa dugu (142). Nemesiok Andimari: Negargarria da, Andima, zu Euskalerritik kanpo bizitzea. Gure burruka emen jokatu bear degu, Israel´en bezela. Kanpoko euskaldunen laguntza-bidez, baña emen. Ta zu burrukalaririk onenetakoa zeranez, emen bear zaitugu. Aukerarik ba-dezu, atoz lenbailen onera.(87) Zuk onuntza etorri bear dezu, orko “kriollo” jende ori txakurraren zerera bialduaz. Gure biziak ez du argirik, emengo giro ta burrukatik urruti. Zatoz eta alkarren urrean, mugaz bi aldetara izan arren, bizitzeko gogo pixka bat geldituko zaizu. Nik, euskera ezpalitz, enuke egun bat geiago bizitzeko gogorik.(145). Andimak liburuak eskatzen zizkion Nemesiori, eta honek zintzo egiten zizkion zuzemenak eskatutakoak Caracasera bidaltzeko. Pozalditxorik ere izan zuten, elkarren hurrean argitaratu zituzten liburuen kariaz. Lehenbizi Andimak atera zuen Bergili´ren Idazlanak osorik (1966) Santi Onaiandiarekin batean, eta hurrengo urtean Nemesiok, Lur Berri Billa (1967).

244


Andimak Nemesiori: Adiskide zintzo, Emen dut zure gutuna eta eztut uste zorretan gaudenik elkarrekiko; aspaldion naiko txintxo gabiltzala derizkiot idazki kontu onetan. Iraungo al dugu aurrerantzean ere alako zintzotasunean. Esan nizula uste dut, bañan baezpada ere, berriz diotsut: Onaindiak irarkolatik atera-ala igorri zidala gure liburu mardularen lenengo alea; gabon-aurrean atera eta gabonetarako eskuartean neukan egalontziz etorrita; lasterrago, ezta tximista ere. Azalez, alako liburu bati dagokion lez, oso dagoela ederki uste dut; papera ona, irudiak tajuzkoak eta ala beste guzia. Barruarekiko eztut ezer esan nai; ortarako euskal-alorrak irizle errimiak ditu, batez ere idazleak larrutzeko; aien eskuartean usten [sic] dut beraz mamiaren auzia. Emen dagoneko izan du oiartzuna gure itzulpenak, Caracas´ko izparkari aundienean ala ere, EL UNIVERSAL´en. Ementxe bialtzen dizut agertu den ataltxoa ikus eta irakur dezazun (178). Andimak Nemesiori: Eta orain, bukatzeko zorionak zure LUR BERRI BILA dala-ta. Ementxe naukazu erpai noiz iritxiko, eta gure EMAN´en kritikatxoren bat egingo diot, baldin oraindik ere aldizkari orrek eusten badio. Nik emen iaitxo batekin ospatu nuen gure BERGILI´ren agerpena, txanpan da guzti. Emen oitura da liburu berriak txanpanarekin bataiatzea...baña guk ez kenuen [sic] txanpanik bota, edan baizik. Etxean egin genuen, eta an ziran gure arteko euska[l]tzalerik pizkorrenak, Martin Ugalde, Egaña eta bestetzu zuk ezagun dituzunen artean. Noiz egin al izango ote dugu beste ainbeste gure aberri menperatuan? Berriz ere atzeratu bearrik arkitu naiz orreako nere ibillaldia. Eritasunak direla eta beste ezpiar [ezbehar] zenbait, txanpon-eraltze aundiegiak izan ditugu etxean...eta beste baterako utzi dut nere asmoa. Gaiñera datorren urtean nork daki betiko aberrira ioan izango al naizen? Gorantzi miñenak asteburuko adiskideei, eta zuk adiskide ar ezazu ene besarkadarik sendoena. (180). Beraren gutunak irakurririk, iduri du Andima Ibinagabeitiari printzipio batzuei oso gogor eusteak, euskaltzaletasun ezin kontsekuenteagoari guztien gain, ez zekarkiola arazorik harremanetarako, lagunak eta giza harremanak nonahi lantzeko, eta aski erraz egiten zela zegoen tokira, aberri-mina nonahi sentitu arren. Hona erakusburutarako aitorpen bat, Caracasi doakionez: Nire orrako asmoak aurten...Eztakit ba...garaia urbillago eta gogoa aulago izaten ditut; indarrez bearko ditut emen lotuta naukaten lokarriak eten...Eztaukat iñora mogitutzeko batere gogorik; aberrian sartzen utziko balidate bederik...etxekoekin eta egoteko. Bañan erbestean egoteko? Dena dela laster artu bearko dut erabaki sendo bat eta esango dizut. (178) Azken gutunei begira jarrita, Nemesiok Andimari: Ene adiskide ori: Bart Caracas txiki izan zan Donostia. Gabeko amaikak eta laurdenetan, teleikuskiñaz geunden, eta ontan gure jarleku ta ormak ikara egiten asi ziran. Irudipena zalakoan jaiki giñan eta beste etxetatik ere denak leiotara irtenda alkarri galdezka nabaitu genduzen. Egia zan guk nabaitutako lur-ikara. Zorionez, txikia izan zan eta ezta ildakorik, ez zauriturik, ez etxe eroririk. Ernani ta Irun aldean ikara aundiagoak izan dituzte, entzun dedanez.

245


Bizi zerate kontatzeko (...) Atzo, berriro San Inazio´ko eliza-dorrean gure ikurriña jarri ziguten. An egon zan eguardi arte denen pozgarri. Baiña ori oso gitxi da gure erriaren osabiderako. Euskal-kultura jasotzen saiatuko ba-giña, besterik izango litzake gure etorkizuna. Agur, Andima.(...) Laster zeuen etxean sartzeko baimena izango al-dezu! Ta eztakizuela orrelakorik berritu. Lagun zaarrak emen biltzen gera asteburuetan. Guzien gorantziak esku betean. Urrenarte emen nazu besoak zabalik artzeko. Adiskide ta apaiz-lagun (184). Nemesiok ez zuen lurrikarak Andimari sortu zion osasun gaizkitzearen kontzientziarik. Hurrengo eskutitzean eman zion horren berri: Oraindik eztigute etxea konpondu eta emen arkitzen gera: ni egia esan, beste etxerako gogo aundiz, au bañon aundi eta erosoagoa delako. Baña pozik, gertatu zaigunaren ondotik nun sartu billatu dugulako. Eztakit esan ote dizudan, lur-ikararen ondoren oso gaizki ibilli naiz bi illabete auetan biotzetik, zain-koroia edo delako ortatik, lanera ere joan gabe; benetan gaizki. Orain obeki arkitzen naiz, baña sendabidean, zearo aulduta iarri didaten dieta gogorrarekin. Ezkerala il, esango didazu, baña askotan eriotza izan oi da osakairik ederrena. Ez al naute lanetik botako gu bezelako zarrak bultzadatxo batekin bota oi duteta...Or ikusiko dugu zer gertatzen dan. Beraz zoritxar ez gutxi etorri zaizkit zori oneko lurrikara orrekin (185). Bere larritasunean ere jarraitzen zuen betiko Andima izaten, liburu-eske eta Caracaseko euzko-etxe erdalzalea madarikatzen: Oraindik eztitu[t] iaso aspaldi eskatu nizkitzun Auñamendiko Lorea ezta Oñatibiaren elistia ere. Al bazeneza biali izkidatzu lenbailen. (185) Eskumuñak orko adiskideei, eta zuretzat agurrik beroenak. [O.] Itxasoz bialdu dizut CENTRO ASCO´co aldizkaria: aztunegia zan egazkiñe[z] bialtzeko eta dena erderaz gaiñera, neure idazlana ez (ib.) Nemesiok ez zuen pena txikia Andimaren hil berria jakitean. Andima´ren illoba maiteok: Azkoiti´tik eman didate ortik bialdu didazuen telegramaren berri. Andima il zaigula! Au miña! Bereala zabaldu det berria Donostia´n. (...) Zeruko Argia´n ere il-berria emango det. Ai, nere tristea! Aren eskutitzak nituan gogokoenak eta orain amaitu zaizkit.(...) Idatzi luze, lagunok. Nere karta au artu bezin laster esan nora nik idaztea nai dezuen, erantzuterakoan. Agur, lagunok. Andima´k zerutik lagun deigula! Samiñean bat dezue, zuen lagun benetako (186) Azpimarra gurea da. Horrelaxe amaitzen da gutun-truke inbidiagarri hau, euskalgintzaren historia hurbilaren zati adierazgarri bat modu bizian jasotzeko oso lagungarria. Pako Sudupe

246


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.