52 Baserri Bizia

Page 19

ereindajan «Ekoizle naizen aldetik», azaltzen du, «debilidade handiak ikusten ditut baserritar bakoitza bere kasa dabilen momentutik». Horrela, lan sareak sortu eta produktua gertura bideratzeari garrantzia ematen dio. «Nik adibidez momentu honetan kontsumo talde bati zerbitzen diot eta oso praktikoa da, gizartea ezagutzen duzu, euren beharrak... Filosofia horretatik zer egin zitekeen pentsatuta, eta denda sortzearena oso garrantzitsua dela ikusi dugu».

DENDA BAINO GEHIAGO

ean dauden lanpostuak mantendu eta berriak sortzeko aukera ikusten dute Debagoienan.

diseinatu, bideragarritasun ekonomikoa aztertu, dendaren egunerokotasuna prestatu, hornikuntza guztia antolatu... konplexua da», Mujikaren esanetan. Dendari izaera berritzailea emango dio Ereindajanek. Nehurri batean supermerkatu itxura izango du, baina bertan beste era bateko ezaugarriak inkorporatuko dira, «adibidez, beste inon zaila topatzea den literatura, osasunaz, ekologiaz edo ekoizpenaz lotuta... komertzio justuaz ere lan egin nahi dugu». Iruñeako Landare kooperatibaren filosofiarekin bat eginez, beraien esperientzia «oso lagungarri» ari zaie suertatzen, bai denda bera antolatzerakoan, bai ekoizleekin harremana izaterako ordutan eta baita kontsumitzaileekin harremana izaterakoan ere, «orain dela 30 urteko kontsumitzailea eta gaur egunekoa ez baitira berdinak, eta gu bilatzen ari garen kontsumitzailea ere ez da berdina», dio Asier Agirre aramaiko baserritarrak eta Ereindajaneko kideak. Horretaz gain, Euskal Herri mailan era honetako gogoetak partekatzeko beharra azpimarratzen du.

«Denok supermerkatu handietara joaten gara eta behar ez ditugun gauza piloa erosten ditugu. Eta alboan jendea lanik barik dugu, lurrak hondatzen daude... Eredu hori aldatu beharra dago»

Eskaparate bat izatea oso garrantzitsua da, produktua eramateko leku fisiko bat izatea, «horren ostean ekoizleen analisiak etorriko dira, arrautzak behar direla, okela behar dela...». Dendaz aparte, Ereindajanek haratago joan nahi du. Baserritarrei zerbitzua eskiniko dien gunea izan nahi dute, hasi insumoekin, tresneriarekin, pentsuarekin... eta formazioarekin ere bai. Formazioaren esparru hori, hain zuzen, kontsumitzaileengana ere zabalduko da. Dendarekin batera jorratuko den beste arlo bat bestelako erakunde edo taldeei produktuak zerbitzeko aukera da. Ekoizle eta kontsumitzaileen arteko harremanaz gain, herri bazkariak, ikastetxeak, enpresetako jantokiak eta era honetako aukerak lantzen dihardute, «apurka-apurka hor txertatzen joan ahal izateko, ez agian menu osoa eskeiniz, baina bai plater bat edo postrea».

BAZKIDETZAK GEHITU

Momentuz 60 kiderekin ari bada ere, Ereindajanen helburua bailarako kontsumitzaile eta ekoizle gehiago erakartzea da. Bazkideen artean, lau perfil aurrikusten dituzte. Ekoizlea eta kooperatibako kidea; kontsumitzailea ere kooperatibako kidea; langilea eta kooperatibako kidea; eta laugarrenik laguntzaileak: bailarako enpresak, eragile sozialak... ateak zabalik utzi kooperatiban sartzeko. Hori bai, bazkide ez den baserritarrari ere hartuko zaio generoa, bazkide ez den kontsumitzaileari salduko zaion bezala, «baina bazkide izanda hobe». BASERRI BIZIA

19


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.