ELHUYAR HIZTEGI ELEBIDUNAK APLIKAZIO BAKARREAN
E
lhuyar hiztegi elebidun guztiak, orain mugikor eta tabletetarako aplikazio bakarrean. Elhuyar Hizkuntza eta Teknologia unitateak aplikazio berri bat garatu zuen: Elhuyar Hiztegiak. Aplikazio horretan, Elhuyarrek egindako hiztegi elebidun guztiak kontsultatu daitezke: - euskara-gaztelania / castellano-vasco - euskara-ingelesa / english-basque - euskara-frantsesa / français-basque Aplikazioak bi bertsio ditu: onlineko bertsioa, doakoa, mugikorra edo tableta sarera konektatuta dagoenean bakarrik funtzionatzen duena; eta offlineko bertsioa, 3 €-an salduko duguna, sarera konexiorik gabe ere funtzionatzen duena. IOS eta Android sistema-eragileetarako garatu ditugu.
XUXEN.EUS WEBGUNE BERRIA
E
lhuyar Hizkuntza eta Teknologiak eta EHUko Ixa taldeak elkarrekin garaturiko Xuxen zuzentzaile ortografikoak webgune berria du. Itxura ez ezik, mamia ere aldatu zen, aukera berriak ematen baititu orain: hiztegiak.elhuyar.org webguneko aukerak baliatzen ditu, forma hobetsiak proposatzen ditu, hitz oker bat zuzentzeko proposamenak egiten ditu… Gainera, domeinu berriarekin agertu zen, xuxen. eus izango baita aurrerantzean. Berrikuntza guztiak Durangoko @Kabia aretoan aurkeztu genituen, Durangoko Azokan. Ikus bideoa.
elhuyar 2014. TALDEKO MEMORIA
AGURRAK
AURKIBIDEA
KORPORATIBOA
PROIEKTUAK
BERRIKUNTZA
ZERBITZUAK
PRODUKTUAK
EMAITZA
21