Elhuyar Taldeko 2015. urteko txostena

Page 7

URTEKO TXOSTENA ����

Ezagutuz aldatzea

E

zagutuz aldatzea ikurritza landuz Elhuyarren zentzuaren muinera iritsi garen bezala, 2015ean beste erakunde batzuek sustatuko hainbat aldaketak ere behartu dute Elhuyar bere burua eta kokapena definitzera. Birdefinizio horietako bat Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Sarearen ordenamenduaren ondorioz etorri da. Elhuyarrek bi paper jokatzen ditu sarean: batetik, sarearen jardueraren berri ematen du, ikerketa eta gizartearen arteko zubi-lana eginez; bestetik, hizkuntza-teknologiaren inguruko ikerketa-eragile espezializatua da. Hedapen-eragile izendatu dute Elhuyar, jakinda izendapen horrek ez duela gure burua guztiz definitzen, gure alderdi bat baino ez baitu jasotzen. Figura horren sorkuntzan eragin dugu, horren bidez aldarrikatu nahi izan baitugu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren euskal sarearen barnean beharrezkoa den hedapenaren hanka (gizarteari dagokiona, alegia). Hala ere, oraindik, bide-erdia dugu egiteko; gure beste alderdia, hizkuntza-teknologien inguruko

alderdia, indartu eta sendotzeko asmoa dugu. Elhuyarrek hizkuntzaren normalizazioan euskal gizarteari egiten dion ekarpena hizkuntza-teknologiekin lotuta ikusten dugu, ezinbestean. Horixe behar du euskarak ere. Definizio, berrordenatze eta posizionamendu horren guztiaren erdian, edo horrekin batera, jarraitu dugu lanean, noski, ekimen ugariren bidez. Horien berri ematen dizuegu memoria honen ondorengo orrietan. Egiten dugunak ematen digun hauspoa gorabehera, ekonomiaren ikuspegitik estua izan da 2015. urtea oraindik ere. Etorkizuneko iraunkortasuna eta egonkortasuna bermatu nahian, lantaldea txikitu beharra izan dugu 2015ean, eta, gainera, soldatei dagokienez, ahalegin handia egin du lantalde osoak. Zenbaki gorrietatik berdeetarako jauzia egiteko aukera eman du horrek guztiak. Berde horrek adierazten duen finantza-osasun hobeaz harago, hurrengo urteetarako abiapuntu sendoago baten adierazgarri izatea nahiko genuke. Hala izan dadila. Leire Cancio Orueta

Elhuyarreko zuzendari nagusia


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.