Elhuyar taldeko memoria 2013,

Page 21

produktuak Elhuyar Hiztegiaren IV. edizioa argitara eman dugu

E

uskara-gaztelaniazko Elhuyar Hiztegiaren IV. edizioa 2013ko udazkenean argitaratu zen. Bilbon aurkeztu zuten hiztegia Elhuyarreko zuzendari nagusi Leire Canciok eta hiztegiaren zuzendari tekniko Antton Gurrutxagak. Bertan izan zen, halaber, Xabier Kintana euskaltzaina ere, hiztegiaren zuzendarietako bat izan baita, Xabier Mendiguren eta Miren Azkaraterekin batera. Zehazki, hiru hiztegi hauen edizio berriak argitaratu ditugu: Elhuyar Hiztegia (91.000 sarrera), Elhuyar Hiztegi Txikia (43.000 sarrera) eta Elhuyar Oinarrizko Hiztegia (36.700 sarrera). Edizio berri hauek azken urteotan euskararen zein gaztelaniaren lexikoan izan diren berrikuntzak jasotzen dituzte.

ELHUYAR HIZTEGIAREN IV. EDIZIOA

• Elhuyar Hiztegiak izeneko webgune berria ere erakutsi zuten aurkezpenean. Webgune horrek, Elhuyar Hiztegiaren azken edizioa osorik kontsultatzeko aukera emateaz gain, Elhuyarren gainerako hiztegi elebidunak ere biltzen ditu: Elhuyar dictionary/hiztegia (eu-en/en-eu) eta Dictionnaire Elhuyar Hiztegia (eu-fr/fr-eu).

http://hiztegiak.elhuyar.org/

elhuyar 2013. TALDEKO MEMORIA

AGURRAK

AURKIBIDEA

PROIEKTUAK

BERRIKUNTZA

ZERBITZUAK

PRODUKTUAK

EMAITZA

21


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.