Energia Trantsizioak: Iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa

Page 62

murriztea lortu du gizarte-laguntzako programei eta egindako inbertsio sozialei esker. 1980 eta 2013 urte bitartean, Brasilgo Giza Garapenaren Indizeak (GGI) gora egin du 0,544tik 0,744ra; hala, gaur egun GGI altua duten herrialdeen artean kokatzen da (halere, Kubak ez bezala, Brasilek ez du oraindik 0,8ko muga jo, GGI oso altuaren muga alegia). Haatik, paradoxak ere sortzen dira. Batetik, Brasilgo bigarren urtegirik handiena den Belo Monte presak 8,56 bilioi euroko aurrekontua zuen eta 26 milioi euro gorde ziren Altamirara polizia gehiago bidaltzeko (Altamira Belo Monte urtegiaren eraikuntza-lanetatik gertuen dagoen hiri nagusia da). Bestetik, ordea, Luz para Todos programaren baitan, Assurini eskualderako gordetako aurrekontua 307.000 eurokoa baino ez zen (Claret, 2013). Bestalde, Brasilgo gobernuak osasun zerbitzuak 207 milioi eurotan murriztuko omen ditu eta unibertsitate publikoak 1,82 milioi eurotan. Gini desberdintasun indizean6, Brasil 52,7an kokatzen da, desberdintasun handiak dauden erakusgarri. Ekitate ezara doitutako GGIan ere agerian geratzen da hori, Brasilgo GGIa % 27 beheratzen baita orduan, 0,542ra iritsi arte. Bestalde, GGIa genero-desberdintasunera doitzen dugunean (gizon eta emakumeen artean dauden desberdintasun sozial eta ekonomikoak neurtzen ditu), Brasilek 0,441 lortzen du (2013), 149 hearrialdetatik 85. postuan. Brasilgo presidente Dilma Roussef emakumea bada ere, parlamentarioen % 9,6 baino ez dira emakumeak eta lan-merkatuan emakumeek duten parte-hartzea % 59,5ekoa da; gizonena, aldiz, % 80tik gorakoa (PNUD, 2013).

2.1. Energiaren esparrua Brasilek energia asko ekoizten eta kontsumitzen du: 2013an egunean 2.693,87 mila upel ekoitzi eta 2.998 mila kontsumitu zituen (EIA, 2013); emaitza negatiboa, hortaz, nahiz eta oso hein txikian. 2014an Brasilgo gas naturalaren eta petrolioaren ekoizpenak marka historikoa hautsi zuen. EIAren (AEBetako Energiari buruzko Informazioaren Agentzia) arabera, Brasil munduko 8. energia-kontsumitzailerik handiena eta 10. energia-ekoizle handiena da. Amerikan 3. postuan dago, Estatu Batuen eta Kanadaren atzetik. Bestalde, azken urteotako petrolio-erreserbarik handienak bertan aurkitu dira, itsasondoko oso ur sakonetan, gatz-geruza baten azpian. Datozen urteotan Brasil munduko petrolioesportatzaile handienetakoa bihur daiteke erreserba horiei esker. Munduko Bankuaren arabera, Brasilen biztanle bakoitzak 2,2 tona CO2 igorri zituen 2011n (Espainiako Estatuan 5,8 tona igortzen dira biztanleko eta AEBn 17). Brasilgo gobernuak eta OIEk 2013rako emandako datuen arabera, Brasilek energia primarioaren 296,2 milioi tona petrolio baliokide (tep) ekoitzi zituen, 2012an baino % 4,5 gehiago eta munduko energia guztiaren % 2,1. Brasilgo energia berriztagarriak, biomasa (% 28,5) eta energia hidraulikoa (% 12,5) kontuan hartuta, energia guztien % 41 dira, ELGAko herrialdeen batezbestekoa (% 9,4) eta mundu osoko batezbestekoa (% 13,4) baino askoz gehiago. Energia hidraulikoa energia-iturri berriztagarrien artean sailkatzen da sarritan. Hala ere, Brasilen energia hidraulikoak kalteak eragin dizkie milioi bat pertsonari baino gehiagori eta gehienek ez dute horregatik kalte-ordainik 60


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.