Energia Trantsizioak: Iraunkortasuna eta demokrazia energetikoa

Page 202

naturala zegoela aprobetxatuz eta horrekin, elektrizitatea sortzen zuten eta 12 volteko bateriatan gordetzen zuten argiztapenerako. Etxebizitza bakoitzak argi-puntu bakarra zuen eta neguan eta udaberrian erabiltzen zuten batez ere, orduantxe eramaten baitu ubideak ur-kopuru handiena.

49_IRUDIA Elkarren artean autoeraikitako lehen haize-errotaren instalakuntza (Argazkia: Lakabe komunitatea).

Beranduxeago komunitateak eraikitako mini haize-sorgailu bat instalatu zuten energiaiturriak dibertsifikatzeko. Euren eskuekin eraikitako ur-turbina oso sendoa eta eraginkorra izan zen baina haize-sorgailua hainbatetan konpondu eta beste hainbatetan aldatu behar izan zuten, errotak etengabe hondatzen zirelako. Haize bortitzen eta turbulentzien ondorioz, haize-sorgailuek ez zuten luzaro iraun. Etengabe gertatzen ziren matxurei aurre egin ahal izateko eta larrialdietan hornidura elektrikoaren sistemaren bat edukitzeko, gasolinaren errekuntzako alternadore bat instalatu zuten. Auto baten alternadorearekin lotutako “vespa” baten motor zaharrarekin eraiki zuten lehendabiziko alternadorea. Honek ere bateriak 12 voltean kargatzen zituen. Haatik, horren ordez, gasoil-sorgailua jarri zuten elektrizitatea 220 voltean sortu ahal izateko eta hartara, merkatuko ohiko gailu elektronikoak kargatu ahal izateko. 1999an, lehenengoz, 1.680 watteko plaka fotoboltaikoak jarri zituzten eta instalazio autonomoa osatzeko zenbait berun-azido bateria handi, korronte alternoa 220 voltean erabiltzeko alderantzikagailu bat eta larrialdietarako gasoil-sorgailu bat jarri zituzten. 200


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.