Maite duzun Agurain

Page 1

Maite duzun Agurain

Ahora sí

López
Baltasar "Motxilo"
alkategaia
Raúl
de Uralde
Aguraingo

Agurain eta Ergoienekin Konpromisoa

Prest gaude maiatzaren 28ko

hauteskundeei aurre egiteko

eta udal gobernu ardura

berreskuratzeko.

Talde anitza, prestatua eta ilusioz betea dugu. Adin, lanbide eta jatorri desberdinetako

aguraindarrak, gure udalerriarekin

konprometituak.

Lantaldeaz gain, datozen urteetan aurrera

eramateko proposamenak ere baditugu. Horiek

guztiak legealdi honetan egindako auzoetako

batzarretan, elkarte eta klubekin, Ergoienetako

alkateekin eta abarrekin egindako entzute eta

kontraste lanaren emaitza dira.

Maite duzun Agurain

300 aguraindar baino gehiagoren ekarpen eta kontrasteei esker egindako hauteskundeprograma.

Gure taldea

1 Raúl López de Uralde Baltasar "Motxilo"

2 Nahiara Gastiain Ciria

3 Bakartxo Bravo Urbina

4 Oier Arbina Vadillo

5 Sandra Rodriguez Martín

6 Xabi Sáez de Urabain Ruiz de Gauna

7 Ruth Lafuente Galarza

8 Iñigo Espada Agirre

9 Warda Buseid Aomar

10 Jon Gauna Borreguero

11 Jaione García de Vicuña Iñiguez de Heredia

12 Aimar Mugika Otxoa de Zuazola

13 Uxue Alonso Etxabarria

14 Jose Ignacio López de Guereñu Campos "Bizkotxo"

15 Manuela Beldarrain Etxebeste

16 Javier Diaz de Garaio Otxoa de Olano "Peku"

17 Nuria García de Andoin García de Albeniz

18 Javier Polo Alcaide

19 Maddi Sainz Nieva

20 Juan Saez de Arregui Jimenez de Vicuña

100 programa-neurri zehatz baino gehiago, herri gisa hobetzeko eta aurrera egiteko. Hauteskunde-programa osoa

deskarga dezakezu QR kode

honen bidez eta/edo esteka

honetatik:

https://labur.eus/g550j

Hautagaitzari babesa adierazi nahi diozu?
6, larunbata
San Juan plazan Animatu!
Maiatzak
12:30ean

Jendearekin gobernatzeko INFORMAZIOA, HITZA eta ERABAKIA

GOBERNANTZA-EREDU DEMOKRATIKO BATEAN SAKONDU NAHI DUGU, ETA

JAUZI BAT EGIN, HERRITARREN BENETAKO PARTE-HARTZEA BERMATZEKO UDALJARDUERAN

Kontseilu sektorialak sortu eta berraktibatuko

ditugu, Aguraingo elkarteen parte-hartzea eta

udal-jardueran duen erabakitzeko ahalmena

modu ofizialean arautzeko.

hartzailean diseinatu ahal izateko. Hezkuntzako

Kontseilu berri bat ere jarriko dugu martxan, eta

Gizarte Ekintzako Kontseilua berraktibatuko

dugu, zaintzaren eta justizia sozialaren

Euskara Kontseiluari erabakitzeko ahalmena

emango diogu Agurainen euskararen erabilera

planak egin eta garatzeko. Kultura Kontseilua

berriro martxan jarriko dugu, Jai Kontseiluari

erabakitzeko ahalmena emango diogu eta Kirol

Kontseilu berri bat sortuko dugu, gure herriko

kirol-eremuaren etorkizuna modu parte-

sektorean lan bateratua dinamizatzeko, koordinatzeko eta sustatzeko.

Aguraindarren erabakiaren esku jarriko dugu

gutxienez 100.000 euroko inbertsioko partida

bat, prozesu arautu eta erabat garden baten bidez.

Maite duzun Agurain

Aguraindarron bizitzak hobetzeko proposamenak

Alokairu

Pertsona orok du etxebizitza duina izateko

eskubidea, eta badakigu Agurainen hori

ezinezkoa dela gaur egun.

Etxebizitza eskuragarrien kopurua handitze aldera, kultura berri baterantz egingo dugu aurrera, non lehentasuna emango baitzaie etxebizitza hutsak erabiltzeari, alokairu publikoa sustatzeari eta birgaitzeari.

Agurainek 2025ean estreinatuko du alokairu

sozialeko etxebizitzen udal parke publikoa, alde zaharrean 11 etxebizitza dituena, eta gure udalerriko benetako beharrizanetan oinarritutako etxebizitza plan bat egingo dugu.

Urbideri eskatuko diogu Aguraingo eta

Ergoienetako uraren hiri-zikloaren kudeaketa berriz udalaren esku uzteko, gure eskumena berreskuratzeko. Uraren kudeaketak publikoa eta gertukoa izan behar du.

Urbideri eskatuko diogu, kudeaketari eusten dion bitartean, jarduketen kronograma bat egin dezala edateko uraren hornidura- eta

banaketa-sarean dauden arazoak konpontzeko (fibrozementu-sarea, ur-galerak, "lapurretak", etab.).

sozialeko etxebizitzen udal parke publikoa bultzatuko dugu
Uraren kudeaketa gertukoa eta publikoa izateko borrokan jarraituko dugu.

Kontsumoen murrizketa eta energia berriztagarrien bultzada publikoa

Energia-premia publikoak asetzeko plan espezifiko bat egingo dugu, bai kontsumoak murrizteko eta baita berriztagarriak ezartzeko. Herriekimenak sustatuko ditugu, energiakomunitateak sortzea sustatuz.

Gure ingurune berdeak eta errekak zainduko ditugu

Aguraingo eta inguruko ibai eta errekak garbitzeko plan bat garatuko dugu, eta Pedroko, Galzar, Zubi Gorria, Hilerriko Bidea eta Siloak garbituko ditugula bermatuko dugu, besteak beste.

Pertsonentzako seguruak izango diren bide ezmotorizatuak egingo ditugu

Motorizatu gabeko bide seguruak sortuko ditugu pertsonentzat udalerrian zehar, Agurain, Ergoienen eta industrialdeen artean dauden hesiak gaindituz.

Zerbitzu publikoen eta kontratu berrien jarraipena

Kontratazio guztien jarraipena egingo dugu, eta kontratazio berrietan gizarte-, ingurumen- eta berdintasunklausulak sartuko ditugu. Beharrezkoa da gure bide publikoak behar bezala mantentzea.

Eraikin publikoen kudeaketa eta berrantolaketa

Udal espazio edo eraikin batzuk, gaur egun abandonatuta daudenak, erabilera kultural eta sozialerako egokituko ditugu, irisgarritasunneurri egokiak bermatuz.

Aguraingo beharrekin bat egiten duen kirol eremua

Gaur egungo kirol-instalazioak zaharberritu eta hobetuko ditugu. Azpiegitura berrien obrei egingo diegu aurre, dauden beharretara egokituko direnak eta herritar eta klubekin adostuko direnak.

Merkatari eta enpresen alde egin ditzaketen neurriak bultzatuko ditugu

Aguraingo sektore desberdinetako enpresen eta Udalaren artean mahai bat sortuko dugu, interes orokorretik lankidetza estuagoa bultzatzeko.

Osasun-zentroa indartzea, osasun mentalari lekua eginez

Eusko Jaurlaritzarekin bitartekarilana egingo dugu, psikiatria-zerbitzu iraunkor bat eskatzeko, prozesu terapeutikoen jarraipena egiteko leku eta maiztasun egokiekin.

Sexualitateei arreta eta aholkularitza emateko zerbitzu bat jarriko dugu martxan.

Zerbitzu honen bidez, pertsona orok bere sexualitatea modu aske eta positiboan bizitzeko behar duen informazioa, arreta eta laguntza eduki ahal izatea bermatuko dugu.

Maite duzun Agurain

Javier Argote Urzelai

Batzar Nagusietarako

Lur Jareetako hautagaia

Gustavo Fernández

Villate

Arabako Lautadako

Kuadrillako

lehendakarigaia

AGURAIN, DULANTZI, ASPARRENA, BARRUNDIA, DONEMILIAGA, IRURAIZ-GAUNA, ELBURGO ETA ZALDUONDO

Raúl López de Uralde Agurainen, Tito Lasarte Dulantzin, Txelo

Auzmendi Asparrenan, Igor Medina

Barrundian, Erika Letamendi

Donemiliagan, Iratxe del Barco

Iruraiz-Gaunan, Mónica Cuesta

Burgelun eta Lurdes Lekuona

Zalduondon dira, Arabako

Lautadako Kuadrilla osatzen duten zortzi udalerrietako EH Bilduren zerrendaburuak.

Arabako Lautada 2023-2027

KALITATEZKO ZERBITZU PUBLIKOAK ETA

INGURUMENAREN DEFENTSA DIRA GURE

LEHENTASUNAK ARABAKO LAUTADAN.

Laster Axpurun Eguneko Arretarako Landa Zentroa jarriko dugu martxan, Asparrena, Donemiliaga eta Barrundiako udalek kudeatuko dutena. Bestalde, Asparrenan hondakin organikoak tratatzeko konpostaje-planta bat egingo da, eskualde osorako pentsatuta dagoena.

Era berean, tokiko energia-komunitateak bultzatzeko eta finantzaketa-lerro espezifikoak irekitzeko konpromisoa hartzen dugu, diru-kopuru nahikoarekin eta aholkularitza-bulego baten

laguntzarekin.

Landa Garapeneko Elkarteak lehen sektoreari laguntzeko egindako lana bultzatzen jarraituko dugu, eta eskualdean ekoitzitako elikagaiak eraldatzeko hainbat ildo garatzen.

Barrundiako Udalak tokiko produktuak sustatzeko proiektu bat abian jarri du, gune gastronomiko bat barnebiltzen duena zerbitzu hori indartuz.

Eta bukatzeko, ez ditugu ahazten gure bizilagunek modu zabalean, garraio publikoa eta osasun-arreta duin eta kalitatezkoa lortzeko egindako eskaerak.

Maite duzun Araba

Ahora sí

Maiatzaren 28an hitzordu garrantzitsua duzu.

Betikoak ez du jada balio. Gizartearen kezkak pilatzen doaz: hurrengo belaunaldien etorkizuna, osasungintza publikoaren egoera, adinekoen zaintza eta zaintzaileen lan baldintzak, euskararekiko erasoak, gure herrien eta gure industriaren etorkizuna, bizitzaren garestitzea (gasaren faktura, erosketa-saskia, hipoteken garestitzea…)

Etorkizuna ez dago idatzita. Gauzak aldatu daitezke.

Gauzak aldatu daitezke. Zeuk alda ditzakezu.

Orain da unea.

Zeuk alda ditzakezu. EH Bilduk Arabako arazo nagusiei irtenbide argiak eskaintzen dizkie. Kezkatzen zaituen horri, jendearen kezka arruntei, soluzioak.

Orain da unea.

twitter @ehbilduaraba

facebook EH Bildu Araba

Globe araba.ehbildu.eus

Eva López de Arroyabe Sáez de Maturana Arabako Ahaldun Nagusirako Hautagaia
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.