Euskal Herria Bildu: Programa 2012

Page 165

Osasungintza

OS

konfiantzazko mediku asistentzia hautatzeko eskubidea aitortu eta eskubide hori gauzatzen dela bermatuko zaie, hala eskatzen badute.

OSASUN KUDEAKETA

2. Kudeaketa kultura berri bat: -Zerbitzu erakundeen enpresa kudeaketako metodoak ordeztuko dira, eta izendapen askeko karguak ahalik eta gehien murriztuko dira. Euskal osasungintza publikoaren benetako motorrak profesionalak eta herritarrak izango dira. -Zerbitzu erakundeen kudeaketan eta zuzendaritzan langileek parte hartzeko mekanismo horizontalak ezarriko dira. -Gobernu onaren kodea beteko da, bai erabiltzaileei bai langileei dagokienez. -Auditoriak ezarriko dira zerbitzu erakunde guztietan, azken urteotako asistentzia jardueren eta bestelako jardueren mapa osatzeko, egindako pribatizazio guztiak zehaztuta. -Kudeaketa gardena lortzeko, zerbitzu erakunde bakoitzak gauzatutako jarduera guztien urteroko memoriak egingo dira, kostuak eta osasun-emaitzak zehaztuta, eta itxaron zerrenden benetako egoera adierazita. -Auditoria horiek oinarri hartuta, lehentasunak ezarriko dira, pribatizatutako jarduerak berriz ere kudeaketa publikora itzultzeko.

GIZA BALIABIDEAK

3. Enplegu politika: -Premien plan bat egingo da, asistentzia jardueraren arabera, kategoria guztietarako berariazko prestakuntza aintzat hartuta. -Lan eskaintza publikoen egungo sistema berraztertuko da, sisteman sartzeko mekanismo bizkorrak ezarriko dira, eta kategoria bakoitzari esleitutako funtzioak betetzeko beharrezko prestakuntza praktikoa emango da.

4. Lan harremanak: -Mahai sektoriala berreskuratuko da, langileen sindikatu ordezkariekin negoziazio kolektiboa gauzatzeko eremu gisa. -Ordainsarietarako irizpide komunak ezarriko dira, sistemaren okertzeak eragozteko. -Bereziki ahaleginduko gara familia eta lana uztartzeko aukera benetan gauzatzen. -Garapen profesionalaren kontzeptua berrikusi eta berrantolatzea.

166


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.