Page 1


2


AURKIBIDEA PERTSONA LEHENETSIKO DUEN JENDARTEA Ekonomia eta ogasuna.....................................................................................................................7 Enplegua........................................................................................................................................... 15 Etxebizitza......................................................................................................................................... 21 Osasuna............................................................................................................................................ 27 Arreta soziala................................................................................................................................... 35 AMA LURRAREKIN BAT EGINGO DUEN JENDARTEA Lurralde antolaketa........................................................................................................................ 45 Mugikortasun jasangarria............................................................................................................. 51 Industria eta I+G+b......................................................................................................................... 57 Eredu energetikoa.......................................................................................................................... 67 Uraren kudeaketa........................................................................................................................... 75 Kutsadura.......................................................................................................................................... 81 Hondakinak....................................................................................................................................... 91 Nekazaritza eta abeltzantza......................................................................................................... 97 Komertzioa eta kontsumoa........................................................................................................ 107 Turismoa......................................................................................................................................... 113 BERE KULTURA SUSTATUKO DUEN JENDARTEA Euskara .......................................................................................................................................... 121 Hezkuntza....................................................................................................................................... 129 Kultura .......................................................................................................................................... 135 Kirola................................................................................................................................................ 139 ASKATASUNA ARDATZ IZANGO DUEN JENDARTEA Eskubide zibil eta politikoak........................................................................................................ 147 Berdintasuna.................................................................................................................................. 155 Aniztasuna eta migrazioak......................................................................................................... 163 Gazteria .......................................................................................................................................... 171 Hirugarren adina........................................................................................................................... 177 Partehartzea.................................................................................................................................. 183


Sarrera orokorra Esku artean duzun dokumentua, EH Bilduk 2012. ur­ teko azaroaren 17an abiatu zuen eztabaida prozesu parte hartzailearen lehenengo faseari erreparatzen dio, hau da, Nafarroako errealitate ekonomiko, politiko eta sozialaren diagnostikoa egiteari hain zuzen ere. Egun bizi dugun emergentzia ekonomiko, sozial, kul­ tural eta instituzionalak aterabidea duela sinisturik gaudelako abiatu dugu tamaina honetako prozedura, Nafarroa luze zabalean aldaketa politikoa eta soziala bultzatzen dugun eragile eta pertsonek elkarren on­ doan bidea egiten badugu betiere. Nafarroako egoeraz burutu dugun analisia zurekin partekatu nahiko genuke, egin ditzakezun ekarpenak, kezkak eta eskariak oso presente edukiko ditugulako. Honengatik, Nafarroan gauzak beste modu batean egin daitezkeela pentsatu eta aldarrikatzen duen pertsona oro barne biltzeko anbizioa duen eztabaida honen parte izateko gonbita luzatzen dizugu. Zure modura, zure aukeren arabera.

Bi hitz hausnarketa eta eztabaida prozesuari buruz

Zer da? Prozesu honek Nafarroan aldaketa politikoa eta so­ ziala gauzatzeko ezinbestekoak diren aldagaiak hezur mamitu nahi ditu: herritarren parte hartze zuzena bultzatu Nafarroako biztanleriaren erabaki soberanoak errespeta daitezen eta proposamen zehatz eta eral­ datzaileen hitzartzea, egun bizi dugun eszepzio egoera gainditzen hasteko, plano ekonomiko, sozial eta insti­ tuzionalean.

Zergatik? Nafarroaren emergentzia egoerak gehiengo berrien osaketa ezinbesteko egiten duelako. Gehiengo berri hauek ordea ez dira lortzen soilik alderdien arteko ne­ goziaketetatik, herritarren arteko hartu eman eta ga­ rapenetik baizik. EH Bilduren hautua Nafarroak behar duen eredu al­ ternatibo honen osaketan indar egitea da. Gure ekar­ pena aldaketak behar dituen oinarri ideologikoak eta hauen ondorioz bultzatu behar diren proposamen zehatzak Nafarroako milaka herritarrekin partekatu, eztabaidatu eta hitzartzea izango da. Guztion artean, guztion mesedetan.

Nola eginen dugu? Prozesua bi zatitan banatu dugu. Lehenengo atal ho­ netan Nafarroako errealitate politikoa, soziala, ekono­ mikoa eta instituzionala jarri ditugu aztergai (diagnos­ tikoaren fasea alegia). Emergentzia egoeran gaudela diogunean arloz arlo, eremuz eremu, datuetan oina­ rritu nahi dugu gure irakurketa. Nafarroaren argazki erreala azalaraziko dugu, egungo arduradunen politika ereduaren porrota agerian uzteaz gain, bultzatzen du­ ten errealitate faltsuaren irudia gaindituz, ezinbestekoa zaigulako errealitate gordin hau aldaraziko duten neu­ rri zehatzak ebazteari begira. Otsailetik aurrera bigarren faseari ekingo diogu, pro­ posamenak ebazteko aroa hain zuzen ere. Nafarroak ezinbesteko duen aldaketa politiko, soziala eta ekono­ mikoa gauzatzeko funtsezkoak diren neurriak aztertu, trebatu eta ebatziko ditugu iniziatiba honetara gehi­ tzen joaten diren norbanako zein eragile guztiekin. Gure hautua hori izanik, behar diren mekanismoak jarriko ditugu martxan ekarpena egin nahi duen per­ tsona ororekin harreman zuzenak irekitzeari begira. Emergentzia egoera honetatik akordio transbersal eta ausartak gauzatuz aterako garelako. Ezin baita egoera hontara ekarri gaituzten pertsona berdinen esku gure etorkizuna utzi.

Noiz arte? Proiektu honek irismen estrategikoa du, hortaz behar adina denbora hartuko dugu prozesua ongi egiteko. Gure helburua beraz hauteskundeetatik harago dago, gehiengo berrien osaketari erreparatzen dio. Ez dugu ahazten ordea, ahal bezain pronto, eduki berritzaileen gainean, gobernu berri bat osatzeko jendartean da­ goen eskari soziala. EH Bilduren ardura eta konpromi­ soa hori gauza dadin eman beharreko urratsak ema­ tea izango da. Prozesuaren denborak tasatuak badira ere, parte hartze eta harreman iraunkor berri baten kultura sortu, bultzatu eta elikatu nahi du.

Gurekin harremanetan nola jarri? Zure ekarpenak, kezkak eta eskariak helbide elektro­ niko honetara igorri ditzakezu: eztabaida@ehbildu.net Informazio gehiago nahi baduzu, gure web orrialdean sartu zaitezke: www.ehbildu.net


6


PERTSONA LEHENETSIKO DUEN JENDARTEA

EKONOMIA ETA OGASUNA Sarrera Atal honetan Nafarroako ekonomiaren bilakaera historikoa, egungo egoera eta etorkizuneko perspektiba aztertzen dira. Analisi honek jarduera ekonomikoa, egoera finantzieroa eta zerga sistema barnebiltzen ditu, beste batzuen artean.

Azken urteotako bilakaera Egungo egoera ekonomikoa txarra da nabarmenki, 2007tik ekonomiak eduki duen bilakaera ezegokiaren ondorioz. EEBBtako sub-prime hipoteken merkatuaren porrotak krisiaren hasiera eragiten du, zeina “men­ debaldekoak” deitzen diren ekonomietan zehar barreiatu zen maila batean ala bestean. Ez dago krisia azaltzen duen arrazoi bakarra, faktore batzuen ondorio izan baita. Oso modu orokorren esan daiteke, hasiera batetan enpresa eta etxeei maileguak moztea eragin zuen krisi finantziero bat izan zela. Honek burbuila inmobiliarioa zartarazi zuen eta denbora pasata, krisi finantzieroa krisi ekonomikoan bihurtu da, hau da, produkzioaren krisialdian. Lehenengo momentutik, estatu mailan zein Nafarroan, egoeraren larritasuna ezkutatzen saiatu da, gezurra eta engainua erabiltzeraino. Nafarroako Gobernuak, beste askok bezala, krisiaren jatorria exogenoa dela dio, hau da, kanpotik datorren egoera bat dela eta ezin dugula ekidin. Hori maila batetan egia izanik ere, ukaezina da krisiak eragiteko duen modua endogenoak diren aldagaiengatik dagoela baldintzatuta, horietako askotan Gobernuak erabakitze eta ekite gaitasuna duelarik. Hasiera batetan, bai estatu mailan zein Nafarroan, inbertsio publikoa handitu zen batez ere eraikuntzaren sektorea berpiztu nahian, “Plan Renove” eta beste sektoreetara bideratuta zeuden beste antzeko neurri batzuk egon baziren ere. 2009ean Nafarroako ekonomiak atzerapen nabarmena bizi izan zuen, nahiz eta estatukoarena baino txikia­ goa izan zen, hurrengo arrazoi hauek direla eta:

7


• Nafarroako ekonomia ez da Estatu espainiarreko eskaeran bakarrik oinarritzen, kanpo esakerak, batez ere europearrak, pisu asko baitu. • Egoera finantzieroa joria izan gabe, ez zen txarra. Horrenbestez soberakin bat gelditzen zen, inber­ tsio publikoa handitzeko erabili zena batez ere. • Nafarroan burbuila inmobiliarioa ez zen Estatuko beste parteetan bezain handia.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

2010.ean zehar magnitude makro-ekonomikoak itxoropentsuagoak ziren baino 2011.ean ekonomiak atzera egin zuen berriz, kolapso seinaleak igorriz momentu askotan. GRAFIKOA 2012.an orain arte jasotako datuak ezkorrak dira argiki eta Nafarroako ekonomia Estatu espainiarrekoa baino azkarrago txikiagotzen dela ikus daiteke. Producto Interior Bruto Tasa de variación interanual NAFARROA

%6

ESPAÑA

%4 %2 %0 AMA LURRA

-%2 KULTURA

-%4 ASKATASUNA

8

-%6

I II III IV

I II III IV

I II III IV

I II III IV

I II III IV

I II III IV

I II III IV

I II III IV

I II III IV

2003

2004

2005

2006

2007

2008

2009

2010

2011

I II III IV 2012

Fuenet: (CTNAV) IEN; (CNTR) INE

Egun inbertsio publikoa Nafarroan bai estatuak, Foru Gobernuak edo udal entitateek finantziatutako mi­ nimoa da, edo ez da existitzen. Bestalde, gastu publikoan murrizketa politika ezarri da, zerbitzu publikoen urritzea suposatzeaz gain, jardun ekonomikoaren geldotzea eragiten ari da, eta ondorioz, krisiaren luzapena. Egoera hau langabezi kopuru handia dela eta larriagotu egiten da, batzutan arrazoi produktiboak direla eta, eta bestetan, enpresek krisiaren aitzakia aprobetxatzen dutelako langile kopurua gutxitu eta lan baldintzak okertzeko. Eta bien bitartean, barne eskaerak oso maila txikian darrai. Konfiantza krisi izugarri bat dago, zeinak, etxeen kontsumoa eta enpresen inbertsioak gutxitzen dituen. Baino nagusiki, mailegutzaren murrizketa batek da­ rrai, sektore finantzieroak jasotako laguntzak jaso izan arren

Egoera orokorra Zerga sistema Garrantzitsua da zergek Ogasunaren diru sartzerik nagusiena suposatzen dutela, eta Nafarroako Parlamen­ tuak eskumen guztiak dituela eremu hau arautzeko. • EGZ (IRPF). Alde batetik zerga progresiboa da, baino kontutan hartu behar da langile gehienek ordaintzen duten zerga dela, hau da, errenta baxu eta ertainak. Baina gainera kapitalaren sarrerek (dibidenduak,interesak) lanaren errentek (soldatak) baino gutxiago ordaintzen dute, errenta altuenei mesede eginez.


Ekonomia eta ogasuna

• Sozietateen zerga. Enpresen mozkinen gaineko zerga. Bereziki larria da sahiespena zerga honetan, hau da, iruzurra ez da ez ordaintzearen edo diru sarrerak ezkutatzearen norabidean egiten baizik eta kontabilitate eta zerga ingeniaritza erabiliz, ordaindu beharko litzatekeena baino askoz ere gutxiago ordaintzea lortzen da era legal batetan. Historikoki, gobernuek onura fiskalak politika eta ekintza zehatz batzuk (inbertsioak, I+G, kontratazioak...) bultzatu edo mesedetzeko erabili dituzte, baina kasu asko­ tan onura hauek zergak desitxuratzen bukatzen dute. Askotan gainera erregresiboak bihurtzen dituzte, enpresa handiek eta aberastasun handiak dituztenek bakarrik erabili ahal dituzte, beharrezkoak diren asesoreak eta azterketa fiskalak direla eta ordainketa jaitsiarazteko. • Ondasunaren gaineko zerga. 2008.an ezabatu ondoren, 2012.an berreskuratu zen, nahiz eta lehen zuena baino askoz ere exijentzi maila txikiagoa izan. Krisiarekin batera, honek lehenago sartzen zenaren %50a sartzea eragin du. 2012.ean onartutako erreforma fiskalean 2008.ko koefizientea berreskuratu arren, 2014.tik aurrera indarrean egongo denaren zalantzak dituzten ahotsak entzuten hasi dira. • Zerga iruzurra: zerga iruzurren artean bi motatakoak bereizten ditugu: - Legez kanpokoa: iruzurgilea dela errudun nagusia argi utzi ondoren, ezin daiteke ahaztu, Gobernua dela iruzurra ekidin eta hau gutxitzeko bitartekoak dituena. Nafarroan ezarri eza bazen ere, Gobernu espainiarrak amnistia fiskala egin berri du. Nafarroako Gobernuak ez du inolako ahaleginik egin iruzurraren kontra baliabide ekonomikoak eta humanoak bideratzeko. Langile faltak eta hauen kudeaketa eta motibazio ezegokiak, (buruzagitzak, postuak “a dedo” aukeratuz) zor fiskalak kobratzeko tramitazioen falta eta delitu fiskalak aztertzeko ezintasuna dakarren ezeraginkortasuna sortzen du. - Legala: atal honetan zergak ez ordaintzea ahalbidetzen dituzten trikimailuetaz arituko gara. • Sozietateak: zegokion atalean aipatu da dedukzioen eta bonifikazioen bidez zerga honen desitxuraketa nola egiten den. • Fundazioak eta irabazteko asmorik gabeko sozioetateak: enpresa eta ondasun handien­ tzako besste irtenbide bat zergak ez ordaintzeko. • SICAV (Kapital Aldakorreko Inbertsio Sozietateak): %1ean ordaintzen duten sozietate ano­ nimoak, aberastasun handien eskura bakarrik daude, gutxieneko kapitala 2,4 milioi euro da eta. • Eliza: ez du IBIa ordaintzen, ez du ondare zergarik ordaintzen, ez du BEZa obretan ordain­ tzen… • Kirol klubak: diru-laguntza publikoak jasotzeaz gain Ogasunarekin eta Segurtasun Soziala­ rekin zorrak edukitzeko pribilegioa dute ezer pasa gabe

Aurrekontuen politika Gobernatzea lehenestea dela ulertuz, argi dagoena da Nafarroako Gobernuak begirune handia diela eraikuntza lan publiko handiei. Horien erakusgarri nagusienetakoa Plan Navarra 20121 delakoa da, 2008an onartua, 2008 eta 2011 bitarte eraiki beharrekoa barnebiltzen ditu. Plan honen barruan, Nafarroako Ka­ nala, Musikaren Hiria, Nafarroako Liburutegia eta Filmoteka berria, Segurtasunaren Hiria, Logroño eta Jaca bitarteko autobidea, AHTa, Noaingo aireportuaren zabalkundea. Eta plan honetatik kanpo, ez dira beste lan enblematiko batzuk ahaztu behar, Los Arcoseko Abiadura Zirkuitoa edo Navarra Arena, esaterako. Plangintza hau onartu zenean 2008.an, krisi garrantzitsu bat gerturatzen zenaren zantzu argiak zeuden, baina honek ez zuen arazorik suposatu aurrera jarraitzeko. Egun, lehenengo zerbitzuetan, hezkuntzaren, osasunaren edo udal erakundeen kasu, murrizketak zabaltzen diren honetan, AHTean edo Navarra Arenan inbertsioak mantentzen dira. Nafarroa 2012 Planean dauden hornidura batzuk beharrezkoak ziren eta diren arren, azterketa honetan 1 www.navarra.es/NR/rdonlyres/E0A62972.../PlanNavarra2012.pdf

9


nabarmendu nahi duguna da Nafarroako Gobernuak eduki duen eta duen itsutasuna azpiegitura handiekiko, beste behar batzuen galeran inbertsio eta baliabide izugarriak hauen eraikuntzara bideratu baititu.

Egitura ekonomikoa

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Krisi ekonomikoaren hasierarekin burbuila inmobiliarioa lehertu zen, eraikuntzaren eta inmobiliarien sekto­ rearen gainbehera ekarriz. Eraikuntzaren sektorearen barruan lan zibiletan jarduten zuten enpresek hobe­ kiago eutsi zioten Nafarroako Gobernuak eta Udaletxeek egindako inbertsio publikoa dela eta. Denborarekin inbertsio hauek desagertu egin dira eta 2009 urtetik sektoreak hazkunde negatiboa bizi du.

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

Nafarroako industriak kanpo eskaeren bidez krisiaren parte bati egin izan dio aurre, bereziki autoen sekto­ rean. 2009. urtea izan ezik, gainontzeko urteek hazkunde positiboa eduki dute, estatu espainiarrarena baino askoz handiagoa eta inguruko beste herrialde batzuena baino handiagoa ere. Dirudienez 2012.ko datuak oso ezkorrak izango dira, beste arrazoien artean kanpo eskaerak gutxitu egin di­ relako. Lehenengo sektorea egonkor mantentzen da gutxi gora behera, hazkunde xume batekin. Zerbitzuen sektorearen antzera, nahiz eta kasu honetan beherako joera txiki bat nabaritzen den.

Politika finantzieroa 6,0 4,0

5,2

4,4

3,7 2,0

2,3 3,3

2,6 1,9

2,0

10

0 -2,0

-2,4

-3,6

-4,0

-3,9

-6,0 2000

2001

2002

2003

2004

2005

2006

2007

2008

2009

2010

Kontu ekonomikoak krisiarekin batera okertzen joan dira eta 2008.tik finantziazioaren beharra dago, hau da, kontu publikoek defizita dute. Ondoko taulan, administrazio publikoak BPGaren arabera duten finantzazio gaitasun edo beharren bilakaera ikus daiteke. Langabeziaren atalean aztertuko dugun bezala, defizitaren banakatzean honen gehiena administrazio fora­ lari (%60), neurri txikiago batetan udal erakundeei (%8) eta gainontzekoa (%32) segurtasun sozialari, egotzi dakiokela ikusten da. Europa mailan existitzen den akordioaren arabera, estatu baten defizitak ezin dezake BPGaren %3 gainditu, eta hala bada neuriak hartzen dira hau zuzentzeko. Espainiar estatuak bere konpromezuak mantentzeko izango zuen ezintasuna ikusita Europar Batzordeak BPGaren %6,3an utzi zion. Era berean estatuak defizita berearen, segurtasun sozialaren, autonomia erkide­ goen, Nafarroa barne, eta udaletxeen artean banatu zuen. Banaketa honetan autonomi erkidegoen eta udal


Ekonomia eta ogasuna

erakundeen mailegatze gaitasuna mugatu zen %1,5era era %0,3ra hurrenez hurren. Nafarroako Gobernuak, kontra jarri eta bere eskumen fiskalak aldarrikatu ordez, muga hau onartu zuen aurrekontuen murrizketak zuritzeko baliagarri zaio eta. Defizitaren inguruan ere Nafarroako Gobernuak erabili duen finantzazio modua aipatu behar da, itzaleko bidai saria deritzona. Sistema honetan enpresa eraikitzaileak eraikuntzaren gastuak ordaintzen ditu eta gero urteetan zehar ordainak jasotzen ditu urteko dagoen trafikoaren arabera. Defizit publikoa bezala ez agertzeko egiten den trikimailua izan arren, era ez-ofizialean behintzat, ikusten ari da asko garestitzen duela orotarako gastua kontu publikoentzat. Politika finantzieroen barruan udal erakundeen egoera era islatu behar da. Azken urteotan Gobernuak Uda­ letxeei egiten zizkien transferentziak izoztu edo gutxitu egin dira, bai kapitalaren (inbertsioak) transferentziak zein korrontetakoak. Izatez, azken fondo hau bi urte gehiagotan luzatu da, bere zenbatekoa igo gabe ez eta epe berdinerako inbertsioak barneratu gabe. Ez dezagun ahantzi Udaletxeek oinarrizko zerbitzuen esku­ menak dituztela eta askotan beraienak ez diren ardura batzuk hartzen dituztela, haur eta musika eskolak esaterako. Egia da ere Udaletxe askoren egoera finantziero kaxkarra azken urteotan egin duten baliabideen kudeaketa ezegokiari zor diotela. Erakunde askok eraikuntza faraonikoak burutu dituzte, erabilgarritasun gutxikoak kasu askotan, eta zergen bidezko diru-sarreren jaitsierek eta ondarearen (eraikuntzarako lurra) salmentetan edo transferentzietan bizitako jaitsierek zailtasun finantzieroetara bultzatu dituzte Udaletxeok. Eta hau guztia, esandako lan hauek kasu gehienetan gastu korrontearen (finkoa) hazkundea dakartela kontutan hartu gabe.

Banketxeen erregulazioa Bankuen erregulazioa ez da zuzenki nafar administrazioaren esku gelditzen. Ez da posible puntu hau pa­ satzea banku sistemak jaso dituen laguntza publikoak aipatu gabe, zeinak ondoren, ekonomia publikoaren kontra espekulatzeko erabiliak izan diren. Are eta gehiago, erreskatatuak izan diren banku hauek dira pisua erosteko hartutako zorra itzuli ezin dezaketen familiak etxetik kanpo botatzen dituzten berberak. Nafarroa mailan azpimarragarria da CANen amaiera tamalgarria, nahiz eta orain “soberakin” bat gelditzen den, CAN Fundazioa kasu. Iruzur eta desbideratze kasu posible batzuk baztertu gabe, salagarria da bere garaian osasuntsu eta indartsu kontsideratzen zen Kutxa honen kudeaketa ezegokiak, banku pribatu baten­ gandik oso diru gutxiren truke erreskatatua izatera eraman izana2 . Modu honetan, Nafarroak bere Kutxa publiko bakarra galdu du, eta horrekin tresna finantziero oso garrantzitsua. Hori bai, batek baino gehiagok gainontzeko euskal kutxekin ez batzearen bere helburua beteta ikusi ahal izan du.

Langabezia Nafarroan krisiaren ondoriorik garrantzitsu eta larrienetakoa, langabeziaren igoera mardula izan da. Igoera hau egitura ekonomiko okerrago bat duten beste herrialde batzuetako baino handiagoa izan da, eta sektore ekonomikoen jardueraren aldaera baino askoz ere handiagoa. Berez, langabezi honen zatirik handiena in­ dustri sektoretik dator, 2009.an bakarrik murriztu zen sektorea (2012.ko daturik gabe). Ondoko taulan, langabeziak estatu espainiarreko autonomi erkidegoetan eduki duen bilakaera ikus daiteke:

2 Parlamentuaren egoitzan Barcinak onartu du NAK 2009.etik bere balioarekiko mila miloi galdu egin dituela. Ez dugu ahaztu nahi Kontuz! elkarteak ateratako informazioen harira bere kargua utzi behar izan duen parlamentariaren kasua, ez eta PPko kongresukide batek estortsio kasu batengatik kargua utzi beharra. http://www.noticiasdenavarra.com/2012/06/22/politica/navarra/barcina-reconoce-que-desde-2009-can-ha-perdido-1000-millones-de-suvalor http://www.europapress.es/navarra/noticia-consejero-pejenaute-dimite-cargo-acusaciones-blanqueo-capital-20121021163634.html http://www.europapress.es/nacional/noticia-cervera-recogio-cubriendose-gorro-bufanda-20121211081349.html

11


IZANGO DUEN JENDARTEA

PERTSONA ARDATZ

KULTURA

ALDAKETAK

AURREKO HILABETEA

INTERANUALA (1)

ABSOLUTOA

ERLATIBOA

1.110.801

23.553

2,17

128.324

13,06

ARAGON

111.436

675

0,61

11.358

11,35

ASTURIAS (PRINCIPADO DE)

105.216

1.832

1,77

16.363

18,42

BALEARS (ILLES)

96.377

9.226

10,59

-943

-0,97

CANARIAS

289.032

1.212

0,42

22.819

8,57

CANTABRIA

55.818

1.853

3,43

7.336

15,13

CASTILLA-LA MANCHA

262.882

6.856

2,68

37.781

16,78

CASTILLA Y LEON

239.867

4.498

1,91

36.299

17,83

CATALUNYA

652.091

5.785

0,90

36.422

5,92

COM. VALENCIANA

574.939

-3.101

-0,54

42.009

7,88

EXTREMADURA

146.174

456

0,31

11.892

8,86

GALICIA

276.536

8.724

3,26

23.120

9,12

MADRID (COM. DE)

553.762

4.408

0,80

60.750

12,32

MURCIA (REGION DE)

156.046

3.055

2,00

14.328

10,11

NAFARROA

51.849

856

1,68

6.010

13,11

EAE

171.069

2.991

1,78

26.095

18,00

ERRIOXA

27.520

1.077

4,07

2.960

12,05

CEUTA

13.289

70

0,53

1.938

17,07

MELILLA

13.113

270

2,10

2.494

23,49

OSOTARA

4.907.817

74.296

1,54

487.355

11,02

ANDALUCIA

AMA LURRA

HILABETEKO DATU ABSOLUTUAK

ABSOLUTOA

ERLATIBOA

ASKATASUNA

12

Langabeziak eragiten dituen ondorio pertsonal eta sozial larriak alde batetara utziz, honen ondorio zuzena Segurtasun Sozialean eragiten den defizita da. 2009.tik Nafarroako Segurtasun Sozialaren kutxa defizitarioa da, soberakin handiko urteen ondoroen. Azalpen erreza du eta honako faktoreei dagokio: • Diru laguntzen hazkundea: 2008.an zeuden 17.500 onuradunetik, 2009.an 27.900 izatera pasa ziren, eta 30.500 2010.ean.


Ekonomia eta ogasuna

Administración de la Seguridad Social (miles E)

2006

2007

2008

2009

2010

Cotizaciones sociales

1.942.862

2.028.403

2.223.924

1.996.246

2.001.632

Prestaciones sociales

1.482.272

1.684.938

1.788.921

2.052.645

2.139.595

460.590

343.465

435.002

-56.398

-137.963

Diferencia

• Kotizazioen erorketa: langile kopuru gutxiago daudenean kotizazio gutxiago ematen dira. • Hau guztia Gobernua, CEN, eta UGT eta CCOO arteko harreman zuzen batetan eman da. Krisian zehar, ERE asko aurkeztu dira, zeinak Nafarroako Gobernuarengatik sistematikoki izan diren onartuak, aurkezten zituen enpresak mozkinak eduki ala ez. Gainera egoera okertzeko, 2012.ko Lan Erreforma onartu zenetik EREen kopurua hirukoiztu egin da.

Aurrera begira Gaur egungo egoera azaltzen duten faktore ugari dago eta guztiak ala guztiak kontutan hartu beharko dira krisi hau sortu duen sistema aldatu nahi badugu. Banketxe sistema: banketxei libreki ibiltzeko aukera eman zaie eta irabaziak lortzeko izan duten gehiegizko nahiak, kontrola eta euren espekulazio operazioen gaineko zorroztasuna galtzera eraman ditu, modu hone­ tan prozesu azkar baten baitan urtu direlarik. Frogatu ahal izan den bezala, banketxe sistema ez dago modu egoki batean arautua eta gainbegiratua. Era berean, kutxa publikoen desagertzearekin sektore publikotik jarduera ekonomikoa sortzeko tresna finantziero oinarrizkoa desagertzen da. Zorpetzea: gehiegizko zorpetzea, batez ere sektore pribatuari dagokiona, krisiaren eta bere ondorioen arra­ zoi argienetakoa da. Aurreko puntuarekin zerikusi zuzena duen atala da izan ere, kasu askotan zorpetze hau bankuek eraginda izan baita mozkinak irabazteko asmoarekin. Bestelako banku sistemekin alderatuta, gu­ rean ez dago inolako koerantzukizun bankariorik mailegu irregularrak eman diren kasuetan, modu honetan zorraren portzentai bat arazoa sortu duen banketxearen gain eror dadin. Etxebizitzaren inguruko espekulazioa eta bestelako oinarrizko ondasunak: espekulazioak lehenago edo beranduago eztanda egingo duten burbuilak sortzen ditu bidean dagoen ororengan eragin zuzena duelarik. Baino modu ez zuzenean gainontzeko jendartearegan eragina dute izan ere, aipatu burbuilek prezioen go­ rakada sortzen baitute eta oinarrizko ondasunen asetze maila gero eta zailagoa bilakatzen dute diru sarrera nahikorik ez duen pertsonentzat. Politika fiskala: politika liberalen aplikazioak zerga txikiak nagusi diren edota desagertzen diren sistema fiskala sortzen du. Kontutan izanik hauek direla administrazio publikoaren diru sarrerarik garrantzitsuena, gastuak eta inbertsioak egiteko ez-gaitua den sektore publiko ahularekin aurkitzen gara parez-pare. Aurrekontu politika: aitzitik esandakoari lotuta eztabaidaezina da gastu eta inbertsioen aurrekontu politika egoki baten beharra, bereziki garrantzitsua dena lehenetsiz eta etorkizuneko jasangarritasun ekonomikoa ziurtatuz, onura ekonomikoa dagoen garaietan aurreztearen printzipioa aplikatuz geroko zailtasunak baliabi­ deekin gainditu ahal izateko. Sektore publikoa: sektore publikoak merkatuan eragina izan behar du eta sektoreen arteko lehiakortasun askea bermatu beharra dauka, esaterako informazio eskubidearekiko sarrera ziurtatuz. Horretarako beha­ rrezkoa da egitura zein kudeaketa eraginkor batez hornitzea. Gainerakoan enpresa publikoen tresneria dago, esate baterako sektore klabeei egonkortasuna emateko erabili daitezkeelarik.

13


14


PERTSONA LEHENETSIKO DUEN JENDARTEA

ENPLEGUA

Enpleguaren inguruan 51.849 pertsona1: porrotaren datua. Enpleguaren Planak (2009-2012) edo Moderna Plana bezalakoak adostu eta Nafarroan agindu dutenen politiken emaitza da honakoa. Zertarako balio izan dute? Azken bost urteotan, beldurgarriak diren zifrekin langabeziaren egoerak okerrera besterik ez du egin. Gure herrialdearen eskualdeetan langabezia bikoiztu edo hirukoiztu egin da. 2007.an 20.768 pertsona langabezian aurkitzen baziren, 2012.ko azaroan 51.849 pertsona ziren lanik gabe zeudenak. Nor dago langabezi datuen atzean? Langabezian dauden pertsonen %50,7a (26.149) emakumezkoak eta %49,3a (25.700) gizonezkoak dira. Gazteen arteko langabeziak %30aren muga gainditu du. Egun, 2.445 emakumezko eta 25 urtetik beherako 2.980 gazte langabezian aurkitzen dira. Berdina gertatzen da langabezi tasa handiagoa pairatzen duen etorkinen biztanleriarekin. Sektoreka, 31.027 zerbitzuei dagokie, 9.502 industriarenari, 6.265 eraikuntzari, 2.125 nekazaritzari eta 2.930 lehenago enplegurik ez zuen tal足 deari. Hau guztia datu estatistikoek errealitatea desitxuratzen dutela ahantzi gabe: enplegua edukitzea ordu batzuetako kontratua edukitzea da, formakuntza kurtsoetan egotea, ekonomia ez formala, listetatik amore eman dutenak... Dekadentzian dagoen lan merkatua. Nafarroan langilegoaren gehienak zerbitzuetan egiten du lan, indus足 triak eta eraikuntzak atzetik dituelarik hurrenez hurren. Osagai ezberdinak aztertuz, hauek guztiak beherako joeran darraite: Segurtasun sozialera afiliatutako biztanleriaren, autonomoen, soldatapekoen eta mugaga足 bekoen kontratuen murrizketa, epe luzeko langabetuen gorakada... Kalitate gutxiagoko enpleguak. Enpleguak pobreziaren kontrako bermea izateari utzi dio. 90. hamarkadan prekarizazio dinamikak hedatzen hasi zirenetik, lan erreformen ondorio kaltegarrien gehitzeak oso suntsi足 garriak izan dira kalitatezko enpleguarentzat langilegoaren zati handi bat txirotze prozesuan murgildu baitu: SMIaren izozketa, aldi baterako kontratuen hedapena (Nafarroan egiten diren kontratu finkoak ez dira %5era iristen), azpienpleguen hazkundea aldibaterako kontratuen bidez, edo soldaten murrizketak... tenporalitate 1 Nafarroan lan gabezian zeuden pertsona kopurua: http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2012/12/04/paro+registrado+en+Navarra++noviembre.htm

15


tasak %30 gainditzen du: IV Enplegu Planak mugagabeko kontratuak bultzatzeko beharraz hitz egiten zuen ezbehar kopuruetan eta produktibitatean zeukan eragin txarra eta ezeraginkortasuna zela eta. Ezerezean gelditu da.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Gizon eta emakumeen arteko soldaten tartea mantendu egiten da. Soldaten arteko tarte hau ia ez da gutxitu urte hauetan. Gizonen bataz besteko soldata 26.982 eurotakoa den bitartean emakumeena 19.927 eurotakoa da. Betikotuko dena, eta erretiroa hartzerakoan, handituko den tartea hain zuzen ere.

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

16

Eta bien bitartean ordu osagarriak egiten jarraitzen dira. Iruñerriko langabetuen asanbladak salatzen duen moduan, onartezina da ordu osagarriak egiten jarraitzea. Azpilana eta langabeziaren adierazle guztiak hazten ari diren momentu honetan, Landabenen, Osasunbidean, Suhiltzaileetan... milaka ordu osagarri egitea ahalbidetzen da. Era berean, Administrazioan 35 lan orduak ezabatu dira eta Nafarroako Estatistika Insitutuak2 erakusten duen moduan urteko lan orduak handitzen ari dira. EBPen (Enplegua Berregituratzeko Plana) aurrean Administrazioaren konplizitatea eta pasibotasuna. Azken lau urteotan, EBP-ek ez dute lan munduan egoteari utzi. 2012.an EBP-en eragina jasandako lan­ gile kopurua bikoiztu egin da 2011rekin alderatuz gero. Ia 6000 pertsona dira eragin hau jasan dutenak. Kopururik handiena kontratuen aldi baterako suspentsio itunei dagokie, jarraian handituz doazen lanaldien murrizketarenak eta azkenik iraungitzekoenak kokatzen dira. Bere garaian, Nafarroako Gobernuak egin zuen gauza bakarra txostenen %96,4 onartzea izan zen, horietako enpresa askotan irabaziak egon arren. Horrekin batera, EBP ezarri ondoren langile gutxiagorekin lan egiten duten enpresak aurkitzen dira, kaleratzearen mehatxuaren bidez gain esplotazioa aprobetxatuz. Hau, azken batean lanaren kalitatearen beherapenean eta aberastasunaren banaketaren desberdintasunean islatzen delarik; gain esplotatutako pertsona asko ordu osagarriak sartzera behartzen den bitartean, beste asko langabezian gelditzen baita. Babesik gabe uzten duen Babeserako Sistema murritza. Babes gabeziaren elementu nagusia kalita­ tezko enpleguaren falta den arren, langabezi egoeren babesa gero eta kaxkarragoa da sistemaren aldetik. Nafarroan 32.066 pertsona daude (%62) nolabaiteko babesa dutenak: diru laguntza kontributiboak jasotzen dituzten 19.566 pertsona, langabezia saria jasotzen duten 10.873 pertsona eta 1.627 pertsonek mur­ giltzerako errenta aktiboa jasotzen dutenak. Bestalde, langilegoaren %38ak ez du inolako babesik. Honetaz gain prestazioen zenbatekoa murrizten ari da (%10 gutxiago 6. hilabetetik aurrera) hauek jasotzeko baldint­ zak gogortzen diren bitartean. 52 urterekin jasotzen zen diru laguntza ezabatu da eta erretiroa hartzeko adinaren luzapenak 50 urtetik aurrera lana galtzen dutenengan izugarrizko eragina dauka. Ortzimugan babes epeari gogor eragingo dieten erreformak aurreikus daitezke honezkero. Horren aurrean, Nafarroako Gobernu ezberdinek ez dute inolako indarrik egin enpleguaren politika pasiboen eta Segurtasun Sozialaren kudeaketaren eskumena aldarrikatzerako orduan. Oinarrizko Errentak jadanik ez du bere papera betetzen. Mobilizazio sozial eta sindikalak egindako pre­ sioaren eraginez Nafarroako Parlamentuak onartutako Eskubide Sozialen Kartak jasotzen zuenaren arabera hiritartasun eskubide unibertsalen berrespena aldarrikatzen da lan merkaturako sarrera mugatuta daukaten pertsona guztientzat, eta hau dela eta etxebizitza, zerbitzu, hezkuntza, osasun, kultur eremuan eta jendar­ tean eskubide berdinekin guztiz txertatuta egoteko zailtasunak dituztenentzat. Bertan, lana eskatu eta aur­ kitzen ez dutenentzako produktu sozialaren parte bat jasotzearen eskubide hiritarra onartzen da Oinarrizko Errenta gisa. Honetaz gain enplegua behar dutenen artean lan orduen banaketarako eskubidea onartzen da elkartasunaren eta pertsonen arteko berdintasunaren printzipio unibertsala den neurrian. Hau horrela izanda ere, baliabide ekonomikoen eta enpleguaren urritasuna zailtzen ari den momentu historiko honetan, UPN-PSNren Gobernuak diru laguntzak jasotzeko epea murriztu du eta Oinarrizko Errenta jasotzeko bal­ dintzak gogortu ditu. Ondorioa: 7000 pertsonatik gora Diru Sarreren Bermerako Sistematik at gelditu dira.

Enplegu politikak Enplegua deusezten duen sektore publikoa. Enplegu politikak jarraitasunaren eta aurreko garaietatik datozen inertzien eraginpean egon dira. Okerragoa dena oraindik, kohesio sozialarentzako onuragarriak ziren politikak egitetik enpleguaren deuseztatzaileak izatera pasa dira. Nafarroako administrazioa langabeziaren ekoizle nagusia izatera pasa da: ez dio eskeintza publikoa egiteari soilik utzi, 2000 lanpostutik gora ere ezabatu egin ditu. 2 http://www.cfnavarra.es/estadistica/


Enplegua

Ekoizpen eredu berriak garatzeko apustuaren falta jarrera suizida da. Nafarroako Gobernua ez da kri­ siaren aurrean erreakzionatzeko gai izan. Kontrakoa egin du. Ekonomia beste parametro batzuetan garat­ zeko erabil zitzakeen lanabesak erabiltzeari uko egin dio: lehentasuna markatzeari, lidergo eta protagonismo publikoari, multinazionalekiko dependentzia saihesteko berezko ehun propioa garatzeari, sektore berrietan inbertitzeari (zainketen ekonomia, ingurugiroa, eraldaketa energetikoaren paradigma berriak, nekazal gara­ pena, zerbitzu publikoak, ekonomia soziala...). Eta horrekin batera, politika fiskal progresiboak eta berezko edo EAEkin mankomunatutako tresna finantzieroak edukitzeari uko egitearen ondorioak ari gara pairatzen, hala nola, interes sozialik ez duten proiektu erraldoietan dirua barra-barra gastatzearen politikekin jarrait­ zearen ondorioak ere bai. Betegabeko ikasgaia: ekonomia sozial eta solidarioa. Nafarroan agindu dutenek gehiengoaren interesen kontra doan enpresa ereduaren alde egin dute apustua. NEKeko buruzagitzak ordezkatzen duen ekonomiak ez die Nafarroako hiritarren interesei erantzuten: ekonomizismoa, lan erreformaren ezarketa, parte hartze demokratiko eza, lan harremanetarako esparru propioa...enplegua berpizteko politikak modu bortitzean era­ man dira aurrera, lanaren eta aberastasunaren banaketan duen eragina, aukeren berdintasuna, enplegua lortzeko zailtasuna duten kolektiboen barneratzea, enpleguaren kalitatea, soldaten arteko diferentzia, lan osasunaren promozioa... gisa honetako elementuak kontutan hartu gabe. Lan politika baztertzaile bat. Politika soziolaborala Nafarroan UPN-PSN, patronala, NEK, UGT eta CCOO­ ren arteko akordioarengatik etorri da markatuta, ELA eta LABek duten %32ko ordezkaritza baztertuz. Kont­ zertazio dinamika honek enplegu politikekin harremanduta dagoen dispositibo instituzional guztiaren eraba­ teko kontrola suposatu du: enplegurako zerbitzu nafarra, formazioa, lan auzitegia, enplegu planak, eta era guztietako batzordetan ordezkaritza. Eragile hauek kudeaketa eredu ez demokratiko bat garatu dute, bake sozialaren aldekoa, gobernuaren ekint­ zekiko adeitsua, lan harremanetarako marku propioa defendatzen dutenekiko oldarkorra, patronalari egoera lasaia bermatzen diona, eta beraien partaidentzako abantailak, pribilegioak eta sariak bultzatzen duena. Enplegurako Nafar Zerbitzu bahitu bat. ENZak tresna erabilgarri bat behar luke izan enplegurako politika eraginkorrak bultzatzeko garaian. Era beran, mekanismo ilunak aurkezten ditu, politikak eta enplegurako neurrien zerbitzuaren zuzendaritzan parte hartzen dutenak baitira, okupatutako pertsonen formaziorako fondoak eta enpleguaren behatokirako INAFRE Fundazioak bideratzen dituen diru laguntzak jasotzen dituz­ ten bakarrak (fundazio hau antolatzaile berberengatik dago osatuta). Modu honetan parte hartze sozialak ikuspuntu zabal, anitz eta bazterketarik gabekoaren helburuak markatzeko, ekintzak ebaluatzeko plantea­ tutako jarduerak eta politiken eraginkortasuna kontrolatzeko eduki dezakeen gaitasuna erabiltzeko aukerari ateak ixten zaizkio. Eta ETTek hor darraite. ETTen existentzia eta onarpena, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak orientazio, infor­ mazio eta lan bitartekaritza burutzeko beharrezkoak dituen baliabideak eta tresnak ez dituenaren erakusle da. Egun, lan merkatua monopolizatzen dute. ENFa lan eskaintzez hustu dute, eta horretaz gain, kalitate oso baxuko eta prekarietate maila oso altuko enplegua eskaintzeko aprobetxatu dute egoera. Gainera, langileen espezializazioa oztopatzen lanpostu edo sektore zehatz batean. Era berean, azpikontratazioaren kateak pro­ blema handi bat dira. Prekarietaten sakontzen dute, produktua garestitzen dute eta soldatak jaitsiarazten dituzte. Bitartekariek bakarrik irabazten dute ohikoa den bezala. Hauek, ETTekin batera, prekarietatearen eta azpikontratatutako enpresen lan erritmoaren ondoriozko lan istripuen erantzule nagusiak dira. Eskualdeei bizkarra ematen dien Nafarroako Enplegu Zerbitzua. Eskualdeko garapenerako dinamiketan Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren barneratzea faltan botatzen da, erakundeen eta eragile ekonomiko eta sozialen parte hartzearekin bere potentzialitate guztia honen zerbitzura ipiniz (errealitate produktiboaren azterketa, ehun produktiboa bultzatzeko eskaintza, eragite esparruen definizioan laguntzea...). Gizon eta emakumeen arteko desberdintasuna birsortzen duten bizitza pertsonalaren eta familiarraren kontziliaziorako neurriak. Eremu honetan atzerakada ematen ari da, eskuragarriak diren aurrekontuen eta emaitzen ikuspuntutik begiratuta. Aldi baterako lanaren zabalpena emakumea are eta gehiago astintzen duen irtenbide faltsu bat da. Ikuspegi global baten falta ikusgarria da, zainketari lotuta dauden zerbitzu pu­ blikoen azpigarapena mantentzen delarik. Emaitza agerikoa da: berez gutxiegi eta nahikoak ez diren neurri hauek jasotzen dituzten gehiengoak emakumezkoak dira. Kontziliaziorako politikek ez dituzte mugimendu

17


feministaren iritzi eta ekarpenak kontutan hartu. Premiazkoa da urtetan zehar eskuinak kontziliazioa ulert­ zeko inposatu digun modua birplanteatzea

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Berrikusia izan behar den lan hezkuntza. Lehenik eta behin, egungo ereduak banaketa bikoitz batean oinarritzen da. Langabetuei bideratzen zaien hezkuntza konkurrentzia lehiakorraren bidez kudeatzen da (orduko eta ikasleko bataz besteko modulua 9,41ekoa da) eta erakunde enpresarial eta sindikalak bakarrik aurkeztu daitezkeen pertsona okupatuentzako formazioa (pertsona/orduko bataz besteko modulua 11,74 eurokoa da, kasuen %60an 13 euro direlarik).

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

Sistema honek ahuldade garrantzitsuak aurkezten ditu: iniziatiba publikoaren pisu txikia, jarraia, arautu­ takoa eta ez araututako hezkuntza barneratzea ahalbidetzen duen Formakuntzako Instituto Publikoaren falta eta lan hezkuntzarako baliabideen azpierabilpena, oskurantismoa, formakuntzaren beharren azterketa eza, enpleguaren garapenaren alde apustua egin beharko luketen politiken deskonexio eta planifikazio falta (gertuko zerbitzuen, bizi kalitatearen hobetze, ingurugiro proiektuetan, lehen sektorean...), langabezian dau­ den pertsonen gaitasun profesionalean baino hauen denbora “okupatzeagatik” arduratuago dagoen sistema bat (adibide gisa, baliabideen urritasuna, desinformazioa eta epeen ez betetzea dela eta harrigarria izan da dependentziaren alorrean eramandako prozesua). Lan osasunean gehiago eta hobeto egin beharra dago. Nafarroako Lan Osasunerako II Plana (20072012)3 bere azken fasean dago. Lan istripuen beherakada jarduera produktiboaren beherakada handi baten aitzakian modu ziniko batean aurkezten duenak, ahaztu egiten du lan istripuetan oraindik orain hildakoak daudela: urte honetan zehar dagoeneko 5 hildako zenbatzen dira, ziuraski gehiago izango direnak. 2011.ean lan istripuak 8.465era jaitsi ziren. Zauritu eta hildakoen kopuru honek argi erakusten du gure enpresetan modu iraunkor batean prebentzio politikak ezartzeko dagoen interes eskasa. Horrela, neurri jakin batzuk inposatzen dira eta arautegia langileen kontra erabiltzen da. Krisiaren aitzakipean, lan istripuen prebentzioa alde batera uzten ari da. Era berean, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Lan Osasunaren Institutuaren au­ rrekontua gutxitzen ari da. Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren kasuan bezala, NEK, CCOO eta UGTren artek diru banaketa ikusten dugu, inolako kontrol eta erabilpenaren inguruko bermerik gabe. PRL-k eskaintzen dituen kurtsoak ez dira erakargarriak suertatzen eta gainera ez dituzte bere helburuak betetzen; preben­ tzioaren aldeko kultura ezartzea. Derrigorrez pasa beharreko oztopo baten moduan ulertzen dira eta ordea, aipatu kultura kurtso edota sentsibilizazio kanpaina bat baino gehiagorekin lortzen da.

18

3 http://www.navarra.es/home_es/Temas/Portal+de+la+Salud/Profesionales/Planes+y+programas/Plan+de+salud+laboral+de+Navarr a+2007-2012/


Enplegua

19


20


PERTSONA LEHENETSIKO DUEN JENDARTEA

ETXEBIZITZA

21

Negoziotik desastrera Etzebizitza, bizilekutzat hartuta, pertsonentzako espaziorik intimoena ordezkatzen du, pertsonaren gara­ pen armonikoarentzat bortxaezina eta oinarrizkoa kontsideratuta dagoena. Hala ere, hamarkada hauetan etxebizitzaren eraikuntzan eta salmentan gertaturikoak, printzipio etiko hauek uzteak gauzak zein puntu­ taraino iristen ari direnaren erakuslea da. Fenomenoaren ulermena hobetzeko, eskubidea, etxebizitzaren eskuragarritasuna dela azpimarratu behar da, arazo larriak sortzen dituen jabetzaz haratago. Nafarroan eta Estatuan emandako bultzada desarrollista eta espekulatzaileak indartu zuen mugarik gabeko eraikuntzaren eta prezioen neurrigabeko hazkundearen garaitik, 2007tik aurrera eratutako krisi finatzieroaren ondorioz emandako geldiune itzel batetara pasa gara. Honen ondorioz eman zen burbuila inmobiliarioaren zartaketak sektore ekonomiko honen desegitea, langabeziaren hazkunde itzela, etxe huts asko utzi dituen etxe kan­ poratzeak eta etxetik kanpo gelditu direnen atsekabe -kasu batzuetan suizidioak eragin dituena- egoerak ekarri dituelarik.

Apunte historiko batzuk Etxebizitza kopuruak hazkunde handi bat bizitu du azken urteotan. 1981 eta 2000 urteen artean, etxebizi­ tzen hazkunde tasa milako 15ean kokatu da, biztanleriaren hazkundeak (milako 4,4a) bizi izan duena baino handiagoa. Zonaldeka bizi izan den hazkundeak, eskenatoki interesgarri bat erakusten digu. Iparraldeko (Iparmendebaldeak eta Pirinioak) eta Tuterako zonaldeak dira hazkunde gehiena (milako 17a) biziko dute­ nak, Ekialdeko Nafarroa eta Erribera Altukoarekin (milako 12-13) alderatuz. Biztanleriaren hazkundearekin korrelazio baikorra ez duen arren, badu etxebizitza paradigmaren aldaketarekin. Etxebizitzak jende kopuru


txikiago batek okupatzen ditu (familia txikiagoa, bakarrik dauden pertsonak), eta bigarren etxebizitzaren fenomenoa zabaldu da. Etxebizitzen eraikuntza masiboa 60. eta 70. hamarkadetan eman zen. Etxebizitza berrien eraikunt­ zaren hazkunde handi hau biztanleriaren hazkunde handiagatik azaldu daiteke. 1961 etik aurrera Nafarroako etxebizitza nagusien %60a eraiki zen, Nafarroako etxebizitza parkea gaztea dela esan daitekeelarik.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

60-70 hamarkadetako eraikuntzaren booma baino lehen, alokairua zen etxebizitza eskuratzeko biderik ohikoena datuen arabera. Negozio honetan oinarritu zelarik elite ekonomikoaren lehenengo eraketa, askotan aparatu frankistaren itzalpean. Etxebizitza parkearen banaketa, jabegoak osatzen du gehienbat. 1991an, etxebizitza nagusien %85 jabetza bidezkoa zen, %10 baino gutxiago zelarik alokairuzkoa. Jarraitzen duen honek, agerikotasunen aurrean Nafarroako Lurralde Estrategia egiten duen diagnostikoaren parte bat islatzen du, oso modu nabarmenean erakusten duelarik harrezkero jarraitu den etxebizitza politika deitoragarri eta ezkorra. Jarraikortasun espekulatzaile soila, ezin daiteke ezeztatu gauza batzuk antzematen zirela jadanik... “a. Salneurriaren desoreka

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

22

Arestian aipatu bezala, Nafarroan 17.000 etxebizitza baino gehiago beharko dira (etxebizitzaz aldatu nahi duten 4.500 familia eta euren lehenengo etxebizitza behar duten 12.000) existitzen den eskaera asetzeko. Hauetatik guztietatik, %70ak behar hau asetzeko presa (4 urte inguru) eta zapai ekonomikoa (13-14milioi pezeta) duten pertsonengatik jasotzen du eskaera. Eskatzaileek onartu dezaketen gehieneko prezioa eta inmobiliarien merkatuak ezartzen dituen salneurriak alderatuz, existitzen den desoreka nabarmen ikus dezakegu. Adibidez, Jabetza Inmobiliarioaren Agenteen bidez kanalizatutako etxebizitzen %80ak, 18 milioi pezeta baino handiagoa den salneurria dute. Etxebizitzen salneurriaren bataz bestekoa 162.273,26 eurotakoa da (27 milioi pezeta) eskuratzeko edo aldatzeko beharra dutenek 78.131,57 eta 90.151,82 euro (13 eta 15milioi pezeta) artean ordaindu dezaketela deklaratzen duten bitartean. b. Desorekak etxebizitzaren azaleran Etxebizitzen azaleran ere desoreka nabari da. Euren lehenengo etxebizitza eskuratu nahi dutenek 82m2tako etxebizitzak nahi dituzten arren eskaintza 91m2takoa da. Egoera hau Etxebizitzaren Planean azaltzen den zita batekin laburbildu daiteke: “produktuen eskaintza sorta estu batengatik eta salneurri sorta zabal batengatik osaturik dagoen eskaintza batetaz hitz egin liteke” c. Eroste eta alokairu erregimenaren arteko desoreka. Etxebizitza beharren asetzean alokairuak jokatzen duen paperean kontrastea nabaritu daiteke ere, lehenengo etxebizitza eskuratzeko kasuetan alternatiba onargarria izan litekeelarik. Gazteak izango lirateke maizter nagusiak,pairatzen duten ezegonkortasun eta prekarietate laboralaren ondorioz. Hala ere, eskuragarri bilakatzen dituen prezioak dituzten alokairuzko etxeen eskaintza txiki bat ikus daiteke. Prezioak gutxitu, eta erosketak suposatzen duen gastuaren antzekoa izango ez balitz, egun Nafarroan eredu honek duen onargarritasun txikiarekin buka lezake”

Orainaldira itzuliz Hipotekarengatik Kaltetutakoen Plataformak egindako idazki batek, eta ados egoteagatik gure egiten dugun honek, horrela azaltzen du egungo egoera:


Etxebizitza

“La situación de la vivienda en Navarra es similar a la del conjunto del Estado. Nada de lo que decimos “Etxebizitzaren egoera Nafarroan estatukoarenaren antzekoa da orokorrean. Hemen esaten dugun ezer ez da berria, baino beharrezkoa da gure proposamenaren oinarriak ezartzeko. Gainontzeko estatuan bezela, Udaletxeek eta Gobernuek konplexu inmobiliario-finantzieroarekin elkarlanean aritu dira etxebizitza espekulaziorako gai moduan tratua izan zedin, eta ez erabilpenerako balioa duen zerbait bezala. Politika hauen ondorioa hurrengoa izan da: - 2007arte. 2001ean 35.000 etxebizitza hutseko parkea edukita, Nafarroan 48.123 etxebizitza bukatu dira 2002 eta 2008 bitartean. Hau horrela izan arren, etxebizitza inoiz ez bezela garestitu da. Enplegu prekarioak dituen langileriak, Arrosadia, Sanduzelai, Burlatako eremu batzuk, Antsoain... bezalako herri eta auzotan, 200.000 euro baino gehiagoko prezioa eta 45 urte zituzten etxebizitzak ordaintzera behartuak izan dira (…). - 2008tik. etxebizitzaren prezioen galera handia eman da, zeina lurra jotzetik urrun dagoen, etxe hutsak dituztenek galerak ez edukitzearren salmentan jartzen ez baituzte. Etxebizitza espekulaziorako gai baten moduan tratatu izanaren ondorioa da hau: jenderik gabeko etxebizitzak eta etxebizitzarik gabeko jendea edo etxebitzarekin harremanatuta dauden arazo izugarriekin, gela indibidualetan pilatuta... . Bankuak inmobiliaria nagusietan bihurtu dira, baino bankuek ez dute alokatzen, saldu egiten dute, eta salneurri baxutan saltzen ari dira euren negozio nagusiena berpizteko: etxebizitzarako maileguak. Bien bitartean etxe kanporatzeek 2.665 familia utzi dituzte etxerik gabe 2008 geroztik. Egungo egoera tamalgarrira ekarri gaituzten politika publikoak honako hauek dira: − Babes Ofizialeko Etxebizitzaren politikak alokairua baztertu du, familiei mailegutzaren bidezko erosketarako bidea bakarrik uzten duen dinamika inmobiliario-finantzieroarekin bat eginez. − Fiskalki etxebizitzaren erosketa subentzionatu da. Etxebizitzaren merkatuaren funtzionamendua dela eta, hau ez da prezioen beherapen batetan islatu, baizik eta igoera artifizial batetan. (…) − Euren hirigintza politikak eta azpiegituretan egindako inbertsioak kordinatu odituzte balorazio espekulatzailea bultzatzeko, promozio pribatuen kokapen errenten bidez.”

23 Horrela, etxebizitzaren prezioen hazkunde handia eman da, benetako terminoetan 1999 eta 2007 bitarte bikoiztu egin dena. Etxe kopuru handiegia eraiki delarik ere urte hauetan guztietan. Gainera azken urteotan, babes ofizialeko politikek eta onura fiskalek eragin positiboak eduki gabe, etxebi­ zitza eskuratzeko familiek egin beharreko ahalegina asko handitu da. 1997an etxebizitzaren bataz besteko prezioak, familien 3,6 puntuko errenta erabilgarria suposatzen zituen, hamar urteren buruan 7,7 puntuko errenta suposatzen zuelarik. Eta egoera hau guztia interes tipo baxuko garai batetan. Nafarroa osoko estimazio atzerakoi batek, 30.000an kokatzen zuen etxebizitza hutsen kopurua, programa­ tutako 75.000 etxebizitza ingururekin. Funtzionatzen ez duen merkatu baten erakusgarria da gehiegizko eskaintzak soldata gutxiko eta lanpostu ezegonkorreko gazteek osatutako eskarien boltsa handi batekin bat egiteak: salneurriek ez dute beharrezkoa duten murrizketa joera erakusten. Esandako arrazoien eta sistema finantzieroak espekulaziora eta ziurta­ sunik gabeko mailegutzara jolastu ondoren, gezurrezko kontuak mantentzeko sistema bera trukatzearen ondorioz. Behin burbuila zartatu denean eta prezioak eror ez daitezen bankuek egin duten presioa egon arren, hauek gutxinaka beherako joera erakusten dute. Hori bai, oraindik prezio justua izango litzatekeenetik urrun daude bai erosketa zein alokairurako. Krisi inmobiliarioaren erdian 6/2009 Foru Legea onartzen da hirigintza eta etxebizitzaren alorrean urgen­ tzizko neurriak jarriz. Etxebizitzaren alorrean etxebizitza libreak babes ofizialeko etxebizitzetan bilakatzeko neurria izan zen deigarriena (Ripagina eta Soto de Lezkairu nabarmenki mesedetuz). Garapen urbanistiko hauek errentagarriagoak egitea ahalbidetu zuen honek, etxebizitza kopuruak igoaraziz eta igoera hau hi­


rigintza ratioen defizitarekin orekatzeko beharra ezabatuz. Ikusten denez, krisi honetan, ez zaie bankuei bakarrik lagundu.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Hurrengo urtean etxebizitza eskubidearen 10/2010 Foru Legea onartzen da Nafarroan etxebizitzaren es­ kuragarritasuna hobetu nahian. Baino berreskurapen ekonomikoaz hitz egiten zuten ahotsak jarraituz, ez du inolako eraginik eduki arrazoien azalpenak erakusten duen bezala. Hala ere eta porrotaren erakusgarri bezala, Parlamentuko Sustapenerako Batzorde batetan, 2012ko irai­ lean, Sustapenerako Kontseilariak, Luis Zarraluquik bere sailak salmentarako babes ofizialeko etxebizitzen sustapenerako neurri batzuk aztertzen ari direla esan berri du, horretarako erregimen bereziko etxebizitza tipologia ezarriz, egungo BOEen azken prezioaren %15 baino merkeagoak izango direlarik. Neurri honetaz gain, Sustapenerako sailak egungo BOEn promozioak erregimen berezi honetan sailkatzeko hartu beharreko neurriak ari dira aztertzen, “erakargarriagoak” bihurtuz eta era berean tasatutako prezioen etxebizitzak BOE bezela izendatzeko aukera egon dadin. Ezin daiteke gertatutakoa ulertu eskala handiagoko eta Nafarroako Gobernua espekulazioaren gaian espai­ niar eskuinaren ikasle aurreratuena izan dela erakusten duten hainbat gertaera begiratu gabe: euroaren sarrera ezegokia, PPk 1998an bultzatutako lurraren liberalizazioa, Aurrezki Kutxen liberalizaziorako legea­ ren erreforma, zeinak hauen zabalkundea eta merkatu inmobiliarioan sartzea ahalbidetu zuen interes tipo baxuetan oinarrituz, edo Elizaren ondare higiezinak ez matrikulatuz espekulazio merkatuan sartzea. Horre­ gatik dago hain hertsiki loturik krisi inmobiliarioa eta finantzieroa. Honi guztiari alokairu sozialeko politika eza gehitu behar zaio.

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

24

Pertsonik gabeko etxeak eta etxerik gabeko pertsonak Etxetik kanporatutako pertsonetan eta ikusi ditugun pertsonik gabeko etxeen zifretan ikus daiteke egoera limitearen larritasuna krisi garai hauetan. Eta zein da erakunde ezberdinek ematen dioten erantzuna? Segurtasun publiko soil batetan bihurtu zen gaiaren inguruko zifrek, eguneko bi etxe kanporatzeetaz hitz egiten ziguten. Baina desobedientzia zibilaren forman emandako erantzun sozial oso garrantzitsu batek, izena eta aurpegia jarri dio elite ekonomikoekin ezkonduta dagoen estatu higiezin honen jostura zartarazi dituen dramari. Lehen gauza zorrak kitatzea dela esaten jarraitzen dute. Etxe kanporatzearen zain zeuden pertsona batzuen suizidioak eta epaileen esparru baten mobilizazioak ikusgarri utzi du errealitate legal jasanezin hau, neurriak eskatzen hasi direlarik. Egoera hau ahalbidetu duten marko legalaren elementuen artean, 1909ko Hipoteken legea dago, 1946ko bezalako erreforma batzuk jaso dituena. Europako Justizia Epaitegiaren Abokatutza Orokorrak esan bezala, honek, ez du Europar Batasuneko marko juridikoarekin bat egiten, kontsumitzailea tutoretza judizialik gabe eta babesik gabe uzten duelako. Betebeharreko baldintza zurrunengatik, kaltetutakoen gehiengoa kanpoan uzten duen eta gehiegizko klau­ sulen ondorioz bizitza guztirako zorrak mantentzea bezalako sakoneko arazoak konpondu gabe uzten duen Azaroak 15eko 27/2012 Lege-Dekretu Erreala izan da Gobernu espainiarraren erreakzio bakarra. Makilaje moduko partxe bat, eta are okerragoa dena, gauzak dauden moduan uzteko asmoa dute. Alegia, elite eko­ nomikoen alde. Neurri honek baina, ez du etxetik kanporatutakoen drama arinduko. Goratzea exekutatu ez zitzaienei eta lege-dekretua indarrean sartzerakoan zeuden exekuzio hipotekarioen prozedimendu judizial edo extrajudi­ zialei bakarrik eragiten dielako. Gainera, bi urteko luzapena ezartzen da, baino ez da aipatzen jarraian zein prozedimendu jarraituko den, etxe kanporatzearekin jarraituko den, edo familia etxean geratu dadin neurriak hartuko diren. Baina ez dezagun arazoaren muina ahaztu. Hau guztia ez litzateke gertatuko, Nafarroako Gobernuak espe­ kulazioaren mesedetan baztertutako alokairu sozialen politika ezarri izan balu eta bankuek eta kutxek euren indarrak espekulazio erraldoia elikatzean jarri izan ez balituzte.


Etxebizitza

Etxebizitza eta hirigintza Etxebizitza eraikitzen dugun bitartean hiria eraikitzea ezinbestekoa da. Hiri eredu konpaktua hiri bateragarri baten adibiderik hoberena da. Gertutasuna eta erabileren nahasketa klabeak dira hiriaren ondare eta zer足 bitzuak modu errazean bereganatzeko. Esparru anitz hauek bizimodu konplexuak era autonomoak garatzea ahalbidetzen die adin eta egoera ezberdinetako pertsonei. Auzoetako bizitza mantentzea ahalbidetzen duten proiektuak bultzatu behar dira, hiriaren berregokitzapena eta espazio hauek hornitzeko esku hartze txikiak eginez. Hau dela eta, ikuspegi sozial eta jasangarri batetatik etxebizitzaren gaiaz aritzeak, etxebizitza hiri eremuan barneratzea eta kanpokaldeko-barrukaldeko harreman egoki baten bitartez denontzako segurua den inguru bateaz aritzea exijitzen du. Eraikuntza espekulatzaile eta desordenatu baten bidez Iru単errian antolatutako anabasa edo nekazal eremuetan edo eraiki ezin daitekeen lur sailetan bigarren etxebizitzen eraikuntzak begiztatuz, etxebizitza politika zeinen urrun egon denaren ideia errez bat har dezakegu.

25


26


PERTSONA LEHENETSIKO DUEN JENDARTEA

OSASUNA

27

Sarrera EH Bildun prebentzioa eta osasun arreta pertsona ororen oinarrizko eskubide bat dela ulertzen dugu. Berau gauzagarri egin eta berau matentzeko, Osasun Zerbitzuek paper garrantzitsua dute baina osasun maila baldintza orokorrek eta ekonomia, hezkuntza, nekazaritza, ingurugiro eta enplegu politikek baldintzatzen dute. Hauek bizi eta lan baldintzak azaltzen dituzte eta baita osasunean ematen diren ezberdintasunak ere.

Nafarroako Osasun Sistema Nafarroako Osasun Sistema Publikoa, 10/1990 Foru Legearen ondorioz jaiotzen da eta bi erakunde autonomo barnebiltzen ditu, Osasun Publikoaren eta Lanaren Insitutua eta Nafarroako Osasun Zerbitzu Publikoa-Osasunbidea. Apirilaren 25eko14/1986 Osasunaren Lege Orokorra garatzen du, estatu mailako Osasun Sistema Nazionalaren oinarriak finkatu zituelarik. Honakoak, sistema unibertsala, berdintzailea, osa足 sunaren lehen arretan oinarritutakoa, erabilpenaren unean dohakoa dena, zergek finantziaturikoa, integrala, prebentziotik sendaketara doana, erreabilitazioa eta bergizarteratze soziala ahalbidetzen duena, guzti hau barnebiltzen zuen osasun sistema eratu zuen eta ere berean, ingurugiroaren, farmazeutiken eta osasunaren (lan osasuna kenduta) diru-laguntzak bateratu zituen. Nafarroan Sistema Publikoa eta Pribatua elkarbizi dira. Azken honek lehenengoaren gabeziak osagarritzen ditu, esaterako, hortzetako osasuna, geriatria edo lan osasuna, edota osasun mentalaren alorrean dauden hutsuneak betetzen ditu. Honetaz gain aipatzekoa da Nafarroako Klinika Unibertsitarioari onartu zaion paper parasitarioa.


Nafarroako zentro pribatuen jardueraren indikadore batzuen bilakaera 2003-2010. ACTIVIDAD DERIVADA A LA SANIDAD PRIVADA POR CENTROS 2009-2010 Clinica Universitaria 2003 Altas 1 Estancias totales

.731 2 15.548

2010 %

Hospital San Juan de Dios 2003

.174

25,6

15.770 1

,4

2.434 2 31,911

2010 % .260 7 39.586

Clínica San Miguel 2003

,1 24,1

172 1 1.620

2010 % .319

666,9

12.378 0

,8

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Fuente: Memoria del Servicio Navarro de Salud (Osasunbidea) 2003,2006 y 2010

Historikoki Nafarroako osasun sistema bere osasun zerbitzuen kalitateagatik ezaugarritu da Estatu espai­ niarrarekin konparatuz. Lehen arretaren aldeko apostuak eta foru konpetentziek historia hau azaltzen dute.

Politikak 1. Aldaketa sozio-demografikoak. Populazio edadetuaren tarteen igoera, eritasun kronikoak, degeneratiboak eta dependentzia egoeren areagotzea kolektibo hauen arretaren feminizazioa emanez.

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

28

2. Hazkundean dagoen Garapen Teknologikoa: zerbitzuen azpi-espezializazioarekin, kostuen hazkunde ga­ rrantzitsuarekin eta erabiltzailearen eskaeraren igoerarekin. 3. Hospitalozentrismo historikoaren mantenimendua, hospitalak sistemaren ardatza bilakatzen direneko prozesu gisa ulertuz. 4. Sistema publikoaren pribatizazio estrategiak, sistemaren jasangarritasun ezaren gainean, bilakaera demo­ grafikoan eta gehiegizko eskaeraren baitan oinarrituak. Honi guztiari, publikotasunaren prestigioaren kon­ trako praktika planifikatuak gaineratu behar zaizkio eta baita baliabide finantzieroen murrizketa ere. Guztia ala guztia, osasun zerbitzu publikoen merkantilizazioaren mesedetan eta negozio pribatuen eskaera bete­ zeko asmoz. 2008. urtean BEZaren gastua Osasungintzan (%)


Osasuna

5. 16/2012 Dekretuak Realak, osasun arretaren eskubidearen unibertsalitatearekin amaitzen du eta eta sarbidea Segurtasun Sozialean izen emandakoen kasura mugatzen du soilik. Era berean, Zerbitzuen Kartera oinarrizkoa, suplementarioa eta sarrerakorra kategorietan banatzen du eta beraz, hainbat prestazioen or­ dainketa egin beharra ezartzen du eta eros ahalmenaren araberako ezberdintasunak sortzen ditu. Honekin batera, larria ez den garraioaren kasuan ordainketa ezartzen du eta prestazio farmazeutikoen ekarpenak handitzen ditu. 6. Foru Gobernuaren utzikeria, autogobernu gaitasunaren abandonatzea, osasun alorrean dituen eskume­ nen defentsa eza, eta Gobernu zentralaren neurriak ilusio handiz aplikatzera mugatzea. 7. Osasun gastuaren murrizketen barruan, kontuan hartu behar da urte hauetako gastuaren zati inportante bat inbertsio ez-finalistetara bideratu dela, hau da, zuzenean biztanleriaren zerbitzu ematera bideratu be­ harrean, obretara bideratzen dena, esaterako: C. Biomédico, “C” Pabiloila, Larrialditarako eraikin berria, eta Zentru pribatuekiko Kontzertazioak (53,4 miloi, 2012.ean). 2002.tik Osasunean egin Gastu Publikoaren bilakaera ACTIVIDAD DERIVADA A LA SANIDAD PRIVADA POR CENTROS 2009-2010 Clinica Universitaria 2003 Altas 1 Estancias totales

.731 2 15.548

2010 %

Hospital San Juan de Dios 2003

.174

25,6

15.770 1

,4

2.434 2 31,911

2010 % .260 7 39.586

Clínica San Miguel 2003

,1 24,1

172 1 1.620

2010 % .319

666,9

12.378 0

,8

Fuente: Memoria del Servicio Navarro de Salud (Osasunbidea) 2003,2006 y 2010

8. Krisi finantzierotik ateratzeko aurrera eramaten ari diren politikek ezberdinatsun sozialak areagotzen ari dituzte, bazterketa eta pobrezian dauden pertsonen kopururaren igoerarekin eta ondoriozko eritasun men­ talen berehalako hazkundearekin. Egoera honen kronifikazioa osasun eta heriotza indikadoreen okertzeari egotziko zaio.

29

Esparru ezberdinen ahuldade eta indarguneak 1- Aspektu orokorrak − Eredua: paternalista, biztanlego dependientea sortzen du eta osasungintza medikalizazio iraunkorrera bultzatzen du pazientearen beharrezko autonomiaren bultzada eta koarduraren aurrean. − Kudeaketa: sistemaren eraginkoratsun falta, zentro pribatuak kontzertatuz eta ordu extrak ordainduz konpontzen dena, eraginkortasun irizpiderik gabe. − Finantziaketa: azpi-finantziazio kronikoa, gutxitze iraunkor baten bidez Sistemaren okertze garrantzitsua eragiten duena. Aurrekontuen desoreka, gastuaren igoera handiekin eta egokiak ez diren kostu-etekin eta kostu-eraginkortasun ebaluaketa politikekin. − Partehartze herritarra: murritza den partehartze instituzional batetara mugatua. − Profesionalak: pizgarririk gabeko kolektiboa eta motibazio galerara kondenatuta. Protokoloek eta Gidek ezartzen dituzten ekintzarako irizpideen ezarpen ez-nahikoa. Eros-ahalmenaren galera, lan baldintzen okertzea eta bestelako konpentsazio moten falta. − Ingurune sozio-demografiko eta kultural aldakorrarekiko egokipen falta. Maila ezberdinen arteko koordi­ nazio falta ( Lehen Arreta eta espezializazioa) eta Zerbitzuak (Osasun Publikoa –-Lan Osasuna- Hezkuntza Sistema-Zerbitzu Sozial/interinstituzionalak). − Irakaslegoa : baliabide publikoen falta. Sektore farmazeutiko-teknologikoaren gehiegizko patrozinioa.


− Ikerkuntza: Garapen ez-nahikoa. Ikerketa sektore pribatuaren promoziora bideratua, Medikuntza Aplikatuaren Fundazioa, Moderna Fundazioa eta Ikerketa Biomedikoaren Zentrua bezalako ekimenen bidez. − Euskara: ukapena edo Nafarroako errealitate eleanitzaren kontsideazio falta.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Indarguneak Gaur egun arte eta aipatutako gabezietatik haratago, zerbitzu publiko sasi-unibertsala ezarri da, kalitate nabarmena duena, bereziki berdintzailea, erabilpenaren unean dohakoa, hiritargoaren onespena duena eta emaitza onekin Osasungintzari dagokionean. Nafarroa, FADSPrengatik, irizpide eztabaidagarrien arabera, 2011.ean eta 2012.ean estatuko Erkidegoen artean osasun zerbitzu hoberenak dituen herrialde moduan kontsideratua izan da.

2- Lehen arreta Ahuldadeak

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

30

1. Nahikoa ez den garapena, azken urteotan prebentziorako, promoziorako eta komunitatearen jarduerak murriztu direlarik hala nola Ikerkuntza eta Dozentzia jarduerak. 2. Espezializatutako arreta baino “maila gutxiagokoa” izatearen kontsiderazio pairatzen du, Espezializatu­ takoaren lagungarri izatera bideratuta eta bi maila sanitarioen arteko koordinazio arazo larriekin. 3. Asistentizaren gainkarga. Erien behar demografikoekiko adekuazio falta, adinari, sakabaneketari...dagokio­ nean. Egungo kupoek, askogatik gainditzen dute gomendatzen duten 1500 TISa. Honek eriekiko denbora gutxi eta eri larriei bideratutako agendak eri kronikoen galerarako. 4. Denak balio eta eriak agintzen duen kudeaketa motaren ondorio den gehiegizko eskaera. Medizina de­ fentsibo baten eraketa, zeinetan osasun arazoekiko gerturatze klinikoa, gehiegizkoak diren proba osagarrien­ gatik ordezkatzen den. 5. Zentroen funztionamenduan hobekuntza batzuk sartzen dituzten Hobekuntza Planak, baina hala ere, ez dituzte asistentzi gainkargaren, Erizaintzaren rolen definizioaren eta administrazio langileen garapen profe­ sionalaren arazoak zuzentzen eta kudeatzaileen babesaren falta handia dute. Gainera Arreta Jarrai eta Ur­ gentziako inposatzen da, sektorea larritu eta Larrialdietako Arreta bezalako oinarrizko zerbitzuen antolaketari min egiten dio. 6. Agindu farmazeutikoek LAren aurrekontuaren erdia baino gehiago suposatzen dute. Printzipio aktiboaren bidez egiten diren aginduek garapen arazoak aurkezten dituzte eta ez dira nahikoa osasun sistema publikoari sortzen dizkion gainkostu arazoak konpontzeko.

Osasunaren Lehen Arretaren gastuen bilakaera eta prestazio farmazeutikoen kostua. Osasungintzako aurrekontu (milioi eurotan)

2010

2011

2012

2013

Lehen Arreta

277

260

278

257

Prestazio farmazeutikoa

161

151

143

127


Osasuna

Indarguneak Lehen Arretaren garapenak Foru Erkidegoan, kalitate aldetik hobekuntza handia bizi izan du multidiszplina­ rrak diren ekipoen existentzia eta historia kliniko informatizatuak direla eta. Eriaren formakuntza eta autozainketarako formazioa bultzatzen duten patologia kronikoentzako protokoloen ezarpenaren hasiera.

3- Espezializatutako Arreta Ahuldadeak Kudeaketa arazoak pairatzen ditu, parte hartzeko aukerarik gabe eta prozesuen kudeaketa klinikoaren zerbit­ zuak koordinatu gabe. Honen adibidea Nafarroako Konplexu Hospitalarioaren batze prozesua izaten ari da. Batzorde Tekniko-Asistentzialen inoperantzia, izaera kontsultiboa bakarrik duten batzordeak eta izendapen diskrezioanalak zuzendaritzan. Ekoizpen santoarioan zentratutakoa eta ez osasunaren emaitzetan. Baliabideen optimizazio gabeziak, kirofanoetako estamentu profesional ezberdinen koordinazio faltarekin, eta arratsaldetako eskaintza urriarekin. Nafarroa osoan Etxeko Hospitalizazioaren zerbitzuaren ezarketaren gabezia. Oheen banaketa ezegokia larri/azpilarri eta kronikoen artean. Lehen Arretarekiko kordinazio ezegokia. Prinztipio aktiboko agintze urria. Eria informatzeko eta honekin erabakiak hartzeko kultura eznahikoa. Itxarote zerrenden hazkunde sekundarioa asistenzti eskaeraren handitzeagatik, teknifikazioaren sakontzeak eragiten dituen aukera terapeutikoak eta diagnostikoak direla eta, zein baliabide egokien eta dotazioen au­ rreikuspenaren faltarengatik eragindakoak. Larritasunaren araberako leheneratze irizpideen gabezia, le­ henngo kontsultekiko eta errebisioekiko, irizpide sozio-laboralentzako leheneste falta... Baliabide urritasuna ikerketa eta dozentzia jarduerentzako: galdera izanez Ikerketa Biomediokaren Zentrua­ ren jarduera, CUNarekiko harremanean.

4- Beste eremuak a) Pediatria: berezko plana behar du, dotazioak egokituko dituena, materialeak, pertsonalak, prozesuak bai lehen Arretan, espezializatutakoan eta Larrialdietako Zerbitzuetan. b) Nafarroako odol eta ehunen bankua: 20/2010 Foru Legearen ezarketaren falta, Nafarroako odol eta Eunen Bankua sortzen duena. Egun, sistema publikoen eriek sortzen dituzten ehunak Cunengatik kudeatuak izaten jarraitzen dute. 2012 ko Ekainean, Odol Bankua Konplexu Hospitalariora elkartu zen BSTN Zentrua­ ren eskumenak desegituratuz eta alorreko erantzukizun publikoak eta Legea hautsiz. c) Osasun mentala: osasun mentalerako zentruek, baliabideen gabezia dela eta, euren arreta patologia larriak dituzten erietan zentratzen dute arreta. Eri hauek arreta integrala behar dute, farmakoen agintzetik haratago doana, hala nola, esku hartze psikosozialak, sozio-hezitzaileak eta erreabilitatzaileak egingo dituen ekipo multidisziplinarraren kasu. Bestalde, patologia txikiak Lehen Arretaan tratatuak izan behar baldin badira,jarduera hau egiteko kordinazio zein formazio mailan beharrezkoak diren baliabideekin hornitu behar zaie. Osagarriak diren baliabide asistentzialen beharra dago: tutelatutako etxeak, erresidentziak, aisialdirako espa­ zioak...hala nola zaintzaileentzako eta familarentzako laguntza handiagoa.

31


Baliabideen gabeziak zentro pribatuetara bideratzearen bidez izan dira ordezkatuak. d) Erreabilitazioa eta dependentzia: eskualdekako zerbitzuen deszentralizazioa (Elizondo, Sakana; Zango­ za) urrats baikorra izan da, hau traumatologia alorrera mugatuta dagoen arren. Drogomenpekotasunaren erreabilitaziorako alorrean baliabide publikoen gabezia nabarmena da.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Burmuin eritasuna eta ezintasun handia eragiten duten gaixotasun neurodegeneratiboak (Alzheimerra) bezalako patologia kronikoak RHB fisikoa eta funtzionalaren kasu barnebilduko dituen Plan integralaren beharra dago. Josefina Arregi Klinika edo Eguneko Zentroak (ADACEN) bezelako kalitate handiko baliabideek laguntza publiko eta baliabide gutxirekin bizirauten dute.

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

32

Menpekotasun legearen garapenaren geldierak murrizketa garrantzitsuak suposatu ditu laguntza indibidua­ lean eta erientzako eta euren familientzako beharrezkoak diren baliabide komunitarioetan: etxeko arretaren zerbitzuak, eguneko zentroak eta larri zein azpilarrientzako erresidentzi zentruetan, bentako beharretan oinarritzen zirenak. e) Emakumeentzako arretarako zentruak: jendartearen eta COFES-Andraizeko langileen presioarengatik sortutakoak, euren jarduna osasun erreproduktiboaren eta sexualaren promoziora mugatu zaie, materialen eta zentroetako hezitzaileen baliabideak gutxituz, eta mediku-sanitario jarduna lehenetsiz. Positibotzat ba­ loratzen da auzoetara eta eskualdetako Zentroetara egin den deszentralizazioa, hala nola Onkologia Gineko­ logiko eta Emankortasunerako Unitateen eraketa CHN-Hospitalario mailan. f) Osasun publikoa eta Osasun laborala bezalako alorrek proiektu estrategiko argien falta dute, eta azken 4 urteotan eduki behar zuten aurrekontuen gutxitze handi bat bizitu dute. Honek gaizki eragiten die osasun sistemara iristeko zailtasunak dituztenekin lana egiten duten elkarteen sare eta erakundeei. Gazteriari bide­ ratutako sexu eta drogen inguruko programa prebentiboak ez dira ikustarazten. Gaur egungo bezalako enpleguaren eta lan baldintzen okertze testuinguruan, lan istripuen indikadoreen bilakaerak garapen sozioekonomikoaren eraginera abandonatuta daude, interbentzio eraginkorreko progra­ ma publiko prebentiborik existitzen ez den bitartean. Eritasun profesionalen azpi-deklarazioari muzin egin izanari, enpresek eta mutuek lan istripuak ezkutatzeko egiten duten ahalegina gehitu behar zaio. Prebentzio zerbitzuek lan baldintza txarren eta osasunaren okertzearen artean dagoen harremana ezkutatzen lagunt­ zen dute. g) Larrialdiak: − Hospitalarioak: saturazioa antzematen dute itxaron gelatan beharrik gabe pilatzen diren pazien­ teekin (itxarote denbora luzeegiak, ebazpenen denboren geldotasunak, protokolarizazio falta, pa­ tologia arin eta ez-larriak…). Bi hospital zerbitzuen bateratzeak azpiegitura berrien eraikuntzarako baliabideen falta ekarri du. − Extrahospitalarioak: Nekazal Larrialdietarako Zerbitzuek ez dute auto hornidura. Gobernuak inposatutako Arreta jarrai eta larrirako Plan berriak profesionalen gehiengo batek (sindikatuek, adituek, mediku elkarteek eta erizainek) eta gehiengo sozialak (udaletxeek) errefuxatzen duten eredua in­ posatzen du. Arretaren kalitatearen galera moduan baloratzen dute honako plana nekazal eremuen arreta galera suposatzen duena, lokalizatutako guardia zerbitzuekin, pertsonalaren azpi-kontratazioarekin eta la­ nadi luzeekin. h) Hortzetako arreta: PADI programaren bidez haur eta gazteen populazioa barneratzen da (6-15 urte 2012.ean) zerbitzuen hedapen progresiboa proposatzen zuen jatorrizko proiektuari uko eginez. Programa honek errebisio, larrialdi eta agin ateratzeak onartzen ditu aldi baterako dentizioan eta zigilatzeak, dentizio iraunkorrean. Ortodontziak eta inplanteak kanpo geratzen dira. Guzti hau dentista pribatuen zerbitzuak kontzertatuz egiten da. Egun, PADIren garapenerako 4 dentista daude Osasunbidean eta 238 pribatuak dira. Programak barnebiltzen duen populazioaren %69k baino ez du erabiltzen zerbitzu hau.


Osasuna

33


34


PERTSONA LEHENETSIKO DUEN JENDARTEA

ARRETA SOZIALA

35

Definizioa Zerbitzu Sozialak, Babes Sozialerako Sistema baten moduan ulertu behar dira, aipatu sistema honen osake­ ta ondorengo zutabeetan oinarritzen delarik: giza beharren esparru zehatza, aitortutako eskubideak, defini­ tutako konpetentzien markoa eta guzti hau aurrera eramango duen egitura administratiboa. Modu orokor­ tuan Ongizate Estatua deitzen dugun horren laugarren zutabe bezala kontsideratzen dira, Osasungintza, Hezkuntza eta Pentsioekin (edo biziraupenerako Diru Sarreren Bermarako prestazio ekonomikoekin) batera. Zerbitzu Sozialen 15/2006 Foru Legeak, Nafarroako Gobernuaren eta Udaletxeen arteko konpetentziak eta tituludun-izaerak zehazten ditu, nahiz eta finantziaketarena konpondu gabeko arazoa izaten jarraitzen duen, konpetentzia ekonomikorik ez izateak konpetentzia sozialak garatzea ezinezkoa egiten duelako. Gaur egun Iruñean, 44 Oinarrizko Gizarte Zerbitzu edo Auzo Unitate daude, gehiengoak zerbitzuak modu amankomu­ natu batean eskaintzen dituelarik. Osasungintzan eta Hezkuntzan gertatzen denaren kontra, Zerbitzu Sozialen unibertsalitatearen eta dohako­ tasunaren errekonozimendu falta dago eta honen eraginez, politika paternalistak, jasogarriak, subsidiarioak eta asistentzialistak bultzatu dira, eskaera guztia asetzen ez dutenak eta sistema kapitalistak bazterketa eta pobreziara bultzatzen dituen pertsonen behar sozialei erantzuteko gai ez direnak. Arreta sozialaren pribatizazioa eta merkantilizazioa bultzatzen duten politikak, zuzeneko laguntzak lehenetsi eta berdintasun baldintzetan hiritar guztien beharrak bermatuko dituen zerbitzu publikoen eskaintza eta zentroen sorrera eragozten duten politikak dira. Behar sozialak, gutxi batzuentzako negozioan bilakatu dituzten politikak dira. EH Bildun, injustiziarik eta bazterkeriarik gabeko herria eraikitzeko borondatea dugu. Baina etorkizun horre­ tarako trantsizioan, pertsona guztiak berdintasun baldintzetan artatuak izateko duten eskubidea bermatuko duen Arreta Sozialerako Sistema Publikoa eraiki behar dugu, babes faltak sortutako egoerak ekidin eta au­ rreikusiko dituena eta egoera hauek sortzen dituzten arrazoien konponbidean aurrera egingo duena.


Egoera orokorra 1- Azken urteetako bilakaera/etorkizunerako aurreikuspena. Maila orokorrean, jasanezina den garapen eredu batera eraman gaituen sistema kapitalistaren ondorio larriak pairatzen ari gara, espekulazioan eta merkatuan oinarritutako botere ekonomikoaren hegemonia honek, “demokrazia politikoak” deiturikoen amaiera bultzatu eta egungo krisi egoera sortu duelarik.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Hau da egun dugun egoera, gure ongizaterako eta etorkizunerako egokienak irizten ditugun erabaki politikoak hartzeko dugun subirautza faltaren adierazgarri nagusia dena. Gure dirua nondik atera eta zertan gastatu eta nahi dugun sistema ekonomiko eta politikoa erabakitzeko aukera emango digun subirautza, hain zuzen ere.

AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

36

Nafarroan arlo sozialean ematen diren botere politikoaren ekimen zehatzetan, azken urteetan antzeman diren ahuldadeak honakoak dira: bertikalismoa eta erabakietan parte hartze hiritarraren falta, honakoa, dekretu bidezko funtzionamenduan eta entitate sozialekin elkarlanean aritzeko esparruen faltan islatzen de­ larik. Araudi rakitiko eta bitarikoarekin, zerbitzuen unibertsalitatea bermatzen ez duena eta arbitrariotasuna ahalbidetzen duena. Kudeaketa publikotik ekimen prebentiboak eta komunitarioak garatuko dituen bultzada falta da. Bazterketa Sozialaren kontrako planaren ez-betetze iraunkorra, Gerontologikoa, Lehen Arretarena…, izaera integraleko programa sektorialen falta edo udaletxeek dituzten finantziazio gabeziak eragindako arazoak. Jarraipenen, kontrolen eta ikuskatzeen utzikeria antzematen da eta azkenik, zerbitzuen etengabeko pribatizazioak eta baliabide ekonomikoen murrizketak, 2007-2010 (30%-37%) bitartean zerbitzu hauen erabilerak 7 puntuko igoera izan duen epean. Guzti honek, gainkarga eta saturazio arazoak sortzen ditu eta gehiegizko burokrati­ zazioa gehituta, zerbitzu hauen kalitatean modu ezkorrean eragiten du. Ahulezi hauen gainetik, indar guneren bat azpimarra dezakegu; Zerbitzu Sozialen Lehen Arretarako mapa (Sisteman sartzeko lehen urratsa) kudeaketa publikodun sarea da (salbuespenak salbuespen) eta profe­ sionaltasun handiko langileek eta herrietan murgilduta dauden langile inplikatuen talde multiprofesionalek gidatzen dituzte. Agian hori da krisialdiaren aurretik Nafarroak beste Erkidego Autonomoekiko erakusten zuen kohesio sozial handiagoaren arrazoia eta baliteke hori izatea orain arte, egoera hobeto eutsi izanaren arrazoia. Baino gure egitura sozialaren sektore ahulenek jasaten ari diren eragin negatiboak orain arteko kohesio soziala mehatxu­ pean jartzen dute, enpleguan, babes sozialaren hedapenean, aukera berdintasunean, etorkinen populazioaren barneratzean eta babes sozialetik kanpo geratzen diren pertsonen bizi baldintzetan eragin nabariak baititu. Zalantzarik gabe, egungo krisiak bestelako ate batzuk irekitzen ditu: eremu honetan diharduten elkarte sozialak biltzeko aukera eta jendartea, ekonomiaz haratago, pertsonaren araberako ekimen politikoa ardatz izango duen jendarte eredu berri baten alde aktibatzeko aukera. Modu honetan, ideia ezberdinen eztabaida eta garapena indartu daiteke eta pertsonen eskubideen defentsaren aldeko kontzientzia indartu. Aldaketa abiatzeko aukera dugu.

2.- Maila instituzionalean: Arreta Sozialaren esparruak 2.1 Lehen Arreta (L.A.) eredu gisa Honakoa arreta komunitariotzat eta integraltzat hartzen da, gaitasun indibidualak eta eskubide sozialen ga­ rapena bultzatuz, pertsona berarentzako eskaeren ezberdintasuna ekidinez eta erantzun zatiketa galaraziz. Kontuan hartuta, global/integral izateak ez duela profesional espezializatuen gabezia suposatzen. Hau guztia honako programen bidez bideratzen da: Arrera eta Norabidetze Soziala, Autonomia Pertsonalaren Promo­ zioa eta Dependentziarako Arreta, Gizarteratze Soziala eta Haur eta Familientzako Arreta. Halere, talde multidisziplinario berriak barneratzeko eta indartzeko dagoen baliabide ekonomiko eta huma­ noen faltak, egituratze organizatibo ezinbestekoak eta finantziaketa faltak, ez du lortu lurralde osoan zehar modu orekatu batean aipatu programen eta taldeen ezarpena ahalbidetzea, ezberdintasun eta gabezi ga­ rrantzitsuak sortu dituelarik.


Arreta soziala

Atención Primaria Presupuesto Ejecutado 14.000.000 12.000.000 10.000.000 8.000.000 6.000.000 4.000.000 2.000.000 2000

2001

2002

2003

2004

2005

2006

2007

2008

Como se aprecia en el gráfico, cuando se inicia el proceso de reorganización de la A.P. se produce un incremento paulatino del gasto, pero hay que señalar que éste se debe, en parte, a la atención a la dependencia que dispara la demanda con la aprobación de la nueva Ley en 2006, lo que evidencia la falta de financiación del resto.

Krisiaren etorrerarekin aipatu guztia areagotzen ari da, izan ere, eskaeraren areagotzeak eta baliabideen murri­ zketek, zain-zerrendak handitu eta behar sozialei erantzuna emateko ezintasuna sortzen baitute. Ez dira plaza berrientzako deialdiak egiten, ez eta ordezkapenak egiten, honelako zerbitzu bereziki pertsonaletan, hauen heriotz geldoa eta desesperazio soziala eragiten dutelarik. Prebentzio komunitariorako Programak eta Haur eta Familientzako Arreta Planak ez dira salbuespena eta mu­ rrizketa handiak jasaten ari dira adin txikikoen artean babes faltaren kasuak areagotzen ari direnean.

2.2- Pertsona zaharren Arreta: negozio soziala. Programa honek norbanakoaren autonomia eta pertsona zaharren dependentzia egoerak sahiesteko he­ lburua dauka. Horretarako, hainbat prestazio eta zerbitzu barnebiltzen ditu, inportantenak, Etxez-etxeko Arreta Zerbitzua eta arreta erresidentziala direlarik, nahiz eta larrialdietarako telefonoa, jantokiak eta terma­ lismo programak ere dauden. 2006.etik indarrean dagoen Menpekotasunaren Legeak ondorio garrantzitsuak izan ditu mota honetako arreta eskatu duten pertsonen eskubide subjetiboak bermatzen dituelako. Halere, baliabide ekonomikoen urritasunak, honen ezarpena eta eraginkortasuna gelditu eta eraginik gabe utzi du beste behin ere. Gainera, hau da arrera sozialaren eremuan, pribatizazioak eta merkantilizazioak eragin handiena izan duen esparruetako bat, izan ere administrazioak, kudeaketa modu zuzen batean bideratzeari uko egin baitio eta diru sarrera publikoak entitate pribatuetara bideratu ditu. Maneiatzen ditugun datuek gai erresidentzialari dagokionean pribatizazio hori noraino iritsi den erakusten digute, baino Administrazioak, agerikoa dena ukatzeko, kontzeptu honen araberako segregazioa egiteari utzi dio eta 2007.etik aurrera, “Plaza publikoak” izenarekin deitzen ditu publikoak eta baita kontzertatuak direnak ere. Edozein kasutan, datuek berez hitzegiten dute.

Total de plazas 1400 1200 1000 800 600 400 200 0

1999

2000

2001

2002

Plazas propias INBS

2003

2004

2005

2006

Plazas concertadas

En 2006, el porcentaje de plazas públicas suponía 28% del total y las concertadas el 72% y no hay duda de que esta proporción ha ido en aumento, porque en estos últimos años no se han creado plazas públicas y han aumentado de manera considerable las privadas, así como las ayudas a personas por estancias. Todo un ejercicio de dejación de las responsabilidades públicas.

37


Populazioaren zahartze iraunkorra eta bizitzaren luzapena kontutan hartuz, pribatizazio politika hauek, auke足 ra berdintasunean oinarritutako arretarako sarrera eragozten ari dira, izan ere, zentru pribatuen prezioak oso garestiak baitira eta pentsio baxuak dituzten pertsona askorentzat ezinezkoa baita hauetan sartzea, ezta laguntzak dituztenentzat ere. Etxez-etxeko Arreta Zerbitzuari dagokionez, zeinaren helburua pertsonaren ohiko ingurunean egunerokoak diren jarduerak bermatzea den, udaletxeen eskumena da eta Gobernuak diru laguntzekin finantziatzen du. Maila handi batean pribatizatua izan den baliabidea dugu honakoa.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Prestazioaren intentsitatea adierazten duen estaldura indizeak %3,42an kokatzen dira eta eguneko zentroek %0,57ari ematen diote zerbitzua, europear bataz-bestekoetatik urruti daude eta gainera dagoen eskaera guztiarentzako ez dira nahikoak. Honetaz gain Gobernuak dependienteak diren pertsonen zainketarako laguntzen banaketa lehenetsi du, azpiegitura eta laguntza zerbitzu profesionalen kaltetan. Guzti honek, murrizketekin batera, bizi ereduaren atzerakada nabarmena suposatzen du batez ere emakumeentzako, izan ere beste behin, dependentzia duten pertsonekiko zaintzaren ardura hartu beharko baitute, emakume zaintzailearen ohiko rola betikotuz.

2.3- Ahalmen urritasuneko pertsonen Arreta: Betetzear dagoen erronka AMA LURRA

KULTURA

Eremu honetan ematen diren ekimenen helburu nagusia, beren autonomia mugatzen edo bizitza so足 zial, laboral eta ekonomikoan parte hartzea ekiditen duten ezintasunak bizitzen dituzten pertsonen barneratze soziala da, diskriminazio positiboa edo aukera berdinatsuna bilatzen duten neurrien bidez, bazterketa arriskua ekidinez eta hezkuntza zein lan mundurako sarrera baimentzen duten eremuak promozionatuz.

ASKATASUNA

38

Arreta erresidentzialak ere pribatizazioa nozitu du, pertsona zaharren arretak jaso duen moduan. Horrela, 2006.ean plaza publikoak kopuru osoaren %18a suposatzen zuten eta kontzertatutakoak % 82koak ziren. 2007.etik aurrera, datuak bateratzen dira, konparaketa egitea ezinezko bihurtuz. Etxez-etxeko arretarako laguntza ekonomikoek ez dute eskaeraren erdia ere betetzen. Eguneko zentroen arreta ez da nahikoa eta ez dago ahalmen urriko pertsonentzako estrategia argi eta integralik.

2.4- Bazterketa eta Integrazio Soziala: pobrezia areagotuz doa eta eskaerak gora egiten du Integrazio sozialaren eremuan 2010-20rako Europar Batasunaren helburua, bazterketa sozial eta pobrezia egoeran dauden pertsonen kopurua 20 milioitan gutxitzea da. Nafarroan ez da aurrerapenik eman, ordea, hau handitu egin da, integrazio Familiar eta Sozialerako laguntzan, Babestutako Enplegu Sozialean, Lan mundurako Sarreran, Oinarrizko Errentan eta horrelako zerbitzu eta programetan eman den murrizketaren eraginez eta krisiren eragin sozialaren ondorioz. Pobrezia neurtzen duen AROPE tasa, enpleguaren intentsitate baxua etxeetan eta pribazio material larria 3,4 puntutan hazi da Nafarroan 2009-11 epealdian, %9,7tik %13,1era pasatuz. Pobrezia %7,4tik %8,8ra pasa da eta pribazio material larria 1,2 puntutan egin du gora, %1,6tik %2,4ra pasaz. Era berean, diru sarrerarik gabeko etxeen kopurua bikoiztu egin da 2007-2011 epealdian, diru sarrerarik gabeko etxeen %2,9arekin, erdiko posizio batean, estatuko bataz-bestekoaren antzekoa izanik. Honek, 7.000 etxe suposatu zituen 2011.ean eta modu progresiboan inolako babes ekonomikorik ez duten pertsonen %36a. Nahiz eta Bazterketa Sozialaren Aurkako Plana tresna baliagarria izan zitekeen, erabat ezeraginkorra dela erakutsi da egoera honi aurre egiteko. Baliabide ekonomiko eta humanoak bideratzen ez diren neurrian garatu ezinezko proiektua bihurtzen du honakoa, eta honek bere garapena eragozten du. Oinarrizko Erren足 tak hau guztia eragotzi zezakeen baino programak izan dituen sarrera eta irteerek, tramitazioan emandako


Arreta soziala

atzerapenek eta “Renta de Inclusión Social” delakoa arautzen duen araudi berrian emandako murrizketek, bere estaldura maila murriztu dute. 3000 etxe baino gehiago dira (7000 pertsona baino gehiago) babesetik kanpo geratu direnak 24 hilabeteko epea gainditu izanagatik, inoiz baino behar larriagoa zutenean. Egoerari erantzun ahal izateko instituzioen erantzun ezak, entitate sozialak populazioaren behar asistentzia­ len parte handi bati erantzuna eman behar izatea eragiten ari du, eskaeraren %35eko hazkundea emanez eta eskatzailearen gazte perfilean aldaketa emanez, gizonezkoen presentzia handiagoarekin eta baliabide publiko eta famili laguntzetara sarrera zailagoa duten etorkinen presentzia handiarekin. 2012.ean Caritasek baliabiderik gabeko 7.000 pertsona baino gehiagori eman zien arreta, aurreko urteko 6.549en aurrean, zeinetatik %26a estatuko jatorria zuten, duela urte gutxi batzuk osatzen zuten %3ren aurrean. Honek guztiak entitate hauen berezko lanaren berrezaugarritzea suposatu du, arazo larrienei erantzun asis­ tentzialak ematea lehenesten baitute indarrean dauden programek eskatzen duten -kualifikazio baliabideak, akonpainamendu soziala, etxebizitzarako sarrera,…- interbentzio espezializatu eta eraldatzaileen kaltetan.

2.5- Programa espezifikoak; gainditu gabeko ikasgaia Gazteria eta emakumeak bezalako sektoreak barnebiltzen ditu. Desberdintasun egoerak eragiten dituzten behar sozialei edo arrisku egoera ekiditeko prebentzioa behar dutenei ematen zaien prestazio edo zerbitzu transbertsalak dira. Gazteriari dagokionez, argia da politika hauen porrota. Gazteriarentzako, gazteria gabe arautu eta programatzen da, enpleguarentzako, etxebizitzarentzako baliabideen urritasuna edo kultur eta aisialdiari dagokion gabezia oinarri bezala hartuz. Eremu honetan Tratu Txarren Biktima izan diren Emakumeentzako baliabideak sartzen dira ere. Urte haue­ tan guztietan etxebizitzari, enpleguari, laguntzari...dagokionean baliabideak handitu direla egia bada ere, ez da asmatu indarkeria matxista den izurri sozial honi amaiera jarriko dion estrategia aurkitzen. Ez da asko aurreratu ere Berdintasunaren politiketan, onartutako planak eta legeak asko diren arren, be­ netako berdintasunak utopia bat izaten jarraitzen du, eta honetara bideratzen diren baliabideak oso txikiak izatera bueltatu dira, injustiziaren arrazoietan eragingo duten programak aurrera jartzeko garaian. Kontzi­ liazioak eta korrespontsabilitateak ere ez dute aurrera egin, eta krisiaren efektuak direla eta atzera egiten ari dira. Etorkinen Gizarteratzeko Nafarroako Ekintza Plana (PAAIIN) da etorkinei arreta emateko tresna, baina ez dio teorikoa den zerbait izateari utzi, bere garapenerako beharrezkoak diren baliabideen gabeziarengatik. Kontutan izanik hau dela babes sozialik gabe geratzeko arrisku gehien duen biztanleriaren sektorea, ez da onargarria, behintzat ondorioak gutxitzeko neurririk ez hartzea. Drogen menpekotasunaren arreta da beste ekintza eremua, erreabilitaziorako eta prebentziorako programe­ kin. Planteamendu subsidiarioa dute, eremu honetan lan egiten duten erakundeen bitartez ekiten baitzaie. Laburbilduz, ekintza eremu hauek guztiek Ekintza Planak era integral eta transbertsalean garatzeko baliabi­ deak eduki behar lituzkete, lan aringarritik ekinez, baino baita prebentzio eta komunitario lanetik, egungo politikek ahazten duten zerbait delarik.

2.6- Maila sozialean: jendarte injustuagoa, ez horren igualitarioa eta ez hain kohesionatua Gini koefizienteak, desberdintasun maila 0tik (ez dago desberdintasunik) 100era (desberdintasun maximoa) neurtzen duena, 2011.ean %34ean zegoen, 2007.tik 3 puntutan handitu delarik. Estatua, EBan desber­ dintasun gehien zuen bigarren herrialdea bihurtuz Letoniaren atzetik, eta Norvegiaren %22,9tik oso urrun geratuz. Datu hauek Nafarroara extrapolatu daitezke, beste parametro batzuetan joera berdinean kokatzen baitgara. Orain arte zegoen kohesio sozialaren maila onargarria, gutxitzen ari da langabezian dagoen jende kopurua­

39


ren hazkundea dela eta, edo/eta diru-sarrerarik gabe bazterketa sozialaren egoeran dagoen pertsona ko­ puruarengatik. Honek guztiak beharrezkoa den kohesio soziala murrizten du, eta injustizi soziala handitzen du.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Injustua eta ilegala baita gure diruarekin espekulatzen eta dibidendoak irabazten jarrai dezaten bankuak erreskatatzea, etxea galtzen ari den jendeak bere buruaz beste egiten duen bitartean; edo pentsionistek bere eros-ahalmena gutxitua ikustea pentsioak errebalorizatzen ez direlako, beraiek milioitako erretiroak hartzen dituzten bitartean; edo milaka pertsona pobrezi egoeran egotea, beraiek lotsagabeki euren aberastasuna erakusten diguten bitartean. Egia da klase pobreenak direla kaltetuenak izaten ari direnak, pobrezi egoeran aurkitzen zirelako, baina krisiarekin klase ertaina da eragin gehien jasotzen ari dena, pobreenek ez dituzten babes sozialeko politikak eskuragarri izan arren. Krisiaren ondorioen hedakuntza sozial honek, hiritarren eta eremu honetan lan egi­ ten duten entitateen haserrea ari dira agertarazten. Egunero egiten baitute borroka sistema honek sortzen dituen ondorio negargarrien kontra, hala nola, pobrezia eta bazterketa eta desberdintasunaren hazkundeak, beharrezkoa den kohesio eta barneratze soziala ekiditen baitu

Datu nagusiak 1- Estatistikoak AMA LURRA

KULTURA

ASKATASUNA

40

Nafarroan, kalitatezko informazio iturrien faltak edo zerbitzu sozialetara joaten den biztanleriaren, beraien arazoen eta sarearen erantzuteko gaitasun edo eskaera potentzialaren inguruko informazio publikoaren existentzia ezak, ezinezkoa bihurtzen du eztabaida eta erabakiak hartzea, krisiaren benetako eragina eza­ gutzea ekiditen duen moduan. Zentzu honetan, eragiten duten inpaktu sozialaren azterketarik gabe ezarri diren azkeneko neurriek, hala nola, Oinarrizko Errenta Barneratze Errentan bihurtzeak edo enpleguaren programetan eta programa so­ zialetan egin diren murrizketek arreta deitzen dute. Krisiari erantzungo dioten eredu ekonomikoaren eta sozialaren inguruko eztabaida bideratu eta erabakiak hartu ahal izateko, informazioak berebiziko garrantzia du. Hau del eta, deigarria suertazten da aldagai ekonomikoen jarraipenarekin batera, langabeziak, dirusartzerik gabeko etxeek edo pobrezian eta bazterturik dagoen jendeak eragiten duten inpaktu sozial sakon eta sistematikoa ez jorratzea.

2- Ekonomikoak Azken hamarkadan promozio eta babes sozialera bideratu den aurrekontuaren murrizketa oso handia izan da, langabezia bikoizten zen bitartean, %12ra iritsiz.

Pto. protección y promoción social 763.995.001 704.565.081

738.909.450

728.816.442

484.689.756

PTO. 2008

PTO. 2009

PTO. 2010

PTO. 2011

TOTALES

PTO. 2012

447.361.673

PTO. 2013

En 2006, el porcentaje de plazas públicas suponía 28% del total y las concertadas el 72% y no hay duda de que esta proporción ha ido en aumento, porque en estos últimos años no se han creado plazas públicas y han aumentado de manera considerable las privadas, así como las ayudas a personas por estancias. Todo un ejercicio de dejación de las responsabilidades públicas.


Arreta soziala

Azpiegitura handien aldeko apustuak, Arena pabilioiak, Nafarroako Kanalak eta Itoitzek, inora ez dihoazten autobideak, Arkuetako zirkuitoak, edo AHTak diru-kutxa forala husten bukatu dute, eta orain hau mantentzen saiatzen ari dira berez jada urriak ziren baliabide sozialak murrizten. Datu ekonomikoek diote hazkunde garaian ez zirela txirotasun tasak jeitsi eta hauek orain nabarmenki igo direla. Hau da, BPGaraen aldaketek ez dute berez bazterketa eta pobrezia tasa jeitxiarazten. Nafarroan, BP­ Garen %3ko hazkunde batek 2010.tik 2011ra AROPE biztanleriaren %9,7tik, %13,1rako hazkundea eragin zuen, %35eko hazkunde portzentai bat suposatzen duelarik. Honek erakusten du hazkundeak ez duela zertan ez desberdintasun soziala ez bazterketa soziala eta po­ brezia maila txikitzen eta, emaitza ekonomikoak ez direla talde sozial kaltetuenei iristen, krisiak pertsona guztiei berdin eragiten ez dien modu berean. Aberastasunaren eta enpleguaren birbanaketarako adminis­ trazio publikoek duten boterea ezinbestekoa da, krisi garaietan baita beharrizan sozialen hazkunde geldiezina eta arreta zein babes sozialeko politiken ahultasuna plazaratzen den momentua.

3- Sozialak Krisiak pobrezia larrien egoera handitu du eta pobreak pobreago bihurtu ditu. Pobrezi egoera larrian dau­ den etxeen kopurua bikoiztu egin da (medianaren diru sarreren %30 baino gutxiago dituztenak), 2010.ean %4,4ra iritsiz, Estatuaren eta Europaren bilakaera baino okerragoa izanez. Krisiaren aurreko birbanaketa sozialaren porrota eta honen eragin ezkorra geldiarazteko gaitasun eza ikusten dira. Gainera gizon eta emakumeen artek berdintasunarentzako oztopo bat ari da izaten, lan merkatuan dauden desberdintasunak gutxitu arren, beheranzko joera duen berdintasuna ari baita ematen, ez jendarte igualitario bateraznko joera. Hala ere behin-beinekotasuna handiagoko, soldata gutxiagoko edo nahi ez den aldikako enpleguko termi­ noetan emakuemeen egoera okerragoa mantentzen da. Emakumeen langabezia okerrago dago babestuta gainera eta behin-beinekotasunak eta aldizkako enpleguak Segurtasun sozialen prestazioak zailtzen dituz­ te. Honi, familiaren laguntzaren baliabidea gehitzeak, etxean egin beharreko lanaren, hau da, emakumeek egin ohi duten lanaren intentsifikazioa suposatzen du. Diru-sarrerarik gabeko etxeen erdiak baino gehiago emakumea dute burutzat. Menpekotasunaren arretan eta 0-3 urte bitarteko arreta zerbitzuetan eman diren murrizketek aurreikusia ez eta neurtua izan ez den eragin bikoitza dute. Krisiak ere inmigratutako biztanleriaren barneratze prozesuan atzerakada eragin dezake, galera sozialaz gain, kohesio sozialari kolpea suposatzen duen barneratze soziala arriskuan jartzen duen enpleguaren galera ematen ari baita. Inmigratutako pertsonen langabezia tasa %30era ailegatzen da eta lanpostu ez kualifika­ tuetan lan egiten duten pertsonen portzentaia hazi egin denez, erregulartasuna galtzeko arriskua gehitzen zaio.

Datuen interpretazioa 1- Kausen identifikazioa Zerbitzu sozialen kalitatearen okertzea baliabide pertsonal eta humanoen murrizketa handiarekin eta krisiak areagotu duen pribatizazio eta merkantilizazioaren ondorioz handitu da. Era berean murrizketek eragiten duen pertsonalaren kontratazio faltak, zerbitzu berrien ezarketa eta programen garapena ekiditen du. Honek langabezi gehiago eta kontsumo gutxiago eragiten du, ekonomia geldiaraziz. Baliabideen gabeziak arreta eta babes sozialaren beharra eragiten du, zeinak, baliabide ezagatik asetuak ezin izan daitezkeenez, amaierarik gabeko espirala sortzen doa. Arreta sozialaren arrazoi intrinsekoak behar sozialak eragiten dituen sistemaren baitan daude, lan merkatutik kanporatuak diren pertsonak bazterketara bultzatzen dituelako. Hau dela eta beste sistema politiko, ekono­ miko eta soziala behar dugu. Krisiak agerian utzi ditu kapitalismoaren eta eta neurri neoliberalen ondorioak, aberastasunaren banaketa, berdintasuna eta justizia soziala bermatuko dituen sistema batek bakarrik eduki baitezake arrakasta.

41


2- Etorkizunerako perspektibak.

PERTSONA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

Maila ekonomikoan, politikoan eta sozialean bizi dugun krisi sakona aukera bat izan daiteke jendarte justuago eta igualitarioago bat eraikitzeko bidean aurrera urratsak eman ahal izateko. Eta hau guztia, guk sortu ez dugun egoerari buelta emateko jendarte osoaren konpromezutik etor daiteke bakarrik. Sakoneko erreforma fiskala behar dugu, zeinak enpleguak sortzeko diru sarrera nahikoak bermatuko dituen; aberastasuna sor­ tzeko ekonomia produktiboa bultzatu behar da eta merkatu espekulatzailearekin bukatu. Aukeratu ez ditu­ gun Monarkia eta Ejerzitoari bideratzen zaion dirua Arreta Sozialera, Hezkuntzara eta Osasunera bideratzea lortu behar da. Subiranoak izan behar dugu hau guztia aukleratu ahal izateko. Ezin gaitezke bere hiritarrak ahaztu, engainatu eta bere arauak inposatzen dituen estatu honi loturik egon.

AMA LURRA

Gobernarien politikek irtenbiderik gabeko kale ilunetara garamatzate, gero eta jende gehiagori eragiten dion galera ekonomikoa eta soziala ari dira sortzen, desberdinatsuna, injustiziak, esplotazioa, bildurra eta behar sozialak haztea eragiten baitute. Gero eta jende gehiago dago inolako diru-sarrerarik ez duena. Honek ondorio txarrak ditu: eros-ahalme­ naren galera, alokairua de etxebizitzaren maileguari aurre egiteko zailtasunak, etxearen ohiko gastuak eta oinarrizko beharrak asetzeko ezintasunak, hala nola elikagaiak, jantziak edo medikamentuak. Honek arazo segida bat ekartzen du, osasun fisikoari, mentalari edo famili harremanetan eta harreman sozialetan era­ ginez. Familiaren babesa ezinbestekoa ari da izaten, langabeziaren ondorio zitalak arintzean jokatzen duen papera dela eta. Eskubide sozialak jasotzen ari diren erasoen aurrean, krisiak sortutako sinergia sozialak aprobetxatu behar dira zerbitzu sozialen inguruko gogoeta eta eztabaida sakona pizteko, hauen iriste mailean, etorkizuneko garapenean etab... pentsatuz.

KULTURA

ASKATASUNA

42

Servicios Sociales de Base de Navarra: HYPERLINK “http://www.discapacidadnavarra.org/wp-content/uploads/SERVICIO SOCIALES DE BASE DE NAVARRA.pdf”www.discapacidadnavarra.org/wp-content/uploads/SERVICIOS%20SOCIALES%20DE%20BASE%20DE%20NAVARRA.pdf Bibliografía utilizada: Memorias de Bienestar Social, Presupuestos Generales de Navarra, Informe sobre el impacto de la crisis en los hogares (CIPARAIIS 2011), Informe impactos de la crisis (2º informe) EAPN 2009-11, Informe de Cáritas, Informe FOESSA 2007-2009.


Arreta soziala

43


44


AMA LURRAREKIN BAT

EGINGO DUEN JENDARTEA

LURRALDE ANTOLAKETA

Lurralde antolaketa existitzen diren muga natural, ekonomiko, eta estrategikoak kontutan hartuz espazioan zehar eta lurralde eremu zehatz batean finkatzen diren komunikazio azpiegitura, jarduera, pertsona eta eki­ pamenduen kokatze ordenatuaren ekite eta praktika publikoa da, beti ere etorkizunerako proiekzioa duena. Antolakuntzaren lan eremu honetan, bi osagai nagusi dituen lurralde eredu bat proposatu behar da: bereiz­ garriak diren zatien bereizketa (eremu edo lurralde unitateak, erabilpenaren edo osagarri diren ezaugarrien arabera) eta lurraldearen integrazio funtzional, ekonomiko eta soziala ahalbidetuko duten lurralde sistema edo egitura. Lurralde antolaketa, politika edo jardunbide publikoa den heinean, planifikazioan oinarritu behar da. Proie­ ktuak gauzatu ahal izateko behar den denbora tarte luzeen beharra dago lurralde antolaketarekiko dagoen borondate politiko urriaren atzean. Lurralde antolaketak, maila ezberdinetako ezinegonei erantzun behar die, hala nola, udalerri batean etxebizitza batek duen kokalekurik hoberenari edo testuinguru europearrean Nafarroak duen egoerari. Zoom efektua eragiten da, urruntzen garen heinean kontzeptu batzuk azaleratu eta hurbiltzen garenean beste batzuk desitxuratzen direlarik. Kontu hauek guztiak udalerri mailara eramaten ditugunean, hirigintza adiera hartzen dute.

Disziplina honen egoera eta garapena Nafarroan Nafarroako Gobernuak bere web orrialdean esaten duen bezala: “XX mendeko 60. hamarkada arte, ez zegoen euren artean sistematizatutako, inkardinatutako eta koordinatutako irizpideen bidez Lurralde Antolakuntza egitearen kontzientziarik. Hala ere, garaiko Nafarroako Aldundiak, zuzenbideetan antolatutako jarduera sektorial batzuk garatzen ditu, azken finean, gure herrialdea eratzen dihoazten zuzenbideak direlarik.

45


Gutxinaka, jarduera hauek guztiak beraien artean antolatu, harremandu eta eduki ditzaketen sinergiak bilatzeko beharra sortzen doa. Funts honen bitartez, zuzenbide berriak sortzen doaz, eta astiro zuzenbide berriak eratzen dira, azkar eraldatzen ari den gizarte eta kultura bati egokitzen doaztenak. 1968 urtean, Arkitekturako Zuzendaritzapean, Urbanismoko Azpizuzendaritza eratzen da, eta urte bete beranduago, 1969an, Iruñerriko Eskualdearen Plana aurrera ateratzeko xedearekin Zuzendaritza berri bat bezala eratzen da Arkitekturarengandik independizatuz. 70. hamarkadan jarduera asko elkar harremantzen hasten dira, eta aspektu asko biltzen dituen lan talde interdisziplinario eta barneratzailea ikusten hasten da, kultura bezala, ukiezinak ere diren eremuak barnebiltzen dituena.Nafarroa modu globalean elkar harremanduta dauden kausa eta efektuak barneratzen dituen kontzepzio sistemiko batetik ulertzeko beharra zabaltzen doa. Garai hauetan prospektiboa den ikerketa burutzen da, “Nafarroa 2000” deritzona.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

1984an (LORAFNA, 441 Art.) Hirigintza eta Lurralde Antolaketaren eskumenaren eskualdatzea ematen da Nafarroako Foru Erkidegoarentzat. Gutxinaka, eta Urbanismoa eta Lurralde Antolaketaren artean egun egiten dugun bereizketa egin gabe, administrazio praktika hauen eragin eremua finkatzen doa”. Europar Batasuneko gidalerroak jarraitu eta egungo adierari men egiten dion lehengo dokumentua (NLE) Nafarroako Lurralde Estrategia deritzona da, 2001 eta 2005 bitarte egina, eta 25 urteko eragin eremua duena. Beranduago, 2011an, Lurralde Antolaketarako 5 Planak (LAP) argitaratzen dira, aurrekoaren semealabak bailiran eta herrialdearen zatiketan zooma egiteko helburuarekin. LAPa bi urteren buruan jasotzen diren azterketarako adierazleak biltzen dituen lanabesa da, eta sei printzi­ piotan oinarritu eta ikuspegi integrala duten jardunbideak bideratzea ahalbidetzen du (lehiarkotasuna, ko­ hesio soziala, jasangarritasuna, polizentrismoa, irisgarritasuna eta natur zein kultur ondarearen kudeaketa).

KULTURA

ASKATASUNA

46

Disziplina honetan aurrekari den dokumentua eta metodologia interesgarri bat barneratu duen arren, eko­ nomiaren ikuspegi desarrollista batetik abiatzen da, eta ondorioz, lurraldearen erabilpen, okupazio eta ku­ deaketa desarrollista bat du. Hau dela eta solik jarrera formalista gordetzen du lurraldearen defentsan, eta ondorioz, zeharo zaharkitua gelditu da bere eraketa eta helburuei dagokionez. Bere eraketari gainbegirada azkar bat eman eta berehala, argi ikus daiteke azterketarako eta proposamenerako duen elementurik era­ bakigarriena lehiarkotasuna dela. Sakonago begiratuz, lehiaren ideiak osoki kutsatzen duela ikusiko dugu, jasangarritasuna bezalako kontzeptuak garrantzi gutxiko apaingarriak bezala erabiltzen dituelarik. Baieztapen honen adibide zehatz batzuk: LAPetan aurreikusten zen azterketarako pieza bat, honako errealitatetik abiatzen zen: nekazal lurraldeak, nekazal ekonomiarekin zuzenki loturik ez zeuden jarduera batzuen hartzailea izanagatik hainbat tentsioren eraginpean aurkitzen dira. Egoera hau ohikoagoa eta intentsoagoa da hirien inguruko eremuetan, zeinetan, aisirako erabilpenak esaterako, bideratu beharreko eskaera sozial berriak diren. Nekazal inguruaren multifuntzionalitatea, hiri inguruko eremuetara urbildu ahala intentsoagoa dena, bizi kalitaterako balio onargarri eta desiragarria izan daiteke, beti ere, arrazionaltasun eta jasangarritasun baldintzen eraginpean baldin badago (Lurralde Antolaketarako Foru Legeak eskatzen duen moduan). Lurralde Antolaketarako Planek eta Udalerrien Plan Orokorrek fenomeno hauek mugatzeko eta bideratzeko irizpide argi eta erabakigarriak eman behar dituzte, eta hori guztia inpaktuen barneratze, konpentsazio neurri eta alternatiben azterketa biltzen dituen Ingurugiroaren Azterketa Estrategikoaren tekniken barruan. Teknika hauek inpaktuen konpentsazio estrategiak, alternatiben azterketa eta barneratze neurriak dira. Testuinguru honetan, agerian hain neutroa dirudien multifuntzionalitate hitzak ezkutuko asmoak gorde­ tzen ditu bere baitan, hala nola, aisialdirako 250 etxebizitza duen golf bat eraikitzearena Baztango herrian, eskualdeko bigarren hirigunea sortuz (garapen bidean dagoen eta eskualdeko beharrei erantzuten ez dion proiektua). Azkeneko urteotan gainera, eraikigarriak ez diren lurren okupazio prozesu ezegoki bat eman da, eta orain POT2ko (iparmendebaldeko eremua) araudiaren berriztapena egitea adostu dutenenean, hau geldirik aur­ kitzen da zehaztapenaren eta teknika juridikoaren ikuspegitik aurkezten duen tratamendu urria dela eta.


Lurralde antolaketa

Jokamolde honen barruan sartu dezakegu ere LAPean nekazal zonaldeetako, zehazki Piriniotako, arazoen konponbiderako elementuen artean bigarren etxebizitzaren aipamena (52. ekintza: kalitatezko etxebizitzaren merkatua bultzatu nekazal eremuetan). Arau markoaren egoera ere ez da hobeagoa. Indarrean dagoen legea, Lurralde Antolaketa eta Hirigintza­ ren 35/2002 legeak 1994koa ordezkatu zuen, baina garatuko duen araudi baten zain dagoenez oraindik, 1995ko araudiak darrai. Ezin daiteke utzikeria larriagora iritsi. Eta honi, argia ikusi ez duen mugikortasun jasangarriarentzako lege bat sortzearen keinua gehitu behar zaio.

Aztarna ekologikoa Nafarroan 1998tik eta Nafarroako politika publikoen elementu berriztagarri gisa, aztarna ekologikoa jasangarritasun biofisikoaren adierazletzat gehitzen da. Honek, giza komunitate baten kontsumo eredua mantentzeko eta sortzen dituen hondakinak kudeatzeko behar dituen baliabideak neurtzen ditu. Halabaina, lanabes honen berritasuna dela eta, ez du giza jarduerek dituzten eraginak baloratu eta neurtze­ ko beharrezkoak diren fintasuna lortu. Esperientzi eta informazio faltari, kontutan hartu beharreko baloreen inguruan dagoen ezadostasun kontzeptuala gehitu behar zaio. Honek guztiak, erabiltzen diren zenbakiek baliagarritasun didaktikoa besterik ez edukitzea dakar. Jasotzeko zailak baino garrantzitsuak diren inpaktuak existitzen dira, hala nola, emari atmosferikoak (CO2a bakarrik kontabilizatzen da), ur zikloen mantenigarritasuna, ozono kaparen gutxitzea eta lurren kutsadura. Nekazaritza eta basogintza modu jasangarrian garatzen direla onartzen da, beti horrela ez denean. Nafarroan, aipatu adierazlea osatzen duten elementuen ebaluazioa egiten da aldiro garatutako politiken ba­ lorea neurtu nahian. Helburua defizit ekologikoa ez sortzea izango litzateke, hau da, aztarna ekologikoa eta biogaitasunaren artean dagoen diferentzia ez handitzea. Azken hau, biogaitasuna, biologikoki ekoizlea den eremu erabilgarri bezala ulertuz ( landutako lurrak, zelaiak, itsasoa eta basoak). 2009. urteraino ondorioak ateratzen dituen azken neurketak, 2011.ean egindakoak, Nafarroak 5,24 hekta­ rea globaleko defizit ekologikoa duela esaten digu. Aurreko urtetakoa baino emaitza txikiagoa da eratorritako arrazoiak direla eta, nagusiki krisi ekonomikoak eta energia berriztagarriek eduki duten eraginaren ondorioz. Neurketa sistema guztietan bezala, ez badugu bere osaketaren elementu zehatzei erreparatzen, ez gara joera batzuen eragin maila baloratzera iritsiko. Lehenik eta behin, Nafarroak duen biogaitasuna oso altua dela azpimarratu behar da (Nafarroak; Frantziak 3.0; Alemaniak 1,7; Erresuma Batuak 1,6; espainiar estatuak 2,4). Gainera, esan behar da 90.ko hamarka­ dan basoaren eremuak eta energi eolikoak hazkunde handia eduki zutela, bi faktore hauek, energiak eta CO2aren murrizketak neurgailu honetan pisu handia dutelarik. Hala ere honek ezin dezake izkutatu, krisiaren aurreko joera aztarna ekologikoaren indartzea eta biogaita­ sunaren murrizketaren ondorioz defizit ekologikoa handitzea zela. Hau da, krisi ekonomikoaren eragina izan da hain ezkorra zen joera hau orekatu duena. Izatez, biogaitasunak murrizpen prozesu batean darrai: urba­ nizatutako lur eremuak modu garrantzitsuan hazten ari da; kanpo inportazioak hazten jarraitzen du, bereziki Asia ingurukoak; baso eremuaren hazkundea eta energia berrien ekoizpena gelditu da; garraioak eragindako kutsadura hazten doa, garraio publikoaren erabilpenak duen krisiak bakarrik arintzen duelarik pixka bat. Beste hitzetan, Nafarroa biogaitasun handiko herrialdea izan arren, egiten ari den lurralde kudeaketak txirotu egiten du eta gure kontsumo eredua jasangaitza eta insolidarioa da gainontzeko planetarekiko

Zer ikusirik al du berezko estatu propioaren faltak lurralde antolaketaren eredu oso bat definitzeko orduan? Eskala handiagoa duten inguruko eremuetako lurralde antolaketaren elementuekiko elkar harremana edu­ kitzea logikoa den arren, hau onartzea zaila egiten da gure inguruko lurralde antolaketak, Europar Bata­ sunaren kasua eredu desarrollista eta jasangaitza jarraitzen duenean. Are gehiago, jakina da estatu espai­

47


niarraren eredua oso baldintzatuta dagoela zentralismo politikoarengatik. Honi, Nafarroako alderdi politiko batzuetan oso errotuta dagoen Euskal Herriko gainontzeko herrialdeekiko ikusezintasuna gehitu behar zaio, nahiz eta historikoki egon diren mota guztietako harremanak oso garrantzitsuak izan diren, eta nahiz eta disziplina honen ikuspuntutik oso arrazoi indartsuak existitzen diren harreman hauek zentzuzkoagoak eta intentsoagoak izan daitezen. Ikus dezagun bestela, nola desagertu den (1967) Gasteiztik pasatuz Lizarra eta Bergara batzen zituen trena, 1889.an hasi eta 1927.an bukatu zena. Ondorio bezala, Lizarraren protagonismoaren galera eta Lizarralde­ ko ekialdeko eremuaren abandonoa eduki duelarik. Trenbide honek adar bat zuen aurreikusita Arronizeraino. 3.300.000 bidaiari mugitzera ailegatu zen, 800.000 Tm merkantzia abiadura handian eta 2.200.000 Tm abiadura txikian.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Ez da zaila garraio konexio hori mantendu izan balitz gertatuko litzatekeen ikuspegi aldaketa irudikatzea. Horren ordez, eratu egin dena Iruñetik Logroño ingurura doan eta Lizarratik pasatzen den autobia bat da, finantziazio moduan izkutuko peaje bat duena. Honenbestez, azpimarratu behar da egungo lurralde estrategia Madrilgo elite politiko eta ekonomikoen na­ hien arabera egiten dela. Elite politikoek ahalegin handia egin dute historian zehar Madril, erdigune politikoaz gain, erdigune ekonomikoa bihur dadin. Azpiegituren politika guztia helburu honen menpean egoteagatik da ezaguna, bere sistema radiala dela eta. Sistema radial hau batere eraginkorra ez den arren, azkenean lortu du bere helburua, hau da, estatuan dauden 5000 enpresen %30ak bere egoitza soziala bertan kokatzea, eta sortzen duten diru sarreren erdia baino gehiago ere bertan gelditzea.

KULTURA

ASKATASUNA

48

Efektu fiskalen ondorioz egoitza sozialaren kokalekua garrantzitsua den arren, benetan garrantzia due­ na egoitza operatiboen kokalekua da: estatuko hamar enpresa handienetatik zazpi Madrilen aurkitzen dira (Santander Bankua, BBVA, Telefónica, Iberdrola, Endesa, Repsol YPF, Iberdrola Berriztagarriak). Horrela bada, Madril asko gerturatzen da izaera zentralizatzaile handia duten beste bi europar metropolietara, Lon­ dres eta Paris.


Lurralde antolaketa

Eraldaketa honetan oso paper garrantzitsua eduki du betidanik Madriletaz beti “0” kilometroa egin duten az­ piegituren politikak. Errepideek, autopistek, trenek eta aireportuen kudeaketak estatuaren hiriburuan daukate euren epizentroa. Egun hauetan jakiten ari gara, abiadura handiko tren batzuen lineak ixten ari direla bidaiari faltagatik, gainontzeko linea guztiak defizitarioak direla; edo irteera Madrilen duten azken urteotako autopista radialek porrot egin dutela eta erreskatatuak izaten ari direla (horregatik gehienezko abiadura igo nahi da). Madrilgo eliteek diseinatzen duten lurralde logika jarraitzeak mendekotasun arriskutsura garamatza eta lu­ rraldearen jasangarritasuna eta gure beharrekin benetan harremanduta dagoen beharrezko eredua bertan behera uzteko arriskua dakar. Arrazoi hau dela eta Iruñean bukatzen zen AHTaren linearen diseinua, “0” kilometrora egiten zen bidaiaren azken geltoki bezala. Hau dela eta, askoz ere garrantzitsuagoa da gure lur eremuko zonaldeak euren eta inguruaren artean elkar lotzea abandonoa eta deserrotzea ekiditeko. Horrela, AHTak Iruñea eta Madril arteko bidaiaren denbora murrizten duen bitartean, Iruñea eta Tafalla edo Tutera arteko bidaiak deusezten ditu. Nafarroako Gobernuak lurralde antolaketarako planetan eredu hau berregin du, Iruñean zentralizatuta dagoen garapen eredu bat sortuz eta gainontzeko eremuak honekiko erreferen­ tziaren araberan bakarrik kontutan hartuz.

49


50


AMA LURRAREKIN BAT

EGINGO DUEN JENDARTEA

MUGIKORTASUN JASANGARRIA

51

Mugikortasuna ibilgailuen trafikoarekin lotzen den kontzeptu bat da. Eta zerikusia du, dudarik gabe, baino idei honek ez du inola ere kontzeptuaren sakontasun guztia adierazten. Mugikortasuna, edozein giza jardueratik eratorritako gauzen edo pertsona guztien lekualdatzeari deritzo. Adibidez, kontsumitzen dugun energiaren zati bat, gas naturala, oso urruneko lekuetatik dator; ibai uberken isurialdatzearen ideiak aipatzen dugun higitzearekin du zer ikusia (Nafarroako kanalak Itoitzeko urtegian dagoen ura higitzea du helburutzat). Baino ez gara mugikortasunaz bakarrik ari, mugikortasun jasangarriaz ari gara, mugikortasunak ondorio kaltegarriak baititu ingurugiroan, bai beharrezkoak diren eraikuntzengatik bai eragiten duen energi kon足 tsumoa dela eta, jarduera honek kutsadura terminoetan eduki ditzakeen zeharkako ondorioak ahaztu gabe. Egungo garapen eredu desarrollistaren ikurtzat hartu da mugarik gabe mugikortasun etengabea. Gero eta urrutiago dauden puntuak gero eta azkarrago lotzea beti, eta edozein kasutan, gauza onuragarri gisa ulertu behar dugu. Hala ere, teoria honetan oinarritzen den jendarte eta ekonomia eredua ondorio larriak paira足 tzera eta ingurugiroa larriki kaltetzera dago kondenatuta.


Jasangarritasunerako bidea: garraioaren ondorio negatiboak gelditzeko beharra: Garraioaren jardueraren hazkundeak ingurugiroaren jasangarritasunaren inguruan dagoen ardura handiagotu egin du. Europako Ingurugiroaren Agentziak zabaldu dituen datuen arabera, garraioa izan zen 2006 urtean EB-27an NEG gasen ia laurdena (%23,8) eta CO2aren laurdena baino gehiago (%27,9) igortzearen erantzulea. 1990ko datuekin alderatuz, beste inolako sektorek ez du garrioarenak duen hazkundearen berdina izan NEG gasak igortzearen eremuan, 3. irudian ikus daitekeen moduan. Garraioaren sektorean %97 batetan erregai fosilen menpe dagoenez, aldaketa klimatikoaren kontrako borroka eta energi hornikuntzaren segurtasuna handitzeko ahalegina, biak ala biak, eskutik doaz. 130

Transporte

120 110 100 90

Industria

80

Otros 06

05

20

04

20

03

20

02

20

01

20

00

20

99

20

98

19

97

19

96

19

95

19

94

19

93

19

92

19

91

19

19

90

70 19

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Indusgria energética Hogares Servicios etc. Total

Ikusi dezakegunez, mugikortasuna energiaren kontsumo eta kutsadurari, azpiegitura handiek natur gunee­ tan egiten duten sarraskiari, eta hiri espazioen txirotzeari dago loturik. KULTURA

ASKATASUNA

52

Bi eredu ezberdin existitzen dira egoera honi ekiteko. Existitzen denaren jarraikotasuna bultzatzen duena da bat, nahiz eta teknologiaren eta azpiegitura berrien bidetik eragindako inpaktua txiktzen duen; eta bestea, eredu ekonomikoa eraldatuz, kultura soziala berrituz eta politika egiteko moduak aldatuz mugikortasun mo­ torizatua gutxitzen duen mugikortasun eredu berria osatzen duena. Har dezagun une batez kotxe elektrikoaren adibidea. Energi iturri alternatiboek baliteke kutsadurarik ez eragitea eremu lokalean, baino ekoizten den lekuan eragingo du (hidrogenoa, elektrizitatea, nekazaritzatik eratorritako erregaiak). Gainera ustezko kotxe ekologikoak espazio asko okupatzen, espazio publikoa irensten eta segurtasun eza eta siniestrabilitatea eragiten jarraituko du. Edozein kasutan, energiari edo urari loturiko gaiak gaiak atal espezifikoetan jorratuko dira, hemen pertsona eta salgaien garraioarekin eta hiriko trafikoarekin geldituko gara. Mugikortasuna eratorritako jarduera bat da, beharrizanen eraketaren eta hauek espazioan asetzen diren moduaren menpekoa dena. Mugikortasun zerbitzu eta azpiegituren eskeintzak mugikortasuna bera bultza­ tzen du. Motorizatutako mugikortasunari bideratutako azpiegiturek, motorizatutako mugikortasuna eragiten duten moduan. Mugikortasunaren arazoen genesia luzea izan da eta gure bizimoduaren alderik sakonena zeharkatzen du (kultura eta azpiegiturak). Mugikortasun patroiak eredu kulturalen bidez ere egituratzen dira. Kotxearen erakargarritasuna ez da bakarrik duen funtzionalitatearen ondorioz eratortzen, kotxearen erabilpena hobes­ ten jarraitzen duten balore sozialen eraginez ere eratortzen da. Era berean, mugikortasunaren patroiak, publiko eta kolektiboa den kulturaren eragina jasotzen du.

Mugikortasunaren marku legala Nafarroan Egungo legediaren esparrua Lurralde Antolaketaren gaia lantzeko egindako aipamenetan azaltzen diren tresnen artean banatzen da, Nafarroako Lurralde Estrategiaz eta Lurralde Antolaketa eta Hirigintzarako Foru Legeaz (LFOTU 35/2002) ari gara, hain zuzen ere. Lege saiakera bat egon zen gai honen inguruan lege espezifiko bat edukitzeko, baino bertan behera gelditu zen. Egun Kataluniak bakarrik du mugikortasun


Mugikortasun jasangarria

jasangarriaren inguruko legedi zehatz bat, eta EAEn tramitatzen ari dira. Zehazki, 2004 urtean aurkeztu zen Lurralde Antolamenduaren legearen barne, Mugikortasun Jasangarrirako araudi baten zirriborroa, eta beranduago, 2011ko urtarrillaren 11an, Nafarroako Gobernuak Mugikortasun Jasangarria eta Garraioaren Antolaketarako proiektua onartu zuen. 2012Ko martxoan erretiratua izan zen, eta bere inguruan ez da inoiz gehiago ezer jakin. Nafarroako Gobernuak Garraioaren Zuzendaritza Orokorra eratu du, Garraio Jasangarria eta Modernizazioa biltzen dituen sail batekin. Udalerrietako markoetan ordea, mugikortasunaren inguruko dokumentu eta iniziatiba ezberdinak existitzen dira, baino emaitzei begiratuta badirudi, orokorrean arrakasta txikia eduki dutela. Ziurrenik errezagoa baita mugikortasunaren inguruko plan bat egitea, praktikara eramatea baino. 2006. urtean Mugikortasunaren eta Garraioaren Mahaia eratu zen Nafarroan, Iruñerriko 17 udaletxe bilduz, eta helburu bezala Behatoki bat eta Plan bat sortzea zuela.

Distantzia handiko bidaiarien eta salgaien garraioa Distantzia handiko higitzeak egiteko moduak autobide (autopista), Noaingo aireportu eta AHTko proiektua­ ren artean banatzen dira. Gure lurralde antolaketaren azterketa egitean baloratu dugu gure ereduak eredu espainiarrarekiko duen menpekotasun handi eta ezkorra, nagusiki sistema radial ezeraginkor batean eta zentralismo politikoaren eraginarengan oinarritzen dena. Dena Madrilerantz begira. Modu honetan, Madril kilometro zerotzat edo kudeaketaren erreferentzi puntutzat hartzen duen autopista, trenbide sare eta aireportuen funtzionalitatean oinarritzen den ikuspegia hartzen du, sinesgaitza dirudien arren, aireportuen kudeaketa teknikoa ikuspegi honetatik egiten da eta. Horrela, alde batetik estatuaren lurralde antolaketa zentralistaren ikuspegiaren eraginez eta bestetik, Na­ farroako Gobernuaren zein Gobernu zentralaren ekonomia ereduaren, eta beraz, mugikortasunaren eredu desarrollistaren eraginez osatutako tentsio bikoitzaren inguruan aurkitzen gara. Honek guztiak, Nafarroak estatu espainiarraren planifikazioa betetzea suposatu du, aipatuko ditugun berezitasun batzuk dituelarik. Arreta deitzen duen lehenengo gauza, salgaien garraioan trenak jokatzen duen paper txikia da. 11.000 milioi tona sartu eta irteten dira errepide bidez Nafarroatik (2009.ko datuak), totalaren %0,6ak trenez egiten duen bitartean. %0,04ak hegazkinez egiten du sartu-irtena. Hau, estatuarekin bat datorren joera da. Horrela, aipatu garraio motan apustu egiten duen lurraldea edukitzera garamatza ezinbestean. Kontutan hartu behar da Nafarroa Gipuzkoarekin batera mugaz gaindiko garraio handiko eremu batean sartuta dagoela. Izatez, Nafarroako Gobernuak, Pirinioak zeharkatzen zituen autobidea bultzatu zuen Irun-Gasteizko igarobideare­ kin lehiatzeko, mobilizazio sozialak eta autoritate frantsesek 2007an -2003an ituna sinatu ondoren- eduki zuten iritzi aldaketak galbidean jarritako proiektua, hain zuzen ere. Bidesaria duen autopista klasiko bakarra existitzen da, kudeatzen duen enpresak bere webgunean dionaren arabera “ 1973ko uztailaren 28an eratu zen Iruñean. Iparraldean Donostia eta Gasteizerantz doan autobi­ dearekin eta hegoaldean Ebroko autopistarekin elkartuz, Tutera eta Irurtzuneko udalerriak batzen dituen bi­ desariko autopistaren eraikitze, mantentze eta ustiaketa lanetarako Nafarroako Aldundi Foralaren kontsezio­ duna da. Kapital soziala 170.434.572,98 €koa da, eta jabetzaren %50 Nafarroako Gobernuari dagokio eta beste erdia Citigrup-ek lideratutako Itinere Taldearen parte den ENA infraestructuras, S.A.rena da. 2029ko ekainaren 8an autopista Nafarroako Foru Aldundiari itzuliko zaio”. Gainontzekoak, Sakanatik Gasteizera -Do­ nostiarekin batzen gaituena- Lizarratik pasa eta Logroñoraino ailegatzen dena eta duela gutxi bukatu den eta Aragoiko mugaraino iristen den autobideak bezalakoak dira. Azken bi hauek ez daukate loturarik antzeko ezaugarriak dituzten errepideekin, estatu espainiarraren konpromisoen atzerapenak direla eta. 1965eko azaroaren 30ean Abiazio Zibileko Idazkariordetzak egoitza Noainen zuen Nafarroako Erret Ae­ roklubaren osaketa onartu zuen. 1968.an aireko Ministerioak 16-34 zeritzon hegaldientzako pista bat erai­ kitzea onartu zuen. Hurrengo urtean, 1000mko luzera duen pista baten eraikitze lanak egin ziren Nafa­ rroako Foru Aldundiaren aldetik, 1971.an 1700mra iristen dena bi buruen luzapenaren bitartez. Hori dela eta, 1972.an hegaldi komertzialak hasten direnean, pistak 1700m ditu. Iruñeko Aireportuak 2010.ko azaroan, bere edukiera bikoizten duen azpiegitura berriak jarri ditu martxan. Ekipai berezientzako, ekipaiak jasotzeko bi zinta, ontziratzeko hiru ate, segurtasuneko bi filtro eta fakturatzeko

53


bederatzi erakusmahai eta ekipai berezientzako beste erakusmahai bat duen 12.400m2-ko bidaiarientzako terminal berri bat inauguratu da honenbestez. Hornidura berri hauek, kalitate eta segurtasun maila altuena dutenak hain zuzen ere, 1.1 milioi bidaiariri arreta ematea ahalbidetuko dute. Hala ere, krisiaren eraginez bitarteko honen erabilerak jaitsiera nabarmena jasan du, 2002.an 320.000 bidaiaritik 2007.eko 500.000ra eta 2011.eko 238.000ra.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

KULTURA

ASKATASUNA

54

Ezbairik gabe, azpiegituren errealitatea sakonki markatu zuen elementua, Penintsula gainontzeko Europa­ rekin lotu behar zuen trenbideaz paso egitea izan zen. XIX. mendearen erdialdean, eztabaida gogorra eman zen Madril-Irun arteko linearen aldekoen eta linea horrek Pirinioak Aldudetik gurutzatu behar zituela defen­ ditzen zutenen artean. Gai hau gainontzeko XIX. mendean eta XX.aren zati batean planteatzen jarraitu zen, tentsio politiko gogorrek eta enpresarien interes handiek baldintzatuta egon zen gaia izan zelarik. Bide estuko 6 linea eraiki ziren, metro bateko zabalera zutenak, guztiek huts egin zutelarik: Tutera-Tarazo­ na, Tarazonicakoa (1882-1885), Kortes-Borja 1888; Bidasoa (Elizondo-Irun) 1888.ean mehatzaritza tren bezala hasitakoa eta Endarlatsa-Irun artean 1911 eta 1916an bitartean Elizondoraino luzatu zena eta bidaiarientzako trenean bihurtuta; Irati-koa, Irati Elkarteak sortuta Aezkoatik Agoitzerainoko egurrari irtenbi­ dea emateko, ondoren Iruñetik Ilunberriraino luzatua eta 1911an Zangotzaraino (azkeneko urte honetan bidaiarien trenean bihurtu zen); Plazaola, 1902an Andoain Plazaola (Leitzaran) bitarteko linea gisa hasitakoa, eta Iruñetik Donostiaraino luzatua (1910-1920) eta trenbide eusko-nafarra Lizarratik Gasteizera zihoana 1919-1927 urteen artean. Burlatako tranbia Iruñeko Iparraldeko geltokitik Aduanaren Txokoraino zihoan, eta hortik Sarasateko pa­ sealekutik jarraitzen zuen, San Inazio etorbidea, Bergamin kalea, eta gaurko Behe Nafarroako etorbidetik, Burlata, Atarrabia eta Huarteraino. “Irati”ri zegokion zati bat zen, eta Uhartetik aipatu bide estuko tren gisa jarraitzen zuen. Egun, Renfe-Operadorak bi zerbitzu mota eskaintzen ditu Nafarroan. Bidaiari kopurua dela eta erabilienak Distantzia Erdikoak dira. Ibilbiderik erabiliena Logroño-Castejón-Zaragoza artekoa da. Bigarren lekuan Cas­ tejón-Iruñea-Gasteiz artekoa, zeinetan lau-bost trenek egunero bidaiatzen duten lehenengo bi terminalen artean eta hiruk, hiriburua eta Gasteizen artean. Bada hirugarren Ibilbide bat Nafarroari modu tangentzial batean erabilgarri egiten zaiona, zehazki Sakanari, Regional Expres trenarekin Irun-Gasteiz korridorean, egunean hiru alditako maiztasuna duelarik. Zerbitzu hauek guztiak Ipar eta Zentro Gerentziatik eta Distantzia erdiko UN-etik daude bideratuta. Edozein modutan, zerbitzurik garrantzitsuena Talgo Altariarena da, 2003.an inauguratua, eta Iruña Madri­ leko Atochako Atearekin batzen duena egunean lau alditan, horietako bik amaiera lekua hiriburuan dutela­ rik, hirugarren batek, Iruneraino jarraitu eta laugarrena Gasteizeraino iristen delarik. Tren guztiek, AHTren trenbidea erabiliz Ricla eta Madril artean eta 220km/hko abiadura hartuz, Iruña eta Madril arteko bidaia lau ordu baino gutxiagoan egiten dute. Bartzelonara doan Alvia ahaztu gabe, zeinak egunean hirutan egiten duen bidaia eta Intercityk eguneko bidai bat. Abiadura handikoa deitutako trenbide sistema AVE deritzon kontzeptu berri baten agerpenarekin sortzen da estatu espainiarrean. 2009.ko Maiatzaren 16an sinatu zen AHTren ituna. Eztabaida luze eta amaiezinak inguraturik, bere ingurugiro kalteak, bere kostu ekonomiko altuak, bere ustiakuntzarako bideraezintasun ekonomikoak (AVEko linea bakar bat ere ez da bideragarria) eta Iruñetik Gipuzkoaraino doan ibilbidearen zehaztasun ezak nabarmentzen du proiektua. Gainera, egungo krisi ekonomikoak kili-kolo uzten du he­ goaldearekiko loturaren zati zehatza, eta bere eraikuntzak arbuioa eragin du espektro politiko, sozial eta instituzionalaren alderdi zabal batean.

Hiriarteko garraio publikoa Nafarroan, eta hiriko garraioa Iruñerrian Garraioen zerbitzua Sustapen Sailaren barruan kokatzen da Nafarroako Gobernuan, eta abuztuaren 31ko 172/2011 Foru Dekretuaren bidez ezarri du bere egituratze organikoa. Planifikazio, koordinazio, ordenazio,


Mugikortasun jasangarria

garraio politiken jarraipen eta kudeaketa, garraiorako baimenak emateaz, garraioaren arloan zigor espe­ dienteen irekieraz eta erabakitzeaz, diru-laguntzen deia eta kontzesioetaz eta ikerkuntza eta lurreko garraio azpiegiturentzako garapen teknologikoa sustatzeaz arduratzen da. Edozein motatako bidaiariak autobusez garraiatzera eta aurrez jarritako ordutegi eta egutegiei loturiko ibilbi­ deetan, udalerrien artean ezarritako geltoki finkoetan bidaiariak jasotzera bideratuta dagoen garraiobidea da. Garraio mota hau egiteko kontzesio administratibo bat behar da. Nafarroan egun, 38 kontzesio daude. Bestalde, errentagarriagoa den garraio publikoa bilatzeko eta erabiltzaile berriak aurkitzeko hainbat korridore berri ezarri da. Korridore berri hauen finantziazio sistema Sustapen Saila eta inplikatutako udaletxeen arteko itunak sinatzearen bitartez ezartzen dira. Garraio publikoaren egoera Nafarroan momentu zail batean dago erabiltzaileen galera jarraia dela eta. Ho­ nen arrazoietako bat bere malgutasun eta beharrei erantzuteko gaitasun urria da.

3.400.000 3.230.138

3.230.138

3.270.855 3.179.594

3.200.000 3.031.516

3.012.682

3.000.000 2.800.000 2.600.000

2.900.267

2.868.003

2003

2004

2005

2006

2007

2008

2009

2010

Iruñerriko hiri garraioa Eskualdeko hiri Garraio sare berri baten moduan ezarri zen 1999an, mankomuna­ tutako kudeaketaren bidez eta gehitutako sare gisa. Iruña, Barañain, Burlata, Atarrabia, Zizur Nagusia, An­ tsoain, Berriozar, Elorzko Harana, Huarte, Beriain, Aranguren, Orkoien, Ezkabarte, Zizur, Egues, Berriobeiti, eta Galarko udalerriei ematen die zerbitzua. Iruñerriko Mankomunitateak kudeatzen du eta TCC enpresari egokitua dago. Hiri garraioa “Eskualdeko Hiri Garraio Planak” zuzentzen du, eskualdeko hiri garraio zerbit­ zuaren planifikazio tresna delarik. Taxien zerbitzua Taxien Foru Legeak (Uztailaren 6ko 9/2005 Lege Forua) arautzen du. Aipatu legeak, Iru­ ñerriko mankomunitateari egozten dio kudeaketa eta 19 udalerri barnebiltzen dituen zerbitzu bateratuen eremua sortu du. Egun 456 lizentzia daude aitortuta, taxi zerbitzua duten udalerri ezberdinetan banatuta daudelarik. Garraio publikoa Iruñerriko mugikortasunaren elementu zentrala egiteko apustu garbirik gabe, bere kudeake­ ta pribatizatuz, garraio publiko sistemarik hoberenaren (autobusa, tranbia...) ikerketa eginda eta baztertuta, argi dagoena da hiru arazo handi nozitzen dituela: eznahikoa den finantzazioa, nahaspila urbanistikoaren ondorio den hiri sakabanaketa, eta bere alde egingo duen mugikortasun moduen hierarkizazio falta. Edozein modutan, mankomunitateak berak egiten dituen inkestek erabiltzailearen asetze maila 7,3koa dela diote.

55


56


AMA LURRAREKIN BAT

EGINGO DUEN JENDARTEA

INDUSTRIA ETA I+G+b

57

Definizioa Kontzeptu orokorra Industriaren definizio klasikoa: “Industria lehengaiak produktu manufakturatu bihurtzeko behar diren jar­ duera multzoa da” Bigarren sektorearen definizio klasikoak zera dio: “Bigarren sektorea edo sektore industriala onura manu­ fakturatuak fabrikatzeko jarduerak barneratzen dituena da” Hortaz industria prozesuak, bigarren sektorekoak alegia, zuzenean naturatik hartutako lehengaiekin hasten dira, eta produktu bukatuak dituzte emaitza, erabiliak edo kontsumituak izateko prest. Batzuetan eraldatze katea ez da toki bakarrean modu jarraian izaten, eta honela produktu erdifakturatuak edo erdilanduak ditu emaitza, aldi berean zenbait industria prozesuren jatorri edo amaiera izan daitezkeenak. Birziklapena, gero eta zabalduagoa, eta produktu amaituak erabili ondoren sortzen diren hondakinak in­ dustrian berriz ere sartzen dituena berreraldatuak izan daitezen, eragina izaten ari da, sektorearen definizio tradizionaletan barneratua izateraino. Birziklapena lehengai askoren agorpenaren aurrean sortu behar diren eredu ekonomiko berrien oinarrian dago. Prozesu industrialetan lehengai gisa erabiltzen diren baliagai na­ turalen izaera mugatua, gaur egungo industriaren erronka handienetakoa da. Denboraren poderioz baliagai naturalen pisua lehengai bezala gutxitu egin da, lehengaiak dagoeneko arbuiatuak izan diren produktuetatik ateratzea gero eta beharrezkoagoa den bitartean. Alabaina, industriak gure gizartean lekua izaten jarraituko du, izan ere sektorea definitzen duen hitz klabea materialen eraldaketa da. Funtzio jakin bat izango duen produktu bat lortzeko zerbait eraldatzea beharrezkoa den bitartean, industria egongo da.


Gaur egungo errealitatea Ikusi dugun bezala, gaur egun industriak errealitate berrietara egokitzea bilatzen du, birziklapena esaterako, definizio klasikoan ere eragin dutena. Industria XVIII. mendearen erdialdean sortu zen, aitzinako artisau-jardueren eboluzioaren ondorioz. Eboluzio teknikoak gizonari produkzio modu merkeagoak eta eraginkorragoak eskuratu zizkion, eta horri esker pro­ duktu elaboratuak kalitatea eta sofistikazioa irabazten joan dira.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Industriaren jaiotzak prozesu bat eragin zuen, industrializazioa deitua, bere bertute eta akatsak direla ere pro­ zesua bizi izan duten herrialdeetako biztanleen bizitza kondizioak hobetu dituena. Ez da, baina, modu bidezkoan kudeatu. Gutxiengo batzuen kosta ala kostako aberaste grinek eta horrek sortu zuen nagusitasun militarrak, XV. mendetik eratzen ari zen sistema politiko inperialista finkatu zuten, eta baita errekurtso naturalen harrapake­ rietan oinarritutako sistema ekonomikoa ere. Grina horrek oraindik ere alderdi eskuindar gehienen estrategia gidatzen du, eta ekonomia pertsonen zerbitzuan jarri beharrean, pertsonak ekonomiaren zerbitzuan jartzen dituzten planteamenduen bidez adierazten da, hau da, gutxiengo horren aberasketan alegia. Gaur egun industrializazio prozesua kontinente guztietara zabaldu da, Afrika izan ezik, bigarren sektorean lan egiten duen 15 urtetik gorako biztanleria islatzen duen hurrengo mapan ikus daitekeen bezala.

KULTURA

ASKATASUNA

58 Kolore kodigoa: ≥%22,5 industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. %20tik %22,5ra industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. 17,5tik %20ra industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. 15etik %17,5ra industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. 12,5etik %15era industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. 10tik %12,5era industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. <%10 industrian enplegaturik dagoen 15 urtetik gorako populazioa. daturik gabe.

Mapa hau World Bankean argitaratutako datuen arabera eta berezko estimazio baten laguntzaz izan da egina, INEn eta INSEEn lortutako datuetan oinarrituta, zeinak gure herrialdea %12,5 eta %15 bitartean ezartzen du, Nafarroak %15 gailentzen duen bitartean. Beraz, oraindik ere Europako industria inguru sen­ doenetako batean gaude. Gure lurraldean, industriak gizartean duen pisua Europar Batasunekoa baino sen­ doagoa da, eta nabariagoa oraindik Mendebaldeko Europan dauden gertueneko ingurunearekin alderatuta, bigarren sektoreak biztanleria gutxien enplegatzen duen kontinenteko ingurune bihurtu baita. Mapan bigarren sektoreak hartu duen garrantzia ikus dezakegu, dagoeneko munduan zehar 15 urtetik gorako %13,42 biztanleria enplegatzen duena. Dudarik gabe, bigarren sektoreak, industriak alegia, garrantzi handia du mundu mailan ikuspegi sozialari dagokionean. Ez da ahaztu behar garrantzi horrek sustrai eko­ nomikoa duela. Industriak ekonomikoki milioika pertsona sostengatzen ditu. Aldi berean mapak argi eta garbi erakusten du nola bigarren sektorearen hedapena ez den inondik inora orekatua. Ongi ikus daitezke deslokalizazio prozesu berriaren seinale argiak Mendebaldeko Europatik eta EEBBetatik Europako Ekialdera eta batez ere Txinara. Edozein kasutan ere, inguru haietara lekualdatuko


Industria eta I+G+b

jarduera industrialaren jabetza duen kapitalak jatorrizko tokietan jarraitzen du: Mendebaldeko Europan eta EEBBetan. Erabaki inguruneak ez dira produkzio inguruneekin batera lekualdatu. Gainera, deslokalizazio prozesua des­ berdintasun sozialak handitzen ari da. Enpresen kupulek irabaziak handitu dituzten bitartean, produkzio jarduerak langileak lan baldintza okerragoak dituzten tokietara mugituaz, enpresa horien herrialdetako biztanleriaren zati handi batek industria sektorean zuen enplegua galdu du, eta hortaz, baita sostengu eko­ nomikoa ere. Gainera, deslokalizazioak herrialdez mugitu ez diren enpresa lehiakorrei eragiten die baita ere, lehiakortasuna eta langileen lan baldintzak minduaz. Orokorrean, industria jarduerek eraldatutako produktuei balioa eransten diete. Amaitutako produktuek erabili­ tako lehengaien gehiketek baino moneta balio handiagoa dute. Hortik sortu da sektore honen indar ekonomiko tradizionala. Industriak aberastasuna sortzen duela esaten da. Industria ekonomiaren motorra dela esaten da, egiten duen berezko ekarpenagatik eta beste jarduera osagarri askoren sorpena suspertzen duelako. Industriak duen ongizate ekonomikoa sortzeko gaitasunaren adierazgarri sinpleenetako bat Balio Erantsi Brutoa (BEB) da, PIBarekin harreman estua duena. World Bankek datu asko eskaintzen dizkie herrialdeei bigarren sektoreak sortutako BEBak suposatzen duen PIB frakzioari buruz, sektore horrek sortzen duen guztizko enpleguari buruz eta manufaktura industriak sortutako PIB frakzioari buruz. Analisia eginez, esan daiteke bigarren sektoreak ekarpen garrantzitsua egiten diola herrialde baten ekonomiari, baita herrialde txiroenetan ere, enplegatutako pertsonen portzentajea baino PIB frakzio handiagoa sortuz. Ikus daiteke nola orokorrean bigarren sektoreak ekonomiaren motor gisa jokatzen duen. Alabaina, Europako ekialdeko herrialde askotan, eta Txinako zenbait tokitan (adibidez, Hong Kongen eta Macaon), islatzen da nola bigarren sektoreak sortutako VAB frakzioa sektore horretan enplegua duten langileen frakzioa baino txikiagoa den. Hau deslokalizatutako industriak kokapen geografiko berrian ekonomikoki ahula izaten jarrai­ tzen duenaren seinale da. Datuak gure herrialdearenekin alderatuta, baieztatu dezakegu bai gure herrialdean baita gure lurralde histo­ rikoan ere, bigarren sektoreak gure aberastasunaren frakzio handiagoa sortzen duela sektore berean enple­ gatutako pertsonen frakzioa baino, herrialde eta lurralde gehienetan bezala. Nafarroaren kasuan, gure go­ bernuak “Nafarroako ekonomia 2011an” argitaratutako txostenean agertzen diren datuetatik ondorioztatzen da bigarren sektoreak urte hartan PIBaren %35,04 sortu zuela, langileen %31, 24 enplegatu zuen bitartean. Hortaz, baita gure herrian eta Nafarroan ere, bigarren sektorea motorra da, ekonomiaren traktorea. Krisi ekonomikoa baino lehen, gure industriak eskualdeko motor ekonomiko bihurtu gintuen gertueneko Europan, erregioko per capita PIBari buruz Europar Batasuneko datuek islatzen dutenaren arabera, ez soilik Erosketa Botere Berdintasunari dagokionean baizik eta eurotan ere. Hurrengo mapak 2009 urteko erregioko per capita PIBari buruzko datuak islatzen ditu eurotan.

Kolore kodigoa: ≥ 34000 € PIB per kapita 2009n 32000tik 34000ra € 30000tik 32000ra € 28000tik 30000ra € 26000tik 28000ra € 24000tik 26000ra € 22000tik 24000ra € 20000tik 22000ra € <20000 € Daturik gabe

59


Egoera orokorra Azken urteetan ekonomia eta gizarte mailan izandako eboluzioa Orokorrean bigarren sektorearen eboluzioak gaur egungo krisi ekonomikoaren eragin handia du. World Bankek VABaren hazkundeari buruzko datu asko eskaintzen ditu (kasu askotan txikiagotzea) bigarren sekto­ rearen multzorako eta manufaktura industriarako, ideia orokor bat egitea ahalbideratzen dutenak. Argi eta garbi esaten ez duen arren, datuak prezio egonkorretan argitaratzen dituela dirudi.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Ikus daiteke nola herrialde gehienetan 2007 eta 2010 urteen artean izandako hazkundea negatiboa den. Krisiak bereziki eragin dio bigarren sektoreari Europan, Ipar Amerikan eta Kariben. Europan gehiago eragin die ekonomikoki ahulagoak diren herrialdeei, haien artean ekialdeko herrialde asko, eta hori deslokalizatutako industriak toki berrian duen ahuleziaren seinale da. Datu horiek gure herrialdekoekin alderatzen baditugu, baieztatu dezakegu gure bigarren sektoreak krisi eko­ nomikoa biziki sufritu duela, inguruan dauden Mendebaldeko Europako herrialde askoren antzera. Krisiaren inpaktua gure bigarren sektoreko emaitza ekonomikoetan txikiagoa izan da Espainiako Estatuan baino, non eraikuntzaren erortzea handiagoa izan de. Baina orduan…

Nolatan du gaurko krisiak hain gizarte kostu handia gure lurraldean?

KULTURA

ASKATASUNA

60

Ikus dezagun xehetasun handiagoz Nafarroan gertatutakoa bi aldagarri garrantzitsuenei dagokienean, gure bigarren sektoreak sortutako VAB eta sektorean dagoen enplegua alegia. “Nafarroako ekonomia 2011 ur­ tean” eta “Nafarroako ekonomia 2011 urtean” txostenetatik, zehazki 7. erantsia “PIB eta VAB jarduera adarretan Prezio Arruntak” eta 10. Erantsia “Okupatuen guztizko enplegua jarduera adarren arabera” , ondorengo datuak ateratzen ditugu:

(Datos en €)

VAB a pb Industria

% Crec

Construcción

% Crec

897701000

PIB pm S Secundario

% Crec

4408442000

Total

% Crec

11563019000

% Crec

2002

3510741000

2003

3675195000

4,7

1021273000

13,8

4696468000

6,5

12299011000

6,4

12766939000 13640352000

6,8

2004

3948122000

7,4

1166609000

14,2

5114731000

8,9

13197384000

7,3

14689522000

7,7

2005

4205294000

6,5

1343998000

15,2

5549292000

8,5

14158090000

7,3

15854897000

7,9

2006

4501219000

7,0

1521083000

13,2

6022302000

8,5

15262154000

7,8

17126323000

8,0

2007

4883585000

8,5

1684947000

10,8

6568532000

9,1

16488296000

8,0

18330065000

7,0

2008

5193284000

6,3

1753902000

4,1

6947186000

5,8

17544059000

6,4

19107057000

4,2

2009

4757221000

-8,4

1710055000

-2,5

6467276000

-6,9

17236517000

-1,8

18651468000

-2,4

2010

5028232000

5,7

1685363000

-1,4

6713595000

3,8

17728023000

2,9

19264318000

3,3

2001

5409972000

7,6

1685739000

0,0

7095711000

5,7

18464080000

4,2

20104220000

4,4

Numero total de trabajadores ocupados según sector Industria

% Crec

Construcción

% Crec

24917

S Secundario

% Crec

95516

Total

% Crec

2002

70599

261212

2003

71202

0,9

26800

7,6

98002

2,6

269408

3,1

2004

72510

1,8

28232

5,3

100742

2,8

276029

2,5

2005

72693

0,3

30139

6,8

102832

2,1

282937

2,5

2006

72993

0,4

31716

5,2

104709

1,8

290305

2,6

2007

73251

0,4

33467

5,5

106718

1,9

298023

2,7

2008

73313

0,1

32105

-4,1

105418

-1,2

298641

0,2

2009

67776

-7,6

26079

-18,8

93855

-11,0

284410

-4,8

2010

66129

-2,4

23393

-10,3

89522

-4,6

281361

-1,1

2001

66024

-0,2

21268

-9,1

87292

-2,5

279410

-0,7


Industria eta I+G+b

Industria

PIB pm por trabajador

VAB a pb por trabajador

(Datos en € por trabajador)

% Crec

Construcción

% Crec

36028

S Secundario

% Crec

46154

Total

% Crec

44267

% Crec

2002

49728

2003

51616

3,8

38107

5,8

47922

3,8

45652

6,4

48876 50631

3,6

2004

54449

5,5

41322

8,4

50771

5,9

47812

7,3

53217

5,1

2005

57850

6,2

44593

7,9

53965

6,3

50040

7,3

56037

5,3

2006

61666

6,6

47959

7,5

57515

6,6

52573

7,8

58994

5,3

2007

66669

8,1

50347

5,0

61550

7,0

55326

8,0

61506

4,3

2008

70837

6,3

54630

8,5

65901

7,1

58746

6,4

63980

4,0

2009

70190

-0,9

65572

20,0

68907

4,6

60604

-1,8

63980

2,5

2010

76037

8,3

72046

9,9

74994

8,8

63008

2,9

68468

4,4

2001

81939

7,8

79262

10,0

81287

8,4

66082

4,2

71952

5,1

Oso negatiboak izango diren 2012 urteko datuak eskura eduki gabe, aurreko taulek argitasunez adierazten dute gure sektorean azken urteetan gertatutakoa, bai ekonomia mailan baita gizarte mailan ere. Lehenengo taulan besteak beste hurrengoa ikusten da: 1- Ekonomikoki, 2009 urtea txarra izan zen gure industriarentzat. Krisiaren gainerako urteetan VABaren eta prezio arruntetan izandako PIBaren hazkundea garrantzitsua izan da, nahiz eta oparotasun urteetakoa baino txikiagoa izan. Oso esanguratsua da industria arloan, eraikuntzaren sektorea kontuan izan gabe, 2009 ondoren hazkundeari dagokionean urte ahulena 2003 izan zela, eta ez 2008, 2010 ezta 2011 ere. 2- Higiezinen burbuilaren isla ikusten dugu 2002 eta 2007 urteetako datuetan, eraikuntzak eragindako VABaren hazkunde garrantzitsuekin. Ikus dezakegu nola lehenengo eraikuntza zulatu zen, eta gero gaine­ rako sektoreak arrastatu zituen 2009an, gainerako industrian eraikuntzan baina oraindik larriagoa izan zen erorpenean. 3-Bigarren sektoreak multzoan guztizkoa baino VABaren hazkunde erritmoa handiagoa mantendu du, urte hauetan guztietan. 2002 eta 2007 artean ikus dezakegu nola bigarren sektorearen aldeko diferentzial positiboa eraikuntzak egiten zuen, gainontzeko industria bigarren sektoreak Nafarroan ekonomiak oroko­ rrean izan duen portaera hobea izanaren arduraduna den bitartean, eraikuntzako datu txarrak arintzeko gai izateraino, analisian oso garrantzitsua dena. “Nafarroako ekonomia 2011” txostenean esaten digutenez “Nafarroako jarduera industrialak Espainian eta Nafarroan hazkunde ezberdintasunen %75 azaldu zuen, eraikuntzaren sektorea eta ez-merkatuko zerbitzuenaz gain”. Honek gure ekonomian bigarren sektorea zein garrantzitsua den adierazten du. Bigarren taulan ikus daiteke, besteak beste: 1-Nafarroan, bigarren sektoreko enpleguaren doikuntza izugarria izan da krisi honetan. Ikusten ditugun datu negatibo guztien artean 2009ko industriarako datuak soilik du harreman egokia VABari dagokion datuarekin lehenengo taulan. 2-Gainerako kasuetan, ikus dezakegu nola enpleguaren suntsiketa argitasun osoz neurrigabea izan den VAB eta PIBaren eboluzioari begiratzen badiogu. Konpara dezagun labur enpleguaren suntsipena bigarren sektorean langabeziaren hazkundearekin gure lurralde historikoan krisi garaian.

Paro total Empleo S Sec (Ind+Cons)

2007 21575 110718

2011 46946 87294

2011-2007 25371 -23426

Taula honek adierazten digu nola langabeziaren guztizko hazkundea 2007 eta 2011 urteen artean, neurri handi batean, bigarren sektorean suntsitutako enpleguarekin azaldu daitekeen

61


(industria+eraikuntza). Datu hau bat dator gainerako sektoreetan enpleguari dagokionean ikusten dugu­ narekin. Lehenengo sektorean 2007 urtean 13562 langile zeuden, eta 2011 urtean 13671. Hirugarren sektorean (zerbitzuak) 2007 urtean 177743 langile zeuden, eta 2011n 177447. Beraz, ondorioztatu daiteke pairatzen ari garen enplegu krisia bigarren sektorean izandako enplegu suntsipenaren ondorioa dela. Bereziki eraikuntzan (bigarren sektorean izandako enplegu suntsipenaren %62,80), baina baita ere modu nabarian gainerako industrian (%37,20). Alabaina, lehenengo taulan ikusi dugun bezala, bigarren sektoreko eboluzio ekonomikoa hiru sektoretako bataz bestekoa baino hobea izan dela, eta lehenago ikusi dugu nola egon den Europako beste herrialde askoren mailan, non ez den enplegua hainbeste suntsitu.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Honek esan nahi duena zera da, Nafarroako enpresetako kupulek krisia aprobetxatu dutela haien langileak ahalik eta gehien esplotatzeko, irabaziak maximizatuaz, sostengu ekonomikoa galdu duten milaka pertsona kaleratuaz. Ez bakarrik hori, baizik eta krisia aprobetxatu dute langile multzoari lan baldintza okerragoak dituzten hitzarmenak sinatu arazteko, baita soldata baxuagoak ere. Egoera honetan, nola da posible gure erkidegoko PIBa igotzea, gure langileriaren gehiengoak soldataren zati bat galdu duen bitartean, asko eta asko kaleratu dituztenean eta 400€ inguruko gizarte errenten menpe geratu direnean? Erantzuna erreza da oso. Tarte enpresarialak, enpresetako kupulen irabaziak gehiago hazi dira kaleko jen­ deak galdu duena baino. Hau da, azkeneko urteetan asko hazi dira gizarte ezberdintasunak. Aberatsenek asko irabazi duten bitartean, gizarte masak galpen handiak izan ditu. Kasu askotan etxebizitza galtzeraino. Hirugarren taulan ikus daitekeenez:

KULTURA

ASKATASUNA

62

1- Industriako eta eraikuntzako enpresariek haien langileak esplotatu dituzte 2010 eta 2011 artean. Ikusi dezakegu nola langileak sortutako BEBa asko hazi den industrian eta eraikuntzan, urte hauetan. Guztira 2011n langile bakoitzeko BEBa bigarren sektorean hiru sektoretako langile multzoaren batez bestekoa baino %23 handiagoa izan da. Datu hauen aurrean, zein ausartzen da oraindik ere Nafarroako industria lehiakorra ez dela baieztatzen? 2- 2011 urtean sortutako BEBa 2007an bigarren sektorean enplegatutako langileen artean banatzen badugu, langile bakoitzeko BEBa 66.490€ izango litzateke, oraindik ere gaur egungo batezbestekoa baino gehiago, 66.082€. Erretorikoa den ariketa txiki honek aditzera ematen du lanaren banaketa bidezko baten garrantzia. Langileek produzitu egin behar dute, baina garrantzitsuena ez da, besterik gabe, irabaziak maxi­ mizatzea. Gizartearen ongizaterako, beharrezkoa da lanaren eta sostengu ekonomikorako aukeren banaketa bidezkoa. Hau ez da errealitatetik urruntzea, baizik eta gure inguruan dauden Europako herrialdeetan ikusi duguna, gobernu eskuindarra badute ere (geurea baino zibilizatuagoa, hori bai). Honek azaltzen du nola gutxi gorabehera Nafarroak duen PIBa hazkundea duten herrialdeek, krisi garai honetan, enplegua susten­ gatzea lortu duten eta, horrela, gizarte babesa den sistema publikoa halako langabezia tasak eragiten duen karga ekonomikotik libre uztea. Herrialde horietan %5 eta %9 arteko langabezia tasak daude, gure gaur egungo %15etik urrun. 2010 eta 2011 urtean Nafarroan izandako hazkundeak ez dute enplegua sortzen laguntzen, baina ez dute inondik inora ere hemen bizi izan dugun enpleguaren suntsitze masiborik eragiten.

Instituzio mailan Egoera honen jatorriaren alde handi bat Nafarroako gobernuaren industria politikan datza. Joan den ha­ markadako lehenengo urteetan, Nafarroako gobernuak bigarren sektorerako zuen politika mugiezinen bur­ buila handitzera mugatzen zen. 2008 urteaz geroztik, haien politika industriala patronalaren plan guztiak onartzean datza, irabaziak maximi­ zatzeko, gure gizarte ehundura haustearen bidez. Irabaziak zituzten enpresen itxiera onartu da, haien jabeek negozio errentagarriagoetan edo deslokalizazioan inbertitu zezaten. Aldi berean, irabaziak zituzten enprese­ tan EREak onartu dira, langileen aurka eginez, irabaziak maximizatzeko prozesua errazteko helburuarekin. Nafarroako gobernuaren industria politikak ez du soilik krisi egoera larri hau onartu, baizik eta sustatu ere


Industria eta I+G+b

egin du. Eskua joan zaie, gure gizarte ehundura suntsitzeraino. Milaka pertsonek haien egoera ekonomikoa okerrera egiten ikusi dute, hainbeste zein gizartea ito egin da. Barneko eskaria suntsituta dago. Jendea kasu askotan aldez aurretik aurreztutako diruarekin bizi da, eta ezin du ezinbestekoa baino ezer gehiago erosi. Hala, Nafarroak beste lurralde batzuk baina hobeto erantzun dio lehenengo krisi ekonomikoari, baina orain okerrago ari da erantzuten 2012ko atzerapenaren ostean. Bigarren sektoreko gure enpresariek irabaziak kosta ala kosta maximizatzeko duten grinak eta gure gober­ nuaren eskuin erradikaleko politikak hondamendi sozialaren arduradurak dira (soziala, eta ez industriala), eta Gizarte Segurantza arriskuan jartzearen ardura dute, aldi berean, gizarte babespenaren aldeko poli­ tiken murrizketaren eragileak ere diren bitartean. Alabaina, gure gobernua eta enpresariak, ez dira oraindik ohartzen haien politikek gure ekonomiari egin dioten minaz, eta ildo bereko proposamenak egiten jarraitzen dute. Murrizpen politika gehiago, soldata beherapen gehiago eta lan kondizio okerragoak populazioaren gehiengoarentzat. Honengatik guztiagatik beharrezkoa zaigu beste politika batzuk egitea, gobernua aldatzea, eta sektore ho­ netako enpresarien pentsamoldearen eraldaketa sakona egitea, langileak eta lanak eragiten dituen kostuak desagertu arazi behar den karga astuna bezala ikusteari utzi behar baitiote. UPNren gobernuaren politika neoliberalek, PSNren pasibotasunari gehituta, eta PPren 2012ko lan erreforma gogorrak hil ala bizikoa ez zen azkeneko langilea ere kaleratzea erraztu die, eta emaitza ikusten ari gara: gure gizarte ehunduraren suntsipena, gure gizartearen alde handi bat sostengu ekonomikorik gabe eta laguntza sozial publikoen men­ pe, eta horrek dakarrena, kontu publikoen murrizte handia alegia, aberatsenek ez baitituzte zerga handia­ goak ordaindu nahi.

Beste zenbait aspektu garrantzitsu. Etorkizunaren perspektiba Deslokalizazioa: deslokalizazioa oso estrategia gaitzesgarria da. Egoera internazionalaren analisi honetan, eragiten dituen efektuak eta emaitzak ikusi ditugu. Hondakinen gutxitzea: hondakinen tratamenduari eta kontaminazioari buruzko informeak harremanetan jarrita, gure industriak bere jarduerak sortzen dituen hondakinak eta kutsadura gutxitzeko bidean aurrera egin behar du. Nazioarterakotzea: ekonomikoki, gure produktuak saltzeko merkatu bakarraren eta murritzaren menpe egoteak emaitza larriak ditu, merkatu horretan egoera txarra denean bereziki. Gure lurraldean enpresa han­ diek mundu mailan funtzionatzen dute duela askotik, eta hori izan da gure ekonomia Estatuarenaren aldean hain egoera larrian ez egotearen arrazoia. Alabaina, oraindik ere tamaina erdiko eta txikiko enpresa asko daude nazioarterakotze pausoa eman beharrean, epe luzean bizirauteko aukera gehiago emango bailizkie. Datuen arabera, esportazioak modu esanguratsuan ari dira goraka egiten, eta hori albiste ona da, baina ez dugu ahaztu behar BIZaren konpetentzia ez dagoela gure esku, eta hau epe laburrean arazoa izan daiteke. Dibertsifikazioa: “Nafarroako ekonomia 2011 urtean” txostenetik ateratako hurrengo argazkiak gure en­ presa-ehundura irudikatzeko ideia ematen digu, baita enpresen tamaina eta haien dibertsifikazioarena ere. Dibertsifikazioaren abantaila handiena zera da, aktibitatea sektore ezberdinetan banatzean, oso zaila dela denak egoera txarrean egotea aldi berean, edo behintzat horren gaizki. Dibertsifikazioak asko laguntzen du ez hondoratzen. Aldi berean, dibertsifikazioaren alderdi txarra zera da, oso zaila dela aktibitate guztiak bikain egon daitezen aldi berean. Beraz, dibertsifikazioak potentzialaren sabaia ez ukitzea ere eragiten du, eta dibertsifikazio estrategiak hartzeak sabai potentzialean dagoena urruntzen du, aktibitate bakarrean egongo balitz iritsi ahal izango litzatekeena alegia. Orokorrean, Nafarroako dibertsifikazioari buruz ari garenean, denak gogoratzen gara automobilgintzaren sektorearekin (kasu horretan ezin dugu ahaztu Volkswagenekiko menpekotasunak izan ditzakeen emaitza kaltegarriak, bai arlo politikoan baita ekonomikoan ere). Alabaina, une honetan dibertsifikaziorako behar handiena ez dugu sektore honetan, baizik eta eraikuntzaren sektorean. Lehen-bailen egokitu behar gara sektore honek izan duen murrizketara. Eraikuntzaren sektoreak ez du berriro izango 2008 aurretik zuen maila, eta gainera ez da desiragarria,

63


eragin dituen arazoak ikusita. Beraz, langile horientzat aukera alternatiboak sortu behar dira, orain langa­ bezian baitaude, eta ona litzateke guretzat alternatiba horiek industriatik jaioko balira, gure ekonomian duen garrantzia kontuan izanda. I+G+b (Ikerketa+Garapena+Berrikuntza): eraikuntzaren hain menpe egongo ez den ekonomia eredu be­ rrirako bidean, alternatibak ezinbestekoak direla ikusi dugu. Gainera, orokorrean, gure industria ez da profil teknologiko handikoa, beraz lehiakortasuna galtzeko arriskua du berrikuntza prozesu bat bideratzen ez bal­ din bada. Gogora dezagun kontzeptu bakoitzaren definizioa. 2004. urteko Dekretu Erreal Legislatiboko 35. Artikulua­ ren arabera:

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

KULTURA

ASKATASUNA

64

Ikerketa: “ikerketa izango da ezagutza berriak eta zientzia eta teknologia arloan ulermen handiagoa lortzen dituen bilaketa original planifikatua” Garapena: “garapena izango da ikerketaren emaitzen edo edozein ezagutza zientifikoren aplikazioa; ma­ terial, produktu edo diseinatzeko prozesu eta produkzio sistema berrien aplikazioa; eta baita ere material, produktu, prozesu edo aldez aurretiko sistemen hobekuntza teknologiko nabaria” Berrikuntza: “berrikuntza teknologikoa izango da produktu berrien eskurapenean aurrerapen teknologikoa eragiten duen jarduera, edota aldez aurretikoen hobekuntza nabaria. Berriak izango dira ikuspegi tekno­ logikotik begiratuta aldez aurretiko ezaugarri edo aplikazioak nabari desberdinak dituzten produktuak eta prozesuak” Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza aurrera eramateko, beharrezkoa da prestakuntza eta kualifikazioa duen jendea, ikerlari izan daitezen. Gure lurraldean bi unibertsitate daude, horietako bat publikoa, eta oso zuzen­ dua dago arlo teknikoko langileak irakastera, beraz I+G+Brako behar nagusia nahiko ondo bideratuta legoke hasiera batean. Alabaina, gure gobernuaren interes faltak eta itxaropenaren galerak zera eragiten du, ikerketa sistema egoki baten antolakuntzaren beharra, gure industriaren berrikuntza ahalbideratuko duena, ez kapital pribatuaren oinarriarekin ezta kapital publikoaren oinarriarekin ere. Ondorioz, kualifikazioa duten gazte asko emigratzen ari dira, bizibide hobe baten bila. Honek giza kapitalaren galera izugarria dakarkio gure gizarteari. Alemania, Belgika edo bestelako zenbait herrialde probetxua ateratzen ari dira, eta haien lanaren fruitua jasotzen ari dira, aldez aurretik jaso du­ ten prestakuntzan inbertitu behar izan gabe. Tristeena zera da, Nafarroako eskuinean badagoela jendea hezkuntzan gutxiago inbertitzea ona dela uste duena, diru gutxiago duten ikasleei traba ekonomikoak jarriaz ikasketak amaitu ez ditzaten eta unibertsitate publikorako aurrekontuetan murrizketa garrantzitsuak eginez. Nafarroako Estatistika Institutuak I+G+B arloan egin den denboraldi baterako murrizketaren datuak errea­ litatea islatzen dute. Ikus dezakegu nola azken urteetan I+G+B arloan guztizko inbertsioa hazi den, baina aldi berean bigarren sektorean I+G+B ez da batere hazi 2004 urteaz geroztik, eta manufaktura industriaren kasuan, murriztu egin da. Hala, I+G+B arloan zegoen inbertsioaren guztizkoaren portzentajea %84,31tik %55,24ra jaitsi da, eta manufaktura industriaren multzoa 2004 urteko %82,19tik 2010ean %48,49ra jaitsi da. Bitartean I+G+B bost bider hazi da zerbitzuen sektorean denbora berean, totalaren %14,36tik %42,71 iza­ teraino. Hazkundea, batez ere bioteknologiaren sektorean izan da. Begi bistakoa da Nafarroako Gobernuak I+G+Brako esfortzua Opus Dei finantzatzera besterik ez duela zuzendu (Klinika Unibertsitarioa, CIMA…), gure industriaren berrikuntza beharra ahaztuaz, baita arlo teknikoan prestatu diren langileak ere, emigratu behar izan dutenak. Ez da soilik gure industriak ez duela I+G+B arloan aurrera egin azken urteotan, baizik eta atzera egin duela modu esanguratsuan. Hau bigarren sektorearentzat arazoen jatorri izango da aurrerantzean, dudarik gabe. Industria sektore publikoa: 90. hamarkadaren erdialdeaz geroztik bizi izan dugun PP eta UPNren gober­ nuen praxi okerrak patrimonioaren aurkako aurrekontuak ezartzean datza, onura publikoak erabiliaz, eta be­


Industria eta I+G+b

reziki industria sektore publikoaren pribatizazioa, sarrera maila baxuegia orekatzeko saiakeran, presio fiskala ere oso maila baxuan mantentzeko helburuarekin beti, eta horrek estatuaren ahultasun ekonomikoa izan du ondorio, hainbesteraino zein krisi garaian sarrerak gutxiagotu direnean, zordundu egin behar izan diren hori zelako errekurtso ekonomiko bakarra, eta sustengatzen ezinezko bilakatu da, beraz estatuaren erreskatea (estatuko bankuena, hobeto esanda) eragin du. Gaur egun Nafarroako industria sektore publikoaren analisia erraza da oso. Ez dago jabetza publikoko jar­ duera industrialik. Sozietate publikoren bat edo beste badago sektoreko enpresei zerbitzuak eskaintzen diz­ kiona, haien artean gure komunitatean mugiezinen burbuila puzten lagundu zutenak, eta baita diru publikoa enpresa pribatuetan inbertitzen zuen baten bat ere (Sodena, Start Up Capital Navarra). Ederki, hau ez da eredu egokia. Errebisio sakona behar du. Industria sektore publiko sendoa, modernoa, te­ knologikoki aurreratua, garrantzi estrategikoko sektoretara zuzendua, efizientea eta gure gizarteari irabaziak emateko gaia, beharrezkoa zaigu irizpide ekonomikotik, gure bigarren sektorearen eboluzioa gidatzeko, gure gizartea hobetzeko eta aurretik deskribatu den prozesuak etorkizunean saihesteko. Adibide gisa, energia ereduaren analisia eginez ikus daiteke nola erregai fosilen agorpenak eta haien kont­ sumoari loturiko ingurumenaren arazoak energia ereduaren aldaketaren premia adierazten duten. Gure erakundeek, beste erremediorik gabe, egoerari aurre egin behar diete, eta sektore hau ekimen publikoak martxan jartzeko bereziki egokia da, I+G+Btik abiatuta konponbide tekniko berriak gizartearen esku jartzera heldu daitezenak, energia berriztagarrien iturrien ustiapena errentagarriagoa eginaz eta eredu aldaketa erraztuaz. Lurralde oreka: gaurko krisia agerian uzten ari da gure industriak maila lokalean banaketa geografikoari da­ gokionean dituen desorekak, eta tokiko langabezia-tasa handietan detektatu ditzakegu. Beharrak modu ego­ kian aztertzeko daturik esanguratsuena langabezia tasaren banaketa litzateke udalerri eta eskualde mailan, poligonoen edo lursailen presentzia baino.Erakundeen lana da desoreka hauek zuzentzea, eta horretarako beharrezkoa da krisia uzten ari zaigun industria eta enplegu mapa aztertzea.

65


66


AMA LURRAREKIN BAT

EGINGO DUEN JENDARTEA

EREDU ENERGETIKOA Egungo Energia eredua Nafarroako energia balantzea:

67


• Nafarroaren menpekotasun energetikoa %86koa da, Espainiar estaturen %80koaren aurrean eta EBko % 50rekin alderatuz. Ekoizten den energiaren portzentai bat exportatzen den arren esan beharra dago herrial­ deak energia inportatu beharra daukala.

• Honenbestez, Nafarroan kontsumitzen den energia primarioaren %44 gas naturalari dagokio, nagusiki (%60) Castejon-eko zentral termikoan erabiltzen da ekoizpen elektrikoa lortzeko.

• Bigarren kontsumo nagusia petroleoari dagokio % 35arekin, batez ere garraioan erabiltzen delarik.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

• Gainontzeko %4 a ikatzari eta coque-ari dagokio, Olaztiko zementera delarik Nafarroan coque kontsumit­ zaile nagusiena.

• Gainerakoan Nafarroan kontsumitzen diren bestelako energiak, biodiesela, bioetanola eta biomasa kasu, inportatu egiten dira. Biomasaren %11 baino ez da Nafarroan ekoiztu eta kontsumitzen.

1- Energia ekoizpen sistema propioak KULTURA

ASKATASUNA

68

Nafarroak erregai fosilen ehuneko ehuna inportatzen du, iturri berriztagarriak nagusiki bertako jatorria duten bitartean ( Zangotzako zentral termoelektrikoarentzako biomasa kopuru bat inportatzen da).


Eredu energetikoa

2- Kontsumo mailak, mugikortasunetik eratorritakoari aipamen berezia eginez SOLAR TÉRMICA 2.425 BIOMASA %0,12 76.031 %3,75 ELECTRICIDAD 397.066 %19,57

GAS NATURAL 478.338 %23,58

BIOCARBURANTES 34.606 %1,71 GEOTERMIA 683 %0,03

CARBÓN Y COQUES 97.402 %4,80

PETRÓLEO Y DERIVADOS 942.239 %46,44

69

• 2006.etik garraioa da azken energiaren kontsumitzaile nagusia, industriaren gainetik. Hau 1995.tik 2008. ra urteko egon den %6,6ko igoera dela eta izan da, 1998.tik 2008.ra bitarte egon den garapena kontutan hartuta joera arintzen bada ere ( %4,8an kokatuz). • Azken urtean % 5a hazi da, 2009.an krisi ekonomikoaren eraginez egondako % 7,8ko jaitsieraren ondoren. Ga­ soleo A da hazkunde handiena jasan duen erregaia ( ibilgailuen parkearen dieselizazioa eta muga ingurua izan eta eskualdeen arteko lotura dela eta errepide bidezko garraioaren pisu nabarmenak dute eragina aipatu egoeran). • 1990.tik industriaren azken energiaren kontsumoa %1,8 igo da urtero. Edozein kasutan, erregaien prezioaren garestitzearekin azken 5 urteetan honako indize honen jaitsiera eman da enpresa askok lehiakor­ tasun arrazoiak direla eta hartutako aurrezte neurriengatik. Garraioaren kasuan bezala, 2012.ean %8,7ko berreskuratzea eman da, 2009.ean 2008.rekin alderatuz eman zen %17,9aren aurrean. • Nekazaritzak ordea, gainerako sektoreek ez bezala, azken energiaren kontsumoa hirukoiztu du 2000.etik, bereziki 2003. eta 2006. bitarte, nahiz eta sektore guztien joerari jarraiki, hazkunde hau lehundu du 2009. urtearekin alderatuz %1,6 suposatu duelarik. • Komertzio, zerbitzu eta sektore domestikoak, igoera jarraia izan du azkeneko hamarkadetan, 2000.etik aurrera %2,9koa izanik, 2011.ean %5,5 igo zelarik 2010.arekin alderatuz. Sektore hauetan etxerako aparai­ luen igoerak eragin handia du (nagusiki elektrikoenak) eta baita urte klimatikoaren araberako berogailuaren erabilpenak ere bai.


• Azkenik, Administrazio eta zerbitzu publikoetan 2000. urtetik hona igoera jarraia eman da urtero %2,9koa izanik, azken urte honetan %4,8koa izan delarik.

3- Sektore energetikoak enpleguan, ekonomian eta ingurugiroan duen eragina

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

KULTURA

ASKATASUNA

70

DOMÉSTICO, COMERCIO Y SERVICIOS 361.456 %17,82

AGRICULTURA 161.867 %7,98

ADMINISTRACIÓN Y SERVICIOS PÚBLICOS 53.007 %2,61 INDUSTRIA 684.505 %33,74

TRANSPORTE 767955 %37,85


Eredu energetikoa

• 13. grafikoa 10. grafikoarekin alderatuz, nekazaritzan, eta bereziki industrian, erabiltzen den erregaiaren kostu ekonomikoak kontsumo energetikoaren kuota sektoriala baino txikiagoa dela erakusten du, sektore lausoetan energia garestiagoa den bitartean: garraioa, administrazioa eta zerbitzu publikoak, domestikoa, komertzioa eta zerbitzuak. • Lehiakortasunean eman beharreko irabazia handiagoa litzateke lehiakortasunaren faktoreak garrantzi txi­ kiagoa izan beharko luketen sektoreetan aurrezte energetikoak lortuko balira. Beste hitzetan: errentagarria­ goa da eraginkortasun energetikoan sektore lausoetan inbertitzea nekazal eta industri sektoreetan baino.

71


• Ingurugiro eraginak eta indikadore energetikoak

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

KULTURA

ASKATASUNA

4- Egungo ereduaren aurreikuspena 20 urtetan

72

• Subirautza energetikoa. Oinarrizko printzipioak: - Kontsumoaren jaitsiera. - Bir-ordenaketa: ekoizpen puntuak eta kontsumo puntuak. - Berriztagarriak ( autonomia energetikoa).


Eredu energetikoa

73


74


AMA LURRAREKIN BAT

EGINGO DUEN JENDARTEA

URAREN KUDEAKETA

75

Sarrera Uraren ziklo integralaren kudeaketak edateko uraren horniketa eta ur zikinen depurazioa barnebiltzen ditu: zikloa, uren biltze eta potabilizazioarekin hasten da; jarraian kontsumoarentzako banatzen da eta azkenik, ur zikinak bildu eta depuratzen dira ibaira ingurugiroarentzako kalterik eragin gabe bueltatuak izan daitezen.

Ur horniketa eta potabilizatzaileak • Eugiko urtegia eta Urtasuneko ur edangarrientzako tratamendurako estazioa • Artetako iturria eta Egiloreko ur Tratamendurako Estazioa • Mendilorriko biltegiak • Tiebaseko ur tratamendurako Estazioa • Iruñerriko mankomunitatearen horniketa estazioak ez direnak (MCP)


- Iru単erriko mankomunitatea: hornikuntza sarea Biztanleriaren azken horniketa, 1.420km dituen horniketa sare konplexu batetan dago oinarrituta. Gainera, horniketaren erregulazioa guztira 262.995 m3ko gaitasuna duten 106 deposituei esker egiten da. Garran足 tzitsuenak Mendilorrin daude kokaturik, 6.500m3ko gaitasuna duten bi biltegi daude, 13.000m3ko hiru, eta 16.000m3ko bat.

Ur zikinen araztatzaileak. Hornikuntza sarea (75 estazio EDAR) 1991.ean 91/27 zuzentarauak ebatzi zuen partaide ziren estatuei hiriko ur zikinen araztegiak eraikitzera behartzen zituela, denbora tarte ezberdinekin bat (1998, 2000, 2005).

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

1991.ean, biztanleriaren %60a araztegi sistemaren batetara lotua zegoen. Planaren ondorioz, 2005ean zifra hau %92koa izatera pasa zen. Hiriko ur zikinen arazteak %150ko hazkundea eduki du 1996 eta 2005 bitartean.

Energia hidroelektrikoa Nafarroan Egun, 109 zentral hidroelektriko existitzen dira Foru Erkidegoan (36 ipar isurialdean eta 73 hegoaldekoan) 195MW instalatutako potentziarekin. Nafarroak energia berriztagarrien egundoko potentzialitatea du, horien artean hidroelektrikoa, energia berriztagarrien %15a suposatzen duena.

KULTURA

ASKATASUNA

76

Mendi eremu zabal baten existentziak, ur horniketa handiaz gain (eta horrenbestez erregulartasun handiko eta torrentzialitate handiko ibaiez gain), basoaren baliabide asko eskaintzen ditu. Euskarri hirukoitz honek urtegien eraikitzea errazten du, minizentralen bidezko ekoizpen hidroelektrikoa onartzen du eta egur baliabi足 deetan oinarritutako industrializazio baten euskarria da. Orokorrean, zentral txikiak dira (10MW baino gutxiagokoak), minihidraulikoen barne honenbestez. Existitzen diren 109 zentraletatik bakarrak, El Berbeleko zentralak, Pignatelli urtegian (Ebron) kokatutakoak 10MWko potentzia gainditzen du.

Zentraletan instalatutako potentzia, eta isurialdekako banaketa hurrengoa da:

ZENTRAL HIDROELEKTRIKOAK ARRO HIDROGRAFIKOARI LOTURIK Arroa

Zentral kopurua

Instalatutako potentzia Kw

Iparraldeko Arroa

36

31.347

Ebro ibaiaren Arroa

13

56.184

Aragoi ibaiaren Arroa

27

33.181

Arga ibaiaren Arroa

16

27.778

Ega ibaiaren Arroa

11

8.189

Osotara

103

156.679


Uraren kudeaketa

Energia berriztagarrien ekoizketa (MCP) Mankomunitateak baliabideen aprobetxamendu handiena egitearen interesa eremu energetikoan ere ezar­ tzen da. Horretarako entitateak uraren arazte eta horniketa prozesu ezberdinetatik energia lortzeko beha­ rrezkoak diren azpiegiturak jarri ditu.

- Hidroelektrikoa Horniketaren kasuan, Artetako iturriaren gaindikineko uren, eta Eugiko urtegitik eratortzen den gaindikina, Arga ibaiaren horniketa eta erregulaziora bideratuta dagoena, Egilor, Eugi eta Urtasuneko zentraletan da turbinatua. Urteko ekoizketaren taula (kWh) 2007

2008

2009

2010

2011

4.022.976

5.154.959

4.131.651

4.283.291

3.272.355

Urtasuneko Zentrala

953.000

1.049.400

917.230

867.220

904.230

Egillorreko Zentrala

13.308.320

17.803.699

15.156.940

15.954.413

11.644.905

Eugiko Zentrala

- Koeraketa energetikoa (EDAR Arazuri) Arazuriko EDARrean energiaren autohornikuntza handia lortzea posible da, %80 baino gehiago. Horretarako lohien digestio prozesuan hurrengo energia motetan eraldatzen den biogasa sortzen da: • Energia elektrikoa: motogeneredaoreen bitartez lortutakoa, instalazioa bera hornitzeko eta sarera exportatzeko erabiltzen da. • Energia mekanikoa: turbokonpresoreen bidez lorturikoa, arazketa prozesu biologikoan beharrezkoa den aireaz hornitzeko erabilia. • Energia termikoa: motoreen hozketa eta gasen eskapearen bidez lorturikoa, digestoreen beroketara eta beste aplikazioetara (berogailuetara, higienizaziora... ) bideratua.

Urteroko ekoizketaren taula (kWh) 2007

2008

2009

2010

2011

Energia elektrikoa

5.570.500

6.428.200

5.818.797

6.205.900

Energia mekanikoa

4.636.000

4.885.600

5.261.600

5.108.400

Energia kalorifikoa

9.557.499

9.946.468

9.683.259

10.541.352

77


CARACTERÍSTICAS GENERALES DE LA ESTACIÓN Situación: Arazuri (Cendea de Olza - Navarrra) Extensión: 40Has. Población atendida: 270.391 habitantes Población atendida equivalente: 550.000 - 600.000 habitantes Caudal medio: 1.200 - 1.300 l/s Características del agua a tratar y rendimiento de depuración ENTRADA

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

SALIDA

%Rendimiento Depuración

Sólidos en suspensión (SS)

298 1

3

%95

Demanda Química de Oxígeno (DQO)

677 5

5

%92

Demanda Biológica de Oxígeno (DBO5)

334 1

9

Nitrógeno total (Nt)

43 7

Fósforo total

8

%94 %

1

84 %85

* Resultados medios año 2000

Egoera orokorra: aspektu sozioekonomikoak

KULTURA

ASKATASUNA

78

Egun, Nafarroako baliabide hidrikoak Nekazaritza, elikadura eta Ingurugiroaren Ministeritzak kudeatzen ditu, bere bi konfederazioaren bidez; Kantauriko Konfederazio Hidrografikoa eta Ebroko Konfederazio Hidrogra­ fikoaren bidez, alegia. Europar Batasunak Uraren inguruan ebatzitako Zuzentarau Markuak, uraren inguruan dauden gastu guztiak zenbatzera derrigortzen du, eta hauek, tarifen bidez berreskuratzera. Aurkezten den lanak, Nafarroarentzako uraren inguruan dauden ingurugiro kostuak eta aukerak, eta aipatu koste horiek tarifan barneratuz gero BPGan eta enpleguan izango lituzkeen inpaktuak kalkulatzen ditu. Uraren inguruan egongo liratekeen gastuak hiru motakoak dira (Uraren Zuzentarau Markuaren arabera) – Urarekin zerikusia duten gastuak, kostu ekonomiko-finantzieroak dira (amortizazioak-berjartzeak, man­ tenimendua). – Ingurugiro kostuak. – Aukera baliabidearen kostuak. Azken bi mota hauek, orain arte externalitateak bailiran hartutakoak uraren prezioan barneratzeko hartu behar dira kontutan, “kutsatzen duenak ordaintzen du” printzipioarekin bat etorri eta aukeren kostua supo­ satzen baitu. Urari loturiko ingurugiro kostua eta kostu soziala hiru motakoak dira: – Ur eskasiarekin loturiko kostua (Bolumena). Kostu hau 0,0327 €/m3koa dela estimatzen da. – Uraren kostuarekin erlazionatutako kostua (kalitatea). Kostu hau, isurpenak ibaiaren erregimen naturalera eramatearena da. 0,023 € estimatzen da nekazaritzan zerbitzatutako m3ko eta 0,2681€ industria eta etxeetan zerbitzatutako m3ko. – Uraren Arrisku biologikoarekin erlazionatutako kostuak. Nafarroako bataz bestekoan 0,0014 € balorea lortzen da nekazaritzan zerbitzatutako m3ko, eta 0,0026€ industrian eta etxeetan zerbitzatutako m3ko bakoitzeko.


Uraren kudeaketa COSTES DEL AGUA AGRICULTURA Coste Volumen (€/m3 servido)

0,0327 0

Coste Calidad (€/m servido)

0,0230

Coste Riesgo Biológico (€/m3 servido)

0,0014 0

3

URBANO ,0327 0,2681 ,0026

Total Costes Socio Ambientales (€/m servido)

0,0571 0

,3034

Total costes financieros (€/m3 servido)

0,180

1,184

Coste total del agua

0,237

1,487

Recuperación actual de costes

5,06%

69%

3

Existitzen diren externalitateen azterketak, edozein kasutan, Nafarroako ureztatzean zerbitzatutako egungo uraren prezioaren bataz bestekoaren kanona 0,0066€/m3 da, baliabidearen balore integraletik oso urrun dagoena (0,237€/m3)

RELACIÓN ENTRE EL INCREMENTO DEL PRECIO DEL AGUA Y LA PÉRDIDA DE MARGEN NETO DE LA AGRICULTURA Y LA RECAUDACIÓN EUR/m3

0,25

0,20

0,15

0,10 Pérdida de Margen Recaudación

79

0,05

0,00

Miles EUR

0

20.000

40.000

60.000

80.000 100.000 120.000

Datu nagusiak • Etxeen bataz besteko kontsumoa* (litroak/biz./egun) = 160 • Banaketan galdutako uraren % = 16,7 • Hornitutako ur bolumena (hm) 3 = 3.913 • Etxeei hornitutako ur bolumena (hm) 3 = 2.616

Ondorioak Baliabide honen kudeaketak defizit handia darama arrastaka egin diren neurrigabeko eta justifikaziorik gabe­ ko azpiegiturak direla eta: Itoitz eta Nafarroako Kanala, hornitutako ur m3koan ikusi eta ekonomia publikoan daukan eraginean nabaritu daitekeen moduan. Subirautzarik ez edukitzea erronka handia da ura bezain ga­ rrantzitsua den baliabide bat ustiatzerako orduan. Bestalde, uraren kudeaketak enpleguaren garapenerako aukerak aurkezten ditu existitzen diren zentralen erreforma eta berrerabilpenaren bitartez. Izan ere, hauen elektrizitate ekoizpena handitu daiteke, modu honetan Nafarroaren autohornikuntza tasa asko igoaraziz.


80


AMA LURRAREKIN BAT

EGINGO DUEN JENDARTEA

KUTSADURA

81

OBJEKTUAREN ETA EREMUAREN DEFINIZIOA Kutsaduraren problematika modu zuzenean begiztatzeko, lehenik eta behin kutsaduraren kontzeptua ondo definitzea komeni da. Horrela bada, kutsadura inguruarekiko guztiz arrotza (kutsatzailea) den eragile batek sortzen duen ingurugiroaren eraldaketa kaltegarri bezala ulertzen dugu, honek, ezegonkortasuna, ordena falta eta ingurugiro fisikoengan, ekosistemenengan edo izaki bizidunengan mina edo ezinegona eragiten duenean. Normalean, izaeraren araberako kutsadura mota hauek bereizten dira: • Kutsadura atmosferikoa • Kutsadura hidrikoa • Lurreko kutsadura • Zaborrak eragindako kutsadura • Zabor espaziala • Kutsadura radioaktiboa


• Kutsadura genetikoa • Kutsadura elektromagnetikoa • Kutsadura termikoa • Kutsadura akustikoa • Kutsadura bisuala • Kutsadura luminikoa

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

KULTURA

ASKATASUNA

82

Era berean aztarna ekologikoa bezalako indikadoreak erabiltzea interesgarria da giza jarduerek ingurugi­ roan eragiten duten ondorioen inguruko diagnostikoa egin ahal izateko. Aztarna ekologikoa jasangarritasun biofisikoa neurtzen duen indikadorea da. Hau, gizakiak existitzen diren baliabideen erabilpenaren bitartez eragiten duen ingurugiro kaltea, eta Amalurrak berak baliabide hauek birsortzeko daukan gaitasuna harre­ manatuz lortzen da. Kutsadura gaizki ulertua izan den “hazkunde ekonomiko eta aurrerapenaren ondorioa da. Egun, kaltegarriak diren milaka osagaiekin elkarbizitzen gara, airearen, uraren, lurraren eta kontsumitzen ditugun produktuen bidez gure gorputzetara iritsi, eta gure ingurua zein ingurugiroa larriki kaltetzen dutelarik. Oso informazio gutxi existitzen da gainera ingurugiroarengan eta pertsonen osasunarengan kutsatzaile hauek sortzen duten eraginaren inguruan. Kutsadura, mundu mailako edo eskualde mailako arazo bat da gutxienez, egungo jendartean ondorio zu­ zenak dituena. Ondorioz, tamaina berdineko konponbideak behar dira. Problematika honi ekiteko orduan, kutsadura mota gehienak mugaz gaindiko izaera dutela hartu behar da kontutan. Hurrengo orriotan, Nafarroako kutsadurak eta eredu sozioekonomikoak duten jasangarritasunaren inguruko diagnostiko orokor bat burutuko da. Kutsagaien barietatea handia dela eta, eragin eta garrantzia handien duten kutsagaiak aztertuz burtuko da.

EGOERA OROKORRA Nafarroak hondakinen kudeaketari eta kutsadurari dagokion eremuan aurrerapen nabarmenak egin dituen arren, begibistakoa da bide luzea eta hobekuntzarako tarte handia gelditzen zaiola oraindik. Orokorrean, eta krisiaren ondorio den jarduera ekonomikoaren jaitsiera alde batetara utzirik, kutsagarriak diren gaien eraketa ez egonkortzeaz gain, hazkunde egoeran dagoela baieztatu daiteke. Nafarroako jendartean, gero eta kontzientzia maila handiagoa dago kutsaduratik eratortzen diren problema­ tiken inguruan, eta ingurugiroarekiko errespetagarriak diren eredu eta ekimenen aldeko eskaeren hazkunde bat existitzen da. Erakundeei dagokienez, egungo gobernuak ezarri dituen politiken eta hauek ingurugiroarekin duten konpa­ tibilitatearen arteko haustura bat nabarmendu da azken urteotan. Horrela bada, errepideen azpiegitura handien bultzatzea, zentral termikoen potentziaren handitzea edo airearen kalitatean eragiten duten hondakinen kudeaketarako errauskailuen aldeko araudien zabaltzea ikusi ditugu azkenaldian. Egungo krisi ekonomikoak ingurugiroaren zaintzara bideratzen ziren baliabideen gutxiagotzea eta existitzen diren kutsadura puntuen kontrolarekiko lasaitzea eragin du. Egoera honen aurrean etorkizunerako garapena zalantzan dago, orokorrean kutsadura ratioak handitzen ari baitira.


Kutsadura

Kutsaduraren kontrolerako existitzen diren ingurugiro araudien eguneratzeak eta aplikazioak ezinbesteko lanabesa dirudi. Zentzu honetan, ingurugiroaren eta osasunaren babeserako araudi berrien eraketan eta araudi eta hauetara gaineratzen diren teknologi aurrerapenen, eskura daitezkeen praktika hoberenen eta jakituria berrien sorkuntzaren artean dagoen desfasea azpimarratu behar da. Existitzen diren araudi asko zaharkituta geratu direla esan daiteke. Nafarroaren indargune nagusienetako bat bere biodibertsitatean aurkitzen da. Aberastasun natural hau babestu beharrekoa da, datozen belaunaldiei egoera egokian uzten zaien ondarea izan behar duelarik. Na­ farroak beraz, “erosi, erabili eta bota” bezalako neurrigabeko jarduna eragiten duten eredu ekonomiko eta sozialen inposizioari ihes egin behar dio.

KONPARAGARRIAK DIREN DATU NAGUSIAK Jarraian, Nafarroako ingurugiroaren jasangarritasuna eta kutsadura bezalako arloak deskribatzeko erabilga­ rriak diren datu eta grafikoak eskaintzen dira:

• Aztarna ekologikoa Nafarroan: 7 6

6,06

5,82

5,69 4,90

5

5,24 4,53

4,46

Huella ecológica

4

Biocapacidad

3

Déficit ecológico

2

83

1,29 0,79

1

0,78

0

1998

2001

2005

2009

(1) Aztarna ekologikoaren bilakaera, biogaitasuna eta defizit ekologikoa Nafarroan.

3500000 3000000

3.217.762 2.739.606

2500000

Huella ecológica

2000000

Biocapacidad

1500000

Déficit ecológico

1000000

478.155

500000 0

2009 (2) 2009.eko aztarna ekologikoaren balantzea, biogaitasuna eta defizit ekologikoa Nafarroan.


%11

%19

%7

Bienes de consumo

Transporte y movilidad

%12

Vivienda

Servicios

%51

Agricultura

(3) Aztarna ekologikoaren sektorekako banaketa Nafarroan.

• Emisio atmosferikoak: 7.500

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

EGINGO DUEN JENDARTEA

7.000 6.500 kt CO2e

6.000 5.500 5.000 4.500 4.000 3.500 o Añ

se 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 00 01 02 03 04 05 06 07 08 09 ba 19 19 19 19 19 19 19 19 19 19 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20

(4) Emisio guztien bilakaera Nafarroan

KULTURA

ASKATASUNA

84

(5) GEI-en zuzeneko emisioen sektorekako garapena Nafarroan

kt CO2e

8.000.000 7.500.000 7.000.000 6.500.000 6.000.000 5.500.000 5.000.000 4.500.000 4.000.000 o Añ

se 90 91 92 93 94 95 96 97 98 99 00 01 02 03 04 05 06 07 08 09 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 ba 19 19 19 19 19 19 19 19 19 19 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20 20

(6) GEI-en emisio guztien joeren proiekzioa Nafarroan


Kutsadura

(7) 2011.ean Nafarroan zenbatutako eragin kopurua. Airearen kalitatea.

• Kutsadura akustikoa

85 (8) Iruñeko Eskualdearen Zarataren Mapa

• Kutsadura elektromagnetikoa:

(9) Iruñeko hainbat Wifi sareen mapa.


• Kutsadura luminikoa

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

(10) Iberiar Penintsulako kutsadura luminikoaren mapa eta Iruñeko eta bere eskualdeko mapa.

• Enplegu berdea:

KULTURA

ASKATASUNA

86

(11) Enplegu berdearen ekarpen osoa erkidego autonomoen populazio aktiboan.

Elkartutako grafikoen interpretazioa egiteko orduan, kontutan hartu behar da azken urteotan agertzen di­ ren parametroen beherakada krisiak eragindako jarduera ekonomikoaren uzkurtzearen eta biztanleriaren egonkortzearen ondorio dela, eta ez minimizaziorako hartu diren neurri eraginkorren ondorioz.

DATUEN INTERPRETAZIOA Ez dago dudarik, Nafarroako kutsaduraren ratioetako batzuk mesedegarriak direla estatuko eta Europako bataz bestekoarekin alderatuz gero. Edonola ere jasangarria, ekologikoa eta ingurugiroarekin orekan agert­ zen den eredu baten alde egin behar du Nafarroak, naturarekiko errespetuan oinarritutako aurrerapen barneratzaile bat lortzeko bidean. Nafarroak biztanleko eragiten duen aztarna ekologikoa, hau da, kontsumoa hasetzeko eta hondakinak jasot­ zeko biologikoki produktiboa den lurraldearen erabilpena 5,24 hektarea globaletan (hag) kokatzen da, Na­ farroaren biogaitasuna 4,46 hag/biz.koa den bitartean. Azken urteotan aztarna ekologikoa gutxitu bada ere, 0,78hag/biz.ko defizit ekologikoa existitzen da oraindik ere, 478.155 hektarea osoei dagokiona, Nafarroaren hedaduraren erdia izan eta bere biogaitasunaren %17,5 suposatzen duena.


Kutsadura

Ukaezina da beraz, ekonomikoki, ekologikoki eta sozialki jasangarria ez den eredu baten aurrean aurkitzen garela. Defizit ekologiko honek, gure jendarteak dituen baliabideak baino gehiago erabiltzen ditugula erakus­ ten digu, gure lurraldetik kanpo dauden baliabideak gureganatuz edo etorkizunean datozen belaunaldienak erabiliz. Estatuaren batazbestekoarekin (2,24hag/biz) edo munduaren bataz bestekoarekin (1,78 hag/biz) alderatuz, Nafarroak biogaitasun handia barnebiltzen du (4,46hag/biz). Elkar jarritako grafikoetan ikusi daitekeenez, Nafarroako aztarna ekologikoaren osagai nagusiena, aztarna ekologikoari edo CO2aren emariari dagokio (garraioa, mugikortasuna, etab). Errepide bidezko azpiegitura handien eraketa jarraituak eta garraio publikoaren gainetik, garraio pribatua etengabean indartzeak sortu du errealitate hau. Gizakiaren jardunak eragiten duen negutegi efektua duten gasen igortzea da aldaketa klimatikoaren arra­ zoi nagusienetako bat. Aipatu igorpen hauek dira tenperaturaren hazkundearen erantzuleak. Elkartutako grafikoetan ikus daitekeen moduan, Negutegi Efektua duten Gasen eraketa hazten joan da azken urteotan, Kiotoko protokoloak ezartzen dituen helburuetatik gero eta gehiago urrunduz. Nafarroak egun, tarte han­ diagatik gainditzen du Kiotok onartzen duen maximoa. Negutegi efektua duten gasen igorpenean deigarria da 2003tik aurrera emandako hazkundea, Castejon-eko ziklo konbinatuko zentralak martxan jartzearekin egiten baitu bat. Airearen kutsadurari dagokionean, airearen kalitatea kontrolatzeko puntuek erakusten dutenez, herri ez­ berdinetan behin baino gehiagotan gainditzen dira urtean zehar legeak ezartzen dituen limiteak. Nafarroan azken urte honetan eragin gehien erakutsi duten kutsatzaileak PM10 (10 mikra baino txikiagoak diren partikulak) eta PM2,5 (2,5 mikra baino txikiagoak diren partikulak) esekitako partikulak eta ozono troposfe­ rikoa izan dira. Azken honek, ia Nafarroako lurralde guztian du eragina. Hobetze ekintzak ezartzetik urrun, egungo Foru Gobernuak, kontrako zentzuan eta Osasun Publikoaren kontra doazen neurriak bultzatzen ditu: Castejon-eko Zentral Termikoa hedatzeko baimenak, errausketa lehenesten duen hondakinen kudeaketarako plana, errepide bidezko azpiegiturak bultzatuz eragiten den auto pribatuaren promozioa etab... Ingurugiro zein pertsonen osasunarentzat bereziki kaltegarriak diren konposatuak ez sortzeko hartu be­ harreko neurriak ekiditen dira modu honetan, azido gasak, negutegi efektua duten gasak, dioxina, COPak, PAHk, VOCak etab, igorriz. Iruñerria da egun, kutsaduraren igorle eremu nagusia. Hiriko trafikoak eta Iruñeko zein Tutera inguruko poligo­ no industrialen jardunak eragindako kutsadura gainontzeko herrialdetik hedatzen da, nekazal eremuak kaltetuz. Lurraren egoerari dagokionez, elkarte ezberdinek azken urteotan salatu duten moduan, hondakin toxiko eta arriskutsuekin kutsatutako lur asko daude eta administrazioak ez du ezer egiten, adibidez akuiferoen kutsadura ekiditeko. Lurrazaleko zein lurrazpiko uren kalitateak arreta berezia merezi du. Abeltzaintzak adibidez, nitratoen kon­ tzentrazio handiarengatik sortutako lur azpiko uren kutsadura eragiten du, batez ere Ebroko bailaran. Industriak, erreka zein ibaietan egiten dituen kontrolik gabeko isuriketetan hobekuntzarako margen handia existitzen da oraindik ere. Lurrazaleko uren kalitate fisiko-kimikoa onargarria da orokorrean, nahiz eta Arga Ibaiararen leku batzuetan bezala, kalitatezko helburuak lortzen ez dituzten puntuak existitzen diren. Puntu hauek, EDAR isuriak dituzten eremuen inguruan kokatzen dira orokorrean. Beste salbuespen batzuk ere existitzen dira, Cidacos Ibaia kasu, zeinetan kalitatea moderatua-txarra den. Bestalde, Nafarroan ez da kutsaduraren fiskalizazio bidean sozialki justua den eta praktika on zein preben­ tziorako ekintzak finantziatuko dituen diru bilketarako sistemarik existitzen Giza jardueretatik eratortzen den kutsadura akustikoak, entzute gaitasunaren gutxitze garrantzitsua eta arazo psikologiko eta fisiologikoak eragin ditzake. Urtero egiten diren soinu mapek, Nafarroako hainbat zo­ naldetan OMSak ezarritako kalitate akustikoaren (>65) helburuak lortzen ez direla erakusten dute. Horrela bada, Iruñeko biztanleen %9,2ak 65 dezibelioren gainetik dagoen bataz besteko soinu maila jasotzen du bere bizitokian. Gauean, gehieneko limitea 55 db tara jaisten da, biztanleriaren %12,7k jasotzen duelarik gehiegizko soinua.

87


Energia berriztagarrien aldeko apustua ez da nahikoa. Zuzeneko eta zeharkako igorpenekin benetan kon­ promisoa hartuko duen plan bat zehaztea beharrezkoa da. Produktuen bizitzaren zikloa (ekoizpen, garraio eta erabilgarri izateari uzten dionerako kudeaketan kontsumitutako energia) bezalako alderdiak barneratuz. Zentzuzko kontsumoaren eta eragiten diren kutsatzaileen jaitsiera baten alde egingo duten ingurugiro po­ litikak bultzatu behar dira. Egiten den edozein ekintza, energiaren kontsumo eraginkorraren eta energia aurreztearen alde doazen ekintzekin joan behar du lagunduta.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Gero eta gehiago dira uhin elektromagnetikoen eta giza osasunaren zenbait gaitzen arteko harremana erakusten duten ikerketa zientifikoak. Azken urteotan, telefono mugikorren eta wifi motako komunikaziorako antenen neurrigabeko hazkunde bat ikusi dugu. Teknologia hauek komunikazioaren hobekuntzan duten eragina eztabaida ezina den arren, oreka puntu bat aurkitu behar da teknologia hauen garapenaren eta giza osasunaren artean. Kutsadura elektromagnetikoaren inguruan dauden desadostasunak ikusirik, “kontuz ibiltzearen printzipioa” ezarri behar da. Hala ere, aipatu printzipio hau erabiltzen ari ez dela ikus dezakegu Nafarroan, gero eta gehiago baitira eratzen ari diren wifi eta telefono sareak. Egun, wifi antenak ezartzea arautzen duen legedirik existitzen ez denez, mugikorren oinarriengan baino ezjakintasun handiagoa dago existitzen diren ekipo kopuruen eta radiazioaren inguruan. Era berean, ikerketa batzuek, segurtasun publikoan existitzen den maila giza osasuna babesteko desegokia dela diote. Adierazle hauek eduki arren, liburutegi publikoetan, eskola publikoetan, unibertsitateetan, eraikin publikoetan etab... Wifi sareak aurkitzen jarraitzen ditugu, “kontuz ibiltzearen printzipioa”rekin koherentzian egongo litzakeen kableetan oinarritutako biderazio sistemetan apustu egin ordez. Aurreikusitako jarduerentzako beharrezkoak ez diren eremuak, norabide, intentsitate eta maila espektrala duten iturri artifizialen bidez argiztatzen dituen argi fluxuak dira kutsadura luminikoa. Aurreko puntuko gra­ fikoetatik eratorri daitekeenaren arabera, Nafarroako kutsadura luminikoa altua da. 199/2007 Foru Dekretua existitu arren, eraikin berriek problematika honekiko daukaten arreta urria dela erakusten du errealitateak.

KULTURA

ASKATASUNA

88

Kutsadura luminikoak ondorio asko eragiten ditu, hala nola, energi kontsumo handia, ingurugiro naturalen eraldaketa, gaueko iluntasunaren galera, argiaren mutur sartzea, etab. Ekoindustri bezala definitzen dira, ekosistemengan, hondakinengan, soinuengan, lurrarengan, airearengan eta urarengan eragiten diren ingurugiro kalteak neurtzeko, aurreikusteko, mugatzeko, gutxitzeko edo zu­ zentzeko sortzen diren ondasun edo zerbitzuen eraketan aritzen diren jarduerak. Paraleloki, enplegu ber­ deak ekoindustrietan aritzen diren enpleguei esaten zaie. Biztanleria aktiboari dagokionez, Nafarroak, enple­ gu berdeen tasa altua duen arren, honek txikia izaten jarraitzen du maila globalean. Honenbestez, enplegua eta ekonomia suspertzeko ingurugiroaren sektorea estrategikotzat hartu behar da, hobetzeko potentzialitate handia existitzen den eremua baita. Ingurugiro politikentzako eta ekimenentzako gastu publikoa gutxitzen ari da. Kutsadura, mundu guztiari eragiten dion problematika bat da. Horregatik, inplikatutako eragile guztiek, bai administrazioak, bai eragile ekonomikoak zein kontsumidoreek dagokien erantzunkizunaren zatia onartu behar dute. Egun, Nafarroako garapen ereduan aldaketa batzuk sumatu daitezke, krisiaren agerpenak eragindakoak parte batetan, nahiz eta sintoma hauek ez diren nahitaez, eredu jasangarrien bitartez ekoefizientziarantz bideratzen.


Kutsadura

89


90


AMA LURRAREKIN BAT

EGINGO DUEN JENDARTEA

HONDAKINAK Definizioa Azterketa honen helburua Nafarroan hondakinen alorrean dagoen egoeraren argazkirik zehatzena aurkez足 tea da. 42/1975 legearen arabera, hondakina fabrikazio, eraldapen, kontsumo edo garbiketa prozesuen ondorioz sortutako material oro litzateke, beti ere, erabiltzaileak edo ekoizleak alde batera uztea erabakitzen duenean. OCDE-k ordea, horrela definitzen du: kontsumo eta ekoizpen jardueren ondorioz jatorri solidoa, likidoa eta gaseosoa duen hondakin produktua, zeinak jadanik ez duen balio ekonomiko nahikorik, erabil足 pen egokia bermatuko duen teknologia aproposaren falta duelako edota aipatu produktuak berreskuratzeko merkaturik existitzen ez delako. Honako dokumentuaren azterketa esparrua zehazteko orduan, Nafarroako Hondakinen Plan Bateratua hartuko dugu oinarri gisa hondakinen inguruko korronteei dagokionean eta hortik aurrera, korronte bakoit足 zaren egoera aztertuko dugu Nafarroako egunerokotasuna oinarri hartuta. Aipatu gida erreferentzia bezala hartzeak ondoren irakurketa kritiko batean beharra eskatzen du eta honekin batera, ikuspegi objektiboena lortze bidean datuen kontraste etengabea ere bai. Planak 11 hondakin-korronteen planifikazioa barnebiltzen du: - Hiri hondakinak (HH) - Hondakin arriskutsuak ( HA) - Erabilpenik gabeko autoak (EGA) - Erabilpenik gabeko gurpilak (EGG) - Pilak eta Akumuladoreak - Aparailu elektroniko eta elektrikoen hondakinak (AEEH)

91


- PCB, PCT eta horrelakoak dituzten aparailuak. - Eraikuntzak eta Erauzketak utzitako hondakinak. - Hiriko ur hondakinen depurazioaren lohiak eta asimilagarriak (HUHDL) - Nekazal jardueretan erabilitako plastikoak - Industriak eragindako arriskurik gabeko hondakinak.

Hiri hondakinak

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

10/1998 Hondakinen Legearen arabera, hiri hondakinak etxe partikularretan, komertzioetan, bulegoetan eta zerbitzuetan sortutakoak dira eta hauekin batera, aipatu lekuetan ekoiztu daitezkeen jatorri eta osaketa antzekoa duten hondakinak eta arriskurik gabeko izaera dutenak. Konparatiboki Nafarroan hiritar bakoitzak sortzen duen hondakin kopurua estatuan eta EBn ematen dena baino txikiagoa da. 1998tik 2010ra Nafarroako Foru Erkidegoan %4.69ko igoera izan du hondakin kopuruak. Estatuan ordea %3,22ko jaitsiera izan du eta 27-EBn %3,22ko igoera (azken datu hauek 1998tik 2009ra). Erreferentzia gisa hartutako azken urtearen arabera, Nafarroan 2009etik 2010era hiri hondakinen pro­ dukzioaren jaitsiera %3,5ekoa izan zen. Estatuan % 4,86koa eta 27-EBn % 2,09ko jaitsiera izan zen (20082009).

KULTURA

ASKATASUNA

2008. urtean INE-k egindako famili-etxe eta ingurugiroaren inkestan bilketarako puntu espezifikoetan hon­ dakinak uzten dituzten etxebizitzen portzentaia agertzen da. Nafarroan eta Estatuan, bilketarako puntu espezifikoetan gehien uzten den hondakina papel-kartoia da (%88 eta %75, hurrenez hurren) eta gutxien uzten dena fluoreszente hodiak izaten dira ( %16 eta %20).

92 Hondakin domestiko eta komertzialen sorrera biztanleko.

Nafarroa Estado UE-27

1998 421 566 497

1999 427 615 511

2000 445 662 524

2001 427 658 522

2002 432 645 528

2003 452 655 516

2004 465 608 514

2005 463 597 517

2006 467 583 523

2007 470 588 522

2008 475 575 524

2009 457 547 513

2010 441 518 502

2011 433

Iturria: Navarra: Departamento de Desarrollo Rural, Medio Ambiente y Administración Local (2011) España: Perfil Ambiental de España (2010) UE-27: EUROSTAT (2010)

Ahalmenak eta gabeziak: - Gehiegizko ahalmena dago Nafarroan ontzien hondakinen tratamendurako. - Materia organiko biodegradableari dagokionean ordea, kontrakoa gertatzen da. Ageriko defizita nabari da, batez ere, Iruñeko eskualdearen eremuan. - Beharrezkoa da bio-hondakinen inguruko balorizaziorako neurriak ezartzea Europako irizpideak bete daitezen eremu honi dagokionean. - Populazioaren %2,46-k ez du oraindik hondakin bilketa selektiborik. - Ontzi arinen bilketa hobetzeko beharra dago.


Hondakinak

Interpretazioa Nafarroak abantailazko posizioa dauka estatuari dagokionez. Politika berritzaileek eta sentsibilizazio pro­ gramek gure erkidegoa egoera hobeagoan jarri dute inguruko herrialdeekin konparatuz. Hala eta guztiz ere, azken urteotan, erlajazioa sumatzen da eta honekin batera, hondakinak kudeatzeko egitura erraldoien eraikuntzari begira dagoen politiken bultzada, guztia ala guztia birziklaia, gutxitzea eta berrerabilpena indart­ zeko sentsibilizazio lanaren aurrean. Ildo honetan, gaur egun, hondakinen kudeaketarako Nafarroako gobernuaren neurri nagusia Iruñeko zein iparraldeko zonaldearen hondakinen kudeaketarako erraustegi erraldoi baten eraikuntza da. Ekimen ho­ nek ez ditu hondakinen garraioak dituen ondorio arriskutsuak (CO2 emisioak, kutsadura, kostu handia) eta erretze prozesuaren ondorioak (emisioak) bakarrik suposatzen, baizik eta hondakinen kudeaketak paraleloki beharrezkoak dituen hezkuntza eta prebentzioa politikak ahazteko arriskua dakar.

Arrisku handiko hondakinak Hondakinen Legeak horrela definitzen ditu “ 952/197 Erret Dekretuan onartutako hondakin arriskutsuen zerrendan agertzen direnak eta baita hauek gordetzeko erabili diren gordailu eta ontziak ere bai. Araudi komunitarioak zein gobernuak arriskutsutzat izendatuak izandakoak europear araudiaren arabera edo Espainia parte den nazioarteko hitzarmenek zehaztutakoaren arabera”. Aipatzen den hondakinen zerrenda Hondakinen Zerrenda Europearrean (HZE) izan zen eguneratuta, zeine­ tan arriskutsu bezala izendatuta dauden hondakinak asterisko batekin dauden markatuta. Edozein kasutan, hondakintzat hartutako material edo produktu bat, arriskutsutzat kontsideratuta izan behar da ondorengo ezaugarrietako bat bat betetzen duenean: lehergaia, erregaia, irritagarria, kaltegarria, toxikoa, kutsakorra, mutagenikoa edo ekotoxikoa denean.

Industriak eragindako hondakin arriskutsuen balorizazioa

93

2003

2004

2005

2006

2007

2008

2009

2010

2011

Valorización %

42,00%

41,11%

41,96%

39,00%

33,01%

36,63%

34,36%

45,00%

46,63%

Objetivo 2011

21,00%

21,00%

21,00%

21,00%

21,00%

21,00%

21,00%

21,00%

21,00%

Iturria: Nekazal Garapenerako, Ingurumen eta Tokian Tokiko Administrazio Saila

Ahalmenak eta gabeziak: - Balorizazioak oso tasa altuak ditu EBren helburuekiko. - Nafarroan sortutako hondakinen %1a baino ez da “in situ” tratatzen. - Oso harreman estua dago hondakinen garapenaren eta ekoizpenaren artean. - Birziklaia eta balorizazioa bultzatzeko beharra. - Industriak eragindako hondakin arriskutsuentzako eraikin eta kudeatzaileen gabezia.


Industriak eragindako arriskurik gabeko hondakinak Industriak eragindako arriskurik gabeko hondakinen sorrera A帽o R. industriales

2005 1.017.607

2006

2007

2008

915.148

920.121

985.863

2009 865.134

R. industriales*

2010

2011

912.765

963.470

698.037

727.260

Iturria: Nekazal Garapenerako, Ingurumen eta Tokian Tokiko Administrazio Saila

* Metodologian aldaketa bat egon da.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

2003

2004

2005

2006

2007

2008

2009

2010

2011

Valorizaci贸n %

46,20%

55,61%

69,02%

64,34%

73,36%

72,63%

60,63%

69,69%

75,42%

Objetivo 2015

65,00%

65,00%

65,00%

65,00%

65,00%

65,00%

65,00%

65,00%

65,00%

Fuente: Departamento de Desarrollo Rural, Medio Ambiente y Administraci贸n Local

KULTURA

ASKATASUNA

94

Erabilpenik gabeko autoak Nafarroan Baimendutako Autoen Tratamendurako 12 gune daude eta urtean 24.837 autori tratamendua emateko gaitasuna dute. Honetaz gain, kutsadurarik gabeko EGAen fragmentaziorako eraikin bat existitzen da hilabetero 15.000 tona ekoizteko gaitasunarekin. 2008. urtean zehar, kutsadurarik gabeko autoen kopuru osotik (14.369 unitate), 2867 tona berreskuratu ziren eta hauetako %85 bigarren eskuko merkatura bideratu zen, %15 balorizazio jardueretara bideratu eta %0,33 suntsitu egin zen. 2008.n fragmentazio tratamendura kutsadurarik gabeko autoen %79 bideratu zen. Berrerabilpenari eta birziklaiari edota berrerabilpen eta balorizazioari dagokionean, Nafarroa %80 inguruko tasan aurkitzen da eta 2015. urterako %95era iristea izango litzateke helburua.

Erabilpenik gabeko gurpilak Nagusiki tailerretan desegiten dira; hondakin hauek kudeatzaile baimenduei bideratzen dizkiete (SIGNUS eta TNU) eta ondoren atzerrira bidaltzen dira hauen balorizazio material eta energetikorako. Ekotasak ekiditeko asmoz, aitortutako kopurua erreala baino txikiagoa dela estimatzen da. 2008. urtean, 4564 tona jaso ziren, horietako %90a modu batean edo bestean balorizatu egin zen, beste %10 berrerabili egin zen bitartean (kamioien neumatikoak eta tamaina handiko ibilgailuak bereziki.)

Pilak eta akumuladoreak Mankomunitateek egindako bilketa bereiziaren bidez, Nafarroako biztanleriaren %99 barnebiltzen da. 2008an 82 tona jaso ziren, hauetatik ia guztiak balorizaziora bideratu ziren metalak berreskuratzearren.


Hondakinak

Aparailu elektroniko eta elektrikoen hondakinak Puntu garbien eta material hauen bereizitako bilketarako dagoen eskasia instituzionala dela eta, honda­ kin mota hauek “Traperos de Emaús” edo antzeko elkarteengandik kudeatuak izan ohi dira. 2008an bildu ziren 2797 tonen %98ak jatorri domestikoa zuen. Kopuru honen %88 balorizaziora bideratzen direlarik. Honenbestez, biztanleko bilketa ratioa betetzen da. Hala ere, kontrolik gabeko hondakinen fluxua egon dai­ tekeela kontsideratzen da.

PCB, PCT eta horrelakoak dituzten aparailuak 2007 eta 2008 artean mota honetako aparailuen kilogramo kopurua %17 igo zen arren, gehiengoa modu egokian kudeatzen direla kontsideratzen da.

Eraikuntzaren eta erauztearen hondakinak Egoera bereziki larria da alor honetan, 2010ean hondakinen %95 a zabortegira bideratu baitzen, helburutzat hartzen den %75 gaindituz.

Hiriko ur hondakinen depurazioaren lohiak eta asimilagarriak Normalean, depuraziotik eratorritako lohiak prozesatuak izan ohi dira daramaten materia organikoa gutxi­ tzeko, honen bolumena txikitzeko eta presentzia mikrobiarrera jaitsiarazteko. Lohien gehiengoa nekazaritzan zuzenki aplikatuz berrerabiltzen da (%79), beste parte bat (%17) balorizatu egiten da (konposta) eta %4 zabortegira bideratzen da. Egoera egoki batean aurkitzen da alor hau, hobe­ kuntzetatik at geratzen ez dela kontutan hartuz beti ere.

Nekazal jardueretan erabilitako plastikoak Nekazal eremuetan eratutakoak, egun jasotako plastikoen %86 birziklatzen da, gainekoa zabortegira bide­ ratzen delarik.

95


96


AMA LURRAREKIN BAT

EGINGO DUEN JENDARTEA

NEKAZARITZA ETA ABELTZANTZA 97

Definizioa eta kontextualizazioa Elikagaiak eskuratzeko beharra izan da izakiak bere hastapenetatik naturarekin izan duen elkar-harreman­ tzeko modu nagusia. Guztiontzat ezaguna den nekazal jarduera da honakoa (nekazaritza eta abeltzantza) eta berau izan da gaur egunerarte elikagaiak eskuratzea baimendu duena. Leku jakin bateko jendartea an­ tolatzeko unean elikagaiak ekoizteko erabiltzen diren moduek eragin nabarmena dute hauek jasotzen diren ingurugiroan. Pertsona, ingurugiroa eta kultura aintzat hartu nahi baditugu, beharrezkoa da lehenengo sektorea indar­ tzea. Subirauak diren herrientzat nekazal jarduera ez da bakarrik BPGren arabera neurtu behar. Lehenengo sektoreak sortzen duen jarduera guztitik, elikagaiak ekoizteaz gain, multifuntzionala eta estrategikoa den jarduera egiten jarraitzen du, lurraldearen %90a kudeatzen baitu. Mendeetan zehar, baliabide naturalen ustiaketan oinarritu diren bi jarduera hauei esker (nekazaritza eta abeltzantza) egitura soziala mantentzeko gaitasuna egon da. Eredu jasangarri batek jendeari elikagaiak eskaintzen dizkio, ingurugiroa zaintzen du eta lurralde honetako paisai aniztasuna baimentzen du. Gainerakoan, lehenengo sektoreak ekoizten eta kudeatzen dituen pro­ duktuek eragin ekonomiko handia dute: turismoan, elikagaien enpresetan, hornikuntza zerbitzuetan, langile teknikoengan…


Datu nagusiak Bere kokapen geografikoa eta orografikoa dela eta, Nafarroa anitza da klimari dagokionez eta horrek nekazal ezaugarri ezberdinetako lurrak ahalbidetzen ditu; era berean honek guztiak, zonalde bakoitzean laborantza eta abeltzain jarduera mota ezberdinak baimentzen ditu. Aipatu aniztasuna hiru azpi-bailaretan adierazi da tradizionalki: Mendialdea, Erdialdea eta Erribera. Halere, Nafarroak dituen kontraste guztiak hobeto barne足 biltzeko 7 nekazal eskualdeetan banatzen da: Mendialdea -Ipar-mendebaldea edo Nafarroa Hezea (I E.) -Pirinioak (II E.) Erdialdea

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

-Iru単erria (III E.) -Lizarraldea (IV E.) -Erdiko Ekialdea (V E.) Erribera - Goi Erribera- Aragoi (VI E.) - Behe Erribera (VII E.)

KULTURA

ASKATASUNA

98

Lerro handietan, Mendialdekoa nekazal zonaldea izango litzateke, Erdialdekoa zonalde zerealistikoa eta Erriberakoa baratzezaintza eta ardogintzarena. Nafarroak dituen 10.319 Km2ko azalera guztitik esan daiteke, %35a laborantzarako erabiltzen dela, %25a zelai zein bazkalekutarako eta gainontzeko %30a basoa dela. Laborantzaren barruan, lur azaleraren %71,6a belar-laborantzara bideratzen da eta % 8,84 a hegur-laborantzara, %19,56a lugorrian geratzen delarik. Ekoizpen ezberdinen pisu espezifikoaren termino ekonomikoetan arreta jarriz, Nafarroako ekoizpen osoarekiko bataz besteko banaketa historikoa honakoa da eurotan:

PRODUKZIO BEGETALA

%

ANIMALIEN PRODUKZIOA

Patata

1

Bovino

15,5

Frutak

11,6

Porcino

24,5

Ardoa eta mostoa

7,21

Aves

12,9

Olibazko olioa

1,5

Leche

16,5

Zerealak

34,7

Huevos

11,4

Barazkiak

25,7

Ovino y caprino

16,4

Equino

0,6

Otros

2,2

Landare industrialak

2

Zuhain Landare

2,6

Beste batzuk

11

%


Nekazaritza eta abeltzantza

Tabla 1. Número de explotaciones por Orientación Técnico Económica ORIENTACIÓN TÉCNICO ECONÓMICA (OTE)

2005

2006

2007

2008

2009

2010

2011

1000. Grandes cultivos

6.022

6.812

7.371

7.453

7.271

7.304

7.456

654

795

627

591

664

757

810

5.613

5.635

5.708

4.623

4.664

4.068

3.379

361

429

435

486

468

538

587

2.205

2.472

2.268

2.300

2.198

2.240

2.228

3400. Explotaciones mixtas de cultivos permanentes

351

358

357

309

293

265

262

4100. Vacuno de leche

269

265

250

228

224

217

204

4200. Vacuno de carne

815

859

824

831

813

801

782

4300. Mixto vacuno carne y leche

36

30

33

30

28

26

27

2.657

1.995

1.936

2.037

2.048

2.151

2.759

5010. Porcino

726

451

419

428

411

373

367

5020. Avícola

203

141

154

157

150

154

159

3

2

1

2

2

2

0

1.065

1.098

1.187

1.131

1.080

966

1.022

7000. Poliganadería

277

266

260

259

258

253

227

8000. Explotaciones mixtas cultivo-ganadería

760

608

575

573

520

529

544

7.276

2.835

2.010

2.457

2.177

2.871

2.229

29.293

25.051

24.415

23.895

23.269

23.515

23.042

2000. Horticultura 3100. Viticultura 3200. Fruticultura 3300. Olivar

4400. Ovino, caprino y otros herbívoros

5030. Porcino y aves 6000. Explotaciones con cultivos mixtos

9000. No clasificables TOTAL

• Gaur egun Nafarroan 23.042 ustiagune daude. Hauetatik 3.389 ATP-a1 3.016 lehentasunezko ustiaguneak dira2 .

duten pertsonenak dira eta

• 2005.etik 1.359 ATP-en galera, azken batean landa eremuko profesionalak zirenak. • Epe horretan bertan, 6.251 ustiaguneen galdera. • 2005.ean 29.293 ustiaguneetatik, ATPa zuten 4.748 ustiagune zeuden, %16a hain zuzen ere. Gaur egun 23.042 ustiaguneetatik ATPa duten 3.389 ustiagune daude, hau da % 14a.

1 ATP-ak dira Nekazal Segurtasun Sozialean kotizatzen duten pertsona fisikoak eta euren nekazal irabaziak irabazten duten guztia­ ren %50ekoak direnean eta baita Erreferentziazko Errentaren %15a baino handiagoak direnean ere bai. 2 Lehentasunezko ustiaguneak: Honakoak dira, euren jabea ATP kategoria duelarik, pertsona fisikoa denean eta pertsona juridikoa izatekotan daukan bazkide kopuru osoaren %50a baino handiagoa denean (hauekin batera bestelako baldintza batzuk betearazten dira pert­ sona juridikoen kasuan, zehazki, FD 150/2002ean bildutakoak) eta gutxieneko UTA bat badauka eta Erreferentziazko Errentaren %35a baino gehiagoko Errenta Unitarioa duenean.

99


• NAE3 deritzona eta y AHU4 kopurua handitu egin da baita sektore guztietako ustiapen unitarioa ere bai. • Ustiagune batzuen itxierak ez du suposatu bere lurren abandonatzea izan ere salmentarako, alokairurako edo partekaritzara bideratu baitira.

1- Giza baliabideak eta enplegua

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Nafarroan historikoki lehenengo sektorearen pisua oso garrantzitsua izan da; populazioaren gehiengoa he­ rrietan bizi zen 60. hamarkadatik aurrera jendea hiri eremura lana, zerbitzuak eta bizi kalitatearen bila joan zen arte. Hortik aurrera, Europar komunitatean sartzeak, Nekazal Politika Komunak jasandako etengabeko erreformak, Merkatu Komunaren Erakundea (MKE), merkatuen globalizazioa, inportazioak… eta agintari na­ far batzuk ezarritako politikek, nekazari eta abeltzain askoren desagerpena eragin du, gaur egun, populazio aktiboaren %4a suposatzen duelarik. Honako zenbatekoa distortsionatua egon liteke krisi orokortuak eragin duen langabezi tasa dela eta. 1996. urtean Nafarroako lehenengo sektorean ziharduen populazio aktiboa %9koa zen, 2009.ean %2,9koa.

KULTURA

ASKATASUNA

100

Lanaren errenta unitarioa: nekazal ustiapenetik lortutako errendimendu ekonomikoa lan unitateari dago­ kiona, eta ustiapenera bideratzen diren lan unitateen kopurua zatituz lortzen dena, ateratzen den zenba­ tekoari, margen netoa edo ustiapenaren soberakin netoa eta oradaindutako soldaten zenbatekoa batzen zaionean ateratzen den emaitza da Lanaren errenta unitarioa. Grafiko honetan agertzen den bezala UTAko nekazal errentaren bilakaera azken urteetan oso gutxi aldatu dela ikusi daiteke sektorearen modernizazio, espezializazio eta profesionalizazioaren gainetik. Honi guztiari, intsumo guztien prezioen etengabeko gorakada gehitu behar zaio. Azken urte honetan ongarri eta enmienden kostua %21ean igo da, pentsuak %16,5a eta energia eta lubrikatzaileak %18ª, bitartean, azpisektore gehienetan jatorrizko prezioak baxuak dira eta honek eragin zuzena dauka nekazal errentetan. Lehenengo sektorean generoaren araberako banaketa aztertzen badugu, sektore honetan lan egiten dute­ nen %20a emakumeak direla ikusten dugu. Proportzio hau egonkor mantendu da azken hamarkadan. Soilik, nekazal elikaduren industriaren sektorean da emakumeen portzentaia zer edozer handiagoa, %35ra iristen delarik. 3 Nekazal Azalera Erabilgarria (NAE): Lur idor eta hezeetan landutako lurrak eta larre iraunkorrak barnebiltzen ditu eta hektaree­ tan adierazten da. 4 Abeltzantza Handiko Unitateak (AHU): Ustiagune bateko abere kopurua AHUtan adierazten da eta horretarako abere mota ezberdinen baliokidetasun taulak erabiltzen dira (Ustiaguneen jarduera zama neurtzen duen unitatea da).


Nekazaritza eta abeltzantza

2- NPK-ren eragina: orainaldia eta etorkizuna. Nekazal Politika Komuna deiturikoaren esku dago estrategia bateratuak diseinatzea eta era berean, honakoa, Europar Batasunean dauden Estatu guztiei nekazal ekoizpenerako jasotzen duten diru laguntzen kudeat­ zailea da. Jasotzen den diru honen banaketaren arabera, 2012.ean Nafarroak jaso duen kopurua 100 miloi eurotakoa izan da. Deigarria da 2012.ean NPK diru laguntzen 18.175 onuradun egon direla, aldiz, Nekazal Segurtasun Sozialean kotizatzen duten nekazariak ez dira 5.000ra iristen, hartara, ondoriozta daiteke la­ guntzak jasotzen dituzten askorentzat nekazal jarduera ez dela lehentasunezkoa. NPK-k bi ardatz nagusi ditu: Lehenengoak, “zuzeneko ordainketari” egiten dio men eta honek erabakitzeko aukera ematen dio estatu kide bakoitzari. Bigarrena, “Nekazal garapenari” dagokio eta honi dagozkion pla­ nak Erkidego Autonomo bakoitzean idazten dira. Honakoak, Nafarroan Nekazaritzaren Garapen Plana (NGP 2014-2020) bultzatu eta garatzeko aitzakia izan beharko luke eta bide batez, ustiapenen hobekuntza, gazte eta emakumeentzako azpiegitura berrien eraikuntza, nekazal-ingugiroari dagozkion neurriak eta abarrekoak hobetzeko modua ekarri beharko luke. Hau guztia, aurreko planean proposatzen zen ( NGP 2007-2013) baino bete gabe geratu zen. Bien bitartean Itoitz-Canal bezalako azpiegiturak finantziatzeari eman zaio lehentasuna. Honek guztiak, nekazarien kokapenean, labore alternatibetan, nekazal industriaren garapenean eta abarre­ koetan espero ziren emaitzak ez betetzea suposatu du eta honekin batera, arriskuan jartzen du Nafarroako gainontzeko eskualdeetan nekazal-abeltzantzaren jardueraren etorkizuna. Bigarren zutabea, lehenengoa ez bezala, kofinantziaturikoa da eta herrialdearen egoera ekonomikoa dela eta hainbat laguntzen kopuruak gutxitzen ari dira, era berean, ez dira ustiaguneen hobekuntza eta eraikin berrientzako planetarako deialdiak egiten ari eta hori gutxi ez balitz, onartutako dirulaguntzen ordainketaren atzerapena ematen ari da. Politika ekonomikoak, nekazal politikak eta baita gobernuaren politikak ere, kapital espekulatzaile handiek gidatzen dituzte, alegia, finantzieroek (2003.tik 2011.ra, etorkizuneko merkatuetan eta lehengaien merka­ tuetan inbertsioak %3.200an hazi dira. Operazio hauen %75k ez du produkturik mugiarazten, papera baino ez), nekazal exportazioen multinazionalek (30 multinazionalek mundu mailako nekazal elikaduraren komer­ tzioa kontrolatzen dute) eta baita nekazal elikagaien kate handiek ere bai. Honek guztiak, ustiagune txiki eta ertainen eun produktiboaren desagerpena suposatzen ari du. Europar Batzordeak, 2014-2020ko eperako erreforma prozesu bati hasiera eman dio. Prozesu honen baitan ikusi beharra dago merkatuek ordaintzen ez duten horri aurre egiteko laguntza publikoak eta neurri argiak proposatzen dituzten, modu honetan, gure nekazarien errenta eta ingurugiroaren bizi kalitatea ziurtatuz. NPK-ren berrikuntza eztabaidatuenetariko bat “Tasa Plana” edo Oinarrizko Ordainketaren eskutik dator, NPK-k orain arte proposatu duen ordainketa sistemaren aldaketa erradikala proposatzen duena. Aipatu errefomak ohiko eskubide historikoen desagerpena proposatzen du. Europar Batzordeak nekazari guztiek hektarea bakoitzeko kopuru egonkor bat jasotzea proposatzen du. Berebiziko afera da zeinek izango duen ordainketa hauetarako aukera. Batzordearen proposamenaren arabera, onuradunak nekazari aktibo gisa definitu ahal direnak izango dira eta horretarako nahikoa izango da jasotzen dituzten diru sarreren %5a ne­ kazal edo abeltzantza jardueratik eratortzen direla justifikatzea. Era berean, euren lurretan nekazal jarduera minimo bat garatzen dutela frogatu beharko dute.

Nekazal eta abeltzaintza sektoreen egoera Hauek dira egun Nafarroan esanguratsuenak diren nekazal eta abeltzaintza azpisektoreen ezaugarri eta egoera nagusiak: Zerealak, oleaginosak eta proteaginosak (ZOP): labore hauen ezarpena eskualde guzietara zabaltzen da (bereziki azpimarragarria da erdialdeko zonaldeetako zereal uztaren produkzioa, kalitatea eta egonkortasuna) eta eskaintza hitzartzeko zein komertzializatzeko ahalmena eta garapen kolektiboa dinamizatzeko gaitasuna duen kooperatiba sare zabal bati lotura dago. Produkzio kostuen hazkundetik haratago ( petroleoarekiko eta bere deribatuekiko duen dependentziagatik) gaur egun, neurri batean konpentsatzen ari da ekoizlearentzako prezioak altuak direlako. Ekoizleen eta abeltzainen arteko hitzarmenerako zailtasunak existitzen dira (kontra­ jarritako interesengatik) baita kalitatezko egiaztagirien bidez balio gehitua sortzeko unean ere bai.

101


Fruituak eta barazkiak: ureztatze inguruei hertsiki loturiko sektorea da, Erriberako eskualdeetan kokatzen dena bereziki. Nekazal elikagaien industriara bideratzen den produktu kopurua handia dago, kalitatean, ingu­ rugiroarekiko begirunean eta prezioetan gero eta exijentzi maila handiagoa duena. Hirugarren herrialdetako produktuenganako duten gero eta babes txikiagoarengatik, MKEn liberalizazioengatik eta EBko aldebiko itunengatik mehatxatuta dago sektorea hau. Nekazal elikagaien industriaren eta nekazariaren arteko sintonia eta falta freskoan komertzializatzeko kana­ len urritasun larria somatzen da.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

KULTURA

ASKATASUNA

102

Ardoa: Erribera altuko eta erdialdeko zonaldeei loturiko ekoizpena. MKEk eragindako sektorearen desre­ gulazioa. Espekulazioaren, laguntzen eta Nafarroako Sortarauen Kontseilu Erregulatzaileak harturiko era­ baki okerren eragina dela eta mahastien azalera handitu zen, askotan sektorearen kanpoko pertsona edo erakundeek eragindakoa. Honek prezioak jeitxiarazi zituen soberakinak sortu zituen, eta mahastizain txiki eta ertainak mahastiak erauztera eraman zituen. Nafarroako eta Errioxako Sortarauek bodegak mesedetu ditu, ekoizleak baino gehiago. Egun, sektorearen errestrukturazio handi honen ondoren, egoera berpizten ari da. Kalitatezko ardo sorta handia eduki arren komertzializazioarako arazoak daude, gure ardoekiko merkatuak duen ezezagupen maila handia dela eta. Ardo ekologikoaren ekoizketaren bidez bereizgarritasuna lortzen ari den talde garrantzitsu baino minoritarioa dugu. Haragitarako behiak: Erdialdeko, Piriniotako eta Iparmendebaldeko bailara hezeetan aurki daitezken larreen aprobetxamenduari loturiko jarduera. Beste enplegu bat eta erabilera estentsiboa ahalbidetzen duen jardue­ ra mota da. “Nafarroako Txekorra” markaren ezagutza handia izan arren, zailtasunak daude bereizgarria den prezio bat lortzeko. Haragi behien prezioak estuak dira eta pentsuen prezioen gorakada handiarekin batuz, ustiaketa askoren errentagarritasuna kolokan jartzen du. Honek ustiaketen UGMaren gorako joera eragin du, bazka azaleraren eta artaldeen arteko desoreka eragiten duelarik era berean. Bertako arraza “Piriniotarra” nagusitzen da inguruari oso egokituta baitago. Esne behiak: 2015ean esne ekoizpenaren kuotak desagertuko dira. Estatuan 6.5 milioi tona ekoizten dira eta 9 milioi tona kontsumitzen dira. Errekonbertsio itzela eman da, Nafarroan 200.000 tona esne ekoizten dituzten 170 ustiaketa inguru gelditzen direlarik. Ekoizleari litroko ordaintzen zaion prezioa askotan ekoizpen prezioaren azpitik dago. Lurralde oinarriaren hazkunderik egon gabe, ustiakuntzek eduki duten intentsifikazio prozesua hainbesterainokoa izan da, hauek animalien elikaduraren prezioen gorabeheren eta energiaren prezioen igoeren menpe utzi dituela erabat. Haragitarako ardia: Erdialdean eta Erribera aldera zabaltzen den jarduera da nagusiki. Sistema estentsiboa maneiatu eta ustiagune estentsiboak probesten dituen bertoko arraza da. Bildotsaren prezioak bajuak dira. “Nafarroako Bildotsaren” IGPak bultzada handia behar du, izan ere, Nafarroaz kanpoko bestelako jatorrietako esne bildotsen irteera ematen delako eta bestalde, gainontzeko erkidegoetako txekorren sarrerakin konpe­ tetzia handia dagoelako. Bildots haragiaren kontsumoa beherantz doa. Konpetentzia handia dago merkatu batzuetan ematen den beste jatorrietako bildotsarekin. Esnerako ardia: Ardi esnea saltzen edo eraldatzen duten 275 ustiagune daude. Kanpoko arrazen sarrerak (ardien zentsoaren %20 suposatzen dute eta esnearen %60a ekoizten dute) Nafarroako esne ekoizpena bikoiztu dute, 8 miloi litrotatik, 14 milioi litrotara pasaz. Honek guztiak, industriek ustiagune txiki eta urru­ tikoetatiko esnea erosi nahi ez izatea eragiten ari du. 2 Sor marka daude, Idiazabal ( Hego EH) eta Erronkari (Nafarroa), azken honen kasuan, Nafarroako Gobernuak Assaf ardiaren sarrera proposatu du, industriaren eskaerari erantzunez eta artzainen %90en borondateari muzin eginez. 50 artzai-egile daude. Txerria: 2005-2010 epealdian sektore honetan bizitako krisi gogorrak, ustiaguneen %40ren jeitsiera eragin du, halere, ekoizleen beherakada %5-10ean baino ez da eman. Ustiaguneak handiagotzeko joera iraunkorra da (Baztan-Bidasoako zonaldean salbu). Ekoizpen modu intentsiboa da honakoa eta bere errentargarrita­ suna oso lotuta dago merkatuaren prezioekin. 2013.tik aurrera txerrikiaren sektoreak EB-ren animalien ongizaterako araudiaren baitan ezarritako azpiegituren hobekuntzari aurre egin behar dio, honek guztiak, ustiagune gehiagoren balizko itxiera suposatuko duelarik. Gaur egun sektorearen talde handiek osatzen duten enpresa indartsuek –jatorria Aragoien eta Katalunian dutenak- Nafarroako orain arteko haztegi in­ portanteenak barneratzen ari dituzte. Hegaztiak: Sektore honen gehiengoa, guztiak ez esateagatik, talde kooperatibo handien parte dira (AN


Nekazaritza eta abeltzantza

adibidea). Estatu mailako eta nazioarteko ezarpen “Integratzaileak”. Errute hegaztietan azpimarratu beharra dago famili enpresa batzuk hazten eta egokitzen ikasi dutela.

Nekazal egiturak eta azpiegiturak Azken urteotan profesionalizazioruntz eta nekazal egituren modernizazioruntz egon den bilakaera, argia izan da orokorrean. Hala ere ezin ditzakegu existitzen diren ahuldade batzuk ahaztu, hurrengo hauek identifikat­ zen ditugularik: - Nafarroako Gobernuak Itoitz-Nafarroako Kanalarekiko duen lehentasuna, eta gainontzeko sektorea­ rentzat suposatzen duen baliabide desbideratzea. Honek elikadura industriei zuzendutako nekazal eredu baten ezarketa suposatzen du, errentagarritasun eztabaidagarria duelarik nekazarientzat. - Dimentsio ekonomiko ezegokia duten ustiaketak: bereziki baratze zaintzan eta fruitugintzan. - Abeltzaintza ustiakuntzen lurralde oinarri eznahikoa. - Purinen eta gorozkien kudeaketa arazoak lurralde oinarriaren falta dela eta. - Ekoizpen eredu alternatiboen ezarketa maila urria, ekologikoarena adibidez. - Kostu finko eta intsumoen hazkunde jarraia. - Nekazal sektorean okupatutako biztanleriaren zaharkitzapena eta oinordekotza maila urria. - Baliabide finantzieroak lortzeko zailtasuna, bai existitzen direnak berritu eta egokitzeko zein berriak sortzeko.

Nekazaritzako elikagaien industria: nekazaritza eta abeltzaintza sektoreari hertsiki loturik dago eta oso pisu garrantzitsua du Nafarroako ekonomian. 2011.ean sektore honetan 1252 enpresa zeuden, 2006an histo­ rian egon den enpresa kopururik handiena egotera iritsi zelarik, 1456 enpresekin. Errestrukturazioak, itxie­ rak eta absortzioak izan dira murrizketa honen arrazoiak. Lanpostua eskaintzen du 10.000 pertsona baino gehiagori. Azpimarratu behar da %40a Erriberako bailaretan kokatzen dela.

103


Itoitz-Nafarroako Kanalak ere ez du hasiera batetan aurreikusten zuten elikagai kopurua (baratzekoak) ekoiz­ ten, hazi den ekoizpena bazkarena izan baita. Azpimarragarria da lur hauen zati handi bat energi laborantzei bideratua izan dela. Beraz, laborantzaren alternatibak eta nekazal elikagaien industriak bigarren maila ba­ tetan gelditu dira.

Komertzializazioa: produktuen bereizketa eta elikadura segurtasuna

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

KULTURA

ASKATASUNA

104

ELehenengo sektorearen komertzializazioa, kooperatiben (313) eta enpresa pribatuen esku gelditzen da nagusiki. Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko disfuntzio bat ematen da orokorrean. Merkatuaren gorabe­ herei erantzunez komertzializazio kateek betetzen duten disfuntzionaltasuna denez, ez du lehen sektorearen garapen egokiarentzako beharrezkoa den oreka mantentzen. 2008 an Nafarroako Parlamentuak 8/2008 Foru Legea onartu zuen, nekazal eta abeltzain ustiaketen produktuen salmenta zuzena arautzen duena. Honekin, “ Nafarroako nekazal eta abeltzain ustiaketei lotutako nekazal elikagaien industriaren produktuen lantze eta salmenta zuzenaren arauketa eta sustapena” bilatu zen. Bere helburua faktoria ertain eta txikiei “ osagarria den beste jarduera” egin zezaten laguntzea zen, modu honetan “diru-sarreren iturria dibertsifikatu ahal izateko”. Iniziatiba honek zituen beste nahien artean, “errenta duinak” eta “prezio justuak” lortzeaz gain, “bereiztu” zitezkeen produktu sorten garapena zen, zeintzuek komertzializazio zirkuitu motz eta zuzenak” indartzearen bidez “beste europar erkidego batzuetan” egiten den moduan lehenengo sektorearen us­ tiaketen “jarraitasuna” eta “sektorearen bideragarritasuna” berma zezaten. Hala ere Nafarroako Gobernuak, higieneari buruzko europar gidalerroaren interpretazio ezegoki baten bidez (nekazal elikagaien industria handiarentzat egina dagoena), ekoizle txikiei ekoizle industrial handiei exijitzen dien berbera exijitzen baitie. Hau guztia dekretuen bidez sektorialki garatu gabe jarraitzen denez, efektu praktikoei dagokionez, lege hau existituko ez balitz bezala onodoriozta dezakegu. Nafarroak, hurrengo kalitate zigiluak ditu: - Babestutako sor markak: Lodosako pikilioak, Erronkariko Gazta, Idiazabalgo Gazta, Nafarroako Ar­ doak, Pagoko Ardoak, Nafarroako Olioak, eta Errioxako Ardoak. - Babestutako Indikazio Geografikoak: Nafarroako zainzuriak, Tuterako Alkatxofak, Nafarroako Txekorra, Nafarroako Bildotsa, Nafarroako Patxarana, eta 3 Erriberako Ardoa. - Kalitatearen beste egiaztagarriak: Artisautzako Elikadurak, Ekoizpen Ekologikoa, Barneratutako Ekoiz­ pena eta Ardoak, Uzten Urteak edo Barietateak. Nafarroako Nekazal Elikagaien Industrien Kalitatearen Institutoa S.L.k (ICAN) kalitate zigiluen egiaztaga­ rritasunaz arduratzen da, eta Nafarroako Ekoizpen Ekologikoaren Kontseiluak (CPAEN/NNPEK) ekoizpen ekologikoa erregulatzen du.

Datuen interpretazioa, etorkizunerako perspektibak Egungo nekazal eredua, bai europarra zein mundiala, elikagaiak trukerako txanpon zein espekulazio gai bihurtzen duten MKE arau ezberdinen ondorio da. Petrolioaren gero eta menpekoagoa den sektore bat da, beraz krisi energetikoarengatik oso eragindura handia izan dezake. Egungo ekoizpen sistema elikagaiek “bidaiatzeko” duten gaitasunean oinarritzen da hein handian. Super­ merkatuetan merkeen aurkitzen ditugun produktuak, hirugarren herrialdeek zein baldintzatan (sanitarioak, sozialak eta ingurugiroarenak...) ekoiztu dituzten ez dakigun horiek dira hemen kontsumitzen direnak, eta ingurugiroarekiko errespetuaren exijentziak, animalien ongizate arauak eta elikadura segurtasunaren arauak betetzen dituzten bertako ekoizpenaren produktuak, kanpoan kontsumitzen dira. Supermerkatu eta hiper­ merkatu hauek dira ekoizleei prezio baxuetan horniketa bolumen handia bermatzeko exijituz, ekoizle txiki hauek ekoizpen eredu gero eta intentsiboagoak ezartzera behartzen dituztenak. Errentagarritasun unitarioak gero eta txikiagoak dira mailegatzea gero eta handiago den bitartean, eta honek enpresarien talde handien nagusitzea dakar ustiaketa txikiak ixten doazen bitartean. Modu honetan elikagaien merkatua gero eta agen­ te gutxiagoren baitan dago, merkatu monopolista baten antza gero eta handiagoa hartzen doalarik.


Nekazaritza eta abeltzantza

Ez da ekoizkinen internazionalizazioaren bidea hartu behar, baizik Euskal Herrian kontsumitzeko ekoizpena­ rena baizik, hemen kontsumitzen ditugun produktuen %5a besterik ez baitugu bertan ekoizten. Nekazaritzako eta abeltzaintzako famili ustiaketen desagerpena ekiditeko, berauen bideragarritasun ekono­ mikoa, ekologikoa, eta soziala bermatuko dituen politikak ezartzea beharrezkoa da, “elikadura subiranotasun” kontzeptuaren sisteman oinarrituko dena. Oinordekotza lortzen ez den neurrian, nekazalgo biztanleriaren exodoa handituz joango da, lurraldearen desegituraketa ekarriz eta ingurugiroarekiko orekan ondorioak era­ ginez.

105


106


AMA LURRAREKIN BAT

EGINGO DUEN JENDARTEA

KOMERTZIOA ETA KONTSUMOA 107

Definizioa Atal honetan kontsumo eta komertzioari dagozkien gaiak jorratu nahi dira elkarren artean harremanetan jartzen diren perspektiba ezberdinak kontutan hartuz. Hasteko, nafar komertzioaren errealitatea aurkeztu nahi da, azken urteotan pairatu dituen eraldaketa ga­ rrantzitsuak barnebilduz. Horien artean, hauek azpimarra genitzake: • Zentro komertzial handien agerpena, operadore handiekin. • Agerpen hau ahalbidetzeko egon diren legedi aldaketak. • Komertzio txikiengan eduki duen eragina bai herri zein hiri mailan. • Betiko komertzioaren nolabaiteko zahartze eta estankazioa. Egoera honen eskutik, kontsumo eredu berriak eta komertzioaren jarduna ulertzeko modu berriak agertu eta indartzen ari dira: • Erosketa masiboak hiri guneetatik kanpo, eremu erresidentzialen garapen indartsuari hertsiki loturiko prozesua. • Teknologia berrien agerpena.


• Errentagarritasunaren (deskontu handiak) eta erosotasunaren (aparkalekua, era guztietako komer­ tzioen kontzentrazioa, etab.) bilaketa bezeroaren partetik. Eredu komertzial ezberdinen bizikidetza ekidinezina eta normala dela kontsideratzen dugun arren, azterketa honen jarrera lekuko komertzio txikia indartzea, lehenestea eta zaintzea da arrazoi ezberdinengatik: • Komertzio txikiak kalitatezko enplegua sortzen du (datuak ikusi) • Egunerokotasuna mamitzen laguntzen du komertzio txikiak, hiri eta herrietan bizitza sortuz eta mantenduz. • Komertzio txikiak, autonomoaren figuran oinarritzen den enplegua sortzen du kasu gehienetan.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Egoera orokorra AHULGUNEAK • Sektore eta errealitate asko barnebiltzen dituen sektore oso heterogeneoa izateak, sektore guztiarentzako proposamenak egitea zailtzen du batzuetan. • Operadore handiei laguntzen dion araudi eta legeria (irekitzeko erraztasunak, araudien aldaketak, ordute­ gien liberalizazioa)

KULTURA

ASKATASUNA

108

• Komertziora bideratutako gastu/aurrekontu oso txikia. • Krisi garaietan kontsumoa uzkurtzen den lehenengo eremua eta berreskuratzen den azkena dela frogatu da, eta honek komertzioari zuzenki eragiten dio. Kontsumoa eta segurtasunaren pertzepzioa eskutik doaz. • Kasu batzuetan, kudeaketa enpresarialaren kualifikazio urria eta/edo teknologia berrien aplikazio urria.

INDARGUNEAK • Elkarte moduan lan egitera ohituta dagoen sektorea. • Elikadura bezalako sektoreetan, komertzio txikia bertako banatzaileengan oinarritu ohi da sarritan, lehengo sektoreari eutsiz, eta bertako zirkuitu ekonomikoak indartuz. • Enpleguaren suntsiketaren kopuruek erakusten duten moduan, kalitatezko enplegua sortzen du. Honetaz gain, emakumea lan munduan sartzearen faktorea oso garrantzitsua izan da. • Kalitate eta espezializazioaren aldeko apustu gero eta handiagoa. • Komertzioak, eguneroko eta ezinbesteko zerbitzua eskaintzeaz gain, kontsumo eta produkzio ereduaren eraldaketan paper garrantzitsua joka dezake jasangarritasunerantz bideratuz, oinarrizko beharrak asetuz, eta bertako ekoizleen eta kontsumitzaile nafarren arteko katebegi papera jokatuz. • Hirietan bai, baino nekazal munduan bereziki, komertzioa elkargune bat da, bertako ekoizleen jardueren eta biztanleriaren arteko loturak indartzen laguntzen baititu. • Komertzio txikiak, zergak Nafarroan ordaintzen ditu, Foru Erkidegoaren finantziazio eta funtzionamenduan laguntzen duelarik. Operadore handien gehiengoak ez ditu zergak Nafarroan ordaintzen, Foru Erkidegoaren kalterako.


Komertzioa eta kontsumoa

Datu nagusiak Komertzioaren sektoreak 1.581,2 milioitako Gaineratutako Balio Gordina sortu zuen 2009an. Sektoreak merkatuko zerbitzuen produkzioaren %20 a suposatzen du, Foru Erkidegoaren BPGaren %9,2 –Espainia­ ren BPGaren %10,65aren azpitik- baino nekazaritzaren %2,9ren gainetik, turismoaren %5aren gainetik edo eraikuntzaren %9aren antzeko. Banaketa komertzialaren sektorea komertzio txikiaren jarduerengatik eta eragin pertsonalen konponketa­ rengatik, komertzio handiarengatik, motorrezko ibilgailuen salmenta eta konponketarengatik, eta automo­ zioarentzako erregaiaren salmentarengatik dago osatuta. Horrela oso zaila da komertzioaren pisu erreala ezagutzea, zeren eta ez IAEn ematen diren altengatik, ez eta CNAE Kodigoengatik gai honi modu zehatzean heltzea oso zaila. Enplegua Komertzio txikiari dagokionez, 21.935 pertsona enplegatzen ditu sektore honek. Horietatik %32,4 a auto­ nomoak dira, eta %45ek 50 langile baino gutxiago dituzten enpresetan egiten dute lan. Horrela bada enple­ guaren %77,2a bai autonomo zein establezimendu txikiengatik dago eratuta (16.976 enplegu). 2009 eta 2006ko datuak konparatuz enpleguaren osotasunean autonomoek indarra galtzen dutela soma daiteke, orain 5,4 puntu gutxiago ematen baitiote komertzio minoristaren okupazioari. 3 urtetan, auto­ nomoak ziren 1.884 enplegu suntsitu dira, eta joerak horrela jarraitu du azken urteotan: 2006 eta 2012 artean 3000 komertziok itxi dutela estimatzen da. 2012ko datuei dagokionez (martxoko datuak) komertzio minoristak jaitsiera esanguratsua jasan du, 2011ko tasarekin alderatuz %2 jaitsi baita, Nafarroa jaitsiera handiena jasan duen erkidegoa bezala kokatuz. 2012ko martxorarte, sektore minoristaren okupazioak %0,9ko jaitsiera eduki du 2011ko martxoarekin alderatuz. Kasu honetan, kate handiak dira kontratazioen gorakada eduki dutenak, %0,6 ko hazkundea eduki dute kate txiki eta merkatalgune handiekin alderatuz, hauek %3,8 eta %2,6ko jaitsiera eduki baitute hurrenez hurren. Langile autonomoek kudeatutako komertzio minoristek joera egonkorra mantendu dute, %0,2ko beherapena eduki dute eta. Honek, autonomoek enplegua beste edozein komertzio ereduk baino hobeto mantentzen dutela erakusten du. Ehun enpresariala Nafarroan zegoen lokal komertzialen kopurua 7.986koa zen 2009an, horietatik %50 soldatapeko langile­ rik gabekoa. Beste %48a 10 langile baino gutxiagoko establezimenduak dira, eta %2ak bakarrik zituen 10 langile baino gehiago. Beste erkidegoekin konparatuz Nafarroak pairatu du komertzio minoristaren galera erlatiborik handiena 1999tik 2009ra, 1827 establezimendu galdu baitira. Bestalde, existitzen diren 3114 enpresetatik, 29k bakarrik dituzte 50 langile baino gehiago. Guztira, komertzioaren enpresen %99 a pymeak edo micropymeak dira. Jardueraren araberako komertziorako lokalen kopurua Komertzio minoristaren ezaugarriei dagokionez, eta lantzen duten sektorearen arabera, azpimarratzekoa da establezimenduen %49,3a espezializatutako komertzioak direla, 521,7 elikadurari loturikoak eta %9,6 botika, higiene eta edertasunaren eremuan lan egiten dutenak. 2006tik komertziorako lokalen kopurua %1,1 gutxitu da. Elikadura eta edarietako, efektu pertsonalen konponketarako, oihaletarako, oinetakoentzako… komertzioak gutxitu dira. Bestalde, espezializatu gabeko komertzioa %8,7 igo da, botika, higiene eta edertasunerako komertzioak bezala, %5,3a igotzen direlarik, eta establezimendurik gabeko komertzioa ere %4a igotzen delarik. Kontsumoa komertzio minoristetan Etxeen azken kontsumoan egindako gastua %1,9 jaitsi zen 2009an, eta honek dudarik gabe Foru erkidegoko komertzioan eragin zuen, Gainjarritako Balore Gordinean %0,3ko jaitsiera eragin baitzuen.

109


Komertzioa, hostalaritza eta zerbitzu inmobiliarioak izan ziren familien kontsumoaren beherakadak gehien astindu zituen jarduerak. Estatu mailan, 2012ko urrian, gasolinerak kanpoan utzita, salmentek eduki zuten aldagarritasuna %-7,9koa izan zen. Salmenta minoristaren produktuetako desgloseak %3,1eko jaitsiera nabarmentzen du elikaduran eta %11,6 gainontzekoan. Urteko lehenengo 10 hilabeteetan komertzio minoristen salmentaren indizearen bataz bestekoak erakusten duen aldagarritasuna % -6,3koa da aurreko urteko epe berdinarekin konparatuz gero, eta komertzioaren formatu guztiek jaitsierak aurkezten dituzte aurreko urteko epe berdinarekin konparatuz gero. Nafarroaren kasuan, salmenten jaitsiera % -5,6an kokatzen da, baino kontutan hartu behar da beherakada hauek, jaitsierak egon ziren beste garai batzuekin konparatzean emandakoak direla.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

KULTURA

ASKATASUNA

110

Datuen interpretazioa Datuok kontutan hartuz, egungo krisia dela eta, komertzioa kaltetuen ateratzen ari den sektoreetako bat dela baieztatu daiteke. Zifrek erakusten duten legez, tankera honetako egoeretan kontsumoa uzkurtu eta gastua murrizten den lehengo eremua dela frogatzen da. Bestalde, estatu zein erkidego mailan garatutako politika eta araudiek komertzio minoristaren kontra joka足 tzen dute eta operadore handien alde jokatu, ordutegiak liberalizatuz, kontratu tipoak direla eta, hitzarmen kolektiboarekin zuzenean loturik dagoen aspektua izanik, konpetitzeko inolako gaitasunik gabe uzten ditu. Izan ere, komertzio txikientzat, egun gehiagotan irekitzeak gastu handiagoa suposatzen baitu ordu extrak ordaindu behar dituelako, operadore handi batentzat gasturik ez dakarren lan txanda bat gehiago besterik ez denean. Horrela bada, komertziante txikiek dioten moduan, merkatalgune handi bati langile batek suposatzen dion gastua 16.000koa bada komertziante txikiari 22.000 euroko gastua suposatzen dion bitartean, zerbait oker dagoenaren seinale da. Nafarroan ordutegien liberalizazioak dakarren kostua bereziki pisutsua da, sektore guztia barnebiltzen duen akordioa (operadore handiak barne) existitzen baita, eta estatu mailako araudi berri honek, akordio hau bertan behera uzten baitu. Arestian esandako guztia dela eta, lurralde mailako euntze eta integrazio ikuspegitik begiratuta, beharrezkoa dirudi gertuko komertzio eredua bultzatu eta indartzea, modernizaziorantz eta profesionalizaziorantz bide足 ratutako politikak sortuz eta eredu hau lehenetsiz merkatalgune handien ereduaren aurrean. Izan ere, azken hauek, alde batetik hiri eta herri erabiltzaileen fluxuak desagertarazten baitituzte eta bestetik, oso kalitate txarreko enpleguak sortzen dituzte. Komertzio minoristak herrien eta hirien bizia ehuntzen du, ingurugiro pertsonalarengan errotutako eta le足 hengo sektorearekin harremanetan jartzen den (batez ere elikaduraren kasuan) bizi eredua eragiten baitu. Lehen sektorea eta komertzioa bultzatzen dituen zuzeneko harremana sortzean, kontsumitzaileak onura jasotzen du eta.


Komertzioa eta kontsumoa

111


112


AMA LURRAREKIN BAT

EGINGO DUEN JENDARTEA

TURISMOA

113

Definizioa Turismoa Nafarroan ondorengo zutabeetan oinarritzen da gaur egun: Sanferminak, Santiago Bidea, ondare naturala, historikoa eta artistikoa, eta nekazal turismoa (alojamendua eta jarduerak). Nafarroak ez ditu gehiegizko turismoaren ondorioak pairatzen, turistek batez ere kotxe partikularrak erabili eta komertzializazio masiborako kanalak existitzen ez direlako. Bisitarien jatorri eta perfilen arabera, famili turismoa jasotzen dugula baieztatu dezakegu, Euskal Herriko gainontzeko herrialdeetako jatorria duena nagusiki, katalandarren zein madrildarren emari garrantzitsuekin. Estatutik kanpo datorren turismoa minoritarioa da. Azpimarratzekoa da gaua pasatzen ez duten bisitari kopuru altua jasotzen dugula. Horrela bada, azpimarratzekoa da Iru単ea foru erkidegoaren zentro promozionala bihurtu dela, indarra gal足 duz doan nekazal turismoaren galeraren aurrean. Nafarroako Gobernuak bestalde, sektorearen beharrei erantzuten ez dizkieten azpiegitura handiak bultzatu ditu, beste adibide batzuen artean Baluarte, Los Arcoseko Zirkuitoa, Sendaviva eta Erronkariko Ipar Eski Zentrua azpimarra litezkeelarik.


Egoera orokorra: ahulgune eta indargune nagusiak. Alojamendua Azken urteotan enpresa eta establezimendu turistikoen hazkunde esanguratsua eman da. Egun, 700 lan­ detxetik gora existitzen dira eta 3 zein 4 izar dituzten apartamentu turistiko eta hotel kopuru handia sortu da. Bataz besteko daukaten kalitatea onargarria da, nahiz eta landetxe batzuk zaharkituta gelditu diren, eta apartamentu turistikoak pisuz osatutako eraikinetan ahalbidetzea baimendu den. Kopurua gehiegizkoa dela kontsideratzen da erakar dezakegun jende kopuruarentzat. Iruñean izan ezik, Nafarroako gainontzeko fami­ lientzako lekuetan alojamenduak nagusitzen dira

Jarduerak

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

Garaiotan, 78 enpresa ditugu alor honetan. Enpresa txikiak dira, bazkide gisa gehienez pertsona pare bat izan ohi dituzte eta monumentuetara bisita gidatuen alorra eta natur zein kirol jardueren alorra lantzen di­ tuzte. Tankera honetako enpresa kopuruaren hazkundea ikusgarria izan da azken urteotan. Monumentuetan oinarritutako baliabide interesgarriak dauzkagu eta are gehiago, nazioarte mailan famatuak diren Pirinioak, Bardeak, Bertiz, Urbasa-Andia eta Aralar bezalako natur baliabide ikaragarriak ditugu, hau guztia, mendiko bide sare garrantzitsua ahaztu barik. Nafarroako baliabide nagusienak mota honetako enpresen bitartez bisitatuak izan daitezkeela esan genezake.

Produktu turistikoak Gaur egun, honakoak dira Nafarroak promozionatzen dituen produktuak: KULTURA

• Sanferminak ASKATASUNA

114

Nazioartean ezagunenetakoa den jaia da dudarik gabe eta Iruñea mundu mailan ezaguna izatea eragiten du, sanferminetara datozen bisitariak Nafarroan egiten duen egonaldia luzatzea lortzen ez duen arren. Baliabide erakargarri bat da, zuzenki profitatua izatea merezi duena. Kontsumoan eta jardunaldien antolaketa enpre­ sarialean oinarritutako jai eredua bultzatu dute erakundeek, jai hauek historikoki izan duten eta hiritarrengan zein elkarteengan oinarrituta egon den ohiko eredu parte hartzailea baztertuz. • Santiago Bidea “Guadiana” produktua da, “Xakobeo urtea” ospatzearen arabera indartzen dena. Kontutan hartu behar dugu nazioartean daukan indarra eta erakartzen dituen turista eta peregrino kopurua: 2011.ean ia 60.000 pere­ grino zenbatu ziren Orreagako aterpetxean. Produktu honek interes handia dauka nazio zein nazioarte mailan egiten zaion promozioa dela eta. Ez da ahantzi behar gure lurraldean benetan daukan jatorriaren eta esanahia­ ren azalpenarekiko Nafar Gobernuak erakusten duen konpromezu falta. Beste alde batetik baliabide ezberdinak lotzen ditu, landa eta hiri eremuak, natura eta artea, eta kirol jarduerak alojamenduarekin konbinatuz. • Pirinioak Ipar Euskal Herria, Aragoi, Katalunia eta Frantziarekin elkarbanatutako baliabide hau da orain garatzen ari direnen artean definizio maila txikiena duena. Ez du komertzializaziorako eta garapenerako berezko planik, Turespañarekin daukan itunaz gain. Ez da alde frantsesarekin ere lanik egiten. Inguru honetako biztanleek ozen aldarrikatzen dute berezko planen bat, egoera sozioekonomikoak batez ere ekialdeko Pirinioen aldean, horrela eskatzen duelako. Aurrepirinioetan aurkitzen diren eskualdeak ere kontutan hartu beharko lirateke. • Hegaztien behaketa Produktu berria da honakoa. Gobernua ari da bere zabalpena bultzatzen. “Produktuaren kluba” deritzona sortu da promozionatzeko, espezializatutako ferietara joanez, argitalpenak eginez, eta turismoaren webgu­ nean sail berezi bat mantenduz. Inbertitutako indarra eta ahalegina ez datoz bat lortutako emaitzekin, ez bisitari kopuruan ez eta merkatuan edukitako ohiartzunean.


Tursimoa

Sektore turistikoaren egoera Bere garaian bultzatu zen eredua, Patzuergo turistikoen eraketan oinarritutakoa, krisi egoeran dago gober­ nuaruan ekitearen falta eta sektore pribatuaren iniziatiba eta partehartze ezarengatik. Elkarte sektorialak, jarduerenak zein alojamenduenak, ordu txikitan aurkitzen dira, eta ez dute euren bazkideak ilusionatzeko gaitasunik ez eta Gobernuan eragiteko gaitasunik ere, AEHN (Nafarroako Hostalaritzako Enpresarien Elkar­ tea) izan ezik, interlokuziorako duen gaitasuna mantentzen jarraitzen baitu. Egungo egoerak, produktuaren garapenean eta batez ere honen komertzializazioan eragingo duen eredu baterantz bideratzera derrigortzen du sektorea.

Nafarroako Gobernua Mailegu handiak lortzea aise zen garaietan bide errazena aukeratu zuten turismoa bultzatzeko, promozio gordinean oinarritu zen eredua hain zuzen ere. Modu berean, etorkizun ekonomiko eskaseko azpiegitura handiak sortu ziren (Sendaviva, Los Arcoseko zirkuitua, Baluarte, Xabierren Auditorioa, Erronkariko Eski Zen­ trua…). Orohar, Kultura, Turismo eta Harreman Instituzionaletako Sailetatik ez dago Patzuergo eta Elkarte Turistikoekiko elkarlana, ez eta Gobernuaren gainontzeko Sailekiko ere. Horrela bada, gaur egun harrigarria da Iruñeko Udalarekin dagoen ulermen falta, izan ere entitate honekin elkarlanean aritzeak gastuen aurrez­ kia ekarriko bailuke, eta hiriaren zein Nafarroaren promozio turistikoa eraginkorragoa bihurtuko luke. Araudi turistikoa zaharkitua dago edo ez da existitzen (jatetxeak) eta ez da aholkularitza ekonomikorik eta teknikorik ere egiten. Ez dira datu estatistiko propiorik sortzen eta egiten diren ikerkuntzak Industri, Turismo eta Komertzio Ministeritzak ateratzen dituen datuekin eraikitzen dira, gure errealitatera egokitzen ez diren datuekin, alegia. Sare sozialen erabilpen falta nabaritzen da, batez ere promozioari eta komertzializazioari dagokionez.

Nekazal turismoa 80.garren eta 90.garren hamarkadetan lehen sektorea krisi egoeran aurkitzen zen eta nekazal eremuek despopulatze prozesu larria bizi izan zuten. Cederna-Garalurrek kudeatutako Gobernuaren laguntzaren eta Leader diru-laguntzen bitartez landetxeen eraketa bultzatu zen. Egun, establezimenduek kopurua eta kalita­ tea duten arren, puntu batzuetan dagoen saturazio maila handia da, aspektu honetan egon den erregulazio kaxkarra dela eta. Nekazal ustiakuntzekin eta baliabideekin erlazionatuta dauden gidatutako bisitak, nekazal jarduerak eta nekazal-turismoak bultzatu dira modu xume batean. Urteetan zehar gozatu izan dugun lidergoa galdu dugu gaur egun. Komertzializazioa da arazo nagusia exis­ titzen diren plaza kopuru handiari irtenbidea emateko garaian. Nafarroan duen garrantzi handia dela eta, sakoneko hausnarketa prozesua egin eta nekazal turismoaren inguruko plangintza espezifiko bat egiteko garaia iritsi da.

Indarguneak eta Ahulguneak INDARGUNEAK

• Nafarroako geografian banatutako balore natural garrantzitsuak. • GR eta mendiko bide sare handia. • Ondare kultural material eta ez material aberatsa.

115


• Herrialde guztian zehar barreiatutako alojamenduen eskaintza zabal eta orotarikoa. • Patzuergoen bidez egituratutako harremana sektore publiko eta pribatuaren artean. • Erkidego osoan garatutako turismoa. • Ekialdeko Pirinioetako eremu zabalen garapen ekonomikorako lanabes estrategikoa. • Produktu turistikoen eskaintza zabal eta orotarikoa. • Nafarroak kanpokaldean duen irudi on eta egokia. • Barneko komunikabide egokiak (errepide eta autobiak). PERTSONA

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

• Azpiegitura eta instalazio modernoak. • Sanferminak, Pirinioak eta Santiago Bidea.

AHULGUNEAK • Balio handiko ingurumenaren eta babestutako eremuen erabilera eta kudeaketa turistikorako planen falta nabarmena. • Mendiko bideen mantenimendurako politiken beharra/falta.

KULTURA

• Ondare materialaren kudeaketarako programen urritasuna edo existentzia eza. • Ondare inmaterialaren kudeaketarako programen existentzia eza. Ondare honen existentziaren aitorpen falta.

ASKATASUNA

116

• Patzuergoen krisia, beste arrazoi batzuen artean, administrazioaren laguntza ekonomiko ezarengatik, eta sektore pribatuaren esku-hartze faltarengatik. • Nekazal-hiritar binomioaren eskaintzan, eskaintza hiritarra da gaitasun ekonomiko handiena duen turista erakartzen duena. • Kanpo komunikabideen kalitate txarra (airezkoa eta trenbidezkoa) • Baliabideei dagokionez erkidego aberatsa izanik, ezin daiteke turismoaren mailak duen pisu espezifiko txikia ulertu. • Kultur diferentziatuak eta berezko hizkuntzak erreklamu turistiko bezala eduki zezakeen gaitasunaren garapen falta.

Datu nagusiak1 BPG (2011ko datuak) Turismoa Nafarroako BPGaren %5 edo %6aren sortzailea da. Sektorean diharduten langileak (2011ko datuak) Segurtasun sozialera afiliatutakoak: 15.752. Enplegatutako langileak: 25.274 1

Iturria: Nafarroako Gobernua


Tursimoa

Langabeak: 3.554 (%12,3) Populazio aktiboaren artean, turismoaren sektorean enplegatutakoek %8,8 ordezkatzen dute. Alojamendua (2011eko datuak) Nafarroak 34.085 leku dituen 1.384 establezimendu dauzka. 2003tik lekuen %44,9ko hazkundea eduki du, eta alojamenduen hazkundea %63,3koa izan da. Lau izarretako hotelen hazkundea nabarmentzen da, %260koa izan baita. Bisitariak (2011eko datuak) 1.121.177 pertsonek bisitatu gaituzte turista moduan. Hauetatik %78,7 a estatu espainiarretik datoz. He足 rrialdeka: %17,1 a EAEtik dator, %12,4 a Madrildik, %12,3 Kataluniatik eta %12,1 Nafarroa barneko turismo足 tik- joan den urtearekiko % 5,9ko hazkundea suposatzen duena-. Bestalde, bisitari kalitatean (gaua pasatzen ez dutenak) 6.000.000 pertsona inguru zenbatzen dira, nahiz eta datu hau zaila den kontrastatzen. Turistaren perfila (2007ko datuak) Turisten %38,8ak 25 eta 45 urte bitarte ditu, %27,3ak 45 eta 64 urte bitarte, %16,3ak 15 urte baino gutxia足 go eta %10ak 15 eta 24 urte bitarte. Noiz datozen (2007eko datuak) Uda da ezbairik gabe estaziorik garrantzitsuena (%44), udazken-neguko garaia ere garrantzitsua den arren, bisiten %29,4 a egiten baita. Bestalde, %52 aste bukaeretan dator. Udan bataz besteko 10 egun pasa ohi dituzte, Aste Santu eta gabonetan 3 eta 4 egunen artean gelditzen diren bitartean. Nola datozen (2007ko datuak) %81,9 kotxez dator, %10,5 autobusez, eta %3,9 hegazkinez. Gehienetan (%80) erreserbarik gabe datoz, eta %97k ez du pakete turistikorik hartzen. Zenbat diru gastatzen dute (2007ko datuak) Nafarroa bisitatu zuten turistek 762 milioi euro gastatu zituzten 2007an. Webgunea (2011ko datuak) Nafarroaren webgune ofizialak 1.512.944 bisitari jaso zituen 2011ean. Turismo Bulegoen estatistikak (2011ko datuak) 2011ean Turismo Bulegoek 432.275 bisita jaso zituzten, horietatik %17,8 a estatutik kanpo eginak izan zirelarik.

4. Datuen interpretazioa 1. Ez da turismo jasangarria bultzatu. Kopurua bilatu da baino ez kalitatea, garapen endogenoa eta ondare eta baliabide naturalen mantentzea. 2. Azken urteotan, turismoaren garrantzia handitzen doa, estrategikoa izatera ailegatu gabe, deslokalizatu ezin daitezkeen tokiko baliabideak garatzea ahalbidetzen du. 3. Ez da alojamenduen plaza kopurua handitu behar, kalitatea mantentzeko eta sakontzeko politiken beharra sumatzen da ordea.

117


4. Euskal Herriko gainontzeko herrialdeekin elkarlanean aritzeko beharra, bai arrazoi nazional zein ekono­ mikoengatik. Euskal Herria marka sortzeko beharra komertzializazio eta promozio hobea lortu ahal izateko, atzerrian batez ere. 5. Komertzializaziorako plangintza espezifiko baten beharra, teknologia berriak erabiliko dituena eta ahule­ nak diren eragileak lagunduko dituena –alojamendu txikiak eta jardueretako enpresak-. On line salmenta izan behar da lanabes nagusienetako bat. 6. Piriniotan turismoa modu integral batean garatuko duen plangintza espezifiko baten beharra. Santiago Bidea produktua modu iraunkorrean garatuko duen plangintza baten beharra. 7. Urte guztian zehar beherapenak dituzten bonu turistikoen sorrera eta hauen promozioaren sakontzea, ondare eta natur baliabideen hobekuntzan egindako ahalegina ahalik eta hobekien errentabilizatu dadin.

EGINGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRAREKIN BAT

PERTSONA

8. Entitate turistikoen eta Gobernuko gainontzeko sailen arteko politika turistiko transbertsal eta koordina­ tuaren beharra. Bereziki beharrezkoa da patzuergoetan, elkarteen eta Iruñeko Udaletxearen arteko elkarlana berreskuratu eta bultzatzea. 9. Azpiegitura turistikoen eta kirol turismoaren gainean dauden arautegi ezberdinen berrikuspen eta balizko eguneratzearen beharra. 10. Ez da geure kultura endogenoa elementu bereizgarri gisa promozionatu, ezberdina den zerbait bilatzen duten turistak erakartzeko. 11. Nafarroako erakargarritasun nagusienak bere ondasun kultural eta naturala dira nekazal turismoak bien arteko sintesia dakarrelarik.

KULTURA

ASKATASUNA

118

12. Turismoaren eta gure ondare natural eta kulturalaren jasangarritasunaren arteko oreka mantendu behar dugu (turismo jasangarria). 13. Turismoa ez da geure ondare kultural eta naturalaren promozioa bakarrik, Nafarroako produktuen pro­ mozioa ere barnebiltzen ditu. Hau dela eta, turismoa motore ekonomiko gisa beste sektore ekonomikoekin harremantzen da, bereziki lehenengo sektorearekin (nekazal tursimoaren azken helburua) eta hau indartuz. 14. Modu berean, eta ikuspuntu integral batetik abiatuz, komertzioaren promozioa turismoari eta zonaldeko gainontzeko sektore ekonomikoei hertsiki loturik dago; Nafarroa markak (dagokion eslogana eta irudia bil­ duz) guzti hori barnebildu behar baitu: turismoa, hostalaritza, Nafarroako abeltzain eta nekazal produktuak, industria, artisautza eta komertzioa. 15. Nafarroak eskaintzen dituen komertzioak eta turismoak ez ditu azpiegitura handiak behar (krisi ekono­ mikoak ere ahalbidetzen ez dituenak), baizik eta agente ekonomiko ezberdinen elkarlan koordinatua eta hiru sektore ekonomikoen transbertsalitatea. 16. Laburbilduz: turismoa Nafarroan ezin daiteke baliabide bat bakarrik izan bere baitan. (oso estazionaliza­ tuta dago, eta ez dago masifikatutako turismo bat jasotzeko prest). Bertako ekonomiaren dinamizatzailea be­ har luke izan, sektore guztiak bultzatuz eta indartuz: abeltzaintza, nekazaritza, industria, komertzioa, etab...


Tursimoa

119


120


BERE

KULTURA SUSTATUKO DUEN JENDARTEA

EUSKARA Zertaz ari gara? Euskararen egoera aztertzeko tenorean gogoan izanen ditugu ondoko ideia orokor hauek: • Euskara da gure mundu-ikuskera • Euskara berezko hizkuntza dugu Nafarroan, gainerako hizkuntzak baino lehenagokoa. • Mendeetan zehar gutxitzea eta gutxiagotzea bizi behar izan ditu euskarak bere lurraldean. • Euskararen aurkako erasoaldiak ez dira isolatuak, gure identitateari egindako prozesuak baizik. • Gaur egun ez dugu euskaraz bizitzerik gure herrian; beraz, ez dugu taxuzko hizkuntza-politikarik, ez estatus juridikorik. • Normalizazio linguistikoa lortzea izanen da helburua, euskara biziko bada, euskaraz biziko bagara, euskaraz ere bizitzen segitu nahi badugu.

Euskararen egoeraren diagnostiko orokorra Hizkuntza minorizatua dugu euskara Nafarroan, eta gaur egun ez du etorkizunerako behar adinako berme­ rik. Hori da esaldi batean euskararen egoeraren diagnostikoa. Egoera hori ordea, ordezkapen prozesu luze baten ondorioa da, eta erabat lotuta dago Euskal Herriaren ukazio historikoarekin. Aipatutako ordezkapen prozesuaren indargarri izan da azken urte hauetan garatutako hizkuntza politika. Euskal Herria, euskararen herria, zatituta dago gaur egun, eta Euskal Herri osorako behar dugun hizkuntza politika berreskuratzailearen ordez, euskara egoera minorizatuan mantentzea edo hizkuntza bera desage­ rraraztea helburu duen hizkuntza politika dugu, Nafarroako gobernuak gidatuta.

121


Hartara, eta hizkuntza politika arautzen eta baldintzatzen duen marko legal orokorra euskararen legea dugu, dagoeneko 26 urte bete dituena. Horren ondorioak ezin argiagoak dira. Ofizialtasunik eza. Zonifika足 zioaren araberako arautzea (eremu euskalduna, mistoa eta ez euskalduna). Hizkuntza-eskubideen urraketa sistematikoa. Euskaraz bizitzea ezinezkoa. Euskaraz ikasteko aukera mugatua eta hainbat tokitan ukatua (zonalde ez euskaldunean ikastolak dira irakaskuntza euskaraz eskaintzen duten bakarrak). Lanbide Hezike足 tan eta Unibertsitatean oso ikasgai edo modulu gutxi dira euskaraz burutu daitezkeenak. Derrigorrezko hezkuntza ere denek ezin dute beren herrietan euskaraz egin. Azken urteetan, gainera, euskararen aurkako hizkuntza politika bereziki aktiboa eta gordina izan da, eta UPNk euskara desagerrarazteko politika sistematizatu, planifikatu, gogortu eta bizkortu egin du nabarmen. Ahalegin horretan ondoan izan du, eta dauka oraindik orain, PSN alderdia.

PERTSONA

BERE

KULTURA SUSTATUKO

IZANGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRA

Horren guztiaren ondorioz, eta arestian esan bezala, Nafarroa Garaian euskara kinka larrian dago. Alorrez alor aztertuta, inon ez dugu euskara nahikotasun maila batean dagoenik. Esparru geografiko eta sozial eus足 kaldunenean ere, euskara erabateko diglosian dago Nafarroa Garaian. Zenbait arlotan, herri ekimenaren ahaleginaren ondorioz ia beti, urratsak egin dira eta lorpenak ere bistakoak dira. Hizkuntzarekiko atxikimendu eta aldekotasun zabal bat antzematen da, eta badira horren erakusgarri diren zenbait adierazle: elkarretaratzeak (Nafarroa Oinez, euskal eskola publikoaren aldeko jaia, mobiliza足 zioak....), inkestak, matrikulazioak, euskalgintzaren lana.... Horrek ezin digu ezkutatu, ordea, egoeraren larria, eta euskararen presentzia sozial errealaren eskasa. Egindako ahalegin guztiak eskertzekoak dira eta baita ezinbestekoak ere, baina benetako jauzi bat emateko, egindako horretaz aparte, beste bitarteko batzuk behar dira, eta, batez ere, beste hizkuntza politika bat.

Egoera orokorra bi hitzetan. ASKATASUNA

122

Beraz, egun ez da Euskal Herria euskalduntzeko politikarik gauzatzen. Nafarroa Garaian hizkuntza politikaren bidez (orain dela 25 urte onartutako Ley del Vascuence oinarri), modu nabarmenean bilatzen dute euskara deuseztatzea Euskal Herriaren beraren izatea ezerezteko helburuaz.

Hizkuntza-politikak: zer dugu / zer nahi dugu. GAUR EGUNGO HIZKUNTZA-POLITIKA

NAHI DUGUN HIZKUNTZA-POLITIKA

Izaera ofiziala ukatu egiten dio euskarari

Euskarak behar duen lekua irabaztera begirakoa

Araubide zatitzailea bilatu du

Baldintza juridikoak onartuko dizkion ofizialtasunmaila nahikoa emanen dio

Hizkuntza-eskubide urratzailea da

Diskriminazio positiboa aplikatuko dio euskarari

Gaztelania/erdaren aldekoa

Euskaraz bizitzeko eskubidea ardatz izanen du

Gatazka terminoetan irauteko borondatea

Euskaldun eta euskaltzaleon trinkotasuna bultzatuko du

Itxurako neurri ezegonkorren zalea

Plangintza orokor eta xeheak diseinatu, ezarri eta ebaluatuko ditu, epe motz eta luzeak gogoan

Herritarren mugimenduei eta adituen txostenei muzin egiten die

Adituen esanen gidaritzan eta euskalgintzarekin batera jardun koordinatua eginen du.

Arloak: Administrazioa / Jendartea (ezagutza, erabilera, jarrera)


Euskara

Administrazioa Azken urteotan esandakoa ez da aldatu: euskaldunok euskaraz bizitzeko eskubidea ez dago bermatuta eta nabarmenak dira egunero sortzen diren ezintasunak. Nafarroan Vascuencearen Legeak ezartzen dituen hizkuntza-eremuen araberako banaketa administratiboak eus­ kararen normalizazioa oztopatzen segitzen du eta euskarak ez du errekonozimendu ofizialik. Nafarroako eremu batzuetan, berriz, euskarari ofizialtasuna aitortzea ez da nahikoa herritarren euskaraz bizitzeko nahia bermatzeko. Euskaldunak ahalegin gehigarria egin behar du hori lortzeko, ohiko funtzionamendua, lehenetsitakoa, erda­ raz garatzen delako. Orokorrean, Nafarroako Gobernuan euskaldunen aurkako politika diskriminatzailea praktikatzen da. Aitzitik, eguneroko jarduna urruti dago euskaldunen hizkuntza-eskubideak bermatzetik eta hauei zerbitzuak berdin­ tasun baldintzetan ahalbidetzeko helburutik. Are gehiago, politika hori legeak ezarritako betebeharrei bizkar emanez garatzen da.

Erakuskarriak: Osasunbidea eta Arartekoaren txostena Osasun zerbitzuen alorra eskubide urraketa sistematikoa da, bai harreman administratiboan bai asistentzia­ lean gaztelania da Osasunbidearen zerbitzu-hizkuntza nagusia eta ia bakarra. Legeak ezarritako eremu euskaldunean hizkuntza-eskubideaz gain legea urratzen da, ez baita zerbitzua euskaraz bermatzen. 55/2009 Dekretuak euskara jakitea nahitaezko baldintza ez den lanpostuetan euska­ raren ezagutza merezimendu gisa baloratuko dela dio. Osasunbideak uko egin dio euskararen ezagutza aintzat hartzeari. Aldiz, ez berezko, eta ez ofizial diren hi­ zkuntzen ezagutza baloratu izan du (ingelesa, frantsesa, alemana, …). Arazoa egiturazkoa da, baina hala ere osasun agintariek ez dute egoera zuzentzera bideratutako neurri es­ anguratsurik abiarazi, eremu euskalduneko herritarrekiko idatzizko harremanetarako legeak ezartzen dituen betebeharrak betetzera mugatu da. Harreman asistentzialari dagokionez, eskubideen urraketa iraunkortzea ekarriko duten kontratazio politikak garatu ditu, eta euskararen presentzia eragozten duten neurriak aplikat­ zen jarraitzen du. Nafarroako Arartekoak Nafarroako Parlamentuaren eskariz elebitasuna eta herritarren hizkuntza-eskubi­ deen egoeraren gaineko txosten berezitua1 plazaratu zuen 2010 urtean eta norbanakoek eta Hizkuntza Eskubideen Behatokiak helarazitako erreklamazioak aztertu ondoren hainbat iradokizun egin zituen. Hamahiru gomendio eman zituen esparru ezberdinetan egungo errealitatea hobetzeko: legeak, eskubideak, hezkuntza, bide-errotulazio-inprimakiak, lanpostuen merezimendua, hedabideak... Bada Nafarroako Gobernuaren azken bi urteetako praktika aski da haren gomendioek izan duten oihartzunaz jabetzeko. Lehenbizikoan, Nafarroako administrazio publikoetan euskararen erabilera arautzeari buruzko otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretua erabaki judizialen arabera egokitzeko eta Euskarari buruzko Foru legeak jasotzen dituen alderdi guztien ikuspegi orokor eta erabatekoa eskaintzeko. Bestetik, 18/1986 Legearen exekuzioari buruzko erregelamendu orokor bat egiteko eskatu zuen ikuspegi osoago batetik eta erabilera sustatzearen ikuspegitik, 29/2003 Foru Dekretua eta lehendik dauden beste batzuk ordezkatzeko. Gaineratzen du araupetze orokor horrek berariaz estali beharko lituzkeela Euskarari buruzko Foru Legeak Nafarroako eremu mistoari dagokionez hizkuntza horren erabilera arruntaren arloan dauzkan hutsuneak, eta horrekin batera aplikazio eremua Nafarroako administrazio publiko guztietara eta jarduera-esparru desberdinetara ere zabaltzeko gomendioa egiten du. Bigarrenean, eremu mistoko herritarrei Nafarroako administrazio publikoekiko idatzizko harremanetan eus­ 1 http://www.defensornavarra.com/index.php/eu/Argitalpenak/Txosten-bereziak/2007-2011/2010/NAFARROAKO-PARLAMEN­ TUAK-ESKATUTAKO-TXOSTENA-Elebitasuna-eta-herritarren-hizkuntza-eskubideen-egoera

123


karaz artatuak izateko eskubidea aitortzeko iradokitzen du, eta herritarrak eskubide horretaz baliatu ahal izatea errazteko, eremu mistoko administrazio publikoen prozedura eta inprimakiak herritarren eskura bi hizkuntzetan jartzeko gomendioa egiten du. Hirugarrenetik seigarrenera ...eremu bakoitzaren bide-errotulazioa zein seinaleei buruzko gomendioak ematen ditu; denetan egungo egoera hobetzeko proposamenak egiten ditu. Zazpigarrenean, eremu ez-euskaldunean D ereduan irakasten duten ikastetxe publikoak sortzeko go­ mendioa egiten du. Zortzigarrenean, gizartearen eskariak ikusita, euskarazko irakaskuntza tekniko eta profesionalerako eskaintza handitzea proposatzen du, eremu euskaldunean eta mistoan bereziki. PERTSONA

BERE

KULTURA SUSTATUKO

IZANGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRA

Bederatzigarrenean, euskara merezimendu bereki gisa baloratu dadila proposatzen du funtzio publikoaren arloan eta funtzio publikoan sartzeko edo haren lanpostuetan sartzeko, eta sekula ez dadila balorazio hori konparatu atzerriko hizkuntzei eman dakiokeen balorazioarekin. Hamargarrenean, eremu mistokoak izan eta muntako funtzionario kopuru batetik gora duten Nafarroako ad­ ministrazio publikoei edo bi mila biztanletik gora dituzten udalei iradokitzen die gutxienez bulego zentralean lanpostua duen pertsona batek euskaraz jakin dezala eta gauza izan dadila ahoz erantzuteko hizkuntza hori erabili nahi duten herritarrei. Nafarroako Gobernuko departamentuen, haren erakunde publikoen eta haren sozietate eta fundazio publikoen kasuan, eremu mistoan badaude, jendaurreko bulegoetan gutxienez ere langile bat egon beharko litzateke herritarrari ahoz euskaraz zuzentzeko eta informazioa euskaraz jasot­ zeko gai izanen dena. Hamaikagarrenean, euskara administrazio publikoetan, irakaskuntzan, komunikabideetan eta gizarte biziki­ detasuneko gainerako esparruetan sustatzeko planak, urteko programak eta urte anitzeko programak onetsi eta garatzeko iradokitzen du.

ASKATASUNA

124

Hamabigarrenean, Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoko hedabide publikoen irrati-eta telebista-emisioak jasoko direla bermatzeko gomendatzen du, bai eta baimena eman diezaion programazioa euskaraz ematen duen irrati bati, eta horretarako kontuan har dezala azken hamarkadetan irratiaren arloan euskararen alde egindako lana. • Hamahirugarrenean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan administrazio elektronikoa ezartzeari buruzko 11/2007 Foru Legeko aurreikuspenak betetzeko gomendioa egiten du eta zehazki berma dadi­ la administrazio-prozedura elektronikoetan gaztelania eta euskara erabiltzeko daukaten eskubidea. Bestetik, Nafarroako Gobernuaren web zerbitzuen ataria gaztelaniaz eta euskaraz egon beharko litzatekeela dio, edizio bereizietan, herritar bakoitzak egokien irizten dion edizioa erabil dezan. Jarraibideak aintzat hartu ez ezik hark proposatutakoaren aurkako norabidean tematu dira agintariak, orain arte baino indar biziagoz. Joera entzungor bera erakutsi du Europako Hizkuntza Gutxituen inguruko txoste­ naren2 aurrean.

Jendartea (herritarren gaitasuna, transmisioa, erabilera eta jarrera) V. Inkesta Soziolinguistikoak3 eta kale-erabileraren VI. Neurketak4 hainbat datu esanguratsu utzi dituzte: • Nafarroan migranteen kopurua nabarmen hazi da, % 11,2 • Elebidunen kopurua hazi egin da gurean, 16 urtetik gorakoetan % 27 da. 2 https://docs.google.com/viewer?a=v&q=cache:SSx3Wsrf3ccJ:www.ehu.es/ehusfera/garalex/files/2012/12/2012ko-HizkuntzaGutxituen-Europako-Gutunaren-Txostena_Txomin-Elizondo.pdf+Europako+Hizkuntza+Gutxituen+inguruko+txostena&hl=eu&gl=es&pid=bl&sr cid=ADGEESibsFLUMtZjScTPqjfLi0Uet0EVWHbsQD-ERw08FVrvRdFVX2nY2lhwXn0nzyeZ6MAAWBULz335TKwd0nDxFU6Et5X0927unk3ng­ yaCkXrtEH04bquldi3FrQlpB64VUUCxPDtO&sig=AHIEtbRVvxFMsJ0AXbFDSrdYbzOMgZNyPg 3 http://www.euskaltzaindia.net/index.php?option=com_content&Itemid=392&catid=121&id=3901&lang=eu&view=article 4 http://www.soziolinguistika.org/files/VI%20Kale%20Neurketa-%20Emaitzen%20txostena.pdf


Euskara

• Elebidunen ehunekorik handiena 16 urtetik beherako gazteen artean dago. • 16-24 urte bitarteko euskal hiztunetatik % 54 euskaldun berriak dira. • Elebidun hartzaileen kopurua hazi egin da Nafarroan. • Elebidunen erdia gune erdaldunetan bizi da. • Biztanleen % 93 1. tipologian bizi da (ezagutza % 0-25). • Transmisioa % 95ekoa da guraso elebidunen artean; % 67koa, aldiz, bikote mistoen kasuan. • Euskararen erabilera orain 10 urte baino baxuagoa da, elebidunen kopurua gehitu den arren. • Erabilerak eremu formaletan egin du gora. • Kale-erabileraren indizea geldirik dago 2001etik; haurretan behera egin du, eta gazte zein helduetan egonkor dago. • Bosturteko honetan euskara, gaztelania eta frantsesa ez diren hizkuntzen erabilerak nabarmen egin du gora: %2,6tik % 3,7ra. • Beste lurraldeetan ez bezala, parez pare dago emakumezkoen eta gizonezkoen erabilera haur, gazte eta helduetan. • Iruñean beste hizkuntzak euskara baino gehiago erabiltzen dira. • Euskararen aldeko jarrerak eta borondatea areagotu egin da Nafarroan, adin tarte guztietan.

125

Hizkuntza-gaitasuna lurraldearen arabera. Euskal Herria, 2011

Guztira Elebidunak Elebidun hartzaileak Erdaldunak

EUSKAL HERRIA

EAE

NAFARROA

IPARRALDEA

2.648.998 714136 388.255 1.546.607

1.873.498 600.058 325.967 947.473

537.139 62.977 40.546 433.616

238.360 51.100 21.742 165.518


Euskararen erabilera sustatzeari buruzko jarrerak, herrialdeen arabera, Euskal Herria, 2011 (%)

Guztira Aldekoa Ez alde, ez aurka Aurkakoa

Euskal Herria

EAE

Nafarroa

Iparraldea

2.648.998 55,2 27,7 17,1

1.873.498 62,3 26,1 11,6

537.139 37,7 27,8 34,5

238.360 38,5 40,2 21,3

Ondorioak (adituen hitzetan) PERTSONA

Adinaren araberako ikuspegia • Gaur egun, zenbat eta gazteago, orduan eta euskararen erabilera handiagoa.

BERE

KULTURA SUSTATUKO

IZANGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRA

• Joera argia: zaharrek geroz eta euskara gutxiago erabiltzen dute eta belaunaldi berriek geroz eta gehiago. • Arlo informaletan, ordea, hazkundea eten egin da gazteengan (eta haurrengan).

Euskaldunon (auto)pertzepzioa • Euskaraz bizitzea ez dago gure harrotasunaren erdigunean, ez dugu gure ahalmenean sinisten. ASKATASUNA

126

• Euskaldun askok eta erdaldun gehienek erdararen nagusitasuna barneratua dugu. • Konplexuz betetako gizarte azpi-kulturala gara; ingelesa ikasteari pisu garrantzitsuagoa aitortzen dio­ gu geurea hasieratik ongi finkatzeari baino.

Ondorioak, helburuetara begirakoak • Erabilera areagotu dadin, ezinbestekoa da baldintza indibidualak eta sozialak egokiago bihurtzea. • Berreskuratzetik irabaztera / Bizi iraupenetik ongizatera / Sakrifiziotik ahalegin saritura. • Hizkuntza aldatzetik norberak aukeratutako eleaniztasunera. • Bertako berariazko hizkuntzatik herritar guztien hizkuntzara.

Egoeraren irakurketa eta aurrera begirako zertzeladak Hizkuntzaren auziak garrantzia handia hartzen du gure testuinguruan. Izan ere euskarak herri baten exis­ tentzia agerian uzten baitu. Zatiketa bultzatzen duen blokearen amorraziorako, euskararen presentzia Nafa­ rroan zazpi herrialdeko osotasun baten (Euskararen Herriaren) adierazle grafikoa da. Hizkuntza eskubideen urraketak Foru Hobekuntzarekin lotura estua dauka. Bertan finkatzen baitira euskara zokoratzeko oinarriak, gerora Vascuencearen Legearen bidez garatu zirenak. Nafar gehienek euskararen gaineko irudi ona daukate eta, maila eta zentzu ezberdinetan bada ere, euska­ raren sustapenaren aldekoak dira. Euskararen aldeko gehiengo hori objetiboki aldaketa politikorako oinarri nagusietarikoa ere bada.


Euskara

Baina euskara biziko bada, epe motzera inflexio puntu batzuk eragin eta gutxieneko neurri batzuk eskuratu beharko genituzke. Horietako batzuk soilik aipatuko ditugu jarraian: − Euskara edonon erabiltzeko euskaldunaren eskubide indibiduala bermatzea, Nafarroa osoan. − Euskal Herriaren hizkuntz politika burujabea gauzatzeko eskubidea errespetatzea, berreuskalduntze progresiboa bermatzeko. Kanpo esku-hartzerik gabeko hizkuntza-politikarako eskubidea. Hizkuntzakomunitateak eskubidea du bere hizkuntza normalizatzeko politika definitzeko eta garatzeko inolako kanpo esku-hartzerik gabe. − Euskararen lege berria indarrean jartzea. Ofizialtasuna oinarria izanik. Hizkuntza-komunitate orok eskubidea du bere hizkuntza ofizialtzat erabilia izan dadin bere lurraldearen barruan. Ofizialtasuna ez da hizkuntzaren berezko ezaugarria, hizkuntza bati esleitzen zaion estatusa baizik. Euskarak ofiziala behar du izan bere lurralde osoa. Horrela, euskarari ofizialtasun statusa esleitzeak ondorio juridikoak eragiteaz gain, babes eta berme juridikoak ematen dizkio euskaraz bizi nahi duen herritarrari. − Jendartearen euskalduntasuna. Belaunaldi berrien euskalduntasuna bermatzea. Ezagutza uni­ bertsalizatzea nahitaezkoa da hizkuntzaren berreskurapen-prozesua bermatzeko. − Udalerri euskaldunen garapen iraunkorra. Bizigune euskaldunak − ...

127


128


BERE

KULTURA SUSTATUKO DUEN JENDARTEA

HEZKUNTZA • ZER DA? Hezkuntza eskubide indibidual zein kolektiboa da, herrien garapen kolektiborako zein norbanakoaren gara­ pen integralerako ezinbesteko tresna. Jendartearen oinarrizko zutabea, alegia. Historikoki estatu ezberdinek euren interesen araberako jendartea berproduzitzeko erabili ohi izan dute hezkuntza. Horren adibide argia dira urtetan zehar gure herrian inposatu diren legeak eta dekretuak, zeint­ zuen eginkizun nagusia asimilazioa izan den. Honen aurrean, Euskal Herriak alternatibak garatzen jakin izan du eta inposaketen gainetik herri gisa izan ditugun nahi eta beharrei erantzuteko bideak sortu dira. Ildo horretan koka ditzakegu Ikastolen sorrera, eus­ karazko lerroen sorrera eremu publikoan, Euskal Curriculumaren proiektua, Euskal Unibertsitatea garatzeko proposamena etab luze bat. Beraz, gauza bat da hezkuntzaz ulertarazi nahi izan digutena eta beste bat izan beharko lukeena. Hezkun­ tzak, herri baten biziraupenerako tresna izan behar du, eraldaketarako lanabesa. Zentzu horretan pertsona aske eta kritikoak garatzea izango da hezkuntzaren eginkizunetako bat. Azkenik, Hezkuntzaren garrantziaren aitortza azpimarratu beharra dago, batez ere krisi garaiotan. Horrega­ tik, hain zuzen ere, hezkuntzaren esparrua bereziki zaindu eta sustatu beharrekoa dela deritzogu.

• EGUNGO EGOERA 1.- Hezkuntza, adoktrinazio eta asimilaziorako tresna Nafarroako hezkuntza ereduak estatu espainoletik inposatutako egiturak eta ezaugarriak ditu. Hau da, esta­ tuak egungo jendarte eredua berproduzitzeko sortutako lanabes berdinak ezartzen dira gure eskoletan, haur eskoletatik hasita helduen alfabetizazioraino.

129


Zentzu horretan curriculum inposatu bat dugu, Nafarroako Gobernuak dituen eskumenak erabiliz dekretu bidez hertsiki lotu duena. Beraz, gure eskoletan ez da gure herriko kultura eta ohituren transmisioa ber­ matuko duen curriculum ofizialik. Are gehiago, curriculum ofizial hau bermatzen ez duten testu liburuak ere debekatuak izan dira. Bestetik, Nafarroa 3 zonalde linguistiko ezberdinetan banatzen duen lege atzerakoia dugu indarrean, “zo­ nalde ez euskalduna” deiturikoan euskaraz eremu publikoan ikasteko aukera debekatzen duena. Hau da, euskalduntzen ez duten, eta ondorioz, euskara jakiteko dagokigun eskubidea bermatzen ez duten ereduak indarrean egoteaz gain, herritar batzuei debekua ezartzen zaie.

PERTSONA

BERE

KULTURA SUSTATUKO

IZANGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRA

ASKATASUNA

130

Inposaketen esparruan ikasleak dira hezkuntzaren gabeziak lehen pertsonan pairatzen dituzten lehenak. Hezkuntza sistemaren antolaketa eta pedagogia eredua bera, ikasle akritikoak eta sumisoak lortzeko he­ lburua izanik, Nafarroan Ikasleen Eskubide eta Betebeharren dekretua jarri dute indarrean ikasleengan kontrol handiagoa ezartzeko. Azkenik, espainiar estatuan laster batean burutu behar den enegarren Hezkuntza Erreformak ondorio kaltegarriak ekarriko dizkigu berriro ere, oraindik onartuta ez dagoen arren, argitara emandako zirriborroak iragarri bezala.

2.- Hezkuntza ere krisian Hezkuntzak duen eta aitortzen diogun garrantzia, gero eta indar handiagoz agertzen zaigu krisi garaiotan. Krisiaren aitzakiarekin hezkuntzari eragiten dioten neurri ekonomikoez gain, hezkuntza eredua ere krisian dagoela esan dezakegu. Beraz, bidegurutze baten aurrean egon gaitezke, zeinean murrizketen aurrean hezkuntzak duen garrantzia aldarrikatzetik harago, gure herriak nahi eta behar duen hezkuntza ereduaren bidean urrats berriak ematen hasi gaitezkeen. Murrizketek hezkuntzaren kalitatean duten eragina ukaezina da. Arreta indibidualizatuaz hitz egiten ari garen aroan, ikasgeletan ratioak goratzea kontraesan hutsa da. Zer esanik ez arreta berezia behar duten ikasleen egoeraz. Inklusioaz hitz egin dezakegu irakasleei orduak murriztu eta ratioak handitzen ditugunean? Zen­ tzu honetan irakasleengan zama handitzen doa, baliabide gutxiagorekin eta ikasle gehiagorekin kalitatea bermatzea exijitzen baitzaie. Honi gaineratu beharra dago irakasleen iraunkortasun ezak ikasleen garapen prozesuan duen eragina. Pedagogia eredua ere krisian dagoela esan dezakegu. Nola da posible XX. mendeko irakasleak, XXI. mendeko ikasleak hezten egotea XIX. mendeko sisteman eta eskoletan oinarrituz? Hezkuntza dinamikoa izan behar da, egoera berriei egokitzen jakin behar du eta zentzu horretan pedagogia ereduaren gaineko hausnarketak inoiz baino beharrezkoagoak dira. Asko dira jada, euren eskoletan zein lan bolondresak abian jarriz bestelako esperientziek dituzten onurak praktikara eramaten ari direnak. Zentzu honetan, magisteritza eskolak ere egoera berriari moldatu eta hezkuntza iraultzeko baliabideak eskaini beharko lituzke egungo sistema ber­ matzeko ikasketak eman baino. Beraz, argi eta garbi salatu behar ditugu besteak beste Hezkuntza alorrean ere, Nafarroako gobernuak aplikatutako murrizketak eta garbi izan Nafarroak Hezkuntzan garatu beharreko politika guztiz bestelakoa izan behar duela. Izan ere, hezkuntzara doan diru eta baliabide oro, gastua ez, baizik eta beharrezkoa deri­ tzogun inbertsio gisa ulertzen dugu.

3.- Antolaketa eta parte-hartzea Antolaketari dagokionean ere eredu inposatuak ditugu, erabat hierarkikoak. Erabaki markoak ez dira hezkunt­ za komunitatearen isla eta gutxi batzuek erabakitzen dute guztioi dagokiguna. Ikastetxeek ez dute autonomiarik euren erabaki propioak hartzeko eta ondorioz erabateko kontrola ezartzen da ikastetxeen funtzionamendu eta hezkuntza proiektuen inguruan. Ordea,esperientzia ezberdinek erakutsi digute zein aberasgarria den eskola bat zeinean hezkuntza komunitate osoak parte hartu eta erabakitzeko eskumenak izateaz gain herriarekin lotura gauzatzen den.


Hezkuntza

Guraso, ikasle, langile zein hezkuntza komunitateko kideek ez dute eskola ereduen gaineko erabakiak har­ tzeko eskumenik eta ez dira hauen parte hartzerako bideak irekitzen. Formakuntza eskasa garatzen da gurasoekin batera eta ikasleak subjektu baino objektu edo produktu gisa ulertzen dira. Herria eta eskolaren arteko lotura ere eskasa da. Eskola ez dago herrian murgilduta eta aktibo gisa ulertu baino paper instituzionala jorratzera bideratuta dago.

4.- Hezkuntzaren hainbat ezaugarri Egungo eskolak jendarte eredua mantentzeko diseinatuta dauden heinean, eredu kapitalista eta patriarkala berproduzitzeko diseinatuta daude ere bai. Ezkutuko curriculumak emakumeari egokitutako rolak garatzen ditu eta ez dago parekidetasunean oinarrituta. Honen adibide argia izan daiteke espazioen banaketa edota testu liburu ezberdin zein ikas materialetan zabaltzen den emakumearen irudia. Gutxi dira hezkidetzan oina­ rrituta bestelako ereduak martxan jartzen ari diren eskolak, eta horrela izatekotan eskolak hartutako erabaki indibidualaren eskutan geratzen da. Integrazioa, inklusioa edota kultura aniztasunari dagokionean gauza bera gertatzen da. Alor honetan ere irakasleen formakuntzari dagokionean eskasak dira martxan dauden dinamikak eta ondorioz egoera hauei aurre egiteko ezintasunak oso handiak. Euskal kultura eta identitateari dagokionean ere, irakasleen borondatearen eskutan geratzen da transmisioa. Arlo honetan, laguntzak eskaintzetik haratago trabak nabarmenak dira. Hemen koka ditzakegu aurretik aipatu bezala testu liburuen debekuak, Euskal Herriko mapen debekua edota munduko gainontzeko herri zapalduekiko elkartasunaren kriminalizazioa. Publiko-pribatu dikotomiak banaketa handiak eragin ditu euskal hezkuntzaren esparruan. Kontzeptuen ber­ definizioa eman zen Hezkuntza Akordioaren baitan, eta honi jarraiki euskal publikotasunaren definizio berria jaso zen, herriaren beharrei erantzuten dien hezkuntza gisa definituz. Ideia hauek hedatuta ez dauden arren, egungo gatazka ezberdinak gainditzeko gakoa izan daitezke.

131

5.- Hezkuntza mailak eta eskola ereduak Haur hezkuntza Etapa honek, pertsonaren garapenean eta hezkuntzako ibilbidean duen berebiziko garrantzia azpimarratu nahi dugu. Horregatik, etapa honi arreta berezia eskaini behar zaiola uste dugu; adin tarte horretan bizit­ za osorako gaitasunen garapenak baldintzatzen baitira(psikologikoak, afektiboak,kognitiboak, motoreak) eta gizarte baten antolakuntzan duen paperagatik, bereziki emakumeen bizitza proiektuaren garapenean eta familiaren egituraketan. 0-3 etapa. Gaur egun, etapa honetan hiru ikastetxe mota topatzen ditugu: publikoak, pribatuak eta kont­ zertatuak. Nahiz eta Nafarroako Gobernuak bere pean ikastetxe batzuk dituen, etapa honetako ikastetxeen kudeaketa Tokiko Administrazioari dagokio. Udalek bi aukera dituzte: beraiek zuzenean kudeatzea edota kanpora ate­ ratzea, enpresa pribatuen eskuetan uztea, alegia. Gaur egun dagoen eskaintza, guztion eskubidea bermatu eta doakoa izatetik oso urrun dago. Batetik, egun dauden 100 inguru eskoletan adin honetako neska mutilen %30ri bakarrik bermatzen zaio postu bat. Bestetik egungo finantziazio ereduak (%40tik %60ra Hezkuntza Departamentuak, %25a Tokiko Administrazioak eta gainerakoa, %15etik %35era, familiak) hartu behar dira aintzat. Haur eskola publikoetan aitorpen errentaren arabera ordaintzen dute eta bakoitza zenbat ordu ego­ ten den arabera. Ikastoletan berriz aitorpen errenta ez da kontutan hartzen eta ordu berdinak egoten diren haurrek berdin pagatzen dute.


Pribatizazioaren aldeko apustua gailendu da. Iruñeko udala adibide adierazgarria dugu, eraikitako azken eskolak esku pribatuetan utzi baititu. Nafarroako Gobernuak darabilen politikari jarraiki eta Udal Batzarraren erabakiari muzin eginez, eraiki dituen azken eskoletan ingelesa amu moduan erabilita (Hello Rochapea, Hello Buztintxuri) sasi eredua ezarri du euskararen zabalpenari oztopoak jarri nahian. Etapa hau derrigorrezkoa ez izan arren, gainontzeko Derrigorrezko Hezkuntzaren balio hezitzailea duela ulertzen dugu, horretarako noski, beharrezkoak diren azpiegiturak, pertsonala, ratioa, prestakuntza…, eskaini beharko zaizkielarik. Doakoa beharko luke izan eta egungo eskariari erantzuteko gaitasuna eduki.

Lehen Hezkuntza PERTSONA

BERE

KULTURA SUSTATUKO

IZANGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRA

Murrizketen ondorioak: ratioak, laguntzak,koordinazioa...

Bigarren Hezkuntza Hezkuntza lege berriaren ondorioak: Nafarroako erabakitze ahalmena murriztua ikusiko da. Eskola porrotari aurre egiteko neurri eraginkorrak hartzeko ezintasuna.

Unibertsitatea

ASKATASUNA

Nafarroan lau unibertsitatek daukate bere egoitza, Nafarroako Unibertsitate Publikoa (NUP) deritzana, Na­ farroako Unibertsitatea (OPUSekoa), Udako Euskal Unibertsitatea (UEU) eta UNED. Asko dira oraindik uni­ bertsitateak erakusten dizkigun gabeziak: euskaraz ikasi ahal izatearen ezinezkotasuna, eredu hierarkikoa, ikasleriaren bigarren mailako eragile izaeraren rola, goi mailako ikasketa eta ikerketaren merkantilizazioa edota tasen igoera.

132

Lanbide Heziketa Murrizketen ondorioak batez ere baliabideetan nabaritu dira; hezkuntza erreforma berriak egun dagoen pribatizazioa larriagotuko du, Donapearen afera... Lanbide Heziketetan euskarazko eskaintza hutsaren hurrengoa dela ere esan dezakegu.

Landa eskolak Asko dira gure herrialdean barreiaturik dauden Landa Eremuko eskolak. Hauei begirako tratamendu berezirik ez dago eta kontutan izan beharra dago dituzten berezitasunei so eginez, bestelako eredu eta beharrak dituztela. Landa Eremuko eskolen garapenaren bermerako ezinbestekotzat jotzen dugu lehenik eta behin duten be­ rezko izatearen onarpena, honi so egiteko administrazioaren barruan atal berria sortu beharko zelarik. Bestetik, aipatu beharra dago azken urtetan eskolen itxiera nabarmena egon dela ratioak betetzen ez zire­ naren aitzakiarekin. Ordea, herri batzuetan ikasle kopuruak gora egin duenean ez dira irekierak edo berri­ rekierak gauzatu. Honekin erabat loturik dago hizkuntzaren auzia, “zonalde ez euskalduna” deituriko hainbat herritan eskolak itxi izanaren arrazoia D eredua martxan jartzeko borondate ezaren ondorioa izan baita. Nafarroan eskola hauen garapenari baldintzak jarri izana, hauen tratamendua ikuspegi ekonomizista batetik egitean dauka bere oinarria. Europako herrietan ondare kultural gisa tratatuak diren bitartean, hemen ez zaie aitortzen beren balore pedagogikoa.


Hezkuntza

Aurretik adierazi dugun bezala, Landa Eremuko eskolek berezko tratamendua behar dute eta hauetan irakasle gisa jarduteko berezko formakuntza jaso behar da ere. Arlo honi dagokionean ezinbestekoa da ma­ gisteritza eskoletan hauei begirako lanketa egitea eta modu berean irakasleen formakuntza. Gainera, Landa Eremuko eskolen irakasleen karrera profesionalari bultzada emateko hezitzaileei erraztasunak eta pizgarriak eman beharko litzaizkieke lanpostuak erakargarriagoak eginez eta egonkortasuna bermatuz. Azkenik, eta antolaketari dagokionean, aipatu berezitasun hauei aurre egiteko organo eraginkor baten jar­ duna beharrezkoa da. Bide beretik, egungo zentzugabeko banaketa geografikoarekin amaitu behar da eta eskola mapa berri bat sortu zeinetan eskola hauen beharrei egokitutako proposamena jasoko den.

Aisialdi eskolak Gaur egun, esan genezake, Nafarroako Haurren Hezkuntza Ez Formala ez dagoela behar bezala lagunduta, ez eta aitortua ere. Arazo estruktural baten aurrean gaude. Lan eta familia kontziliazioa bermatuko duen denbora banaketaren aldaketa lortu behar dugu. Eta puntu honek berebiziko garrantzia dauka gure ustez, izan ere, egungo aisialdia kontsumistari alternatiba bilatu behar bazaio, baloreetan heziko duen aisialdia da bultzatu, sustatu eta lagundu behar dena, euskarari bizitasuna emanen diona, jolasteko, harreman osasungarriak eraiki eta lantzeko. Haurrek ez baitute eskolaz kanpo euskaraz aritzeko aukerarik gaur egungo aisialdi eskaintzan.

â&#x20AC;˘ HAINBAT DATU1 Ikastetxe kopurua Ikasketa ez unibertsitarioan, 311 zentro daude. 241 sare publikokoak, 68 kontzertatuak eta 2 pribatuak

Matrikulazioa ereduka Ikasleen %65a sare publikoan matrikulatuta dago eta gainontzeko %35 inguru kontzertatuan.

Matrikulazioa ikasmailaka Haur Hezkuntzan, 25.492 ikasle. Lehen Hezkuntzan 38.296 ikasle. DBH 23653 ikasle.

Matrikulazioa Ikastetxe publiko eta pribatuetan Sare publikoak ikasleen %76,74 hartzen du eta %23, 26 gainontzekoek.

1 http://www.educacion.navarra.es/portal/Informazio+interesgarri

133


134


BERE

KULTURA SUSTATUKO DUEN JENDARTEA

KULTURA

135

Sarrera Nafarroan, kulturaren arloan, azterketa edo diagnostiko bat egiteko orduan, beste hainbeste arlotan bezala, lehen tentazioa analisi gordin eta apokaliptiko xamar bat egitea da. Baina, gure ustez, analisi sakonago bat eginez, gure herrian, aldiberean, pesimismorako eta optimismorako arrazoiak antzematen ditugu. Alde batetik, egia da instituzio batzuk politika ezin txarragoak garatzen ari direla, gizartearen eta kultura-sektore ezberdinen bizkar. Baina, bestaldetik, eztabaidaezina da kulturaren arloan herritarrak, banaka ala antolatuta, ekimen sendoak garatzen ari direla instituzioen bizkar (baita kontra ere, batzuetan). Instituzioek kulturaren alorrean garatzen duten politiken laburpen esanguratsua aurreko Gobernuko lehen足 dakari zen Miguel Sanzek egin zuen, haren esanetan, kultura-politiken helburua dirua lortzea baita. Eta, egia bada ere kulturak ekonomiarekin -turismoarekin bereziki- harreman zuzena duela, harreman hori garatzeko ikuspuntu ezberdinak egon daitezke. Aurreko eta oraingo gobernuek ez dute sekulan ulertu kultura prozesu gisa, ezta helburu gisa ere, dirua lortzeko baliabide huts gisa ulertu eta ulertzen dute kultura eta horrek gidatzen du haien politika alor honetan.

Egoera orokorra 2012ko Nafarroako Gobernuko aurrekontuek1 izena bera esanguratsua duen Departamento de Cultura, Turismo y Relaciones Institucionales sailera 60.698.211 euro bideratzen dituzte orotara. Horren baitan, au足 rretik esaten genuenaren erakusgarri, bi partida nagusi daude. Alde batetik, Ondarea (ondare historikoaren kontserbazioa, eraikinak, batez ere) eta kultura-promoziora deitzen denera 26.107.607 euro bideratzen 1 http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Accion+del+Gobierno/Presupuesto+y+gasto+Publico/presupuestos/


Kultura

dira eta, bestaldetik, Turismora, zehatz esateko, “Marketing y desarrollo del turismo y del comercio. Plan Moderna Economía Verde” delakora, 12.768.969 euro. Kulturaren alorrean aipatu aurrekontuak aztertuta, Gobernuari beste alor gehienetan dauzkan tik ustelak sumatzen zaizkio. Arloka egiten dituen diru banaketetan, asko “Retribuciones a altos cargos” epigrafearekin hasten dira. Eta, sarri, goi karguei zuzendutako ordainsari horiek arlo horretako langile guztiek kobratzen du­ tenaren parekoak dira. Adibidez, Dirección General de Relaciones Institucionales delako goi karguek 55.503 euro kobratzen dute eta langile finkoek 59.195 euro. Beste zenbait kasutan, ordainsaria nabarmen altuagoa da, adibidez, Dirección General de Turismo y Comercio izenekoaren goi karguek 55.303 euro kobratzen dituzte eta langileek 23.325 euro. Alegia, gobernuarentzat nagusi den Turismo sail mamitsuan, goi karguek langileek kobratzen dutenaren bikoitza baino gehiago kobratzen dute hortaz.

PERTSONA

BERE

KULTURA SUSTATUKO

IZANGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRA

ASKATASUNA

136

Bestalde, dirua zeri eta zer ikuspegiarekin ematen zaion frogatzeko beste adibide nabarmena da langileen (batez ere ASNABIn bildutako langileen) zein herri mugimenduaren ahotan behin baino gehiagotan egon den Nafarroako Liburutegi Nagusia, izan ere, jasotzen duen dirutik gehiena “seguridad y vigilancia” alorrean gastatzen dute (110.000 euro). Liburutegi batean -are gehiago herrialdeko nagusia bada- hain garrantzitsua den “Adquisición de fondos” sailean 55.000 euro gastatzen dituzte, segurtasun eta zaintzan gastatzen dutenaren erdia. Zer esanik ez bestelako lanetan: “digitalización de fondos documentales” arloan 15.000 euro, “conservación” izenekoan 1.000 euro, eta “catalogación” lanerako beste 1.000 euro. Bestalde, esan daiteke gobernu ezberdinen politikak herrialdetik kanpora begira daudela, beste kulturek gu­ reari zer ekarriko (kultura-adierazpide horiek sarri daukaten kutsu kolonizatzailean sakondu –baina ahaztugabe). Izan ere, “Sección de difusión artística” sailean, programa nagusiak kanpoko artistak herrialdera ekartzera bideratuta daude. Horren baitan bi nagusi daude: “Programas propios de promoción y cooperación cultural”, 1.498.500 euroko diru hornidurarekin eta “Programaciones artísticas de la Fundación Baluarte” 1.005.000 euroko diru hornidurarekin. Bi programa horiek batera, Nafarroa osoko kultur etxe eta gizarte zentroen azpiegituretara bideratzen dena baino gehiago gastatzen dute (2.299.500 euro). Kulturan hain oinarrizko diren sortzaileei ematen zaien laguntza eskasa ere aski esanguratsua da. Bekak izugarri urriak dira, kantitate eta kalitatean. Arte plastikoen alorrean, esanguratsua den bat aipatzearren, “Ayudas a proyectos de artes plásticas” delakoak, adibidez, 4.800 euroko diru hornidura dauka. Bes­ talde, laguntza, askotan lehiaketa modura aurkeztu nahi da, baina, lehiaketa horiek, sarri, nazioartekoak dira (musika arloko Julian Gayarre eta Pablo Sarasate nazioarteko lehiaketak, kasu) eta, beraz, alderdi positibo bat badute, baina ez bereziki nafar sortzaileentzat. Ondorioztatu dezakegu herrialdearen kultura-ekoizpenaren arduradun diren sortzaileak, industria, ekimen herritarra eta ekimen instituzionala guztiz banatuta daudela. Kulturaren lau erpin hauek elkartzeko gune gutxi dauzkate eta isolamendu hau, gure ustez, administrazioaren ardura da. Dauden harreman urriak, nagusiki, sortzaileen, industriaren eta ekimen herritarraren artean daude, hurbiltasunagatik eta kidetasuna­ gatik era naturalean garatzen baitira. Instituzioekiko harremanak dira kultura-eragileentzat naturalak ez diren bakarrak, herritarrengandik hurbilen dauden instituzioak kenduta, besteek axolagabetasun edo, are, etsaigo amildegi bat eraiki dutelako haien inguruan. Azkenik, krisi ekonomikoaren itzalpean, instituzioek benetako krisi kultural bati hasiera eman diezaiokete, izan ere, azken bi urtetan %25ean murriztu baitute Kulturari esleitutako laguntzak. 2010ean Nafar Gobernuak delako Departamento de Cultura, Turismo y Relaciones Institucionales sailera 80.152.337 euro bideratzen bazituen, 2012an 60.698.211 bideratzen ditu. Hau da, 2010az geroztik, 19.454126 euro ken­ du dizkiote Kulturari, hots, aurrekontuaren %25a.

Datuen irakurketa Hau guztia kontutan hartuta, lehenik eta behin, gure buruari galdetu beharko genioke gure herrialdean kultura-politikak ba ote dauden. Eta, guk ulertzen ditugun bezala behintzat, Nafarroan ez dago kulturapolitikarik. Nafar Gobernuaren eta udaletxe askoren dirua eta baliabideak ez dira kultur helburuen zerbitzu­ ra jartzen, are gutxiago bertako prozesu kulturalak azkartzera bideratzen, diru gehiago mugitzera eta hainbat baliabide betikotzera baizik (horren adierazpide gorena, segur asko, Principe de Viana Fundazioa eta berauk aurrekontu horretatik jasotzen dituen 484.559 euroak izango dira).


Kultura

Instituzioek Nafarroan adierazpide kulturalek daukaten aniztasuna eta benetakotasuna ez dute errespeta­ tzen ezta bultzatzen ere. Ikuspuntu turistiko, erdaldun, elitista eta pobre bat kudeatu besterik ez dute egiten. Kultura gaur egun elite politikoek haien loriarako darabilten zerbait da, eta horrek, luzera, kultura eta herria bera pobretzen duten espektakulu huts bihurtzen du. Gure ustetan, kultura herritar guztien ondaretzat hart­ zen bada, haien aurrekoengandik hasi eta ondorengoengana hedatzen den ondare material eta immaterial gisa ulertzen bada, bizirik dagoen eta guztiona den zerbait bihurtzen da eta, hein horretan, hari atxikitako baloreak positiboak dira: herritarra, parte-hartzailea, demokratikoa, anitza. Kultura soil-soilik instituzioetatik bultzatzen den zerbait izatetik instituzioek laguntzen duten zerbait izatera pasa behar da. Gure herria oparoa da gizarte eta kultur ekimenetan, eta horren froga dira herrita­ rrak horiek garatu ahal izateko osatzen dituzten mota guztietako erakundeak: jai batzordeak, enpresak, kul­ tur-kolektiboak, antzerki taldeak, peñak, musika taldeak, gaztetxeak eta abar luzea. Horiek dira analisi labur honen ifrentzu guztiz positiboa. Arestian esan bezala, zentzu zabalean hartuta, kulturarekiko ardura orokor­ tuta dago herri-sektore zabaletan, ez, ordea, instituzioek ulertzen duten bezala. Posiblea eta desiragarria litzateke instituzioek herritarrak kultur hartzaile soil gisa hartzetik kultur sortzaile gisa ere ikustera pasatzea. Kultur esparruan herri batek izan dezakeen lehengairik onena kultur kezkak eta helburuak di­ tuzten herritarrak dira, haiek baitira kulturaren garapenerako eta transmisiorako baliabide naturalak. Gure herrian sektore horiek, sarri, etsaitzat hartzen dituzte instituzio batzuek. Batzuetan, alderdi batzuek herri honekiko daukaten ikuspuntuarekin bat etortzen ez direlako eta, besteetan, kultura-sektore gisa, susmagarri jotzen dituztelako. Zentzu horretan, instituzioek dagoeneko antolatuta dauden kulturerakundeekin interlokuzioa irekitzea eta haien eskariak entzutea eta politikoki eta ekonomikoki babestea urrats ezinbestekoa litzateke gure herriaren kultur-egoera pixka bat suspertzen hasteko.

137


138


BERE

KULTURA SUSTATUKO DUEN JENDARTEA

KIROLA

139

Definizioa Uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legeak, bere 10. artikuluan, horrelaxe definitzen du kirola: “kirola, partehartze antolatuaren bidez, egoera fisiko zein mentalaren adierazpena eta hobekuntza, harreman sozialen garapena eta orotariko txapelketetan emaitza jakin bat bilatzen duen jarduera fisikoa da”. Lege honi eta hiritarren eskaerari erantzuna emateko asmoz, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kirolaren Plan Estrategikoa1 onartu zuen 2010.etik 2015.era. Aipatu Plan Estrategikoan, argazki nahiko fidela egiten da Nafarroako kirol errealitatearen inguruan eta “Ekinbiderako Oinarrizko Printzipioak” eta “Ardatz Estrategikoak” jasotzen dira. Azken hauek honakoak lirateke: 1 http://www.navarra.es/home_es/Temas/Deporte/Informacion/Plan+Estrategico+del+Deporte+de+Navarra/default.htm


“1. Kirola eskola garaiko adinean. 2. Kirola eta osasuna. 3. Kirola eta lehiaketa. 4. Kirol azpiegiturak. 5. Irakaslegoaren kualifikazioa (formakuntza, gaitasuna…) 6. Harreman instituzionalak. 7. Ikerkuntza eta berrikuntza.” PERTSONA

BERE

KULTURA SUSTATUKO

IZANGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRA

ASKATASUNA

140

Plan honek esaten duen gehienarekin eta proposatzen dituen ardatz estrategikoekin ados egon arren, esan beharra dago ez dela betetzen ari eta kirola negozioan bihurtzen ari direla izan beharko lukeen izaera so­ zialetik urruti. Diru laguntza handiak ematen dituzte azpiegitura erraldoiak bultzatzen dituzten proiektuak finantziatzeko, eskoletako kirol jarduerarako edota formakuntzarako laguntzak gutxitzen dituzten bitartean. Ematen dituzten diru laguntza eskasak gainera, beraien politiken irudi faltsua publizitatearen bidez saltzeko erabiltzen dituzte ( etorkinak, emakumeak, eskoletako kanpainak…). Gaur egun eskola adineko kirolari arreta gutxi eskaintzen zaio hau izan beharko litzatekeelarik ekinbidearen ardatz nagusienetako bat. Izan ere, haur hauek kirol praktikan hasten diren heinean nafar kirolaren etorki­ zuna dira, gozamenerako kirol praktikari dagokionean eta baita lehiaketari dagokionean ere bai. Adin tarte honetan eragitea inportantea da, hala nola, kirolaren baloreak eta ohitura egokiak erakustea ere bai. Formakuntza honi jarraipena eman beharko litzaioke taldeetako harrobiei politika eraginkorra eskainiz. Azken urteetan emaitza ikusgarriei eman zaie lehentasuna erkidegoko kirolariekin kontatzen ez duten talde na­ farrrei diru laguntza handiak emanez. Zehazkiago esanez, nafar hiritar guztien diruarekin ornitu dira talde nafarretan egon arren kanpokoak ziren kirolariak. Ikuspegia aldatu beharra dago, gureari gehiago begiratu behar zaio, baita gure kirolariei ere eta hauek ba­ lorean jarri. Gure dohaiak eta gure berezitasunak bultzatu behar ditugu, nahiz eta kirol ezegunagoak izan eta ekonomikoki horren etekingarriak ez diren arren. Gure herrialdeko kirol esanguratsuek aipamen berezia merezi dute, esate baterako, atletismoa, igeriketa, eskubaloia… eta baita esku-pilota edota herri kirola ere bai. Bizitza honetan dena ez da futbola, Itxakok esate baterako, azken urteetan frogatu du emakumeen kirola eta bereziki, eskubaloia, futbolak duen jarraipena ere izan dezakeela. Edozein kasutan talde hauetan kirolari nafar gehiago egotea ongi legoke ondorengo belaunaldientzat erreferentzia izan daitezen. Emakumeen parte hartzea eta promozioa bultzatu behar da kirol munduan, hauen sarrera eta onarpen soziala zein kirolaria errendimendu altuari dagokionean hobetsiz eta era berean, formazio akademikoan, garapen pertsonalean eta profesionalean bateragarritasuna bermatzen.

Egoera orokorra Gure herrialdean kirol praktika aisialdiarekin eta lehiaketa ezarekin zerikusia duen kirol praktikaren ikuspegitik garatu da. Halere, Nafarroako Gobernuaren azken urteetako politikak elkarte anonimoak eta enpresa priba­ tuak finantziatzeko joera izan du ( azpiegitura erraldoiak eraikitzeko), modu honetan hiritargoaren eskaerak ekonomikoki hipotekatuz. Datorren urteetan Nafarroako goi kargudunek hartu erabakiak ordaintzen egon beharko gara, betiere, gehiengoaren borondatearen kontra. Hau guztia beraiek egin eta dirudienez, irakurri ez duten Plan Estregikoan biltzen diren datuetan ikusi daite­ ke. Izan ere, ez baita ulertzen aipatu Plan horren 54. orrialdean esaten dena “…populazioak Nafarroako Kirol Administrazioari eskatzen dio, maila handi batean, aisialdirako eta errekreaziorako kirolarekin lehiaketarako kirolarekin baino lotuta dagoelako…” honen aurrean, Nafarroako Gobernuaren inbertsiorik handienak Reyno de Navarra Arena, Los Arcos-eko Abiadura Zirkuitoa eta abarrekoak eraikitzeko erabili dira eta esan beharra dago Nafarroan kirol azpiegitura nahikoak eta askotarikoak existitzen direla dagoeneko.


Kirola

ESPACIOS DEPORTIVOS Areas de actividad terrestre

CANTIDAD 7

Campos de fútbol

194

Campos de golf

13

Campos de tiro

11

Carriles de bicicleta

2

Circuitos de cartíng

3

Frontones Juegos tradicionales y populares

651 7

Otros campos

66

Otros espacios convencionales

17

Otros espacios singulares

12

Pabellón con frontón y frontones en recinto cerrado

98

Piscinas aire libre

152

Piscinas cubiertas

415

Piscinas de saltos

1

Pistas de atletismo

39

Pistas de esquí

4

Pistas de hípica

28

Pistas de padel

57

Pistas de patinaje

28

Pistas de petanca

9

Pistas de Squash

58

Pistas de tenis

137

Pistas polideportivas

846

Puertos y darsenas deportivas

7

Rocódromos

45

Salas

664

Velódromos TOTAL

1 3572

Oharra: Koadro honetan, Kiroletarako Goi Batzordearen katalogazio irizpideei jarraituz, Trabajos Catastrales S. A. (Tracasa) enpresa publikoak zenbaturiko kirol azpiegituren datu orokorrak biltzen ditu. Bertan homologatutako eta araututako kirol azpiegiturak barnebiltzen dira promoziorako eta izaera ludikoko bestelako kirol jarduerak garatzeko egokiak diren bestelako azpiegiturekin batera. Beraien artean ezberdintasun handiak ematen dira egoraren inguruan, neurrien inguruan, erabilpenaren inguruan…)

Planak berak, egungo Nafarroako kirolaren egoeraren argazkia oso modu argian erakusten digu. Populazioa gero eta gehiago urruntzen da federazioen arteko kirol lehiaketatik eta aukera errekreatiboagoak zein sozia­ lagoak bilatzen ditu. Era berean, erreferentziazko taldeen beherakadarengatik kezka agertzen da eta baita txapelketetako kirolarien faltagatik, bi hausnarketa egiten direlarik: “…zerbaitetan gaizki ari gara garai batean kirol hauen edo bestelakoen harrobiak horren eraginkorrak ez direnean…” edo “…orain arte egokitu diren bitartekoak maila pertsonalean, ekonomikoan eta azpiegiturei dagokienean ez dituzte espero ziren emaitzak eman…” Nafarroako taldeen eta elkarteen ehuna oparoa da, baino goi mailako taldeetan nafar kirolari gutxi dago. Ez dira bertako kirolariak bultzatzen talde hauetara iritsi daitezen. Bereziki ez dira emakumeak laguntzen, hauek direlarik zailtasun handienak aurkitzen dituztenak kirol profesionalera dedikatu daitezen eta era berean ez dute komunikabideetan islarik aurkitzen. Kontutan hartu beharreko beste datu bat honakoa da: “… gero eta adin gazteagoan abandonatzen den kirol txapelketa, ikerketa batzuk %28an kokatzen dutena, egoera honekiko kontutan hartu beharreko indikadorea da honakoa. Populazioaren kirol praktika handiagotzen doa ordea, edo behintzat ez da gutxitzen ari…” Nebabezarora iristean lizentzia kopurua jaisten da, junior eta gazte mailetan, modalitate guztietan gizon zein emakumeen kasuan, azken hauengan datua areagotzen bada ere.

141


Honakoa, eskola garaian kirola eraginkortasun nahikoarekin landu ez izanaren ondorio izan liteke. Planak berak guretzako kirol praktika goiz uztearen eragileak liratekeen arrazoiak identifikatzen ditu: “… Aipatu be­ harreko beste faktore bat eskaintza honen kalitatea da. Betiere ez diegu gazteei beraien behar biologiko eta emozionalei egokitutako kirol jarduerarako programa egokia eskaintzen. Espezializazio goiztiarrak, gehiegizko lehiakortasunak eta helduen araudia gazteen txapelketan txertatzeak gure haurren berezko zikloetan “salto egitea” suposatzen du. Batzuetan eskola arteko txapelketan ematen den gurasoen gehiegizko inplikazioak bi­ latzen den berezko helburuaren kontrakoa lortzen du. Frustrazioak, gehiegizko lehiak, harreman kaltegarriak edota arduradunen formakuntza eskasak, eskoletako patioetan astebururo ikusten ditugun kirol jardueretako askotan ikusten dira. Nafarroako Kirolaren Plan Estrategikoak, eskolako kirolaren formakuntzarako eta aisial­ dirako aspektuak bultzatze aldera ekimen zehatzak proposatu behar ditu eta era berean hau bera bultzatu.”

Datu orokorrak PERTSONA

BERE

KULTURA SUSTATUKO

IZANGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRA

Plan Estrategikoan bildu eta NUP-k egindako nafar ekonomian kirolak duen eraginaren inguruko txostenean agertzen diren datuak orriotara ekarriz hasiko gara. Txosten honen arabera Zer da Administrazioak bultzatu behar duena kirol alorrean? galderari honako erantzunak ematen zaizkio: • %32 Haur eta gazteen kirol promozioa errazteko • %27 Pertsona guztien kirol praktika bultzatzeko • %26 Kirol azpiegiturak eraikitzeko • %5 Gaitasun handiko kirolarien kirol ibilbidea laguntzeko • %4 Kirol ekimenak antolatzeko

ASKATASUNA

142

• %3 Federazioen arteko kirola laguntzeko • %1 Talde profesionalei laguntzeko Nafarroako Aurrekontuetan ikusi daitekeenez 2011. urtean2 46.887.955 euro gastatu ziren Nafarroako Kirol Institutuak kudeatzen duen “ 940-kirol Promozioa” atalean. Atal hau lau azpiataletan dago banatuta: - Nafarroako Kirol Institutuaren Zuzendaritza eta Idazkaritza Orokorra (1.813.685 euro) - Kirol azpiegiturak (29.244.707 euro) - Kirol praktikaren promozioa (15.794.063 euro) - Kolegiatutako Kirol Batzordeak (35.500 euro) 2001.eko kirol aurrenkotu osoaren %62,37 a “ Kirol Azpiegiturak” bultzatzeko erabili zirela ikuste dugu, non deigarria egiten den Navarra Arena-ri bideratutako 26.532.918 eurotako atala. Azpiegitura hau kirol ema­ naldi profesional handiak jasotzeko prestatuta dago eta 60 miloi eurotan aurreikusita bazegoen ere 2009. etik 2012eko aurrekontuetan 75 miloi euro baino gehiagoko gastua izan du dagoeneko. Azpiegitura honi aurrekontu publikoari gastuak sortzen jarraitzen dizkion Los Arcos-eko Abiadura Zirkuitoa gaineratu behar zaio. 2007.ean 15 miloi eurotan tasatua izan zen proiektu hau, 2009.eko maiatzan 62,2 miloi eurotako gastura pasa zen (2010.eko COMPTOS Ganbararen txosten baten arabera) eta gaur egun galerak suposatzen ditu (2011.ean 3 miloi euro). Aurreikuspenen arabera, hurrengo hiru urteetan gutxienez antzeko galerak izango ditu. Kirol praktikaren promozioari dagokionez, aurreikusitako 16 miloi eurotatik 1.200.000 euro Kirol Jokoetara bideratu ziren eta 1.122.52 euro eski, bela, mendi eta hizotz gaineko irristaketarako eskoletako kanpaineta­ ra. Hau da eskola adineko kirola bultzatzeko bideratzen dena, aurrekontu osoaren %5 a alegia. 2 http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Accion+del+Gobierno/Presupuesto+y+gasto+Publico/presupuestos/


Kirola

Espainiako Osasun, zerbitzu Sozial eta Berdintasun Sailak egindako inkesten arabera gero eta gehiago dira sedentarismo, loditasun, arazo kardiobaskularrak edota diabetes arazoak dituzten haurrak. Gauzak horrela, azken datuen arabera 5 eta 15 urteen arteko Nafarroako haurren %18 ak loditasun eta gehiegizko pisu arazoak dituzte. Aipatu zifra bataz besteko espainiarra baino zeozer txikiagoa da, izan ere azken hau EBko postuetan lehenengoa baita. Halere Nafarroako eta Iruñeko zonalde batzuetan loditasun eta gehiegizko pisu arazoak dituzten haurrek %30 ko kopuruak erakusten dituzte. Loditasun kopuru hauek 5 urtetako haurre­ tan handiagoak dira oraindik. Duela denbora gutxi, prentsa albiste batzuetan Nafarroan 8 urtetik beherako umeen artean hirutik batek loditasun arazoak dituela agertu da (%32,6), nerabezaroan kopuru hau %22,5era jaisten delarik 3. Kirol irakaslegoaren formakuntzara aurrekontuaren %0,28 a bideratzen da eta Plan Estrategikoan atal hau lehentasun moduan kokatzen da. Datuen azterketa kuantitatiboa egingo bagenu4 , federatuta ditugun kirolarien portzentai altua ikusiko ge­ nuke, populazioaren %10 hain zuzen ere eta alderdi negatibo gisa, Nafarroan dauden gizonezkoen eta emakumezkoen lizentzien artean dagoen aldea da. Osotara 64.743 lizentzia daude, gizonezkoenak kopuru honen %78,45 a dira (50.786) eta emakumezkoenak %21,55 a (13.957). Kontutan hartu behar da emaku­ mezkoen kirol praktikaren portzentairik handiena adin txikienetan ematen dela. 15 eta 75 urteen adin tar­ tean, Kirol Batzorde Gorenarenaren arabera, kirola egiten duten 49 gizonezkoen aurrean 31 emakumezko baino ez daude. Nafarroako Gobernuak kirol babesletzaren kontzeptupean kirol taldeei ematen dizkien diru laguntzei dago­ kionez, Osasunak zatirik handiena jasotzen duela esan beharra dago. Babesletza hauek horrela banatzen dira:

143

Datuen interpretazioa Nafarroako kirol politikaren azken urteetako zeregina aurpegi polita eta gaerstia sortzea izan da, egitura guztia jasango duen oinarria jarri gabe. Asko inbertitu da ekonomikoki zalantzazko bideragarritasuna eta zalantzazko eskaera soziala duten azpiegituretan. Modu honetan hiritarren gehiengoaren nahia alde batera utzi da: eskola garaiko kirola bultzatzeko laguntza handiagoa ematea eta kirol-osasuna kirol-lehiaketa baino gehiago indartzea. Itxako, Osasuna, San Antonio, Xota eta halakoek erakutsi duten arrakastak diru askoko inbertsioetan oi­ narritu dira, honen parte handiena Nafarroako Gobernuak jarri duelarik erkidegoko kirolariak formatzeko erabili beharrean kanpoko kirolariak ekartzeko erabili delarik aipatu laguntza. Aztertu ikerketetan hiritargoak Administrazioari azken hau eskatzen dio hain zuzen ere, eta datuek argi erakusten duten moduan ez da joera hau bete. Adibide gisa 2011.eko Nafarroako Gobernuak aurkeztu aurrekontua har genezake. Exekutiboaren urte ho­ rretarako kirol aurrekontu osotik (47 miloi euro inguru) %56,58 a (26,5 miloi euro) Navarra Arena finantzia­ tzeko erabili zen. 3 miloi euro talde ezberdinak babesteko erabili zen (Osasuna, Itxako…) eta 2,4 miloi euro baino ez Kirol Jokoak eta Eskolako Kanpainak bultzatzeko. Plan Estrategikoak esaten duena kontutan hartuta, formakuntza handiagoa eman beharko litzaieke kirol 3 http://www.noticiasdenavarra.com/2012/12/09/sociedad/navarra/alarma-entre-los-expertos-por-la-deteccion-en-navarra-deninos-obesos-menores-de-4-anos) 4 www.navarra.es/NR/rdonlyres/5A40AB40.../ctdcastellano1_4.pdf


hezitzaileei, halere, errealitatea ez da honako hau izan ere, helburu honi erantzuteko kirol aurrekontuaren % 0,28 a eskaintzen baitzaio. Gainera Plan Estrategikoan bertan honako galdera burutzen dute: zer da gaizki egin duguna? Ez da ikasleen arteko kirol praktika bultzatzen ( batez ere emakumezkoen kasuan), ez da diruz ornitzen irakaslegoaren formakuntza, haurrek gero eta lehenago izaten dituzte loditasun arazoak, ez zaie taldeei ha­ rrobiaren inguruko politika eraginkorrak egin ditzaten inolako eskaerarik egiten, ez da gazteek kirola utzi ez dezaten inolako neurririk hartzen (batez ere emakumezkoen kasuan)â&#x20AC;Ś Honen guztiaren aurrean dirua talde profesionaletara eta azpiegitura handietara bideratzen da. Arrakastak diru emarien bidez lortzea hobesten da eta gure gazteen formakuntza alde batera uzten da. Horregatik, aipatu guztia berrekuratu behar da. Ohitura osasungarriak erakutsi, kirolaren alde ludikoa eta soziala berretsi, gazteekin modu egokian lan egin, aukera berdinak eskaintzen gizon zein emakumeeiâ&#x20AC;Ś PERTSONA

BERE

KULTURA SUSTATUKO

IZANGO DUEN JENDARTEA

AMA LURRA

ASKATASUNA

144


Kirola

145


146


ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

ESKUBIDE ZIBIL ETA POLITIKOAK 147

Sarrera Eskubide zibil eta politikoak gizabanakoaren askatasunak gobernu zein erakunde pribatuen erasoetatik ba足 besten dituen eskubide mota bat dira. Gainera, Estatuaren bizitza zibil zein politikoan diskriminaziorik eta errepresiorik gabe parte hartzeko gaitasuna bermatzen dute. Eskubide zibil eta politikoen definizioak jarraian aztertuko ditugunak baino elementu zabalagoak eta kon足 plexuagoak barneratzen dituen arren, oinarrizko gaietan zentratu gara Nafarroako egoeraren gaineko erre足 paso orokor bat emateko nahian: marko juridiko-legala; Nafarroako justiziaren administrazioa eta polizia; adierazpen askatasuna eta informazio askatasuna; biltze eskubidea; kartzela.

Marko juridiko-legal orokorra LORAFNA-k definitzen du marko juridiko-legal orokorra. Zentzu honetan, Nafarroaren kasua paradigmatikoa da biztanleriaren erabakitze ahalmenaren errespetu faltaz ari garenean, erkidego bakarra baita bere auto足 nomi estatutua erreferendumean bozkatu ez duena.


Bestalde, Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmenak, bere 1go artikuluan dionez, “herrialde guztiek libreki determinatzeko eskubidea dute. Eskubide honen baitan, bere egoera politikoa finkatuko dute eta euren garapen ekonomikoa, politikoa eta ekonomikoa beteko dute”. Honakoa ere esaten du: “bere hel­ buruak lortzeko, herrialde guztiek euren aberastasun eta baliabide naturalak libreki erabili ditzakete, na­ zioarteko zuzenbidean eta elkarrenganako etekinen printzipiotan oinarritzen den nazioarteko elkarlan eko­ nomikotik eratortzen diren betebeharren galerarik gabe”. Ezaguna da, egun autodeterminazio eskubidea gauzatzeko, estatuek jartzen dituzten trabak. Estatu espai­ niarraren kasuan, oztopatze hau larriagotu egiten da bere egituran barneratuta dauden herrialde ezber­ dinek euren gobernu forma erabakitzeak, euren garapen ekonomikoa, kulturala eta soziala bilatzeak eta kanpoko esku hartzerik gabe egituratzeak eragiten dion beldurra dela eta.

PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

148

Horrela bada, Nafarroan gabezi demokratiko handia nabarmentzen da, marko politiko-instituzionala eraba­ kitzeko gaitasun eza, alegia.

Justizia Administrazioa eta poliziak Nafarroan. Azpimarratu behar den lehengo gauzetariko bat, Nafarroak berezko justizi administrazioa antolatzeko duen erabateko eskumen falta da. Epaileen, Magistratuen, Fiskalen, eta Idazkarien izendapenak estatuko erakunde judizialaren markoan egiten dira. Estatuari dagokio ere, Nafarroan existituko den epaitegi kopurua ezartzea. Nafarroako administrazio publikoen menpeko polizien aukeraketa eta izendapena Nafarroako Gobernuak eta Udaletxeek egiten dute, Nafarroako Polizien martxoak 22ko 8/2007 Foru Legeak arautzen du, Estatuko Segurtasun Indarren martxoak 13ko 2/1986 Lege Organikoaren izaera ordezkatzailea aplikatuz. Ezin dugu eta ez dugu ahaztu behar, Nafarroako eta gainontzeko Euskal Herriko herrialdeak Europar Bata­ sunean biztanle bakoitzeko polizia kopuru handiena dagoen lekua dela. Honenbestez oso agerikoa da gure lurraldean militarizazio arazo bat dugula, Euskal Herrian mila biztanleko estatuko segurtasun indarretako sei polizi baitaude.


Eskubide zibil eta politikoak

Hau dela eta, Nafarroan eskubide zibilen urraketa larriak ematen dira, momentuz, zerrendatu bakarrik egingo ditugunak: - Poliziaren jardunaren ikuspuntutik (sakondu beharrekoa, proposamen garaian): • Polizi atxiloketaren figura gehiegikeriaz erabiltzea, aurreikuspen legalaren kontra. Auzipetze Kriminala­ ren Legearen 492 art.ak zehazten du zein kasutan atxilotu daitekeen pertsona bat. Gainera Auzipetze Kriminalaren Legearen 520 art. dio “atxiloketa, atxilotuari edo presoari, bere pertsonan, izen onean edo ondasunean kalte gutxien eragingo dion moduan egingo da”, eta modu berean “ behin behineko atxiloketak ezingo du gertaerak argitzeko beharrezkoak diren ikerketek irauten dutena baino gehiago iraun inongo kasutan”. • Begi bistakoa dirudi segurtasun indarren gehiegikeria egiten dituzten atxiloketa askotan, bai atxilotzea erabakitzen duten kasutan, bai atxiloketa egiten duten moduan eta bai honen behargabeko luzaketan ere. • Tratu txarrak poliziaren dependentzietan, honen erradikaziorako jardunbide politikorik eta protokolorik ezarri gabe. Hala ere, Nafarroak eskumenak ditu bai udaltzaingoaren zein foru poliziaren atxiloketa zentroetan neurriak hartzeko, esaterako, atxilotuaren egonaldia grabatzea atxiloketa zentroan dagoen denboran. • Poliziak kalean duen jardunaren kontrol falta, bai politikoa zein administratiboa. Erantzunkizunak bere egitearen falta. Zaila da kalean jarduten duten agenteen identifikazioa, eta manifestaldietan aritzen diren agenteek, ez dute erantzule polizialik ez politikorik gehiegikerien aurrean erantzungo dutenik. Ekitaldi jendetsu batean esku hartzeko erabakia, gehiegizkoa edo okerra den jardunbide bat bere gain hartuko edo erantzunkizunak argituko dituen arduradun batek hartu behar du. Uniformatutako agenteen identifikazioak ikusgarria izan behar du bai urrutitik zein gutxitutako ikusmena duen pert­ sona batengatik.

- Ekinbide judizialaren ikuspuntutik: • Behin behineko kartzelaren abusua. Iruñeko presondegia inauguratu zenetik, bertan bildutako pertso­ nen behin behineko kartzelaratzeak handitu dira. • Jardute sekretuaren gehiegizko deklarazioak. • Prozesu judizialen luzapen ezegokiak. • Gainera Doako Justiziaren egungo sistema deitoragarria da. Honen tramitazioaren konplexutasunak bere erabileraren konplexutasungatik eta beraz, ez du legearen aurreko berdintasun printzipioa errespetatzen.

Adierazpen eta informazio askatasuna. • Definizioa: Adierazpen askatasuna hitzez, idatziz edo beste edozein erreprodukzio bitartekariren bidez pentsamenduak, ideiak eta iritziak askatasunez adierazteko eta zabaltzeko eskubidea da. Komunikazio publiko askerik gabe, ez dago jendarte askerik. Adierazpen askatasunak traszendentzia politiko handia du, biltzeko, manifestatzeko eta parte hartze politikoa bezalako eskubide politikoen ezinbesteko gehigarria baita. Informazio askatasuna, edozein hedabideren bitartez egia den edozein informazio mota zabaltzeko eskubi­ dea da.

149


• Araudi markoa - E.K.ko 20 Art (¿zuzentze eta CP eskubidea zabaldu?)

• Diagnostikoa Nafarroan Informazio eta adierazpen askatasuna modu jarraian urratzen da Nafarroan.

PERTSONA

Gizalegeen araudien bidez, udal administrazioak edozein motatako iragarki, pegatina, kartel, pankarta edo ikur jartzea debekatu eta isundu du bai fatxada, markesina edo hornigarri publikoetan... Propaganda edo esku horriak banatzearen debekua, udal-baimenaren beharra informazio, propaganda edo sinadura mahiak jartzeko. Diru-biltzeak egitearen debekua. Disposizio hauek ez betetzeak 60 € eta 3.005€ arteko isuna dakar.

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

Elkartze eskubidea • Definizioa Elkartze askatasunak hiritarrek afera publikoetan parte hartzeko eta interes pribatuak bultzatzeko eta lor­ tzeko tresna da.

• Araudi markoa - E.K.ko Art. 22 - Martxoak 22ko LO 1/2002 Elkartze Eskubidearen erregulatzailea

150

- Gizalegeen Araudiak

• Diagnostikoa Nafarroan Nafarroak ez du eskumenik eskubide honi dagokionez Elkarteen Erregistroa kudeatzeko eskumenetik harago. Nafarroak eskumen esklusiboak ditu ikuskizun publikoen alorrean. Elkarteek egindako jarduera publikoetan Ikuskizun Publiko eta Nafarroako Aisialdirako Jardueren Foru Legearen ezarpena. Administrazio publikotik ez da eskubide hau sustatu, alderantziz izan da. Diru-laguntzak murrizten joan dira, hauek jasotzeko betebeharrak gogortzen zihoazten neurri berean. Lokal publikoak erabiltzeko mota guztietako oztopoak jarri ditu Administrazio Publikoak. Jarduera publikoak egiteko oztopoak, diru kopuru oso altuko fiantzak eta erantzukizun zibilerako kontratuak eskatuz.

Biltze eskubidea • Definizioa: Epaitegi Konstituzionalak biltze eskubideari ematen dion definizioaren arabera “adierazpen askatasunaren erakustaldi kolektibo bat da, pertsonen arteko biltze iragankor baten bidez erabiltzen dena, eta arazo edo


Eskubide zibil eta politikoak

aldarrikapen, interesen defentsan, ideien elkartrukerako edo erakusketarako teknika instrumentalaren mo­ duan eragiten duena. Eskubide hau talde sozial askorentzat euren ideiak edo aldarrikapenak publikoki adierazteko duten modu bakarra dela azpimarratu behar da, parte hartze demokratikorako bide moduan duen papera argia eta eztabaidaezina delarik.

• Araudi markoa - Konstituzioaren 21. Art. - Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala, Oinarrizko Askatasunen eta Giza Eskubideen babeserako Itun Europearra, Eskubide Zibil eta Politikoentzako Nazioarteko Akordioa. - Uztaila 15eko 9/1983 L.O Elkartze Eskubidearen erregulatzailea. Partzialki eraldatua Hiritarren Segurtasunaren Babeserako Otsailak 21eko 1/1991 Lorengatik (disolbatu ahal izateko beharrezkoak diren balizkoak ezartzen ditu). - Abuztuak 4ko 4/1997 L.O, Bideo zainketa. - Apirilak 21ko 9/1999ren bidez eskubidearen erabilerarengatik eraginda suertatzen diren udalerriei parte hartzea ematen zaie

• Diagnostikoa Nafarroan Nafarroak ez du Biltze Eskubidearen eskumenik, Nafarroan eskumen hau Gobernuaren Ordezkaritzari da­ gokiolarik. 9/1999 L.O.ren eraldaketaren ondoren, Biltze Eskubidearengatik eraginda dauden udalerriei parte hartzea eman zaie beraien iritzia eman dezaten autoritate ez gobernatzaileen aurrean bilkura lekuaren eta beste segurtasun baldintzen inguruan. Txosten hau loteslea ez den arren, UPNk agintzen duen udaletxeetan bide hau erabili ohi da Biltze Eskubidea murrizteko, eta hirigunean egin nahi diren manifestaldi zein bilkurak era­ gozteko, kanpoaldeko auzoetara eramanez trafiko edo segurtasun publikoaren aitzakia aurkeztuz. Nafarroako Gobernuaren Idazkaritzaren partetik oinarrizko Eskubide honen urraketa sistematikoa izan da bi arrazoiengatik: - Manifestaldien eta kontzentrazioen debekua “orden publikoa nahastearen” ulermen zabalegiarengatik. - Bultzatzaileei neurrigabeko izunak ezartzea, manifestaldiaren garapenean gertatzen den edozein na­ hasmen egotziz. - Poliziaren karga ikaragarriak bilkurak eta manifestaldiak desegiterakoan.

Kartzela Zuzenbide Penalak bere kabuz ez du sortzerakoan zuen helburua betetzen, beharrezkoa da alternatibak bilatzea, zigorren gogortzea, berriz egitearen tasa altua eta gaizkileen kontentzio urria ematen ari den arren. Zuzenbide Penala ez dator segurtasun sentimendu subjektibo batekin, ez eta kriminalitatearen beherakada batekin lagunduta. Gobernuek modu tematian askatasunaren urraketara jo dute gatazka sozial gehienak konpontzeko moduan.

151


Ez da baliabide nahikorik bideratzen, kartzelak bere funtzio birsozializatzailea bete dezan. Horregatik zentru hauek funtzio gizagabea baino ez dute betetzen. Nafarroan, kartzelan aurkitzen den preso kopurua hazten joan da gutxinaka, 2000.ean 189 preso zeude足 netik (gizonezko, emakumezko, prebentiboak, eta zigortutakoen artean), 2011ean 251 preso edukitzera ailegatu den arte. Bataz bestekoa estatuarena baino askoz ere txikiagoa da, Norte II makro kartzela ireki denetik preso kopurua etengabe igotzen ari den arren. Hazkunde hau ez da delinkuentzia tasa igotzearen ondorio, baizik eta epe motzeko zigorren hazkundearekin dago loturik, askatasuna galtzearekin zigortu足 takoak, bi urte baino gutxiagoko zigorrak dituztenak asko ari baitira igotzen. Alarmak piztu behar dituen auzia dugu honakoa.

PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

152

Aurten Norte II makro kartzela hasi da funtzionatzen, 1.300 pertsona ixteko gaitasuna duena, aurrekoaren 300kin alderatuz. Gatazka sozialei kartzela bidezko erantzuna ematearen errefusa asko hazten da makro kartzeletaz aritzen garenean, hauetan segurtasuna beste edozein gauzaren gainetik baitago, dispertsioa, deserrotzea eta giza duintasunaren kontrako eraso maila izugarri larrituz. Nafarroa 300 presoen beharrei aurre egiteko iadanik kolapsatuta bazegoen, ezingo dio halako hazkundeari aurre egin. Makro kartzela berrian dauden gabeziak oso kezkagarriak dira, eta orain arte ez Presondegietako Erakundeek, ez Nafarroako Gobernuak, ez eta Foru Parlamentuak ere, ez dute inolako neurririk hartu aska足 tasunik gabeko hiritarren eskubideak bermatu eta zaintzeko. Krisi ekonomikoak ez du kartzelako bizi erregimena gogortzen, baizik eta kartzelen antolaketa, zuzendaritza eta kudeaketaren pribatizazioa ari da bultzatzen, EEBBtan existitzen den eredu pribatua jarraituz. Espainiar estatuan eta Nafarroan, eredu pribatu hau adin txikikoen internamendu zentroetan jarraitzen da, kritika gogorrak jasotzen dituelarik suposatzen duen funtzioen utzikeria, oinarrizko eskubideen garapenean, eta bermeen gutxitzean, bereziki, tratamendu jardueretan eta disziplina erregimenaren tratamenduan duen eragina dela eta. Agerikoa da, neurri hau ezartzeak presoen eskubideetan eragingo lukeen galera handia.


Eskubide zibil eta politikoak

153


154


ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

BERDINTASUNA

Sarrera Jendarte kapitalista eta patriarkal honetan genero ezberdintasunak agerikoak dira eremu eta arlo guztietan. Txosten honetan emakume eta gizonen arteko Aukera Berdintasunaz arituko gara ikuspegi legal, sozial, ekonomiko, kultural eta sanitario batetik. (14/2005 Foru Legeak eta bere Lehendakariak honakoa esaten du; Lege aurreproiektuak, legezko Foru De­ kretuak eta disposizio guztiak, emakume zein gizonengan arau bakoitzak izango duen eraginari buruzko txosten bat jaso behar du).

Bilakaera historikoa Hego Euskal Herrian ematen den egoera politiko berezia dela eta, mugimendu feministak ez zuen erakun­ de garrantzitsurik sortu 1975. urterarte. 1975.ean herrialde ezberdinetako emakumeen asanbladak sortu ziren. Hasierako une hauetan oinarrizko aldarrikapenak sexu eskubideen, eskubide erreproduktiboen eta aborto eskubidearen aldekoak izan ziren. 1977. urtean “ Euskadiko Emakumeen Jardunaldiak” ospatu ziren eta bertan landu ziren lehendabiziko aldiz bikoiztutako militantzia, patriarkatua eta sexualitatea bezalako gaiak. 1984. “ Euskadiko Emakumeen II Jardunaldiak” ospatu ziren. Hauetan Hego Euskal Herriko mugimendu feministaren egoera aztertu zen eta egin diagnosian argi geratu zen emakume talde ezberdinek fenimismoa eta antolaketa autonomoa ulertzeko zituzten ikuspegi ezberdinak. Ondorioz, mugimendu feministaren di­ bertsifikazioa handitzen da.

155


1994.an “Euskadiko emakumeen III Jardunaldiak” ospatu ziren. Aurrekoan bezala, kasu honetan, berriz ere azalarazi zen mugimendu feministaren egoeraren inguruan eta etorkizunerako proposatu beharreko praktiketan zeuden proiektu ezberdinen arteko talka. Jardunaldi hauen aurretik mugimendu feministaren krisiaren pertzepzioa zegoen eta baita gehiegizko instituzionalizazioarengatik kaleko presentzia galdu izana­ rena ere bai. 2008.ean Portugaleten, “Euskal Herriko emakumeen IV Jardunaldi Feministak” ospatu ziren. Hiru izan ziren aurrera begira planteatu zituzten eragin-ildoak: emakumeak herrian eta munduan (zaintza, prekarietatea, interkulturalitatea, parte hartze sozial eta politikoa...), emakumeak sexu indarkeriari aurre egiten (preben­ tzioa, legeak, erantzuna...), eta emakumeak: gure identitate eta gorputz intsumituak (sexualitatea, queer, prostituzioa, eskubide erreproduktiboak: abortoa, eskubide sexualak, lesbianismoa…).

PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

Aipatu jardunaldiak inflexio puntu gisa kokatu beharra ditugu, izan ere hurrengo urteetarako estrategia feministaren oinarria izan baitziren, hala nola, eskubideen aldeko borroka definitzeko eta aliantza feminista indartzeko ere bai. Gainera, eskubideen aldeko borroka garatzeko Euskal Herriko emakumeen eskubide karta aukeratzen da (II mundu martxan adostuta) oinarrizko tresna gisa. Hirugarren eta laugarren jardunaldien artean, Emakumeen Mundu Martxa sortu zen. 1999.Ko eta 2000.ko martxaren prestaketaren harira Euskal Herriko mugimendu feministak Nazio Mailako lehenengo Plataforma sortu zuen. Bertan Ipar eta Hego Euskal Herriko antolakunde ezberdinek ordezkaritza zutelarik. 2005.ean II Mundu Martxa ospatu zen eta Euskal Herriak nazio gisa parte hartzeko aukera izan zuen. Martxa honetan egin den ekarpenik handiena Emakumeen Eskubideen Nazioarteko Karta definitu izana da zalantzarik gabe. 2010.ean III Mundu Martxa ospatzen da lau oinarrizko printzipioetan oinarrituz: indarkeri sexista, prekarie­ tatea, elikadura subirautza eta eskubide sexual eta erreproduktiboak.

156

Beste ildo garrantzitsu bat azpimarratu beharra dago. 2001.ean Emakume Abertzaleen I Jardunaldietan, nazio mailako eragile feminista nazional baten beharra ikusi zen, euskal feminismoa garatzeko helburua­ rekin, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko eta baita zapalkuntza nazional eta kapitalistari aurre egiteko. Zentzu horretan, 2002.ean Bilgune Feminista sortu zen.

Egoera - Eremu instituzionala Azken urteetatik gaur egun arte, esan daiteke eremu instituzionalean Berdintasunaren tratamenduak atze­ rakada serioa eta nabarmena jasan duela bi faktore garranzitsuei dagokionean: Krisialdi ekonomikoak, Berdintasunaren alde egiten duen batzordea diru laguntzarik gabe utzi du, zehazki, INAFI (Instituto Navarro de Familia e Igualdad) erakunde autonomoa eta baita Gobernuak erakutsi duen sentsibilitate eta interes faltagatik ere bai. Duela urte batzuk Nafarroako Berdintasunerako Kontseilua eratu zen, nahiz eta ez duen eraginkortasun handirik, Nafarroako emakume taldeak biltzen ditu lurralde irizpideak kontutan hartuz. Maila sozialean, zorionez, emakume zein gizonen artean generoaren inguruko kontzientzia maila handituz doa nahiz eta aurrekontu gutxi bideratzen den aipatutakoa zabaltzera. Halere kezkagarria da gazte belau­ naldietan ematen ari den atzerapausoa. Garrantzitsua da azpimarratzea talde politikoen iritziak eta iritzi orokorrak ez direla erabatekoak. Ezberdin­ tasun ideologiko handiak daude Berdintasunaren tratamenduari dagokionez, eta hartara, eremu guztiak zeharkatzen dituen gai transbersala den neurrian, eztabaidarako elementu klabea da honakoa.


Berdintasuna

Plataforma ugari existitzen dira gai zehatzen inguruan lan egiten dutenak: Azken urteotan sortu Abortoaren aldeko Plataforma, Martxoaren 8ko dinamikak antolatzen dituena, Mundu Martxarako Plataforma eta In­ darkeri Sexistaren aurkako Plataforma (sendotasun nahikoa duena). Azken hau azaroaren 25eko egunaren prestaketarako sortu zen baino denborarekin urte osoko lana egitera pasa da,l errekonozimendu handia eskuratuz. Era berean, plataforma hauetan hainbat sindikatuk hartzen dute parte. Emakumeen elkartze jarduerari dagokionean (halabeharrez feminista aitortzen ez dena) eta aipatu aurreko emakume taldeez gain, Nafarroan elkartze mugimendu garrantzitsua existitzen da (zentsaturiko 140 elkarte daude) ezaugarri, helburu eta funtzionamendu oso ezberdinekin. Beraien arteko komunikazioa bermatzeko sarea osatzen dute berez. Elkarteen %90 a nekazal eremuan aurkitzen da. Une honetan, Berdintasunerako Emakume Taldeen eta Feministen Koordinakundea (BETFK) osatzen ari da, baino bertan ez dute Txoko Feministan biltzen diren kolektibo feministek parte hartzen.

- Borroka ideologikoaren azterketa Lehen aipatu dugun bezala, Nafarroak adibidea eman du emakumearen askapenerako eta parekidetasuna lortzearen bidean eman dituen pausu ideologikoengatik. Jaso dugun eskubide urraketa maila altua izan de­ nez, sortutako erreakzioa handiagoa ere izan da, sektore ezkertiarren aldetik gehien bat: duela urte batzuk CAM-en aldeko borrokak, aborto libre eta dohakoaren aldeko borroka…. Zentzu honetan inboluzio bat eman dela uste dugu, mezuak geroz eta ahulagoak bilakatuz. Begirada atzera botatzen badugu, azkar konturatuko gara borroka ideologikoa hein handi batetan lausotu dela alderdien aldetik, iraganean, kontundentzi eta argitasun handiagoarekin helarazten zitzaizkion jendarteari, subjektu feministak errazago sortzen zirelarik. Erantzunkizuna Mugimendu Feministaren eskuetan geratu da. Sektore ezkertiarrei hau guztia gertatzen zitzaigun bitartean eskuina oso ondo kokatu da maila ideologikoan eta jendartea konturatu gabe, bere estrategia politikoa eraman du gai honekiko. Berdintasun Institutuaren izen aldaketa soilak asko esaten du. Oso argi dute zer egin nahi duten.

157

Datuak Estatistika emakume eta gizonek jendartean duten posizionamendua marrazteko tresna gisa erabiliz, Nafa­ rroan parekidetasuna oso urruti dagoela ikusi dezakegu. Adierazle batzuk baino ez dira behar rolak, egoerak, baldintzak eta emakume eta gizonen beharrek dituzten ezberdintasunak, hainbat esparrutan ulertzeko:

1. Populazioaren datu orokorrak Populazioa sexuari dagokionean orekatuta dago. Nafarroako populazioaren azken hamar urteetako bilakae­ rak erakusten du gizon eta emakumeen arteko pisu demografikoa antzekoa izan dela, bakoitzak popula­ zioaren %50 ordezkatzen duelarik.

2. Hezkuntza Hezkuntza, norberaren estatus soziala definitzen duen baliabide gisa ulertzen da, norberaren okupazioa, diru sarrerak eta denboraren banaketari dagokion neurrian; zentzu honetan, hezkuntza maila erabat parekidea dela ikusten dugu, are gehiago, esan gizonak baino emakume kopuru handiagoa dagoela goi mailako ikas­ ketak dituena.

3. Lan produktiboa Orokorrean esanda, lanaren helburua pertsonen autonomia ekonomikoa bermatzea bada, esan beharra dago, lanean dauden emakumeen lan baldintzak, gizonezkoenak baino egoera okerragoan daudela.


Lan munduan emakumearen egoera aztertzen badugu, emakumearen bataz besteko soldata gizonezkoare­ na baino txikiagoa dela ikusten dugu 1/0,7 batean. Era berean, administrazioan, salmentan, zerbitzu pertso­ naletan eta zaintzan emakumeak gizonezkoen gainetik dauden bitartean, enpresa zuzendaritzako postuetan eta administrazio publikoetan emakume bakoitzeko bi gizon daude. Azken hogeitamar urteotan eta Europako joerak jarraituz, emakumeen sarrera handiagoa egon da lan mun­ duan. Halere, lan munduko diskriminazioa bere horretan mantentzen da. Nafarrokao instituzioek ez dute maila laboral eta sozialean parekidetasunaren bidean urratsak emateko asmorik.

PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

• Emakume askok etxean egiten du lan, errekonozimendu estatistikorik, sozialik eta ekonomikorik gabe eta ondorioz, baztertuta. Sistemak pentsio minimoekin bizitzera behartzen ditu zahartzaroan. Emaku­ meek menpekotasuna duten pertsonen zainketaren arduradun izaten jarraitzen dute. Honek lanaldi bikoitzak eta hirukoitzak jasatea suposatzen du, osasunarentzako dituen eragin noziboak kontutan hartuz. Gobernu ezberdinek pertsona dependiente hauen zainketari dagokionean edota bizitza laborala, pertsonala eta fa­ miliarra kontziliatzeko jarri beharreko neurriei dagokienean, emakumeei zuzenduta egin dira eta hartara, ez dira arazoaren muinera joan, egoera hobetzen ez duten partxe soilak bihurtuz. Egoera hau okerrera doa, izan ere, Gobernuek krisiaren aitzakipean gastua murriztu eta zerbitzu publikoen pribatizazioaren alde egin dutelako. • Etxetik kanpo soldatapean lan egiten duten emakumeek langabezi eta behin-behinekotasun tasa altuagoa dute, okerragoak diren lanak dituzte eta gizonezkoek baino diru gutxiago jasotzen dute. Era berean, etxetik kanpo egiten duten lanari etxe barruan egindako gehitu behar zaio, izan ere, etxeko lan gehiena ora­ indik-orain beraien gain dagoelako (jardun bikoitza). Emakume askok sexu jazarpena jasotzen dute lanean eta ez dago protokolo zehatzik honi guztiari aurre egiteko. Tasa de Actividad y Tasa de Paro1 PERIODO

158

TASA DE ACTIVIDAD TOTAL

HOMBRES

MUJERES

TOTAL

HOMBRES

MUJERES

2009-III

60,27

68,59

52,04

10,39

9,63

11,37

2009-IV

59,72

67,32

52,25

10,53

9,83

11,41

2010-I

59,79

67,58

52,14

12,32

13,40

10,95

2010-II

60,73

67,45

54,12

10,96

10,50

11,52

2010-III

60,16

67,70

52,77

12,47

10,56

14,88

2010-IV

59,76

67,10

52,56

11,64

11,28

12,10

2011-I

60,64

67,53

53,88

13,40

12,59

14,39

2011-II

60,38

66,90

54,00

12,85

12,48

13,29

2011-III

60,35

66,88

53,98

11,68

11,25

12,22

2011-IV

59,80

65,71

54,05

13,82

13,13

14,63

2012-I

59,79

66,11

53,64

16,34

16,63

15,99

2012-II

60,46

66,58

54,51

16,41

17,85

14,71

2012-III

60,26

67,14

53,60

14,95

15,36

14,46

Fuente: INE 1

TASA DE PARO

Cuadros resumen de la EPA de Navarra, tercer trimestre de 2012


Berdintasuna

2

Mujeres (%)

Hombres (%)

Cuidado de niños/as

24’8

0’8

Cuidado de personas dependientes

6’4

2’0

Porque me casé

16’2

0’02

3

Primer/a hijo/a

Último/a hijo/a

Mujer (%)

Hombre (%)

Mujer (%)

Hombre (%)

Ningún cambio

59’6

90’3

58’4

93’6

Redujo su jornada

11’8

1’9

12’1

0’0

Dejó de trabajar

13’6

1’3

12

0’7

Escedencia

7’5

0’3

11’9

0’2

Cambio de trabajo

4’7

4

2’7

3’5

Otros cambios

2’8

2’2

2’9

2’0

4. Emakumeen kontrako indarkeria 2009.ean 1.314 emakumek tratu txarrak pairatzen zituzten Nafarroan, 2008.ean baino %3 gehiago. Salaketa guzti hauetatik 611 tratu txar fisikoei zegozkien, 114 indarkeria psikologikoari eta 159 bi fakto­ re hauen nahasketari. Era berean, 139 kasutan sexu jazarpena eman zen (erasoak, jazarpen ezberdinak, gehiegikeriak eta sexu askatasunaren kontrako delituak) eta gainontzeko salaketak bestelako arrazoiengatik izan ziren, urruntze aginduen hausturengatik edota irainengatik (291). 2009.an Foru Erkidegoan eman ziren tratu txarren %87an biktima eta erasotzailea bikotea ziren (%60) edota bikote ohia (%27). Neurri apalagoan salaketen %5ean erasotzailea senidea edo bizikidea izan zen; %5ko ba­ tean ez zegoen inolako harremanik eta %3an ez dago honen inguruko daturik. Nafarroan 2009.an 3 hilketa eman ziren indarkeria sexistak eraginda, nahiz eta kasu batean baino ez den modu honetan zenbatu, gainontzeko bi kasuetan erasotzaile eta erasotuaren artean harreman afektiborik existitzen ez zelako. 2011.ean, “Instituzioen arteko emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzio eta arretarako koordinazio­ rako akordioa”-ren4 txostenaren arabera Nafarroan 1.227 salaketa egin ziren indarkeriagatik. Hauen %35a (426) indarkeri fisikoari zegozkion, %28a indarkeri fisiko eta psikologikoari, %10a sexu indarkeriari, %8a in­ darkeri psikologikoari eta gainontzeko %19a bestelako indarkeriei. 2012.ari dagokionez, urtarrilaren 1etik urriaren 31ra, 929 genero indarkeri salaketa jaso ziren. %42 in­ darkeri fisiko eta psikologikoarengatik, %24a indarkeri fisikoarengatik, %14a bestelako indarkeriengatik (me­ hatxuak, presioak eta urruntze aginduen hausturarengatik), %10 indarkeri psikologikoarengatik eta gainon­ 2 Población que no trabaja, pero que lo hizo con anterioridad, clasificada por sexo según los motivos relacionados con la conciliación, por los que dejó de trabajar 3

2007.eko datuak, sexuaren araberako sailkapena lehenengo, baldin eta lehenengo seme-alaba jaio zenean lana utzi bazuten.

4 http://www.navarra.es/home_es/Actualidad/Sala+de+prensa/Noticias/2012/10/11/informe+violencia+genero+2011+familia+iguald ad.htm

159


tzeko %9a sexu indarkeriarengatik5 . Mugimendu feministaren arabera, aurreko urtearekiko dagoen jeitsiera teoriko hau ez litzateke errealitatearekin bat etorriko. Izan ere, krisi ekonomikoaren eraginez areagotutako dependetzia egoerek eraso askoren salaketak ekidingo bailituzke. Datuek esaten digutenaren arabera emakumeen aurkako indarkeriak uztailaren 2ko 22/2002 Foru Legea onart­ zearekin konpondu ez den arazo larria izaten jarraitzen du. Aipatu legean ez dira indarkeri sexistarekin bukatzeko bitartekorik jartzen ez eta ondorengo araudietan ezta ere. Borondate politiko falta da arrazoi nagusiena. Aipatu Foru Legeak mugimendu feministarentzat ez zuen nahikotasun maila betetzen baino era berean, izurri sozial honen kontrako borrokan urrats txikiak suposatu zitzakeen. Dena dela, ez da Lege honen ino­ lako garapenik eman. Ez da bere aplikaziorako eta prebentziorako bitarteko pertsonal, material eta ekono­ mikoekin hornitu eta hartara, ez dugu inolako neurriekin kontatzen. Era berean, Foru Legean hezkuntzare­ kiko proposatzen ziren neurriak ere ez dira martxan jarri. PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

160

1. Beharrezkoa da Lege integral baten ezarpena, indarkeri sexistaren prebentzioari erantzungo diona eta era berean, mota guztietako tratu txarrak jasan dituzten emakumeen behar errealei erantzuteko bitarteko nahikoak izango dituena. Era berean, Indarkeri Sexistaren kontzeptua birdefinitu behar da kasu guztiak barneratu ditzan, erasotzaile eta erasotuaren artean harreman afektiboa existitzen ez denean kasu.

5. Abortoa 2010.eko otsailean Estatu Esainiarrean Abortoaren Lege berria onartu zen. Lege honek abortoa penaliza­ tzen jarraitzen zuen balizko kasu batzuetan izan ezik eta orohar, aipatu legea ez zen nahikoa. Esan beharra dago gainera, Nafarroan ezin dela haurdunaldiaren borondatezko gelditzerik eman, ez osasun publikoan ez eta sare pribatuan ere, horretarako eskaintzen den pertsonala badago ere. Opus Dei-k bideratzen duen eliza katolikoaren interesek, “Bizitzaren aldeko taldeek” egin presio sozialak eta eskuin atzerakoiak, presio handia egiten dute nafar jendartean. Komunikabide ezberdinen arabera, lege berriaren onartu zenetik hamar hilabetetara, abortoak 918ra iritsi ziren emakume nafarren artean, 2009.an baino 229 gehiago6 . Gaur egun ez dago baldintza nahikorik ebakuntza hauek egiteko (aurrekari gisa, 1990.eko osasun langileei egindako auzia aipatu genezake). Egoera hau “kontzientzia eragozpenak” baimentzen du. Aipatu kontzientzi eragozpena osasun langile ez direnek, interbentzio hauen jasotzaileak diren emakumeek, osasun langileek eta hainbat farmazeutikok egin dezakete. Nafarroa, Andraize eta COFES bezalako zentroen aitzindaria izate­ tik, emakumeentzako prestazio sozio-sanitarioen azken lerroan egotera pasa da. Hasiera batetan, Andraizen eta ondoren sistema publikoan barneratu ziren COFES-ek, famili orientazioan eta hezkuntza sexualean ezinbesteko lana egin zuten. Halere, UPN Gobernura iritsi zenetik, zentro hauek egungo EAZ (Emakumeentzako Arreta Zentroak) iza­ tera pasa ziren ondoriozko filosofia aldaketarekin. Zentro hauetan prebentzio-hezkuntzaren gainetik, balio mediku-asistentziala lehenesten ari da eta kasu guztietan ez da behar bezalako sexu-hezkuntza egokia ziurtatzen. 2007.ean zehar Nafarroan 700 emakumek abortatu zuten eta hauetatik 647, amaren osasunaren balizko egoerara egokitu ziren, 51 fetuaren arriskurenera eta 2 zehaztu gabeko arrazoietara. Gelditze guztiak Nafa­ rroatik kanpo egin ziren: 37 hospital zentroetan (36 pribatuak ziren eta bakarra publikoa) eta 663 kanpoko zentro pribatuetan. Honen eraginez emakume eta laguntzaileen peregrinajea ematen da foru erkidegotik kanpora, nolabaiteko desherriratze prozesu batetan, honek suposatzen duen ahuldade pertsoanal eta emozional egoerarekin eta kostu ekonomiko altuarekin. 5 www.navarra.es/NR/rdonlyres/7AB6E987-70B3-4A85-8DDA-B6FCDCE44A1C/238608/DatosViolenciaNavarra.pdf 6 http://m.noticiasdenavarra.com/2011/05/28/sociedad/los-abortos-se-disparan-a-918-entre-las-navarra-a-los-diez-meses-dela-nueva-ley


Berdintasuna

Aurrera begira Nafarroako Gobernutik edota Emakumearen Insitutua bezalako erakunderen batetik, Berdintasun plan egoki bat definitu beharko litzateke emakume eta gizonen bizitzaren eremu guztiak kontutan hartuko dituena eta sexuen arteko parekidetasuna bermatuko duena, emakumeen parteharte politiko, kultural, ekonomiko eta soziala bultzatuz. Gobernuaren, Parlamentuaren edo konpetenteak diren organoen betebeharra litzateke Lege eta Programa ezberdinen ezarpenak, behin ezarriak eta indarrean jartzen direnean, emakume eta gizonen arteko pareki足 detasuna berma dezaten jendartearen alor guztietan.

161


162


ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

ANIZTASUNA ETA MIGRAZIOA 163

Definizioa Euskal Herrira bizitzera etorri diren eta egun, etortzen jarraitzen duten jatorri anitzeko pertsonen eta taldeen fluxu migratzaileak arrazoi ekonomikoak, kulturalak eta sozialak dituzte oinarri. Arrazoi horiek ere badira euskaldun asko munduan zehar migratzera eraman dituztenak. EH Bildu-ren ikuspuntutik, Euskal Herria anitza da, bere biztanleriaren jatorriari dagokionez. Errealitate honen aurrean gure beldurrak eta aurreiritziak paratu behar ditugu apaltasunez baita sendotasunez ere. Gure helburu nagusia, beraz, aniztasun horretatik ere gure herria eraikitzea da, euskal herritar guztion ar­ tean, edozein dela gure jatorria. Horrekin batera, jendarte eraldaketa ere sustatu nahi dugu, jendarte justua­ go bat sortuz; eta arlo honetan ere, gure erabaki propioak herri gisa hartzeko eskubidearen alde lan eginez. Esparru honetan gaur egun dagoen egoera hauxe da: immigrazioren zati baten kudeaketa soilerako politikak daude, subiranotasun eta eskuduntza ezagatik mugaturik, eta, betiere, honelako ikuspuntuetan oinarriturik: estatu mailakoa (“nazionalak” espainiarrak/frantsesak vs. “atzerritarrak”) partziala, baztertzailea eta asisten­ tziazkoa. EH Bildu-k ordea, ikuspegi berezkoa, nazionala, integrala eta parte-hartzailea mahaigaineratzen du. Euskal Herriko hiritar oro barnebiltzen duen politika proposatzen du. Hori guztia, hau aintzat harturik: gure errea­ litatea eta politikoki zein kulturalki minorizatua dagoen nazio izaera.


Egoera orokorra Honako erronka dugu abiapuntu gisa: arlo hau birkokatzea jatorri-aniztasunaren kudeaketa ikuspegi integral batean birkokatzea, betiere estaturik gabeko nazioa baten ikuspuntutik.

2.1. Maila instituzional eta politikoan Aniztasuna bere integraltasunean kudeatzeko politika instituzionalik ez dagoen heinean, gure azterketaren objektua betiere partziala da.

2.1.1. Esparru juridiko-politikoa PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

164

Gaur egun nafar administrazioak ez ditu beharrezko eskumenak jatorri-aniztasuna modu integral batean kudeatu ahal izateko, ezta subiranotasunik migrazio politika propioak garatu ahal izateko ere. Marko politiko-juridikoaren oinarriak eta, bereziki, mugak markatzen dituzten eremuak bi dira: Europakoa eta Estatuetakoak. Schengeneko Akordioak (1985) –EBrentzat 1992. urtean Maastrichen berretsi zena– eta EBren “Immigrazio­ ren eta Asiloren inguruko Europako Hitzarmenak” (2008) migrazioaren eremuan politika bateratu bat ezartzea dute helburu. Biek ala biek mugen gaineko kontrola indartzea eta areagotzea dute helburua, modu honetan Europa gotorleku gaindiezina bihurturik, modu irregularrean dauden pertsonak kanporatuz eta migrazio sele­ ktiboa, erabilgarria, errepresiboa eta xenofoboa bultzatuz. Lisboako Hitzarmenak (2009) “Europako hiritarta­ suna” kontzeptua jasotzen badu ere, estatu-kideetako hiritar nazionalentzako baino ez du aurreikusten. Espainiako estatuak Nafarroari ezarri dion marko juridikoari dagokionez, Atzerritartasun Legeak (2000) eta legedi osagarriak (beheraka erreformatu dena), hau dute oinarri: EBz kanpoko migratzaileen eskubideak murriztea eta horien sarrera zein egoera legala zailtzea. Aipatu legeak Nafarroako foru markoan uzten dituen eskumen bakarrak hauek dira: asistentzia mailako eta oinarrizko zerbitzu sozialen mailako esku-hartzerako. Hain zuzen ere, legedi berak sortzen duen gutxiagotasun edo ilegaltasun egoeraren ondorioak –bereizkeria, bazterketa, arrazakeria eta esplotazioa– arindu besterik ezin du. Nafarroak ez du ahalmenik ez eta tresna politikorik ere hau erabakitzeko: herritarrak zeintzuk diren eta zein­ tzuk diren horiei dagozkien eskubideak. Euskal nazionalitate1 edo herritartasun eskubideez erabakitzeko edo hori kudeatzeko ahalmenik ez du, ez eta migratzaileen inklusio edo elkarbizitza ereduez ere.

2.1.2. Administrazioen politikak, egitura eta baliabideak Berri ere, aniztasuna bere integraltasunean kudeatzeko politikaren falta dugu abiapuntua; hartara, anizta­ sunaren eremu batzuei dagozkien politika partzialak baino ezin dugu ebaluatu. Estatuz kanpoko immigrazio politikei dagokienez, oinarri teorikoa Nafarroako Etorkinen Integrazio eta Harrerarako Ekintza Plana dugu (PAAIIN delakoa 2012). Honen abiapuntua 2005.ean dago eta batera finantzatua izan da Espainiako eta Nafarroako Gobernuen artean. Edukian sartu gabe, planak honako gaiak barnebiltzen ditu: harrera, enplegua, etxebizitza, zerbitzu sozialak, osasuna, haurtzaroa, gazteria, emaku­ mea, tratu parekidetasuna, parte hartzea, sentsibilizazioa, garapena eta hezkuntza. Halere, praktikan, eremu guzti hauetan garatzen dena hutsala da; aipatu Ekintza Plana maila teoriko soilean geratzen da, ia euskarri ekonomikorik –aurrekontu– gabe. Egitura politikoari dagokionez, hasiera batean arlo hau Lehendakaritza, Justizia eta Barne Sailari bazegokion ere, Politika Sozial eta Kontsumorako Zuzendaritza Orokorraren sekzio huts bat izaten bukatu da. Horrek, ar­ loaren maila jaistearekin batera, beste zerbait ekarri du: Lehendakaritzan egoteak ekar liezaiokeen –praktikan ez bazuen ere horrelakorik– zeharkako izaera galtzea. 1 Horrela, egun Nafarro Behereko lagun bat, Baigorrikoa esaterako, atzerriko immigrante moduan hartzen den bitartean, Ceutatik datorren pertsona bat nazional ez immigrantea da.


Aniztasuna eta migrazioa

Egitura administratiboari dagokionez, Immigraziorako Arreta Sekzioak –aurretik “Bulegoa” deiturikoa– Na­ farroan immigrazio politika publikoak koordinatzeko eta sustatzeko ardura dauka. Teorikoki honako egiturak barnebiltzen ditu: “Nafarroako Immigrazio Iraunkorraren Behatokia (OPINA delakoa)”, Aholkularitza Juridikoa, Jendearentzako Arreta Zerbitzua eta programen kudeaketa eta koordinaziorako sekzioa. “Immigrazio Batzor­ de Tekniko” bat ere existitzen da, Nafarroako Gobernuko Zuzendaritza Orokorren eta Erakunde Autonomoen kidego teknikoekin osaturik. Praktikan Sekzio honen jarduera oso txikia da (lau hilabeteroko maiztasunarekin aldizkari bat publikatzea eta gauza gutxi gehiago), hara informazio zein arreta bila joaten direnak Caritasera, Anafe-CCOO eta horrelako elkarteetara bideratzen dituztela. Aipatu Sekzioak migrazioaren eremuan ekimenak garatzen dituzten entitate publiko zein pribatuentzako laguntza programa bat dauka (%90 tokian tokiko entitateei bideratutakoak: udaletxeak eta mankomunita­ teak). Estatuz kanpoko migratzaileen elkarteei bideratutako laguntzak txikiak baziren, etengabe murrizten joan dira (2012.ean 40.000€). Ekimen Sozialerako entitateei bideratutako laguntza orokorretatik, 20.000 euro eskas ziren eremu honetako elkarteentzat. Tokian Tokiko Entitateei ematen zaizkien laguntzak zalantzan jarri daitezke ikuspegi bikoitzetik: batetik, banatzeko orduan erabiltzen diren irizpideak arbitrarioak direlako eta, bestetik, jasandako murrizketak ikaragarriak izan direlako. 2009.ean 3,3 miloi eurotakoak izatetik –1,77 miloi Nafarroako Gobernua eta 1,56 miloi Estatukoa– 2011.ean 774.000 euro izatera pasa ziren eta 2012. ean 322.000 eurotara (berez egikaritu ez dena). Azkenik, ikerketarako zeuden diru laguntzak besterik gabe desagertu egin dira. Datu hauek guztiek eremu honetan gobernuaren politikaren ahalmen eskasa argiki erakusten dute, ez bai­ tago baliabide nahikorik aipatu planak garatzeko. Bukatzeko, parte-hartzearen alorrean, 2010.ean sortutako “Nafarroako Immigrazio Kontseilua” existitzen da, nafar administrazioaren egitura barruan kokatua. Kontseilu honen partaideak hauek dira: instituziol eta unibertsitateen organo batzuk, sindikatu batzuen eta enpresarien ordezkariak, asistentziazko elkarte eta estatuz kanpoko migratzaileen elkarte batzuk, azken hauek zonalde geografikoen araberako ordezkaritza moduan. Ordezkatze maila eta partaideak hautatzeko irizpideak eztabaidagarriak badira, azpiragarriena hau da: organo honen eraginkortasun eza, praktikan ez baitu funtzionatzen, ez eta jendartearen parte-hartze erreala ahalbidetzen ere. Udalen esparruan, Nafarroako hainbat udaletxek immigrazioari buruzko plan propioak dituzte edo izan dituz­ te, kasu gehienetan politika hauek abian jartzeko errekurtsorik ez dituzten arren. Beste maila batetan, Ijito Herriarekin loturiko jatorri-aniztasun politikak ditugu. Nafarroako Ijito Herriarentzako Arretarako Plan Integralak (2011-2014), Politika Sozialen Sailak koordinatua, nafar administra­ zioak Ijito edo Rrom Herriari zuzendutako esku-hartze politiken printzipioak ezartzen ditu. Teorian, osasun, hezkuntza, enplegua, etxebizitza, eremu soziofamiliarra eta kultura alorrak barnebiltzen ditu, betiere genero, berdintasun eta ez diskriminaziorako perspektiba txertaturik. Praktikan, politika hauek ez dute benetako inpakturik ijitoen egoeran, hutsala den mailan gelditzen direla. Jatorria estatu espainiarrean duten populazio Nafarroako biztanleentzako arentzako aniztasun politikak exis­ titzen ez badira ere, badago estatuko hainbat elkarteekin elkarlanean aritzeko esparru bat. Espainiako estatuko jatorria duten Nafarroako biztanleekin loturiko aniztasun politiken esparruan, horrela definituriko planik edo politikarik ez badago ere, Espainiako estatuko jatorri batzuen inguruan antolaturiko elkarteekin Nafarroako Gobernuak badu elkarlan bidea. Emigrazio politikei dagokionez, ez dago berez definituriko politika edo plan zehatzik, baina programa ez­ berdinak aurki ditzakegun, Harreman Instituzionalen eta Gobernu Bozeramailearen Zuzendaritzak zuzendua. Nafarroako diasporako zentro eta elkarteekin lankidetza harremanak daude eta zentro horien jarduerak diruz laguntzen dira. Halaber, kanpoan dauden nafarrentzako zein itzulerako laguntza lerroak daude, baita Argentinan dagoen diasporarako laguntza humanitarioa ere bai. Azkenik programa sektorialak deritzona daukagu. Izan ere, Nafarroako Gobernuaren ia arlo eta sail guztie­ tan aniztasuna eta migrazioekin loturiko planak eta aurrekontu-partidak dituzte. Esaterako, Hezkuntza sailak “Aniztasun, Orientazio eta Kultur-aniztasunaren Zerbitzua” dauka. Beste sail hauetan ere berezko zerbitzuak

165


daude: Etxebizitza, Politika Sozial, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegua, Harreman Instituzional eta Gobernu Bozeramailea. “Immigrazio Sailen arteko Batzorde” bat berez ere badago, sail ezberdinen artean immigrazioari buruzko politikak koordinatzeko. Errealitatean, baina, ez da inolako koordinaziorik ematen. Bestalde, Nafarroan bizi diren pertsonen jatorriekin loturiko herri edo nazioekin berez ez dago nazioarteko harreman eta kooperaziorako berariazko politikarik.

2.2 Maila sozialean PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

166

Nafarroako jendartean, elkartasunaren baloreak abiapuntu, arrazismoa eta xenofobia neurtzen dituzten adierazleak ez dira bereziki aipagarriak. Hala ere, krisi garaietan, bildur egoerek –errealak edo interesatuki eragindakoak– portaera berekoietara, insolidarioetara eta baztertzaileetara bultzatzen dute jendea, diskrimi­ nazioaren eta xenofobiaren haztegia diren portaerak, alegia.

Datu nagusiak 3.1. Estatistikoak Jatorri aniztasuna eta migrazioaren ikuspegitik egiten den azterketa gabezi batetik abiatzen da: gure erreali­ tate soziala sakonki ezagutzeko ezintasuna, azterketarako tresna propioen faltagatik. Horrela gure azterketak partzialak eta, kasu batzuetan, alboratuak edo sesgatuak diren datuetan oinarritzen dira. Nafarroaren eta Euskal Herriaren aniztasunaren gutxi gorabeherazko argazkiak errealitate konplexu eta anitza eskaintzen digu. EHko biztanleriaren %25 inguru kanpoan jaiotakoa da, ehunekoa herrialdearen arabera alda­ tzen bada ere. Nafarroan egun, %73 EHko hegoaldean du jatorria eta %27k bestelako jatorria dauka (%13 esta­ tu espainoleko herri edo nazio ezberdinetan, %4 Europako Batasunean2 eta %10 munduko beste herrialdetan). Jatorri-aniztasunaren ikuspegitik, Ijito Herriaren errealitatea ere aipatu beharra dago. Fidagarriak diren da­ tuak existitzen ez diren arren, 7.000 nafar inguruk dute honako jatorria, (ijito jatorria duten errumaniarrak kenduta), Nafarroako populazioaren %1,2.

Hego EHko Nafarroako populazioa, jatorriaren arabera (2012) Hego EH

%73

Nafarroa

%18

%73

Hego EH

Espainiako Est.ko beste herrietan

%13

EBko beste herrialdeetan

%2

%4

%7

%10

EBtik kanpo

Hala ere, jatorri-aniztasunaren errealitatea jaiolekuari dagozkion datuetatik haratago doa. Nafarroan bertan jaiotako pertsona askok bestelako jatorri-identitatea ere badute, bereziki gurasoen jaioterriarekin lotutakoa. Udalerri mailan ezin ditzakegu eguneratutako datuak eskuratu. Nafarroa mailako udalen datuen azken errefe­ rentzia, 2001.eko Estatuko zentsua dugu. Bertan, Beriain, edo Viana bezalako herrietan EHtik kanpo jaiotakoen kopurua –Espainiako estatuko beste herrietatik etorritakoak bereziki– %30 eta 40 bitartean zegoen; Berriozar, Tutera, Altsasu, Noain, Azagra, Irurtzun, Burlata, Antsoain eta Barañain herrietan %20 eta %30 bitartean. Jatorri aniztasunaren argazki hau dezente aldatu da 2001 urtetik hona, Espainiako estatutik kanpo jatorria 2 gula).

Horien artean, Frantziako “atzerritar” gisa, iparraldeko jatorria duten euskaldunak daude (Nafarroan zenbat bizi diren ere ez daki­


Aniztasuna eta migrazioa

dutenen kopurua esponentzialki hazi delarik: 25.286tik 92.284 pertsonara igaroz (%4,5tik, %14ra). Gaur egun estatutik kanpoko jatorria duten pertsonen fluxuak moteltzen ari badira ere, estatutik datorren immigrazioak egonkor jarraitzen du. Bestetik, emigrazioaren ikuspegitik, ezinezkoa da diaspora kuantifikatzea, nahiz eta munduan sakabanaturik dauden nafar-euskal jatorri duten pertsonak milaka direla uste izan.

3.2. Ekonomikoak Alde batean, immigrazioa —beharrezkoa eta ekidiezina— beraren errealitatea dugu, Nafarroako jendar­ terako aberastasun ekonomikoaren iturria gisa. Beste aldean, migratzaileen sektore batek sufritzen duen prekarietate egoera dugu. Hain zuzen ere, ekonomia informalak —%20tik gorakoa kalkulatua, goranzko joeran— langileen gaineko gehiegikeriak ekartzen baditu orokorrean, are gehiago migratzaileen kasuan. Ha­ laber, aipagarria da “etxeko lana” delakoa, lan harremanetan sektorerik ahulena, migratzaile emakumeekin. Beste alde batetik, UPN-PSOEk egindako legearen aldaketak (2012) Oinarrizko Errenta eskuratzeko egoera dezente okertu du. Jasotzeko baldintzak —bizileku-epea bikoiztuz, jasotzeko denbora murriztuz, egoera irregularrean dauden pertsonak kanpoan utziz— gogortzeak 2.500 eta 3.000 pertsona inguru inolako babesik gabe uztea ekarri du. Azkenik, etxe-kaleratzeen auziak, nafar guztioi badagokigu ere, bereziki mi­ gratzaile askori eragiten diela aipatu beharrekoa da.

3.3. Sozialak Alde batean, immigrazioa –beharrezkoa eta ekidiezina– beraren errealitatea dugu, Nafarroako jendarterako aberastasun ekonomikoaren iturria gisa. Beste aldean, migratzaileen sektore batek sufritzen duen preka­ rietate egoera dugu. Hain zuzen ere, ekonomia informalak –%20tik gorakoa kalkulatua, goranzko joeran– langileen gaineko gehiegikeriak ekartzen baditu orokorrean, are gehiago migratzaileen kasuan. Halaber, aipagarria da “etxeko lana” delakoa, lan harremanetan sektorerik ahulena, migratzaile emakumeekin. Beste alde batetik, UPN-PSOEk egindako legearen aldaketak (2012) Oinarrizko Errenta eskuratzeko egoera dezente okertu du. Jasotzeko baldintzak –bizileku-epea bikoiztuz, jasotzeko denbora murriztuz, egoera irre­ gularrean dauden pertsonak kanpoan utziz– gogortzeak 2.500 eta 3.000 pertsona inguru inolako babesik gabe uztea ekarri du. Azkenik, etxe-kaleratzeen auziak, nafar guztioi badagokigu ere, bereziki migratzaile askori eragiten diela aipatu beharrekoa da.

3.4. Besterik Aniztasunaren errealitateak, besteak beste, bestelako jatorria duten komunitateetatik datorren aniztasun kul­ turalean islatzen da. Gaur egun, ehundik gorako jatorri-identitate, kulturak eta hizkuntzak elkarbizitzan dira Nafarroako herritarren artean; honek guztiak gure herriari aberastasuna ekartzen dion moduan, aniztasuna hori kudeatzea ere erronka suposatzen du. Euskararen normalizazio eta berreskuratzearen eremuan, esate­ rako, zailtasun handiak daude beste jatorriko pertsonak prozesu honetara hurbiltzeko zailtasuna nabarmena da. Beste jatorrietako pertsonen euren seme-alaben matrikulazio datuek –ia guztiak A eta G ereduetan– euskararen egoera sozialean erronka argia uzten dute agerian.

3.5. Azterketa konparatiboa Bestelako zonalde geografikoekin konparazioak eginez gero, interesekoa da gure egoera bertsuan dauden eremuekin egitea. Urrutira jo gabe, hurbila dugu Kataluniako errealitatea, ondoan dagoen estaturik gabeko nazioa ere.

167


Hain zuzen ere, Kataluniak kuantitatiboki gureak baino aniztasun maila handiagoa dauka. Printzerriko biztanleriaren %37 hortik kanpo jaitakoa da, zehazki, %18 estatu espainoleko beste herrialdetan eta %19 estatutik kanpo.

Datuen irakurketa Etorkizunera begira

PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

Datuen azaleko azterketa honek agerian jartzen digu nolako gabeziak dauden eremu honetan, gure erreali­ tate nazionalaren ukaziotik hasita. Ukazio honen aurrean euskal naziotasuna aldarrikatzea besterik ez dugu; inklusioa eta elkartasuna abiapuntu, euskal nazioa bertan bizi eta lan egiten duten pertsonen artean eraiki­ tzeke dagoen eremu bat bezala ulertzen dugu, inolako bazterketarik gabe. Horrela, “bestea”ren kategorizazio baztertzailearen aurrean (“geu”rekin kontrajarria), herri honetan bizi garen pertsona guztiok euskal herrita­ rrak garela aldarrikatzen dugu, jaioterria edozein dela. Estatuz kanpoko immigrazioaren kudeaketa hutsean gelditzeak, aniztasunaren kudeaketa integralaren ikus­ pegia galtzea dakar. Alde batetik, beste errealitate migratzaileak baztertzea dakar (esaterako, edozein jato­ rritik iristen diren pertsonei zuzendutako harrera eta arreta). Bestetik, egun dagoen jatorri-aniztasuna bere integraltasunean ez kudeatzea ere ekar lezake, kohesioa eta elkarbizitza helburu. Egungo politikaren logika asimilazionistak, bestelako jatorri- eta kultura-identitateak alde batera uzteaz gain, Nafarroako euskal identitatearen ukazioa ere bilatzen du. Horren aurrean, elkarren ezagutza eta elkarren aitortzan –bestelako jatorria dutenei Euskal Herria ezagutarazten eta bestelako jatorrien errealitateak gai­ nontzeko euskal herritarrei ezagutzera emanez ere– oinarritutako kohesio soziala eta elkarbizitza helburua duten politikak garatzea beharrezkoa da. Agintarien politikek egoera ekonomiko eta sozial larrira garamatzate. Egoerak migratzaileen sektore batzuei eragiten die bereziki eta horri ekin behar zaio salaketaren zein elkartasun sozialaren ikuspegitik.

168

Migratzaileen kolektibo batzuek jasaten dituzten oinarrizko eskubideen ukazioaren aurrean, beha­ rrezkoa da Euskal Herrira iristen diren pertsonen eskubideak eta Euskal Herriak herri gisa dituen eskubi­ deak uztartzeko mekanismoak jarri behar dira. Halaber, Era berean, herritar guztiei aukera berdinta­


Aniztasuna eta migrazioa

169


IZANGO DUEN JENDARTEA

ASKATASUNA ARDATZ PERTSONA

AMA LURRA

KULTURA

170


ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

GAZTERIA

171

Definizioa Gazteria gainontzeko jendartearekin alderatuz problematika espezifikoa pairatzen duen sektorea da: enple足 gutik hasita etxebizitzaren problematikaraino, baita aisialdian, sexualitatean, hezkuntzan, politika sozialetan eta abarrekoetan ere bai. Bereziki zaurgarria den sektorea da sistemak eskaintzen dituen aukeren baitan dagoelako eta era berean, erabaki guneetatik kanpo aurkitzen delako. Halere, jendartearen etorkizun aktiboa ordezkatzen duen biztanleriaren parte esanguratsua da.

Datuak1 - 95.178 pertsona inguruk osatzen du (populazioaren %16a, 16 eta 30 urteren artean) - Enplegu tasa %48,9a da (gizonak/49,7 % emakumeak/48,1%) - Langabezi tasa % 22,2koa (gizonak/23,1 % emakumeak/21,1%) - Urtero 2.100 ikasle unibertsitario berri inguru (guztiak ez daude Nafarroan erroldaturik). NUPeko matrikulazio datuak honakoak dira: 1

Fuente de los datos: Instituto Navarro de la Juventud: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Juventud/


Ikasle kopurua Lehen eta bigarren zikloko ikasleak Graduak Masterrak Ikasle kopuru osoa 1 y 2 zikloa + Gradua + Masterra Doktoretza Titulo Propioak

8.195 3.463 3.521 669 7.653 197 345

- Gazteen %17 a etxetik kanpo bizi da. PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

Egoera orokorra Enplegua 2012.eko bigarren seihilabetekoan gazteei dagokien langabezia jaitsi bada ere, honakoa ez da datu fidagarria izan ere, urte hasieran kopurua igo baitaiteke. Sektorekako jarduera ekonomikoaren arabera, zerbitzuen sektorea esanguratsuena da, nafar gazteriaren %71k bertan egiten baitu lan. Industriaren sektorea du atzetik %22,1arekin eta ondoren eraikuntzarena % 3,4arekin. Esan beharra dago zerbitzuen sektorean eta nekazaritzan lan egiten duten gazteen kopurua hazi egin dela, hurrenez hurren % 4an eta % 2,4an. Nafarroako gazteriaren gehiengoak soldatapeko sektore pribatuan egiten du lan, elkarrizketatutako %80ak horrela adierazi zuen sektore publikoan lan egiten duen %10ren aurrean. Gutxienekoak, %5k autonomo gisa egiten du lan, %4a bere menpe dagoen pertsonaren batekin eta %1ak famili enpresa edo negozioren batean egiten du lan.

172

Lan eskaintzaren urritasunak gazteriaren %31ak lehenengo enplegu bat eskuratu ez izana suposatzen du eta ia gazteriaren erdia (%49,8a) urte bat baino gehiago darama lan bila. Kontratuen behin-behinekotasuna lan iraunkortasunarekiko mehatxu larria suposatzen du, batez ere gazte eta emakumeengan.

Etxebizitza Gazteen %70a bere guraso edo senideen etxean bizi da. % 21a norbanako pisuetan edo elkarbanatutakoe­ tan. Gainontzekoa bestelako aukeretan bizi da (bikotearen gurasoekin, ikasle erresidentzietan,…) . %21 honen gehiengoa alokairu egoeran dauden pisuak dira. Gehiegizko salmenta eta alokairuen prezioek etxebizitza bat eskuratzea ia ezinezko egiten du eta faktore honek zuzenean eragiten du gazteriarengan. Berez, gazte populazioaren %60,3k familia etxetik alde egiteko gogoa agertzen du. Etxetik alde egiteko bataz besteko adina 21,44 urtetakoa da. Halere zifra hau aldakorra eta ez-iraunkorra da. Izan ere ez dago 21 urterekin betirako etxetik joaten denik. Etxerako buelta normala izan ohi da sarritan.

Egoera ekonomikoa Gazteriaren %35,7a beste pertsona batzuek dituzten diru sarrerei esker bizi da. %32a bere diru sarrera propioak eta gainontzekoen laguntza du biziraupenerako. %18,9 a baino ez da bere diru sarrera propioetatik bizi. Gainontzeko gazteak laguntza txiki eta noizbehinkako kontratuekin bizi da. Beste pertsona batzuen diru sarreretaz ari garenean %80 batean gurasoen diru laguntzei buruz ari gara. - Norbanakoaren bataz besteko diru sarrera 921,34 € - Bikotearen bataz besteko diru sarrera 1.014,00 €


Gazteria

- Familiaren ekarpenaren bataz bestekoa 114,63 € - Bestelako diru laguntzen bataz bestekoa 292,00 €

Instituzioak Orokorrean instituzioak ez dira gazteentzako organo erakargarri eta gertukoak. Maila handi batean, “botere helduaren” botere zentroak direlako eta hartara, gazteriaren problematika erabat baztertua izaten delako bertan. Ohiko instituzioek ez diote gazte problematikari irtenbiderik eskaintzen. Ez dute gazteen errealitatea begira­ tzeko modu propioa errespetatzen, ez eta gazte parte hartzea sustatzeko mekanismorik proposatzen. Nafarroan gazteentzako dagoen erakunde bakarra Nafarroako Gazte Kontseilua da (NGK) . Bere helburua pertsona gazteen parte hartze politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala Nafarroako Foru Erkidegoan bultzat­ zea izango litzateke eta era berean, gazteen eskubideen defentsa egitea, hauen bazterketa eta marginazioa ekidinez. Baino errealitatea urrun dago asmo honetatik. Bere osaketari dagokionean NGKri atxikitutako kolektiboak 76 dira osotara. Gehiengo handi bat falta da bertan parte hartzen ez duena, esaterako, gazte asanbladak, koordinadora ezberdinak, talde kultural eta politikoak… Bestalde, egun Nafarroako Gobernuaren murrizketak nabariak dira aipatu entitatean.

Hezkuntza eta ikasketak Hezkuntza publikoan ematen ari diren murrizketa masiboek gero eta gehiago kaltetzen duen hezkuntza eredu honetan, Nafarroako gazteriaren gehiengoa eredu publikoan ikasten du. %66,2k estatuko zentro pu­ blikoren batean; %23,4k erlijiodun eskola pribaturen batean; %7,2 k eskola pribatu ez-erlijiodun batean. Hauek dira ikasketen emaitzen bataz bestekoak: - Bigarren titulurik gabeko hezkuntza (lehen hezkuntzako titulua edo parekoa): 28,7% - Bigarren hezkuntza tituluduna lehen hezkuntzako tituluarekin edo parekoarekin: 47,3% - Batxilergo ikasketak: 8,9% - Formakuntza eta lan sarrerako programak eta bigarren hezkuntzako 1.go ataleko titulurik eskatzen ez duena: 4,5% - Formakuntza eta lan sarrerako programak bigarren hezkuntzako tituluarekin (1.go atalarekin): 6,0% - Gradu ertaineko lanbide heziketa, arte plastikoak, diseinua eta kirolak: 0,3% - Gradu ertaineko dantza eta musika ikasketak: 0% - Lehen zikloko unibertsitate ikasketak eta lizentziatura baten hiru kurtsoak gainditu dituztenak: 0,9% - Lehen eta bigarren zikloko unibertsitate ikasketak, bigarren ziklokoak eta antzekoak: 0,7% - Espezializazio profesionalerako ikasketa ofizialak: 0,3% Azpimarratu beharra dago Nafarroan inposatutako hizkuntza eredua baztertzailea dela eta ez ditu ikasle guztien hizkuntza eskubideak bermatzen zonaldearen eta aukeratutako hizkuntza ereduari dagokionean. Aipaturiko “D eredua” ez da ikasleriaren euskalduntzerako tresna bermatzailea. Gainera, euskarazko goi mailako ikasketak ia ez dira existitzen batez ere, lanbide heziketan eta unibertsitatean.

173


Estatistika Institutuaren datuen araberako baloreak eta joerak. Gazteriaren % 45,7a erabat identifikatuta sentitzen da bere hiri edo herriarekin. %5,8a Espainiarekin iden­ tifikatuta sentitzen da. Tartean % 11,8a geratzen da munduarekin, herrialdearekin eta bestelakoekin identi­ fikatzen dena.

Joera politikoak Horrela definitzen da gure herrialdean gazteria: 1etik 10era muturreko ezkerrekoak (1,2) eta eskuinekoak (9,10), Nafarroako gazteriaren bataz besteko posizioa beraz, 4,01koa da. Hau da, ezker zentrokoa (kontutan hartu behar da %18,9 batek ez dakiela eta % 10,7 batek ez duela erantzuten).

PERTSONA

Joera erlijioso handia dago: % 35,2a katoliko ez-praktikanteak dira, praktikantea den %9,2a gehituta. Parez pare, ateoak, agnostikoak eta indiferenteak agertzen dira.

Aisialdia AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

Nafarroako gazteen %93,5ri “lagunekin atera” jarduera gustatzen zaio. Honekin batera “ordenagailua erabili”, “musika entzun” edota “telebista ikusi” % 90ri. % 80ak, “dantzalekuetara joan”, “zinemara joan” edota “bi­ daiatu” kategoriak gustuko ditu. %60ak “ tragoak hartu” edo “deskantsatu” du gustuko. %50an kokatzen dira “kontzertuetara joan” edo “kirola egin” jarduerak. Eta azpitik %40arekin, “irakurri”, “antzerkira joan”, “museo­ tara joan” edota “kirol ekitaldietara joan” kokatzen dira. %47 batek bakarrik aldizkari eta egunkariak irakurtzen ditu eta %14a hitzaldietara eta abarretakora joaten da.

Lehentasun mailak - Familia 98,8% - laguntasuna 98,5% - Osasuna 96,6%

174

- Aisialdia 93,8% - Enplegua 93,1% - Sexualitatea 89,8% - Ikasketak 88,9% - Dirua irabaztea 88,1% - Komunitate eta auzo bizitzan inplikatzea 82,3% - Munduan gertatzen diren gauzekiko kezka 81,4% - Itxura fisikoa 65,7% - Politika 37,4% - Erlijioa 20,6% Argi dago galdera eta erantzun asko falta dela nafar gazteriaren kezka, balore eta joera politikoak barnebil­ tzen dituen azterketa egoki bat egin hala izateko, baino azaleko datu hauek errealitate honetara gerturatzeko modua ematen digute.

Jarduera politikoa eta errepresioa Ezin dugu aipatu gabe utzi azken urte hauetan nafar gazteriarentzat klabea izan den faktoreetako bat eta


Gazteria

jarduera politikoetan hauen parte hartzea bereziki baldintzatu duena. Nafarroako gazteriarengan jazarpen handia suposatu duen errepresioaz ari gara. Ez da datu estatistiko soil bat, ez eta errepresio bortitzaren ondorio bakana, ordea, estrategia errepresibo zehatz eta argi baten emaitza da: gazteriaren parte hartze politiko, kultural eta parte hartzailea gelditzea. Modu argi batean bilatu da konpromisoa eta inplikazioa duen gazteria kolpatzea eta gainontzeko gazteak beldurtzeko eredu bilakatzea aipatu estrategia. Faktore honek eta jarduera politikoarekiko dagoen desatxekimendu orokortuak (ustelkeria kasuek eragin­ da, indar politiko gehienek gazteekiko jartzen duten distantzia eta muturreko eskuinetik oso gertu dauden komunikabideetatik lantzen diren diskurtsoak- “politikari guztiak berdinak dira, ez dago salbu dagoen indar politikorik, ez eta sindikaturik, eta abar luze bat-) eragin arriskutsua dute eta aurre egiten ez bazaie serioski zaildu dezakete gazteen parte hartzea berezkoa duten jarduera politikoan, gure etorkizunaz ari garen neu­ rrian.

Eragin eremuak Egiazki, gazteriaren egoera oso prekarioa da, materialki eta baita baloreei dagokionean. Aztergai izan ditugun datuek erakusten digute zein den jarraitu beharreko eredua eta hartara, eredu honekiko alternatibak eraiki­ tzeko bidea zein den. Maila emozionalean edota “moralean” dauden beharrak kontutan hartuz eta baldintza materialen garrantzia kontutan hartuz, lehentasunezko eragin eremuak lana, aisialdia eta dirua irabaztea izango lirateke. Era berean ezin ahaztu genitzake hezkuntza eta sexualitatea bezalako alorrak. Zentzu honetan, gazteek enplegu duinak eta iraunkorrak lortzeko neurriak bultzatzea garrantzitsua da. Modu honetan, helburua “bestelakoekiko dependentzia ekonomikoa” duten gazte kopurua jaistea litzateke eta modu honetan gazteen independentzia ekonomikoa eskuratzea gauzagarri bihurtuko litzateke. Guzti hau etxebizitza eskubidea eskuragarri egingo lukeen neurriak bultzatuz egin beharko litzateke, zen­ tzuzko alokairuaren bidez eta gazteen aukera errealei loturikoa. Honekin batera, ezin dugu ahaztu gazteriak aisialdia gozatu eta garatzeko duen beharra. Instituzioek aipatu guztia bermatu beharko lukete gazteriari beharrezkoak dituen neurriak eskainiz eta bizi proiektu askea izateko beharrezkoak dituen espazioak bermatuz.

175


176


ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

HIRUGARREN ADINA

177

Definizioa Pentsionista eta jubilatuen kolektiboaz ari garenean, gure jendartean garrantzia handia duen sektore batetaz ari gara. Kontutan hartu beharreko kolektiboa gara, are gehiago hazkundean dagoen gizataldearen ikuspegi足 tik ere bai. Borrokarako tradizio handia duen belaunaldi batekoak gara, bizitzaren eskolan jasotako esperien足 tzia eta jakinduria dituena, eta ekonomiarentzako faktore garrantzitsua gara, gure kontsumorako gaitasuna kontutan hartzekoa den neurrian. Hainbesterainoko garrantzia duen kolektibo batek bere egoeraren, bere eskubideen eta bere perspektiben inguruko azterketa bat merezi du. Egun, krisia dela eta, lan baldintzen okertzea dela eta, eta langabeziaren hazkundea dela eta, pentsioa dugun hirugarren adineko pertsonok, zailtasunen aurrean aurkitzen diren gazteentzako oinarrizko zutabean bilakatzen ari gara, gure bilobentzako haurtzain zerbitzua eskainiz, zailtasunetan aurkitzen diren gure oinordekoei laguntza ekonomikoa ematen diegun modu berean. Jakina da, hein handi batean, hau atzerakoia den sektore bat dela, adinarekin, egoera fisikoarekin, energien eta gaitasunen gutxitzearekin eta osasun arazoekin zerikusia duen atzerakoitasuna da eta. Atzerakoia da, nahi ala ez, orain arte gozatu duguna mantendu nahi dugulako, eta gure sasoia, energia, indarra eta me足 moria hobetzeko perspektiba txikiak ditugulako. Ezin dugu eta ez genuke ahantzi behar, urte luzeetako lanaren bidez, gure emariak egin dizkiogula Segur足 tasun Sozialen kotizazioei. Ez dugu ahazten ere, milaka emakumeek etxean egindako lanak jendarte honi eman dion guztia, nahiz eta batzuetan ez den aintzat hartu eta pentsiorik gabe gelditu izan diren.


Ekarpen kolektibo izan da, elkartasunezkoa eta gure bizitzan zehar gerta litezkeen gertaera guztiei aurre egiteko modukoa: pentsioak, laguntza medikoa, botikak, ezintasunak, hirugarren adinekoentzako laguntza... Baino bi aspektu dira ezbairik gabe garrantzitsuenak: pertsona guztiok zoriontasuna bilatzen dugu, baita hau disfrutatu eta konpartitzea ere bai. Eta hirugarren adinean alderdi hauen guztien garapenerako baldintzak ematen dira, bere lanketarako marko egokiago bat dugularik, denbora eduki eta kulturalki zein sozialki abe­ rasteko gogoak izaten jarraitzen baitugu. Kolektibo honek gure gizarteari egin dakioken ekarpena ere oso handia da: esateko asko daukagu. Gainera, elkarkidetzan egin dezakegu lan, gure oinordekoek guk eduki dugun bizimodua baino hobea emango dien jendarte baten alde.

PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

178

Kolektiboaren garrantzia Egun Nafar erkidegoaren %17a osatzen dugu. Portzentaia handitzen da hauteskunde errolda kontutan har­ tzen badugu, %20a inguru izanez. Gainera bizi itxaropenaren ikerketek urte gutxitan portzentai hau %30era iritsi daitekeela diote. Norberaren garrantzia handia da jendartean eta zentzu horretan, gure tamainako kolektiboak ekarpen han­ dia egin diezaioke elkarbizitzari, ekologiari, justuagoa eta solidarioagoa den jendarte baten eraikuntzari, eta geure herriarekin, Euskal Herriarekin eta gure langile klasearen baloreekin konprometitua izango dena. Kolektibo honen garrantzia edozein hauteskunde prozesuan edo aldaketarako edozein prozesuan argia da, oso boto kopuru handia suposatzen baitu. Hau da dudarik gabe, egoera ekonomiko ona dagoen garaietan, instantzia politikoetatik kontent egon daitezen egin zaizkien eskaintzen arrazoia. Honezkero ikusi dugu edo­ zein udalerritan erretiratuen klub-en bat egon ohi dela, elkartzeko, berriketarako, kartetan aritzeko, irteerak prestatzeko, zerbitzuak eskaintzeko... Edozeinek esango du merezita dutela, baino harrigarria suertatzen da hirugarren adinarentzako lokalak faltatu ez direnean gazteentzako espaziorik ez izatea euren jarduerak egin eta garatu ditzaten. Are gehiago, jarraipen itzela izan dute euren jarduerak antolatzeko okupatu edozein espaziotik kanporatuak izateko. Pisu sozial eta elektoralaren honako faktorea kontutan hartu beharreko zerbait da. Argi dago gaitasun fisiko zein mentalen galerak atzeranzko joeran murgiltzen gaituela eta garai bateko ar­ gazkia mantentzeko edo gordetzeko joera izaten dugula. Baino azpimarratu behar dugu, beraien ongizatea eta etorkizunari ekiteko gaitasuna, pertsonaren ongizatea jendartearen zutoin nagusi bezala edukiko duen jendarte bat sortzetik etorriko dela eta ez, beste pertsona batzuek negozioa egin eta kolektibo honi bere zerbitzuak eskainiz enpresa jakin batzuen kontuak lodituko dituzten pertsonak direla ulertzetik. Ezin dezakegu eraldaketa sozialean, jendarte independente, aurrerakoi, ezkerzale eta euskaldun batean urratsik eman pertsonen sektore garrantzitsu honen ekarpenik gabe jardun ekonomikoa utzi izanagatik. Beharrezkoa da gure proposamenek beraientzat zein beraien oinordekoentzat ongizate handiagoa ekarriko dietela azaltzea eta ulertaraztea.

Eragin ekonomikoa Dudarik gabe, milaka pertsona duen kolektibo bat garrantzitsua izan liteke merkatuarentzat. Kolektibo hau elikatzeak, janzteak eta zaintzeak diru kopuru garrantzitsua mugiarazten du, dagokion lanpostuen erake­ tarekin. Jubilatutako pertsonen artean, badago sektore garrantzitsu bat oraindik diru sarrera finko batzuk dituena, eta orain arte pairatzen ari garen murrizketetatik harago hilabete bukaeran diru sarrerak dituenak. Era berean, badaude jarduera ekonomiko handiko esparruak hirugarren adineko pertsonen inguruan. Osa­ sun sektoreak pertsona zaharrengan oinarritzen du erabiltzaile kopuru mamitsuena, adina dela edo des­ gastea dela. Batez ere bizitza laboralak irauten duen bitartean min ezberdinei egin behar diete aurre eta honetarako medikamentu ugari kontsumitzen dituzte.


Hirugarren adina

Ezin daiteke hirugarren adinaz hitz egin, Insersoren bidaiak aipatu gabe. Asko dira kolektibo honen partai­ de diren pertsonak, erretiratzen direnean bidaiatzen hasten direnak edota behintzat bidai hauen kopurua handitzen dutenak, beraien denbora libre guztiaren jabe direlako. Honek era beran, jubilatutakoen bozak irabaztea ahalbidetzen du alde batetik, eta bestetik, sektore turistikoarentzat instalazioak eta lanpostuak mantentzea ere ahalbidetzen du, batez ere denboraldi baxuan. Honek guztiak ere jarduera ekonomiko ga­ lanta suposatzen du. Badaude ere erretiratutakoen klubek antolatzen dituzten bestelako bidai batzuk, eta era berean, deigarriak izaten jarraitzen dute Nafarroako herrietako jai gehienetan antolatzen diren jubilatuen bazkariak. Gehienetan, maila handi batean bederen, diru publikoekin ordaintzen dira eta ez da oso ondo ulertzen opari honen arrazoia, kolektibo honek gaitasun ekonomikoa ikasle zein gazteena baino askoz ere altuagoa izan ohi denean. Botoak eskuratzearekin edukiko al du zer ikusirik? Kolektibo honi dagokion beste aspektu bat, eta diru kopuru handia mugitzen duena etxeko arreta zerbitzua­ rekin du zer ikusia. Hau udaletxeek eskainitako zerbitzua izaten hasi zen, pribatizatzen joan dena eta egun gainbehera prozesuan aurkitzen dena aurrekontu falta dela eta. Hirugarren adineko erresidentzien funtzionamenduak jarduera ekonomiko handia sortzen du eta lanpostu asko eskatzen ditu. Azken urteotan kostu handia eduki arren, eskaerak eskaintza gainditzen zuen. Hau guztia, krisiarekin aldatu egin da, agure asko etxera itzuli baita langabezian dagoen familikide batek zain dezakeelako. Nafarroan 5,5 plaza ditugu 65 urteko 1000 biztanleko; hauetatik 48 pribatuak dira eta 11 pribatuak. Gares­ tiak dira menpekotasun handia duten pertsonentzako, kostua 2668 €takoa baita hilabeteko. Pribatizazioak negozioa esan nahi du, eta honekin egiten denaren helburu bakarra etekinak lortzea da, eta honetarako erabiltzaileren bati janari gutxiago edo arreta txikiagoa eskaini behar baldin bazaio, problemarik gabe egingo da. Asko dira erresidentzien inguruan mugitzen diren lanpostuak, soldata oso baxuak izan arren. Bai etxeko arreta zerbitzuan zein erresidentzietan egiten den arreta zerbitzuan, sektore honen pribatizazioa lotsagarria da giza ikuspuntu eta sozial batetik. Ezin daiteke inondik inora ere, pertsonek merezi duten moduan zainduak izateko eskubidea negozio modu batean bihurtu.

Pentsioen zenbateko ekonomikoa Nafarroan 344 € kobratzen dituzten 1771 pentsio kontributibo daude. Gainontzeko pentsioen erdiak, po­ breziaren mugaren azpitik daude. Diru sarrera hauekin zaila da bizi kalitate ona lortzea. Baino miseria egoera honek emakume aurpegia du. Pentsioa duten emakumeen %77k 700€ horiek baino gutxiago kobratzen du. Bukaerarik gabeko lan egunekin bizitza guztia lanean igaro ondoren, pertsona askok, emakumezkoak berezi­ ki, jubilazio garaira iritsi eta pobreziara kondenatzen dituen soldata batekin bizi behar dira. Azken urteotan pentsioen erosteko gaitasunaren galera handia pairatzen ari gara. Azken bi urte hauetan pentsioen izozketa bizi izan dugu, 2011.ean %2,4 galduz, eta 2012an XPIaren (IPC) azpitik %2,5ean kokatuz. Eta orain, 2012. aren bukaeran berriz ere galtzen dute balorea. BEZa igo dute, 420 medikamentu kendu dizkigute eta elek­ trizitatea %70 igo digute 6 urteren buruan.

Ideiak argi Pentsio publikoen kontrako benetako eraso baten aurrean aurkitzen gara. Honen arrazoia banku eta es­ pekulatzaileen ahaleginean bila dezakegu, pentsioen dirua eskuratu nahi baitute, orain hartu eta hemendik 30 urteetara itzuli behar izateko. Urte askotan zehar espekulatzea ahalbidetzen duen dirua da eta gainera, asko dira momentua ailegatzean porrot egin eta itaundutakoa itzultzen ez dutenak. Ez ordaindutakoen portzentaiak EEBBtan %50 gainditzen du. Egun, pentsioen inguruko edozein azalpen, balorazio, erreflexio, botere espekulatzaile handiek kontrolatzen dute, komunikabide nagusiak kontrolatzen dituzten berdinak di­ relarik. Ematen dizkiguten informazioak bankariek eta espekulatzaileek landu dituztenak ziaten ohi dira. Euren sareetan eror gaitezen, informazioak distortsionatzen dituzten esapideak eta balorazioak darabilte. Ezinbestekoa baita, kolektiboa eta elkartasunezkoa den pentsio publikoen sistemarekin akabatzea, pribatua den sistema baten bidez ordezkatzeko, espekulatzeko eta geure pentsioekin aberasteko aukera izan dezaten. Zentzu honetan, gure pentsioek lanean eta kotizatzen duten pertsonekin zerikusia dutela sinistarazten di­

179


gute. Hau asmakuntza berria da. Pentsioak estatuaren fondoetatik ateratzearena, orain gutxi arte zeuden bezala, pentsioak beste interes batzuen azpian jarri ahal izateko ezarri den asmakuntza berria da. Zer dela eta ba kobratzen dituzte militarrek estatuaren fondotik irtetzen diren pentsioak eta ez langilego guztiak? Pentsioak, Segurtasun Soziala bezala, estatuak kudeatu beharreko ondasun publikoak dira, eta ezin dira asmatutako inolako baldintzatzaileren menpean egon. Duina izango den pentsio baterako dugun eskubideak ez du zer ikusirik momentuan dauden kotizatzaile kopuruarekin, jubilatuta gaudenok nahikoa aberastasun sortu baitugu jadanik geure bizitzan zehar. Eskuragarri ditugun pentsioek beharrezkoa denaz gozatu ahal dezagun balio behar dute eta biharamunari eta hilabete bukaerari beldurrik gabe begiratu ahal izateko, bizitzak ematen dizkigun plazerrak goza ditzagun.

PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

180

Nafarroan hirugarren adineko pertsonentzako beharrezkoa den guztiarentzat dago dirua. Arazoa proiektu, obra, ekintza, iruzur eta ustelkerietan xahutzen dela da. Dirurik ez dagoela esaten digute, eta AHTa bezalako proiektuetan gastatzen ari dira, beharrezkoa ez dena eta inoiz bukatuko ez dena, beste proiektu antzu ba足 tzuekin bezala, hemendik gutxira eskatutako diruaren interesak ere bueltatu ahal izatea ekidingo dutelarik. Pertsonak gara, urte luzeen buruan lanean aritu garenak, eta kolektiboki eta solidarioki aberastasuna sortu dugunak biztanleria osoaren beharrak asetzeko. Baino hirugarren adineko pertsonak hori baino gehiago gara. Guztiak bezala pertsonak gara eta zoriontasunaren bila gabiltza. Eta horretarako beharrezkoa den le足 hen gauza bat jendartearentzako garrantzitsua, erabilgarria eta beharrezko sentitzea da. Ez ditugu gurega足 nako irainak onartu behar, eta geure auto-estima landu behar dugu, sozialki aktiboak izanez. Gure inguruan ematen den historia sozialaren parte izatea baita jendarte honen partaide egiten gaituena maila guztietan. Maitasuna, begiruneak, ilusioak, alaitasuna, eta landu beharreko ametsak baititugu. Egungo adineko belaunaldiak egoera oso desberdinak bizi izan ditugu. Gerratik hasi, bizitzeko eskubidea existitzen ez zen garaitik, gosearen garaitik pasatuz, beharrizan hau asetzea hain zaila zen garaitik, gaur egungo garaietaraino, zeinetan gure seme-alabetako asko unibertsitatera joan diren. Gure ahalegin eta bo足 rrokek urte hauetan eman den eraldaketa eragin du. Metatutako jakituria multzo handi bat dago hirugarren adineko pertsonengan. Nola utzi ditzakegu alde batetara jendartearen eraldaketarako borroka programatzen ari garen honetan?


Hirugarren adina

181


182


ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

PARTE HARTZEA

183

Sarrera Herritarren parte hartzea interes handiko diziplina ezberdinak besarkatzen dituen eremua da egun. Galdera ikur ezberdinak mahai gaineratzen ditu aldi berean, maila zientifiko zein politikoan, boterearen banaketa prozesua suposatzen duenez lurralde bateko gobernuaren praktika baldintzatu dezakeelakoz. Parte har足 tzearekin zer ikusia duten aldagaien konplexutasuna, elkarlotzen dituen gain ezberdinak (aldaketak suertatu direlarik azkeneko hamarkadetan) zein komunitatea erabaki prozesuen parte zuzena bilakatzen duten teoria, metodologia eta praktikek errotzen dute. Parte hartzea herritarra izan dadin hiru zutabe landu behar ditu ezinbestez: informazioa eta prestakuntza eskuratzeko sarbide egokia; instrumentu eta kanal egokien diseinua elkarrizketa eta eztabaida sozialaren gauzapenerako; erabakiak hartzeko aukera erreala formula eta eredu ezberdinen bitartez eremu publikoaren benetako kogestiorako (eremu sektorialetako erabaki guneetan parte hartzeko aukera izatetik, kontsulta zuzen eta unibertsaletaraino). Parte hartzearen kontzeptuak modu ezberdinak izan ditzake. Parte hartzea ez da erabaki edo gobernu ekimenak legitimatzeko forma bat. Parte hartzea ez da soilik zerbitzu publikoen erabilpena egiten dutenen poztasun maila kudeatzeko tresna bat, baizik eta erabaki hartzeetan herritarren ahotsa bermatzeko tresna. Herritarrak esparru publikoan txertatu nahi ditugu.


PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

Herritarren parte hartzea edukiz hustu den posea edo ohitura Orain urte batzuk Udaletxeak aitzindari direla herritarren parte hartzea sustatzeko esperientziak burutzen. Ekinbi­ de ezberdinak diseinatu dituzte, bai eta euren politikak gauzatzeko metodo ezberdinen kanalizazioa eraiki ere.

184

Aipatu saiakerak ordea egin nahiari erantzun diote gehiago, hausnarketa sakon eta berritzaile bati baino. Beste batzuetan ordea iruzur egitasmoak besterik ez dira izan. Gai publikoen kudeaketa burutzeko parte hartzea txertatzea ordezkaritza sistemaren pertzepzioan sakoneko aldaketa suposatzen du eta konpromiso ezberdinak zein zailtasunak dakartza. Hasteko parte hartzearen esperientziak ez dira administrazio lokalaren erdigunean eman eta hortaz ez dute bera lan egiteko eskeman eragin. Abagune ezberdinetan esperientziak sustatzen saiatu da gehien bat, askotan, gobernuaren eta administrazioaren barrenean sartzeko gaitasunik gabeko izaera apaingarria izan dutelarik. Bigarrenez parte hartzea “moda” batean bilakatu ahal izan dute zehaztasun eta gogo faltak, azkeneko ten­ dentzia, metodologia eta errezeten erakusleiho gisa.

Herritarren parte hartzea, prestakuntza eta informazioa Demokrazia parte hartzailea deitzen dugun gobernu ereduaren kasuan, Estatuak herritarren eskubideak onart­ zeaz gain, harekin politika publikoak gauzatzeko irizpideak partekatzen ditu. Honek guztiak ongi informatutako pertsonak aurre-soposatzen ditu, kritikoak eta aktiboak, adostutako gaien inguruan eragina izateko. Aipatu guztiak modu egokian funtzionatzeko, botere publikoa erabat gardena behar du izan, burutzen dituen ekimen guztien inguruan informazioa helaraziz. Jakin badakigu aurretik esandako guztia praktikan jartzea ez dela ho­ rren erraza, hezkuntza sistemak ez duelako mentalitate kritikoa garatzearen aldeko esku hartzerik egiten eta komunikabideek, gehienetan, interes zehatzak defendatzen dituztelako, informazioaren kaltetan. Herritarren parte hartzea lehen hezkuntzako programetan irakasten hasi beharko litzateke, kokatuta da­ goen lurraldearen geografia eta historia irakasten esaterako, bai eta kokatuta dagoen udal eremuaren arazo nagusien inguruko saioak ere. Maila lokalean, parte hartzeak, elkarrizketa berezko helburutzat izan behar


Parte hartzea

du. Kontsulten inguruko ondorioak beste modu batean aurreikusten badira, beste aldagai sakonago eta ga­ rrantzitsuagoak alde batera uztea suposatzen du. Parte hartze zibikoa etika demokratiko baten osaketa izan behar du helburu, proposamenen gaineko ariketa efektiboak egin baino. Parte hartzea, bere lehenengo eta funtzio nagusi moduan, kapital soziala eskuratzeko modu bat da, herrita­ rrak hezi eta kontzientzia komunitarioa gauzatzeko.

Parte hartzearen zailtasunak Parte hartzearen erdi gunea elkarrizketa da, informatua eta eraikitzailea, botere arrotzek mediatizatuta eduki gabe, ordezkariak eta ordezkatuak elkar aberastuz. Itxuraz sinplea bada ere, konplexua da oso. Parte hartzearen prozesu osoa galdera zailak ditu erantzuteko. Zeinek erabakitzen du zein den informazio egokia eta nahikoa? Nola aukeratzen dira parte hartzaileak erabakia justua eta ez manipulatua izan dadin? Nola adosten dira elkarrizketaren arauak? Zein neurritan parte hartu behar dute politiko zein adituek kont­ sulta batean eragin gehiegi ez izateko? Zer egiten dugu parte hartzeko denbora nahikorik edota gogorik ez duten herritarrekin? Zein da gaiak zuzenean eragiten badie ere gutxi informaturiko pertsonek duten iritziaren balorea? Zeintzuk dira proposamen aipagarriak eta nola interpretatu eta txertatu hausnartutako plangint­ zetan?... Parte hartzea komunikazio pedagogikoa da, leiala eta zintzoa. Borondate pedagogikoaren hutsunea herritarren desinteresarekin ordaintzen da; zintzotasun falta prozesua deslegitimatu eta parte hartzaileen itxaropenak zapuzten ditu. Parte hartzea posizioen elkar trukean oinarritzen da, bai eta interesen gatazka onartzean ere. Parte hartzea kultura bati dagokio, demokrazian bizitzeko modu bati. Arazoei aurre nola egin behar diegun ulertzeko eredu bat da, ez protokolarizatu daitekeen prozedura edota metodologia huts bat. Barneratuta egon behar da.

Herritarren parte hartzea eta marko lokala Herritarren parte hartzea eta esparru lokalaren arteko lotura ezinbestekoa da. Instituzio lokalen inguruan hausnartzea egundoko eztabaida barnebiltzen du hortaz. Entitate lokalen eraldaketa zuzena parte har­tzearen esparru natural gisa, sistemaren osotasunean aldaketa korrelatiboa suposatu beharko lukeela esan genezake. Parte hartzerako esparru bakarra ez da, eta izan behar ez bada ere, letra larriz idazten den parte hartzea (politika publikoa ulertu eta egiteko modu berri baten moduan) eremu lokalean modu iraunkor eta egoki ba­ tean oinarriturik gauzatzen dena da. Esparru horretan beharrezko baldintzak ematen direlako: instituzioaren gertutasuna, errealitate hurbilaren ulermena, eztabaida eta elkarrizketa bermatzen duen ezagutza eta ha­ rreman soziala... Parte hartze demokratiko eta zuzena sistema parlamentarioan ubide egokiak ezartzearekin batera, esparru sozial egokia behar du. Parte hartze demokratikoa idei trukaketa eta elkarrizketa da guztiaren gainetik eta soilik eremu lokalean gauzatu daiteke, horretan norbanakoen ezagutza bermatzen delako eta giroa bizirik dirauelako.

Zer dio Europar Batasunak? Burutu den lan mamitsuena berreskuratu dezakegu atal honetan, “Herritarren parte hartzea maila lokalean”1 izenburua du eta 2001.ean Europako Kontseiluko Ministroen Komiteak eginiko Gomendioa du oinarri. Ber­ tan, beste gauza askoren artean honakoa esaten da: 1 http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=1&ved=0CC8QFjAA&url=http%3A%2F%2Fwww.seap.minhap. gob.es%2Fdms%2Fes%2Fareas%2Fpolitica_local%2Funion_europea_y_organismos_internacionales%2Fparrafo%2F05%2Frecomendacion. pdf&ei=6krwUMm-KcfB0gX9joC4Aw&usg=AFQjCNGNo8rqxYQ9Dza0RkUw1yL762k84A&sig2=NYNPSd8yyXucg_RkS_o20A

185


“Parte hartzearen gaia gobernu lokalari loturik dagoen eztabaida zentrala da egun. Ziurrenik, kezka honen leherrarazlea, Europa osoan eremu elektoralean herritarren parte hartzearen murrizketa eman izan da, eremu publikoarenganako desinteresa eta aspertzea eragin dituelarik bizitza pribatuaren interesetara itzuliz. Kezka komun honen ondorioz Europako Ministro Kontseiluaren Komiteak CDLRri bizitza publiko lokalean herritarren parte hartzea aztertzeko lana eman zion, Estrasburgon lehen bilkura 1998. urteko irailean izan zelarik, 2000. urteko hilabete berdinean lanak bukatutzat emanez. ”

PERTSONA

AMA LURRA

ASKATASUNA ARDATZ

IZANGO DUEN JENDARTEA

KULTURA

186

Aurretik esandakoari 2001.ean “Libro Blanco de la gobernanza en Europa”2 delakoa sortu izana gehitu behar zaio. Modu berean Lisboako Itunean3 eskubide herritar berria sartu zen, bai eta Europar Batasunaren politiken sorkuntzan parte hartzerako sistema berri bat, zeinaren bidez Europako Komisioari zuzendu ahal izango zitzaizkion antolakundeari dagozkion konpetentzien baitako proposamenak. Horri gehituta, tresna hau arautzen duen Liburu Berdea egiteko jendarte zibila kontuan izan zen. Hau da, beldur gehiago lotsa baino.

Hainbat apunte orokor Azkeneko hamarkadetan aldaketa sakonak eman dira hirietan bai eta bere gobernu praktiketan. Gobernanza terminoaren erabilera zabaldu da, Banku Mundialak bultzaturik hasieran eta Europar Batasunak gerora; aldi berean eremu komuna bilakatu da herritarren parte hartzearen diskurtsoa, instituzioek berau sustatzeko bide instituzionalak ireki ez dituzten modu berean. Aspaldi honetan gobernu ideiatik gobernanza ideiarako trantsizioa ematen ari da; politika birbanatzaileetatik egitasmo ekintzaileetara igaroz; gobernu lokalen izaera exekutiboa indartuz; aldi berean herritarren parte hartzearen diskurtsoa guztion kokaleku bilakatu da. Eredu neoliberalaren goratzea dakarren garai honek Banku Mundialak garai post-kolonialei oso loturik egon den gobernanza hitza berreskuratu du, Afrikaren egoeraren azterketa egiten den informe batean esaterako. Terminoa Estatuaren erreformari lotzen dio merkatu ekonomiaren sustapenaren eskutik. Zertxobait beran­ duago, aurretik aipaturiko “Libro blanco de la Gobernanza” delakoa publikatzen du arau, prozesu eta portaera ezberdinen moduan definituz eta ardura, hautatzeko aukera, gardentasuna, koherentzia, efikazia eta efizien­ tzia bezalako baloreak goratuz. Idei honen goratzearekin batera ezin dugu ahaztu eredu enpresariala izan duten entitate lokal urbanoak garatu direla enpresa pribatuen oinarri eta praktikak barneratu dituztelarik.

Zein da Nafarroako parte hartzearen osasuna? Nafarroak duen marko legalaren ikuspegitik, parte hartzearekin loturik egon daitezkeen honako araudiak daude: - Martxoak 25eko 4/1985 Lege Forala, Nafarroako Udaletxeen iniziatiba legislatiboa arautzen duena. - Urriak 28ko 27/2002 Lege Forala, eremu lokaleko kontsultak arautzen dituena. - Martxoak 25eko 3/1985 Lege Forala, iniziatiba legislatiba popularra arautzen duena. - 11/2012 Lege Forala, gobernuaren gardentasuna eta irekierari erreparatzen diona. - Uztailak 5eko 14/2002 Lege Forala, iniziatiba legislatiba popularra arautzen duen martxoak 25eko 3/1985 Lege Forala eta Nafarroako udaletxeen iniziatiba legislatiboa arautzen duen martxoak 25eko 2 http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=1&ved=0CC8QFjAA&url=http%3A%2F%2Feur-lex.europa.eu%2F LexUriServ%2Fsite%2Fes%2Fcom%2F2001%2Fcom2001_0428es01.pdf&ei=A0rwUMSoHcW10QXA44H4CA&usg=AFQjCNE1e5xNhiUJcEPx4 D5QAEEfvZ5asg&sig2=8JbhR-hGv_LFC_CKxPCdNg 3 http://www.google.es/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=4&ved=0CFAQFjAD&url=http%3A%2F%2Fwww.boe.es%2Flegisla cion%2Fenlaces%2Fdocumentos%2Fue%2FTrat_lisboa.pdf&ei=hErwUJLaO4aZ0QWfz4HoAQ&usg=AFQjCNGDReluskYmEIngw833ARorN3UJiw& sig2=_HG9fzGUmBVczRY9ARtN4Q


Parte hartzea

4/1985 Lege Forala aldatzen dituena. - Parte hartzea arautzen duten hainbat arautegi udaletxe eta organismo kontsultibo sektorialetan. Guzti horien azterketa kritikoa egitea modu laburrean ezinezkoa bada ere, azken urteetan izandako hainbat gertakari esanguratsu kontutan izanik, Nafarroak duen marko legala eta herritarren parte hartze praktikoaren azterketa burutu ahal izango dugu. Kasu gehienetan esanguratsua den lehenengo aldagaia, aipatu eskubideak bermatu baino murrizteko egin den ahalegin paregabea da. Horrela, Udaletxeetako iniziatiba legislatiboak honakoa barne biltzen du: bul­ tzatu daiteke Merindadea osatzen duten udalerrien herena eta bertako populazioaren % 50 a suposatzen duenean. Hau da, ezinezkoa eskualde buruekin kontatu gabe. Iniziatiba legislatiba popularra aztertzen badugu, bere 2. artikuluan honakoa aurkitu dezakegu: ezin izango da kontsultan jarri ordenamendu juridikoaren kontra agertzen den ezein aukera. Aldi berean, herri kon­ tsultak ezin izango du udalerriaren ordezkaritza organoei dagozkien erabaki eskumenak gailendu (izaera kontsultibo hutsa dute honenbestez). Ogasun lokalari loturik dauden gaiak herri kontsultatik at geratzen dira. Azken garaiko berrikuntza batek iniziatiba legislatiba popularraren edo munizipalaren Komisio Bultzatzaileari, eztabaida parlamentarioan bere proposamenaren defentsa burutuko duen ordezkari bat izendatzeko aukera ematen dio. Betiere, iniziatiba zentsoaren %1k gutxienez babestu beharko du tramitera onartua izan dadin (lehenago 7.000 sinadura eskatzen ziren). Aldaketa txikiak, positiboak badira ere, baina lege hauen sorreratik 26 urte igaro eta gero (eta soilik 6 ILP egin direla kontutan izanik) iruzur moduan hartu daitezke. Esanguratsua da batek bakarrik igaro zuela kon­ tsiderazioan hartzeko tramitea, 9/1999 Lege Foral moduan adostua izan zelarik (Eskubide Sozialen Karta bati loturik). Modu berean, gobernu irekiaren legea nahi eta ezin bat da, beste aukera galdu bat. Hainbat legek, lurralde antolaketarena edo ingurugiroarena kasu, plan urbanistikoen gauzapenerako proze­ dura administratiboan burutu beharreko hainbat tramiteren aurretik herritarren parte hartzea derrigortzen dute. Minimoak betikoak dira, aurkezpen publikoa eta alegazioak, suposizio gehienetan harago ez dihoazela­ rik. Nafarroako azpiegitura erraldoi guztiak parte hartzerik gabe gauzatzen ari dira eta hori gutxi balitz, infor­ mazio xehetua eta egiaztagarria ez dute ematen ere (Itoitzeko urtegia, Castejoneko zentral termikoak, AHT...). Azken urteetan parte hartzeari muzin egitea zer den argi uzten duen une edo adibide esanguratsuenetakoa, Iruñeko Gaztelu Plazaren aparkalekuaren ingurukoa da. Ez soilik bere hastapenetan herritarrekin elkarri­ zketa izateari eta eztabaidatzeari muzin egin zitzaiolako, baizik eta herritarrak beraiek izan zirelako 25.000 sinadura jaso zituztenak (gutxi gora behera erdia behar zirelarik), gerora trikimailu legal baten aitzakipean horiek guztiak gor-mutu utzi zituztelarik. Horren ondorioz plataforma herritarrak herri kontsulta antolatu eta 20.000 papeleta inguru jaso zituen. Laburbilduz, politika egiteko eredu berri bat herritarren parte hartzean sostengatu behar da erabakiak har­ tzerako orduan. Posible delako.

187


188

Aldaketa euria etorkizuneko Nafarroarako  

Nafarroan ematen ari den eztabaidako oinarrizko diagnostikoa

Read more
Read more
Similar to
Popular now
Just for you