Bertsolari - 48. aldizkaria

Page 179

Laxaro Azkune, Imanol Lazkano, Jose Luis Gorrotxategi eta Juan Jose Eizmendi Loidisaletxe II.a izan ziren, beste hainbat bertsozalerekin batean, proiektuaren sortzaile eta bultzatzaileak / Oso gustura daude taldekideak: lortu duten talde giro bikaina da emaitzarik azpimarragarriena aldiro arlo jakinen bat lantzeko, eta egindako akatsak eta esapide berriak aztertzen dituzte kantatu ondoren. “Tartean badira bertsotan oso aurrera joan daitezkeenak, baita plazarako asmorik ez dutenak ere. Hemen helburua bertsotan gozatzea eta mikrofonoaren aurreko beldurra kentzea da. Hain maila ezberdineko ikasleak uztartzen jakitea zen nire kezka nagusia, eta oso erraz gainditu ditugu mugak, gauzak umorez hartuta eta nork bere buruari barre eginez”, esan digu Loidisaletxek. Erniarraitz bertso eskola, izen bereko bertsozale elkarteak babesten du, eta talde honek, bertso eskolaz gain, urtean zehar hainbat ekintza antolatzeko ardura hartuta dauka. Taldearen ekimenak dira: esate baterako, iaz lehen aldiz antolatu zuten Urola Kosta bertsolari gazteen txapelketa; bailarako elkarteetan antolatutako bertso afariak; Gabon eskeko irteerak; Urolaldeko bertso antologia osatzeko asmoa, Joxin Iturriozek argitara eman zuen liburu batekin borobildu zena; eta azkena, antolatu berri duten Tabernetako Txapelketa. Izugarrizko jendetza erakarri du azken ekimen honek, eta herriko hainbat bertsolarik parte hartu dute bertan. Gai jartzaile, aurkezle eta epaileak bertakoak izan dira. Txapelketa honen aitzakian, bertso eskolara jende berria hurbildu da, eta txapelketa amaitu ondoren ere hainbat lagunek bertso eskolara joaten jarraituko dutela espero dute. “Bertsolari gazte asko, bai, bazen, alabaina herrian bertsozaletasuna oraindik landu beharreko lurra zen, eta alde horretatik, Urolaldeko bertsolaritzaren iratzargailua izan dira Erniarraitz bertso taldea eta bertso eskola”, dio Loidisaletxek. Jo dezala bada, urtean barrena behar bestetan iratzargailuak, amets batetik esnatu eta beste batera jauzi egiteko izango dela seguru baikaude.

Z

178 / B48>Bertso eskolak

JOSE LUIS GORROTXATEGIREN TALDEKOAK JOSE MIGEL IZETA JON LIZASO JOSU OIARTZABAL JOSE MIGEL IRURETAGOIENA XABIER OLAIZOLA IÑIGO ETXANIZ OLATZ LARRAÑAGA IÑIGO UZKUDUN GAIZKA GAIZKIAIN LOIDISALETXE II.AREN TALDEKOAK AMETS ARZALLUS BEÑAT LIZASO XABIER AZPILLAGA RUBEN GORROTXATEGI JOKIN URANGA ARITZ ETXEBERRIA EDUARDO LARRAÑAGA ARITZ ZUBIZARRETA LEIRE OSTOLAZA


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.
Bertsolari - 48. aldizkaria by elkarmedia - Issuu