01.ari(H)itzak_2021abendua

Page 1

1.alea 2021eko abendua

ari(H)itzak Orereta Ikastolako ikasleen aldizkaria

Ez izan beldur, izan hiztun. Hitza da gure giltza!


Aldizkaria bertsio digitalean:

Olo pastela osasungarria antzerkiaren algara, dantza moderno garaikidea, emakumeak plazara. Zer kontatua daukagu eta gu ere norbait bagara. Ongi etorri ikastolako lerro idatzietara.

Jare Antzizar


Eskuartean duzuen aldizkaria “ari(H)itzak” aldizkari berria da, Orereta Ikastolako DBHko ikasleon aldizkaria.

Bertan, ikastolan azken hilabeteetan egin diren ekimen eta proiektuen berri izango duzue. Baina ez hori bakarrik; aldizkari partehartzailea eta dinamikoa izango da, eta horretarako, guk, ikasleok, gure txokoa izango dugu. Urrutira joan gabe, Ikastolan, zer kontatu asko dugulako.

Urtean hiru aldizkari argitaratuko ditugu, hiruhileko bakoitzeko bat. Ongi etorri, beraz, guztion plaza izango denaren lehen ale honetara.

az Euskar dea bizi tal


AURKIBIDEA 01

ZER BERRI DBHn? Expectations, Asun Casasola, Hnuy Illa, Lotsagabe

03

ERREPORTAJEA Euskararen eguna

04

KUXKUXEROAK Irakasleei elkarrizketak: Enara Alfonso, Ane Badiola, Unai Briñas eta Ekaitz Etxeberria

10

KOMIKIA

12

SUKALDEAN GOXO Gabonetako errezetak

14

DENBORA-PASAK Hizki-zopa, gurutzegrama, asmakizunak...

16

PROPOSAMENAK Sare sozialak, telesailak, musika, podcastak...

18

III. BELDURREZKO IPUIN LEHIAKETA Saritutako lanak

23

LEHIAKETA Aldizkarirako logoa aukeratuko dugu!


ari(H)itzak 01

ZER BERRI DBHn? Saioa Aierbe, Uxue Bengoetxea, Iker Brit, Uxue Olaizola

Gure ikastolan hainbat ekintza berezi egiten ditugu ikasturtean zehar, ikastolatik kanpo zein ikastolan bertan. Hiruhileko honetan ere burutu ditugu horrelakoak eta beraz, hemen duzue egin dugunaren laburpen txiki bat: Expectations will not kill you OSA+MUJIKA dantza taldeak eskainitako ikuskizuna da. Dantza eta solasaldiaren arteko elkarketa egiten dute. Bi taldekide etorri ziren eta lau saiotan, gutxi gorabehera, beraiek erabiltzen dituzten teknikak ikasten aritu ziren DBH3. mailako ikasleak. Gainera, Euskararen egunean, aipatutako ikuskizuna egin zuten dantzariek, ikasleek ikasitakoa praktikan ikus zezaten. Bestalde, azaroaren 25aren harira, Asun Casasola etorri zen bere esperientzian oinarritutako hitzaldia ematera. Euskarako bi saiotan ikasleek Nagore Laffageri buruzko dokumentala ikusi zuten eta horri buruz hitz egitera eta ikasleek proposatu zizkioten galdera batzuk erantzutera etorri zen Asun. Dokumentalak bere alaba Nagoreri gertatu zitzaiona kontatzen du. Nagore Laffage hogei urteko neska irundarra zen, 2008ko uztailaren 7an San Ferminetara joan zen parrandan. Bertan, Diego Yllanes izeneko mutil batekin elkartu zen eta hark Nagore hil zuen gau hartan bertan neskak ez zuelako harekin harremanik izan nahi izan.

Asun nahiko ohituta dago ikastetxeetan horrelako hitzaldiak egitera, emakume atsegina eta gertukoa da, baina oraindik gogorra egiten zaio galdera batzuk erantzutea. Hala ere, egin zizkioten galdera guztiei erantzun zien, indarrez eta oso modu zuzenean. Oso esperientzia aberasgarria izan zen, irakaspen handiak jaso zituzten DBH3ko gazteek Asunengandik.


ari(H)itzak 02

HNUY ILLA ikuskizuna Ikuskizun hau Kukai dantza taldeak sortutako obra bat da, Joseba Sarrionandiak idatzitako poema liburuan oinarrituta dagoena. Obra duela urte batzuk sortu eta leku askotan dantzatu zuten, baina aurten, obraren izen bera daraman poema-liburuaren 25. urteurrena ospatzeko, sortutako dantza ikuskizuna berriro plazaratzea erabaki dute aldaketa txiki batzuk egin ondoren. Dantza saio hori ikustera DBH4. mailako ikasleak joan ziren azaro hasieran. Gainera, joan baino aste bat lehenago, hari buruzko lanketatxo bat egin zuten gelan ikuskizuna hobeto ulertzeko. Horretarako, Kukai taldeko dantzariak etorri ziren ikastolara dantzatuko zituzten poema batzuen interpretazioa ikasleekin lantzera eta dantza emanaldiaren sorkuntzaz hitz egitera. Azkenean, emanaldia ikustera Lekuonara joan zirenean, batzuentzat aspergarria izan zen bitartean beste batzuentzat oso interesgarria izan zen. Eszenografia oso ondo zainduta zegoen eta dantzariek maila ikaragarria erakutsi zuten. Gainera, aipatu behar da, bai Kukaikoentzat bai ikasleentzat emanaldi berezia izan zela, larunbat horretan jende aurrean lehen aldiz dantzatu aurretik egin zutelako.

LOTSAGABE antzerkia DBH 3 eta 4. mailako ikasleak Lotsagabe antzezlana ikustera joan ziren Niessen aretora. Antzezlan horrekin ondo pasatzeko eta gauza berriak ikasteko aukera izan zuten; izan ere, umoretik landuta, sexuari buruz izaten diren zalantzak argitzeko antzezlan bat izan zen. Horrez gain, egia da gai serioagoak ere landu zituztela, adibidez, gizartearen erruz sortzen diren konplexuak eta horiek ekartzen dituzten gaixotasun mentalak. Gainera, antzezlana amaitzerakoan, ikasleei ginekologo batek hitzaldi labur bat eman zien ikusitako antzerkian gertatutako gauzak azaltzeko eta ikusleek izan zuten erreakzioa jakitera emateko.


ari(H)itzak 03 PÁGINA 8

Kaixo, gure aldizkaria egiteko, pentsatu dugu irakasle batzuei elkarrizketa bat egitea, horietako bat zu zara. Galderak erantzutean busti egin beharko zara. Hasteko prest?

EUSKARAREN EGUNA DBHko Euskaraz Bizi taldea

Urtero legez, abenduaren 3an, Euskararen Eguna ospatu dugu Orereta ikastolan. Bizi dugun egoera nahasia dela medio, ezin izan dugu aurreko urteetan bezala lau mailek elkarrekin ezer egin, baina hainbat ekintza antolatu ditugu DBHko ikasleentzat. Gogotsu etorri dira ikastolara DBHko ikasleak abenduaren 3an, aurten ere eguna modu berezian ospatu dugu, egitarau oparoa genuen prest. Lehen hiru orduetan saio arruntak izan ostean, jolas garai luzea izan dute eta ikasle asko goiko futbol zelaira gerturatu dira DBH3. eta 4. mailakoen arteko norgehiagoka ikustera. Beste asko, berriz, DBHko eraikinaren inguruan geratu dira jolasean edota dantzan, irakasleek jarritako musika belarrietan. NEURRIRA EGINDAKO EGITARAUA Atsedenaldiaren ostean, prestatutako ekintzei ekin diete. DBH1. eta 2. mailakoek Astrolabium Teatroa konpainiak eskainitako Butterfly effect antzezlanaz gozatu ahal izan dute. Bertan, bi bidaiarik historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakarien berri ematen diete modu atsegin eta entretenigarrian. DBH3ko ikasleek aurreko asteetan hasitako ibilbidea itxi dute eta haiek landutako Expectations will not kill you ikuskizuna dantzari profesionalek nola gauzatzen zuten ikusi ahal izan dute. Gainera, amaitzean, dantzariekin haiekin hitz egiteko tartea izan dute eta gai interesgarriak jorratu dituzte. Ikastolako helduenak LHra igo dira eta bertako aretoan Oihan Vega Gaztea irratiko DJarekin izan dute hitzordua. Vegak irratiaren sekretuak kontatu dizkie, baita euskarak komunikabideetan duen egoera azaleratu eta gazteek etorkizunerako duten erronka ikusarazi ere. Horrez gain, hainbat ikaslek irratiak barrutik nola funtzionatzen duen ere probatu ahal izan dute gainerakoen animoen eta barreen artean.

Egunari amaiera emateko, talde bakoitzak bere gelan, euskal abestiz osatutako bingo musikatura jolastu du. Ikasle bakoitzak bere kartoia prestatu eta euskal musikaren inguruan duen ezagutza frogatu ahal izan du; egia esan, nahiko ongi moldatu dira denak. Ikasle nahi irakasleek primeran pasa dute abestu, dantzatu eta elkar zirikatzen. Egun aparta izan da, datorren urtean gehiago, eta bitartean, ez dezagun ahaztu, urteko 365 egunak direla euskararen egun, bizi gaitezen euskaraz.


ari(H)itzak 04 PÁGINA 8

Kaixo, gure aldizkaria egiteko, pentsatu dugu irakasle batzuei elkarrizketa bat egitea, horietako bat zu zara. Galderak erantzutean busti egin beharko zara. Hasteko prest?

KUXKUXEROAK

Irune Ibarguren, Aiora Tolaretxipi, Intza Uria, Iraide Zurutuza Kaixo, gure aldizkaria egiteko, pentsatu dugu irakasle batzuei elkarrizketa bat egitea, horietako bat zu zara. Galderak erantzutean busti egin beharko zara. Hasteko prest?

EKAITZ ETXEBERRIA Ikastolara iritsi zinenean, zein zen beldur handiena ematen zizun lankidea? Hasi nintzenean, beldurra ez, baina errespetu handiena ematen zidaten irakasleak ni baino dezente helduagoak zirenak eta esperientzia handia zutenak ziren. Seguruenik, zuen gurasoei galdetu ezkero, izen antzekoak esango lituzkete. Nire kasuan, Marirro, Martin Otazo, Mari Carmen edo orain oso gertuko lankidea dudan Fatima. Zein izan da azterketa batean jarri dizuten erantzunik arraroena edo xelebreena? Asko, pentsatu beharko nuke. Egia esan mateko azterketetan astakeria handiak ikusten dira, baina orain ez nuke jakingo erantzuten. Zenbat zero jarri dituzu? Zerorik inoiz ez. Gutxienez, izena eta abizena ondo jartzeagatik 0,1 ematen dut, oso eskuzabala naiz. Noizbait harrapatu al duzu norbait txuletarekin? Zenbat txuleta? Eta zein izan da harrapatutako txuletarik onena? Egia esan, ez dut inoiz inor harrapatu; izan ere, matematikako arloan txuletak egiteak ez du zentzurik, baina egia da entzun ditudala anekdota on batzuk. Adibidez, ikasle batek txuleta eskotean itsatsita ekarri zuenekoa. Azterketa guztia titietara begira pasa omen zuen, eta noski, irakaslea, azkenean, konturatu egin zen...

Zein izan da eduki duzun gelarik onena? Eta txarrena? Egia esan, normalean gustura egoten naiz ditudan gelekin, ez nuke bat bakarrik aukeratuko oso oroitzapen onak ditudalako guztiekin. Hala ere, aitortu beharra daukat hasi nintzeneko lehenengo tutoretzapeko belaunaldiari "kariño" berezia diodala. Izan ere, DBH1etik DBH4ra bitarte elkarrekin egon ginen, elkarrekin eboluzionatuz; batzuek lau urtetan sufritu ninduten mateko eta teknoko irakasle bezala. Zerbait ikasiko al zuten? Zein izan da klaseak ematerako garaian gertatutako gauzarik xelebreena? Xelebreena ez dakit, baina gogoan dut duela urte batzuk, ikasle batek goiko atakaraino, LHraino, korrika eskapo egin zuela eskola agendan ohar gorria idatzi niolako. Gelatik haserre eta ziztu bizian alde egin zuen, eta bere atzetik korrika joan behar izan nuen etxerantz zihoalako. Ondorioz, gela bakarrik utzi behar izan nuen. Zein izan da ikasleek egindako bihurrikeriarik handirena? Hori ez zait inoiz ahaztuko. Duela urte gutxi, nire tutoretzapeko ikasleek irakasle bati adarra jo nahian, gelako proiektorearen mandoa hartu eta saioan zehar proiektorea pizten eta itzaltzen ibili ziren. Irakaslea, harrituta eta izututa, niregana etorri zen IKTekin ez zelako oso trebea, eta zera esan zidan: “Ekaitz gauza arraroak gertatzen ari dira zure gelan, proiektorea piztu eta itzali egiten da, erotu egin da”. Gelara joan nintzenean, mandoa falta zela ikusi nuen, eta usain txarra hartu nion kontuari, beraz, ikasleei esan nien eskolak amaitzen zirenerako mandoa mahai gainean ikusi nahi nuela eta ez bazen agertzen neurriak hartu beharko nituela.


ari(H)itzak 05 PÁGINA 8

Beraz, klaseak amaitu zirenean, mandoa berriro mahai gainean agertu zen, baina nik adarra jo nahi nienez, bromarekin jarraitu nuen: mandoa hartu eta irakasle gelan ezkutatu nuen. Hurrengo egunean, ikasleak bueltatu zirenean, "haserre" joan nintzen gelara, antzerki pixka bat eginez eta mandoa non zegoen galdetu nien. Ikasleak, noski, harrituta zeuden, mandoa eskatutako lekuan utzi zutelako, baina nik bromarekin jarraitu nuen, beraz, zigortu egin nituen hiru egunez jolasgarairik gabe. Amaitzeko, azken egunean, irakasle berarekin zeudela, ni hasi nintzen kanpotik proiektorearekin jolasean, pizten eta itzaltzen, baina kasu horretan irakaslearekin hitz egina nuen lehenagotik bromarekin jarraitzeko. Beraz, irakasleak antzerkia egin zuen haserretuko balitz bezala. Ikasleek "flipatu" egin zuten. Ez zait sekula ahaztuko, eta ziur nago ikasle horiei ere ezetz, oso ona izan zen.

Eduki al duzu noizbait gurasoren batekin liskar handirik? Ni r e u s t e z , g u r e l a n e a n d e s e r o s o a k d i r e n b i g a u z a daude: batetik, azterketen zuzenketa, bestetik, gurasoekin mantentzen ditugun harremanetan suerta litezkeen liskarrak. Ez askotan, baina tarteka, berri txarrak eman behar izaten ditugunean, edota ikuspuntu berbera ez badugu, gatazkak sortzen dira eta ez dira oso erosoak izaten. Ez da ongi pasatzen.

Ikasleren batek noizbait gelaren aurrean lotsarazi al zaitu? Bai, askotan, baina nik neuk ere neure burua lotsarazten dut oso despistatua naizelako.

Zer gertatzen da kafe gelan? Ikasleotaz hitz egiten al duzue? Ezetz erantzungo banu gezurra esango nizueke. Kafe gelan kafea hartzeaz gain, gure gauzez eta ikastolakoez hitz egiten dugu. Saioetako gorabeherak, azken uneko albisteak, asteburuko partiduen emaitzak... Zuek bezala, guk ere jolas garaia atseden hartu eta apur bat aireztatzeko baliatzen dugu.

Ikaslea zinenean, zein izan zen egin zenuen bihurrikeriarik handiena? Istorio on bat dut gogoan. Batxilerren nintzela, oso heldua zen irakasle bat izan genuen, jubilatzear zegoena. Gertutik ongi ikusten ez zuenez, ebaluazioko nota kalkulatzeko bananbana deitzen gintuen datuak kalkulagailuan sartzen laguntzeko. Irakasleak notak ahoz esan zizkidan nik kalkulagailuan sartzeko eta batezbestekoa kalkulatzeko. Baina nik datuak kalkulagailuan sartzerakoan, nota altuagoak jartzen nituen, eta ondorioz, batez-bestekoa merezi nuena baino dezente altuagoa atera zitzaidan. Hau da, nire batez-bestekoa zazpikoa bazen, ia bederatzira iritsi zen. Orduan, irakaslea harritu egin zen, eta kasua gela guztiaren aurrean azaldu ostean, berriz ere kalkulagailuan datuak sartzen jarri ninduen. Bigarren aldian notak ez nituen horrenbeste puztu, eta ez ninduen harrapatu, baina gelako guztiek merezi genuen kalifikazioa baino altuagoa eskuratu genuen... Irakasle naizenetik, batez-bestekoak nik kalkutzen ditut, ikasleen laguntzarik gabe, badaezpada. Norbait ezagutu al duzu ikastolan gaur egun zure bizitzan garrantzitsua dena? Nahi baduzue zuek erantzun... Bai, noski, eta ez pertsona bakarra.

Enparejatzen al dituzue ikasleak? Esan dizuedan moduan, oso despistatua naiz, eta normalean azkenetarikoa izaten naiz enteratzen, baina gustatzen zaizkit ikasleen arteko txutxumutxuak. Eta gainontzeko irakasleenak? Hor nahiago dut muturra ez sartu, gero bueltan datorkidalako bestela.

Eta gure arteko kotilleoak kontatzen edo komentatzen al dituzue? Kafe gelako paretek hitz egingo balute... Ofizialki, agian, ezetz esan beharko nizueke, baina errealitatean erantzuna baiezkoa da. Bikote baten berri dugunean, komentatzen dugu, baina ez pentsa "Telecinco"n agertzen diren debate kutre horien antzera aritzen garenik. Kuriositate moduan komentatzen dugu, eta tarteka, sorpresa handiak hartzen ditugu!


ari(H)itzak 06 PÁGINA 8

ENARA ALFONSO Noizbait norbaiti gainditu al diozu pena eman dizulako? Eta maniagatik suspenditu? Beno, hasi berria naiz, beraz, ez zait inoiz gertatu, eta batekin egiten badut, besteekin ere egin beharko dut, bestela aurpegiratu egingo didalako, beraz, ez. Baina egia da batzuetan pena handia ematen didala. Maniagatik suspenditu ere ez, baina egia da, ez badu ezer egiten eta azterketaren bat suspenditu badu, poztu izan naizela.

Zein izan da klaseak ematerako garaian gertatutako gauzarik xelebreena? Gutxi daramat, baina egun batean gauza garrantzitsu bat ari nintzen azaltzen hogei minutuz-edo eta pertsona batek galdera bat zuen: “Enara, asteburuan ikusi zintudanean, nora zindoazen?". Harritu egin ninduen; izan ere, nahiz eta beste momentu batean nahi bazuen erantzun, ez zen momentu aproposa, gauza garrantzitsu bat ari nintzelako azaltzen eta ez dakidalako kasurik egin ote zidan hogei minutu haietan.

Azterketak azkar zuzentzea gustatzen zaizu edo zure denbora behar duzu? Denbora asko eskaintzen diot; behin baino gehiagotan begiratzen ditut, baina azkar zuzentzea gustatuko litzaidake.

Zein izan da ikasleek egindako bihurrikeriarik handiena? Ba ez nuke esango bihurrikeria handirik egin didatenik oraingoz. Nire kasuan, gehiago izan da gelan ezer ez egitea, beno, eta egia da hegazkinak bota zizkidatela behin...

Zein izan da azterketa batean jarri dizuten erantzunik arraroena edo xelebreena? Pila bat izan ditut, eta hori denbora gutxi daramadala. Adibidez, hirugarren mailako teknologiako ikasgaian klasean inoiz aipatu ez genuen kontzeptu bat jarri zidaten, inongo zentzurik ez zuena. Zenbat zero jarri dituzu? Egia esan, ez dut zerorik jarri; zero zero jarri ditut. Zero koma piko, bai, eta horrekin ez nintzen poztu; izan ere, ikasleak ez zuen ezer egin, beraz, zero koma piko atera zuen. Zein izan da eduki duzun gelarik onena? Eta txarrena? Gelarik onena 4C, noski, 4A eta 4Bko batzuekin, nahiz eta asko hitz egin, ikasle onak eta txintxoak dira. Okerrena-edo, lan gutxi egiten duen hirugarren mailako gela bat...

Ikaslea zinenean, zein izan zen egin zenuen bihurrikeriarik handiena? Ni oso txintxoa nintzen, ez nuke esango bihurrikeria handirik egin nuenik. Egia da teknologiako ikasgaian eduki genuela zerbait, baina hortxe utziko dut, badaezpada. Beste irakasle edo ikasleren baten hankasartzea ezkutatu al duzu noizbait? Ikasleren batena bai, saiatu bada eta hanka sartu badu, ez lotsarazteko saiatu izan naiz makillatzen gaia berriro bideratuz. Irakasleen kasuan, berriz, ez dut inoiz horrelakorik bizi izan. Norbait ezagutu al duzu ikastolan gaur egun zure bizitzan garrantzitsua dena? Irakasle batzuekin oso harreman ona egin dut; berria naizenez, asko lagundu didate eta babestua sentitu naiz. Enparejatzen al dituzue ikasleak? Eta gainontzeko irakasleak? Gustatzen zaizkit horrelako "rollitoak", baina oraindik ez naiz hasi, nahiz eta irakasle gelan batzuk komentatzen diren. Eta irakasleen aldetik, berriz, ez dira komentatzen. Zer gertatzen da kafe gelan? Ikasleotaz hitz egiten al duzue? Eta gure arteko kotilleoak kontatzen edo komentatzen al dituzue? Denetik hitz egiten da kafe gelan, nahi badugu denataz enteratu gaitezke. Ikasleen arteko kotilleoak ere bai, batzuetan komentatzen dira.


ari(H)itzak 07 PÁGINA 8

UNAI BRIÑAS Ikastolara iritsi zinenean, zein zen beldur handiena ematen zizun lankidea? Agian, Marirro. Nire irakasle eta tutorea izan zelako, eta bat-batean, berarekin lan egiteak errespetu handia ematen zidalako. Noizbait norbaiti gainditu al diozu pena eman dizulako? Bai, baina ez pena pertsona bezala, baizik eta gerora nota behar duelako-edo. Eta maniagatik suspenditu? Ez, suspenditu ez, baina nota jaitsi merezi zuelako, bai. Gainera, nik ez dut normalean inor suspenditzen, noizbait bai, baina hori etortzen ez zelako izan zen. Zein izan zen ikasle zinela azterketa batean jarri zenuen erantzunik arraroena edo xelebreena? Xelebereena buruz ez dut gogoratzen, baina batez ere asmatzea, bereziki matematiketan, ez nintzen ezertaz enteratzen-eta. Fatimari galde diezaiokezue, bera zein nire irakaslea. Auskalo zer erantzungo nion.

Harrapatu al duzu noizbait txuletarik? Zenbat? Eta zein izan da harrapatutako onena? Bai, hiru edo lau aurkitu ditut. Guztietatik landuena ikasle batek txuleta mp3 formatuan zuela, unitate didaktikoak entzuten ari zen kaskoekin belarria estaliz. Guk, susmoa genuenez, eskua belarritik kentzeko eskatu genion, eta ez zuen mugitu. Horrela deskubritu genuen, orain dela bost edo sei urte izan zen. Zein izan da ikasleek egindako bihurrikeriarik handiena? Bihurrikeriarik handiena boleiboleko materiala beste leku batean ezkutatu zidatenean izan zen. Bi saio jarraian nituenez, baloiak ez nituen jaso eta ikasleek, nahita, irekita zegoen gela batean gorde zituzten. Hurrengo klasekoek ez zekiten non zeuden, ezta nik ere, eta saio osoa pasa genuen erotuta bila; baloi berriak puzten ere aritu nintzen. Baina, modu onean izan zen, oso jator. Beste irakasle edo ikasleren baten hankasartzea ezkutatu al duzu noizbait? Bai, noski, inoiz irakasle bat kubritu izan dut. Ikasleen kasuan ere, elkarren artean erantzun txarren bat edo noizbait mugikorra erabiltzen ikusterakoan ezikusiarena egin dut...

Zenbat zero lortu zenituen? Zerorik ez. Matematiketan beti suspentsoak, nota oso baxuak ateratzen nituen, bi eta hiru inguruan, baina zerorik ez.

Norbait ezagutu al duzu ikastolan gaur egun zure bizitzan garrantzitsua dena? Bai, harreman asko ditut eta agian gertukoenak Unai Esnal eta Susana dira; bi horiek izango lirateke gertuen izan ditudanak.

Zein izan da eduki duzun gelarik onena? Eta txarrena? Momentu honetan dudan onena argi dago 4C dela. Mugituena, berriz, bigarren mailako hautazkoko nire taldea dela esango nuke...

Enparejatzen al dituzue ikasleak? Eta gainontzeko irakasleak? Zuetaz hitz egiten dugu, bai. Asko kexak izaten dira eta ebaluazio bileretan gauza onetaz eta zoriontzekoetaz ere hitz egiten dugu, noski. Enparejamenduez tarteka, zerbait ikusi dugulako edo argi dagoelako bikote direla, baina nahita ibili bata bestea lotzen ez. Zer gertatzen da kafe gelan? Ikasleotaz hitz egiten al duzue? Eta gure arteko kotilleoak kontatzen edo komentatzen al dituzue? Kafe gela pixka bat libreagoa da, kontatzen dira gauzak, klaseetan gertatzen diren historia barregarriak, zuen emanaldiak, tertuliak, lanak eta horrelakoak. Hala ere, ez da barre modu negatiboan egiten, badira egoera oso barregarriak, segun eta zer erantzuten duzuen, liburu bat egiteko adina ematen du.


ari(H)itzak 08 PÁGINA 8

ANE BADIOLA Ikastolara iritsi zinenean, zein zen beldur handiena ematen zizun lankidea? Beldurra-beldurra, ez zidan inork ematen, errespetua bai. Adibidez, lehenengo egunean Marirrok errespetu handia ematen zidan, zuei errieta egiten zizuen bezala guri ere egiten zigulako. Bestalde, egia da Miren Usabiagak ere lehenengo urteetan errespetua ematen zidala; zuzendaritzako kidea zen, oso zuzena da... Baina beldurra ez, errespetua. Noizbait norbaiti gainditu al diozu pena eman dizulako? Eta maniagatik suspenditu? Maniagatik suspenditzea, nire ustez, mito bat da; izan ere, batez-bestekoak ematen badu, ezin duzu ezer egin, baina egia da bronkaren bat edo beste bota dudala maniagatik. Maniaz hitz eginda, esan behar da bakoitzarentzat desberdina dela, nire kasuan, muga pertsona baten lana egiteko joeran dago, hau da, lana egiten duen ala ez. Bestalde, egia da penagatik gainditzea errazagoa dela; nik gainditu dut norbait, baina penagatik baino gehiago zuen egoera pertsonala ulertzen nuelako eta bere garapen pertsonalerako gainditzea egokiagoa zelako; penagatik baino gehiago enpatiagatik. Azterketak azkar zuzentzea gustatzen zaizu edo zure denbora behar duzu? Hasieran oso azkar zuzentzen nituen. Ikasleek beti esaten zidaten azterketa egin eta hurrengo egunerako zuzenduta izaten nituela. Baina zuzendaritzan nagoenetik desastre bat naiz, eta urteekin ez dakit nolakoa izango naizen. Zein izan da azterketa batean jarri dizuten erantzunik arraroena edo xelebreena? Asko, adibidez, lehengo urtean DBH1en “sentimenduen inbentarioa” egin genuen eta ikasle batek “koaderno sedimentarioa” jarri zidan. Barregarria izan zen, baina konturatu nintzen hiruhileko amaieran geundela eta ez zela ezertaz enteratu.

Zenbat zero jarri dituzu? Azterketaren batean jarri ditut zeroak azterketa hutsik entregatzeagatik, baina globalean inoiz ez; izan ere, beti dago ondo egin duen zerbait. Noizbait harrapatu al duzu norbait txuletarekin? Zenbat txuleta? Eta zein izan da harrapatutako txuletarik onena? Ez, baina ez naizelako polizia lanetan ibiltzen, ez egiten ez dituztelako, hori oso argi dut. Egia da askotan topatu ditudala elkarren artean kopiatzen, baina txuletekin sekula ez. Zein izan da eduki duzun gelarik onena? Eta txarrena? Egia esan, oso gela onak izan ditut, batzuk parrandarako hobeak eta besteak, berriz, lanerako, baina, nire ustez, beti gordetzen zaio maitasun handia zure lehenengo tutoretzapeko gelari, niri hala gertatu zait behintzat. Txarrena berriz, egia esan behar badut, lehengo urteko DBH1eko talde txikia, desesperantea zen. Zein izan da klaseak ematerako garaian gertatutako gauzarik xelebreena? Denetik egia esan. Egun batean, ikasle bat mareatu, sekulako zartakoa hartu eta dardaraka hasi zen, nik uste hori dela dudan oroitzapenik okerrena. Beste gauza asko ere gertatu zaizkit, puzkerretatik hasita, norbaitek sekulako astakeria esateagatik barreari ezin eutsi egotera. Istorio on bat, adibidez, Marirrorekin praktiketan ibili nintzenean, apala desordenatua zuten ikasleen mahaiak bolkatzen zituen barruan zutena txukuntzeko, nik ezin izaten nion barreari eutsi. Zein izan da ikasleek egindako bihurrikeriarik handiena? Duela urte batzuk DBH2n zeuden ikasleek egindakoa. Kontua da, panpin telegidatu bat zutela eta saioa ematen ari nintzen bitartean, soinutxo bat nabaritzen nuela, beraz, gelan sagu bat zegoela pentsatu nuen. Azkenean, barrez ari zirela ikusita, beraien kontua zela jakin nuen. Bestalde, gogoratzen naiz duela bi urte ikasle bat apal edo gortina atzean ezkutatu zela saio osoan zehar eta ni ez nintzen konturatu. Beraz, falta zela apuntatu nuen eta saio amaieran agertu zen ezkutatua zegoen lekutik.


ari(H)itzak 09 PÁGINA 8

Ikasleren batek noizbait gelaren aurrean lotsarazi al zaitu? Lotsarazi ez nuke esango, baina haserretuarazi eta nire burua eutsi behar izatea bai. Horrez gain, egun txarra izanda zergatik den asmatzea eta "fibra sensible" hori ukitzea ere gertatu zait. Ikaslea zinenean, zein izan zen egin zenuen bihurrikeriarik handiena? Ez nuke esan beharko; izan ere, gure gela oso gaiztoa zen, eta nahiz eta nik zuzenean parte ez hartu, ez nuen onerako ezer egiten, eta barre egiten nuen. Adibidez, arbelean idazteko permanente bat jartzea klasiko bat zen. Askotan jarri genituen irakaslearen eserlekuan txintxetak, olioa, tinta gorria zikintzeko eta horrelako gauza asko. Bestalde, guk ere askotan utzi izan genituen irakasle berriak edo praktiketakoak negarrez adarra jotzeagatik... Bai, oso gaiztoak ginen. Beste irakasle edo ikasleren baten hankasartzea ezkutatu al duzu noizbait? Bai, askotan. Niri ikasleek lasai parte hartzea gustatzen zait, baina batzuetan barbaridade handiak esaten dituzuenez, gaia aldatu izan dut ikaslea ez lotsarazteko eta ez ebidentzian uzteko. Beste irakasleren batena ere bai, beno, nik ez dut arazo handirik izaten hanka sartzean esateko, baina batzuetan, disimuluan pasa badaiteke, segun eta zer, ba bai, baina nik uste nahiko gardena naizela gehienetan. Eduki al duzu noizbait gurasoren batekin liskar handirik? Egia esan bai. Ikasleak bezala, guraso pila bat daude eta asko oso jatorrak dira, baina gu ere pertsonak garenez, batzuetan talka egiten dugu eta nahiz eta gehienak bideratuak izan diren, gertatu zait bideratu ez izana eta ondorioz, sentsazio txarrarekin geratu izana.

Gustatu al zaizu ikasleren bat noizbait? Pertsonalki bai, bai neska eta bai mutil asko, baina ez bikote bezala. Egia esan, askori hartu diet maitasun handia, “ze xalau edo xalada” esaten duzunean bezala. Gainera, ni ere zahartzen ari naiz eta gero eta distantzia handiagoa dago gure artean. Norbait ezagutu al duzu ikastolan gaur egun zure bizitzan garrantzitsua dena? Zorionez, jende asko. Nik lagun handiak egin ditut ikastolan, bai ikasleak bai irakasleak. Enparejatzen al dituzue ikasleak? Eta gainontzeko irakasleak? Enteratzen garenean egia da kotillak garela eta komentatzen ditugula, baina normalean guk ez ditugu enparejatzen txutxumutxua iritsi baino lehen. Irakasleen artean, berriz, ez dugu ezer komentatzen; izan ere, nahikoa ezagutzen dugu elkar eta ez dago kotilleorik gure artean. Zer gertatzen da kafe gelan? Ikasleotaz hitz egiten al duzue? Eta gure arteko kotilleoak kontatzen edo komentatzen al dituzue? Kafe gelan denetik gertatzen da, momentu barregarriak gertatzen dira, bronka handiak, nekatuta gaudenean elkarri aurpegiratu izan dizkiogu gauzak… Horrez gain, egia da bai kafe gelan bai irakasle gelan zuetaz asko hitz egiten dugula, gelan gertatutako gauzez edo zuei pertsona gisa eragiten dizuela uste dugun gauzez enteratzean. Gainera, kafe gelan zuetaz hitz egiten dugunean, anekdota barregarriak edo zuek azterketetan jarritako erantzun xelebreak komentatzen ditugu.


ari(H)itzak 10

KOMIKIA Ane Alejos eta Naroa Vallejo


ari(H)itzak 11


ari(H)itzak 12

SUKALDEAN GOXO Irune Ibarguren eta Iraide Zurutuza

Gabonetako gailetak

OSAGAIAK: 300g gurin 20 0 g a z u k r e 2 arrautza 500g Bizkotxorako irin Banilla goilarakada bat Txokolatezko pipitak nahi izan ezkero

BEHARREZKO MATERIALA: Ontzi handi bat Goilara txiki bat Osagaiak pisatzeko pisua Nahasteko gailuren bat Film gardena Irudiak egiteko tresnak (bestela eskuz eman diezaiekegu forma). Laberako erretilua.

PRESTAKETA: 1) Osagai guztiak pisatu eta gurina mikrouhin labean urtu. 2) Gurina eta azukrea ontzi batean bota eta irabiatu. 3) Nahasketari arrautzak eta banilla gehitu (txokolatezko pipitak bota nahi ezkero, orain da unea). 4) Irabiatu bitartean 250g irin txertatu. 5) Gainerako irina gehitu eta eskuekin masa ondo nahastu. 6) Oreak bola baten itxura hartu duenean, ontzian jalkitzen utzi ordu betez. 7) Ordua pasatzean labea berotzen hasi, 180ºCra iritsi arte 8) Orea puskaka bi filmen artean oratu eta nahikoa fin dagoenean, irudiak egiteko tresna erabilita forma eman eta laberako erretiluan jarri (ez baduzue tresnarik, eskuekin nahi dituzuen irudiak egin). Prozesu hori errepikatu orea bukatu arte. 9) Erretilua gailetaz beteta dagoenean, labean sartu 10-15 minutuz. 10) Gaileta guztiak eginda daudenean, hozten utzi goxoagoak egoteko.


ari(H)itzak 13 Mara Mitxelena eta Olaia Sanchez

Oloz, kanelaz eta sagarrez egindako bizkotxoa

OSAGAIAK: Edalontzi eta erdi esne Edalontzi erdi ekilore olio Hiru arrautza Bi azukre edalontzi Bi edalontzi gari irin (glutenik gabekoa egin nahi bada, arto irina erabili) Edalontzi bat olo Zorro bat olo legami Sagar handi bat Goilaratxo bat hauts kanela

PRESTAKETA: 1) Hasteko, sagarra moztu eta birrindu egingo dugu. 2) Ondoren, ontzi batean bota eta arrautzak, esnea, olioa eta azukrea gehituko dizkiogu eta hagaxka batekin dena ondo nahastuko dugu. 3) Dena ondo nahastuta dagoenean, oloa, irina, legamia eta kanela gehituko dizkiogu gure nahasketari eta berriro ere dena ondo nahastuko dugu. Bitartean, labea berotzen jarriko dugu 180ºan. 4) Orea molde olioztatu batean sartuko du eta labean sartuko dugu 45 minutuz.


ari(H)itzak 14

DENBORA-PASAK Aroa Carrera, Uxue Garcia, Saioa Gurpegui, Uxue Lizarraga, Inge Mujika, Nora Otero, Maider Usabiaga

ASMAKIZUNAK Hamaika anaia ditut, bigarren jaio nintzen eta txikiena naiz, nor naiz? Bi anaia lotsati gara eta askotan elkarrekin gaude, zer gara? Nola zulatu daiteke globo bat, bertatik haizerik atera gabe eta zaratarik egin gabea?

HIZKI-ZOPA Abendua Abestu Astoa Desioak Elurra Familia Gabon-gaua Gabonzaharra Gorostia Hamabi mahatsak Hontza Hotza Izeia Maridomingi Mazapana Mihura Olentzero Opariak Polboroia Urte berria Zuhaitza Hitz ezkutu batzuk aurkitzeko gai zara?

ere

badaude,

Zenbat karratu?

Alboko 4x4-ko sarean ikusten diren puntuetan erpinak dituzten bi lauki marraztu dira. Horrelako zenbat karratu desberdin marraztu daitezke, erpinak beti ere sareko puntuak direlarik?


ari(H)itzak 15

Mara Albistur, Ilargi Arotzena, Lore Bengoetxea, Garazi Etxebeste, Irati Irasuegi, Udane Zuriarrain 7 DESBERDINTASUNAK

GURUTZEGRAMA 1. Ezagutzen, ahalmenen eta tekniken multzoa da. 2. Europako hizkuntzarik zaharrena da. 3. Zoritxarrez, nahiz euskaraz dakiten pertsonek, egunean zehar erabiltzen duten hizkuntza da. 4. Munduan gehien hitz egiten den hizkuntza da. 5. Gure bizitzan gehien lagunduko diguten kalkuluak dira. 6. Gizartea, gizakiak eta gizadiaren aspektuak aztertzen dituzten zientziak dira. 7. Izerdi patsetan bukatzen dugun klasea da. 8. Izadia aztertzen duen zientzia da. 9. Bizitza eta lurra aztertzen dituzten zientziak dira. 10. Bertso baterako egokiak izango lirateken errimak dira. 11. Guk aukeratzen dugun gaia da. 12. Zuzena denaren oinarriak aztertzen dituen filosofiaren adarra da. 13. Komunikatzeko modu bat da. 14. Arazoak konpontzeko, berriak emateko eta gure inguruko gaiez hitz egiteko momentua da. 15. Gure sormena lantzeko ordua da.


ari(H)itzak 16

PROPOSAMENAK Saioa Aierbe, Udane Aierbe

Eu s k a l k u l t u r a z h i t z e g i t e n h a s i e t a a s k o r i b u r u r a etorriko zaizkizue Mikel Laboa, Mikel Urdangarin, Benito Lertxundi, Xalbador eta antzerako abeslariak. Horregatik, zuetako askorentzat aspergarria izango da orokorrean euskal kultura, gurasoen garaiko abeslariak besterik ez daudela uste duzuelako. Baina, badakizue euskal musika talde berri pila bat daudela eta gazteontzako euskal kultura oso anitza dagoela? Oso gertukoak ditugun sare sozialetan ere bada euskaraz aritzeko aukera eta interesgarriak diren Instagram kontuak. Gainera, telebista saioak zein ikuskizun batzuk gomendatuko dizkizuegu atal honetan eta azkenik, gabonetan ikusteko kontzertu ikaragarri bat. Hona hemen aldizkari honetako gazteontzako hainbat proposamen:

euskal

SARE SOZIALAK:

@egin_klak Gazteen ahotsa da egin_klak Instagram kontua eta bertan gai askori buruzko elkarrizketak, podcastak, bideoak... egiten dituzte. Aldi berean, gai polemikoei eta salatu beharreko gauzei buruz hitz egiten dute.

@baskbrand Euskal komertzio txiki bat da, moda jasangarriaren alde borroka egiten duena, bezeroekiko gardentasuna da inporta zaiona eta kontsumo arduratsua bultzatzen du. Gainera, planeta zaintzeko material egokienak erabiltzen dituzte beraien arropak egiteko eta hainbat zabor bilketa ere egin dituzte.

TELEBISTA SAIOAK:

Baserria Lehiaketa honetan baserriko lanak egin behar izaten dituzte irabazteko eta horretarako baserritar bakoitza, kaletar batekin elkartzen da jokatzeko bikote bat osatuz. Gainera, bikoteekin bi talde sortzen dira, Goienetxeatarrak eta Bengoetxeatarrak, hauek elkarren aurka jokatzen dute irabazi ahal izateko.

Zurekin bat Ainhoa Etxebarriak aurkeztutako lehiaketa astelehenetik ostegunera dago ikusgai, 21:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en. Euskal Telebistak udazkeneko denboraldi berri honetarako duen apustu garrantzitsuenetako bat da eta publiko gazteari eta familiei zuzenduta dago. Lau kideko bi talde arituko dira lehian nor bere ametsa betetzeko asmoz. Bi taldeak aurrez aurre arituko dira astean zehar; helburu nagusia egunero jokoan dauden 800 euroak irabazi eta programaren zaku potoloa eramatea izango da.

ABESLARI ETA ABESTIAK: M a r e n - “A u r p e g i x e k” N e r a t a l d e a - “I t s a s o a r i B e g i r a” J - t i r o t a l d e a - “B i z i - b i z i” M e r i n a G r i s - “E z g e r a t u a z a l e a n” I d o i a - “H i t z e t a n” M u g a n - “P a n g e a” K a i N a k a i - “I p u i n i k e d e r r e n a” C h i l l M a f i a - “G a z t e a r r u n t a r e n k o p l a k” T a t x e r s - “G o i z e a n o s k o r r i”


ari(H)itzak 17 PODCAST GOMENDAGARRIAK: podcastak.eus webgunean hainbat euskal podcast aurkituko dituzu, honek podcastak biltzen dituelako eta hauek dira bi aipagarri: Ahotsenea, musikarien eta musikazaleen plaza egiten dute. Bertsioak, alde ala kontra?

→ abenduko zubian egiten den Durangoko Azokaz hitz

→ euskal abestien bertsioetaz hitz egiten dute.

IKUSKIZUNAK: B u t t e r f l y E f f e c t , A s t r o l a b i u m T e a t r o a ( a b e n d u a r e n 2 9 a n , I m a n o l L a r z a b a l a r e t o a n , D o n o s t i a n) Protagonistak herriz herri film bat grabatzera joaten dira, baina, kamera apurtzen zaie. Beraz, maletan dakarten elementu sinpleenekin historian zehar garrantzitsuak izan diren gertakariak kontatuko dituzte. Aldi berean, gizakiak historian zehar irabazi dituen eskubideen inguruko hausnarketara salto egingo dute beti tximeleta efektuak izan duen garrantzia kontuan izanik. L e h e n d a k a r i g a i a , T x a l o P r o d u k z i o a k ( u r t a r r i l a r e n 2 7 t i k 3 0 e r a A n t z o k i Z a h a r r e a n , D o n o s t i a n) Lehendakari hautatu berria inbestidura-ekitaldirako hitzaldia prestatzen ari da; azken orduan, ordea, arazo larri bat sortuko zaio. Izan ere, ekitaldia eta hitzaldia eman beharrak aurpegian tik arraro, barregarri eta aguanta ezina eragin dio hautetsiari. Kendu ezina. ekitaldi nagusia izorratzeko arriskua dago. Antzerki umoretsu bat da, genero honetan oso ezagunak diren Iker Galartza eta Zuhaitz Gurrutxaga aktoreek antzeztua. E r a k u s k e t a ( 2 0 2 2 / 0 1 / 0 2 a r t e K a p i t a i n - e t x e a n , E r r e n t e r i a n) Gure arbasoek janzten zuten baserritar jantzia ezagutzeko erakusketa da eta jatorrizko jantzi eta argazkien kopiak dira oinarria.

GABONETAKO KONTZERTUA I D O I A R E N K O N T Z E R T U A ( u r t a r r i l a r e n 4 a n V i c t o r i a E u g e n i a a n t z o k i a n , D o n o s t i a n)


ari(H)itzak 18

III. BELDURREZKO IPUIN LEHIAKETA A kategoriako irabazlea (DBH1-2): Aixa Vilas Moreno

DENA JAN EZAZU Pontikan hasi da guztia. Lagunekin zaude, 18:12ak dira, baina gaua dirudi. Batbatean, tiro batzuk entzun dituzu, beldurra duzu. Frontoi ilun eta zaharretik joatea da ideia onena, zure gauzak hartu dituzu, lagunak itxaron dituzu, eta larritzen hasi zara. Ez dakizu zer egingo duzun, ezta nora joango zaren ere. Jada bi pertsona hil ditu. Korrika joan zarete, Musika plazatik Biteri kalera. Lagun batek etxera sartu nahi du, baina ez da segurua. Biteri txikitik hasi zarete berriz korrika, Goxotxiki eta Xenpelar ikusi dituzu. Alameda ez duzu ezta begiratu ere. Fanderiara zoaz arrapaladan, lagun baten etxera, urrunen bizi denaren etxera. Touringera iritsi zarete, halako batean, denok gelditu zarete. Bat hil dute. Gero bestea eta, hori gutxi balitz, horko hori ere bai. Azkenik, bi bakarrik zaudete bizirik. Ez duzu ezer ikusten, ezta usaintzen ere. Ezer ez duzu entzuten. Baina istorio hau ez da horrela hasten, goazen egun honen hasierara. Igande goiza da, bizilagunaren zakurraren zaunkak jaiki zaitu, egunero bezala. Aita agurtu duzu, ama ohean dago. Gosaria prestatzen hasi zara. Gosaldu eta gero, zure gelara zoaz. Musikarekin ohea egin duzu, eta ondoren, etxeko lanak bukatu dituzu. Arratsaldean lagunekin geldituko zara, gurasoak konbentzitzea zaila izan da, baina lortu duzu. Platereko dilista guztiak jan eta gero utzi dizute, beti bezala. 16:30ak dira eta beti bezala berandu zoaz. Etxeko giltzak, mobila eta dirua hartu eta etxetik atera zara. Korrika iritsi zara zure lagun minaren etxera, bera han dago zu itxaroten. Pontikara zoazte biak, barrezka, pipak jaten, beti bezala. Besteak dauden lekura iristean, banaka besarkatu dituzu eta pipa pakete osoa jan dizute, hau ere beti bezala. Arratsaldea bukatzear dago. Eta, orain bai, tiro batzuk entzun dituzu. Frontoi ilun eta zaharretik joatea da ideia onena, zure gauzak hartu dituzu, lagunak itxaron dituzu, eta oinez hasi zara. Ez dakizu zer egingo duzun, ezta nora joango zaren. Jada bi pertsona hil ditu. Fanderian bikote bakarra zaudete bizirik. Zuk konortea galdu duzu. Ez duzu ezer ikusten, ezta usaintzen ere. Ezer ez duzu entzuten.


ari(H)itzak 19 B e g i a k i r e k i d i t u z u p i x a k a n a , g e l a i l u n b a t e a n z a ud e , z ure pa re a n h a u t s o n t z i b a t d a g o , p a p e r z a t i b a t e k i n . P a p e r a i ra k urri d uz u: d e n a j a n e z a z u . B e g i r a g a u d e . Z e r b a i t a r r a r o a e g i t e n b a d u z u , z ure l a g un a h i l k o d ug u. E z d u z u j a n n a h i . A s k o k o s t a t u z a i z u l e h e n e n g o z i g a rro - pun t a h a rt z e a . T x i k i e n a a h o r a e r a m a n d u z u n a z k a k e i n u a e g i n e z , l a t z a d a g o . Erra ut s a z ure m i n g a i n a r e k i n i g u r t z i d u z u . H i g u i n h u t s a e m a t e n d i z u, b a i n a j a t e n j a rra i t u d u z u . D e n a k j a n d i t u z u j a d a . M i n g a i n e a n g o r r o t a tz e k o m o d uk o z a po re b a t d u z u , b o t a k a e g i t e k o g o g o a s a r t u z a i z u . K o m u n e r a j o a n n a h i z e n uk e k o rri k a , b a i n a l u r r e a n e g i n d u z u b o t a k a . E r r a u t s b a t z u k g e ra t u d i ra . H a t z a m a rra h a u t s o n t z i r a e r a m a n d u z u , e r r a u t s a h a r t u e t a a h o ra e ra m a n d uz u. B e rri z ere gustu nazkagarri hori, baina jada ez duzu ia sentitzen. A t e a j o d u t e , s u s t o h a n d i x a m a r r a h a r t u d u z u , a ul k i a n s a l t o e g i n d uz u. A t z e r a k a b u e l t a e m a n e t a b e r a d e l a i k u s i d u z u : z ure l a g un a . L i b re z a ud e t e . Eskerrak. Eskerrak dena jan duzun, beti bezala. D u e l a h a m a r u r t e g e r t a t u z e n h o r i , E r r e n t e r i a h e rri l a s a i b a t d a b e rri z . P o l i z i a k e z d i z u i n o i z s i n e t s i , e t a o r a i n , g e r t a k i z un h o rre t a z o ro i t z e n zareten bakarrak zuek zarete. Beldurra ere irentsi egiten da.


ari(H)itzak 20

III. BELDURREZKO IPUIN LEHIAKETA B KATEGORIAKO IRABAZLEA (DBH3-4): Aiora Tolaretxipi Garcia

ILUNTASUNA ETA BELDURRA

Amak gauero ipuina kontatu ondoren nire gelako argitxoa itzaltzen duenean, ez egiteko eskatzen diot, bera gelatik badoalako eta iluntasunean bakarrik egoteak beldurra ematen didalako. Edo hori uste nuen nik behintzat garai hartan... Ez dut iluntasunean bakarrik egoteko beldurrik, iluntasunean norbaitekin egoteko beldurra baizik. Pentsatu al duzu noizbait horretan? Korrika noa, noraezean, galduta nago, beldurtuta, zakarrontzi hauen ondoan dauden kartoiekin estali dut neure burua eta negar malkoak masailetatik erortzen hasi zaizkit, negarrez hasi naiz, Jon goizero ikastolara sartu behar dugunean bezalaxe, negar zotinka. Gaur abenduaren 24a da, nire gurasoek Bilbora joango garela adierazi didate, Olentzero kaleetan zehar aterako dela esan dute eta gure gutunak emango dizkiogula. Nik ikastolan idatzi dut gutuna, andereño Milaren laguntzarekin; oraindik letra asko jaten ditut idaztean, laster ikasiko dut handiek bezala idazten! Nire gutunean belarri berriak eskatu dizkiot Olentzerori, nireek ez dute ondo “funtzionatzen” eta. Nire izena letra larriz jarri dut, badaezpada ere, belarri berriak LUKArentzat. Bilbo ez da nire herria bezalakoa, hemen dena oso handia da, kale guztiak gabonetako argiz josita daude, balkoi askotan Olentzeroren panpinak daude zintzilikaturik, gabonetako zuhaitz erraldoiak... Baina nahiz eta hori asko gustatu, nik Olentzero ikusi nahi dut, hori da nire ametsa, egunero amak ipuina kontatu ondoren horrekin amesten dut, Olentzero etorri eta belarri berriekin jendeak ahoa mugitzean zer esan nahi duen ulertzen dudala amesten dut. Arratsaldeko zazpiak dira eta gu Olentzero ikusteko prest gaude espaloian. Nire gurasoek keinu bidez esan didate aurreratzeko, bestela ez baitut ezer ikusiko; aitaren eskua askatu eta aurrera joan naiz.


ari(H)itzak 21 Bat-batean, denak alde batera begiratzen hasi dira, eta denek ahoa dantzan d u t e , e z d a k i t z e r g a t i k , e z d i e t u l e r t z e n . S e g i d a n , a rd i a k h a s i d i ra n i re a u r r e t i k p a s a t z e n , J o x e r e n b a s e r r i k o a k b e z a l a k o a k d i ra . O n d o re n z a l d i a k , g e r o a s t o a k , b a i t a n i b e z a l a k o u m e t x i k i a k e r e , b a s e rri t a rre z j a n t z i t a . A l b o b a t e r a b e g i r a t u e t a a r g i a s k o i k u s i d u t . E z d a k i t O l e n t z e ro d e n a l a e z , b a i n a n i r e s a b e l e k o t x i n g u r r i e k e z d i d a t e i t x a r o t e n uz t e n e t a pi x k a b a t aurreratzea erabaki dut. Karroza handi bat da, gizon bat dagoelarik karroza g a i n e a n , e z d u t o n d o i k u s t e n e t a e r r e p i d e r a j o a n n a i z . B a i n a O l e n t z e ro re n l a g u n t z a i l e b a t e k a t z e r a j o a t e k o k e i n u a e g i n d i t , b e ra z , e s pa l o i g a i n e ra i g o n a i z b e s t e a k b e z a l a x e . N i r e a t z e k o g i z o n a a t z e r a k a b ul t z a k a h a s i z a i t . Ez d ut u l e r t z e n z e r g a t i k e g i t e n d u e n h o r i , b a i n a n i r i s e k u l a k o b e l d urra e m a n d i t e t a a t z e r a k o r r i k a h a s i n a i z , g u r a s o e n g a n a . G o r a b e g i ra t u d ut , b a i n a e z d i t ut g u r a s o a k i k u s t e n , k o r r i k a j a r r a i t u d u t a l d e b a t e t i k b e s t e ra , j e n d e a k b a t e ra e t a b e s t e r a b u l t z a t z e n n a u , o i h u k a h a s i n a i z , b a i n a g ura s o a k e z d i ra e t o rri , ez dakit non nagoen. Oso galduta eta bakarrik sentitzen naiz, ez dakit zer e g i n . G u r a s o e n b i l a n a b i l e t a k o n t u r a t u g a b e j e n d e g ut x i a g o d a g o e n k a l e e t a n s a r t u n a i z , h e m e n k a l e a k i l u n d a u d e , e z d a g o a r g i ri k , b a d i rud i k a l e h o n e t a n g a b o n e t a k o a r g i a k j a r t z e a a h a z t u z a i e l a . It z a l h a n d i b a t d a g o n i re a t z e a n , b e l d u r r a d u t , b e l d u r i k a r a g a r r i a . B u e l t a e m a n d u t e t a i t z a l a d e s a g e rt u d e l a e s a n g o n u k e . K o r r i k a n o a , n o r a e z e a n , g a l d u t a n a g o , b e l d urt ut a , z a k a rro n t z i h a u e n o n d o a n d a u d e n k a r t o i e k i n e s t a l i d u t n e u r e b urua e t a n e g a r m a l k o a k m a s a i l e t a t i k e r o r t z e n h a s i z a i z k i t , n e g a r r e z h a s i n a i z , J o n g o i z e ro i k a s t o l a ra sartu behar dugunean bezalaxe, negar zotinka. K a n p o k o h a i z e a n a b a r i t z e n d u t , e z z a i t B i l b o g u s ta t z e n , k a n po a n i t z a l b a t d a b i l e l a e s a n g o n u k e , b a i n a e z d u t b u r u a k a n p o r a a t e ra . B a t - b a t e a n , b uru g a i n e k o k a r t o i a a l t x a d a , i a e z d a g o a r g i r i k e t a e z d ut o n d o i k us t e n , g i z o n b a t e n s i l u e t a i k u s i d u t , a i t a i z a n g o a l d a ? Z i u r b a i e t z , i rri b a rre e g i n d ut . Burua luzatu dut aita ikusteko asmoz, baina ez da aita, gizon bat da eta i r r i b a r r e z a b a l - z a b a l a d u a h o a n , i r r i b a r r e a e g i t e n b a d i t o n a i z a n g o d a , s e g uru n i r e a i t a k b i d a l i d u e l a n i r e b i l a . E s k u a l u z a t u d i t e t a n i re a e m a n d i o t . A h o a m u g i t z e n d u , b a i n a e z d a k i k e i n u b i d e z h i t z e g i t e n , b e ra z , e z d a k i t z e r e s a t e n d u e n , a i t a r i e s a n b e h a r k o d i o t h u r r e n g o a n n i re k i n h i t z e g i n d e z a k e e n n o r b a i t b i d a l t z e k o . A r g i u r d i n a k d i t u z t e n k o t x e a k pa s a d i ra o n d o k o k a l e a n z e h a r , O l e n t z e r o r e n k a r r o z a r e k i n d o a z ? O l e n t z e r o i k us t e ra j o a n g o n a i z a i t a e t a a m a r e k i n , g i z o n a k o r r i k a h a s i d a e t a n i b e ra re k i n . G i z o n a k b e re furgonetara eraman nau, baina atzeko e s e r l e k ua n e s e ri b e h a rre a n f u r g o n e t a r e n a t z e k o a t e a i r e k i e t a b a r r u r a b u l t z a t u n a u. Ez a l d a a i t a re n l a g u n a ? N o r a n o a ? B e r r i z e r e . . . i l u n t a s u n a e t a b e l d urra .


ari(H)itzak 22

III. BELDURREZKO IPUIN LEHIAKETA MIKROIPUIN IRABAZLEA: Iñigo Legorburu Arregi

IPUINAREN ORDUA Kontakizuna hasi orduko, begietara beldurrez begiratzen didate 6 eta 8 urteko bi alabek. Haizearen laguntzaz, zuhaitz konkortuaren adaxkek logelako leihoko kristala astintzen dute, sartzeko baimena eskatuko balu bezala. Sarri, ipuin beldurgarrienak bizitzan gertatzen direla esan nahian dabil natura. Jaio zirenetik izan dira beldurtiak biak, baina ilargirik gabeko gau honetan, egurrek intzirika darraiten baserri zaharrean, normala da mundutik isolaturik aurkitzen den gure bizileku honi beldurra izatea. Aitaren babesa ere, urruti somatzen dute nonbait; ukuiluan ari delako hura behiak jezten. - Lasai, neskak, zuekin dago ama – lasaitu nahian hitz egin diet, bi aupegitxoak laztantzen dizkiedan bitartean. Garrasika hasi dira biak, ia burua galtzear. Haurrak. Zer esker txarrekoak! Inoiz ere maitasunaren handitasuna ulertzen jakingo.

ez

dute

ama

Nire umeek ere ez dute nik diedan maitasunik ulertzen, antza. Eta hori, mesanotxean gu laurok ageri garen argazkian, eramango zaitugu bihotzean, ama" irakur litekeela.

baten

"betirako


ari(H)itzak 23

LEHIAKETA ari(H)itzak aldizkarirako logoa sortu nahi dugu!

Ikusten duzuen bezala, aldizkariaren ale honetan ez dago logorik, baina zergatik? Logoa zuek diseinatzea nahi dugulako eta horretarako lehiaketa bat jarriko dugu martxan, horrela, hurrengo aleetan irabazlearen logoa egongo da. Parte hartu nahi duzu? PARTE HARTZEKO BALDINTZAK: Kontuan hartu aldizkariaren izena “ari(H)itzak” dela eta gure helburua, gazteak izanda, euskara eta euskal kultura gazteengana hurbiltzea dela. Beraz, logoak hori guztia islatu beharko du. Irudia ordenagailuz behar da.

diseinatua

izan

2022ko martxoaren 4a baino lehen entregatu behar da. Lana saramendi@oreretaikastola.eus helbidera bidali behar da, gaian “Logo lehiaketa” jarriz eta irudia emailean bertan txertatuz. Diseinua jatorrizkoa eta argitaratu gabea izan behar da.

inon

ANIMATU ETA PARTE HARTU!


ari(H)itzak


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.