3b gelako ipuinen bilduma

Page 1

Gure ipuinen bilduma


ABEZEDARIOA Aspaldiko garaian, bazen Zeta izeneko letra. Berdea eta mutila zen, oso jatorra eta lagun asko zituena. Herri txiki batean bizi zen eta a, b eta c letrak muki berde deitzen zioten. Herriak ibai bat eta zuhaitz asko zituen, eta etxeak letren forma zuten, oso politak ziren. Egun batean ibiltzen zihoala a, b eta c letrak topatu zituen. Ohiuka hasi ziren: - Muki berde! Or dago bere mukiak eta guzti! - Katarroa daukat, eta zer? Ondoren etxera joan, eta lehiotik a, b eta c letrak ikusi zituen. Kalera jeitsi zen baina ez zituen istilu gehiago nahi. Segidan zeta letrak esan zuen: - Zer iruditzen zaizue lagunak egiten bagara? - Bale! Ondo iruditzen zaigu! Eta hortik aurrera, denak lagunak izan ziren. Hala bazan ez bazan, Orkoiengo plazan saguzaharrak dantzan.

Egilea: Nagore Sรกnchez


ARGITXO Duela urte asko, herri misteriotsu batean, Argitxo izeneko iratxo bat bizi zen. Herria zuhaitzez beteta eta lainoz inguratua zegoen. Argitxo oso bihurria eta txikia zen. Egun batean, pertsona bat etorri zen herrira eta denok beldurtu ziren. Guztiok ezkutatu ziren. Ondoren, pertsona joan zen eta denok poz-pozik geratu ziren. Baina, Argitxo triste xamar geratu zen. Gauza bat bururatu zitzaion, basora joatea. Bertan, beste pertsona batekin egin zuen topo: - Kaixo! Zer gertatzen zaizu?- Esan zuen Argitxok. - Nire aita galdu da eta ez dakit non dagoen. Eta zu nor zara? - Ni Argitxo naiz. Joango gara zure aitaren bila? - Bai, mesedes!!! Asko bilatu eta gero, aita aurkitu zuten. Halako batean, buelta eman eta Argitxo desagertu zen. Noski, hori zen Argitxoren oparia eta zuei ere gerta dakizueke. Baina, bakarrik euzkaraz egiten baduzue. Egia, egia, ohe azpian txerria.

Egilea: Arantza Salinas


BASOKO ZONBIAK

Duela urte asko, baso handi-handi batean, herri handi bat zegoen. Herri honetan mutil bat bizi zen, Aitor izenekoa. Aitor oso txikia zen eta beti txapel urdin bat zeraman buruan. Bere ametsa basora joatea zen, benetako zonbiak ikustera. Egun batean , Aitor basoan sartu eta basoaren erdian zegoenean, ahots zakar bat entzun zuen. Bapatean, zonbi bat atera zitzaion. Aitor lurrera bota zen, baina, zonbiak, Aitor hil zuen. Orduan, basoa betirako itxita mantendu zen. Eta handik aurrera, denak oso ondo bizi izan omen ziren.

Egilea: Unax Palomeque


BOP ESPONJA ETA PATRICIO

Egun batean, Bop Esponja eta Patricio etxetik joan ziren medusak ehizatzera eta halako batean, harrapatu zuten medusa bat eta gero joan ziren krustazio karrakatsuak ehizatzera. Orduan, Bop Esponja eta Patricio joan ziren etxera eta gero berriro medusak harrapatzera. Patricio erori zen eta hankan mina hartu zuen. Anbulantzia etorri zen eta ospitalera eraman zuten. Bop Esponja joan zen ospitalera bisitatzera. Patriziori hanka konpondu zioten eta etxera joan ziren. Bop Esponjak Patriziori afaria prestatu zion eta gero ohera joan ziren deskantsatzera.

Egil ea:

Gorka Tirapu


DANTZARIA ETA BERE LAGUNAK Duela urte asko, Lore izeneko behartsu batek, Marko izeneko lagun bat zuen. Lorek amets bat zuen, dantzaria izan nahi zuen handitan. Bere laguna Markok berriz, sortzaile izatea amesten zuen. Olletan bizi ziren eta gainera oso bihurriak ziren. Handik urte batzuetara, Marko karrozen sortzaile izatea lortu zuen, eta lagun berri bat egin zuen, Esteban. Lore dantzari izan zen, eta bi lagun ezagutu zituen, Lisa eta Aili deitzen zirenak. Egun batean, Olletako plazan topatu eta taberna batera joatea erabaki zuten. Esteban eta Marko tabernako izkin batean karroza berri bat asmatzen ari ziren. Lore, Lisa eta Aili, taberna erdian dantzatzen zeuden, eta bapatean Ailik esan zuen: - Aaaaaaiiiii‌.! Oina apurtu dut! Deitu medikuari Lore! Lorek medikuari deitu zion eta medikura eraman zuten. Ondoren Ailiri eskaiola jarri zioten oinan eta ezin zuenez ibili, Markok eta Estebanek egindako karroza berriarekin etxera eraman zuten. Ongi bizi izan baziren, ongi hil ziren.

Egilea: Ainitze Cobo


DIRU ASKO NAHI ZUEN MUTIKO BATEK Duela 100 urte, Orkoiengo etxe txiki-txiki batean mutiko bat bizi zen. Bere ametsa diru asko lapurtzea zen. Mutikoa ertaina eta potoloa zen eta mundu guztiak burla egiten zion. Egun batean bere herriko haurrek: - Begira! Or dago mutiko potoloa, jajaja! Nazkatuta zegoen eta bere amari esan zion: - Ama! Mundu guztiak potolo deitzen dit! Bere amak ez zion kasurik egin eta bera berriro kanpora atera zen. Mutikoa pentsatzen hasi zen eta esan zuen: -Ba, nik, munduko diru guztia lapurtuko dut! Orduan, lapurtzen hasi zen eta diru asko lapurtzea lortu zuenean, denak oso triste geratu ziren. Segidan, konturatu zen hori ez zegoela ondo eta jadanik ez zioten esaten mutiko potolo. Egia bada sakelan sar, eta gezurra bada kontuan ez har.

Egilea: Iranzu Tirapu


ETXE SORGINDUA Duela berrogei urte, New Yorken, Mikel eta Miren delako haur batzuk bizi ziren. Bederatzi edo hamar urte zituzten eta oso aberatsak ziren. Egun batean, lapurrak etorri ziren Mikel eta Mirenen etxera, dirua hartu eta alde egin zuten. Oso behartsu gelditu ziren Mikel eta Miren. Hurrengo egunean, baloia teilatuaren gainean geratu zen, frantses baten etxean, eta Mikelek esan zuen: - Bagoaz begiratzera? Begiratu eta frantsesa lapurra zela ikusi zuten, orduan, etxean sartu, dirua hartu eta korrika batean alde egin zuten. Eta ongi bizi izan baziren , ongi hil ziren.

Egilea: Alai Zabalza


ETXEKO ZONBIA Bazen behin, zonbi bat. Etxauriko hilerrian bizi zen bere zonbi lagunekin. Egun batean, bere etxean zegoen eta lagun bat etorri zitzaion. Alai-alai zeudenez, festa bat egin zuten. Bapatean hilerriko horma bateko harri bat erori zen eta zonbi batek esan zuen: - Hara! Harri batek ia-ia harrapatzen gaitu. - Bai, egia! Aizu traste guztiak hartu eta korri! - Ai ! Harriak hankan kolpe handia eman dit. Orduan, mendikuarengana joan ziren eta medikuari esan zioten: - Jauna, uste dut apurtu dudala hanka! - Jarri hanka kamilan. -esan zuen medikuak. Segidan medikuak hanka ikusi eta mugitu egin zuen, gero eskaiolatu zion eta etxera joan ziren. Handik aurrera, denak oso ondo bizi izan omen ziren.

Egilea: Iker De Miguel


FESTA ZORAGARRIA Duela bost urte, piĂąa batean, Bob Esponja eta Patrizio izar izeneko bi mutiko izkutaketan jolasten ari ziren. Bob Esponjak, beti bezala, patrizio harrapatzen zuen. Patriziok, ordea, ez zuen Bob Esponja inoiz harrapatzen. Egun batean, Bob esponja lagunak gonbidatu zituen festa batera. Denak joan ziren, denak Patrizio ezik. Bob Esponja konturatu zenean, Patrizioren etxera joan zen. Sartu zenean, Patrizio ikusi zuen: - Kaixo ezezagun! -Oihukatu zion. - Patrizio, zer gertatzen zaizu? -Galdetu zion Bob esponja. - Inoiz ez dizudala harrapatzen, buaaaaa! -Negar egin zuen Patriziok. Orduan, Bob esponja sari bat oparitu zion pozik jartzeko. - Ez didazu zergatik ezer oparitu behar! -Esan zion Patriziok. Ondoren, Bob esponjaren etxera joan zirenean, marmoka handi bat ikusi zuten! - Sorpresa!!! -Oihukatu zuten guztiak. Ordutik aurrera, beti lagunak izan ziren. Eta ongi bizi izan baziren, ongi hil ziren.

Egilea: Galder Sagardoy


GARFIO IZENEKO UME BAT Duela urte asko, Garfio izeneko haur bat, egurrezko txabola batean bizi zen. Abandonatutako herri bat zen. Handitan itsasontzi bateko kapitaina izan nahi zuen. Itsasontziari “Titanik� izena jarri nahi zion. Egun batean kokodrilo batek eskuan izugarrizko zauria egin zion. Honen ondorioz, eskuineko eskua galdu zuen. Hamar urte beranduago, kapitaina izendatu zuten eta bere itsasontziarekin herri batera joan zen eta Garfiok esan zuen: - Norbaitek nire laguntzailea izan nahi du, nire itsasontziarekin itsasoak zeharkatzeko? Eta zazpi pertsonek esan zuten: - Nik bai! Ondoren, itsas karibera joan ziren nabigatzera baino, bidean piraten itsasontzi bat topatu zuten. Piratek Garfioren itzasontzira bi bonba bota zituzten baino, ez zioten eman. Orduan, timoia hartu, biratu eta beren bideari ekin zioten. Halako batean, kalamar erraldoi bat topatu zuten. Itsasontzia ondoratu nahiean hasi zen eta, ia ia, lortu zuen Garfioren itsasontzia ondoratzea, baino, ez zuen lortu. Garfio eta bere gizonak karibetako herri batera iritsi ziren.Orduan, etxerik ez zutenez, egurrezko txabola bat eraiki zuten. Jateko, kokoak, mangoak eta arrainak hartu eta arrantzatu zituzten. Egia bada sakelan sar, eta gezurra bada kontuz ez har.

Egilea: Unai Lizarraga.


GOZOKIEN MUNDUA Duela 1000 urte, New Yorken gozokien mundua zegoen eta oso–oso handia zen. Bertan, bizi ziren hirumila triloi gozoki. Egun batean, Limoi zaporeko gozoki bat jolasten ari zen, Laranja zaporeko beste batekin. Limoizko gozokia pentsatzen zebilen eta esan zuen: - Bilduko ditugu gure lagunak? Orduan, parkean masusta eta marrubi zaporeko goxokiekin bildu ziren. Marrubi zaporeko gozoki batek honela esan zuen: Eta, esaten baditugu gure ametsak! - Nik futbolaria izan nahi dut! -Esan zuen laranjazko gozokiak. - Nik beisboleko jokalaria izan nahi dut! -Esan zuen limoizkoak. - Nik ehiztaria izan nahi dut! -Masustakoak. - Nik igerilaria izan nahi dut! -Azkenik marrubizkoak. Jarraian, gozoki guztiak afaltzera etxera joan ziren. Hala bazan ez bazan, Orkoiengo plazan, saguzaharrak dantzan.

Egilea: BeĂąat Gorospe.


HARTZ GAIZTOA Aspaldiko garaian, 8 urteko hartz gaizto bat Euskal Herriko kobazulo batean bizi zen. Oso gaiztoa zen eta azal horikoa zen. Bere ametsa mundua menperatzea zen. Egun batean, mutil bat joan zen Euskal kobazulora begitzera eta hartzak mutil gizajoa hil zuen. Orduan, hartza Izkueko kobazulora joan zen eta iritsi zenean hor lo egin zuen. Hurrengo egunean, berriro joan zen, Euskal kobazulora janaria hartzera. Eta ondoren berriro Izkuera. Joan zenean polizia zegoen. Orduan, hartzak pentsatu zuen “ zer egingo dut orain?" “ zer egiten dut?" Bere anai magikoari deitzea erabaki zuen. Bere anaia lagundu zion eta eraman zuen bere kobazulora. Bere ania kobazuloraino joaten lagundu zuen poliziatik ihes egiten. Hala bazan ez bazan, Izu-ko plazan saguzaharrak dantzan.

Egilea: Eder Latasa.


IRATXO BAT

Duela 100 urte, herri handi-handi batean, iratxo bat bizi zen. Iratxoa oso aspertuta zegoen eta ideia bat izan zuen, bere lagunekin jolastea. Orduan, korrika batean lagunen bila joan zen. Ireneren etxeko atea jo zuen, baina, ez zegoen inor. Berehala, Iranzuren etxera joan, eta hau ere, ez zegoen. Azkenean, Marinaren etxera joatea erabaki zuen, baino, hau ere, ez zegoen. Ez zituen lagun gehiago eta oso haserre jarri zen. Orduan, ez aspertzeko, beste ideia bat bururatu zitzaion, bere txakurrarekin jolastea eta paseatzea. Bidean, beste txakur bat ikusi zuen, Lur izenekoa eta hirurak jolastera joan ziren.Oso ondo pasatu zuten eta geroxeago, bueltan etorri ziren herrira. Hala izan bazan, sar dadila kalabazan, eta ager dadila Egillorreko plazan.

Egilea: Arrieta Trevejo.


MAITEMINDUTAKO BIHOTZA Duela urte asko, herri txiki-txiki batean maitemindutako bihotza bizi zen. Bihotz hori, azal gorrikoa eta ertaina zen. Bihotzaren ametsa, bihotzak zaintzea zen. Herri hori zuhaitz txiki-txikiak zeuzkan, etxe batzuk borobilak ziren eta besteak karratuak. Egun batean, maitemindutako bihotza gurasoei esan zien: - Nik, bihotzak zaintzen dituzten medikuekin egin nahi dut lan! - Guk esango diegu bihotzak zaintzen dituzten medikuei! -Esan zioten gurasoak. Orduan, bihotzak esan zuen: - Eskerrik asko medikuei esateagatik beraiekin lan egin nahi dudala. Hurrengo astean esnatu, arropa jantzi, eta gosaldu ondoren, poz-pozik lan egitera joan zen. Ailegatu zenean esan zion: - Kaixo, egunon, oso urduri nago eta ez dakit lan egiteko gauza izango naizen! - Lasai, badakit lan egin al duzula. -Esan zion mediku batek. Gaixo bat ailegatu zenean, maitemindutako bihotzak oso ongi zaindu zuen. Eta hortik aurrera, haiek ondo bizi baziren, gu ere ondo bizi gaitezen.

Egilea: Marina Villafranca.


NARRAZTIEN PARKEA

Duela hamar urte, Australiako kontinentean,Tim izeneko mutil bat bizi zen. Australia itsasoz inguratuta zegoen, eta oso leku lehorra zen. Kanguruz beteta zegoen. Tim mutiko baxua, txikia eta jatorra zen. Bere ametsa, narraztiekin lan egitea zen eta Gecko leopardo bat, bere etxean edukitzea. Egun batean, Woma suge bat ikusi zuen. Bera uste zuen, bera bakarrik hartu ahal zuela, baina, Womak koxka egin zion. Esnatu zenean, hospitalean zegoen, mediku batek esan zion nola konortea galdu zuen. Ondoren, bere gurasoek gelan sartu ziren. Tim, hamabi egun hospitalean egon behar izan zuen. Bost egun beranduago, suge arborikola berde bat ikusi zuen, baina, Tim beldurra hartua zien sugeei. Ordutik aurrera, ez zuen narraztiekin lan egin nahi. Egunak pasa hala, Tim narraztiekin ohitzen joan zen. Maiatzaren hogeita bia zen. Timen urtebetetzea. Bere aitak eta amak, Gecko leopardo bat oparitu zioten eta handitan narraztiekin egin zuen lan. Eta egia bada sakelan sar, eta gezurra bada kontuan ez har.

Egilea: Irene Manzano.


PEPITO MAMUA Aspaldiko garaian, mutiko bat etxez aldatu zen txabola batera. Txabola sorginduta zegoen. Bertan mamuak bizi baitziren. Egun batean, Pepito deitzen zen mamu bat atera zen. Orduan, mutikoak esan zuen: - Hara, mamu bat! - Bai, ni Pepito mamua naiz. Kaixo! - Aita, aita !!! ma-ma-mu bat!!! Bere aita korrika-korrika joan zen eta: - Hara, egia da, mamua!!! Pepito oso triste zegoen ez zituelako lagunik, orduan esan zuen: - Nire laguna izan nahi duzue? - Bai, nik bai, baina, nire aitaaa..,ez dakit. - Bai, nola ez, nik baitaere. Orduan, lagunak egin ziren eta anaia Kasper ezagutzera joan ziren. Tipi-tapa iritsi zirenean, telebista ikusten aurkitu zuten eta esan zuen Pepitok : - Kaixo kasper! - Kaixo Pepito! - Begira Kasper hauek dira nire lagun berriak. - Zeinen ongi!!! Ordutik aurrera, oso lagun onak izan ziren. Ongi bizi baziren ongi hil ziren . Egilea: Asier Peiro.


PITUFOAK Duela urte asko, pitufoak bizi ziren garaian Idartsu, Kotila eta Pitufina izeneko hiru pitufo zeuden. Perretxiko handi eta gorri batean bizi ziren. Pitufoak urdinak eta oso txikiak ziren. Egun batean, parkera joan ziren eta bapatean, galdu ziren. Gargamel atera zitzaien. Pitufoak ihes egiten saiatu ziren, baina, Gargamelek harrapatu zituen. Orduan, bere etxera eraman zituen jateko asmoz. Baina, atea istea ahastu zitzaion, eta pitufoak ihes egin zuten. Azkenik, herrira itzultzean festa haundi bat ospatu zuten eta ongi bizi izan ziren. Hala bazan ez bazan, sar dadila kalabazan, eta irten dadila Orkoiengo plazan.

Egilea: Oihan Perez


TEEN TITANS Bazen behin, Teen Titans izeneko ume talde bat: Robin, Star Fire, Reiden, Cyborg eta mutiko batek osatzen zutena. Beren nahia mundua salbatzea zen. T formako edifizio bat zuten Donostian, hondartzaren ondoan. Teen Titans oso harrigarriak ziren. Abentura asko bizi zituzten eta botere handia zuten. Egun batean, gaizkile bat bilatzera joan ziren baina ez zuten aurkitu. Orduan, lo egitera joan ziren. Hurrengo egunean Jam city islara joan ziren hegazkinez, han gaizto asko zeuden eta Teen Titans taldea oso pozik jarri zen. Irlan gaiztoen kontra borrokatu ziren baina gaizto asko zeuden. Orduan, Teen Titans taldeak irabazi zuen. Haiek ondo bizi baziren, gu ere ondo bizi gaitezen.

Egilea: Aimar Arribillaga.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.