Donostia 2016Europako kultura hiriburu titulurako hautagaitza proposamena

Page 1

Donostia 2016 Europako kultura hiriburu titulurako hautagaitza proposamena

herritarren energia-olatuak elkarbizitzarako kultura


2—

dss 2016 eu

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—3

Iñigo Ibáñez

ERAKUNDEAREN GUTUNA

Odón Elorza Donostiako alkatea

Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia

Patxi López Lehendakaria

Kultura eraldatzailea elkarbizitzaren hamarkadarako Donostia hiria, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren lankidetzaz, denon erantzuna behar duen hautagaitza agintzeko prest dago. Horretarako, bakea lortu eta elkarbizitzarako eredu jakin bat sortu behar ditugu, eta gure lorpena Europako hiriekin partekatu, Giza Eskubideak eta bakearen aldeko kultura kontuan izanik, eta balioen aldeko hezkuntzari eta aniztasun linguistikoari eta kulturari arreta berezia eskainiz, horretan guztian oinarritzen dugulako hiritarren nahien araberako Europako eraikuntza. Indarkeriaren ondorioak jasan ditugu urtetan zehar, Gerra Zibila lehenbizi, Frankoren diktadura ondoren eta gaur egun arteko ETAren terrorismoa, baina, hala ere, euskaldunok, euskal herritarrok, gauza izan gara etsipenari eta ezbeharrari aurreko egiteko, itxaropenaz eta borondate demokratikoz, ezinikusiak eta aurkakotasunak gaindituko dituen proiektu baten atzetik. Euskal lur honetan, Europako lurralde mugakide honetan, Frantziaren eta Espainiaren arteko zubi naturala den honetan bizi garen baldintza eta jatorri ezberdin guztietako gizon-emakumeok, gizabidezko gure indarrak eta gure konpromisoak lagunduta, egun bizi dugun ongizate ekonomikoaren, sozialaren eta kulturalaren arrazoi nagusiena gara. Eraikitzen ari garen Europan, krisi ekonomikoaren eta krisi horren ondorio sozialen erdian gauden honetan, ezer gutxi egingo genuke hiritarren parte-hartzerik, ardurarik eta elkartasunik gabe, guk geuk hiritarrok erakutsi dugun ahalmen eraldatzailerik gabe. Herritarren energia olatu horiek, gure hau-

tagaitzari izena eta izana emateaz gain, indar, uste eta gogoa nahikoa ematen digute guri ere, kultura proiektu honetan elkarrekin aritzeko, elkarren arteko liskarrak eta kontrakotasunak gainditzeko, eta Europako Kultura Hiriburua izateko apustua irabazteko. Izan ere, argi dakigu kulturak duen garrantzia zein den, baita hezkuntzak duena ere, indarkeriari, intolerantziari eta Europako herritar garen aldetik jasaten ditugun gatazkei aurre egiteko eta Europako hiriak elkarbizitzarako bizitoki bihurtzeko. Erabat sinistuta gaude ikuspegi horrekin, horregatik, guretzat, Europako Kultura Hiriburu izan ahal izatea sekulako aukera da, baina sekulako erronka ere bai. Ziur gaude Donostiaren, Gipuzkoaren eta Euskadiren mesederako izango dela, herritarren artera ekarriko duen adiskidetzeagatik eta kulturaren berritze eta bilakaeragatik bereziki, eta hala nahi genuke Espainiarekin eta Europa osoarekin partekatu. Elkarbizitzaren aldeko Kulturari esker, herritarren energia eta sormena sustatuko ditugu, gure gurea den hori azpimarratu eta elkarren arteko kultura proiektuak partekatzeko tokian tokiko zein Europako sareetan; Europaren aldeko gure hiritartasunean sakontzeko, atlantikokoa eta mugakidea baita gure hautagaitza Bilbo-Baiona Eurohiriaren erdian, Europan diren hizkuntzak eta kulturak guztion ondare modura ezagutuak, ulertuak eta zainduak izan daitezen, eta Europako enpresen eta erakundeen eta pertsonen arteko higikortasun eta loturak bultzatzeko. Hitz batez, Euskadiko errealitatetan eta etorkizunerako itxaropenean, Europako orainaren eta geroaren bilakaera finkatu.


4—

txosten hau nola irakurri Txosten honek DSS2016EU proiektua biltzen du. Argibideen antolamendua nahiz formatua bera talde-lanaren ondorio dira, proiektua modu argi eta garbi batean aditzera eman eta gizarteratzeko asmoz eginak. Modu horrekin, geruzetan banatu dugun irakurketa bat proposatu dugu, irakurle ezberdinentzat. Txostena bi kokalekuetan banatuta dago. Argitalpen nagusiak, Herritarren Energia Olatuak izenburua daramanak, proiektuari buruzko argibideak biltzen ditu, eta gehigarriak, Elkarbizitzarako Kultura izenekoak alegia, kultura egitaraua zehazten du. Batean zein bestean gainaldeko frisoa derrigorrez erantzun beharreko galderei erantzun zuzen, labur eta bizkor bat emateko erabili da. Orrialdearen behealdeko edukiak erantzun horiek osatu eta haiekin lotura duten argibide gehiago ematen ditu. Azkenik, esan, bi argitalpen horien testuak guztira 132 orrialde betetzen dituela, Word eran eta 12 puntuko Times New Roman letra mota erabilita.

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—5

dss 2016 eu

ardatzak

—11

antolakuntza eta finantziazioa

—29

azpiegiturak

—47

komunikazioa

—55

ebaluazioa

—69

osagaiak

—78

EDITORIALA

2016. urterantz arraun eginez Urtero, iraileko aurreneko bi igandeetan, eguerdi aldera, Kantauri Itsasoko ertza guztitik datorren jendeak, inguruko bizilagun askok eta ia donostiar guztiek, 100.000 bat pertsonek guztira, anfiteatro naturalaren itxura duen Kontxako badian hartzen dute esertoki, beren traineru kuttunaren koloreaz jantzita. Ez dute Estropadak ikusteko aukera galdu nahi, inolaz ere. Une erabakigarriaren zain begira daude, traineruak zirkuituak duen ziaboga bakarra egin ondoren, olatuen indarra aprobetxatuz, badian barrena lehen tokian sartzen ikusteko. Trebezia eduki eta lanbidea ondo ezagutu behar dira maniobra hori egin ahal izateko, itsaso zakarra dabilenean batez ere. Donostiak Europako Kultura Hiriburu izateko aurkezten duen hautagaitzak traineruen antzera aritu nahi du, herritarren energia olatuak aprobetxatuz aurrera eginez aldaketa sakonak bizi dituen garai honetan, hiria elkarbizitzazko, armoniazko eta elkarrizketazko eszenatokian barrena eraman eta etorkizunari aurrea egin ahal izateko. Egunkari hau, euskaraz, espainieraz, ingelesez eta frantsesez idatzita, proiektua Hautaketa-batzordearen aurrean azalduko den egun berean banatuko da. Egunkaria demokraziaren eta gardentasunaren aldeko ariketa bat da, baina, batez ere, gizarteari zor zitzaionaren taldeko ordaina. Arraunlariek txalupetan bat eginda aritzeko behar duten ahotsaren modukoa zaigu, gure proiektua eta gure ilusioak Europa osoan barrena azpimarratzeko.

DV

Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzari eskatu dio Estropadak ere UNESCOren Munduko Ondareen zerrendan sartu ditzatela.


6—

trans Santiago zubia Esparru mugakidea Irun eta Hendaia artean

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—7


8—

geo Zumaiako Flysch-a, Gipuzkoa Europako Geoparke Sarea eta Geoparke Sare Globala

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—9


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

10—ardat zak

Kultura egitarauaren irudikapena Elkarbizitzarako Kultura DSS2016EU proiektuaren jarduera-eremua nabarmentzeko 9 itsasargi erabili ditugu. Gernika eta Baiona arteko lurraldean kokatuta daude, itsasertzeko udalerriei argia emateko, baina baita barnealdekoei ere. Argizko lau iturri gurutzatzen dira horrela, gaika banatu ditugun lau itsasargiak irudikatzeko ez ezik, gure lanari oinarria ere emateko. Bakearen aldeko Itsasargia, Bizitzaren aldeko Itsasargia, Ahotsen aldeko Itsasargia eta Itsasoaren eta lurraren aldeko Itsasargia.

bakearen aldeko itsasargia

Elkarbizitzarako Kultura ahotsen aldeko itsasargia

bizitzaren aldeko itsasargia

itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia

elkarrizketan

elkarbizit zen

Aurreko fasean gure programaren kontzeptuak biltzen zituzten aditzak, —elkarrizketan, elkarbizitzen eta elkarreragiten—, orain aditz bakar batean elkartu dira: elkarbizi / elkarbizitza / elkarrekin bizi. Aditz honek gure proiektuak orain harte erabilitako balore eta kontzeptu guztiak integratu eta gure slogan berrian bilakatu da: Elkarbizitzarako Kultura.

elkarreragiten

elkarbizit zarako kultura


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—11

ARDAT Z AK elkarrekiko ulermenaren aldeko oda bat

—12

mugako elkarbizitza

—14

kulturaren aldeko apustu estrategikoa

—16

Polonia eta bion arteko maitemin hori

—18

gure prozesuaren kondaira

—24

HAUTAGAIT ZA

nondik gatoz eta nora goaz Orain dela urte bete, Donostiak Europako Kultura Hiriburu izateko bere hautagaitza aurkeztu zion Hautaketa-batzordeari. Batzorde horrek gure lana saritzeaz gain, azken faseraino lanean jarraitzeko konfiantza ere eman zigun. Gure proiektua aztertzeko ardura hartu zutenek, gure hasierako proposamen haiek nabarmendu ez ezik, behar genituen aholkuak ere eman zizkiguten. Herritarren energia olatuak ditugu ondare nagusi, eta gure herritarrek aukerak aprobetxatzeko beti erakutsi duten gaitasunaren isla dira. Horregatik, bigarren fase honetan, lehen bezala orain ere pertsonak oinarri harturik, indar eta koherentzia berberaz eutsiko diogu gure ideia ordezkatzen duen proiektuari. Ez diogu gure kontzeptuzko maparekin leial izateari utziko, bere narrazio-konplexutasunari eta erakustaldi poetikoari zintzo. Gure proposamen kulturalak aurreko fasean nabarmendu zituen hiru aditzak (elkarbizitzen, elkarrizketan eta elkarreragiten) hezurmamitu egin dira orain Elkarbizitzarako Kulturaren kontzeptuan. Horixe da gure hautagaitzaren ipar, eta horixe da ere gure gizarteak egun bizi dituen ezohiko baldintzak zaintzen dituen leitmotiv-a. Batzordeak lehen fasetik bertatik onartu zuen hiriak gure herrian sufritzen dugun terrorismoaren kontra erakutsi duen ausardia. Eta hala da, Donostiak urteak daramatza izugarrizko ankerkeri horri aurre egiten, bakearen eta balioen aldeko kulturaren eta hezkuntzaren laguntzaz. Gurea bezalako gizarte konplexu batean, eragozpenei, krisiei eta erronkei aurre egin ahal izateko, ezinbestekoak izan dira herritar guztien adorea eta eginahala. Hilabete hauetan zehar, Hautaketa-batzordearen ekarpenak biltzen ari ginela, haren zuzendari den Manfred Hallofferren gainbegiratzepean, itxaropenerako arrazoiak piztu dira euskal gizartean. Garai berri baten atarian gaude, dudarik ez da. Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendatua izango balitz, ETAk indar ekintza armatuak bukatu zituela esanez egin zuen adierazpenari bultzada emango genioke. Zentzu horretan, konfiantza eta ziurtasun osoak jarri ditugu. Europa mailako elkarbizitzaren mesederako izango den Kultura Hiriburua eraikitzeko erantzukizuna gure gain hartzeko prest gaude orain. Eta orain gaur da.

Antoni Gutierrez-Rubi Komunikazio Aholkulari

herritarren energia olatuak Hitzek mundua aldatzeko gaitasuna dute. James Baldwin idazle afroamerikarrak, giza eskubideen aldeko mugimenduaren bultzatzaile ezagunenetariko batek, horrela zioen: «Idazten dugu, mundua aldatzeko (…) Mundua pertsonek ikusteko duten moduaren arabera aldatzen doa, eta errealitatea nola ikusten duten aldatzeko gauza bagara, milimetro batean bada ere, aldatzeko gauza gara orduan». Gure hautagaitzak hartu duen lemak mundua aldatzea du jomuga, behintzat konfiantza osoz lagundu nahi du horretan. Edukiak Europako Kultura Hiriburu bat izateko beharrezkoa den hau biltzen baitu: herritarren sare globala. Europa osoa bustitzen duten olatuen indarraz, Atlantikotik Mediterraneora, Kantauririk Baltikora, dss2016eu hautagaitzak lurralde oso bat lotu eta Europako portu izateko eskaintza egiten du. Itxita dirauten ateak irekiko dituen portu bat. Giza energiarik gabe, bakarkako testuinguruak eta mugak gainditzeko eta haiek itxaropenezko hodeiertz global bihurtzeko gaitasunik gabe, ezinezko izango zaigu balore demokratikoak eraikitzea. Europa zahartzen ari da, agortzen, gaixotzen, itzaltzen ari da. Herritar guztien energia beharrezko zaigu une honetan, gure ideiak eta azpiegiturak indarberritzeko. Giza energia, demokratikoa, hiritarra gabe bizitzarik ez. Europako Kultura Hiriburuek proposameniturri behar dute izan eszenatoki, egun seinalatu edo programa bat baino. Ezin dugu gure proposamen kulturala ulertu herritarren partaidetzarik gabe, hori du gure hautagaitzak apustu handienetako bat. Partekatzen dugun hori (lurraldea, politikak, txanpona…) ez da sekula gure nortasunaren parte izango, hiritar izateko gure moduan txertatzen ez badugu. Kultura, hori delako. Horregatik da guztiz demokratikoa hiriak egiten duen proposamena, elkarrizketaren, elkarbiltzearen, bakearen hain aldeko. Kulturen kultura. Herritarren energia olatuak ez da lema hutsa, izpiritu baten adierazpena da, bandera bat. Horregatik iruditzen zait irabaztea merezi duen proiektu bat dela. Europak izpiritu berria behar du, denon artean aldarrikatzeko modukoa, gizakiaren aberri behar lukeen aldetik, kulturaren eta demokraziaren bandera altxatzeko. Gure lema ez da egin daitekeen proposamenta, erronka geroraezina da. Gure esperantza da.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

12—ardat zak

Zergatik parte hartu nahi du Donostiak Europako Kultura Hiriburu izateko lehian? Zein da hautagait zaren erronka nagusia izendapen horretan? Zein dira urte seinalaturako hiriak dituen helburuak?

1

Indarkeriaren amaieraren atarian gaudela dirudien honetan, Donostia hiria eta bere hautagaitzak ordezkatzen duen lurraldea bizi-eremu bihurtu nahi ditugu, kulturaren eta hezkuntzaren eskutik bizi-proiektuak askatasunez garatu ahal izateko. Izendapenak euskal herritarrok bake-kulturaren eta giza eskubideen aldeko apustu sendo eta garbia nola egiten dugun erakusteko balioko luke, gatazken indarkeriazko adierazpenei amaiera emateko, elkarbizitzarako ezinbesteko tresna gisa kultura eta hezkuntza, biak babestuz bereziki. Giza energia indarrean jarri eta mobilizatu nahi dugu, sormenerako gure gaitasuna, ekinbide

lehiatsuak eta izpiritu kritikoak garatuz, gizartea eta kultura eraldatzeko eta Europako hazkundean laguntzeko. Borondate europazalea modu naturalean sentituko duen lurralde batean bizi nahi dugu, horrela gure kultura-politikak aberasteko. Gure gogoa europazalea den aldetik, Europarantz gehiago zabaltzeko gure premiazko beharra azpimarratu nahi dugu. Horrez gain, kultura programazioa gizartearen eta erakundeen egituran uztartu nahi dugu, modu naturalean, baterako agenda eratuz horretarako, erregionala eta mugaz haraindikoa, Europako eta nazioarteko sareen bitartez harremanak sustatuz.

HELBURUAK

elkarrekiko ulermenaren aldeko oda bat Gure aniztasun linguistikoa, kulturala eta erlijiozkoa ospatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure mesederako erabiltzeko, eta ez adostu ezinezko jarrera eta borrokak bultzatzeko Gure hautagaitza osatzen duen lurraldean hiru dira mintzo diren ama-hizkuntzak: euskara, espainiera eta frantsesa, baita ingelesa lingua franca modura ere, eta herritar berriek eurekin batera bertaratu dituzten eremu txikiko beste hainbat hizkuntza

Elkarbizitzarako kulturaren aldeko gure apustuak gure aniztasuna, gure hizkuntz eta ahotsen ugaritasuna, eta aldaera handiko hizkuntz artistikoen aberastasuna ospatzen lagunduko digu. Gure aniztasuna altxorra da, eta ez elkarren kontrako jarrerak pizteko bide, Europako eraikuntza elkarren arteko bizimoduan lotzen baita. Itzulpenaren gaitasuna zor zaio ere kulturari, hau da, bestearen lekuan jartzeko ahalmena, bestearen ezaugarri linguistiko, kultural eta erlijiozko guztiak agertzeko boterea, esanahiaren zein politikaren eremuan, eta osotara. Hitza, elkarrizketa eta narratiba-modu berriak gure gizarteak bizi duen aniztasuna onartzeko biderik hoberenak dira. Gure hautagaitza osatzen duen lurraldean, Baionaren eta Bilboren artean, Donostia gune nagusi duela, hiru dira hitz egiten diren ama-hizkuntzak: euskara, espainiera eta frantsesa; horiei ingelesa ere gehitu behar zaie, lingua franca modura erabilia belaunaldi berrien artean. Hizkuntza horiek guztiak eta eremu txikiko beste hizkuntza askok, hala nola, errumaniera, arabiera edo txinera, eta gaztelerak berak dituen hamaika aldaerak, elkarrekin bizi dira gure herri eta hirietan, milaka herritar berriek bertaratu dituztelako, Europako kultur mosaikoaren ispilu garbia irudikatuz. Giza aberastasuna mehatxuaren pare bizi ohi da askotan. Ukapen hori saiheste aldera, ezinbesteko dira hiritartasunaren aldeko hezkuntza eta kulturaren laguntza, heterogeneoa, kosmopolita eta eraldatzaile izango den ikuspuntu batetik. Europaren nortasuna etengabe idazten ari garen orrialdearen antzekoa baita, beraz, arteak eta kulturak beren gain hartu behar duten ardura nagusia guztiona den Europako ondarearen barruan talentu eta sentsibilitate ezberdinak sartzea da. Kulturak duen erantzukizuna areagotu egiten da krisi garaian, eta gu krisi garaian gaude, zalantzarik gabe. Kultura ez da bakarrik oparotasunezko garaien opari. Guztion eskubide behar du, pertsona guztien Giza Eskubideak eta hezkuntza-eskubidea zabaldu eta handiagotu ditzan, eta, aniztasunetik haraindi jardun ahal izateko, elkarren artean egindako oinarri etiko batek batu gaitzan. Gure garaiko konplexutasunak ulertzeko gogoak eta elkarren arteko ulermenean bizitzen lagunduko gaituzten konponbideak irudikatzeko ahaleginak kultura eta artea ondratzen dute.

BAKEA

kultura, zaurien sendagarri Gogo biziak darama gure proiektuaren bilakaera guztia. Horregatik, dss2016eu hautagaitzak bere buruari ezarri dizkion helburuek kulturak hartu ohi duen eremua gainditu nahi dute. Gure hiru helburu nagusiak honako hauek dira: bake iraunkorra bermatu, gure lurraldearen ezaugarri den aniztasuna ospatu eta gure geografia eta paisaia bereziak indarrean jarri. Europaren eraikuntzan lagunduko duen proiektuarekin bat egiten duten helburuak. Aurten, ETAk behin-behineko su-etena iragarri badu ere, 2016ko Europako Kultura Hiriburu izatea bezalako bultzada bat behar dugu herritarren energia gureganatu eta terrorismoa behin betiko baztertuko duten baldintzak sortu eta elkarbizitzaren eta bakean berradiskidetzearen aldeko lanean jarraitu ahal izateko. Indarkeriari buruz ari garenean, Europa osoan zehar, ekialdetik men-

Aurten ETAk behin-behineko su-etena iragarri badu ere, 2016ko Europako Kultura Hiriburu izatea bezalako bultzada bat behar dugu, elkarbizitzaren eta berradiskidetzearen aldeko lanean jarraitu ahal izateko. debaldera eta iparraldetik hegoaldera, bizi diren gatazka ezberdinei buruz ere ari gara, esate baterako, ijitoen diasporaz edota Afrikarik edo Ameriketatik, Europako herriek askotan kolonizazioaren truke lortu dugun ongizatearen bila, datozen milaka etorkinen bertaratzeaz. Beraz, orain urte bete egin genuen aurkezpenean adierazi genuen bezala, Donostiak laborategi lanak egin nahi ditu, elkarbizitzarako eta gizarte kohesiorako oztopoen erdian bizi diren Europako herrientzat. Eremu mugakide bat, Euskadi, eta garai berri bat, datorren hamarkada, Europako etorkizunak ekarriko dizkigun erronkei buruz elkarrekin hausnartzeko. DV


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

ardat zak—13

Hiria Europako Kultura Hiriburu izendatuko balute, azaldu zeint zuk lirateke kultur programaren ardat z nagusiak. Ba al dago programa hori eslogan batekin laburt zerik?

2/3

Gure proposamenak pertsonen gaitasun sortzailea eta hari lotutako kultura hartzen ditu oinarri. Gure indar sortzailea eta elkarbizitzarako eremuak askatasunez eta autonomiaz pizteko dugun gaitasuna ditugu zutabe, guztion arteko elkarrizketaren mesederako. Lekuak sortu nahi ditugu guztiontzat, bertan gure askotariko nortasunak, gure balioak eta bizitzarako helburuak elkarrekin bizi eta modu etengabean berriro zehazteko. Kultur aniztasuna bultzatuko duten lekuak, baita desadostasun politiko eta erlijiotsuak ere, guztion partaidetza eta berdintasuna lortzeko. Gure proiektuak eta gure esloganak kulturak eta

Oroimenaren Lorategiaren inaugurazioa Loiolako Erribera auzo berrian, Donostian, 2011ko martxoaren 26an. Terrorismoaren biktimen memoriari eskainitako 3,5 hektareako azalera duen lorategi bat, lorategi japoniar bat gogorarazten duena.

hezkuntzak gizarte eraldatzeko duten gaitasunean hartzen dute oinarri, eta haien bitartez herritarren arteko elkartasun sortzailea bermatu eta Europa osoan elkarbizitza hobetu nahi ditugu. Horregatik da gure proiektua lagun askoren arteko lanaren emaitza irekia eta kontrastatua, pertsona, talde, elkarte eta erakunde askoren lankidetzari esker lortutako ondorioa. Balioen eta proposamenen batuketa den horrek osatzen ditu Herritarren energia olatuak, eta gure Ozeano Atlantikoaren indarraren, irmotasunaren, adorearen eta bihotz zabaltasunaren adierazle izan ez ezik, izenburua, kolorea eta zentzua ere ematen dizkiote gure sloganari.

Santiago Eraso dss2016eu-ko Kultura Zuzendari

elkarbizitzarako kultura «Pertsonak eta norbere hitzaren jabe izatea dira demokraziaren eragile nagusiak eguneroko jardunean. Eta kultura da, gizakiek mundua bizitoki egiteko duten gaitasun gisa, bere tresna egokiena

Iñigo Ibáñez

PAREGABEKO PAISAIA

gure geografia paregabearen garrantzia Geografia eta paisaia paregabeak ditugu. Horiek indarrean jarri behar dira, mugakidea den lurralde baten erdian bizi garelako, Kantauri itsasoko olatuek busti-bustia, Atlantiko betebetean. Europako eta Afrikako iparraldearen erdibidean dagoen lurraldea, Frantziatik Espainiarako eta Portugalerako sarrera naturala, joan etorriko ibilbide eta mugarik gabeko pasabidea, kulturako eurohiri berri baten erdigunean bertan. Lurralde konplexua da gurea, Europa jasangarri baten hausnarketa orokorraren baitan arreta berezia behar duena. 2016ko Europako Kultura Hiribururako programaren izenean, hori guztia

landu nahi dugu, balioen aldeko hezkuntza eta bakearen aldeko kultura gehiagorekin. Itsas bazter bakarra gainditzen duen bihurgune zabala, hainbat badia, parke kultural, kostaldeko ibilbide eta itsasargi lotzen dituen toki bikaina, Kontxako hondartza paregabearekin, Donibane Lohizuneraino, hedatzen diren lau badietatik aurrena, lurralde mugakide hori guztia elkarri josteko. Eurohiri hontatik bertatik nahi dugu Europaren eraikuntza berria abiatu, agintaritza-eredu berriak eta eremu naturalekiko arreta berezia landuz. Lurra eta itsasoa eta gure hiriak hobeto zaintzeko lekuak bultzatuko ditugu.

Ziurgabetasun demokratikoak nolabait jota dagoen garai batean bizi gara. Politika bere ospea galtzen ari da, eta ekonomiak bide ona galdu du. Eszeptizismoaren garaian gaude, eta errazegi ahazten dugu politikaren antolakuntzarako sistema bat dela demokrazia, hau da, agintaritza gobernatzen den taldea osatzen duten kide guztiengan dagoela. Gu guztiori dagokigu hura erabiltzea eta garatzea. Norbanakoarena nahiz taldearena den hori egituratzeko modu bat da, aldizkako hauteskundeen bidez arautzen den ordezkaritza-sistema bati jarraituz. Baina giza harreman partikularrak zein unibertsalak ulertzeko eta suspertzeko erabateko modua ere bada. Zentzu zabalenean, gizartearen elkarbizitzarako modua da demokrazia, askatasunean eta eskubidez berdin-berdinak direnen artean gizartearen eraikuntzari

eta kontzeptuetan berrasmatu beharrekoa. Guztiz moldatu gabe baitago, egiteke, eta egiten ari gara oraino, jazotzear eta aurkitzear dagoenari zabal-zabalik. Pertsonak, haien eguneroko jarduna eta eraldatzeko duten gaitasuna dira eragile nagusiak. Eta kultura da gizakiek mundua bizitoki egiteko eta elkarren artean harremanetan aritzeko tresna egokiena. Massimo Cacciari Italiako filosofoak eta Veneziako alkate izandakoak, Europako Geo-filosofia bere liburuan elkartasunaren aldeko etikan inspiratuko den Europa bat proposatzen digu, ez baitago antagonismoa osagarri esentzialtzat ez duen hezkuntzarik, kulturarik eta demokraziarik. Europaren ideia horretan funtsezko da ezberdinen arteko kontraste anitza. Berdinak eta aldi berean ezberdinak direla jakitun direnen artean izan dadila elkartasuna tolerantzia baino. Hortaz, Europan gure ezaugarriak

«Demokrazia modernoaren izaera ez da agortuta dagoen moldaera batean oinarritzen, ezta erabateko ziurtasunetan ere, baizik eta bermatuta dago bere berezkoa duen ziurgabetasunean, bere etengabeko bilakaeran. Sorkuntza prozesua amaigabea da» eta subjektu politiko izateari jarraitzeko modua. Memoria da iturburu, izan ere, gauzak gaur dira lehenago ere hezurmamitu zirelako pertsona askoren ekintzari esker. Demokrazia modernoa bizimodua da, eta bere izaera ez da agortuta dagoen moldaera batean oinarritzen, ezta erabateko ziurtasunetan ere, baizik eta bermatuta dago bere berezkoa duen ziurgabetasunean, etengabeko bilakaeran. Sorkuntza prozesu amaigabea da, behin era berriro behar bezala zehaztu, formetan

nola berrasmatu galdetu behar diogu geure buruari, eskubide abstraktuen zerrendapen teoriko hutsa gainditzeko; nola «gu» esan, «haien» kontra izan gabe; nola baliotan denonak izango diren kultura bat birlandu, pertsonek duten bereizitasunak ezabatu gabe. Europa nortasun heterogeneoen bilgune da guztiontzako bizitoki izan nahi, baina erabat inoiz izango ez dena, etengabe eraikitzen ahalegintzen dena, baina hori dugu elkar bizitzeko gure eremua, eta horrek, behintzat, elkar gaitezke.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

14—ardat zak

Hiriko zein eremu hartuko lituzke bere baitan «Europako Kultura Hiriburu» kultur adierazpenak? Zergatik? Zein dira bertaratuko ditugun lurraldeak?

4

Hiri osoa da partaide, erdigunetik periferiaraino. Auzoek garrantzi berezia izango dute, baina kultur jaialdia hedatuz joango da Gipuzkoan eta Euskadi osoan ere. Gainera bederatzi itsasargien arteko kostaldean zabalduko da, Matxitxakotik, Bizkaiko lurralde anaian, Baionaraino, Iparraldean. Kokapen geografiko estrategiko ezin hobea, mugaz haraindiko korridorearen erdi-erdian. Donostiako hirikidetza guztia, zentzu zabalean, Bordele eta Bilbo arteko zabalera guztia hartuko duen proiektuaren erdigune bihurtu nahi dugu. Gure hautagaitzak hiri proiektu bat proposatzen du, euskal eurohiriaren testuinguruan.

Elkarrekin partekatzen baititugu honako ezaugarri hauek: baterako iragana eta ingurune geografikoa, hizkuntza, historia, tradizio liberala eta kultura; baterako oraina, ekonomia, mugikortasuna, aisialdia (kirola, kultura), zerbitzuak, ekimenak eta sentimenduak; eta baterako etorkizuna, benetako biziera europarra garatuko duten proiektuak, gerora ere hiri-egiturak, egitura administratiboak eta aginte-egiturak, merkatu-zerbitzuak eta gizarte-zerbitzuak eragiten lagunduko digutenak, gure eguneroko bizitza aztoratu ez dadin muga bat zeharkatu behar dugun bakoitzeko.

1

MUGAZ HARAINDIKO

mugako elkarbizitza Donostia eta Biarritz hirien arteko gune mugakidean, mendeetan etengabeko guda eta borroken lekuko izandako gune horretan hain zuzen, gaur, hainbat erakundek eurohiri bat eraikitzen ari dira, kokapen geografiko estrategiko ezin hobea duen korridore euroatlantikoaren erdi-erdian, Europa berri bat gogoan hartzeko arrazoia da Donostia eta Biarritz hirien arteko mugako gunea borroka askoko leku izan zen mendeetan zehar. Egun, lurralde horretako biztanleek muga egunero zeharkatzen dute pintxo batzuk jateko, Donostiako kultur egitarauaz disfrutatzeko edo surf egiteko olatu hoberenak hartzeko. Bidasoaren urek orbaina sendatu zuten, eta gaur azal leun eta emea dauka. Mugaren kontzientzia izatea erabakigarri izan da bertako nortasunaren eraikuntzan. Hala ere, 1992ko Europar Batasuneko Itunak eta horren ondorioz datorren muga administratiboen desagerpenak aldatu egiten dute mugakidetasun hori. Paisaiaren inguruan sortu zen aldaketa horren ondorioz, aldaketa sakonak izan ziren gizartean eta pentsaeran, baina krisi ekonomikoa ere ekarri zuen, aduana zaharrei lotutako sektoreen berregituraketa dela-eta. Testuinguru horretan, Frantziako eta Espainiako herri, probintzia eta eskualde mailako erakundeek Donostia, Biarritz eta Baiona hiriek osatzen duten eurohiria sortu dute. Kokapen geografiko estrategiko ezin hobea duen korridore euroatlantikoaren erdi-erdian dagoen lurraldea da, Bilbo eta Bordele hirien artean. Europa berri bat

gogoan hartzeko aukera ematen digu horrek, hau da, mugak traba izan ordez, kultur aberastasun sozial handiagoen iturri izan daitezen. Europako Kultura Hiribururako gure hautagaitzak Europa zaharreko mugen eragin kaltegarriak gainditzen lagundu nahi du, bizilagunen arteko eguneroko liskarrak gainditzeko balioko duen guztien geografia bat. Frantziako lehenbiziko hiria mugako gune horretan Hendaia da, eta bertako alkate den Jean Baptiste Salaberryk honako hau esan zuen orain oso gutxi: «Hendaian dauden espainiar kopuru zehatza jakitea zaila da. Hendaiako biztanleen %35aren eta %40aren artean gutxi gorabehera, nik esango nuke. Bizikidetza giro ona dago, arazo gutxi sortzen dira, baina bizikidetza hori sendoagotu egingo da, gaur egun eskolan dauden haurrak heldu egingo direnean. Hemendik hamabost urtera hurrengo belaunaldiak askoz ere bertakotuagoak egongo dira». Eurohiriaren sorrerak herritarrek abiatu zuten prozesuaren emaitza da, eta aurrera egingo du, guztion onurarako, mugaren alde bietako baliabideak zentzuz kudeatzeko, partekatzeko eta ideiak eta proiektuak elkartasunean sortzeko.

Donostiak mugaz haraindiko olatu berri bat eragin dezala 2016an!

Napoleonen soldaduek Gipuzkoa utzi zuteneko urteurrena ospatzeko, Donostiako Danborrada egin eta hilabetera, Frantziako Top 14 Errugby Txapelketako euskal taldeen etorkizuna dago jokoan Anoetan. Lehenbizi Aviron Bayonnais taldea txapelketa irabaztera eta gero Biarritz Olympique Pays Basque taldea Europako Kopa partidua jokatzera! Iparraldetik etorritako autobusak eta autobusak Gipuzkoako sagardotegietara zuzenean doaz. Udaberritik udazkenera bitartean, Sara korrika edo Behobia-Donostia bezalako herri-lasterketak, naturak onartzen ez dituen muga administratiboak zeharkatzen dituzten kirolari andanen bilgune dira. Ez dago mugarik ikusnahientzat, turistentzat, txangozaleentzat, musika klasikoaren maitaleentzat… gaur, Napoleon Bonaparte hil eta bi mendetara, Frantziako herritarrak Alde Zaharreko pintxo ospetsuak jatera, badian paseatzera edo Europar kontinenteko hiririk ederrenetako batez gozatzera etortzen direlako Donostiara. Orain hamabost urte Europako mugak zabaldu

Jean-Marie Izquierdo doktorea Paue eta Adour Herri-aldeetako Unibertsitatea

2

zirenetik, herritarren eskaera modu naturalean nagusitu da. Hala ere, erakundeak egon badaude oraindik mugako gune horietan, baina haietako bakoitzak herritarrari zer duen eskaintzeko ez dago garbi. Akitania-Euskadi Plataforma Logistikoa (1989), Baiona-Donostia euskal Eurohiria (1993), BidasoaTxingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoa (1998), Pirinioez Gaineko Atlantikoko Konferentzia (2007), Pirinioetako Lan Taldea (1983)… denek bat egiten dute mugaz haraindiko bokazioaz ari den erakundeen biltzar batean. Dena den, herritarren zoritxarrerako, erakunde horiek tokiko beste erakundei gehitzen zaizkie milorri administratibo

«Napoleon Bonaparte hil eta bi mende geroago, frantsesak ere etortzen dira, baina orain Donostiako Kontxako Badian paseatzeko asmoarekin»


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

ardat zak—15

erdigunea eta periferia bat eginda Gure proiektuak mugak gainditu nahi ditu, eta Bidasoako mugatik urruti ere ibili nahi du. Gure hautagaitzak erdigunearen eta periferiaren artean sortzen diren mugak ezabatu nahi ditu. Auzoak 2016ko Europako Kultura Hiriburuaren bihotzean txertatu nahi ditugu, eta ez dugu ekintzen jarduna hiriaren erdigunera mugatu nahi. Hiriak mugikortasun jasangarriaren aldeko bidea egin nahi du, garraiobide kolektiboa eta ingurumena zainduko duten garraiobideak sustatuz, hala nola, oinezkoentzako pasabideak edo bizikleta-bideak, Donostiako hirikidetzako hiri-eremuak eta landa-eremuak bateratzeko. Hiriko auzoak eta inguruko herriak proiektuan nahi ditugu, bete-betean.

DV

1 Irun eta Hendaia hirien

arteko bizikleta-bidea.

mugaz haraindiko koreografia zentroa

2 Irun eta Hendaia arteko

mugako zubia.

Europako lehenengo Mugaz Haraindiko Koreografia Zentroa sortzeko lankidetza hitzarmena sinatu dute Donostiako eta Biarritzeko Udalek. Mugaz Haraindiko Koreografia Zentroaren egoitza Donostiako Victoria Eugenia Antzokia izango da eta koordinazio eta zuzendaritza lanak Biarritzeko Malandain Balletaren esku izango dira. Lankidetza honek babestuta, tailerrak, ikastaroak, maisu klaseak, erakusketak, hitzaldiak eta entsegu publikoak sustatuko dituzte.

Natali Canas

bat baino ez osatuz. Erakunde hauenen erantzuna mantsoegia eta marjinala da, nahiz eta lurraldeak bizi duen erronka, jasangarritasunari eta elkarrekikotasuni dagozkionean, benetakoa izan. Hondakinen kudeaketa, errepideak eta trenbide eta aire bidezko garraiobideen azpiegiturak, goi mailako ikasketak, lehiakortasuna… eremu horiek guztiek lankidetza nabarmena behar dute, handiagotu den lurraldearen zerbitzura. 2010ean, Biarritzeko Surfrider Foundation Europe ingurumenaren aldeko GKEk Donostian ireki zuen beste egoitza bat, ingurumenari dagozkion arazoetan mugarik ez dagoela erakusteko. Garapen jasangarriari dagokionez, mugaz haraindiko lankidetzak neurria hartu beharko lioke errealitate horri. Gaurtik aurrera, politikariek hotsandiko diskurtsoak baztertu egin behar dituzte, mugakide den euskal kostalde honetan etorkizun jasangarri baten eraikuntza prestatzeko. Europa garrantzia handiko proiektua da, bai herri mailan bai mundu mailan. Eta herritarrek erakunde demokratikoen norabidean eragin dezaketela erakutsi behar du. Herritarren Energia

Iñigo Ibáñez

Olatuak izeneko egitasmoak irekitasuna eta tolerantzia babesten ditu, Europako nortasunaren mesederako. Europaren aitak izan ziren Alcide De Gasperi, Jean Monnet, Robert Schuman, besteak beste, imajinatu zutenaren antzekoa, hau da, kultur hartu-emanean eta elkarrekikotasunean oinarritua, Europako herritarren mesederako. Donostiak mugaz haraindiko olatu berri bat eragin dezala 2016an, herritarren mesederako! Napoleonen soldaduen okupazio garaia joan zen. Ondoren, Europaren aitek kontinenteko bazter honek zuen bakerako ametsa bete zuten. Orain erakunde politikoen sasoia da, Europaren premian diren hiritarren zerbitzura aritzeko.

«Politikariak hotsandiko diskurtsoak baztertzen saiatu behar dira, mugakide den euskal kostalde honetan etorkizun jasangarri bat prestatzeko»

Rafa Zulaika Baionako Euskal Museoko zuzendari

galderak sortzeko museoak «Mugaz haraindiko herri batean bizi gara, hegoaldearen ipar eta iparraldearen hego dena, eta eskubide osoz eman du bere izena hesirik gabeko Europan» Kultura erantzun gisa ingurune fisiko batentzat, testuinguru sozial batentzat erantzun gisa. Hori da behin ikasi genuena… baina gero eta gehiago interesatzen zait kultura galdera gisa, zergatik galdetzeko bere etengabeko ahaleginean batez ere. Galderaz josita dagoen herri batean bizi garelako beharbada, edo bere izaera mugakidea delako, hegoaldearen ipar da, baina baita iparraldearen hego ere, hesirik gabe eta etengabeko bilakaeran murgildutako Europan dagoelako. Euskal eurohiriaren eraikuntza panpina errusiar baten antzekoa da, hau da, aldi berean baitago Bordeletik Bilbora hedatzen den euskal herrialdean eta eskualdeen Europan, eta zer esan handia izango du nazioarteko eremuan garapen-modu berriak eta harreman bidezkoagoak ezartzen direnean. Kulturaren alorrean, museoak beti izan ditut oso gogoko, galderak egiteko eta elkarrekin partekatzeko duten gaitasunetik, batez ere gizarteari eta orokortasunari buruzko galderak, baina baita norbanakoari eta bereziari buruzkoak ere. Orain dela hogeita bost urte hala zen, unibertsitatean nire ikasketak burutu eta berehala, Bilboko Arte Ederretako Museoko lantaldean sartzeko zoriona izan nuenean, eta orain ere hala da, Baionako Euskal Museoan ari naizen honetan, beste herri batean egon, baina Bidasoako muga zeharkatu eta hor bertan dagoen museoan hain zuzen. Bi horien artean, beste bi museo ondo ezagutu ditut nire bizitzan zehar, biak Donostian: 1991n ireki zuten Untzi Museoa eta San Telmo Udal Museoa, 2002an mendeurrena bete eta orain guztiz eraberritu dena. Haietan guztietan frogatu izan dut gizartea eraldatzeko eraginkortasuna izan dezaketela. Komunitatearen zerbitzura ari direnez, museoak «pertsonenak eta pertsonentzat dira». Ezberdintasunaren auziak gure gizartea kezkatzen du, baita nortasunak edo kultur harremanak ere. Jakin-mina gizakiaren ezaugarri da, bidea luzeak egiteko, mendiak gainditzeko, ozeanoak zeharkatzeko, beste pertsonekin eta beste kulturekin harremanetan jartzeko. Baina, aldi berean, bere berezko ezaugarriak ditu ere bestearekiko beldurra eta susmoa, eta beldur hori, askotan, gorroto bihur daitekeela badakigu. Badaezpadako garai hauetan, kulturak duen garrantzia handia izaten jarraitzen du, beharbada inoiz baino gehiago. Europako Kultura Hiriburua 2016 egitasmoak herritarren indarrak bideratu ditzake taldearen onerako, berraurkitzearen onerako, bakearen onerako. Museoak zabaldu behar ditugu hausnarketaren alde, pertsonen kezken alde. Bildu ditzagun haien gogo eta beharrak. Jakin-minez eta sormenez aritu behar gara. Eta erantzun bakoitzeko beste galdera bat egin zergatiaren bila...


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

16—ardat zak

Ba al duzue bertako eta eskualdeko agintari politikoen babesa?

5

Aurretiko hautaketan argi eta garbi erakutsi genuen bezala, gure hautagaitzak hiriko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren erabateko babesa jaso du, horiek baitira 2016ko Europako Kultura Hiriburu egitasmoak hartuko duen eremuko erakunderik garrantzitsuenak. Baina gure hautagaitzak beste honako erakunde hauen babesa ere jaso du: Gipuzkoako Batzar Nagusiak, Euskal Parlamentua, Euskadiko Udalen Elkartea (Eudel), Euskal Eurohiriaren Garapenerako Mugaz Gaindiko Agentzia, Communauté des Communes Sud Pays Basque

eta Agglomération Côte Basque-Adour. Horiekin batera, Bilbo eta Vitoria-Gasteiz-eko udalek beren babesa ere ziurtatu dute, Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendatzen bada. Azkenik, Baionako eta Biarritzeko udalen, hau da, Iparraldeko bi hiri garrantzitsuenen atxikimendua ere nabarmendu nahi genuke, izan ere, funtsezkoa baita lurralde hori gure proiektuak hartzen duen europar dimentsiorako, eta, horrela, bertan txertatuko zaigu guztiz, bertako pertsonen, eragileen eta azpiegituren laguntza gure kultur programara ekarriz.

PLANa

kulturaren aldeko apustu estrategikoa Donostia hiriak orain gutxi aurkeztu du datorren hamarkadan izan nahi duenari buruzko bere ikuspegia. Estrategia horrek, 2020ko Estrategia Planean zehaztuta dagoena, kohesioaren hiria babesten du, bazterketa sozialik eta indarkeriarik gabekoa Hiritarren ekimenerako gogoa eta etengabe aldatzen ari diren herri eta mundu mailan parte hartzeko prest dagoen biztanleria izan daitezela garrantzizkoenak. Baina, aldi berean, bere iraganaz harro dagoen hiria, XX. mendearen hasiera hartan ere hiri berritzailea izan zelako, izaera liberal eta aurrerakoikoa. Bere izaera euskaldunaz harro, bere kultur nortasun anitza garai berrietara egokitzen eta modernitatean, globalizazioan eta beste herrietatik datozen herritarrek bertaratzeko egiten duten eskaeretan txertatzen jakingo duelako. Eta egokitzapen hori egin beharko du bere berezitasunik galdu gabe. Planak hiriak dituen premia sozialak kontuan hartzen ditu, baina politika ekonomiko baten diseinua ere planteatzen ari da, bere funtsezko helburuen inguruan. Hiriak gaur egun bizi duen onura bermatuko duen estrategia izan beharko du, krisi ekonomikoaren ondorioei aurre egiteko gauza izango dena. Horregatik, hautagaitza prestatzeak dakarren bultzadaz baliatuta, kultur politikak eguneratu eta berritu egin nahi dira, kultur eremuaren ekonomiari dagozkion ekintzetan erreferente gisa kokatzeko, Europako abangoardian. Donostia kulturari, hezkuntzari, ezagutzari eta berrikuntzari lotutako eremuetan nabarmenduko den hiri nahi dugu, zerbaitegatik ditugulako ditugun ikerkuntza zentroak, unibertsitateak, teknologia-parkeak eta parke kulturalak. Azpiegiturak izango dituen hiri bat, ikerkuntza, garapena eta berrikuntza bultzatuko dituena Energia-iturri berriztagarrien, Turismoaren, Gastronomiaren eta Kirolaren esparruetan, lankidetza eta koordinazio handiagoen alde arituko diren enpresa-ekimenak haietara ekarriz, enpresen arteko sinergiak sustatzeko. Planaren diseinuan, honako ildo hau jarraitu da: hiri irekia izan dadila, dinamikoa, abegikorra, aniztasunean ugari, bizitzeko eta gozatzeko gauzen jabea, ingurumena, gizartea eta ekonomia iraunarazteko konpromisoan sendoa, etorkizunerako hiri bat, gazteak erakarri eta liluratuko dituen hiria. Kulturaren garrantzia bere alderdi guztietan omenduz, kultur industriagintzatik adierazpen artistikoetara, hizkuntzetatik gastronomiara. Krisiak baloreen alde apustu egin beharra dugula erakutsi digu, herritarren erkidego sendo baten alde, giza ondareak dakarren indarra oinarri harturik proiektuak gidatzeko gauza izango dena. Erakundeak fio dira hiritarrekin, haien talentuarekin eta ekimenerako eta ideia berriak sortzeko duten gaitasunarekin, horregatik egiten du dss2016eu egitasmoak ekonomia sortzailearen aldeko apustu.

Dani Blanco

EKONOMIA

GARRAIOA

Donostian egina

hiri ondo lotua

Helburua abangoardiako kultur eskaintza baten sorkuntza, ekoizpena eta emanaldia oinarri hartuko dituen ekonomia-sare bat sortzea da

Abiadura handiko trena eta metroa martxan jartzen direnean, paradigma aldaketa ekarriko dute ibilaldi luze nahiz laburren mugikortasunean

Donostia ez da hiri oso handia, baina erreferente nazionala eta nazioartekoa da kultuaren hainbat esparruetan. Ezaugarri hori eta indarra kontuan hartuta, hiriak bere baliabide guztiak piztu nahi ditu: Helburua: abangoardiako kultur eskaintza baten sorkuntza, ekoizpena eta emanaldia oinarri hartuko dituen ekonomia-sare bat sortu, etengabe berrasmatu dadin. Industria audiobisuala sortu nahi dugu Polo Audiovisual deituriko eraikinaren inguruan, baita Tabakalerako Sorkuntza Zentroan ere, 2015ean irekitzeko asmoz. Basque Culinary Center zentroak nazioarteko adituak ekarriko ditu, gastronomiaren esparruan. Planak gertutik zainduko du ezagutzaren kultura, eta dagoeneko hirian diren esparru berritzaileenei arreta berezia eskainiko die, hala nola, nanozientziari, biozientziari, informazioaren teknologia berriei eta komunikazioari edo neurozientziari.

Donostia irekitzeko, konektatzeko eta aitortua izateko beharra dauka nazioarte mailan, I+G+b arloari lotutako aberastasunari esker. Horregatik, nazioartera zabalduko duen prozesuak ez du atzera bueltarik. Aldaketa nabarmena emango da hirian zeharkako mugikortasunean. Erakunde aginpidedunek aurrera eraman dute aldaketa hori, Donostialdeako Metroa martxan jartzean eta Gipuzkoa Garraioaren Lurralde Agintaritza sortzean. Abiadura handiko trenaren eta topo/metroaren etorrerarekin, hiriko konexio ahalmena aldatu egingo da, eta paradigma aldaketa etorriko da ibilaldi luze nahiz laburren mugikortasunera. Bestalde, hirirako marketin-estrategia lantzen ari gara Donostian, zientzia, kultura eta berrikuntza, merkataritza eta turismo zerbitzuei lotutako irudi tradizionalean txertatzeko.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

Epe luzera, nola moldatuko da kultur adierazpena hiriko kultur bilakaeran, eta, hala izanez gero, eskualde osoan?

6

ardat zak—17

2020rako Donostia hiriko Estrategia Plana, 2016ko Europako Kultura Hiriburua hartuko duen proiekturekin batera moldatuta dago. Plana osatzen duten lau ardatz nagusiek (Donostian egina, hiri ondo lotua, Pertsonak eta Baloreak, Bizi eta Gozatua) gure proiektua josten duten lokarri berdinak hartzen dute oinarri, eta hiriak hautagaitzarekin duen konpromisoa agertzen dute. Estrategia Planaren ardatzak guztiz ados daude Gipuzkoa+20 lurralde-planarekin eta EkoEuskadi 2020 erkidego-planarekin, dagoeneko garrantzitsua den kutur sormenezko ekonomia

2020ko estrategia planak planteatzen duen asmoak hiriaren kultur eremuak nabarmendu nahi ditu, baita hezkuntzari, ezagutzari eta berrikuntzari lotutako esparruak ere, bertako ikerkuntza-zentroen, unibertsitateen, teknologia-parkeen eta kultur parkeen bitartez. Hiri irekia, dinamikoa eta iraunkorra

oraindik areago sustatu nahi baita horietan bietan. Erabaki estrategiko hori bat dator erabat hiriak bizi dituen izpirituarekin, historiarekin eta bete nahiekin. Horrez gain, erakundeek nazioarteko erreferente bihurtu nahi dute Donostia, bai giza eskubideen alorrean bai ezberdinen arteko elkarbizitzarako kulturaren alorrean. Bestalde, gutxira zabalduko den Basque Culinary Center proiektuak edota Tabakalera Sorkuntza Zentroak, 2016ko Europako Kultura Hiriburuarekin batera irekiko denak, ezin hobeto egokitzen zaizkio proiektuari.

2020 lurraldearen eta erkidegoaren estrategiak Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako planek gizartean diren eragile guztien proposamenak sartzeko borondatea partekatzen dute

Iñigo Ibáñez

BAKEA

BIZI-KALITATEa

pertsonak eta baloreak

bizi eta gozatu

Indarkeriaren eragina sufritu duten herritarrek badute orain erreferente bihurtzeko aukera eta betekizuna, baloreak indartzeko hezkuntzan

Ibilbide-orri bat jasangarritasun eta gizarteak planteatzen dituen erronka berriei erantzuna emango dieten laguntza-zerbitzuak bermatzeko

Bakea da helburu, beharra, baina bere eraikuntzak honako hauek hartu behar ditu kontuan: baloreak, biktimen sufrimendua eta errespetuaren garrantzia. Indarkeriaren eragina sufritu duten Donostiarrek badute orain erreferente bihurtzeko aukera eta betekizuna baloreak indartzeko hezkuntzan. Nazioarteko hiri erreferente bihurtzea aukera ezin hobea izan ez ezik, beste herriek indarkeriaren eta intolerantziaren atzaparkadaren beldurrik gabe bizitzeko abagunea ere da. Bestalde, Donostiak erreferente izan nahi du Espainian, baita nazioartean ere zenbait kasutan, gutxiagotasunen bat duten pertsonen zainketaren alorrean. Hiriak, asmo horren bidez, ekintza estrategiko berriak bultzatuko ditu. Horrez gain, hiriak immigrazioaren fenomenoaren eraginari buruzko gogoeta egingo du, funtsezko fenomeno argia baitirudi hiriaren dinamizazioa osatzeko.

Donostiak osotasunean hartu du bere gain ingurumenaren erronka, eta jasangarritasunaren ideia ekimen guztietan sartzen joan da polikipoliki. Horren adibide dira, azken urteetan Kristina Enea Fundazioaren sorreraren alde egin den ahalegina, edota Aldaketa Klimatikoaren aurkako Planaren adostasuna, eta eraikin publikoetan lekutu diren energia lortzeko ordezko sistemak. Baina asistentziazko zerbitzuak ziurtatuko dituen ibilbidea ere martxan jarri du hiriak, adinduen kopuru berrian gehikuntza nabarmena ezagutu duten gizartearen erronka berriei erantzuna eman ahal izateko: bakarrik edo zailtasunekin bizi direnak, guraso bakarreko familiak, edo eta baztertuak izateko arriskuan dauden etorkinak. Hiriak jaiotza-tasaren gehikuntzaren aldeko estrategia bat sustatuko du, lanaren eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioa bideratuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak nahiz Eusko Jaurlaritzak gure lurraldeak hurrengo hamarkadan lehiakortasuna ez galtzeko prestatzen ari diren estrategiek gizartean diren eragile guztien proposamenak sartzeko borondatea partekatzen dute. Gipuzkoako Bulego Estrategikoa, G+20 bere planarekin, eta Eusko Jaurlaritza, 2020ko EkoEuskadi planarekin, elkarrekin ari dira herritarren partaidetza bultzatzen duen prozesu batean. Hor ari dira, bestek beste, enpresak, unibertsitateak, profesional espezializatuak eta beste hainbat gizarte-eragile. Helburua, zuzen eta egoki landutako bide bati eustea da, nahiz eta erakundeetako agintaldietan gorabeherak gertatu. Erkidegorako plana honako hiru eremu hauetan banatuta dago: eko ekonomiagatik, eko ekologiagatik eta eko gizarteko ahotsaren oihartzunagatik. Prozesuak hainbat ekitaldi antolatu ditu dagoeneko, eta 400 eragile inguru batu dira bertan. Aipatu hiru eremu horien arteko oreka zainduko du, baten hazkundeak eragin txarrik izan ez dezan beste biengan. Ekitaldi horiek Bilbon, Gasteizen eta Arrasaten antolatu dira orain arte, baita hiru topaketa ere, bat probintzia bakoitzeko. Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa, Eustat Euskal Estatistika Erakundea edota Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentzia trinko ari dira prozesu horretan guztian laguntzen. G+20 lurralderako planari dagokionean, Foru Aldundiak Gipuzkoako egoera ekonomiko-sozialari buruzko azterlana egin zuen, eta 2008 eta 2009. urteen bitartean parte hartzeko prozesu sustatu zuen datorren hamarkadara begira lan-estrategia bat finkatzeko. Plan horrek, bere hirugarren fasea bete duen honetan, aldaketa sakonak aurreikusten ditu ekonomiaren, gizarte-demografiaren, ingurumenaren eta lurraldearen jasangarritasunaren, espazio publiko-politikoaren esparruetan, baita indarkeria politikoaren amaiera eta bakearen lorpena ere.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

18—ardat zak

Zein harremana sortuko duzue Europako Kultura Hiriburu izendatua izango den beste hiriarekin?

7

dss2016eu lantaldeak egitasmo orokorrak eta ekimen jakinak planteatu ditu Poloniako hiri-hautagai bakoitzari begira. Egitasmo orokor horien artean, komunikazioari lotutako ardurak elkarrekin hartuko ditu. Hiriburu bakoitza bi hautagaien ahaleginak tokiko errealitatean eta inguruko estatuetan txertatzen saiatuko da. Horrela, gure baliabideen bidez lortuko dugun emaitza hobeagoa izango da. Horrez gain, elkarren arteko balorazio bat egingo dugu An International Framework izeneko metodologiaren gainean, eta erreminta berriak erabiliko ditugu. Unibertsitateko, lanbide zentroetako eta lehen mailako eta bigarren

mailako ikasketetako ikasleekin ere trukeak burutuko ditugu. Poloniako gure hiri elkartuari, gure staffean parte hartzeko gonbitea luzatuko diogu, esperientziak partekatzeko. Eta lankidetza sustatuko dugu kulturaren eta enpresaren alorretan. Ekimen zehatzei dagokionean, berriz, milioi bat euro gorde ditugu aurrekontutik, Poloniako hiri-hautagaiekin elkarrekin egingo ditugun ekimenetarako, atal honen oinean bertan zehaztuta daudenak. Hasi gara 2015erako hiri-hautagaiak direnekin harremanetan, eta 2017ko Europako Kultura Hiriburu izendatuak izango diren Maltako eta Danimarkako hiriekin ere harreman estua izango dugula aurreikusten dugu.

EUROPARAKO dimentsioa

Polonia eta bion arteko bat-bateko maitemin hori Hasiera batean, dss2016eu lantaldeak zalantzan jartzen zituen Donostiaren eta Europako Ekialdeko hiri eslaviar baten artean egon zitezkeen kidetasunak, baina berandu gabe liluratu zen Poloniarekin eta herri bien artean dauden antzekotasun ugariekin

dss2016eu egitasmoak proiektuak prestatu ditu Europako Kultura Hiriburu izateko hautagaiak diren Poloniako bost hiriekin lankidetza garatzeko

Urtero, Europako Kultura Hiriburu izateko hiri hautagaiak elkarrekin lan egiteko gonbitea jasotzen dute, kulturaren bidez elkar ezagutzeko eta haien arteko lotura aberasgarriak sortzeko aukera baita hori, besteak beste. 2016rako EBk Poloniako eta Espainiako hiri hautatuek harreman estuago bat izatea errazteko asmoz ideia hori sustatu du. Hasieran, dss2016eu lantaldeak Donostia bezalako neurri ertaineko kostaldeko hiri baten, euskal kulturarenak diren berezko erronkak eta Mediterraneora, Hego Amerikara eta Afrikara begira dagoen tradiziozko norabidea dituena, eta Europako Ekialdearen erdi-erdian dagoen hiri eslaviar erraldoi baten artean egon zitezkeen kidetasunak zalantzan jartzen zituen. Dena den, pixkanaka, lantaldea Poloniarekin ez ezik, herri bien artean dauden antzekotasun ugariekin liluratu zen. Azken hiru urteetan aritu gara harremanetan Poloniako hiri hautagaiekin, eta orain, batez ere, Gdansk, Katowice, Lublin, Varsovia eta Wroclaw hiriekin, elkarte bat osatzeko asmoz, azkenean Polonian hautatzen duten hiriarekin, baldin eta Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendatzen badute. Hala ere, hemen bizi eta lanean ari diren poloniarrekiko harremana beroa, gertukoa da. Esate baterako, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak dituen musikari poloniarrekin, ikasleekin, Polonian lekututa dauden euskal konpainietako langileekin edo gure unibertsi-

tateetako ikerlari poloniarrekin. Donostia kostaldeko hiria izaki, bereziki erakargarri suertatzen da Europa erdiko hirientzat. Egitura kontuan, Euskadin eta Polonian industria-ekipamenduak kultura gune bihurtzeko asmoak antzekotasun handiak ditu. Poloniako hirientzat, herritarren partaidetzaren, giza eskubideen, gastronomiaren eta eleaniztasun ikuspuntutik, gure hiriak erakutsi duen esperientzia zabalak haien interes berezia pizten du. Europako herritar horiek luzeegi egon dira burdinazko hesiaren atzean. Gaur egun, krisi ekonomikoak eragin duen lehiakortasun gehiegizkoa aukera izan daiteke denonak izango diren tokiak aurkitzeko. Donostia eta Poloniako bere hiri elkartua elkarrekin arituko dira EcoC izeneko proiektuan lanean, elkarren arteko egoerak aztertzeko, etengabeko aldaketa soziokulturalean sartuta dagoen eremu txundigarrian. Sormen-trukea emango da, eta poloniar, euskal eta espainiar kulturen arteko bizikidetzari buruzko ideiak eta azterlanak alderatuko dira. Elkarlana bultzatuko da kulturaren, hezkuntzaren eta enpleguaren esparruetan, baina baita saiakuntzaren, ikerkuntzaren eta berrikuntzaren alderdietan ere. Aurrekontuak milioi 1 euro jarri ditu Polonian Europako Kultura Hiriburu izendatuko duten hiriarekin elkartea sortzeko 2011.urtetik 2018-rarte.

Wroclaw

Katowice

Lublin

Hautatutako hiria Wroclaw balitz, dss2016eu lantaldea honako eremu hauetan arituko litzateke lankidetzan: gastronomia, ikusentzunezkoen industria, musika, bakea eta jasangarritasuna. Bertsojazzaldia izeneko ekimenean hartu-emanak zehaztu dira, baita Musika Hamabostaldian ere, Poloniako konpositoreei eskainiko baitie programa 2016an. Horrez gain, Basque Culinary Center Zientzia Gastronomikoen Unibertsitateak aukera paregabea eskainiko digu elkartrukerako, eta indarkeriari eta gatazken historiari buruzko erakusketa bat egingo da, elkarrekin antolatzeko. Bestalde, programaren barruan ingurumenari ekologiari eta jasangarritasunari lotutako gaien inguruan arituko diren hainbat ekimen sartu dira, ibaisareak ardatz hartuta.

Hiri horrek Lorategien Hiri izeneko proiektua dauka, gure proiektuan erabateko sistema osatzen duen parke kulturalen sarearekin bat egiten duena, guztiz. Horrez gain, antzekotasun asko daude bi proiektuetan, behintzat artearen eta kirolen esparruei dagokionean. Elkargune horien emaitza kirol-tresna garaikideei buruz elkarrekin egingo dugun erakusketa bat da. Bestalde, gure trenak kultur edukiontzi multzo bat garraiatuko du Katowice hiritik Donostiaraino, Europak kontinente osoa zeharkatuz. Trenak, nazioarteko gure hiru kultur ordezkarietako batek, eko-mugikortasuna, ikus-entzunezkoak eta aniztasuna hartuko ditu gai nagusitzat. Mintegiak eta erakusketak ere bilduko ditu, gatazken konponbideari buruzkoak, lankidetzarako bideak ezarri daitezkeelako hor.

Kaleak Kantu gurea den jarduera Lublin-era eramango genuke hango herritarrekin batera gizarte-ekimena eta horren eragin politikoa lantzeko, batez ere han bizi den abesbatzen eta musikaren tradizioaren ildotik, baldin eta Europako Kultura Hiriburu izendatuko balute. Bizitza Zirkua izena daraman gure enbaxadarekin ere elkarlanean arituko ginateke. Gure zirkuak Lublin bisitatuko luke, eta karpapean bere hautagaitzako magoak zeremoniamaisuaren lanak egingo lituzke. Bestalde, Soinumapa proiektuan ari gara elkarlanean: Europako soinuen mapa digitala, eta 2016 ekingo genioke horri. Horrez gain, Lublundik oso gertu dagoen Frampol herrian, Gernikarekin gordetzen dituen antzekotasunengatik, Siempreviva deitzen zaion landarearen haziak isuriko genituzke, Bakearen Lorea ere esaten zaiolako landare horri, gure programako Poema jasa ekimenaren barruan.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

Nola jorratuko du hiriak bertako eta beste Estatu kideetako kultur eragileen, artisten eta hirien arteko lankidet za? Nola azpimarratuko duzue Europak bizi duen kultur aniztasuna?

8 A/B

ardat zak—19

Gure proiektuak Europan dagoen eztabaidaren leku horretan bera sartu nahi du. Gure hiru kultur ibilgailuen bitartez, Europako artisten eta hirien arteko lankidetza sustatuko dugu. Itsasontzia, trena eta zirkua Europa osoan zehar ibiliko dira, bestek beste, kultur eragileen, artisten, ikerlarien, enpresen, GKEn eta Unibertsitatean arteko lankidetza eta mugikortasun hori sendotuz. Horrez gain, gure lau itsasargi nagusiei esker, bakea, bizia, ahotsak eta itsasoa eta lurra, erraz eta ondo ikus ditzakegu zien diren programaren ekimen bakoitzerako eragilerik nabarmenenak. Europak bizi duen kultur aniztasuna erakundeen, kultur eragileen

rozumiemy się bez słów!  :)

eta enpresen arteko lankidetza sustatu duten sareen bitartez azpimarratuko dugu. Europako batasunerako onuragarri izango dela uste dugu, UNESCOko Kultura Adierazpenen Aniztasuna Babesteko eta Sustatzeko Hitzarmenak bultzatzen duenaren arabera. Tokiko eremu batetik abiatuta, baina nazioarteko sareetan txertatuta beti ere, gure proiektuak slow innovation izenekoa hartzen du oinarri. Europako konexioak sekula ahaztu gabe, guztionak diren erronkei aurre egin nahi diegu ahalik eta aniztasun handiena bilatuz, Europako eraikuntzaren alde egingo duten konponbideak elkarrekin bilatzeko.

Europako harreman-bideak kontuan hartuta, erronka komunei ekingo diegu, Europako eraikuntzaren alde konponbideak batera irekitzeko

Poloniako hiriekin lanean aritzeko ildo nagusiak → Poloniako hiriek bere komunikazio-politika

Europako erdialdera bideratzen badute, Donostiak Europako hegoaldera, Atlantikora, Afrikako iparraldera, Mediterraneora eta Hego Amerikara egiten du. Horregatik, Errusiarekin, Estatu Batuekin edo Asiarekiko harremanak batera bideratuko dituen elkartea sortuko da, hitzaldiak, erakusketa ibiltariak, prentsaartikuluak edo jaialdiak antolatzeko. → Elkarlanean arituko gara ebaluazioaren

esparruan, Am Framework International eta European Capitals of Culture Policy Group taldeek zehazten duten norabideari jarraituz. Workshops izenekoak antolatuko dira urtero, ezagutza partekatzeko, eta azterlan berritzaileak batera lantzeko. → Hezkuntzaren esparruan, lankidetza oparoa

Gdansk

Varsovia

Bi hiriei buruzko hain ohikoak diren topikoak apurtu nahi genituzke. Gure kasuan, badiaren edertasunari buruzkoa, auzoak eta periferia erakutsiz. Azken finean, bi hirietako B Aldea erakustea da, Off Guide Project deitu dugun proiektuaren barruan. Bilera bat antolatuko dugu gure trenaren eta Gdansk hiritik abiatutako bete tren baten artean Estrasburgon, pentsalari gazteen arteko topaketa bat antolatzeko. Horrez gain, esperientzia pilotu bat egingo genuke, gure Elkarte Gastronomikoen eredua han txertatzeko asmoz. Gizarteari elkarguneak sortzeko gonbitea luzatzea da helburua, eta bidez batez, tokiko kultura gastronomikoa berpiztu, baita gurearekin uztartu ere. Horrez gain, kantuan euskaraz ari diren gazteak Gdansk hirira bidaiatuko dira, kasubian hizkuntzaz ari diren hango musikariak guregana ekarriz.

Gure elkarlanak 2012tik 2016ra arte luzatuko den prozesua bultzatuko du, ekimenak nahiz proposamenak hara eramanez eta hona ekarriz, bi proiektuentzat aberasgarri izan daitezkeen ekintzak sustatuz. 2016ko Europako Kultura Hiriburuen Liburu Zuria moduko bat idazteko asmotan gaude, manifestuen antzera, hor proposamenak, ekimenak eta esperientziak jasotzeko, egin direnak eta egin beharko liratekeenak bai hiri batean zein bestean. Horrez gain, kultur ekimenen garapena eta akordua lantzeko apustua egingo dugu elkarrekin. Prozesu guztiari buruzko informazioa biltzeko asmoa dugu, etorkizunean Europako Kultura Hiriburu izan nahiko duten hiriek hemen Donostia-eta Varsovia hirien artean egindako elkarlanaren berri izan eta ikasi dezaten.

da. Euskal hezkuntza-erakundeek estu egingo dute lan Unibertsitatearekin eta hautatua den Polonikako hiriko hezkuntzazentroekin. Ikasle-trukea prestatuko da unibertsitateen, bokazio-zentroen, Lanbide Eskolen eta lehenengo eta bigarren zikloko istitutuen artean. Euskal Autonomia Erkidegoa Europako bost herrialde hoberenen artean dago, ikasle-trukeari dagokionean. → Bi hirien artean staff zein eragile kulturalen

elkartrukea sustatzeko, programa xume bat antolatuko da, bidaia eta egonaldia errazteko. Helburua da 2016ko Europako Kultura Hiriburuen artean esperientzien eta proiektuen koordinazioa hobetzea eta proiektuak trukatzea da. → Lehiakortasuna hobetzeko, kultura

enpresarialeko ekimenak egingo dira, Poloniako eta Espainiako enpresen arteko esperientzia partekatuak martxan jartzeko. Lankidetza bultzatzeko ekintzak eta esparruak ere ezarriko dira, bi herrietako enpresetan arte-ekimenak sustatzeko, baita bitartekoen partaidetzarekin ere.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

20—ardat zak

Europar dimensioa: Nola nabarmenduko dituzue Europan diren kulturen arteko kidetasunak eta nola indartuko duzue Europarekiko zuen lotura?

8 c/d

Kultura erreminta ezin hobea da Europa osoan indarkeriaren aurka eragin, ustezko gatazkei aurrea hartu eta ezberdinen arteko elkarbizitza baketsua bideratzeko. Bai gure errealitatea bai Europako errealitatea aniztasun eta konplexutasun horretan eraikitzen dira, sare ekonomiko, politiko eta sozialei esker, baina baita sare kulturalei esker ere. Elkarbizitzarako Kultura proiektuak lotura horiek indartu nahi ditu, Europako herritar guztien berdintasunaren alde egingo duten programak eta ekintzen bitartez, muga zaharren eragin gaiztoak gaindituz. Mugaldeko lurralde batean gauden aldetik, daukagun esperientziak gobernu-eredu

berriak sortzeko lagundu dezake, Europako zatiketa nazionalaren ondorioz nortasunari lotu zaizkion kontraesanak gainditzeko. Baterako politika linguistikoak ere bideratu ditzake, eremu gutxiko eta eremu handiko hizkuntzen arteko bizikidetzari laguntzeko edota ondare gastronomikoa aintzat hartzeko ahogozo ederreko mosaiko gisa. Horrekin batera, gizartearen kohesioa, Europako altxor nagusia hain zuzen, areagotu egin daiteke Bizitzaren aldeko Itsasargi izeneko gure egitasmoaren eskutik. Labur bilduz, energiak batzen ahaleginduko gara bete-betean, Europako egitura kulturala eta soziala indartzeko.

europar dimentsioa

aniztasunaren eredu Gure proiektuaren giltza nagusietako bat hizkuntzak dira, gure hautagaitzak biltzen duen lurraldean hiru direlako mintzo ditugunak: espainiera, frantsesa eta euskara. Esperientziak partekatuko ditugu eremu gutxiko beste hainbat hizkuntzarekin, hala nola, frisiarra, galesa, galiziera, gaelikoa edo bretoiera

EBrekin lankidetza DSS2016EU proiektuaren barruan esperientzia handiko profesionalak ari dira, adituak denak kulturaren, hezkuntzaren, enpleguaren, lehiakortasunaren eta herrialdeetako garapenaren alorretan. Hiriak eta eragile kulturalak sinergiak sortu dituen Europan beren kide direnekin azken 15 urtetan, bereziki giza eskubideen, demokraziaren, higikortasun jasangarriaren, partaidetzaren, eleaniztasunaren, hezkuntzaren eta kultura artekotasunaren alderdietako sare tematikoetan. Ikus-entzunezkoen esparruan, Programa Media izenekotik hartzen du hiriak bere esperientzia, eta Gipuzkoa beti izan da eremu gutxiko hizkuntzen sareekin lotutako ekimenen oso aldekoa Europa mailan.

Iñigo Ibáñez

dss2016eu lantaldea osatzen dugunok uste dugu gure hautagaitzak hartzen duen lurraldea Europak bizi duen aniztasunaren eredu ederra dela. Gure kontinenteko izaerak kulturen aniztasuna aitortzen eta onartzen jakin izan du beti, etengabeko interes gatazka eta ikuspegi historiko ezberdinen erdian. Horregatik uste dugu aniztasuna onartzeko gaitasun hori dela gure proiektuaren indarra. Hizkuntzen bidez, gure proiektuak Europak bizi duen kultur aniztasunaren ondarea azpimarratzen du. Gure hautagaitzaren lurraldean espainiera, frantsesa eta euskara hitz egiten dira. Euskarak eremu gutxituen hizkuntzen artean nazioarte mailan erakusten duen itzala eta eremu gutxiko beste hizkuntza batzuk hartu dituen krisi orokorrak kontuan hartuta, gure proiektuak Europan dagoen aniztasun linguistikoak dakarren aberastasuna azpimarratuko du. Hartu dugun konpromezu horren adierazgarri, gure hautagaitzak hainbat ekimen biltzen ditu luxemburgarra, frisiarra, galesa, galiziera, gaelikoa edo bretoiera bezalako hizkuntzen alde ari diren erakundeen eta pertsonen arteko esperientziatrukea eman dadin. Horrez gain, etorkinekin batera arabiera edota errumaniera bezalako hizkuntza etorri berriek sortu duten errealitate linguistiko berriaz arduratuko gara. Europak bizi duen aniztasuna azpimarratzera

datorren beste alderdi bat gure balio kultural handienetako bat da: gure gastronomia. Euskadi eta Donostia mundu osoan ezagunak egiten dituen ezaugarria da hori. Gure proiektuak dagoeneko martxan diren sareak erabiliko ditu ohitura gastronomikoak partekatzeko, Europan zein Europatik kanpo. dss2016eu proiektuak Europar kontinenteko hiritarrak batu nahi ditu gure arteko ezberdintasunen aitortzaren eskutik. Proiektuak herritar guztiei garapen-aukera berdinak eskaintzen dizkien lurralde baten aukerak eta erronkak azpimarratuko ditu. Gure gurea den konplexutasunetik abiatuta, proiektuak asmo soziokulturalak saiatzeko lurralde bat eskaintzen digu, Europan elkarbizitza hobetzeko. Helburu hori lortuko dugu, hiriaren, herrialdearen, tokiko eragileen eta Europako bere kideen artean harremanak piztuz. Kultur adierazpena prestatu bitartean eta hura kaleratzen den urtean hiritarrak, taldeak, eskolak, elkarteak eta erakundeak batera arituko dira, gatazkak konpontzeko kulturak duen gaitasuna aztertzeko. dss2016eu proiektuak antolatuko dituen ekitaldiek tokiko kultur politikak zabalduko ditu Europan, baita artistak eta elkarteak ere, edo mintegiak eta hitzaldiak antolatuko ditu GKEn eskutik bakearen alde.

Iaz, gure hautagaitzak Europako erakundeek Europan kulturaren etorkizuna aztertzeko antolatu zituen eztabaidetan parte hartu zuen Culture Action Europe, Kulturaren Europar Hiriburuen Etorkizunaren gaineko Kontsulta Publikoa, CultureWatchEurope eta Youth on the move 2020 bezalako foroetan. Donostian Info Day bat antolatu zen 2011ko otsailean, Europako erakundeen laguntzaz, asmoz Europa Kultura programan sinergiak sortzeko. Gure hautagaitzak hezkuntzaren alde erakusten duen joera kontuan hartuta, Erasmus, Leonardo eta Gruntvig bezalako truke-programetan parte hartzea indartuko dugu, goi mailako eta lanbide eskoletako ikasleen mugikortasuna sustatzeko. Europako Batzordeko Live Long Learning Program izeneko programak eginkizun funtsezkoa izango beharko du Europako Ekialdeko kideekin sortu beharreko harremanetan, demokraziarik gabeko antzeko iragan batetik datozen hiriak diren aldetik, Giza Eskubideei buruzko proiektu hezitzaileak eginez. Rótterdam eta Maribor hirietako adibideei begira, Donostiak Europako Kultura Hiriburua eta Gazteen Europako Hiriburua lotu nahi ditu. Egun harreman egonkorra dugu Gaztediaren Europako Fororekin, 2015eko edizioan gure partaidetzaren aukera aztertzeko, hiritar talde horrek duen garrantzia indartzeko.

Gure hautagaitzak Europan antolatu diren hainbat eztabaida-lekutan parte hartu du, eta Europa mailan adituak diren profesionalek zuzentzen dute


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

ardat zak—21

Nola tartekatuko ditu hiriak sinergia ezberdinak Europako erakundeek babestutako ekint zetan?

10

[09. galdera, 22. orrian]

Donostiak lantalde berezia izango du Bruselan Eusko Jaurlaritzako Ordezkaritzak duen egoitzan, Europako erakundeek bultzatuko dituzten kultur ekimenetan partaidetza bideratzeko. Gure proiektuak eta bere kultur programak lankidetzaren aldeko dinamika indartuko dute Europako sareen artean, batez ere, Giza Eskubideen, kultura arteko edo herritarren partaidetzaren esparruetan: Europako Kontseiluko Kultura arteko Hirien Sarea, Bakearen Aldeko Alkateen Sarea, edo CGLU-ko Gizarteratzearen, Demokrazia Partehartzailearen eta Giza Eskubideen Batzordea. Donostiako Udalak terrorismoari, aitorpenari,

sentsibilizazioari eta memoria lotutako programak ere aspaldi lantzen ditu, Europako Batzordearen Justizia, Askatasun eta Segurtasun Zuzendaritza Nagusiak lagunduta. Estrasburgoko hiriak Donostiako hiria Estrasburgoko Kluba deitutakoarekin bat egitera gonbidatu du, Giza Eskubideen eta Herritarren Parte-hartzearen Batzordean zuzendari izateko. Horrela, kultur proiektuak babestuko dira Europako erakunde horrek batzen duten berrogei hiri baino gehiagotan. IETM, Soul for Europe, Banlieues d'Europe edo EUNIC España bezalako sareekin ere lankidetza estutuko dugu.

Yvona Kreuzmannova 2015eko Pilžen hiriko Zuzendari Artistikoa

1

Atlantikotik Europaren bihotzeraino «Kultura ezinbesteko baldintza da garapen iraunkorraren alde, eta hala ulertu dute azkenean ekonomialariek nahiz eta gaur egun kultur industria sortzaileekin konbentzituta daudenek lehenago sinesgogor ari izan. Horregatik, Europako Kultura Hiriburuek gizartearen eraldaketaprozesu sakona abian jartzen lagundu dezakete»

2

3

Iñigo Ibáñez

1 Bazar txinatarra, oroigarriak

salgai.

2 Haur sahararra, oporrak

Donostiako familiekin pasatzeko aukera ematen dien harrera-programaren barruan. 3 Errumaniako etorkina hiriko kaleetan, loreak saltzen.

Iaz Europako Dimentsioaren definizioa zein ote ziren neure buruari galdetzen ari nintzen. Eta egun haietan hain zuzen, Donostiako hiru emakume zoragarri ezagutu nituen. Baita bertako hiritarrek Pilsen hiriko hiritarrekin komunean dituzten arazoak eta erronkak ere. Hasieran begi bistakoa suertatzen ez bada ere, badira hainbat kidetasun bi hirien artean: neurri ertaineko hiriak, izatasun kontserbadorekoak, hiri mugakideak dira, bertako gazteak hiri handigoetara joan ohi dira, biek bizi izan ziren iraganean erregimen totalitario baten pean. Donostia ETAren mehatxuekin lotuta dagoen hiria da, Europan jakina den bezala. Zer da ezaugarri horiek dituen hiri batek Europari eman diezaiokeena, eta alderantziz? Asko, hala uste dut nik, hautagaitzaren arabera. Batez ere oso sustraiturik dauden estereotipoak atzean uzteko beldurrik ez eta zerbait berria eta berritzailea egiteko gogoa badago. Gatazka politikoan energia gehiago ez galtzeko kemena badago eta energia hori beste zereginetan biltzen bada, beste aukera bat dago. Inbertsiorik hobere-

Donostia, Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria saria

Zientzia Ministerioak «Zientzia eta Berrikuntzaren hiri» izendatu du Donostia. «Tokiko esferatik I+G+b eta ekoizpen ereduaren aldaketari egindako ekarpenarekin egin duen ahalegina eta hartu duen konpromezu handia» errekonozitzen dituen ziurtagiri hau eman dio, bultzada nabarmena emanez, eta 100.000 biztanletik gorako Espainiako hamar hiri saridunen artean aitortuz.

na giza ondarea dela konbentzituta nago. Jendeak, giza energiak eta bere sormenerako gaitasunak ahalmen izugarria dute oso irekia eta oso bizia den euskal gizartearentzat. Lisboako Estrategiak agintzen duena urtetan betetzen saiatu ondoren, Europa irtenbiderik gabeko bide bat dirudi. Txekiar esaera zaharrak dioen modura, Europa ahazten ari da lehenengo biolinaren lekua zein den. Kontinente guztietako bisitariek Europan benetan ezagutu nahi dutena ahazten ari da. Herriz herri, hiriz hiri eta auzoz auzo hedatzen den genero guztietako arte garaikide bizigarri eta kartsu baten bidez garatutako kultur sustrai eta tradizioak ahazten ari da. Europak duen berezitasun nagusia da hori. Kultura garapen iraunkorraren aldeko baldintza bezala, azkenean ekonomialari ospetsuek edo gaur egun kultur industria sortzaileekin konbentzituta dauden sinesgogor ari ziren haiek onartu dutena. Argi dago benetako garapena posible dela, inbertsioak kulturan eta hezkuntza sortzailean egiten badira. Kultura sine qua non baldin-

tza bat da epe luzerako garapen iraunkorraren alde. Hortxe dakusat Europako Kultura Hiriburuek duten miresgarriena. Hautagaiak diren hiri gehiago ekarriko bagenitu gizartearen aldaketa prozesu sakon horretara, kulturaren eskutik, aztergai bihurtuko lirateke, eta ez bakarrik Europan. Inspirazio iturri bihurtuko lirateke, eta 2020rako Estrategiakoek ezingo lukete ukatu. Baina, zer emango dio Europak bere ahalmen sortzailearen alde apustu egiten duten hiriei? Kultur sare barietate handi bat, egiteko modu zuzen eta okerren eredu direnak, esperientzia biltzea eta nazioarteko lankidetza sustatuko duten proiektuetan sartzea. Europar Dimentsioak kezkatzen nauela aitortzen dut, baina gehien kezkatzen nauena genero eta esparru guztietako harremanei nola eutsi da. Kideak nola motibatu eta kulturan trebatutako gizarte baten nonahiko ikuspegia gerturatu. Urteak beharko dituen erronka da, bai Europako Kultura Hiriburu izendatuko duten hirientzat bai izendatu gabe gelditzen direnentzat ere. Kulturak duen zereginarekin fio diren hiriak.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

22—ardat zak

Azaldu hiriak nola lortuko duen Europa mailan biztanleriaren interesa piztea eta esparru soziokulturaleko, hiriko, bere inguruneko eta programan sartutako eskualdeko hiritarren, artisten eta pertsonen partaidet za lort zea.

9

[10. galdera, 21. orrian]

Europa mailan biztanleriaren interesa pizteko eta artista eta pertsona ezberdinen partaidetza lortzeko, indar handiko hiru plataforma mugikorrak piztuko ditu: itsasontzi bat, tren bat eta zirku bat. Enbaxada ibiltari horiek dss2016eu hartuko dute abiapuntu gure proiektua Europako kontinentean hedatzeko, gure loturak aberastuko dituzten sareak suspertuz, eta Europako herritarrei Donostiara etortzeko gogoa pizteko. Herritarren zein kultur eragileen konplizitatea lortzeko, hiru urte daramagu partaidetzaren aldeko prozesu bat suspertzen, eta hori da gaur gure programaren beraren emai-

publikoak

dss2016eu hiritarrak

tza. Prozesu hori, 2012tik aurrera, laborategien zeharko diren honako helburu hauekin: eredu eta elkargune izango diren gizarte-prozesuen garapena; teknologia berriak eta kode irekiko kultura; hizkuntza kultur ekoizpenerako baliabide bezala; kultur parkeen sarea, ezagutzaren eta bizimodu osasungarrien aldeko gune modura; eta artea, baina amets eta subjektibotasun berriak adierazteko baliabide bezala. Horrez gain, bulego ibiltari baten laguntza ere izango dugu, lurralde osora iritsi ahal izateko. Izan ere, proiektu guztiak nahi du bere eragina tokian zein nazioartean.

Donostiako Orfeoiaren emanaldia, bertako beste abesbatza batzuekin batera, Festival Rompeolas-Olatu Talka izeneko jaialdiaren barruan, 2010ean.

sektorekako taldeak dss2016eu proiektuak, modu eraginkorrean, beste era bateko partaideak eta sektoreko taldeak kontuan hartuko ditu, gurea bezalako proiektu baten mesederako beti ere →

Finantza-eragileak Bai eremu publikokoak bai eremu pribatutakoak, eta erakunde handiak nahiz ekarpen pertsonalak, bai programa guztirako, bai ekimen zehatzentzako. Adostasunak lortuko ditugu finantziazio aldetik eta lankidetza aldetik, pizgarri bereziak eskainiz (fiskalak, sozialak, publizitatezkoak, berrikuntzazkoak), etab.

Komunikaziorekin lotutako eragileak Hedabide talde handiak nahiz tokikoak eta espezializatuak (kultura, giza eskubideak, geografia, etab), kazetaritza profesionala edo herritarrek egindakoa, sare sozialei eta komunikazio pertsonalari arreta berezia eskainiz.

Turismoarekin lotutako eragileak Bai tokiko eragileak bai Estatu, Europa eta nazioarte mailako eragileak. Sektoreko elkarteak, touroperadoreak, ostalaritza, aisialdia eta tokiko turismoa. Horiekin guztiekin arituko gara lanean, turismo-estrategia kualitatiboagoa, espezializatuagoa lortzeko, esperientziari eta norbanakoari zuzendutakoa, ingurunearen iraunkortasuna kontuak hartuz eremu sozialean zein ingurumenean, Europako Batzordeak 2007an martxan jarri zuen Garapen Iraunkorraren eta Lehiakorraren aldeko Agendak ezarritako irizpideei jarraituz. Eskaintza modu ezberdinak antolatuko ditugu, gure herrialdea indarrean jartzeko, horrelako 2016ko Europak Kultura Hiriburu dela bisitatzeko aukera emanez urte osorako eta bakoitzaren nahien eta beharren arabera. Kultur sektorearekin eta industria sortzailearekin lotutako eragileak Batez ere gure proiektuaren programekin lotutakoak: ikus-entzunezkoak, teknologia digitalak eta multimedia, literatura eta antzerkia, arte bisualak, musika, etab.

DV

Hautagaitzak hartzen duen herrialdetik, Espainiatik, Europatik eta beste edozein lekutik etorriko diren pertsonak proiektua ere berea egin dezatela nahi dugu, donostiarrok bezala. Esperientzia berrien bila datozenak edota lanak bultzatuta hiria bisitatuko dutenak, sormen sektorean ohizkoa dena, partaide nahi ditugu Bertako hiritarrak ditugu oinarri. Helburua dss2016eu hiri guztian barrena zabaltzea da, auzoetan, herrialde guztian, Espainian eta kanpoan bizi direnak partaide bihurtzeko asmoz. Hiritarren parte-hartze biziak dss2016eu egitasmoaren eta bere baitan antolatuko diren ekimenen arrakasta bermatuko du, izan ere, jendearen partaidetza zuzena eskatzen duen baliabide bezala antolatuta baitago dena. 2016ko Europako Kultura Hiriburuaren Helburua bere egin behar du jendeak, hori da gure helburua, egunero bizitzan bizi dezatela gureak eta beraienak diren proposamenak. dss2016eu ez da hiritarrentzako proiektua, hiritarrena baizik. Baina beren interes edota zaletasunak, beren jakin-minak bultzatuta, esperientzia berrien bila datozen pertsonak ere partaide bihurtu nahi ditugu, bisitaleku duten ingurua bizi eta goza dezaten:

historia, kultura, bertako jendea… Guregana bilduko dituen ikuspegia landuko dugu, denontzako turismo modu bat, Europak Batzordeak agindutako Calypso ekintzaren parametroei segika. Bereziki, lanerako eta aisialdirako arrazoiengatik bidaiatzen den jendearen arreta gureganatu nahi dugu, hau da, kultur ekitaldi garrantzitsuak erakarrita beren «oporlanaldia» hemen gurean igarotzen duten pertsonena. Izan ere, maiztasun gero eta handiagoz bidaiatzen da horrela jendea, eta talde inportantea osatzen dute guretzat. Horregatik da gero eta zabalagoa Donostiak mintegiak eta kongresuak antolatzeko ematen duen eskaintza, esaterako, Kursaal Jauregian. Gainera azpiegitura horrek guztiak zerbitzuen eta ostalaritzaren erabateko babesa jasotzen du, gure hirira lanera datozen bisitarien mesederako.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

ardat zak—23

Ba al du programak talde bereziei (gazteak, gut xiengoak, etab.) zuzendutako osagairik? Horiek aipatu

Gure programak diziplina askoko eta belaunaldiz haraindiko joera bat babesten du, baina ekimenetako asko ikuslego jakin bati zuzenduta daude. Hasiera-festa berak, Bakearen aldeko Danborrak hain zuzen, haurren alaitasuna goraipatuko du Europako milaka eta milaka haurrek San Sebastian jaia ospatzen dutenean. Baina ez da hori gaztetxoenek gogoan izango duten ekintza bakarra: Anizatasunaren aldeko kometaka edota Donosti cup urtero ospatzen futbol gazte txapelketa ere antolatuko dira. Feministaldia festibala emakumezkoen festa izango da hirían, eta gazteenek Oporrak Renerekin

11

bezalako ekintzak izango dituzte, Giza Eskubideak ardatz harturik. Etorkinak, gazteak eta beste talde jakin batzuk euren kezkak plazaratzeko aukera izango dute Erreala Proiektatu bezalako ekintzetan, herritarren arteko eztabaidarako guneak izango direnak. Horiekin batera, etorkin eta bertakoei Festaren Festa edo Gizarte Irekiak bezalako kulturaz haraindiko ekintzak eskeiniko zaizkie. Gutxiagotasun fisikoren bat dutenek ere izango dute bere ikuspuntua eta beharrak plazaratzeko aukera Ibilka lasterketan edota GPZK (ez)iristeko izeneko ekimenean, traba arkitektonikoak biltzen dituen multimedia mapa bat hain zuzen.

KULTUR INDUSTRIA

bertako profesionalak eta Europako adituak Hasiera-hasieratik, dagoeneko lanean ari diren gure lurraldeko kultur eragileak programari forma ematen eta dss2016eu hautagaitzaren proiektuak sortzen ari dira, ezberdin egiten dituen beren ezagutza eta beren harreman-sareak guregana ekarriz, gure burua Europa eta nazioarte mailan ezagutzera emateko. Bertako, Europako eta nazioarteko profesionalen eta adituen arteko oreka baten bila gabiltza, erabat akademikoa izan daitekeen ezagutza baten —unibertsitateek duten garrantzia tartean— eta herriratuko diren jardunen arteko oreka alegia. Gure hautagaitzaren arrakasta bermatzeko, mugikortasuna, trukea eta harremana sustatuko ditugu jatorri ezberdineko sortzaileen artean. Baina proiektu guztiak gizarteak eta erakundeak, tokiko eta Europako sare publikoek zein pribatuek osatzen duten ehunduran noraino txertatzen diren ere gertutik aztertuko dugu.

Iñigo Ibáñez

zeharkako helburuak PERTSONAK dira 2016ko Europak Kultura Hiriburu izateko gure proiektuaren bihotza, baita beren ideiak eta ekintzak ere. Kohesioa piztu nahi dugu, Europara gehiago zabaldu, kultura irekiaren aldeko hezkuntza sustatu eta kultur programan modu naturalean txertatu

PARTE-HART ZEA

jende guztiarentzat dss2016eu hautagaitzaren eginahala pertsona talde eta erakunde talde zabal eta heterogeneo bati begira antolatuta dago. Askotariko partaideak nahi ditugu, hala nola, adituak, zaleak, kultur turistak edo etorkinak, profesionalak, amateurrak, ikusleak eta prousers izenekoak (teknologia berrien erabiltzaileak beren informazioa sortu eta partekatzeko). Tokian tokikoa indarrean jarriko dugu, baina munduarekin lotzen gaituena ahaztu gabe, horregatik da Europarako dimentsioa hain garrantzizkoa gure proiektuarentzat, eta horregatik ere nahi ditugu bildu herritarrak eta Europako erakundeak. Kulturaz nahiz mugaz haraindiko alderdiak landu nahi ditugu, zalantzarik gabe, aniztasunaren eskutik gazteek zein adinekoek asko dute esateko eraldaketaren aldeko gure apustuan. Horrez gain, mugikortasunarekin arazo ezberdinak dituzten taldeak zainduko ditugu bereziki, kultur ekimenekin bat egiteko erraztasunak izan ditzaten.

1.

2.

3.

Gizarte kohesioa eta gatazkak ekiditeko kultura eta terrorismoa eta horrekin erlazionatutako ondorio zitalak gainditzeko talde mailako erronka bat sustatzea. Bakearen eta birmoldaketa moralaren aldeko bidean, eta ETAren desagerpenaren eskutik, herritarren arteko adostasuna sendotu nahi dugu, eta gure esperientzia tarteko, Europako kontinentean elkarbizitza hobetzeko lagundu.

Giza energia indarrean jartzea eta piztea, baita PERTSONEN gaitasun sortzailea eta izpiritu (auto)kritikoa ere, Europako garapenaren aldeko eraldaketa sozial eta kultural horretara bideratzeko. Kultura izan dadila demokrazia bizitzeko erabateko modua. Herritarrak, beren ideiak eta beren ekintzak 2016ko Europako Kultura Hiriburu izateko gure proiektuaren bihotzean jarriko ditugu.

Europaren aldeko gure borondatea areagotzea. Europara zabaldu beharra dugu, erronkak eta arazoak elkarrekin aurrera eraman eta konpontzeko, partekatutako esperientzien eta lankidetzaren bitartez irtenbideak proposatzeko. Hori guztia, Atlantikoko urak bustitzen dituen gainerako lurraldeak ahaztu gabe, batez ere, Latinoamerikako eta Afrikako hegoaldean.

4.

5.

6.

Gure hirian, bere lurraldean, eta ondorioz, Europan, kode irekiaren, jabego publikoaren kodea sustatzea, hezkuntzaren eta partekatutako ezagutzaren eskutik beti ere; lankidetzarako sinergiak bultzatu, baliabideak egokitzeko, indarrak bateratzeko, publikoaren pribatuaren arteko ekintzak sustatzeko, irekiak eta horizontalak izango diren harreman-ereduen eta partekatutako agintaritza-sistemen bitartez.

Kultur programa gure ehundura sozialean eta instituzionalean modu naturalean txertatzea. Gaur egungo gure kultur azpiegiturak eta eraikiko direnak osatu eta zentzuz bete daitezen. Baterako agenda bat landu, bai eskualde mailan bai mugaz haraindiko gunetan. Bertako eragileei eta bere sareei indar gehiago emango dizkiegu, Europako nahiz nazioarteko beste sare batzuekiko harremana indartzeko.

Ikerkuntzari eta gaitasun bereizgarriari lagundu kulturaren eta ekonomia sortzailearen hainbat alderditan, artistei eta ondare sinbolikoaren sormenari bereziki, Europa osoko eragile kulturalen mugikortasuna bultzatuz, indarrean diren sektoreei eta gizarte-berrikuntzari arreta berezia eskainiz; gure lurraldeak aipatu ditugun sektore horietan duen gaitasuna ahaztu gabe, hala nola, gastronomian edo turismoan, besteak beste.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

24—ardat zak

Azaldu hiriak piztuko dituen kontaktuak zeint zuk diren: hiriko kultur eragileekin; hiritik kanpo ari diren eragileekin; herritik kanpo ari diren eragileekin. Aipatu zein eragilerekin arituko zareten lankidet zan eta aurreikusitako elkartrukeen funtsa zein den. Zertan da berrit zaile zuen kultur proiektua?

12/13

Hasieratik ari dira bertako kultur eragileak hautagaitzaren programaren forma erabakitzen eta dagoeneko aurrera eramaten ari garen ekimenak sortzen. Horren adibide dira (auzolab) izeneko laborategiak eta Olatu Talka Festibala. Lehenengoa, biztanleriaren laguntza eta parte-hartzearen adibide gisa, eta bigarrena Herritarren energia olatuak isladatzen dituzten hiritarren ekimen praktikoen erakusgarri moduan, Orrialde honetako oinean jarri dizugu bertako kultur eragile garrantzitsuenen zerrenda. Aurrerago, gure kultur programa deskribatzen dugun atal horretan, proposamen bakoitzean

parte hartzen duten eragileak eta sareak zehazten dira, sektoreka duten interesaren arabera. dss2016eu proiektua ekimen berritzailea da: zentzu sakonean da berritzaile, ezen eta eredu aldaketa bat proposatzen baituelako gure sistema soziokulturalarentzat. Horizontaltasuna eta deszentralizazio hartuko ditugu ardatz gure ekitasmo kulturalean, hainbat eremu publiko-pribatuekin elkarri eraginez, hiritarren partaidetza oinarri harturik. Azterketarako eta komunikaziorako formula berriak ezarri nahi ditugu, hartu-emanak eta eragin soziala saritzeko.

BERRIKUNT ZA

gure prozesuaren kondaira dss2016eu proiektuak pertsonek duten sormen-gaitasunaren alde egiten du apustu. Horregatik aritu gara gizarteko sektore guztiekin: epaileak, sukaldariak, idazleak, musikariak, artistak, historialariak, zientzialariak, teknologoak, antropologoak, hackerrak, 2.0 sareetan espezialistak, filosofoak‌ dss2016eu hautagaitzak pertsonen gaitasun sortzailea bultzatu eta hauen partaidetza sustatuko du, kultur politika eredu berriak sortzeko dinamika parte-hartzaileen bidez. Katalizatzailearen lanak egin nahi ditugu gure herrialdearentzat jatorri, sexu, lan-arlo, erligio eta aukera politiko ezberdinen arteko elkarbizitzan, kultura arloko eztabaidetan parte hartzen duten pertsona dinamikoen lanari esker. Laburbilduz, gizartea eraldatzeko ahaleginak egingo ditugu, kulturaren eskutik eta sektore guztien partaidetzaren bitartez. Gure proiektuak tankera hartzen hasi zen 2008ko udazkenean, Victoria Eugenia antzoki historikoan bertako herritarrak biltzeko bilera irekiak antolatzen hasi ginenean. Hasierako bilera horietan gizarteko hamaika sektoreetako ordezkariek parte hartu zuten. Hala nola, ekonomia, kultura eta arlo sozialetako zenbait ordezkari. Lehen fase horretan, dss2016eu proiektuan parte hartzen duten erakunde publikoetako zenbait arduradun politikoekin eta teknikoekin batera lana egin zen, haien helburuak eta gureak bateratzeko. Gure proiekturako ideiak ematen izan ziren, besteak beste, arkitektoak, biologoak, sortzaileak, komunikabidetan espezialistak, epaileak, sukaldariak, idazleak, musikariak, diziplina anitzeko artistak, historialariak, zientzialariak, teknologoak, antropologoak, hackerrak, 2.0 sareetan espezialistak eta filosofoak. Bilera haiek 2009an hezurmamitu ziren, gizartearen zenbait ordezkarirekin burutu genituen hamar bileratan, eta haietan sortu ziren eztabaida gai ezberdinei buruzko txostenak jaso genituen, feminismoari, belaunaldien arteko harremanei, euskarari eta kultur ekitaldiei buruzko eztabaida guztiekin, beste batzuen artean. Hautagaitza taldeak jarraitu egin zuen partehartze mugimendu horrekin, baina diferentzia batekin, eztabaidak, proposamenak eta ondorioak zehatzagoak izan baitziren orduan, proiektuaren edukiak ahalik eta gehien zehazteko euskara, berrikuntza, artea, kultura, arkitektura edo partaidetzaren alorretan. Diziplina anitzeko elkarrizketa horretan parte hartu zuten, besteak beste, artistak eta sortzaileak, eskualdeko eragile kulturalak, unibertsitateak, ikerkuntza-zentroak, punta-puntako enpresak, kooperatibak, pertsonalitateak, gizarte eragileak,

independenteak, finantza-erakundeak eta gure hautagaitzako kultur erakunde nagusietako ordezkariak. Parte-hartze prozesu horren bigarren fase hartarako bi hilabete iraun zituen laborategi handi bat landu genuen. Horretan elkarrekin aritu ziren programa kulturalaren lau itsasargien eta bost sistema ezberdinen arduradunak (nazioarteko ezagutzak, programak eta sareak ekarriz), elkarren artean hautagaitzarentzat kultur programa bat batera osatzeko. Orduan egindako lanari best lau laborategi hauek gehitu genituen: komunikazio-plana, turismo-estrategia, ebaluazio-sistema eta antolaketa- eta finantza-ereduak. Azkenik, proiektuaren kontraste prozesu bat antolatu zen, harremanetan gauden zenbait Europako aditu ezberdinekin. dss2016lab izenekoan 900 pertsonek hartu dute parte orain arte, norbanakoaren gisa eta gizarteko sektore ezberdinetako erakundeetako ordezkari gisa: ikastetxeak, unibertsitateak, turismoa, musika, dantza, artistak, herri-mugimenduetako ordezkariak, auzoetako elkarteak, enpresak, gazteak, Erasmusko ikasleak, Donostia bizi diren poloniarrak, Europako adituak, gutxitasunen bat duten pertsonak, etorkinak, adineko pertsonak, teknologia zentroak, kultur kudeaketarako enpresak‌ Oro har, Pertsona talde zabal bat gure prozesuaren atal ezberdinetan zehar, proiektua aberastu dutenak. Pertsona horiek arduratuko dira gure proiektua hezurmamitzen, Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendatzen badute.

Bigarren fase honetarako bi hilabete iraun dituen laborategi handi bat landu dugu. Horretan elkarrekin aritu dira itsasargien eta sistemen arduradunak, elkarren arteko kultur programa bat batera osatzeko

hiria honako sare hauetan dago Nazioarteko Hiri Hezitzaileen Elkartea (AICE) / Hiri Interkulturalen Sarea / Bakearen Aldeko Alkateak / Estrasburgoko Elkartea / CGLU / FAL / OIDP / CIDEU / Urbal / Mundu Mailako Adinekoentzako Hiri Lagunen Sarea/ Europako Hizkuntzaaniztasunaren Sustapenerako Sarea/ Arku Atlantikoko Hirien Batzarra / ERNACT / Eurocities / Vitalis / Aeneas (IEE programa) / Iniciativa Civitas / FEMP / Kaleidos Red / Bizikletaren aldeko Hirien Sarea / Espainiako Klimaren aldeko Hirien Sarea / AFCI (Association of Film Commissioners Internacional) / European Music School Union (EMU) / EuFCn (European Film Commision Network) / ORACLE-Network of European Cultural Managers / Hiriko Giza Eskubideen Gutuna (Eskubideen Hiria) / Internacional Congress & Convention Association / Espainiako Musika Klasikoaren Jaialdien Elkartea / Europako Festibalen Elkartea / European Cities Marketing / ICCA / Spain Convention Bureau


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

Zeint zuk izango dira eraginak epe erdira eta epe luzera, sozio-ekonomiaren, kulturaren eta hiritartasunaren ikuspuntutik? Ba al dute udal agintariek kultur ospakizuna burutu eta gerora egingo direnei buruzko adierazpen publikoren bat egitea aurreikusita? Zer prozedura erabili duzue hautagait za diseinat zeko eta prestat zeko orduan?

14/15

ardat zak—25

Krisi garai hauetan, askotariko eta positiboa izango da ekintzek izango duten eragina gizarteko hainbat arlotan. Lanpostuak sortuko ditu, gazte ekintzaile eta sortzaileentzat bereziki, industria sortzaileen eta kultur turismoaren alderdietan. Gure politika kulturalak berrituko ditu, nazioarteko festibalak, eta proiektuen koprodukzio sendotuko da Europako beste eragileekin eta hiriekin. Hautagaitza hartzen duen lurraldearen eta euskal Eurohiriaren mugaz haraindiko korridorearen kohesioaren alde egingo du. Hiriak dituen azpiegitura soziokulturalak indartuko ditu, haien artean ateak ireki berri dituen

San Telmo Museoa, Basque Culinary Center zentroa edota Kultura Garaikiderako Tabakalera Zentroa, 2015aren azken egunetan zabalduko dena. Izendapenak hirigune publikoa kultur ekimenerako eta elkarbizitzarako leku bihurtuko du. EKHren urtea amaitu eta 2020rako onartu den aurrekontua da horren adierazgarririk hoberena. dss2016eu proiektua 2009an abiatu zen partaidetzaren aldeko prozesu luze baten ondorio da, agiri hau gauzatzeraino hedatu ez ezik, auzolabs partaidetzaren aldeko laborategietan ere jarraipena izango duena.

Juan Freire Itsas-Bilogian Doktore A Coruñako Unibertsitatea eta EOI Industria Antolakuntzarako Eskola, Madril

herritarren laborategiak «Kultur erakundeak aldatzen hasi dira, eta orain artistak bere antzekoekin eta bere publikoarekin aritzen da lanean. Aldaketa hau biltzeko, laborategiak sortzen dira, denon arteko lanerako askotariko gune bihurtuak»

Iñigo Ibáñez

SORMENA

ELKARLANA

berrikuntzaprozesu irekiak

kultura digitalaren zeregina

Berrikuntza irekia gastuak merkeagotu eta berrikuntza bizkortzeko behar horretatik sortzen da. Eta azkenean, eredu ireki horien onura nagusia zein den ikusi dugu, hau da, sormena areagotu plataformak sortuz, bertan unibertsitatean edo enpresa handi baten egongo liratekeen I+D sailak baino talde zabal eta anitzagoak eragindako ideiak sortzeko. Kultura eta bere jendearen arteko harremanean aldatzen ari da, kontsumoa eta erakustaldia utzi eta kultura arloan parte hartzeko ekoizpenari ekin dio. Jendea parte-hartzaile bihurtu da, partehartzaile autonomoa alegia. Gizarte partehartze berpizkunde fase batean sartu da. Publikoak subjetu pasibo izateari utzi dio eta kudeatzaile eginkor izateari ekin dio. Batzuetan, partaidetza hori boterearekin lankidetzan ematen da, eta beste batzuetan, modu korapilatsuago batean, ordezkari politikoekin.

Azkenaldian ikusitako aldaketa prozesuetan informazioaren teknologien, eta, batez ere, kultura digitalaren nagusitasuna nabarmendu egin da poliki-poliki. Aldaketa hori, jarduera eta teknologia horiek ekarri dituzten sareen arteko lankidetzaren eskutik etorri da. Beraz, aldaketa-prozesu horiek eman diguten aukera berri bat bezala ulertu behar digitaltasuna, izan ere, elkartrukerako eta informazioaren lekualdatzerako mugak eta kostuak murriztu egin dira, eta instituzioetatik kanpo dauden taldeen arteko koordinazio egokia bideratu da, behintzat egitura tradizionaletan. Software librea edo Wikipedia entziklopedia librea kultura digitalak duen indarraren adibide dira, teknologien, informazioaren eta ezagutzaren emaitzarako, eta antolakuntza-eredu horiek uki daitekeenaren munduetan eta espazio fisikoetan eragiten ari direnen adibide ere dira.

Kultur erakundeak aldatzen hasi dira, eta eskularruekin egin ohi den bezala atzeko aldera jarri dute ekoizpen prozesua. Prozesua begien bistako egin da, artistak bere antzekoekin eta orain prozesuan parte hartzen duen bere betiko ikuslegoarekin lan egiten du, ezen eta publikoaren kontsumoa sormenaren zati bihurtzen da. Aldaketa horri leku egiteko izen ezberdinak hartzen dituzten laborategiak egiten dira, denon artean lan egin ahal izateko. Laborategi horiek ekoizpen zentroen bilakaera dira, eta, bertan, artistak baliabideak aurkitzen ditu sormen lanerako, baina sormenaren alorrean betidanik izan den bakarka egindako lanaren ideia aldatuz. Jarduera eta eredu berri horien agertzea, obsesio politiko batek hartuak gaituen garaian iritsi dira, hau da, berrikuntza ekonomia hazkunderako bideratzen denean, eta ez garapenaren funtsezko arrazoi gisa. Kontzeptu berri hau aurrekoa baino kompexuago eta bateratzaileagoa da. Egia esatera, enpresekin, kulturarekin edota herritarrekin gertatzen ari denak berrikuntza eta gizarte berrikuntza ez direla bi kontzeptu kontrajarriak erakusten digute, ezta elkarren ezberdinak ere, nahiz eta normalean berrikuntza hitza erabiltzen denean empresaritza aroari dagokiola ulertzen dugun. Berritzaile den gizarte batek parte hartu ahal izango du modu biziz eta kritikoz bere eraikuntza politikoan, eta ondorioz plataforma lanak egingo ditu benetan berritzaile den ekonomiarentzat. Horregatik, herritarren laborategien ideia bultzatu egin behar da, gizarte berrikuntzaren alde. Laborategi horiek, batzuk halaxe daude dagoeneko, lurraldean zehar sakabanatu beharko lirateke; tokian oso tokiko zentroak, neurri txikian lan egin ahal izateko, baina sare globalen barruan, teknología digitalari esker. Laborategi horiek lantzen duten programa irekia da, tokiko interes eta beharretara egokitua, eta baliabide materialak eta antolakuntzazkoak emateko gauza dira. Herritarren arteko lankidetzarako gune dira, kultur eragileen, zientzialarien eta teknologoen, eta profesionalen eta amateurren arteko lankidetzarako. Baina, aldi berean, mediatekak ere badira, beren jardueraren eta sorkuntzaren informazioa etengabe biltzen baita, sarean lan eginez, ezagutza irekiko zutabeak sortzeko.


26—

coop Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentrua, Tabakalera Takillak

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—27


28—ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

Iñigo Ibáñez


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—29

ANTOL AKUNT Z A/FINANT ZIA ZIOA estrategia antolaketa da

—30

proiektu bat pertsona bakoitzarentzat

—33

finantziazio kultura berri baten alde

—36

erakundeen kompromezua

—37

balore komunen bila

—40

TRANSFORMAZIOA

berrikuntzaren alde lidergo publikoa Antolakuntza-ereduei dagokioenean, Euskadik duen gaitasuna nabarmena da. Industria kooperatibismotik hasi eta herri-elkarteek tradizioz osatzen duten gizarte ehun mamitsura iritsi arte, baina «euskal industria antolaketarako eredu berria» izenaz ezagutu den hori ahaztu gabe. Azken honen ezaugarriak antolaketa horizontala, hierarkia sailkatuagoak eta parte-hartze hedatua dira, beren eraginkortasuna guztiz frogatuta dagolarik. Antolakuntzarako gogo horretatik proposatu nahi du dss2016eu egitasmoak funtzionamendu eta finantziazio eredu bat, oso profesionala, tradizio publikozkoa. Erakundeen Kontsortzio batetik, baina bertako eragileen, herritarren eta enpresa-munduaren parte-hartze handiarekin. Eredu horrek zentzu handiagoko agintaritza eskatzen du, demokraziak kulturarako baliabide gisa duen gaitasuna eta bere eraikuntzan elkarbizitzak eta sorkuntzak duten eragina azpimarratzeko. Baliabideen administraziora bideratuko da gure finantza-azpiegitura, baina baita ekonomia-iturri berriak sortzera ere, proiektuen kudeaketarako gure proiketuzkako eredu integralari jarraituz. Kultur edukiaren ikuspuntutik ekingo diogu antolakuntzari, baina baita pedagogiaren, komunikazioaren, harremanen eta finantzazioaren gogotik ere, enpresa-mundua guregana gerturatuz bere alderdi guztiekin, ez bakarrik diruari dagokion mailan. Antolakuntza berritzailearen alde ari gara lanean, benetazko gizarte aldaketa berri bati ekiteko gauza izango dena. «Slow innovation» izeneko bat, sakona, hurbila, sustraitua, eta errealitateari egokitutako baliabideekin, nahikoak eta jada konprometitutakoak. Epe luzerako berrikuntza da, gizarteaz haraindikoa, irekia eta partehartzailea. Hobekuntzen aldekoa, elkarte sozial eta produktiboen, publikoen eta pribatuen aldaketaren aldekoa. Eta baloreen eremu batean eta dss2016eu lantaldeko pertsonek, profesionalek eta boluntarioek, aurrera eramandako proiektuetan onartutako joeretan oinarrituta beti ere.

Koldo Saratxaga «K2K emocionando»-en Sortzaile eta Aholkulari Euskadi Erabat ezberdina den kudeaketa-eredu bat eskatzen digun garai berri honetan, pertsonen nagusitasuna behar dugu. Horrek Harremanestilo Berria (HEB) eskatzen du, eta eragileak, dinamizatzaileak eta ilusio handiko pertsonak behar ditu. Orain arte kontsumismoa eta neurririk gabe gastatzea ohikoa izan diren norabide horretatik oso bestela. Harremanestilo Berri horrek bizitza ulertzeko modu berri bat eskatzen du, erakundeen, baloreen, sorkuntzaren eta partekatzeko gaitasunaren alor guztietan. Harreman estilo berriaren ondorioz denon proiektua sortu behar dugu eta partekatutako arrakastaz gozatu, askatasunez eta erantzunkizunez, gardentasunez eta konfiantzaz, pertsonen eta batzen dituen gizartearen garapenaren alde. Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburu egitasmoa aukera ezin hobea da balore hauek bizitzeko eta haietan sakontzeko.

Ana Carla Fonseca Ekonomia Sortzailean Nazioarteko Aholkulari Sao Paulo, Brasil Kontrakotasunen paradigmek (tokikoa edo globala, publikoa edo pribatua, ukigai eta ukiezina) dagoeneko ez dute funtzionatzen. Bizitzeko kalitatearen alde egiten duten konponbideak edota azpiegiturekin lotutako arazoak konpontzen dituztenak, gero eta gehiago dira indarrak, ideiak eta inspirazioak batzearen ondorio. Begirada berrien kaleidoskopio honetan, adostasunaren eta elkarbizitzaren zeregina funtsezkoa da. Aldaketarako zubi diren garai hauetan bizitzea opari da, baina baita erantzukizun handia ere. Elkarrizketarako eta eredu ezberdinetarako ateak irekitzen zaizkigu. Eta munduan diren baliabide guztien artean sormena da gehien hazten dena gero eta gehiago erabiltzen den heinean, eta ondorio kutsakorrak ditu, oso indartsuak, eta konponbide jasangarriak ematen ditu. Horietako konponbide asko, sektore pribatuak kultura kostua baino inbertsioa dela onartzen duenean sortzen dira. Kulturak eta sormenak baloreen ikuspuntu osagarria ekartzen dute: kulturalak, ekonomikoak, sozialak, hirigintzakoak. Haietaz baliatzen jakitea erronka da eta adibide da. Horregatik, Brasildik, pozik hartzen dut Donostiak elkarbizitzaren eta sormenaren alde hartu duen norabidea, bere Europako Kultura Hiriburu izateko hautagaitzan.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

30—ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA

Zer egitura klase aurreikusten duzue proiektua mart xan jarriko duen antolaketa arduraz egin ahal izateko? Zein harreman izango duzue hiriko agintariekin?

1.1

2011ko Apirilan, Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak Donostiako 2016ko Europako Kultura Hiriburuaren Kontsortzioa sortzeko Protokoloa sinatu zuten. Protokolo horretan gobernu-sailak, ordezkaritzak, erakunde pribatuen partaidetza, ekarpenak eta finantzazioaren ildo nagusiak zehazten dira. Eskubide publikozko erakunde bat da, berezko izaera juridikoa du, baita jardunean aritzeko gaitasun osoa ere, eta irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatuen parte-hartzea bideratzen du. Zerbitzuen kudeaketarako, hitzarmenak eta kontratuak izenpetuko ditu, baita behar dituen

erakunde juridikoak ere. Erakunde autonomo den arren, kudeaketako eta kontrol publikoko irizpideak dira bereak, gardentasuna bermatzeko, eta proiektuaren inguruan egindako lana ondare gisa gera dadin. Administrazio saila Zuzendaritza Kontseilu bat izango da, eta bederatzi bere kideak, honako modu honetan banatuta: sei, erakunde publiko sortzaileen ordezkari bezala, bi, irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatuen ordezkari bezala, eta beste bat, aurreko beste zortzi horiek aukeratua, eta Kultur Ordezkariaren (KO) lanak egingo dituena.

BERRIKUNT ZA

estrategia antolaketa da egitura politikoa/ erakunde juridikoa

dss2016eu proiektua 2011-2020 urteen hodeiertzari begira antolatuta dago. Denboraldi horretan hainbat izan daitezke aldaketak, hala nola, gizartean, ekonomian, teknologian edo aurrekontuan eta zehaztu diren ekintzetan. Garrantzitsua da konpromiso sendoak hartzea eta garapenaren aldeko estrategia egokiak marraztea. Baina, batez ere, dss2016eu lantaldeak antolakuntza on bat egitea baino gauza hobeagorik ez dagoela uste du, eta egoera aldakorretan nabigatzeko gauza izan dadila. Antolakuntza horretan pertsona irudimentsuak

nagusitu behar dira, gauzak ezberdinak egiteko eta ideiak, bereak eta besteenak, indarrean jartzeko gauza izango direnak. Ekintzaren aldekoa, herritarren, lankideen eta babesleen, bertako kultur eragile eta sozialen beharrei eta gogoei aurre egiteko gai: malgua eta irekia, bilakaera etengabekoan, pertsonak ere proiektuarekin batera aldatzeko, aldaketei egokitzeko eta beharren araberako joko-zelaia osatzeko. Antolakuntza azkarra eta dinamikoa proposatu nahi dugu, erabaki biziak hartzeko gai, irekia eta aniztasunarekiko gogoz, ikuspuntu zabalekoa; bakarkako eta taldeko erronkak eta ardurak hartzeko gauza; baloreak barrubarrutik lantzen dituena, eta harro hori egiteaz. Herritarrari, bisitariari, artistei eta sortzaileri, lankideari eta babesleari begira egindako antolaketa. Haien beharrak asetzeko gai izan nahi dugu, ez ahazteko moduko esperientziak, sentimenduak, emozioak, harremanak eta galderak bizitzera gonbidatu nahi ditugu. Barneko eta kanpoko konplexutasuna kudeatuko dugu, konplexutasun handiko inguru batean aldaketa ekarri nahi duen proiektu bat gidatzeko. Pentsamendu-eredu berri bat jarraitu dugu, hiritarren ekimenaren aldeko gogoarena eta bokazio publikoduna hain zuzen. Laburbilduz, EKH-a helbururaino eramateko gauza izango den antolakuntza nahi dugu, elkarbizitzaren eta partaidetzaren eremuetan sakon sustraitua. Partaidetza horretan herritarren interesa piztu ez ezik, dss2016eu egitasmoak osorik hartzen duen talde-lanaren ideia nabarmendu nahi dugu. Bide aldaezinik eztago: estrategia antolaketa da. Hor datza berrikuntzarik funtsezkoena.

Euskal Erkidego Autonomoko hiriburuei eman izan zaien arduren banaketan, Donostiari beti eman izan zaio «kultura hiriburuaren» papera. Ezaguna den zerbait da hori, baina komeni da berriro azpimarratzea, azken hogeita hamar urte hauetan, goi mailako kultur ekitaldien antolaketari dagokionean behintzat, frogatua geratu baita hiriak duen esperientzia. Hautagaitzaren Kontsortzio hori osatzen duten Euskal hiru administrazio publikoak (Udala, Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) gobernuen arteko lan esperientzia luzearen jabe dira esparru askotan (kultur esparruan ere). Erakunde horien egoera ekonomiko-finantzieroa oso osasuntsua da (Espainiar estatuko gainerako erkidegoen egoera ekonomikoarekin alderatuta batez ere), egiaztatua haiek pilatu duten ezagutza-ondarea, eta berrikuntzaren eta gardentasunaren bidean aspaldi jarriak. «Erakundeen arteko» antolakuntzan duten esperientzia luze horrek Kontsortzioak egitea erabaki duen aukera babesten du, guztiz. Hiru erakundeen bilkurak, eta irabazi-asmorik gabeko

elkarte pribatuak hor barruan sartzeak, baliabideen eraikuntza oso indartsua ez ezik, emaitza bikainak ere iragartzen dute. Eskubide Publikoari dagokion irtenbidea da hautatutako kontsortzioaren formula, eta aukera ukaezinak eskaintzen ditu kudeaketa biguntzeko. Bestalde, Kontsortzioaren eredua aukeratu izanak honako ideia hau indarrean jartzen du: erakunde publikoa izatearen balorea, hau da, garapenaren alde, kulturarena kasu honetan, egingo duten azpiegitura sozialak bideratzeko orduan erakundeek duten garrantzia. Hiritik, bertatik bertara eta berehala, jaiotzen den kultur zabalkundea da. Antolaketa-modu horrek aldakortasunari egokitze gaitasuna eskaintzen du, beste egituraketa modu batzuk (merkataritzaelkarteak, fundazioak, etab) «aterki egitura» izenekoan sartzea bideratzen du, kudeaketa hobetzeko asmoz, eta, azkenik, publikoa den oro aintzat hartzen du hiritarren aurrean, hiritarrak baitira taldeko ilusio horren helburu nagusia.

KONTSORT ZIOa BAT ZORDE NAGUSIA KULTUR ORDEZKARI

KANPO-BAT ZORDEAK

ERAKUNDE PUBLIKOAK

ELKARTE PRIBATUAK

HIT ZARMENAK/ITUNAK

ZUZENDARIT ZA NAGUSIA

Zerbitzu juridikoak Nazioarteko sareak eta harremanak Koordinazio orokorra

ZUZENDARIT ZA ARTISTIKOA

Project managers

Estrategia digitala

Marketin, komunikazioa eta garapena

Ekintzaren aldeko estrategia bat, malgua eta irekia, gure ideiak eta besteenak indarren jartzeko gauza, eta egoera aldakorretan nabigatzeko eta aurrea hartzeko trebe dena baino hobeagorik ez dago

2016ko Donostia-San Sebastián kontsortzioa*

Rafael Jiménez Asensio Pompeu Fabra Unibertsitateko Irakasle, Demokrazia eta Tokiko Gobernua Fundazioko Aholkulari eta Zuzendari * Textu hontan isuritako ikuspuntuak iritzi personalak dira soilki

Ekonomi Finantziazioa, administrazioa


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA—31

«proiektu-kultura » baterako antolakuntza 3 3. Erakunde juridiko publikoa

2 2. Egitura tekniko funtzionala

1 1. Matrize-egitura, proiektukako kudeaketa

Proiektuka egiten den kudeaketa egoki batek pentsamendu-diseinua (desing thinking) bere funtzionamenduan txertatzeko gauza izango den antolakuntza bat behar du, eta proiektu-kultura baten garapena ere bai, barrutik nahiz inguruko elkarte sozialen eta kulturalen artean. Ekimena bultzatu nahi da, bakarkakoa zein taldekoa, eta sormena erabili «nahitaezko» proiektuen eraikuntzan, gizarte testuinguruaren eta bere bilakaeraren arteko adostasunerako eremu batean; erantzun malguak bultzatu aldakorra den errealitatean, arriskuari zor zaion beldurra gaindituz… eta batez ere etorkizuna bideratu, eta arabiar esaera zaharrari kasu eginez, «goldea zer izarrari lotu» pentsatu, eman beharreko hurrengo urratsetan baino.

MALGUTASUNA

zuzendaritza, lidergoa eta proiektua Antolaketak honako hiru ardatz nagusi hauek hartzen ditu: partaidetza pribatua duen ekimen publikoko erakunde bat, egitura profesional heterarkikoa eta proiektuka egingo den kudeaketa eredu bat Ridderstraleren eta Nordströmen iritziaren arabera «antolaketa jende arruntak gauza ezohikoak egitea lortzeko artea da». Gure hautagaitza jende apalek osatzen dute, bertako profesionalak, batzuk estatu mailan zein nazioartean erreferenteak, umiltasunez lan egiten duena taldeko proiektu baten sorkuntzaren alde. Indarrak bideratzeko gauza diren pertsonak dira, garapen pertsonalerako zein talde-garapenerako moduak sortzen dituztenak, beste pertsona eta erakunde batzuekin lanean: erakundeak zein herri-mugimenduak, hezkuntzaren edo enpresaren eremuak, partekatuko esanahi berriak sortuko dituen elkarlanean. Gure antolaketak honako hiru ardatz nagusi hauek hartzen ditu: partaidetza pribatua duen erakunde publiko bat, egitura profesional heterarkikoa eta proiektuka egingo den kudeaketa eredu bat.Aurreneko osagaia Kontsortzio bat da, herri-balorea sortzeko, ekintzaren aldeko honako balore hauen eskutik: elkarbizitza, erantzunkidetasuna, gardentasuna, prozesua, sormena, errotzea, irekitasuna, Europarekiko zaletasuna eta ondarea.

Bigarren osagaiak hartzen duen egitura kokaera argia da, zehatza, oso definitua, baina malgutasunak bereizia, ekimen ezberdinei eta proiektu osoari hainbat une jakinetan aurre egiteko orduan. Heterarkikoa da bere planteamendua, hau da, kokaeraren hierarkiak ez du proiektuaren ohiko kudeaketa baldintzatzen. Pertsonek ez dute organigraman hartzen duten lekuaren arabera parte-hartzen, gaitasunak eta konponbideak proposatzeko duten trebetasunaren arabera baizik. Lidergoa banatua eta sortzailea da, eta zilegizko agintaritza bakarra morala da (hierarkikoa baino), horregatik egon daiteke kokatuta antolakuntzaren edozein lekuan. Hirugarren osagaia, proiektuka egingo den kudeaketa da, barne- eta kanpo-proiektuak, funtsezko unitate gisa ulertuak, jakinda anitzak izan daitezkeela eta geometria aldakorrekoak. Proiektu bakoitzak du bere berezko biziera, eta azpiegitura teknikoaren laguntzaz, dss2016eu egitasmoak nahi dituen lorpenen alde egiten du. Eredu horren bitartez, lidergoa banatzea posible da, ez talde teknikoaren baitan bakarrik, baita gurekin diren pertsonen eta elkarteen artean ere.

kultur ordezkari/ cultural chairman Proiektua bere osotasunean garatzeko, ikuspegi argí eta koherente bat bermatzeko ardura dauka, garatu beharreko norabideari jarraiki: ELKARBIZITZA, partaidetza eta ERALDAketa soziala Kultur Ordezkaria (KO) proiektua bere osotasunean garatzeko ardura daukan pertsona da. Proiektuaren ikuspegi argi eta koherente bat bermatu behar du, garatu beharreko norabideari eta landu beharreko honako kontzeptu hauei jarraiki: elkarbizitza, partaidetza eta eraldaketa soziala. Kontsortzioko Aholkulari Ordezkari lanak egingo ditu. Lurraldearekiko eta bertako eragile eta erakundeekiko harremanak elikatzeaz arduratuko da, aldaketa prozesuak bultzatuko ditu mota ezberdineko antolakuntza-taldeetan, Kontsortziora gehitu daitezkeen partaide berriak identifikatuko ditu, hitzarmen berriak erakunde publikoekin nahiz pribatuekin, eta Europa mailako lankidetza sare bat garatu. Borondatezko langileen ekarpena hartuko du bere gain, lankide diren gizarte erakundeen bitartez. Kultur Ordezkariak proiektuaren Zuzendaritza Batzordea lotuko du Zuzendaritza Nagusiarekin (ZN) eta Zuzendaritza Artistikoarekin (ZA). Eta bi horiekin adostu ondoren, proposamenak Zuzendaritza Kontseiluari igorriko dizkio. Kanporako Kontrol Batzordeen koordinazioaren ardura dauka. Zeregin garrantzitsua dauka Hezkuntza, Ondare eta Iraunkortasun Soziokulturalaren Kanporako Batzordeari dagokionean. Enpresa eremuarekin harremanak zainduko ditu, Kulturaren eta Sormenaren Aldeko Enpresa-Fundazio batek sorkuntza bultzatzeko. Talde-lanean aritzeko gauza izango da, ezagutza eta jarduera mota ezberdinak batzeko gauza, adostasun ahalik eta handiena lortzeko gauza, eta Zuzendaritza Artistikoarekin batera, jendaurrean modu irekian aritzeko gaitasun handia izango du. Bere perfila ez da politikoa, baina esperientzia eta ezagutza behar ditu erakunde publikoei buruzkoa, proiektuaren aldeko ahalik eta laguntza mota gehien bertaratzeko. Zuzendaritza Nagusiak izendatuko du Kultur Ordezkaria nor den, eta bertako bederatzi partaideetako bat izatera pasako da.

Iñigo Ibañez


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

32—ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA

Hiriaren inguruko eremuren bat kultur adierazpenean sart zen bada, nola bideratuko da tokiko eta lurraldeko erakundeen arteko koordinazioa?

1.2

Erakunde publiko eragileekin eta beren lankidetzaren konpromisoa dagoeneko eman duten beste batzuekin batera (Kutxaren Fundazioa, Euskal Herriko Unibertsitatea, Gipuzkoako Enpresarien Elkartea), Kontsortzioak lankidetzaren aldeko hitzarmenak sinatuko ditu askotariko erakundeekin, publikoak zein pribatuak, irabazteasmorik gabekoak zein komertzialak, proiektuaren garapenaren hobeagoaren mesederako. Eta dss2016eu egitasmoa hartzen dituen lurraldearen honako beste hiriekin ere egin du: VitoriaGasteiz eta Bilbo, baina baita Iparraldeko hiri garrantzitsuenekin ere: Baiona eta Biarritz.

Horrez gain, Kontsortzioak lankidetzaren aldeko hitzarmenak sinatuko ditu ere Gipuzkoako Udal askorekin, proiektu zehatzetara eta Euskadiko, Espainiako eta Europako talde-sorta zabal bati lotuak, beren interesekin partekatzen dituzten gure hautagaitzaren hainbat dimentsio daudelako. Adibide gisa honako udal hauek: Irun, Tolosa, Zumaia eta Alkiza Gipuzkoan, edo Hendaia Iparraldean. Estatu eta nazioarte mailan Estrasburgo eta Rotterdam edota gaur egun Espainian eta Polonian dauden Europako Kultura Hiriburua izateko hautagaiak diren hiriak.

ZEREGINEN MAPA

360ºko antolakuntza

ekarpen eraginkor baterako hitzarmenak: kanpo-batzordeak Hitzarmenen inguruan, ustezko konplizitateak gehiagotzea baino, eraginkortasunez arituko diren harremanak sortzea da helburua. DSS2016EU proiektuak benetako kultur komunitate baten alde aritu nahi du. Hori Europako Kultura Hiriburuaren lantaldea eta kanpoko eragileak elkarrekin lan egiten lortuko dugu, tokiko eta Europako erakundeen arteko agintaritzan kontrola eta jarraipena egoki zaintzeko. Honako hauek dira finkatuko ditugun kanpo-batzordeak: → Hezkuntza, Ondare eta Jasangarritasun

Soziokulturalen Batzordea. Proiektuen indar pedagogikoa bultzatuko du, ekimena hartuko duen herrialde guztiko modu, usadio eta ohiturak eraldatzeko. Aniztasunarekin dimentsio guztiekin begirune handiz arituko da, maila guztietan, eta etorkizuneko belaunaldientzat. Donostiako Udaleko Herritarren Partaidetza Sailak koordinatzen du. Dani Blanco

Itxuraz klasikoa den organigrama bat landu dugu, antolaketadinamika horizontalarekin eta proiektuka egingo den kudeaketarekin. Matrize erako antolaketa diseinatu dugu, piramide-formakoa baino, hierarkiak garbi zehazteko eta kontrolean baino bultzadan egoki zentratzeko gauza izango dena. Proiektuak eskatzen dituen kudeaketa-premiei erantzuna emango die, bere bilakaeran sortuko diren aukerak aprobetxatuz Gure antolaketa ereduak Europako Kultura Hiriburuaren eremuan mugituko diren funtzioak egituratuko dituen mapa behar du, guztion lankidetzari ekinez (sail artean eta kanpoko eragileekin ere) eta antolakuntzak guztiontzat suposatzen duen erronkaren gaineko ikuspegi globalari eutsiz. Lan-eremu bakoitzak izan behar duen autonomiari esker, denek lan egin behar dute herritarren alde eta haien arteko koherentziaren alde. Zuzendari Nagusiaren (ZN) betebeharretako bat da hori ere: Kontsortzioak erakusten duen Misioari eta guztiok adostutako sormen ereduari begiratuz, lantaldeko kide guztiak norabide berdinean aritu daitezela, 360ºko ikuspuntuarekin. Horrez gain, lan-eremua jakintzen ikasketetarako eta zabalkunderako eremu bihurtuko du gure antolaketa ereduak, pertsonak eta beren gaitasuna oinarri harturik gure estrategia irudikatzeko. Antolaketa malgua, mugimendugaitasunarekin, proiektuaren izaera gai anitza eta metodologikoa kontuan hartzeko eta erabakiak hartzeko orduan arintasunez egiteko, dauzkagun proiektu anitzei irtenbideak aurkitzeko ahaleginean. Antolaketa zirkularra eta matrize

erakoa izango da, piramide-formako baino, hierarkiak garbi zehazteko (bultzada arintzeko gehiago, kontrola baino), ohiko kudeaketadinamikari kalterik egin gabe. Proiektuak eskatzen dituen kudeaketa-premiei erantzuna emango die, baliabideak optimizatuz eta haien bilakaeran sortuko diren aukerak aprobetxatuz. Antolaketa autonomoa izango da, behar dituen heineko baitira bere kudeaketa eta gainbegiratzemekanismoak, baita bere baliabide ekonomikoak zein profesionalak. Bitarteko berriak bertaratzeko eta sortzeko teknikak ere erabili beharko ditu. Proiektuaren alderdi ezberdinak armoniaz bideratzeko eta koordinatzeko balioko du, lehentasuna duten irizpideak zerrendatuz. Sare-formako ere izango da, barne- eta kanpoharremanak biltzeko, bai tokiko nahiz Estatuko eta Europako erakundeekin eta eragileekin. Gaitasun handiko profesionalak izango dira lidergoa partekatzen, eta burujabetasunez hartuko dute ordezkatzen dituzten eremuen ardura. Laburbilduz, indarrez gainezka dauden pertsonek osatuko dute antolakuntza, taldelanean aritu eta baloreak partekatzeko aukeraz, herritarrak elkarbizitzaren alde aritu daitezen.

→ Zientzia eta Berrikuntzaren Batzordea.

Zientzien, arteen eta pentsamenduaren arteko elkar ekimena sustatuko du DSS2016EU proiektuaren barruan. Sormenaren eta berrikuntzarako prozesuen garapena, kultur eta sormen eremuetan bereziki, bultzatuko du batzorde honek. Euskadiko eta Frantziako Akitania herrialdeko zientzia eta teknologia zentroetako ordezkariek osatuko dute, baita berrikuntza sozialarekin eta sormenaren esparruekin lotutako elkarteek ere. Horiekin batera, Berrikuntzaren Euskal Agentzia eta Zientziaren Euskal Fundazioa ere arituko dira bertan. → Ebaluazio-batzordea. DSS2016EU proiektuaren

barruan egingo diren jardueren eta ekimenen ebaluazio-prozesua zuzendu eta dinamizatuko du, baita norabide zuzenketak proposatu ere. Bere egituraketa Ebaluazioaren atalean zehazten da. → Azpiegituren eta Ingurumenaren

jasangarritasunaren aldeko Batzordea. DSS2016EU proiektuak azpiegitura ezberdinei emango dien erabilera zein den jakiteaz, errazteaz eta aztertzeaz arduratuko da, baita haiek guztiek ingurumenaren jasangarritasunarekin gordetzen duten harremana ere. → Ekonomia eta Finantza Kontrolerako

Batzordea. DSS2016EU proiektuaren barruan egin beharreko jarduera ekonomiko guztien egokitasuna eta baldintza eta berme publiko guztiak betetzea ziurtatuko du. Proiektuak duen finantza-planaren gardentasunaren eta kontrolaren alde arituko da. Gipuzkoako Merkataritza Ganberako Zuzendariak, Enpresa-ikasketen Unibertsitate Eskolako Zuzendariak (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Donostiako Udaleko Kontu-hartzaileak osatuko dute.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA—33

baloreen bidezko kudeaketa Antolaketa-talde koherente batek helburutzat dituen baloreak bizi, kontrastatu eta bultzatzen ditu bere jardunean. Gure proiektuak elkarbizitzaren, aniztasunaren, gertutasunaren, gardentasunaren, parte-hartzearen, guztion onuraren, eta bere publikoaren edota elkarte pribatuen parte hartzearen aldeko baloreak hartzen ditu, besteak beste, bere kudeaketaren oinarri. Horretarako, Kode Etiko bat prestatu dugu, Kontsortzioaren, bere administrazioeta ordezkaritza-sailen, azpiegitura teknikoaren

eta profesionalaren eta proiektuen ohiko jarduerak bideratzeko. Kode horrek ez du ekimen-gaitasuna mugatuko, baina hiriarentzat, Gipuzkoarentzat eta Euskadirentzat halako garrantzia izango duen proiektuaren arauak finkatu nahi ditu, sentipenezko eta ekonomia implikazio garrantzitsu batekin. Bestalde, garapen iraunkorraren laugarren zutabe bihurtu nahi du kultura, kultur adierazpenaren eragin soziala ziurtatu eta ondare hori gero izango diren belaunaldiei eskuratu.

kudeaketa proiektuak KULTUR ORDEZKARIA ZUZENDARIT ZA NAGUSIA ZUZENDARIT ZA ARTISTIKOA

proiektuen kudeatzaileek profil ezberdinak dituzte, diziplina anitzeko taldea osatzen dute eta haietako bakoitzak lehentasuna ematen die sistema edo metodo jakin baten ikuspuntutik bideratutako proiektuei

proiektuak

proiektuak

proiektuak

Sistemazko norabidea – AUZOlab, herritarren energia laborategiak – Hirikia, TRANSmedia laborategiak – h(e)izkuntza, hizkuntzen laborategiak – Kultur Parkeetako Laborategiak – Pagadi, arte eta sormeneko laborategiak

Proiektua da, eta ez saila, kudeaketaren funtsezko unitatea. Egitura guztia proiketuaren inguruan eraikita dago. Honek ez du esan nahi zuzendaritzarik ez denik egongo, baina antolakuntza heterarkiko bat den heinean, horizontalagoa izango da, hierarkia sailkatuekin. Proiektu bakoitzak – Dagokion itasargi gaiari erantzuten dio. – Neurri aldakorra du -dimentsioan edo osagaietan-. – Sistema bat edo gehiago aplikatzen ditu. – Lantalde disziplina-anitzdun eta burujabe baten erantzunkizuna da. – Barruko lantalde batek, kanpoko batek edo bi motatako nahasketaz kudeatua izango da. – Lider identifikagarri batu du. – Aholkulari lanak egiten dituen Project Manager-bati erantzuten dio. – Zuzendaritza taldeak baliabideak eta aholkuak emango ditu eta bakarrik proiektuaren kudeaketaren baitan emaitza gabeko liskarrak gertatzen badira hartuko du parte.

PROJECT MANAGERS

proiektuak

Proiektu-tipologia Norberaren ekimen eta ekoizpenekin Norberaren ekimenez, baina hirugarren batek ekoiztuta Eskariak Proiektu kideak Proiektu adostuak Proiektu babestuak Marka batekin loturan

Dani Blanco

ESTRATEGIA DIGITALAREN ZUZENDARIT ZA ZUZENDARIT ZA EKONOMIKOA, FINANT ZIEROA ETA ADMINISTRATIBOA MARKETIN, KOMUNIKAZIO ETA GARAPEN ZUZENDARIT ZA BESTE ZERBIT ZU NAGUSIAK

HiRITARRAK

KUDEAKETA

proiektu bat pertsona bakoitzarentzat eta pertsona bakoitza proiektu batean Diziplina anitzeko lantaldeak osatuko dira, lankidetzan aritzeko. Ahalik eta aberasgarritasun gehien emango zaio proiektu bakoitzari, ikuspuntuen aldetik. pertsona jakin batek gidatuko du proiektu bakoitza. Zuzendaritza Artistikoak eta Project managers izenekoak lan-guneak eta baliabideak ahalbideratuko dituzte eta gainbegiratze-lana bere gain hartuko Gure hautagaitzaren antolaketa matrize erakoa da prozesuetan, baina aldi berean egitura praktiko bat du. Horri esker, sail bakoitza bereak dituen ekimenetan murgil daiteke, eta proiektuak pertsonez, jakintzaz eta ikuspuntu globalez hornitu daitezke. Horrela, lantaldeak barne-eremu ezberdinetatik eta proiektuarekin lankidetzan ari diren elkarteetatik etorritako pertsonekin osatuko dira. Proiektu horietako bakoitzaren erantzunkizuna daukan pertsonaren lidergoak oroarko hierarkian hartu dezakeen lekutik aparte geratzen da. Antolakuntzaren pertsona guztiak, sail batean eta bestean egon, barne edo kanpoproiekturen baten partaideak edo zuzendariak dira, bai antolakuntzari bai publikoari erakusteko

proiektuak izan daitezkeelarik. Horrela, antolakuntzan parte hartzen duten pertsonen ikuspuntuen aldetik behintzat, ahalik eta aberasgarritasun gehien emango zaio proiektu bakoitzari. Dena den, zuzendaritza artistikoak eta Project managers izenekoek garatu beharreko proiektu guztien gainbegiratze-lana beren gain hartuko dute. Hala ere, aukeratu dugun anolakuntza matrizialaren abantailak gehiago dira, hala nola, egituraren malgutasuna, pertsonen garapena antolakuntzan, jakintza berrien bilakaera eta gizarteratzea, barne-komunikazio hobeagoa, motibazio, ulermen eta konpromiso pertsonal handiagoak, eta baliabideen koordinazio eta erabilera egokiagoa.

barne-batzordeak DSS2016EU proiektuaren jardueraren kudeaketa proiektuka landu nahi da, kanpoko pertsonen eta elkarteen partaidetza ere onartzen duten matrize erako egituren bitartez. Baina honako bi hauek dira sail nagusiak: → Zuzendaritza Batzordea: Kultura Hiribururako

proiektuaren ildo eta alderdi estrategikoak zehazteko ardura du. Kultura Ordezkariak, Zuzendari Nagusiak eta Zuzendari Artistikoak osatzen dute. Estrategiaren eta ildo nagusien ikuspuntutik arituko dira, eta derrigorrezkoa denean bakarrik sartuko dira gai operatiboetan. Erabakiak adostasunez hartuko dituzte. Adostasun hori lortzen ez denean, Kultura Ordezkariak izango du azken hitza. → Kudeaketaren Batzorde Teknikoa: kudeaketa

operatiboa zehazteko eta haren gaineko jarraipena egiteko ardura du. Ekimenaren eguneroko ibilera eta planifikazioa koordinatuko ditu, eta proiektu nabarmenei dagokien lantalde sorta zein den erabaki. Barne-komunikazioaren estrategiak garatzeko, sailen artean edota barneeta kanpo-proiektuen artean sortu daitezkeen zalantzak eta arazoak konpontzeko gunea da. Ekonomiaren eta finantzazioaren kontrolari arreta berezia eskainiko zaio, baita komunikazioaren eta baliabideen sorkuntzaren aldeko antolaketa guztiari ere. Lan-sistema ezberdinen bilakaera eta haiek zeharkako partaidetza- eta pedagogiaprozesuetan duten eragina ere bereziki zainduko dira.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

34—ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA

Zer irizpideen arabera bideratu da edo bideratuko da zuzendari artistikoaren izendapena? Zein da edo zein izango da bere profila? Noiz izendatuko da? Zein izango da bere lan-eremua?

1.3

Zuzendari Artistikoaren zeregina, gaur arte, eta hautagaitzaren prozesu guztian, Santi Eraso jaunaren esku egon da. Ospe handiko profesionala da Estatu eta nazioarte mailan, eta zabala euskal kulturari buruz daukan ezagutza. Artelekuko zuzendari izandako da. Aipatutako zentru-laborategi honen zuzendaritza zeramaneko aldian, sorpen artistiko erreferente izan eta hamaika kultura proiketuren aholkulari lanak egin ditu. 2016ko Europako Kultura Hiriburuaren izendapena eta Kontsortzioaren sorrerarekin, Zuzendaritza Batzordeak izendatuko du Zuzendaritza Artistiko berria, Kultura

Ordezkariaren proposamenaren arabera. Zuzendaritza Artistikoaren ardurapean egongo da dss2016eu proiektuaren asmoa kultur programa baten bidez burutzea, edukien ahalik eta eragin sozial eta kalitate artistiko handienarekin. Bere erantzunkizunak espresio kultural anitzak sortzeari lotuta egongo dira. Lantaldeko gainerako kideekin batera, azken proiektuen aukeraketa eta zehazte lanetan arituko da. Horrez gain, lan-sistemak eta lan-metodologiak zehaztuko ditu. Programako eragileekin eta lankideekin harremanak proposatu, erabaki eta zainduko ditu, eta proiektuen eta lansistemen arteko elkartrukea gainbegiratu.

LIDERGOA

gogoa munduan eta oinak bertakoan zuzendaritza artistikoa /  creative director Liderrek istorioak sortu eta aditzera ematen dituzte. Istorio horiek lantalde bat biltzeko gauza izan ez ezik, jendeak ahaztuko ez dituen esperientzi bihurtzeko gauza dira ere. Baldintza horiek ezinbestekoa dute esperimentazioa eta konpromisoa, arriskuen onarpena eta proiektuaren inguruan kudeaketarako gaitasunak mugitzeko trebetasuna. Eta konfiantza handia izatea pertsonengan. Proiektuka egin nahi den Kudeaketaren ideiaren eskutik, Zuzendaritza Artistikoak (ZA) project managers izenekoen lantalde bat koordinatuko du, baita programazio- eta ekoizpen-bulego bat ere. Bere erantzunkizunaren menpe gaiaholkulari ezberdinak ere izango dira Estrategia Digitalerako lan-eremuari dagokionean, bere lidergoa ere landuko du. Marketin esparruko sailekin arituko da batez ere, esperientzien eskaintza orokorra kontzeptualizatzeko. Kultura Ordezkariarekin batera, kanporako aurpegia jarriko dio dss2016eu asmoari. Zuzendaritza Artistikoarekin eta Zuzendaritza Nagusiarekin batera, proiektuaren erdigune zuzendaria, kontzeptuala eta komunikatiboa osatzen dute, eta Zuzendaritza Batzordeari proposamenak helarazteko ardura izango dute.

Zuzendari Artistikoak kultur testuinguruaren ezagutza zabala izango du eta artearen munduan diren joera berrien jakitun izan eta sormenaren gaitasun osoak aterako ditu esparru sozial eta ekonomiko ezberdinekin elkarlanean aritzeko. Ezagutza teknikoa izan beharko du, eta proiektu artistikoak edo kulturalak kudeatzeko eta lantaldeak kudeatzeko esperientzia nahikoa. Zuzendari Artistikoak lan sistema eta modologi berriak menperatuko ditu. Proiektuaren izaera kontuan hartuta. Zuzendaritza Artistikoak nazioarte sareekin lan egiten ohitua egon beharko du. Hainbat hizkuntza menperatzen dituen pertsonaz ari gara, eta gizarte berrikuntzarako esparruen laguna. Komunikatzeko gai izan eta izpiritu pedagogikoa izan beharko du, baita negoziaziorako trebetasuna ere. Elkarte kulturalekin eta sozialekin lan egingo du eta bertako egungo sortzaileekin ere, lankidetzaren eta haien nazioarteko zabalkundearen aldeko prozesuak landuz. Zuzendaritza Artistikoak programaren norabide artistikoak aurkeztuko ditu Zuzendaritza Batzordean, eta hor Zuzendaritza Nagusiarekin eta Kultura Ordezkaritzarekin arituko da, adostasunak lortzeko eta beharreko estrategia ardatzak lantzeko.

zuzendaritza nagusia /  managing director Antolakuntza baten norabidea ez da kontrol eta agintaritza kontu bat, ikuspegi argi bat izan eta lantalde bati ilusioa pizteko gaitasuna baizik, garrantzia daukaten gauzetan arreta jartzearren. Eta ikuspegi bateratu batetik egin behar da hori, kudeaketari herritarren partaidetzaren indarra, proiektuen alderdi pedagogikoa eta komunikazioaren mundu mailako ikuskera bat lotuz. Zuzendari Nagusiak lan-esparru ezberdinen planifikazio eta koordinazio ardurak hartuko ditu, baliabideak antolatu eta kudeatuko ditu. Kudeaketaren alorrari dagozkion premiak zainduko ditu, estrategia zein jarduera mailatan. Azpiegitura teknikoaren buru da, eta ondorioz proiektuaren kudeaketa gidatzen du, ahalegin berezia eskainiz Marketin, Komunikazio eta Garapena, Administrazio eta Ekonomi eta Finantzako esparruei. Horrez gain, Zuzendari Nagusiaren Bulegoa, Zerbitzu juridikoak eta Turismokoordinazioaren bulegoa hartuko ditu menpe, mugaz haraindiko lurraldeko beste eragileekin batera. Zuzendaritza Batzordean dago Zuzendaritza Artistikoarekin eta Kultura Ordezkariarekin batera, eta Estatuko eta nazioarteko harremanen sustapena eta jarraipena partekatzen du haiekin,

sareen arteko hitzarmenak finkatuz. Europarekiko harremanak lantzeko Bruselako Eusko Jaurlaritzaren bulegoaren eta bere Staffaren koordinazioaren laguntza izango du. Kudeaketaren Batzorde Teknikoa zuzentzen du. Arduraduna kultu antolakuntzaren kudeaketa eta era guztietako ekitaldien antolaketa ulertu beharko ditu. Lantaldeen eta proiektuen kudeaketarako gaitasuna ez ezik, proiektuka egiten den kudeaketan eta kudeaketaren kontrolean esperientzia izan beharko du. Horrez gain, komunikatzeko trebe izan ez ezik, eta Marketin eta komunikaziorako estrategiak zehazteko gaitasuna ere eskatuko zaio. Baina kultur finantzaziorako gaitasuna ere. Harreman-ondare garrantzitsua izan beharko du erakundeen, enpresen eta komunikabideen eremuetan. Ekimenaren aldeko gogoa eta lidergorako gaitasuna izan beharko ditu. Eta ohikoagoak diren ekimenak ahaztu gabe, Zuzendaritza Nagusiak garrantzi berezia eskainiko dio lan-sistema ezberdinen izaera berritzaileari, haiek bideratuko baitute Hiritartasunaren proiektu askoren joera. Zuzendaritza Batzordeak izendatuko du, Kultura Ordezkariaren proposamenaz.


Dss2016eu— herritarren

A.

energia-olatuak

ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA—35

hiritarrentzako antolakuntza

Herritarrak Komunikazioa Parte-hartzea Mobilizazioa

B. Sareak / Aholkulariak / Hornitzaileak C. Eragile kulturalak, sozialak eta ekonomikoak

A B

C kudeaketa proiektuak

D. Bulego teknikoa

D

E. Kontsortzioa

E

Proiektua (haietako bakoitza) da erreferentzia-unitatea DSS2016EU egitasmoaren barruan. Baina duen zentzua herritarren beharrei, erronkei eta kezkei erantzutea da, haien partaidetza bertaratuz. Horrez gain, hausnarketa kritikoa sustatzen du eta proposamen eragileak lantzen ditu DSS2016EU komunitatean eta komunitatearekin: Europako herritarrak, artistak eta sortzaileak, mota guztietako elkarte sozialak, unibertsitateak eta hezkuntza-esparrua, lan eta enpresa eremua, nazioarteko sareak… beren berezko izateari eta autonomiari eusteko gai izango diren proiektu partekatuak sortuz.

Dani Blanco

EGITEA

talde teknikoa Zuzendaritza ekonomikoak, estrategia digitalaren zuzendaritzak, marketing eta komunikazio zuzendaritzak eta Project managers taldeak osatzen dute. Sail horietan bertan arituko diren pertsonek kultur programan biltzen den ekintzen, ekitaldien eta programen multzoa diseinatu, ekoiztu, plazaratu eta finantzatuko dute

kudeaketa-bulegoa /  Project managers dss2016eu egitasmoko kultur programazioaz eta ekoizpenaz eta garatu beharreko proiektuen kudeaketaz arduratzen den saila da. Horrez gain, lan-sistemak eta lanmetodologiak zehazteko ardura ere dauka. Bost dira, Zuzendaritza Artistikoaren Staff modura, zuzentzen duten project managerrak. Project manager horien profilak jakintzaz eta esperientziaz jantzita daude (zientzia, artea, teknologia,

pedagogia eta ekologia alorretan), eta proiektuen gaineko ikuspegi zabala eta eremuen arteko elkarlanerako gaitasuna dituzte. Proiektuak gainbegiratzen dituzte zuzen-zuzenean, haien funtzionamendua eta emaitzak bermatuz. Dinamizatzaileekin eta eragileekin lotura zuzenari eutsiko diote. Honek profil anitza eta aldakorrak derrigorrezko egiten ditu, baita espezializazio osagarriak, ikuspegi orokor bat daukatelarik.

estrategia digitalaren zuzendaritza dss2016eu proiektuko eta bere kultur programako komunikazio digitalaren eta sare sozialen estrategia diseinatzen eta garatzen arituko da. Hiritarrekin eta lankideekin elkarrizketarako bideak mundu digitalean zabaltzeaz arduratuko da. Komunikazio analogikoaren sailarengandik bereizia dago, eta 2.0 eta 3.0 izeneko gizarteratze eta

parte-hartze estrategiak sortzen ditu. Plataforma bat martxan jarriko du, prozesuak eta emaitzak jasotzeko, Europako Kultura Hiriburuko proiektuaren bilakaera guztian zehar, eta proiektu-banku modura erabiliko da, Europarako Ondare garrantzitsu gisa etorkizunean. Plataforma horren diseinua ere lantalde honi egokituko zaio.

zuzendaritza ekonomikoa, finantzarioa eta administratiboa Aurrekontuaren eta kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren ardura du; erakundeen diruekarpenak, fondoak jasotzea eta ohiko erako diru-laguntzak, mikrolaguntza pribatuak, mikrokredituak elkarte sozialentzat, fundraising eta gauzaz ordaindutako laguntza pribatua. Administrazio Nagusia (kontabilitatea, fiskalitatea, informazioa, zerbitzuak, etb.) ere zuzendaritza horren agindupean dago, eta Intraneten kudeaketa

(dagoeneko martxan da Social Office aplikazio bat, informazioa partekatzeko eta eduki kopuru handi bati ateak zabaltzeko), pertsonen kudeaketa eta ticketing edo merchandising erara, besteak beste, jasotako diru-sarrerak lortzeko moduekin lotutako nolako guztiak. Monitorizazio-bideak finkatzen ditu, aginte-koadro baten eta kontrol ekonomikoaren eta finantzarioaren Kanpo Batzordearekin egindako kontrastearen bitartez.

marketin, komunikazio eta garapenaren zuzendaritza Programazioaren eta ekoizpenaren lantaldeari babesa emango dio kontzeptualizazioari dagokionean. Eskaintza aurkezteko moduan lagunduko du, zerbitzu-politika ezberdinak bideratuz, parte hartzaileen gozamena bermatzeko, marketinaren mix izenekoaren definizioaren bitartez. Enpresa-garapena landuko du, eta baliabide-iturri berrien sorkuntzan,

Kulturaren eta Sormenaren aldeko Enpresen Fundazioaren bultzadaz, eta interes orokorreko jardueretako partaidetza bidezko zaindaritzan eta mezenasgoan bereziki. Jendea gerturatzeaz arduratuko da, hari arreta eskaintzeaz, eta eremu guztietako komunikazioaz. Ikuspena, elkarrizketa eta zabalkundearen estrategiak bere ardurapean diseinatuko dira.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

36—ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA

Zein izan da azken bost urte hauetan zehar hiriak kulturari eskaini dion urteroko aurrekontua?

2.1

Udalak kulturari eskaini ohi dion aurrekontua nabarmen gehitu da azken bost urte hauetan. Udaleko Kultur Sailak banatutako diru kopurua 12 milioi eurokoa izan zen 2007an, eta 21 milioikoa da 2011n, gaur egungo udal aurrekontuaren %7,23 hartzen du. Gorakada hori berritutako Victoria Eugenia Antzokian eginiko programa eta ekimen berriei, Aieteko Kultur Etxe berriari eta Okendoko Kultur Etxeko zabalkundeari lotuta dago bereziki. Udaleko beste sail batzuk ere badituzte dss2016eu hautagaitzari zuzenean lotutako ekitaldientzat zuzendutako diru-partida garrantzitsuak. 2011n 34 milioi euro dira dss2016eu-k kultura bezela ulertzen

taula 2.1 kulturari zuzendutako urteko aurrekontua URTEA

Hiriak kulturari zuzentzen dion urteko aurrekontu arrunta, inbertsioak kontutan hartu gabe eurotan

Hiriak kulturari zuzentzen dion urteko aurrekontu arrunta, inbertsioak kontutan hartu gabe hiriko urteko aurrekontuaren bataz-besteko

Udaleko Kultura saila

Gastuak guztira Kulturan*

Udaleko Kultura saila

Gastuak guztira Kulturan*

2007

2007

2007

2007

2007

2008

2008

2008

2008

2008

2009

2009

2009

2009

2009

2010

2010

2010

2010

2010

2011

2011

2011

2011

2011

UDAL aurrekontua ohiko gastuetarako

192.334.190,12 € 271.705.151,23 € 284.957.723,16 € 288.098.788,26 € 295.361.339,45 €

12.504.951,37 € 19.930.190,40 € 19.249.650,21 € 18.679.951,25 € 21.367.116,15 €

23.803.231,59 € 33.454.263,24 € 32.423.625,61 € 30.744.698,72 € 34.462.883,84 €

%6,50 %7,34 %6,75 %6,48 %7,23

duenari Udalak eskaintzen dizkionak, gizarte elkarteei emandako laguntza tartean, hau da, udalak guztira erabiltzen duen aurrekontuaren %12. Horri beste erakunde batzuen jarduera ekonomikoa gehitzen badiagu, inbertsioak gora egiten du nabarmen. Adibidez, 2010ean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren kultur gastuaren %20koa Donostian izan zen, baita Eusko Jaurlaritza-ren kultur aurrekontuaren %8koa. Diru kopuru guzti horiek batuta 54 milioi euro baino gehiago egiten dute, eta gainera zenbaki horri beste erakundeek, Kultura Ministaritzak halanola, hirian egiten duten diru inbertsioa batu beharko litzaioke.

89.000.000 euroko aurrekontua daukagu ziurtatuta, Kontsortzioa osatzen duten erakunde publikoek hartu duten konpromisoari eta Kultura Ministerioko diru-ekarpenei eta Melina Mercouri sariari esker

%12,38 %12,31 %11,37 %10,67 %11,67

*Udaleko sail ezberdinak eta erakundeei zuzendutako diru-laguntzak.

KONPROMezua

kulturaren finantziazio kultura berri baten alde Euskadin dss2016eu egitasmoak bere antolakuntzan duen berezitasun bat da finantzazio modua. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak proiektuaren alde erakutsi duten konpromiso handiari, esparru pribatuaren gogo bizia gehitu behar zaio, hala nola, diru-sarrerak eginez eta enpresa eta kultura munduen arteko kidetasunaren aldeko azpiegiturak eta bideak sortuz, besteak beste dss2016eu egitasmoak bere antolakuntzan duen berezitasunak finantzazi ereduan ere bere islada badauka. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak proiektuaren alde erakutsi duten konpromiso handiari (aurrekontuaren %75 bermatzen baitute), esparru pribatuaren dss2016eu-ri atxikitzeko gogo bizia gehitu behar zaio. Besteak beste, enpresa pribatuek diru-sarrerak konprometitu dituzte (aurrekontuaren %20a), baita enpresa munduaren eta kultura, mezenas eta sponsor-en munduen arteko kidetasunaren aldeko azpiegiturak eta bideak sortzeko gogoak adierazi ere. Enpresek, berrikuntzaren alde ari diren elkarteen parte-hartze artistikoa bideratzeko (auzolab eta proiektu jakinen bitartez) ahaleginak azaldu dituzte ere. Gure finantza-planak proposatzen duen aurrekontuak finantzazio publiko-pribatua eskatzen du, eta finantza-kultura berri bat bultzatu nahi du bertako elkarte sozial eta kulturaletan, baita prezioen politika orekatua ere, kulturaren balioa handitzea ekartzeko.

Horregatik, diru-laguntzen eta finantzamodu ezberdinen teknikak lantzea baino gehiago, beste esparru batzuetako profesionalen partaidetza erakarriko dugu kultur erakundeetan, interes orokorreko jardueretako partaidetza bidezko mezenasgoaren bitartez, eta fundraising (fondoak jasotzeko) eta crowdfunding (kanpoko mikrofinantziazioa) plataformak sortuko ditugu (eta dagoeneko sortuta edo sortzeke dauden beste batzuekin ere aritu). Beraz, dss2016eu egitasmoaren programazio kultulararentzat baliabide nahikoak lortzen ez ezik, Donostiako eta inguruko herrialdeko kultur elkarteen finantza-modu hobeagoa ere bideratu eta sendotzen saiatu nahi dugu. Slow erako gure pentsamoldearekin bat eginez, munduak ematen duguna jasotzea garrantzitsua da, Moracek bere Kolibriaren Estrategia lanean aipatzen duen genius locci hori bera ereiteko eta indartzeko. Hemen ere bertako kultura berri bat finkatzea posible zaigu, kultur kudeaketan eta finantzazioan dss2016eu egitasmoak utzi dezakeen beste ondare bat bezala.

aurrekontu-esparru zentzuduna 89.000.000 euroko aurrekontua daukagu ziurtatuta, Kontsortzioa osatzen duten erakunde publikoek hartu duten konpromisoari , Kultura Ministerioko diru-ekarpenei eta Melina Mercouri sariari esker, hiru azken hauetan guztira 66.750.000 euroko kopurua zehazten baita. Horrez gain, 17.800.000 euroko laguntza aurreikusita dago enpresen aldetik, eta 4.450.000 euro tiketen salmentatik eta merchandising izenekotik lortuko direnak (guztira %5). Aurrekontuaren %4 bat berme-sorospen gisara erabiliko da 2012 eta 2016. urteen bitartean, eta, hasiera baten behintzat, ez da gasturako aurreikusten, epe horretan. Berme-sorospen hori (3.505.000 €) aurreikusi ez diren bideetara edo ezohiko ekitaldietara zuzenduta dago. Epe horren barruan erabiltzen ez bada, 2017-2020 epealdian erabiliko da poliki-poliki, Ondare sozio kulturala sendotzeko edota euskal erakundeen diru-ekarpena murrizteko, errealitateari begira zentzuz eta malgutasunez eta arduraz jokatzeko asmoz. Aurrekontua 108.800.000 eurotara igoko dela aurreikusten dugu. Kopuru hori lortuko dugu aipatuko 89.000.000 euroei beste erakunde publikoen, Estatu eta Europa mailako programen eta banakako diru-laguntzen eskutik etorriko diren sarrerak gehitzen badizkiegu. Horrez gain, ezin ahaztu gauzaz egingo diren ekarpenak eta enpresen laguntzak interes orokorreko jardueretako partaidetza bidezko mezenasgoaren garapenean. Diru-sarrera gehigarri horiek, programak zehaztuen duen bezala, eraginkortasunari lotuko zaizkio, proposamen batzuk aberastuz edota ekintzen kopurua handituz.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA—37

Azaldu zein den Europako Kultura Hiriburuaren proiekturako aurrekontu orokorra

89 milioi euroko aurrekontua aurreikusten da 2009-2020 eperako, eta milioi horietatik 41 kultur adierazpenaren urtea egiteko zuzenduko dira. Egoera ekonomikoaren arabera, zenbateko hori igo egin daiteke. Aurrekontuak duen fidagarritasunak proiektua bultzatzen duten erakundeengan hartzen du oinarri: Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza, guztirako zenbatekoaren %75a bermatzen dutelarik. Proiektuak ez du aurreikusten kulturarako urteroko aurrekontutik dirua erabiltzea, baina aurrekontua Europako Kultura Hiriburuaren helburuekin ados ipiniko

2.2

taula 2.2 a gastuen aurrekontu nagusia Aurrekontu-gastua guztira

Ustiapen-gastua eurotan

Ustiapen-gastua %

Ordainketa eurotan

Ordainketa %

444.093.000 €

89.000.000 €

%20,05

355.093.000 €

%79,95

Inbertsio kulturalak soilik

5.325.556.000 € hiri-azpiegituretan sartzen badira

inbertsio kulturalak soilik

Inbertsio kulturalak soilik

taula s 2.2 b diru-sarreren aurrekontu nagusia Aurrekontu-sarrerak guztira

Esparru publikotik eurotan

Esparru publikotik %

Esparru pribatutik eurotan

Esparru pribatutik %

89.000.000 €

66.750.000 €

%75

22.250.000 €

%25

Diru-sarrerak esparru publikotik

euros

%

Kopuruak, aurreikusitakoak eta ziurrak

Estatuko Gobernua

11.000.000 €

%12,4

Aurreikusitakoak, zehaztu gabe

Udalerria

18.083.334 €

%20,3

Hala behar balitz, %25erainoko konpromisoa

Eskualdea

18.083.334 €

%20,3

Hala behar balitz, %25erainoko konpromisoa

EB (Melina Mercouri saria)

1.500.000 €

%1,7

Aurreikusitakoa

Gipuzkoako Foru Aldundia

18.083.334 €

%20,3

Hala behar balitz, %25erainoko konpromisoa

Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, dss2016eu egitasmoaren erakunde bultzatzaileak izaki, Europako Kultura Hiriburuaren proiekturako aurrekontuaren %75a finantziazio publikoaren ahalmenetik ekartzeko konpromisoa hartu dute aurrekontuaren finantziazioa Salmentak 5%

Enpresa pribatuak 20%

Melina Mercouri Saria 2%

Estatuko Gobernua 13%

dss2016eu

Gipuzkoako Foru Aldundia 20%

Donostiako Udala 20%

Eusko Jaurlaritza 20%

Finantzaketa pribatua + salmentak: %25 Finantzaketa publikoa: %75 Ehunekoak biribilduta

da, hartutako konpromezuak finantziazio gabe ez ezteko. %16 Azpiegiturarentzat, %20 Marketin, Komunikazio eta estrategia digitalarentzat, eta %60tik baino zertxobait gehiago programazioarentzat eta proiektuentzat. Berme-sorospenak aurrekontuaren %4 hartuko du. Programazioaren barruan %1 eskainiko zaio ebaluazioari. 1.000.000 euro erabiliko dira Poloniarekin egin beharreko proiektuekin zerikusi zuzena izango duten ekimenenetan. 89.000.0000 euroko aurrekontu horretatik ez dira inbertsioak egingo, aurreikusita daudenen artean bakar bat ere ez baita baldintzatua izango.

erakundeen, enpresen eta herritarren konpromezua Euskadin enpresa ehundura sendo eta zabala daukagu, bere lurraldearen garapenarekin konprometitua Erakunde indartsuez gain (eta gaitasun ekonomikoarekin), Euskadin enpresa ehundura sendo eta zabala daukagu, industriala bereziki, baina baita zerbitzuen eta teknologia aurreratuen esparruan ere (Donostiak Zientzia eta Berrikuntzaren Hiri izendapena jaso du). Lurraldean sustraituak eta lurraldearekin konprometitutako enpresak dira. Sektore pribatuaren ekarpena %20ra igoko da, laguntzeko erabiliko dituen modu ezberdinetan. Handitutako aurrekontuaren kasuan (108.800.000 €), gauzaz egingo diren ekarpenak eta enpresen laguntzak ere aurreikusten ditugu, beren profesionalen lankidetzarekin, interes orokorreko jardueretako partaidetza bidezko mezenasgoan. Kasu horretan, sektore pribatuko ekarpena %26ra igoko da. Egun, Kutxa Fundazioaren laguntza eta etorkizunetako konpromisoa ditugu, baita telekomunikazio, eraikuntza-enpresa, industria eta zerbitzuen enpresa garrantzitsuen babesa ere, besteak beste, Amenabar, Campezo, Euskaltel, FCC, Moyua, Murias, Obegisa eta Orona. Donostia EKH izendatzen badute, honako enpresa eta elkarteen diru-laguntza jasoko dugu: Gipuzkoako Merkataritza Ganbera, Gureak Taldea, Ficoba Fundazioa, Industrias Mail S.A., TTT Ejes S.A., Patricio Etxeverria S.A. Korporazioa, Galdiano S.A. Eraikuntza-enpresa, Irurena, S.A. Industria Kimikoak, Hine Group, TTT Taldea, Lanik I.S.A., Juaristi S.L. Makineria, CTI Soft S.L., JAZ-Zubiaurre S.A., Muguerza S.A. Igogailuak, Codina S.A. Hotela, EZARRI S.A., TS Fundizioak S.A., Fresmak S.A., Reiner e Hijos S.A., Ibermatica Teknologia eta Jakintza, Lagun Artea Enpresa Taldea S.L., IkanKronitek S.L., Tratamientos Superficiales lontech S.A., Alfa eta Orbea Taldea. Laguntza horiei guztiei buruzko informazioa behar bezala jasota dago konpromiso hori ziurtatzen duten agirietan, eta gure Bulegoan jaso ditugu. Egun, ADEGI elkartearen (Gipuzkoako Enpresarien Elkartea) barruan dauden enpresa askorekin bilerak antolatzen jarraitzen ditugu, eta elkarte horrekin dagoeneko ezarri dugu konpromiso bat Europako Kultura Hiriburuak enpresei loturako lankidetzak garatzeko eta Kultuaren Aldeko Enpresen Fundazioaren sorrerari lotzeko. Horrez gain, Mondragon Korporazioaren babesa ere jaso nahi dugu. Honako beste enpresa-elkarte hauekin ere harremanetan ari gara: Bizkaian (CEBEK) eta Araban (SEA), eta Baionako Merkataritza Ganbara.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

38—ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA

EKH proiektu-aren Ustiapen aurrekontua adierazi. Ustiapen gastuen ordainketa egiteko egutegi aurrez ikusia (egokituak 2013tik aurrera) oinarrizko aurrekontuarekin

2.3

Ustiapen aurrekontua lau ataletan banatu dugu: Programazioen eta Proiektuen gastuak, kultur proiektuak eta sistemak, estrategia digitala eta langileen gastu pertsonalak barne; marketin eta komunikazio gastuak; antolaketa-azpiegituraren gastuak, zuzendaritza taldea, proiektuetara lotzen ez den staffa, eta administrazio, ekonomia eta finantziazio alorra barne (honi prioiektuei ezarri ezinezko antolakuntzaren gastu orokorrak lotuko zaizkio); eta Berme-sorospen bat. Grafikoei erreparatuz gero, egiturako gastuak handiagoak direla ikusiko dugu 2016. urtearen aurretik eta ondoren. Logika hori beste sail

batzuetan ere ematen da, 2016an gastuen zenbatekoa handiegi delako, beste urteetan ere kopuru berdinari eutsi ahal izateko. Horrela, 2016an aurrekontuaren %67a proiektuetara bideratuko da, gainerako kontzeptuetara zuzendutako zenbatekoak murriztuz, Berme-sorospenean izan ezik. Esleipen horrek 89 milioi euroko aurrekontua hartzen du oinarri. Hala ere, diru-sarrerak eta gauzak lortzeko beste bide batzuk ere bilatuko dira, programazioa indartzera etorriko direnak. Beste diru sarrera hauek aurrekontu orokorrari batuko zaizkio aurrekontu haunditua osatzeko.

taula 2.3 a ustiapen-gastuak: guztira Ustiapen-gastuak eurotan

Programa-gastuak eurotan

Programa-gastuak %

Promozio/marketin eurotan

Promozio/marketin %

Soldatak, gastu orokorrak eta administrazioa eurotan

Soldatak, gastu orokorrak eta administrazioa %

Beste batzuk (Atzeko bermea) eurotan

89.000.000 €

53.613.000 €

%60,24

17.699.000 €

%19,89

14.183.000 €

%15,94

3.505.000 €

taula 2.3 b1 ustiapen-gastuak: urteko aurrekontuak Programa gastuak

%

Gastos de promoción y marketing

%

Salarios, gastos generales, administración

%

Otros (Fondo de Garantía)

%

Total

%

2009-2011

1.620.000 €

%60

675.000 €

%25

405.000 €

%15

0€

%0

2.700.000 €

%3,03

2011

1.210.000 €

%55

660.000 €

%30

330.000 €

%15

0€

%0

2.200.000 €

%2,47

2012

1.272.000 €

%53

600.000 €

%25

408.000 €

%17

120.000 €

%5

2.400.000 €

%2,69

2013

2.332.000 €

%53

924.000 €

%21

924.000 €

%21

220.000 €

%5

4.400.000 €

%4,94

2014

3.657.000 €

%53

1.518.000 €

%22

1.380.000 €

%20

345.000 €

%5

6.900.000 €

%7,75

2015

8.162.000 €

%53

3.542.000 €

%23

2.926.000 €

%19

770.000 €

%5

15.400.000 €

%17,30

2016

27.470.000 €

%67

6.970.000 €

%17

4.510.000 €

%11

2.050.000 €

%5

41.000.000 €

46,06

2017

2.850.000 €

%57

1.050.000 €

%21

1.100.000 €

%22

0€

%0

5.000.000 €

%5,61

2018

2.240.000 €

%56

760.000 €

%19

1.000.000 €

%25

0€

%0

4.000.000 €

%4,49

2019

1.680.000 €

%56

600.000 €

%20

720.000 €

%24

0€

%0

3.000.000 €

%3,37

2020

1.120.000 €

%56

400.000 €

%20

480.000€

%24

0€

%0

2.000.000 €

%2,24

Guztira 2011-2020

53.613.000 €

%60,24

17.699.000 €

%19,89

14.183.000 €

%15,94

3.505.000 €

%3,94

89.000.000 €

%100

taula 2.3 b2 ustiapen-gastuak: ordainketarako aurreikusten den egutegia (doikuntzak, 2013tik aurrera) Programagastuak

%

urtea n+ %30 ( n+1

Promozio eta Marketin gastuak

%

urtea n +%35 (n+1)

Soldatak, gastu orokorrak, administrazioa

%

Beste batzuk (Atzeko Bermea)

% Guztira

%

urtea n+%10 (n+1)

2009-2011

1.620.000 €

%60

675.000 €

%25

405.000 €

%15

0€

%0

2.700.000 €

%3,03%

2011

1.210.000 €

%55

660.000 €

%30

330.000 €

%15

0€

%0

2.200.000 €

%2,47%

2012

1.272.000 €

%53

600.000 €

%25

408.000 €

%17

120.000 €

%5

2.400.000 €

%2,69%

2013

3.429.100 €

%53

1.455.300 €

%21

1.062.000 €

%21

220.000 €

%5

6.166.400 €

%6,93%

2014

5.008.500 €

%53

2.226.400 €

%22

1.534.600 €

%20

345.000 €

%5

9.114.500 €

%10,24

2015

13.954.400 €

%53

4.741.800 €

%23

3.084.400 €

%19

770.000 €

%5

22.550.600 €

%25,34

2016

20.084.000 €

%67

4.898.000 €

%17

4.169.000 €

%11

2.050.000 €

%5

31.201.000 €

%35,05

2017

2.667.000 €

%57

948.500 €

%21

1.090.000 €

%22

0€

%0

4.705.500 €

%5,29

2018

2.072.000 €

%56

704.000 €

%19

972.000 €

%25

0€

%0

3.748.000 €

%4,21

2019

1.512.000 €

%56

530.000 €

%20

696.000 €

%24

0€

%0

2.738.000 €

%3,07

2019

784.000 €

%56

260.000 €

%20

432.000 €

%24

0€

%0

1.476.000 €

%1,75

Guztira 2011-2020

53.613.000 €

%60,24

17.699.000 €

%19,89

14.183.000 €

%15,94

3.505.000 €

%3,94

89.000.000 €

%100

Taula horren arabera, finantza-mugimendu beharrezkoak kalkulatu dira, Hiritartasunaren proiektua ahalik eta ongien garatzeko. Altxortegi nahikoa lortu nahi da, enkargu, prestakuntza-lan edo langileen premietan laguntzeko.

Horrela, gure iritziz, 2013tik aurrera, proiektuaren likideziak, urte bakoitzerako bideratutako gastuen aurrekontua erabili ahal izatea eskatuko du, hurrengo urterako zehaztuko den zenbatako bat gehituz. Gastuen %10 aurreratuko dugu antolaketa-egituraren kasuan (batez ere 2015ean, 2016ra begira antolatu beharreko ekintzen prestakuntzarako), eta %35 marketin eta komunikazio gastuen kasuan, %30 programazio eta proiektuetan. Horrela, finantza-premien egutegia zehatzago bat lortzen dugu.

Finantza-premia horiek erakunde ezberdinen eta etorriko diren beste diru-sarreren egutegian txertatuta, 2.7 galderari emandako erantzunean ikusi dezakegu.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA—39

guztizko kapitalen ordainketa.

dss2016eu egitasmoaren prestakuntza eta garapen garaian, hirian eta bere inguruan inbertsioen kopurua handia izango dela aurreikusten da. Baina inbertsio horiek ez daude Europako Kultura Hiriburu izendapenaren menpe. Jada abian diren inbertsioak dira edo hemendik gutxira burutuko direnak, eta finantziazioa ziurtatuta dituzte. Guztira, 5.000 milioi euro baino gehiagoko inbertsioak aurreikusten dira, hala nola, abiadura handiko trena edota metroa bezalako garraio eta komunikazio azpiegitura handietan. Epe labur eta luzera aurreikusitako kultur inbertsioen kopurua, jada konprometituak

2.4

ia bere osotasunean, 355 milioi eurokoa da. Honako sorkuntza hauek nabarmenduko ditugu: Tabakalera Kultura Garaikidearen Zentroa (2015ean ateak irikiko dituena eta kultur sektorean paper nagusia edukiko duena), Musikene Euskadiko Goi-mailako Musika Zentroa, liburutegi berri baten sorrera unibertsitatean edota San Telmo Museoko birmoldaketa eta zabalkuntza. Bestaldetik, garrantzitsua izango da ere Balenciaga Museoa, diseñatzaile haundiari eskeiniko zaiona, Gordailu Gipuzkoako Ondare Zentroa edo Kutxa Fundazioak sustatutako Ekogune proiektua, enpresa berriei eta jasangarritasunari lotua.

taula 2.4 a ordainketa Ordainketa

Azpiegitura kultural berrien edo dagoeneko ditugunen berrikuntzako finantzazioa (museoak, galeriak, antzokiak, kontzertu aretoak, arte zentroak)

Hiri-berrikuntza (plazak, lorategiak, kaleak, zonalde publikoak)

Azpiegiturak (metroa, geltokiak, tren geltokia, kaiak, herri-bideak)

5.325.556.000 €

355.093.000 €

50.000.000 €

4.920.463.000 €

taula 2.4 b kapital-aurrekontua: azpiegitura kulturalak eta hirikoak

PROIEKTUA

AURREKONTUA

Aquariuma handitzeko lanak. Hirugarren fasea

48.000.000 €

Kursaal Kongresu Jauregia handitzeko lanak

10.000.000 €

Basque Culinary Center

17.100.000 €

UPV-EHU Liburutegia

27.600.000 €

Emakumeen Etxea

2.000.000 €

Ulia Natur Etxea

2.320.000 €

Bakearen ta Giza Eskubideen Etxea

5.890.000 €

Talentu Etxea

12.700.000 €

Intxaurrondo Hiriko Zentroa

17.000.000 €

Kirol Egokiturako Zentroa

9.000.000 €

Oroimenaren Lorategia

2.633.000 €

San Telmo Museoa

25.000.000 €

Musikene- Goi Mailako Musika Zentroa

21.300.000 €

Ametzagaina Parkea

9.300.000 €

Ikus-entzunezkoen Berrikuntzarako Gunea

20.000.000 €

Tabakalera

70.000.000 €

Ondartxo

1.250.000 €

Ekogune Fundación Kutxa Fundazioa

15.000.000 €

Gordailu- Gipuzkoako Ondarea Gordetzeko Zentroa

14.000.000 €

Ipupomamua

1.000.000 €

Balenciaga Museoa

20.000.000 €

Lore Toki

4.000.000 €

Kultur azpiegiturak, guztira

355.093.000 €

PROIEKTUA

AURREKONTUA

Autobus Geltoki intermodala

30.463.000 €

Topo-metroa

712.000.000 €

Abiadura Handiko Trena

4.178.000.000 €

Hiriko azpiegiturak, guztira

4.920.436.000 €

Balenciaga Museoa 20 mill. €

Kursaal 10 mill. € Besteak 37,4 mill. € Aquarium 48 mill. €

Ekogune 15 mill. €

Basque Culinary Center 17 mill. €

Talentu Etxea 12,7 mill. €

dss2016eu

Intxaurrondo Hiriko Zentroa 17 mill. € San Telmo Museoa 25 mill. €

Tabakalera 70 mill. € Gordailu 14 mill. €

Musikene 21 mill. € Ikus-entzunezkoen Berrikuntzarako Gunea 20 mill. €


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

40—ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA

Hartu al dituzte dagoeneko finant zakonpromisoak finant za publikoen ardura duten erakundeek (udal, eskualde edo Estatuko erakundeak)? Noiz egingo dute?

2.5

Proiektuko erakunde eragileek beren gain hartu dute dagoeneko epealdi guztirako finantzakonpromisoak, eta hala zehazten da 2009an sinatu zen hitzarmenean nahiz 2011n apirilean sinatutako protokoloan. Horien bitartez, erakunde horiek Kontsortzio bat eratzeko konpromisoa hartzen dute, izendapena lortzen bada, eta aurrekontuaren %75a bermatzen da (Espainiako Gobernuaren eta Melina Mercouri sariaren diru-ekarpenak sartu behar dira horren barruan). Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak egingo dituzten ekarpenak 18 milioi eurokoak

izango dira, erakunde bakoitzeko. Txosten hau egiten hari garen honetan, ez dakigu Espainiako Gobernuak egingo duen ekarpenaren kopurua zein den, baina hiri hautagaiak 11 eta 13 milioi euro bitarteko aurreikuspena egitea adostu dugu (zuhurtzia irizpdeari jarraituz gure aurrekontuan zenbaki horietako txikiena hartu dugu kontuan). Diru-sarreren aurrekontu horrek ez du gastuen ohiko dinamika baldintzatuko hiru erakunde publikoetan. Erakundeek sinergiak sortuko dituzte, dss2016eu egitasmoak hartuko duen programazio apartari ekimen kulturalak eta diru-laguntzak gehitzeko.

ERRONKA

balore komunak eta partekatuko esanahien bila

DSS2016EUren beste finantziazio modu batzuk

Egungo krisi ekonomikoa hil ala biziko proba da kultur alorrarentzat. Izan ere, irudimenaren eta sormenaren hoberena lanean jartzeko une da, egitarauak proposatzeko, egiteko, jarduteko eta finantzatzeko moduak zabaltzeko. Horregatik, enpresen munduari zer eskaini pentsatu behar dugu, gureganatu daitezen eta haien beharrei ere nola erantzun gureak hobe asetzeko

→ Zerga-beherapena

Babesleak eta bakarkako diru-ekarpenak jasoko dituztenak, Euskadik berezkoa duen zerga-boterea erabiliz.

→ Laguntza txikien kudeaketa

Pribatuak, artistei eskuratuak zuzenean.

→ Mikrokredituak

Kultur enpresa sortzaile berrientzat eta artisten eta enpresen arteko lankidetza eta berrikuntza irekia landuko dituzten proiektuentzat eta plataformentzat.

→ Sormen-truke mordoa

Ideiak, baliabideak, denbora, egin gabeko proiektuak, enpresak eta artistak elkartu eta trukatzeko.

→ Analisia eta ikerkuntza

Kulturaren eragin ekonomikoa, erakundeen arteko kulturaren aurrekontuaren mapa, berezko gestio vs. diru laguntzak, kultur boluntarioen balioa, komunitateari eskainitako konpromisoa denboran neurtuta.

enpresa fundazio bat kulturarentzat eta sormenarentzat

Egungo krisi ekonomikoa hil ala biziko proba da kultur alorrarentzat. Batetik, kulturaren alorrean eta bere eragileak herri-politiken birformulazioan izango beharreko lekua zein den konprobatzeko, eta bestetik, kultuaren ikuspuntutik sormenari, jakintzari, berrikuntzari eta garapen-eredu berriei buruzko diskurtsoen sakontasuna kontrastatzeko. Eta hor, dss2016eu proiektuak duen erronka nagusia da. Kultur alorrak irudimenaren eta sormenaren hoberena lanean jarri behar du, egitarauak proposatzeko, egiteko, jarduteko eta finantzatzeko moduak zabaltzeko. Horregatik, babesle eredura baina areago joanda, enpresen munduari zer eskaini pentsatu behar dugu, gureganatu daitezen eta haien beharrei ere nola erantzun gureak hobe asetzeko. Enpresek zer motibazio aurkitu dezaketen gure proiektuari atxikitzeko. Enpresei zer eskeini pentsatu behar dugu gureganatu daitezen eta haien beharrei nola erantzun gureak hobe asetzeko. Baliabideak sortzeko kemena (sortu) behar da. Eta horretarako proiektu bat behar da, ez bakarrik artistiko edo kulturala, baita ekonomikoa

Fundazioa, behin eratzen denean, dss2016eu Kontsortzioan parte izatera pasatuko da da, ez bakarrik finantza-erakunde bezala, baita kulturaren, gizartean eta enpresen arteko filosofia irekiago bat eta esparru horien elkarbizitza berri bat harekin batera bultzatzeko. Fundazioak ez du eragotziko dss2016eu taldearen eta harekin lanean hasi nahi duen enpresen arteko adostasun zuzenik, proiektuei edo azpi-proiektuei nahiz gaikako eremuei (itsasargiak) eta lan-sistemei (auzolab- Herritarren energia Laborategien bitartez) emandako laguntzaren ikuspuntutik. Lan-sistema hauek enpresentzako esparru ezinhobea susposatzen dute beste eragileekin elkarlanean espazio berriak sortu ditzaten. Bai, Kulturaren eta Sormenaren aldeko Enpresen Fundazioa izango da mintzaide pribilegiatua enpresen alorrean interes orokorreko jardueretako partaidetza bidezko mezenasgoprogramaren garapenean.

ere, eta hezitzailea, eta komunikatzailea… kultur «produktu» on bat ez da nahikoa, diru-laguntza lortzeko. Horregatik, «esperientziaren indarra» eman beharra dugu trukean, eta horrek, besteak beste, enpresekin esanahia partekatuak sortzeko gaitasuna edukitzea eskatzen du; diskurtso bat, proiektuak eta kontatzeko istorio bat sortu behar dira, elkarte kopuru garrantzitsu bat eta bertan aritzeko pertsonak erakartzeko; marketin mix on bat konbinatu; eta mundu mailako komunikazio egoki bat landu, eguneroko kudeaketak eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatuz, gure babesleei behar bezalako ordainak ziurtatzeko (dss2016eu proiektuak duen izpirituari eta Kode Etikoari men eginez beti ere, European Sponsorship Consultants Association eta CEREC zentroen kodeak isladatzen dituen praktika onak ere kontuan hartuko dituela). Beraz, babespen-plana eta mundu mailako komunikazio plana batera bideratu behar dira. Horrela, nahiz eta eredu honekin bakarrik ez, finantziazio modu berrientzako aukera nabarmenak sortuko dira.

Langileen eta enpresarien erantzunkidetasuna adosten saiatuko gara, 2012-2020 eperako dss2016eu proiektu guztietan laguntzeko beren denbora eta ezagutzekin, (eta lankidetza hori lurraldeko elkarte ezberdinetaraino hedatuko duen dinamika bat finkatu, orain eta etorkizunean). Ildo horretatik irten gabe, dss2016eu proiektuak nazioarteko esperientzia analisi eta kontraste bat egiteko konpromisoa hartzen du, hautagaitzak hartzen duen lurraldeko enpresa-ehundurarekin estu lan eginez.

Fundazioa Kontsortzioan sartzen da kulturaren, gizartean eta enpresen arteko filosofia irekiago bat harekin batera bultzatzeko eta finantzatzeko


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA—41

Zein da babesleen diru-lagunt za jasot zeko aurreikusi duzuen plana?

2.6

dss2016eu proiektuak enpresa kopuru handi baten interesa piztea lortu du dagoeneko. Esparru eta maila ezberdinetako enpresak dira, hautagaitzarekin elkarlanean aritutakoak. Hala ere, Donostia Europako Kultura Hiriburu izendatzen badute, laguntza publiko-pribaturako aukera asko sortzen dira, bai kudeaketaren bai finantziazioaren esparruetan. Baina nola egin areago?, nola sendotu enpresa eta gizartearen elkarlan hori artea eta kulturarekin?, nola finkotu enpresen kompromezua kulturarekin 2016aren ondoren?, nola indartu harreman horiek krisiaren eta ekono-

Pia Areblad Tillt-Suedia eta Europako Creative Clash Sareko Zuzendari

DIBERTSIFIKAZIOA

kultura-enpresa harremana zentzu zabalean

Arteak, kulturak eta sormena gizarte eraldaketarako

9-10-11

1-2-3

Parte-hartze artistiko/Kulturala hartuko duten programak, estrategiaren, Aldaketaren eta Berrikuntzaren aldeko hausnarketarako.

1 Laguntza RSC klasikoa 2 Eskuduntzako mezenasgoa

Proiektu eta elkarte artistiko eta kulturalentzat laguntzak: dirutan, gauzetan, instalakuntzak edota PERTSONak + know-how

TILLT Europe-Creative Clash erakundearen eta dss2016eu proiektuaren artean honako filosofia hau partekatzen dugu: enpresetan eta elkarteetan bitartekaritza artistikoa sustatu

D S S20 16 E U-r e nt z a

ko le

he n

t as

un

ek o

es

pa

r ru

ak

11 RSC gizarte Berrikuntzako

mia-egituraren ereduan ematen diren aldaketen kontra? Galdera horiei erantzuteko, dss2016eu taldeak Gipuzkoako enpresariak, haien elkarte nagusia den ADEGIren bitartez, eta beste enpresa-elkarte batzuekin batera, Kulturaren eta Sormenaren aldeko Enpresa Fundazio bat sortzera animatu ditu. Fundazio pribatua litzateke, baina modu iraunkorrean aritu nahi duena, mugaz haraindiko eremuan, eta PYMES (baita enpresa handiak ere, hala nahi izanez gero) kopuru garrantzitsu bat bilduko duena. EKHtik areago joango den konpromezu bat.

10 Berrikuntza produktiboa produktuak, zerbitzuak, merkatuak

9 Lan- eremu eta antolakuntza ereduen aldaketa

3 Bildumak

Konexioren tipologia artea eta kulturareneta enpresa munduaren artean. Harremanen sustapena, modu iraunkorrean, Kulturaren eta Sormenaren aldeko Enpresa Fundazio baten eskutik.

5 Ekimen ezberdinak zerbitzuen «experienzializaioa»

8 Kudeaketa eta harremanetan trebaketak

6-7-8

4 Eskari artistikoa eszenikoa, bisuala, literarioa…

7 Zuzendaritza hezkuntza, Lidergoa

Arte eta kultura Programak, barne- hezkuntzarako eta taldeak enpresan sortzeko

Egun, enpresa mundua artearen eta kulturaren mundutik pentsa daitekeenaren baino gertuago dago. Eta hala dela ulertuko dugu sormenaren inguruan ari den gertakizun bati bezala begiratzen badiogu, gizartearen beharrak asetzeko konponbideen bila dabilena, lurraldearen, bere herritarren eta elkarteen mesederako. Baita talentua gorde eta erakartzeko ere. Horregatik, mila dira enpresa-munduarekin zabaltzen zaizkigun aukera ezberdinak. Aukera horiek ez dira bakarrik ohiko laguntzen aldekoak, modu horiek ere berrasmatu egin behar ditugulako denon onuraren alde, baita enpresetako profesionalak kultura elkarteetan aritzearen aldekoak dira ere, modu sistematizatuan, enpresakomunikaziorako norabideaz egindako eskaera artistikoekin, korporazio-bilduma klasikoekin edota artisten partaidetzarekin produktuen eta zerbitzuen eraldaketan. Enpresaren kanpo- eta barne-sentsibilizazioaren aldeko kulturaren eta arteen erabilera ere gero eta nabarmenagoa da (ingurumena, segurtasuna eta garbitasuna, lanaren eta familiaren arteko adiskidetzea, sexu-generoa…), baita zuzendaritzaren

6 Sentsibilizazioa, segurtasuna eta garbiketa, arazoak konpontzeko gaitasuna

4-5

Arte eta kultura Programak, eskaintzaren komunikazioaren diseinuan enpresa-baliabide gisa erabiltzeko

gaitasunak areagotzeko komunikazioan eta harremanetan ere. Artisten enpresetan eman ditzaketen ekarpenak asko dira: antolakuntza aldatzeko eta estrategiari buruz hausnarketa egiteko, ekoizpenetan (materialak, prozesuak, teknologiak, produktuak, zerbitzuak edo merkatuak), baita bestelakoak ere: aukera ekonomiko berriak, harremana enpresaren berrikuntzarako egiten diren bitartekaritza artistikoak inguruarekin, jabego intelektuala eta industriala, la zutabetan oinarritutako jasangarritasuna). Hau da, design thinking izenekoa elkarte sozialetan eta ekonomikoetan sartzea, proposamen zehatzak eginez gure beharren eta gure laguntzaileen neurrira, baina ez urrearen bila dabiltzan esploradoreen modura. Eta gure helburu, balore eta proposamen sortzaileei uko egin gabe. Izan ere, sormen horretan, eta balore horietan daude enpresak guregana erakartzeko arrazoiak. dss2016eu berezko finantziazioaren eta erakunde kulturalen eta sozialen finantziazioaren aldeko dibertsifikazioa egin nahi du, laguntzen kudeaketa eta harreman-estrategia berriak profesionaltasun handiz egin ahal izateko.

TILLT Europe–Creative Clash erakundeak bitartekaritza artistikoak sustatzen ditu modu oso berezian, elkarren arteko trukearen eta langileen eta artisten arteko elkarrizketaren bitartez. Arteak duen gauzak aldatzeko gaitasunari eguneroko ohiturak, pentsatzeko moduak eta kudeaketa prozesu tradizionalak aldatzeko zeregina eskatzen zaio. Artisten bitartekaritzak elkartearen garapenean laguntzen du. Trukean, artistek beren ikuspuntua eta adierazpen artistikoak berritu eta eraldatu egiten dituzte. Azken emaitza ez da, halabeharrez, museo baten edo galeria batean erakusteko gailu bat, baizik eta lan-inguruari eta pertsonen zeregina indartuko duen gizarteari begiratzeko modu berri bat, norbanakoaren eta taldearen gauzatzea baimenduz, elkarteen mesederako. TILLT Europe erakundeak egindako aurreko lanean, elkarteetan bitartekaritza artistikoen eragin zuzena aztertu zen. Hona hemen handik aterako hainbat emaitza: — Entolakuntzan (kudeaketan nahiz eskulanean) sormena pizten du eta gaitasunen (eta autoestimuaren) eta lidergoaren garapenaren alde egiten du. — Talde-izpiritua eta taldearen helburuak indartzen ditu, talde-lanerako gogoa piztuz. — Giza harremanak hobetzen ditu, eta elkarrizketa elkartearen barruan, motibazioa areagotuz. — Pentsamendu disruptiboari laguntzen dio, prozesuak kudeatzeko moduan bereziki, lan-bizimoduaren kudeaketa eta eguneroko ohiturak zalantzan jarriz, eta, ondorioz, antolakuntzaren eraginkortasuna hobetuz. — Elkarteei euren nortasuna aurkitzen laguntzen die, baita denon artean bideratu beharreko helburuak lortzeko baloreak ere. — Elkarteak erronkei aurre egiteko eta norabideaz aldatzeko prestatzen ditu. Berrikuntzaren alde egitera gonbidatzen ditu. Hala ere, eraginak elkartearen testuinguru zehatza gainditzen du. Izan ere, bitartekaritza artistikoek komunitate bateko gizarte egitura indartzen laguntzen dute. TILLT Europe–Creative Clash erakundeak gure esperientziak partekatuko ditu, artearen eta kulturaren eragina indartzeko gizarte berrikuntzan eta Donostiak Europako Kultura Hiriburu modura izango duen arrakastan, gure hautagaitzarekin baitago erabat.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

42—ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA

Hiria Europako Kultura Hiriburu izendat zen badute, zer egutegiaren arabera jasoko ditu diru-sarrerak EKH proiektua prestat zeko eta mart xan jart zeko ardura duen hiriak edo erakundeak?

2.7

Ustiapen-aurrekontua abiapuntu harturik, moldaketak egin ditugu, diru-kantitate batzuen aurrerapena eskatzen dutenak, batez ere marketin eta komunikazio eta programaren gastuekin lotutakoak. Horrek, Berme-sorospenarekin batera, lasaitasuna eskaintzen digu dss2016eu proiektuko finantziazio-eszenatokian. Alde horretatik, euskal erakundeek 2015ean egin beharko duten ordainketa nabarmendu nahi dugu, urte horretan finantzapremiak oso handiak izango direlako, baina Espainiako Gobernuak eta Melina Mercouri sariak 2016rako ekarriko diguten laguntzak ahaztu gabe.

2011-2020 eperako diru-premiak aztertu eta dirusarreren gaitasuna salmenta eta ekarpen pribatu bakoitzera egokitu ondoren, erakunde publikoek egin behar dituzten ordainketen egutegia prestatu dugu, proiektuaren finantza-oreka bermatzeko, iturri guztiak ezin baitira erritmo berdinarekin aritu. Adibidez, salmentek gora egiten dute jarduera baldin badago. 2.3 galderako taulan ikusi daitekeen bezala, beharrezko likidezia bermatzen saiatu gara, proiektua modu egokian garatu eta gainontzekoekin, eta langileekin, hartutako konpromisoei aurre egin ahal izateko.

taula 2.7 a ustiapen-gastuak asetzera zuzenduko diren diru-sarrerak

taula 2.7 b kapital-ordainketak asetzera zuzenduko diren diru-sarrerak *

DIRU-ITURRIAK

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2009-2011

2012

2013

2014

2015

2016

EB Melina Mercouri

0€

0€

0€

0€

0€

1.500.000 €

0€

0€

0€

0€

0€

0€

Estatuko Gobernu

0€

0€

0€

0€

0€

11.000.000 €

34.900.000 €

0€

0€

0€

0€

0€

Udalerria

404.627 €

499.773 €

1.506.634 €

2.282.854 €

6.122.534 €

3.118.666 €

68.432.000 €

4.270.000 €

9.000.000 €

10.333.000 €

5.000.000 €

0€

Eskualdea

404.627 €

499.774 €

1.506.633 €

2.282.853 €

6.122.533 €

3.118.667 €

48.480.000 €

7.255.000 €

17.000.000 €

16.885.000 €

5.000.000 €

0€

Laguntzaileak

986.120 €

811.680 €

1.424.000 €

1.820.940 €

3.382.000 €

6.764.000 €

3.383.000 €

4.300.000 €

4.300.000 €

4.300.000 €

0€

0€

Beste batzuk (Gipuzkoako Foru Aldundia)

404.626 €

499.774 €

1.506.633 €

2.282.853 €

6.122.533 €

3.118.666 €

30.500.000 €

4.255.000 €

7.500.000 €

7.000.000 €

5.000.000 €

0€

*Koadroak kultur inbertsioak azaltzen ditu. Guztira, 297.093. 000 €, ziurrak. Ez dira hemen jaso Aquariumaren (48.000.000 €) eta Kursaal Kongresu Jauregiaren (10.000.000 €) handitze-proiektuak, esleipenik ez dutelako oraindik.

taula osagarria kultur programa: itsasargi eta sistema bakoitzeko aurreikusitako aurrekontuaren zer-nolakoak PROIEKTUAK

2009-2015

2016

2017-2020

GUZTIRA

Gailu mugikorrak

900.000 €

4.650.000 €

450.000 €

6.000.000 €

Bakearen Itsasargia

1.350.000 €

8.000.000 €

1.100.000 €

10.450.000 €

Bizitzaren Itsasargia

843.000 €

2.700.000 €

460.000 €

4.003.000 €

Ahotsen Itsasargia

1.360.000 €

5.120.000 €

1.000.000 €

7.480.000 €

Itsasoko eta Lehorreko Itsasargia

2.150.000 €

3.300.000 €

480.000 €

5.930.000 €

Auzolab Sistema

2.300.000 €

800.000 €

1.000.000 €

4.100.000 €

Kultur Parke Sistema

2.350.000 €

700.000 €

800.000 €

3.850.000 €

Hirikia Sistema

2.350.000 €

700.000 €

800.000 €

3.850.000 €

h(e)izkuntza Sistema

2.300.000 €

800.000 €

800.000 €

4.100.000 €

Pagadi Sistema

2.350.000 €

700.000 €

1.000.000 €

3.850.000 €

Guztira

18.253.000 €

27.470.000 €

7.890.000 €

53.613.000 €

Esparru ezberdinen Programazioak hartuko dituen gastuen banaketa-taulan ikusi daitekeen bezala, gastuen %34 Sistemei dagokio, ia %10 Gailu Mugikorrei eta %56 Itsasargietako berezko ekintzei. Sistemek duten batez besteko garrantzia deigarri gerta daiteke, baina ez ahaztu ekitaldi zeharkakoak izan ezik, prozesu guztiaren nolabaiteko oinarri ere direla, herritarren edota enpresen parte-hartzearen ziurtagiri, besteak beste, eta ondarearen zabaltzaile. Horregatik, luze eperako banaketa Gailu Mugikorrei izan edo Itsasargietako berezko ekintzei izan ezberdinak dira guztiz. Azken horietan, bere gastuen kopururik handiena 2016an bilduko da, baina hori bera sistemen kasuan aurreko urtean etorriko da, nahiz eta 2020ra arte behintzat jarraituko duten. Aurrekontuari dagokion zehaztasun horrek, %1 hartzen du sail bakoitzean ebaluaziora zuzenduta.

taula osagarria diru-sarrerak: aurreikuspenak OINARRIZKO FINANT ZIAZIOA

HANDITUTAKO FINANT ZIAZIOA

Erakunde publikoen beste finantziazio bat, programa eta itun bakoitzeko

Mikro finantziazioa, EKHko proiektuetara eta tokiko eragiletara gutxi gorabehera zuzenduko dena

Gauzetan emango benaren gutxi gorabeherako balorazioa

Eskuduntzako Handitutako mezenasgoaren finantziazioa, gutxi gora-beherako guztira kopurua, enpresen eskutik proiektu eta eragileentzat

Donostia-San Sebastián Udala

18.083.334 €

%20,3

3.000.000 €

21.083.334 €

Gipuzkoako Foru Aldundia

18.083.333 €

%20,3

1.500.000 €

19.583.333 €

Eusko Jaurlaritza

18.083.333 €

%20,3

1.500.000 €

19.583-334 €

Melina Mercouri + EB beste batzuk

1.500.000 €

%1,8

1.000.000 €

2.500.000 €

Espainiako Gobernua

11.000.000 €

%12,4

1.000.000 €

12.000.000 €

Enpresa Fundazioa

6.230.000 €

%7

Kutxa fundazioa

5.340.000 €

%6

Beste enpresa eta fundazio batzuk

6.230.000 €

%7

500.000 €

1.500.000 €

8.230.000 € 5.340.000 €

1.000.000 €

Ekarpen pertsonalak

1.800.000 €

900.000 €

500.000 €

8.130.000 € 2.300.000 €

Unibertsitateak

500.000 €

Komunikabideak

3.000.000 €

3.000.000 €

500.000 €

1.500.000 €

Beste hiri eta laguntzaile batzuk

1.000.000 €

Ticket salmenta eta merchandising

4.450.000 €

%5

Guztira

89.000.000 €

%100

600.000 €

1.100.000 €

4.450.000 € 3.000.000 €

1.800.000 €

12.000.000 €

3.000.000 €

108.800.000 €


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

ANTOLAKUNT ZA/FINANT ZIAZIOA—43

Zenbat diru inbertituko du hiriak kulturan urteroko aurrekontu orokorretik EKHren urtetik aurrera (eurotan eta urteko aurrekontu orokorraren port zentaian)?

2.8

proiektu ezegunerokoak egiteko modu baten berri utziko digute hirian. Lotura berriak tokian bertan eta nazioarte mailan, proiektuak eta ekintzak bateratzeko, eta elkarbizitzaren, eraldakuntzaren eta Europarako gogoaren alde bultzatu nahi ditugun baloreak urteroko aurrekontuekin bat etorriko direlarik. Bestalde, Kulturaren eta Sormenaren aldeko Enpresa Fundazioak izango duen iraunkortasunak baliabideen ekarpen etengabea emango digu esparru pribatuaren aldetik, bai dirutan bai gauzetan edota laguntza pertsonalen bitartez, 2020an milioi 1 eurokoa urtero izango den arte.

dss2016eu proiektuak bere itzala 2020raino luzatu nahi du, 14 milioiko gastuarekin 2017tik aurrera, horrela proiektuaren jarraipenari eta hark utzitako ondareari zentzua eman ahal izateko. Data horietarako, Kulturari zuzendutako udal aurrekontuak %12 egingo du gora, hau da, 2,5 milioi gehiago izango ditu. Horrez gain, gogoratu behar da ere urte aipatu horietan 20 milioi euroko handitzea izango duela hiriak Kulturari emango dion aurrekontuak, denak hiriak hartuko dituen azpiegitura berrien gastuekin lotuak (Tabakalera, Ekogune, Lore Toki...). dss2016eu egitasmoak burutu izango dituen

taula osagarria diru-iturrien araberako ordainketak: behin behineko egutegia 2009-2010

2011

2012

2013

2014

2015

2016

2017

2018

2019

2020

total

682.246 € %3,8

404.627 € %2,2

499.773 %2,8

1.506.634 € %8,3

2.282.854 € %12,6

6.122.534 € %33,9

3.118.666 € %17,2

1.301.500 € %7,2

1.041.667 € %5,8

764.333 € %4,2

358.500 € %2

18.083.334 € %100

Gipuzkoako Foru Aldundia %20,3

682.247 € %3,8

404.626 € %2,2

499.773 %2,8

1.506.633 € %8,3

2.282.853 € %12,6

6.122.533 € %33,9

3.118.667 € %17,2

1.301.500 € %7,2

1.041.667 € %5,8

764.334 € %4,2

358.500 € %2

18.083.333 € %100

Eusko Jaurlaritza %20,3

682.247 € %3,8

404.627 € %2,2

499.774 %2,8

1.506.633 € %8,3

2.282.853 € %12,6

6.122.533 € %33,9

3.118.667 € %17,2

1.301.500 € %7,2

1.041.666 € %5,8

764.333 € %4,2

358.500 € %2

18.083.333 € %100

Kultura Ministerioa %12,4

0€ %0

0€ %0

0€ %0

0€ %0

0€ %0

0€ %0

11.000.000 € %100

0€ %0

0€ %0

0€ %0

0€ %0

11.000.000 € %100

Europa %1,7

0€ %0

0€ %0

0€ %0

0€ %0

0€ %0

0€ %0

1.500.000 € %100

0€ %0

0€ %0

0€ %0

0€ %0

1.500.000 € %100

Erakunde Publikoak, guztira %75

2.046.740 € %3,2

1.213.880 € %1,8

1.499.320 € %2,2

4.519.900 € %6,8

6.848.560 € %10,3

18.367.600 € 21.856.000 € %27,5 %32,7

3.904.500 € %5,8

3.125.000 € %4,7

2.293.000 € %3,4

1.075.500 € %1,6

66.750.000 € %100

Enpresak eta Fundazioak %20

653.260 € %3,8

986.120 € %5,54

811.680 € %4,56

1.424.000 € %8

1.820.940 € %10,23

3.382.000 € %19

6.764.000 € %38

712.000 € %4

534.000 € %3

356.000 € %2

356.000 € %2

17.800.000 € %100

Salmentak %5

0€ %0

0€ %0

89.000 € %2

222.500 € %5

445.000 € %10

801.000 € %18

2.581.000 € %58

89.000€ %2

89.000 € %2

89.000 € %2

44.500 € %1

4.450.000 € %100

Guztira %100

2.700.000 € %3,03

2.200.000 € %2,47

2.400.000 %2,7

6.166.400 € %6,93

9.114.500 € %10,24

22.550.600 € 31.201.000 € %25,34 %35,05

4.705.500 € %5,29

3.748.000 € %4,21

2.738.000 € %3,08

1.476.000 € %1,66

89.000.000 € %100

Donostiako Udala %20,3

taula osagarria DSS2016EUri laguntza publiko-pribatua KATEGORIA

KONT ZEPTUA

TEKNIKA/FORMULA

GUZTIZKO EKARPENA UNITATEA

ONURAK

Kideak [n]

Kontsortzioko kide, fundatzailea edo ondoren sartutakoa

Oinarrizko finantziazioa / Kontsortziori elkartzea

1.000.000€tik 25.000.000€ra

Zuzendari Batzordean ordezkaritza eta egotea

Elkartekideak [n]

Erakunde publiko kolaboratzailea, Hiriburutza indartzeko edota lurraldeko gune baten ordezkari dena

Dirutan edota gauzetan / Lankidetza Ituna

50.000€tik gora edo gauzetan, langile tekniko eta zabalkundea

Parte-hartze orokorra edo beren lurraldeetan eragina izango duten proiektu batzuen bidez

Laguntzaile global [3]

Erakunde publikoa edo pribatua, proiektu globala finantzatuko du, Kideen ezberdina

Dirutan / Kontratua

1.500.000€tik gora

Presentzia komunikatibo global. Onura fiskalak eta bestelakoak

Laguntzaile itsasargia [4]

Erakunde publikoa edo pribatua, Itsasargien artean bat guztiz finantzatuko duena

Dirutan / Kontratua

500.000 eta 1.000.000€ artean

Presentzia komunikatiboa Itsasargi proiektuetan. Onura fiskalak

Laguntzaile sistema [5]

Erakunde publikoa edo pribatua, metodología jakin bat finantzatu eta proiektu horretan bertan parte hartuko duena

Dirutan / Kontratua

300.000 eta 600.000€ artean

Presentzia komunikatiboa Sistema proiektuetan. Onura fiskalak

Laguntzaile proiektua

Erakunde publikoa edo pribatua, laguntzaile nagusi gisa, proiektu bati laguntzeko. Itsasargien eta Sistemen laguntzaileekin bateragarri behar du izan

Dirutan / Kontratua

Proiektuaren arabera, 6.000€ gutxienez

Presentzia komunikatiboa proiektuetan. Onura fiskalak

Lankide

Erakunde publikoa edo pribatua, proiektu baten finantziazioan laguntzen duena, baina ez modu nagusi batean, beste batzuekin batera baizik

Dirutan / Kontratua

Proiektuaren arabera, 1.000€ gutxienez

Presentzia komunikatiboa Itsasargi proiektuetan. Onura fiskalak

Ongile

PERTSONA fisiko edo juridikoak, proiektuari ekarpena egiten diotenak, inolako diru-saririk espero gabe

Fundraising / Dohaintza

50€tik gora

Ongileen zerrenda

Hornitzaile ofiziala

Erakunde pribatua, Hiriburutzak behar dituen ondasun eta zerbitzuen hornitzaile nagusia

Gauzetan eta salmenta-promozioan / Kontratua

30.000€tik gora, gauzetan

Komunikazioa, produktuak esklusiban banatzeko aukera eta onura fiskalak

Jagole

Erakunde publikoak edo pribatuak, DSS2016Euren eta elkarte sozialen zerbitzura beren profesionalak eta beren know-how izenekoak jartzen dituztenak

Eskuduntzako Mezenasgoa / Hitzarmena RSE

20 ordu/pertsona bakoitzeko

Enpresa Ardura Soziala Trataera

Mikromezenas

PERTSONA fisikoak, mikrodohaintzak egin edota mikrokredituak ematen dituztenak (ondasun edo zerbitzuen kontra), DSS2016Euren eta elkarte sozialen proiektuentzat

Crowdfunding, Fundraising, Sare Sozialak / Dohaintza

5€tik gora

Ondasun edo zerbitzu harrera. Onura posible PFEZ

Partners sozialak

Erakunde juridikoak, tokian, estatuan eta nazioartean marka modura zabalkundean edo bertan egoten laguntzeko eskaintzen direnak

Gauzetan / Lankidetza Hitzarmena

Gauzetan, 20.000€ gutxienez

Markari lotura, Onura fiskalak

Enbaxadoreak

Pertsonak edo elkarteak, euren alorretan nabarmentzen direnak, Kultura Hiriburuaren ordezkari arituko direnak bere inguruan

Harreman Publikoak / Lankidetza Hitzarmena

DSS2016EU markari lotutako irudi pertsonal

Markari lotura eta parte-hartze sozialaren irudia

Atxikimenduak

PERTSONA fisiko edo juridikoak, Hiriburutzarekin eta bere baloreekin konpromisoa agertuko dutenak

Sare Sozialak, informazio bulegoa / Formulario

Zabalkunde eta babesaren aldeko konpromisoa

Informazio harrera eta atxiki direnen zerrenda

Boluntarioak

PERTSONA, elkarte sozialen eskutik, denbora eta trebetasuna eskaintzen dituztenak, Hiriburutzako proiektuen zerbitzura

Sare Sozialak / Elkarte Sozialen hitzarmena

Gutxieneko eta gehieneko jarduera-konpromisoa

Formazioa, entrenamendua eta egiaztapena. Aipamena

Keinuak

Kidetasun eta babes keinuak, intereseko “lekuetan” proiektuaren zabalkundea indartuko dutenak

Sare Sozialak, Harreman Publikoak / Baimen Hitzarmena

Gauzetan

Markari lotura


44—

eko Ekogune Iraunkortasunaren Parkea Donostia

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—45


46—AZPIEGITURAK

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

Iñigo Ibañez


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—47

A ZPIEGITURAK trenbideak eta autobideak

—48

hegazkinez eta itsasontziz

—49

bizikleta, garraio ofiziala 2016an

—49

denon gustuko ostatua

—50

turismo eta hiri azpiegiturak

—51

INBERTSIOA

proiektu bereziak

Donostia hiriaren kokapena estregikoa da Frantziako mugatik 20 Km-ra, Iberiar Penintsularen eta Europako gainerako lurraldeen artean sortzen den korridore naturalean dagoelako, eta hiriko eta turismo arloko azpiegiturei esker, ongi komunikatutako lekua delako, bertara erraz iristeko modukoa. Hiriko azpiegitura berriek, egoki landutakoak edota egiteke daudenak, hiriek duen komunikazio ahalmena biderkatu egingo dute datozen urtetan. Horrela, hiria, 2016rako, prest egongo da Europako Kultura Hiriburu izendapenari zentzua emateko. Abiadura Handiko Trena (AHT), Metroa edota autobusgeltokia bezalako proiektuek garraio-modu azkarra eta erosoa egiteko aukera eskainiko digute mugaz haraindiko lurraldeko toki ezberdinetan barrena, eta ez bakarrik erdigunera eta erdigunetik, baita zeharka eta inguruetatik ere, hirigune berriak sortuz. Donostiako eta lurraldeko osoko mugikortasun ahalmenak euskal Y izeneko trenbide-sare berriaren onura ezagutuko du 2016an. Aipatu proiektu horrek lehentasuna dauka Europako Batasunak 1994az geroztik hitzartutako 14 proiektu nagusienen artean, baina ETAren mehatxu terroristen erruz, luzatu egin zaigu denboran. Metroan lanean ari dira dagoeneko, eta martxan izango dugu 2020rako, osotasunean. Bidasoa ibaiko korridore osoa, Espainiaren eta Frantziaren arteko muga naturala den hori hain zuzen, lotuko du. Ingurumenaren aldeko erronka handia izango da, bere jasangarritasunari esker, aireratuko den CO2 kopurua zortzi aldiz gutxiago izango delako bidaiari eta automobil bakoitzeko. Metroak, gainera, mugitzeko ahalmen handia eskainiko dio herritarrari, eta bere gizarte etekina beti da handia. Bilete bakarra sustatuko dugu Gipuzkoarako, lurralde osoan zehar egingo diren garraioeen mesederako. Garraio-sistema horrek garraio publikoaren alde egiten du bereziki, autoaren erabilera egiazko aukeren bidez ordezkatuz.

Iñigo Ibañez

ibiltzen erraza Donostiak mugikortasun jasangarriaren alde egin zuen aspaldi. Garraio publikoari eta oinezkoentzako pasabideei eta bizikleta bideen sareari lehentasuna eman dio, hiriko Udaleko Hiri Mugikortasun Jasangarriaren eta Irisgarritasunaren aldeko planen arabera. Donostia oinezkoen hiria da. Herritar gehienek, %43.6 alegia, oinez ibiltzen dira batetik bestera. Auzo guztietako aisialdirako eta salerosketarako eremuak oinezkoentzat prestatu dira. Hiru hondartzak, Ondarreta, Kontxa eta Zurriola, lotzen dituen 7 Km-ko paseoa ezin azpimarratu gabe utzi, milaka eta milaka lagunen pasealeku, oinez nahiz bizikletaz. Pasealeku hori Ulia mendiko mugetaraino luzatu da, Monpaseko itsaslabarreraino, Zurriola hondartzako ekialdeko muturrean, ingurumenari zor zaion errespetuaz arituko den egitura arin baten bidez. Hiriko goialdeko gunetara ere oinez iristeko, arrapala mekanikoak eta igogailuak ezarriko dira, oinezkoentzat zein txirrindularientzat zabalik. Oinezkoentzako bideen sarea eta mugikortasun bertikalaren aldeko sistemak, dagoeneko 47 Km-z luzatzen den bizikleta bide sare batekin lotuko dira. Garraio publikoari dagokionean, Europan gehien erabiltzen den tokietako bat da gurea. 36 dira ditugun autobus-bideak, hiri guztia zeharkatuz, baita gauez ere, eta autobus multzo bat daukagu egokitua eta ekologikoa, Europak garraio publikoaren kalitate onari ematen dion UNE-EN13.816 zigiluarekin.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

48—AZPIEGITURAK

Mugikortasunari dagokionean, zein da dira hiriak eskaint zen dituen aukerak (eskualdeko, Estatuko eta nazioarteko garraio moduak)?

1

Hautagaitza hartuko duen lurraldean, trenbidearen modernizazio- eta egokitzapenlanek gure hiria Espainiako eta Europako gainerako lurraldeekin lotuko dute, batez ere AHT-aren eta Metroaren eskutik. Horiek dira gure eskaintza nagusiak. 2016an, Donostia ordu erdira egongo da Bilbotik, Gasteiztik eta Iruñetik, eta Madriletik bi ordura. Hirian badago eskualde mailako (RENFE eta Eusko Tren), estatu mailako (RENFE) eta nazioarte mailako (SNCF) trenbide-lotura bat. Autobide eta autopista sarea ere garrantzitsua da bertan, eta irisgarritasuna eta kalitatezko garraio publikoa sustatzen ditu.

Horrek guztiak, onura baino ez dio ekarriko lurrazpiko geltoki intermodalari, hiriaren erdigunean eraikiko dena, abiadura handiko trenaren geltokiaren ondoan. Donostiako aireportuarekin batea, 100 kilometroz hedatzen den eremu batean, Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Miarritzeko aireportuak ere daude, Europako hiri gehienetara eta gehienetatik bidaiatzeko zabalik. Bilbon eta Miarritzen badago Donostiarekin zuzen-zuzenean lotzen dituen garraio publikoko zerbitzua. Azkenik, itsasoz ere gerturatu gaitezke hirira, kirol-portuen euskal sarearen bidetik.

LEHORREKO GARRAIOBIDEAK

trenbideak eta autobideak AHTa eta Metroa izango dira proiektu izarrak. Hiriarekin dauden kanpo- eta barne-konexioak indartuko dituzte. Gainera hiriak autobide eta autopista sare zabala du

Iñigo Ibañez

AHTa eta Metroa izango dira proiektu izarrak. Hiriarekin dauden kanpo- eta barne-konexioak indartuko dituzte. Baina hiriak, gainera autobide eta autopista sare zabala du ere. Donostiako barne-loturak bikainak dira, baita kanpo-loturak ere, autobideaz eta 2016rako berrituta izango ditugun trenbide sistema ezberdinez. Urte horretarako, abiadura handiko trenak edo AHTak, pertsonen garraiobide funtsezkoa, baina baita merkantziarentzat ere, Euskadiren eta Espainia eta Europaren arteko konexioaren ideia guztiz eraberrituko du. Euskal hiriburuak 30 minututan lotuko dira, hiria bisitatzera etorriko den jende kopuruak gora egingo du nabarmen eta Europako herritarrek maizago egingo dituzte Donostiarako bidaiak. Gaur egun, Renfe eta EuskoTren eskaintzen duten zerbitzua ere egokia da, Hendaiatik Frantziarekin lotuak biak, hortik abiadura handiko trenen sareekin bat egiteko. Tren metropolitar berriak, «Topoa» ezizenez ezagunago, bi bide izango ditu EuskoTrenak eta

Renfeko bertatik bertarako trenbideak gaur egun erabiltzen dituzten trenbiderako. Horrela, metro zerbitzu bat sortuko da Gipuzkoako lurraldearen ia osorako. Eskualdeko metroak, etorkizunean, Eusko Jaurlaritzak aurreikusitako datuen arabera, Gipuzkoako herritarren %60ari eskainiko dio bere zerbitzua, %75era gora egingo duen kopurua, Renferekin izango duen loturari esker. Ibiliko duen eremuak 1.140.000 bidai hartzen ditu egunero, hau da, 2,3 bidai herritar eta egun bakoitzeko, Europako bataz bestekotik oso gora (1,9 bidai herritar/egun). Eskualdeak bizi duen irisgarritasunak trenbideak eta errepideak hartzen ditu ardatz nagusi. Gure hiriak hartzen duen eremu geografikoan, lehorreko garraiobidek dira erabilienak Europara bidaiatzeko orduan, bai autoaz bai aldiriko autobusaz. Gipuzkoak eta Euskadik duten autobide eta autopista sare garrantzitsuak konexio hori ziurtatzen dute modu egokian errepidez, eta dagoeneko hirira sartzeko berriak ere erabiltzeko moduan daude. Donostiak duen autobus-bideen sarea, «DonostiBus», sare bikaina da, eta Europan gehien

erabiltzen denen artean dago. Egun, hiritarren %50a autobusez ibiltzen da. Hirian daukagun garraio publikoa ekitaldi jendetsuen ospakizunari erantzuna emateko gauza da. Bi adibide jarriko ditu besterik ez: Bruce Springsteen, U2, Rolling Stones edo Bakearen Aldeko Bob Dylanen kontzertuak, 80.000 pertsona bildu zituen emanaldia. 2016an, hiriak «Bus Rapad Transit» izeneko autobus-bidea izango du. Zerbitzu horren bidez, autobus-bidaiariek behar haina argibide jasoko dituzte geltokietan eta autobusetan edo Internet eta sakelako telefonoaren bidez. Autobus guztiak ekologikoak izango dira (birziklatutako olio bioerregaiak eta motor hibridoak), erabiltzaile guztien irisgarritasun ahalmena bermatuz. 2016an martxan egongo da autobusen geltoki intermodal berria, bere osotasunean. Hiriko erdigunean kokatuko da, abiadura handiko trenaren geltokiaren ondoan. Donostia Europako mugikortasun jasangarriaren aldeko hirien Civitas programan eta Europako mugikortasun egokiaren aldeko Aeneas proiektuan dago.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

AZPIEGITURAK—49

Oinez ere iritsi zaitezke Europatik, Santiago Bideko Itsasaldeko Bidea erabiliz horretarako, Donostia ibilbide horretako pasabide bat delako. Bizikletaz ere iritsi ahal izango da, EuroVeloko 3. ibilbidetik, Trondheim hiritik irten (Norvegian) eta Konpostelako Santiagora (Galizian) iristen baita, Oslo,Viborg, Hamburgo, Aquisgran, Namur, Paris, Tours, Burdeos, Puente la Reina eta Leon zeharkatuz DV

AIRE BIDEZKO GARRAIOA

hegazkinez eta itsasontziz Hiria ordubete eskasera dago Bilboko, Iruñeko, Gasteizko eta Miarritzeko aireportuetatik. Gainera hiriak berak aerodromoa dauka, horrela aire bidezko lotura bikaina ziurtatzeko

Iñigo Ibañez

bizikleta, garraio ofiziala 2016an Egun, 47 km luze duen bizikleta-bideen sareak egiten diren joan-etorrien %5 bizikletaz egiteko aukera eskaintzen du

Natali Cañas

100 kilometroko eremuaren barruan, 20 eta 60 minutu arteko ibilbideak tarteko, Donostiako aireportuarekin batera, Bilboko, Gasteizko, Iruñeko eta Miarritzeko aireportuak ere daude, Europako hiri gehienetara eta gehienetatik bidaiatzeko zabalik. Bilbon eta Miarritzen badago Donostiarekin zuzen-zuzenean lotzen dituen garraio publikoko zerbitzua. Horiek guztiek Estatu mailako eta nazioarteko aire bidezko lotura onak gertu jartzen dizkigute, tarifa aukera zabalarekin, arruntenetatik hasi eta merkeenetara iritsi arte. 2016an, Donostiako aireportua hirigunearekin lotuta egongo da, Metroko 1 trenbidearen eskutik. Aire bidezko garraioak ez dira bakarrik konpainia ezagunekin aritzen, hala nola, Iberia, British Airways, Lufthansa edo Air France konpainiekin, baizik eta hiritik gertu dauden aireportuekin aldiriko loturak dituztenak eta merkatuan gora egiten ari direnak ere ari dira

(Emirates konpainiak Euskadik Espainia mailako %10eko irabazia ekarriko diola esan du). Kostu txikiko airelinea ugariek etengabeko zerbitzua eskaintzen dute hiriaren inguruan dauden aireportuetan, Espainiako gainerako hiriekin nahiz Europarekin. Vueling, Air Lingus, Air Berlin, Brussels Airlines, Condor edo Easyjet bezalako kostu beheko konpainiak Bilboko aeroportutik ari dira aireratzen. Eta Ryanair edo Air nostrum bezalako enpresek loturak dituzte Donostiako ekintza-eremu barruko aireportu guztiekin, hala nola, Logroño, Santander, Iruñea, Burgos, Gasteiz edo eta mugaz beste aldeko Biarritz, hiriak duen aerodromoa ere tartean. Aukera berezien artean, Bilbon porturatzen diren ferryen bidez ere badagoela gure hirira iristea azpimarratu beharra dago, Espainiako iparraldea Erresuma Batuarekin lotzen baita han. Baina ausartenek ere badute Donostiara 2016an itsasontziz etortzea, Gipuzkoako kostaldean dauden kirol-portu ugarietako batean ertzeratuz.

Donostia bizikletaren erabileraren ikuspegitik, erreferentea da Espainian. Udalak Bizikleta Bultzatzeko Plana onartu zuen, bizikletaren erabilpena bultzatzeko helburua duten neurri anitzen multzo bat ere proposatuz. Egun, Donostian zehar egiten diren joan-etorrien %5 bizikletaz egiten dira. Hiria Bizikleta-bideen Sareko kide sortzaileen artean dago. Bizikletak alokatzeko zerbitzu publikoak sakabanatu dira hiri guztian barrena, batez ere, tren-geltokian. Hirigunea eta goialdeko auzoen arteko lotuneetan, baita eskailera mekanikoak eta ibilgailuak ere, bizikletan ere igotzeko eta jaisteko prestatuta daude. Bizikleta izango da garraio ofíziala Donostian 2016ko Europako Kultura Hiriburua izendatzen baldin badute. Udalaren eta Orbea euskal enpresaren arteko elkarlanaren ondorioz sendotu den konpromisoa da hori. 2016rako, egungo bizikleta-bideen sareak (47 kilometro) 60 kilometroko luzera lortuko du, barnelotuneak eta hiri-inguruarekin lotuneak areagotuz. Horrez gain, Gipuzkoako kostalde osoa zeharkatuko duen bizikletabidea eginda egongo da, eta Norvegiatik Galiziara iristen den Atlantikoko bizikletabidea lotuko da bertan. Horrela, Donostia EuroVelo 3 ibilbidearen parte bilakatuko da, eta egingo diren hornigailuak/hotelak zainduko dituzte txirrindularien premiak. Gainera merkantziaren eta gonbidatuen garraiorako bizikleta zerbitzu bat eratuko da 2016an, eta VeloCity jardunaldiak antolatuko dira. Bestalde, bizikletak alokatzeko aukerak indartuko dira, hoteletan, ostatuetan eta aterpetxetan, garraio-txartelaren bitartez.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

50—AZPIEGITURAK

Zein da hiriak turisten egonaldiak jasot zeko duen ahalmena?

2

Turistek Donostiak eskaintzen dituen gozamenen zerrenda amaigabea ezagutzen dute. XIX. mendeaz geroztik bere burua bisitarientzat ondo egokitzen jakin izan dunen hiria da hau. Donostiak hotel eskaintza zabala du, eta erakutsitako esperientzia eta zerbitzuen kalitatean etengabeko hobekuntza lortzeko konpromisoa: toki garesti eta merkeagoak, camping zerbitzuak, landa-etxeak eta gazteentzako aterpeak. Egun, 9.000 dira oheak, beste 1.300 gehiago unibertsitateko egoitzetan, Talent House etxeko artistentzat eta ikerlarientzat 180, eta hori gora egingo duen

kopurua baino ez da, Uba House sortzaile eta kirolarientzako etxea eraikitzen denean. Alokatzeko dauden etxeen eskaintza ere zabala da, baita autokarabanentzako tokiak ere. Toki horietako gehienek bizikleta-zerbitzua eskaintzen dute. Gainera, ordu betera, Bilbo, Gasteiz, Hendaia, Donibane Loitzune edo Miarritzeko hirien artean biltzen diren 37.022 ohetako batean lo egin dezakete. 2016an, AHTa iristen denean, ordu erdira izango ditugu euskal hiriburu guztiak. dss2016eu egitasmoak hartzen duen lurraldeak 12 egoitza berri izango ditu 2016an, bisitariei ostatu emateko.

1

HOTEL-ESKAINT ZA

denon gustuko ostatua

Luxozko hotelak, tartekoak, ostatuak, landa-etxeak eta inguruko camping eremuak, denak kontuan hartuta, hiriak askotariko eskaintza ematen du, kalitate bikaineko 9.000 ohe baino gehiago eskainiz horrela. Gainera, Bilboko eta Vitoria-Gasteizko hiriekiko bizi dugun gertutasunari esker, 37.000 leku baino gehiago gehitzen zaizkio gure eskaintza horri Donostiak aukera benetan luze eta zabala eskaintzen du lo egiteko. Bisita, gustu, poltsiko eta zaletasun orori egokitzen zaion eskaintza, bai bertakoari bai atzerrikoari, eta aisialdi nahiz lan erabilerengatik. Luxozko hotelak, tartekoak, ostatuak, landa-etxeak eta inguruko camping eremuak, denak kontuan hartuta, hiriak askotariko eskaintza ematen du, kalitate bikaineko 9.000 ohe baino gehiago eskainiz horrela. Horri beste 1.300 leku gehitu behar zaizkio, unibertsitateko eta goi-eskoletako hainbat egoitzetan banatuak daudenak, eta autokarabanentzako guneak ahaztu gabe unibertsitateen zonaldean, garraio publikoaren eta bizikleta-bideen bitartez hirigunera iristeko prestatuak. Horiez gain, Talent House edo

Talentuaren Etxea zabaldu berri dugu, ikertzaileak eta artistak hartuko dituen egoitza, 180 pertsonentzako lekuarekin. Egoitza berri horri Uba house izenekoa gehituko zaio, Ametzagainan, hirigunetik minutu gutxira dagoena, eta publiko gazteei zuzendua, salneurri oso murriztuetan. Lo egiteko aukera eskaintzen duten azpiegitura horiek guztiek konponbide erosoak eta salneurri guztietako eskaintzak eskuratzen dizkiote Donostiara datorren bisitariari. Errepidez ordu betera eta gutxira iritsiko den Abiadura Haundiko Trenaz-z ordu erdira dagoen eremu batean, hoteleko oheak 24.617 dira, 3.685 landa-etxekoak eta 8.720 camping leku. Bilbo edo Gasteiz bezalako hiri bizilagunek lo egiteko 37.022 leku eskaintzen dituzte Donostiatik oso urbil.

Donostia Suezian ospatu zen CIVITAS 2010 hirien arteko bileran saritua izan zen

CIVITAS hirien urteko bilera egin zen Malmon, Suedian, 2010ean. Ekitaldian Europar Batasunak garraio iraunkorrago baten alde diharduten hiriei ematen dizkien CIVITAS sariak banatu ziren 2010eko edizio honetan elkartu ziren 120 baino gehiago hirien artean. Europar Batzordeak sari eman zion Donostia hiriari, «Donostiak Garraioaren Gestioarekin lotutako Berrikuntza Teknologikoen alorrean izan dituen lorpen ikaragarriak onartzen dituelako eta, lidergo politiko garbiaren bidez eta aditu eta toki erakundeekin elkarlanean arituta, hiriak garraioa hobetzeko neurriak planifikatu eta arrakastaz ezarri dituelako».

Bestalde, muga zeharkatu eta berehala, Hendaian, Artistentzako Egoitza dago, kultur alorreko bisitarientzat ezin egokiago. Donostiak kalitatezko egoitzak eskaintzeko orduan erakusten duen malgutasuna etxebizitzen truke eta alokairuarekin osatzen da uda partean, teknologia berrien eskutik euren garrantzia areagotu egin dutenak. Datozen urteetan «sendiei» eta «gazteei» zuzendutako ostatu-ahalmena ere areagotu egingo dela esateak pena merezi du, dagoeneko aurreikusita dagoen hamabi hotel, camping bat eta aterpetxe berrien eraikuntzari esker. Ostatu turistiko berrien industriaren sustapen berri bat hiriarentzako hain garrantzitsua den sektore batean, turismoa.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

turismo eta hiri azpiegiturei dagokionean, eta berrikunt zak ere tartean, zein dira gaurtik hasi eta hiria Europako Kultura Hiriburu izan nahi duen urtera arte aurreikusten diren proiektuak? Zein da eraikunt za-lanen gut xi gorabeherako egutegia?

3

AZPIEGITURAK—51

AHTa hiriguneraino gerturatzea eta eskualdeko Metroaren eraikuntza, bi horiek daude Donostiarentzat garrantzi gehien izango duten azpiegituren artean. Errepide arteko lotura berriak eginda dauden honetan, trenbideek osatuko duten azpiegitura funtsezko izango da, hiriak Estatu mailan nahiz nazioarte mailan dituen loturak hobetzeko. Pasaiako badiaren berrikuntza, epe erdira egiteko dauzkagun proiektu estrategikoen artean beste bat da. Turismo eta kultur azpiegiturei dagokionean, Tabakalera antzinako tabako fabrika Nazioarteko Kultur Garaikiderako Zentro bilakatuko da, ikus-entzunezkoen sorkuntzan

2

1 Londres eta Ingalaterrako

Hoteleko Hall nagusia

2 Gazteak hiriko ostatu batean 3 Terrazak, Donostiako

Bulebarrean

DV

Iñigo Ibañez

PROIEKTUAK xxxxx

turismo eta hiri azpiegiturak Pasaiako badiaren berriztatzea Herrialdeak dituen erronka estrategiko handien artean, Pasaiako Badiaren berriztapena dago. Donostiaren mugakide den Pasaiako badiaren barrualdea berriztatzea du xede nagusia. Anbizio handiko proiektu horrek barrualdeko espazio guztia berrantolatuko du, aisialdirako, etxebizitzako eta lanerako guneak egokituz, Gipuzkoa eta pasaiatarrentzat. Tabakalera Tabakalera antzinako Donostiako tabako fabrika 2015ean ikus-entzunezkoen kulturan oinarritutako Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuko duen proiektu haundia da. Arte garaikidea, telebista, bideoa eta zinea, diseinua eta soinua bateratuko ditu espazio bakar batean. Erakusketentzat eta ikus-entzunezko programentzat espazio berezia izango da, eta batez ere, lanerako, ekoizpenerako, sorkuntzarako lekua. Irudi fabrika izango da. Lore Toki Hirigunetik 19 minutura dagoen gunea, Chillida Leku museoaren eta Zabalegi Nekazal Eskolaren artean. Lankidetzaren aldeko Campusa bilakatuko da, tokiko artista elkarteek eta gazte langabetuek egingo duten lanari esker. Musikene Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegia eratzea erabaki zuen, orain dela hamar urte. Laster, egoitza berria izango du Ibaetako unibertsitateen campusean, baina bitartean Miramar Jauregin dago, Kontxako Badiaren erdi -erdian dagoen muino zoragarrian.

energia gehiago, CO2 gutxiago Donostia-k konpromezua hartu du CO2ko emisio kutsagarriak %20 murrizteko 2020 urterako, eta isurpenak murriztu eta sortutako karbono dioxidoa konpentsatzeko neurriak sustatuko ditu

3

DV

bereziki espezializatua, 2015ean. Musikene, Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiak egoitza berria izango du 2014an, eta 2011-2012 ikasturterako ateak zabalduko ditu Basque Culinary Center zentroak. 2011n ere, Kirol Egokiturako Zentroa prest izango dugu Kontxako hondartzan, Rafael Moneo arkitektoaren eliza eta Oroimenaren Lorategia. Ikus-entzunezkoen Berrikuntzaren Aldeko gunea eta San Telmo Museoa ireki berri dira. Uliako itsaslabarrak oinez zeharkatu ahal izango ditugu, Monpaseko Pasabideari esker, 2012an. Proiektu horiek guztiek erakundeek jada onartutako finantziazioa daukate.

Oroimenaren Lorategia Oroimenaren Lorategia gerraren, indarkeriaren eta terrorismoaren biktima guztiak gogoan eta oroimenean izateko gune bat da, Bakearen eta Giza Eskubideen aldeko lekukotza. Oroimenaren Lorategiak 35.000 metro koadro ditu. Gaur egun, bere eraikuntzaren lehenengo fasea amaitua dago. Belardiak zuriz jantziko duten zuhaitz eta zuhaixken loraldietan bilduko du indarra. Bigarren fasea datozen urteetan zehar inauguratuko da. Zabalegi Ekogunea Donostian dago Ekogunea, Lasarterekin eta Hernanirekin mugan (hirigunetik 10 minutura). Bertan kokatuta dago gure bulegoa; garai batean Zabalegi nekazaritza eskola egon zen lekuan. Ekogunea Aurrezki Kutxaren babesa jaso eta eraginkortasun energetikoa kontutan izango du. Laborategia, baratzak, konpostagintzako teknologia, animaliak, eko-medorea, efizientzia energetiko-simulagailua… 900 metro koadro aisialdirako eta ekimenerako egokituak. Monpaseko pasabidea Donostiako kostaldeak hartzen duen oinezkoentzako pasealekua zazpi kilometroko luzeraz hedatzen da hiriko mutur batetik bestera, Haizearen Orrazia (Eduardo Chillida eskultura-lana) dagoen tokitik, Ondarretako hondartzan, Sagüeseraino, Zurriolako hondartzan. Monpaseko pasabidea egurrezkoa eta altzairuzkoa izango da, zazpiehun metroko luzera izango du Monpaseko muturreraino. Azpiegitura honi esker Donostia kostaldeko oinezko bidea guztiz bukatuta geldituko da.

Gure hautagaitzak konpromisoa hartu du CO2 emisioak gutxienez %20 murrizteko 2020-rako. Horretarako, irtenbide, akordio eta lankidetza ezberdinak martxan jarriko dira, CO2 isurpenak murrizteko, sortutako CO2 konpentsatu eta ingurumenarekin zintzoa izango den konpromisozko mezu bat besterentzeko. Gogo horrekin sinatu dugu akordioa IHOBE Eusko Jaurlaritzako ingurumena kudeatzeko Sozietate Publikorekin eta Udal Elkarteko Ingurumen Sailarekin, proiektuaren sorkuntza, garapen eta ebaluazio prozesu guztian jasangarritasun prozesuak diseinatzen lagunduko digutelako, 2016a baino lehen eta ondoren ere. Isurpenak murrizteko konponbideak proiektuaren plangintzan eta diseinuan erabiliko dira, baina bere garapenean eta ospakizunean zehar ere, eta gero ebaluazio prozesuan eta hiriarentzako onuran. Hiriak hartu dituen konpromisoak, gure esperientziak ez ezik, Donostiak eta azken urteetan parte-hartzen ari diren eragileek babesten dituzte. Irtenbideak hautagaitzaren mugikortasunean sartuko ditugu, bizikletaren erabilera eta haiek alokatzeko sistemak nonahi sustatuz. Garraio ofizial berdeak erabiliko ditugu eta akordioak sinatuko ditugu alokairu-enpresekin. Horrez gain, tarifa bereziak adostuko ditugu Renfe, EuskoTren eta TGVrekin (Frantziako abiadura handiko trena), baita CO2 emisioen konpentsazioa ere. Ostatu emateari dagokionean, ingumenaren kudeaketarako sistemak ezarriko ditugu hoteletan eta beste hainbat ekipamenduetan, eta saltokietara eta nekazaritza ekologikoaren ekoizpenera zabalduko ditugu, Euskolabel produktuak eta bidezko komertzioko produktuak. Kultur azpiegiturek ere ingumenaren kudeaketarako sistemak hartuko dituzte. Alemaniako Munduko Futbol Kopa eta bere Green Goal 2006 bezalako esperientzietatik ikasiko dugu, txapelketa baino lehen, txapelketan zehar eta ondoren CO2 isurpenak kalkulatzeko balio izan zuena. Donostiak jasangarritasunaren alde azken bi hamarkada hauetan egin duen lanari jarraipena eman nahi digu. Udalak VI Hiri Jasangarria Saria lortu du Forum Ambiental fundazioaren eskutik, hondakin kopurua murrizteko proiektuak ere saria lortu du Ekoberrikuntza kategorian.Erabiltzaile eta Kontsumitzaile Independenteen Federazioak Bandera Berdea saria eman dio.


52—

pop Ordiziako Azoka, Gipuzkoa Tokiko produktuak

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—53


54—komunikazioa

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

Iñigo Ibañez


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—55

KOMUNIK A ZIOA lankidetza-akordioak

—56

elkarrizketa hiritarrekin

—56

hiriko turismoaren aldeko apustua

—60

estrategia lerrokatua

—63

ekintza zehatzak

—65

estrategia

partekatuaren indarra

Gure proiektuaren helburua ez da gutxi batzuk egiten edo erabakitzen dutena komunikatzea edo saltzea. Guk honako hau nahi dugu: denon artean egindakoa partekatu, jarduera komunikatiboa prozesuaren beraren bihotzean dagoen zati baita Europako Kultura Hiriburu izateko hautagaitzan. Horregatik, hasieratik bertatik, komunikazio bertikalari ihes egiten dion estrategia bati heldu izan diogu. Modu zuzen nahiz zeharkakoan proiektuko partaide diren pertsona guztien arteko komunikazioaren onura zor diogu gure hautagaitzari. Profil eta adin guztietako pertsonengana iristen diren esperientzia eraginkorrenak partekatuaren indarra oinarri hartzen dutenak dira, bai formaz bai edukiz, maila pertsonalean zein profesionalean, inguru fisiko nahiz digitaletan. Teknika berritzaile horiek elkarlanaren ondorio dira, eragile bakoitzak emateko duenaren hoberena batuz, baliabide eta martxan jarritako ekimen bakoitza bilduz. Horregatik, dss2016eu egitasmoaren ikuspuntutik, proiektuak kutsatu eta komunikatu eta partekatu ez ezik, komunikazioaren kudeaketarako estilo berri bat ere proposatu eta eraiki nahi dugu gure lurraldeko, gure herriko eta Europako herritar eta eragile garrantzitsuenekin batera. Bestalde, dss2016eu aukera paregabea da turismoaren aldeko gure proposamena definitzeko, hau da, ez gure aktiborik sendoenak eta onartuenak bakarrik oinarri izanda, baita bisitari bakoitzak hiriarengandik eta lurraldearengandik jaso duen esperientzian ere baizik. Bisitaria eragile sustatzaile bihurtu, lankideen artean, lagunen artean, sendien artean, Donostiaz eta Euskadiz nabarmendu nahi duten guzti haiei helarazteko. Erronka hori nola lantzen ari garen ondorengo orrietan adierazten dugu, eta tokitik mundura, baliabide tradizionalenak eta berrienak erabiliz, nola iritsiko garen ikustera gonbitea zabaldu nahi dugu, bilatzen ditugun helburu sozialak lortzeko orduan, harreman eta ekimen oro garrantzitsua dela ahaztu gabe.

Iñigo Ibañez

gure lemaren ahalmen ziztagarria Hautagaitzak izan duen aurreneko lema, eta bakarra, Herritarren Energia Olatuak alegia, 2009aren apirilaren 23an aurkeztu zen jendartera. Lema hori gure aktiborik garrantzitsuenetariko bat da. Komunikazioaren profesionalen eta profanoen artean pizten duen zirrarak hiriak eta lurraldeak sortzen duten eszenatoki naturalarekin duen plastikotasun eta sintonia azpimarratzen dute, bere indar grafikoa, bere arrakasta eta bere bitxitasun emozionala, eta dss2016eu proiektuak eraikitzen duen izpirituaren irudi garbia da. Milaka pertsonen gaitasun eta parte-hartzea nabarmentzen ditu, elkartasunezko esparru batetik hautagaitzaren alde lan egin duten eta lanean jarraitzen duten pertsonen ideiak, ezagutzak eta esperientziak. Gure proposamena gizarteratzen laguntzen digun bandera handi moduko bat da, gizonemakumeek duten zereginarena, bai banaka bai taldeka, gizabidezko konpromezuaren garrantziaren eta giza ondarea modu baketsu batean gizartearen eraikuntzan txertatzearen aldeko gure apustua nabarmentzen duena. Gure lema gure ozeano Atlantikoko irmotasunaren, suhartasunaren eta irekitasunaren irudi da, eta zentzua eta kolorea ematen dio gure proposamenari. Ideia horiek elkarri lotuz, komunikazio estilo indartsua, sentikorra lortzen dugu, hotz uzten ez gaituena, hunkitu eta mobilizazioa erraztu egiten dituena. Horretan datza gure lemaren ekarpen handiena eta bere islada grafikoa. Ez da etiketa bat soilik, proiektua ulertzen laguntzen digun estrategiaren alderdi da. Herritarren energia olatuak identifikazioesaldia izan ez ezik, gure diskurtsoaren, eta elkarlanean aritzeko gure lan-moduaren garapenari ere estu-estu lotuta dago. Energia haundiko pertsonak bezalako kanpainen estilo grafikoan eta funtsezko komunikazioan eragin zuzena izan du, formatu ezberdinetan eta gure web orrialdean ikusi daitekeen bezala. Denak dira, azken finean, beren energia-iturriak partekatzen dituzten pertsonak, hori bera izan baitute beren ametsak eta helburuak lortzeko bidea.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

56—komunikazioa

Europako Kultura Hiriburu kultur egitasmoari dagokionean, zein da hiriak prestatuko duen komunikazio-estrategia?

1

Lehentasuna duen gure publikoarekin partekatzen dugun oinarrizko mezuetatik abiatuta, gure hiru estrategiek, gure ibilaldiek (ageriko egin, parte izan, oihartzuna), pertsonak barnean hartzeko eta talde-lanean aritzeko gogoa azpimarratzen dute, behin eta berriro. Gure proiektua ageriko, ikusgarri egiteko, akordioak lortu ditugu zabalkunde gehien duten komunikabideekin, mugaz haraindiko lurraldean bereziki. Online estrategian ere arituko gara, hautagaitzari buruzko azken orduko berriak emateko, baita eztabaidaren aldeko espazio

digitaletan ere, sare sozialen bitartez, proiektua indarberritzeko. dss2016eu egitasmoko komunikazio ahalmenak erresonantzia edo oihartzun estrategia baten alde egin nahi du, gure mezuaren eragina biderkatzen lagunduko diguten eragileen eskutik. Eta hurbilena den gure estrategiarekin osatzen da, parte izatearena alegia, 2016ko Europako Kultura Hiriburuarekin harreman zuzena izango duten pertsonak, bertakoak izan edo bisitariak izan, bere esperientzia partekatzen eta adierazten lagunduko dizkien baliabideak eskura izan ditzaten.

OHIKO KOMUNIKABIDEETAN ADIT ZERA EMAN

lankidetza-akordioak Gure estrategiak komunikabide guztiak tartean sartu nahi ditu. dss2016eu hautagaitzak informazio-laguntzaren aldeko akordioak lortzeko eta gure edukietako lan eta gaiei loturako atal iraunkorrak (mahai inguruak, zutabeak, eztabaidak, mikroguneak), sortzeko egin du lan, aukera horiei lehentasuna emanez, publizitateguneak erosteko premiaren gainetik. dss2016eu hautagaitzako bulegoak ahalegin berezia egin du lankidetza sustatzeko, lurraldean diren komunikabide garrantzitsuenekin. Horretarako, gure proiektuak dituen baloreei kasu egin diegu eta gizarte alor guztiak tartean sartu nahi izan ditugu. Donostia bezalako hiri heterogeneo batean, eta Gipuzkoa eta Euskadi bezalako lurralde batean, komunikabide bakoitzak, nolabait, bere jende kopuru jakina dauka. Eta komunikabide horietako edozein baztertuz gero, publikoak ari gara baztertzen, hau da, hiritarrak baztertzen ditugu. Komunikabide guztiekin kudeaketa

Euskarria

Medioa

Entzulegoa

Egunkariak

El Diario Vasco Berria Noticias de Gipuzkoa

263.000 ale eguneko 30.000 ale eguneko 32.000 ale eguneko

Irratia

Cadena SER Onda Cero Punto Radio Radio Euskadi Euskadi Irratia Euskadi Gaztea Cope

SER SS: eguneko 54.000 batazbezteko entzule 40 Principales: eguneko 46.000 batazbez. entzule eguneko 70.000 batazbezteko entzule (Euskadin) eguneko 40.000 batazbesteko entzule (Gipuzkoan) eguneko 201.000 batazbezteko entzule eguneko 89.000 batazbezteko entzule eguneko 96.000 batazbezteko entzule eguneko 40.000 batazbezteko entzule

ETB Teledonosti

eguneko 652.000 batazbesteko ikusle 111.000 ikusle azken 30 egunetan

Telebista

egokiak arrakastaren bidean jarriko gaitu, baina oker bideratuz gero, proiektuaren aurka arituko ginateke. Komunikabideak, osotara, gure helburu hirukoitza –ageriko egin, parte izan, harremanak indartu– lortzeko funtsezko tresnak dira. Gainera komunikabideekin sintoni on bat lantzea estrategiaren alderdi bat ere bada, baita 2016ko Europako Kultura Hiriburuaren hautagaitzarentzat aukera ere.

dss2016eu hautagaitzak informazio-laguntzaren aldeko akordioei lehentasun eman die, publizitate-guneak erosteari baino. Garrantzitsuago izango da alor iraunkor ezberdinak sortzea, gure edukietako lanekin eta gaiekin

Osotariko estrategia bat, integratzailea, gure filosofiaren motorra eta pedagogia bihurtzen da. Horregatik, Donostia izendatzen badute, ildo beretik jarraituko dugu, hau da, estatu mailako komunikabideekin lan egiten, telebista, irratia eta prentsa, esaterako, El Diario Vasco, EITB eta European Broadcasting Union (Europako Komunikabideen Elkartea).

2009

INTERNETEN ADIT ZERA EMAN

elkarrizketa hiritarrekin Guretzat ezinbesteko da herritarrekin harreman zuzena bideratuko duten komunikabideak bultzatzea. Beraz, jarduera digitalak eszenatoki logikoenaren lekua hartzen du gure proiektuan, gure komunikazioa indar osoz bideratu ahal izateko. Horretarako, dss2016eu egitasmoko estrategia digitalak honako boz zutabe hauek zainduko ditu: Nortasuna, Dinamizazioa, Oihartzuna, Ageriko egin eta Biraltasuna. Gure proiektuaren nortasun digitala, batetik gure web orrialdea garatzea esan nahi du, hau soilik informazio gune bat izatetik pertsonalizazio, lankidetza eta partehartze bizia bideratuko dituen gune bat izatera pasatzeko. Bestetik, eratu berri dugun http://olatuenergi.blogspot. com blogaren aldeko apustua egin dugu, eta hortxe, sukalde moduko horretan prestatzen den guztia azalduko diegu herritarrei, sare sozialen bitartez. Eremu horretan, gure mezuak eztabaidatuko ditugu, hausnartu eta aberastu, eta dagoeneko milaka dira Facebook eta Twitter

eremuetan ditugun jarraitzaileak. Horrez gain, komunikazio bide berezi bat sortuko dugu sakeleko gailuentzat (telefonoak, pdak, tablets...), dohaineko den tokiko wifi sarearen bitartez. Emankizun digitalak eskainiko dituen saresistema bat zabalduko dugu (GuipuzkoaTour) programaren jarduerak deszentralizatzeko. Saltoki gune bat ere eratuko dugu, sarrerak erosteko eta azken orduko berriak emateko, Facebook eta Twitter eremuei lehentasuna emanez, medio malgu eta biziak baitira helburu hau lortzeko. Dinamizazio digitalari dagokionean, berriz, gure online estrategiak antzeko espazioekin loturak sortu nahi ditu, Europara eta jende gazte, enprenditzaile eta berrikuntzaileari bideratuak. Gure kartografia digitalaren emaitzek 224 gune zehaztu dituzte Europa mailan. Haiekin harremanean jartzeko, ekintza-plan bat definituko dugu, talde ezberdin horiek gure gune digitaletara erakartzeko. Oihartzun

Eratu berri dugun http://olatuenergi. blogspot.com blogaren aldeko apustua egin dugu. Horren bitartez, proiektua lantzen ari den lantaldea zertan eta nola lan egiten duen buruzko argibideak emango dizkiegu herritarrei

digitalari dagokionean, lan-taldeak baliabideak eta edukiak emango dizkie gaur egungo lankide eta kultur proiektuetan identifikatutako ohiartzun nodoentzat (erakundeak, enpresak, elkarteak…), eduki horiek guztiak beren sareetan ere zabaltzeko material aski izan dezaten. Digital gunean, gau egun, publizitatea eta ageriko egitea ere funtsezkoak direla badakigu, hala nola, Google edo mundu mailako gune digitalen bannerretan agertzea. Horrela, gure estrategi digitalak gure proiektuaren beharretara egokitu diren bideak lantzeko plana antolatuko du. Eremu digitalak izango duen zeregina oso garrantzitsu izango da eraginkortasunaren eta biraltasunaren alde egingo duten osagaiak garatzeko orduan, modu sortzaile eta partehartzaile batean beti ere. Kanpainek, material digitalak eta ekimenek izango duten izaera urratzailea eta emozionaltasuna besteengan kutsatzeko moduko estilo erakargarri bat landuko dugu.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

komunikazioa—57

Internetek eskaintzen duen gertutasun ahalmenari esker, Facebookeko milaka jarraitzaile, haietako batzuk hiritik kanpo edo atzerrian, energia digitalezko olatu bihurtu nahi ditugu. Edukiak eskaini behar ditugu gure sareetan, haiek beren kontaktuen artean zabaldu ditzaten. Tresna oso eraginkorra eta oso merkea izango da hori, Europan gure proiektuaren berri emateko

GERTUTASUNA

parte izate estrategikoa

oihartzuna Estrategia hau ezin da gastuen artean sartu, inbertsioen atalean baizik. Jarduera komunikatiboa lantzeko modu horren bidez, sinesgarritasun, koherentzia eta iraunkortasun handiagoak lortzen ditugu. Giza baldintzaren aldeko estrategia bizia da hori, gizakiaren zerbitzura jarria, barrutik kanpora bideratutako antolaketan oinarrituta. Nodo-eragile nagusi batzuk zehaztu ditugu, haiei edukiak eskuratu eta haiek ere haien sare sozialen artean zabaldu ditzaten.

Eskema horretan, komunikaziorako gure hiru ibilbideek osatzen duten olatua erakusten da, 2016an beren goreneko maila eta indarra lortuko dituzten unean, Europako Kultura Hiriburu izateko urtean hain zuzen ere.

Eragile horien laguntzari esker, beste modu batetik iristeko oso zailak diren tokietara iritsiko gara, sare horien bitartez Europarekin lotuko gaituztelako, nazioarteko harremanak sustatuz. Komunikazioa beraien eszenatokietan sortzen da (deialdiak, aldizkariak, web orrialdeak, blogak…), haiek duten sinesgarritasuna handiago izan ez ezik, lortu dezaketen eragina ere zabalagoa izan daitekeelako.

Ohiartzuna

Lehentasuna emango zaie komunikazioaren aldeko nodo eta sareei, 2016an ere Polonian izendatuko duten hiriburuarekin lankidetzan. Egun, Bulegoak ezin beharrezkoak izango diren eragileak zein diren zehaztu ditu oihartzun estrategia horretan, esaterako, Etxepare Institutua (kanpoan euskal kulturaren aldeko sustapena), Cervantes Institutua, Erasmus ikasleen sareak edo Bakearen aldeko Hirien sarea, besteak beste.

Parte izatea Ageriko egin

2016

2020

Gure proiektuaren baloreekin bat datorren pertsona oro Donostiaren 2016ko Europako Kultura Hiriburu izateko hautagaitzako enbaxadore izan daiteke Kultur ekintzen eta gizarteko mobilizazio ekimenen lanprozesuetan parte hartuko dugu, haietan ari diren pertsonei laguntzeko eta haien gogoak bultzatzeko Gure proiektuaren baloreekin bat datorren pertsona oro, Donostiakoa izan edo ez, hautagaitzaren enbaxadore izan daiteke. Ziurtasuna eta ilusioa piztu, hori da gure proiektua ezagutaraziz lortu nahi duguna. Ziur dagoenari baino ez zaio konbentzitzen. Eta gauzak ilusioz egiten dituenak, bi bider egingo balitu bezalakoa da. dss2016eu proiektuko komunikazio-ardura duen taldeak erantzuna ematen saiatu behar dio honako premia honi: kultur ekintzen eta gizarteko mobilizazio ekimenen lan-prozesuetan parte hartu, haietan ari diren pertsonei laguntzeko eta haien gogoak bultzatzeko, gure sarean aldeko kidetasunak handiagotuz, Hiriburutzako partaide izateaz pozik senti daitezen. Horrela, eta estrategia horren eta xehetasun guztien kudeaketaren

bidez, parte izatea benetan zer den sentitzea eta esperimentatzea ahalbidetuko dira. Estregia hori tokiko nahiz nazioarteko eragileengan ardazten da, kultur proiektuen mobilizazioaren aldeko ekintzetan parte hartuko duten haiengan hain zuzen, baita gizarte lankidetzarako eragileengan (dendak, ostalaritza, komunikabideak…) zein enpresa laguntzaileengan ere. Parte izate horren aldeko eragileen adibide nabarmen dira honako hauek: Donostia Kultura (65.000 kide baino gehiago), Donosticup (mundu mailako futbol haur-txapelketa), Kutxako Gazte Kluba (42.000 kide baino gehiago), Aztegi (urritasun intelektual duten pertsonen aldeko elkartea) edo Surfrider (Europako ozeanoen eta kostaldearen babeserako Fundazioa, 6.500 kide baino gehiagorekin Facebooken)

resonance coach team Bulegoak proiektuaren oihartzunaren alde aritzeko lan-taldea nola osatu zehaztu du. Bertan, sorkuntzarako ahalmen bikaina duen jendea egon beharko da, komunikatzeko tresnak ulertu eta diseinatzeko orduan. Gaur egungo joerei lotuta egongo den lan-taldea, nazioarte mailatik hasi eta harreman pertsonalera arte, «aurpegi, izen eta abizenekin». Oso formatu erakargarriak aurkeztuko ditu, gailu mugikorretan erabilera berriak diseinatuz, sare sozialak kudeatuz edota parte-hartzea ere ekitaldietan. Talde hori handitzen joango den heinean, bide onetik ari garela jakingo dugu ziur, gure sareen nodoa ere handitzen ari dela esan nahiko baitu horrek. Benetan izango duen eraginaren kontrola, eragile-nodo bakoitzak bere eremuan duen jarraitzaile-kopuruaren arabera egingo da.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

58—komunikazioa

Ageriko egin nahi horretan, nola egingo du hiriak Europako Batasunarekin, izendapena ematen duen erakundearekin alegia?

2

Europako Batasuna ageriko egiteko, honako bi ildo hauek landu behar ditugu. Batetik, hiriak bere kasa bermatzeko gaitasuna duela eta izango duelako. Eta bigarrenez, dss2016eu egitasmoak konpromisoa hartu duelako, horrek eramango baitu Europako Kultura Hiriburuaren (EKH) izendapena nazioarte mailako aitortza jasotzera. Besteen menpe egon beharrik gabe ziurtatu dezakegunari dagokionean, Europari buruzko irudi eta ikonoak sartzen jarraituko dugu gure ekintzetan, materialetan eta euskarrietan. Melina Mercouri saria gure ekitaldietako bati zuzenduko diogu, hain zuen ere filmen ekoizpenari, eta filma

horien aurkezpenari nazioarte mailan oihartzun gehien merezi duen gure ekitaldian. Victoria Eugenia Antzokiko Bulegoa Europako Kultura Hiriburuko Bulego bihurtuko dugu, eta bertan aukera emango zaie datozen urteetan (2011tik 2015era bitartean) EKH izango diren hiriei, beraien ekimen-zerrenda aurkezteko. Lankide-trukea egingo dugu Polonian aukeratuko duten hiriarekin. Eta Europako ordezkarien parte-hartze mistoa sustatuko dugu, hiriburutzarekin lotutako ekitaldietan. EKHren aldeko aitorpenak lortzeari dagokionean, eta horrelako gertakizun baten izaera konplexua kontuan hartuta, lanean batera aritzeko espazio

LANKIDET ZA

1 Partaideak kultur

programako Laborategietan, ekitaldiak zehazteko egin ziren bileretan, 2010eko azaroan eta abenduan hain zuzen.

ideiak eta ekintza: herritarren laguntzaz Komunikazioaren estrategiak bilakaera handia izan du bulegoaren eta herritarren artean sortu diren eztabaiden eta egin diren elkarlanen eskutik. Lan hori guztia laborategi jakin batean gauzatu da, eta hartan parte hartu zuten pertsonek gure hautagaitzaren komunikazio-proposamena aberastu, berritu eta egiaz biribildu dute Beatles taldeko kanta dioen bezala, gure lagunen laguntzari esker, gure lana egin ahal izan dugu. Hautagaitzaren gainerako alorretan bezala, komunikazioaren estrategiak ere bilakaera handia izan du bulegoaren eta herritarren artean sortu diren eztabaiden eta egin diren elkarlanen eskutik. Lan hori guztia laborategi jakin batean gauzatu da, eta hartan parte hartu zuten pertsonek gure hautagaitzaren komunikazio-proposamena aberastu, berritu eta egiaz biribildu dute. Aditu ezberdinek euren ezaguerak ekarri zituzten estrategiak garatzen ziren bitartean. Komunikabideen, eta bereziki komunikabide digitalen, lurraldeko lidergoaren, kultur politiken kudeaketa komunikatiboaren edota gure lurraldean erreferentzi diren ekipamendu-lanen kudeaketan adituak diren pertsonek parte hartu zuten. Horrez gain, beren gaitasun berritzailearengatik eta sortzailerengatik ezagunak diren pertsonen partaidetza ere izan genuen, ekitaldi jendetsuak arrakastaz kudeatzeko gauza direnak, edota herritar kopuru handiak biltzen dituzten gizarte proposamenak. Ez genuen horiek ere gure artean

edukitzeko aukera galdu nahi, haien esperientziak gure estrategian txertatu ahal izateko. Kanpoko adituekin ere harremanetan jarri gara, sareak sortzeko asmoz, izan ere, eta uneak hala eskatzen duenean, beharrezkok izango dira komunikazio estrategi eta ekimen horiek modu eraginkorrean burutu ahal izateko. Gaur egun, gure hautagaitzak jarraitzen duen komunikazio-jardueran, lurraldeko unibertsitateen, zentroen eta eskolen lankidetzaz ere ari gara. Beren ikasgeletan ari diren gazteen ideiak dira gero Donostiako Hautagaitzarako Bulegoak lagundu eta praktikan jartzen dituena. Olatu Talka festibalaren irudi grafikoa horren adibide ona da, eta gerrilla erako marketin-ekintzak, Kunsthal eta Ceinpro zentroen ardurapean, baita 2016ko Europako Kultura Hiriburuko musika ere, Musikenen sortua. Denak elkarlanaren ondorio, hezkuntza-zentroen esparruan, proiektu zehatz eta jakinetan elkarrekin aritzeko gogoari eutsiz, baita hautagaitzak barne hartzen duen lurralde osoko zentroetako ikasleak gure taldera ekarriz ere, praktiketan arituko den gazte talde bat sortzeko.

oso agerikoak izan nazioartean

adibidez, Tecnalia, Euskotren (30 milioi bidaiari izan zituen 2009an), SPRI (Euskadiko Industria eremu-aldaketaren Elkartearen astekariak 27.000 kide ditu), Orbea, Fagor, CAF, Euskadiko eremuan. Baina ausart jokatu nahi dugu eta nazioarte mailako ospea duten Espainiako enpresei ere hitzarmenak proposatu nahi dizkiegu, beren komunikazio-baliabideekin aritu ahal izateko, adibidez, Inditex, Movistar, Repsol, RENFE, Spanair edo Banco Santander. Gure inguruan ari diren kostu txikiko hegazkin-konpainiekin lankidetzan aritzeko aukera ere aztertzen ari gara, hala nola, Ryanair, Vueling, Air Berlin edota Easyjet airelineekin.

«Ez erosteko, laguntzeko baizik». Bulegoak komunikatzeko gaitasun handia duten eragileengana jo dugu, denok elkarrekin aritzeko aukeraz hitz egiteko, komunikabideetan tokia erostearen ideia arrunta gaindituko duten formula berritzaileak bilatzeko asmoz. Turespañarekin (Espainiako turismoaren sustapenerako erakundea) eta Iberiarekin aurreneko urratsak eman ditugu dagoeneko, beren komunikazio, promozio eta publizitate eremu egunerokoak (web, Ronda Iberia aldizkaria edo Turespañak munduan sakabanatuta dituen 33 bulegoak) dss2016eu proiektua kanpoan modu paregabean zabaltzeko plataforma nola bihurtzeko. Eta ildo hori da landuko duguna, hitzarmenak eratzeko erakundeekin, elkarteekin eta enpresekin, egun laguntzaile gisa ari direnekin zehazki, eta mundu osoan zehar ordezkaritzan dutenekin,

Proiektuak dituen baloreri esker, lankidetzarako gogoa bultzatzeko aukera izango dugu, merkatari-hitzarmenak sortuko diren toki haietan

2 Laborategiak, zertzelada bat.

1

musika, komunikabide unibertsala Donostiako biriketan airea musika da. Hiriko nazioarteko musika jaialdietatik hasita (Musika Hamabostaldia edo Jazzaldia), koru musikan erreferentzia den Donostiar Orfeoiaraino musika klasikotik pasata, alor guztietan ospea lortu duten talde eta bakarlariak, eguneroko gune eta ekitaldi sozialetan edota jaietan antolatuko emanaldiak, San Sebastián eguneko danborrak edo txalaparta, denak dira hiriak musikarekiko bizi duen maiteminaren adierazle. Maila ezberdinetako musika-ikasketak eskaintzen dituzten egoitza eta eskola bikainak daude Donostian, eta haien artean dago Musikene, Euskadiko Goi Mailako Musika Ikastegia. Musikak duen komunikaziorako ahalmenaz


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

komunikazioa—59

bat sortu beharra daukagula ulertzen dugu, beste EKHekin ere aritzeko, adibidez, denon berdina izango den logo bat egiteko aukeraz eztabaidatzeko. Ezagutza-trukea bultzatuko dugu eta baterako online ekimenak sustatuko ditugu, izan ere dss2016eu proiektuak hirien zerbitzura jarri ditzake mercouri.es, mercouri.com eta mercouri. eu eremuak. Hausnarketa eta eztabaida piztuko ditugu, elkarren arteko komunikaziorako estrategia bat sortzeko, lehiarik gabekoa, eta bere goreneko maila elkarlanean aurkituko duena, elkarren arteko ekimenak antolatzeko, EKHri buruzko berri Europan mailan eman ahal izateko.

2

Poloniako hiriko lankideak gurera gonbidatuko ditugu eta elkarren arteko online ekimenak bultzatuko ditugu, dss2016eu egitasmoak mercouri.es, mercouri.com eta mercouri.eu eremuak erabilgarri dituelako

JENDEAK

profilak: izpiritu gaztea eta sare-antolaketa Dani Blanco

dss2016eu proiektuak pertsonez eta erakundeez osatutako multzo zabala antolatzeko lanean ari gara, horregatik zehaztu ditugu bi alderdi hauek: izpiritu gaztea eta sarean antolatutako pertsonak, ditugun baliabideen eskutik eraginkortasun handiagoa lortzeko

Dani Blanco

jakitun, musika mugak gainditu eta emanaldien ondoren ere bere indar betean irauten duen ondare dela kontuan izanda, Hautagaitzako Bulegoak erronka proposatu zien Musiken zentruko ikasleei eta irakasleei: 2016ko Europako Kultura Hiribururako musika sortzea, elkarlanean. Eta elkarlan hori Musikeneko sail-sorta bateko talde misto ireki baten (Konposaketa, Klasikoa, Jazz) emaitza da. dss2016eu izpirituarekin bat (optimista eta positiboa, elkarlanaren eta bat egitearen emaitza) egingo duen musika, gure proiektuko baloreetan eta formetan inspiratua.

Bulegoak eskakizuna luzatu die Musikeneko ikasleei eta irakasleei, alegia 2016ko Europako Kultura Hiribururako musika sortzea

Kultur proiektuak pertsonez eta erakundeez osatutako multzo zabala antolatzeko lanean ari gara. Bertan aritzeko asmoz, baina baita nazioarte mailan ere, askotariko jendearengan iristeko, adituengana, hiritarrengana, profesionalengana, zale eta turistengana… Ikusleak mobilizatzetik, profil sozial berriak mobilizatzera pasa gara, esate baterako prouser izenekoak, hau da, hiritarrak erabiltzaile ez ezik, edukien sortzaile ere izan daitezen. Europako Kultura Hiriburuko proiektua modu egokian eta arrakastatsuan bideratzeko orduan, garrantzi handiko taldeen artean zehaztu ditugun horietan, ekimen komunikatiboa honako bi alderdi hauetan landuko da: izpiritu gaztea eta sarean antolatutako pertsonak. Bi alderdi horiek gure estrategiaren erdigunean daude, eskura ditugun baliabideen eraginkortasun handiagoa lortzeko. Lehenengoaren kasuan, pertsona horien profila, adinari erreparatu gabe, ekintzailea, parte-hartzailea, konprometitua eta irekia da. Bigarrena den taldean, sarean antolatuta dauden pertsonak dira, erakundeetako sareak, sare kulturalak, ekonomikoak, turistikoak, mediatikoak, profesionalak, publikoak edo pribatuak, sare digitaletan edo fisikoetan antolatutakoak. Ardatz ditugun profilak eta mezuak nahastuaz,

eszenatoki ezberdinetako ekintzak aukeratzeko norabide argiak etorri dira. Hautagaitzak partehartzailea, emozionala, hauslea den komunikazio tonu baten aldeko apustua egin du, partekatuak izango diren formatu txikietara egokitua (bideo emozional batek eragina handiago izan dezake, erakundeen ikuspuntu batetik egindakoa baino). Formatu horiek guztiak erantzun ona jaso dezaketen Europan ulertzeko modukoa, musika edota ikus-entzunezkoekin gerta ohi den bezala.

hiru mezu komunikatzaile

Horregatik, gure nortasun komunikatiboa protagonista denean, Herritarren Energia Olatuak lema horretan laburbildua, horren bitartez gure proiektuaren beste egituren berri ere eman dezakegu, hain zuzen elkarbizitzaren eta itsasargien proiektuetan biltzen direnak. Eta hurrengoa izango da Europa mailako neurria izango duen lidergoari eustea. Gure helburuak lortzeko bidean jarriko gaituzten mezuak, nahi dugun eraldaketa soziala lortzeko asmoarekin, oso argiak izan dira orain arte, adibidez, Europa behar dugula izan gehiago, lankidetzaren aldeko sare berriak sortu behar ditugula eta ekimentsuagoak izan behar garela.

dss2016eu egitasmotik luzatzen ari garen mezuak hodi komunikatzaile sistema baten arabera kudeatzen dira. Sistema horrek honako hiru ardatz hauek ditu: hiriburu gisa dugun nortasuna, kultur programa eta proiektuak Europan hartuko duen neurria. Horrela, horietako mezu bat bidaltzen dugun bakoitzean, beste biak ere adierazi ahal izateko. Sistema horri esker, Kulturaren Hiriburu izateko gure proiektuaren konplexutasuna modu eraginkorrean bideratzeko aukera ematen digu. Behar zehatz baten arabera, iritzi, artikulu edo erreportai bat, gure izpirituari buruzko bideo bat, twitter eremuan mezuren bat edo briefinga ikasleek ere parte hartzeko, sistema horrek hiru ardatzeko bat azpimarratzeko balio du, beste biak osatuz.

millenials → 18 eta 24 urte bitarteko gazteak: 2.300 milioi munduan. → Inoizko belaunaldirik anitzena osatzen dute. → 10 tik 17ra eta 25etik 45era doazen segmentuetan

erreferentzi dira.

→ Sare sozial oso zabalean aritzen dira. → Lana eta plazera nahastu nahi dituzte. → Pragmatikoak dira, baita errealistagoak ere. → Pertsona arruntak dituzte idolo, amets txiki egi bihurtzeko

gauza direnak.

→ Ekonomia berriaren aurpegi dira, opensources eta

crowdsourcing izenekoen eskutik bideratua.

→ Interneteko botereari esker, haien eragina mugagabea izan

daiteke.

Sistemak dss2016eu proiektuaren nortasunaren, kultur programaren eta Europan hartuko duen neurriaren berri ematen du, osotara


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

60—komunikazioa

«Donostia paregabea da, eta hau da erronka: berezi egiten duten alderdiak aurkitzea. Hiriak duen ingurune naturala oso ederra da, kultur aberastasuna du, gastronomia aparta eta jende abegikorra. Hori guztia funtsezko da, turismoaren garapena bultzatzeko»

Iñigo Ibáñez

Taleb Rifai Turismoaren Munduko Elkarteko Idazkari Nagusia

ESTRATEGIAK

hiriko turismoaren aldeko apustua 2016ko Europako kultura Hiriburu izatea aukera paregabea da Europako hiriko turismoaren bilakaeran egiteko modu bat definitzeko: jasangarria eta arduraduna, bisitariari hiriak tokiko beste hiritar bat gehiago balitz bezala bisitatzeko aukera emango diona Turismoaren alorra alor konplexua da, bilakaera etengabean murgildua. Asko dira Europako jarduera turistikoak gainditu behar dituen erronkak: krisi ekonomikoa, beste hiri batzuen lehiakortasun handiagoa, aldaketa klimatikoaren ondorioak edo garaikotasuna. Horri guztiari gehitu behar zaizkio Europako gainbehera demografikoa, kontsumitzaileak bere joeretan sartu dituen aldaketak eta eskaintza turistikoaren dibertsifikazioa. Bestalde, informazioaren eta komunikazioaren teknologien eragin berriak ere aukera dira Europako turismoarentzat. Testuinguru horretan, Europan hiriko turismoak bizi duen gorakada nabarmendu behar da, ondare historikoan, kulturan, gastronomian edo industria sortzailean, besteak beste, oinarritzen dena. 2020ko EB Estrategiak seinalatzen duen bezala, gorakada zentzuduna, jasangarria eta bateratzailea. Donostiak Europako hiriko turismoaren bilakaeran egiteko modu bat definitzeko aukera bat ikusten du 2016ko Europako Kultura Hiriburu izateko aurkeztu duen hautagaitzan. Eredu moderno bat, jasangarria eta arduraduna, bisitariari Europako Hiriak tokiko beste hiritar bat gehiago balitz bezala bisitatzeko aukera emango diona. Eredu horrek, azken finean, Europa mailako gizarte kontzientzia baten, Europa marka sustatzearen eta kontinente guztian zehar lankidetza eta jarduera onen trukea bultzatzearen alde egin beharko du. Ildo horretatik, Donostiako turismo-garapenari dagokionean, 2016ko Europako Kultura Hiriburuak duen zeregina, honako lau asmo edo helburu hauen bidez labur daiteke: lehenik, turismoa ulertu beharra dago esperientzia horren bitartez bisitariak bere burua janzteko izango duen aukera bat bezala, eta ez ikusle hutsa dabilen turista bezala. Gainera, erakargarritasuna landuko duen industria eredu berri bat sortuko nahi dugu, hiriko industria sortzaileekin lotua eta lurraldean txertatua. Horrez gain, Donostiako turismo-garapenerako estrategia martxan jarriko dugu, ahalik eta lasterren, bertako talde ezberdinen ongizatean eta onuran eragin zuzena izan dezan. Azkenik, hiriak Europari buruz duen ezagutzan sakonduko dugu.

1

Iñigo Ibáñez

ABEGIKORTASUNA

donostiar sentitzen diren bisitariak Hautagaitzak hiritarren sormen-gaitasuna sustatu nahi du eta bisitariak ere energia hiritar, sozial eta kultural horretan murgilduko dituen estrategia bat antolatu. Horrela, bisitariek donostiarrekin batera egon ez ezik, donostiar ere sentitzeko aukera izan dezaten Donostiak 2016ko Europako Kultura Hiribururako prestatu nahi duen turismoestrategiak hiritar/bizilagun eta hiritar/bisitari bi ideia nagusi horietan hartzen du oinarri. Donostiako hiritarrentzat onuragarri den guztia, onuragarri da ere bisitariarentzat eta alderantziz. Horrela, Donostiara bertaratuko dena bertako sentituko da. Ez da ikusle hutsa izango, baizik eta bizi egingo du hiria. Ez ditu bakarrik monumentuak, hondartzak eta paisaiak bisitatuko eta turismogidek diotena itsu-itsuan jarraituko, baizik eta bertakoek gozatzen duten bezala gozatuko du berak ere hiriaz. 2016ko Europako Kultura Hiriburu izateko Donostiak aurkeztu duen hautagaitzak herritarren sormen-gaitasuna sustatu nahi du

eta bisitariak ere energia hiritar, sozial eta kultural horretan bizi-bizi murgilduko dituen estrategia bat antolatu. Horrela, bisitariek donostiarrekin batera egon ez ezik, donostiar ere sentitzeko aukera izan dezaten. Garatuko diren proposamen turistikoak bisitarien eta bizilagunen artean gozatuko diren esperientziak bezala biziko dira. Horrekin batera, dss2016eu hautagaitzako turismo-estrategiak hiriko bilakaera garaikidearen aldeko eredu onuragarri bat ekarri dezake, hiritarren eta bisitarien bizikalitatean hoberako eragina izango duena. Hiriko hazkunde garaikide hori ondare kulturala biltzen jarraitzeko dugun beste aukera bat bezala ulertu behar da, hiritarrak XXI. mendeko hiri-garapenaren ardatz bihurtzeko.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

komunikazioa—61

city surfing: hiriko surfa

DV

1 Turista bikotea asteburu pasa,

Moneok egindako Kursaal Kongresu Jauregiaren parean.

2 Gazte motxila zaleak, hiriko

Alde Zaharrean.

Surflariak hondartzarako bidean ikustea ohiko irudi bihurtu da Donostian. Hiriak surfaren alde egin duen apustuaren berri garbia ematen digu horrek. Jarduera horrek honako bi gaitasun hauek biltzen ditu bere baitan: nazioarte mailan duen erakargarritasuna, batez ere gazteenen esparruan, eta turismoa ideien, kulturen eta bizitza ulertzeko moduen truke bezala ulertzeko ideian sakontzeko helburua. Horrez gain, gai horretan aditu direnentzako

festibalen artean hoberenetako bat antolatzen da gure hirian (Surfilm Festibala), eta surf cluster bat martxan jarri da (Surf City Donostia) bertan ikerkuntza zentroak, alorreko enpresak eta beste profesional gehiago biltzeko, eta alor horrek duen alderdi ekonomikoa aztertzeko eta dinamizatzeko. Enpresen arteko lankidetza horien ondorioz, teknologia eta gailu berriak sortu dira, adibidez, taula adimenduan eta olatu artifizialen sorgailua.

Donostiak bere baitan biltzen ditu batera kultur eskaintza zabala eta itsasorako eta mendirako abiapuntu zoragarria

2

hiri ondo lotua Hiria Europako Abiadura Handiko Sarean sartzen denean, Espainiako eta Europako turismo-merkatu nagusiekin lotuko gara, eta lurraldeko nazioarteko aireportuen sarean (Bilbo eta Biarritz) egoteak eta Euskal Y izenekoak sortuko dituen barne-ibilbideak (AHT sarea) eta hiriko eremua artikulatuko duen METROak ELKARTASUNAren aldeko espazio komun bat eta hautagaitzak egin duen turismoaren aldeko apusturako funtsezko aldaketa sortuko dituzte.

hiri abegikorra

DV

OREKA

turismo-garapenerako eredu Gure estrategiak, esperientziak, sentsazioak eta bizipenak sortu nahi ditu hiria bisitatuko duenari balore kualitatiboetan errotutako egonaldia eskaintzeko, balore kuantitatiboetan baino Donostiako turismo-garapenerako proposatu nahi den eredua parte-hartzailea eta bateratzailea da. Ondarea, paisaia, era guztietako ekimenak, hiritarrak, baliabideen kalitatea eta haiekiko ardura nahi dira elkarren artean nahastu. Balore kualitatiboen inguruan eraiki nahi da, eta ez balore kuantitatiboen inguruan, eta giza nortasunari buruzko alderdi ezberdinekiko interesa duen publiko sentikorrari zuzendu nahi zaio. Publiko-pribatuaren arteko erantzunkidetasuna behar duen eredua da, eta enpresa pribatuen aldetik partaidetza handia eskatzen duena. Egun, lurralde osoko 260 enpresa baino gehiago ari dira Donostia Turismon, hiriko turismoa kudeatzen duen elkartean hain zuen. Zuzendaritzarako organoetan dauden haien ordezkariek erakundearen ekintza-planak eta ildo estrategikoak definitzen dituzte. Lurraldeko turismo-eredu bat ere bada, baina

Gipuzkoak, Euskadik eta Iparraldeko kostaldeak egiten duten eskaintzarekin antolatua. Bere argumentuaren ardatza askotariko errealitatearen eta merkatuetan (kultura, natura, gastronomia, balore etikoak eta hiritarrak...) sartzeko gaitasunaren inguruan landuko da, eta hortik abiatuta, turismo produktua eta estrategia egituratzen dira. Eredu horrek turismo zerbitzu, ekitaldi eta bizipen kopuru izugarria biltzeko gaitasuna du. Turismo-ereduak gaur egun eskatzen diren kalitate-parametroak betetzen ditu eta gizabanakoaren neurrira eta espezializatua aurkezten da. Jendetzari zuzendutako turismoereduen aurrean, maila txikiko estrategiak proposatzen dira, banan-banakoari eta jende ohar-egileari zuzenduta. Bere diseinuak esperientziak eta bizipenak sortu nahi ditu. Donostia bera eta hirian bertan eta bere inguruan garatu daitezkeen ekitaldiak bizipenak eta sentsazioak sortzeko tresna dira.

Hiriak eta Gipuzkoak hotelen azpiegitura zabala eta anitza eskaintzen dute: 2010ean 910.000 izan ziren hoteletan lo egiteko hartu ziren lekuak, eta 1.637.000 Gipuzkoa osoan. Bataz bestekoa bi gau dira turista bakoitzeko, egun hiriak ostatu hartzeko eskaintzen dituen 9.000 lekuetan. Hotelen azpiegiturak hobetuko ditugun honetan, 2016rako modu jasangarrian, orekatuan eta zabalean sortuko diren 15.000 leku gehiago izango ditugu. Horrek eta ordu beteko denbora tartean biltzen den ingurune geografikoak dituen 37.000 oheak (horiei ere unibertsitatetako egoitzetan banatuta dauden 1.300 lekuak, landa-etxeetako 3.500 eta camping eremuetako 8.000 lekuak gehitu beharko litzaizkieke) hotel-eskaintza erakargarria, askotarikoa eta malgua eskaintzeko aukera bideratzen dute 2016an EKHren egoitza izango den honetara etorriko diren bisitarientzat, eta gure datuen arabera, 2.500.000 leku izango dira metropoliaren inguruan.

ibilaldia izarretan barrena 16 Michelin izar dira (haien artean hiru sukaldari hiru izar bana eskuratuta daude) gure lurraldea zeharkatzen duen gastronomiaren Esne Bide hori argitzeko biderik hoberena. Eta Basque Culinary Centre, Gastronomia Zientzien Fakultatea, haien jakintza guztia bildu, dinamizatu eta gidatuko duen itsasargia.

Sara Santos


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

62—komunikazioa

mugarik gabeko helmuga

Iñigo Ibañez

ESTRATEGIAK

Donostia Turismo erakundeak urteak darama Iparraldeko turismo-elkarteekin lanean, biak batera helmuga turistiko bakarra sortzeko helburuarekin. Fly Côte Basque izeneko esperientziak, hots, Miarritzeko aireportuaren inguruan dauden helmuga guztiak biltzen dituen web orrialdeak, edota Baionako, Miarritzeko eta Pays Basque-Bearn departamenduko

turismo-bulegoekin batera Europako hiri ezberdinetan egindako merkataritza- eta sustapen-ekintzak helmuga paregabe eta osagarri baten irudia osatzen dute. 2016an egi bihurtuko den errealitatea da hori, mugaz haraindiko eremu guztiko, Baionatik Bilbora, baliabide turistikoekin lotuko gaituen City Card izenekoa erabiltzen hasten garenean.

Donostiak mugaz haraindiko gogoz datozen estrategiak garatuko ditu, Europako boluntario-programekin eta multimedia-edukiekin

1

ekintza-plana

DV

Ondarea, kultura, gastronomia eta sorkuntza garaikidea bezalako jarduleez baliatuko gara, bisitariek gurean emango dituzten egonaldiak era askotakoak, aberatsagoak eta kalitate handiagokoak izan daitezen

2

hiriaren proposamenak hiri partekatua

DV

Donostiako hautagaitzak Europa mailako estrategia bat funtsezkoa dela ulertzen du, bikaintasun turistikoa oinarri hartuko duena, adituen eta hirien sare batean bermatua, jakintzaren sorkuntza, trukea eta zabalkundea ekarriko duena, baita berrikuntza teknologikoa ere, ikerkuntza eta garapena, turismoaren alorreko lehiakortasunari eta jarduera onen trukeari eusteko. Donostiako hautagaitzako ekintza-planeko ardatzetako bat proposamen eta produktu turistikoen dibertsifikazioa da, ondarea, kultura, gastronomia eta sorkuntza garaikideaz baliatuta, bi eremuen arteko ideien, proposamenen eta ekitaldien truke zeharkakoa antolatuz. Bisitariek gurean emango dituzten egonaldiak era askotakoak, aberatsagoak eta kalitate handiagokoak izan daitezela nahi dugu. Horretarako, turismo zerbitzuen dibertsifikazio eta kulturaren, ondarearen, gastronomiaren eta hazkunderako beste ahalmen askoren aldeko enfasi handiagoak beharko dira. Horregatik, kultur ekitaldiak bultzatuko dira bertakoentzat eta bisitarientzat, Kultura Hiriburuak barne hartzen duen eremuko helmuga eta baliabideekin lotuak. Tabakalera edo San Telmo bezalako ardatz turistiko-kultural berriak sustatuko dira, eta hiriari eta lurraldeari buruzko interpretazio espazioak antolatuko dira. Atal horretan, bisitarien aldeko arreta zerbitzuak funtsezko izango dira. Horretarako, unibertsitateen bitartez Europako borondatezko lanaren aldeko plana bultzatuko da, informatzaile turistikoz osatutako talde mistoa sortzeko, Euskadiko eta Europako ikasleak bilduz bertan. Donostiak dituen erronken artean beste bat, inklusio soziala sustatuko duen turismoa indartzea da, gizarte-talde guztien irisgarritasuna bideratuko duen mugikortasunaren bitartez, gazteak, familiak eta adineko eta urritasunen bat duten pertsonak tartean. Turismoaren kudeaketarako estrategien atalean, Donostiak eskaintza turistikoaren deszentralizazioa eta kontsumitzaileen eskubideen babesa azpimarratuko ditu. Eta sentsibilizazioaren alorrean, turismoaren ahalmena aldarrikatuko da, kultur trukearen eta bertan hartzen duten komunitateetako norbanakoen eta gizartearen aberastearen mesederako.

3

Harrera-baldintza komunak partekatu Espainiako beste hiri batzuekin, turista-hiritar ideia berri hori gizartera ekartzen jakingo duen modua lantzeko. Hori baita munduko turismo herri garrantzitsuenetariko bat den honek Europari eskaini nahi diona.

hiria munduan

DV

4

Mundu osoan zehar sakabanatuta dauden 33 Espainiako Turismo Bulegoak izango dira Europako Kultura Hiriburu izateko Donostiak duen proposamenaren berri emateko erabiliko den bide nagusia. Izan ere, Turespaña markako Marketin eta birjarpenezko estrategiaren parte izango da, Basquetourrekin eta Donostia Turismorekin lankidetzan.

mintzo zaizun hiria Tokiko plataforma, multimedia edukiak sortzeko. Gune, azpiegitura edota ekitaldiei buruzko edukiak testuinguruan eta unean bizi emanda, esperientzia bakarra eta pertsonalizatua bideratzeko.

adi daukazun hiria

DV

Turismo-arreta modu pertsonalizatuan eskaintzeko baliabidea. Europako borondatezko lanaren aldeko programa batean oinarrituta. Bertan, atzerriko eta Donostiako boluntarioek parte hartuko dute, DSS2016EU programaren berri-emaile bikote mistoak sortuz. Proiektu hori Deustuko Unibertsitatearekin lantzen ari gara, hori baita Euskadin Turismo-gradu bat ematen duen bakarra.

mugarik gabeko hiria 1 Aizkolariak Donostiako

Trinitate Plazan.

2 Haurren danborrada. 3 Tolosako Azoka. 4 Bainulariak, Kontxako

hondartzan pasieran.

Turismo-ibilbideak. Programaren erdigunetik ateratzeko eta mugaz haraindiko gogoz antolatuak. Turismo-nodo berriak indarrean jarriko dira, turismoari buruzko ikuspegi zeharkakoa eta zabala eskaintzeko. 2016CARD turismo-txartela sortuko dugu, helmugako turismo-eskaintza guztia bilduko duen txartela (Baiona, Biarritz, Angelu, Euskadiko beste bi hiriburuak eta Gipuzka osoa).


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

komunikazioa—63

Donostiako hautagaitzak hasieratik bertatik Europarekiko bere konpromisoa agertu du, nazioarte mailan egun dugun plataformarik garrantzitsuenaren edukiak, hau da www. sansebastian2016.eu web orrialdeko edukiak, bost hizkuntzetan biltzeko: euskara, gaztelera, ingelesa, frantsesa eta poloniera. Giza baliabideen eta baliabide ekonomikoen aldeko ahalegin berezia da, Europarekiko gure gogoa azpimarratzeko

LANKIDET ZA

1 Goierriko herri bat,

Gipuzkoako bihotzean.

estrategia lerrokatua

2 Baionako ikuspegi bat,

Frantzia.

turismo-ardatzak → Hiriaren nortasuna. Hiriak berezkoa duen

Hiriaren turismo estrategia bat dator erabat Gipuzkoaren, Euskadiren eta Espainiarenarekin. Horrek esan nahi du, Donostia, hirien artean eta kultura mailan, helmuga bihurtuko duen komunikazioaren erabateko eraginkortasuna

nortasuna nabarmenduko da turismo-baliabide bakar eta berezi gisa, bai arrazoi kulturalengatik bai arrazoi sozialengatik, eta bere balore bereizgarri eta lehiakortasunerako onura-iturri. → Jasangarritasuna, ideia horrek duen zentzu

zabalenean. Ekonomiaren, gizartearen, ingurumenaren eta kulturaren esparruetan. → Parte-hartzea. Donostiako Hautagaitza turismo-

proiektua lantzeko prozesuan ez ezik, hura gauzatzeko eginahalean murgildu ditu Donostiako alor ekonomiko, instituzional eta herritar guztiak. Gainera, proiektua bera izango da Gipuzkoarekin, Euskadirekin eta Iparraldearekin lankidetzan aritzeko modua.

1

→ Orekaz lurraldean zein hirian. Erakarpen-gune

dss2016eu egitasmoaren turismo-estrategia bat dator erabat beste maila instituzionaletan turismoaren sutapenaz arduratzen diren erakundeenarekin. Lurralde mailan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Marketin Planak bere jokaeraren ildo nagusia ezarri du Donostia markan. Foru Aldundiak helmugaren kontzeptualizazioaren aldeko apustua egiten du, bere zentzu zabalenean, eta Bilbo eta Biarritz arteko makrogunea marraztuz, eta kultura, gastronomia eta lurraldeko turismo-estrategia bezalakoetan oinarritutako turismo-produktuak nabarmenduko ditu. Erkidegoaren mailan, Euskadiko Turismoaren aldeko Lehiakortasun eta Berrikuntza Planak ekintza-plan ezberdinak zehaztu ditu, eta horien artean daude gure proposamenak dituen funtsezko estrategien ildoak. Eta azkenik, Turespaña lantzen ari den Marketin Planak España Markaren birjarpenean jarri du bere gogoa, merkatu nagusienetan, hiri eta kultura mailako turismoan oinarri hartuta, eta proposamen berritzaileen, berezien eta esperientziazkoen aldeko apustua eginez.

berriak sortu, eta beste batzuk askatu, eragin positiboak eta negatiboak orekatzeko, edozein ekimen turistikoan. → Kalitatea, Berrikuntza eta Berezko Balio

Andy Wright

2

Donostiak 2010eko Kalitate Turistikoko Norako Onenaren saria lortu du

106 norako dira estatu mailan Norakoaren Kalitate Turistikoaren Programan (SICTED) parte hartzen dutenak eta sari hau lortzeko aukera zutenak. Iaz Donostia izan zen ordea guztien gainetik irabazle suertatu zena, kalitate turistikoaren alde duen ibilbidearengatik eta norakoaren lehiakortasuna hobetzeko ekintzen kudeaketan erakutsitako merituengatik.

Indarra. Berrikuntza eta kalitatea erreferente bihurtu nahi ditugu produktu berriak sortu eta horiek kudeatzeko, prestatzeko eta saltzeko orduan. → Eskaera-kopuruari begira. Gaur egun diren eta

izango diten merkatuek dituzten beharrak eta joerak ezagutzea funtsezko izango da, hiriak egin behar duen eskaintza prestatzeko. → Sinergiak gainerako alorrekin. Turismoak

DV

lurraldeko alor ekonomikoak indartuko dituela argi dauka gure proiektuak, enpresen ekimena eta lanpostuen sorrera sustatuz. Turismoa ez da bazterreko alorra, zeharkako ekimena da, alor askorekin elkarrekintzan ari dena, eta haiekin behar du armoniaz aritu.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

64—komunikazioa

komunikazioaren eta turismoaren aldeko ekimen plana

2009-2011

2012-2015

2015 AMAIERAN

2016

2017-2020

ageriko izan

Presentzia eta irudia

– Presentzia hiriko zonalde publikoan

– Ekimen klasikoen mantentzelanak

– Kultur programaren zabalkundea – 1. seihilekoa

– Presentzia ekitaldietan

– Proiektuaren aurkezpena nazioarte mailan (2013)

– Urria, 2015. Nazioarteko prentsari deialdia

– Publizitatea prentsan, irratia, tv, barne hartuko duen lurraldean

Gune digitala dss2016.eu

– Informazio-eremuak

– Informazio-eremuak

– Informazio-eremuak

+ Saio bereziak, tokiko komunikabideetan

+ Saio bereziak estatuaz haraindiko lurraldean eta Espainiako beste tokitan

+ Saio bereziak Europako sare eta komunikabideekin

– Web informatiboa

– Plataforma harremanetarako bilakaera eta lan-eremu irekia

– Plataforma harremanetarako (informatiboa eta lana)

+ Europako kartografia digitalaren kudeaketa

+ Europako kartografia digitalaren kudeaketa

+ Mikroipuinak 2016

+ Biraltasuna

+ Blog /Facebook/ Twitter + Presentzia digitalaren indartzea, erakunde eta lankideen web orrietan

– Publizitate plana, urteko ekintzen laguntzaz. – Apirila, 2016. Kultur programaren zabalkundea 2. seihilekoa

– Ardatzak: Herritarren energia olatuak. Elkarbizitzarako Kultura/ Energiadun pertsonak Kanpaina Adostasunak

– Urtarrila, 2016. Inaugurazio ekitaldia, nazioarteko prentsari deialdia.

– Adostutako zonaldeen kudeaketa globala

– Emaitzen aurkezpena eta informazio berriaren mantentze-lanak

– Plataforma harremanetarako

– Hedadura digitala finkatzeko eta proiektu berriak

+ Nabigatzeko giltzak + Mikroipuinak 2016 + on-line merchandising eremua

+ Plataforma komertziala Presentzia handiko eragileen arteko adostasunak

– Gaurko laguntzaileak

Ekintza bereziak

Hautagaitzako musika

– Laguntzaileak

– Laguntzaileak

– Laguntzaileak

+ Enpresa handiak, hautagaitzak barne hartuko duen lurraldeko elkarteak, kanpoan ere presentzia dutenak

+ Enpresa handiak, mundu mailako presentzia duten Espainiako elkarteak

+ Hitzarmen berezia, nazioarteko enpresa batekin

– Adituen sareak zehaztu eta martxan jarri

– Komunikazio sareen kudeaketa indartzea

– Melina Mercouri Filmen aurkezpena

+ Informaziorako lankidetza gune baten sustapena, Europako Hiriburuen artean

– GipuzkoaTOUR – Haziak DSS2016EU – Donostia Urban Surfing – Europan Elkarrizketan – Prime time – TRANSmerchandising

– GipuzkoaTOUR – Haziak DSS2016EU – Donostia Urban Surfing – Europan Elkarrizketan – Prime time – TRANSmerchandising

– Mobilizazio ekimen berezia

+ Elkarbizitzako Anfitrioiak

+ TRANSmerchandising

– Emaitzen aurkezpena eta mantentze-lanak amaierarako

– Europako elkarbizitzaren alde eginez

parte izan

Kultur ekimenaren garapenaren aldeko laguntza

– Tokiko herritarren mikromobilizazioaren aldeko ekimenak

– Hautagaitzak barne hartuko duen lurraldeko herritarren mikromobilizazioaren aldeko ekimenak

Eragingailu bereziak

– Olatu Talka Festibala

– Olatu Talka Festibala

+ Elkarbizitzako Anfitrioiak – Eragingailu mugikorrak

– Eragingailu mugikorrak

+ Bidaia-lagunak

+ Bidaia-lagunak

– Audiogida egokituak

– Audiogida egokituak

OIHART ZUNA

Oihartzun zerbitzuak

– Tokiko oihartzun sareen zehaztea eta kudeaketa

– Gaien aldeko oihartzunerako sareen zehaztea eta kudeaketa, hautagaitzak barne hartuko duen lurraldean

– Tokiko oihartzun sareen kudeaketaren indartzea

– Oihartzun kudeaketa globala

– Jarraipena emateko kultur ekitaldietan parte-hartzen duten eragileen kudeaketaren mantentze-lanak

– Turespaña eta Basquetour ekimen-sorta plana

– Harrera Plana

– Merkatu berrien finkatzea

– Ibilbide turistiko-kulturalak indarrean jartzea

– Turismo sortzailerako produktuak sortzea

– Produktu esperimental berrien garapena

– UNESCOren adierazpena bultzatzea, Hiriburu Sortzaile gisa

– Donostia-San Sebastián markaren politika eta kudeaketa

– Donostia-San Sebastián markaren politika eta kudeaketa, Hiriburutzari lotuta

+ Europako sareak

ageriko izate TURISTIKOA

– Berriak diren eta zatikatutako merkatuetan sartzea: Eskandinavia eta Europa Erdialdea, Kultur kontsumitzaileak

Merkatu turistikoak

– Merkatu tradizionalen finkatzea

Produktu turistikoak

– Produktu turistikoen sorkuntza: Donostia Zinez Ibilaldia/ Donostia Zaporez Ibilaldia / Artista baten Irudimena

– Ezagutzaren aldeko Parke Kulturalen Sarea

– City Break jarrera hartzea

– Europako hiriko erronkei eta aukerei buruzko Kongresua (bi urtekoa, 2012tik aurrera)

Branding eta irudia

+ Proposamen turistiko berriak martxan jartzea: Jazztronomia / Pasaportea izarretara bidaiatzeko / Urrezko Hilera

–on line komunitatea www. mercuri.eu Europako Kultura Hiriburuari buruz Marketin operatiboa

–City Break Promozio Plana

–Turismo Kulturalaren eta Sortzailearen aldeko Promozio Plana

– Erakundeen arteko lankidetzarako adostasunak bultzatu Euskal Industriarekin, Unibertsitatearekin eta online Komunikazio Plataformekin

– DSS2016EU Marketin eta Promozio Plan Berezia

Antolakuntza eta kudeaketa

– Bikaintasun Kudeaketa: 2010eko Helmuga Turistiko Hoberenari Saria

– Irisgarritasun eta Mugikortasun Plana

– Arreta turistikorako zerbitzua: offline / online

– Tokiko Plataforma, gune, azpiegitura eta ekitaldiei buruzko multimedia edukiak testuingurura egokituak emateko eta zuzenean.

– Ebaluazioa: Behatoki Turistikoaren sorrera

Formazioa eta sentsibilizazioa

– Sentsibilizazioa eta kontzientziazioa: hiritar bisitaria

– Plataforma Garapena eta Hobekuntza – Ebaluazioari jarraipena Turismo Behatokia

+ Europako Borondatezko lanaren Plana Hiria daukazu adi – Alorreko formazio zuzenerako Plana

– Kultur txartela bakarra DSS2016EU hiritarra (bizilagun/bisitaria)

– Turismo ehundurako Bikaintasuna, Berrikuntza eta Sormena Hobetzeko Plana


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

komunikazioa—65

dimensión europea ESTRATEGIA globala

ekintza zehatzak dss2016eu egitasmoko komunikazio-estrategia gure hautagaitzaren baloreen eta izpirituen berri emateko gauza izan daitezkeen alderdi guztiak bere baitan biltzeko moduan diseinatuta dago. Horregatik lan-ildoak, besteak beste, honako eremu hauetan zehaztu dira: merchandising, borondatezko langileak, kirola, online komunikazioa, literatura edota hazien ereintza merchandising

internet

INKLUSIOA

ABEGIKORTASUNA

my own souvenir/ pertsona bat, oroigarri bat

dss2016.eu

audioguías adaptadas

elkarbizitzarako

Gure proiektuak mundu-mailako merchandising estrategia bat planteatzen du, gure hautagaitzako izpirituari egokitua eta gizarte alor ezberdinetan espezializatua. Horregatik, produktuen sorta klasikoarekin batera, merchandising ildo bereziak izango ditugu. Hori guztiaren diseinua gaika antolatuko diren laborategien esku egongo da, 2012tik 2015era bitarteko Diseinuaren Hiriburuekin lankidetzan. Itsasoa, hondartza eta surfa gure hautagaitzaren adierazle nabarmenak dira, eta ondorioz, bainu-jantziak, taula-zorroak, toallak, eguzkitakoak eta hondartzako palak izango ditugu. Promoziorako produktu-sorta batekin ere arituko gara dss2016eu egitasmoko garraio ofiziala izango denaren inguruan, bizikleta alegia, horregatik pentsatu dugu zelak egitea, osagarriak, zorroak, giltzarrapoak, etab. Horrez gain, mendiarekin, trekkingarekin eta paseoekin loturako produktu-sorta bat ere sortuko dugu, berokia, botak, praka motzak, biserak eta bide-liburuak. Janaria eta gastronomiarekin ere lotutako produktuak sukalderako tresneriaren inguruan, diseinugile gazteen sorkuntza berriak proposatuko ditugu: koilarak, mamia egiteko ontziak eta buztinezko kazolatxoak, marmitak… Amonaren errezeta-liburuak eskainiko ditugu eta elkarte gastronomikoetan erabili ohi dituzten errezetak ere modu birtualean. Gure proiektuak arreta berezia eskainiko dio street style izenekoari. Donostia beti izan da ezaguna bere estilo bereziarengatik. XXI. mendean, argi daukagu ezin garela Bartzelona, New York edo Tokio bezalako hirien parean lehiatu. Baina bai apustu egin nahi dugu arropa-joeren, estiloen eta diseinuaren alde. Eta ez dira kamisetak eta prakak izango bakarrik. Gure asmoa da gazte diseinatzaileak eta profesional entzutetsuak egindako lanak estilo-liburuetan erakustea. Herritarrek liburu horietatik ideiak hartu eta beren eguneroko jantzietara egokitzeko aukera izan dezaten, Do It Yourself (Zuk zeuk egin) estiloaren antzera. Haurrentzako sorta bat ere sortuko dugu «chachitoys, txupigames» izenekoaren ildotik, eta bertan izango dituzte jostailu pedagogikoak, munduko jostailu eta jolas tradizionalak, elkarbizitzaren baloreak landuko dituztenak.

Multimedia plataforma hori gure proiektuak bere komunikaziorako izango duen nodorik garrantzitsuena izango da. Informazioa zuzenean eskuratzeko balioko du; bide irekiak eta elkarreragileak eratuko ditu, elkarrizketarako eta parte-hartzerako; ekintzak berrikusteko eta haien oroimen biziari eusteko. Gune erabiltzen erraza eta nazioarte mailan konektatutakoa bizi-bizian. Errealitateari egokituko zaion gunea eta guztion arteko harremana bideratuko duena, gurera etorri ezin eta gure Europako Kultura Hiriburuaren ondarea gurekin partekatu nahi dutenen artekoa bereziki. literatura

mikroipuinak 2016 Euskarri digitalak aukera ematen digu maila ezberdinetan partekatu daitekeen formatu bat lantzeko. Hizkuntzen Topaketa Donostian ospatuko denez, hilero ipuin bat idaztea proposatzen da, aldi bakoitzerako Europako idazle bati gonbidapena luzatuz. Horrez gain, gune digital bat zabalduko da, nahi duen orok 2016ko bere esperientzi zein izan den hor laburtzeko eta idazteko, 10 lerrotan gehienez. Aldiro bozketa-sistema bat irekiko da, eta urteko 16 ipuin hoberenak aukeratuko dira.

BALOREAK

dss2016eu haziak Kaxa-opari batean, dendetan eta Internet bidez eskuragai izango den elkarbizitzarako hazi-sorta bat sartuko dugu, jatorriz Europako kontinente osokoak izango direnak. Hazi bakoitzak herri bakoitza ordezkatuko du, eta hazi bakoitzean egongo da Europako elkarbizitzaren aldeko balore bat. Hori guztia «elkarbizitza landatuz» eskuliburuarekin lagunduta. Formula berritzaile bilakatu daiteke hori, 2016ko Europako Kultura Hiriburuari buruzko dss2016eu proiektua eta barne hartzen duen lurraldea hobeto ezagutzeko.

Zentzumen urritasunen bat dutenei hizkuntzarako, komunikaziorako eta kultur ekitaldietarako irisgarritasuna erraztuko dien proiektua, lurraldeko enpresa espezializatuekin eta ONCE erakundearekin lankidetzan.

DISTRIBUZIOA

gipuzkoatour Emanaldi digitalen sare-sistema bat, dss2016eu-k aurkeztu duen programaren barruan kultur festibalen programazioa lekutik areago eramateko eta lurralde osoaren eskura jartzeko (baita Europako eta mundu osoko beste lekuen eskura ere). Entzule adituak biltzea da helburua, eskualdean sakabanatuta daudenak, eta feedback-a eta elkarren arteko harremana indartzea.

ANIZTASUNA

elkarrizketan Europarekin

anfitrioi

2016. urteari begira, sentsibilizazioaren aldeko kit bat osatuko dugu, Europako Kultura Hiriburuari buruzkoa, eta bisitan hartzen ditugunekin harreman zuzena dutenentzat izango da —turismoaren inguruan lan egiten dutenak, ostalaritza, saltokietan, garraiobidetan, herrizaintzan—. Hiria abegitsuago bihurtzea da helburua, beroa tratuan, eta ez bakarrik informazioa ematekoan, batez ere gure proiektuaren ikur den elkarbizitzarako gogoaren berri emateko.

KIROLA

Donostia urban surfing Bereziki gazteei zuzendutako marketin ekintza izango da, biraltasun digital ahalmen handiarekin. «Member get member» moduko ekintza bat, lurraldeko gazteak erakarri eta haiek gure enbaxadore bihurtzeko, Europan izan ditzaketen lagunei eta kontaktuei gure aukera eta proposamen kulturalen berri eman ahal diezaieten. Gaur egungoa den estilo batez diseinatua, hirigunetan egiten den surfaren adierazgarri. Hilero antolatuko da, eta 2016 baino lehen edo orduan bertan egingo da. Parte-hartzaileek izango dute ere gure merchandisingeko osagaiak eta gonbidapen bereziak eskuratzeko aukera.

Jolas joko digital interaktiboak itzulpen zuzenik ez duten esamoldeak jasoko ditu hizkuntza ezberdinetatik, hala nola, euskara, galegoa, katalana, bretoiera, frisiera, galesa, islandiera, etab. Baliabide originalak erabiliz, bideoa eta marrazki bizidunak, Europak bizi duen nortasun aniztasuna eta aniztasun linguistikoa partekatuko ditugu, komunikazioaren aldeko lan-modu bat bezala.

TELEBISTA

BORONDATEZKO LANGILEAK

prime time

bidaia-kideak Pertsonak oinarri hartzen dituen hautagaitza batek borondatezko lanen programa garrantzitsu bat izango du, beste era bateko parte hartzeari aukera emanez horrela, haien denbora modu egokiago batean eskaini diezaioten dss2016euen garapenari. Programa horretan, Euskadiko borondatezko lanaren aldeko agentziekin lankidetzan, harremanen kudeatzaileak eta berri-emaile boluntarioak funtsezko zeregina izango dute proiektuaren zabalkundean.

dss2016eu proiektuak honako erronka hau planteatze du: Posible al da telebistako primetime unean Europako baloreei buruz arituko den espazio bat izatea? Entzule kopuru handiari zuzenduko zaion eta gure itsasargiei buruz arituko den espazio bat? Bi dira eskuartean ditugun aukerak. Bob Esponja egiten duten ekoizleekin harremanetan jarri, kapitulu bat asmo horrekin lotutako gaiei eskaini diezaioten. Europa mailako telebistetan ekoizpen-talderen bat gonbidatu, telebista lehiaketa bat pentsatu, proposatu eta diseinatzeko. Formula hori Europako herri ezberdinetako telebistekin ere partekatu daiteke.


66—

lab Arrain Azoka Donostiako Kaia

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—67


68—EBALUAZIOA

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

Iñigo Ibáñez


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

EBALUA ZIOA

—69

ebaluazio pluralista eta estrategia anitzeko

—70

dss2016eu errimenta kaxa

—72

aurreneko urratsak

—74

ekonomiaren eta finantziazioaren kontrol hedatua

—75

IKASKUNT ZA

ebaluazioaren zentzuari buruz

Oficina Estrategia DSS

Lortutako emaitza espero zen emaitzarekin konparatzea da ebaluazioa egitea, prozesu edo metodo baten, hipotesi edo teoria baten, pertsona baten edo talde baten ekintzaren balioa zentzuz aztertzeko. Horrela, erabaki egokia hartzeko aukera hobetu nahi da. Horretarako, gure ingurua ondo ezagutu eta politikak epe erdi eta luzera burutzeko borondatea behar dira, ekintzen eraginkortasunaren mesederako. dss2016eu proiektuaren antolakuntzan hiri irizpide nagusi zehaztu ditugu, gure ebaluazioari zentzua emango diotenak, izan ere ebaluazioa zergatik eta zertarako egiten dugun galderei erantzuten lagunduko digute: Kontuak eman —accountability—, Monitorizatu eta Ikasi. Gure proiektuak duen izaera publikoa kontuan izanda, eta gardentasunaren printzipioa oinarri hartuta, herritarren aurrean egiten dugun guztiaren kontuak ematera behartuta gaude, baliabideen emaitzen berri emanez. Horrez gain, proiektua eta bere programa ezberdinak monitorizatu egin nahi ditugu, uneoro bide onetik ote gabiltzan jakiteko. Eta proiektua bizi nahi dugu ikasteko dugun aukera bat bezala, eta ikasitako hori gero hirian txertatzeko, parte-hartzen duten erakundeetan eta Europako eta Espainiako beste hirietan. Ebaluazioa eguneroko ariketa bat bezala ibili nahi dugu, eta ez behartuta egiten den zerbait bezala. Prozesu segidakoa izan dadila eta parte-hartzailea, jakintza praktikaren bidez eta proiektuan partaide ezberdin direnen arteko eztabaidaren bidez datorren zerbait bezala landuko duena. Metodoak, lantresnak, ekintza errazak, guztion ulergarri nahi ditugu, egiteko behar duten ahalegina baino asko gehiago emango digutenak. Kultura eratzaile baten sorreran lagundu nahi dugu, ebaluazioa egitea zeregin funtsezko bihurtuko eta eragin estrategikoa izango duena.

transferibilitateari hasiera eman zaio! Impacts 08 eta An Internacional Framework erreferente nabarmenak dira guretzat, ebaluazioa egiteko orduan. Europako Kultura Hiriburu izateko beste proiektuekin gurea konparatzeko aukera ematen digute, horrela, programak ondare gisa eta epe luzera izango duen eragina baloratu ahal izateko. Horrez gain, beste eredu batzuetatik ikasitakoa ere gehitzen diogu aurrekoari (adibidez, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioko (FEMP) Gida, Agenda 21aren markoan tokiko kutur politikak ebaluatzeko), baita dagoeneko parte-hartzen ari garen beste proiektu batzuk (Nazioarteko Demokrazia Partehartzailearen Behatokiko (OIDP) gida praktikoa, Giza Eskubideak betetzen direla Globernance Adierazleak/ Donostiako Gobernaketa Demokratikorako Institutua). Gure proiektuak planteatzen dituen galdera zehatzak ere erabiliko ditugu, eztabaida berriak zabaltzeko beharraz ari zaizkigunak bereziki, eta Europako Kultura Hiriburuen ebaluazioei buruz Europan emango den elkarrizketaren alde egingo dutenak. Ez dira egi borobilak gure abiapuntu. Gure aurrekoek utzi dizkiguten ondareak aitortuz eta aprobetxatuz, bide berriak zabaldu nahi ditugu. Zalantzazko eta ziurgabetasunezko uneak jaioko dira, badakigu noraino den garrantzitsua arriskatzea, saiatzea, probak onartu eta kale egitea, poliki-poliki eraikitzen joatea eta jardueraz jarduera egitea. Eta ondo dakigu ere noraino den garrantzitsua Europako Kultura Hiriburuaren ebaluazio ondarerako ebaluatzeko dauden zailtasunak onartzea, proiektuaren eragin zuzenak zein diren aztertzeko eta gure lurraldean aldi berean gertatuko diren beste ekitaldien eraginetik bereizteko. Eragin horiek aztertuko ditugu epe erdira eta luzera. Europako Kultura Hiriburuak aukera eskaintzen digu ebaluazioaren esparruan aurrera egin ahal izateko. Gure proposamenak konpromisoan du bere indarra, ebaluatzeko, ikasteko eta ikasitakoa beste hiri batzuekin partekatzeko gure gogoa bermatuko duen ebaluazio prozesu baten diseinuaren aldeko apustuan.


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

70—EBALUAZIOA

Programak eta bere ondorioek izango duten eragina kontrolat zeko eta ebaluat zeko sistema jakin bat hiriak eratu behar baldin badu, zehaztu zein den.

1

Bai, ebaluazio-sistema bat eratu dugu, partaideak, helburuak, alorrak, estrategiak eta baliabideak, eremu eraginkorrak eta espero diren eraginak bilduko dituena. Horri esker, ekintzen eraginkortasuna eta egokitasuna ebaluatuko ditugu, eragin nabarmenenak hain zuzen; proiektuak monitorizatu, gerta daitezkeen okerrak zuzendu ahal izateko; finantziazio kudeaketa kontrolatzeko eta monitorizatzeko sistemak edukitzeko; eta beste hirietara eramateko moduko jakintzak sortzeko. Ebaluazio-sistema hori erreminta-kaxa baten modura sortu eta erabiltzen dugu, eta bertan osagai ezberdinak jarri ditugu prozesuak nahiz

emaitzak ebaluatzeko. Sistema hori berez da eraldaketa sozialerako estrategia bat, 2016ko Europako Kultura Hiriburuaren laguntzaz lortu nahi duguna, ezberdinak direnen arteko topaguneak sustatzen dituelako, eta programari buruzko analisia, hausnarketa, eztabaida eta ekintza. Gainera, elkarbizitzaren mesederako da. Proposamen hau honako erakunde hauekin egindako lankidetzaren ondorio da: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko IGOP, ikerkuntza zentroak (CIC Tourgune), kultur operadoreak, artistak eta profesionalak.

ERALDAKUNT ZA

ebaluazio pluralista eta estrategia anitzeko dss2016eu bezalako proiektu baten ebaluazioa prozesu oso konplexua da. Herritarrei zuzenduta dagoela kontutan izanda, eta lurralde maila ezberdinetan eta diziplina anitzeko esparruetan aritzen dela, programa ebaluatzeko estrategiarik hoberena zein den galdetzera behartzen gaitu. Guk diseinaturiko sistema batean oinarritzen da, osagai ezberdinak harremanean jartzen dituena, ebaluazioa bera berez izan dadin tresna bat, ezberdinen arteko elkarbizitza hobetzeko eta eraldatzeko: partaide ezberdinak, estrategia metodologikoak eta tresna ezberdinak, eta eremu eta eragin zehatzak, informazioa egituratzen eta ebaluazio- eta ikasketa-prozesua martxan jartzen lagunduko digutenak. Europako Kultura Hiriburuko programak dituen ahalmenen aurrean jarrera eta interes desberdinak ordezkatuko dituzten aktoreei ebaluazioa irekitzeko beharra jartzen dugu abiapuntuan, ebaluazioaren aurrean paper bizia hartu dezaten. Erakundeetako sustatzaileak, kideak eta erakunde laguntzaileak, kultur eragileak, artistak, herritar ekintzaileak, familiak, gizarte eta ekonomia eragileak, unibertsitateak eta ikerkuntza zentroak, komunikabideak… Talde horiei guztiei deialdia luzatuko zaie programaren ebaluazioan eta ebaluazio sistemaren garapenean ere partehartzeko, beren iritziak eta ikuspegiak eman eta besteenak ere entzun ditzaten. Ebaluaziorako erabiliko dugun gure erreminta-kaxak metodologia, tresna eta ekitaldia ezberdinak jaso ditu, osagai kuantitatiboetan, kualitatiboetan eta parte-hartzaileetan. Horregatik ari gara hitz egiten estrategia anitzeko sistemaz. Gaien esparruetarako An International Framework hartu dugu oinarri, erreferentzia izan eta bere gaitasuna erakutsi duen eredu bat delako, baita konparaketak eta ikasitakoak Europa mailan partekatuak bermatzen dizkigulako. Hala ere, gure ekarpenak ere egingo ditugu, adibidez, Mugikortasuna, Nortasuna, Irudia eta Tokia eta Irisgarritasuna eta Kultur Parte-hartzea bezalako esparru konkretuetan. Neurketa-metodo berriei esker egingo dugu, batez ere giza mugikortasunari, espazio publikoaren erabilerari, iritziaren monitorizazioari, sarean parte-hartzeari eta City branding izenekoari lotutako alorretan. Azkenik, ebaluazio sistemaren aurkezpena era operatiboago batetan egiteko bi ikuspegi aipatuko ditugu. Batetik, eraginen ebaluazioaren eta prozesuen ebaluazioaren arteko bereizketa egingo dugu, ikasketa posible egiteko baldintza bezala. Bestetik ebaluazioa antolatuko dugu giltzarri diren galderak dituzten agintekoadroen bitartez, ebaluazio-sistema batu eta hari koherentzia emateko asmoz. Ebaluazio gailu guztiak galdera horiei erantzuna ematen ahalegindu berako dira.

Gaikako eremuak

Bilatzen dugun eragina

Kultur indarra eta jasangarritasuna

→ Profil profesional eta sortzaile berrien nabarmentzea, kultur ekintzari lotuak. → Kultur ekoizpen eta ekoizpen artistiko originalak eta berritzaileak sortu → Lankidetza berrik eragin, arteen eta kulturaren sustapenerako,

lurraldeko eta hautagaitzako kultur erakundeen artean.

Kultura sartu eta parte hartu (kultur barneratzea)

→ Herritar nahiz bisitarien aldetik, kulturan sartzeko eta elkar aritzeko gogo

handiagoa EKHko proposamenetan zein kultur gauzetan.

→ Kultura gizarterako sarbide: gizarte edo ekonomi mailako baldintzak, adina,

hezkuntza maila direla-eta, edota edonolako urritasunen bat dutelako, kultur jardueretatik urruti senti daitezkeen giza taldeei lagundu, hautagaitzako proiektuetan eta ekimenetan parte hartu dezaten erraztasunez.

→ Kultur sorkuntzarako eta ekoizpenerako plataformak

gehitu, maila guztietan (maila aniztasuna).

Nortasuna, irudia eta lekua

→ Hiria eta Indarkeria lotzen dituen irudi-soka murriztu. → Giza Eskubideei eta kultur ekoizpenari, sorkuntzari eta

berrikuntzari lotutako hiriaren irudia indartu.

→ Herritarren partaidetza, ELKARBIZITZA giroa eta aniztasunaren onarpena hobetu.

Prozesuaren filosofia eta kudeaketa

→ EKHko proiektuarekiko konpromiso finantzario nahikoa,

eragile publiko zein pribatuen aldetik

→ Tokiko kultur kudeaketarako eta promoziorako estrategien

eta baliabideen hobekuntza iraunkorra.

→ Herritarren parte-hartze bizi-bizia, proposamenak

egin eta proiektua ebaluatzeko orduan.

Europa mailako neurria

→ EKHrekin zer ikusia duten ekimenetan lankidetzan

aritu, Europako hiriekin eta erakundeekin.

→ Kultur ekoizpen berriak, Europako artisten arteko lankidetzan errotuta. → EKHek utzitako ondareari gehitu.

Eragin ekonomikoa

→ Ekonomi jarduerak eta lanpostu berriak sortu, eta hiriko trakzio-ahalmena

hobetu, sorkuntzaren, zientziaren eta berrikuntzaren alorretan.

→ Turismori lotutako jarduera ekonomiko berria sortu. → Hiriak jasoko dituen bisita kopuruak eta haiek utzitako diru-sarrerak handitu.

hausnarketaren aldeko estrategia

Ebaluazio pluralistaren alde egingo dugu, programan interesa jarri duten ahots ezberdinak bilduko dituena: eragileak, enpresak, herritarrak…

Hiri demokratiko bateko proiektua izaki, dss2016eu egitasmoa hiritarren hausnarketaren premian dago. Horregatik Hausnarketaren aldeko Estrategia bat bideratuko dugu: askotariko ebaluazioa, programan interesa jarri duten ahots ezberdinak bilduko dituena: eragileak, enpresak, herritarrak… Donostiako hiriak badaki era horretako estrategiak erabiltzen. 2005 eta 2006. urteen artean, Udaleko Hiritarren Partaidetzarako Sailak, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Gobernu eta Politika Publikoen Institutuaren laguntzaz, lan-taldea eratu baitzuen, Nazioarteko Demokrazia Parte-hartzailearen aldeko Behatokiko herritarren parte-hartzearen ebaluazioaren gainean lan egiteko. Europako Batasunak finantzatzen duen proiektua da, Urbal programen barruan, eta hala ari gara lanean honako beste hiri hauekin ere: Porto Alegre, São Paulo, Buenos Aires, Cuenca (Ekuador), Bartzelona eta Saint-Denis. Emaitza, jarduera parte -hartzaileen inguruko ebaluazio egiteko Gida praktiko baten kaleratzea izan da.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

EBALUAZIOA—71

proiektua ebaluatzeko sistema Eragile parte-hartzaileak

Helburuak

Estrategia

Tresnak

Erakundeetako eragileak Kideak eta lankideak Kultur Eragileak Herritar parte-hartzaileak Familiak Eragile sozialak eta ekonomikoak Behatokiak Unibertsitateak Ikerketa Zentroak

Kontuak eman → Eraginkortasuna → Efikazia → Eraginak

Kuantitatiboa Kualitatiboa Parte-hartzailea

Estatistikak Elkarrizketak eta focus g Aginte Taldea Analisi web. Monitor 2.0. Hiriko Kongresua TRANSformometroak Azpisistema adierazlea

Monitorizatu → Prozesua egiaztatu (jarraipen zuzena) → Norabidea zuzendu Ikasi / Hobetu → Transferitu

Guk diseinaturikoa sistemak osagai ezberdinak harremanean jartzen ditu, ebaluazioa bera da tresna, ezberdinen arteko elkarbizitza hobetzeko eta eraldatzeko. Ebaluaziorako erabiliko dugun erreminta-kaxak metodologia, tresna eta ekitaldia ezberdinak hartze ditu, osagai kuantitatiboetan, kualitatiboetan eta parte-hartzaileetan 1

Michel Lafortune Zirku Sozialeko Zuzendari. Cirque du Soleil Elisa Montruli Zirku Sozialeko Programen Ebaluaziorako eta Kalitaterako Aholkulari. Cirque du Soleil

zirku sozialeko programak ebaluatu. Zergatik?

2

«Eduki suspergarriak sortu eta ebaluazioa egitea erronka garrantzitsuak dira, proiektuen dinamismoari eta motibazioari eutsi ahal izateko»

Marcos Morilla

Marcos Morilla

3

1/2/3 Situation Rooms,

Bartzelonako CCCB-en.

Marcos Morilla

situation room

dss2016eu hautagaitzak sortzen joango den informazio guztia San Telmo Museoan jarriko den aginte-mahai batean monitorizatuko da, eta eguneratu egingo da 2020ra arte

Ebaluazio-prozesuan zehar sortzen joango den informazioa modu sistemakoan monitorizatuko da, aginte-mahai baten bitartez. Mahai horrek giltzarri diren galderak hartuko ditu lanbide, eta eguneratu egingo dugu 2020an programa ixten dugun arte. Aginte-mahai horrek nabarmenena den informazioaren egoeraren berri emango du, forma zabal eta bisualean eta erraz eskuratzeko moduan. Pablo de Sotoren (Hackitectura) proiektu batean aurkitu dugu inspirazio-iturria. Gela baten bitartez, aginte-mahaiak jasoko dituen datuak ikusi ahal izango ditugu, gero 2016ko Europako Kultura Hiriburuaren proiekturako erabakiak hartu ahal izateko. Gela hori San Telmo Museoan kokatuko da, eta pantailak eta panel handiak izango ditu, artisten, geografoen, arkitektoen, ekonomialarien, soziologoen, informatikarien eta herritarren arteko elkar jakintzan sakontzeko moduko esperientzia bat bizi ahal izateko. Gailu horren bitartez, informazio erraztasunen lortu ahalko dugu, eta datuak jasotzeko eta ikusteko teknologiak demokratizatzeko balioko digu.

(…) Azken 15 urte hauten zehar, zirku sozialeko eboluzioa aztertu ahal izan dugu Cirque du Monde izeneko gure programaren eta munduko zirku sozialeko gune eta erakunde askoren bitartez. Proiektuen bilakaera abiadura oso aldakorretan ematen dela ikusi dugu, eta arrazoi ezberdinek dutela eragina bilakaera horretan. Aurrenetako bat, proiektuen alde egiten duten jakintzen garapena da. Oro har, proiektuen hasieran gogoa handia izan ohi da, baina gogo hori agortu egin daiteke, maiztasunez jakintza berriak gehitzen ez badira (…).Horregatik eduki suspergarriak sortu eta ebaluazioa egitea erronka garrantzitsuak dira, proiektuen dinamismoari eta motibazioari eutsi ahal izateko. Programa bat ebaluatzeko orduan, nazioarte mailan onartzen diren lau alderdi ezinbestekoak, honako hauek dira: Ekintzen efikazia: Bete al ditu programak bere helburuak? (…). Programaren eraginkortasunaren eskutik, egiteko konpromisoa hartu genuen ekintzen eta bere kostuen balantze egitera joan gaitezke (…). Gure ekintzen eragina, duten ondorioari dagokio (…). Egokitasuna: azkenean, egokia al da programa bat martxan jarri edo martxan edukitzea, bere eraginkortasuna, bere bultzada eta bere ondorioak kontuan hartzen badira? (…) Beren jakintzak garatzeko asmoz, zirku sozialeko programak ere onura jasotzen dute, unibertsitateko ikerlariekin lankidetzan jartzen direnean. (…) Bilakaera esanguratsu bat eragileen konpromiso handia eskatzen du. Horien zeregina oso garrantzitsua da, ebaluazioak erantzun beharko dituen galderak aukeratzeko (…). Proiektu bateko eragileek ere ebaluazio-ekintza ezberdinen ardura ere hartu dezakete, programa martxan jartzeko unean. Ebaluazioa programaren zerbitzura dago eta ez alderantziz, hori gogoratu beharra dago. Azkenik, ebaluazioa garapenerako tresna bezala ulertu behar da, gure ekintzen gaineko ikuspegi kritiko bat izaten lagunduko diguna (…), beren norabidea eta metodologia etengabe zuzentzen lagunduko diguna, gizartea eraldatzearen aldeko helburuak lortu ahal izateko.

L’ateneu popular de 9 barris -eko Aldizkarian argitaratutako artikuluaren laburpena. Urtarrila 122. Zenb., 4. or. [www.ateneu9b.net]


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

72—EBALUAZIOA

ikasi eta partekatu

DSS2016EU egitasmoko ebaluazio-estrategiak, jakintza besterengarriak lortzeko balioko digu: 1. Kulturaren, sormenaren eta parte-hartzearen zeregina, hiriko ERALDAkuntza prozesuetan. 2. Gizarte giroaren aldaketen, topalekuen eta ELKARBIZITZAren alde egiten duten eta indarkeriari muga jartzen dioten jarduerak eta estrategiak zein diren. 3. Kultur inklusioren ahalmenak, desberdintasunaren eta baztertzearen aurkako estrategia bezala. 4. Kultura hiriko dinamizatzaile eta Mugaz Haraindiko lurralde bateko antolatzaile bezala. 5. Hiri proiektuetako ahalmenak eta mugak, emanaldi handietan oinarrituta, hiriak berriz pentsatzeko katalizatzaileen modura eta tokiko ekonomiaren dinamizatzaile gisara. 6. Antolakuntza-moduetan ematen ari diren aldaketen aurrean erraztasunak eta zailtasunak ematen dituzten osagaiak (Zeharkakotasuna, horizontaltasuna, publiko-pribatu lankidetza, jarduera sarean, kudeaketa proiektuka, etab.), eta herritarren gobernatzeko eta parte-hartzeko

PARTE-HART ZEA

dss2016eu erreminta-kaxa transformometroak Gailuz osatutako menu bat daukagu —TRANSformometroak—, kongresua zabaldu, hausnarketa bizkortu, iritziak eta emozioak jaso eta tokian bertan parte hartu ahal izateko: a. Hiria Bizirik, Hutsartea edo AUZOlab herritarren energia olatuen laborategiak bezalako ekintzak, programako eraginak monitorizatzeko eta ebaluatzeko gune ezin hobeagoak dira. b. Emozionometroak: hiriko eta hiritarren emozioak modu elektronikoan irudikatzeko eta modu bisualean interpretatzeko, kalean zehar banaturiko touchpoints (topaguneak) izenekoen bidez. c. TRANSquestion: autobusak, tren bagoiak eta «topoa» (Mugaz haraindiko trena) erabiliko ditugu bozkatzeko kabinak bailiran. Ibilbidea iraun bitartean eztabaidak sortuz, galdera bati erantzuteko gailu elektronikoak erabiliz eta ordezko erantzunak emanez. d. BAIalaEZ (SIoNO): Herritarren iritziari buruzko inkesta-sistema, galdera zirikatzaileen eskutik gogoeta egin ahal izateko, gailu mugikorren eta hiriko gune jendetsuetan jarritako pantailen laguntzaz. Iñigo Ibáñez

Ebaluazio kuantitatiboa eta kualitatiboa egiteko erabiltzen diren ohiko tresnen aldamenean, gure proposamenak hausnarketaren aldeko tresnak jartzen ditu, haietan hiritarra subjektu nagusi bihurtzeko. Tresna horiek antolatzeko orduan, hiriak, kongresu egoeran bezala, ezagutu, hausnartu, eztabaidatu, ebaluatu, proposatu eta egin egiten du. Martxan jarriko da 2012an, ekitaldiak 2026ko Europako Kultura Hiriburuaren urtetik 2020. urtera arte planifikatuko dituen kongresu bat martxan jarriko da, honako helburu bikoitz honekin: hiritarren parte-hartze bizia sustatu hausnarketan alde, eta kulturak hirian duen eginkizunari buruzko ekintza, elkarbizitzaren osagai onuragarri gisara. Jarraian, eta adibide gisa, DSS2016EU kongresuak izango lituzkeen honako ekintza hauek azpimarratu ditugu:

Famili arteko eztabaida Kids Are The Way Hiriko eta hautagaitzak barne hartzen duen lurraldeko 2.016 familiak parte hartu dezatela etxean hausnarketarako eta eztabaidarako ariketa moduko batean: kulturak beren eguneroko bizimoduan eta bere inguruan duen garrantzia; noraino laguntzen dien elkarbizitzarako; zein da Europako Kultura Hiriburuko programaren prozesuaz eta eraginaz egiten duten balorapena. Haur/ikasleek eztabaida dinamizatuko dute, eta eskolen eta haur eta gaztetxoekin lanean ari diren elkarteen laguntza jasoko dugu. Belaunaldi ezberdinetara iritsi nahi dugu. dss2016eu proiektuak, hezitzaileekin eta familiekin batera lan eginez, famili arteko eztabaidaren zerbitzura jarriko ditu euskarriak, fisikoak nahiz digitalak, eztabaida posible egin duten osagai guztiak (informazioa, argibideak, galderak, etab.) bertan biltzeko.

Sokrates kafe Komunitatearen gunetan, auzoetako gertutasuneko ekipamenduetan, elkarte gastronomikoetan eta beste hainbat lekuetan, eztabaidarako guneak sortuko dira, baieztatu ahal izateko, esaten, argumentatzen eta iritziak entzuten ikasteko, Europako Kultura Hiriburuko proiektuan adierazitako gaien aldekoak nahiz kontrakoak. Kongresua Sarean Gailu digitalak eta gailuak sarean, sare sozialetan eztabaida bizi-bizi sustatzeko. Hiriko kultur egoeraz eztabaida Bi urtez behin, «kontuak emateko» eta «hausnarketarako» deialdi bat egingo da, herritar guztiei irekia, proiektuaren egoerari buruzko txosten bati jarraituz, parte-hartzaileen zeregina bizia, gogoetatsua eta proposatzailea izan dadin (Kursaal Kongresu Jauregia jendez gainezka!).

e. ASOMO: Interneten DSS2016EU egitasmoari buruzko iritzi publikoa monitorizatu eta aztertzea, sare sozialetan bereziki. ASOMO (About Social Movement) lantresnaren bitartez. [www.asomo.net] Tresna horien guztien helburua etengabeko elkarrizketa piztea da eragileekin eta herritarrekin, programa ere modu etengabean hobetu eta zuzentzeko, eta hiriak etorkizunean izan dezakeen kultur bizitzari norabide egokia emateko. Artisten eta kultur sortzaileen arteko lankidetza, eta erakundeen eta herritarren artekoa, funtsezkoak dira elkarrizketa horren bilakaeran. Udaleko Herritarren Partaidetzarako Sailak hausnarketaren aldeko ebaluazio hori zuzendu eta dinamizatuko du, baita DSS2016EU kongresuko ekintzak ere.

San Telmon kokatuko den Situation Room izenekoak erakusketa aretoaren zereginak hartuko ditu, eta hiriko kongresuko ekintza guztien berri luzatuko die herritarrei. Horrez gain, hausnarketarako gogoa pizteko eta iritziak eta emozioak jasotzeko erabiliko da


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

EBALUAZIOA—73

modu prozesu berrien indarraren aurrean, proiektuko erakunde eta elkarte sustatzaileetan. 7. Berrikuntza irekiaren eta slow innovation izenekoaren alde egingo duten estrategiak. 8. Baliabideak eskuratzeko eta ekonomia-iturri berrien sorkuntzarako sistemak, ELKARBIZITZAren indarrari eutsita arituko diren kultur proiektuetara eta proiektu artistikoetara lotuak. 9. Kultur behatokien eginkizuna. 10. Ebaluazio-sistema berriak, artisten eta sortzaileen, herritarren eta tokiko eragileen arteko lana bultzatuko dutenak. 11. Sarean egindako lanaren eragina Europa mailan nola hobetu eta nola eraginkorrago bihurtu. 12. Prozesuaren eta eduki ukiezinen ideian errotutako proiektuen komunikazioa. 13. Alfabetizazioa, kultur ekitaldietan sartuko diren teknologia berrien erabileran. 14. Talentu sortzailearen eta horrek kultur politika tradizionalak berriz pentsatzeko duen ahalmenaren aldeko sistemak erabiltzea.

Iñigo Ibañez

José Ángel Achón Insausti Gizarte eta Giza Zientzien Fakultateko Dekano. Deustuko Unibertsitatea

1/2/3 Woka Experience, work-cafe-a Kursaal Jauregian.

1

nola neurtu ukiezina? nola ebaluatu baloreetan oinarritzen den proiektu baten eragina?

2

3

Kursaal

sistema adierazleak

Ebaluazio sistema osoaren barruan, adierazleak sortuko ditugu «European Capitals of Culture Policy Group» izenekoan inspiratuta

An International Framework proposamena gure egiten dugu, proiektuaren sei eremuak definitzeko: 1– Kultur indarra eta jasangarritasuna, 2– Kultur partaidetza eta irisgarritasuna, 3– Nortasuna, irudia eta lekua, 4– Prozesuaren filosofia eta kudeaketa, 5– Europa mailako neurria, eta 6– Eragin ekonomikoa. Beste EKHekin komunean ditugun eremuetatik abiatuta, nahi ditugun eraginak zehazten ditugu eta adierazleen sistema bat garatzeko konpromezua hartzen dugu ECoC Policy Group-k utzitako ondarearen, aginduen eta jakintzen ikuspuntutik. dss2016eu adierazle sistema, azpisistema bat izango da estrategi anitzeko ebaluaziorako sistema orokorraren barruan, eta bere erabilgarritasunaren arabera hartuko ditu ECoC Policy Group taldeak proposatzen dituen lehentasunezko adierazleak eta berez gure testuingurukoak diren gaietan funtsezko informazioa jasotzeko definituko ditugun adierazle berriak. Baterako metodologien definizioan eta hobekuntzan arituko gara, adierazle horiek osatzeko, eta beste zabalago eta osagarriago batzuetan ere bai, proiektuak dituen alderdi anitzak landu ahal izateko.

Ez da garrantzirik gabeko galdera, dss2016eu proiektua hori delako bereziki. Ulertu duelako 2016ko gertakaria bera ez dela helburu, bazik eta herritarrengan eraldaketa sakona lortzeko aukera. Europako proiekturako diren baloreetan oinarritutako baloreen garapenean errotutako eraldaketa. dss2016eu egitasmoa laborategi txiki moduko bat izango da, Europako Batasuna bera den esperimentu kosmopolitarentzat, bertan, hiritarrek ikasteko, gu munduan lekutzeko barrurako nahiz kanporako lankidetza funtsezko gauza dela. Mugak topagune gisa biziko dituen mundu bat, elkarren arteko aberasgarri, eta ez bereizketarako leku; hartzen gaituzten eraldaketa sozialen eta kulturalen jakitun izanda, pertsonek bere ahalmen guztia sorkuntzara, berrikuntzara eta ezagutzara bideratuko duten mundu bat; gizarte kohesiorik gabe, mehatxatzen gaituzten zulo sozial berri eta zaharrei, gizalegez eutsi daitekeen inolako garapen sozialari aurre egiterik ez dagoela dakien mundu bat. Horrelako ezaugarriak dituen proiektu baten ebaluazioa ez zaigu arrotza egiten unibertsitate giroko jendeari. Gogora etortzen zaizkit Deustuko Unibertsitatean azken urteotan landu ditugun hainbat esperientzi. Esaterako, European Values Study izenekoan daukagun gure partaidetza Espainia osoko galdeketaren aplikaziorako arduradunak bezala, edota Etika Aplikatuko Zentroan erantzukizun sozial korporatiboko ikerketak, eta Geitonies bezalako proiektuak, VII. Programa Markoaren barruan, hiriko auzo ezberdinek kulturen edota etnien arteko harremanen garapenean duten tipologiari buruz galdera egiten dugun horretan. Barne mailan ere, gure hezkuntza prozesuen 360º-ko autoebaluazioa egiteko proiektu interesgarri bati hasiera eman diogu, tartean diren talde guztien partaidetzarekin (zuzendaritza, irakasleak, ikasleak, familiak, laguntzaileak…) Erronka horri aurre egin ahal izateko giltzarri, ebaluazioa proiektuaren kanpo ez dagoen fase bat dela ulertzea da. Goreneko unea da, partaide guztiak lortutako eraldakuntza guzti horien ondorioa gure baitan barneratzen dugun momentua, haien ardura gure gain hartu eta egindakoaz ohartzen garenekoa, eta berriz ere etorkizunera begira lanean hasteko erabakia hartzen duguna.

Ebaluazioa, lortutako eraldaketen ondorioak gure baitara ekartzen ditugun unea da


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

74—EBALUAZIOA

behatokien eginkizuna

Iñigo Ibañez

Hautagaitzak barne hartzen duen lurraldean badira behatoki batzuk 2016ko Europako Kultura Hiriburuak landuko dituen gaiei lotutakoak (kultura, elkarbizitza, hiria, jasangarritasuna, hiri ezberdinak ...). Gune horiek guztiak, jatorriz eta edukiz elkarren artean diferenteak, etengabeko ariketa sistematikoan dihardute, hausnarketa kritikoa eginez eta joeren analisia aztertuz, informazioa eta jarduera onak zabaltzeko, ekitaldien monitorizazioa eta haien segimenduari eutsiz. dss2016eu lantaldearentzat, behatoki horiek, funtsezko lagun dira, proiektuen eraginak ezagutu eta ebaluatzeko. Baterako erreferentzi gune bat bultzatzeko konpromisoa hartzen dugu, haien artean lan egiteko sarean, eta Europa mailan dauden beste behatoki batzuekin elkargune gisa aritzeko. Horrela, sortutako ezagutzaren trukea eta transferentzia sustatuko ditugu, baita baterako kalitate irizpideetan errotutako berrikuntza eta lan korporatiboa ere.

TALDE MOTORRA

aurreneko urratsak

Kultura ebaluatzailea gure lurraldean txertatu nahi dugu, eta bere onuraren eta benetako praktikaren artean dagoen adostasun teorikoa gainditu. Ebaluazio prozesuan giltzarri izango den egutegia antolatu dugu

ebaluazio-sistemaren indarguneak → Ebaluazio parte-hartzailea

Espazioak eta uneak izango dira, hiritar parte-hartzaileak, kultur eragileak, eragile sozialak eta ekonomikoak, proiektua eta bere eraginak ebaluatu ditzaten. Ikasitakoa, trebetasun eta ezagutza mailan, bere jasangarritasunaren eta ondarearen berme da.

→ Prozesuen ebaluazioa

Sistemak (prozesuen) erdibideko ebaluazioa nahiago du, ezagutza transferigarriak sortzeko estrategia modura.

→ Gardentasuna eta erabilerraztasuna

Komunikazioa jarduera etengabea izango da prozesuan: txosten eta memoriei, bistara ekartzeko formatuak gehituko dizkiegu, zuzen-zuzenean, ulertzeko modukoak, erraz eta sinple.

Ebaluazio proiektua martxan jarriko da Europako Kultura Hiriburuaren izendapenarekin batera, ekitaldi ezberdinenekin denboraldia hasi eta 2020. urteaz areago jarraituz. Kultura ebaluatzailea gure lurraldean txertatuta nahi dugu, eta bere onuraren eta benetako praktikaren artean dagoen adostasun teorikoa gainditu. Hori dugu erronka nagusi. 2016ko Europako Kultura Hiriburua izateko izendapena etortzen denean, ebaluaziorako proposamen hori egin duen lantaldeak talde motorraren ardura hartu eta kontraste eta baliozkotze prozesu sortzailea gidatzeko eta dinamizatzeko konpromisoa hartuko du, azken ebaluazio-sistema zehazteko. Jardueraren eremuan, talde motor horrek, eremu akademikoa (Unibertsitateak eta Ikerkuntza Zentroak) eta praktikoa (dss2016eu lantaldea, kultur eragileak eta artistak) uztartzen dituenak, ekitaldi ezberdinak antolatuko ditu 2012an. Haien artean: proposamen horren ildotik herritarren artean funtsezko alderdiei buruz eztabaidatzeko tailer bat: eraginak eta lehentasunak,

sistema osatuko duten eraginak, adierazleen sistema, lantresnak eta metodologiak, ikerketa proiektuak eta ekintzak aurkeztuko ditu, baita ebaluaziorako estrategiaren jardueraplana ere, sistema martxan jartzeko. Hala ere, jarduera batzuk aurreratu ditzakegu: 2013an, hiria berreraiki zeneko bigarren mendeurrena

→ Berrikuntzarako gogoa

Estrategia anitzeko sistemaren aldeko apustua egin dugu (kuantitatiboa, kualitatiboa eta parte-hartzailea), eta neurketarako gailu berrien saiakuntzaren aldekoa ere, Informazio eta Komunikazioko Teknologia Berriei lotutakoak.

→ Parekagarri eta transferigarri

An International Framework izenekoaren alde egin dugu gure egokitzapenak parekagarritasun bermatzen du, eta gure jakintzen transferigarritasuna, aldiz, sistemaren apustu estrategikoa da. Online plataforma bat izango dugu, sortzen ari garen ezagutza guztiaren transferigarritasuna sustatzeko eta errazteko, Europako Kultur Hiriburuen alorreko beste batzuei lotuta.

→ Ikerlari Taldeak eta Sareak

Euskadiko unibertsitate sistemako adituekin eta ikerlariekin arituko gara (EHU, Deustu eta Mondragon). Akitanian diren bi unibertsitateei ere gonbidapena luzatuko diegu (Bordele eta Pau). Unibertsitate horiek dagoeneko ari dira Akitania-Euskadi-Nafarroa (AEN) unibertsitate-sarearekin lankidetzan.

Ebaluazio proiektua martxan jarriko da Europako Kultura Hiriburuaren izendapenarekin, eta proposamen hori egin duen lantaldeak talde motorraren ardura hartuko du, azken ebaluaziorako sistemaren kontrastea eta baliozkotzea gidatzeko sistemako baliabideak eta ekintzak, ebaluazioa erabilgarri izan dadin eta tokian tokiko eremuari balioa eman diezaion; lan-saioak artista eta sortzaileekin, transformometroak zehazteko; informazio eta datu iturrien mapa bat; harremanak landu tokiko eta nazioarteko adituekin; ECoC Policy group taldearekin eztabaidatu ahal izateko tailerra. Talde motorrak prozesu horretatik sortutako ideiak aztertuko ditu, eta 2012ko azken egunetan behin betiko

ospatuko den urtean alegia, famili arteko eztabaida martxan jarriko da; 2014an informazio zehatza izango duzu kultur adierazpen nagusia ospatuko baino urte bete lehenago hiriak bizi duen egoeraz; 2015 urte garrantzitsuena izango da datuak bildu eta horien berri Europako Batzordeari emateko, urte horretan ere Espainiako Ebaluaziorako Elkarteko Kongresuan arituko gara; 2016an burubelarri arituko gara datuak jasotzen;

2017an proiektuaren ebaluazio egingo dugu; eta 2022an eta 2026an ondarea ebaluatuko dugu epe erdi eta luzera. dss2016eu lantaldeak modu bizian parte hartuko du prozesuan, eragileen eta prozesuko dinamizaziorako hainbat alderdien arteko bitartekaritza lanak bere gain hartuz. Ebaluaziorako Kanpo Batzorde baten sorrera aurreikusten dugu, ebaluazioaren zuzendaritza nagusiaren ardura hartuko duena, prozesutik sortuko diren emaitzak Kontsortzioari helaraziko dizkio eta publiko ere egingo ditu, kontuak emateko aukera erraztuz. Eratuko den ebaluazio-taldea, profil profesional ezberdinez osatuta egongo da, ikerkuntza eta jarduerarako, eta prozesua dinamizatzeaz, txostenak egiteaz, eta sortzen joango diren ezagutzak sistematizatzeaz eta transferitzeaz arduratuko da. Ebaluazioak bere garapenerako baliabide nahikoak izango dituela ziurtatzeko, guztizko aurrekontutik %1 gordeko da helburu horrekin. Diru-sarrera osagarria ere edukitzea espero dugu, finantziazio ez kulturala hain zuzen. Enplegu eta Gizarte Gaietako eta Prestakuntzako zuzendaritza nagusietara joko dugu, Eskualdeko Politikarena, Europako Batasuneko Berrikuntzarako eta Ikerkuntzarako batzordearena, diru -laguntzak jaso ahal izateko.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

EBALUAZIOA—75

Hiriak finant za-kudeaketaren ebaluazio eta kontrol sistema bat erat zeko asmoa badu, esan nolakoa izango den.

2

2016ko Europako Kultura Hiriburuko proiektuak konplexutasun ekonomi-finantzario handia hartzen du bere baitan. Lehenik, proiektuaren iraupena luzea delako (2011-2020). Bigarren, proiektuaren barruan garatuko den ekintza kopurua oso handia delako. Hirugarren, ekintza horietako batzuen zenbatekoak oso handiak direlako (milioi bat eurotik gorakoak). Eta laugarren, bertan lanean ari diren eragileak era guztietakoak direlako (kultur erakundeak, enpresa kudeatzaileak, zentro akademikoak, diru-laguntzaileak, boluntarioak…). Kontrol ekonomi-finantzarioaren monitorizazioa irizpide publikoak jarraituz egin behar da,

Kontsortzioaren izaera ere publikoa delako, eta honako hiru maila hauetan: proiektu espezifikoa lehen maila batean, jarduera-zentro bakoitzeko kontabilitate analitiko bat erabiliz. Bigarren maila bat, dss2016eu proiektuko kontrol ekonomi-finantzario orokorrari lotutakoa, kudeaketarako aginte-mahai nagusiarekin harremanean, eta ratio nagusien analisi iraunkorra gehituz, batez ere likideziaren eta diruzaintzaren kasuetan. Eta hirugarren maila bat, kontrol ekonomi-finantzarioko Kanpoko Batzordeak garatuko duena, proiektuaren gardentasuna eta finantza-kontrola zainduko dituena, osotasunean.

MONITORIZAZIOA

ekonomiaren eta finantziazioaren kontrol hedatua dss2016eu proiektuko ekonomiaren eta finantzazioaren monitorizazioa esparru juridiko publikoari lotuta dago, kontratazio eta hitzarmen adostasunari dagokion politikan. Eta hori da berme adierazle nagusia

Iñigo Ibañez

Hiriko teilatuak, airetik ikusita.

dss2016eu proiektuko ekonomiaren eta finantzazioaren monitorizazioa estu-estu lotua dago Kontsortzioaren marko juridikoari, erakunde publiko izaki, eta hark duen kontratazio eta hitzarmen adostasunari dagokion politikari. Hor da, beraz, prozesu guzti horren bermea irudikatzen duen lehen osagai bat. Proiektukako kudeaketaren aplikazioak haietako bakoitzak bere kontrol ekonomi-finantzarioa berea bezala hartu behar duela esan nahi du, behin aurrekontua onartu denean noski, eskaintza ezberdinen parte-hartzearen irizpideak jarraituz, dagokion kasuan, edo hitzarmenen adostasun beharrekoaren bermea. Ekitaldi bakoitzak eskatzen duen ardura ekonomikoa eta finantzarioa bere liderraren erantzukizuna da, baina nabarmenagoak direnean Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzako profesionalen batek parte hartuko du bere taldean, eragiketa ezberdinak gainbegiratu eta gidatzeko. Beraz, ekintza

Fitch Ratings-ek Donostiako Udalaren kaudimen ekonomikoa onartu du

Munduko azterketa-erakunde ospetsuenetako batek (Fitch Ratings) egindako azterlanaren emaitzen berri eman du, eta azterlan horren arabera adierazten da «Donostiako Udalaren kalifikazioek erakusten dute erakunde-esparrua baikorra dela; horrek esan nahi du diru-sarreren maila Estatuko batez bestekoa baino handiagoa dela, aurrekontu-dinamika sendoa dela eta zorpetze-maila neurrizkoa dela».

bakoitzaren esparruan, eta jarduerazentro bakoitzeko emango den kontabilitate analitikoan, zehaztuko dira egutegia, kobratze eta ordaintze baldintzak, haien zenbatekoak, eta gerta daitezkeen okerren aurrean haiek zuzentzeko ezarri behar diren oinarrizko irizpideak (Ekonomiako eta Finantzako Zuzendaritzak ezarritako esparru orokorretik abiatuta). Ondorioz, kudeaketarako autonomia irizpide baten eskutik goaz, nahiz eta Zuzendaritza Nagusiak berak baimendu beharko dituen eragiketak egon egongo diren, haien zenbatekoa oso handia denean. Bestalde, dss2016eu proiektuko aginte-mahai nagusi bat ere badago, eta, ekonomiaren eta finantzazioaren kudeaketa sartzen da bertan, diruzaintzako mugimenduen kudeaketa batez ere, proiektu bakoitzaren irekitze eta ixte kontablea, ekitaldi bakoitzeko urteroko irekitze eta ixte kontablea, ordainketak eskatzeko prozesuak eta diru-ekarpe-

nen justifikazioa, legezko esparru ezberdinen arabera (Europa, Espainia, Euskadi, Gipuzkoa,…), proiektu guztiekin hartutako konpromisoak betetzea, etab. Horrez gain, Ekonomiaren eta Finantzaketaren Kontrolerako Kanpoko Batzorde bat sortuko da, jarduera onak bermatu ditzan esparru horretan, baldintza eta berme guztiak bete egiten direla, eta proiektuko finantza-planaren kontrolaren eta gardentasunaren alde egiteko. Batzorde hori Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako (UPV/EHU) Zuzendariak, Merkataritza Ganberako Zuzendariak eta Donostiako Udaleko Kontu-hartzaileak osatzen dute. Kontrol Batzordeak 2008-2012 urteen bitartean Europako Kultura Hiriburu izandako bost hiriekin 2012an biltzea aurreikusten du, esperientziak trukatu eta Europako Kultura Hiriburuetako Finantzaadituen Sarea sortzeko eman daitezkeen baldintzak aztertzeko.


76—

net Bizilagun Erkidegoa Egiako Auzoa, Donostia

herritarren energia-olatuak—Dss2016eu


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

—77


herritarren energia-olatuak—Dss2016eu

78— OSAGAIAK

OSAGAIAK

Zein dira, zuen ustetan, hiriak Europako Kultura Hiriburu izateko eta egitasmo hori arrakastatsu bihurt zeko dituen indarguneak? Eta, ondorioz, zein dira ahulguneak?.

1 Europako Kultura Hiriburu izateko izendapena lortu edo ez, ba al du hiriak datozen urtetarako kultur proiektuak garat zeko asmorik? Nahi dituzuen oharrak egin.

2 Ondoren, aipatu hautagait zari buruzko beste edozein motako irit ziak.

3

Ikuspuntu baikor batetik, gure proiektuaren arrakastaren mesedetan arituko diren honako faktoreak azpimarratuko genituzke: Elkarbizitzarako Kultura da indarkeriari eta ondorioei aurre egiteko modua. Gure heterogeneotasuna Europak bizi duen aniztasunaren eta gure hautagaitzak barne hartzen duen lurralde geo-politikoaren mugaz haraindiko ahalmen integratzailearen erakusleiho garbiena da. Hori da mugarik gabeko Europa baten eraikuntzari gehitzen diogun balorea. Proiektu osoa da indarkeriak sortzen dituen kontraesanak gainditzeko esperientzien batuketa bat. Hori baita, gure ustez, bestearen tokian jartzen asmatzeko modurik hoberena, eta lurralderako aginte-modu berriak sortzeko erarik egokiena. Erakundeetako babes-maila guztien bultzadaz

ari da, eta alderdi politiko guztien eta esparru guztietako eragile anitzen bermea dauka. Eta garrantzitsuagoa den zerbait: hiritarren kidetasuna jaso du, gatazka politikoetatik areago. Hala ere, gure ahulguneei dagokionean, ondo dakigu kudeatuko beharko ditugula ere oso gureak diren baldintzak, hala nola, nolabaiteko joera immobilista, harrokeriaren zitalkeria, erakundeen eta lurraldearen arteko batuketa benetako bat lortzeko zailtasuna edota nazioarte mailatik urrutiratu gaituzten dinamikak. Onartu behar dugu ere gure gizartea funtsean gizarte senior bat dela eta, nolabait, edukitsua. Horregatik Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendatzeak bultzada berritzaile bat emango dio gure gizarteari.

Europako Kultura Hiriburu izatea lortzen ez badugu ere, gure proiektua etorkizunaren aldeko apustua da, hiriak eta lurraldeak gaur egiten duten apustua, kulturak duen eragin eraldatzailearen eta elkarbizitzaren alde. Kasu horretan, baliabide gutxiagoko prozesu bat izango da gurea, eta beraz, aukerak egin beharko ditugu gure proiektuaren helburuak lortzeko: hurrengo hamarkada bakean eta elkarbizitzan hastea, kultura eta baloreetan oinarritutako hezkuntzari esker. Herritarren Energia Olatuek gure euskarri izaten jarraituko dute, Elkarbizitzarako Kultura gure programaren baloreak txertatzeko. Kultur Hiriburua izan edo ez, eraldaketaren

aldeko gure apustu nagusia bost sistema nagusiak martxan jartzea izango da gure erronkarik handiena. Herritarren energia laborategiak —auzolab—, transmedia laborategiak —Hirikia—, arte eta sorkuntzarako laborategiak—Pagadi—, hizkuntzen laborategiak—h(e)izkuntza—, kultur parkeen laborategiak. Bost sistema horien bidez, gure sistema soziokulturalaren aldaketan bilatuko dugu eragina. Eraldaketaren alde, gure proiektuak dituen baloreak mugarik gabeko ahalmena dutela uste dugu, programa eta ekitaldi leherketa bikaina sortzeko eta gure lurraldea 2020. urtera bidean jartzeko.

ETAren su-etenak etorkizunera begira dakarren eszenatokia aukera paregabea da garai berri bati hasiera emateko, demokrazia birsortzeko eta gizartea eta kultura aldatzeko. Europako Kultura Hiriburu izateak, zatituta dagoen gizarte batetik egora politiko berri batera iristen lagunduko digu, elkarbizitzaren eta elkar ulertzearen aldeko mosaikoa egiten, aurkakotasunak bakearen eta baloreen hezkuntzaren aldeko bakezko eszenatoki batean kontrastatu daitezen. Europako Kultura Hiriburu izateko izendapena lortzea, Europak prozesu horri emango liokeen bultzada ezinbestekoa litzateke. Eszenatoki berri horretan, sormenaren ehundura piztea beharrezko izango da, gurean

indarrean den talentua, gazteen eta nerabeena bereziki, Donostian nahiz gure lurralde osoan tokia hartu dezan, modu profesional batean bizitzeko eta sortzeko aukera izan dezan. Zentzu horretan, zorionez, belaunaldi berriak batera ari dira tokian tokiko lekuetan eta nazioarte mailako sareetan beren parte-hartzea uztartzen. Horregatik, Donostiak Europan elkarbizitzaren aldeko bizimoduaren jarduera gune izan nahi du, lurralde txiki, baina ideia handiak dituena. Azen hiru urtetan, proiektuaren eraikuntza beren konpromezu jarri duten pertsona guztiak, ilusioz beterik aritu dira, eta gogoratu nahi diren esperientzia horien artean sartu dute hor bizitakoa.

Donostia, Google Earthek antolatutako «Moldeatu zure hiria» lehiaketako finalistetako bat da

Munduko bost hiri heldu dira Google Earthek antolatutako «Moldeatu zure hiria» lehiaketako finalera eta Donostia da horietako bat, beste hiri hauekin batera: Barranco-Lima (Peru), Braunschweig Niedersachsen (Alemania), Dursley (Britainia Handia) eta West Palm Beach, Floridan (EEBB). Hiru dimentsiotako ibilbidearen baitan bere hiri-bilbea hobekien erakusten duen hiria saritzea da lehiaketaren helburua.


Dss2016eu— herritarren

energia-olatuak

OSAGAIAK—79

KREDITUAK

dss2016eu Erakunde sustatzaileak

Zuzendaritza Taldea

Argitalpena

Donostiako Udala Gipuzkoako Foru Aldundia Eusko Jaurlaritza

Gerente koordinatzaile Eva Salaberria

Argitaratze-koordinazioa Joaquin Gañez, Ainara Martin

Kultur Programako Zuzendari Santiago Eraso

Erredakzioa Fernando A. Busca

Sormena eta Berrikuntza Ainara Martín

Argazkiak Iñigo Ibañez

Herritarren Partaidetza Amaia Agirreolea

Marrazkiak Arkaitz Barriola, BIT&MINA, S.L.L. Leandro Alzate Mikel Casal

Erakunde babesleak Centro Kursaal – Kursaal Elkargunea Construcciones Amenabar Construcciones Moyua Euskaltel Fomento de Construcciones y Contratas Grupo Campezo Ibercom Orona Obegisa Orbea EITB (Euskal Irrati Telebista) El Diario Vasco Kutxa Fundazioa Murias

Europako Sareak Mattijs Maussen  Komunikazioa Loreto Rubio

Argazki-editorialak Debolex Films eta Yosigo Diseinu grafikoa Joaquín Gáñez Maketazioa Didart Itzulpenak Careen Irwin ITZULIKA, S.L.L. David Griffiths Tania Tate Ric Giner Susana Fernández Oliván José Luis Padrón Testuen orrazketa Alicia Pinteño Allan Owen Susana Fernández Oliván Françoise Seguette Dubert

Proiektu hau prozesu guztiko fase ezberdinetan gurekin lanean aritu diren pertsona askoren laguntzari esker gauzatu da. Pertsona guzti horien zati txiki bat besterik ez dago hemen, txikia, bai, baina balio handikoa. Lerro hauen bidez, gure esker ona helarazi nahi diegu. Eta aipamen berezia eskaini nahi genioke Donostia Kultura aspaldi honetan egiten ari den hainbesteko lanari. Mila esker denoi!



Donostia 2016 Europako kultura hiriburu titulurako hautagaitza proposamena Programa kulturala

elkarbizitzarako kultura


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

2—

Hiria EUROPAKO KULTURA HIRIBURU izendatuko balute, zein izango lit zateke kultur programaren egitura? Zenbat denbora iraungo luke programa horrek?

1

Elkarbizitzarako Kultura programa gaikako lau itsasargi handitan egituratuta dago eta guztira 62 ekintza proposatuta daude haien barruan: bakearen aldeko itsasargia, bizitzaren aldeko itsasargia, ahotsen aldeko itsasargia eta itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia. Ekitaldi horietako batzuk martxan jarri dira dagoeneko, eta hala jarraituko dute 2016 arte. Beste batzuk datozen hilabete eta urteetan abiatuko dira, eta 2016. urtean ospatuko direnei gehituko zaizkie. Bakan batzuk, data horretatik areago luzatuko dira. Ekintza guztiak zeharkako bost sistema edo lan-metodologietatik sortzen dira, errealitate soziokulturala aldatzeko eta talentu sortzailea

bakearen aldeko itsasargia ahotsen aldeko itsasargia

bultzatzeko: Herritarren energia laborategiak, auzolab; transmedia laborategiak, Hirikia; arte eta sorkuntzarako laborategiak, Pagadi; hizkuntzen laborategiak, h(e)izkuntza; Kultur Parkeen laborategiak. Kanpoko harremanei dagokionez, lau dira dauzkagun euskarri ibiltariak (bulegoa, itsasontzia, trena eta zirkua), gure lurraldetik irten, eta kultur programa Europako beste hirietako esperientzia eredugarriak gurera ekartzeko eta gureak hara eramateko. dss2016eu leku jakinik ez duen marka bihurtzea da helburua, munduari lotuta, sare-lanaren bitartez, nazioarte konexioen bidez eta komunikazio teknologia berrien eskutik.

itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia bizitzaren aldeko itsasargia

Elkarbizitzarako Kultura

Pagadi arte eta sorkuntzarako laborategiak

auzolab herritarren energia laborategiak dss2016eu ibiltaria San Juan baleontzia trainbideak ¡bizitza zirkua!

Hirikia  transmedia laborategiak

Kultur Parkeen laborategiak h(e)izkuntza hizkuntzen laborategiak

jarduerak aurrekontu eta denbora dimentsioak

Elkarbizitzarako Kultura kultur programaren errepresentazioa

gaikako itsasargia zeharkako lan sistemak laborategiak auzolabs | Hirikia | Pagadi | h(e)izkuntza | Kultur Parkeen laborategiak

Gure proiektuak gure programako lau itsasargien argi-izpietan irudikatzen diren baloreak adierazi nahi ditu. Argiizpi horiek gure hautagaitzak barne hartzen duen lurralde osoa argitzen dute, diseinatu ditugun ekitaldiei esker. Argi horren indarra, ekitaldi bakoitzak izango dituen baliabideen araberako izango da. Horrela, aurrekontuan diru-sarrera berriak sartzen badira, haien eragina askoz ere handiagoa izango da, eskeman adierazita utzi dugun bezala.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

Zein dira urte horretan nabarmenduko diren ekitaldi nagusiak? Eta nola aukeratuko ditu hiriak 2016ko programa osatuko duten proiektuak eta emanaldia?

2/3

—3

Jarraian, proposatzen dugun kultur programaren xehetasun guztiak zehazten dira, lankide ditugun tokiko eta Europako kultur eragileak, noiz ospatuko den, zein da daukagun aurrekontua eta ekitaldi bakoitzari eman nahi diogun neurria. Elkarlana eta parte-hartzea bultzatuko dute laborategi ezberdinek, eta horri esker, ekimen batzuk lortu dezaketen eragina handia izan daiteke gizarte mailan eta nazioarte mailan. Horrela, jende kopuru gehien eta interes turistiko handien erakarriko duten ekitaldiak izango dira horiek. Hiritarren eta eragile parte-

hartzaileen artean laborategietan garatuko dituzten lan-prozesuak 2012an martxan jarriko direnak, aldaketak eta berrikuntzak eragingo dituzten ekintzetan. dss2016eu egitasmotik aldaketak gehituko dizkiogu gure programari, honako hiru irizpide nagusi hauei jarraituz: artearen eta sormenaren balorea, eragin soziala, mobilizazioaren eta aurrekontuaren ahalmena. Horregatik, gure programa sendoa da, baina malgutasun nahikoa du, emaitza hobeen alde lan egiteko. Ekitaldietako batzuk gertakari handien trazua hartzen hasi dira dagoeneko.

PROIEKTUA

garrantzi sozialeko kutur politikak eta Europako indarra, 2016ko Europako Kultura Hiriburuarentzat ekimenen aukeraketa bat

Gure proiektuak, Elkarbizitzarako Kulturak alegia, egungo kultur politikak berriro formulatu nahi ditu, irekiagoak diren eredu berriak bilatzeko, eta egungo gizarteko gatazkei eta eskaerei erantzuna eman ahal izateko. Politika kultural berri horiek jende guztiarentzako ekitaldi ezberdinak landuko dituzte, sormenaren, elkarlanaren eta parte-hartzearen bultzadaz. Gure proiektuak bi helburu ditu Europari begira. Gure mezua kanpora zabaldu nahi dugu, baina urruti diruditen beste esperientzi batzuk ere ekarri eta erakutsi nahi ditugu. 2016an, Europako elkarbizitzaren aldeko lau enbaxada, dss2016eu proiektuko plataforma ibiltariak, kontinentean barrena ibiliko dira gaikako ibilaldiak egiten. Tren bat, itsasontzi bat, zirku bat eta bulego mugikor bat, bakearen, ingurumenaren, ikus-entzunezkoen kulturaren eta industriaren, gastronomiaren eta aniztasun linguistikoaren inguruko esperientziak zabaltzeko. 2012an, bost lan sistema eta metodologia martxan jarriko dira, programan dauden 62 ekintzen laguntzaz, eraginkortasunaren eremua lurralde osora zabaldu dezaten eta gizarte esparru ahalik eta gehienetara. Partaidetza bultzatu nahi da horrela, ahalik eta gehien, teknologia berriei onurarik handiena atera, artearen eta sormenaren balioa sustatu eta euskararen ahalmena indarrean jarri. Kultur programa lurralde eremu zabal batean burutuko da, hiriko mugetatik areago doan eremu batean hain zuzen. Lurralde geopoetiko bat, Gernikatik Baionara hedatzen den kostaldean dauden bederatzi itsasargiek besarkatua, gure hautagaitzaren lurralde osoko balizak bailiran. 2012tik 2016ra garatuko diren ekintzak gaikako 4 itsasargietan biltzen dira: bizitzaren aldeko itsasargia, bakearen aldeko itsasargia, ahotsen aldeko itsasargia eta itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia. Gure proiektua prozesu aldakor eta sentsible baten neurri berdinean ulertzen dugu, 2016rako bidean sortuko diren dinamika eta ekimenei adi. Bere ahalmena mugarik gabekoa dela uste dugu, programen eta ekitaldien leherketa boteretsua sortzeko nahikoa, eta gure lurraldea 2020. urtera begira jartzeko.

Bakearen aldeko Itsasargia Urtea Bakearen aldeko Danborrekin hasiko da, Europako gure enbaxada ibiltarien artean lehenari bidai ona opatu eta Kultura hodeietan, poema jasa emango den une berean. Otsailean, ELKARBIZITZAREN aldeko trenak Oslora egingo duen lehen bidaiaren ondoren, Bake Hitzarmena izeneko erakusketa handia zabalduko da, artearen historian bakea eta gerra irudikatzeko moduak erakutsiko dituena. Bizitza zirkuan! etxera itzuliko da udaran, Lore Tokin Europako Lankidetzaren aldeko Campusarekin bat eginez, mundu osoko GKEen G20 moduko bat izango den horretan. Urtea amaitu baino lehen, Asistik Arantzazura, Loiolatik igarota izeneko erlijioen arteko topaketa ospatuko da Loiolan eta Arantzazun. Bizitzaren aldeko Itsasargia Ekitaldi nagusiak Martxoan hasiko dira, Kooperarock 8/8/8 izeneko diziplina anitzeko emanaldiarekin, Tabakalera berrian. Udaran programako kirol ekintzekin zita daukagu. Kirolarekin eta Ibilika, belaunaldien arteko herri-martxa, bizitzan bizi-bizi korrika ibili ezin daitezkeen pertsonak gizartean ageriko egiteko. Urte amaieran, Feministaldia jaialdi feminista ospatuko da, mundu osoko artisten eta ekintzaileen bilgune bihurtuko dena, eta Europako Banketea inauguratuko da, artea eta gastronomia uztartuko dituen erakusketa handia. Ahotsen aldeko Itsasargia Olatu Talkak, kultura amateurraren festibala, udaberrian zabalduko du itsasargi horretako ekitaldiprograma. Heri Hotza, Nazioarteko eremu urriko hizkuntzen Kongresuak eta Euskarari eta munduko hizkuntzei buruzko erakusketaren inaugurazioak bat egingo dute egutegian. Uda baino zertxobait lehenago, Tolosako txotxongiloen Topic festibalean Altzoko Haundia estreinatuko da, musika korala eta txotxongiloak uztartuko dituen ikuskizuna. Abuztuko gauetan, Kristina Enea parkean, Uda gau bateko ametsetaz gozatu ahalko dugu, Shakespeare idazleari omenaldia, hil zeneko laugarren mendeurrenean. Nazioarteko Zine Jaialdiarekin batera, Zine Eskolen topaketa antolatuko da, gure trenak Poloniara egindako bidaiaren ostean. Urtea amaitu baino lehen, DSS2016EU egitasmoko emaitzak erakutsiko dira erakusketa baten bidez, Tabakaleran. Itsasoko eta Lurreko Itsasargia Eurohiriaren Trekkinga, mugaz haraindiko lurraldeko kostalde osoko kultur parke eta bidezidorretan barrena ibilaldia, urtarrilean jarriko da martxan eta ekainean amaituko da Festimar ekitaldiarekin bat eginez, kultur aniztasunaren aldeko 48 orduko ospakizuna eta aldaketa klimatikoari buruzko topaketa, gure hondartzek eratzen duten eszenatoki naturalean ospatuko dena. Irailean, gure itsasontzia Iberiako Penintsula guztian zehar egindako bidaiatik itzultzen denean, Hamaiketako izeneko ekitaldia ospatuko da, itsasontzien aparteko bilgunea. Itsasargiak amaiera emango die bere ekitaldiei, Arkitektura kolektiboak izeneko nazioarteko topaketarekin eta Erreala proiektatu izeneko ekimenarekin.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

4— HIRIBURU KULTURAL IBILTARIA

HIRIBURU KULTURAL IBILTARIA dss2016eu ibiltaria

—5

San Juan baleontzia ur gaineko kultur kapitala

—6

trainbideak bake, ezagutza eta baloreen trena

—8

bizitza zirkua!

—9

gure embaxada ibilitariak

Izpiritu ibiltaria izango duen 2016ko Europako Kultura Hiriburu bat planteatzen dugu. Hainbat gailu ibiltari jarriko ditu martxan, enbaxada mugikorrak bailiran:

donostia-san sebastián

Herritarren energia olatuez eraikitako itsasontzi bat, aurkakotasunak adiskidetu eta Europa anitzaren lotuneak bultzatuko dituena. Mugaz haraindiko tren bat, gaika banatutako sail edo departamenduekin, bidean ekintzak eztabaidatu, irudikatu eta sortzeko. Geltoki bakoitzean, parte-hartzeko gonbidapena luzatuko diogu trenara igo nahi duen orori. Bulego ibiltari bat, lurraldean tokiz toki ibiliko den biltoki bat bezala, bizikletaz ibiliko diren kultur ekintzaileekin, herritarrekin elkarrizketan aritzeko, eta tokiko eragileekin trukeak proposatzeko, elkarlanerako gune eraginkorragoak erraztuz. Zirku bat, bizitzaren miraria azpimarratuko duten ikuskizun eta ekintzekin, belaunaldien arteko lotura eta kulturen arteko aniztasuna nabarmentzeko.

esparru teorikoa

Europa lotu Gure hautagaitza Europarako gogo biziz jaio da. Ezberdinen arteko ezagutza sustatu nahi du, aniztasunaren balorea indarrean jarri eta pertsonen ahalmena gizarte ondare bihurtu, etorkizunerako erronka berriei aurre egiteko

Gure hautagaitza borondate osoz da Europa zalea. Aukera horretaz baliatu nahi dugu Europar proiektuari lotzen gaituen gure sentimendua azpimarratzeko, eta elkarren arteko erronkei aurre egin ahal izateko, antzekotasunetik eta aurkakotasunetik abiatuta. Laburtzeko, Europa izan, gehiago, aniztasunarekin bat egin eta hari lotutako Europa bat. Europa mosaiko kulturala da. Hizkuntzen eta memorien aniztasunak osatzen du gure batasunaren esentzia. Geure esku daukagun ondarearen egundoko aberastasun materialak eta immaterialak Europaren aldeko gure nortasunaren izate bereko den konplexutasun kultural bat ziurtatzeen digute. Donostia, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainia ezberdintasunen eta berdintasunen Europar kontinente horren ispilu garbia dira. Europa sortzen, eraikitzen ari da informazio eta konexio teknologikoen sare batean. Kulturarentzako, zientziarentzako eta jakintza berrientzako espazioa, gure jakintzen mapa ugariek berriz eratzen ari direna. Ezin etorkizuneko Europarekin pentsatu, etortzeko dagoen gizarte tekno-zientifiko horren erronkei aurre egin gabe. Zientzia eta kultura eskutik doaz, jakintzaren hirugarren bidea den horretatik

ezikusitako gizarte berrikuntzarako ernalketa aberastasun ahaltasuna duelarik. Europak, errealitate teknologiko berri horren argitara, estrategi berriak bultzatu behar ditu, bere kultur politikak eta ekonomi sortzaile bat garatu ahal izateko. Jakintzaren zabalkunderako eta sorkuntzako sistema berriak pentsatu behar dira, berrikuntzarako prozesuak, lantresna digitalen ahalmen soziala eta pedagogikoa indarrean jarriz. Europa herrixkez, neurri txikiko hiriez, Donostia tartean, eta metropoli handiez osturiko multzo batek eratzen duen geografia anitza da, nolabaiteko ekonomia basati baten gehiegikeriak jotako eremu natural batean bilduta. Etorkizuna oreka berriro ezartzearen bidetik dator, naturarekin hitzarmen bat adostu beharra dago, gure hiriak bizimodu jasangarriaren aldeko espazio bilakatzeko. Europa erabat osaturik ez dagoen lurralde edo geografia bat da, bere muga ezegonkorretatik pentsatzen ari dena. Globalizazioa, bere ondorio sozial eta ekonomikoekin, nazioarteko kartografiak aldatzen ari da. Elkarbizitzarako espazio berri horien administrazio demokratikoak bere antolaketa eta agintzeko moduak

behin eta berriro berritzea eskatzen du. Donostia, Gipuzkoa, Euskadi eta Espainia lurraldetasun konplexu horren erdigunean bertan daude. Nazioz haraindiko espazio batean bizi gara, kontinente baten mugetan: Madril eta Paris artean, eta Lisboa, Afrikako atarian bertan.

Mundua Ulertu. Azken finean, Europak bere zeregina mundu globalizatu honetan garrantzitsua izatea nahi badu, gure artean hobe elkar ulertzetik hasi beharko ginateke. Gure iragan kolonialetik areago, gure harreman ekonomikoak eta soziokulturalak berriz aztertu ditzakegu hegoaldeko hemisferioarekin, bertan Afrikaren eta Latinoamerikaren eginkizuna funtsezkoa izan behar baitu, etorkizuneko nazioarteko maparen erakuntzan. Ildo horretatik, dss2016eu egitasmorako gure apustua nazioz haraindiko kultur elkartasunaren aldeko sentimendu baten garapenean errotzen da, globalizazio gizatiartu aldera. Europak, bere historiaren, bere esperientzien eta bere kontraesanen eskutik, laborategi bikain bat sortzeko aukera du, kultura arteko eta nazioz haraindiko demokrazia-eredu bat berriz asmatzeko.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

bidaiatu, herriak galdu

HIRIBURU KULTURAL IBILTARIA—5 —5

Portugalen jaio zen Fernando Pessoa poetak gogorarazi zigun bezala, herriak galtzen bidaiatzea beste bat izateko modu bat da, etengabeko mugimenduan. Era berean, Pio Baroja idazle donostiarrak, auto-atseginari ihes egiteko modurik hoberena bidaiatzea dela idatzi zuen. Bidaiatzea, zalantzarik ez izan, ikasteko modu bat da. Gure Europako Kultura Hiriburuak bidaiari eta ibiltari izan nahi du. Europar kontinentean zehar

ibiliko da bidaiari, batetik bestera, eta mugaz haraindiko eurohiriko lurraldean barrena, herrien eta hirien artetik, elkarren artean gehiago lotzeko eta tokiko eta nazioarteko sareen arteko lankidetzak indarrean jartzeko. Bidai tradizioa, eta batez ere itsasokoa, gure kultur izaeraren parte garrantzitsua da. Euskadiko kostaldea portu, badia, itsasadar eta hondartzaz osatuko kate batek markatzen du, itsasoari eta bere his-

toriari erabat loturik dagoen paisaia sortuz. Atlantikoa zeharkatu zuten aurreneko baleontziak euskaldunak izan ziren. Eta ibilbide horretan, arrantzale horiek, gizon horiek, gure programari gehitu nahi diogun ondare izan ziren eta dira oraindik. Izan ere, gure lurraldeko erakundeetako armarri askotan itsasoari eta bere historiari buruzko irudiak ikus ditzakegu, eta armarri horien artean dago Donostiako Udalarena.

malgutasuna

kultura ibiltariaren prototipoak dss2016eu bi zutaberen gainean eusten da: mugikortasuna eta malgutasuna. Kultur gatazka guneak zehaztu, ingurua ulertu, mekanismoak martxan jarri, eztabaidatu, ulertu eta irudikatzeko ideiak planteatzen ditu 2016ko Europako Kultura Hiriburuko proiektuaren izpiritua mugikorra da eta malgua da. Kulturen eskutik, gatazkak konpontzeko gogoz aritzen diren ekintzak proposatzen ditu, elkarbizitzarako eta elkarren arteko ulermenerako. Arakatu, ulertu eta proposatzen duen kultura bat. Hiritarren energia sortzeko eta gure lurraldetik areago zabaltzeko gauza izango dena, bai bokazio global batekin, bai tokiko ezberdintasunak kontutan izanda. Guk proposatzen ditugun kultur ereduak lehen esperientziak kontrastatu nahi dituzte bizi-bizian. Hemen gertatu, baina han ere gerta zitezkeen ereduak. Diziplina anitzeko kultur adierazpenak, jakintzaren alor guztietatik pentsatuak, sustatuak eta prototipoz eginak. Konponbide irudimentsuak eta eraginkorrak eman nahi ditugu, eszenatoki egokiak eraikitzeko, eta bertan gizarteko arazoak eta beharrak azaldu eta konpontzeko. Kulturaren eta bere ereduen eraginkortasuna, arazoak zehaztu eta haiek konponbideak proposatzeko eta burutzeko espazio eta aukera bihurtzean datza. Ideia-bateriak ekarri nahi ditugu, kulturaren bidez gizarte eraldakuntzaren motorra piztu dezaten. Konponbide dinamikoak. Gure lantaldeak arazoak dauden tokietara iristeko moduan ahalbideratuko ditugu. Kultur partaidetzaz, gatazka guneak zehaztu, ikertzeko haietara hurbildu eta gatazka horiek sortzen diren ingurua ulertzeko eta konponbide sortzaileak emateko moduko eredu malgu batekin egin nahi dugu lan. Egoera horretatik abiatu, behar diren mekanismo guztiak martxan jarri eta konponbideak emateko prozesu egokienak erraztu. Ikertu, ezagutu, ulertu, irudikatu, asmatu, proposatu, egin-prototipoak egin, probatu, aplikatu.

Leandro Alzate

bulego mugikorra

dss2016eu ibiltaria Energia olatuen eta parte-hartzea bilatzen duen foro baten arteko topagunea; hiritarrak bere ideiak eskaini ahal izango ditu, kritikak ezagutzera eman eta iradokizun guztiak azaldu. Bulegoak, ohiko lau paretak alde batera utzi eta ingurunearekin eta paisaiarekin nahastuko da; lurraldeko eremu desberdinetan barna ibili eta garrantzizko lan esparruak antzematen ditu. Ekintzaile sozialez beteriko kontainer bat izango da, bizikletaz lurraldea zeharkatu eta ingurune eta jendearekin elkarrizketak mantenduko dituztelarik. Bulego ibiltaria kalean arituko da lanean; ingurunea aztertuko du; gurutzatzeak eta lotu-

rak proposatuko ditu. Unean unekoa biziko du, gero eta eraginkorragoak izateko sormenaz eta irrikaz Esan daiteke, bulego mugikor hori Herritarren Energia Olatuekin nolabaiteko lotura izango dela; era berean, Europako Kultura Hiriburua programa zuzenean ezagutzeko aukera emango du. Bulegoa, ideiak, kritikak eta era guztietako iradokizunak azaltzeko parte-hartze foro bat izango da ere.

Gailu hori, arkitektura galkor eta jasankor baten ideiarekin sortuko da. Horrela, sortuko dugun bulegoak, gure hirian eta lurralde beste hainbatetan abian ipintzen ari diren ekintza desberdinekin bat egingo du. Ondorioz, azterketa eta garapen dinamika berriak sortuko dira, etorkizunean ikerketa gailu izango diren egitura eraginkor eta iraunkorrak sortuko dira.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

6—HIRIBURU KULTURAL IBILTARIA

Itsasont zia itsasoz

San Juan baleontzia

ur gaineko kultur hiriburua Pasaiako ontziolan, XV. mendean muntatu zen ontziaren kopia bat da, eta orduko teknikak errespetatuz eraikiko da. Ontzia, dss2016eu proiektuaren ordezkari izango da eta Atlantikoko eremu osoan zehar hiru bidaia burutuko ditu. elkarbizitzarako kutur proiektu desberdinen egoitza bihurtuko da, eta Europako aniztasuna bertan ospatu ahal izango dugu NOLA

Ur gaineko kultur hiriburua NOiz

2016 NON

Mugikortasuna ERAGILEAK

Albaola Fundazioa / Gipuzkoako Foru Aldundia/ Eusko Jaurlaritza / Donostiako Udala/ European Boating Association / The European / Atlas of the Sea / South Baltic Programme / Federación Galega pola Cultura Marítima e Fluvial / Federación Andaluza por la Cultura y el Patrimonio Maritimo y Fluvial / Various International Floating Maritime Museums / ADCEI (Association pour le Dévelopement Culturel Européen et International) AURREKONTUA

2.640.000 €

3

bidai

UNESCOk San Juan ontziaren irudia urpeko ondare mundialaren sinbolo izendatu izana ez da gauza hutsala. Pasaiako portu zaharrean eraiki zen San Juan baleontzia (gaur egun bere osotasunean berreskuratzeko prozesuan aurkitzen da) Labradorko (Kanada) Red Bay urtean hondoratu zen, 1565. urtean. Bere hondakinak urte askotan zehar aztertuak izan dira, Kanadako Parks Canada naturaren eta kulturaren ondarearen babeserako erakunde publikoaren zaindaritzapean. Gure proiektu bidaiariak eta mugikorrak, San Juan baleontzia 2016ko Europako Kultura Hiriburua bandera-ontzi izendatu nahi du. Ontzi horrek, Indiak konkistatzeko lasterketan parte hartu zuen, urrea

lortu ahal izateko, baita Ternukoan ere, arraia eta baleak arrantzatzeko. Orain, ontzia igerian dagoen kulturaren egoitza bilakatu da. Iparraldeko Atlantikoko lurraldeetatik hasi eta mendebaldeko Afrikan dagoen Bojadorrera iritsiz, Atlantikoko kostalde osoa zeharkatuko duen topaketa eremu bat izango da. Ontzia, erakusketa eta laborategi eremu bihurtuko da. Europa eta Afrikako portu desberdinetan aingurak bota eta ekintza desberdinak burutuko dira; Elkarbizitzarako Kultura ideiaren inguruan garatzen ari garen proiektu desberdinenekin bat datozenak. Era horretan, parte-hartzea helburu duen estrategia bat sortuko dugu, eta, era berean, Donostia,

2016ko Europako Kultura Hiriburu izendapenarekin, erakartze gune bat bihurtuko da. Ontziaren eraikitze lanak, Pasai San Pedron aurkitzen diren Albaola Fundazioan eta Ontziola, Ontzi Tradizional Zentroan egingo dira. Betiko sortze teknikak aztertu, erabili eta berreskuratzeaz gain, eraikitze lanak Herritarren Energia Olatuei zabalduko dira. Eraikitze horrekin ez dugu kopia bat bakarrik lortu nahi. Ekologiaren alde egiten duen apustua izango da ere, eta zaharkitzapenaren inguruan hausnarketa bat sortuko du. Pasaiako portuaren berreskuratzearen aldeko ekimena izango da, Europari eskainitako opari kulturala. Europa osoko erakunde publiko eta enpresa pribatuek egin ahal izango duten bezala, biztanleriak ere, piezaz pieza, ontziaren egitura guztiaren aitabitxiak izateko aukera izango du. Ondorioz, itsasoaren mandatari handiak ez ditu soilik Donostia eta bere Energia Olatuak ordezkatuko; itsaso guztiak, lurralde guztiak eta Europa ordezkatu ditu.

Bereiziak dauden hiru proiektuentzat, hiru ibilaldi. Ontzian, ekintza tekno-zientifiko eta kultural ugari jorratuko dira: itsas energiaren ikerketak, gastronomia azterketak, eremu desberdinetako laborategi esperimental eta hezitzaileak eta Europan dagoen hizkuntz aniztasunaren miaketa

1

2016ko urtarril-maiatza bitartean Uretaratze

2016ko Europako Kultura Hiriburuko irekitze ekitaldiarekin bat, San Juan ontzia itsasoratu egingo da. Egun hori, hirian ospatzen den egun handia izango da, San Sebastian eguna. Pasaiako ontzioletatik atera eta itsasoratu baino lehen, Danborrada egunean parte hartzen duten milaka haurrek Kontxako hondartzan agurtuko dute.

HIZKUNT ZAK ETA ANIZTASUNA

Kantauri itsasotik Baltikora hizkuntzak eta itsasoa aztertzen

1 Bidea Urtarrila - maiatza 2016 / Uretaratzea Kantauritik baltikora hizkuntzak eta itsasoa ikertzen 2 Bidea Maiatza - abuztua 2016 / Etxera bueltatu Kultur hiriburua denekin ospatzeko Guztiok gara Kultur hiriburu / Hamaiketako haundia 3 Bidea Iraila - abendua 2016 / Hego Atlantikotik bidaia. Donostiatik Bojadorrera. Sormenaren sustapena eta Sahara-ren garapena

Hizkuntzek, espeziek egiten duten bezala, ekosistema biologiko eta kultural bat sortzen dute, eta oreka ekologiko bat mantendu ahal izateko, beharrezkoak dira guztiak. Hizkuntza bakar bat desagertzeak sistemaren apurka-apurkako degradazio bat ekarriko luke, luzera habitat naturalaren eta kulturalaren hondamena ekarriko lukeena. Hizkuntzaren babes eta garapena etorkizuneko inbertsio dira. Behin San Juan ontzia kultur etxe bilakatua, Europako iparralderaino abiatuko da Atlantikoko kostalde osoa zeharkatuz; Kantauri itsasoko mendebaldeko ertzean dagoen Galiziatik hasi eta Europako iparraldeko bazterreraino, Baltikoko itsasoraino. Han, Polonian geldialdia egingo du elkar

topaketa ospatzeko eta, eremu urritzeko hizkuntzaren adibide gisa, kashubianera indarrean jarriko du. Atlantikoko gure geografia osatzen duten hizkuntzen eta itsas eremu babestuen kartografiara bidaia izango da. San Juan ontzian erakusketa bat egongo da. Erakusketa hori, Atlantikoko Iparraldean hitz egiten diren hizkuntza anitzen inguruan bilduko den euskarri desberdinetako ikus-entzunezko materialarekin egingo da: galegoa (A Coruña), espainiera (Santander eta Gijon), euskara, frantsesa, bretoiera (Le Havre), nederlandera (Amsterdam), frisiera, alemana (Hanburgo), daniera (Kopenhage), poloniera, kashubianera (Gdansk), errusiera (San Petesburgo), letoniera (Riga), lituaniera (Klaipeda), estoniera (Tallin), finlandiera (Helsinki), suediera (Goteborg), norvegiera (Oslo), islandiera (Reikiavik), ingelesa (Londres). Erakusketa, «elkarrizketa» eremu bat izango da; topaleku bat, laborategi ibiltari bat. Itsasoa eta bere zainketaren inguruan dauden

Itzuleran, ontziak eskoletako tailerrei ateak irekiko dizkie, eta kultur anitzetako jaialdi bat ospatuko da gure itsasaldeko hondartza eta portuetan


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

HIRIBURU KULTURAL IBILTARIA—7

3

2016ko irail-abendua bitartean Atlantikoko Hegoaldean barrena Donostiatik Bojadorrera

Europa eta Afrika arteko harremanak memoria berak zehazten ditu. Istorioz beteriko ibilbide luze bat izan da; askotan konexio gorabeheratsuak ekarri dituztenak; bidegabeak batzuetan, topaketaren eta elkartasunaren aldekoak besteetan. Kolonietako lehen sarraldietatik, diktadoreen aurka altxatzen diren gaur egungo arabiar munduak eman dituen erantzunak arte, Europak paper garrantzitsu bat izan du Afrikako mapa politikoa sortzeko orduan, baita bere garapen ekonomiko eta sozialean ere. Donostia Giza Eskubideen nazioarteko erreferentzi bihurtu nahi den momentutik, Saharako Bojador herriarekin senidetu izana probestu nahi dugu, Afrikarekin solidaritate zubi bat eraikitzeko. Era berean, Basque Culinary Centerreko sukaldaritza ikertzaileen eskutik, Afrikako kontinentearekin bat egin nahi dugu. Hori dela-eta, bidaian zehar, zapore, usain, kolore eta forma berriak biltzen arituko dira, gure gastronomian sartzeko. Bidai horretan zehar, ontzia, mugaldeko eremu horretan, hesien bidez sortzen diren portuetan geratuko da: Algeciras, Gibraltar, Ceuta, Melilla, Tanger eta Kanariar Uharteak.

ELKARTASUNA

Sahararen aldeko sorkuntzaren eta garapenaren sustapena

Arkaitz Barriola

iritziak zabaltzeko aukera emango du, baina era berean, kostalde osoan aniztasun gastronomiakoaren mosaiko bat bezala agertzen diren zapore eta sukaldaritza desberdinen mapara bidaiatu ahal izango dugu. Ibilaldiak, iraganean elkarren arteko harremanak izan dituzten portuetan egingo ditu geldialdiak, horrela, orainaldian ere harreman horiek indartuko dira. Geldiune horietan gazteak izango dira protagonista, eskoletan edo ontzian bertan, une horretarako soilik prestatuko diren ekintza didaktiko eta interaktiboetan parte hartuko dute. Ekintza horiek, asteburuan zehar bertara hurbiltzen diren familiei eta guztiei irekiak egongo dira. Azti Tecnaliako itsas ikertzaileak olatuen energiaren datuak jasoko dituzte. Ondoren, iraunkortasuna eta itsas ekosistemekin zerikusia duten ikerketa proiektuak burutuko dituzte, horretarako, prototipo eta erakuskari desberdinak erabiliko dituztelarik. Itzuleran, ontziak eskoletako tailerrei ateak irekiko dizkie. Bidaian zehar jasotako guztia, itsas energia eta hitz energia laborategi erraldoi batean bilduko dira. Kirol eta folklore jaialdi batek, lurralde guztiko ordezkariak bilduko ditu, gure programak proposatzen dituen kultur parkeen sarean. Naturaz inguratuak, kirol probak egingo dira, kontzertuak ospatuko dira, lurralde desberdinetako dantzak erakutsiko dira; guztia, Europako aniztasunaren ezagutza ospatzeko.

2

2016ko maiatz-abuztua bitartean Guztiontzat den Europako Kultura Hiriburua berriro ospatu

San Juan ontzia, udaberri aldera itzuliko da etxera eta euskal kostaldean bat egingo duten milaka ontziekin topo egingo du. Egun horretan ere, milaka PERTSONA bilduko dituen itsasoaren jai erraldoi bat ospatuko da, Donostiako hondartzetan. Udaran, ontziak Iberiar penintsulan zehar bidaiatzen jarraituko du, hiri desberdinetako portuak bisitatuz: Santander, Oviedo, Las Palmas, Malaga, Murtzia, Mallorca, Tarragona...

KULTURA PARTEKATUA

«denok kultur hiriburu gara» eta «hamaiketako» Espainian hautagai izan diren beste hiriek antolatutako ekintzen artean aukeraketa bat egingo da. Aukeraketa horrekin, bidaian zehar joango den erakusketa burutuko da. Ibilaldia, Donostian hasi eta Donostian amaituko da; hala ere, 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendapena lortu nahi izan duten 15 hirietako programak erakutsiko ditu (Alcalá de Henares, Palma de Mallorca-Balearrak, Burgos, Caceres, Cordoba, Cuenca, Las Palmas, Malaga, Murtzia, Oviedo, Iruñea, Santander, Segovia, Tarragona eta Zaragoza). Bidaia irailean amaituko

da gure badian, eta hori ospatzeko, eta egun horretan Kontxako Estropadak ospatzen direla kontuan izanda, Europako Hamaiketako bat antolatuko da. Europa guztiko itsasontziak, gabarrak, belaontziak eta txalupak lagun izango ditugu itzulera bidaian modu berezi horretan porturako buelta ospatuko dugularik. Biztanleriak ere gauza bera egingo du; era guztietako ontziak erabiliz itsasoratuko da. Ez da itsasontzi bakar bat ere portuan lotuta geratuko. Gure itsasaldeko portu guztiak hustuko dira, eta guztion artean mugarik ez duen elkarbizitzaren eremu partekatu bat bezala ospatuko dugu itsasoa.

San Joan ontziak egingo duen bigarren bidaian, Europako Kultura Hiribururako hautagaiak diren Espainiako beste hirietako proposamenak erakutsiko ditu. Hirugarren bidaian, aldiz, solidaritate proiektuz betea, Saharara joango da

35 urte badira sahararrak egoera oso txarretan dauden kanpamentuetan bizi direla. San Joan ontziak Saharako Bojador hirira bidaiatuko du eta Tindufeko FiSAHARA zine jaialdian parte hartuko duten artistak eramango ditu bertara. Sahararen egoera ezagutzera emateko sortu zen orain 7 urte; Tindufeko kanpamentuetako iheslarien, aisialdi, kultur eta ikus-entzunezkoen hezkuntza-beharrak asetzeko. Gure ordezkariek, Artifariti, Mendebaldeko Saharan ospatzen den Lurralde askeen Nazioarteko Arte Topaketan parte hartuko dute. Urtero ospatzen den arte publikoaren topaketa bat da. Bertan, sorkuntza, jarduera artistikoa eta gizartearen inguruan hausnarketa egiteko aukera dago. Errealitatea zalantzan jarri eta eraldatzeko gaitasuna duen artean interesatzen diren artisten erreferentzi puntu bat da jaialdia. Artista eta beste biztanleen arteko fusioa bilatzen du; harreman berriak eta egitura soziala sortuz. Kultur artekotasuna sustatu nahi da; bertako eta munduko beste hainbat lekuetako artisten arteko esperientziak partekatu; kulturaren eta sahararren errealitatearen hedapenean parte hartu; herri horren garapena bultzatu. Behin Afrikako kostaldeko itsasaldia amaituta, San Juan ontzia Donostiara itzuliko da Afrikako musika jaialdi handi bat ospatuko den egun berean. Afrikako eta Europako sukaldaritza fusionatuko dituen pic-nic bat prestatu, eta milaka familiek gozatzeko aukera izango dute, hiriko kultur parke eta eremu publikoetan.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

8—HIRIBURU KULTURAL IBILTARIA

trena lurretik

trainbideak

bakearen, ezagutzaren eta baloreen aldeko trena Gure kultur proiektuaren beste enbaxadorea gure trenbidea da. Europako kontinentea zeharkatuko du, ezagutza, elkarbizitza eta ekintzarako eremuak eskaintzeko bidaian zehar NOLA

Bakearen, ezagutzaren eta baloreen aldeko trena NOiz

2016 urtean zehar NON

Mugikortasuna ERAGILEAK

ATOC (Association of Train Operating Companies) / Association of European Rail Agents / AEIF (European Association for Railway Interoperability) AURREKONTUA

1.800.000 €

Trenbidea Europako bizitzan eta gure talde irudimenaren oinarrizko elementua da. Tren hitza, antzeko moduan esaten da, ingelesez, frantsesez, nederlanderaz, espainieraz edo italieraz. Bere garapena, Europako bilakaerari, bere konexioei eta duen historiari lotua dago. Mendeetan zehar itsasontziak ozeanoari ekarri diona ekarri dio kontinenteari trenak. Gaur egun, nonahi automobilak ikusten ditugu, hegazkinak lurra eta itsasoa izugarri azkar hegan egiten. Baina lokomozio horiek agertu baino lehen, itsasontziak eta trenak mundua ezagutu eta berekin konektatzeko aukera eman ziguten. 1864ko abuztuaren 15ean, MadrilIrun eta Hendaia-Paris trenbideak elkartzen dira Hendaian. Lehenengo aldiz, Pirinioetatik Europako hegoaldera komunikazio bat ematen da. Lotuta dagoen Europa berriaren paradigma da. Traba eta mugak ezagutzen

ez dituen Europa. Aipatu behar da Franko eta Hitler hor elkarrizketatu zirela Europa nazi baten sorkuntzan parte-hartzea negoziatzeko. Hondamendi eta sufrimendu garai luze horiek, gerra eta heriotza zekartzaten trenetara lotuak daude. Gu, baina, bizitza ospatu nahi dugu; jendearen zirkulazio askea; ideien mugikortasuna eta konexio berritzaileak. Kultura mugikorraren gure trena, elkarbizitzarako eremu eta denbora izango da; urruntasuna gutxitu eta jendea gerturatzen duena. Tren honen bagoiak, ezagutza, elkarbizitza eta ekintzarako eremuak bihurtuko ditugu. Baloreen, kulturaren eta zientziaren Europako tren hori, sare sozial guztiekin konektatua dagoen plataforma mugikorra izango da. Barnean, telebista-talde bat eramango du. Irakaskuntza arautua baino areago joango den

hezkuntza zabaldu baten eremu mugikorrak izango dira. Hitzaldiak, topaketak eta udarako ikastaroak antolatu, eta antropologo, soziologo, zientzialari eta teknologoentzat ikerketa eremuak izango dituen unibertsitate nomada bat izango da. Enpresarentzat eremuak izango ditu (ekintzaile berriek ideiak trukatu eta negoziaketa aukera berriak prestatzen dituzte); irudimena, sorkuntza eta ekoizpen artistikoa lantzeko eremuak (laborategi txikiak); saiakera eremuak diseinurako, erabiltzeko eta berriz zehazteko gertu. Elkarrekiko lotura duen Europara trenbidean egingo den joan-etorriko bidaia. Baloreen trena, prototipo berezi bat izango da; mugikortasun iraunkor baten arabera sortua. Izan ere, garraioen eta mugikortasunaren industriarekin lotuak dauden euskal enpresak, duten kalitate eta berritze ahalmenagatik mundu mailan ezagunak izatea, ez da alferrikakoa (CAF, Irizar, Tecnalia, Orbea...). Urtean zehar, trenak bidaiak egingo ditu eta itzultzen denean, bidai horien oinarriak dituzten ekintza edo ospakizunak antolatuko dira.

4

bidai

1 1 Bidea Europa bakearen alde 2 Bidea Europarako mugikortasuna 3 Bidea Europa zinez 4 Bidea Europa mugarik gabe

Europa bakearen alde

Erakunde eta bake mugimendu desberdinen ordezkariekin, Oslora, Bakearen Nobel Sariaren Hiriburura, egingo den bidaia. Adituak diren pertsona ospetsu horiek, giza eskubidez eta Europako kontinentean eta munduan izan duten garapenaz arituko dira. Bidaiak, Giza Eskubideen Babespenaren Nazioarteko Gutuna sinatu duten Europako hiri batzuk zeharkatuko ditu: Sevilla, Valentzia, Grenoble, Santa Coloma de Gramanet, Ginebra, Venezia, Liubliana, Vukovar, Tuzla, Nürnberg, Lille, Bobigny, Nantes, La Rochelle.

2

Europarako mugikortasuna

Europako beste hiri batzuk ezagutzeko aukera emango duen bidaia. Hiri horiek, ereduzkoak eta zentzudunak diren mugikortasun plan estrategikoekin uztartuko ditugu. Trena, abian dagoen iraunkortasun laborategi bat izango da. Bertan, teknologi zentroetako ikertzaileek, erakunde adituek eta ekologisten higikunde ordezkariek, mugikortasun eredu eta irtenbide berriak eztabaidatu, partekatu eta proposatuko dituzte. Bartzelona, Nantes, Lyon, Bolonia, Ferrara, Graz, Liubliana, Cracovia, Estocolmo, Aalborg, Aarhus, Kopenhage, Munich, Friburgo, Hannover, Berlin, Amsterdam, Eindhoven, Zwolle, Delft, Groningen, Londres, Edinburgo, Brighton, Brujas.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

HIRIBURU KULTURAL IBILTARIA—9

PARTE-HART ZEA

Estrasburgo, geltoki nagusi Europeismoaren sinboloa den Frantziako hiri hori izango da gure Bake eta Giza Eskubideen Hazitegia Europan, baita gure trenaren geltoki nagusi ere Europako hiriburu politiko eta demokratikoa da, eta gure Bake eta Giza Eskubideen Hazitegia izango da Europan, baita gure bizitzaren, ezagutzaren eta baloreen aldeko trenaren geltoki nagusia. Hiriak gure hautagaitza babestu du lehen momentutik. Izan ere, bere memoria beretik, proiektuaren baloreak partekatzen ditu; tokiko demokraziaren, biztanleriaren parte-hartzearen, giza eskubideen babespenaren, aniztasun kultural eta sozialaren eta mugaz bestaldeko kooperazioaren aldeko elkarrekiko apustuaren alde egiten du. Erakunde garrantzitsuen egoitza da Estrasburgo. Europako Kontseilua eta Legebiltzarra bertan aurkitzen dira. Baita, Europako Giza Eskubideen aldeko Auzitegia eta Europako Herrien Babeslearen bulego nagusia. Ikus-entzunezkoen alorrean Europako Behatokia bezalako erakunde espezializatuak edo Europa mailako telebista katea ere den Arte. Estrasburgok garrantzia handia ematen die bakearen eta giza eskubideen balore unibertsalei. Hori dela-eta, Estrasburgoko Kluba deitzen den horren eskutik, Europako Batasuna Ekialdera zabalduko duen sareak burutzen du lan hori. Estrasburgok, Klub horren partaide izatera gonbidatu du Donostia, eta etorkizunean burutuko den herritarren parte-hartzearen eta giza eskubideen aldeko komisioaren buru izatera. Leandro Alzate

zirku karpa ibiltaria

bizitza zirkua! NOLA

Zirku karpa erraldoia NOiz

2016. urtean zehar NON

Mugikortasuna/Lore Toki Donostian ERAGILEAK

FEDEC (European Federation of Professional Circus School) / ECA (European Circus Association) / Ateneu Barcelona AURREKONTUA

1.500.000 €

Arkaitz Barriola

3

Europa zinez

Kontinente osoan dauden Zine Eskola eta Ikus-entzunezko Zentroetako ikasle eta irakasleak elkartuko dituen bidaia. Horrez gain, Giza Eskubideen Jaialdiaren sarea ere elkar konektatuko da; TRANSmedia mailan eman diren azken aurrerapenak ezagutzeko aukera emango digu, eta balore demokratikoaren aldeko haien erabilera aztertu. Paris, Ginebra, Bolonia, Napoli, Sarajevo, Belgrado, Budapest, Varsovia, Nürnberg, Glasgow.

4

Europa mugarik gabe

Estrasburgora egingo den bidaia. Europeismoaren sinboloa eta Europan Bake eta Giza Eskubideen Hazitegia den hiria. Bidaia, Kultur arteko hirien sarearen bitartez burutuko da eta hiri desberdinetako ordezkari politiko eta teknikoek parte hartuko dute: Lisboa, Donostia, Lyon, Lausanne, Neuchatel, Reggio d´Emilia, Patras, Lublin, Oslo, Kopenhage, Tilburg, Brusela, Londres, Estrasburgo.

Munduko ikuskizun handiena, ezinezko orekaz beteak dauden bizitzaren funanbulismoak ikusteko

Ez naiz supermerkatura garaiz iritsi. Ama medikura eraman beharra dut. Loreak ureztatu behar ditut. Haurrak jasotzera joan behar dut. Zer moduz Mirene gaur zuenean lo egiten geratzen bada? Aste osoko menua prestatu behar dut (zatitxo hau hozkailuan sartuko dut). Ez ahaztu txosten garrantzitsu hau bihar bertan eman behar dugula. Uf, segundo batez eseriko naiz. Ez! Bizilagun bilera dago. Ezin dut gurpil aulkiarekin hemendik igaro! Lisaketa, ahal baduzu, baina kontuan izan alkandorak lisatuak egotea garrantzitsua dela. Afaria prest dago! Arropa garbitu behar da, orain kolorezkoa, gero, lixiba egingo dut. Hartu al dituzu sendagaiak? Mundu guztia lokartua, ea orain e-mail hauek erantzuteko denbora hartzen dudan. Eguneroko bizitza, ezinezkoak diren orekaz osatua dago. Zailagoa oraindik. Bizitza pertsonalaren eta lanaren arteko funanbulismoa. Denboraz, magia ere egin beharra dago. Hartu ditzagun gauzak umorez. Egunero topo egiten ditugun basati guzti horiek hezi. Zainketen inguruko esku-joko arduratsuak. Emakume orkestra... Etorri eta ikusi, Bizitza zirkuan! Zirku sozialaren ikuskizun bat antolatuko dugu. Bertako ekintzak bizitza onaren etikarekin gorabeherak kontuan izanda pentsatuak eta sortuak egongo dira. Jolas moduan, gure kontura barre egiten ikasiko dugu; ikuskari sinbolikoak, ikuspuntu bat dutenak edota atzean aldarrikapen bat daramatenak sortuz. Egungo bizitzan jorratzen ditugun betebeharrek duten balore bikain eta harrigarria indarrean jarri nahi duen zirku bat sortu nahi dugu; zure egunerokotasuna, zirku ekintza bat bezala biziz. Proiektuak fase desberdinak izango ditu. Europa guztiko taldeekin burutuko diren, tailer sozio-hezitzaileak eta zirku sozial tailerrak oinarri hartuta, 2014tik aurrera ekintza desberdinen elaborazioan lanean hasiko gara. 2016an, Donostian aurkeztuko da ikuskizuna. Horretarako, Lore Tokiko Europako Lankidetzaren aldeko Campusean, zirku karpa bat ezarriko da. Zirku ikuskizun erraldoi hau, kale zirku ekintzez eta kalejiraz lagunduak egongo dira; Bizitza zirkuan! leloa hirian bertan zabaldu eta beste herri batzuetara helaraziko dugu. Ondoren ikuskizunak beste hainbat lurraldeetatik itzulia egingo du; dss2016eu proiektuak Europari eskainitako ondare eta opari izango da.


10—SISTEMAk

elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

Dani Blanco


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

SistemaK

SISTEMAk—11

auzolab  hiritarren energia laborategiak

—12

Hirikia  transmedia laborategiak

—14

Pagadi arte eta sorkuntza laborategiak

—16

h(e)izkuntza hizkuntzen laborategiak

—18

Kultur Parkeen laborategiak

—20

Herritarren energia laborategiak, auzolab Herritarren energiatik aldaketa prozesu desberdinak bultzatzen dituen parte-hartze sistema eta esperientziatrukea. Transmedia laborategiak, Hirikia Teknologia berriek eskaintzen dizkiguten aukerak kontuan izanda, kode irekia duen kultura baten eskuragarritasuna bultzatzen duen sistema. Arte eta sorkuntza laborategiak, Pagadi Sorkuntza eta arte garaikidetik, oldarka sartze sinbolikoaren mekanismoak sustatzeko sistema. Hizkuntzen laborategiak h(e)izkuntza Sare kulturalak, sozialak eta ekonomikoak indarrean ipintzeko, bidezko lengoaia den euskararen ahalmena gora ekarriko duen sistema. Kultur Parkeen Laborategiak Gure programa, lurraldean zehar zabaltzeko aukera ematen digun sistema: parkeen bidez, bidexkak erabiliz, faroak, kostaldeak, guztia eurohiriko mugaz haraindiko markoan. Laborategi horiek, tokiko eta nazioarte mailako eragile aproposen eskutik jarriko dira martxan. Kasu bakoitzean, dagokion estrategia aproposa gauzatuko da, eta, horrela, dss2016eu proiektuko helburuak bete ahalko dira. Sistema horiek gure ekintzekin bat erabiliz, sustatzaile eta eragin sortzaile izango dira benetan: 2016. urtetik ondorengo urteetan ere ekintza berrituak sustatzeko ahalmena izango dute.

Ondarea

2011

2010

2009

eraldatzailea izan nahi duen kultur programa orok egunerokoak diren forma eta moduen berrikuntza etengabeari aurre egin behar dio, betiko sistemak, formatuak edo lanen eremuak, arrunta den guztia hausten dituzten horiekin konbinatu behar dute. Arazo horiei aurre egiteko, lan metodologia edo lan sistemen multzo bat abian jartzen ari gara; gure programa, bide arruntetik areago gidatuko dutenak.

2016

2020

dss2016eu

Proiektua

Micro labs

metodoak eraldatu, emaitza berriak lortzeko

Macro labs

innovación

ibaitik badiara

dss2016eu, prozesu eferbeaszendentea 2016an Europako Kultura Hiriburua izateko eta ezarritako helburuak lortzeko gure gain hartu dugun aginte sozialak prozesua epe labur eta epe erdi eta luze bateko ikuspegi batetik ekitera behartzen gaitu. Gure helburua bidea da. Gure programa goraka egingo duen prozesu bat bezala ulertu behar da: ekintzen jario etengabea, bidean barneratu eta 2016an bere puntu gorena —era bizi eta ikusgarria batean— lortzeko moduaz gora eta gora ekarria, eta ondoren desegin eta kulturaren organismoan, gorputzean eta sisteman txertatzeko, bere zentzu sendatzaile edo eraldatzailea aurkitu arte. Ibai luze bat izango balitz bezala. Lan-talde prozesuez, etengabeak eta denbora irauten dutenak, hornitua dagoen emaria; 2016an, badia erraldoi batean isuriko dena, jai kutsukoak izango diren ospakizunez osatua. Ondo egina dagoen lanaren edo uzta onaren ospakizuna; antzina herri jaiak ospatzen ziren hala berean. Ibaiatik badiara eramango gaituen bidaia horretan, gure egitura soziokulturala indartu eta, era berean, berritu nahi dugu, ekosistema emankor eta anitzago bat ernaldu ahal izateko. Datozen urteotan finkatuko ditugu eta Europako Kultura Hiriburutzaren ospakizunaren ondorengo urteetan jarraituko dugu. Hori horrela, dss2016eu proiektutik zabaldu diren proiektuak, bertako testuinguruan eragile aktiboak direnek jaso eta garatuko dituzte inkubagailu eta kontainer naturaletan, hurbiltasunaren aldeko zentro kultural eta sozialetan. Konpromiso marko baten barruan, dugun hori bera zaindu eta mainatuko dugu; baina beharrezko malgutasunez, argira ateratzen ari diren ekimen, ideia berri eta Europako konexioen alde apustu egin ahal izateko. Prozesuaren ideia —Europako Kultura Hiriburu izatetik areago—, hiri eta lurraldeko etorkizun erronka bihurtu da dagoeneko. Hori dela-eta, gure programa ez da egoeraren araberako izango. 2020. urtera bitartera arte gauzatuko diren plan estrategikoek, helburuek erakunde eta eragile sozial desberdinen lan orokor eta partikularren nondik norako ildoak mantentzen duten logikaren barnean ezarriko dira.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

12—SISTEMAk

koordinazioa

konexio gertagaitzak

Konexio gertagaitzak berrikuntza eta ardurapen soziala lortzeko, ikerketa parte hartzailez eta sormen-kidetasunez osatutako ekintzen plataforma da. Berrikuntza irekian eta esparru, diziplina eta pertsona anitzen arteko elkarketan du oinarri. Konexio gertagaitzak, arteak, pentsamendua, zientzia, enpresa eta agintea elkartzea du helburu; era guztietako erakundeek izan ditzaketen beharren galderak eta erantzunak bilatzeko. Hori lortu ahal izateko, osagarri diren hiru estrategia erabiltzen dituzte: hibridazioa lortzeko metodologia eta tresna berriak hausnartu eta proposatu; eragile desberdinen artean konexioa sortu eta bitartekari

lanak egin; proiektu zehatzak aurrera eramateko interakzio inguruneak aurkeztuz; nazioarte mailan, era honetako prozesuen zabaltze pedagogikorako lan bat egin. Konexio gertagaitzak, Creative Clash Europako sarearen partaide da. Crative Clasheko bazkideen artean, artista, pentsalari eta era guztietako erakundeen arteko erlazioetan bitartekari lanak egiten dituzten erakundeak daude. Konexio gertagaitzak, Disonantziak programako ideologoek eta sortzaileek zuzentzen dute. Disonantziak 2009an aukeratua izan zen, jarduera onaren eredu gisa, Europako Sormenaren eta Berrikuntzaren aldeko Urtearen barruan.

parte hart zea

auzolab hiritarren energia laborategiak Ideiazoka proiektuaren prozesu: topaketa publiko bat izango da, eskualdeko irtenbideak, arazoak, erakundeak, pertsonak eta eskualdeko teknologiak dinamizatu eta konektatuko dituena. Alorren areko modu batean, proiektuak, herri parte hartzean oinarrituz, produktu eta enpresa berriak sortzen lagunduko du; herritarron benetako eskakizunak erantzungo dituelarik. Ideiazokaren, Platoniqaren eta Arrasate-Mondragon Goi Eskola Politeknikoaren artean sortu zen Disonantziak 2009 markoaren barnean.

Iñigo Ibáñez

2012-2020 urteen bitartean garatuko dira, berrikuntza irekiko metodologia disruptiboen bidez. pertsona eta diziplina anitz edota elkarren aurkakoak direnen artean, konexio gertagaitzak eragin arte; ideia aberasgarriak sortu, eta kultur ekintzaren alderditik eraldatze sozialaren alde egin dezaten dss2016eu egitasmotik bultzatu nahi dugun eraldatze prozesuak harreman eta parte-hartze lan eremu baten alde apustu egiten du; bizitzaren esparru desberdinetara egokituko diren hiritarron irudimena eta sorkuntza sustatuko duten metodologiak erabiliz. auzolabak arazo konkretuetan erabiltzen diren prototipo desberdinen garapen kolektiboan oinarritutako laborategi esperimentalak dira. Horretarako, nahasketa, gurutzaketa, hibridatzea bultzatzen duten berrikuntza ireki eta parte-hartzaile baten prozesuak erabiliko dira. Metodologia horiek, ez dira soilik lau itsasargien edukietan erabiliko, baita erakundearen egituretan, komunikazio planetan, finantzaketan eta ospakizunaren ebaluazioan ere. Berrikuntza sozial eta produktibo prozesuen barnean, laborategi horiek arteen, kulturaren

eta pentsamenduaren ahalmenean oinarritzen dira. Ideia eta inguruneak aldatzen dituzte (ez adierazpen estetikoen eta politikoen espresio bezala bakarrik, egiteko eta bizitzeko prozesu eta modu bezala ere bai). Hori dela-eta, kulturala den horren ahalmena indarrean ipintzen dute, partehartzen duten eragileek dituzten sortze aukerak katalizatu ahal izateko. Slow innovation bat izango da, sakonago bat, erradikalagoa eta disruptiboagoa; elkarrekin egindako ikerketa eta esperimentazioan, baloreetan eta pertsonetan eutsita. auzolaba garatu ahal izateko metodologia eragile desberdinen gurutzaketan datza; ezagutza eta itxaropenaren kontrastetik hasi eta elkarrekin etorkizun proiektu berriak sortzeko sinergia berriak bilatuz. auzolabak etengabeko deialdi baten bidez antolatuko dira; tokiko erakunde guztiei

zabalik egongo dira (elkarteak, administrazio publikoa, elkartze informalak, etab.); beraien ingurunean eragina izango duten eraldaketaproiektu zehatzak aurkezteko aukera emango zaie. auzolab bakoitza artista edo talde sortzaile zehatzekin egingo den parte-hartze prozesuen bidez garatuko da, eta, era berean, coworkinga, metodologia berriak, lehen ereduen eta ezagutza eta esperientziaren transferentzia sustatuko da. Denbora eta formatuari dagokionez, auzolab tipologia anitz bat zabalduko dugu: sorkuntzaren alorrean, pertsonak indarrean jarriko dituzten tailer txikiekietatik eta beste edozein alorretan burutuko diren I+G+b prozesu sofistikatuagoetaraino. Ahalmenak lotu eta sormen-askatasuna bultzatu nahi dira, azken finean. Hiriak bere etorkizunean pentsatu dezan, auto-atsegintasuna gaindituz eta aldaketen aurretiko ulertzea erraztuz. Laburbilduz, gauzak beti erakutsi izan zaizkigun bezalakoak direla dioten «kondaira atzerakoiak» albo batean uztea. Kemenik eza hautsi eta eraldatu. pertsona eta diziplina anitz edota elkarren aurkakoak direnen artean, konexio gertagaitzak eragin nahi dira; ideia aberasgarriak sortu, eta kulturaren alderditik eraldatze sozialaren alde egin dezaten.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

SISTEMAk—13

AUZOlaben egutegi, tipologia eta kopurua 700 AUZOlab 8 urteetan

2012-2015

%20

%20

2016

3 maila independiente

hiru egun / %25 hilabete baino gutxiago/ %15 hiruhilekoa/ % 40 urtebete / %20

lurraldearen 3 atal Donostia / %60 Gipuzkoa / %20 DSS2016EU lurraldea / %20

produkzioa / %60

....buruzko prozesuak

%60

4 intetsitate iraupen

2017-2020

komunikazioa / %25 ebaluaketa / %15

AUZOlab posibleen adibideak 1. fasea ezagutu, elkar ezagutu, legitimatu 2. fasea harremanak piztu eta proiektuak partekatu 3. fasea etorkizuneko talde berriak sortzeko

DSS2016EU bulegoa

Bisitari eta turistak

Gorabidean dauden herrietako sare eta eragileak

Europa eta mendebaldeko sare eta eragileak

Administrazio publikoa

Ikerketa zentruak

Enpresa haundiak

Mertakaritza, pyme-ak

Gizarte erakundeak

Ikastola, hezkuntza

Auzoa, elkarteak

Familia, lagunak

Norbanakoa

Norbanakoa

Familia, lagunak Etxean utziko al dugu berebila?

Auzoa, elkarteak

Ikastola, hezkuntza

ikastolatik etxera eta etxetik ikastolara al daramatzagu etxekolanak?

Proiektu bakoitza, erronka bakoitza, ERALDAtzetik landu nahi bada, berezko irtenbidea aurkitu behar zaio. Horrez gain, arazoei aurre egiteko era ere berritu beharra izaten da. Horregatik, laborategi horiek ezin dira metodologia bakar batekin landu, baina partehartze filosofia nagusi bat dago. Filosofia horrek honako atalak ditu irizpide: → Aurkikuntza, esperimentazioa eta sorkuntza

parte-hartzailea. → Talde erronketan, norberak duen ardura. → Irudimenak eta sorkuntzak duten garrantzia. → Gatazken eta asaldatzearen positibizazioa.

Gizarte erakundeak

→ Parte-hartzen duten eragileen hezkuntza eta

boterearaztea.

Lana eraginkorrago egingo al dugu bizitza hobetzeko?

Mertakaritza, pyme-ak

Hala ere, laborategi horien ezaugarri nagusia aniztasunaren irekiera eta sustatzea da. Aniztasun hori jarraian aipatzen ditugun egoerei esker ematen da:

Enpresa haundiak Geure energia propioa ekoiztuko al dugu?

Administrazio publikoa Europa eta mendebaldeko sare eta eragileak

Europa benetan existitzen al da?

Nola batera al ditzakegu negozioa eta garapenerako laguntza?

Gorabidean dauden herrietako sare eta eragileak Bisitari eta turistak

Komertzioak kultur harremanetarako nodo bihurtu ahal daitezke?

→ Laborategi bakoitzean eragile bat baino

Zer deritzozu gure lurraldeari buruz zure bisitare ondoren?

Harreman publiko-pribatuak berriro pentsatuko al ditugu?

Ikerketa zentruak

AUZOlaben metodologiak ezagutu

auzolab-en lansistemaren ideia, auzolan eta laborategia hitzen elkarketaren ondorio da. Auzolana Euskal Herrian antzinatik eman den lan komunalaren ohitura da, nekazari munduan ezagutu izan da, eta talde-lana eta elkarrekiko laguntza ditu oinarri. Egunez egun elkarrekiko beharrak ezagutu eta onartzen dituzten elkarbizitza baten ikuspuntutik dator. Auzolana XX. mendeko bigarren erdialdean Mondragon Korporazioak garatu duen pentsamendu kooperatiboaren modu aitzindari bat da, nazioarte mailan erreferentea. Komunitate laborategi handi bat da auzolanean inspiratutako lansistema hau, «konexio gertagaitzak» sortzen dituena; erronka berriak eta ilusioz beteriko etorkizunari aurre egiteko, pertsonak indarrean jarri eta ezagutzak hibridatu beharra dagoen lekuan.

Eragileen arteko erlazio-mota, elkarren artean lotuak dauden hiru mailatan zehazten dira. Maila bakoitza aurrekoaren lantzeagatik ematen da: → 1. maila: topo egitea edo eztabaida sustatzen

DSS2016EU bulegoa

auzolanetik auzolabera: ekintzaren aldeko herritarren ahalmena

gehiago sartzen ditugu. Ohikoak ez diren erlazioak nabarmenduz, konexio gertagaitzak aurkituz (13 eragile berezitzaileak aipatu ditugu, segidako koadroan agertzen dira) → Ohiko eremu eta prozesuetan, profil desberdin eta diziplina ugarikoak zein sortzealdaketak barneratuz.

Zer

1. fasea: ezagutu, elkar ezagutu, legitimatu 2. fasea: harremanak piztu / proiektuak partekatu 3. fase: hibridazioa / konexio gertagaitzak

Nor ek in → Auzoan (gertutasun geografikoa)

duten antzeko egoeren bidez, ezagutu, elkar ezagutu eta legitimatu. Horren adibide dira: Open Space, World Cafe edo Pecha Kucha. → 2. maila: harremanak piztu eta proiektuak partekatu. Ezagutzak, ikuspegiak eta proiektuaren bateratzean eta elkar trukean aurrera egiteko aukera ematen duten egoera desberdinen bidez, hala nola: Ezagutzaren Banku Komuna, jolas kolaboratzaileak edo talde-sorkuntzarako tekniken erabilera. → 3. maila: jarduera artistiko eta kultur sorkuntza gisakoak diren egoera espekulatibo eta esperimentalak oinarri hartuta, etorkizunerako talde berrien sorkuntza

→ Antzeko profilen artean → Tokiko, Europa, Lurraldeko eta Nazioarte eremua → Profil ezberdinen artean

Z er ta r a ko → Elkar laguntzeko → Herri-ondasunen kudeaketarako → Etorkizuneko talde berriak sortzeko

Auzolanaren berezko ezaugarriak AUZOlaben eskaintza osagarriak

Herritarren Energiaren Laborategietako prozesuen zati handi bat San Telmo Museoan emango dira urtero ezagutzera, eta 2016. urtean erakusketa dokumental handi bat antolatuko da; parte-hartzen duten eragileen eta nazioarte mailan antzekoak diren laborategi-proiektuen ordezkarien arteko topaketa bat emango da. Horrez gain, noizean behin garatu diren prozesuak aztertuko eta adierazleak garatuko dira. Horrela, lortzen joango diren helburuen arabera, metodologiak apurka-apurka egokitu ahal izango ditugu.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

14—SISTEMAk

Bide luzea geratzen zaigu, gaur eta 2016. urtera bitartean, elkar lotua dagoen kode irekiko lurraldea izateko gainerako lurraldeekin. Herritarrek, edukiak sortu eta trukatu ahal izateko, teknologia eta praktika bere egiten dituzte. Teknologia eta praktika horiek, handitzen doazen aukerak ematen dituzte. Hain zuzen horien artean sortzen den zuloa da gainditu behar dena. Erabilera horiek zigortzen dituen araudi mugatuak legezko aukera berriak behar ditu. Era berean, baita beharrezkoa izango da ere, erakunde-politikak garatzea. Horrela, baliabide publiko eta guztiona den ondare zientifiko-kulturala digitalki kudeatzeko aukera izango dugu. Informazioaren eskuragarritasu-

dss2016eu COMMONS HIRIBURU

erakundeen konpromisoa kultura libre eta ezagutza partekatuarekin

na, elkar lotura eta lekualdatzea erraztuko dituzten azpiegiturak ere garrantzitsuak izango dira. Helburu horiek lortzeko, dss2016eu proiektuak, konpromezu instituzional sendo bat hartzen du. Helburu horien bidez, esparru legal eta egiturazkoa sortu ahal izango da, eskuragarritasuna eta gardentasuna zeharkako balore bihurtuko dituenak: software irekiaren erabilera eta burutu diren proiektuak dituzten iturri kodeen askapena; sortuko diren edukien egile eskubiderik gabeko erregistroa; sare, artxibo eta formatuen elkar aritzea; goi mailako abiadurazko informazio-azpiegituren abiaraztea, baita banatuak dauden herri sareen sustapena ere.

TEKNOLOGIA

Hirikia transmedia laborategiak Iktb-en inguruko sistema (Informazio eta Komunikazio Teknologia Berriak), askea eta kode irekia duen kulturaren garapena lortzeko. Guztia, partekaturiko ezagutza oinarri hartuta. Kultura sare bat eta sarean dauden kulturak, bizi nahi dugun etorkizuneko hiria osatzen dutenak Hiria eta irekia hitzak erabiliz, Hirikia izeneko kontzeptua lortzen dugu. Europaren garapenarekin bat datorren metafora alegia. Lurralde bizi argi baten adibide; ezagutza partekatua, sarbide eta lankidetza garaia jorratzen dituen gizarte batean murgildua dagoena. IKTBak (Informazio eta Komunikazio Teknologia Berriak) gizarte horren funtsezko tresnak eta konexio arteko kanalak izango dira. Etorkizuneko ezagutzaren gizartea, administrazioak betebeharrak bere gain hartu eta azpiegiturak sortzen dituen heinean existituko da bakarrik. Gu, horren jakitun gara. Horrez gain, gailu berriak sortu beharko dira, horrela, biztanleriak komunikazio-modu berriak bereak egingo ditu, ulertu egingo ditu, bere eguneroko bizitzan hartu; ahalmen guztia modu askean garatuz. Herritarren agintea da garatu beharreko funtsezko ezaugarri, eskuragarritasun digitala. Donostia eta Gipuzkoa osoa, kode irekiko lurralde bihurtu behar dira; bere informazio eta ezagutza sarea, banatua izan daitekeen moduan sortuko duen lurralde; erakunde, enpresa, teknologi zentro, unibertsitate eta herritarren artean elkar lotua egongo dena. Hirikia laborategiak, IKTBren ugaltzearen ondorioz zein eredu kultural eta sozialen aldaketen ondorioz sorturiko erronka eta paradoxei aurre egin behar die: proUser (era berean produktore eta

kultur sareak / kulturak sarean

1

2

5

9

3

6

10

4

7

11

13

8

12

14

15

erabiltzaile) pertsonaiaren emergentzia-testuinguru honetako protagonista gisa; formatu digitalaren produkzio eta banaketa modu berriak, askotan, elkarlanean eta sorkidetasunean oinarritzen direnak; hizkuntza eta lengoaia artistikoen betekizuna bat eginak, transmedia testuinguru batean; jabetza intelektuala eta egile eskubideen askotariko baimentzea; alfabetizazio multimedia-prozesuak sustatu beharra, horrela, bertakoak izan eta mundu digitalaren ezagutza dutenak, teknologia aurreratuak modu jakitun batean erabiliko dituzte; era berean, elkarte desberdinei kalte egiten dieten hutsune digital arriskutsuetatik onik aterako dira; eta guzti horien artean, ezagutza eskuratzeko eta partekatzeko aukera ematen duten kultura eta zientzia berrietaraino nola iritsi asmatzea. Berrikuntzarako prozesu irekietatik hasita, gorabehera horiek guztiak landuko dira. Horretarako, elkartzea, prestakuntza, lotura, artxiboa, zabaltzea eta ageritasuna sustatuko duten plataforma fisiko eta birtualak erabiliko dira. Laburbilduz, Hirikia transmedia laborategiak, kultura irekia eta denon artean erabilia izateko tresnak dira. Plataformak, bitartekoak eta lengoaiak sortzea dugu helburu, horrela, biztanleriari agintea eta askatasuna emango zaizkio. Sarbide eta elkarlanaren aroan, erabiltzaileak pro-User bihurtuko dira.

bidarri, proiektu eta eragile egutegia

2012

Aritzeko esparruak Tresnak Kontzeptu gakoak

IS

SLIC

2013

2014

2015

2016

Eragiteko eremuak  Azpiegitura digitalak eta aktzesibilitate askea  Artxiboa/Memoria Laborategi teknosozialak

1. Kode irekia

9. Remix-a

2. Software librea

10. Artxiboa - Memoria

3. Gardentasuna

11. Lab teknosozialak

4. Bateratzea

12. Prouserrak

Bertako eragileak

5. P2P

13. TRANSmedia hezkuntza

6. Sare askea

14. Labs mugikorrak

Tabakalera (Hirikiaren nodo nagusi bezala) / Gipuzkoa Plana 2.0 / ESLE / Gipuzkoa Encounter / IK4 / i2-basque / Ikerbasque / Innobasque / Tecnalia / Aprendices / Eskola 2.0 / KZGunea / Pintxos&Blogs / Arteklab / UbiQa / Gisa Elkartea / OpenDataEuskadi / Bono Publikoaren Alde

7. Azal digitala

15. Elkar-sormena

8. Akzesibilitatea

Nazioarteko gertaerak SLIC 2013 /  SLIC (Software Libre e Instituciones Culturales) bilera IS  2015 /  Internacional de la Internet Society bilera CC  2017 /  Internacional Creative Commons bilera


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

SISTEMAk—15

IKTB-en demokratizazioak iraultza digital bat sortu du. Hala ere, benetako iraultza iristear dago oraindik: IKTBak mundu fisikoan –«Gauzen Interneta» esaten zaion hori– barneratuko dira, bizitza eta ingurua ulertzeko moduak guztiz ERALDAtuko dituelarik. Jendarteratzearen aldeko testuinguru honetan, Do it Yourself (DIY), hacking, brikolaje teknologiko edo etxe-robotika bezalako filosofiak ematen dira. Horiek, zientifiko den ezagutza hurbiltzen dute interes desberdinak dituzten erkidegoetara, gizartean eragin handiko indarra duten sormenezko eta esperimentalak diren proiektuak garatu ahal izateko. Teknobaratza eta biohacking bezalako fenomenoek, zientziaren

MovilLabs

zabaltzea, talde-ikerkuntzaren prozesuak eta partehartzearen aldeko eraikuntza azaleratzen ari diren fenomenoak direla erakusten dute. IKTBak jende eta esparru berrietara hurbiltzeko, DSS2016EU egitasmoak laborategi ibiltari batzuk izango ditu, eta 2016ko Europako Kultura Hiriburuko lurraldeak eta Europa osoa zeharkatuko dituzte. Prestakuntza, diseinu eta prototipozko (asmatu-burutu-test) tailerrak gauzatzeko MovilLabs laborategiak. 3D inprimagailuz hornituak, elektronika, robotika, programazio (processing, scratch, pure data, etab.) eta multimedia produkzio eta zabaltze (kamerak, edizio guneak) tresnak izango dituztenak.

Hirikia lotuak dauden ekintza-sail batek osaturiko sistema da; kultura ireki, azpiegitura komunikatzaile eta arlo digitalen garapenean, herritarren gaitasun digitalen botere-indarrarekin guztiz lotua

Deaddrops, Aram Bartholl

DV

CC

2017

2018

2019

2020

Oroitzapenak 2015 / 25 urte world wide web-a jaio zenetik 2016 / 25 urte GNU/Linux jaio zenetik 2016 / 15 urte Creative Commons jaio zenetik 2016 / 15 urte Wikipedia jaio zenetik 2019 / 50 urte Internet jaio zenetik

Nazioarteko eragileak Creative Commons Europe / European Network of Living Labs / FOSDEM - Free and Open Sour ce Software Developers´ European Meeting / Arduino / HUB International / Free Software Fundation / Safe Creative / SLIC - Software Libre e Instituciones Culturales / EDEN - The European Distance and E-Learning Network / ERNACT - European Regions Network for the Application of Communications Technology / Conecta Joven / guifi.net / Telefonica / TERENA / GIANT

dss2016.eu

Haririk gabeko energia olatuak

Web orriek osaturiko web bat edota geruza digital gainjarriak. Gure komunikazioan oinarrizko nodoa izango den plataforma multimedia. Bere eginkizuna, informazioari sarrera ematea izango da; eremu publiko digitalean kultur saioen kudeaketa; elkarrizketa-partaidetza kanal irekien ezarpena; ekintzen birjartze eta oroimen bizia. Guztion eskura egongo den eremua, nazioarteko txoko guztiekin harreman zuzena izango duena; gure hirira ezin etorri, baina gure Europako Kultura Hiriburuko proiektuaren izpiritua eta ondarea ezagutu eta partekatu nahi duten guztien topaketa erraztuko duena.

Informazioaren gizartean biztanleriaren parte-hartzea ziurtatzeko, beharrezkoa da hutsune digitalaren aurkako borroka eta sareetara sartu ahal izango dugun bermea. Era berean, 2020ko Europako Agenda Digitalaren helburuak bete ahal izango dira. Ildo horretan, hiritar-sareen ezarpena baimendu eta guztiontzat eskuragarri izango diren prezioetan, sarrera ultra azkarra sustatuko duten auzolan konexioak bultzatzea oinarrizko osagaiak izango dira. Helburu horrekin lan egingo dugu 2016an, Donostiatik Gipuzkoa osora, wifi eta haririk gabeko sareen estaldura lortzeko; erakunde, enpresa eta biztanleriaren artean, banatuak eta elkar lotuak egongo diren sareak, irekiak eta neutralak.

Sorkuntza teknosozialerako laborategiak

MediaTBK

Fisikoa, ibiltaria eta e-learning tailer multzoa, elkarlana bultzatzen duena, ekoizle, ikasle eta erabiltzaile berriei zuzendua. Interakzio esparruak, herritarren konpetentzia digitalak garatzeko; horrela, eta IKTBen bidez, era jakitun batean komunikatu, parte hartu eta kontsumitu ahal izango dugu. Kultura digital askearekin eta trebetasun teknologiko, komunikatibo eta sozialekin zerikusia duten baloreen garapenera bideratuak dauden programak, TRANSmedia kutsua agertuko dutenak. Balore horiei, berritzaileak diren esparruen inguruko konpetentziak lotzen zaizkie, hain zuzen programazioa, interakzioa, bideo-jokoak, mundu birtualak, robotika, 3D inprimagailuak, etab.

Lurraldean ditugun mediateka desberdinetako artxiboen interkonexioa eta bategitea sustatu, horrela, baimen mugagabeak dituen gordailua eratu ahal izango da; gainera, guztien erabilera eta gozamenerako izango da, nahi duenak, begiratu, interpretatu, berriro nahastu eta gaur egun dauden istorioez gain, berriak proposatu ditzan. Artxibo eta ondare kultural inmaterial bateko I+G+b proiektua. 2016an, Wikipediaren XV. urtemuga ospatuko dela kontuan izanda, ikus-eremu ospakizun handia izango dugu; egun bakar batean, entziklopedia ireki honetara igotako artxiboen Guinness marka sustatzeko.

Ikusi eta Ikasi

CultureOnTour

Ikus-eremuak eta interfazeak sortzeko plataforma, azal digitala, “beste lurraldea”, ikusteko aukera emango diguna. Zuzeneko informazio jario, datu-base eta iturri, eta prozesu independenteen arteko aniztasun eta konplexutasuna interpretatu ahal izango da; hiriko ingurune baten funtzionamendua bildu eta biztanleen artean ematen diren haiek alegia. Informazio-masa handiak antolatu ahal izateko kartografia berriak. Horretarako, bistaratze, errealitatea handiagotzen duten gailuak edota geogunea bezalako tresnak erabiliko dira. Hirietan jarriko diren pantailen bidez, eraikinetan kokaturiko emanaldietan edo Interneteko aplikazioetan agertuko dira.

Streaming TRANSmisio sistema bat da. DSS2016EU proiektuko programazioa bertatik atera eta lurralde guztiarentzat (Europako eta munduko beste hainbat lekuetara) zabaldu eta eskuragarri bihurtzeko egina. Egon daitezkeen audientzia espezializatu baina sakabanatuak biltzea izango da helburua; ondorioz, beraien herrietan biltzeko aukera izango dute, eta interesatzen zaien ekintza desberdinetan egon eta parte hartu ahalko dute, urrunetik, baina taldeka eta zuzenean. Horrela, eta IKTB-ek ematen dizkiguten aukerak kontuan izanda, masa kritikaren kontzentrazioa sustatu ahalko da; feedback eta eragile kideen arteko erlazioa bultzatuz.

Hirugarren konexioa

DSS2016EU Open Data

Belaunaldien arteko izaera duen proiektu hezigarri eta soziala. Bertan, boluntario gazteek PERTSONA helduak IKTBetara gerturatuko dituzte. KZgune informatika ikasgeletako sareetan garatuko da. Helburuak: gazteriari bizi duen ingurunearen garapen sozialean parte-hartzea bultzatu, helduen artean dagoen hutsune digitala murriztu, biztanleriaren artean loturak sortu, ezagutza eta belaunaldien arteko erlazioen trukea sustatuz; PERTSONA helduen memoria balioetsi eta digitalizatu, hirugarren sektore honetako sarelana bultzatu, baita beraien elkarteen, komunitate hezigarri eta administrazio publikoaren arteko parte-hartzea ere.

DSS2016EU egitasmoarekin lotuak dauden datu guztiak ikusi ahal izateko, balioetsi eta berrerabiltzeko aukera emango duen ekimena. Administrazio publikoek, datuak era ireki eta erabilgarriz argitaratuz (XML, CSV, XLS, RDF...) sortzen duten informazioaren gardentasun eta eskuragarritasun ariketa. Horrez gain, aldian behin, nazioarteko deialdiak eta programazio maratoiak burutuko dira, aurrerantzean aplikatze digital berriak sortzeko. Horiekin, datuak haien artean erlazionatu eta interpretatu ahal izango dira, irakurri eta ikusteko modu berriak proposatu, zerbitzu eratorri berriak eskaini, etab.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

16—SISTEMAk

ARTEA ETA ArTIBISMOA

bizitza publikoaz hausnartu eta demokrazia berriz pentsatu

Elkarbizitzarako Kultura gure programak, artearen autonomia eta bikaintasunari lekua eman nahi dio, errealitatea hasten den puntuan amaitzen den diziplina izaki. Artibismo izenekora hurbilduko gara, izan ere sorkuntza bideak erabiliz, errealitatean parte-hartu nahi dugu, eraldatzeko asmoz. Bi jarrerak geroz eta lotuago daude, 60. hamarkadan eman ziren «situacionismo» delakoaren, «happening»en, beltzen, feministen edo homosexualen taldeen antolaketa subjektibatzailearen matxinada eman zenetik, edo arte kontzeptualean kokaturiko jarduera

artistiko sozialen bidez. Artea, gatazkak gainditzeko eta bitartekotasun tresna bezala ulertzen dugu. Artea, talde jardueraren katalizatzaile eta eztabaida publikoaren sustagarri bezala. Publikoa izan nahi duen artea. Bizi publikoa pentsatzeko, demokrazia berriz pentsatzeko. 2012. urteaz geroztik, norabide horretan jarriko gara lanean. Gernikako bonbardaketaren 75. urtemugarekin bat egin dugu, baita Eusko Jaurlaritzak sustaturiko Bakearen eta Kulturen Urtearekin ere. Artea eta artibismoaren bidegurutzetik lan egiten duten elkarteekin elkarlanean aritu gara.

AHALMEN SORT ZAILEa

Pagadi arte eta sorkuntza laborategiak Pagadi, pagoz beteriko basoa. Arte- eta sorkuntza-laborategiak baso horretan barneratzen saiatuko den sistema bat dira, baso hori ezezaguna zaigunaren metafora baita, etortzear dagoen horretan barneratzeko mentura. Artisten eta artearen eskutik, irudimena eta pentsamendu kritikoa akuilatzen dituen jarduera esperimental gisa ulertua azken hori, aukera berriak ireki eta subjektibitate berriak sortzen dira, askotan erantzun zehatzik ez dituzten galderak egiteko.

dss2016eu egitasmotik badakigu benetako Eralda ketak ez direla beti zerbait antolatuaren ondorio, ez daukatela zertan erabaki politikoen edo agindu-administratiboen ondorioz beti sortu beharrik. Ez. Formalak, gehienetan informalak, diren erlazio ekosistema batean, elkarrekintzan ari diren eragile anitzen artean burutzen diren jardueren ondorioz ematen dira. Hor artearentzako —gune jakin bat bezala ulertua— tarteak eta esparruak agertzen dira, aukerak dira sinbolikotasunaren sorkuntzari erantzuna emateko. Horretarako, narraziomodu berriak erabiliko dira, beste garai batzuk irudikatzeko eta errealitatea eraldatzeko aukera emango diguten subjektibitate berriak. Hiriaren, zibilizazioaren esparru egonkor eta normalizatua albo batean uzteko. Ezezaguna zaigunaren basoan barneratu, ikusezina den horretan, eta, ondorioz, neurriz kanpoko bilakaera izan duten lurraldeetara bidaiatzera arriskatu, ezusteko noraezera. Irudizko geografia berriekin amets egiten lagunduko digun eraldatze horren ernalketa-lekuak, azken finean. Hori horrela, eta beste programa artistikoekin bat eginez —Eremuak, ikus Eusko Jaurlaritzako arte-plan berria­—, bertako testuinguru artistikoaren garapena babestuko dugu, beti nazioarteko sareekin elkarlotuz eta artisten sortze-lana eta beraien funtsezko papera nabarmenduz. «Kultur politikak» dituen adiera desberdinen inguruko eztabaidak sustatuko ditugu, baita zeregin publikoarekin eta ekimen pribatuarekin duen erlazioa ere; sorkuntza eta sormenaren edo artea eta kulturaren arteko ondoriozko bereizkuntza eta giltzadurari so egingo diogu; beste hainbat sormenezko testuinguruekin (geografikoak, historikoak, kulturalak) lotuneak

eta bategite puntuak zeintzuk diren aztertuko dugu, horrela sinergia profesional eta diziplinen artekoak eragingo ditugu; paradigma digitalaren eta artxibo-eredu berrien ildotik, gaur egungo ondare adierak eta sorkuntza, esperientzia, kontserbazio, zaharberritze eta zabalkunde prozesuetan, arteak betetzen duen lekua berriz aztertuko dugu; gaur egungo gizartean arte garaikidearen zabalkunde eta harrera-modu berriak kontuan izango ditugu, baita arteak komunikabide eta esparru publikoan duen erabilera ere; artistari dagokion garrantzia emango diogu nabariak eta ez hain nabariak diren baloreen sorkuntzan artistak duen betekizunean arreta ipiniz.

Gender Art Maps

sormen-fabrikak

nouveaux commanditaires

GenderArtNet, sortzaileak, proiektuak eta erakundeak bateratzen dituen jarduera-mapa esperimentala da. Europa garaikidean genero, etniatasun, arraza, gizarte-maila eta sexualitatearen artean dauden erlazioak aztertzen ditu. European Cultural Foundation fundazioak finantzaturiko proiektu horrek, Postdameko Unibertsitatearekin eta Euroalter erakundearen (Transeuropa jaialdiaren antolatzaile) Cluj-Napoca (Rumania) nodoarekin batera lan egiten du. Europari buruzko arazoak lantzen dituen parte-hartze eta gazte-ekimena; Europako 12 hiriburutan aldi berean ospatzen dena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak sustaturiko programa. Bertan, utziak dauden industria habearte eta lokalak berrerabiltzen dira, sorgune bilakatuz. Horiek, gestio publiko-pribatu eredu batetik zuzenduak, administrazio, PERTSONA desberdin eta kultur taldeen arteko erantzukizunean. Euskadi osoan sortuak eta tipologia anitza duten zentro-sarea, non diziplina desberdinetako sortzaileen, profesionalen, amateurren eta eragile sozial desberdinen topaketari, harremanari eta elkarrekintzari bide ematen zaion. Horretarako, hezkuntza eta aholku-programak erabiliko dira, baliabide teknikoak erabiltzeko aukera egon dadin.

Fondation de France-ek sorturiko programa –Euskadin ezarriko da–. Bere helburua, nahi duen edonork artista bati lan bat agindu ahal izatea da, ondoren bere erkidegoan erabiltzeko. Gizarte zibilaren eta artisten arteko bitartekotasuna bilatzen duen programa, obra publikoaren sorkuntza sustatuko duena.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

SISTEMAk—17

Itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargiak azpimarratzen dituen ildoetatik, formatu anitzeko hainbat ekitaldi landuko ditugu, arte publikoa eta natura txertatzeko. Irudikapen gailu ezberdinak izango dira, Itsasertzaz haraindiko 150 kilometroko eremu publikoan banatuak, hau da, Baionaren, Iparraldean eta Urdaibairen, Bizkaian, aretan, Kultur Parkeen Sarean egingo diren ekimenei arreta berezia eskainiz. Mugaz haraindiko izaera duen programa bat da, D’Angleteko Bienalaren 2003. urteaz geroztik ospatzen dena, eta Urdaibaiarte

ARTEA ETA NATURA

espazio publikoaren zeregina itsasertzaz haraindiko biragunean

Sistema desegituratu bat da gure proposamena, baso itxura duena, artista eta sortzaileen eskura dagoena. Europako eta nazioarteko sortzaileen testuingurua eta elkarrekiko erlazioa indartzen lagunduko digu, dss2016eu egitasmoko baloreak eta gaiak beste ikuspegi batetik landu daitezen

Olaf Breuning / consonni

Sistema desegituratu bat da gure proposamena, azken finean; baso itxura duena, artista eta sortzaileen eskura dagoena. Sistema horrek, bertako, Europako eta nazioarteko sortzaileen testuingurua eta elkarrekiko erlazioa indartzen lagunduko digu, beraien jarduna monumentala eta hegemoniko ez den jarreraz pizteko; dss2016eu egitasmoko balore eta gaiak beste ikuspegi batetik lantzeko. Ildo horretan, Elkarbizitzarako Kultura gure proiektua biltzen duten argudioak kontuan izanda, programa desberdinak abian ipiniko ditugu. Horretarako, gaikako itsasargiak erabiliko ditugu ere: bakearen, bizitzaren, ahotsen, itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargiak hain zuzen.

We only Move When Something Changes! Euskadiko komunitate artistikoaren irudi bat, hiriinguruan bizi den jendegune nomada gisa irudikatua, zubipean, bakearen aldeko sinbolo handi baten azpian. Olaf Breaning-en irudia. Consonnik ekoiztua, Begoña Muñozen Begoña izeneko disko-proiekturako 2002ko Azaroan egina.

(Bizkaia) ekitaldiaren arteko harremanetik abiatuta, 2012an hasiko dena. Bi helburu osagarri dituen programa. Batetik, kultur politiketan eta politika artistikoetan aritu ahal izatea bizilagun diren bi eskualdetan, bi herrietan, Euskadiko eta Akitaniako erakundeen, kultur eragileen eta artisten arteko erlazioak indartuz. Bestetik, epe motzerako arte-ekintza sorta bat egitea, baina baita iraunkorrak izango diren ekintzak ere. Horren bidez, tokiko eta nazioarteko artisten eta ikertzaileen arteko trukeak eta egonaldiak piztu nahi ditugu.

zein da arte publikoak gaur egun duen zeregina? DSS2016EU egitasmoak ENPAP-European Network for Public Art Producers Europako sare ez instituzionala babesten duten erakundeekin bat egiten du. EU Culture Programme-ren barruan, EACEA-Education, Audiovisual & Culture Executive Agency-ren babesa du. Arte garaikidearen ekoizpena bultzatzen duten erekunde desberdinek osatzen dute: Sueziako Mossutställningar eta BAC, Errumaniako Vector, Erresuma Batuko Situations, Holandako Skor eta Espainiako consonni (Euskaditik lan egiten duena). Sare horrek, lan-modu desberdinak bateratu nahi ditu, Mugaz haraindiko lankidetza eta diziplinen arteko elkarlanari bide emanez. «Arte publikoa» bezalako gai eztabaidagarri baten inguruan eztabaida sortzea da abiapuntua, ondoren bere ekoizpenerako aukera posibleak aztertzeko. Hauek dira horretarako erabiliko diren tresnak: topaketak, lan-bilerak, argitarapenak, web orriak, sinposium bat eta proiektu jakinen ekoizpenak. Azken finean, arte publikora hurbilketa bat egin nahi dugu. Baina ez zerbait mugatua eta leku zehatz batean itxia dagoen zerbait izango balitz bezala. Baizik eta gizartearekin elkarrekintza bizia eta etengabea duen zerbait bezala. Artea leku publikoetan eta artearen leku publikoan pentsatu, eta honako hurrengo galdera hau burutu: Zein da arte publikoak gaur egun duen zeregina? Europako Kultura Hiriburuko proiektu batek ezinbestez egin behar duen galdera da hori, behintzat kulturak bizitza publikoaren ERALDAketan izan dezakeen papera garrantzitsua izan dezala nahi badugu.

galtzaile zoragarriak

EUROPA(n)

mugatxoan

Gazte-kultura kaletarren inguruko programa, indarrean dauden baliabide kritikoa bezala lantzeko. Bertatik, gure bizimoduaren eta gure hirien araubideari buruzko hausnarketa egin ahal izango da. Kontainer eklektikoa izango da, kirol postmodernoa (skate, breakdanece, parkour, fixie), arte «itsusiak» (graffiti, tatuajea, kustomizazioa, DIY zinea) eta musika zein soinuak (punk, hip hop, reaggeton, elektronika) bilduko dituena. Sorkuntza librearen eta askatasunindarraren aldarrikapenetik, (i)legaltasunaren eta erakundeen baimenaren mugen esperimentaziora egingo den gerturatze zeharkako bat.

Ekarpen artistikoen, zaintzaileen eta hezitzaileen bidez burututako hausnarketa-prozesua. Norbere testuinguruetan, Europa deitzen dugun horren nortasun-kontzeptu desberdinak eta kultura, gizarte, ekonomia eta politika mailan dituen konpromisoak ikertzen dituena. Analisi, diskurtso eta jarduera artistiko batetik, kultura nazionala eta kultur desberdintasuna bezalako kontzeptuetara, edo muga topografikoen eta geopolotikoen desegitera hurbilketa bat. Bederatzi hiriburuk parte hartzen dute proiektu honetan (Berlin, Brusela, Istanbul, Lodz, Londres, Novi Sad, Oslo eta Donostia), 2011. urtean abaian jarria, Ghoete Institutuak sustatuta.

Muga txikietan. Gorputzen, denboraren eta espazioen artean sorturiko sormen-esperientziak garatuko dituen programa. Sormenaren eremu ezezagunetara eramango gaituen abentura esperimentala. Bertan, jarduera artistiko berriak ezagutzeko aukera izango dugu; dantza tradizional garaikidearen konbentzionalismoen edo performancearen gaur egungo historiaren ohiko esperientzietatik areago eramango gaituztenak. Gorputzaren ohiko jakintzen mugetan, saiakera irekia; gaur egungo agertokien, ohiko arau akademikoen eta errepresentazioen kortse klasikoetatik areago pentsatzeko aukera emango digu.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

18—SISTEMAk

ONDARE INMATERIALA

euskara eta eremu urriko hizkuntzak

Euskara, mendebaldeko Europan, bizirik dirauen indoeuropar-aurreko hizkuntza bakarra da, eskualde honetan sustrai zaharrenak dituena hortaz. Gaur egun, ezagutza maila desberdinak dituzten milioi bat pertsona inguruk hitz egiten du euskaraz. Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroan eta Pirinio Atlantikoko zonaldeko euskal-frantses herrian hitz egiten da. Euskal Herri (euskararen herri) izeneko geografia linguistiko eta kulturalak, mugaz bestaldeko izaeraren bidez, dss2016eu proiektuari sendotasun handia ematen dio.

Baina guk ez diogu Europari euskara hizkuntza zaharrena dela esan nahi soilik, hizkuntza biziberritua dela ere, bizia, oraingoa, ohiturekin bat bizi dena, baina haien menpe egon gabe eta bilakaera handia izan duela azken hamarkadetan, gizarte zibilaren eskutik; horren adibide da ikastolen mugimendua. Zalantzarik gabe, biziberritua dagoen euskara hau, gure kulturaren ondare inmaterial garrantzitsuena dela. Aldiz, Europako mapa linguistiko heterogeneora atxiki izana, aniztasunaren Europari egin diogun ekarpen garrantzitsuena izan da.

EUSKARA

h(e)izkuntza, hizkuntzen laborategiak

Sormena

– Erreferentzialtasuna lortzeko, informazio-kanal bereziak eta orokorrak. – Euskarazko komunikabideak. – Kontsumitze-parametroak eta kultur merkatuak egokitu. – Nazioarteko gure jarrera.

H(e)IZKUNTZA

Difusioa – Gizarteratze esparru publiko, pribatu, erreal eta birtualak. – Praktikarako erkidegoak, natibo digitalak eta etorkinak, guztiak belaunaldien arteko ikuspuntutik . – Itzulpen- eta komunikazio-tresna teknologikoak. – Jarduera kulturalaren memoria bizia.

Basque Center on Cognition, Brain and Language

3

Etxepare Institutua

Eremu urriko hizkuntzak Europan

Euskaraz bizitzeko gogoa, zaletasuna, jarduera, gozamena. Sorkuntzaren gailentzea, aniztasuna eta kalitatea. Esperientzia-trukea, eragileen eta mugikortasunen arteko konexioa. Sortzaileak eta hartzaileak bateratu.

2

Europa eta munduko eremu urriko hizkuntzen errealitate ezkorra agertzen duten adierazleak. Nazioarteko botere handiek sortzen duten mapa linguistiko nagusian agertzen ez diren hizkuntza guztien errealitate ezkorra. Hori horrela, Europak, orain arte izandako erronkarik garrantzitsuena burutu nahi du, epe laburrean: Europako kulturan ezaugarri den hizkuntza-aniztasunari eusten jarraitzea, nabarmentzen diren hizkuntzekin elkar biziz eta immigrazioak dakarren hizkuntza-aberastasuna gehituz. Ondorioz, hizkuntza bakar baten nagusitasuna ekarriko ez dituzten komunikazio-formula berriak sortu beharko dira, eta, era berean, arrazoi ekonomikoen zein politikoen bitartez, bere biziraupena arriskuan ipintzen duten egoera ahuleko hizkuntza guztiei bizitasuna eman. Iragarria dagoen eremu urriko hizkuntzen krisi orokorra dela-eta, h(e)izkuntza izenekoa politika linguistiko ofizialen osagarriak diren bide ordezkoak eta informalak zabaltzen saiatzen den sistema bezala antolatzen da. Euskara bertatik euskarara hurbildu nahi dugu, horrela, aurreiritzi normatiborik gabe, bere buruarekin eta beste hizkuntzekin aurrez aurre jartzeko. Eta euskarak ekoizturiko ehundura sortzailea, soziala eta ekonomikoa indartzeko, dss2016eu egitasmotik, hainbat eragile publiko eta pribatuekin lan egin.

hizkuntzatik kulturara, hiru lan esparru

– – – –

Korrika lasterketa herrikoiaren irudi bat

1

h(e)izkuntza, «hezkuntza» eta «hizkuntza» hitzen batuketa da. Kulturaren neurri linguistikoa balioesten duen zeharkako sistema bat da, euskararen sustapena eta gizarteratzea gizarte kohesioaren aldeko izan daitezen Espainian demokrazia berrezartzearen ondoren eta Autonomien Estatu marko barruan, euskal erakundeek eta gizarte zibilak, bere osotasunean, etengabeko lan emankorra burutzen ari dira, gure antzinako herri-hizkuntzaren berreskuratze, bilakaera eta normalizazioa lortzeko. Helburu horien tresna dira irakaskuntza arautua eta helduentzako ikaskuntza zentroak, modu nabarmenean. Lan horretan, komunikabideek, diren eta azaleratzen ari diren adiera kulturalak eta ekonomi sortzailearen eragileak garrantzia izango dute ere. Erakundeen esparruan, legeak balira bezala sortu diren politika-estrategikoak ere muina izango dira. Euskal gizartea euskara berreskuratzen ari da pixkanaka. Eguneroko bizimoduan txertatzen ari da. Euskal identitate konplexu horren funtsezko osagaia. Etorkizuneko altxor. Eremu urriko hizkuntza batean bizi nahi izateko, talde-iruditegia janzteko eta elkarte linguistiko bat izateko gogo berrituan, euskarazko ekoizpen kulturalak berebiziko garrantzia du. Datu kuantitatibo eta kualitatiboak kontuan izanda, inoiz baino osasun hobea du kulturak. Beste hizkuntz askoren neurrietan ahula, baina masa kritikoari, merkatuegoerari eta gizartean duen eraginari dagokionez indartsu. Dena den, eta ahalegin handiak egin eta aurrerapenak ikusgarriak izan badira ere, hainbat dira

1

Igorpena

Alsaziarra Euskera Bretoiera Katalana Kornuallesa Korsikarra Feroesera Franco-Proventzala Frisiera Friuliarra Gallegoa Gagauzoa Irlandako gaelikoa Kashubian Ladinoa Limburgesa Behe sajoniarra

700.000 (FR) 614.000 (ES), 70.000 (FR) 200.000 (FR) 8 mill. (ES), 125.000 (FR),18.000 (IT) 2.000 (RU) 125.000 (FR) 45.000 (DK) 68.000 (IT) 400.000 (NL) 700.000 (IT) 3,1 milioi (ES) 7.000 (BG) 1,6 milioi (IE), 95.000 (RU) 50.000 (PL) 30.000 (IT) 900.000 (HOL) 1,7 milioi (HOL)


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

SISTEMAk—19

Uste denaren oso kontra, globalizazioak eta teknologiek ez dituzte eremu urriko hizkuntzak baztertzen. Horiek suspertu ahal izateko aukera paregabeak dira. Espainian, gaztelera da lehen hizkuntza, eta Interneten ingelesa. Hala ere, geroz eta gehiago dira sarean agertzen diren hizkuntzak (euskal internauta gehienak erdaraz aritzen dira, %24ak euskaraz ere egiten du, eta %22ak ingelesez). Handituz doan eleaniztasun hori, itzulpen eta ingeniaritza-linguistika tresnen etengabeko aurrerapenei esker ematen da; eremu urriko hizkuntzen integrazioan, aukera berrien esperantza pizten dutelako, aldi berean, bi edo hizkuntza gehiagotan

EuskAra 2.0

hizkuntza eguneroko bizitzan bizi, teknologia berrien eskutik

aritu ahal izatea bermatzen dutelarik. Horrez gain, 2.0 web orriak eta sare sozialek, hizkuntza horren erabilera informalago bat, irekiagoa posible egiten dute. Errealitate hori, euskarak software eta kultura librean duen aurrerapenarekin indartuta geratzen da. Zein dira gainditu behar diren erronkak?: «natibo digitalek» finkatzen dituzten logikak oinarri hartuta lan egitea; euskararen erabilera zabaltzeko, Interneteko plataforma nagusienekin adostasunak lortzea; «eus» jabegoaren bila aurrera egiten jarraitzea.

h(e)izkuntza hainbat eragile publikok eta pribatuk osatzen duten sistema bat da, euskalduntzearen eta euskal kulturaren ikerkuntza, ekoizpena eta sustapenenaren esparruan lan egiteko

DV

Hizkuntzak eta mintzaile kopuru zenbatetsia

Luxemburgodarra Maltesa Manx Meänkieli Mirandesa Ipar frisiarra Oktzitanoa Rusyn (edo Ruteniarra) Sámi hizkuntzak Sardoa Sater frisiarra Scots Eskoziako gaelikoa Sorbioa Ulsterreko Scots-a Galesa

300.000 (LU) 370,000 (MT) 1.700 (RU) 50.000 (SUE) 10.000 (PT) 8.000 (ALE) 583.000 (FR), 3.000 (ES) 55.000 (SK) 6.000 (HU),1.100 (CZ) 11.000 (SUE), 2.000 (FI) milioi 1 (IT) 2.000 (ALE) 1.500.000 (RU) 60.000 (RU) 50.000 (ALE) 36.000 (RU) 610.000 (RU)

2

Euskalduntze etengabean

Euskararen aldeko jai-giroa

Hizkuntzaren aurrerapen soziala eta Euskadiko bereuskalduntzea posible egiteko, euskara irakastea da oinarrizko tresna: Ikastolen Elkarte-tik etorri zen herritar-mugimenduak euskarazko irakaskuntzaren alde egindako bultzada oinarritzat hartu eta hizkuntzaren irakaskuntza eta sustapena jorratu eta helduei irakasten dieten elkarteekin amaituz, hala nola, AEK edo HABE; gaur egun, Euskadi osoan zehar, ehunka euskaltegi ireki dituzte. Era guztietako lan modu eta taldeetara egokitzen den irakaskuntza; ikasle-profil guztietara egokitzen diren Interneteko ikastaro, barnetegi edo norbanako-sistemen bidez emana.

Euskararen babesa beti egin izan da ospakizun herrikoien eta jendetsuen bidez; hala nola, Herri Hurrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez, ikastolentzako diru laguntzak jasotzen dituzten ibilaldiak. Ospakizun horietatik garrantzitsuena Korrika da. 1980 urtean AEK-k sortua, klasiko bat bihurtu zaigu. Euskararen alde, Euskadi osoa zeharkatzen du, gau eta egun. Herriz herri, lekukoa esku batetik bestera eramaten, milaka pertsonek parte hartzen dute. Ibilbidearekin batera, musika eta ekintza kultural desberdinen bitartez, giro ezin hobe batean, bidearen 2.300 Km-ak burutzen dira.

Euskara Cluster

Euskaraz ikertu euskara

Euskararen neurri ekonomikoaren eta enpresarialaren garapenean lan egiten duten eragile desberdinen erlazio profesionalak garatu ahal izateko esparrua (ikus-entzunezkoa, multimedia, edizioa, itzulpena, komunikabideak, hezkuntzaedukiak, etab). Euskararen I+G+b sustapena burutu ahal izateko, gora datorren alorra, ikerkuntzan, teknologia eta enpresa munduan euskara erabiltzeko, bide berriak identifikatuz. Euskararen industriak, produktu- eta zerbitzuestrategia komertzialak zehaztu behar ditu, marketin eta zabalkuntza alorretan batez ere. Hori guztia, handituz doan digitalizazio-prozesu sozialaren logika oinarritzat hartuta, lehiakortasunaren aldeko aukera bezala.

Euskararen inguruko ikerketa publiko-pribatuak diren eragileen bidez burutzen da: Euskaltzaindiak, euskara estandarizatu eta zaharberritzeko hizkuntza zaindu eta normalizatzen du; Eusko Ikaskuntzak, kohesio soziala eta nortasun partekatuak indartuz, euskal kulturaren garapena jorratzen du; Elhuyar Fundazioa, zientzia eta euskara, ikerkuntza eta irakaskuntza, gizartea, hezkuntza eta enpresa munduak bat egiten dituen fundazioa; Munduko HizkuntzaOndarearen UNESCO Katedrak, EHUk burutua, hizkuntzen inguruko ikerkuntza, prestakuntza eta dokumentazioa ditu helburu.

Nazioarteratzea

Euskal media

Euskararen ezinbesteko iraunkortasuna ziurtatzeko modurik aproposena, beste hizkuntza batzuekin erlazioan jartzea da; baita bere ezagupena eta euskal kultura nazioarte mailan zabaltzea ere. Helburu horiekin, Etxepare Institutua sortu da, Beñat Etxepareren (1545. urtean euskaraz argitaratu zen lehen liburuaren egilea) lema oinarritzat hartuta: «Euskara jalgi hadi plazara, Euskara jalgi hadi mundura». Etxepare Institutuak harremanak ditu beste hainbat erakundeekin: Cervantes Institutua, Institut Français edo Polsky institutua eta mundu guztiko unibertsitateak. Horrez gain, Euskal Etxeen bidez, euskal diasporara hurbiltzen da.

Komunikabideek paper garrantzitsua jokatzen dute hizkuntza baten gizarteratze eta zabalkuntzan. Bizitza publikoan presentzia normalizatu bat eskaintzen dute, informazioa antolatzen dute eta idatzizko eta ikus-entzunezko ezagutza eta memoria sortzen dute. Euskadin geroz eta gehiago dira euskara hizkuntza bakarra edo guztiona izatearen alde apustu egiten duten komunikabide publikoak eta pribatuak. EITB, euskal irrati-telebista publikoa, Berria, euskara hutsean idatzitako egunkaria, edo Argia, aldizkari zaharrena. Horiek eta beste asko, egun, eraldatze eta digitalizazio prozesu garrantzitsu bat bizitzen ari dira, azpiegituretan nahiz ekoizpen-eredu eta edukien zabalkuntzan.

BCBL

Mintzola

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Innobasquek, Ikerbasquek eta UPV-EHU-k sortua, Donostian du egoitza. Basque Center on Cognition, Brain and Language, hezkuntza zientifikoaren ikuspegitik, neurozientzia kognitiboak aztertzen dituen nazioarteko zentro bat da. Bere ikerketa-ildoak honako helburu hauek ditu: hizkuntzaren jabetza, ordezkapen eta prozesaketa aztertu; mintzamenaren, ikaskuntzaren edo neuroendekapenaren nahaspilak aztertu, baita biolinguistikaren eta soziolinguistikaren analisia ere. Era berean, euskara eta elebitasunaren inguruko ikerketak burutzen ditu, batez ere bi hizkuntza guztiz kontrajarrien hiztunen kasuetan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak zuzentzen duen fundazioa. Billabonan du egoitza, eta bertan Euskal Herriko Bertsozale Elkartea eta Xenpelar Dokumentazio Zentroa aurkituko ditugu. Mintzolak, euskararen ahozkotasuna aztertu, ikertu, hedatu eta dokumentatu egiten du, eta nazioarteko beste hainbat ahozkotasunaren inguruko zentroekin harremanak gordetzen ditu. Fundazioak, bertsolaritzaren aberastasuna eta zehaztasuna hartzen ditu oinarri, baina areago ere joan nahi du, eta ondorioz, ahozko tradizioaren behategi bizi bihurtu da, eta gaur egungo gizarteak ahozko komunikazioren inguruan dituen beharrak asetzen ditu.

3


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

20—SISTEMAk

TESTUINGURU

Paisaiaren Europako Hitzarmena, Ruburbia interpretatzeko ingurua

2000. urtean ELCa (European Landscape Convention edo Florentziako Hitzarmena) sortu zen. Europako paisaien babesa, kudeaketa eta plangintza bermatuko duen markoaren sormena du helburu, kalitatea kontserbatu eta hobetu ahal izateko. Hitzarmen horrek, Europako paisai era guztiak onartzen ditu: naturalak, mendikoak, hiritarrak eta hiri-ingurukoak, famatuenak zein arruntenak, baita hondatuenak ere. Sorrerako agiriaren lehen artikuluan, paisaia hitzaren honako definizio hau irakurtzen dugu: «Biztanleriak halaxe hautematen duen gunea; eta bere izatea, eragile naturalen edota gizakien elkarrekintzaren emaitza da».

Ezagutzarako Kultur Parkeen Sareak lurralde guztian hedatuta dagoen sistema geografiko bat eskaintzen digu; haren bitartez, gure paisaia interpretatzera hurbildu gaitezke. Itsaso eta mendi, landa eta hiri, baserri kultura eta hiri kultura. Gure Ruburbia; historian zehar, literatura-unibertsoak oparitu dizkigun irudizko hiriekin bat egiten duena. Sistema horretan, Europako hainbat erakundeekin lan egingo dugu sarean: Red Natura 2000, Atlantic Arc Cities, Euromontana, Europako Ingurumenaren Interpretazio Zentroen Federazioa, ICLEI, Oceana Europe edo At-Lights.

LURRALDEa

Kultur Parkeen laborategiak

1

Flysch-aren irudia, Gipuzkoako kostaldean.

2

Hendaiako Abbadie Gaztelua, Donostiatik 20 minutura.

3/4 Gazte taldea Kristina Enea

parkean.

Natura-inguruneek, parkeek edo gune berdeek osaturiko multzoa; mendi eta itsaso arteko bide desberdinez elkartuta, sare eko-kultural bat osatzen dute, jarduera-marko bat, agertoki deszentralizatu bat eta dss2016eu proiektuko kultur programa zabaldu ahal izateko, erreferentzia kartografiko baten gisa lan egingo du Ezagutzarako Kultur Parkeen sarea aipatzean, ingurune natural eta hornikuntza eko-kultural garrantzitsu batez ari gara; dss2016eu proiektuak hartzen duen lurralde guztian zehar sakabanatuak daudenak; horiei, era desberdinetako bideak gehitzen zaizkie, guztiak, itsasargi ugarik seinalatzen duten itsasbazterra, zeharkako ardatza dutelarik. Sarean dagoen sistema. dss2016eu proiektuan eragina duen lurraldeari kohesioa eman nahi dio. Gure kultur programazioa zabaldu ahal izateko balio duen marko eta agertoki deszentralizatua. Gure ondare historikoa, kulturala eta naturala balioztatzeko modua. Biztanleriari, eremu publiko naturalen erabilera eta gozamenaren aldeko gonbitea luzatu, baita hornikuntza desberdinak ere, hala nola, aisia, heziketa, kirola, eta era guztietako jarduera kulturalen ekintza- eta garapen-hornikuntzak. Ezagutzarako Kultur Parkearen kontzeptuak gure programak betetzen duen eremu osoan zehar ageri den gune berdea zehazten du. Programa horrek, ondare kulturalaren osagai nabarmenak ditu, paisaia berezi baten balorea duen marko fisiko batean barneratuak. Sistema horrek, iraunkortasun irizpideak errespetatzen dituzten elementu desberdinak begiztatzen ditu: aisia, ezagutza, ondare arkeologikoak, hornikuntza kulturalak edo I+G+bean aritzen diren enpresak. Alegia, ez du soilik pasaiaren begiestea bilatzen, naturaren gozamena

KOHESIO

ibilbide-geruza oparoa Oroimenaren ibilbideak, ubideak, bidezidor erromantikoak, Santiago Bidea... Bide-sare konplexu batek Ezagutzarako Kultur Parke Sarearen nodoak batzen ditu

4

eta ibilaldi lasaia baizik. Sare horrek, Donostian aurkitzen ditugun parkeetan du bere bidegurutze garrantzitsuena. Horietako batzuk, berritze prozesuan daude: Miramar, Kristina Enea eta Aiete. Horiei, erakundeek diseinaturiko beste batzuk gehitzen zaizkie (Ametzagaina edo Lore Toki), baita Donostiako mendietan aurkitzen diren gune berdeak ere, Udaletxearen laguntzaz azken urteetan parkemaila lortzen ari direnak (Urgull, Ulia, Miramon eta Igeldo). Zerrenda horretan, Santa Klara Uhartea sartu beharko genuke. Horiez gain, Europako Kultura Hiribururako proiektuak babesten duen lurraldeko beste hainbat parke eta geoparke hartzen ditu sareak (Red Natura 2000 proiektuak babestuta, Gipuzkoa mendebaldeko kostan, Mutrikutik hasi eta lurralde euskal-frantsesako Sokoararte): ChillidaLeku, Jaizkibel, Txingudi, Aiako Harria, San Marcos, Artikutza, Landarbaso, Zabalegi edo Aiako Harriak. Ezin ditugu Bizkaiko Urdaibai Biosferako erreserba eta Hendaiako Abbadie albo batean utzi. Zerrenda horretan, eta abar luze bat gehitu genezake. Osotasunezko plan batean sartzen den sistema, azken finean; parke eta bide guztiak lotzen dituena, elementu guztiak harremanetan jartzen dituena, sareari garrantzia eta kohesioa emanez. Sistema horrek, eskaintza eko-kultural dibertsifikatu bat proposatzen du, baita osagarria ere, gaiei dagokienez.

Gure lurraldearen erliebe gorabeheratsuek elkarguneen zailtasunak nabarmentzen dituzte historikoki, egun ere irauten duten bide eta bidezidor-sare batean. Baina azpiegitura, autopista eta trenbide berriei esker, azken bi mendeetan hobetzen joan dira. Kostaldea eta itsasoa bera, lurralde guztia batzen duten ardatz direla ahaztu gabe. Horrela, era guztietako bide-sare bat eratu da. Oroimenaren ibilbideak, partekaturiko bideak, zentzuen bideak, informaziorako autopistak, gune berdeak, gaueko itzuliak, emozio-bide nagusiak, ubideak, bidezidor erromantikoak, hezkuntza-pistak, auzo-bideak, lasterbideak... Horietan barrena ibili ahal izateko bide-sare konplexu bat —mapa baten diseinua eta bide -seinale sistema bat behar dituena—, Ezagutzarako Kultur Parke Sareen nodoak, oinez, bizikletaz, trenez edo kotxez lotzeko aukera ematen

duena, ibilbideak nahi bezalako erritmoan burutzeko. Ibilbidea bera izan daiteke patu. Lurraldea zeharkatzen duen ibilbide nagusienetako bat Santiago Bidea da. Kultura Ondasuna eta multzo historiko-artistiko izendatua, Europa osoko erromesak zeharkatzen dute, IX. mendeaz geroztik. Lurraldea eta bere ondare kultural eta naturala modu lasaiago batean ezagutzeko aukera. Bidea Irundik sartzen da Gipuzkoan, eta bi ibilbide hartzen ditu: barneko Bidea, lurralde guztia zeharkatu ondoren, Galtzadako Santo Domingon (Errioxa) Bide frantsesarekin bat egiten duena; eta iparreko Bidea, Kantauri itsasoko ertz guztia zeharkatzen duena Donostia gurutzatuz (Eusko Jaurlaritzak gizadiaren ondarea izendatzeko eskatu dio UNESCOri). Bidea, dss2016eu proiektuak garatutako mugan zeharko lurraldea batzen duen kostaldeko


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

SISTEMAk—21

Ezagutzarako Kultur Parke Sarearen helburuak

1

→ Gure ondare historikoa, kulturala eta naturala

→ Kultur parkeak kokatzen diren esparruetako

babestu, zaindu, zabaldu eta nabarmendu. → Herritarrak parkeetara erakarri. Erabilera eta bertako gozamena erraztuz, ingurumena eta bere historia sustatuz, era guztietako ekintzak antolatuz. → Sare-sistema indartu, konektatu, sinergiak partekatu eta eskualde-nortasuna duen Plan integral bat prestatu, osotasuna azpimarratu, aniztasuna sustatu eta parke-nodo desberdinen arteko osagarritasuna bultzatu.

garapen iraunkorra sustatu. Hirigintza-desorekak zuzenduz, baita sozioekonomikoak ere, ingurumenaren ikuspegi «berdea» handituz, eta mugikortasun eta eskuragarritasun jasangarrien alde bereziki eginez. → Jolasa, parte-hartzea, aniztasuna, partekatzea, lehiakor ez den horri bide eman, elkartzen duten ekintzak sortuz. → Egoitza Donostian izango duen Europako Ezagutzarako Kultur Parke Sare bat sortu.

2

3

Iñigo Ibañez

Paul Bert Claude Levêque

Gorka Bravo

kulturaren aldeko gune berdeen sarea Ingurune naturalen tipologia aniztasuna. Aisiarako, ikasteko, kirolerako, era guztietako ekintzak garatu ahal izateko guneak izan eta era guztietako kultur jarduerak burutzeko aukera emango dutenak

Dani Blanco

bide-itzuliaren zati da. Hareatza eta itsasadar multzo handi hartzen ditu: Bizkaiko Urdaibaitik hasi eta Aturriraino, Donostia, Pasaia, Txingudi eta Donibane Lohizune bezalako lau badiekin, «Lau badien hiria» izenez ezaguna. Aisia, kirola eta kultur emanaldiak biltzen dituzten lau agertoki bikain, hala nola, Kontxako estropadak. Itsasbide bat, aldizka itsasargi ugariz zipriztindua; Matxitxakotik Baionara, inongo mugarik gabe. Argitu, bideratu eta modu sinboliko batean, hiritarren energia olatuak jasotzen dituzten itsasargiak dira; itsasertzera iristen diren erronkak itzultzen dituztenak, eta lurraldea «argiz» blai egiten dutenak. 2016. urtean, itsasargiak lurraldearen interpretaziorako zentroen sare bihurtuko dira, baita dss2016eu proiektuak jorratzen dituen gai desberdinen sare ere.

Oroimenaren Lorategia

Zabalegi Ekogunea

Loiolako Erriberak auzoan kokatua dago, eta 3,5 hektarea ditu lorategi horrek. Terrorismoaren eta Indarkeriaren Biktimen Herri Foroarekin bat eginez sortua. Norbere baitan biltzeko eta oroimenari bide ematen dion esparrua. Bertako protagonistak mundu osotik ekarri diren loraldi zuriko zuhaitz eta zuhaixkak dira. Bertan, ur jaio etengabeak baretasun giro bat sortzen du. Eraikuntzaren lehen aldia aurten amaituko da, eta herritarrek 1.000 zuhaitz landatuko dituzte. 2016. urtean zehar, hainbat ekintza ospatuko dira bertan: besteak beste oroimenaren lorategi eta bakearen aldeko parkeen nazioarteko erakusketaren egoitza izango da.

Donostia, Lasarte eta Hernani (hirigunetik 10 minutura) bitartean, Kutxak sustatu duen irainkortasun-parkea. Bertan, laborategi bat, baratzak, konpostaje eremua, baserria, eko-medorrak, eraginkortasun energetikoaren simulatzaile bat biltzen dira. 9000 metro koadro aisiari, ikaskuntza eta proiektuei eskainiak, ingurumen kontzientziatik jarduera eta iraunkortasun ekintzara iristeko. 2016an, bertan burutuko diren ekintzek, iraunkortasuna jorratuko dute zeharkako moduz. Zortzi jarduera-eremu bilduz: nekazaritza ekologikoa, konpostajea, energia berriztagarriak, eraginkortasun energetikoa, ekologia linguistikoa, garraiobide jasangarria, uraren garbiketa naturala eta kontsumo arduratsua.

Lore Toki

Urgull Mendia

Errekalde auzoan, Chillida-Leku ondoan kokatua. Antzina, militar-lanetarako erabiltzen zuten lursail hori lasterketarako zaldien hazkuntzarako erabili izan da azken hamarkadatan. Gaur egun, aldiz, langabezian dauden bertako artista eta gazte taldeek burutzen ari diren lanari esker, 2016an, Europako Kooperazioko Campusa bilakatuko da. Bertan, bakoitzak dituen ezagutzak eta aktibismo soziala trukatu, eta gobernuz kanpoko erakundeak izango dira protagonista. Zortzi zalditegi eraikin eta pabiloi, erabilera anitzeko lan-eremu eta aterpe bihurtuak; bilera handiak ospatzeko, karpa handi bat ezarriko da.

Kontxako badiaren ertz bat muino horretara begirada dago. Begiraleku onuragarri, hiriaren historiaren lekuko zuzen eta memoria. Mendia, itsasoaren alde batek, Paseo Berritik besarkatua; portura lotua, bere itzalaren babesean hiriaren jaioleku. Mendi harresiduna; gotorleku ugarien edo «Ingelesen hilerriko» hondakinak ditu; bere iragan militarra oroitzen duten aztarnak, eta gailurrean, Jesusen Bihotz Guztiz Santuaren konplexu erraldoia zelatan. Kultur parke horretan, Hiriko Historia Museoa aurkitzen da, baita Natura-txokoa eta Haur-liburutegia ere. Bere hegalean, San Telmo Museoa, Aquarium-a eta Untzi Museoa.

Eraztun Berdea

Flysch-en Geoparkea

Euskadiko hiriburu den Vitoria-Gasteiz hiriak urteak daramatza PERTSONEN, hiriaren eta naturaren arteko elkarrekintzaren iraunkortasuna zainduz. Lan horrek, 2012ko Europako Hiri Berdea izendapena ekarri dio. Guk, 2016. urtera hasi dugun ibilbidean, mugarri hori ospatu nahi dugu, proiektuak elkar partekatuz. Eraztun Berdea da komunean dugun proiektu horietako bat. Bertan, hiri.inguruko parkeak eko-jolashezkuntza eremu bezala erabiltzearen alde egiten da. Etorkizunean, elkarrekin lan egiteko aukera desberdinak izango ditugu, hala nola, Zadorra ibaialdearen berreskuratzean, Ataria, Salburuako Hezeguneen Interpretazio Zentroa edo Olarizuko Landarategia irekitzean.

Flysch-a bereizgarri geologiko bat da. Geruza gor eta bigunak txandakatuz, urteen iraganaren ondorioz, moldatuz joan diren geruza horiez osatua dago, eta bere barrunbean, 110 milioi urte baino zaharragoak diren materialak eta fosilak ditu. Gipuzkoako itsasaldea zeharkatzen duen zerrenda jarraikia; harkaitzen arabera kolorez aldatzen du: horia, Jaizkibelgo labarrean, zuria, Deba-Zumaia bitarteko itsasbazterrean, eta beltza, Mutrikun. Nazioarte mailan garrantzi handia duen ondare geologikoa. Europako Geoparkeen Sarearen barnean dago eta UNESCOk lurralde-garapenaren aldeko eredu aitortuko du.

Abbadieko Gaztelua

Urdaibaiko erreserba

Hendaiako herri mugakidean kokatua dago. Eugène Emmanuel Viollet-le-Duc arkitektoaren planoen arabera, gaztelua 1860-1870. urteen bitartean eraiki zen, estilo gotikoz. Antoine d’Abbadie d’Arrast astronomo eta esploratzaileak sortua izan zen. Horrez gain, Antoine d’Abbadie d’Arrast, antropologo eta hizkuntzalari ere izan zen, Zientzien Akademiko kide. Bere ametsa, gaztelua behatoki gotikoa eraikitzea zen. Hiru zati ditu: liburutegia, behatokia eta kapera. Gaur egun, gaztelua, Zientziaren Akademiaren esku dago, izan ere, 1895. urtean utzi zion D’ Abbadiek akademiari, apaiz batek zuzendu beharko zuen baldintzapean.

1984. urtean, UNESCOk Biosferaren Erreserba izendatu zuen. Oka ibaiaren inguruan zabaltzen den eremu liluragarri horrek, paisaia, fauna eta florari esker, natur interes handia mantentzen du. Urdaibaik baldintza ekologiko desberdinak bizi ditu, eta bere padura eta basoak, animalia ugariren ugalketarako eremu paregabe dira. Erreserbara hurbilduz gero, Bizkaiko Santimamiña koba ikusteko aukera dago, eta, era berean, Omako haran idilikoa ezagutu daiteke, margotua dagoen bere basoarekin. Azkenik, urte askotan zehar, Bizkaiko buru izan zen Bermeo arrantza herrira gerturatzeko aukera dago, eta euskaldunon hiriburu sentimentala den hori bisitatu, alegia Gernika.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

22—JARDUERAK

JARDUERAK bakearen aldeko itsasargia

—23

bizitzaren aldeko itsasargia

—30

ahotsen aldeko itsasargia

—35

itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia

—42

helburu orokorrak eta garrantzizko gaiak

dss2016eu Europako Kultura Hiriburu izatea nahi dugu... — itxura onekoa, eta batez ere zerizan handikoa — paradigma kulturalaren aldaketan eredu. — ikuskizunaren gizartearen dinamika eta kultur kontsumoaren eskuetan erori gabe. — gure lurraldean bizi dugun esperientzia jakinaren izenean munduratua. — ekintza kulturalaren eragin soziala indarberrituko duena. — ezagutza eta truke iturri bezala piztu dezala kultura. — ikuspegi ugari eta desberdinak sustatu ditzala, kontraesanak, antagonismoak eta bigarren mailako narrazioak azaleratzeko. — eredu, munduak gaur egun eskatzen digun erantzukizun moralen neurrira. — argitu beharreko etorkizuneko gaietan sakondu dezala, belaunaldi berriekin eztabaida ireki bat proposatuz.

jardun-eremuak → Teorikoa

pentsamendua, hausnarketa, ikerketa, topaketa, hitzaldia, ideologia, kritika, ezagutza, foroa, edizioa... →

Sinbolikoa subjektibitatea, poetika, agerraldia, estetika, irudizkoa, metaforikoa, azalpenezkoa, sorkuntza, abstraktua...

Enpiriko-praktikoa aplikazioa, berrikuntza, zehatza, laborategia, tailerra, testak, ereduzkoa, kasu praktikoak, metodologia, sistematizazioa...

Parte hartzailea egilekidetza, kooperazioa, kolaborazioa, jabetasuna, partehartzea, bizia, ekintza, erkidegoa, sareak, co-working, mobilizazioa...

Komunikatiboa informazioa, sentsibilizazioa, dokumentazioa, katalogatzea.

Kultur programa eratzeko orduan, kontuan izan beharreko hainbat gai: — Azalpenezko, hezkuntza (formala edota informala), aisialdi, diskurtsibo eta parte hartzeko jarduerak. — Jarduera artistiko, humanistiko, zientifiko, teknologiko, ingurumen arlokoak, gastronomikoak, kirol-mundukoak... — Off-line edota on-line komunikazio estrategiak; 2.0 tresnak erabiliz edo ad hoc ekintzen bidez, medio eta euskarri arruntekin burutuak. — Esparru bakoitzeko sareetan jardunean dauden erakunde eta eragile publiko-pribatuekin harremanak zaindu. — Proiektuetako ekintzen nondik norakoaren aniztasuna: Donostian bilduak, bere auzoetan, 2016ko Donostia proiektuari dagokion lurraldean zabalduak, edo Europa osoan sakabanatuak, zein eragileekin koproduzitzen den kontuan izanda. — Orotariko formatu edo lengoaiak, edo, audientzia zehatza batean adituak behintzat. — Zeharkako proiektuak edo oso zehatzak. — Jaialdi handiak edota ekintza txikiak burutzeko eremuak.

eragileak eta sareak →

Naturalak dagoeneko lotura bat dagoen sare eta eragileekin harremana estutu.

Idealak interesgarriak izan daitezkeen horiek zehaztu, ezagutzaren, ekintzen garapenaren edota kidetasunen arabera.

Benetakoak eragile eta sare idealak benetakoekin harremanetan jarri eta benetakoak direla ziurtatu.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

JARDUERAK—23

01—

Bakea

bakearen aldeko danborrak

bakearen aldeko itsasargia

Donostia 2016ko Europako Kultura Hiriburuko irekitze-ekitaldia urtarrilaren 20an ospatuko da, bertako jai nagusiaren egunean. Europa guztiko 9.000 haur baino gehiagok, upel eta danbor errepikaz, hasiera emango diote kultur festa urteari JARDUERA NAGUSIA NOLA

Europako festaren inaugurazio eta itxiera ekitaldia, herri-ospakizun jendetsua, inauterierako desfilea NOIZ

tags

INDARKERI EZA

GIZA ESKUBIDEAK

GATAZKA

EZBERDIN

ELKARBIZIT ZA

ENPATIA

2016ko urtarrilak 20 eta 2017ko urtarrilak 20 NOn

Donostiako kaleetan AURREKONTUA

1.800.000 € DESKRIPZIOA ETA HELBURUAK

Bakearen aldeko itsasargiaren jarduerak gure elkarbizitzarako kultur programa barnean kokatzen dira kulturak eta hezkuntzak arazoak gizakiaren neurrira jartzen laguntzen dutela uste dugulako, eta edozein baztertze, basakeri eta indarkeriaren aurrean, hiritarrek eman dezaketen erantzun hoberena diralako. Donostiarentzat eta Euskadirentzat, esperantza- hamarkada hau, oinarrizkoa izan behar du. Bakearen aldeko itsasargiak, ETAren desagerpenaren ondoren, adiskidetze eta adostasunaren agertoki berria sortzen lagundu nahi du. Etika-kode sozial berriak sustatu nahi ditu; Giza Eskubideek Europar kontinentean zehar bizi diren aurrerapen eta garapenari atxikiz. Donostia nazioarteko erreferentzia bihurtzea nahi dugu bakearen kultura eta baloreen hezkuntzaren alorretan. Indarkeria ezaren nagusitasun etikotik abian. Guda eta terrorismoa baztertzea, bai eta beste indarkeri mota guztiak ere, hartzen dugu abiapuntu bezala.

TOKIKO SAREAK ETA ERAGILEAK

Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea / ACNUR / Kamelamos Ijito Elkartea / Amnistia Internazionala /  Latinoamerikako Esperantza /  Erkidegoko Etorkinen Lagun Elkartea / Europako Kontseiluko Kulturarteko Hirien Sarea  / Hiri Hezitzaileen Sarea / Europako Batasuneko Justizia Zuzendaritza / Bakearen Aldeko Nazioarteko Sarea / Arrazakeriaren Aurkako Hirien Sarea / Artamugarriak / Baketik /Bidea Helburu /Aulkien Zirkulua / Donostiako Udaletxearen Giza Eskubide Batzorde Berezia / Giza Eskubide eta Zine Festibala / Nazioarteko Zine Festibala / Terrorismoaren Herri Biktimen Foroa  / Gesto por la Bakea / Pedro Arrupe DDHH Institutua / Perez Esquivel Fundazioa / Bake Kultura Fundazioa / Rigoberta Menchu Fundazioa / Ana Frank Fundazioa / UNESCO/ Lokarri / Terrorismoaren biktimen harrera bulegoa (Eusko Jaurlaritza) / Unesko Etxea / UPV-EHU: Gatazken Erabaki Saila / Agipad / Arrats / Karitak /Erroak Sartu / Emaus Fundazio Soziala / Zorroaga Fundazioa / Aita Menni Ospitala  / Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutua / Proyecto Hombre (IzanFundazioa ) / Salhaketa SOS Arrazakeria (Mugak) / Vicuña / Gurutze Gorria / AVICGE / DK Festak.

NAZIOARTEKO SAREAK ETA ERAGILEAK

Eryica (European Youth Information and Counselling Agency) / European Network for Civil Peace Services / Festival Ars Non violens Maribor 2012  Film Cities Network / Human Rights Film Festivals Network / Humans Rights Watch / International Association of Educating Cities / International Association of Peace Messenger Cities / International Institute of Humans Rights / International Network for Peace / IPRA (International Peace Research Association) / Lycée René Cassin (Oslo, Baiona, Estrasburgo, Gonesse, Guenange, Wizernes, Toulouse) / Mayors for Peace / MEDIA Programme / Redesearte Bakea / The European Network of Peace Educators / The Parents Circle / The Peace People / A Soul for Europe / Amnesty Ïnternational / CPT (European Committee for the Prevention of Torture and Inhuman or Degrading Treatment or Punishment) / ECLN (European Civil Liberties Network) / ENAR (European Network Against Racism) / Ferrocarril / Network of Social Street Workers / Prison Art Network / Kids Gernika / Estrasburgoko Kluba.

Iñigo Ibañez

danborrada Ez dago Danborrada noiz hasi zen zehazten digun datarik. Batzuen ustez, danborradak neskame eta beraien laguntzaileekin, langile eta soldaduekin du zereikusi zuzena. Izan ere, Donostia urez hornitzen zuten hiru iturrietako baten aurrean, txanda itxaron bitartean, danbor-tarratadaren antzekoa egiten omen zuten. Hala ere, 1836. urtean hasi izanaren adierazleak ere egon badaude. Urte horretan, Donostiako inauterietan konpartsa atera zen, eta ordutik, urtero egiten den ohitura omen da. Garai hartan entzuten zen melodia Santesteban maisuak idatzitako zortziko-martxa zen. 1860an, aldiz, Raimundo Sarrieguik Donostiako Martxa idatzi zuen. Danborradak, XIX. mendeko Independentzia Gerran inbasio napoleonikoa gogoratzen du. Elkarte gastronomiko eta elkarte desberdinek osaturiko hamarka konpainiek, urteroko urtarrilaren 20an, Donostiako kaleak zeharkatzen dituzte, 24 orduz, danborra joz. Orokorrean, bi danbor konpainia desberdin aritzen dira: bata, garaiko armada baten baten antzeko militar jantziekin atondua; bestea, kupelariek osatzen dutena, sukaldari eta urketariz jantziak.

Europako Kultura Hiriburua irekiko duen ekitaldia urtarrilaren 20an izango da, hiriko patroiaren egunean, eta Donostiako Danborradarekin bat egingo du. Gure egutegian garrantzitsuena den jaiegun horretan, milaka hiritarrek Donostiako kaleak zeharkatzen dituzte danbor eta kupelekin, 24 orduz jarraian. Horrela, Independentzia Gerran (1808-1812) inbasio napoleonikoa oroitzen da, inauteri- giro batean. Gure danborrada inoiz baino bereziago izango da 2016an. Izan ere, Europako eta Afrikako leku desberdinetatik etorriko diren haurrek bat egingo dute, Haur Alardea osatzen duten zazpi mila haur baino gehiagorekin. 2016ko Europako Kultura Hiriburu lagun dugun Poloniako hiriko haurrek ere festarekin bat egingo dute, soldaduz eta sukaldariz jantzita. Guztiek bat, danborraden ezaugarri diren bakearen eta adiskidetasunaren aldeko doinuak joko dituzte, udaletxearen aurrean eta kaleetan zehar. Inauterien ataria. Ospakizun liluragarri, koloretsu, musikaz blai, danbor burrunbatsuen soinuz eta bake-kantuz hiria gainezka beteko duena. Horrekin batera, programazioaren hotsandiko irekitzea ospatu eta San Juan itsasontziari agur esango zaio, Europako iparraldera egingo duen lehen bidaian. Era berean, eta urtero ospatzen den Urrezko Danbor eskaintzaren ekitaldiarekin jarraituz, ekonomia ugaltzailearen alorreko emakume anonimo bati emango zaio danborra 2016an, Haur Alardean parte hartuko duten 9.000 haur horietako baten amari alegia. Aurreko aste osoan zehar, ekintza desberdinak ospatuko dira, urte guztiko programa modu adierazgarri batean aurkezteko. Inaugurazio ekitaldiak, kontzertuak, tailerrak, agerraldiak, bisitak... Hiriburutza Express antzeko zerbait; era horretan, giroa berotzen hasiko gara, 2016a, urte bizia, ekintzez betea izango dela jakitun. Urtebete beranduago, hau da, 2017ko urtarrilaren 20an, dss2016eu egitasmoaren itxierazeremonia ospatuko dugu, txanda hartzen duten hiriekin bat egingo dugularik. Urte osoko emaitza egin ahal izango dugun festa handia, baina, batez ere, herritarren ahalegina, eragina eta energia ospatzeko festa. Abiatu berri dugun eraldatze prozesuan, puntu eta segi aurrera moduko bat.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

24—JARDUERAK

02—

03—

Bakea

Bakea

erronkak

besarkada eta adiskidetzea

Bizi dugun munduaren erronkekin bat datozen ikerketen eta ezagutzaren zabalkunde foro programa; dss2016eu egitasmoko itsasargien gaien inguruan antolatuak

Aduna eta Tolosa herriak lotuko dituen giza katea. Euskal gatazkaren lehen biktimak oroitu nahi dira JARDUERA NAGUSIA NOLA

NOLA

Ikasketa eta eztabaida foroa, joku interaktiboa, 60 gai NOIZ

2012-2016 NOn

Donostiako San Telmo Museoa. Lurraldeko Kultur Etxeak ERAGILEAK

EHU Euskal Herriko Unibertsitatea AURREKONTUA

800.000 €

Erronkak galdera bat luzatuko du hilero. Galdera hori, ekitaldi desberdinetan banatuko da, hainbat formatutan: hitzaldi bat, tailer bat, mintegi bat, eztabaida bat, ikus-entzunezko agerraldi bat, antzezpen bat; gai horrekin bat datorren eta gure geografian dagoen leku zehatz bateko ibilbidea. Anbizio handiko proposamena da. 2012-2016 urteen bitartean, 60 gai helduko ditu; nazioarte mailan ospetsuak diren pentsalarien ezagutza eta bertako adituen ekarpenak adostuz. Proiektua, datozen urteetan, informazio-kopuru garrantzitsu bat lortzera eramango gaitu. Dokumentazio hori, era berean, nahi duen guztiarentzat eskuragarri egongo da, bai Interneten bai txosten laburpenen bidez, eta material pedagokiko edo jendarterakoak erabiliz nahiz zientzia argitarapenen bidez. Helburua, zabalkunde horrek, ezagupenen eskuragarritasuna eta demokratizazioa posible egitea. 2016ko Europako Kultura Hiriburuari begira, San Telmo Museoan multimedia instalazio bat ezarriko da; ordura arte bildutako dokumentazio guztiaren artxibo bat izango du, eta joko interaktibo baten bidez, edo on-line, nahi duen orok erronkei erantzuteko eta galderak egiteko aukera izango du.

Giza katea, ospakizun kultur ekintzak NOIZ

2016ko ekainaren 7an NOn

Gipuzkoako Aduna eta Tolosa herriak banatzen dituen 26 kilometroak AURREKONTUA

150.000 €

Dani Blanco

04—

Major Bonnet

JARDUERA OSAGARRIA

Bakea

egia eta memoria

gerraren eta arrazakeriaren aurkako festibala

Egia, justizia eta adiskidetzearen batzordeen nazioarteko topaketa. Jurisdikzio unibertsalaren inguruan eztabaidatzeko, ireki berri den Aieteko Bakearen aldeko Egoitzan NOLA

Egiaren batzordeak, nazioarteko bilgunea, Eskubidearen Nmazioarteko Foroa, musika eta ikusentzuteen jaialdia NOIZ

2016ko ekaina NOn

Bakearen eta Giza Eskubideen Egoitza, Kursaal Kongresu Jauregia, Zurriola Hondartza, Donostia ERAGILEAK

Kriminologia Euskal Institutua, Zuzenbide Penalaren Nazioarteko Elkartea AURREKONTUA

800.000 €

Zalantzarik ez dago, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida izan ziren euskal artista garaikide handienak. Haien bi eskultura garrantzitsuenetakoak Kontxako Badiaren ertzetan daude kokatuak: «Eraikuntza hutsa» eta «Haizearen orrazia». Urte askotan zehar, guztion ezaguna zen areriotasun baten ondoren, biak hil baino lehen, haien adiskidetzearen lekuko izan ginen. Bi eskultoreen arteko besarkada historiko hura, gogo oso desberdineko ekintza-sorta handi baten sarrera sinbolikoa izango da. 2016ko ekainaren 7an, egoera politikoa egokia bada, eta adostasun giro apropos bat bizi badugu, Jorge Oteiza berak proposatu zuen ekintza egitea berriro proposatuko da: Aduna (Billabona) eta Benta Haundi (Tolosa) herriak lotuko dituen giza katea. Herri horietan, hiru orduko tartean, ETAk hildako lehen guardia zibila, Jose Pardines Arcay eta Guardia Zibilak hil zuen ETAko lehen militantea, Txabi Etxebarrieta Ortiz, zendu ziren 1968an. Giza kate hori, ospakizun-ekintzez jantzita egongo da; Egiaren, Justiziaren eta Adiskidetzearen aldeko Batzordeen Nazioarteko Topaketen markoaren barnean ospatuko dira, eta Adiskidetzearen aldeko bake-hazitegietako tailer iraunkorrak izan duen prozesu guztiaren amaiera izango. Bakearen eta adiskidetzearen alde, 26 Km-ko ibilbidea. Borroka saihestu eta gizatiartu nahi dela adierazteko modu sinbolikoa, etorkizunerako, topagune zehatz bat bilatu nahia.

1974. urteaz geroztik, egiaren edo ikerketaren 36 batzorde baino gehiago eratu dira munduan. Gizarte osoak du gerrate, terrorismo edota genozidioekin, besteak beste, zerikusia duten gatazka -egoeretan gertatu denaren egia jakiteko eskubidea. Batzorde horiek, eskubide hori bermatu nahi dute. Gizabanakoaren sufrimendu eta adiskidetzearen alde lan egin nahi dute; egia, justizia, konponketa eta alderdien parte-hartzea oinarri; era horretako gertakariak, etorkizunean berriro eman ez daitezen. Aieteko Bakearen aldeko Egoitzan ezarriko den Adiskidetzearen Behategia abian

jarriko duen ekitaldi nagusi bezala, Donostiak, 2016an, Egiaren, Justiziaren eta Adiskidetzearen aldeko Batzordeen Nazioarteko Topaketa ospatuko du. Mundu osoko egiaren aldeko batzordeak bilduko dira, baita, indarkeriaren ondorioak jasan dituzten bake erakundeak, eta jurisdikzio unibertsalaren garapenarekin zerikusia duten legelariak. Foro horretan, eta erakusketen, kontzertuen eta mintegien bidez, kasu konkretu bakoitzerako sortu ziren batzorde horien helburuen papera zein izan den eta zein gradutaraino bete diren aztertuko da, baita Nazioarteko Eskubideen eremuan sartzean izan duten eragina ere.

Egia eta memoriaren jardueren osagarri nagusia gerraren eta arrazakeriaren aurkako jaialdi bat antolatzea izango da. Asteburu jakin batean, gai horiekin konprometituak dauden nazioarteko artista multzo bat bilduko da, agertoki baten gainean. Agertoki horretan bertan, eta zuzenean, talde bakoitzarekin bikote osagarriak osatuz, diziplina anitzeko artista desberdinek elkarrenkintzan arituko dira: bideojockeyak, performerrak, musika taldeak, eszenografoak, etab.

Woody Guthrie


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

JARDUERAK—25

05—  B a k e a

bake eta adostasunaren aldeko hazitegiak elkarbizitza helburu duen ekintza-multzoa. Gatazka guztien amaieraren oinarri diren hiru leku esanguratsuetan ospatuko dira: Gernika, Arantzazu eta Donostia. Horiei, Estrasburgo gehituko zaie

2016an zehar, tailer iraunkorrean eztabaidatuko diren gaiei ekiteko nazioarteko hainbat topaketa ospatuko dira. Guk, hemen, horietako bi azpimarratu ditugu JARDUERA OSAGARRIA

Bakearen Nobel Sarien topaketa Izendapen hori jaso duten eta bizirik dauden pertsona guztiak gonbidatuak izango dira; munduko bakearen bidean eta Giza Eskubideak lortzeko ahaleginean, norberaren eta hiritar taldeen borrokak duen garrantziari buruz, beraien iritzia eman dezaten. Topaketa horrek, 2011-2015 urteen bitartean burutuko direnen atariko bat izango du: gaur egun Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Egoitzako galerian buru diren bost Nobel sariei, Wangari Maathai, Rene Cassin, Martin Luther King, Ana Frank eta Mahatma Gandhi, eskainitako erakusketa monografikoa.

JARDUERA OSAGARRIA

Elkarbitzirako Hiri Interkulturalen biltzarra

Iñigo Ibáñez

NOLA

Ideia laborategiak, tailer iraunkorra, Bakearen Nobel sariak, Hiri Interkulturalak NOIZ

2011-2020 Bakearen Nobel Sariak, 2016ko otsaila Hiri Interkulturalak, 2016ko uztail NOn

Gernikako Bakearen Museoan (Bizkaia), Bake eta Giza Eskubideen Egoitza (Donostia), Arantzazuko Monasterioa (Gipuzkoa), Kultur Etxe eta Gizarte Zentroaren Sarea, Baionako René Cassin Institutua (Frantzia), Baiona eta Estrasburgo (Frantzia) eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Campusa ERAGILEAK

Europako Batasunean kulturen arteko Hirien Sarea / Hiri Hezitzaileen Sarea / Giza Eskubidean Zaintzaren aldeko Hirien Sarea / Mayors for Peace (Munduko Bakearen aldeko Alkateen Elkartea) / Arrazismoaren aurkako Hirien Sarea /  Estrasburgoko Kluba / Ipar Irlandako Udalen Elkartea / Ciudades de Apartado (Kolonbia) / Vukovar (Kroazia) / Tuzla (Bosnia) / Bojador (Sahara) / Forum 2000 Foundation (Txekiar Errepublika) / People in Need (Txekiar Errepublika) / Artfactories   AURREKONTUA

1.300.000 €

1813an, sute baten ondorioz, guztiz suntsitua geratu zen Donostia, tropa angloportugaldarren erasoaren ondorioz. Independentzia Gerran, hiria frantsesen esku geratu zen, eta soldadu «aliatuen» armadak hondamendia, garbiketa eta heriotza ekarri zuen.

ere, 200 urte dira hiria oraindik ere bake eta askatasun irrikaz dagoela; elkarbizitza zintzoan ari den hiria izan nahi du, laborategi hezitzaile bat, sortu nahi dugun Europa anitz horren lagungarri. Hori lortzeko, gure lurraldeko hiru «Bake-hazitegi» nagusiak bultzatu nahi ditugu:

Urteetako desadostasunen ondoren, orain, gure erronka nagusia gainditzeko ordua iritsi da: bakea askatasunez bizitzeko ametsa Azken bi mendeetan zehar, herritarrek hiru gerrate jasan behar izan dituzte. Karlista gerrateetan sufritutako pairamen eta setioak bereziki izan ziren luzeak. 1863an, harresien apurtu eta birsortze-garaia etorri zen; baina 1936ko Gerra Zibilaren eta Frankoren diktaduraren ondorioz, ehunka pertsona hil eta desagertu ziren, hamarkada askotako Giza Eskubideen haustearekin batera. Donostiak eta Euskadik indarkeria eta terrorismoa jasan dute, eta egun, ETAren amaiera etorriko den esperantza badago ere, egoerak horretan dirau. Elkarbizitza mehatxupean egon da eta dago, azken finean. Gure erronka garrantzitsuena gainditu behar dugu: bakea askatasunez lortzeko ametsa. Izan

Kultura, aniztasunetik gizarte kohesiora eta herritarren arteko elkarbizitzara doan lantresna bezala erabiliz, jarduera on eta txarrak egiaztatzeko. Hiriak, harrera eta integrazio leku bezala ulertzeko hausnarketa eremua, baita mundu globalizatu eta elkarren mendeko errealitate sozial baten agertoki eta ispilu bezala ulertuak izateko eremu; gaur egun ematen diren aurkakotasunak, kontraesanak eta gatazkak adierazteko leku. Gizon eta emakume guztiek dugun hiritar baldintza osotasunean bizi ahal izateko eta oinarrizko eskubideak eskuratu ahal izateko zailtasunak gainditzen lagunduko duen elkartrukea, indarkeriari, jarduera intolerante eta xenofoboei uko egiteko aukera ere emango diguna. Bilkura hori, elkarbizitzaren alde dauden Europako hirien oinarrien eta aldarrikapenen buruzko 2016ko Hitzarmenarekin amaituko da.

Gernika, bonbardatutako herri historikoa, Bake Museoaren eta Gernika Gogoratuz taldearen egoitza; Arantzazu, bertan, izen bereko monasterio frantziskotarra aurkitzen da, eta Baketik taldearen egoitza da; eta Donostiak, Bakearen eta Giza Eskubideen Egoitzatik, bakearekin eta elkarbizitzarekin zerikusia duten ideien ekoizpena burutzen duen sortze-laborategi baten gisan lan egiten du, bakearen aldeko talde eta GKE-ekin bat. Dagoeneko, hazitegi hauek tailer iraunkor batean lanean hasi dira; hausnarketa, eztabaida, akademia ikerketa, hiritar sentsibilitatea eta, inongo salbuespenik gabe, bake eta giza eskubideen aldeko herritar konpromisoan eragina izan dezaten. Berna Vazqueze


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

26—JARDUERAK

06—

Bakea

hondarretan Sei haima handiek zubi bat eratuko dute Donostia eta mendebaldeko Saharan anai duen Bojador hiriaren artean. Bertan, FiSAHARA zine-jaialdi berezia ospatuko da NOLA

Jaialdi Interkulturala, hondartzan ezarritako haima kanpamentu erraldoia, programa pedagogikoa, kontzertuak, aire zabaleko zinea, sukaldaritza azoka eta hezkuntza tailerrak, eztabaida foroa NOIZ

2016ko maiatza NOn

Donostiako Zurriola hondartzan ERAGILEAK

Fedissah / Afrika Etxea  / Arabiar Munduaren Egoitza / FiSAHARA AURREKONTUA

350.000 €

07—

Donostia, Mendebaldeko Sahararen itsasaldean kokatua dagoen Bojador hiri afrikarrarekin kidetuta dago. Bertako biztanle gehienek basamortura alde egin zuten orain 35 urte —deskolonizatzeak ekarri zuen ondorioa­—, Marokorekin izandako gerra dela-eta. Behin basamortuan, haimekin osaturiko kanpamentu batean birsortu zuten beraien herria, Tinduf alboko Aljeriako basamortuan. 25 urte baino gehiagoz lotzen gaituen adiskidantzak, euren errealitatea ezagutzeko aukera eman digu: oinazeak, gabeziak... Hala ere, duintasun handiko hiria izaki, beraien bake helburu eta ametsekin bat egiten dugu. 2016ko Europako Kultura Hiriburutza, Espainiak duen zorra morala eta politikoa onartu, eta Saharar herria Europan ezagutzera emateko aukera paregabea da, eta herri horrek erabakiak aske hartzerako orduan, NBEn erabakiak bete ez direla esateko, Giza Eskubideak han etengabeko hausten direla esateko, nazioarteko

Bakea

oporrak Renerekin Europa guztiko gazteen elkarbizitza eta topaketa sustatu nahi duen nazioarteko sormen-eremua NOLA

Giza Eskubideen Nazioarteko landa-lana, trainbideak NOIZ

2016ko abuztua NOn

Oslo (Noruega), Baiona (Frantzia), Lore Toki, Donostia ERAGILEAK

Kuturen Foro Unibertsalaren Bakearen aldeko Kanpamenduak  / Unesco-ko Gazte Abesbatza AURREKONTUA

150.000 €

Rene Cassin Baionan jaio eta Giza Eskubideen adierazpenaren idazleetako bat izan zen. Cassin, Nobel Bake Saria jaso zuen 1968. urtean. Bere lana gogoratzeko, nazioarteko lan-eremua antolatuko da 2016ko udaran. Aisialdi-eremua, sortzailea eta elkar bizitza bultzatuko duena; bakezko etorkizun batean pentsatzeko garaian, beharrezko eragileak izango diren Europa guztiko gazteen arteko trukea, lantaldea eta topaketa sustatzea helburu duena. Lan-eremuak hilabeteko iraupena izango du; Baionako Rene Cassin Lizeoarekin bat antolatuko da eta Kulturen Foro Unibertsalaren Bake Kanpamenduaren koordinazioarekin. Aurreneko bi asteetan, gure trenak Europako kontinentea zeharkatuko du, Oslo eta Baionan dauden Lizeoen bi egoitzak elkarrekin batuz. Geltoki bakoitzean, tokiko gazte erakundeekin elkarlanean arituko da. Bidaia horretan bildutako esperientzia eta materialekin, taldelana burutuko dute hurrengo bi asteetan; kokagunea Donostiako Lore Toki izango da.

Mikel Casal

mandatarien axolagabekeriaren aurrean, basamortuan hiltzen direla salatzeko. Helburu horiekin jaiotzen da Hondarretan; jaigiroko programa, pedagogikoa, interkulturala, koloretsua, hunkigarria; hareak duen esanahiarekin eta modu oso desberdinean, basamortu eta hondartzetatik bi herrien bizitzaren isla den programa. Bojador eta Donostian dauden itsasargien arteko zubi kultural bat, Atlantikoaa zeharkatzen duena. Udaberrian, Zurriolan, sei haima erraldoi ipiniko ditugu, jarduera desberdinen agertoki; horietan, basamortuetako bizimodua, beraien kulturaren bilakaera (musika, dantza, literatura, gastronomia...), Mendebaldeko Sahararen arazo eta erronkak

08—

eta Afrikako kontinentea bere osotasunean ezagutzeko. Gainera, Giza Eskubideen Zinemaldiarekin eta Saharako Zinema Jaialdiarekin (FiSAHARA) elkarlanean, kolonialismoari buruzko sail bat antolatuko da. Sail horretan emandako filmak basamortuan batera emango dira. Afrikan hainbat proiektuen buru diren Europako GKE desberdinekin bat eginez, Afrikandugu eztabaida-foroa sortuko da. Horietan, bi kontinenteen arteko erlazioak jorratuko dira, gai desberdinak oinarri hartuta: kolonialismoa eta bere ondorioak, immigrazioaren arriskuak eta ametsak, garapen ekonomikoaren eta demokratizazioaren prozesuak edo milurtekoaren helburuak betetzea Afrikan.

Bakea

Lore Toki, Europako lankidetzarako campusa 37 hektaeratako espazio aske bat GKE eta beste erakunde solidarioentzako bilera leku bihurtuko dena

DV

JARDUERA NAGUSIA NOLA

Europako Campusa, nazioarteko lankidetza, GKEk, gizarte ekintza NOIZ

2016ko uztaila NOn

Lore Toki, Donostia-San Sebastián AURREKONTUA

500.000 €

Lore Toki, kooperazioa eta solidaritatearen kulturari egiten zaion omenaldi bat izango da, pertsona, erakunde eta Gobernuz Kanpoko Erakundeei omenaldia hain zuzen. Lore Tokik dituen 37 hektareak Europarako hausnarketa- eremu bihurtuko dira; bertan, milurtekoak dituen helburuen garapenaren inguruan eta Hegoaldeko lurraldeetan kooperazioak izan duen eraginaz aritzeko aukera egongo da. Antzina, militar-jarduerako erabiltzen zuten lursaila, lasterketarako zaldien hazkuntzarako erabili izan da azken hamarkadetan. Gaur egun, aldiz, langabezian dauden bertako artista eta gazte taldeek burutzen ari diren lanari esker, ezagutza eta aktibismo sozialaren elkartruke eremu bilakatuko dira. Zortzi zalditegi eraikin eta pabiloi, erabilera anitzeko lan-eremu eta aterpe bihurtuak; bilera handiak ospatzeko, karpa handi bat ezarriko da, kooperazioan adituak diren erakunde talde batek sorturiko solidaritatearen G-20 antzeko bat ospatzeko. Horrez gain, Kooperazioaren Nazioarteko Behatoki bat eratuko da, guztiontzat irekita egongo diren bilerak ospatzeko.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

09—

kultura

JARDUERAK—27

Bakea

bake-hitzarmena Artearen historian indarkeriaren eta bakearen inguruko erakusketa bikain bat. Erakusketa horrekin batera, ekintza desberdinak antolatuko dira: mintegiak, ekoizpen-tailerrak eta zine-zikloak, Elkarbizitzarako Kulturari egingo zaion ekarpen modura

Nasser Nouri

JARDUERA NAGUSIA NOLA

Erakusketa handia, artea eta indarkeriaren historia, ekoizpen zehatzak NOIZ

2016ko otsaila-maiatza bitartean ERAGILEAK

Bulegoa, BNV NOn

San Telmo Museoa, Tabakalera, Bilboko Guggenheim Museoa, Gasteizko Artium Museoa, Gernikako Bakearen Museoa eta lurraldeko beste hainbat museo AURREKONTUA

1.300.000 €

Proiektu hori indarkeriaren definiziora egindako hurbilketa bat da; arte klasikoaren memoriatik hasi eta arte garaikidearen azken agerraldietaraino. Bakehitzarmena, lurraldeko arte eremu nagusienetan banatuko da. Modu eta formatu desberdinen bidez, arte-baliabideen adierazpen anitz eta zabal bat erakutsiz. Bakearen historia grafiko eta bisualera hurbiltzen den erakusketa handi bat. Bakeraino eramango gaituen ibilbide ikonografiko eta sinbolikoa. Ibilbide horrek, indarkeria modu batzuen irudikapen inplizitua eramango du. Bakearen azpian ezkutatzen den indarkeri hori ulertuta, soilik horrela ezarri ahalko ditugu indarkeria gainditzera garamatzaten egiazko baliabideak eta mugak Erakusketaren tesiak bi gertaera eta margolan bat izango ditu kontuan: XVI. mendean Europan sortu zen nazioarteko zuzenbide klasikoa eta 1659ko Pirinioetako Bakea; margolana, aldiz, 1568.

partaide diren elkarteen sarea Proiektuak duen garrantzia kontuan izanda, erakusketaren eremu semantiko batzuekin erlazionatuak dauden lan eta dokumentuak gordetzen edota garatu dituzten museo, arte-zentro, eskola, artxibo edo elkarteak gonbidatuak izango dira, beraiek ere lehen pertsonan parte hartu dezaten. Bi izango dira lan iturri nagusiak: Prado Museoak Goyaren (Gerraren ondorio penagarriak) eta Velazquezen (Bredako errendizioa) lan ugari edukitzeaz gain, aurkezten dugun gai-eremu batekin erlazio zuzena du, gerrako harrapakinekin. Sofia Erregina Arte Zentro Museo Nazionalak Gernika bezalako obra zaintzeaz gain, aipatzekoa da zuzendaritzak burutu duen lana bildumaren berrantolaketan, horien adibide Gernika eta 1937ko Parisko Erakusketa Unibertsalako Errepublika Pabiloia, abangoardia Europak faxismoari aurre egiteko ekintza bezala isladatu zuena. Bi museo

horiei beste hainbat erakunde gehituko zaie: Armadaren Museoa, Toledo / Armagintzaren Museoa, Araba / Gerra Zibilaren Agiritegia, Salamanca / Imperial War Museum, Tel Aviv / Müller Museum, Arnherm / Deutsches Historisches Museum, Berlin / Musées Royaux des Beaux Arts, Bruselas / Hessisches Landesmuseum, Darmstadt / Imperial War Museum, Londres / Tate Modern, Londres / Tretyakov State Gallery, Mosku / Mayakovsky Museum, Mosku / Musée National d’Art Moderne Centre Georges Pompidou, Paris. San Telmo Museoa izango da erakusketaren gune, eta hiriko hainbat eremutan zabalduko da; Tabakalera, Kutxa Aretoa eta Koldo Mitxelena. Lurraldeko beste hainbat leku ere erakusketak jasoko dituzte: Gasteizko Artium Museoa, /Bilboko Arte Ederretako Museoa eta Guggenheim/ Gernikako Bakearen Museoa/ Baionako Euskal Museoa/ Alzuzako (Nafarroa) Oteiza Museoa.

urtekoa, Pieter Brueghel-en Mika urkamendi gainean izango da. Horiek, ezinbestekoak iruditzen zaizkigu indarkeria eta bakearen inguruan proposatzen dugun ibilbidea ulertzeko. XVI. mendean, Europak zuzenbide-sistema bat sortzen du, nazioarteko eskubide klasikoa. Francisco de Vitoriak, askorentzat giza zuzenbidearen aita denak, idatzi zituen itun gehienak. Pirinioetako Bake hitzarmenak, Espainia eta Frantzia artean 25 urtez eman zen gerrateari amaiera eman zion. XVII. mendearen erdialdean sinatu zen, gezurrezkoa dirudien irla batean: franko-espainiar mugak erdibituta, Donostiatik 20 Km-ra aurkitzen da: Faisaien Uhartea. Bidasoa ibaiaren bokalean hareagune txiki bat besterik ez, Espainia eta Frantzia arteko muga den ibaia. Velazquez bera arduratu zen erregeen ostatuko dekorazioaz, bakea sinatzeko egunerako. Mika urkamendi gainean, Pieter Brueghelek margotu zuen 1568. urtean. Margolanak, Flandesko esaera zahar bat irudikatzen du, «urkamendipean dantzatu». Urkamendiak, bi errealitateen tolesdura adierazten du, bere ardatz bertikalean; indarkeria eta bakea. Bere gainean, zekenkeriaren sinboloa de mika aurkitzen da, eta nekazariei so dago. Hala ere, bake dario bertako paisaiari. Gertaera horiek aldi baterako ibilbide kontzeptualaren abiapuntu izango dira, bederatzi gai-eremutan banatzen den erakusketan barrena. Indarkeria era desberdinak ulertzen saiatuko gara, baita beraien artean nabarmena den interakzio eta elkarren mendekotasuna ere. Indarkeria/indarkerikontra aurkakotasunak bera baitan ezkutatzen duen zirkulu lehorretik irten beharra dago. Indarkeria maiz berdintzen da hilketa edo izuekintzekin, istiluekin, atentatuekin, gerrateekin, garbiketekin edo bortxaketekin. Baina, beharbada hori ezkutuan dagoen beste indarkeri baten ageriko alderdia baino ez da, bizitzaren parte dena, hizkuntzak eta horrek dituen forma desberdinena, gure nahia eta besteekin dugun harremanena. Indarkeri sistematiko eta izen gabeko bat existitzen dela erakusten saiatuko gara, gure sistemak berak sortu duena, abstraktua, bake garaian ematen dena. Indarkeri hori ez da diferentziek sortua (kulturalak, sexualak, sexu-generoak), desberdintasunek baizik: arrazen arteko desberdintasuna, legedien eskubideak dituzten eta ez dituzten pertsonen arteko desberdintasunak, «beraiengatik negar egingo duen» norbait duten eta ez dutenen arteko desberdintasunak.

9 gai-eremu Lurraldeak Ez dago bere mugen araudia ez duen gizaki, erakunde zein gobernurik. Eremu horretan, mapak, aurkezpen grafiko eta metrikoak, argazkiak, nahiaren, erresistentzia eta geopolitika mapagintzak erakutsiko dira. Historia Gizadiak, egitura desberdinetako hainbat aldi igaro ditu. Egitura horiek, beti, indarkeria, gerra edo ekintza iraultzaileen bidez konpondu izan dira. Gudaldi, garaipen, matxinadak, etab. jorratzen dituzten margoak erakutsiko dira. Miliziak Gudari hilak, ezezagunak, zauriturik dagoenak ez du bere borroka-sinesmena adierazten soilik, aurka egiten dien sinesmen horien adierazle da ere. Margolanak, marrazkiak, publizitatea, monumentuak edota gudarien biltzeak, besteak beste, erakutsiko dira. Biztanleria Biztanleria zibilak «gudukari ez izanaren» estatusa badu ere, gatazka eta konponketa guztien biktima izango da. Pelikulak, dokumentalak eta artista desberdinen lanak erakutsiko dira. Armak Armadurak, hondamendi nuklearrak, armagabetze kanpainak, etab.

Itunak Bake-hitzarmenak, normalean, garaituak izan direnei inposatzen zaizkie. Esanguratsuenak erakutsiko dira, baina horiez gain, hitzarmenak, egiuneak, gutunak, dokumentu eta idazki diplomatikoak zein joko arauak, xake-hitzarmenak, ohorezko dueluen kodeak ikusteko aukera izango da. Ekonomia Gatazka guztien atzean, aberastasun eta etekinen eseste gupidagabea dago. Gerra harrapakinak, lapurretak, egunerokotasun esparruan gerrateknologiaren erabilera erakutsiko dira. Hildakoak Bizitza eta heriotza guztiek ez dute berdina balio. Desberdintasun horrek dakartzan bidegabekeriak modu desberdin eta anitzetan gauzatzen dira. Hilerriak, mausoleoak, erlikiak erakutsiko dira, baita hobi komunak ikusteko aukera egongo da ere. Ikurrak Indarkeria-eszena bat, gerra edo hilketa bat ikusten ditugunean, ez genituzke ekintza horiek zuritu eta eusten dituzten pankartak, sinboloak, irudiak eta banderak ahaztu beharko. Gerra eta bake sinboloak dira.

ekoizpen zehatzak Erakusketa historiko-dokumentalaz gain, indarkeriaren eta bakearen sorkuntza alorrean lanean aritu diren sortzaile, ikertzaile, artista, mugimendu sozial edota ekintzaileei 27 ekoizpen zehatz eskatuko zaizkie; hiru, bederatzi gai-eremu bakoitzeko. Ekoizpen zehatz horiekin ez ditugu soilik irtenbide argiak aurkeztuko; saiakera bat egingo dugu. Batzuetan, artistek egindako lan gisa erabiliko dira; zehazki, proiektu horretarako egindako lanak. Beste ekoizpen batzuk, lan-oholtzak bezala antolatuko dira. Indarkeriaren inguruan gogoeta kritikoa sortzeko gai diren filosofia jardueren, politika jardueren, jarduera bisualen eta akademiako jardueren arteko elkarguneak sustatzea izango dute helburu.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

28—JARDUERAK

10—

Bakea

kultura hodeietan, poema jasa Puxika, hegazkin arin eta hegazkin motor gabeko flota batek Europako zerua zeharkatuko du, hiri guztiak poemaz blaituz NOLA

Poema bonbardaketa NOIZ

2016ko urtarrilak 19 eta 20an NOn

Europako hiriak ERAGILEAK

EUNIC / Cultura Action Europe AURREKONTUA

250.000 €

11—

Hegazkin txiki bat gure gainetik hegan egiten. Edozein aeroportutik eta guztietatik batera atera da. elkarbizitza, bake, ulermena, maitasuna, esperantza, barkamena eta adiskidetze mezuak garraiatzen dituen hegazkina da. Poesiaz betetako baloi aerostatikoak, hegazkin motor gabeak eta kometak Europako zeruan. Eskoletan eta kolorezko paperetan, aurrez idatzi diren mezuak dira; hitz ederrez osatutako liburupasarteak eta aldizkari-pusketak; guk guztiok bizi ditugun paisai erakargarriak, eremu komunak, argi biziko irribarreak, konfeti puxikak eta bake poemak. Polonia poemaz ureztatzea da helburua, bake poemak, koloreak eta kometak zeruan zehar zabalduz; airegunean eta urrutitik ikusi, baina gertutik sentitzen gaituzten horien irribarreak gure egiteko. Gernikan bete eta Poloniarantz abiatu da. Orain urte asko, beste hegazkin batek aurkako bidea egin zuen, baina ez zituen poemak

Mikel Casal

banatu, ezta irribarreak sortu ere. Ordura arte inoiz ikusi gabeko basakeriaz hondamendia ekarri zuen egun hartatik mende erdia igaro denean, europarrok integrazio-prozesu batean murgilduak gaude, Giza Eskubideak eta herri eta nazioen aniztasunaren zein elkarbizitzaren aldeko baloreak oinarri hartuta. Baina hori guztia iraganeko kontua da, eta gatazkak bizi dituzten lekuetatik gertu egoten laguntzen digu, esperantza eta adiskidetze mezuak enpatiatik gerturatzen dituen prozesuan. 2016ko urtarrilaren 20an, EKH-aren irekitzearen eta Danborradaren ekitaldiekin bat

egingo du elkarbizitzaren aldeko poema jasak. Europako enbaxaden ibilbideari hasiera emango dio: gure itsasontzi, trena eta zirkua. Modu horretan, Europari dss2016eu programa mugitzen hasi dela jakinerazi egingo diogu, bere mugak albo batean utzi eta Elkarbizitzarako Kultura gure proiektuaren berri emanez, beste pertsona batzuengana hurbiltzen hasi dela. Gure bakearen aldeko flotak, 2016. urte osoan zehar, Europa guztia bake poemaz «bonbardatuko» du, Hiri Interkulturalen Sarearekin eta Hiri hezitzaileen Sarearekin elkarlanean: Paris, Londres, Madril, Berlin, Belfast, Lisboa, Varsovia.

Bakea

giza eskubideen zinemaldia Donostiako Zine eta Giza Eskubide jaialdiak, 2016an, XV. urtemuga ospatuko du, eta Human Rights Film Network sareak proposatutako ekintzei zabalduko dizkie bere ateak NOLA

Zinemaldia, ikus-entzunezko ekoizpena, Melina Mercouri Saria, nazioarteko gazte eta hezitzaileak NOIZ

2016ko apirila NOn

Giza Eskubideen Bakearen Egoitza, Antzoki Zaharra, Tabakalera, Victoria-Eugenia Antzokia, Kursaal Kongresu Jauregia ERAGILEAK

FERA (Federation of European Film Directors) / Jana International Film Festival for Youth & Children AURREKONTUA

1.500.000 €

Donostia, zinea eta Giza Eskubideak estu-estu uztartuta daude. Gure kultur proiektuaren erronka nagusienetako bat, 2016an hamabosgarren urtemuga beteko duen Giza Eskubideen Nazioarteko Jaialdian ospatzen diren ekintzekin batera egingo den programaren mailaz-mailako hazkundea eta aniztasuna izango da. Enpatiazko eremu bat, Giza Eskubideen urraketaren eta bizi ditugun erronka nagusienen aurrean ikuspegi kritiko eta plurala lantzeko. 2016ko jaialdian, Nazioarteko Human Rights Film Sareko partaide diren hiri guztiei, jaialdian sartuko diren ekintza osagarriak aurkeztera gonbidatuko zaie. Era berean, hezitzaileen eta gazteen ordezkaritza bat bidaliko dute programazioan parte hartu dezan, horrela sare-barnean

After The Rape, Catherine Ulmer

ematen diren erlazio eta elkartrukeak indartzeko. Erronka nagusia bezala, Melina Mercouri Saria gure proiektu bati eskainiko diogu: aurreko urteetan egingo den ikus-entzunezko materialaren koprodukzioari; MEDIA Programaren barruan burutuko da eta gure Elkarbizitzaren aldeko Kultura programaren tag-ekin eta ideia nagusiekin uztartuko da. Europako zine-zuzendariek egingo dituzte film horiek, zinemagile ospetsu eta hasi berrien artean tandem bat sortuz. Film horiek, jaialdiko atal nagusi bezala egingo dute debuta, eta Europako gure ondarearen adierazle izango dira.

Human Rights Film Network Alemania / Perspective Nürnberg Film Festival, Nurneberg — Austria / This Human World, Viena — Bolivia / El Septimo Ojo es Tuyo, Sucre — Bosnia Herzegovina / Pravo Ljudski, Sarajevo — Burkina Faso / Cine Droit Libre, Ouagadougou — EE.BB. / Vermont Human Rights Film Festival, Burlington — EE.BB. / Erresuma Batua / Human Rigths Watch Festival, New York - London — Ethiopia / Addis International Film Festival on Just and Sustainable Development, Addis Abeba — Frantzia / Alliance Cine Festival du Cinema de droits de l´Homme, París — Holanda / Movies that Matter, La Haya — Italia / Human Rights Nights, Bologna — Txekiar Errepublika / One World, Praga — Mendebaldeko Sahara / FiSAHARA, Tinduf — Serbia / Free Zone Belgrade Film Festival, Belgrado — Hegoafrika-India / Tri Continental Film Festival, Johannesburgh - Cape Town Durban - Pretoria - Delhi - Mumbai — Suiza / Festival International Films Droits Humains, Ginebra — Ucrania / DocuDays Human Rights Documentary Film Festival, Kiev.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

12—

kultura

JARDUERAK—29

Bakea

14—

Bakea

Asistik Arantzazura, Loiolatik igarota

Europako batasunaren eta aniztasunaren aldeko kometak

Erlijioen arteko topaketa, Gipuzkoako bi leku sakratuenetan ospatuko da. Helburua, fanatismoaren aurkako otoitz ekumenikoa sortzea

Europarako gogoa ospatzeko, gailu hegalarien ekitaldi jendetsua Donostiako hondartzetan NOLA

Kometa Jaialdi Bikaina, DIY NOLA

Erlijioen arteko topaketa, kulturen arteko bakea eta etika, askatasunaren teologia NOIZ

2016ko urria NOn

Loiolako Santutegia Azpeitian, Arantzazuko Monasterioa Oñatin, Gipuzkoa ERAGILEAK

Munduko Elizen Kontseilua  / UNESCO / Zibilizazioen Arteko Aliantza  /  Bakearen aldeko Kultura Fundazioa / Erlijioen Parlamentua /  Etika Unibertsalaren Fundazioa /  Pax Romana AURREKONTUA

300.000 €

13—

Asisko topaketen ondoren, erlijio eta kulturen arteko elkarrizketak pausu garrantzitsuak eman ditu; Chicagoko Adierazpenetik hasi, Erlijioen Parlamentua zeharkatu, eta mundu-etika ideiaren izendapenarekin amaituz. Hala ere, planeta guztiko erlijioen arteko elkar ulertzea erraztuko duen kode unibertsala aurkitzeko erronka ez da emankorra izan. Orain arte. Erlijio komunitateek Euskadin bete duten papera, onerako edo txarrerako, ezinbestekoa izan da gure historian. Jesusen Lagundiaren sortzailea izan zen Loiolako Ignazio euskaldun unibertsal ezagunena da. Argi dago, ortodoxia fundamentalistetatik areago, erlijioen arteko eztabaida eta eztabaida ekumenikorako foro garrantzitsuak sortu direla, erlijio komunitateen altzoan. Beste batzuen artean, jesuita askok askatasunaren teologia sortu zuten eta musulman erreformistak edo beste erlijioetako ekimenek, iturri desberdinetatik, elkartze guneak bilatu dituzte.

Bakea

bazter gabe, eperik gabe

NOIZ

2016ko irailean NOn

Gure kostaldeko hondartza guztietan ERAGILEAK

Bertako jauskarien eta parapentelarien Elkartea / Nazioarteko Kometa Jaialdia /  The Draghen Foundation / AIREZ AURREKONTUA

200.000 €

Donostiako hiru hondartzak, Zurriola, Kontxa eta Ondarreta nagusi dira, elkarbizitza eta elkarrekintza soziala sustatzen duten eremu publikoen artean. 2016ko irailean, Batasunaren eta Aniztasunaren aldeko Nazioarteko Kometa Jaialdia ospatuko da, eta gune horiek, elkartasunaren eta esperantzaren aldeko aireikuskizun erraldoi bihurtuko dira Europako Batasuneko etorkizunean. Milaka kometa, parapente, haize lorategi eta asmamen hegalariz osaturiko ospakizun jendetsua. Asteburu osoan, Donostiako hondartzak alaitasunaren, poesiaren eta kolorearen eremu izango dira; lurraldeko eta Europa guztiko Musika Eskola eta Kontserbatorioetako banda eta orkestrak girotua. Parte-hartzea hiru mailatan banatuko da: Europako eta beste kontinenteetako kometa jaialdi guztiei deialdia egingo zaie, manifestaldi berezi honetan parte hartuko duten ordezkariak bidali ditzaten. Europako aniztasuna adierazten duten asmamen hegalarien diseinu lehiaketa antolatuko da, nazioarteko diseinu-ikasleei zuzenduta. Azkenik, bertako eta lurraldeko eskoletan eta hondartzetan bertan sorkuntza prozesu bat burutuko da, herritar guztiek beren kometa egin eta hegan egiten jarri dezaten.

Barruratuak edo baztertuak duden pertsonen sormen sinbolikoari garrantzia eman, gizarte kontzientzia sustatzeko NOLA

Erakusketa, tailerrak, artxibategia, Arte Amorratua NOIZ

2012-2016 urteen bitartean Artxibategi-sorkuntza prozesua, 2012-2015 urteen bitartean Erakusketa, 2016ko urria NOn

Lurraldeko Barneratze Zentroak, Donostiako Bakearen eta Giza Eskubideen Egoitza ERAGILEAK

Prison Art Education Network /  Sensibili alle Foglie Kooperatiba / AGUIFES AURREKONTUA

950.000 €

Lurralde garatuetan, barrurako agindu-zigorrak eta bereizketak berriro leku hartu dute gobernuen politiketan. Kartzelak, gazteak ixteko zentroak, atzerritarrentzat CIE izenekoak eta erietxe psikiatrikoak birsortzen ari dira, talde desbideratu edo arriskutsu gisa sailkatuak dauden taldeak zuzenduko dituzten asmotan. Proiektu horrek, aukerarik gabe barruratuta dauden pertsonen sortze ekintzei eta mundu sinbolikoei garrantzia eman nahi die. Helburua muturreko erakunde horietan edota bizitzaren muturreko beste egoeratan sortutako hizkuntzei garrantzia ematea da, gizartearen nahiz kulturaren ikuspuntutik. Bazterketa bideratzen duten tresnen inguruan kontzientzia handiago bat sustatu nahi da, baina horiek aztertzen duten baliabide sortzaileen inguruan sortzen dena ere bultzatu nahi dugu. Sensibili alle foglie kooperatiba osatzen duten «idazki, inskripzio eta arte amorratuaren artxibategiko» seiehun lanekin egindako erakusketak emango dio proiektuari hasiera. Mikel Casal


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

30—JARDUERAK

15—

BIZI T ZA

ibilika Astiro ibiltzeko eta bizitzan azkar ibili ezin diren pertsonei nabaritasuna emateko helburua duen herri-martxa

Mikel Casal

JARDUERA NAGUSIA

bizitzaren aldeko itsasargia tags

OSASUNEAN ETA ELKARTASUNEAN BIZI

GASTRONOMIA

BARRURA VS KANPORA

ETIKA FEMINISTA

HERRITARREN BOTEREA

slow life

KOMUNITATEA

ADISKIDET ZEA

NOLA

Ibilaldi jendetsua NOIZ

2016ko ekaina NON

Lurralde osoan ERAGILEAK

Europako Gizarteratzearen aldeko Eskualdez haraindiko Sare / Korrika / Herri Urrats / AEK / Club Fortuna / Gentle Actions (Norvegia) AURREKONTUA

250.000 €

16—

DESKRIPZIOA ETA HELBURUAK

Bizitzaren aldeko itsasargiak hartuko dituen ekintzak Elkarbizitzarako kultura gure programan kokatzen dira ongizatearen Europan ematen ari diren erronka eta aldaketetan eragina izan nahi dutelako. Espainia eta Europa zahartzen doazen heinean, belaunaldien arteko ikuspegi batekin aritu nahi dugu, haurtzarotik zahartzarora, elkartasun prozesuei indarra emanez. Molde sozio-kultural baten alde egiten dugu, bizi-kalitatea, guztien arteko elkartasun-sare eta elkarbizitza sustatzen duen herritarren esparru bezala, berdinak eta desberdinak; genero berdintasunaren aldeko politikak eta egunerokotasunean erantzunkidetasuna bilatzen dituena. Hori horrela, gure balore kultural garrantzitsuenen artean, gastronomia dago; sakon errotua, «bizitzaren sukaldearen» metafora ederra, baita ekonomia higiarazlea ere. Europarekin partekatu nahi dugun herriezagutza, esperientzia sozial, enpresa ekimen eta berrikuntza proiektuen multzoa; garapen iraunkorrarekin bat datorren sukaldaritza osasuntsu baten alde eginez. Gure hiriak, era berean, kirol tradizio handia du, horren adierazle antolatzen diren ekintza desberdinak eta gaur egun ditugun hiri elkarteak dira, guk indartu nahi ditugunak.

BIZI T ZA

odolkiak ordainetan? Biztanleriari erlazio ekonomiko desberdinak (denboraren bankuak, mikrokredituak, dss2016eu dibisa...) bizitzeko aukera emango dioten finantziazio hautabideak saiatzeko proposamena NOLA

Nazioarteko topaketa, ekonomia zuzena, aldizkako txanpona, finantziazio txikien plataforma NOIZ

2012-2020 urteen inguruan Plataformaren hasiera, 2012. urtea Nazioarteko topaketa, 2016ko otsaila NON

TOKIKO SAREAK ETA ERAGILEAK

Aspace / Atzegi /Denboraren bankua DSS / Deshazkundea / Donosti Cup / EGHAM / Emaus Fundazio Soziala / Gautena / Gaze / Gehitu / Camelamos Adiquerar / Elkartu / GASG / Kirolgi / Gizonduz / Gureak / Intercambia / Intermón Oxfam / Medeak / Mugabe / MIK / Once / RSC Gipuzkoa / Munduko Arrozak / Biolur / EHNE / Ekolapiko / ACASGI / Euskal-label / Basque Culinary Center / San Senbastian Gastronomika / Slow food Gipuzkoa / Pintxos&Blogs / IXO taldea / Villa Yeyete

NAZIOARTEKO SAREAK ETA ERAGILEAK

Ashoka / CGLU (United Cities and Local Governments) / City of Women /CSR Europe / Du Côté des Filles / Euro PRO-Ferm / European Feminist Forum / European Social Forum / Kirolaren Eurosare / EVAH (Espace de Vie pour Adultes Handicapés) / Gender Art Maps: Constant (Association for Art and MediaBruselas) / Inclusion Europe / International Association of Educating Cities / International Museum of women /R&D Research and Degrowth / SIX / Time Banking UK / WHO Age-Friendly Environments Programme / Biodiversity International / Euro-Toques / European Network of Regional Culinary Heritage / Banlieues d'Europe / Oresdun Food / IPC (International Plannig Committee) / Slow Food Intenational / Via Campesina / 1000cal 1 $ / ENCC (European Network of Cultural Centres)

Hiritartasunaren alde egingo du Ibilika ibilaldi jendetsuak, gizarte barneratzaile baten alde, elkartasuna eta pertsonak zainduko dituena. Ibilaldi bat, Korrikan oinarri hartzen duen pasiera, txandakako herri-lasterketa, 1980az geroztik, bi urtetik behin, Euskadi zeharkatzen duena euskararen alde, eta bere ibilera guztian zehar era guztietako ospakizun ekintzak hartzen dituena. Ibilika-k ezaugarri berezi bat izango du: lasterketa geldoa izango da, eta protagonistak, adinduak, haur-orgak eramaten dituztenak, ahalmen urritasuna edo mugikortasun mugatua dutenak izango dira, beraiek markatuko dute pausoa. Bi urtean behin ospatuko da, hilabete osoan zehar; 2012an hasi eta 2016an hirugarren edizioa ospatuko du. Herri eta auzoetan osatuko dira txanda eta etapa antolatzaileen taldeak, eta paseo esaten dioguna berez ospatzen den bitartean, kultur eta aisia ekintzak antolatuko dira, gai desberdinen inguruan: biziera ona, osasuntsua, elkartasunaren aldekoa, ekonomia berregilea, etika feminista edo aniztasun barneratzailea.

Lurralde guztian zehar Kursaal Kongresu Jauregian ERAGILEAK

Economist of the Commons / Dyndy / Open Money / Time Banks / Goteo / Flattr AURREKONTUA

750.000 €

Bidezko ekonomia zuzenago baten alde egiten dugun apustu horretan, finantziazio modu desberdinak indarrean jarri nahi ditugu: crowdfounding, mikrokredituak edo erkidego txanponak. Esperientzia pilotu bezala, eta beste gauza askoren artean, aldizkako dibisa baten sorkuntza proposatzen dugu, 2016. urte osoan zehar gure betiko diruarekin batera arituko dena. Gipuzkoarrak eta bisitatzen gaituen edonor, horrela, sistema ekonomiko desberdin baten partaide izango dira, erlazio eta elkarbizitza forma desberdinak sortuko dituena. Txanpona gizartearen alde emandako denbora eta norberaren ahalmenen trukean lortuko da. Borondatezko lanak eta mezenasgoaren gaitasunari dagozkion tratu ekonomikoak garatuko dira. Hori guztia, erabilerazko balioaren eta gauzen trukearen balioaren arteko ezberdintasuna esperimentatzeko. Horrez gain, Bizi al daiteke Dirurik gabe? nazioarteko topaketa antolatuko da. Bertan, helburuak lortzearren, eta adibide zehatzak erabiliz, hain diruzaleak ez diren eta diruaz areago doazen ekonomia moduei buruzko hausnarketa egiteko aukera emango da.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

17—

kultura

JARDUERAK—31

BIZI T ZA

kooperarock 8/8/8 Diziplinaz haraindiko arte-plataforma kooperatiboa, Tabakalera berrian estreinatuko den Opera rock ikuskizun bat aurkeztuko duena, era guztietako adierazpen eszenikoak eta musikalak garatuko dituelarik JARDUERA NAGUSIA NOLA

Ikuskizuna, arte prozesu disziplina-anitza, artista kooperatiba, opera-rock NOIZ

Martxoa 2016 (Aste Santua) NON

Tabakalera, Donostia ERAGILEAK

MCC / Ars Industrialis / Audiolab /  MúsicaExMacchina / Buenavista / Donostiako Musika Eskola / Pearle (Performing Arts Employers Associations League Europe), Musikene AURREKONTUA

350.000 €

Modern Times, Charles Chaplin

Kooperarock neologismoan, kooperatiba eta opera rock hitzak batzen dira, lehen begiratu batean elkarren artean zerikusi handirik ez duten hitzak. Lehenengoak kooperatibismoaren aipamena egiten du, erro sakon eta herri tradizio handia dituenak. Mugimendu sozial horrek, XIX. mendetik aurrera, elkartasuna, elkar laguntza, demokrazia, norberaren esfortzua eta berdintasuna bezalako printzipio nagusietan oinarritzen den kudeaketa eredu bat proposatuko du. Bigarren hitzak, 70. hamarkadan zehar, ikuskizun ikaragarria izan nahi eta konbentzionalismoekin apurtu nahi zuen rock-aren isla da. Herri-kultura, goi kulturaren moldeetara iristen saiatuko da. 70. hamarkadan ere, lan antolaketaren aldaketa sakona bizitzen hasi ginen, lehen eta bigarren sektoreetan batez ere, handituz doaz ekonomiaren hirugarren sektorerako aldaketa.

«8 orduko lanordua, 8 orduko aisialdia, 8 orduko lo-atsedena». Lelo horrekin eta langileriaren askatasun osoa lortu nahian, langile-mugimenduak, lanaldiaren murriztea eta arautzea eskatuko du, XIX. mende amaieran. Hala ere, leloa, ironiaz bada ere, existentziaren araubide eta normalizazio sinbolo bihurtu da, eta, dirudienez, ez du askatasun -asmo horrentzat aukera gehiegirik uzten. Bizitzaren esparru desberdinak elkarren gainean jartzen zaizkigun muga jo dugu. Gizartea den lantegiak 24 orduz egiten du lainopeko lana. Era horretan, lana, ametsak, zeregin gabe (benetakoa, irudimenezkoa, sinbolikoa), guztia izango da ekoizpen, «lan materiagabearen» menpe dagoen gizartera garamatzan aldaketa prozesuan.

Quadrophenia, Franc Roddam

Metropolis, Fritz Lang

Ezagutzaren gizarte eredu horretan, arteak leku onuragarria lortzen du. Artearen esparrua, mota desberdinetako jardueraeremua da, baita ekoizpen, hezkuntza, askatasun edo subjektibitateen sorkuntzan aritzeko, ulertzeko eta berriz pentsatzeko laborategien eremu ere. Ondorioz, opera rock formatuaz, gai desberdinen artean hausnarketa egin nahi da: ereduaren iraunkortasunik eza, ekonomia sistematikoaren krisia, lanaren arautze eza eta eskasia. Pixkanaka, lorpen sozialak galtzen goaz, eta krisi energetikoaren edo desoreka ekologikoaren ondorioz, ideia horiek berraztertzeko geroz eta premia handiago dugu. Ikerketa zehatz baten adierazle gisa, Euskadiko kooperatibismoaren gestio-eredutik hastea proposatzen dugu. Horretarako, «Mondragon esperientzia» deritzona hartuko dugu oinarri; nazioarteko garrantzia duen kasu hau munduko unibertsitate ospetsuenetan aztertu eta 1956. urtean Jose Maria Arizmendiarrieta Aitak bidean jarri zuena. Bere ideologiaren abiapuntu, lanaren kristau-etika bat da. Mondragon Taldeak osotasunezko gizarte eredu bezala aurkezten du bere burua; lan noziotik, ekoizpen katearen maila guztiak jasotzen dituena (hezkuntza, lantegia, zerbitzuak) eta langileari esparru babesle bat eskaintzen dio, horren partaide izan dadin. Fruituak eman dituen eredua, eta beste askoren antzera, berriz finkatzeko prozesu sakon batean murgildua aurkitzen da; balore kooperatiboak ekonomia global batera egokituz, eta bere ekoizpen-sistemak eta ideia-eskemak, ukiezinetan geroz eta gehiago oinarritutako ekonomia postfordista batera egokituz. Kooperarock-a osatzeko, plataforma multidisziplinarra eraikiko da, era guztietako adierazpenak erabiliz, jaialdi ikusgarri bat aurkeztuko duena: irrati-saila, saiakera, filma, musika piezak, antzerkia, bideo emankizunak, polipoesia, margoa, txotxongiloak, etab. Musikene Eskolako eta Europako beste hainbat zentroetako ikasleek eta irakasleek, Arte Ederrak Fakultateko artista multimediek eta Europako zine eskolek, aktore, dantzari eta sortzaileekin bat egingo dute sormen-laborategi bat eratzeko. Bertako emaitza 2016an emango da ezagutzera, Tabakaleran. Ekoizpen material (tabako lantegia) eta ez materialen (kultura bitarteko izanik, lantegi soziala) hornikuntza gisa, ibilbidea egin duen eraikina.

Jarduera artistikoa oinarri hartuta, handitzen doan lorpen sozialen galeraren eta desoreka ekologikoaren inguruan hausnartu nahi da

18—

BIZI T ZA

gizarte irekiak

DV

Gure lagunarte gastronomiko tradizionalek ateak eta sekretuak irekiko dituzte, bertako gizartearen estamentu eta bisitan datozen guztientzat NOLA

Gastronomia foroak, eztabaida, solasaldiguneak, kulturen arteko ELKARBIZITZA topaketak NOIZ

2016 urtean, hilabetean behin NON

Donostiako Lagunarte Gastronomikoetan, mundu osoko Euskal Etxeetako Sarean ERAGILEAK

Lagunarte Gastronomikoak / Pintxos&Blogs Basque Culinary Center / Euskal Etxeetako Sarea AURREKONTUA

88.000 €

Elkarte gastronomikoak euskal gizartearen bereizgarri dira, sukaldea ekintza sozial bihurtzen duen eta ohituren babesaren adierazpen gorena. Publikoa eta pribatuaren arteko lekuak, mahai baten inguruan, jatorri eta gizarte maila desberdinetako pertsonak biltzen dituzte. Momentu honetan bizi duten modernizazio eta zabaltze prozesuak kontutan izanda, hausnarketa eta elkarrekintza esparru bihurtu nahi ditugu, biztanleriari, Erasmus ikasleei, langile immigranteei eta bisitan datozenei irekiaz. Bertan, jateaz gain, urtean zehar jasotako gaien inguruan eztabaida sortzeko aukera luzatuko da. Elkarbizitzarako kulturarekin zerikusia duten gaiak. Aisiarako eta gastronomiarako leku duten topaketa horiek, Lau kontinentetako leku desberdinetan aurkitzen diren Euskal Etxeak sarean izango dira aldi berean.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

32—JARDUERAK

19—

BIZI T ZA

feministaldia Jarduera eta ekintza feministen multzoa. Artearen bidez, emakumeak bizitza publikoan duen zereginarekin eta bere lanbidearen eta bere bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioarekin zerikusia duten arazoak agerian jartzeko NOLA

Hedatutako programa, topaketak, jaialdiak, erakusketak, tailerrak, performance ekintzak, sexu-generoa NOIZ

2016ko abenduan NON

Donostiako Emakumearen Egoitzan, lurraldeko esparru publikoetan agentes locales

Emakumearen Egoitza/ Medeak / La Strada International Network / Gender Art Map / Wikihistorias / Futuramak / City of Women / Europe pro-femme / European feminist forum / International Museum of Woman / IFA (International Federation of Actors) AURREKONTUA

200.000 €

20—

Ibilbide luzeko programa feminista soziokulturala da. dss2016eu egitasmoaren laguntzarekin, jauzi kualitatibo bat emango du, teoria feministak ezagutzeko premia duten horiengana. Eskuragarriago den hirigintza, askatasun sexuala, sexista ez den komunikazioa, emakumeek bizitza publikoan duten zeregina, erantzukidetasuna etxeko lan eta zainketetan eta lanbidearen eta bizitza pertsonalaren arteko kontziliazioa bezalako gaiak aztertuko dira. Feministaldia, 2016. urte osoan hedatuko den programa izango da. Era guztietako jarduerak antolatuko dira, eta ekintza konkretu batekin amaituko da: Futuramak. Nazioarteko guraso futuristen topaketa da Futuramak. Europa zahartzen ari dela kontuan hartuta, amatasun gaztetzailea, kilikagarria, pozgarria, hezitzailea eta alai baten abentura proposatuko du. Etorkizu-

Feministaldia

nerako esperantza. Horrez gain, eta bertako eta nazioarteko sareak indartu nahian, esperientziak gehitu eta mapa berriak marrazten dituzten proiektuen garapenean eta bateratzean lan egingo da: Wiki-istorioak, Euskadiko arte garaikidea jorratzen duten istorio eta kontakizun plataforma-artxibategia, artista eta bitartekariek lehen pertsonan kontatzen dituztenak; edo Gender Art Maps: European Cultural Foundation-en babesarekin, Europa garaikideko generoak, sexualitatea, arraza eta etnikotasunaren arteko erlazioa aztertzen duten jarduera artistikoak, proiektuak eta erakundeen mapa interaktiboa.

Feministaldia

BIZI T ZA

on egin! Gure eskualdean lehen sektorearen ezagutza areagotu nahi da: baserriak, baratzak, herri-merkatuak... era horretan, bizitza modernoaren nondik norakoak inposatzen dizkigun otordu ohiturak berriz pentsatzeko aukera izango dugu NOLA

Programa hezitzailea, Slow Food, gastronomia ibilbideak, Jaten Duguna Gara NOIZ

2012-2016 urteen bitartean Programa hezitzailearen hasiera 2012an Denboraldiko 4 sorta: 2016ko urtarrila, apirila, uztaila eta urria NON

Lurralde osoan ERAGILEAK

Basque Culinary Center / Tolosako Udala / Ordiziako Udala / Ikastolen Elkartea / Ekolapiko / Kutxa Fundazioa / Landa Garapeneko Agentziak AURREKONTUA

650.000 €

Aldi berean, formala eta informala den programa hezitzaile bat da. «Jaten duguna gara», ideia horretan sakonduz, gure elikatze sistemara modu jakitun eta arduratsu batean hurbildu nahi gaitu, elikadura-sistema hori aldatzeko ideia proposatuz. Gure ingurunean, aditu ezagunak ditugu, klixeak albo batean utziz, proposamen arriskutsu eta ausart bat landuko luketenak. Gure eskualdean lehen sektorearen ezagutza areagotu nahi da: baserriak, baratzak, herri-merkatuak. Tokiko eta beste hainbat lekuetako jakiak berriro ezagutu nahi ditugu, etxeko otarrean geroz eta maizago aurkitzen ditugun jakiak. Urtaro bakoitzeko jakiak zeintzuk diren ezagutu nahi dugu, dieta orekatu eta osasuntsu bat eduki ahal izateko, zein eratan konbinatu ditzakegun jakin nahi dugu, elikagai-osagaiei etekina ateratzeko, horiek prestatzeko aukerak zein diren ezagutzeko, eta, nola ez, beraien usaina, zaporea, besteak beste, gozatu nahi ditugu.

Mikel Casal

Baserri, azoka, jatetxe eta arrain merkatuetara ibilaldiak egingo dira. Betiko errezetak berreskuratuko dira, produktu berriak erabiliz, berriro asmatzeko. Munduko hainbat lekuetatik datozen ikaskideen gastronomia ezagutuko dugu. Aldizkako gosari eta askariak. Biziraupen jaki-tailerrak antolatuko dira. Dastatzeak. Sasoiko produktuen egutegiak egin eta jakien etiketatua aztertuko da. Kontsumo-komunitateak antolatuko dira. Tolosa eta Ordiziako herrietan egiten diren bezalako azokak sustatuko dira.

Programa hezitzaile hau, Nazioarteko Gastronomia, elikadura eta elikadura subiranotasun Kongresuarekin osatuko litzateke, 2016an. Europako nekazaritza eta abeltzaintzako merkatu erraldoi bat antolatuko da; salgune eta produktu aniztasun baten laguntzaz, poloniar eta eslaviar gastronomiari garrantzi berezia emango zaio. Festa giroko parte-hartzea sustatuko duten beste hainbat ekintza ere antolatuko dira, adibidez, Ama Lurra, Nazioarteko Slow Food Eguna ospatzeko antolatuko den ekintza.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

21—

kultura

JARDUERAK—33

BIZI T ZA

kirolarekin Adiskidetasunarekin, aisiarekin eta osasunarekin bat, jarduera fisikoak duen garrantzia azpimarratu nahi da. Biztanleriaren partaidetza eta kohesioa erraztuko dituzten ekintzak sustatuko dira Gipuzkoak duen ezaugarrietako bat kirola maiztasunez eta taldeka egiten duen jende ugaria da. Lehiak helburu ez diren neurrian, aisia, adiskidetasuna eta osasunarekin bat datozen kirolak: korrika, trecking-a, bizikleta, surfa, irristailua, futbola, etab. Urtean zehar, kirol ekimen ugari ospatzen dira, hiri elkarte eta erakundeek antolatzen dituzte, eta gizon zein emakume askok parte hartzen dute horietan. Jatorri, adin, kultura eta ideia desberdinetako pertsonak dira, inor baztertu gabe, lagunartean aritzen direnak, biztanleriaren sartzea eta kohesioa posible bihurtzen dituzten kiroletan aritzen direlarik. 2016. urtean zehar, proba horietatik hiru, nazioartekotu nahi ditugu ahalik eta gehien, Europako hiri desberdinetatik datozen, batez ere Poloniatik, klub eta kirolari gehiagoren parte-hartzea behin eta berriz azpimarratuz. Udaberrian,

JARDUERA NAGUSIA NOLA

Kirol ekintza jendetsuak, lemen maratoiaren gaiekin egindako murala NOIZ

2016 Hondartza futbola, haur-txapelketa, 2016ko maiatza Donosti Cup edizio berezia (5 kontinenteetako haur-futbol txapelketa, 2016ko uztaila Behobia-San Sebastián edizio berezia, 2016ko azaroa NON

Donostiako futbol-zelaietan, Behobia (Frantzia) eta Donostia arteko ibilbidea AURREKONTUA

250.000 €

22—

BIZI T ZA

DV

Europako Kirol Egokituaren Topaketa ospatuko da, 2011n estreinatu eta Kontxa alboan eraikiko diren instalazio egokituetan. Udaran, eta hamar egunetan, Donosti Cup ekintzak, urtero egin duen bezala, bost kontinenteetako haurrak bilduko ditu, prestutasuna eta kiroltasuna sarituz. Udazkenean, berriz, ziurrenik zonaldean ematen diren kirol jardueretatik ezagunena dena ospatuko da: Behobia eta Donostia arteko erdi maratoia, 25.000 partaide baino gehiago dituena. Urtero bezala,

23—

oraingoan ere, irteera mugan bertan emango zaio. Ekintza horiez gain, Lemen maratoia abian ipiniko da. Izena emango duten partaide guztiek, aniztasunetik, elkarbizitzarekin zerikusia duen lema bat edo Europako irudi bat, bakoitzak aukeratzen duena, eramango dute beraien zenbakian. Horiekin, urtean zehar, talde mural bat sortuko da.

BIZI T ZA

kasu! kasu egiten

Europako banketea

Kalean egingo diren ekintza txikiak izango dira. Lagun hurkoaren zainketarekin zerikusia duten leku eta esperientziak ezagutzera emango dituzte. Besteen arretari emanak bizi direnen ahalegina indarrean jarri nahi da

Artea eta gastronomia batzen dituen proiektua. Jarduera ibiltarien bidez, esperientzia berriak zabalduko ditu

NOLA

Jarduera sortzaileak, kale ekintzak,tailerrak eta performanceak, zainketa-lanak agerian jarri NOIZ

Tailerrak, 2012-2016 urteen bitartean Kaleko ekintzak, 2016ko urtarrila NON

Hurbiltasun zentroak eta lurraldeko hiriguneak AURREKONTUA

200.000 €

Iñigo Ibañez

Gure hiriak jario eta ekoizpen eremuak dira batez ere. Ez dira norberaren eta besteen zainketa errazteko pentsatuak izan. Aldatzen saiatu behar garen errealitatea dugu hori, horretarako, eremu publiko abegikor eta eskuragarri bat eskatuko dugu. Helburu hori lortzeko, kaleko ekintza txikiak proposatzen ditugu. Horien bitartez, aurretik existitzen ziren eta biztanleriak menderatu dituen leku horiek aurkitu eta seinaleak jarriko ditugu; besteen zainketarako aproposak diren lekuak. Jarduera sortzaileen bidez, ikusgarritasuna eman nahi zaie, duten garrantziaren kontzientzia hartuz. Ekintza horrek, ez du soilik besteen zainketa landuko. Norberaren zainketa ere jorratuko da, izan ere, norbait bere ardurapean duten horiek izaten dira askotan laguntza gehien behar dutenak: seme eta aitona-amonak zaintzen dituzten emakumeak, gure gaixoak zaintzen dituzten etorkinak...

NOLA

Nazioarteko gastronomia erakusketa, artxibategia eta sormen-jarduerak NOIZ

2016ko urria NON

San Telmo museoan eta Basque Culinary Center Zentroan ERAGILEAK

Food Cultura Museum / Tolosako Udala / Ordiziako Udala / Ikastolen Elkartea / Ekolapiko / Kutxa Fundazioa / Landa Garapenerako Agentziak / The Glutton Club AURREKONTUA

200.000 €

Janariaren eta horrek dituen esanahi sinboliko, sozial eta kulturalen inguruan arituko den proiektu artistikoa, gozamen hutsetik areago joango dena: zaporeak eta hizkuntzak, produktuen jatorriak, ekoizpen eta zabaltze moduak, izaera folkloriko eta nortasun-adierazgarri, nahia eta boterearekin lotura, laborategia gisa duen papera, janariaren inguruan sortzen diren errituak aztertuko dira. Erakusketa-laborategi, sukalde erraldoi bat izango da proiektua. Jakiekin lan egin duten eta gastrokulturalaren memoria bizia izatera iritsi daitezkeen artista desberdinen esperientziak oinarri hartuko dituena. Formatu ireki eta ibiltaria izango duen erakusketa da; herri izatea duten bertako sukaldeak sortuko ditu eta artea eta gastronomiak bat egingo dute, sortze esperientzia berri batean. Sukalde-erakusketa horietako bat, modu iraunkorrean, 2011n Donostian inauguratuko den Basque Culinary Center Gastronomia Unibertsitate berrian ezarriko da.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

34—JARDUERAK

24—

26—

BIZI T ZA

BIZI T ZA

talentuz erantzun

GPZK(ez)iristeko

pertsonen eta beren esperientzien erretratua. Beraien lorpenen garrantziarekin gizadian eragina izan dute, eta mundu guztian ispilu eta ardatz dira

Ahalmen urritasuna duten pertsonen eguneroko bizitzaren garapenean traba diren lekuen multimedia mapa NOLA

Erakusketa, tailerrak, artxibategi-web bat JARDUERA NAGUSIA NOLA

Ikerketa soziologikoa, erakusketa ibiltaria, nazioarteko topaketa, artxibategi-web bat NOIZ

2012-2016 urteen bitartean Erakusketa, 2016ko apirila NON

San Telmo Museoan ERAGILEAK

Transition Cities / Clubture Network / London School of Economics / Milango Politeknikoa / EHU AURREKONTUA

250.000 €

Nazioarteko pertsona edo hiri mugimenduak aurkitu nahi dituen proiektua. Beraien adibide edo esperientziekin, beraien esparruetan aldaketa txikiak sortu badituzte ere, nazioarte mailan eragin handia izan dutelako. Beste hainbat lekuetan aritu ahal izateko eredu diren gertaera anitzak. Nor diren jakin ondoren, artxibategi-web bat, erakusketa ibiltari bat eta mugimendu horien ordezkariekin topaketa bat antolatuko dira, beraien esperientziak ezagutu eta indarrean ipiniko ditugularik. 2016. urtean zehar, Donostiara gonbidatuko ditugu izan dituzten esperientziak kontatu ditzaten eskoletan eta kultur etxeetan.

NOIZ

2016ko urria-azaro bitartean NON

Tabakalera eta eskualdeko Hurbiltasun Zentroak ERAGILEAK

Blast Theory / Zexe.net / UbiQa AURREKONTUA

175.000 €

27—

Sakelako telefonoekin eta gailugeolokatiboekin burutuko den ekintza. Hutsune digitalaren biktimak diren ahalmen urritasuneko pertsonen transmedia jabetza sustatzeaz gain, hainbat taldeek hiri batean izan ditzaketen traben inguruan salaketa eta hausnarketa tresna digitala izango da. Ahalmen urritasuna eta mugikortasun mugatua dutenentzat, eguneroko bizitzan traba diren lekuen multimedia mapa bat sortzea da helburua. 2016an, prozesu guztiaren erakusketa egingo litzateke; bertan ordurako eskuragarriak izatera pasatu diren lurraldeko mugarri guztiak agertuko lirateke.

BIZI T ZA

bakoitza euro 1ean Elikadura osasuntsua eta elikadura subiranotasuna aztertuko dituen proiektua. Gure sukalde laborategietan burutuko da NOLA

Ikerketa, sukalde laborategiak, kongresua, elikadura subiranotasuna, errezeta lehiaketa NOIZ

Kongresua: 2016ko azaroa Errezeta lehiaketa: 2016ko uztaila NON

Kursaal Kongresu Jauregian, Ficoba, hiriko eremu desberdinak François Jégou / Ezio Manzini, Collaborative Services

ERAGILEAK

25—

Basque Culinary Center / IXO taldea / Tecnalia / San Sebastián Gastronómica / Loiolatarra Elkartea BIZI T ZA

kebab pil pil erara Nazioarteko gastronomiaren festa erraldoia. Immigrazioa bezalako fenomeno sozialek irudikatzen duten Europako mapa soziologikoaren zapore eta sukalde ohituren nahasketa ospatuko da NOLA

Gastronomia lehiaketa, jaialdi erraldoia, bategite sukaldaritza, ohiko sukalde liburuen bersortzea NOIZ

2016ko abuztua NON

Boulevard, alde zaharreko tabernetan, Donostia inguruko herriko plazetan ERAGILEAK

Basque Culinary Center / Gipuzkoako Hostalaritza Elkartea / Eskualdeko Udalak AURREKONTUA

150.000 €

AURREKONTUA

300.000 €

Ikerketa proiektu bat. Asko dira Gipuzkoan sukalde laborategi prozesuak garatzen ari diren pertsonak. Horietako batzuekin burutuko da honako proiektua. Pertsona batek egun batean behar dituen janbeharrak betetzen dituen jaki bat sortu nahi da, neurrizko prezioan salduko dena. Lanaren aurkezpena, 2016. urtearen zehar egingo da, Nazioarteko Gastronomia, elikadura eta elikadura subiranotasun Kongresuarekin bat eginez. Horrez gain, errezeta erraza-energetikoa-osasuntsua lehiaketa bat antolatuko da, ezaugarri horiek dituzten platerak sortzeko: baratxuri sopa edo itsas kabra pastela, adibidez.

Gastronomia lehiaketak, gure sukalde ohitura alai eta herrikoiaren zati dira. «Hemen bezala ez da beste inon jaten» ideia albo batera utziko duen lehiaketa antolatu nahi dugu, ohiko errezetak birsortuko dituen zerumugak gainditu eta «nazioarteko sukaldea» berriro asmatzeko aukera izan. Guztia, herri-ausardiaren jaialdi batean murgildua egingo da. Jaki eta kulturen arteko nahasketatik ikasi nahi dugu, errezetak partekatu eta munduko eta bertako usain zein zaporeen nahaste eta bat egitearekin ausartu, sormen modu batean. Ospakizun egun handi bat, sukaldean aritu, jan, dantza egin, abestu, jendea ezagutu eta harremanak izateko aukera emango diguna. Mikel Casal


Dss2016eu— elkarbizitzarako

kultura

JARDUERAK—35

28—

Ahot s a k

rompeolas olatu talka festibal Amateur kulturaren jaialdia, pertsonen energian eta besteekin partekatzen duten sortzeko ahalmenean oinarritua JARDUERA NAGUSIA NOLA

Jaialdi jendetsua, parte-hartzea, formatu anitzak, DIY, DIT NOIZ

ahotsen aldeko itsasargia tags

hizkunt zak

transmedia

kultur dibertsitatea

it zulpena

euskera

2012ko maiatza 2013ko maiatza 2014ko maiatza 2015eko maiatza 2016ko maiatza NON

Lurralde osoko hainbat eremu publiko AURREKONTUA

1.800.000 €

hizkunt z artistikoak

art xiboa

DESKRIPZIOA ETA HELBURUAK

Ahotsen aldeko itsasargiaren barruan antolatu diren ekintzak, gure Elkarbizitzarako Kultura programan aurkitzen dira. Gure aniztasun linguistikoa eta kultur aniztasuna nortasun konplexuen marko batean garatzen dira, aniztasunaren Europa sortu ahal izateko, hizkuntza artistikoen aberastasun handi baten bidez agertzen direnak. Euskarak mundu osoan dauden eremu urriko hizkuntzen artean lidergo tokia betetzen du, hori dela eta, galdera asko luzatzea da gure proposamena, hitzekin amestu eta jolastea, historiak asmatzea, kontatu eta kantatzea; guztia, ahozko ohiturak —bertsolaritza—, eskolek, kontserbatorioek eta musika jaialdiek, kultur sisteman paper garrantzitsua betetzen dute. Ahalmen hori oinarri hartuta, programa hori helburu zehatz batzuekin sortzen da: abesti eta kondaira berriak osatu, gaur egun ezagutzen ditugunak berriro landu, balore berriak helarazi, mito berriak asmatu, XXI. menderako irakatsi berriak aurkitu; baina ez dugu era bakarrean egin nahi, jarduera artistiko guztiak kontuan izan nahi ditugu. Proiektu horrek, jende guztiarengana iritsi nahi du, eta Europa zein beste hainbat lurraldeetatik, gu ezagutzera edo beraien etorkizunaren berri ematera etortzen direnak ere parte-hartzera gonbidatu nahi ditu.

Gaur egun errotuta dagoen Olatu Talka ekimenak 2010eko apirilean ospatu zuen lehen edizioa, eta aurrerantzean ere jarraitzeko asmoa agertzen du

Olatu talka jaialdia. Udaberrian ospatuko den kutur jaialdi bat. Biztanleriaren sortzeko ahalmenean oinarritzen da. DIY (Do It Yourself) eta DIT-tik (Do It Together) hasi eta norbanakoaren eta talde-irudimena jokoan jarriko duen proiektua. Jaialdiaren helburuak jendearen sormenaren ekarria eta protagonismoa bultzatu nahi ditu, horretarako ekintza eklektiko ugari antolatuko dira, neurri eta tipologia desberdinekoak, jakintzaren adarren arteko izatea dutenak, gurutzaketak, nahasketak eta sorkuntzen multzoak sortzen dituztenak; ekintza horiek, olatu talka indarrez gainditu, eta hiria, ekintza eta jarrera askeago, sortzaileago eta desberdinez beteko dute. 2010eko apirilean ospatu zen Olatu Talkaren lehen edizioa, eta 2016rako, Europan dauden DIY kultur jaialdi desberdinekin harremanak landu nahi dira; apirilean, jatorri desberdinetako taldeek elkarrekin ekoizturiko lan eta ekintzekin kultura hiritar askearen jaialdi bat ospatuko da. Jaialdi hori joan den urtean jarri zen abian, gure Europako Kultura Hiribururako ahaleginean lehen urtearekin bat eginez. Aurtengo maiatzean, Hautatze Batzordeko hainbat kidek hiria bisitatu baino egun batzuk lehenago, jaialdiaren bigarren edizioa ospatuko dugu. Gure hautagaitzaren azken emaitzak direnak direla, aurrerantzean jarraipen bat izango du.

TOKIKO SAREAK ETA ERAGILEAK

AEK/Bagera/Basque Center on Cognition Brain and Language/ UNESCO Katedra/ EHU Munduko Ondare Linguistikoa/EIZIE/Elhuyar/ Euskaltzaindia/Euskararen Aholku Kontseilua/Euskal Idazleen Elkartea/ESCIVI/ Euskal Eskola Publikoak/Eusko Ikaskuntza/HABE/Ikastolen Elkartea/ Kontseilua/ UZEI/Euskal Idazleen Elkartea /Bertsozale Elkartea/Buenavista Prollekzions/ Easo Korua/EHME (Euskal Herriko Musika Eskolen Elkartea)/Eresbil/ERTZ/ Euskal Herriko Abesbatzen Elkartea/ Euskal Herriko Kontalariak/Gaztemaniak/ Literaktum/Donostiako Orfeoia / Ikastunak/EITB/Eskola 2.0/KZGunea/Kultur Etxeen Sarea/ESLE/Gipuzkoa Encounter/IK4/Ikerbasque/Innobasque/Tecnalia / Musikene

NAZIOARTEKO SAREAK ETA ERAGILEAK

Basque Clubs Network/Mercator (European Research Centre on Multilingualism and Language Learning)/Network to Promote Linguistic Diversity/ AEPO(Association of European Performers Organisations)/Cape Clear Island International Festival – Cork/Culture Action Network/EFNYO (European Federation of National Youth Orchestra)/EMU (European Music School Union)/ Europa Cantat/European Association for Music in Schools/European Writers’ Council/Festival at the Edge-Shropshire/Festival International du Conte en Uzege-Uzès/Festival of Narrating Arts Graz-Nierderösterreich/International Federation for Choral Music/International Storytelling Festival-Kozani/ International storytelling network/Gudalajarako kondairen maratoia/Scottish International Storytelling Festival/The European Association of Conversatoires/ (un)common Sounds Network/World Shakespeare Festival (London 2012)/ World Storytelling Day/EBLIDA Dani Blanco


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

36—JARDUERAK

29—

Ahot s a k

heri hotza, hizkuntzaren azkentzea Eremu urriko hizkuntza batean idazten duten idazleek, beste hainbat adierazpen-alorretako sortzaileekin eztabaidan arituko dira. Elkarrekin, diziplina desberdinetako adierazpenak sortuko dituzte NOLA

Idazleen topaketa, eremu urriko hizkuntzak, jaialdi erraldoia, kalejira NOIZ

2016ko maiatz-ekaina bitartean NON

San Telmo Museoa ERAGILEAK

Conseil Européen des Associations de Traducteurs Littéraires AURREKONTUA

250.000 €

30—

Eremu urriko hizkuntzek desagertze-arrisku handia dute. Mehatxu horren aurrean, asko dira indarrean ipini ahal daitezkeen jarrerak. Guk bat proposatuko dugu, jarrera heroikoa eta era berean suizida izan daitekeena: berpizteko aukera bakarra desagertzea da. Hipotesi horren oinarrian, normalean eremu urriko hizkuntzetan aritzen diren lurralde desberdinetako idazleak elkartuko dira. Beraien ikuspegiak beste hainbat adierazpenesparruetako sortzaileek dituztenekin aurrez aurre jarriko dituzte, era horretan desagertzearen gaiaren inguruko kontakizun-esperientziak landuko dituzte. Hizkuntza guzti horien artetik jaioko den hizkuntza berri bat sortzeko ariketa sinbolikoa izango da. Espezie berri bat izango

balitz bezala, mitologia animali berri bat. Proiektua, mito berri baten definizio literaturazko eta bisual batean gauzatuko da. Buru, beso, mihi eta hanka asko dituen animalia berri horren mitoa hain zuzen. Bere desagerpena haraindiko elkarrizketan haziko den izaki. Donostiako hiriko kaleak zeharkatuko dituen antzezlan handi batek, mitologia animalia hori ekarriko digu 2016an. Horrez gain, espezie berri horri eskainitako erakusketa bat antolatuko da, argitalpen inprimatu eta digital bat gehituko zaiolarik. Ikuspegi akademikoago batetik, Mintzolan, eremu urriko hizkuntzen Kongresu bat antolatuko da. Nazioarteko adituek, hizkuntza horiek duten desagerpen arriskuari era positibo eta berritzaile batean aurre egiteko aukera desberdinak aurkeztuko dituzte.

Mintzola ahozko mintegia 2020. urtean emango zaio hasiera Mintzolak sustaturiko Euskararen dokumentazioaren eta ahozko tradizioaren Zentroari. Eremu urriko hizkuntza baten ahozkotasunari dagokion artxibategi handiena bilduko da bertan. Dagoeneko hasi dira ildo desberdinetatik joango diren ikerketak lantzen. Honako fase hauetan garatuko dira: → 2010-2014. Analisia, diagnostikoa eta

estrategia. Material guztiaren bilketa, bertako eragileekin batera lan egitea eta etorkizuneko ekintzak zehaztu.

→ 2014-2016. Ikerketa Espainia eta

Frantziara zabaldu, eta material bilketa. Mugan zeharko ardatza azpimarratuko da.

→ 2016-2020. Ikerketa Europar eta

mundura zabaldu. Azken fase horretan, Heri hotza proiektua gehituko zaio.

Ahot s a k

egunero kontu ezberdina Ipuin-kontalarien nazioarteko topaketa. Mundu guztiko ahozko tradizioaren igorleak elkartuko dira. Betiko kondairak kontatu, eta berriak asmatu eta plazaratuko dituzte NOLA

Ipuin kontalarien nazioarteko topaketa, eremu publikoetan parte hartzea, narrazio eremu birtuala, speakers corner, bookcrossing NOIZ

2016 Nazioarteko topaketa, 2016ko ekaina NON

Donostiako eremu publikoa, Ekogune, Kultur Etxeen Sarea, Tabakalera ERAGILEAK

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Ekintza / Gipuzkoako Liburu-saltzaileen elkartea / Bularretik Mintzora / Hizkuntza Eskolak / Algortako Kultur Ikasgelako ipuin kontalarien elkartea / Zabalegi Ipupomamua / EWC (European Writers Congress) / Guadalajarako ipuinkontalarien maratoia AURREKONTUA

400.000 €

Kondairak kultura eta baloreak ezagutzera emateko tresna herrikoiak dira. Mundu osoko ipuinak, eta norbanako istorioak, era berean antzekoak eta desberdinak. Egunero kontu ezberdina, Literaktum Jaialdiaren programan kokatzen den Ipuin kontalarien Nazioarteko Topaketa da. Aste osoan Mezuen igorpen eta harrerei zehar, ipuin kontalariak eta eta biztanleriaren komunikazio ipuinlari profesionalak bilduko informalari bide emango die; haien dira bertan. Guztiek, betiko ahotsek oihartzun izan dezaten. ipuinen berrirakurketa egingo Narratzaileen txokoa, adinduek dute; gaur egungo arazo, poztasun beraien bizi esperientziak eta bitxikerien islada diren ipuin helaraziko dituzte, bizi izan dutena. berriak asmatuko dituzte. Ipuinlarien kluba, kontatzeko fartsak Gainera, urte osoan zehar, dituzten iruzurti eta gezurtien biztanleriaren parte-hartze txokoa. Ni neu digitala, norberak bizia bultzatuko da irakurketa, idazketa eta entzunaldi ekintzekin. —ez da identitatea ezagutzen— bere beste «niarekin» bere Jarduera desberdinak antolatuko «egiazko» bizitzaren inguruan nahi dira: Jarraituko du... telesailek duen guztia kontatzeko eremua. agertzen duten jarraipen Pertsonen artean, adierazpen formatuan oinarritutako proiektu askatasun eta komunikazio performatiboa. Kalean antzeztuko askatasun gailuak sortu nahi dira, dira dss2016eu egitasmoan azken finean: talde irakurketak, landu diren gaiekin bat datozen irakurtzeko tokien testuingurutik egoerak, amaitu gabe utzi eta atera, narratiba lehiaketak, ipuinen jendeak amaiera posible horren argitaratzeak, speaker corners-ak, inguruan hausnarketa egingo etab. Ahalegin berezia egingo dugu du. Esan Oihartzunari. Kontxari belaunaldi berriak erakartzeko. Adi, parte-hartze proiektua.

Mikel Casal

literaktum Hizki eta hizkuntzen jaialdia da Literaktum. Izen handiak nahasten dituen jaialdia. (Henning Mankell, Anne Perry, Manuel Vicent...). Arruntagoak diren formatuetan, proposamen ausartagoak eginez, beste adierazpen artistikoekin (El Chojin raperoa, Mauro Entrialgo komikigile edo Stephn Watts poeta audiobisuala), literaturak duen erlazioa aztertu nahi dute. Herritarren parte hartze bizia bultzatu eta eguneroko bizitzan irakurketa sartu nahi da. 2016an, Poloniako literatura izango da jaialdiaren epizentro, eta jarduera esanguratsuenen artean Poloniako hiri irabazlearen eta Donostiaren arteko bookcrossing baten antolaketa egongo da. Kashubianeraz, euskaraz, gazteleraz, polonieraz eta ingelesez idatzitako 10.000 liburu askatuko dira. Liburu horiek, aurrez izan dituzten jabeen markak gordeko dituzte.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

31—

kultura

JARDUERAK—37

Ahot s a k

le adventures de Alicia in miresgarri world Lewis Carrollen klasiko bat, hizkuntza desberdinetako multimedia pastiche batean bilakatua. Idazketa, bideoa, antzerkia eta beste jarduera artistikoekin egindako lan batean eratorriko da JARDUERA NAGUSIA NOLA

Erakusketa erraldoia, ataletan banatutako makro ekoizpen, sortze laborategia, hizkuntza eta lengoaien nahasketa, nazioarteko itzulpen kongresua NOIZ

2013-2016 urteen bitartean Erakusketa, 2016ko maiatz-iraila bitartean Kongresua, 2016ko iraila NON

Arteleku-Tabakalera, Kursaal Kongresu Jauregia, Lurraldeko Kultur Etxeak ERAGILEAK

Arteleku / Bilbao Arte / Action Network / Azala / Mugatxoan AURREKONTUA

550.000 €

32—

Lewis Carrolen Aliceren abenturak Lurralde Miresgarrian liburua hartuko dugu oinarri: gure errealitatea den mundu irudikatu horretaz hitz egiten duen liburua hain zuzen, errealitate hori irudimenetik nola landu esaten diguna. Proiektu horrekin, hizkuntza eta lengoaia desberdinetan egindako itzulpen-talde lan bati hasiera ematen diogu. Liburua ataletan banatua egoten da. Atal horiek, bertako eta nazioarteko pertsona eta talde desberdinei ematen zaizkie (artistak, idazleak, antropologoak, emakume filosofoak, eskolak, unibertsitateak, diseinu eskolak, sortze-laborategiak, antzerki taldeak, zine eskolak, kultur elkarteak, irudigileak, bideo sortzaileak, web orrietan igotzen diren zatiak bere egiten zituzten pertsonak...). Atalak bildu eta nahastu egingo dira, Le adventures de Alicia in Miresgarri World osatzeko. Narrazio anitzeko istorioa, multimedia pastichea,

Zinemaldiaren barnean, plataforma anitzeko formatu berriak, ikus-entzunezkoen eskoletara eramateko saiakera da NOLA

Katean egindako proiektua, nazioarteko deialdia, gazteak eta Europa, ekoizpen-bide berriak, sare sozialak, egiletza partekatua NOIZ

2016ko iraila NON

Tabakalera, Donostia ERAGILEAK

Donostiako Zinemaldia/Tabakalera / NISI MASA/EIKEN / Programa Media /Ikusentzunezko Berrikuntza Gunea (PIA) / Opensource Cinema / Open Video Alliance / Embed / Nazioarteko Zine Eskolen Sarea

500.000 €

Mikel Casal

jarduera osagarria

more than words Erakusketaren aurkezpenarekin bat eginez, 2016an More Than Words antolatuko da. Nazioarteko itzulpen-kongresu bat izango da, eta itzultzaileek kultur bitartekari gisa eremu sozial desberdinetan egiten duten lana aztertuko da. Irudi eta gertaera zehatzak adierazten dituzten txostenak aurkeztuko dira, TED Conference formatuan. Txosten horiek eztabaida guneak sortuko dituzte, itzultzaileek hartu beharreko erronka profesionalen inguruan.

Ahot s a k

nazioarteko zine-ikasleen topaketa

AURREKONTUA

jarraipenik ez duena, poliedrikoa, hizkuntza desberdinetan kontatua (euskara, gaztelera, frantsesa, ingelesa, poloniera, kashubianera, galegoa, bretoia, arabiarra, frisiera, esperantoa, txinera, katalana, argotsak...) eta lengoaia desberdinak erabiltzen dituena (poesia, sms-ak, braillea, graffitiak, bideoa, diseinu grafikoa, twitter, ekintza performatiboak, txotxongiloak, saiakera, margoa...) Esperientzia horren emaitza liburu hedatu baten modukoa izango da. Aliziaren munduan barneratuko gaituen azalpen-gailu bat izango litzateke. Off line eta on-line atalekin osatu dugun artxibategira sartu ahal izango gara, atal berriak ekarri edo daudenak berriro nahasteko. 2016an erakusketa erraldoia bat abian ipiniko da Donostian. Ondoren, amaituta ez dagoen proiektu bat bezala, hainbat lurraldeetan zehar bidaiatuko da, itzulpen eta ulermen modu unibertsal bati irekia egongo delarik.

Zinemaldiaren barnean, Zine Ikasleen Nazioarteko Topaketa ospatzen da 2009. urteaz geroztik. Mundu osoko ikasle eta aditu gazteentzat zuzenduak dauden ekintzez osatua dago. Transmedia Prestakuntzaren Foroa da topaketa horren ekintza nagusiena. Plataforma anitzeko transmedia formatuak, ikus-entzunezko goimailako hezkuntza eskoletako ikasketa planetan sartu nahi dira, izan ere zentro horiek arruntagoak diren eredu eta formatuak eskaintzen dituzte. Egoera hori harrigarri bihurtzen da, ikasle askok eguneroko bizitzan baliabide berriak eta sormenerako zein elkarrekintzarako ereduak (telebista, sare sozialak, sakelako telefonoka, bideojokoa, etab.) erabiltzen dituztela kontuan hartzen badugu. Ondorioz, ikasle horiek, besteak beste, perfil profesional berrien, prozesu berrien, metodologia

berrien eraketa eskatzen dute. Modu osagarri gisa, beste hainbat ekintza antolatzen dira: nazioarteko film laburren lehiaketa bat. Aurreko edizioan, 24 lurraldeetako 59 eskoletako 147 film labur aurkeztu ziren. Aukeraketa egiten da jaialdiko ikusleek ikus ditzaten. Panavision Saria ematen da, eta Cannes Jaialdiko Short Film Corner sailean lanak aurkeztuko dituzten hiru zuzendari aukeratzen dira. Etorkizuneko ekoizle eta banatzaileentzat sorturiko hezkuntza; gaur egun gidoiak aukeratzerako orduan erabilitako bideak, finantziazio, ekoizpen, zabaltze eta marketin moduak zein diren bezalako gaien inguruan, etorkizuneko Europako bazkideen sare bat sortu ahal izateko. Urtean zehar ospatzen den egoitza programa bat, non ikasleek film laburrak ekoiztuko dituzte euskal ekoizpen-etxe-en laguntzarekin, ondoren nazioarteko zirkuituetan erakusteko. 2016an ospatuko den topaketak bi ezaugarri hauek nabarmenduko ditu: Polonia eta Europa Erdialdeko eta Ekialdeko zine eskolekin harremana eta dss2016eu egitasmoko gai foroen bidez ekoiztu diren eta elkarbizitzarekin zerikusia duten film laburren ekoizpena. Horrez gain, beste hainbat ekintzetan modu bizian parte hartu ahal izango da: Eurovisions, Baloreen Europako Trena edo Giza Eskubideen Zinemaldia.

Gorka Estrada

Partaide diren zine eta ikus-entzunezko Eskolen Sarea Aalto University, Finlandia — Andrzej Wajda Master School of Film Directing, Polonia — Academy of Dramatic Art Zagreb, Kroazia — Beijing Film Academy, Txina — Beit Berl Academic College of Arts, Israel — Columbia University School of the Arts, EE.BB. — Zine-ikasketetarako Unibertsitate Zentroa CUEC-UNAM, Mexiko — ECAM, Espainia — École Supérieure des Arts Visuels de Marrakech, Maroko — ECU-Urugaiko Zine Eskola, Uruguai — EICTV, Kuba — Cine Black Maria Zine Eskola, Kolonbia — Fachhochschule Mainz, Alemania — HFF-Muchen Hochscule für Ferinsehen und Film, Alemania — Hochschule Luzern Lucerne University of Applied Sciences and Arts, Suiza — La Femis-École Nationale Superieure des Metiers de L’image et du Son, Francia — La Metro, Argentina — Master Media, España — National Film and TV School, Erresuma Batua — Eliz Unibertsitate Katolikoa, Txile — Pwsftitv - National Filmschool Lodz, Polonia — Tel Aviv University, Israel — The Puttnam School of Film, Singapur — The Sam Spiegel Film and TV School, Israel — Tisch School of the Arts NY, EE.BB. — Ucla Extension, EE.BB. — Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Sormenezko Dokumentalari buruzko Masterra, Espainia —La Platako Unibertsitate Nazionala, Argentina.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

38—JARDUERAK

33—

35—

Ahot s a k

Ahot s a k

re-play/re-mix

bertsojazzaldia

Jendea dantzan ipintzen duten abestien bertsio berriak; Beethoven-ek idatzitako Alaitasunari odatik hasi eta Mori Kante-ren Yeke-Yeke-arekin amaituz

Jazz-musikari eta bertsolarien topaketa. Gure itsasargietan landutako gaiak oinarrian, elkarrekin lan egingo dute NOLA

NOLA

Nazioarteko proiektua, musika egokitu, bake-himnoak, creative commons, artxibategi digitala NOIZ

2016ko abuztua NON

Lurraldeko Kultur Parkeen Sarea ERAGILEAK

Musikene/Donostiako Goi Mailako Musika Kontserbatorioa/Creative Commons Europe/ EMC (European Music Council) AURREKONTUA

250.000 €

Iñigo Ibañez

34—

Elkarbizitzarekin zerikusia duten alaitasunaren ereserki, bakearen aldeko abesti eta musika formula berrien egokipen, aldaketa eta asmaketa sustatzeko proiektua. Beethovenen Alaitasunari Oda, Lennon-en Imagine, Carol King-en You’ve got a friend, Yossou N'Dour y Neneh Cherry-ren Seven seconds, Mori Kante-ren Yeke Yeke eta Michael Jackson eta Lionel Richieren We Are the World kantak hartu eta copyrighta askatu ondoren, bertsio eta nahasketa berriak egin nahi dira. Ereserkien bertsioerrepertorioa handitu nahi da; interpretazio aukerak, esanahien bategitea eta egoera sozio-politiko desberdinak kontuan hartuta, moldaketak zabalduz. Ondorioz, himno aniztasun handi bat izango dugu eskura. Dss2016eu-en musika landuko da, Musikeneko irakasle eta ikasleek idatzi duten musika. Lan hori, beste kontserbatorio, musika eskola, orkestra, koru eta estilo desberdinetako musika talde batzuekin egingo da. Ondoren, web orri batean jarri eta baimenik behar gabe, denon eskura egongo da. Lanaren emaitzarekin, audioliburu bat argitaratuko da, 2016an. Bertsioen aukeraketa handi bat egongo da, eta horien istoriotxoa ere kontatuko da. Bertsio horien egileek parte hartuko duten estilo eta formatu askotako jaialdi erraldoi bat antolatuko da.

jarri komunean Tabernetan dauden komunetako ateak erabiliz, jendeak narrazio laburrekin eta poemekin adierazpenak egiteko aukera izango du. Adierazpen horiek, ondoren, Literaktum Jaialdian ezagutzera emango dira Aldizkako literatur sorkuntzak, bat bateko narrazio laburrak, komunetako ateetan poemak NOIZ

2016ko maiatza NON

Donostiako taberna, jatetxe eta lokalak ERAGILEAK

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea/Literaktum/ Kultur Etxeen Sarea AURREKONTUA

125.000 €

NOIZ

2016ko uztailean NON

Anoetako Belodromoan eta Lurraldeko Kultur Parkeen Sarean ERAGILEAK

Donostiako Jazzaldia/Bertsolari Elkartea AURREKONTUA

150.000 €

Alberto Elosegi

36—

Ahot s a k

NOLA

Musika nahasketa jaialdia, jazz, ahozko inprobisazioa, euskara

«Komunean zerbait jarri» eta besteekin «zerbait elkarrekin jarri» adierazpenen artean dagoen literaltasunarekin, euskaraz eginiko hitz-jokoa. Komunek pribatutasuna ematen dute, eta nolabaiteko hausnarketa sortu daiteke horietan. Horri, bertako paretak adierazpen eremu bihurtzen direla gehitzen badiogu, emaitza, komunetan, lasaibide eta iritzi trukaketa eremu bat sortzen dela da. Literaktum Jaialdian zehar, hiriko hainbat tabernekin zirkuitu bat antolatuko da. Jendeak, komunetako ateetan, beraien adierazpenak, oharrak, aldarrikapenak, narrazio labur eta poemak idatzi ahal izango ditu. Amaieran, gure izendapena osatzen duten lurralde osoko Kultur Etxeen Sarea zeharkatuko duen erakusketa bat egingo da bildutako material guztiarekin.

Bertsolaritza ahozko hedapenaren aldeko tresna oso baliozkoa da. Etengabe, beste hainbat generoekin bat egiten du, bere komunikazio indarra hazi eta belaunaldi gehiagoetara iritsi dadin. Hitzaren inprobisazioak bat bateko lotura sortzen du musikaren inprobisazioan nagusi denarekin: jazzarekin alegia. Jazzaldia ospatzen den Donostian ez ezik, izen handiko jaialdiak antolatzen diren Euskadi osoan ere leku goreneko bat betetzen duen estiloa. 2016ko Jazzaldian programaren ardatzeko bat izango da Bertsojazzaldia. Munduan ezagunak diren jazz-musikari eta bertsolariak bilduko dira, eta dss2016eu proiektuko itsasargien gaiak kontuan hartuta, elkarren arteko lanak sortuko dituzte. Baita ahozkotasuna, inprobisazioa eta heziketa musikalari buruzko haur programa zehatzak antolatuko dira ere; nazioarteko networking-a eta sareko talde-lana sustatuko dira. Euskadiko ikasle eta Poloniako musika eskoletako gazteen arteko talde-lana bultzatuko da. Emaitza, uztaila amaieran Donostian ospatuko diren udalekuak izango dira; talde-lanak eman dituen fruituekin, aire zabalean ospaturiko kontzertu batekin amaituko dira.

Ahot s a k

aita-alabak tabernan daude, ama-semeak enparantzan Abesti bilduma herrikoi bat osatzeko, betiko abestiak berriro landu nahi dituen proiektua. Kanta horiek, Txikiteroen Egunarekin bat eginez, kalean ospatuko den karaoke erraldoi batean abestuko dira NOLA

Hiritar karaoke espontaneoa, kantu herrikoien berrinterpretazioa, doako audio jaitsierak NOIZ

2016ko urriaren 11 (Txikitero Eguna) NON

Lurraldeko taberna eta eremu publikoetan ERAGILEAK

Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea /Elkarte Gastronomikoak/EAEA (European Association for the Education of Adults)/Donostia Kantuz AURREKONTUA

75.000 €

Eremu publikoan eta pribatuan harremanak sortzeko abesten dugu. Txikiteroek tabernetan egiten dute, dutxa hartzerakoan egiten dugu, sehaska abesti batek bildu egiten gaitu, jaietan abesten dugu. Kanta horiek, zeinek eta zergatik sortu zituen inguruan klixeak sortzen dituzte. Gure helburua, horiek birsortzea da. Betiko abestiak berriro landu eta horiei berriro esanahia eman; dss2016eu egitasmoaren baloreekin bat datozen abesti berriak sortu: ondorioz, 2016an, guztiok taberna eta plazetan kantatuko ditugun abesti-bilduma herrikoi bat osatzeko aukera izango dugu, himno berri horiek abesteko karaoke herrikoi moduko bat antolatuko delarik. Abesti guzti horiek dss2016eu web orritik jaitsi ahal izango dira.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

37—

kultura

JARDUERAK—39

Ahot s a k

galtzaile zoragarriak Hiri-kulturetara hurbilduko den proiektua. Esparruak askatu, eta hirian hondatuak dauden eremuak estetikoki berrituko dira. Kontzertuak, showroomak, bizikletakustomizazioa, skate-ak eta abar bilduko dituen ospakizunarekin emango zaio amaiera NOLA

Nazioarteko erakusketa, kale-kultura, underground adierazpenak, graffiti, hip-hop, skate, parcour, surf, street style NOIZ

2016ko urri-abendua bitartean NON

Ficoba Azoka Esparrua, Tabakalera, San Telmo Museoa ERAGILEAK

Parafernalia/Madrileko Hormen Kudeaketarako Bulegoa /Orbea/Quicksilver/ Surfilmfestibal/ Cluster de Tecnologías Deslizantes /Bienal de Arte da Rua (Brasil)/Murals Arts Program (EE.UU.)/Fame Festival (Italia)/Visual Street Performance (Portugal)/Nuart Festival (Norvegia)/NEMO (Network of European Museum Organizations) AURREKONTUA

350.000 €

38—

Kale-kultura bi adierazpen artean mugitzen da: underground kutsukoak eta merkatuak instituzionalizatu eta bereganatu dituenak. Graffitia, skatea edo parcour bezalako kirol posmodernoak hiria hura bizitzeko edo hirira hura kontsumitzeko hurbiltzearen artean sortzen den dikotomia horren adibide ona dira. Bi kasuetan egiten da hiria bizi, bai, baina modu ezberdinetan. proiektuak eratuko dira. Esparruak askatu, eta hirian hondatuak Azken 40 urteen ikerkuntza dauden herri-eremuak estetikoki bat aztertu ahal izateko, proiektu berrituko dituzten ekintzak. hau hiri-kulturetara hurbiltzen da; kultur ondare iragankor hori 2012tik abian egongo den kale indarrean jarri eta babestuko duen -kulturaren laborategi batek emango artxibategi bat osatzeko. Lan hori, dio amaiera proiektuari, eta bere erakusketa baten bidez emango adierazpen ikusgarriena kale-kultuda argitara, 2016an. Horretarako, ra eta bizimodu estilo desberdinen horma, mehelin edo stand-by jaialdi bat izango da. Hiru egunetan, egoeran dauden hiriko eremuetan solasaldi ekintzak, jendarterako

Ahot s a k

39—

Mikel Casal

ekintzak, eta parte-hartzeko ekintzak antolatuko dira lurraldean zehar. Hirian egoera onean dauden eremuak eta berrerabiliak izan diren egiturak ekintza desberdinen agertoki izango dira: kontzertuak, ibilbideak, streetstyle showroomak, coolhunting topaketak, oholen eta bizikleten kustomizazioa, skate lehiaketak, surf, parcour edo breakdance, erakusketak, film laburren emanaldiak, kale-norabideak, graffiti hormak...

Ahot s a k

uda gau bateko ametsa

on-off

Shakespeare-ren antzerki lana era berezietan antzeztua. Hiriko kultur parkeak izango dira ikuskizun horien lekuko

Komunikabideen aldi baterako isiltasunaren eta Haizearen Orraziko eremuan flashmob moduan egingo den talde-oihuaren arteko aldea

JARDUERA NAGUSIA NOLA

Antzezpen erraldoia, diziplina desberdinetako berrinterpretazio garaikidea, William Shakespeare NOIZ

2016ko abuztuan NON

Kultur Parkeen Sarean eta lurraldeko hondartzetan ERAGILEAK

Euskal Aktoreen Eklartea_/_Lurraldeko antzerki taldeak/ETC (European Theater Convention)/UTE (Union of the Theaters of Europe) AURREKONTUA

600.000 €

Iñigo Ibañez

Ohiko agertokiez kanpo emango den antzerki-amets ederra. Gauez Kristina Enea bezalako parke bat zeharkatzeko aukera. Sua eta ilargiaren artean, zuhaitzen itzalen barrena oinez, musika eta argia, bihurgunetan iratxo eta maitagarrien dantzekin bat egin. Aktore desberdinek William Shakespeare -ren Uda gau bateko ametsa komedia erromantikoa antzeztuko dute, eta «errealitatera» eramango gaituen oin-zubia zeharkatu arte, haien konpainiaz gozatzeko aukera izango dugu. 2016an, idazlearen laugarren mendeurrena ospatuko da. Lan horren egokipena Europa osoko elkarte, antzerki, dantza eta musika eskola eta tailer desberdinek ekoiztuko dute; prestakuntza desberdin horien bakardadea gainditu, eta profesionala eta amateurra zein publikoa eta pribatuaren arteko erlazioa sustatuko du. Jai kutsua izango du, parte-hartzea bultzatuko duelarik, baina intimoa eta misteriotsua izango da. Ikusle kopuru mugatu bati zuzendutako agerpenak egingo dira egunero, horrela bereziago izango da esperientzia, eta parkeen erabilera atxikigarri eta lasaia egingo da. Shakespeareren omenez antolaturiko sormen-gaua. Lan horren bertsioak aldi berean leku desberdinetan antzeztuko dira.

NOLA

Proiektu esperimentala,hiri mobilizazioa, zarata, zalaparta, isiltasuna, hots digitalen collage bat NOIZ

2015-2016 urteen bitartean NON

Donostiako gune publikoak AURREKONTUA

175.000 €

Dani Blanco

Zarata, aurrerabidearen, bizitzaren eta indarraren adierazpen gisa ulertua. ON-OFF. Osagarriak diren bi ekintzen laguntzarekin, hausnarketaren aldeko txanpon bereko bi aldeak. huts, isiltasunak sortzen duen beldurra gainditzeko proiektua. Komunikabide guztien isiltasun une bat eman nahia. Irudirik eta soinurik gabeko minutu bat, orri zuri bat, bere berri eman ez eta ezer aldarrikatzen ez duen lan-uzte ekintza. Dena beteta egon behar dela dirudien garai honetan, hutsik dagoen zerbait izango litzateke. Ekintza hori, gaurtik eta 2016. urteraino, maiztasun zehatzik gabe errepikatu daiteke. Donosti Bu!!a. Talde-oihu baten bidez egingo den proiektua. Herritarren parte hartzea bultzatzen du eta Europako edozein hiritik entzutea da ekintza horren helburu abstraktua. Dei erraldoi bat izango litzateke. Garrasi fisiko erraldoi bat. Flashmod baten bidez antolatuko den oihuen errekorra. Haizearen Orrazia izango da aukeratutako lekua, une horretarako Garrasiaren Orrazia izena hartuko duena. Garrasi digitala, garrasi oso luzea, mundu osoan zehar webcam -en bidez grabatuko diren oihuen collage bat, dss2016eu proiektua indartuko dutenak.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

40—JARDUERAK

40—

Ahot s a k

liet international 2016 Eremu urriko hizkuntzen abesti jaialdia. ETBk eskainiko du, eta, horrez gain, kashubieraz abesten duten Poloniako taldeak eta euskaraz aritzen diren hemengo taldeen saioak egin eta emango ditu

42—

Ahot s a k

altzoko haundia Euskal herri-ohiturak eta elkarbizitza uztartuko dituen txotxongilo opera bat. Protagonista, Altzoko Haundi mitikoa izango da JARDUERA NAGUSIA

NOLA

Eurovision jaialdiaren ordezko moduko bat, eremu urriko hizkuntzak NOIZ

2016ko azaroan NON

Tabakalera, Donostia ERAGILEAK

Liet International (Holanda) AURREKONTUA

350.000 €

41—

Liet International, Eurovision Jaialdiak duen antzeko egiturarekin ospatzen da urtero, baina ordezko era batean. Eremu urriko hizkuntzetako taldeak eta abeslariak parte hartzen dute; guztiona den Europa erakutsi nahi da, elkarbizitzaren alde eginez eta desberdina den oro errespetua behar duela aldarrikatuz. Frisian (Herrialde Behereak) ospatu zen lehenez, 2002 urtean. 2010ean, Bretainia izan da gonbidatzaile, eta bertan 11 taldek hartu dute parte. Donostiak 2016ko azaroko asteburu batean ospatuko du jaialdia. Kashubieraz abesten duten taldeek eta euskaraz egiten duten bertako taldeek emango diote hasiera. ETBk eskainiko du eta gure web orriko on-line kanalean jarraitu ahal izango da. Jaialdia ospatu baino aste bete lehenago, hiriko parke eta eremu publikoetan talde partaideen kontzertuak emango dira. Beraien errepertorioa osoa entzun ahal izango da, eta parte hartuko duten abestiak sakelako telefonoetan jartzeko aukera egongo da, hizkuntza desberdinetara itzuliak.

NOLA

Txotxongilo-opera, Nazioarteko Txotxongiloen Festibala NOIZ

2016ko uztaila NON

Topic Tolosan, Kurssal Kongresu Jauregia, Victoria Eugenia Antzokia, Arriaga Antzokia ERAGILEAK

TOPIC / UNIMA España / UNIMA Internacional AURREKONTUA

300.000 €

Altzoko Haundiaren bizitza kontatzen duen txotxongilo opera bat. XIX. mendean, Donostiatik 30 kilometrotara dagoen Altzo herriko Ipintza Baserrian jaio zen. 2,42 metro neurtzen zituen, eta Europako gizon altuena izan zen. Euskal kulturaren historia eta tradizioa ezagutzeko aukera ematen duen historia horrek, errealitatea eta fabula nahasten ditu; baina desberdinak diren horien arteko elkarbizitzaz ere hitz egiten digu. Abesbatza, txotxongilo, antzerki eta musika lan esparruetako eragile desberdinek parte hartuko dute ekoizpen handi horretan. Opera hori, Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barnean estreinatuko da. Jaialdi horrek, mundu guztiko txotxongiloak biltzen ditu, eta lau urtetik behin, Nazioarteko Txotxongiloen Bilerak (UNIMA) antolatzen ditu. 2016an, lehen aldiz ospatuko da Espainian, Tolosan hain zuzen.

Ahot s a k

kaleak kantu Herri-abesbatzen tradizioa birziklatuko duen ekintza. Aldarrikapen edo azterketa sozial gisa erabiliko dena NOLA

Abesbatza performatiboak, herri-ekimena NOIZ

2016ko abuztua NON

Donostiako gune publikoetan ERAGILEAK

Europako Abesbatzen Federazioa, Euskadiko Abesbatzen Federazioa/ Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa/ Unescoko gazteen korua/ Nazioarteko Musika Koraleko Federazioa /Abesbatzen Estatu Konfederazioaren Batzar Nagusia/ International Study for Young Conductors/ International Forum for Young Coral Managers AURREKONTUA

125.000 €

Europa cantat Europako Cantat Astea ospatuko da dss2016eu izendapenaren barnean. Munduko kultur desberdinen elkarrizketa, ezagutza eta sorkuntza sustatu nahi da. Horretarako, gaikako kontzertuak edo maisu-hitzaldiak bezalako beste hainbat eduki landuko dira.

Euskadin, abesbatza tradizio handi bat dugu. Lana egin behar dugu horrela izaten jarraitu dezan, eta entzule berriei gerturatzen saiatuko gara. Hori lortu ahal izateko, kantu koralak bere betiko testuingurutik atera eta eguneroko bizitzara eraman beharra dago. Gerturatze horrek, eremu publikoen esperientziak, erabilerak eta gozamenak bultzatuko dituen kantu koral berriak ekarriko ditu. Formatu desberdineko koruek, leku horietan bizi eta bertatik igarotzen diren kantuak abestuko dituzte; merkatuetan, osasun zentroetan, enpresa tarteetan, parke teknologikoetan, unibertsitateetako jangeletan, zubietan, hondartzetan, parkeetan... Hiriko auzo bateko arazoak aldarrikatuz, udaletxe aurrean aritu da koru bat; Bretxako merkatuan, landare koru batek errezetak kantatzen ditu fruitu eta barazki postuen aurrean; Zurriolako zubian, arraiek noiz tenk egin zain dauden arrantzaleei abesten diete; Paseo Berrian, beste koru batek enbata bat antzezten du, Parke Teknologikoan batez eta zeroz osatutako beste bat dago...

Mikel Casal

TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa TOPIC, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa da. Proiektu berezi, erakargarri eta interesgarria. Irudimena, berrikuntza eta originaltasuna bultzatzen ditu, eta Europa guztian dagoen txotxongilo zentro integral bakarra da. Bere esparruko alderdi guztiak biltzen dituen TOPICek mundu guztiko titiriteroen topagune izan nahi du. Ikasteko, erakusteko, ikertzeko, ekoizteko eta esperientziak, informazioa eta lanak partekatzeko lekua. Abangoardiazko lekua, eroso, oso erabilgarri, eta goi-malako baliabideak dituena. Topic


Dss2016eu— elkarbizitzarako

43—

kultura

JARDUERAK—41

Ahot s a k

hitzezko agur-uhinak

jarduera osagarria

Europako hizkuntzen eguna

Autobus geltokian, haur parkeetan, azoketan ematen diren beste hainbat hizkuntzetako hitz eta esaldien quick learning programa da

NOLA

Quicklearning hizkuntz-anitza, baliabide teknologikoak, Azoka Linguistiko profesionala, Europako Hizkuntzen Eguna NOIZ

2015-2016ko Azken hiruhilekoa NON

Garraio publiko, hiri-altzariak eta hiriko zonalde publikoak ERAGILEAK

Tecnalia/Lurraldebus/Euskotren/EBLUL (European Bureau for Lesser Used Lenguages) AURREKONTUA

450.000 €

44—

Euskal gizartea bere prestutasun eta abegi onagatik ezaguna da. Abegitsuak gara, baina lehen hartu-eman horretan ez gara barrubarruraino bustitzen. Beharbada, gure izaera da erruduna, baina euskaraz eta gazteleraz gain, beste hizkuntzarik ez jakiteak ere zerikusia du. Egoera horren aurrean, Donostiak Europar kontinente osoari esan nahi dio, 2016an mundu guztiko jendea hartzeko prest dagoela eta bertan bizitzen geratu nahi duten horiekin bizi eta beraien kulturak ikasiko ditugula, elkarrekikotasuna agertuz. Bizilagun dugun Frantzia edo Europako Batasuneko edozein herriri ongietorria emango diogu, baina geografikoki areago joango gara. Lehen hurbilketa hori errazagoa izan dadin, prest egon

Ahot s a k

nahi dugu; bisita, esperientzia ahaztezina izan dadin saiatuko gara. Hizkuntza ikaskuntza programa bat abian jarriko dugu helburu hori lortzeko; quicklearning bat. Hizkuntza desberdin horien ezagutzan sakontzea ez da gure helburua, hizkuntza desberdinetan, eguneroko bizitzan erabiltzen diren oinarrizko hitz eta esaldiak ikastea baizik: ongietorri adierazpenak, jakiekin zerikusia dutenak, ohar laburrak, lagunarteko adierazpenak... Jendea zain egoten den eremuak erabiliko dira: taxi edo autobus geltokiak, hiriko hornigarriak, haur parkeak, azokak, eta autobus pantailak, kutxa automatikoak, ukitze pantailak, sakelako telefonoak bezalako baliabide eta gailuak erabiliko ditugu.

45—

Irailaren 26an, Europako Hizkuntzen Eguna ospatzen da. Gertaera hori probestuko dugu lurralde osoa hizkuntza desberdinetako hitzezko agur-olatuez uhinez. Denda-leihoak, etxeetako balkoiak, eraikitzen dauden eremuetako hesi eta belakiak, etab, hornituko ditugu. Herritarren energiaren indarra erakutsiko dugu, hitzak pasieran aterako dituzte, hizkuntzen aniztasunezko agur erraldoi batean.

jarduera osagarria

expolingua dss2016eu Abenduan ospatzen den Durangoko Liburu eta Disko Azokarekin batera joango den beste ospakizun bat antolatuko dugu Irunen: Expolingua dss2016eu. Hizkuntzalari profesionalen azoka bat izango da; merkatuan dauden gailu guztiak jorratuko ditu, NTICen bidez ekoiztu eta/edo banatu diren edukiei arreta berezia jarriz: edukien hedapen eta merkaturatze plataformak, gailu digitalak, mediatekak, multimedia heziketa edukiak, hizkuntza irakaskuntza plataformak, ikaste eta itzulpen sofware ekoizpen-etxeak, etab.

Ahot s a k

lurraldeMugikorra

eurovisions

Alfabetizazio digitala hasiberrientzat eta arte-ekoizpenerako programak Interneten natibo digitalentzat

Ikus-entzunezko «telefono matxuratu» bat. Gaztediaren sentimenaren inguruan eta Europari buruzko haien ikuskera kontuan izanda, istorio bat josiko dugu

NOLA

Gramatika TRANSmedia, baloreen gaineko heziketa digitala, tailer ibiltariak, sareko talde ekoizpena, sakelako telefonoentzat ikusentzunezko ekoizpena, online albistegia NOIZ

2012-2016 urteen bitartean Filmaren aurkezpena, 2016ko iraila NON

Arteleku-Tabakalera eta Kursaal Kongresu Jauregian ERAGILEAK

Amasté/Donostiako Zinemaldia/Tabakalera/ Larrotxene Kultur Zentroa/Andoaingo Zine eta Bideo Eskola AURREKONTUA

600.000 €

Dani Blanco

Gutxi barru biziko dugun etorkizuna elkarren artean etengabe konektatuak dauden natibo digitalez osatuta egongo da. Hori dela-eta, baliabide digitalen inguruan gazteek egiten duten erabilera zentzudun eta sortzaile baten aurrerapausoa bultzatu behar dugu. Formatu asko dituen proiektu horrek, baliabideak (berriak), adierazpen eta komunikazio kanala eta plataforma bezala sustatu nahi ditu; gaztediaren (auto)kritika ahalmena garatu ahal izango da eta besteenganako errespetua, berdintasuna, taldelana, sorkuntza, irudimena, partekatzea eta trukatzea, partehartze eta ardura soziala, banakakoeta talde-nortasuna edota kultur arteko erlazioak, besteak beste, indarrean jarriko dira. 2016. urteari begira, bi proiektu zehatz ipiniko dira abian, Europa2016: sarean emango den taldelan ekoizpena, Europar kontinente guztiko gazteek parte hartuko dutelarik. Europako etorkizunaren inguruan, sakelako telefonoekin egindako zientziafikzio film bat izango da, eta Zinemaldia atalean ikusi ahal izango da lehen aldiz. Horrez gain, albistegi on-line bat egingo da, Europa osoaren barrutian. Gazteei zuzenduriko saioak, gaurko albisteak emango ditu, Europako Batasuneko partaideen arteko trukea eta ezagutza bultzatuz.

NOLA

Europako Road movie bat, deialdi irekia, remix ekoizpena, egiletza partekatua NOIZ

Aurkezpena, 2016ko abendua NON

Europa guztian zehar AURREKONTUA

355.000 €

Dinamittak

Gerra Hotzaren film ospetsuaren, 2016an Polonia herriarekin izango dugun erlazioaren eta «telefono matxuratua» haur-jolasaren artean sortutako hitz joko bat da. Jolas horretan, zirkulu bat osatzen da, mezu bat belarriz belarri bidaltzeko. Mezua igorri, eta gero eta partaide gehiago izan, orduan eta mezu zentzugabeagoa sortzen da azkenean. Jolas horren arauak oinarrian hartuta, ikus-entzunezko proiektu bat abian ipini nahi da. Proiektuak, gaztediaren sentimenak eta Europako sorkuntzaren inguruan dituzten ikuspegiak aztertuko ditu. Europa osoan ikus-entzunezko munduarekin zerikusia duten 50 eragileen sare bat sortuko da. Eragile horiek, herri-deialdiak burutuko dituzte astero, bide desberdinez: sare sozialak, interes-komunitateak eta proiektu guztirako onuragarria izango den on-line plataforma komun bat erabiliz. Urtarrileko lehen astean, mezua Donostiatik aterako da, eta, azaroaren amaieran, Poloniako EKHren hirira iritsiko da. Aste osoan zehar osatu diren piezak kontuan izanda, nodo bakoitzak, bere sarearen bidez, hurrengo nodoari bidali beharreko mezua aukeratuko du. Atal guztien artean, 50 aukeratuko dira. Horiekin, deialdi bat irekiko da, abendu bitartean, remix bat, guztien artean egindako eta egiletza partekatua duen road movie bat egingo da. Europari buruzko ikuspegi desberdinen mosaiko erraldoia.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

42—JARDUERAK

46—

i t s a s oa/lur r a

kontxako perlak hondartzara maiztasunez joaten den jendeak egin eta antzeztutako igeriketa sinkronizatu koreografia bat NOLA

Ur gaineko musikala, koreografia artxibategi bisuala, ataletan banatutako antzezpen digitala NOIZ

2016ko abuztuan NON

Kontxako badia

itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia tags

lurraldea

agintet za

higikortasun jasangarria

urbanismoa

hiria eta natura

ERAGILEAK

Waterpolo Donostia / Arrantzaleen merkatua / Fortuna Kluba / RCTSS / Atlético SS / Kirol Egokituaren Zentroa / Gondolin AURREKONTUA

175.000 €

paisaia mugak

Esther Williams igerilari eta aktoresatik hasi, igeriketa sinkronizatuan txapeldun handia den Gemma Mengualeraino iritsi arte. Ia egunero hondartzara joaten den jendeak egin eta antzeztuko duen igeriketa sinkronizatuzko koreografia bat; badian buruturiko musikala. Edukiak, koreografiak eta jantziak erabakitzeko prozesu batetik abiatuko gara. Zalearen eta autoekoizpen ikuspegitik antolatuko da; bakoitzak egiten dakien hori indarrean jarriko da, irudikatze handi bat antolatzeko amaieran. Kontxako Perlak, egunero gozatzeko aukera dutenek hondartzari eta itsasoari eskaintzen dioten jaialdia izango da. Tutorial eta emanaldien videoak youtuben jarriko dira. Europako perla guztiek, beste ur batzuetako antzezpenak bidaltzeko aukera izango dute, eta Europaren koreografia artxibategi bisual baten partaide izango dira.

DESKRIPZIOA ETA HELBURUAK

Itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargiaren ekintzak Elkarbizitzarako Kultura gure programan sartu dira Donostia ekologikoki balio handia duen mugaz haraindiko Europako eskualde baten erdian kokatzen delako. Horrek, Europa berri batekin pentsatzen hasteko aukera ematen digu, mugak oztopo ez dituen Europa; kartografia politiko, sozial eta kulturalak berriz sortzeko aukera ematen digu; Europa zaharraren mugen ondorioak gainditzeko, guztiona den geografia baterantz eramaten gaituena. Itsasoa, mendia, landa, hiria, nekazari kultura eta hiri kultura, hirugarren natura arduratsua izango litzatekeen horretan berrantolatu nahi ditugu. Era berean, Atlantiko ozeanoaren, gure itsaso eta paisaien bioaniztasun eta indarra ikusi, zaindu eta babestu nahi ditugu. Izan ere, gureak izateaz gain, Europako herritar guztienak ere badira, eta natur ondare unibertsal bat osatzen dute.

TOKIKO SAREAK ETA ERAGILEAK

Mugaz haraindiko lankidetzarako Agentzia / Mugikortasunaren aldeko Aholkularitza Kontseilua /  Bidasoa-Txingudi Mugaz haraindiko Partzuergoa /  Dantza Hirian / Dunbarri Elkartea / Euskal Kultur Erakundea / Oinezkoen Elkartea / Gipuzkoako Santiago Bidearen Lagunen Elkartea / DBUS-Tren Konpainia / Euskotren / Kaleidos Fundazioa / Kalapie / Lurraldebus / Donostiako Bizikleta Behatokia / Lur-gaineko Kirol graduondoa (MU) / Bizikletaren aldeko Hirien Sarea / Renfe / SNCF / Albaola Elkartea / Aranzadi / Azti / Itsas azpiko zinemaldia / Euskadiko Camping Elkartea / CPIE Littoral Basque / Euskal Herriko Surf Federazioa / IHOBE / Itsas Gela / Mare Urdina / COAVN / Hiria Kolektiboa / M-etxea / Talde-arkitekturen Sarea / Rulot.

DV

47—

i t s a s oa/lur r a

hutsartea? Tren geltokiak, autobus-geralekuak eta garraiobide publikoetako bidaiak, kultur esperientzia eta erakusketa gune bihurtzeko proiektua NOLA

Diziplina anitzeko kultur proposamen txikiak NOIZ

2016. urtean zehar NON

Lurraldeko garraio publikoak eta geltokiak NAZIOARTEKO SAREAK ETA ERAGILEAK

Eures / Euromot / Interreg IVG-Sudoe / Youth in action / Aeneas / Cittaslow International / Civitas Archimides / EPOMM (European Platform on Mobility Management) / International Observatory on Participatory Democracy / METREX (European Metropolitan Regions and Areas) /Open Space Network /  PRO-EE / UITP (Garraiobide Publikoen Nazioarteko Elkartea) / Veló-City / AICA (International Association of Art Critics) / Atlantic Arc Cities / ENPAP (European Network for Public Art Producers) / Euromontana / European Cultural Foundation / Europako Ingurumenaren Intrepretaziorako Zentroen Federazioa / Greenpeace / ICLEI (Local Governments for Sustainability) / ICOM (International Council of Museums) / Les Rencontres / Oceana Europe / Natura 2000 Sarea / Surf Rider Europe / UPPA (Universidad de Pau et des Pays de l’Adour) / Voluntary Arts Network / ACE (The Architects’ Council of Europe) / EUKN (European Urban Knowledge Network) / Eurocities /  European Landscape Architecture Student Association / European Landscape Network / Guerrilla Gardening / NECS (European Network for Cinema and Media Studies) / Tenantspin / Interarts Foundation

AURREKONTUA

225.000 €

Egunero, denbora ematen dugu garraiobide publikoetan. Une horietan, hitz egin, irakurri, musika entzun, sakelako telefonoan pelikulak ikusi edo bideo kontsolarekin aritzen gara normalean. Guk, ohitura horiek sustatu nahi ditugu eta dss2016eu egitasmoaren barruan proposatu ditugun kultur ekintzekin bat datozen elementu berriak gehitu nahi dizkiegu; bai, garraiobideak eta geltokiak, ekintza desberdinak (erakusketak kontzertu txikiak, performance agerraldiak, taldeirakurketak, hilotz lirainak, etab.) ematen diren eremu bezala erabiliz, bai, irakurketa, bidaia-jolasa, etab., sustatzeko eduki zehatzak eskainiz. 1913az geroztik, Donostia-Hendaia bidea egiten duen trenaren mendeurrenaz baliotuko gara, garraiobideen laborategi sortzaile proiektu honen proba-saioa burutzeko.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

48—

kultura

JARDUERAK—43

i t s a s oa/lur r a

erreala proiektatu Arkitekturak eta urbanismoak artearekin, irudiarekin eta esanahiarekin duten erlazioa aztertuko duen urteroko programa. Hiriak elkarbizitzaren aldeko eremu gisa aztertzea izango da 2016ko helburu nagusia NOLA

Urteroko programa, lekuen azterketa eta horien esanahia aztertzeko tailerrak, ekintzak, emanaldiak NOIZ

2012-2016 urteen bitartean Programa 2016ko irail-abendua bitartean NON

Hiriko eremu publikoak, Tabakalera, Kristina Enea Fundazioa, Gasteizko zonalde berdeak ERAGILEAK

Arteleku-Tabakalera / Cristina Enea / Euskal Zinemateka AURREKONTUA

475.000 €

Munduarekin gure erlazioa, zine, telebista edo Internet bitartez jasotzen ditugun irudiek baldintzatua dago. Eremuak eta lekuak irudi bezala aurkezten diren heinean ulertzen dira soilik. 2009an eman zitzaion hasiera erreala proiektatu programari. Urtero ospatzen da eta lekuen eta horiek duten esanahian oinarritzen da. Arkitekturak eta urbanismoak, irudien munduarekin, eta alderantziz, duten erlazioa jorratuko duten proiekzioak eta tailerrak antolatuko dira. Hirigile eta arkitektoek ideiak garatu ahal

izateko, filmetako irudikariaz nola kutsatu diren aztertuko dugu. Leku eta pertsonen bizitzak modu egokiago batean ulertzen laguntzen diguten ikusentzunezko piezak. Egiten diren ingurune arkitektonikoak kontuan izanda, filmak hobeto ulertzeko aukera. Irudiaren eta urbanismoaren arteko itun eta inspirazioak; esperimentatu ahal izateko, iragana eta oraina ulertzeko, etorkizuna irudikatzeko, botere sinboliko, politiko eta ekonomikoen arteko erlazioak gauzatu eta ezagutzera emateko. Erreala proiektatu-ren edizio desberdinak dss2016eu-rekin zerikusia duten gertaerekin bat etorriko dira: Vitoria-Gasteiz Hiri Berdea ospakizunarekin bat, hiri iraunkorrei eskainiko zaien 2012ko edizioa; hiria sute baten ondorioz suntsitu zenaren berrehungarren urtemuga dela-eta, hondamendiari eta berreraikitzeari eskainiko zaion 2013ko edizioa; edo, hiriak elkarbizitzarako eremu gisa aztertuko dituen 2016ko edizioa. Iñigo Ibáñez

49—

50—

i t s a s oa/lur r a

i t s a s oa/lur r a

Eurohiriaren trekkinga

soinumapa

Ibilaldiak muga arteko bideetan barrena. pertsonen arteko elkarrekintza bultzatuko duten ekintza txikiez dinamizatutakoak

Lurraldeko baso, hiri eta itsasaldeko soinuak bilatu eta gorde; ondoren, Interneten jarriko den mapa geolekutu batean erakusteko. Europako soinu-mapa erraldoi baten hasiera izango da

jarduera osagarria NOLA

Trekking, altxorraren bila, ibilbide interaktiboak NOIZ

2016ko martxo-urria bitartean NON

Atlantikoaren ardatzean, Euskal Eurohirian ERAGILEAK

Euskadiko Camping Elkartea AURREKONTUA

225.000 €

Euskal Eurohiriaren ardatz atlantikoa, etapaz etapa zeharkatuko duen ibilaldia. Lurraldea, bere historia eta bere sekretuak ezagutzeko, eta mugaren bi aldeetako biztanleak hurbildu ahal izateko modu osasuntsu eta didaktikoa. Interakzioa bilatzen duten ekintza txikiez dinamizatuko diren ibilaldiak antolatuko dira: gai desberdinak izango dituzten eta partekatuko diren bazkariak, GPS bidez aurkitu beharreko altxorraren bila jolasak, ibilbide interaktiboen koadernoak egitea, etab. Bidezidorrak, bideak eta bidexkak igarotzen ditugun bitartean, sorkuntza eta pertsonen arteko erlazioak gauzatzeko aukera paregabea. Mugaren bi aldeak lotzen dituzten aspaldi-aspaldiko bideak; elkartu egiten gaituen muga, banandu baino; bere gorena Fête de la Corniche-en izango duen jarduera.

Euskadiko Camping Elkartea

NOLA

Soinu artxibategia, paisaiaren hots mapa, plataforma digitala, lurraldeko soinu gidaliburuak, tailer eta kontzertuak NOIZ

2016. urtean zehar Plataformaren aurkezpena: 2016ko abendua NON

Lurralde guztia, Europan ERAGILEAK

Tabakalera-Audiolab / Munduko Soinu Ekologikoaren Foroa / PLANB Performance Group AURREKONTUA

250.000 €

Soinumapa

Soinuak, zaratak, isiluneak gure paisaiaren zati dira. Gure bizitzaren soinu banda osatzen dute, baina entzuten ikasi behar. Horretarako, ezinbestekoa da soinu fenomenoa eta entzute bizia sustatzea; gizarteen ezagutza, duten soinu irudikariaren arabera gauzatzeko. Mapa interaktibo bat izango litzateke, azken finean, Soinumapa, parte hartzea bultzatuko duena. Herritarrek jaso dituzten bertatik bertarako grabazioz osatuta. Lan horretarako sortu diren tailerren bidez edo beren kabuz arituta, profil desberdinetako pertsonek auzoko soinuak, itsasoaren soinu, lantegi batena, errepide bateko, gabez parke batean sortutakoa, mendiko edota auto ilara batena, besteak beste, jaso eta soinu-artxibategi geololekutu batean gordetzen dituzte. Web orria eta lekuak edo gertakari zehatzak mapa batean ezartzeko egongo diren tailerrez gain, proiektu hori, hilero emango den irratsaio batekin eta agerian jartzearen aldeko ekintza desberdinekin osatuko da, eta eguneroko bizitzan gure artean dauden soinu horietara gerturatzen lagunduko digute.w an, soinu-gidaliburu batzuk sortuko dira. Horiekin, Europako Kultura Hiriburuko egitasmoak osatzen duen lurraldeak dituen soinuen bidez, gertuago egoteko aukera emango zaigu. Lan horrekin batera, eta Europa osoko soinu artxibategi handi bat osatu asmoz, beste ekintza bat jorratu da: Europako hiriburuen soinu-mapa.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

44—JARDUERAK

51—

i t s a s oa/lur r a

itsasertzaren garbiketa; plataforma kontinentala hartzen duten uretan ontzi ibilaldi interpretatzaileak, itsas kultur ondarea eta natur aberastasuna ezagutzera eramango gaituzten ibilaldiak izango dira; itsasoak ekartzen dituen hondakinak hartuta antolatuko diren sorkuntza tailerrak; itsasoarekin zerikusia duten eta haren gaineko sentsibilizazioaren aldeko kultur ekintzak. Jarduerak hiru egunetan zehar ospatuko den Festimar itsas jaialdiarekin bukatuko dira. Donostia eszenatoki natural desberdinez osatuta dago: itsasertza, badia osoa eta bi hondartzetako hareak zeharkatzen dituzten pasabide luzeak, irla, Urgull eta Igeldo mendiak, Mirakontxako begiratokiak, Miramar Jauregia, Kaiak. Hiri-eremuak denak, guztira eta batera 300.000 pertsona Guri dagokigun itsasalde atlantikoa- biltzeko gauza direnak. Urte askotan ekintza handien agertoki ren korridore ekologikoak 27.000 natural modura erabilia. Festimar, hektarea hartzen ditu, Urdaibai eta Aniztasunaren aldeko Jaialdia da. Baiona bitartean, 120 kilometrotan 2016ko abuztuko hiru gauez, gure banatuak. Ehunka itsas habitat eta hondartzek osatzen duten anfiteatro mila animalia espezie aurkitzen naturalean ospatuko da. Zurriolara dira hor; horietatik %10 babestuta. traineruek ekarrita iritsiko diren Ekintza Ozeanikoak, Europako bale mugikorrekin emango zaio SurfRider Fundazioak zuzentzen hasiera Jaialdiari. Bale horiek, gure duen proiektua da. Gure itsasaldea kostaldeak dituen arazoen adierazle babestea du helburu, besteak beste: Atlantiko ozeanoko arazoak azpima- izango dira. Ondoren, 48 orduko kontzertu batean, mundu osoko rratu eta itsasertzaren hauskortasumusika entzuteko aukera izango na, gure ekintzek eragiten dituzten da. Zuziak, su txikiak, su-festak, ondorio ekologikoak, kutsadura eta hondarrezko eskulturak, talde hondakinen jatorria, espezien desagerpena, gizakien ekintzek ekartzen ezezagun eta ezezagunen musika. Guzti guztia, leku berezietan: dituzten beste hainbat arazoen, eta, hondartzan ezarriko den agertoki horiek, itsas ekosisteman dituzten erraldoi bat, agertoki mugikorretan ondorioak nabarmendu. edo haima txikietan. Festimar Urtero burutzen den herri-mujaialdia iraun bitartean, hondakinak gimendua da (Donostia 2010ean jasotzeko eremu bat ezarriko da; Europako Ekintza Ozeanikoen horiekin, prozesuaren eskultura bat Hiriburua izan zen, eta izango da berriro 2016an). Mugaren bi aldeetan osatuko da, modu grafiko eta partehartzaile batean, sortzen dugun mezu ekologiko horiekin bat egiten duten elkarte, unibertsitate, enpresa hondakin guztia, eta, horrek, gure kostaldean dituen ondorio txarrak eta erakundeek parte hartzen dute. ikusteko aukera emango diguena. Ekintza desberdinak burutuko dira:

festimar, ekintza ozeanikoak korridore ekologikoan

Giza ekintzek itsasertzean eragiten dituzten ondorioei buruzko sentsibilizazio proiektua. Tailerrak, kontzertuak eta eskulturak egongo dira; amaiera traineruek Zurriolaraino eramango dituzten zazpi bale mugikorrek azalduko dute jarduera nagusia NOLA

Nazioarteko Hiri Mugimenduaren Ospakizuna, sentsibilizazio-programa, kudeaketa eta osoko estrategia , hondartzen iraunkortasuna, Itsas aniztasunaren Jaialdia, Atlantikoko Europako Hirien Topaketa, Jarduera Onen Liburu Zuria NOIZ

2016ko martxo-ekaina bitartean NON

Arku Atlantikoko kostaldea ERAGILEAK

SurfRider Europa Fundazioa / Itxasgela / Bertako GKEak / Arku Atlantikoko Akuariumak /  Tourism and Handicap / Coastwatch / Barrera cero / ALGORRI AURREKONTUA

550.000 €

52—

i t s a s oa/lur r a

zubideak Europaz haraindiko Jaialdiaren barruan antolatutako programa. Zubia metafora gisa erabiliko da, eta ekintzak Irungo Etorbide Zubian eta Santiagoko Zubian antolatuko dira, Frantziarekin mugan NOLA

Nazioarteko programa, diziplina anitzeko artea, ekintzak zubietan eta igarobideetan NOIZ

2016ko uztaila-urria bitartean NON

Zeharko zubi eta eremuak, lurraldeko mugan ERAGILEAK

Bidasoa-Txingudi Mugaz haraindiko Partzuergoa / Europaz haraindiko Jaialdia / Irun, 2000 AURREKONTUA

450.000 €

Artearen, kulturaren eta politikaren nazioarteko programa bat. Diziplina anitzeko gogo batekin, Europaz haraindiko Jaialdiaren barnean ospatuko da, eta muga eta mugaz bestaldekoa aztertuko ditu. Zubia, metafora eta ekintzen kokaleku gisa erabiliko da. Zubiak, lekuen, kulturen, hizkuntzen, belaunaldien eta ideologien arteko elkartze eta banatze eremu bezala ulertuak. Pasabideak, egun ere konpondu gabe jarraitzen duten arazoak aztertzen dituztenak: biztanleria eta erkidegoa, kultur aniztasuna eta gizarteratzea, itzulpen kulturala eta diglosia, nagusitasunaren diskurtsoa eta bigarren mailako diskurtsoak,

identitatea eta postkolonialismoa, gizabanakoaren askatasunaren eta kontrolaren arteko mugak. Modu sinbolikoan, mugaldeen iragana, oraina eta etorkizuna jorratzeko leku aproposak. Europako Kultura Hiriburuaren hautagaitzak hartzen duen lurraldearen zubietan, modu irekian, garatuko den programa bat da. Kasu horretan, Etorbide Zubiari eta Santiagoko Nazioarteko Zubiari garrantzia emango zaie. Frantzia eta Espainia arteko muga naturala den Bidasoaren gainean kokatzen diren zubiak hain justu. Zubi horiek, gorabehera politikoak direla-eta, batzuetan bi herriak banatu dituzte. Gaur egun, aldiz, elkartasunaren aldeko eta harreman komertzial eta sozialen aldeko lekuak dira. Zubideak proiektuko ekintzak ibilbide bideratu batekin hasiko dira. Horietan, horretarako propio aukeratuko diren artista eta aditu desberdinen eskutik, zubi bakoitzaren kokapenaren eta historiaren ezaugarriak ezagutuko ditugu. Ondorioz, testuinguruaren araberako proiektu performatiboak sortu ahal izango dituzte, egunero zubi horiek zeharkatzen dituzten pertsonen parte-hartzea eta elkarrekintza sustatuko dute.

Iñigo Ibáñez

Ekintza horiek eta beste asko, eta Atlantikoko Europako hiriak ere gonbidatuko ditugu, elkarrekin aritu daitezen. Guztion artean, klima aldaketak sortu dituen arazoak ados ipiniko ditugu, batez ere itsas mailaren igoerak hondartzan eta kostaldean sortu dituen aldaketak. Topaketa horretan aztertuko den guztiarekin, Liburu Zuri bat osatuko dugu, eta Europako Parlamentura helaraziko. Programa hori, kostaldeko hondartzen kudeaketa iraunkorra lortzeko estrategia baten barnean egingo da, horretarako neurri desberdinak erabiliko dira: gizarteratzea bultzatzen duten programen bidez, hondartzen eskuzko garbiketa, OSPAR izendegiaren ezartzea (hondakinen azterketa eta gestio kuantitatiboa eta kualitatiboa egiteko), eta hondartzetara joan eta denon aukera izatea bertan bainatu ahal izateko.

Iñigo Ibáñez

Etorbide Zubia Zubia hori 1916. urtean eraiki zen. Espainiako herritar askok zubi hori Guardia Zibilaren eskuetatik ihes egin eta Frantziara igarotzeko erabili zuten. Lluis Companys ere, zubi horretan utzi zuen Gestapok polizia frankistaren eskuetan. Urte batzuk geroago, aliatuen etorrerarekin, nazien ihes-eremua bihurtu zen.

Santiagoko Nazioarteko Zubia Rene Petit ingeniariak eraiki zuen, 1966an. Erromes doan jendeak Irungo lurraldeetara igarotzeko erabiltzen duen zeharbidea da. Zubi horrek, Oteizak proiektatutako mugarri bat du, «0 kilometro» sinboliko bat zehaztuz, Santiagoraino geratzen den bidea adierazten duena.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

53—

kultura

JARDUERAK—45

55—  i t s a s oa/lur r a

i t s a s oa/lur r a

hiria bizirik

just a mo(nu)ment!

Behatoki soziala. Baloreen galera edo etxebizitzaren arazoa bezalako erronkei irtenbidea bilatzen saiatuko gara

Urgull mendiko Jesusen Bihotz Sakratua begien bistatik desager araziko duen magia ekitaldia. Horrekin bat, eraikuntzen sinbologiaren inguruan hausnarketa sustatu nahi da

NOLA

Behatoki teknosoziala, mediagrafia tailerrak, hiri irudikariak, erakusketa NOIZ

2016 urtean zehar Erakusketa: 2016ko abendua eta 2017ko urtarrila bitartean NON

Donostiako auzoetan eta lurraldeko herrietan ERAGILEAK

Gorga / Okupgraf / Kultur Zentroen Sarea AURREKONTUA

450.000 €

Iñigo Ibañez

54—

Auzoen memorian zehar egingo den ibilbidea. Baina, era berean, gaur egun pil-pilean dauden hainbat gairen inguruko behatoki sozial bat izango da, gure elkarbizitzaren etorkizunerako giltzak aurkitu nahi dituena: biztanleriaren zahartzea, etxebizitzaren arazoa, kanpotik etortzen diren horiekin dugun erlazioa, genero arazoak eta herritarrek erakundeekin dituzten arazoak, komunitate-baloreen desagerpena, krisi ekonomikoak eta horrek familiarentzat dakartzan arazoak, hirigintza urritasunak, trantsizioaren lehen urteetako poztasunaren ondoren sortu den desengainua, indarkeriaren arazoa, bizitza pertsonala eta lan kontziliatzeko zailtasunak, etab. Auzoetako biztanleek aipatuko dituzten arazoekin mosaiko bat egingo da. Parte-hartze tailerrak eta «hiri irudikarietan» oinarritutako hiri -azterketa dinamikak burutuko dira; hautemate ikuspuntu batetik jasoko dira datuak, kontakizun grafikoak eta ikus-entzunezko emozionalak. Bertako istorioak izango dira, baina gureak bezala beste hainbat testuinguruetan ere eragina dutenak; Europako ongizatearen gizartea deitzen diogun horren ondoeza konkretu batzuen inguruan, hausnarketa egitera bultzatuko gaituztenak. Prozesu guzti horien fruituak San Telmo Museoan egingo den erakusketa batean jasoko dira, eta Donostiako auzoetako esperientziek Europako beste hainbat auzoetan garatzen direnekin bat egingo dute.

NOLA

Monumentuen artea eta memoria, hausnarketa eta sortze-plataforma artistikoa NOIZ

2016ko urria NON

Kultur Etxeen Sarean eta lurraldeko eremu publikoetan AURREKONTUA

125.000 €

DV

56—

i t s a s oa/lur r a

arkitektura kolektiboak Arkitektura eta hirigintza eredu iraunkorrak pentsatu eta martxan jartzeko ekintza multzoa jarduera nagusia

i t s a s oa/lur r a

6etan sorpresa gaur! Ezezagun zaigun horri eskainia egongo den programa. Ezusteko ekintzek hiriko eremu publikoa itxuraldatuko dute

NOLA

Nazioarteko topaketa, erakusketa, WikiPlaza, tailerrak NOIZ

2016 urtean zehar Erakusketa, 2016ko azaroa NON

Tabakalerna, Kristina Enean, Donostian NOLA

Antzezpen artistikoak, kalean burutuko diren ezusteko ekintzak, tailer sortzaileak NOIZ

2016 urtean zehar NON

Hiriko eremu publikoetan ERAGILEAK

Ideatomics / Mugatxoan / Connsoni / C2+I /  Funky Projects AURREKONTUA

150.000 €

2016. urtea ezusteko, ustekabeko eta espero ez diren egoeraz beteta egongo da. Egoera horiek ez dira ezagutzera emango, ahoz aho joango dira, eta nolabaiteko jarraibideak utziko dituzten zurrumurruen bitartez. Modu berezi batean, eguneroko bizitza magiaz eta emozioz busti nahi da; eremu publikoen erabilera, lege, ohitura eta konbentzionalismoen inguruan esperimentatzeko. Bizkaia Plazako iturrian bat-bateko hondartza bat, ekintza bera 15 minuturo déjà vu moduan, ibaiak kolorez aldatzen du, inora ez doan jende ilara erraldoia... Era horretako ezustekoak, sormen-tailer batzuen ondorio izango dira. Horietan, ezustearen ideiaren, eraldatu nahia eta eremu publikoan aritzea landuko dira. Proiektu horren logikarekin jarraituz, modu informal batean eta kultur plan desberdinen gonbidapen erakargarri moduan, esparru publikoetan banatuko diren ezusterako gutun-azalak egingo dira.

Gure historian esanguratsuak izan diren gertaerak ospatzeko, gune publikoetan kokatzen diren elementu sinbolikoak dira monumentuak. Garai bakoitzeko boterearen eta ideologia nagusiaren adierazle dira. Erlijio eta politika ikurrak, arazotsua den memoria historikoa finkatzen saiatzen dira. Monumentu eta memoria ideiaren inguruan lan egin ahal izateko, hausnarketa eta sorkuntza plataforma bat sortzea proposatzen dugu. Lan-talde bat eratuko da; Urgull Mendiko Jesusen Bihotz Sakratua monumentugunea ikertuko dute. Azken urteetan, kendu beharra edo jada Donostiako paisaiaren berezko zati bezala mantendu beharra dagoen eztabaidaren protagonista izan da. Magia ikuskizun bat proposatzen da proiektu horren abiapuntu bezala. Une batez monumentua desagertu egingo da, eta hura gabe, gure eguneroko bizitza irudikatuko dugu dugu.

ERAGILEAK

COAVN /  Taldeko Arkitekturen Sarea  /  EHUko Arkitektura Fakultatea AURREKONTUA

380.000 €

Denon arteko arkitekturak

Talde Arkitekturaren nazioarteko topaketa handi bat. Eremu publikoetan burutuko den tailer eta parte-hartze laborategi bat; nagusitasunezko jarduera eta ohiko mugen areago lan egiten duten eremu publikoen eta naturaren adituak bilduko ditu. Talde horiek, jarduera kolektibo eta parte-hartzaileetan oinarritzen dira; eremu publikoaren biziberritze soziala edo etxebizitza iraunkorraren ereduen definizioa bezalako gaiak aztertzen dituzte. Topaketa hori, bi aurkezpen eta komunikazio gailuen inguruan burutuko da. Taldeko arkitekturekin, norbanako eraikuntzarekin, hirigintzarekin edo Wiki Plazarekin zerikusia duten proposamenak batuko dituen erakusketa bat antolatuko da. Wiki Plaza, komunikazio birtualaren plaza-nodo bat bezala pentsatua dagoen gailua da. Hiriko plazetan ezarriko da, eta plato baten antzera funtzionatuko du; kode irekiko hiri bizigarri bat izango da. Beste hainbat ekintza ere antolatuko dira: zine eta bideo zikloak, hiri baratzen tailerrak, autoeraikuntza ekologikorako tailerrak, hiri akupuntura tailerrak; ekintza guzti horiek eremu publikoak eta arkitekturak, hirigintza eta hiri garaikide bat sortzerako orduan, duten paperaren esanahi berria emango digute.


elkarbizitzarako kultura — Dss2016eu

46—JARDUERAK

57—

i t s a s oa/lur r a

ibilbide gainjarriak Literatura, zinea edo artearen eskutik ibilbideak sortuko dituen hiriaren alderdi bat. Antzinako lekuetara eta hiri eremuen bestaldera eramango gaituzten ibilbide poetikoak NOLA

Lurraldean zehar ibilaldiak, gai desberdinetako bidaiak, berrinterpretazio artistikoak, artxibategia, argitarapena NOIZ

2016 urtean zehar NON

Lurralde osoa AURREKONTUA

425.000 €

58—

Hirien errealitatea konplexua da oso. Ezarriak dauden bideek osatzen dute; lehenengo mailako eta bigarren mailako bideak, abiadura handiko autopistak, lasaitasunez aritzeko bidexkak, ibilbide pertsonalak, oraindik esploratu gabe dauden ibilbideak, zabaltzen diren kartografietan gainjarriak, bertan norabide aurkitzeko. Hiri debekatuaren planoak, ibilbide mikropolitarrak, lurralde ez-egonkor batentzat mugarik gabeko mapak, fluxuen eskemak, mapa mentalak, ezezagunak eta ikusezinak diren heinean, ibilbide arriskutsuak, beste gidaliburu turistiko batzuk, estolda-sistemaren bilbea, norbanakoaren nahitasunen ibilbideak, kalean bizi direnen hiria, biktimen eta adiskidetzearen

ibilbidea, kanpotik datozenek ikusten duten hiria... Ikuspegi desberdinak, begirada desberdinak, errealitatea ulertu, ikusi eta agertzeko sistema desberdinak, gure ibilbidearen mapan adierazi beharreko mugarriak. Europako Kultura Hiriburuaren ospakizun urtean zehar, ibilaldi desberdinak proposatuko ditugu, beste begirada batekin paisaian barneratzeko, eta beste batzuen eskutik ezagutzen ez genituen lekuak ezagutzeko. Gai desberdinak jorratzeko aukera emango duten ibilbideak, haien iraganari esker edo orainaldi historiko, sozial, politiko eta literarioari esker adierazgarriak diren lekuetara bisitak. Ezin ditugu berreraikitzearen aldeko ibilbideak albo batean utzi. Literatur lan bat, antzerki lan bat, film bat, dokumental bat, eskultura bat, performance bat, artikulu bat berriz hartzeko ibilbideak izango dira... Leku zehatz horrekin zerikusia duen lan artistikoa; beste adierazpen interpretatzaileak, beste galderak, beste hizkuntza, beste irakurketa motak, beste sinbolismo batzuk ezagutzeko aukera emango dutenak. Hiri ibilbide horiek bizitzeaz gain, artista desberdinek beraien nondik norakoak emango dizkigute. Kontakizun horiek, izendapenaren lurraldea ezagutzeko aukera desberdinak emango dituen artxibategi eta argitarapen batean zabalduko dira.

i t s a s oa/lur r a

Europa, ibai burmuin haundia Europako ibaiek osatzen duten bizi-sarea ospatzeko eremua. Bere historia, lotune sozial eta komertzial gisa indarrean ipini nahi da, baita biztanleriaren bizitzaren esparrua izateko azpimarratu ere NOLA

Adituen topaketa, ibaien historia berreskuratzeko ekintzak, Urumea ibaiaren luzera osoan ekintza desberdinak NOIZ

2014-2016 urteen bitartean Ekintzak: 2016 urtean zehar NON

Lurraldeko ibaietan ERAGILEAK

Kristina Enea / Uraren Kultura Berrirako Fundazioa /  Europako Paisaiako Ingeniaritzaren Federazioa Donostia Kultura / EFAP (European Forum for Architectural Policies) AURREKONTUA

450.000 €

Ibaiak gure herrien eta hirien kokaleku dira. Bere uberkak gure historia, gure memoria gordetzen du. Hala ere, ibaia ez da soilik uberka hori. Paisaia, ekosistema eta igarobide ekologiko bat ere da. Iturburutik bokalera doa, eta hiri- eta landa-paisaiaren arteko lotura da. Bere bazterrak bizitza naturalaren eta herritarren bizitzaren eremu bihurtzen dira. dss2016eu egitasmotik, Donostia zeharkatzen duen Urumearen bidetik hurbilduko gara ibaira, Gipuzkoako eta Europakoak ibaietatik. Guztien artean, ibai mapa bat osatzen dute, mugarik ezagutzen ez dutenak, konexio likidozko eta neuronalezko gertakari handi bat osatzen duten ibaiak, partekatutako memoria, bizitza eta jakintza biltzen dituztenak. Gu, bi isurialdetik hurbilduko gara ibaietara: bata, kontserbazio naturalarekin zerikusia duena; bestea, Europako eta mundu osoko zibilizazioaren bilakaeran izan duten garrantziarekin zerikusia duena.

DV

2014an emango diogu hasiera proiektu horri. Ibaiak berreskuratzen adituak diren teknikoen nazioarteko topaketa bat antolatuko dugu; horrekin batera, gure ibaietara hurbilduko gaituzten ekintza desberdinak burutuko ditugu; jendeak ezagutu eta zaindu ditzan, ibaien arroak birsortu ditzaten, itsas bazterreko landaretza berreskuratu dezaten, eta ibaien mundua errespetatu dezaten. Ibaietara hurbilketa sustatuko duten sortze eta aisia ekintzak antolatuko dira, borondatez egindako garbiketa lanak bezalakoak bultzatuz, etab. Lan guzti horrek goia joko du 2016an. Ibaiak Europako historian lemapean Europa mailako topaketa antolatuko da. Bertan, ibaiek kontinentearen bilakaeran izan duten zeregina aztertuko da baloreen sorkuntzan, merkataritza eta kultur erlazioetan, gatazka eta elkarbizitzaren uberka bezala. Urte osoan zehar, agertoki iraunkor eta mugikorrak ezarriko dira ibaiaren luzera osoan.

59—

i t s a s oa/lur r a

astero Alkiza herria laborategi txiki bilakatuko da dss2016eu programaren barnean, landamundua Europako bihotzean txertatzeko eta herrien artean loturak eraikitzeko NOLA

Herri-laborategiko esperientziak, laborategiekintzak, herritarren boterea, nekazari topaketa erraldoia, Europako Herri Kulturaleko Sare irekia NOIZ

2016an zehar. Astero NON

Gipuzkoako 32 herri txikietan. Alkiza erdigunea izango da ERAGILEAK

LandaGipuzkoa AURREKONTUA

320.000 €

Gaur egun, mila biztanle baino gutxiago dituzten 32 herri daude Gipuzkoan. Horiek LandaGipuzkoa deritzona osatzen dute. Nekazarimunduko ohiko herriak dira, eta azken 50 urteetan nekazaritzaren eta abelazkuntzaren ispilu izatetik, beste ekintza ekonomiko batzuen bigarrengoak izatera igaro dira. Herri horietan, nekazari-munduko ezaugarriak topatu ditzakegu. Gaur egun, hala ere, mundu hori, informazioaren gizartearen osagaiekin bizi behar du derrigor, eta horrek eragina du bere nortasunean. Asterok, herri horiek indarrean ipini nahi ditu, modu aktibo batean, dss2016eu programan sartuz. Herri bakoitzak programa zehatz bat antolatuko du astero. Programa hori ekintza desberdinez osatuta egongo da. Ekintza horiek, herri bakoitzeko eragile desberdinek sustatu edota ekoiztuko dituzte, eta kanpoko eragileekin bat egingo dute. auzolab sistemaren barnean dauden tailerrak izango dira euren egoitza. Programaketa horren osagarri gisa, gure programa arituko da. Gipuzkoako barnealdean dagoen Alkiza herria, ekintza guzti horien erdigunea izango da. Izan ere, urteak dira Alkiza herri-laborategi sozial eta kultura antzeko bat garatzen ari dela; gobernu parte-hartzailea, auzolana eta memoriaren berreskurapena bezalako ekintzetan jardun delarik. Horrez gain, Asterok, Europako Herri Kultural direnen sare ireki bat bermatu nahi du. Bertan, landa- ingurunea indarrean jarriko da bizitza garaikide baten eremu bezala, eta elkarrekin proiektuak gauzatzeko aukera egongo da bertan, eta Europako herrien artean harremanak sendotuko dira. 2016an, Alkizan elkartuko diren herrien artean hain zuzen.


Dss2016eu— elkarbizitzarako

60—

kultura

JARDUERAK—47

i t s a s oa/lur r a

hamaiketako Milaka itsasontzik hamaiketako erraldoi bat ospatuko dute, eta estropadak Munduko Ondare izendatzeko eskatuko diote Unescori jarduera nagusia NOLA

Itsasoratze jendetsua, ontzien topaketa, hamaiketako handia NOIZ

2016ko iraila NON

Bermeo eta Baiona bitarteko itsasbazter osoan zehar ERAGILEAK

Donostiako Itsas Kluba / Arrantzale Anaidiak / Aquarium-a / Euskadiko eta Iparraldeko Kirol-portuen Sarea  / Piratak / Miarritzeko Itsasoko Museoa / Arraunlari Kluba / 17 Michelin izar dituzten sukaldariak AURREKONTUA

350.000 €

61—

Euskadin atsegina zaigu bazkal orduan mahai inguruan elkartzea. Gosaria, norberak intimitatean egiten duen zerbait da, baina eguerdiko bazkaritxoa elkarrekin egiten dugu; guk, hamaiketakoa deitzen diogu. Egunero hamaikak aldera, pintxo bat tabernan, eta txikito edo zurito bat eskuan. Hamaiketakoa asteburuetan laguntzen gaitu bereziki. Mendian zehar pasiera, bizikleta ibilaldia, arrantzatzera... ekintza horiek ez lirateke gauza berdina izango patata tortilla, gazta apur bat, txorizo zati bat, ardoa edota sagardorik gabe. Hamaiketakoa egiteko aitzakia horrekin, herri-hitzordu erraldoi bat antolatu nahi dugu, itsasoan, eurohiriaren itsasbazterreko luze-

i t s a s oa/lur r a

ra eta zabalera osoan. Eta areago oraindik: Bermeotik Baionara. Itsas marrak askatu, itsasoratu, itsastatzera atera, mugak gainditzen diren eremu horretan ordu batzuk elkarrekin igaro; hain dinamikoa, hain bizia, hain hauskorra den eremuan. Itsasoa elkarrekin ospatu nahi dugu, bertatik itsasbazterra ikusi, orain arte izan dugun ikuspuntua aldatu, ohikoa ez den testuinguru batean, hamaiketako jendetsu bat eginez. Lagunartean atera nahi dugu, bakoitza bere kirol klubarekin. Mota guztietako ontziak erabiliko dira; betikoak eta modernoagoak, belaontziak, arraun ontziak, motordun ontzian, kayak-ak, traineruak, surf oholtzak eta norberak eraikitako ontziak. Ez da ontzi bakar bat ere portuan geratuko. Beste jende bat gonbidatuko dugu hamaiketakoan laguntzeko: itsasoan inoiz ibili ez diren horiei, itsasoaren bataio bat oparituko diegu; barnealdeko jendeari eta etorkinei. Kontxako estropadetan edo Donibane Loitzuneko helmugan batte-

62—

Mikel Casal

lekuak iristen diren unean bezala, musikarekin aterako gara. Energiaz blai, Donostiako Aste Nagusian bezala, portutik hondartzara ontzia hartzera ateratzen diren gazteak bezala. Hamaiketakoaren orduan egingo den itsasoko jaialdi peto-petoa; Unescori, estropadak Munduko Ondare izendatzeko eskatzeko balioko digun ospakizuna.

i t s a s oa/lur r a

itsasoaren erritmoa

restop festival

Itsas paisaian burutuko den proiektu artistikoa. Itsasaldi eta olatuen energia iraunkorra aztertzeko modua izango da

Gasolindegi eta zerbitzugune sarean antolatuko den ikuskizun eta ospakizun programa bat, joan-etorrian dabilen ikusleari zuzendutakoa

NOLA

Proiektu artistikoa, itsasoan instalatzea, erakusketa, tailerrak, energien laborategia, ikerketa soziologikoa, itsas energien ikerketa NOIZ

2016 urtean zehar 2016ko urtarril-apirila bitartean NON

Kontxako Badian, Aquarium, Kristina Enean ERAGILEAK

Kristina Enea / Artek (lab) / Arduino /  AZTI-Tecnalia /  Energiaren Euskal Erakundea (EEE)) / Aguaçadura Wave Farm (Portugal)) AURREKONTUA

650.000 €

Gorka Bravo

Itsasoa eta bere olatuak protagonistak dira Donostiako usadioetan. Egunez egun paisaia dinamiko bat margotu, bere energiaz blaitzen gaituena, hiriaren erritmoa zehazten duena. Itsasoaren Erritmoa proiektu artistikoak erritmo hori agerian utzi nahi du; itsaslasterren energia ahalmena, herritarren energia marko bizikidearen barnean nabarmendu. Biztanleriaren energia horrek, itsasoaren indarrarekin eta Kantauriko kostaldeak duen indar estetikoarekin, izena ematen dio gure izendapenari. Badiaren sarreran, argizko buia multzo batez osatutako eraikuntza ipiniko da; natura eta biztanleen elkartze puntua izango da. Gauetan, buia horiek agertu eta desagertu egingo dira jendearen begi-bistatik, boien kliskatze erritmikoarekin, haize-pasa modu estetiko batean nabarmenduz. Proiektuak ikerketarako alderdi bat ere jorratuko du. Alde batetik, hiriak AZTI-Tecnalia teknologia zentroarekin batera egiten ari den ahalmenarekin bat egiten du; energia garbia eta iraunkor bat sortzeko, itsasaldi eta olatuek egiten duten indar agortezinaz baliatzen direlarik. Bestetik, hardware libreko ingeniari teknologikoen ikerketa eta garapena sustatzen da Arduino plataformaren bitartez. Proiektu guzti hori, energia garbien nazioarteko topaketa batekin, auto sorkuntza tailerrekin eta era guztietako teknologia asmamenen erakusketa batekin osatuko da.

NOLA

Kultura Garaikidearen Jaialdia, diziplina ANITZeko artea, zubiak eta pasabideak, lurraldeko mugaldeak NOIZ

2016ko ekain-iraila bitartean NON

Lurraldeko zerbitzuguneetan AURREKONTUA

245.000 €

Asier Gogorza

Udara osoan zehar ospatuko den jaialdi bat izango da. dss2016eu egitasmoko lurraldean dagoen gasolindegi eta zerbitzugune sare luzea izango da aukeratutako eremua. Bertan egiten diren jendearen geldialdiak atsegingarriago bihurtuko dituzten ekintza txikien multzo bat izango da, une horretan gauden lekuaren inguruan hitz egingo digutenak. Gasolina erosten ari garen bitartean, bertako adierazpen kulturalak gerturatuko dizkiguten ekintzak dira, edo beste hainbat lekuetako errealitateetara eramango gaituztenak, adibidez, Poloniako restop batera. Gasolindegiak eta zerbitzuguneak bidaiariari zabaldua dagoen zerbitzu sare handi bat dira; atsedena hartu eta hornitzeko aukera ematen duen oasi bat. Hala ere, solastu, telebistan botako duten futbol partidaren inguruan aritu, eta bertako errepideen egoera galdetzeko elkartze-puntua suertatzen da ere. Restop jaialdiak eremu horiek erabili nahi ditu, ekintza kulturalak antolatu ahal izateko. Ekintza horiek ikusle konkretu bat izango dute helburu: joan-etorrian dabilen ikuslea, on the go. Aurkikuntzarako aproposa den egoera, hain zuzen. Guztia, errealitatera ohikoa ez den modu batean hurbilduko gaituen estrategia baten barnean egingo da. Zerbitzuguneak, informazioaren nodo bezala ulertuak izango dira, eta ibilbide aukera berriak proposatuko dizkigute, beharbada ez hain bizkorrak, baina bizipenez gainezka daudenak. Bidaia bat egitearen ideia, turismoa bera egitea baino garrantzitsuagoa deritzon plana; elkar ezagutzeko geldiune bat.


elkarbizitzaren aldeko kultura — Dss2016eu

48—eranskinak

azpiegiturak

hornikuntzak Hiria kultura garaikidearekin, bakearekin, baloreekin, gastronomiarekin, artearekin eta ikus-entzunezko ekoizpenarekin lotua dagoen azpiegitura multzo batez janzteko prozesu sakon batean murgilduta dago. Gaurtik hasita eta 2016 urtera arte, proiektu guzti horiek, kultur programaren garapenean parte hartuko dute eta dss2016eu proiektuko ekintza desberdinak jorratuko dituzte

KULTURA GARAIKideEA

Musika

LANKIDET ZA

Tabakalera

Musikene

Lore Toki

Proiektua 2016an ipiniko da martxan, eta Donostiako tabako-fabrika zaharra Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentro bilakatuko da, kultura bisualean oinarritua egongo delarik. Arteak, telebistak, bideoak, zineak, diseinuak eta soinuak bat egingo dute eremu berdinean. Erakusketa eta ikus-entzunezko programez osatua egongo den kontzeptu berezi bat izango da; lan egiteko, ekoizteko, sortzeko eremua batez ere. Irudien fabrika bat. Tabakalerak erronka handia du bere gain: ikus-entzunezko eremuan espezializatua dagoen kultura garaikidearen sorkuntza. Esparru desberdinetako interakzioaren bidez, ezagutza eta berrikuntzaren garapena bilatzen du.

Euskal Herriko Goi Mailako Musika Zentroa da Musikene. Orain hamar urte, Eusko Jaurlaritzak sortu zuen. Ibaetako unibertsitatean sortzen ari den eraikuntza izango da Musikeneren egoitza berria, hala ere, lanak amaitu arte, Kontxako eta ondarreta hondartzan artean dagoen badiaerdian dagoen Miramar Jauregian kokatzen da. Musikenek, interpretazioan, sorkuntzan, ikerketan eta irakaskuntzan kalitate handia duen hezkuntza baten alde egiten du. Horretarako, izen handiko irakasleak ditu, horietako asko Europako orkestra onenen partaide direlarik.

Hiritik hamar minututara aurkitzen da eraikinespazio hau; Chillida Leku museoaren eta Zabalegi nekazaritza-heziketa zentroaren artean, hain zuzen. Antzina, militar-lanetarako erabiltzen zuten lursaila, eta azken hamarkadatan lasterketa zaldien hazkuntzarako erabili izan da lur esparru hau. Gaur egun, udaletxeak bere gain hartu, eta eremu publiko bihurtuko du. Langabezian dauden bertako artista eta gazte taldeek burutzen ari diren lanari esker, 2016an, Europako Lankidetzaren aldeko Campus bilakatuko da. Bertan, bakoitzak dituen ezagutzak eta aktibismo soziala trukatu eta gobernuz kanpoko erakundeak izango dira protagonista.

ELKARBIZIT ZA

ONDAREAN ETA KULTURAREN ALDEKO ZENTROA

gastronomia

Bakearen Egoitza

San Telmo Museoa

Aiete Jauregian aurkitzen da Bakearen eta Giza Eskubideen Egoitza. Donostiak bakeak dituen baloreen sustapena eta Giza Eskubideen aldeko errespetu eta sentsibilizazioarekin erakusten duen konpromiso-adierazpenetik jaiotzen da. Oraindik terrorismoaren sufrimendua bizi dugun hiri batean, bakearen alde ematen den erantzun politikoa eta etikoa litzateke berea. Eraikina Franco diktadoreak udara-etxe bezala erabiltzen zuen, baina proiektu kultural berri baten barnean ari da: Aieteko Kultur Parkea - Bake Kulturaren Eremu; Giza Eskubideak kohesio elementu bezala erabiltzen dituena; Aieteko Kultur Zentro berriarekin harremanetan dagoena. Bertako programazio eta zerbitzuak Giza Eskubideetan espezializatuko dira.

San Telmo Museoak mendeurrena ospatu zuen 2002an. Berritze prozesu orokor bat bizi izan du. Eraikin horrek donostiarrentzat zein kanpotarrentzat duen gauza adierazgarriena, gaur, bere handitzearen (gaur egungo materialak, norabideak eta gogoa dituena) eta eraikin zaharraren arteko kontrastea da, 1932.urtetik museoaren egoitza izan den XVI. mendeko domingotar komentua. Hala ere, museo kontzeptuaren berrikusteak ere badu bere garrantzia, bere definizioa, helburuetan eta funtzionamenduan eragina duelarik. Proiektuak, San Telmoren bihurtzea definitzen du: ondare eta kultur zentro bat; ikuslearekin duen harremana, turismoaren, hezkuntzaren eta kultur aisialdiaren zerbitzura egokituko dena.

Basque Culinary Center Mondragon Unibertsitatea, euskal sukaldari handiekin bat eginez sortutako fundazioa da Basque Culinary Center. Aurten jarriko da abian, eta Gastronomia Zientzien Fakultate bat eta Elikaduraren eta Gastronomiaren Ikerkuntzaren eta Berrikuntzaren aldeko Zentro bat izango ditu. Zentroak helburu desberdinak ditu: Euskadiko eta Espainiako sukaldaritza gastronomiaren abangoardian jarraipena izatea, aditu eta enpresen arteko ikerketak sustatu, gastronomia kulturan garapen iraunkor bat sortu, eta Euskadi munduko goi sukaldaritzaren erdigune bihurtu.


Dss2016eu— elkarbizitzaren

aldeko kultura

eranskinak—49

Gure proiektuaren lurraldearen parte diren beste hiriak, Bilbo, Baiona eta Miarritze hain zuzen, erakunde kultural, artistiko eta ikertzaile multzo anitz bat dute, horietako asko nazioarte mailan zabaltzeko ahalmen probatuarekin. Hauek gure programaren eraldatze gaitasuna areagotuko dute

ARTE GARAIKIDEA

ETNOGRAFIKOA

ARTEAN ERREFERENTE

Guggenheim Bilbok industria-berritzearen ondoren izan duen loraldiaren sinbolo da Guggenheim, baita euskal kultur sektore hori nazioarte mailan ahalbideratu duen lantza-muturra ere. Bilboko Guggenheim museoa, New Yorken, Berlinen eta Venezian beste egoitza batzuk dituen sare homonimoaren partaide da. Museoa ireki zen lehen unetik, Bilboko zerbitzu- alorrak iraultza ikaragarri bat bizi izan du. Museoaren eraikina bera erakargarri da oso, baina horrez gain, barneko aretoek, aldian behin Guggenheim Sarea osatzen duten arte garaikideko bilduma garrantzitsuenak hartzen dituzte. Erakusketa horiek, denboraren joanean aberasten joan den museoak dituen fondoetara gehitu dira.

Baionako Euskal Museoa

Gasteizko Artium Museoa

Euskal Herrian dagoen museo etnografiko handiena da. Objektu eta material artistikoen eskutik, euskaldunon tradizioetan, usadioetan eta ohituretan barna ibilaldi bat proposatzen du, eta izan duten bilakaera erakusten digu. Museoa, Baionako hirigune historikoan dago kokatuta. Bertan, 1922tik gaur egun arte jaso diren 2000 objektu eta artelan baino gehiago aurki daitezke. Material guzti hori 20 aretoetan banatua dago, eta bakoitzak euskaldunon nortasunaren, gizarte honen funtzionamenduaren eta bertako kultura eta ohiturei forma eman dieten indarren lekuko dira.

Gasteizen aurkitzen den arte garaikidearen museo horrek 2002. urtean ireki zituen ateak. Araban eta Euskadin arte garaikidearen erreferente bihurtu den museoaren proiektuak bulkada handi bat jaso zuen erakundeen aldetik; Gasteizko Udaletxea, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Kultura Ministerioa. Artium museoa Gasteizko erdialdean aurkitzen da, hiriak duen erdi-aroko hirigunean, eta Gasteizko eremu sozial eta ekonomiko bizienaren alboan hain zuzen. Museoak, kultur ardatz bat osatzen du Montehermoso Kultur Zentroarekin eta Gasteizko Hirigune Historikoan aurkitzen diren beste museoekin batera.

NAZIOARTEKO ZENTROA

PENTSAMENDUA

ITSAS MUSEOA

Topic, Tolosako Gasteizko Txotxongilo Zentroa Montehermoso

Miarritzeko Itsas Museoa

TOPIC, Txotxongiloaren Nazioarteko Zentroa da eta Donostiatik ordu erdira dago da, Tolosa herrian. Irudimenaren, berrikuntzaren eta originaltasunaren alde egiten duen proiektu berezi, erakargarri eta interesgarri bat da. Europa osoan, bere osotasunean txotxongiloari soilik zuzentzen den zentro bakarra da. TOPIC, mundu osoko titiriteroen topagune bihurtu nahi du. Ikasteko, erakusteko, ikertzeko, ekoizteko eta esperientziak, informazioa eta lanak partekatzeko eremu izan nahi du; guztia, abangoardia eremu batean, atsegina, funtzionala eta goi mailako hornikuntzak dituena.

Miarritzeko Itsas Museoa, 1933. urtean sortu zen, eta ordutik bere bilakaera etengabea izan da. Itsasoko bizitza jorratzen duen museoak, egungo gertaeretan oinarritutako aldi bateko erakusketak agertzen ditu, eta bertako bilduma, itsasoaren iragana eta etorkizuna batzen dituen lotura bat bezala aurkezteko egina dago. Museo horretako arrainontzietan, Bizkaiko golkoko 150 arrai eta ornogabe mota baino gehiago aurkitzen dira. Azkenaldian, museoaren instalakuntzak bere zerbitzuaren kalitatea hobetuko duen berritze-prozesu batean sartuta daude.

Eragin handia duen kultur zentro hori, Gasteizko Udaletxeko Kultura Sailaren eskuetan dago. Artearen eta pentsamendu garaikideen ekoizpen, erakusketa eta zabaltze eremu bat da. Instituzio horrek, kultur jarduera bizia du, eta bere helburuen artean, sexuen arteko berdintasun politika ezartzea dago. Montehermoso Kultur Zentroa, Euskal Herriko hiriburu den Gasteizko alde zaharrean aurkitzen da. Eraikina XVI. mendeko berpizkunde estiloko jauregi bat da, eta lurrazpitik, 1885. urtean sortu zen Hiriko Urtegiari lotua dago.


elkarbizitzaren aldeko kultura — Dss2016eu

50—eranskinak

FESTIBALAK

programazio (gehi)zoragarria Gure proiektuak 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendapena ekintza zoragarriz osatutako ipuin bat bezala irudikatzen du; eguneroko bizitzan hiriak sustatzen dituen ekintzekin biziko direnak. Donostia urte osoko kultur jarduera oparoa baitu nazioarte mailan

2

MUSIKA KLASIKOA 1

Musika Hamabostaldia

Iñigo Ibañez

Gure proiektuak 2016ko Europako Kultura Hiriburu izendapena ekintza zoragarriz osatutako ipuin bat bezala irudikatzen du eguneroko bizitzan hiriak sustatzen dituen ekintzekin biziko direnak. Donostia urte osoko kultur jarduera oparoa baitu nazioarte mailan. Herritarren bulkada kultur mugarri egiteraino iritsi da hiriaren eta lurraldearen bizieran: Nazioarteko Zinemaldia, Musika Hamabostaldia edota Jazzaldia dira horren adibide. Hirurak bere horretan diraute, eta ez hori bakarrik, gure hiriak Europako kultur egutegiari eskaintzen dizkion zita garrantzitsuenak dira. Hala ere, beste berri batzuk ere sortu dira denboraren poderioz: Giza Eskubideen Zinemaldia, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldia, El Sol izeneko Publizitate Festibala, Surfilm Festibala. Eta horiekin batera, Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa eta Tolosako Txotxongilo Jaialdia ere azpimarratu behar dira, Hondarribia Blues Jaialdia eta Miarritzen ospatzen diren Zinema Latinoamerikarraren Nazioarteko Festibala eta Nazioarteko Jazzaldia. Hiriko kultur ekipamendua ere askotarikoa bezain zabala da, eta kultur eskaintza aberatsa prestatzen duten azpiegiturak gero eta gertuago daude herritarrengandik . Kultur guneak, liburutegiak, hiriko zentroak, naturparkeak eta kultur parkeak, guztiek gure lurraldean barrena guztientzat hedatzen

Nazioarteko Musika Klasikoko Musika Hamabostaldiak 77. edizioa ospatuko du 2016an. Hori dela eta, gure 2016ko Europako Kultura Hiriburu proiektuko ardatzarekin bat datozen gai desberdinak garatzea proposatzen du. 2013an, jaialdiaren gai nagusia, hiria hondatu zuen sutearen 200. urtemuga izango da. Musikak jendeak duen hobetzeko nahia eta gizarteak arazo guztien artean aurrera egiteko duen ahalmena jorratuko ditu, hau da, inoiz amore ematen ez duen giza gogoa. Besteak beste, honako piezak entzun ahalko dira: Mahlerren (2. Sinfonia Pizkundea), Nielsenen (4. Sinfonia Iraungiezina), Gerhard-en (Izurritea) eta Straussen (Heriotza eta itxuraldatzea) musika. 2014an, Hamabostaldiaren 75. urtemuga ospatuko da eta Gerra Handia hasi zeneko mendeurrenarekin bat egingo du; ordura arte inoiz ezagutu ez zen sarraskia. Urte horretako Askatasuna, bakea, elkarbizitza programak honako lanak aurkeztuko ditu: Beethovenen Egmont, Goethen testuarekin, Nilsenen 5. Sinfonia, Varsovian Bizirik Schöenbergena, eta Requiems desberdinak (Mozart, Brahams, Ligeti...). 2015. urteko Hamabostaldiak, Europako herritarrok beste kulturei buruz, immigrazioari buruz eta erbesteratzeari buruz izan dugun ikuspegia landu nahi du (musikarien artean, etorkin eta erbesteratutako asko egon dira) eta egile horien lanak entzungo dira: Mendelssohn (Uda gau bateko ametsa), Beethoven (Sinfonia Pastorala), Mozart (Serralloko Bahiketa), Debussy (La mer), Zemlinsky… 2016. urtea Poloniari eskainitako urtea izango da. Herri horretako hiru sortzaile omenduko dira: Chopin, Szymanowski eta Lutoslawski, eta hain entzunak ez diren beste batzuk ezagutzera emango dira, horien artean, Moniusko. Gure kultur programak dituen itsasargien gogoarekin jarraituz, Hamabostaldiak Donostia eta Europako Kultura Hiriburua izendapena partekatuko duen Poloniako hiriaren artean irudimenezko argi lerro bat sortu nahi du. Eta argi lerro horren azpian agertzen diren hirien musika gure programazioan leku izan dezala.

Jaialdi eta Festibal guzti horiek eta gizarte eta kultur zentroen sare handia dss2016eu proiektuak proposatu dituen ekintzen egutegiari gehituko zaizkio, modu natural batean. Eta 2016. urtean parte-hartze berezia eta zehatza zein izan daitekeen pentsatzen ari dira dagoeneko den sare bizia eratzen dute. Askotariko kultura bizia, azken finean; kantuan aritzeko, musika egin eta sortzeko, margotzeko, zizelkatzeko, argazkiak ateratzeko, idazteko, antzerkia lantzeko, bideoa eta zinea egiteko, hausnarketarako, galderak luzatzeko, eta ahal bada erantzunak aurkitzeko. Jaialdi eta Festibal guzti horiek eta gizarte eta kultur zentroen sare handia dss2016eu proiektuak proposatu dituen ekintzen egutegiari gehituko zaizkio, modu natural batean. Eta 2016. urtean parte-hartze berezia eta zehatza zein izan daitekeen pentsatzen ari dira dagoeneko.

5

DV

jazz

Jazzaldia Donostiako Jazzaldiak, 2016an, 51. edizioa ospatuko du. Uztaileko bigarren hamabostaldian, 80 kontzertu baino gehiago eskainiko dira. Kontzertu horiek, hiriko eremu jendetsuenetan ezarritako agertokietan izango dira. Gaur egun arte bezala, jazza izango da Jaialdiaren ezinbesteko euskarri eta programaren bizkarrezur. Hala ere, beste musika estilo batzuk protagonista izango dira ere, eta ikusle kopuru handi bat erakartzeko gaitasuna izango dute. Ikusle gehien bilduko dituzten kontzertuak Zurriolako hondartzan ospatuko direnak izango dira, Agertoki Berdea ezizenez ezaguna den eremuan. Kontzertu horiek dohainik izango dira, indie kutsu batekin eta ikusle gazteago bati zuzenduak. Baina Jazzaldiaren agertoki nagusiena, Alde Zaharreko Trinitate Plaza izango da, ikusle eta kritikarientzat, edizio bakoitzeko kalitatea eta interesa erakutsi eta adierazten duena hain zuzen. Mende erdia igaro da Jazzaldia hasi zenetik, eta uztailean urtero, bertatik eta kanpotik etorritako zaleak biltzen dira, egunero, ilunabarrean, jazz eskaintza anitz eta kalitate handia duenaz gozatzeko prest. Europako lurralde eta eskualde desberdinetako musikariek bat egingo dute 2016an, Europako Jazzaren ikus leiho paregabea osatuko dute, estilo garaikideari eta abangoardia estiloari garrantzi berezia emango diotelarik. Azkenik, ezin albo batera utzi, 2016ko Jazzaldiaren berri sare sozialen bidez emango dela, ia modu esklusiboan. Hori posible izango da, 2009tik burutzen ari den lanari esker.


Dss2016eu— elkarbizitzaren

aldeko kultura

eranskinak—51

zine

Zinemaldia

1 Montecarloko Balleta,

Musika Hamabostaldian egindako saioa.

2 Musika Hamabostaldiko

azken edizioan antzeztu zen Allegro Vivace haurekitaldiaren irudia.

3 Javier Bardem eta Julia

Roberts, aktoresak Donostia Saria jasotzen, Zinemaldiko azken edizioan.

4 2008ko Jazzaldian, Liza

Minelli ikusleen txaloen artean.

5 Jazzaldia, Zurriolako

ondartzan.

Gure hirian ospatzen den Zinemaldia, Europan ospatzen direnen artean zaharrenetariko bat da eta inongo zalantzarik gabe Espainiako zine-festa garrantzitsuena. Cannes eta Berlingo jaialdiekin batera, nazioarte mailan A kategoria duena da. Zinemaldiak duen mende erdian zehar, Hollywoodeko izarrak, zuzendari madarikatuak, Europako jenioak eta beste hainbat lekuetako zine ordezkariak igaro dira, hala nola, Irango zinea eta Txinako zinea. Horrez gain, Zinemaldia, espainiar zinearen industria munduan ezagutzera emateko aukera paregabea da. Zinemaldiak, 64.urtemuga ospatuko du 2016an. Hori dela eta, Kulturaren Europako Hiriburua egitarauarekin bat etorriko den kutsu berezi bat izango du.

2016 urtera begira burutzen ari diren lankidetzak: Zine Ikasleen Nazioarteko Topaketaren barnean, gaur egun harremana dugun Espainiako eta Poloniako zine eskolen arteko lankidetza proiektuak gauzatuko dira: Andrezj Wajda Master School or Fil Directing Pwsftitv, National Filschool Lodz eta Faculty of Radio Television of Silesia. Horrez gain, Europako Ekialdeko Lurraldeetan dauden ikus-entzunezko material desberdinen inguruan egingo den aukeraketari eskainitako atzerako begira bat antolatuko da. Azkenik, egitarauak, Eurovisions izeneko ekintza hartuko du. Gure proiektuaren trenak jaso dituen materialak ezagutzera emango dira, Europako gaztediaren sentimenaren islada den materiala.

IPARRALDE

Côte basque Festibalak Iñigo Ibañez

3

4

DV

Zinemaldiak Arte Ederren Merituari emandako Urrezko Domina lortu berri du

Nazioarteko Zinemaldia, Espainian ospatzen diren guztien artean, A maila duen bakarra da, eta Arte Ederren Merituari emandako Urrezko Domina jaso berri du Errege-erreginaren eskutik. Arrazoi nagusi bat dago Zinemaldiari aipamen handi hori emateko: mende erdi baino gehiagoz «zine kulturaren arretan, eta bere zabalkundean eta sustapenean egin duen lan handi eta emankorra».

DV

Gure lurralde-bizilagunak bere hiri eta herri txikienetan kultur eskaintza anitza du. Amérique Latine Miarritzeko Jaialdian Latinoamerikako zineak Europara begira dagoen leiho handi bat du. Ikus-entzunezkoen munduan ere, Miarritzeko Festival International des Programmes Audiovisuels nabarmentzen da. Antzerkiari dagokionez, Baiona eta Miarritzeko Latinoamerikar eta franco-iberiar Antzerki Jaialdia eta Le Temps d'Aimer ospatzen dute. Hiri horietatik kanpo, Errobiko Festibala eta Xiru Festibala ospatzen dira, arte bisualari eskainitako Angeluko Arte Garaikidearen Bienalarekin batera.


elkarbizitzaren aldeko kultura — Dss2016eu

52—eranskinak

ZEHARKAKO HELBURUAK*

Gizarte kohesioa eta gatazken indarkeriazko adierazpenak gainditzea Pertsonen bizi-energia, sormena, ekimena eta izpiritu (auto)kritikoa Benetan eleanitza den gizartea, euskaratik eta eremu urriko hizkuntzetatik Komunikazioa eta elkarrizketa Mugaz Haraindiko Euroeskualdean Europarako gogoa, Europara zabalik Kode irekiko kultura librea eta lotura digitala Kultur programazioa, tokiko eragileen eta nazioarteko sareen eskutik Ikerkuntza, gaitasuna eta mugikortasuna kulturaren eta ekonomia sortzailearen alor ezberdinetan ITSASARGIETAKO HELBURUAK*

Donostia Giza Eskubideen esparruan Europako eta nazioarteko erreferente Gehiago laguntzeko prest, iraungarriago eta osasuntsuago den eredu sozio-ekonomikoa Hizkuntzen eta lengoaia artistikoen askotasuna, Europako aniztasunerako Paisaiaren antolaketa etena, natur ingumenaren ezagutza eta zonalde publikoen dinamizazioa SISTEMAK

AUZOlab, herritarren energia laborategiak Hirikia, TRANSmedia laborategiak h(e)izkuntza, hizkuntzen laborategiak Kultur Parkeen Laborategiak Pagadi, arte eta sorkuntza laborategiak JENDEA

Haurrak Gazteak Adinekoak Familiak Sortzaileak Jende jakina Jende guztiarentzat DIZIPLINAK

Diziplina artekoak Arte plastikoak Arte bisualak Arte eszenikok Musika Literatura Arkitektura eta urbanismoa Gastronomia Artisautza Diseinua Giza zientziak Zientzia / Teknologia Kirola Ingurumena FORMATUAK

13— bazter gabe, eperik gabe

12— Asistik Arantzazura, Loiolatik igarota

11— giza eskubideen zinemaldia

09— bake-hitzarmena

10— kultura hodeietan, poema jasa

08— Lore Toki, Europako lankidetzarako campusa

07— oporrak Renerekin

06— hondarretan

05— bake eta adostasunaren aldeko hazitegiak

04— egia eta memoria

03— besarkada eta adiskidetzea

02— erronkak

01—  bakearen aldeko danborrak

bakearen itsasargi

D—  bizitza zirkuan!

B—  San Juan baleontzia

C—  trainbideak

dss 2016 eu

Oinarrizko

A—  dss2016eu ibiltaria

Erdibideko /

kultur hiriburu ibiltaria

Lehentasuna /

JARDUERA NAGUSIA—

*Intentsitate maila:

14— Europako batasunaren eta aniztasunaren aldeko kometak

Erakusketa Festibala Jarduera, ekintza Kongresu, foro, topaketa Lan-prozesua Eskola irekia, tailerra, laborategia Herri-festa Jolas eta roll playing Bidaia


59— astero

62— restop festival

61— itsasoaren erritmoa

60— hamaiketako

aldeko kultura

58— Europa: ibai burmuin haundia

57— ibilbide gainjarriak

56— arkitektura kolektiboak

55— just a mo(nu)ment!

54— 6tan sorpresa gaur!

53— hiria bizirik

52— zubideak

51— festimar

50— soinumapa

49— eurohiriaren trekkinga

48— erreala proiektatu

47— hutsartea?

46— Kontxako perlak

itsasoko eta lehorreko itsasargi

45— eurovisions

44— lurraldeMugikor

43— hitzezko agur-uhinak

42— altzoko haundia

41— kaleak kantu

40— liet international 2016

39— on-off

38— uda gau bateko ametsa

37— galtzaile zoragarriak

36— aita-alabak tabernan daude...

35— bertsojazzaldia

34— jarri komunean

33— re-play/re-mix

32— nazioarteko zine-ikasleen topaketa

31— le adventures de Alicia in miresgarri world

30— egunero kontu ezberdina

29— heri hotza, hizkuntzaren azkentzea

28— rompeolas, olatu talka festibala

ahotsen itsasargi

27— bakoitza euro 1ean

26— GPZK((ez)iristeko

25— kebab pil-pil erara

24— talentuz erantzun

23— Europako banketea

22— kasu! kasu egiten

21— kirolarekin

20— on egin!

19— feministaldia

18— gizarte irekiak

17— kooperarock 8/8/8

16— odolkiak ordainetan?

15— ibilika

bizitzaren itsasargi Dss2016eu— elkarbizitzaren eranskinak—53


elkarbizitzaren aldeko kultura — Dss2016eu

54—eranskinak

2016 ekitaldien kronograma

2017-2020 Ondarea San Juan baleontzia

auzolab—herritarren energia olatuak Hirikia—transmedia laborategiak Pagadi—arte eta sorkuntza laborategiak h(e)izkuntza—hizkuntzen laborategia

Kultur Parkeen laborategia JARDUERA NAGUSIAK

dss2016eu ibiltaria

URTEAN ZEHAR

2016 URTARRILA

INAUGURAZIOA/AMAIERA

OTSAILA

MART XOA

San Juan baleontzia

1. ITSAS BIDAIA Kantauritik Baltikora, hizkuntzak eta itsasoa aztertzen

trainbideak

1. BIDAIA Europa bakearen alde

bizitza zirkuan!

APIRILA

MAIAT ZA

EKAINA

2. ITSAS BIDAIA Denok Kultura Hiriburua Gara / Hamaiketako 2. BIDAIA Europarako mugikortasuna

1. BIRA

2. BIRA

3. BIRA

Donostia

Mons 2015*

Pilžen 2015*

02 erronkak

01 bakearen aldeko

bakearen aldeko itsasargia

danborrak

10 kultura

hodeietan, poema jasa

11 giza eskubideen

05 bake eta

zinemaldia

adostasunaren aldeko hazitegiak

06 hondarretan

03 besarkada eta

adiskidetzea

04 egia eta

09 Bake-hitzarmena

memoria

18 gizarte irekiak

20 on egin!

bizitzaren aldeko itsasargia

16 odolkiak

ordainetan?

17 kooperarock

8/8/8

22 kasu!

24 talentuz

kasu egiten

39 on-off

15 15 ibilika

20 on egin!

erantzun

43 hitzezko agur-uhinak

31 le adventures de Alicia in miresgarri world 29 heri hotza, hizkuntzaren azkentzea

ahotsen aldeko itsasargia

28 rompeolas/

30 egunero kontu

olatu talka festibal

ezberdina

34 jarri komunean

47 hutsartea

54 6tan sorpresa gaur!

57 ibilbide gainjarriak

61 itsasoaren erritmoa

itsasoaren eta lurraren aldeko itsasargia

58 Europa, ibai burmuin haundia

59 astero

62 restop festibala 49 eurohiriaren trekkinga 51 festimar


Dss2016eu— elkarbizitzaren

02 erronkak 15 ibilika

aldeko kultura

eranskinak—55

05 bake eta adostasunaren aldeko hazitegiak 19 feministaldia

28 olatu talka

49 eurohiriaren trekkinga

ABUZTUA

11 Giza eskubideen zinemaldia

14 Europako batasunaren eta aniztasunaren aldeko kometak

21 kirolarekin

32 nazioarteko zine-ikasleen topaketa

48 erreala proiektatu

UZTAILA

20 on egin!

08 Lore Toki

41 kaleak kantu 50 soinumapa

IRAILA

53 hiria bizirik

56 arkitektura kolektiboak

URRIA

AZAROA

59 astero

ABENDUA

2017 URTARRILA

3. ITSAS BIDAIA Itsas bidaia Atlantiko Hegoaldean barrena. Donostiatik Bojadorrera 3. BIDAIA Europa zinez

4. BIDAIA Europa mugarik gabe

4. BIRA

5. BIRA

6. BIRA

7. BIRA

Donostia

Polonia 2016*

Danimarka 2017*

Zipre 2017*

05 bake eta

adostasunaren aldeko hazitegiak

07 oporrak

Renerekin

14 Europako

batasunaren eta aniztasunaren aldeko kometak

08 Lore Toki,

01 bakearen aldeko

Arantzazura, Loiolatik igarota

danborrak

10 kultura

hodeietan, poema jasa

13 bazter gabe,

Europako lankidetzarako campusa

20 on egin!

12 Asistik

eperik gabe

20 on egin!

25 kebab pil pil

21 kirolarekin

19 feministaldia

erara

21 kirolarekin 26 GPZK(ez)iristeko 27 bakoitza € 1ean

23 Europako

27 bakoitza € 1ean

36 aita-alabak

40 liet

45 eurovisions

56 arkitektura

50 soinumapa

banketea

41 kaleak kantu 35 bertsojazzaldia

33 re-play/re-mix

42 altzoko haundia

38 uda gau bateko

ametsa

32 nazioarteko

zine ikasleen topaketa

tabernan daude, ama-semeak enparantzan

international 2016

37 galtzaile

zoragarriak

44 lurraldeMugikor

koletiboak

53 hiria bizirik 52 zubideak 46 Kontxako

perlak

48 erreala proiektatu 60 hamaiketako

55 just a

mo(nu)ment!



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.