1. Berritxiki

Page 1

JASO IKASTOLA

Iruñeko Jaso Ikastola

LH 6. B

LH 6. B

ASTEKARIA

1. alea 11-02-04

Veronicaren istorioa. Elkarrizketa: Joseba Jauregi. Telebista munduko profesionala.

Aurkibidea: Munduko albistea . . . . 2. or E.H. albistea . . . . . . . . . 3. or Jasoko albistea . . . . . . . 4. or Erreportaia . . . . . . 5 eta 6. or Iritzi artikulua. . . . . . . . .7. or Elkarrizketa . . . . . . . . . . 8. or Errezeta . . . . . . . . . . . . . 9. or Komikia . . . . . . 10 eta 11. or OKE. . . . . . . . . . .12-14. or Gomendioa . . . . . . . . . 15. or Narrazioa . . . . . . . . . . .16. or Denborapasak. . . . . . . 17. or Horrela esan beharrean 18. or Lehiaketa. . . . . . . . . . . .19. or Postontzia ……………20. or 1. ALEA

1


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Garcia

Itsu batek lehenengo aldiz gidatu du auto ekipatu bati esker. Floridako gizon itsu batek lehenengo aldiz auto ekipatu bat gidatu du. Kotxe hau, teknologia berezi batez ekipatuta dago. Kotxea, pasa den larunbatean Daytona zirkuituan izandako demostrazioan gidatu zuten. Mark Anthony Riccobono, NFB-ko zuzendaria, Ford Escape auto ekipatu baten gidaritzan jarri zen lehengo larunbatean. " Itsua naiz bost urte nituenetik eta inoiz ez dut gidatzeko txartela ateratzeko asmorik izan edota kotxe bat maneiatu beste pertsona baten laguntzarik gabe" esan zuen Mark Anthonik. Esan zuen ere, NFB-ak egia bihurtu duela jende askok ezinezkoa zela pentsatzen zuen ametsa.

Egipton, El Cairoko kaleak ez dira toki segurua. Egiptoko presidenteak ordura arte boterean segituko duela adierazi du gaur gauean, "trantsizio baketsua bermatzearren". Egiptoarrak presidentearen aurka manifestatu dira inoiz ez bezalako manifestazio batean eta oposizioa hasia da trantsizio politikoa bideratzen.

1. ALEA

2


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Urtarrilaren 27-an greba orokorra izan zen EH

Jon Marcos

Aurreko asteko ostegunean (urtarrilak 27) milaka langile kalera atera ziren legalizatu nahi duten pentsio sistemari ezetz esateko (67 urteekin jubilatzea eta pentsioen aldaketa). 15 mila pertsonatik gora Bilbon eta Donostian atera ziren kalera beraien pentsio sistema eta eredu ekonomikoa erabaki nahi zutela adieraztera. Iruñean berriz eguerdiko 12:00etan gaztelu enparantzan zeuden, hortik hasteko egun hartako manifestaldia. Aurreko grebetan (2009-ko maiatzean eta 2010-ko ekainean) kalkulatu zen 13.000 eta 15.000 pertsona manifestatu zirela. Osteguneko manifestazioa aurrekoak baino “handiagoa ” izan zen. Grebaren ibilbide guztiak manifestariez beteak zeuden: Amaia kalea, Príncipe de Viana, Nafarroa Behera etorbidea, Conde Olivetto, Yanguas y Miranda eta Sarasate pasealekua. Azkenean jendeak Gaztelu enparantzako “kioskoa ” inguratu zuen. Gure ikastolan 19 pertsonak egin zuten greba. Andoni Sagastibeltzari (DBH-ko irakaslea) elkarrizketa egin diogu, berak greba egin zuelako: Oihane: Kaixo, Andoni, eskerrik asko zuri elkarrizketa hau egiten uzteagatik. Andoni: Kaixo, egun on. Eskerrik asko eta plazer bat eta nahi duzuenean etorri eta ni kontent. O: Noiz erabaki zenuen greba egitea? A: Beno egia esateko zalantzak nituen eta azkeneko astean erabaki nuen, egia esateko zalantzak izan nituen baina azkenik erabaki nuen baiezkoa. O: Greba egunean manifestaldira joan al zinen? A: Gaztelu enparantzan izan zen eta jende asko izan zen eta, bai, ni hor egon nintzen. O: Topatu zinen ezagunen batekin greba egiten zenuen bitartean? A: Bai, egia da, lankide eta lagunekin geratua nintzela eta hantxe geratu ginen, Gaztelu enparantzan eta elkarrekin joan ginen. Egia esan ere kontzentrazio horretan topatu nintzen ikasle mordoarekin eta herriko jendearekin eta ezagun askorekin, bai. O: Ongi pasa zenuen egun horretan? A: Bueno egia esan, eguna, borroka eguna zen, esan dizut lehen ba, zalantzak izan nituela ez baititut oso eraginkorrak ikusten greba hauek, eta azkenik erabaki nuen “balantza” horretan baiezkoa eta nire “aportazio”, edo nire ekarpen txiki bat ematea erabaki nuen eta, nire ustez ongi pasatzea ez da hitza, ba sentsazio onarekin geratu nintzen, jende asko izan zen eta nire buruarekin pozik. O: Zein izan da zure iritzi pertsonala? A: Bai nire buruaren sentsazioa izan zen jende anitza izan zela eta uste dut beharrezkoa direla horrelakoak, beraz gustura geratu nintzen. O: Eskerrik asko galdera hauek erantzuteagatik. A: Ezerengatik eta mila esker zuei. O: Agur. A: Agur.

1. ALEA

3


JASO IKASTOLA

LH 6. B

LH 4. MAILAKO ARTELANAK

ASTEKARIA

Sara Urdiroz.

LH 4. A eta 4. B mailakoek artelan batzuk jarri dituzte pasilloan. 4. B mailakoek, hau da, Ana Roncoren gelakoek, marrazki batzuk egin dituzte, baina ez marrazki normal batzuk, beste aldizkari batzuen zati batzuk hartu dituzte, kartulina beltz batean itsatsi eta inguruan kolore askorekin margotu. Oso politak geratu dira, eta Anari galdera batzuk egin dizkiogu:

Sara- Kaixo, Ana. Ana- Kaixo, egun on. Zer moduz? Ana Ronco S- Ongi. Eskerrik asko zure denboraren zatitxo batengatik. LH 4. B - tutorea Ana- Nahi duzuenean, nahi dituzuen minutuak. S- Zure ikasleen marrazki batzuk ikusi ditugu. Politak benetan. Zure ideia izan al da? Ana- Bueno, egia esan nik ideiak beste irakasle batzuengandik jasotzen ditut. Baina bai, nik eskeini nien ideia. Baina beraiek jarraitu dute egiten. S-Bueno, zure ikasleak artista hutsak dira, benetan. Zure laguntza izan al dute? Ana- Bueno, nire laguntza pixka bat bai, baina ni gehienetan ideiak eman dizkiet. S- Pasilloan otso baten marrazki bat ikusi dugu. Noren ideia izan da? Ana- A bai! Husky bat. Nire gelako ume batek egin zuen. Berak etxean horrelako txakur bat dauka eta gustukoa zuenez‌ Primeran egin du, niretzat oso zaila izango litzateke egitea. S- Bueno, eskerrik asko zure denborarengatik. Agur! Ana- Mila esker zuei! Agur!

Arantxaren gelakoek marrazkiak egin ordez, telar koloretsu polit batzuk egin dituzte. Beraien telarrak artile eta tela mota askorekin eratuta daude, guri asko gustatu zaizkigu. Arantxari bi galdea egin dizkiogu:

S- Kaixo, Arantxa! Bi galdera egiteko denbora daukazu? A-Bai, bai, bi minuto hartuko ditugu. S-Zure ikasleen mandal batzuk ikusi ditugu. Politak benetan! Asko kostatu zaie egitea? A-Denbora gehiegi ez, gustukoak dituzte askulanak, ondo jarduten dute gauza hauekin, baina denbora gehiegi ez nuke esango nik. S- Bukatu baino lehen, gure aldizkaria irakurri duzu? A-Ez, ez dut denborarik izan, irakasleok ez dugu denbora gehiegi. Baina gainetik begiratu dut, oso ongi dagoela iruditu zait. Denbora gehiago hartuko dut eta sakonago begiratuko dut. S- Oso ongi. Ba, eskerrik asko. Bueno, agur! A- Agur eta eskerrik asko zuei!

1. ALEA

Arantxa Bereziartua LH 4. A - tutorea

4


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Bidondo

Erraldoiak mota askotakoak eta herri askotakoak daude adibidez, erraldoi handiak (ofizialak), erraldoi txikiak, suzko erraldoiak, Baina bueno, erreportaje hau suzko erraldoiei buruzko da.

Suzko erraldoiak, bolboraz eginda daude, hain zuzen ere petardoz. Suzko erraldoiak ez dira oso ohikoak eta, Iruñean baditugu baina ez dira maiz ateratzen kalera. Suzko erraldoiak gauez dantzatzen dira, iluntasunarekin, sua askoz hobeto eta politago ikusten delako. Erraldoi horiek dantzatzen dituen jendea traje espezialak eramaten dituzte, traje espezial horiek, barruan erraldoia dantzatzen ari den pertsona ez erretzeko eginda daude. Jantzi horiek eramanen ez balituzte oso arriskutsua izango litzateke, erre ahalko liratekelako. Suzko erraldoiak, Bolandera, Busca pies, Tronadores, Sei lienzo barra, … materialez eginda daude, eta material horiez eginda ez balitz, erraldoi osa erreko litzateke eta ez litzateke azkeneko traka handia entzunen. Sorbaldan, petardo antzeko batzuk eransten dizkiete. Iruñean bi daude, DOÑA GRACIOSA DE ARAZURI eta DON LANZELOT. Bakoitzak 25kg pisatzen du eta 3m-ko altuera dute. Bilbon eginda daude eta bakarrik ateratzen dira kalera kaldereroen egunean.

1. ALEA

5


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Ignazio suzko erraldoien dantzaria izan da. Noiztik eramaten dituzu suzko erraldoiak? Sanduzelaiko konpartsan gauden jendeak suzko erraldoiak eramaten genituen, gutxi gora behera, 10 urtez. Lehenengo Uharteko jendeari laguntzen egon ginen, haiek arduradunak zirelako eta beraiek utzi zituztenean guk hartu genituen. Ze erraldoi mota eramaten dituzu? Kaldereroetan parte hartzen dugunok biak eramaten ditugu, Graziosa eta Lantzelot, txandakatzen garelako. Eramaten dituzu lan bezala edo gustu bezala? Gustu bezala eramaten ditut inor ez delako bizitza irabazten erraldoiak dantzatzen, lan asko eraman arren. Txikitatik gustatu zaizkizu erraldoiak? Uste dut Iru単eko jende guztiari txiki txikitatik gustatzen zaizkiola erraldoiak, liluratu eta hunkitzen zaituztelako. Kaldereroak edo suzko erraldoiak eramaten jarraitzen al duzue? Ez, iaz egiteari utzi genion eta orain beste batzuek hartu dute dantzatzearen ardura. Kaldereroez gain beste erraldoirik eramaten al duzue? Bai, Sanduzelai eta Berriozarko konpartsan parte hartzen dut. Zeintzuk azaltzen ahal dizkiguzu? Sanduzelain, Garcia el Juntero dantzatzen dut, eta Berriozarren, La Vendimiadora edo La Mayordoma eramaten ditut. Oiartzungo erraldoiak eramateko aukera ere izan dut. Eskerrik asko galdera hauei erantzuteagatik. Eskerrik asko zuei. 1. ALEA

6


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Ainhoa Moreno

Zenbat banku egon beharko lirateke patioan? Dakizuenez, lehengo urteko aste santuan ikastolako patioan banku batzuk egin zituzten. Guztira sei: patio txikian lau eta handian bi. LH-ko ikasle batzuk, horri buruz kexatzen gara. Ez zaigu ondo iruditzen txikiak gutxiago izatean 2 banku gehiago izatea. Gainera gure ustez txikiek pazientzia gutxiago dute eta batzuek (gehienek) ez dakite geldirik egoten. Eneko, Ikastolako administratzaileari, elkarrizketa txiki bat egin diogu: Ainhoa: Kaixo, Eneko. Eneko: Kaixo. A: Noiz egin zituzten ikastolako bankuak? E: Nire ustez lehengo urteko aste santuan. A: Ze asmorekin egin zenituzten bankuak? E: Gurasoek eskatu zituzten. A: Zure ustez erabiltzen dira? E: Bai, nire ustez, jeneralean erabiltzen dira. A: Eskerrik asko eta agur. E: Agur.

Inkesta bat egin dugu patioan: -Ongi iruditzen zaizue patio txikian 4 banku egotea eta handian 2? ONGI: 0

GAIZKI: 19

EZ ZAIT AXOLA: 3

IRITZI PERTSONALA: Ni gehienetan bankuetan eserita nagoenez, ez zait ongi iruditzen, batzuetan ez dagoelako lekurik eta lurrean eseri behar garelako.

1. ALEA

7


Ibai Mateo JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA Ibai Mateo

Josebari elkarrizketa (telefonoz) Pertsona hau Joseba Jauregi da, nire lehengusua. Elkarrizketa hau berari egin diot, telebistako serie ospetsu batean lan egiten duelako.

Ibai: Kaixo, Joseba Joseba: Kaixo, Ibai. I: Momentu honetan non zaude? J: Orain Madrilen nago. I: Zer ari zara egiten Madrilen ? J: Ikasten ari naiz, Madrilen lan egiteko. I: Ze motiborengatik erabaki zenuen irudia eta soinua ikastea? J: Istorioak egitea eta jendeari ongi pasearaztea oso gustuko dudalako. I: Madrilen ikasi baino lehen non ikasten zenuen? J: Unibertsitate publikoan ikasten nuen. I: Ikasteaz gain zer egiten zenuen unibertsitatean? J: Pelikula motzen ikastaldi eta antzoki tailer batera joaten nintzen eta nire lagunek pelikula txikiak egiten laguntzen Joseba Jauregi zidaten. I: Zenbat urte egon zara unibertsitatean ikasten? J: Bost urtez egon naiz unibertsitatean ikasten. I: Zergatik erabaki zenuen Madrilera joatea? J: Madrilen telebista oso garrantzitsua delako eta aurkitu nuen masterra asko gustatzen zitzaidalako. I: Egon zinen lehenengo egunetan Madrilen galdu zinen? J: Bai, aldaketa oso handia delako. I: Pelikula edo proiekturen bat egin duzu ? J: Pelikula bat egin nuen LODO izenekoa eta hiru proiektu handi egin ditut: 1)Telebista programa bat egiteko. 2)Telebistako konkurtsoak egiteko. 3)Telebistako serieak egiteko. I: Lekuren batean lan egiten ari zara? J: Bai “Amar en tiempos revueltos” telesailean lan egiten ari naiz. I:Zer egiten duzu lan horretan? J: Talde teknikoa eta aktoreek egin behar dutena prestatzen dut. I: Zenbat denbora daramazu “Amar en tiempos revueltos “ telesailean lan egiten? J: Sei hilabete daramat lan egiten. I: Zein da zure serie gogokoena? Zergatik? J: Perdidos, genero asko dituelako. I: Eskerrik asko galdera hauei erantzuteagatik. Agur. J: Eskerrik asko zuei galdera hauek egiteagatik, nahi duzunean galdera gehiago egin agur.

1. ALEA

8


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Jokin Ullibarri

OSAGAIAK: 12 3 10 10 3

- 125 g-ko txokolate tableta. - 3 arrautza. - 100 g gurin. - 100 g azukre. - Koilarakada 1 esne. - Koilarakada 1 legamia. - Gurina moldea igurtzeko.

TRESNAK:

3

3

- Molde 1 ( Mikrouhinerako) - Irabiagailu 1 - 2 ontzi - Labana 1 - Platera 1 - Mikrouhin labe bat 1

NOLA EGIN: 1- Gurinarekin moldea igurtzi eta irin pixka bat moldean bota. 2- Moztu txokolatea zati batzuetan eta ontzi batean ipini eta ur koilarakada bat gehitu. 3- Txokolatea mikrouhinean jarri minutu 1 eta 20 segundo txokolatea urtu arte, goreneko potentziara. 4- Txokolatea urtu ondoren gehitu gurin zati batzuk eta gero ongi nahastu. 5- Beste ontzi batean bota 3 arrautzak eta azukrea. Irabiagailuarekin ongi nahastu. Esnea gehitu irina legamiarekin eta lehen prest geneukanarekin ongi nahastu. 6- Bota guztia moldera eta mikrouhinean sartu 8 minutuz goreneko potentziara, utzi 5 minutu egonean, atera, desmoldatu eta utzi hozten.

1. ALEA

9


JASO IKASTOLA Ruben Cherif

1. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA Iratí Valles

10


JASO IKASTOLA

1. ALEA

LH 6. B

ASTEKARIA

11


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA JON LEKUONA

OKE KIROLAK KIROLA

NORK JOKATU

TALDEAREN IZENA

BESTE TALDEAREN IZENA

EMAITZA

GOLAK / JARDUERAK

FUTBOLA

Jokin Ulibarri, Mikel Ibañez.

Lagunak

Pamplona

3-1

Mikel Ibañez: 2 gol

FUTBOLA

Iñigo G.,Ruben,Iñigo I., Iñigo M. Ibai, Mikel, Loren, Iker, Javier, Jon F., Erik

Iruña

Navarro Villoslada

8-1

Ruben eta Erik: 2 gol. Iñigo M. eta Iñigo I: gol 1

FUTBOLA

Ander eta Julen

San Juan

Atarrabia

4-3

Ander: 2 gol

FUTBOLA

Jaso Ikastola Mutilak

Kirol Sport

1-3

Alvaro Arantz: gol 1

FUTBOLA

Jaso Ikastola Neskak

Kaparroso

2-1

Maitane: 2 gol

SASKIBALOIA

Amaia Asti, Amaia Asin

Navarro Villoslada

Alsasua

36-30

SASKIBALOIA

Oihane Martinez

Obenasa

Noain B

36-38

Ainoa Moreno

San Cernin

Mendillorri

24-21

Leire Ruiz, Irati Valles

Anaitasuna

SASKIBALOIA PADELA

1. ALEA

Entrenamendu gogorrak egin dituzte aste honetan.

12


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

KIROLA

PARTEHARTZAILEAK

TALDEAREN IZENA

PADELA

Idoia, Angela, Ainhoa , Maitane

San Juan

BESTE TALDEAREN IZENA

EMAITZA

GOLAK / JARDUERAK

Altuera Lasterketa Ez zitzaion ondo atera baina ez zen azkenekoa geratu. Entrenamenduak egin ditu aste honetan.

ATLETISMOA

Irati Valles

Larrabide

ATLETISMOA

Amaia Bidondo

Lagunak

ESKUPILOTA

Jon Lekuona

Lagunak

Entrenamenduak egin ditu aste honetan.

GOLFA

Amaia Urtasun

Zuasti

Entrenamenduak egin ditu aste honetan.

JUDOA

Jon Lekuona

Lagunak

Aste honetan entrenamenduak egin ditu.

TENISA

Maialen

Anaitasuna

Entrenamenduak egin ditu aste honetan.

IGERIKETA

Sara Urdiroz

Etxabakoitz

Entrenamenduak egin ditu aste honetan.

Hockey: Jon Saenz Percaz, Mikel Rebollo Mateo eta Daniel Lopez Huartek hockeyan jokatzen dute.

1. ALEA

13


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

ARTE JARDUERAK JARDUERA

PARTEHARTZAILEAK

LEKUA

PIANO

Pablo

Berriozarko eskolan.

BATERIA

Loren

MARGOKETA

Ruben, Sara eta Edurne

ZERTAN ARI DIREN

Bara単aingo Pintura Akademia

Koadro bat marraztu du Rubenek. Bara単aingo kultur etxean margoketa erakusketa dago. Otsailaren 11-an bukatuko da. Ordutegia:18:30etik 20:30ak arte.Larunbat eta igandea itxita. 400 koadro baino gehiago dago.

MARGOKETA

Leire Ruiz

Lourdes Mahillo Akademia

DANTZA MODERNOA

Leire Ruiz

Anaitasuna

DANTZA FUNKY

Sara Urdiroz

Etxabakoitz

DANTZA

Maitane Olza

Auzo elkartea

Zortzikoa prestatzen ari dira inauterietarako

ASTE HONETAKO ARTISTA Elkarrizketa bat egin diogu Irantzu Zabaltzari, ikastolako euskal dantza irakasleari. Jon: Kaixo, Irantzu. Irantzu: Egun on. Jon: Dantza irakaslea zara, baina ze dantza mota? Irantzu: Nik beti euskal dantzak irakatsi ditut. Jon: Zergatik izan nahi zenuen dantza irakasle? Irantzu: Irakaslea naizelako, dantza gustuko dudalako eta gure herriko euskal dantzak jakitea gustatuko litzaidakeelako. Jon: Zenbat urtez daramazu dantza irakaslea izaten? Irantzu: Hamasei urte nituenetik. Jon: Txikia izanik, dantza klaseetara joaten zinen? Nora? Irantzu: Bai, sei urte nituenetik, Oberena dantza taldean. Jon: Zein da gehien gustatzen zaizun dantza? Zergatik? Irantzu: Larrain dantza. Luzea delako, pauso ezberdinak dituelako eta nire amaren herrikoa delako, hau da, Lizarrakoa. Jon: Eskerrik asko eta agur, Irantzu. Irantzu: Agur eta etorri nahi duzuenean. 1. ALEA

14


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Amaia Astigarraga IZENBURUA: Nur eta magia kanpamendua IDAZLEA: Toti Martinez de Lezea MARRAZKILARIA: Juan Luis Landa ARGITALETXEA: Erein ISBN: 978-84-9786-6464

SINOPSIA: Uda bukatzen ari da eta Nur oso udaleku berezi batera joan da, egiazko magia egiten den udaleku batera. Handia denean magialaria izan nahi du, eta orain lehenengo trikimailuak ikasiko ditu. Oliver eta Txangu-Magu magialariak ezagutuko ditu. Eta baita beste magia-ikasleak ere. Baina udalekuan badira misterioak, Nurrek eta bere lagunek poliki-poliki argituko dituzte misterio horiek.

IRITZI PERTSONALA: Liburu hau oso interesgarria da, asko gustatu zait. Abentura asko du, misterioa eta beldur pixka bat ematen du. Nurreko liburu guztietan sorpresa bat dakar, liburu honetan joku bat dauka (liburu barnean), zenbakiak asmatzearena.

ERNE! 16 URTETIK GORAKOENTZAT DA! IZENBURUA: STAR WARS EL PODER DE LA FUERZA 2 EGILEA: George Lucas ENPRESA: LUCA SARTS DATUAK: Aurkezten ari gatzaizkizuen jokoa PS3-rako da baina ere WII, XBOX 360, NDS, PC ,DVD-etarako daude. Bakarrik jokalari bat jolastu daiteke, jokoa HD-en ikusten da. IRITZI PERTSONALA: Niri asko gustatu zait, El poder de la fuerza 2 indarra modu librean erabili dezakezulako (“rayo-fuerza, empujón fuerza eta agarre fuerza batez ere). Ezpaten kolorea aldatu dezakezu, arropena eta truku berriak desblokeatu.Star Wars-eko fan bat baldin bazara ezin duzu bideojokoa galdu. 1. ALEA

15


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Iker Otazu

Zortea dut. Bai, zortea dut gau arriskutsu, ilun eta tristetatik ihes egin izana. Baina, benetan zortea izan zen? Ez dut uste, ez dut uste zortea izan zenik. Barkatu, oraindik ez naiz aurkeztu. Nik Jose Mari dut izena, eta 87 urte ditut. Ez dakit zergatik onartu dudan proposamen hau, argitaletxeak proposatutakoa. Ez dio axola, dagoeneko kontratua sinatu dut. Ez, ez, ez, hau oso fuertea da, gehiegizkoa, baina ez dizuet gehiago itxoinaraziko. Hor doa: Bost ginen garai hartan, ni, Ane, Jon, Maria eta, eta, eta, esango dut, eta Veronica. 17 urte inguru genituen eta oso lagun onak ginen. Denetarik egiten genuen elkarrekin, igerilekura joan, mendira ibiltzera eta euria egiten zuenean etxe batera sartzen ginen, sutondo ondoan egotera. Baina zoritxarrez, Joni ideia bat bururatu zitzaion. Hasieran ideia ona iruditu zitzaigun: etxe zahar batean espiritismoa egitea. Han ginen bostak. Ane, Jon, Maria eta hirurok oso urduri ginen. Veronica ordez lasai-lasai zegoen. - Veronica, nola da hain lasai zaudela?- galdetu zuen Jonek.- Ba! Dena gezurra da! A ze nolako txinatar ipuina! Uuuuuu! mamu bat naiz! PUM! KRAS! Argiak itzali, soinu bat entzun eta Veronica hilda agertu zen. Ezer esateko astirik izan gabe etxea erortzen hasi zen. Izugarrizko listoi bat erori zitzaidan baina ni kolpatu behar niduenean argi bat ikusi nuen. Veronica izango zen? Begiak ireki nituen eta Jonen, Aneren eta Veronicaren gorputzak ikusi nituen lurrean. Baina non zegoen Maria? Lurrean zegoen hanka moztuarekin baina bizirik. 70 urte igaro dira baina oraindik eta Veronica etxe horretan dago. Sinestea ala ez, zure kontua da.

Interneten aurkitutako izen bereko istorioaren moldaketa pertsonala. 1. ALEA

16


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Maialen Saenz

TXISTEAK Bi emakume elkartu dira eta batak besteari esan dio: -Nire senarra aingeru bat da. -Hau zortea!- erantzuten dio besteak- Nirea oraindik bizirik dago. Ama, badakizu? idazlanak zeharo hunkitu du andere単oa. - Benetan al diozu? - Bai, horixe: negargarria omen da, eta pena ematen dio.

GURUTZEGRAMA

Zeharka

Behera

3. Izaki berriak sortzen dituen aparatua. 6. Mantenugaiak eta energia sortzen dituen aparatua (A ez jarri). 7. Hainbat gai garraiatzen dituen aparatua da (TUA ez jarri).

1. Gorputza eusten eta mugitzen duen aparatua (UA ez jarri). 2. Hondakinak kanporatzeko balio duen aparatua. 4. Bere funtzioak gasak trukatzea da. 5. Gainerako sistemak zaintzen eta koordinatzen dituen aparatua.

1. ALEA

17


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Leyre Ruiz

-Hemen dauzkazue zuen euskara maila hobetzeko aste honetako esaldiak. Espero dugu ikastea eta praktikan izatea.

-Irakurtzen dut? -Irakurriko dut?

-Da nirea -Nirea da Esan dizut hori ez egiteko.

1. ALEA

Bale‌

Amaia! Esan dizut ez dela bale esaten, baietz esaten dela.

18


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Lorenzo Otermin

Kaixo, dakizuenez astero lehiaketa bat egiten dugu galdera desberdinekin. Lehiaketa honetan parte hartu nahi baduzue gauza zehatz batzuk eta arau batzuk bete beharko dituzue: •

Gure pasabidean dagoen postontzira joan beharko duzue.

Guk emandako papertxo batzuetan, erantzunak idatzi beharko dituzue eta postontzian bota. (Mesedez ez idatzi ezer errespetu falta duena.)

Asteartea arte izango duzue epea erantzunak ontzira botatzeko.

Asteazkenean ontzia hartuko dugu eta ziklo bakoitzari dagozkion erantzunetatik ongi dauden hiru hartuko ditugu (zozketaz). Bost aste pasata beste zozketa baten bidez haietako bat hartuko dugu eta saria izango du.

Paper bakarra botako du pertsona bakoitzak, arau hau betetzen ez badu ez da klasifikatuko.

Aurreko asteko erantzunak: 1. zikloa: Zuhaitza 2. zikloa: Paperontzia edo zakarrontzia. 3. zikloa: 3 hildako.

1. zikloa 2. zikloa 3. zikloa

1. maila 3.maila 5.maila

2.maila 4.maila 6.maila

Aste honetako galderak: 1. zikloa: Uretatik kanpora ateratzen denean ito egiten da, zer da? 2. zikloa: Don Ebastioren lanbidea zein den asmatu. Nik erosi, nik ordaindu eta berak saldu, nor da? 3. zikloa: Hortz zorrotz eta langileak ditu aho-gabeak.

ZORTE ON!!!

1. ALEA

19


JASO IKASTOLA

LH 6. B

ASTEKARIA

Atal honetan zuen aportazioak jarriko ditugu. Etorri gure gelara eta zuen marrazkiak, olerkiak‌ publikatzen saiatuko gara.

GOGORATU GURE BLOGAREN HEBIDEA www.jasolh5b.blogspot.com

1. ALEA

20


Turn static files into dynamic content formats.

Create a flipbook
Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.