Xistera Liburua

Page 1

ZESTA PUNTAREN IRAKASKUNTZA IKASKUNTZA PROZESUA PROCESO DE ENSEÑANZA Y APRENDIZAJE DE LA CESTA PUNTA PROCESSUS D’ENSEIGNEMENT ET D’APPRENTISSAGE DU CESTA PUNTA



EUSKERA .................. 4 CASTELLANO ........... FRANÇAISE ..............


ESKER ONAK Zesta-puntaren ikaste-irakaste prozesuaren inguruko argitalpen honen aurrean, ez genituzke ahaztu nahi bidelagun izan diren hainbat eta hainbat erakunde eta norbanako. Hauek gabe ez bailitzateke posible izango iritsi garen ondorio eta ezagutza mailara iristea. Horrela bada, gure eskerrik beroenak, maite dugun kirolaren garapenaren bidean, orokorrean euskal pilota munduan zein bereziki zesta punta munduan zuen zertzeladak eskaini dituzuen adiskide eta elkarteei. Mila esker, Juan Carlos Etxeberria Conde, Koldo Rabadan Izagirre, Maider Mendizabal Azurmendi, Oidui Usabiaga Arruabarrena, Gipuzkoako euskal pilota federazioa eta Xistera elkarteari, bide honetan eskainitako laguntasunagatik.

Egileak

Antxon Alberdi Barrutia

Iker Foronda Rojo

Izaro Arbe Izaguirre

Jokin Arbe Izaguirre

Argitaratzen du:

Xistera

Euskal herriko xistera kluben kirol kluba

SARRERA Eskura jarri nahi den kirol plan proposamen honen helburu nagusia, zesta punta eskoletako hezitzaile lanetan zabiltzatenei nolabaiteko laguntza bat eskaintzea da. Askotan, ikasleekin ez dago argi zer eduki jorratu behar den eta hauek nola landu egin behar diren, eta modurik errazenera jotzen da, hau da, partida egoerak lantzera. Kirol proposamen honetan, bi atal ezberdintzen dira: alde batetik sortua dagoen ikaskuntza-irakaskuntza prozesua, hau da, edukien lantzearen inguruko kronograma proposamena eta maila edo kategoria bakoitzeko ikasleentzako urte guztiko saioen plangintza. Eta bestetik berriz, hezitzailearen gida izeneko atala aurki daiteke. Atal honetan, batez ere aspektu teknikoen zuzenketan jarri nahi da arreta. Honela, ikasleek izaten dituzten zailtasunak zehazten dira eta horien konponbiderako laguntza eskaintzea izango da proposamena. Kirol planaren lehenengo atala garrantzitsua den arren, bigarren atal honi ere arreta handia eskaini behar zaio, hau izango baita ikasle bakoitzari modu indibidualean egingo zaion zailtasun horien konponbiderako erabiliko diren eduki teoriko-praktikoa.

4


ZESTA PUNTAREN IRAKASKUNTZA IKASKUNTZA PROZESUA


AURKIBIDEA 1. Zesta puntaren irakaskuntza-ikaskuntza prozesua .................................................................. 8

1.1. Aldiak ................................................................................................................................ 8

1.1.1. Lehenengo aldia: ni, zesta eta pilota ................................................................ 8

1.1.2. Bigarren aldia: ni, zesta, pilota eta espazioa .................................................... 8

1.1.3. Hirugarren aldia: ni,zesta, pilota, espazioa eta aurkaria .................................... 8

1.1.4. Laugarren aldia: ni, zesta, pilota, espazioa, aurkariak eta kidea ....................... 8

1.2. Aldi bakoitzeko ezaugarriak, helburuak eta edukiak ........................................................ 8

1.2.1. Lehenengo aldia ............................................................................................... 8

1.2.2. Bigarren aldia .................................................................................................. 10

1.2.3. Hirugarren aldia .............................................................................................. 12

1.2.4. Laugarren aldia ............................................................................................... 16

1.3. Zesta puntarako ebaluazio irizpideak ............................................................................. 18

1.3.1. Sarrera ............................................................................................................ 18

1.3.2. Noiz erabili ...................................................................................................... 19

1.3.3. Nola erabili ..................................................................................................... 19

1.3.4. Oinarrizko ebaluazio taula. Puntuazio sistema ................................................ 20

1.3.5. Hasiberriak kokatzeko oinarrizko ebaluazio ariketak ...................................... 22

1.3.6. Aldi bakoitzeko ebaluazio ariketak ................................................................. 22

1.3.6.1 Lehengo aldirako ebaluazio ariketak ............................................... 24

1.3.6.2 Bigarren aldirako ebaluazio ariketak ................................................ 31

1.3.6.3 Hirugarren aldirako ebaluazio ariketak ............................................ 37

1.3.6.4 Laugarren aldirako ebaluazio ariketak ............................................. 43

1.4. Metodologia ................................................................................................................... 49

1.4.1. Sarrera ............................................................................................................ 49

1.4.2. Irizpide metodologikoak zesta puntan ........................................................... 49


1.4.2.1. Antolaketa ...................................................................................... 49

1.4.2.2. Irakaskuntza estiloak ....................................................................... 51

1.4.3. Helburuak eta edukiak antolatzeko sailkapenak ............................................. 53

1.4.3.1. Joko-ekintza ................................................................................... 53

1.4.3.2. Egitura moldatzea ........................................................................... 59

1.5. Zeharkakotasuna zesta puntan ....................................................................................... 62

1.5.1. Norbere buruarekiko ezagutza eta prozedurak ............................................ 62

1.5.2. Kideekiko harremana ...................................................................................... 62

1.5.3. Ingurua ezagutu eta zaindu ............................................................................ 63

2. Atal praktikoa ....................................................................................................................... 64

2.1. Sarrera ............................................................................................................... 64

2.2. Saioen eta edukien planifikazioa ........................................................................ 64

2.2.1. Prozesu orokorra (1. pausua) .............................................................. 64

2.2.2. Prozesu pedagogikoa (2. pausua) ...................................................... 66

2.3. Saioaren antolaketa ........................................................................................... 67

2.3.1. Saioaren barne egituraketa ................................................................ 67

2.3.2. Saioak eta jarduerak aurkezteko modua ............................................ 68

2.4. Aldi ezberdinetako saio ereduak ....................................................................... 71

2.4.1. Lehenengo saioa ................................................................................ 71

2.4.2. Bigarren saioa .................................................................................... 78

2.4.3. Hirugarren saioa ................................................................................ 85

2.4.4. Laugarren saioa .................................................................................. 92

2.4.5. Bostgarren saioa ................................................................................ 99

3. Terminoen zerrenda ............................................................................................................. 106 4. Eranzkinak ........................................................................................................................... 109 5. Bibliografia .......................................................................................................................... 110


1. ZESTA PUNTAREN IRAKASKUNTZA-IKASKUNTZA PROZESUA

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak orain arte argitaratutako aurreko bi liburuxkak kontutan izanik (Esku-pilotaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesua eta Elkarteetarako kirol planaren proposamena), liburuxka honen helburua zesta-puntaren inguruan baliabide berdinak izatea da. Beraz, aurreko liburuetan egindako lana zesta-puntara egokituko da ondorengo lerroetan.

1.1. Aldiak Zesta-puntako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua 4 alditan banatzen da: 1.1.1. Lehenengo aldia: ni, zesta eta pilota

Prozesuaren hasierako aldia. Bertan, ikasleak zesta lotzen, pilota zesta barruan sartzen eta ondoren botatzen ikasiko du. Arreta zestan eta pilotan oinarrituko da momentu oro. 1.1.2. Bigarren aldia: ni, zesta, pilota eta espazioa

Ikasleak, behin zestara ohitzen denean eta pilota modu ezberdinez botatzen ikasten duenean, arreta joko espaziora bideratzen hasiko da; hau da: aurreko paretara lehenik, eta lurrera ondoren. Ezker pareta eta errebotea maila igotzen eta indarra lortzen duenerako utziko da. 1.1.3. Hirugarren aldia: ni, zesta, pilota, espazioa eta aurkaria

2. aldiko espazioa menperatzen hasten denean, ikaslea pilotaren norabidea kontrolatzen hasiko da. Hau lortzen denean, arreta aurkariarengan jartzen hasi daiteke, tantoa nola lortu dezakeen erabakiz. Honetarako, ezinbestekoa izango zaio aurkariaren kokapena, bere puntu ahulak eta abar ezagutzen hastea. Hortaz, aldi honetan garrantzi handiena duena oposizioa da. 1.1.4. Laugarren aldia: ni, zesta, pilota, espazioa, aurkariak eta kidea

Aurreko aldi guztiak landu ondoren, ikaslea azkeneko aldira helduko da, non jokoa bere osotasunean kontutan hartzen hasiko den. Egoera honetan bi biren aurkako norgehiagokak eta ariketak lantzen hasiko da. Beraz, aurreko elementuei, aurkari eta kide bat gehituko zaie eta jokoa konplexuagoa bilakatuko da. Orain oposizioa handiagoa izango da, bi baitira aurka arituko direnak eta hortaz, tantoa lortzeko espazioa murritzagoa izango da. Hori konpentsatzeko kide bat gehituko da eta kooperazioaren bitartez lanak erraztuko dira. Dena den, elkarrekintza sartzean (kolaborazioa eta oposizioa), joko osoa zailtzen da, kide eta aurkariak egin behar dutena deskodifikatzea zaila delako. Horregatik esaten da hauxe dela aldi guztietatik aldirik konplexuena; egun, jokalari adituenak ere aldi hau lantzen jarraitzen dutelako. 1.2. Aldi bakoitzeko ezaugarriak, helburuak eta edukiak 1.2.1. Lehenengo aldia

1. aldiko helburu nagusiena ikasleak pilota eta zesta ezagutzea eta menperatzea izango da. Jokamoldearen ezaugarriak ezagutzeaz gain, zesta eta pilotarekiko erlazio moduak landuko dira; bi elementu hauek espazioan duten kokapen eta orientaziora egokituz.

8


EZAUGARRIAK Bota Aurretik: - Zesta lotzen eta zaintzen ikasi behar du. - Pilotaren ibilbidea ezagutzen joan behar da: • Pilota jasotzeko distantzia egokia zein den ikasi behar du (gertuegi/urrunegi jarri gabe). • Bote distantziara egokitu ondoren, pilota puntatik hartzeko, zestaren kokapen egokia zein izan beharko litzatekeen ikasi behar du (ipurditik edo eskularrutik sartu gabe edota adibidez).

Botatzen Duenak

Unea: - Pilota frontisera botatzeko gai izan behar da: • Orientazio egokia: Bi oinak publikoari begira jarriko ditu eskuinez botatzean edo oinak ezker paretara eta zesta errebotera begira errebesez botatzean. • Pilota zuzen eta gorantz botatzeko: eskuinez botatzerakoan, eskumuturra luzatuta egon behar da pilota beherantz edo ezkerrerantz ez joateko. Errebesez, besoa dagoela bota behar da pilota (pilota eskuinerantz ez joateko), eta ez du zesta gehiegi altxatu behar, bestela pilota lurretik arrastaka aterako da. Oso gutxi altxatuz gero ere pilota goraka aterako da baina ez aurrera, beraz erdibideko bat bilatu beharko du. • Pilotaren norabidea, zestaren puntaren kokapenaren araberakoa izango da, jaurtiketa egiterako orduan. Norabidea: - Helburu nagusia (zesta lotzen ikasteaz aparte) pilota hartzea eta botatzea denez, errazena pilota hartzeko, norbaitek, pilotaria dagoen tokira, eskuarekin, pilota botatzea izango da. Kontrol nahikorik ez baldin badago, bakoitzak bere buruari, eskuarekin, pilota botako dio. - Umeak oraindik pilotari norabidea ematen ikasi behar du. Taktika-Estrategia: - Oraindik tantoa nola egin behar den ikasi behar du. - Kideak eta arerioak zeintzuk diren ikasi behar du.

Botatzen EZ Duenak

Espazioarekiko Erlazioa: - Pilotalekuan non kokatu behar den ikasi behar duenez, pilota jasotzeko zailtasunak izango ditu. - Pilotak frontisa jo ondoren hurrengo pilota berak hartu behar duela ikasi behar du. Taktika-Estrategia: - Zer egin dezakeen eta zer ezin dezakeen egin ikasi behar du.

Arauak eta Joko Dinamika

- Txandaka jolasten dela ikasi behar du. - Pilota zesta barruan zenbat denbora egon daitekeen ikasi behar du. - Marrak eta txapak falta (txarra) direla ikasi behar du. - Ikasi behar du pilota airez edo bote batez hartu behar dela. - Sakea nondik (11-tik) nora (4 eta 7 zenbakien bitartean) eta nola (jarraian, pilota gelditu gabe) egin behar den edota errebotea nola egiten den (jarraian ere) ikasi behar du.

9


HELBURUAK

EDUKIAK

Botatzen Duenak

- Zesta lotzen eta zaintzen ikasi. - Pilota jasotzeko une aproposa zein den erabakitzeko pilotaren ibilbidea ikasi. - Pilota modu egokian botatzeko gai izan. - Pilota botatzeko modu ezberdinak ikasten joan.

- Zintaren ibilbidea eskularruan. - Zesta busti behar den edo ez (erremintaren egoeraren eta eguraldiaren arabera) - Pilotaren ibilbidea. - Pilotara jartzea. - Pilota jaurtiketak: • Eskuinez edo errebesez. - Botatzeko era ezberdinak * : • Goitik behera *. • Alboz goitik *. • Alboz erditik *. • Alboz behetik *. • Behetik gora *.

Botatzen EZ Duenak

- Pilota jaurti ondoren, kantxan duen BN kokapenaz ohartu eta hurrengo pilota jasotzeko kokapen egokia bilatzeko gai izan. - Pilota non eta nondik hartzen den ikasi.

- Frontisarekiko kokapena: • Luzeran: gertu edo urrun. • Zabaleran: ezkerrean edo eskuinean. - Pilota espazioan non hartu: • Begibistan. - Pilota zestan nondik hartu: • Zestaren puntatik.

- Zesta punta jokamoldearen oinarrizko joko-arauak ikasi (txandaka jo behar da, txapak eta marrak txarra (falta) dira, sakea nondik nora eta nola egin behar den, …)

- Esku pilotak antzerako egitura duten jokoak. • Oposiziokoak: - Taldekako dueluak - Bakarkako dueluak.

- Jokatzeko dauden modu ezberdinak ikasi (tantoak lortzeko moduak, espazioan kokatzeko modu ezberdinak, elkar ulertzeko modu ezberdinak, …).

- Zesta-punta jokamoldearen espaziozko elementuak: • Frontis. • Ezkerpareta. • Errebotea. • Kontrakantxa.

Arauak eta Joko Dinamika

* Botatzeko erak edo moduak eranskinetan (1. marrazkia).

1.2.2. Bigarren aldia

2. aldian arreta joko espazioan jarriko da. Aurreko aldian zestara eta pilotara egokitzen jardun badu pilotariak, aldi honetan espazioa modu egoki batean erabiltzen ikasiko du. Dauden umeen adina kontuan izanik, landuko diren espazioak aurreko pareta (frontisa) eta lurra (kantxa) izango dira. Ez dira oraingoz ezker pareta eta errebotea kontutan izango. Frontisa lau eremutan banatzen da; txokoa/zabala eta goia eta behea. Berdina gertatzen da kantxarekin; non aurrea-atzea eta ezkerra-eskuina bereiztuko diren. Dena den, aldi honetan, sakea gehituko zaie aurrez ikasitako botatzeko moduei; sake hau jarraian izan gabe oraindik, dituen zailtasunak kontutan izanik (bizkarrez, bote on bat egin eta gero, leku zehatz eta jakin batetara, …).

10


EZAUGARRIAK Bota Aurretik: - Pilotaren ibilbideak irakurtzen ditu pilotariak eta pilota hartzeko non kokatu behar den ikasiz doa (koordinazioa). - Pilotara punpa ondoren hobeto jartzen da airez baino, nahiz eta pilota biziaz (punpa handiko pilotaz) airez jartzea errazagoa izan. - Punpa ondoren pilota hobeto gelditzen du airez hartzen duenean baino eta horrek ondorengo jaurtiketa errazten du. - Denbora gehiago behar du errebesez jartzeko eskuinez baino.

Botatzen Duenak

Botatzeko Unea: - Pilota airez zein botez hartu ondoren botatzeko gai da. Eskuinez eta errebesez botatzeko gai da baina bi postura erabiltzen ditu nagusiki: errebesez behetik gora * eta eskuinez alboz goitik *. Besteak ikasten animatu behar da: • Errebesez goitik behera * eta alboz goitik *. • Eskuinez goitik behera * eta alboz behetik *. - Orientatzen ikasi du eta pilota zuzen joan dadin oin eta besoen kokapenean behar diren zuzenketak egiten ikasi du. - Eskumuturra menperatzen du eta zestaren punta begiratzen duen tokira doa pilota. Honen ondorioz, pilota abiadura handiagoz botatzeko gai da. Norabidea: - Pilota frontiseko eremu ezberdinetara botatzen hasiko da: gora, behera, ezkerrera eta eskuinera (1.E.h.¹). • Azkeneko bi hauek (ezker,eskuin) menperatzeko zailtasun gehiago izango du. - Pilota kantxako eremu ezberdinetara botatzen hasiko da: aurrera, atzera, ezkerrera eta eskuinera (2.E.h.²). • Pilota zabaltzea (eskuinera botatzea) da hemen zailena kontra-kantxara botatzeko arriskua dagoelako. Ezkerrera errebesez botatzean kontuz ibili behar da ezker hormarekin, hau ukituz gero pilota zabaldu egingo baita. Taktika-Estrategia: - Ikasi du tantoa lortzeko espazioaren erabilera ezinbestekoa dela baina ez du oraindik aurkariaren arabera hau erabiltzen. - Pilota bota nahi duen espazioaren arabera, jaurtiketa egiteko modua ezberdina izango da.

Botatzen EZ Duenak

Arauak eta Joko Dinamika

Espazioarekiko Erlazioa: - Pilotaren abiadura eta punparen arabera kantxan duen kokapena egokitzen joango da. - Aurkariaren ekintzek ez dute oraindik bere kokapena baldintzatzen. Taktika-Estrategia: - Pilotaren ibilbidea irakurtzeko gai denez, pilota gabe kokatu behar denean, erabaki onak hartzen hasiko da. - Pilota txandaka bota behar dela ikasten doa. - Pilota zesta barruan gelditu daitekeela daki baina denbora gehiegi barruan izan gabe. - Marrak falta (txarra) edo falta erdia (pasaren kasuan) direla eta txapa guztiak falta direla daki. - Sakea eta errestoa noiz eta nola egin behar diren daki eta errebotea zer den ere badaki, baina oraindik jarraian egiten ikasi behar du.

* Botatzeko erak edo moduak eranskinetan (1. marrazkia).

1.E.h.¹: 1go Espazio helburua. /

2.E.h.²: 2. Espazio helburua.

11


1.2.3. Hirugarren aldia Behin espazioa behar bezala erabiltzen ikasi ondoren, 3. aldiko helburu nagusira jo daiteke. Ikasleak zesta, pilota, espazioa eta denbora elementuen arteko elkarrekintza, oposizioan erabiltzen ikasiko du. Aurkariaren jokabidea irakurtzeko eta berea ezkutatzeko gai izan behar da. Honetaz aparte, aurreko aldian ikasitako sakea, jarraian egiten hasiko da eta honekin batera errebotea lantzen hasiko da, hau ere jarraian egiten delako, pilota gelditu gabe.

HELBURUAK

EDUKIAK

- Pilota, botatzeko modu ezberdinekin, frontiseko zein lurreko gune ezberdinetara jaurtitzeko gai izan. - Jaurtitzeko era ezberdinak espazioko gune ezberdinekin erlazionatzeko gai izan.

- Jotzeko moduaren arabera, pilotaren norabide ezberdinak lantzeko jarduerak, 3 aldagai hauek erlazionatuz: • Pilotaren ibilbidea: zuzena edo loratua. • Emandako indarra: indartsu edo suabe. • Espazio helburuak: - 1.E.h. (frontisa): altueran eta zabaleran. - 2.E.h. (lurra): luzeran eta zabaleran. - Botatzeko modua eta norabide mota ezberdinen arteko erlazioa lantzeko jarduerak. - Sake eta erresto mota ezberdinak lantzeko jarduerak.

- Pilota bota ondoren, espazioan kokatzeko gune ezberdinak ezagutu eta pilotaren ibilbidearen arabera moldatzeko gai izan.

- Kokapen ezberdinak: • Luzeran: aurrean edo atzean. • Zabaleran: ezkerrean edo eskuinean. - Pilotaren ibilbidearen arabera lekualdaketa: • Aurrera. • Atzera. • Albora.

Botatzen Duenak

Botatzen EZ Duenak

12


Arauak eta Joko Dinamika

- Jokoaren oinarrizko arauak finkatu (pilota hartu eta bota egin behar da, txandaka egin behar da, …). - Zesta puntan jokatzeko dauden modu ezberdinak ikasi (espazioaren erabilera jaurtiketa egitean, espazioan kokatzeko modu ezberdinak, elkar ulertzeko modu ezberdinak, puntuak lortzeko moduak, …). Joko erritmoa azkartzeko edo geldotzeko gai izan.

- Zesta puntaren antzeko egitura duten joko, jolas eta kirolak. - Moldatutako jokoak: • Oposizioa aldatzeko jarduerak. • Txandaka aritzea aldatzeko jarduerak. • Espazioa aldatzeko jarduerak. • Puntuazio sistema aldatzeko ariketak. • Rolak aldatzeko ariketak. - Pilota, jaurtiketa eta indarra: • Bizia edo motela. • Loratua edo zuzena. • Indartsu edo suabe.

Kolaborazioan¹: Ikasleek elkar lagunduz burutzen duten egoera, (kideari ahalik eta ondoen pilota botatzea). Oposizioan²: Ikasleek elkarren aurka jokatzen duten egoera, (bi aldeek tantoa egitea bilatzen duten egoera).

13


EZAUGARRIAK Bota Aurretik: - Pilotaren ibilbideak kontrolatzen ditu eta pilota airez hartzeko hobeto kokatzen da, batez ere pilota bizia denean. - Pilotaren efektuak ezagutzen doa. - Orokorrean: • Kolaborazioan¹ punpaz eta airez ondo kokatzen da • Oposizioan² helburua tantoa egitea denean, pilotara jartzeko zailtasunak ditu. Botatzeko Unea:

Botatzen Duenak

- Kolaborazio egoeran errazagoa egiten zaie, pilota airez zein punpaz hartu ondoren, nahi duten tokira pilota botatzea. - Oposizio egoeran, helburua tantoa egitea denean, pilota punpaz zein airez hartu ondoren, zaila egiten zaie nahi duten tokira pilota botatzea; gorputza posizio ezegokian jartzen baitute. Norabidea: - Kolaborazioan pilota frontisera zein lurreko edozein gunera zehaztasun handiagoz botatzeko gai da. - Kolaborazioan, 3. espazioa helburua (ezker horma, kontrakantxa eta aurkariaren araberako espazioa) erabiltzen hasiko da. - Kolaborazioan, airez eta gutxiago menperatzen dituen botatzeko moduak hobeto bideratzen hasiko da. Taktika-Estrategia: - Pilota bota aurretik, aurkariaren kokapena kontutan hartzen hasiko da.

Botatzen EZ Duenak

Espazioarekiko Erlazioa: - Espazioan duen kokapena ondorengo baldintzen arabera egokitzen hasiko da: • Pilotaren ibilbidea eta abiadura. • Frontisarekiko eta ezker hormarekiko duen distantzia. • Pilota botatzen duen zestalariarekiko duen kokapena. Taktika-Estrategia: - Espazioan kokatzeko moduarekin, aurkariaren intentzioa baldintzatzen saiatzen hasiko da botatzeko unean.

Arauak eta Joko Dinamika

- Aurkariaren ekintzak joko egoeran ez oztopatzen ikasi behar du, nahita erdian jarri gabe, adibidez. - Bat baten aurka jokatzean (1:1 egoeran), dituen aukera guztiak ezagutzen hasiko da (sakean, errestoan eta jokoan zehar), pilota botatzean edo botatzen ez duenean.

14


HELBURUAK

Botatzen Duenak

Botatzen EZ Duenak

Arauak eta Joko Dinamika

EDUKIAK

- Hirugarren espazioaren erabilera bultzatu eta oposiziora bideratu. - Oposizioa eta kolaborazioa lantzeko pilota espazio librera (aurkaria ez dagoen tokira) zein betera (aurkaria dagoenera) botatzeko gai izan. -Aurkariak jokoan duen parte hartzeaz ohartu. - Aurkariaren intentzioak edo erabakiak irakurri eta norberarenak gordetzeko gai izan. -Pilota hartu aurretik eta ondoren aurkariaren kokapenaz ohartu. Espazio libreak sortzeko eta erabiltzeko gai izan.

- Oposizioan norabide ezberdinak lantzeko jarduerak: • 1.E.h. (frontisa): altueran eta zabaleran. • 2.E.h. (lurra): luzeran eta zabaleran. • 3.E.h. (finkoa): ezker horma, kontrakantxa eta errebotea. • 3.E.h. (mugikorra): aurkariaren arabera. - Banakako jokaldiak: • Airez zein punpaz hartu ondorengo jokaldiak. • Frontisetik gertu zein urrun egindako jokaldiak. - Sakea: • 1.E.h. (frontisa): altueran, sake loratua edo moztua. • 2.E.h. (lurra): luzeran, sake luzea edo motza; zabaleran, baztertua edo baztertu gabea. • 3.E.h. (finkoa): sakea errebotera. - Errestoa eta errebotea: • 1.E.h. (frontisa): altueran eta zabaleran. • 2.E.h. (lurra): luzeran eta zabaleran. • 3.E.h. (finkoa):bi paretako errestoa, zabalerakoa edo errebotera bidalitako errestoa. 3.E.h. (mugikorra): aurkariaren arabera.

- Aurkariaren kokapena eta botatzeko modua kontuan izanda norberak espazioan duen kokapena egokitzeko gai izan. - Espazioan duen kokapenarekin aurkariaren erabaki hartzea mugatu (aurkariaren jokoa baldintzatu).

- Botatzen ez duenaren kokapen ezberdinak: • Botatzen duenaren kokapenaren arabera. • Kantxan duen kokapenaren arabera.

- Aurkariarekiko harremana duten arauak ezagutu eta barneratu. - Tantoa bilatzeko garrantzitsuak diren arauak ezagutu eta garaipena lortzeko erabili. - Zesta puntan banaka jokatzeko dauden modu ezberdinak ikasi (oposizioan: espazioaren erabilera botatzerakoan, espazioan kokatzeko modu ezberdinak, puntuak lortzeko moduak, …).

- Moldatutako jokoak (oreka¹ eta desoreka²): • Plekako jokoa aldatzeko jarduerak. • Sakea aldatzeko ariketak. • Pilota botatzeko modua aldatzeko ariketak. • Pilota bota ondoren ekintza ezberdinak burutzeko jarduerak. - Joko erreala (1:1 egoera): • Rol ezberdinak:Sakalaria, errestalaria eta ikasle-komodina(bi rolen elkartrukea)

15


Orekaš: Jokoaren egokitzapenen bitartez ikasleen jokabidea/k errazten denean/direnean. Desoreka²: Jokoaren egokitzapenen bitartez ikasleen jokabidea/k zailtzen denean/direnean.

1.2.4. Laugarren aldia

Aurreko aldian oposizioa landu bada, 4. aldiko helburua ikasleak zesta, pilota, espazioa eta denbora elementuen arteko elkarrekintza oposizio-kolaborazio harremanean (aldi berean) gauzatzea izango da. Aurkarien jokabidea irakurtzeko eta beraien jokabidea ezkutatzeko moduak ezagutu eta aplikatzeko gai izan behar du, azken kasu honetan kidearekin modu egokian komunikatu behar duelarik.

EZAUGARRIAK

Botatzen Duenak

Bota Aurretik: - Orokorrean, kolaboratzen dutenean punpaz nahiz airez ongi jartzen da eta pilotaren ibilbideak kontrolatzen ditu; oposizioan ere, kontrolatzen hasiko da. - Bi aurkari dituenez, espero ez duen pilotariak hartu eta botatzen duenean, pilotaren ibilbidea kontrolatzeko zailtasunak izango ditu. Botatzeko Unea: - Kolaborazio egoeran, punpaz zein airez egoki botako du. - Oposizioan ere kontrolatzen hasiko da, baina taldekidearekin pilota nork hartu erabaki behar duenez, batzuetan modu desorekatuan egingo du jaurtiketa.

Botatzen Duenak

Botatzen EZ Duenak

Norabidea: - Pilota frontiseko (1.E.h.) eta lurreko (2.E.h.) edozein gunetara botatzeko gai da. - Ezker horma, aireko espazioa eta aurkariaren araberako espazioa (3.E.h.) hobeto erabiltzen ditu, baina bi aurkari dituenean zailtasunak ditu. Taktika-Estrategia: - Aurkari baten kokapenaren arabera jokatzeko gai da, baina bi aurkarien egoera kontrolatzeko zailtasunak izango ditu. - Botatzerakoan, bere asmoa ezkutatzen saiatuko da, eta bi taldekideen artean erabakiko dute pilota nork hartu gero botatzeko. Espazioarekiko Erlazioa: - Kantxan, bakoitzak bere lekua hartuko du, bere postu espezifikoa (bat eskuinean eta aurrean eta bestea ezkerrean eta atzean). - Kantxa osoa ahalik eta ondoen gordetzeko asmoz, bi taldekideek elkar ulertzeko zailtasunak izango dituzte. Taktika-Estrategia: - Oraindik erabakiak banaka ariko balira bezala hartzen dituzte, ez diote elkarri laguntzen.

16


Arauak eta Joko Dinamika

- Kidearekin kolaboratzeko moduak ikusiko dira. - Bi biren kontra jokatzean (2:2 oposizio egoeran), pilota botatzean edo botatzen ez denean egindako jokoa ezberdindu egingo da.

Nahiz eta zesta puntako irakaskuntza-ikaskuntza prozesua 4 alditan banatu, kontu handia izan behar da pilotaria sailkatzerako orduan. Gerta daiteke, aldi batetik bestera igarotzen den pilotariak eduki edo eta helbururen bat ez menperatzea. Gogoratu, aldi berriko eduki eta helburuak lantzeaz gain, aurrez menperatuta zein menperatu gabe utzitakoak lantzen jarraitzea ere ezinbestekoa dela.

HELBURUAK

Botatzen Duenak

Botatzen Duenak

EDUKIAK

- Binakako egoeran 3.E.h.-ren erabilera bultzatu eta oposiziora bideratu. - Pilota bota behar denean kidearekin elkar ulertzeko gai izan. - Botatzen ez dutenen aukerako erabaki hartzeak edo intentzioa irakurri eta bereak gordetzeko gai izan.

- Oposizio-kolaborazioan norabide ezberdinak lantzeko jarduerak (3. aldian aipatutako E.h. berdinak). - Binakako jokaldiak (3. aldiko berdinak baina binaka).

- Botatzeko modua aukeratuz pilota espazio librera (aurkariak ez dauden gunera) zein okupatutakora (aurkariak dauden gunera) botatzeko gai izan. - Espazio libreak sortzeko eta erabiltzeko gai izan.

- Sakea: • 1.E.h. (frontisa): sakea zabalera. • 3.E.h. (finkoa): bi pareteko sakea edo sakea zabalera (kontrakantxara). - Errestoa: • 1.E.h. (frontisa): altueran eta zabaleran. • 2.E.h. (lurra): luzeran eta zabaleran. • 3.E.h. (finkoa): bi paretako errestoa zabalekoa edo errebotera bidalitakoa. • 3.E.h. (mugikorra): aurkariaren arabera.

17


Botatzen EZ Duenak

Arauak eta Joko Dinamika

- Aurkariaren kokapena eta botatzeko modua kontuan izanik norberak espazioan duen kokapena egokitu. - Espazioan duten kokapenaren bidez aurkarien jokoa mugatu.

- Botatzen ez dutenen kokapen ezberdinak: • Botatzen duenaren eta bere kidearen kokapenaren arabera. • Bikotekidearen kokapenaren arabera.

- Botatzen duenaren aukerako erabakiak hartzeak edo asmoa irakurri eta norberaren asmoa gordetzeko gai izan.

• Norberak kantxan duen kokapenaren arabera.

- Kidearekiko zein aurkariekiko harremana duten arauak ezagutu eta barneratu. - Taldekako egoeretan garrantzitsuak diren joko-arauak jokoan aplikatzeko gai izan. - Tantoa bilatzeko garrantzitsuak diren arauak ezagutu eta garaipena lortzeko erabili. - Zesta puntan binaka jokatzeko dauden modu ezberdinak ikasi (oposizio-kolaborazioan: espazioaren erabilera botatzerakoan, espazioan kokatzeko modu ezberdinak, puntuak lortzeko moduak, …).

- Moldatutako jokoak (oreka eta desoreka): • Taldekako arauak aldatzeko jarduerak (kidearekiko harremana). • Espazioa aldatzeko jarduerak. • Materiala aldatzeko jarduerak. • Pilota bota ondoren ekintza ezberdinak burutzeko jarduerak. - Joko erreala (2:2 egoera): • Kokapenaren araberako rol ezberdinak: aurrelari-atzelari, errebeslari-eskuinlari, … • Jokatzeko modu ezberdinak (estrategia ezberdinak): luzerako jokoa, aurrean jokatutako jokoa, joko azkarra, joko geldoa, …

1.3. Zesta puntarako ebaluazio irizpideak 1.3.1. Sarrera

Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan, ebaluazioa ezinbestekoa da pilotarien alderdi ezberdinen maila jakiteko eta kontrolatzeko. Prozesu hau 4 alditan banatu denez, pilotariak aldi batean edo bestean kokatuko dira joko-mailaren arabera. Beraz, ebaluazio irizpideek balioko dute: pilotarien joko-maila zehazteko, aldi batean edo bestean pilotariak kokatzeko eta euren garapena kontrolatu eta ezagutzeko. Test mota ezberdinak aurki daitezke ebaluazio tresna bezala: elkarrizketak, inkestak eta behaketa tresnak. Goian aipatutako ebaluazio tresnen bitartez, alderdi ezberdinak aztertu daitezke, hala nola: pilotarien jarrera, arauekiko eta kideekiko errespetua, ikasleen parte hartzea, joko maila eta abar. Atal honetan zehar, pilotarien joko maila aztertzeko ebaluazio tresnak deskribatuko dira, bereziki zesta puntarako sortu direnak. Bestelako alderdiak aztertu nahi badira, edozein kiroletako ebaluazio tresna ezberdinak erabili daitezke.

18


1.3.2. Noiz erabili

Proposatu diren ebaluazio ariketak ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren momentu ezberdinetan erabili daitezke: 1.

Hasieran: lehenengo saioan, pilotarien maila zein den jakiteko.

2.

Prozesuan zehar: tarteka, pilotariak irakatsitakoa barneratzen duen edo ez jakiteko.

3.

Amaieran: denboraldia amaitzean, pilotariak zer hobetu duen ikusteko.

Ebaluazio ariketak, prozesuan zehar, noizbehinka egin behar dira. Saioa ordu betekoa bada, komeni da ebaluazio ariketa 15 minutu baino gehiagokoa ez izatea, ebaluazio ariketa bakarra egitea (bi gehienez) eta beroketa egin ondoren egitea. Horrela pilotaria ez da nekatuta egongo emaitzean benetako maila adieraziko delarik. Hori bai, helburua bada nekatuak gaudenean emaitza ebaluatzea (4. aldian eman daitekeen egoera bat, adibidez) ebaluazio ariketa saioaren erdialdean edo bukaeran egin ahalko da. 1.3.3. Nola erabili

Ebaluazio ariketak, burutzean gaizki ulertuak egoten badira, lorturiko emaitzak ez du bere benetako maila adieraziko, beraz, zestalariari ongi azaldu behar zaio zer eta nola egin behar duen. Azalpenean, pausu hauek jarraitu beharko dira: 1.

Pilotariak bildu eta egin behar den ariketa ongi azaldu.

2.

Ariketaren ordena adierazi.

3.

Pilotari bakoitza kokatu eta ariketa egiteko duen denbora edo dituen saiakerak azaldu.

4.

Gogotsu aritzeko animoak eman, baina zuzenketarik gabe beraien maila ebaluatzen gaudelako.

Ikasleek ez dute jakin behar ebaluatuak izango direla, batetik urduri ez jartzeko eta bestetik beraien maila ahalik eta zehatzena izateko. Baina badaude ebaluatzeko modu ezberdinak eta batzuetan ikasleak bai jakingo dute ebaluatuak izango direla: •

Irakasleak edo hezitzaileak ebaluatzen duenean (ikasleak normalean ez daki ebaluatua izaten ari dela).

•

Beste ikasle batek edo batzuk ebaluatzen du(t)enean (kasu honetan badaki ebaluatua izaten ari dela).

•

Bai irakasleak bai beste ikasle batek edo batzuk ebaluatzen du(t)enean, konparatzeko irakasle eta ikasleen artean emaitza ezberdina den (kasu honetan ere badaki ebaluatua izaten ari dela).

Aurrerago ikusiko duzuen bezala, ebaluazio ariketetan, aldaera ezberdinak daude eta hauek ariketa errazegia denean ariketa moldatzeko erabili daitezke, maila hobea duten ikasleak aspertu ez daitezen. Aldaerak honen arabera izan daitezke: 1.

Botatzeko modua.

2.

Norabidea edo espazio helburua (E.h.).

3.

Ariketen aldaerak

4.

Puntuazio sistema ezberdinak.

19


1.3.4. Oinarrizko ebaluazio taula. Puntuazio sistema

Ebaluazio taula honek, pilotarien jokoaren ezaugarriak jasotzeko balio du. Bertan, pilotarien zerrenda agertuko da, aldi bakoitzeko ariketa guztiak eta puntuazioa. Pilotariak zer nolako progresioa izan duen ikusi ahal izateko denboraldian zehar ebaluazio bat baino gehiago egingo da, derrigorrezkoak izanik hasierako eta amaierakoa. Puntuazio sistema hau hezitzaileari oso erabilgarria izango zaio (infantilen adinera arte) baina noizbait pilotariak lorturiko emaitza adierazi nahi bada, ez zaio inoiz nota moduan adieraziko, “ariketa honetan, 6 bat atera duzu� esanez, adibidez. Hobeto da, “oraingoan, airez 6 aldiz hartu duzu, ea hurrengoan gehiago hartzen dituzun� esatea. Honela, pilotari bakoitzak bere trebeziak lantzen jarraituko du, besteenak kontutan izan gabe. Pilotariari argi utzi behar zaio ebaluazio ariketen helburua ez dela onena zein den zehaztea, baizik eta, bakoitzak ahalik eta ondoen egin behar dituela ariketak, bakoitzaren maila zehazteko eta gabeziak hobetzen joateko. Puntuazio sistema hau oso sinplea da: aldi bakoitza 6 ebaluazio ariketa ezberdinez osatua dago. Ariketa bakoitza 0 puntutik 10 puntura baloratuko da; beraz, aldi bakoitzeko 6 testen puntuak batuz gero, pilotari bakoitzak 60 puntu lortu ahal izango ditu. Erreferentzia moduan, aldi bateko helburuak betetzeko, atal guztiak gainditu (5 bat atera atal bakoitzean) eta gutxienez 37-42 puntu atera behar dira. Gutxiago atera ez gero, pilotari horrek oraindik aldi horretako edukiak gehiago landu beharko ditu. Gutxieneko puntuazioa eskuratzean, berriz, hurrengo aldiko helburuak kontuan hartzen hasi behar da. Baina horrek ez du esan nahi, aurreko aldiko helburuak eta edukiak lantzen jarraitu behar ez denik. Pilotari batek aldi bateko ezaugarriak erabat betetzen dituela ziurtatzeko, atal guztiak gaindituak (5 batetik gora aterata atal bakoitzean) 48 puntu edo gehiagoekin. Azken puntuazio maila hori lortzeak, aldi bateko joko maila asko menperatzen duela adieraziko du. Seigarren taulan ageri diren aldi bakoitzeko ariketek orden zehatz bat dute eta aurrerago, nola egin behar diren eta puntuazioa nola lortzen den azaltzen da. Puntuazio taula betetzeko jarraitu beharreko pausuak ondorengoak dira: 1)

Ebaluazioa hasieran, tartean edo amaieran egin den adierazi datarekin batera. Denboraldi tartean test bat baino gehiago ere egin daiteke.

2)

Goiko zutabe gris argietan pilotari bakoitzaren izena jarri.

3)

Zuriz dauden hutsuneetan, pilotari bakoitzak ariketan lorturiko puntuak idatziko dira.

4)

Aldi bakoitzean lortutako puntu guztien batura, aldi horretako eskuma aldean dauden zutabe gris ilunetan jarriko da, pilotari bakoitzaren zutabean hain zuzen.

Dena hobeto ulertzeko ikusi hurrengo orriko taula. Gogoan izan, taula hau adibide bat dela eta begirale bakoitzak bere taula sortu ahal duela nahi dituen ebaluazio ariketekin, beti ere aldi bakoitzeko helburuak eta edukiak kontutan izanik. Ikasleak aldi batetik bestera pasa ahal izateko gutxienez 5 puntu izatea gomendatzen da, baina hau ere hezitzaileak erabakiko du, kasu ezberdin ugari eman daitezkelako eta hezitzailea delako bere ikasleen eboluzioa ondoen ezagutzen duena. Lana planteatu zenean argi zegoen egoera ezberdin ugari emango zirela eta hori kontutan izan da lan osoan zehar. Baina egoerarik egokiena 4 pilotari izatea da eta gutxienez ordu beteko saioak. Hasierako eta amaierako ebaluazioak egiteko unean behar bezain beste denbora izatea ere komeni da. Hala ere, denbora hori ez badago, hezitzaile bakoitzak kapaz izan beharko da taula hau, ume kopurua, saioaren denbora, etab. aldatzen, ebaluaketa egokia izan dadin.

20


Azkenean, garrantzitsuena hori da, ebaluazio ona bat egitea eta horretarako saio bat baino gehiago behar bada edo taldea banatu behar bada hori egingo da.

1. aldia 1) Pilotaren ibilbidea 2) Pilota botez hartu 3) Pilota bota 4) Pilota airez hartu eta bota 5) Oinarrizko joko arauak 6) Pilota ibiltaria jolasa 2. aldia 1) Norabidea: 1.E.h. 2) Norabidea: 2.E.h. 3) Norabidea: airez 1.,2. E.h. 4) 1x1 norabidea botez (Kol.) 5) 1x1 norabidea airez (Kol.) 6) Norabidea sakean 3. aldia 1) 1:1 tantoa espazio librean 2) 1:1 kokapena (botatzen ez) 3) 1:1 aurkaria finkatu 4) 1:1 aurretik tantoa amaitu 5) 1:1 atzetik tantoa amaitu 6) 1:1 desorekan 4. aldia 1) 2:2 desoreka 2) 2:2 kokapena (botatzen ez) 3) 2:2 aurrelariari pilota kendu 4) 2:2 tantoa aurrean amaitu 5) 2:2 tantoa atzean amaitu 6) 2:2 gune debekatua

21


1.3.5. Hasiberriak kokatzeko oinarrizko ebaluazio ariketak

Atal honen hasieran azaldu den moduan, ebaluazio ariketa hauen helburua zestalarien joko-maila ezagutzea (pilotaria aldi bakoitzean kokatuz) eta bere garapena aztertzen joatea da. Baina, lehenengo ebaluaketa egiterakoan (zestalari berriekin), ez dira ebaluatzeko ariketa guztiak egingo. Behean azaltzen den bezala, nahikoak izango dira bi ariketa beraien maila gutxi gora behera zehazteko. Hala ere, guzti hau behar bezala egiteko, ariketekin hasi baino lehen, oinarrizko galdera bat egin beharko zaie: Inoiz jokatu al duzu zesta puntan? Bi erantzun posibleekin. Erantzunaren arabera bi ariketa ezberdin egingo dira.

Inoiz jokatu al duzu zesta puntan?

BAI

EZ

1) Pilota botatzeko ariketa (2. al- dia) • Justu badabil, pilotaria 1. aldiaren hasieran kokatu eta 2. ariketa ez egin. • Ondo egin ez gero, 2. ariketa egin. 2) Pilota 1. E.h.-ra bideratzeko ari- keta (2. aldia) • Gaizki egiten badu, 1. aldian kokatu. • Ondo egin ez gero, 2. aldiaren hasieran kokatu.

1) Ariketa (2. aldia) • Justu badabil, 1. aldiaren amaieran kokatu (pilota bota ezean, 1. aldiaren hasieran kokatu), 2. ari- keta ez egin. • Ondo egin ez gero, 2. ariketa egin. 2) 1x1 egoeran modu gurutza tuan jokatzeko ariketa (2. aldia) • Gaizki egiten badu, 2. aldiaren hasieran kokatu. • Ondo egin ez gero, 2. aldiaren amaieran kokatu.

Ariketa hauek oposizioan egiten badira ezin izango da zestalariaren benetako maila neurtu. Beraz, ezinbestekoa da ariketak kolaborazioan egitea, ziurtasun maila bermatzeko. Galderaren erantzuna baiezkoa denean eta bi ariketak bikain egiten direnean, zestalaria 3. aldiaren hasieran kokatuko da. 1.3.6. Aldi bakoitzeko ebaluazio ariketak. Ebaluazio ariketek ondorengo egitura jarraituko dute aldi guztietan: 1) 2)

Izenburua: Ariketa izendatzeko modua.

Elkarrekintza (elkar.): Zestalarien arteko harremana jokoan zehar. Hiru nomenklatura daude: kolaborazioa (K), oposizioa (O) eta kolaborazioa-oposizioa (KO). Bakarkako ariketetan ez da hizkirik erabiliko (-).

22


3) 4) 5) 6) 7)

8)

Eduki zehatza: Ariketaren edukiak, hau da, egingo diren joko-ekintzak. Helburu zehatza: Ariketa zertarako den.

Ebaluazio irizpidea: Testa gainditzek modua.

Deskribapena: Ariketa burutzeko zer eta nola egin. Lehenik eta behin, ariketaren egitura eta ondoren oinarrizko dinamika.

Irudi grafikoa: Ariketaren irudikatzea. Hemen, zestalariaren edo zestalarien zein hezitzailearen kokapena eta ekintzaren mugimendua agertuko da (behean izango duzue marrazkiak ulertzeko eskema). Aldaerak: Helburua mantenduz, ariketa zailtzeko alda daitezkeen ezaugarriak. Ariketa bakoitzeko bi aldaera.

FRONTOI LUZEKO ZESTA PUNTAKO IZENDEGIA Irakaslea Zestalaria (eta kidea) Zestalari aurkaria(k). (O eta KO egoeretan) Pilotaren 1go ibilbidea Pilotaren 2. Ibilbidea Zestalari(ar)en lekualdatzea Espazio zehatza Debekatutako espazioa Espazio batera bideratutako pilotakada kopurua Espazio zatikatzeko marra

23


1.3.6.1 Lehelengo aldirako ebaluazio ariketak.

1) Pilotaren ibilbidea

Zenbakia: 1

Elkarrekintza: K

Eduki zehatza: Pilotarien ibilbideak.

Helburu zehatza: Zestalariak pilotaren ibilbide ezberdinak ezagutzen dituen aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Zenbat ukitzen dituen zenbatu eta apuntatu. Testa gainditzeko 6 ukitu behar ditu gutxienez 3 gune ezberdinetan.

Deskribapena: Testa banaka egingo da. Hezitzailea 4. koadroan kokatuko da. Kantxa 7. koadrotik aurrera lau gunetan banatuko da. Hezitzaileak 4 gune horietara 10 pilota jaurtiko ditu.

Irudi grafikoa:

Aurrekoetara 6 aldiz (3 ezkerrera eta 3 eskuinera) eta atzekora 4 aldiz (2 alde bakoitzera. Ordena hezitzaileak erabakiko du. Pilotakadaaren altuera eta abiadura alda daiteke, beti ere abiadura handiegia izan gabe. Pilotaria beti erdiko gunetik abiatuko da eta airez edo 2. botea baino lehen zestarekin pilota ukitu beharko du. Aldaerak: 1) Pilota botea egin eta igotzen ari denean hartzen saiatu (bote-korrido). 2) Pilotak botea eman bezain azkar hartzen saiatu (bote-lasterra). 3) Pilotaria lurrean eserita egotetik abiatu.

24


2) Pilota botez hartu

Zenbakia: 2

Elkarrekintza: K

Eduki zehatza: Pilota botez hartu.

Helburu zehatza: Zestalaria pilota hartzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Eskuinez eta errebesez zenbat pilota hartzen dituen zenbatu eta apuntatu. Testa gainditzeko gutxienez 6 pilota hartu behar ditu horietako 1 eskuinez edo errebesez hartuta egonik.

Deskribapena: Testa banaka egingo da. Hezitzailea 4. koadroan kokatuko da. Kantxa 7. koadrotik aurrera bi gunetan banatuko da: ezkerra eta eskuma. Hezitzaileak 10 pilota jaurtiko ditu (5 ezkerrera eta 5 eskuinera) nahi den ordena jarraituz.

Irudi grafikoa:

Pilota errazak izango dira, loratuak eta abiadura baxukoak. Pilotaria beti erdiko gunetik abiatuko da eta lehenengo botea eta gero (2. botea baino lehen) pilota hartu beharko du. Hartzerakoan zestan punpa ematen badio (ateratzen bada falta da!) baina hartzen badu ontzat emango da. Aldaerak: 1) Zehaztu nola hartu behar duen: behetik, goitik, alboz, eskuinez edo errebesez. 2) Zestatik, punpa emanez, ateratzen bazaio, ontzat ez eman.

25


3) Pilota bota

Zenbakia: 3

Elkarrekintza: K

Eduki zehatza: Pilota jaurtiketa hartu eta gero.

Helburu zehatza: Zestalaria pilota botatzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Eskuinez eta errebesez zenbat botatzen dituen zenbatu eta apuntatu. Testa gainditzeko gutxienez eskuinez 6 eta errebesez beste 6 frontisera bota behar ditu.

Deskribapena: Testa banaka egingo da. Hezitzailea 6. koadroan kokatuko da. Kantxa 6. koadrotik aurrera bi gunetan banatuko da: eskuma eta ezkerra. Hezitzaileak 3-6 gune horietara 20 pilota jaurtiko ditu. Eskumara 10 eta ezkerrera beste 10. Pilota errazak izango dira; loratuak eta abiadura baxukoak.

Irudi grafikoa:

Zestalaria pilota frontisera botatzen saiatu behar da. Eskuman eskuinez hartu eta bota eta ezkerrean errebesez. Botea eman baino lehen botatako pilotak ezkerreko horma ukitzen badu, jaurtiketa hori txartzat hartuko da. Pilotariari, pilota hartzerakoan, pilota erortzen bazaio eskuarekin hartu eta zestan sartuko du. Hartu duen tokitik botatzen saiatuko da, hartzen saiatu den moduan (eskuinez edo errebesez). Aldaerak: 1) Pilotakada mota zehaztu: Eskuinez goitik behera eta errebesez behetik gora, adibidez. 2) Pilota hartzeko momentua zehaztu nahiz eta pilota guztiak botez hartu: bote-lasterraz edo bote-korridoz pilota hartu.

26


4) Pilota airez hartu eta bota

Zenbakia: 4

Elkarrekintza: K

Eduki zehatza: Pilota jaurtiketa airez hartu eta gero.

Helburu zehatza: Zestalaria pilota botatzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Eskuinez eta errebesez zenbat botatzen dituen zenbatu eta apuntatu. Testa gainditzeko gutxienez 5 pilota frontisa jo behar dute eta horietako 1 bai eskuinez edo errebesez botata egon behar da.

Deskribapena: Testa banaka egingo da. Hezitzailea 6. koadroan kokatuko da. Kantxa 6. koadrotik aurrera bi gunetan banatuko da: eskuma eta ezkerra. Hezitzaileak 3-6 gune horietara 10 pilota errazak (loratuak eta abiadura baxukoak) jaurtiko ditu. Eskumara 5 eta ezkerrera beste 5; baina pilotariak nahi duen moduan hartu ditzake, eskuinez edo errebesez. Zestalaria pilota airez hartzen saiatuko da eta hartutako moduan botako du (eskuinez edo errebesez). Frontisera heltzen diren pilotakada guztiak onak izango dira.

Irudi grafikoa:

Aldaerak: 3) Zehaztu airez nola hartu behar den: Goitik, alboz edo azpitik. 4) Derrigortu 5 eskumaz eta beste 5 errebesez botatzen.

27


5) Oinarrizko joko arauak

Zenbakia: 5

Elkarrekintza: K

Eduki zehatza: Oinarrizko joko arauak.

Helburu zehatza: Zestalariak oinarrizko joko arauen inguruan duen ezagutza aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Zenbat asmatzen dituen zenbatu eta apuntatu. Testa gainditzeko gutxienez 6 asmatu behar ditu.

Deskribapena: Testa banaka egingo da. Hezitzailea 6. koadroan kokatuko da eta pilotaria kontrakantxan altuera berdinean.

Irudi grafikoa:

Hezitzaileak 10 pilota jaurtiko ditu. Lehenik eta behin 4 sake: 1 pasa, 1 ona, 1 falta eta 1 bi-pareta (azken honen erantzuna azaldu beharko du, ona binaka denean, txarra buruz burukoan). Gero beste 6 pilota txar botako ditu joko errealean: goiko edo beheko teloira, kontrakantxara, eskuinez hartu eta errebesez bota, ezker paretako goiko partera edota goiko sarera, bost pausu eman bota aurretik, zestatik pilota atera eta gero pilota bota, pilota 2. botea eta gero hartzea, ‌ Zestalariak pilota bakoitza ona edo txarra den esango du. Ariketa errepikatu behar bada, ordena edo egoerak aldatuko dira. Aldaerak: 1) Zalantza gehiago sortu dezaketen egoerak jarri: zestaren kanpoko aldearekin pilota jo eta frontisera bidali (ona dela), sarean eskua jarri (falta), oina jartzea aldiz (ona), ‌

3

28


6) Pilotaria ibiltaria jolasa

Zenbakia: 6

Elkarrekintza: KO

Eduki zehatza: Oinarrizko joko arauak.

Helburu zehatza: Zestalaria joko dinamikaren aurrean duen ezagutza aztertu. Kolaborazio eta oposizio harremanak aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Jokoaren jokabideak puntuatu 0-tik 3-ra. Pilotari bakoitza 2 minututan aztertu eta ondoren agertzen den taulan X bat jarri jokabide bat burutzen duenean. Bi minutu pasatzean, puntu guztiak batu eta apuntatu. Testa gainditzeko gutxienez 6 puntu lortu behar dira.

Deskribapena: Denek elkarrekin jolastuko dute harrapaketa jolas batera, 6. koadrotik aurrera (6 pilotarirekin jolasteko, adibidez).

Irudi grafikoa

Harrapatzaile bat egongo da zestaz aparte kaskoa izango duena (besteengandik ezberdintzeko) eta beste guztiak iheslariak izango dira, bakoitza bere zestarekin. Teniseko pilota bat egongo da eta zesta barruan pilota hori duenari ezin izango zaio harrapatu. Pilota iheslarien artean pasa daiteke. Harrapatzailea pilota ez duen pilotari bat eskuarekin ukitzean rol aldaketa emango da, iheslaria harrapatzaile eta harrapatzailea iheslari. Aldaerak: 1) Harrapatzaile bat baino gehiago jarri. 2) Pilota bat baino gehiago erabili. 3) Eremua handitu edo txikitu jokalari kopuruaren arabera edo jolasa zaildu edo errazteko.

29


Ez da inor harrapatzen saiatzen (0) Pilota ez duena harrapatzera doa (1) IHESLARIA Pilota gabe, alde egiten du (1) Pilota gabe, alde egitean pilota eskatzen du (2) Pilota gabe, harrapatzailearengana zirikatzera gerturatu (2) Pilota gabe, harrapatzailearengandik urrun geratzen da (0) Pilotadunak ez du pilota pasatzen (0) Pilotadunak, harrapatua izan behar d(u)enari pilota pasa(3) Pilotadunak, harrapatua izan behar ez d(u)enari pilota pasa (1) GUZTIRA LORTUTAKO EMAITZA

30

6. Piloraria

5. Piloraria

4. Piloraria

3. Pilotaria

2. Pilotaria

1. Pilotaria HARRAPATZAILEA


1.3.6.2 Bigarren aldirako ebaluazio ariketak

1) Norabidea: 1. e.h.

Zenbakia: 1

Elkarrekintza: K

Eduki zehatza: 1. e.h.

Helburu zehatza: Zestalaria pilota frontiseko gune ezberdinetara botatzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Zenbat sartzen dituen zenbatu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa banaka da. Hezitzailea 6. koadroaren erdialdean jarriko da. Zestalaria berriz, bere atzetik, 7. koadrotik abiatuko da.

Irudi grafikoa:

Testa gainditzeko, gutxienez 6 pilota sartu beharko ditu, eskuinez 1. eta 2. gunetan; eta beste 6 errebesez, 3. eta 4.etan.

Frontisa goitik behera eta ezkerretik eskuinera irudizko lerro “imaginarioâ€? batez 4 gunetan banatuko da. Hezitzaileak 20 pilota jaurtiko dizkio pilotariari (10 eskuinera eta beste 10 ezkerrera). Pilotaria, gune bakoitzean 5 pilota sartzen saiatuko da. Eskuinez, lehenengo bostak 1go gunean, beste bostak 2. gunean. Eta errebesez, lehenengo bostak 3. gunean eta azkeneko bostak 4.era. Botatzeko modua librea da: goitik behera, alboz, behetiko gora, ‌ Aldaerak: 1) Frontiseko guneak txikiagoak egin, edo zehatzagoak. 2) Botatzeko modua zehaztu: adibidez, errebesez behetik gora eta eskuinez goitik behera.

31

3

4

2

1


2) Norabidea: 2.e.h.

Zenbakia: 2

Elkarrekintza: K

Eduki zehatza: 2. e.h.

Helburu zehatza: Zestalaria pilota frontiseko gune ezberdinetara botatzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Gunetan zenbat sartzen dituen zenbatu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa banaka egingo da. Hezitzailea 6. koadroan kokatuko da. Kantxa 7. koadrotik aurrera bi gunetan banatuko da: eskuma eta ezkerra; eta 4 zenbakitik beste bi: aurrea eta atzea. Beraz 4 gune guztira.

Irudi grafikoa:

Testa gainditzeko gutxienez 12tik 8 pilota sartu beharko ditu, horietako bat eskuinez edo errebesez izanik.

Hezitzaileak 12 pilota erraz jaurtiko ditu: eskumara 6 eta ezkerrera beste 6. Pilotariak, pilota hartu ondoren (nahi den moduan, eskuinez edo errebesez), berak adierazitako gunera pilota botatzen saiatuko da. Gune bakoitzera gehienez 3 pilota bota ahalko dira. Zestan, lerroak txarrak direnez, gune barruan botea eman beharko du pilota hori ontzat hartzeko. 2

Aldaerak: 1) Pilota botatzeko modua hezitzaileak zehaztu: eskuinez goitik behera eta errebesez behetik gora, adibidez.2) Botatzeko modua zehaztu: adibidez, errebesez behetik gora eta eskuinez goitik behera.

4

2) 2. E.h.-ak txikitu, aldatu edo ordenatu.

32

1

3


3) Norabidea: airez 1., 2. e.h.

Zenbakia: 3

Elkarrekintza: K

Eduki zehatza: Airez hartu eta gero 1., 2. e.h.

Helburu zehatza: Zestalaria, pilota airez hartu eta gero, frontiseko zein lurreko gune ezberdinetara botatzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: 2 guneetan (frontisekoa eta lurrekoa) zenbat sartzen dituen zenbatu eta apuntatu. Testa gainditzeko gutxienez 6 pilota sartu behar ditu, horietako bat eskuinez edo errebesez izanik.

Deskribapena: Testa banaka egingo da. Hezitzailea 6. koadroan kokatuko da. Frontisa, zabaleran eta altueran, irudizko lerroz 4 gunetan banatu. Kantxa, berriz, 7. koadrotik aurrera beste 4 gunetan, aurreko ariketan bezala. Guztira 8 gune.

Irudi grafikoa:

3

4

2

1

Hezitzaileak 12 pilota erraz jaurtiko ditu: eskumara 6 eta ezkerrera beste 6. Pilotariak, pilota airez hartu ondoren (nahi den moduan, eskuinez edo errebesez), berak adierazitako 2 guneetara pilota botatzen saiatuko da: 1 eta 5 guneetara adibidez. Gune berdinera ezin dira 3 pilota baino gehiago bota. 6

Aldaerak: 1) Pilota botatzeko modua hezitzaileak zehaztu: eskuinez goitik behera eta errebesez behetik gora, adibidez.

7

2) Gune bikoteak hezitzaileak adieraztea: 3 pilotakada 2-5era; beste 3, 4-8ra; beste 3, 3-6ra; eta azkeneko 3rak, 1-7ra, adibidez.

33

5

8


4) 1x1 norabidea botez (Kol.)

Zenbakia: 4

Elkarrekintza: K

Eduki zehatza: 2. e.h. luzerako ardatzean.

Helburu zehatza: Zestalaria, 1x1 kolaborazio egoeran, pilota botez hartu eta gero espazioan ongi bideratzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Pilotariak luzeran botatako pilotak zenbatu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa binaka egingo da baina zestalari bakoitza banaka ebaluatuko da. Pilotari bat 4 koadrotik aurrera jarriko da eta bestea atzetik. 20 pilotakada jarraian egiten saiatuko dira, txandaka pilota botaz.

Irudi grafikoa:

Testa gainditzeko gutxienez 6 pilota sartu behar ditu atzean edo aurrean (hezitzaileak zehazten duena), horietako bat eskuinez edo errebesez izanik.

Ebaluatuko dugun pilotaria, pilota jokoan jartzen ez duena izango da (ez da sakerik egingo) eta bietako batek, pilota huts egiten badu, aurreko berdinak pilota berriz jokoan jarriko du. Pilotariak nahi duen moduan hartu eta bota dezake pilota.

Aldaerak: 1) Aldatu lurreko ardatza: luzeran izan beharrean zabaleran jarri.2) Gune bikoteak hezitzaileak adieraztea: 3 pilotakada 2-5era; beste 3, 4-8ra; beste 3, 3-6ra; eta azkeneko 3rak, 1-7ra, adibidez. 2) Zehaztu botatzeko modua.

34


5) 1x1 norabidea airez (Kol.)

Zenbakia: 5

Elkarrekintza: K

Eduki zehatza: 2. e.h. zabaleran.

Helburu zehatza: Zestalaria, 1x1 kolaborazio egoeran, pilota airez hartu eta gero espazioan ongi bideratzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Pilotariak zabaleran botatako pilotak zenbatu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa binaka egingo da baina zestalari bakoitza banaka ebaluatuko da.

Irudi grafikoa:

Testa gainditzeko gutxienez 6 pilota sartu behar ditu eskuman edo ezkerrean (hezitzaileak zehazten duena), horietako bat eskuinez edo errebesez izanik.

Ebaluatuko den pilotaria, pilota jokoan jartzen ez duena izango da (ez da sakerik egingo) eta bietako batek, pilota huts egiten badu, aurreko berdinak pilota berriz jokoan jarriko du. Pilotariak nahi duen moduan hartu eta bota dezake pilota. Aldaerak: 1) Aldatu lurreko ardatza: zabaleran izan beharrean luzeran jarri. 2) Zehaztu botatzeko modua.

35


6) Norabidea sakean

Zenbakia: 6

Elkarrekintza: K

Eduki zehatza: 2. e.h.-n.

Helburu zehatza: Sakean, pilota 2. e.h.-ra botatzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Pilotariak gune bakoitzean sartutako pilota kopurua zenbatu eta apuntatu. Testa gainditzeko gutxienez eremu bakoitzean 2 pilota sartu beharko dira.

Deskribapena: Testa banaka egingo da.

Irudi grafikoa:

Sakea 4ko lerroaren atzetik egin beharko da (marran punpa egitea falta izanik), oraindik sakea jarraian izan gabe. Bi gune zehaztuko dira 4 eta 7 zenbakien artean. Kantxa erditik moztuta egongo da eta 5 sake 4 eta 5 eta erdiaren artean egiten saiatuko da zestalaria eta beste 5, 5 eta erdia eta 7 zenbakien artean. Lerroan jotako guztiak txarrak direla gogoratuko zaio pilotariari. Zuzenean edo ezker pareta jo eta gero eremuan sartutako pilotak onak dira. Baina, frontisa baino lehen ezker pareta jotzen badu txarra izango da. Aldaerak: 1) Sakeei puntuazioa jartzea: gurutzatutako sakeak bi puntu balio izatea eta gurutzatu gabeak puntu erdia, adibidez. 2) 4 gune jartzea (beste bi zabalean) eta bi pareta ateratzeko aukera ematea. 5 sake gune bakoitzera egin. Gainditzeko bakoitzean bi. 3) Pelotariaren indar-gaitasunaren arabera, pilota edo sake-eremuaren distantzia aldatuko da.

36


1.3.6.3 Hirugarren aldirako ebaluazio ariketak

1) 1x1 tantoa espazio librean

Zenbakia: 1

Elkarrekintza: O

Eduki zehatza: 3. e.h. Espazio librea.

Helburu zehatza: Zestalaria, aurkariaren kokapenaren arabera, tantoa espazio librean lortzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Tantoa egiten badu aurkaria ez dagoen tokian= 2 puntu; aurkaria dagoen tokian= puntu 1; bestela= 0 puntu. Sakean ezin da tantoa egin. 5 tantoen zehar lorturiko puntuak zenbatu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa binaka egingo da, 1x1 egoeran, baina zestalari bakarra ebaluatuko da, errestoa egiten duena. Azken hau izango da uneoro tantoa egiten saiatzen dena.

Irudi grafikoa:

Bestea, sakatzailea, pilotak defendatzen arituko da. Sakea 7. lerrotik egiterakoan, pilota errez bat jaurtiko du 4 eta 7. zenbakien artean pilota jokoan jartzeko. Ondoren, 5 eta erdi zenbakian dagoen lerroaren aurrean edo atzean kokatuko da. Tantoan zehar, horrela ibiliko da, aurrean edo atzean kokatzen aurkariari zein espazio librea usten dion adierazteko. 5 tanto jokatuko dira, 11. koadroaren aurretik eta kantxa 5 terdiko marratik erdibituta egongo da. Aldaerak: 1) Kantxa luzeran banatu beharrean zabaleran banatu. 2) Botatzeko modua mugatu: eskuinez eta goitik behera soilik. 3) Kantxan gune gehiagotan banatu.

37


2) 1x1 kokapena (botatzen ez)

Zenbakia: 2

Elkarrekintza: O

Eduki zehatza: Espazio rola. Kokapena oposizioan.

Helburu zehatza: Pilota botatzen duen zestalaria, oposizioan, bere kokapenaren arabera, pilotara iristeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Errestatzen duena ebaluatzen da. 4 pilota edo gutxiago defendatzen baditu= 0 puntu; 4-8 pilota defendatzen baditu= puntu 1; eta 8 pilota edo gehiago defendatzen baditu= 2 puntu. 5 tantoetan zehar lorturiko puntuak zenbatu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa binaka egingo da, 1x1 egoeran, baina zestalari bakarra ebaluatuko da, errestoa egiten duena. Bere helburua ahalik eta pilota gehien defendatzea da puntu gehiago lortzeko. Bestea, saketik hasita, tantoa ahalik eta azkarren egiten saiatu behar da. Sakea 7tik egingo du eta 4 eta 7 zenbakien artean sartu behar du. Berak huts egindako tantoak ez dute zenbatzen eta errepikatu egingo dira errestatzen duenak huts egin arte.

Irudi grafikoa:

5 tanto jokatuko dira, 11. koadroaren aurretik. Sakatzaileak huts egiten badu, errestatzailearen 8 pilotakada defendatu eta gero, tanto berri bati emango zaio hasiera. 8 pilotakada baino gutxiagoko kasuan, defentsako pilotakadak zenbatzen jarraituko da. Aldaerak: 1) Defentsa ona dela zehazteko defendatutako pilota guztiak gune baten barruan sartu behar dira: 4 eta 7. zenbakien artean adibidez. 2) Defendatzen duena, pilota bota ondoren, lurrean eseri behar da eta ezin izango da altxatu aurkariak pilota hartu arte.

38


3) 1x1 aurkaria finkatu

Zenbakia: 3

Elkarrekintza: O

Eduki zehatza: 3. e.h., espazio finkoa eta mugikorra.

Helburu zehatza: Zestalaria, aurkaria kantxako gune ezberdinetan finkatzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Errestatzen duenak eta beraz ebaluatuko denak, 4 pilota edo gutxiago botatzen baditu gune finkora= 0 puntu; 5-9 botatzen baditu= puntu 1; eta 10 edo gehiago= 2 puntu. 5 tantoetan zehar lorturiko puntuak zenbatu.

Deskribapena: Testa binaka egingo da, 1x1 egoeran, baina zestalari bakarra ebaluatuko da, errestoa egiten duena. Bere helburua, puntu gehiago lortzeko, gune finko batean ahalik eta pilota gehien sartzea da.

Irudi grafikoa:

Bestea, saketik hasita, tantoa ahalik eta azkarren egiten saiatu behar da, beti ere, botera jarri beharko delarik. Sakea 7tik egingo du eta 4 eta 7 zenbakien artean sartu behar du. Berak huts egindako tantoak ez dute zenbatzen eta errepikatuko dira errestatzen duenak huts egin arte. 5 tanto jokatuko dira, 11. koadroaren aurretik. Sakatzaileak huts egiten badu, errestatzailearen 10 pilotakada defendatu eta gero, tanto berri bati emango zaio hasiera. 10 pilotakada baino gutxiagoko kasuan, defentsako pilotakadak zenbatzen jarraituko da.

E.F.

Aldaerak: 1) Eremu finko bat baino gehiago egotea (3 adibidez) eta aurkaria eremuz aldatzen joatea. Jarraituko du eremu finkoa izaten baina aldatzen doan eremu bat izango da. 2) Gunea finkoa izan beharrean, mugikorra egitea, hau da, aurkaria dagoen tokira beti pilota botatzea; aurkaria lekuz aldatzen delarik. 3) Defendatzen duena, pilota bota ondoren, lurrean eseri behar da eta ezin izango da altxatu aurkariak pilota hartu arte.

39


4) 1x1 aurretik tantoa amaitu

Zenbakia: 4

Elkarrekintza: O

Eduki zehatza: 3. e.h., espazio finkoa eta mugikorra.

Helburu zehatza: Zestalaria, aurrean tantoa amaitzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Errestatzen duena eta beraz ebaluatuko dena 6tik aurrera tantoa erremate baten bitartez amaitzen badu= 2 puntu; beste modu batean lorturiko puntuak= puntu 1; sakatzaileak lorturiko puntuak= 0 puntu. 5 tantoen zehar lorturiko puntuak zenbatu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa binaka egingo da, 1x1 egoeran, baina zestalari bakarra ebaluatuko da, errestoa egiten duena. Bere helburua 6. koadrotik aurrera hartutako pilota batez, erremate bidez tantoa aurrean amaitzea da. Tantoa lantzeko asmoarekin nahi diren pilotak bota daitezke atzera.

Irudi grafikoa:

Sakatzailea, sake erraza egin ondoren, aurkariaren pilota guztiak defendatzen saiatuko da, ahal bada 6. koadroaren atzetik. 5 tanto jokatuko dira, frontoi osoan. Aldaerak: 1) Errematea egiteko modua zehaztu: errebesez bi pareta eta eskuinez txapa gainean moztuz.

E.F.

2) Tantoa aurrean egiterako unean pilota airez hartzera derrigortu. 3) Sakatzailea defentsa soilik egin beharrean atakatzeko aukera ematea ere.

40


5) 1x1 atzetik tantoa amaitu

Zenbakia: 5

Elkarrekintza: O

Eduki zehatza: 3. e.h., espazio finkoa eta mugikorra.

Helburu zehatza: Zestalaria, atzean tantoa amaitzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Errestatzen duenak eta ebaluatua dena 11. koadrotik atzera tantoa lortzen badu= 2 puntu; tantoa beste modu batean lortzen badu= puntu 1; eta aurkariak lortzen badu tantoa= 0 puntu. Lortutako puntuak batu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa binaka egingo da, 1x1 egoeran, eta errestatzen duena ebaluatuko da. Errestatzen duenaren helburua 11tik atzera tantoa egitea da, txik-txak, txula edo “pica y vete�-a bilatuz.

Irudi grafikoa:

5 tanto jokatuko dira eta sakatzailea denbora guztian pilotak defendatzen arituko da. Sakea erreza izango da. Aldaerak: 1) Tantoa atzean egiteko, pilotakada modua zehaztu: errebesez, goitik behera edo saihetseko posturaz, eta eskuinez behetik gora, adibidez. 2) Eremua txikitu: 11. koadrotik atzera eta erditik ezker paretara.

E.F.

41


6) 1x1 desorekan

Zenbakia: 6

Elkarrekintza: O

Eduki zehatza: Espazio rola, desoreka egoera. 3. e.h., espazio librea.

Helburu zehatza: Zestalaria, aurkariaren desoreka baten aurrean, tantoa espazio librean amaitzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Errestatzen duenak eta ebaluatua dena tantoa egiten badu aurkariak pilota ukitu gabe= 2 puntu; errestatzaileak tantoa egiten badu baina aurkaria pilota ukitzera heltzen bada= puntu 1; sakatzailea bada tantoa egiten duena= 0 puntu. Lortutako puntuak batu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa binaka egingo da, 1x1 egoeran, eta errestatzen dagoena ebaluatuko da.

Irudi grafikoa:

5 tanto jokatuko dira eta sakatzen duena sake erraz batekin hasiko da. Hortik aurrera bi aurkariak tantoa egiten saiatuko dira, errestatzaileak abantaila izango duelarik. Sakatzaileak pilota bota ondoren beti kontrakantxako marra zapaldu beharko du (edozein altueratan). Aldaerak: 1) Sakatzailearen ukitu beharreko gunea aldatu.

E.L.

2) Tantoa non amaitu behar den zehaztu: tantoa aurrean amaitu behar da.

42


1.3.6.4 Laugarren aldirako ebaluazio ariketak 1) 2x2 desoreka txokoan

Zenbakia: 1

Elkarrekintza: KO

Eduki zehatza: Espazio rola, desoreka egoera txokoan. 3. e.h., espazio librea.

Helburu zehatza: Zestalaria, aurkarien desorekaren aurrean, tantoa espazio librean amaitzeko gai den aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Errestatzen dutenek eta ebaluatuak izango direnak tantoa egiten badute aurkariek pilota bigarren punpa baino lehen ukitu gabe= 2 puntu; bestela= puntu 1;tantoa galduz gero= 0 puntu. Lortutako puntuak batu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa launaka egingo da, 2x2 egoeran, eta errestatzen dagoen bikotea ebaluatuko da.

Irudi grafikoa:

5 tanto jokatuko dira eta sakatzen duen bikotea sake erraz batekin hasiko da. Hortik aurrera errestatzen dutenen pilotak defendatzen ibiliko dira. Sakatzaileek, pilota bota ondoren kontrakantxako sarea ukitu beharko dute beti (edozein altueran) eta abantaila horretaz aprobetxatuko dira ebaluatuak direnak tantoa txokoan amaitzeko. E.L.

Aldaerak: 1) Sakatzaileek biek batera ukituko dute sarea. Berdin da zeinek bota duen pilota. 2) Desoreka sortzeko ukitu beharreko espazioa aldatu: erreboteko pareta ukitu adibidez tantoa aurrean amaitzeko.

43


2) 2x2 kokapena (botatzen ez)

Zenbakia: 2

Elkarrekintza: KO

Eduki zehatza: Espazio rola, desoreka egoeran. 3. e.h., espazio librea.

Helburu zehatza: Pilota botatzen ez duten zestalariek, oposizioan, espazioan duten desorekaren arabera, pilotara ongi iristeko gai diren aztertzea.

Ebaluazio irizpidea: Ebaluatua izango den bikoteak 4 pilota edo gutxiago defendatzen baditu= 0 puntu; 4-8 pilota defendatuz gero= puntu 1; eta 8 pilota edo gehiago defendatzen baditu bikoteak= 2 puntu. Lortutako puntuak batu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa launaka egingo da, 2x2 egoeran, eta errestatzen dagoen bikotea ebaluatuko da.

Irudi grafikoa:

5 tanto jokatuko dira eta sakatzen duen bikotea sake erraz batekin hasiko da. Hortik aurrera errestatzen dutenek pilota bota ondoren desoreka batetik abiatu beharko dute aurkariek bidalitako pilota defendatzera. Kasu honetan, aurrelaria kontrakantxan eta atzelaria 10. koadroaren atzetik kokatu beharko da bietako batek pilota bota ondoren. Sakatzaileek uneoro tantoa egiten saiatu behar dira ikusten duten espazio librean. Aldaerak: 1) Bikote ebaluatuan, pilota botatzen duenak, errebotea eta ezker pareta ukitu behar ditu pilota bota ondoren.

E.L.

2) Desplazamenduak handiagoak izan daitezen, ebaluatutako bikoteari hartzeko modua zehaztu: adibidez derrigorrez eskuinez hartu behar dute pilota.

44


3) 2x2 aurrelariari pilota kendu

Zenbakia: 3

Elkarrekintza: KO

Eduki zehatza: 3. e.h mugikorra, espazio librea aurrealdean.

Helburu zehatza: Zestalariak, aurkako aurrelariaren atzetik kokatuta daudenean, aipatutako aurrelariari pilota kentzeko gai diren aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Ebaluatua izango den bikoteak 10 pilota jarraian kentzen badizkio aurkako aurrelariari= puntu 1; bestela= 0 puntu.

Deskribapena: Testa launaka egingo da, 2x2 egoeran, eta errestatzen dagoen bikotea ebaluatuko da.

Irudi grafikoa:

Lortutako puntuak batu eta apuntatu.

10 tanto jokatuko dira eta sakatzen duen bikotea sake erraz batekin hasiko da. Errestatzen duten pilotariak, une oro, aurkako aurrelariari pilota kentzen saiatuko dira. Aurrelari honek, baina, ezin izango du 6. koadroa pasatu pilota hartzeko, soilik errebotea egiteko pasa ahalko du lerro hori. Aldaerak: 1) Aurkako aurrelariari ez zaio espazioa mugatuko baina airea soilik kendu beharko zaio, ez pilota guztiak. 2) 5 koadrotik aurrera debekatutako espazioa izango da zestalari guztientzat. Beraz, errestatzen dutenek, aurkako aurrelariari pilota kentzeko hemendik atzera bota beharko dute pilota. 3) Hezitzaileak zehaztuko du ariketa egiteko erabiliko den pilota egokia.

45


4) 2x2 tantoa aurrean amaitu

Zenbakia: 4

Elkarrekintza: KO

Eduki zehatza: 3. e.h., espazio finkoa eta mugikorra.

Helburu zehatza: Zestalariak, tantoa aurrean amaitzeko gai diren aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Ebaluatua izango den bikoteak tantoa aurrean amaitzen badu aurkariek pilota ukitu gabe= 2 puntu; beste modu batean tantoa lortzen badute= puntu 1; eta tantoa galduz gero= 0 puntu. Lortutako puntuak batu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa launaka egingo da, 2x2 egoeran, eta errestatzen dagoen bikotea ebaluatuko da.

Irudi grafikoa:

5 tanto jokatuko dira eta sakatzen duen bikotea sake erraz batekin hasiko da. Hemendik aurrera txandaka (pilotakada bat bakoitza) pilotak defendatzen arituko dira. Errestatzen duten pilotariek, nahi dituzten pilotakaden ostean, tantoa aurrean amaitzen saiatuko dira (7. koadroaren aurretik pilotak 2 bote eman beharko ditu aurkariek pilota ukitu aurretik) puntu gehiago lortu ahal izateko. Aldaerak: 1) Sakatzaileek ez dute txandaka pilota bota behar, beraz, errestatzen dutenek, tantoa gehiago landu beharko dute. 2) Errestatzen dutenek, tantoa aurrean amaitzeko, pilota, derrigorrez, airez hartu beharko dute.

1.

2.

46


5) 2x2 tantoa atzean amaitu

Zenbakia: 5

Elkarrekintza: KO

Eduki zehatza: 3. e.h., espazio finkoa eta mugikorra.

Helburu zehatza: Zestalariak, tantoa atzean amaitzeko gai diren aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Ebaluatua izango den bikoteak aurkariek pilota ukitu gabe tantoa atzean amaitzen badu = 2 puntu; beste modu batean tantoa lortzen badu= puntu 1; eta tantoa galduz gero= 0 puntu. Lortutako puntuak batu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa launaka egingo da, 2x2 egoeran, eta errestatzen dagoen bikotea ebaluatuko da.

Irudi grafikoa:

5 tanto jokatuko dira eta sakatzen duen bikotea sake erraz batekin hasiko da. Hemendik aurrera txandaka (pilotakada bat bakoitza) pilotak defendatzen arituko dira. Errestatzen duten pilotariak, nahi dituzten pilotakaden ostean, tantoa atzean amaitzen saiatuko dira (11. koadroaren atzetik pilotak 2. punpa eman beharko ditu aurkariek pilota ukitu aurretik) puntu gehiago lortu ahal izateko. Aldaerak: 1) Sakatzaileek ez dute txandaka pilota bota behar, beraz, errestatzen dutenek, tantoa gehiago landu beharko dute. 2) Errestatzen dutenek, tantoa atzean amaitzeko, pilota, derrigorrez, punpa ondoren hartu beharko dute.

2.

47


6) 2x2 gune debekatua

Zenbakia: 6

Elkarrekintza: KO

Eduki zehatza: 3. e.h. mugikorra, espazio librea. Luzerako eta zabalerako jokoa.

Helburu zehatza: Zestalariak, pilotarekin espazio debekatua ukitu gabe, tantoa amaitzeko gai diren aztertu.

Ebaluazio irizpidea: Ebaluatua izango den bikoteak aurkariek pilota ukitu gabe tantoa amaitzen badu = 2 puntu; beste modu batean tantoa lortzen badu= puntu 1; eta tantoa galduz gero= 0 puntu. Lortutako puntuak batu eta apuntatu.

Deskribapena: Testa launaka egingo da, 2x2 egoeran, eta errestatzen dagoen bikotea ebaluatuko da. 5 tanto jokatuko dira eta sakatzen duen bikotea sake erraz batekin hasiko da. Gero kantxa osoan tantoa egiten saiatu behar dira.

Irudi grafikoa:

Errestatzen dutenek, aldiz, eremu debekatu bat izango dute kantxaren erdian (4. eta 7. koadroen artean eta erditik banatzen duen lerrotik ezkerrera), eta pilotak ezin izango du boterik egin eremu horretan. Aldaerak: 1) Gune debekatu bat baino gehiago jarri. 2) Hezitzaileak zehaztutako moduan tantoa aurkariek pilota ukitu gabe tantoa amaituz gero 4 puntu balioko du (Kasu honetan, baremoa 10koa izaten jarraitzeko bukaerako emaitza erditu egingo da).

48


1.4. Metodologia 1.4.1. Sarrera

Metodologia, askotan erabili ohi den hitz potoloa da, baina zehazki praktikan nola jarri jakiten ez dena. Jostunaren adibidearekin ordea, ulerterrazagoa da. Jostun batek traje bat egin aurretik, trajearen zati guztiak prestatzen ditu; hala nola, mahukak, aurreko aldea, bizkarraldea, hanka bakoitzeko zatiak, ‌ Ondoren, haria erabiliz, zati guztiak txukun-txukun elkarren artean josi eta trajea osatzen du. Jostunak trajea egiteko haria erabiltzen duen bezala, pilotako hezitzaileok pilotan jolasten eta jokatzen irakasteko metodologia erabiliko da. Lan honek dituen zati guztiak logikaz, koherentziaz eta modu ordenatuan lotu behar dira. A zer lardaskeria litzateke jostun batek mahuka bat prakaren hanka baten ordez josiko balu! Beraz, jostunak bere lana ordenarekin egin behar duen bezala, zesta puntako irakaspena ere metodo edo modu ordenatu batean gauzatu behar da. 1.4.2. Irizpide metodologikoak zesta puntan

Zesta puntako ikaskuntza irakaskuntza prozesuan, ordena hori jarraitzeko asmoz, bi irizpide metodologiko nagusi hartu behar dira kontuan. Alde batetik, saioaren antolaketaren inguruko elementuak zeintzuk diren argi eduki behar da, eta bestetik, elementu hauen erabilera zehaztuko duten irakaskuntza estilo ezberdinak ezagutu behar dira. Honela, bi irizpide horiek era logikoan bat eginez, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren metodologia zehaztu ahal izango da, jostunaren adibidearekin jarraituz, trajearen zatiak elkarren artean josteko, hari mota asko egongo dira, baina zatien koloreak kontutan hartuz, konbinaketa egokia egingo duen haria aukeratu ahal izango da. 1.4.2.1. Antolaketa Saioaren antolaketaz hitz egitean, komenigarria da ondorengo elementuak kontutan izatea: helburua, edukia, espazioaren antolaketa, iraupena, materiala, joko dinamika, aldaerak eta irudi grafikoa. Elementu honetaz gain, nahi izan ez gero, beste batzuk ere gainera daitezke, baina hemen adierazitakoak oinarrizkoak izango dira. Jarraian, elementu horien definizioa zehaztuko da, eta horretaz gain, atal bakoitzean adibide bat gaineratuko da: 1)

Helburua: Planteatutako jarduerarekin zer lortu nahi den adieraziko da. Adibidez: ikaslea, erdiko postura erabiliz, pilota ezker horman zehazturiko gunean sartzeko gai izan.

2)

Edukia: Helburuaren arabera planteatutako jarduerarekin zer landu nahi den adieraziko da. Adibidez: erdiko postura, ibilbide zuzena eta 3. espazio finkoa.

3)

Espazioaren antolaketa: Planteaturiko jardueran ikasleek joko-espazio osotik erabiliko duten gunea eta banatzeko modua zehaztuko da. Adibidez: joko-espazio osoa erabiliko da. Ikasle guztiak bi taldeetan banandu. Bata frontisari begira, eta bestea, errebotean ezker hormari begira (ikusi ondorengo irudia).

49


2.

1.

4)

Iraupena: Planteaturiko jarduera egiten zenbat denbora behar den eta nola banatuta dagoen adieraziko du. Adibidez: denera 16 minutuko ariketa izango da, 8 minutu frontiseko eremuan eta 8 minutu erreboteko eremuan.

5)

Materiala: Planteaturiko jarduera egiteko erabiliko den tresneria adieraziko da. Adibidez: 2 pilota eta azpi-eremuak zehazteko zinta itsaskorra.

6)

Joko dinamika: Planteaturiko jardueraren ekintza deskribatuko da. Adibidez: frontiseko gunean talde osoaren erdia kokatuko da. Bertan ikasleak bi ilaratan jarri ondoren, eskuinekoek pilota ezker hormako gunera (3. Espazio-helburu finkoa) bideratuko dute eta ezkerreko ilarakoak pilota eraman eta joko-espazioaren erdian uzten saiatuko dira (kolaborazioan).

Erreboteko gunean, gainerako ikasleek, 2:2 egoeran (kolaborazio-oposizioan), partida bat jolastuko dute 5puntura. Erdiko posturarekin ezker hormako (erreboteko) eremuan pilota sartu eta tanto egiten duenak 5 puntu lortuko ditu, eta bestela, puntu bat. Irakasleari guneetatik pasako da, eta 8 minutu pasa ondoren, bi taldeak lekuz aldatuko dira.

7)

Aldaerak: Planteaturiko jardueren helburua mantenduz, gainerako elementuen moldaketa izango da. Adibidez: Erdiko postura egin be-

50


harrean, azpikoa erabili. Pilotak ezker hormako eremua kantxan punpa egin ondoren ukitu behar du. 8)

Irudi grafikoa: Planteaturiko jardueran, espazioaren banaketa eta pilotarien kokapena nahiz joko-dinamika modu grafikoan adieraziko dira.

1.4.2.2. Irakaskuntza estiloak Irakaskuntza prozesu guztietan, hezitzaileak bere lana aurrera eraman ahal izateko, irakaskuntza estilo (modu) ezberdinak erabili ahal izango ditu. Izaera oso ezberdineko estiloak aurki daitezke, baino estilo nagusiak 7.taulan laburbilduko dira. Taulan zehazten den bezala, estilo ezberdinak hiru alderdiren konbinaziotik sortzen dira: inguruaren antolaketa, lortu nahi diren helburuen zehaztapena eta egin beharreko ekintzen zehaztapena.Saio batean irakasteko modu ezberdinak erabil daitezke, hau da, ariketa bat aurkikuntza estiloa erabiliz landu daiteke, eta hurrengoa, berriz, diziplinaren bidez. Hiru alderdien definizioa hurrengoa da: 1) 2) 3)

Askatasuna

Inguruaren antolaketa: Ariketaren iraupena, erabiliko den espazioa eta materiala hartuko dira kontuan.

Lortu nahi diren helburuen zehaztapena: Lantzen den ariketarekin helburu bat bete nahi den edo ez hartuko da kontuan.

Egin beharreko ekintzen zehaztapena: Hezitzaileak ariketan burutu beharreko ekintza deskribatzen duen ala ez hartuko da kontuan.

Aurkikuntza

Egoera/arazoa

Eredua/diziplina

- Espontaneitatea - Jarrera zehatza - Mugimenduak aurredinitu gabe

- Mugimenduak definitua

Inguruaren antolaketa

EZ

BAI

EZ

EZ

BAI

BAI

BAI

Lortu nahi diren helburuen zehaztapena

EZ

EZ

BAI

BAI

BAI

EZ

BAI

Egin beharreko ekintzen zehaztapena

EZ

EZ

EZ

BAI

EZ

BAI

BAI

Beraz, hiru alderdi horiek zehazten diren edo ez kontuan hartuta, irakaskuntza estilo ezberdinekin topatuko gara (ikus 7.taula). Jarraian, estilo bakoitzaren ezaugarriak eta adibideak zehaztu dira: 1)

Askatasuna: Estilo honetan, inguruaren antolaketa, lortu beharreko helburuak eta ekintzak ez daude zehaztuak. Norberaren naturaltasuna

51


garatzeko estilo interesgarriena da. Adibidea: pilotak lurrean utzi eta haurrari nahi duen moduan pilotak hartu eta erabiltzeko aukera eman. 2)

3)

Aurkikuntza: Bi motatako egoerak eman daitezke: alde batetik, inguruaren antolaketa soilik zehazten den egoera, eta bestetik, lortu beharreko helburua soilik zehaztutakoa. Lehenengo egoeraren adibidea: Ikasleei pare bat pilota eman eta 4. Koadrotik aurrera nahi dutena egiteko aukera dute. Ariketa honetan, ikasleak lortu beharreko helburuak eta horretarako egin beharreko ekintzak erabakitzeko aukera izango du.

Bigarren egoeraren adibidea: Ikasleei agindu bakarra adieraziko zaie, hau da, piloteoa kolaborazioan mantentzen saiatu behar dute. Hortik aurrera berari dagokio helburu hori lortzeko antolatu behar den ingurua eta egin beharreko ekintzak aurkitzea. Azken ariketa horren ondoren, askotan planteatu ohi den ariketa ondorengoa da: piloteoa kolaborazioan mantendu, eskuinez eta azpiko postura erabiliz. Ariketa hori egokia da, baina jada ez da aurkikuntza estiloa landuko, baizik eta zehaztasun gehiagoko beste bat (egoera/arazoa edo eredua/diziplina). Egoera/arazoa: Estilo honetan lortu nahi den helburua beti zehatza izango da, eta ikasleari dagokio planteaturiko arazoaren aurrean irtenbide bat edo bestea ematea. Kasu batean, ikasleak ingurua antolatuko du, hau da, egin beharreko ekintza eta helburua aurrez erabakita daude. Eta bigarren egoeran, berriz, egin beharreko ekintzak ikasleak sortuko ditu, hots, ingurua antolatua eta lortu beharreko helburuak finkatuta daude. Ondorengo adibideak aurki daitezke:

4)

Bigarren kasuaren adibideak: Ikasleek bolea landu behar dute (helburua), eta horretarako pilota frontisera, txapa eta txapatik 2 metrora dagoen marraren arteko gunera bota behar dute (inguruaren antolaketa). Baldintza horiek kontuan hartuz, ikasleek erabakiko dute nola antolatzen diren beraien artean (ekintza). Halaber, kasu honetan, partida egoera ere izan liteke, bertan inguruaren antolaketa eta helburua zehatzak dira, baina ikasleek beraien ekintzak aukera ditzakete.

Eredua/diziplina: Estilo honetan, ikasleari ez zaio naturaltasunerako aukerarik emango. Hemen aipatutako hiru elementuak zehaztuko dira.

Lehenengo kasuaren arabera: Ikasleek airea landu behar dute (helburua), binaka eta batak besteari pilota prestatuz (ekintza). Bi baldintza horiek aurrera eramateko, beraiek antolatuko dute ingurua edo espazioa.

Adibidez: ariketaren helburua sakearen mugimendua ikastea da. Ikasleek norabide eta indar egokia emateko, oinarrizko teknikaren ezaugarriak zehaztuko dira. Sakeen norabideak luzeak eta ezkerrera bideratuak izango dira. Estilo honetan, lortu beharreko helburuak eta egin beharreko ekintzak bat egiten dute eta askotan nahastu egiten dira.

Aipatu diren estiloek ezaugarri ezberdinak dituzte eta bakoitzak egoera ezberdinetarako balio dezake. Beraz, hasiera batean, estilo bat ez da bestea baino hobea. Ahal den neurrian guztiak erabiltzen saiatu behar da, betiere, jardueraren helburu nagusia modu egokienean lortzeko asmoz.

52


1.4.3. Helburuak eta edukiak antolatzeko sailkapenak 1.4.3.1. Joko-ekintza Puntu honetan adieraziko diren sailkapenak zehaztutako irizpideen araberakoak izango dira. Sailkapen hauen helburua da ariketak sortzeko baliabideak aberastea. Adibidez, ariketa batean jaurtiketa punpa ondoren burutu ordez airez eginez gero, beste ariketa ezberdin bat sor daiteke, nahiz eta hasierako helburua ez da aldatu (ariketa beraren aldaera bat izango da). Aldaera gehiegi egitea bezain txarra da ariketa bera askotan errepikatzea. Hau da, saio batean landuriko ariketa batzuk hurrengo saioan ere errepikatzea garrantzitsua da eta, era berean, ikasleentzat ariketa bat edo bi berriak (edo aldaerak) sartzea aberasgarria eta dibertigarria izango da. Honela, jarraian adieraziko diren atalek aldietan zehaztutako eskemaren ordena berbera izango dute: lehenengo botatzen duenaren inguruko sailkapenak, eta ondoren, botatzen ez duenaren ingurukoak. Gogoratu bi egoera horiek jokoan aldi berean gertatzen direla, eta beraz, ariketa askotan biak elkarrekin nahastea komenigarria da. A. BOTATZEN DUENAREN INGURUKO SAILKAPENA Konteptua: Botatzeko modua 1)

Goitik behera: Sorbaldaren gainetik eta buru ondotik egindako jaurtiketa.

3)

Alboz erditik: Sorbaldaren altueran eginiko jaurtiketa.

2)

4) 5)

Alboz goitik (3/4): Besaburua gaindituz eginiko jaurtiketa baina goitik behera izan gabe. Alboz behetik: Besaburuaren azpitik egindako jaurtiketak baina behetik gora izan gabe. Behetik gora (eskuinez plaza librean erbili ohi da, oso gutxitan ezker paretan): Belaunaren ondotik egindako jaurtiketa.

ESKUINEZ

53

ERREBESEZ


Kontzeptua: pilotaren ibilbidea 1)

Zuzena: pilota botatzerakoan joan etorriko ibilbidea zuzena denean.

2)

Loratua: pilota botatzerakoan, bai joatean edo bueltan ibilbide loratua duenean.

54


Kontzeptua: pilotari emaniko indarra 1) 2)

Indartsu (fuerte): pilotari abiadura handia ematen zaionean. Suabe: pilotari abiadura txikia ematen zaionean.

Kontzeptua: norabidea (espazio-helburuak) 1) 2) 3)

1. espazio-helburua: frontiseko gunea.

2. espazio-helburua: zoruko gunea (kantxa).

3. espazio-helburua: esker horma, errebotea eta kontrakantxako gunea (espazio finkoa) eta aurkariaren araberako espazioa (espazio mugikorra).

1.E.H.

3.E.H.

2.E.H.

3.E.H.

B. BOTATZEN EZ DUENAREN INGURUKO SAILKAPENA Kontzeptua: erabilitako eskua 1) 2)

Eskuinez: Eskuineko eskuaz gorputzeko ardatzetik eskumara doazen hartutako eta botatako pilotak. (Beheko ezkerreko irudia).

Errebesez: Eskuineko eskuaz ere ,baina eskumuturra biratuz, gorputzeko ardatzetik, ezkerrera doazen hartutako eta botatako pilotak. Esku bakarraz edo ezkerreko eskuaz lagunduta (ohikoena) hartu/bota daiteke. (Beheko ekuineko irudia).

55


ESKUINEZ ERREBESEZ

Kontzeptua: harrera mota 1)

Punpaz: hartu aurretik pilotak lurrean punpa egitean.

56


2)

Airez: frontisetik zuzenean datorren pilota punpa egin aurretik hartzean.Kontzeptua: punparen altuera

Kontzeptua: punparen altuera 1)

Goranzko ibilbidea: pilotak punparen ondoren altuera gorena lortu

arteko aldia. Pilota ibilbide honetan beheko posturarekin hartzen

denean bote lasterraz edo bote prontoz hartu dela esan ohi da.

Goiko posturaz hartu ez gero, bote korridoz.

57


2)

Beheranzko ibilbidea: pilotak punpa egin eta altuera gorena lortzen duenetik lurra joa arteko unea.

Kasu honetan edozein altueran hartu daiteke pilota, kokapenaren arabera goitik, albotik edo azpitik hartu daiteke pilota. Bai eskuinez zein errebesez.

Kontzeptua: betetzen duen espazioa 1) 2)

Luzerako ardatza: frontisa eta errebotearen arteko ardatza.

Zabalerako ardatza: ezker horma eta kontrakantxaren arteko ardatza.

Kontzeptua: jokatzailearen araberako egoera1 1) 2) 3)

Ezker-aurretik: botatzen ez duena botatzen duenaren ezkerrean, aurretik, kokatuko da.

Ezker-atzetik: botatzen ez duena botatzen duenaren ezkerrean, atzetik, kokatuko da. Eskuin-aurretik: botatzen ez duena botatzen duenaren eskuinean, aurretik, kokatuko da.

58


4)

Eskuin-atzetik: botatzen ez duena botatzen duenaren eskuinean, atzetik, kokatuko da. 1Aurkariak binaka jardutean, egoera hauek aberatsagoak izango dira.

1.4.3.2. Egitura moldatzea Zesta puntako jokamoldearen egitura eraldatzeko, lehenik eta behin, beharrezkoa da oinarrizko egituraren ezaugarriak ezagutzea, hau da, jokamoldeen berdintasunak eta ezberdintasunak zein diren jakitea. Pausu hori egin ondoren, egituraren alderdi ezberdinak moldatuz, hainbat ariketa sortu ahal izango dira. Egitura moldatzen duten jardueren helburu nagusia izango da kirola ezagutzea eta joko-arauen arabera ikasleek beraien jokabidea egokitzeko gai izatea. Jokamolde hauen ezaugarriak adieraztean egin bezala (1.4.3. puntua), egituraren moldatzea alderdi zehatzen araberakoa izango da. Alderdi bakoitzean, egitura eraldatzeko aukera ezberdinak zehaztuko dira, berdintasunak eta ezberdintasunak aztertuz (ikusi beheko taulak). Aukera horiek sailkapen moduan har daitezke, eta, betiere, irakasleak bata bestearekin nahastuz, gehiago sortzeko aukera dauka.

59


BERDINTASUNAK

EGITURA MOLDATZEKO AUKERAK

Pilotarien elkarrekintzarekiko erlazioa • Aurreko tantoa irabazi duen taldeak ondorengo sakea egin behar du.

1) Sakearen ardura tanto kopuru jakinera aldatu.

• Oposizio harremana oinarri duten dueluak dira.

2) Tantoa galtzen duenak sakatu. 3) Ikasleen arteko oposizio harremanak aldatu.

Espazioarekiko erlazioa • Sakean nahitaez punpa egin behar da, eta muga frontisetik distantzia berdinera kokatua dago.

1) Sakea punpa egin gabe. 2) Sakearen punpa gune ezberdinetan egin, librea, frontisetik gertu, urrun, eta abar.

• Sake luze bat egitean, beste aukera bat izango du. • Bi sake luze jarraian eginez gero, txarra izango da.

3) Sakean aukera bakarra edo bi baino gehiago.

• Errestoa airez egin daiteke.

4) Sake motza eginez gero, beste aukera bat eman.

• Plekako jokamoldean dira.

5) Errestoa ezin da airez egin.

• Ikasleek espazio berdinean jardungo dute.

6) Frontis bat baino gehiago erabili. 7) Frontisik gabe jokatu, modu zuzenean. 8) Talde edo ikasle bakoitzari bere azpi-eremua finkatu.

Denborarekiko erlazioa • Pilota txandaka bota behar da, eta pilotakadatik pilotakadara pilotak frontisa ukitu behar du.

1) Joko-eremua txikiagotu edo handiagotu. 2) Pilotakada mota zehaztu. 3) Aldizkotasuna hautsi, adibidez, talde bakoitzak bi pilotakada jarraian eginez. 4) Ikasleen artean paseak egiteko aukera utzi. 5) Frontiseko txapa altuago jarri. 6) Eremu debekatuak zehaztu.

60


Pilotarekiko erlazioa • Atxiki luzeegia txartzat hartuko da, pilota bota egin behar da bi segundu igarotzean.

1) Pilotariekin erlazionatzeko modu ezberdinak erabili: atxikia, hartu-bota edo irristatu.

• Piloten oinarrizko ezaugarriak berdinak dira.

2) Pilota mota ezberdinak erabili, punpa handia edo txikia dutenak, biziak edo motelak. Gogoratu, hastapenean pilota motelagoak eta bigunagoak erabili.

Puntuazio sistemarekiko erlazioa • Tantoak banaka kontatzen dira.

1) Kintze sisteman jokatu.

• Partidak tanto kopuru berdinera jokatuko dira.

2) Tanto motaren puntuazioa aldatu, adibidez, airez hartu eta gero tanto egitean 2 puntu. 3) Partidak denbora zehatzera jokatu.

EZBERDINTASUNAK

EGITURA MOLDATZEKO AUKERAK

Pilotarien elkarrekintzarekiko erlazioa • Banaka edo binaka joka daiteke.

1) Duelu simetrikoetan jardun, hirunaka, launaka, … 2) Duelu asimetrikoetan jardun, bi baten aurka, hiru biren aurka, lau hiruren aurka, …

Espazioarekiko erlazioa • Joko-espazioa ezberdina da.

1) Joko-espazioa eraldatu: neurria handiagotu edo txikiagotu, debekatutako guneak zehaztu, erronbo edo biribil motako espazioetan jardun eta abar.

• Sakeko guneen kokapena eta neurria ezberdinak dira. • Joko-espazioa luzeran mugatua edo mugagabea izango da.

2) Tantoa galdu duenak erabakiko du aurkariak sakea nondik eta nola egin behar duen. 3) Binakako zein banakako dueluetan joko-espazioan mugak zehaztu, luzeran zein zabaleran.

61


Denborarekiko erlazioa • Partiden tanto eta pilotakada sekuentzien iraupena aldakorra da.

1) Tantoen iraupena zehaztu, adibidez, 10 pilotakadeko tantoak jokatu. 2) Tanto bakoitzean pilota bideratu beharreko gunera zehaztu, adibidez, 5 pilotakada frontisetik gertu dagoen gunera, eta beste 5 urrun dagoenera.

1.5. Zeharkakotasuna zesta puntan Zesta punta lantzeak, jokoaren edukiak lantzeaz gain, beste helburu batzuk lortzea ere ahalbidetu dezake. Modu horretan, ikasleen formazioan sakontasun handiagoa lor daiteke, hau da, ikasle hobeak izateaz gain, pertsona hobeak ere izateko bideak eraiki behar dira. Joko-ekintzaren alderdiak eta zeharkakotasunean adieraziko direnak erabateko elkarrekintzan egongo dira; ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren elementu garrantzitsuak dira. Kirol jokamolde hau irakastean, era zuzenean lantzen diren edukiez gain, zeharkako bide batetik landu daitezkeen beste hainbat eduki ere plantea daitezke. Ez dira elkarren aurka doazen elementuak izango, elkarrekin doazenak baizik. Joko-ekintzaren edukiak errepideko erdiko karriletik; eta zeharkakoak, norantza berdinean, alboko karrilatik. 1.5.1. Norbere buruarekiko ezagutza eta prozedurak

Badira norbere buruarekin zuzenean erlazionatutako edukiak, hau da, higienea, konfiantza eta autoestimuarekin lotutako edukiak: 1)

2)

Higienea: irakaskuntzaren helburu nagusia pilotan jokatzen erakustea da, baina ikasleei higienea zaintzen irakatsi behar zaie. Horretarako, besteak beste, saioetarako arropa egokia ekarri, beroketa eta luzaketak modu egokian egin, eta saioaren ondoren dutxatzea eskatu behar zaie.

Konfiantza/autoestimua: Zesta puntako saioetan gustura jarduteko, nork bere buruan konfiantza izatea ezinbestekoa da. Izan ere, konfiantza gabeko pertsona batek ariketak egiterako orduan zalantzak izango ditu, oker egiteko arrisku handiagoa izanik. Behin eta berriz egindako hutsegiteek aldiz, autoestimua jaitsiaraziko diote, honek konfiantza jaitsiaraziz, eta beraz, zikloari jarraipena emanez. Ikasleek lo ditzaketen helburuak eta edukiak planteatu behar dituzte hezitzaileek.

1.5.2. Kideekiko harremanak

Norbere buruaz gain, inguruko ikasleekin eta pertsonekin (begiraleekin, gurasoekin eta abarrekin) ere izango ditu harremanak: 1)

2)

Hizkuntza: Ikasleak elkarrekin erlazionatzen direnean, euskara egoki bat erabil dezaten bultzatu behar da. Horretarako, begiraleek ere euskara erabili behar dute eguneroko irakaskuntzan. Zesta puntako euskal terminologia: Zesta puntako irakaskuntzaren bitartez kirol honetako euskal terminologia bereganatzea lor daiteke. Horretarako, saioetan zes-

62


ta puntako terminologia erabiltzen saiatu behar da, ikasleei kontzeptu arras errazak gerta dakizkien. Dudarik izanez gero, begiratu pilotako kirol hiztegian (Agirre et al., 1994). 3)

Kideekiko errespetua: Bai planteatu den ikaskuntza-irakaskuntza prozesu honetan, bai jendarteko harremanetan, behar beharrekoa da gainerako kideak errespetatzea. Zesta puntak, nahiz eta oposizio harremanak izan, kide eta aurkariekiko errespetu eta begirunea eskatzen du, bai kantxan, jokoan ematen diren jokabide ezberdinetan, eta baita kantxaz kanpo ere (aldageletan, pilotalekutik at, eta abar). Errespetua saioetan lantzeko, lehian planteatzen diren jarduera eta ariketa guztiak (oposizio, kolaborazio zein oposizio-kolaborazio jarduerak) joko parametro hutsean oinarrituko dira.

Era berean, ariketaz kanpoko harremanak ere lagun giro batean oinarrituak egon behar dute, harreman negatibo eta peioratiboak (irainak, mespretxuak, harremanik eza, eta abar) ekidinez. Era honetan, lortu nahi den helburuetako bat talde kohesioa izango da, ikasle guztiek talde izaera izatea hain zuzen. Oposizioko harremana gauzatzeko ere, nahitaez, aurkariarekin edo aurkariekin kolaboratu beharra dago, ez dagozesta punta partidan jarduterik aurkariak edo aurkariek jokatu nahi ez badute.

4)

Hezikidetza: Planteatuko diren saio eta jarduerak genero arteko berdintasunean oinarrituak egongo dira; hots, neskak zein mutilak egoera berdinetan eta aurreiritzirik gabe tratatu behar dira. Batez ere, benjamin eta alebin mailetan bereizketarik ez egitea komeni da. Infantiletatik aurrera, ikasleen joko maila eta nahiak kontuan izatea komeni da, adin horietan, askotan, nesken eta mutilen helburuak ezberdinak izan ohi dira, eta beraz, bakoitzaren gustuko jarduerak modu alderatuan proposatzea interesgarria izan ohi da.

1.5.3. Ingurua ezagutu eta zaindu Azkenik, gure inguru fisikoa eta kulturala ere kontuan hartu beharra dago: 1)

Inguruarekiko errespetua: Instalazioaren elementuak eta ikasleek darabilten materiala zaintzen irakastea garrantzitsua da. Materiala zaintzea, zaborra zabortegira botatzea, ingurua garbi mantentzea eta antzerako ekintza eta jarrerak irakastea beharrezkoa da, eta beraz, zesta puntako saioetan ere kontuan izan behar dira. Zesta puntako pilota zestaz jarduteko da, oinak lekualdatzeetarako erabili behar dira.

2)

Lurraldetasuna: Euskal kultura transmititzeaz gain, euskal geografia ezagutzeko ere baliabide egokia izan daiteke zesta punta. Izan ere, zesta Euskal Herriko leku askotan jokatzen da, era ezberdinetan gainera. Halaber, toki geografikoen izen eta kokalekuak irakats daitezke, lekuan lekuko jokamoldeari erreferentziak eginez.

3)

Euskal kulturaren transmizioa: Zesta puntak euskal kulturaren arlo bat ezagutzen lagun dezake, euskal joko baten jatorria eta bilakaera hain zuzen. Horretarako, historian zehar zesta punta noiz, non eta nola jokatu izan den eta non eta nola jokatzen jarraitzen den azaltzea interesgarria litzateke. Frontoi luzeko zesta Euskal Pilotaren barnean kokatzen den jokamoldea izaki, euskal kulturaren osagai garrantzitsuetako bat da. Hainbat herriren eta pilotariren arteko apustu egituratik, gaur egungo kirol egiturara iritsi arteko ibilbidea egin du

63


2. ATAL PRAKTIKOA

2.1. Sarrera Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua maila praktikoan ulertzeko, beharrezkoa da aurreko atalean zesta puntaren ezaugarriak zein zesta punta irakasteko bermatu behar diren baldintzak ezagutzea. Hori guztia kontuan hartuz, ondorengo lerroetan saio praktikoaren ildo nagusiak garatu dira. Saio hauek aurrera eramateko garaian, errespetatu beharreko lehenengo ezaugarria, pilotariaren joko maila izango da. Halaber, ezinbestekoa da helburuak pilotarien joko ezaugarrien arabera finkatzea. Langintza horren ardura hezitzaileak izango du. Nahiz eta hasiera batean taldea mailaka sailkatu, talde horretan ere pilotari bakoitzak bere maila izango du. Hezitzailearen interbentzioen bidez taldea homogeneizatzea lortuko da, hau da, aldaerak erabiliz zestalari bakoitzari dagokion mailako irakaskuntza eskaini behar zaio. Hartara, pilotari guztiak motibazio maila egokian edukitzea lortuko da, eta helburuak bere osotasunean beteko dira.

2.2. Saioen eta edukien planifikazioa Zesta puntako ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hainbat saioz osatuta egongo da. Saio multzo hori denboran kokatu beharra dago; hau da, hastapenetik joko-maila gorena eskuratu arte pilotari batek jarraituko duen prozesuak zer-nolako garapena izan behar duen planifikatu behar da. Antolaketa behar den bezala garatzeko bi pausu ezberdinduko dira. Batetik, prozesu orokorraren planifikazioa, eta bestetik, prozesu pedagogikoaren aurreikuspena. Hona hemen eskema batean jasota bi pausu horien deskribapena:

Prozesu Orokorra (1. Pausua)

Prozesu Pedagogikoa (2. Pausua)

Denbora

Pilotarien ebaluazioa

Espazioa

Helburuak finkatu

Pilota taldea

Espazioa antolatu Denbora zehaztu Materiala aukeratu

2.2.1. Prozesu orokorra (1. pausua)

Zesta puntako ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren lehenengo zatian honako oinarrizko hiru ezaugarriak aztertu behar dira: 1) Denbora:

Beharrezkoa da ikaskuntza-irakaskuntza prozesu osoa aurrera eramateko hezitzaileak zenbat denbora duen jakitea. Irakaskuntzaren plangintzan denboraren alderdiak berebiziko garrantzia dauka; izan ere, pilotariek zer maila daukaten jakin

64


ondoren, helburuak gauzatu ahal izateko, epeak finkatzea oinarrizko pasua izango da. Hezitzaileak ikasleei zesta punta irakasteko duen denbora kontrolatu eta kudeatu behar du, eta ez alderantziz, denborak ez du hezitzailearen erritmoa zehaztu behar. 2) Espazioa:

Bigarren alderdi garrantzitsua, espazioa da. Denboraren planifikaziotik egutegi finko bat aterako da. Egutegi honi jarraituz, behar diren instalazioak erreserbatu ahal izango dira. Gehienetan pilotalekua erreserbatuko da, baina gerta daiteke beste mota bateko instalazioen beharra izatea (gimnasioa, pilotaleku handiagoa edo txikiagoa, ‌).

3) Pilotari taldea:

Aurreko bi elementuez gain, taldearen ezaugarriak ezagutzeak garrantzi handia

izango du. Alde handia dago 4 edo 12 ikaslerekin aritzean. Kopuruak antolaketa guztia baldintzatu dezake. Hala ere, kopurua ez da taldearen ezaugarri bakarra; neska eta mutil kopurua, jaioturtea, jatorria, zesta puntan duen esperientzia eta antzerako alderdiak ere kontuan izan behar dira.

PILOTARI TALDEA

IRAKASKUNTZA PROZESUA 1. hilabetea 1. Saioa

2. S.

3. S

Ebaluazioa

4. S

2. hilabetea 5. S

6. S

7. S

8. S

1. aldiaren hasiera

9. S

10. S

11. S

1. aldiaren jarraipena

Eb.

Helburuak

Helburuak

Edukiak

Edukiak

Neska(N) Mutila(M) Jaioturtea Jatorria Esperientzia ‌

65

Izena 12

Izena 11

Izena 10

Izena 9

Izena 8

Izena 7

Izena 6

Izena 5

Izena 4

Izena 3

Izena 2

PILOTARI TALDEA

Izena 1

Espazioa: instalazioen aukeraketa


2.2.2. Prozesu pedagogikoa (2. pausua)

Prozesu pedagogikoari gagozkiola, ondoren adieraziko diren alderdiak zehaztea garrantzikoa izango da: 1)

Pilotarien ebaluazioa:

Pilotarien joko mailaren ezaugarriak aztertu eta ebaluatzea zesta puntaren ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan aldi ezberdinetan burutu beharreko jarduera izango da. Halaber, hasierako ebaluazioa, epe jakin baterako helburuak formulatu ahal izateko oinarrizko pausua izango da. Joko mailaren ebaluazioa, pilotariaren motibazioa bizirik mantentzeko erabilgarria izan liteke. Izan ere, sarreran esan bezala, planteatuko diren helburuak ez badatoz bat pilotariaren mailarekin, prozesu pedagogikoarekin deskonexioa sor daiteke.

2)

Helburuak finkatu:

Behin zestalariaren joko maila zehaztu ondoren, hau da, pilotaria aurrez adierazitako lau aldietako batean kokatu ondoren, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren norabidea finkatua ahal izango da. Proposatutako helburuak pilotarien joko mailaren araberakoak izango dira, eta era berean, operatiboak edo egiteko modukoak izan behar dute. Helburu bat jarduera edo ariketa ezberdinekin lor daiteke.

3)

Espazioa antolatu:

Pilotaleku batek aukera ezberdinak ematen ditu zesta punta irakasteko. Pilotalekua txoko ezberdinetan zatitzea izan ohi da pilotariak antolatzeko modurik egokienetakoa. Horrela, pilotalekuan zehar ikasleak ongi banatuz gero, parte hartzea handiagoa izan daiteke. Ondorengo irudian ikus daitekeen bezala, pilotaleku bateko joko espazioa modu askotan bana daiteke:

66


4)

Denbora zehaztu:

Ariketa bat helburu bat edo batzuk lortzeko egin ohi da. Helburu horiek lortzeko hainbat eduki barneratu behar dira. Pilotari bakoitzak helburuak gauzatzeko erritmo ezberdina behar du; beraz, talde batean erritmo ezberdinak planteatu behar dira. Hori horrela, aurrez zehaztu diren helburuak denboraren arabera planifikatu behar dira eta taldearen erritmoaren arabera moldatu.

5)

Materiala aukeratu:

Pilotarien ebaluazio egin, helburuak finkatu, espazioa antolatu eta denbora zehaztu ondoren, materiala aukeratu behar da. Saioak garatzeko behar diren tresna eta pilotak zehazteko aurrez adierazitako alderdiak ezagutu behar dira. Saioa egiterakoan, denbora ez galtzeko, komenigarria da aldez aurretik materiala zehaztu eta bertan eskura izatea.

2.3. Saioaren antolaketa Saioa antolatzeko garaian, ikasleek duten joko-mailaren arabera, multzoka sailkatu behar dira. Horretarako, haien ezaugarriak kontuan izanda, zein alditan kokatzen diren zehaztu behar da. Gehienetan, kategoriak berak zehaztu ohi ditu taldeak, hau da, duten adinaren arabera sailkatu ohi dira talde batean edo bestean. Baina kasu honetan ere beharrezkoa da talde bereko ikasleen joko-maila ebaluatzea; modu horretan, beren ezaugarrien araberako irakaskuntza eskaini ahal izango baitzaie. Atal teorikoan zehaztu diren lau aldietan, joko-maila bakoitzeko helburu eta eduki nagusiak adierazi dira. Helburu eta eduki nagusi horiek abiapuntutzat hartuta, azpi-helburu eta azpi-edukiak sortu behar dira, eta horiek izango dira saio bat antolatzeko lehenengo urratsak. Hala ere, saio bakoitzean ez dira helburu eta eduki gehiegi planteatu behar. Saio batean, gehienez, bizpahiru helburu eta eduki zehaztu eta landu behar dira. Helburuak eta edukiak aldez aurretik zehaztea komeni da. Hartara, saioko jarduerak antolatu baino lehen, ibilbide nagusiaren xehetasunak ezagunak izango dira. 2.3.1. Saioaren barne egituraketa

Saio bat unitate bat da, hasieratik amaitu arte helburuak lortzeko unitate bat hain zuzen ere. Saioa modu egokian egituratzeko, hiru zatitan banatu behar da: 1)

Girotzeko zatia (aktibazioa)

2)

Zati nagusia

3)

Lasaitzeko zatia (lasaitzea)

1)

Girotzeko zatia edo aktibazioa

Zati honekin ikaslea saioan barneratu behar da. Saio osoaren laurdena iraun dezake. Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren amaieran ikasleak girotzeko zatiaren garrantziaz jabetu behar du, hau da, zesta puntan jarduteko gutxieneko ariketa multzoa barneratua izan behar du. Girotzeak ondorengo hiru atalak izan ditzake: 1.1) Lehenengo atala azalpen kognitiboari dagokiona izango da. Atal honetan taldea osatzeaz gain, ikasleei arreta jartzeko eskatuko zaio.

67


Saioarekin lortu nahi dena azaldu behar zaio. Zati honetan ikaslearen jakin-mina (motibazioa) piztu behar da. 1.2) Bigarren atalean mugimenduari ekingo zaio. Soina martxan jarri behar da, dituen funtzio nagusiak aktibatuz. Zeregin horretarako, gomendagarria da egoera ludikoak (jolasak) erabiltzea. 1.3) Hirugarren eta azken atalaren bidez, zati nagusiarekiko lotura finkatuko da, hots, zati nagusian landuko diren edukien araberako behar fisiologikoak lantzen hasi behar da. Atal honetan, ikasleek zesta puntako jokamoldean jardun behar dutenez, besoak aktibatzea ezinbestekoa izango da. 2)

Zati nagusia

3)

Lasaitzeko zatia edo lasaitzea

Saio baterako proposatu diren helburuak lortzeko jardueren multzoa izango da, saioaren mamia izango da hain zuzen. Zati honek, saioaren erdia edo pixka bat gehiago iraun dezake. Gainerako zatietan bezala, beharrezkoa da jarduerak (ariketak) modu egokian antolatzea eta bakoitza gauzatzeko behar den denbora zehaztea.

Saio amaieran, nekea zein emozioak puri-purian egon ohi dira. Egindakoa barneratzen lagundu behar zaie ikasleei. Asimilazioa bi eratara planteatu ohi da: batetik, azalpen kognitiboa berreskuratuz, hau da, norbere burua ebaluatzeko parada hartuz, eta bestetik, gorputzak maila fisiologikoan pairatu dituen aldaketak bere onera ekarriz. Zati honek saio osoaren laurdena baino gutxiago iraun ohi du, hau da, ordubeteko saioan, gehienez, 10 minutu (baina nahiz eta iraupen motzekoa izan, berebiziko garrantzia du). Lasaitzeko zatiak ez du zati nagusiko jarduerekin erlazioa izan beharrik. Askotan, saioa agurtzeko, jarduera ludikoak eta libreak erabiltzea interesgarria izan ohi da. Era berean, zati hau egokia da luzaketak ikasi eta praktikan jartzeko.

2.3.2. Saioak eta jarduerak aurkezteko modua

Zesta puntako ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaz arduratzen den hezitzaileak sortu eta ezagutzen dituen jarduerak (ariketak) modu egokian jasotzeko, beharrezkoa da informazio hori sistematikoki jasotzea. Saioak jasotzeko era asko daude, baina eraginkorrenak tauletan jasotakoak izan ohi dira. Bi taula edo eskema mota egin daitezke saioak eta ariketak sailkatzeko (jasotzeko): 1)

saioaren ezaugarri nagusiak identifikatzeko taula.

2)

ariketen ezaugarriak identifikatzeko taula.

1)

Saioaren ezaugarri nagusiak identifikatzeko taula

Saioaren ezaugarriak bi azpi-taulatan banatu dira. Lehenengo azpi-taulan (1.1. taula) irakaskuntzaren aldia, saioa burutuko den data, saioaren zenbakia eta iraupena, aurreikusitako ikasle kopurua, erabiliko den instalazioa, helburu eta eduki nagusiak zehaztuko dira. Bigarren azpi-taulan(1.2. taula), saioa osatzen duten ariketen oinarrizko eskema azalduko da, ariketa bakoitzeko oinarrizko ezaugarriak zehaztuz:

68


Irakaskuntzaren Aldia: 1. Aldia

Data:

Saioaren zenbakia: 1

Saioaren iraupena: Ordu 1.

Aurreikusitako ikasle kopurua: 8-12

Instalazioa: Frontoi luzea.

Helburu nagusiak: Pilotaren ibilbide ezberdinez jabetzeko eta pilotara jartzeko gai izan.

Eduki nagusiak: Pilotaren ibilbide ezberdinak.

1.1. taula

Zatia

Zenb.

Denb.

Elkar.

A

1

12’

KO

ZN

2

10’

ZN

3

ZN

Helburu zehatza

Eduki zehatza

Gorputza berotu.

Antzerako egitura duen taldekako jokoa.

K

Pilotara jartzeko gai izan.

Pilotara jartzea.

10’

K

Pilotaren ibilbidea ezagutu.

Pilotaren ibilbide zuzena.

4

15’

KO

Zesta puntaren antzerako egitura duen jokoan jarduteko gai izan.

Antzerako egitura duen taldekako jokoa.

ZN

5

6’

K

Pilota ahalik eta punpa gutxienekin botatzeko gai izan.

Bote ondorengo botatzeko modua.

L

6

7’

O

Lasaitu

Punteria jolasa.

1.2. taula

1.1)

Zatia: saioaren barneko atal bati erreferentzia egingo dio. Hiru aukera daude, aktibazioa (A), zati nagusia (ZN) eta lasaitzea (L). 1.2) Zenbakia (Zbk.): jardueraren ordena zehaztuko da. 1.3) Denbora (t’): ariketaren iraupena zehaztuko da.

1.4) Elkarrekintza (Elkar.): jardueran eragina duten pilotarien erlazioak zehaztuko dira. Ondorengo aukerak daude:

a) Psikomotorra (P): bakarkako jarduera

b) Soziomotorra (S): jarduera horretan bi edo gehiagok parte hartzen dutenenan. Bigarren kasu horretan beste hiru

aukera daude:

- Kolaborazioa: ariketan elkar laguntzen dutenean

- Oposizioa: bakarkako duelua edo norgehiagoka

- Kolaborazioa-oposizioa: taldekako duelua edo nor gehiagoka

1.5) Helburu zehatza: arike taren xede nagusia izango da. jardueraren bidez pilotariek egitea edo lortzea nahi dena, haien jokabidean espero dena moldatzea hain zuzen.

69


1.6) Eduki zehatza: ariketaren gai nagusia izango da, landu nahi den joko-ekintzaren alderdia. 2)

Ariketen ezaugarriak identifikatzeko taula

Ariketa edo jarduera bakoitzeko taula bat erabiliko da (ikus 2. taula). Taularen goialdeko zatian, saioaren oinarrizko eskeman jarritako datuak azalduko dira (zatia, zenbakia, denbora, elkarrekintza, helburu zehatza eta eduki zehatza). Horrez gain, ariketa bakoitzeko ondorengo ezaugarriak gaineratu dira:

Zatia: ZN

Zenbakia: 3

Denbora: 10’

Elkarrekintza: K

Helburu zehatza: Pilotaren ibilbidea ezagutu.

Puntuazio Sistema: Puntu bat lortuko du pilotari bakoitzak agindutakoa betetzean Bukaeran puntu guztiak batu eta ea zeinek irabazten duen.

Eduki zehatza: Pilotaren ibilbide zuzenak. Deskribapena: Zestalaria eremuaren barruan hezitzailearekin batera. Beste guztiak kontra-kantxan beraien txandaren zain. Bakoitzak bere ariketa amaitu ondoren ilaran jarriko da eta hurrengoa sartuko da.

Irudi grafikoa:

Hezitzaileak pilota jaurti ondoren pilotariari zer egin behar duen adierazi: 1) pilota eremutik atera baino lehen edozein moduan gelditu; 2) pilota, eremutik atera baino lehen, hanka azpitik pasa; 3) pilota, eremutik atera baino lehen, zestarekin hartu. Aldaerak: 1) Eremua txikitu edo handitu, ariketa zailtzeko edo errazteko. 2) Ariketa berdina bikoteka egin.

3

2. taula

70


2.1) Deskribapena: jardueraren oinarrizko egitura eta dinamika azalduko dira. 2.2) Materiala: ariketan erabilitako tresna eta pilotak zehaztuko dira.

2.3) Puntuazio sistema: jarduera batzuek ez dute puntuazio sistemarik (ez dago), baina norgehiagoken kasuan puntuatzeko modu ezberdinak izan ohi dira, besteak beste, puntuazio muga ( adibidez, Pilotan Jolas sistema, 9 jokora) edo denbora (denbora tarte batean puntu gehien duenak irabaziko du). 2.4) Aldaera: ariketaren moldatzea izango da, betiere, jardueraren helburuak eta edukiak aldatu gabe. Jarduera bakoitzeko bi aldaera egitea gomendagarria da, bat ariketa errazteko eta bestea zailtzeko.

2.5) Irudi grafikoa: espazioan ikasleen antolaketa eta dinamikaren oinarrizko irudikatzea adieraziko da. Izendegia ebaluazioaren atalekoa izango da.

2.4. Aldi ezberdinetako saio ereduak 2.4.1. Lehenengo saioa Irakaskuntzaren Aldia: 1. Aldia

Data:

Saioaren zenbakia: 1

Saioaren iraupena: Ordu 1.

Aurreikusitako ikasle kopurua: 8-12

Instalazioa: Frontoi luzea.

Helburu nagusiak: Pilotaren ibilbide ezberdinez jabetzeko eta pilotara jartzeko gai izan.

Eduki nagusiak: Pilotaren ibilbide ezberdinak.

Zatia

Zenb.

Denb.

Elkar.

A

1

10’

KO

ZN

2

10’

ZN

3

ZN

Helburu zehatza

Eduki zehatza

Gorputza aktibatu.

Antzerako egitura duen taldekako jokoa.

-

Pilotara jartzeko gai izan.

Pilotaren ibilbide zuzenak.

10’

K

Pilotaren ibilbidea ezagutu.

Pilotaren ibilbide zuzena.

4

15’

KO

Zesta puntaren antzerako egitura duen jokoan jarduteko gai izan.

Antzerako egitura duen taldekako jokoa.

ZN

5

7’

KO

Pilota ahalik eta bote gutxienekin hartzeko eta punteria erakusteko gai izan.

Bote ondorengo edo airezko saskiratzea.

L

6

8’

O

Lasaitu eta punteria landu.

Punteria jolasa.

71


Zatia: A

Zenbakia: 1

Denbora: 10’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Zestalarien gorputza aktibatu.

Puntuazio Sistema: Talde bakoitzak 10 pase egitean puntu bat lortu du. Denbora amaitzen denean puntu gehien lortzen duen taldeak irabaziko du jokoa.

Eduki zehatza: 2. e.h. Kolaborazioan eta oposizioan, espazio libreak eta pase lerroak bilatu, pilota jaso edo mozteko. Antzerako egitura duen taldekako jokoa. Deskribapena: Dauden 8 pilotariak 2 taldetan banatuko dira, beraz, 4 pilotariz osatutako 2 talde. Eremua 7. eta 11. koadroaren artekoa izango da.

Irudi grafikoa:

Hezitzaileak, pilota bat airera botako du eta pilota hartzen duen taldea, besteek pilota moztu edo ukitu aurretik,10 pase egiten saiatuko da. Pilota duenak ezin izango ditu oinak mugitu, bestela pilota beste taldeak lortuko du. Pilota moztu edo ukitzen den bakoitzean ere aldaketa emango da, eta beste taldea hasiko da 10 pase horiek egiten saiatzen. 10 paseak egitea lortzen duen taldeak puntu bat lortuko du. Denbora amaitzean puntu gehien lortzen dituen taldeak irabaziko du. Aldaerak: 1) Baloi bat baino gehiago sartu, pasea egiteko aukera errazteko. Kasu honetan pase bat moztu edo ukitzean bi baloiak taldez aldatzen dira. 2) 4 pilotariko 3 talde egin paseak zailtzeko. Talde bat paseak egiten saiatzen den bitartean, beste bi taldeak defendatzen egongo dira, beraz bi pilotarik edo gehiagok baloia jaso nahi duen pilotari bat defendatu dezakete.

1

72


Zatia: ZN

Zenbakia: 2

Denbora: 10’

Elkarrekintza: -.

Helburu zehatza: Pilotara jartzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Ez dago.

Eduki zehatza: Pilotaren ibilbide zuzenak. Deskribapena: Zestalariak, ezker paretaren aurrean jarrita, pilota ezkerreko eskuaz botako du. Ondoren, eskumako eskuan duen zestarekin hartuko du. Nahi diren punpa guztiekin hartu daiteke pilota, garrantzitsuena pilota hartzea baita. Eskuinez 10 pilota hartzerakoan,berdina egingo da baina kasu honetan, pilota errebesez hartuta.

Irudi grafikoa:

Aldaerak: 1) Pilota punpa bakarrez hartu, edo zailagoa egin nahi bada, airez. 2) Kolaborazioa landu nahi bada beste kide batek bota pilota.

73


Zatia: ZN

Zenbakia: 3

Denbora: 10’

Elkarrekintza: -.

Helburu zehatza: Pilotaren ibilbidea ezagutu.

Puntuazio Sistema: Puntu bat lortuko du pilotari bakoitzak agindutakoa betetzean. Bukaeran puntu guztiak batu eta ea zeinek irabazten duen.

Eduki zehatza: Pilotaren ibilbide zuzena. Deskribapena: Zestalaria eremuaren barruan hezitzailearekin batera. Beste guztiak kontra-kantxan beraien txandaren zain. Bakoitzak bere ariketa amaitu ondoren ilaran jarriko da eta hurrengoa sartuko da.

Irudi grafikoa:

Hezitzaileak pilota jaurti ondoren pilotariari zer egin behar duen adierazi: 1) pilota eremutik atera baino lehen edozein moduan gelditu; 2) pilota, eremutik atera baino lehen, hanka azpitik pasa; 3) pilota, eremutik atera baino lehen, zestarekin hartu. Aldaerak: 1) Eremua txikitu edo handitu, ariketa zailtzeko edo errazteko. 2) Ariketa berdina bikoteka egin.

3

74


Zatia: ZN

Zenbakia: 4

Denbora: 15’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Zesta puntaren antzerako egitura duen jokoan jarduteko gai izan.

Puntuazio Sistema: 4 konoetatik pasatzean bira bat osatuko da. Bira gehien lortzen duen taldeak irabaziko du.

Eduki zehatza: Antzerako egitura duen taldekako jokoa. Deskribapena: “Beisbol zesta jokoa� baina pilota frontisera botatzen.

Irudi grafikoa:

5eko bi talde; bat (A), botatzen eta korrika egiten egongo dena eta bestea (B), pilotak hartzen eta aurkariak kaleratzen ibiliko dena. B taldean jaurtitzaile bat egongo da (4. koadroaren erdian), pilota jokoan jarriko duena eta bere zestan pilota berriz sartzean aurkariak harrapatuko dituena. Pilota jokoan jartzeko, frontiseko lauki baten barruan sartu behar du eta aurkariak airez hartu ondoren frontisera jaurtiko du nahi duen tokira bideratuz. Pilota hori ontzat emateko, 4ko marra gainditu beharko du beti. Hiru saiakera izango ditu. B taldekoek pilota hori airez hartzen badute A taldeko pilotaria kanporatua izango da. Berdina gertatuko da hautatutako batek, jaurtitzaileari pasatu baino lehen, ez bada 4 kono horietako batera heltzen. Jokoaren helburua ahalik eta buelta gehien egitea izango da (4 konoetatik pasatzean). Rol aldaketa emango da A taldeko 3 pilotari kanporatzen direnean. Aldaerak: 1) Pilota airez hartuz gero, jokoak jarraitu egingo du inor eliminatua izan gabe. 2) Saiakera 1 izatea pilota hartu eta botatzeko, 3 izan beharrean.

75


Zatia: ZN

Zenbakia: 5

Denbora: 7’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Pilota ahalik eta bote gutxienekin hartzeko eta punteria erakusteko gai izan.

Puntuazio Sistema: Emanda izatean edo pilota botatzean huts egiten bada hizki bat lortzen da. Hizki guztiak lortzean “ZESTA” hitza osatzen duen lehenengo zestalaria galtzailea izango da.

Eduki zehatza: Bote ondorengo edo airezko saskiratzea. Deskribapena: Pilotari guztiak borobilean zesta barruan teniseko pilota duen pilotaria inguratuko dute. Honek pilota gora-gora (goiko sarerantz) botako du kide baten izena esan eta gero. Beste guztiek pilotaren ingurutik alde egingo dute. Jaso behar duen pilotariak pilota airez jasotzen badu berriz gora botako du beste izen bat esanez, baina ez badu pilota airez hartzen, “geldi” esan beharko du denek gelditu daitezen. 3 pauso emateko aukera izango du nahi duenari hurbiltzeko eta ezkerreko eskuaz buru azpitik gorputzean ematen saiatuko da.

Irudi grafikoa:

Asmatzen badu “ZESTA” hitzaren lehenengo “Z” hizkia jarriko zaio emandakoari, bestela bota duenari jarriko zaio. Aldaerak: 1) Eremua mugatu alde egiteko tokia txikiagoa izateko. Jon

2) Eskuarekin bota beharrean, zestarekin eremu zehatzetara bota. Kideek ihes egitean, paretean dauden eremu zehatzetara hurbilduko dira eta zestalaria hortik kendu eta gero, eremu horretara bota beharko du pilota Eremu barruan asmatzen ez badu, hizkia hurbildu den zestalariarentzat izango da.

76


Zatia:L

Zenbakia: 6

Denbora: 8’

Elkarrekintza: O

Helburu zehatza: Lasaitu eta punteria landu.

Puntuazio Sistema: Bolo gehien botatzen duen zestalariak irabaziko du.

Eduki zehatza: Punteria jolasa. Deskribapena: 6 zestalariko 2 talde osatu. Bat frontisaren ondoan kokatuko da eta bestea errebotearen ondoan. Jaurtiketak kontra-kantxatik ezker paretarantz egingo dira marra gainditu gabe, nahi den angeluarekin, baina beti ere lurretik arrastaka.

Irudi grafikoa:

Taldeko bat jaurtitzailea izango da. Zesta eta teniseko pilotarekin, 2 jaurtiketa izango ditu bolo guztiak (beste pilotariak) botatzeko. Bolo hauek, jaurtitzen duenak, nahi den moduan jarri beharko ditu (erronboan, laukian, ‌). Pilota ukitzen duen boloa lurrera joan beharko da, poliki-poliki, minik hartu gabe; eta erortzean alboko norbait jo ez gero, hura ere lurrera joango da. Frontis, errebote edo ezkerreko pareta ukitutako pilotak boloa jo ez gero ere ona da. Batek bi jaurtiketa egitean, beste batek boloak kokatu eta beste 2 jaurtiketa egingo ditu.

Aldaerak: 1) Boloak zestarekin 2) Boloak euren kokapena erabaki.

77


2.4.2. Bigarren saioa

Irakaskuntzaren Aldia: 1-2. aldia

Data:

Saioaren zenbakia: 2

Saioaren iraupena: Ordu 1.

Aurreikusitako ikasle kopurua: 8-12

Instalazioa: Frontoi luzea.

Helburu nagusiak: Pilota frontiseko gune ezberdinetara modu ezberdinez botatzeko gai izan.

Eduki nagusiak: Botatzeko modua. 1 e.h.

Zatia

Zenb.

Denb.

Elkar.

A

1

12’

KO

ZN

ZN

ZN

2

3

4

10’

10’

8’

Helburu zehatza

Eduki zehatza

Gorputza aktibatu.

Antzerako egitura duen taldekako jokoa. 1 e.h. luzeran.

KO

Botatzeko moduaren bitartez, pilota luzeran jokatzeko gai izan.

KO

Botatzeko moduaren bitartez, pilota luzeran jokatzeko gai izan.

2 e.h. punteria luzeran.

Pilota modu ezberdinez botatzeko gai izan.

Botatzeko modu ezberdinak: goitik behera, behetik gora edo alboz. Kantxako kokapena.

Botatzeko modu ezberdinen kontrola.

KO

ZN

5

10’

O

Zestalaria aurkari eta pilotaren arabera kokatzeko gai izan

L

6

10’

KO

Lasaitu eta pilota modu ezberdinez botatzeko gai izan.

78


Zatia: A

Zenbakia: 1

Denbora: 12’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Gorputza aktibatu.

Puntuazio Sistema: Denbora agortzen denean zutik gelditzen den azkeneko zestalaria/k izango da/dira joko honen irabazlea/k.

Eduki zehatza: Antzerako egitura duen taldekako jokoa. Deskribapena: Guztiak batera arituko dira eremu zehatz batean, 7. koadroa eta frontisaren artean.

Irudi grafikoa:

Teniseko pilota eskuan duena ezin da mugitu, besteak aldiz bai, eta bi aukera izango ditu; š pilota beste kide bati pasa lurrean botea emanez, edo ² kanporatzera joan gerritik behera pilotarekin joz. Kanporatu nahi denak, zestarekin pilota airez hartzen badu, bota duena lurrean eseriko da, bestela pilotarekin jo dena eseriko da. Lurrean gaudelarik pilota bat ostea lortzen bada bi aukera sortzen dira berriz; edo zutitu eta lehen bezala aritu, edo zutitu gabe eserita dagoen beste bati pilota pasatu, hura ere libratzeko. Zutik daudenek lurreko horren pasea moztu dezakete. Aldaerak: 1) Eserita daudenak ezin dituzte besteak libratu. 2) Teniseko bi pilota edo gehiago sartu.

79


Zatia: ZN

Zenbakia: 2

Denbora: 10’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Botatzeko moduaren bitartez, pilota luzeran jokatzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Bi taldeetatik pilota gehien jarraian botatzeko gai den taldeak irabaziko du.

Eduki zehatza: 1. espazio helburua luzeran. Deskribapena: 4ko bi talde, bat frontisera begira eta bestea errebotera begira. Lurra, luzeran bi espaziotan banatuko da eta espazio bakoitzean bi kide kokatuko dira.

Irudi grafikoa:

Pilota txandaka botatzen arituko dira kolaborazioan. Bi pilota botako dira jarraian gune bakoitzean, hau da, batek pilota ona jarri besteari eta atzeko bikoteari, pilota beraien eremu barrura bota. Hauek berdina egingo dute, aurreko eremura pilota botatzeko. Zenbatu ea zenbat pilotakada botatzen diren jarraian. Aldaerak: 1) Bat aurreko eremura, beste bat atzeko eremura botatzen ibili.

1.

2) Botatzeko kolpea une bakoitzean aldatzera derrigortu. Behin eskuinez, behin errebesez, adibidez.

80

2.


Zatia: ZN

Zenbakia: 3

Denbora: 10’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Botatzeko moduaren bitartez, pilota luzeeran erabiltzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: 10’tan puntu gehien lortzen duen taldeak irabaziko du.

Eduki zehatza: 2. espazio helburua; punteria luzeeran. Deskribapena: 4ko bi talde, bat frontisera begira eta bestea errebotera begira. Lurrean bi uztai kokatuko dira, bat lauko/hamaikako marratik aurrera eta bestea zazpiko marraren aurrean.

Irudi grafikoa:

Talde bakoitzeko lau zestalari piloteoan arituko dira kolaborazioan eta uztai baten pilotaren botea sartuz gero puntu bat lortuko dute. Jarraian, hurrengo pilotakadaren botea beste uztaian sartzen badute beste bi puntu lortuko dituzte. Baina ez badute asmatzen edozein uztaitan sartzen duten hurrengo boteak puntu bateko balioa izango du. Puntu guztiak altuan zenbatu aurkariek puntuazioa jakin dezaten.

1

Aldaerak: 1) Puntuatzeko, uztai batetik bestera derrigorrez pasa behar izatea.

3

2) Uztailak lurrean jarri beharrean, frontisean zintarekin laukiak egitea.

81


Zatia: ZN

Zenbakia: 4

Denbora: 8’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Pilota modu ezberdinetan botatzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: 8’tan hizki gehien dituenak edo PILOTA hitza osatzen duenak galtzen du.

Eduki zehatza: Botatzeko modu ezberdinak: goitik behera, behetik gora edo alboz. Deskribapena: 4ko bi talde, bat frontisera begira eta bestea errebotera begira. Lehenengoak nahi duen moduan botako du pilota.

Irudi grafikoa:

Taldeko beste hirurek berdina egin beharko dute pilota hartu ondoren. Pilota galtzen badute edo ez badute botatzeko modua errepikatzen, zestalari horrek PILOTA hitzaren lehenengo hizkia lortuko du, hau da “P” hizkia. Hurrengoan, beste batek erabakiko du botatzeko modua. Horrela, botatzeko modu ezberdinak lantzen arituko dira jokoa edo denbora amaitu arte. Aldaerak: 1) Pilota airez hartzera derrigortu. 2) Botatzeko moduaz gain, pilota nora botatzen den ikusi (zein bi zenbakien artean, adibidez) eta hori ere errepikatu behar izatea.

82


Zatia: ZN

Zenbakia: 5

Denbora: 10’

Elkarrekintza: O

Helburu zehatza: Zestalaria aurkari eta pilotaren arabera kokatzeko gai izatea.

Puntuazio Sistema: Bizitza gehien dituenak eta lekuz gutxien aldatu den zestalariak irabaziko du.

Eduki zehatza: Kantxako kokapena. Deskribapena: 4ko bi talde, bat frontisera begira eta bestea errebotera begira. Bakoitzak, 5 bizitza izango ditu eta elkarren aurka arituko dira teniseko pilota batekin. Hau dela eta, hartzerakoan punpa eman eta zestatik ateratzen bada ez da txartzat hartuko, lurra ukitu gabe berriz zestan sartzen baldin bada, noski.

Irudi grafikoa:

Bestela, huts egiten duenak bizitza bat galduko du. Bizitzarik gabe gelditzen dena kanporatua izango da eta beste taldean sartuko da, bizitza gutxien dituenaren bizitza kopuru berarekin. Aldaerak: 1) Ordena bat jarri guztiek pilota hartzen dutela ziurtatzeko. 2) Espazioa handitzeko eta gehiago mugitzeko, botatzen duena kontra-kantxako marra zapaltzera behartu.

83


Zatia: L

Zenbakia: 6

Denbora: 10’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Lasaitu eta pilota modu ezberdinez botatzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Pilotakada gehien, jarraian botatzen duen bikoteak irabaziko du.

Eduki zehatza: Botatzeko modu ezberdinen kontrola. Deskribapena: Binaka jarrita (lau koadro bikote bakoitzeko), bata bestearen aurrean (bat ezker paretari bizkarra emanez eta bestea bere aurrean kontra-kantxa gainean), elkarri teniseko pilota pasatzen arituko dira. Bat eskuinez eta bestea errebesez, pilota zuzen joan dadin, eta gero alderantziz. Zenbatu ea zein bikotek egiten dituen pilotakada gehien.

Irudi grafikoa:

Aldaerak: 1) Botatzeko modua hezitzaileak zehaztu. 2) Soilik airez.

84


2.4.3. Hirugarren saioa Irakaskuntzaren Aldia: 2.-3. aldia

Data:

Saioaren zenbakia: 3

Saioaren iraupena: Ordu 1.

Aurreikusitako ikasle kopurua: 8-12

Instalazioa: Frontoi luzea.

Helburu nagusiak: Pilota frontiseko gune ezberdinetara modu ezberdinetan botatzeko gai izan.

Eduki nagusiak: Botatzeko modua. 2. e.h.

Zatia

A

ZN

ZN

ZN

ZN

L

Zenb.

1

2

3

4

5

6

Denb.

10’

10’

10’

10’

10’

10’

Elkar.

Helburu zehatza

2. e.h. desoreka egoeran.

K

Zestalaria espazio zehatz batetik abiatuz,gorputza aktibatzen duen bitartean, pilota eremu batera botatzeko gai izan.

1 e.h. luzeran.

K

Botatzeko moduaren bitartez, pilota luzeeran jokatzeko gai izan.

2 e.h.

O

Botatzeko moduaren arabera, pilota kantxako gune ezberdinetara botatzeko gai izan.

2. e.h.

KO

Botatzeko moduaren arabera, pilota kantxako gune ezberdinetara botatzeko gai izan.

Sake errestoa.

O

Botatzeko moduaren arabera, pilota kantxako gune ezberdinetara botatzeko gai izan. Lasaitu eta pilota gune debekatuetara ez botatzeko gai izan.

2. e.h.-an gune debekatuak.

O

85

Eduki zehatza


Zatia: A

Zenbakia: 1

Denbora: 10’

Elkarrekintza: K

Helburu zehatza: Zestalaria espazio zehatz batetik abiatuz, gorputza aktibatzen duen bitartean, pilota eremu batera botatzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Espazio finkora (E.F.) pilotakada gehien botatzen duenak irabaziko du.

Eduki zehatza: 2. espazio helburua desoreka egoeran. Deskribapena: Guztiak lerroan kokatuko dira hezitzailearen atzean. Hortik abiatuta, txandaka, hezitzaileak bidalitako pilota hartzen saiatuko dira. Hartutako pilota lurrean markaturiko espazio finkora (E.F.) botatzen saiatuko dira, puntu bat lortuko dutelarik asmatuz gero.

Irudi grafikoa:

Hori egin eta gero, korrika, alboko sarea ukitu, errebotea ukitu eta lerrora bueltatuko dira. Huts egindako pilota guztiak joko eremutik kanpo mantentzen saiatuko da eta errebotetik lerrora bueltatzean jasoko dira hezitzailearen ondoan uzteko. Aldaerak: 1) Sarea, ezker pareta eta errebotea ukitu behar izatea korrika gehiago egin dezaten.

E.F.

2) Hezitzailea dagoen tokira bote gabe pilota bidaltzen bada bi puntu.

86


Zatia: Z.N.

Zenbakia: 2

Denbora: 10’

Elkarrekintza: K

Helburu zehatza: Botatzeko moduaren arabera, pilota kantxako gune ezberdinetara botatzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Espazio finkora (E.F.) pilotakada gehien botatzen duenak irabaziko du.

Eduki zehatza: 2. espazio helburua. Deskribapena: 6 zestalariz osatutako bi talde egingo dira eta talde bat frontisera eta bestea errebotera begira kokatuko dira.

Irudi grafikoa:

Kantxa osoan zehar sakabanaturik, denak batera jolastuko dute. Pilota hartu eta gero, bota baino lehen, pilotaren botea non emango duen zehaztu behar dute. 4 aukera egongo direlarik: 4. koadrotik (errebotearen kasuan 11. koadrotik) aurrera edo atzera, eta kantxaren erditik eskumara edo ezkerrera. Hurrengo pilota botatzerakoan, hartzeko moduz aldatu behar da derrigorrez. Aldaerak: 1) Txandaka botatzera derrigortu guztiek botatzen dutela ziurtatzeko. 2) Aukera horien konbinaketa sortu, hau da: aurre-ezker, aurre-eskuin, atze-ezker edo atze-eskuin, eta bat aukeratu botatzeko.

Ezk

87


Zatia: Z.N.

Zenbakia: 3

Denbora: 10’

Elkarrekintza: O

Helburu zehatza: Botatzeko moduaren arabera, pilota kantxako gune ezberdinetara botatzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Puntu gehien lortzen duen zestalariak irabaziko du.

Eduki zehatza: 2. espazio helburua. Deskribapena: 6 zestalariz osatutako bi taldetan banaturik, talde bat frontisera eta bestea errebotera begira kokatuko dira.

Irudi grafikoa:

Kantxa lau zatitan banatuta egongo da eta gune bakoitzean zestalari bat kokatuko da, bi kontrakantxan itxoiten geldituko direlarik. Tanto guztiak botez jokatuko dira, eta pilotari bakoitzak bere gunean botea egindako pilotak defendatu beharko ditu. Tantoa egiten duenak puntu bat lortuko du eta kanpora aterako da, tantoa galdu duenarekin batera. Eta kanpoan zeuden bi zestalariak hauen gunea hartuko dute. Huts egiten den gunetik sakatuko da. Ahal bada gune ezberdin batean sartuko gara uneoro.

3.

Aldaerak: 1) Guztiak eskuinez edo errebesez jokatzera behartu.

1.

4.

2) Derrigorrez adierazi behar dute zein eremutan nahi duten tantoa egin bestela egindako tantoak ez du balioko.

1.

2.

88

4.

3.

2.


Zatia: Z.N.

Zenbakia: 4

Denbora: 10’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Botatzeko moduaren arabera, pilota kantxako gune ezberdinetara botatzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Puntu gehien lortzen duen bikoteak irabaziko du.

Eduki zehatza: 2. espazio helburua. Deskribapena: 12 zestalariak bi taldetan banatuko dira, bat frontisean eta bestea errebotean. Talde bakoitzean hiru bikote egingo dira. Horietatik bi bikotek elkarren aurka tanto bat jokatuko dute eta besteak kanpoan itxarongo du.

Irudi grafikoa:

Kantxa erditik zatituko da bi eremu sortuz. Bikote bakoitzak eremu bat defendatu beharko du, hau da, tantoa lortzeko eremu bakarra bikote batek defendatzen ez duena izango da. Honek ez du esan nahi pilota guztiak horra bota behar direnik, talde horren eremuan punpa egindako pilotek jarraitasuna izango dute baina bertan egindako tantoek ez dituzte puntuak zenbatuko. Bikote berria sartzean, beti aldatu beharko da tantoa egiteko eremua.

2.

Frontisean tantoa galtzen duen bikotea errebotera joango da eta errebotekoak frontisera, denak denen aurka aritzeko. Aldaerak: 1) Tantoa egitean bi pilotariak defentsako eremutik kanpo badaude tanto horrek bi puntu balioko ditu. 2) Tantoa egin duen bikoteari zailtasun bat jarriko zaio: errebesez jokatzera behartu, pilota bota ondoren sarea ukitzera behartu, edo elkar ukitu, ...

1.

89

2.

1.


Zatia: Z.N.

Zenbakia: 5

Denbora: 10’

Elkarrekintza: O

Helburu zehatza: Botatzeko moduaren arabera, pilota kantxako gune ezberdinetara botatzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Puntu gehien lortzen duen zestalariak irabaziko du.

Eduki zehatza: Sakea eta errestoa. Deskribapena: 6 zestalari pilota bana eskuan dutela, txandaka 7tik sakeak egingo dituzte. Beste 6ak, banaka, sake horiek errestatuko dituzte.

Irudi grafikoa:

Bakoitzak 3 sake eta 3 erresto on egin behar ditu. Hori egin eta gero rolak aldatuko dituzte. Sakea 4 eta 7 lerro artean sartzen bada puntu bat sakatzailearentzat. Errestoaren boteak kantxaren erditik ezkerrera egin beharko du botea puntua lortzeko. Aldaerak: 1) Errestoa botez egin beharrean airez egitea. 2) Sakean puntua lortzeko pilotak ezker pareta ere ukitu behar du.

4. Ezk. 7.

90


Zatia: L

Zenbakia: 6

Denbora: 10’

Elkarrekintza: O

Helburu zehatza: Lasaitu eta pilota gune debekatuetara ez botatzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Bizitza gehien zestalariak irabaziko du.

Eduki zehatza: 2. espazio helburuan gune debekatuak. Deskribapena: 6 pertsonako bi taldetan banaturik, talde bat frontisera eta bestea errebotera begira kokatuko dira. Txokotan arituko dira, baina lurrean bi gune debekatu egongo dira. Bertan botea egiten duten pilota guztiak txartzat emango dira.

Irudi grafikoa:

Zestalari bakoitzak 5 bizitza izango ditu. Guztiak galtzen baditu bere eremutik (frontisa adibidez) beste eremura (errebotera kasu honetan) joango da eta tantoa amaitzean, bizitza gutxien duen zestalariaren bizitza kopuru berarekin sartuko da jolastera. Zenbaki txikiena ezin izango da 1 baino gutxiago izan. Eremuren baten zestalariren batek beste guztiak bizitza gabe uzten baditu, berriz guztiak 5 bizitzakin hasiko dira. Irabazlea ordea, 6 bizitzakin hasiko da.

Aldaerak: 1) Zestalari batek huts egiten duenean, tanto horretan zehar pilota ukitu ez duten beste zestalariei ere bizitza bat kenduko zaie. Horrela denek pilota hartzen saiatuko dira. 2) Debekatutako guneak handitzen joan.

91

dituen


2.4.4. Laugarren saioa

Irakaskuntzaren Aldia: 3. aldia

Data:

Saioaren zenbakia: 2

Saioaren iraupena: Ordu 1.

Aurreikusitako ikasle kopurua: 8-10

Instalazioa: Frontoi luzea.

Helburu nagusiak: Aurkariak jokoan duen parte hartzeaz ohartu.

Eduki nagusiak: 3. espazio helburu mugikorra.

Zatia

Zenb.

Denb.

Elkar.

A

1

9’

KO

A

2

6’

KO

ZN

ZN

3

4

10’

10’

Helburu zehatza

Eduki zehatza

Gorputza aktibatu.

Taldekako harrapaketa jolasa.

Goi atala aktibatu.

Jaurtiketa jarraituak taldeka. 3 e.h. mugikorra.

KO

Moldatutako joko egoeran eta aurkariaren kokapena kontutan hartuz, tantoa lortzeko gai izan.

3 e.h. mugikorra.

KO

Aurkariaren ekintzaren arabera, tantoa espazioa librean egiteko gai izan.

Sake-errestoak.

Sake-errestoak.

ZN

5

15’

KO

Sakea kentzeko gai izan eta aurkaria ez dagoen tokira errestatzeko gai izan.

L

6

10’

-

Sake-errestoak espazio librera eginez lasaitzeko gai izan.

92


Zatia: A

Zenbakia: 1

Denbora: 9’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Gorputza aktibatu.

Puntuazio Sistema: Denbora agortzean beraien eremuan pilota gehien duen taldeak irabaziko du.

Eduki zehatza: Taldekako harrapaketa jolasa. Deskribapena: 5 pertsonako bi talde (A eta B). Talde bakoitzak bere etxea izango du (B-k 7tik errebotera, eta A-k 7tik frontisera). 4ko eta 11ko marrek etxe bakoitza bi gelatan banatuko dituzte: piloten gela (A’, B’) eta zestalarien gela (A,B).

Irudi grafikoa:

Helburua harrapatua izan gabe, beste etxekoen pilotak lapurtu eta beste etxekoak harrapatzea da. A etxekoak B zestalarien gelan sartzean, orduan B etxekoek A-koak harrapatu ditzakete. Eta gauza bera alderantziz; B-koek A zestalarien gelan sartzean. Baina behin piloten gelara helduta ezin izango dira harrapatuak izan eta beraien piloten gelaraino pilota bakarra eraman ahal izango dute harrapatuak izan gabe. A´

Harrapatuak, lurrean eseriko dira harrapatutako tokian eta libre geratzeko, beste kide batek eskua eman eta etxeraino eraman beharko du. Tarte horretan ere ezin izango dira harrapatuak izan.

A

Aldaerak: 1) Aurkarien pilota gelatik ateratzean ere berriz harrapatuak izateko aukera egotea.

B

2) Pilota etxera bidaltzeko, derrigorrez frontis edo errebotera pilota botaz, aurkarien gainetik pilota bidaltzea. Aurkariek mozten badute beraien pilota gelara eramango dute. B´

93


Zatia: A

Zenbakia: 2

Denbora: 6’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Goi atala aktibatu.

Puntuazio Sistema: Denbora agortzean beraien eremuan pilota gehien duen taldeak galduko du.

Eduki zehatza: Jaurtiketa jarraituak taldeka. Deskribapena: 5 pertsonaz osatutako bi talde (A eta B). Talde bakoitzak bere etxea izango du (B-k 7tik errebotera, eta A-k 7tik frontisera). 4ko eta 11ko marrek etxe bakoitza bi gelatan banatuko dituzte: piloten gela (A’, B’) eta zestalarien gela (A,B).

Irudi grafikoa:

Helburua, beraien pilotak dauden gelako gunetik jaurtiketak eginez, aurkako taldeari ahalik eta pilota gehien uztea da (ezin baita aurkariaren etxean sartu). Horretarako, indarra kontrolatzea ezinbestekoa da eta aurkarietatik ahalik eta urrunen utzi behar da pilota. Denbora agortzean, hezitzaileak stop esango du eta ezin izango da pilota bat bera ere ukitu. Orduan, piloten gelan dauden pilotak zenbatuko dira eta gehien dituen taldeak galduko du jokoa. Kanpoan gelditutako pilota guztiek ez dute balioko.

Aldaerak: 1) Lehenengo hiru minututan errebesez bota beharko dute derrigorrez. Hurrengo hirurak eskuinez soilik (lehendabizi errebesez berotu behar dela ikas dezaten).

A

2) Ezin izango dira pilotak lurretik bota. Lehenengo botea aurkarien etxean eman beharko du beti eta pilota beste aldera bueltatu ahal izateko airez edo bote batez hartu beharko da.

B

94


Zatia: ZN

Zenbakia: 3

Denbora: 10’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Moldatutako joko egoeran eta aurkariaren kokapena kontutan hartuz, tantoa lortzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Denbora agortzean puntu gehien lortu dituen bikoteak irabaziko du.

Eduki zehatza: 3. e.h. mugikorra. Deskribapena: 4 zestalari frontisean kokatuko dira, beste 4 errebotean eta gelditzen diren biak kontrakantxaren erdian bere txandaren zain.

Irudi grafikoa:

Tanto bat jokatuko dute bi biren aurka. Sakea pilota jokoan jartzeko izango da soilik. Sakez egindako tantoek ez dute zenbatuko. Errestatzen dagoen bikoteak bi jaurtiketa egingo ditu jarraian, bat lagunari pilota prestatzeko eta bigarrena tantoa egiteko. Prestatzeko, aurkarien kokapena kontuan hartu ondoren, pilota bota duenak lagunari tantoa non egin behar duen adieraziko dio. Beste bikoteak tantoa defendatuko dute eta gauza bera egingo dute ondoren. Horrela tantoa amaitu arte. Kontrakantxan dagoen bikotea tantoa lehendabizi egiten duen bikotearen aurka arituko da. Kalera doan bikoteak, bere txanda itxarongo du.

Bi!!

Aldaerak: 1) Denbora guztian errebesez, ea honela ezker pareta (3.e.h) gehiago erabiltzen duten. 2) Pilota prestaketa gabe. Ea honela pilotarik ez duen kideak azkar adierazten dion nora bota.

95


Zatia: ZN

Zenbakia: 4

Denbora: 10’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Aurkariaren ekintzaren arabera, tantoa espazioa librean egiteko gai izan.

Puntuazio Sistema: Denbora agortzean puntu gehien lortzen duen bikoteak irabaziko du.

Eduki zehatza: 3. espazio mugikorra. Deskribapena: 4 zestalari frontisean, beste 4 errebotean eta gelditzen diren biak kontrakantxaren erdian bere txandaren zain.

Irudi grafikoa:

Kantxa 4 zatitan banatuko da. Bikoteko zestalari bakoitzak alde bat hartuko du; ezkerra edo eskuina, eta aurrealdea edo atzealdea. Gune horretan, aurkaria egon daiteke baina inoiz ez kidea. Tanto bat jokatuko dute bi biren aurka, baina puntua zenbatzeko, aurkariak ez dauden tokian izan beharko da tantoa. Bestela 0 puntu lortuko dituzte baina jokoan jarraituko dute. Tantoa galtzen duen bikotea kanpora joango da eta kontrakantxan zegoena sartuko da. Sakea pilota jokoan jartzeko izango da soilik. Sakez egindako tantoek ez dute zenbatuko. Aldaerak: 1) Pilota jaurtitzen duena, lurrean eseri behar da pilota bota ondoren aurkariei erraztasunak emanez. 2) Kantxa 2 guneetan banatu eta bikotea gune batean soilik egon. Beraz tantoa egiteko gune bakarra izan.

96


Zatia: ZN

Zenbakia: 5

Denbora: 15’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Sakea kentzeko gai izan eta aurkaria ez dagoen tokira errestatzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: 30 sake guztietatik sakez eta errestoz talde bakoitzak lortutako puntuak batuko dituzte. Gehien lortzen dituenak irabaziko du.

Eduki zehatza: Sake-errestoak. Deskribapena: 5 zestalari sakeko marran eta beste bost euren errestatzeko tokian (aurrelariak, 4. eta 7. koadroen artean; atzelariak 11. koadrotik atzera). Beraz, aurrelariak eta atzelariak egongo dira bi taldeetan.

Irudi grafikoa:

Kantxa 2 zatitan banatuta egongo da. Sakatzailea, aurrelariari sakea kentzen saiatuko da. Lortuz gero, bere taldeak puntu bat lortuko du. Sakatu eta gero kantxako eskumako edo ezkerreko aldean kokatu beharko da aurkarietako batek pilota hartu baino lehen. Aurkariek, pilota hartu ondoren, sakatzailea non dagoen ikusi behar dute eta bera ez dagoen tokian tantua egin beharko dute taldearentzako puntua lortzeko. Sakatzaile bakoitzak 3 sake egingo ditu eta gero rolak aldatuko dira. Errotazioa honela izango da: sakatzen duena sakeko lerroko azken tokira pasatzen da pilota hartu eta gero. Errestatu duena (aurrelaria edo atzelaria) bere lerroan azkenajarriko da pilota bota ondoren. Aldaerak: 1) Kantxa 4 guneetan banatu eta sakatzaileak ere bikoteka jarri bi esparru babesteko. Beraz tantoa egiteko bi gune baina bi aurkariren kontra. 2) Banakako egoeran berdina landu, hau da, banakako sakea eta banakako errestoa.

97


Zatia: L

Zenbakia: 6

Denbora: 10’

Elkarrekintza: -

Helburu zehatza: Sake-errestoak espazio librera eginez lasaitzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Ez dago.

Eduki zehatza: Sake-errestoak. Deskribapena: Bikoteka sake-erresto egoeran,. Gainontzeko 3 bikoteak lerroan itxarongo dute.

Irudi grafikoa:

Kantxa 4 zatitan egongo da banatuta, ezker-eskuin eta atze-aurre. Sakatzaileak sake lasaia egingo du (oraingo honetan helburua ez da sakea kentzea, pilota jokoan jartzea baizik) eta 4 eremutatik baten kokatu beharko da aurkariak pilota hartu baino lehen. Bere kideak ere eremu bat hartu beharko du. Aurkariek, pilota hartu ondoren, sakatzailea eta bere kidea non dauden ikusi behar dute eta pilota gelditzen diren bi espazio libreetako batean jarri beharko dute, jaurtiketa gogorrik egin gabe (gogoratu helburua, lasaitasunerako itzulera dela) Bikote bakoitzak 3 sake egingo ditu. Errotazioa honela izango da: sakatzen duen bikotea errestatzera pasako da. Errestatu dutenak, pilota hartu ondoren, sakeko lerroko azkenen ostean jarriko dira eta lerroko lehenengoak sakatzeko prestatuko dira. Aldaerak: 1) Banakako egoeran berdina landu, hau da, banakako sakea eta banakako errestoa. Kasu honetan denek sakea egingo dute. 2) Errestatzeko modua mugatu: soilik eskuinez edo soilik errebesez..

98


2.4.5. Bostgarren saioa:

Irakaskuntzaren Aldia: 4. aldia

Data:

Saioaren zenbakia: 1

Saioaren iraupena: Ordu 1.

Aurreikusitako ikasle kopurua: 8-10

Instalazioa: Frontoi luzea.

Helburu nagusiak: Binakako joko egoeran, espazio libreak sortu eta erabiltzeko gai izan.

Eduki nagusiak: 3. espazio helburu mugikorra.

Zatia

Zenb.

Denb.

Elkar.

A

1

10’

KO

A

2

6’

KO

ZN

ZN

3

4

15’

10’

Helburu zehatza

Eduki zehatza

Gorputza aktibatu.

Antzerako egitura duen taldekako jokoa.

Goi atala aktibatu.

Jaurtiketa jarraituak taldeka.

KO

Binakako joko egoeran espazio libreak sortu eta erabiltzeko gai izan.

Binakako joko egoeran 3 e.h. mugikorra.

KO

Binakako joko egoeran espazio libreak sortu eta erabiltzeko gai izan.

Binakako joko egoeran 3 e.h. mugikorra.

Binakako joko egoeran 3 e.h. mugikorra.

3. e.h. mugikorra.

ZN

5

12’

KO

Binakako joko egoeran espazio libreak sortu eta erabiltzeko gai izan.

L

6

7’

KO

Lasaitu eta espazio libreak sortu eta erabiltzeko gai izan.

99


Zatia: A

Zenbakia: 1

Denbora: 10’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Gorputza aktibatu.

Puntuazio Sistema: Pilota guztiak jasotzen denbora gutxien behar duen taldeak irabaziko du.

Eduki zehatza: Antzerako egitura duen taldekako jokoa. Deskribapena: 5 pertsonaz osatutako bi talde (A eta B) kontrakantxan kokatuko dira. A taldeak, irakasleak kantxa osoan zehar sakabanatutako teniseko pilotak zestan jaso eta kontrakantxan utzi beharko ditu, ahalik eta denbora laburrenean.

Irudi grafikoa:

Bitartean, B taldea, zestarekin eta lurretik pilotak biraraziz, kantxako pilotak urruntzen saiatuko da. Pilotak zestan sartuta daudenean, ezingo ditu ukitu aurkariak. Gero rol aldaketa emango da eta pilota guztiak azkarren biltzen dituen taldeak irabaziko du.

Aldaerak: 1) Denbora mugatu batean ea zein taldek biltzen dituen pilota gehien. 2) Pilotak urrundu beharrean, pilota taldekideen artean pasatzen egon beharko dute eta ezingo dute pilota zestan 3 segundo baino gehiagoan eduki. Pilotak jasotzen dituztenek paseak moztu beharko dituzte pilotak lortzeko.

100


Zatia: A

Zenbakia: 2

Denbora: 6’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Goi atala aktibatu.

Puntuazio Sistema: Huts egin gabe, pilotakada gehien egiten duen taldeak irabaziko du.

Eduki zehatza: Jaurtiketa jarraituak taldeka. Deskribapena: 5 pelotariz osatutako bi talde. Bat frontisari begira kokatuko da, kantxa 6. zenbakitik aurrera izango delarik. Beste taldea errebotera begira kokatuko da eta kasu honetan, kantxa 7. zenbakitik aurrera izango da.

Irudi grafikoa:

Helburua, hutsik egin gabe, ahalik eta pilotakada gehien ematea da (altuan zenbatu). Jaurtiketa bakoitzean eskuineko eta errebesezko jaurtiketak txandakatuko dira. Zestalari berdinak ezin izango ditu bi jaurtiketa jarraian egin. Pilotakada jarrai gehien egiten duen taldeak irabaziko du. Aldaerak: 1) Kantxa osoan bikoteka eta txandaka, baina kasu honetan talde osoa kolaborazioan arituko da. Beraz, ez da oposiziorik egongo. Helburua, errekorra egitea izango da. 2) Gehiago berotzeko, pilota jaurti ondoren kontrakantxako sarea ukitu, lerrora joan eta hor eseriko da bere txanda heldu arte.

101


Zatia: ZN

Zenbakia: 3

Denbora: 15’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Goi atala aktibatu.

Puntuazio Sistema: Denbora agortzean tanto gehien lortu duen bikoteak irabaziko du.

Eduki zehatza: Jaurtiketa jarraituak taldeka. Deskribapena: Frontoia 7ko marratik bi gunetan banatu. 4 zestalari, bikoteka, frontisari begira arituko dira eta beste 4 errebotera begira. Beste bikoteak kontrakantxan itxarongo du bikote bat kalera joan arte.

Irudi grafikoa:

Sakean hasita, helburua tantoa egitea izango da. Pilota defendatzen duen bikoteak, errestatzen duen taldeak hasieran, lehenengo pilotakada zesta pilota gelditu gabe egingo du, eta bigarrengo bat normal egingo du bai pilotari berberak edo bere kideak. Beraz, bi jaurtiketa jarraian egingo dira beti, bat defentsakoa gelditu gabe eta beste bat erasokoa normal. 2. jaurtiketa egiten ez duen zestalariak sarea ukitu behar du berriz pilota hartu ahal izateko. Partidutxoak 2 tantotara. Irabazleek puntu bat lortuko dute partidu bakoitzeko. Aldaerak: 1) Bikotez aldatzen joateko, tantoa galtzen duena soilik izatea kanporatua. Kasu honetan zenbaketa bakarka egin beharko da. 2) Kantxa osoan aritu, hiru bikote kanpoan geldituz, espazio libre handiagoak egoteko.

102


Zatia: ZN

Zenbakia: 4

Denbora: 10’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Binakako joko egoeran espazio libreak sortu eta erabiltzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Denbora agortzean puntu gehien lortu duen bikoteak irabaziko du.

Eduki zehatza: Binakako joko egoeran 3. e.h. mugikorra. Deskribapena: Kantxa 7ko marratik banatuta egongo da bi frontoi osatuz. Bikoteka, bi biren aurka, tanto bakarra egitera jokatuko dute. 4 zestalari frontisari begira, beste 4 errebotera begira kokatuko direlarik. 2 txanda itxaroten kontrakantxan. Huts egiten duena kalera joango da eta kanpoan zegoen bikotea sartuko da sakea eginez.

Irudi grafikoa:

Helburua espazio librean tantoa egitea da, beraz aurkariak pilota ukitu gabe tantoa egiten bada 2 puntu lortuko dira, bestela bat bakarrik. Pilota botatzen duena kantxatik atera beharko da eta ezin izango da sartu aurkarietako batek pilota hartu arte, bestela puntua galdu eta kanpora joango dira. Denbora agortzean puntu gehien lortzen duen bikoteak irabaziko du. Aldaerak: 1) Denbora gehiago behar bada espazio libreak egiteko kantxatik ateratzean lurrean eserita itxaron beharko dute aurkarietako batek pilota hartu arte. 2) Bikotez aldatzen joateko, kanporatu tantoa galtzen duena soilik. Kasu honetan zenbaketa bakarka egin beharko da.

103


Zatia: ZN

Zenbakia: 5

Denbora: 12’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Binakako joko egoeran espazio libreak sortu eta erabiltzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Denbora agortzean bizitza gehien duen bikoteak irabaziko du edo kaleratua ez den bikotea.

Eduki zehatza: Binakako joko egoeran 3. e.h. mugikorra. Deskribapena: 10 zestalariak bikoteka “kaleketan” edo “putxean” arituko dira, hau da, denak denen aurka baina bikoteka. Bikote bakoitzak 5 bizitza izango ditu eta bikoteko batek huts egiten badu bikote horri bizitza bat kenduko zaio. Beraz, ezin izango du bikote berdineko zestalariak bere kideak botatako pilota hartu, noski.

Irudi grafikoa:

Kantxa osoan jokatuko da eta oso espazio libre gutxi egongo denez, tantoa egiteko modua inor pilota ukitu gabe bada bizitza gehigarri bat lortuko du bikoteak. Hala ere, ezingo da inoiz 6 bizitza baino gehiago eduki. Bizitza guztiak galtzean bikotea kaleratua izango da. Denbora agortzean bizitza gehien duen bikoteak irabaziko du edo kaleratua ez den bikotea.

Aldaerak: 1) Espazio libre gehiago izateko bota ondoren bikoteek atzeko eskumako izkina ukitu beharko dute. 2) Tantoa egitea errazagoa izan dadin, jokalari guztiak errebesez edo eskuinez jolastera behartu. Espazio libre gehiago sortuko da horrela ere.

104


Zatia: L

Zenbakia:

Denbora: 7’

Elkarrekintza: KO

Helburu zehatza: Lasaitu eta espazio libreak sortu eta erabiltzeko gai izan.

Puntuazio Sistema: Denbora agortzean pase gehien egin duen taldeak irabaziko du.

Eduki zehatza: 3. e.h. mugikorra. Deskribapena: 5 zestalariz osatutako bi talde, elkarren aurka arituko dira kantxa osoan pilota bigunaz. Helburua da euren artean ahalik eta pase gehien egitea baina beti ere pilota frontisera bidaliz, hau da, pasea ontzat hartzeko jaurtiketa on bat egingo da frontiserantz kideren bat dagoen puntura. Kideak hartzen badu pase bat zenbatuko da.

Irudi grafikoa:

Aurkako taldea pase hori mozten saiatu behar da, eta hori eginez gero eurek hasiko dira paseak egiten eta zenbatzen. Joko errealeko arau berberak egongo dira. Norbaitek ez badu pilota zesta barruan sartzen, edo bi botez hartzen badu etab. pilota beste taldeari emango zaio. Pase bat mozten bada baina ez bada pilota hartzen, pasea ez da zenbatuko burutu ez delako, baina aurkariei pilota bueltatu eta aurreko pasetik zenbatzen jarraituko dute. Aldaerak: 1) Defentsako lana egiten dutenei gauzak errazteko, pilota botatzen duena lurrean eseri beharko da bota ondoren. 2) Erasotzaileei gauzak errazteko, defentsa egiten dutenak, errebesez edo eskuinez soilik jolastera behartu.

105


3. TERMINOEN ZERRENDA 1:1 egoera: Bakarkako duelu simetrikoa, buruz buruko egoera. 2:2 egoera: Taldekako duelu simetrikoa, binakako egoera. 1:2 / 2:3 egoerak: Banakako eta taldekako duelo asimetrikoak, bat biren aurkako edo bi hiruren aurkako egoerak. 1. Espazio helburua (1.E.h): Plekako jokamoldeetan, pilotari batek botatzerakoan lehenengo bilatu ohi duen azpi-espazio eraginkorra, hau da, frontisa. 2. Espazio helburua (2. E.h.): Plekako jokamoldeetan, pilotari batek botatzerakoan frontisa eta gero bilatu ohi duen azpi-espazio eraginkorra, hau da, kantxa. 3. espazio helburu finkoa (3. E.h.f.): Plekako jokamoldeetan, pilotari batek botatzerakoan pilota frontisean jo aurretik edo ondoren eta lurrean bote egin baino lehen edo ondoren bilatu ohi duen azpi-espazio eraginkorra. Frontoi luzean, ezker horma, kontrakantxako azpi espazioak eta errebotea. 4. espazio helburu mugikorra (2. E.h.m.): Plekako jokamoldeetan, pilotari batek botatzerakoan, bere kokapena eta aurkariaren egoeraren arteko elkarrekintzaren arabera, bilatu ohi duen azpi-espazio eraginkorra. Pilotari batek pilota botatzean, aurkaria bere ezkerrean, eskuinean, aurrean edo atzean koka daiteke; pilota 4 gune horietako batera botatzerakoan bi espazio mugikor mota bilatu ohi dira: espazio librea edo okupatua. Espazio librea aurkaririk ez dagoen gunea izango da eta espazio okupatua berriz, aurkaria dagoena. Airez hartu: Pilotak frontisa jo ondoren, kantxan botea eman baino lehen hartzen denean. Alboz behetik: Besaburuaren azpitik egindako jaurtiketak baina behetik gora izan gabe. Alboz erditik: Sorbaldaren altueran eginiko jaurtiketa. Alboz goitik (3/4): Besaburua gaindituz eginiko jaurtiketa baina goitik behera izan gabe. Antzerako egitura duen jokoa: Frontoi luzeko zesta puntako jokamoldeen antzerako ezaugarriak dituen joko egitura. Antzerako egitura duen edo ez jakiteko ondorengo elementuen arteko elkarrekintza kontuan izan behar da: pilotariak, pilota espazioa, denbora eta puntuazio sistema. Behetik gora: Belaunaren ondotik egindako jaurtiketa gorantz (eskuinez plaza librean erabili ohi da, oso gutxitan ezker paretan; errebesez aldiz, gehien erabiltzen den botatzeko modua, pilota atzeratzeko erabili ohi dena). Bi pareta: Pilotak ezker horma eta frontisa jotzean egiten den jokaldia edo ibilbidea da. Baina berez pilotari batek botatzerakoan pilotak frontisa baino lehen zein ondoren ezker horma jotzen duen jokaldiaren (pilotaren norabide zehatza) adiera ere izan dezake. Bote korridoa: Botea eman ondoren eta goranzko ibilbidean, goiko posturaz (sorbaldaren gainetik), eskuinez edo errebesez pilota hartzen denean. Bote lasterra edo bote pronto: Botea eman bezain pronto, beheko posturaz (zesta belaunaren altueran izanda), eskuinez edo errebesez pilota hartzen denean. Dejada: Frontisetik gertu eta abiadura gutxi daraman jokaldia.

106


Desoreka egoera: Pilotari baten jarduera edo ekintza baldintzatzen duen egoera. Desoreka mota ezberdinak eragin daitezke, besteak beste, pilotaria-pilota erlazioa (botatzeko modua baldintzatuz), pilotaria-pilota-espazioa erlazioa (pilota ezin da bota gune batzuetara), pilotaria-espazioa (pilotaria ezin da gune batzuetan sartu), pilotaria-pilota-denbora (pilota botatzeko denbora murriztean), eta abar. Espazio-rola: Pilotari batek (edo talde batek) pilota botatzen duenetik berriro bota arteko aldian burutzen dituen ekintzak.Rol honetan pilotariak ez du pilota botatzeko aukerarik, eta beraz, aurkariak bota arte espazioa eta denboraren erabileraz arduratu behar du. Estrategia: Pilotariak partida edo tantoa hasi aurretik joko-ekintza motaren inguruan hartutako erabakiak. Erabaki horiek ez dira jokoan zehar hartutakoen berberak izango; hau da, pilota jokoan ez dagoenean, besteak beste, antolatzeko denbora gehiago izango da. Goitik behera: Sorbaldaren gainetik eta buru ondotik egindako jaurtiketa. Gune debekatua: Oro har, frontoi motzean pilotak azpi-espazio hauetan jotzean falta edo txarra izan ohi diren guneak. Frontisean, ezker horman, errebotean eta kantxan, txapak eta txapatik kanpoko guneak. Jarduera batzuetan, hezitzaileak debekatutako gune artifizialak sor ditzake (adibidez, kantxaren erdian marraztutako karratuan pilotak bote egitean falta izango da) eta beste batzuetan, pilotaria bera sar ezin daitekeen guneak ere plantea ditzake. Gune finkoa: Joko-espazioan aldakorra ez den azpi-espazioa. Frontoi luzean ikusgarriak diren azpi-espazio guztiak (frontisa, ezker horma, errebotea, kantxa, kontrakantxa...) gune egonkorrak dira. Hezitzaileak, jarduera bat proposatzen duenean, gune hauen banaketa eta erabilera ezberdin antola dezake, hau da, eremu berriak sor ditzake. Ibilbide loratua: Pilotariak botatzerakoan eta frontisa jo aurretik edo ondoren pilotak goranzko ibilbidea burutzean. Zehaztasun urriko definizioa da, baina euskal pilotan eguneroko jardunean asko erabili ohi da. Ibilbide zuzena: Pilotariak botatzerakoan eta frontisa jo aurretik edo ondoren pilotak ibilbide zuzena burutzean. Zehaztasun urriko definizioa da, baina euskal pilotan eguneroko jardunean asko erabili ohi da. Kiniela egitura: Hainbat pilotarik bakarkako zein taldekako dueluak aldizka jokatuz burututako joko mota. Pilotari guztiak modu ordenatuan jarri eta lehenengo biek (bakarkako duelua) buruz buru jokatuko dute. Irabazleak puntu bat irabaziko du eta kantxan geratuko da; galtzaileak ez du punturik lortuko eta lerroan azkena jarriko da. Hirugarren dagoen pilotaria (orain lehenengo pilotaria) sakea egiteko ardura izango du eta aurreko irabazlearen aurka jokatu behar du. Kinielak puntu kopuru zehatzera jokatu ohi dira, eta kopuru horretara lehenengo iristen denak irabazten du. Kolaborazioa: Ikasleek elkar lagunduz burutzen duten egoera, (kideari ahalik eta ondoen pilota botatzea). Moldatutako jokoa: Frontoi luzeko zesta puntako jokamoldeen joko-arauen bat aldatuz lortutako joko berria. Moztua edo kortada: Txapa gainean botatzen den jokaldia pilotakada zuzen baten bitartez. Oposizioa: Ikasleek elkarren aurka jokatzen duten egoera, (bi aldeek tantoa egitea bilatzen duten egoera).

107


Oreka: Jokoaren egokitzapenen bitartez ikasleen jokabidea/k errazten denean/direnean. Pikada: Goitik beherako posturaz burutzen den jaurtiketa pilotari ahalik eta punpa gehien emateko asmoarekin. Pikaibetea: Errebesez atzetik burutzen den jokaldia, ezker pareta ikutuz pilota atzean zabalduz eta botea eman eta gero atzean dagoen toldora zein kontrakantxako sarera pilota bideratuz. Piloteatu: Hutsik egin gabe, oposizioan, bata bestearen atzetik, modu jarraian, burutu ohi diren pilotakaden multzoa. Zehaztasun maila urriko definizioa da, baina euskal pilotan eguneroko jardunean asko erabili ohi da. Piloteoa jarraian: Bata bestearen atzetik, modu jarraian, burutu ohi diren kolpeen multzoa. Falta edo txarra egin gabe, elkarlanean, egin ohi diren pilotakada sekuentzia dira. Pirritaka: Pilota lurretik bira ematen doanean boterik eman gabe edo oso bote txikiak ematen. Rol eragilea: Pilotari batek (edo talde batek) pilota botatzeko ardura duenean burutzen dituen ekintzak. Rol honetan pilotariak pilota botatzeko aukera du, eta beraz, aurkariak ezin du bere ekintzarik oztopatu. Pilotaren botatzeko moduarekin lotura zuzena du, eta espazioa eta denboraren elementuekin elkarrekintza izango du (nora eta zenbat denboran bota). Taktika: Pilotariak partida (tantoa) jokoan dagoenean joko-ekintza motaren inguruan hartutako erabaki motorrak. Erabaki horiek jokoan zehar hartuko dira eta erabaki estrategikoetan ez bezala, pilota jokoan dagoenez, jokabide motorra antolatzeko denbora gutxiago izango da (pilota ezin da 2 segundotik gora gelditu, bestela falta da). Txokoa: Frontoi luzean ezker hormatik gertu dagoen azpi-espazioa. Zehaztasun maila urriko definizioa da, baina euskal pilotan eguneroko jardunean asko erabili ohi da. Txik-txaka: Pilota erreboterantz botatzen denean eta kantxan botea eman ondoren, errebotetik oso gertu, atzeko pareta jo eta gero beheruntz egiten duenean, pilota hori eraman ezina bihurtuz. Txokotan (kaleketan edo putxea): Denek denen aurka jokatu ohi duten tradizio handiko euskal jokoa. Jarduera honetan, partaide guztiek aldi berean parte hartu ohi dute, eta tantoa galtzen duena kaleratua izan ohi da. Azken aurreko pilotaria kaleratzean, kantxan geratu den pilotariak norgehiagoka hori (partida hori) irabaziko du, eta bizitza bat irabaziko du. Jarraian, kaleratutako partaide guztiak kantxara sartu, eta bigarren norgehiagokari ekingo diote. Bizitza duen pilotariak falta eginez gero, bizitza galdu eta jokoan jarraitzeko aukera izango du; bigarren aldiz falta eginez gero, gainerako partaideen antzera, kaleratua izango da. Txula: Pilota erreboterantz botatzen denean eta zuzenean atzeko pareta jotzean pilota lurretik pirritaka edo oso bote txikiaz ateratzen denean, pilota hori eraman ezina bihurtuz. Zabala: Frontoi luzean, ezker hormatik urrun, kontrakantxatik gertu, dagoen azpi-espazioa. Zehaztasun maila urriko definizioa da, baina euskal pilotan eguneroko jardunean asko erabili ohi da. Zabalekoa: Errebesez sahietseko posturaz zabalerantz abiadura handiz eta zuzen botatako jokaldia.

108


4. ERANSKINAK

ESKUINEZ

Txiki-txaka

Txula

109

ERREBESEZ


5. BIBLIOGRAFIA Agirre, J. et al. (1994) Kirol hiztegiak. Pilota. - Vitoria-Gasteiz: SHEE-UZEI Bayer, C. (1992) La enseñanza de los juegos deportivos colectivos. - Bartzelona: Hispano Europea. Beaskoetxea, G. (1996) Manual de cesta punta. Técnica, reglas, entrenamiento. - Federación Internacional de Pelota Vasca. Beaskoetxea, G. (2005) Xisteraren historia. - Gernika-Lumo: Gernika-Lumoko Udala, Kultur Etxea. Blázquez, D. (1986) Iniciazión a los deportes de equipo. - Bartzelona: Martínez Roca. Castro, F. (1987) El juego de cesta-punta. - Caja de ahorros Vizcaina. Corbeau, J. (1990) Fútbol: de la escuela a las asociaciones deportivas, - Lleida: Agonos. Devis, J.eta Peiró, C. (1992) Nuevas perspectivas curriculares en la Educación Física: la salud y los juegos modificados. - Bartzelona: Inde. EEPF (1999) Pilota. Joko araudia, - Gure Kirolak. Vitoria-Gasteiz: Eusko Jaurlaritza. Gallaga, I. (1999) Entrenamiento físico y técnico. - Bilbo: Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Garmendia, J.(1995) Juegos Infantiles. - Vitoria-Gasteiz. Departamento de Cultura Diputación Foral de Álava. Gréhaigne, J.-F. eta Roche, J. (1993) Sports collectifs evaluation au baccalaureat. - Education Physique Et Sport, 240, 80-84. Grosgeorge, B. (1990) Observation et entrainement en sports collectifs. - Paris: INSEP publications. Hernández Moreno, J. (1994) Análisis de las estructuras del juego deportivo. - Bartzelona: Inde. Kusmierczyk, G. (1991) Un modèle de formation du joeur de tennis. Association Eseignements E.P.S. Tennis: La formation du joeur, 50-70. - Paris: Edition Association EPS. Mujika, A. (1994) Euskal Pilotaren ikas-irakats prozesua. - Euskadiko Euskal Pilota Federazioa. Argitaratu gabea. Parlebas, P. (1991) Didactique et logique interne des activités physique et sportives. Education Physique Et Sport. 228, 9-16. Pizzinato, A. (1993) Tennis. Evaluation et stratégie de formation. Le rapport de force. - EPS, 242, 68-71. Ruiz Pérez, L.M. (1993) Deporte y aprendizaje. Procesos de adquisición y desarrollo de habilidades. Madril: Visor. SHEE/IVEF (1997) Euskal pilotaren irakaskuntza eta entrenamendua gaurkotzeko l. Batzarra. - Vitoria-Gasteiz. Solozábal, J. Plaza, J eta Córdova, A. (2000) El mundo de la mano. - Logroño. Unsain, J. eta Pouyets, M. (1992) Pilota Heziketa Tresna: Fitxa pedagogikoak. - Donibane Loitzune: Gipuzkoako ikastolen elkartea.

110


Usabiaga, O. eta Amenabar, B. (2005) La enseĂąanza de la Pelota Vasca. In Joseba Etxebeste eta Clara Urdangarin(Koord.), Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusiak argitaratua, Euskal jokoa eta jolasa: transmitiendo una herencia vasca a partir de ljuego, 123-159. - Gasteiz. Vigera, S. eta Laskurain, M. (2001) Euskal Pilota gidaliburua. - Ikaspilota.

111


AGRADECIMIENTOS Zesta-puntaren ikaste-irakaste prozesuaren inguruko argitalpen honen aurrean, ez genituzke ahaztu nahi bidelagun izan diren hainbat eta hainbat erakunde eta norbanako. Hauek gabe ez bailitzateke posible izango iritsi garen ondorio eta ezagutza mailara iristea. Horrela bada, gure eskerrik beroenak, maite dugun kirolaren garapenaren bidean, orokorrean euskal pilota munduan zein bereziki zesta punta munduan zuen zertzeladak eskaini dituzuen adiskide eta elkarteei. Mila esker, Juan Carlos Etxeberria Conde, Koldo Rabadan Izagirre, Maider Mendizabal Azurmendi, Oidui Usabiaga Arruabarrena, Gipuzkoako euskal pilota federazioa eta Xistera elkarteari, bide honetan eskainitako laguntasunagatik.

Egileak

Antxon Alberdi Barrutia

Iker Foronda Rojo

Izaro Arbe Izaguirre

Jokin Arbe Izaguirre

Argitaratzen du:

Xistera

Euskal herriko xistera kluben kirol kluba

INTRODUCCIĂ“N Eskura jarri nahi den kirol plan proposamen honen helburu nagusia, zesta punta eskoletako hezitzaile lanetan zabiltzatenei nolabaiteko laguntza bat eskaintzea da. Askotan, ikasleekin ez dago argi zer eduki jorratu behar den eta hauek nola landu egin behar diren, eta modurik errazenera jotzen da, hau da, partida egoerak lantzera. Kirol proposamen honetan, bi atal ezberdintzen dira: alde batetik sortua dagoen ikaskuntza-irakaskuntza prozesua, hau da, edukien lantzearen inguruko kronograma proposamena eta maila edo kategoria bakoitzeko ikasleentzako urte guztiko saioen plangintza. Eta bestetik berriz, hezitzailearen gida izeneko atala aurki daiteke. Atal honetan, batez ere aspektu teknikoen zuzenketan jarri nahi da arreta. Honela, ikasleek izaten dituzten zailtasunak zehazten dira eta horien konponbiderako laguntza eskaintzea izango da proposamena. Kirol planaren lehenengo atala garrantzitsua den arren, bigarren atal honi ere arreta handia eskaini behar zaio, hau izango baita ikasle bakoitzari modu indibidualean egingo zaion zailtasun horien konponbiderako erabiliko diren eduki teoriko-praktikoa.

112


PROCESO DE ENSEÑANZA Y APRENDIZAJE DE LA CESTA PUNTA


114


115


REMERCIEMENTS Zesta-puntaren ikaste-irakaste prozesuaren inguruko argitalpen honen aurrean, ez genituzke ahaztu nahi bidelagun izan diren hainbat eta hainbat erakunde eta norbanako. Hauek gabe ez bailitzateke posible izango iritsi garen ondorio eta ezagutza mailara iristea. Horrela bada, gure eskerrik beroenak, maite dugun kirolaren garapenaren bidean, orokorrean euskal pilota munduan zein bereziki zesta punta munduan zuen zertzeladak eskaini dituzuen adiskide eta elkarteei. Mila esker, Juan Carlos Etxeberria Conde, Koldo Rabadan Izagirre, Maider Mendizabal Azurmendi, Oidui Usabiaga Arruabarrena, Gipuzkoako euskal pilota federazioa eta Xistera elkarteari, bide honetan eskainitako laguntasunagatik.

Egileak

Antxon Alberdi Barrutia

Iker Foronda Rojo

Izaro Arbe Izaguirre

Jokin Arbe Izaguirre

Argitaratzen du:

Xistera

Euskal herriko xistera kluben kirol kluba

SARRERA Eskura jarri nahi den kirol plan proposamen honen helburu nagusia, zesta punta eskoletako hezitzaile lanetan zabiltzatenei nolabaiteko laguntza bat eskaintzea da. Askotan, ikasleekin ez dago argi zer eduki jorratu behar den eta hauek nola landu egin behar diren, eta modurik errazenera jotzen da, hau da, partida egoerak lantzera. Kirol proposamen honetan, bi atal ezberdintzen dira: alde batetik sortua dagoen ikaskuntza-irakaskuntza prozesua, hau da, edukien lantzearen inguruko kronograma proposamena eta maila edo kategoria bakoitzeko ikasleentzako urte guztiko saioen plangintza. Eta bestetik berriz, hezitzailearen gida izeneko atala aurki daiteke. Atal honetan, batez ere aspektu teknikoen zuzenketan jarri nahi da arreta. Honela, ikasleek izaten dituzten zailtasunak zehazten dira eta horien konponbiderako laguntza eskaintzea izango da proposamena. Kirol planaren lehenengo atala garrantzitsua den arren, bigarren atal honi ere arreta handia eskaini behar zaio, hau izango baita ikasle bakoitzari modu indibidualean egingo zaion zailtasun horien konponbiderako erabiliko diren eduki teoriko-praktikoa.

116


PROCESSUS D’ENSEIGNEMENT ET D’APPRENTISSAGE DU CESTA PUNTA


118


119



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.