Mutua Pago gastos desplazamientos E

Page 1

JOAN-ETORRIETAKO GASTUEN ORDAINKETA MUTUALITATEEN KONTROLAK EGITEKO, ALDI BATERAKO EZINTASUN GERTAERAK JAZOTZEN DIRENEAN, KONTINGENTZIA ARRUNTETAN Kontingentzia arrunten aldi baterako ezintasuna kontrolatzeko aipuetan joan-etorrien gastuak ordaintzearen harira, urtetan erreklamazioak egin ondoren, eta araudietan inolako aldaketarik eman ez denez, bai ordea 2017ko martxoaren 21ean Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak egin txosten berri batean irudikatzen den interpretazio-aldaketa egin ondoren, mutualitateek ekin diote beraiek kontrolatzen dituzten kontingentzia arruntetan ematen diren aldi baterako ezintasunak eragin gastuak ordaintzeari.

Kontingentzia arrunteko egoeran egonagatik bajan geundekeenean eta haren ekonomiakudeaketa Mutualitateak egingo balu, dei gaitzakete eta oro har, aipatu hitzordura joan behar dugu mutualitatearen egoitzara, kontrola egin diezaguten; dena den, aurrerantzean, joan-etorriari atxiki gastuak ordaindu behar dizkigute.

Hots, txosten berria egin zen egunaz geroztik, 2017ko martxoak 21 zituenetik alegia, joan-etorriek eragin gastuak ordaindu behar dizkigute.

Kontuan izan behar dugu erreklamazioa egiteko urte bakarra dugula, aipatu gastua eragin zen dataz geroztik. Aipatu erreklamazioa egiteko, eranskin bat eransten dizuegu; bestela, mutualitatean bertan egin dezakezue.

Langile Abertzaleen Batzordeak LAN OSASUNA


.............................. MUTUALITATEARI

................................................................ jaun/andrea, ................................ N.A.N. zenbakia izanik eta jakinarazpenari dagokionez, ........................................-n egoitza izanik, .........................................-ko langilea, zeinak kontingentzia arrunten kudeaketa mutualitate horrekin itundua duen,

ESKATZEN DUT Ordain biezazkidatela kontingentzia arrunten kontrola egiteko hitzordura heltzeko eragin joan-etorrien gastuak:

Data:

Lekua:

Honekin batera bidai-txartela, tiketa, faktura edota kilometrajea eransten dut.

Sinadura eta data

Jaso dut

*Kilometrajeari dagokionez, 2009ko urriaren 21eko ebazpena betez, 0,19 â‚Ź kilometroko ordainduko litzateke.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.