1 minute read

SOMORROSTRO CYBERCAR PROIEKTUA MUBIL/ZIHUR AZOKAN

Somorrostro (Sendoa Florez eta Vicente Llarena) eta San Viator (Alberto Laza eta Cristobal Salazar), Tknika CyberCar proiektuaren garapenaren barruan, Mugikortasun adimentsu eta iraunkorrerako zibersegurtasuna jardunaldian izan ziren, Mubil | Ziur elkarteak antolatuta, Miramongo parke teknologikoan, Donostian.

Jardunaldi honetan, ibilgailu baten fabrikazioan (bizikleta, autoa, motorra, autobusa, trena) parte hartzen duten enpresen kate osoan zibersegurtasunaren garrantzia nabarmendu zen, baita ibilgailu horiei euskarria emango dieten azpiegiturena ere.

Bereziki aipatu ziren sektorearen bideragarritasuna arriskuan jar dezaketen kalteberatasunak, horiek minimizatzeko bete beharreko araudiak, enpresen zibersegurtasun mailako prestakuntza eta oso garrantzitsua, ezagutza horietan trebatutako talentuaren prestakuntza (profesionalak) enpresetako IT/OT sailetan sartzeko.

Zibersegurtasun estrategiek gero eta pisu handiagoa dute mugikortasunarekin lotutako industria jarduera guztietan. Ekitaldian esperientziak partekatu genituen zentro teknologikoetako ordezkariek, erakunde espezializatuek eta enpresa ugarik.

This article is from: